HEZKIDETZA LAU HAIZETARA PROIEKTUA

Page 1

HEZKIDETZA LAU HAIZETARA


Aurkibidea •

Nortzuk gara Emagin?

Justifikazioa.

Egungo errealitateari begirada feminista 2.1. Bi sexu, bi genero sexualitate eredu bat 2.2. Gorputz irudiak: egungo estetika gure autoesimurako oztopo 2.3. Indarkeri sexista: meneko harremanen oinarri eta bitarteko 2.4. Zenbait balioen krisia: indibidualismoa eta konformismoa nagusi

Zergatik ikastetxe hezkidetzailea? 3.1. Hezkuntza sistema historian zehar 3.2. Ikastetxe hezkidetzailea aldaketarako tresna.

Hezkidetza praktikan. Ikastetxean eraginez. 4.1. Ikastetxean ikuspegi feminista txertatuz. Hezkuntza hezkidetzailea izateko egin beharreko urratsak. 4.2. Eremuz eremu egin beharreko lan hezkidetzailea. 4.3. Nork osatzen dugu ikastetxea. Elkarren arteko harremanak.

Eragileekin elkarlanean. Planteamendu komunak 5.1. Lan ildoak 5.2. Hezkuntza eragileak

“Hezkidetza Lau Haizetara”. Hezkidetza Plan Integrala. o

Emaginen zerbitzu eskaintza konkretuak

2


1. Nortzuk gara Emagin?

Emagin, 2003an sortu zen dokumentazio eta ikerkuntza zentro feminista dugu. Euskal Herriko Bilgune Feministarekin elkarlanean feminismoan oinarritutako jendarte berria eraikitzeko bideari ekin zion, emakume eta eragile orori aldaketarako lagungarri izango zaion tresna bat eskaini asmoz.

Bidea erraza ez den arren, Emaginek argi du bere norabidea, “Emagin egitasmoaren bidez, emakumeoi historian zehar ukatu zaigun lekua berreskuratu nahi dugu. Historian emakumeok egindako ekarpen feminista jaso, emakumeak orainaren protagonistak bilakatu eta azken finean, gure etorkizuneko aldaketarako eragileak izatea� litzateke hautua.

Emaginek hiru lan esparru lantzen ditu: formazio feminista, dokumentazioaren bilketa eta hedapena, eta azkenik, ikerketa eta analisi feminista. Hiru lan jardunetan ari gara buru belarri, norabide honetan sortzen ditugun lan tresna eta egitasmoek praktika feminista dute helburu, azken batean jendarte aldaketa balioetan, egitura politikoetan eta ekonomikoetan ematea ezinbestekoa delako.

Urte hauetan zehar ikerketa nahiz dokumentazio bilketa lanetan aritu gara, baita formazio lanetan ere. Batez ere ikastetxeetako ikasleekin, irakasleekin edota gurasoekin. Horrez gain zenbait hezkuntza eragilerekin ere elkarlanean aritu izan gara. Lan guzti honen ondorio da “Hezkidetza Lau Haizetara� egitasmoa.

Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoa. Hezkuntza,

jendarte

aldaketarako

landu

beharreko

eremu

estrategikoa

eta

ezinbestekoa dela ulertzen dugu. Gure indarrak, motibazioa eta ahalegina bertan zentratu nahi ditugu eta hezkuntza eragileei formazio, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatu. Hezkuntza hezkidetzailea lau haizetara zabaldu nahi dugu!

Horregatik

garrantzitsua

iruditzen

zaigu

orain

arte

Euskal

Herriko

Bilgune

Feministarekin batera elkarlanean egin dugun bidea. 2003an Minimoen Taula osatu genuen. Bertan hezkuntza eragile anitzek, beraien eskoletan hezkuntza egitura desberdinetan hezkidetza posible izateko minimo batzuk betetzeko konpromisoa hartu zuten. Urtez urte matrikulazio garaietan berriz, gurasoei zuzendutako kontzientziazio kanpainak egin ditugu. Gure helburua, gurasoak hezkidetzaren beharraz eta onurez jabearaztea izan da. 2004an

3


berriz, Hezkidetza Gida izeneko lan tresna praktikoa kaleratu genuen. Gida hau, batez ere hezkuntza formaleko irakasleei baina oro har hezitzaileei zuzendutako aholku, proposamen eta lan tresna multzoa da. Harrera ona eta interesa piztu zuen lana izanik, Hezkidetza Gidaren aurkezpenak eta eztabaida guneak sortzeari ekin genion hurrengo urteetan. 2009an berriz Hezkidetza Gida zabaltzeko, garatzeko eta azken batean bertan gomendatzen diren aholkuak praktikara eraman ahal izateko, hezitzaileentzat hezkidetza tailerra sortu genuen. Irakasleekin, kirol hezkuntzako, aisialdiko nahiz kultur hezitzaileekin egindako formazio lana esperientzia gisa hartuta, aurretik egindako ibilbidea borobiltzeko asmoz, “Hezkidetza Lau Haizetara� egitasmoa sortu dugu.

Hezkuntza eragileak ugari dira haur edo gazte baten hezkuntza prozesuan, hala nola gurasoak eta etxekoak, hedabideak nahiz teknologia berriak, ikastetxea, lagun taldea, aisialdia, kirola nahiz herriko kultur taldeak. Guztiak dira garrantzitsuak eta denak aztertu eta landu beharrekoak. Gure proposamenaren abiapuntu bezala ikastetxea proposatu dugu, bertan hezkuntza

eragile

anitzak

elkar

topatzen

direlako.

Ikastetxeak

gainontzeko

agente

sozializatzaileak barnebiltzen ditu eta gure egitasmoa ordenatzeko modu egokia iruditu zaigu.

Egitasmo honek ez du itxia eta estankoa izan nahi. Alderantziz, esperientzia, iritzi eta bizipenen arabera osatzen, garatzen eta aldatzen joatea nahiko genuke. Beraz gure gonbita irakurri, hausnartu eta ekarpen berriak proposatzeko deia egiten dugu.

4


2. Egungo errealitateari begirada feminista.

2.1. Bi sexu, bi genero, sexualitate eredu bakarra.

Bi sexu eta bi genero onartzen eta bereizten dituen sisteman bizi gara. Hauen artean menpeko harremanak ematen dira, hala nola arra emearekiko eta genero maskulinoa genero femeninoarekiko gailenduz. Sistema honek, bizitzaren eremu guztiak zeharkatzen ditu eta honen arabera antolatzen dira gure egitura ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak (hezkuntza sistema esaterako).

Sexu genero bereizketaren ondorioz ematen diren bereizkeria egoera hauek naturari edo biologiaren ondorio direla sinestarazi digute. Honela, neskak berez ahulagoak, sentikorragoak eta garbiagoak direla esango digute eta mutilak ausartagoak, beldurrik ez dutenak eta futbol zaleagoak, sozializazio desberdinduen ondoriozko ezaugarriak naturalak bailiran azalduz. Gure ustez, arrazoi biologista hauek bereizkeri egoera hauek determinatzeko aitzakia bat gehiago baino ez dira.

Egunerokoan gidatzen gaituen sexualitate eredua, aipaturiko sexu-genero sistema binario horretan oinarritzen da, eta eredu horren euskarri dugu koitoa oinarri den harreman eredu heterosexuala.

Egunerokoan gidatzen gaituen sexualitate eredua, sexu – genero sistema binario honetan oinarritzen da, harreman koital heterosexualean batez ere. Sexu desberdineko pertsonen arteko harremanak hartzen ditu ontzat, eta koitoaren gehiegizko goraipamena sustatzen du. Sexualitate eredu hau kapitalismoaren eta patriarkatuaren biziraupenerako tresna izango da. Sexualitate maskulinoa eta femeninoa guztiz desberdintzen dira eredu honen barruan. Sexualitate maskulinoa, behar biologiko, falikoa eta bultzadari oso lotua agertzen da, femeninoa berriz, emozionaltasunari, afektibitateari eta gorputzaren globaltasunari, eta ezaugarri horiek biologia eta naturaren bitartez azalduko dira.

