Olibondoen itzalpeko bizitzak, borrokak, nahiak ahaztu ez daitezen Palestinara bidaia egiteko aukera izan dut, mugimendu feministako beste kide batzuekin batera. Bertako mugimendu feministako kideak ezagutu, okupazio israeldarrak eta patriarkatuak beraien bizitzetan dituzten eraginak ezagutu, aurrera begira martxan dituzten erresistentzia moldeak zein aldarrikapenak jaso eta geure arteko harreman zubiak eraikitzeko aukera paregabea eskaini digu UNRAW-Euskadi elkarteak antolatutako bidaiak. Ahaztu ezingo ditudan hitzak, begirada konplizeak eta elkartasun besarkadak elkartrukatzeko tartea izan baitugu. Tel Aviv-eko aireportu “chick”ak ezkutatu ezin den errealitate eta eskubide urraketaren adierazgarri gardena izan nahi badu ere; kiratsa dario, iluntasunez koloreztatzen dira bertako horma zuriak kilometro gutxira eskuin ezker begiratu hutsean. Autoan sartu eta kilometro gutxira, hain zuzen ere, bistan baitira okupazioaren mosaikoaren adierazle diren errepide berezituak (judutarrak soilik erabili ditzaketen errepideak edota palestinarren errepide zahar eta motelak), Jerusalem
(ekialdea-aginte
palestinarraren
esku
eta
mendebaldea-aginte
israeldarraren esku) bitan zatitzen duen zementuzko harresi erraldoia, kaleetan begiradetan gurutzatzen ez diren judutar, ultra-ortodoxo, musulman eta kristauen arteko energiak, Gazan sartzeko israeldarrek darabilten puntako kontrol neurri eta makineria, Hebron hiri setiatua, e.a. Hauek begirada batean ikusitako argazki flashak besterik ez dira, baina, argazki hauetatik harago bada zer ikusi, aztertu eta kontatua; batez ere, ikuspegi feminista batetik. Hain zuzen, okupazio israeldarrak eta patriarkatuak emakume palestinarren gorputzetan egunero eragiten dituzten urraketak eta uzten dituzten aztarnak aipatu nahiko nituzke jarraian egingo dudan kontaketan. Herrialde
desberdinetako
gatazka
politiko
armatuen
inguruko
errealitateen
kontaketetan zein bake prozesuen inguruan eginiko irakurketetan, feministok maiz aldarrikatu izan dugu; baita gurean ere, “gatazka” kontzeptuaren eta egitatearen beraren inguruan zehaztea beharrezkoa dela, “bakearen” inguruan bezalaxe. Gure herrietan, bizitzetan gatazka ugari bizi baititugu egiturazko zapalkuntza eta dominazio sistema baten eraginez; artean, kultura-herri zapalkuntza, sexu-genero zapalkuntza eta klase zapalkuntza. Azken biak errealitate anitzen kontaketa, elkartasun mezu zein eginiko elkartasun bidaietan maiz ahazten edo lehentasunik ez dutenak. Hau hala izanik, Palestinako mugimendu feministaren, aldarrikapenen
eta emakume palestinarren inguruan ezer gutxi nekien bertara joan aurretik. Eta emakume palestinarren gainean banituen komunikabideetan igortzen dituzten irudi eta argazkien eraginez eraikitako estereotipo batzuk- emakume otzanak, gudarien amak, negar zotinka etsita dauden alabak, ahizpak, amak- zeharo puskatu ditudanak bidaian ikusi eta jasotakoagatik. Aukera izan dugu eguneroko jardunetik palestinar herriaren zein beraien bizitzen eraldaketa politiko, ekonomiko, sozial, kulturalean
eragiten
duten
emakumeak
ezagutzeko.
