Urriko Emaraun Berripapera

Page 1

euskal herriko bilgune feministaren berripapera 2011/urria

bilgunefeminista.org

emaraun LAURA GOMEZ HERNANDEZ Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaria Hilabete doa lanpostu eta ardura berriarekin, berarekin solasean aritu gara hemendik eta lau urtetara dituen erronka, egitasmo, lan dinamika, e.a.-en inguruan. "Elkarrizketa politikorako espazioetan mugimendu feministaren aitortza da niretzat garrantzitsuena", zehaztu digu.


askatu mataza

-5

ema(H)itza

3

laura gomez hernandez_ gipuzkoako foru aldundiko berdintasunerako zuzendaria

6-7 erreportaia

nazioarteko feminista gazteak saretzen

8

irudia

arangoitiko kiskiti単ak

9

saretik

samara velte

10

herrien txokoa

11

emakumeok plazara! kuleroen kaxa

12

Ikasturte honetan, hau da, 2012.urtean, 10 urte betetzen ditugu. Jada ibilbide nahikotxo badugu: alde batetik, borroka feministari ekin genion hasieratik, kalean jardunaz, emakume sarea osatuz, pixkanaka hitz eginaz, komunikatuz eta ekimen feministak martxan jarriz. Bestalde, asko hausnartu dugu, elkarrekin eztabaidatu dugu, ideologikoki jantzi gara, eta orain, praktika feminista hori nolakoa, zein modutan egingo dugun elkarrekin definitzeko ordua dugu. Ikasturte hasiera da, kurtso honetan erronka asko ditugu eskuartean: 10.urteurrena, V.Emakume abertzale eta feministen topaketak, ildoetako plangintza eta egitasmoak: Autodefentsa txokoak, Hezkidetza Lau Haizetara, e.a. Eta guzti hau elkarrekin, feministok, elkarren arteko amaraunak saretzen lortuko dugu!

euskal herri feminista lortze bidean, egin zaitez gure bidelagun feminista!!

www.bilgunefeminista.org/fitxa


askatu mataza

laura gomez hernandez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaria Bizi dugun abagune politikoan feminismotik eraldaketa bidean urratsak emateko aukerak egon badaudela eta, orain dela hilabete eskas hasi zen buru belarri lanean Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendari den Laura Gomez Hernandez (Villabona, 1978). Feministatzat du bere sentimendua, burua eta baita bere jarduna ere, “mugimendu feministako militantea ez naiz izan baina, urteetan elkarlanean aritu naiz mugimendu feministako zati batekin; hala nola, Garaipen edota Medeak-ekin, eta baita, emakume feministekin ere�. Eta aurrerantzean ere argi du bere lanaren abiapuntua, mugimendu feministaren aitortza dela, eta bideratzen diren politikak, ekimenak, e.a. diseinatzean mugimendua bera indartzeko erabateko saiakera egingo dutela; betiere, “mugimendu feministaren autonomia propioa errespetatuz�. Hala ba, eguarte atsegina igaro dugu te goxo bat hartuz Gipuzkoa plazako kafetegi batean, hurrengo lau urtetarako asmoez, erronkez eta politikez hizketan. Nola hartu duzu kargu edo lan berri hau? Hasieran proposatu zidatenean ezin nuen ezta sinetsi ere egin, asko pentsatu dut; analisi pertsonal moduan eta orokorki, baloratu dut: egun bizi dugun egoeran badaudela baldintza politiko- historiko batzuk, non, eraldaketa bide honetan urrats garrantzitsuak ematea ahalbidetuko duen. Polita izan zen sentitzea, lehenengo aldiz aukera edukiko genuela feministok Gipuzkoako Foru Diputazioan hartzen diren erabakietan parte hartzeko eta ikuspegi feminista lantzeko. Izugarrizko erronka daukat/daukagu esku artean; batetik, dudan ardurarekin pixka bat ikaratuta banago, baina, bestetik, emakume feministengatik oso babestua sentitzen naiz. Diputazioan egongo naizen lau urte hauek ahalbidetuko digute nolabaiteko laborategi feminista bat martxan jartzea, probatzea.

