P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean ELKARLANA, JAIETAKO ARDATZ Ate joka ditugun Santixabelak ospatzeko garaia heldu da. Jaiez gozatu ahal izateko ordea, betikoa, hainbatek lan egin behar. Bai jai egunetan baita aurretik ere, guztia prestatzen. Jai Batzordeak, udal ordezkari eta herri eragileetako 15 bat laguneko taldeak, otsailetik aritu da Potxoenean biltzen. antixabeletako egitarau diseinu lehiaketa edota txupinazo ekitaldian nortzuk parte hartu erabakitzeko “Nork merezi du?” ekimena bideratzeaz arduratu dira. Herritarren parte hartzea sustatu nahi izan dute deialdion bidez. Eta gero noski, antolaketa lan handia burutu behar izan dute. Talde bakoitzak jaietarako bere proposamenak aurkeztu, Jai Batzordeak baloratu eta horren gaineko erabakiak hartu ditu. Pixkanaka, hurrengo aste osora zabalduko diren sei jai egunak lotzen joan dira. Elkarlanean. Jai Batzordetik adierazi dutenez, “Santixabel jaiek puzzle handi bat osatzen dute eta jaiak benetan ondo ateratzeko, pieza guztien lana ezinbestekoa da”.
S
Batzorde kideen ahalegina ezinbestekoa da, baita beste hainbat eragilerena ere: DYAko langileak, udaltzain eta zerbitzuetako langileak… Egin beharrekoak eginda, orain bai, festez gozatzea tokatzen da. Honatx Jai Batzordekoen gonbita usurbildarrei, nahiz datorren astean herrira etortzekotan diren guztiei: “Koadrodun zapia jantzi eta zatoz Santixabel jaietan ondo pasatzera. Gora Santixabelak!”. Jaietako gida, etxera bidean Ireki zuen postontzia asteburuan eta Santixabelak inoiz baino eskurago dituzuela ohartuko zarete. Eskutan izango duzue, aurtengoan Zaloa Arnaiz Ibarguren herritarrak diseinaturiko festetako egitaraua. Lehiaketako irabazleak sorturiko jaietako gida “argia, irakurterraza
Otsailetik hona, Potxoenean elkartu da Santixabeletako Jai Batzordea.
eta poltsikoan eramateko modukoa” izango dela aurreratu dute Santixabeletako Jai Batzordetik. Udalak ostiral ho-
netan, ekainaren 27an etxez etxe egingo duen egitarau banaketari adi denok beraz.
JANTZI ZAPIA ETA ONDO PASA JAIETAN Gabonetan edo Santa Ageda bezperako ospakizunetan parte hartzeko lepo bueltan ondo lotuta eraman ohi duzuen koadrodun zapia prestatzen joan. Egun gutxi geratzen dira Santixabelak abiatzeko. Jai Batzordetik, guztiok etxean ditugun zapi urdinok berrerabiltzeko deia egiten dute. Santixabel giroa soinean ere daramagula nabari gera dadila datozen festetan.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean UDARREGI IKASTOLAK TXOSNA IZANGO DU JAIETAN ai gune nagusietako bat izango dugun Askatasuna plazan kokatuko dira urtero moduan, Santixabeletako txosnak. Txosnetako bat Udarregi Ikastolak jarriko du. Gogoan izan, 2015eko Kilometroak jaialdia Usurbilen ospatuko da.
J
Udarregi Ikastolaren aldeko elkartasun festa eguna eta aurretik ospatuko diren ekimenak antolatzeko laguntza behar da. Besteak beste, baita jaietako txosnan lan egiteko ere. Bideratzen hasiak diren lan batzordeetan parte hartu nahi duzuenok, udarregi.com atarian sartu eta bertan dagoen izen-emate inprimakia bete dezakezue.
