2014ko otsailaren 6a · 0. alea
ERALDAKETA
MARTXAN
EDITORIALA 2 · HAUTESKUNDE EUROPARRAK 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 · NAFARROA 7 · NAFARROAKO PARLAMENTUA 8 · GASTEIZKO PARLAMENTUA 9 · ESPAINIAKO KONGRESUA 10 · HERRIAK 11 · KLAUSULA SOZIALAK 12
EDITORIALA Kaixo lagun! Bi urteotako ibilbidean erakutsi bezala, EH Bilduren lehentasuna aldaketa politiko eta soziala bultzatzea da. Norabide horretan, dihardugun eremuetan politika eta kudeaketa egiteko bestelako eredu bat eraikitzea da gure helburua. Eredu horren eraikuntzan eta garapenean, jendartearen partaidetza, ildoak eta lehentasunak herritarrekin partekatzea eta besteen iritziak ezagutzea eta bideratzea, irizpide nagusia da guretzako. Eta helburu horretan, gaur egun komunikazioa eta informazioa bermatu beharreko bitartekoak dira. Eskuartean duzun hau, EH Bilduren aldizkari digitalaren lehen alea da eta, lehen aipatutako bidean, ematen dugun beste urrats txiki bat izan nahi du. Hamabostean behin, zure postontzian jasoko duzun tresna honen bidez, era zuzenean EH Bilduk bultzatzen eta gauzatzen dituen ekimenen zein hausnarketen berri izango duzu, zuzenean, filtro edota manipulaziorik gabe. Izan ere, ugariak izan dira EH Bilduk aurkezturiko proposamen zein buruturiko ekimenak eremu ezberdinetan. Asko izan dira ere kudeatzen ditugun udal zein instituzioetan bultzatutako aldaketak, aurreko ereduarekin konparatuta eraldaketa sakonak ekarri dituztenak. Baina zailtasun handiak izan ditugu guzti hori sozializatzeko, jendartean bestelako eredu politiko, soziala eta ekonomikoa bideragarria dela eta fruituak ematen dituela erakusteko. Komunikazioaren garaian omen gaude, baina era handi baten komunikazioa bahituta dago, mass media handien eskuetan. Eta komunikabide nagusi horien atzean betiko eredua babesten dutenen interesak ezkutatzen dira, aldaketaren aurkako frontearen interesak hain zuzen. Horrela ulertu daiteke EH Bilduren jardunarekiko dagoen boikot informatiboa. Baina euskarri informatibo honen helburua bada ere EH Bildu osatzen dugunon artean sare bat osatzea eta zabaltzea, konpartitzen dugun proiektua indartzeko eta zabaltzeko, eta zuen iritziak jasotzeko. Beraz, honen bidez ere edozein ekarpen, zalantza edo eskaera helarazi nahi badiguzu, idatzi e-posta bat web@ehbildu.net helbidera.
HAUTESKUNDE EUROPARRAK
Josu Juaristi, EH Bilduren hautagaia hauteskunde europarretarako
O
tsailaren 2an Donostian eginiko ekitaldian, maiatzaren 25ean egingo diren hauteskunde europarretarako bere hautagaia aurkeztu zuen EH Bilduk: Josu Juaristi kazetari eta Europar aferetan aditua. Juaristi berak aurkezpen ekitaldian iragarri bezala “erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu Europako Parlamentuan, Europar Batasunaren aurrean, eta eraldaketa soziala, iraultza soziala eta demokratikoaren alde egingo dugu lan. Horretara goaz Europako Parlamentura, Euskal Herriaren alde egitera, ezkerreko baloreetan oinarritutako gizarte berri bat eraikitzen laguntzera.” Hauteskunde europarretarako EH Bilduren ibilbidea ordea, ez da hautagaiaren aurkezpenarekin amaitzen: Azaroa hasieran erabakitzeko eskubidea eta eraldaketa soziala ardatz hartuta, hautagaitza konpartitu zabala eraikitzeko eskaintza luzatu zuen EH Bilduk.