Sexualitate eredu hegemoniko horrek, eredu maskulino patriarkalaren beharrei erantzuten die, plazer modu zehatzari: azkarra, genitala, bat-batekoa. Sexualitate eredu heterosexista honek, sexualitatearen mugapena ekartzen du, bai neskentzat eta baita mutilentzat ere. Sexualitatea harreman mota anitzetan dagoen elementua da, plazerarekin lotura duena, askotan gure motorra dena, desioak, motibazioak eta interesak bideratzen baititu.

5


Sexualitatea, plazeraren kudeaketa dela ulertzen dugu, praktika sexual anitzek osatzen dutena, ez soilik koitoak. Horregatik sexualitatea kontzeptua baino, “sexualitateak” kontzeptua erabiltzea egokiagoa iruditzen zaigu, adieraren aniztasun hori agerian utzi eta ikuspegi zurrunagoak ekidite aldera. Bizi-ziklo osoan zehar presente dagoen elementua da sexualitatea eta bizitzako garai desberdinen arabera aldatzen doa..

2.2. Gure gorputz irudiak: mendebaldeko estetika gure autoestimurako oztopo.

Gure gorputz irudian,

egun mendebaldeko edertasun estetika ereduak izugarrizko

eragina eta kaltea egiten digu. Egungo edertasun estetikoak ez ditu gorputz osasuntsuak sustatzen, alderantziz, gaixo, ahul eta menpeko diren gorputzen apologia egiten du.

Jendartean, ea zure gorputza gustuko duzun galdera luzatzen duzunean, ezezko handi batekin egiten dugu topo behin eta berriro. Ez gara gai gure gorputzak maitatu eta modu osasuntsu batean zaintzeko. Alderantziz, merkatuaren interesen araberako elikadura sistemaren parte gara eta aldi berean argaltasunaren goraipatzea eta gizentasunaren bazterketa erabatekoa ematen da.

Gure buru estimurako garrantzizkoa da gure gorputza maitatzea eta bere jabe garela sentitzea. Norberaren gorputz irudia gure nortasunaren parte da eta hortaz, norberarena da bere gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea. Publizitatearen eta estereotipo sexual markatuen ondorioz, gure gorputzek ez dute bizitza osasuntsurik eta askotan gorputzaren ukapenera egiten dugu salto.

2.3. Indarkeria sexista: menpeko harremanen oinarri eta bitarteko.

Indarkeri sexistak, emakumea menpeko egoeran mantenarazten du eta sexuen arteko botere harremanak betikotzen ditu. Botere harreman hauen existentziak emakume eta gizonen artean diferentziak ekarri ditu eta mendeetan zehar mota guztietako indarkeri sexista iraunarazi ditu. Emakumeak meneko eta esaneko egin nahi izan ditu sistemak. Pasiboak, delikatuak, menekoak, sakrifikatuak eta babesa behar dutenaren rolarekin identifikatu izan dira. Emakumeei gizonaren itzalean egon behar dutela errepikatu izan da behin eta berriz eta badirudi beren kabuz ez dakitela beren burua defendatzen.

“Menpekoaren” diskurtso hau, barneratzen joan dira emakumeak eta horrek beldurra eta izuak sentitu arazi dizkie. Txikitatik irakatsi diete beldurra sentitzen, gauzak “bakarrik” ez dituztela egin behar errepikatu baitiete. Adibidez, bakarrik bizi badira beldurra sentituko dutela

6


ohartarazi diete, kalean zehar

bakarrik baldin badoaz normalena beldurra sentitzea dela

sinestaraziz edota ezezagun bat hurbiltzen bada kontuz ibiltzeko esanez. Guzti horrek, “bakarrik� ibiliz gero arriskuan daudela jakinarazten diete. Beldur soziala eraiki da emakumeen gainean eta honek, kontrolpean mantentzen ditu, pasiboak, iniziatibarik gabeak eta espazio publikoak gehiegi okupatzen ez dituztenak.

Beldur honen helburua ez da inondik inora emakumeak babestea, baizik eta izu sentimendua areagotzea eta geldirik mantentzea. Ez dituzte beren gorputzen burujabe egin nahi eta ezta beren bizitzen jabe ere.

Mutilak berriz indarkeri iraunkorrean mugitzen diren harremanetan heziak izan dira. Uneoro mutilen arteko lehia eta elkar jotzea sustatuz. Oso ohikoak dira mutilen arteko indarkeri adierazpenak, beraien gizontasuna adierazteko modu bat da, ez direla neskak bezalakoak ezta marikoiak ere, gizona izateko indartsua izan behar da eta beharrezkoa denean indarkeria erabiltzea guztiz zilegi den praktika bihurtu da. Mutil asko sarritan, behartuak sentitu izan dira indarkeria erabiltzera, adierazpen horien faltan beraiek bihurtzen baitira biktima, marikoi bezalako irainen atzean edo “memelo� zintzoegi gisa geratuz.

Mutilentzat, etengabeko indarkeri adierazpen hauek presio bide oso gogorrak dira eta askok izugarri sufritzen dute ez daudelako adierazpen forma horietan eroso. Beste askok beraien amorrua eta haserrea ez dakite erasorik eta indarkeria erabili gabe adierazten eta honek egunerokoan etengabeko arazoak sortzen dizkie. Indarkeri adierazpen hauen bidez askotan, jaun eta jabe bihurtzen dira, munduaren jaun eta jabe gerrate eta gatazken bidez, herriaren jaun eta jabe edota ikasgela batean ere espazioaren eta protagonismoaren jaun eta jabe bihurtzen dira, beti ere indarkeria erabiliz. Jaun eta jabe izatea ordea ez da edozein mutilen patua, gizontasun eredu hegemonikoa jarraitzen dutenena eta garaile ateratzen diren mutilena bakarrik.

Esan bezala, sozializazio prozesu berezituak direla eta emakume eta gizonen artean meneko harremanak sortzen dira. Meneko harreman hauek mantenarazteko beste euskarri bat maitasun erromantikoaren ideologia litzateke. Haur eta gazteek txiki- txikitatik, etxean, ipuinetan, baina bereziki hedabideen bitartez, maitasun erromantikoaren ideologian barneratzen dira. Honela, neskak beraiek konkistatuko dituen printze urdinaren zain geratzen dira, jarrera pasiboak eta gizonekiko sedukzio jarreretan eroriz. Mutilak berriz, neskak konkistatzen dituztenak izango dira, aktiboak eta beren buruari garrantzia emango diotenak. Guzti hau oso lotua

dago

guzti

hau

aipatu

dugun

sexualitate

eredu

eta

desioaren

eraikuntza

heterosexistarekin. Abagune honetan, Autodefentsa feminista proposamen indartsua ikusten dugu norabidetzat.

Autodefentsa feministaren bitartez, emakume askeak eta autonomoak izaten

7


irakastea eta beren buruaren jabe izango diren pertsonak sortzea bultzatuko da. Era berean, norberarengan ziurtasuna areagotzea eta gaitasunetan sinestea edota norbera bere etorkizunaren, gorputzaren edota bizitza beraren jabe egitea landuko da. Bestalde, proposamen honen bitartez, norbere burua maitatzeko eta errespetatzeko gainontzekoei mugak jartzen ikastea lantzen da, horrek baikaramatza autonomiaz defendatzera. Eta nola ez, ezinbestekotzat jotzen da jarrera matxistak identifikatzeko eta guztiok hauei uko egiteko gaitasuna jorratzea.

2.4. Zenbait balioen krisia jendartean: indibidualismoa eta konformismoa nagusi.

Neoliberalismoa eta globalizazioaren ondorioz, egun gure jendartean nagusitzen diren balioek, hala nola lehiakortasuna, norbanakotasuna, konformismoa, kontsumo burugabea ‌ pertsona autonomo eta burujabeak sortzea zailtzen du eta ondorioz gure jendartea ere menekoa eta konformaerraza bihurtzen ari da pixkanaka.