Ikastolaren aldeko txosnan lan egiteko jendea behar da. Informazio gehiago: udarregi.com
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
XABIER ARANBURU ‘XOMORRO’: “PREMIAZKOA DA GAIXO DAUDEN KIDEAK ASKATZEA” Jaietan ere, herrian falta direnez oroitzeko tartea hartuko da, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldi baten bidez, uztailaren 5ean, 20:00etan txosnetan. Herritik urrun jarraitzen dutenak gogoan hartuko dira; tartean, Xabier Aranburu “Xomorro” aginagarra. 23 urte daramatza sorterritik ehunka kilometrotara. Espetxe zigorraren hiru laurdenak 2009. urtean bete zituen, baina 2017ko martxora arte luzatua diote kartzelaldia. Aske geratzeko eskaera bideratua du aginagarrak. Berarekin hitz egiteko tartea hartu du NOAUA!k. Gatazkaren egungo egoera nola bizi duzu espetxetik? Xabier Aranburu Xomorro. Egia esan, kezkaz beterik bizi dut gatazkaren egungo egoera. “Demokrazia” eskuzabala izango zela ziotenek, gaur egun, kartzela humanizatu beharrean, gudu zelai bihurtu eta exigentziak norabide batera zuzentzen segitzen baitute. Estrasburgoko epaiaren ostean, zurekin urteetan izandako hainbat kide kaleratuak izan dira. Nola bizi izan duzu? Lau hitz trukatzeko eta besarkada sendo bat emateko adina denbora soilik eduki dut kide bakoitzaren agurrean. Eta emozioen errusiar mendian ibiltzea bezala izan da, pozaren urduritasunak hitza hunkitzerainoko zirrara eragin dit eta agur bakoitzaren une labur lehergarrian. Une oso intentsoak eta gogoangarriak bizitu ditut, tristura sentimendurik gabekoak. Hori ondorengo egunetan sentitu dut, nigan utzi duten hutsuneari begira. Zer nolako baldintzatan bizi zara? Lehen graduan, bigarren fasean sailkatuta naukatenez, goizeko lau orduak dauzkat patiorako eta egunak dituen gainontzeko orduak ziegan igarotzen ditut. Bestalde, hilean behin ditudan, bis familia-
Xomorro: “Gaur egun, kartzela humanizatu beharrean, gudu zelai bihurtu dute” 2009tik baldintzapeko askatasunean egon behar luke. Baina preso jarraitzen du.
rrak, astean behin berrogei minutuz ditudan lagunen bisitak, astean idatzi ahal ditudan lau eskutitzak edota familiari bakarrik astero egin ahal dizkiodan zortzi telefono deiak (bakoitza bost minutukoa) interbenituta dauzkat. Espetxe barneko sakabanaketa estuaren eremuan gauzkate, non zeru puska bat, txoriak eta kartzelariak baino ezin ditzakegun ikusi. Espetxe zigorrari dagokionez, zein da zure egoera? 30 urteko zigorra daukat. ¾k 2009an be-
te nituen eta, beraz, baldintzapeko askatasunean izateko eskubidean nago orduz geroztik. Halere, kaleratzeko data ofiziala 2017ko martxoaren 11n daukat. Zigorren zenbaketa bikoitza deritzon doktrina aplikatu didate beste bi euskal presoei bezala. Abokatuek helegitea jarri dute eta ez dut baztertzen Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiraino joatea, nahiz eta guretzat beranduegi izanen den, epai horiek denbora asko hartzen baitute. Dotrina hori ez bazidaten aplikatu pare bat urte lehenago etxeratuko nintzateke, hau da, hurrengo urtean aske izango nintzateke.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
FALTA DIRENAK, JAIETAN ERE GOGOAN EPPK-k abenduan kaleratutako erabakiaren nondik norakoak azaldu ditzakezu? Xabier Aranburu Xomorro. Bi urte terdi paseak dira ETAk borroka armatua behin betiko bertan behera utzi zuenetik eta denbora horretan guztian, mendeku goseak gidatutako errepresioa baino ez dugu ezagutu bi estatuetatik. Bizitzen ari garen testuinguru garratz hau, beraz, aitzakiatzat har genezakeen gure posizioetan gotortuta geraXomorro: tzeko, baina espetxeko arauetan “Espetxeko barneratuta, pauso bat aurrera agintariek jarrera egitea erabaki dugu Euskal Herrigogortu dute, ratzeko eta askatzeko eskariak erredentzioei eginez. Euskal Herriko gatazka dagokioenean politikoa behin betiko konpontzea esaterako� da abenduaren 28ko adierazpenaren helburua. Erabaki horren ondotik espetxeko agintarien edo espetxezainen jarreran aldaketarik sumatu al duzu? Kartzelarien jarreran ez dut inolako aldaketarik sumatu, baina espetxeko agintariek jarrera gogortu egin dute, erredentzioei dagokienean esaterako. Euskal Herriratzeko eta askatzeko eskaerak bideratzen hasiak zarete. Zure kasuan eskaria bideratu al duzu? Zein izango da eskariaren ibilbidea? Bai, espetxeko tratamendu juntara bidalita bideratu dut eskaria. Tratamendu juntak dagokionean aztertuko du eskaria eta hartzen duen erabakia orri ofizial baten bitartez jakinaraziko dit. Hori da eskariak egingo duen ibilbidea. Gatibu zaudetenok ze ekarpen egin diezaiokezue gatazkaren konponbideari? Kanpotik zuek egindakoa nola lagundu? Une honetan, premiazkotzat jotzen du-
Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia, Sagardo Egunean.
