Emaraun maiatza- ekaina 2014

Page 1

ARRAKALA

ZURIÑE RODRIGUEZ LARA

IRUÑAKO MANIFESTAZIOA

MEFSST 2

...+


erantzun

GOZATU

IKASI

aurkibidea aurkibidea

Aurkibidea

2

Erreportajea

3

Askatu mataza

6

Irudia

8

Saretik

9

Herrien txokoa

10

Emakumeok plazara!

11

Kuleroen kaxa

12

E

ema(H)itza

uskal herritarron eskubideak eta bizi baldintzen aurkako ofentsiba ikaragarria bizitzen ari gara urteetan sistema kapitalista patriarkalak sustatutako politika neoliberalen ondorioz. Kapitala erdigunean kokatzeak, kontsumo arduragabeak, espekulazioak, ustelkeriak, zaintza eta etxeko lanen ikusezintasunak, austeritate neurriek... mesede egin diete eta egiten jarraitzen diete bankari zein aberatsei eta kalte egiten digute herritarroi, bereziki emakumeoi. Egungo testuinguru sozial eta politikoak biziki arduratzen gaitu: urteetan borrokaren bitartez irabazitako eskubideak galdu ditugu, bizitza duin bat izatea gero eta zailagoa izanik. Martxan jarritako austeritate neurriak ez dira murrizketa edo momentuko erabaki puntualak, egiturazko neurriak dira. Boteregune politiko eta ekonomikoetatik eginiko aldaketa guztiek, emakumeen etxeratzea eta familia heteropatriarkala indartzea dute helburu. Eta hori gutxi balitz, eskuin muturra, eliza kontserbadorea bidelagun hartuta emakumeon eskubideak murrizten ari da sexualitatea eta gure gorputzen gaineko kontrola areagotuz. Kasu Gallardonek proposatutako lege aurreproiektua.

Ultrakatolikoek Espainiako Gobernutik, Eliza bide lagun, hasi duten ofentsibari aurre egiten gabiltza emakumeok gure gorputzaren gainean erabakitzeko dugun eskubidearen alde. Gallardonen abortu legeari ezezko argia adierazi genion Iru単ean apirilaren 5ean egin genuen nazio manifestazioan elkartu ginen 10.000 lagunek. Erantzuna martxan dugu, bai Euskal Herrian eta baita beste herrialdeetan ere. Eredu ekonomiko eta sozialaren aldaketa ezinbestekoa dela pentsatzen dugunok elkartu eta eztabaidatzen dihardugu zer nolako herri eredua nahi dugun, zer nolako Euskal Herria. Honen adibide dugu Eskubide Sozialen Kartaren eztabaida, etorkizuneko baliabide. Bide onetik goaz, eragile sozial eta sindikalen arteko indar batuketaren bidez, saretuz, baldintzak bilduko ditugu eredu ekonomiko sozial justu, humanoago eta feminista bat sortzeko bidea egiten jarraitzeko. Bizi ereduen aldaketa sakonen aurrean aurkitzen gara. Horregatik euskal feministok orain eta aurrera begira egin beharreko bidean berkokatu behar dugu. Egun Euskal jendartean eman diren aldaketa prozesuak ikuspegi feminista batetik landu, egoera politiko eta soziala aztertu, herrialde anitzetan darabiltzaten estrategia eta lan molde feministak ezagutu; azken batean, Euskal Herri feminista eraikitze bidean aurrera begira eman beharreko urratsak definitzeko momentuan gaude. Ariketa honekin hasiak gara. Eta hurrengo ikasturtean jarraituko dugu abenduan ospatuko ditugun Emakume abertzaleon VI. Topaketa feministetan.

maiatza/ekaina 2


PARTEKATU

;

# eztabaidatu

BAI DEFENDATU

reportajea erreportajea

SEXUA LITATEAREN EZTABAIDA uskal Herriko Bilgune Feministatik sexualitatearen i n g u r u a n hausnartzeko erreminta argitaratu dugu. Urteetan zehar jardunean ateratako ondorioak, edukiak eta ideiak eztabaidarako txosten ireki batean bildu ditugu. Kolektiboki sortutako txostena da; kolektiboa izaten jarraitu eta bizirik mantendu nahi duen dokumentua da, aldaketei zabalik egongo den dokumentua.