O
tsailaren 2an Donostian eginiko ekitaldian, maiatzaren 25ean egingo diren hauteskunde europarretarako bere hautagaia aurkeztu zuen EH Bilduk: Josu Juaristi kazetari eta Europar aferetan aditua. Juaristi berak aurkezpen ekitaldian iragarri bezala “erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu Europako Parlamentuan, Europar Batasunaren aurrean, eta eraldaketa soziala, iraultza soziala eta demokratikoaren alde egingo dugu lan. Horretara goaz Europako Parlamentura, Euskal Herriaren alde egitera, ezkerreko baloreetan oinarritutako gizarte berri bat eraikitzen laguntzera.” Hauteskunde europarretarako EH Bilduren ibilbidea ordea, ez da hautagaiaren aurkezpenarekin amaitzen: Azaroa hasieran erabakitzeko eskubidea
Geroztik, bi ardatz horiekin bat egiten duten hainbat indar politikorekin egin ditugu bilkurak, aliantza horren osaketari begira, Galizan, Paisos Catalans-etan bai eta beste nazio batzuetan. Datozen asteotan ikusiko ditugu egiten ari garen lan guzti horien emaitzak.
SAREAN EH Bilduren webgunean topa dezakezu maiatzaren 25ean burutuko diren hauteskunde europarren inguruko informazio gehiago (http://ehbildu.net/eu/hauteskundeak/europar-hauteskundeak-2014). [BIDEOA] Josu Juaristi, EH BIlduren hautagaia Europako Hauteskundeetarako
eta eraldaketa soziala ardatz hartuta, hautagaitza konpartitu zabala eraikitzeko eskaintza luzatu zuen EH Bilduk. Geroztik, bi ardatz horiekin bat egiten duten hainbat indar politikorekin egin ditugu bilkurak, aliantza horren osaketari begira, Galizan, Paisos Catalans-etan bai eta beste nazio batzuetan. Datozen asteotan ikusiko ditugu egiten ari garen lan guzti horien emaitzak. EH Bilduren webgunean topa dezakezu maiatzaren 25ean burutuko diren hauteskunde europarren inguruko informazio gehiago (http:// ehbildu.net/eu/hauteskundeak/europar-hauteskundeak-2014).
ARABA
PP-PNV: akordio zehatzetik haratago doan eredua
EH Bilduk oposizioko beste udal taldeei deia luzatu zien proposamen bat adosteko
G
asteizek PPren agintea pairatu du azken hiru urteotan. Maroto ez da Montoro, Wert edo Gallardonez ezberdintzen. Murrizketak, elkarteek egiten duten lanari etengabeko mespretxua edo bere ekimen populistak, batzuetan arrazistak, bizi izan ditugu legealdian zehar. Baina Madrilen ez bezala, Gasteizen PPk ez du gehiengo nahikorik, ezin du arrabola pasa.
Bilduren proposamenarekin bat egin zutelarik. Baliabide ekonomikoak handitzea eta enplegu sustapen politikak eta programak bultzatzea akordioaren zutabe nagusia zen. Horrez gain, muturreko beharrak dituzten familiei eta pertsonei laguntzeko programek ere lehentasuna zuten. Ekarpenak jasotzeko dokumentu irekia zen eta egun Gasteizek duen planen aurrean alternatibaren oinarria zen.
Aurrekontuen eztabaidaren garapenak bakoitzaren jarrera agerian utzi du. Oso kaltegarria zen aurrekontu bat ekarri zuen Marotok besapean. Zirriborroa ezagututa, EH Bilduk oposizioko beste udal taldeei deia luzatu zien elkarrekin proposamen bat osatzeko. Marotok martxan jarritako neurri suntsitzaileei aurre egin nahi zien EH Bilduk. PSE eta EAJ negoziatzeko prest agertu ziren eta EAJk oposiziotik hiruko hitzarmen bat nahiago zuela iazko PP-EAJren arteko ituna berriz egitea baino esan zuen publikoki.
Beraz, EAJren esku zegoen: edo datozen hamabi hilabeteotan hiri justuago eraikitzeko bideari ekitea edo berriro PPren salbazio taula izatea, krisi ekonomikoaren aitzakia erabiliz murrizketetan eta politika neoliberaletan oinarritutako politikak ahalbideratzeko. Ordu gutxitan Gorka Urtaranek PPrekin bay egitea erabaki zuen.