gu larri gaixorik dauden kideak zein 70 urtetik gorakoak askatzea eta sakabanaketarekin bukatzea. Gure ahaleginak no-
rabide horretara zuzenduta daude eta kanpotik ere, norabide horretan indar eginez jasoko genuke laguntzarik onena.
PRESO ETA IHESLARIEN ESKUBIDEEN ALDEKO ELKARRETARATZEA uskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, hilero moduan, ekaineko azken ostiral honetarako, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Datorren mobilizazioa bi herritarrez gogoratzeko baliatuko da bereziki. Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga atxilotu eta espetxeratu zituztenetik bost urte bete baitziren astelehenean.
E
Ekainaren 27an soilik ez, elkartasun
ekitaldia ospatuko da Santixabeletan Askatasuna plazan. Hona hemen, bi mobilizazio hauen hitzorduak: Ekainak 27, ostirala 20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu. Uztailak 5, larunbata 20:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
SANTIXABEL EGUNEKO SOKA-DANTZAN, PRESO OHIAK IZANGO DIRA AURTENGO GONBIDATUAK antixabel egunez ospatuko da tradizionala dugun soka-dantza; uztailaren 2an, eguerdiko 12:00etan, udaletxe aurreko plazan. Amaiera bidean den legegintzaldi honetan udal ordezkari izan direnek, oraingoan preso ohiak gonbidatu dituzte dantzara.
S
Gogoan izan, jaioterritik urrun urte mordoa eman duten hiru herritar aske geratu dira amaitzear dugun ikasturte honetan; Jokin Errasti, Ramon Uribe eta Patxi Segurola. Zinegotziekin dantza egingo duten preso ohiek, Dantza Taldekoen lekukoa hartuko dute. Iaz dantzakoak gonbidatu baitzituzten Santixabel eguneko hitzordu berezi honetara.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da soka-dantza.
LORE ETA SALDA BANAKETA UDALETXEAN EGINGO DA AURTEN antza saioa amaituta, ez mugitu udaletxe ingurutik. Festak bertan jarraituko baitu. Jai Batzordeak festa gunerako eremu gisa berreskuratu du inguru hau, hastear ditugun Santixabeletarako. Sei eguneko parranda giroari hasiera emango dion txupinazoa Udaletik jaurtiko da, eta aipatu moduan, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan ospatuko da uztailaren 2ko soka-dantza. Ekitaldia amaitu ostean, loreak eta salda ere gune berean banatuko dira. Eta ez Dema plazan, azken urteotan bezala.
D
Soka-dantza eta gero hasiko da lore eta salda banaketa. Aurten, Dema-plazan beharrean, udaletxean.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
DROGEN KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEKO Uztailaren 4ko kontzertu gauean, Dema plazatik Askatasuna plazarako pasabidetik igarotzen zaretenok, Sasoia Elkarteak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean jarritako postuarekin topo egingo duzue, drogen kontsumo arduratsua sustatzeko jarriko duten informazio eta prebentzio gunearekin. Zuen esku, bertara gerturatu eta informazioa eskatzea. Alkoholemia proba ere egin ahalko duzue, dituzuen zalantzak argitu… rogen kontsumo ez arduratsuak dakartzan ondorioez ohartarazi nahi dute; halakoetan autoa hartzeak dituen arriskuez, jarrera desegokiez… Usurbilgo Udalak sustatu duen ekimena, datozen lau urteotarako onartua duen Mendekotasun Prebentzio Planaren baitan kokatzen da. Egitasmo honetan badira bi lan ildo hain zuzen; aisialdi eremuan kontsumo arduratsua sustatzea eta gai honi buruzko sentsibilizazioa jorratzea. Horretara datoz Sasoia Elkarteko kideak uztailaren 4an Usurbila, elkarteko kide Unai Lizarraldek NOAUA!ri azaldu dionez.
