Zuzenbidearen hizkera

Page 1

Euskara, Zuzenbidearen hizkera



Euskara Juridikoaren Mintegia

Euskara, Zuzenbidearen hizkera Bigarren argitaraldia Taldekideak:

Alberto Atxabal Cesar Gallastegi Lorentzo Goikoetxea Anjel Lobera AndrĂŠs Urrutia IĂąigo Urrutia

1997 Deustuko Unibertsitatea Bilbao


Zuzenbide Saila, 51 zenb.

Taldekideak:

Alberto Atxabal Cesar Gallastegi Lorentzo Goikoetxea Anjel Lobera Andrés Urrutia Iñigo Urrutia

Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Argitalpen hau, zatiz edo osorik, azalaren diseinua barru dagoela, ezin kopia daiteke, ez eta bildu edo igorri inola ere, dela elektrikaz, dela mekanikaz, dela grabrazio mekanikoz, dela fotokopiaz, dela bestelako informazio biltze eta berreskuratze sistemaz, baldin eta lehendaurrez egileen eta argitaratzailearen baimenik ez badu.

Argitalpen hau paper ekologikoan inprimaturik dago Azalaren irudia: Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa - 1. zkia. © Deustuko Unibertsitatea 1. atala - 48080 Bilbo I.S.B.N.: 84-7485-414-8 Legezko gordailua: BI - 2.200-95 Espainian inprimatua/Printed in Spain Fotokonposizioa: Ipar, S.Coop. Particular de Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbo Inprimatzailea: Artes Gráficas Rontegui, S.A.L. Ribera de Erandio Etorbidea, 4 - 48950 Erandio (Bizkaia)


Euskararentzako urterik beltzenetan Zuzenbidearen mundu lehorrari euskal usaina ematen saiatu zineten Aita Ipolito Larrakoetxea, JosĂŠ Luis Lizundia eta Abel Muniategiri Legeetan euskara sartzeko aurrelari zereginetan gure hizkuntza erabiltzeko aitzindari bihoakizue zuoi hiruroi gure omenalditxoa Larrakoetxea, Lizundia eta Muniategi


Aurkezpenak

Aspaldiko kezka du Deustuko Unibertsitateak euskararena, kezka latza eta zaila, bertan bildu eta orekatu behar baitira batzuen eskubideak eta besteen nahiak, euskaldunen gogoak eta euskararen etorkizuna. Bidean, hala ere, aurrerantz goazela ezin uka. Besterik gabe, hona hemen esandakoaren lekukotza zuzena, irakurlearen eskuetan jartzen dugun ÂŤEuskara, Zuzenbidearen hizkeraÂť liburua, Deustuko Zuzenbide Fakultateak egina eta horretara, eta oro har mundu juridikora zuzendua, bertan testuliburu gisa erabilia izan dadin. Deustuko Zuzenbide Fakultateko irakasle andana baten emaitza dugu idatzi hau eta zeresanik ez, aurrerapauso ohargarria euskara gai juridikoetan erabiltzeko tenorean. Ongi etorria egiten diot, beraz, argitalpen berri honi eta ildo bertsutik beste batzuk ere etorriko direlako itxaropen osoa daukat, euskarari, aspaldi honetan ireki izan zaizkion jakintza handiaren ateak besteak beste, unibertsitate lantzearen bitartez, gero eta zabalagoak bihur dakizkion. Honetan dihardugu guk Deustuan. Horretarako ere lagunduko ditugu, zalantzarik gabe, bide beretik etor daitezkeen bestelako ekimenak. Dionisio Aranzadi Telleria jn. Deustuko Unibertsitateko Euskararako Errektoreordea

13



Ohore handia da niretzat honelako liburu baten atariko berbak egitea. Ohorea da herri ordezkaria naizen aldetik, eta ohorea ere, euskal legelaria naizen neurrian. Arrazoi ugari dago ohore honengatik pozik egoteko: lehenengo eta bat, bazelako garaia euskara Zuzenbidearen hizkera legez hartua izateko; bigarren, horren bitartez euskaldun askoren ametsa neurri handi baten behintzat betetzen delako; hirugarren, bertora azaltzen diren gaiak arauz-arauz egin, josi eta taxututa daudelako; eta laugarren, liburua Zuzenbidean adituak diren euskal legelariek egin dutelako. Egia esan, liburu honek badakartza alderdi berri-berriak, orain arte jorratu gabeak, eta ase behar genituenak. Horretara, bada, liburu honen bitartez euskara, itzulpen hizkuntza ez ezik, komunikazio hizkuntza ere izango da. Euskaraz sortzeko bideak eskainiko dira. Oinarri sendoak jaulkiko dira. Liburua denaz bezanbatean, mira eginda nago zein artez erabiltzen diren Zuzenbidearen alor guztiak, zein ondo aztertzen den bat bedera, eta zein taxuz josten diren guztiak elkarrekin osotasun organikoa emateko. Horretara, bada, hizkuntz alderdien inguruko hastapenak eskainiko dira; euskarak barano juridikoan izan duen ibilbidearen berri emango zaigu; esparru juridikoko lexiko eta terminologiaren arazoa luze eta zabal ikusiko dugu; itzulpengintza ez ezik, transposizioa ere erabiltzekoa dela garbi ikusiko dugu; eta azkenik, eta nor bere gaiaren barruan, Zuzenbidearen munduan bereizten diren lege barrutiko, Administrazioko eta auzitegietako hizkera berezituen aipamen zehatz eta joria idoroko dugu. Aurreko guztia nahikoa ez bada, liburu honek baditu hiru ekarri, beren beregi aipatu behar direnak: lehenengoa, gramatikaren inguruan sortzen diren arazo eta oztopoak gainditzen lagundu diezagukeen atala; bigarren, 15


Administrazioaren munduan, eta hori niri neuri dagokit, erabiltzen diren berba, eta esapide eta esamolde ihartuetarik hainbaten hiztegia; eta, azkenik, historian barrena azaldu diren testu juridikoen artetik aukeratuta, beraien sorta eder eta jakingarria. Hortaz, bada, neure eskerrik beroenak eskani nahi dizkiet liburu hau egineran esku hartu duten guztiei opari legez laga diguten altxor eder honengatik. Ignacio J. Etxebarria Etxeita Bizkaiko Foru Aldundiaren Lehendakaritzako Foru Diputatua

16


Berbaurrekoa Deustuko Unibertsitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko itunari esker eskuratu ahal izan dugun «Euskara Juridikoaren Mintegia» duzu, irakurle, testu honen egilea. Izan ere, 1993. urtetik aurrera ekinean dugun hori bere lehen fruituak kaleratzen ari da eta beraien artean, ezbairik gabe, lekurik nagusiena dagokio lan honi. Aurretiaz, alabaina, ezagutu ditugu «Zuzenbidea Euskaraz I. eta II. Jardunaldiak». Orain «Euskara, Zuzenbidearen hizkera» liburu hau eskura datorkigu. Hurrengo batean, bestelako ekimenen antolakuntzarako osagarriak ere baditu gure mintegiak, Zuzenbidea eta euskara uztartze lan gogo honetan. Helburua argi izanik ere, ezinbestekoa zaio/zaigu euskarari eta guri ere, une berri ireki eta erronka ezezagunei aurre egitea, eta azken batean, Zuzenbidearen gaineko jakituria geroko belaunaldiei euskaraz ematea. Baina horretarako tresnak behar ditugu, nahitaez. Horixe izan dugu gure ahaleginen helbururik nagusiena. Hain zuzen ere, azken urteotako euskararen inguruan gertatu den Zuzenbide lanari jarraibidea eta babeslekua ematea. Horretarako bildu ditugu bertako osagaiak, horretarako laburtu ditugu, jakin izan dugun neurrian, bolada honetako puntarengo gai juridiko-linguistikoak. Jakin badakigu, honek ez duela beteko askoren nahia eta guztion asea. Hala ere, pauso hau eman nahi izan dugu, uste baitugu unibertsitateak eta are zehatzago, Euskal Herriko Zuzenbide Fakultateek badutela honetan ere, zeresana eta zerekarria. Nolanahi den ere, liburu hau ez dator ikuspegi teoriko soil batek bultzatua, ezta xede praktiko hutsez burutua ere. Gure jomuga ez da izan Zuzenbidearen hizkera zer den zehaztea ikusmira filosofiko huts batetik. Era berean ere, ez dugu jardunbide izan eguneroko arazoek osatzen duten korapiloen mataza maila konkretuetan haustea. Bi muga horiexen artean ibili gara, gure egitekoa mugatu baitugu norabide batzuk eman eta ariketa batzuk proposatzera, oro har, euskara eta Zuzenbidearen inguruan eta lege munduan aritzen direnentzat. 17


Beraz, bi aldarte landu ditugu batik bat: batetik aldarte teknikoa, bertan bilduz orain arte gure inguruko kultura juridiko desberdinak bildu eta bestetik eduki hori, euskarak bizi duen egoerari egokitu diogu. Edozein modutan ere, ahalegin hori arazo zehatzetan kokatu dugu, horretarako beren-beregi jarri direla ikasgai bakoitzaren amaieran, gai horri dagozkion ariketa argigarri batzuk. Luze joango litzaiguke gure iturrien aipamena. Esan dezagun, haatik, Gérard Cornuren «Linguistique juridique» izan dugula lehen gidaria baita ere, bestelako liburuak, batez ere Catalunya eta Québec-ekoak. Irakurleak guztien hurrenkera aurkituko du «Bibliografia» sailean, horien erreferentziek ere gure liburua aberastuko dutelakoan baikaude. Era berean, «Euskal testu juridikoen antologia» izango du eskura irakurleak, hor-hemenka sakabanatuta eta barreiaturik dagoena, modu bateratu batean aztergai izan dezan. Hori guztiori osabete dugu hizkera orokorrari dagokion gramatika zein fraseologia eraskinekin, hizkera juridikoak hizkera arruntari zor zaiona azpimarratuz eta euskararen normalkuntza prozesuan hark duen garrantzia nabarmenduz. Hauxe da, beraz, unibertsitateko ikasleen eta orobat edozein irakurle jakinguratsuren eskuetan jartzen dugun materiala. Hementxe bere gogo gosea asetzeko beste aurkituko duela espero dugu, zinez eta benaz, liburu honen egileok. Bide beretik ere, irakurle eta erabiltzailearen oharrak aintzakotzat hartuko eta eskertuko ditugula baieztatu nahi dugu, liburu hau, gure ustez, etengabeko prozesu ireki batean kokatzen delako. Bukatu baino lehen, bi hitz besterik ez daukagu esateko ahalegin honen egileok. Talde-lana izanik, honako hau pertsona nahiz erakunde askoren emaitza dugu. Buru-belarri jardun dute orrialde hauen prestaketan, «Euskara Juridikoaren Mintegia» delakoaren bekadunek: Cesar Gallastegi eta Alberto Atxabalek, eta azken honen aurretik ere, Iñigo Urrutiak; eta bestalde ere, bertan partaide izan garen irakasleok: Lorentzo Goikoetxea, Gotzon Lobera eta Andrés Urrutiak, azken bi horien koordinaziopean. Esan beharrik ez badago ere, egile «material» horien aldean, berebiziko euskarri izan da honelakoetan Bizkaiko Foru Aldundia eta oraintsu arteko Lehendakaritza Saileko Foru Diputatua, Ignacio Etxebarria jauna. Orobat Deustuko Unibertsitatearen Antonio Yabar Errektoreordea eta Unibertsitate horretako Eusko Ikaskuntzen Institutuaren Zuzendaria den Rosa Miren Pagola eta hango Bibliotekari Karmele Santa María. Last but non least, aipamen berezia merezi du gure Zuzenbide Fakultatearen Dekanoa den Francisco Lledó Yagüek, honek uneoro euskararen alde lan egiteko laguntza, babesa eta atxikimendua erakutsi digulako. Guztioi eta, batez ere, zuri, irakurle zaitugun horri, esker anitz, zure gogoa gure lanean jarri duzulako. Euskara Juridikoaren Mintegia 18


Hizkera juridikoaren berezitasunak Aurkibidea: §1. Lengoaia: berezitasunak eta kontzeptua.—1. Oro har.—2. Lengoaia, komunikabide nagusia.—3. Lengoaiaren zenbait berezitasun: A) Ingurunearen antolaketa lengoaiaren bitartez; B) Lengoaia eta pentsaera; C) Lengoaia eta oroimena; D) Lengoaia eta barne adierazpidea.—4. Lengoaiaren definizio orokorra.—§2. Hizkuntzak.—5. Hizkuntzen kopurua.—6. Hizkuntzak eta estatuak.—7. Hizkuntz familiak.—8. Hizkuntz aurriritziak.—9. Hizkuntza eta giza komunitatea: hizkuntz komunitatea.—§3. Hizkuntzak eta hizkuntz aldaerak.—10. Hizkuntz aldaerak.—11. Idiolektoak.—12. Aldaera kolektiboak: A) Denborazko aldaerak; B) Aldaera geografikoak edo dialektoak; C) Gizarte aldaerak; D) Estandarra; E) Teknolektoa.—§4. Hizkera juridikoaren berezitasunak.—13. Zuzenbidea eta lengoaia elkarturik.—14. Zuzenbide hizkeraren sailkapenak.—15. Hizkera juridikoa hizkera anitza da: A) Hizkera juridikoa plurifuntzionala da; B) Hizkera juridikoa pluridimentsionala da.— 16. Hizkera juridikoa, talde bateko kideen hizkera.—17. Zuzenbide hizkera tradizionala ote?—18. Hizkera juridikoa teknikoa da.—19. Hizkera juridikoa beste teknolektoekin konparatuz.—§5. Diskurtso juridikoa.—20. Definizioa.—21. Diskurtsoaren subjektuak: A) Bakarrizketa; B) Elkarrizketa; C) Egintza konplexuak.—22. Komunikazioaren hartzaileak: A) Egintza errezeptizioak; B) Audientzia egintzak; C) Guztioi zuzenduriko egintzak.— 23. Ulertze aukerak: A) Mezua aditutik aditura; B) Mezua aditutik aditua ez denari; C) Beste konbinaketak.—24. Mezu motak: A) Zuzenbidearen sortzaileak diren mezuak; B) Zuzenbidearen garapenean sortzen diren mezuak.— 25. Espresabideak: A) Sarrera; B) Berbazko eta idatzizko formen arteko oposaketa; C) Berbazko eta idatzizko espresabideen hurbilketa.—§6. Hizkera juridikoa euskaraz.—ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§1. Lengoaia: berezitasunak eta kontzeptua 1. Oro har Lengoaia giza gaitasun bat da. Gizakia gaitasun edo ahalmen horretaz baliatuz komunikatzen da. Ahalmen hori hizkuntza desberdinetan zehaztu eta gauzatzen da. 19


Baina giza lengoaia zer den definitu nahi baldin badugu, ez dugu aski bere bereizgarri nagusietarikoa den komunikatzeko baliabide bezala identifikatzearekin, izan ere, bestelako hainbat sistema ere komunikatzeko baliabideak dira. Hor ditugu, adibidez, erleek komunikatzeko egiten dituzten mugimenduak edo errepideetan erabiltzen ditugun trafiko seinaleak. Giza lengoaia komunikabide horiek baino indartsuagoa dela esan dezakegu. Bestalde, lengoaia komunikabidea baino zerbait gehiago da gizakiontzat. Zehazki, lengoaia gizakiaren adimenarekin jokatzen duen paperaz hitz egingo dugu. Alde horri esker, hain zuzen ere, lengoaia komunikabide indartsuena bezala aurkeztu dugu. Bi zentzu horiei buruz bigarren eta hirugarren puntuetan hitz egingo dugu. 2. Lengoaia, komunikabide nagusia Komunikazio zeinu guztiek informazioa igortzea dute helburu nagusitzat eta horien bitartez igorle eta hartzailearen arteko lotura gauzatzen da. Giza lengoaia, hizkuntza batean edo bestean gauzatua, zeinuz eta zeinuen konbinazioen bitartez ematen da. Zeinuetako sistema guztien artean, esan dugunez, gizakiaren lengoaia komunikabide garrantzitsuentzat jo dezakegu. Zergatik? Giza portaera edo adierazpen oro lengoaiaren bitartez adieraz baitaiteke. Erleen mugimenduekin edo trafiko seinaleekin adierazten dena lengoaiaren bidez eman daiteke, baina alderantzizkoa pentsaezina da. Bestalde, ezin da ahaztu hizkuntz igorpenak komunikazioari zuzentzen zaizkiola. Aipaturiko dimentsio komunikatiborik gabe, lengoaiaren izanak ez du inolako esangurarik, ezta lengoaiaren gauzatze praktikoa besterik ez den hizkuntzen izateak ere. 3. Lengoaiaren zenbait berezitasun Komunikazioaren egitate hutsetik aparte, esan dugunez, lengoaiak zerikusi estua du gizakion adimenarekin. Hortik datorkio, hain zuzen ere, komunikabide izateaz gain duen nortasuna. Dena dela, esan dugunez, bigarren ezaugarri horrek lehenengoa baldintzatzen du. Hurrengo lerroetan, izate berezi horri loturik dauden zenbait ezaugarri azaltzen saiatuko gara. A) Ingurunearen antolaketa lengoaiaren bitartez Lengoaiaren bitartez, gure ingurunea antolatzen dugu, konparaketak eta sailkapenak eginez, definizioak sortuz eta abar. 20


Antolaketa hori maila askotan egiten dugu, adibidez, ezagunak ditugun katua, txakurra eta zaldia, animaliatzat jotzen ditugu; txakurrak arrazaren zein neurriaren arabera bereizten ditugu, honela, batzuk txakur handitzat eta beste batzuk txikitzat jotzen ditugula. Era honetan, ezagutzen ditugun osagai eta gauza guzti-guztiak irizpide desberdinen arabera sailkatuak izaten dira. Nahiz eta ezagutzen ditugun gauza eta animaliak mugagabeak izan, sailkapenak nolabaiteko mugaketa dakar. Ingurunea eta pertzepzioak, beraz, lengoaiaren bitartez mugatuarik agertzen dira. Mugaketa horri esker, gizakiok elkar ulertzen dugu. Hori horrela gertatuko ez balitz, eta gizaki bakoitzaren ezagupen konkretu anitzak adierazteko mugagabeko hizkuntz adierazpenak erabiliko bagenitu, inolako abstrakziorik gabe, norbere ezagupenen arabera adierazpenak asmatuz eta erabiliz, ez legoke elkar ulertzerik. B) Lengoaia eta pentsaera Lengoaia ezinbesteko osagaia gertatzen da pentsaerari bide emateko. Pentsaeran bi faktore hauek berebiziko garrantzia dute: lengoaia, batetik, eta adimena, bestetik. Faktore bi horiek gabe ez dago pentsaeraren agertzerik, eta biek uztartuak behar dute egon, bilakaera paraleloak izanez. Gizakiaren garapena adimenaren eta lengoaiaren garapenarekin batera dator. Adimenaren garapenak lengoaiaren garapena behar du eta, aldiz, lengoaiaren garapenak adimenarena. Lengoaiarik gabe, edo lengoaia ordezkatzera datorren bestelako zeinu-sistemarik gabe, gizakietan ez dago adimenik. C) Lengoaia eta oroimena Lengoaia, hizkuntza baten bitartez gauzatua, oroimenaren oinarri nagusietarikoa da. Ez da oinarri bakarra, izan ere, usainak, ikusitakoak, ukiturikoak ere oroimenean badira; baina bai nagusienetarikoa, proiekzio bikoitzarekin. Batetik, herri baten oroimen, historia, tradizio, mito eta kondaira herri hizkuntzaren bitartez pasarazten delako, belaunaldiz belaunaldi. Oroimen tekniko eta zientifikoak ere hizkuntzaren bitartez gauzatzen dira. Bestetik, norbere mailari dagokionez, lengoaiak norbere izaeran ere eragin handia du. Gure bizitzako gertaerak oroimenean gorde ahal izatean ere, lengoaiak badu garrantzirik ezinbesteko euskarri gisa. 21


D) Lengoaia eta barne adierazpidea Puntu honetan gizaki bakoitzaren barne hausnartze eta diskurtsoa gogoan hartu nahi dugu. Gizakiaren pentsaeran lengoaiak garrantzia duen neurrian, barne diskurtso eta hausnarketetan ere garrantzia bera behar du izan. Ezin daiteke pentsaerarik izan lengoaiaren laguntzarik gabe. Ezinezkoa dirudi pentsaerari mamirik edo koherentziarik bilatzea, ezinbesteko euskarri izango duen lengoaiarik gabe. Barne adierazpidearen euskarria den neurrian, lengoaiak, beraz, nork bere buruarekin hausnarketa izateko aukera eskaintzen du, eta erabat baldintzatu ere. 4. Lengoaiaren definizio orokorra Orain arte aipatutako berezitasun eta ohar horiek aukera eskaintzen digute lengoaiari buruzko definizioa mahaigaineratzeko, aurreko puntuak labur bilduz. Lengoaia ezagutzen ditugun komunikabide guztien artean zabalena da. Horixe da lengoaiaren lehenbiziko berezitasuna. Beste komunikazio sistemak baino ahaltsuagoa da. Aldi berean, ez du esandakoak baino garrantzi gutxiagorik, lengoaiak gizaki bihurtzen gaituela diskurtso abstraktua eta barne adierazpidea ahalbideratuz. Hori horrela da, lengoaiaren bitartez, inguruneko esperientziak eta gure barnean sortzen zaizkigunak sailkatu eta antolatzen ditugulako eta, bereziki, pentsaeraren sormenean lengoaiak lehenbiziko eginbidea duelako, adimenaren euskarria izanez. §2. Hizkuntzak Gizakiok ez dugu lengoaiarik hitz egiten. Gorago azaldu den bezala, lengoaia gaitasun edo ahalmen bat besterik ez da eta ahalmen hori hizkuntza baten bitartez gauzatzen da. Esan dezakegu, beraz, gizaki orok duen lengoaia-gaitasuna hizkuntza bat, edo gehiago, izatean edo erabiltzean gauzatzen eta adierazten dela. 5. Hizkuntzen kopurua Munduan hizkuntza ugari ditugu. Nahiz eta zenbaki zehatza jakin ez dakigun, oro har uste da 3.000 eta 4.000 bitartean egon daitekeela hizkuntza bizien kopurua. 22


Zehaztasun ezak arrazoi ugari ditu. Besteak beste, azterketa instituzional orokor eta zehatzen gabezia aipa genezake. Baina hizkuntzaren ikuspegitik abiatuz ere, bestelako arrazoirik badago, hots, ez baita hizkuntza bat, dialekto bat, edota familia bereko hizkuntzen sailkapenari buruzko irizpide zehatz eta amankomunik lortu. Hori horrela, hizkuntzatzat edo dialektotzat zer hartzen dugunaren arabera hizkuntzen kopurua nabarmenki alda daiteke. 6. Hizkuntzak eta estatuak Gaur egun, mundu osoan, 165 Estatu daude gutxi gorabehera. Hizkuntzen kopurua 165 Estatuen artean zatituz gero, emaitza hauxe izango litzateke: 20ren bat hizkuntza Estatu bakoitzeko. Garbi dago oso arraroak direla Estatu elebakarrak edo populazio elebakar batez osaturikoak. Europa osoan bi baino besterik ez dira: Portugal eta Islandia. Frantzian, esaterako, zortzi hizkuntza hauek daude: frantsesa, euskara, katalana, nederlandera, alemaniera, bretoiera, okzitaniera eta korsikera. Baina, aipatu dugunez, Estatu elebakar oso gutxi egon arren, praksian izatez ez diren zenbait estatu elebakar balira bezala har daitezke. Egoera hori ematen da hizkuntza bati, Estatu-hizkuntza ofiziala izendatzen diotenari, lehentasun osoa ematen diotelako. Hizlarien kopuruari begira, zenbait hizkuntzak, hamarka edota ehundaka milioi hiztun dituzte (ingelesa, gaztelania, txinatar mandarina e.a.), nahiz eta desberdintasun dialektal nabarmenak gerta daitezkeen. Beste batzuk, ordea, hamar milara ere ez dira heltzen. Beste gertaera arrunt bat dugu giza talde baten barruan hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen denean. Gai horri buruz, bederen, hizkuntza horien harremanak oso era desberdinetakoak izan daitezkeela esango dugu. 7. Hizkuntz familiak Oro har, salbuak salbu, eta euskara ere salbuespen horien artean koka daitekeelarik, munduko hizkuntzak, zenbait antzekotasunen arabera, familietara biltzen dira. Antzekotasun horiek jatorri berdina izatetik datozkie; adibidez, gaztelania, italiera eta katalana oso antzekoak dira, hirurek jatorri bera baitute, latina hain zuzen ere. Latina, grekoa eta gotikoa antzekoak dira, nahiz eta ez aurrekoak bezainbeste, hirurak indoeuroparretik datozelako. 23


Hizkuntzen artean gerta daitezkeen berezkotasun eta desberdintasun nabarmen guztien gainetik, hizkuntzek osagai berdinak edo amankomunak erabiltzen dituzte. Munduko hizkuntzak banatzean zenbait familia nagusi agertzen dira; halere, lan horretan ez dago batasunik eta sailkapen batzuetan sei familia nagusi agertzen dira, beste batzuetan hemeretzi eta abar. 8. Hizkuntz aurriritziak Ugari izan dira historian zehar hizkuntzen inguruan zabaldu diren aurriritziak. Aurriritziak esaten dugu ez baitaude irizpide objektibo eta zientifikoetan oinarrituta. Hurrengo lerroetan horietako batzuk agertzen dira. Maiz entzun dugu hizkuntza batzuk beste batzuk baino gozoagoak direla. Aipatu beharra dago, hasteko, uste horiek iritzidunen hizkuntzan oinarritzen direla gehienetan eta partzialtasun karga handia dutela. Dena dela, eta hau da inportanteena gai honi buruz, musikaltasuna edo gogortasuna garrantzirik gabeko osagaiak dira hizkuntzalaritzaren aldetik. Zenbaitek diote hizkuntza jakin batzuk hizlaritza, parlamentu, ejerzitoetako buruzagitza edota merkataritzaren esparruetan baliagarriak direla eta beste hizkuntza batzuek, ordea, familia girorako edo otoi egiteko besterik ez dutela balio. Egia esateko hizkuntza guztiek garatzeko gaitasun bera dute. Aurriritzi horren itzalez, hizkuntza jakin batzuek bakarrik ez dituzte ofizialtasunaren ondorioak jasoko, eta gainerakoak lurrazpiko bizitzan erabiliak izatera kondenatu egiten ditu. Goian azaldutakoarekin loturik, arrunt bezain harrigarri suertatu da entzun behar izana, herri baten zibilizazio maila eta hizkuntzaren maila lotuta daudela. Kontutan hartu behar da, hizkuntza herri jakin bateko komunikazio tresna baliogarria dela, eta herri horrek dituen beharretara egokitua dagoela. Edozein herritako hizkuntza bere inguruko gauzak, tresnak, ekonomia eta giza eraketari buruzkoak izendatzeko terminoen faltan ez dago eta indar atomikoari buruz hitz egiteko, lexikoa gehitzea besterik ez da beharrezko, hizkuntzak duen atalik arinena eta konponbidean jartzeko errazena dena. 9. Hizkuntza eta giza komunitatea: hizkuntz komunitatea Hizkuntza zeinu batzuen sistema bada, eta beraren bidez, gizakumeek beraien ideiak, sentipenak eta nahikariak elkarri adierazten badizkiote, sistema hori nolabait giza multzo baten akordioz onartua eta erabilia izan 24


behar da. Hortik segitzen da axola handiko hurrengo hau: hizkuntza gizarte-gertakari bat dela eta beronen azpian edo oinarrian giza komunitate bat egotea galdatzen duela. Giza komunitatea noraezeko baldintza da hizkuntza bizi dadin. Giza multzo trinko eta bildurik, hizkuntza hura darabilen giza talde bat, alegia, ez badago, hizkuntzak ez du bizi ahal izateko eta irauteko behar duen sostengurik. Komunitatea da, bada, hizkuntzaren subjektua. Gizakiak indibidualki hizkuntza ikasteko egin dezakeenak balio gutxi du hizkuntzaren biziraupenerako, komunitate bat egoteak, aldiz, asko edo ia dena. Hizkuntzak jabe bat du, hizkuntz komunitatea. §3. Hizkuntza eta hizkuntz aldaerak 10. Hizkuntz aldaerak Puntu honetan hizkerak azaltzen hasiko gara. Hizkerak dira hizkuntza baten barruan ematen diren aldaerak, eredutzat edo oinarritzat hartzen den hizkuntzarekiko desberdintasun bat duten formak. Hizkera edo berbeta berezi guztiak bat datoz hizkuntza arruntaren sistema gramatikal bera erabiltzen; hala ere, badituzte ezaugarri berezi batzuk, hala nola lexikoak, fonetikoak, morfojoskerazkoak eta idazkerakoak. Bestalde, hizkuntza berezien erabiltzaileek, beraiek euren jardueraren atal baterako bakarrik erabiltzen dituztenez, hizkuntza arruntera haietatiko maileguak ekarri ohi dituzte eta, azkenean, hizkuntza orokorrean finkatzen dira, bai eta esangura aldatzen dutelarik ere. Kontutan hartu behar da askok hizkera arrunta gehi hizkera bereziren bat ezagutzen dugula. Hizkeren barruan, hizketa mailak aldatu egiten dira, aldagarriak kanpokoak bezala barrukoak direlarik. Hiztunarengandik kanpoko aldagarrien artean, erabiltzen den adierazpidea aipa genezake eta, berorren arabera, arras bestelakoak dira mintzoa eta idatzia, baita liburu bat eta erretolika zati bat ere. Beste aldagarri nagusi bat komunikazioak lantzen duen gaia da eta, horren arabera, modu ezberdinetan azaltzen dira aginduak eta zientzi liburuak. Hiztunarengandik kanpoko aldagarrien artean ere, komunikazioa ematen den giroa dago, esakuntzari tonu jasoagoa eman diezaiokeena. Barruko aldagarrien artean, hiztunaren nortasuna dago, nork bere gustuen arabera, bere itzulinguru, hitz, eraikuntza eta abarren arabera aukeratzen baitu, beti ere bere hizkuntza mailak eta berau baldintzatzen duten kanpoko aldagarriek jartzen dizkioten mugen barruan. 25


Hizkuntza batek har ditzakeen aldaerak irizpide ezberdinen arabera sailka daitezke. Hurrengo lerroetan hizkuntz aldaera nagusienak azalduko ditugu, baina kontutan hartu gabe hizkuntza biziki baldintzatzen duten beste eragile batzuk, hala nola aipatutako mezuaren modua, helburua eta tonua. 11. Idiolektoak Gizabanakoak hartzen baditugu aitagune gisa, ideolekto deritzogu norbere hizkuntz aldaerari edo hizkerari. Aldaera honek garrantzi izugarria du literaturaren arloan baina literaturatik kanpo ere nabarmen daiteke. Gizaki jakin baten oinarrizko mintzatze ekintzetatik ondoriozta ditzakegu subjektu jakin horrek dituen mintzatze berezitasunak. Nola hitz egiten duen, zein indar duen, nola ahoskatzen duen eta abarrek subjektu bakoitzaren idiolektoa osatzen dute. Idiolektoa beti norberea da, eta gizaki horren jardunbide linguistikoak bilduko ditu. Kode orokorraren erabilpen zehatza besterik ez da; giza eta geografi berezitasun pertsonalen agerpena. Gauza bera adierazteko era desberdin ugari ditugu; batzuek modu batera erabiliko dituzte, eta besteok, berriz, bestera. Hezkuntzaz edo bestelako oinarri batzuk direla eta, era horiek guztiak, konstanteak baldin badira, erregistra daitezke eta idiolekto desberdinak sailkatu. Idiolektoa, beraz, hizlariaren estilo edo tankera propioa besterik ez da. Literaturgileen tankera propioa beraien idiolektoa da, eta hori horrela, esan dezakegu Gotzon Garatek edota Bernardo Atxagak idiolekto bereziak dituztela. Idiolektoa, beraz, pertsona konkretuari dagozkion hizkuntz ezaugarriek osatzen dute. Honako aspektu hauetan aurkitzen da: hiztegi erabileran, azentuan, egitura gramatikaletan; beraz, adibidez, Aitor Iguriaren idiolektoaz hitz egin dezakegu, beraren ezaugarriak hauek direlarik: galdera erretorikoak erabiltzen ditu elkarrizketetan, hitanoa erabiltzen du, hitz kultuak sartzen ditu adarra jotzen duenean eta abar.

12. Aldaera kolektiboak A) Denborazko aldaerak Literatur lan zahar bat hartzen badugu eta egungo hizkera duen batekin konparaketa egiten badugu, zenbait desberdintasun aurkituko ditugu, eta desberdintasun horiek ez dagozkio osoki egilearen estiloari. Hamar26


garren mendeko Donemiliagako Glosetan agertzen den euskara eta gaurkoa ez dira bera izango: lexikoa, egitura gramatikala... aldatzen dira apurka-apurka, gizakia izaki biziduna eta bere adierazpena aldakorra baitira. Hizkuntza denboran zehar etengabeko giza emaitza da. Beraz, ezin dugu hurrengoa esan: hemen amaitzen da denbora-dialekto bat, eta beste bat hasten da. Aldaketa prozesu horretan hizkuntzalariak hau esan dezake: ezaugarri hau hedatzen edo murrizten doa, lehen agertzen zen ezaugarria orain ez da ematen etab. Hizkuntzak bere osotasunean ezin dira egun batetik bestera aldatu. Baina belaunez belaun azal daitezke hizkuntza batean aldaketa garrantzitsuak eta hizkuntzaren zenbait elementu, adibidez lexiko mailan, batbatean erabiltzen edo baztertzen dira. B) Aldaera geografikoak edo dialektoak Lekuari gagozkiolarik, hizkuntzek tokien araberako aldaerak edo dialektoak dituzte, esangura hertsian, zeintzuk ezartzen baitira hizkuntza baten lurralde batetik, hizkuntzak berak beste alde batzuetan dituen berbetetatik bereizten direlarik. Aldaera horrek hainbat isla ditu, berbarako, eta euskara denaz bezanbatean, bizkaiera, gipuzkera, goi nafarrera, behe nafarrera, lapurtera eta zuberera ditugu euskalki nagusi legez. Beraien artean aurki ditzakegun ezberdintasun edo berezitasunak fonetikan bezala morfologian eta joskeran daude, bai eta hiztegiaren mailan ere, eta bide ematen dute berezitasun horiek zein den hiztun baten jatorria jakiteko. Aldaera geografikoak, beraz, hiztun eta komunitateen esparru fisikoa adierazten du, non harreman sozialak baitira, hizkuntz ezaugarri bereziak lortuz. Dialekto geografikoen muga erabatekoa izan daiteke edo mailakakoa. Hizkuntza eta dialektoen gaia erabileran arazo larriak sor daitezke. Arazo hori aipatu genuen aurreko orrialdeetan hizkuntzen kopuruari buruz hitz egitean. C) Gizarte aldaerak Gizartearen ikusgunetik, berriz, hizkuntza batean gizarte aldaerak daude. Aldaera horiek gizarte mailaren arabera ematen dira; normalean, gizarte maila altu eta baxua egotearen isla izaten da. Nola lortzen du pertsona batek aldaera hori? Gizarte maila batekoa edo bestekoa izateagatik, bai jaiotzez, bai hezkuntzaz. Dena dela, esan genezake euskararen kasuan goi eta beheko klaseen arteko desberdintasunak ez direla biziki antzeman edo ez ingelesean bezala, adibidez, non kontu hau garrantzitsua baita. 27


Giza talde baten ezaugarri batzuk azaleratzen ditu aldaera horrek, eta gizarte talde hori bereiziko dute besteetatik. Berezitasun horiek taldearen ezaugarri diren berba batzuetara bil litezke edo fonetika eta joskeraren jatorrizko alderdi batzuk uki litezke. Horrela gertatzen da, adibidez, delitugileen jargoian. D) Estandarra Hizkuntz aldaera bat da, erabilera orokorrekoa egokitzat jotzen dena, batez ere, agintaritzaren inguruan, literaturan, hezkuntzan edo komunikabideetan. Ez da garrantzitsua gehien hitz egiten edo erabiltzen den forma izatea, baizik eta erakundeen edo idazleen laguntasuna izatea. Gure kasuan euskararen forma estandarizatua euskara batua dugu. Euskaltzaindiak 1968an ekin zion lan horri, ortografiari, sintaxiari, deklinabideari, aditzari eta lexikoari buruzko arauak emanez. Hurrengo urteetan idazle gehienen onarpen eta erabilpena etorri zen eta gaur egun, erakunde publikoetan ere, beraren erabilera orokorra da. Zergatik sortzen da forma hori edo zergatik da komenigarria? Estandarra sortzen da komunitate barruan elkar ulermena lortzeko. Estandarra, funtsean, forma unibertsala da eta beraren baitan adigarritasun kontuak izugarrizko garrantzia du. Estandarraren eginkizun nagusia, beraz, hauxe da: hizkuntz komunitate osoko kideen arteko uztardura gauzatzea. Hizkuntza landu horri, hau da, esparru formaletan erabiltzen denari, estandarra deitzea erabaki da. Sarritan, hizkuntza landua gizarteko goi mailen edo berauetako sektore nagusi baten hizkuntza izan da. Estandar asko eta asko hizkuntza horretatik abiatuz eraiki dira, botereak horrela xedatu zuelako. Baina, gaur egun, estandarra hizkuntz komunitateak onartzen duen eta berarentzat eredua den hizkuntzaren forma kodetua da. Estandarrak ondoko ezaugarri multzoa eduki behar du: egonkorra izan beharko du benetan kodetua izango bada, eta, aldi berean, nahiko malgua, kultur aldaketen ondorioz sortutako aldaketak bere gain hartu ahal izateko. Adierazpen intelektual, zehatz eta zorrotza ahalbideratu behar du, eta kontzeptu abstraktu eta zientifikoak lexiko zehatz eta gramatika landuaren bidez adierazi ahal izateko balio izan behar du. E) Teknolektoa Aldaera kolektiboen barruan hizkuntzaren erabilera jakin eta zehatz bati loturik dauden hizkuntz erabilerak daude. Eginkizunaren araberako aldaera horiei teknolekto deritze. Jarduera espezializatu bat hartuz, mintzaira murriztu bat aurkituko dugu; teknolektoak, beraz, jakintzagai tekniko eta zientifikoen hizkera berezkoa da. 28


Zeintzuk dira hizkera teknikoen ezaugarriak?: a) Eraginkortasuna. Zehaztasuna eta komunikazioa lortzea beste gauza guztien gainetik ipintzen dira. Horrela, bada, eta literaturan gertatu aldera, esakuntza asko behin eta berriro ageri dira, ez dira saihesten sinonimo, metafora, itzulinguru eta abarren bidez. Horren zioa hau da: aipakizun edo erreferentziala ziurtatu behar da. b) Formaltasuna. Teknolektoen hizkera hotza da, objektiboa, ez du nordun tratamendurik erabiltzen eta adierazpideak berdintsuak izaten ditu. c) Joskeraren tinkotasuna. Hizkuntz baliabideak ahalik eta zuhurren erabili nahi ditu. Laburtasuna da nagusi horretan, eta elipsiak, baldinkizunak eta aditz jokatu gabeak-eta xede horren menpean daude. d) Egitura gramatikal bereziak. Esaterako: aditz eragileak edo jasaleak erabiltzea; eta aditz moduen erabilera: indikatiboa/subjuntiboa. e) Hiztegi berezitua. Hitz esklusiboak agertzen dira; edo hitz ez-esklusiboak baina esangura zehatza hartuz. Esapide ihartuak erabiltzeko joera dauka. f) Kultismoak eta maileguak. Teknolektoek sarritan erabiltzen dituzte horrelako berbak; berba horien jatorria bikoitza da: lehenengo kasuan, tradizioko jatorria, latinetik eta grekeratik datorrena alegia; eta bigarrena, hizkuntza modernoei dariena, ingelesetik batik bat. Bereizkuntza horren eredu bat, hizkera juridikoa dugu, hots, Zuzenbidearen arlo kontzeptualari dagokion teknolektoa. Baina era berean hizkera juridikoak aipatu ditugun ezaugarriekin konparatuz, teknolekto mota bat denez gero, baditu bere ezaugarri bereziak, eduki ere. §4. Zuzenbidea eta hizkuntza 13. Zuzenbidea eta lengoaia elkarturik Zuzenbidea lengoaiaren araberako gertakizuna da. Lengoaiak ez du bakarrik Zuzenbidearen gertakizuna adierazten, Zuzenbidea lengoaiarekin sortzen da. Ideia horren arabera esaten da lege fisiko bat izan eta bete egiten dela bere esakuntza edo enuntziazio linguistikoa egon gabe. Hizkuntz esakuntzak ezagutarazi egiten du; bere aurkikuntza batu eta zehazten du. Legea, esangura juridikoan, ordea, lengoaiarekin edo lengoaia bezala sortzen da, eta hori ez da gertatzen Zuzenbide idatziarekin bakarrik. Ohi29


turako araua ez da portaera instintibo bat edo errepikatzen den jokabide bat. Ohiturako arauak esakuntza izateko ahalbidea izan behar du. Beraz, arau juridikoak arau juridiko legez dira hizkuntz formulazioen bidez. Formulazioak ez du esan nahi ezagutaraztea bakarrik; arauaren sortzea eta ezartzea inplikatzen ditu. Hortaz, Zuzenbidea lengoaia da, egokiago esanda, Zuzenbidearen izatea ere lengoaiatik sortzen da. 14. Zuzenbide hizkeraren sailkapenak Zuzenbidea eta hizkuntza aztertu dutenek banaketa bat egin dute arauen hizkeraren eta legelari edo juristen hizkeraren artean. Arauak sortu eta enuntziatzen dira hizkuntzaren bidez. Hortaz, bere izateko eta agertzeko era da adieraztearena. Arauak ez dira izaten asmaketak, ezta ustekabeko asmazioak ere. Arauek tradizio juridikoa, gauzen izaera, gizarte helburuak, ideologiak etab. batu eta gorpuzten dituzte. Arauak edo legeak egiteko erabiltzen den hizkera lege hizkera bezala definitu dugu. Horretatik aparte agertzen den diskurtsoa, arau horiei buruz egindako iruzkin eta zehazkizun baino ez dira orokorrean eta, beraz, legelarien hizkera arauak agertzen diren hizkeraren gaineko metahizkuntza da. Arauei buruz legelariek hitz egiten dutena da legelarien hizkera, Zuzenbidearen profesionalek aurrekoaz, lege hizkeraz alegia, hitz egiten, aplikatzen edo interpretatzen ari direnean erabiltzen dutena. Legelarien hizkera metahizkera bat dela esaten da. Hau da, hizkera bati buruz aritzen den beste hizkera bat. Aurrekoari gehitu behar zaio hizkera juridikoa era berean honako hauei lotzen zaien hizkera teknikoa dela: estatuko edozein botererekin lotutako edozein dokumentu (legegilea, betearazlea eta judiziala), eta aurrekoak deskribatu eta aztertzen dituzten lan doktrinalak (testuliburuak, monografiak, artikulu espezializatuak, lege eta epaien iruzkinak etab.). Dena den, definizo zabalago bat eman daiteke Zuzenbidearen hizkera kokatzeko. Definizio orokorrago horren aburuz, Zuzenbidea gauzatzea helburutzat duten mezu guztiak Zuzenbidearen hizkeraren barruan kokatzen dira. Horrela, hizkera juridiko amankomun edo erkide deritzona kontutan hartuko genuke, hau da, gizarteko kideek Zuzenbideari buruz eta Zuzenbidearen aplikazioari buruz hitz egiten dutenean erabiltzen dutena. Ikusten dugunez, hizkera juridikoa hizkera tekniko ez-homogeno bat da. Ezberdinak dira auzitegietako hizkera, Zuzenbidea erabaki zehatzen bitartez aplikatzean sortzen dena, eta hizkera juridiko-zientifikoa. Horregatik oso zail egiten zaigu elementu ezberdin horiei buruz ezaugarri orokorrak ematea eta liburuaren atal ezberdinen bidez aztertzen dira Zuzenbide hizkeraren 単abardura horiek. 30


Bestalde, ezin ahaz daiteke, arauen hierarkia normatiboa dela eta, legeetako hizkerak horien garapenerako sortutako araudietako hizkera baldintzatzen duela erabat. Eta bi hizkera horiek, badute eraginik Espainiako Kode Zibilak testu juridikoen aplikazio eta interpretazio unean agintzen duen hitzez-hitzezko edo literaltasunaren lehentasuna dela medio, erabaki administratibo eta judizialetan. Nahiz eta idazteko prozedurak eta hartzaileak desberdinak izan (orokorrak arauetan, eta singularrak erabaki judizial eta administratiboetan), lehentasunaren printzipioagatik indukzio harremanak sortzen dira lege hizkeraren eta eragile juridikoen hizkeraren artean (eragile juridikoak honakoak dira: abokatuak, notari edo eskribauak, funtzionariak, epaile eta magistratuak...). Eta horren ondorioz, legeetako hizkerak azaltzen dituen errakuntza eta gauza onak islatzen dira beste hizkera juridikoetan. 15. Hizkera juridikoa hizkera anitza da Hizkera juridikoaz dihardugunean ezin dugu hizkera erabakarrekoa balitz bezala ulertu. Hizkera juridikoa ez da errealitate homogenoa. Hizkera juridikoa anitza da bi ziorengatik: batetik, plurifuntzionala delako eta, bestetik, pluridimentsionala delako. Horrela, lehenengo puntuan hizkeraren objektua edo helburua hartuko dugu kontutan eta bigarrenean hizkera juridikoaren subjektuak aztertuko ditugu. A) Hizkera juridikoa plurifuntzionala da Hizkera juridikoa, Zuzenbidearen zerbitzupean dagoen hizkera bezala, erabat praktikoa da. Hizkera juridikoaren bitartez, Zuzenbidea sortu eta gauzatzen da. Hizkera juridikoa eginkizun ugari betetzera dator. Hizkera juridikoaren bitartez, legea gauzatzen da, epaiak ematen dira, kontratuak eta akordioak sinatzen dira, literatura juridikoa jasotzen da, egintza administratiboak gauzatzen dira e.a. Hizkera juridikoak maila desberdinak ditu. Ezin daiteke esan hizkera juridiko bakarra dagoenik. Eginkizun ugari betetzen dituen neurrian, hizkeran ere maila ugari ageri dira. Hori horrela, baiezta dezakegu badirela lege hizkera, auzitegietako hizkera, kontratuetako hizkera, administrazio hizkera eta doktrinaren hizkera. Hizkera maila desberdinak aipatu arren, ez dugu horrekin esan nahi atal erabat desberdinak direnik. Alegia, hizkera juridikoa monolitikoa ez bada ere, ezin esan daiteke hizkera juridikoaren maila desberdinek inolako zerikusirik eta harremanik ez dutenik. Hizkuntz maila desberdinek erabilera amankomun edo erkideak eta interferentzia ugari dituz31


te. Hori horrela, aztertu behar da zein puntutaraino diren mailak amankomun edo erkideak eta zein gauzatan hizkera propio edo bereziak diren: hiztegia, esakuntzen egitura... Azken horietan, adibidez, badira zenbait aspektu amankomun edo erkideak direnak. Beste batzuk, ordea, bereziak dira. B) Hizkera juridikoa pluridimentsionala da Hizkera juridikoaren azterketa egitean, badu berebiziko garrantzia mezu juridikoaren igorleen izaerak. Baina hori bezain garrantzitsua da mezu juridikoaren hartzailearen izaera. Mezu juridikoaren hartzailearen izaerak osagai eta bereizgarri zenbait gaineratzen dio hizkera juridikoari. Subjektuen kontu hau begiztatzeko hurrengo lerroetan arazo bi azalduko ditugu. a) Inork ezin du legea ezagutzen ez duenik argudiatu Espainiako Kode Zibilaren arabera, legea ez ezagutzea ez da legea ez betetzeko aitzakia. Zuzenbidea guztientzako ematen denez gero, hizkera juridikoak ere guztientzako izan behar du. Zuzenbidea hizkeraren bitartez transmititzen da; arauaren edota erabakiaren hartzaileak mezua jaso behar du; horren kariaz, hizkera juridikoak hartzailearentzat ulergarria izan behar du. Legea ezagutzeko aurrebaldintza guztion gain dago. Edo beste era batera esanda, legea ez ezagutzearen salbuespen prozesala ezin argudia daiteke. Legea ezin baldin bada ezagutugabekotzat jo, legea ez ulertzea ere, Zuzenbidearen itzalez, ezin gerta daiteke. Legea guztiok ezagutzen dugun ustean, guztiok ulertzen dugun ustean oinarritzen da. Fikzio juridikoak, beraz, fikzio linguistikoari bide ematen dio. b) Hizkuntz harremanak Hartzailearen eta igorlearen arteko harremanak dimentsio desberdinetan ematen dira. Bi oinarriko harreman mota gerta daitezke. Lehenengoa, mezua legelari edo jurista batengandik Zuzenbideko prestakuntzarik gabeko hartzaileari zuzentzen zaionean, gertatzen da. Kasu horretan komunikazioa bigarren kasuan baino irekiagoa izan behar da. Hauxe da legearen, izpiritu orokorra duen kasuan, edota jakinarazpen judizial edo administratiboen kasua. Komunikazioa hertsiagoa da Zuzenbidean jantzita dauden subjektuen arteko harremanetan. Abokatuen arteko edota abokatuaren eta magistratuaren arteko harremanetan gertatzen da komunikazio mota hori. 32


16. Hizkera juridikoa, talde bateko kideen hizkera Hizkera juridikoaz dihardugunean, giza talde bat edo jarduera mota batean erabiltzen den hizkera bereziaz dihardugu, hizkera partikular batez alegia. Dudarik ez dago hizkera juridikoa hizkera berezia denik, edo berezitua, nahi bada. Hizkera juridikoa, hizkera bereziaz jo daiteke, medikuntzako, biologiako, ekonomiako edo soziologiako hizkerak bezala. Hizkera juridikoa hizkuntza jakin bateko erabilpen partikularra da; euskara juridikoa, beraz, euskararen erabilpen zehatz bat izango litzateke, espezialitate bateko hizkera. Hizkera juridikoa, alde horretatik, erabat moldatuta dago espezialitateko hizlarien jardunaz. Bai legegileen bitartez, bai erabakiak hartzen dituztenen bitartez (epaileek), bai, batez ere, Zuzenbidea sortzen edota egiten dituzten eragileen bitartez. Beste zenbait jakintza alorretan teknikari edo zientifiko talde itxi batek bakarrik erabiltzen du hizkera berezia eta pertsona gutxi horien ondarea dela esan dezakegu. Baina hizkera juridikoa, talde bateko hizlarien hizkera dela esan badugu ere, egokitzat dugu zenbait zehaztasun egitea, azken finean hori baino gehiago baita, orain ikusiko dugunez. a) Lanbideko hizkera Aurreko lerroetan aipatu dugunez, hizkera juridikoa, lehendabiziz, lanbideko hizkera da, hau da, Zuzenbidearekin zerikusirik duten talde profesionalen hizkera berezitua. Profesional horiek epaileak, abokatuak, notariak eta abar dira. Hizkera juridikoaren erabiltzaileak ez dira lanbide berekoak, noski, baina hizkera hori esparru berean mugitzen diren profesionalen taldeei dagokie. Hizkera horren berezitasunak indarra galtzen du parlamentarien edota administrazioetako kideen kasuetan. b) Hizkera kulturala Bigarrenik, hizkera juridikoa legelariez osaturiko taldeari dagokion hizkera da. Legelarien mundua zabalagoa da lanbide juridikoetako taldea baino, eta, azken finean, hizkera juridikoa formazio juridikoaren hizkera da. Hori horrela, hizkera juridikoa hizkera kulturala dela esan dezakegu, kultura juridikoaren ondasuna, alegia. c) Hizkera publikoa, soziala, gizartearena Hirugarrenik, hizkera juridikoa ez da soilik, Zuzenbideaz dakitenek elkarrekin komunikatzeko tresna. Zuzenbidea gizarteko subjektu guztietara heldu behar da eta heltzen da. Beraz, hizkera juridikoa hizkera pu33


blikoa eta soziala da eta gizartearena dela esan daiteke. Zuzenbideak ezarpen orokorra du eta jende guztiari heldu behar zaio. Mezu juridikoak hartzaile batzuk ditu eta hartzaileak gizartearen kideak dira oro har. Zuzenbidea talde jakin bateko monopolioa ez denez, hizkera juridikoa ere ezin daiteke talde baten monopolioa izan. 17. Zuzenbide hizkera tradizionala ote? Kontutan hartu behar dugun lehenengo ideia honako hau da: hizkera juridikoa tradizio baten oinordea da. Zuzenbidearen goreneko kontzeptuei dagokienez, tradizioak antzinara eramaten gaitu. Legeen eta epaien hizkerari dagokionez, ordea, erreferentziak gertuagokoak dira. Atal honetako izenburua gogoratuz, hizkera juridikoa zaharkitutzat jo ote daiteke? Galdera horri erantzuteko zaharkiduraren edo arkaismoaren definizioari begira, zerbait arkaikotzat jotzeko, zaharra izatea ezinbesteko osagaia bada ere, ez dela osagai nahikoa jakin behar dugu. Arkaikoa den orok zaharra behar du izan, baina gauza zahar guztiak ez dira arkaikoak. Hau guztia gure eremura eramaten badugu eta lege berri batean termino zahar bat agertzen bada, horrek ez du legea zaharra denik esan nahi, ez eta legea arkaikotzat jo daitekeenik ere. Lege edo termino bat arkaikotzat jo daiteke, aldaketa juridiko edo linguistiko baten ondoren mantentzen baldin bada, eta aldaketa horren kariaz beraren erabilerak zeukan indarra gutxitua gertatzen denean. Erabilera gutxitzearen irizpidea, mundu juridikoan, zalantzagarri gerta dakiguke. Izan ere, termino polisemikoen kasuetan, hizkera arruntean termino horren erabilera gutxitzeak ez du ezertan ekarri adiera juridikoan pareko gutxitzerik. Eta eginiko baieztapenak indar handiagoa hartzen du Zuzenbidearen munduan, hizkera arrunta baino kontserbadoreagoa da eta. Beraz, ezin daiteke arkaikotzat jo hizkera arruntean arkaikotzat jotzen diren zenbait terminoren erabilera Zuzenbidearen munduan, hizkera juridikoan zehaztasunen bat egiten badute; eta zehaztasun hori hizkera arruntean ez bada. Arkaikotzat jo daitezke, ordea, hizkera arruntean zein juridikoan esangura bera duten terminoen erabilera juridikoa, termino hori hizkera arruntean arkaikotzat jotzen baldin bada, eta Zuzenbidean zehaztasun berririk egiten ez badu. Bestalde, badakigu hizkera juridikoak etengabeko bilakaera pairatzen duela. Bilakaera hori ez da erabakarrekoa eta sektore desberdinek bilakaera desberdina jasotzen dute, beraz, ikerketa ratio materiae izan behar da. 34


Hizkeraren berrikuntzan, legegileak lehentasun osoa du. Doktrinak eta praxiak hizkeraren sormenean jarrera eragilea izaten dute, erabilera berriak proposatzen dituzten neurrian. Tradizioak edota kodeketak zehaztutako gaietan, berrikuntzak indar gutxiagorekin gertatzen dira. Legeak eta doktrinak erabiltzen dituzten hizkerek azkarrago izaten dituzte bilakaerak, justiziak erabiltzen duenak baino. Bestalde, arrazonamenduaren eta abstrakzioaren eremuetan, logika juridikoa edota Zuzenbidearen filosofian, berrikuntzak gaitzago gertatzen dira. Azkenik, azken urteetan hizkera juridikoaren modernizazio orokor bat eman dela esan dezakegu. Komunikazioa hobetzeko helburuarekin berrikustapen eta gaurkotze prozesua egin da. Dena dela, legeetako hizkeraren kasuan, modernizazioak ezin du inola ere ekarri lege eta arau administratiboei kalitatea ematen dieten berezko aspektu teknikoen bazterketa, errazkeria sortuz. Modernizazio horren norabidea bestelakoa izango litzateke: argitasun, zehaztasun eta egokitasun linguistikoaren printzipio edo abiaburu orokorrak jasotzetik letorke; eta, batez ere, teknika legislatiboei buruzko arauak sortze eta aplikatzearekin. Auzitegietako hizkeran modernizazioa zailagoa da, profesionalen artean moldatzen baita hizkera hori. Administrazioan, berriz, modernizazioaren arazoa biziki interesgarria da. Administrazio eta hiritarren arteko komunikazioa sortu nahi bada, erabilitako dokumentuek ulergarriak izan behar dute. Modernizazioari buruzko azalpen zehatzagoak hurrengo ikasgaietan aurki ditzake irakurleak. 18. Hizkera juridikoa teknikoa da Hizkera juridikoaren teknifikazioa Zuzenbidearen beraren teknifikazioa ere bada. Hizkeraren espezializazioa gaiaren espezializazioaren islada da. Teknifikazioak edo espezializazioak bi oinarri ditu. Bata, errealitate juridikoen izendapenagatik (erakundeak, prozesuak, Zuzenbideak sortzen dituen errealitateak...). Bizitza arrunteko zenbait egitateri Zuzenbideak izena ematen dio, egitate juridiko bihurtuz, eta horiei ondorio juridikoak erasten dizkie. Zuzenbideak jasotzen dituen giza errealitate, gertaera, osagai eta kategoriak zehazten ditu. Eta bestea, esakuntzen helburuengatik, zein teknikoak baitira; epaile, bezero eta abarri konbentzitzeari zuzenduak, hain zuzen ere. Hizkera juridikoaren teknifikazioak zehaztasunean du oinarria. Horren itzalez, hizkera juridikoaren eta hizkera arruntaren artean alde handia dago. Baina ulertu beharrekoa da, hizkera juridikoaren teknifikazioa Zuzenbidearen gizarte eginkizunean oinarritzen dela, eta ezin daitekeela, legelarion begietatik bederen, hizkera arruntean hizkera juridikoaren al35


ternatiba bat bilatu. Hizkera arrunta eta juridikoa erabat osagarriak diren errealitateak dira, hizkera juridikoa hizkera arruntean oinarritzen baita. 19. Beste teknolektoekin konparaketa Atal honetan hizkera juridiko teknikoak zein berezitasun duen beste hizkera teknikoekiko aztertuko dugu. Beste teknolektoekin konparatuz hiru ezaugarri azpimarratuko ditugu. Horretarako teknolektoei buruz orokorrean esaten genuena gogoratuko dugu. a) Teknolektoetan errealitateari atxikimendua eta zehaztasuna nagusi dira. Aipakizuna zehazki identifikatzea helburu nagusitzat jotzen da. Baina Zuzenbidean termino juridiko askok ezin dute izaera hori izan, dagozkien kontzeptuak zehazgabeak direlako askotan. Zuzenbidearen hizkeran anbiguotasuna maiz agertzen da. Horregatik interpretazio arazoak eta jurisprudentzia bera gertatzen dira. Polisemia (berba batek adiera bat baino gehiago izatea) eta sinonimia (hitz ezberdinek esanahi bera edo antzekoa izatea) kontuak ere hauteman ditzakegu. b) Hizkera tekniko baten barruan aldaketak, berriztapenak, maileguak... oso arruntak dira; hizkera teknikoa oso dinamikoa izaten da, aldatzen doan errealitateari erantzuteko. Zuzenbidearen hizkeran, dakigunez, jokarau hau ez da betetzen horrela. c) Nazioartekotze jokabidea dago hizkera teknikoetan: herrialdeen arteko ezberdintasunak alde horretan gutxitzen doaz. Gertaera hori dela eta, hizkuntzen arteko itzulpena maila honetan errazagoa da. Baina Zuzenbidearen hizkera batik bat leku bakoitzari loturikoa dela eta aginte publiko jakin bati ordenamendu juridiko bat dagokiola esan dezakegu. Kimikaren jakintza-arloa, adibidez, gaur egun herrialde guztietan antzekoa da eta kontzeptu berberak dira herrialde guztietan izendatu behar direnak. Baina Zuzenbide arloan, aldiz, kontzeptuen identitate hori ez da gertzatzen, herrialde bakoitzean Zuzenbide berezi bat garatzen baita. §5. Diskurtso juridikoa 20. Definizioa Lehen hurbilketa gisa esango dugu gauza argia dela Zuzenbidearen hizkera ohiko hizkuntzatik bereizgarria dela. Gertaera hau azaltzeko, 36


alde batetik hiztegi juridikoaren desberdintasuna azpimarratzen da. Bestetik Zuzenbidearen diskurtso berezia aipatzen da. Zuzenbideak era zehatz batean gauzatzen dituenez bere esakuntzak, esakuntza horiek gorpuzten duten diskurtso juridikoan ohartuko gara hurrengo lerroetan ere. Lan horretarako Gerard Cornuren lanari jarraituko diogu nabariki. Diskurtso juridikoa sortzen da hizkuntza lanean ari denean Zuzenbidearen eremuan. Diskurtso juridikoa hizkuntzaren aplikazioa da, hitzak Zuzenbidearen zerbitzura. Beharrezkoa da ezaugarri bi bereiztea definizio honetan: diskurtsoaren alde linguistikoa eta diskurtsoaren alde juridikoa. Diskurtso juridikoa ekintza linguistiko bat da eta pertsona batek mezu bat sortzen duen unean agertzen da. Erraz antzeman daiteke diskurtso juridikoa komunikazioaren eskeman koka daitekeela, Roman Jacobsonek azaltzen duen bezala. Igorlea da komunikazioaren lehen osagaia, berak eraikitzen baititu enuntziatuak zeinu linguistikoen bidez. Komunikazioa gertatzeko igorle eta hartzailea kontaktuan egon behar dira eta, bestalde, hartzaileak igorlearen kodea eta enuntziatuko zeinuek deskribatzen duten errealitatea ezagutu behar ditu. Diskurtso juridikoaren bigarren ezaugarriaz hitz egingo dugu orain: beraren izaera juridikoaz. Testu juridikoen izaera berezia hurrengoetan oinarri daiteke: komunikazioaren subjektuetan batez ere (abokatua, legegilea, epailea) eta erabiltzen duen hizkeran eta estiloan baita ere. Baina ezaugarri hauek, ordea, ez dira absolutuak. Adibidez, ez jakintsu batek diskurtso juridiko bat sor dezake eta, bestalde, diskurtsoa juridikoa izan daiteke bere barnean termino juridikorik eduki ez arren. Berdin gertatzen da estiloarekin, estiloa ez da berez beharrezko irizpidea mezuaren juridikotasuna egoteko. Diskurtsoaren ezaugarri juridikoa mezuaren azken helburuan datza. Zuzenbidearen arauak burutzeko erabiltzen diren mezu guztiak juridikoak izango lirateke. Beraz diskurtso bat, bai zuzenean edo era ez zuzenean juridikoa izenda daitekeela esango genuke. Diskurtsoa zuzenean juridikoa izango da Zuzenbidea burutzera bultzatzen gaituenean eta adibide bezala legea ipiniko dugu. Bigarren kasuaren adibide modura: lekuko baten adierazpenak auzibide batean. Beraz, beraren helburuagatik, diskurtso juridikoa bereizgarria da; helburu-osagaiak ematen diote juridikotasuna diskurtsoari. Hori horrela, diskurtsoa juridikotzat jo daiteke, beraren helburua Zuzenbidea sortzea edo gauzatzea denean. Helburua intelektuala edo xedezkoa da zehazki. Nozio zabal honek ez digu ahaztarazi behar, komunikazioaren eskema barnean, ez jakintsuarentzat, Zuzenbidearen marka linguistikoak direla oztopo nagusienak (hiztegi, estilo eta nozio juridikoak), hizkuntza juridikoa ulertzeko. Komunikazioa apur daiteke, hartzaileak termino juridikoak, nozio juridikoak ala estilo juridikoa ezagutzen ez dituenean. Beraz, diskurtso juridikoaren barnean, komunikazioaren bi elementuk 37


definizio berezi bati erantzuten diote: kodea (Zuzenbideari dagokion hizkuntza berezia barne duela) eta erreferentea (errealitate arruntak gehi errealitate juridikoak). 21. Diskurtsoaren subjektuak Jarraian erabiltzaileei buruz, subjektu aktiboei buruz, hitz egingo dugu. Subjektu horiek honako hauek izan daitezke: legegileak, epaileak, abokatua, fiskala, lekukoak, perituak, gobernu eta administrazioak, notari eta erregistratzaileak, partikularrak eta azkenik, doktrina. Ikusten dugunez Zuzenbidea aho desberdinez azaltzen zaigu. Hurrengo lerroetan sailkapen bat aurkeztuko dugu. A) Bakarrizketa Zenbait diskurtso pertsona bakar batek egindakoak dira. Diskurtsoa pertsona batengandik datorkigu eta ez du alderantzizko edo bueltako mezurik. Bakarrizketak bere ezaugarri bereziak ditu. Igorleak komunikazioan hizkuntzaren eta berbaren erabilera esklusiboa du, entzuleak ala irakurleak ez baitu erantzuteko ahalbiderik. Desberdintasun horrek beste bat dakarkigu, hots, bakarrizketa pertsona bakar batek egina eta esana izan dela eta bere funtzioa betetzen du inongo kanpo eraginik izan gabe. Bestalde ere, subjektua ondo identifikaturik dago. B) Elkarrizketa Bakarrizketari oposatuz elkarrizketan parte hartzen duten subjektuak igorle eta hartzaileak dira, bakoitza bere momentuan. Mota nagusiak hiru dira. Debatea, kontraesanez egindako elkarrizketa denean. Ezaugarri bik definitzen dute: solaskideak etsaiak dira (bakoitzak bestearen kontra hitz egiten du) eta solaskideak borrokariak dira (bakoitzak bere kausa defendatzen du). Eztabaidek tartekari bat eskatzen dute. Eztabaida librea izan daiteke, baina maizago debatea antolaturik agertzen da, era honetan bakoitzak bere txanda berba egiteko duelarik. Itaunketa elkarrizketa galdetzailea da. Komunikazio mota horretan batak galderak eta besteak erantzunak asmatzen ditu. Lehengo txandan hitz egin duena, galdetzailea, zer nahi duen jakin aukeratzen duena da. Beraren diskurtso eragilea da eta erantzuna galderari egokitua izatera behartuta dago. 38


Solasaldia elkarrizketa neutroa da. Ez du hasi aurretik norabide zehatzik mintzatzen direnen artean. Komunikazio linguistikoa norabide bietan doa eta mintzatzen diren subjektuak maila berberean kokatuak daude. C) Egintza konplexuak Diskurtso juridikoa askotan konplikatu egiten da. Honen adibideak akordioak, talde egintzak edota beste baten ordez eginiko diskurtsoak dira. Ikus ditzagun jarraian. a) Akordioak Zuzenbidearen ikuspegitik, alde bitako egintza juridikoak dira, adib., kontratua. Egintzak egile bi ditu. Efektu edo emaitza juridiko bat lortzeko pentsatuta dagoen akordio bat da. Emaitza sinplea dela dirudi, baina azterketa linguistikoak zailtasun nabaria erakusten du: akordioa amaituta dagoenean, akordioa enuntziatu linguistiko bakar bati dagokio. Enuntziatua adostasunezko ondorioa da. Baterakuntza hau idatziz agertzen denean nabariagoa da. Erakuspena ez da hain erraza, akordioa ahozkoa denean. b) Talde egintzak Horrela deritzogu egintzari, pertsona batzuek osoturiko talde batetik sortutakoa denean. Adibideak hurrengoetatik etor daitezke: legebiltzarretik, udalaren plenotik etab. Konplexutasuna hemen igorleen ugaritasunean datza, baina talde egintza beti talde bati egotzia dago. Dena dela, ezaugarri indibidualak ager daitezke, adibidez, epai baten barruan epaile baten iritzi pertsonala agertzen denean. c) Beste baten ordez eginiko diskurtsoa Askotan ematen da arlo juridikoan gertaera hau. Espresio agentearen aldetik gertaera korapilatsu hau aurretik ikusi ditugun egoeretan gerta daiteke. Dena dela, diskurtso mota honen barruan ezberdindu behar ditugu egoera bi: hitz egiten duena mezulari hutsa denean edo benetako ordezkari denean. Mezulariak mezua ematen du egileak eman dion modura, beste zereginetan sartu gabe, hitz bat ere aldatu gabe. Ordezkariak, berriz, ordezkatuaren izenean hitz egiten du emandako boterak kontutan harturik. 22. Komunikazioaren hartzaileak Komunikazioaren hartzaileak elkarrizketaz hitz egiterakoan aurkitu ditugu. Nahitaezkoa zen, komunikazioan parte hartzen zuten eta. Beren 39


erantzunetan, beren ekarpenean, akordioetan eta talde egintzetan parte hartzen dute. Baina, orain hartzaile soilaren funtzioan ikusiko ditugu. Mezuen hartzaileak lehenengo eta behin Zuzenbidearen hizkera ulertzeko ahalmenaren arabera klasifikaturik egon beharko lirateke; hori hurrengo puntuan egingo da, non ulertze aukerak aztertzen baitira. Hartzailea zein den aztertu behar dugu orain. Mezua hartzaile bakar bati, talde bati edo guztioi zuzentzen zaigu? Ikuspuntu honen arabera, hiru mezu mota ezberdintzen ditugu: egintza errezeptizioak, audientzi egintzak eta entzule guztiei zuzenduriko egintza. A) Egintza errezeptizioak Izen horrekin bere jasotzaileari notifikazio bidez baino besterik existitzen ez diren alde bakarreko egintza juridikoak deitzen dira. Adibidez, hartzekodunak zordunari mora edo berandutza egoera jartzen duenean. Pertsona zehatz bati zuzendurik egotea egintza mota honen lehenengo ezaugarria da. Horrek ez du esan nahi jasotzaileak mezua ulertu duenik. Beste kasu batzuetan jasotzaile zehaztuak ez du zuzenean mezua hartzen, baina egintza mota honen gakoa jasotzailearen jasoketan datza. Egintza errezeptizioetan jasotzailearen interes bat jokoan dago, normalean beraren kalterako. Bi ezaugarri hauek, izaera pertsonala eta mehatxuzkoa, egintzaren tankeran islatzen dira. Egintza horretan jasotzailea zein den oso zehazturik agertzen da: izena, helbidea etab. Normalean legeak egintza horiek nola egin behar diren zehazten du. Egintza hori oso formala da. B) Audientzia egintzak Horrela definitzen dira talde zehatz bati zuzenduriko egintzak. Ahozkoak dira gehienbat eta kolegiatuak dira entzulearen aldetik. Audientzia egintza bat entzuleei zuzenean igortzen zaien ahozko mezua izango litzateke. Kasu hauetan, beraz, jurista hizlari bihurtzen da. Diskurtso honen helburu nagusia mezua zuzentzen zaion taldearen arreta edukitzea da. Diskurtsoa taldearen menpe dago, beraren legeari jarraituz baina era berean ere, diskurtsoak bere legea inposatzeko taldeari. Diskurtso gehienak entzulegoa bereganatzen saiatzen dira. C) Guztioi zuzenduriko egintzak Horrela izendatutako egintzak ez daude norbanako edo talde berezi bati zuzenduak, baizik eta antolaketa politiko baten barruan Zuzenbideko subjektu guztiei. Adibide nagusia legearen kasua da, zeren legeak hiritar 40


guztiei zuzendurik baitaude. Baina epaileak erabaki bat ematen duenean ere nolabait guztioi zuzentzen zaigu nahiz eta prozesuan alderdiak interesdun bakarrak bezala agertu. Guztioi bidalita bada ere, bakoitzari zuzenduta dagoela ematea da mezu mota horren ezaugarri garrantzitsuena. Legeak guztiontzat zabaltzen badira ere, bakoitzari zuzenean dagozkio. Hortaz, bere betebeharrari erantzun nahi badio legeak guztiok ezagutzeko eta ulertzeko aukera eduki behar dugu. Gure ordenamendu juridikoetan legeak ezagutzen ez ditugunik ezin dugu argudiatu epaile baten aurrean. 23. Ulertzeko aukerak Ulertze aukerak, aldi berean, igorle eta hartzailearen arabera daude. Zehazkiago esanez, beraien ezagupenaren arabera kode eta erreferentearekiko. Eta arlo juridikoan, dakigunez, bata Zuzenbidearen hizkuntzaren berezitasunez eta bestea Zuzenbide munduko errealitateez arduratzen diren heinean, ulertze aukerak linguistikaz kanpoko bi elementu hauen ezagupenaren arabera egongo dira. Bi elementu horien ezagupena lanbidea kontutan hartuz egin daiteke. Arlo juridikoarekiko loturik dauden lanbideetako pertsonek elementu horietan jakitunak direla suposatu egiten da. Ideia hori erabiliz bi mezu mota nagusi bereiz ditzakegu: adituak adituari egindako mezua eta adituak ez adituari egiten diona. A) Mezua aditutik aditura Adituen arteko komunikazioa elkar ulerkortasunean datza; alderdi biek Zuzenbidea eta Zuzenbidearen hizkuntza edo hizkera ezagutzen dituzte. Kasu honen adibide garbiak justizi administrazio inguruan aurkitzen ditugu: abokatuak, fiskalak, epaile eta magistratuak ezagupen maila berdintsuan dabiltza. Ezagutza maila amankomun horrek, alde batetik, ulertzearen alde egiten du eta, bestetik, ulerkuntza horrek diskurtso beraren barnean badu eraginik, hizkuntzaren espezializazioa eraginez. Adituen artean hizkuntza korapilatu egiten da, gero eta zehazkizun juridiko gehiago agertzen dira eta. Hirugarren eragin bat ere agertu egiten zaigu. Adituen artean sortzen den Zuzenbide eta Zuzenbidearen hizkuntzarekiko ezagupen horrek komunikazioan ekonomizazioa dakar. Hori guztia dela eta, ez adituak arazoak izan ditzake adituen mezuak ulertzeko. Bide horretatik etorri zaizkio hizkera juridikoari kritikak, aipatutako iluntasunagatik ez adituarentzat. 41


B) Mezua aditutik aditua ez denari Mezuaren igorleak Zuzenbidea eta Zuzenbidearen hizkera ezagutzen du. Mota honen adibideak hauexek dira: legea eta judizioko zitazioa. Hartzaileen artean, hiritarren artean, Zuzenbidea eta beraren hizkuntza ezagutzen dutenak gutxienak dira. Mezua ulertua ez izateko arriskuan dago. Igorlearen erronka, beraren mezua aldatu barik, ez ulertze arrisku hori ez gauzatzean datza. Beraz, lortu behar den oreka hurrengoan datza: zuzenbidean eskatzen den zehaztasuna gorde eta mezuaren hartzaileak mezua ulertzeko behar duen argitasun eta erraztasun maila lortu behar da. C) Beste konbinaketak Badaude beste konbinaketa batzuk, bakoitzak bere arazoekin. a) Ez adituak ez adituari Mezu horiek, erlazio juridiko bat dela medio, interesatuen artean Zuzenbideko profesionalik gabe egiten direnean sortzen dira. Adibidez, hitzezko kontratuak. Hiztegi juridikora jotzen badute, termino tekniko bat erabili beharrean beste bat erabiltzea gerta daiteke. Eta, bestalde, horrelako termino juridikorik ez badute erabiltzen, zehazgabetasunaren arriskua dago. Lehenengo kasuan, espresioa zuzendua izan behar da. Bigarrenean, adierazpen arrunta itzuli egin behar da. Mezu horietan, espresio traketsa ez dela nulitate kausa izan behar, interpretazio gaia baino esango genuke. b) Ez adituak adituari Kasu hori ematen da, adibidez, hiritar batek Administrazioari eskaera edo erreklamazio egiten dionean. Komunikazioa kasu horietan maila ezberdinetan mugitzen diren pertsona artean ematen da. Orokorrean, hartzailearen jokaerak ez du baztertzailea edo zentsuratzailea izan behar, osatzailea baizik; ulertzea eta moldatzea dagokio, beraren ezagupenak hori guztia ahalbideratzen duelarik.

24. Mezu motak Zuzenbidearen diskurtsoan enuntziatua batzuetan laburra bada ere, gehienetan testu landu bat izaten dela esan behar dugu gai honekin hasteko. Mezuaren helburua zein den ikuspuntutzat hartuta, bi mezu mota na42


gusi desberdintzen ditugu: lehenengoa, Zuzenbidearen sortze lanekin osatzen da; bigarrrenen multzoko mezuak, ordea, Zuzenbidearen aplikazioarekin batera sortzen dira. A) Zuzenbidearen sortzaileak diren mezuak a) Ezaugarriak Hiru mezu juridiko nagusi daude atal honetan: arau baten esakuntza edo enuntziatua, erabaki indibidual baten enuntziatua eta hitzarmen baten enuntziatua. Hiru mezu mota nagusi hauek ordenamendu juridikoan esakuntza nagusi bezala kontsideraturik badaude, hirurek funtzio sortzaile bera dutelako da. Bakoitzak bere erara Zuzenbidearen sorkuntzan parte hartzen du. Zuzenbidea hiru mezu horien bidez sortzen da. Egintza horiek, bakoitza bere alorrean, juridikoki bete beharrekoak dira. Esakuntza horiek diskurtso juridikoaren oinarrizko enuntziatu bezala kontsideratu ahal dira, zeren Zuzenbideko esakuntza ororen elementu osatzaileak izaten baitira. b) Motak i) Araua Esakuntza arauemaileak arau bat ezartzen du. Zuzenbidearen arauak, nahiz legeak nahiz ohiturak ezarritakoak, ezaugarri hauek ditu: orokortasuna (araua pertsona guztiei zuzentzen zaie, nahiz eta ideia horri zenbait 単abardura egitea posible izan) eta subiranotasuna (arau ematen duenak gizartea antolatzeko botere subiraniaduna duela suposatzen da). Subiranotasun kontu horren barruan, arauen artean hierarkia dagoela ere gogoratuko dugu. ii) Erabaki indibiduala Esakuntza erabakitzaileak egoera konkretu bat arautzea du helburutzat. Horrela, adibidez, funtzionari baten izendapena egiten duen erabaki administratiboa, edo auzia konpontzen duen epaia. Horren moduko erabakiek hiru ezaugarri dituzte: menpekotasuna (erabaki indibidualean ez da arau bat sortzen, araua aplikatzen da), erlatibotasuna (erabaki indibidualak arau bat kasu konkretuari aplikatzen dio) eta emailearen boterea (erabakiak berorien menpe gelditu behar diren subjektuen gainean boterea duen agintaritzatik datoz). 43


iii) Akordioa Akordio bitartez sortutako esakuntzak hitzarmen bat ezartzen du: kontratu bat, lan hitzarmen kolektibo bat, nazioarteko hitzarmen bat... Akordioaren ezaugarriak aipatuko ditugu orain: autonomia (ados jartzen direnen borondateetatik sortzen den neurrian egintza autonomo bat da; egia esan, borondatearen autonomia ez da inoiz erabatekoa, zeren gehienetan ekintzak formaren eta edukiaren aldetik zenbait arau formalen pean egon baitaitezke) eta erlatibotasuna (akordioaren ondorioek, printzipioz, ados jarri direnengan bakarrik dute eraginik). B) Zuzenbidearen garapenean sortzen diren mezuak a) Zuzenbidearen garapenean agertzen diren ekarpenak Nahiz eta zuzenean Zuzenbidearen sorkuntzan parterik ez hartu, Zuzenbidearen burutzapenean agertzen direnez, badira zenbait mezu juridikotzat har daitezkeenak. Enuntziatu horiek Zuzenbidearen burutzapenean garrantzitsuak dira, errealitatearen ekarpenak eta logikaren ekarpenak ekartzen baitituzte. Lehenengoak egitatezko esakuntzen bitartez sartzen dira eta bigarrenak arrazonamenduen bidez. Lehenengo elementuarekin hasiko gara. Egitateei dagokienez, Zuzenbidea aplikatzeko arauak eta egitateak kontutan hartu behar dira. Egitatearen ezagupena Zuzenbidea aplikatua izateko baldintza bat da. Zenbait esakuntza, hain zuzen ere, egitatea Zuzenbidearen burutzapenean sartzeko zuzendurik dago: deklarazioa, aitorpena, egitateen deskripzioa etab. Arrazonamenduei dagokienez, Zuzenbidearen aplikazioak egitateen logikaren beharra du. Hori, Zuzenbidea osagabea delako edo egitate aurrekariak nahiko ez direlako edo, sarriago gertatzen da, egitatetik Zuzenbidera saltoa egiteko operazio bat egin behar delako. Era askotako logikazko enuntziatuak daude: ondorioen garapena, interpretazioa, hedakuntza analogikoa, ustezkotasunak etab. Zuzenbidea aplikatzerakoan agertzen diren testuak denboraren araberako hurrenkerari jarraituz azalduko ditugu. Dakigunez, Zuzenbidearen aplikazioa zuzentzen dutenak pauso intelektualak dira. Zuzenbidearen aplikaziorako beharrezko diren aurrekari juridiko, egitatatezko eta logikoak martxan jartzen dituzte eta, beraz, Zuzenbide esakuntza, egitatezko esakuntza eta arrazonamenduetan oinarritzen dira. b) Motak i) Eskaria Zuzenbide subjektu, auziperatu eta administratuengandik dator, beren interesak aurrera ateratzeko eskubidea inbokatu, egoera bat azaldu 44


eta argudioak ematen dituztenean. Jarrera bakoitzari enuntziatu mota bat dagokio; adibidez, demanda, esangura estuan auzilariak epaile baten aurrean bere pretentsioa azaltzeko egiten duen egintza. ii) Erantzuna Beren betekizunak burutzen, pertsonalki eztabaidagairekin loturik ez dauden agintedun edo hirugarrengo baten egitatea da. Zuzenbidearen aplikaziorako agente hauek (epailea, administrazio, kontsulta organoak...) egitatezko, Zuzenbidezko eta arrazoizko elementu berberak hartzen dituzte, baina beste asmo batekin. Arazoari Zuzenbidearen edo justiziaren erantzuna eman nahi diote, inpartzialtasun osoz. Erantzunaren barruan bi enuntziatu mota garrantzitsu nabaritu egiten dira: erabakia eta zioak. iii) Jakinarazpena Jakinarazpena Zuzenbidearen aplikazioari loturik dauden esakuntzen azken postuan agertzen da. Notifikazioa, esanahi zabalean, pertsona bati dagokion egitate baten jakinarazpen ekintza da. Beraz, jakinarazpena beste mezu juridikoen eramaile bezala agertzen da komunikazioan. Mota nagusi bi agertzen dira jakinarazpenaren barruan. Alde batetik, jakinarazi nahi den egitatea notifikazioaren esakuntza barruan dagoenean erredaktaturik; eta bestetik, azalpen sarrera baten atzean jakinarazi nahi dena oso-osorik agertzen denean. 25. Espresabideak A) Sarrera Arlo juridikoko komunikazioan mezua ahozkoa edo idatzizkoa izan daiteke. Adibidez, abokatuaren txostena epaile aurrean ahozkoa da eta legea idatzirik agertzen da. Mezu batzuk entzutekoak dira eta beste batzuk idatzi egiten dira irakurriak izateko. Egia esan, era ez linguistikoak ere bere postua du. Gorputz espresioa Zuzenbidearen esparruan bere lekua badu. Bestetik, isiltasuna ere batzuetan adierazgarria da erabat. Dena dela, era linguistikoak garrantzitsuenak dira. Lehenengo hurbilketa egiten dugunean, ahozko espresabideak eta idatzizko espresabideak ez dute inolako berezitasunik Zuzenbidearen hizkera kokatzen den hizkuntza naturalarekiko. Euskaratik hartzen dizkio bere osagaiak euskara juridikoak, nahiz ahozkoa izan, nahiz idatzizkoa izan. Hizkera juridikoak ez du berezitasunik arlo fonetikoan edo ortografikoan. Ahozko formak eta idatzizko formak dituen abantailek ere antzera jokatzen dute arlo juridikoan. Idaztiak iraunkortasunaren abantaila du. 45


Ahozkoak irauteko grabatua edo erregistratua izan behar da, baina berezkotasuna edo espontaneotasuna du. Dena dela, ezin dugu esan ahozko espresabideak eta idatzizko espresabideak esakuntza erabat ezberdinak sortzen dituztenik. Adibidez, ezin dugu egituraketa hau mantendu: idatzizko diskurtsoa trinkotasunez agertzen da, oso landua eta zuzena izaten da, beraz, antolaturik dagoen diskurtso bakarra; ahozko diskurtsoa axolagabez agertzen da, bat-batean botata, landu gabe, barneko antolaketarik gabe, gramatikaren arauak gutxi errespetatuz. Hizkuntzaren erabilera arruntean eredugarri izan daitekeen egituraketa hori Zuzenbidearen esparruan askotan ez da ematen. Orokorrean, diskurtso juridikoak ez du horrela jokatzen. Gehienbat, diskurtso erabat zehaztu eta mugatuz osatua dago. Esandakoaren arabera, ahozko eta idatzizko eren arteko ezberdintasunak azpimarratuko ditugu hurrengo lerroetan, geroago banaketa hori erlatibizatzeko. Bi espresabideen arteko zatiketa Zuzenbidearen arloan gertatzen den arren, Zuzenbide lengoaiaren berezitasunak direla medio, hurbilketa puntu batzuk ere badira. B) Berbazko eta idatzizko formen arteko oposaketa Oposaketarik oinarrizkoena da. Funtsezko ezberdinketa honek, ahozkoaren lehentasunak idatzizkoaren aurrean, gaur sinbolikoa den gertaeraren aztarna utzi du. Gizateriaren historian hitzaren erabilpena mintzaldian idazkera aurretik agertzen zaigu. Denboran lehentasun edo aintzinatasun horrek Zuzenbidearen hizkeran zenbait aztarna linguistiko utzi du. Adibidez, zenbait auzitegi audientzia izenaz ezagutzen dira, ohitura esaeren bidez agertzen da etab. Ahozko eta idatzizko formen oposaketak testuen eta mintzaldien gorabeherez aritzera eramaten gaitu. Zuzenbidea idatziz agertu behar diren zenbait testuren gainean oinarritzen da. Legea mota horren barruan aurkitzen dugu. Zuzenbidearen oinarria Zuzenbide idatzia da gure gizartean. Idatziaren inguruan agertzen den lehenengo ezaugarria bere indar frogatzailea da. Idatziaren publizitate indarra aurreko ezaugarriarekin loturik dago. Adibidez, legeak argitaratze ofiziala du; edonork ezagutzeko sortzen da, eta edonork ezagut dezake, agerkari ofizialera jotzen badu. Egoera zibilei buruzko egintzak erregistro publikoan inskribatu egiten dira. Idatzita egoteak, beraz, testuari zabalkunde oso edo partziala ziurtatzen dio. Idaztiak ere balio exegetikoa du. Lege edo egintzaren testua berauen interpretaziorako oinarria da. Eta interpretazioa ez da derrigorrez literala edo hitzez-hitzezkoa izango. Testua gerorako geratzen da, interpretazioaren euskarria izanik. Dena dela, ideiarik garrantzitsuena oraindik esan gabe dago: egintza idatziak, batez ere, Zuzenbideko egintza sortzaileak dira. 46


Mintzaldiei dagokienez, Zuzenbidearen bizitzan oso garrantzitsuak dira: legegintzan (legebiltzarrean egiten diren eztabaidetan, komisioetako lanetan), justizia arloan (txostenak, audientzietan, lekukotzetan) edo negozioetako munduan. Ahozkatutako hitzaren balioa beraren bizkortasunagatik gertatzen da. Bat-bateko saio batean murgiltzen garenean, gauza errazak, azalekoak edo kontrajarriak esaten ditugula egia da. Ahozko eztabaidak liskarra aurrera eramateko aukera ematen du, diskurtsoa arinago eta zorrotzago gertatuz. Hala ere, hitzaren lan funtsezkoena prestatzailea izatea da. Hitzaren betekizun garrantzitsuena egintza sortzailearen aurrekoa izatean datza. Idatzirik agertzen den hitzaren aurretik ahoz makina bat hitz esan dira. Zentzu honetan, egintza idatziak ordena juridikoaren osagaiak izango lirateke eta ahozko egintzak, berriz, Zuzenbidearen burutzapenaren tresnak. C) Berbazko eta idatzizko espresabideen hurbilketa Zuzenbidearen hizkuntzak bi modutara lotzen ditu ahozko espresabidea eta idatzizko espresabidea. Batetik egintza bat sortzerakoan batzen ditu eta, bestetik, diziplina intelektual beraren pean jartzen ditu. a) Diskurtso juridikoa sortzerakoan Zuzenbidean, oposaketa funtsean idatziak diren egintzen (legea, adibidez) eta funtsean ahozkoak diren egintzen (abokatuaren txostena, adibidez) artean egiten da, zeren arraroa baita egintza bat soilik idatziz edo ahoz sortzea. Gehienetan Zuzenbidearen hizkuntzak bi espresabide lotzen ditu egintza bat egiterakoan. i) Idatzi aurretik berbaz agertzen direnak Zenbait egintza ahozkaturiko hitz batzuekin hasten dira. Gero hitz horiek papereratu egiten dira. Adibidez, ezkontzaren ospakizunak ezkongaien hitzekin hasten dira. Gero, deklarazio horiek papereratu egiten dira. Berdin gertatzen dira legebiltzarreko eztabaidekin. Hiru ohar egingo ditugu gai honen gainean. Hitz ahozkatuak, idatzizkoa baino lehenago agertzen denez, zeregin nagusia daukala ematen du. Baina idatzitakoaren garrantzia ere nabarmena da. Bestalde, idazketa ahozko espresioaren ondotik dator. Azkenik, testu idatziak ahozkatutako enuntziatuak birsortzen ditu. Enuntziatu bera bi bide ezberdinez emanda dagoela esan daiteke. Baina batasun hau, linguistikoki, ez da hain garbia. Adibidez, lekukoaren deklarazioa funtzionari batek, estilo edo tankera administratiboa erabiliz, idazten duenean. 47


ii) Irakurri aurretik idatzi egiten direnak Oro har gertaera hau ematen da ia hitzaldi guztietan; hitzaldiak, batik bat, testu idatzi baten irakurketa izaten baitira. Adibide hauetan, ahozkoa espresioak ekartzen edo gehitzen diona idatzizkoari ezberdina da. Batzuetan irakurketak idatzitakoaren edukia jakinarazten du. Kasu honetan zabalkunde modu bat edo formalitate bat izaten da. Beste zenbait kasutan ahozkatze momentuan sortzen da egintza. Ahozkatzean hitzak aurretik egindako idaztiari bere agerpen soziala eta, batzuetan, izaera juridikoa ere, ematen dio. iii) Beste konbinaketak ahozko eta idatzizkoaren artean Korapilatsuagoak dirudite, zeren bai ahozko espresioak, bai idatzitakoak enuntziatu propioak eta ezberdinak baitituzte. Denboran azken agertzen dena ez da lehenengoaren errepikapena. Idatzitakoa bigarren agertzen bada, ez da esandakoaren transkribaketa. Ahozko espresioa bigarren agertzen bada, ez da idatzitakoaren irakurketa izango. Denboran bigarren espresioa dena beti lehenengoaren laguntzailea da; jatorrizko enuntziatuari zerbait gehitzen dio. Konbinaketa hauen adibidea laburpena izan daiteke. Bigarren enuntziatuak lehenengoaren laburpena du helburutzat. Adibidez, idazki baten ahozko aurkezpena egiten denean. Bi bertsioen bidez sortzen den osagarritasun interesgarria ez da ahozko eta idatzizko formen arteko gertatzen dena baizik eta testu oso eta laburren artekoa. Horrek espresabidearen garrantzia gutxitzen du. Bigarren adibidea garapena izan daiteke. Posible da denboran bigarren esakuntza dena lenengoaren garapena izatea. Bigarren enuntziatuak honako gauza hauek egin ditzake: lehenengoak eduki ditzakeen hutsuneak bete, argudio berriak proposatu, edukia garatu etab. Horrela, adibidez, epaileak azalpen gehiago eska diezaioke perituari edo alderdiei beren eskakizunei buruz. b) Diskurtso juridiko guztiei zuzendutako erregela intelektualak Ahozko edo idatzizko espresabideak hurbil badaude Zuzenbidearen hizkuntzan, ez da bakarrik diskurtso beraren sormenean parte hartzen dutelako. Idatzizkoa nahiz ahozkoa izan, diskurtso juridikoak arau batzuei jarraitzen die. Zuzenbidearen hizkuntzaren berezitasuna, neurri batean, bai ahozko bai idatzizko formen lotura diziplina intelektual berberaren menpean egotean datza. Antzinatik erretorika ongi hitz egiteko prozeduraz arduratu da. Jakintza-arlo hori ezagutzen duenak diskurtsoaren jabetza izango luke. Ideia 48


klasikoei jarraituz, erretorikak actio, elocutio, inventio eta dispositio deritzen formak bere barnean dituela esan ohi da. Interesgarrienak azkenengo biak dira. Inventio delakoa diskurtsoa eratzeko behar diren datuen ikerkuntzan oinarritzen da. Dispositio izenaz ulertzen duguna antolakuntzaren teknika da; diskurtsoaren ordena da eta, era berean, pentsaeraren ibilbidea da. Inventio eta dispositioen bidez erretorikak diskurtso juridikoari bere sorbideak zabaltzen dizkio. Lehenengoak elikatzen dio eta bigarrenak ordena eman. Erretorika diskurtso juridikoaren ama da. Diskurtsoaren forma eta funtsa kontrolatzen ditu. Bukatzeko, Zuzenbidearen hizkuntzan, hizkera arruntean ez bezala, ahozko espresabidea idatzizkoa baino libreagoa ez dela ekarriko dugu berriro hona. Ahozko egintza oso antolaturik dago eta diskurtso juridikoaren originaltasuna, neurri batean, horretan datza. §6. Hizkera juridikoa euskaraz Lehenengo ikasgai honetan zehar hizkera juridikoaren izaerari buruz jardun dugu luze. Jarraian, orain arte azaldutakoa euskararekin lotzen saiatuko gara, hau da, euskararen baitan hizkera juridikoaren agerpenaz arituko gara. Hasteko, esan beharra dago euskarak ez duela aldeko ikasgaian aipatu izan diren baldintza asko. Baldintza linguistikoei dagokienez, euskara ez dela inongo familia linguistikotan sartzen gogoratuko dugu. Horrek inguruko hizkuntzekiko harremanak zailtzen ditu, bai ekarpenak egitean, bai itzulpenak taxutzean. Dena dela, bere alde ona ere eduki dezake horrek. Baldintza soziolinguistikoei begira gure hizkuntza, halabeharrez, minoritario eta minorizatu gisa agertzen zaigu. Minoritarioa Euskal Herriko biztanleen artean euskaldunen kopurua txikia delako, beti ere euskaldunak elebidunak direla. Eta minorizatua, zeren ez baititu hizkuntz funtzio guztiak bereganatu eta horien artean administrazio edo irakaskuntzarena aipa daitezke. Baldintza horiek euskara juridikoaren ezaugarri nabarmenenak sortu dituzte: alde batetik, euskarak eremu juridikoan tradizio falta izatea, nora jo ez izatea, eta, bestetik, gaur egun egiten dena, normalizazioa eta ofizialtasuna dela bide, ia guztia itzulpena izatea. Gainera lan horretan ere jarduera ezberdinak edo bateratasun falta nabarmena izan da. Bestalde, hizkuntz aldaerak direla eta, hizkera teknikoak hizkera estandarrean oinarritzen dira eta, dakigunez, euskararen estandarizazioa berria da eta oraindik amaigabea. Euskarri politiko-administratiboa izan duen hizkerarik ez da egon; bide horri 1936. urtean ekin zitzaion aurrenengoz baina denbora gutxiren barruan etenik geratu zen. 49


Gaurko lege baldintzapenei buruz ez gara luzatuko. Euskararen lurralde handi batean ofizialtasuna onartuta dago, baina aurreko lerroetan aipatutako arazoek euskararen errealitatea biziki baldintzatzen dute. Lehenengo ikasgai honen ordenari jarraituz, jarraian Zuzenbideak bereziki agertzen dituen arazoak hizkuntzarekiko aipatuko ditugu. Esaten genuenez, hizkera juridikoa Zuzenbide bati loturik agertzen da baina euskarak ez du horrelakorik egin: euskara ez da erabilia izan euskal Zuzenbidea adierazteko, ezta Espainiako eta Frantziako ordenamendu juridikoa ere. Gainera, bi estatu ezberdinetan egoteak euskara juridiko bateratua zailtzen du. Bestetik, Zuzenbidearen hizkerak zenbait ezaugarri behar-beharrezko dituela ikusten genuen. Betebehar hauek euskarak zail samar gaindi ditzake, hala nola, zehaztasuna, formaltasuna, hiztegi berezitua, ditugun baldintza soziolinguistikoak direla eta. Hizkeraren teknikotasunak ere ulerkaitz egiten du euskara mota hori eta euskaldunak arlo horretan erdaraz aritzera bultza ditzake. Ikusten genuen ere, Zuzenbidearen hizkera talde batena eta, orokorrean kulturaren, zati bat erantzuteko eta helburu batzuei erantzuteko sortzen zela eta, horiek ez badira egon edota ez badaude gure gizartean, euskara juridikoaren bidea ez da erraza suertatuko. Ezagutze beharraren baldintza ere ez du betetzen eta guztia euskaldunon borondateetan geratzen da. Hizkera juridikoa euskaraz posible izango da euskaldunok hala nahi badugu, normalizazioa esparru honetara eramaten badugu, eta gure unibertsitateetan, Administrazioarekiko harremanetan eta abarretan euskara erabili nahi badugu.

ARIKETAK 1. Irakurri testu hau eta azaldu, teknolekto juridikoa den aldetik, horren ezaugarriak bertan nola ematen diren. 7. artikulua: Lanpostu desberdinen hizkuntz eskakizunak finkatu ondoren edota Dekretu honen Aldibaterako Erabakiak aipatzen dituen haietara egokitzeko planek diotenarekin bat etorririk bestela, nahiz sarrera probetarako, nahiz lanpostuen hornidurarako, nahiz barne-sustapenerako deialdiek ezar ditzaten oinarri-arauek ezingo dituzte aldatu aipatutako hizkuntz eskakizunak. (250/1986 Dekretua, azaroaren 25ekoa)

2. Berridatzi testu juridiko hau hitz arruntak erabiliz. Berba zehatz baten ordez hitz andana bat edo esaldi bat idatz dezakezu. 50


74. artikulua: Ezkontza-hitzarmenez, dohaintzaz edo Eskribau aurreko eskritura bitartez egindako itunez bana daitezke jarauntsiko ondasunak, guztiak edo batzuk, bertan agindutako era, gordekizun, ordezkatze, itzultze-hizpaketa, zorpe eta betekizunekin. Eskritura-egileek, gainera, dauzkaten ondasun guztiak edo batzuk unean bertan eskualdatzea zein hildakoan egin dadila erabaki dezakete. (3/1992 LEGEA, uztailaren 1ekoa, Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzkoa)

3. Azter itzazu ondoko diskurtso juridikoak, bakoitzaren ezaugarriak eta besteekiko ezberdintasunak zehaztuz. a) Zati hauek Eusko Legebiltzarreko argitalpen batetik, «Ley básica de normalización del euskera» liburutik atera ditugu. Liburu hori «Legebiltzar lanen bilduma-Colección Trabajos Parlamentarios» sailaren barruan dago. Aukeraketa «Debate del dictamen de la Comisión en Pleno» deritzan 8. kapitulutik egin da. (...) El Sr. PRESIDENTE: ... Pasamos a la votación de la enmienda transaccional presentada por los tres Grupos Parlamentarios de Nacionalistas Vascos, Euskadiko Ezkerra y Socialistas Vascos. (Pausa.) Efectuada la votación, el resultado es el siguiente: votos emitidos, 31; a favor, 31; en contra, ninguno; abstenciones, ninguna. El Sr. PRESIDENTE: Queda, por tanto, aprobada la enmienda transaccional. Turno de explicación de voto. (Pausa.) El señor Lizundia tiene la palabra. El Sr. LIZUNDIA ASKONDO: Jaun-andreok, uste dut artikulu interesgarri bat onartu dugula. Onartu dugu eta, noski, laugarren artikulua lehen zegoen bezala laburra bat zen, orain jarri den bezala ez dago gaizki. Beharbada, zenbait puntutan enfasis gehiegi egiten da. Baina hori ez dugu uste kalterako izango denik, horregatik alde bozkatu dugu. Ze, diskriminazioa aipatzen denean bi alderdietatik aipatu behar da beti, eta hemen ez dugu ahaztu behar urteetako historian zehar alde batak bakarrik izan duen diskriminazioa. Eta ez dut uste beldurrik inork izan behar duenik, beste aldetik diskriminaziorik egongo denik. Nik ez dut esan nahi horrekin astakiloren bat ez denik geldituko gure artean, baina diskriminaziorik ez. El Sr. PRESIDENTE: Señor tiene la palabra el señor Zaldúa. El Sr. ZALDUA ARBIZA: Bai, labur-labur, Lehendakari jauna ta legebiltzarkideok, ondo iruditzen zaigu. Horregaitikan onez hartu dugu dalako emienda transazionala, gure laugarren araudian ere hori bera jasotzen zan, baino indartu egiten da orain. Konkretoki ulertzen da baita ere nola ba agintari publikoak zaindu eta bere neurriak hartuko dituzten. Gure za-

51


lantza beti izan da diskriminizazioaren arazoa. Nere ustez, hau hemen jartzea oso egokia izan da. Lehendikan, lehenago Lizundia jaunak esan duen bezala ere, berekin zeharo ados nago. Orduan, guri iruditzen zaigu oso beharrezkoa zala eta gainera gogoz hartu degu Alderdi Sozialistaren proposamena, zergaitik iruditzen zaigu oraindik osatzekoa izan dela. Besterik ez. El Sr. PRESIDENTE: Eskerrik asko. ¿Propone algún Grupo la votación del texto del artículo 4 del dictamen? (...) (...) El Sr. PRESIDENTE: Sr. Ansola, tiene la palabra. El Sr. ANSOLA MAIZTEGUI: Lehendakari jauna, legebiltzarkideok. Guk, lehendabizi, ez dugu onartzen Sozialistek hemen 17garren artikuluari ipini dioten zuzenketa. Alde batetikan Komisio harek eman zuen erizpena artikulo honetan eta berak ipintzen dizkioten zuzenketek nik uste dut ez dutela zer ikusirik elkarrekin. Eta baliteke gertatzea lehendabiziko testoan, Jaurlaritzako testoan, etabar, zuzenkera hau ondo eroritzea, ondo etortzea edo ondo sartuta egotea. Baina orain dagoen eritzian ez dauka, neretzako, zer ikusirik alde batetik. Zergaitik? Ba, lehendabizi lerroan ikasleen eskubideak aipatzen dira, eta eskubide hori da nahiz euskeraz eta nahiz erderaz eskubidea daukatela hizkuntzako maila guztietan ikaskuntzak hartzeko. Eta bigarrenak esaten du, bigarren lerroak besterik ez du esaten, neurri hoiek eskubide hori praktikoa izan dadin eta erreala izan dadin neurri hoiek hartuko direla poliki-poliki eta behar den neurrian. Eta berak orain, Sozialistak, hor ikusi dute zuzenketa bat esanez ba Parlamentuak hartuko dituela neurriak, alde batetik; beste batetikan, mapa soziolinguistikoa gogotan izan beharko dela, etabar. Nik uste dut ez daukatela zer ikusi gehiegirik zuzeneketa honek. Baina, halan eta guztiz ere, bi puntu dira guretzako edo bi zati bere zuzenketan onartzen ez ditugunak: alde batetik, ez zaigu gaizki iruditzen Parlamentuak edo Legebiltzarrak hartu behar dituen neurriak hartzea, eta gure textoan ere, erizpenean ere, horrela azaltzen da. Baina ez zaigu bat ere gustatzen, guretzako ez da hau oso ondo ipinia: «El Gobierno las cumplirá». Guretzako oso gaizki idatzita dago hor esan nahi dena, eta guretzako, ezin dugu onartu hori. Eta beste aldetikan, esaten du azkenengo zatian: «teniendo en cuenta las características sociolingüísticas de cada zona». Eta hor dagoen egoeran eta Eusko Sozialistek eutsi dioten iritzietan garbi azaltzen da bere mapa sozioliguistiko hori gauza estatiko bat, kontzeptu estatiko bat dela, eta, gaur egingo bagenu, hori geldi euki beharko litzatekeela beti. Hau da, ezingo litzatekela sekula lortu elebitasun bat Euskadi barruan. Horregaitik, ba, gu ez gaude mapa soziolinguistiko bat egitearen eta horren arabera neurriak hartzearen kontra nahiz administrazio mailan, nahiz irakaskuntza mailan, etabar; baina, mapa hori kontzeptu dinamiko bat, mugitzen dan kontzeptu bat balitz eta aldatzeko kontzeptu bat balitz... ; baina So-

52


zialistek planteatzen duten bezala, bai hemen, eta bai beste zenbait puntutan, kontzeptu estatikoa da, eta horrek esan nahi du euskera, indioena bezala, reserba baten gordeko litzakela, eta oraintxe dagoen egoeran beti egon beharko litzakela. Eta gu horrekin ez gaude ados eta zuzenketa hau ez dugu onartzen. Mila esker. El Sr. PRESIDENTE: Turno a favor del texto del artículo. El Sr. Lizundia tiene la palabra. (...) b) Ondoko testua Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Batzordeak 1993ko azaroaren hiruan emandako erabaki baten zatia da. Erabaki horretan aipatutako organoak euskararen erabilera justiziako administrazioan administrazio lokalarekiko harremanetan aztertzen eta erabakitzen da. Guk, hemen, batzorkide baten txostena jasotzen dugu. Konstituzioaren VI. tituluan (Agintaritza Judizialari buruzkoan) establiturik badago ere, bere 118. artikuluak, lankidetzako klausularen bitartez, zein itzuriezineko eta lotze-indarreko gertatzen baitzaie justiziarekiko lankidetza ezartzen zaien erakunde publikoei, definitu egiten du testu beraren 24.1. artikuluak aitortzen duen oinarrizko eskubideari datxekion eduki funtsezkoaren alderdia edo ezin urratuzko nukleoa. Agintaritza Judizialeko Lege Organikoaren 12.1. artikuluak zehaztu eta garatu egiten du betebehar horren edukia. Halako terminoen arabera elkarlana egitera deituak diren entitate eta administrazio publikoak ez dira aurkitzen —haien lankidetza galdatzen duten organo judizialei dagokienean— betebeharreko harreman sinalagmatiko baten menpeko subjektua aurkitzen den bezalako egoera berdintasunezko batean, subjektu honek beste alderdiak bere eginbidearen ez betetze larri eta hobenduna alegatzen duelarik, berari doazkion egitekoak exekutatzea gerarazten baitu bere aginpideaz baliatuki. Erakunde lokalei galda dakiekeen lankidetzari ere aplikagarri zaie irizpide hau, eta erakunde hauei Agintaritza Judizialeko organoek zuzentzen dituzten komunikazioak gaztelaniaz eta euskaraz luzatu behar zaizkie, indarrean dagoen legeriari kontu eginik. Aipatu laguntzaileek —zeinen egoera juridikoa baita berriki aipatu duguna— baldintza dezakete euren lankidetza delako karga betetzera, beti ere karga horren erabateko konplitzea organo jurisdikzionalek artarik eta ardurarik handiena hartzearen menpe badago; eta artazko erabilera horretatik haratago ezin galda dakioke haren esku ez dauden fruituak eman ditzan. Dena dela, ardura eta arreta edukiagatik ere, kargari ezin buru eman badakioke, zeren eta gainditu eta erauzi ezineko beste zio batzuek galarazten baitute, organo judizialari datxekion betebeharra konplitutakotzat kontsideratu behar da. Horrela segitzen da baliabideen agerpen gisa edo jarduera sinplea den aldetik kargak duen izaeratik. Halabeharreko ga-

53


beziak eta berantzeak gertatzeak, zeintzuk Justiziako administrazioaren organoez kanpoko beste instantzia batzuei baitagokie kentzea, ez ditu, bada, salbuesten erakunde publiko laguntzaileak, delako eskastasuna alegatzen dutenak, laguntza ematetik, zeren eta laguntza emateari uko eginez gero, Konstituzioaren 10.1. artikuluak hautsiezinekotzat kontsideratzen dituen eskubideetako baten eduki funtsezkoa urratuko bailitzateke. Eta areago aipatu diligentziak muga jo duenean eta behin eta berriz galdegin duenean —eskudun administrazio publikoei zuzendutako komunikazioen bitartez— bai normalkuntza erraztu beharra, eta bai aipatu karga eraginkortasunez konpli dadin zerbitzu erazkoak orokortu beharra ere.

Oinarrizko bibliografia ARCHAMBAULT, A. eta MAGNAN, M.: La qualité de la langue dans les domaines de l’enseignement, de l’administration, des médias et de la publicité. Notes et documents 15. ASKOREN ARTEAN: La norme linguistique. Québec 1983. —: Langue et droit. Actes du premier congrès de l’Institut international de droit linguistique comparé. Language and law. Proceedings of the First Conference of the International Institute of Comparative Linguistic Law. Montréal 1989. —: Lire le droit. Langue, texte, cognition. BOURCIER, D. eta MACKAY, P. zuzendaritzapean. Paris 1992. BIZKARRONDO, G.: «El lenguaje jurídico. Razón pragmática y razón filológica». Estudios de Deusto 43/1 (1995), 59-79. CALVET, L.J.: Les langues véhiculaires. Paris 1981. CALVO RAMOS, L.: Introducción al estudio del lenguaje administrativo. Madril 1980. —: «Algunos caracteres del lenguaje jurídico castellano». Actes del colloqui sobre Llengua i Administració. Bartzelona 1984. —: «Taxonomía para designar los diasistemas o variedades intralingüísticas». Revista de Llengua i Dret 19 (1993), 25-45. —: «Viabilidad de una modernización del lenguaje administrativo español y de otras lenguas peninsulares». Revista de Llengua i Dret 2 (1983) 21-31. CAPELLA, J.R.: El derecho como lenguaje. Bartzelona 1968. CARRIO, G.: Notas sobre Derecho y lenguaje. Buenos Aires 1976. CLERICI, A.M.: «Considerazioni sulla difficolta del linguaggio giuridico». Marginalita e Societa 22 (1993), 91-99. CORNU, G.: Linguistique juridique. Paris 1990. CORTÉS GABAUDAN, F.: Fórmulas retóricas de la oratoria judicial ática. Salamanca 1986. DUARTE I MONTSERRAT, C.: Curs de llenguatge administratiu. 3. argit. Bartzelona 1981. —: «Els llenguatges d’especialitat». Revista de Llengua i Dret 14 (1990), 93-109.

54


DUARTE I MONTSERRAT, C. eta BROTO I RIVAS, P.: Introducció al llenguatge jurídic. 3. argit. Bartzelona 1990. ELOSEGI, A.: «Zuzenbideko hizkeraren berezitasunak». Berba 9 (1993), 1. FRANKENTHALER, M. eta ZAHLER, S.: «Las características del lenguaje jurídico: comunicación en el ámbito legal». Revista de Llengua i Dret 3 (1984), 77-88. GOODRICH, P.: «Law and Language: An Historical and Critical Introducción». Journal of Law & Society 2, 2 (1984), 173-206. HAENSCH, G.: «Les llengües d’especialitat o tecnolectes». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 9-16. HERNÁNDEZ MARÍN, R.: «Practical logic and the analysis of legal language». Ratio Juris 4, 3 (1991), 323-333. IGLESIAS-REDONDO, J.: Repertorio bilingüe de definiciones y máximas jurídicas romanas. Madrid 1986. INGBER, L. eta VASSART, P.: Le langage du droit. Bruxelles 1991. ITURRALDE SESMA, V.: Lenguaje legal y sistema jurídico. Madril 1989. —: «Elementos semántico-sintácticos de indeterminación de los enunciados normativos en el lenguaje legal». Theoria 7-8-9 (1988), 157-190. KNAPP, V.: «Some problems of legal language». Ratio Juris 4, 1 (1991), 1-17. LEGAULT, G.A.: La structure performative du langage juridique. Montréal 1977. LEVI, J.N.: Linguistics, language and law: a topical bibliography. Illinois 1982. LÓPEZ DE HARO: Diccionario de reglas, aforismos y principios de Derecho. 5. argitalpena. Madrid 1982. LUZZATI, C.: La vagheza delle norme: un’analisi del linguaggio giuridico. Milano 1990. MARGUET I FERIGLE, L.: El llenguatge científic i tècnic. 1993 Barcelona. MARTI I MAINAR, P.: «La modernització dels llenguatges jurídics». Primeres Jornades de Normalització del Català en l’Àmbit jurídic. 25-45 orr. Girona 1992. MARTÍN MARTÍN, J.: Normas de uso del lengueje jurídico. Granada 1991. MARTÍN MARTÍN, J. eta RUIZ ORTIZ, R.: Análisis metalingüístico. Granada 1986. MARTÍNEZ, M.G.: Antología de dichos jurídicos y éticos tradicionales. Madrid 1986. MARTÍNEZ VAL, J.M.: Abogacía y abogados. Barcelona 1990. MEMMO , D.: Dichiarazione contrattuale e comunicazione linguistica. Padova 1990. MERGEAI, J.: Le passe-partout du latin juridique. Bruxelles 1992. MOLLFULLEDA, S.: Lenguaje jurídico y lengua común. Barcelona 1980. NAVARRO, K.: Linguistika orokorrezko ezagupenak. Donostia 1985. NÚÑEZ ENCABO, M.: «El lenguaje jurídico y sus implicaciones en la ciencia del Derecho». Revista de la Facultad de Derecho de la Universidad Complutense 48 (1973), 557-582. O’BARR W.M. eta J.F.: Language and Politics. The Hague 1976. OLIVENCIA RUIZ, M.: Letras y letrados. Sevilla 1983. ORDÓÑEZ GALLEGO, A.: Lenguaje médico. Estudio sincrónico de una Jerga. Madrid 1992. PARDO, M.L.: Derecho y lingüística. Buenos Aires 1992. —: «La ficción jurídica desde la lingüística: actos de habla y ficción». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 25-43.

55


PÉREZ SERRANO, N.: «La L.A.U. ante la gramática». Anuario de Derecho Civil 9 (1956), 1.067-1.089. PIETRO, R. DI (ed.): Linguistics and the Professions. Proceedings of the Second Annual Delaware Symposium on Language Studies. New Jersey 1982. PUIG BRUTAU, J.: «El lenguaje del Derecho». Revista de Derecho Privado 36 (1952), 977-995. REIDY FRITZ, J.: Documentos notariales aragoneses, 1258-1495. Estudio lingüístico. Pamplona 1977. RILEY, A.: English for Law. London 1992. RODRÍGUEZ AGUILERA, C.: El lenguaje jurídico. Bartzelona 1969. ROLAND, H. eta BOYER, L.: Adages du Droit Français. 3. argitalpena. Paris 1992. —: Locutions Latines du Droit Français. 3. argitalpena. Paris 1993. SAINZ MORENO, F.: Conceptos jurídicos. Interpretación y discrecionalidad administrativa. Madrid 1976. SCARPELLI, U. eta PINTORE, A. (ed.): Contributo alla semantica del linguaggio normativo. Milano 1985. SCHAUER, F. (ed.): Law and language. Hants (England) 1993. SCHENA, L. eta PROIETTO, B.: Le français juridique. Milano 1992. SCHOENI, G.; BRONCKART, J.P. ETA PERRENOUD, P.: La langue française est-elle gouvernable?. Neuchâtel-Paris 1988. SCHRECKENBERGER, W.: Semiótica del discurso jurídico. Análisis retórico de textos constitucionales y judiciales de la república Federal de Alemania. México 1987. Itzultzailea: Ernesto GARZON VALDÉS. SENTIS MELENDO, S.: «El lenguaje jurídico. Claridad idiomática y exactitud conceptual». Revista de Derecho Procesal Iberoamericana 4 (1972), 851-895. SOURIOUX, J.L. eta LERAT, P.: L’Analyse de texte. Methode generale et applications au droit. Paris 1992, 3. arg. —: Le langage du droit. Paris 1975. TUSON, J.: Lingüística. Una introducción al estudio del lenguaje, con textos comentados y ejercicios. Bartzelona 1988. URRUTIA, A.: «Euskeraren erabilera zuzena: ikuspegi juridikoak». Euskera 39, 1 (1994), 99-119. UZEI: Hizkuntzalaritza hiztegia. Liburuki bi. Donostia 1991. WARAT, L.A. eta MARTINO, A.A.: Lenguaje y definición jurídica. Buenos Aires 1973. WILLIAMS, G.: «Language standardisation, correctness and society». Euskera 39, 1 (1994), 81-89. WROBLEWSKI, J.: «Les languages juridiques: une typologie». Droit et Société 8 (1988), 13-27. WYDICK, R.: Plain English for Lawyers. 2. argitalpena. Durham (N. Car.) 1985. ZENATI, F.: Méthodes du droit. la jurisprudence. Paris 1991.

56


Lexiko eta terminologia juridikoa Aurkibidea: §14. Sarrera.—§15. Zuzenbidearen lexikoa: ohar orokorrak.—40. Sarrera.—41. Euskarazko lexikoari buruzko Euskaltzaindiaren arauak.—42. Termino juridikoak. Zuzenbideari dagozkion hitzak: A) Esklusibotasunez; B) Ez esklusibotasunez.—43. Karga juridikoa: A) Barne polisemiaren fenomenoa; B) Barne polisemiaren garrantzia; C) Polisemiaren analisia; D) Polisemiaren trataera.—44. Balioa: A) Balio espresiboa; B) Oinarrizko balioa.—§16. Terminologia juridikoa.—45. Sarrera.—46. Terminologia eta normalizazioa: A) Normalizazioa; B) Nazioarteko Normalizazio Erakundeak; C) Normalizazio terminologikoa.—47. Terminologia eta hizperrigintza.—48. Hizperrien normalizazioa.—49. Terminoa sortzeko bidean kontutan hartu behar diren nazioarteko irizpideak.—50. Québec–eko terminologi normalizazioaren praxiari buruz bi hitz.—51. Katalanaren kasua.—52. Euskarazko terminologia: A) Euskal terminologia sortzeko bideak; B) Euskarazko termino juridikoaren bila.— ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§14. Sarrera Itzulpen lana nagusi bada gaur egun ere, ez dugu horrexegatik etsiko euskararen gune juridiko propioaren bilaketan. Inguruko beste hizkuntzek izan duten bidaia luze horixe berbera egin behar du euskarak ere. Eta gune juridiko propio horren bilakaeran ezinbestekoak ditu aurreko orrialdeetan zehar aipaturiko bi elementuok: hiztegi juridikoa eta diskurtso juridikoa. Biok loturik, ondo estekaturik, baten premia gorrian baitago bestea. Halere, gurean lana ez da batere erraza. Hizkuntza juridiko klasikoak (latinetik hasita eta inguruko erdaretara etorriz ere) erreferentzia aniztun sistemak izaten dira, ordenamendu juridiko osoaren eramaileak, hain zuzen ere. 87


Euskarak, ordea, ez. Arrazoi ezagunak zaizkigula medio, ez du behar beste garapenik eskuratu euskaldunon hizkuntzak mundu juridikoan. Horrexegatik fenomeno juridikoaren bidegile izan nahi duen honetan euskarak hizkuntza juridikoen doktrina klasikotik harantzago joateko beharra du besteak beste, berba juridikoen ulermodu klasiko eta deskriptibotik terminologia lan berriagoetara doan bide laburra bezain luzea bete behar du nahi eta nahi ez euskarak. Horretan arituko gara jarraian, alegia, klasikoa eta estandar izan daitekeen hiztegi juridikoaren deskripzio batetik abiatuz, euskarari buruzko terminologia juridiko baten entseiuak eta izan litezkeen irizpide batzuk formulatzera, horretarako alboraezinak ditugula Euskaltzaindiak markaturiko ildo lexikalak.