E

Pertsonala eta politikoa uztartzeko, pentsatzen jarraitzeko, gaiaren inguruan hausnartu eta ekarpen berriak egiteko, eztabaidaz-eztabaida denon artean osatzen jarraitzea da helburua. Testua irakurri eta elkarbanatzeko gonbita egiten dugu sarreran, txostena lau haizetara zabaldu eta ahalik eta txoko gehienetan hizketaldiak pizteko. Eraiki ditzagun zubiak, txostenetik gure praktiketara egon daitekeen amildegi horretan!

Gaur egungo jendartean ugalketan oinarritutako sexualitate eredua da normala, ordenaren barruan dagoena

SEXU-GENERO SISTEMA: SEXUA ETA GENEROAREN ERAIKUNTZA SOZIALA

B

ai generoa baita sexua ere, eraikuntza soziokulturala dira. Egungo jendartea, eredu dikotomiko honen gainean eraikia da, eta jendartearen instituzio ezberdinek (zientzia, komunikabideak, hezkuntzak‌) eredu dikotomiko hau erreproduzitzen dute diskurtso ezberdinen bitartez. Ikuspegi honetatik errealitatea aztertuz gero, sexualitatearen eremua, eredu bitar eta hierarkiko honen gainean eraikita dagoela ikus daiteke, sistema patriarkalari erantzuten dion sexualitate eredua, emakumeen gorputzen kontrola eta menpekotasuna mantentzea helburu duena.

SEXUALITATEAREN ERAIKUNTZA SOZIALA: SEXU UGALKETAREN ORDENA

G

aur egungo jendartean ugalketan oinarritutako sexualitate eredua da normala, ordenaren barruan dagoena. Aitzitik, eredu hegemonikotik at sortzen diren sexualitate eredu anitzak, ez normalak, patologikoak, kaotikoak‌ dira. Ondorioz, ugalketan oinarritutako eredutik kanpo dauden identitate eta praktika guztiak gutxituak izango dira, estigmatizatuak. Ugalkortasuna irizpidetzat duen sexualitateak ordena eta menpekotasuna sortuko du; ugalketa ez ugalketaren gainetik jarriz eta ondorioz gorputz ugalkorra, desira ugalkorra eta plazer ugalkorra gainontzeko adierazpenen gainetik egonik, hemendik kanpo emango diren moduak eta adierazpen anitzak ez normalak, gutxituak dira. 3


PARTEKATU

;

reportajea erreportajea

# eztabaidatu

BAI DEFENDATU

ERREALITATEA AZTERTZEN

G

ure errealitatean bizi dugun sexualitate eredua egitura neoliberal eta patriarkaletik eratortzen da: harreman koital heterosexuala. Harreman mota hau, kapitalismoak bere biziraupenerako beharrezkoa duen eredu sexuala da. Eredu honek sexualitate eredu ugalkorra eta ez ugalkorraren arteko gatazka dakar eta, era berean, heterosexualitatea eta homosexualitatearen artekoa. Sexualitate ugalkorra zein heterosexualitatea hierarkiaren goiko partean kokatzen dira. Ideia hauek, sexualitatearen naturalizazioa eta biologizazioa dakarte, bultzada primarioei eta senari lotutako kontu bat bailitzan. Sexua, sexualitatea eta erotikaren dimentsio kulturala, ikasia, hortaz, eraikia izana, ukatzen da. Sexualitate eredu hegemonikoak sexualitatea bizitzeko modu bakarra onartzen du, sexualitate “ona” eta “txarra” definituz. Honek ere praktiken zilegitasuna dakar. Batzuk zilegi dira, modeloari erantzuten diotenak eta besteak ez. “Ona” ez den guztia, modelotik at gelditzen dena, estigmatizaturik dago. Praktika desberdinek identitateak sortzen dituzte. Emakume identitateak sortzen dira sexu praktiken arabera ere: praktika onak dituztenak eta praktika txarrak dituztenak. Sexualitatea bizitzeko moduan askeak garenaren ideia dago. Baina, askatasuna zer den eta zer puntutaraino gure praktikak ez dauden sexualitate eredu normatiboaz baldintzatuta galdetu beharko genieke gure buruei.

