2012ko martxoko Emaraun egunkaria

Page 1

2012ko martxoa

“HAMAIKA EGITEKO ARI GARA” WEBA: www.bilgunefeminista.org Bilgune feminista

BLOGA: 2012topaketafeministak.wordpress.com @ehbfeminista #topaketafeministak


2 hamaika egiteko...

3-7 EHBF: Hamar urte eta hamaika egiteko ari gara.

8-9

Emakume abertzaleon V. TOPAKETA FEMINISTAK: Egitaraua.

10-12

Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza han eta hemen.

13-14 Eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitzen bidean, gaurdanik urratsak emanez. Tailerrak.

15 Euskal Herriaren aldaketa, ezinbestean feminista!


...ari gara 3

EHBF: HAMAR URTE ETA HAMAIKA EGITEKO ARI GARA

Orain hamaika urte amaraun feminista saretzen hasi ginen Leitzan. Gure herriko tradizio feminista soinean hartu eta ekinbide berri bati hasiera eman genion. Hamaika egiteko genituen amesten dugun Euskal Herri feminista lortzeko eta bide hori ekinez egingo genuela bagenekien. Sare anitz eta era askotarikoak elikatzen jardun gara hamar urte hauetan. Hamar urte eta hamaika esku. Hamar urte eta hamaika bihotz. Hamar urte eta hamaika irribarre eta malko. Hamar urte eta oraindik “hamaika egiteko ari gara�. Bada, jarraian landutako erreportaje honetan, gure herriko tradizio feministaz, hamar urte hauetan landutako erronkez, eginiko proiektuez eta egun ditugun asmoez ariko gara.

Talde asko egon dira,daude eta hamaika borroka ezberdin bezain osagarriak garatzen ditugu.

Euskal Herrian mugimendu feministak 30 urte baina gehiagoko ibilbidea dauka. Momentu oso ezberdinak, borroka asko eta talde askotarikoak izan dira gurean. Jendartea aldatzen joan den heinean mugimendu feminista bera ere aldatzen joan da. Hasieran emakume taldeak izaera nahiko homogeneoa zeukaten taldeetan biltzen hasi ziren eta patriarkatuaren definizioa eta eragina aztertzen hasi ziren, gorputza haien jardunaren erdigunean zegoelarik. Pixkanaka dibertsifikatzen joan zen mugimendua, bai talde egitura aldetik eta baita aurrera eramandako borroken aldetik ere. Talde asko egon dira, daude eta hamaika borroka ezberdin bezain osagarriak garatzen ditugu. Hala ere gorputza eta erabakitzeko eskubidea gure jardueraren oinarrian egoten jarraitzen dute.

Bilgune Feministaren sorrera Euskal Herriko Bilgune Feministaren sorrera, testuinguru jakin baten baitan kokatu behar dugu: erreferente feminista nazional baten gabezia (Egizan-ek, 1998an bere jarduera alde batera utzi zuen), mugimendu feministaren sakabanaketa, eta Euskal Herriarentzako proiektu politiko oso eta integral bat garatzeko nahiak loratu zuen Bilgune Feminista. Honela bada, 2000. urtearen bueltan alardearekin sortu zen egoerari buelta emateko talde feministak elkartzen hasi ziren, Lizarra Garaziko akordioarekin ere kezka feminista zegoen, eta 2000. urtean Emakumeen Mundu Martxako ekimenarekin mugimendua berriro elkartu eta indarrarekin atera zen. Testuinguru horretan,


4 hamaika egiteko...

mugimendu feministaren indarraren beharraz jabetuta, Euskal Herriko testuinguru politikoan eragiteko beharra ikusita, emakume abertzaleak bildu eta diagnostiko bat konpartitzeko beharra agertu zen. Eta hemendik sortu zen Euskal Herriko Bilgune Feminista eratzeko beharra.

nuen Eskubideen Karta ere ezinbesteko tresna da eta berau gauzatzeko emandako eztabaidek asko lagundu eta eman ziguten. Honez gain, azken jardunaldi feministak ere indar handia eman ziguten, ez bakarrik guri, mugimendu feminista guztiari eta zentzu horretan gure ibilbi-

EHBFren garapena hamar urtean zehar 10 urte asko eta oso gutxi dira eragile baten edo herri baten historian. Emakume talde nahiko txikia hasi ginen proiektu erraldoi hau garatzen eta urte hauetan asko hedatu gara. Bai herrietan, militante kopuruan, gure jardunean, edukietan, e.a. Gure egituraren oinarria den sare feminista oso zabala egituratu dugu urte hauetan eta gaur egun jendartean eragiteko askoz bitarteko gehiago ditugu. Baina hedatzeaz gain, diskurtsoan ere aurrerapusuak eman ditugu, baita lan formetan ere. Gai asko landu ditugu eta gure ekarpen feminista egin dugu eta beste feminismo eta feminista batzuekin elkarlanean eta hartu emanean asko aberastu dugu gure ideologia. Norantz? Ba gure helburua den Euskal Herri feministara. Nola? Egunero lan egin da, ahalik eta emakume kolektibo gehienekin egonda, sare feminista hori elikatuz, jende askorekin borrokatuz, limiteak eta muga asko gaindituz eta apurtuz. Feminista moduan jarduten duen orok badaki/gu denetik egin behar dela gure ahotsa entzun dadin, gure borrokak garrantzia hartu dezan. Ibilbideko mugarriak Bada, guretzako sorrerak oinarri oso sendoak jarri zituen, hausnarketa sakon eta konpartitu batetik abiatzen baitzen. Norabide honetan, Emakume Abertzaleon Topaketa Feministak ere oso garrantzitsuak izan dira. Hausnarketarako espazioak izatez gain etorkizuna marrazteko aukera eman digutelako. Emakumeen Mundu Martxarako plataformak bultzatuta zehaztu ge-

dean ere garrantzitsuak izan dira oso. Dena den, Bilgune Feministaren mugarri nagusia, eguneroko lana dela pentsatzen dugu. Beraz, jakitun gara hamar urtetako ibilbide hau, feministon arteko elkarlana eta aliantza gabe ezinezkoa izango zela. Beraz, eskerrik asko den-denei! Bide honen balantze positiboa egiten dugu. Egia da emakumeen egoera ez dela asko aldatu eta zenbait eremuetan atzera egin dugula esan dezakegula baina borroka feminista asko indartu denaren sentsazioa daukagu guk. Bilgune Feminista gisa asko hazi gara norabide guztietan eta horrek aurrera jarraitzeko indar asko ematen digu, gure proiektuak geroz eta babes gehiago daukala ikusteak. Eta ezinbestean, mugimendu indartsua behar dugu zapalkuntza patriarkalarekin bukatzeko eta bide horretan gaude.