§15. Zuzenbidearen lexikoa: ohar orokorrak 40. Sarrera Lexiko juridikoa esangura juridikodun hitzen multzoa da. Euskarazko lexiko juridikoa, beraz, euskarak dituen esangura juridikodun hitzek osatzen dute. Euskarazko lexiko juridikoa oso hitz kopuru txikiz osatuta dago. Hiztegi edo lexiko juridikoa ez dago hitz bakunez (abokatu, agindu, epaile...) bakarrik osatua, hitz-elkarte (kartazal itxien irekitze, gerorapenezko salbuespena, hil-buruko...) ugariz ere osatua dago, beti ere hitz-elkarte horiek adierazgarritasun juridiko berezi eta zehatz bat badute. Zenbait terminori Zuzenbideak ematen dien kargagatik (edo juridikotasunagatik) dira bereizgarriak. Baina zein Zuzenbidek? Gizarte, Zuzenbide eta hizkuntzaren arteko harremanak beti izan dira erabiliak giza multzo baten berezitasunak aipatzerakoan. Euskal Herrian hizkuntza eta Zuzenbidea ez dira batera etorri, nahiz eta ahozko mailan gertatzen zena kontrakoa izan. Beraz, euskara juridikoari hiru ordenamendu juridikok ematen diote karga juridikoa. Egungo Euskal Herrian ordenamendu juridiko anitz dabiltzala dantzan eta Euskal Herriko Iparraldean Europar eta Frantziar ordenamendu juridikoak euskara juridikoaren euskarri badira ere, Hegoaldean, ordea, Europako eta Espainiako ordenamendu juridikoak ditu euskara juridikoak sostengutzat. Zuzenbideko hiztegia ez da pilatutako hitz multzo bakar batez osatzen; hitzek, harremanetan jarriz eta familiaka antolatuz, sistema bat osatzen dute. Hitzen arteko harreman horiei esker Zuzenbide hiztegia lexiko bihurtzen da. 88


41. Euskarazko lexikoari buruzko Euskaltzaindiaren arauak Zuzenbide hizkeraz dihardugun honetan, ezinbestean dakusagu aldez aurretik Euskaltzaindiaren lexikoari buruzko araudira jotzea. Lehenbizi euskal hitz jatorrak zeintzuk diren aztertuz gero, bigarrenez hitz horietarik Zuzenbideari zein dagokion identifikatzerik izango dugulako. Harrigarria bada ere, Euskaltzaindiak lexikoari buruzkoetan bi erabaki besterik ez ditu eman, garai-garaiko arazoei irtenbidea emateko asmoz. Liburu honen «Gramatika arazoak» eraskinean oso-osorik dira Euskaltzaindiak lexikoari buruz emandako bi erabakiak. Euskaltzaindiaren arautegiko lehen artikuluan g) puntuak esaten duenez, Erakunde honen zeregin nagusienetariko bat «hizkuntza gizarte-maila guztietan gai bihurtzeko lan egitea» da eta 70. hamarkadan jakintzagai eta bizigune desberdinetarako terminologi lanak prestatu dira (merkatalgo izendegia, 1973ko Euskeran agertzen dena...). Jakintza berezietako terminoei buruz 1981eko abenduan Hondarribian egindako Jardunaldian, Euskaltzaindiak adierazpen batean banaketa hirukoitz batez mugatu zuen euskal hiztegigintzaren alorra: —Euskal Hiztegi Nagusia. —Hiztegi hiritar arauemailea. —Espezialitate-hiztegiak. Hirugarren arloari buruz, guri gehienbat interesatzen zaiguna, hauxe esaten zen: «zuzenean ez da Euskaltzaindiaren lana, beste edozein hizkuntzatan ere ez den bezala, hiztegi espezializatuen sortzea eta banan banako azterketa egitea, hizkuntzari edo euskararen egiturari dagozkion funtsezko puntuak zaintzea izan ezik». [EUSKALTZAINDIA: «Euskaltzaindiaren adierazpenak hiztegigintzaz». Euskara 27, 1 (1982), 271. orr.] 42. Termino juridikoak. Zuzenbideari dagozkion hitzak Hitz jakin batek, termino juridikotzat jotzeko, bi baldintza bete beharko ditu: —Esanguraren bat izan behar du. Zerbait adierazi behar du. —Esangura juridikoa izan behar du. Ordenamendu juridikoak esanguraren bat eman behar dio. Euskarak, egun, sistema juridiko desberdinak bereganatu behar dituenez, sistema horiek emango diete, bakoitzak bere esparruan, euskal hitz juridikoei Zuzenbidezko esangura edo juridikotasuna, nahi baldin bada. 89


Nahikoa da, Zuzenbideko eragileek hitz arrunt bati karga juridiko berezi bat ematea, hitz hori Zuzenbideko hiztegiaren barnean sartzeko. Hitzak eduki juridikoa bakarrik izan dezake, edo eduki juridikoa izateaz aparte bestelakoren bat ere izan dezake. Cornuren ustez, lehenak zuzenbideari esklusibotasunez dagozkion hitzak edo hitz juridiko propioak izango dira, eta bigarrenak, aldiz, Zuzenbideari eta hiztegi arruntei dagozkien hitzak dira edo ez-esklusiboak (jabego bikoiztunak). A) Esklusibotasunez Zenbait hitz juridikok esangura juridikorik baino ez dute. Hitz horien edozein erabilerak (juridikoa zein estrajuridikoa) esangura juridikoa adierazi nahi izango du. Ez dute esangura estrajuridikorik. Oso gutxi dira hizkuntza tekniko-juridiko guztietan horrelakoak. Euskaraz jatorrizko hitz juridiko esklusiboak oso-oso gutxi dira, eta loturik ageri dira gehienetan baserriko bizimoduarekin (gasaila, erdirikoa, alkarpoderosoa, zaingoa, korta, ganadue...). Baina euskarak bi sistema juridiko nagusi bereganatu behar dituenez, erreferentziako bi hizkuntzetako hitz juridiko horien baliokideak bilatu beharko ditu. Eskuarki euskarazko hitz juridiko esklusiboak sortuko dira maileguaren (kasazio...) edo hizperriaren bidea erabilita eta besteetan euskal hitz (ez juridiko) bat eduki juridikoaz kargatuz (litis-auzi/litis consorcio-auzikidetza/...) edo hitz-elkarketaren bidea erabiliz (auzi-jartzaile...). Aipa ditzagun hitz juridiko esklusibo batzuk, hizkuntza desberdinetan: Euskaraz, esan bezala, ez dugu jatorrizko hitz juridiko esklusiborik aurkitu. Frantsesak badu horrelakorik; hona hemen zenbait adibide: condamnatoire déclaratif décriminalisation délicteux dirimer exequatur

fongible ilicite ilaniabilité inquisitoire légitimation

litispendance pétitoire pourvoir processualiste promissoire

prud’homme quasi-usufruit récusoire rescindant testateur

Gaztelaniaz honako adibide hauek badira, besteak beste: ab intestato casación colitigante cuasicontrato declinatoria extracontractual 90

fideicomiso fiduciante fiduciario hipotecario judicatura licitación

procesal reconvencional rescisorio subrogación sinalagmático usucapión


Zergatik hitz horiek esangura juridikoa baino ez dute? a) Jatorria: hitz juridiko esklusibo gehienak ez dira berriak, nahiz eta berri batzuk izan (juridicidad, salarial...). Hitz berriak erabat zehatzak direlako edota gainerakoek duten jatorria dela medio, ez dute esanahi juridikoa besterik garatu. b) Erabilera: hitz horien erabilerak eraginda esangura juridikoa baino ez dute: —Zuzenbidean aditua denak bakarrik ezagutzen dituelako. —Hitz horiek aditzera ematen duten esangura historikoa-edo desagertze bidean dago. —Hitz horien esangura, Zuzenbidearen praxiaren munduan ere, oso arruntak ez direlako, ez dira hiztegi arruntean sartzen. —Hitz batzuk jurista mota batek erabiltzen dituelako: notariek, forentseek... c) Balioa: hitz horiek duten esangura erabat itxia da. Batzuetan esangura figuratiboa adieraziko dute (sinalagmático, postulación...) eta horrek hitz horien eratortzea oztopatzen du. d) Aipakizunak: termino juridiko esklusiboek zehaztasunezko esangura teknikoa dute. Hitzen adierazia erreferente juridikoa delako, ez dute bizitza arruntean parekorik. e) Konkurrentzia: hitz juridiko esklusiboek ez dute hiztegi arruntean parekorik, eta hizkera arruntean, azken horiek erabiliko dira, adibidez, hizpaketa (hitz juridiko esklusiboa) erabili beharrean klausula erabil daiteke. Termino juridiko esklusiboak, nahiz eta itxuraz juridikoenak izan, ez dira sistema juridikoan adierazgarrienak, ez baitituzte Zuzenbidearen munduko gauzarik oinarrizkoenak adierazten. B) Ez esklusibotasunez Hiztegi juridikoaren termino gehienek badute hizkera arruntean ere esanahiren bat. Jabego bikoitzeko termino horiek bi multzotan bana daitezke: multzo bat osatua izango da esangura juridikoa nagusi dutenekin, eta bestea nagusiena esanahi arrunta duten terminoekin. a) Zuzenbideari ia esklusibotasunez dagozkion hitzak Hitz polisemiko batzuetan esangura juridikoa da garrantzitsuena. Hitz horiekin hizkera arrunta aberasten da. Esangura juridikoa garrantzitsuena dela esateko bi azterketa egiten dira: 91


Zenbait hitzen esangura nagusia juridikoa izaten da, euskaraz adibidez: arau auzitegi berme

epaile justizia lege

magistratu Zuzenbide

équité juge

sentence

prerrogativa sanción

testamento

Frantsesez: acquisition autorité Gaztelaniaz: alienación legítima

Termino horiek Zuzenbidearen kategoria nagusienak adierazten dituzte. Nahiko argiak eta ulerkorrak dira. Termino horiekin adierazten dena nahiko erabilia izaten da ez adituengandik. Bestalde, termino horiek hizkera arruntean ere erabiliak dira. Bai hizkuntza figuratiboaren bitartez (balio metaforikoa emanez), bai esangura neutroa emanez (gaztelaniaz, juzgar erabiltzen da adibidez —apreciar, estimar— adierazteko), eta batzuetan ere adierazpide juridikoak lagunarteko esapide bihurtzen dira. b) Gainerakoak Multzo horren barruan sartuko genituzke, hizkuntza arruntean esangura juridiko nagusia duten hitzak, baita jatorria Zuzenbidean duten hitzei esangura berezia eman dieten hitzak ere. Multzo horretan Zuzenbidean esangura bat izateaz aparte, hizkera arruntean bestelako esangura bat duten hitzak daude: honi kanpo polisemia deituko diogu. Kanpo polisemia fenomeno linguistiko latza eta konplexua da. Konplexua, esangura juridiko eta estrajuridikoaren artean harreman txiki egon daitekeelako; eta latza, erabilera eremu bien (juridiko eta estrajuridiko) arteko harremanak eraginda interferentzia semantikoak sor ditzakeelako. 1. Batzuetan, hitz horien erabilera juridikoan eta estrajuridikoan gauza bera (eduki bera) adierazi nahi izango da, horien artean honakoak leudeke: esakuntza, kontutan hartuz, hipotesi, ukapena. Adibide hauetan Zuzenbidezko erabilerak erabat errespetatzen ditu hizkera arrunteko esanahiak. 2. Gauza arrunta da hizkera juridikoak hizkera arrunteko hitzak erabiltzea karga berezi bat emanez, esangura juridiko batez kargatuz alegia. 92


Hona hemen zenbait adibide: akats betebehar borondate egitate

ekintza gaitasun kategoria nahi

objektu ondasun subjektu zio

Hitz horietan erabilera juridikoak eta estrajuridikoak harreman handiak dituzte. Harreman horiek genero eta espeziaren artekoak dira. Esangura juridikoa esangura arrunta baino bereziagoa edo teknikoagoa da. Bitasun horrek arazoak sortzen ditu, esaterako, bizitza arruntean pertsona batek egintzak egin ditzake, baina zuzenbideak bereizten ditu ekintza juridikoa eta egitate juridikoa. Lehena ondorio juridikoak sortzeko asmoarekin burutzen den jarduera dugu; eta bigarrenaren erabilerak, aldiz, jardun bat adierazi nahi izango du (gizakiarena, naturarena, gizartearena), zeini legeak ondorio juridikoak aitortu dizkion. 3. Beste termino batzuek esanahi desberdina izango dute Zuzenbidearen munduan eta mundu arruntean, nahiz eta bi esanahiren artean zenbait harreman estu mantentzen diren. —Termino askorekin gertatzen dena honakoa da: hizkera juridikoan horien erabilpenak esangura figuratibo bat jasotzen duela. Esangura juridikoa esangura arruntarekin konparatuz desberdina izango da, baina esanahi juridikoak esanahi arruntean du oinarri. Esangura konkretua oinarria izanik (estrajuridikoa), esangura abstraktua gehitu zaio (juridikoa). Adibidez: Frantsesez: Parquet:

zoluan jartzen den materialaz aparte, Fiskaltza adierazteko erabiltzen da.

Gaztelaniaz: Colegio:

frantsesazko Barreau bezala, ikastetxea eta talde profesionala adierazteko erabiltzen da.

Euskaraz: Erabakia: esangura arruntaz aparte, botere publikoetako erabaki mota bat adierazteko erabilia. —Beste termino batzuek, Zuzenbidean izan duten erabileraren poderioz, jatorrizko erabilera galdu dute, Zuzenbidean termino arrunt bihurtuz. Termino horiek Zuzenbideak bereganatu zi93


tuenean, irudi jakin bati erreferentzia egiten bazitzaion ere, denborarekin esangura propioa jaso dute, oso esangura neutroa gainera. Adibidez: Frantsesez: inoren gain datorrena «charge publique/charge des dépens» iturria (Zuzenbidearen iturria) «la coutume, source de droit».

charge: source:

Gaztelaniaz: línea: erroa «línea paterna» trasladar: «dése traslado a esta parte». Euskaraz: igorri: «espedientea igorri» neurria: «behin-behineko neurriak». —Badira zenbait termino, zeinetan Zuzenbideak zehazgabeko kontzeptuak bilatu baititu. Adibidez, gaztelaniaz: hombre bueno. 4. Azkenik, badira mundu juridikoan eta mundu arruntean erabat esangura desberdinak dituzten termino amankomunak edo erkideak. Termino batek esangura juridikoa izateaz aparte, Zuzenbideaz kanpo beste esangura bat izatea gerta daiteke; esangura bi horien artean inolako harremanik ez izatea ere gerta daiteke. Kasu horietan erabateko etendura semantikoa gertatzen da hiztegi arruntaren eta Zuzenbidezko hiztegiaren artean. Adibidez, frantsesez: terminoa esangura arrunta esangura juridikoa utile

erabilgarria

C.civ. fr 2229. art (Biziorik gabekoa; «possesion qui parée des qualités requises peut fonder una prescription adquisitive»)

Ikusi dugun bezala, Frantziako eta Espainiako Zuzenbideko eta hizkera arrunteko terminoetan polisemia da nagusi. Polisemiak, arazobide bihurtzeko arriskurik baduela jakinik, terminoen polisemia gainditzeko modu bat izango litzeteke, Zuzenbide frantziarrak eta espainiarrak sorturiko kontzeptu juridikoak adierazteko, euskarazko termino juridiko propioak (jabego bakarrekoak edo hiztegi juridikoari bakarrik dagozkionak) erabiltzea edo asmatzea. Ildo horrek, nozio juridikoak adierazteko hizke94


ra juridikoaren erabateko espezializazioa lekarke. Proposamen horrek dakarkigun irtenbidea teorikoki oso egokia izango litzateke, baina praktikan ezin liteke. Esangura juridiko eta arruntaren arteko erabateko etendura gertatzen denean, nahaste arazoak askoz ere handiagoak gertatzen dira, adibidez, zer gertatuko litzateke Kode Zibiletako «frutos» edo «fruit» hitzak adierazteko euskaraz «errendimendu» erabiliko balitz? Hizkera arrunteko «fruituak» bere eremu semantiko propioa zainduko luke (igaliekin zerikusirik duena), eta errendimendua «frutos»ek duen eremu semantiko-juridikoa adierazteko erabiliko litzateke, funtsean polisemia arazoak gaindituz. Baina horrek bagaramatza bestelako arazo batera, hots, errendimenduak juridikoki kapitaletik jasoak edota lanagatik jasoak izan behar dira, eta «frutos»ek ez du horrelako berezitasunik egiten. Beraz, kasu horretan, polisemiaren arazoa gainditu ondoren, bestelako arazo batzuekin topo egiten dugu. Bada aipatu beharreko beste jazokizunik: hiztegi juridikoetan adierazien kopurua adierazleen kopurua baino askoz ere handiagoa da. Zehaztu behar diren gauzen kopurua berauek adierazteko erabiltzen diren hitz edo terminoak baino gehiago da. Kontzeptu eta esangura berriak adierazteko bi bide dira nagusi: hizperriarena batetik, eta hitz-elkarketarena bestetik. Pentsamendu juridikoa ezin da termino juridiko propioekin bakarrik eman, termino arruntik erabili gabe. Beraz, kanpo polisemiarik gabe ez dago euskarazko terminologia juridikoa estandarizatzerik. 43. Karga juridikoa Karga juridikoa da termino juridikoek duten eduki juridikoa edo karga intelektuala. Funtsean, horren barruan sartzen da termino juridikoaren adierazia, edo, beste era batera esanda, Zuzenbideak termino horri ematen dion esangura. Eduki semantikoaz, stricto sensu, dihardugu. Baina karga juridikoa ez da bakarrik terminoaren adierazia edo edukia, karga juridikoaren barruan terminoari ematen zaion balioa ere bada. Balioa terminoaren edukiaren edo esangurari osagarri zaion zerbait da, laguntzaile semantikoa da. Beraz: Karga Juridikoa = Esangura (Edukia) + Balioa Hiztegi juridikoaren eginbeharra bikoitza da, batetik terminoaren definizioa lato sensu ematea eta, bestetik, termino horien balioa zein den azaltzea. Horrela hiztegiarekin jakingo dugu termino batek esangura bakarra edo anitza duen eta zein balio edo gaitasun lexikal duen (orokorra/zehatza, teknikoa/arrunta, zehaztua/zehaztugabea, arrunta/goraipatua...). 95


Zenbait termino Zuzenbidearen munduko kontzeptu edo eduki bakar bat adierazteko erabiltzen dira (nahiz eta mundu arruntean antzeko edo zerikusirik gabeko bestelako bat izan —kanpo polisemia—); termino horiek juridikoki monosemikoak dira. Baina badira beste asko Zuzenbidearen munduko bi kontzeptu desberdin adierazten dituztenak, horiek polisemia juridikodunak dira. Polisemia juridikoa edo barne polisemia gertatzen da termino juridiko bakarrak esangura bat baino gehiago duenean. Batzuetan kanpo eta barne polisemia gertatzen dira termino bakar batean. Zuzenbidearen munduan terminoak esangura anitzak izatea eta gainera estrajuridikoki bestelakoren bat izatea ere gerta daiteke. A) Barne polisemiaren fenomenoa Zer da barne polisemia? Euskarri bakarrak (adierazle bakarra), sistema juridiko batean, esangura juridiko (adieraziak) bi edo gehiago izatea. Barne polisemia eta anbiguotasuna ez dira gauza bera. Anbiguotasuna polisemiaren ondorioa da, eta gertatzen da, noiz-eta testu batean termino polisemikoa erabiltzen denean eta horrek irakurleari nahastea sortzen dionean. Polisemiak, berez, nahaste arriskurik badu, baina ez du ezertan nahasterik ekarri. Arau nagusitzat honakoa har daiteke: termino polisemikoa erabiltzerakoan kasuan aplikagarri gerta dakiokeen esangurarik argienez ulertu behar da. Bestalde, adierazpide juridiko batzuen esangura erabat zehaztugabea izaten da: ordena publikoa, Estatuaren interes publikoa, ohitura onak... Adierazpide horiek interpretazioari bide zabalak ematen dizkiote, eta aplikazioari ere hainbat, gero epaileak zehaztu beharko ditu, irizpide gidatzaile batzuk aplikatuz. Notion-cadre hauek ez dute polisemiarekin zerikusirik, izan ere, lehenek aplikazio ugari duten bitartean, ez dute esangura ugaririk, termino polisemikoak bezala. Azkenik, homonimia daukagu, adibidez, bi hitz desberdin era berdinaz ahoskatzen dira, nahiz eta idatzizko agerpen desberdinak izan (ebatsi eta ebatzi); kasu hauetan bi adierazle ezberdin aurkituko ditugunez, polisemiarik ez dago. Homonimoek esangura erabat desberdinak dituzte eta, esaldiaren testuingurua ulerturik, zein erabili behar den jakingo dugu. Hiztegietan termino homonimoek tratamendu desberdina jasotzen dute, beraz, bi sarrera aurkituko ditugu termino homonimoen kasuetan (adib., gazt. efecto —ondorioa— eta efecto —efecto mobiliario— edo Estado —erakunde subiranoa— eta estado —egitatezko edo Zuzenbidezko egoera—). 96


B) Barne polisemiaren garrantzia Mundu juridikoko barne polisemiaren garrantzia bikoitza da, batetik koalitatiboki eta koantitatiboki bestetik. Termino ugarik dute esangura juridiko anitza. Termino polisemikoak monosemikoak baino ugariagoak dira. Koalitatiboki ere termino hauek garrantzitsuenetarikoak dira, adibidez: lege, arau, epai, kontratu, egitate, erantzukizun, elkarte... Termino polisemikoen zenbatekoa eta berorien garrantzia dela bide, hiztegi juridikoaren ezaugarririk nagusienetakoa barne polisemia dugu. Termino juridiko monosemiko gehienak Zuzenbidearen termino propioak edo jabego bakarrekoak dira eta alderantziz, barne polisemiadun termino gehienak jabego bikoitzekoak dira (juridikoak eta estrajuridikoak). Hori gehienbat horrela da, nahiz eta bestelakorik ere baden, adibidez: testamentu edo hipoteka jabego bikoitzeko terminoek esangura bakar bat baino ez dute. Dena dela, aipa dezagun Zuzenbidearen hitz propioak edo jabego bakarrekoak diren termino monosemikoak: Gaztelaniaz, adibidez: anticresis cuasi-delito

desheredar devolutivo

posesoria

comminatoire complainte

rĂŠcusoire ...

Frantsesez: acquĂŞt agrĂŠage

C) Polisemiaren analisia Polisemiaren analisia ikuspegi desberdinetatik egin daiteke. Analisi koalitatiboa egin daiteke, horrela, termino juridiko polisemiko bakoitzak dituen esangurak neurtuko genituzke; eskuarki, bi, sarritan hiru eta lau edo bost izatea ere gauza arraroa ez denaz ohartuko ginateke. Bestalde, analisia bidera daiteke termino polisemiko bakoitzaren esangura anitzak dituzten harremanen gainean. Termino bereko esangura juridikoak harremanetan egon daitezke, polisemiaren tipologia desberdinak sailkatzeko baliogarri gerta dakiguke. Analisia ere historikoa izan daiteke, termino polisemikoen esangura juridikoek zein bilakaerak izan dituzten zehaztuz. Horrela ikusiko genuke bilakaera horiek arau nagusi eta amankomun bati ez diotela jarraitu, erabat banan-banango gertatu baino. 97


D) Polisemiaren trataera Polisemia hiztegi juridikoan, bestelakoetan bezala, alboraezineko faktorea da, behar-beharrezkoa. Ulertu beharrekoa da hiztegi juridikoan polisemia ez dela bazterreko fenomeno edo zailtasunak sortzeko elementua, alderantzizkoa baizik. Jarraian polisemiaren beharra frogatzera datozen zio batzuk aipatuko ditugu: 1. Gorago esan dugun bezala, adierazleen kopurua adierazien kopurua baino askoz ere txikiagoa da. Polisemiarik gabe, kontzeptuak izendatzeko hizperriaren bidea erabili beharko litzateke eta horrek amaigabeko hiztegi bat izatera eramango gintuzke. 2. Badago bestelako zio praktikorik: ez dagoela aginterik egungo termino polisemikoen erabilera murrizteko gaitasunik duenik. a) Polisemiaren trataera legislatiboa Lege bidez ezin daiteke polisemia erabat alboratu, baina bai ordea, polisemiak dituen zenbait deserosotasun murriztu. Geroago, 5. ikasgaian aztertuko ditugu legegileak har ditzakeen neurriak polisemiaren erabilera mugatzeko. b) Polisemiaren trataera lexikologikoa Trataera lexikologikoaren bitartez, termino polisemiko batean gertatu ohi den nahasketa antolatzen da. Lehenik, terminoaren esangura guztiak identifikatuz, eta bigarrenik esanguren arteko harremanak zehaztuz (antzekotasunak, desberdintasunak...). Esanguren arteko harremanak zehaztean, badira esangura ugari Zuzenbide publiko eta pribatuan amankomunak edo erkideak direnak (egitate, erabaki, objektu, ondorio...). Zuzenbide hiztegiak arlokako sailkapena gainditzen du, eta beraren sailkapena terminoek aplikagarri duten araubide edo erregimen juridikoaren arabera ematen da. Adibidez, kontratua funtsean Zuzenbide pribatuko erakundea izanik, badakigu Administrazioak ere kontratatzeko gaitasuna baduela eta kontratu administratiboak egiten dituela. Kontratu administratiboa zeredozergatik bereizgarria bada, beraren araubide juridikoagatik da. 44. Balioa Terminoetako karga juridikoaren barruan edo, bestela esanda, termino juridiko batek duen eduki intelektualaren barruan, esangurari balioa ematen dion osagaia aztertzera goaz. Termino baten erabilera jakin batek 98


duen balioa neurtzeko testuinguruaren arabera neurtuko dugu, baina hori baino zabalagoa den ikerketarik ere egin daiteke, alegia, termino baten gaitasun lexikala zein den oro har aztertuz. A) Balio espresiboa Termino juridiko baten (adierazle juridiko baten) balio espresiboa beraren adieraziak emango du. Balio desberdinetako jokoaren arabera hiztegi juridikoan sailkatu ahal izango ditugu termino zehatzak eta termino abstraktuak, eta sailkapen horri esker Zuzenbidearen sistematizazioari hurbilduko gatzaizkio. Termino bakoitzak dituen balioak zein sistemaren atal baten barruan dauden terminoak konbina daitezke, sistematizazio osoa lortuz. Zuzenbidea, sistema oso bezala ulertzeko, balio horiek sailkatu edota identifikatu behar ditugu. Terminoek duten balioa bestelako balio batzuekin alderatuz lortuko dugu kategoriak sortzea, eta kategoria guztiekin Ordenamendua ulertu ahal izango dugu. Termino bakoitzak dituen adierak ezagutzen ere, berauek dituzten balioak zerrendatuz lortuko dugu. Zerrenda ditzagun zenbait balio desberdin: 1. Termino orokorrak eta termino zehatzak. Orokorrak

Zehatzak

delitu egintza juridiko egitate juridiko

lapurreta, iruzur... testamentu lan istripu

Termino horien arteko zelanbaiteko desberdintasuna da, eta eskuarki genero eta espeziaren arteko desberdintasunaren arabera sailkatuak izaten dira, horrela: egintza juridiko mota bat testamentua da, testamentua oinordetza zehazteko mota bat da... 2. Termino teknikoak eta termino arruntak. Teknikoak

Arruntak

Errege dekretu, ordenantza... kontribuzio, tasa, zerga... Auto, Probidentzia...

lege (esangura orokorrean) zerga epaia

Termino teknikoek, gehienetan, esangura zehatz bat dute. Termino arrunt batzuek esangura arrunt bat izaten dute (akordioa, en99


presa...) eta beste batzuek, ordea, adiera teknikoa izaten dute (lege, zerga, epaia...) 3. Esangura mugatua ala mugagabea duten terminoak: Esangura mugatua

Esangura mugagabea

betebehar delitu kontratu lehen instantzia zigor ...

famili guraso onak fede on ohitura onak segurtasun publiko umearen interesa ...

Sail bi horien arteko desberdintasunak garrantzi handia du, izan ere, legegilearen interesaren adierazgarria da. Eduki zehatzik ez duten terminoak erabiltzen badira, estilo gidatzailea lortzen da; baina termino zehatzak erabiltzen badira, estilo zehatza lortuko da. Termino mugatuak edo mugagabeak erabiltzea, beraz, legegintza-teknika desberdinak erabiltzearen ondorioa da. 4. Beste sailkapen batzuk egin daitezke: termino gogorrak, termino poetikoak... B) Oinarrizko balioa Termino batzuk oinarri-oinarrizkoak dira sistema juridikoa hezurmamitzeko. Termino horiek Zuzenbidearen oinarrizko kategoriak azaltzen dituzte, eta horiei esker Zuzenbideko jakintzagai guztietako adituek elkar ulertzen dute. Zuzenbideko oinarrizko kategoria horiek multzo linguistiko batzuen bitartez antola daitezke: a) Ezartzeari buruzko hizkera Multzo horren barruan Zuzenbidea gorpuzten duten terminoak leudeke, Zuzenbidea ezartzen dutenak. Horren barruan legeen, arauen... hiztegia dago; baita borondatearen autonomiari esker sor daitezkeen itun, batasun edota beste egintza sortzaileen bitartez sortzen diren entitateen inguruan erabiltzen den hiztegia ere. Horiek ezartzeari buruzko hizkera darabilte. Adibidez: adierazpen akordio berme betebehar 100

ediktu egintza erakunde eskubide

iraungipen jabego konstituzio lege

luzamendu ordena testamentu xedapen


Multzo honen barruan sustantibizatutako zenbait aditz ere sar daitezke: xedatu, agindu, zehaztu...; eta beste sustantibo eta adjektibo batzuk: legegile, gobernari, fundatzaile, aginduzko... b) Ekintzari buruzko hizkera Zuzenbideak zenbait egitate eta egintzari ondorio juridikoak ezartzen dizkio; ekintzari buruzko hizkerak ondorio juridikodun egitate eta egintzei buruzkoak adierazteko erabiltzen diren hitzak jasotzen ditu. Beraz, multzo horren barruan leudeke Zuzenbidea betetzeari buruzko hiztegia eta ez-betetzeari buruzkoa. Zerrenda ditzagun bigarren atal horren barruan daudenetarik zenbait: auzi-ihes delitu dilazio[hartzekodunei maula]

hoben iruzur maula

narriadura urratze zuhurtzigabekeria

Adibide horiekin batera Kode Penalak delitutzat eta hobentzat hartzen dituen giza jokabide guztiak sar genitzake. c) Ondoreari buruzko hizkera Ordenaren edo bakearen berreskuratzeari buruzko hizkerak erabiltzen dituzten terminoak leudeke multzo horren barruan. Ordenaren berreskuratze hori era baketsuan gerta daiteke (adiskidetzearen, transakzioaren, barkamenaren bitartez), ordea, bide jurisdikzionala edota arbitraiaren bitartez etor daiteke. Aipa dezagun liskarrak konpontzeko biderik arruntenean erabiltzen diren zenbait termino: jurisdikzioaren prozesuan erabiltzen direnak alegia: akzio alderdiak auzi-jartzaile

demanda frogabide intzidente

jakinarazpen kontutan-hartze presuntzio

prozesu salbuespen ...

ยง16. Terminologia juridikoa 45. Sarrera Euskararen eta beraren etorkizunaren inguruan sortzen den gai kezkagarri eta garrantzitsuenetarikoa normalizazio terminologikoarena dugu. Normalizazio terminologikoa jakintzagai espezializatu guztietan isla izan behar duen gaia da; Zuzenbidean, hain zuzen ere, guri dagokigunez. 101


Badago uste duena ingelesa zientzietako alorrean eta, guri dagokigunez, gaztelania Zuzenbidean hizkera espezializatuaren jabe bakarrak direla. Ideia horren arabera alferrak izango lirateke gure ahalegin guztiak euskararen alde. Bestalde, euskararen altzotik ez datozen termino guztien ukapenaren aldeko tesia ere badago. Garbitasunaren izenean hizkuntzaren arteko maileguak kondenatzen ditu. Baina jakin behar dugu, mailegua hizkuntza batentzat oso garrantzitsua dela beraren hiztegia aberasteko, are gehiago jakintza espezializatuetan. Euskara Zuzenbide munduan komunikazio tresna bezala nahi dugu: auziak euskaraz eginez, testuak euskaraz idatziz etab. Horrexegatik da oinarrizkoa lan terminologikoa euskararentzat. Irizpide linguistiko eta normalizatzaileen arteko parte-harmenaren oreka beharrezkoa da. Normalizazioa hasierako unean hizperriaren bidea ezarri behar da, hala ere, beti euskararen egitura eta nortasuna zainduaz. Hizperria behin proposatuz gero, beraren bilakaera semantikoaren jarraitze lana egin behar da, kontzeptu bera adierazteko termino bat baino gehiago egon ez dadin. 46. Terminologia eta normalizazioa A) Normalizazioa Normalizazio terminologikoari buruz hitz egin dugu, baina, zer da normalizazioa? Terminologiaren normaltzeak bi adiera izan ditzake: batetik, terminologiaren erabilera bultzatzea eta, bestetik, terminoak bultzatzea. Normalizazio nozioa merkataritza eta industri arloetan oso erabilgarria da, izan ere, merkatua zabal dadin merkataritza eta industri jarduerak oinarri eta termino bateratuak erabiltzera beharturik daude. Hori horrela, badira zenbait neurri estandar (adib., folioa, DIN A4), kolore bateratu etab. Normalizazio prozesuaren emaitza batzorde adierazkor baten lana da; emaitza horri ÂŤnormaÂť (standard ingelesez) deritzo. Normalizazio eginbidea emaitza praktiko eta erabilgarriak lortzeari zuzendutako prozesu antolatua da. Normalizazio terminologikoaz ulertu behar da forma eta eduki batzuen zehazketa; zehazte hori jakintza arlo berezietako adituen parte hartzearekin lortzen da. Neurri amankomunak edo erkideak erabiltzearen aldeko konpromezua hartu duten taldeek normalizazio batzordeetara biltzen dira. Batzor102


de horiek erabiltzailerik adierazgarrienetarikoak bildu behar dituzte eraginkorrak izan daitezen. Batzordeetako erabakiak horrela bakarrik izango dira eragingarriak. Eta ARAU edo GOMENDIO gisa gizarteratuak izango dira. Gizarte industrializatuenetan normalizazioari buruzko erakunde ofizial bat egoten da, behintzat. Erakunde horri erabakiak hartu eta zabaltzeko autoritasa edo gaitasuna aitortzen zaio: AENOR (Asociación Española de Normalización), AFNOR (Association Française de Normalisation), ON (Östereichisches Normungsinstitut), CCN (Conseil Canadien de Normes)... Québec-en BNQ deritzona dago (Bureau de Normalisation du Québec). Eta honek CCNren erabakiak jaso eta frantseseratzen ditu. Hauxe izango litzateke beharbada aplikagarri Euskal Herrian. B) Nazioarteko normalizazio erakundeak Nazioarte mailan, badira bi erakunde normalizazio arazoaz arduratzen direnak: CEI eta ISO erakundeak, hain zuzen ere. Lehena elektroteknia eta elektronika arloetara mugatu da, eta arazo terminologikoak aztertzeko eta nazioarte mailan proposamen erkideak hartzeko terminologia batzorde bat eratu zuen. Batzorde horren lanari esker sei hizkuntzatako hiztegi bat argitaratu da. ISO erakundea 1946. urtean sortu zen, Geneven du egoitza eta beraren helburua industri arauak koordinatu eta bateratzea izan da. ISO espezialitate tekniko guztiez arduratzen da, elektronika eta elektroteknia jakintza arloak aparte. ISOk batzorde tekniko batzuk ditu eta horietatik bat, 37.a hain zuzen ere, terminologia arazoez arduratzen da. 37. batzordearen lana ez da terminologia sortzea, irizpide eta oinarri terminologikoen batasuna eta koordinazioa lortzea baizik. Gaur egun 90 estatu dira ISOren partaide. Erakunde nagusi horiekin batera badira beste hainbat erakunde, jakintza arlo bereziei lotuta (kimika, errepideak, nabigazioa, nekazaritza...) eta, bestalde, Nazioarteko erakunde batzuek (Nazio Batuak, UNESCO, OIT...) badituzte normalizazioari buruzko lan taldeak. Europa mailan baditugu, CENELEC erakundea, elektrotekniari buruzko normalizazioan lanean diharduena, eta CEN erakundea, gainerako arloez arduratzen dena. C) Normalizazio terminologikoa a) Terminologi lana Goazen ikustera zer den «terminologia» eta beraren gaia den «terminoa». 103


Zer da terminologia? Giza jardueraren esparru berezituetakoak diren kontzeptuen izendapen sistematikoa, kontzeptu horiek gizartean duten jardunbidean hartuta. Definizio honetan esparru berezituak aipatzen direnean, Zuzenbidea, Ekonomia, Medikuntza etabar bezalakoak ulertu behar dira. Zer da terminoa? Eremu baten barruan adiera bakarrez nozio bakarra izendatzen duen unitate linguistiko oro, dela bakuna dela anizkuna. Terminoaren eginkizun nagusia izendapena da, hots, errealitate (zehatz edo abstraktu) baten eta hizkuntza-zeinu baten artean harremanak sortzea. Adibidez, errealitate bat ikusten dugu = irudi bat, eta errealitate hori izendatzeko «hegazkin» terminoa erabiltzen da. Terminologiak honako kategoria lexikal hauek ikertzen ditu: izena eta izen-sintagmak, adjektiboak eta adjektibo-sintagmak, eta aditzak eta aditz-sintagmak. Beraz, gramatika-hitzak eta osagai sintaktikoak kanpo geratzen dira. Giza jardueraren esparru bateko terminoak zehazteko, lehen pausoa terminologi hustuketarena da. Bi unitate-mota aurkituko dira hustuketa terminologikoa egiterakoan: —Unitate bakunak: ez dute zedarriztapen-arazorik sortzen, oso argiak baitira. Adibidez, «errekurtso». —Unitate anizkuna edo izendapen-sintagmak: bi edo hiru hitzek (edo gehiagok) osatutako multzoak. Ezin dira banatu, bestela esanahia aldatu egiten da eta. Adibidez, «kontzeptu juridiko zehazgabe». Terminologi lana terminologi fitxen bitartez egiten da. Fitxetan honako informazioa aurkitu ahal izango da: terminoaren definizioa; testuingurua; gramatika kategoria; terminoaren ponderazio maila (beraren erabilpena bultzatzeko edo baztertzeko baliogarria izango dena); sinonimoak; testuinguru adierazgarriak; beste hizkuntzetako baliokideak; eta kontsultatu diren iturriak. Terminologi lanaren bidez lortzen dena hau da: terminoak batu, trataera terminologikoa ezarri, sailkatu eta, azkenean, terminologi bankuan biltegiratu. Horrela termino multzoak edo hiztegiak idazle, dokumentalista eta itzultzaileen eskuetan jartzen dira. b) Jakintza-arlo berezi bateko terminoen normalizazioa Adituek, terminoen bitartez, beren ideiak adierazten dituzte eta errealitatea kontzeptu bihurtzen dute. Jakintza-arlo berezituetako terminoen estandarizazioa prozesu latza da, eta urrats ugari eskatzen ditu: kontzeptuen eta kontzeptu sistemen batasuna, 104


terminoen definizioa, homonimia gutxitzea, sinonimiarekin ahal den neurrian bukatzea, izenak eta laburdurak zehaztea, termino berriak sortzea e.a. Estandarizazio prozesu honek ondoko oinarriak ditu: —Normalizazio terminologikoa jakintza-arlo desberdinetako hizkerei aplikagarri zaie, baina lexiko orokorrari ez; gainera, normalizazio terminologikoak jakintzagai tekniko-zientifiko guztietan du eragina. —Normalizazio terminologikoaren helburua komunikazioa erraztea da, beraz, faktore desberdinak kontutan hartu beharko ditu: soziolinguistikoak (erabilera, ingurunea, hizkuntz politika, erabiltzaileen beharrak eta eskakizunak...), psikolinguistikoak (ohiturak, morala, estetika...) eta linguistikoak (terminoen eraketa, morfologia, eratortzeko duten gaitasuna...) —Terminoen proposamenak kontutan hartu beharko ditu nazioarte maila, estatu maila eta eskualde maila eta jakintza berezi horretako espezialistak. —Erabaki terminologikoa autoritatedun erakunde batetik jaio behar da, zabalkunde handia ziurtatuz. c) Terminologi printzipioen eta metodoaren normalizazioa Esan bezala, gai horiez ISOren 37. batzorde teknikoa arduratu da. 37. batzordea ez da hiztegiak lantzeaz arduratzen, baizik eta hiztegiak eta bestelako arau terminologikoak lantzen dihardutenei baliabide amankomunak edo erkideak eskaintzeaz. Batzorde horren lana estatu desberdinetan egiten diren ikerketak eta arauak homogenotasun bat lortzean datza. 37. batzordea, gaur egun, lau arloz arduratzen da: oinarri teorikoez, batasun metodologikoaz, egindako lanak aurkezteko eraz eta, azkenik, lan terminologikoak aplikagarri dituen informatika oinarriez. Zenbait herrik nazio mailan normalizazio terminologikoa lantzen dihardute; terminoen sorkuntza beraiek sortutako politika normalizatzaileari jarraiki egiten dute. Lan hau burutzeko jakintzagai desberdinetan batzorde espezializatuak sortu dituzte, adituak eta terminologoak bilduz, eta batzorde sektorial hauek guztiek batzorde normalizatzaile zentral baten agindu eta koordinaziopean dihardute. Hauxe da Québec (Kanada) eta Kataluniaren kasua. Katalunian, Consell Supervisor del Termcat eratu da batzorde gainbegiratzaile gisa, eta jakintza berezietan batzorde teknikoak eratu dira. Gaur egun ordea, eta Decret 47/1994, de 22 de febrer, de constitució del Consorci del Centre de Terminologia TERMCAT dela eta, TERMCAT partzuergo gisa moldatu da. Québec-en Office de la Langue Françaisek hainbat batzorde interenpresarial eta ministerial sortu ziren, eta horiekin batera Terminologiari buruzko batzorde nagusi bat eratu zen (CTOLF) erakunde koordinatzaile gisa. 105


Kontutan hartu beharrekoa da normalizazio batzorde berezituek jokarau eta gomendio batzuk behar dituztela bere lana bete ahal izateko, hots, erabiltzen diren terminoen arteko harremanak zehazteko eta terminoak sortzeko. Jokarau eta irizpide horiek batzorde nagusiek ematen dizkiete. Québec-eko CTOLFek honako irizpide hauek erabiltzen ditu, eta bere batzorde sektorialei gomendatzen dizkie: —Irizpide linguistikoak: • • • •

Zuzenak ez diren erabilerak alboratzea. Konkurrentzia dakarten formak alboratzea. Erabiltzen denari ofizialtasuna ematea. Batzordearen eremua errespetatzea bestelakoen interferentziarik gabe. • Anbiguotasun semantikoei buruzko arazoak konpontzea. —Irizpide estralinguistikoak: • • • •

Erabakiak lege bidez ematea. Testuak arau formarekin jasotzea. Arazo juridikoei irtenbidea bilatzea. Gomendioa nori zuzentzen zaion zehaztea

Azken emaitzek arau edo gomendio forma izaten dute. Oro har nahiz gomendio nahiz arau forma hartzeak ez du garrantzi handiegirik izaten, baina hori ez da horrela izaten Québec-en eta batzuetan Katalunian. Québec-en azken emaitza arau gisa baldin badator, bete beharrekoa izango da eta, gomendio gisa badator, aldiz, ez du beharkizunik ekarriko, ezartze unean dagoen bitartean bederen. Arau terminologikoak, beraz, terminoa eta beraren nozioa bilduko ditu. Hori horrela, normalizazio terminologikoak bildu beharko ditu terminoaren edukiari buruzko akordioa (adierazitakoari buruzkoa) eta terminoaren formari buruzkoa (adierazle normalizatuari buruzkoa). Arau terminologikoak, dekretu bidetik aparte, beste zabalbide batzuk ere izan ditzakete: datu-bankuen bitartez lor daitekeena, estilo eskuliburuen bitartez edota hiztegi berezituen argitaratze eta berauen zabalkundearen bitartez lortutakoa. 47. Terminologia eta hizperrigintza Kontzeptu berri baten sorkuntzak termino baten sorrera behar du. Adierazle berri hori jaiotzen da kontzeptu edo adierazi berria erabiltzen den tokian, beraz, sistema linguistiko jakin batean. 106


Nagusiki bi kasutan beharrezkoa izango zaigu hizperria: —Kontzeptu bat adierazteko termino bat baino gehiago erabiltzen denean eta horrek eraginda komunikazioa kaltetua bada, hizperriaren bidera jo daiteke. —Eta kontzeptu bat adierazteko jakintza-arlo berezi horretako hizkerak terminorik ez badu. Hizperrigintza, esangura tradizionalean, hizkuntzetan ager daitezkeen fenomeno berriez arduratzen den gaia da. Fenomeno horiek hizkuntzaren maila desberdinetan eman daitezke adibidez, fonetikan, fonologian, morfologian, joskeran edo lexikoan. Gaur egun hizperrigintzaren esangura klasikoa (termino berriak sortzea) korapilatu egin da bestelako eginbide batzuekin: hiztegigintzarekin, jakintza berezituetako kontzeptu berriak izendatzeko terminoen sorketarekin eta hizkuntz normalkuntzarako politikekin. Hizkuntza gutxitu baten biziraupena ziurta dadin, gaur egungo gizartearen betebehar guztietara egokitu beharra izango du, eta horrek modernizazio eta normalizazio ahalegin handia dakar. Termino bat hizperritzat jotzeko, zenbait parametroren azterketa beharrezkoa izango zaigu, hona hemen: —Diakronia: unitate bat hizperria izango da, azken aldian sortua izan bada. —Lexikografia: unitate bat hizperria izango da, hiztegietan agertzen ez bada. —Egonkortasunik behin eta berriz ez egotea: unitate bat hizperria izango da, formazko egonkortasun ezak (morfologikoak, grafikoak, fonetikoak) baditu edo semantikaren aldetik egonkortasun ezak baditu. —Psikologia: unitate bat hizperria izango da, hiztunek unitate berritzat jotzen badute. Parametro horiek guztiak kontutan hartu behar badira ere, batzuetan horietariko batek izango du garrantzi handiagoa unitate bat hizperritzat jotzeko, besteek baino. Oro har esan daiteke parametro lexikografikoa dela erabilgarriena. Hizperria sortzeko erabili den bidearen arabera honako sailkapena egin daiteke: —Formazko hizperriak: hauek hizkuntzak berak dituen baliabideei esker sortzen dira, hauek hain zuzen ere: • Eratortze bidea. • Hitz-elkarketaren bidea. 107


• Sintagmazio bidea. • Laburdurak, siglak... —Eginkizunezko hizperriak: formen lexikalizazioa eta bihurtze sintagmatikoaren bitartez. —Hizperri semantikoak: terminoari (edo oinarrizko formari) esangurak gehituz, terminoari esangurak murriztuz, eta terminoaren esangurak aldatuz. Hizperri mota horiek hizkera arrunt eta teknolektoen artean edo bi teknolektoen artean ematen dira. —Mailegu eta kalkoen bidezko hizperriak. Azter ditzagun orain hizperriek izan behar dituzten baldintza linguistikoak, onartuak izan daitezen: 1. Laburra eta zehatza eta gardena izan behar du. Kontzeptu zehatz bat izendatu behar dute. Kontzeptu horri oso argi atzeman izan behar zaio lehenbiziko baldintza gisa. 2. Sistema linguistikoaren arauak errespetatu behar ditu, hizkuntzaren sistema foniko eta grafikoetara egokituz. 3. Eratortzeko erraztasunak eskaini behar ditu. Baldintza linguistiko horiekin batera, honako baldintza soziolinguistikoak izan beharko ditu: 1. Beharrezkoa izan behar da: kontzeptu berri bat izendatzeko, konkurrentziak alboratzeko edo forma desegokiak alboratzeko. 2. Ez du konnotazio negatiborik izan behar. 3. Jakintza-arlo zehatz bateko erregistroari egokitu beharko zaio. 4. Ez du memorizazio arazo larririk sortu behar. 5. Indarrean dagoen hizkuntz politikaren ildoak bete beharko ditu. Hizperriak sortzeko baldintza metodologiko batzuk bete behar dira: 1. Jakintza berezi horretako adituen partehartzea beharrezkoa da. 2. Aplikatua izan behar duen jakintza arlo horretako beste unitateek betetzen dituzten arauak bete beharko ditu. 3. Forma batek akatsik balu ere, erabiltzaileek sortu baldin badute, akastuna izateagatik ez da zertan alboratu. 4. Eta oso garrantzitzua den honakoa, alegia, ezin dakioke termino baten normalizazioari ekin termino hori sistema kontzeptual osoarekin harremanetan jarri gabe. Jo dezagun hizperria sortua dugula, hurrengo pausoa hizperri horren normalizazioa izango litzateke. 108


48. Hizperrien normalizazioa Normalizaziorako erakunde batek, behin hizperria proposatua izanik, hiru erabaki mota har ditzake: —Hizperria onartzea. —Ez onartzea. —Onartzea, sistema linguistikoaren aginduetara egokituz. Azter ditzagun aukera horiek banan-banan: 1. Proposaturiko hizperri bat onartua izan daiteke maila desberdinetan: a) onar daiteke forma nominalizatu bakar bat eta gainontzeko aukerak alboratu; b) onar daiteke, bestalde, proposamen bat baino gehiago aukeran erabiliak izan daitezen; c) onar daitezke proposamen bat baino gehiago, baina horietarik bati lehentasuna emanez; d) mailegu bat onar daiteke inolako aspektu formal ezta eginkizunezkorik ere egokitu gabe; e) mailegu bat onar daiteke hizkuntzaren berezitasun formal eta eginkizunezkoetara egokituz 2. Bigarren aukera bezala, proposamen bat alboratzea aipatu dugu. Alboratze hori gerta daiteke ondoko arrazoiengatik: a) Gerta daiteke Normalizazio batzordeari proposaturikoak egokitzat ez jotzea, kasu honetan Normalizazio batzordeak proposamenak alboratuko ditu; b) Aurkeztutako proposamenak albora daitezke, informazio berri gehiago bila daitekeelako. 3. Proposamena hizkuntzaren aginduetara egokitu ondoren onartzea ere askotan gertatzen da. Egokitze horrek erreferentziako hizkuntzaren grafia, ahoskatzea, kategoria gramatikalak... e.a. kontutan hartuko ditu. Adib., declaración/deklarazio, descargo/deskargu.

49. Terminoak sortzeko bidean kontutan hartu behar diren nazioarteko irizpideak ISOren R704 arauak, 1968. urtean onartuak, jasotzen ditu unitate berriek bete beharko lituzketen oinarrizko printzipioak, eta gomendio gisa aipatzen du, terminoak sortzeko premia dagoenean, hizkuntza desberdi109


netan berdin jokatzea. Horrela nazioarteko terminologiagintzak batasunaren bidetik abiatu nahi du. Nahiz eta gomendio hori zaharkituta geratu den, azpimarra daitezke arau horrek dituen zenbait puntu nagusi: —Termino berriak sortzeko nozio berriaren mugak definitu behar dira lehenbizikoz. Nozioa mugatzeko, beraz, berebiziko garrantzia du antzekoak izan daitezkeen edota hurbil dauden nozioak kontutan hartzeak, eta horrekin batera nozioaren famili arbola lantzea. —Termino berriaren hitzez-hitzezko esangurak islatu behar ditu izendatzen dituen kontzeptuaren berezitasunak, ahal den neurrian behintzat. —Termino berriak ahalik eta zehatzenak izan behar dira. —Termino berriak eratortzeko erraztasunak izan behar ditu. —Termino berriak laburduren bitartez sor badaitezke ere (UNESCO adibidez), ez da gomendagarria teknika hori erabiltzea, hitzak nahikoa zehatzak direnean. —Termino teknikoak sortzeko erabil daitekeen bidea honakoa da: hizkera arruntean edo beste teknolekto batean erabiltzen den termino bat hartu eta jakintzagai berezi horretako nozioaz kargatu. Beste teknolektoa urrunekoa izan behar du anbiguotasunik gerta ez dadin. —Sinonimia, beraz, ez da gomendagarria jakintza-arlo berezietako terminologiagintzan, argitasuna bai ordea. —Termino edo nozio batek harrera ona jaso badu erabiltzaileen artean, ez da aldatua izan behar pisuzko arrazoirik gabe eta aldaketak harrera ona (termino aldatuak zuen harrera bezain ona bederen) izango duen ziurtasunik gabe. ISO R 1087. gomendioa (1969. urtekoa) terminologian oinarrizkoen diren nozio eta terminoak biltzen dituen hiztegia da. Gomendioak estatu desberdinetan nozio eta termino horiek amankomunki erabiltzea du helburutzat. ISO R 860 gomendioak (1968. urtekoak) terminoetako nozioak nazioarte mailan berdinak izan daitezen bultzatu nahi du, eta nazioarte mailako formen sailkapena dakar. 50. Québec-eko terminologi normalizazioaren praxiari buruz bi hitz Gorago esan dugun bezala, Québec-eko Office de la Langue Françaisek ISOren gomendioetan oinarrituz normalizazio terminologikoari ekin zion eta metodologia horrekin arazo terminologiko baten aurrean zein datu kontutan hartu behar den zehaztu daiteke. 110


Aipa dezagun zeintzuk diren datu horiek: —Terminoa jatorrizko hizkuntzan (gaztelania gure kasuan). —Terminoa hizkuntza hartzailean (euskara): baldin badago, jaso; eta, ez badago, proposamena jaso. —Erabilera eremua zehaztu (generoa eta dituen espezieak). —Definizioa (zehatza, argia, azaltzailea, erreferentzia bakarrekoa, nozioaren zehaztasunak eta beraren atalak jasoz). —Irudia (definizioaren lagungarri gisa). —Terminoari buruzko dokumentazio historikoaren laburpena. —Hizkuntza hartzailean egon daitezkeen termino baliokideei buruzko dokumentazioaren laburpena. —Beste hizkuntzetan dauden baliokideak. Office de la Langue Française sortu eta handik zortzi urtera «Banque terminologique du Québec» terminologi zentroa eratu zen. Erakunde horrek quebecarren irizpidean jartzen ditu frantsesezko terminoak eta terminologiari buruzko dokumentazioa, enpresak eta Administrazioa frantseseratu ahal izateko. 51. Katalanaren kasua 1985. urte bukaeran Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntza Katalanari buruzko Departamentuak antolatu zituen Jornades d’Estudi de la llengua normativan egoera terminologikoari buruzko lehen balantzea egin zen. Balantze horretatik ondoriozta daitekeena da, une hartan hainbat lan eginik bazegoela, beraz, lan terminologikoa ez zen hutsetik abiatzen, baizik eta hainbat ekimeni esker normalizazio terminologikoan emanak zeuden urrats ugaritatik. Denbora joan, denbora etorri, gaur egungo egoerak ez du antzik ere koordinaziorako emandako lehen urrats haiekin. —Gaur egun, lan terminologikoaren antolaketa eginda dago, hasierako urratsetatik hasi eta azken emaitzen estandarizazio bideak erabat zehaztu arte. —Terminoen normalizazio formalean Conseil Supervisor eta Institut d´Estudis Catalansek zuzenean hartzen dute parte. —Informatikaren bitartez arau eta gomendio terminologikoak biltegiratuak eta edozein aditu eta espezialistaren esku jartzeko eran daude. —Terminologiako adituak prestatu egin dira, eta ikasketa horiek Unibertsitatean har daitezke. 111


Dena dela, oraindik ere katalanaren normalizazio terminologikoari bide luzea egiteko geratzen zaio, bai beraren emaitzak gizarteratzeko eraginkortasunaren bidetik, bai Administrazio, terminologo eta adituen arteko koordinazioaren bidetik. TERMCAT, Servei d’Assessoramant lingüísticen (katalana helduei irakasteko eta espezialitateetako hizkera lantzeko arduratzen dena) ekimenez, sortu zen mundu zientifiko eta teknikoan zegoen hutsunea betetzeko. Kataluniako Generalitat eta Institut d’Estudis Catalansen arteko hitzarmen baten bidez sortu zen TERMCAT. Beraren zereginak ondokook dira: —Hiztegi berezituak lantzeaz arduratuko diren ikerketa-batzordeak sortzea eta zuzentzea. —Terminologia gainbegiratzea. —Terminologian trebatzeko mintegiak antolatzea —Terminologi banku baten sorkuntza. —Argitalpen eta ikastaro espezializatuen bidez terminologiaren zabalkundea egitea. —Terminologi ikerketan diharduten erakunde desberdinekin harremanak mantentzea. 52. Euskarazko terminologia Estatu desberdinetan normalizazio terminologikoa ez da berdin ulertua izan. Terminologi lanaren emaitza derrigor betetzea toki batzuetan politika nagusia izan den neurrian, beste batzuetan, aldiz, gomendio gisa joan da hizkuntzan ezartzen, baina inola ere agindupean. Gizarte industrializatuetan eta industrializazio bidean dauden estatuen arteko aldeak nabarmenak dira esangura horretan. Normalizazio terminologikoa ulertzeko era desberdin horietan badu zerikusirik ere hizkuntzaren indarrak, bai eta hizkuntzak hizperriak sortzeko duen gaitasunak ere. Gizarte esportatzaileetan hizkuntzaren sormena ez dago kolokan, baina teknika, zientzia eta teknologia inportatzen dituzten gizarteetan, aldiz, neurtu beharreko bihurtzen da maileguen etengabeko sarrera. Normaltzeko bidean dauden familia indoeuropar hizkuntzek erreferentzia ugari jasotzen dituzte familia bereko hizkuntza teknologikoki menperatzaileengandik (frantsesa eta italiera erromanikoen artean, eta ingelesa eta alemaniera anglosaxoniarren artean). Baina bestelako familietako hizkuntzek (euskara, hebraiera, japoniera...) erreferentzia zuzenik ez dutelarik, beren erabide bereziei ekin behar diete, eta honako bi bide hauen artean bat erabakitzeko premia sortzen zaie: 112


a) Euren emaitza eta irtenbideei lehentasuna ematea, beraz, nazioarte mailako irtenbideetatik urrun gera daitezke. b) Ala hizkuntza menperatzaileen irtenbideak jasotzea edo bereganatzea. Bestalde, euskaraz kontzeptuak adierazteko beharra dugulakotik abiatuz, ezinbestean ageri zaigu koordinazio terminologikoaren beharra. Zientzia eta teknikaren sortzaileek kontzeptuak asmatzen dituzte, eta kontzeptuekin batera beraien izena. Zientziaren sorkuntzak, beraz, zeresan handia du termino berrien sorkuntzan eta nola zientzia ez den toki guztietan, ez eta indar berdinarekin sortzen, hizkuntza batzuk menperatzaile bihurtzen dira arlo zientifiko-terminologikoari dagokionez bederen. Euskal zientziak eta teknikak beharrezko dute lan terminologikoa, izan ere, gaur egungo zientzia eta teknologia euskaraz eman behar ditugu. Euskara bezalako hizkuntzen kasuetan, terminoen normalizazioak lan bikoitza bete behar du: jakintza berezietako adituek terminologia teknikoa zehaztu eta finkatu behar dute, eta erakunde eta izakunde publikoek termino normalizatuen erabilpena zabaldu behar dute. Hizkuntz politika terminologikoari buruzko ildo nagusiak zehaztuz, hainbat herrialdetan dokumentuak prestatu egin dira, hala nola: «Énoncé d’une politique relative a l’emprunt de formes linguistiques étrangères» (1977) edo «Énoncé d’une politique linguistique relative aux québécismes» (1985), Québec-eko terminologia frantsesaren ildo nagusiak zehazteko; edo Kataluniako Consell Supervisor del Termcat-eko «Manlleus i calcs lingüístics en terminologia catalana». Bi hitz euskal terminologiagintzari buruz: —ELHUYAR Euskal terminologia zientifikoari buruz hitz egiterakoan Elhuyar dugu lehenbizi aipagai, izan ere, euskara gai teknikoetara egokitzeko ahalegin ugari egin du 1966. urteaz geroztik; 1974an Elhuyar aldizkaria jaio zen eta handik bi urtetara Elhuyarrek testugintza zientifikoari ekin zion, eta berba teknikoen zerrendak bildu eta argitaratu egin ditu (zenbaitetan Euskera aldizkarian). —UZEI Teknika gaia alde batera utzita, badagokigu UZEIren hiztegigintza aipatzea. UZEIk lexikoaren normalizazioan sail bat hautatu du: jakintzagai eta lanbide desberdinei dagokien terminologia berezituena, alegia. Jarraian aipatuko dugu UZEIk azken urteotan egindakoa: a) Hiztegigintzan: jakintza desberdinetako espezialisten lankidetzari esker, hiztegi teknikoak landu eta argitaratu ditu, Zuzenbidearekin 113


b)

c) d)

e) f)

zerikusirik izan dezaketenak honakoak dira, hain zuzen ere: Politika, Ekonomia, Administrazioa, Zuzenbidea, Finantzak, Hirigintza... Oinarrizko lan teorikoak: hiztegiak lantzeko, UZEIk zenbait oinarri teoriko finkatu zituen bere barne lanerako txosten batzuk onartuz: 1) lexiko sorkuntzarako bideak; 2) maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera; 3) eratorpena; 4) hitz-elkarketa; eta 5) gainerako baliabide sintagmatiko lexikalak. Informatizazioa: EUSKALTERM datu-banku zabala dugu azken lorpena. Erabileraren ikerketa: bi eratako ikerketak egin ditu UZEIk: 1) Hiztegiak egiteko burutzen diren hustuketak; eta 2) azken urteotako erabilerari buruzkoa. Lehenari dagokionez, zenbait sailetako hiztegiak egiteko oso garrantzizkoa da euskal literatura osoan erabili den eta are gaur egungo ahozko hizkuntzan erabiltzen den hiztegia aztertzea. UZEIk kontsultategi lana ere egin du. Aditu, ikertzaile edo irakasleek unean-unean egindako galderak erantzuten saiatu da. Ikasmaterialgintzari ere heldu dio UZEIk zenbait testuliburu argitaratuz.

Aipa ditzagun labur-labur UZEIk erabiltzen duen metodologiari buruzko zehaztasunak: 1) hustuketa; 2) lexiko-beharrizanen azterketa; 3) inguruko hizkuntzetako hiztegiaren azterketa; 4) jakintzagaiarteko elkarrizketa; 5) testu jarraituen lanketa; 6) erabiltzaileak hiztegigintza-prozesuan sartzea; 7) kontzeptu sareen azterketa; eta 8) proposamenak eta kritika. —Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari atxikia, uztailaren 27ko 16/1983 Legez sortutako HAEE/IVAP dago. Corpusari dagokion eremu honetan aipatu beharra dago 1989ko ekainean HAEE-IVAPen egoitzan egin ziren Terminologiari buruzko Jardunaldiak eta horien emaitza. 1989an Itzulpen-Zerbitzu Ofiziala (IZO) sortzen da eta bere egitekoen artean euskal lege eta administrazio-terminologia biltzea eta aztertzea dago (Abuztuaren 30eko 461/1991 eta azaroaren 7ko 262/1989 dekretuak). —Administrazioetako itzultzaileak Emaitza terminologikoen premia ikusirik, Euskal Herriko Administrazio Publikoetako itzultzaileek eginbide terminologikoei ekin zieten bakoitzak bere aldetik eta elkar koordinaziorik gabe. Itzultzaileek, gaur egun, eginkizun bikoitza bete behar dute: batetik, dokumentuak euskaraz ematea; eta, bestetik, dokumentuetan 114


azaltzen zaizkien terminologia zalantzak ikertzea. Eta hara non, itzultzailea bi lanetan: itzultzailearenean eta terminologoarenean. Aipatzekoa da hastapenetan Itzultzaile Eskolak eta geroago EIZIEk, Euskal Itzultzaile eta Interpretariak biltzen dituen Elkarteak, argitaratzen duen SENEZ Itzulpen eta Terminologiazko Aldizkaria. Aldizkari honek biltzen ditu euskal itzulpengintza eta terminologiagintzari buruzko artikuluak, eta nazioarte mailako zenbait irizpide ere. —Unibertsitateak Bukatzeko Euskal Herriko Unibertsitate desberdinetan egiten diren saio eta azterketa terminologikoak azpimarratu nahi genituzke. Udako Euskal Unibertsitatearen helburuetarik bat normalkuntza eta estandarizazio terminologikoa lortzea izan zen beraren hastapenetatik antzina. Euskarak unibertsitate mailan dituen terminologi premiak eta betebeharrak azpimarratu ez ezik, konponbidean jartzen ere ahaleginak egin ditu UEUk. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Euskara Juridikoa irakasten da, ikasleak terminologia berezitu horretan trebatzeko. Deustuko Unibertsitatean ere Euskara Juridikoari buruzko mintegiak 1986tik aurrera ikerketa terminologiko, itzulpen juridiko eta ikasleen trebatze lanetan dirau. A) Euskal terminologia sortzeko bidea a) Abiapuntua Terminologoek, eremu desberdinetako espezialistek sortutako testuak arakatuz, terminoak testuinguruetan atzematen dituzte. Hauxe izaten da ohikoena hizkuntza normalizatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntza batzuetan ere (QuÊbec-eko frantsesa eta katalana). Euskaraz oraintsu arte terminologi arazoak bideratzeko ahaleginak koordinazio eta sistematizazio handirik gabe egin dira. Ezinbestean hainbat eginkizunetan inoiz erabili gabeko hizkuntza erabili beharrak sortu dituen beharrizan larriak hala edo nola bete behar izan dira. Nekez jaso zezaketen terminologoek espezialisten testuetatik jatorrizko terminologia, euskaraz lan egin zuen espezialistarik ez baitzegoen. Bestalde, espezialitateetako hiztegigintzan aitzindari izan direnak terminologo izan beharrean egon dira. Esan beharrik ez dago, euskarazko terminologia garatzear baldin badago, ez dagoela askoz hobeto egungo bizimoduan premiazkoa den hiz115


tegi moderno arrunta. Aipa ditzagun euskal lexikoari buruzkoetan azken urteotako proiektu eta errealitateak: —Orotariko Euskal Hiztegia: Garai eta euskalki guztietako euskal lexikoa biltzeko inoiz egin den lanik handiena dugu hau. —Egungo Euskararen Bilketa-lan Sistematikoa: Programa honen xedea XX. mendeko euskara idatzian erabili den lexikoaren nondik-norakoak azaltzea da. 1900-1987. urte bitartean euskara idatzian erabilia den lexikoa bildu duen datu-bankua da. —UZEIren hiztegigintza berriaren (hirigintza, eraikuntzak...) eta zaharraren berrikuspena. EUSKALTERM terminologi zentroa datu-banku bat da eta terminologi gaiak ikasi dituzten hizkuntzalariak, eremu desberdinetako espezialistak eta hizkuntz informazioa prozesatzeko baliabide mekanikoen erabileran ohitutako giza taldea da. —Lexikologi Erizpideen Finkapena (LEF): Euskarak dituen hitz-eraketako prozedurak aztertzea da batzorde honen egitekoa. b) Terminologia sorkuntzarako bideak eta proposamenak Terminologiagintza sortzeari buruz dihardugun honetan ez genuke aipatu gabe utzi nahi honako arazoa: euskara ez da Euskal Autonomi Elkartekoa bakarrik, Euskal Herriarena baizik. Ez litzaiguke burutik pasa ere egin behar Nafarroa eta Iparraldea gogoan izan gabe terminologia arazoa konpontzerik. Honekin zerikusi handia duen beste arazo bat aipatzea zilegi dakusagu, hots, Zuzenbidea erabilera-eremu atxikia dela termino askorentzat, nahiz eta beste batzuentzat erabilera-eremu berezia izan. Adibidez, Zuzenbidearekin zerikusi handia duen Administrazioa oso kontutan hartu behar da, Zuzenbide espezialista eta terminologoei dagokien sorkuntza eta finkapen-prozesua ezin daiteke Administrazioko ahalegin eta finkapen prozesua kontutan hartu gabe landu. Gogora dezagun Andoni Sagarnak 1989ko ekainaren 8 eta 9an ospaturiko Administrazioari buruzko Terminologia Jardunaldietan proposaturikoa: «—Sor dadila Euskal Herrian terminologi sare osoa koordinatuko duen egitura bat. Terminologia Teknikoaren Kontseilua».

Horrelako zentro bat eratzeko erabat aprobetxagarria izan daiteke UZEIren EUSKALTERM terminologi zentroa. Datutegi informatiko honek jaso du Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Plangintzarako Ikerketa-Zentro Babestuaren aitorpena eta hitzarmen baten araberako programa batean dihardu lanean. 116


B) Euskarazko termino juridikoaren bila Lehenbiziko ohar gisa esan nahi genuke, euskaratik atera nahi ditugun kontzeptu eta termino gehienak erdaratik hartu ditugula, hau da, alde batetik eta Zuzenbide munduari mugatuz Euskal Herrian, ez da sortu kontzeptu juridikorik ezta euskaraz eman termino juridikorik. Horrela, erdal kontzeptu sareak kontutan hartu behar ditugu euskarazko terminoa sortzean. Gainera, hizkuntzen artean ez dago semantika aldetik norabide bakarreko korrespondentziarik. Hizkuntza jakin bateko terminoek dituzten kontzeptu edo eremu semantikoek ez dute derrigorrez beste hizkuntzetako termino «baliokideek» duten kontzeptu bera adierazterik. Adibidez, «ordinario» kontzeptua adierazteko, euskarazko «arrunt» hitzarekin eman genezake, baina ezin ahaztekoa da «ohiko», «agizko» e.a. ere hor ditugula. Horrekin esan nahi da ez litzatekeela egokia izango gaztelaniazko kontzeptu bati euskarazko baliokide bat bilatzea eta horretara mugatzea. Besterik da, ziurtasun juridikoaren aginduei jarraiki, erdal kontzeptuak izendatzeko euskal termino zehatzak erabiltzea. Adibidez, Espainiako Kode Penalean aurkitzen ditugun «asesinato» eta «homicidio» terminoek, kontzeptu desberdinak adierazten dituzte, eta hilketa bati buruzko judizioan abokatuek, fiskalak eta magistratuek, euskaraz aritzen badira, behar izango dituzte euskarazko termino bi. a) Kontzeptua adierazteko euskal termino bakarra dagoenean Kasu honek ez du arazo handiegirik. Terminoa zehaztu, finkatu, estandarizatu eta erabilia behar da. Goian azaldurikoa ere kontutan hartu beharra dago, noski. b) Kontzeptua emateko euskal hitz bat baino gehiago dugunean Gerta daiteke, erdal kontzeptu bat adierazteko, euskal hitz bat baino gehiago izatea. Proposamena egiterakoan, irizpide hauek kontutan hartu behar ditugu: 1. Aukeragai diren hitzen artean bat monosemikoa bada, horixe hartuko dugu. Beraz, argitasunaren alde jokatuko dugu, adibidez, gaztelaniazko «Tribunal de Justicia» terminoa euskaraz emateko aukera bat baino gehiago daude: Epaimahai, Epaitegi, Auzitegi... Kasu honetan Auzitegi aukeratuko dugu monosemikoa delako (Justiziako auzitegiari bakarrik egiten diolako erreferentzia) eta ez Epaimahai, azken hitz hau «Tribunal de Justicia» edo «tribunal de concurso literario»rako erabilgarria delako; ez baita monosemikoa. 117


2. Bigarrenik, aukeragai diren hitzen artean zeinek duen erraztasun gehien eratortze jokoak egiteko. Hitz bat aukeratu eta gero, ezin ditugu hitzaren familiako gainerakoak adierazi, aukeraturiko euskal hitzak eratortzeko gaitasunik ez duelako. Adibidez, «Parlamento» adierazteko Legebiltzarra aukeratzen badugu, nola eman «Parlamentarismo» erro hori erabiliz? 3. Hirugarrenik, kontutan hartzekoa da, hautaturiko terminoak zein harrera duen euskal erabiltzaileen artean. Honetan adibideak ugariak izan daitezke: Herri Arduralaritza Administrazio Publikoa adierazteko ez du izan erabiltzaileen aldetik harrera egokirik. Puntu honetan sortzen zaigun zenbait arazo zehaztu beharrean gaude: a) Erdal kontzeptua emateko euskal hitz bat eta erdarakada edo mailegu bat daukagu. Adib., «Presupuesto» adierazteko Aurrekontu eta Presupostu edo Butxet ditugu. Oro har, euskal hitzaren alde egingo dugu. b) Erdal kontzeptuaren ordaintzat euskal hitz bi ditugu. Esaterako, «Testamento» esateko Testamentu eta Ordeinu ditugu. Kasu horretan, euskal hitz horietatik zaharrena eta zabalduena hartuko dugu. c) Kontzeptua emateko euskal hitzik ez dugunean Euskara, eta euskara juridikoa areago, bere hitz-ondarea aberastu eta zabaldu beharrean dago. Euskara juridikoa, gaur egungo erabilera tekniko eta modernoetara egokitu beharrean dago. Eta horretarako, hitz berrien premian da. Hitz berri bat proposatzeko, honako puntuok bete beharko lituzke hitzak: a) Hizkuntzaren sistemaren barnean sartzeko gaitasuna izatea eta hizkuntzaren sistemarekin bat etortzea. b) Zehaztasun semantikoa ekartzea eta beste termino batzuk eratortzeko gai izatea. c) Erabiltzaileen aldetik onartua izatea, eta bai erakundeek, bai erabiltzaileek ere hedatua izatea. Hiru bide ditu euskarak hitz berrien sorketa-lan hau burutzeko: 1. Hitz-elkarketa. Hau da, bi edo hiru hitz elkarretaratuz, hitz berria sortzea. Prozedura hau bizi-bizirik dago euskaraz, eta bere legeak ditu. 2. Eratorpena. Hitz bati atzizki edo aurrizki bat ezarriz, hitz berria sortzea. Oso aberatsa da euskara, batez ere atzizkietan. 118


3. Maileguak. Zuzenbidearen munduak beharrezko dituen hitz guztiak, euskarak bere baitatik ezin sor ditzake. Mailegu bidez, hitzak beste hizkuntzetatik etxeratzea lortzen da. Guri dagokigunez, Zuzenbidea emana izan den hizkuntzak garrantzi handia du mailegu bidezko hitzen sorkuntzari buruzkoetan. Zuzenbidea sortua izan den hizkuntzaren ordenamendu juridikoak termino eta kontzeptu juridikoen eduki zehatza zehaztu egiten du. Hizkuntza eta ordenamendu juridiko horiek ezberdinak dira Euskal Herriko Hegoalde eta Iparraldean. Eta ordenamendu juridiko desberdinetako arauek, doktrinak eta jurisprudentziak sortu dituzten kontzeptuak euskaraz adierazi beharra dago. Gai honetan baztertu egin behar dira, muturreko joerak: maileguzalekeria eta garbizalekeria. Arazoak sortzen zaizkigu kontzeptu berbera adierazteko hitz mailegatu bat baino gehiago daukagunean. Bi aukera daude: lehenengoa, frantesezko eta gaztelaniazko hitzak elkarren antzekoak izatea, beraz, euskararen arau fonetikoetara moldatuko dugu hitza eta onartu; edo, bigarrena, elkarren antzik ez izatea, eta horrelakoetan euretariko bat aukeratuko dugu. d) Behin euskal ordaina aukeratu eta gero Horretan ere hiru aukera daude: 1. Euskal ordaina eta jatorrizko terminoa baliokide osoak izatea, arazorik gabeko kasua, hain zuzen. Adib., «Alcalde» adierazteko Alkate erabiliz. 2. Euskal ordaina lausoturik ageri da esanguraren aldetik, hau da, kontzeptu gehiegi adierazteko erabiltzen dugulako euskal ordaina. Esaterako, Erabaki erabiltzen badugu «Disposición», «Resolución», «Decisión», «Acuerdo»... adierazteko. 3. Euskal ordaina murritza gelditzen da. Adibidez, «Corporación Local» adierazteko Udalbatza murritza da eta maileguetara jo behar dugu: Toki Korporazio aukeratuz, esaterako.

ARIKETAK 1. a) Testamento espainiar ordenamendu juridikoko termino bat da. Kode Zibileko artikulu hauek erabiliz (667 eta 676) eman termino horren definizioa eta sailkatu testamentu motak, bakoitzari dagokion euskarazko ordaina emanez. 119


b) Bizkaian Zuzenbide zibil berezkoa dago. Zuzenbide horretan beste testamentu mota desberdin batzuk agertzen dira. Uztailaren 1eko 3/1992 Legean, Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoan alegia, irakur itzazu 29, 32 eta 49. artikuluak. c) Testament frantziar terminoaren definizioa irakurri frantziar Kode Zibileko 895. artikuluan, eta 969. artikuluak jasotzen dituen motak hartu eta euskarazko ordainak eman. 2. Ondoko euskal testua irakurri eta antzeman iezaiezu termino juridikoei. Testua: 73. atala. Testamenturik gabeko oinordetzetan, alboko seniderik ere ez badago, oinordetzailearen herritasunari dagokion lurraldeko Foru Aldundiari dei egingo zaio. (Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzko Legea). 3. Nahiz eta hizkera arruntean sinonimotzat hartu, Zuzenbidean deusezkortasuna eta erreszisio terminoek esanahi desberdina dute. Irakurri Zuzenbide Zibileko testu hau eta ikusi nola desberdintzen diren erabilera juridikoan. Deuseztagarritasuna: honek kontratuaren efektu loteslea ezabatzeko akzio edo pretentsioa egikaritzen uzten du, egikaritzen ez den bitartean, kontratu horrek bere efektu normalak sortzen segituko du. Deusezgarritasun kasuak hauek dira: adostasun-bizioak, ezgaitasuna eta, kontratatzailearen ezkontidearen adostasun eza, adostasuna beharrezkoa denean. Erreszisioa: Kode zibilak onartzen du, salbuespenezko kasuetan, balidoki egindako zenbait kontratu desegiteko ahalbidea. Izan ere, kontratuak zenbait kasutan, nahiz baliozkoak izan, alderdietako bati edo hirugarrengoari legearen ustez zilegi den kaltea sortzen dio, eta kaltearen medeapena edo ordaina lortzeko legezko beste modurik ez dago; kasu horietan erreszisioa etor daiteke. Erreszisio kausak oso gutxi dira, eta zehatz-mehatz 1.291. art.an bilduta daude. Berorietan nagusiena hartzekodunei egindako maula da. (LACRUZ BERDEJO, J.L.: Zuzenbide Zibileko Hastapenak. Donostia, 1992, Elhuyar, Elkar, 178-186. orr.)

4. Uztailaren 1eko 3/1992 Legean, Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibilari buruzkoan alegia, gaztelaniaz idatzia izan zen. Euskaratu zenean gaztelaniazko colacionable terminoa honela agertu zen: «jarauntsira itzuli beharreko». Azaldu zure iritzia. Artículo 62.4. Las donaciones colacionables lo serán por el valor de las mismas al tiempo de la partición. 62.4 Atala. Jarauntsira itzuli beharreko dohaintzek banaketa egiteko unean zuten balioa izango dute.

120


Oinarrizko bibliografia AGINTARITZA-ALDIZKARIETATIKAKO HITZ-BILDUMA—VOCABULARIO DE LOS BOLETINES OFICIALES. Vitoria-Gasteiz 1985. AGIRRE, J. eta DÍAZ DE LEZANA, A.: Europako Ituneen Hiztegia. Vocabulario de los Tratados Europeos. Bilbo 1991. ALCARAZ, E. eta HUGUES, B.: Diccionario de terminos jurídicos. Bartzelona 1993. ALKORTA, I. eta LIZASO P.: «Informatika juridikoa: obligazio-zuzenbidean egindako aplikazioa». Uztaro 4 (1992), 163-182. ARNTZ, R. eta PICHT, H.: Introducción a la terminología. Madrid 1995. ASKOREN ARTEAN: Administrazioko Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. Oñati 1989. —: Diccionario Básico Jurídico. 3. argit. Granada 1991. —: Euskal terminologia eta praktika juridikoari buruzko lehen ihardunaldiak. Bateragilea: Iñigo Urrutia. Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak antolatuak Bilbon 1991. urteko apirila eta maiatzean, multikopistaz. —: Langage du droit et traduction. Essais de jurilinguistique. Jean Claude GÉMARren zuzendaritzapean. Québec 1982. AUGER, P. eta ROUSSEAU, L.J.: «La terminologia a l’Office de la langue française». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 55-60. AUGER, P. eta ROUSSEAU, M.: Methodologie de la recherche terminologique. Québec 1978. Katalanera itzulia aurki daiteke argitaraturik titulu eta autore berdinekin: Departament de Cultura de la Generalitat, Bartzelona 1987. ÁVILA ÁLVAREZ, P.: «Diccionario de la Real Academia Española: violaciones jurídicas. Réplica jurídico-filológica». Boletín de información del Ilustre Colegio Notarial de Granada 159 (1994), 697-704 BARRENETXEA, T.: «Terminologi zentru eta bankuak». Senez 2 (1985), 29-42. BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ITZULTZAILEAK: Administrazioko Hitz Bilduma. Argitaragabea. BOULOUIS, J.: «Quelques reflexions a propos du langage juridique communitaire». Droits 14 (1991), 97-103. BUSTINZA-LASUEN, E.: «Asaben ogasunak». Euzkadi 3 (1905), 194-203. CABRÉ I CASTELLVÍ, M.T.: A l’entorn de la paraula. Lexicologia general. València 1994. —: La terminologia. La teoria, els mètodes, les aplicacions. Bartzelona 1992. —: «El banc de dades terminològiques de Quebec». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 125-129. —: «La terminología». Hiztegiak eta testuak. Donostiako V. Udako Ikastaroak. 9-31 or. Bilbo 1988. —: «Normes internationals i metodologia terminológica». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 63-76. CASTAÑER MARTÍN, R.M.: Estudios del léxico de la casa en Aragón , Navarra y Rioja. Zaragoza 1990. COL˙LEGI D’AVOCATS DE BARCELONA: Diccionario jurídic català. Bartzelona 1986. COLONNA, P.: Les termes juridiques. Alleur (Belgique) 1990. CORNU, G.: Linguistique Juridique. Paris 1990. —: Vocabulaire Juridique. 3. argit. Paris 1992.

121


DE BROTO I RIBAS, P.: Apunts de llenguatge jurídic. Bartzelona 1990. DE FOULOY, CH.: Glossary of EC terms. London 1992. DEL ARCO TORRES, J.M eta PONS GONZÁLEZ, M.: Diccionario de Derecho Civil. Iruñea 1984. DÉLÉGATION GÉNÉRALE À LA LANGUE FRANÇAISE: Dictionnaire des termes officiels de la langue française. Paris 1994. DÍAZ DE LEZANA, A.: «Administraziozko terminologia eta inguruko arloekiko harremanak». Administrazio Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 153-164 or. Oñati 1989. —: «Terminologi lana: bideak zabaltzen». Senez 13 (1992), 133-150. —: Apunteak terminologiari buruz. Argitaratu gabea. DUARTE I MONTSERRAT, C.: «El vocabulari jurídic del llibre de les costums de Tortosa (Ms. de 1272)». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 33-57. —: «Las Normas ISO de terminología y la resolución de problemas terminológicos». HAEA/RVAP 8 (1984), 251-156. ECHEGARAY, B.: «Algunas voces vascas usadas en el fuero general de Navarra». Euskera VIII (1927), 43-65. EGIA GOIENETXEA, G.: «Arazo ez-linguistikoak administrazio arloko terminologian». Administrazioko hizkera eta terminologiaz Jardunaldiak. 49-62 or. Oñati 1989. ELOSEGI, A.: «Europako Ituneen hiztegia Zuzenbideko euskararen eratze-bidean» Revista Vasca de Administración Pública 34 (1992), 215-239. ELOSEGI, A. eta LARRAZ, M.: «Konstituzio Espainiakoren euskara negargarria». Jakin 9 (1979), 87-89. ETXEBERRIA, K.: «Espainiako Konstituzioa eta Euskaltzaindia». Jakin 9 (1979), 89. EUSKALTZAINDIA: Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo 1986. —: «Euskaltzaindiaren adierazpenak hiztegigintzaz». Euskara 27, 1 (1982), 271-272. —: «Euskaltzaindiaren agiria euskal itzei buruz». Euskera 4 (1959), 214-217. —: «Euskaltzaindiaren bigarren agiria euskal hitzei buruz». Euskera 36, 2 (1991), 445-447. —: «Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Euskaltzaindiaren gomendio-arauak» [1992, ekainak 26]. Euskera, 1992, 1-2. separata, eta 3. separata. FONTETTE, F.: Vocabulaire juridique. Paris 1989. FORT CAÑELLAS, M. R.: Relación del léxico catalán con el aragonés en documentación primitiva aragonesa. Zaragoza 1986. FUNDACIÓN TOMÁS MORO: Diccionario Jurídico Espasa. Madril 1991. GÉMAR, J.C. eta HO-THUY, V.: Difficultés du Langage du Droit au Canada. Cowansville (Québec) 1990. GOVAERT, S.: «Dix ans de “Décret de septembre”». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 111-162. GROFFIER, E. eta REED, D.: La Lexicographie Juridique. Principes et Méthodes. Cowansville (Québec) 1990. GUILLIEN, R. eta VINCENT, J.: Lexique de termes juridiques. Paris 1994, 9. arg. HAENSCH, G. WOLF, L. ETTINGER, S. eta WERNER, R.: La lexicografía. Madril 1982.

122


HAEE/IVAP: Administrazioko Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. Oñati 1989. HERREMANS, M.P.: «La commission permanente de contrôle linguistique». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 163-192. INSTITUTO DA LINGUA GALEGA: Léxico da adminsitracion castelán-galego. A Coruña 1991. JOURNAL OFFICIEL DE LA RÉPUBLIQUE FRANÇAISE: Dictionnaire des termes officiels de la langue française. Paris 1994. LACASA, R. eta DÍAZ DE BUSTAMANTE, I.: Diccionario de derecho, economía y política. Madrid 1991, 4. arg. LAGÜENS GRACIA, V.: Léxico jurídico en documentos notariales aragoneses de la Edad Media (siglos XIV y XV). Zaragoza 1992. LAMUELA, X.: «Enquadrament sociolingüístic del llenguatge juridico-administratiu». Català, occità, friülà: Llengües subordinades i planificació lingüística. Barcelona 1987. 93-114 or. LOBERA, G.: «Legezko xedapen izenduren gainean». Ele 1 (1987) 33-39. MARI I MAYANS, I.: «La terminologia i la planificació lingüística». Revista de Llengua i Dret 15 (1991), 7-9. MARTI I CASTELL, J.: «Què és el “normal” en la normalització lingüística? Algunes qüestions a l’entorn de la Llei de Normalització Lingüística a Catalunya». Revista de Llengua i Dret 3 (1984), 65-68. MARTÍNEZ MARÍN, J., MARTÍN MARTÍN, J. eta ÁVILA MARTÍN, C.: Diccionario de términos jurídicos. Granada 1994. MELINKOFF, D.: The language of the Law. Boston/Toronto 1990. MITXELENA, K.: Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo 1990. MOLINER, M.: Diccionario de uso del español. Madril 1991. MOREAU, J.L. ETA GUÉDON, J.F: Lexique de la fonction publique. Paris 1990. MUJIKA, P.: Diccionario Vasco-Castellano. Bilbo 1981. MUNIATEGI, A.: «Euskara Konstituziotik (oharrak)». Euskera XXXIV, 2 (1989), 573-575. MUÑIZ, E.G.: Diccionario terminológico de economía, comercio y derecho. Madril 1990. OREGI, E.: «Administrazioko euskararen terminologia bateratzeko irizpide eta bideak: lantzekoak eta antolakuntzazkoak». Administrazio Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 185-195 or. Oñati 1989. OSÉS MARCAIDA, C.: «Léxico vasco en documentación notarial guipuzcoana». Anuario del seminario de Filología vasca «Julio de Urquijo» XXVI, 3 (1992), 813-823. OTAEGI AIZPURUA, I.: «Iraskaskuntza euskeraz zuzenbide-arloan». Zer 192 (1995), 8-11. OTXOA-ERRARTE, R.: «Gaztelaniazko —sociedad—, —asociación—, —comunidad— terminoen euskarazko baliokideak». HAEA/RVAP 35 (1993), 225-234. PALMISCIANO, G. eta CHRISTOFFERSEN, J: «Aspects linguistiques de la communication juridique en Europe: practique et problemes des “juristes-reviseurs” de la Commission des Communautés européenes». Il Diritto privato europeo: problemi e prospettive. 69-83 or. Milano 1993.

123


POLANCO ROIG, L.B.: «El tractament de la llengua en l’Estatut d’Autonomia valencià». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 97-108. QUÉBEC RESEARCH CENTRE OF PRIVATE AND COMPARATIVE LAW: Private law dictionary and bilingual lexicons. Cowansville (Québec) 1991, 2 arg. RASQUIN, J.A.N.: Manual de latín jurídico. 2. argitalpena. Buenos Aires 1993. REAL ACADEMIA ESPAÑOLA: Diccionario de la Lengua Española. Madril 1992, hogeita batgarren arg. ROBB, L.A.: Diccionario de términos legales. México 1990. SAGARNA, A.: «Administrazio terminologiaren sorkuntzarako bideak». Administrazioko Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 81-88 or. Oñati 1989. —: «Elhuyar eta UZEI: euskara laneko hizkuntza bihurtu nahian». Senez 1 (1984), 35-62. —: «Lexiko Berrikuntzaren antolamendua zenbait herrialdetan». Euskera 32, 1 (1987), 165-184. —: «Terminologiaren teoria orokorra». Senez 1 (1985), 11-32. SAGER, J.: Curso práctico sobre el procesamiento de la terminología. Madril 1993. SANTAMARIA CONDE, X.X.: «Unha valorización provisória dos procesos actuals de normativización e normalización do idioma galego». Revista de Llengua i Dret 6 (1985), 139-152. SARASOLA I.: Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia. Donostia 1985etik aurrera. SOCIÉTÉ DES TRADUCTEURS DU QUÉBEC: Traduction et qualité de langue. Hull (Québec) 1983. SOLER I FONTRODONA, F.P.: «Necessitat d’una normativa lingüísitca del llenguatge jurídic. El seu àmbit». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 71-79. SOTA, M. LAFFITTE, P. eta AKESOLO, L.: Diccionario Retana de Autoridades del Euskera. Bilbo 1989. SOURIOUX, J.L. eta LERAT, P.: Dictionnaire juridique-terminologique du contrat. Français-anglais-allemand. Paris 1994. TERMCAT: La Terminologia en seu entorn. Bartzelona 1992. —: Metodologia del treball terminologic. Bartzelona 1990. TERRADO I PABLO, X.: «Registres ligüístics i llenguatge notarial». Revista de Llengua i Dret 7 (1986), 35-46. URRUTIA, A.: «Administrazioko euskararen hizkera-mailak eta terminologi arazoak». Administrazio Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 17-24 or. Oñati 1989. —: «Derecho, planificación lingüística y euskara». HAEA/RVAP 17 (1987), 119-123. UZEI: Hirigintza Hiztegia. Donostia 1994. —: Zuzenbidea Hiztegia. Donostia 1990. —: Politika Hiztegia. Donostia 1980. —: Administrazioa. Zirkulazioa Hiztegia. Donostia 1983. VILLASANTE , L.: «Lege gizonek behar duten hiztegi berezia». Euskera XVIII (1973), 203-204. WILLIMAN, D.: Legal Terminology. An Historical Guide to the Technical Language of Law. Peterborough (Canada) 1986. ZALBIDE M.: «Lexiko-berrikuntzaren inguruko zenbait ohar-azalpen» Euskara 32, (1987) 217-226.

124


Itzulpengintza. Erabilera autonomoa. Transposizioa Aurkibidea: §17. Sarrera.—§18. Itzulpen lana.—53. Zer da itzulpengintza?—54. Itzulpen motak: A) Itzulpena eta interpretaritza; B) Itzulpen literarioa eta itzulpen zientifikoa; C) Itzulpen zuzena eta zeharkako itzulpena; D) Ohiko itzulpena eta itzulpen automatikoa.—§19. Itzulpen juridikoa.—55. Itzulpen juridikoaren izaera: A) Itzulpen juridikoaren ezaugarriak eta arazoak; B) Itzulpen juridikoen eskaria.—§20. Itzulpengintza Euskal Herrian.—56. Itzulpenaren garrantzia euskal kulturan.—57. Itzulpen juridikoaren historia: A) Demokrazia aurreko urteak; B) Demokrazia garaian.—58. Euskarazko itzulpen juridikoaren arazoak: A) Tradizio falta; B) Euskara juridikoa eta estandarra; C) Euskara: familia gabeko hizkuntza; D) Itzulpen joerak; E) Terminoen trataera; F) Nazioartekotasunaren arazoa.—59. Itzulpenaren bitartezko corpusaren lanketa: A) Sarrera; B) Ondorioak.—60. Itzulpen juridiko-administratiboa: A) Egungo datuak; B) Komunikazioa; C) Euskalkiak; D) Itzultzaileen zeregina Administrazioan; E) Aurrikuspenak eta errealitatea; F) Itzulpen-lanak ekarri duena.— §21. Euskararen erabilera autonomoa.—61. Erabilera autonomoaren beharra.—62. Abiaburuak.—§22. Hizkuntz transposizioa: Kanadako kasua.—63. Sarrera.—64. Itzulpengintza eta transposizioari buruzko oinarri teorikoak.—65. Transposizioa.—66. Frantsesezko Common Law-ak duen itzultzeko gaitasuna.—67. Frantsesezko Common Law-a eta ingelesezko Droit Civil-a lantzerakoan sortu diren arazo lexikalak: A) Adierazleen arazoa; B) Terminoen esangurekin sortu ohi diren arazoak.—68. Ondorioak.—ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§17. Sarrera Bigarren gaian ikusten genuenez Euskal Autonomi Elkartean euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira. Ofizialtasun horrek euskarari ate 125


berriak zabaldu dizkio. Euskararen Normalizaziorako Legeak Autonomi Estatutuan agertzen den ofizialtasuna zehazteaz gain, hizkuntzaren normalizazioa ere zaindu nahi du. Horrela agertzen da euskararen papera irakaskuntzan, komunikabideetan edo guri orain gehien axola zaigun eremuan, Administrazioetan. Horretarako Administrazioaren lan hizkuntza bihurtu nahi du euskara. Nafarroan ere pareko egoera planteatzen da, lurraldearen aldetik mugatu bada ere. Beraz, euskara Administrazio publikoetan, Erregistroetan, Justizia Administrazioan etabarretan erabilia izan daitekeela argi dago oztopoak izanda ere. Hori argitutzat emanik, gure gaiaren haritik sakondu beharko genuke, euskararen ofizialtasunaren estatusak zein eragin izan duen eta gaur egun zein eragin duen euskararen beraren corpusaren lantzean. Orain arte euskararen erabilpenaren betebeharra Administrazioan nagusiki itzulpenaren bidez gauzatu da. Zein eragin izan du itzulpengintzak euskararen corpusaren osatzean eta zein arazo sortu dituen aztertuko dugu jarraian. Bestalde beste lekuetan arazo hau dela eta, eman diren jarraibideak aipatuko ditugu. Fishmanek, Ottawan 1986an egin zen Hizkuntza Plangintzari buruzko Biltzarraren bukaeran, argiki lotu zituen hizkuntzaren corpusa eta estatusa, estatusaren plangintza hizkuntz plangintzaren akuilu bezala diharduela aipatuz: status planning is the real engine of the language planning train. Esandakoarekin bat etorririk ere, ezin dugu ahaztu corpusaren lantze prosezuan jakintza berezietako adituek duten edo izan beharko luketen partehartzea, lehen mailako partehartzea alegia; eta itzulpengintzaren bitartez euskara administratibo eta juridikoaren lantzeak ekar ditzakeen ondorioak. Ofizialtasunak izan duen lehenengo eragina hizkuntzen inguruan itzulpen lanaren beharrezkotasunean eta erabilera oparoan gauzatu dela esan dugu. Bestalde, euskara juridikoaren beste esparruetan, hala nola irakaskuntzan edota abokatu eta notarien lanetan besteak beste, itzulpen lanaren garrantzia izugarria da. Beraz, has gaitezen itzulpengintzaren alderik funtsezkoenak aipatzen. §13. Itzulpen lana 53. Zer da itzulpengintza? Itzulpenaren definizio ugari aurki daiteke. Itzulpen lanaz, beraren adiera sinpleenean, ondokoa uler daiteke: hizkuntza bateko testu bat beste hizkuntza batean ematekoaren prozesua. Jarraian definizio klasiko bat jasoko dugu, Ch. R. Taber eta E.A. Nidarena; hona hemen be126


raien hitzak Xabier Mendigurenen lanetik hartuak: ÂŤItzulpena hizkuntza hartzailean sorburu-hizkuntzako mezuaren ahalik eta baliokide natural hurbilekoena birsortzean datza, lehenik adierazi mailan eta bigarren idazkera-mailanÂť. Itzulpengintzak sorburu eta helmuga jakinak ditu. Hizkuntza batean idatziriko testu bat du sorburutzat eta helmugatzat beste hizkuntza batean idatzi beharreko testua. Bi osagai horien artean (sorburu eta helmugaren testuen artean alegia) itzulpen lana dugu. Itzulpen lana bi zatiz osaturik dago. Lehenbizikoa jatorrizko testuaren ulertzeari zuzendurikoa. Itzultzaileak fase horretan jatorrizko testuaren edukia eta esangura bilatu behar ditu. Itzultzaileak lehen fase horretako xedeetarako ez du aski irakurle arruntak duen ulermen mailarekin, izan ere, ulermen osoaren egoerara hurbildu behar da (nahiz eta egoera hori utopikotzat jo daitekeen), itzultzailea testuaren autorearekin erabat identifikaturik egoteraino. Bigarren fasea adieraztearena izango litzateke. Itzultzaileak, hizkuntza hartzailean jatorrizko testuak dituen edukiak eman ahal izateko, hitzak eta esapideak bilatu behar ditu. Honako fasean ere egokitasun maila desberdinak eman daitezke. Prozesuak erraza badirudi ere, denok dakigu, testu bereko bi itzulpen eskuartean ditugunean, egindako itzulpenak beti desberdinak izango direla. Zenbaitek itzulpena egin ote litekeen ere galdetzen dute. Hizkuntza jakin batean idatziriko testuaren edukia eman ote daiteke beste hizkuntza batean? Gauza argia da itzulpenak ez dituela gordeko, ezinezkoa baita, jatorrizko testuak dituen zehaztasun guztiak, baina bai, aldiz, testuaren edukia eta estiloa maila handi batean mantendu. Itzulpenak, beraz, honako helburu hauek izango lituzke: jatorrizko testuak esaten duen guztia esatea, jatorrizko testuak esaten ez duena ez esatea, eta hori guztia hizkuntza hartzaileak dituen baliabideak, zuzentasuna eta naturaltasuna zainduaz, GarcĂ­a Yebrak esaten duenez. Azter ditzagun goiko lerroaldean aipatu diren helburuak. Lehen biei dagokienez, itzulpena eta jatorrizko testuaren artean erabateko kidetasuna eskatzen dute; hirugarren helburuak, berriz, estilo mailan behar den askatasuna ahalbideratzen du. Helburu horiek batera aplikatzerakoan datoz zailtasunak. Beraz, itzulpen lanak etengabeko lehia dakar literaltasunaren eta hizkuntza hartzailearen estiloak nahitanahiez eragiten duen askatasunaren artean. Itzulpen lanaz dihardugun honetan gogora datorkigu interferentzia linguistikoaren gaia. Arazo hau gerta daiteke bai eremu geografiko batean, bai pertsona mailan, itzultzailearen kasuan adibidez. Abiapuntua bi hizkuntzen desberdinketa garbia eta ezagupen osoa bada ere, arazo hau 127


azaldu egiten da, zeren elebitasun egoera batean pentsaezina baita bi hizkuntzen artean inolako harremanik gertatu ez izatea. Zein puntutaraino iraun dezakete elkarren ondoan dauden hizkuntzetako egitura linguistikoek finko? Itzulpen lan batean hizkuntza hartzaileari buruzko ezagupenak itzultzen den hizkuntzarenak baino eskaxagoak direnean, jatorrizko testuko hizkuntzaren joerak erraz gailenduko dira testu itzulian. Aipaturiko ideia edozein hizkuntzaren arteko itzulpengintzari aipagarri gerta dakiokeen arren, euskarari are gehiago, izan ere, gure kasuan faktore erantsiak gehitzen baitzaizkio eskema orokorrari: normalizazio falta, erdararen itzelezko eragina, itzultzaileen prestakuntza... Interferentzia linguistikoekin jarraituz, aipa ditzagun interferentzia horiek gertatzen diren zenbait esparrutan: hitzen antolamenduan, artikuluaren erabileran, modu gramatikaletan, preposizioetan... Euskara eta erdaren arteko harremanei bagagozkie, interferentzia zehatz batzuk gertatzen dira. Aipa ditzagun G. Garatek azpimarraturiko hauek: Iparraldean, frantsesak eraginda, gero eta sarriago nork-nor moldeak erabiltzeko joera dute (ama laguntzen dut) eta Hegoaldean, gaztelaniak eraginda, maizago entzuten dira nork-nori formak behar ez diren lekuetan (kalean Mireni ikusi diot), Iparraldean horrelako hutsik egiten ez den bitartean. Itzultzaileak helburu argi bat behar du izan arazo honi dagokionez, hots, jatorrizko hizkuntzak hizkuntza hartzailean ez duela beharrezkoa ez den eraginik sortu behar eta hizkuntza hartzaileak dituen espresabide eta baliabideak erabili beharko ditu. Bi hitzetan, itzultzaileak hizkuntza hartzailea zaindu beharko du. Bestalde, ageri denez, itzulpen lana aberasgarri gerta dakioke hizkun-tza hartzaileari, hots, itzultzaileek erabiltzen dituzten maileguak, hizperri lexiko eta fraseologikoak eta abar hein batean bederen aberasgarri gerta dakizkioke hizkuntzari, baina ongi neurtuta noski. Beraz, itzulpen lanak hizkuntza hartzaileari arazoak bakarrik ez dizkio sortzen. Itzultzaileak maileguak eta kalkoak erabiltzean ondasunak ematen dizkio hizkuntzari; dena dela, esan dugunez, kontu handiz ibili beharko du bere lanean. Esandakoaren ondorio gisa, eta euskarari aplikatuz, hona hemen zehaztasun batzuk. Ezinbestekoa da euskararen beraren ezaupideetan sakontzea. Euskararen kasuak berezitasun batzuk baditu maila honetan alegia, dialektologia, estandarra berria izateaz aparte hainbat gauza erabat zehazteko dituela. Bestalde, kontutan hartu behar da euskarazko itzulpengintzak tradizio luzeegirik ez duela. Zailtasunak hitz batean, baina itzulpenaren alde aberasgarria ere kontutan hartu behar da euskararen nortasuna gordez era berean. 128


54. Itzulpen motak Itzulpen teoriaz dihardugun honetan, itzulpen mota ezberdinei buruz aritu beharrean gaude. A) Itzulpena eta interpretaritza Idatziz egindako itzulpen eta ahoz egindakoaren artean jarriko dugu lehenengo muga. Bata eta bestea ezberdintzen dituena erabilitako bidea da. Gehienetan, itzulpenaz hitz egiten dugunean, idatzizkoaz aritzen gara. Eta ahoz egiten den itzulpenari, bat-batekoa nahiz ondokoa izan, interpretaritza deritzo. Hurrengo lerroetan idatzizko itzulpenaz arituko gara. B) Itzulpen literarioa eta itzulpen zientifikoa Bereizketa hau oso interesgarria suertatzen da. Itzulpenak bi multzotan sailkatzen ditu, multzo bakoitzak ezaugarri bereziak dituelarik: itzulpen literarioa eta itzulpen zientifikoa. Itzulpen juridikoa bete-betean sartzen da horietako baten barruan, bigarrenean alegia. Zientifiko hitzaz izendatu dugun itzulpen motak askotan beste izendapen bat jasotzen du: literaturaz besteko itzulpena. Honen barruko azpisail bat arlo juridikoko itzulpenek osatzen dute. Aipatutako bi itzulpen moten arteko urruntasuna nabarmena da. Horren ondorioz, batzuetan izendapen ezberdinak erabiltzen dira beraiek izendatzeko. Horrela, Alemania aldeko itzulpen teorian ohizkoa da ubersetzen (itzuli) berbarekin itzulpen literarioa deitzea eta dolmetschen (interpretatu) berbarekin literarioa ez dena. Gure artean, aurreko lerroetan esaten genuen moduan, interpretatu edo interpretaritza hitzak aipatzen direnean ahozko itzulpenaz ari gara. Mundu zabalean, itzulpen literarioen esparruan denboraren poderioz itzulpen lanen kalitate maila handitu ez dela egin eta literaturaz besteko itzulpenan, aldiz, lanen zenbatekoa ez ezik, kalitatea ere handitu egin dela esan ohi da. Baliabide teknikoek aurrera egin dute, baina, horretaz gain, beste baldintzapen batzuen eragina ere aipatu behar da. Alde batetik, izaera zientifikoa duen arrazoi bat aipatuko dugu. Hizkuntzalaritza modernoarentzat literaturaz besteko itzulpena ezagupen iturri eta jarduera eremua da. Linguistikak literaturaren alorra baztertu du gehienbat. Baina bestetik, teknolekto edo lengoaia espezializatuen nazioartekotze joera azpimarratu behar da. 129


Oso pertsonala eta bereizia den hizkera literarioan joera hau pentsaezina da. Hizkera teknikoak banakotasunetik ihes egin nahi du, orokortasuna bilatuz. Zehaztasuna lortu nahi da, erredundantziak saihestuz. Jarrera hau hizkuntza guztietan ematen da, eta beraien arteko hurbiltasuna eragiten du, hizkuntzen artean itzulpena erraztuz. Hizkera teknikoen terminologiak erakunde ezberdinen bidez bideratu eta finkatu egiten dira, herrialde ezberdinen artean parekideak sortuz. Gainera, beste gertaera bat ematen da arlo honetan. Hizkuntza batean sortutako termino espezializatuak beste hizkuntzetara pasatzen dira, askotan inolako aldaketarik gabe. Hau ingelesez gertatzen da batez ere. Itzulpen zientifikoaren helburua egitura bat pareko batekin, eduki berbera zainduaz, ordezkatzean datza. Horrexegatik, itzulpen zientifikoaren teoriaren kontzeptu nagusia inbariantzia edo gune aldaezina da. Literaltasuna gorde behar da erabat jatorrizko testuarekin. Bestalde, zehaztasunak testu teknikoa markatzen du; jatorrizko testua zalantzagarritasunik gabea aurkitzen dugu oro har; testu denotatiboak dira gehienbat, ia konnotaziorik gabekoak, hizkera literarioan gertatzen ez den bezala. Horrez gainera, itzulpen teknikoaren beste ezaugarri oinarrizko bat gaiaren konplexutasuna da. Horrek testua kokatzen den eremuaren ezagupena eskatzen du nahitanahiez. Orain arte aipatu ditugun itzulpen teknikoaren ezaugarri orokorrez eta berauek itzulpen juridikoan duten taxuaz geroago hitz egingo dugu. C) Itzulpen zuzena eta zeharkako itzulpena Bereizpen hau itzulpen jardueran izaniko paralelotasun mailaren arabera egiten da. Honetan, egia esan, ezin dira guztiz bereizitako multzo bi eratu, erabat banantzen direnak, multzo bakoitza bere teknikekin; ostera, fideltasun maila ezberdinak ematen direla esan behar dugu. Jatorrizko hizkuntzako testua hizkuntza hartzailean erabateko paralelotasuna zainduaz birsortzen denean, itzulpen zuzena gertatzen da. Egitura ezberdina duten hizkuntzen artean lan era hau ez da biderakorra. Lan era honen barruan hitzez-hitzezko itzulpengintza koka genezake. Zeharkako itzulpenean, aldiz, testua ezin da zeharo paraleloa den modu batean birsortua izan. Itzulpen mota hau, nahiz eta jatorrizko testuaren esangura osoa errespetatu, adierazpidean gehiago ala gutxiago urruntzen da testutik. Esate baterako, diskurtsoaren atal bat ordezkatuz, mezuaren zentzua aldatu gabe (adib., sortze legea, sortu duen legea itzuliz). Bestetan, jatorrizkoaren bestekoak diren hizkuntz eta egitura baliabideak erabiltzen dira. Azken punturaino eramanez, moldaketa bilakatzen 130


da, hau da, jatorrizko testuaren funtsezko zatia gorde, baina xehetasunak aldatu edo kendu egiten dituena. D) Ohiko itzulpena eta itzulpen automatikoa Itzultzaileen betiko eskuzko lanarekin batera, itzulpen automatikoa, makinek egindakoa, sor daitekeen planteatu egin da. Praktikan garrantzi handia izango lukeen gertaera da. Horrexek itzulpengintzaren mundura iraultza ekarriko luke. Europako Batasuna izan da gehienbat gai honi arretarik handiena eskaini diona. Itzultze makinen ezarrerak itzultzaileen ordezkapena eragingo duela irudikatzen zaila da. Itzultze makinek itzultzailearen lana erraztu egiten du, hain zuzen ere. Haatik, makinek sortutako testuak ezinbestez gainbegiratu egin beharko dituzte itzutzaileek. Gainera, makina horien erabilera testu gris deritzenetan, dokumentu administratiboetan adibidez, bakarrik izango litzateke eraginkorra. ยง19. Itzulpen juridikoa 55. Itzulpen juridikoaren izaera A) Itzulpen juridikoaren ezaugarriak eta arazoak Itzulpen ona irakurlearengan testua jatorrizko hizkuntzan irakurtzerakoan eragin berbera sortzeko gai izango litzatekeen itzulpena da, jatorrizko testuko hizkuntza erabat menperatzen duelakoan. Hori dela eta, itzulpena egiten den hizkuntzen barietate funtzional eta dialektaletan itzultzaileak prestakuntza zabala behar du. Baita itzultzen ari den gaiaren gaineko gutxieneko ezagupena ere, bereziki itzulpena teknikoa edo zientifikoa denean. Gure kasuan, espezializaturiko testua denez, gai horren ezagutza, berez zaila dena, beharrezko zaio itzultzaileari. Itzulpen teknikoaz aritzean aipatu genuenez, beste ezaugarrietako bi adierazpenen zehaztasuna eta gune aldaezina dira. Mundu juridikoan ezaugarri bi horiek oinarrizkoak ditugu. Beraz, itzulpen lana jatorrizko hizkuntzan adierazitako mezu osoa islatzean datza; eta egiteko erak, ahal den neurrian, anbiguotasunik gabekoa izan behar du, gaizkiulertuak eta nahasteak baztertuz. Oro har esan daiteke itzulitako testu juridikoak izan behar duen fideltasunak erabatekoa izan behar duela. Behar horrek itzulpenaren printzipio estetikoen aurretik zehaztasuna eta segurtasuna ipintzera garamatza. 131


Fideltasun hori areagotu behar da, adibidez, arau bat itzultzean. Unibertsitaterako testuliburu baten itzulpenean, alderantziz, askatasun handiagoa zilegi da estiloari dagokionean. Horrela, Administrazioaren arloan itzulitako testuen itzulpenak eraginkortasun eta izaera ofiziala du. Ofizialtasun horrek ohizko lan metodoa hitzez-hitzezko itzulpena izatera bultzatzen du, beti ere jatorrizko eta itzulitako testuetako hizkuntzen arteko tarte tipologikoak ahalbideratzen duenean. Hala ere, ze punturaino hitzez-hitzezko itzulpenak itzulitako testuari arrotzak zaizkion ezaugarri estilistikoak gehitzera eramaten gaitu? Jatorrizko testuari fideltasuna segurtatu eta estiloa errespetatu behar da, beti ere itzulitako hizkuntzaren oinarrizko irizpideen ikuspuntutik onartezinezko testua sortarazten ez den artean. Egoera horiek bai hizkuntzaren erabilera orokorrean (adib., datak, txertatutako esaldiko hizkuntzen eta esaldi laburreko hizkuntzen arteko ezberdintasuna etab.) bai hizkera espezializatuen eremuetan (adib., errespetuzko tratamenduak beste hizkuntzetako parekoekin egokitu, gaztelaniazko Excelencia moduko formulak, esaterako, etab.) suerta daitezke. Gaur egun hizkera teknikoek orokorki erakusten duten nazioartekotze joerari buruz, arlo juridikoari dagokionez, bederen 単abardura batzuk egitea beharrezko dugu. Darabilgun arloan hizkuntza bakoitzak berezko fraseologia eta terminologia garatu ditu nazioartekotuago dauden jakintzagai batzuk baino neurri handi batean, fisika kasu. Nahiz eta gaur egun, nazioarteko harremanen estutzea dela eta (adib., partikularren arteko nazioarteko merkataritza) edo nazioz gaindiko erakundeen ezartzea dela eta (gure kasuan aipatzekoa da Europako Batasuna), nazioarte mailan kontzeptu eta terminoak sortzen diren, oro har lege araubide bakoitzak berezko hizkera juridikoa garatu egin du. Lege araubide bakoitzak eta harekin sortzen den hizkerak kontzeptu egituraketa koherente eta osoa eratzen dute, berezkoa eta independientea den terminoen egituraketa semantikoa ezarriz. Horregatik itzultzaileek eurek diharduten egituraketetako oinarri eta egituren ezagutza ona behar dute. Amaitzeko, gogoratu itzulpenaren ondorioko testuan hizkera juridikoaren berezko estiloa zaintzearen beharra, lehenengo ikasgaian aipatzen genituen ezaugarrien arabera. B) Itzulpen juridikoen eskaria Itzulpen juridikoen eskaria izugarri hazi egin da. Horren atzean dagoen arrazoia hurrengo lerroetan azalduko dugu. Makina bat dira hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen duten nazioarteko eta erregioetako erakundeak. Alde batetik, erakunde handiak ditugu: Nazio Batuen Erakundea, Europako Batasuna, Europako Kontseilua 132


etab. Bestalde, badaude bi milatik gora nazioarteko eta erregioetako erakundeak, eleaniztun dokumentazio kopuru ikaragarria sortu eta itzulpen talde ugariak behar dituztenak. Europako Batasunean, hizkuntz ofizialtasun anitza dago eta horren ondorioz, hizkuntza ofizial guztietan aldibereko bertsioak argitaratu behar dira. Bertsio guztiak dira lege indar eta balio berekoak, eta berehala aplikakorrak. Erabateko baliokidetasunaren eskakizuna oinarrizkoa da batasuna osotzen duten Estatu guztietan arau berdinak lortu nahi baditugu. Baina batasunaren barruan tradizio juridiko handi bi daude batera, kontinenteko Zuzenbidearena eta Common Law Zuzenbidearena. Gainera, Estatuen barruan eleaniztasunaren ofizialtasuna aurkitzen dugu: Belgika, Kanada, Espainia etab. Kasu horretan, hizkuntz ofizialtasun bikoitzeko marko juridikoaren erakuntzak testu juridiko bikoitza dakar, edozein motatako inprimaki administratiboak barne. Kanadako kasuan, tradizio juridiko bi batera daude, baina han hizkuntza ofizial bi daude eta horietako bat lurralde zati bati lotuta dago funtsean. Ingelesa nagusi izan den artean, frantsesak baztertze egoera bat jasan du. Alderdi honetan Espainiako Estatuaren antzeko egoera erakusten du, batetik gaztelania eta bestetik euskara, katalana eta galiziera. Tradizio juridiko ezberdinen arazoa ez dugu Euskadin ia aurkitzen, baina bai bi Estatu ezberdin artekotasuna dagoela, bakoitzak bere araubide eta lengoaia berezkoak dituelarik.