EREDU HETEROSEXISTA HEGEMONIKOA GAINDITUZ

G

aur egungo jendartean ugalketan oinarritutako sexualitate eredua da normala, ordenaren barruan dagoena. Aitzitik, eredu hegemonikotik at sortzen diren sexualitate eredu anitzak, ez normalak, patologikoak, kaotikoak… dira. Ondorioz, ugalketan oinarritutako eredutik kanpo dauden identitate eta praktika guztiak gutxituak izango dira, estigmatizatuak. Ugalkortasuna irizpidetzat duen sexualitateak ordena eta menpekotasuna sortuko du; ugalketa ez ugalketaren gainetik jarriz eta ondorioz gorputz ugalkorra, desira ugalkorra eta plazer ugalkorra gainontzeko adierazpenen gainetik egonik, hemendik kanpo emango diren moduak eta adierazpen anitzak ez normalak, gutxituak dira.

maiatza/ekaina 4

Sexualitatea plazeraren kudeaketa da eta kudeaketa hori ezinbestean feminista izan behar dela


PARTEKATU

;

reportajea erreportajea

# eztabaidatu

BAI DEFENDATU

ARRAKALA. ZIRRIKITU BAT HAITZEAN eteroaraua nagusi den jendartean bizi gara, baina zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?

izan ditzakeena eta halaxe planteatu nahi dugu. Desira aukerak: nola egituratzen da desira jendarte patriarkaletan? Zer suposatzen du egun lesbiana ala maritxua izateak? Genero identitateak: nola eraikitzen dira? Zein paper jokatzen du honetan bereziki hezkuntza sistemak? Eredu desberdinak planteatuko ditugu.

H

Heteroaraua patriarkatuaren ezarpenaren alderdi bat da eta hori hausteak bazterkeria eta zigor soziala ekartzen ditu. Gizon-emakume binomioa eta sexugenero-sexualitatearen arteko harreman naturalizatua sistema patriarkalaren aginduak dira, sozializazio prozesu indartsu baten ondorioz gure bizi proiektuetan, gorputzetan, erabakietan eragin handia duena. Hortaz, gure desio eta gorputzak heteroarautik kanpo kokatzen direnean, ezarritako emetasunaren moldeetan sartzen ez garenean, zigorra modu anitzetan agertzen da: bazterketa soziala, administrazioaren aurrean oztopoak, erasoak, etab. Eta hori gutxi balitz, egun, eskuin muturreko sektore kontserbadoreenak, boteredun politiko eta erlijiosoak bat eginik dogma akuilu dutela, herritarron askatasunaren aurka gogotsu dabiltza. Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen. Galdera hauek eta askoz gehiago mahai gaineratu eta eztabaidatzeko behar pertsonal zein kolektibotik sortu da proiektua, nolabaiteko erantzunak bilatu nahian. Testu askotatik eta bereziki Mugimendu Feministaren ibilbide eta diskurtsoetatik heteroarauaren hausnarketa desberdinak topatu ditugun arren, lurralde eremutzat Euskal Herria hartuta honen gaineko hausnarketa/eztabaida bultzatzen duen ikus-entzunezko lanik ez dugu topatu. Honela, gaiari ahalik eta era osoenean helduz heteroarautik aldentzen diren eta aldendu nahi duten esperientziak eta bizipenak ezagutu asmoz abiatu dugu egitasmo hau. Topatu gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak elkarlanean abiarazi duten proiektu bat bada ere, ahalik eta elkarlan sare handiena osatzeari ekin diogu hasieratik. Mugimendu zein norbanako desberdinen ahotsak/ esperientziak/borrokak biltzea baita