...ari gara 5

Bilgune Feministaren mugarri nagusia, eguneroko lana dela pentsatzen dugu.

Aurrera begirako erronkak Eta aurrera begira zer? Zoritxarrez hasieran genituen helburu berdinak ditu Euskal Herriko Bilgune Feministak, oraindik ez baitugu nahi dugun herri feminista hori eraiki. Baina aurrera begira eta gaur egungo testuingurua oinarri hartuta erronka handiak bezain interesgarriak ditugu eskuartean. Euskal Herrian dagoen egoerak aukera berriak irekitzen dizkigu herritarroi orokorrean eta zehazki emakumeei, prozesu demokratiko bat abiatzeak gure bizi baldintzetan eta gure etorkizunean hobekuntzak ekarriko baititu. Gure eskubideen aitortza eta bermea lortzeko bidegurutzean gaude. Nahiz eta egungo sistema patriarkalak bizi duen krisi sistematikoak emakumeak egoera erabat prekarioan kokatzen gaituen eta azken urteetan lortu diren hainbat eskubide eta

eman diren aurrera pausoak arriskuan egon. Prekarietateak ezaugarritzen ditu gure bizitzak: Baina, gure borroka ez dago krisian eta konbentzituta gaude bizi dugun abagune soziopolitikoan denok elkarrekin aurrera jarraituz, gure helburuak lortuko ditugula. Aurretik esaten genuen bezala, egoera soziopolitiko honek ateak irekitzen dizkio borroka feministari. Gure eskubideen aitortza lortzeko momentu oso garrantzitsuan gaude, horrek emango duelako aukera eskubide horiek bermatzeko. Dena den guk eskubideen bermea errotik emango den aldaketa sozial eta politikoarekin lotzen dugu. Beraz, ezin dugu ukatu momentu klabe batean gaudela. Zapalkuntzari aurre egiteko beharraz gain, aukera berriak ireki baitira Euskal Herrian. Aldaketa sozial eta politikorako aliantza berriak sortu dira eta aliantzaz

gain zenbait eragile politikoek hartutako erabakiek prozesu demokratiko bat abiatzeko baldintzak inoiz baino argiagoak jarri dituzte. Gernikako akordioaren izenpetze zabalak, “ezkerretik eraiki� akordio estrategikoak eta gerora sortu zen Bildu koalizioaren hauteskundeetako emaitza garrantzitsuak, Aieteko bake konferentziak, ETA erakundearen azken adierazpenak zein konponbidearen aldeko herritarren aldarrikapenak ate berriak ireki dizkio Euskal Herriko eta euskal herritarron etorkizunari. Hiru elementu berri hauek eta aldaketa sozial eta politikorako dagoen premiak, momentu hau giltzarri bilakatzen dute. Feminismotik ezin dugu beste aldera begiratu, erantzun sendo bat emateko momentua da, feministen arteko aliantza, akordio eta lankidetzak inoiz baino garrantzi gehiago dute.


6 hamaika egiteko... EHko tradizio feminista munduan Borroka feminista Euskal Herrian indartsua izan da urte luzeetan, eta askorentzako erreferentzia bat izan da. Gainera euskaldunok beste toki batzuetara bidaiatzeko dugun ohitura eta kezkagatik eta gure herriak bizi duen zapalketa egoeragatik herrialde askotara joan gara. 80. hamarkadan

gogoratzen gara feminista asko Nikaraguara joan zirela, bertako emakumeekin hartu emana izatera. Azken urteetan, 2000. urtetik aurrera bereziki, emakumeen mundu martxako ekimenaren barruan toki handia egin dugu, bai herri gisa agertu garelako eta baita ekarpen feminista propioa egin dugulako. Euskal Herriko borroka feminista erreferentzia bat da leku askotan.

Emakumeek eta gizonezkoek borroka feministan bete beharreko lekua: Emakumeak borroka feministaren subjektu nagusiak dira, borrokaren motorra. Zentzu horretan aldaketaren protagonista nagusiak emakumeak direla esango genuke. Baina “emakumeak� horren barruan

kolektibo guztiak sartuko genituzke, patriarkatuak zapaltzen dituen guztiak, nahiz eta modu ezberdinean egiten duen. Kontziente gara “emakumeak� termino horrekin ez direla zapaldu guztiak identifikatzen eta horregatik borroka feministaren subjektua, gu, feministak garela aldarrikatzen dugu, patriarkatuak egokitu digun

sexua alde batera utziz. Gizonek aldiz, lan handia daukate egiteko eta ekarpen nagusi bat egiteko; sistema patriarkalak eman dizkien pribilegioak alde batera utzi behar dituzte eta ezarri dizkien mugak nola gaindituko dituzten erabaki. Hanka ezberdinak diren arren, mahai berdina eraiki nahi badugu askotan egingo dugu topo.


...ari gara 7

Hace diez años que empezamos a entrelazar la red feminista en Leitza. Retomando la tradición de nuestro pueblo, dimos comienzo una nueva iniciativa. Teníamos infinidad de cosas que hacer para conseguir nuestra soñada Euskal Herria feminista y sabíamos que en ese camino lo conseguiríamos. Durante estos diez años, hemos ido alimentado muchas y diversas redes. Diez años e infinidad de manos. Diez años e incontables corazones. Diez años y tantas sonrisas y lágrimas. Diez años y seguiremos en pie todos los necesarios. El nacimiento de Euskal Herriko Bilgune Feminista ha de establecerse dentro de un determinado contexto: la carencia de un refe-

rente feminista nacional (Egizan cesó su actividad en 1998), la dispersión del movimiento feminista y la voluntad de desarrollar un proyecto político completo e integral para Euskal Herria, hicieron que en el 2001 se creara el Bilgune Feminista. Pues bien, para nosotras la creación del Bilgune Feminista estableció bases muy firmes, ya que partía de una profunda reflexión común. En ese camino, los Encuentros Feministas de las Mujeres Abertzales han sido de gran importancia, y es que además de constituir espacios para la reflexión, también nos han facilitado la opción de diseñar nuestro futuro. En la Plataforma de la Marcha Mundial de Mujeres especificamos la Carta de Derechos, herramienta imprescindible en la lucha feminista, y los debates manteni-