EAJ eta PP disimulu gabe, eskutik joan dira berriro
Egun gutxitan PSErekin akordioa lortu zen, EH
4
Ez da lehenengo aldia ordea, EAJk PPren politikak babesten dituena, Arabako Batzar Nagusietan ere bere bozekin atera direlako aurrera PPren aurrekontu eskuindarrak.
BIZKAIA
Bizkairako eredu berria
P
airatzen ari garen krisi sistemikoak agerian utzi du EAJren ereduaren porrota, Bizkaian azken hogeita hamar urteetan garatu duen ereduarena, hain zuzen. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak Bizkaiko ekonomiaren susperraldia iragarri zuen, 2011ko ekainean kargua hartu zuenean, “munduko ekonomiaren bultzadari esker” legegintzaldiaren azken urteetan Bizkaiko ekonomia “indartu” egingo zenaren esperantza adierazi zuen. Baina ez da halakorik gertatu eta ezin dugu espero ere, norabide berean jarraitzen badugu. Bizkaitarren bizi baldintzen prekarizazioak begi bistan utzi ditu EAJren gizarte politika eta eredu ekonomikoak herritarrentzako dituzten ondorio gordinak. Gizarte laguntza nahikorik ez, murrizketak hezkuntzan eta osasunean eta menpekotasun egoerei aurre egiteko prestazioen gutxitzea. Oinarrizko beharrak asetzeko baliabide faltak errealitate krudela deskribatzen du, 100.000 langabetu ingururekin eta 900 enpresa suntsiturekin azken urtean. Egoera honen aurrean zer proposatu du EAJk eta Bizkaiko Aldundiak? Azken urteetako neurri berberak. Aldundiak moteltasun harrigarria erakutsi du Bizkaiko ehun produktiboaren suntsitzearen aurrean, Madrilen eta Lakuan onartu diren murrizketei men egin eta bere murrizketa propioak gehitu ditu Jose Luis Bilbaok. Aldundiak Bizkaia zorpetzen jarraitzen du eta desberdintasun sozialak areagotzen. Egoerari buelta emateko aldaketa sakonak ezinbestekoak dira eta EAJ behin eta berriz agertu da aldaketa horien kontra. PP eta PSE aliatu dituela, eredu baztertzaileari segida emateko aurrekontuak eta sistema fiskala onartu dituzte. Horrelaxe amaitu genuen joan den urtea. Gainontzeko alderdiek gizartearen beharrei erantzuteko asmorik ez dutela argi eta garbi geratu da. Horregatik, EH Bilduk ezinbesteko jotzen du aldaketa bultzatzen dugun gizarte eragileon arteko aliantza. Zentzu horretan, diagnostikoak konpartitu eta akordioak lortzeko dinamika irekia abiatu dugu koaliziotik, “Larrialdi egoeratik eredu berrirantz” lelopean. Hasi berri dugun urtean, aldaketa bultzatuko dugu herrietan, eskualdeetan, enpresetan eta erakundeetan eredu berri baten aldeko bidelagunekin batera.
SAREAN [BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Politika industriala
[BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Aurrekontuak
[BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Eredu krisia
[BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Egoera soziala
[BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Fiskalitatea
[BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratik eredu berrirantz. Proposamenak
[BIDEOA] Bizkaia: Larrialdi egoeratuk eredu berrirantz. Dinamikaren aukezpena
5
GIPUZKOA
Gipuzkoan aldaketak aurrera darrai
E
H Bilduren hautagaitzek 2011ko hauteskundetan lortu zuten boto kopuru izugarrien atzetik zegoena, Gipuzkoa osoan bolo-bolo zebilen aldaketako premia izan zen. Urte gehiegi generamatzan eraikuntza sektorearen lobby-ei soilik interesatzen zitzaizkien obra faraonikoak sufritzen eta Gipuzkoa paradisu fiskala bihurtzeko diseinaturiko politikak pairatzen. Bi urte t’erdi igaro direnean, jendartearekiko gertutasunean oinarritzen den EH Bilduren kudeaketa eredu berritzailearen haize freskoa nabaritzen da herrialde osoan zehar. Eta horren lekuko dira, besteak beste, herritarren partaidetzarekin aurrera atera diren 200 prozesuak. Baino emaitzak dira, azken finean, politika egiteko eredu berri hau babestu behar dutenak. Eta dagoeneko esan daiteke baietz, datuak onak direla. Gure inguruko langabeziaren datu baxuenak ditugu, eta beste neurgailu ekonomikoetan ere lehendabiziko postuetan dago Gipuzkoa. Gainera, nazioarteko turistak erakartzeko ezarritako politika berriek emaitza onak eman dituzte, turismoa goraka doan herrialde bakarra Gipuzkoa delarik.