asmoa, haiek izango dira protagonista, proiektua haiena ere badela sentiarazi nahi dugu, hala baita. Bide horretan, elkarrizketatuekin zein kolaboratzaileekin etengabeko harreman zuzena mantentzen ari gara eta ekoizpen prozesuan guztiok ekarpenak egiteko espazioak sortzen ahalegintzea da asmoa. Honela, euskarri nagusi gisara dokumental bat izango duen tresna kutxa osatzeari ekin diogu. Orokorrean ezkerreko mugimenduei dagokienean bizi eredu askatzaileak aldarrikatzen ditugu. Baina eguneroko borroka eta diskurtsoak garatzerako orduan beste lehentasun batzuk jartzen dira. Guk aitzakiak albo batera utzi eta lehen lerroan jarri nahi dugu gaia. Haitzaren arrakalak azaleratzea dugu helburu eta horretarako dokumentalean ezinbestean landu beharreko gaiak zehaztu ditugu oinarrian, nahiz eta ondoren atal guztien arteko lotura eta nahasketa emango den gaiek euren artean duten loturagatik.

Diskurtso teorikoegietatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea da asmoa. Horretarako, ezinbestekotzat jo dugu Mugimendu Feministak eta zehazki lesbianek urteetan eginiko lanari aitortza egitea. Izan ere, oztopoak oztopo, gisa honetako gaiak eremu publiko eta politikora ekarri dituzten mugimenduak izan baitira eta hauek haitza arrakalatzeko bidean egindako ekarpenak ezagutzera eman nahi ditugu. Heteroaraua arrakalatzea, ofentsa ultraeskuindarra salatzea eta harreman eredu berrien aldeko saiakeran jarraitzeko iniziatiba izan nahi du proiektu honek. Harreman eredu berrien saiakera horretan ulertu behar da proiektu hau. Arrakala bezala izendatu dugu, bizi garen sistema honetan arrakala bat sortu nahi dugulako, dagoeneko arrakala bagarelako, bestelako ereduak badaudenaren erakusleiho bat eskaini nahi dugulako. Benetan praktikan bestelako ereduetan bizi diren pertsonen bizipenetatik abiatuta gogoeta zabaldu eta sistemak eskaintzen digun egoera eta aukera zurrunei, lurrikararen beldurrik gabe, ahalik eta arrakala gehien sortzen ari garelako. Haitzaren ertzetik, mundua arrakalatzera goaz!

Oinarrian baina gai hauek azalarazi nahi izan ditugu; sexu-genero sistemak guzti honetan duen eragina, heteroaraua orokorrean definitzeko saiakera, teoria hutsean gelditu gabe. Familia zein elkarbizitza egoera desberdinak: familia eredu nuklear heterosexualetatik irteten diren esperientzia eta diskurtsoak, derrigorrezko amatasunari uko egiten diotenak... Familia, izate dinamiko eta aldakorra dela ikusten dugu, forma asko 5


askatu mataza askatu mataza Nola irakurriko dut Euskal Herriko gatazka teoria eta ekintza feministatik abiatuta? Galdera hau oinarri hartuta “Generoa eta gatazka armatua: Begirada bat ETA-ko emakumeeiâ€? tesia garatzen ari da ZuriĂąe Rodriguez Lara. Jendarte gatazkatsuak zer diren eta bertan emakumeek zein rol jokatzen duten aztertu dugu berarekin. Nola ezaugarritzen da jendarte gatazkatsu bat?

P

atriarkatuak eta kapitalismoak binomio baten baitan erantzuten dio galdera horri, jendarte gatazkatsu bat bakean bizi ez den jendartea dela esanez. Moral tradizionalarentzat gatazkan dagoen jendarte batean talde armatuak daude, legalak eta ilegalak. Indarkeria kalean ikusi eta berarekin sozializatu gara jendarte gatazkatsu bateko partaideak. Edozein emakume bizi da jendarte gatazkatsu batean. Ikuspegi feminista batetik esan daiteke ez dagoela bakean bizi den inolako herrialderik. Bakea hitza problematizatu behar da, ez dago indarkeria gabeko herrialderik, kapitalismoa eta patriarkatua biolentoak direlako izatez. Beti dago talde armaturen bat legala bada ere. Binomioa desegituratu behar dugu. Bakea zer den, bake prozesu hipotetiko batean feministok non egon nahi dugun eztabaidatu behar dugu.