§20. Itzulpengintza Euskal Herrian 56. Itzulpenaren garrantzia euskal kulturan Itzulpengintzak euskal literaturaren historian leku nabarmena dauka. Eta joera hori aspalditik dator, ez da gaur egungo gertaera soilik. Ibon Sarasolak emandako datuak ikusirik, XVI. mendetik XIX. mendearen azken aldera bitartean 587 titulu argitaratu ziren euskaraz, 194 direlarik titulu desberdinak. Berorietatik 101 bakarrik orijinalak dira; beste guztiak itzulpenak dira. Gaiari begiratuta, liburu gehienak erlijiozkoak dira. Hogeigarren mendean joera horiek aldatuz joan dira eta azken urteetan itzulpenaren kopurua %30 izatera heldu da euskaraz idatzirik dauden liburuei dagokienez. Baina euskal kulturaren barruan itzulpenaren pisua ez da bakarrik horretara mugatzen. Prentsan, irratian, telebistan... baita arlo juridikoan ere, itzulpenek izugarrizko garrantzia dute. 133


57. Euskal itzulpen juridikoaren historia Egin dezagun itzulpengintzaren egoerako berrikuspen laburra historian zehar, zeinen ezaugarriak bigarren ikasgaian ikusiak baititugu. Euskal Herriko itzulpengintzaren ezaugarrietako bat hauxe da: gaztelaniatik euskarara eginikoa da ia bakarrik. Horregatik erdara-euskarazko itzulpenari buruz bakarrik hitz egingo dugu. Interpretaritzan justu kontrakoa gertatzen da. Ohiko egoera historikoak alderantziz ematen ari dela esan daiteke, bitxia bada ere. Administrazio Publikoak ere hizkuntzaren berreskurapen mugimendu zabalean parte hartzen du. Iraganean Administrazio Publikoak euskararen galtze prozesuan paper eragilea jokatu badu ere, egun euskara ofiziala den heinean, behinik behin, kontrako norabidean ari dela esan daiteke. A) Demokrazia aurreko urteak Sarreran genioen legez, euskara juridikoaren historia oso txikia da bai beraren erabilpen orokorrean bai itzulpengintzan izaniko erabilpenean. XX. mendearen aurretik oso gutxi dira euskaraz itzulitako testu juridikoak. Adibide bakar batzuk aurki ditzakegu, zenbait notari dokumentu, udal mailako xedapen batzuk (Usurbilgo ordenantzak), Bizkaiko Batzar Nagusien zenbait testu edota Frantziako Iraultzaren garaiko agiri batzuk. Euskara ez da idatzizko komunikazio juridikoaren adierazpidea izan. Ez da gai juridikoak euskaraz idazteko tradiziorik izan eta Administrazioan ez da euskara erabili izan; aspaldiko latinaren lekua erromantzeek ordezkatu zuten, eta ondoren gaztelaniak eta frantsesak. Egoera hori gehiengo euskaldun elebakar zen herrialde batean suertatu zen. Aurkitzen ditugun itzulpen urriek, hain zuzen ere, (beharbada atzetik ideologia edo hizkuntz politika bat duten bakarrak Frantziako Iraultzan itzularazi zirenak dira, gainontzeko kasuetan erdaraz dagoen gaiaz jakitun egoteko izango lirateke) egoera kontrajarria erakusten dute, herri mailan guztiz kokatuta ez dagoen hizkuntzaren erabilpenaren eta komunikazioaren beharraren artean. Ahozko mailan euskararen etengabeko erabilerak logikoagoa dirudi. Jauzi handia Espaniako II. Errepublikako garaian egin zen. Euskal Herriko autonomi estatutuen proiektuak itzuli ziren eta 1936an Estatutua onartu zen. Erregimen autonomikoaren etorreraz batera Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa - Diario Oficial del País Vasco argitaratzeari ekiten zaio 1936ko urritik 1937ko ekainera arte. Erabat elebiduna zen eta jatorrizko idazketa gaztelaniaz egiten zen, ondoren itzulia izango zen. Argitalpen honen edukiaz 2. ikasgaian hitz egin genuen. 134


Mende honen hasieran ere, Aita Ipolito Larrakoetxeak Codex Iuris Canoniciren itzulpena hasi zuen: Erromako Eleizearen Araudia izenaz. 1924. inguruan amaitu zuen, orduko euskal giroak bultzaturik; hala ere, ez zen argitaratu 1978. arte. Gerra ostean, itzulpen-lana gelditurik egon zen luzaro. Bakarrik aipatuko dugu, Gizonaren Eskubidegai Guzietaz Aitorkizunaren itzulpena. B) Demokrazia garaian Demokraziaren etorreratik aurrera euskarak apurka-apurka normalizaziorako bidea hasten du. a) Administrazio mailan Alde batetik euskara eta gaztelaniaren ofizialtasun bikoitza adierazten da, itzulpengintzaren orokortzea dakarrena. Lehen aipatu dugun moduan, aurrerantzean itzulpengintza juridiko-administratiboa eta euskarazko hizkera administratiboaren sortze-lana lotuta doaz. Itzulpengintza juridiko-administratiboa hizkuntz normalizaziorako ahaleginen ondorioa da. Administrazio publikoetan euskararen erabilera normalizatzeko herritarren nahia jaso da. Bultzada horrek garrantzi berezia du Euskal Autonomi Elkartean. Euskadiko Autonomi Estatutuaren onarpenak euskara Euskadiko berezko hizkuntza legez deklaratzea dakar, bai eta gaztelaniaren maila berean ofizialtasun izaera lortu ere. Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legeak bultzada hori garatu egiten du eta, besteak beste, Administrazio Publikoekiko harremanetan bai gaztelania bai euskara erabiltzeko eskubidea herritar orori aitortzen dio. Gainera, Euskadiko Autonomi Elkarteko botere publikoek esku hartu dezateneko edozein arauzko xedapen, erabaki ofizial edota egintzak bi hizkuntzetan idatzita egon beharko duela agintzen du Legeak. Nafarroan antzeko gauza bat ematen da, neurri batean behintzat, eta Iparraldean, berriz, egoera guztiz desberdina da. Gaur egungo eta etorkizuneko itzulpengintzaren azterketa egiterakoan, batez ere administrazio arloko itzulpengintzari ekingo diogu, beraren garrantzia dela eta. b) Administraziotik kanpo Bestalde, kultur bizitzan oro har euskara hedatu egin da. 60. hamarkadatik aurrera hizkuntzaren eguneratze eta estandarizazio prozesua martxan da. Euskararentzat ordurarte helezinak ziren arloetan ere heda dadin 135


gogoa dago. Hizkuntza erabilera eta jakintzagai berrietara egokitu behar da. Horrela, euskara Zuzenbidearen mundura ere zabaldu da. Egoera berri hori finkatzeko itzulpenak derrigorrezkoak dira. Unibertsitatean, adibidez, eskuliburuen falta nabarmena dago; euskarazko liburuak lortzeko itzulpenaren bidea hor dago. 58. Euskarazko itzulpen juridikoaren arazoak Hemen azalduko ditugun arazoak euskara juridikoarenak ere direla esan dezakegu. Dakigunez, euskara arlo juridikoan gutxi erabilia izan da, eta Administrazioan itzulpenak egiten hasi zirenean teknolekto honen garapena etorri zen. Beraz, hemen planteatzen diren buruhausteak interesgarriak dira eremu honetatik kanpo eta kontutan hartu behar dira euskarazko hizkera juridikoa sortzerakoan. A) Tradizio falta Arlo juridikoan euskarak izan duen presentziaren historiari buruz eta tradizio juridikoaren historiari buruz hitz egiterakoan, adierazi dugun moduan arlo honetan ere euskararen oso tradizio urria aurkitzen dugu. Tradizio ezaren ondorioz ezin ditugu fraseologia, lexiko etabarren beharrak tradizio historikoari begiratuz konpondu, ez dago eta. Euskara arlo juridikoan erabiltzearen arazo gehienak konpondu gabe daude oraindik. Adibidez, tradiziozko termino juridiko gutxi dugu euskaraz. Ahozko euskaratik, ahozko tradiziotik, ezin dugu gauza handirik lortu ere. Gure Zuzenbide Pribatuak, batez ere Bizkaikoak, ekar dezakeena ez da asko. Gai honetan erabilpen ezaren ondorioz, dela bertako sortze-lanen bidez, dela itzulpenen bitartez, ez daukagu gaur egun tradizio materialik bertan oinarritzeko. Faktore horrek badu, bestalde, bere abantaila: huts-hutsetik hasterakoan, lana era guztiz koherente eta sistematikoan egitea bideratzen du. Hala ere, lan hau neketsu dakusagu. Hizkera juridikoaren ezarrera eta garapen ezaren ondorio nagusia honako hau da: arazo juridiko-linguistikoen konponbidea ez da homogenoa izaten. Terminologiaren bateratuaren falta aitortu beharrean gaude. B) Euskara juridikoa eta estandarra Euskara juridiko eta administratiboko tradizioaren eza ez da arazo bakarra, gainera teknolekto edo hizkuntza tekniko-juridikoko oinarri izan 136


behar duen euskara batua edo estandarraren antzinatasuna ez da hogei urte baino handiagokoa. Aldi labur horretan estandarra finkatu egin da, halere oraindik goizegi da estandar linguistiko horren barnean hizkuntzaren barietate espezializatuak sor daitezen. Gainera, euskara juridikoaren sortze-lana itzulpenen bitartez egin da hein handi batean. Gertaera horrek hizkera espezializatu honen garapena zaildu egiten du. Une honetan eta etorkizunean egoera hau nola garatu behar den galderari erantzunez, hizkuntzarentzat onartutako arau-estandarra errespetatu behar dugula esan dezakegu. Beste aldetik, euskarak alor juridikoan tradizio literarioari jarraituz berezko hizkuntz baliabideak garatu beharko ditu. Amaitzeko, azken emaitza naturala izan dadila eta ez dadila behartua izan zaindu beharko da; hizkuntz erabilera arruntaren hurrekoa izan dadila, baina hizkera espezializatuak behar duen zehaztasuna errespetatuz. C) Euskara: familia gabeko hizkuntza Euskarak ez dauka hizkuntza haurriderik katalanak duen bezala (hizkuntza erromanikoa: gaztelania, frantsesa...). Modu batean, aldentze hori abantaila izan liteke gaztelaniaren eragina askoz txikiagoa delako, baina hizkuntza haurrideentzat prestatutako konponbideak ezin ditugu hain erraz kontutan hartu. Hain zuzen ere, inguruko hizkuntzetara hurbiltzen bagara, euskararen formak ez errespetatzeko arriskua daukagu. Gainera, erreferentzia guztiak euskaratik urrun dauden hizkuntzetatik helduko zaizkigu eta horregatik itzulpena zaila izango da. Antzekoak diren hizkuntzen artean itzultzea errazagoa da, euskara tartean denetan baino. Itzulpen motei buruz hitz egiterakoan adierazitakoa gogoratuz eta euskara eta gainontzeko hizkuntzen arteko ezberdintasunak ezarri ondoren, hauxe esan behar dugu: gaztelania-euskara itzulpenei dagokien itzulpen era zeharkako itzulpenarena da. Egin beharreko zeharkako itzulpenak ez du hartzen bere baitan moldatutako itzulpena, ezta laburtutako itzulpena ere. Itzulpen mota hau beharrezkoa zaigu, euskara eta gaztelaniaren arteko ezberdintasunak, batez ere morfosintaxikoak, oso nabarmenak direlako. Erdarak askotan idazkera korapilatsua agertzen du eta, horren ondorioz, itzulpenak zailak izaten dira. Adibidez, ez da arraroa lege batean hamar lerroko artikulu bat topatzea. Subjektua eta aditz nagusia elkarrengandik urrun egon ohi dira, esanahia ulertzen zaila eginez. Erlatibozko esaldien arazoa, adibidez, aipa genezake. 137


Ulerkortasunaren aldeko ahaleginak txalogarriak dira, baina mundu juridikoan zehaztasuna behar da eta testua ezin da aldatu. Muturretako jarrerak saihesten ahalegindu behar dugu. Batetik, gaztelaniatik kopiatzearen eta maileguak hartzearen gehiegizko joera, zehaztasuna lortzen dela argudiatuz, baina itxura eta mamiari dagokionez gaztelaniaren menpeko hizkera garatzen da. Bestetik, beste muturreko adibidea hauxe izango litzateke, hitzez-hitzezko itzulpena bilatuz euskal hitzak (berdin dio erabiltzen ez diren edo tokian tokikoak diren) erabiltzen ditu hitzen ohiko erabilera espezializatuz edota hitz berriak sortuz. D) Itzulpen joerak Euskarazko itzulpengintzan garrantzi handia izan duen gertaera bat eman da. Esan daiteke itzultzeko joera nagusi bi sortu egin direla bai euskarazko itzulpena egiterakoan bai euskararen erabilpen administratiboan. Dena dela, itzultzeko joeren artean eman den haustura gaur egun konpontzeko bidean dagoela esan liteke. Euskadin elkartruke eta eztabaida, lan honetako oinarrizko materialen erabilera eta aurrerapenak, itzulpen lanen heltze prozesua eta itzultzaileen trebakuntza hobea gertatzen diren heinean, espero dezagun bateratze handiagoa izan dadila. Lehenengo joerak lehenengo autonomi garaiko (1936-1937) tradizioarekin lotzea nahi du. Garbizalea da eta maileguen erabilpen murritzaren aldekoa da. Euskararen ohiko formak gorde nahi ditu, nahiz eta horrela itzulpenean gorde behar diren 単abardurak galdu, baina bere izaera garbizaleagatik ere herri hizkeratik urruntzen da. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta Legebiltzarrean kokaturik egon da. Bigarren joera hizkuntzaren modernizazio eta estandarizazio ahaleginekin eta euskararen erabilera berriei erantzun nahi dien mugimenduarekin lotzen da. Beste hizkuntzetako terminologiaren zehaztasun guztia gorde nahi da eta hitz mailegatuak sarritan erabiltzen dira. Hala ere, horrek ez ditu oztopatzen erdibideko irtenbideak, hain zuzen ere gero eta ugariagoak direnak. E) Terminoen zehaztasuna a) Terminoen trataera Kontutan hartu behar da itzulpena egiterakoan ikuspegi bi egon daitezkeela puntu honi buruz. Batak literaltasunaren alde jokatzen du; zerbait euskaratzerakoan honakoa galdetzen du: erdarazko termino honek zein pareko du euskaraz?, bide hau zientifikoa da, eta euskaratu behar 138


duen sistema juridikoaren kategoriak errespetatzen ditu. Euskararen erabilera eremu askotan murritza izan denez, maileguetara jotzen da askotan. Euskarazko jatorrizko hitzak erabiliz gero, gaztelaniaz edo frantsesez sortutako kontzeptuen Ăąabardurak sarritan ez dira bereiztuko. Ezin dira erdarazko kontzeptu desberdinak adierazten dituzten terminoak euskarazko hitz bakar batekin eman zehaztasun juridikoa galdu gabe. Arazo hau areagotu egiten da itzultzaileak eremu tekniko hori ezagutzen ez badu, eta ezberdintasun horiek antzematen ez baditu. Gogora dezagun Zuzenbidea sistema osoa dela, terminoak elkarlotuta daudela (antzekotasunez, kontrakotasunez, kategoriak sortuz etab.) eta sistema horretako osagai bat hartzen badugu, aldameneko osagaiak ere ikutzen ditugu eta osotasunezko trataera bat eman behar zaie. Adibidez: asesinato itzultzen badugu homicidio terminoari irtenbidea eman behar zaio. Asesinato, homicidio... ideia orokorraren esangura emateko topatuko dugu hitz bat, baina termino bakoitzak zehatz eta mehatz esan nahi duena adierazteko ez. Beste joerak aldiz honakoa galdetzen du: halako kontzeptu juridikoari nola esango zaio euskaraz? Joera hori ez da bestea bezain zientifikoa, zehaztasuna galtzen duelako euskarazko jatorrizko hitzak erabiltzearen aldekoa delako. Bigarren joera horrek beste joera kritikatzen du, zeren nahi baita, euskara eta gaztelaniaren arteko harremanetan, hizkuntza bakoitzeko osagaiak baliokide bat izan dezala bestean. Baina horrek esan nahi du hizkuntzak nolakoak diren ez jakitea; hizkuntzak ez dira guztiz baliokideak, are gutxiago familia berekoak ez direnean. Arazo honetan garbi dagoena hau da, zenbait baldintza ezberdinen aurrean gaudela, hala nola: itzulpen mota hauek behar duten zehaztasuna, hizkuntzek agertzen dituzten ezaugarri bereziak, euskara eta erdararen arteko hurbiltasun eskasa etab. b) Eremu semantikoak, jatorrizko euskararen hitzen erabilpena eta hizkeraren zehaztasuna. Hitzez-hitzezko itzulpenen beharra jaso genuen aurreko orrialdeetan. Baina horrelako itzulpen bat egiterakoan gogoratu behar dugu, hizkuntzen elementuak ez direla guztiz baliokideak, are gutxiago hizkuntzen lexikoak. Beraz, litekeena da hitzek testuinguru desberdinetan har ditzaketen balio semantikoak kontutan ez hartzea eta baliokide omen den hitz bat erabiliz itzulpena gaizki egitea. Bestalde, jatorrizko hizkuntzan hitz bat agertzen den bakoitzean, bigarrenean ere hitz bat eta bera ematearen ideia, hitzek lege hizkeran eduki behar duten zehaztasuna lortzeko bide bezala, kritikatzen dute batzuek. Ideia hau azaltzeko P. Ă lvarez Mingoren lana erabiliko dugu. 139


Adibidez: horixe gertatuko litzaiguke legalidad hitzarekin: la legalidad de los actos edo la legalidad vigente esaten badugu, nahiz eta itxuraz hitz bera izan, ez dugu gauza berbera esaten, ondorioz erdararen ariora egiteko legalitatea hartu beharrean ikusten dugu geure burua, balio semantiko berdinak azaldu nahi baditugu. Kontzeptuak zehazteak eta arauzkotzeak ezin dute ekarri erdaraz hitz bat agertzen den bakoitzean, euskaraz ere hitz bat eta bera erabiltzea, guztiz alderantziz, erdaraz hitz bat eta bera agertzen den bakoitzean. Aztertu beharko dugu zein den beraren balio semantikoa, balio horri legokiokeen euskal hitza aukeratzeko. Orduan, ideia horri jarraituz, «ordenar» hitzaren kasuan, euskaraz zenbait hitz zehatz izango genituzke, testuingurua edo dagokion balio semantikoa kontutan izanik: «agindu, eratu, antolatu, taxutu, apeztu, zerrendatu». Edo «legalidad» kasuan: «la legalidad de un acto» «egintza baten legezkotasuna» izango da, baina «la legalidad vigente» ostera, «indarrean dagoen legeria»-edo izango litzateke. Askotan arazo terminologikoak barik, ezjakintasunak sortutako akatsak topatzen ditugu. Zuzenbidea ezagutzen ez bada, zaila izaten da noiz erabili behar den bakoitza jakitea. Ondorioz «ordenatu» proposatu ahal da. Baina horrela gure hizkuntzaren aberastasuna eta ahalbideak baztertzen dira, kasu honetan «ordenatu» hitza gureganatzeko, balio semantiko guztien eramale dena. Orduan, itzultzailearen ahaleginek, beraz, edukiari eustera jo behar dute, arauzko itxura alde batera utziz eta kulturazko bitartea gainditzen saiatuz. Baina, dena dela, berriro gogoratu behar dugu lehenago esaten genuena, hau da, gure hizkuntzaren ahalbideak erabiliak izan behar direla dudarik ez dagoela, baina itzulpen juridikoaren nahitaezko ezaugarria dela mezua eskaintzea osotasunean. Hitzez-hitzezko itzulpena izan beharrean, gutxi gora beherako itzulpen bihurtzen denean, zehaztasun ezak baliogabetzen du hizkuntza eginkizun horretarako. F) Nazioartekotasunaren arazoa HAEEk 1989an antolatu zituen Administrazioko Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldietan Ibon Sarasolak azpimarratu zuenez, euskararen independentzia gaztelaniarekiko gorde behar da, bestela hizkuntza bakarretikako administrazio-testuen itzulpenak dakarkigun arazoa hauxe izango litzateke: gure hizkuntza gaztelaniazko hizkuntzari eta administrazio-modu bereziaren adierazpide izateari lotuko zen. Egile honen ustez, gure hizkuntza orokortu egin behar da, hau da nazioartekotu eta ez hizkuntza jakin batekin lotu. Horren ustez, Europarekin administrazio-mun140


duan zer den orokorra eta zer Estatu bakar bati, bereziki espainiar administrazio-munduari soilik, dagokiona bereiztu behar da. Hala ere, hizkuntzek ordenamendu juridikoekiko duten morrontza ezin dela ahaztu gaineratu behar dugu gure aldetik. Dakigunez, zenbait terminok gizartearen sistema kontzeptuala eratzen dute eta, ondorioz, inguru soziolinguistiko desberdin batean itzultzea zail samarra gertatzen da. Zuzenbidearen kasuan zailtasun horiek areagotu egiten direla esan genezake, besteak beste zehaztasun kontuak direla eta. 59. Itzulpenaren bitartezko corpusaren lanketa A) Sarrera Euskara ez da adierazpide izan eremu juridikoan eta, beraz, euskal hizkera juridikoko tradizioaren eza nabaria da. Beraren erabileraren urritasuna eta testigantzen kopuru mugatua ez dira nahikoa euskaraz hizkera juridikoa lantzeko. Gaur egun egoera aldatu egin da eta izaera juridikozko itzulpenak ugariagoak dira, batez ere, administrazio munduari dagokionean, euskararen ofizialtasun deklarazioaren ondorioz eta euskara bizimodu arruntean heda dadin egin diren bultzaden ondorioz (abokatuen mundura, unibertsitatera sartuaz etab.). Halere, bizi garen mundua oso konplexua da eta, Zuzenbideak alor guztiak arautu behar dituenez, mundu juridikoa ere zailtzen da. Hortaz, arazoak bi zutaberen gainean dautza: batetik, mundu juridikoan euskararen erabilpen eza dela eta, hizkera juridikoaren tradiziorik ez da, bai itzulpengintzan bai produkzio propioan; eta bestetik, juridiko denaren adierazpide moduan euskara garatu da, hein handi batean itzulpenen bidez egina. Aipatutako zertzelada bi horiek direla eta, itzulpengintza euskarazko hizkera juridikoaren eratzaile eta bultzatzaile nagusia da. Jatorrizko produkzioa ez da euskaraz egiten: testua gaztelaniaz idazten da eta gero euskaraz itzuli. Euskara administratiboaren garapen osorako beharrezko duen autonomi eza legoke. Euskal Herriko administrazio publiko guztietan euskaraz egindako testuen multzoa txiki-txikia da. Jon Agirre idazlearen ustetan, testuen %1era ez da iristen. Gainera Administrazioak gaztelaniaz mamitutako Espainiako legeen arabera dihardu. Hori garrantzitsua da, kontzeptuak mugatu eta terminoak ezartzen dituena legeria delako. Euskarak bere garapenerako sormena behar du, sistematikoki itzulpenei heldu gabe. Diskurtso autonomoa eratu behar du. Horretarako, eus141


karazko jatorrizko ekoizpena beste biderik ez da. Horretarako, funtzionarien eta profesionalen hizkuntz gaitasuna ezinbestekoa da. B) Ondorioak Legeak, dekretuak, aginduak, ordenantzak, txostenak, ofizioak etab. gaztelaniazko testuen gainean eztabaidatzen dira, bai eta onartu ere; oso gutxi da euskaraz landua eta idatzia aurki daitekeen dokumentazio eta jarduera administratiboak (salbuespen aipagarri batzuk salbu). Gaur egun, euskara juridikoz argitaratzen den gehiena, edo ia gehiena, itzulpenaren bidetik datorkigu. Euskarazko testu juridiko-administratiboak zein jarduerak erdaretatiko itzulpenak izan ohi dira. Beraz, euskaraz idatzia ekoitzitakoa gaztelaniaren euskarazko bertsioak besterik ez dira: gaztelaniaren hizkuntz baliabideak, adierazpideak ere gaztelaniazkoak direlarik. Esku artean euskarazko administrazio papera hartzen duen irakurleak proportzio izugarri handian itzulpena aurkitzeko arriskua du. Administrazioan euskara itzulpen bidezko hizkuntza izateak ondorio latzak dakartzala aitortu beharko dugu. Izan ere, badirudi Administrazioan euskaraz egiteko erantzukizuna itzultzaileak besterik inork ez duela. Euskarazko ekoizpen juridiko-administratiboa ia osorik itzulpen bidezkoa izateak ondorio linguistiko latzak dakartza. Hiztegi mailan ondokoak aipa daitezke: gaztelaniazko lege eta administrazio kontzeptuekiko autonomia eza, gaztelaniazko esamoldearen kalkorako joera eta maileguetarako gehiegizko joera. Joskera mailan ere erdararen joskerara egokitze beharrak zenbait buruhauste sortzen dizkio euskarari, adibidez: erlatibozko esaldiak, egitura pasiboak, gerundioak etab. 60. Itzulpen juridiko-administratiboa Administrazioaren hizkera bereziaren beraren ezaugarri bezala aipatu egiten dira hurrengo bi hauek. Alde batetik, beraren barruan maila ezberdinak ikus ditzakegu (ez dira berdin kalean jarritako kartel bat, berau hiritar guztiei zuzendua, eta legegizonei zuzendutako arau bat, adibidez) eta beste alde batetik, gai ezberdinez aritzen denez, beraren izaera konplexua da eta ez da erraz mugatzen. Horien zergatia, gaur egungo bizitza modernoan eta beraren konplexutasunean datza. Estatua bere egintza arlo ezberdin horietara hedatzen da eta hortik dator beraren hizkera gai guztietara aplikatu eta zabaldu beharra. Askotan testu administratiboa Zuzenbideko hizkeratik urruntzen da bizitzaren edozein esparruz aritzean. 142


Jarduera hori, nolanahi ere, euskaraz egin behar da, legeek horrela agintzen dutelako, eta hortik dator itzulpenaren hedapena gure inguruko Administrazioan. Lehengo lerroetan Administrazioaren konplexutasuna eta hortiko beraren hizkerarena aipatzen genituenei euskaratzeko edonork suma ditzakeen katramilak gehitu behar zaizkie. Hurrengo lerroetan itzulpen mota honen inguruan dagoen egituraren datu batzuk emango ditugu eta gero, itzulpen juridikoaren arazoak, oro har, hemen aplikagarri direla ahaztu gabe, eremu jakin honetako zenbait baldintza berezi ikusiko ditugu. A) Egungo datuak Gure inguruko Estatuetako ezaugarri garrantzitsuenetariko bat botereen banaketa delakoa da. Hiru botereak, dakigunez, hauexek dira: botere legegilea, botere exekutiboa eta botere judiziala. Egitura hau Espainiako sistema politikoan errepikatu edo egiten da autonomi elkarteetan. Botere exekutibo barruan gobernua eta administrazioa daude. Administrazio publikoak estatu espainiarrean hiru maila ditu: estatukoa, autonomi elkarteetakoa, probintzi mailakoa eta udal administrazioa. Estatuko Administrazioak bi maila ditu: estatuko administrazio zentrala eta ingurualdeko edo periferikoa. Euskararen agerpena Estatuaren maila horietan desberdina agertzen zaigu; bakoitzean errealitate eta arazo bereziak aurkitzen ditugu. Oro har, euskaraz agertzen bada zerbait, legeak itzulpena aginduta edo hiritar batek eskatu duelako izango da. Ez dago euskaraz egindako sormenik. Euskaratik erdarara itzultzen bada, hiritar batek euskara erabili eta funtzionariak euskaraz ez dakielako izango da. Administrazioaren eremu horietan agertzen dira, beraz, euskarara egiten diren hainbat itzulpen eta euskara juridikoaren sorrera eragin duen erabilera. Euskal Autonomi Elkartearen egoera aztertzen hasiko gara. Autonomi elkartean itzulpenaren hedapen zabala gertatu da itzulpen lanen beharrezkotasuna arautuz, itzulpenaren inguruan erakunde bereziak sortuz eta itzultzaileen prestakuntzaz arduratuz. 1986an Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Euskalduntze-Zerbitzuaren eginkizunen artean Euskadiko administrazio-hizkuntza egokitu eta finkatu egiten du, bai terminologi arloan ere. Beste aldetik, 1989an Euskal Autonomi Elkarteko Itzulpen Zerbitzu Ofiziala (IZO) sortzen da lehendik Euskalduntze Zerbitzuak zituen eginkizun batzuk bereganatuz. 1991n IZO HAEEren Zuzendariordetzaren pean kokatzen da Euskalduntze Zerbitzuarekin batera. Beraren eginkizunen artean hauexek aurkitzen ditugu: euskararen eta gaztelaniaren arteko itzulpenen zehazta143


suna eta lege-baliokidetasuna bermatu; euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpenak egin, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai aldundietakoak edo udaletakoak, eurek hala eskatzen dutenetan; baita Justizia Administrazioak eskatutako epailaritza-jardunak itzuli ere; inork egindako itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetasuna egiaztatu; euskal lege eta administrazio terminologia bildu eta aztertu, datutegi bat sortuz. HAEEk, IZOk proposatuta, hizkera eta terminologia administratiboko erabileraren irizpide teknikoak finkatu eta landuko ditu. Bere eginkizunetarako IZO bi jardunataletan banatzen da: Itzulpen eta Interpretaritza alde batetik, eta Terminologi Datutegia bestetik. 1989. urtean elkarteko administrazioan hamabost itzultzaile zeuden, eta Legebiltzarrean bederatzi. Foru aldundietan beste hainbat eta udal administrazioan, berriz, hirurogei baino gehiago. Horiei gehitu behar zaizkie: itzultzaile ez diren funtzionarien itzultze-lana eta zenbait erakundetan egindako itzulpen administratiboa. Euskal Autonomi Elkartearen Aldizkaria, Legebiltzarraren agerkaria eta bilkuren egunkaria elebidunak dira. Lurralde historikoetako aldizkarietan foru erakunde berarengandik datorrena ere euskarara itzultzen da. Dena dela, euskararen normalkuntzarako legean agindutakoa oraindik ez da bete-betean gorpuzten. Euskal Autonomi Elkartean kokaturik dagoen estatuko ingurualdeko administrazioari dagokionez, euskararen normalizazioa oraindik egin gabe dagoela esan dezakegu. Justizia Administrazioan itzulpen lanak ere egin behar dira. Horretarako Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak Itzulpen Zerbitzua du. Honez gainera, Arabako eta Gipuzkoako Entzutegi Probintzialetan itzultzaile bana daude. Nafarroako erakunde autonomikoetan ere itzulpen asko egiten dira. 1988ko ekainean 7 itzultzaile hasi ziren, Lehendakaritza Departamentuko Barne Eraentzako Zerbitzupean. Foru Administrazioa egituratuz joan ahala, eginkizun hori Hizkuntz Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren menpean jarri zen, gaur egun, 21 itzultzaile daudelarik. 1989ko azaroan hasi zen argitaratzen Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskal bertsioa, baina ez osorik, argitalpen horrek dituen lau sailetatik (Foru Administrazioa, Administrazio Lokala, Justizia Administrazioa eta Estatuko Administrazioa) lehena besterik ez zela itzultzen. 1990eko ekainaren 20an kaleratu zen euskaraz Administrazio Lokaleko lehen dokumentua. Orain arte adierazitakoa Aldizkari Ofizialari zegokion, baina bada beste arlo bat, Itzulpen Zerbitzua deritzona. Unitate horrek prestatzen dituen dokumentuak mota askotakoak dira: informazio orokorrekoak, kanpainetakoak, foiletoak, liburuak, errotuluak etab. 144


Iparraldean frantsesa dela administrazioaren hizkuntza bakarra esan dezakegu; euskarara egindako itzulpenik ez dago. B) Komunikazioa Dakigunez, erdaratik euskaratu egiten dira hainbat eta hainbat testu. Baina, J.I. Berasategi zenak zioen moduan, hausnarketa sakona egin daiteke. Erabiltzen da euskarara itzulitako testua? Erantzuna ezezkoa izango da kasu gehienetan. Horrela izanda, euskararen bertsioak betetzen duen zeregina ez da komunikazioarena; euskaraz dagoen testuak balio sinbolikoa bakarrik izango luke. Zeintzuk dira egoera hori sortarazten dituen elementuak? Zazpi izendatzen ditu aipatutako autoreak: —Euskalduna elebiduna da, gaztelaniaz badaki; beraz, gaztelaniazko bertsioa ulertzen du. Euskal Herrian bizi diren guztiek erdaraz ulertzen dute. —Biztanleria erdaraz alfabetatua izan da. Gainera, idatzitako komunikabide ia guztiak gaztelaniaz daudenez, gaztelaniaren zeregina berrindartzen dute. —Jatorrizko bertsioa ia-ia beti gaztelaniazko bertsioa da. Ideia originalaren ñabardurak hobekien zaintzen dituena izango da. Itzulpenean jatorrizkoaren xehetasunak zehaztea zaila da. —Sarritan idazki elebidunetan, zutabe bitan jartzen dira erdarazko eta euskarazko bertsioak, eta horrek erdarazko bertsioa irakurtzera eramaten gaitu erraz. —Euskarazko hizkera juridiko-administratiboaren falta, eta sortzen ari den neurrian ere, beronen ezagutzagabetasuna euskaldunen artean. —Horrelako testu bat gaztelaniaz nekez ulertzen da; testuetan berez terminologia espezializatua eta hizkera formaldua erabiltzen dira. Zailtasun horiek areagotu egiten dira euskarazko testuan. —Euskarazko bertsioa zaila da irakurtzeko, alde batetik hizkeraren zailtasuna eta ohitura falta direla medio eta, bestalde, maiz, gehiegi landu gabeko itzulpenak agertzen direlako, arazoa biziagotuz. Arrazoi horiek guztiak direla eta, erdarazko testua erabilgarriagoa dela sumatzen da. Euskarazko testua ez da erabiltzen, zenbait ondorio kezkagarri sortuz. Ondorio bat honako hau da: itzulpena ez da erabiltzen. Testua euskaraz irakurri ezean porrot egin dugula esan dezakegu. Indarrean dirauen legeriak agintzen duena bete egin dugu, helburuak ez ordea. Beste ondorio bat itzulpengintza berarentzako ondorioak ikusiaz agertzen da: itzultzailea isolatua dago, ez duela loturarik esan daiteke, eta 145


horrek ez dio laguntzen beraren itzulpen lanari. Itzultzaileak bere mezua ulertua izan den ala ez, edo bere lanean zein alderdi hobetu behar diren ez daki. C) Euskalkiak Euskal Autonomi Elkartean ezaugarri bereziak dituen euskalkia topatzen dugu: bizkaiera. Hiztun kopuru handia duen euskalkia da. Gainera, euskara estandarrari dagokionez, Autonomi Elkartean dauden beste euskalki biak (gipuzkera eta goi nafarrera) baino urrunago dago. Badu estandarizazio modernoa, estandar baturako ezarritako irizpideei jarraituz. Estandarizaziorako arauen multzoa Eusko Jaurlaritzaren eskutik etorri da. Beste aldetik, teknolekto administratiboak ezaugarri berezi bat aurkezten duela dakusagu. Hizkera administratiboa hiritarrari zuzendurik dago. Baina hiritarra ez dago hizkera horretan espezializatua. Beraz, hizkera horrek ulerkorra izan behar du zuzentzen zaion herritarrarentzat, azken honi esaten zaiona argi eta garbi uler dezan. Administrazioa herritarren mesederako dago eta berak erabilitako hizkerak hiritarren araberakoa izan behar du. Hortaz, datu bi horiek kontutan izanik: estandarretik urrunduriko euskalki bat egotea, eta herritarrarentzat ulerkorra den hizkera administratiboaren beharra, esparru geografiko horretan bizkaiera estandarizatua administrazio barruan erabiltzearen egokitasuna plantea dezakegu. Adibidez, udal mailan izango litzateke tokirik egokiena. Egia esan, jarrera horrek hizkuntzaren erabilpen teknikoetarako hizkera estandar bakarreko eskema apurtzen du. Baina, bestalde, goian adierazitako datuak kontutan hartu behar dira, sakoneraino heldu nahi izanez gero. Arazo honi dagokionez, Bizkaieraren erabilera Administrazioan izeneko lana gogoratuko dugu. Lanean euskalki horren papera Bizkaiko Administrazioan azkenengo urteetan ikertzen da, bai idatzizko mailan, baita ahozkoan ere. Ahozko mailan bizkaieraren erabilera garrantzitsua bada, idatzizkoan gutxitzen da, dena dela euskara batuaz idatzita dauden testuetan bizkaierazko formak garbi agertzen direlarik. D) Itzultzaileen zeregina Administrazioan Dakigunez, itzultzaileak agertzen dira administrazioan ez dagoelako euskararen erabileraren tradiziorik eta euren lana euskaraz egiteko funtzionarien gaitasun ezagatik. Itzultzaileek zeregin bikoitza egin behar dute: batetik, organo administratibo bakoitzak sortzen dituen arauzko xedapenak, jakinarazpenak, 146


iragarpenak etab. itzuliz; eta, bestetik, euskararen erabilerari dagokionez, hizkuntz normalizaziorako tresna izan. Azken hau, administrazio mailan, haiekin administrazioak erabili egiten duelako eta, gizarte mailan, tokiko administrazioen kasuan, normalizazioa gizartean ahalbideratzen duelako. Denboraren poderioz, logikoa denez, itzultzaile lanaren definizio hobea gertatzen bada, honako hau ekarriko du: haien lanbidezko berezitasunaren aitortzea, eta horrekin gaitasun profesionalaren eta horren emaitzaren hobekuntza. Aldi berean hizkuntz normalizazio prozesuan espezifitatearen ikuspuntutik interpretazio hobea ekarriko du. Administrazio barruan hizkuntz normalizazioaren aurrerapenak itzulpengintza lanean izango du eragin; eta zerbitzu administratibo askotan elebitasun funtzionalaren helburua lortu nahi izango da. Azken horren ondorio zuzenak hauexek dira: euskara juridiko-administratiboaren bultzada handia ematea eta euskara benetako komunikazio tresna izatea. E) Aurrikuspenak eta errealitatea Ez dugu hitzik egingo orain itzulpenaren porrotaz, baizik eta itzulpenetik espero zenaren porrotaz, alegia, euskara eta gaztelaniaren erabileraz Administrazio barruan. Itzulpengintza gaztelaniatik euskararako iraganbide bezala jotzen zen, edo jo zitekeen. Itzultzaileak, denbora baten ondoren, funtzionariek euskaraz idatzitakoa zuzendu eta lagunduko zukeen. Eskema hau ez da egia bihurtu ordea, eta gaztelaniak hedapen zabal-zabala du administrazioan, euskaldun askoren eskualdeetako udal mailan izan ezik. Lehen aipatu dugunez, euskara benetako komunikazio tresna izateko aurrerapausorik ez balego, porrotatzat hartuko genuke. F) Itzulpen-lanak ekarri duena Aurrekoarekin loturik, hauxe ere esan behar da, itzulpenak ondorio bi ekarri ditu: Batetik, gaztelaniatik euskararako itzulpenak hiritarren hizkuntz eskubideen betetzea bideratu du. Hiritarrak, honela, jarduketa administratiboak euskaraz jaso eta ezagutzeko eskubidea ziurtatua dauka. Bestetik, eta hizkera juridikoaren azterketarako bereziki interesgarri zaiguna, itzulpengintzak erabilpen juridikoetarako euskararen egokitzapena bideratu du. Euskarazko hizkera juridiko-administratiboaren oinarriak jarriak direla esan daiteke. Lehenengo urteetako itzulpenak eta gaurko testuak erkatuz gero, itzulpenen kalitatean aurrerapena ikusten da. Lanera147


ko material batzuk ere sortu dira. Terminologia eta flexioak, hizkera administratiboak berezko dituen erregistroak ere garatu egin dira, aurrera jotzeko oinarria eratuz. Horrek, azken batean, terminologia eta hizkera propioaren garapena ekarri du. §21. Euskararen erabilera autonomoa: itzulpengintzari aurre egitea 61. Erabilera autonomoaren beharra Euskal Herrian aplikagarriak diren Zuzenbideak gaztelaniaz edo frantsesez sortutakoak dira. Europako Elkartetik datorkigun Zuzenbidea ere erdaraz sortutakoa da. Araubidea zein Administrazioaren jarduerak erdaraz egiten dira gehienbat. Euskarak askotan zeregin sinbolikoa bakarrik betetzen du, itzulpena legez beharrezkoa denean. Euskarak, beraz, ez du Zuzenbidean jatorrizko eginkizunik. Zer gertatzen da hizkuntza bat beste hizkuntza baten gainean edo agertzen denean? Hori gertatzen da, adibidez, euskararen kasuan. Sánchez Carrión idazleari jarraituz, hizkuntza menperatzaileak lurralde bateko hizkuntzaren gutxiagotzea eta hizkuntz komunitatearen gabetzea dakartza; eta horien erabateko suntsipena, ondorengo epealdian. Prozesu horren hasieran hizkuntza menperatzaileak beste hizkuntzaren eremu bateko usadioak hartuz ekiten dio. Eta aurrera jarraitzen du hizkuntza gutxiagotuko hiztunen hizkuntz ezagutza konkistatuz (hasiera batean erdielebidun bihurtuz, hizkuntza erasotzailearekin kultur hizkuntza bezala; bigarren fasean elebidun, garapen osoa hizkuntza inbaditzailean bakarrik emanez, eta, azkenik, elebakar hizkuntza menperatzailean). Hizkuntza erasotzailearen aurrerapena hizkuntza erasotuaren atzerapenaren heinean egiten da. Hau erabilera-eremuak galtzen hasten da. Hizkuntzen historia guztia premia aldakorretara moldatzeko prozesu bat izan da. Aldi bakoitzak, aurrekoan ematen ez ziren beharren ondorioz, funtzio berriak sortzea galdatzen du. Eta hizkuntza, horren bitartez nortasun bat duen gizakia bezalaxe, etengabeko bilakaeran dagoen organismoa da. Eta beraren birsortzeko ahalmena irenstea, hizkuntza horrek aldi bakoitzeko momentu historikoko ahalbide berriak (politika, hezkuntza, lege, administrazio, teknika, zientzia, etab.etakoak) adierazteko duen ezintasuna onartzea da. Ahalbide berri horiek, beraz, hizkuntza zanpatzaileari eskaini eta aurkeztuko dira sistematikoki eta sintomatikoki era «natural» batean. Hiztunek beren hizkuntza funtziorik berrienetan eta sortzaileenetan erabili ezinak hizkuntzarekiko irudi kaskarra areagotu egiten du; hizkun148


tza hori umeena edota, bestela, edadekoena dela uste da. Ezin bizi izan daiteke normaltasunaz hizkuntza, normaltasunik gabeko era arruntean hautematen bada hizkuntza hori. Hizkuntza batentzat espazio sinbolikoa galtzeak suposatzen du, produkzio-energia blokeatzen dela, eta kultura menperatzailearen parafrasi-instrumentu bihurtzen dela, edo egoera azalekoen klitxe. Hizkuntza baten heriotza eragiten duena ez da beraren azken hiztunaren galera, beraren arimaren bahiketa baizik. Eta bahiketa hori izan daiteke, eta eskuarki hala izaten da, hizkuntza menperatuaren azken hiztunen galera eta lurralde-atzerapena baino urte askoz lehenagotikoa. Hala ere, hizkuntzaren arima ere aska daiteke. Hori gertatzen bada, une horretara arte hizkuntzaren berreskurapena eta hizkuntzaren transmisioa era osoan burutzea eragozten zuten lege lokarriak eta traba sozialak desagertzen dira. 62. Abiaburuak Ez gara gehiago luzatuko SĂĄnchez CarriĂłnen euskararen teoria soziolinguistikoari buruzko ideiak azaltzen, baina hortik atera daiteke zenbait ondorio. Euskararen bizipena ziurtatu nahi bada, hizkuntza horrek bere agerpena izan behar du espazio linguistiko ezberdinetan. Osotasunezko erabilera ematen ez bada, hizkuntza bat ez dago osasun onean eta bere arimaren zati bat falta zaio. Gure kasuan arazo horri beste kutsu bat nabaritu egiten zaio. Jakin badakigu zein den itzulpenaren garrantzia arlo juridikoan. Eta itzulpenen bidez zail ikusten da berreskuratzea eta euskarari arimarentzat bere tokia ematea. Beraz, nahiz eta itzulpen-lanen bidez euskarak bere presentzia eduki mundu juridikoan, eztabaidagarria da zein neurritan suposatzen duen horrek euskararen aurrerabideari benetako, ez itxurazko edo formazko, euskarri bat. Legeak, lege proposamenak, demandak, eta bestelako jarduera profesional, judizial, edo administratiboak euskaraz eta euskarazko testuen gainean eztabaidatu eta erabaki beharko lirateke, eta ez erdaraz edo erdarazko testuen gainean itzulpenaren aukera aprobetxatuz. Itzulpenaren bitartekotzarik gabe produkzio juridiko eta administratibo profesionala euskaraz sortuko duten guneak sortu eta bizkortu beharko lirateke, euskarazko corpus juridikoa sortzeko bide horretan. Euskararen Aholku Batzordeak, 1983an argitaraturiko ÂŤEuskararen Politikarako OinarriakÂť liburuan aipatzen zirenak hona aldatu ditugu. 149


Euskarak mundu juridiko-administratiboan, berari dagokion gunea bilatu behar du. Espazio horren barnean legegintza, araugintza, epaigintza, abokatugintza... euskara (eta euskara juridikoa bereziki) lan tresna izan beharko litzateke. Irizpide orokortzat honakoak aipatzen ziren: «Lehentasuna, euskara nagusi den tokiei, hizkuntzarentzat eta bere bizirako ezinbestekoak diren arloei eta euskara erabilgarri bat posible egiten duten medioei eta lanei eman behar zaie. Aukera honen oinarrian legokeen argumentazioa hau litzateke: hizkuntza batek etorkizunik izan lezake gizarte bizitza arrunt eta normalean ohizko bihurtzen bada, gizarte bizitza honen giroa, etorkizun segurantzarik gabe dagoen hizkuntza euskara bada, euskalduntzen denean. Gizarte bizitza euskaldundu ahal izateko honako osagai hauek eduki behar dira gogoan: —Hizkuntza, batez ere, giza-esperientzia arruntei dagokienetan lantzea. —Gizarte bizitza arrunt honetako gai eta arazo nagusienak euskaraz «okupatu» beharra. —Honelako hizkuntza baterako garrantzizkoak diren pertsonak eta pertsonaiak euskalduntzea. —Gizarte bizitza arrunteko giroa ez da euskaldunduko euskara hizkuntza erabilgarri bat ez bada bihurtzen. ... —Administrazioari dagokionez ere kriterio berdinak eduki beharko lirateke kontutan: euskaraz hitzegiten duen jende normalarentzako garrantzizkoak diren gai, toki eta pertsonak lehenik euskaldundu...».

Erakunde bereko txosten batek, «Euskararen politikarako oinarriko irizpideak» deitutakoak, 1993. urtean horrela esaten zuen: «Iritzi orokor hauekikoa bukatzeko, hizkuntzari berari dagokion hau ere aipatu beharra dago, bestelako xehetasunak gerorako utzita: jakineko zenbait alorretan bederen (Administrazioan, Zuzenbidean, Lan-munduan, Irakaskuntzan, Kazetaritzan, etab.) euskara erderaren menpe agertzen da, nahitaez itzulpenetara behartua. Horrelakoetan bere baitan premiazkoa duen hizkuntz sormena sarritan itzulpenen menpe geratzen zaio euskaldunari (publizitateak, esateko, adibide ugari emango luke). Euskal Herriko hizkuntz egoerak horretara bultzatzen duen arren, eta horregatixe, edozein gai alorretako hizkuntz langaiak, ahal delarik, euskaraz sortzeko ahaleginak egitea eskatzen du; sorketan, erdararekiko parekotasuna gutxienez, izatekotan.»

Euskara juridikoak egokia eta erabilgarria izan behar du. Eta egokia eta erabilgarria den ala ez, euskararen beraren erabilpenak esango digu. Erabilgarritasun horrek, gainera, autonomoa behar luke izan; ez luke gaztelaniarekin derrigorrezko loturarik izan behar. 150


§22. Hizkuntz transposizioa: Kanadako kasua 63. Sarrera Esan legez, Euskal Herrian bi Zuzenbide nagusi ditugu: espainiarra eta frantsesa, gure Zuzenbidearen azken aztarnekin batera. Beraz, bi Zuzenbide eta hiru hizkuntzatako egoera honen aurrean, nondik-norakoak ere bilatzeko asmotan, ongi letorkiguke antzeko arazoak bizi dituen Kanadako herrialdearen egoera aztertzea. Didier legegizon kanadiarrak idatzi duena oinarritzat hartuta, hona hemen hango problematika. Kanadan Zuzenbide Amankomuna (Common Law) eta Zuzenbide Zibila (Droit Civil) ingelesez eta frantsesez ematen eta erabiltzen dira. Kanadako ereduan, Common Law deritzona eta ingelesaren arteko harreman bakunak batetik, eta Droit Civil eta frantsesaren artekoak bestetik hautsi egin dira hizkuntza ofizialen berdintasuna dela medio; horren ondorioz Zuzenbide sistema eta hizkuntzen artean honako harremanak gertatzen dira: Common Law ingelesez eta frantsesez; eta Droit Civil frantsesez eta ingelesez. Beraz, kasu honetan hitz egin genezake itzulpengintzaz (sistema juridiko berdinean hizkuntza batean emandakoa beste hizkuntza batean ematea) eta transposizioaz (sistema juridiko batean emandakoa beste sistema juridiko batean ematea hizkuntza bera erabiliz edo hizkuntza desberdinak erabiliz). Itzulpengintza eta transposizio teknikak hizkuntza bakoitzaren lexikoa eta sintaxia ikertzeaz aparte, semantika eta praxi juridikoari buruzko ikerketetan ere oinarritu behar dira.

64. Itzulpengintza eta transposizioari buruzko oinarri teorikoak Hizkuntzalaritzaren arabera hitzak hiru osagai ditu: adierazlea (hitzaren itxura edo forma), adierazia (hitzaren esangura abstraktua) eta aipakizuna edo erreferentea (hizlariak hitza erabiltzean adierazi nahi izan duen objektu zehatza). Itzulpengintzak ez ditu sistema juridikoak dituen kontzeptuen egiturak aldatu behar. Ondorioz, terminologiaren aldetik egoera desberdinak gerta daitezke: —Termino batzuek adierazi berdina izango dute hizkuntza igorlean (HI) eta hizkuntza hartzailean (HH). —Beste batzuek HIn eta HHn adierazle desberdinak izango dituzte, nahiz eta adierazleetan esparru amankomun batzuk izan. —Beste batzuk ez dute HIn eta HHn inolako kidetasunik izango. 151


Teorikoki, bi dira bide nagusiak hizkuntza desberdinetako terminoekin erabateko kidetasuna lortzeko: HHko terminoen eremu semantikoak aldatzea eta, bestetik, kidetasuna lor daiteke HHn termino berriak sortuz. FCL itzulpengintzaren bidetik etor daitekeela esan dugu. Itzulpengintza egokia izan dadin, jatorrizko produktuak eta itzulpenaren bitartez lortutakoak berdinak izan behar dute eta hori horrela izateko bertsio biek ondorio berdinak izan beharko dituzte. Kanadako ereduak ondorioetan jartzen du garrantzia eta, hizkuntz kidetasuna lortzeko, ondorioen bitartez egiten dute. Labur esanda, mezua berdina izan behar da. Mezua berdina izan behar bada ere, horrek ez du esan nahi HIn eta HHn forma berdinak erabili beharko direnik. Hizkuntza bateko terminoek ez dute berez esangura jakin bat; gaur egun ezagutzen ditugun esangura horiek historian zehar izandako bilakaeraren ondorioak besterik ez dira, eta hizkuntza bakoitzak bere bilakaera propioa izan ohi du. Ez da berdin frantsesezko «bon père de famille» edo ingelesezko «reasonable man». 65. Transposizioa Kanadako egituraketa juridiko-administratiboa dela medio, Zuzenbide federalak maiz sistema juridiko desberdinetan du eragina. Zuzenbide federala frantsesezko Common Law eta ingelesezko Common Law-aren bitartez egiten da eta Zuzenbide Zibilari aplikagarri zaio. Probintzietako legeak ez bezala, lege federalek sistema juridiko desberdinetan dute eragina. Horrek arazo juridiko eta linguistiko latzak dakartza. Lege-testu federalak bi bertsio izaten ditu, bi sistema juridikotan aplikagarri baita: Common Law eta Droit Civil. Kanadako Zuzenbide federalaren printzipio nagusia sistema juridiko eta hizkuntza bien artean baliokidetasuna lortzea da. Zuzenbide federalaren transposizioak bi motatako arazoak dakartza: batetik, koordinazio mailako arazo juridikoak eta, bestetik, arazo linguistikoak. Nola sartzen da Zuzenbide federala Kanadako probintzietako sistema juridikoetan? Hiru sarbide daude: sistema juridikoetan amankomunak diren kontzeptuak erabiliz, probintzietako Zuzenbidea erabiliz, eta zuzen-eran. Goazen sarbide horiek azaltzera. Esan dugunez, termino batzuek hizkuntza bietan esangura berdina dute. Bestetik, Zuzenbide probintzialaren bitartez sartzen da batzuetan Zuzenbide federala. Kasu horretan probintzia batzuetako Common Law-ak eta beste probintzia batzuetako Droit Civil-ak bakoitzak beren hizkuntzan jasoko du. Azkenik, Zuzenbide federala zuzen-eran ere sar daiteke probintzietako Zuzenbideetan. Hori da probintzietan kokaturik dauden federazioko erakundeen kasua. Kasu horretan gerta daiteke Parlamentu federalak erabilitako terminolo152


gia eta enuntziatuen logika (Common Law-arenak hain zuzen ere) Droit Civil-ak dituenekin bat ez etortzea. Aipa ditzagun transposizio egoera bi. Bi sistema juridiko eta bi hizkuntzen arteko harremanek honako transposizio arazoak dakartzate. Alde batetik, sistema juridiko bateko arau juridikoa hizkuntza jakin batean ematen da, eta beste sistema juridiko batean eta beste hizkuntza batean eman behar da. Kasu horretan hizkuntza bakoitzeko sistema juridiko bat dago. Hauxe izango litzateke ingelesez landutako Zuzenbide federala probintzia frankofono batera aplikatzeko mekanismoa. Kasu horretan sistema juridiko batean emandakoa bestera pasatzea eskatzen da. Kontzeptuen transposizioa eskatzen da, beraz. Bigarrenez, hizkuntza batean landutakoa beste hizkuntza batera pasatzea bi sistema juridiko desberdinetan. Hauxe da Zuzenbide publiko pankanadiarraren kasua, elebiduna baita. Aipaturiko adibidean Zuzenbide federaleko printzipioen bi bertsio lortzen dira, bata frantsesez eta bestea ingelesez, nahiz eta batzuetan printzipioak Common Law-arenak eta beste batzuetan Droit Civil-arenak izan. Kasu horretan, hizkuntza batean landutakoa bestean ematea arazo linguistikoa baino ez da izango. Dena dela, esakuntzaren mailan ere desberdintasunak sor daitezke sistema bakoitzak esakuntzak emateko joera desberdinak baititu. Ondorio bezala hauek aipa genitzake: bi sistema juridikoen arteko mugak ahultzen dira; arazo terminologikoak, sintaktikoak eta esakuntzen aurkezpen materialari buruzkoak sortzen dira; arazo materialak ere: bertsioen bikoizketa etab; azkenengo arazoak egitura logikoetan sortzen dira. Transposizioaren emaitzak helburu argi bat izan behar du: ondorioetan batasuna lortzea. Gorago esan dugun bezala hizkuntza bien arteko transposizio kasuetan mezuaren batasuna lortu nahi izango da, nahiz eta horretarako forma desberdinak erabili ahal izango diren. Legegilearen mezuak bi sistemetan eta bi hizkuntzetan berdina izan behar du, hori aurrebaldintzatzat jotzen da, nahiz eta aurrebaldintza hori erabat egiazkoa izan ez. Zenbait autoreren iritziz, sistema juridikoaren eta kulturaren arteko harremanek mugak jartzen dizkiote sistema juridikoen arteko homogenotasunari. Iritzi maximalista horri jarraiki, kanadiar frankofonoek Zuzenbide zibila baino ez lukete jaso behar. Tesi horren jarraitzaileek dimentsio politikoa dute oinarritzat eta ez, ordea, hizkuntzek duten moldaketa gaitasuna. 66. Frantsesezko common law-ak duen itzultzeko gaitasuna Itzulpengintzaren adiera zabalari bagagozkio, frantsesezko Common Law itzulitako Zuzenbidea da. Dena dela, beraren autonomia gero eta 153


handiagoa da, eta oinarrizko eredu linguistiko eta juridikoengandik gero eta alde haundiagoa du. Zuzenbideko hizkerak itzulpengintzari arazo berri bat erasten dio: formarena alegia. Zuzenbideko hizkerak formari garrantzia ematen dio eta zenbaitetan formak berak mezuari adierazgarritasuna emango dio. Frantsesezko Common Law-a mezuaren egitura materialen berrantolaketa bat izango da sarritan. Kanadan itzulpengintza juridikoaren autoritasak bi oinarri ditu: itzultzeko beharra (edo legegileak duen autoritas-a) eta hizkuntzen arteko berdintasuna (testu bien arteko berdintasuna maila juridikoan konponduta dago interpretariek bi testuak –jatorrizkoa eta itzulitakoa– kontsultatu behar dituztelako). 67. Frantsesezko common law-a eta ingelesezko droit civil-a lantzerakoan sortu diren arazo lexikalak A) Adierazleen arazoa Baliogarri gertatzen dira frantsesezko eta ingelesezko termino juridikoak transposizioa egiteko? Transposizioaren bitartez sortutako Zuzenbide hizkerak izan duen lehen arazoa lexikoarena izan da; bigarrena enuntziazio erak. Arazo bi horiek uztarturik, bi ondorio nagusi atera dituzte: batetik, gramatika eta sistema bakoitzaren logikaren arteko harremanak, eta bestetik, logika juridikoen arteko harremanak. Nola egiten da lexikoaren sorkuntza? Frantsesezko Common Law-a sortzeko iurislinguistek izan duten lehen arazoa lexikoarena izan da, bi sistemetan lexiko desberdina erabiltzen baita. Lexikoa terminoen bitartez osatzen da. Terminoek forma eta esangura dituzte, eta beste bi faktorek ere eragina dute: karga juridikoak eta erabilerak. Frantsesezko Common Law-aren lexikoa honela osatzen da: adierazle berriak adierazi berri eta zaharrekin, eta adierazle zaharrak adierazi berri eta zaharrekin. Frantsesezko Common Law-ko lexikoaren sorkuntza hiru eratara egin daiteke: kalkoa, hizkuntza igorleak erabiltzen dituen terminoen imitazioa; mailegu bidea eta termino berrien sorkuntza edo hizperrigintza. Adierazle berriak sortu behar direnez gero, mailegua eta kalkoa dira gehien erabiltzen diren bideak, hizperrigintza gutxiagotan erabiliz. Aipaturiko bide horiek erabilienak dira bi arrazoirengandik: batetik ahozko jardueren indarragatik, zeinetan bat-batekotasunak lehentasuna baitu; 154


eta, bestetik, mailegu eta kalkoaren bitartez adierazleari aipamen zuzen eta automatikoa egiten zaiolako. a) Mailegua Adierazleak sortzeko hauxe da biderik zaharrena, sinpleena eta ohikoena. Mailegua oso bide zehatza da jurisdikzio desberdinetan antzekoak edo berdinak diren instituzioak adierazteko. Maileguaren bidez autorearen hizkuntzan izaten ez den instituzio bat adierazteko erabil daiteke, baita bi sistema juridiko desberdinetan instituzio berdina adierazteko ere. Maxima latinoen erabilera sistema biak erabiltzen dituen kalko sistema berezi bat da. Frantsesezko Common Law-ek habeas corpus, capias ad respondandum, animus curiae, a contrario... erabiltzen ditu. Latinezko forma horiek sistema juridiko bakoitzean esangura jakin bat dute. Beraz, Frantsesezko Common Law-ak mailegu bikoitza egiten du horiekin: adierazlearen mailegua (formula latinoa) eta adieraziaren mailegua (sistema juridikoak emandakoa). Ez dugu ahaztu behar habeas corpus bezalakoek Common Law-ean esanahi berezia dutela eta Frantsesezko Common Law-ak horrrela jaso behar dituela. Bi sistema juridikoetan maxima latino berdinak ez du ezertan esangura berdina izan, beraz. b) Kalkoa Kalkoa prozedura sofistikatuagoa da, egiturak jasotzen dituelako eta, aldi berean, beraren osagarriak hitzez hitz itzultzen dituelako. FCLn oso arrunta da bide hori, beraren emaitzak oso erabilgarriak gertatu direlako. Zuzenbidea ez dago erabat finkaturik, termino baten interpretazioan zerikusi handia du. Auzitegien interpretazioa eta abar, beraz, FCL sortzerakoan funtzionaltasunaren mesedetan jokatu dute. Garrantzitsua da bi hizkuntzetako egituren arteko antzekotasunak ere. c) Hizperrigintza Frantsesezko Common Law-ean hizperrigintza formala oso arraroa da. Bide honek eta, batez ere, frantsesezko termino juridikoen zabaltze semantikoak ez dute garrantzi handirik, nahasterik gerta ez dadin. Hizperrigintzak abantaila batzuk ere baditu: terminoa berria dela erraz igertzen delako eta, beraz, esanguraren berritasuna aditzera emateko ere baliogarri gerta daitekeelako. Neurri berean ez da egokia hizperriaren esangura, zein den erraz ez delako igertzen. FCLk hizperriak eratortze eta hitz-elkarketaren bidetik sortzen ditu. 155


FCL sortzeko politika nagusitzat hartu da, eratortze eta hitz-elkarketaren bideei lehentasuna ematea eta, bide horietatik emaitza egokia ezin badaiteke atera, kalkora edo mailegura jotzea. Hiru bide horietatik sortzen diren terminoek baldintza batzuk bete beharko dituzte, adibidez: hartzailea den hizkuntzaren arau ortografiko eta fonetikoetan erraz sartzea, hizkuntzaren erabideari egokitzea, hizkera berezian eta arruntean onargarriak izatea, Nazioartean zabalkundea izateko gaitasuna izatea edota eratortzeko erraztasunak izatea. Orainartekoan irizpide morfologiko batzuk eman ditugu; aurkezpenaren aldetik Frantsesezko Common Law-ak ere berezitasun batzuk ditu: FCL sortzerakoan garrantzi handia eman zaio forma edo aurkezpenari, hori horrela, zenbait termino bereizgarriak izaten dira letra etzanez (italikoz) edota letra larrian idatziak izaten direlako. Irakurleak, horrelako baten aurrean dagoenean, badaki FCLko termino baten aurrean dagoela, adibidez: «est coupable d’un acte criminel et passible d’un emprisoonnement de deux ans, quinconque, étant au fait d’une vente antérieure non enregistrée ou de qualques concession, mortgage, hypothèque...» (Kode Penaleko 345. art.).

Letra etzanez idatzitako terminoak erakutsi nahi du FCLko termino mailegatua dela, eta kasu horretan ezin daitekeela itzuli bere frantsesezko sinonimoa den hypothèque bezala. FCLko termino baten aurrean gaudela igertzeko erabiltzen den beste bide bat gauzak bikoiztearena da; adibidez: «droit de tenure existant en droit (legal estate)...»

B) Terminoen esangurekin sortu ohi diren arazoak FCLk, termino, hitz eta sintagmetako eremu semantikoen koordinazioa eskatzen du, beti ere Common Law-ak dituen termino, hitz eta sintagmekin bat jarriaz. FCLk, beraz, ezin ditu Common Law-aren eremu semantikoak aldatu, eta, hortaz, hizkuntza hartzaileak egokitasunak egin behar ditu. FCLk esangura berriak ematen dizkie termino zahar eta berriei. Batzuetan FCLko termino baten esangura frantsesak lehendik zuen batekin bat etor daiteke, baina gerta daiteke FCLko esangura berria bat ez etortzea frantsesezko edozein terminoren eremu semantikoarekin. Zeintzuk dira esangura berriak sortzeko erabili diren bideak? 156


FCLk erabiltzen dituen termino batzuek ingelesezko termino ordezkoen esangura berdina dute, kasu horietan ez dago arazorik. Batzuetan esangura berria termino zahar bati erasten zaio, eta bi egoera gerta daitezke: termino zaharrak esangura juridikoa ez izatea ala izatea, eta azken kasu honetan nolabaiteko disfuntzioak gerta daitezke termino zaharrak zuen esangura juridikoarekin erabat berdina ez baldin bada erantsi nahi zaion esangura. Maileguaren bidea erabiltzen da maiz esanguren arazoa konpontzeko. FCLko terminoek jaso behar dituzten esangura berriek konponbide erraza dute maileguak erabiliz gero. Grafikoki honela izango litzateke: Hizkuntza desberdinetako terminoen eremu semantikoak berdinak direnean, itzulpengintzak ez du arazorik. Arazoa sor daiteke, ordea, hizkera arruntean erabiltzen diren Zuzenbidezko termino polisemikoekin; gerta daiteke Zuzenbide mailan arazorik ez gertatzea eta bai, ordea, hizkera ez-espezializatuan termino horiek duten karga desberdinagatik, baina arazo hau ez dagokio lexiko juridikoari. Hizkuntza hartzailean eta sistema juridikoan termino mailegatuaren parekorik ez dagoenean, bide horrek ez du inolako arazorik izango. Adibidez, frantsesez, ingelesez, Droit Civil eta Common Law-ean contract eta contrat eta property eta bien, nola hizkuntza hartzailean (frantsesez) termino horien eremu semantiko berdina duen terminorik ez dagoenez, baliokide horiek hizkuntza hartzailean hizkuntza igorlean (ingelesez) duten karga semantiko berdina izango dute. Sarritan hizkuntza hartzailean karga juridikorik ez duten terminoak erabiltzen dira adiera juridiko bat adierazteko, hots, karga juridikoa gehitzen zaie orainartekoan esangura estrajuridikoa besterik izan ez duten terminoei. Kasu honetan frantsesezko eta ingelesezko familia juridikoen zuhaitzek oso termino desberdinak erabiliko dituzte esangura berdina adierazteko, eta gauza bitxi bat gertatuko da, hots, hizkuntza berdinean baina sistema juridiko desberdinetan terminoek karga desberdinak izango dituzte. Hizkuntza hartzailean hizkuntza igorlearen antzekorik dagoenean, erabilera juridikoetarako hizkuntza hartzaileko terminoari eduki zabalago ala murritzago ematen zaio; eremu semantikoen aldaketa bat gertatzen da, beraz. Adibidez, Droit Civil-eko hypothèquek eta frantsesezko Common Law-ko (FCL) hypothèquek nahiz eta antzekoak izan, ez dute esangura berdina. FCLk erabiltzen duen beste bide bat honakoa da: frantses zaharrak erabiltzen zuen termino bat, gaur egungo frantsesak erabiltzen ez duena, baina ingelesan termino zahar horren parekoa erabiltzen badu, FCLk frantsesezko termino zahar hori berreskuratuz ingelesezko karga berdinarekin erabiltzen du. 157


68. Ondorioak FCLko transposizioa egiteko honako bideak erabiltzen dira: mailegua, kalkoa, hitzez-hitzezko itzulpena, transposizioa (mezu berdina adierazteko diskurtso juridikoa aldatzea), modulazioa (itzulpen hutsak sortzen dituen arazo gramatikal eta komunztadura arazoak gainditzeko, azken bertsioak hizkuntza hartzailearen arau gramatikalei lehentasuna ematen die), baliokidetza (estilo desberdinak erabiliz gauza bera adierazi) eta moldaketa edo egokitzapena (hau erabiltzen da hizkuntza hartzailean hizkuntza igorlean erabiltzen den zerbait ez denean lehenean erabiltzen; kasu horietan antzekoa den beste egoera juridikoak erabiltzen dira). Lehen hirurak hizkuntza batetik bestera pasatzeko baliogarriak dira, gainontzekoak sistema juridiko batetik bestera pasatzeko erabiltzen dira. Nagusiki honako bi baliabideak uztartzen ditu FCLk: ikuspegi linguistikotik kalkoa eta ikuspegi juridikotik mailegua. Hauek ere izan daitezke, zuzeneko erabilera eginez, euskarak bizi duen egoerari, hau da, bi zuzenbide eta hiru hizkuntzen planteamendu bati irtenbidea emateko.

ARIKETAK 1. Hizkera juridikoa teknolekto bat da eta horren ondorioz, Zuzenbidean aditua ez den itzultzaileak oker handiak egin ditzake. Hemen agertzen den testua irakurri eta ondorioak atera, ikuspegi juridiko batetik abiatuta: Epailaren 18ko 6/1988 LEGEA, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa

LEY 6/1988, de 18 de marzo, de modificación parcial del Derecho Civil Foral

Lehenengo atala. Ezkontideen ekonomia-jaurpidea ezkontideek euren ezkontza aurretik nahiz ondoren egindako ezkontza-ituneetan askatasunez erabaki dezatena izango da. Horren ezean, eta ondasunen jaurpidearekiko ituneez izanez gero, indarrean dauden foruzko legeetan esaten den eran eta baldintzetan, ondasunen foruzko adierazpen-jaurpidean egindakotzat joko da ezkontza.

Artículo 1. El régimen económico del matrimonio será el que libremente convengan los cónyuges en capitulaciones matrimoniales otorgadas antes o después de su celebración. En su defecto, y a falta de contrato sobre el régimen de bienes, el matrimonio se entenderá contraído bajo el régimen de comunicación foral de bienes, en los términos y condiciones establecidos en la legislación foral vigente.

158


Izakizun baten nahiz bestean, ezkontideek eurek elkar hartuta ezkontza-ituneen bidez aldatu ahal izango da ezkontideen ekonomia-jaurpidea. 2. atala. Oinordekotzarako seme-alaben berdintasuna finkatzen da, haiek nahiz ezkontzatikakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan. Berdinketa honek ez du salbuespenen alorrean gaur egun indarrean dagoen araupeketa hartzen ez eta ikutzen ere. ........................................ HUTSEN ZUZENKETA Epailaren 18ko 6/1988 LEGEA Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa. (Hutsen Zuzenketa). Apirilaren 12ko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialeko 70. alean argitaratutako aipatu Legeko euskarazko testuan hutsak egin direla ohartuta, horri dagozkion zuzenketak egiten dira ondoren: Honako hau dioenean: «ondasunen foruzko adierazpen-jaurpidepean», honako hau esan behar du: «elkarren jabetzapeko foruzko ondasun-jaurpidepean». Honako hau dioenean: «salbuespenean», honako hau esan behar du: «gorde beharrekoen».

En ambos supuestos el régimen económico del matrimonio podrá ser modificado por mutuo acuerdo por los cónyuges mediante capitulaciones matrimoniales. Artículo 2. A efectos sucesorios se establece la igualdad de los hijos, independientemente de su procedencia matrimonial o extramatrimonial. Esta equiparación no alcanza ni afecta a la regulación que en materia de reservas se halla actualmente vigente. ........................................ CORRECCIÓN DE ERRORES LEY 6/1988, de 18 de marzo, de modificación parcial del Derecho Civil Foral. (Corrección de errores). Advertida la existencia de errores en el texto en euskera de la citada Ley, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco nº 70, de 12 de abril, se produce, a continuación, a su oportuna rectificación: Donde dice: «ondasunen foruzko adierazpen-jaurpidepean», debe decir: «elkarren jabetzapeko foruzko ondasun-jaurpidepean». Donde dice: «salbuespenen», debe decir: «gorde beharrekoen».

2. Adibide historiko honen gainean, gogoeta egin ezazu bi zutabe hauek eskaintzen duten informazio juridikoaz. Eduki bera al dute? USURBIL-KO ERRIYAREN ORDENANZAK

ORDENANZAS MUNICIPALES DE LA VILLA DE USURBIL

18.garrena. Debekatzen da ere, Erlijio-Santuaren eta oitura onen kontrako gauzarik: itz charrakin edo bear ez bezelako jardunakin personai kalte egitea, eta beste edozeiñ orrelako gauza gizalege onari ez dagokiona.

Artículo 18. Se prohibe asimismo hacer parodias que puedan ofender á la Religion del Estado, á la decencia y buenas costumbres, insultar á las personas con expresiones satíricas, bromas de mal género ó palabras que ataquen

159


19.garrena. Bakar-bakarrik autoridadeak eta bere mendekoak kenerazi lezayoteke arpegian daraman estalkia, orrelako gauzaren bat egiten duenari. 20.garrena. Len esan diran aginduai faltatzen dioten zomorroz jantziak, izango dira autoridadearen eskuetan ipiñiak, eman dezayoten legezko kastigua.

el honor y la reputación de las mismas, y proferir palabras ó ejecutar acciones ó gestos que ultrajen la moral y el decoro. Artículo 19. Solamente la autoridad y sus delegados podrán obligar á quitarse la careta á la persona que hubiere cometida alguna falta ó producido algún disgusto ó exceso con su comportamiento. Artículo 20. Los disfrazados que faltaren á cualquiera de las prescripciones contenidas en los artículos anteriores, serán detenidos y puestos inmediatamente á disposicion de la autoridad para los efectos á que hubiere lugar.

3. Euskal Administrazioan Acta Única Europearen egin diren itzulpen desberdinak ikusiko ditugu. Bata, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzak argitaratu zuen; eta bestea, IVAP/HAEEk. Gaztelaniazko testua

IVAP/HAEEk egindako itzulpena

Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzak egindakoa

ACTA ÚNICA EUROPEA

EUROPAKO AGIRI BAKUNA

EUROPAKO AKTA BAKARRA

TÍTULO I Disposiciones comunes

LEHEN IDAZPURUA Erabaki orokorrak

I IDAZPURUA Guztiekiko xedapenak

1. Las Comunidades Europeas y la Cooperación Política Europea tienen como objetivo contribuir conjuntamente a hacer progresar de manera concreta la Unión Europea. Las Comunidades Europeas se fundamentan en los Tratados constitutivos de la Comunidad Europea del Carbón y del Acero, de la Comunidad Económica

1. Europako Elkarteek eta Europako Politika-Lankidetzak Europako Batasuna modu zehatzean aurrerazten elkarrekin ihardutea dute helburutzat. Europako Elkarteen oinarri dira Europako Ikatzeta Altzairu-Elkartearen, Europako Ekonomia-Elkartearen eta Atomo-Indarraren Europako Elkartearen Eratze-Ituneak eta

1. Europako Komunitateek eta Europako Kooperazio-Politikak, honako hau dute helburutzat, hau da, denek elkar hartuta, Europaren baterakundeari aurrera eragitea halako eta holako bide zehatzetik zehar. Europako Komunitateek, honako Hitzarmen hauetan hartzen dute oinarri: Ikatz eta Altzairuari

160


Europea y de la Comunidad Europea de la Energía Atómica, así como en los Tratados y actos subsiguientes que los han modificado o completado. La Cooperación Política se regula en el Título III. Las disposiciones de dicho Título confirman y completan los procedimientos acordados en los Informes de Luxemburgo (1970), Copenhague (1973) y Londres (1981), así como en la Declaración solemne sobre la Unión Europea (1983), y las prácticas progresivamente establecidas entre los Estados miembros.

berauek aldatu zein osatu dituzten ondorengo Itune eta Agiriak. Politika-Lankidetza III. idazpuruak araupetzen du. Idazpuru horretan ezarritako erabakiek Luxemburg (1970), Kobenhavn (1973) eta London-go (1981) txostenetan, Europako Batasunari buruzko Adierazpen (1983) gogoangarrian eta Elkartekideen artean mailaka ezarritako jokaeretan erabakitako prozedurak berretsi eta osatu egingo dituzte.

buruzko Europako Komunitatea Sortze-Hitzarmenean, Europako Ekonomi-Elkartea eta Atomo-Energiari buruzko Europako Komunitatea Sortze-Hitzarmenean eta bai horiek aldatu edo osatu dituzten geroagoko Hitzarmenetan ere. III Idazpuruan arautzen da Kooperazio Politikoa. Luxenburgoko (1970), Kopenhageko (1973) eta Londresko (1981) Informeetan eta Europaren Baterakundeari buruzko Deklarazioan (1983) eta kide diren Estatuen artean poliki-poliki ezarri diren praktiketan onartutako prozedureak sendetsi eta osatzen dituzte idazpuru horretako xedapenak.

Oinarrizko bibliografia AGIRRE GARAI, J.: «El lenguaje administrativo en euskera: situación y perspectivas». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 91-98. ALVAREZ MINGO, P.: «E.H.A.A.-ko itzulpen-lana». HAEA 4 (1982), 121-140. ARRIMADAS, J.: «Interpretaritza». Senez 2 (1985), 59-80. ASKOREN ARTEAN: Actes du Colloque «Traduction et Qualité de Langue». Québec 1983. —: Administrazio hizkera eta terminologiaz jardunaldiak. Oñati 1989. —: Euskara eta Administrazioari buruzko I. ihardunaldiak. Oñati 1984. —: Euskararen lege-araubideari buruzko jardunaldiak. E. COBREROS bateragilea. Oñati 1990. —: Langage du Droit et Traduction. Essais de jurilinguistique. Jean Claude GÉMARren zuzendaritzapean. Québec 1982. —: «La traduction juridique. Numéro spécial». Meta 24 (1990). —: Zuzenbide konstituzionala. 2 liburuki. Bilbo 1994. BAKER, M.: In other words: a coursebook on translation. New York 1992. BARAMBONES ZUBIRIA, J. eta GONZÁLEZ ATXA, O.: «Euskarazko Zuzenbidea: printzipio orokorrak eta orain arteko ibilbidea itzultzailearen ikuspegitik». Senez 15 (1994) 123–159.

161


BARAV, A. eta PHILIP,C.: Dictionnaire juridique des Communautés européennes. Paris 1993. BERASATEGI LARDIZABAL, J.I.: «Administrazioko itzulpengintza». Senez 1 (1984), 69-80. —: «La traducción jurídico-administrativa en el País Vasco». Revista de Llengua i Dret 13 (1989), 29-45. CESTAC, F.: «La traduction et les services de conférence à l’Organisation des Nations-Unies». 377-393 or. Actes du Colloque International sur l’Aménagement Linguistique (Ottawa, 25-29 mai 1986). Québec 1987. DEL OLMO, K.: «Duvoisin eta atzizkibidea». Senez 11 (1991), 11-30. DIDIER, E.: Langues et langages du droit. Montreal 1990. —: «La Common Law en Français: étude juridique et linguistique de la Common Law en Français au Canada». Revue International de Droit Comparé 1 (1991), 7-56. DUARTE I MONTSERRAT, C.: «Introducció a la traducció administrativa entre el català i el castellà». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 33-54. —: «Textos bilingües». La calidad de las leyes, 184-192 or. Gasteiz 1989. GARCIA YEBRA, V.: En torno a la traducción. 2. argit. Madril 1989. —: Teoría y práctica de la traducción. 2. argit. Madril 1984. GARMENDIA UGARTE, M.: «Euskal erakunde publikoak eta itzulpengintza: Eusko Legebiltzarra». Senez 9 (1990), 35-44. —: «Terminologia eta sintaxi mailako zenbait arazo». Senez 8 (1989), 155-270. GARZIA, J.: «Interferentzia ikustezinen xerkan». Senez 8 (1989), 141-154. GOFFIN, R.: «Le statut des langues et les stratégies linguistiques dans les services de traduction des communautés européennes». 365-376 or. Actes du Colloque International sur l’Aménagement Linguistique (Ottawa, 25-29 mai 1986). Québec 1987. IBARZABAL, A.: «Itzulpena auzitara». Senez 9 (1990), 55-74. LACRUZ BERDEJO, J.L.: Zuzenbide zibileko hastapenak. Donostia 1992. LOBERA, A.: «Andoni Sarriegiren eskariari erantzunez». Senez 10 (1990), 91-100. —: «Gaztelerazko ante preposizioaren aurrean». Karmel 209 (1994), 3-7. MENDIGUREN, X.: Itzulpen teoriazko ezagupenak. Donostia 1983 eta Itzulpengintza. Historia eta teoria. Donostia 1991. NAFARROAKO GOBERNUKO ETA NAFAR PARLAMENTUKO ITZULTZAILEAK: «Itzulpena Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan». Senez 13 (1992), 113-121. PEÑA S. eta HERNÁNDEZ GUERRERO, M.J.: Traductología. Málaga 1994. PEÑARROJA, J. eta CARDONA, E.: «Els intèrpretets jurats». Revista de Llengua i Dret 19 (1993), 199-203. RIBORDY, F.X.; LAFLAMME, S. eta CAZABON, B.: L’éducation et l’information juridiques dans un contexte bilingue. Québec 1987. SARCEVIC, S.: «Translation and the law: An interdisciplinary approach». Translation Studies. An interdiscipline. 301-307 or. Amsterdam/Philadelphia 1992. SARRIEGI, A.: «Administrazioa eta euskara». Senez 4 (1985) 11-30. SCHROTH, P.W.: «Legal translation». The American Journal of Comparative Law (1986), 47-65.

162


SPARER, M.: «Traduction des textes législatifs: contraintes et enjeux». Actes du Colloque «Traduction et Qualité de Langue». 98 eta hurrengoak. Québec 1983. TABORY, M.: Multilingualism in international law and institutions. Alphen aan den Rijn (The Netherlands) 1980. TERRÉ, F.: «Brèves notes sur les problèmes de la traduction juridique». Revue International de Droit Comparé 2 (1986), 347-350. TXURRUKA, J. ETA MENTXAKA, R.: Zuzenbide Erromatarraren sarrera historikoa. Bilbo 1994. Itzultzailea: Gorka de AURRE. ZABALETA, J.: Euskal itzulpenaren antologia. Donostia 1984. —: «Euskal itzulpenaren berezitasunak (zenbait gogoeta)». Senez 8 (1989) 43-60 eta .

163



Lege hizkera Aurkibidea: §23. Sarrera.—§24 Legegilearen diskurtsoa.—69. Marka funtzionalak: A) Subiranotasun markak; B) Orokortasun markak; C) Zehaztapen markak.— 70. Urrunetik egindako diskurtsoa: A) Artikuluz artikulu; B) Osotasunari erantsia.—71. Lege tankera: A) Tonu aukeraketa; B) Tankeraren ondorioak.—§25. Legearen egitura formala.—72. Sarrera.—73. Izenburua.—74. Azalpen zatia.—75. Xedapen zatia: A) Oinarri gunea: artikulua; B) Artikuluen bateraketak.—76. Azken zatia: A) Xedapen erantsiak; B) Aldi baterako xedapenak; C) Xedapen indargabetzaileak; D) Azken xedapenak.—77. Arau aldarazlea.—§26. Proposamen berriak.—78. Elaborazio printzipioak: A) Hizkeraren ekonomia; B) Zehaztasuna; C) Ulerkortasuna; D) Hizkeraren eginkizuna legean; E) Hizkuntz diskriminazioa, sexua dela eta; F) Argitasuna; G) Antolamendu sistematikoa.—79. Hizkera: A) Tankera; B) Joskera; C) Morfologia; D) Lexikoa eta semantika; E) Ortografia.—§27. Teknika legegile berriak: hizkuntzaren aniztasunetik abiatuta.—80. Teknikak: A) Ele bakarreko idazketa; B) Ele anitzeko idazketa.—81. Arazoak: A) Informazioa eta idazketa; B) Baliabideen falta.—82. Bertsioen aurkezpena.—83. Bertsioen balioa.— ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§23. Sarrera Ikasgai honetan, botere legegileak sortutako lege xedapenei buruz arituko gara, hau da, arau bat adierazten duenari buruz (lege esangura materialean). Lege testua, izatez, diskurtso eredu bat da. Hasteko, legegilearen diskurtso klasikoa definitu duten ezaugarriak aipatuko ditugu Cornuri jarraituz. Ikasgaiaren bigarren zatian legeak erakusten duen egitura, formari dagokionez, jorratzen da. Jarraian, aurreko bi ataletan aztertu dugun lege hizkera berritzeko eman diren zenbait iriz165


pide ekarriko dugu, batez ere hizkera ulerkorragoa bilatzen duten irizpideak. Amaitzeko, eleanitzak diren herrialdeek edo nazioarteko erakundeek legeak eta arauak idaztean erabili dituzten teknikak ikusiko ditugu, eleaniztasun hori ahalik eta ondoen errespetatzeko sortu diren teknikak, hain zuzen.

§24. Legegilearen diskurtsoa Legearen esakuntzak, egituran, funtzio legegilearen markak daramatza. Diskurtso legislatiboaren berezitasunak funtzionalak eta tankerakoak dira. Hemendik aurrera berezitasun horiek zertan dautzan azalduko dugu. 69. Marka funtzionalak Legegintzak hitz egiteko era berezia dakar, legegileak Zuzenbideko subjektuari zuzenduriko arauak ematen dituelako. Legea entzule zuzenik ez duen mezua da. Mezua urruneko igorletik datorkigu. Bakarrizketan ari da, eta ulertarazteko gai izan behar du. Lege arauko berezko ezaugarri edo markak lege diskurtsoan islatzen dira. Legeak subiranotasun, orokortasun eta zehaztapen markak daramatza. A) Subiranotasun markak Lege esakuntzak berez erakusten du bera legea dela. Berehala ohartzen gara legegilearen subiranotasunaz. Baita legeak esandakoaren betebeharreko izaeraz ere. Subiranotasun horren isilpeko adierazpena ezinbestekoa da eta, era ezberdinetan azaldu arren, beti agertzen den osagaia da. Alde batetik, badaude lege idatziari erantsita agertzen diren ezaugarriak; eta, bestetik, lege xedapenari erantsita ez dauden ezaugarriak, baina, aldi berean, subiranotasuna adierazten dute. a) Lege idatziari erantsitako subiranotasun markak Legearen esakuntzan bertan topatzen ditugu. Gehienetan erabilitako hiztegian eta esaldiaren eraketan dakuskigu. Aditzen aukeraketa eta erabilerak garrantzi handia du. Legegilearen subiranotasuna aditzean dagoela esan dezakegu. Hala ere, lege indarra adierazten duten aditzak ez dira beti multzo berekoak. Gainera, batzuetan hizkuntz konbentzioek ere zeresana daukate. 166


i) Esanbidezko aditzak (explicites) Esanbidezko aditzek berez adierazten dute legegileak duen subiranotasuna, hau da, aditz horiek bakarrik subiranoa den botereak erabil ditzake. Aditz batzuek, kopuru txiki bat, koakzioa adierazten dute; beste batzuek, aldiz, eskubidea. Koakzioa adierazten duten aditzen artean ondorengoak sartzen dira: behar izan, behartu, ezin izan, debekatu, agindu, manatu, galdatu, pertsegitu. Adib., Kode Zibileko 67. art.: «Senar-emazteek elkarri lagundu eta errespetatu behar diote, beti familiaren interesen alde eginez»; edo Frantziako Kode Zibileko 6. art.: «Partikularren arteko hitzarmenen bitartez ezin dira indargabetu ordena publikoa eta ohitura onak ezartzen dituzten legeak». Multzo honen barruan ere, zehapena adierazten duten aditzak kokatuko genituzke, modu batean edo bestean koakzioa agertzen dute eta. Hala nola: zigortu, zehatu, kondenatu, iraungipenean erori edo sartu, gabetu, deusez izan, ezduin izan. Aditz horiek ez ditugu Kode Penalean bakarrik aurkitzen, baizik eta legeria zibilean ere. Gainera, Zuzenbide arauaren begi-bistako ezaugarri dira. Esaterako, Kode Zibileko 1115. art.: «Baldintza betetzea bakar-bakarrik zordunaren nahiaren menpean dagoenean, baldintzaturiko betebeharra deuseza izango da» edo Kode bereko 1963. art.: «Ondasun higiezinen gaineko akzio errealak hogeita hamar urtetara iraungipenean erortzen dira». Batzuetan zehapena, debekapena edo koakzioa adierazi beharrean, derogazioa onartzen duten betebeharrak iragartzen dituzte aditz horiek, batez ere zibil eta merkataritzako arloetan. Ondoren, eskubidea adierazten duten aditzak ikusiko ditugu. Honako hauek koakzioa adierazten duten aditzak baino askoz gehiago dira. Arau juridikoek adierazten dituzte, baina egiteko betebeharrak, debekapenak eta zehapenak aipatu gabe. Legeak eskubideak, ahalmenak, askatasunak ahalbideratzen edo aitortzen ditu. Eta baimenak subiranotasunaren egintzak direnez, hori adierazten duten aditzak ere subiranotasunaren markak dira. Esate baterako, ahalbideratu, ahal izan, eskubide izan, ahal ukan. Baita aukerak, askatasunak, ahalmenak adieraztekoak ere. Adib., Kode Zibileko 1458. art.: «Senar-emazteek ondasunak elkarri saldu ahal dizkiote» edo Kode bereko 663. art.: «Legeak beren-beregi debekatzen ez dienek testamentua egin ahal dute». Labur bilduz, lege arauaren berezitasuna ez dago aginduzko izaera duten aditzekin bakarrik lotuta. Ordezko, aukerazko arauak adierazten dituzten aditz guztiek ere Zuzenbidearen ezaugarriak agertzen dituzte. 167


ii) Hizkuntz konbentzioak Ez daude inon idatzita, baina guztiok onartzen ditugu. Lege esakuntzaren betiko konbentzio isilbidezkoak dira. Subiranotasuneko ezkutuko markak ditugu eta lege arau baten aurrean gaudela ulertarazten digute. Aurrenekoa indikatibozko orainaldiaren erabilpena izango litzateke. Ia lege esakuntza guztietan agertzen den ezaugarria da. Indikatibozko orainaldiak ez du bakarrik Zuzenbidea adierazten, betebeharra ere seinalatzen du. Adibidez, legeak hauxe badio: «Epaileak kontutan hartzen du...», denok ulertzen dugu epaileak kontutan hartu behar duela dena-delakoa. Normalean, indikatibozko orainaldiak den edo behar den gauza adierazten du; baina hemen agintera ordezkatzen du. Lege esakuntzaren berezitasun bat da. Egia esan, agintera badu beste ordezko bat: geroaldia. Psikologikoki indikatibozko orainaldiak beste abantaila bat dauka: araua ematen duena aterpean gelditzen da, ezkutatuta dago. Halere, agindurikoak ez du indarrik galtzen. Agintzeko era askoz leuna, laztasunik gabekoa izaten da. Gorago esan dugu orainaldiak agintera ordezkatzen duela. Horren arrazoia, paradoxa dirudien arren, hau da: agintera ez da agintzeko erarik egokiena, lege esakuntzan bederen. Pertsonalegia izango litzateke, absolutuegia. Demagun lege batek hau dakarrela: «Ezkontideak, fidelak izan zaitezte!», legegilearen diskurtsoarekin ez dator bat, lege arauaren esanahi osoa adierazten ez duelako. Bigarren hizkuntz konbentzioa lege esakuntzako emailearen aipamen inplizituari dagokio. Legean dauden xedapen guztiak botere legegileak emanak dira. Egile berbera dute guztiek, legegilea. Halere, artikulu bakoitzaren aurrean ez dugu lege-emailearen aipamenik aurkituko. Badirudi lege esakuntza guztien egileak ez duela bere burua erakusten. Guk badakigu, ordea, xedapen guztiak legegilearen aginduak direla; nahiz eta artikuluen hasieretan ez aipatu. Oso aspergarria izango litzateke artikulu guztiak honela hasiko balira: «Legeak agintzen du...». b) Lege baldintzapena Legearen testuak ez ditu bakarrik emandako xedapenak hartzen bere barruan. Badaude beste osagai batzuk legean agertzen direnak eta subiranotasuna adierazten dutenak. Xedapen kanpotiko subiranotasun markak dira. i) Kokapen formula Puntu honetan aldarrikapenaz ari gara. Lege guztiek euren egilea nor den adierazten dute (Legebiltzarra, Kongresua, Senatua). Lege guz168


tietan ere, inplizituki testuaren benetakotasuna eta legetzat hartzeko agindua agertzen dira. Hirugarren osagaia legeari men egiteko agindua izaten da. Labur bilduz, kokapen formula horri esker beti dakigu legearen egilea nor den, legea benetakoa dela eta men egin behar zaiola ere. Adibide bat jarriko dugu hobeto ikus dezagun. ÂŤEusko Legebiltzarrak, Ikastolak eta Herri-Eskola biltzeko ekainaren 29ko 10/1988 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei, norbanako zein agintariei. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARROÂť.

ii) Legearekin batera doazen beste xedapenak Lege gehienek, euren ziozko xedapenak ezarri ondoren, beste xedapen batzuk dauzkate atzealdean. Ez dira beti xedapen mota berberak izaten lege bakoitzean, eta ez dira derrigorrez agertu behar. Baina agertzen direnean, euren gisara, subiranotasun markak ere badira. Sarritan agertzen dira aldi baterako xedapenak, xedapen gehigarriak, indargabetze xedapenak, azken xedapenak, xedapen penalak, legea indarrean sartzen den eguna finkatzeko xedapena etabar. Xedapen hauen edukiaz geroago hitz egingo dugu. B) Orokortasun markak Lege arauaren barnean aurkitzen dugun orokortasuna testu idatzian adierazten da. Lege esakuntzak marka horiek daramatza. Batzuk begi-bistakoak dira, baina ez dituzte itzalpetu behar beste marka neutroak, orokortasunaren adierazle ere direnak. Orokortasun markak subjektu aukeraketaren arabera nabarmentzen dira. Baita aditzaldiaren erabilera, batez ere, boza hartu behar dugu kontutan. a) Begi-bistako markak Hitz mugagabeak erabiliz lortzen du testuak orokortasun ezaugarria azpimarratzea. Izenordeak eta adjektiboak darabiltza, baiezkoetan, ezezkoetan zein gainontzekoetan. Izenaren ordez edo izenaren epiteto moduan, izenorde eta adjektiboek subjektuaren lekua hartzen dute eta balio orokorra ematen diote. Izenaren orokortze horrek lege-araua guzti-guztiok betetzekoa dugula argi uzten du. 169


Baiezkoak hauexek dira: guztia, dena, oro, bakoitza. Honelako esakuntzak topatzen ditugu sarritan. Adibidez, «Pertsona orok...» edota «Zordun guztiak...». Ezezkoen artean honako hauek dauzkagu: inor, inolako, ezein, ez dago... -ik eta abar. Esate baterako, «Inork ezin izango du...». Badaude orokortasuna adierazteko beste moduak baiezkoak eta ezezkoak ez direnak. Horien adibidea: beste, edozein, izan aditz iragankorrekin. Horrela, «...egin behar da» edota «edozeinek eskatu...». Ikusitako hitz guztiak ez dira orokortasun marka hutsak bakarrik. Ez dira orokortasuna adieraztera mugatzen, baizik eta gai batzuek duten garrantzia ikustarazten digute, orokortasun marka horien bitartez. Esaterako, ordenamenduak merkataritzarako askatasuna ezartzen duenean, Merkataritza Kodeko artikuluetan erabiltzen diren termino orokorrek askatasun horren zabaltasun eta handitasuna bistarazten dizkigute. Ez dira beti erabateko orokortasunaren markak izaten, nahiz eta printzipio hori ezarri. Batzuetan, ordea, salbuespenak daude, eta legeak horrela adierazten du. Erabateko orokortasuna ezartzeko, legeak zalantza guztiak argitzen ditu; adibidez, «Ondasun guztiak, higikorrak zein higiezinak...». b) Marka arruntak Ez dira aurrekoak bezain nabariak; askoz arruntagoak izanda ere, orokortasuna adierazten dute duda barik. Lehenengoa aditzaren era norgabea erabiltzean datza. Ez du inor zehatzik aipatzen eta, aldi berean, denak aipatzen ditu. Lege arauaren izaera norgabea edo inpertsonala nabarmentzen da. Araua abstraktu geratzen da, subjektu logikorik aipatu gabe. Askotan erabiltzen da lege esakuntzan. Adibidez, «...ahal da» edo «...egin liteke»; bestetan gisa hau hartzen du, «ez dago ezkontzarik...» edo «badago... egiterik» «ezin izango da...». Bestalde, aditzaren era pasiboa sarritan ikusten dugu. Hau ere orokortasun marka bat da. Definizioz, era pasiboak subjektua osagarri zuzen bihurtzen du. Ondorioz, objektua subjektu bihurtze horrek lege arauaren orokortasuna adierazteko modurik zuzenena da. Subjektuaren nortasuna ezabatuta gelditzen da. Adibidez, «Egintzak frogabide guztiak erabiliz ezarriak izan daitezke». Dakusagunez, arauak guztiontzat balio du, hau da, guztiok erabil ditzakegu frogabideak egintzak ezartzeko. Azken marka arrunta singularreko 3. pertsonaren erabilera da. Legeak ez du inoiz hika, zuka edo nika hitzik egiten. Aditz guztiak 3. pertsonan dira. Eta gehienetan singularreko 3. pertsona erabiltzen da. Lege esakuntzaren aukeraketa hau singularreko 3. pertsonak atxikita daramatzan orokortasun ezaugarri bigatik azaltzen da. Batetik, pertsonari dagokion oro170


kortasuna ondoen adierazten duena delako. Eta, bestetik, numeroaren orokortasuna adierazi ahal izateko singularrak batasun generikoa ondoen islatzeko gaitasuna duelako. Singularrak lege esakuntzaren orokortasuna adierazteko aproposeko balio generikoa dauka. Hala eta guztiz ere, ez dauka eginkizun horren monopoliorik. Pluralak ere bete dezake esanahi hori. Sarritan plurala taldeak mugatzeko erabiltzen da, hau da, pertsona zehatzek osotutako taldeak adieraziz (ezkontideak). Kasu hauetan ere, pluralak talde horretako kide guztiak zehazten ditu, orokortasuna lortuz. Baina, bestetan, pluralak talde mugagabeak izendatzen ditu (lurrak, hartzekodunak). Egia esan, lege esakuntzaren orokortasuna beste ezaugarrietan ere oinarritzen da. Batetik, erakusle mugatua erabiltzen da. Horrela, erakuslea atxikita doan izenak pertsonaia baten zeregina jokatzen du. Jabeak, gordailuzaina, gozamenduna, edukitzailea, eroslea, saltzailea, zorduna, hartzekoduna, epailea, hiritarra... Bakoitzak izakunde sinboliko bat ordezkatzen du, zeren legeak «zorduna» esaten duenean zordun orori baiteritzo. C) Zehaztapen markak Lege arau oro berez galdera baten erantzuna da. Arauaren helburua hauxe da, berak proposaturiko arazoari berak esandako irtenbidea aplikagarria izatea. Arau orok balizko kasuaren bidez adierazten du Zuzenbidea. Zehaztapen bikoitza suposatzen du. Batetik, aitzinsuposizioa (voraussetzung) eta, bestetik, ondorio juridikoa (Rechts folge). Lege esakuntzak, bere egituran bertan, zehaztapen bikoitzaren markak daramatza. Lehenengo, eta hurrenkerari jarraituz, balizko kasuaren zehaztapenaz arituko gara. Legearen oinarrizko hipotesia da, konpondu behar den arazoa. Kasua in abstracto planteatzen da. Ez da egiaztapena. Askotan, begi-bistako moduetan agertzen zaigu lege esakuntzan. Adibidez, kasuan, kasuetan, kasuko, baldintzaren erabilera, -nean, -netan, guztietan eta beste konbinazio batzuk. Berbarako, Kode Zibileko 680. art.: «Testamentu itxia da testamentu egileak... kartazal baten barruan bere azken nahia dagoela adierazten duenean...» edo Kodeko 700. art.: «Testamentu egilea hilzorian balego...» edota Kode bereko 722. art.: «Kasu batean zein bestean...». Beste batzuetan, aldiz, modu ezberdinak erabiltzen dira. Esate baterako, bitartean, ezean, -ez gero. Kasu horietan hipotesia zehazteaz gain, beste esangura bat daukate. Adibidez, Kode Zibileko 1316. art.: «Ezkontza-hitzarmenik ezean edo...» edo Kodeko 1401. art.: «Sozietatearen zorrak erabat kitatu artean...» edota Kodeko 1341. art.: «Ezkontza dela eta...». 171


Bigarrenez, lege esakuntzak ondorioa zehaztu behar du. Lehenago legeak balizko kasua planteatu du eta orain arazoari konponbidea eman behar dio. Ondorioaren zehaztapena era askotan bilatzen dugu lege xedapenetan, kasu bakoitzari konponbide zehatza erasten diolako. Baina hartzen duen era edozein izanda ere, ondorioaren zehaztapena beti agertzen duen osagaia da. Labur bilduz, lege araua ez dago bakarrik ondorioan, hau da, konponbidean; baldintza, hau da, hipotesia ere arauaren zati edo osagai bat da. Lege araua zehaztapen bikoitz horretatik jaiotzen da. Osagai biak lege arauan batera agertzen direnean, arau osoa dela esan dezakegu. Baina hau ez da beti gertatzen, bai osagai biak elkarrekin ez daudelako, bai osagaien antolaera aldatuta dagoelako. Halere, osagai bat, baldintza eskuarki, ez agertzeak ez du esan nahi ez dagoenik edo arauaren zatirik ez denik. Batzuetan, lege esakuntzak berez laburtasuna bilatu behar du, eta baldintza askotan inplizituki sartuta dago. Horrela, Kode Zibileko 180. artikuluak dioenean: ÂŤAdopzioa ezeztaezina daÂť, ondorioa bakarrik ezartzen du, hau da, ezeztaezintasuna; ez dago balizko kasurik. Artikulu horrek hau esan nahi du: adopzioa epaitutako gauza bihurtu den erabaki judizial baten ondorioa izanik, ezin da inola ere ezeztatu. Baina, legegileak hori guztia ez du esaten laburtasuna bilatuz. Osagaien antolaerari dagokionez, gehienetan antolaera logikoari jarraitzen zaio, hau da, lehenengo hipotesia planteatu eta gero ondorioa zehaztu. Batzuetan, berriz, ondorioa aurretik jartzen da indar gehiago emateko, nabarmentzeko. Adib., Kode Zibileko 687. art.: ÂŤTestamentua deuseza da, testamentu egitean kapitulu honek ezartzen dituen formalitateak zaindu ezeanÂť. 70. Urrunetik egindako diskurtsoa Igorlearen eta hartzailearen arteko aldeak bereizten du legegilearen diskurtsoa. Legegilearen bakarrizketa ez du inork entzuten. Legea idatzi bat da. Legeak ez dio Zuzenbideko subjektu zehatz bati erantzuten. Subjektu guztientzako mezu autonomoa da. Igorle eta hartzailearen arteko harremanak Aldizkari ofizial bateko argitalpenarekin gertatzen dira. Beti urrunetik egindako diskurtsoa da, telelengoaia dela esan dezakegu. Telelengoaia horren markak ere lege esakuntzan aurkitzen ditugu. Oinarrian, sistematikoki esakuntza gunea erabiltzen delako: artikulua. Eta, oro har, artikuluak osotasunari erantsiak daudelako. A) Artikuluz artikulu Lege diskurtsoa ez da testu trinko bat, banaketarik gabea. Lege testuaren esaldiak artikuluz artikulu agertzen dira. 172


Formalki, artikulua lege xedapenaren tokia da. Beti xedapenaren aurrean dakusagu artikulu hitza zenbaki batez osatua. Ondoren datorren xedapena ezagutzeko ikurra da. Xedapenari aipamenik egitean ere, beti baliatzen gara artikuluaren zenbakiaz. Baita xedapenen edukia gogoratzeko ere balio du zenbakiak jartzea. Ageri denez, legea artikuluen multzoaz eratuta dago. Artikuluz artikuluko esakuntza lege mezuaren ezaugarri nagusienetariko bat da. Baina artikuluarena ez da bakarrik aurkezpen formala, buru-sormena ere bada. a) Artikulua isolaturik begiratuta Lege testuaren oinarrizko gune legez, artikuluak badauzka eratze arau batzuk. Izatez, hainbeste artikulu mota ezberdin topa ditzakegu, eta eratze era ezberdinak ere bai. Baina guk lege-idazle on batek bete beharko lituzkeen arauak azalduko ditugu. i) Eratze arauak Lehenengo araua laburtasuna da. Xedapenek laburrak izan behar dute. Baina, aldi berean, ahal den eduki intelektual handiena gehitu behar zaio. Ahalik eta berba gutxien erabiliz, gero eta esangura handiago adierazi. Hori da urrezko araua. Artikulu bat, ideia bat. Hona hemen beste arau bat. Artikulu bakoitzak ideia bakarra garatzeko pentsatuta egon behar du. Artikulu bakoitza xedapen bakarreko kokalekua da. ii) Adibide anitzak Legeetan agertzen diren artikuluen ikerketa formala egingo bagenu, ondorio bi aurkituko genituzke. Batetik, artikuluen luzera oso aldakorra da. Batzuk oso laburrak dira, eta beste batzuk amaitu ezinak. Artikulu bat idaztean erabiltzen diren berben bataz bestekoa hamar eta berrogeita hamar berbaren artean kokatuko genuke. Bestetik, artikulua ez da batasun zatiezina. Askotan artikulu bakoitzak esaldi bakarra baino ez du. Halere, badaude esaldi bat baino gehiago dutenak, baita lerrokada bi edo gehiago dutenak ere. Azterketa intelektualari dagokionez, artikuluen edukiak ondorio bi dakartza. Alde batetik, xedapenek objektu ezberdin asko eduki ditzakete. Artikuluen luzera ere objektuaren menpean dago. Artikulu batek printzipio bat, salbuespen bat, baldintza bat, ondorio bat, zehapen bat etab., adieraz 173


ditzake. Horregatik, luzera eta objektua lotuta doaz. Batzuetan laburtasuna ezinezkoa da, artikuluaren edukiaren zehaztasunaren kaltetan denean batez ere. Testuak esan behar duen guztia esatea da funtsezkoena. Bestalde, artikulu bakar batean xedapen anitzak aurkitzen ditugu. Badirudi gorago aipatu dugun ÂŤartikulu bat, arau batÂť erregela apurtu egin dela. Hori ez da horrela, artikuluan dauden xedapen biek bikote bat osatzen dutelako. Adibidez, artikulu batek printzipio bat eta beraren salbuespena adieraz ditzake. Edo printzipio bat eta beraren ondorioa; edo printzipio bat eta beraren zehapena. Dakusagunez, elkartutako xedapenek lotura logikoa daukate. Elkarren osagarri dira. Kontzeptuzko batasuna lortzen da. Egin behar duguna euren elkar hartzearen arrazoia bilatzea da. b) Artikulua bere testuinguruan Artikulua izaki ezberdindua da, baina ez isolatua edo independientea. Hau egia dela ikusteko, artikulua bere testuingurutik ateratzea baino ez daukagu. Legea ez da artikuluz artikulu idatzia izan, artikulutan zatituta dago, ordea. Artikulu bakoitzak bere osotasunean duen eginkizuna ikusiko dugu. Horretarako artikuluen arteko bi harreman mota aukeratu ditugu: antolaketarako artikuluak eta eraketa logikoak. i) Antolaketarako artikuluak Artikulu berezi batzuek, sail baten buruan, eginkizun estrategikoa betetzen dute. Horrela, esaterako, jarraian datozen artikuluak antolatu egiten dituzte. Zentzu honetan lagungarri gertatzen dira, xedapen-giltzaren zeregina betetzen dute. Lehendabizi definizio artikuluak ikusiko ditugu. Euren objektua, objektu bakarra egia esan, nozio baten (jabetza eskubidea, fruituak) edo termino baten (ondasun higikorrak) definitzea da. Kode Zibilean oso arruntak dira. Definizio artikuluak oinarrizko proposamena ezartzen du, ondoren datozen artikuluak ulertzeko beharrezkoa izango dena; definizioa ondorengo artikulu guztietan erantsita bailitzan. Sintesi artikuluek, berriz, osotasunaren ikuspegi bat ematen digute. Sintesi artikuluak araubide baten ideia osoa eman dezake. Eta sintesiko artikuluak ezarri dituen xedapenen garapen soila egiten dute ondorengo artikuluek. Oso urriak dira eta horregatik oso preziatuak ere bai. Horrela, Kode Zibileko 1344. artikuluak, berak bakarrik, irabazpidezko sozietatearen araubidearen ideia osoa ematen digu. Ondoren datozen artikuluak 1344. artikuluak ezarritakoaren garapenak dira. Kode bereko 609. artikuluak, halaber, jabetza eskuratzeko modu ezberdin guztiak ezartzen ditu, 174


baina ez da zerrenda soila. Modu horiek sailkatu eta elkar lotu egiten ditu artikuluak, hau da, ez da iragarpen artikulu hutsa. Azkenik, iragarpen artikuluak bere atzetik datozen artikuluak iragartzen ditu. Ondoren datorren zatiketaren berri ematen digu. Bestetan sailkapen lana egokitzen zaie. Benetan iragarpen artikulua bereizten duena hasieretan azaltzeko joera da, bai kapitulu batena, bai atal batena. Osotasun antolatu baten buruan kokatzen da. Esaterako, Kode Zibileko 1461. art.: ÂŤSaltzaileak saltzen duen gauza eman eta horren saneamendua ziurtatu behar duÂť. Horrela, hurrengo artikuluek saldutako gauzaren emate eta saneamenduaz hitz egingo dutela iragartzen digu 1461. artikuluak. Iragarpen artikuluek balio pedagogiko handiagoa dute balio juridikoa baino. Halere, erakusteko azaltzen duen interes hori legegilearen diskurtsotik datorkio, telelengoaiaren distantzia egokitzeko tresna da eta. ii) Eraketa logikoak Testuan bertan banaketak aurkitzen ditugu artikulu multzoaz osoturik. Multzoan dauden artikuluak batuketa logiko baten emaitza dira. Testuinguruak multzoko artikuluek elkarren artean duten lotura erakusten du, artikulu bakoitzak duen eginkizuna. Alde batetik paraleloak dauzkagu. Paraleloetan jarraian doazen xedapenek eta gainera elkarren antza dutenek pareko proposizioak adierazten dituzte, baina bakoitzak bere tokian. Horrela, dibortzio mota bakoitzaren jarduera prozesalak, kasuz kasu, azaltzen zaizkigu legean zehar bata bestearen atzean. Eraketa paralelo hauek argitasun handia eskaintzen dute erakunde juridikoak ulertzeko. Eta, horrez gain, oso aprobetxagarriak dira, elkarrekin erkatzeko balio dutelako. Beste aldetik, garapenak daude. Ohikoenak, aberatsenak eta ugarienak dira. Jarraian diren artikuluen artean gertatzen da. Oso garrantzitsuak dira artikuluaren ulerkortasuna errazten dutelako. Aurreko edo ondorengo artikuluekin dagoen lotura argitzen digu. Garapenaren antolaerak eredu hau bete dezake: printzipioa, irizpideak, osagaiak, izaera, era nagusiaren definizioa eta arauak, era subsidiarioak, hipotesi bereziak. B) Osotasunari erantsia Legea ez da artikulu multzo bat bakarrik. Antolaera bat da. Antolaera ipintzeko nahi hori telelengoaiaren tresna bat da, dagoen distantzia laburtzeko. Eta legegileak oinarrizko batasuna, artikulua, egiten duen legez, lege diskurtsoaren batasun osoa ere ezartzen du. Horretarako neurri ezberdinak har daitezke, baina zatiketak egitea eta kohesio osagaiak sortzea dira nagusienak. 175


a) Osotasunaren zatiketak Lege gehienetan aurki ditzakegu. Horrek ez du esan nahi lege bakoitzak zatiketa mota guztiak eduki behar dituenik. Zatiketa bakoitzak gero azpizatiketak izaten ditu. Zatiketen zerrenda egingo dugu tamainaren arabera, hau da, zatiketa nagusienetik hasita. Zatiketa nagusiena liburua da. Ondoren, titulua, azpititulua, kapitulua, zatia, atala, azpiatala etab. datoz. Zatiketa bakoitzari, nagusienetik hasita azken zatiketaraino, izenburua jartzen zaio. Zatiketek eta izenburuek betebehar garrantzitsua daukate. Haiei esker oso argi dakuskigu legearen antolaketa eta edukia. Izenburuek ere balio juridikoa dute, izatez, legearen osagaiak dira, lege arauaren eramaleak. Iragarpen testuaren egitekoa betetzen dute, ondoren, legean zehar, topatuko duguna aurreratuz. Azkenik, izenburuek irakaseginkizuna azaltzen dute. Batzuetan aurkakoak markatuz; besteetan espezieak bereiztuz. Termino orokor baten pean xedapenak elkartu egiten ditu. Baita zuzenbideko erakunde eta erregelak ere sailkatzen ditu. Ezin dugu ukatu izenburuak legearen egitura formalaren osagaiak direnik. Baina formazko zatiketa aurretik egindako lan intelektual baten emaitza da. Forma ezin da mamiaz erabat bereiztu. b) Kohesio tresnak Zuzenbide osoa ezin dugu lege batean topatu. Baina lege eta kodeek osotasun bat egiten dute, ordenamendu juridikoaren adierazpidea dena. Testu hauen guztien koherentzia lortzea da lege diskurtsoaren beste ezaugarrietako bat. Bai legearen barruan, bai legeen artean ere, lege esakuntzak tresna batzuk erabiltzen ditu legeen edukia ordenamendu juridikoaren osotasunean dagokion lekuan kokatzeko. Sailkapen bat eginez, hiru motatakoak dira tresna horiek: koordinaziozkoak, sinplifikaziozkoak eta argitasunezkoak. Osotasun eta koherentziarako hiru bideak dira, hain zuzen. i) Koordinazio tresnak Helburu bakar batera jotzen duten xedapen guztiak batzea esan nahi du koordinatzeak. Xedapenak arauen hierarkiapean jartzeko joera azaltzen du. Horretarako, Zuzenbideak neurri batzuk garatu ditu. Eragorpenak ikusiko ditugu lehendabizi. Eragorpen xedapenak gai bati buruz araututakoa osorik ulertzeko bidaltzen gaitu berak aipaturiko beste xedapenetara. Hau da, beste lege batean araututakoa kontutan hartu behar dugu, eragorpen xedapenak arautzen duen gaia osorik ulertu nahi 176


badugu. Eragorpen xedapenak lege bereko bi zatiak elkarrekin harremanetan jar ditzake, edo baita zatiketaren barruko atal bi ere. Askotan, Zuzenbide amankomunari edo erkideari deitzeko erabiltzen dira eragorpenak. Koordinatzeko beste tresna batzuk erreserbak dira. Horien helburua hauxe da: xedapen baten aplikakortasuna beste xedapen baten menpean uztea. Erreserbak beste lege bateko xedapena aipa dezake, baina eragorpenekin ikusi dugun legez, baita lege barruko xedapenak ere. Xedapen bati aplikazio lehentasuna ematen dion heinean, beste xedapenari aplikazio erresiduala egozten dio. Xedapenen arteko hierarkia markatzen du. Esamolde ezberdinak erabiltzen dira: ÂŤErreserba pean gelditzen da...Âť edo ÂŤ... kaltetan gabeÂť. Bazterketetan, berriz, xedapen baztertzaileak aipatzen duen gaia lege-xedapenaren aplikazio eremutik at gelditzen da. Amaitzeko, subsidiaritatea aipatuko dugu. Zer esan nahi du subsidiaritateak? Beste era errazago batean helburu juridiko bera lortzerik balego, xedapen subsidiarioak ez lirateke aplikakorrak izango. Hau oso arrunta da Zuzenbide Zibilaren arloan, alderdiei askatasun handia uzten baitzaie. ii) Errazteko tresnak Tresna horiek Zuzenbidezko ordenamendua errazteko lan egiten dute, Zuzenbidearen ekonomia lortu nahian. Aurreko tresnek ez bezala, arauak koordinatu baino, dibertsitatea murriztu egiten dute. Lerrokapenak (hedadurak edo maileguak) dira tresna horietako batzuk. Xedapen batzuen helburua testu bati dagozkion arauak euren berezko eremua ez den arloan aplikatzean datza. Adibidez, edukitzaren arau gehienak prekarioari aplikatzen zaizkio. Bestetan, gai bat arautzen duten xedapenak maileguan hartzen dira beste gai bati aplikatzeko. Mailegua xedapen zehatz batena izan daiteke, bai eta xedapen batzuena ere. Bestalde, arau ereduei eman diezaiekegun izena lege kanon da. Gai berri bat arautzen denean, aurretik araututako beste gaiaren eredua hartzen duenean gertatzen da. Esakuntza ez da berdin-berdina izango, baina bietan agertzen diren osagaiak topatuko ditugu. Oinarrizko egitura eratzen dute lege kanonek. iii) Argitzeko tresnak Hizkuntzaren erabileran bertan aurkitzen ditugu tresna horiek. Argitasuna lege esakuntzaren terminoen aukeraketan datza. Esakuntza ulerkorragoa izan dadila lortzen dute. 177


Horretarako, lege baten barruan edo kode batean, baita legeen artean ere, hitz bakoitzari testu osoan zehar esangura bera eman behar zaio. Termino eta esanguraren elkartasun fidela lortu behar du. Horrela, ÂŤakzioÂť berbak auzietara jotzeko eskubidea izendatzen du; eta pertsona batek prozesua auzibideratzeko egintza juridikoa ÂŤdemandaÂť hitzak izendatzen du. Azken batean, zehaztasun teknikoak behar ditu horrelako bereizketak. Bestalde, argitzeko beste tresnak izendapen orokorrak dira. Genero bereko espezie ezberdinak izendapen orokor baten menpean batzean dautza. Egia esan, izendapen orokorra sailkapen baten ondorioa da. Sailkapenak elkartze kategoria bat bistarazten du. Baina, bestetik, espezie multzoari izena ematea berez garrantzitsua da. Izendapen orokorrak espezie ezberdineko multzoa izen batekin izendatzea ahalbideratzen du eta, batez ere, testuan zehar sakabanaturik dauden xedapenak biltzen dituenean da argigarria. 71. Lege tankera Lege tankeraz ari garenean, legegileak idazteko duen erari deritzogu. Legeen tankera aztertzea lege adierazpidea aztertzea da. Hau da, lege-emaileak idazteko era berezia du, legeak hitz egiteko duen modu bat da. Orain arte, lege esakuntzaren markak ikusi ditugu. Bada garaia lege diskurtsoak dakartzan tankeraren ondorioak eta aldaerak azter ditzagun. Historian zehar, XVIII. mendeaz geroztik, Estatu modernoa sendotzen denean, legearen lehentasuna ageri zaigu, bai konstituzionalismoaren zein kodeketaren bitartez etorria. Legeen tankerak konbentzitzearen tankera alde batera uzten du. Despotismo Ilustratuaren garaian, legegileak, arauekin batera beraien ratio legisa ere jasotzen zuen, arauen zergatia alegia, horrela menpekoen jarduera legeekin bat etortzea konbentzitzearen bidetik lortu nahi zen. Legegile modernoak ez du legearen zergatia jasotzen legearen barruan. Legegilearen betebeharra ez da konbentzitzea, agintzea baino. Legeen tankerak ere hezkuntza tankera gainditu du. Legeek beharrak jasotzen dituzte, eta ez dute deskripziorik ez azalpen instruktiborik jasotzen. Legeetako tankerak, beraz, aldaketa prozesua izan du. Konbentzitzeari zuzenduriko eragileak eta osagai instruktiboak erabat galdu dira, eta horien ordez beste batzuk gailendu dira, honakoak besteak beste: zehaztasuna; teknikotasuna (egungo gizartea teknikoa delako eta zientzia juridikoa ere teknikoa delako); konplexutasuna (aurrikus daitezkeen egoerak jasotzeari zuzenduriko joera); nazioartean estandarizaturiko formulak erabiltzeko joera; sistematizaziorako kezka, hau da, gaiez gaiko sailkape178


nak garrantzia hartu du, eta lege testuetan komunztadurak egiten dira azpilerroetan. Gaur egungo lege tankerarekin hasi orduko, 単abardura bi argi geldi daitezela nahi dugu. Batetik, lege tankera ezin da testu bakar batean ikertu; lege diskurtsoaren ereduaren barnean bilatu behar dugu tankera hori. Bigarrenik, tankeraren azterketa gehienbat deskribatzailea izaten da. Baina, bide batez kritikoa eta normatiboa ere suertatzen da. Azterketa egitean, legegileak idazten duen era eta idatzi behar lukeena ezin ditugu erabat banandu. A) Tonu aukeraketa Legegileak ez du beti tonu bera erabiltzen hitz egitean. Beti tonu noblea erabiltzen du, gutxitan hartzen du herri edo lagunarteko hizkera. Baina, noblezia horren barnean badaude neutrotasun, teknikotasun eta zehaztasun mailak. Lege-emaileak hitzak eta hitzen antolaera aukeratzen ditu, esaerak, esapideak, hitz egiteko erak, eta joskera. Zoritxarrez, ez dago aukeraketa horietan arau zehatzik, baina ondoren ikusiko dugunez, badaude aldagaiek eragindako joerak. a) Tankera neutroa ala adierazgarria Hasiera batean tankera neutroa onena dela deritzogu. Baina neutroak ez du enfasi gabeko hizkuntza esan nahi, ez eta beharrezkoa dena bakarrik esatearen aldeko postura ere. Tankera neutroaz hauxe esan nahi dugu: legegilearen lehen helburua ez da literaturazko testua idaztea. Olerkariak edo idazleak duten askatasuna falta zaio lege-emaileari. Erraztasuna eta argitasuna dira helburu nagusiak. Bestetik, legea arrazoiaren hizkera da. Beraz, aukeratzen duen tankerak zuhurtasuna, moderazioa, tenplea behar ditu. Ezin da ironikoa edo txantxetan ibiltzekoa izan. Legea serioa da. Baina arrazoia eta arrazonamendua ez dira gauza bera. Legeak ez du argudiorik eman behar. Ez du ezer frogatu behar. Ez du iritzirik, ez motibaziorik erakusten. Legeak xedatu egiten du. Erabiltzen duen tankera agintezkoa da. Aurrekoa egia izanik, legegileak balio adierazgarria erasten dio tankerari. Lege-emaileak bere lege politikaren helburuak nabarmentzen ditu beti. Bidezkoa zaio bere esakuntzetan legegileak hartzen duen alderdiaren mesedetan egitea. Horretarako hitzez eta hauen antolaeraz baliatzen da. Badaude aitortzeko, adorea emateko, debekatzeko, baztertzeko hitzak. 179


b) Hizkera teknikoa ala hizkera arrunta Hizkera teknikoa derrigorrezkoa da legegilearentzat ala hizkera arrunta erabili behar du? Joera bien arteko gatazkaren aurrean gaude. Begi-bistakoa da legegileari indar bereko eskakizun bi egiten zaizkiola. Batetik, legeak guztiok ulertzeko moduan idatzita egon behar dira, ahal denetan behintzat. Eta bestetik, behar denetan, legegileak hizkera teknikoaren zehaztasuna erabili behar du. Ikusiko dugunez, aipaturiko azken helburu bi horiek bateragarriak dira. Eta euren aurkakotasuna arazo zehatz eta gutxi batzuetan bakarrik aurkituko ditugu. Badaude arazotzat dauzkagunak eta ez direnak; badaude benetako arazoak direnak, baina ez hizkera teknikoaren eta arruntaren artekoak; eta azkenik, benetako arazoak dauzkagu beti irtenbideren bat daukatenak. i) Gezurrezko arazoak ezabatu Oso gainetik aztertuko ditugu. Lehenengoa hizkuntza eta hizkeraren artekoa izango litzateke. Ez dugu honetan aukeratu behar, zeren hizkera juridikoa hizkuntzaren hizkera berezitua baita. Ez dira inoiz elkarren aurkakoak izango. Bigarrenez, termino teknikoen eta teknikoak ez direnen artean aukeratu beharrik ez dago. Termino bat, izatez, ez da teknikoa. Sarritan hizkera arrunteko termino bati beste esanahi teknikoa erasten zaio, kanpo polisemia suertatuz. Hirugarrenez, hizkera arrunta erabiltzearen alde ari garenean, beti kontutan hartu behar dugu hizkera arruntean ere mailak daudela. Horrela, jargoiaren hizkera, lagunartekoa, literaturazko hizkera etab., aurki ditzakegu. Guk hizkera arruntaz zaindutako hizkera estandarra ulertzen dugu. Zientzia, teknika guztientzat amankomuna edo erkidea den hizkera. ii) Beste arloetako arazoak Badaude benetako arazoak hizkera tekniko eta arruntaren arteko gatazkan zerikusirik ez dutenak, baina aipatzen direnak. Horietako bat arkaismoena da. Hizkera teknikoarekin ez du zerikusirik. Arkaikoa den guztiak ez du zertan teknikoa izan. Beste gauza bat da, hizkera arruntean, gaur egun, arkaismo bilakatu diren hitzek Zuzenbidezko esanahia gordetzea. Horrelakoak errespetatu behar ditugu, batez ere zehaztasunaren mesedetan direlako. Bestetik, legegileak esanahi zehatzik ez duten terminoak (notion-cadre) erabiltzen dituenetan, arazoa gertatzen dela dirudi. Zehazgabetasuna ez dagokio hizkera arruntari, eta zehaztasuna hizkera teknikoari. Badau180


de hizkera arruntean zehatzak diren hitzak (ordua, jaiotza) eta legeak erabiltzen dituenak. Alderantziz, teknika juridikoaren tresnak direnak batzuetan ez dira oso zehatzak izaten (uste ona). Baina horiek ez dira hizkera arruntaren eta teknikoaren arteko gatazkak. iii) Benetako arazoen konponbidea Termino teknikoaren eta tekniko ez den baten artean aukeratu behar denean, beti joko dugu termino teknikoaren alde, legegilearen ideia adierazteko zehaztasun handiagoa duenetan. Alderantziz, termino teknikoa eta arrunta baliokideak direnetan, termino arruntari emango genioke lehentasuna, beti ere, legearen ulerkortasuna bilatzen dugulako. Amaitzeko, beti saiatu behar dugu, ahal denetan behintzat, bai termino arrunta, bai teknikoa, biak batera esakuntzan sartzen. c) Tankera konkretua ala abstraktua Legegileak zein tankera erabili behar duen aztertuko dugu. Lehenengo eta behin, tankera konkretua eta abstraktua baterakorrak diren ala ez erabaki behar dugu. Horretarako gaiaren araberako sailkapena egin dezakegu. Tankera bakoitzak bere eremua dauka. Hobeto esanda, tankera bakoitzak gai batzuetan tonu nagusia ematen du. Adibidez, tankera abstraktua nagusi da betebehar Zuzenbidean; tankera konkretua, aldiz, ondasunen gaineko Zuzenbidean nagusitzen da. Bestalde, legeak batzuetan esakuntza berean osagai konkretuak eta abstraktuak erabiltzen ditu. Hau da, tankera biak batera daude esakuntza batean, adibidez, formulazio orokorraren ondoren, «adibideak» dituzten xedapenak agertzen direnean. Halere, baterakortasuna ezinezkoa denean, legegileak tankera konkretua nahiago izan du. Biziena, errazena, argiena delako. Tankera konkreturako aukeraketa modu bitan azpimarratzen da. Hasteko, irudiak adierazten dituzten aditzak aukeratzen ditu. Erabiltzen den kasu gehienetan aditz abstraktuagoa aukera zitekeen, baina legegileak «irudizko aditzak» nahiago izan ditu. Gehienbat mugimendua adierazten duten aditzak dira (eraman, jarri, ireki etab.). Horrela, badaude esapide ihartu bihurtu direnak, hala nola, espedientea ireki, iraungipenean sartu edo erori, indarrean jarri, demanda auzitegiari eraman... Bestetan, legeak egintza juridikoa ulertarazteko errealitatera jotzen du, bizimodu arruntera. Geure buruetan ikusi eta sentitu egiten dugu. Adibidez, «zuhaitzaren adarrak besteren jabegoan hedatzen direnean...». Errealismo hori tankeraren eragina da. 181


B) Tankeraren ondorioak Ondorio bereziak dira. Apartekoak izan gabe, ez dira lege tankeraren ohiko ildoaren osagaiak. Baina, bestalde, lege estilistikaren ezaugarriak emateko beste ere ez dira. Halere, aipatzekoak dira, tankera neutrotikako urrunketak markatzen dituztelako. Ezin dugu tankera figurez hitzik egin. Ez dira eta. Izenbako figurak dira, sarritan bilaketak eta, batzuetan, xehetasun hutsak, asmo ezberdinei erantzutekoak. a) Oinarrizkoa nabarmendu Legeak neurri bi hartzen ditu esakuntzan bere mezuaren garrantzizkoena nabarmentzeko. Batetik, iraulketek esaldiaren ohiko egitura irauli egiten dute, beraren joskera bederen. Horretarako subjektua, aditza eta osagarriak euren lekutik aldatzen ditu. Horrela, aditza hasieran jartzen duenean, ekintzari balio nagusia erasten dio. Bestetan, zehapena hasieran jartzean, mehatxuaren mezua bidali nahi duelako da. Bigarrenik, era pasibo eta aktiboaren arteko aukeraketa subjektuari (naturala) edo objektuari ematen zaion garrantzi erlatiboaren araberakoa da. Subjektuaren edo beraren eginkizunaren, ahalmenaren, eskumenaren etabarren zeregina nabarmendu gura dugunetan, aditzaren era aktiboa erabiliko du legegileak. Era pasiboa, aldiz, garrantzia objektuari ematen diogula adierazteko erabiliko dugu. b) Ekinaldiak Aurrekoak bezala, garrantzitsua nabarmentzen duen arren, ekinaldiaren eragin nagusia antzekotasunak, aurkakoak, ezaugarriak ulertaraztea da. Lege esakuntzak kutsu azalkorra hartzen du. Errepikapenak paraleloak nabarmentzeko erabiltzen dira, batez ere, alternatibaren adar guztiak adierazteko. Adibidez, «ez jabeak, ezta gozamendunak ere...» edo «aldaketa oro, faltsuketa oro, inskripzio oro...». Termino absolutuak ere erabili egiten dira. Legeak gutxitan esango du «inoiz ez», baina sarritan esaten du «beti». Esanbidezko formulak ekinaldia adierazteko beste tresna batzuk dira. Batzuetan, baiezko esakuntza indartuta dago baiezkoa baztertzen duenarekin: «Preskripzioa egunetan zenbatuko da, ez ordutan». Sarritan, araua bertan daramanarekin argitu egiten da: «Ezarritako epemuga derrigorrezkoa da, eta ezin du epaileak luzatu». Besteetan, arauaren zehapena azaltzen dute: «Dohaintzak ezin du izan...; horrelakorik bada deuseza izango da.». Konturatzen bagara, oro har, esakuntzaren bigarren zatia ez da beharrez182


koa; baina legegileak bere ekinaldiarekin legearen mezua askoz argiagoa izan dadin lortzen du. Ekinaldia adierazteko bikoteak ere erabiltzen dira. Legegileak, argitzeko asmotan, esakuntza bakoitzak eratzen ditu hur dauden proposizio bi batuz. Askotan puntu eta komaz ( ; ) bananduta daude edo «baina» erabiliz. Bikote gehienek aurkakotasuna adierazten dute. Lehen zatia baiezkoa da eta bigarrena ezezkoa, edo alderantziz. Horrela, baimendurik dagoena eta ez dagoena, sortzen dena eta ez dena etab., adierazteko eta nabarmentzeko erabiltzen da: «Ezin da...; ... ahal da». Azkenik, erredundantziak dauzkagu. Egia esan, oso arraroa da legeetan topatzea. Esakuntzaren laburtasunaren aurka baitoaz. Adibide bat ipintzearren, honako hau: «Bakoitzaren osagai eta zatiak...». c) Aurrezkiak Alderantziz, legegileak batzuetan bere esakuntzak araztu egiten ditu. Hitzak aurrezten ditu, bai laburduren bidez, bai kenketen bitartez. Batetik, erakusle ez erabiliaz (adib., «edukitza titulu nahiko da...»). Bestetik, subjektua laburtuaz, hau da, subjektuari laburturiko era edo esaera emateko joera. Hori lortzeko, egintza juridiko baten ondorio guztiak atalez atal banatu eta aztertu beharrean, lege esakuntzak ondorio guztiak osotasunean atxikitzen dizkio subjektua den erakundeari, adib., «Ezkontzak legebidezkotasuna dakar». Hau da, legeak ez du azaltzen legebidezkotasunaren ondorioak zeintzuk diren, era laburrenean eta zuzenenean ondorio guztiak esakuntza baten ezartzen dizkio ezkontzari. Amaitzeko, badaude indar-aditzak deritzegunak (verbes-force). Aditz horiek indar juridikoa adierazteko bertutea dute. Baliokidetza edota ondorio baten indar juridikoa adierazteko bertutea. «Balio izan» eta «ekarri» aditzak dira. d) Aurkikuntzak Batetik, esapide ihartuak daude. Beste neurri batzuekin lagunduta, aurrezki neurri hauek errotiko emaitza dakarte. Esakuntza maxima bihurtzen da. Ideia biluzik bailitzan. Bakarrik oinarrizkoena esaten da: «Borondadezko banakuntza oro deuseza da» edo «pagamendu orok zorra dagoela esan nahi du» edo «umeordetza ezeztaezina da». Askoz gehiago daude. Bestetik, hitz egokiak ditugu. Harribitxiak dira. Testuko zati agrafoak dira legea distirarazten dutenak. Adibidez, «Gordailuzain desleial...» edo «Agintea gurasoei dagokie». 183


§25. Legearen egitura formala 72. Sarrera Orain arte ikusi dugunez, legeak hizkera propioa du, bere ezaugarriekin, bere tankerarekin. Hizkera eta tankera horiek legearen egitura formala ere baldintzatzen dute. Hori da puntu honetan aztertuko duguna, hau da, legeek zelako egitura duten. Teknika juridikoari buruzko esperientziek eta doktrinak nabarmen utzi dute xedapenen eta egintzen kalitateak eta ulerterraztasunak duten garrantzia. Helburu bi horiek lortuz gero, hartzaileak behar den bezala ulertuko du xedapena. Eta formalki hobeto egituratutako ordenamendua lortuko da, bide batez ziurtasun juridikoa bermatuz. Beraz, izaera orokorra duten arauzko xedapenen lanketa erraztasun eta razionaltasun printzipioen arabera egitea beharrezkoa da. Hauxe da teknika juridikoak duen helburuetako bat: hizkera juridikoa aztertzea eta edozein xedapen mota lantzeko irizpideak ematea, xedapenen edukia lokabea delarik. Horren zioz ere, Eusko Jaurlaritzaren 1993ko apirilaren 6ko Aginduan lege egitasmoak, dekretuak, aginduak eta erabakiak lantzeko irizpideak onartu egin ziren. Aurretik, 1988an, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak egindako irizpideak jasotzen dira Jaurlaritzaren agindu horretan. Espainian, berriz, Ministrarien Kontseiluaren 1991ko urriaren 18ko erabakiak ezartzen ditu nolako egitura eta forma eduki behar dituzten lege-egitasmoek, irizpide horiek legeetarako ere balio dutela. Katalunian ere, 1992an Generalitaten Comitè Assessor per a l’Estudi de l’Organització de l’Administraciók Kataluniako Generalitateko arauak lantzeko irizpideak eman zituen eskuliburu batean. Egia esan, Euskadin Espainiatik datorkigun eredua betetzen da. Oso denbora gutxi da hemen legeak egiten direna eta ondorioz tradizioa kanpotik etorri zaigu beti. Horregatik oraintxe ikusiko dugun lege egitura formala kanpotik ekarritakoa dela esan dezakegu.