Haurrei ez zaie autonomoak izaten irakasten, kritikotasunerako gaitasuna ez da lehenesten ez eta norberak bere erabaki propioak hartzeko burujabe izatea ere. Balio hauen faltan, sistema patriarkalak guretzat prest dituen zapalkuntza desberdinei errazago egiten diegu men. Honela txikitatik ezartzen zaizkigun zapalkuntza eta diskriminazio egoeretara ohituak gaude. Egun gainera, nerabeen artean konformismoa eta aldaketarako etsipena nagusitzen dira. Gazteek onartzen eta ikusten dute beraiek bizitzen ari dena ez dela justua eta ez daudela gustura horrekin baina etsipen handia dute eta aldaketarako ezintasuna sentitzen dute. Pixkanaka elkartasunaren eta kolektiboaren ideia, iraultzarena, aldaketarena galtzen ari dira.

Elkartasuna, elkarren arteko zaintza nahiz lankidetza ez dira bereziki lantzen eta gure ustez jendarte parekideagoa eraikitze bidean oinarrizko balioak dira. Auzolanean, elkar entzunaz, errespetatuz, ulertuz ‌ batak bestea zainduz, goxatuz eta lagunduz posible dira aldaketak eta posible da norbera lasaiago eta babesean sentitzea.

3. Zergatik ikastetxe hezkidetzailea?

3.1. Hezkuntza sistema historian zehar.

Emakumeek paper desberdina jokatu dute hezkuntzan historian zehar. Mendebaldeko kulturetan, hezkuntzarako eskubidea ukatua izan dute emakumeek urte luzeetan zehar. Hezkuntza sistemaren oinarrizko antolaketa fase desberdinei begiratzen badiegu, ondorengoa ikusiko dugu: hasiera batean gizonezko dirudunek soilik zuten hezkuntza jasotzeko aukera; emakumeak etxean geratzen ziren eta garapen intelektuala beraien kabuz eta kasu askotan ezkutuan egin behar izaten zuten. Beranduago, hezkuntzarako eskubidea lortu arren, neska eta mutilek generoaren araberako hezkuntza jasotzen zuten. Gela desberdinetan biltzen ziren,

8


curriculum zeharo desberdina zuten ‌ finean, neskak esparru pribaturako (etxea, familia ‌) eta mutilak esparru publikorako (produkzioa, bizitza soziala ‌) prestatzen zituzten. Mugimendu pedagogiko berrien sorrerarekin batera, ikastetxe mistoak sortu eta neska-mutilak espazio berdina konpartitzera pasa ziren. Horrela, neska eta mutilak, biak gela berean elkartu ziren curriculum berarekin.

Lorpen garrantzitsua izan zen bere garaian, askok uste zuten aldaketa honek arazo guztien konponbidea ekarriko zuela, hurrengo belaunaldien arteko sexu parekidetasuna ziurtatuz.

Denborak kontrakoa esan digu: neskak eta mutilak elkartzean, ez baitzen inolako neurririk hartu jendartean bertan sexu batek bestearekiko jasaten zuen zapalkuntza ekiditeko, eta hala, ikastetxean ere jendartean nagusitzen diren ereduak, estereotipoak, balioak ‌ urteetan zehar errepikatu direla ikusi da.

Egun, arazoa ez da emakumeak hezkuntzara, irakaskuntzara, ikerketara eta kudeaketara iritsi ahal izatea, baizik eta jarduera horietan duten lekua, bizi duten egoera: hautatzen dituzten titulazioak eta ezagutza arloak, beren ibilbide akademikoak eta profesionalak, botere guneetan duten statusa, irakasten diren edukiak, erabiltzen diren metodologiak, baliabide didaktikoak, ebaluazio irizpideak eta tresnak, onartzen diren arautegiak eta aurrekontuak, azken finean, hezkuntza jardueretan oharkabean geratzen den sexu bereizkeriak emakumeen auto-kontzeptuan eta lorpen itxaropenetan eragiten dituen ondorioak.

Beraz, gaur egun, ikastetxeak mistoak izateak ez du esan nahi parekidetasuna dagoenik: ikasgaien ikuspegia erabat androzentrikoa da, osagai sexistak presente daude bai *

ageriko eta bai ezkutuko curriculumean .

3.2. Ikastetxe hezkidetzailea, aldaketarako tresna.

Hezkuntza sistema, sozializaziorako oinarrizko bitartekoa dela jakinik, gaur egun dauden ereduak birsortzeko baino, jendartean dauden arazoak gainditu eta jendartea bera eraldatzeko tresna izan beharko luke. Hau da, hezkuntzak, pertsona aske eta integralak sortu behar ditu eta jendarte justuago bat lortzen lagundu behar du; sexuen arteko eskubide eta aukera berdintasuna bultzatuz. Horretarako, hezkidetza da gure helburu eta lan tresna. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetuko duen bitartekoa da hezkidetza. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da.

9


Elkartasunean, parekidetasunean eta askatasunean oinarritutako jendartea sortu nahi dugu. Beharrezkoa baita hezkuntza komunitatean gabiltzanon (hezitzaile, guraso, material sortzaileen, e.a.) elkarlana eta konpromisoa hezkidetza errealitate bihur dadin. Euskal Herriko neska eta mutilek parekidetasunean oinarritutako hezkuntza eskubidea dute. Horregatik ekin nahi

diogu

egitasmo

hezkidetzaile

eta

hezkuntza

parekideari.

Hezkidetza, norberaren banakotasun, berezitasunaren arabera, izaera desberdinak onartuz, genero-sexu sistematik at egiten den pertsonen hezkuntza dela ulertzen dugu. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak e.a. transmititu gabe heztea da. Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da, pertsonen garapen integrala lortu nahian. Orain arteko hezkuntza sistema ez da hezkidetzailea izan eta oso gutxitan hitz egiten da bertan feminismoaz. Proposamen eta alternatiba hezkidetzaileak, feminismotik datoz. Feminismoak, ekarpen teoriko bizia eta interesgarria egin du baina ez da erraza berarekin topo egitea. Feminismoak jendartearen errotiko eraldaketa proposatzen du, gure barrenetik abiatzen den prozesu iraultzailea. Feminismoak 60. hamarkadan “lo personal es politico� ozen esan zuenean edota Simone de Beauvoirrek 1959an “Emakume ez gara jaiotzen egin egiten gara� paradigma aldaketa bat proposatu zuten.

Luzerako ematen du gaiak, oparoa baita ekarpen feminista, bizitzako edozein arlotan har dezakegun jarrera bat, begirada bat da feminismoa. Jaiotzen garenetik zeharkatzen gaituen sexu-genero zapalkuntzak guregan dituen ondorioen analisia eta alternatiben lanketa proposatzen du feminismoak. Ikasitakoa deseraikitzea eta berriz modu justuago eta parekideago batean eraikitzea, jendarte eredu berri bat sortzea. Hau lortzeko ordea jendartearen antolaketa ekonomikoa, politikoa eta guzti honen dimentsio ideologikoa aztertzea beharrezkoa da eta planteamendu feminista eta hezkidetzaileetatik eraikitzea.

4. Hezkidetza praktikan. Ikastetxean eraginez.

4.1. Ikastetxean ikuspegi feminista txertatuz. Hezkuntza hezkidetzailea izateko egin beharreko urratsak.

Ikastetxean eta hezkuntza komunitatean hezkidetza txertatzea ez da lan erraza, aldaketak ez datoz egun batetik bestera. Hezkidetza lantzeko beharrezkoa da bertako

10


partaideen borondatea eta erakundeen nahiz orokorrean herritarrek gaiarekiko aldeko jarrera eta interesa izatea.