Zer da indarkeria? Jendarte gatazkatsu bateko partaideek indarkeria

maiatza/ekaina 6

normalizatu egiten dute bizitzan zehar. Gure jendartean gatazka bat presente dagoenez indarkeria sozializatua dagoen kontzeptua da. Honek indarkeria politizatzea dakar. Indarkeria kolektiboki eragiten duten agenteak identifikatuz gero, talde armatu legalak, ilegalak, kaleko indarkeria‌ jendartean dagoen indarkeria bakarra gatazkarekin zer ikusia duena dela ematen zaigu ulertzera eta horrek gainontzeko indarkeria motak ezkutuan mantenarazten ditu.

beren

Gatazkarekin zer ikusia ez duena indarkeria ez kontsideratzea oso arriskutsua da emakumeentzako, indarkeriaren inguruko kontzeptu hegemonikoa eraikitzen delako. Dimentsio bakarra du, gatazkarena. Gatazka ukitzen ez duten indarkeriak despolitizatu eta

feminismotik lidergoa hartu eta bakeari eustea da egin dezakeguna

desitxuratu egiten ditugu. Emakumeek gatazketan zer nolako indarkeria jasaten dutenaren irudia komunikabideek eraikitzen dute, biktima eta pasibo izaeraren baitan.

Ze aukera ditugu feminismotik jendarte gatazkatsu batean, indarkeria bizi duen jendarte batean bizitzean? Jendarte gatazkatsu batean bizitzeak aukerak eskaintzen ditu feminismotik. Txikitatik biolentziarekin sozializatu gara eta txikitatik egon da presente, beraz horren inguruan hitz egiten dugu. Horrek aukera ematen digu kolektiboki indarkeriaren inguruko kontzeptua politizatzeko eta hau indarkerian bizi ez den herrialde batek ezingo luke egin. Indarkeriaren aurpegi guztiak erakutsi behar ditugu. Feminismotik lidergoa hartu eta bakeari eustea da egin dezakeguna.

Gatazka politiko armatuak ulertzeko imajinarioak sortzen dira. Nola ematen dira genero rolak eta estereotipoak gatazka politiko armatuak bizi dituzten herrialdeetan?


Bakeaz eta indarkeriaz dihardugunean kontzeptu oso orokorrak erabiltzeko joera dugu jendartean. Kontzeptuon inguruan pixka bat gehiago arakatu eta argitu ditzagun. Gatazka zer den ulertzeko patriarkatuak ideia batzuk eskaintzen dizkigu eta beraz ezinbestekoa da ideia horiek dimentsio guztietatik begiratu eta hauei kritika egitea. Jendarte gatazkatsu batean jendartea sexualizatu egiten dela esan daiteke gizon-emakume binomioa indartzen delako. Gatazka bera maskulinitatearen eremu bihurtzen da eta indarra maskulinitate hau sendotzeko estrategia bezala erabiltzen da. Binomioaren beste aldea indartzeak feminitatearen eredu tradizionala indartzea dakar. Gatazka estereotipoak eta genero estereotipoak egon daitezke. Euskal Herrian adibidez gizonak gudari edo terroristak izan daitezke, emakumeak aldiz, terrorista eta gudari baina baita emakume on eta gaizto ere. Estereotipo hauekin apurtzea ezinbestekoa da. Biologikoki gizonak indartsuak direla esaten zaigu, gudaren alde egiten dutela eta emakumeak naturalki berez baketsuak garela. Emakumeei naturalki ahulak garela esaten zaigu eta gatazka ez dela guk politikoki eta aktiboki parte hartu dezakegun eremua. Emakumea eta aktibista izateak mina egiten dio patriarkatuari, emakumeari