D
Azken urteotan, gazteen edateko modua asko aldatu da. “Kopuru oso handiak kontsumitzen dituzte, graduazio oso altu batekin, denbora tarte oso txikian”.
Postu informatiboa izango da zuena? Unai Lizarralde: Gehienbat alkoholaren baina baita beste drogen kontsumo arduratsua sustatzeko informazio eta prebentziorako postua. Droga kontsumoaren inguruko informazioa eskainiko dugu, ez bakarrik 18 urtetik gorakoentzat. Gazteagoen artean ere, nahi duenak alkoholemia proba egin ahal izango du. Alkohola edo beste edozein drogen inguruan hitz egin eta dauden zalantzak argitu ahal izango dira. Elkarte bat da postu hau jarriko duena? Sasoia izena du elkarteak, Durangon dugu egoitza. Drogomendekotasun munduan gabiltza lanean. Negu partean, eskoletan lan egiten dugu, LH 5. mailatik 2. Batxilergora arte, zikloak barne. Hitzaldiak ematen ditugu gazteentzat, irakasle eta gurasoentzat formazioa ere es-
kaintzen dugu. Ikasturtea amaitzerakoan, uda partea heltzean, alkohol kontsumoaren prebentziorako postuak jartzen ditugu ekainetik urrira. Festaz festa ibiltzen zarete? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ia herri guztietan. Postua jarri ohi duzuenean, zein izaten da herritarren erreakzioa? Denetarik izaten dugu. Harrera oso ona izaten dugu normalean, oso gutxitan izaten ditugu arazoak. Jendea ondo portatzen da. Izan liteke, alkoholari buruzko informazioa ekarri eta horri buruz hitz egin nahi izaten dutela. Beste batzuk beste droga batzuei buruzko informazioa nahi izaten dute. Denetarik topatzen dugu, baina oro har egia da, jendea gogotsu etortzen dela informatzera.
Ze larritasun maila du arazo honek? Ibilaldi egunean ere komentatu genuen. Beti egongo da drogen kontsumoa. Kontsumoa zero izatea ezinezkoa izango da. Azkenean denok droga kontsumitzaileak gara. Alkohola edaten dugu gehienbat. Euskaldunok alkoholarekin dugun harreman kulturala oso estua da. Hori hor dago, baina postu honen helburua gehienbat, kontsumo arduratsua sustatzea da, gazteen artean bereziki. Azken urteotan gazteen edateko modua asko aldatu dela ikusi dugu; kopuru oso handia kontsumitzen dute, graduazio oso altu batekin, denbora tarte oso txikian. Oso potentea da hori gorputzarentzat. Gu ez gaude edan edo drogak kontsumitzearen aurka. Modu arduratsu batean nola kontsumitu liteeken, nolako kontsumoa nahi dugun, horri buruz hitz egiten dugu, gazteekin eta baita helduekin ere.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
POSTUA JARRIKO DUTE FESTETAN
“Lasai etor daitezela informatzera, galdetzera edota alkoholemia proba egitera� Herriz herri jartzen dituzte horrelako informazio guneak.