Gipuzkoa eredu ekonomiko eta sozial berri baterantz doa. Aberastasunaren banaketa justu eta bidezkorako oinarria jarri dugu; errausketan oinarritutako hondakinak kudeatzeko eredu batetik birziklapenaren kulturara pasatu gara; gure jardueratik abiatuta, euskararen normalizaziorako aurrea-pausu handiak eman ditugu; garraio publikoaren aldeko politikak sustatu ditugu; politika sozialerako gastua igo dugu gure inguruan etengabe jaisten ari ziren bitartean; eskrupulurik gabeko patronal baten aurrean langileen eskubideak defendatu ditugu; eta abar luze bat. Hemendik aurrera zer? Hurrengo hilabetetan sustapen ekonomikoa izango da gure erronka nagusia. Eskualdetako garapen ekonomikoa eta enpresa txiki eta ertainei laguntzea dira gure lehentasunak. Era berean, herritarrenganako gertutasuna eta herritarren partaidetza indartsu sustatuko ditugu. Azken finean, lobby-en, merkatuen eta bankaren gutiziaren aurrean, EH Bildu dela jendartearen interesak defendituko duen alternatiba bakarra dela demostratzen jarraituko dugu.
politika sozialaren gastuaren eboluzioa %50 %48 %46 %44 %42 %40
6
2011(PNV)
2012
2013
2014
NAFARROA
Aldaketa politiko eta soziala martxan da
A
zken legegintzaldi honetan barrena UPNren gobernua ezgauza izan da nafar jendarteak pairatzen dituen arazo larriak konpontzeko. Proiektu erraldoiekin jarraitu du, Arena Pabilioiaren moduan edo Los Arcoseko zirkuitua. Aurrekontuak aurrera ateratzeko gai ere ez da izan bi urtez jarraian. Ez dute inolako erreparorik osasungintza publikoa ahultzeko murrizketa politikak eta pribatizazioak erabiliz.
Baina, UPNk ez dio errealitate honi erreparatu nahi eta zentzurik gabeko lasterketa eroan jarraitzen du, Nafarroako herritarroi eragiten ari diren kaltea aintzat hartu gabe. Besaulkiari sendo eusteko asmoarekin arduragabekeriaren politikarekin jarraitzen du, ez zaie inporta langabezia tasek igotzen jarraitzea edo beren politika sozialak eta ekonomikoak hutsaren hurrengo izatea.
Azken aste hauetan ikusten ari gara gobernuaren bi kontseilaritza garrantzitsu krisi sakonean nola dauden. Bai Ekonomia Kontseilaritza eta bai Osasun Kontseilaritzan kargu-uzteek eta dimisioek agerian utzi dute hatzarekin aginduak ematearen politika despotikoak haien gobernuko departamenduetan ere zalantzan jarriak direla behin eta berriz.
Nafarroako jendarteak behin eta berriz esan die aski dela, hitza herritarrei eman eta hauteskundeak dei ditzatela. Baina alde batetik UPN bere itxikeriarekin eta bestetik PSN bere jarrera axolagabearengatik, ezinezkoa dena ekidin nahian dabiltza. Izan ere, aldaketa politiko eta soziala martxan baita. Ezberdinak biltzen dituen prozesu parte hartzailea; prozesu ireki eta ilusionagarria; politika egiteko modu berriak posible eginen dituen prozesua, ustelkeria eta inposaketetatik urrunduko den politika egiteko modu berria. Prozesu honek Nafarroako instituzioak demokratizatzeko helburua du. Hauxe da helburua eta EH Bildutik egin nahi dugun ibilbidea Nafarroako jendartearekin batera, eragile sozialekin, izan sindikalak edo politikoak.
Baina, gobernu krisi batetik baino urrunago gaude. Krisia sakonagoa da eta UPNren inguruan eratu duten erregimenari bete-betean eragiten dio; horretarako PSNren laguntza estima ezina izan du denboran zehar. Ziklo politiko berri baten atarian gaude. Nafarroako jendarteak argi eta garbi esan du horrela jarraitzea ezinezkoa dela, aldaketa politiko eta soziala posible dela eta beharrezkoa dela.
