P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean FESTA PAREKIDEEN ALDEKO AGIRIA KALERATU DU SANTIXABELETAKO JAI BATZORDEAK Santixabelak antolatzeaz arduratzen diren Usurbilgo udal eta herriko eragileetako ordezkariez osaturiko Jai Batzordeak, festa parekideen aldeko agiria kaleratu du aurten. Datozen festa hauetan, eraso sexistarik onartu ez edota emakumeen parte hartzea sustatzen ahalegintzeko asmoa agertzen dute testu honen bidez. Hona hemen, agiriaren edukia bere osotasunean. JAI PAREKIDEEN ALDE!
Aurtengo Santixabeletan, jai eredu parekide eta parte hartzaileak eraikitzeko konpromezuari eutsi nahi diogu jai batzordetik. Herriko festek, eduki sinboliko haundia izaten dute, eta jendarte ereduaren ispilu izan ohi dira. Horrenbestean, festa guneetan botere harremanetan oinarritutako zapalkuntza maiz azaleratzen da eta honen ondorioz, desorekak ematen dira emakumeen eta gizonen parte hartzean. Kaleetan festa giroa nagusitzen den bitartean, makina emakumeren eskuetan geratzen dira etxeko nahiz zaintza lanen ardurak; otorduak prestatzea, kalimotxoz zikindutako alkandora eta erropak garbitzea, mendekotasuna duten senitartekoen zaintza lanak egitea... Bestetik, hainbatetan, plazetan nahiz kaleetan antolatzen diren ekimenei eta ekintzei erreparatzen badiegu, nabarmena da, protagonista nagusiak gizonezkoak izan ohi direla: aizkolariak, zanpantzarrak, musikariak...
Jai Batzordeak zehazten du urtero jai egitaraua.
Aipatutako desoreka horiek ekidite aldera eta jai eredu parekide eta parte hartzaileak eraikitzeko bidean, Santixabeletan hainbat irizpide kontutan hartzeko ahalegin berezia egiteko bermea hartu dugu jai batzordetik, besteak beste: -Festen antolakuntzan, emakumeen parte hartzea sustatzea eta lana modu parekide batean banatzea. -Emakumeeen diskriminazio
egoerak bermatzen dituzten ekimenak baztertzea. -Osagai sexista duten musika, iragarkiak nahiz ekintzak sahiestea. -Eraso sexistak eta jarrera lesbofobo eta homofobikorik ez onartzea. Santixabeletaz gozatzea herritar guztion eskubidea da. Eraiki ditzagun hortaz, jai herrikoi, parte hartzaile eta parekideak! Jai Batzordea
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean UDA HONETARAKO PLANAK MARRAZTEKO AUKERA DUTE GAZTETXOEK, X. PINTURA LEHIAKETAN Sormena landu, eginikoaren emaitza jendaurrean erakusgai jarri, eta trukean sari bat jasotzeko aukera eskaintzen du urtero, Jai Batzordeak antolaturiko Pintura Lehiaketak. Hamargarren ediziora ailegatu den ekimena, ostiral goiz honetan ospatuko da frontoian.
2
-16 urte arteko haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, goizeko 10:30etan frontoian hasiko den txapelketan. Gai bat aukeratu du antolakuntzak eta honen inguruan marraztea proposatzen diete herriko haur eta gaztetxoei. “Zer gustatuko litzaizuke egitea uda honetan zure lagunekin?” galderari irudi bat sortuz erantzutean oinarrituko da aurtengo edizioa.
Aipatu moduan, 10:30etatik aurrera frontoira gerturatzen diren haur eta gaztetxoek marrazteko beharrezko materiala pilotalekuan bertan izango dute. Jai Batzordeak gogorarazi duenez, “hala ere, komeni da orriaren azpialdean jartzeko euskarriren bat ekartzea (karpetaren bat edo liburua…). Nahi izanez gero, pintatzeko materiala etxetik ekar daiteke”.