Alkohola eta drogak bereizketa egin ohi dugu sarri. Lasaitasun puntua dago edatekoarekin? Neure iritziz, alkohola gure kulturan indar handia duen droga bat da. Ikusi besterik ez dago gure bizitza soziala tabernetan egiten dugula. Hori argi eta garbi dago. Kontua da baita, gizarteak alkohola eta drogak bereizten dituela. Droga beti txarra da, alkohola ordea ez. Droga hitzak konnotazio negatiboa dauka. Eta alkoholak ez. Alkohola drogen barruan sartuta, alkoholak ere konnotazio negatiboa izango luke. Banaketa horrek egiten duena da gizartearen antsietatea jaitsi, eta esan alkohola kontsumitzen dugula baina drogarik ez. Ezberdina dela. Gure ikuspuntua guztiz aurkakoa da. Droga, gorputzean eragin lasaigarria, pizgarria edo aluzinagarria eragiten duen edozein substanzia da guretzat. Alkohola oso droga lasaigarria da, beste edozein subs-
tantzirekin bezala, drogatzat jotzen dugu. Inongo banaketarik egin gabe. Postu honetatik informazio asko jasotzen duzue. Jasotakoarekin gero zer egiten duzue? Lan prebentiboa egiten dugu jaietan. Postura datozen herritarrengandik honako informazioa jasotzen dugu; adina, sexua, herriaren izena eta kotxea hartu behar duten, kopilotu moduan joango diren edo garraio publikoa baliatuko duten. Besterik ez. Gero estatistikak ateratzen ditugu urtero. Herri batzuetan urte asko daramagu lanean. Kasuotan, datuen alderaketa bat egin ahal dugu. Estatistika batzuk atera eta urteek aurrera egin ahala, prebentzio lan hori ona izan den edo ez ikusteko aukera dugu. Uztailaren 4ean Usurbilen egongo zarete. Zer esan herritarrei?
Lasai asko etor daitezela informatzera, galdetzera edota alkoholemia proba egitera. Etortzeagatik galtzeko ezer ez dute. Lan honen atzean zer dagoen ezagutzeko aukera izango dute. Animatu eta etorri bueltatxo bat ematera.
POSTUA, OSTIRAL GAUEKO PARRANDA ORDUETAN Eguna: uztailak 4, ostirala. Ordua: 00:00-03:30. Tokia: Askatasuna plazatik Dema plaza alderako pasabidea. Antolatzaileak: Sasoia Elkartea eta Usurbilgo Udala elkarlanean.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
herri kirolak 2. MAILAKO AIZKOLARI TXAPELKETAKO FINALA ipuzkoako Bigarren Mailako aizkolari onenak arituko dira Santixabeletan. Hauxe da osatu beharko duten lana: 54’’ko lau enbor eta 60``ko beste bi. Jose Miguel Peñagarikanok jarriko ditu egurrak eta hauek izango dira aurrez aurre arituko diren aizkolariak:
G
Jon Irazu (Zizurkil) Aratz Mugertza (Mutriku) Ugaitz Mugertza (Mutriku) Jexuxmari Mujika (Ibarra) Eneko Otaño (Beizama) Luis Mari Txapartegi (Zestoa)
Uztailaren 5ean arratsaldeko 18:30ean iragarrita dago finala.
HARRI TXIKIEN LEHIA
IDI-DEMA, TELLERIA ETA OLASAGASTIREKIN Jaietako klasiko bat da. Idi-dema. Beste urte batzuetan bezalaxe, Telleria eta Olasagasti izango dira saltsa eta piperra jarriko dutenak. Antolatzaileek aditzera eman dutenez, “jende asko egoten da urte osoan dema honen zain”. Izan da kexurik, animaliek jasotzen duten tratuaz kezkaturik. Antolaketakoek aditzera eman digutenez, “animaliak ahalik eta gutxien kastigatu ditzaten” eskatu zaie Telleriari eta Olasagastiri.
Aimar Irigoien harrijasotzailea. Aurten ere harri txikien lehian arituko da.
izkolarien saioa uztailaren 5ean izango da. Eta biharamunean, uztailaren 6an, harri jasotzaileena. Harri Txikien Txapelketa egongo da jokoan. Eta hauxe egin beharreko lana: 10 arroako zilinbro berria (125 kg), 9 arroako kubikoa (112,5 kg), 8 arroako bola (100 kilo). Hiru minutuko lana harri bakoitzarekin.