73. Izenburua Lege guztiek daukate izenburua edo lege izena. Ikuspegi juridikotik begiratuta, izenburuak hiru osagai ditu. Bata, xedapenaren kategoria normatiboaren zehaztea. Bigarrena, aldarrikapenaren data eta zenbakia. Eta hirugarrena, legearen edukia edo zioa adieraztea. 184


Kategoria normatiboari dagokionez, lege guztiek LEGE hitza erabiltzen dute. Lurralde Historikoetan, aldiz, FORU ARAU deritze, orain aztertuko ez ditugun arazo politikoengatik. Lege izendapenarekin batera, legeak Zuzenbidea ezarri, aldatu edo ezabatzeko eratu den adierazten digu. Baita legeen artean zer-nolako kategoria duen ere, hau da, lege organikoa edo lege arrunta den. Legeek beti eramango dute erreferentzia-zenbakia. Nolanahi ere, urte berriari hasiera ematean, berriro ekingo zaio zenbakia jartzeari, 1etik hasita. Beste osagai bat datarena da. Jartzen den data aldarrikapenarena da. Ez da legebiltzarraren onespen data, ezta aldizkari ofizialeko argitalpen data, ezta legea indarrean sartzen den egunarena ere. Eguna idazteko honela egingo dugu: lehenengo erreferentzia-zenbakia ipini; gero barra zeiharra eta ondoren urtea zenbakitan; gero xedapena zehaztu eta koma bat; amaitzeko hila letra xehez eta «ren» kasu markarekin eta ondoren eguna, hau ere zenbakitan, egunari «ko» kasu marka eta «a» aposizio morfema erantsita; gero koma. Baina adibide bat ikusita hobeto ulertuko da: 17/1977 Legea, urtarrilaren 4koa... Bestetan, aldiz, urtarrilaren 4ko 17/1977 Legea... moduko adibideak ere topa ditzakegu. Arautzen den arloa finkatu behar da izenburuan, zehaztasunez eta oso-osoan. Gainera, laburtasunez eta xehetasunak emanez egin behar da hori. Xedapenaren edukia ahal den ondoen jaso behar da izenburuan. Izenburu zehatzik ez bazaio jartzen legeari, edo luzeegia dena jartzen bazaio, baten batek asmatuko dio izenburu berria legegileak konturatu orduko. Alemanian, adibidez, legeek izenburu bi dauzkate: bata, luzea xedapenaren edukia zehaztasunez adierazten duena; eta bestea laburra, legelariek erabiltzeko modukoa. Lege izenburuetan, honako era hauetan batuko dira edukia eta lehenengo zatia: «tezko/tzezko» kasu marka gehi «a» aposizioa, xedapenak hartzen duen arloa erabat araututa gelditzen dela jotzen denetan; «buruzkoa» posposizioaren bidez, arloaren alderdi bat besterik arautzen denetan; eta gainontzeko kasuetan, «ena» aposiziozko erlatiboaren bidez. Adibidez, epailaren 18ko 6/1988 LEGEA, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa. Xedea lehendik indarrean zegoen xedapen bat aldatzea edo indargabetzea duen xedapenak aditzera emango du hori izenburuan, laburki bada ere. Azalpen zatiari hasi orduko aldarrikapena kokatzen da. Aldarrikapenean legeak nork ematen dituen, indarrean sartzeko agindua ere bai, agindu hori zeinek ematen duen eta legea izan badela ziurtatzen digute. Adibidez, 185


«Euskadiko hiritar guztiei zera jakin arazten zaie. Eusko Legebiltzarrak, Foruzko Herri-Legea zati batean aldatzeari buruzko 6/1988 Legea onartu duela. Ondorioz, Euskadiko hiritar, partikular eta agintari guztiei Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet. Gasteiz, 1988.eko martxoak 28. Lehendakaria, Jose Antonio Ardanza Garro».

74. Azalpen zatia Hasierako aldarrikatze formula eta xedapen zatiaren artean, legeek sartuerako hitzaldi bat daramate, «Zioen adierazpena», «Zioen azalpena» edo «Ziozko arrazoiak» izenez ezagutzen dena. Lege egitasmo guztiei horrelako hitzaldiak derrigorrez lagundu behar die eta ondoren legean bertan sartzen da. Halere, ez dira nahastu behar, Zioen adierazpena eta lege egitasmo baten testuak legebiltzarreko bideak egiteko berarekin izan behar dituen txostena eta aurrekariak. Arauari buruzko azterketa zabal bat egiten da txostenean, Zioen adierazpenean jaso ziren aldeez aparte: erantzuna eman behar zaion egoera edo fenomenoa aipatu; dauden alternatiba ezberdinak gogorarazi; proposatzen den alternatibaren aldeko arrazoiak azaldu; proposaturiko alternatibak izango duen antolaketa edota finantza mailako eraginaren aurrerapena egin. Azalpen zatiak, berez dioenez, ez dauka lotesle baliorik. Azalpen zatia ezartzen da legea arautuko duena eta legea bera azaltzeko; baina inork ezin du zati horretan dakarrena epaile baten aurrean argudio juridiko legez erabili. Labur bilduz, honako hauek jasotzen dira azalpen zatian. Batetik, legea lantzeko izan diren zio nagusiak, hau da, egoera zehatz bati erantzun beharra. Bestetik, lege berriarekin lortu nahi diren helburuak. Baita, lege berriak dituen oinarri juridikoak adierazi ere. Hobeto ulertzeko beharrezko denetan, legeak arauketarako erabili dituen printzipio eta irizpideak ezarriko dira. Azkenik, indarrean dauden legeetan lege berriak izango duen eragina zehaztu, bereziki, beraren alderdi berrikoienak aipatuz. Azalpen zatia luzea denean eta zati ezberdinak dituenean, zatitu egiten da. Zati bakoitza zenbaki baten bitartez (erromatar zenbakiak normalean) ezagutuko da. Bestalde, ez dugu ahaztu behar Espainiako Konstituzioak autonomi elkarteei legegintzarako eskumena onartzen diela. Horregatik, gure ustez, azalpen zati horretan, legegilea eskumen titulu bat aukeratzera eta titulu hori garatzera bultzatu duen zioak adieraztea, oso argigarri suerta daiteke; eta, horrela, eskumen gatazkak eta legeen legezkotasuna ulerkorragoak izango lirateke guztiontzat. 186


Azalpen zatiaren edukia ez da lege guztietan betetzen, ez da derrigorrezkoa eta. Baina lege gehienek Ziozko arrazoiak dituzte, ondoren xedatuko dutena ulertzeko lagungarria gertatzen delako. Badaude batzuetan agertzen diren xedapen direktiboak deritzenak. Xedapen horietan, arauaren ideia nagusiak edo ezaugarri garrantzitsuenak azaleratu nahi izaten dira. Baita aurrez ezarritako helburuak zelan lortu adierazi ere. Ez dira oso ohikoak, eta euren edukia gehienetan Ziozko arrazoien barne bilatzen dugu. 75. Xedapen zatia Xedapena osatzen duten aginduak hurrenkera batean emango dira aditzera. Oro har, legeen barruko antolamenduaz hitz egitean arlo bi bereizi ohi dira: zatiketa (legearen formazko antolamendua —Gliederung—) eta legearen antolamendu sistematikoa (Aufbau). Nahiz eta banandurik aztertuak izan, alor bi horiek oso loturik daude. Zatiketa tresna bat da, besteak beste, antolamendu sistematikorako balio duena. Bestalde, lege mota bakoitzak zatiketetan du eragina. Legearen luzapenak zatiketa mailak baldintzatzen ditu. Datu teknikoak dauzkan legeak gehienetan eraskinak eraman ohi ditu. Legearen zatiketa egokia garrantzitsua da legearen ulermenerako, baina baita legearen interpretazio eta aplikaziorako ere. Lege bakoitzak zati handi bi eduki ditzake: azalpen zatia, Zioen adierazpena barne dela; eta xedapen zatia, artikuluak eta azken zatia barne. Legearen xedapen zatia oinarri guneetan zatituta dago beti, «artikulu» izena daukatenak. Oinarri gune horietatik abiatuta legearen egitura formala eraikitzen da. Badaude artikuluen baturaketak eta zatiketak. Euskadin, gehienbat, Espainiako legeen zatiketa irizpideak betetzen dira. Horrela, lege eredu bat titulu, kapitulu, atal eta artikuluetan zatitzen da. Oso luzeak diren legeak liburutan ere zatitzen dira, hau da, titulu batzuk elkartzen dituen zatiketa maila. Azken horren adibidea Espainiako Kode Zibila dugu. A) Oinarri gunea: artikulua Legeek beste antolamendu formaletik aparte, beti oinarri gune bat izaten dute, gure artean «artikulu» deritzona eta beste lekuetan paragrafo deritzona, Alemanian kasu. Legeetan artikulu hitza artikuluaren zenbakiaren ondoren doa. Gehienetan letra etzanez idazten da. Eta beti artikuluaren testuaren ondoan kokatzen da. 187


Artikuluek hurrenez hurreneko zenbaketa daramate eta zenbaketa hori ez da inoiz aldatzen. Hau da, artikuluak kapitulu baten menpean elkarturik egon zein ez, kapituluak titulu baten menpean dauden zein ez, eta artikulua bera lerrokadatan zatitzen den zein ez, artikuluen zenbaketa hasieratik azkeneraino mantentzen da. Zenbaketa arabiar erako zenbakiekin egiten da. Normalean artikulu batean xedatutakoa zaharkitua gelditzen denean edo artikulu baten garapena lege berezitu batean egiten denean, artikulua ezabatu egiten da. Baina gainontzeko artikuluek euren zenbakiari eusten diote eta ez dira artikuluak berriro zenbakitzen. Bestetan, aldiz, artikuluak xedatutakoa legean bertan garatzen da, baina artikulu luzeegia gerta ez dadin eta beste artikuluen zenbakiak aldaezinak direnez, bi artikulutan banatzen da xedapen berria, bigarren artikulu honi ÂŤbisÂť izenaz bataiatuz. Adibide garbia Espainiako Kode Penalean dugu. Halere, badaude artikulu bakarra duten legeak. Adibidez, aurretik dagoen xedapen bat zati baten aldatzean, askotan artikulu bakarreko legeak erabiltzen dira. Eta, jarraian, eraskin batean aldaketaren edukia adierazten da. Gaur egun egiten diren legeek askotan artikulu bakoitzari izenburu edo izen bat ezartzen diote. Izenak, ahalik eta laburren den moduan, artikuluaren edukia zein den aurreratzen digu. Gainera, izena ipintzeak legearen erabilpena errazten du, legearen zatiketa ere bai. Legearen sistematizazio ona ere ahalbideratzen du. Artikuluak, nahiz eta oinarri gunea izan, sarritan lerrokadatan zatituta daude. Gehienetan, lerrokadak zenbakitu egiten dira, arabiar erako zenbakiekin. Artikuluak lerrokada bakarra duenetan, ez da zenbakitu behar. Ez da komeni artikulu batek lau lerrokada baino gehiago edukitzea. Lerrokadak ere zatitzen dira apartatu edo idazatietan, apartatu bakoitza hizki batez izendatuko delarik. B) Artikuluen bateraketak Artikuluak sistematikoki antolaturik daude. Lehenengo, arau orokorrak eta gero bereziak. Legeak aztertuta antolamenduaren irizpide batzuk atera ditzakegu. Hierarkikoki eta hurrenkeran garatzen dira aginduak, hutsik utzi gabe. Arau abstraktuak konkretuen aurretik kokatzen dira. Funtsezkoak, prozesalak eta adjektiboak baino lehen. Etabar. Legearen barne antolamendu sistematikoa honela izango litzateke: a) helburua; b) definizioak; c) ezarpen eremua; d) eduki substantiboa; e) legehausteak eta zehapenak; f) prozedura; eta g) azken xedapenak. 188


Ondoren, artikuluak batzeko erabiltzen diren zatiketa mailak ikusiko ditugu. Zatiketa maila bakoitzak eduki bateratua izaten du. Gogoratu antolamendu sistematiko eta formalari buruz esan duguna. a) Kapitulua Kapitulua titulu baten zatiketa edo zatiketa mailarik gorena (titulutan zatituta ez dauden legeetan) izan daiteke. Kapituluak, gainera, ataletan zatitzen ohi da. Artikuluaz gain, kapitulua da zatiketa gunerik nagusiena. Eta gainera, artikuluaz aparte, legearen zatiketa bakarra izan daiteke. Batez ere, legearen luzerak titulutan zatitzerik behar ez duenetan. Kapitulu bakoitzak eduki bateratua izaten duenez, luzera handiko kapituluak topa ditzakegu. Baita artikulu bakarra duen kapitulua ere, nahiz eta ohikoena zortzitik gorako artikuluak edukitzea izan. Kapituluak zenbakitu egiten dira, erromatar erako zenbakiekin. Eta bakoitzari izenburua edo izena ematen zaio. Izenak, labur bada ere, kapituluaren edukia islatuko du hitz gutxitan. b) Atala Euskaraz dauden legeetan «atal» izena nahaspilatsua izan daiteke. Eusko Jaurlaritzako legeetan «atala» artikulua esan nahi du. Guk «atal» hitzaz adierazi nahi duguna artikuluen multzoa da, gaztelaniaz Sección deitzen dena. Atala kapituluaren zatiketa bat da. Beti kapituluen menpe egoten da; ez da inoiz zatiketa mailarik gorena izaten. Hau da, ez dago legerik ataletan bakarrik zatitzen denik. Atalen zenbatekoa gaiaren araberakoa da. Atalak ordinalekin zenbakitzen dira. Eta izenburua edo izena daramate hauek ere. Batzuetan, azpiatalak aurkitzen ditugu, baina ez dira ohikoak. c) Titulua Luzeak diren legeak titulutan zatituta daude. Tituluak erabiltzea ez dago artikuluen zenbatekoaren arabera. Hamalau artikulu besterik ez duen legeak tituluak izan ditzake. Bestetan, aldiz, askoz luzeak direnek, demagun laurogeita hamar artikuludunek, ez dute titulurik ere. Badirudi erakundeek garrantzitsu deritzeten legeetan ere tituluak erabiltzen direla. Eta ez bakarrik legeak luzeak direnetan, atzerrian gertatzen den legez. Tituluak erromatar erako zenbakiekin zenbakitzen dira. Eta euren edukia zein den aurreratu egiten dute daukaten izenburu edo izenean. 189


d) Liburua Lehen aipatu dugun moduan, batzuetan tituluen gainetik beste zatiketa maila bat dago: liburua. Liburua erabat luzea den legearentzat bakarrik erabiltzen da. Adibidez, Espainiako Kode Zibila. Liburuek izenburu edo izena izango dute, eta ordinalekin zenbakituko dira. e) Eraskina Batzuetan, legeak zenbaki sailekin, grafikoekin, matematikazko formulekin, taulekin, planoekin etabarrekin aipatu behar izaten ditu idatziz baino hobeto azaltzen diren gertaerak. Eta plano, taula etab., horiek artikuluen artean ez ipintzearren, eraskinak sortzen dira, gertaera horiek adierazteko modurik argiena, laburrena eta zehatzena delako. Eraskinek zenbaki bana daukate, erromatar erakoa. Eta eraskin bakoitzak bere izenburua edo izena du. Izenburuan bere edukia adierazten du, eta zein legerena edo artikulurena den ere azalduko du. Adibidez, ÂŤ.../... Legearen I. eraskinaÂť. Lege testuan ere eraskinaren aipamena egingo da, beraren erreferentzi zenbakia eta izenburua emanez. 76. Azken zatia Azken zati deritzoguna xedapen zatiaren osagaia da, baina ezaugarri berezi batzuk ditu eta horregatik puntu banandu honetan aztertuko dugu. Azken zatiak hiru edo lau xedapen mota ezberdinak izaten ditu: erantsiak, aldi baterakoak, indargabetzaileak eta azkenak. Hiru edo lau esan ditugu, zeren batzuetan indargabetze xedapenak ez baitira bereizten eta azken xedapenen artean agertzen zaizkigu. Azken zatiko xedapen mota bakoitza ordinaletan zenbakituko da, ordinalak idatzirik daudela. Mota batean xedapen bakar bat balego, xedapen bakarra dela adieraziko litzateke. Gainera, xedapenek izenburua edo izena edukiko dute, beraien edukia azaleratuz. Arazoak xedapen bakoitzari dagokion edukia zehaztean datoz. Ez lege araubideak, ezta doktrinak ere, ez dute kategoria bakoitzari dagokion kontzeptu edo edukia zehaztu izan. Beste modu batean esanda, ez dago xedapen erantsi, aldi baterako edo azken xedapenaren kontzeptu teoriko hutsik; ezta ordenamendurik xedapen horien edukia arautzen duenik ere. Ondorioz, legegileak askatasun handia du xedapen hauek ezartzerakoan. 190


Ez da lan makala lege-emaileak legearen azken zatia idazterakoan erabiltzen dituen irizpide zabal batzuk ateratzea, batez ere azken zati horretan mota ezberdin askotako xedapenak biltzen direla kontutan hartuta. Gure inguruetako ordenamenduek ere arazo hau ikusita, azken zatia zatitu gabe uzten dute eta izen orokorra ematen diote: ÂŤBestelako xedapenakÂť edo ÂŤAzken xedapenakÂť. Ez dago zalantzarik azken aukera hori sailkatzeko arazoak konpontzen dituela, baina hori ez da gure kasuan gertatzen. Ondorioz, bertoko Zuzenbideko irizpide orokorrak ikusiko ditugu, baina irizpide horiek ez direla beti zertan bete azaldu nahi dugu aurretik, nahiz eta gehienetan egia bihurtu. A) Xedapen erantsiak Atal honetan, xedapen zatian jaso ezin izan diren araubide juridiko bereziak (kapitulu bat osatzeko beste edukirik ez dutenak) kokatuko ditugu, bai lurraldea dela eta, bai pertsonei dagozkienak direlako, bai ekonomia mailakoak, bai prozedurakoak. Xehetasun batzuk egin behar ditugu. Lehenengo eta behin, araubide juridiko berezia eta legearen aplikazio eremuen salbuespena ez dira sinonimoak. Legearen aplikazio eremua mugatzen duten xedapenak xedapen zatian kokatzen dira. Araubide bereziak, alderantziz, araubide juridiko berezia eta xedapen zatian araututakoa ezberdinak direla adierazi nahi du. Ez da zenbait talderi legea ez zaiela aplikagarria esatea bezala. Honetan araubide berezia arautzen da. Bestetan, definizioak aurkitzen ditugu xedapen erantsietan. Legean zehar erabilitako terminoek nolako esanahia duten lege hori interpretatzean zehazten da. Baita aparteko egoeretarako ezarritako araubide subsidiarioa ere. Kasu horietan araubide orokorra ez da aplikagarri izaten, balio ez duelako. Gauza bera gertatzen da araubide ekonomiko bereziekin, hau da, legearen gaiaren alderdi ekonomikoak arautzen dituen araubidea. Bestalde, arau juridikoak sortzeko asmorik ez duten manamendu eta baimenak xedapen erantsietan doaz. Normalean botere exekutiboari zuzendutako mezuak dira: argibideak emateko manamendua; zerrenda ofizial bat argitaratzeko agindua (adib., Euskadiko udalerri guztien izen ofiziala dakarren zerrenda) etabar. Manamendua aldi baterakoa denean, aldi baterako xedapenetan agertzen da. Bestetik, xedapen zatiaren beste alde batean kokatu ezin diren arau erresidualak bertan ipiniko ditugu. Baita azken zatiko beste kategorietan sartzen ez diren preskripzio guztiak ere. 191


B) Aldi baterako xedapenak Kapitulu honetan lege berriaren eta aurreko legearen arteko gatazkei irtenbidea ematen saiatzen da legegilea. Denboran zehar izandako lege gatazkei ari gara, konpontzeko dauden egoera juridikoei aplikatzen zaien araua erabakiz. Guztiok dakigu, lege berri bat aldarrikatzen denean, aplikazio arazoak sortzen direla. Lege berria indarrean sartzen den bitartean arazo eta egoera juridikoak suertatzen dira, lege zaharraz konpondu behar direnak. Baina konponketara heldu orduko, lege zaharra indargabetua gelditzen da eta ez diogu arazoari irtenbide egokirik eman. Hauxe saihesteko, lege berriak aldi baterako xedapenak ezartzen ditu. Horrela, batzuetan xedapen berria indarrean jarri baino lehen hasiriko egoera juridikoak konpontzeko, autonomiadun Zuzenbide materiala xedatzen da. Lege zaharrak eta berriak xedatzen dutenaz bestekoak. Xedapen berria berehala aplikatzea ezinezko denean erabiltzen da aldi baterako xedapen mota hau. Baita lege berria aplikatzea komenigarria ez dela deritzonean ere. Azken batean, indargabetzen den legearen (lege zaharra) aplikazioa berehala geldiarazi nahi izaten da. Bestetan, aurretikako edo erabakitzeke dauden egoera juridikoak arautzen dira, bai lege zaharraren xedapenek indarrean jarraitzen dutela adieraziz, bai lege berriaren berehalako aplikazioa ezarriz, atzeraeraginezko ondorioak dituelarik. Konturatuko zaretenez, azken aukera horretan legeak oso argi utzi behar du atzeraeragintasuna zein egoerari aplikatuko zaion. Azkenik, xedapen berria behin betiko aplikatu arte, xedapen berrian ezarritako egoerak (egoera juridiko berriak) arautzen dituzten aginduak sartuko ditugu aldi baterako xedapenen artean: —bai behin-behineko araubide juridiko autonomo bat ezartzen dutenak. Hauen artean, euren kopurua dela eta, prozedura bereziak arautzen dituena nabarmentzen da. Sortu berri diren organoak lehenbiziz martxan jartzeko erabiltzen dira. Behin erabat finkatzen direnean, araubide autonomoak bere eginkizuna agortzen du. Eta lege berrian ezarritako araubide orokorra aplikatuko da. —bai lege zaharrak aldi baterako indarrean iraungo duela adierazten dutenak, baina egoera juridiko berri horiek arautzeko bakarrik. C) Xedapen indargabetzaileak Xedapen hauen bitartez, lege berriak izango duen eraginaren berri ematen digu. Garrantzi handiko osagaia da ziurtasun juridikoa bermatzen duelako. Indarrik gabe geratzen diren legeak argi eta garbi zeintzuk diren 192


adierazten ez bada, ez gara une zehatz batean indarrean dagoen legeria zein den jakiteko gai izango. Xedapen indargabetzaileetan indargabetu diren xedapen eta lege, araudi eta esakuntza guztiak zerrenda batean banan-banan jaso behar dira. Eta, aldi berean, nahasgarri suerta daitekeen adierazpenik ez da erabili behar, adib., «lege hori indargabetzen da ...-ri dagokionez» edo «lege hori indargabetzen da bere eduki substantiboan». Baina gure zoritxarrerako zerrenda zehatzaren ondoren salbagoardia klausula bat jartzen da ia beti, honako hau adieraziz: «...eta lege honetan ezarritakoaren aurka egon daitezkeen gainontzeko xedapen eta lege guztiak indargabetuta gelditzen dira». Alferreko klausula da. Legelariari oso zaila suertatzen zaio indargabetua dagoena eta ez dagoena zehaztea. Egia esan, legegileak berak ere askotan ez daki indarrean dauden legeak zeintzuk diren eta badaezpada horrelako klausulak erabiltzen ditu. Guk honelako hasiera proposatzen dugu xedapen indargabetzailerako: «Hu-rrengo xedapenak, bereziki, indargabetzen dira:» eta ondoren zerrenda zehatza jarri. Amaitzeko, ezin dugu Espainiako Konstituzioaren euskarazko bertsio ofizialean egindako oker ospetsu hura aipatu gabe utzi. Bertan, gainontzeko legeak eta xedapenak indargabetu beharrean, Konstituzioak bere burua indargabetzen du. Honela dio: «Era berean derogaturik geratzen dira konstituzio hontan ezartzen diren disposapen guztiak.»

Xedapen indargabetzaileak sekula egin behar ez duenaren adibide garbia. D) Azken xedapenak Azken xedapenetan ezartzen dena irizpide bikoitzari (formalari eta materialari) jarraituz azter dezakegu. Irizpide bikoitz hori honela adieraz daiteke: azken xedapenak, formalki, arauen gaineko arauak dira eta, gaiaren aldetik, agertzen diren lege eta gainontzeko lege araubidearen arteko harremanak xedatzen dituzte. Lege askotan ez dago xedapen indargabetzaile izena daukanik. Horren ordez, azken xedapen bat erabiltzen da eginkizun indargabetzailea betetzeko. Baina formaren aldetik bakarrik du garrantzia, ez gaiaren aldetik. Azken xedapenetan indarrean dagoen Zuzenbidea aldatzeko klausulak agertzen dira, legearen helburu nagusia arau bat aldatzea ez denean, noski. Gainera, ordezkatze indarra duten arauak zehazten dute, bai xedapenari beste xedapen batzuk ordezkatzeko indarra ematen dionak, bai lege-xedapen bat beste xedapen batzuen ordezkotzat deklaratzen dutenak. 193


Gainera, zerbait egiteko edo xedapen bat osotzeko manamenduak agertzen dira. Hau da, xedapena araudi batekin gara dadila botere exekutiboari eskatuz, edo arau berri bat egin dezala eskatuz (legegintza ekimena deitzen da). Kasu hauetan epemuga bat jartzen zaio botere exekutiboari agindutakoa bete dadin. Ez da baimena, agindua da. Batzuetan, gainera, agindu den garapenaren zehaztasun batzuk ezarri egiten dira. Besteetan, legegintzazko dekretua egiteko agindua ematen da. Azkenik, xedapenak indarra izango duen epealdiari buruzko arauak ezartzen dira, hau da, indarrean sartze eguna eta indarra galtze eguna. Indarrean sartze datan eguna, hila eta urtea jarriko dira. Batzuetan, legeak, epe bati itxaron beharrean, berehala sartzen dira indarrean. Izatez, berehala indarrean sartze hori ziurtasun juridikoaren kaltetan denez, premiazko egoeretan bakarrik erabiltzekoa da. Baina normalean lege-emaileak ez du ñabardura hori kontutan hartzen. Honelako esaldiak erabiltzen dira: «... indarrean sartuko da argitara dadin egunaren biharamunean». 77. Arau aldarazlea Lehenagoko xedapen bati idazkera berria emateko, arau berriak gehitzeko, indarrean dauden xedapenetan zatiren bat kentzeko eta xedapenen baten indarraldia luzatzeko edo amaitutzat jotzeko erabiliko dira arau aldarazleak. Arau bat aldarazlea den ala ez bereizteko arauaren izenburua irakurtzea besterik ez daukagu, adibidez, «Epailaren 18ko 6/1988 LEGEA, Foruzko Herri-Legea zati baten aldatzezkoa». Artikuluak aldatzen dituenean, arau aldarazleak aldatu behar den artikuluaren zenbakia eta izenburua (baldin badauka) aipatzen ditu. Artikuluak gehitzen direnean, beti aldez aurretik dauden artikuluen zenbaketa errespetatu egiten da. Gehitzen diren artikuluei hurrenkeraren arabera legokiekeen latinezko adberbio numerala (bis, ter, quater etab.) ezarriko zaie, garatzen duten lege zaharreko artikuluaren zenbakiaren ondoren, adibidez, «6 bis artikulua». Normalean, arau aldarazlean, gehitzen edo aldatzen den testua kakotxen artean doa hasieratik amaieraraino. Beraz, begi-bistakoa izaten da aldatu edo gehitzen den testua. Bestetan, kakotxak erabiltzeaz gain, aldatutako testua hizki mota ezberdinean idazten da, adibidez, letra etzanez. Gehienetan arau aldarazleak araupetze idazkera erabiltzen dute, hau da, aldatzen diren xedapenei idazketa berria ematea. Halere, hitz bat edo beste aldatzen denean, ez dago xedapen osoa berriro idatzi beharrik. Kasu hauetan aldaketa idazkera erabiliko da, hau da, hitz batzuk ordezkatu baina idazketa berririk eman gabe. 194


§26. Proposamen berriak Orain arte ikusi izan dugu lege hizkera zelakoa den. Baina, aurrerantzean, lege hizkera horrek zelakoa izan behar lukeen aztertuko dugu. Horretarako, lege teknikan adituak diren talde batzuek (GRETEL modukoak), Kataluniako Generalitatek eta doktrinako zenbait partaidek emandako arauak aipatuko ditugu. Zuzenbidea bakarrik hizkuntzaren bitartez adierazten da. Eta lege hizkerak ere, ulerkortasuna du helburutzat. Baina ulerkortasuna adierazpenetan ezin da lege fisiko zehatz bati jarraituz lortu, kultur komunikazioaren printzipioa hartu behar dugu kontutan, ordea. Horregatik lege hizkera on baten beharrean gaude. Gure ustetan, Zuzenbideak ulerkortasuna bermatzen duela sinesten dugu, hiru oinarritatik abiatuta: Estatu demokratikoan gaudela, Kultur Estatu batean ere eta ziurtasun juridikoaren printzipioa. Estatu demokratikoan legeak herriaren nahia adierazten badu, guztioi ulerkor gertatzen zaigun eran idatzita egon behar du. Ideia horrek ez du oinarririk bere aurkako ideian, hau da, demokratiko ez den Estatuan legeak ulertezina izan behar duela. Ezberdintasuna hauxe da: demokratiko ez den Estatuak arau juridiko ulerkorrak egiteko beharra ez du zertan bete; Estatu demokratikoak, aldiz, ezin du holakorik egin, ez nahita, ezta nahigabe ere. Ziurtasun juridikoaren printzipioak arauak argiak izan daitezen lortu nahi duen arren, arauen ziurtasuna gehiago bilatzen du. Eta ziurtasunak zehaztasuna esan gura du. Eta zehaztasunak, argitasun teknikoa. Ziurtasun juridikoa hurrengoen batuketa da: ziurtasuna eta legezkotasuna, hierarkia eta zabalkunde normatiboa, aldekoa ez denaren atzeraeragineza eta arbitrarietatearen debekua. Berez ziurtasun juridikoaren printzipioak duen balioari kalterik egin gabe. Beraz, ziurtasun juridikoaren osagai nagusiak Zuzenbidearen ezagutza eta segurtasuna dira. Arauen argitalpenaz aparte, arau zehatzez osaturiko lege araubidea behar du, ahal den argitasun eta antolaera handienaz. Kultur Estatu kontzeptuak, Espainiako Konstituzioan beren-beregi agertzen ez den arren, doktrinako kontzeptu legez, botere publikoek kultura arloan behar duten jarrera azaltzen du. Hizkuntza ere tartean da, kulturaren muina delako. Eta, bereziki, lege arauak egiteko erabiltzen denean. Estatuaren zeregina bestelakoa ez balitz, behin legea aldarrikatuta lege horien erabiltzaileek egiten dutena ez litzaioke interesatuko. Baina, Konstituzioaren 3. artikuluak dioenez, hizkuntzak, ondare kulturala den unetik, begirune eta babes berezia merezi behar du botere publikoengan195


dik. Eta ez dago begirune eta babes hoberik legeen idazketa on batek ematen duena baino. Bestalde, hizkera juridikoaren normalizazioa errazagoa da beste hizkera berezituena baino. Batez ere, mundu juridikoan botere legegileak eta exekutiboak lege arauak edo barruko antolaketarako araudiak egiteko aukera handiagoa dute. Eta arau horiek guztiontzat bete beharrekoak izanik, botere publikoek hizkera juridikoan eragin handiago izateko aukera dute. Baina terminologia finkatzea ez da nahikoa. Tankera, semantika eta joskera arazoak ere konpondu behar dira. Lege teknikari buruzko gidabideen artean Austriako gidabide federalak aipatzekoak dira (Legistische Richtlinien), azkenak 1990ekoak direlarik. 78. Elaborazio printzipioak Orain ikusiko ditugun printzipioak betez gero, lege guztiak egun baino ulerterrazagoak izango lirateke. Printzipioz printzipio arituko gara, nahiz eta osotasun bat osatzen dutela jakin. A) Hizkeraren ekonomia Lege xedapenak era erraz eta laburrean idatzi behar dira, behar ez den hitz dena saihestuz, hau da, nahi dugun xedapena lortu, behar den ulerkortasun eta zehaztasun mailarekin eta ahal diren berba eta arau gutxien erabilita. Sobran dauden hitzak jartzea ez da bakarrik denbora alferrik ematea edo irakurleari ezartzen zaion zigorra izatea, ezik arriskua ere sortzen du. Darabilgun interpretazio irizpideak legegilea erredundantea ez dela diosku, hau da, hitz bakoitzak berez esangura bat izan behar duela, ez dagoela sobran. Eta esangurarik ez duela dirudienean, interpretariak sortzen du. Eztabaidarako iturria agortezina da. Gauza bera esan dezakegu errepikapenei buruz. Maila bereko arauen artean, errepikapenak arau zaharraren indargabetzea ekar dezake. Adibideak direla eta, erabilera ekonomikoa gomendatzen da. Kontzeptuak argitzeko edo klausula orokorrak zehazteko bakarrik dira zilegi. Laburtasuna, berriz, hizkuntzaren erabilera ekonomikoaren emaitza da, berezko bertutea baino. Irakurleak errazago ulertzen eta gogoratzen ditu arau laburrak luzeak baino. Laburtasunak ulerkortasuna errazten du. Bestalde, hizkuntzaren ekonomiak, tankera zuzenak eta hizkerarekiko hurbiltasunak erraztasuna ekarriko dute. Baina ezin du inoiz behar den zehaztasunaren kaltetan izan. 196


B) Zehaztasuna Zuzenbidea hizkera berezitua den unetik, lege hizkeraren oinarrietako bat zehaztasuna da. Zehaztasunaren beharrak ekonomiarenak baino harantzago doaz. Ekonomiak eta zehaztasunak behar dute sobran dauden hitzak ez erabiltzea. Baina zehaztasunak aukeraturiko berbek adierazi nahi duguna era zehatz eta zuzenean islatzen dutela ere behar du. Hau da, lege idazleak, lehenengo eta behin, esan nahi duena zehazki jakin behar du, eta gero hori doi-doi adierazi. Azken batean, Kode Zibilaren 3.1. artikuluak dioen legez, arauak beren hitzen esanahi propioaren arabera interpretatuko dira, testuinguru, aurrekari historiko eta legezko, eta aplikatu behar direneko garaiaren errealitate sozialarekin erlazionaturik eta, batez ere, beren izpiritu eta xedea kontuan izanik. Batzuetan, legegileak xedapenean, gerta litezkeen kasu guztiak aurrikusi nahi izaten du. Xedapenaren ulermenari eragiten dio, eta arauari behar ez den zailtasuna eman. Zehaztasuna behar bezala aplikatzen den jakiteko, hurrengoei begiratuko diegu: zerrendaketei, hitzen aukeraketari eta esaldiaren egiturari. Zerrendaketak erakusle izaera dauka eta argi utzi behar du izaera hori, zeren zerrendaketa itxiak direnean ezin baita interpretazio hedakorrik egin. Hitzak aukeratzerakoan zehaztasunak adierabakartasuna eskatzen du, hitz bakoitzak esangura bakarra izanbehar duela, hain zuzen. C) Ulerkortasuna Xedapenen ulerkortasun orokorrari buruzko eztabaidek Ilustrazio garaietatik gaur egunera arte irauten dute. Ñabardura batzuk egin behar ditugu une honetan: —Lege testu oro jende guztiarentzat ulerkorra izan behar dela pentsatzea txalogarria da, baina era berean utopikoa. —Edozelan ere, hiritar orok dagoen lege bakoitza ulertzea ezinezkoa izanak ez dio legegileari lege ulertezinak egiteko baimenik ematen. Xedapenaren jasotzaileak testutik, zalantza handirik gabe, ezarritako araua eta eskatutako jokaera ulertu behar ditu. Horregatik, beti hizkera arrunteko terminoetara jo behar dugu, termino teknikoen baliokideak direnetan. Beharrezko bada, legearen zehaztasun maila beheratuko dugu. Ulerkortasun arazo guztiak ez dira erabilitako terminologiatik etorriko. Askotan, testuaren egiturak, testuaren zatiketak eta artikulu edo esaldien gehiegizko luzerak irakurketa zaildu egingo dute. Lege xedapenek irakurterrazak izan behar dute. 197


Labur bilduz, legea lantzerakoan hiritarren ikuspegiak lehentasuna eduki behar du, eta ez Zuzenbidea aplikatzen duten organoen ikuspegiak. Hiritarrarenganako hurreratze horrek hauxe eskatzen du: —Lege sistema osorako terminologia batu eta adiera bakarrekoa. —Gaien antolamendua. —Sakabanaturik dauden xedapenak biltzea. —Lege xedapenen ikuspegia arauen menpean dauden pertsonei egokitzea. D) Hizkeraren eginkizuna legean Orokorki, legeen eta araudien helburua lege arauak sortzea da. Horrexegatik, exhortazioak, baiezpen enpirikoak, egoera juridikoari buruzko azalpen didaktikoak eta antzeko adierazpenak saihestu behar dira. Arlo honetan, joera edo ikuspegi bi ditugu. Batzuek pentsatzen dute, ikuspegi soziologikotik abiatuta, legeak hiritarrak konbentzitu egin behar dituela, hau da, ez dutela legeak esandakoa bete behar zehapenaren beldur direlako. Ikupegi formalistagoa dutenek, aldiz, azalpenak eta antzekoak legeari ez dagozkiola uste dute. Hizkera juridikoaren ikuspegitik ulerkortasunak legearen onarpena gehitu lezake. Baina adibideak eta azalpenak ematea eta konbentzitzea ez dagozkio legeari. Legearen onarpena hiritarrengandik lortzeko beste tresnak dira: komunikabideak, bai argitasuna emanez, bai iragarpenen bidez; alderdi eta erakundeen jarduera politikoa; eskoletako heziketa etab. E) Hizkuntz diskriminazioa, sexua dela eta Sexuzko diskriminazioa gainditzeak eta talde feministen presioak hizkuntzan gertatzen diren diskriminazioak gainditzeko beharra ikustarazi dute. Lege xedapenen idazketan gizon eta emakumeen arteko bereizketak, funtsezko edukia ez dutenak behintzat, saihestu egin behar dira. Gizon eta emakumeak batera biltzen dituzten formulazioak hartu behar dira. Hau da, gizon eta emakumeei buruz ari garenean, esanahi neutroa duten hitzak aukeratuko ditugu: gizaki, pertsona, lagun etab. Soilik xedapen batean zuzenean gizonari edo emakumeari buruz ari garenean, «gizon» eta «emakume» hitzak erabiliko ditugu. Kontu handia izan behar dugu ere, euskaraz bikoteak osatzen duten formak eta beste hizkuntzetan termino bakarrez izendatzen direnak: senar-emazteak, neba-arrebak, seme-alabak etab. 198


Bestalde, lanbideak, karrerak, ikasketak etab., izendatzeko euskarak ez du inguruetako hizkuntzek duten arazoa, hau da, kolektiboa (emakumeak barne) adierazteko maskulinoaren plurala erabiltzen dutela. F) Argitasuna Arauaren hartzailea nor den eta ezarritako jokaera zein den antzemateko eta banakotzeko errazak izan behar dira xedapenak. Horrela, Auzitegi Konstituzionalaren 46/1990 zenbakiko epaiak, martxoaren 15ekoak, hurrengoa dio, ziurtasun juridikoari dagokionez, Konstituzioko 9.3. artikuluak hau eskatzen duela: ÂŤLegegileak argitasuna bilatu behar duela eta ez lege nahastea esan nahi du 9.3. artikuluak. Bai hiritarrak, bai legearekin lan egiten duenak ere, arautzen den gaiari buruz, zeri lotuta egon behar diren jakin dezaten lortu behar da. Eta objektiboki nahaspilatsuak diren egoerak eragiten saihestu behar dituÂť. G) Antolamendu sistematikoa Lege xedapenak lege barruko antolamendu koherentea behar du, baita aplikazio orokorrekoa den antolamendua ere. Eta ordenamendu juridiko osoari eragiten dion kanpoko antolaera behar du. Gainera, ez du ezertarako balio legeak bikain idazteak, hau da, egituraren eta hizkuntzaren aldetik akasgabeak izateak, gero, lege horiek Konstituzioaren aurkakoak edo ordenamendu juridikoaren kontrakoak badira. Batez ere, Espainiako Konstituzioak ezartzen duen botere politikoaren banaketa kontutan izanik. Azken batean, ziurtasun juridikoaren printzipioa aldarrikatu baino ez dugu egiten. 79. Hizkera Beraz, ziurtasuna, zehaztasuna eta hizkuntz zuzentasuna dira lege hizkera onak behar dituen osagaiak. Zoritxarrez, lege hizkerak ez dio aurrean esandakoari antzematen. Bestalde, eta XIX. mendeko legeen kalitate onaren topikoaren aurrean, mende honetako legegintza kalitate handiagokoa izan dela, batez ere gramatikan, adierazi behar dugu. Gaur egun, lege hizkera kalitate onekoa ez den ustea oso zabaldua dago. Baina salbuespenak izan ezik, hizkera honen okerrak, banan-banan hartuta, ez dira oso larriak izaten. Askoz hizkera okerragoak aurkitzen ditugu administrazio eta auzitegien munduan. 199


Halere, orain ikusiko ditugun aspektu bi kontutan hartuz, gaiak beste itxura bat hartzen du. Lehenengoa lege hizkerak Zuzenbidearen hizkeretan duen toki nagusia da. Erga omnes eragina du lege hizkerak. Gainera, legeen arteko barruko hierarkia normatiboaz aparte, kanpoko ere gainontzeko hizkera juridikoekiko nagusigo instituzionala du hizkerak. Eta beraren asmaketak eta akatsak gainontzeko hizkeretara hedatzen dira. Bigarren aspektua legeetan suertatzen diren argitasun, zehaztasun eta gramatika akats arinen batuketa da. Esaldi luzeak, lexiko teknikoa, izentzapenak eta era pasiboko eraketak gehiegi erabiltzea, bai eta puntuazio akatsak ere. Etabar. Akats txiki horien guztien batuketak iluntasunezko geruza ipintzen dio legeari, beronek dioena hiritarrek ulertzeko duten gaitasuna trabatuz. Orain azalduko ditugun arazo guztiei irtenbideren bat eman arren, ez dugu guk aukeraturiko irtenbideari erabateko obedientziarik bilatzen. Gure asmoa, gehienetan, gogoeta piztea da. A) Tankera Lege xedapenean zehar beti hizkuntz erregistro berbera mantendu behar da. Erabiltzen den hizkerak, batetik argia eta erraza (ez lagunartekoa) eta, bestetik, begirunezkoa eta egokia izan behar du. Inoiz ez urruna, laudagarria edo iraingarria. Xedapen juridikoak irakurterrazak izan behar dira. Arauaren testuak ezaguterraza den egitura izango du. Xedapenak hurrenkera sistematikoa erabiliko du, argi eta garbi antolatua eta hutsunerik gabea. Eduki homogenoa duten xedapenak batera idatziko dira. Ehundik gorako artikuluak baleude, titulutan zatituko litzateke legea. Kapitulu bat osatzeko, hogeitik hogeita bost artikulutara behar dira. Hamar edo hamabitik gorako kapituluak ataletan zatituko dira. Artikuluak, berriz, lerrokadetan zatituko dira, artikulu bakoitzean hiru edo lau lerrokada egongo direlarik gehienez. Lerrokada bakoitzak hiru edo lau esaldi izan behar ditu gehien jota. Lerrokada osatzen duten esaldiek gaiaren aldetik batasuna edukiko dute. Esaldiek, berriz, hogeita bost berba izango dituzte gehien jota. Baina esaldiaren luzera barik, esaldiko egituraren argitasuna garrantzitsuagoa da. Argitasuna esaldiaren hasieraren eta aditzaren artean urruntasunik txikiena ezarriz lortzen da. Esaldi bakoitza erabiliko da, kontzeptu bakarra adierazteko. Esaldien laburtasuna lortzeko hitz luzeak, anaforak, esapide adberbialak, prepositibak eta espletiboak saihestea behar-beharrezkoa da. Egitura horiek guztiak morfologiaz hitz egiterakoan ikusiko ditugu. 200


Esaldiak zenbat eta laburragoak izan, orduan eta errazago ulertuko dira, baita euren esanahia gogoratzeko ere. Esaldi luzeak ulertzeko gaitasuna irakurlearen kultur mailaren araberakoa da. Esaldietan sobran dauden adierazpenak ezabatuko dira, hau da, esaldiaren esanahiari edukirik erasten ez dioten osagaiak. B) Joskera Esaldi batek osagai batzuk dauzka. Bakuna edo anizkuna izan daiteke. Anizkuna denean, esaldi nagusian funtsezko edukia adierazi behar da, eta menpeko esaldiak nagusiaren atzetik jarriko dira. Ez dira menpeko esaldiak gehiegi erabili behar, are gutxiago esaldi nagusiaren eta menpekoaren artean nahasketa sor daitekeenean. Esaldiko osagaien hurrenkera eta antolaketa erabiltzen den hizkuntzaren araberakoak izango dira. Hizkera zehatz, argi eta erraza lortzeko, hauxe da biderik onena. Esaldiaren hurrenkera zuzena hauxe da: subjektua, osagarriak eta aditza. Hurrenkera hori alda daiteke galdegaiari garrantzia emateko, hau da, esaldian nabarmendu nahi duguna aditzaren aurrean kokatuko dugu. Esaldiaren osagaiak antolatu barik daudenean, hizkuntzaren beste baliabideak erabiliko dira (puntuazioa, izenordeak, sintagmen errepikapenak...), esaldiaren esangura argi geldi dadin. Esaldi norgabeak saihestu behar dira (adibidez, «egitasmoa onartzen da»), hau da, ez da subjektua kendu behar («Batzordeak egitasmoa onartu du» esan beharko luke). Preposizio sintagmen kate luzeak saihestuko dira, ematen duten informazio osoa ezin da norbereganatu eta. Testu baten ulerkortasunerako puntuazioa oso garrantzitsua da, adierazten duen edukiari zuzen-zuzenean eragiten diolako. Ortografi zeinu guztiak dira garrantzitsuak; baina komak aipamen berezia merezi du, zeinu hau agertzeak, ez agertzeak edo beraren kokapen txarrak esaldiaren esanahia alda dezake eta. Orain artean komaren erabilpen txarrak badu arrazoirik, ez da sarritan zeinu honen balio azaltzaile eta murriztailearen artean bereizten eta. Bestalde, perpausen arteko lotura juntagailuen eta menderagailuen bidez eta testu edo solas mailako loturak lokailuen bidez egiten ditugu. Juntagailuek eta lokailuek esanahi ezberdinak adieraz ditzakete, esangura bakoitzak bere juntagailuak dituelarik. Ohikoenak eta esanahi zehatza dutenak erabiliko dira. Emendiozko juntagailu ohikoena «eta» da, azken osagaiaren aurrean kokatzen delarik. Osagaien arteko gehitze esangura du juntagailu horrek. Badira esangura bereko lokailuak, adib., «gainera», «ere», «halaber»... 201


Horrez gain, alboratze hutsezko juntadurak, komaren bitartez egiten direnak, erabil ditzakegu gehitze esangura hori lortzeko lege testuan. Batzuetan, «eta» juntagailua ez da oso argia izaten. Adibide hau irakurtzen dugunean: «Ak eta Bk Cren aurka jo ahal dute», zalantzak sortzen zaizkigu. Zuzenbide zibilaren ikuspegitik, ez dakigu jarduketa solidarioa (bai Ak, bai Bk, bakoitzak bere aldetik, Cren aurka jo dezaketen) ala jarduketa amankomunatua den (balio izateko, Ak eta Bk, biak batera, jo behar dute). Egia esan, gehienetan «eta» juntagailuak lehenengo esanahia izaten du, hau da, batak zein besteak egin dezaketela. Baina, horrela ez denean, ñabardura egitea komenigarria da. Juntagailu hautakariek perpausaren bi zatien arteko aukera bat eginarazten digute, biak batera ezin baitira bete. Ohikoenak «edo» eta «ala» dira. «Edo» juntagailua malguagoa da «ala» baino; «ala» galde-perpausetan erabili ohi da eta. Esangura bereko lokailuak dira «bestela», «osterantzean», «gainerontzean»... Aurkaritzako juntagailu ezagunena «baina» aurkaria da; batzuetan, lokailuaren zeregina betetzen du. Aurkaritzako lokailuak dira: aldiz, berriz, dena den, halere, ordea. Ondoriozko lokailuek aurreko solas zatiaren ondorioa markatzen dute. Beraz, hortaz, horrenbestez, horregatik, hori dela eta, horrela, ondorioz... erabiliko ditugu. Kausazko lokailuek zergatia adierazten dute esaldi bien artean. Ohiko hauek erabiliko dira: zeren, izan ere, hain zuzen ere, horren zioz... Baita kausazko menderagailuak ere, hala nola, -elako, bait-... Helburua edo xedea adierazteko -t(z)ekotan, -t(z)eko, -t(z)era, -t(z)en... menderagailuak erabil ditzakegu. Ez da «edo/eta» juntagailua erabili behar, nahasketa sortzen delako. Baiezko esaldiak ezezkoak baino argiagoak dira. Hortaz, gai bat ezezko eta baiezko eretan zehatz-mehatz adieraz daitekeenean, beti jo behar dugu baiezko esaldiaren alde. Psikologiako ikerketek argitu dutenez, ezezko esaldiaren aurrean pertsonak baiezko eran moldatzeko joera izaten du ulertzeko orduan. Ezezpen bikoitzak saihestu behar dira, ulerkortasunaren kaltetan direlako. Horrela, «ezin duzu jolastu, taldekoa ez bazara» esan beharrean, askoz argiagoa da hurrengoa, «taldekoa bazara, jolastu ahal duzu». C) Morfologia Aditzaren era aktiboa hautatuko dugu, ahal den guztietan (adib., «Sailburuak onartu...»), eta ez era pasiboa («... onartu da»). Era aktiboak subjektua nabarmentzen du, ahalmena duena edo betebeharra ezartzen 202


duena nor den argituz. Era pasiboa ez da hizkuntza arruntean erabiltzen eta era horren gehiegizko erabilerak xedapena ulergaitz bihurtzen du. Aditza erabil daitekeenean, izentzapenak saihestu behar dira. Adibidez, «Espedienteari hasiera ematean...» esan beharrean, hobeto ulertzen da, «Espedientea hasten denean...». Hau da, izentzapenak aditzekin ordezkatu behar dira. Halere, ohikoena izan ez arren, izentzapenak egintza juridikoak era sintetiko batean adierazteko aukera ematen digu batzuetan; eta, horrelakoetan errespetatuko ditugu. Forma perifrastikoak ere errazago gertatzen diren formekin ordezkatu behar dira, batez ere aditzen kasuan. Eta «esleipena hasi» esan ordez, «esleitu» esango genuke. «Kontrola egin»en ordez, «kontrolatu» erabili. Modu biek esanahi bera daukate, beraz perifrastikoa ez dena aukeratuko dugu. Betebeharra adierazteko, «behar» aditza erabiliko dugu, edo «behar izan». Geroaldiak ez du betebeharra adierazten eta. Debekua adierazteko «ezin izan», «debekaturik egon», «zilegi ez izan» eta horrelako formak erabiliko ditugu. Ahalmena edo diskrezionalitatea adierazteko, «ahal» eta ahaleraren formak erabiliko dira. Adjektibo bat izen bati baino gehiagori dagokionean, pluralean jarriko da. Esapide adberbialak, prepositiboak eta espletiboak ez dira erabili behar, preposizio edo adberbio baten lekua betetzen dutelako. Horregatik hobe da «horrela» eta «horretara» esatea, «zentzu horretan» esatea baino; «ba» hobe, «balizko kasuan» baino. Bestalde, esapide espletiboak, batez ere, sobran egoten dira: komeni bada, hasiera batean, azken batean, egia esan etabar. Aurrekoaz gain, anaforek hitzaldi edo esaldi batean aurretik esandakoari egiten den aipamena adierazten dute. Anaforek argi eta garbi adierazi behar dute mugatzen duten esaldi edo hitza. Garrantzitsua da izenak eta izenordeak numero eta genero bera edukitzea. Genero eta numero bereko erreferentzia bi (izen bi) daudenean, hobe da izena birritan jartzea, nahasterik egon ez dadin. Ohikoena «bera» anafora da, berak dituen aldaerekin. Amaitzeko, badago, morfologiaren aldetik, lege hizkeran nabarmentzen den alorra bere erabilera traketsagatik eta hori da aditzaren aldiaren erabilera. Aspalditik, Espainiako Zuzenbideak aditzaldiaren erabilera kaxkarra onartu egin du. Era aktiboa, forma pertsonalak, aditz trinkoak, orainaldia eta indikatiboa baztertzeko joera du. Horien ordez, era pasiboa, aditzaren forma norgabeak (gerundio, infintiboa), subjuntibozko geroaldia, aditzaren perifrasiak eta izentzapena erabiltzen ditu legegile espainiarrak. Horietako batzuk gorago ikusiak ditugu, gainontzekoak orain ikusiko ditugu. 203


Horrela, baldintzazko esaldiak txarto eraikitzen ditu: protasia hipotetikoan erabiltzen du, eta apodosia indikatibozko geroaldian. Idazketa ezegoki hauek gure artera ere iragan dute. Adibidez, «Froga gaindituko ez balu, ezin izango du...». Daukagun arazoa hau da, apodosiak ez duela agindua adierazten. Arazo berbera daukagu erlatibozko esaldietan («interesaturik legokeenak... aurkeztuko du»), eta denborazko esaldietan («beharrezkoa litzatekeenean... jarriko da»). Azalduriko arazoak konpontzeko, proposamen batzuk egin dituzte lege teknikan adituak direnek. Batetik, aditz nagusi guztiak indikatibozko orainaldian jarri behar dira, orainaldiak indarrean iraun eta gaur egungo egoera deskribatzen duelako. Gainera, lege xedapenak indarrean sartzen den unetik aurrera aplikazio iraunkorra du eta iraunkortasuna oso ondo islatzen du orainaldiak. Geroaldia, beraz, etorkizuneko ekintzak edo egoerak adierazteko erabiliko da. Batzuetan, batez ere Administrazioaren betebeharrak adierazteko, geroaldia jasan daiteke. Nahiago dugu indikatibozko orainaldia edo geroaldia erabili, subjuntiboko aldiak erabiltzea baino. Gaur egungo hizkera arruntean subjuntiboa ia ez da erabiltzen eta. Gerundioa aditzaren era norgabea da. Aditz nagusiaren ekintzaren aurretik edo batera gertatu den ekintza adierazten du. Gerundioak aditz nagusiaren ekintzaren osteko ekintza adierazten badu, ezegokia dela esan behar dugu. Gerundioaren bitartez ere ezin izango dira helburuzko edo emendiozkoa den esaldirik adierazi. D) Lexikoa eta semantika Hizkera berezituko formak saihestuko dira, hizkera arruntean baliokidea den esamoldea dagoenetan. Batzuetan, hizkera tekniko faltsua eratu da, hizkuntza arruntetik gutxien ezagutzen eta zailen diren esamoldeak aukeratuz. Esamolde horiek esangura berdineko kideak dituzte hizkera arruntean, eremu orokorragokoak eta erabilera ohizkoagokoak; horiek behar ditugu. Lexiko juridikoak adierabakartasun semantikoa (esanahiaren zehaztasuna), lexikoaren aurrezpena eta kontzeptuen zehaztasuna ahalbideratzen ditu. Termino juridiko gehienak hizkuntza arruntetik datoz, Zuzenbideak erantsi dien esanahi teknikoa dutelarik. Horrek ulerkortasuna errazten du. Lexiko juridikorik egonkorrena eta errotutakoena hautatu behar dugu. Termino bera erabiliko dugu esanahi bat eta bakarra adierazteko ordenamendu osoan zehar. Sinonimoak saihestu behar dira, hizkera arruntean sinonimoek testua alaiagoa eta atseginagoa egiten badute ere. 204


Bestalde, termino juridikoen definizioak jartzea ulerkortasunaren mesedetan izan daiteke; baina kontutan hartu behar dugu definizioak ezin duela testu bat desteknifikatu. Xedapen batek oinarrizko kontzeptu juridikoak defini ditzake. Lege xedapenetan argitasun juridikoaren mesedetan denean bakarrik jarriko dira definizioak, batez ere, hitz batek esanahi anitzak dituenean. Batzuetan, estipulaziozko definizioak topatzen ditugu. Lege batek bere burua ulertarazteko ematen dituen definizioak dira. Hau da, hiztegietan edo hizkuntz erabileran ohikoa ez den esanahia ematen zaio hitz bati; eta definizioa ezartzen duen legea interpretatzean, beti esanahi berezi hori mantenduko du. Terminoak hizkuntza arruntean edo berezituan berezko duten esanahiarekin erabiliko dira. Esanahi aniztun terminoak eta anbiguotasuna sortzen dutenak ez dira jarriko. Arazoak juridikoa ez den lexiko teknikoarekin dauzkagu. Zuzenbidea gero eta alor zabalagoetara hedatzen da, batzuk oso teknikoak eta berezituak, euren terminologia berezitua eta berezko hizkera dituztenak. Arau horiek askotan ulergaitzak dira. Arau baten edukia zenbat eta berezituagoa izan, hartzaile zuzenen taldea orduan eta murritzagoa da. Honekin ez dugu esan nahi arauak guztiok ulertzeko moduan egin behar direnik. Baina, arazoa idazketa txarra da, berezko hartzaileek ere ulertzen ez dutena. Hori saihestu behar da. Behar ez diren erdarakadak saihestuko ditugu. Euskaraz parekidea duenetan ez da erdarakadaren beharrik. Erdarakada itzulpenik ez denean edo hizkera arruntari gehitu zaionean erabiliko da eta kakotxen artean idatziko dugu: ÂŤleasingÂť. Bestalde, latinismo hutsak ditugu. Ez ditugu oraingoan latinetik eratorritako berbak aipatu nahi. Latinezko grafia oso-osorik zaintzen dutenez ari gara. Esapide laburrak direnean, guztiz alde gaude: mortis causa, habeas corpus, referendum, curriculum e.a. Sarritan, euren itzulpenak baino bizitasun, zehaztasun semantiko eta hizkuntz aurrezpen handiagoa dute eta. Arkaismoak eta erabiltzen ez diren berbak ez ditugu jarriko, testuaren ulerkortasuna kaltetua gertatzen delako. Ia gauza bera esan dezakegu hizperriei buruz, modaren arabera sortzen direlako eta legeak luzaroan irauteko asmoz kaleratzen baitira. E) Ortografia Legean berba guztiak osorik idaztea komeni da. Laburtzapenak testua irakurgaitz bihur dezake. Hiru motatako laburtzapen daude: ikurra, laburdura eta sigla. 205


Siglak lege hizkeran ahal den gutxien erabiliko da. Bai agertzeko duten maiztasunagatik, bai duten luzeragatik, justifikatua egon behar da siglen erabilera. Gainera, egonkorrak diren erakundeez hitz egiteko erabiliko ditugu. Batzuetan, lege baten izenaren laburtzapena sigla bat denean ere erabil daiteke (BEZ, LODE). Bai siglek, bai ikurrek ordezkatzen duten izena, agertzen den lehenengo aldian, osorik idatzi behar da testuan. Eta jarraian eta parentesi artean dagokion ikurra edo sigla idatziko da. Bestalde, badaude laburduraz gain ikurra duten hitz edo esamoldeak. Horrelakoetan ikurra aukeratuko dugu nazioartean duen mailagatik. Adibidez, «pezeta» «PTA». Unibertsitate-Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxeak, UZEIk, ohikoenak diren laburtzapenen zerrenda bat argitaratuta dauka. Letra larriei dagokienez, lege testuetan letra larriak gehiegi erabiltzen dira. Esanahi, kontzeptu eta erakundeei garrantzia eman nahi izan diete letra larriz idatziz. Noiz erabili? Euskaltzaindiak emaniko arauez gain, hurrengo kasuetan. Testu normatiboaren mota letra larriz idatziko dugu: Legea, Dekretua, Lege Organikoa etab. Testu horren izenburua ere, letra larriz idazten da. Adibidez, «Administrazio Publikoen Lege-Jaurpidearen eta Administrazio Jardueraren Legea». Halere, testu juridiko zehatzik aipatzen ez denean, hau da, testu guztiak orokorrean aipatzen direnean, letra xehez idazten dira: «Legebiltzarrak onartutako legeak...». Eta lege batetik aipaturiko zatia ere letra xehez idatziko dugu: artikuluak, azken xedapena, kapitulua, atala, titulua etab. Marra luzeek eta parentesiek esaldia argitzeko balio duten arren, esaldia asko luzatzen dute. Horregatik hobe izaten da esaldi bi egitea eta marra luzerik ez parentesirik ez erabiltzea legeetan. Marra luzeak zerrendetan ere erabiltzen dira zerrendagaiak banatzeko. Baina gero xedapen horretako zerrendagai baten aipamena egin nahi dugunean, ezin dugu horrelakorik egin, zenbakitu barik daudelako. Kakotxak erabiliko ditugu testuen aipamenak hitzez-hitzezko direnean, testuak mugatzeko. Izenburuen amaieran ez da punturik jarriko, ezta izendegietan edo zerrendetan ere, izen-sintagmez osaturik direnean. Baina izendegia esaldiekin osaturik denean, letra larriz hasiko da esaldi bakoitza, eta puntuan amaitu. Datak hurrenkera honetan idatziko da: urtea, hila, eguna. Urtea oso-osorik zenbakitan idatziko da; hila letraz; eta eguna zenbakitan. Adibidez, 1994ko otsailaren 10a. Kopuruak adierazteko, letrak eta zenbakiak erabil daitezke. Legezko epemugak aipatzeko hobe da letraz idatzi, akatsak saihesten direlarik; 206


gainera, ez dira oso luzeak izaten. Gainontzeko kasuetan, zenbakiak dira leku gutxien betetzen dutenak eta kopurua argiago adierazten dutenak. Adibidez, urteroko aurrekontuen legea. §27. Teknika legegile berriak: hizkuntzaren aniztasunetik abiatuta Estatu espainiarrean zehar azken urteotan onartu diren hizkuntz normalkuntzarako legeek autonomi elkarteetako lege testuak bi hizkuntzetan idazteko beharra agintzen dute. Gure kasuan, Euskadin Euskararen erabilpena arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legearen 8. artikuluak honela dio: 1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartean egon daitezen Herri-Agintaritzagatikako edozein aginte-araupide edo erabaki ofizialek bi hizkuntzetan idatzita egon beharko du zabalkunde ofiziala egiteko. Nafarroari dagokionez, abenduaren 15ko 18/1986 Euskararen Foru Legearen 7. artikuluan euskararen araubidea aurki dezakegu. Halere, lege autonomikoei dagokienak ez du islarik Estatuko legeetan, Konstituzioan izan ezik. Elebitasunaren ofizialtasuna duten autonomi elkarteetan Estatuko legeak gaztelaniaz bakarrik heltzen dira. Horregatik, autonomi elkarte bakoitzean ofiziala den beste hizkuntzan ere beharrezkoa da gaztelaniazko legeen bertsio elebiduna. Bertsio horrek kautoa izan beharko luke, baina ez dago Estatu espainiarrean itzulpen hori egingo duen erakunde ofizialik. Beraz, autonomi elkarteetan egindako bertsioek ez dute maila ofizialik lortzen. Ondoren esango duguna, hortaz, ez dagokie Estatutik jasotzen ditugun legeei. Aztertuko ditugun teknika legegile berri hauek elebitasuna derrigorrezkoa denean soilik erabil daitezke, hau da, autonomi elkarteetako legeetan. 80. Teknikak Lege idazketarako teknika berriak, hizkuntza ezberdina duten lege idazle bien artean, idazketa lanaren banaketan oinarritzen dira. Idazketaren egitekoa zati bitan banatzen da: lehenengoa idazleen informazioa da, eta bigarrena idazketa bera. Teknika hauek gehienbat Kanadan erabili dira aurreko gaian aztertu dugunez, transposizioa azaltzean. A) Ele bakarreko idazketa Betiko idazketa modua da. Lehenengo, bertsio bat idazten da eta gero beste hizkuntzara itzultzen da. Kasu honetan, teknika berritzat har deza207


kegu, itzulitako bertsioa autonomoa denean. Baina benetan berriak diren teknikek itzulpenaren ezabapena bilatzen dute. B) Ele anitzeko idazketa Bi multzotan sailka ditzakegu. Lehenengo multzoan idazketa bikoitza, banatutako idazketa eta txandakako idazketa ditugu. Eta bigarren multzoan idazketa paraleloa eta koidazketa edo aldi bereko idazketa. Idazketa bikoitzerako idazle elebiduna behar da, idazle batek, berak bakarrik, legearen bertsio biak egitean datzalako. Idazketaren itxura eta mamia berrikusten ditu beste idazle batek. Bide hau onena izango litzateke, baina praktikan ia ezinezkoa gertatzen da. Kanadan behin baino ez da erabili izan, bertako gobernu federalak, hain zuzen. Banatutako idazketa talde lanean idazle bik burutzen dutena da. Itzultzaile biek euren lanerako egitamua batera zehazten dute. Eta bakoitzak idazketaren zati bat hizkuntza batean egiten dute. Geroago, lortutako testu zatiak itzuli egiten dira. Teknika honek desabantailak ditu: itzulpenak egin behar dira eta idazle bakoitzaren zatikako bertsioak bateraezinak suerta daitezke. Ez da inoiz erabili. Txandakako idazketa Kanadako gobernu federalak gehien erabiltzen duen teknika da. Talde bateko idazle bakoitzari lege oso baten erantzukizuna, txandaka, ematean datza. Hautatutako idazleak legearen bertsio bat egiten du. Geroago, bere taldekideak itzuli eta berrikusten du, edo itzultzaile batek itzultzen du, eta taldekideak berrikuspena egiten du. Hurrengo teknika biak itzulpen lana erabat ezabatzeko pentsatuak daude. Idazle taldearen kohesio handia behar dute. Beraz, esperientzia handiko idazleak behar dira eta bakarrean lan egiten ohituta egon behar dira. Idazketa paraleloan batera egindako egitamua, ahal den zehatzena, landu egiten da. Gero egitamua idazle bakoitzak hizkuntza batean bere aldetik jarraituko du. Lorturiko emaitzak erkatu egiten dira, eta testuak koordinatu. Teknika honen abantaila hau da: hizkuntza bakoitzak duen berezitasunak eta idazleen autonomia begirunez tratatzen ditu. Baina ahalegin handia eskatzen du bertsioen arteko urrunketak saihesteko orduan. Azkenik, aldi bereko idazketak testuen kultura eta hizkuntzaren benetakotasunari begirune handiagoa dion teknika da, teorikoki. Irtenbide egokia da, bai politikaren aldetik (hizkuntza biak maila berean jartzen dituelako), bai psikologiaren aldetik (idazleentzat batik bat). Aldi bereko idazketan egitamu bateratua egin ondoren, idazle biek elkarrekin idazten dituzte xedapenak, artikuluz artikulu eta hizkuntza bietan. Koordinazioak idazketan zehar irauten du, ez bakarrik lanen amaieran. Nazioarteko erakundeek erabili izan dute teknika hau, Itsas 208


Zuzenbideari buruzko Nazio Batuetako hirugarren jardunaldietan batik bat. Halere, hilabete batzuetan aproba egin ondoren, idazketa paralelora jo izan dute, tartean zeuden hizkuntza kopuruak ezinezko egiten zuelako aldi bereko idazketa. Bestalde, Kanadako Legeen Forma Baterakortasunerako Konferentziak 1989an Legeen Idazketa Elebidunari buruzko Protokoloa kaleratu zuen. Bertan, idazketa elebidunari buruzko zenbait ohar ematen dira. Lege testu elebiduneko idazketan idazle biak, bakoitzak bertsio baten erantzukizuna duelarik, maila berdinean elkarlanean aritzea komeniko litzateke. Onena idazle biak elebidunak izatea izango litzateke. Nahiz eta elebakarreko idazketa eta ondorengo itzulpena errazagoa iruditu eta arinagoa izan, aldi bereko idazketak testu bien kalitatearen hobekuntza dakar oro har. Eta gainera, testu bien arteko ezberdintasun batzuk onartzearen aldeko proposamenak egin zituen. Hala nola, bertsio bakoitzean idazketak hizkuntzari dagozkion joskera arauak erabili behar ditu; artikulu bereko bertsio biek esaldi kopuru ezberdina eduki dezaketelarik. 81. Arazoak Idazketa elebiduna praktikan jartzean, bi motatako arazoak aurkituko ditugu, idazketa mota aukeratzeaz aparte. Batetik, legeak idazteko behar diren informazio iturrien arazoa. Eta bestetik, baliabideen eza. A) Informazioa eta idazketa Idazketa egitean aldi bi daude. Lehenengoz, lege idazleek euren lana egiteko behar adina informazio batu behar dute. Horrek hizkuntz arazoak dakartza. Legearen idazketarako behar den informazioa normalean hizkuntza bakar batean aurki dezakegu, gure artean gaztelaniaz. Gehien jota, informazio horren itzulpena izango dugu, idazketa elebidun osoa kaltetzen delarik. Bestetik, Eusko Legebiltzarraren barruko lan hizkuntza gaztelania izaten da. Bai osoko bilkuretan, bai batzordeetan, gaztelania da nagusi euskararen kaltetan. Euskarazko bertsioa egin beharko luketen idazleak egoera zailean daude. Ezin dituzte iturri horiek zuzenean erabili. B) Baliabideen falta Teknika berri horiek martxan jartzeko behar ditugun baliabideak ez daude. Bai giza baliabideak, bai materialak ezinbestekoak dira idazketa elebidunerako. Giza baliabideak dira preziatuenak, ordezkorik ez dutelako. 209


Giza balibideei dagokienez, arazoak hiru multzotan sailka ditzakegu. Lehenengoz, unibertsitateek ez dute testu juridikoen idazlerik hezitzen. Idazketa juridikoa ez dago unibertsitateetako ikasketa egitamuetan. Hizkuntza bietan adituak aurkituko ditugu, filologoak batik bat; baita Zuzenbidean aditu direnak ere. Baina biak baterakoak oso urriak dira, hau da, hizkuntza biak menperatzeaz gain, Zuzenbidean adituak direnak. Bigarrenez, lege idazketa ez da erakargarria. Eta hirugarrenez, behin idazleak hautatu eta gero, beste lekuetara lan egitera alde egin ez dezaten lan baldintza onak prestatu behar ditugu. Bestetik, baliabide materialen eza edo urritasuna nabari dugu. Ez dago euskaraz idazketa juridikoa egin behar den modua argituko duen eskulibururik. Zuzenbide arloetan orain arte egindako hiztegiak ez dira nahikoa, teknika elebidunak benetan martxan ipini nahi baditugu. 82. Bertsioen aurkezpena Hizkuntza bietan egindako bertsioak aurkezteko orduan, era batzuk ikusten ditugu. Alde batetik, aldi bereko argitalpenak daude, baina bertsio bakoitza liburu banan. Eredu hau Nafarroan, Galizian, Katalunian eta Europar Batasunean aukeratu izan dute. Honen alde, irakurlearen askatasuna bermatzen dela esan dezakegu. Irakurleak nahi duen bertsioa aukeratzen du. Bigarrenik, aldi baterako argitalpena dugu. Baina oraingoan bananduta agertu beharrean, bertsio biak elkarren ondoko zutabeetan agertzen dira. Eredu hau Euskadin, Valentzian eta Baleare Irletan hautatu da. Beharbada, hizkuntzaren normalkuntza lortzen den heinean, goiko eredu horretara joko da Euskadin. Hirugarrenik, txandakako argitalpena hizkuntza batean edo bestean, jatorrizko bertsioaren arabera. Eredu hau zenbait probintziatan eta zenbait Legebiltzar autonomikotan erabiltzen da. 83. Bertsioen balioa Autonomi elkarte elebidunetan, lege guztiak bi hizkuntzetan idatzi behar dira. Baina, bertsio biek balio bera dute? Bertsio bien arteko zalantza edo kontraesana dagoenetan, zeinek du lehentasuna? Katalunian eta Baleareetan arazo horri konponbidea aurkitu nahian, hizkuntzaren normalkuntzarako legeetan honakoa esaten da: ÂŤZalantzaz210


ko interpretazioan, katalanezko testua kautoa izango da». Auzitegi Konstituzionalaren 83/1983 eta 123/1988 epaiek artikulu bi horiek indargabetu zituzten. AKren argudioa hau izan zen: katalanezko testuaren nagusigoa ezartzen du, eta hori Konstituzioaren aurkakoa da. Arazoa konpontzeko, AK-k Kode Zibilaren 3.1. artikuluan ezarritakoa aplikatuko dela erabaki zuen. Hau da, «arauak beren hitzen esanahi propioaren arabera interpretatuko dira, testuinguru, aurrekari historiko eta legezko, eta aplikatu behar direneko garaiaren errealitate sozialarekin erlazionaturik eta, batez ere, beren izpiritu eta xedea kontuan izanik».

ARIKETAK 1. Orain dela gutxi onartutako lege bien hizkera komentatu: Herri-Administrazioen lege-jaurbidearen eta guztiontzako administrazio-ihardunbidearen 30/1992 Legea, alde batetik. Eta bestetik, 4/1993 Legea, ekainaren 24koa, Euskadiko Koperatibena. ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN LEGEA Atariko idazpurua Ezarpen esparrua eta erizpide orokorrak 1. artikulua.—Legearen zertarakoa Lege honek, herri-administrazioen lege jaurbidearen oinarriak, guztientzako administrazio jardunbidea eta herri-administrazioen erantzukizun araua zehazten eta arautzen ditu eta administrazio guztiei zaie ezargarri. 2. artikulua.—Ezarpen esparrua Honako hauek dira herri-administrazio, lege honen ondorioetarako: a) Estatuko administrazio orokorra; b) autonomia-elkarteetako administrazioak; c) toki-administrazioa osatzen duten erakundeak. (...) (...) III. Idazpurua Interesdunak 30. artikulua.—Iharduteko gaitasuna Arau zibilen arabera gai direnez gain, adin gabekoak ere herri-administrazioen aurrean iharduteko gai izango dira, administrazioaren lege arauen arabera guraso-agintea, tutoretza edo kuradoretza duenak esku hartu gabe erabili ditzaketen eskubideak eta interesak erabili eta horiek aldezteko. Gaitasunik gabeko adin gabekoak arau horretatik kanpo geratzen dira, dagokion eskubide edo interesak erabili eta aldezteko eragozpen bada gaitasun gabetasuna. (...)

211


(...) IV. Idazpurua Herri-administrazioen iharduna I. Kapitulua Arau orokorrak 35. artikulua.—Herritarren eskubideak Hona herritarrek herri-administrazioekiko harremanetan dituzten eskubideak: d) bakoitzaren autonomia-elkartearen lurraldean ofizial diren hizkuntzak erabiltzekoa, lege honetan eta gainerako lege araubidean ezarritakoaren arabera. 36. artikulua.—Ihardunbideetako hizkuntza 1. Estatuko administrazio orokorrak izapidetutako ihardunbideen hizkuntza gaztelania izango da. Dena den, autonomia-elkarteren batean kokatutako Estatuko administrazio orokorreko organoetara jo dezaten interesdunek elkarte horretan gaztelaniarekin batera ofiziala den hizkuntza erabili ahal izango dute. Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da ihardunbidea. Ihardunbidean interesdun bat baino gehiago bilduz gero, eta hizkuntzari dagokionez bat ez badatoz, ihardunbidea gaztelaniaz izapidetuko da, interesdunek eskatutako agiriak edo aitorpenak beraiek aukeratutako hizkuntza emango badira ere. 2. Autonomia-elkarteetako eta toki-erakundeetako administrazioek izapidetutako ihardunbideetan, dagokion autonomia legedian ezarritakoari lotuko zaio hizkuntzaren erabilera. Nolanahi ere, gaztelaniara itzuli beharko dira autonomia-elkarteko lurraldetik kanpo ondoriorik izan behar duten agiriak eta berariaz eska dezaten interesdunei zuzendutakoak. 3. Gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialean egindako espedienteak edo espediente-atalak gaztelaniara itzuli beharko ditu herri-administrazio izapidegileak, ondoriorik izan behar badute autonomia-elkarteko lurraldetik kanpo. ˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙˙ KOPERATIBEN LEGEA I. Idazpurua Koperatiba elkartea I. Kapitulua Erabaki orokorrak 1. artikulua.—Kontzeptua 1. Lehen helburutzat kideen ekonomi eta gizarte jardunak sustatzea eta, kideon partehartze zuzenaren bidez, beren beharrizanak betetzea duen enpresa garatzen duen elkartea da koperatiba, beti ere, koperatiba zaletasunaren oinarriak bete eta bere inguruko gizarteari kasu egiten diolarik.

212


2. Koperatibak bere egitura eta jarduera koperatiben irizpideetara egokitu beharko ditu eta lege honek sortutako esparruan ezarriko dira irizpide horiek. Lege honen baitan egonik, bestelako edozein erakunde publiko edo pribaturekiko autonomia eta askatasun osoa izango du. 3. Koperatibek ekonomi edo gizarte arloko edozein jarduera eraman dezakete aurrera, koperatiba zaletasunaren oinarrizko eskakizun eta hatsapenekin bat ez etortzeagatik legean berariaz bestelakorik adierazten ez den artean. (...) (…) 4. artikulua.—Gutxieneko baltzu kapitala Gutxieneko baltzu kapitala ezin da milioi bat pezeta baino gutxiagokoa izan, eta pezetatan neurtuko da. Gutxieneko baltzu kapital horri dagokion kopurua koperatiba eratzen den unetik egon beharko da oso-osoan ordainduta.(...) (...) V. Kapitulua Koperatibako organoak Lehenengo atala Batzar orokorra 31. artikulua.—Batzar orokorra: kontzeptua eta aginpideak 1. Koperatibetako Batzar Orokorra bazkideen bilkura da eta bere aginpidekoak diren arloez eztabaidatu eta akordioak hartuko ditu. 2. Batzar Orokorrak hartutako akordioak bazkide guztiek bete beharko dituzte. (...) (...) 36. artikulua.—Gehiengokoen jaurpidea 1. Batzar Orokorrean erabakiak hartzeko, baliozko botoen erdia baino gehiago behar izango da. Horretarako, ez dira kontuan hartuko boto zuriak, ez eta eman gabe utzitako botoak. Dena den, salbuespenak izango dira lege honetan edo estatutuetan gehiengo indartuak eskatzen diren kasuetan. 2. Koperatiba eraldatu, bateratu, banatu edo desegin behar den erabakitzeko, batzarrean daudenen edo ordezkatutakoen botoen bi herenak behar izango dira, bertaratu eta ordezkatutakoen boto kopurua koperatibako boto guztien ehuneko hirurogeita hamabost baino txikiagoa baldin bada. (...) (...) VI. Kapitulua Diru jaurpidea 56. artikulua.—Erantzukizuna 1. Bazkideek ez dute enpresaren zorren norbanako erantzukizunik izango. Baltzu kapitalean dituzten ekarpenek mugatuko dute beren erantzukizuna zor horiei buruz. 2. Berreskuratu beharreko ekarpenen zenbatekoa zehaztu ondoren, baja hartzen duten langileek ez dute inolako erantzukizunik izango baja hartu aurretik koperatibak egin zituen zorrengatik.

213


2. 7/1991 Foru Arauak, azaroaren 27koak, norbanakoen urteko irabazien gaineko zergari buruzkoak (IRPF), azken zatiko xedapen ugari ditu. Xedapen horien artean zein motatakoak diren erabaki, edukiari begiratuz, eta zure aukeraketa komentatu. 1. xedapena. Noiz jartzen den indarrean Honako Foru Arau hau mila bederatziehun eta laurogeitamabigarren urteko urtarrilaren batean jarriko da indarrean eta data horretaz gero lortzen diren etekin, egozketa eta ondare gehikuntza eta urripenei aplikatuko zaie, bai eta beraren ondoren sortzen direnei ere, azaroaren 28ko 8/1984 Foru Araueko eta berau garatzen dutenetako aldi baterako egozketarako erizpideen arabera. 2. xedapena. Gardentasun fiskalean galerak egozteko araubide iragankorra Honako Foru Arau honetan xedaturikoak indarra badu ere, bidezko denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Eraldaketa Partzialari buruzko apirilaren 16ko 7/1986 Foru Araueko Xedapen Iragankorra aplikatu egingo da. 3. xedapena. Gauzazko ordainketak Korritu tasa diruaren legezkoa baino txikiagoa duten maileguak ez dira gauzazko ordainketatzat hartuko, beti ere 1992.eko urtarrilaren bata baino lehen kontzertatzen direnean, eta beraien printzipala mailegu-hartzailearen eskura data hori baino lehenago jarria dagoenean. 4. xedapena. Ekainaren 29ko 4/1990 Legeko Xedapen Gehigarrietan hamazortzigarrenean aurrikusten diren kalteordainen araubidea Estatuaren 1990.erako Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 29ko 4/1990 Legeko Xedapen Gehigarrietan hamazortzigarrenean aurrikusitako kalteordainak ez dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren menpean egongo. 5. xedapena. Indargabetzeko duen eraginkortasuna Data horretaz gero, indarrik gabe geldituko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 28ko 8/1984 Foru Araua eta honako Foru Arau honekin batera ezin daitezkeen legezko xedapen guztiak, Administrazioak beraien indarraldian zehar sortutako tributu zorrak ordain eraz baditzake ere. 6. xedapena. Zenbait Finantz Aktiboren Araubide Fiskalari buruzko urriaren 24eko 7/1985 Foru Araueko lehen artikuluaren aldarazpena Zenbait Finantz Aktiboren Araubide Fiskalari buruzko urriaren 24eko 7/1985 Foru Araueko lehen artikuluko 1. atala honelaxe geldituko da idatzirik: ÂŤLehen artikulua. Higigarrien kapitalaren etekinak, besteren kapitalak erakarri edo erabiltzearen kontraprestazio gisa.

214


1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Sozietateen gaineko Zergari dagokienez, higigarrien kapitalaren etekintzat, mota guztietako kontraprestazioak hartuko dira, diruzkoak nola gauzazkoak, besteren kapitalak erakarri edo erabiltzeko ordaintzen badira, jaulkipen eta amortizazio primak eta partaidetza kredituez lortzen diren kontraprestazioak barne.» 7. xedapena. Arauak emateko eskuespena Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak eta Ogasun eta Finantzen Foru Diputatuak Foru Arau hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emango dituzte. 8. xedapena. Subjektu pasiboa ez-egoliarrek euren ordezkaria izendatu Foru Arau honetako 22. artikuluak aipatzen duen ordezkaria 1991.eko abenduaren 31 baino lehen izendatu beharko da. 9. xedapena. Kontzertu Ekonomikoaren aldarazpena Kontzertu Ekonomikoaren Xedapen Gehigarrietan Bigarrena aplikatzeagatik, hura aldarazten bada, honako Foru Arau honen edukia arautegi berriaren arabera moldatu behar izango da.

Oinarrizko bibliografia ARGELAGUET I ARGEMÍ, J.: «El treball parlamentari sobre la llengua catalana i el seguiment del procés de normalització lingüística durant les tres primeres legislatures del Parlament de Catalunya (1980-1992)». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 93-104. ASKOREN ARTEAN: Técnica normativa de las Comunidades Autónomas. Madril 1991. —: «Le Protocole canadien de rédaction législative bilingue». TÉLÉ-CLEF 2 (1990), 10-17. ASPAS ASPAS, J.M.: «Calidad normativa de las leyes aragonesas: aspectos formales de técnica legislativa». Revista Aragonesa de Administración Pública 2 (1993), 211 or. eta hurrengoak. BEAUPRÉ, R.M.: Interprétation de la législation bilingue. Montréal 1986. BENTHAM, J.: Traités de législation civile et pénale. XXXII eta XXXIII kapituluak: «De la pureté dans la composition d’un corps de droit». —: «Du style des lois». Paris 1820 eta Tactique des Assemblées législatives suive d’un traité des sophismes politiques. Paris 1822. BIX, B.: Law, Language, and Legal Determinacy. Oxford 1993. BLANCO DE TELLA, L.: «Anomalías técnicas formales en textos legales y reglamentarios». Actualidad administrativa 37 (1989), 2297-2305 eta 38 (1989), 2369-2376. BOWERS, F.: Linguistics Aspects of Legislatives Expression. Vancouver 1989. BRKIC, J.: Legal Reasoning: Semantic and Logical Analysis. New York 1985. BUSSE, D.: «La comprensibilitat de les lleis: un problema jurídic des del punt de vista lingüístic». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 7-24.

215


CAMPS I GIRALT, O.: «El seminari de redacció de disposicions 1985/1986». Revista de Llengua i Dret 9 (1987), 65-77. CORNU, G.: Linguistique juridique. Paris 1990. CORONA FERRERO, J.M. PAU VALL, F. eta TUDELA ARANDA, J.: La técnica legislativa a debate. Madril 1994. DIDIER, E.: Langues et langage du droit. Montréal 1990. DUARTE I MONTSERRAT, C.: «Textos bilingües». La calidad de las leyes. 184-192 or. Gasteiz 1989. —: «Unes jornades sobre tècnica legislativa». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 269-270. DUNCAN, S.: «Law as Literature: Deconstructing the Legal Text». Law and Critique V, 1 (1994), 3-29. EZQUIAGA GANUZAS, F.J.: «Concepto, valor normativo y función interpretativa de las Exposiciones de Motivos y Preámbulos». HAEA/RVAP 20 (1988), 27-49. GALINDO, L.: Progreso y vicisitudes del idioma castellano en nuestros cuerpos legales desde que se romanceó el Fuero Juzgo hasta la sanción del Código penal que rige en España. Madrid 1863. GARCÍA NEGRO, M.P.: O galego e as leis. Aproximación sociolingüística. Vilaboa 1991. GENERALITAT DE CATALUNYA: Manual d’elaboració de les normes de la Generalitat de Catalunya. 1. argit. Bartzelona 1992. GOODRICH, P.: Reading the Law: A critical Introduction to Legal Method and Technics. Oxford 1986. GRETEL: Curso de técnica legislativa. Madril 1989 eta La forma de las leyes. Bartzelona 1986. HAEE/IVAP: Administrazioaren Jardunbideari Buruzko Legea (euskaraz eta gaztelaniaz). Bilbo 1990. —: Europako Agiri Bakuna (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1991. —: Europako Ekonomia-Elkartearen Eratze-Itunea (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1991. —: Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1992. HERNÁNDEZ GIL, A.: «El lenguaje en el Código Civil». Obras completas, V. liburukia: Saber jurídico y lenguaje. 363-426 or. Madril 1989. —: «El lenguaje, el estilo y la técnica legislativa en la Constitución». Obras completas, VII. liburukia: La Constitución y su entorno. 291-380 or. Madril 1988. I GARTUA S ALABERRIA , J.: «Interpretazio metodoak aurretiazko tituluetan». HAEA/RVAP 25 (1989), 55-66. ITURRALDE SESMA, V.: «Cuestiones de técnica legislativa». HAEA/RVAP 24 (1989), 225-261. LLUELLES, D.: Guide des références pour la rédaction juridique. 4. argitalpena. Montréal 1992. MARTÍN CASALS, M.: «La fixació de models lingüístics en el llenguatge jurídic». Primeres Jornades de Normalització del Catalá en l’Àmbit jurídic. 69-113 or. Girona 1992.

216


MONTOYA, A.: Ideología y lenguaje en las leyes laborales de España (1873-1978). Madrid 1992. PÉREZ SERRANO, N.: «El estilo de las leyes». Escritos de Derecho Político. I. liburukia, 215 or. eta hurrengoak. Madril 1984. —: «Las erratas en las leyes». Escritos de Derecho Político. II. liburukia, 839-867 or. Madril 1984. PRIETO DE PEDRO, J.: Lenguas, lenguaje y derecho. Madril 1991. SAINZ MORENO, F.: «Los textos normativos. Condiciones de inteligibilidad». Actualidad y perspectivas del Derecho público a finales del siglo XX. Homenaje al prof. Garrido Falla. I. liburukia, 441 or. eta hurrengoak. Madril 1993. SANTAOLALLA LÓPEZ, F.: «Nota acerca de las directrices sobre la forma y la estructura de los anteproyectos de ley». Revista de las Cortes Generales 26 (1992), 156 or. eta hurrengoak. SCHWAB, W. eta SPARER, M.: Rédaction des Lois: Rendez-vous du droit et de la culture. Dossiers du Conseil de la Lange Française, 1. zk. Québec 1980. SPARER, M.: Propos sur la rédaction des lois. Québec 1979. UZEI: Laburtzapenen gidaliburua. Siglak, ikurrak, laburdurak. Donostia 1988.

217



Administrazio hizkera Aurkibidea: §28. Sarrera.—§29. Administrazio hizkera.—84. Administrazio kontzeptuen gaineko iruzkinak: A) Oinarrizko kontzeptuak; B) Administrazio espedientea.—85. Administrazioaren hizkeraren ezaugarriak: A) Hizkeraren ezaugarriak; B) Hizkuntzaren ezaugarriak.—86. Administrazioaren hizkerari buruzko nazioarteko egungo joera eta arauak: A) Herrialde anglosaxoniarrak; B) Herrialde frantsesak; C) Espainia; D) Katalunia.—§30. Administrazioa euskaraz.—87. Tradizioa euskarazko administrazio-agirietan.—88. Administrazio hizkera ezartzeko irizpideak.—89. Euskarazko administrazio-idazkeraren ezaugarriak.—90. Euskara eta gaztelaniaren erabilera idatzizko agirietan.—§31. Administrazio terminologia.—91. Oro har.—92. Tratamenduak: A) Agiriaren idazlea; B) Agiriaren jasotzailea; C) Adberbioak, eta izenordain eta adjektibo erakusleak; D) Karguen tratamendua; E) Tratamendu orokorrak.—ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§28. Sarrera Hizkera edo berbeta berezi guztiak bat datoz hizkuntza arruntaren sistema gramatikal bera erabiltzen; hala ere, badituzte ezaugarri berezi batzuk, hala nola, lexikoak, fonetikoak, morfojoskerazkoak eta idazkerakoak. Administrazioaren mundua ez da salbuespena. Garbi gelditzen da hizkuntza batek itxura ezberdinak hartzen dituela, zenbait baldintzaren arabera, zelan diren erabiltzen den gaia, idaztiaren jasotzailea, mezuaren helburua etab. Administrazioaren hizkera zurrunena da, hala beraren izaeragatik, nola beraren eragin ofizialarengatik. Nolanahi ere, administrazio hizkera berezituaren barnean, alor edo eremu nagusi bi topa ditzakegu: batetik, arau orokorrak ditugu —araudiak, aginduak, zirkularrak—, guztioi eragiten digutenak; eta, bestetik, 219


hiritar eta Administrazioaren arteko harreman zuzenak —jakinarazpenak, eskaera orriak, baimenak, administrazio lizentziak—, hiritar jakin bati edo batzuei eragiten dietenak. Lehenengo multzoari dagokionez, esan behar dugu araudiak zein aginduak legearen garapena egiten dutela. Garapenean lege hizkeraren ezaugarriak bereganatzen dituzte eta hizkera horren menpeko bihurtzen direla esan dezakegu. Guztiak ez izan arren, lege hizkeraren ezaugarri gehienak erants dakizkioke administrazio hizkera honi; eta ez ditugu ikasgai honetan birritan esango, baizik eta Administrazioari zuzen-zuzenean dagozkionak. Bigarren multzoan, hau da, hiritar eta Administrazioaren, funtzionari biren edo Administrazio biren arteko harreman zuzenetan, lege hizkeratik bereizita gelditu den hizkera sortu du Administrazioak, batez ere, lexiko eta joskeran. Alor honen azterketa sakona egingo dugu, oso hizkera bitxia delako zenbait kasutan. §29. Administrazio hizkera 84. Administrazio kontzeptuen gaineko iruzkinak A) Oinarrizko kontzeptuak a) Zer den Administrazioa Administrazio hitzak kudeaketa iradokitzen du, baliabide jakin batzuen nahitako erabilera, alegia. Baliabide horiek pertsona bakarrak erabil ditzake bere onerako bakarrik, edo pertsona bakarrak edo gizatalde batek erabil ditzakete, beti ere guztien onurari begira eta zenbait talderen ongizateari begira. Beraz, Administrazioak besteren interesen ardura dauka, gizabanakoenak ez direnak, bai eta talde interesen zerbitzupean jartzen den zenbait baliabiderena ere. Administrazioaren ezaugarririk nabarmenak honako hauek dira: 1. Administrazioa, oinarritzat Konstituzioa harturik, antolaketa politikoa duen erkidego baten zerbitzupean dago: Administrazioa egon dadin, erkidego burujabea ezinbestekoa da. 2. Administrazioa, bere gainean botereguneak dituenez gero, beraien menpean dago. Beraren kudeaketa besteren menpeko kudeaketa da. 3. Legezkotasun abiaburua dela eta, Administrazioaren jarduera, jarduera juridikoa da; Zuzenbidearen menpeko jarduera da. 4. Jarduera hau, juridikoa izateaz gainera, zentzuzkoa da aldi berean. Zuzenbideak ematen duen eskemari lotzeaz gainera, ahalik eta 220


eragingarritasunik handienaren bila jo behar du, sektore pribatuari har diezazkiokeen teknikez baliatuz. Beraz, jarduera antolatua da. 5. Jarduera hau, taxuz eta oinarritzat arau juridikoak harturik garatua baita, jarduera pribilegiatua da, gizabanakoek ez dituzten baliabideak Administrazioak dauzkan neurrian; beronetan datza Administrazioak duen egoera indartsua, norbere interesak talde interesen gainetik jarri nahi dituzten gizabanakoen jazarpenei aurre egiteko. 6. Administrazioak guztien interesak kudeatzen ditu; hala ere, guztien interesak ez dira iraunkorrak eta betierekoak, konstituzio baten edo gizarte jakin baten arimaren eta nahiaren arabera baitaude. Administrazioak babestu behar dituen interesak erabaki politiko baten arabera daude. 7. Aurreko guztiengatik eta Administrazioaren kudeaketa menpekoa bada, legezkotasun abiaburuaren menpean badago, haren botereen jarduna kontrolatzeko bideak egon beharra dago. Honelaxe agertzen dira auzitegiak, zeinetara gizabanakoek jo baitezakete, Administrazioak legea zaindu dezan. Kontrol horiek jurisdikzionalak dira. Badaude bestelako kontrolak politikoak direnak, hala nola, parlamentuak. b) Zer den Administrazio Zuzenbidea, eta zeintzuk diren haren ezaugarriak Herri Administraziotzat (bertan ageriko diren berba guztiak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Bilbon, 1992an, argitaraturiko Euskal Herriko Herri Erakundeen Barne Errotulazioan ageri direnak izango dira, euskal administrazioen inguruan, erakundeek ez ezik, arlo horretan euskaraz diharduten guztiek inoiz lorturiko hitzarmenik handiena denez gero), administrazio-ahalgoak egikaritu behar dituzten norbanakoen eta herri-erakundeen multzoa Administrazioaren jarduera antolamendu juridiko baten menpean dago, eta antolamendu horri Administrazio Zuzenbide deritzo. Administrazio Zuzenbidea, hortaz, Herri Administrazioari dagokion Zuzenbidea da, hala barne jarduera edo antolaketazkoan, nola kanpo jardueran. c) Administrazio Zuzenbidearen iturriak Legeria, oro har, lege deritzen lege formal guztiek ez ezik, antolamendu juridikoaren baitan sartzen diren arau juridiko guztiek osotzen dute; hori dela eta, arau asko daude, horrezaz gainera, era askotarikoak, eta horiek guztiak Administrazio Zuzenbidearen iturriak dira: 221


Zuzeneko iturriak.—Lege formala xedapen orokorra da, maila hori duela emanda dagoena, izan ere, erakunde legegileren batek ematen duena. Legeak arruntak izan daitezke, edo organikoak. Araudiak Administrazioak ematen dituen arauak dira, beti ere Administrazioaren beraren baitan. Ohitura erabilera bat da, behin eta berriro gertatzen dena, eta horregatik uste da antolamendu juridikoaren barrukoa dela. Zeharkako iturriak.—Zuzenbidearen abiaburu orokorrak Zuzenbidea bera sortarazten dutenak dira, eta sarritan aipatzen dira eurak; hala ere, ez dira lege testuen goiburuetan ageri. Nazioarteko itunbenak zenbait estaturen artean sinatzen diren itunak dira. Azkenik, jurisprudentziaren barruan honakook daude: justizi auzitegiek ematen dituzten erabakiak edo epaiak.

d) Administrazioaren antolaera eta egitura Estatuak nortasun juridiko bakarrarekin diharduen ginoan, Administrazioaren egitura organo-multzoa da. Konstituzioa abiotzat harturik, herri erakundeetan mota hauek aurki daitezke Zuzenbide espainiarrean: Estatuko administrazioa, autonomi elkarteak, Toki administrazioa eta Erakunde-administrazioa. Estatuko administrazioaren baitan, Administrazio zentrala (hau da, eskumena espainiar lurralde osoan zabaltzen duena) eta Ingurualdeko administrazioa (lurralde horren zati baten gaineko eskumena duena). Estatuko Administrazioko organoetarik, hauek gailentzen dira: Ministrarien Kontseilua, izan ere, Administrazio zentraleko kidego-organorik nagusiena; Gobernuko presidentea eta ministrariak, alegia, Estatuko Administrazioko banako organorik behinenak direnak. Ministrariak administrazio horretako adarren buruak dira, eta adar horietarik bakoitzari ministraritza deritzo. Administrazio zentraleko organo nagusi legez, ministrarien menpean daudelarik, Estatuko idazkariak aita litezke; bai eta idazkariordeak; zuzendari nagusiak; eta idazkari nagusi, teknikoak. Ingurualdeko administrazioan ondokoak ditugu: Gobernuaren ordezkariak, eta horiek euren eginkizunak autonomi elkartearen barruan betetzen dituzte; gobernadore zibilak, probintzia bakoitzean Gobernuaren ordezkaritza iraunkorra dutenak; eta sail bakoitzaren zuzendaritza nagusiak, izan ere, Gobernuaren politika kudeatzen duten organoak. Euskal Autonomi Elkartean, berriz, kidego-organorik behinena Eusko Jaurlaritza dugu, Lehendakariak eta sailburuek osotzen dutena. Sailburuak euren sailetan agintzen dutenak dira; sailen egitura, berriz, honetan datza: zuzendaritza nagusi bat edo batzuetan, beharrezkoesten bada, 222


kontseilu aholku-emaileetan (berbarako, Euskararen Aholku batzordea), eta erakunde eta izakunde autonomiadunetan. Nafarroako Foru Komunitatea denaz bezanbatean, kidego-organorik nagusiena Nafarroako Gobernua da, beraren burua presidentea da, eta berarekin batera kontseilariek osotzen dute Gobernua. Kontseilariak euren sailen buru dira, eta sailek Euskal Autonomi Elkartekoen egitura antzekoa dute. Toki Administrazioa osotzen duten toki erakundeak ondorengoak dira: udalerriak, udalerrien mankomunitateak eta probintzia Euskal Autonomi Elkartean; Nafarroan, aldiz, horiekin batera, merindadeak ageri dira, berebiziko nortasuna duten erakunde legez. Udalaren egitura, berriz, osotzen dutenak ondorengoak dira: alkatea (antzina, zenbait herritan, piel zeritzona), alkateordeak, zinegotziak, udalbatza, gobernu batzordea eta kontuen batzorde berezia. Udalerri batzuk batzen direnean mankomunitateak sortzen dira, izan ere, udalerri guztiei dagozkien arazo erkideak batera kudeatzeko. Probintzien egitura aldundien bitartez hezurmamitzen da; aldundietan, berriz, ondorengo organoak daude: diputatu nagusia, foru diputatuak eta Gobernu Kontseilua. B) Administrazio espedientea Toki Erakundeen Antolaketa, Jardunbide eta Araubide Juridikoari buruzko Araudiak (azaroaren 28ko 2.568/1986 Errege Dekretua) honetara zedarritzen du espedientea: «1. Espedientea da, Administrazioaren ebazpenaren aurrekari eta oinarri diren agiri eta jarduketen multzoa, bai eta ebazpen hori betearaztera jotzen duten diligentziena ere. 2. Espedientea honela osotzen da: denboran zehar ematen diren agiriak, probidentziak, irizpenak, dekretuak, erabakiak, jakinarazpenak eta beste diligentziak metatuz, horiek baitira haien zati; beraien orrietan sinatu beharko dute tramitazioaz arduratzen diren funtzionariek, eta horiek ezarri beharko dizkiete zenbakiak orri horiei». Zenbait aldi ditu administrazio espedienteak: Hasiera: Administrazioaren ariozkoa izan liteke, ala Administraziotik kanpoko batek eskatuta ere sor liteke. Garapena: beste aldi bi ditu, izan ere, (1) antolamendua —a) bultzadako ekintzak, b) amaiera ematen ez duten egintza ebazleak, c) jakinarazpenak, d) dokumentaziorako egintzak, eta e) erreklamazioak kexa legez—; eta (2) instrukzioa —a) txostenak, b) frogak, c) alegazioak, eta d) entzunaldia—. Amaiera: ohikoa izan liteke, amaiera ematen duen administrazio ebazpen baten bitartez; edo ezohikoa, uko egiten zaionean, edo bertan behera uzten denean, edo iraungitzen denean.

223


Betearazpena. Berrikuspena: lehenengo eta bat, Administrazioak berrikusten du espedientea, auzietara jo aurretik; auzietara jotzen denean, agerian jartzen da Administrazioak Justizi auzitegiei zor dien menpekotasuna; espedientea Administrazioak berrikusten duenean, bere kasa egin dezake, edo baten batek eskatuta; beste batek eskatuta eginez gero, errekurtsoei buruz mintzo gara, eta errekurtso horiek arruntak izan litezke —gorajotzekoa eta birjarpenezkoa—, eta apartekoak, berrikuspenekoak edo bereziak, hala nola, erreguzkoa.

85. Administrazioaren hizkeraren ezaugarriak Administrazioaren hizkera eginkizunezko aldaeratzat hartu beharra dugu, erabilera eremu bat (Administrazioa) eta hizkuntzazko edo egiturazko arau bat dituelarik (esapide multzo berezia; hiztegi berezia, esangura eta hitzen maila nabartu eta zehatza duena; etab.), Administrazioaren teknolektoaz mintzo gaitezke. Administrazioaren hizkera zer den esan dezakegu, beti ere berbakuneak eratzen dituzten ezaugarriok erabilita: a) Solaskideak: hiritar bat eta funtzionari bat edo bi funtzionari; horrenbestez, elkar ezagutzen ez duten pertsonak dira, edo lan harremanak direla bide baino elkarren ezaupidea ez dutenak (funtzionariak direlarik, alorrari bereziki datxezkion solasak dira; hiritarrak badira, berriz, ez du horrela zertan izan). b) Formaltasun maila (edo pertsonen arteko berbakunea): arau legez, esan liteke erabat formala dela, nahiz eta trinkotasun mailan aldaketa batzuk gertatu. c) Solasgaia (eremu deritzona): Administrazioaren jarduerak gizartearen interesak kudeatzen ditu, lege eremu bat ezarri behar duenez, teknikazko jitea duelarik. d) Solasbideak (edo solaskera): gehienetan idatzia (haren eragin ofiziala dela bide, gehienetan idatzizko agirien menpean dago); hala ere, ahoz ere gertatu egiten da (sarritan komunikaziorako eginkizuna baitu). e) Egoera. Solasgunea eta solasunea: Administrazioaren bulegoetan eta hartan lan egiten den orduetan zehar gorpuzten da. f) Solaskideen jarrera eta asmoak (edo eginkizunezko gaia): gehienbat norgabekoak; hiritarrak bere interesen alde dihardu; eta indarrean dirauen legeria bete behar du funtzionariak, bai eta gizartearen interesen alde jardun ere. 224


A) Hizkeraren ezaugarriak Administrazioaren hizkeraren hizkuntz arauaren ezaugarriak direnaz bezanbatean, kontutan hartu behar da ezen ezaugarri horiek erabilera eremuaren eratzaileen arabera daudela. Labur bilduz, ezaugarriok ondokoak dira: a) Hizkuntz modu bereziak ditu (hiztegi, tratamendu, esapide multzo etabarretakoak). b) Berbeta teknikoa den ginoan, zehaztasun eta ùabarduretara jotzen du, bai eta hitz eta kontzeptuen arteko hierarkia zaintzera ere. c) Harreman ofizialetan erabiltzen den heinean, formala da, norgabea eta hotza. d) Irizpideak bateratu nahi ditu, eta esapide eta hitzak behin eta berriro erabiltzera jotzen du, batzuetan esapide ihartuak sortarazten dituelarik. e) Jite formala duen neurrian, alde batetik, barru edukia zurrun antolatu eta biltzen du; eta, bestetik, erraztu eta argitzera jotzen du. f) Oso pasarte luzeak ageri dira berbeta honetan. Sarritan ageri dira tartekadurak, esaldi luzeak (hogeita hamar berbatik gorakoak), esanahirik gabeko aditzak, hots, osagarriarekin lotu behar direnak esangura hartuko badute, eta menpeko esaldiak ere usu azaltzen dira. g) Izentzapena Administrazioaren ezaugarri behinenetarikoa dugu, eta oso idazkera hanpatua ematen dio testuari. B) Hizkuntzaren ezaugarriak Hizkuntzari berari bakarrik erreparatzen badiogu, hiru ataletara bil ditzakegu ezaugarriak: a) Alderdi lexiko-semantikoak.—Horien artean garbi ageri da modu berezia duela Administrazioaren hizkerak hitzak eratzeko, latinismo eta kultismoak darabiltzala, mailegu eta erdarakadak usu ageri direla, tokian tokiko berbak lantzean behin ikus ditzakegula, arkaismo eta teknizismoz josita dagoela, sigla eta laburtzapenak nonahi tartekatzen direla, eta sinonimo eta eufemismoak ere sarritan azaltzen direla; azkenik, joera handia du hitzak behin eta berriro erabiltzeko. b) Morfojoskeraren aldetikoak.—Izenkiak asko erabiltzen dira, izentzapena behin eta berriz ikusten da, eta izenkiak bata bestearen ondoan metatzen dira. Adizkiei dagokienez, antzeko jazoera dugu, ze aditzak metatzen dira, adizki norgabeak ugariak dira 225


(hala nola, partizipioak, gerundioak, aditz-ingurukariak etab.), eta agintera ere usu ageri da. Lokailuak, berriz, garrantzi handiko suertatzen dira, ezik berbaldi luzeak lotzen dituzte. Komunztadura zaileko esaldiak ageri dira eta, horrenbestez, anakolutoa uste baino gehiagotan ageri da. Erlatiboaren aipakizunaren eta aipatzailearen artean komunztadura gabeziak gertatu ohi dira. Esaldi luzeegiak erabiltzeko joera dago, eta formularioetako esapide asko ikus liteke. c) Idazkerari begirakoak.—Administrazioaren idazkera bereizten duten osagaien artean, ondokoak adieraz litezke: titulu eta tratamenduen erabilera; ezezko esaldiak agertzea; esakune espletiboez baliatzea; irudien garrantzia; nortzea, bai berezko dena, bai erakunde eta izakundeei dagokiena; Administrazio testuen hasiera, bitarte eta amaierako mintzaerak; berbaroa antolatueran erabiltzen diren esakuneak; eta, gorago esan bezala, idazkeraren ezaugarri diren soraiotasun, gizabidetasun, objektibotasun, homogenotasun, argitasun eta zehaztasuna. Administrazioaren hizkera estandartasuna zedarritzen duten ezaugarriei gehien lerratuta dauden berbeta teknikoetarik da, nahiz eta berbeta tekniko eta berezituaren berezko ezaugarriak izan (hiztegi berezia, zehaztasun semantikoa etab.). 86. Administrazioaren hizkerari buruzko nazioarteko egungo joerak eta arauak Administrazioak erabili behar duen hizkuntzak, gramatikaren aldetik zuzena ez ezik, argia izan behar du, eta administratuak erraz ulertzeko modukoa. Jacques Gandouinen Correspondance et rÊdaction administrativesen honela dio: Bakuntasuna, sotiltasuna, erosotasuna: idazkera bakunena, oro har, onena ez ezik, zailena izan ohi da. Oharrak: ahaleginak egin behar dira, mintzatzen den moduan ez idazteko, sarritan txarto egiten baita berba, aitzitik, pentsaera ahalik eta sotilen eman behar da aditzera: Jesapen esan nahi baduzu, esan ezazu jesapen. Ingurukaria zer den, eta berba batzuk erabilita batez bakarrik aditzera eman litekeena ematea da; sarritan onura handiak ekartzen dizkio testuari, errepikak gerta ez daitezen, edo erabat ezezaguna den berba baten ordez erabiltzeko; nolanahi ere den, ez da erabiltzekoa, baldin eta saihesbide handia egin behar bada. 226


Hanpatze eta hantustea saihestu behar dira; hobe da barraskilo esatea, gasteropodo baino; edo buruko mina, zefalalgia baino. Sotilak izateko ahaleginak egin behar dira; horrela, ezarian-ezarian, idazlearentzat egundoko garrantzia duen nolakotasuna hartuko du: erosotasuna; modu horretara, testuak askozaz atseginagoak izango zaizkio irakurleari. Zurruntasuna, zehaztasuna: idazkerak pentsaeraren zurruntasuna eman behar du aditzera, batez ere Administrazioan. Hortaz, ahalik eta gordinenak izango dira. Alferreko hitzak erabat baztertu behar dira; esaldiek laburrak izan behar dute, hitzaldiak bezalakoetan izan ezik, horietan berbaro luze samarrak behar baitira, zelanbaiteko oreka lortuko bada. Urrikeria eta ugarikeriaren artean, bi-biak baitira okerrak idatzieran, zehaztasuna da behar den nolakotasuna. Idazkera eliptikoak, beraz, zehaztasuna lortzeko bidea errazten du, alferreko hitzak baztertzen dituenez. Helburu horiek direla eta, Administrazioaren hizkera berriztatzearen lekukotasunik nabarmenetarikoa Plain English Movement dugu. Hizkera administratibo eta juridikoa erraztu nahi dituen joera da. Plain English Movement, hots, ingeles errazaren aldeko mugimenduak berbeta berezitua erraztu behar dela aldarrikatzen du. Mugimendu hori Estatu Batuetan sortua da, kontsumitzaileek sortutako presioari erantzuteko hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan. Estatu Batuetan sortutako mugimendu hau zabaldu zen herrialde anglosaxoniarretan eta ezinbesteko begiragune bihurtu zen eredu kontinentaleko hizkera juridiko-administratiboa berriztatzeko. Zein da mugimendu horren azpian dagoen oinarrizko burubidea? Hiritarrek ezin dituzte ulertu, erabiltzen den hizkera dela eta, beraien gainetik dauden arauak. Arau horiek bete egin behar dira, eta guztien eskubideak murriztu ahal dituzte. Hori horrela, arauetan xedatutakoa ulertu ahal izatea ezinbestekoa da. ÂŤIngeles errazaÂťk (plain english) ondokoa esan nahi du: hizkera argi eta garbia, berbeta zuzena, mezuaren benetako komunikazioa ziurtatzera zuzendua dena. Plain language hau erabiltzen da, non-eta hiritarrei zuzentzen zaizkien Administrazioaren xedapenetan eta dokumentazio juridiko-administratiboan. Beraren ezaugarriak honakook dira: 1) alferreko osagaiak kentzea; 2) informazioa taxuz antolatzea; 3) izenburu eta azpizenburu agerikoak erabiltzea; 4) diseinu eta tipografia hobetzea; eta 5) sinonimia gertatzekotan, gehien ezagutzen diren berbak aukeratzea. A) Herrialde anglosaxoniarrak Ikus dezagun zelan gorpuztu den mugimendu hau ingeles mintzodun herrialdeetan: 227


a) ESTATU BATUAK.—Aipatu dugunez, mugimentu hau Estatu Batuetan sortu zen. Plain englisharen zabalkunderako erabakiorra izan zen Citibank banketxearen erabakia (1975). Kreditu eskakizunen paperak aldatu egin ziren hizkera ulerkorraren burubideari jarraituz. Estatu Batuetako administrazioak ere, hirurogeigarren urteetako hondarretan bultzatu zuen Plain englisharen erabilera. Enpresa mundua ere gai honetaz arduratu da, horrela, bada, Abokatuen Elkarte Amerikarrak (American Bar Association) hizkera errazaren filosofia bultzatu du. Bestalde, hizkera errazaren abiaburuak ezartzen saiatzen diren herri erakundeek eta izakunde pribatuek badute izaki aholku-emaile berezituen laguntza. Horien artean, Document Design Center ageri da, Simply Stated hilerokoa argitaratzen duena. b) INGALATERRA.—1982 eta 1983. urteetan Administrazioaren agiriak aztertu ziren, horren ondorioz, Administrazioaren agiriak eta idazpideak aldatu egin ziren, eta Gobernuaren eta unibertsitateen babespean ikerguneak sortu ziren agirien diseinu berria egiteko. Ingalaterran, hizkera errazaren erabilera aldarrikatu da, zertarako-eta hiritarrak jaso behar dituen agirietan erabiltzeko. Estatu Batuetan, aldiz, abokatuen hizkerari murriztu zaio batez ere. c) B ESTE HERRIALDE BATZUK .—Australian lehen urratsa eman zen Plain English Insurance Policy (1976) egin zenean, geroago legeen idazkeran ere aurrerabide batzuk gertatu dira. Zelanda Berrian, gai honetaz arduratu dira bai legegileak, bai profesionalak. Kanadan, antzeko bidetik abiatuak dira. B) Herrialde frantsesak Frantzian eta frantsesez mintzo diren gainerako herrialdeetan, Québec-en bereziki, bide beretik abiatuak dira eta zenbait iritzi dagoeneko plazaratuak ez ezik erabiliak dira, ikus ditzagun, berbarako, Les formulaires. Conception et réalisation eskuliburuan ageri diren aholku batzuk, administrazio-agirien idazkera hobetzeko: —Ez ahaleginik egin, guzti-guztia esaldi batean esateko. —Esapideak neurriz erabiltzea. —Jendeak ezagutzen ez duen berba baten eta ezagunagoa den ia-sinonimo baten artean, bigarrena aukeratzea. —Berba teknikoa nahitaez sartu behar bada, beraren esangura azaltzea. —Idazkera zuzena nahiago da: irakurleari berari zuzentzea. 228


—Ez erabili larregitan esaldi pasiboak eta norgabeak. —Funtsezko ideiak eta ulergaitzenak behin eta berriro azaltzea. —Testua irudiekin batera ipintzea, laguntzeko: berbak eta irudiak uztartzea. C) Espainia Prozedura Administratiboari buruzko 1958ko Legea onetsia izan ondoren, lehen urratsak eman ziren hizkera juridiko-administratiboa berriztatzeko. Lege horrek Administrazioaren jardueraren normalkuntza eta zentzuzkotasunari buruzko xedapenak jaso zituen beren beregi (eskaera orriak, txostenak...). Legearen helburu berriekin bat, Administrazioan hizkera juridiko-administratiboa atzera aztertu zen, baina azterketa hura apal gertatu zen. Aipatzekoak dira, berbarako, Documentación Administrativa aldizkariaren lehen aleetan gai honi buruz dauden aipamenak, bai eta Manual de impresos administrativos, J.M. Casals Marcen-en liburua ere. Hori guztia gorabehera, Administrazioaren jarduera kezka berriztaile horietarik urrun zegoen. 1978ko Konstituzioarekin batera, berriro azaldu zen asmoa hizkera juridiko-administratiboa berriztatzeko. Lehendabizi, Lucía Calvo Ramosen lana dugu aipagai. 1988an Introducción al estudio del lenguaje administrativo eta 1983an Algunos caracteres del lenguaje administrativo castellano liburuak argitaratu zituen. Bigarren liburu honetan gaztelaniazko hizkera administratiboaren ezaugarriak azaldu zituen. Idazle berak, 1983an argitaraturiko artikulu batean, hizkera juridiko-administratiboa berriztatzeko biderik ba ote zegoen aztertu zuen. Berriztatze horren aiurriaz hausnartzearen beharra azpimarratzen du; berriztatzeak epe laburreko, ertaineko zein luzeko helburuak izan ditzake, lan honen kostuak eta mugak beti kontutan hartu behar direlarik. Egileak aipatzen du zeintzuk izan litezkeen helburuak: —Epe laburrera: tratamendu eta tituluak lantzean behin aztertu, sigla eta laburdurak atzera ikusi, unitate administratiboen izenak berriro aztertu, eta xedapen ofizialetako idazpuruak ostera ere aztertzea. —Epe ertainera: dokumentazio idatzia berriztatzea. —Epe luzera: funtzionarien hizkuntz prestakuntza zaintzea (sartu aurretik, sartzeko frogetan eta sartu ondoren). Gobernuko Lehendakaritzaren 1986-VII-7ko Aginduak idazkien antolaketa arautzen du, eta hainbat jakingarrik agertu behar duela agintzen du. Horren bitartez, Administrazioaren aldetik borondatea dagoela ikusten da. 229


Beste gertaera aipagarri bat dugu 1987. urtean ospaturiko Seminario sobre la Administración y el lenguaje. Mintegi horretan buruera hauek ondorioztatu ziren: —Oinarri batzuk zehaztu beharra. Oinarri horien egileak Zuzenbideko erabiltzaileak izango lirateke, unibertsitateak, Academia de la Lengua eta hiritarren eskubideen defentsarako taldeak tartean direla. —Beste herrialde batzuen esperientziak kontutan hartuz arauak prestatzea eta idazpidea zentzutzea lortu behar da. —Funtzionaritzako sarreran kontutan hartzekoa da funtzionari gaien hizkuntz gaitasuna, baita funtzionari direnen birziklatzea ere. —Berriztatzea bultzatzeko ardura (ikerkundeak eta ikastetxeak...) zehaztu behar da, Administrazio osorako erakunde nagusi eta gainbegiratzailea izendatzea, komeni ez ezik, beharrezkoa izango litzateke. —Estatuaren eta hizkuntz ofizialkidetasuna duten autonomi elkarteen arteko koordinazioa beharrezkoa da. Dudarik gabe, berriztatze bide horretan gertakaririk garrantzitsuena Manual de Estilo del Lenguaje Administrativo («Ministerio para las Administraciones Públicas», Madril, 1990) liburua argitaratzea izan da. Hiritarrekin harremanetan jartzean, funtzionarien laguntzarako tresna izatea da eskuliburuaren helburua. Eskuliburu hau bi alditan egin zen: 1) organo administratibo desberdinetan jaso ziren agiriak, eta Unibertsitateko filologo batzuek aztertu zituzten; eta 2) bigarren aldian, eskuliburua idazteari ekin zioten Unibertsitateko irakasle eta Administrazioko kide batzuek. Eskuliburuaren edukia honako atalotan banatua dago: 1) hizkera administratiboari buruzko sarrera. Horretan hizkeraren ezaugarriak eta bilakaera azaltzen dira. 2) Ortografiari dagokion atala, okerrik arruntenak zeintzuk diren azalduz eta bete behar diren arauak gogoratuz. 3) Gramatikari buruzko atala. Honetan ere okerrik arruntenak eta beroriek zuzentzeko bideak zeintzuk diren azaltzen da. 4) Administrazioaren idazkerari buruzko atala. 5) Administrazioaren hizkera ez-sexistari buruzkoa. 6) Eta hiztegia, bukatzeko. Hiztegian, Administrazioan erabiltzen diren berba eta esaldietarik hainbat dago. Ezin daiteke zehatz-mehatz aipatu, Administrazioaren hizkera berriztatzeko gaur egungo proposamenek zein neurritan izan duten eragina auzibideetako agirietan. Administrazioaren hizkera berriztatzeko ageri ziren kezkak Justizi Administrazioan agertu ziren aldi berean. D) Katalunia Katalana dela eta, beharbada, modernizazioaz hitz egitea ez da guztiz egokia izango, orain arte hitz hau erabili izan dugun moduan. Katalana230


ren lehengo hizkera juridiko-administratiboa ez da berriztatu, baina benetan sortu da. Sorketa lan honek ezaugarri hauek izan ditu: —Katalanaren tradizio juridiko-administratibo garrantzitsuaren jarraipen izpiritua. —Gaztelaniazko hizkera juridiko-administratiboak duen eraginaren neutralizazioa. —Beste herrialdeetan hizkera espezializatu honen modernizazioa dela eta, emandako pausoei jarraitzea. Modernizazio asmoa gaur egungo katalana juridiko-administratiboaren egite prozesuan a priorizko baldintza da. Prozesu hori Generalitat behin-behingoz ezarri zenean hasi zen, aurreko saioen jarraipena neurri batean. Hiru planotan eman da katalanezko hizkera juridiko-administratiboaren ereduaren lana: zehaztapena, ezarpena eta zabalkundea. Alde teorikoa landuz, badaude zenbait autore garrantzitsu. Horien artean Carles Duarte azpimarratu behar da (El catalá llengua de l’Administració; Curs de llenguatge administratiu catalá liburuen egilea, eta Formulari de procediment administratiu eta Introducció al llenguatge jurídic liburuetako egileetako bat). GRETEL (Grup d’Estudis de Técnica Legislativa) taldearen lana oso interesgarria da arauen idazkerari buruz. Administrazio barruan eta Unibertsitatean ere arlo honi buruzko ikerketa guneak sortu dira. Erakundeen ahaleginak bateratzeko batzarrak eta Jardunaldi ugari egin dira. Argitalpen espezialduak ere sortu egin dira. 1983. urtetik Llengua i Dret aldizkaria argitaratzen da (Escola d’Administració Pública de Catalunyaren eskutik). Llengua i Administració boletina zabalkunderako helburuarekin kaleratua izan zen. Formularioak ere bildu egin dira: Formulari de procediment administratiu, Manual de formularis par a Ayuntaments, Silabus procesal civil i formularis. Aipatutako ahaleginetatik hizkera juridiko-administratiboaren beraren eredua sortu dela esan daiteke. Katalanezko teknolekto honi dagozkion ezaugarriak hauexek izango lirateke: a) Alde batetik, funtzionaltasuna, hau da, komunikazio eraginkortasuna lortzea. Bide hauek sortu dira: —Dokumentuen edukiak zentzuz egituratzea. —Idazkera zuzenaren erabilera. —Aditz nagusien indikatiboko orainaldiko formak eta lehen pertsonaren erabilera. —Perpaus txertatuen erabilera murriztea. 231


b) Tonuari dagokionez, formaltasuna, inpertsonaltasuna eta errespetua hartzen dira oinarritzat, gaur egungo Estatuetan herri botere eta hiritarren arteko harremanetan horrela eskatzen baita. Hona hemen zenbait adibide: —Idazkietan errespetuzko ohiko formen berreskurapena (vós). —Ohorezko tratamendurik ez erabiltzea. —Apalgarriak izan daitezkeen formulak alboratzea (adib., suplica...). —Baita formula goresleak alboratzea ere (adib., visqueu molts anys). —Sexuaren berdintasuna irizpide izanik, bereizkeriazko izan daitezkeen formulak ordezkatzea (l’interessat). Hauen ordez formulazio neutroak (la persona interessada) edota atzizki femeninoak erabiltzea (senyor/a, president/a). §30. Administrazioa euskaraz 87. Tradizioa euskarazko administrazio-agirietan Oso gutxi dira euskal administrazioaren inguruan euskaraz jatorriz sortu diren testuak. Arlo hau denaz bezanbatean, Gotzon Egiak egindako lanari segiko diogu. Hamalau izkribu dira, zaharrena 1683koa, eta berriena 1876koa. Gotzon Egiak egiten duen ohar bat ere ekarri beharko da hona: jatorrizko dokumentuetara ez dela jo, baina han-hemenkako argitalpenetara jo da. Bertan jasotako idazketa transkribatzaileak argitaratutiko berbera da. Alabaina, zenbait dokumentutan papera hondatuta dago, eta lerro edo pasarte batzuk irakurgaitzak dira. Horietan parentesi arteko puntuak «(...)» jarri zituen Gotzon Egiak, eta berak argitaraturikoa aldatuko dugu hona. Gotzon Egiak testuei zenbakia jarri zien, eta lerroak ere bosnaka zenbatu. Ondoko sistema darabil Egia jaunak: «12.25» aipamenak hamabigarren testuaren hogeita bosgarren lerroa adierazten du; testu batek dokumentu anitz baditu, lehenengo zifrak testua, bigarrenak dokumentua eta hirugarrenak lerroa adieraziko du (adibidez, «10.1.17»)». Guk hurrenkera berdina erabiliko dugu adibideak emateko. Testuak hamalau dira: 1. Fermín de Basauilbasok Bilbotik Joanes de Callo-ri Donibane Lohitzunera 1683an bidalitako gutuna. 2. Hernaniko burdinola baten konponketa beharrei buruz zurgin ezezagun batek 1726an idatzitako gutuna. 232


3. Sarako Udalak Baztangoari ezkur debekuari buruz 1769an bidalitako gutuna. 4. Sarako Udalak Baztangoari azienden bazkari buruz 1773an bidalitako gutuna. 5. Ezkabarteko Udalaren 1773ko akta, auzoko armei buruzkoa. 6. Sarako Udalak Baztangoari ezkur debekuari buruz 1776an bidalitako gutuna. 7. Arizkungo andre batek 1777an Nafarroako Erregeordearen administratzaileari bidalitako ordainagiria. 8. Sarako Udalak Baztangoari azienden bazkari buruz 1780an bidalitako gutuna. 9. Sarako Udalak Baztangoari azienden bazkari buruz 1781ean bidalitako gutuna. 10. Donibane Lohitzungo Udalak Berakoari 1788an bidalitako bost gutun, lapurreta bat dela eta. 11. Orzaizeko andre batek bertako alkateari 1792an bidalitako gutuna, hark egin nahi zuen errotari buruz. 12. Itsasuko auzapezak Baztango alkateari azienden bazkari buruz 1807an bidalitako gutuna. 13. Urruñako merak Pasaiakoari 1815ean bidalitako gutuna lapurtutako idi bati buruz. 14. Bidarraiko alkateak Baztangoari azienden bazkari buruz 1876an bidalitako gutuna. Izkribu horien gaiak.—Testuotan zehar ageri diren gaiak lautara bil litezke: 1) azienden larreratze eta bazkak udal mugakideen artean piztutako arazoak; 2) lapurretek eragindako epaileen ikerkuntzak; 3) salerosketa eta diru-kontuak; eta 4) Administrazioari aurkeztutako eskabideak. Izkribuen garaiak.—Eskuizkribu guztiak hiru gizalditan zehar banatzen dira, XVII.etik XIX.era. Oso gutxi, ageri denez, ezetariko tradiziorik sortarazteko. Gizaldiz gizaldi joanik, ondoko jakingarriok batuko ditugu: XVII. gizaldian, izkribu bat dugu; XVIII.ean, hamar; eta XIX.ean, hiru. Izkribuen jatorria.—Gotzon Egiak nabarmentzen duenez, testu horietarik, hamar lapurtarrek eginak dira; beste hiru nafarrek eginak dira; bakar bat dago Bidasoaz hegoaldeko batek idatzia (Fermín de Basauilbaso da egilea), eta Alfonso Irigoienen arabera nabarmena da lapurteraren eragina haren berbetan. Gotzon Egiak egiten dituen galderak erabat garrantzitsuak dira: «Zergatik erantzuten zieten Baztango edo Pasaiako alkateek gaztelaniaz Sarako edo Urruñako auzapezek behin eta berriz euskaraz bidalitako gutunei? Erdaraz ere jakingo al zuten orduko hartako Baztango edo Pasaiako alkateek?». Idazleak berak ere ez du taxuzko erantzunik aurkitu itaun horientzat. 233


Ondorengo lerrootan, Gotzon Egia Goienetxeak idatziriko pasarteak ageriko dira, berak aztertu zituen hiru alderdiak erakusteko: «A) Hiztegia »1.10 abisanasasu ser ba lio duen sardinac eta egorri co duct onic badator »Fermín de Basauilbasok arrain kargamendu bat bidaltzeko eskatzen dio Joanes de Callo-ri. Esaldi honetan, kargamendu horren balioa zer den jakineraz [sic] diezaiola esaten dio, eta onic badator ordainduko diola. Argi dago hemen onic adberbioa dela, egun oso gutxitan erabiltzen den bezalakoa, hitz honekin behintzat. »3.3 escribatcen darotçuet presenteco carta hau »6.2 presenteco carta huntaz »Hegoaldekoontzat ez da batere harritzekoa carta hitza; baina ifarraldekoek ere erabilia da nonbait. Ez da behintzat izkribu hauetan “gutun” hitza ageri, baina beste batzuetan let(t)ra azaltzen da (ikus adibidez 12.5 eta 13.5). »3.9 badaquiçue Gure Faceriac hillac dagocila »Hemen adierazten diren Faceriac herri edo auzo mugakideen artean azienden bazka kontuetan egindako tratuak dira. Beraz, Faceriac hillac dagocila dioenean tratu horien balio-indarra amaitua dela dio. »5.5 Alziñeco urte zenbaites »Argi dago Alziñeco hori gaur “aitzineko” edo “antzineko” idatzi beharko genukeela. Apat-Etxebarnek (1971) gazteleraz “algunos años pasados” itzultzen du, eta ez dirudi oso oker dagoenik. »5.7 uztenduenean Rejidoretasuna escatuco zaizquio entreguatu zizaizquion gauzac »Karguaren izendapena (auzoko erregidore izatea, alegia) gaur egun horretarako nekez erabili ohi den “-tasun” atzizkiaz egina dago hemen: “alkatetza” arrunta dugu, baina “alkatetasuna»? »6.14 ezguendezaque hainbertce ardi eta bildox escas atceman gure artaldetan »Hemen escas atceman zer den garbi ulertzen da: zerbaiten falta nabarmendu. Zenbat bider ez ote dugu burua nekatu gazt. “echar en falta” edo fr. “manquer” baten bila? Horra irtenbide polita. »7.10 ecarzeco penarentzat »Izkribu hau ordainagiri bat da; emandako oilo, oilar eta txitoen balioaren ondotik, 2 pezeta gehitzen ditu ecarzeco penarentzat. Hemengo “pena” hau gehiago da nekea, izpirituaren oinazea baino. »7.13 pausatu dut ene liburuan quito eta libre »Ordainagiri beraren bukaeran diru ordainketa jaso izanaren egiaztapena egiten du, eta kontu-liburuan jasoa dela esateko erabiltzen du pausatu. »8.3 Baztango valle nobleco alcate Jaunari eta carguduney »Frantsesezko “élu, élue” hitzaren ordain zuzena “hautetsi” darabilte Ifarraldean. Hala ere, hegoaldekoontzat arruntagoa den “kargudun” hitza ageri da hemen, Sarako auzapezak erabilia.