11 sari
Haur eta gaztetxoek sorturiko artelanak ikusgai jarriko dituzte frontoian bertan. Eta eguerdiko 13:00etan, lehiaketako sariketa ospatuko da. Epaimahaiak guztira hamaika sari banatuko ditu: 2-4 eta 14-16 urte artekoen artean sari bana emango da, 5-13 urte artean, urte bakoitzeko sari bat. Halere,
Ekainaren 29an izango da pintura lehiaketa.
Jai Batzordetik ohartarazi dutenez, “epaimahaiak ikusten badu aurkeztutako lanek behar besteko kalitaterik ez dutela, sariak
U
eman gabe gera litezke”. Sarituekin batera gainerako parte hartzaileak ere ez dira esku hutsik joango.
EKAINAREN 28AN, HAURRAK JAIETAKO ERREGE
surbil etxeko txikienen eskutik murgilduko da Santixabeletan. Aurtengoan, ostegun honetan. Duela bi urte estreinatu zuten abestiaren erritmora dantzan ekingo diote, goizeko 10:00etan eta frontoian, betea datorren hitzorduz Haurren Egunari. Antolakuntza lanetan aritu den guraso taldeak hain zuzen, LH-ko ikasleentzat
ginkana prestatu dute, eta haur jolasak goizerako. Nahi duenak, kalean bertan lagun artean bazkaltzeko aukera izango du. Hori bai, otordua etxetik ekarri beharko da. Edaria eta postrea antolatzaileek banatuko dute. Arratsalderako, zurezko jolasak, txokolate jana edota Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia programatu dute.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
U
ZIRRIBORROKO IKASLEEN ERAKUSKETA SUTEGIN rtean zehar sortutako eskulan eta margolanak erakusgai jartzeko ordua ailegatu da, barruko lana herritarrek ezagutzeko aukera ematekoa alegia. Zirriborro Tailerrak ikasleek udazkenetik hona eginikoa Sutegiko aretoan kokatu dute. Uztailaren 3ra arte zabalik izango da erakusketa: goizez 11:00-13:00 artean, eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Modu honetan, Zirriborro Tailerrekoek amaiera emango diote azken asteotan Sutegin ikusgai egon den erakusketa sortari.
Uztailaren 3ra arte egongo da zabalik erakusketa.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa ATZEGI ETA ADIMEN URRITASUNEKO HERRITARRAK, JAIEN HASIERA EKITALDIAN Ostegun arratsaldeko 20:00etan emango zaie hasiera ofiziala aurtengo Santixabelei. Jai Batzordeak hala erabakita, aurtengo txupinazo ekitaldiko protagonistak, Atzegi elkartea, adimen urritasuna duten usurbildarrak eta euren senideak izango dira. Adimen urritasuna duten herritarren senideetako bi, Izaskun Maiz eta Maria Jesus Astigarraga elkarrizketatu ditugu.
A
tzegi elkartearekin zubi lana egiten duen taldeko Usurbilgo bi ordezkariak dira. Lan isila, baina oso garrantzitsua burutzen dute. Eskualde mailan biltzen dira beste hainbat seniderekin. Ateak irekita dituzte, taldera gerturatu nahi duten senide edota herritarrentzat.
NOAUA! Nola hartu duzue txupinazoan parte hartzeko proposamena? Izaskun Maiz. Udal teknikariak deitu zigun esanez, nola aurtengoan Jai Batzordeak txupinazorako Atzegi aukeratu zuela. Adimen urritasuna duten usurbildar taldea oso pozik jarri da. Beraiek oholtzara igo eta hitz batzuk egingo dituzte txupinazo ekitaldian.
IZASKUN MAIZ
“Herrian denek ezagutzen dituzte, gehienek maite dituzte. Duten poz horrekin igoko dira oholtza gainera” N. Protagonistak beraiek izango dira? Maria Jesus Astigarraga. Alkateak eta Atzegiko ordezkariak hitz batzuk egingo dituzte,
Maria Jesus Astigarr aga a eta Astigarrag eta Izaskun Maiz.
eta gero usurbildarren txanda izango da. I. M. Herrian denek ezagutzen dituzte, gehienek maite dituzte. Duten poz horrekin igoko dira oholtza gainera. N. Integrazioaren adibide ere izango da hau, zuen taldetik bultzatu nahi duzuena? I. M. Lehen ezkutuan egoten ziren, orain ordea bizitza ahalik eta normalena eraman dezatela bultzatu nahi da.