Nolakoa uste duzu dela abagune politikoa-soziala? Bizi dugun abagune ekonomikoan aurrekontuen analisia egiten ari gara, egoera ekonomikoa zaila da eta Gipuzkoako Foru Aldundian ere gutxiengoan gaude, negoziatzen ari gara, baina aurreratu dezaket: berdintasun politiketarako bideratuko den aurrekontua handiagoa izango dela. Bestalde, baldintza politikoei dagokionean, badaude baldintza politikoak eta maniobrak egiteko aukera, benetan ikuspegi feministatik sortutako berdintasun politikak diputazioaren jardunaren erdigunean jartzeko aukera. Zergatik diodan hau? Bilduren diskurtsoan, kanpainan eta programetan ere, saiakera bat egiten delako berdintasun politika feministak beraien ardura politikoaren baitan biltzeko bai udal zein foru diputazioan. Gaur egun arte, Berdintasun Zuzendaritza

3


askatu mataza

“ Elkarrizketa politikorako espazioetan mugimendu feministaren aitortza da niretzat garrantzitsuenaâ€? Jaioterria-bizitokia: Villabonan jaioa, egun ere bertan bizi da; baina tolosarra da sentimenduz. Ikasketak: Politika eta Administrazio Zientziak ikasi zituen, ondoren ikasketa iberoamerikarrak ere egin ditu eta bi master ditu: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lantzen duen EHU/UPVko masterra eta Partehartuz-ek antolatutakoa bestea. Enplegua: Berdintasun gaietan EHU/UPVn ikerkuntza sozialak egiten lan egin du. Eta azken lau urtetan Urola Garaian berdintasun teknikari moduan aritu da lanean, honez gain, partehartzearen inguruko ikasketak ematen ditu unibertsitatean. Zaletasunak: irakurtzea, filmak ikustean, lagun artean zerbeza edo gintonics batzuk hartzea, musika talde berriak ezagutzea, praktika artistiko subertsiboak eta kritikoak, moda identitate anitz subertsiboak eratzeko forma gisa‌ Barrenera so eginez: Beti edalontziari begiratzean, erdi betea ikusten dut; baikorra naiz baina batzuetan inkontzientziaren muga ukitzera iristen naiz. Eta honek ahalbidetzen dit/digu, gutxi batzuen mesedera egituratuta dagoen gauzen ordena aldatu daitekeela sinestea eta honen alde lan egitea. Eta noski, ikuspegi horretatik, uste dut soilik aliantza estrategiko feministak egin gaitzaketela indartsu eta gainerako indar eta agenteekin (politiko, artistiko‌) saretzeak lagunduko digula aldaketa hau gauzatzen. Eta aliantza hauek, berriz, bakarrik eraikiko dira zaintzen errekonozimendua gauzatuz eta gure eguneroko praktiken erdigunean jarriz. Eta honetan, gauza asko dugu egin eta ikasteko!