dos durante su realización nos fueron de gran ayuda y aporte. A su vez, las últimas jornadas feministas también nos transmitieron mucha fuerza, no sólo a nosotras, sino a todo el movimiento feminista, y en ese sentido, han sido de gran relevancia en nuestro recorrido. De todas maneras, consideramos que el verdadero hito del Bilgune Feminista es el trabajo que día a día vamos realizando. Por desgracia, Euskal Herriko Bilgune Feminista mantiene los mismos objetivos que en su comienzo, ya que todavía no hemos podido construir la deseada Euskal Herria feminista. Pero con la mirada hacia el futuro y tomando como base el contexto actual, tenemos entre manos grandes e importantes retos. La situación actual en Euskal Herria nos abre

nuevas posibilidades a la ciudadanía, en general, y a las mujeres, en particular, ya que poner en marcha un proceso político democrático traerá mejoras tanto en nuestras condiciones de vida como en nuestro futuro. Estamos en el cruce para lograr que se reconozcan y garanticen nuestros derechos, aunque la crisis sistemática que está viviendo el sistema patriarcal actual nos esté posicionando a las mujeres en una situación de precariedad máxima y se estén poniendo en peligro varios derechos y avances logrados durante los últimos años. La precariedad caracteriza nuestras vidas, pero nuestra lucha no está en crisis, y estamos convencidas de que si seguimos todas juntas en la coyuntura socio-política que vivimos hoy en día, lo conseguiremos.

Nous avons commencé il y a dix ans à tisser notre toile d’araignée à Leitza. En prenant comme base notre tradition féministe, nous avons commencé à parcourir un nouveau chemin. Nous étions, et nous sommes encore sûres, qu’en prenant ce chemin, nous allions atteindre des grands buts. Pendant ces dix ans, nous avons nourri différents réseaux. Cependant nous avons encore un long chemin à parcourir entre rires et larmes, avec nos mains et nos curs. Euskal Herriko Bilgune Feminista (EHBF) est né dans un contex-

te où il manquait un référent féministe à niveau national basque –Egizan a cessé son activité en 1998-, faute d’une unité féministe. Notre organisation a été créé en 2001 dans le but de développer un projet politique intégral. La création de EHBF est parti après une profonde réflexion et d’une base très solide de compétences et de motivations,. Pendant ces années, les Journées Féministes des Femmes Basques ont eu une grande importance pour la communauté. Les Journées sont des espaces de rencontre, de réflexion, qui nous permettent de dessiner l’avenir qu’on souhai-

te. Les dernières Journées Féministes nous ont donné beaucoup d’énergie afin de poursuivre notre activité. Aussi, et par initiative de la Marche Mondiale des Femmes, nous avons participé à la création de la Carte Mondiale des Femmes pour l’Humanité, un outil absolument nécessaire pour notre chemin. Malheureusement EHBF a encore beaucoup de travail à faire pour construire un Euskal Herria juste et équitable. Actuellement, en prenant en compte le contexte politique, nous pouvons entrevoir de grands défis. Nous pensons que le processus démocratique

qui vit le Euskal Herria aujourd’hui est une opportunité pour améliorer les conditions de vie de tous, et, surtout, des femmes. Nous sommes à un point charnière afin e faire aboutir une déclaration et garantie de nos droits, car trop de femmes encore se trouve dans une situation de précarité et de vulnérabilité du fait de leur genre. Nous sommes une population dite «précaire » mais notre lutte n’est pas en crise et nous sommes sûres que si nous continuons ensemble l’opportunité d’atteindre nos buts ne s’en fera que plus concrète.


8 hamaika egiteko...

2 OST.

16:30-18:00 Izen-ematea zinean. 18:00-18:30 Harrera ekitaldia. Acto de presentación. Accueil. 18:30-20:30 Mahai-inguru nagusia eta eztabaida: Prozesu demokratikoa eta emakumeon hitza: han eta hemen. (Irlanda, Palestina, El Salvador-eko esperientziak zuzenean ezagutzeko eta gurean, fintzen joateko tartea).

Ema abertz

Mesa redonda y principal debate: Las voces de las mujeres en el proceso democrático: aquí y allá./Débat principal et discussion: Le processus démocratique et la parole des femmes: ici et ailleurs.

21:30 Afaria eskolako jangelan. 22:30 Anari eta Napoka Hiriaren kontzertuak Atekabeltz gaztetxean.

3 LAR.

9:30 Izen-ematea zinean. 10:00-12:00 Mahai-inguru nagusia: Eredu ekonomiko eta sozial feminista eraikitze bidean; gaurdanik, urratsak emanez. Hizlariak: Yolanda Jubeto (Ekonomilari feminista eta EHUko irakaslea), Miren Lizasoain (emakume baserritarra eta EHNEko kidea), Amaia Perez de Orozco (ekonomilari feminista, unibertsitateko irakaslea…).

TOPAKETA FE egitara

Mesa redonda y principal debate: Caminando, desde hoy, hacia la construcción de un modelo económico y social feminista. Débat principal: en marche pour construire un modèle économique et social féministe; dès maintenant, pas à pas. 12:30-14:00 Eztabaida-tailerrak. Talleres de debate. Ateliers-débats -Elkar zaindu dezagun: zaintza, ekonomiaren oinarri. Cuidarnos entre nosotras: los cuidados, como base de la economía. Soignons nous entre nous: le soin, base de l`économie. Dinamizatzailea: Bilgune Feminista. -Elikadura subiranotasunaren praktikak Euskal Herrian. Las prácticas de la soberanía alimentaria en Euskal Herria. Les pratiques de la souveraineté alimentaire au Euskal Herria. Dinamizatzaileak: EHNEko emakume baserritarrak eta Hazparneko