Hau lortzea ez da erraza izaten, askotan hezkidetzaren lanketa ez delako lehentasuna eta ikastetxeak berak dituen arautegi, kurrikulua eta antolaketa moduek ez dutelako aldaketarako, lanketarako eta hausnarketarako tarterik uzten.

Irakasleei egungo haur eta gazteen hezkuntza premia eta behar guztien gainean egotea exijitzen zaie, gai desberdinen lanketa eta ardura irakasleen esku geratzen da. Honek irakasleak itota, hausnarketarako tarterik gabe eta erantzukizun handiarekin uzten dituelarik.

Horregatik gure ustez beharrezkoa da ikastetxeak berak, herri eragileekin eta erakunde nahiz administrazioekin elkarlanean hezkidetza lantzeko erabaki irmoa hartzea eta urratsez urrats hezkidetzaren lanketarako plan integrala martxan jartzea, aurre diagnostiko eta ondorengo ebaluazio sistema egokiarekin batera.

Hona hemen guretzat garrantzitsuak diren urratsak:

Diagnostikoa Diagnostikoaren bidez ikastetxearen eta hezkuntza komunitatearen egoera zein den deskribatzen saiatuko gara. Atal honetan eremuz eremuko eta hezkuntza komunitateko partaide guztien iritzi, bizipenak eta datuak jasotzen saiatuko gara. Ikastetxearen antolaketatik hasi eta ikasgeletan edota atsedenaldi garaian gertatzen denerarte.

Hezkidetza Plana Helburuen zehaztapena Esku-hartzea eremuz eremu: Estrategia zehatzak. Parekidetasunaren aldeko ekimenak. Herria eta ikastetxearen arteko harremana.

Ebaluazioa. Hezkidetza Planean hasieratik ebaluazio sistema finkatzea ezinbestekoa izango da, urtez urte planteatu diren helburuak eta esku-hartzeak baloratu eta birdefinitzeko helburuarekin. Proposatutako ekimenak, egin aurretik nola ebaluatuko ditugun pentsatzea garrantzitsua da.

11


4.2. Eremuz eremu egin beharreko lan hezkidetzailea. [Ikus Hezkidetza Gida]

Hezkidetzaz aritzea eta teorikoki hezkidetzaren oinarriak zein diren hausnartzea beharrezkoa den arren, praktikan hezkidetza nola landu izango da guztiok gehien kezkatzen gaituena. 2004an sortu genuen Hezkidetza Gidan, ikastetxea hezkidetzailerako bidean landu beharreko eremuak proposatu genituen. Hauek dira ezinbestean praktika hezkidetzaile bat aplikatu beharreko lan eremuak:

Ikastetxeko helburuak. Ikasgaien helburuak

Helburuak, ikasleek edo partaideek ikaste irakaste prozesuari esker, lortu beharreko hainbat ahalmenen garapenerako gida gisa ulertzen ditugu. Hau da, konpetentziak izateko eta pertsonaren garapen osoa lortzeko beharko dituzten gaitasunen jarraibideak.

Helburuak ondo zehaztuta eta formulatuta izatea oso garrantzitsua da, baina beti ez da nahikoa. Benetan gure esku hartzeak eta eginkizunak berdintasunaren aldekoak izateko, helburu horiek lortzeko lantzen ditugun edukiak, metodologia, antolamendua, ebaluazioarako adierazleak eta irizpideak dira ezinbestekoak.

Helburuak neska eta mutilentzat berdinak izan behar dute baina pertsonaren garapen osorako lagungarriak izan behar badute, orain arte pertsona bakoitzak izandako sozializazio prozesu binarioa kontuan hartu beharko da. Honela, kasu batzuetan neska edo mutil izateagatik landu izan diren konpetentzien arteko desberdintasunak eta bereizkeri egoerak ekiditeko beharrezkoa izango da kasu batzuetan neska edo mutilentzat helburu berezituak sortzea, beti ere helburu hezkidetzaile orokorrekin bat datozenak,

Hezitzaileok ere generoan sozializatuak izan gara, zer egin ikasleengan edo partaideengan ditugun itxaropenetan hau ez islatzeko? •

Aurreiritzi sexistak aztertu.

Estereotipoak aztertu eta baztertu.

Hezkidetzarekin lotutako gaiez prestakuntza izan.

Beste hezitzaileekin talde lanean aritu, zalantzak argitu …

Behaketa ohitura zabaldu: nork bere burua, gela partekatzen dugun lankideak, ikasleek, partaideek …

Eredu anitzak ezagutu eta hedatu.

Konparazioak ekidin.

12


•

Guztion autoritatea onartu.

Balioak eta konpetentziak Balioak, proiektu idealak, sinesmenak, norberaren iritziak direla ulertzen dugu, jendarte mailan eraikiak, portaera, nortasun eta azken finean, bizitza bideratzen laguntzen dutenak. Orain arte, sexu-genero sistemaren ondorioz balio desberdinak esleitu izan zaizkie neskei eta mutilei.

Balioen arabera, konpetentzi (egiten jakitea, pertsonen ahalmen gisa ulertuta) eta jarrera batzuk eta ez beste batzuk bultzatzen dira. Adibidez, sexualitatea errespetua, desira, plazera eta samurtasunarekin lotuz gero garapen bat izango du eta indarkeria, posesioa edota mina bezalako balioekin lotuko bagenuke beste konpetentzia batzuk garatuko lirateke.

Guretzat Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Kartak, barnebiltzen dituen balioak sustatu beharrekoak dira, parekidetasuna, elkartasuna eta askatasuna. Balio orokor hauetatik eratorriko dira baita ere aniztasuna, errespetua, bakea, lankidetza, justizia, bizikidetza, zoriontasuna, autonomia, norbere burua maitatzea, independentzia ‌

Sexu - genero sistema gainditzeko eta aipaturiko balioetan oinarriturik garrantzitsua izango da landu beharreko konpetentziak zehaztea. Bat egiten dugu Euskal Curriculum-ean zehaztu zirenekin: Pentsatzea eta ikastea, komunikatzea, elkarrekin bizitzea, norbera izatea eta egitea eta ekitea.

Pertsonen garapen osoa dugu helburu hezkidetzarekin eta beraz kontuan hartuko ditugu pertsona ororen, identitatea, arlo soziala, adimena, gorputza eta emozioak.

Pentsatu, sentitu eta egiten denaren arteko koherentzia barne izatea, norbere buruarekiko zein jendartearekiko kritikotasuna garatzeko ezinbestekoa izango da.

Norbera, ikaskuntza prozesuaren eragile eta protagonista izatea garrantzitsua da eta ikaskuntza prozesua ahalik eta kontzienteena eginez. Norberaren bizitzan, etxekoen , lagunen artekoan, zein profesionalean ‌ hau da, eremu publikorako zein pribaturako konpetentziak izatea. Esaterako, afektibitatea ere ikastetxean landu beharreko balio gisa ulertzen dugu ez etxean landu beharreko elementua.

Ikastetxearen antolamendua.

Taldea eta ikastetxearen dinamika kudeatzeko beharrezko neurriei buruz ari gara, funtzioak, zereginak, erantzukizunak eta arauak alegia.

13


Guzti honetan, dauden organoetan, guztion partaidetza bultzatzea oso garrantzitsua da. Existitzen diren organoez gain beharrezko diren partaidetza guneak sortzea ere beharrezkoa izango da. Askotan gatazkak, antolakuntza desegokiaren ondorio dira, adostutako arauak oso aproposak ez direlako batzuetan eta guztien artean adostuak eta barneratuak ez direlako.