4

Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza, Kirol eta Kanpo Ekintza sailen barnean zegoen. Aldiz, momentu honetan zuzendaritza propio bat izatera pasa da; honela, Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitanoren zuzendaritzapean dago zuzenzuzenean. Hori da, termino sinbolikoetan, Gipuzkoako Foru Diputazioan botere goreneko lekuan gaude, eta honek, genero ikuspegia politika guztietan txertatzea lagunduko digu. Zein izango da zure lan formaren oinarria? Ikuspegi feministatik eginiko Berdintasunerako Politikak egin nahi ditugu, non, emakumeok bizi ditugun bereizkeria egoeretan oinarritutako errealitatea eraldatuko duten; eta honen oinarrian dago, gauzak ZER eta NOLA egingo ditugun horretan asmatzea. Nolakoa izango da planteatzen duzuen jarduna Berdintasun Zuzendaritzatik? Espazioak sortu beharko ditugu, non, demokrazia ordezkatzailea ziurtatu nahi den. Sarea da tresna, nola egin era parte-hartzaile batean eta eraikuntza kolektiboaren zentzuan, bertan elkar eragiten duten pertsona guztiekin. Hein batean, mugimendu feministarekin eta emakumeen elkartze mugimenduarekin elkarrizketarako eta parte-hartze politiko erreal baterako espazioak . Mundua aldatu nahi dugu, emakumeontzat guztiz zapaltzailea delako, baina lau urtetan ezin da mundua aldatu eta horregatik, lehentasun politiko batzuk jartzen ari gara. Baina bai saiatu behar dugula iraunkortasuna ematen guk bultzatutako ekimenei: batetik, azpiegitura eta baliabideak sortzen saila egokitu eta indartzeko, hau da, ondoren datorrenak jarraipena eman diezaion. Eta bestetik, foru arau baten sorkuntza edo bestelako tresnaren bat aztertu nahi dugu, zeinetan, bilduko duen berdintasun politiketan eduki eta balore zehatz batzuk bermatuko direla Gipuzkoako udalerri guztietan.


askatu mataza Zeintzuk dira planteatzen dituzuen erronka nagusiak? Batetik, Foru Diputazioko barne lanketa egongo litzake; bertan, bermatu nahi dugu hemendik bideratzen diren politika publikoek gizon eta emakumeen artean dauden botere harremanetan duten talka bermatzea. Horretarako, langileak formatuko dira genero ikuspegiari dagokion jarraipena ahalik eta zehatzena eta egokiena izan dadin. Bestalde, helburuen arabera, lehentasunezkoak iruditzen zaizkigun politikekin zehar lerrotasuna lantzea, zaintzen zuzendaritzarekin edota gazteriarekin adibidez. Bestetik, birpentsatu eta/edo sortu nahi ditugu mugimendu feministarekin elkarrizketa politikorako espazioak; kontseiluez edo bestelako bitartekoez hitz egin genezake. Baina niretzat garrantzitsuena dena da: elkarrizketa politikorako espazioetan mugimendu feministaren aitortza, eta bideratzen diren politikak, ekimenak, e.a. diseinatzean mugimendua bera indartzeko erabateko saiakera egingo dugu. Beraz, badago intentzioa berdintasun politikak mugimendu feministarekin berarekin, kolektiboki sortzeko eta konpartitzeko. Baina egia da egun dauden kontseiluen inguruan hausnartu behar dela, askotan espazio hauek ez baitute ahalbidetzen emakumeon jabetzea. Gainera, ez dute bermatzen emakume askoren parte-hartzea, tradizionalki instituzioetatik urrun dauden gazteena edo jendartean duten posizioagatik ia ezinezkoa dutenena, hala nola, etorkinak edo zaintza lanetan aritzen diren emakumeena. Beraz, elkarrizketa politikoko espazioen inguruan hausnartu beharra dugu. Hein batean, batetik, mugimendu feministarekin elkarrizketa politikorako espazioak sortu nahi ditugu. Baina bestetik, pentsatu beharra dugu nola egin dezakegun instituzioetatik mugimendu feminista indartu dadin baldintzak sortzeko: betiere, mugimenduaren autonomia propioa eta independentzia errespetatuz. Nire aliatuak