egotzitako rolari muzin egiten diolako. Bizia eman beharrean bizia kentzeko hautua egiten duelako. Hala ere, aktibista izate horrek ez du esan nahi parte hartze politiko hori berdintasunean ematen denik eta beraz gatazka honetan analizatu beharreko kontua da. Patriarkatuak gatazka politiko armatuan hainbat estereotipo eraiki ditu emakumeongan. Egungo fase politikoan, konponbide garaian, emakumeok zein rol bete nahi dugun eta gure parte hartzea nolakoa izatea nahi dugun erabaki eta sortu behar dugu. Ezinbestekoa da gatazkaren

konponbidean Mugimendu Feministaren ekarpenak eraikitzen joatea.

emakumea eta aktibista izateak mina egiten dio patriarkatuari, emakumeari egotzitako rolari muzin egiten diolako

Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen

7


MARIA ALTUNA LIZARRAGA

maiatza/ekaina 8


saretik

saretik

haizea nire zirrikituetatik

h

ainbat sentipenek bustitzen, zeharkatzen naute egunero. Ene inguruan gertatzen den orori, ohikoa den horrez gain, beste aldeetatik begiratu eta hausnartzeko ohitura hartu dut. Inguruko gutxi batzuek baina, ez dute hau gustuko. Ez ei naiz normala.

azken belar meta

Gutxi batzuk diot, neure jarrera duten beste hainbat inguruan aurkitzeko zorte fina izan baitut bizi honetan. Bizitza bizigarri egiten laguntzen didaten horietaz nabil. Ni ez bainintzen hala jaio. Nire bizi-lagunek erakutsi didate bide hau egiten. Guztia zalantzan jartzen nabil, baita neure burua ere. Beti besteek (familiak, gelakideek, telebistak, aldizkariek, internetek, paretetako kartelek) esan zidaten txikitatik nolakoa izan behar nuen; zer zen zuzen eta onargarria, zerk egiten ninduen jendarte honetarako egokia: emakume euskalduna. Hizki lodiz azalean tatuatua ikusi ohi nuen hitz bikotea, guztia duda-mudan jartzen hasi aurretik. Gorputz mindua, arnasik hartzen ez zuen haragi piloa.

arrasto txikiak aldamenetik eginez, lur honetan erori nintzenetik jasotakoak des-ikasten eta berridazten nabil orain, egunero. Orain emakume euskalduna naiz sentipenek bustitzen eta zeharkatzen nauten bakoitzean. Emakume euskaldun izateko era anitzek nire azal biluzian xirri egiten didaten une bakoitzean. Neure buruari hanka sartu eta ateratzeko baimena ematen diodan bakoitzean. Bizi-lagunekin batzen nauena askatasunean bizitzeko gogoa dela ohartu eta denontzako arrakalak irekitzen ditugunean. Indartsu izan naiteke, jator, zital, gorrotagarri, maitekor... Orain aske nabil egunero bizi-lagunekin gustuko bideetan zehar.

Nor naizen, halakoa zerk egiten nauen etengabe ikasten eta jarduten ari naiz bidea egiten. Lagunek aurretik egindako zidorrari helduz edota neure 9


herrien

txokoa

maiatza/ekaina 10


makumeok plazara emakumeok plazara MEFST 2, MUSIKA ERREBOLTA FEMINISTA az EHko punk-rock eszenaren irakurketa feminista egiteko parada izan zen Zarauzko Putzuzulo gaztetxean antolatutako Musika errebolta feminista jardunaldian. Emakumeek testuinguru honetan dugun papera aztertzea zen erronka nagusia eta antolatutako ekintzei esker, bertaratutakoak aukera ezin hobea izan zuten gai honen inguruan ezagutzak, esperientziak eta sentipenak elkarbanatzeko. Jardunaldian egindako hausnarketetan oinarrituz, EHko punk-rock eszenaren argazkia irudikatu eta bertan eragin ahal izateko makina bat proposamen bildu ziren.