Zuzendaritza eta erabaki guneetan, emakumeak egon badaude, baina egia da hezkuntzan lanean ari diren proportzio berean ez daudela. Badira arrazoi batzuk hau honela izateko. Batetik, horrelako karguak eta lanak ez dira beti berdin baloratzen emakume edo gizonen kasuan. Askotan emakumeak kritika gehiago jasotzen dituzte. Bestetik, ardurak, familiako ardurekin bateragarritasuna, ordutegiak direla eta, askotan emakumeentzako bateraezina bihurtzen da. Azkenik, gizonek prestutasun handiagoa izaten dute kargu hauetarako beraien sozializazio prozesuari esker. Emakumeek zenbaitetan, gizonak egonda, karguak beraien eskuetan uzteko joera izaten dute.

Edukiak.

Edukiak, ikastetxeak transmititzen dituen jakintzak dira. Hiru motatakoak izan daitezke: jarrerazkoak, prozedurazkoak eta kontzeptuzkoak. Jarrerazkoak, ekin eta portaera eragiten dutenak dira, hemen koherentzia eta egonkortasuna garrantzitsuak izango dira. Prozedurazko edukiak, ekintza bat ordenatuta gidatzeko jarraitu beharreko arauak dira. Azkenik, kontzeptuzko edukiak helburuak lortzeko erabiliko diren jakintza gaiak dira. Hauek esplizituki irakatsi beharrekoak direla deritzogu, ez baita pentsatu behar partaideek ezagutzen dituztenik.

Edukiek, partaideen garapen integrala bermatzeko balio behar dute baita ere. Egun, batez ere eremu publikoetarako baliagarriak direnak lantzen dira, eremu pribaturako baliagarriak direnak alde batera utziz. Etxeko esparrua guztiz baztertua edo azpi baloratua geratzen da, hau da etxearen esparruan gertatzen dena, adibidez, lana, zaintzak, harremanak, etxeko teknologia ‌ ez dira jakintzagaitzat jotzen.

Eduki kontzeptualetan, “emakumeak� aldagaia ia txertatua dagoen errebisatu beharko dugu lantzen ditugun edukietan* Emakumeen ekarpenak ageri ote diren, emakumen ekarpen gisa agertzen denak balorazio positiboa ote duen edota etxeko esparruaren jakintza barneratzen ote den, baita emakumeen interes eta beharrak programatu ote diren galdegin beharko diogu gure buruari.

Prozedurazko edukietan programatzen diren arauen bidez bazterketa sexista edo estereotipoen errepikapena alboratzea izango da garrantzitsua.

14


Jarrerazko edukietan berriz, emakumeen kontrako sineskeriak baztertu behar dira. Horretarako jarreren sisteman oinarrituko da bere osagaiak landuz: kognitiboa, afektibo- emozionala eta portaerazko osagaiak.

Metodologia Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ordenatzeko eta bideratzeko modu

gisa ulertzen

dugu metodologia. Askotan, nahi gabe bada ere, erabiltzen den metodologiaren arabera neska eta mutilen arteko parte hartze desorekatua bultzatzen da. Esperientziak dioenez, klaseetan parte hartzeko dinamika talde handietan egiten bada beti, neskak gehiago inhibitzen dira, baita zenbait mutil ere. Parte hartzen dutenetan oso ziur sentitu behar dira. Gelakideen aldetik, isekak, barreak edo kasuri ez egitea arrunta da. Hori dela eta, neskak hainbat jardueretan ez dira seguru sentitzen.

Gelan edo ikastetxean zerbait egiteko dinamikak eta teknikak aukeratzen direnean parekidetasun ikuspegia txertatzea garrantzitsua da. Metodologia hezkidetzailea, eragile guztien ekintzan eta partaidetzan oinarritzen da. Metodo honek, banaka zein taldean, ikerketa eta prozesuaren ebaluaketa ahalbidetuko luke. Etengabeko bilaketaren bidez, ezagutza aktiboa sustatu, arazo bakoitzari aurre eginez. Honek auto-ikaskuntza eta garapen pertsona lorgarri egiten du. Guztiek guztiengandik zerbait ikasi dezaketela ulertzea eta sentitzea litzateke.

Ebaluazioa

Ebaluazioak, irakaste-ikaste prozesuan zehar ematen diren aldaketak ezagutzea ahalbidetu behar digu. Partaide guztiengan ematen diren aldaketak behatu eta kontrastatzea, partaidearen

integraltasuna

kontutan

hartuz

eta

balorazio

sistema

irizpide

ez

androzentrikoetatik sortuz.

Mota honetako ebaluazioa ziurtatzeko, garrantzizkoak izango da: -

Nork bere buruaren ebaluazioa burutzea.

-

Alderdi positiboak islatzea

-

Hobetzeko proposamenak jasotzea

-

Asebetetze maila neurtzea.

-

Sentimenduak kontutan hartzea.

-

Autoestimua egokia lortzeko eta norbere ezagutza sustatzeko baliagarria izatea.

-

Informazio iturri desberdinak kontutan hartzea (norbera, ikaskideak, hezitzaileak ‌)

-

Erabiltzen diren balorazioak estereotipatuak ez izatea.

15


Espazioa eta denboraren erabilera

Irakaste-ikaste prozesuan jarduerak burutzen diren leku fisikoa zein esparru sinbolikoa litzateke. Hau da, espazio fisikoa izan daiteke jolastokia, gela, jantokia, komunak, liburutegia, laborategiak, gimnasioa ‌ eta espazio sinbolikoari dagozkio, espazioaren erabilera, banaketa, dauden arauak eta abarrak.

Espazioa hezkidetzailea izateko, espazioaren erabilerak orekatua eta parekidea izan behar du. Denbora berriz, irakaste-ikaste prozesuan jarduera formalek eta ez formalek irauten dutena da.

Espazioak bai denborak identitatearen sorkuntzan garrantzi berezia du. Bertan gertatzen diren elkarrekintzak eta elkar eraginak genero rolak zein estereotipoak gainditzeko aukera bihur daitezke. Espazio desberdinetan egoteak edo ez egoteak izaeran eta garapen pertsonalean eragina izango du. Sozializazioa, heziketa, prestakuntza, gainerakoak aintzat hartzea, parte hartze demokratikoa, inguruan dauden nagusien arreta eta dedikazioa, motibazioa, eta abarrak, horren eraginak jota garatuko dira.

Espazioa (kiroldegia, jolastokia, gela, pasilloak, jantokia, komunak ‌) eta bertan erabiltzen dugun denbora, bizikidetzarako gunea ere izan daiteke. Horretarako, hezitzaileak pertsona guztiak aintzat hartu behar ditu eta elkarlanerako jarduerak sustatu.

Ikasle edo partaide guztien eskubide eta betebeharrak bermatuta daudela ziurtatu behar da, irainek eta mespretxuek ez dute lekurik jardueretan. Horrela, identitatea norberaren boterean oinarritua egongo da, nork bere bizitza proiektua diseinatu, kudeatu eta gauzatuko du, pertsona autonomoak sortuz. Bestalde, norbere espazio fisikoa zein sinbolikoa izatea, eta bere denbora izaten eta defendatzen jakitea oso garrantzitsua da autonomian oinarritutako identitatea garatzeko.

Materiala

Heziketa jardueran beharrezko diren bitarteko fisiko oroz ari gara: testu liburuak, ipuinak, pelikulak, dokumentalak, musika kantak, dekorazioa, ordenagailuak, laborategiko tresnak, jostailuak, irakurgaiak, heziketa fisikorako tresnak.

Erabiltzen dugun materialean balore sexistak eta eduki sexistak agerian zein zeharka egon daitezke. Agerian, mutilen protagonismoa eta balorazioa neskena baino handiagoa

16


denean eta zeharka, curriculum ezkutuan, hau da, materialaren erabileraren ondorioz, nesken kontrako jokaerak sustatzen direnean. Esaterako, gorputz hezkuntzako saioetan, baloia baldin bada tresna bakarra, seguru aski, mutilek elementu ezagun eta propiotzat hartuko dute.