“feminista eta antikapitalistak gara edo ez gara izango�

“Nire aliatuak feministak dira; edo haiekin goaz, edo ez!� feministak dira; edo haiekin goaz, edo ez! Ez dakit oraindik nola, zein eratan egingo dugun horregatik da garrantzitsua gure ustetan mugimendu feministarekin elkarrizketarako politikorako espazioak sortzea, denon artean pentsatu dezagun honen inguruan ere. Beti pentsatzen mugimenduaren iraunkortasunean eta ez instituzioarenean. Gainera, herri-administrazioetako Berdintasun Politikak indartuko ditugu sare anitzen bidez: berdintasun teknikarien Gipuzkoako sarea eratu nahi dugu (Berdin Sarearekin koordinatuko dena); Berdin Bidea proiektua, herri txikietan berdintasun politiken jarraipena egingo duena eta herrien arteko esperientzia trukaketarako proiektua. Honez gain, emakumeon kontrako indarkerian, honek dituen dimentsio anitzez jakitun, hau da, ez dugu hitz egiten bikote harremanetan ematen diren erasoez soilik, egunero emakumeok jasaten ditugun indarkeria anitzez ari gara; baboseotik hasi eta homofobia, lesbofobia edota transfobia bitarte. Orain arte indarrean egon diren asistentziazko neurri zentralisten aurrean, prebentzioa, sentsibilizazioa eta asistentzia landu nahi ditugu, betiere era deszentralizatu, integral eta emakumeentzat botere hartzea ahalbidetuko duten norabidean. Baita ere, bereizkerian oinarritutako jaiekin sartu nahi dugu, hala nola, alardea, elkarte gastronomikoak. Uste dut instituzioetatik aztertu behar dugula nola eragin dezakegun jai hauek erauzteko. Eta azkenik, beste erronka nagusietako bat dugu zaintza lanena. Bizitzaren jasangarritasuna jarri nahi dugu gure jardunaren erdigunean, bizitza jasangarri bat izatea da guretzat garrantzitsuena eta sortzen ditugun politika publikoak ikuspegi honetatik planteatu nahi ditugu.. Hein batean, planteatzen ari garena da arau sozial eta ekonomiko berri bat: feminista eta antikapitalista. Feminista eta antikapitalistak gara edo ez gara izango.

5


erreportaia

Nazioarteko feminista gazteak saretzen Iragan uztailean Europako Emakume Gazteen Mundu Martxako Topaketak ospatu ziren Terre Blanque-n, Okzitaniako eskualdean. Donostiako Bilgune Feministakook bertan izan ginen, herrien arteko amarauna saretzen. Europako Emakume Gazteen Mundu Martxako lehenengo topaketak ospatu ziren joan den uztailaren 11tik 17ra bitartean Terre Blanquen, Frantziar Estatuko Tolosatik 60 kilometrora dagoen herri-komunitatean. Donostiako Bilgune Feministako kideok bertan izan ginen eta beste hainbat herrialdetako feministekin bildu eta esperientziak elkarbanatzeko aukera izan genuen. Han izan genituen lankide eta adiskide Portugalgo, Azores Uharteetako, Galiziako, Frantziako, Belgikako, Suitzako, Mazedoniako, Errumaniako, Poloniako, Armeniako, Brasilgo, Mexikoko, eta Quebec-eko partaide feministak. Herri ezberdinotako testuinguruak eta borrokak ezagutu genituen beraien ondoan eta emakumeek bizi dituzten egoerez jardun ginen, baita aurkezten zaizkien arazoei aurre egiteko estrategiez ere, izan Euskal Herrian, izan atzerrian. Kanpamentuaren antolaketa eta bertan hartu ziren erabaki guztiak (sukalde lanak, garbitze lanak, erosketak eta abar), asanbladan adosten genituen lau itzultzaileren laguntzarekin. Giro ona eta jarrera irekiak izan ziren nagusi kanpamentuak iraun zuen astebetean. Gai zehatzen inguruko tailerrak antolatu ziren, askotarikoak. Interesgarri gertatu zen Eztabaida demokratikoei buruzko tailerra, esate batera, zeinetan eztabaida demokratikoak zein modutan gauzatu eztabaidatu zen, besteren artean, hitza hartzeko eta pasatzeko teknikak edo sentimenduak eta esperientziak azaltzeko uneak sortzearen beharraz mintzatuz eta horiek lortzeko teknikak hobetsiz. Izan genuen betarik tokian tokiko tradizioen gainean hausnar egiteko ere, hala nola, Armeniarren tailerraren eskutik. Emakumeak jabegotzat dituen jendartean,

