EH Bildu Gasteizko legebiltzarrean 2012 - 2016 legegintzaldiaren balantzea
ehbildulegebiltzarra@gmail.com
EHBildulegebiltzarra
ehbildulegebiltzarra
ehbildu_legebil
ATARIKOA Nor gara?
/05
BIZIPENAK Gu, kaletik legebiltzarrera /08 BALANTZEA
Lan ildoak, lorpenak /36
GURE JARDUERA
Datuak eta informazio zehatza
/146
IRUDIAK Legegintzaldiak utzitakoa argazkietan /158 AZKEN GOGOETA
Egin dugunetik abiatuta, orain zer? /188
Nor gara?
Gu zuek gara, Gu zuek izan gara, Mundu bat besterik ez dugu nahi, norbanako duinak eta Herri librea.
>>
>>
Soilik bi aukera: Gauzak bere horretan mantentzea edo aldatzea, eraldatzea, iraultzea. “Ezinezkoa da egiten den arte”, zioen Mandelak eta aldarteari segika edo, “lehorrean geratzea erabaki duten bitartean, GU itsasora atera gara”. GU, Euskal Herria Bilduko gizon-emakumeak gara. Idazki hau, lau urtez Gasteizen EH Bilduren legebiltzarreko lan taldea osotu dugunon izenean doa. Gure bizipen eta jardueraren berri ematea beste helbururik gabe.
GU letra larriz diogunean, “hogeitabaton” gaindi, zeinetaz ari gara?
Baina GU letra larriz diogunean, “hogeitabaton” gaindi, zeinez ari gara? GU izenordeak, identitatea, kontzientzia, partaidetza adierazten duela dio Sarrik beronen balio semantikoa aztertzean. Gu zu eta zuek gara; “lehorrean geratzea erabaki zuten bitartean, gu itsasora atera ginen”. Bi aukera daude: Jendearen beharrak egokitzen ditugu indarrean den eredu ekonomikoak funtziona dezan, edo eredu ekonomikoa alda- tzen dugu, jendearen beharren arabera. Besteek gauzak dauden bezala jarraitzea hobesten dutelarik, GU, aldatzearen, hobetzearen aldarte etengabean sartu gara. Kontziente, hala izan dadin, uneoro erabaki guztiak hartu ahal izatea borrokatu beharko dugula. Argi dugu ezkerra ala eskuma, goia ala behea; baina ez da hain sinplea. Ez galdetu nazionala ala soziala. Ez eman hautatzera. Inoiz baino ageriago elkarren eskutik datoz. Burujabea izango den herriak soilik ahal du ezein eraldaketa bururaino eraman. Inoiz baino ageriago elkarrekin eskutik datoz, burujabetza eta eraldaketa.
Besteek gauzak dauden bezala jarraitzea hobesten dutelarik, GU, aldatzearen, hobetzearen aldarte etengabean sartu gara. Berta Caceres eta Hassanna Aalia izan gara, Laminaciones Arregui eta Arcelor, Aitzol Gogorza eta Ibon Iparragirre, Fracking ez! eta IRPH Stop, 1080€tik beherako pentsionista eta diru laguntzarik gabeko Emakumeen Bira: Gu zu(ek) gara: Mundu bat besterik ez dugu nahi. Norbanako duinak eta Herri librea. Hanka bat eta bihotza kalean, gobernatu egin nahi dugunak.
Bizipen pertsonalak
N gu, kaletik legebiltzarrera
ola bizi izan dugu legegintzaldia? Gure legebiltzarkide eta taldeko langileen testigantzek, bizipenek, kontakizunek, sentsazioek, gertaerek... Horiek guztiek ere EH Bilduk izan duen jardueraren berri eman dezakete, hurrengo orrietan ikusiko duzuen moduan. EH Bilduren taldean 21 legebiltzarkidez gain, egunerokotasunean beraiekin lanean izan garen zenbait langile ere zu(ek) izan gara. Jarraian, bizitakoaren, egindako lanaren, 12 ikuspegi pertsonal. Gure bizipenak ere zuenak izatea nahi dugu.
/14
Lau urte inertzia zaharrak aldatzen
Juanjo Agirrezabala
Lehenengo ekimena: etxegabetzeak
Marian Beitialarrangoitia /16
... eta beste hanka bat kalean!