Subjektu
politiko
gisa
errekonozituak izateko eta beraien bizitza duintasunez bizitzeko gogoz eta nahiez borrokan ari diren ekintzaileak ezagutzeko, alegia. Egunero borrokatzen dute lurralde mugak gaindituz, feminista, palestinar eta langile gisa. Palestinan, beste herrialdeetan bezala indarrean zapalkuntza anitz badira: Batetik, sexu-genero zapalkuntza, botere harremanetan oinarritutako egituraren; patriarkatuaren ondorioz, alegia. Zeinetan, oso agerikoa den ohitura, kultura,
lege,
tradizio,
bizi
era,
jendarte
arauetan,
hezkuntzan
eta
baita,
instituzioetan ere. Bestetik, bada kultura-nazio zapalkuntza: okupazio israeldarra eta honek palestinarren bizitzak erdibitzen ditu puntatik puntara. Bestalde, klase zapalkuntza,
hein
batean,
bizi
duinak,
oinarrizko
beharrizan
materialen
asebetetzean zuzenean eragiten duena. Gertu sentitu ditut borroka feministaren abiapuntu ideologiko hauei dagokienean, guk ere, Bilgune Feministatik eta euskal feminismotik oro har zapalkuntza hirukoitza integratzen baitugu errealitatearen inguruko edozein analisi egiteko garaian, eta nola ez, erautsi beharreko prespektiban Euskal Herria aske eta feminista eraikitze bidean. Soraida Hussein WATAC-Ramalah elkarteko militante iraultzaile feministaren hitzak ekarri nahiko nituzke gogora: “ez dugu Palestina independente eta laiko batean sinesten ez badago herritar, emakume askez osatua�. Borroka feminista, nazio askapen borroka eta gatazka politikoaren irtenbidearen aldeko lanarekin uztartzen dabiltzala gaineratu digu Husseinek. Hala, Euskal Herrian ditugun aldarrikapenei so eginez eta bizi dugun testuinguru politiko, sozial, ekonomiko testuinguru honetan; feministok honakoa aldarrikatzen dugu: “Euskal Palestinan berdintsuak
zein
Herrian aldaketa ezinbestean feminista� izango dela. Beraz, Euskal
ditugu:
errekonozimendua,
Herrian
jendarte
feminismoetatik egitura
aldarrikapenen
oinarrian
aldatzea,
aldarrikapen,
mugimendu
aintzazkotasuna,
nahi
feministaren
erabakietan
eragiteko
gaitasuna, azken batean, subjektu feministen eraikuntza. Honela bada, palestinar emakumeen gorputzetan eta bizitzetan zapalkuntza anitzek
elkar-eragiten dute. Sistema patriarkalen eraginei dagokionean, espazio publikoa (kalea, botere guneak) eta pribatuaren (etxe barrukoa) arteko dikotomia, zeinetan, emakume palestinarrei publikoan parte hartzea mugatzen zaien, are gehiago Gazan. Emakume zein neskatoen aurkako indarkeria , legeen aplikazioa
(familia
egituren eraginez guraso-agintea gizonek dute banantze kasuetan, haurren arteko ezkontzak baimentzea, lege otomano, jordano, aintzinakoen
erabilpena, moutag-
komunitateko buru gizonaren inpunitatea edozein erabakiren aurrean, e.a.); lan merkaturako sarbidearen mugapena (Gazan adibidez % 80a da langabezia tasa); instituzio publiko politikoak guztiz patriarkalak dira Gazako kasuan bezala, Hamasen gobernuak emakumeen eskubideen urraketan sakondu du, osasun sexual eta erreproduktiborako eskubidea mugatuz- egun, Gazan, emakume batek ezin du antisorgailu bat lortu osasun etxean ez bada gizonaren baimenarekin-; hezkuntza, neskak eta mutilak ikastetxe berezituak dituzte, e.a. Honez
gain,
okupazio
israeldarrari
dagokionean,
berriz,
urraketa
ugari:
mugikortasunean mugak (hau da, Gazatik ezin sartu ezin atera, baina Zisjordania osoan zehar kontrolak, Ramalahatik Jerusalem-era joateko kontrol neurri zehatzak, eta soldadu israeldar gaztearen esku gelditzen da zu pasako zaren edo ez, zenbat denbora iraungo duzun itxaroten edo ez), osasun mentalean gaitzak (emakume askok, presioaren, ikararen.. eraginez buruko min ikaragarriak izaten dituzte), indarkeria poliziala, errepresioa, asentamendutako judutarren irainak, kartzela; herrialdeko
gune
batzuetan
blokeo
ekonomiko,
politiko,
kulturala,
soziala;
feministen agenda guztiz hartzen du, agenda propio bat garatzeko ezintasuna, askotan helburua denean oinarrizko beharrak asebetetzea bonbardaketa baten ondoren adibidez. Azken batean, zure herrian askatasunez bizitzeko ezintasuna. Guzti honi aurre egiteko indarra ez zaie falta. Honela, Palestinako emakumeen eskubideen aldeko lana oso anitza dela esan genezake, errealitateak bezain anitza. Hauexek dira lantzen dituzten gai eta aldarrikapen nagusiak: besteak beste, gaur egun indarrean dituzten lege berri eta zaharren (otomano eta egipziarrak) inguruko irakurketak eta hauen gaineko aldaketen exijentziak; horretarako, komunitateko buruekin
“moutag�-ekin
lantzen
dituzte
emakumeen
eskubideen
inguruko
kontzientziazioa Coran-a eskuetan hartuta eta ahoan berriz eurek darabilten hizkera berdina ikasi dute gai desberdinak lantzeko. Emakumeen jabekuntza ekonomiko, sozial eta politikoa; jabekuntza ekonomikoari garrantzia handia ematen diote, kooperatiba txikiak sortzeari, hala, emakumeek euren diru-sarrerak izan ditzaten eta honek euren autonomian laguntzen dietela gaineratzen zuten.
Indarkeria
sexistaren inguruko sentsibilizazioa, sozializazioa, prebentzioa eta asistentzia
zerbitzuen
sortzea,
denak
ere
indarkeria
sexistaren
desnaturalizatzeko
era
erauzteko. Adibidez, Ramalah-an ezagutu genuen SAWA (“elkarrekin�) zentruak asteko zazpi eskaintzen
egunetan, egunean
die
palestinar
16
herritarrei
orduko doako indarkeria
121
egoeren
telefono zerbitzua aurrean
asistentzia
zerbitzua eskainiz, gomendioak emanez, euren eskubideen berri, legediaren inguruko informazioa, e.a. Hilabetean 2000 salaketa dei jasotzen dituzte eta hauetatik %60a
Gazatik. Emakumeen
eskubideen inguruko informazioa eta
aldarrikapenak kalean eta etxeetan ezagutarazteko bitarteko desberdinen sorrera; azoketan, irratiak sortuz. Emakumeen bizitza duinagoa izan dadin zerbitzuen sorrera, harrera etxeak, aholkularitza legala, e.a. Honez gain adin txikikoen arteko ezkontzen
aurkako
lanketa;
herentzia
eskubidea
eta
justiziarako
sarbidea
bermatzea. Hein batean, Palestinako feministen etengabeko aldarrikapena da
“iraultzan
subjektu politiko gisa errekonozitzeko beharra“ . Honela, euren saiakerak fintzeko beharra azaleratu digute batez ere aliantza eta elkartasun feministari begira: aliantzak sortzea emakume palestinarren artean, emakume elkarteak eta beste emakumeen artean elkartasun feminista indartzea eta emakume gazteak borroka feministara batzeko lanketa. Bizipen guzti hauek benetan hunkitu gaituzte, ikaragarria baita bizitzako arlo guztietan palestinar herriak eta bereziki emakumeek bizi dituzten errepresio bide eta egoera ezberdinak. Izan, okupazio israeldarraren edo izan bertako instituzio eta agintari patriarkalen eraginez. Hala eta guztiz ere, indarra ez zaie falta eta gogotsu dabiltza emakumeon eskubideen aldeko borrokan. Elkartasunez, olibondoen itzalpeko bizitzak, borrokak, nahiak ahaztu ez daitezen.
Saioa Iraola Urkiola (Bilgune Feministako kidea)