6

indarkeria esplizitu eta bortitza jasaten dutela eman ziguten aditzera. Antolatzeko eta aurre egiteko zuten kemen, adore eta indarrak miretsi gintuen, eta aldi berean, gurean pairatzen ditugun indarkeriez jarduteko parada eskaini ziguten. Eta gu Armeniako lagun feministokin gaude, indarkeria patriarkalari aurre egiten jarraitu behar dugu. Estrategiak ere gauzatu ahal izan ziren Nola biziraun inguru mistoetan? deituriko lan taldean, non autodefentsa taldeak inguru ezberdinetan


erreportaia

sortzea proposatu zen (lanean, unibertsitatean, lagunen artean, jaietako erasoetan, etab.). Bilgunekook ere pare bat tailer egin genituen. Bata sexualitatearen ingurukoa izan zen eta bertan izan genuen gure irakurketa feminista plazaratzeko eta besteen ikuspuntuak ezagutzeko aukera; errealitate anitzak, begirada ezberdinak eta baita non aurkitzen garen, non elkar-lotzen garen ere. Plazeraren kudeaketa feminista, sexualitate eredu hegemonikoa eta eredu ekonomikoaren arteko lotura, heteronormatibitatea, postpornografiaren erabilera politikoa‌ Gai anitzen inguruan herrialde desberdinetako feministen ahotsak entzuteko aukera izan genuen. Hilerokoaren autogestioren inguruko beste tailer bat ere gidatu genuen. Herrialde ezberdinetako ikuskerak (tradizioak eta eman diren aldaketak) ezagutzeko parada izan genuen, parte-hartzaileen bizipenetatik abiatuz. Bestalde, odola kudeatzeko proposamen ekologiko eta merkeak eraman genituen, eta denon artean horiek egiteko tarte bat hartu genuen.

Testua eta manifestazioa Denon artean Europako Emakume Gazte Feministon Manifestua sortzea lortu genuen, etorkizunerako lan-tresna izateko asmoarekin. Helburua ez zen egun emakumeek jasaten dituzten indarkeria guztiak zerrendatzea, baizik eta abiapuntu bat izatea, proposamen bat, Europako Emakume Gazte Feministen agendarentzat. Bertan hurrengo gaien inguruko planteamenduak egin ziren: Elkartasuna, Ekonomia, Osasuna, Indarkeria, Sexualitatea, Feminismoaren sustapena eta Diskriminazio

anitza. Testu hori egiten pare bat egun eman genituen, izan ere, konplexua izan baitzen hain errealitate politiko-ekonomiko-sozial desberdinak izanik adostasun minimoetara iristea. Hala ere, guretzako benetan prozesu aberasgarria izan zen, distantzia horretatik gure jatorria beste modu batera ulertu eta gure diskurtsoetan pentsatzera eraman gintuelako. Uztailaren 15ean Terre Blanqueko taldea Tolosara abiatu eta manifestazio koloretsu batean parte hartu genuen. Haren ostean, kontzertua eta festa izan genituen. Gau giro polita ere izan genuen gauren batean edo bestean, musika feministaren eta emakumeen musikaren aldeko apustua eginez. Abagune horretan, Bilgunekook festekiko irakurketa feminista txertatu ahal izan genuen Party Manifestoaren bitartez. Benetan aberasgarria izan zen guretzat beste herrialdeetako feministak ezagutzea eta haien ondoan eurengandik ikastea. Esperientzia ederra izan zen eta gai desberdinen gainean pentsatzeko balio izan zigun. Gaiak lantzeko ikuspuntu anitzak ezagutu genituen, baita perspektiba berriak jaso ere. Gainera, bizikidetza erabat kolektiboa izan zen, bakoitza bere kanpinean egonagatik ere, espazio komun ugari baitzeuden: letrinak eta dutxa ekologikoak, jangela, eta beste hainbat. Aurrera begirako erronkei dagokienez, bi nabarmendu ziren. Batetik, sarearen bitartez elkarrekin lanean jarraitzea eta elkar informatuta mantentzea. Eta bestetik, hurrengo urtean beste herrialde batean kanpaldiak antolatzeko intentzioa. Rumanian akaso. Ba al zatozte? Aukera izanez gero, guk ez dugu zalantzarik!

