ZARAGUETA HERRI ESKOLA ZARAGUETA ESKOLA JAI GIROAN
Eguerdiko ikuskizuna eskolako frontoian egiten da azken urteotan. Lehen, eskolako jangelan egiten zen, baina guraso eta ikasleek gainezka egiten zuten, kabitu ezinik. Orain, hobeto.
Antzerkia, dantza, kantua, bertsoa..., denetik izan zen ikasturte bukaerako ikasleen emanaldian. Txikienek eta gurasoek erne jarraitu zuten ikuskizuna, aspertzeko betarik gabe..
ZARAGUETA
GETARIA, AIA ETA ORIO BATERA
Getaria, Aia eta Orioko herri eskoletako ikasleek era askotako jolasak egin zituzten Getariko frontoian. Gero, gosetuta, elkarrekin bazkaldu zuten. Datorren urtean, Orion izango da festa.
Donibane Lohitzune eta Hendaia arteko kostaldeko bidea egin zuten Zaraguetako mendizaleek: bide erraza eta ikusgarria. Bukaeran, bigarren mundu gerrako bunkerrak ikusi zituzten.
HERRI ESKOLA
BIZIKLETAREN FESTA BIZI-BIZIA
Bizikleta martxaren hasiera. Jendea urduri, indarrak neurtzen, handienak txikienei begira. Cristian Bazaesen argazkia.
Eguraldiak lagunduta, festa giro ezin hobean joan zen. Erorketa txiki bat izan zen, baina ondoriorik gabea. Cristian Bazaesen argazkia.
ZARAGUETA
HERRI ESKOLA
Eskolako zuzendari Xubi arraunlaria izan zen, Kontxako bandera bat irabazi ere egin zuen. Oraingo arraunlarien bigarren entrenadorea Zaraguetako ikaslea izan zen. Oraingo ikasleek martxa honetan segitzen badute, aurrerantzean ere izango dira arraunlairak.
Ordenadorean ibiltzen jakitea beharrezkoa izango dute gaurko gaztetxoek etorkizunean; baina josten eta gantxiloan ere baten batek egin beharko du. Badaezpada ere, ikastea onena.