234


»8.11 bahicunza Choillarentzat 60 Erreal eta Bazcasariarentzat 13 Erreal »Azienden bazkak sortutako afera da izkribu honen gaia: behi batzuk besteren larrera ihes egin omen zuten, eta bertan harrapatu auzoek; aziendak atzera eskuratzeko ordaindu behar izandakoak dira hemen aipatzen direnak. Batetik, bahicunza dago: guk estuegi lotzen dugu gaur gazt. “secuestro” edo fr. “séquestration, détournement” adierari; hemen abereen harrapatze-isuna besterik ez du esan nahi. Bestetik, Bascasaria [sic] ageri da (ikus baita ere 12.12 belharraren saria eta 12.37 basca saritçat); hitza bera ez da inola ere ezezagun edo harrigarria, baina honetan ere “saria” ia erabat gazt. “premio” eta fr. “prix” hitzen ordaintzat besterik ez dugu erabiltzen. »10.1.40 ets cirela accordatu »Zilarrezko katilu baten lapurretaz ari da izkribu hau: lapurra joana dan [sic] nonbait judu batengana katilua erosiko ote dion, baina ez dira prezioan bat etorri. Horixe esan nahi du hemen. Satrustegik hasieran (1986:143) nahasi egiten du adiera eta hala dio: “ACCORDATU, oroitu; bainen ets cirela accordatu, pero que no se acordaron». Bistan da hemen “bat etorri” esan nahi duela. Geroago zuzendu egingo du (1987:333): “ACCORDA(TU). Hitzartu, konpondu». »11.30 Bertce Errotta Garrocoa Deitcen denari Ere hoben handia, Eguinen daco »Ezaguna da hoben hitza (baita “ogen” sinonimoa ere) gazt. “falta, culpa” edo fr. “faute, culpabilité” hitzen adieraz. Hemen ordea garbi dago “kalte” adierazten duela. »11.32 neure partetic deffendiatuco naiz neure ahallaz »Hemen ageri den ahalla hitzak “indarra, kemena” esan nahi du. Gaztelerazko itzulpenak “de mi partte me defenderé hastta donde pueda” dio. »12.8 determinatione hunec içanen dituien Seguida gaiztoac »Kexu da izkribu honetan Itsasuko auzapeza, Baztango Udalak hartu berria duen bazka-debekuak ekar ditzakeen istiluen beldur. Garbi dago hemen Seguida hitzak “ondorio” esan nahi duela; “segi” hitz jatortzat dugu hegoaldeko euskaldunek, baina egun oso gutxi erabiltzen da idatziz, ez aditza («jarrai” aditzak kendu dio lekua), ez eratorrita. »12.36 arçainac présentatuco dira çure etchera, çoinec desiratcen baitute çurequin antolamendu-eguitea »Hemengo antolamendu-eguiteak “elkar hartu, bat etorri” esan nahi du argi eta garbi. Gehiegi lerratu dugu “antolatu” gazt. “organizar” edo fr. “organiser” hitzek duten adierara. Euskara jatorrean “antolamendua” gehiago da konponbidea, adostasuna. »13.19 lettra hura eratuqui erremetituba içatu citçaitçun eta ene erreclamationia legitimoa cen arren ichiltassuna gardatu duçu »Gutun honetan Urruñako mera kexu du Pasaiako alkateak: larrugile pasaitar batzuk [sic] idi bat lapurtu omen zuten Urruñan, eta hil ondoren Pasaian saldu. Balanqué merak justizi eske behin eta berriz idatzita ere, pasaitarren alkateak ez omen zion erantzuten. Horixe da pasarte honetan

235


aurpegiratzen diona: azken gutuna eratuqui bidali bazion ere, ez duela erantzunik jaso. Argi dago horrek “behar den bezalako molde eta bide ofizialez” esan nahi duela. »14.15 Gracia hori escatcendut urthebaten ikusteco »Hemengo gutun honetan, berriz, Bidarraiko alkateak nolabaiteko tratua eskaintzen dio Baztangoari azienden bazka kontuetan. Hitzarmen hori urthebaten ikusteco proposatzen dio. Argi dago hemen “ikusi” ez dela “begiez so egin», gazt. “revisar” edo fr. “réviser” baizik. Zertarako, beraz, egun hainbeste ugaldu den “berrikusi” eta gisakoak? »B) Baliabide estilistikoak »5.13-19 Dirade Erregua eta (...) eta zanca bat. »Ezkabarteko Udalaren akta honek auzoko harmak [sic] zein diren azaltzen du. Zortzi lerroko pasarte honetan hemeretzi aldiz ageri da “eta” lokailua. Azalpena aditzaz hasten da: Eta orai esplica dechagun zer diraden gauza ebec: Dirade... Hortik aurrera halako urratsak segitzen ditu: Dirade... eta... eta... eta...; eta Alaver dirade... eta... eta...; eta alaber dirade... Eta... eta... dirade..., ...eta... eta... eta... eta... Eta yaguo... Eta alaber dirade... eta... eta... eta... Guztira hogeitabat [sic] gauza aipatzen dira. Lerro hauek idatzi zituenak ez zion, alajaina, errepikakortasunari bildur handirik! »14.8.-14 1.º Mugatic acinda bera utz (...) erranahidut soldobaten plaçan sei sos paga. »Bidarraiko alkateak Baztangoari proposatutako tratua dago pasarte honetan. Aditz nagusi guztiak edo aditz laguntzailerik gabe daude edo eliptikoak dira; guztira sei aditz nagusi dira halakoak segidan. Hitzarmen baten estipulazioak egiteko estilo eliptiko eta labur honetatik balegoke zer ikasi, gure ustez. »C) Agur esaldiak »Dokumentu hauen bukaeran ageri diren agur esaldi guztiak jarriko ditugu segidan: »1.16 sure seruisari orayn eta beti »2.22 bere mesedearen cerbizaria ni beti ere »3.15 Etanaiz Errespetuarequin Yaunac çuen cerbitzaria »4.17 naiz, Jauna çure Serbitzary humila Eta obedienta »6.17 Errespetu handiarequin çuen Cerbitzary »8.22 Içanen gara bethy çuen cerbitzari. Bihotz onez »9.15 guelditcen gare considerationerequin Cuen Cerbitzary humillac. »10.2.22 Jauna, guelditcen çure betico lejal »10.3.11 eta goraintçi ene partes(...) guelditçen nais betico, j(...) çure cerbitçari leja(...) »10.4.15 Jauna guelditçen nais betiereco ç(...) Serbitçari lejal »11.36 Guelditcen nicalaric çure Cerbitçaria(...) »12.40 Guelditcen-niz considerationné Parfetenarequin, eta errespetagarrienarequin çure cerbitçary »13.57 salutatcen çaitut consideratione perfet batequin »14.18 Salutacen çaitut beharden Errespetuez.

236


»Hamalau esaldiotatik hamaikatan gutunaren jasotzailearen “zerbitzari” izateko eskaintza da adio esateko era. Inork erabiliko ote luke holakorik egun? »D) Amaiera »Administrazioan tradizio gutxikoa da euskara: Nafarroako errege zaharrek ere nahiago ukan zuten beren gortean erdara, eta euskarak ez zuen “paperezko jauregietan” oinik jarri. Gutxi dira beraz, zinez gutxi, euskarazko administrazio testuak.»

Bertan aipatu diren testuak, lehen esan bezala, euskaraz idatzi ziren jatorrian; horregatik ez dira beste testu batzuk ekarri. Oro har, testu gutxi dugu.

88. Administrazio hizkera ezartzeko irizpideak Administrazioaren hizkera egiteko, berari dagokion hizkuntza estandarretik hasi beharra dago; hala ere, berebiziko garrantzia duten hiru eragile hartu behar dira kontutan: 1. Hizkuntzak Administrazioaren esparruan zuen tradizioari berriro heltzea. 2. Beste hizkuntza batzuetako administrazio hizkeren idazkera-arau erkideak ezagutzea (idazkerarenak, berbategiarenak etab.). 3. Administrazioaren lankeraren menpean egon behar du administrazio hizkerak, haren barruan komunikaziorako tresna denez. Euskarari gagozkiolarik, hiru eragile horien garrantzia aldakor gertatzen da batetik bestera. Lehenengo eragilea.—Euskaraz idatziriko testuen tradizioa ia hutsa dela esan liteke, aurreko gizaldiei erreparatuz gero. Zorionez, Gotzon Egiak batera argitaratu zituen han-hemen argitaraturik zeuden lekuko batzuk, eta horiek, urrunetik bada ere, zelanbaiteko ikuspegia eskain dezakete euskal administrazioetan erabili den euskarari buruz; ikuspegi berria ez ezik, zelanbaiteko konponzioak eman diezazkiekete egunean-egunean agertzen diren arazo batzuei, hala nola, tratamenduak, Administrazioan erabili behar den hiztegia finkatzea etab. Bestalde, antzinatasun eta egungotasunaren arteko orekak bide eman behar du erabileretatik eta Administrazio Zuzenbideari buruzko nazioarteko arauetatik baliozko jakingarriak erdiesteko. Goian esan bezala, euskaraz egin dena urria bada ere, gure hizkuntzan administrazio hizkerak usario urriak zenbait bide erakuts dezake gaur egun konpondu behar diren arazoetarik zenbaitetan, hala nola, zuka tra237


tamendua erabiltzeko, berorikaren ordez; eskualdeek euskaraz zituzten jatorrizko izenak; tributu, gozamen, gizonez, elizaz, auzolan, borondatezko lan eta gisa honetako berba eta esaerak; lokarri eta esapideak, hala nola, berbarako, -ren ginoan, -ren eretzean, -ren arioz etab. Euskaraz dagoen dokumentazio juridikoaren gaineko azterketa luze eta emankorra egiteko dago. Hala ere, kontuz ibili behar da Ertaroko hizkuntz formak erabilieran, zaharkiturik eta dagoeneko erabili barik dauden berba batzuek ez baitute etorkizunik, edo geroaldian erabilgaitz gerta baitaitezke. Bigarren eragilea.—Bigarren eragile honek itxura batean azaldu baino garrantzi handiagoa du, batez ere, eta gure inguru juridikoari begira, kontutan hartzen badugu bai frantsesa, bai gaztelania ere, egundoko hanpatasuna duten hizkuntzak direla; hizkuntza horietan ere, gehienbat arlo juridikoan, ahaleginetan dihardute hizkuntza errazten, eta jarrera hori Administraziora bertara ere heldu da, nahiz eta gaur egun egiten diren testuak nahikoa zaharkituak izan. Beraz, euskaraz mintzo garelarik, eta itzulpenean jo eta ke dihardugula kontutan hartuta, kontuz ibili beharra dago gaztelaniaz bezala frantsesez dagoeneko baztertzen hasiak diren egiturak euskarara iragaz ez daitezen. Gaztelaniaz, berbarako, lehenengo ahaleginak eginda daude bide horretan barrena abiatzeko MAPen eskutik (MAP sigla Ministerio para las Administraciones Públicasi dagokio). Katalunian ere badihardute Administrazioaren hizkera erraztu nahian, eta alderdi horretatik kontutan hartu beharreko eredua dugu, batez ere gaztelaniatiko kutsadurari ihesteko, mailegu larregi eta bidegabeak erabiltzen ari ei direlako, Carles Duartek eta beraren taldeak ohartarazi digutenez. Euskaraz, berriz, ezer gutxi eginda dago, Eusko Jaurlaritzaren 1993ko apirilaren 6ko Aginduaz landa, nork bere kasa diharduelarik; halere, aipatzekoak dira HAEE/IVAPek 1994an kaleratutako bi liburuak: Administrazio idazkiak eta Hizkera argiaren bidetik, zeinetan hizkera administratiboa errazteko mugimenduari jarraitzen baitzaio. Hizkuntza arruntaren alorrean, ostera, hiru ahalegin dira nabarmendu beharrekoak hizkuntza idatzian, izan ere, Euskaldunon Egunkariak, Eskarne Lopategik, eta JosÊ Ramón Zubimendi eta Pello Esnalek egindakoak; eta bi ahozkoan, Manu Arrasate eta J.L. Etxebarriari esker gorpuzturikoak. Horregatik, euskarazko administrazio hizkera egiteko, oso gogoan hartzekoa da administrazio hizkeraren nazioarteko arautegia; arautegi hori ezartzeko orduan, ondoko bideok ditugu: a) hizkuntza eta estatu batzuetan idatzitako administrazio-agiriak aztertzea; b) beste hizkuntza batzuetan terminologiaren aldetik hartutako konponbideak ezagutzea; c) alor horiei buruz egindako azterlan teorikoak aztertzea, azterlan horiek geroago eta ugariagoak direlarik; eta d) nazioarteko erakundeek normalkuntzarako aldarrikaturiko irizpideak jakitea. 238


Administrazioaren agiriak prestatu eta erabilerari buruzko ikerketaren aurreramendua dela eta, helburu bakartzat administrazio hizkeraz arduratu behar duten erakunde eta argitalpenak sortu dira. Horra hor, berbarako, Washingtongo Document Design Center-en Simply Stated eta Kataluniako Generalitaten Llengua i Administració aldizkariak. Normalkuntzaren inguruan, nazioarteko erakunderik behinena aipatu beharra dago: International Standardization Organization (ISO); erakunde horrek gomendio batzuk eman ditu Herri Administrazioari begira, hala nola, jakingarriak iruditzeari buruzkoa —ISO 2.014/1976—, idatzizko agirietan egiten diren zatiketa eta azpizatiketen zenbakiak ipintzeari buruzkoa — ISO 2.145/1972—, paperaren formatuei buruzkoa — ISO R216/1961— etab. Hirugarren eragilea.—Eragile hau honetan gorpuzten da: euskara Estatu espainiarraren baitan sartzea, eta Espainiar administrazioarekin eta gaztelaniazko hizkera administratiboarekin dituen menpekotasun harremanetan. Alderdi asko dago gaztelaniazko idazkera administratibotik euskarara ezin sar daitezkeenak, bai euskarazko hizkuntz sistematik bereizten direlako, bai alor horri buruzko nazioarteko irizpideei segitzen ez dietelako. Berbarako: a) puntuazio desegokia, zehazkabetasunetarako bide ematen duena eta sarritan esaldi luzeegiak sortarazten dituena, horrezaz gainera, puntu eta koma ez da erabiltzen edo, erabiltzekotan ere, toki desegokian erabiltzen da; b) hanpatasuna eta alferrikako errepikak (adibidez, «de modo y manera», «según su leal saber y entender»); eta c) apalkuntza (berbarako, «Suplica») eta koipekeria (adibidez, «Gracia que espera obtener del recto proceder de V. I., cuya vida guarde Dios muchos años»). Administrazioak gaztelaniaz egiten duen hizkerarekiko morrontza erraz asko saihes daiteke, euskaraz dagoen usarioari eta nazioarteko arauei jarraitzen bazaie, hala nola, idazkeraren aldetiko zenbait arazo eta terminologiaren alorreko hainbat alderdi. Beste batzuetan, ostera, arazoak askozaz konpongaitzagoak gertatzen dira: cooptación, Servicio, devengar etab. 89. Euskarazko administrazio-idazkeraren ezaugarriak Gaur egun Administrazioak euskaraz egiten dituen testuetarik gehienak itzulpenak dira, eta horrexen arabera igartzen da zelangoa den berton egiten diren testuen idazkera: gehienetan euskarak gaztelaniari segitzen dio, eta haren kalko hutsa da sarri askotan; bestetzuetan ez, ostera. Esaterako: 1. Gaztelaniaz 3. pertsonan zuzentzen bazaio norbera Administrazioari, hala gertatu ohi da euskaraz ere. 239


2. Gaztelaniaz berorika jarduten denean, euskaraz, ostera, zuka jarduten da. 3. Suplicoren aldean, eskatu eta erregutu erabiltzen dira, alegia, batak ez dio gaztelaniari segitzen, baina bigarrena hari lerratu zaio. 4. Administrazioak euskaraz ematen dituen testuetarik gehien-gehienak itzulpenak dira, beraz, gaztelaniazko testuetan ageri den errekurtsibotasunak eragin izugarria du euskarazko testuetan, behar baino handiagoa, eta horrek bi ondorio sortarazten dizkie irakurleei: lehenengoa, euskal administrazioetan egiten diren euskarazko testuak ulertezinak dira; eta bigarrena, euskal administrazioen euskarazko testuek ezer gutxitarako balio dute, ezer ulertzekotan, gaztelaniazko testura jo behar baita. Jakina, joskera bihurri hori ez da euskarari berez dariona, baizik gaztelaniaz idatziriko jatorrizko testuari itsu-itsuan jarraitzen zaio, eta agerian daude horren ondorioak. 5. Joskera bihurri hori ez ezik, hiztegiak ere badu bere eragina, ezik beste eragozpen bat ezartzen du testua ulertzeko. Arazorik behinena, ostera, ez da berba ulergaitzak ala ulerterrazak erabiltzea, baizik hiztegi arau-emailerik ez egoteak sortarazten duen segurgabetasun juridikoa; horrela, bada, etekin eta errendimendu, edo prozedura eta jaurpide irakur litezke kontzeptu berberak adierazteko. Alde horretatik, luze eta zabal hausnartu beharrean daude Euskal administrazioaren barrutian lana euskaraz egiten diharduten guztiek, egoera nahasi horretatik ateratzeko, baldin eta euskara erakusleiho hutsa izango ez bada. 6. Badirudi euskaraz ez dagoela gaztelaniaz dagoen jokaera, balaku edo koipekeriazko esapideak erabiltzeko. Azken batean, hau esan liteke: behar baino lotuago jarraitzen zaio euskara gaztelaniari; edozelan ere, bi helburu jarri beharko genituzke jomugatzat: garaikidetasuna eta demokratizazioa, berbeta horrek, berez, soraio eta dotorea izan behar badu ere. Horren guztiaren ondorioz, ondokoak izan beharko genituzke xedeak, euskarak beregaintasuna lor dezan: a) Argi eta bakuna: horrenbestez, forma eragileei lehentasuna eman behar zaie, pasiboen kaltetan: «Eskabideak interesatuek aurkeztu dituzte», «eskabideak interesatuek aurkeztuak izan dira»ren beharrean; hizkuntz aldaera hanpatuak saihestu behar dira, esaera errazagoen mesedetan: «Honekin batera agiriaren fotokopia erantsi dizut», «Agiriaren fotokopia bat erasteko ohorea dut»en lekuan; edo «Jendaurrera azaldu da», «Jendaurrera atera dugu hau, jende orok ezagut dezan» barik; herriko berbetan erabiltzen diren 240


esapideetatik urrunegi dauden esaerak ez erabiltzea, beraz, hobe da «Abagune honetaz baliatuko naiz zuri agur egiteko», «Abagune honetaz baliatuko naiz Jaun Txit Agurgarri horri agur egiteko» baino. Hala ere, ahalegina egin behar da Administrazioan erabiltzen diren esapideak errazteko. b) Bestalde, hizkerak begirunetsua eta gizartekoa izan behar du, ez, ostera, larderiatsua, ez eta balakatsua ere: izan ere, Administrazioaren hizkera demokratizatuko bada, administratuak Administrazioarekin dituen harremanetan ez du zertan menpekoa izan. Horrexegatik eman behar dira euskarara «eskatu» aditzaren bitartez, gaztelaniazko «solicitar» eta «suplicar» aditzak. Bide honetatik joaz, badirudi baztertzekoa dela berorika jardutea, ezik beraren bidez islatzen diren harremanak menperatzaile eta menperatuaren artekoak direla ematen du; horrezaz gainera, tratamendu horrek ez dio ezetariko zuzentasunik erasten testuari. c) But non least, berdintasunera jo behar da andrazko-gizonezkoak aipatueran. Euskaraz sekula egiten izan ez den bereizketa bat egiten ari da egunokin zoritxarrez, zergatik-eta egunean baino egunean gehiago ageri baitira berez euskaraz tokirik ez zuten esapideak, izan ere, gaztelania exkaxetik datozenak, berbarako, «los/las trabajadores/as» etab. Labur bilduz, baterako zein besterako balio duten esapideak erabiltzera jo beharko litzateke, eta horren ondorioz, hikako erabilera ez litzateke erabili behar izango maila honetan. 90. Euskara eta gaztelaniaren erabilera idatzizko agirietan Euskal Herrian bi hizkuntza ofizial daudenez, aukera dugu administrazio-agiriak hizkuntza bietan idatzita aurkitzeko, hala nola, aldizkari ofizialetan zutabe bikoitza erabiltzen da, ezkerretara euskarazko testua agertu eta eskuinetara gaztelaniazkoa ageri delarik. Inprimakietan, aldiz, ondoko moduok erabiltzen dira: 1) aldizkari ofizialetan ageri den moduan, zutabe bikoitzekoa; 2) beste batzuetan, orrialde bat euskaraz, eta bestea gaztelaniaz; 3) goiera biko lerrokoa, lerro bat erdira, euskara goian eta gaztelania behean ageriaz; eta 4) modu askotariko inprimakiak: goiburuan, goiera biko lerroa edo euskara eta gaztelania bata bestearen ondoan, ezkerraldera ekarrita, ondoren lerro bat ageri delarik betetzeko, baina edukia zutabe bikoitzean. Arazo honi dagokionez, nabarmendu behar da Katalunian ez bezala gertatzen dela, ze herrialde horretan joera dute, ahal delarik, administrazio-agiriak hizkuntza bietan ager ez daitezen. 241


§31. Administrazio terminologia 91. Oro har Hizkuntza Administrazioaren eremuan erabiltzeak, teknolektoa eratzen duen neurrian, ezaugarri bereziak ditu. Hala hiztegia nola egiturak, bai eta ideiak testuan antolatzeko modua arau edo eredu berezi batzuen edukoak, eta eredu horiek ohikoenak izaten hasi eta, geroenean, ia-ia nahitaezkotzat hartu dira. Euskarari beren beregi gagozkiolarik, ondoko eragileok izan behar ditugu kontutan: a) hizkuntzak eduki bati buruz dituen ahalbideak; b) erabil litezkeen aldaera guztien artean, ikusi zeinek duen aztertu behar dugunaren antzeko izaera edo berdineskorra; c) aldaera horiek zer sustrai duten hizkuntzan, eta zein eratormen duten, berbak sortzeko; d) hitzen artean ñabardurak mailakatu behar dira, baldin eta eurek sustraian esangura bera badute, eta arauaren baitan onartuta baditugu berba horiek. Administrazio-hizkeran beti sendetsi da kasu guztiak azaldu behar izatea, berba bakoitzari darizkion esangurak eta testuinguruak zehaztea, eta horrek beti eman dio indar handiagoa hizkuntzaren aldaera estandarrari, eta aldaera horrek giltzarri izan behar du gure jardueran. Beraz, administrazio-agiri baten baitan egokitzapen maila ezberdinak badaude, hala nola, begirunez, adeitasunez, aldaera bakoitzaren erabilerak ñabartuko ditugu, egoera hotz eta soraioa den, ala egoera larderiatsuan suertatzen den, ala hiztunen artean zelanbaiteko harremanak dauden, ala lagun arteko giroa dagoen. Esapideak aztertu behar dira arreta handiz ere, administrazio hizkera zuzen, berezitu eta modernoa egin nahi badugu. Euskaraz dauden esapide guztiak bildu eta galbahetu behar ditugu, direla antzinakoak, direla gaur egungoak; baina horrek ez du esan nahi ezin dugunik berririk sortu. Garbi dago, egungo hizkerari erreparatuta, antzinakoekin batera, berriak ere sortu behar direla: —bezain laster (tan pronto). —gutxienez (por lo menos). —berriz (a su vez); eta ez *bere aldetik. —behar denean, beharrezkoa izanez gero, beharrezkoa bada etab (en su caso); euskaraz ez da gomendatzekoa *kasua balitz moduko esapideak erabiltzea, ezer ez esateaz gainera, beraiek ondoren datorren esaldiaren aditza ere eraentzen dutenez. —posta jasotakoan (a vuelta de correo). Euskaraz, katalanez ez bezala, ez dugu berbategi ofizialik, beraz, nork bere txokoan dihardu eta oso zaila da berbategi bateratua finkatzea. 242


Nolanahi ere den, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Idazkaritza Nagusiaren baitan, zenbait ahalegin egin da hori konpontzeko, hala nola, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren inguruko hiztegia batzekoa; Euskal Herriko Herri Erakundeen Barne Errotulazioa liburuan jasotakoa; trafikoaren inguruan egin eta Bide seinaleak liburura bildu dena; nahitaezko hizkuntz eskakizuna duten teknikarientzat Jexux Eizagirrek, HAEEren babespean, gertaturiko eskuliburua; nekazaritzan bateratzen ari den hiztegia etab. Liburu horietarik atera litezke Euskal Administrazioan erabiltzen den euskararen arazo eta gaitzetarik batzuk: —Administrazioaren zerbitzuak geroago eta ugariagoak direnez gero, etxe ofizialen barruan errotuluak jarri behar dira. —Errotulu horien zeregina erabiltzaileari argibideak ematea bada ere, askotxotan akatsak dituzte. —Administrazioaren atal berdinei (edo berdintsuei) izen ezberdinak ematen zaizkie. —Ortografi arauak azpikoz gain jartzen dira. —Hiztegitik hitzez hitz aldatzen diren testuak ikus litezke. —Sarritan, mezu berbera era desberdinean ematen zaio herritarrari erakunde bakoitzeko itzultzailearen irizpidearen arabera. —Euskarazko testuaren aukera egiterakoan batzuetan ez da ulerkortasuna aintzat hartzen, ez eta lurraldea ere. Arazo eta gaitz horiei erantzuna eman nahian, ondoko irizpideok erabili ziren euskarazko esaldiak erabakitzeko (baliokideak esaten da liburu horietan, ergo beti itzulpenaren mailatik urten barik; hala ere ahaleginak egin nahi izan dira gaztelaniarekiko morrontzari ihes egiteko): —Lehendik aski egina eta finkatuta zegoena zaintzeko ahalegin bereziak egin ziren, ahal izan zen neurrian. —Euskara zehatza baina ulerkorra bultzatu zen. —Gaztelaniazko formei estu-estu ez lotzeko ahaleginak egin ziren. Berbarako, gaztelaniaz ageri diren izenetarik batzuei aditzezko ordaina eman zitzaien: «Oficina de rehabilitación de viviendas» = «Etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa». —Izenlagunetan -en nahiz -ko nahiz -rako atzizkiak erabili ziren gaztelaniazko de preposizioaren ordain. —Gaztelaniazko «izena + harreman-izenondoa» moduko multzoak euskaraz izen elkartuen bidez eman ziren oro har: «Director administrativo» = «Administrazio zuzendaria». Batzuetan baina, harreman-izenondoa zaindu zen, izan ere, bi kasuotan: a) erdaraz bi izenondo daudenean («Asesoramiento técnico-económico» = «Aholkularitza 243


tekniko-ekonomikoa»; eta b) izen elkartuak jasoko ez lukeen esanahi berezia duenean izenondo horrek: «Empresa pública» = «Enpresa publikoa» («Herri enpresa»????); «Actos jurídicos» = «Egintza juridikoak» («Lege egintzak»????). —Hitz elkartuen idazkerari zegokionez, ez zen marrarik erabili errotuluetan, Euskaltzaindiak nahitaezkotzat arautua duenean izan ezik. —Hitz elkartuetan (zein eratorrietan) lehen osagaiaren -a itsatsia zaintzeko erabaki zen, -ia amaieretan izan ezik. —Mezu bat gaztelaniaz zenbait eratan eman arren, euskaraz baliokide bakarra aukeratu zen. —Hala ere, ezadostasun batzuk nabarmendu ziren, batzuk politikaren alorrekoak izan zirenak (berbarako, Euskal Autonomi Elkartea / Nafarroako Foru Komunitatea...), eta besteak berben alorretik bakoitzak zituen irizpideen eredukoak. 92. Tratamenduak Pertsonen tratamenduari gagozkiolarik, zenbait alderdi hartu behar da kontutan administrazio-agirietan: lehenik, agiriaren idazlea, eta haren jasotzailea; bigarrenik, adberbioak, eta izenordain eta adjektibo erakusleak, horiek lekutzen dutelako mintzagaia berbaldian ageri diren pertsonekiko harremanetan; eta azkenik, karguek jasotzen dituzten tratamenduak, eta tratamendu orokorrak. A) Agiriaren idazlea Idazlea agiriaren egilea da; bera aipatzeko modu batzuk daude, agirien moten arabera, hortaz, erabilera jasoa izan daiteke, lauagoa (jasotzailearengandik hurrago gertatzeko) etab. Ondorengo hauek ikus litezke: 1. Singularreko lehenengo pertsona: ni, nihaur, nerau, neroni. Tratamendu hau artean ez da asko erabiltzen euskaraz ematen diren administrazio-agirietan, izan ere, testu gehienak gaztelaniazko testuen itzulpen hutsak dira, horrenbestez, erdararekiko morrontzak gogor dirau. Arazo horri aurre egiteko bide bi daude: bata, testuak nork bere aldetik idazteak; bestea (eta gure aburuz, gaur egungo egoerari erreparatuta, ahalbide gehien eskaintzen duena), gaztelaniazko testuaren itzulpena barik, haren bertsioa euskaraz egitea, ahal delarik, edukiari ez ezik, itxurari ere zelanbait eutsirik. Beste alde batetik, esan beharra dago, ingelesean, katalanean 244


eta beste hizkuntza batzuetan (bai eta gaztelaniaz geroago eta gehiago ere), lehenengo pertsona gailentzen ari zaiola hirugarrenari, besteak beste, mundu zabalean nazioarteko arauek egunean baino egunean indar handiagoa dutelako; bi zio daude hori horrela gerta dadin: a) idazkera zuzenagoa baitakar, eta idazlea nor den errazagoa ezagutu ahal baita; eta b) zehazkabetasunak saihesteko balio baitu. Tratamendu hau Administrazioaren agirietarik edozeinetan sar liteke batean izan ezik, izan ere, agurretan, horietan tratamenduak, jasoa izateaz gainera, soraioa ere izan nahi baitu. Lehenengo pertsonaren erabilera askozaz hobeto lotzen zaio idazkerari, beraren helburua aginduak ematea den ginoan. Begira diezaiogun, berbarako, euskaraz azken urteotan ikusten ari den jazokizun bati: Geroago eta ugariago erabiltzen da singularreko lehenengo pertsona; baina indar handiagoa emateko-edo indargarri bat darama aldamenean, berbarako: Nik, Sandia, Zergabiltzailetzako burua naizenonek... Testuei begiratuz gero, badirudi baldintza bik gertatu behar dutela, esaera indartu hori ager dadin: 1) testuak agertu behar du, norbanako batek sinatuta; eta 2) norbanako horren gaineko zertzeladak emaneran, alborakuntzan aipatu behar dira: lehenengoz, mintzatzaileari dagokion izenordaina; bigarrenik, izen-deiturak; hirugarrenik, berak duen kargua, eta azkenik, kargu hori zein erakundetan duen: Nik, Sandia, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuneko Zergabiltzailetzako burua naizenonek... Esapide honetan, baina, kontu handiz ibili behar dugu, alborakuntzan ematen diren osagaiek deklinabideko kasu marka berdina jaso dezaten; hori gorabehera, hauxe esan behar da: izen-deiturak gehienetan kasu-marka barik ageri dira. 2. Singularreko hirugarren pertsona: hura, bera. Tratamendu honek, ostera, idazlea jasotzailearengandik urruntzen du, beraz, bien arteko harremanak garrantzi gutxikoak direla islatu nahi da. Idazlearen formalizazioa izugarria da. Tratamendu hau agiri mota askotan erabiltzen da: eskaera, ziurtagiri, diligentzia, txosten, jasoagiri, tituluetan etabarretan; edozelan ere, joerak beste bide bat hartu beharko luke, eta gaztelaniari bakarrik begiratu ez, baina mundu zabaleko ohiturei eta Administrazioaren hizkera hiritarrengandik hurbilagotzeko egiten ari diren ahaleginei ere, lehenengo pertsona indartzeko. Edozelan ere, singularreko hirugarren pertsona oso egokia da agurretan Administrazioaren organoari dagokion maila emateko, goiko adibidean ikusi dugun moduan. 245


3. Pluraleko lehenengo pertsona: gu, guhaur. Inoiz gutxitan erabiltzen dira izenordain horiek, batez ere, erkidego-sena norbanakoarenari gailentzen zaionean; azken urteotan (erakunde demokratikoak jarduten hasi direnez gero), aldarrikatze politikoetarako erabili da horrelako tratamendua; horietarik kasu bi aipatzearren: Tejero teniente-koronelaren jazarraldiaren ondoren, erakunde demokratikoek aldarrikaturiko agiriak; eta Euskal Herriari gagozkiolarik, bortxaren inguruan egindakoak. Batzuetan apaltasun-pluralaren esangura hartzen du, batez ere, egoera oso formaletan, erantzukizun edo iritzi baten emailea norbanakoa ez baina erakundea dela adierazi nahi bada. Euskarazko agirietan, eta testuaren edukian barrena idazlea nor den aipatzeko badaude zenbait esapide, gehien-gehienak gaztelaniaren esapideen itzulpenak direnak: azpian sinatuko duena, beheko sinatzailea, idazki honen sinatzailea etab. Morrontza hori gainditu nahi bada, eta esapide horiek testuaren mailari ezer erasten ez diotela kontutan hartzen badugu, erabat garrantzitsua da, ahal delarik bederen, esapide bakarra aukeratzea, eta horrela bi xede edo helburu erdietsiko ditugu: 1) gaztelaniazko testuaren aldaki hutsa ez izatea eta, horrenbestez, euskarazko testua beregaina izatea; eta 2) Administrazioak euskaraz eman behar dituen testuen normalkuntzan aurrera egitea. B) Agiriaren jasotzailea Jasotzailea Administrazioaren agiria hartzen duena da, eta zenbait tratamendu beregana dezake: zeintzuk diren agiriak, zein den beraren kargua, zeintzuk harreman dituen agiriaren idazlearekin etab. 1. Hitanoa: hi. Toka eta noka jarduteak aditzera ematen du mintzatzen ari diren pertsonen arteko harremanak estuak ez ezik, konfidantzazkoak ere badirela, beraz, formaltasunetik urrun dago erabilera hori. Hori dela eta, ez du ematen tratamendu horrek lekurik izan dezakeenik Administrazioaren lan eremuan. Beharbada, erabiltzeko modua izango litzateke ahoz gertatzen diren harremanetan, baina oso une eta egokiera berezietan, berbarako, albaitero eta nekazarien arteko harremanetan etab; baina ez beti, ez eta sarritan ere. 2. Singularreko bigarren pertsona: zu, zuhaur, zerorri. Tratamendu hau Administrazioaren agirietarik agurretan erabiltzeko gomenda liteke, izan ere, gaztelaniaz ez bezala, horrek ekanduz 3. pertsona baitarabil, dela gizarteko erabileragatik, dela hezierako moduekin 246


hobeto uztartzeagatik. Horrela, bada, horrelako agirietan, Administrazioko organoak 3. pertsonaz egingo du berba, baina zuka arituko zaio agurra jaso behar duenari, euskaraz, dagoeneko, berorika jardutea zaharkaldua da eta. Beraz, horrelako agirietan, ageri denez, idazlea karguaren bidez lekutzen da, horrenbestez, hirugarren pertsonan, baina jasotzaileari zuka mintzatzen zaio. Labur bilduz, tratamendu honek dituen abantailak ondokoak dira: 1) idazleak berorika diharduela, sortzen diren zehazkabetasunak gainditzen dira; 2) ez da bereizketarik egin behar, nahiz jasotzailea gizonezkoa, nahiz andrazkoa izan; 3) agiriari ez zaio tankera larderiatsua erasten, beraz, Administrazioak hiritarrekin izan behar dituen harremanak elkarrengandik hurrago gorpuzten dira; eta 4) euskaraz idazkera beregaina sortzeko bidean egiten ari diren ahaleginen ispilu ez ezik, etorkizunaren oinarria izan liteke. 3. Singularreko hirugarren pertsona; hura, bera. Oso erabilera larderiatsua denez gero, ahal delarik, baztertzera jo beharko genuke; batez ere, kontutan hartu behar dugu berorika jardutea, lehen esan bezala, joera zaharkitutzat hartzen dela. C) Adberbioak, eta izenordain eta adjektibo erakusleak Izenordain eta adjektibo erakusleak. Euskaraz erabiltzen diren erakusleek hiru egokiera adierazten dituzte, lehenengo (hau, hauek, berau, berauek), bigarren (hori, horiek, berori, beroriek) ala hirugarren (hura, bera, haiek, beraiek) pertsonaz ari garen. Egokiera bakoitzak adiera bikoitza du: hurbiltasuna/urruntasuna espazioan; eta hurbiltasuna/urruntasuna harremanetan. Beti egon dira oso ondo zedarriturik hirurak; beti ere, gaur egun, lagun arteko berbetan behintzat, bigarren pertsonako erakusleek geroago eta leku gehiago jaten diete hirugarrenekoei. Administrazioa denaz bezanbatean, lehenengo pertsonako erakusleak agiriaren egileari edo beraren erakundeari buruzko aipamenak egiteko ageriko dira (adibidez, «Administrazio honek emandako agindua...»); bigarrenekoak neutro antzekoak dira, eta bi egoerotan erabili: 1) lehendik aipaturik dagoen mintzagaiaren gainean zerbait erantsi nahi denean («Administrazioaren erabaki horren aurka jo nahi duenak...», eta 2) testuan aipatua izan ez, baina jende guztiak ezagutzen duen erakundea edo araua izateagatik, zeharka aipatzen denean («lege horretan araututakoa gorabehera...»); azkenik, eta hirugarren pertsonako erakusleei dagokienez, Administrazioan, eta euskaraz gaur egun egiten diren agiriei begiratuz gero, oso urriak direla esan dezakegu, inoiz gutxitan agertzen dira eurak bakarrik, lagun legez orduko eta denborazko adberbio horietarik 247


gisa horretako beste batzuk eroan ohi dituzte eta («orduko legeak indarrean zirauenean...»). Azkenik, gaztelaniaren eraginaz euskaraz erabiltzen den erakusle indartu bat adierazi beharko da: honako hau. Gehienetan gaztelaniazko «presente»ren ordaintzat erabiltzen da gisa honetako esapideetan: «la presente ley», «el presente decreto» etab. Horiek guztiak euskaraz honetara eman ohi dira: «honako lege hau», «honako dekretu hau» etab. Erabilera hori alde batera lagata, askozaz egokiagoa da erakuslea bakarrik erabiltzea izenondo gisa, eta zioak hauek dira: 1) erakusle indartu horrek ez dio ezer erasten esapideari; 2) ohiko literaturan izan duen esangura gutxiesgarri hori Administrazioaren agiriotara ekartzea beste da; eta 3) esapide luzeagoetan sortzen diren arazoak, hala nola, «honako Lurzoruari buruzko Lege hau» gisakoetan. D) Karguen tratamendua Administrazioko karguek hartzen dituzten tituluak gaztelaniaz ematen direnen itzulpenak dira zenbait erakundetan, euskarari begira. Alde batetik, gaztelaniazko tratamenduak latinetik datoz, beraz, idazkera zaharkaltzailea ematen diote testuari; bestetik, gaztelaniazko idazkera hanpatuari segitzen zaio. Edozein modutan ere, tratamendu horiek lege bidez eman ohi dira. Berbarako, Bizkaiari dagokionez, Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Araubide eta Jardunbideari buruzko 3/1987 Foru Arauaren 24. artikuluan xedatzen denez, «Diputatu Nagusiak, duen karguagatik, ... eskubidea du... Jaun Txit Goren tratamendua jasotzeko». Foru arau berak, 35. artikuluan, foru diputatuei eskubide hau eman die: «Jaun Txit Argi tratamendurako». Horrenbestez, karguak berez daroan tratamendua den ginoan, ezin ahantz daiteke eskubide hori; hala eta guztiz ere, tratamendu erantsi hori protokoloaren arazoetarako utzi beharko litzateke, baina ez bestetarako: esaterako, agurrean egoki da karguari datxekion tratamendua erastea; ez baina, lege, dekretu, agindu, ebazpen edo bestelako arau bat emaneran, eta orduan kargua soilik agertu behar da, hala nola, «Kultura Saileko foru diputatuak azaldu duenez...». Aurreko guztia erakundearen barruko karguei gagozkielarik horrela bada ere, kargu batek erakunde barruan duen tratamendua alda liteke beste erakundeekin harremanetan jartzen bada: berbarako, eta lehengo adibideari eutsita, Bizkaiko diputatu nagusia Bizkaian jaun txit gorena bada ere, Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin edo sailburuekin jardun behar badu, jaun txit argia izango da, eta bestea jaun txit gorena. Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honetara erabiltzen dira tratamenduak: Lehendakariak eta 248


sailburuek jaun eta andre txit goren tratamendua hartzen dute, eta sailburuorde eta zuzendari nagusiek, berriz, jaun eta andre txit argia. Unibertsitatean, berriz, ondoko tratamenduak ikus ditzakegu: errektore jaun txit gorena eta errektoreorde jaun txit argia. Edozelan ere, hori ez da gaur egun Euskal Herriko Administrazioan ikus litekeen joera bakarra, ezik HAEEk (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea denak) jaun eta andre proposatzen ditu kargu eta hautetsi guztietarako. Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusian joera bera hartu dute: tratamendu bi daude, biak elkarren parekoak ez direnak. Horrela, gaztelaniaz, auzitegi horretako buruari eta fiskalburuari «Excmo.», fiskalordeari «Ilmo.» eta epaileei «Su Señoría» deritzen bitartean, euskaraz guzti-guztiei berdin deritze, ze jaun eta andre tratamenduak ematen zaizkie. E) Tratamendu orokorrak Euskaraz egiten diren administrazio-agirietan, direla Administrazioaren barruko pertsonak, direla kanpokoak aipatu behar direnak, jaun eta and(e)re erabiltzen dira. Berba horiek atzeposizioan doaz izenarekin eta izen-deiturekin ageri direnean, adibidez: Juan Mendibide jauna eta Miren Olondriz andrea. Zer gertatzen da, ordea, karguen izendazioarekin batera doazenean?, edo karguen izendazio eta izen-deiturekin batera? Lehenengo kasuan, badirudi ohikoena atzeposizioa dela, alegia, zuzendari nagusi jauna edo zuzendari nagusi and(e)rea; hala ere, usario zaharreko dira jaun mera moduko esapideak, beraz, jaun zuzendari nagusia eta and(e)re zuzendari nagusia litezkeen esapideak dira. Aukera egin behar denez gero, atzeposizioa bultzatu behar delakoan gaude. Bigarrenean, berriz, arazoa korapilatsuagoa da, ezik hiru osagai ezberdin ditugu: 1) izen-deiturak; 2) karguaren izendazioa; eta 3) jaun ala and(e)re berba: Juan Mendibide + zuzendari nagusi + jauna. Antolaera horri eustea da gomendagarriena, baina absolutiboaren ezaugarria azken berbari bakarrik erantsi behar zaio, modu honetara: Miren Olondriz zuzendari nagusi and(e)rea. On tratamendua, berriz, ez da gomendatzen Administrazioak hiritarrekin izan behar dituen harremanetarako, ohorezko tratamendu berezi legez ez bada, esate baterako, adineko pertsona eta gizartean guztiok aintzat hartutakoa bada, adibidez, On Jose Migel Barandiaran zendua etab. Beraz, jaun eta and(e)re dira Administrazioan erabili beharreko tratamendu orokorrak. 249


ARIKETAK 1. Bertara aldatuko dira Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen zioen azalpeneko pasarte bi. Egin ezazu beraien idazkeraren gaineko iruzkin laburra eta, egoki ez baderitzezu, idatz itzazu atzera ikasgune honetan esandakoari jarraituz; bide batez azter itzazu ortografiaren aldetik eta aitatu zeintzuk diren Euskaltzaindiaren arau-gomendioei lotzen ez zaizkien puntuak: ÂŤHala ere, Legearen justifikabide diren helburuak betetzeak eta, arazoei benetako irtenbideak emango dizkien bide publiko, bizkor, emankor eta horiengandik hurbileko gisa, Lege hori antolatzeak eragozpen nabarmenak dakartzate, beste kasu batzutan ematen diren eragozpenez gain. Izan ere, Administrazio modernu baten taiuketa antolatzen ahalegin haundia egin behar da, Administrazio hori ihardunean jarriko duten giza baliabideez hornitu eta, dituen helburuak betetzeko prozedura eta metodo egokiz, zerbitzu publikoen kudeaketaren ardura hartuz. Gainera, Administrazio berria sortze eta sendotze-prozesuak sortarazi dituen beste arazo batzuri ere eman behar zaie irtenbide, Administrazio horren hazte-erritmoa ez bait da beti aurre-plangintzaren ondorio izan, autonomi garapenaren bultzakaden ondorio baizik. Egoera horrek, alde batetik, Estatuko eta horren Erakunde Burujabeetako eraketa periferikoek dituzten estamentuek autonomi Administrazioak eratutako zerbitzu eta organu berriekin batera jokatu beharra ekarri du eta, bestetik, Administrazio honen eta honen zerbitzuan diharduten langileen arteko zuzentza-mailako modu askotako harreman ugari, horien errejimenak eta egoerak, ahaleginak egin baldin badira ere, modu askotakoak izaten jarraitzen dutela.Âť ÂŤEuskal herritarrek dituzten beharrei erantzuteko administrazio-emankortasunak duen ezinbesteko euskarri den giza-elementua hartzen du kontutan lege honek, Administrazioa bere osoan razionalizatzen ahaleginduz, egon dauden behar zehatzei erantzun ahal izateko, indarrean dauden legeek eskaintzen dituzten bideen barruan egokien diren formulak bilatuz. Lege honek, Autonomi Estatutuko 10.4 atalean ohartemandakoak garatuz, euskal funtzio publikoak izan behar dituen egitura-urratsak eman eta funtzionarien estatutu-errejimena finkatzen du, Estatuak emandako oinarrizko legeei konstituzioaren aldetik izan beharreko errespetua gordez. Horiek horrela izanik ere, ez da ahaztu behar, legea euskal Funtzio Publikoa behin-betiko eratzebidera eramango duen ildoa besterik ez dela eta orain hasten den prozesu honen azken emaitza zehaztuko duten elementuak Administrazio bakoitzaren eguneroko ekintzak, Eusko Jaurlaritzari ematen zaion arau-garapenerako gaitasuna eta Legeak ohartematen dituen gainontzeko mekanismoak erabiltzea direlaÂť.

2. Antola ezazu esaldi bat ondoren ageriko zaizkizun berba eta esaeretarik bakoitzarekin: 250


Tributu, gozamen, gizonez, auzolan, bidegaza, kortasaria, erkida-oilo, exkax antzeman.

3. Aitatu zeintzuk diren, zure iritziz, ondoen moldatzen den tratamendua ondoko administrazio-testuetan: Eskabide-orrietan: Egiaztagirietan: Ofizioetan: Jakinarazpenetan: Batzar-agirietan: Bandoetan: Espedienteetan:

Oinarrizko bibliografia AGOTE; I.: «Administrazio hizkera». HAEA/RVAP 36 (1993), 221-231. APAT-ECHEBARNE, A.: Noticias y viejos textos de la «Lingua navarrorum». San Sebastián 1971. AROCENA, F.: «Paper zaarretan begira». EGAN XIII, 3-6 (1958), 145-146. ARRASATE MUGERZA, M.: Euskarazko albistegietarako esku-liburua. Bilbo 1992. A RREGI A RANBURU , J.: «Administrazioaren euskalduntzea. Ohar orokorrak». HAEA/RVAP 5 (1983), 159-165. ASKOREN ARTEAN: El llenguatge administratiu: mètode i organització. Actes de les II Jornades sobre l’establiment del llenguatge administratiu (Barcelona, setembre-octubre de 1986). Barcelona 1988. —: Tradició i modernitat en el llenguatge administratiu. Actes del Cicle de conferències sobre Tradició i Modernitat en l’establiment del llenguatge administratiu. Barcelona 1986. AVRIL, P. eta GICQUEL, J.: Droit constitutionel. 5. argitalpena. Paris 1994. AZPIRI, B.: «“Caleco biarguiñac baserricueri elesiñuen gañian” edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua». Senez 11 (1991), 117-119. BADIA I MARGARIT, A.M.: «L’establiment del llenguatge administratiu català: de la teoria a la realitat». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 17-25. CALVO RAMOS, L.: «El subcódigo de la etiqueta en el lenguaje administrativo castellano». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 75-92. CARRIÓN, I.: «Una carta de 1726 escrita en euskera procedente del Archivo Municipal de Hernani». BAP XLI, 1-2 (1985), 372-374. CONSELLERIA DE CULTURA, EDUCACIO I CIENCIA: Manual de llenguatge administratiu valencià. Valencia, 1984. DONOSTIA, J. A.: «Textos euskéricos del siglo XVIII». RIEV XXV, 4 (1934), 688-695. DUARTE, C.; ALSINA, À. eta SIBINA, S.: Manual de llenguatge administratiu, 3. argitaraldi berrikusi eta zabaldua. Bartzelona 1993. DUARTE I MONTSERRAT, C.: «La traducció administrativa avui: mètodes i problemes». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 77-89.

251


—: «L’elaboració de llenguatges especialitzats de l’Administració». Revista de Llengua i Dret 8 (1986), 17-23. —: «Lenguas en contacto: el standard y el lenguaje administrativo». HAEA/RVAP 4 (1982), 117-120. EGIA GOIENETXEA, G.: «Euskararen normalkuntza administrazioan: prozesu baten argi-ilunak». BAT 10 (1993), 81-94. —: «Noiz sentituko dira merak gure alkateak? Euskal administrazio izkribu zahar batzuk». Senez 11 (1991), 79-104. EIZAGIRRE, J.: Administrazio idazkiak. Gasteiz 1994. ETXEBARRIA, J.L.: Euskera jatorraren ildotik. Donostia 1993. EUSKALDUNON EGUNKARIA: Estilo liburua. Donostia 1992. EUSKALTZAINDIA: Euskal testu zaharrak. Iruñea 1987. EUSKO JAURLARITZA: Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea. Gasteiz 1989, 15. or. EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO IDAZKARITZA NAGUSIA eta HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA: Euskal Herriko Herri Erakundeen Barne Errotulazioa. Bilbo 1992. FERNÁNDEZ, A.: Una experiència de normalització lingüística: el Pla de la Direcció General d’Administració Local. Barcelona 1993. GARCÍA CANCELA, X. eta DÍAZ ABRAIRA, C.L.: Manual de linguaxe administrativa. 2. arg. Santiago de Compostela 1994. GARMENDIA LASA, M.K.: «Hizkuntzaren erabilera zuzena Autonomi Administrazioan». Euskera 39, 1 (1994), 93-94. GOIKOETXEA ARRIETA, J.L.:«Euskara ahoan, erdara buruan. Proposamena Administrazioari». Karmel 195 (1991), 40-46. GONZÁLEZ NAVARRO, F.: A linguaxe do poder. Santiago de Compostela 1992. HAEE/IVAP: Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz 1994. HERNÁNDEZ GIL, A.: El lenguaje del derecho administrativo. Madrid 1986. HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA eta EUSKO JAURLARITZA: Bide seinaleak. Bilbo 1994. HUGUET PASCUAL, J.: «Estandard, Administración Pública y la función de la calidad de lengua». Euskera 39, 1 (1994), 51-62. IRIGARAY, A.: «Cinco cartas eusquéricas del Ayuntamiento de S. Juan de Luz al de Vera de 1788». Fontes Linguæ Vasconum 12 (1972), 345-351. IRIGOIEN, A.: «Carta en lengua vasca dirigida en 1683 desde Bilbao por Fermin de Basauiluaso a Joanes de Callo, a San Juan de Luz». Euskera VII (1962), 259-269. KINTANA, X.: «Euskara U.P.V./Euskal Herriko Unibertsitatean: erabilera, zuzentasuna eta kontrola». Euskera 39, 1 (1994), 233-240. LAMUELA, X.: «Enquadrament sociolingüístic del llenguatge juridico-administratiu». Català, occità, friülà: Llengües subordinades i planificació lingüística. Barcelona 1987, 93-114 or.. LASAGABASTER, I. (ed.): Prozedura Administratiboko 30/1992 Legeari buruzko ihardunaldiak. Oñati 1994. LIZARRALDE, M.: «Zuzenketa normalizaziorako bide». Euskera 39, 1 (1994), 143-149. LIZUNDIA, J.L.: «Administral Hizkuntzaz bi Hitz». HAEA/RVAP 2 (1982), 165-167. —: «“Dagianak agindua, jan dezala”. Euskararen erabilera zuzena. Ikuspegi administratiboak». Euskera 39, 1 (1994), 121-128.

252


—: «Herri administralgo Hiztegiño baten eskabide edo premiaz». Euskera XXIV,1 (1979), 279-289. LOPETEGI, E.: Hizkuntza zuzen erabiltzeko arau eta proposamen-bilduma. Gasteiz 1993. MARI I MAYANS, I.: «Actuaciones de la Generalitat de Catalunya para garantizar la calidad de la lengua». Euskera 39, 1 (1994), 45-49. MARTÍN MATEO, R.: Manual de Derecho Administrativo. 16. arg. Madrid 1994. MARTÍNEZ BARGUEÑO, M.: «La publicación del “Manual de estilo del lenguaje administrativo”». Revista de Llengua i Dret 15 (1991), 181-192. —: «Pasado y presente del lenguaje administrativo castellano». Revista de Llengua i Dret 18 (1992), 7-23. MENDIZABAL, J.: Gizarte laneko euskara. Donostia 1994. MINISTERIO PARA LAS ADMINISTRACIONES PÚBLICAS: Manual de documentos administrativos. Madrid 1994. —: Manual de estilo del lenguaje administrativo, 1. argitaraldiaren 4. inprimaketa. Madrid 1993. MOLL, A.: «La tutela de la lengua en las Islas Baleares». Euskera 39, 1 (1994), 63-79. MUNITIBARKO UDALA: «Munitibarko Udalaren Euskararen Erabileraren Udal Ordenantza». Karmel 191 (1989), 62-66. NINYOLES, R.L.: «Aspectos de la normalización lingüística en la Administración Pública». HAEA/RVAP 9 (1984), 199-207. OREGI GOÑI, E.: «Euskara Arduralaritzan, Administrazioan, Zerbitzu Zibilean edo dena delakoan». HAEA/RVAP 3 (1982), 155-158. OSARTE GARAYOA, X.: Documentos administrativos. Madrid 1993. REBÉS, J.E.; SALLAS, V. eta DUARTE, C.: Formulari de procediment administratiu. Barcelona 1992. RODRÍGUEZ OCHOA, J.M.: «Euskeraren erabilera zuzena Administrazioan». Euskera 39, 1 (1994), 95-97. SATRUSTEGI, J.M.: «Correspondencia vasca oficial del siglo XVIII». Fontes Linguæ Vasconum 47 (1986), 125-149. TORRENTS, R.: «De la realitat a la teoria: hi ha una filosofia del llenguatge administratiu?». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 59-71. URIBARREN, P.: «Administrazioa eta euskara (1)». Karmel 190 (1989), 46-64. —: «Administrazioa eta euskara (2)». Karmel 193 (1990), 69-90. —: «Administrazioa euskalduntzeari buruz zenbait gogoeta». Karmel 186 (1988), 25-27. —: «Ba ote daukagu euskaldunok euskara hutsean bizitzeko eskubiderik?». Karmel 191 (1989), 53-62. —: «Euskara eta Administrazioa: gogoeta batzuk». Karmel 207 (1994), 20-28. —: «Euskararen ibilbidea foru aldundietan». Euskera 39, 1 (1994), 129-141. ZUBIMENDI, J.R. eta ESNAL, P.: Idazkera-liburua. Gasteiz 1993. ZUDAIRE, E.: «Correspondencia epistolar facera». BAP XXIV, 3-4 (1968), 377-383.

253



Auzitegietako hizkera Aurkibidea: §32. Auzitegietako hizkera: prozesua.—93. Auziaren ahozko aldea: A) Ahozko adierazpidea; B) Gaurko egoera eta joerak.—94. Abokatuaren txostena: A) Abokatuaren lanak orokorrean; B) Txostena.—95. Epailea.—96. Epaia: A) Diskurtsoaren zati nagusiak; B) Diskurtsoaren batasuna.—§33. Auzitegietako hizkera eta euskara.—97. Prozesuaren hizkuntzak Euskal Herrian: A) Epaileen prestakuntza hizkuntza mailan; B) Epaileak ez direnen prestakuntza hizkuntza mailan.—98. Hizkera judiziala eraberritzeko teknikak eta euskara: A) Ulertzeko arazorik ohikoenak; B) Eraberritzeko teknikak.— ARIKETAK.—OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA.

§32. Auzitegietako hizkera: prozesua 93. Auziaren ahozko aldea A) Ahozko adierazpidea Auzitegietan ematen diren egintzak era askotakoak dira eta irizpide ezberdinei jarraituz sailka ditzakegu. Guri interesatzen zaigun ezberdinketa ahoz eta idatziz ematen diren egintzen artekoa da. Ahozkotasunak eta idatzizkotasunak prozedura ezberdin bi sortzen dituzte. Ahozko prozeduran hitza bakarrik erabiliko litzateke komunikabide bezala alderdi eta epailearen artean; idatzizko prozeduran dena idaztien bidez egingo litzateke. Halere, ez dago erabat ahozkoa edo idatzizkoa den prozedurarik; beraz, ahozkotasuna ala idatzizkotasuna lehena izan, bi prozedura mota nagusi izango ditugu. 255


Ahozkotasunaren printzipioa prozedura batean agertzen denean, oro har beste printzipio batzuk ere agertzen dira, ahozkotasunarekin dituzten loturak direla eta. Hurrentasun printzipioa horietako bat da. Eskuarki, ahozko prozeduraren alde aritzen garenean, hurrentasun printzipioaren alde ere gaudelako da. Ahozko prozeduraren abantailak aipatuko ditugu jarraian. Idatzizko prozedura ahozkoa baino formalagoa da; tramite luzatzaileen eragina txikiagoa da ahozkoan; sinpleagoa eta laburragoa da. Bestetik, auzigai konkretuari hobeto egokitzen zaio, malguagoa da eta. Interpretazioa eta ulermena errazagoak dira. Publizitatea hobetu egiten da. Gainera, alderdien arteko berdintasuna hobeto bermatzen da, bi alderdiak epailearen aurrean egon eta batak besteari entzuteko eta erantzuteko aukera duelarik. Azkenez, idatzizkoa baino merkeagoa da alderdientzat. Arazo txikietarako batez ere, oso apropos agertzen zaigu. Dena dela, ahozkotasunak baditu alde txarrak ere. Zehaztasun gutxiago eman ahal izatea, gauzak erraz ahaztu egitea, edota hizlariak apur bat trebaturik egon behar izatea horietako batzuk dira. Hala ere, ahozko egintzak gero idatzi egiten direla esan behar dugu aurrekoaren aringarri gisa. B) Gaurko egoera eta joerak Espainiako Estatuan, 1978ko Konstituzioak 120.2. artikuluan horrela dio: «prozedura nagusiki ahozkoa izango da, batez ere kriminal arazoetan». Egia esan arlo penalean ahozkotasuna Konstituzioaren beste leku batean ere ezartzen da, 24.2. artikuluan alegia, non auzibidea agirizkoa izan behar dela esaten baita. Baina arlo penalean jokaera zein izan behar den garbi badago, ez da gauza berbera gertatzen beste arloetan. Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoan, uztailaren 1ekoan, hauxe esaten da 229.1. artikuluan: «Las actuaciones judiciales serán predominantemente orales, sobre todo en materia criminal, sin perjuicio de su documentación». Praktikan irizpide hauek ez direla bete esan daiteke. Arlo penalean, adibidez, Auzipetze kriminaleko legea 1988an berriztu zenean, kasazio errekurtsoa erabakitzen zuen ikusketa publikoa kentzen da. Arlo zibilean eredutzat hartzen den «Kopuru txikiko deklaratzailezko judizioan» ere, 1984an, ikusketa publikoa ezabatzen da, alderdi guztiek eskatzen ez badute. Hala ere, momentu honetan Administrazio judizialaren erreforma sakonak prestatzen ari dira. Arlo zibilean ahozkotasun printzipioa indartu nahi da. Juradoaren ezarketa gertatzen bada, ahozkotasunaren gaian nolabaiteko eragina izan dezake. 256


94. Abokatuaren txostena A) Abokatuaren lanak orokorrean Abokatuaren lana ahozko adierazpidez edo idatzizko adierazpidez ager daiteke. Horien bitartez hiru lan mota berezi agertzen zaizkigu: txostena, idazkiak eta irizpenak. Horiek guztiak abokatuaren diskurtsoaren barruan koka ditzakegu, eztabaidagai den Zuzenbide arazo baten aurrean beraren ikuspuntua argitzen duen lan logiko-linguistikoa da. a) Ahozko adierazpidea: txostena Hizlaritzaren adar bat da eta ahozko prozeduraren zatirik garrantzitsuenetarikoa. Abokatuaren ahozko txostenari buruz geroago hitz egingo dugu luze. b) Idatzizko adierazpidea i) Idazkia Idazki deituraren barruan idatziz gauzatu behar diren jarduketak batuko ditugu. Adibidez, demandaren idazkia, ondorioen idazkia etab. Zalantzarik gabe, hauetako batzuk ahozko txostenetik hurbil daude. Idazki hauen ezaugarririk nagusiena beraien izaera baldintzatua da, hau da, idazkien itxura, agerpena etab., araututa daude. Idazkiaren gaia ere ezarrita agertzen zaio abokatuari. Gertakizun batzuk izan dira eta beraien moldura juridikoa nahi da; eta ezinbestekoa da horri guztiari gure norabidea ematea, aldekoa gerta dadin. Mezua ez da egiten komunikatzeko bakarrik; zein eragin izango duen entzulearengan ere kontutan hartzen da biziki. Bestalde, hizkuntza idatzian argitasuna lortzea ahozko kasuan baino zailagoa da. Ahozkoa hunkitzen saiatzen bada, idatzizkoak erakustearen bidetik jotzen du. Idaztietan, bai idazlearen aldetik, bai irakurlearen aldetik, hausnartze eta sakontasun maila handiagoak lortzen dira. ii) Irizpena Irizpena abokatuen lanen artean beraren tankera eta nortasuna era osoenean eta askeenean erakusten dituena da. Irizpenean abokatuaren lana epaileak egiten duenari hurbiltzen zaio; auzian abokatuaren lana norabide bakarrekoa da. Beste alderdiaren tesiaz beste pertsona bat arduratuko da. Irizpenetan, aldiz, ez da hori gertatzen. Irizpenaren funtsa abokatu-egileak pentsatzen duena adieraztea da. Kasu honetan abokatuak ez du 257


alderdi baten alde egin beharrik, baizik eta iritzi jakitun bat eman. Irizpena ez da eskatzen duenaren interesarekiko egintza atseginkor edo identifikazio hutsa. Irizpen eredu baten osagaiak hauexek izan litezke: lehen zatian, irizpenean aztertuak izan behar diren arazoak, «irizpenaren pean jarritako arazoa», «eskatutako irizpena» edo horrelako izenbururen baten pean. Gero, kasuari ezartzen zaion legeriaren azterketa agertzen da. Zati honen izena «oinarri juridikoak», «aplikatu beharreko legeria»-edo izaten da. Gaian arazo ezberdinak agertzen badira, zatitan bana daitezke. Azkenik, ondorioetako pasartea agertzen da. Normala izaten da zati nagusi hauen barruan lerrokadak zenbaturik agertzea. B) Txostena Txostenaren azterketa egiteko hiru sailetan banatuko dugu gaia. Lehenengoan subjektu jardulea azalduko dugu, hizlaria alegia. Gero subjektu hartzaileari begiratuko diogu, entzulegoari. Azkenik, objektua, txosten bera aztertuko dugu. a) Hizlaria i) Hizlariaren prestakuntza gai juridikoetan Logikoa denez, prestaketa juridikoa beharrezkoa da lan honetarako. Prestaketa horren oinarria unibertsitateetako urteetan egiten da. Abokatu batzuek espezializazioaren alde jotzen dute. Beste abokatu askok gai guztietan aritzea nahiago dute. Arazo bat prestatzean gai horri buruz dagoen legeria, jurisprudentzia eta bibliografia kontsultatu behar dira. Baliogarria izan daiteke diskurtso onak irakurtzea. Aukeratutako diskurtsoan bai beraren egituraketa logikoa, bai erabilitako hizlari-ezaugarriak ikus ditzakegu. ii) Hizlariaren prestakuntza gai ez-juridikoetan Hizkuntzaren ezaguerari dagokionez, abokatuak erabiltzen diharduen hizkuntzaren gramatika, hiztegia etab., ezagutu behar ditu. Orokorrean hitz zaharkituak, hitz arruntegiak, gehiegizko epitetoak, beste hizkuntzetako hitzak, latinismoak etab., ez dira komenigarriak. Beste jakintza-arloei dagokienez, hizkuntzaren ezagupen horri logika edukia eman behar zaio, gehi psikologia, psikiatria etabarretako ezaguerak. 258


iii) Hizlaritzako prestakuntza Prestakuntza hau praktika juridikoko eskoletan ikasi beharko litzateke. Epaitegietatik azaltzea eta bertako saioetan egotea ere guztiz gomendagarria da. Hizlariarengan zenbait ezaugarri ematen direla uste da: ahots eta ahoskera ona, irudimena eta oroimen ona, lasaitasuna. b) Entzulegoa Gai hau aztertzean entzulegoaren barruan azpimultzo batzuk egitea komeni dela uste dugu. Eskema horrela geratuko litzateke: —Beharrezko entzulegoa. Entzulegoaren zati hau nahitaez agertu behar da auzi eta txosten guztietan. Eta honen barruan, bi entzule ezberdin agertzen zaizkigu: lehentasuna duen entzulegoa: epaimahaia; bigarren mailako entzulegoa: aurkako alderdia. —Noizbehinkako entzulegoa, publikoa. Bestalde, beharrezkoa ez den entzulegoa egon daiteke. Egia esan, nahiz eta abokatuak txostena azaltzean aurrean izan eta adi egon, txostena ez dago berari zuzendurik. Eskema hau orain arte izan dena dugu, baina Juradoa Espainiako legerian sartzen bada, beste azpimultzo bat gehitu beharko genioke, hain zuzen ere, juradoarena berarena. i) Epaimahaia Bi modutakoa izan daiteke: lagun bakarrekoa (epailea, epaitegietan dagoena) edo kidegokoa (magistratuak, epaile bat baino gehiagoko organo judizialari auzitegi deritzolarik), eta lehentasundun entzulego deritzogu zeren, azken finean, edozein erabaki hartzeko ahalmena beraren eskuetan baitago. Gainera, Zuzenbidea ezagutzen du eta, bestetik, ez da erraza izango berarengan eraginik (kupidarik, arrangurarik etab.) sortzea, hunkiturik uztea. Abokatuak, bere hitzaldian, ohiko komunikaziotik kanpo geratzen den zenbait elementuz arduratuko da: gorputzaren mugimenduak, epaileei zuzendutako begiradak etab. ii) Aurkako alderdia Honen barruan bi motatako pertsonak agertzen dira: izaera publikoa dutenak, fiskalak; eta izaera pribatua dutenak, beste alderdiko abokatuak. 259


Entzulego mota honek aurrekoarekin konparatuz duen ezberdintasunik nabarmenena bere ahalmen faltan abokatuaren txostenarekiko datza. Bestela, aurreko puntuan aipaturiko jarrerari buruz baliogarria da hemen ere. iii) Publikoa Herrialde gehienetan eztabaidak jende aurrean izatea onartzen da. Halere, abokatuaren mintzaldia ez dago zuzendurik publikoari. Abokatuaren bezeroa multzo honen barruan koka dezakegu. iv) Juradoa Juradoaren ezarketak auzitegietako hizkeran eta abokatuen mintzairan izugarrizko eragina izango du. Juradoaren partaideek, berez, inolako trebakuntza tekniko-juridikorik ez dutenez gero, hizkera maila euren ezaupideari egokitu beharra gertatuko da. c) Txostena Oratoria edo hizlaritza ahozko persuasioaren zientzia dela esan ohi da. Entzulea konbentzitu nahi dugu, guk proposaturikoaren alde egon dadila. Hizlaritzaren adar bat auzitegiko hizlaritza da eta auzitegietan aritzeko eman daitezkeen arau eta gomendio asko hizlaritzari buruzko liburu orokorretan aurki daitezke. Gainera, auzitegietako hizlaritzaren barruan zenbait azpimota bereiz ditzakegu: entzule bakar bati edo batzuei zuzentzen bazaie, gaiaren arabera etab. Adierazitakoaren arabera auzitegietako hizlaritza honela definitzen da: ahozko txostenaren bidez epailea konbentzitzea (zuritzea?) helburutzat duen hizlaritzaren alorra. Juradoa ezartzen bada, definizio hau entzulego hori ere barruan sartu beharko dugu. i) Txostena zer den Alderdietako abokatuek auzitegiaren aurrean auzi batean planteaturiko itxurazko edo edukizko arazo guztien edo zenbaiten ahozko azalpena da txostena. Txostena ahozko alegazioa da, eta ezin da idatziz aurkeztu edo idatziz dagoena irakurri. Txostenaren egileak ez dira alderdietako abokatuak bakarrik, fiskalen lana ere gure gai honetan sartzen da. Azalpenaren helburua epaileak konbentzitzea da. Txostenak argiak izan behar dira, entzuleen interesa eta konfidantza lortu behar dituzte, gaiari egokitu behar zaio eta tankera aproposean eginak egon behar dira. 260


Beraz, aurreko ideiak labur bilduz, txostena era honetan definitzen da: fiskal eta abokatuen ahozko alegazioa da, zuzentzen edo ordezkatzen duten alderdiaren alde egiten, auzigai baten gainean eginikoa, eskudun den auzitegian. ii) Ezaugarriak 1. Argitasuna Auzietan arazo korapilatsuak eztabaidatzen dira gehienetan, horregatik, txostena ulerkorra gerta dadin bere edukian argia izan behar du. Argitasuna lortzeko ideiak banan-banan agertu eta ildo logiko bati jarraitu behar dio txostenak. Bestalde, tankerak zehatza izan behar du, zalantzakortasuna baztertuz. Zehazgabeak diren hitz gutxi erabiliak, zaharkituak... ez ditugu erabiliko. 2. Naturaltasuna Txostenaren estiloak naturala izan behar du, eta horretarako hizkera arruntaren eta gehiegi landutako hizkeraren arteko oreka behar da. Hizkera arruntean errepikapen asko egiten dira, hitzak ez dira era egokian aukeratzen etab. Luzera berdineko eta antzeko esaldiak erabiliz, hitzaldia oso gogaikarria izango da. Baina, gehiegi landutako hizkera artifiziala suertatzeko arriskua dago. Horrelako hitzaldietan entzulegoa ez da hain eroso sentitzen. 3. Seriotasuna Ezaugarri hau nahitaezkoa da, entzulegoa zein den eta zertan aritzen garen jabetzen bagara. Abokatuaren azalpena, beraren janzkera bezala, serioa izango da. Tankera arrunteko adierazpenak sartu nahi baditugu, zeharkako berbakera erabiliz egingo dugu. Ironia eta umorea sar litezke, baina beti kontu handiz, hitz jokotik adar jotzera salto egin gabe. 4. Laburtasuna Txostenaren luzera normala kasuan-kasuan ezberdina izango da. Ez dago arau finkorik, baina ordu laurdena baino luzeago bada, korapilatsu egiten da. Gure aurretik beste txostenik egon bada, gurea laburtzen ahaleginduko gara, epailea nekatuta egongo da eta. Laburtasunak ez du eragiten oinarrizko ideiak ez azaltzea edo auzigaiaren azalezko kontaketa egitea. 5. Irudien erabilera Irudi hauen agerpena, haatik, ez da ugaria izango. Horrela gertatuko balitz, argitasunaren eta naturaltasunaren aurka egingo genuke. Bi motatako irudiak ditugu nagusiki: hitzezko irudiak eta irudimenezko irudiak. 261


Hitzezko irudietan hitzei eskuarki ez dagokien baina lotura duen esanahi bat ematen zaie, hala nola, sinekdokea, metafora, hiperbolea, metonimia... Irudimenezkoetan ideiak ohizkoa ez den eran ematen dira, adibidez, antitesia, errepikapena, itzulinguru edo perifrasia, pertsonifikazioa... Hortaz aparte, galdera eta harridura ezaugarriekin abokatuak hitzaldiari tentsioa ematen dio. iii) Txostenaren prestaketa Gaiaren prestaketa bezeroaren lehen ikustaldiarekin hasten da. Une horretan bezeroak esandakoaren laburpena idatziko da. Idazti horri beste bisitaldiak, oharrak etab. gehituko zaizkio, horrela txostenaren oinarria edukitzeko. Idazketa horretan txostenaren jokarau nagusiak zehazturik geratuko dira, baina auzian ematen diren gertaeretara, hala frogen emaitzetara nola beste alderdiaren txostenera zabalik egon behar da. Hirugarren urratsa txostenaren prestaketa da. Txostena idatzi egin behar da? Gidoi bat edo laburpen bat egitea komenigarria dela esan dezakegu. iv) Txostenaren atalak Guk proposatzen dugun zatiketari ez zaio nahitaez jarraitu behar. Esperientziak eta tradizioak erakutsitako banaketa erraza besterik ez da. Lehen atala hitzaldiaren sarrera da. Zati honen helburua auzitegiaren arreta eta onirizpena gureganatzean datza. Beraren barruan gaiaren edukia islatuko da, baina zehaztasunetan sartu gabe. Bigarren zatian hizlariak gai osoaren iragarpena egiten du. Bigarren zati hau ez jartzea gerta daiteke, lehen atalean edukia azaldu bada. Hirugarren atalean txostenaren gaiak eta zatiak zeintzuk diren argitzen da, batez ere, arazoa korapilatsua denean, eta txostenaren edukiak zatitan banatzea eskatzen duenean. Laugarren atalean, auzigaiaren egitateen narrazio edo kontaketarekin hasiko gara. Egitateak azaltzean antolaera kronologikoa ala sistematikoa erabil daiteke. Honekin batera gure aldeko arrazoi eta frogen agerpena egiten da. Bosgarrenean antzeko gauza bat egingo dugu, baina beste alderdiak erabil ditzakeen argudioen kontra eginez. Azkenengo atalean hizlariak, ideia nagusiak labur bilduz, txostenari amaiera ematen dio. Hitz gutxitan epaileak gogoratu behar dituenak esaten dira. 262


v) Inprobisazioa Txostena, oro har, ÂŤinprobisazio prestatuaÂť da. Txostenaren egitura eta ideia garrantzitsuak aurrikusten dira, baina geroago ahoskatuko diren hitzak ez. Hasteko, ideiak edo hitzak inprobisatu behar direnean, hitz egiteko ahalmena eta prestaketa juridikoa agerian geratzen direla esan behar dugu. Beraz, abokatuak aurretik egindako lana ustekabean desagertzen da, eta hizlariak bat-bateko lana egin behar du: azkartasunez hitz eginez, hitzak era egokiz sartzen etab. Garrantzitsua da inprobisatu beharraren aurrean ez izutzea. Legeak aukera hori ematen duenean, ixilik geratzea ezintasunaren edo adostasunaren ezaugarri izan daiteke. Halere, esangura gabeko hitzik botatzea ere ez da oso egokia. Honen moduko egoera baten aurrean zaila da araurik ematea. Komeni da beste alderdiaren argumentu garrantzitsuenei adi egotea. Beste alderdiaren arrazoiak idatziko ditugu eskema modura, gero, arrazoi nagusi horien aurka joateko. Komeni da, hitz egitean, diskurtso berri honi lehengoak zeukan indarra eta sendotasuna ematea ere, horrela beste alderdiaren arrazoiek txundituta edo nahasita itxi ez gaituztela erakusteko. Badaude antzeko diren beste egoera batzuk. Egoera hauek auzitegietan izan behar den jarrerarekin zerikusia dute. Legeek eskuespena ematen diote epaileari, zertarako-eta hizlariari hizpidea kentzeko. Espainiako legerian, prozedura zibilari buruzko legean, 332, 443 eta 444. artikuluak kontutan hartzekoak dira. Hitza kentzea inoiz gutxitan gertatuko da; horretarako, aurretik abokatuari ohartarazi behar izan zaio, gaitik aldendu delako edo dibagazioetan sartu delako. Bestalde, litekeena da salan zenbait gertakizun izatea. Adibidez, pertsona bat sartzen denean, publikoaren aldetik istiluren bat dagoenean etab. Abokatuak kasuz kasu erabakiko du zer egin; magistratuak euren artean hitz egiten badira bere hitzaldia ematen segituko du etab. Edozein gertaera ematen denean, epaileak du azken hitza.

95. Epailea Epaia nahiaren eta buruaren eragiketa gizatiarra da. Epaia, hortaz, epaileak balio duenaren parekoa izango da. Horregatik epaileak hautatzeko eta sustatzeko erabiltzen diren irizpideek garrantzi handia dute. Irizpide horiek etengabe gaurkotu behar dira. Baina hautaketa prozesu sendoa ez da nahikoa. Epaileak gizarte arazoen nondik-norakoak sakonean ezagutu behar ditu. 263


Epaileak benetako heziketa humanistikoa behar du. Funtzio judizialak duen izaera gizatiarrak epailearen nortasunari buruzko edozeri garrantzia ematen dio. Gizakia, eta epailea bereziki, inguruan duen munduak baldintzatzen du, hau da, gizartean eta gizartearen menpe bizi da. Inguruabar historikoek, politikoek, ekonomikoek eta soziologikoek guztion bizimoduan, baita epaileenetan ere, duten eragina benetakoa da. 1985ean Espainian epaileen gizarte jatorriari buruz egindako txosten batean hurrengoa adierazten zen. Abokatuen eta epaileen %50 legelari eta funtzionarien familietatik zetorren, hau da, agintean zegoen klasetik, burgesiatik, alegia. Epaileen %4 langile eta nekazari familietatik zetorren. Aldaketa ikusi zen norabide batean: gero eta emakume gehiago zegoela, baina klase ertaingoak gehienetan. Bestalde, abokatuak gazteagoak ziren oro har 1975ean baino, eta ideologiaz demokraziazaleak. Gure artean, ikertzekoa da, Bengoetxeak dioenez, epaileen jatorri nazionala ere bai: ea Euskadin diharduten epaileak euskaldunak diren, euskaraz dakiten, Euskadin ikasi duten etab. 96. Epaia Diskurtso jurisdikzionalak justizia erabaki bat adierazten duen heinean, bere izen eta ezaugarriak diskurtsoaren egiletik hartzen ditu. Funtzio legegileak legea zedarritzen duen bezala, funtzio jurisdikzionalak markatzen du epaia. Legea bezala, epaia aginte egintza da. Epaiak estatuko organoak sortzen ditu, epaitzeko ahalmena (eta betebeharra) daukanak. Baina aginte marka hori askoz sakonagoa da: batetik, epaileak lanbidetik ezagutzen du Zuzenbidea; eta, bestetik, epaia epailearen pentsamendua islatzen duen idazkia da. Legea ez bezala, Zuzenbidea egikaritzearen egintza da epaia. Ez da orokorra, justizia erabakia auziaren alderdiei bakarrik baitagokie. Ez da subiranoa ere, epaileak kasuan kasuko lege-arauak aplikatzen ditu eta. Epaia Zuzenbidearen aplikazio partikularra da. Zuzenbidean aditua ez-adituari hurbiltzen zaio diskurtso jurisdikzionalean. Hurbilketa horretan, hizkera arruntaren eta jargoi profesionalaren arteko aukeraketa egin behar da, batez ere, arkaismoen eta latina erabilieran. Bestalde, egitatea eta Zuzenbidea, partikularra eta orokorra, zehatza eta abstraktua dakuskigu elkarren ondoan epailearen diskurtsoan zehar, epaiari izaera konposatua emanez. Bai egitateak, bai Zuzenbidea bidezkotu behar izaten dira, eta bakoitazari dagokion hizkera sortzen da: egitateena, Zuzenbidearena eta logikarena. 264


Horretaz gain, auzitegietako hizkera korapilatsuago bilakatzen da epaien mota ezberdinak eta espezieak kontuan izanik. Horrela, auzitegiaren izaerak, mailak eta eskumenak mota ezberdinak markatzen dituzte: Auzitegi gorenak, Auzitegi konstituzionalak, zibileko auzitegiek, penaleko auzitegiek etabar. Ez dago auzitegietako hizkera bakarra, hizkera asko daude. Horregatik, guk jurisdikzio guztiei berdinak zitzaizkien markak aztertuko ditugu. Epaileak bere bakarrizketa egiten du. Baina, ze epaile? Bai epaile bakarra, bai auzitegia. Epaile bakarra denean, epaile horrek idazten du epaia. Baina auzitegia bada, ez dakigu nork idatzi duen, ezta guztiek aho batez onartu duten ala ez. Oro har auzitegiko epaileren bat ados ez badago, bere iritzia plazaratzen du epaian hartutako erabakiaren ondoren: boto berezia deritzona. Dena den, sententziaren bitartez gehiengoaren iritzia jakingo dugu beti. Bestalde, nahiz eta epaia epaile batek idatzia izan, diskurtso jurisdikzionala aldez aurretik erantsitako diskurtsoen emaitza besterik ez da. Azken finean, judizioan zehar, alderdiek, lekukoek, adituek, abokatuek, fiskalak, prokuradoreek, guztiek hartzen dute parte eta eurek esandakoak zerikusi handia izaten du epaian. A) Diskurtsoaren zati nagusiak Eskatzen duenak jasotzen du justizia. Epaia alderdiek eskatutakoari epaileak ematen duen erantzuna da. Auziaren arazoak eta erantzunak osatzen dute diskurtso jurisdikzionalaren egitura. Erantzuna, zalantzarik gabe, epailearen lanaren emaitza da. Baina, paradoxa dirudien arren, auziaren arazoa ere epailearen lana da, hitzez hitz eta hizkuntzaren aldetik behintzat. Gehienetan, auziaren arazoa erantzunaren aurretik dator. Halere, hurrenkera hau ez da zertan erabatekoa izan; eta salbuespena bada ere, naturalena ez izatea gerta daiteke, adibidez, kasazio epaietan. Kasazioa zuzena dela esateko, hautsi den Zuzenbideko lege esakuntza zehazten du lehenbizi. Ondoren egingo dio kasu urrapena egin duen epaiari. a) Auziaren arazoa Gehienbat alderdien demandan agertzen da, baina auziaren inguruabarretatik ere eratortzen da arazoa. Osagai bi horiek, alderdien demanda eta auziaren inguruabarrak, hizkuntzaren aldetik bereiztea garrantzitsua da. i) Auziaren inguruabarren laburpena Epaiak, beti ere, auziaren egitateak eta prozeduraren egoera adierazten ditu. Ez dira beti leku berean egon behar epaian, eta behar-beharre265


koa bakarrik aipatzen da. Zati honetan, epaia kontaketa laburra da. Diskurtso jurisdikzionalak laburtutako narrazioaren markak daramatza. Lehenengo eta behin, ikuspegi historikotik abiatuta, auziaren jatorria eta epailearen esku hartzea azaltzen ditu. Aditz erabilienak indikatibozko orainaldikoak eta lehenaldikoak dira. Ondoren, tonu deskribatzailez, aurkakotasunik ez duten egitateak eta lehen garapen judizialak datoz: kaltea eragin duen istripua, auzigaiaren gaineko adostasuna, prozedura egintzak. Tankera neutroa erabiltzen da, inongo iritzirik gertu gabe, objektiboa. Jarraian, auziaren inguruabarrak zehazten dira hizkera arrunta erabiliz, beste edozein testu bailitzan. Ostean, tonu zuzen eta norgabez, epaileak azaltzen du arazoa. Ez dio inori hitzik egiten. Epaileak ez du lehenengo pertsonan hitzik egiten. Egoera ezberdina da kasazio auzitegitan. Horietan, ez ditu inoiz egitateak ezagutzen; Zuzenbidearen aplikazioa bakarrik zaintzen du. Epaileak diskurtsoaren barruan beste diskurtso bat sartzen du, helegindako epaiarena, alegia. ii) Alderdien demandaren aipamena Epai guztietan alderdien uziak eta baliabideak adierazten dira: hau da, alderdiek eskatzen dutena, eta zertan oinarritzen diren hori eskatzeko. Gaztelaniaz, bi multzotan banatzen ziren: «resultando...» egitateetarako eta «considerando...» Zuzenbiderako. Frantsesez, aldiz, «attendu...» eta «considerant...» erabiltzen dira. Egia esan, ez da kontaketa soila, itzulpena da, epaileak alderdien demandetatik egiten duen itzulpena. Uzia alderdi bakoitzak eskatzen duenari dagokio: kontratuaren deuseztapena, errentaren deuseztapena, dibortzioa, kalte-galeren zainpeketa edo kontsignazioa etab. Gainera, beste alderdiak hasierako demandari erantzun diona ere hartu behar da kontutan, baita hasierako uziei alderdi bakoitzak erantsi dizkien gainontzeko eskakizunak. Orduan, logikoki, epaileak konpondu behar duen arazoa epaian bertan aurkitzen dugu. Epaileak demandatzen den guztiaz bere irizpena eman behar du, baina demandatzen denaz bakarrik. Epaileak bere diskurtsoari alderdien diskurtsoak erasten dizkio. Ondo epaitzeko eta ulertu duela erakusteko, konponbidea eman behar duenak (epaileak, alegia) arazoa planteatzen du. b) Erantzuna Epaitzeko ekintzaren emaitza da. Arazoa baino garbiago, erantzuna epaileak egiten du. Halere, epailea ez da subiranoa. Bere erantzuna epailearen menpe jartzen diren egitateen eta aplikatu behar duen Zuzenbidearen araberakoa da. 266


Erantzunean zati bi dakuskigu: bidezkotzea eta konponbidea, hau da, epaiaren zati bi, zioak eta xedapena. Zati bi horiek lotuta doaz. Konponbidea bidezkotzearen emaitza legez ikusten da eta erabakia arrazonamenduaren ondorio legez. Zati biak lotzeko, esapide ihartua erabiltzen da: «Zio horiengatik...». Aditza singularreko hirugarren pertsonan erabiltzen da. Aditzaren subjektua epailea da, bera da arrazoiak eman eta erabakitzen duena. i) Bidezkotzea Epai orok zioduna izan behar du bai egitateetan, bai Zuzenbidean. Zioek eurek diskurtso mota bat eratzen dute: logikazko ildo batean datu anitzak batera jartzeak motibazioa oso diskurtso naharo bilakatzen du. Lehenengo eta behin, diskurtsoaren plana erabaki behar da. Honek azaltzaile eta persuasiboa den esakuntza mota dakar. Erakustaldia garatzen da. 1. Era azaltzailea Legeak ez bezala, zioek azalpena egiten dute, garapena. Horretarako zioek ez nahasteko markak daramatzate: «Ikusirik...» eta «Kontutan harturik...». Gaztelaniaz, «Resultando...» eta «Considerando...» dira. Zio bakoitzaren aurretik horietako adberbiozko esapide bat doa. Lehenengoak egitateei egokitzen zaizkie eta bigarrenak, aldiz, auziaren kasuari dagozkion Zuzenbide oinarriak ditu aztergai. Zioek diskurtsoa zatitu, egituratu egiten dute. Zioa da arrazonamenduaren batasun logikoa. Gainera, diskurtsoa antolatu egiten du, baita garatu ere. Urrats deduktiboak eratzen ditu. Azkenik, zioek diskurtsoaren laburtasuna lortzen dute. Zioek logikaren hizkera erabiltzen dute. Zioetan diskurtsoa azaldu egiten da. Baina azalpena konbentzitzeko da. 2. Era persuasiboa Persuasioa azalpenaren helburu argia da eta azaltzeko moduan bertan ikus dezakegu. Epaian erantzuna ez dago pertsona zehatz bati zuzenduta. Ez alderdiei, ezta, errekurtsorik balego, auzia epaituko lukeen epaileari ere. Zioak ez daude ad personam ezarrita. Zioak guztiontzat dira, interpretari ororentzat. Persuasioa zioetan topatu behar den urratsa da. Oso argi dakusagu epaileak argudio bati indarra kentzen dionean. Lehenengo, epaileak ados ez dagoen argudioa azalduko du. Gero, ihardespena adierazten du, «halere», «baina» erabiliz. Epailearen doktrina erasten du eztabaidara. 267


3. Egitate eta Zuzenbidezko epaia Bidezkotzeak ez du ezertarako balio, oinarririk ez badu. Epaia oinarritzen den egitateen benekotasuna eta epaileak ematen duen konponbidea Zuzenbidearekin bat etortzea dira bidezkotzearen funtsa. Egitateei eta Zuzenbideari buruzko aipamena hizkuntzaren aldetik aztertuko dugu soilik, diskurtso mota bana sortarazten dute eta. 3a. Egitate eta Zuzenbidearen ezagutza Epai guztietan epaileak egitateez eta Zuzenbideaz duen ezagutza erakusten du. Epaiaren bidezkotzeak erabat ezberdinak diren esakuntza bi daramatza. Lehenengo, egitateen erakuspena dator. Epailearen zeregina aurkezturiko frogek duten onargarritasun, egokitasun eta indar frogatzailearen gainean balioespena ematea da. Egiaztapen horrek zioetan froga juridikoaren termino tekniko guztiak sartzen ditu: piezak, dokumentuak, egintzak, diligentziak, tituluak, frogabideak, instrukzio neurriak, argiketak, txostenak, irizpenak, adierazpenak, lekukotzak, ikerketak, peritutzak, aitortza e.a. Frogetako hizkera terminologia tekniko eta arruntaren artekoa da. Aditza, oro har, indikatibozko orainaldian darabil, egitateak ezarria izan den unean eta duen egoera oinarritzat hartzen duelako epaileak bere epairako. Bigarrenik, Zuzenbidearen erakuspena dator. Beste hizkera bat erabiltzen du. Lege hizkerari hurbiltzen zaio, Zuzenbide araua aipatzen duen neurrian. Nahiz eta batzuetan epaileak Zuzenbideko araua zuzenean baieztu, sarritan, epaileak legea interpretatu behar du: interpretazio zabala edo mehea, murrizgarria edo hedagarria, analogia, hedadura, murriztapena, hutsuneak bete e.a. Zioetan Zuzenbidearen interpretazioak epaiaren alderdi doktrinala erakusten du. 3b. Justizi datuekin osotasuna zaindu Konponbidera heltzeko ez da nahikoa egitateak alde batetik eta Zuzenbidea bestetik ezartzea. Beste urrats batzuk ere eman behar dira. Lehenik, kalifikazioa daukagu. Egitatea kategoria juridikoan sartzeko eragiketa da kalifikazioa. Egitatea eta Zuzenbidea ezarrita, orain bata bestearekin batu nahi ditu, konkretutik abstraktura, orokorra partikularrean aplikatzeko. Egitate eta Zuzenbidearen hurbilketa horrek konponbidearen sorgarri bihurtzen du motibazioa. Balioespenean (esangura zabalean) epaileak egitatearen balioespena, hau da, kaltearen larritasuna ezartzen du; baita, moral aldetiko balioespena ere, erruaren larritasuna; bestetik, abagunearen balioespena (inguruabar ekonomikoak, gizartekoak e.a.); eta azkenik, ondasun baten balioaren balioespena. 268


Honetan, legeak epaileari bitarteko izateko ematen dion ahalmena balioespenen artean koka dezakegu; baita, oro har, uste ona, ohitura onak, ordena publikoa, familiaren onura etabarren (notions-cadre) zehazteko orduan ere. Hitzek islatzen dute: nahiko, gehiegi, garrantzigabea, arina, larria, desenkusaezina, arrazoiduna, arrunta, larregi, abusuzkoa, normala, naturala, legezkoa etab. Ikusten dugunez, bidezkotzean logika, egitateen egiaztapena, Zuzenbidearen ezagutza, kalifikazioa, gauza guztien balioespena batzen dira. Esakuntza anizkuna da. ii) Konponbidea Zioen emaitza legez aurkezten zaigu beti konponbidea. Epaiaren azken zatia da. Alderdiek eskatutako uziei emaniko erantzuna da. Batek irabazi ala galdu duen esaten du. Konponbidearen esakuntzak aurpegi bi ditu: batetik, konponbidea epaileak ematen du; baina, aldi berean, Zuzenbidean oinarritu behar da. Bataren eta bestearen markak ikusiko ditugu. 1. Epailearen erabakiaren markak Xedapenen itxura hartzen du erabakiak, aditz guztiek erabakia adierazten dutelarik: «Horri buruz, auzitegiak...», «Zio horiengatik...», «adierazten du...», «deklaratzen du...», «kondenatzen du...». Aditzak indikatibozko orainaldikoaren singularreko hirugarren pertsonakoak dira, era aktiboan. Epaitzeko egintza bere subjektu naturalak egiten du, epaileak. Epaian, legean bezala, laburtasuna aurki dezakegu. Epaileen erabakiak proposamen anitzak jasotzen ditu: kondenatu, agindu, irizpena eman, egiaztatu, erreserbatu egiten dute (aditz bakoitzak proposamen ezberdina adierazten du, erabakiaren artikuluak bailiran). Epaian ere betebeharraren hizkera agertzen da: xedapenezko esakuntza bete beharrekoa da, alderdientzat behintzat. Xedatuaz gainera, epaileak erabaki egiten du. Erabakiaren esakuntzak, aditzen bidez, epaiak auzigaia ebakitzen duela markatzen du: «ondo ala txarto oinarrituta daudela deklaratu...», «deusez ala legezko», «ebazpena eratu...», «kalte-galerak ordaintzera kondenatu...». Aditz horiek guztiek epaileak erantzuna amaitzeko era adierazten dute. Ona ala txarra, hori da konponbidea. 2. Zuzenbidea egitearen markak Xedapenaren esakuntzan, osagai bi batzen dira. Legeak bezala, epailearen erabakiak kondenatu, deuseza dela adierazten du. Baina, aldi berean, 269


norbanakotu egiten du hartutako erabaki hori, ez legean bezala. Epaiak pertsona zehatz bat edo batzuk kondenatzen ditu; negozio edo egintza jakin bat deuseza dela adierazi. Bestalde, xedapenaren balio performatiboaz arituko gara. Xedapenezko aditzak (adierazi, deklaratu, ebazpena eman, kondenatu) performantziaren eredu dira. Hitz horiek egintzak dira. Epaitzak (mamiak behintzat) epaileak emandako erantzunetik askatzeko ere balio du. B) Diskurtsoaren batasuna Epaiaren zatien azterketa analitikoak erakutsi digu justizi erabakia ez dela esakuntza bakuna, esakuntza anizkuna baizik; epaiak osagai ugariak dituen diskurtsoa da. Baina diskurtsoaren aniztasuna batasuneko eragileekin orekatzen da. Epaia kasu bakarrari dagokio; epaia egintza bakarra da. a) Kasu bat Auzia bakarra da, alderdiek auzigai bakarraren gainean eztabaidatzen dutelako. Alde batetik, auziko alderdien aipamena justizi erabaki osoan zehar dago: izenburuan; egitateen adierazpenean zein prozeduraren egoera aztertzean; aurkako alderdiari uziak eta neurriak ezagutarazi eta eramatean; egitateen zerrendaketan, kalifikazioan eta balioespenean eta, azkenik, xedapenean. Alderdien aipamen horrek bereizten du diskurtso jurisdikzionala lege diskurtsotik. Alde batetik, diskurtso inter partes da: alderdien uzi eta neurriak batzen dituenean, batak besteari hitz eginarazten die epaiak. Bestalde, diskurtso ad personam da: xedapenezko esakuntzan argi gelditzen da nori dagokion. Beste aldetik, auzigaia ere epaian zehar aipatzen da, erabakiaren izenburuan izan ezik. Auzigaia da erabakiaren batasun objektiboa. Demandaturiko eta erantzundako gauza (res litigiosa, res contestata) epaitutako gauza (res judicata) bihurtzen da. Auzigaiak, gainera, auzia alor zehatz batean kokatzeko aukera ematen digu: erantzukizuna, dibortzioa, oinordetza. Ikuspegi honetatik, auzigaiak gaiaren aldetiko batasuna ematen dio epaiari. b) Egintza bat Epaia daraman egintza instrumentalean ikusten dugu beraren osotasunean aurretik aipaturikoa. Diskurtso jurisdikzionalak osotasuna osatzen du. Egintza da diskurtsoa lotzen duen euskarria. 270


i) Marka logikoak Erabakiaren esakuntzak adierazten du epai guztiak silogismoen bidez garatzen direla. Esakuntzak beti agertarazten du epaia arrazonamendua bailitzan. Arrazonamenduaren mailak zehazten ditu (ikusizkoak eta kontutan hartuzkoak). Zio horietatik ondorioa ekartzen du. Eskema horrek ez du epaileak ondo arrazoitu duenik esan nahi; ezta Zuzenbidean edo egitateetan ondo epaitu duenik ere. Esakuntzak epaitzeko eragiketa urrats logikoen itxuran bakar-bakarrik aurkezten du. Irakurle orok, interpretari orok eta, beharbada, beste epaile batek (helegiterik badago) ibilitako pentsakizunen bidea aztertu ahal du, baita han esandakoa ukatu ala onartu ere. ii) Benetakotasun markak Epaiarekin batera badaude testuan beste osagaiak, benetakoa den ziurtatzen dutenak: jatorria eta data adierazten dira. Epaiaren egilea ere behin eta berriro izendatzen da tonu instituzional eta pertsonalez. Epaia sortzen duen jurisdikzioa zehazten da behar diren aipamen guztiekin: Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorena, lehen sala. Epaia auzitegiko lehendakariak eta idazkariak sinatzen dute. Zehaztasun gehigarri horiek diskurtsoaren mamitik at daude. Azken sinaduren aurretik datorren esapidean argi dakusagu: ÂŤEgin eta epaituta, 1994ko otsailaren 17anÂť. Hizkuntzaren aldetik, benetakotasun marka horiek diskurtso nagusiaren gainean lekukotza diskurtsoa osatzen dute, epaia badela, hain zuzen. iii) Erregulartasun markak Aurreko marken osagarriak dira. Epaiaren erregulartasun formala aztertzen ahalbideratzen dute. Epaiaren esakuntzak fiskalaren, alderdien, abokatuen, prokuradoreen eta idazkariaren izenak dakartza, baita entzunaldia zein motatakoa izan den (audientzia publikoa, edo auzi-salan...) eta erabakia kontraizanaren bidez izan den ala auzi-ihesean. Epaiaren garapenaren inguruabarrak aurkezten dizkigute. Diskurtso nagusiari erantsitako diskurtsoa da, batez ere, epaileak nola erabaki duen zehazten duelako (fiskala entzun ondoren, azken instantzian, errekurtsorik dagoenentz e.a.). Mamiari (lehen mailan) dagokionez, epaileak erabaki egiten du. Gainera (bigarren mailan), epaileak berak zehazten du nola epaitu duen (entzunaldi publikoan e.a.). Azken batean, epaileak bere burua deskribatzen du epai lanean. 271


§33. Auzitegietako hizkera eta euskara 97. Prozesuaren hizkuntzak Euskal Herrian Euskadiko Autonomi Elkartean euskararen egoera 1982an arautu zen, zeren gaztelaniaz beti egin ahal izan baita auzitegietan. Euskararen Erabilpena Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legeak, azaroaren 24koak, bere 9. artikuluan zehazten du zein den justizia administrazioan euskararen araubidea: «1. Epailaritzarekiko harremanetan, herritar guztiek aukerako hizkuntza ofizialaz baliatu ahal izango dute, inolako itzulpenik ezin eska dakiekeela. »2. Euskaraz aurkeztutako idazki edo agiriak, eta bai epailaritza jardunak, balio osozkoak eta eragite indarrezkoak izango dira. »3. Eusko Jaurlaritzak, dagokien jardutze sailekin elkar hartuta, Euskal Herriango Epai Arduralaritzan euskararen erabilpena arauzkotzea suztatuko du».

Horren gainean eta 1985ean, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak 231. artikuluan xedatzen du elebitasuna justizi administrazioan. Oso kritikatua izan arren, Auzitegi Konstituzionalaren oniritzia (A.K.E. 56/1990, martxoaren 29koa) jaso du. 231. artikuluak dioenez, gaztelania erabiliko da eskuarki eta alderdi biek nahi dutenean bakarrik erabiliko da euskara prozesu hizkuntza legez. Beraz, erdaldunak aukeratzen du prozesuaren hizkuntza. Hori bai, euskaraz aurkezturiko dokumentuak eta egindako jarduketa judizialak guztiz baliozkoak eta eraginkorrak dira. Ez du adierazten, ordea, epaitegitik jasoko diren jakinarazpenak euskaraz etorri behar direnentz. Adibidez, Galiziako galizieraren normalkuntzarako legeak eskubide hori jasotzen du. Orain arte Autonomi Elkartearen barruan gertatzen dena ikusi dugu, baina zer gertatzen da Elkartetik kanpo? Kasu bi bereiztu behar ditugu: euskalduna gaztelaniaz ulertzen edo ez dakiena, eta gaztelaniaz dakiena. Lehenengo kasuan, hau da, gaztelaniaz ez dakienean, nahiz eta Espainiako Konstituzioak gaztelania ezagutu behar dela esan, interpretari bat izateko eskubidea dago eta, ondorioz, euskaraz egin daiteke. Penaleko Prozedurari buruzko Legearen 440, 441 eta 443. artikuluetan eta Zibileko Prozedurari buruzko Legearen 657. artikuluan atzerritarrentzat xedatutakoa aplikakor zaio gaztelaniaz ez dakien euskaldunari. Baina euskaldunak gaztelaniaz badaki, ez du inongo defentsagabeziarik jasaten gaztelania erabiltzen denean. Eta ondorioz, ezin du euskaraz jardun Elkartetik kanpoko jarduketa judizialetan. 272


Aurrekoa ahozko jarduketei dagokie. Idatzizko jarduketak, aldiz, euskaraz egin daitezke; baina, kasu honetan Elkartetik kanpoko auzitegiak edo epaitegiak euskarazko idazki horiekin batera itzulpena eskatzeko eskubidea du. Hori dela eta, lan bikoitza egin beharko luke euskaldunak —idazkia eta beraren itzulpena— eta praktikan erdaraz egingo du. Orain arte adierazitakoa eskubide teorikoei dagokie. Ondoren, errealitatean eskubide horiek egikaritzen diren ala ez jakitea komeni da. Horretarako, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Itzulpen Zerbitzuak prestaturiko Memoriak, 1992, 1993 eta 1994. urteei dagozkienak, ikusiko ditugu.

Kontentzioso-Administratiboko Sala Lehen Instantzia eta Instrukzioko Epaitegiak Bake Epaitegiak Probintziako Entzutegia Penaleko Epaitegiak Sozialeko Epaitegiak Espetxe Jagolaritzako Epaitegiak Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritza Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Penaleko eta Zibileko Sala Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Sozialeko Sala Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltza Drogaren Aurkako Fiskaltza Berezitua Entzutegi Nazionala Erregistro Zibila DENETARA

1992

1993

1994

132 39 — — — 1 1

147 60 — 2 1 4 —

82 80 5 3 8 2 —

13

32

13

2

3

— — 1 1 7

— 1 1 1 5

1 — 4 — 8

197

257

206

A) Epaileen prestakuntza hizkuntza mailan 1991n Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, urriaren 23an, erabaki bat onartu zuen hizkuntza eta Foru Zuzenbidea edo Zuzenbide Zibil berezia baloratzeko. Balorazio horretan, euskara jakiteak sei urteko antzinatasuna zekarren Euskadiko Auzitegi Nagusian edo Entzutegietan bete gabeko plaza bereganatu nahi zutenentzat. Halere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak etenarazi zuen erabakia, 1992ko urtarrilaren 15eko beste Erabaki batez, epaileek egindako presioagatik. Auzitegi Gorenak ere, hizkuntzari gehiegizko balioa eman zaiola ikusi eta horrela adierazi du. 273


Ikusten dugunez, euskara merezimendu legez bakarrik baloratzen zen, hau da, ez zen beharrezkoa. Eta bestetik, jadanik epaile zirenez ari zen; ez zioen ezer epaile izateko oposaketei buruz. COBREROSek, Auzitegi Konstituzionalaren 56/1990 epaian oinarriturik, hauxe dio, oposaketetarako deialdian kontutan hartu beharko da elebiko ofizialtasunari buruz xedatutakoa. B) Epaileak ez direnen prestakuntza hizkuntza mailan 2.003/1986 Errege Dekretuak, irailaren 19koak, sei urteko antzinatasuna ematen die euskeraz dakiten funtzionariei lekualdaketa lehiaketetan. Dena den, Eusko Jaurlaritza ahalegindu da justizi administrazioarekin akordioak lortzen euskararen ezagutza hedatzeko alor horretan. 98. Hizkera judiziala eraberritzeko teknikak eta euskara Askoren ustez, eskuarki epaiak ez dira jende arruntarentzat idazten, profesionarientzat baizik. Jende arruntak, oro har, ez du epaia ulertzen, ezta judizioan gertatzen ari dena ere. Epaiak hizkera juridikoan idazten dira eta auzilariak bere abokatuari galdetu behar izaten dio epaiak zer dioen. Gainera, epaiak behin baino gehiagotan adituek ere ez ulertzeko modukoak izaten dira. Epaileak hizkuntza ezagutu behar du, ahal den ondoen behintzat. Epaileak bere eginkizunari dagokion hizkera teknikoa ere ezagutu behar du; eta, era berean, hizkera arrunta ere bai, hizkera biak elkarrekin landuz. Gaur egun indarrean dagoen joera hizkera juridikoa zuzenagoa, argiagoa eta errazagoa izan dadinekoa da, beharrezkoak diren teknizismoak ahaztu gabe. Herriaren ulermen mailara hurreratzen den hizkera behar da, Zuzenbidea gizartearena baita eta gizartearentzat egina baitago. A) Ulertzeko arazorik ohikoenak Egitateen kontaketatik hasiko gara. Legeak argitasun eta laburtasuna gomendatzen du egitateen kontaketa egitean. Lerrokada luzeak, puntuazio urri edo gabekoak, alderdiek prozesuan aurkezturiko idazkiak kopiatzen dira epaietan. Eta auzian zehar gertatutakoa labur biltzen ahalegintzen dira; gehienetan alferrik, ez dute lortzen eta. Lerroalde hauen aurretik, lehen legeak aginduta eta orain ohitura legez, ÂŤikusizÂť berba jartzen da, gaztelaniaz ÂŤresultandoÂť. Epaiak benetan garrantzitsuak diren frogatutako egitateak ez ditu zehazten eta beharrezkoak ez diren alderdien idazketak eta jarduketa prozesalen laburpena sartu behar dira. 274


Bestalde, kontutan hartze juridikoak dauzkagu. Lerroalde hauen aurretik «kontutan hartuz» esapidea dakusagu, gaztelaniaz «considerando». Lerroalde hauetan epaiaren arrazoi eta legezko oinarriak zehazten dira. Frogak baloratu, oinarri propioekin epaia adierazi, alderdien uzi eta arrazoiak onartu ala ukatu behar dira. Aholkurik onena legeak berak ematen du: epaiak alderdien uziekiko argiak, zehatzak eta kongruenteak izan daitezen eskatzen baitu. Halere, guztiz aurkakoa gertatzen da. Ez-adituak apenas lerro batzuk irakur ditzake, eta adituak ere, zailtasunak izaten ditu epaileak esandakoa ulertzeko. Idazketa ulergaitz horren zergatiak zeintzuk diren ikusiko dugu. Batetik, «ikusiz» eta «kontutan hartuz» hasten diren esaldiek argudio behartuak sortarazten dituzte, esaldiak luzatuz. Halere, hau ez da gaitzik handiena. Bestetik, frogatutzat hartzen diren egitateak zati zehatz baten kokatu ezina ere ulerkortasunaren kaltetan da. Baina, akatsik borobilena epaileak bere ideiak adierazteko duen gaitasun eza omen da. Horrela, zehaztasun eta argitasunaren kaltetan, epai korapilatsuak idazten dira; alderdien alegazioak laburtu beharrean, alderdien idazketak kopiatu egiten dituzte. Badaude laburtasunaren kaltetan eta ospea lortu nahian, eskatu ez diren arazo juridikoak aztertzen dituzten epaiak. Badaude aipamenez osoturiko epaiak, sarritan aipamen ezegokiak direlarik. Eta zer esanik ez, galderak eta erantzunak jasotzen dituzten epaiak daudenean. Azkenik, epaitza aztertu behar dugu. Azken honetan, hizkera labur eta borobila erabiltzen dela esan behar dugu. Barrokokeriak, itzulinguruak eta iluntasunak desagertzen dira. Zehaztasun teknikoa eta ulermen argia dira ohikoenak epaitzetan. B) Eraberritzeko teknikak Ikusitako akats horiek zuzentzeko, proposamen batzuk egin dira. Hizkera modernizatzeko orduan, batez ere auzilarien aldetik bultzaturik, eragozpenak daude auzitegi arloan. Batetik, gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bananduta daude auzitegietan, jarduteko gaitasuna prokuradore eta abokatuen eskuetan jartzen dela. Hau da, komunikazio juridikoa teknolekto bera erabiltzen duten solaskideen artean ezartzen da. Horietariko batek, prokuradoreak edo abokatuak, gero alderdiei itzuli behar die hizkera arruntean auzitegian esan dena. Eta bestetik, Zuzenbidea lanbide duten apurrek (abokatu, legegile, epaile, magistratu eta unibertsitate irakasleek), denboran zehar hizkera erretorikoa, iluna eta gramatikalki okerra finkatu dutenak ere, ez dira beste jakintzagaietako (itzultzaileak, adibidez) adituen partaidetza onartzearen aldeko. 275


Dena den, dokumentazio teknika berriak erabiliko balira, auzitegietako komunikazioaren eraginkortasuna areagotuko litzateke, zalantzarik gabe, batez ere, gaur egungo gramatika erabiliko balitz eta anakronikoak geratu diren esaera, esapide eta esaldi ihartuak (latinez edo mailegatuak) ezabatuko balira. Botere judizialari buruzko Lege organikoan aipatzen diren ebazpen judizial ezberdinak hobetzeko proposatu diren irtenbideak ikusiko ditugu. Hiru ebazpen mota daude: probidentzia, autoa eta epaia. Probidentziaren helburua prozesuaren antolaketa materiala da. Autoak, aldiz, probidentzien aurkako errekurtsoak, intzidentezko arazoak, auziko aurrebaldintzak, prozeduraren deuseztasuna e.a. erabakitzen ditu. Eta, azkenik, epaiak edozein instantziatan edo helegitetan auzia erabakitzen du. a) Probidentziak Probidentziaren edukiak, legeen arabera, hau beharko luke: epailearen edo auzitegiaren erabakia, erabakiaren data, epailearen edo auzitegiko lehendakariaren sinadura (penaleko prozeduran errubrikaz hitz egiten da eta zibileko arloan, aldiz, sinadura mota bi bereizten dira: sinadura osoa, prozesu bateko lehenengo probidentzian egiten dena; eta sinadura erdia, prozesu horretako gainontzeko probidentzietan egindakoa). Eta, azkenik, idazkariaren sinadura. Sinadura bikoitz horrek arazo latza dakar. Gaztelaniaz, probidentziak eraketa norgabea du: adibidez, «únanse» edo «se tiene por». Eta amaieran lehen pertsonan idatzitako honelako esapidea idazten da: «Lo manda y firma S.S.ª, doy fe». Esapide horretan ez da argi gelditzen probidentzia nork ematen duen, epaileak ala idazkariak. Horregatik, botere judizialari buruzko legeak hurrengo aholkua ematen du: «Conforme» hitzaz epaileak erabakia eman. Halere, mundu zabalean hizkera juridiko modernoa sortzeko joerak hau diosku: forma norgabeak saihestu behar ditugu eta tankera zuzena erabili. Horregatik, probidentzia lehen pertsonan idaztea aholkatzen da, egilea epailea dela argitzeko, inongo zalantzarik gabe. Eta idazkariaren zatia ere lehen pertsonan idatzi behar denez, oso erraza den esapidearen aldeko proposamena egiten da: «Nire aurrean». Eta ez lehen bezalako esapide luze eta korapilatsua. Azken arazoa gaztelaniazko «dada cuenta» esapidearekin dugu. Oro har probidentzia bat eman aurretik, idazkariak epaileari argibideak ematen dizkio eta hortik sortzen da esapide hori. Baina auzitegietako dokumentuak errazago uler daitezen, esapide hori kentzearen aldekoak gara. Amaitzeko, adibide labur bat ikusiko dugu: 276


Probidentzia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . epaile jauna Bilbon, 1994ko otsailaren 22an Aurkeztutzat dauzkat alderdiek ekarritako idazkiak... (Epailearen sinadura)

Nire aurrean (Idazkariaren sinadura)

b) Autoak Penaleko prozedurari eta zibileko prozedurari buruzko legeen arabera, epaiak dituen «ikusizko» eta «kontutan hartuzko»en egitura bera eduki behar du autoak. Lege bietan «ikusizkoak» eta «kontutan hartuzkoak» laburrak eta judizioan erabakitzen den gaiari mugatuak izan behar direla ezartzen da. 1985eko Botere Judizialari buruzko Legeak aldatu egin du egoera hori. Horrela, 248.2. artikuluak honela dio: «Autoak beti oinarriturik egongo dira, eta egitateak eta arrazonamendu juridikoak lerrokada zenbakitu eta banatuetan idatziko dira, eta amaieran xedapen zatia edukiko dute. Autoa ematen duten epaile, magistratu edo magistratuek sinatuko dute». Dakusagunez, itxuraren aldetik askatasun handia ematen da. Horrela, Auzitegi Konstituzionalak bere egitura erabiltzen du: aurrekariak (kontutan hartze orokorrean eta alegazioetan zatiturik), Zuzenbidezko oinarriak eta epaitza. Pertsonen tratamenduari dagokionez, probidentziari buruz esan duguna errepikatu behar genuke, hau da, lehen pertsonan idaztea aholkatzen da. Erabakiaren gaztelaniazko esapideari dagokionez, hau da, «S.S.ª, por ante mí el secretario, dijo:» esan beharrean, «erabaki dut» moduko esamoldeen aldeko postura egiten dugu. Ikus dezagun hori guztia adibide labur batean: Autoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . epaile jauna Bilbon, 1994ko otsailaren 22an EGITATEEN ZERRENDA 1. Prozesu honetan sortutako kostuak tasatzea erabaki da... 2. Behin idazkariak kostuen tasazioa egin, zenbatekoa denetara . . . . . . . . . . . pezetakoa da. OINARRI JURIDIKOAK 1. Prozedura zibileko legearen 428. artikuluak... Aipaturiko artikulua eta aplikakorrak diren beste batzuk IKUSITA, egindako kostuen tasazioa onartzea ERABAKI DUT hurrengo zenbatekoa . . . . . . . . . . . pezetan. Nire aurrean (Epailearen sinadura) (Idazkariaren sinadura)

277


c) Epaiak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak, 248.2. artikuluan, zehazten du epaiaren edukia: «Epaietan, goiburuaren ostean, lerrokada zenbakitu eta bananduetan aurrekariak, egitate frogatuak (egokia denean), Zuzenbidezko oinarriak eta, azkenik, epaitza adieraziko dira. Epaia ematen duten epaile, magistratu edo magistratuek sinatuko dute». Honetan ere, askatasun formala baimentzen du. Ez dago «ikusizko» eta «kontutan hartuzko»en beharrik, epaia luzatu eta korapilatu egiten dute eta. Penal eta zibileko prozedura legeek ez dute gauza bera esaten. Prozedura Penalari buruzko Legearen 142. artikuluak dioenez, epaiak honelako edukia jaso behar du: 1. Lekua eta data; auzian zehar gertatutako egitateak; izen-abizenak, auzian parte hartzen duten guztienak, euren adina, helbidea, lanbidea e.a.; magistratu txostenlariaren izen-abizenak... 2. Zenbakitutako eta «ikusiz» hasitako lerrokadetan auziarekin zerikusirik duten egitateak eta egitate frogatuak jasoko dira. 3. Akusazio eta defentsaren ondorioak jasoko dira. 4. Zenbakitutako eta «kontutan hartuz» hasitako lerrokadetan Zuzenbidezko oinarriak jasoko dira, bai egitateen balioespenari buruzkoak, bai auzipetuaren parte hartzea zehazteari buruzkoak e.a. 5. Epaitza, auzipetua kondenatu ala absolbitzen duena. Prozedura Zibilari buruzko Legearen 372. artikuluak antzeko araubidea ezartzen dio epaiari, zibileko arloko berezitasunak kontutan hartuz. Baina beti argitasun eta laburtasuna eskatzen du legeak (ikusi 359. artikulua ere bai). Proposamen berriek probidentzia eta autoetarako esandakoa baieztu eta sakondu egiten dute epai kontuetan. Hori bai, lehen pertsona erabiltzen dugunean, singularrean jarriko dugu epailea bada, eta pluralean auzitegia bada. Hona hemen adibide bat: Bilbon, 1994ko otsailaren 22an (Epailearen izen-abizenak edo Salaren adierazpena) …-ko epaile jaunak/magistratu jaunek …-zko judizioaren prozesua ikusi dut/dugu …prokuradoreak bultzatu duena, …-ren ordezkotza eta izenean, …abokatuak defendaturik, …-ren aurka, …prokuradoreak ordezkaturik eta …abokatuak defendaturik …-ri buruzkoa, EGITATEEN ZERRENDA 1. ...jaunak, …-ren ordezkaritzan prokuradore denak, epaitegi honetan …judizioa bultzatu zuen idazkia aurkeztu zuen …-ren aurka …-ri buruz… 2. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

278


EGITATE FROGATUAK 1. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ZUZENBIDEZKO OINARRIAK 1. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . EPAITZA Adierazitako egitateak, frogatutzat hartzen direnak eta aitaturiko Zuzenbidezko oinarriei begiratuz, ERABAKI DUT/DUGU Lehena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bigarrena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Hau da nire/gure epaia, behin betiko epaituta, agindu eta sinatuko dut/dugu (Epailearen sinadura)

ARIKETAK 1. Ondoren auzitegietan aurkezten edo jasotzen diren idazki batzuk ikusiko ditugu; ez epaiak bakarrik, baizik eta alderdiek aurkezturiko zenbait dokumentu ere. Askotan alderdien dokumentuak izaten dira epaiaren mamia. Ikasgaian zehar ikusitakoa aintzat hartu eta azter itzazu eta komentatu hizkuntzaren aldetik nabaritzen dituzun ezaugarri bereziak: a) Penal arloko epaia EPAIA Bergarako Hirian, mila bederatziehun eta laurogeita zazpiko maiatzaren hogeian.EPAILEA, Bergarako Partiduko Lehen Instrukzioko Epaileak, azaroaren 11ko 10/1980 Lege Organikoaren 17/87 zenbakidun prozedura bidez jarraitutako auzia, trafiko-ziurtasunaren aurkako delitu suposatua dela eta Ministeritza Fiskala alde salatzailea eta XXX, «Prokuradore» prokuradoreak ordezkatua eta «Abokatu» abokatu J.k defendatua, alde salatua izan direna, ahozko eta publikoko epaiketan ikusi ondoren epai hau erabakitzen dut.EGITATEZKO AURREKINAK LEHENA.—XXXren aurka, Kode Penaleko 340. artikuluaren bis a) 1.eko trafiko-ziurtasunaren aurkako delituaren erantzule bezala, Ministe-

279


ritza Fiskalak akusazio-idazkia aurkeztu zuen 50.000 pta.-ko isun zigorra ezarri eta gidatzeko baimena lau hilabeterako kentzea eskatuz. BIGARRENA.—Salatuaren defentsak behin-behineko ondorioen izapidea ematerakoan, Ministeritza Fiskalaren kalifikazio-idazkiarekin ezadostasuna azaldu zuen bere ordezkatuaren absoluzio librea eskatu zuelarik. HIRUGARRENA.—Salatuak, ahozko epaiketan, Ministeritza Fiskalak eskatutako zigorrarekin eta emandako kalifikazioarekin adostasuna azaldu ez zuenez aitortza eta agiri frogak egin ziren, hauen ondoren Ministeritza Fiskalak eta defentsak behin-behineko ondorioak behin betikotzat jotzen dituzte. EGITATE FROGATUAK XXX, adinez nagusia eta aurrekin penalik gabe, 1985eko azaroaren 25eko 4,30ak aldera bere jabetzako SS-0000-VC matrikuladun «Ibilgailua» motako ibilgailua, Arranondo herritik, gidatzen zihoala Ertzaintzako patruila batek atxilotuta izan zen, aurretik itxuraz alkoholaren eraginagatik, aurkezten zuen egoera zela eta Ertzaintzako kideek ez gidatzeko ohartarazita zegoelarik. Atxilotua izan zenean indar jarduntzaileari eginbide guztiak euskeraz egitea exigitu zion, gaztelaniaz esan ziotenaz jabetzeari eta odoleko alkohol neurketa frogari uko eginez.ZUZENBIDEZKO OINARRIAK BAKARRA.—Absoluzio epaia ematea bidezkoa da, instantzia honetan sortutako kostuak ofiziozkoak deklaratuz, frogatuak aitortutako egitateak, Kode Penaleko 340. artikuluaren bis a) 1.eko edari alkoholikoen eraginaren menpeko gidatze-delitua osatzen ez dutelako zeren agindu honetan zigortzen dena ez baita gidatze aurretiko alkohol-ingestio sinplea baizik eta gidatzea ingestioagatik ukitua izatea, subjektuaren ahalmenak motorezko ibilgailuaren norabideari buruz gutxitu egiten direlarik bera kontrolatu ezinean geldituz eta horregatik hipotetikoki, bide-ziurtasuna arriskuan jarriz. Gidatzeko ahalmen-gutxitze hori kasu honetan ez da frogatu, ahozko epaiketan egindako testiguaren frogatik zera ateratzen delako, XXX hiriguneko kale estuetatik inongo maniobra arraroa egin gabe eta ibilgailuaren osoko domeinuarekin gidatu ondoren Stopeko seinale baten aurrean ibilgailua gelditu zuenean atxilotua izan zela.