7


Arangoitiko kiskiti単ak

8


saretik

sorginak emakume gazte asanbladako kidea

Samara Velte-

ulertzen hasteaz Denbora asko pasatu da familiako lehenengo Osoko Bilkura hartatik, gurasoek antisorgailuak zer ziren azaltzeko mahai ingurura deitu gintuztenetik. Olentzerorena jakin eta gutxira izango zen; gurasoek entsegatuta zeukaten, baina urduritasunez, dena erdi-gaizki azaldu ziguten. Guk, ezer ulertu ez, eta badaezpada galdera gehiago ez egitea erabaki genuen. Pleno hartako oroitzapen lausoarekin eta amaren oharpenekin - “Ez sartu inoren kotxean!� - abiatu ginen gure nortasuna eraikitzeko bidean. Nahiko tresna gutxirekin eta bakarrik, ikusten duzuen bezala. Gu bakarrik mundu osoaren aurrean, helduleku sendoegirik gabe. Sexualitatea, hilekoa, beldurrak... denak arazo pertsonalak zirela pentsatzera ere iritsi ginen. Hamaika-hamabi urterekin masturbatzen zen neska bakarra geu ginela iruditzen zitzaigun: ezinezkoa zirudien gelako neska pinpirin haiek guztiak ere horretan aritzea. Azkenean, eredu sano samar bat eduki ezean, telebistan eta orduan irakurtzen genituen Bravo aldizkarietan orientatu behar norbere esperantza eta perspektibak: hortik ikasi genuen mutila topatzea prozesu luze eta arautu baten azken helburua zela, eta urrats bakoitza, ondo eman beharrekoa. Hamahiru urterekin inguruko mutilak telebistakoen antzekoak izan zitezen saiatzen ginen, eta gure irudimenetik aurrera, geldirik egoten ginen, printzesen gisan, Egan-ek Behin batian Loiolan jotzean nork edo nork dantza egiteko eskatuko zain. Esan gabe doa inork ez zigula eskatzen. Hamalau urterekin oraindik inori musurik eman gabe geundelako kezkatu ginen; hamasei urte betetzerako egin beharko genuen, ba, larrutan! Eta hamabostekin, egindako ahalegin guztien sari gisa behingoz mutil perfektua lortutakoan (edo, hura lortu ezean, hurrengo onena) ohartu ginen harremana ez zela espero bezalakoa: kostatu zitzaigun ulertzea dramek eta zeloek ez zutela maitasunik adierazten, eta sakrifizioek ez dakartela saririk trukean. Lagunekin gaiaz hitz egiten hasi arte, egia absolututzat geneuzkan uste ustel asko. Eta berandu hasi ginen hitz egiten, bai horixe. Lehenengo aitzakia Sexo en Nueva York-ek eman zigun: telesail harekin ikasi genuen neskok ere iniziatiba har dezakegula ondo pasatzerakoan, eta egin nahi dituzun gauza mordoa geldituko direla egin gabe beti kanpora begira bazaude. Ados, edertasun eredua ez zigun gehiegi aldatu (ezta pantojismoa ere), baina behintzat jostailu sexualak zer diren iradoki zigun (Samanthak erabiltzen zuen zabu haren bila nabil oraindik). Eta, batez ere, masturbazioaz hitz egiten hasi ginen horren ondoren. Pixkanaka, ohartu ginen zergatik gustatzen zaigun gure gorputzaz hitz egitea, eta zergatik ez aitakeriaz tratatzen gaituztenean, printzesa izatearen aitzakian. Maitasunak gu deskubritu zain geundela egindako txorakeriez hitz egiten hastean ohartu ginen denok geundela mutil berberaren zain, eta inori ez zitzaiola ondo atera. Erasoak ulertzen hastean ikusi genuen amak kasurik okerrenerako bakarrik prestatu gintuela. Eta apurka ohartu ginen lagun arteko harremanak ere izan daitezkeela intimoak, edozein pertsonarekin berdin gozatu dezakegula, harremanak ez direlako klausula itxidun kontratuak. Neskon artean elkartzeak ekarri zizkigun errebelazio handienak: arazoak erdibitu eta ilusioak bikoiztu egiten baitira konpartitzen ditugunean.