N. Lorpen baten adibidea ere bada? M. J. A. Bai, herri mailan gutxie-
nez. Gure kanpaina martxan jarri ohi dugunean, Atzegiren kartelak ikusiko zituzten herritarrek. Baina orain jaietan beraiek eta taldean ikustea, herriarentzat pozgarria da. I. M. Normaltasuna irudikatzen du. Bakoitza garen modukoak garela. Guri ondo etorri zaigu albiste hau, “Pauso berriak” izeneko egitasmoa martxan baitago. Honen bidez, laguntza jasota adimen urritasuna duen pertsona baten eguneroko bizitza, normaltasun batean burutzea bultzatu nahi da.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa N. Akaso ez da oso ezaguna, baina eskualde mailako bilgunea duzue? I. M. Lekuz aldatzen joaten gara, aurreko hilabetean Usurbilen bildu ginen, orain Hernanira goaz. Adimen urritasuna duten senideok biltzen gara, bi edo hiru zonalde bakoitzeko. Nik anaia dut eta Maria Jesusek ahizpa. Beraien inguruko gaiak lantzeko biltzen gara.
N. Eta esperientziak partekatzeko? M. J. A. Atzegik urteroko helburu batzuk finkatzen ditu, zonaldekoekin tratatzeko, zer dagoen, zer egin daitekeen… N. Eta zuek usurbildarren eta Atzegiren arteko zubi lana egiten duzue? I. M. Orain adibidez, irailean Atzegiri buruzko kanpaina iraunkor bat martxan jarri nahi da ikastolan. Lan hori egiteko, ikastola eta Atzegi kontaktuan jartzeko
zubi lana egin dugu. Bestalde, orain arte adimen urritasuna zuten gure senideak Gureak-era edo leku zehatz batzuetara joaten ziren. Orain ordea, “Pauso berriak” izeneko egitasmo berri baten bidez, pertsona hauek herrian bertan beraiek garatu dezaketen, euren perfilera egokitzen den jardueraren bat udalerrian bertan burutzea bultzatu nahi da. Egitasmo horren baitan Usurbilen bi saiakera egin dituzte. Neska bat aritu da Alkartasuna kooperatiban, baita liburutegian ere. M. J. A. Udaletxearekin ere aritu ginen lan munduari loturiko kanpainarekin. Atzegi eta Udala elkarrekin harremanetan jarri eta gero haiek erabakitzen dute zer egin.
N. Zer gehiago eskaintzen du Atzegik? I. M. Adimen urritasuna duen pertsona bat jaiotzen denetik bizi den artean behar duen estaldura guztia eskaintzen du; laguntza,
50 urte bete ditu Atzegik.
orientazioa, bai beraientzat eta senitartekoentzat. Hezkuntzan eta aisialdian laguntzeko adibidez, monitore eta prestaturiko jendea dago horretarako. Etxebizitzen gaia dago gero. Hemen kulturalki, gurasoak falta izan direnean anai-arrebok partekatzen dugu bizitza beraiekin. Baina gaur egun gurasoengandik independizatzen den edozein gazte bezala, adimen urritasuna dutenek ere horretarako eskubidea dutenez, etxebizitza batzuk dituzte laguntza guztiekin. Eta bertan jarrai dezakete euren bizimodua.
“ORAIN INDARRA DUEN ELKARTEA DA ATZEGI” N. Urteotan bizi kalitatea asko hobetu da eurentzat eta senitartekoontzat? I. M. Euskal Herrian hemendik kanpo baino askoz hobeto gaudela diote. Hemendik kanpo, askotan adimen urritasuneko senidea etxean izan edo egoitza batean sartu beste aukerarik ez dute izaten. Hemen berriz, beste filosofia dago, baina hori gure aurrekoek landu dute. Laguntza biltzen ibili ziren. Orain indarra duen elkartea da Atzegi. 50 urte bete badira, lehendik lan asko egin delako da. N. Zer esango zeniokete zuen
egoera berean aurki daitekeen senideari? M. J. A. Elkartera gerturatzeko. Zuzenean Atzegira joan eta gero handik bidera dezakete gugana. I. M. Bere egoera bakarrik bizi nahi dutenak ere badira, eta hori errespetatu beharra dago. N. Zeintzuk dira gaur egun, bileratan aipatzen diren hutsune edo beharrak? M. J. A. Hutsuneak? Usurbilen ez dakit askok ezagutzen ote duten zonalde mailan taldea dagoela eta bilerak egiten
direla. I. M. Ezagutza falta dago horren inguruan. Usurbilgo kontaktuak gu ginateke. Guri sortzen zaizkigun kezkak elkartearekin argitzen ditugu. Baina gainerakoek ere jakin dezatela babestuta daudela. Seme edo alaba horri loturiko arlo guztietako kezkak argitzeko badago jende espezializatua.