Materiala hezkidetzailea dela esango dugu: Testuetan eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua denean. Etxean erabiltzen diren tresnak eta egiten diren jarduerak eredu gisa agertzen direnean. Pertsonaien protagonismoaren kokapenean bereizketa sexistarik ez dagoenean, hau da, rol tradizionalak errepikatzen ez direnean. Pertsonaien jardueretan bereizketa sexistarik ez dagoenean. Emakumeak zein gizonak espazio publikoetan eta pribatuetan agertzen direnean. Hizkuntzaren erabilera sexista ez denean. Gizonezkoek egiten dituzten ekintzak, zein emakumezkoek egiten dituztenak banaketa tradizionalaren araberakoak ez direnean eta balio desberdina ez dutenean. Erabiltzen diren ipuinetan, pelikuletan, kantetan eta abarretan, erabiltzen diren ereduak estereotipo sexistetatik kanpo daudenean. Hizkuntza Pentsalari askoren galdera izan da honako hau: Hizkuntzak eraikitzen digu errealitatea? Edo errealitateak eraikitzen du hizkuntza? Bata ala bestea, bai hizkuntza eta bai errealitatea sexistak dira zoritxarrez, beraz zeinek zein osatu emaitza antzekoa da. Emakumea = Eman + kumea . Umeak ematen dituena. Gizona = Giza + ona. Emagaldua = Prostituta. Gizongaldua = ez dago, mendian galdu dena? Gizalegez aritu = behar den bezala, ondo portatu. Emalegez aritu? Ez dago ‌ Gazteleraz

ere

hainbat

eta

hainbat

adibide

daude

hizkuntzaren

sexismoari

dagozkionak. Baina gaztelerak duen pisu handienetako bat, generoak dauzkaten hizkuntza guztiek bezala, maskulinoa generikotzat hartzearena da. Honek, gizonak nonahi agertzen ditu, emakumeak ezkutuan, eliptikoan badauden edo ez asmatu behar izaten delarik.

17


Badauden edo ez dauden, existitu ginen edo ez, misterio bat da. Ikusezintasuna da emakumeon kargarik handiena. Horrexegatik, bai hizkuntzan, bai erreferenteetan, irudi eta antzekoetan, neska-mutilak, biak azaltzea garrantzitsua da. Erabilerari dagokionez, esan ohi da emakumeok “izan” eta “egon” aditzak gehiago erabiltzen ditugula. “Zer izan nahi duzu handitan?”, “Zu gaixoa izango zara eta ni medikua ”… Mutilek aldiz, “egin” edo ekintzazko aditzak erabiltzen dituzte gehiago. “Eta dorre bat egiten badugu?”, “Zuhaitza eskalatzen duena …” “Uste dut”, “agian”, “nik uste ”… zalantza erakusten duten lotura hitzak ere erabiliagoak dira neskengandik mutilengandik baino. Ziurtasun ezaren erakusle dira. Hitzen balioa ere aipatu beharrekoa da. Askotan entzun izan dugu, “jo, nik esaten badut ezer ez, berak esaten badu ordea, arrazoia du!”. Horrelako sentsazioak edo errealitateak existitzen dira. Hitzaren boterea, adina eta sexuarekin erlazionatua egoten da, baita taldeak betetzen duen rolarekin ere. Kontuan izan behar dugu beraz, hitz egitean, neska zein mutilei begiratzea adibidez. 4. 3. Nork osatzen dugu ikastetxea? Elkarren arteko harremanak.

Ikastetxean eta hezkuntza komunitatean partaide eta eragile anitzak aurkitzen ditugu. Guztien arteko elkarbizitza, harremana eta elkarlanaren bidez bakarrik izango da posible hezkidetza praktika erreala izatea. Beharrezkoa da hezkuntza komunitateko kide guzti guztiak kontuan hartzea eta proposamen hezkidetzaileak taldean eta lankidetzan garatzea.

Hezkidetza lau haizetara egitasmoak ez du ikasleekin bakarrik egingo den esku hartze soilean sinesten, ikasleez gain gainontzeko partaideak ere inplikatuko dituen egitasmoa izan nahi du.

Askotan herrietan eskola, ikastetxe eta hezkuntza esparru desberdin eta anitzak egoten dira eta interesgarria litzateke guzti hauek elkartu, batu eta lankidetzarako oinarriak jartzea erraztuko duen koordinazio guneak sortzea. Kasu batzuetan udal administrazioa bera izan daiteke koordinazio gune hauen sustatzaile edota beste herri batzuen kasuan, herritik bertatik antolatu daiteke hezkuntza batzorde anitza. Bertan hezkuntza komunitateko partaideak, herri eragileak, herritarrak oro har eta udal administrazioaren ordezkaritza elkar daitezke. Honelako batzorde eta espazioek elkarlana erraztu eta lehentasunak adosteko aukerak ahalbideratzen dituzte.

18


Hezkuntza komunitateaz ari garenean, hauek eta beste zenbait agente sozializatzaile izan daitezke bertako partaideak:

-

Gurasoak eta etxekoak o

Gurasoak Guraso elkarteak Ikastetxeko kontseilua Bestelakoak: Mendi elkarteak‌

-

Ikastetxe barneko eta kanpoko hezitzaileak o

Irakasleak Klaustroa Ikastetxeko Kontseilua Sindikatuak

o

Jantokiko hezitzaileak. Enpresa pribatuak

o

Kirol entrenatzaileak Kirol klubak Eskola kirola

o

Aisialdi elkartetako hezitzaileak. Elkarteak

o Musika eskola -

Ikastetxeko langileak. o

Administrariak

o

Garbitzaileak

o

Atezainak

o

‌ Sindikatuak Ikastetxeko Kontseilua

-

Ikasleak o

Ikasle mugimendua

o

Talde feministak

o

Aisialdi taldeak

o

Kirol jardueretako taldeak: mendi taldeak, pilotako taldeak

o

Jarduera sozial desberdinetako taldeak: Sahararen lagunak ‌

o

Musika taldeak

19


5. Elkarlana oinarri eta abiapuntu. Euskal Herriko eragile anitzekin planteamendu komunak. Saretzea.

Hezkidetza lau haizetara egitasmoaren bidez jendarte parekide, euskaldun eta justuagoa eraiki nahi da. Egun gure herrian, eremu desberdinetan ematen diren eskubide urraketak identifikatu eta pixkanaka gaindituko dituzten pertsona autonomoak eta osoak heztea da helburua. Urratsez -urrats anitzagoa, parekideagoa eta osasuntsuagoa izango den herria eraiki nahi dugu. Ikuspegi honetatik, edonolako eskubide urraketen gainean eta sakoneko eraldaketa posible izateko lanean ari diren Euskal Herriko eragile anitzekin elkarlana eta lankidetza behar beharrezko direla deritzogu.

Elkarlana eta partaidetza izango dira gure egitasmoaren oinarri eta abiapuntu baita ere. Lan estiloa eta izaeraren parte izatea nahi dugulako, gure egitasmoaren oinarri oinarrian izango den balioa.

Batetik, parekidetasunean oinarritutako hezkuntza sistema ez sexista eraiki ahal izateko, kontzientzia feminista zabaldu eta emakumeon arteko komunikazioa ezinbestekoa ikusten dugulako. Orain arte Euskal Herrian emakumea eta hezkuntzari dagokionez, lan ugari egin izan dira eta gaur egun ere proiektu desberdinak martxan daude, baina sakabanaketa eta elkarrekiko loturarik ez izatea da arazorik nagusiena. Horregatik, elkartrukea, formazioa, eztabaidak, ekimenak eta proiektuak biltzeko eta konpartitzeko espazioa beharrezkoa ikusten dugu. Euskal Herriko hezkuntza komunitateko emakume feministon topagune eta kontraste gunea izango den sarea osatzen joatea funtsezkoa deritzogu.

Bestetik, Euskal Herri feminista eraikitzeko bidean lanean ari diren eragileen arteko elkarlanari berebiziko garrantzia eman nahi diogulako. Eragile hauen topalekua da askotan ikastetxea, baita herria bera ere, eta esparru hauetan elkarren berri izatea eta lankidetza sustatzea lehentasunezko egitekoak izango dira.