9


herrien txokoa

Emakumeon kontrako indarkeriaren aurrean, mugimendu feminista kalera!

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak udan izandako emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko balantzea egin zuen irailean Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren Bilboko egoitzan. Aurtengo urtea «latza» izan dela adierazi zuten, eta uda are eta gogorragoa izan dela. «Emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik izan, eta egunak pasa ahala herri eta hirietako jaietako datuek ez dute kontrakoa esaten». Emakumeen eskubideak urratuak izan ez daitezen, kasu guztien gaineko jarraipen zehatza egin dadin exijitu zuten, eta horiek ekiditeko neurri «errealak eta eraginkorrak» jartzea. «Borondate politikoa» ere exijitu zuten, martxan jarritako neurri eta protokoloen berrikuspen sakona, hori aurrera eramateko aurrekontuak onartzea eta euren arteko koordinazioa lantzea «oso garrantzitsua» dela nabarmendu zuten. Hain zuzen, «lan hau, herritarron esku hartzea izanik baina instituzio publikoei» dagokiela esan zuten. Amaitzeko, ez dutela erailketa eta eraso sexista gehiago onartuko ozen azaldu zuten. «Instituzioetatik jarrera aldatzen ez den bitartean emakumeek arrisku egoeran jarraitzen» dutelako.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak udan izandako emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko balantzea egin zuen irailean Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren Bilboko egoitzan. Aurtengo urtea «latza» izan dela adierazi zuten, eta uda are eta gogorragoa izan dela. «Emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik izan, eta egunak pasa ahala herri eta hirietako jaietako datuek ez dute kontrakoa esaten». Emakumeen eskubideak urratuak izan ez daitezen, kasu guztien gaineko jarraipen zehatza egin dadin exijitu zuten, eta horiek ekiditeko neurri «errealak eta eraginkorrak» jartzea. «Borondate politikoa» ere exijitu zuten, martxan jarritako neurri eta protokoloen berrikuspen sakona, hori aurrera eramateko aurrekontuak onartzea eta euren arteko koordinazioa lantzea «oso garrantzitsua» dela nabarmendu zuten. Hain zuzen, «lan hau, herritarron esku hartzea izanik baina instituzio publikoei» dagokiela esan zuten. Amaitzeko, ez dutela erailketa eta eraso sexista gehiago onartuko ozen azaldu zuten. «Instituzioetatik jarrera aldatzen ez den bitartean emakumeek arrisku egoeran jarraitzen» dutelako.

10

Azpeitian herri jai parekideen bidean, urratsez urrats aurrera!


emakumeok plazara!

Amantalen ahotsa

Argazkia: Ainitze Olasagasti

“Amantalen Ahotsa� urriaren 7an Donostian aurkeztutako diziplina anitzeko ikuskizuna da. 1936ko gerra hasi zeneko 75. urteurrena aitzakiatzat hartuta, gerran eta gerra ostean bizitakoak emakumeen ikuspegitik azaltzeko ahalegin bikaina egin dute bertan. Gizonek idatzitako historiaren aurrean, beste begirada bat plazaratu dute. Idoia Etxeberriarekin egon gara solasean, Amantala Elkarteko kidearekin. Nondik sortu zen emakumeen ahotsak biltzeko ideia?