Atzegi.org
Helbidea: Okendo 6, behea, Donostia. Tl. zenbakia: 943 423 942.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean ZEA MAYS, ADABEGI ETA KUBAKO MORENA´S SON, AURTENGO MUSIKA ESKAINTZAN Duela denbora batetik zeuden zurrumurruak egunotan Udalak banatu duen egitarauak baieztatu ditu; Santixabeletan, jai asteburuari ekiteko ospatu ohi den kontzertu gauerako Zea Mays taldea gonbidatu du Jai Batzordeak. Aiora Renteria eta taldekideak 23:30etatik aurrera hasiko den emanaldian izango ditugu frontoiko oholtza gainean.
A
urretik, herriko musika talde baten emanaldia iragarri da. Iheskide (lehen Ihesbide) Elorrioko taldea ere Usurbilen izango da ostiral gauean. Bizkaitarrek aurtengo martxoan kaleratu dute lan berriena, “…irabazi arte!” izenekoa, Usurbilgo Hi-Gain estudioetan Haritz Harreguyren laguntzaz grabatu dutena. Punk rock estiloko 11 kantu biltzen ditu 2004an sortu zen taldeko laugarren diskoak.
Adabegi, musika eta dantza ikuskizuna
Larunbat gauez erromeria giroko talde mitiko bat izango dugu gure artean, goizaldeko ordu txikiak arteko ibilbidea egiten laguntzen; Laiotz. Santixabel bezperan, igande afalosterako, zuzeneko emanaldi ikusgarri bat lotu du Jai Batzordeak; Zestoatik Adabegi taldekoak datoz. Txalaparta, perkusio, baxu, dj eta bateriaren erritmora bi dantzari ere izango dira frontoiko oholtza gainean. Flamenko eta afrikar kutsuko dantzekin datoz Usurbila. Eta jaietako azken gauerako, uztailaren 2rako beraz, 2010eko esperientzia errepikatuz, Kubako musika; Morena´s Son taldearen emanaldia.
Zea Mays taldea ostiralean izango da Usurbilen.
UDAL ORDEZKARIEN SOKA-DANTZA SANTIXABEL EGUNEAN
G
ogoratzen azkenekoz noiz ospatu zen Santixabeletako soka-dantza? 2002. urtean izan zen. Orduko hartan, Andatza Mendizale Elkarteko kideek izan zuten Santixabel egunez, udalerri honetan tradizio luzea zuen ohitura honi jarraipena emateko ohorea. Ordutik ez da antzeko irudirik errepikatu uztailaren
bigarren eguna ailegatu denean. Urte honetara arte. Duela hilabete batzuetatik, egun udalbatza osatzen duten zenbait ordezkari soka-dantza entseatzen aritu dira. Prestaketa saioen emaitza, uztailaren 2an, eguerdiko 12:00etatik aurrera ikusi ahal izango dugu, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean AUTOGESTIOA ETA PARTE HARTZEA, ITAYA-KO HITZORDUEN ZUTABE FESTETAN Jai parte hartzaileak bultzatu asmoz, ekitaldi zerrenda luzea prestatu du ITAYA Gazte Asanbladak Santixabeletarako. Autogestioaren aldeko apustua egin dute oraingoan, hau da, Udalak jarritako baliabide edo azpiegiturak kenduta, ez dute laguntzarik eskatu euren ekimenak gauzatzeko. Jaien antolakuntza autogestionatuaren aldeko apustu honekin bat egitera deitzen dituzte gainerako herri eragileak.