Emazteek Diote. -Prostituzioari begirada feministak. Miradas feministas a la prostitución. Regard féministe sur la prostitution. Dinamizatzailea: Amaia Lasheras, AUKERAko kidea. Membre d’AUKERA. -Gure gorputza osasuntsu. Cuerpos saludables. Nos corps en bonne santé. Dinamizatzailea: Mati Iturralde medikua eta B.Fko kidea. -Ilunpetik argira, emakume presoen errealitatea kontagai. Visibilizar la realidad de las mujeres presas. De l’ombre à la lumière, visibiliser la réalité des femmes prisonnières

Dinamizatzaileak: “Emakume preso/ohia-en: zaurgarritasuna eta autonomia” ikerkuntza feminista taldeko kideak,


...ari gara 9

4 IGN.

9:30 Izen-ematea zinean. 10:00-12:30 Mahai-inguru nagusia: Indenpendentzia dugu bidea, eta helburua: Euskal Herria feminista. Mesa redonda y principal debate: Nuestro camino es la independencia, y el objetivo: una Euskal Herria feminista. Débat principal: L’indépendance est notre chemin et notre but: Euskal Herria feminista. 13:00 Ondorioen kontaketa eta ekitaldi irekia. Acto de cierre. Acte de clôture.

akume zaleon V.

“7 ESKARPIA, 12 BARRA, 2 MAHAI, TALADRO BAT ETA 11 LAPUR” ERAKUSKETAEXPOSICiÓN –EXPOSITION IKUSGAI ATEKABELTZ HERRIGUNEAN. Ordutegia/Horario: ostirala 19:00-21:00 eta larunbata 16:00-20:00. Ikus dauden lanak: “Kartzela”: Miren Jone Ernaga Arzelus “1610- 2012”: Izaro Glz. Ieregi “Arrak eta garrak”: If Matxikote “ Bizirik lurperatua”: Maria Altuna Lizarraga “Kanibero erotikoak”: Uztaritz Betelu “Gorputzgrafiak” Nora Aurrekoetxea “Pol i ti koa ?” Irati Urrestarazu

Katia Reimberg (preso sozial ohia) eta EPPK kidea. MINISTAK -Aliantza feministak mugaz gaindi. Alianzas feministas transfronterizas. Alliances féministes transfrontières. aua Dinamizatzailea: Silvia Carrizo, Malen-Etxea emakume migranteen elkarteko kidea. 14:30-16:00 Bazkaria. 15:30-16:00 Teknologia berriak: eraldaketarako tresnak. Las nuevas tecnologías de la información: instrumentos para la transformación. Les nouvelles technologies: des outils pour la transformation.

16:00-20:00 Esparru anitzetako jardun feminista ezagutuz. Tailer desberdinak aukeran. Conociendo las diversas prácticas feministas. En connaissant les pratiques féministes en différents milieux.

-HEZKIDETZA 4 HAIZETARA: Arnastu parekidetasuna, usaindu ingurukoen elkartasuna, bizi zure askatasuna! La coeducación como proceso de transformación. La coéducation comme procès de transformation. -PAF (Praktika Artistiko Feminista) tailerra. Taller de PAF Práctica Artístico Feminista. Atelier de Pratiques Artistiques et Féministes. -Autodefentsa Feminista: gure aldarria eta jarduna. Autodefensa feminista:reivindicación y práctica. Autodéfense féministe: revendication et pratique.

-Emakume kazetari-sortzaile feministen asanblada. Asamblea de mujeres periodistas feministas. Assemblée de femmes journalistes féministes.

-Sexualitatearen izaera politikoaz hausnarketa feminista harilkatzen. Hilvanando una reflexión feminista sobre el carácter político de la sexualidad. En tissant une réflexion féministe sur le caractère politique de la sexualité.

20:00 triki-bertso-poteo Feminista! 21:30-22:30 Afaria eskolako jangelan. 23:00-04:00 Festa Atekabeltz gaztetxean:“Pailaztana klown-a”, kontzertuak eta dj-ak!…Fiesta en el gaztetxe!...La teuf au gaztetxe!!


10 hamaika egiteko...

PROZESU DEMOKRATIKOA ETA EMAKUMEON HITZA, HAN ETA HEMEN Munduan eta historian zehar gertatu eta gertatzen diren gatazka politiko eta armatuetan emakumeek era batean edo bestean parte hartu dute: batzuek, politikagintzan arituz edo armak eskuetan hartuz; gehienek gizonezko politikariei ala soldadu edo borrokalariei sostengu ekonomikoa, psikologikoa eta afektiboa emanez. Baina gatazka horietan guztietan badago parte hartzeko era gordinago bat: biktima zibilarena; “zeharkako� kalteen zerrendako kidea izatea eta gainera indarkeria espezifiko baten, alegia, mota desberdinetako sexu indarkeriaren biktima izanik. Orokorrean, gatazka politiko eta armatuetan emakumeek betetzen dituzten eginkizunak, jendarte patriarkalak bigarren mailakotzat jotzen dituen eginkizunak direla esan genezake, patriarkatuak bakealdietan ere emakumeei ezartzen dizkien rol mota berberak: zaindari eta gizonen sexu beharrak asetzeko tresna. Gainera, gatazka armatuak amaitzen direnean, emakumeen bizi baldintzek okerrera jotzen dute: gatazkan parte hartu duten gizonak jendarte zibilean berriro integratze aldera, neurri ekonomiko, sozial eta kulturalak abian jartzen dituzten bitartean, babesik gabe uzten dituzten emakumeak kasu; frontean borrokatu direnak, beren familien biziraupenaz arduratu direnak, buruzagi funtzioak betetzen dituztenak, alargundu eta babes ekonomikorik gabe gelditu direnak. Emakume askorentzat zailago bihurtzen da gerra ondoren bizirik irautea. Gatazka armatuetan emakumeek bizi dituzten errealitate gordin horiei aurre egiteko asmoz, nazioartean hainbat eki-

Emakume askorentzat zailago bihurtzen da gerra ondoren bizirik irautea.

men eta erresoluzio onartu dira, baita prozesu ezberdinetan hainbat bide jorratu ere. Beijing-en burututako Emakumeari buruzko IV. Mundu konferentzian jasota geratu ziren hartu beharreko neurriak. Guztiak, emakumearen parte-hartzea handitzeko eta indartzeko beharra azpimarratzen zuten eta era berean gatazka egoeretan eta indarrez hartutako herrialdeetan emakumeak babesteko deia egiten zen. Adierazpenean, bakea, emakumearen zapalkuntza ezarekin estuki lotzen zuten eta baita, gatazkaren konponbidean zein maila guztietan bake iraunkorra sustatzeko emakumeak oinarrizko indarra direla aldarrikatu ere.