EPAITZA XXX, Ministeritza Fiskalak salatua, edari alkoholikoen eraginaren menpeko gidatze-delitutik libreki absolbitzen dut eta instantzia honetan sortutako kostuak ofiziozkoak aitortzen ditut. Hau da nire epaia.— (Epailearen sinadura)

280


ARGITALPENA.—Aurreko epaia, eman zuen epaile berak audientzia publikoa ospatzen ari zelarik irakurria eta argitaratua Bergaran mila bederatziehun eta laurogeita zazpiko maiatzaren hogeian. Fede ematen dut.

(Idazkariaren sinadura)

b) Zibil arloko epaia eta, ondoren, epai horren epaitza betetzeko alderdi batek aurkezturiko eskakizuna. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . zk.ko SENTENTZIA Bilbon, 1992ko urtarrilaren 22an. EPAILE andreak, Bilboko eta bere barrutiko Lehen Instantziako 2. Epaitegiko magistratu-epaileak, ikusi du epaitegi honek daraman KOGNIZIOKO 22/90 JUDIZIOAREN prozedura, kopuru galdatzeari buruzkoa, prozedura honetako alderdiak hauek direlarik: batetik, demandatzaile gisa, XXX, Bilboko XYZ kaleko 0. zk.ko etxeko jabeen komunitateko presidentea den aldetik, zein «Abokatu» abokatu jaunak ordezkatzen baitu: eta, bestetik, demandatu gisa, YYY, zein «Prokuradore» jaunak ordezkatu eta «Abokatu bis» abokatu jaunak zuzentzen baitu.

EGITATEAK LEHENBIZIKOA.—1990. urteko urtarrilaren 24an demanda bat aurkeztu zen, non hau esaten baitzen laburki: YYY andrea Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko 0. bizitzako jabea dela eta bizitza hori bahiturik dagoela 1989. urteko urtarrilaz geroztik, demanda honi erasten zaion Jabegoaren Erregistroko egiaztagirian jasoarazten den moduan (1 zk.ko dokumentua). Halaber, jabeen batzarrak 1989ko urriaren 17an hartu zuen akordioaren arabera, demandatuak 240.000 pta.-ko kopurua zor diola jabeen komunitateari aparejadoreen elkargoak, aldamioak jartzeko lizentziak, eta, etxea eraberritzeko obren aurregitasmo eta egitasmoa burutzeagatik, AAA arkitektoak eragindako gastuengatik. Jabeen batzarrak 1989ko abenduaren 19an erabaki zuen demandatuari jakinaraztea zor duen dirua ordaindu behar zuela bost eguneko epearen barruan, eta horrela ez egitera, zegokion judizioko demanda bideratuko zela haren kontra. Bigarren eta hirugarren egitatetan aipatzen diren egintzak frogatzearren, idazki honi erasten zaio bigarren dokumentu gisa jabeen komunitateko idazkari eta presidenteak sinaturiko egiaztagiria. Ondoren, kasu honi aplikagarri irizten zaizkion arrazonamendu zuzenbidezkoak datoz; eta, buruenik, eskatzen zaio epaitegiari demandatua kondena dezan 240.000 pta.-ko kopurua eta kopuru horri dagozkion berandutzako interesak ordaintzera, bai eta aipatu etxeko zerogarren bizitza kreditu osoa bermatzearen mende dagoela, kreditu hori beste edozein kredituri gailentzen zaiola deklaratuz. BIGARRENA.—1990eko urtarrilaren 29an eman probidentziaren bidez, demanda auzibidera ekartzea onartu zen, demandatua epaitzea erabaki ze-

281


larik prozeduran aurkez zedin legeak agindu bezala eta legezko ohartarazpenak eginez; eta «Prokuradore» prokuradore jauna azaldu zen YYYren izenean eta haren ordezkari legez, alderdi demandatzailearen pretentsioei kontra egiten zielarik eta haren pretentsioak erabat ezesteko eskatu zuelarik. Alderdiei dei egin zitzaien epaiketaren egintzara, egintza horretan alderdiek galdatu zutelarik judizioa frogaldira ekar zedin. Froga proposatua, zeinen emaitza auzipaperetan jasotzen baita, praktikatua izan zen, eta epea iraganez gero, epailearen esku geratu ziren aipatu auzipaperak, zegokion ebazpena har zezan. HIRUGARRENA.—Legezko preskripzio oro begiratu dira prozedura hau bideratzeko garaian. ZUZENBIDEZKO ARRAZONAMENDUAK LEHENBIZIKOA.—Alderdi demandatzaileak, hots, Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateak, kopurua galdatzeko egintza bat exertzitatzen du prozedura honetan demandatuaren kontra, 1989ko uztail-azaroetan Bilboko XYZ kaleko 0. etxea eraberritzeko gastuak direla eta, hau da, aldamioak jartzeko lizentziak, Aparejadoreen Elkargoak eta obren aurregitasmoa eta egitasmoa burutzeak eragindako gastuengatik. BIGARRENA.—«Idazkari» jaunak, aipatu komunitateko idazkaria denak, luzatu eta honako auzipaperetan behar bezala itzulita dagoen demandarekin batera doan egiaztagiriaren bitartez, jabeen komunitateak 1989ko abenduaren 19an egin bilkuran honako akordioa hartu zuela egiaztaturik geratu da: 2.—YYYk, aipatu etxeko 0. bizitzako jabeak, jabeen komunitateari 240.000 pta.-ko kopurua zor dio aldamioak jartzeko lizentziaren eskuratzeak eragindako gastuei aurre egiteagatik, Aparejadoreen Elkargoari ordaintzeagatik, bai eta 1989ko uztail-azaroetan zehar aurregitasmo eta egitasmoa burutzeagatik. 3.—YYYk zorra berdintzeko errekerimendua, abenduaren 21ean igorri izan zitzaiona, jasotzen duen egunetik hasita zordundutako zenbatekoa ordaintzeko bost eguneko epea ematen zaio, eta ordainketa ez egitera, YYYren eta bere ondasunen aurka beharrezkoak diren neurri judizialak hartuko dira. Esandako akordioari, demandatuari 1989ko abenduaren 24an jakinarazi zitzaionari, demandatuak ez dio aurka egin legeak agindu bezala, eta ezin izan da egiaztatu delako akordioa legeak xedatutakoaren kontra hartua izan zenik, demandatuak berak demandaren erantzun idazkian aitortzen duenez. Honegatik guztigatik, bidezkoa da honako auzibidearen oinarri den demanda aintzat hartzea eta demandatuak Bilboko XYZ kaleko 0. zk.ko jabeen komunitateari 240.000 pta.-ko kopurua zor diola deklaratzea, Jabego Horizontaleko Legearen 20. artikuluan eta 9. artikuluaren bosgarren betebeharrean xedatutakoari jarraiki. Demandatuaren ordezkariak aurkeztutako 1991ko irailaren 2ko idazkiari ezin zaio inolako birtualitaterik aitortu, auzi-jartzaileak baizik ez baitu auzia uzteko ahalmenik eta demandatua pasiboki legitimatua baita-

282


go oraindik ere, nahiz eta auzipaperetan aipatu bizitza beste pertsona bati iraganarazi zaion. HIRUGARRENA.—Jabego Horizontaleko Legearen 9. artikuluak xedaturikoaren arabera, artikulu horretako bosgarren betebeharrean aipatzen diren gastu azken urtean sortuak ordaintzearen mende egongo da bizitza edo lokala, bai eta bete den epeari dagokion anualitate ohizkoaren zatia ordaintzearen mende ere, nornahi izan dadin oraingo jabea eta edozein izan dadin haren jabego-titulua, jabeen komunitateko kreditu hau beste edozeini gailentzen zaiolarik, eta bidezkoak diren erantzukizun pertsonalen kaltetan gabe. LAUGARRENA.—Kode zibileko 1.100, 1.101 eta 1.108. artikuluek ezartzen dutenaren arabera, bidezkoa da alderdi demandatuak demandatzaileari ordain diezaion 1989. urteko abenduaren 30az geroz kopuru galdatuak sorturiko interes legezkoa. BOSGARRENA.—Demanda aintzat hartu denez gero, bidezkoa da auzibideak sortu auzisariak alderdi demandatuari ezartzea, Auzipetze Kriminaleko Legearen 523. artikuluaren eredura. SEIGARRENA.—Auzipetze Kriminaleko Legearen 1.418. artikuluaren eredura, bidezkoa da 1990eko maiatzaren 16ko autoan emandako bahikuntza badaezpadakoa berrestea. Beraz honelatan, aipatu artikuluok eta ezartze orokorra duten eta bidezkoak diren gainerakoak ikusirik, hona EPAIA XXX jaunak, Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateko presidenteak, YYY andrearen aurka ezarritako demanda aintzat hartu delarik, deklaratu behar eta deklaratu egiten dut aipatu demandatuak zor diola Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateari 240.000 pta.-ko kopurua, eta, ondorioz, kondenatu behar eta kondenatu egiten dut aipatu demandatua Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateari 240.000 pta.-ko kopurua ordaintzera, bai eta 1989ko abenduaren 30az geroz kopuru galdatuak sorturiko interes legezkoa ere. Halaber, deklaratu behar eta deklaratu egiten dut Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko 0. bizitza 240.000 pta.-ko kreditua bermatzearen mende dagoela, eta kreditu hori beste edozeini gailentzen zaiola, auzisariak demandatuari berariaz ezartzen zaizkiolarik. Berretsi behar eta berretsi egiten dut 1990eko maiatzaren 16ko autoan emandako bahikuntza badaezpadakoa. Epaia honen bitartez, eman, agindu eta sinatzen dut. (Epailearen sinadura) PUBLIKAZIOA.—Epaile andreak irakurri eta publikatua izan da aurreko epaia, zein epaileak izenpetzen baitu, jendaurreko audientzia ospatzen ari dela egungo egunean. Azaldu guztiaren fede ematen dut Bilbon.

(Idazkariaren sinadura)

283


KOGNIZIO 90/22 ZK.DUNA BILBOKO LEHEN INSTANTZIAKO 2. ZENBAKIDUN EPAITEGIARI XXX Jaunak, Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitatearen presidenteak, epaitegi horren aurrean agertu eta DIO: Kognizio 90/22 zenbakidun prozedura deklaratiboaren amaiera suposatzen duen 92ko urtarrilaren hamazazpiko epaiaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez denez, irmoa delarik exekutagarria da eta hau dela eta, idazki honen bidez, EPAIAREN EXEKUZIOA ESKATZEN DU, egite demandaren erreguak adierazten duenaren arabera, ondoko egitate eta zuzenbidezko oinarrietan funtsaturik: EGITATEAK LEHENENGOA.—Epaitegi horrek ebatzi zuen epaiaren arabera YYYk zor diola Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateari 240.000 pta.-ko kopurua, eta, ondorioz, kondenatu egiten du aipatu demandatua Bilboko XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateari 30az geroz kopuru galdatuak sorturiko interes legezkoa ere. BIGARRENA.—Lege hipotekarioaren 131. artikulua izeneko prozeduraren barne (160/90 zk.koa) 91ko uztailaren 17ko autoaren bidez, XYZ kaleko 0. etxeko 0. pisua ZZZri adjudikatu zitzaion. HIRUGARRENA.— 92ko martxoan judizioz kanpoko akordio batera ailegatu zen presidentea den jabeen komunitatea eta gaur egun XYZ kaleko 0. etxeko 0. pisuko jabea den ZZZen artean. Martxoaren 11n akordioaren formalizazioa egin zen eskritura publiko bitartez, «Notari» notariak parte hartuz. Akordio honen arabera, ZZZk etxebizitzaren birkonponketarako YYYk zor zituen gastuei aurre egingo dien konpromezua hartu du, gastu horiek jabea den pisua afektaturik dutela kontutan izanda. LAUGARRENA.—Prozedura honi dagokionez, ZZZ aipatutako pisuaren jabe izan ez zen bitartean, aurreko jabeak, hau da, YYYk ordaindu behar ditu 240.000 pta.-ko zor nagusiaren berandutzako interesak. Interes hauek sortzen diren tartea 89/12/30etik 91/07/22ra bitartekoa da. Beraz, aurrerago egiten den kalkulaketaren arabera YYYk XYZ kaleko 0. etxeko jabeen komunitateari zor dizkion berandutzako interesak hogeita hamabost mila bederatziehun eta hogeita hamairu pezetakoak (35.933 pta.) dira:

— 89/12/30etik 90/06/30era sortutako interesak (interes legala %9) 240.000 * 9/100 * 180/360 = 10.800 — 90/07/01etik 91/07/17ra sortutako interesak (interes legala %10) 240.000 * 10/100 * 377/360 = 25.133 GUZTIRA: 10.800 + 25.133 = 35.933

284


Kopuru honi gehitu behar zaizkio 92ko urtarrilaren epaia irmoa den momentutik 35.933 pta.-ko zenbatekoari sortuko zaizkion Auzibide Zibileko Legearen 921. artikuluaren %12ko interesak. ZUZENBIDEZKO OINARRIAK LEHENENGOA .—Jabetza horizontal legearen 9.5. eta 20. artikuluen obligazioak «propter rem» deitutakoak dira eta izaera juridiko pertsonalarekin batera elementu erreala dute, azken honegatik pisuaren kargak jabe berriari transmititzen zaizkiolarik. Halere, ezin daiteke ahaztu obligazio hauen elementu pertsonala, zeinak zerikusi handirik daukan demandaren erreguan erreklamazioari buruzko demandatuaren jarrerarekin. Logikoki, jabeen komunitatearen eskaeraren aurrean era batez edo bestez erreakzionatzea, ala berandutza egoeran aurkitzea... jabe berriari ez dagozkion portaerak dira, obligazioa bete ez zuen pertsonari baizik. Aurrekoagatik eta hain zuzen ere, berandutzak xedatzen duen araudia kode zibilaren IV. liburuan kokaturik dagoela ikusita, argi dago berandutza egoeran aurkitzeagatik, interesak ordaintzearen betebeharra zorra pertsonala dela, eta obligazio hau berandutza egoeran aurkitzen den pertsona horri dagokion bitartean berberak aurre egin behar diola. Kasu honetan, 240.000 pta.-ko zorra ordaintzeari uko egin zion momentutik jabe berriari pisua adjudikatu zitzaion unerarte. BIGARRENA.—Auzipetze Zibileko Legearen 919. eta ondoko artikuluak. Horrexegatik, EPAITEGIARI ERREGU EGITEN DIO idazki hau aurkezturik izanda, onar dadin eta 92ko urtarrilaren 22ko epaia, 30/12/89tik 17/07/91ra bitartean 240.000 pta.-ko kopuruak sortutako berandutzako interesei dagokienean, hau da 35.933 pta. —laugarren egitatean egindako kalkulaketaren arabera—, gehi sententzia irmoa den momentutik YYYk zor duena ordaindu arte 35.933 pta. horiek sortu eta sortuko diren Auzipetze Zibileko Legearen 921. artikuluaren %12ko interesei dagokienetan, YYYren ondasun eta ondarearen kontrako exekuzioa aurrera segi dadin Auzipetze Zibileko Legearen bigarren liburuko, titulu zortzigarreneko, lehenengo sekzioaren artikuluen arabera, auzibide honek sortu auzisariak alderdi demandatuari ezarriz, hau dena zuzentasunezkoa izanez, Bilbon mila laurogeita hamabiko martxoaren hogeita bostean. BAITA ERE DIO epaitegi horri jakinarazten diola YYYk Bilboko MXD kaleko 0.ean «Erakunde» batek duen egoitzan lan egiten duela, exekutatzeko gai litekeen beste ondasunik ez ezagutuz. EPAITEGIARI ERREGU EGITEN DIO YYYk ordaindu ezik, Auzipetze Zibileko Legeak agintzen duen legez bere soldataren dagokionaren atalaren exekuzioa aurrera eraman dadin. Hau dena zuzentasunezkoa izanez gorago aipatutako leku eta egunean.

(Jabeen komunitateko presidentearen sinadura)

285


c) Epaitegi batean aurkeztutako demanda. DURANGOKO LEHEN INSTANTZIA ETA INSTRUKZIO EPAITEGIARI «Prokuradorea», Auzitegietako Prokuradoreak, 48000 Arranondo, Bilbo-Donostia Errepideko 0 kilometroan bere helbidea duen XXXren izen eta ordezkapenean, behar bezala askitutako botere eskriturarekin kreditatzen denez, epaitegiaren aurrera aurkeztu eta, zuzenbidean ondoen bidera daitekeen bezala, DIOT Idazki honen bitartez 48000 Obaba, XYZ kaleko 0.ean helbidea duen YYYren kontrako Kopuru Txikiko Judizio Deklaratzailearen demanda sustatzen dudala, nire mandatariak berari saldutako tresneriak sorrarazi duen zorra dela eta, 662.444 pezetako diru kopurua eskatzeko, ondoko gertakizun eta zuzenbidezko oinarriak kontutan harturik: GERTAKIZUNAK LEHENENGOA.—Nire ordezkatuak, DENDAren jabea, 1991ko ekainaren 14an, gaur demandatua denari ondoko tresna hauek saldu zizkion: 1. Tapa de Cardilla 2. Arranque de Man 32-240 Era berean, 1991ko ekainaren 22an ondokoak saldu zizkion: 1. Motor Man 2. Radiador 3. 2 Bulones ballesta Eta 1991ko ekainaren 26an honako hauek: 1. Toma fuerza de Man 32-240 2. Silencioso de Avia Tresneria hori «Garraiolari» garraiolariak eraman zion demandatuari, 1. zenbakiko dokumentuan agertzen denez. BIGARRENA.—Salmenta guztien salneurrien batuketa, BEZa barruan delarik, 598.304 pezetako kopurua ematen du, 131 zenbakia duen fakturarekin frogatzen denez (2. dok.). HIRUGARRENA.—Ordainketa egiteko nire mandatariak, gasturik gabeko eta Obabako Bizkaiko Bizkaia Kutxaren 000 kontu zenbakian ordaintzeko, mugaeguna 1991ko uztailaren 7an zuen Ganbio Letra bat 1991ko ekainaren 30ean igorrita, atzealdean ikus daiteke 1991ko abuztuaren 2an Bilbao Bizkaia Kutxak nola Letrea itzulia izan den adierazten duen (3. dok.). LAUGARRENA.—Aurreko egitatean aipatutako Ganbio Letraren itzulketak 20.981 pezetako gastua sorrarazi zuen Banco Bilbao Vizcayak luzatutako agirian agertzen denez (4. dok.). BOSTGARRENA.—1991ko urriaren 16an nire ordezkatuak demandatuari eskutitz bat bidaltzen dio itzulketaren berri emanaz eta 640.004 pezetako (Lehengo letraren zenbatekoa gehi itzulketa zein Letra berriak sortutako gastuak —41.700 Pta.—) beste Ganbio Letra bat igorriko diola esanaz (5. dok.).

286


SEIGARRENA.— Aurreko gertakizunean aipatutako data berean XXXek gasturik gabeko eta Obabako Bilbao Bizkaia Kutxaren 000 kontu zenbakian ordaintzeko, mugaeguna 1991ko azaroaren 15ean zuen Ganbio Letra bat igorri zuen, baina azkenengo Letra hau ere 1991ko azaroaren 18an itzulia izan zen bere atzealdean Bilbao Bizkaia Kutxaren seiluak adierazten duenez (6. dok.). ZAZPIGARRENA.—Bigarren Letraren itzulketak 22.400 pezetako gastuak sortu zituen (7. dok.). ZORTZIGARRENA.—Orain arte esandakoa kontutan harturik, alderdi hau behartuta dator 662.444 pta. erreklamatzeko Kopuru Txikiko Judizio Deklaratzailearen demanda sustatzera.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK I Auzitaratze Zibila Legearen 62.1. artikulua, herri horretako Lehenengo Instantzia Epaitegiak arazo honetaz ezagutzeko duen eskuduntza aitortzen baitu. II Prozedura motari buruz, aipatutako legearen 484. artikulua. III Auziaren mamiari buruz, Kode Zibilaren 1091. artikulua, kontratuetatik sortzen diren obligazioak alderdien artean lege indarra dutela eta kontratuaren arabera bete behar direla esaten duelako. IV Kode Zibilaren 1092. artikulua eta Auzitaratze Zibila Legearen 523. artikulua eta berauek interpretatzen dituen legezko doktrinaren arabera, demandaren kontra joango balitz, bere ausarkeria eta fede txarra kontutan harturik, demandatuak judizio honetan sortzen diren kosten ordainketara kondenatua izan behar du. Hau dela eta, EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau, berarekin batera doazen dokumentuak eta beraien kopia aurkeztutzat izanik, onar dezala eta, beraz, kreditatzen dudan ordezkapenean alderditzat har nazala, demandatuari, dagozkion kopien bitartez, demandaren berri eman dakiola, auzitara epatua izan dadila aurkeztu eta komeni bazaio demandari legezko epean erantzuteko, bere garaian, legezko izapideak tarteko, epaia eman dadin, bertan, demanda estimatuz, YYY demandatua 662.444 pezetako kopurura (saldutako tresneria eta Letren itzulketen zenbatekoa) gehi legezko interesak eta kostak ordaintzera kondenatua izan dadin. Bilbon, 1992ko otsailaren 25ean eskatzen dudan zuzentzakoa da.

287


HALABER DIOT erasten den boterea auzitako orokorra izanez eta beste gaietarako behar dudanez gero, EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT behin berari buruzko oharpen nahikoa utziz gero desglosea erabaki eta parte honi eman dakiola.

Leku eta data berean errepikatzen den zuzentzakoa da. (Prokuradorearen sinadura)

d) Epaiketa batean alderdi batek egin nahi dituen frogen proposamena eta, ondoren, frogak egin eta gero alderdiak egiten duen frogen balioespena. BILBOKO LEHEN INSTANTZIAKO 11 ZENBAKIDUN EPAITEGIARI «Prokuradore» Auzitegietako prokuradoreak, XXXren izen eta ordezkapenean Epaitegi horretan YYY bere presidenteak ordezkatu eta Bilboko XYZ kaleko 0.ean kokatutako etxearen jabe komunitatearen aurka 793/91 auto zenbakipean jarraitzen den Kopuru Txikiko Deklaratzailezko Judizioan kreditatua dudanez, Epaitegiaren aurrera aurkeztu eta zuzenbidean ondoen bidera daitekeen bezala DIOT Froga proposamen epea zabaldua izan delarik, idazki honen bidez honako froga baliabideak proposatzen direla: 1. DOKUMENTAL PUBLIKOA. Bilboko 2 zenbakidun Lehen Instantziako Epaitegiari exhortoa zuzendua izan dakiola, bertan 725/91 auto zenbakipean Bilboko XYZ kaleko 0.eko jabe komunitatearen izen eta ordezkapenean «Prokuradore bis» prokuradorearen instantziaz jarraitu diren Kopuru Txikiko Autoetako demandarekin batera 1, 3, 4 eta 5 zenbakidun dokumentuen testimonioa luzatu, eta behin burutuz gero Epaitegi honetara lehenbailehen itzuliak izan daitezen. 2. DOKUMENTAL PRIBATUA. Bilboko Urkijo Zumardiko 19an helbidea duen Postetxearen Erreklamazio Atalera ofizioa luza dakiola Bilboko MXR kaleko 0.ean helbidea duen ZZZri XYZ kaleko 0.eko jabe komunitateak 90-6-8an igorri zion zertifikatutako eskutitza eraman zuen A.C.R. (Auxiliar de Certificación y Reparto) delakoaren libururako behar den oharra egiaztatu ondoren, igorpenduak eskutitza eskuratu zuen eguna zehaztua izan dadin. 3. DOKUMENTAL PRIBATUA. Demandarekin batera aurkeztu ziren dokumentu guztiak, demandatuak, bestalde, inpugantu ez dituenak. Hau dela eta, EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau eta bere kopiak aurkeztutzat izanez, ametitu, froga proposatutzat izan eta behin bidezkotzat jota, bere praktika erabaki dadin. Bilbon, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko apirilaren hogeita hamarrean eskatzen den zuzentzakoa da. (Abokatuaren sinadura)

288

(Prokuradorearen sinadura)


BILBOKO LEHEN INSTANTZIAKO 11 ZENBAKIDUN EPAITEGIARI «Prokuradore» Auzitegietako eta XXXren Prokuradoreak, epaitegi horretan 793/91 zenbakiarekin jarraitzen diren autoetan kreditatua dudanez, berberaren aurrera aurkeztu eta, zuzenbidean ondoen bidera daitekeen bezala, DIOT Idazki honen bidez, AZLaren 670. artikuluaren esanari jarraituz FROGA LABURPENA egitera natorrela, honakoak direla EZTABAIDAGAI IZAN DIREN GERTAKIZUNAK Jarraian aipatzen direnak ez dituenez beste aldeak inpugnatu, frogatutzat hartu behar dira. LEHENA.—Gertakizun honen edukia frogatua geratzen da dokumental publikoaren bidez testimoniatu zen 1 zenbakidun dokumentuarekin. BIGARRENA.—Gertakizun hau aurrekoan aipatu eta testimoniatutako 1 zenbakidun dokumentuarekin ere frogatzen da. HIRUGARRENA.—Dokumental publikoaren bidez testimoniatua izan den demandaren 1 zenbakidun dokumentu berberean jabe komunitatearen Akta Liburuak erakusten du nola frogatutzat eman behar den alderdi honek demandarekin batera aurkeztu zuen 2 zenbakidun dokumentuaren edukia. LAUGARRENA eta BOSGARRENA.—Gertakizun honi beste alderdiak bere desadostasuna eman ez dionez, frogatutzat har daiteke. Halere, alderdi honek eskatutako dokumental pribatuaren bidez Postetxetik igorri beharreko agiriak autoetan sarrerarik ez duenez egin, eta berau inolako ezbairik ez dadin gera, funtsezkoa izanik, AZLaren 340.1, 341 eta 342. artikuluen arabera, HOBETO HORNITZEKO DILIGENTZIAren bidez autoetara iritsi ez den Postetxearen agiria berriro eskatzea derrigorrezkoa ikusten du eta bienbitartean epaia diktatzeko epea geroratua izatea. SEIGARRENA.—1 zenbakidun dokumentuaren testimonioan 2 zenbakidun dokumentua agertzen denez, gertakizun hau frogatutzat eman behar da ere. ZAZPIGARRENA.—Testimoniatua izan den 3 zenbakidun dokumentuaren arabera, bere edukiak ez du zalantzarik aurkezten. ZORTZIGARRENA.—Inpugnatutako akordioa efekturik gabe uztea eta inesistentea deklaratu izatea helburu du nire ordezkatuak honako autoetan, argi dagoenez. BESTE ALDERDIAREN FROGA Auzitara aurkeztu ez eta demandari erantzunik ez dionez eman, ez dago beste alderdiaren frogarik. ZUZENBIDEZKO OINARRIAK Demandan adierazitako guztiei eutsi egiten zaie eta honako hauek gaineratzen dira: 340.2, 341 eta 342., alderdi honek idazki honetan proposatzen dituen HOBETO HORNITZEKO DILIGENTZIAK direla eta.

289


Beraz, EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau eta bere kopiak aurkeztutzat izanik, ametitua izan eta HOBETO HORNITZEKO PROBIDENTZIA erabaki dadin, eta honen izapideak burutzen diren bitartean epaia diktatzeko epea geroratuz. Bilbon, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko ekainaren hogeita hamarrean eskatzen den zuzentzakoa da.

(Abokatuaren sinadura)

(Prokuradorearen sinadura)

e) Auzietarako ahalduntzea 00 GARREN ZENBAKIA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Bilbon, nire egoitzan, (data) Nire, «Notari», Bilboko Notari Kolegio txit prestuko eskribau honen aurrean, AGERTZEN DIRA: (Ahal-emalearen eta ahal-hartzailearen datu pertsonalak) Nire aurrera agertu direnek AUZIETARAKO AHALDUNTZE-eskritura hau formalizatzeko behar den legezko gaitasuna dute nire ustez, eta horren arabera, ondokoa, AZALTZEN DUTE: Ahalduntzen dituztela Abokatu eta Prokuradore hauek: Bizkaiko Abokatu Kolegio Txit Goreneko abokatuak.—(abokatuen izenak) Auzitegietako Prokuradore hauek.—(prokuradoreen izenak) HONAKO AHALMEN HAUEK, SOLIDARIOKI, EGIKARI DITZATEN: 1) Elkar-aditze egintzak burutzea, gorako helegite eta prozesuaren aurreko beste ezein egintza jartzea. 2) Auzi-jartzaile, demandatu, hirugarren, alderdialde edo beste kontzeptuetan edozein mota, maila edo eskumenezko Epaitegi, Magistratura, edo Auzitegietan agertzea, hauek zibilak, kriminalak, lankide zein lanarekikoak, kontentzioso-administratiboak, administratiboak, ekonomiko-administratiboak, gubernatiboak, notarialak, hipotekarioak, ogasunekoak, borondatezko eskumenekoak edo bestelakoak izan arren; Administrazio Zentral, Probintzi nahiz Udalekoan edo berauen dependentzietan, Estatuko Entitate Autonomoetan, Komunitate Autonomoetan, Sindikal Organizazioetan eta Gainerako Erakundeetan, sortuak ala sortzekotan, beren edozein adar, dependentzia eta zerbitzutan aurkeztea. Kasu guztiotan, idatziak aurkeztea eta ekintza mota guztietara joatea, salaketa eta kereilak formulatzea, edo edozein uziren aldeko akzioak egikaritzea, hauen kontra jartzea, eta prozedura zein espedienteari jarraitzea, bere ebazpena gertatu arte, eta ju-

290


dizioari ere segitzea, bere izapide guztietan behin betiko Epai edo Ebazpenerarte. Hauek apelatzea eta gainerako helegite arruntak eta erreposizioa, erreforma, erreguzkoa eta abarretakoak jartzea. 3) Eskubideei uko egitea edo onestea. Amore ematea. Auzi nagusian estea zein berau edota jarritako helegiteak uztea. Kauzioak ematea; gordailuak eta kontsignazioak egitea. 4) Helegite gubernatibo eta helegite kontentzioso-adminsitratiboak jartzea eta kasazio, berrikuspen, auzi-iheseko audientzia, zuzenbidezko nahiz ekitatezko deuseztasuna eta injustizia nabarienak ere eta eurotariko edozeinetan estea. 5) Epaile eta Magistratuak ezestea; eskumen eta eskuduntza gatazkak, aurretiazko, prestatzeko edo aurre eginbideak eta bestelako kontu inzidentalak sustatzea, dagokion Auto edo ebazpena eman arte haiei jarraitzea eta gero errekurritzea ere. Eta lekukoak narriatzea. 6) Testamentaritza zein abintestato epaietan alderdia izatea, eta bukatzea beren ebazpenerarte, kontadore izendatzea, zatiketa asmo eta balorazio berriei baietza ematea zein biok aurkeztea. 7) Ordainketa etendura, kita eta itxaron, konkurtso eta porrotaren prozesuak sustatzea, eta berauetan agertzea eta beren amaierarte jarraitzea: eta bereziki hartzekodunen batzarretan parte hartzea ahoz eta botoz, eta dagokion hitzarmena onartzeko, sindikuak eta adminsitradoreak izendatzea, maileguak onartzea eta mailakatzea, berauek kobratzea eta egintza nahiz akordioak aurkaratzea; karguak onartzea eta elkar adiskidetza erakundeen bokalak izendatzea. 8) Enbargo, bahiketa, gordailu, oharpen prebentiboak edo beste segurtasun edo kontserbazio neurriak sustatzea, eta berauek aldatzea edo deuseztatzea. Enkanteetan eskatzea beren objektuaren esleipena, jarritako salneurri eta baldintzetan eta bere kasuan errematea lagatzea hirugarrenei. 9) Notari-akta eta testamentu kopiak, oinordeko adierazpenak, jabari-espedienteak, onarpen edo baimen judizialak eta gainerako borondatezko egintzak sustatzea: Eta errekerimendu edo jakinarazpenak zuzendu, hartu eta erantzutea. 10) Posizioak absolbitzea edo epaiketan aitorpena egitea, eta era berean, bere kasuan, norberaren berrespena ematea. 11) Eta orokorrean, prozedura legeek onartzen duten osoa mugarik gabe praktikatzea, botere-emaileari horrela xedatzea legezko balitzaio. 12) Edozein pertsona zein entitateren aurka kereila kriminalak tartekatzea. Honela egilesten dute agertu direnek. Beraiei eskritura hau irakurri diet, eta beren kabuz, ontzat eman ondoren nirekin, Notariarekin batera sinatu dute. Ezagutzen ditudala fede ematen dut, eta orokorrean baita instrumentu publiko honetan dagoen guztiaz ere. Instrumentu publiko hau, oso-osorik euskaraz idatzita dago, nik Notariak eta agertu direnek hizkuntza hau ezagutzen dugulako, eta hiru foliotan, idatzia dago, (erreferentzia zenbakia). (Notariaren sinadura) (Agertu direnen sinadurak)

291


Oinarrizko bibliografia AMORRORTU, A.: «Auzitegietako interpretaritza». Senez 9 (1990), 45-54. BENGOETXEA, J.: Zuzenbideaz teoria kritiko trinkoa. Oñati 1993. BERK-SELIGSON, S.: The Bilingual Courtroom. Court Interpreters in the judicial Process. Chicago (Ill.) 1990. BIZKAIKO ABOKATUEN BAZKUN OHORETSUKO EUSKARA BATZORDEA: Justizia Administrazioan euskararen normalkuntzari buruzko Txostena. Bilbo 1994. COBREROS MENDAZONA, E.: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1990». HAEA-RVAP 29 (1991), 165-176. COL˙LEGI D’ADVOCATS DE BARCELONA. SEMINARI DE DOCUMENTACIÓ JURÍDICA EN CATALÀ: Sil˙ labus processal civil i formularis. Barcelona 1984. COORAY, L.J.M.: Changing the language of the law: the Sri Lanka experience. Québec 1985. CORNU, G.: Linguistique juridique. Paris 1990. DE LA OLIVA, J.: «Lenguas vernáculas y tutela judicial efectiva». REALA 235-236 (1987), 755-760. DUARTE I MONTSERRAT, C.: «Jornades de reflexió sobre les llengües espanyoles a la justicia». Llengua i Dret 10 (1987), 151-153. DUARTE I MONTSERRAT, C. & BROTO I RIVAS, P.: Introducció al llenguatge jurídic. Bartzelona 1990. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ: Frantses justizia eta euskara. 1993ko ekaina. EZQUIAGA, F.J.: La argumentación en la Justicia Constitucional Española. Oñati 1987. GONZÁLEZ MONTAÑÉS, A.: «A normalización lingüística na Administración de Xustiza: situación e alternativas». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 105-117. HARRIS, S.: «Questions as a mode of control in magistrates’ courts». International Journal of the Sociology of Language 49 (1984), 5-27. HERNÁNDEZ GIL, A.: «El abogado y el razonamiento jurídico». Obras completas, I. liburukia: Conceptos jurídicos fundamentales. 619-790 or. Madril 1987. —: «La sentencia y el estilo judicial». Obras completas, I. liburukia: Conceptos jurídicos fundamentales. 813-851 or. Madril 1987. JOU, L.: «La llengua catalana a la llei orgànica del poder judicial: la posició del Tribunal Constitucional». Revista de Llengua i Dret 17 (1992), 53-64. LACOMME, V.: Le langage de la justice. Poitiers 1994. LEVI, J.N. eta WALKER, A.G. (ed.): Language in the Judicial Process. New York 1990. LORCA NAVARRETE, A.: «Euskera y Administración de Justicia en el País Vasco». HAEA/RVAP 5 (1983), 167-169. —: «La administración de justicia y la utilización del idioma cooficial en la ley orgánica del poder judicial». HAEA-RVAP 13 (1986), 287-292. MAJADA, A.: Técnica del informe ante juzgados y tribunales. Oratoria forense. Bartzelona 1991 (5. argitaraldia). MARTI I MAINAR, P.: «La modernització dels llenguatges jurídics». Primeres Jornades de Normalització del Català en l’Àmbit jurídic. 25-45 or. Girona 1992. MENDEGRIS, R. eta VERMELLE, G.: Le commentaire d’arrêt en droit privé. Paris 1992, 4. arg.

292


NAVARRO PÉREZ, J.L.: Ley orgánica del poder judicial (comentarios y jurisprudencia). Granada 1991. O’BARR, W.M.: Linguistic Evidence. Language, Power, and Strategy in the Courtroom. San Diego (Cal.) 1982. OLEART I PIQUET, O.: «Els autos i els actes (I)». Revista de Llengua i Dret 4 (1984), 111-114. —: «Els autos i els actes (II). Els interlocutoris». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 17-26. —: «Els autos i els actes (III). Les actuacions. El procés». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 27-32. PHILIPS, S.U.: «Contextual variation in courtroom language use: noun phrases referring to crimes». International Journal of the Sociology of Language 49 (1984), 29-50. PUIG I BRUGADA, P.: «L’ús del català a l’adminstració de justícia. Comentari a la STC 56/1990, de 29 de Març». Revista de Llengua i Dret 17 (1992), 65-82. RODRÍGUEZ AGUILERA, C.: El lenguaje jurídico. Bartzelona 1969. —: La sentencia. Bartzelona 1974. —: «La adaptación de la administración de justicia a la doble oficialidad». Revista de Llengua i Dret 14 (1990), 55-65. SCHROEDER, F.M.: Le nouveau style judiciaire. Paris 1978. SOLAN, L.: The Language of Judges. Chicago 1993. TOUSIGNANT, C.: La linguistique en cour de justice. Québec 1990. URRUTIA, I.: «Bizkaiko Abokatuen Kolegioko Euskara Batzordea». BAT 11 (1993), 93-98. WROBLEWSKY, J.: Sentido y hecho en el derecho. Donostia 1989. XIRAU I SERRA, J.: «Normalització lingüística i administració de justícia». Primeres Jornades de Normalització del Català en l’Àmbit Jurídic. 57-67 orr. Girona 1992.

293



Gramatika arazoak



0. SARRERA 1. ORTOGRAFI ARAZOAK 1.1. Alfabetoa 1.2. Ortografiaren arazo nagusiak 1.2.1. Letren erabilera 1.2.1.1. H-aren erabilera 1.2.1.2. Kontsonante busti-palatalak 1.2.2. Loturik ala bereiz 1.2.3. Hutsune soila 1.2.4. Euskal hitzen forma batua 1.2.4.1. 1.2.4.2. 1.2.4.3. 1.2.4.4. 1.2.4.5. 1.2.4.6. 1.2.4.7.

Hitz bakunak Hitz-elkarteak Hitz-andana ihartuak Hitz eratorriak Euskaltzaindiaren izendazioak vs. izendazio ofizialak Hitz maileguak Beste hizkuntzetako hitzen ortografia

1.2.5. Letra xehe-larriak 1.3. Zenbaki eta kopuruen idazkera 1.3.1. 1.3.2. 1.3.3. 1.3.4.

Kardinalak Ordinalak Ehunekoak Datak

1.4. Laburtzapenak 1.4.1. Laburdurak 1.4.1.1. Laburduren eraketa

297


1.4.1.1.1. 1.4.1.1.2. 1.4.1.1.3. 1.4.1.1.4.

Laburdura motak Hitz eratorrien laburdurak Hitz elkartuen laburdurak Laburdurak adierazteko sistemak

1.4.1.2. Laburduren erabilera 1.4.1.3. Laburduraren deklinabide-atzizkiak 1.4.2. Siglak 1.4.2.1. 1.4.2.2. 1.4.2.3. 1.4.2.4. 1.4.2.5. 1.4.2.6.

Sigla motak Noiz erabili Siglen eraketa Siglen ebakera eta zatiketa Siglen deklinabidea, mugatzailea eta plurala Siglen itzulpena

1.4.3. Ikurrak 1.5. Puntuazioa 1.5.1. 1.5.2. 1.5.3. 1.5.4. 1.5.5. 1.5.6. 1.5.7. 1.5.8.

Koma ( , ) Puntu eta koma ( ; ) Harridura ezaugarria ( ! ) Galdera ezaugarria ( ? ) Apostrofoa ( ‘ ) Kakotxak ( “ ” ) Marratxoa () Itxidura ezaugarriak: parentesiak ( ), taketak [ ], marra luzeak (— —) eta giltzak { } 1.5.8.1. 1.5.8.2. 1.5.8.3. 1.5.8.4. 1.5.8.5. 1.5.8.6.

Zein aukeratu Itxidura ezaugarriak eta puntua Itxidura ezaugarrien arteko antolaketa Parentesia ( ) Taketak [ ] Marra luzeak (— —)

1.5.9. Barra (/) 1.5.10. Eten puntuak (...) 2. DEKLINABIDEA 2.1. 2.2. 2.3. 2.4.

Mugagabearen arazoa Zenbakien deklinabidea Bere, haren, beraren Izen sintagmarik osotzen ez duten ingurukariak

3. EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENAK LEXIKOARI BURUZ 3.1. Euskaltzaindiaren agiria euskal itzei buruz, 1959ko apirilaren 2an 3.2. Euskaltzaindiaren bigarren agiria euskal hitzei buruz, 1991ko apirilaren 26an 3.3. Euskaltzaindiaren adierazpena euskara batuaz ARIKETAK BIBLIOGRAFIA

298


Gramatika arazoak

0. SARRERA Bertan adierazi behar diren alderdiak argitaratuta daudenez gero, bertakoak aipatu baino ez dira egingo, beti ere, argitaratu barik daudelako, edo hedadura murritza izan dutelako, gure ustez, gutxi zabalduta badaude, berriro azalduko dira erabaki, arau, gomendioak etab. Nolanahi ere den, Euskaltzaindiak batasunerako eskaini dituen erabakiak (aurrerantzean, EBEDE) liburuak berebiziko garrantzia du, nahitaez ezagutu beharrekoa da goitik behera, eta orduz gero ematen izan diren eta emango diren erabaki aldatzaileak nori dagozkion jakiteko abioa dugu.

1. ORTOGR AFI ARAZOAK 1.1. Alfabetoa Euskal alfabetoaren letren izenak Euskaltzaindiaren 1994ko azaroaren 25eko erabakian azaltzen dira. Bertan honela esaten da: “Euskal alfabetoa 27 letrak osatzen du: a, b, c, d, e, f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, q, r, s, t, u, v, w, x, y, z. Hauen artean c (ç), q v, w, eta y kanpotar izenak transkribatzeko erabiliko dira.” Honela deritze letra horiei: 299


«Letra

Izena

Letra

Izena

Letra

Izena

a b c d e f g h i

a be ze de e efe ge hatxe i

j k l m n ñ o p q

jota ka ele eme ene eñe o pe ku

r s t u v w x y z

erre ese te u uve uve bikoitza ixa i grekoa zeta

»Letra hauetatik c eta beronen aldakia ç (c hautsia), q, v, w, eta y, ohizko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, gure alfabetoan sartzen dira. »Komeni da, beraz, euskal hiztegiak abc honetako letra-ordenaren arabera1 sailkatzea.»

1.2. Ortografiaren arazo nagusiak 1.2.1. LETREN ERABILERA Arantzazuko txostenean, zein Euskera aldizkariko 1968ko XIII. alean, 205. orrialdetik 211.era argitaratu baitzen, aztertu ziren orduan arazorik korapilatsuenak zirenak: letren erabilera, puntuazioa etab.; lan honetan letren erabilera bakarrik aztertuko dugu, puntuazioaren arazoa beste toki baterako lagaz. 1.2.1.1. H-aren erabilera H-aren erabileraren inguruan egunokin erabilera oker batzuk gertatzen dira. Arauak Euskeraren XXIVean edo Euskaltzaindiaren Bergarako biltzar ondoko erabakiak liburuan ageri dira. Geroago EBEDEk jasoko zituen arau horiek, bai eta hango zerrenda berriro argitaratu ere. Guztiz gomendagarri gertatzen da L. Villasanteren La H en la ortografía vasca liburua. Zerrenda horretara jo behar da, jakiteko berbaren bat hor ageri denentz, jokaerak horren arabera hartu behar baitira. 1

300

Jatorrizko testuan ‘arauera’ ageri da.


EBEDEko 17 eta 27. orrialdeen artean aztertzen da arazo hori letraz letra. Nolanahi ere den, gaur egun gertatzen den oker bati erreparatu behar diogu, zelan den h-aren erabilera oker bat: sarritan Goiherri idazten da, baina Euskaltzaindiak hauxe du esana (ikus EBEDEko 18. or.): «Elkarketaren lehen osakina silaba bakarrekoa denean, bigarrenak ez du inongo kasutan h-rik hartzen, ez eta gordetzen ere». «a) Etimologiaren eta erabileraren irizpideak aurrez aurre gertatzen direnean, erabileraren irizpidea hobetsiko da eta tradizioaren arabera idatziko: ospe - hospe.» «b) Hegoaldean bakarrik erabili izan diren hitzak beraz h gabeak, h-rik gabe idatziko dira lehen osagaia gardena gertatzen ez denean: erbeste - herbeste. Orobat -urren, bigarren osakina: hurren - urren baina mendeurren - mendehurren.» «c) Euskal hitzetan normalean h bakarra eman daiteke; halere: goiko arauek galarazten ez dutenean, (konts + h; monosilaboa + beste hitza; erabilera; etimologia ez gardena) elkartuetan bi h eman daitezke: hamahiru hamairu; hirurehun - hirureun.»

Edozelan ere, EBEDEn bertan, 21. orrialdetik 24.era bitartean, zerrenda bat ageri da, eta horren arabera idatzi behar da h letra berba horiei dagokienean. Labur bilduz, honako hauetara bil daitezke orduan emaniko arauak: a) Hitz bakunetan, ez da h-rik joango kontsonanteen ostean; bokal artean, eta diptongo eta bokal artean eman daiteke h, baina ez beti, hala nola neurri, leun etab.; ez da lexema eta morfemaren artean ere ageriko. Beti ere, hitz hasieran ager daiteke (hamar, harri, hartu...), baina ez beti (aintza, auzi, auzo, ildo, ibai...). b) Hitz erakarri eta elkartuetan: —Etorkiak h baldin badu eta erakarketa prozedura gardena baldin bada, hau da, lotura hiztun normalarentzat nabaria baldin bada, erakarria ere h-z idatziko da. —Orobat elkarketei dagokienez. —Elkarketan -konts+h- gertatzen bada eta hitza loturik idazten, ez da h-rik ematen. Marratxoaz lotua edo berezirik idazten denean, h-a gorde egiten da. —Elkarketaren lehen osakina silaba bakarrekoa denean, bigarrenak ez du inongo kasutan h-rik hartzen, ez eta gordetzen ere. —Etimologiaren eta erabileraren irizpideak aurrez aurre gertatzen direnean, erabileraren irizpidea hobetsiko da, eta tradizioaren arabera idatziko. 301


—Hegoaldean bakarrik erabili izan diren hitzak —beraz h gabeak—, h-rik gabe idatziko dira lehen osagaia gardena gertatzen ez denean. Orobat, -urren, bigarren osakina. —Euskal hitzetan gehienbat h bakarra eman daiteke; hala ere, goiko arauek galarazten ez dutenean (konts + h; monosilaboa + beste hitza; erabilera; etimologia ez gardena) elkartuetan bi h eman daitezke. c) H-z idatzi arren, ondoko zerrendan agertzen ez diren hitzak: —H-dunen eratorri gardenak. —Leku-izen bereziak. —Pertsona-izen bereziak. —Deiturak (honetarako ez dute goiko erregelek balio). —Zientzi mailako mailebuak. —H daramaten aditz formak: a) hi-ri dagozkionak; eta b) aditz erroei dagozkienak. —H daramaten izenordainen kasuak eta eratorriak. 1.2.1.2. Kontsonante busti-palatalak Kontsonante busti-palatalen grafiari bereziki helduko diogu, ezik erabilera arras nahasia dugu gaur egun. Arlo hau Euskera aldizkariko 1979ko XXIV. aleko 91 eta 92. orrialdeetan, eta Euskaltzaindiaren Bergarako biltzar ondoko erabakiak izeneko liburuko 21 eta 22. orrialdeetan ageri da. Eremu hau Euskaltzaindiak onartu eta erabaki zuen Donostian, 1978ko azaroaren 24ko batzarrean. Hona hemen, aldaturik, han aipatu zena: «1. Euskaltzaindiak ontzat hartzen ditu ñ, ll, tt, dd, x eta tx kontsonante palatalen grafiak balio adierazkorra duten kasuetan, hala nola andereño, haurño, ñabar, llabur, ttantta, edder, Maddalen, goxo, hortxe hitzetan agertzen direnak. »2. Egituraren bidez, aurreko -i bokala dela medio, leku batzuetan sortu diren palatalizazioetarako, ordea, -in-, -il-, -it-, -int- eta -ind- erabili behar dira, palatalizaziorik egiten ez den eskualde eta alderdietan bezalaxe, hala nola baina, mutila, ditu, pinta-, indarra, eta abar. »3. Halaber erdaratikako hitzetan, despalatalizazioaren bidez sortu den grafia ontzat harturik, hala nola Espainia, gaztaina, teila eta abar. »4. Halaber ez dira erabili behar x eta tx, sibilante palatalak seinalatzeko ditugun grafiak, egituraren bidez, aurreko i- bokala dela medio, sortu direnean, hala nola aizea, itsua, gizona, eta ez axea, itxua, gixona, azkenengoa gizon txikia edo kaskarra adierazteko erabiltzen ez baldin badugu, halako hitzak hipokoristikotzat har baitaitezke.

302


»5. Toponimian, ordea, historia hurbileko egituraren bidez sorturikako palatalizazioa ez baldin bada, i- gabeko kontsonante palatalen grafiak erabiliko dira, hala nola Iruñea, Urruña, Mañaria, Mañeru, Oñati, Amallobieta, Mendexa, Etxaleku, eta abar, baina Markina, Abadino. »6. Ortografia lege hauek berdin balio dute edozein euskalkitan eginikako izkribuetarako ere. »7. Erabaki hauek grafiari begira daude eta oraingoz ahoskatzeaz ez da ezer adierazten.»

Beste letren erabileraren inguruan zalantzaren bat duenak jo dezala EBEDEra argitasun bila. 1.2.2. LOTURIK ALA BEREIZ Arazo honen inguruan, berebiziko garrantzia dute EBEDEko 30, 31 eta 32. orrialdeek, non ez, ba, bait, gabe, baitan/baitara/baitarik, ...eta, edo, ahal/bide/omen/ote, erazi/arazi, -z gero eta hitz elkarteak idazteko arauak ematen diren. Bertakoak berriro aipatu barik, Euskaltzaindiak orduz geroztik, berriztaturikoak aldatuko dira hona. Erabaki horietarik bi aldatu egin dira: bait eta arazi/erazi. a) Euskaltzaindiak, 1994ko urriko erabakien artean hau ageri da: «Idazteko formak: baikara, bainaiz, baihaiz, bailuke, baitoa, e.a. Bait partikula beti aditzari loturik eta aldaketa fonologikoa eginez. »Ez idatzi bereiz: *bait gara, *baigara, *bait naiz, *bai naiz, *bait haiz, *bai haiz, *bait luke...» Lotura legeei eusten zaie, gogora beharrez, hona hemen eurak: bait + n → bain; bait + h → baih; bait + d → bait; bait + g → baik; bait + z → baitz; bait + l → bail.

b) Erazi/araziren arazoaren gainean, berriz, Euskaltzaindiak 1994ko abenduan honako erabakia eman du (23.a alegia): «Aditz arazleetan arazi erabil bedi aurreko aditzari loturik beti: ikusarazi, ibilarazi, galarazi, geldiarazi, e.a.eta ez *geldierazi, *geldi erazi, *galerazi, *gal erazi, *gal erazo, e.a. Salbuespen bakarra adierazi da. »Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira.» Estilo liburuak (aurrerantzean, EL) 74. arauan darabil arazo hau, eta bat dator Euskaltzaindiaren erabakiarekin; nolanahi ere, lizentzia bat hartzen du, ezetariko bidezkotze barik, zelan den galarazi erabili beharrean galerazi erabiltzearena. Euskaltzaindiaren erabakitik argi badago ere, gure iritziz, beste ohar bat egin beharko litzateke, hala nola, arazi aditz oinari lotu behar zaiolakoa.

303


Azkenik, -z gero denaz bezanbatean, Euskaltzaindiaren 1995eko urtarrileko 26. erabakian honetara esaten da: «Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero, (*egin ezkero, *duzun ezkero). »Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero, atzo ezkero. »Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa izan.»

1.2.3. HUTSUNE SOILA Hitzari letra dagokio; isiltasunari, hutsunea. Hutsuneak hitza mugatzen du: hitz idatziaren hasiera eta amaiera markatuz, nortasun nahastezina ematen dio. Hitzak hutsunez bereizi behar dira elkarrengandik, hitz elkartuak izan ezik. Beraren erabilera denaz bezanbatean, ondoko proposamena egin liteke, Jose Ramon Zubimendi eta Pello Esnalen Idazkera-liburuari jarraituaz: a) Hitzak hutsune soil bat behar du aurrean eta beste bat atzean. b) Hitzaren ondoren ortografi ezaugarria datorrenean, ezaugarriaren ondoren utzi behar da hutsunea. Koma, puntu eta ezaugarri gehienen ondoren hutsunea utzi; baina aurrean, ez. Marra eta kakotxekin bestela egiten da. 1.2.4. EUSKAL HITZEN FORMA BATUA 1.2.4.1. Hitz bakunak Hiztegi Batua lantzen diharduen batzordea Euskaltzaindiak 1991ko abenduaren 20an sortu zuen, bost urteren buruan 25.000 berba inguru aztertu eta batzeko. Aski zehatz mugatuak ditu batzordeak eginkizun-jarduerak, sorrerako txostenean bertan (ikus Euskera, XXXVI, 1991, 1.135–1.145. orr.); baina horretarako beharrezkoak diren baliabide eta informazio guztiak eskuratu zain egon gabe, lanean hasi zen 1992ko martxoan: irizpideak landuz joateko bitarteko bezala, Euskaltzaindiak orain arte eskaini dituen hiztegi-erabaki guztiak berrikustea deliberatu zuen eta, hasteko, 1968ko «Batasunaren hiztegia» eta 1979ko «H letraren ortografi arauak» biltzen dituen zerrenda aztertu du. Batzordean 304


egindako oharrekin, Euskaltzaindiari aurkeztu dio 1992ko azaroko batzarrean, ohar horiek sistematizatzeko lehen saioa ondoan duela. Lankeraz diharduela, hona zer dioen txosten horrek 1.139. orrialdean: «Hiztegi Batuaren batzordeak hainbat iritzi-emaileri (euskaltzain, idazle, irakasle, itzultzaile etab.) gutun bana zuzenduko lioke, kritikarako bidaliko litzaizkiekeen zerrendak aztertu eta iritzia idatziz eman dezaten eskatuz, eta beren eguneroko praktikan izaten dituzten kezka eta hutsuneen berri UZEIko lantaldeari aurkezteko aukera eskainiaz». Hiztegi Batuko batzordeak, 1993ko urtarrilaren 18an, zerrenda bat zabaldu zuen, «beste barik onartzekoak ziren formak» proposatuz. Oinarri tinko eta seguruen gainean egin nahi du batzordeak bere lana. Jakiniturri askotara jo beharrean egongo da, baina lehen-lehenik eta nagusi-nagusiki idatzizko erabilerak ezagutu behar ditu: lehenengo eta oraingo erabilera horien berri izateko bide aukerakoen jabe dira egun, bi corpus lexikografikori esker: OEHrena (Orotariko Euskal Hiztegia) eta EEBSrena (Egungo euskararen bilketa-lan sistematikoa). Horietan ikusi eta haztatuko dira auzigai (hots, batu-gai) diren hitzen argibideak. Argibideok bildu eta egituratzeko prestalana, berriz, UZEIk hartu du bere gain, Euskaltzaindiaren eskariz eta herri-aginteekiko hitzarmena dela medio. Horrela, EEBS proiektuari jarraipena emango dio: XX. mende honetan sortu diren euskarazko testuen erakusgarri edo lagina bildu da arauz proiektu horretan, eta gerora ere biltzen jarraitzeko asmoa dago. Egin nahiz egiten denaren berri izanez, idazleriaren premiak ezagutzeko parada eskaintzen du horrek; premiak ezagutzeko ez ezik, erantzun egokiak bideratzeko ere balio du, espero denez, tradiziozko altxorra jasotzen duen OEHrekin batera. Dena dela, eta aitzindari gisa, EBEDEn (71. or.), ordura arte, Euskaltzaindiak batasunari begira argitaratu dituenak oro ageri dira. 1.2.4.2. Hitz-elkarteak Oso arazo korapilatsua gertatzen izan da hau. Egoera garbiago azaltzen da Euskaltzaindiak 1995eko urtarrilean emandako 25. erabakiaren ondoren. Erabakia argitaratu beharrean, bertora Euskaltzaindiaren beraren Hitz elkartuen osaera eta idazkera liburuan dagoen xedapen-atala aldatuko dugu: «I. Irizpide nagusiak »I.1. Hitz elkartuen erabilpen-eremua »Baliabide indartsua da hitz-elkarketa, erdarazko hainbat hitzarte euskaraz eroso eta labur azaltzeko. Erdal izen-konplementazio askoren ordaina, esate baterako, horrela ematen du euskarak: guraso-elkarte, telefono-zenbaki garapen-maila, zerga-biltzaile. Aukera paregabea eskaintzen

305


du, orobat, erdal “izen + adjektibo erreferentzial” egiturak ordezkatzeko: esku-lan (trabajo manual/travail manuel), aho-literatura (literatura oral/littérature orale), ekonomi teoria (teoría económica/théorie économique), etab. Bide honi eutsi behar litzaioke orain ere, ahal den guztian, erdal hitz-moldaera arrotzen menpekoegi bihurtu nahi ez badugu. »Era berean, bikoteak izendatzeko dvandva-elkarteak ditugu egokienak: erdarazko los hijos/les enfants, los reyes/les rois edo los padres/les parents esamoldeen (hau da, bikotea izendatzen duten hitzen) ordain jatorrak seme-alabak, errege-erreginak eta aita-amak (edo gurasoak) dira euskaraz; inoiz horien lekuan agertzen diren erregeak, aitak bezalakoak ez dira onargarriak. »Askotan eta egoki balia daitekeen hitz-elkarketak ere baditu, ordea, berezko mugak. Osagaien arteko erlazio ilunak direla medio, mezu-hartzailearentzat ulergaitz gerta daiteke hainbat kasutan hitz elkartua. Hobe da kasu hauetan eraikuntza sintaktiko libreetara jo, argitasunaren mesedetan: unibertsitateko irakasleak, merkatuaren bilakaera, udaletxeen antolamendua edo elizbarrutiko museoa esan eta idatz dezagun halakoetan, unibertsitate-irakasleak, merkatu-bilakaera, udaletxe-antolamendua edo elizbarruti-museo modukoetara lerratu gabe. »I.2. Hitz-junturako hots-aldaketak: hots-legeak »Hitz elkartuen junturako hots-aldaketak corpus zabal batean ikertu ondoren argi ikusten da lehen osagaiaren azken bokala erori eta ondorioz gertatzen diren kontsonante-aldaketak edo azken bokalaren aldaketak zenbait izenetara mugaturik egon direla. Begi, ardi, argi, beso, etxe, arto, idi... > bet-, art-, art-, besa-, etxa-, arta-, it-... forman aurkitzen dira euskal lexikoan aspaldidanik txertatuak ditugun izenetan: betile, artizar, iteuli, artaburu, besamotz, etxalde... Baina hauen ondoan hor ditugu era berean begi-keinu, begi-kolpe, begi-azal, argi-txinta, argi-izpi, ardi-txabola, ardi-gazta, ardi-sail, arto-erregutada, arto-jale, arto-alor, beso-lan, beso-giharre, etxe-erretze, etxe-gain, etxe-bizitza... Emaitza desberdin hauen aurrean, ondoko puntuok zehaztu beharra ikusten da: »a) Orain eratzekoak diren elkarteetan ez da komeni behinolako hots-aldatze legeak, aspaldiko galdurik daudenak, berpizten jardutea: txistulari-elkartea, botikari-lana, safari-bidaia, kultur(a) astea esan eta idatz dezagun beraz, eta ez txistulal elkartea, botikal lana, safal bidaia, kultul astea eta abar. »b) Aipamen berezia zor zaie azken urteetako unibertsital, monetal, medikal, nekazal eta antzekoei. Guztiak dira erdal adjektibo erreferentziala ordezkatzeko erabili direnak: ámbito universitario = unibertsital esparrua, política monetaria = monetal politika, examen médico = medikal azterketa, ayuda financiera = finantzal laguntza... ikusi eta irakurtzen ditugu gero eta maizago. Bide zuzena, hitz-elkarketaz baliatzekotan, unibertsitate-esparrua, moneta-politika etab. erabiltzea da. »c) Era berean, aparteko aipamena merezi du >a< itsatsiaren galerak: ikus I.3.

306


»I.3. Lehen osagaiaren amaierako >a<: galdu ala ez »Bada adibide zaharrik, bokal-kontrakzioa gertatu delako edo beste zerbaitengatik lehen osagaiaren amaierako >a< hori ageri ez duenik: Elizondo, Elizmendi, Elejoste, eskolemaile, etab. Halakoetan ere ez da falta izaten, ordea, bokalari bere horretan eutsi izanaren lekukotasunik: Elizagarai, Eleizabeherea, Elejabeitia, eskola-emaile, etab. »Puntu horietan desadostasun bat baino gehiago agertzen den arren, ez da hori gaur eguneko auzi-iturri nagusia. Esparru jakin-mugatu horretatik gainezka eginez, izan ere, bestelako hedadura eta agerpen-maiztasuna eskuratu du bokal-galera honek XX. mendean: 1950etik honakoan ugarituz joan diren kultur hizkuntza, literatur tradizio, hizkuntz egoera, ortografi arau, teknologi maila modukoetan bereziki. Gaur egun nahaste-borraste handia dago, puntu honi dagokionez, euskal idazleen (eta are, zenbaitetan, hiztunen) artean. »Hori guztia kontuan izanik, Euskaltzaindiak honako bide hau hobesten du: »1. Bukaeran >ia< duten hitzak lehen osagai edo mugatzaile gisa dihardutenean, >a< hori kenduta nahiz kendu gabe erabili: biologi azterketa, geologi irakaslea, pedagogi berrikuntza, ortografi arauak, erreferentzi puntua, diplomazi falta, bidai agentzia, Filosofi Fakultatea, Euskal Autonomi Elkartea edota biologia(-)azterketa, geologia(-)irakaslea, pedagogia(-)berrikuntza, ortografia(-)arauak, e.a. Hala ere, >a< kenduta erabiltzeari ematen zaio lehentasuna. »2. Lehen osagaia eliza, burdina, hizkuntza, kultura, natura edo literatura hitza (eta sei hitz hauek bakarrik) duten elkarteetan eliz, burdin, hizkuntz, kultur, natur, literatur forma >a<-gabeak zein eliza-, burdina-, hizkuntza-, kultura-, natura-, literatura- >a<-dunak berdin onargarri dira. Ongi emanak daude, beraz, bai eliz agintaria, burdin fabrika, hizkuntz gaitasuna, kultur emankizuna, natur zientziak, literatur tradizioa modukoak eta bai eliza(-)zerga, burdina(-)saltzailea, hizkuntza(-)eskola, Kultura Saila, naturazalea, literatura(-)joera gisakoak. Lehen osagaiari berezko >a< hori kentzen zaionean, marrarik ez erabili (edota loturik eman, bigarren osagaia erdi-atzizki duten burdingintza modukoetan). »3. Gainerako elkarte berri guztietan debeku da lehen osagaiaren amaierako >a< kentzea. Beraz eskola(-)liburua, iraultza(-)giroa, jaiotza(-) kontrola, plangintza(-)arduraduna, fonetika(-)legea, gramatika(-)araua, kutsadura(-)arriskua, ohitura(-)aldaketa, Medikuntza Fakultatea, hezkuntza(-)alorra, finantza(-)egitura... idatz bedi, eta ez eskol liburua, iraultz giroa, jaiotz kontrola, plangintz arduraduna, kutsadur arriskua, ohitur aldaketa, Medikuntz Fakultatea, hezkuntz alorra, finantz egitura... »I.4. Berrelkarketa »Atal biko sintagma izan ohi da, normalean, hitz-elkartea: zuzen-zuzenean, seme-alabak, muturzikin, meza-emaile, diru eske, ikasgela, zikin-fama, baratxuri-zopa, ardi-gazta edo bibliografi ohar elkarteek, horrela, bina hitz dituzte. Hitz biko eramolde hau da, elkartearen alorrean, eredugarria: hori da hitz elkartu bizien osaera ezagun eta erabiliena.

307


»Duda-mudak sortzen dira hitz bi baino gehiagoko elkarteetan. Ez da garbi ikusten, halakoetan, hitz elkarketaz baliatzea egoki den ala izen-sintagma zabalagoetara jotzea komeni den. Irizpide nagusi gisa honako puntuok dira gaur-gaurkoz seguruentzat eman daitezkeenak: »1. Beharrik ez dagoenean ez gaitezen euskal aldizkari-zuzendari-bilera, Mendibilgo udal-kirol-patronatua edo soinu-uhin-hedapen-bidea modukoak sortzen ibili. Hobe da, horrelakoetan, sintagma-erabide desberdinak konbinatuz euskal aldizkari(etako) zuzendarien bilera, Mendibilgo udalaren kirol-patronatua, soinu-uhinen hedapen-bidea gisakoak osatzea. »2. Tartean adjektiboren bat sartzen denean hitz-elkarketarik ez egin: hautagai-zerrenda baina hautagai berrien zerrenda (ez hautagai berri zerrenda); lan-eguna baina lan gogorreko eguna (ez lan gogor eguna). »3. Guztiarekin ere, berrelkarketa askoz onargarriago gertatzen da ondoko kasu hauetan: »3.1. Mugatzailea euskal, erdal, frantses... dutenak: euskal musika-taldea, euskal kultur mintegia, euskal liburu-sorta, erdal joskera-moldea, frantses lege-araudia. »3.2. Aposizioak. Inon baino sarriago ageri dira hemen, agian, berrelkarteak: Elai Alai dantza-taldea, Ama Lur filmea, Joanak Joan eleberria, Urola-Kosta eskualdea, Bilb(a)o-Behobia autobidea, Goiz-Argi aldizkaria. »3.3. Mugatzailearen koordinazio-hedapenak: emakume- eta haur-taldeak, ebazpen- eta jarraipen-batzordea, edari- eta izozki-saltzailea, galdera- eta harridura-markak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. »3.4. Eguzki-lore gisakoen alorreko irizpen-, multzo-, zati- eta motaelkarteak. Beste gehienek baino askatasun handixeagoa dute hauek honelako hedapenetarako: butano-saltzaile itxura, kafe erre usaina, zakar-biltzaile taldea, orein-haragi zatia, perpaus subordinatu motak. »3.5. Jarleku moduko hitz elkartuak ere sarritxo agertzen dira mugatzaile gisa: deklinabide-atzizkia, geltoki-garbitzailea, aztergai-zerrenda, ikasliburu-saltzailea, logela-aldaketa. »II. Banan-banako idaztarauak »Orain eratzen diren hitz elkartuak bereiz, marrarekin ala loturik idatzi behar diren argitzen da atal honetan. Elkarte-mota batzuetan gauzak aski argi daudela ikusi du Euskaltzaindiak: adostasun handia dago elkartemodu horien idazmoldeaz. Gomendio-arau zehatza ematen da, ondorioz, elkarte horietarako. Beste zenbait elkarte-modutan, aldiz, ez da maila bereko adostasunik ageri: idazkera bi utzi dira, horietarako, aukeran. »Arau nagusiak ematen ditu Euskaltzaindiak oraingoan. Zehaztasunak, salbuespenak eta bestelako argibideak nahi dituenak jo beza Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera liburura: bertako bigarren zatian, Atalez ataleko azalpenetan (aurrerantzean AAA) aurkituko ditu xehetasun horiek. »II.1. Bereiz idaztekoak diren hitz elkartuak »a) Aposizioak: Bidasoa ibaia, Aralar mendia, Larramendi kalea, Arriaga antzokia, Axular liburutegia, Euskaltzale albistaria, Auspoa li-

308


burutegia, Gerediaga elkartea, Xalbador ikastegia, Uztapide bertsolaria; izeba Maria, aitona Domingo, arreba Klara, maisu Juan; B eredua, D dokumentua. Zehaztasun gehiagotarako, ikus AAAren 14. atala. »b) egin, eragin, eman eta hartu-rekin osatzen diren aditz-elkarteak: lo egin, negar egin, barre egin, oihu egin, berba egin; negar eragin, barre eragin, leher eragin; beldur eman, hitz eman, kontu eman, su eman; min hartu, kargu hartu, parte hartu, kontu hartu. Loturik idazten diren salbuespenetarako, ikus AAAren 6. atala. »c) etxez etxe moduko bikoiztapenak (lehen osagaia deklinaturik, bigarrena biluzik): aurrez aurre, gainez gain, gizaldiz gizaldi, herriz herri, parez pare, pausoz pauso...; adarrik adar, bazterrik bazter, eskurik esku, kalerik kale, sasirik sasi...; menderen mende, bururen buru... Ikus AAAren 1.1. atala. »d) egin berri modukoak: amaitu berri, esan berri, hasi berri, sartu berri. Loturik idazten diren ezkonberri modukoak salbuespen dira: ikus AAAren 9. atala. »e) mahai gainean, etxe aurretik gisako posposizioak: esku artean, gerra aurretik, aste barruan, hiri barnera, ikastetxe mailan, geltoki ondora, klabe bidez; Urola aldeko (herriak), eskualde mailako (zerbitzua), denda osteko (almazena). Loturik ematen diren nazioarteko, jendaurreko, prentsaurreko... formetarako ikus AAAren 11.5. atalean eta ondoren, idazkerari buruzkoetan, esaten dena. »f) Bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak: ur bila, bake bila, ardo bila, ogi bila; diru eske, barkamen eske, argibide eske, aholku eske; egur falta, harreman falta, lo falta, batasun falta. »g) Lehen osagaia erdal, euskal, giza, itsas duten elkarte berriak: erdal gramatika, erdal itzulpena, euskal olerkiak, euskal idazleak; giza zientziak, giza adimena; itsas garraioa, itsas ekologia (forma zahar-ihartuetarako, ikus hiztegia). »h) Lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean. Ikus, horri buruz, gomendiozko idaztarau hauen I.3. atala. »II.2. Marrarekin idaztekoak diren hitz elkartuak »a) gorri-gorri(a) moduko bikoiztapen indargarriak (lehen osagaia deklinabide-atzizkirik gabe dutenak): labur-labur (azaldu), adi-adi (egon), erne-erne (gidatu), ozta-ozta (entzun); (hitzaldi) luze-luzea, (egun) argi-argia, (euskaldun) garbi-garbia, (bazkari hau) arin-arina (da); alfer-alferrik (saiatu), gazte-gazterik (hil), zabal-zabalik (utzi), doi-doia (jasan), gaur-gaurkoz, zuzen-zuzenean, azken-azkenean, bete-betean, bihotz-bihotzetik, hasiera-hasieratik, zin-zinez, gain-gainera; gehien-gehiena(k); asper-asper egin, dagoen-dagoen(ean). Ikus AAAren 1. atala. »b) apurka-apurka moduko bikoiztapenak (bi osagaiek atzizki berbera): tarteka-tarteka, banaka-banaka; launaka-launaka; aldian-aldian, ezarian-ezarian; egunero-egunero; astero-astero; emeki-emeki, polito-polito, astiro-astiro. Ikus AAAren 1. atala.

309


»c) seme-alabak, zuri-gorriak moduko elkarteak: senar-emazteak, zeru-lurrak, galde-erantzunak, maisu-maistrak, izen-deiturak; txuri-urdin, gazi-geza, luze-zabala, argi-ilun; han-hemen, ezker-eskuin, harat-honat, laztan-musuka, negar-zotinka; sartu-irten, joan-etorri; hamar-hamaika (lagun), gutxi-asko. Ikus AAAren 2. atala. »d) barra-barra, plisti-plasta eta zehatz-mehatz modukoak: bor-bor, kili-kili, mara-mara, pil-pil, txin-txin, txio-txio(ka); binbi-banba, dinbili-danbala, hinki-hanka, kili-kolo, tirrika-tarraka, zirti-zarta; auzi-mauzi, duda-muda, erran-merran, handi-mandi, nahas-mahas, tarteka-marteka. Ikus salbuespenetarako bereziki, AAAren 16. atala. »e) Ezkio-Itsaso moduko leku-izen elkartuak: Abanto-Zierbena, Gernika-Lumo, Lasarte-Oria, Biurrun-Olkotz, Etxarri-Aranatz, Arratzu-Ubarrundia, Iruraitz-Gauna, Ainhize-Monjolose, Ürrüxtoi-Larrabile. Ikus AAAren 12.2. atala. »Besterik dira itzulpenezko Lizarra/Estella, Arrasate/Mondragón, Vitoria/Gasteiz... elkarteak. Ikus AAAko 13. atala. »II.3. Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak »a) jarleku moduko elkarteak (aditz-erro + izen): egongela, aldagela, abiaburu, helmuga, idazmakina, mintzapraktika, salneurri, irakasmaila; agerbide, eskabide, jokabide, komunikabide; agerraldi, egonaldi, emanaldi; galdegai, irakurgai, osagai; pausaleku, sorleku; biltoki, geltoki, erakustoki; jokamolde, pentsamolde; aztergune, lehiakide, sortalde, idazlan, ikerlan; ikasgela, ikastetxe. Salbuespenetarako, ikus AAAren 10. atala. »b) aldagaitz moduko izaera-elkarteak (aditz-erro + izenondo): konformagaitz, pairagaitz, uxagaitz, herdoilgaitz; asmaezin, nekaezin, bateraezin, pentsaezin; ulerterraz, moldaerraz; isurbera, minbera. »c) odolustu moduko aditz-elkarte arruntak: indargaldu, uranditu, gaitzetsi, antzaldatu, biziberritu, indargabetu; azpimarratu, aurr(e)ikusi. »d) bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak: hargin, zurgin, uztargin; bertsogile, eltzegile, langile; mugazain, diruzain, bidezain, atezain; bertsozale, haragizale, aurrerazale, neskazale; dirudun, arduradun, bizardun; lotsagabe, mugagabe, zentzugabe; gaztagintza, barkugintza, burdingintza; egurgite, etxegite, talogite; gaixozaintza, ertzaintza, liburuzaintza. Ikus AAAren 5., 7. eta 8. atalak. »e) bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -(k)ide, -(k)ume, -orde duten izen-elkarteak: agintealdi, belaunaldi; batzordeburu, sailburu; legegizon, elizgizon; argiune, zerbitzugune; baliokide, solaskide; kalekume, bulegokume; izenorde, sailburuorde. Loturik idazten dira orobat bigarren osagaia -gai edo -alde duten hainbat elkarte: abadegai, erregegai, aztigai modukoak edota industrialde, eskualde, lurralde, hegoalde, iparralde, ekialde gisakoak. Salbuespenetarako ikus AAAren 11. atala. »f) Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen-elkarteak: aurrekontu, aurrelan, aurreproiektu; azpiegitura, azpimarra, azpimultzo; gainazal, gainbalio, gainkarga. Ikus AAAren 11. atala.

310


»g) lauburu moduko elkarteak (zenbatzaile + izen): hiruadar, bostortz, hamalauzango, ehunzango; adarbakar, asmobakar, begibakar, zelulabakar. »II.4. Marrarekin edo bereiz idatz daitezkeen hitz elkartuak »a) eguzki-lore moduko izen-elkarte arruntak. Hemen sartzen dira, bereziki, hiztunak edo idazleak unean-unean eratzen dituen izen-elkarte berri, bizi, ugariak: akordeoi-soinu edo akordeoi soinu, lan-hitzarmen edo lan hitzarmen, batzorde-atal edo batzorde atal, arau-proposamen edo arau proposamen, merkatari-mundu edo merkatari mundu, gizarte-bizitza edo gizarte bizitza, arazo-iturri edo arazo iturri, sakontze-ikastaro edo sakontze ikastaro, osasun-egoera edo osasun egoera, elebitasun-formula edo elebitasun formula, garapen-maila edo garapen maila, ikastetxe-mota edo ikastetxe mota, eskubide-orri edo eskabide orri. Zehaztasun gehiagotarako, ikus AAAren 11. atala. »b) kale-garbitzaile, adar-jotze edo ate-joka moduko elkarte sintetiko arruntak (bigarren osagaia aditz-izenkia dute, eta lehena bigarrenaren osagarri zuzen). Hauek ere oso ugariak dira: »—egile-elkarteak: kale-garbitzaile edo kale garbitzaile, bide-urratzaile edo bide urratzaile, harri-jasotzaile edo harri jasotzaile, odol-emaile edo odol emaile, soinu-jole edo soinu jole, eguraldi-iragarle edo eguraldi iragarle; aho-gozagarri edo aho gozagarri, bihotz-hunkigarri edo bihotz hunkigarri, begi-mingarri edo begi mingarri, euri-neurgailu edo euri neurgailu, orri-zulagailu edo orri zulagailu; behor-gidari edo behor gidari, erbi-ehiztari edo erbi ehiztari. »—ekintza-elkarteak: adar-jotze edo adar jotze, zikiro-jate edo zikiro jate, odol-isurtze edo odol isurtze, denbora-galtze edo denbora galtze; diru-bilketa edo diru bilketa, adimen-azterketa edo adimen azterketa; txosten-prestaera edo txosten prestaera, hitz-osaera edo hitz osaera; fede-ukapen edo fede ukapen, lan-eskaintza edo lan eskaintza. »—jardun-elkarteak: ate-joka edo ate joka, aho-zabalka edo aho zabalka, errosario-esaka edo errosario esaka; kantu-kantari edo kantu kantari, kontu-kontari edo kontu kontari. »Ikus, zehaztasun gehiagotarako, AAAren 7. atala. »Oharra: osagai biak letra larriz hasten direnean hobe da hitz elkartua marrarik gabe idaztea. Errotuluetan, zenbait titulutan eta izendapenetan agertzen da hori batez ere: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Kultura eta Turismo Saila, Garraio Zuzendaritza, Medikuntza Fakultatea, Bertsolari Txapelketa, Zinema Jaialdia, Ur Kirolak eta abar. »II.5. Marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak »sudur-luze moduko elkarte arruntak: (neska) sudur-luze edo sudurluze, (zezen) adar-motz edo adarmotz, (agure) buru-soil edo burusoil, (mutiko) musu-gorri edo musugorri, (marinel) odol-bero edo odolbero, (adiskide) esku-zabal edo eskuzabal, (esparru) angelu-zuzen edo angeluzuzen, (teilatu) punta-zorrotz edo puntazorrotz. (Euskaltzaindiak 1992ko ekainaren 26an onartua)»

311


1.2.4.3. Hitz-andana ihartuak Hitz-elkarteen osaera eta idazkera aztertueran, ihartutzat eman ziren berba-andana batzuk ere ageri ziren. Horien zerrenda Eskarne Lopetegik argitaraturik dauka Hizkuntza zuzen erabiltzeko arau eta proposamen-bilduman (aurrerantzean, HIZERABI). 1.2.4.4. Hitz eratorriak Atzizkigintza dugu esparru honen eragilea. Erabilienak ikusteko, jo Eskarne Lopetegiren liburu horretako 173. orrialdetik 176.era bitartean. 1.2.4.5. Euskaltzaindiaren izendazioak vs. izendazio ofizialak Zer gertatzen da Euskaltzaindiaren izendazioak eta izendazio ofizialak bat ez datozenean? Arazo honen inguruan eman behar den erantzunari begira, gauza bat aztertu behar da: zein testu mota egiten dihardugun. Lehenengo eta behin, gailentasuna euskal ordainari eman behar zaio. Bide batez, eta arlo honi zuzen ez badagokio ere, Euskaltzaindiaren gomendioa dugu izendazio ofiziala euskaraz bezala erdaraz emana dagoenean, euskarazkoa bakarrik erabiltzeko euskal testuetan: norbera Arrasate/Mondragónen bizi dela esan beharrean, norbera Arrasaten bizi dela esan behar da. Hala ere, arazoa legearen aldetik aztertu behar da, zeren eta arazoak sortaraz ditzakeen puntua baita; orduan, eta testua agerkari ofizialen batean argitaratzeko bada, gomendioa, gure ustez, izendazio ofiziala erabiltzea da. Izendazio ofizialen zerrenda EHAAn argitaratzen da. 1.2.4.6. Hitz maileguak A) Hitz-hasierako R, S + kontsonante —Protesizko bokala jartzen zaie (a, e, i): arratoi, erramu, errege, erradiografia, erlatibitate, ezpata, estatu, izpiritu, espeleologia, eski. —Hitz elkartuetan, jadanik bokal bat aurretik badauka, ez zaio jartzen: erreforma baina kontrarreforma. —Salbuespentzat uzten dira azken orduko mailegu irentsi gabeak, hala nola siglak eta izen bereziak: RENFE, Rembrandt, Roquefort, Stalin. Eta berrikitan hartuak: radar, record, standard, stop. Honen inguruan, berriz, ohar hau egin behar da: zenbat eta ezagunagoa izan berba hori, orduan irentsiago eta lexikalduago azaltzen da. Hortaz, gaur egun lanean diharduen Hiztegi Batuko batzordearen 312


proposamenean irakur litekeenez, estandar forma hobetsi da euskara baturako, standar aldaeraren kaltetan. B) Hitz-hasierako P-, T-, K—Euskaraz ez dago gaur egun aldaketarik: proteina, telegrama, kimika. —Aitzitik, antzina b-, d- eta g- bihurtzen ziren: bake, denbora, gaztelu. —Era berean hitz-oinarria antzina mailegatua delako aldatua izan arren, haiengandiko eratorri berriek ez dute euskaraz aldaketa beharrik: gorputz, denbora, lore; baina korporazio, tenperatura, flora. C) Latinetikako hitz-amaierak Iturri zaharra latina delarik mailegu berriak hartzen direnean, orain arteko hitzek izan duten ohizko bideari jarrai dakioke: Latinez

Euskarazko amaiera

ULUS,-I

-U

-ATUS,-US -CRETUM,-I -ITUM,-I -UTUM,-I -ENTUM,-I -IDUS-A-UM -ANUM, (-ANUS),-I -IVUS,-I -ERNUS,-A,-UM

-U -U -U -U -U -U -O -O -O

-IMUM (-IMUS),-I -VERSUM,-I -TER,-TRA,-TRUM -TIO,-ONIS -ARIUS,-A,-UM -ALIS -TOR,-ORIS -ARIS,-E -ITAS,-ATIS

-O -O -O -ZIO -ARI -AL -ORE -AR -TATE

Adibideak

kalkulu, titulu, pendulu, artikulu, kapitulu, titulu, mirakulu... aparatu... dekretu, sekretu... kreditu... institutu, estatutu... dokumentu... solidu... plano, dekano... adlatibo... moderno, alterno... baina zaharretan: gobernu, infernu. minimo... unibertso... neutro... administrazio, manifestazio... bibliotekari... baina primario. bokal, plural, natural... eskultore...baina motor. militar... unibertsitate

313


D) Beste hizkuntzetikako hitz-amaierak Atzerriko hizkuntzen eraginez arrunt bilakatu diren hitz batzuk ere badira: mitin, tenis... E) Grekeratikako hitz-amaierak —-O Iturri zaharra grekoa denean, formaren aldetik latinean zutena oinarritzat hartzen bada ere, amaierako -o gorde daiteke, mailegua bide arruntetik ez datorrenean: dialekto, astro, paralelo, kristianismo, pedagogo, anatomiko, zentro (Axularrek zentru badarabil ere). —-S -s amaiera dutenek letra hori galtzen dute, salbu -itis amaieradunak, eta silaba bateko eta bikoak direnak: analisi, psikosi, metropoli... baina flebitis, meningitis, iris, atlas, kosmos. F) Bokal itsatsia: -a —Mailegu berrien -a itsatsiari eustea gomendatzen da: biologia, kultura, historia... —Hala ere, hitz elkartu eta eratorrietan -ia amaiera duten hitzetan azken -a hori ken daiteke: biologi ikerlanak. Kontutan har bitez hitz-elkartuen osaera eta idazkeraz, Euskaltzaindiak geroago emaniko gomendio-arauak. G) G edo J-dunak (latinez bederen) —Mailegu berrietan g hobetsiko da (/g/ bezala irakurria): geografia, dramaturgia... —Erderetan i/j/y agertzen denean, bide honi jarraituko zaio: • Bokal artean beti i idatziko da: proiektu. • Gainerako kasuetan, silaba-hasieran badago, beti j: janbo. H) -X-dunak —Hasieran eta amaieran x duten maileguak aldatu gabe idatziko dira: xenofobia, fenix... —Bokal artean ere x idatziko da: taxi, sexu... —Kontsonante aurrean s idatziko da: esplikatu, testu... —Baina kontsonante ondoan, x: marxismo, Xerxes... 314


I) Txistukaria + L, N, R —I-ren ondoko txistukariak afrikariaren grafiaz idatziko dira: koltza... —n-ren ondokoekin ere berdin jokatuko da, baina hain arruntak ez diren hitzetan jatorrizko multzoa bere hartan utziko da: existentzia, kontsonante... baina enzima. —r ondoan ere afrikariaren grafia erabiliko da ohituran era horretara hedatu diren hitzetan, baina hain arruntak ez diren hitzetan jatorrizko multzoa bere hartan utziko da: unibertsitate, inertzia... baina katarsi. J) Bi sudurkari Bi sudurkari ezberdin elkarren ondoan gertatzen direnean, biak atxikiko dira: amnistia, himno... K) Bi kontsonanteko multzo zenbait —Ondoko multzoetan bi kontsonanteei eusten zaie. -kt-: arkitekto, dialekto...; -pt-: kontzeptu... Ahozko tradizio zaharrekoak direnean, ordea, aurreko kontsonante gabe idatz daitezke: frutu/fruitu, erretore... Latinezko -dv- zena -db- idatziko da: adberbio. —-kn-: teknika. -gm-: sintagma. -dm-: administrazio. —-dj-: adjudikatu. -bj-: objezio. L) Hiru kontsonanteko multzoak —Hiru kontsonanteak gordeko dira: institutu, konstituzio... —Ez, ordea, euskara idatzian aspaldidanik erabili diren hitzek hizkera arrunteko esanahia dutenean: istant(e), sustantzia. M) Bi txistukari Latinak jatorriz bokal artean bi -ss- izan arren, euskaraz bat idaztea hobesten da: asimilazio... N) Txistukaria + ezpainkaria —Latinez -sc- (grekeraz, -sk-) multzoa -i edo -e bokalen aurrean gertatzen denean, euskaraz -sz- idaztea onartzen da, eta hitzaren ha315


sieran bada, -e protetikoa hartuko du: aszetika, eszena, eszeptiko... Baina euskaraz tradizio zaharretik datozkigunek -z- eraman dezakete: dizipulu, diziplina. Eta berriagoetan: zientzia, ziatika... —Latinez -sch- (grekeraz -skh-) multzoa -i edo -e bokalen aurrean gerta baledi, euskaraz -sk-: eskema, eskizofrenia. Hala ere, hitz zaharretan ohiturari jarraituko zaio: zisma/xisma, zismatiko/xismatiko... Arazo honen inguruan, berebiziko garrantzia du Santiago Segura Munguíaren Diccionario etimológico latino-españolek, eta nahitaez erabili behar den langaia denez, komeni da beti eskura edukitzea. 1.2.4.7. Beste hizkuntzetako hitzen ortografia Arazo hau aztertzeko, Jesús Prieto de Pedrori segiko diogu. Testuen hizkera arruntagoa izan dadin —eta hizkuntzaren nortasuna baiezteko ere—, idazten den hizkuntzara aldatu behar dira beste hizkuntza bizietako ahots guztiak. Erregela hau ere gure Estatuaren hizkuntz aniztasunari dagokio: gaztelaniaz idazten diren legeek bezala Espainiako beste hizkuntza ofizialez idazten direnek xedapenaren hizkuntzara aldatu behar dituzte euren arteko aipamen eta bidalketak. Hala ere, salbuespenez, beste hizkuntza batzuetako ahots itzulgabeak sartu beharra nahitaezkoa denean, euren jatorrizko grafian idatzi behar dira («testamento» = il-buruco). Nolanahi ere den, eta espainierari gagozkiolarik, Esbozo de una nueva gramática de la lengua españolak azaltzen duen erregelari jarraitu behar zaio, zeinen bitartez espainiar erara azentuatu behar diren, grafiak eta ebakerak horretarako bide ematen dutenean (Wágner, París...). Izen bereziak hizkuntzari arrotz zaizkiola nabarmentzeko zeinu grafikorik erabili beharrik ez dagoenean (geografikoak, pertsonena...), kakotxen artean idatzi behar dira izen arruntak (honela, «leasing», «habeas corpus»...). Ageri denez, proposamen hau ez zaio oso hedatuta dagoen hitzarmenari, zeinen bitartez beste hizkuntza batzuetako ahotsak letra etzanez idazten baitira (moldiztegiko idazkeran), edo tipografia arruntean azpimarratuz (eskuizkribuetan eta letra etzanik ez duten idazmakinazko testuetan). ELk, berriz, 242. arauan dio, letra italikoak erabiliko direla, besteak beste, «estranjerismoetan, beste hizkuntzetatik harturiko hitzetan. ‘Light janarien moda aspaldiko jatetxeetara ere iritsi da’...; beste hizkuntzetatik harturiko lokuzio, esamolde edo atsotitzetan. ‘Diputatuak malgré lui hartu ditu ekologistak bisitan’...; euskarak bere korpusean ez dituen hitzetan.» 316


Eskarne Lopetegik, berriz, dio, ezen atzerriko hizkuntzetatik bere hartan uzten diren hitzak kakotxen artean idatzi behar direla. Beti ere, izana besterik da, eta letra etzanak sarri askotan ikusten dira; erabilerak erabilera, badirudi nahitazko jarrera barik, unean uneko burutazioari segitzen zaiola, esaterako, Administrazioaren Jardunbideari buruzko Legeak ematen dituen irteerak: 11. artikuluan «quorum» kakotxik gabe eta 24.2. artikuluan «apud acta» letra etzanez.

1.2.5. LETRA XEHE-LARRIAK Euskaltzaindiak emaniko erabakia aldatuko dugu hona, bera baita jokalekua zedarritzen duena. Beti ere, Euskaldunon Egunkariaren ELn ere irizpide batzuk ematen dira, bertako idazleentzat arau direnak, arazo honen gainean (ikus ELren 96-98. orr.). Lehendaurrez, terminologiaren inguruko zehaztasun bat egin beharra dago, ezik Euskaltzaindiak hiztegi berria finkatu berri du letra handi-txikiak edo maiuskula-minuskulak izendatzeko, UZEIren Hizkuntzalaritza hiztegiari ihes dagitsolarik honetan. ELk, berriz, «maiuskula» eta «minuskula» mailegu gordinak darabiltza. Hemen, beti erabiliko da Euskaltzaindiak finkaturiko terminologia. Idazkera-liburua eta HIZERABI, berriz, Euskaltzaindiaren terminologiari atxiki zaizkio. Alda dezagun, bada, hona Euskaltzaindiak onartutako erabakia: «Letra larrien erabilera euskaraz »Ez da komeni beharrik gabe erabiltzea letra larriak. Hortaz, hemen aipatzen ez ditugun gainerako testuinguruetan letra xeheak erabiltzea bidezkoagotzat jotzen du Euskaltzaindiak. »Hona, bada, noiz erabiliko diren letra larriak: »1. Testu baten hasieran, puntuaren ondorenean eta bi puntuen ondorenean ere, aipamen zuzena egiten bada bakarrik, letra larriak erabili behar dira. »“Ene jaun Bertrand de Echaus...” »“Eta handik erraiten du Senekak: ‘Letra gabeko aisia, deus ez dakienaren alferkeria...’ Zeren deus ez dakiena...” »“Zenbaiten ustez, gramatika hiru zatitan banatzen da: fonologia, sintaxia eta hiztegia” »2. Izen ofizial osoetan: »2.1. Erakunde pribatu nahiz publikoen izenekin: Ikasleen Gurasoen Elkartea (baina “ikasleen gurasoen elkarteek hau eta bestea erabaki dute”), Euskal Herriko Editoreen Elkartea (baina “hemengo editoreen elkarteekin bildu zen...”), e.a.

317


»2.2. Alderdi politiko eta sindikatuen izenekin: Eusko Alderdi Jeltzalea (baina “talde jeltzaleko diputatuak”), Euskadiko Alderdi Sozialista (baina “zinegotzi sozialistak”), e.a. »2.3. Instituzioen izenekin: Ertzaintza (baina “ertzain batek...”), Donostiako Udala (baina “Gipuzkoako udaletan...”), Eusko Jaurlaritza (baina “euskal gobernua”), e.a. Ararteko izena beti letra larriarekin idatziko da, pertsona bati dagokion arren, instituzioa delako (baina “Espainiako arartekoak bildu ziren atzo...”), Euskal Herriko Unibertsitatea (baina “Euskal Herriko unibertsitateetan...”), Filosofiako Fakultatea (baina “Deustuko Unibertsitateko fakultateetan...”), Historia Saila (baina “fakultateetako sailetan”), e.a. »Hauetan, ikusten denez, izen ofizial hori pluralean ematen dugunean letra xehekin idazten da, komun bihurtu delako: “Geologia Saila” (baina “fakultate honetako sailak”). Ber gauza suertatzen da izen hori bestela ematen dugunean ere, singularrean egon arren: “sail honetan”. Azkenik, izen batzuk berez dira bereziak, pluralean badira ere: “Batzar Nagusiak”, “Langile Batzordeak”, “Langile Abertzaleen Batzordeak”, “Eusko Trenbideak”, e.a. »2.4. Lege-testuetan: “1988/36 Foru Dekretua” (baina “dekretu bidez arautua”), “Funtzio Publikoaren Legea” (baina “Lege Biltzarrak onarturiko legeak”), e.a. »3. Izen berezietan: pertsona izenekin, ezizenak barne (“Koldo Mitxelena”, “Kirikiño”); animalien izenekin (“Pintto”, “Beltxa”); bestelako izen bereziekin (“Avenida hotela”, “Deia egunkaria”, “Txagorritxuko ospitalea”, “Iruña kafetegia”, beti ere izena bakarrik jartzen dela letra larriarekin). »4. Erlijio jaietan: “Besta Berri”, “Eguberri”, “Aste Saindu”, e.a. »5. Estatu, herri, herrialde eta administrazio entitateekin: “Uztaritze”, “Euskal Herri” (baina “autonomia elkartea”), “Hirugarren Mundua”, “Ekialde Urruna”, e.a. Hala ere, herri hauei dagozkien herritarrak izendatzen ditugunean letra xeheak erabiliko dira: “euskaldunak”, “gasteiztarrak”, “baionesak”, “errusiarrak”, “italiarrak”, e.a. »62. Entzute handiko egunetan: “Maiatzaren Bata”, “Aberri Eguna”, “Urriko Iraultza”, e.a. »7. Mitologia jainkoen izenak: “Hermes”, “Juno”, e.a. »8. Sarietan: Nobel saria, Euskal Letren Merezimenduzko saria (“saria” hitza letra xehearekin hasten dugu), Unamuno saria, Axular saria, Urrezko Maskorra, e.a. »9. Errege eta Erreginaren izenak, bakarrik erabiltzen direnean: Espainiako Errege(a), Espainiako Erregina (baina “Juan Carlos errege(a))”, e.a. Arau bera ezartzen da familia osoarekin: Asturiasko Printzea (baina “Felipe printzea...”). Halaber Aita Sainduaren izenarekin ere: Aita Saindua (baina “Juan Paulo aita sainduak esan duenez...”). 2 Euskaltzaindiak 1990eko urriaren 29an onartutako erabaki hau txarto ageri da argitaraturik 1992ko I. separatan, ezen bertan ‘6’ ageri beharrean, ‘5’ berriro ageri baita, beraz, separatako 13 eta 16. orrietan barrena dagoen zerrenda ‘17.4’an amaitu da.

318


»10. Egoitza ofizialen izenetan: Ajuria Enea (baina “Ajuria Eneako jauregia”), Gernikako Udaletxea, e.a. »11. Astronomiaz ari garenean, planeta, izar eta konstelazioen izenekin: Lurra, Marte, Saturno, e.a. »12. Erreferentzia kardinaletan, izenak direnean: Iparra, Hegoa, e.a. Izenondo direnean, ordea, letra xeheaz (“Baionako iparraldetik”). »13. Zientzia eta ikasgaien izenetan: Filologia, Literatura, Medikuntza, Fisika, Euskal Filologia (hortaz “Euskal Filologiako Saileko irakasle” baina “euskal filologian prestakuntza berezia du”). »14. Estatuaren botereen izenetan: Parlamentua, Senatua, Legebiltzarra, e.a. Maila guztietan gainera: Liburuaren Zuzendaritza Nagusia, Defentsako Ministeritza, Euskara Zerbitzua, e.a. »15. Erakundeetan sortzen diren batzordeen izenetan, beti ere batzorde hauek ofizialak direnean: Literatura batzordea, Gramatika batzordea, Kultura batzordea, e.a. »16. Liburuen izenburuetan hitz nagusiak beti letra larriekin jarriko dira: Euskal Gramatika. Lehen Urratsak; Orotariko Euskal Hiztegia, Euskal Aditz Laguntzaile Batua, e.a. »17. Sainduen izenetan: San Paulo, San Juan, Jondoni Paulo, Jondoni Jakue, e.a. »18. Aipatu ez ditugun gainerako testuinguruetan letra xeheak erabiliko dira: »18.1. Urtaro, hilabete eta asteen egunetan. »18.2. Kargu ofizial eta akademikoetan: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. »18.3. Tituluetan: Baigorriko bizkondea. »18.4. Geografi izenetan: Bizkaiko itsasoa, Axularren plaza, e.a. Beste hizkuntzetatik mailegatzen ditugunean, ordea, ez: Buckingham Palace, Oxford Street, e.a. »Euskaltzaindiak, Donostian, 1990eko urriaren 29an onartua»

Separata horretan agertzen den erabaki bakarrari buruz, egoki deritzegu bertan agertzen diren alor guztiei; baina, gure aburuz, hutsune bat dago: hitz anfibologikoen arazoa. Alor juridikoan dihardugunok txitean-pitean topatzen dugun arazoa da, arazo bikoitza, bestetik. Alde batetik, gaztelaniazko anfibologia aztertu behar dugu eta, bestetik, euskaraz anfibologia hori ematen denentz ebatzi ondoren, estrategia zehatza erabiltzeko. Kasu, «administración» hitza egikerari dagokion heinean, «Administración» hitzak, berriz, erakundea aipatu nahi du. Ikuspegi honetatik, egoki ikusiko genuke horien gaineko aipamenen bat egingo balitz. Anfibologiaren arazo honek badu beste korapilo bat: hitza soilik aurkitu beharrean, hitz andana bat topatzen dugunean, alegia. Eman dezagun, euskararatu behar dugun gaztelaniazko testu batean «Administración vasca» agertzen zaigula, nola aldatu behar da hau euskarara? «Euskal administrazio»? «Euskal Administrazio»? ala «euskal Administrazio»? Bestalde, 319


«autonomi elkarte» agertzera, edozein elkarteri gagozkiola aditu beharko litzateke, eta «Autonomi elkarte», edo «Autonomi Elkarte» agertzera, Euskal Herrikoari buruz. Beharbada, euskaraz ager daitezkeen hitz anfibologikoen zerrendatxoren bat edo aleren batzuk ematea oso komenigarria izango litzateke. Beste arazo bat hitz-elkarteetan jazotzen da, zelan den hitz-elkarte horietan marratxoa erabiltzen denean, hitz-elkartearen bigarren osagaiaren lehenengo letraren idazkera: larriz ala xehez? Esate baterako: Foru Auzitegi Ekonomiko-administratiboa ala Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa? Horren inguruan ez dago erabakirik emanik, horregatik, behar bada, gaur egun ageri diren joerak nahikoa parekatsu daude. 1.3. Zenbaki eta kopuruen idazkera 1.3.1. KARDINALAK EBEDEko araua, zenbakien gainean, honako hau zen: «Atzizkia zuzenean lotuko zaio zenbakiari». Ondoren adibideak ageri ziren: 5a (bosta) / 5ean (bostean) / 8an (zortzian) / 9ko (bederatziko). Horren ondoren, EGLU-1 eta Euskaltzaindiaren Euskara Batuko batzordearen Euskaltzaindiaren Gomendioak eta Erabakiak (II) izeneko separatan, berriz, «Zenbakien idazkeraz»en, gomendio berri eta, zelan edo hala esatearren, lehendik zeuden aukeretarik bata sendetsiko zen. Gomendio hau 1992ko otsailaren 28an onartu zen. Azkenik, eta 1994ko urrian Leioan egindako Kongresuaren ostean, Euskaltzaindiak urrian bertan harturiko 7. erabakian honetara esaten da: «Zenbakiak honela idazten dira: beti h-rekin hasieran, ehun-en kasuan izan ezik: hiru, bost (bortz), hamabi, hemezortzi, hemeretzi, e.a. Hogei zenbakitik gora honela: hogeita bat, hogeita hamar, hogeita hamahiru, hirurogeita lau, ehun eta bat, e.a. Hala ere, mila eta berrehun baina mila berrehun eta bat (lehenbiziko bat hori gabe). »Ez idatzi, hortaz, *hogeitabi, *hogeitalau, *hogeitamar, e.a.

1.3.2. ORDINALAK Arazo hau ebazteko, Euskaltzaindiaren 1994ko abenduko 18. erabakira joko dugu. Erabaki horretan, honetara irakur liteke: «Ordinaletan ‘garren’ ahoskatzen den aldi bakoitzean puntua jarri behar da: XX. mendea, 3. mendea, Atano X.a, eta ez *XX mendea, *3 mendea, *Atano X-a, e.a.

320


»Hala ere, ahoskatzen ez bada, hots, benetako ordinala ez bada, orduan ez da beharrezko: Matematika II. »Letraz idazten ditugunean bereizi behar da aurreko hitza bat-ekin bukatzen den ala ez: zenbatgarren, hogeita batgarren, eta ez *hogeita bakarren, *zenbagarren, *hogeita bakarren, e.a. Besteetan honela: bosgarren, hogeita bosgarren, ez *bostgarren, *boskarren, e.a. »Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, zenbana, eta abar.

1.3.3. EHUNEKOAK (%) EBEDEk, 29. orrian, honako hau agintzen du: «Ehuneko hainbeste adierazteko marka aurretik jar bedi. %5 (ehuneko 5) - %eko 5». ELk 221. arauan erabiltzen du gai hau eta bertako erabilerarako arau bat eman ondoren, zein den ehunekoak beti zifraz emango direla, ñabardura bat egiten du Euskaltzaindiaren aginduaren aldean, ezik dio ‘%’ zeinua beti aurretik jarri behar dela eta zeinuaren eta zenbakiaren artean lauki laurdeneko tartea utzi behar dela. Edonola ere, EBEDEn ez dago horrelako tarterik, ez eta Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna (aurrerantzean, EGALPEN) liburuko 101. orrialdeko aipuan ere. Tarterik ez jartzeko aukera bera hartu dute Idazkera-liburuak eta HIZERABIk. Beraz, tarte barik idazteko joerari eutsi behar zaio. 1.3.4. DATAK Urteak eta data emateko ere modu bat baino gehiago dugu; hala ere, eta guri dagokigun esparruan bat aukeratu behar dugu. Horretarako, Euskaltzaindiaren EGALPENera joko dugu, eta bertan proposatzen dena hartu: mila zortziehun eta hamahiru, eta 1983ko urtarrilaren hogeita bata. Ikusten den moduan, -ko erasten zaio urtea adierazten duen zifrari, -en erantsiko diogu hilabeteari eta -a(n), berriz, egunari. Beti ere, kontuan izan behar dugu zenbaki hori nola amaitzen den, kontsonantez ala bokalez: 1981eko 1982ko 1983ko 1984ko 1985eko 1986ko 1987ko 1988ko 1989ko

1981ean 1982an 1983an 1984an 1985ean 1986an 1987an 1988an 1989an 321


1990eko 1991ko 1992ko 1993ko 1994ko 1995eko 1996ko 1997ko 1998ko 1999ko 2000ko

1990ean 1991n 1992an 1993an 1994an 1995ean 1996an 1997an 1998an 1999an 2000an

Hila eta eguna bakarrik azpimarratu nahi baldin baditugu, bi modu ditugu aukeran: urtarrilaren 20a eta urtarrilak 20. Azkeneko modua gaur egun barreiatzen ari den arren, ezin da nolanahi erabili eta muga argiak ditu. Alborakuntzan edo tituluetan joan behar du: gaur, urtarrilak hogei, arratsaldean elkartzeko asmoa dugu. Bestela desegokia da: *urtarrilak hogei hitzaldi bat entzun nuen; *urtarrilak hogeian hitzaldi bat entzun nuen. Ikusten denez, itzuli honek ez du lekurik egitura gramatikalen barnean; eta izenburuetan edo idazketa formal batean (irudietan, iragarkietan etab) erabiltzeko utzi beharko litzateke. 1.4. Laburtzapenak Argitasun arrazoiak direla medio, hobe da hitz laburtuak ez erabiltzea. Laburduraren abantailek, izan ere, idazkeraren arintasunak eta lekuaren ekonomiak ez dituzte, hizkuntzari dagozkionez, haren gardentasunari ekartzen dizkioten kalteak bidezkotzen. Bestalde, unean uneko modek ezartzen dituzten laburdura askoren iraungitasunak beraiez baliatzen diren testuak berehalaxe zaharkituko lituzke. Hala eta guztiz ere, edozein hitzen brakigrafia (=laburtzapena) egin daiteke, baldin eta testuetan maiztxo agertzen bada, hala nola lege baten hasieran art. gisa labur daitekeen artikulu hitza. Atal honetan UZEIk argitaraturiko Laburtzapenen gidaliburua, siglak, ikurrak, laburdurak liburuari segiko diogu gehienbat, arazo honen gainean euskaraz mamitu den lanik garrantzitsuena denez. 1.4.1. LABURDURAK Laburdura edo hitz laburtua.—Gaztelaniaz, «abreviatura», frantsesez «abréviation», «abbreviation» ingelesez eta «Abkürzung» alemanieraz. 322


Hasteko, esan dezagun, laburdura berria egitean berebiziko araua dagoela: alegia, irakurleak laburduraren atzean dagoen hitzari erraz samar antzemateko modukoa izan behar duela. Dena dela, laburdura agizkoak daude, bai eta alor berezituetakoak ere. Azken hauek arruntak dira bertako jakitunentzat. 1.4.1.1. Laburduren eraketa 1.4.1.1.1. Laburdura motak Laburdurak eratzeko hiru bide nagusi daude; bakoitzean halako irizpide edo arauak zaindu behar izaten dira. 1go.) Laburdurarik errazena hitzaren lehen letra edo sigla soila hartzea da, besterik gabe: A. (aita) S. (Saindua), j. (jaio). J. (jaun); baina honelakoak ez dira ugariak, atzeko hitzari antzematean berezko zailtasuna dutelako. Oso testuinguru jakinetan edo hitz-mota bereziren batzuekin batera erabiltzen dira: A. Jon, S. Antonio, j. J/A (jaun/andere). Honelako laburdura, ordea, askozaz zabalagoa da hitz elkartua edo bestelako hitz-katea finkoa laburtzen denean, hitz edo elementu bakoitzaren lehen letra hartuz: a.m. (ante meridiem), a.l. (aipaturiko liburua), e.b. (esate baterako), g.b. (goian bego) etab. Areago, batzuetan gertatzen da hitz berberak laburdura bat baino gehiago eduki dezakeela, bere soiltasunean dagoenean ala hitz-elkarketan doan kontu: Jn. (jaun), baina J/A (jaun/andere). 2gn.) Laburdurarik arrunt eta erabiliena hitzaren azken partea kenduz egiten da, galera-laburdura, alegia. Honelako laburdurek benetan izan behar dute laburdura: hau da, letra bat edo bi galtzeagatik ez du merezi, eta ez da hitza laburtu behar, hitzak testuinguruan duen eginkizun berezia adierazteko baldin ez bada behintzat. Horrelako laburdurek ez dute gehienbat bokalez amaitu behar (salbuespena, e.b., hilabete-izen batzuen laburdurak euskaraz: Mai. (maiatz); Abu. (abuztu). Bestalde, laburduren amaieretan euskal digramak (tx, ts, tz etab.) osorik eman behar dira: antz. (antzerki) eta ez ant., ints. (intsektu) eta ez int. Hala ere, arau hori ez da rr digramarekin betetzen: or. (orrialdea). Azkenik, hitza moztu nahi den puntuko kontsonanteari (beraren silabako azkenari) hurrengo silaban beste kontsonanteren bat darraionean, bigarrenaren ondoan etengo da hitza: desk. (deskontu) eta ez des.; berpizk. (berpizkunde) eta ez berpiz. 3gn.) Askotan hitzaren barruko zenbait letra kenduz egiten da laburdura: Jn. (jaun), zk. (zenbaki), app. (apezpiku), dtu. (deskontu), dk. (doktor). Trinkotze-laburdurak deritze Gotzon Egiak berauei. 323


Horrelakoetan hitzaren lehen letren hurrenkera berean hartuko dira laburduran zainduko diren letrak. Laburdura mota hau interesgarria da hitzari antzemateko, lehen partea ematea aski ez denerako, eta bereziki atzizkien bidez eratorritako hitzen laburdurak bereizteko edota hitz elkartuentzat. Euskaraz atzizkien bidezko eratorpena hain ugaria delarik, egokia dirudi atzizkien laburduren formak ondo finkatzea, horrela trinkotze-laburduren eraketa, antzemate eta erabilera errazteko. Hiruretarik zein aukeratu? Nahasbiderik sortzen ez duena, edo gutxien sor dezakeena. Nahasmendua sor baliteke, hobe hitza osorik idaztea, nahiz eta euskarazko testuarekin batera eta zutabe bikoitzean dagoen beste hizkuntzazkoa laburdura erabili. 1.4.1.1.2. Hitz eratorrien laburdurak Orain arte emandako irizpideek eta arauek edozein hitz-modu laburtzeko balio dute, eta bereziki erro-hitza laburtzeko. Sintagma labur nahiz luzeen laburdurarako balio dute orain artekoek ere, sintagma hitz bakunetara bihurtzen den neurrian. Sintagman hitz eratorriak edo elkartuak baldin badaude, berriz, honelako arazoak sor daitezke: Aurrizkien bitartez eratorritako hitzek ez dute arazo apartekorik sortzen, hitzaren laburdura aurretik hasten delako beti, eta aurrizkiaren forma osoa + erroaren partea agertzen delako laburduran. Atzizkien bidezko eratorrien laburpenak, ordea, buruhauste handiagoa dakar. Euskarak hain ugariak dituenez atzizkiok, arazo galanta dakarte laburdurei dagozkienez, horien azpian dagoen hitzaren formari antzematekoan eta forma ezberdinak bereiztekoan. Goian, trinkotze-laburdurak egokitzat hartu ditugu, hitz eratorri eta elkartuetarako, eta bereziki eratorpen-atzizkien forma laburtuak finkatzearen egokitasuna. Horrek bide emango luke hitzaren lehen partearen laburdura aski trinkoa emateko eta atzizki laburtuarekin batera hitzari antzemateko. Zuzen hitzaren laburdura zuz. gisa eratu izan da testuinguru jakinean edota sintagma laburtuaren barruan zuz. kan. = Zuzenbide Kanoniko, lan-zuz. = Lan-zuzenbide etab., bide honetatik, honelako laburdurak eratuko genituzke: zuzen (zuz.), zuzendari (zdri.), zuzendaritza (zdrtza.), zuzentzaile (zuzle.), zuzentasun (ztsun.), Zuzenbide (zbde.). Honetan guztian testuingurua da jaun eta jabe. 1.4.1.1.3. Hitz elkartuen laburdurak Hitz-elkarketan hiru idazkera mota eduki behar ditugu kontutan, laburdura egiteko: 324


1go. Hitz elkartuak, erabat lotuak. Bi hitz edo gehiagoz eraturikoak dira, hitz bakar gisa idazten direnak: hau da, osagaien artean inolako tarterik utzi gabe. Horrelakoak oso ugariak dira hizkuntza guztietan, batez ere kultur erroren batekin eta bestelako hitzen batekin osotuak. Euskarazko lexiko-sorkuntzan oso erabilia da hitz-elkarketarena; horien idazkerari dagokionez, hitz bakar gisa sarriago idaztera jotzen da, zenbat eta erabiliagoa eta ezagunagoa izan hitz elkartua. Euskaraz badaude hitz batzuk, elkartuak sortzeko eurrez erabiltzen direnak, eta gehienbat beste osagaiaren ondoren erasten direnak: -aldi, -kide, -aurre, -arazi, -berri, -zahar, -orde, -ezin, -buru, -arte, -zain etab. Horrelako elkartuen laburdurak eratzeko, goian eratorrien atzizkien laburdurei buruz esandakoak balioko luke, agian arrazoi handiagoz oraindik. Horien laburdura finkoa normaltzeko eta horrelakoen zerrenda eman ahal izateko, bidea urratu behar dela uste dugu. Hemengo zerrendan, -zaintza (-zantza) osagaia zz. formara laburtu behar dugu beti: ertzz. (ertzaintza), erlazz. (erlazaintza), mahastzz. (mahastizaintza). Kontutan hartu behar da, hitz osagaien marka jarri behar dela laburduran errazago antzemateko hitzari. 2gn. Marratxoz loturiko elkartuak. Berauen laburdurak eratzean, irizpide hauek hartuko dira kontutan: —Oso-osorik hartuko da hitza, eta laburduraren osotasunari begiratuko zaio funtsean; hala ere, lehen osagaiaren eta bigarrenaren laburdura bakoitzak bere eraketa berezia izango du. Bien laburdura emateak, bakoitzarena motzagoa izateko bidea ematen du. —Laburdura elkartuaren tartean hitz elkartuak berak daraman marratxoa idatziko da, hitz elkartuaren marka gisa. —Laburduraren puntuari dagokionez, bi jokabide daude: laburdura osoaren azkenean bakarrik idaztekoa, eta lehen osagaiaren laburduraren ondoren ere jartzekoa. Badirudi bigarren jokabidea hobestekoa dela: testu-liburua (tes.-lib.), alderdi-finantzak (ald.-fin.). 3gn. Bereiz idatziriko elkartuak. Nahiz eta bereiz idatzi bi osagaiak, kontutan hartu behar da elkartuaren osotasuna. Horregatik, marratxoarekin idatziriko elkartuen arabera laburtuko dira, bi osagaien artean marratxoa idatziz: psikologi hiztegia (psik.-hizt.), kultur eragintza (kul.-erag.). 325


1.4.1.1.4. Laburdurak adierazteko sistemak Hasteko, esan behar da, laburduren lehen letra larriz ala xehez idazterakoan, hitza bera nola idatziko litzatekeen ikusi behar dela, eta honen arabera idatzi laburdura ere. Sarritan lagun-tituluen eta kortesiazko hitzen laburdurak joan ohi dira larriz: Jn., A.; baita Bibliako liburuen laburdurak ere: Ex., Jer. Hala ere, lagun-tituluen eta kortesiazko hitzen laburdurak ere xehez joan ohi dira. Laburdurari puntua jartzea ez da beti betetzen. Dena den, bost sistema ditugu laburdurak emateko: (1)

zuz. e.b. jn.