H
itzordu gehienek Askatasuna plazan kokatuko den txosna eremua izango dute kokagune nagusia. Gunearen irekierarekin emango diete festei hasiera, ostegun honetan bertan. 17:00etatik aurrera euren txupinazoa jaurti eta iazkoaren ildotik gazteen sakabanaketa edota lokalismoa gaitzat dituen parodia burutu ostean izango da.
Hortik aurrera, bost eguneko egitarau oparoa prestatu dute ITAYA-ko kideek, jai parte hartzaileak bultzatu asmoz. Horren adibide, aurten hilaren 29an ospatuko den herri afariaz gain, gazte asanbladakoen eskutik ospatuko diren beste bi otordu; batetik, paella jana ostegun honetan. Hori bai, ITAYA-tik adierazi dutenez, “afaldu nahi duenak, afaria prestatu beharko du�. Paella janerako oinarrizko osagaiak eta azpiegitura gazte asanbladakoek jarriko dute, gainerakoa paella afaldu nahi dutenen esku geratuko da. Zartagina eramateko deia luzatu dute antolakuntzatik. Antzeko zerbait egin nahi dute igande arratsaldeko 19:30etatik aurrera Askatasuna
Urtean zehar ere, hainbat ekimen burutu dituzte. Tartean, Elkartasun Egunean hartu zuten parte.
plazan ospatuko den patata tortilla txapelketarekin ere. Txapelketan parte hartzen dute-
nek, gero txosnetan prestatu dituzten tortillak dastatzeko aukera izango dute.
NOAUA! ASTEKARIA . GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean DESFILEAK, KORROXKAK EDOTA KARAOKEA... Jaiek irauten duten artean, afalosteetarako ere ondo pasatzea helburu duten ekimen desberdinak antolatu ditu ITAYA-k. Ostegun gauean, saltsa giroan murgiltzeko aukera eskainiko dute Tiktara taldekoekin eta ondoren berbena talde bat ere iragarria dago. Gau berean, ekimen berri eta original bat programatu dute: bigote eta moño pasarela.
H
itzordu honetarako, baten batzuk jada bigotea uzten ari omen direla entzun dugu. Egin beharrekoa erraza da, bere bigote edo orrazkera jendaurrean erakutsi nahi duenak Askatasuna plazako oholtza gainera igo eta bertan bueltatxo bat eman besterik ez du. Epaimahaian harrera hoberena duen orrazkera eta bigoteak sari sorpresa jasoko du, gazte asanbladatik aurreratu dutenez.
Beste proposamen bat; platano dantza tradizionalarekin batera, ostiral gauean estreinakoz, korroxkada txapelketa antolatu dute. Lagun arte bat baino gehiagotako abileziak orain, oholtza gainean erakusteko aukera egongo da. Epaimahaiak, “usaina ezik gainerako guztia baloratuko du”. Oholtzatik jaitsita, larunbat gauerako maleta karrera antolatu dute. Lasterketa bat baino gehiago egiteko aukera izango dute, errelebokako proba honetan. Antolakuntzatik joko honi begirako deialdia zabaldu nahi dute. Inork utzi nahi duen arropa zaharrik baldin badu, antolatzaileek eskertuko lukete txosnetara eramatea. Joko honen aurretik eta ondoren, abesteko norberak duen abilezia erakutsi ahal izango du
Egitarau oparoa prestatu dute jaietarako.
txosnetan. Iaz izan zuen harrera ikusita, bigarrenez karaokea antolatu dute. Igandean “a un toke” txapelketa. Eta astelehen gauez, azken trakari lotuta eskainiko duten dantza emanaldiaren ostean, txosna eremuko
U
konga eta ur jolasekin emango diote amaiera ITAYA-koek Santixabel hauei. Ekimen guztiotarako izen emateko, hitzordu bakoitza ospatu aurretik txosnetara gerturatu eta apuntatzea aski izango da.