Honez gain, 2000.urtean NBEko segurtasun kontseiluak; emakumea, bakea eta segurtasunari buruzko ebazpena onartu zuen. Honek, gatazkan dauden alde guztiei egiten die erreferentzia eta gatazkaren prebentzioa, kudeaketa eta konponbiderako erabakiak hartzen diren gune guztietan emakumearen parte-hartzea sustatzeko deia hartzen du kontuan. Halaber, bakea iraunarazteko pausoetan zein akordioak ezartzean genero perspektiba txertatzeko beharra azpimarratzen du. Nahiz eta horrelako tresnek berebiziko garrantzia izan beharko luketen, errealitatea bestelakoa da. Azken 20 urteetan nahiz eta kontzientzia maila areagotu


...ari gara 11

den, politika eta programetan genero perspektiba txertatzeko ahalegina handiagoa izan den, ezer gutxi aurreratu da bide honetan. Estatu eta gatazkaren parte zuzenak direnek ez dituzte erresoluzioan bildutako neurriak kontuan hartzen, ezta hainbat herrialdeetan emakume eta mugimendu feministak aldarrikatzen dutena ere. Euskal Herrian, emakume eta gizonen parte hartzea ez da berdina botere gune zein botere kudeaketan. Hori jendarte eremu anitzetan ikusi arren, ordezkaritza espazioetan areagotzen dela esan genezake eta Euskal Herriko gatazka politiko armatua konpontzeko sortu izan diren espazioetan ez da genero ikuspegia

txertatu ez bada mugimendu feministaren ekimenez izan. Honetaz jabetuta, eta justizian oinarritutako bake baten eraikuntzan sinesten dugulako, Euskal Herrian berriki abiatu den bakerako eta normalizazio politikorako prozesuan ikuspegi feminista nola txertatu aztertu nahi dugu. Nazioartean dauden esperientzietatik abiatuta eta beste momentu politiko batzuetan proposatu ditugun bide, irizpide eta neurri zehatzak kontutan hartuta gaur egungo testuinguru politikora egokituko den apustua eztabaidatu nahi dugu. Galdera hauen bueltan eztabaidatuko dugu: Nola ikusten duzu egun emakumeok dugun parte-hartze poli-

tikoa? Ados al zaude gure partehartzea murritzagoa dela esaten denean? Zergatik dela uste duzu? Emakumeok konturatzen ote gara prozesuaren garapenean dugun garrantziaz? Zer egin dezakegu emakumeok prozesu honetan subjektua aktibo bihurtzeko? Nola bermatuko dugu konponbiderako prozesuan emakumeon eskubideak beteko direla? Zein da mugimendu feministaren lana eta izaera prozesuan baitan? Zein dira prozesua bera parekidea eta eskubide berdintasunean oinarritutakoa izateko hartu beharko diren neurriak? Zein bitarteko zehatz eskatuko dizkiegu prozesuan zehar osatzen diren gune ezberdinetan?


12 hamaika egiteko...

El proceso democrático y la voz de las mujeres A lo largo de la historia, en los conflictos políticos y armados que han acontecido y que acontecen en el mundo, las mujeres han participado de una u otra manera: algunas ejerciendo en la actividad política o tomando las armas; la mayoría, ofreciendo apoyo económico, psicológico y afectivo a los políticos, soldados o luchadores. Pero en todos esos conflictos existe otra manera más cruda de participar: ser víctima civil; formar parte de la lista de daños “transversales” y a su vez, ser víctima de una violencia específica: la violencia sexual de diversos tipos. En general, podríamos decir que las funciones que cumplen las mujeres en los conflictos polí-

Le processus démocratique et la parole des femmes, ici et ailleurs Les femmes ont toujours participé d’une manière ou d’une autre aux conflits armés et politiques actuels et passés à travers le monde et l’histoire : quelquesunes en agissant dans la politique ou avec les armes à la main ; la plupart en soutenant économiquement, psychologiquement et affectivement les hommes politiques, les soldats ou les lutteurs. Néanmoins, dans tous ces conflits, il existe une manière beaucoup plus dure d’y être impliqué : être victimes civiles ; être membre de la liste des dommages « collatéraux », et à cela il faut ajouter le fait d’être victime d’une violence spécifique, les différents types de violences sexistes. De façon générale, on pourrait dire que les fonctions accomplies

ticos y armados son aquellas que la sociedad patriarcal considera de segundo rango, aquellos roles que el patriarcado impone a las mujeres también en épocas de paz: meros medios para cuidar a los hombres y satisfacer sus necesidades sexuales. En Euskal Herria, las mujeres y los hombres no tienen el mismo grado de participación en los espacios de poder y en la gestión del poder. Si esto es evidente en diversos ámbitos sociales, podríamos decir que en los espacios representativos es aún más notorio, y que en los espacios creados para la resol u -

par les femm e s dans les conflits politiques et armés sont des fonctions considérées par la société patriarcale comme des fonctions de second ordre, c’est le même rôle que le patriarcat désigne aux femmes dans les périodes de paix: soignante et outil pour rassasier les nécessités sexuelles des hommes. Au Euskal Herria, la participation des femmes et des hommes n’est pas la même dans les lieux du pouvoir ni dans la gestion du pouvoir. Même si cela arrive dans différents espaces de la société, on pourrait dire que cela s’accroît considérément dans les espaces de représentation. Dans

ción del conflicto político-armado de Euskal Herria no se ha incorporado la perspectiva de género, a no ser por iniciativa del movimiento feminista. Siendo conscientes de todo esto, y porque creemos en una paz basada en la justicia, queremos analizar cómo introducir la perspectiva feminista en el recién iniciado proceso de paz y normalización política en Euskal Herria. Partiendo desde las experiencias internacionales y teniendo en cuenta los caminos, criterios y medidas concretas propuestas en anteriores momentos políticos, queremos debatir sobre la apuesta que mejor se adapte al contexto político actual. Debatiremos en torno a estas preguntas:

¿Cómo percibes la participación política de las mujeres hoy en día? ¿Estás de acuerdo cuando decimos que nuestra participación es menor? ¿Por qué crees que ocurre esto? ¿Nos damos cuenta las mujeres de la importancia que tenemos en el desarrollo del proceso? ¿Qué podemos hacer las mujeres para ser sujetos activos? ¿Cómo vamos a garantizar que se van a cumplir los derechos de las mujeres en la resolución del conflicto? ¿Cuál es el carácter y la labor del movimiento feminista dentro de este proceso? ¿Cuáles son las medidas que hay que tomar para que el proceso mismo sea paritario y se base en la igualdad de derechos? ¿Qué medios concretos vamos a exigir en los diferentes espacios que se vayan creando durante el proceso?

les espaces créées pour résoudre le conflit armé d’Euskal Herria la perspective de genre n’a pas été envisagée, sauf quand cela a été impulsé par le mouvement féministe. Étant conscientes de cette situation et parce que nous croyons à la construction d’une paix basée sur la justice, nous aimerions analyser comment ajouter la vision féministe dans le processus pour la paix et pour la normalisation politique que l’on vient d’entamer au Euskal Herria. Nous voulons discuter de la proposition qui sera adéquate dans le contexte politique actuel, en tenant compte des expériences internationales et des critères, des mesures et des chemins déjà proposés dans d’autres périodes politiques.

Le débat sera axé sur ces questions : Comment tu vois la participation politique actuelle des femmes ? Est-ce que tu es d’accord quand on dit que notre participation est plus réduite ? Pourquoi cela ? Les femmes, est-ce que nous nous rendons compte de l’importance que nous avons dans le développement du processus ? Que pourrions-nous faire en tant que femmes pour devenir des individues actives ? Comment allons- nous garantir que les droits des femmes soient respectés dans ce processus pour la résolution du conflit? Comment définir le travail et l’attitude du mouvement féministe dans ce processus ? Quelles sont les mesures à prendre pour établir un processus égalitaire basé sur l’égalité de droits ? Quels sont les outils à exiger pour les lieux qui se créeront pendant tout le processus ?


...ari gara 13

EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL FEMINISTA ERAIKITZE BIDEAN GAURDANIK; URRATSAK EMANEZ Elikadura subiranotasunaren praktikak Euskal Herrian

Hegoaldeko eta iparraldeko emakume baserritarrek euren eguneroko jardunaz arituko dira, eta elikadura subiranotasunaren praktikak zein modutan garatzen dituzten azalduko digute. Emakume baserritarren burujabetza lortzeko ezinbestekotzat dituzte elikadura subiranotasunak barnebiltzen dituen praktikak. Zeinetan, helburua: merkatua, antolamendu sozialaren erdigunetik ateratzea eta, bertan, elikadura zein giza premien estaldura jartzea den; honela, emakumeek egin eta balioesten ez diren lanak onesten dira, eta jendartearen antolamendua bera jartzen da kolokan, hala nola, zainketaren ardura emakumeen esku uztea. Baina ezinbestean, elikadura subiranotasunaren norabidean sortuko dugun eredu alternatiboak, emakume baserritarren autonomia (fisikoa, emozionala, ekonomikoa, politikoa..) ziurtatu beharko du.

Ilunpetik argira, emakume presoen errealitatea kontagai

Kartzeletan presoek bizi dituzten egoerak ikaragarriak direla jakin badakigu, baina, emakume presoen egoera are eta latzagoa izan ohi da askotan. Hori gatoz zuekin konpartitzera, puntu beltz bat: espetxea. Horretarako, preso egondako emakumeak eta emakume presoen inguruan “Emakume preso/ohien: zaurgarritasuna eta autonomia” ikerketa lan feministako kideak izango dira. Atxiloaldia, errepresioa, kartzela, amatasuna, sexualitatea, integrazioa e.a. Hein batean, kartzelak emakumeon bizitzetan uzten duen aztarna izango dugu kontagai. “…horrela bizi dugu sexualitatea presook, modu errepresibo batean maite dugunarekiko: ezkutuan, zikina bailitzan... aldiz beraiek euren botereak ematen dien inpunitatearen babesean sexualitate basati, zikin eta higuingarriena praktikan jarri eta inposatzen digute…”. Lyon-Corbas (Frantzia) kideek eginiko lanetik hartua.

Prostituzioari begirada feministak

“Prostituzioa gobernuei interesatzen zaie, legeak sortzen dituzte; adibidez, kalean praktika ez dadin, “ikusgarria” gerta ez dadin. Lege hauen inguruan bozkatuko dute aukera hori dutenek; aldiz, prostitutak, beraiek, ez dute horrelako interesik sortzen. Hauek ezin dute bozkatu, gehienak (%90a) migranteak dira eta (baitira). Ezin dituzte, gizarte laguntzak kenduko dizkietela esanez presionatu edo mehatxatu, hauek gehienetan ez baitituzte eskatzen edo jada aurrez ukatu dizkiete. Ezin dira lan merkatuan sartu (hau da, bazterketa soziala jasaten duten kolektiboei gobernuek planteatzen dieten bide bakarra), hauek, askotan ez daude prest miseria baten truke lan egiteko; ez baitie ahalbidetuko bizitza duin bat izatera, ez beraientzat eta ezta, euren haurrentzat ere. Orduan, zein da asko irabazi eta lan duin baten aurretik prostituta izateko hautua egiten duen batek eduki dezakeen arazoa? Aurreko galderan dago erantzunaren koska: prostituzioaren praktika duintasunezkoa ez dela baieztatzea, hau da, prostitutek jasaten duten estigma sozialaren oinarria. Eta hau konpontzeko, ezinbestean, jendartean kontzientziazioa ezinbestekoa da; egun dugun gabezi horretan sakondu behar dugu…”, (Amaia Lasheras, Aukerako kideak, 2011ko Emaraun-erako idatzia).

Bizitzea merezi duten bizitzak ehunduz

Gure gorputza osasuntsu

Zer da osasuna? Gaur egungo osasun sistemak gorputz osasuntsuak ahalbidetzen al ditu? Nola eragiten du generoak osasunaren definizioan? Galdera asko eta lortu beharreko alternatiba feministak kontuan hartu beharreko gakoetako batzuk hauexek: norberaren zaintza eta osasunaren gestiorako autonomia, osasunaren zaintza indibidualki eta kolektiboki lortzeko deszentralizazioa eta desmedikalizazioa, osasungintzaren inguruko hezkuntza berria, bereizkerietan oinarriturik ez dauden osasun politikak.