(2) k/k l/ t/

(3) nÂş ExcÂŞ DĂąa

(4) Jer Lk Ap

(5) lan.-zuz. erl.-hizt. j.-d.

(1): Hitz laburtuaren ezaugarri nagusia puntua da honelako laburdura motan. (2): Letraren atzetik edo letren tartean barra jarriz idazten da laburdura. Merkataritza eta estatistika dira arlo nagusiak laburdura mota hau erabiltzean. (3): Gainletratxo modukoa erantsiz ematen da laburdura. Euskaraz ez dugu honelakorik ezagutzen. (4): Punturik gabe idazten da. Bibliako liburuak aipatzeko mugatzen da laburdura mota hau. (5): Hitz elkartuetan, marratxoarekin idazten badira, badirudi egokia dela laburduran ere marratxoa zaintzea. Laburdura batzuk bi sistemaz ematen dira: k/ eta k. (kale). Beste batzuetan badira hitz berberaren laburdura mota tradizional ezberdinak sistema berberean ere: desk. eta dtu. (deskontu). Bestalde, badira hitzak bi laburduraz adierazten direnak: gehienbat laburdura bat onartua egonik, batzuetan laburragoa beharrezkoa delako-edo beste bat eratu ohi da: zenb. eta zk. (zenbaki), and. eta a. (andere). Hau ez da nahasi behar kasu honekin: hau da, ikurra eta laburdura, hitz berarenak, bi eratara ematearekin: adib., E eta emak. (emakumezkoa), G eta giz. (gizonezkoa). Azkenik, badaude beste hitz laburtu batzuk tauletan eta grafikoetan kontzeptu-burutzat jartzen direnak, lekuaren arabera, eta gehienbat hartarako bakarrik balio dutenak. Ez dago horiek laburdura normal eta normaldutzat ematerik. Horiekin nolabait pareka daitezke beste hitz laburtu batzuk (bereziki hilen eta aste barruko egunen izenak), egutegietan, zigiluetan eta beste horrelakoetan erabiltzen direnak; sarrienik zenbakien tartean doaz; eta inoiz ez berbaldi jarraikoan; larriz nahiz xehez idazten 326


dira, eta punturik gabe ere bai, ahal den laburtuen emateko. Horiek ez dira laburdura normalekin eta berbaldi jarraikoan erabil daitezkeenekin nahasi behar. 1.4.1.2. Laburduren erabilera Sintagmaren baten jarraiko hitz bat baino gehiago puntu eta guztiko laburdurez ematen direnean, honako arauak erabiltzen dira, tarteune zuria eman ala ez erabakitzekoan: —Letra bakarreko laburdura-multzoan, tarteune zuriarekin nahiz gabe idatzi ohi dituzte autoreek. Laburdurak lekua irabazteko direnez, egokiagoa dirudi tarteunerik gabe idaztea. Adib. h.d. (hau da); g.b. (goian bego). —Letra gehiagoko laburdurak daudenean, tarteune zuria utzi behar da: Adib.: zenb. g. (zenbakirik gabe); itz. oh. (itzultzailearen oharra). —Barraren bidez adierazten diren laburduren artean ez da inoiz tarteune zuririk uzten: k/k, g/g. Laburdurak esaldiaren barruan erabiltzen direnean, honako irizpideok zaindu ohi dira: —Hitz laburtuak sintagma edo esaldian lotuta dagoen beste hitz batekin batera joan behar du lerro berean. Horregatik ez da idatzi behar: «aulkiak, mahaiak, liburuak, etab.»; baina lerroa has daiteke adib. laburdurarekin, hori ondoko hitzei dagokienean. —Lerrokada ez da gehienbat laburduraz amaitzen; etab. eta or. salbuespentzat hartzen dira. Baina joan daiteke lerrokadaren azkenean, hori parentesi artean badago. —Bi hitz edo gehiagoren laburdura multzoa ezin daiteke hautsi bi lerrotan: lerro berean joan behar du. 1.4.1.3. Laburduraren deklinabide-atzizkiak A) Noiz erantsi atzizkia 1. Edozein hitz arrunt bezala ere, horren laburdura deklina daiteke, testuinguruak hala behar duenean; eta orduan idatzi egiten da deklinabide-atzizkia; baina sintagmaren bateko hitzak laburtzean, sintagmaren barruko deklinabide-atzizkiak ez dira sarritan idazten laburduran: b.o.b. (bukaera onari baldintzatua), a.a. (aipaturiko artikulua), l.g. (lekurik gabe). Etab. laburdurak, perpausaren azkenean doanean, ez du deklinabide-atzizkirik behar, aurreko hitz-andanari erantsi beharrekoa azkeneko 327


etab. laburdurari erantsi nahi ez bazaio behintzat: «Guztiarentzat balio du lege honek: umeentzat, gazteentzat etab.»; baina «...ume, gazte etab.entzat». 2. Laburdurek gehienbat ez daramate mugatu singularraren «-a» markarik absolutiboan; beste kasuena beherago ikusiko da. Nahiz eta mugatu singularraren marka ez idatzi, mugatuta irakurtzen da oso maiz laburdura. 3. Laburdurari «-ak» mugatu pluralaren atzizkia erants dakioke, testuinguruaren arabera eta irakurlearen mesedetan. B) Atzizkiaren forma Irizpide orokortzat hartu behar da, deklinabideko atzizkia laburdurari erastean, horren atzetik edo azpian dagoen hitzari dagokiola, eta, beraz, haren bukaera eduki behar dela kontutan. Hitz horrek, laburduraren deklinabideari dagokionerako, ez du berez ez mugatzailerik eta ez bestelako deklinabide-markarik; horrek esan nahi du, hitzari berari dagokion atzizkia osorik erantsi behar zaiola laburdurari: zuz.aren (mugatu singularra), zuz.en (mugatu plurala), zuz.ren (mugagabea), Zuzenbide hitzari dagokion deklinabidearen arabera, letra epentetikorik gabe; gldi.ko (gizaldiko, epentesirik gabe), baina ar.etan (arrunt-etan) «e» epentetikoaz. Laburduraren azpiko hitza «-a» letrarekin amaitzen denean ere, deklinabide-atzizkia osorik emango da laburduran, idazkeran aldaketa fonetikoei jaramonik egin gabe: inform.en (informatika-en), ekon.etako (ekonomia-etako); ahoskatu noski, informatiken eta ekonomietako ahoskatu behar dira. C) Atzizkia nola lotu Laburdura puntu eta guzti idazten denean, deklinabide-atzizkia zuzenean lotuko zaio: zuz.ko, ekol.ren. Laburdura punturik gabe idazten baldin bada, marratxoa lotuko zaio deklinabide-atzizkiari: k/k-ko, Jer-ren. 1.4.2. SIGLAK Sigla deituko diogu euskaraz, gaztelaniaz «sigla(s)», frantsesez «(mot) sigle» eta ingelesez «acronym» deritzonari. Hitzen hasierako letrekin (edo logogramekin) osotzen den izena da; lagunbanakoen nahiz erakundeen eta elkarteen izen berezien laburtzapen gisa erabiltzen da. Gaur egun ere, berriz, bestelako alorretako izenen siglak erabiltzen dira: BPGD, LH etab. J. Dubois-ek Diccionario de Lingüística hiztegian honela definitzen du: «Se denomina sigla a la letra inicial o al grupo de letras iniciales que 328


constituyen la abreviatura de ciertas palabras que designan organismos, partidos políticos, asociaciones, clubs deportivos, Estados, etc». Nahiz eta siglaren esanahi funtsezkoena lehen letraren irudikapena izan (L, lanbidearena, edo H, heziketarena), hemen siglazko hitzaz ari garenean, beste zerbaitez ari gara: zenbait hitz jarraikoren lehen letrek osotzen duten hitz edo izen berriaz: LH (ele-hatxe). 1.4.2.1. Sigla motak Martínez de Sousaren arabera bi sigla mota daude: doia, hitzen lehen letrez bakarrik osoturik dagoena (EEE, Europako Ekonomi Elkartea); eta ezdoia, hasierako letrez gain bestelakoren batzuk ere sartzen dituena ALBEFO (Alokairu-Bermeko Fondo), HIZGABE (Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarra). Idazleak berak sigla deritzo doiari, eta akronimo ezdoiari. Izatez sarritan nahasi egiten dira siglak eta akronimoak, hemen egin dugun bezala. Siglek, zalantzarik ez, adierazpen lehor, mekaniko eta, oro har, iluna ekartzen dute. Baina laburtzapen modu berezi honetan ez da dena eragozpen: esapide zabala (organo baten izendazio, lege baten idazpurua...) beharrik gabe berriro aipatu behar duten idazkien idaztankera astuna arintzen dute; bestalde, zenbait sigla oso herrikoiak dira eta nahikoa bizitasuna erakusten dute, bai eta lexikozko eratormena ere (UGT, ugetekoa...). Nolanahi ere den, legezko hizkeran neurri handiz erabili behar dira siglak eta beti bermatu beharko da beraien gardentasuna; beraz, eurak erabili behar direnean, har bitez kontutan irizpide hauek: —Bidezkotuta egon behar du, hala maiztasunagatik (inoiz gutxitan aipatzen bada, ez da zertan siglarik erabili), nola laburtzen den esapidearen luzapenagatik (substantibo bik eratzen dituztenak, hala nola Konstituzio Auzitegia, ez da siglara jo behar). —Beti azaldu behar da, siglari dagokion esapide osoaren idazkeraren bitartez, lehen aldiz agertzen denean; ondoren, sigla idatziko da, edo parentesien artean, edo komen artean aurretik aurrerantzean jarrita... Ez dute betekizun hau egin beharrik ezagunenak diren aldizkari ofizialek. —Izaera eta izendazio egonkorrak dituzten izakunde eta erakundeentzat gorde behar da. Honengatik, ez da erabili behar herri administrazioetako organo arruntak izendatzeko —edozein dela euren lerruna—: Estatuko Administrazioak eta autonomi elkarteek ministraritzan edo sailean edo euren goi mailako zuzendaritza-zentroetan dautzan logotipoak geroago eta gehiago erabili arren, ez da debekapen hau zertan hautsi, arauen testuek administrazio organo 329


horiek baino luzeago iraun behar baitute. Herri administrazioetan erabiltzen direnean, erakundezko administrazioari lotu behar zaio (ICONA, INI...). —Behar bezala azaltzen denean, idazpuru laburtutzat sigla bat duten legezko testuak (BEZ) aipatzeko erabil daiteke; baina hobe izango litzateke erabiltzea sigla ofiziala denean bakarrik, hots, legeak berak finkatuta duenean. —Letra larriz idatzi behar da eta, erregela orokor gisa, siglaren letra bakoitzaren ondoren laburduraren puntu adierazgarririk gabe (BEZ eta ez B.E.Z.). Siglaren ezaugarri nagusia hau da: hitz edo izen berria sortzen dela, eta halakotzat irakurtzen dela. Lehen aldian puntuz bereizten badira ere batzuetan siglazko hitzaren parteak, zenbat eta ezagunagoa siglazko hitza, orduan eta handiagoa puntuak kentzeko joera. Ondoren, siglen zenbait arazo aztertuko dugu. 1.4.2.3. Siglen eraketa Eraketak forma ugari har dezake, arau estu eta zorrotzei ihes eginik. Siglak arrakasta izango badu, garrantzizkoa da irakurkorra izatea (hizkuntza bereko beste hitzen baten homonimoa izatea hobe: ERNE, HABE, HASI, ETA, HIZGABE. Jarraitu beharreko urratsak honako hauek dira: A) Letren aukera Sigla doiak lehen letrez eratzen dira eta ezdoiak, berriz, letra bat baino gehiagorekin. Doiak ditugu HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea), AEK (Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea); ezdoiak, bestetik, IRALE (Irakaskuntzako Langileen Euskalduntzea), BAME (Barruko Mediku Egoiliar) etab. Sigla ezdoiak eratzen dira batzuetan, doitasunez eratuz gero, silabaka irakurtzerik ez dagoenean. Sigla ezdoiak luzeagoak izatea onartzen da, irakurtzeko errazagoak direlako; doitasunez eratu, baina silabaka irakurtzekoak ez diren siglek, berriz, motzak izan behar dute (ez lau letratatik gorakoak); MHFGZ (Monitore-Hezitzaile Funtziotarako Gaitasun-Ziurtagiria) ez da sigla egokia. Era berean, nahiz eta lau letratatik ez pasa, laburdura desegokiak dira HAEE (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) eta antzekoak, irakurtzeko oso zailak direlako (orduan jendeak IVAP = «Instituto Vasco de Administración Pública» irakurtzen du!). Bokalez eraturiko siglak desegokiagoak izan ohi dira ahoskatzekoan, batez ere irekidura berekoak edo berdintsukoak baldin badira bokalok: EEE; egokiagoa da UEU. 330


Kocourek-ek hitz sendoak eta hitz ahulak bereizten ditu siglaren jatorrizko sintagman. Eskuarki, hitz ahulen lehen letrak ez dira siglaren eraketan sartzen, hala nola buruzko, eta, e.a.: HABE eta ez HAeBE; KTE eta ez KeTE (Kultur eta Turismo-Ekintzetxea); PFEZ eta ez PFEgZ. Badaude, hala ere, bestelako sigla ezagun batzuk, hitz ahulen lehen letrak ere siglan sartzen dituztenak: CiU, ETA. Euskarazko sigletan, bestalde, ez dugu deklinabide-atzizkiaren markarik jartzen, erdara erromantzezkoetan preposizioak-eta sartzen ez diren legez. Badira osterantzeko sigla-modukoak ere, hala nola EURONET (Europako Telekomunikazio-Sarea, sare = «net»), EURATOM (Europako Atomo-Energiaren Elkartea) etab. Nazioarteko siglak izan ohi dira gehienbat horrelakoak, eta siglaren jatorrizko sintagman hizkuntza ezberdinetan ager daitezkeen hitz ezberdinetatik ihes egiten da horrela. Euskaraz ere badira horrelako akronimoak: GAUTENA (Gipuzkoako Autisten Elkartea), esaterako. B) Letra larri eta xeheak. Puntuak. Marra Euskaltzaindiak siglen idazkeraren gainean esanikoak 1971koak dira eta oso gauza arinak dira, berbarako, «edo larriz eta atzizkia segidan xehez, edo letra xehez eta marratxoa jarrita atzizkiaren aurrean: UNESCOren edo Unesko-ko». Gehienetan letra larriz idazten dira siglaren letra guztiak: doietakoak nahiz ezdoietakoak. Hala ere, sigla ezdoiak bereziki letra xehez idatzi ohi dira, lehen letra larria zainduz: Renfe (Red Nacional de Ferrocarriles Españoles), Icona (Instituto Nacional para la Conservación de la Naturaleza), Isf (Ingénieurs et scientifiques de France); horiek beraiek beste batzuetan letra larriz idatzita ere ikusi ohi ditugu. Batzuetan, hitz ahularen lehen letra ere siglan sartzen denean, letra xehez idatzi ohi da hori bakarrik, beste letrak letra larriz zainduz: CiU (Convergencia i Unió), beste batzuetan, berriz, ez, ETA (Euskadi Ta Askatasuna). Azkenik, badira izen arrunt bihurturiko siglak, beste edozein izen arrunt bezala idazten direnak: denak xehez, alegia; gauza edo aparaturen bati izena emateko asmaturiko sigla-hitz lexikalduak izan ohi dira horrelakoak: ovni (objeto volante no identificado), radar (radio detecting and ranging), napalm (naphtalenic acid and palmetate), baina horietakoak ere, batez ere berriak direnean, letra larriz idazten dira: OHE (Objektu Hegalari Ez-identifikatua). Siglako puntuei dagokienez, ez dago jokaera erabat finkorik. Sigla berbera puntuekin nahiz punturik gabe ikusi ohi da. Badirudi sigla berria 331


denean, sarritan puntua erabiltzera jotzen dela; eta ezagunagoa egiten denean, horiek galtzera. Badaude sigla batzuk puntua berena dutenak, siglaren sortzaileak hala nahita, orduan nahitaez zaindu beharra dago: PC. (pe-ce-punto). Dena dela, sigla ezdoiarentzat bereziki balio du punturik ez jartzeak. Oso gutxitan ikusi ohi dira puntuak horrelakoetan. Bestelakoetan, siglak punturik gabe idaztera jotzen da, argitasuna edo bestelako arrazoiren bat bitarteko denean izan ezik. Sigla-hitzak ez darama marrarik inoiz letren artean, nahiz eta jatorrizko sintagman hitz elkarturen bat marrarekin lotuta idatzi, eta hitz-elkarketako hitz bien lehen letrak sartu siglan: ALBEFO (Alokairu-Bermeko Fondo), PPGd (Barne-Produktu Gordin). Badira, ordea, sigla anizkunak-edo marraz banatuak eta agian parteetako bat silabatuz eta bestea letreiatuz ebakitzen direnak: ETA(PM) (eta-pe-me), ETA(M) (eta-eme). C) Sigla alfa-numerikoak Badira siglak, letrak eta zenbakiak konbinatuz eraturikoak: ETB-1, SS20, TVE-2; marraz berezita nahiz marrarik gabe. D) ÂŤSigla pluralakÂť Horrela deritzegu letrak bikoiztuz eratuta daudenei: EEUU, CCOO. Gaztelaniaz aski erabiltzen da horrelako sigla-modua, azpian dagoen izen berezia pluralezkoa denean; baina batzuetan sigla singularrari pluraleko atzizkia erantsi ordez, siglako letrak bikoiztu ohi dira: AA (Antiguo Alumno) eta AAAA (Antiguos Alumnos). Oro har, ordea, horrelako siglak ez dira ahoskatzen eta, beraz, ez eta deklinatzen ere, ez pluralean, ez singularrean; azpian edo oinarrian dagoen izena bera esan ohi da: Comisiones Obreras. Euskaraz ere badira horrelako sigla gutxi batzuk: EEBB, FFAA (Foru Aldundiak). Baina askozaz zabalduagoa da siglaren forma arrunta, sintagmako hitzen lehen letrez osoturikoa, alegia, nahiz eta azpiko sintagman adierazten den izen berezia pluralezkoa izan: AEB (Amerikako Estatu Batuak), LK (Langile-Komisioak), IK (Iparretarrak), GIT (GoiIkasketa Teknikoak), SAK (Sozialismoaren Aldeko Kristauak). Tradizioa duten kasu bakan haiek errespetaturik ere, euskarazko siglak eratzeko sistema hau ez bide da zabaltzekoa, kontutan izanik batez ere halako kasuetan pluralaren marka sintagmaren azken hitzak bakarrik daramala euskaraz: Estatu Batuak, Foru Aldundiak, Auzo Elkarteak, Ikasle Ohiak; horregatik sintagma edo izen singularraren sigla eratzeko sistema berari eusten zaio gehienbat. Besterik da horrelako siglak (balio plurala dutenak, alegia) pluralean deklinatu behar diren ala ez. Horretaz geroago jardungo dugu. 332


1.4.2.4. Siglen ebakera eta zatiketa Siglazko hitza silabaka irakur daiteke: UZEI (u-zei), HABE (ha-be); nahiz letraka: EKB (e-ka-be), EHE (e-hatxe-e), AEK (a-e-ka). Batzuk derrigorrez egin behar dira letraka, silabaka ezin direlako ebaki, alabaina, sigla ezdoia ezin irakur daiteke letraka, haren eraketa berezia dela medio. Badaude sigla anizkunak ere, zatiz silabaka eta zatiz letraka ebakitzen direnak: PSOE (pe-soe), PSUC (pe-suk), e hori labur eta itxia baldin bada ere, ETEFGZ (etefegez), PNN (pe-ne-ne), IEN (Irakasle Ez-Numerarioa) (iene); batzuetan, ordea, hitz edo izen berri ezagunaren finkotasuna hartu arte, siglaren atzean edo azpian dauden hitzak irakurri ohi ditugu: BAO (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala), BZ (Babes Zibila) etab. Gauza bera gertatzen da siglazko hitza silabaka nahiz letraka irakurtzea zaila denean: EEE, HAEE (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) etab. Siglen ebakerak, berriz, zerikusia du horien lerro-bukaerako zatiketarekin. Letreiatuz ebakitzen diren siglak, edota puntu eta guzti idatzitakoak, ez dira inoiz zatitzen; sigla hiru letrakoa baldin bada ere, ez da bi lerrotan zatitzen. Baina sigla silabaka ebakitzen baldin bada, eta punturik gabe idatzita badago, beste edozein hitz bezala zati daiteke lerroaren azkenean; baina inola ere ez siglaren letra bat bakarra suertatuko balitz bigarren lerroaren hasieran edo goiko lerroaren amaieran: ALBEFO edo ALBEFO bai; baina ez EAZI edo EMK. Beste arazo bat da siglako bokalen artean noiz eratzen den diptongoa eta noiz ez. Horrek ondorioa izango luke siglako lerroen arteko ebaketan. Siglaren ebakera adieraztean ikusiko da noiz dagoen diptongoa eta noiz ez. 1.4.2.5. Siglen deklinabidea, mugatzailea eta plurala Hasi orduko, bi ohar egin behar dira siglen gainean: 1. Sigla lokabea da, azpian duen jatorrizko sintagmari dagokionez. Sarritan bide berezia egiten du siglak; batzuetan irakurleak nahiz siglaren erabiltzaileak ahantzi ere egiten du jatorrizko sintagma. Sigla idatzi eta beti azpiko sintagma irakurriko bada, bietako bat esan nahi du: sigla bera gaizki eratuta dagoela eta ez dela erabilkorra, ala sigla baino gehiago ikur edo logotipo dela, hitz edo izen berri bihurtu ez dena. 333


Horrelakoek, ordea, salbuespen izan behar dute; eta gainera irakurkorren arau berberek balio dutela uste dugu horietarako ere: hau da, sigla gisa (letraka nahiz silabaka) ebaki ondoren, atzizkia erantsi behar zaiola, nahiz eta gero azpiko sintagma erabili (esan edo irakurri). Horregatik —eta gero emango diren arauak aurreratuz— EAko deklinatuko da, nahiz eta gero Eusko Alkartasuneko irakurri. 2. Siglaren beraren zuzeneko ebakera eduki behar da, hain zuzen, kontutan, nola deklinatu jakiteko: hau da, sigla-hitza bokalez ala kontsonantez amaitzen den jakin behar da. Izan ere, EKT kontsonantez amaitzen da idazkeraz, baina bokalez ahoskeraz (e-ka-te); horrela, HABE bezala AEK (a-e-ka) eta EKB (e-ka-be) bokalez amaitzen dira deklinabiderako. Horretarako jakin behar da sigla nola irakurtzen den: letraka ala silabaka. Badaude, ordea, sigla gutxi batzuk bitara irakurtzen direnak: EHE (e-e/e-hatxe-e). Era berean, erdaretako siglak ere letraka nahiz silabaka irakur daitezke, ohituraren arabera. Areago, hizkuntza batean letraka irakurri ohi duten sigla bera beste hizkuntzaren batean silabaka irakurri ohi dute: USA (usa, gaztelaniaz, eta U-es-a frantsesez); euskarazko ETA (euskaldunok eta ebakitzen duguna), frantziarrek e-te-a ebakitzen dute. Horregatik hizkuntza bakoitzean, siglen hiztegiak ez luke idazkera bakarrik eman behar, eta bai ebakera ere. Oharrok eginda, azter ditzagun bertako arazorik garrantzitsuenak: A) Siglen mugatzailea Sigla gehienak izen berezitzat hartzen dira; beraz, ez dute mugatzailerik hartzen: HIZPAL bildu da, EHUk agindu du, CATen programa etab. Badaude sigla batzuk, ordea, halako erakunde jakinen izen bereziak ez direnak, eta bai izendapen arruntei dagozkien sintagma gutxi-asko luzeen laburtzapenak. BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga), HB (Heziketa Berezi), HM (Hipoteka-Mailegu), NAN (Nortasun-Agiri Nazional) etab. Horrelako siglei mugatzailea erantsi ez erantsi, ez dirudi arau finkorik dagoenik, bai, ordea, jokabide nagusi batzuk: —Titulu gisa (edo parentesi artean izen sintagmaren ondoren) doazenean, ez dute mugatzailerik hartzen gehienbat. BEZ araupetzeko legea, NAN ateratzeko betebeharrak, Oñatiko OAZ, Heziketa Berezia koordinatzea beharrezkoa da. —Testuaren barruan doazenean, horrelako siglen ebakera bokalean amaitzen baldin bada, gehienbat ez zaie mugatzaile singularraren 334


markarik jartzen: HM (hatxe-eme) jaso du; HMren premia du; FAri laguntza eskatu; baina pluralarena bai: EKTak bat etorri dira. —Testuaren barruan horrelako siglen ebakera silabaka egin eta kontsonantez amaitzen denean, badirudi mugatzailea hartzera jotzen duela absolutiboan: BEZa ordaindua dut, Oñatiko OAZa Goiko Kalean dago. Baina beste kasuetan zailago hartzen dute mugatzailea: Oñatiko OAZek dirulaguntza hartu du, BEZen lege berria eta BEZaren lege berria. Dena dela, puntu honetan zeresanik du sigla erabiliagoa eta ezagunagoa izateak: zenbat eta erabiliagoa eta ezagunagoa izan (eta, beraz, lexikalduagoa), orduan eta errazago hartzen du mugatzailea. Sigla gutxi batzuk, nahiz eta erakunde-izen bereziak izan, mugatzaile eta guzti erabiltzen dira, sarritan erakundearen beraren eraginez: denboraldi batean aski zabaldu zen EAB (Euskararen Aldeko Batzarrea), EABa idazten eta e-a-ba edo eaba ahoskatzen zutena. Behin baino gehiagotan gerta daiteke beharrezkoa, bi sigla homonimoen arteko bata erakunde-izena eta bestea nolabait izen arrunta denean, azken honi mugatzailea erastea, biak bereizteko: HB (Herri Batasuna) eta HBa (Heziketa Berezia), SEAT (enpresa edo tailerra) eta SEATa (kotxe-marka), EE (Euskadiko Ezkerra) eta EEa (Educación Especial). B) Siglen plurala Lehen ere esanda dago sigla batzuen azpian dagoen sintagma bera dela plurala: plural horri erantzuten diola siglak. Hori adierazteko hitzen lehen letrak bikoizteko sistema ere aipatu dugu: EEBB, CCOO etab. Sigla-eraketa hori euskaraz baztertzekotzat jo dugu. Hala ere, horrelako siglak, euskarazkoak nahiz erdarazkoak, tradizioz eta ohituraz datozkigunak, uztekoak dira. Horien deklinabidea pluralean ala singularrean ematean, anarkia handi samarra ikusi ohi da egunkarietan eta aldizkarietan. Badirudi egokiagoa dela horrelakoetan pluralaren atzizkia ematea: EEBBetako, FFAAei, CCOOentzat, FFAAetan. Letrak bikoiztu gabe eraturiko sigletan, nahiz eta jatorrizko sintagma pluralezkoa izan, badirudi sigla bera singularrean deklinatzeko joera nagusitzen dela euskaraz, batez ere sigla erdaratikoa baldin bada: IK-ko ekintzailea, SAKek agiri bat atera du, EUTGn, EGLUren bilera. Zalantza handiagoa sortzen da beste kasu batzuetan: BNko burua nahiz BNetako Burua, LK-k kongresua egin du nahiz LK-ek kongresua egin dute; baina beti USAn eta USAko. Sigla gehienek, ordea, sintagma singularra dute azpian, eta batzuetan kontzeptu arrunten adierazpen gisa gainera. Horietan —eta batzuetan 335


erakunde-izen bereziak direnetan ere bai— pluralean joan daitezke sintagma horiek, eta, beraz, horiei dagozkien siglek ere pluraleko marka eramango dute: EKT eta EKTak, EKB eta EKBak, OAZ eta OAZak; EK edo EUREL ez dira Europako Komunitateak edo Europako Elkarteak, hauetako bakoitza baizik; denak adieraztekotan, EK-k edo EURELak idatziko dugu. Horrelakoetan, pluraleko atzizkia hartuko dute siglek, bakoitzaren ebakeraren arabera eta deklinabideko arau orokorrei jarraituz. Baina siglaren ebakera -a hotsarekin amaitzen baldin bada, hori utzi egingo da beti pluraleko atzizkiaren aurretik. A, K edo Z letrez amaitzen diren siglak irakur daitezke horrela: EGA (ega) eta EGAen (ega-en), GPZ (gepe-zeta), Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiri) eta GPZen (ge-pe-zeta-en). C) Siglen deklinabidea Deklinabiderako irizpideak bi puntutara bil daitezke: 1. Izen bizigabeen arabera deklinatzen dira siglak: UZEIko, NATOn, OHOtik, IBIra etab. Hala ere, gerta daiteke siglaren batek norbaiten izena adieraztea; orduan bizidunaren deklinabidea hartuko luke. 2. Siglaren ebakera bokalez amaitzen den ala kontsonantez, halako deklinabide-atzizkia hartuko du: UZEIk, HABEren, EKBri, HIZPALen, HAEEn etab. Lekua adierazten duten kasuetan «e» epentetikoa sartzen da siglaren eta atzizkiaren artean, kontsonantez amaitzen diren sigletan (horiek ebakerari begira): HIZPALgo, OTANera, RIEVetik. Argitu beharra dago sigla guztiek ez dutela leku-kasuen atzizkirik onartzen, adieraren arabera. Deklinabideko arauek euskarazko nahiz erdarazko siglentzat balio dute. D) Nola lotu atzizkia Aipaturiko «e» epentetikoaz landa, grafikoki nola lotu sigla eta horri erasten zaion deklinabide-atzizkia, mugatzailearena? Hiru arau daude: 1. Sigla larriz doanean, atzizkia zuzenean lotuko zaio, inolako marrarik gabe; berdin sigla zenbakiz amaitzen denean: PNVk, HBri, PSOEren, EAko; ETB1en, TVE2ko. Arau honek orobat balio du osorik larriz idatzitako tituluren batean siglaren bat dagoenerako: esportatzaileentzako BEZaren araubide berezia. 2. Sigla xehez idazten denean, marratxoarekin (-) ala gabe lotuko zaio deklinabide-atzizkia, Euskaltzaindiak, 1971. urtean, izen be336


rezi, arrotz edo ezezagunentzat emandako irizpidearen arabera: Onu-k, Renfeko (Renfe-ko?), Nato-ra, Iconara (Icona-ra). Besterik da sigla erabat lexikalduei edo izen faktizioei batuz: radarra, laserra. 3. Sigla K letraz amaitzen denean, badirudi marratxoa (-) idazteko joera nagusitzen dela, atzizkia k letrarekin hasten denean: AEK-k. 1.4.2.6. Siglen itzulpena Itzuli behar dira erdarazko siglak? J. R. Etxebarriak ohiturari eta zentzuzkotasunari heldu nahi die irizpide gisa, eta bi arau hauek ematen ditu: 1) siglaren azpian dagoen jatorrizko sintagma euskarara itzultzera, euskarazko sigla ere sortu egingo da; 2) erdarazko jatorrizko sintagma itzultzen ez bada, haren sigla bere hartan utzi eta erabiliko da euskaraz. Gotzon Egia erabat siglak itzultzearen aurkakoa agertzen da eta, aldi berean, jatorrizko hizkuntzako sigla erabili beharrari deritzo, bitarteko hizkuntzetakoak onartu gabe. UZEIko Politika Hiztegiak hau dio erakundeen siglazko izenei dagokienez (laburkin deritzo siglari): «Erakundeen izenak laburduraz izendatzeko erabili diren irizpideak: »1. Beste hizkuntzetan (espainiera, frantsesa, alemaniera eta ingelesa) bakoitzak bere laburkina duenean, euskarak ere berea ematen du, adibidez: MGEKA (Munduko Gazte-Elkarte Kristauen Aliantza), SESB. »2. Aipatu hizkuntzek laburkin berbera darabiltenean, euskarak ere berorri eusten dio, adibidez: USA, UNESCO. »3. Euskaraz lehendik erabili izan diren laburkinak bere hartan uzten dira, hala nola: EEE. »4. Espainieraz eta frantsesez modu batera eta ingelesez eta alemanieraz bestera datorrenean, euskaraz bi erak jasotzen dira ONU/UNO, NATO/OTAN, OIT/ILO.»

Jokabide estu eta bakarrari lotzerik ez dago, eta ohiturak eta erabiliaren erabiliak erakutsiko dute bakoitzean zein jokabide hartu. Hala ere, beharrezko deritzogu batasun moduko bat lortzeari, desbideratze larregirik gerta ez dadin. Arazo hau hizkuntza gogorren aldean aztertu behar da, euskara uhartetzat hartzeke. Nazioarteko erakundeetan, berriz, ingelesa izaten da sarritan hizkuntza anglosaxoniarrentzat siglen erabilera markatzen duena, eta frantsesa hizkuntza latinoentzat markatzen duena. Bestalde, siglak nolabait bizitza lokabea du, horrek izendatzen duen erakundearen eta bestelako sorkariaren izenaz aparte: PCE = Espainiako Partidu Komunista, edo UNO = Nazio Batuen Erakundea. 337


Hori guztia kontutan izanik, irizpide hauek eman daitezke siglen euskarapenari edo erdarazko siglen erabilerari dagokienez, horretarako hiru sailetan banatuz erdarazko siglak: 1. Erakunde edo zer berezien eta bakanen izen bereziak direnean: UNO, ECU, RAI. Arau orokor gisa, jatorrizko hizkuntzako sigla hartuko da, nahiz eta hitz egitean eta idaztean horren azpian dagoen izenaren itzulpena edo azalpena erabili: ECU (Europako Moneta-Unitatea) etab. Berdin egingo da alfabeto ezlatinoko hizkuntzekin. Nazioarteko erakundeak batzuetan jatorriz edota ofizialki onartutako bi sigla ezberdinez izendatu ohi dira Mendebaldean, sarritan hizkuntza anglosaxoniarren eta latinoen arabera. Horrelakoetan egokiena da hizkuntza latinoetan erabiltzen dena hartzea nagusitzat: ONU/UNO, OIT/ILO. Badira tradizioz euskararatu diren siglak, arrakasta handia ukan dutenak, EEBB (Estatu Batuak), EEE (Europako Ekonomi Elkartea). Horiek zaindu eta erabiltzekoak dira. Erdarazko siglaren bat euskaratu denean, egokia da, hasieran behintzat, jatorrizko (edo ingelesaren bitartezko) sigla ere ematea. 2. Herri eta hizkuntza ezberdinetan nolabait homogenoturiko erakundeen izenak diren siglak: PCF, PCE, FLA. Honelako siglak, nahiz eta erakundeen izen bereziak izan, hizkuntza guztietarakoak-edo dira, eta erdi arrunta da azpian dagoen horien jatorriko sintagma. Hizkuntza guztietan itzuli egin ohi dira, eta horren araberako sigla berriak sortu. Euskarara daitezke horrelako siglak: TAK (Txinako Alderdi Komunista), PAE (Palestinarren Askapenerako Erakundea). Honelakoetan, ordea, zenbat eta hurbilagokoa eta ezagunagoa izan erdarazko sigla, zailago gertatzen da euskarazko sigla berria zabaltzea: e.b., GAN (Galizako Alderdi Nazionalista), PNGren ordez. 3. Kontzeptu arruntak edo agizkoak adierazteko izenen siglak, hizkuntza askotan era ezberdinez erabiltzen direnak: OM (Onda Media), UE (Uhin Ertain), BPGd (Barne Produktu Gordina). Sintagma arrunten siglak euskaraz ematera jotzen dugu, euskarazko itzulpen-sintagmaren araberakoa, goiko adibidean agertzen denez, eta ondoko hauek ere adierazten dutenez: BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga), HIES (Hartutako Inmuno-Eskasiaren Sindromea), OLT (Osasun-Laguntzaile Teknikoa). 4. Sigla bikoteak agertzen direnean, Euskal Herrian gertatu ohi denez: EAJ/PNV, ANV/EAE, PCE/EPK. Irizpide orokor gisa: euskarazko sigla erabiltzea, euskaraz idazten dugunean; hori oso ezezaguna bakarrik denean, jarri ondoan erdarazkoa. 338


1.4.3. IKURRAK Ikur izenarekin izendatzen dugu euskaraz, gaztelaniaz «símbolo», frantsesez «symbole» eta ingelesez «symbol» izendatzen dena. Letra bat edo gehiago, nahiz zeinu grafikoa, nahiz biak batera, gauzaren bat, nolakotasunen bat, prozesuren bat, kantitateren bat, unitateren bat etab., adierazten duena da. Zientzien eta tekniken alorretan erabiltzen da batez ere, bai eta moneten, estatuen eta bestelakoen izenak adierazteko ere: DM (Deutsche Mark, alemaniar markoa); GB (Britainia Handia); k (kiloa); kg (kilogramoa); °C (Celsius gradua). Gainera, badaude zeinu-ikur bakarrak ere: m (metroa), d (eguna), Np (Neptunio) ikurren ondoan, «:» (zati), «+» etab., daude. Batzuetan antz handia dute laburdurekin eta irakurri ere atzetik edo azpitik dagoen hitza irakurtzen da; baina ikurrak nazioartekoak dira, eta laburtzapen gisa askotan ez dute zerikusirik norbere hizkuntzako hitzarekin; hizketan edo irakurketan, ordea, bakoitzak bere hizkuntzako berba erabiltzen du: Ag (zilarra). Nazioarteko akordioz ofizialki normalizatuak, onartuak eta finkatuak izan ohi dira. Beraz, horietan ez dauka ez hizkuntza bakoitzak ezta hiztun bakoitzak ere, sormenerako lekurik ez buruhausterik. Ikurren irakurbidea.—Ikurrak laburdurak bezala irakurtzen dira, hau da, horien azpian dagoen hitza irakurtzen da; baina bakoitzak bere hizkuntzan, nahiz eta ikurraren forma beste bat hizkuntzaren batetik atera izan: m (metro), A (ampere), d (egun), h (ordu), µ (mikra). Erreferentzia kardinalen ikurrak letreiatuz irakurtzen dira; baina horiek siglekin dute antz handiagoa, ikurrekin baino. Bestalde, badira ikur batzuk, inoiz siglen arabera irakurtzen direnak. Ikurren deklinabidea.—Ikurrak deklinatzean, edota ikurrei deklinabide-atzizkia zuzenean erastean, ikurraren beraren ebakerari begiratu behar zaio. Ikurraren azpian irakurtzen den hitzak hartuko lukeen atzizkiforma berbera hartuko du ikurrak ere. Ikurra punturik gabe doa, eta sarritan letra xehez, laburdura, berriz, puntuarekin. Deklinabide-atzizkia erastean, marratxoa idatziko da tartean. 1.5. Puntuazioa Eremu hau EBEDEko 28. orrialdean ageri da; dena dela, zenbait zalantza dela medio, beste argitalpen batzuk ere aipatu beharra dago, haren osagarri. Lehendaurrez, ohar garrantzitsua egin behar da: edozein puntuazio zeinuren ondoren tartea utzi behar da beti, ez aurretik, ordea (EL, 230. araua). 339


Jose Ramon Zubimendi eta Pello Esnalen Idazkera-liburuaren ildotik ibiliko gara arazo honetan gehienbat. 1.5.1. KOMA ( , ) Gaur egungo hizkuntzan koma da, zalantzarik gabe, puntuazio zeinurik korapilatsuena, beraren erabilera okerrak auzira eraman baitezake. Izan ere, idazleak predikatu izenlagunaren balio murriztailea edo azaltzailea ondo bereizten ez duenean sortzen da. Arazo larriak sortzen dira benetan! Koma esaldiaren arnasbidea da eta, horrenbestez, idazten ari den testua boz goraz irakurtzeko gomendatzen da, ondo jarrita dagoen jakiteko. Hala eta guztiz ere, orotariko testuek eta legezkoek ere oso txarto erabiltzen dute zeinu hau, gehienetan komak edo soberan edo faltan baitaude. Gehienetan, oker horiek gramatika hautsi baino ez dute egiten, hala nola, subjektu eta predikatuaren artean koma agertzen denean. Dena den, legezko testuetan esaldiaren jite azaltzailea edo murriztailea agertarazten ez denean ondorio larriak etor daitezke, subjektu behartua zehazteko, alegia, arauko egitateari edo betebeharraren edukiari dagokionez. Edozein idazlek eta, bereziki, legegileak kontuz ibili behar dute zeinu grafiko honekin, bai eta testu orokorren, nahiz teknikazkoen edota legeen esangura komak emendatuz nahiz ezabatuz zuzentzeko eginerarekin ere, argitalpeneko okerrak zuzentzearen bitartez, ez baitira beti moldiztegietan gertatzen. Definizio bat ematen has gintezke: ÂŤIrakurleak esaldi barruan egin beharreko geldialdia erakusten duen ezaugarria da koma; izan ere, geldialdiko doinu-aldaketa adierazgarria eragiten duen ezaugarriaÂť. Batzuetan, komari esker erabakitzen da esaldiaren esanahia: ÂŤHau ez da aita. Hau ez da, aitaÂť. Bertan ageriko diren adibideak Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legekoak (aurrerantzean, EFPL), Espainiako Konstituziokoak (EK) eta Lurralde Historikoei buruzko Legekoak (LHL) dira, legeriaren eretzean; eta honela izendatuko dira: 1) hasierako letrak; 2) artikulua eta atala, horrelakorik badu; 3) eta zein orrialdetan dagoen (beti ere, erabili dugun argitaralditik). Bestelako testuak aipatzen direnean, tokian tokiko aipamena egingo da. A) Komaren erabilera Koma hitzaren amaieran, azpialdean, erasten den ezaugarri txikia da, buztan txiki baten antzekoa. Lehen esan bezala, komaren ondoren, hutsunea utzi behar da beti; komaren aurrean, inoiz ez. 340


Koma, puntuazio-ezaugarri guztiak bezalaxe, bere aurrean dagoenaren letrakera berean idatzi behar da. Eta letra-tipo berarekin eta letra-tipoko neurri berean, jakina. Erabilera denaz bezanbatean, ondokoa izango litzateke lehenengo irizpidea: inoiz ez da koma bakar bat jarri behar subjektuaren eta aditzaren artean. Irizpide edo, Zubimendi eta Esnalek dioten legez, arau hau zuzen bete behar da; baita koma bat jarri ezean esanahia alda daitekeen esaldietan ere. Zuzen, baina ilun: Enpresa agiriaren atzetik dabil. Argi, baina oker: Enpresa, agiriaren atzetik dabil. Horrelako arazoak konpontzeko, bi bide daude: 1. Joskera aldatu: «Agiriaren atzetik dabil enpresa». Aukera hau oso ezaguna da, eta zehatza. Hala ere, esaldi laburretarako egokia da, baina esaldi luzeak ilun samartzeko arriskua ere badu. 2. Subjektuaren eta aditzaren tartean hitz osagarriak edo betegarriak sartu: «Baimen hau, ondorio guztietarako, jarduneko zerbitzutzat joko da eta, Administrazioaren probetxurako emana bada, ordaindua izango da.» [EFPL, 71-a); 136. or.]. Bigarren konponbidea, idazkera dotorekoa izateaz gainera, ezin hobea da joskera aldatu arren, lehen bezain ilun geratzen diren esaldietan erabiltzeko. B) Koma tarteko hitzak Osagarri edo betegarritarako sartutako hitzak koma tartean joaten dira beti. Baina, jakina, esaldiaren hasiera-hasieran daudenean, ezin jarriko zaie komarik aurretik. Koma tarteko hitzak asko badira ere, hona hemen bakarren batzuk: adibidez, agidanean, agidanez, aldiz, alegia, azken finean, azkenean, azkenik, ba(da), batzuetan, beharrik!, beraz, berbarako, berez, berriz, bestalde, besteak beste, amaitzeko, damurik, dena dela, dena den, edozelan ere, egia esan, esate baterako, esaterako, eskerrak!, gainera, gaixoa!, gajoa!, gehienetan, gizajoa!, haatik, hain zuzen, hala eta guztiz ere, halere, hau da, hortaz, hots, izan ere, jakina, nolanahi ere, ordea, orduan, otoi, -z gero... Hitz horietako batzuek esanahi zehatza dute eta ezin dira nolanahi erabili, esaldiak dakarren mezuaren osagarritarako baizik. Beste batzuk, ordea, ez dira horren esanguratsuak, eta betegarritarako erabil daitezke. Nolanahi ere, ez ahaztu hitz bakoitzak baduela bere zeregina, eta ez direla hala-hola trukatu behar. Bestalde, forma berberak eginkizun ezberdinak izan ditzake esaldi barruan. Batean osagarri edo betegarri dena, izan ere, galdegaiaren leku nagusian aurki daiteke hurrengoan. Atxikipena, gainera, ezarri zion. ≠ Atxikipena gainera ezarri zion. 341


Esanahi ezberdina du, gainera horrek bi esaldiotan: aurrenekoan betegarri hutsa da; bigarrenean, mezu-berritzaile nagusia. Ez nahastu, beraz, horrelakoetan. C) Elkarren segidakoen arteko koma Koma, ikusi dugunez, ez da noiznahi eta nolanahi erabiltzeko. Ezinezkoa bada ere koma jarri beharreko kasu guztiak azaltzea, ez dugu etsiko garrantzitsuenak aipatu barik. Hona hemen, hortaz, bigarren irizpidea: elkarren kideko zatiak komaz bereizten dira, elkarren segidan daudenean. Zati horiek, beraz, hiru baldintza bete behar dituzte: esaldi berean egon, elkarren kideko izan eta elkarren segidan egon, tartean koma eta hutsunea besterik ez dutela: «... ezkontidearen, aitaren edo amaren...» (EFPL, 72-3; 138. or.), «... horien eraketa, agintealdia, jarduera, aginteak, bermeak eta eskubideak...» (EFPL, 101; 178. or.). Zati horietariko bakoitzak hitz bat baino gehiago izan dezake: «... hiru zutaberen gainean eraikitzen da administrazio-karrera: gradua, barne mailatan gora egitea eta tokiz aldatu ahal izatea» (EFPL, zioen adierazpeneko IV. atala; 26. or.). Hori guztia dela eta, adjektiboak elkarren ondoan ageri direnean, arazo bat sortu berri da Administrazioan egiten den berbetan, izan ere, sarritan, elkarren ondoan joan arren, komarik gabe ageri baitira, agidanez, ingelesetik gaztelaniaren bitartez sartu zaigu jokabide berri hori. Nolanahi ere den, bi gertakizun bereiz litezke: 1) elkarren ondoan doazen adjektiboak maila berekoak direnean; eta 2) elkarren ondoan doazen adjektiboak bata bestearen menpean txertatuta doazenean: 1. Maila bereko adjektiboak: bi badira, orduan eta lokailuaz elkartuko dira adjektiboak: «... gizarte demokratiko eta aurrerakoi bat...» (EK, zioen azalpena); ageri denez, bigarren adjektiboaren ostean adjektibo txertatua badator, bat, kasu honetan, hori koma barik erasten zaio aurrean daukanari. 2. Maila bereko adjektiboak bi baino gehiago badira, ostera, izenaren eta beraren ostean doanaren artean ez da zertan komarik jarri; lehenengo adjektibo eta hurrengoaren artean, eta elkarren ondoan daudenen artean, berriz, koma jarri behar da; eta azkenaurreko eta azkenaren artean lokailua jarri beharra dago; ikus dezagun hau adibide batekin: «... ekintza gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri edo arriskutsuen...» (LHL, 7-6). 3. Elkarren ondoan dauden adjektiboak bata bestearen menpean txertatuta doazenean: orduan, baldin eta bi izenondo bakarrik badira, koma barik ageriko dira, hala nola «... edo erakunde buruja342


be bakoitzarekiko...» (EFPL, 41; 84. or.); «... edo eskala jakin bati...» (EFPL, 42; 84. or.); «Honako hauek dira hutsegite oso larriak» (EFPL, 83; 150. or.). Gehiago agertzera, goiko irizpideari jarraituko zaio. D) Esaldi barruko esaldiak koma artean Hirugarren irizpidea azaldu beharrean gaude: esaldi bat argitu edo osatzeko, edota irakurketa samurtzeko, beste esaldi bat tartekatzen zaionean, koma artean jartzen da tartekoa (parentesi edo marra luze artean ez bada). Edozelan ere, kontu handiz ibili behar dugu baliabide hau erabilieran, ezik gauzak ilundu litezke argitu beharrean, adibidez: «Hala ere, Legearen justifikabide diren helburuak betetzeak eta, arazoei benetako irtenbideak emango dizkien bide publiko, bizkor, emankor eta horiengandik hurbileko gisa, Lege hori antolatzeak eragozpen nabarmenak dakartzate...» (EFPL, zioen adierazpeneko I. atalaren 3. lerrokada; 14. or.). Bestela, batzuetan erabili behar den baliabidea dugu: «Bestalde, Euskal Administrazio kontzeptuak, erabat garatu dadin, guztientzako diren instituzioak ez ezik, Autonomia osatzen duten beste Administrazioak ere hartu behar ditu bere baitan.» (EFPL, zioen adierazpeneko I. atalaren IV. lerrokada; 16. or.). E) Deikia ere koma artean Deiki deritzo norbaiti edo zerbaiti deitzeko erabiltzen den hitzari. Dei egitea da norbaiti edo zerbaiti zuzentzea, berorren izena, izenordaina edo izenordea emanaz. Hitzik gabe ere egin daiteke deia: hotsez edota keinuz. Arazo honen inguruan, laugarren irizpidea azalduko dugu: norbaiti edo zerbaiti dei egiterakoan erabiltzen den deikia koma artean idatzi behar da: Entzun, Jauna, gure eskaria. Aizak, hi, mutil mainontzi, nagusiari goraintzi... Esaldi hasieran ala amaieran dagoen deikiak koma bakarra izango du, jakina. Izen bat deiki legez erabilita dagoenentz jakiteko, beti begiratu behar zaio nori zuzentzen zaion hiztuna. F) Zati nagusiak bereizteko koma Komaz bereizi beharreko zati nagusiak argi eta garbi ageri dira esaldi soiletan. Esaldia luzatu ahala, ezaugarri gehiago eta zati nagusien mugak 343


ilunago. Baliteke, beraz, argi ere ez ikustea esaldi luze-korapilatsuetan. Nolanahi ere, irizpide bat bera dugu, bosgarrena, esaldi-mota guztientzat: esaldi baten zati nagusiak komaz bereizten dira, baldin eta geldialdia egin behar dela adierazteko beste ortografi ezaugarririk ez badaukate. «IV. Legeak, bere IV. Idazpuruan, funtzionari publikoen estatutu-erregimena jasotzen du, egoera horretara heltzeko eta funtzionari izatea galtzeko direlako moduak arautzen ditu eta hiru zutaberen gainean eraikitzen da administrazio-karrera...». (EFPL, zioen adierazpeneko IV. atala; 22 eta 24. orr.).

Adi “beste ortografi ezaugarririk ez badaukate” dioen baldintzari; izan ere, komaren beharrik ez baita beste ezaugarri batek bereizitako zatien artean. Hurrengo adibidean, esaterako, bi puntuek askozaz egokiago adierazten dute geldialdi nagusia. “Urrutiko adiskideok Orixegandik bi gauza ikasi ditugulakoan nago, batez ere, bihotz-bihotzez maite ditugun gauza bi: bere idazlanen bidez Euskal Herriari eman dion poesi izaera, urteen joanak desegin edo aldatuko ez duen betiko izaera harrigarria, eta euskaraz entzunarazi digun musika berri garbia.”

G) Eta lokailuaren alboko komak Goian aipaturiko bigarren irizpidearen arabera, eta lokailuak koma jartzen galarazten du: «Elkarren kideko zatiak komaz bereizten dira elkarren segidan daudenean». Hain zuzen ere, arau hori bete ahal izateko, zati edo hitz horiek egon behar dute “elkarren artean koma eta hutsunea besterik ez dutela”. Beraz, horrelakoetan, azken bi hitz edo zatien artean eta lokailua sartzen denez, hor ez da komarik jartzen. Nolanahi ere den, hobe izango da seigarren irizpidea azaltzea: komaz bereizi beharreko perpausen tartean eta lokailua egokitzen bada ere, jarri egin behar da koma. Batak lotzen duena bereizten du besteak, eta biak beharrezko dira. Jokabide berau hartu behar da edo, ala, baina eta baizik lokailuekin. Koma aurki daiteke, beraz, eta lokailuaren aurrean. Berbarako: «Azkenik, estatutu-erregimenari buruzko gainontzeko aldeak artikulatzen ditu, Funtzio Publikoaren beste ordenamenduetan ohizko izan denaren antzera, zenbait berariazkotasunen kaltetan gabe, eta horiek, garrantzi gutxikoak edo batipat teknika mailakoak direnez, ez dute beste inolako oharbiderik behar». (EFPL, zioen adierazpeneko IV. atala; 24. or.).

Eta hitzak, goiko adibidean, elkarri loturiko perpausak batu ditu; baina, elkarren kideko izenak (komarik gabe) ere batu ahal ditu. 344


Koma artean bakar-bakarrik ere ager daiteke, inoizka, eta lokailua: «... sartzeko deiak hizkuntz beharrei egokitzea, dauden eskabideei erantzuteko behar hainbateko giza baliabideez hornitu ahal izateko Administrazioei bide emanez, eta, azkenik, hizkuntz eskakizuna eskatzerik ez denean, euskararen ezagupena merezimendu gisa neurtzea.» (EFPL, zioen adierazpeneko V. atala; 24. or.).

Azken esaldiak bi osagarri dauzka tartean: “moduzko perpaus txertatua” eta “azkenik”. Osagarritarako hitz horiek, lehen ikusi dugunez, koma artean sartu behar dira beti, eta horregatik egokitu zaio eta lokailuari koma artean egotea. Bestalde, eta lokailuaren ondoren ere egon daiteke koma: «Biztanleriaren beharrei erantzutea xede duten zerbitzu eta sorospen mailako egitekoak direla eta, arrunt leku nabarmena lortu du Administrazioak, poliki-poliki, agintaritza publikoen artean, izan ere, gizarte-sail ezberdinetatik etengabe eskatzen zaizkion zerbitzuak oso ugariak baitira.» (EFPL, zioen adierazpeneko I. atalaren I. lerrokada; 14. or.).

Koma baten aldeak izugarrizko garrantzia du, ezik koma hori kenduz gero esangura zeharo aldatuko litzateke. Hortaz, eta lokailuaren ondorenean koma ipintzen denean, esaldiaren zati nagusiko ekintzaren “zergatia” edo zioa ematen laguntzeko ipintzen da. Alboan koma daramaten beste batzuk: edo, edota: «Horrez gainera, Funtzio Publikoko Euskal Kontseiluaren txostena jaso ondoren Eusko Jaurlaritzak edo, dituzten aginte-eremuen barruan, gainerako Euskal Administrazio Publikoetako jaurtze-erakundeek jar ditzaten berariazko ikastaroak edo gainerako baldintza objektiboak gaindituz ere lortuko da norbere gradua.» (EFPL, 45. artikuluko 2. ataleko 1. tartekaduraren amaiera). «Lanpostuen zerrendak, eta horietan izan daitezkeen aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira; edota, foru diputazioetakoak edo udalbatzarretakoak direnean, Kondaira—Lurraldekoan.» (EFPL, 16. artikulua).

H) Aditzaren ordezko koma Ahozko euskararen ezaugarri nagusienetakoa dugu elipsia, hau da, esalditik hitzak kentzea, baina esanahiari ezer funtsezkorik kendu barik. Ikusgarri ederra da elipsiak hizkuntzari ematen dion bizitasuna; kenduz eman ere. Elipsia egiten denean aditza ezkutatzen da, batik bat, aditz osoa: Eguzkia nora, zapiak hara. Hilda gero, salda bero. Emazte ederra, etxean gerra. Euri-urtea, sagar-urtea. Herri txikia, gerra handia. 345


Esaerei eta esaera gisako esaldi berriei dagokie, ia erabat, zazpigarren irizpidea: aditz osoa ezkutuan duten esaeretan koma idatziko da aditzaren ordezko. Esaerak berak erakusten du non sartu behar den ordezko koma hori. Ondoren datorren adibidea Koldo Mitxelenaren Euskal Idazlan guztiak bildumaren 28. zenbakiko 53. orrialdetik hartua da; esan dezagun, bide batez, zelan aipatuko diren aurrerantzean idazle honen idazlanak, beti ere, bilduma horretakoak izan behar dute [MEIG (Mitxelenaren idazlan guztiak) 28 (bilduma horretako zenbakia; 53 (liburu bakoitzaren orrialdearen zenbakia)]. ÂŤBanago “euskaldun fededunâ€? delako hori aipatzeko, aipatzekoa bailitzateke garai honetan.Âť [MEIG 28, 53. or.]

Aditza ezkutatu ohi da, ordea, esaera modukoak ez diren esaldietan ere: Denek ekarri zuten zerbait: Anabelek etxeko barazkiak, Ferminek txitxarro eder bi, Xantik arkume-txuletak, Luziak ogi beroa eta tarta goxo bat, Enrikek Getariako txakolina eta Errioxako ardoa, eta Tomaxek umore ezin hobea.

Horrelakoetan, jakina, ezin hasiko gara guztiei banan-banan ekarri zuen, ekarri zituen etab. erasten. Guztiek aditz berbera jokatzen dutenez, aski da aditz hori behin idaztearekin. Eta ez dago aldiro zertan komarik jarri. Gure inguruko erdaretan alderantziz gertatzen da: aldiro jarri behar da koma. Euskaraz ez, ez baitago nahasteko beldurrik. Egoki da, beraz, zortzigarren irizpidea aurkeztea: aditz errepikatua ezkutuan duten elkarren segidako esaldi-zatietan ez dago zertan komarik idatzi ezkutuko aditz bakoitzaren ordezko: Hona animaliek egiten duten oihua: zaldiak irrintzi, astoak arrantza, zakurrak zaunka, ardiak balaka, ahuntzak bekereke, oilarrak kukurruku, oiloak karaka, txitoak txio, txoriak txorrotxio, usoak urrunga, beleak karranka, behiak marru, zerriak kurrinka, sugeak txitu, lehoiak orro, hontzak ulu, igelak korroka, eta otsoak alarau.

Aditz errepikatua ezkutuan egoten da, sarritan, bai edota ez saila elkarren segidan datorrenean: Ez dizut eskatuko ez urrerik, ez zilarrik, ez dirurik, ez ondasunik, ez aginpiderik eta ez atseginpiderik; gizalegeko euskalduna izatea baizik. Bakearen aldeko agertu dira bai kristauak, bai musulmanak, bai hinduak eta bai budistak.

346


Horrez gainera, jakina, koma erabiltzen da zenbaki, neurri edo pisu-sistema hamartarrean zenbaki osoak eta zenbaki osoen zatiak bereizteko, eta hau da bederatzigarren irizpidea: zenbaki osoak eta zenbaki osoen zatiak bereizteko ere koma erabiltzen da. 7,5 (zazpi t’erdi, zazpi koma bost) %11,5 (ehuneko hamaika t’erdi, ehuneko hamaika koma bost) 2,14 seg (bi segundu eta hamalau ehunen) 1.5.2. PUNTU ETA KOMA ( ; ) Puntu eta koma deritzon ortografi ezaugarria, ezagun denez, gainean puntu bat daukan komaz adierazten da. Gainerakoetan, koma bezalaxe idazten da. Erabili, ordea, ez da koma bezalaxe erabiltzen, komaren ordez baizik. Ortografia ez da Matematika, zoritxarrez; ez baita zenbakien jakintza bezain zehatza. Ez da oso zehatza, esate baterako, puntu eta komaren erabilera argi eta garbi adierazterakoan. Komaren erabilera, bai, azaldu dugu; baina, noiz idatzi behar da puntu eta koma, komaren ordez? Arazo honen inguruan ere zenbait irizpide azal liteke. Hau dugu lehenengo irizpidea: komaz bereizten diren esaldi baten zati nagusiak puntu eta komaz bereiziko dira, baldin eta zation barruan bestela ere komak erabili badira. Ziur samarra da esaldi luzeetan puntu eta komarik aurkitzea: «Euskal Autonomi Ertzaintzako funtzionariek lege honetako I. Idazpuruko I. eta II. Atalburuetan; II. Idazpuruko V. Atalburuan; III. Idazpuruko I, II eta VII. Atalburuetan eta V. Idazpuruan agindutakoa izango dute jaurbide, eta, horietan oharteman gabekoetan, lege honetan ematen diren sortarauei begirune izanez eta Euskal Herriarentzako Autonomi Estatutuan eta ezarri beharreko gainerako legeetan ohartemandakoaren arabera, Eusko Legebiltzarrak egin dezan ertzain-egitekoaren egitura eta beharrekin bat etorrizko legea.» (EFPL, xedapen gehigarrietarik hamaikagarrena; 194. or.).

Baina aurki daiteke esaldi laburragoetan ere: «Dena den, gero eta bakanago agertzen ziren eskutitzak; azkenik, mututu ziren.» [MEIG 29, 95. or.].

Baina, oro har, esaldi laburretan ez da zorrozki bete behar arau hori. Mitxelenak, adibidez, puntu eta koma idatz zezakeen hurrengo esaldiko ebaki edo ezinbestean hitzen ondoren, baina nahiago izan zuen koma soila utzi esanahia erabat argitu barik. 347


«Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango: kendu beharko da, soildu, idoki, ebaki, ezinbestean, baita maiteen duguna ere.» [MEIG 28, 149. or.].

Okertzat zeukan arrazoibideaz idatzi zuen errenteriar argiak lerrokada luze hau: «Arrazoibidea [okerrekoa] honela ikusten dut: a) zenbait (gazte edo) ari dira gure artean inon sor daitezkeen barrabaskeriak idazten; b) zenbait horiek euskaraz idazten dituzte barrabaskeriak; c) munduaren azken-fina hurbil ez badago, izango dira gazteagoren batzuk oraingoen ondorengo; d) gazteago horiek, beharbada eta Jaunak nahi badu, hobeak izango dira, hots, ez gurasoak bezain aldrebeskeriatara emanak; e) gazteago horiek euskaraz jakingo dute, gurasoenak irakurtzeko lain, behintzat. Ergo, f) gazteago horiek gorroto izango dituzte gurasoak (hori gaitz erdi litzateke) eta, bidenabar, gorroto izango dute gurasoek erabili duten hizkuntza.» [MEIG 28, 136. or.].

Lantegi samurra da, aurreko adibide horretan, zati nagusiak bereiztea, zein bere letraz izendaturik baitator. Begira, irakurle, “c)”, “d)” eta “e)” zatiei. Horiek, tartean komak dauzkatenez, puntu eta komaz bereizi dira elkarrengandik. Ederki! Begira orain “a)” eta “b)” zatiei: komarik ez daukate beren baitan eta, hala ere, puntu eta komaz bereizita daude elkarrengandik. Zergatik ote? Oker al dago? Ez dago oker; zuzen baizik. Eta horretarako bigarren irizpidea ezagutu behar da: esaldi (luze) baten zati nagusi batzuk puntu eta komaz bereizten direnean, esaldi horretako gainerako zati nagusiak ere halaxe bereiziko dira elkarrengandik. Hona Mitxelenaren idazlanetatik ateratako beste adibide bat: «Euskal Herria maite uste dugunok ez ditugu maite horrenbestez neurri berean Euskal Herrian diren edo izan diren zer guztiak. Batzuk biziro maite ditugu, eta horietan datza gure euskaltzaletasuna; beste batzuk epelkiro; zenbait bost ajola zaizkigu; beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez. Gehiago da, eta honetara heldu nahi nuen: bi euskaldunek ez dituzte beti gauza berberak neurri berean maite; are gehiago, honek maite duena gorrotagarri izan daiteke beste horrentzat.» [MEIG 28, 73-74. orr.].

Goazen aurrera, eta arestian idatzi dugun esalditxo labur bat errepika dezagun. Hauxe: “Ez dago oker; zuzen baizik”. Zilegi al da koma bat bakarrik ere ez daukan esaldi horretan puntu eta koma erabiltzea? Bai, zilegi da, izan ere, honelaxe dio hirugarren irizpideak: komarik gabeko esaldietan ere puntu eta koma idatz daiteke, baldin eta bi zati kontrajarri bereizteko bada. Orobat, kontrajarriak izan 348


ez arren, elkarrekiko bereizketa gogorra duten esaldi-zatien artean. Esaldi laburretan, berriz, koma soilez ere horrelako bereizketak egin daitezke. Hortaz, ondorengo esaldiok zuzen daude bi eratara: Dakienak badaki; ez dakienak baleki! / Ez dago oker; zuzen baizik. Dakienak badaki, ez dakienak baleki! / Ez dago oker, zuzen baizik.

Baina, beste komarik izatekotan, egokiago ematen du puntu eta koma erabiltzeak: Dakienak badaki; ai!, ez dakienak baleki! Ez dago oker, ez; zuzen baizik.

Komaz bereizitako zatien ondoren puntu eta koma idatzi behar da, besteak beste, izen-zerrenda bat ematerakoan izen bakoitzaren ondoren, osagarri gisa, lanbidea, lanpostua, aginte-maila edota antzeko ezaugarriren bat ematen denean. Honako hauek etorri ziren dendarien ordezkari: Txomin, harakina; Eleuterio, okina; Patxi, zapataria; Praisku, zurgina; Patri, tabernaria; eta Dionisi, jostuna.

Hortaz, abagunea dugu laugarren irizpidea plazaratzeko: jendearen izen-zerrendak idaztean puntu eta koma erabili behar da, baldin eta izen bakoitzaren ondoren deitura ez beste ezaugarri bat aipatzen bada osagarri gisa: Hegazkin berean zetozen erakundeko goi kargu guztiak: Martín Novales, presidentea; Carlos Correa, presidenteordea; Miriam Bianchi, idazkari nagusia; Maximiliano Pérez, diruzaina; eta Leon Rost, Europarako ordezkaria.

Izenaren ondoren deitura besterik ez datorrenean aski da koma soilarekin: Han zeuden Karmele Huegun, Jesus Lasa, Nekane Sarobe, Itziar Gómez, Joxe Felipe Azurmendi, José Luis Rubio, Iñaki Beraetxe eta Mikel Amundarain.

Baina izenaren ondorengo ezaugarriek puntu eta koma dakarte; baita lanbide, lanpostu, aginte-maila eta abarrekin zer ikusirik ez badute ere: Elkarrekin iritsi ziren atzo Arantxa Lete, Durangokoa; Manu Aranburu, Eibarkoa; Elena Etxebarria, Lizarrakoa; eta Maite Díaz de Zerio, Torralbakoa.

Ohartxo bat, bidenabar: adibide horretan Lizarrakoa hitzaren hurrengo hitza eta lokailua denez, bien artean koma soila jar zitekeen puntu eta 349


komaren ordez. Puntu eta koma jarrita, ordea, nabarmenago ageri da bereizketa. Nolanahi ere, aukeran dago, horrelakoetan, bata ala bestea erabiltzea. Horrelakoetan aukeran egoteak berak zehaztasunik eza adierazten duelako esan dugu, puntu eta komaren erabilpena dela eta, Ortografia ez dela Matematika. 1.5.3. HARRIDURA EZAUGARRIA ( ! ) Harridura ezaugarria esaldiaren amaieran bakarrik jarriko da. Oharra: ez bedi punturik ipini ezaugarri honen ostean esaldiaren amaiera markatzeko, berez adierazten baitu. Harridura ezaugarriak badu beste esanahirik ere, berezkoaz gainera: indarra, gartsutasuna, suhartasuna, agindua, gogortasuna, gogorkeria... adieraz ditzake. 1.5.4. GALDERA EZAUGARRIA ( ? ) Galdera ezaugarria esaldiaren amaieran bakarrik jarriko da. Aurreko kasuan bezala honetan ere, ezaugarri horren ondoren ez da zertan punturik jarri esaldiaren amaieran, gaur egun hainbatetan ikusten bada ere. Galdera- eta harridura-ezaugarriak, esanahia salbu, egoera, baldintza eta arau berberen arabera erabiltzen dira. Hortaz, ondorengo arauok biei dagozkie. Galdera ezaugarria galderaren amaieran jarri behar da; hasieran, ez. Galdera ezaugarriaren aurretik ez da hutsunerik utzi behar; ondoren, bai. Galdera ezaugarriak ez du adierazten, berez, esaldiaren amaiera. Galdera esaldi barruko zati bat besterik ez bada, galdera ezaugarria esaldi barruan jartzen da, ondorengo letra xehez idazten delarik (hala badagokio). Galdera ezaugarriaren ondoren ez da punturik idazten; bai, ordea, koma edo puntu eta koma. Esaldi bukaerako galdera ezaugarriak beste markaren bat baldin badauka ondoren (parentesia, kakotxak...), derrigorrezkoa da puntua idaztea. Harriduraz egindako galderak adierazteko bi ortografi ezaugarriak jarriko dira: harridura ezaugarria eta, ondoren, galdera ezaugarria. 1.5.5. APOSTROFOA ( ’ ) Apostrofoa ( ’ ) hitz batean letra bat edo beste jan dela adierazi nahi denean jarriko da. Lege honek ez du balio hitz elkartuetan. Elkartuetan salbu, hobe ahal dela letrarik ez jatea. 350


1.5.6. KAKOTXAK ( “ ” ) Kakotxak dituzten ( “ ” ) hitzen ondoan loturik doa atzizkia, Euskaltzaindiak EBEDEko 28. orrian esanda duen legez. ELn, berriz, 101 eta 102. orrialdeetan irizpide zehatzagoak ematen dira: «251. Adierazpenak kakotx artean datoz. Adierazpenek testualak izan behar dute; ‘-ela’ konpletiboa ezin daiteke kakotx artean idatzi. Beste bide bat aditz laguntzailea kakotxetatik kanpo uztea izan daiteke, baina oso itsusia da batzuetan, eta guztiz okerra beste batzuetan.» Kazetarientzat eurentzat ematen den 252. puntua alde batera lagata, hurrengo kasuok aztertzea komeni da: «253. Aipamen baten barruan beste bat dagoenean, kakotx ingeles sinpleekin markatuko da. Gauza bera kakotx artean idatzi beharreko zerbait aipamen barruan dagoenean.» «254. Aipamenaren kakotxak ez dira hitzaren erdian jarriko; hitza bere osotasunean, atzizki eta guzti, hartuko dute kakotxek: «zozo»tzat (gaizki), «zozotzat» (ongi)». Gure aburuz, hori Euskaltzaindiak emanik duen arauaren aurka doa, ikus EBEDEko 28. orria, non “Jakin”en zein Jakin-en ematen diren, beraz, lexema eta atzizkiaren artean tartekatzen da.

ELko 255. arauan, atribuzioa lantzen da. Lehenik, definitu egiten da hori: «Hitzak nori dagozkion zehar estiloan azaltzea: aditz batek eta sujetu batek osatzen dute atribuzioa lehen agerpenean. Hurrengoetan aditza soilik ager daiteke, sujetua elipsatuta, baldin eta beste inoren adierazpenik ez badago artikuluan.»

Ondoren, atribuzioa erabiltzeko arau bat ematen da: «Adierazpenak agertuz gero, atribuzioa ezin da asko atzeratu.» 256. arauan atribuzioak adierazpenari lotzeko modu ezberdinak aipatzen dira: «Aurretik, tartean edo amaieran (adierazpen zatia laburra bada)». Hori ez ezik, atribuzioa eta kakotxak lotzeko era ere ematen da, eta okerreko adibide batzuk jarri ondoren arau hau ateratzen da: lehenengo kakotx ingeles sinpleak, ondoren hasierako kakotxak, barruan testua, horren ostean amaierako kakotxak eta ondoren atribuzioa kakotx ingeles sinpleekin. 257. arauan adierazpenak kokatzeko metodoa ezarri da: sumarioarena alegia: «Adierazpenaren aurretik jarritako esaldi bat da sumarioa, hitz testualen deskribapen edo azalpena ematen duena. Sumarioaren ondoren, puntua jartzen da, eta ondoren bere hartan utz daiteke adierazpena kakotx artean. »Kasu hauetan, sumarioarekin oso ondo kokatuta geratzen da norenak diren hitzak, ez da behar beste atribuziorik kakotxen ondoren. Gainera, hitzen benetako esanahiaz edo testuinguruaz zerbait argitzen dugu. Adierazpena bitxia denean edo azalpena derrigorrez behar duenean erabiliko dugu sumarioa batez ere, ez gauza bera errepikatzeko.»

351


258.ean arau garrantzitsua ematen da ortografiari begira: «Ez erabili marrarik atribuzioa tartekatzeko. Marrak literaturan erabiltzen dira horrela, ez Egunkarian... Marren ordez, komak jarri (kakotxak itxi eta gero berriro ireki).» Hurrengo arauan, Egunkarian bertan agertu eta zuzendu beharreko formula batzuk aipatzen dira. Kakotx ingeles sinpleen idazkerari buruz, honako kasu hauek ematen dira: «a) Izengoitiak, baina ez izengoitia hutsik doanean. »b) Izenburu eta esloganak. »c) Aldizkari eta egunkarien izenak. »d) Animalien izen bereziak. »e) Itsasontzi eta tresnen izenak, baina ez marken izenetan. »Ahal dela, tituluetan ez erabili kakotx ingelesik. Erdarazko esamoldeak eta zentzua aldatua daukaten euskal hitzak, italikoz idazten dira, ez kakotx ingelesen artean.»

1.5.7. MARRATXOA ( - ) Marratxoa kasurik beharrezkoenetan baizik ez da erabiliko bi hitzen edo hitzaren eta atzizkiaren artean: —Pertsona eta toki izen arrotz, ezezagun edo gutxi ezagunetan. —Aldizkari eta liburu izenetan, aipamenetan etab., kakotxez emanak ez direnean. —Hizkiak aipatzerakoan. —Hitz elkarteetan: • bigarrena lehenaren oihartzun denean: tarteka-marteka. • bestela elkartea denentz garbi ez denean: kandela-argia, kandela argia. • bikotea osatzen duten esaldietan: senar-emateak. Honaino, Euskaltzaindiak erabaki duena. ELk, berriz, 247. arautik 250.era bitartean ematen ditu bereak: oro har, Euskaltzaindiaren erabakiak bere egiten ditu. Izen berezien gainean, 149. araua aztertu behar da. Irizpide nagusia hau da: «149. Izen propioen deklinabideari dagokionez, nahasbidea sor lezaketenei besterik ez diegu ezarriko marratxoa (adibidez, ‘Gdansk-en’, ‘Scott-ek’). »Arroztasun geografikoa baino, fonetikoa hartuko dugu kontutan... Ohartuz gero, kontsonantez eta ‘e’ bokalez amaitutako hitzetara muga dezakegu marratxo hori. ‘Graham Greene-k’ idatziko dugu, bestela ez

352


baitakigu non amaitzen den izena. Beste bokalak, ordea, gardenak dira: ‘Castrok laguntza eskatu dio Andreottiri Ortegarentzat’. »Marratxoa behar bada, artikuluko lehen agerraldian nahikoa: hortik aurrera batere gabe. Lehen agerraldian izena Nor kasuan balego, inoiz ez marratxorik. »Halaber, tituluetan hobe marratxorik gabe idaztea. Argitu behar bada, artikuluaren gorputzaren hasieran argituko da. »Izena oso ezaguna dela pentsatuz gero, lehen agerpenean ere marratxorik ez idaztea komeni da. Adibidez: ‘New Yorken’. »Marratxorik gabe doazenean, ‘r’-z [sic] amaituriko hitzek euskal hitzetan bezala bikoiztuko dute ‘r’ hori: ‘Carver-ek’ lehen agerraldian, baina ‘Carverrek’ gero. »‘h’-z [sic] (bokal eta hatxez, hobeto esanda) amaitzen diren izenen kasuan bi bide hartuko ditugu. Batetik, izen arabiar eta islamikoen kasuan, ‘h’ horiek ezabatu egingo ditugu besterik gabe, bai era deklinatuan zein deklinatugabean: Beraz, ‘Al Fata’ eta ‘Al Fatak’ idatziko dugu, eta ‘Abdula’ eta ‘Abdulak’. »Izen musulman hauetaz gain, oso kasu gutxitan gertatzen da izen batean ‘bokal + h’ amaiera, baina badaude adibideak. Esate baterako, Sam Peckimpah. Kasu honetan, kontsonante arrunt bezala hartuko dugu ‘h’ hori, eta beraz ‘Peckimpah-ek’ idatziko dugu lehen agerpenean, eta ‘Peckimpahek’ gero.»

Arroztasun fonetikoaren irizpideari, modu bigunean esatearren, exotiko deritzogu, ezen arroztasun hori hiztun bakoitzaren eta, EUSKALDUNON EGUNKARIAri dagokionez, idazle bakoitzaren hizkuntz gaitasunaren arabera baitago, eta idazlea nor den kontu, erdaretatikako berbak marrarekin zein marra barik ager daitezke. Beste kontu bitxi bat h letrarena dugu, atzerrietako berbak idatzieran; nolanahi ere den, hau sakonago aztertuko dugu arazo horren inguruko atal berezian. Siglen inguruan, berriz, eta letra larriz idazten ez direnean, Euskaltzaindiak «marratxoa atzizkiaren aurrean» jarri behar dela agintzen du. ELk, 205. arauan honako jarrera hartu du: «205. Deklinabidea marratxo gabe lotuko zaio siglari, minuskulaz. Hiru salbuespen: »a) Sigla letra batekin amaitu eta deklinabidea letra berdinarekin hasten denean, marratxoa tartekatuko dugu. ‘AEK-ko’, ‘OTR-ri’, ‘PSN-n’. »b) Sigla ‘-r’ letrarekin amaitu eta deklinabide marka bokalez hasten3 denean ere, tartean marratxoa ipiniko dugu. ‘MIR-eko’, ‘FEDER-en’... »c) Maiuskulaz doan testu batean (tartekietan, esate batera), marra idatziko da sigla eta atzizkia bereizteko: ‘HABE-KO’, ‘EBB-K’. Kasu hauetan, atzizkia ere maiuskulaz.» 3

Testuan ‘asten’ dator.

353


207. araua nahaspila saihestera dator, bereziki maiuskulazko titulazio elementuetan: «‘ESPAINIAKO GOBERNUA ETA ETA ADOS’. Orduan siglek puntua behar dute letra artean: ‘ESPAINIAKO GOBERNUA ETA E.T.A. ADOS’.»

Edonola ere, siglen jazokizuna sakonago aztertu da laburtzapenen gaineko atal berezian. ELk 243. arauan beste arazo bat konpontzeko ahalegina egiten du: italikoan doazen hitzei zelan erantsi marratxoa alegia. Honela, bada: «243. Euskal hitzetan, deklinatu egiten den italikozko hitza osorik doa italikoan, ez du tipo aldaketarik onartzen, ezta marratxorik ere. »Estranjerismoetan, ordea, marratxoa idatzi behar da deklinabidearen aurretik, eta marratxoa eta gero, letra biribilez. »‘a-’z amaitzen diren estranjerismoetan, pluralezko eretan, osorik italikoz.»

248. arauan liburu, aldizkari eta halakoen izenburuak kakotx ingelesen artean idatzi ohi dira (ikus 260. araua), bertan Euskaltzaindiaren irizpidetik aldentzen direla esan beharra dago. Beraiei, deklinabidea ezartzean, marratxoaren ondoren ezarri behar baitzaie deklinabide ezaugarria». Jokaera bera ezartzen dute hurrengo arauan metalengoaiaz, hizkuntzari buruz egiten diren aipuetan. Bestalde, eta Euskaltzaindiarekin batera, atzizki eta aurrizkiak aipatzean ere marratxoa erabiliko da. Azkenik, 250. arauan, hauxe esaten da: «Marratxoa daramate halaber, beste hizkuntzetako izen propio eta arruntek, hasieran baldin bazuten... Pertsona izen frantsesetan marratxoak kendu egingo dira...». Euskaltzaindiak, 1994ko azaroko erabakien artean, 13.a hartu zuen, lerroz aldatzean marratxoak nola jarri ezartzeko. Erabaki horren atalik behinena bertora aldatuko dugu: «Lerroz aldatzean marra jarri behar delarik, hitzak silabaka, eta ez morfemaka, zatituko dira. »[Morfemak hartuko balira kontuan, honela banatuko lirateke hitzak: zakurr-a; due-la; dute-n; gizon-ik; maitasun-a, e.a. »Morfemen ordez silabak hartzen badira, berriz, honako hau geratzen da: za-ku-rra; du-e-la; du-ten; gi-zo-nik; mai-ta-su-na, e.a.]».

Nolanahi ere den, guztiz beharrezkoa da lerroz aldatzen denean, ebakera markatzen duen marratxoa non jarri behar den zehaztea. Gomendioa, silabaka ager baitaitezke, zatitzekoa alegia, egokia da. Hala ere, labur gelditzen dela uste dugu, arazoak hortik kanpora ere: hau da, etxeko-ak ebakerari ez deritzogu oso dotore, testuaren itxurari begira. Gure ustetan, ho354


nelako zerbait ere gomenda daiteke: «Lerroz aldatzean, berba zatituz gero, ondorengo lerroan deklinabideko atzizkia gelditzen bada, eta berau bokalez hasi eta silaba batekoa izatera, berba hortik zatitu beharrean, zati bedi beste toki batetik, hala nola, e-txekoak, edo etxe-koak». Beste arazo bat dd, rr, ts, tt, tx eta tz digramek osotzen dute. Gaur egun erabiltzen diren ordenagailuak direla medio, eurak zatitu egiten dira eta kontu handiz ibili behar da horrelakorik jazo ez dadin. ELk 228. arauan jasotzen du gai hau: «Marra (‘—’), bereizi egin behar da marratxo (‘–’) eta minus zeinuarekiko (‘-’). Biok baino luzeagoa da eta akotazioak egiteko erabiltzen da. Ezin dira marratxoa edo minus zeinua erabili, beraz, akotazioak egiteko. »Indikazio laburrak, bi edo hiru hitzekoak, marra artean baino hobe parentesi artean idaztea. Adibidez, probintzia edo toki baten kokapena parentesi artean emango dugu, adina ere bai, hobe parentesiz jartzea marraz baino, eta baita kirol emaitzak edo beste era bateko zenbaki indikazioak ere. Argazki oinetan parentesiak erabiliko ditugu eta ez marrak.»

Azkenik, ortografiaren aldetik sarritxo ageri den arazo bat aztertu behar dugu: zer jazotzen da hitz elkarte bat marratxotik erdibitzen bada?, zelan jokatu behar da? Berbarako: «administrazio-karrerako»; horrelakoetan, joera nagusia hau da: beheko lerroan marratxoa berriro jartzearena, hona hemen adibide bi Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legetik jasota: «III. Legeak sistemaren egituraketak oinarri duen muintzat jartzen ditu lanpostu-zerrendak, administrazio-karrerako funtsezko elementu, lansari-sistemaren muinik garrantzizkoen eta, batez ere, administrazio-egiturak arrazoibideratzeko eragile bilakatuz». (EFPL, zioen adierazpeneko III. atala; 20. or.). «VII. Aldi baterako erabakiek, funtsean, araubide-eremu berriari egokitzeko beharrezko neurriak, hori behin betiko finkatu arteko aldi baterako erregimena eta, lege honek beteko duen araubide-eremurik ez zegoelako, haien lan-zerrendaren nolakoak eskatzen zuen estatutuan sartzerik izan ez zuten eta, beraz, Administrazioari aldi baterako zerbitzu egitera behartuta gelditutakoak euskal Funtzio Publikoan sartzeko bideei heltzen die». (EFPL, zioen adierazpeneko VII. atala; 26. or.).

1.5.8. ITXITURA EZAUGARRIAK: PARENTESIAK ( ), TAKETAK [ ], MARRA LUZEAK (— —) ETA GILTZAK { } 1.5.8.1. Zein aukeratu Oharrak parentesi ala taket artean idatzi behar dira. Esaldiari erantsitako argibideekin arazo txiki bat dago, ordea: noiz erabili komak, noiz bi 355


marra luzeak eta noiz parentesia? Zalantza horiek uxatzeko, esaldiaren esanahiaren hariari begiratu behar zaio eta argibidearen hariarekin alderatu. Argibidea esaldiaren hari berekoa baldin bada, koma artean idatzi behar da: Tomas Zumalakarregi, ordea, zorrotza eta samurra zen aldi berean. Argibidea zeharka antzera badator, bi marra luze artean ala parentesi artean idatzi behar da: Oso maitea zuten mutilek —osaba Tomas deitzen omen zioten—; beldur zioten etsaiek. Argibideak eraskin-kutsu nabaria badu, parentesi artean idatzi behar da: Zumalakarregi (1788-1835) Ormaiztegin jaio eta Zegaman hil zen (San Juan egunean). Parentesidun argibidea edota oharra taket artean idatzi behar da: [Sara: Zumalakarregiren zelatari, Antzoki Iluna (7.a), HABE]. 1.5.8.2. Itxitura ezaugarriak eta puntua Esaldi bukaerako parentesi, marra, taket nahiz kakotx ostean puntua jarri behar da beti. Esaldiaren bukaeran parentesi arteko hiru puntu badaude ere bai. Baita esaldi amaierako itxitura ezaugarria (parentesi, kakotx...) horren aurrean galdera ezaugarria nahiz harridura ezaugarria badago ere. Esaldi amaierako puntua dela eta, inoiz ez da jarri gabe utziko parentesi, marra, taket nahiz kakotxetako bigarrena. Lerrokadaz kanpoko ohar amaierako parentesi edo taket ostean ez da beharrezkoa puntua jartzea. Lerrokada beteko aipamenen amaierako kakotx ostean ere ez. 1.5.8.3. Itxitura ezaugarrien arteko antolaketa Esaldiaren barruan itxitura ezaugarri bakarra dugunean, ez zaigu arazorik sortzen. Zalantzak sor daitezke, ordea, esaldi berean itxitura ezaugarri bat baino gehiago izan eta lehentasunak erabakitzeko orduan. Parentesi arteko barrutian sar daiteke bi marra luze artean dagoen esaldi zatirik; baina ez alderantziz. Bi marra luze arteko barrutian sar daiteke koma artean dagoen esaldi zatirik; baina ez alderantziz. Koma arteko esaldi zatietan ez da sartu behar itxitura ezaugarri artekorik. Taket arteko barrutian sartzen da, behar izanez gero, parentesi arteko zatiren bat duen esaldi zati nagusiagoa. Taketik ez da sartu behar besteren barrutian. 356


Honelakoa da antolaketa orokorra: [aaaa aaaa (bbbb bbbb —cccc, dddd, cccc— bbbb bbbb) aaaa aaaa]. Baina kontuz: idazlanaren kalterako da itxitura ezaugarri asko pilatzea. 1.5.8.4. Parentesia ( ) Parentesiaren erabileraren inguruan ez du ezer erabakirik Euskaltzaindiak; edozelan ere, ELk 227. arauan dihardu horren gainean eta honela dio: «Parentesi artean doanak ez du behar komunztadurarik aurrekoarekin. ‘Istripua Berlinen (Alemania) gertatu zen’...». Gogoan hartzekoa da, sarritan jazotzen den arazoa denez. Horren aurrean dagoen konponbideak erritmoa astintzen duelako-edo begitantzen zaigu hartu dela joera hori. Idazkera-liburuak, berriz, honako hau dio: «Elkarri begira dauden bi marra okerrez osaturik dago parentesi deritzon ortografi ezaugarria. Bi marra horiek beti elkarrekin joan behar dute: elkarrekin, baina ez elkarren ondoren, bien arteko itxituran zerbait sartu behar baita beti (besterik ez bada, hutsune soila). »Parentesia ireki egiten du lehen marrak, eta parentesia itxi bigarrenak. Horrela, parentesi artean dagoen itxituran sartutako esaldi-zatia bereizirik geratzen da esaldiaren zati nagusitik.» Labur bilduz, parentesiaren erabileraren arauak honako hauek dira: 1. Esaldiari erantsitako argibideak parentesi artean idazten dira (marra luze artean ez bada). 2. Oharrak parentesi artean edo taket artean idazten dira. Parentesi arteko mezuak: (...), (!) eta (?) Parentesi arteko hiru puntuak (...) hitzez hitzeko aipamenetan bakarrik erabil daitezke. Ezaugarri horrek hauxe esan nahi du: jatorrizkoaren zati bat aipatu gabe utzi dela. Parentesi artean harridura ezaugarria soilik (!) ageri bada, hauxe esan nahi da: parentesiaren aurretik dagoenak idazlea harritu duela. Esan berri duenari buruzko zalantza adierazteko, idazleak galdera ezaugarria (?) jarri ohi du, parentesi artean. 1.5.8.5. Taketa [ ] Taketa parentesia bezalakoxea da; baina marrak zuzenak ditu. Esaldi barruan parentesiaren osagarri bezala erabiltzen da. Lerrokadaz kanpoko oharretan ere parentesiaren ordez erabil daiteke. Ondorengo adibidean taket artean ipini dugu non aurki daitekeen Koldo Mitxelenak idatzitako lerrokada hori. 357


«Hauek dira, guti gorabehera. Lehenik, euskarak ez duela iraungo hizkuntza idatzia eta eskolatua (irakatsia) ez baldin bada. Bigarren, idatzi edo irakatsi behar badugu, euskara batua behar dugula, nahi eta nahi ez. Batasun hori, hirugarren, euskara idatziari eta irakatsiari dagokiola. Bi bide daudela, laugarren, batasun horretara heltzeko: berezkoa eta poliki-poliki, jainkoak nahi badu, erdietsiko dena eta bestea “norbaiten” eraginez, ez urak bere bidetik lasai doazelarik, sortuko dena. Azkeneko batasun hau nahi zuen Elizaldek.» [MEIG, 28, 56. or.]

Taketak zeregin berezi bat ere badu, ordea: hitzez hitzeko aipamenari hitzik edo bestelako gehigarririk erasten bazaio jatorrizkoa ulergarriago egiteko, eraskin horiek taket artean idatzi behar dira. Arestian erabili dugun adibide berbera errepikatuko dugu; baina, oraingoan, jatorrizko idazkian ez dauden hitz eta zenbaki batzuk erantsita. Egoki ote datozkio taket artean sartu dizkiogun hiru eraskin horiek? «[Eleizaldek 1918an agertu zituen iritziak] Hauek dira, guti gorabehera. Lehenik, euskarak ez duela iraungo hizkuntza idatzia eta eskolatua (irakatsia) ez baldin bada. Bigarren, idatzi edo irakatsi behar badugu, euskara batua behar dugula, nahi eta nahi ez. Batasun hori, hirugarren, euskara idatziari eta irakatsiari dagokiola. Bi bide daudela, laugarren, batasun horretara heltzeko: [1)] berezkoa eta poliki-poliki, jainkoak nahi badu, erdietsiko dena eta [2)] bestea “norbaiten” eraginez, ez urak bere bidetik lasai doazelarik, sortuko dena. Azkeneko batasun hau nahi zuen Elizaldek.» [MEIG, 28, 56. or.]

Iritziak iritzi, parentesi artean sartu zuen Mitxelenak jatorrizko idazkian dagoen “irakatsia” hitza. Guk orain, aipamena egitean, parentesi artean sartu izan bagenitu eraskinak, nola jakin hori Mitxelenak berak idatzia zela eta ez guk erantsia? Baina eraskinak taket artean daudenez (hala behar ere) erraz antzematen da zein zeinena den. Taket arteko mezuak hitzez hitzeko aipamenetan: [?], [!] eta [sic] Taket artean galdera ezaugarria [?] soilik ageri bada, aurreko hitzak aipamengilearentzat ulergaitz diren ezaugarri. Taket artean harridura ezaugarria [!] soilik ageri bada, aurreko hitzak aipamengilearentzat harrigarri diren ezaugarri. Taket artean sic hitza soilik ager daiteke. Mezu horrekin aipamengileak argitzen digu [sic] horren aurreko hitzak horrelaxe datozela jatorrizkoan. Aipamengileak berak ez dituela aldatu, eta hor ez dagoela beraren inprimatze-hutsik, alegia: aipatutako hitzak edo zenbakiak oker baldin badaude, jatorrizkoa esan edo idatzi zuenarena dela okerra, eta ez aipamena egiten ari den idazle edo kazetariarena. 358


1.5.8.6. Marra luzeak (— —) Esaldiari erantsitako esaldi-zati edo argibide gehigarriak marra nahiz parentesi artean idazten dira marra luze arteko argibidea da deigarriena egokieraren arabera, berbarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Sailaren 108/1993 Foru Dekretuaren zioen azalpeneko 5. lerrokada hau dugu (Bizkaiko Egunkari Ofizialaren 1993ko abenduaren 7ko alearen 13.998. orrialdean argitaratu zena): «Batetik, baliodunentzako egoitza edo zentroetan sartzeko ekonomi laguntzak emateko arautegi aplikagarrian ez bildutako prozedurazko aspektu jakin batzuk —plazaren prezio teorikoa eta udalek gizarte zerbitzuei eutsi eta zerbitzu horiek garatzeko jarri behar duten partaidetza-portzentaia, esaterako— araupetu nahian...»

Adibide hori oinarritzat harturik, lehenengo irizpidea azal dezakegu marra luzeen erabileraren gainean: elkarrizketa idatzietan, marra luze batez markatzen da hiztun bakoitzaren jardunaldiaren hasiera (ondoren hutsune soila utzi behar da, marra luze hori itxitura-marka ez denean bezala). Ondorengo adibideak Fenelonen Telemake Ulisen semearen gertakuntzak liburutik hartuta daude; liburuaren itzultzailea Duvoisin kapitaina izan zen; eta adibide bakoitzaren amaieran guk erabili dugun argitaraldiaren orrialdea dago: «— Nondik heldu zaitzu ene irlan leiorreratzeko aski atrebentzia? Jakin zazu, arrotz gaztea, ez dela ene erresumara nihor ausartzen non ez den gaztigatua. »... »— Zein da, bada, bilatzen duzun aita hura? dio Jainkosak.» (14. or.).

Bigarren irizpidea ondoko dugu: marrarik ez da ipintzen lerrokada bakoitzaren aurrean hiztunaren izena ageri den elkarrizketa idatzietan (antzerkian, zineman, bikoizketan...). IKASLEA: Zer uste duzu, maisu; ez dakidala nortzuk diren “Erregeak”? Gurasoak! MAISUA: Benetan? Erregeak aita eta ama diren ustean al zaude oraindik, gizajo hori?

Ondoren hirugarren irizpidea ikusi ahal izango da: jokalariaren lerrokadan kontalaria sartzen bada, marra luze artean sartu behar da. Kontalariaren jardun hori lerrokada bukaerarainokoa baldin bada, ez du bigarren marra luzearen beharrik, aski baitu puntu eta apartea. 359


«—Zein da, bada, bilatzen duzun aita hura? —dio Jainkosak. »—Ulise deitzen da —ihardesten du Telemakek— hamar urte iraun duen setio baten ondoan, Troiesko hiri famatua herraustu duten erregetarik bat da.» (14. or.).

Edozelan ere, marra luzeak nahasgarri gerta litezke, ondorengo adibidean ageri den bezala: —Zer? Galduta?, —entzun nuen bat-batean. Hura ustekabea! Nori ote zegokion lausoak uxatu zizkidan zorioneko ahotsa? Auskalo! Nik —pozik, jakina!— baietz erantzun nuen; galduta nenbilela, alegia.

Laugarren irizpidea, marra luzeen erabilerari buruz, ondokoa dugu: hasieran marra luzez markatutako kontakizun zati edo elkarrizketa idatzietan ez da parentesiaren kideko marra luzerik erabili behar lerrokada amaitu arte. Honela beharko luke goiko adibideak, ondo izatekotan: —Zer? Galduta?, entzun nuen bat-batean. Hura ustekabea! Nori ote zegokion lausoak uxatu zizkidan zorioneko ahotsa? Auskalo! Nik (pozik, jakina!) baietz erantzun nuen; galduta nenbilela, alegia.

Bosgarren irizpidea beren beregi datorkio lege-idazkerari: artikuluak izendatueran, izan ere, goiburuetan, artikulua ez ezik, testua badator berarekin, marra luzea ondoren datorren testuaren ondo-ondoan jarriko da, ezetariko tarterik utzi barik: «15. artikulua.—Lankidetza»

1.5.9. BARRA (/) ELk marra bertikal deritzo, eta 225. araura biltzen du zeinu horren erabilera: «Marra bertikala (‘/’) oro har hiru kasutan bakarrik erabiltzen da: sinadura eta dataren artean, lehen eta azken orrialdeetan barrukoetara deitzeko, eta bertso edo poemen lerroak bereizteko». Idazkera-liburuak ere barraren erabilera olerkigintzarekin lotzen du; nolanahi ere den, legegintza, Administrazio eta berbeta teknikoei buruzko batzuk ere ematen ditu, eta guk 5 eta 6. zenbakiak daroatzatenak erantsi; horrenbestez, honetara labur bilduko lirateke haren erabileraren gaineko arauak: 1. Hitz neurtuak lerro betean idaztean barraz markatu behar da ahapaldi edo bertso bakoitzaren barruko lerro-bereizketa. Halakoetan, barrak hutsune bat behar du aurretik eta beste bat atzetik. 2. Barrarik ez da idatzi behar lerro hasieran; ezta gaineko lerroaren amaieran sartzen ez bada ere. 360


3. Lerrokada hasieran nahiz lerrokada amaieran ez da barrarik idatzi behar. 4. Lege eta abarren zenbaki artean ere erabiltzen da barra (baina alboetan hutsunerik utzi barik): 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. 5. Lege eta abarretan erabiltzen den multzo hori ez da sekula ere ebaki behar lerro batetik bestera; berbarako, ez da inoiz legezkoa izango honako modu honetara idaztea: “... abuztuaren 2ko 30/ 1984 Legeko...”. 6. Ez da barrarik erabili behar, gaztelaniarekiko morrontzan gaur egun asko hedaturik dagoen esapide bat egiteko: eta/edo (LHL, 22. artikuluko 2. atala). Ageri denez, hori y/o gaztelaniazko esapideari dagokio bete-betean. Horrelakoetan edota betiko esapidera jo behar da. 7. Zatiketa nahiz zatiki aritmetikoak barraz adierazten dira (alboetan hutsunerik utzi gabe): 2/3: bi heren; 3/4: hiru laurden; 2/9: bi bederatziren. 8. Itzulpeneko leku-izen elkarteak barraz adierazten dira (alboetan hutsunerik utzi gabe): Vitoria/Gasteiz, Lizarra/Estella... 1.5.10. ETEN PUNTUAK (...) ELko 226. araua da horren inguruan diharduena: «Eten puntuak hiru dira (‘...’), ez bi, ez lau. Ondoren ezin da komarik edo bestelako puntuazio zeinurik jarri. Ondorengo hitzaren lehenengo letra maiuskulaz edo minuskulaz joan daiteke, puntuaren edo komaren funtziora hurbiltzen den neurrian». Arau horretara aldatzen da Real Academia Españolaren Esbozo de una nueva gramática de la lengua españolan, arazo berberaren gainean aipatzen den irizpidea (149. or.).

2. DEKLINABIDEA 2.1. Mugagabearen arazoa Testu juridikoetan egunean baino egunean sarriago ageri den arazo bat erabili behar da oraingoan: mugagabearen erabilera okerra. Erabilera horrek bi iturri nagusi ditu: gaztelaniatiko itzulpenak; eta -a itsatsiaz amaitzen diren berben deklinabide arazotsua. Hemen lehenengoa bakarrik aipatuko dugu. 361


Gaztelaniatiko itzulpenetan ageri den arazoa Honetarako, Lurralde Historikoei buruzko Legea erabiliko dugu, ezik bera da horren adibiderik behinena. Bertora aldatuko dira beraren zatiak Euskaltzaindiak emaniko gomendio-arauen arabera moldatuko dira, baina lege horretan erabiltzen diren berbak eta esapideak bere hartan utziko dira. Jar ditzagun, beste barik, ale batzuk: 7. artikuluko a) letran: «4. Bere diruegitamuak eta kontuak gertatzea eta ontzat ematea, eta bai mailegu eta dirubidetza-eragiketak ere, lege honen II. idazpuruari darizkion modutan.» Artikulu eta letra beretako 8. zenbakiko 2. atalean: «Autonomi Elkarteko errepide-sareen arteko behar bezalako egokitasuna bermatzeko, Kondaira Lurraldeek, bere bide saretan...» Artikulu bereko c) letrako 6. zenbakian: «... etxebizitzatarako hiri lurretan...» Artikulu bereko d) letran: «Kondaira Lurraldeen bakarreango aginpidetzat izendatutako gaitan...»

Garbi dago, testuak jatorriz egin balira, sekula ez zela horrelakorik ageriko, hiztunaren hizkuntz gaitasuna normala izatekotan. Baina, ba ote dago irizpiderik ematerik honi buruz? Besterik ez bada, erregela xume bi eman litezke, idazkera, ahal den neurrian bederen, zaintzeko: Lehenengoa.—Deklinatu behar den hitzaren aurrean erlatibozko adizkiren bat badago, berba hori mugatu beharra dago, are gehiago erlatibozko adizki hori jokatuta badago eta kopuru anitza badu; hortaz, modutan eta gaitan barik, moduetan eta gaietan agertu beharko ziren. Honi dagokionez, eta zeharka bada ere, beste alderdi bat hartu behar da kontuan, zelan den euskaraz eginda dauden esapideen ordez ez dela besterik ipini behar, alegia, darizkion modutan esapideak en los términosen ordaina izan nahi du; baina, euskaraz, hori esateko baditugu modu asko: darion moduan, darion legez, darion bezala etab. Bigarrena.—Berba batek mugagabean agertu behar badu, mugagabetzaile bat eroan behar du, bestela ezinezkoa baita, salbu eta esapide ihartua denean. Berba batek mugagabearen deklinabidea hartzeko, beraz, zenbait, hainbat eta gisa horretako mugagabetzaileak izan behar ditu, bestela, deklinabide mugatura eroan behar da. Erregela honetatik, lehen esan bezala, esapide ihartuak eta gelditzen dira, hala nola, inoren lepotik bizi, bestek dio hori, besterena atsegin etab. 2.2. Zenbakien deklinabidea EGLU-1ek 202 eta 203. orrialdeetan dihardu «zenbatzaileen deklinabidea»z. Labur beharrez, honako hau dio: 1) Bi zenbakitik aurrera 362


plurala har dezaketela; 2) zenbatzaileek deklinabideko edozein kasuren morfema har dezaketela; 3) bitik gorako zenbatzaileek, zuzenean izendatzen direnean izan ezik, plurala hartu behar dutela, ingurune batzuetan pluralik gabe jartzea jatorrago izan badaiteke ere; eta 4) lau zenbakia -au diptongoaz amaitzen denez gero, kontsonanteen ereduarekin batera sartuko dela (nolanahi ere, jarraian Bergarako kasu bereizgarri bat dator). Hainbat argitalpen eta gorabeheraren ostean, Euskaltzaindiak 1994ko azaroko erabakietatik 12.ean, Bat eta batzuk arautu zituen. Honetara dio: «Bat zenbatzaileak forma mugatua har dezake (bata), beti ere beste hitzaren agerraldi mugatuetan bakarrik. Leku-denbora kasuetan ez da bereizketa egiten: forma batean eta bestean batean, bateko, e.a. Inesiboan, mugagabean baten ere onartzen da. »Batzuk zenbatzaileak deklinabide bakarra du mugatuan nahiz mugagabean, eredu honetara: batzuk, batzuek, batzuei, batzuetan, e.a.». Lau eta hiru zenbakiak direnaz bezanbatean, Euskaltzaindiak 8. erabakia eman zuen 1994ko urrian: «Hiru eta lau zenbatzaileek deklinabide berezia dute, zenbakiak berak izendatzeko erabiltzen ez direnean: hirurak etorri ziren, laurekin joan ziren. Mugagabean bokalez amaitutako gainerako hitzak bezala deklinatzen dira: hiruk, hiruri, hirurekin, hirutan, hirutatik, lauk, lauri, laurekin, lautan, lautatik, e.a. Pluralean, ordea, r bat behar dute: hirurak, hirurek, hiruretan, laurak, laurek, laurekin, lauretan, lauretatik, e.a.». Hortaz, hiru eta lau zenbakiek bi sistema erakusten dituzte deklinatzeko orduan: batetik, zenbakiak izendatzeko erabiltzen ditugu hitz horiek (metahizkuntzan): “hau hirua da, eta beste hori bosta”; “neskatxa horrek zazpiak beti handiak egiten ditu, baina hiruak eta lauak, aldiz, txiki-txikiak”, e.a. Kasu hauetan, ikusten denez, beste edozein izen sintagma bezala deklinatzen dira hiru eta lau, hain zuzen ere, izenak direlako. Hortaz, mugagabea, singularra eta plurala bereiziko dira, ondoko adibideotan bezala: “zein hiruren azpian pintatu behar da laukia?” (mugagabea); “hiruaren eta bostaren artean laua jarri behar duzu” (sing.) eta “hiruen kolorea ez da lauena bezain polita”. Izen honek adiskide edo zuri hitzen paradigma bera segituko du. Hala ere, zenbakiari buruz zuzenean ari ez garenean, hots, “bi neska etorri dira eta biak txikiak” bezalako testuinguruetan gauzak bestela gertatzen dira, halakoetan, izenak ez direnean alegia, “hiru neska etorri dira eta hirurak txikiak” edo “lau zerri saldu ditu eta laurak gizenak” bezalako esaldiak oso erabiliak baitira. Analogiaz sortu diren zazpirak, zortzirak eta horrelakoak bigarren mailan utzi beharko lirateke euskara idatzian, hauek bokalez bukaturiko izenak bezala deklinatzen baitira: seiak, seietan, seietatik, e.a.» 363


Horren guztiaren ostean, Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak ‘-au’amaierakoen arazoa atzera aztertu du, eta ondoko proposamena egin: ‘-au’ diptongoa bokaltzat hartuko da deklinabideari dagokionez. Hortaz, lau zenbakia bokaldun amaierako berbak bezala deklinatuko da salbuespenik gabe.

2.3. Bere, haren, beraren Egunean baino egunean nahasiagoa den arazo hau EGLU-Iek 114 eta 116. orrialdeen artean darabil. Bertan erabiltzen den hiztegia erabiliko da hemen ere: «Bere hirugarren pertsonaren bihurkaria dugu. Bere horrek aipatzen duen pertsona edo dena dela aurretik agertzen bada perpausean nor, nori edo nork bezala, orduan bere izango dugu erabili beharreko izenordaina. Bestela, haren izango da forma zuzena. Horrela: (157) (a) Andoni bere etxera eraman nuen (b) Andonik bere etxera eraman ninduen (c) Anoniri bere etxea erosi nion »Baina beste norbaiten etxea baldin bada, Mikelena edo, orduan: (158) (a) Andoni haren etxera eraman nuen (b) Andonik haren etxera eraman ninduen (c) Anoniri haren etxea erosi nion »Honek esan nahi du perpausean berean egon behar duela izenordain bihurkariaren aurrekoak. Horregatik, bereren aurrekoa “Andoni” da goiko perpausetan, baina harenena ezin izan daiteke “Andoni”, beste norbait baizik. Zeren, bestela, bere aurkituko genuke. »Esanak esan, hirugarren pertsonako bere honekin anbiguitatea gerta daiteke, aurrekotzat izen sintagma bat baino gehiago dugunean. Adibidez: (159) Andonik Jose bere etxera eraman nahi zuen »Hemen bereren aurrekoa “Andoni” nahiz “Jose” izan daiteke. Ekialdeko idazle zaharrek bere esango lukete “Andoni” balitz aurrekoa eta haren “Jose” balitz. »Bestalde, bihurkari hauek, eta bereziki bere, beste era batez ere erabiltzen dira eta ez bihurkari soil gisa. Adibidez, mendebaleko euskalkietan honako perpausak guztiz normalak eta hedatuak ditugu: (160) (a) Itziar eta bere lagunak etorri zaizkigu etxera (b) Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? Bai horixe! Sarritan izan naiz bere etxean

364


»Hauetan, bistan da, bere izenlagunaren aurrekoa ez da aditzaren “partaide”. Horregatik, Ekialdeko euskaldunek bere hauen ordez, haren erabiliko dute: (161) (a) Itziar eta haren lagunak etorri zaizkigu etxera (b) Ezagutzen al duzu Peru Arrieta? Bai horixe! Sarritan izan naiz haren etxean »Orduan zer? Esan daiteke bi bere ditugula: bata, bihurkaria eta beraz aurrekoa aditzaren partaide izatea eskatzen duena; eta bestea, nolabait bera izenordain indartuaren genitiboa edo izango litzatekeena. Esan nahi baita, bera erabiliko dugun baldintza beretan erabiliko dugu bere kasu honetan. Hortaz, bigarren bere hau beraren balitz bezala da. Eta honek eskatzen duen baldintza bakarra da noizpait aurretik aipatua izatea aurrekoa. Hots: bere (=beraren)en aurrekoa ez da nahitaez perpausean agertuko eta aditzaren partaide izango. Aski da lehenago noizpait aipatua izatea, perpaus berean ez bada ere.»

Honaino Euskaltzaindiak esana. Oraingoan, berriz, Seber Altubek bere Erderismos liburu ezagunean aipaturikoa ikusiko da. Berak bihurkariei reproductivos deritze. Berak ordurako azpimarratu zituen bi erabilera elkarren ezberdinak, zelan ziren eta egun ere diren, sortaldekoa eta sartaldekoa, eta hori aztertzeko Añibarro eta Axularren zenbait adibide darabil. Hona hemen, adibide batzuk: AÑIBARRO Esan eban semeak: iges joan zan egastia zala, bere aitak, mezak aterateko itxi ebana. Jangoiko beraren onra ta bere izena santuarena ain dabiltz batera alkarturik, ze, baldin Jangoikoaren onra infinten bada legeko lenengo aginduan, bere izen santuari dagokanaz berba egiten da bigarrenean.

AXULAR Erran zuen semeak, ioan zen aztore hura zela, haren aitak arimakari utzi ziona. Iainkoaren beraren ohorea, eta haren izen sainduarena hain dabiltza elkarganik hurbil ezen baldin Iainkoaren ohoreaz ibentzen bada lehenbiziko manamendua halaber haren izen sainduari dagokanaz mintzaitzen baita bigarrena.

Dena dela, beste idazle klasiko batek, zelan den Agirre asteasuarrak, idatziriko Eracusaldiac liburuko hirugarren liburukitik zotzean ateratako adibide batzuk aldatuko ditugu hona: «Len Apostoluac ciran guizon argal batzuec, ostegun santu arratsean beren maisua utziric iguesi joan ciranac;...» (27. or.) «Ecusiric Apostoluac, beren echearen inguruan...» (27. or.) «Au onela ez izatera, biurtua lizaque bereala mundua anciñaco bere ecer ezean.» (324. or.)

365


«Aditzen dezu orain, Cristaua, nola gure Jaun Jaungoicoa arquitzen dan munduaren bazter guztietan, ala bere izate guztiz andiarequin, nola bere escu, ta Jaquiunde bazter gabecoarequin?» (324. or.) «1º era onetan Jesu-Cristoren sayetsera joatea, edo beguien aurrean balego bezala berari eldutzea dá gogo, eta pensamentu utsezco gauza;...» (327. or.) «Besteetan beraren contra aimbeste bider alcha guerala, ezaguturic, esan dezaquegu...» (328. or.) «...; Abrahan, Isac, Jacob, José, ta beste anciñaco Santuac etzuen alabaña izan Jaungoicoaren aurrean fede vici batequin jartzea, ta beraren aurrean ibiltzea beste libururic.» (329. or.)

2.4. Izen sintagmarik osotzen ez duten ingurukariak Gaztelaniarekiko morrontzagatik, egunean baino egunean esapide oker gehiago entzuten da euskaraz egiten den gure alorrean; izan ere, esapide horiek ez dira Administrazioan bakarrik ageri, bai, ordea, beraren baitan bereziki. Honi buruz, bi gauza bereizi beharko lirateke: bat, izenburu, goiburu, eta, oro har, perpausetik kanpo ageri diren testuinguruetan daudenak; eta bi, horiek guztiak perpausetan txertatzen direnean sortarazten dituzten esapide okerrak. Arazoa honetan datza: euskaraz esapide horiek ez dute izen sintagmarik osotzen; horrenbestez, ezin erabil litezke perpausen barruan horrelakoak bailiran. Ikus ditzagun ale batzuk: Licenciado en historia, Vuelta Ciclista al País Vasco, Internado de verano para jóvenes, etab. Esapide horiek, euskarara aldatzen direnean, sarri askotan honetara esaten dira: Historian lizentziatua, Txirrindularien Bira Euskal Herriari, Udako barnetegia gazteentzat etab. Goian aipatu den bezala, bi testuinguru bereizi behar dira: izenburuetakoa eta perpausen barrukoa. Izenburuetarako, eta itzulpenaren mailari buruz iritzirik eman barik, euskaraz txerta daitezkeen esapideak direla esan dezakegu. Arazoak, baina, perpausaren barruan sortzen dira, berbarako, han-hemenka irakur litekeen esapide bat aldatuko dugu hona: Historian lizentziatuek gero eta arazo gehiago dute lana aurkitzeko. Esaldi horren joskera aztertu behar bada, eta beraren subjektua zein den ebatzi, arazo bat baino gehiago izango genuke; izan ere, gramatikaren aldetik lizentziatuek baita subjektua; hori ez ezik, esangura ere aztertu beharko litzateke eta hau ulertu: lizentziatuek egunean baino egunean arazo gehiago dutela Historian aurkitzeko lana. Izan ere, deklinabideko inesibo kasuak ez du ilatibo lanik betetzen, beraz, ezin dugu ulertu subjektua Historian lizentziatuek denik. 366


Zenbaitek har lezake beste ulerbide bat ere, azterketa pragmatikoa egitea, alegia. Orduan, horretara hau ulertuko litzateke: subjektua Historian lizentziatuek dela. Gure aburuz, azterketa hori egiteko ezinbestekoa da gaztelaniaz jakin eta azterketa beraren gramatika-legeen arabera egitea, ezik bestela ezinekoa izango litzateke euskara bakarrik tresna legez izanik hori ulertzea. Azkenik, konponbidea erraza dela esan beharra dago: gaztelaniazko preposizio horrek esapide horietan euskaraz duen baliokidea, sarritan, inesiboan barik, lokatiboan edo erlatibozko perpausetan aurkitu behar du. Era horretara, honelakoak lortuko lirateke: Historiako lizentziatuek gero eta arazo gehiago dute lanean aritzeko edo Historian lizentziatuak direnek gero eta arazo gehiago dute lanean aritzeko. Beste adibideez beste horrenbeste esan daiteke.

3. EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENAK LEXIKOARI BURUZ 3.1. Euskaltzaindiaren agiria euskal itzei buruz, 1959ko apirilaren 2an «Euskaltzaindiak, idazlari eta izlariei zuzenbide batzuek eskeiñi naiez, eta asko zuzenbide oien zain-antzean daudela jakiñik, onako agiri au azaltzen du: »OIÑARRI-LEGEA »Iztegi-saillean ezta bidezko itz asmatuetara jotzea ezin bestez baizik, eta orduan ere itzen erabidean izkuntzaren joerak gordeaz. Ori iztegiari gagozkiola. Gramatikaren barrutian, ordea, ezta sekula zillegi asmatzen ibiltzea edo izkuntza aldatu nai izatea. »EUSKAL-ITZAK ZEIN DIRAN JAKITEKO BIDEA »Eta iztegiaren auzi au xehetasun geiagorekin garbitu naiez, euskal-itzak zein diran, au da, auskal-literaturan [sic] erabiltzeko itz jatorrak eta bidezkoak zein diran jakiteko, bidea eta neurria finkatu nai du Euskaltzaindiak. Euskal-itzak dira euskera bizian sustraituak daudenak. Sustrai ori zenbat eta sakonagoa izan, ainbat eta eskubide geiago du itz batek erabillia izateko. Itz baten zabaluneak, antziñatasunak eta idazle zaarrak itz ori erabilli ote duten jakiteak, asko esan nai du itzaren sustraia zenbateraiñokoa dan neurtzeko. Sustrai aundiko itzak, bada, auskal-itzak [sic] dira, naiz eta erderatik etorri. Bada gure iztegian olako itzen pilloa: jatorriz kanpotik sartuak, baiña euskeran gogotik errotuak daudenak, alegia. Beraz, etxeko biurtuak dauzkagu, gure gureak dira itz oriek. Euskal-itzak dira bada, erderatikakoak izanarren. Itz oiek eskubide osoz erabilli ditezke, eta oien lekuan erabiltzeko asmatu diran itz berriak eztira geienetan euskal-itzak eta eztute aiek ainbat eskubide erabilliak izateko.

367


»Ona emen olako auskal-itz [sic] jatorren zerrenda bat. Erderatikakoak izanarren, etxeko biurtuak dauzkagu eta emandako neurriaren arura, euskal-itz jatorrak dira: »Abendu, aingeru, alkate, amodio, arima-anima, abade-apaiz-apez, apostolu, arraza, arrazoi-arrazoin, bake-pake, balio, bekatu-pekatu, berba, bertso, bedeinkatu-benedikatu, birjiña, birtute, borondate, doe-doai, damu, deabru, denbora-denpora, dantza-jantza, diru, desegin, errege, erregiña, erlijio-erlegiño, eliza-eleiza, elexa, eskola, espiritu-izpiritu, familia-pamili, fede, frutu-fuitu, finkatu, gorputz, gramatika, gloria-loria, grazia-garazia, imajiña, inpernu-infernu, imitazio-imitaziño-imitazione, jende-jente, joku, kantatu, kolore, kafe, karidade, komunio-komuniño-komunione, kanpo, kontra, kanta, liburu, lore-lora, lege, mundu, meza, modu, molde, moldatu, obeditu, olgeta, partitu, paradisu-parabisu, barkatu-parkatu, bekatu-pekatu, pentsatu, pentsamentu-pentsamendu, sakramendu-sakramentu, santu-saindu, seiñale, testamentu, umil, zapata, zentzu-zentzun, zeru... »Euskaltzaindiak, bada, itz auek eta antzekoak diran beste asko, eskubide osoz erabilli ditezkeala erabagitzen du, euskaldunak, jatorrak eta garbiak diralako. Eta idazle ta izlariei erabilli ditzatela eskatzen die, itz asmatuetara jo gabe. »Berebat, izkuntza berezien gaiñetik zabaldurik dauden kultura eta zivilizaziozko itzak ontzat artzea eta erabiltzea Euskaltzaindiak begi onez ikusten du. Adibidez; [sic] politika, teknika, literatura, liturjia, metro, kilometro ta abar. »1959 aprillaren 2-an.»

3.2. Euskaltzaindiaren bigarren agiria euskal hitzei buruz, 1991ko apirilaren 26an «Hogeita hamabi urte igaro dira Euskaltzaindiak euskal hitzei buruz lehen agiria eman zuenetik (ikus Euskera, 1959, 214-217 orr.). Agiri haren ondorenak guganaino heldu dira, hari eskerrak sendatu baitzen garai hartan euskarak zituen gaitzetatik bat: garbizalekeria. »Beste garaiak ziren haiek eta beste garaiak eta gaitzak dira gaurkoak, eta euskararen egungo eguneko gaitz bat askoren ustez mordoilokeria da, lehengoaren kontrakoa, bai baitirudi bazter batetik besterantz joan garela gaitz zaharra sendatu beharraren beharrez. Eta beste gauza askotan bezala hemen ere bazterrek elkar jotzen dutelako, uste dugu orduko Euskaltzaindiak gaitz haren erremedio ezarri zuen Oinarri legeak balio duela oraingoa ere sendatzeko. Honela zioen (grafia gaurkotuz): »“Hiztegi sailean ez da bidezko hitz asmatuetara jotzea ezin bestez baizik, eta orduan ere hitzen erabidean hizkuntzaren joerak gordeaz. Hori hiztegiari gagozkiola. Gramatikaren barrutian, ordea, ez da sekula zilegi asmatzen ibiltzea edo hizkuntza aldatu nahi izatea”.

368


»Zenbait idazlek, izan ere, hitz asmatuetara jotzen zuten orduan beste zenbait hitz nardatuz eta arbuiatuz, erdal usaina zeriela eta euskal hitzak ez zirelakotan; eta asmatuak gaitzesteaz gainera Euskaltzaindiak euskal hitzak zein ziren irakatsi nahi izan zuen behin betiko ondoko lerroetan, esanez: Euskal hitzak dira euskara bizian sustraituak daudenak. »Bada orduan zenbait hitzen euskal nortasuna defendatu zuen bezala, egungo egunean beste zenbaiten arroztasuna salatu nahi du Euskaltzaindiak, esanez: Euskara bizian sustraituak ez daudenak ez dira euskal hitzak, sustraitzen ez diren bitartean bederen; eta orduan bezala nahi du irakatsi hitz baten sustraiei igertzeko hiru irizpide ditugula: alegia, hitzaren hedadura, hitzaren antzinatasuna eta hitzaren erabilera idazle zaharretan, ezen erdaratikako hitzak izan daitezke noski euskal hitzak, baina horrek ez du esan nahi erdaratikako hitz guztiak euskal hitzak direnik. »Hiru irizpide horiei begira, ezin uka azken urteotan euskal hitzak ez diren mordo bat entzuten dugula, telekomunikabideetan batez ere. Badakigu batzuk ezinbestean erabiltzen direla, ordain ezagunik ez dutelako. Beste asko ez, ordea, zabarkeriaz baizik. Ez da beharrezko lehengo agiri hartan bezala guk ere hemen zerrenda luzea eskain dezagun gure ustez euskal hitzak ez direnena. Askiko da ale batzuk ematea. »Ez dira euskal hitzak, muntra, butxet, rehen, amotinatu, frakaso, sorteo, arratxa (“Errealak oso arratxa ona du”) erreskatatu, entzerrona. Ez eta ez dira erabat euskal hitzak gaztelera edo frantsesa jakin gabe euskaldun batek ezin adi ditzakeenak, non baitirudi zenbait euskal telekomunikabidetako zenbait programa aditzeko bortxatzen ditugula Iparraldeko euskaldunak lehenik gaztelera ikastera eta Hegoaldekoak frantsesa. »Euskaltzaindiak bada hitz hauek eta hauen antzekoak diren beste asko ahalik eta gutxiena erabil ditzaten eskatzen die euskal idazle, hizlari, irakasle eta gainerako telekomunikabideetako esatariei eta horien ordez jo dezaten betiko hitz zaharretara. Berez hitz berrien eratzea Euskaltzaindiari ez dagokion arren, Euskaltzaindia prest dago bere aldetik egiteko honetan laguntzeko. »Azkenik, orduan esana, berriz errepikatuko dugu, inork gaizki adi ez dezan gure mezua: kultura eta zibilizazioko hitzak, mailegatuak izanik ere, ontzat hartzen dira, hala nola politika, teknika, literatura, liturgia, metro, kilometro, eta abar. »Bilbon, 1991ko apirilaren 26an.»