OILASKO BILTZERA, ASTEBURU LUZEARI EKITEKO
sadio zaharrek bizirik jarraitzen dute Santixabeletan ere, tartean, oilasko biltzera irteteko ohiturak. Azken urteotan bezala, ostiralez ospatuko da Oilasko Biltzaileen Eguna. Goizeko 6:00etan txokolate gozoa gosaldu eta indarrak hartuta emango diote hasiera ospakizunei. Ez ahaztu alkandora zuria eta lepoko zapia jantzita
agertzea. Eguerdi parterako itzuliko dira oilasko biltzera irtendakoak. Askatasuna plazan bilduko dira bazkaltzeko, eta ohi bezala, arratsaldean jokoetan parte hartzeko aukera izango dute. Oilasko Biltzaileen Eguneko antolakuntzatik honako oharra helarazi nahi dute: ezustekoak saihesteko, suziriak jaurtitzeko ardura dutenak errespetatzea eskatzen dute.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
S
BERTSIO GAUA, HERRIKO TALDE BATEN ITZULERAREKIN
antixabel bezpera, egunarekin lotuko duen txosnetako ekitaldia Bertsio Gaua dugu aurtengoan. Musika ekoizpen lantegian bihurtu den Harane futbol zelai ondoko lokaletan, uztailaren 1eko emanaldia prestatzen dabiltza herriko musika taldeak.
ITAYA Gazte Asanbladatik aurreratu dutenez, bi zatitan banatua egongo den bost orduko saioa eskaintzekoak dira igande gauean. Lehenbizi, musikari ezagunen abesti sorta entzuteko aukera izango da, herriko taldeen eskutik. Jarraian, beste hainbat kanta entzun ahal izango dira, oraingoan, musika taldeetako kideak elka-
J
Herriko musika taldeak arituko dira bertsioak egiten.
rren artean nahastuta. Adi, tartean, aspaldi ikusi gabeko herriko musika talde bat berriz ohol-
GAZTETXEAREN ALDEKO EKITALDIA
aia eta aldarrikapena uztartuko dituzte Santixabel hauetan, ITAYA Gazte Asanbladako kideek. Jaietako azken egunean, uztailaren 2an gaztetxearen aldeko ekimena burutu asmo dute. Hasteko, 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatu den manifestazioa deitu dute. Jarraian, Askatasuna plazan ekitaldia burutuko dute, egitasmo honi loturiko lanketa erakutsiko duen bideo ema-
naldi edota hitzordu honetarako sortu den abesti aurkezpen eta guzti. Agerraldia iragarri dute gaztetxearen aldeko eragileek eta amaitzeko, bertaratuko guztiekin argazki bat atera asmo dute. Herritarrei, mobilizazio eta ekitaldi honetan parte hartzeko gonbita luzatzen diete gazte asanbladatik. Kamiseta gorriak jantzita bertaratzera deitzen dituzte.
tzara igoko baita. Hitzordua, Askatasuna plazan, igande goizaldeko 1:30ean.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean BATUKADA TALDEKOEN ITZULERA, SANTIXABELETARAKO BAKARRIK
T
Itzulera baten irudia utziko digute egunotan ospatuko diren Santixabelek. Hiru urteko etenaldiaren ostean, festa hauetan kale giroa animatzera bueltan datoz batukada taldekoak. Apirilaz geroztik Zumarte Musika Eskolan entsegu saioetan murgilduak daude.
aldeko kideetako batek, Antton Aranburuk NOAUA!ri adierazi dionez, “errepertorioari hautsa kentzea, uste baino gutxiago kosta da. Lehenengo entsegu saioaren aurretik bai esaten genuela, ez ginela gogoratuko abestietaz”.
Baina ez, lehenengo entsegu saiotik, erraz moldatu dituzte prestakuntza lanak. “Bere garaian ondo ikasitakoa gero bakarrik atera da”, dio Aranburuk. Bere esanetan, “bitxia da lehenengo entsegu saioa hasi eta denok duda txiki horrekin ginen ia gero zer zetorren. Baina unea iritsi eta atera egiten zitzaigun”.