www.ahotsak.com proiekturako emakumeen esperientziak biltzen ari ginela, ikusten genuen oso kontu interesgarriak agertzen zirela egunero. Belaunaldiz belaunaldi etxeko sukaldean egin izan den transmisioan, berriz, etenaldia sumatzen genuen. Transmisioa beste era batean, era artistikoan egitea otu zitzaigun, emakumeen lana eta bizimodua ezagutarazteko. Hortik, Amantala Elkartea sortu genuen, eta ikuskizuna prestatzen hasi ginen. Emakumeen ahotsa beti ezkutuan egon da, beti isil-isilik aritu izan delako lanean. Gerra garaian ere asko sufritu zuen, nahiz eta ez

borroka lerroan ibili. Familiaren kargu egin zen, eta aurrera egin zuen, askotan oso baliabide eskasekin. Gerra ostea ere ez zen batere erraza izan emakumeentzat. Esperientzia hauek guztiak ezagutarazteko garaia dela iruditu zitzaigun. Honela, elkarrizketen bideoak oinarri hartuta, gaur egungo beste hainbat artista batu, eta gure historia kontatu dugu. Bideotako emakumeak 40 bat dira, baina emakume denak ordezkatzen dituztela uste dugu. Omenaldia egin nahi genien nolabait. Berriki plazaratu duzue ikuskizuna. Zein sentsazio sortu ditu zeuek eta ikusleengan? Oso pozik gelditu gara emaitzarekin. Ikusleen erantzuna ere izugarria izan zen, amaieran zutik eta txaloka jarri zirenean. Dantzariak, abeslariak, bertsolaria, aktoreak... denak primeran egon ziren. Eta hunkigarria izan zen bideoetan parte hartutako 20 emakume oholtzara igo zirenean. Emakume hauentzat oparia izan zen, momentu oso polita bizi izan genuen denok. Ikuskizuna bera ondo joan zen eta nahi zena, transmisioa, lortu zen. Ikuskizunak osotasuna izatea nahi genuen, eta hori ere lortu dugulakoan gaude; zuzendari artistikoak oso lan ona egin zuen. Orokorrean oso balorazio positiboa egiten dugu.

11


kuleroen kaxa EMAKUMEAK PLAZAN

Ideia eta zuzendaritza: Arantxa Gurmendi Irudia, edizioa eta post-produkzioa: Julia Lantxas eta Gorka Arostegi. Ekoizlea: Lilaton Taldea Artxiboa: EITB, Euskadiko Filmategia, Kutxa Fundazioa

Argia.com-eko Multimedia atalean aurkitu dugu harribitxi hau. Herri Kiroletan, lehen eta orain, emakumeak duen parte hartzea lehen pertsonan aztertzen da dokumental honetan. Emakumeek egindako kirol jarduerek komunikabide eta instituzioengandik jasotzen duten trataera ere lantzen du. Betidanik, herri-kiroletan, beste kirol guztietan bezala, gizonek osatu dute gehiengoa. Hala ere, aurreko garaietan ere izan ziren horretan aurreneko pausuak ematera ausartu ziren emakumeak eta gaur egun ere baditugu, taldean edo bakarka, ingudean, txingetan, aizkoran, sokatiran, harriak jasotzen, arraunean, pilotan, edo idi-fogran aritzen diren emakumeak. http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/emakum eak-plazan

BELDUR BARIK LEHIAKETA Baliabide bat baina gehiago, proposamen bat duzue honokoa. Berdinsarea ekimenetik, neska eta mutilak indarkeria sexistaren aurka sentsibilizatzeko helburuari helduz, pauso bat aurrerago eman eta nesken jabekuntza lantzeko bidea hartu dute. Horretarako urtero martxan jartzen duten lehiaketaz gain, azaroaren 26an Donostian ospatuko diren topaketetan denontzako espazioak zabaltzen saiatuko dira. www.beldurbarik.org

FEMITECA Begirada feministaz egindako proposamen, artikulu eta komentario pila aurkituko dituzu gaztelerazko orri honetan. Ez dakizula zure herriko zine forum-ean zein pelikula proposatu? Irakurgai berri baten bila zabiltza? Gaztelerazko nobedade berriak ezagutu nahi? www.femiteca.com


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.