A
Hauek izango dira nor baino nor arituko diren harrijasotzaileak: Aimar Galarraga Aimar Irigoien Jesus Mari Iruretagoiena, Izeta III Mikel Lopetegi Joseba Ostolaza Urtzi Telleria, Telleria II Iban Ugartemendia
Uztailaren 6an izango da idi-dema.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean SORMENA, PLAZARA aietan ere herriko arteaz, artisten sormen lanak ezagutzeko aukera paregabea. Larunbat honetan, ekainaren 28an zabalduko dute Zirriborro tailerreko ikasleek urtean zehar egin dituzten lanen erakusketa. Ohi bezala, Santixabel jaietan bisitatzeko aukera izango duzue, uztailaren 8ra arte irekita egongo baita. Ordutegi honetan; egunero, goizez, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Sutegiko aretoan. Zirriborro tailerrekoekin batera, erakusketa berean Labore taldekoek ere beren eskulanak ikusgai jarriko dituzte.
J
Zirriborro tailerrekoen erakusketa Sutegin izango da ikusgai, uztailaren 8ra bitarte.
SANTIXABELETAN BAPO JATEKO, HARTU LEKUA antzan, lanean, batera eta bestera ibiltzeak gosea piztuko dio jaietan bati baino gehiagori. Etxera sukaldatzera joan beharrik izan gabe, kalean geratu eta jaki goxoak dastatzeko aukera izango da. Kasik, noiznahi izango dute usurbildarrek bapo jateko aukera abiatzear ditugun jai hauetan. Baina adi. Otorduotara gerturatu asmo duzuenok, txartelak eskuratu beharko dituzue eta.
D
Gazte Eguneko bazkarikoak 10 eurotan, herri-afarikoak 15 eurotan eta zikiro-janekoak 22 eurotan (12 eurotan, ikasle eta langabetuek) salgai egongo dira, Aitzagan, Irratin eta Txiribogan. Hona jaietako otordu festa:
Uztailak 3, osteguna: 14:00etan frontoian, Haurren Eguneko umeen lagun arteko bazkaria. Etxetik eraman behar da jatekoa. 19:00etan, paella txapelketa eta dastatzea txosnetan parte hartzaileentzat.
Uztailak 1, asteartea: 14:00etan txosnetan, oilasko-biltzaileen bazkaria parte hartzaileentzat.
Uztailak 4, ostirala: 14:00etan, Gazte Eguneko bazkaria txosnetan.
21:30 Herri-afaria txosnetan. Uztailak 5, larunbata: 14:00etan Askatasuna plazan, kantu-zikiro jana Kuxkuxtu txarangarekin. Uztailak 6, igandea: 14:00etan jubilatuen bazkaria Atxega jatetxean. Izen ematea itxita.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
egitaraua Ekainak 30, astelehena Goizean zehar, maskota eta zintzilikarioak jartzea. 17:30 Pala txapelketa. Ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
Uztailak 1, asteartea 06:00 Txokolate-gosaria eta oilasko-biltzaileen irteera. 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. Ondoren, oilasko-biltzaileen jokoak. 19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera Udaletxetik. Txupinazoa, eskubaloiko senior nesken taldeak botako du. 19:30 Buruhandiak txistulariekin. 19:30 Helduen danborrada. 23:00 Laiotz-ekin dantzaldia frontoian. 24:00 Helduen danborrada. 24:00 Kontzertuak txosnetan: Willis Drummond, Luz de Putas eta Zezenaren Taldea.
Uztailak 2, asteazkena 9:00 Esnadeia txistulariekin. 12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean. Jarraian, lore eta salda banaketa udaletxe aurrean. 16:00 Mus txapelketa Askatasuna plazan. 18:00 Esku Pilota Txapelketako finalak. 18:00 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin. 18:30 Trikitilarien kalejira. 19:00 Imuntzo eta Belokirekin erromeria Askatasuna plazan.
Kiroldegian. 11:00-13:00 Jokoak frontoian. Ondoren, erraldoi eta buruhandiak trikitilariekin. 14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita). 15:30-17:30 Pottokak Artzabalen. 15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. 17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin “Arrantzara dantzan”. 18:00 Txokolate jana frontoian. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 19:00 Paella txapelketa eta dastaketa afaria txosnetan. 22:00 Bertso musikatuen emanaldia Askatasuna plazan: Beñat Gaztelumendi, Arkaitz Oiarzabal "Xamoa", Jokin Labaien, Egoitz Zelaia.