Aliantza feministak mugaz gaindi

Egungo gizarte politiketan ikusezinak dira emakume etorkinak, eta “arazotsua” den sektore baten gisa tratatzen dituzte, zeinetan, asko bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden. Emakume langile etorkinak, genero eta klase zapalkuntza bete-betean bizi dute, eta euren egunerokoa bi identitate edo hiru (kultura) hauen elkar gurutzaketaren emaitza da. Irregulartasunak ere subjektu hauen bizitzak zeharkatu eta baldintzatzen ditu. Baina, migrazio prozesua emakume langile askorentzat ahalduntze prozesu bat ere badela azpimarratu izan du, Silvia Carrizo, Malen etxea Gipuzkoako emakume etorkinen taldeko kideak. Migrazioa prozesua aldakorra dela, nahiz eta migrazio bakoitzak emakume bakoitzaren biografiaren historiari erantzuten dion; elkarbanatu litezkeen eragin bideak badaudela ere adierazten du Carrizok; eta horiek bilatu behar ditugula. Emakume langile etorkinen egoera, askotan erreza ez den arren, aliantzak egiteko beharraz hausnartu nahi dugu tailerrean. Hau da, elkar konpartitzeko dugunari so egin, elkar hartu eta eraikitzeko dugunari ekin; ekinez egiten baita bidea!

Gaur egungo gure sistema krisian dago. Sistema sostengagaitza da bai etikoki, bai ekologikoki, bai giza ikuspuntutik begiratuta ere. Hori dela eta, sistema zibilizazio-mailako krisi multidimentsionala jasaten ari dela esaten dugu: “garapen” ereduaren zutabeak eta “garapenaren” ideia bera jarri behar ditugu zalantzan, krisian. cUIdadaniaren ideia: subjektuok elkar aitortzeko beste modu bat, zaintzak erdian jartzen dituena. Ciudadaniaren nozioarekiko haustura bat da, azken horrek merkatu kapitalistak epizentroan jartzen dituen gizarteetan aitortu baititu subjektuak. (Amaia Perez de Orozco)


14 hamaika egiteko...

JARDUN FEMINISTAK Emakume kazetari-sortzaile feministen asanblada Egun, mass-mediak duten garrantziaz jakitun, egungo errealitatearen zertzelada nagusi batzuk atera nahiko genituzke hedabideetan lanean zabiltzaten edo ibili zareten emakumeokin. Gure nahia, topaketa hauetan, hedabideak gertutik ezagutzen dituzuen emakumeak ere elkartu eta guztien artean komunikazio eremuaren inguruko hausnarketa eta eztabaida egitea da. Horrela, hutsuneak eta beharrak identifikatu eta guztion artean beharrezkoak diren tresnak martxan jar ditzagun, hedabideen eremua ere parekide egin dezagun.

PAF (Praktika Artistiko Feminista) tailerra Zergatik praktika artistiko feministak? Lotu itzazu gezien bitartez eta galdera posibleak sortu: Nola? Noiz? Zer? Zergatik? Zertarako? Non?

Beste begirada bat? Artea tresna politikoa? Praktika Artistiko Feminista? Identitateak kuestionatu? Artibismo feminista? 7 eskarpia, 12 barra, 2 mahai, taladro 1 eta 11 lapur?

HEZKIDETZA LAU HAIZETARA: Arnastu parekidetasuna, usaindu ingurukoen elkartasuna, bizi zure askatasuna!

Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoak erroan eragin nahi du, barren barrenean. Pertsona burujabe eta osasuntsuen hezkuntzan sinesten dugulako, feminismotik sortu eta eraikitako hezkuntzan. Parekidetasunean oinarrituko den eta sexista izango ez den hezkuntza sistema lortzeko bidean gure indarrak, motibazioa eta ahaleginak zentratu nahi ditugu. Bide horretan, beharrezkoa iruditzen zaigu, bai udalgintzatik, ikastetxeetan, guraso elkarteetan, etxean edo munduko bazter guztietan, hau da eremu guztietan, ikuspegi honetatik eragitea, justizian oinarrituko den hezkuntza martxan jartzea. Hezkidetza Plan Integrala egitea beharrezko lana dugu Euskal Herrian. Amets eta erronka honi eutsi nahi dio Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoak, bide horretan beharrezkoak diren tresnak eskainiz. Horien artean, berriki martxan jarri dugun Hezkuntza sareko blog-a dugu: eztabaidarako, hausnarketarako, elkartrukerako, proposamenak egiteko, material/proiektuen bilketarako... baliogarria izango zaigun feministon gunea. Zelan zabaldu dezakegu herrietara/hezkiguneetara egitasmo hau? Zeintzuk ditugu aurrera begirako lehentasunak? Nola eragin dezakegu? Zeintzuk dira eman beharreko hurrengo urratsak hezkidetza gure eguneroko errealitate bihurtu dadin?

AUTODEFENTSA FEMINISTA: gure aldarria eta jarduna!

Sexualitatearen izaera politikoaz hausnarketa feminista harilkatzen “Askotan, sexualitatea diskurtso naturalitzatzaile edo esentzialistekin nahaspilatu den eremua da, bere karga politikoa difuminaturik utziz. Guretzat, feministontzat, ideologiaz kargaturiko esparrua den heinean, ezin dugu gai honek daukan garrantzi politikoa ukatu. Sexualitateak norbanakoa gainditu egiten du. Beste esparruekin gertatzen den bezala, sexualitatea ere, eraikuntza bat da. Isolaturik ulertezina den gertakarien multzoa da. Horregatik, feministok, eraikuntza soziokultural, historiko eta politiko hau birpentsatu behar dugu. Are gehiago, guk nola ulertzen dugun eta guretzako nolakoa izan beharko lukeen hausnartu eta definitu behar dugu. Norantz goazen zehazteko.�

Azken urteotan, Bilgune Feministan, indarkeria sexistari guk geuk (norbanakoan zein kolektiboki) aurre egiteko Autodefentsa Feministaren beharra ezinbestekoa dela ikusi dugu. Horregatik, Autodefentsa Feministaren lanketa eta zabalpena gure lan ildo nagusietako bat bilakatu da. Tresna hau emakumeengandik eta emakumeentzako egina da, gure arteko elkartasuna oinarritzat hartuta. Tailerra bi zatitan banatuko dugu: Hasteko, Euskal Herrian Autodefentsa Feministak izan duen ibilbidea ezagutuko dugu, baita Bilgune Feministaren barnean honek izan duen bilakaera zein egun esku artean ditugun lanketa eta proiektuak. Ondoren, AF lantzeko modu ezberdinak azalduko dizkigute esperientzia gisa Donostia, Bartzelonako eta Alemaniako lagunek. Honen ostean, talde txikietan banatuko gara hainbat kontuen inguruan hausnartzeko: Zein neurri hartzen dira gaur egun indarkeria sexistari aurre egiteko? Ze tresna sortu, indartu, moldatu behar ditugu? Zeintzuk dira aurrera begirako erronkak?... Bigarren zatian, tailer praktiko bat egingo dugu Alemaniako lagunekin. Izan ere, hauek Autodefentsa Feminista haurrekin lantzen baitute eskoletan, eta tailerrak zelan egiten dituzten azalduko digute m o d u praktikoan.Oharra: praktikotasunagatik tailerra 60 lagunei mugatua izango da.


...ari gara 15

EUSKAL HERRIAREN ALDAKETA, EZINBESTEAN FEMINISTA!! Hamar urte bete ditugula ospatzeaz gain, gure ibilbideari errepasoa egin eta berresten dugu, 2002an egin genuen lez, Euskal Herriari emakumeon eskubideen aitortza eta bidezko harreman ereduak helburu dituen proiektu politiko feminista eskaintzen jarraituko dugula. Sortutako helburu berdinei jarraiki, bizi dugun abagune historiko eta sozio-politiko honetan, inoiz baino ozenago eta irmoago aldarrikatzen dugu Euskal Herria gatazkarik gabeko eszenatoki batera zuzentze bidean, feministon ekarpena eta beraz, Mugimendu Feministaren aitortza politikoa ezinbestekoak direla. Une honetan bizi dugun krisi ekonomiko eta soziala: eskubideen urraketek, zerbitzu sozialen murrizketek eta pribatizazioak, ezkutuko lanak zein lan baldintzen prekarietateak ezaugarritzen dute. Guzti honetan emakumeok zeresan handia dugu, izan ere, gu baikara krisiaren aurrean kaltetuenak: maila politiko, ideologiko eta ekonomikoan jasaten dugun zapalkuntza kapitalista patriarkarrak eskubideak alor guztietan urratuak izatera baikaramatza. Horrela, instituzioetatik hartzen ari diren neurri eta erabaki ekonomikoek, funtsean eskubide sozialen urraketa dakarkigute: lan eta bizi baldintzen prekarizazioa, langabeziaren igoera, ezberdintasun sozialen areagotzea, finean, pobrezia. Bete-betean pairatzen ari gara. Krisiaren ondorioa, baina gobernuek, plazaratzen ditugun alternatiba bideragarri eta iraunkorren aurrean ere entzungor egiten jarraitzen dute. Baina orain dela urtebete aldarrikatzen genuen bezala, gure

borroka eta gure baloreak ez daude krisian, eta inoiz baino beharrezkoago diren konbentzimenduz aurten ere kalera irteteko deia zabaldu nahi dugu. Martxoaren 8 honetan, mugimendu feministarekin batera, gure tokia, gure protagonismoa, gure beharra, gure aitortza politikoa alegia, aldarrikatuko ditugu. Jendarte justuago baterako eralda-

honetan ere, arriskuan eta mehatxupean ikusten ditugularik eskubide asko eta asko. Emakumeok etxera itzuli gaitezen nahi dute: familia ugariak osatu eta sistemaren mesedetan jendartearen erreprodukzio lanetara dedikatzera kondenatu. Izan ere, etxeko lanak, haurren heziketa, zaintza bezalako lanak naturalki gureak bailiran saltzen dizkigute diskurtso, mezu, eta politika ezberdinen

une honetan prozesuaren hauspo. Guri dagokigu prozesuaren edukiak eta norantza definitzea, baina ez dezagun pentsa ekarpenak egiteko gune eta momentua eskainiko digutenik. Aitzitik, guk geuk sortu behar dugu espazio hori, mendeetan zehar ukatuak izan zaizkigun eskubideak aldarrikatu eta eragiletza politikoa aitortu behar digute aterabide demokratikoa diseinatzen dabiltzanek. Horretarako, emakumeon sarea indartu eta norberak bere esparruetan zein kolektiboki ere subjektu izan behar gara aldaketa honetan: eraldaketa feminista izango baita, ezinbestean! Beraz, elkartu gaitezen, nazioarteko feministekin zubiak eraiki eta bultza dezagun benetako elkarrizketa eta parte hartze soziala gure herriaren etorkizunaren gaineko eszenatoki demokratikoan. Beraz, Euskal Herria eraikitze bidean feminismotik eragin behar dugu: mugimendu feministari zein herri mugimenduari oro har eragiletza politikoa aitortzeko, feministon jarduna legitimatzeko, jendartearen bizi baldintzak hobetuko dituen eredu ekonomiko eta soziala eraikitzeko; finean, pertsona askez osatutako herri askea lortzeko. Eta horretarako, oroimena garen bezala ametsa ere bagarelako!

ketarako gakoak emakumeon bizi baldintzak hobetzeko borrokak, emakumeon eskubideen aldeko borrokak eskainiko dizkigulako. Feminismoa baita sustraietara jotzen duen aldaketarako oinarri. Gu gabe ez delako justizia sozialik izango!

bidez. Hala, krisiaren aitzakiapean, zerbitzu eta eskubide sozialen murrizketekin ideia hau indartu eta bortxaz eremu pribatura itzuli gaitezen dute helburu. Baina jai dute gurekin; gure borroka ez dago krisian; iruzurrik ez!

Larritzat jotzen dugu eta kezkatzen gaitu, era berean, eskuineko mugimendu kontserbadorearen erasoaldiak, zentzu

Une historikoa bizi dugu. Euskal Herria bake eta normalizazio prozesuan murgildurik dago, eta euskal jendartea izan behar da

GORA EMAKUMEON BORROKA! GORA BORROKA FEMINISTA!!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.