Ugari dira ikastetxean lanean ari diren eragileak eta hauekin elkarlanean unean une egin ditzakegun ekimenak, puntualak badira ere proposatzen saiatu gara jarraian.

5.1. Lan ildoak: •

Indarkeria sexista o

Ikastetxean martxan jartzeko indarkeriaren aurkako protokoloa.

o

Azaroak 25

20


Kanpainak Hitzaldiak o

Autodefentsa lanketa Autodefentsa tailerrak. Emakume taldeak

Martxoak 8. o

Kontzientziazioa. Hezkidetza tailerrak

o

Erakusketak

Maskulinitatearen lanketa. o

Gizon tailerrak. Gizon taldeak.

Matrikulazio kanpaina: hezkidetzari garrantzia ematen dioten eskolei lehentasuna ematea, gurasoen kontzientziazioa …

Salaketa guneak: sexismoa salatu ahal izateko buzoiak, txokoak, salaketa formalagoak …

5.2. Hezkuntza eremuko eragileak: •

Sortzen- Ikasbatuaz. Hitzarmena.

Ikasle Abertzaleak. Hezkidetza tailerrak.

Lab sindikatua. Orain egiten ari diren diagnostikoa.

Udaletako berdintasun arloak.

Eskoletako talde feministak: Adibidez Baionakoa.

Herrietako Emakume asanbladak.

Unibertsitateko emakume taldeak: Donostia, Gasteiz...

Bilgune Feministako herrietako taldeak.

Udaletako hezkuntza batzordeak

Herrietako kultur elkarteak

6. Hezkidetza Lau Haizetara. Hezkidetza Plan Integrala.

6.1. Hezkidetza Lau Haizetara. Hezkidetza Plan Integrala.

Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoak erroan eragin nahi du, barren barrenean. Bizi garen jendarte ereduan ohikoak dira diskriminazio eta norberaren naiz taldearen aurkako erasoak. Diskriminazio eta bereizkeria egoera hauek gertatzeko arrazoi ugari daude, sexuaren araberako bereizkeria, sexualitate ereduaren araberakoa, adin taldeen artekoa, kultura, arraza

21


edo etniagatik ematen den bazterketa, ezintasun fisikoengatik, nazionalitate edo identitate anitzengatik... Bazterketa egoera hauei aurre egin nahi diogu Hezkidetza Lau Haizetara-ren bidez. Pertsona burujabe eta osasuntsuen hezkuntzan sinesten dugu. Norberaren autoestimua eta zaintzeko gaitasunetik abiatuz elkar zaintzen den eta pareko harremanak dituen herrian sinesten dugu. Horretarako beharrezkoa iruditzen zaigu, bai udalgintzatik, ikastetxeetan, guraso elkarteetan, etxean edo munduko bazter guztietan ikuspegi honetatik eragitea, aztertzea eta berritzailea dena, justizian oinarrituko den hezkuntza martxan jartzea. Horregatik eremu guztietan eragin beharra dagoela uste dugu eta hezkuntza komunitate anitzetan sortzen, lantzen eta erabakitzen dena konpartituz Hezkidetza Plan Integrala egitea beharrezko lana dugula Euskal Herrian. Amets eta erronka honi eutsi nahi dio Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoak. Batez ere ikastetxea abiapuntu izanik, hezkuntza komunitate osoaren arteko elkarlan herritarra proposatuz. Herritar anitzen arteko elkarlana sustatuko luken eta oinarri duen, egitasmo gisa ulertzen dugu. Hasierako diagnostiko batetik abiatuz, esku hartze anitzak martxan jarriz eta ebaluazio sistema iraunkorraren bidez sortzen diren premia eta behar desberdinei erantzunez.

6.2. Helburuak •

Pertsona burujabeak sustatzea. Kritikoak eta erabakitzeko gai diren herritarrak heztea.

Sexismo eta diskriminazio egoerak identifikatzeko gaitasunetan trebatzea eta egoera hauei aurre egiteko estrategiak lantzea.

Norberaren askatasuna zainduz, taldearen eta kolektiboaren zaintzaz arduratuko den jendartea osatzea.

Pertsonen osasun integrala

lantzea. Aukeratutako sexualitate eredu anitzak

errespetatuz, elikadura eta bizi ohitura egokiak landuz, arte adierazpen desberdinei sarbidea emanez. Jendearen arteko harreman pareko eta osasuntsuak sustatzea. •

Hezkidetza eskolan, etxean nahiz kalean nola aplikatu daitekeen aztertzea eta martxan jartzea.

6.3. Edukiak

Gorputza gure bizileku. Gure gorputzean jaiotzen gara eta bertan islatzen zaizkigu txiki txikitatik bizi ditugun bizipenak. Gure etxekoekin sortutakoak, ikastetxekoekin, telebistan edo teknologia berrietan jasotzen dugunarekin... gure herriarekin harremanean hazten da gure gorputza. Askotan mendebaldeko gure kulturan, bereizketa nabarmena egiten da gorputza eta buruaren artean. Biak elementu bakar moduan ulertzen ditugu guk eta bereizi ezinak. Ez da ohikoa ordea gure gorputzak esaten diguna entzutea eta honekiko

22


modu orekatuan bizi eta jokatzea. Jendarteak ezartzen dituen edertasun kanon eta gorputz irudi estereotipatuak batetik, elikadurari zuzenduta daude interes merkantilak bestetik, gure gorputza ez maitatzera ohituak gaude. Gure gorputzen eta gure buruen onarpen faltak segurtasun falta, gutxiesteak eta zoriontasun falta ekartzen dizkigu. Guretzat bereziki garrantzitsua da gure gorputza maitatzea, gurea denaz baliatzea eta norberaren kontzientzia hartzea eta gaitasun arrazional, emozional nahiz motoreetan trebatzea. Horregatik Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoan, gorputza lantzeko ariketa eta dinamika ugari martxan.

Burujabetza, erabakitzeko gaitasuna, norberarengana maitasuna. Gure buruarengan segurtasuna izan gabe osoa zaila izaten da erabakiak hartzea, akatsak egitea gure eskubidea dela onartzea eta autonomia pertsonala izatea bizitzako gertaeren aurrean. Emakume eta gizonak elkarren meneko izateko hezi gaitu jendarteak. Gure arteko harremanak ez dira askeak, honela gizonen sozializazioan ausardia, iniziatiba, lehiakortasuna eta indarkeria bezalako baloreak landu dira. Aldiz, emakumeen kasuan, sentikortasuna, zaintza, beldurra, sumisioa ... bezalako baloreak nagusitu dira. Sexuen araberako bereizkeria onek ez digu pertsona osoak eta autonomoak izaten usten eta gure buruarengan segurtasun falta handiarekin hazten gara, bai mutilak zein neskak. Gure buruarenganako maitasunak, gertatzen zaigunerako prestatuko gaitu, kontziente egingo gaitu eta pixkanaka gure erabakien ondorioak onartzen ikasiko dugu. Diskriminazio eta bereizkeri egoerak ematen direnean, eraso sexistak gertatzen direnean hauek identifikatu eta hauei erantzuteko beharrezkoa da burujabeak izatea. Indarkeri sexistari aurre egiteko beharrezkoa da neskek kasuan beren burua defendatzeko gai izatea eta izua kalera ateratzeko eta erasoei erantzuteko tresna gisa erabiltzea eta ez blokeo bideo edo etxean geratzeko arrazoi gisa. Gizonezkoekin berriz menderatzaile rola aztertzea eta indarkeriaren erabilera zeren ondorio den aztertzea eta zapaltzaileak ez diren komunikazio estrategia berrien lanketa egingo genuke. Guzti hau lantzeko autodefentsa feministak historian zehar eta egun egiten dituen ekarpen eta metodoetan oinarritzen gara. Indarkeria sexistari aurre egiteko beharrezkoa da hau identifikatzea eta honi aurre egiteko burujabe izatea.