Uztailak 4, ostirala 10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). 11:00 Toka Txapelketa Artzabalgo egoitzan. 12:30 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetan. 13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa. 14:00 Gazte bazkaria. 16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalgo egoitzan. 17:30 Gazte jokoak herrian zehar, elektrotxarangaz lagundurik. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 21:30 Herri-afaria txosnetan. 23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar, Arkada Social, Kashbad eta McOnak taldeen eskutik. 03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-en eskutik.
Uztailak 3, osteguna 10:00 Umeen Eguneko dantzarekin ginkanaren hasiera. 10:30-13:00 Ludoteka: Puzgarriak Dema plazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo
Uztailak 5, larunbata 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera, Mikel Laboa plazatik.
12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangak lagunduta. 14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin. 16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta). 18:30 Erraldoi eta buruhandiak Burrunbazale Txarangarekin. 18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mailako txapelketako finala. 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Askatasuna plazan. 22:30 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta Unai Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Amaieran, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da. 01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldia frontoian. 01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.
Uztailak 6, igandea 09:00 Esnadeia txistulariekin. 11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian. 11:30 Umeentzat jokoak Askatasuna plazan. 11:30 Zanpantzarrak. 12:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin. 12:30 Suziri umoretsua Munalurrako plazan, Mikel Elexpe eta bere taldearen eskutik. 13:00 Herriko dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian. 16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 18:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin. 18:30 Harri-jasotzaileak: Gipuzkoako Harri Txikien txapelketako finala. Idi dema: Telleria eta Olasagasti. 19:30 Patata-tortilla lehiaketa. 20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan. 23:00 Maskota erretzea eta traka Artzabalgo frontoian.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
kontzertuak Uztailak 1, asteartea
Uztailak 2, asteazkena
Uztailak 4, ostirala
Willis Drummond, unerik gozoenean
Imuntzo eta Beloki, erromeriako beteranoak
Kashbad, talde mitiko baten itzulera
Willis Drummond sekula gelditzen ez den talde horietakoa da. 2007an lehen diska kaleratu zutenetik, 200dik gora kontzertu eskaini dituzte. Gero eta jende gehiago batzen da euren kontzertuetan. Unerik gozoenean iritsiko dira gurera.
Kepa Junkerak eta Joseba Tapiak irekitako bide berritzailetik, Imuntzok (soinu txikia) eta Belokik (panderoa, ahotsa) erritmo berriak erantsi dizkiote trikiti tradizionalari, 1991n elkarrekin jotzeari ekin ziotenetik.
Hardcoretik abiatuta, intentsitate eta melodia handiko kantuak idatzi zituzten 90eko hamarkadan. Isilaldi luze baten ondoren itzuli dira, disko berria besapean. Lan hori aurkeztuko dute Santixabeletan: Arrakalak (Bonberenea, 2014).
Gauerdian joko dute, txosnetan.
Askatasuna plazan arituko dira, 19:00etan.
Frontoian joko dute beste hiru talderekin batera.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
laburrean Uztailak 2, asteazkena
Uztailak 3, osteguna
Uztailak 4, ostirala
Erraldoiak eta buruhandiak, Burrunbazale txarangarekin
Umeen Egunean, Irrien Lagunen bisita
Haur eta gaztetxoentzat Pintura Lehiaketa
Herriko jai askotako protagonistak dira erraldoiak eta buruhandiak. Gurean ere badira buruhandiak zein erraldoiak. Santixabel egunean ibiliko dira, Burrunbazale txarangak ezarriko duen erritmoan.
Ginkana, ludoteka, puzgarriak, jokoak, txokolate-jana... Ekitaldi bete dator Umeen Eguna. Irrien Lagunak ere animatu dira aurten. “Arrantzara dantzan� ikuskizuna eskainiko dute 17:00etan frontoian.
Urtez urte sendotzen doaz hainbat ekitaldi. Ia ia ohitura bihurtu arte. Horien artean da, haur eta gaztetxoentzat pintura lehiaketa.Goizeko 10:30ean hasiko da eta gogoan izan materiala bertan banatuko dela.
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira.
Frontoian izango dira, 17:00etatik aurrera.
Iaz bezala, sari banaketa frontoian izango da.