I

Eszenaren inguruko irakurketa feministatik abiatuta, testuinguru hau eraldatzeko ekintza zuzena beharrezkotzat jo zuten orain urte bete. Beraz, ibilbidean aurrera egiteko eta urrats berriak emate aldera, Musika Errebolta Feministaren 2. Jardunaldia antolatu zuten maiatzaren 10ean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Aurtengoan ere egitarau oparoa antolatu zuten hitzetatik ekintzetara pasaz. Goizaldean emakumeei zuzendutako soinu ikastaroarekin eman zioten hasiera errebolta feministari. Aran Vicedo musikariak bideratu zuen ikastaroa eta bertaratutakoak, musika ekipo baten muntaiaz eta erabileraz ikasteko parada ezin hobea izan zuten, alderdi teknikoan izan daitezkeen beldurrak uxatu eta kable artean ahaldunduz giro bikaina sortu zuten. Arratsaldean berriz, Euskal Herrian estreinezkoz proiektatu zen “Tomar el escenario� dokumentalaren aurkezpena izan zen eta luxuzko gonbidatua izan zuten, Elena Idoate dokumentalaren egilea hain zuzen ere. Tomar el escenario-k musika alternatiboan parte hartzen duten emakumeen esperientziak eta bizipenak biltzen ditu. Rol eta estereotipo sexistei muzin egin eta beraien lekua defendatu eta aldarrikatu duten emakumeen

testigantzak ezagutu zituzten saio honetan. Gaualdean berriz, gerri, lepo nahiz barruak askatzeko kontzertu itzela antolatu zuten Las Kassetes, Pitu Kaleya, Hijas del no eta Molly G. taldeekin. Azkenik, Korta y Pega DJaren saio dantzagarriekin eta Conectate Linda: Patty Earst vs. Taco de Raya DJen erritmo biziekin behar bezala eman zioten amaiera egunari. Badakizue, dantzarik egin ezean, hau ez da gure iraultza! Hemen da musika errebolta feminista!

11


HISTORIA DE LA PROSTITUCIÓN EN EUSKAL HERRIA Charo Roqueroren liburua

H

istoria de la prostitución en Euskal Herria’ argitaratu berri du Charo Roquerok Txalapartarekin. Arautegi eta auzi agiri zaharretako lekukotzekin, emakumearen, miseriaren eta prostituzioaren aurpegi gordinak dakartza. XVI. mendetik egun arte prostituzioak Euskal Herrian izan duen ibilbidea jaso du. Neskameak asko. XIX. mendearen aurretik bai ondoren ere prostituzioan amaitzen duten nesketako asko neskameak zirela nabarmendu du Roquerok. “Eta gogor zigortzen zituzten. Espetxe modukoak ziren, bai. Adibidez, haurdun bazeuden, haien esneak balio handia zuen, eta inude jartzen zituzten, familia aberatsetako emakumeek ez zutelako bularrik ematen. Emakumeak, prostituzioa egozten zietenean, galeretara bidaltzen zituzten, galera etxeetara”.

XIX. mendean, jarrera arautzailea izan zela irakur liteke liburuan: “... arautzea etorri zen. Prostituzioarekin bizi behar dugunez, ez dagoenez beste erremediorik, eta prostituzioak gaitz benereoak dakartzanez, arautu egingo dugu”. Honen ondoren, feminismoetan prostituzioaren inguruan egon izan diren jarrera desberdinak biltzen dira liburuan eta egungo egoera zein den ere azaltzen digu. Liburu interesgarria, ezkutuko ahotsak, bizipenak, egoerak ezagutzeko eta honen inguruan hausnartzeko.

Industrializazioaren eraginak. XIX. mendetik aurrerako gizartea erabat desberdina izan zen, industrializazioak irauli egin zuen Euskal Herria. Labe Garaiak Bizkaian, merkataritza Gipuzkoan Eta prostituzioa agerikoagoa bihurtu zen, putetxeak... Prostituzioaren arazo handienetako bat hauxe dela adierazten du liburuak: “Ez dela ezer frogatu behar; oso erraza da, salaketa asko izaten da horrekin, inbidia asko... Gerra ondoan horrelako asko izan ziren”.

kuleroen KAXA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.