7
NAFARROAKO PARLAMENTUA Amejoramentuaren ondotik zer?
A
zken urteetako gertakizun sozial, politiko eta ekonomikoen garapenak agerian utzi du Nafarroak jasaten duen krisiaren sakontasuna zenbaterainokoa den. Alde batetik, UPNren gobernuaren ezgaitasuna konponbideak emateko Nafarroako jendarteak dituen arazo larriei, eta beste alde batetik, ematen ari diren murrizketa larriak Nafarroako autogobernu gaitasun jada eskastuari. Gauzak honela, Nafarroak zailtasun ikaragarriak ditu politika ekonomiko eta sozial propioekin aurre egiteko makina bat nafarrek jasaten duten egoera larriari. Hala, Estatuaren aldetik “oinarrizko araubidearen� erabilera gehiegizkoa nola egiten den ikusten ari gara,
askotan gainera, foru arautegiarekin kontraesanean. Beste askotan Espainiako Gobernua izaten ari da Auzitegi Konstituzionalaren bidez Nafarroako Parlamentuak onartutako legeak bertan behera uzten dituena, betearaztea debekatuz. Eta azkenik, Nafarroako Gobernuaren beraren jarduketak daude, ez baititu betetzen Nafarroako Parlamentuak onesten dituen akordioak ezta legeak ere, haien usteen kontrakoak direlako nahiz eta nafar jendartearentzat onura izan helburu.
Beste alde batetik, EH Bildutik uste dugu beharrezkoa dela egungo egoeraren azterketa bat burutzea eta Nafarroako egitura juridikoa ikertzea. Bi azterketa hauek nahitaezkoak izanen dira neurri ekonomiko eta sozialen inguruko erabakiak hartu ahal izateko eraiki beharreko tresna politiko-juridikoak sortzeko, batetik krisiari aurre egiteko eta bestetik errealitate politiko moduan sendotzeko.
Beste alde batetik, LORAFNA edo Amejoramenduak ez du inolako berariazko bermerik ematen Nafarroako eskubide historikoen defentsan eta gainera, Nafarroako jendartearen gehiengoaren borondatearen errespetua bermatzeko tresnarik ez du ematen.
Zentzu honetan, hausnarketa honek parte hartze politikorako ariketa izan beharko luke. Bertan, talde politikoek eragile sozialek eta sindikalek eta baita Nafarroako biztanleek oro har, eztabaidatu eta bultzatzeko Nafarroan estatus berri baten aldeko oinarri berriak.
Bakartxo Ruiz, Barcinaren aurkako zentsura mozioa bozkatu zen egunean
8
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA EH Bilduk bi eredu politikoen eta sozioekonomikoen arteko talka azalarazi du Koalizioak euskal presoen aurkako mendeku politika eztabaida politikoaren erdian ipini eta proposamen zehatzak egingo ditu datozen hilabeteotan eskubide sozial eta ekonomikoen alorrean atzerapausorik ez onartzeko.
L
egealdia hasiz geroztik EH Bilduk agerian utzi du Gasteizko Legebiltzarrean etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko bi eredu baino ez daudela. Izan ere, orain arteko politiketan errotiko aldaketa dakarren eredu alternatiboa mahai gainean ipini duen bakoitzean, EAJ, PSE eta PP, interes berberak partekatzen dituzten neurrian, krisiaren oinarrian dagoen eta Estatuarekiko menpekotasuna betikotzen duen eredu politiko eta sozioekonomikoaren defendatzaile gisa agertu dira behin eta berriz. EAJk PSE eta PPren babesa bilatu du etengabe eta haiekiko harremana lehenetsi du, bide horretan aurrekontu itunarekin gailurra jo arte, EH Bilduk bi ereduen arteko talka azalarazi du, beraz, bai eta alternatibak eskaini ere Madrilek inposatutako neurriak, euskal jendartearen borondatea urratzen dutenak, indargabetzeko. Hala ere, EAJren ezezkoarekin egin du topo sistematikoki, eta gauza bera gertatu da PP eta Rajoyren Gobernua immobilismotik ateratzera eta gatazkaren konponbideari behingoz heltzera behartzeko ekimenak planteatu dituenean. Joko-zelaia argia da, beraz, 2014ko erronkak eta lehentasunak zehazteari begira. Bake eta normalizazio prozesuan aurrerapausoak ematea eta eskubide ekonomiko eta sozialak bermatzea ezinbestekoa dela iritzita, bi esparru horiek EH Bilduren jardueraren
EH Bildu oinarrizko eskubideak galtzen ari diren euskal herritar guztien alboan egongo da, haiekin batera alternatibak abian jartzeko. Euskal presoen aurkako mendeku politika indargabetzea presazkoa da, korapilo hori askatzea sekulako aurrerapausoa litzatekeelako normalizaziorako bidean.