Hiru urtez kaleak girotzen
2006an sortu eta hiru urtez kale giroa berotzen aritu zen taldeak emanaldi berri bat eskaintzeko erronkari hileotan heldu badio ere, lehendik taldearen inguruan itzultzeko saiakerak eta halako proposamenak egon dira, baina ez dira aurrera atera izan. Hiru urteko etenaldia gaindituta, orain bai, bueltan dira. Garai bateko oroitzapenak berritu, Batukada taldekoen itzulera bertatik bertara ikusi eta garai batean bezala, euren ingu-
BTK taldeko kideak, duela 6 bat urteko argazki batean.
ruan gerri buelta mugitu nahi duenak, larunbat goizaldeko 1:00ean hasiko dute saioa.
A
Kaxkoan barrena ibiliko dira kalejiran, eta txosnetan errematatuko dute emanaldia.
“FESTETAN JO ETA GOZATZERA”
ipatu moduan, entseatzen hasi direnetik jaietakoaz gain, emanaldi gehiago eskaintzeko proposamenak jaso dituzte. Baina ez, Santixabeletan soilik ikusi eta bizi ahal izango da Batukadakoen itzulera.
“Bueltatzeko baldintza hori izan da; etorri, soilik festetan jo eta gozatzea”, adierazi dute. “Errepikatuko ez den” ekitaldia izango denez, herritarrak talde ingurura gerturatzera animatzen dituzte larunbat gauean.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
PUNTA-PUNTAKO BERTSOLARIAK ETA BERTSOPAPER LEHIAKETAKO SARIKETA LARUNBATEAN
U
rteak joan urteak etorri, zaletasunak bizirik jarraitzen duen seinale, jaietako bertso saioa entzuteko frontoia jendez betetzen da. Aurten ere ziur, ez da gutxiagorako izango. Bota Punttubak puntapuntako bertsolariak bildu ditu pilotalekuko emanaldirako. Amaieran, Bertsopaper Lehiaketako irabazlearen izen abizenak ezagutuko dira.
Astelehenean itxi zen Bota Punttubak antolatutako XXXVI. Santixabeletako Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea. Orain, epaimahaiak du azken hitza. Larunbatean ezagutuko da, aurtengo edizioko saritua nor den. Gaueko 22:00etatik aurrera frontoian ospatuko den bertso saioaren ostean izango da. Aurten ere punta-puntako bertsolariak gon-
F
Alaia martin bertsolaria.
bidatu dituzte Bota Punttubako kideek. Hona hemen Usurbila datorren seikotea: Andoni Ega単a, Maialen Lujanbio, Alaia Martin,
Josu Oiartzabal, Arkaitz Estiballes eta Aitor Sarriegi. Hartu tokia larunbat gauean frontoian, eta gozatu bertso saioaz.
ZAPIA JANTZITA, PARRANDARA!
esta giroa indartze aldera, Jai Batzordeak proposamen berri bat egin nahi diete aurtengoan, herritarrei; Santixabeletan murgiltzeko jantzi beharreko arropen artean ez ahaztu zapia ere. Bai, hainbat ospakizunetarako baliatu izan ohi dugun koadrodun zapi urdina. Etxean dugun horrek balio
du, Usurbilgo Udala eta hainbat herri eragile partaide dituen Jai Batzordeak horixe bultzatu nahi baitu gainera; gordeta ditugun zapi horiek jai hauetan berrerabiltzea. Leporako apaingarria ez duenak ordea ez kezkatu. Udalak zapiak salgai jarriko ditu 2 euroren truke, egunotan txosna gunean.
Oilasko biltzaileetan erabili ohi den zapia baliogarria da.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA . GEHIGARRI BEREZIA
egitaraua 2012 Ekainak 27, asteazkena
16:00 Murala egitea eta maskota jartzea. 18:00 Pala txapelketak: ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala. 22:00 Futbol txapelketa, finala.