Maitasun erromantikoa ezbaian. Sexualitate eredu anitzak. Txikitatik barneratu ditugu printze urdinen eta printzesa arrosen kontakizunak. Hauetan gizonezko eta emakumezkoei rol, zeregin eta jarrera desberdinak ezartzen zaizkie maitasunaren bizipenean. Maitasun erromantikoaren kultura irakatsi zaigu eta bertan sexuaren arabera harreman hierarkiko eta ez osasuntsuak nagusitzen dira. Maitasun

23


eredu honek ez du modu askean erabakitzeko aukerarik usten eta emakumezkoak desiratuak diren objektu gisa irudikatzen dira aldiz gizonezkoak desiratzen duten subjektuak. Maitasun eredu hau ezbaian jarri nahi dugu eta maitasun eredu berriak eraikitzeari bide eman. Sexualitatea eredua ere maitasun ereduaren baitan zehazten du egungo jendarte patriarkalak. Honela, bazterrean, gutxietsiaz eta irainduak izaten dira zenbait eta zenbait praktika sexual edo aukera sexual anitz. Esatera, lesbianak, marikak, transexualak, adin desberdintasunak dituztenak, kultura desberdinetakoen arteko harremanak... Sexualitate eredu askean, norberak aukeratuan eta errespetuan oinarritua denean sinesten dugu. Guk, norberak libreki eta errespetuan oinarriturik aukeratzen duen sexualitate eredu askean sinesten dugu. Harreman eredu eraikitzaileak sortzeko ordea, beharrezkoa izango da aurreko ereduak lantzea.

Elkarren zaintza. Jendartean, herritarren artean ditugun harremanak ez dira askotan garbiak eta zintzoak izaten. Pixkanaka geroz eta indibidualagoa eta bakartuagoa den jendarte ereduan bizi gara. Gainera komunikazio bide desberdinek parez pareko harremana alde batera utzi eta sare eta mugikor bidezko komunikazioak nagusitu dira. Honek askotan jendearen arteko gatazka areagotu eta gaiztotu izan ditu. Guk bertatik betarako komunikazioan sinesten dugu, horregatik iruditzen zaigu komunikazio estrategiak lantzea, hala nola entzuketa aktiboa, asertibitatea eta abar. Elkarri komunikatuz, sortzen diren gatazkei konponbide adostuak jarriz eta azken batean elkarren zaintza posible izanez gure jendartea lasaiago eta babestuago sentituko litzateke orokorrean. Jendarte eredu hau aldatu daitekeela sinesten dugu, guk amesten dugun eredu hezkidetzaile hori urratsez urrats posible izan daitekeela eta egitasmo honen beste zeregin garrantzitsu bat izango da baita ere aldaketarako grina eta ilusioa transmititu eta konpartitzea.

6.4. Lan estiloa Gure lan estiloa parte hartzean oinarritzen da eta berebiziko garrantzia ematen diogu partaide guztien ahotsa entzun eta saioetan denok parte aktibo sentitzeari.

Gorputzaren lanketa. Norberaren gorputza ezagutu eta onartzea ezinbestekoa da norberaren buruarengan konfiantza izateko. Espresio bide ezberdinak eta gorputz adierazpena lantzen ditugu saioetan, askotan hitzez adierazi ezin diren gauza asko gorputzaren bidez adieraz daitezkeelako. Guretzat bereziki garrantzitsua da gure gorputza maitatzea, geurea denaz baliatzea, norberaren

24


kontzientzia hartzea eta gaitasun arrazional, emozional nahiz motorretan trebatzea. Honela, norbere burua maitatzen, onartzen eta adierazten ere ikasten delako.

Jolasa Jolasa da hezitzaileen tresnarik garrantzitsuenetako bat. Jolasean heztea da helburua. Ariketa gehienak jolas bezala proposatzen ditugu. Jolasa dibertitzearekin lotuta dagoen zerbait da eta lortu nahi diren helburuetara iristeko bide oso egokia dela deritzogu.

Pentsatu , sentitu eta ekin! Kritikotasuna sustatzea eta hausnarketara bideratzea da helburua. Horretarako galderak egitea, partaideekin hitz egitea eta entzuketa aktiboa erabiltzen dugu. Kritikoak izaten eta pentsatzen dutenarekiko konfiantza sentitzen laguntzea da asmoa. Sentitzen dugun horrekin ekiteko aukera izatea.

6.5. Eskaintzen ditugun zerbitzuak

Hezkidetza Lau Haizetara (plan integrala) Ikastetxean egiten dugun eremuz eremuko hezkidetza plana da. Ikastetxea oinarri hartuta hezkuntza komunitate guztia kontuan hartuko duen plan integral bat garatzeko planteamendua da.

Hezkidetzan Formakuntza Zaindu zaink! Eskaera eta beharren arabera saioaren ordutegi eta edukiak moldatzeko aukera. Irakasle, ikasle eta gurasoei zuzendutako saioa. Bakoitzarekin lanketa desberdina egiten dugu. Elkarren zaintza eta sexualitate aniztasunaren gaia lantzen dugu. Hezkidetza Gidaren aurkezpena, gaiarekiko kontzientziazioa eta behaketarako estrategiak. Ikastetxeko eta hezkuntza ez formaleko eremu eta gai anitzen inguruko hausnarketa zehatza: txokoak, espazioaren erabilera, metodologia, ebaluazioa, jarrerak, baloreak ‌ 10 orduko tailerra edo 4 orduko sarrera tailerra.

Sexualitatea. Koitotik haratago Gazteei, irakasleei edo eta gurasoei zuzendutako tailer praktikoa. Sexualitatea plazeraren kudeaketa bezala ulertuz, eredu ezberdinen inguruko hausnarketa, esperientzien ezagutza eta bizipenetan oinarritutako tailerra. 8 orduko tailerra ( 4 ordutakoa ere izan daiteke)

25


Sexualitatea. Ba al du sexuak eraginik gure seme alaben hezkuntzan? Berebizikoa da familiaren papera haur eta gazteen heziketan. Ikastaro honen bidez guraso edo arduradun gisa norberak bere hezkuntza jardunaren gainean diruen jarrerak, baloreak eta abarren inguruan hausnartzeko aukera ematen du. Ikastaroan zehar, haur eta gazteak berdintasunean hezteko estrategiak lantzen dira. 4 orduko tailerra (luzatzeko aukerarekin)

Indarkeria. Genero indarkeria prebenitzeko ikastaroa Bigarren hezkuntzako ikasleentzako ikastaroa. Nola ematen da indarkeria? Oinarrizko kontzeptuen lanketa, indarkeria kasuak identifikatzen ikasi, kontzientziazioa eta aurre egiteko estrategia ezberdinak lantzen dira. 4 orduko tailerra (luzatzeko aukerarekin)

Indarkeria. Autodefentsa tailerra Bigarren hezkuntzako neskentzako tailerra. Emakume askeak eta autonomoak izaten irakastea eta beren buruaren jabe izango diren pertsonak sortzen laguntzea. Autoestimua lantzen da eta jarrera matxistak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak lantzen dira. 4 orduko tailerra (luzatzeko aukera).

Jostailuek ba ote dute sexurik? Nola egin jostailuen aukeraketa. Jostailuak elementu garrantzitsuak dira gure haurren jolaste eta hazte prozesuetan. Jostailua norentzat den, hori da jostailu dendara hurbiltzean egiten diguten lehen galdera, baina jostailuek ba al dute sexurik?" Galdera honi erantzutea eta jolas eta material anitzen aurkezpena biltzen ditu ikastaro honek. Jarrera matxistak identifikatu eta hauei aurre egiteko estrategiak lantzen dira. 4 orduko tailerra (luzatzeko aukera).

HARREMANETARAKO emaginartxiboa@gmail.com 638740949

26


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.