ardatz izango dira datozen hilabeteotan Gasteizen. Sakabanaketa bertan behera uztea eta, oro har, euskal presoen aurkako mendeku politika indargabetzea presazkoa da; hortaz, EH Bilduk Parlamentuan ere eztabaida politikoaren erdian ipiniko du, korapilo hori askatzea sekulako aurrerapausoa litzatekeelako giza eskubideen defentsan zein normalizazio politikorako bidean. Halaber, eskubide sozial eta ekonomikoen alde, EH Bilduk proposamen zehatzak egingo ditu arlo horretan atzera ez egiteko, euskal herritarrak pairatzen ari diren erasoen zerrenda, tamalez, amaigabea baita: kaleratzeak, LOMCE, negoziazio kolektiboa, osasun -berrordainketa, lan-gatazkak, gizarte -laguntzak‌ Gauzak horrela, EH Bilduk hautu argia egin du eta –EAJ, PSE eta PP ez bezala– oinarrizko eskubideak galtzen ari diren lagun guztien alboan egongo da, haiekin batera murrizketei aurre egiteko eta alternatibak abian jartzeko.
9
ESPAINIAKO KONGRESUA 2013: Estatu espainiarretik zer espero dezakegunaren adierazlE
A
lderdi Popularraren benetako izaera ondo baino hobeto islatzen du 2013ak: iraganera itzulera, ukazioa eta inposizioa. Espainiar estatua pairatzen ari den hiru krisiei, hau da, ekonomikoari, politikoari eta lurraldetasunari aurre egiteko politika erreakzionarioak bultzatzen ari Rajoyren gobernua, Tokiko administrazioen erreforma, LOMCE bera, pentsioen erreforma edo eta “mozalaren legea” legez ezagutzen dena hori guztiaren adibide garbia dira.
euren legeak ez dira gureak. Euskal jendartearen hitza ez dute errespetatzen eta beraz, PPren politikek ez dute inolako zilegitasunik Euskal Herrian. Aipamen berezia merezi dutenak bestalde, gure herrian zabaldutako garai berria oztopatu eta zapuztera bideraturiko Rajoyren politika saboteatzaileak dira. Bere arduragabekeriak mugarik ez duela dirudi. Hor
Atzerako prozesu hau ez da koiunturala; aitzitik, urte bi hauetan onartutako legeak azken hamarkadetan herritarren borrokari esker lorturiko eskubideak deuseztatu eta botere ekonomiko eta finantzarioak indartu eta estatua birzentralizatu nahi dituen kontrarreforma orokorraren barruan daude.
konpon. Ez dugu zalantzarik: historiak bakoitza bere lekuan jarriko du. Eta unionista batzuk, datozen lekutik datozela ere, hasiak dira susmatzen beraiei dagokien lekua ez dela inolaz ere leku atsegina izango. Kataluniako prozesu soberanista horren isla da. Eta hain zuzen, hori da nabarmendu nahi duguna. Burujabetzara eramango gaituen gure bide propioa garatzeko beharra. Eskoziak eta Kataluniak bide horri ekin diote jada eta herriak erabat burujabe izan eta euren estatu propioa izateko eskubide eta aukera mahai gainean jartzea lortu dute. Horregatik, Madrilek inposatu nahi duen blokeo egoeraren aurrean gehiengo sozial eta politikoen antolaketa da Euskal Herriak gatazka politikoaren konponbiderantz, erabakitzeko eskubiderantz eta esparru burujabe baten eraketarantz bidea egin dezan dugun berme bakarra.