Ekainak 28, osteguna
Haurren Eguna
10:00 Hasiera ekitaldia, jaietako kanta eta dantzarekin. 10:30-13:00 LHkoentzat Ginkana eta haurrentzako jolasak. 13:00 Buruhandiak trikitilariekin. 13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita, edaria eta
postrea banatuko da). 15:00-17:00 Umeentzako zurezko jolasak frontoian. 17:00 Txokolatada. 17:00 Parodia eta txosnen irekiera. Ondoren: Jokoak. 17:30 Hipo eta Tomax pailazoak frontoian. Ondoren, buruhandiak Zumartxan txarangarekin. 19:00 Euskal dantzak txosnetan. 20:00 Txupinazoa frontoi inguruan. Ondoren, sabel-dantza. Elektrotxaranga. 21:00 Txosnetan paella jatea eta bertsolariak (paellarako osagaiak eraman eta norberak bertan egin). 01:00 Txosnetan saltsa-dantza eta berbena. Tartean: bibote eta mo単o pasarela.
Ekainak 29 ostirala
Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Txokolatada. 06:00 Oilasko biltzaileen irteera. 10:30 Haur eta gazteentzat X. Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). 11:00 Toka txapelketa Artzabalen. 13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa. 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Askatasuna plazan (makarroiak eta xolomoa). Ondoren, oilasko biltzaileen jokoak.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
egitaraua 2012 16:00 Ur-bataioa Oiardo Kiroldegian. 16:30 XXII. Igel Joko txapelketa Artzabalen. 18:00 Buruhandiak txistulariekin. 21:00 Herri afaria txosnetan. 23:30 Kontzertua. frontoian: Herriko talde bat, Zea Mays eta Iheskide. 02:00 Platano dantza txosnetan. Gero, DJa txosnetan, tartean, Korroxkada lehiaketa.
Ekainak 30 larunbata
06:00 Salda banaketa. 09:00 Esnadeia trikitilariekin. 09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 10:30 Umeentzako Ginkana, Puntapaxeko zubitik abiatuta. Bizikleta eta kaskoa ekarri. 12:00 Kantujira. Kuxkuxtu txarangarekin, beren kantu-liburuxkarekin. 14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan Kuxkuxturekin. 17:30-19:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 18:00 Buruhandiak trikitilariekin. 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia. 22:00 Bertso-saioa frontoian. Andoni Ega単a, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Josu Oiartzabal, Arkaitz Estiballes eta Aitor Sarriegi. Jarraian, XXXVI.
Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa. 01:00 Batukada. Dantzaldia frontoian: Laiotz. 02:00 Karaokea txosnetan. Tartean, Maleta Karrera. Ondoren, karaokearen segida.
Uztailak 1 igandea
09:00 Esnadeia dultzaineroekin. Egun osoan, dultzaineroak. 11:30 Zanpantzarrak, Aoizko erraldoiak eta dantzariak. 11:30 Herri kirolak. Euskal Herriko trontza eta aizkolari gazteen txapelketa(gizonezkoak). 13:00 Herriko dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria
NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
egitaraua 2012 (Aurreko orrialdetik dator)
Atxega Jauregian. 16:30 Auntoke txapelketa. 18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin. 18:30 Herri kirolak: Idi proba eta Usurbilgo Harria altxatzea (gizonezkoak). 19:00-21:00 Helduen danborrada. 19:30 Patata tortilla lehiaketa txosnetan. 21:30 Afaria txosnetan (tortilla) Ondoren, Adabegi taldea frontoian. 24:00-01:00 Helduen danborrada. 01:30 Bertsio gaua txosnetan, herritarren eskutik.
Uztailak 2 astelehena
Santixabel Eguna
06:00 Txokolatada. 09:00 Esnadeia txistulariekin. 11:00 Meza Nagusia. 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean. 12:30 Lore eta salda banaketa Dema plazan. 15:30 XVI. Mus txapelketa txosnetan. 17:00 XL. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak). 18:00 Buruhandiak-erraldoiak Zumartxan txarangarekin. 19:00 Manifestazioa, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
19:30 Herriko trikitilarien erromeria Askatasuna plazan. 23:00 Jaien bukaerako ekitaldia eta azken traka. (Sorgin dantza) Ondoren, Kubako Morena´s Son musika taldea frontoian. Ondoren: Konga eta Ur jolasak. OHARRAK: *Sutegiko Erakusketa Aretoa: Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanen erakusketa egongo da jaietan. * Santixabeletan jantzi festa giroan, zatoz koadrodun zapi urdina lepoan jarrita.
P U B L I Z I TAT E A