3.3. Euskaltzaindiaren adierazpena euskara batuaz «“Euskara Batua” dela eta gizartean dabiltzan uste okerrak eta egiten diren gehiegikeriak ikusirik, hau adierazten du Euskaltzaindiak: »1. “Euskara Batua”, Euskaltzaindiak 1968.etik aurrera batasunerako eman dituen arauek bakarrik osatzen dute. Hau dela eta Euskaltzaindiak esan behar du badirela han eta hemen arau batzuk euskara batukotzat jotzen

369


direnak eta Euskaltzaindiak inoiz ere eman ez dituenak. Hortaz, oraingoz emaile, emale bezain zilegi da euskara batuan; era berean, barik nahiz gabe, hetsi zein itxi, lagundu dut edo lagundu diot, etab. »2. Arautzeke zeuden puntuei begira (zenbakien idazkera, bat, batzuk-en deklinabidea, etab.), batasunerako gomendioak ematean, azken urteetako erabilera ahantzi gabe, literatur tradizioa du Euskaltzaindiak oinarrizko irizpide eta han zabalduena eta erabiliena den forma hobesten du. Horregatik gomendatu du arabera, eta ez arauera. »3. Euskaltzaindiak ezagutzen ditu azken urteetako bateko eta besteko erabilerak. Hala ere, Arantzazun batasunerako ireki zuen ildoari jarraitu behar dio. Adibidez, Euskaltzaindiak hogeita hamar idaztea gomendatzen badu eta ez hogeitamar, bere garaian zahar eta ez zar, ahalegin eta ez alegin onartu zituen arrazoi beragatik gomendatzen du. »4. Literatur ondarea bere osoan hartzen du kontuan Euskaltzaindiak batasunerako inongo euskalkirik baztertu gabe. »Zornotzan, 1993ko maiatzaren 28an.»

ARIKETAK 1. Azter ezazu Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen ondorengo pasartea Euskaltzaindiak emaniko arau eta gomendioen galbahetik iragazita: «III. Legeak sistemaren egituraketak oinarri duen muintzat jartzen ditu lanpostu-zerrendak, administrazio-karrerako funtsezko elementu, lansari-sistemaren muinik garrantzizkoen eta, batez ere, administrazio-egiturak arrazoibideratzeko eragile bilakatuz. Lanpostuak eratzeko erabili behar diren funtsezko irizpideak eta prozedura-bideak ezartzen ditu legeak, baina lanpostu-zerrenda horiek erakundearen beharren benetako adierazpide izan behar dute beti eta horretan datza horien indarra. Ondorioz, lanpostu-zerrenda horiek izakera dinamikoa dute eta horrek Administrazio Publikoaren helburuak betetzeak eskatzen duen etengabeko egokiketa-prozesuari jarraitu beharra dakar, beharrak aldatuz bait doaz. »Era berean, funtzionariak Kidego eta Eskaletan biltzea ohartematen du legeak, horiek izatea lanpostu-zerrendak eratzeko beharrezko osagarri bait da eta honek sartzeko eta barne-mailatan gora egiteko guztientzako saioak arrazoibideratzeko bideak eskaintzen ditu. Argi eta garbi zehazten ditu legeak Sailen egitekoak eta hauek Funtzio Publikoaren egituran txertatzeko modua eta, aldi berean, agiango interes korporatibisten eraginak, iraganeko haizekeria patrimonialistak baztertuz, lanpostu-zerrendei, hauek euskal Funtzio Publikoaren lokarri-elementu direnez, ematen zaien lehentasuna bazter uztea eragozteko neurriak artikulatzen ditu.

370


Gehigarrizko erabakietan, ematen zaizkien egitekoak kontutan hartuz onentzat jotzen diren Kidegoak sortzen ditu legeak, karrera edo lanbide batek bereak dituen eduki bateratzaileka eta administrazio-ihardun guztiei ohizkoak zaizkien kudeaketa-eginkizunak betetzearen arabera egituratuz. »IV. Legeak, bere IV. Idazpuruan, funtzionari publikoen estatutu-errejimena jasotzen du, egoera horretara heltzeko eta funtzionari izatea galtzeko direlako moduak arautzen ditu eta hiru zutaberen gainean eraikitzen da administrazio-karrera: Gradua, barne-mailatan gora egitea eta tokiz aldatu ahal izatea. Azkenik, estatutu-errejimenari buruzko gainontzeko aldeak artikulatzen ditu, Funtzio Publikoaren beste ordenamenduetan ohizko izan denaren antzera, zenbait berarizkotasunen kaltetan gabe, eta horiek, garrantzi gutxikoak edo batipat teknika mailakoak direnez, ez dute beste inolako oharpiderik behar. »V. Zerbitzu egiten dion herriaren bidezko eskabideei erantzungo dien elebidun Administrazioa sortzea ezin alboratuzko beharra denez, Funtzio Publikoaren hizkuntz normalkuntzari heltzen dio legeak bere V Idazpuruan. Horretako, bere formulazioa egiten du legeak, horrela, hizkuntz eskakizuna, lanpostuak berekin daraman elementutzat hartuz, oinarri izanik, aurreko legeetan egindako egiturari jarraiki. Ikuspuntu hau oinarritzat hartuz, funtzio publikoaren eremuari buruzko arau-formulazioak hiru alderi eragiten die: Agintze-indarra erabilgarri izan daitekeen uneari begira era ezberdina izango duen hizkuntz-eskakizuna lanpostuan sartzeko baldintza gisa sortzea; sartzeko deiak hizkuntz beharrei egokitzea, dauden eskabideei erantzuteko behar hainbateko giza-baliabidez hornitu ahal izateko Administrazioei bide emanez, eta, azkenik, hizkuntz eskakizuna eskatzerik ez denean, euskeraren ezagupena merezimendu gisa neurtzea. »VI. Euskal Funtzio Publikoa osatzen duten langileen arauketa osatuz, lan-itunepeko eta behin-behingo langilegoa eta bitarteko funtzionariak hartzen ditu barne legeak. Estatutu-errejimena berdin ezartzea ohartematen da hauentzako, horien zerrendaren nolakoak berak dakartzan ezberdintasunak izan ezik, eta bestalde, aldi baterako sortu eta justifikatzen diren egoerek berenez ez duten iraupen-maila lortzea eragozteko beharrezko mekanismoak jartzen ditu. »VII. Aldi baterako erabakiek, funtsean, araupide-eremu berriari egokitzeko beharrezko neurriak, hori behin-betiko finkatu arteko aldi baterako errejimena eta, lege honek beteko duen araupide-eremurik ez zegoelako, haien lan-zerrendaren nolakoak eskatzen zuen estatutuan sartzerik izan ez zuten eta, beraz, Administrazioari aldi baterako zerbitzu egitera behartuta gelditutakoak euskal Funtzio Publikoan sartzeko bideei heltzen die. Era honetan, orain arte lan-zerrenda finkoan sartzea galerazia zutenen bidezko eskabideei erantzuten zaie, horretako, berarizko lege-manuz edo jurisprudentzia-erizpidez horiek justifikatzearen kaltetan gabe, behar bezala egiaztatutako gaitasun-gradua onartu eta ebaluatzeari bide emango dien prozedurak erabiliz.»

371


2. Azter ezazu Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen goiko pasartea puntuazioaren erabileraren aldetik: 3. Azter itzazu Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen ondorengo pasarteetan ageri diren bere formaren erabilerak. Egoki al deritzezu? Epaitu banan-banan: «7.3.—Kontseiluak eraketa eta ihardunerako bere arauak egin eta gai ezberdinetako adituekin lan-taldeak osatu ahal izango ditu.» «13. Atala.—Euskal Administrazio Publikoek bere barne-egiturak arrazoibideratu eta eratu, langilego-beharrak finkatu, lanpostuetan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu eta horietako bakoitza sailkatzeko baliabidea dituzte lanpostu-zerrendak.» 19, 2, c) eraikuntzei, tresneriei eta antolapideei bere onean eusteko eta iraunarazteko alorrei, arte grafikoei eta inkestei dagozkien tresnerietako lanpostuak, horien egitekorik nagusiena zerbitzuek jarduteko beharrezko den azpegiturari berari eustea edo erabakiak hartzeko beharrezko diren azterlanak ahalbideratzeko datu objetiboak eskaintzea bait da.»

Oinarrizko bibliografia ARARTEKO: Idatz arauak. Eibar 1992. ARRASATE MUGERZA, M.: Euskarazko albistegietarako esku-liburua. Bilbo 1992. EGIA GOIENETXEA, G.: «Laburtzapena euskaraz». Senez 3 (1985), 73-83. —: «Sigla eta izen berezi batzuen deklinabidea» Senez 1 (1986), 93-96. ESPAINIAKO PARLAMENTUA: Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 17koa, (euskal testua: Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1978ko abenduaren 29ko 311-6. zenbakiko 29.410. orrialdea; gaztelaniazko testua: EAO, 311. zenbakikoa, 1978ko abenduaren 29koa, 31.299. or.). ETXEBARRIA, J.L.: Euskera jatorraren ildotik. Donostia 1993. EUSKALDUNON EGUNKARIA: Estilo liburua. Donostia 1992. EUSKALTZAINDIA: Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo 1993. —: Euskal Herriko udalen izendegia. Bilbo 1979. —: Euskal izendegia. Iruñea 1977. —: Hitz-elkarketa/1. LEF Batzordearen lanak. Bilbo 1987. —: Hitz-elkarketa/3. LEF Batzordearen lanak. Bilbo 1991. —: Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera. LEF batzordearen emaitza. Euskaltzaindiaren gomendio-arauak. Bilbo 1993. —: «Hitz-elkartuen osaera eta idazkera. Euskaltzaindiaren gomendio-arauak» [1992, ekainak 26]. Euskera 1992, 1-2. separata, eta 3. separata. Bilbo 1992. —: «Idatz arauak». Euskera XVI (1971), 152. or. EUSKO JAURLARITZA: Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea. Gasteiz 1989. —: Lurralde Historikoei buruzko Legea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 182. zenbakikoa, 1983ko abenduaren 10ekoa.

372


EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA: Euskaltzaindiak batasunerako eskaini dituen erabakiak. Bilbo 1987. —: Hezkuntza Administrazioko Hiztegia. Gasteiz 1993. FENELON: Telemake Ulisen semearen gertakuntzak. Itzultzailea, Duvoisin. Iruñea 1988, 14. or. HAEE/IVAP: Administrazioaren Jardunbideari Buruzko Legea (euskaraz eta gaztelaniaz). Bilbo 1990. —: Europako Agiri Bakuna (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1991. —: Europako Ekonomia-Elkartearen Eratze-Itunea (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1991. —: Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1992. KOCOUREK, R.: La langue française de la technique et de la science. Paris 1982. LOPETEGI, E.: Hizkuntza zuzen erabiltzeko arau eta proposamen-bilduma. Gasteiz 1993. MITXELENA, K.: Euskal idazlan guztiak. Donostia 1988. PRIETO DE PEDRO, J.: «Los vicios del lenguaje legal. Propuestas de estilo». La calidad de las leyes. Gasteiz 1989, 121-156 or. PUJOL, J.M. eta SOLÀ, J.: Ortotipografia. Manual de l’autor, l’autoeditor i el dissenyador gràfic. Barcelona 1995. SEGURA MUNGUIA, S.: Diccionario etimológico latino-español. Madrid 1985. UZEI: Laburtzapenen gidaliburua, Siglak, ikurrak, laburdurak. Donostia 1988. ZUBIMENDI, J.R. eta ESNAL, P.: Idazkera-liburua. Gasteiz 1993.

373



Administrazio adierazpideak eta esapide ihartuak



Administrazio adierazpideak eta esapide ihartuak Ondoren, administrazio-agirietan ohikoak diren hitzen eta esapide ihartuen zerrenda agertuko da eta, euskararen egoera diglosikoari begira, gaztelaniaz azalduko dira antolatuta, aldamenean euskarazko ordaina daroatela. Euskaraz ageriko diren ordainak Bizkaiko Foru Aldundiko hiztegi informatizatuan ageri direnak izango dira.

BERBA ETA ESAPIDEAK a cargo de: -ren pentzutan a ciencia cierta: eskierki a continuaci贸n: jarraian, segidan a corto plazo: epe laburrean a costa de: -(r)en kontura a cuenta y riesgo: bere gain eta galorde a cuyos efectos: horren ondoreetarako a decir verdad: egia esateko(tan) a disposici贸n de: -(r)en esku jarri a efectos de: -(r)en ondoreetarako, -t(z)eko a falta de: -(r)ik gabe, eduki gabe a favor de: (-)rentzat, a fecha fija: data finkora

a fin de, a fin de que: -t(z)eko a grandes rasgos: handi-handika a instancia de: -k eskaturik a juicio de: -(r)en ustez a la hora de: -t(z)ean, -t(z)eko unean a la mayor brevedad: ahalik eta azkarren a la mayor brevedad posible: ahalik eta epe laburrenean a la saz贸n: orduan a la vez: batera a la vista de: ikusitakoan a largo plazo: epe luzean a lo mejor: beharbada a lo sumo: gehienez 377


a los efectos: -t(z)eko a los solos efectos: -t(z)eko bakarrik a mayor abundamiento: eta gainera a mediados de: -ren erdialdera a medida que: -n neurrian a menos que: izan ezik a nivel + adjetivo: inesiboaz a no ser que: izan ezik a nombre de: -(r)en izenean, -(r)en izeneko a partir de: -tik, -z gero a pesar de: gorabehera a petición de: -k eskatuta a requerimiento de: -k eskatuta a riesgo y ventura: galorde eta menturan a ser posible: ahal izatekotan a solicitud de: -k eskatuta a su mejor derecho: haren alde a su ruego: haren eskariz a su vez: berriz a sugerencia de: -k iradokita a tal efecto: horretarako a tanto alzado: goren mugako a tenor de: -ren eredura a tiempo: adionez a título indicativo: ohargarri gisa, ohar gisa a todos los efectos legales: legezko ondorioetarako a través de: -(r)en bidez a veces: batzuetan, lantzean behin a vuelta de correo: posta jasotakoan abaratar: merkatu abastecer: errekaitatu abogacía: abokatutza abogado/a: abokatu (bietarako) abono: 1) abonamendu (bankuko diru-sarrera); 2) ordainketa (pagamendu arrunta) 378

abrir: ireki, hasiera eman acarrear: sortu, ekoitzi (eduki semantiko ezkorra duen hitza badu atzetik). acceder (aceptar): onartu acceder (conseguir): eduki, lortu acceder (llegar a): erdietsi, -ra iritsi acera: espaloi acervo: pila achacar: egotzi aclaración: argitasun acoger: jaso, hartu, -ri atxiki acontecimiento: gertakari acordar: 1) akordioa egin; 2) erabaki acorde: ados acreedor: hartzekodun acta: akta acta de apeo: apeamendu akta activar: ernarazi activar la economía: ekonomia ernarazi acto: 1) egintza; 2) ekitaldi acto administrativo: administrazio egintza acto cultural: kultur ekitaldi actor: 1) egile (orokorra); 2) auzi-jartzaile (proz.-zuz.) actuación: jarduketa actuante: jardule acuerdo: 1) akordio; 2) erabaki acusar recibo: hartu izana adierazi acuse de recibo: jasoagiri adecuado: erarako adelanto: 1) aurrerakin (dirua); 2) aurrerabide (aurreramendua) adicional: erantsi adolecer: jasan adopción: 1) hartze; 2) seme-alabatzat hartze (fam. zuz.) adoptar: 1) hartu; 2) seme-alabatzat hartu (fam. zuz.)


adquirente: eskuratzaile adquirir: eskuratu adquisición: eskuratze advertencia: 1) oharpide; 2) ohartarazpen (informe) advertir: 1) nabari; 2) ohartu afecto: -(r)i loturiko afianzamiento: fidantzamendu afianzar: fidantza eman aforado: 1) forudun (zuz. zib.); 2) fuerodun (zuz. proz.) afrontar un pago / dos edificios: ordaintzeari aurre egin / eraikin bi elkarren aurrean egon agilizar: bizkortu agotamiento: agorketa agotar: agortu agotar la vía administrativa: Administrazioaren bidea agortu agravio: apalarazte ajeno: besteren ajustado a derecho: Zuzenbidearen araberako al + infinitivo (valor causal): egitura kausalen bidez al amparo de: -(r)en itzalpean al cabo y a la postre: ibilian-ibilian al contado: eskura al efecto, a tal efecto: horretarako al fin y al cabo: azken finean al igual que: -n bezala al menos: gutxienez al objeto de: -t(z)eko al portador: eramailearen al respecto: -(r)i buruz al tiempo de: -t(z)ean albacea: albazea alcance: 1) oker eralgi (malversación); 2) erdiespen alegar: alegatu alevosamente: azpikeriaz

alevosía: azpikeria alevoso: 1) azpikeriazko; 2) azpikari alijo: 1) zama-kentze; 2) debekuzko salgaiak allanamiento de morada: bizilekua bortxatze aludir: aipatu amillaramiento: zergabanatze amojonamiento: mugarriketa amojonar: mugarritu amoldarse: ezari amortiguar: moteldu amparar: itzalpetu, babestu anexo: eraskin ante: 1) datiboaz; 2) inesiboaz; 3) -ren aurrean ante mí: 1) nire aurrean; 2) niri ante todo: batez ere antecedente: aurrekari (iz.); aurretiko (adj.) anticipo: aurrerakin antigüedad: antzinatasun anular: deuseztatu anverso: aurrealde aparcería: erdirako aparte de: -z gain apeadero: geraleku apeo: apeamendu apercibimiento: 1) agiraka; 2) prestaera; 3) ohartarazpen apercibir: ohartarazi apertura: irekiera aportación: 1) ekarpen; 2) ekarkin aportar: 1) ekarri; 2) aurkeztu apreciar: aintzat hartu, baloratu, zenbatetsi aprecio, hoja de: preziamendu orri apremiar: premiatu arbitrar: 1) tartekari jardun; 2) baliatu, hartu arcén: bazterbide 379


arrogar: beretu así: honela, horrela, hala así como: baita... ere así mismo, asimismo: era berean, halaber así que: beraz asiento: 1) idazpen; 2) jarleku asistir (asistir a una persona): urgazi (NOR) asistir la razón: hizpidean egon atestiguar: testigantza egin auditar: auditoretza egin autenticar: kautotu auto/s: 1) auto (epailearen erabakia); 2) auzibide (zuz. proz.) automáticamente: berez autoridad: 1) agintari; 2) agintaritza, menpekotasuna adierazten duten esapideetan ez da erabili behar. Organoaren izena jarri autoridad, mi: 1) aginpide, aginte; 2) agintaritza; 3) agintari autorizar: 1) baimendu; 2) eskuetsi avalúo y evaluación: zenbatze eta ebaluatze averiguaciones: arakatzeak averiguar: arakatu bajo juramento: zinpean bajo pena de muerte: heriotz zigorpean bando: bando bastante: nahikoa bastantear: askietsi bastanteo: askiespen bien (conjunción distributiva): nola... hala bien comunitario: erkidegoaren ondasun bienes gananciales: irabazpidezko ondasunak bienes inmuebles: ondasun higiezinak 380

bienes muebles: ondasun higikorrak brocárdico: brokardiko bruto: gordin burótica: burotika bursátil: burtsa(-) búsqueda y captura: bilatu eta indarrez hartze caber: eden (NOR-NORK) caja de caudales: diru kutxa calificación de los exámenes: azter-agiri calificación: irizte calificar: -tzat jo, -tzat hartu callejón sin salida: 1) kale itsu; 2) ikus negocio insoluble canjear: trukatu característica: ezaugarri caracterizar: kutsua eman carecer: ez eduki carencia: X eza, gabezia careo: bekaldura carné: agiri, karnet casco antiguo: alde zahar casco urbano: hirigune caso: kasu caso de tenerlo: eduki-edukitara caso de: baldintzazko perpausak causa: 1) kari; 2) auzi; 3) kausa causa de pedir: eskaeraren kari causa de tacha: narrio kari causahabiente: kausadun causar: 1) hartu; 2) sortarazi causar estado: egoera sortu cautela y caución: kautela eta gaude celebración: 1) egite; 2) ospakizun celebrar: 1) egin; 2) ospatu cerciorarse: baieztatu cesar: karguari utzi circunstancia: inguruabar citación: zitazio


citación a comparecencia: agertzeko zitazio citación de remate: erremate zitazio citar: 1) dei egin; 2) aipatu cobertura del seguro: aseguruaren babesgai código: kode cohecho: funtzionari-eroskeria colectivo: kolektibo comandita: komandita combatir: 1) kontraesan; 2) aurkaratu comité: batzorde como consecuencia de: -gatik, X dela eta, -(r)en ondorioz como es el caso: oraingoan gertatzen den bezala como quiera que: -(e)la denez gero comparecencia: agertze comprobante: egiaztagiri compulsa: egiaztatze compulsar: egiaztatu computar: konputatu cómputo: konputu comunitario: erkidego(-) con: -dun, -(r)ekin con arreglo a: -(r)en arabera con base en: oinarria -n du(t)ela con el fin de: -t(z)eko con esta fecha: egun honetan con independencia de: -z gain con objeto de: -t(z)eko con relación a: -ri buruz con sujeción a: -(r)en arabera concepto: kontzeptu concesión: 1) emakida; 2) emate concluir: burutu concordantes: baterakoak concurrencia: 1) lehia; 2) pilatze concurrente: lehiakide concurrir: 1) joan; 2) batean jazo; 3) lagundu; 4) lehiakide izan

condenado a pagar las costas: kostuak ordaintzeko kondenatua den(a) condición: 1) baldintza; 2) izate condicionado, el: baldintzak conducto: bide conducto de, por: bidetik conferir: eman configurar: 1) itxura eman; 2) eratu; 3) osatu confirmación: baiezpen confirmar: baieztu confirmatorio: baieztaile conforme: 1) ados; 2) -(r)en arabera; 3) era berean conforme a: -(r)en arabera, -(r)ekin bat etorriz conformidad: adostasun conjuntamente con: -(r)ekin batera conllevar: erakarri connotación: konnotazio conocer de: 1) ebazpena eman; 2) auzibidea burutu; 3) eskugo izan conocer de antemano: lehendaurrez jakin conocimiento: ezagutza conocimiento previo: lehendaurrez jakite considerando: 1) oin; 2) kontutan hartuzko considerando que: kontutan hartuz considerar: 1) -tzat jo, -tzat hartu; 2) kontuan izan consignar: 1) jarri, eman; 2) zainpetu consiguiente: hurrengo consiguiente, por; tanto, por lo: beraz, geroz, orduan, bada constancia: agertarazpen constar: agertu constatar: egiaztu constitución: konstituzio 381


constitucional: konstituzioconstituir: 1) izan; 2) eratu; 3) osatu constitutivo: osaki, osagai contactar: 1) lotu; 2) -(r)en berri eman contar con: eduki contemplar: arautu contra: 1) -(r)en aurka; 2) -ren aurrean contraer un gasto: gastua hartu contraído: hartu contrato: kontratu contrato de préstamo a la gruesa: untziko izakinen araberako mailegu kontratu contravención: hauspen contravenir: hautsi convocar: deialdia egin convocatoria: deialdi cónyuge: ezkontide corresponder: erantzun correspondiente: dagokion, din costas: kostuak (zuz. proz.) cotejar: bekaldetu cotejo: bekaldepen coto de caza/pesca: ehiza-arrantzen barrupe cualesquiera: edozein cuenta de resaca: erresaka kontu cuentadante: kontu-emale cumplimentación: betetze cumplimentar: bete cumplimiento: betetze cumplimiento de las leyes: legeak betetze cumplimiento de plazo: epea bete cumplir: 1) bete; 2) -(r)en berri eman cumplirme: niri egon cuneta: areka cupo: kupo cursar: bideratu 382

dable: ahalezko dación: emate dado que: -z gero dar + preposición: -tzat eman dar + sustantivo: sustantiboari dagokion aditza erabil daiteke dato: jakingarri de: “en” jar badaiteke honen ordez, baldintza bezala itzul daiteke de+ infinitivo (valor condicional): baldintzazko egiturekin de acuerdo a: -(r)en arabera de acuerdo con: -(r)en arabera de conformidad: -(r)en arabera de facto: de facto de forma que: halako moduz, non... de ningún modo: inola ere de tal manera que: halako moduz, non... de tal modo que: halako moduz, non... de todo lo cual certifico: ziurtatu dut deber + prep: omen, ei, -edo deber: eginbehar debidamente: behar bezala debido a: (-)rengatik debido: beharrezko, komenigarri, behartu débito: 1) zor; 2) zordunketa decaer en su derecho: nork bere eskubidea galdu decano: dekano declaración: aitorpen declarante: 1) adierazle; 2) aitortzaile declarar: 1) adierazi; 2) aitortu decretar: 1) agindu; 2) eztabaidatu; 3) konpondu deducción: 1) kenkari; 2) ondorio


deducir: 1) kendu (zerga-zuz.); 2) atera (orok.) dejar sin efecto: ondoregetu delito: delitu demanial, bien: demaniozko ondasun demora: berandutza denegar: ukatu depósito: gordailu derecho a hacerlo por sí: nork bere kasa egiteko duen eskubide derecho de retracto: atzera eskuratzeko eskubide derecho de tanteo: eroslehentasun eskubide derechohabiente: eskubidedun desacato: men ez egite desahucio: 1) botatze (zuz.); 2) hileste (med.) desarrollar (una ley): legea garatu descontar: deskontu egin descubierto: zorpeko desempeñar: iharduki desempleo: langabezia deslindar: zedarritu deslinde: zedarriketa despedir: iraizi despido: iraizpen desprenderse: jabegoa utzi destajero: abasberuko langile destajo: abasberuan destino: destino destituir: karguari uztarazi desvirtuar: deuseztatu detectar: sumatu detentar (un cargo): kargua bidegabeki eduki devengar: 1) sortu 2) kobratu devengo: sortzapen devenir: 1) bilakatu; 2) onartu dictaminar: irizpena eman dictar: eman

dignarse: onartu diligencia: diligentzia dilucidar: argitan jarri dirección: zuzendaritza directiva: zuzentarau director: zuzendari dirimir: ebatzi disconformidad: ezadostasun discrepancia: ezbai discurrir: igaro, garatu, burutu disentir: ezbaitu disfrutar: eduki disfrute: eduki disparidad: ezberdintasun documentos traslativos de dominio: jabaria aldatzeko agiriak dolo: dolo dorso: atzealde dubitación: zalantza duplo: bikoitz efecto: 1) efektu; 2) ondore efectuar: egin ejercitar: 1) egikaritu; 2) egin el abajo firmante: beheko sinatzaile el ahora recurrente: errekurtsogile el derecho que le asiste: (haren) eskubidea elevar: aurkeztu, bidali ello no obstante, no obstante eso: hori gorabehera ello: bera, hura embargo: bahitura embargo, efectuar un: bahitura egin emitir: 1) adierazi; 2) jaulki emplazamiento: 1) epatze; 2) kokaleku (eraikuntza) emplazar: epatu empleado: enplegatu, langile emplear: erabili, usatu empleo: enplegu, lan 383


en: inesiboaz en aplicación de: ezarriz, ezartzeko en atención a: kausal bezala itzuli en base a: oinarritzat harturik en calidad de: gisa en caso de: -z gero en caso de que, en caso que: -z gero, baldintza en concepto de: gisa en concordancia con: -(r)en arabera en consecuencia: horrenbestez en consecuencia a: -(r)en ondorioz en consideración a: aintzat harturik en contestación a: erantzunaz en cuanto a: -(r)i dagokionez en cuanto a lo demás: gainerakoan en cumplimiento de: betetzeko en el plazo de: -ko epean en el supuesto de que: -z gero, baldin en el supuesto de que venga: etortzekotan, ba... en evitación de: saihesteko en forma: behar bezala en función de: -t(z)eko en la creencia de que: -lakotan en la inteligencia de que: -lakotan en la medida de: -ren neurrian en la medida en que: ahala en la seguridad de que:-lakotan en lo referente a: -ri buruz en lo sucesivo: aurrerantzean en los casos y en la forma prevista en: -n ezarritako balizkoetan eta haren moduaren arabera en materia de: -(r)i buruz en modo alguno: ezelan ere en observancia de: betetzeko, betez en orden a: -t(z)eko en proporción a: -(r)en ginoan 384

en razón a: -(r)i buruz, dagokionean en razón de: -(r)i buruz, dagokionean en reclamación de: erreklamatzeko en relación con: -(r)i buruz en representación de: -(r)en ordezkaritzan en su calidad de: den adinean en su consecuencia: horrenbestez en su defecto: horren ezean en su día: garaia denean en su virtud: berori dela bide en tal caso: orduan en tal sentido: horrela izanez gero en tal supuesto: horrela izanez gero en tanto que: -enean, -n bitartean en tiempo y forma: garaiz eta behar bezala en torno a: -ri buruz en uso de: -ren arabera en vigor: indarrean en virtud de: -gatik enajenación: besterenganaketa encaje de primas: sarien kobrantza encauzar: bideratu encontrar conforme; estar conforme: bat etorri encuadramiento: koadramendu encuadrar: koadratu enderezar: arteztu enjuiciamiento: judiziamendu enmienda: zuzenki, emendakin entablar: -(r)i ekin, hasi entender: -z arduratu, ezagutu, epaitu entender de: ikusi conocer de enterar: 1) jakinarazi; 2) osatu entrante: sarberri entregar: eman epigrafiado: epigrafedun


es por cuanto: horregatik es por ello que: hargatik es por lo que: horregatik esclarecedor: argigarri escritura: eskritura escriturar: eskritura egin escrituras de fundación de una casa: apeo establecer: ezarri estadillo: orri estampillar: zigilatu estar, estarse: kontutan hartu estar pendiente de juicio: epaikizun egon estarse a: (zerbait) bete estimar: 1) oniritzi, -(r)i; 2) zenbatetsi; 3) aintzat hartu esto no obstante: hori gorabehera evacuar: 1) gauzatu; 2) atera exacción: ordainarazpen examinado: ikusia exención: salbuespen exhibición: erakusketa exhibir: erakutsi exigir: eskatu existente: lehendik dagoen existir: egon expedición: luzapen, luzatze expedir: luzatu expiración: ahitze expirar: ahitu extender: 1) bete; 2) egin extinción: iraungipen extinguir: 1) iraungi; 2) itzali extorno de prima: sariaren merkatze extorsión: 1) behartze; 2) kalte extorsionar: 1) behartu; 2) kalte egin extremo: 1) mutur; 2) eduki facilitar: eman fáctico: egitezko

factura proforma: proforma faktura fallar: 1) epaitza eman; 2) okertu fallecimiento: heriotza fallido: hutsegin fallo: 1) epaitza; 2) oker falseamiento: aizunketa fecha: data fedatario: fede-emaile fehaciente: sinesgarri fideicomiso: fideikomiso finalizar: bukatu, burutu, amaitu financiación: finantzaketa finiquito: kito firma: sinadura firmante: sinatzaile fletar: pleitatu flete: pleit formalidad: formalitate formalidades legales: lege formalitateak formalización: formalizazio formalizar: 1) egin; 2) formalizatu fórmula: esapide formular: azaldu fraude: maula frente a (oponerse a): buru egin, oldartu (NOR) funcionario de empleo: enpleguko funtzionari fundamentación: funts fundamentar: finkatu fundamento: funts ganancia: irabazi ganar definitiva firmeza: behin betiko irmo izan gasto: gastu gestión: kudeaketa girar: 1) igorri; 2) egin global: oso, orokor globalmente: oro har gozar: gozatu graduación: mailakatze 385


gravamen: karga gravar: 1) zergapetu (zerg. zuz.); 2) kargatu haber + por + participio pasivo: -tzat hartu habida cuenta, habida cuenta que: kontutan hartu hábil (día): astegun hacer + infinitivo, hacer(se) + sustantivo: aditza bakarrik jar daiteke hallar conforme: onetsi hasta el extremo: azken beltzean hasta tanto que: arte hecho: 1) egitate; 2) gertaera hoja de aprecio: preziamendu orri huellas digitales: hatz erexak hurto: ebasketa identidad: nortasun impago: ezordainketa impartir: eman imponer: 1) ezarri; 2) zergak ezarri (zerg. zuz.) imposición: 1) ezarpen; 2) zergapetze (zerg. zuz.) impreso: inprimaki improcedencia: bidegabetasun improcedente: bidegabeko impugnación: aurkarapen impugnante: aurkaratzaile impugnar: aurkaratu impugnatorio: aurkaratzeko imputable: egozkarri imputación: egozketa imputar: egotzi in situ: tokian incautación: bahikunde incautar: bahitu incentivar: piztu incentivo: pizgarri incidencia: 1) gorabeherak; 2) intzidentzia 386

incidir: erori, jausi inciso: tartekadura incoación: irekitze incoar: ireki incorporar: 1) hasi; 2) erantsi incurrir: 1) erori; 2) X-en pean erori incurso (en culpa): errudun indebido: zor ez den(a) indiciario: zantzu(-) indicio: zantzu inducir: eraman inferir: ondorioztatu iniciar: hasi inmediaciones: ingurumariak insaculación: zakuratze insertar: sartu instauración: ezarketa instrucción: 1) instrukzio; 2) irakaspen; 3) jarraibide instruir: instruitu instrumentalizar: bideratu, egin insuficiencia: -a askiez, ez(a) interponer: jarri interpretación: interpretazio interrumpir: geldiarazi interruptivo: geldiarazle intervenir: esku hartu, ikuskatu intimar: 1) agindu (Administrazioak administratuari); 2) galdatu (administratuak Administrazioari) invocación: 1) dei; 2) -ra jotze invocar: 1) deitu; 2) -ra jo invocar a Dios: Jainkoari hel egin invocar la ley: legera jo IVA repercutido: BEZ erasan IVA soportado: BEZ jasan jefatura: burutza jefe: buru juez: epaile juicio: judizio


junto con: -(r)ekin batera justipreciar: balioetsi justiprecio: balioespen juzgado: epaitegi juzgar: juzgatu laudo: laudo leasing: leasing legajo: paper sorta levantar acta: akta egin liberar: kitatu libranza: igorpen librar: igorri (merk.-zuz.) libre albedrío: erabakitzeko ebazmen licencia: 1) lizentzia; 2) baimen (licencia de pesca: arrantza baimen) licitación: lizitazio licitador: lizitatzaile licitar:lizitatu lindar: mugakide izan linde: muga liquidación: 1) likidazio; 2) kitapen liquidar: likidatu liquidez: likidezia listado: zerrenda llevar a cabo: burutu llevar a efecto: betearazi, burutu, egin llevar aparejado: erion lo que a su defensa estime conveniente: beretzat komeniesten duena lo que le comunico, lo que se le comunica; comunicar: hau jakinaraziko dizut, honen berri emango dizut lo que le notifico: hau jakinaraziko dizut localidad: herri lógico: logiko

mandamiento: manamendu mandato: 1) mandatu; 2) agindu mando: aginte manifestar: adierazi mas: baina máxime: batik bat mediante: 1) bidez; 2) -gatik, -(r)en arabera, medida: neurri medio: 1) bide; 2) tresna membrete: irakurburu menoscabar: gutxietsi menoscabo: gutxiespen mentar: aipatu merecer: behar izan meritar: merezimenduak egin merma: (merk.-zuz.) lerma mermar: lermatu módulo: modulu montante: kopurakin monte: 1) baso; 2) mendi mora: berandutza mostrencos, bienes: jabegabeko ondasunak multa coercitiva: isun hertsatzaile nato: berezko negocio insoluble: konpondu ezineko arazo neto: garbi nivel: maila no solo... sino también...; no solo... sino incluso...: ez... bakarrik, baita... ere nombrar: izendatu normativa: arautegi nota de asume: adostasun ohar nota de reparo: ingera ohar novación: aldaberriketa nulidad: deuseztasun objeto: 1) gai; 2) objektu obligación de hacer: egiteko betebehar 387


obrante: dagoen obrar: agertu, aritu observancia: 1) betetze; 2) gordetze obstar: eragotzi oferta: eskaintza ofertar: eskaini ofrecerse adecuado: egoki suertatu omisión: alderauzketa omitir: aldera utzi oportunamente: garaiz oportuno: egoki optar: aukeratu órgano: organo ostentar la representación: ordezkari izan ostentar: eduki otorgamiento: 1) emate; 2) egilespen (not. zuz.) otorgar: 1) eman: 2) egiletsi (not. zuz.) otrosí: orobat pago: 1) ordainketa; 2) herrika papel de pagos al Estado: Estatuarentzako ordain agiri papeleta: txartel para general conocimiento y cumplimiento: jende guztiak jakin eta bete dezan para la debida constancia, para su constancia en: agertarazteko para lo que: horretarako para su conocimiento y demás efectos: jakin dezan eta beste ondorioetarako para su conocimiento y efectos procedentes: jakin dezan eta bidezko diren ondorioetarako paralizar: gerarazi parámetro: ikuspegi pared medianera: mehelin párrafo: lerrokada parte de baja: baxa gaztigu 388

parte: 1) alderdi; 2) gaztigu participar: 1) parte hartu; 2) -(r)en berri eman partida: 1) partida (aurrekontuetakoa); 2) agiri (jaiotza-agiri) peatón: oinezko pedido: eskari pender: zintzilik egon pendiente (de decisión): erabaki gabe percepción: hartukizun perceptor: hartzaile percibir: hartu período: epealdi perjuicio: kalte pernoctar: gau egin perseguir: pertsegitu personarse: 1) aurkeztu; 2) norbera azaldu perspectiva: perspektiba pertinente: 1) egoki; 2) -(r)i buruzko pese a: nahiz eta pesquisa: galde plan: plan planeamiento: plangintza plano: plano plantear: azaldu plazo: epe pleiteando: auzitan pleitear: auzitaratu pleito: auzi plenamente: bete-betean pleno: 1) osoko bilkura; 2) oso pluriempleo: enpleguaniztasun plus: plus plusvalía: gainbalio poderdante: ahal-emaile póliza: poliza ponderar: haztatu ponencia: ponentzia poner de manifiesto: agertarazi por aplicación de: ezarriz


por conducto de: -zko bidetik por consiguiente: horrenbestez por el que, por la que, por lo que: -(r)i buruzko por haberlo así acordado: horrela erabaki delako por todo ello me permito recomendarle que: horregatik guztiagatik, ondokoa gomendatuko dizut por todo lo cual: hau guztia dela eta por vía de ejemplo: adibidez por vía de muestra: erakusbidez, agerbidez porcentaje: portzentaia portes: garraio-gastuak poseer: eduki poste: paldo postor: eskaintzari practicar: egin preceptivo: manuzko precepto: manu precitado: aurrean aipatu(tako) preconstituida: aurre-eratu preferencia: lehenespen presentación: aurkezpen presentar: aurkeztu prestación de fianza: fidantza emate prestación: 1) prestazio; 2) emate préstamo a la gruesa: untziko izakinen araberako mailegu prestar: 1) eman; 2) egin; 3) mailegutan eman presumir: uste izan, -tzat eman, -tzat jo presunción: uste, -tzat emate presunto: ustezko prevalecer: nagusitu prevalencia: lehentasun prevención: 1) aurrearreta; 2) aurreneurri

prevenir: 1) oharteman; 2) aurrearreta eduki; 3) aurreneurriprever: 1) aurrikusi; 2) ezarri previos los trámites reglamentarios: arauzko tramiteak egindakoan previsto: 1) aurrikusitako; 2) ezarritako principio de inmediación: hurrentasun abiaburu prisión: 1) presondegi; 2) presondegiratze problema: arazo problemática: arazoak procedente: bidezko proceder: 1) ekin; 2) bidezko izan proceder: 1) jardun; 2) auzibideratu proforma: proforma promoción: sustapen promover: 1) eragin; 2) sustatu proponer: proposatu propuesta: proposamen prorrata: lain prorrateo: laintze protocolización: protokolatze proveer: 1) hornitu; 2) ebatzi providencia: probidentzia provisto de: -z hornitu prueba preconstituida: froga aurre-eratu prueba: 1) saio; 2) froga puesta en marcha: ibilarazi puja a la llana: eskaintzailerik handienaren araberako gehiagokada quebramiento: oinkatze quebrantamiento: oinkapen quebranto de moneda: monetaren galeraordain quebrar: porrot egin quiebra: porrot 389


quita y espera: kita eta itxaron radicante: 1) dagoen; 2) datzan; 3) finkaturik dagoen radicar: 1) egon; 2) etzan; 3) finkatu ratificación: berrespen ratificar: berretsi rato, matrimonio: ezkontza rato razón principal: hizpide razón: arrazoi razonamiento: arrazonamendu reanudar: berriro hasi rebasar porcentajes: portzentaiak gainditu rebasar: gainezka egin rebeldía: auzi-ihes (proz.-zuz.) recabar: bildu, lortu recaer sentencia: epaia eman recaer: -ren gain erori recargo: errekargu recaudar: 1) dirua bildu; 2) zergak bildu recepción: 1) jasoketa; 2) harrera recibí: jasoagiri recibo: 1) ordainagiri; 2) jasoagiri reclamación: erreklamazio reconocimiento: 1) aintzatespen; 2) arakaketa; 3) aitortze rectificación: zuzenketa rectificar: zuzendu recurrir: errekurtso egin recurso de fuerza en conocer: nahitaez ezagutu beharreko errekurtso red: sare redactar: idatzi redada: sarekada redención: luditze referencia: 1) aipamen; 2) erreferentzia referenciar: 1) aipamena egin; 2) erreferentzia egin 390

referir: aipatu refrendar: sendetsi refrendo: sendespen regir: eraendu registro: erregistro regular: araupetu regularización: erregularizazio regularizar: erregularizatu rehusar: ezetsi reintegro: itzulketa relatar: auzi-txostena egin relativo: -ri buruzko(a) relevancia: gailentasun rellenar: bete remate: erremate remisión: igorpen remitente: bidaltzaile remitir: bidali renta: errenta rentabilidad: errentagarritasun rentable: errentagarri reputar(se): -tzat jo requerimiento: 1) eske; 2) agindei requerir: 1) agindeia egin; 2) beharrezko izan; 3) eskatu requisitos indispensables: baitezpadako betekizunak resaca, cuenta de: erresaka kontu resarcimiento: medeapen resolución: 1) ebazpen; 2) suntsiarazpen resolver: 1) ebatzi; 2) suntsiarazi respecto de: -(r)i buruz restante: gainerako restar: urritu resto: gainerako resultando: egitate, ikusizko retención: atxikipen retenedor: atxikitzaile retener: atxiki retracto: atzera eskuratze retranqueo: atzera-emangune


reunir: 1) bete (baldintzak); 2) bildu (pertsonak) reverso: atzealde revestir: gainjantzi revocación: ezeztapen revocar: ezeztatu robo: lapurreta ruegos y preguntas: erregu-galderak saca: saka (zuz. zib.) sala de lo civil: zibileko sala saliente: 1) konkor; 2) irten berri salvo que: izan ezik salvo: baizik, izan ezik, baino se estará a lo: (absolutiboa) zainduko da sector: arlo secundar: bultzatu, lagundu, -ren alde egon según a proporción de: -ren ginoan según: -ren arabera seguro: aseguru sello: zigilu sentar: jarri, ezarri sentencia de remate: betearazpena egiteko epai, epai betearazle señalamiento: seinalamendu servir de base (tomar por base): ointzat hartu, bide hartu si bien: nahiz eta, arren siempre que: 1) indikatiboarekin: -enean; 2) subjuntiboarekin: baldintza significar: esan, adierazi, agertu, jakinarazi sin más aviso: beste abisurik gabe sin menoscabo de: -ren gutxiespenik gabe sin perjuicio de: -ren kalterik gabe sino en los casos y en la forma prevista en: -ko kasuetan eta berak ezarritako moduan

sito: kokatutako sobre el particular: honi buruz sobreseer: largetsi sobreseimiento: largespen sociedad de gananciales: irabazpidezko sozietate solape: tolesdura solicitante: eskatzaile solicitar: eskatu solicitud: eskabide su: bere, haren, zuen subasta: enkante subsanación: ongitze subsumir: 1) zerbait -(r)en barruan sartu; 2) zerbait -(r)en barrukotzat hartu suelo: lurzoru sugerencia: iradokizun suma anterior: aurreko batura suma y sigue: batu eta jarrai suministro: hornidura suplicar: eskatu (“erregu” ez da erabili behar) suplidos: gehikinak supuesto: 1) balizko; 2) ustezko, delako, -tzako surtir efecto: ondoreak ekarri suspender de empleo y sueldo: enplegu-soldaten etendura sustantivo + infinitivo: euskarari dagokion aditzaren infinitiboarekin sustracción: osketa tacha: narrio (zuz. adm.) tachar: ezabatu tal: hori tal y como: -(e)n bezala tampón: zigilu tanteo: eroslehentasun tanto de culpa: erru lekukogo tasa: tasa tema: gai 391


tener a bien: ontzat hartu tener conocimiento de: -ren berri eduki, jakin tener constancia de: ezagutu tener entrada: sarrera izan tener por + participio pasivo o adjetivo: -tzat eduki, jo tener por bueno: ontzat hartu término: 1) epemuga; 2) mugarte testigo: lekuko, testigu testimonio: lekukotasun, testigantza timbre: tinbre tipificar: tipifikatu toda vez que: izan ere todo ello, lo: hori guztia todos y cada uno de: horietarik guztiak toma de razón: oharra hartze tomador del seguro: aseguru hartzaile tomar razón: oharra hartu trabajo a destajo: abasberuko lan traer causa: aipatu trance: herstura transcurir: igaro transferencia: transferentzia transferir: transferitu transmisión: eskualdaketa transmitente: eskualdatzaile transmitir: eskualdatu transparencia: gardentasun transparente: garden tras: ondoren trasladar: lekualdatu traslado: lekualdaketa traslativo: aldatzeko trasunto (copia, traslado): aldaki tratado: 1) itunben; 2) tratatu tratamiento: tratamendu trienio: hirurteko trueque: truke 392

ubicar: kokatu ultimación: amaiera una vez, una vez que, ya que: -z gero, eta gero, ondoren unánime: aho batezko urgir (apremiar): hertsatu usucapión: usukapio usucapir: usukapitu usufructo: gozamen usufructuar: gozamen eduki vedado: gebenleku venir a ser; resultar: jo venir en + resolver: ebatzi venta: salmenta ventaja: abantaila ver una causa: ikusi conocer de verificar: begiztatu, egin, egiztatu vía: bide viabilidad: biderakortasun viable: biderakor vicio: akats vigencia: 1) indarraldi; 2) indar vigente: indarrean dirauen(a) violar: hautsi virtualidad: eraginkortasun visar: ikusonetsi visto (visto que): ikusita visto bueno: ontzat eman(a) (O.E.) vivienda: etxebizitza volumen de negocios: negozio kopuru vulnerar: zaurtu y/o: edota y: eta zanjar: erabaki, epaitu zona de retranqueo: atzera-emanalde


Bibliografia orokorra (Idazlez idazle)



Liburuaren bibliografian agertzen diren laburtzapenak BAP

Bolet铆n de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos del Pa铆s HAEA/RVAP Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria HAEE/IVAP Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea REALA Revista de Estudios de la Administraci贸n Local y Auton贸mica RIEV Revista Internacional de los Estudios Vascos

461



Bibliografia (Idazlez idazle) A AGINTARITZA-ALDIZKARIETATIKAKO HITZ-BILDUMA—VOCABULARIO DE LOS BOLETINES OFICIALES. Vitoria-Gasteiz 1985, Diputación Foral de Álava. AGIRRE, J. eta DÍAZ DE LEZANA, A.: Europako Ituneen Hiztegia. Vocabulario de los Tratados Europeos. Bilbo 1991, HAEE/IVAP. AGIRRE GANDARIAS, S.: «La oficialidad del euskera en procesos postmedievales (con documentos inéditos)». Anuario del seminario de Filología vasca “Julio de Urquijo” XXVI, 1 (1992), 259-279. AGIRRE GARAI, J.: «El lenguaje administrativo en euskera: situación y perspectivas». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 91-98. AGIRREAZKUENAGA, I.: «El euskera discrimina al castellano a juicio del Tribunal Supremo. La igualdad lingüística efectiva (S.T.S. 25-1-84 y 3-5-84)». HAEA/RVAP 9 (1984), 241-260. —: «El reto de la normalización del euskara en las Administraciones Públicas vascas». II Jornadas de Estudios sobre el Estatuto de Autonomía del País Vasco. I. liburukia. 143-174 or. Oñati 1991, HAEE/IVAP, V.I. —: «Hizkuntzen ofizialtasunaz». Jakin 65 (1991), 11-38. —: «Ikuspegi juridiko batetik euskararen ahuleziak gainegituran». Jakin 59 (1990), 99-105. —: «Reflexiones jurídicas sobre la oficialidad y el deber de conocimiento de las lenguas». Estudios sobre la Constitución Española. Homenaje al profesor EDUARDO GARCÍA DE ENTERRÍA. 675-696 or. Madrid 1991, Civitas, II. T. AGIRREAZKUENAGA, I. eta COBREROS, E.: «La normativa sobre euskara publicada durante 1984». HAEA/RVAP 11 (1985), 211-219. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1985». HAEA/RVAP 13 (1986), 269-286. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1986». HAEA/RVAP 16 (1986), 93-110.

463


—: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1987». HAEA/RVAP 19 (1987), 171-181. AGOTE, I.: «Administrazio hizkera». HAEA/RVAP 36 (1993), 221-231. AKESOLO, L.: «Bizkaiko forua, Gernikako Batzarrak eta euskerea». Idazlan guztiak. I. lib. 89-94 or. Zornotza 1989, Bizkaiko Foru Aldundia, El Carmen edit. —: «Etapas de un largo camino hacia un bilingüismo oficial». Idazlan guztiak. I. lib. 95-103 or. Zornotza 1989, Bizkaiko Foru Aldundia, El Carmen edit. ALCARAZ, E.: El inglés jurídico. Textos y documentos. Barcelona 1994, Ariel Derecho. ALCARAZ, E. eta HUGUES, B.: Diccionario de terminos jurídicos. Barcelona 1993, Ariel. ALKORTA, I. eta LIZASO P.: «Informatika juridikoa: obligazio-zuzenbidean egindako aplikazioa». Uztaro 4 (1992), 163-182. ÁLVAREZ MINGO, P.: «E.H.A.A.-ko itzulpen-lana». HAEA/RVAP 4 (1982), 121-140. AMORRORTU, A.: «Auzitegietako interpretaritza». Senez 9 (1990), 45-54. ANAVITARTE, B.: «Gestion del municipio de San Sebastián en el siglo XIX». San Sebastián 1903, Imprenta y encuadernación de Francisco Jornet. APAT-ECHEBARNE, A: Noticias y viejos textos de la «Lingua navarrorum». San Sebastián 1971, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones. —: Una geografía diacrónica del euskara en Navarra. Pamplona 1974, Ediciones y libros, S.A. APIRILAREN 27ko 521/1990 legegintzako erret dekretua, lan prozedurari buruzko legearen testu artikulatua onetsi zuena («EBO», maiatzak 2; OZ: «EBO», maiatzak 23). Bilbo 1992, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua. ARARTEKO: Idatz arauak. Eibar 1992, AZ publicidad. ARCHAMBAULT, A. eta MAGNAN, M.: La qualité de la langue dans les domaines de l’enseignement, de l’administration, des médias et de la publicité. Notes et documents 15, Conseil de la Langue Française. ARCOCHA, A.: «Sur la traduction en basque des textes officiels de la période révolutionnaire…». 1789 et les basques. 171-194 or. Bordeaux 1991, Presses Universitaires de Bordeaux. ARGELAGUET I ARGEMÍ, J.: «El treball parlamentari sobre la llengua catalana i el seguiment del procés de normalització lingüística durant les tres primeres legislatures del Parlament de Catalunya (1980-1992)». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 93-104. ARNTZ, R. eta PICHT, H.: Introducción a la terminología. Madrid 1995, Fundación Germán Sánchez Ruipérez, Pirámide. AROCENA, F.: «Paper zaarretan begira», EGAN XIII, 3-6 (1958), 145-146. ARRASATE MUGERZA, M.: Euskarazko albistegietarako esku-liburua. Bilbo 1992, EITB. A RREGI A RANBURU , J.: «Administrazioaren euskalduntzea. Ohar orokorrak». HAEA/RVAP 5 (1983), 159-165. ARRIMADAS, J.: «Interpretaritza». Senez 2 (1985), 59-80. ARZAMENDI, J.: Términos vascos en documentos medievales de los siglos XI-XVI. Bilbao 1985, Servicio editorial de la Universidad del País Vasco. ASKOREN ARTEAN: 1789 et les basques. Bordeaux 1991, Presses Universitaires de Bordeaux.

464


—: Actes du Colloque «Traduction et Qualité de Langue». Québec 1983, Conseil de la Langue Française. —: Administrazio hizkera eta terminologiaz jardunaldiak. Oñati 1989, HAEE/IVAP. —: Catecismos políticos españoles: arreglados a las constituciones del siglo XIX. Madrid 1989, Consejeria de Cultura de la Comunidad Autónoma de Madrid. —: Diccionario Básico Jurídico. Granada 1991, Comares, 3. arg. —: El llenguatge administratiu: mètode i organització. Actes de les II Jornades sobre l’establiment del llenguatge administratiu (Barcelona, setembre-octubre de 1986). Barcelona 1988, Escola d’Administració Pública de Catalunya. —: Euskal terminologia eta praktika juridikoari buruzko lehen ihardunaldiak. Bateragilea: Iñigo URRUTIA. Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak antolatuak Bilbon 1991. urteko apirila eta maiatzean, multikopistaz. —: Euskara eta Administrazioari buruzko I. ihardunaldiak. Oñati 1984, HAEE/IVAP. —: Euskararen lege-araubideari buruzko jardunaldiak. E. COBREROS bateragilea. Oñati 1990, HAEE/IVAP. —: Geografía Histórica de la Lengua Vasca, I eta II Bol., Zarauz 1960, Icharopena. —: La norme linguistique. Québec 1983, Conseil de la Langue Française, Le Robert. —: Langage du Droit et Traduction. Essais de jurilinguistique. Jean Claude GÉMARren zuzendaritzapean. Québec 1982, Linguatech - Conseil de la langue française. —: Langue et droit. Actes du premier congrès de l’Institut international de droit linguistique comparé. Language and law. Proceedings of the First Conference of the International Institute of Comparative Linguistic Law. Montréal 1989, Wilson & Lafleur ltée. —: Lire le droit. Langue, texte, cognition. BOURCIER, D. eta MACKAY, P. zuzendaritzapean. Paris 1992, Librairie Générale de Droit et de Jurisprudence. —: Técnica normativa de las Comunidades Autónomas. Madrid 1991, Comunidad de Madrid. —: Tradició i modernitat en el llenguatge administratiu. Actes del Cicle de conferències sobre Tradició i Modernitat en l’establiment del llenguatge administratiu. Barcelona 1986, Escola d’Administració Pública de Catalunya. —: Zuzenbide konstituzionala. 2 liburuki. Bilbo 1994, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskarazko Institutua. —: «La traduction juridique. Numéro spécial». Meta 24 (1990). —: «Le Protocole canadien de rédaction législative bilingue». TÉLÉ-CLEF 2 (1990), 10-17. ASPAS ASPAS, J.M.: «Calidad normativa de las leyes aragonesas: aspectos formales de técnica legislativa». Revista Aragonesa de Administración Pública 2 (1993), 211. or. eta hurrengoak.

465


ASTOLA MADARIAGA, J.: «Espainiako Konstituzioaren euskarazko textu koofiziala. Mintzaira juridikoa euskaraz. Ohar batzuk». HAEA/RVAP 28 (1990), 173-182. AUGER, P. eta ROUSSEAU, L.J.: «La terminologia a l’Office de la langue française». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 55-60. AUGER, P. eta ROUSSEAU, M.: Methodologie de la recherche terminologique. Québec 1978, Conseil de la langue française. Katalanara itzulia aurki daiteke argitaraturik titulu eta autore berdinekin: Departament de Cultura de la Generalitat, Barcelona 1987. ÁVILA ÁLVAREZ, P.: «Diccionario de la Real Academia Española: violaciones jurídicas. Réplica jurídico-filológica». Boletín de información del Ilustre Colegio Notarial de Granada 159 (1994), 697-704 AVRIL, P. eta GICQUEL, J.: Droit constitutionel. 5. argitalpena. Paris 1994, Presses Universitaires de France. AZKUE, R.M.: «Sermón pronunciado en la iglesia parroquial de Santa María de Guernica por el presbítero doctor Don Resurrección María de Azkue el día 21 de julio de 1895». Jaungoikua eta Foruak. 19-42 or. Bilbao 1896, Tipografia de José de Astuy. AZPIRI, B.: «“Caleco biarguiñac baserricueri elesiñuen gañian” edo eguneroko kontuak euskaraz eman ezina gezurtatzen duen testua». Senez 11 (1991), 117-119. AZURZA, K.J.: «Bitoria Aba, Er´iarte-eskutza irasle». Yakintza IV (1936), 26-30. —: «Euzko lege ikaskuntza». Yakintza II (1934), 49-51.

B BADIA I MARGARIT, A.M.: «L’establiment del llenguatge administratiu català: de la teoria a la realitat». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 17-25. BADIOLA ASTIGARRAGA, A.: «Montreal 88: Hizkuntza-zuzenbide erkatuaren lehenengo mundu-biltzarra». HAEA/RVAP 23 (1989), 161-163. BAKER, M.: In other words: a coursebook on translation. New York 1992, Routledge. BALL, M.J. (ed.): The Use of Welsh. Clevendon 1988, Multiligual Matters ltd. BARAMBONES ZUBIRIA, J. eta GONZÁLEZ ATXA, O.: «Euskarazko Zuzenbidea: printzipio orokorrak eta orain arteko ibilbidea itzultzailearen ikuspegitik». Senez 15 (1994), 123-159. BARAV, A. eta PHILIP,C.: Dictionnaire juridique des Communautés européennes. Paris 1993, Presses Universitaires de France. BARRENETXEA, T.: «Terminologi zentru eta bankuak». Senez 3 (1985), 29-42. BEAUPRÉ, R.M.: Interprétation de la législation bilingue. Montréal 1986, Wilson & Lafleur Ltée. BENGOETXEA, J.: Zuzenbideaz teoria kritiko trinkoa. Oñati 1993, IVAP/HAEE. BENTHAM, J.: Tactique des Assemblées législatives suive d’un traité des sophismes politiques. Paris 1822, Bossange Frères. —: Traités de législation civile et pénale. XXXII eta XXXIII kapituluak: «De la pureté dans la composition d’un corps de droit» eta «Du style des lois». Paris 1820, Bossange, père et fils.

466


BERASATEGI LARDIZABAL, J.I.: «Administrazioko itzulpengintza». Senez 1 (1984), 69-80. —: «La traducción jurídico-administrativa en el País Vasco». Revista de Llengua i Dret 13 (1989), 29-45. BERK-SELIGSON, S.: The Bilingual Courtroom. Court Interpreters in the judicial Process. Chicago (Ill.) 1990, The University of Chicago Press. BIDART, P.: «La Revolutión française et la question linguistique». 1789 et les Basques. 145-170. Bordeaux 1991, Presses Universitaires de Bordeaux. BIDEGAIN, M.M. eta MITXELENA, K.: «Las escrituras apócrifas de Andramendi». BAP 10 (1954), 171-190. BIX, B.: Law, Language, and Legal Determinacy. Oxford 1993, Clarendon Press. BIZKAIKO ABOKATUEN BAZKUN OHORETSUKO EUSKARA BATZORDEA: Justizia Administrazioan euskararen normalkuntzari buruzko Txostena. Bilbo 1994. BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO ITZULTZAILEAK: Administrazioko Hitz Bilduma. Argitaragabea. BIZKARRONDO, G.: «El lenguaje jurídico. Razón pragmática y razón filológica». Estudios de Deusto 43/1 (1995), 59-79. BLANCO DE TELLA, L.: «Anomalías técnicas formales en textos legales y reglamentarios». Actualidad administrativa 37 (1989), 2297-2305 eta 38 (1989), 2369-2376. BONNEMASON, J.: Les Langues de France. Mouan Sartoux 1993, PEMF. BOULOUIS, J.: «Quelques reflexions a propos du langage juridique communitaire». Droits 14 (1991), 97-103. BOWERS, F.: Linguistics Aspects of Legislatives Expression. Vancouver 1989, University of British Columbia Press. BRKIC, J.: Legal Reasoning: Semantic and Logical Analysis. New York 1985, Peter Lang. BUSSE, D.: «La comprensibilitat de les lleis: un problema jurídic des del punt de vista lingüístic». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 7-24. BUSTINZA-LASUEN, E.: «Asaben ogasunak». Euzkadi 3 (1905), 194-203.

C CABRÉ I CASTELLVI, M.T.: A l’entorn de la paraula. Lexicologia general. València 1994, Universitat de València. 2 liburuki. —: La terminologia. La teoria, els mètodes, les aplicacions. Barcelona 1992, Empúries. —: «El banc de dades terminològiques de Quebec». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 125-129. —: «La terminología». Hiztegiak eta testuak. Donostiako V. Udako Ikastaroak. 9-31 or. Bilbao 1988, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitarapen Zerbitzua. —: «Normes internacionals i metodologia terminològica». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 63-67. CALVET, L.J.: Les langues véhiculaires. Paris 1981, Presses Universitaires de France. CALVO RAMOS, L.: Introducción al estudio del lenguaje administrativo. Madrid 1980, Gredos.

467


—: «Algunos caracteres del lenguaje jurídico castellano». Actes del colloqui sobre Llengua i Administració. Barcelona 1984, Escola d’Admnistració Pública de Catalunya. —: «El subcódigo de la etiqueta en el lenguaje administrativo castellano». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 75-92. —: «Taxonomía para designar los diasistemas o variedades intralingüísticas». Revista de Llengua i Dret 19 (1993), 25-45. —: «Viabilidad de una modernización del lenguaje administrativo español y de otras lenguas peninsulares». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 21-31. CAMPS I GIRALT, O.: «El seminari de redacció de disposicions 1985/1986». Revista de Llengua i Dret 9 (1987), 65-77. CAPELLA, J.R.: El derecho como lenguaje. Barcelona 1968, Ariel S.A. CARO BAROJA, J.: Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina. San Sebastián 1945, Universidad de Salamanca. —: «Observaciones sobre el vascuence en el Fuero General de Navarra». Fontes Linguæ Vasconum I (1969), 61-95. CARRIÓ, G.: Notas sobre Derecho y lenguaje. Buenos Aires 1976, Abeledo-Perrot. CARRIÓN, I.: «Una carta de 1726 escrita en euskera procedente del Archivo Municipal de Hernani». BAP XLI, 1-2 (1985), 372-374. CASANOVA, E.: «El dret local valencià i la història de la llengua catalana». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 73-83. CASTAÑER MARTÍN, R. M.: Estudios del léxico de la casa en Aragón, Navarra y Rioja. Zaragoza 1990, Diputación General de Aragón. CASTELLS ARTECHE, J.M.: «La normativa sobre el euskera». HAEA/RVAP 6 (1983), 247-256. CENTRO E.H.P. «GENERAL ZUMALACARREGUI»: Los fueros de Vizcaya. Actas de las «Primeras Jornadas Forales del Señorío de Vizcaya» (Bilbao, 5 y 6 febrero 1977). Sevilla 1977, Ediciones Jurra. CESTAC, F.: «La traduction et les services de conférence à l’Òrganisation des Nations-Unies». 377-393 or. Actes du Colloque International sur l’Aménagement Linguistique (Ottawa, 25-29 mai 1986). Québec 1987, Les Presses de l’Université Laval. CIÉRBIDE, R.: «Plurilingüismo histórico en Euskal Herria». Fontes Linguæ Vasconum 22 (1990), 149-164. CLERICI, A.M.: «Considerazioni sulla difficolta del linguaggio giuridico». Marginalita e Societa 22 (1993), 91-99. COBREROS MENDAZONA, E.: El Régimen Jurídico de la Oficialidad del euskara. Oñati 1989, HAEE/IVAP. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1988». HAEA/RVAP 23 (1989), 165-177. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1989». HAEA/RVAP 26 (1990), 131-149. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1990». HAEA/RVAP 29 (1991), 165-176. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1991». HAEA/RVAP 32 (1992), 123-144.

468


—: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1992». HAEA/RVAP 35 (1993), 235-246. —: «La normativa sobre el euskera publicada durante 1993». HAEA/RVAP 38 (1994), 311-324. COCK, J.: Learning legal english. Paris 1993, Les Éditions d’Organisation. COL.LEGI D’AVOCATS DE BARCELONA: Diccionario jurídic català. Barcelona 1986, Enciclopèdia catalana. COL.LEGI D’ADVOCATS DE BARCELONA. SEMINARI DE DOCUMENTACIÓ JURÍDICA EN CATALÀ: Sil˙ labus processal civil i formularis. Barcelona 1984, Departament de Justicia, Generalitat de Catalunya. COLONNA, P.: Les termes juridiques. Alleur (Belgique) 1990, Flash Marabout. Gaztelaniaz: RODRÍGUEZ ZULAICA, A.: Diccionario de términos jurídicos. Madrid 1995, Acento ed. COMET I CODINA, R.: «La modernització de l’Administració i el seu reflex en l’estil dels documents administratius». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 7-29. CONSELLERIA DE CULTURA, EDUCACIO I CIENCIA: Manual de llenguatge administratiu valencià. Valencia, 1984, Generalitat valenciana. COORAY, L.J.M.: Changing the language of the law: the Sri Lanka experience. Québec 1985, Les presses de l’Universtité Laval. CORNU, G.: Linguistique juridique. Paris 1990, Montchrestien. —: Vocabulaire Juridique. Paris 1992, Presses Universitaires de France, 3. arg. CORONA FERRERO, J.M.; PAU VALL, F. eta TUDELA ARANDA, J.: La técnica legislativa a debate. Madrid 1994, Tecnos. CORTÉS GABAUDÁN, F.: Formulas retóricas de la oratoria judicial ática. Salamanca 1986, Universidad de Salamanca. COSTA, F.: L’anglais juridique. Paris 1984, Armand Colin Éditeur. COULMAS, F.: A Language Policy for the European Community. Prospects and Quandaries. Berlin-New York 1991, Mouton de Gruyter. —: Sprache und Staat. Studien zur Sprachplanung und Sprachpolitik. Berlin-New York 1985, Walter de Gruyter.

D DE BROTO I RIBAS, P.: Apunts de llenguatge jurídic. Barcelona 1990, Generalitat de Catalunya, Departament de Justícia, Direcció General de relacions amb l’Administració de Justícia. DE FOULOY, CH.: Glossary of EC terms. London 1992, Butterworths, Berger-Levrault, Carl Heymanns, Verlag KG, Guiffré, La Ley. DE LA OLIVA, J.: «Lenguas vernáculas y tutela judicial efectiva». REALA 235-236 (1987), 755-760. DEL ARCO TORRES, J.M eta PONS GONZÁLEZ, M.: Diccionario de Derecho Civil. Pamplona 1984, Aranzadi, 2 T.. DÉLÉGATION GÉNÉRALE À LA LANGUE FRANÇAISE: Dictionnaire des termes officiels de la langue française. Paris 1994, Imprimerie des Journaux officiels. DEL OLMO, K.: «Duvoisin eta atzizkibidea». Senez 11 (1991), 11-30.

469


DÍAZ DE LEZANA, A.: «Administraziozko terminologia eta inguruko arloekiko harremanak». Administrazio Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 153-164 or. Oñati 1989, HAEE/IVAP. —: «Terminologi lana: bideak zabaltzen». Senez 13 (1992), 133-150. —: Apunteak terminologiari buruz. Argitaratu gabea. DIDIER, E.: Langues et langages du droit. Montréal 1990, Wilson & Lafleur Ltée. —: «La Common Law en Français: étude juridique et linguistique de la Common Law en Français au Canada». Revue International de Droit Comparé 1 (1991), 7-56. D ONOSTIA , J. A: «Textos euskéricos del siglo XVIII». RIEV XXV, 4 (1934), 688-695. DUARTE I MONTSERRAT, C.: Curs de llenguatge administratiu. Barcelona 1981, Teide, 3. arg. —: «El vocabulari jurídic del llibre de les costums de Tortosa (Ms. de 1272)». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 33-57. —: «Els llenguatges d’especialitat». Revista de Llengua i Dret 14 (1990), 93-109. —: «Introducció a la traducció administrativa entre el català i el castellà». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 33-54. —: «Jornades de reflexió sobre les llengües espanyoles a la justícia». Revista de Llengua i Dret 10 (1987), 151-153. —: «La traducció administrativa avui: mètodes i problemes». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 77-89. —: «Las Normas ISO de terminología y la resolución de problemas terminológicos». HAEA/RVAP 8 (1984 ), 251-256. —: «L’elaboració de llenguatges especialitzats de l’Administració». Revista de Llengua i Dret 8 (1986), 17-23. —: «Lenguas en contacto: el standard y el lenguaje administrativo». HAEA/RVAP 4 (1982), 117-120. —: «Textos bilingües». La calidad de las leyes. 184-192 or. Gasteiz 1989, Eusko Legebiltzarra. —: «Unes jornades sobre tècnica legislativa». Revista de Llengua i Dret 11 (1988), 269-270. DUARTE I MONTSERRAT, C. & BROTO I RIVAS, P.: Introducció al llenguatge jurídic. Barcelona 1990, Escola d’Administració Pública de Catalunya, 3. argitalpena berrikusia. DUARTE, C.; ALSINA, À. eta SIBINA, S.: Manual de llenguatge administratiu, 3. argitaraldi berrikusi eta zabaldua. Barcelona 1993, Generalitat de Catalunya. DUNCAN, S.: «Law as Literature: Deconstructing the Legal Text». Law and Critique V, 1 (1994), 3-29.

E EAGLESON, R.D.: Writing in Plain English. Canberra 1990, Australian Government Publishing Service.

470


ECHALAR, E.: «Voces vascas usadas en el Fuero de Navarra». Boletín de la Comisión de Monumentos históricos y artísticos de Navarra 41 (1920), 61-68; 42 (1920), 164-171; 43 (1920), 219-224; 45 (1921); 48 (1921), 256-263. ECHEGARAY, B.: «Euskal erriko etxên izenak». Euskera VII, 2-4 (1926), 84-123. —: «Algunas voces vascas usadas en el fuero general de Navarra». Euskera VIII (1927), 43-65. —: «Nombres vascos de los espacios intermedios de casas». Euskera XI,1 (1930), 72-88; XI, 2-3 (1930), 179-192. —: «Palabras vascas en el Fuero Tradicional Navarro». Euskera VIII (1927), 43-65. ECHEGARAY, C. de: «Donostia-ko Fueroa». RIEV II (1908), 111-120 eta 187-194. ECHENIQUE ELIZONDO, M.T.: Historia lingüística vasco-románica. Madrid 1987, Paraninfo ed.. EGIA GOIENETXEA, G.: «Arazo ez-linguistikoak administrazio arloko terminologian». Administrazioko hizkera eta terminologiaz Jardunaldiak. 49-62 or. Oñati 1989, HAEE/IVAP. —: «Euskararen normalkuntza administrazioan: prozesu baten argi-ilunak». BAT 10 (1993), 81-94. —: «Laburtzapena euskaraz». Senez 3 (1985), 73-83. —: «Noiz sentituko dira merak gure alkateak? Euskal administrazio izkribu zahar batzuk». Senez 11 (1991), 79-104. —: «Sigla eta izen berezi batzuen deklinabidea». Senez 1 (1986), 93-96. EGUZKITZA, J.: Gizarte-Auzia. Donostia 1990, Erein. EIZAGIRRE, J.: Administrazio idazkiak. Gasteiz 1994, HAEE/IVAP. EIZAGIRRE-GARAIKOA, J.M.: «Euskal Lege Zaharra». Lur eta Gizon, Euskal Herria. 115-145 or. Arantzazu 1974, Jakin. ELORRIO’KO guraso ta etxeko nagosien bazkunaren arautegia. Zornotza 1918. ELOSEGI, A.: «Europako Ituneen hiztegia Zuzenbideko euskararen eratze-bidean». HAEA/RVAP 34 (1992), 215-239. —: «Zuzenbideko hizkeraren berezitasunak». Berba 9 (1993), 1. ELOSEGI, A. eta LARRAZ, M.: «Konstituzio Espainiakoren euskara negargarria». Jakin 9 (1979), 87-89. ENRÍQUEZ FERNÁNDEZ, J. eta beste batzuk: «Colección Documental del Archivo de la Cofradía de Pescadores de la villa de Lequeitio (1325-1520)». Fuentes Documentales Medievales del País Vasco 30. Donostia 1991, Eusko Ikaskuntza. ESPAINIAKO PARLAMENTUA: Espainiako Konstituzioa, 1978ko abenduaren 17koa (euskal testua: Estatuko Aldizkari Ofiziala, 1978ko abenduaren 29ko 311-6. zenbakiko 29.410. orrialdea; gaztelaniazko testua: EAO, 311. zenbakikoa, 1978ko abenduaren 29koa, 31.299. or.). ESTORNES, B. eta PUJANA, P. de: El fuero, privilegios, franquezas y libertades de los cavalleros hijosdalgo del Señorío de Vizcaya / Bizkaiko Jaurerritar zaldun aitonen semeen Foru Lege berezi frankeza ta erri-eskubideak. Bilbo 1981, Bizkaiko Foru Aldundia. ETXEBARRIA, J.L.: Euskera jatorraren ildotik. Donostia 1993, Txigua. ETXEBERRIA, K.: «Espainiako Konstituzioa eta Euskaltzaindia». Jakin 9 (1979), 89.

471


EUSKALDUNON EGUNKARIA: Estilo liburua. Donostia 1992, Egunkaria, S.A. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ: Frantses justizia eta euskara. 1993ko ekaina, EHE. EUSKAL KULTURAREN BATZARREA: Euskaldunaren hizkuntz eskubideak. Donostia 1990, EKB. EUSKALTZAINDIA: Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo 1993, Euskaltzaindia. —: Euskal Herriko udalen izendegia. Bilbo 1979, Euskaltzaindia. —: Euskal izendegia. Iruñea 1977, Euskaltzaindia. —: Euskal testu zaharrak. Iruñea 1987, Euskaltzaindia. —: Euskararen Liburu Zuria. Bilbo 1978, Elkar. —: Hitz-elkarketa/1. LEF Batzordearen lanak. Bilbo 1987, Euskaltzaindia. —: Hitz-elkarketa/3. LEF Batzordearen lanak. Bilbo 1991, Euskaltzaindia. —: Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera. LEF batzordearen emaitza. Euskaltzaindiaren gomendio-arauak. Bilbo 1993, Euskaltzaindia. —: Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo 1986, Euskaltzaindia. —: «Euskaltzaindiaren adierazpenak hiztegigintzaz». Euskera 27, 1 (1982), 271-272. —: «Euskaltzaindiaren agiria euskal hitzei buruz». Euskera 4 (1959), 214-217. —: «Euskaltzaindiaren barne-erregelak (Reglamento interior de Euskaltzaindia)». Euskera 19 (1974), 363-387. —: «Euskaltzaindiaren bigarren agiria euskal hitzei buruz». Euskera 36, 2 (1991), 445-447. —: «Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Euskaltzaindiaren gomendio-arauak» [1992, ekainak 26]. Euskera, 1992, 1-2. separata, eta 3. separata. Bilbo 1992. —: «Idatz arauak». Euskera XVI (1971), 143-159. EUSKO JAURLARITZA: Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea. Gasteiz 1989, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. —: Lurralde Historikoei buruzko Legea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 182. zenbakikoa, 1983ko abenduaren 10ekoa. EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA: Euskaltzaindiak batasunerako eskaini dituen erabakiak. Bilbo 1987, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. —: Hezkuntza Administrazioko Hiztegia. Gasteiz 1993, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO IDAZKARITZA NAGUSIA eta HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA: Euskal Herriko Herri Erakundeen Barne Errotulazioa. Bilbo 1992, HAEE/IVAP. EUSKO JAURLARITZAKO LEHENDAKARITZAREN IDAZKARITZA: Europako Akta Bakarra. Gasteiz 1990, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia EUZKO JAURLARITZA: Euzkadi’ko Agintaritzaren Egunerokoa - Diario Oficial del País Vasco. Durango 1977, Leopoldo Zugaza. EZQUIAGA GANUZAS, F.J.: La argumentación en la Justicia Constitucional Española. Oñati 1987, HAEE/IVAP. —: «Concepto, valor normativo y función interpretativa de las Exposiciones de Motivos y Preámbulos». HAEA/RVAP 20 (1988), 27-49.

472


F FENELON: Telemake Ulisen semearen gertakuntzak. 14. or., itzultzailea, Duvoisin. Iruñea 1988, Elkar. FERNÁNDEZ, A.: Una experiència de normalització lingüística: el Pla de la Direcció General d’Administració Local. Barcelona 1993, Consorci per a la Normalització Lingüística, Generalitat de Catalunya FERRER I GIRONES, F.: «L’Estat illustrat (1760-1808)». La persecució política de la llengua catalana. 33-60 or. Barcelona 1986, edicions 62. FONTETTE, F.: Vocabulaire juridique. Paris 1989, Presses Universitaires de France. FORT CAÑELLAS, M. R.: Relación del léxico catalán con el aragonés en documentación primitiva aragonesa. Zaragoza 1986, Diputación General de Aragón. FRANKENTHALER, M. eta ZAHLER, S.: «Las características del lenguaje jurídico: comunicación en el ámbito legal». Revista de Llengua i Dret 3 (1984), 77-88. FUNDACIÓN TOMÁS MORO: Diccionario Jurídico Espasa. Madrid 1991, Espasa Calpe.

G GALINDO, L.: Progreso y vicisitudes del idioma castellano en nuestros cuerpos legales desde que se romanceó el Fuero Juzgo hasta la sanción del Código penal que rige en España. Madrid 1863, Imprenta Nacional. GARCÍA CANCELA, X. eta DÍAZ ABRAIRA, C.L.: Manual de linguaxe administrativa. 2. argitalpena. Santiago de Compostela 1994, Escola Galega de Administración Pública. GARCÍA ENTERRÍA, E.: La Lengua de los derechos. La formación del Derecho Público europeo tras la Revolución Francesa. Madrid 1994, Alianza Editorial. GARCÍA LARRAGUETA, S.: Documentos navarros en lengua occitana. Donostia 1990, Eusko Ikaskuntza. GARCÍA NEGRO, M.P.: O galego e as leis. Aproximación sociolingüística. Vilaboa 1991, Edicións do Cumio. GARCÍA SENDON, M. eta MONTEAGUDO, E.: «La oficialidad del gallego: historia y actualidad». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 85-95. GARCÍA YEBRA, V.: En torno a la traducción. Madrid 1989, Gredos, 2. arg. —: Teoría y práctica de la traducción. Madrid 1984, Gredos, 2. arg., 2. lib. GARMENDIA LASA, M.K.: «Hizkuntzaren erabilera zuzena Autonomi Administrazioan». Euskera 39, 1 (1994), 93-94. GARMENDIA UGARTE, M.: «Euskal erakunde publikoak eta itzulpengintza: Eusko Legebiltzarra». Senez 9 (1990), 35-44. —: «Terminologia eta sintaxi mailako zenbait arazo». Senez 8 (1989), 155-170. GARZIA, J.: «Interferentzia ikustezinen xerkan». Senez 8 (1989), 141-154. GÉMAR, J.C. eta HO-THUY, V.: Difficultés du Langage du Droit au Canada. Cowansville (Québec) 1990, Les éditions Yvon Blais inc.

473


GENERALITAT DE CATALUNYA: Manual d’elaboració de les normes de la Generalitat de Catalunya. Barcelona 1992, Generalitat de Catalunya , Departament de Gobernació, Comité Assessor per a l’Estudi de l’Organització de l’Administració, 1. arg. «GIZONAREN Eskubidegai Guzietaz Aitorkizuna». Euzko gogoa 3-4 (1950), 33-36. GOFFIN, R.: «Le statut des langues et les stratégies linguistiques dans les services de traduction des communautés européennes». 365-376 or. Actes du Colloque International sur l’Aménagement Linguistique (Ottawa, 25-29 mai 1986). Québec 1987, Les Presses de l’Université Laval. GOIKOETXEA ARRIETA, J.L.:«Euskara ahoan, erdara buruan. Proposamena Administrazioari». Karmel 195 (1991), 40-46. GONZÁLEZ MONTAÑÉS, A.: «A normalización lingüística na Administración de Xustiza: situación e alternativas». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 105-117. GONZÁLEZ NAVARRO, F.: A linguaxe do poder. Santiago de Compostela 1992, Escola Galega de Administración Pública. GONZÁLEZ OLLE, F.: Vascuence y Romance. Pamplona 1989, Instituto Príncipe de Viana. GOODRICH, P.: Reading the Law: A critical Introduction to Legal Method and Technics. Oxford 1986, Basil Blackwell —: «Law and Language: An Historical and Critical Introduction». Journal of Law & Society 2, 2 (1984), 173-206. GOVAERT, S.: «Dix ans de “Décret de septembre”». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 111-162. GOYHENETCHE, M.: «Euskaren erabilpena Naparroako Erreinuan XVI-XVIII. mendeetan». Piarres Laffite-ri omenaldia. Iker-2, 251-257 or. Bilbo 1983, Euskaltzaindia. GRETEL : Curso de técnica legislativa. Madrid 1989, Centro de Estudios Constitucionales. —: La forma de las leyes. Barcelona 1986, Bosch Casa Editorial. GROFFIER, E. eta REED, D.: La Lexicographie Juridique. Principes et méthodes. Cowansville (Québec) 1990, Les éditions Yvon Blais inc. GROSCLAUDE, M.: Le Béarn: témoignages sur mille ans d’histoire. Orthez, s.a., Per Noste. GUILLIEN, R. eta VINCENT, J.: Lexique de termes juridiques. Paris 1994, Dalloz, 9. arg.

H HAEE/IVAP: Administrazioaren Jardunbideari Buruzko Legea (euskaraz eta gaztelaniaz). Bilbo 1990, HAEE/IVAP. —: Europako Agiri Bakuna (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1991, HAEE/IVAP. —: Europako Ekonomia-Elkartearen Eratze-Itunea (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1991, HAEE/IVAP. —: Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz 1994, HAEE/IVAP. —: Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legea (euskaraz eta gaztelaniaz). Oñati 1992, HAEE/IVAP.

474


HAENSCH, G.: «Les llengües d’especialitat o tecnolectes». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 9-16. HAENSCH, G.; WOLF, L.; ETTINGER, S. eta WERNER, R.: La lexicografía. Madrid 1982, Gredos. HARRIS, S.: «Questions as a mode of control in magistrates’ courts». International Journal of the Sociology of Language 49 (1984), 5-27. HENRIQUEZ, M.C. (ed.): O uso das línguas na perspectiva da Europa Comunitária. A Coruña 1993, Associaçom Galega da Língua. HERBOSA LÓPEZ, A.: «Traducciones, declaraciones y jaculatorias. El euskara en las Instituciones forales vizcaínas en el s. XIX». Historia Contemporanea 7 (1992), 297-310. HERNÁNDEZ GIL, A.: «El abogado y el razonamiento jurídico». Obras completas, I. liburukia: Conceptos jurídicos fundamentales. 619-790 or. Madrid 1987, Espasa-Calpe. —: «El lenguaje en el Código Civil». Obras completas, V. liburukia: Saber jurídico y lenguaje. 363-426 or. Madrid 1989, Espasa-Calpe. —: «El lenguaje, el estilo y la técnica legislativa en la Constitución». Obras completas, VII. liburukia: La Constitución y su entorno. 291-380 or. Madrid 1988, Espasa-Calpe. —: «La sentencia y el estilo judicial». Obras completas, I. liburukia: Conceptos jurídicos fundamentales. 813-851 or. Madrid 1987, Espasa-Calpe. HERNÁNDEZ GIL, A.: El lenguaje del derecho administrativo. Madrid 1986, INAP. HERNÁNDEZ MARÍN, R.: «Practical logic and the analysis of legal language». Ratio Juris 4, 3 (1991), 323-333. HERREMANS, M.P.: «La commission permanente de contrôle linguistique». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 163-192. HERRI-ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA eta EUSKO JAURLARITZA: Bide seinaleak. Bilbo 1994, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. HIZKUNTZA POLITIKARAKO ZUZENDARITZA NAGUSIA: «Euskararen iraupena Nafarroako gazteleran» erakusketaren inguruan. Iruñea, s.a., Nafarroako Gobernua. HUGUET PASCUAL, J.: «Estandard, Administración Pública y la función de la calidad de lengua». Euskera 39, 1 (1994), 51-62.

I IBARZABAL, A.: «Itzulpena auzitara». Senez 9 (1990), 55-74. IDOATE, C. eta VILLANUEVA, J.J.: «Unas ordenanzas de Vera en vascuence». Fontes Linguæ Vasconum 37 (1981), 275-281. IDOATE, F.: La brujería en Navarra y sus documentos. Pamplona 1978, Diputación Foral de Navarra, Instituto Príncipe de Viana. I GARTUA S ALABERRIA , J.: «Interpretazio metodoak aurretiazko tituluetan». HAEA/RVAP 25 (1989), 55-66. IGLESIAS-REDONDO, J.: Repertorio bilingüe de definiciones y máximas jurídicas romanas. Madrid 1986, Civitas. INGBER, L. eta VASSART, P.: Le langage du droit. Bruxelles 1991, Nemesis.

475


INSTITUTO DA LINGUA GALEGA: Léxico da adminsitracion castelán-galego. A Coruña 1991, Real Academia Galega. INTXAUSTI, J.: Euskara Euskaldunon Hizkuntza. Gasteiz 1990, Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia. —: «Iraultzaren hizkuntz politika». Jakin 51 (1989), 69-86. IRAKASKUNTZA ETA KULTUR AURRERAPENAREN ALDEKO ELKARTEA: Ostolazaren testamentua. Zertan datzan, eta zertara zuzendu izan diren erabilitako ondasun ekonomikoak, lehenengo bost urteotan (1971-1975). 49-67 or. Deba 1976. IRIGARAY, A.: «Cinco cartas eusquéricas del Ayuntamiento de S. Juan de Luz al de Vera de 1788». Fontes Linguæ Vasconum 12 (1972), 345-351. —: «Un acta de ayuntamiento en lengua vasca». RIEV XXIII (1932), 565-568. IRIGOIEN, A: «Carta en lengua vasca dirigida en 1683 desde Bilbao por Fermin de Basauiluaso a Joanes de Callo, a San Juan de Luz». Euskera VII (1962), 259-269. —: «Gernikako batzarreak eta euskara. Euskararen geroaz berriz ere». Anaitasuna 345 (1977), 25-27; 346 (1977), 24-26; eta 347 (1977), 28-31. ITURRALDE SESMA, V.: Lenguaje legal y sistema jurídico. Madrid 1989, Fundación cultural Enrique Luño Peña, Tecnos. —: «Cuestiones de técnica legislativa». HAEA/RVAP 24 (1989), 225-261. —: «Elementos semántico-sintácticos de indeterminación de los enunciados normativos en el lenguaje legal». Theoria 7-8-9 (1988), 157-190.

J J.F.A.: Jaquin-bide Iritarautia Españiaco Neurquidaren... Gasteiz 1991, Arartekoa-Eusko Legebiltzarra. JOU, L.: «La llengua catalana a la llei orgànica del poder judicial: la posició del Tribunal Constitucional». Revista de Llengua i Dret 17 (1992), 53-64. JOURNAL OFFICIEL DE LA RÉPUBLIQUE FRANÇAISE: Dictionnaire des termes officiels de la langue française. Paris 1994, Edition Janvier.

K KINTANA, X.: «Euskara U.P.V./Euskal Herriko Unibertsitatean: erabilera, zuzentasuna eta kontrola». Euskera 39, 1 (1994), 233-240. KNAPP, V.: «Some problems of legal language». Ratio Juris 4, 1 (1991), 1-17. KOCOUREK, R.: La langue française de la technique et de la science. Paris 1982, La Documentation Française.

L LACARRA, J.M.: Vasconia Medieval. Historia y Filología. San Sebastián 1957. Seminario de filología Julio de Urquijo, Excma. Diputación Provincial de Guipúzcoa.

476


LACASA, R. eta DÍAZ DE BUSTAMANTE, I.: Diccionario de derecho, economía y política. Madrid 1991, Ed. Revista de Derecho Privado, 4. arg. LACOMME, V.: Le langage de la justice. Poitiers 1994, Editions Méthodes et Stratégies. LACRUZ BERDEJO, J.L.: Zuzenbide zibileko hastapenak. Donostia 1992, Elkar, Elhuyar. LAFITTE, P.: «Araudia». Gure Herria 13 (1933), 481-485. LAFOURCADE, M.: Mariages en Labourd sous l’Ancien Régime. Bilbao 1989, EHUko Argitalpen Zerbitzua. LAGÜENS GRACIA, V.: Léxico jurídico en documentos notariales aragoneses de la Edad Media (siglos XIV y XV). Zaragoza 1992, Diputación General de Aragón. LAMUELA, X.: «Enquadrament sociolingüístic del llenguatge juridico-administratiu». Català, occità, friülà: Llengües subordinades i planificació lingüística. Barcelona 1987, Quaderns Crema, Assaig Minor. 93-114 or. LARRAKOETXEA, H.: Erroma’ko Eleizearen Araudia. Tolosa 1978, Kardaberaz. LARRAMENDI, M.: Diccionario trilingue del castellano, bascuence y latin. Donostia 1984, Txertoa. LASAGABASTER, I. (ed.): Prozedura Administratiboko 30/1992 Legeari buruzko ihardunaldiak. Oñati 1994, HAEE/IVAP. LEGAULT, G.A.: La structure performative du langage juridique. Montréal 1977, Les Presses de l’Université de Montréal. LEKERIKA, J.: «Euskara, diskriminazioa eta legea». Jakin 31 (1984), 95-97. LEVI, J. N.: Linguistics, language and law: a topical bibliography. Illinois 1982, Indiana University Linguistics Club. LEVI, J.N. eta WALKER, A.G. (ed.): Language in the Judicial Process. New York 1990, Plenum Press. LIZARRALDE, M.: «Zuzenketa normalizaziorako bide». Euskera 39, 1 (1994), 143-149. LIZARRAZPI, M.: «De re juridica: Fueroak eta Fueroa». Euzko Gogoa 7, orrila-garagarrila (1956), 70-74. LIZUNDIA, J.L.: «Administral Hizkuntzaz bi Hitz». HAEA/RVAP 2 (1982), 165-167. —: «“Dagianak agindua, jan dezala”. Euskararen erabilera zuzena. Ikuspegi administratiboak». Euskera 39, 1 (1994), 121-128. —: «Herri administralgo Hiztegiño baten eskabide edo premiaz». Euskera XXIV,1 (1979), 279-289. LLUELLES, D.: Guide des références pour la rédaction juridique. 4. argitalpena. Montréal 1992, Les Éditions Thémis. LOBERA, A.: «Andoni Sarriegiren eskariari erantzunez». Senez 10 (1990), 91-100. —: «Euskara juridikoa Foru Zuzenbidearen eskutik». Deustuko Unibertsitateko Zuzenbidea euskaraz. I Jardunaldietan eskainitako hitzaldia. Argitaratu gabea. —: «Gaztelerazko ante preposizioaren aurrean». Karmel 209 (1994), 3-7. —: «Itzulpen arazo batzuk aita Ipolito Larrakoetxearen «Erroma-ko Eleizearen Araudia»ren Elizako kargu-mailak aztertueran». Karmel 208 (1996), 3-19. —: «Legezko xedapen izenduren gainean». Ele 1 (1987) 33-39. LÓPEZ DE HARO: Diccionario de reglas, aforismos y principios de Derecho. 5. argitalpena. Madrid 1982, Reus.

477


LORCA NAVARRETE, A.: «Euskera y Administración de Justicia en el País Vasco». HAEA/RVAP 5 (1983), 167-169. —: «La administración de justicia y la utilización del idioma cooficial en la ley orgánica del poder judicial». HAEA/RVAP 13 (1986), 287-292. LOPETEGI, E.: Hizkuntza zuzen erabiltzeko arau eta proposamen-bilduma. Gasteiz 1993, Eusko Jaurlaritza. LUZZATI, C.: La vagheza delle norme: un’analisi del linguaggio giuridico. Milano 1990, Giuffre.

M MAJADA, A.: Técnica del informe ante juzgados y tribunales. Oratoria forense. Barcelona 1991 (5. argitalpena), Bosch. MARGUET I FERIGLE, L.: El llenguatge científic i tècnic. 1993 Barcelona, Associació d’Enginyers Industrials de Catalunya. MARÍ I MAYANS, I.: «Actuaciones de la Generalitat de Catalunya para garantizar la calidad de la lengua». Euskera 39, 1 (1994), 45-49. —: «La terminologia i la planificació lingüística». Revista de Llengua i Dret 15 (1991), 7-19. MARTÍ I CASTELL, J.: «Què és el “normal” en la normalització lingüística? Algunes qüestions a l’entorn de la Llei de Normalització Lingüística a Catalunya». Revista de Llengua i Dret 3 (1984), 65-68. MARTÍ I MAINAR, P.: «La modernització dels llenguatges jurídics». Primeres Jornades de Normalització del Català en l’Àmbit jurídic. 25-45 or. Girona 1992, Consorci per a la normalització lingüística, Centre de normalització lingüística de Girona. MARTÍN CASALS, M.: «La fixació de models lingüístics en el llenguatge jurídic». Primeres Jornades de Normalització del Catalá en l’Àmbit jurídic. 69-113 or. Girona 1992, Consorci per a la normalització lingüística, Centre de normalització lingüística de Girona. MARTÍN MARTÍN, J.: Normas de uso del lenguaje jurídico. Granada 1991, Comares. MARTÍN MARTÍN, J. eta RUIZ ORTIZ, R.: Análisis metalingüístico. Granada 1991, Comares. MARTÍN MATEO, R.: Manual de Derecho Administrativo. Madrid 1990, Trivium. 13. arg. MARTÍNEZ, M.G.: Antología de dichos jurídicos y éticos tradicionales. Madrid 1986, Civitas. MARTÍNEZ BARGUEÑO, M.: «La publicación del “Manual de estilo del lenguaje administrativo”». Revista de Llengua i Dret 15 (1991), 181-192. —: «Pasado y presente del lenguaje administrativo castellano». Revista de Llengua i Dret 18 (1992), 7-23. MARTÍNEZ MARÍN, J.; MARTÍN MARTÍN, J. eta ÁVILA MARTÍN, C.: Diccionario de términos jurídicos. Granada 1994, Comares. MARTÍNEZ VAL, J.M.: Abogacía y abogados. Barcelona 1990, Bosch.

478


MELINKOFF, D.: The language of the Law. Boston/Toronto 1990, Little, Brown and Company. MEMMO, D.: Dichiarazione contrattuale e comunicazione linguistica. Padova 1990, Cedam. MENDEGRIS, R. eta VERMELLE, G.: Le commentaire d’arrêt en droit privé. Paris 1992, Dalloz, 4. arg. MENDIGUREN, X.: Itzulpen teoriazko ezagupenak. Donostia 1983, Itzultzaile Eskola. —: Itzulpengintza. Historia eta teoria. Donostia 1991, Elkar. MENDIZABAL, F.: Autonomi estatutuaren itzulpenak. Iruñea 1980, Udako Euskal Unibertsitatea. MENDIZABAL, J.: Gizarte laneko euskara. Donostia 1994, Donostiako Lan Sozialerako Unibertsitate-Eskola. MERGEAI, J.: Le passe-partout du latin juridique. Bruxelles 1992, Créadif. MERINO URRUTIA, J.B.: El vascuence en el valle de Ojacastro. Madrid 1936. MIGUÉLEZ, L., ALONSO, S. eta CABREROS, M.: Código de Derecho Canónico. Madrid 1951, La Editorial Católica, 4. argitalpena. MILIAN I MASSANA, A.: «La ordenación estatutaria de las lenguas distintas al castellano». HAEA/RVAP 6 (1983), 237-246. —: «La Regulación Constitucional del multilingüismo». Revista Española de Derecho Constitucional 10 (1984), 123-154. MINISTERIO PARA LAS ADMINISTRACIONES PÚBLICAS: Manual de documentos administrativos. Madrid 1994, MAP, Tecnos. —: Manual de estilo del lenguaje administrativo. Madrid 1993, Ministerio para las Administraciones Públicas, 1. argitaraldiaren 4. inprimaketa. MITXELENA, K.: Euskal Idazlan Guztiak VII, Hizkuntzalaritza II. «Klasikoak» bilduma 27. zk. Donostia 1988, Euskal Editoreen Elkartea. —: Orotariko Euskal Hiztegia. Bilbo 1990, Euskaltzaindia; Desclee de Brouwer eta Mensajero. —: Sobre la historia de la lengua vasca. Donostia 1984, Seminario de Filología vasca Julio de Urquijo. MITXELENA, K. eta SARASOLA, I.: Textos arcaicos vascos eta Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos. Donostia 1990, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea. MOLINER, M.: Diccionario de uso del español. Madrid 1991, Gredos, 2 lib. MOLL, A.: «La tutela de la lengua en las Islas Baleares». Euskera 39, 1 (1994), 63-79. MOLLFULLEDA, S.: Lenguaje jurídico y lengua común. Barcelona 1980, Universidad de Barcelona. MONTOYA, A.: Ideología y lenguaje en las leyes laborales de España (1873-1978). Madrid 1992, Civitas. MORAND, C.A.: «La liberté de la langue». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 93-109. MOREAU, J.L. ETA GUÉDON, J.F: Lexique de la fonction publique. Paris 1990, Dalloz. MUGICA, S. de: «El vascuence en los archivos municipales de Guipúzcoa». RIEV II (1908), 725-733.

479


MUJIKA, P.: Diccionario Vasco-Castellano. Bilbo 1981, Mensajero, 2 lib. MUJIKA URDANGARIN, L.M.: Latina eta erromanikoaren eragina euskaran. Donostia 1982, Sendoa. MUNIATEGI, A.: «Euskara Konstituziotik (oharrak)». Euskera XXXIV, 2 (1989), 573-575. MUNITIBARKO UDALA: «Munitibarko Udalaren Euskararen Erabileraren Udal Ordenantza». Karmel 191 (1989), 62-66. MUÑIZ, E.G.: Diccionario terminológico de economía, comercio y derecho. Madrid 1990, Fontenebro.

N NAFARROAKO FORU DIPUTAZIOA: Cuadernos de las Leyes y Agravios del Reino de Navarra. 3 liburuki. Pamplona 1964, Aranzadi. NAFARROAKO GOBERNUKO ETA NAFAR PARLAMENTUKO ITZULTZAILEAK: «Itzulpena Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan». Senez 13 (1992), 113-121. NAVARRO, K.: Linguistika orokorrezko ezagupenak. Donostia 1985, Elkar. NAVARRO PÉREZ, J.L.: Ley orgánica del poder judicial (comentarios y jurisprudencia). Granada 1991, Comares. NINYOLES, R.L.: «Aspectos de la normalización lingüística en la Administración Pública». HAEA/RVAP 9 (1984), 199-207. NUÑEZ ENCABO, M.: «El lenguaje jurídico y sus implicaciones en la ciencia del Derecho». Revista de la Facultad de Derecho de la Universidad Complutense 48 (1973), 557-582.

O O’BARR, W.M.: Linguistic Evidence. Language, Power, and Strategy in the Courtroom. San Diego (Cal.) 1982, Academic Press O’BARR W.M. eta J.F.: Language and Politics. The Hague 1976, Mouton. OLEART I PIQUET, O.: «Els autos i els actes (I)». Revista de Llengua i Dret 4 (1984), 111-114. —: «Els autos i els actes (II). Els interlocutoris». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 17-26. —: «Els autos i els actes (III). Les actuacions. El procés». Revista de Llengua i Dret 5 (1985), 27-32. —: «L’estructura de les sentències». Llengua y administració 21 (1986) Barcelona. OLIVENCIA RUIZ, M.: Letras y letrados. Discurso sobre el lenguaje y los juristas. Sevilla 1983. OLORIZ, H.: Navarra en la guerra de Independencia. Pamplona 1910, Imprenta, librería y encudernación de N. Aramburu. ONDARRA, F.: «Hemezortzigarren eta Hemeretzi mendeetako euskal gutun ez-ezagunak». Piarres Laffite-ri omenaldia. Iker-2, 251-257 or. Bilbo 1983, Euskaltzaindia.

480


ORDOÑEZ GALLEGO, A.: Lenguaje médico. Estudio sincrónico de una Jerga. Madrid 1992, Ediciones de la Universidad Autónoma de Madrid. OREGI GOÑI, E.: «Administrazioko euskararen terminologia bateratzeko erizpide eta bideak: lantzekoak eta antolakuntzazkoak». Administrazio Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 185-195 or. Oñati 1989, HAEE/IVAP. OREGI GOÑI, E.: «Euskara Arduralaritzan, Administrazioan, Zerbitzu Zibilean edo dena delakoan». HAEA/RVAP 3 (1982), 155-158. ORMAETXEA, N.: «Ilburuko edo testamentua». Euzko Gogoa 9-10 (1951), 42. OSARTE GARAYOA, X.: Documentos administrativos. Madrid 1993, PPU. OSÉS MARCAIDA, C.: «Léxico vasco en documentación notarial guipuzcoana». Anuario del seminario de Filología vasca “Julio de Urquijo” XXVI, 3 (1992), 813-823. OTAEGI AIZPURUA, I.: «Iraskaskuntza euskeraz zuzenbide-arloan». Zer 192 (1995), 8-11. OTXOA-ERRARTE, R.: «Gaztelerazko —sociedad—, —asociación—, —comunidad— terminoen euskarazko baliokideak». HAEA/RVAP 35 (1993), 225-234.

P PALMISCIANO, G. eta CHRISTOFFERSEN, J: «Aspects linguistiques de la communication juridique en Europe: practique et problemes des “juristes-reviseurs” de la Commission des Communautés européenes». Il Diritto privato europeo: problemi e prospettive. 69-83 or. Milano 1993, Giuffrè. PARDO, M.L.: Derecho y lingüística. Buenos Aires 1992, Centro Editor de América Latina. —: «La ficción jurídica desde la lingüística: actos de habla y ficción». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 25-43. PEILLEN, T.: Zuberoako itzal-argiak (Eüskarazko jakilegoak). Donostia 1988, Elkar. —: «Euskarazko idazkiak eta beste, Zuberoan, Iraultza garaian». 1789 et les basques. 195-209 or. Bordeaux 1991, Presses Universitaires de Bordeaux. —: «Zuberotar lege hiztegia hamaseigarren mende hastapenetan». Euskera XXVII, 1 (1982), 231-238. PEÑARROJA, J. eta CARDONA, E.: «Els intèrpretets jurats». Revista de Llengua i Dret 19 (1993), 199-203. PÉREZ SERRANO, N.: «El estilo de las leyes». Escritos de Derecho Político. I. liburukia, 215 eta hurrengo or. Madrid 1984, IEAL. —: «La L.A.U. ante la gramática». Anuario de Derecho Civil 9 (1956), 1.067-1.089. —: «Las erratas en las leyes». Escritos de Derecho Político. II. liburukia, 839-867 or. Madrid 1984, IEAL. PEÑA, S. eta HERNÁNDEZ GUERRERO, M.J.: Traductología. Málaga 1994, Universidad de Málaga. PHILIPS, S.U.: «Contextual variation in courtroom language use: noun phrases referring to crimes». International Journal of the Sociology of Language 49 (1984), 29-50.

481


PIETRO, R. DI (ed.): Linguistics and the Professions. Proceedings of the Second Annual Delaware Symposium on Language Studies. New Jersey 1982, Ablex. PIZZORUSSO, A.: «Libertad de Lengua y derechos lingüísticos: un estudio comparado». Simposium sobre el Estatuto Vasco de 1936. 149-178 . Oñati 1988, HAEE/IVAP. POLANCO ROIG, L.B.: «El tractament de la llengua en l’Estatut d’Autonomia valencià». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 97-108. PRIETO DE PEDRO, J.: Lenguas, lenguaje y derecho. Madrid 1991, UNED, Cuadernos Civitas. —: «Los vicios del lenguaje legal. Propuestas de estilo». La calidad de las leyes. 121-156 or. Gasteiz 1989, Eusko Legebiltzarra. PRIETO DE PEDRO, J. eta ABRIL CURTO, G.: «Reflexiones y propuestas para la modernización del lenguaje jurídico-administrativo castellano». Revista de Llengua i Dret 10 (1987), 7-33. PUIG I BRUGADA, P.: «L’ús del català a l’adminstració de justícia. Comentari a la STC 56/1990, de 29 de març». Revista de Llengua i Dret 17 (1992), 65-82. PUIG BRUTAU, J.: «El lenguaje del Derecho». Revista de Derecho Privado 36 (1952), 977-995. PUIG I SALELLAS, J.M.: «La doble oficialitat lingüística com a problema jurídic». Revista de Llengua i Dret 1 (1983), 53-78. PUJOL, J.M. eta SOLÀ, J.: Ortotipografia. Manual de l’autor, l’autoeditor i el dissenyador gràfic. Barcelona 1995, Columna. PUXANA AGIRREGABIRIA, P.: «Bizkaiko Forua dala-ta». Karmel 176 (1986), 6-19.

Q QUÉBEC RESEARCH CENTRE OF PRIVATE AND COMPARATIVE LAW: Private law dictionary and bilingual lexicons. Cowansville (Québec) 1991, Les Éditions Yvon Blais, 2 arg.

R RASQUIN, J.A.N.: Manual de latín jurídico. 2. argitalpena. Buenos Aires 1993, Depalma. REAL ACADEMIA ESPAÑOLA: Diccionario de la Lengua Española. Madrid 1992, Real Academia Española, hogeita batgarren arg. REBÉS, J.E.; SALLAS, V. eta DUARTE, C.: Formulari de procediment administratiu. Barcelona 1992, Escola d’Administració Pública de Catalunya. REGUEIRO TENREIRO, M.: «Potenciación del uso del gallego y protección de la lengua». Euskera 39, 1 (1994), 39-44. REIDY FRITZ, J.: Documentos notariales aragoneses, 1258-1495. Estudio lingüístico. Pamplona 1977, Institución Príncipe de Viana.

482


RIBORDY, F.X.; LAFLAMME, S. eta CAZABON, B.: L´éducation et l’information juridiques dans un contexte bilingue. Québec 1987, Centre International de Recherche sur le Bilinguisme. RICA ESNAOLA, M.: «Traduction en basque de termes politiques sous la revolution». Anuario del seminario de Filología vasca «Julio de Urquijo» IX (1975), 3-172. RILEY, A.: English for Law. London 1992, Macmillan. RÍOS, L.; VEIT, G. eta ZILLER, J.: Deutsch für Juristen. Paris 1991, Éditions Cujas. ROBB, L.A.: Diccionario de términos legales. México 1990, Limusa. RODRÍGUEZ AGUILERA, C.: El lenguaje jurídico. Barcelona 1969, Bosch. —: La sentencia. Barcelona 1974, Bosch. —: «La adaptación de la administración de justicia a la doble oficialidad». Revista de Llengua i Dret 14 (1990), 55-65. RODRÍGUEZ OCHOA, J.M.: «Euskeraren erabilera zuzena Administrazioan». Euskera 39, 1 (1994), 95-97. RODRÍGUEZ RANZ, J.A. eta UNANUE, J.: Hizkuntz politika, Autonomia eta Euskal Administrazioa. Hizkuntz eskakizunak Gipuzkoako toki Administrazioan II. Errepublikaren garaian. Oñati 1994, HAEE/IVAP. ROLAND, H. eta BOYER, L.: Adages du Droit Français. 3. argitalpena. Paris 1992, Litec. —: Locutions Latines du Droit Français. 3. argitalpena. Paris 1993, Litec.

S SAGARNA, A.: «Administrazio terminologiaren sorkuntzarako bideak». Administrazioko Hizkera eta Terminologiaz Jardunaldiak. 81-88 or. Oñati 1989, HAEE/IVAP. —: «Elhuyar eta UZEI: euskara laneko hizkuntza bihurtu nahian». Senez 1 (1984), 35-62. —: «Lexiko Berrikuntzaren antolamendua zenbait herrialdeetan». Euskera 32, 1 (1987), 165-184. —: «Terminologiaren teoria orokorra». Senez 2 (1985), 11-32. SAGER, J.: Curso práctico sobre el procesamiento de la terminología. Madrid 1993, Fundación Germán Sánchez Ruipérez, Pirámide. SAINZ MORENO, F.: Conceptos jurídicos. Interpretación y discrecionalidad administrativa. Madrid 1976, Civitas. —: «Los textos normativos. Condiciones de inteligibilidad». Actualidad y perspectivas del Derecho público a finales del siglo XX. Homenaje al prof. Garrido Falla. I. liburukia, 441 eta hurrengoak. Madrid 1993, Ed. Complutense. SALABURU, P.: «Frantziako iraultza garaiko euskal dokumentu batzuk». Euskera XXVII, 1 (1982), 209-230. SAN MARTÍN, J.: «Cadizko Konstituzioa euskaraz 1820». Euskera XXXII, 2 (1987), 393-397. SANTAMARÍA CONDE, X.X.: «Unha valorización provisória dos procesos actuals de normativización e normalización do idioma galego». Revista de Llengua i Dret 6 (1985), 139-152.

483


SANTAOLALLA LÓPEZ, F.: «Nota acerca de las directrices sobre la forma y la estructura de los anteproyectos de ley». Revista de las Cortes Generales 26 (1992), 156 eta hurrengoak. SARASOLA, I.: Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia. Donostia 1985tik aurrera, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. SARCEVIC, S.: «Translation and the law: An interdisciplinary approach». Translation Studies. An interdiscipline. 301-307 or. Amsterdam/Philadelphia 1992, John Benjamins. SARRIEGI, A.: «Administrazioa eta euskara». Senez 4 (1985), 11-30. SATRUSTEGI, J.M.: Euskal Testu Zaharrak. I. T., Iruñea 1987, Euskaltzaindia. —: «Contribución al fondo de textos antiguos vascos». Anuario del seminario de Filología vasca “Julio de Urquijo” XII-XIII (1978-1979), 225-245. —: «Correspondencia oficial vasca del siglo XVIII». Fontes Linguæ Vasconum 47 (1986), 125-149. —: «Cuatro promesas matrimoniales inéditas en euskara del siglo XVI». Fontes Linguæ Vasconum 59 (1992), 55-69. —: «Impacto del cambio político en la situación del euskara y posterior evolución». Cuadernos de sección Historia-Geografia 11. 79-89 or. Donostia 1989, Eusko Ikaskuntza. —: «Nueva contribución al fondo de textos antiguos vascos». Anuario del seminario de Filología vasca “Julio de Urquijo” XV (1981), 75-104. —: «Promesa matrimonial del año 1547 en euskera de Uterga». Fontes Linguæ Vasconum 25 (1977), 109-114. SCARPELLI, U. eta PINTORE, A. (ed.): Contributo alla semantica del linguaggio normativo. Milano 1985, Giuffre. SCHAUER, F. (ed.): Law and language. Hants (England) 1993, Dartmouth. SCHENA, L. eta PROIETTO, B.: Le français juridique. Milano 1992, Egea. SCHOENI, G.; BRONCKART, J.P. ETA PERRENOUD, P.: La langue française est-elle gouvernable?. Neuchâtel-Paris 1988, Delachaux & Niestlé. SCHRECKENBERGER, W.: Semiótica del discurso jurídico. Análisis retórico de textos constitucionales y judiciales de la República Federal de Alemania. México 1987, Universidad Nacional Autónoma de México. Itzultzailea: Ernesto GARZÓN VALDÉS. SCHROEDER, F.M.: Le nouveau style judiciaire. Paris 1978, Dalloz. SCHROTH, P.W.: «Legal translation». The American Journal of Comparative Law (1986), 47-65. SCHWAB, W. eta SPARER, M.: Rédaction des Lois: Rendez-vous du droit et de la culture. Dossiers du Conseil de la Langue Française, 1. zk. Québec 1980, Études Juridiques, Éditeur Officiel du Québec. SEGURA MUNGUIA, S.: Diccionario etimológico latino-español. Madrid 1985, Ediciones Generales Anaya. SENTIS MELENDO, S.: «El lenguaje jurídico. Claridad idiomática y exactitud conceptual». Revista de Derecho Procesal Iberoamericana 4 (1972), 851-895. SIADECO: «Euskararen erabilera leku publikoetan». BAT 9 (1993), 93-108. SOCIÉTÉ DES TRADUCTEURS DU QUÉBEC: Traduction et qualité de langue. Hull (Québec) 1983, Conseil de la langue française.

484


SOLAN, L.: The Language of Judges. Chicago 1993, The University of Chicago Press. SOLE I CAMARDONE, J.: Soziolinguistika gazteentzat. Iruñea 1991, UEU. SOLER I FONTRODONA, F.P.: «Necessitat d’una normativa lingüística del llenguatge jurídic. El seu àmbit». Revista de Llengua i Dret 22 (1994), 71-79. SOTA, M; LAFFITTE, P. eta AKESOLO, L.: Diccionario Retana de Autoridades del Euskara. Bilbo 1989, La Gran Enciclopedia Vasca eta GESTINGRAF, 9 lib. SOURIOUX, J.L. eta LERAT, P.: Dictionnaire juridique-terminologique du contrat. Français-anglais-allemand. Paris 1994, Conseil International de la Langue Française. —: L’Analyse de texte. Methode generale et applications au droit. Paris 1992, Dalloz, 3. arg. —: Le langage du droit. Paris 1975, Presses Universitaires de France. SPARER, M.: Propos sur la rédaction des lois. Québec 1979, Conseil de la langue française, Éditeur officiel du Québec. —: «Traduction des textes législatifs: contraintes et enjeux». Actes du Colloque «Traduction et Qualité de Langue». 98 eta hurrengoak. Québec 1983, Conseil de la Langue Française. STEINBERG, E.R.: Plain Language—Principles and Practics, Wayne State University Press.

T TABORY, M.: Multilingualism in international law and institutions. Alphen aan den Rijn (The Netherlands) 1980, Sijthoff & Noordhoff. TAMAYO SALABERRIA, C. eta V.: Fuentes documentales y normativas del Estatuto de Gernika. Vitoria 1981, Arabako Foru Aldundia. TERMCAT: La Terminologia en seu entorn. Barcelona 1992, Generalitat de Catalunya, Departament de Cultura. —: Metodologia del treball Terminologic. Barcelona 1990, Generalitat de Catalunya, Departament de Cultura. TERRADO I PABLO, X.: «Registres ligüístics i llenguatge notarial». Revista de Llengua i Dret 7 (1986), 35-46. TERRÉ, F.: «Brèves notes sur les problèmes de la traduction juridique». Revue International de Droit Comparé 2 (1986), 347-350. T ORREALDAI , J.M.: «Euskararen zapalkuntza (1936-1939)». Jakin 24 (1982), 5-73. TORRENTS, R.: «De la realitat a la teoria: hi ha una filosofia del llenguatge administratiu?». Revista de Llengua i Dret 2 (1983), 59-71. TOUSIGNANT, C.: La linguistique en cour de justice. Québec 1990, Presses de l’Université du Québec. TUSON, J.: Lingüística. Una introducción al estudio del lenguaje, con textos comentados y ejercicios. Barcelona 1988, Barcanova. TXURRUKA, J. ETA MENTXAKA, R.: Zuzenbide Erromatarraren sarrera historikoa. Bilbo 1994, Deustuko Unibertsitatea. Itzultzailea: Gorka de AURRE.

485


U ULIBARRI, J.P.: Gutunliburua. Vitoria 1975, Arabako Foru Diputazioa. URIBARREN, P.: «Administrazioa eta euskara (1)». Karmel 190 (1989), 46-64. —: «Administrazioa eta euskara (2)». Karmel 193 (1990), 69-90. —: «Administrazioa euskalduntzeari buruz zenbait gogoeta». Karmel 186 (1988), 25-27. —: «Ba ote daukagu euskaldunok euskara hutsean bizitzeko eskubiderik?». Karmel 191 (1989), 53-62. —: «Euskara eta Administrazioa: gogoeta batzuk». Karmel 207 (1994), 20-28. —: «Euskararen ibilbidea foru aldundietan». Euskera 39, 1 (1994), 129-141. —: «Giza eskubideen aldeko burruka (Nazio Batuen Elkargoaren 40gn. urtea)». Karmel 175 (1985), 52-60. URKIZA TXAKARTEGI, J.: «Frantziako Estatuak euskararen eta euskal elizgizonen aurka 1889-1906 bitartean egindako jazarpenaren kontaera dokumentuen argitan». Karmel 183 (1987), 65-76. URRUTIA, A.: Euskara legebidean. Bilbo 1990, Deustuko Unibertsitatea. —: «Administrazioko euskararen hizkera-mailak eta terminologi arazoak». Administrazio hizkera eta terminologiaz Jardunaldiak. 17-24 or. Oñati 1989, HAEE/IVAP. —: «Derecho, planificación lingüística y euskara». HAEA/RVAP 17 (1987), 119-123. —: «Euskeraren erabilera zuzena: ikuspegi juridikoak». Euskera 39, 1 (1994), 99-119. —: «Hizkuntz ofizialkidetasunaz». Jakin 65 (1991), 39-60. —: «Oihenart: Euskal Errefrauak eta Foru Zuzenbidea». Oihenarten laugarren mendeurrena. Iker-8, 329-349 or. Bilbo 1994, Euskaltzaindia. URRUTIA, I.: «Bizkaiko Abokatuen Kolegioko Euskara Batzordea». BAT 11 (1993), 93-98. UZEI: Administrazioa Zirkulazioa Hiztegia. Donostia 1983, Elkar. —: Hirigintza Hiztegia. Donostia 1994, Elkar. —: Hizkuntzalaritza hiztegia. Liburuki bi. Donostia 1991, Elkar. —: Laburtzapenen gidaliburua. Siglak, ikurrak, laburdurak. Donostia 1988, Elkar. —: Politika Hiztegia. Donostia 1980, Elkar, 2 lib. —: Zuzenbidea Hiztegia. 1 lib., Donostia 1984, Elkar. —: Zuzenbidea Hiztegia. Donostia 1990, Elkar, 2 lib.

V VILLASANTE, L.: Euskararen auziaz. Arantzatzu 1988, EFA. —: Historia de la literatura vasca. Bilbao 1961, Sendoa. —: «Lege gizonek behar duten hiztegi berezia». Euskera XVIII (1973), 203204.

486


VINSON, J.: Pièces historiques de la période révolutionnaire (2. eta 3. faszikuluak). Baiona 1875, P. Cazals. VIÑES RUEDA, H.: Hablar navarro en el fuero general. Pamplona 1979, Gómez.

W WARAT, L.A. eta MARTINO, A.A.: Lenguaje y definición jurídica. Buenos Aires 1973, Cooperadora de Derecho y Ciencias Sociales. WILLIAMS, G.: «Language standardisation, correctness and society». Euskera 39, 1 (1994), 81-89. WILLIMAN, D.: Legal Terminology. An Historical Guide to the Technical Language of Law. Peterborough (Canada) 1986, Broadview Press Ltd. WROBLEWSKY, J.: Sentido y hecho en el derecho. Donostia 1989, EHU/UPVko Argitalpen Zerbitzua. —: «Les languages juridiques: une typologie». Droit et Société 8 (1988), 13-27. WYDICK, R.: Plain English for Lawyers. 2. argitalpena. Durham (N.Car.) 1985, Carolina Academic Press.

X XIRAU I SERRA, J.: «Normalització lingüística i administració de justícia». Primeres Jornades de Normalització del Català en l’Àmbit Jurídic. 57-67 or. Girona 1992, Consorci per a la normalització lingüística, Centre de normalització lingüística de Girona.

Y YDICK, R.C.: Plain English for Lawyers. Durham (North Carolina) 1985, Carolina Academic Press. YTURBIDE, P.: «Le registre Basque de la Commune d’Ahetze». RIEV II (1908), 386-398.

Z ZABALETA, J.: Euskal itzulpenaren antologia. Donostia 1984, Itzultzaile Eskola. —: «Euskal itzulpenaren berezitasunak (zenbait gogoeta)». Senez 8 (1989), 43-60. —: «Informazio irabazi eta galerak testu juridiko baten itzulpenean. Usurbill-ko erriyaren ordenantzak (1888)». Senez 3 (1985), 53-72.

487


ZABALETA, P.: «Euskara testamendu eta azken-nahietako idatzietan». Euskera XXXVII, 1 (1992), 603-610. —: «Vascuencearen legea». Jakin 56 (1990), 107-127. ZALBIDE M.: «Lexiko-berrikuntzaren inguruko zenbait ohar-azalpen». Euskera 32, 1 (1987), 217-226. ZENATI, F.: Méthodes du droit. La jurisprudence. Paris 1991, Dalloz. ZUBIMENDI, J.R. eta ESNAL, P.: Idazkera-liburua. Gasteiz 1993, Eusko Jaurlaritza. ZUDAIRE, E.: «Correspondencia epistolar facera». BAP XXIV, 3-4 (1968), 377-383.

488


Liburu hau ez dator, hala ere, ikuspegi teoriko soil batek bultzatua, ezta ere xede praktiko hutsez burutua. Gure jomuga ez da izan zuzenbidearen hizkera zer den zehaztea ikusmin filosofiko batetik. Era berean ere, ez dugu izan jardunbide eguneroko arazoek osatzen duten korapiloen mataza maila konkretuetan haustera. Bi muga horien artean ibili gara, hala nolatan gainera, liburura hurbiltzen den edonori, bizpahiru orientabide emateko. Alde batetik aldarte teorikoa, bertan bilduz orain arte gure inguruko kultura juridiko desberdinetan duguna eta euskarak bizi duen egoerari egokituz. Bestetik ere, ahalegin teoriko hori arazo konkretuetan azalduz, horretarako beren-beregi jarri direla ikasgai bakoitzaren amaiera aldean, gai horri dagozkion ariketak.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.