Eta horrela jakin arazi diogu behin eta berriz, modu batera edo bestera, bai Rajoy jaunari eta bai bere gobernuko kideei. Tribunatik egin ditugun hitzaldiek ez diote zalantzari tarterik uzten; euren eredua ez da gurea, euren errealitatea ez da gurea eta
Bien bitartean, Madrilen, Amaiurrek berean jarraituko du. Moncloatik inposatzen dizkiguten politika atzerakoiak salatzen alde batetik eta euskal herritarrei soilik dagokiela euren etorkizuna erabakitzea aldarrikatzen bestetik.
SAREAN [BIDEOA] Cuadra: “Quieren encerrar el euskera en vitrinas y a sus parlantes en reservas lingüísticas”
10
[BIDEOA] Errekondo al ministro Soria: “Usted es un pirómano: funde todo aquello que suene a limpio”
[BIDEOA] Larreina reclama a Rajoy avances en la reparación de todas las injusticias
HERRIAK Prozesu parte-hartzailea abiatu dugu, horren premiazkoa den aldaketa sustatzeko helburuz
BILBO
200 lagun inguru elkartu gara horretarako; jatorri, adin, trebakuntza, lanbide, militantzia esparru eta ikuspegi desberdineko 200 lagun. Ondoren, diagnostiko horren gaineko proposamenak landuko ditugu, hala nahi duten herritar eta eragile guztien parte hartzearekin. Denon artean denontzako ibilbide orri bat zehazteko helburuz. Herritarrengandik herritarrenganako eskaintza osatuz. Helmuga: Beste Bilbo bat. Herritarron Bilbo.
SAREAN
A
ldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea abiarazi dugu. Bilbon horren premiazkoa den aldaketarako oinariak definitu nahi ditugu. Horretarako,
orain hasi eta 2015eko udaberrira arte luzatuko den prozesuari ekin diogu. Lehenbizi, arloz arloko eta auzoz auzoko diagnostiko eguneratu bat egingo dugu.
Alternatiba Hiritarra: bizilagunekin topaleku irekien ronda bati ekin dioGU
IRUÑEA
I
ruñeak aldaketarako alternatiba behar du. UPNren erregimen antisozial eta antidemokratikoarekin hausteko garaia heldu da, gaurtik bertatik benetako alternatiba bat artikulatzen hasi behar dugu. Alternatiba hori beste hiri eredu bati erantzun behar dio, justizia soziala, normalizazio politikoa eta kultura parte hartzailea oinarri izango dituen hiri eredua. Horiexek dira Alternatiba Hiritarraren zutabe nagusiak, EH Bilduk Iruñerako egiten duen aldaketarako proposamena hain zuzen ere. Iruñea hiri anitza da, plurala, eta aldaketarako alternatiba aniztasun horretan sorburu izan behar du. Era berean, alternatiba hiritarren eta mugimendu sozialen parte hartzean eta elkarlanean
oinarritu behar da. Alternatiba sozial eta politikoa organismo eta eragile ezberdinen elkarlana izan behar du oinarri; Udalean indar aurrerakoien arteko elkarlanean oinarri, eta instituzioetatik kanpo indar herritarren elkarlanean oinarri.
Alternatiba Hiritarra parte hartzean oinarritutako kultura politiko berri bati erantzungo dio. Horixe da EH Bilduren premisa nagusietako bat. Eta horri erantzuten dio gure lehen erronka: eragile sozial eta sindikalekin biltzea, Iruñeko auzoetako bizilagunekin bat egitea, udaleko oposizioko taldeekin elkarrizketan eta elkarlanean aritu. Modu honetan, bihartik aurrera Iruñeko auzoetan bizilagunekin topaleku irekiak burutuko ditugula ezagutzera eman nahi dugu, data zehatzak beherago aurkituko dituzue. Eta horrekin batera, Iruñeko eragileekin biltzen hasi garela jakinarazi nahi dugu, datozen 2 hilabeteetan sakonduko dugun lana. Topagune hauen bitartez hiritarren kezkak, ideiak eta ekarpenak entzun nahi ditugu, eta elkarrekin Alternatiba Hiritarraz hausnartu. Asko gara Iruñean alternatiba bat nahi eta behar dugunak, eta elkarrekin posible dugu!
11