Maribi Ugarteburu /18
Cuando les dueles oir la verdad
Diana Urrea /20
Euskalpelmak gaituzte, eta harro gaude
Estitxu Breñas /22
Alternativas frente a la desesperación
Igor Lopez de Munain /24
Joko zelai honetan bai, ‘antisistemak’
Julen Orbegozo /26
Kilómetros de dignidad Julen Arzuaga /28 Zeinen urrun dagoen Gasteiz
Lur Etxeberria Iradi
Duintasunaren errelatoak Alvaro Marcos /32
/30
Baserritar bat legebiltzarrean
Iñaki Lazarobaster /34
Llegamos en bici y esquiando
Dani Maeztu
/36
Juanjo Agirrezabala legebiltzarkidea eta Mahaiko kidea
Bizipenak
Lau urte inertzia zaharrak aldatzen Ohitura da inertziak eta pribilejioak mantendu nahi dituzten horien aliaturik onena. Ohiturak, inertziak, aldatzen saiatu gara, eta pribilejio zaharrak bertan behera uzten.
Jakin izan banu! Lau urte ibili naiz Gasteizko Legebiltzarreko Mahaian EH Bilduren ordezkari gisa, eta lau urte hauetan hamaika aldiz errepikatu diot esaldi hori nire buruari: “jakin izan banu”. Hain zuzen, jakin izan banu politika beste modu batera egiteak zenbat buruhauste eman dizkidan, birritan pentsatuko nukeen ardura hori hartzea. Izan ere, gure taldeak beste modu batera egin nahi izan du jarduera, eta horrek “etxe” honen inertzia historikoekin talka egin du.
Politika beste modu batera egin nahi izateak, etxe honen inertzia historikoekin talka egin du
Politika beste modu batera egin nahi izateak, etxe honen inertzia historikoekin talka egin du Legebiltzarreko Mahaia da ganbera goitik behera kudeatzen duen organoa. Ia astero biltzen gara 5 kide (bi jeltzale, EH Bilduko bat, sozialista bat, eta PPko bat), tartean presidentea, eta mahai horretatik pasatzen dira erabaki guztiak: argindarraren kontratuetatik osoko bilkuretara eramango diren gaietara. Guzti-guztia. Eta osotasun absolutu horretan, noski, ikuspuntu ezberdin asko tokatu zait defendatzea. Erakunde anakroniko bat da Gasteizko legebiltzarra. Jendarteak etorkizunera begira bi urrats ematen dituenean, ganbera honek bakarra egiten du. Anakronikoa da, adibidez, legebiltzarkide batek baino gehiagok kotxe ofiziala erabiltzea etxetik bere lanposturaino iristeko. Edo hainbat erakundetako sarrerak jasotzea operak, musikaldiak, antzerkiak eta abar ikustera joateko. Beste garai bateko pribilejioen irudia da, kasu askotan. “Ohitura da inertziaren bolante itzela, jendartea mugitzen duena. Ohitura da gauzak bere horretan mantentzea nahi duenaren aliatu onena”. Ideia hori entzun nion filosofo bati. Legebiltzarrera ekarrita, ohitura da pribilejioak mantendu nahi dituzten horien aliaturik hoberena. Eta EH Bilduk inertzia horiek aldatzeko lana egin du. Askotan porrot egin dugu,gure txikitasunean, eta beste askotan, ohitura horiek bere horretan mantendu nahi izan dutenek ez dute aldatzeko beste aukerarik izan. Gogoan dut adibide xume bat, legegintzaldia hasi zenekoa. iPad-en teknologiak eztanda egin zuen garai hartan. Hala, Mahaiko beste hiru alderdietako kideek normaltzat hartu zuten legebiltzarkide bakoitzaren lanerako tresnen artean iPad bat ere sartzea (ordenagailu eta mugikorraz gain). Gureei uko egin genien eta publikoki salatu genuen. Publiko egitearekin batera, oihartzun ikaragarria izan duen albisteak. Gainontzeko taldeak gorritu eta gure atzetik joan ziren. Horrelako beste hainbat adibide egon dira legegintzaldian zehar.
Legebiltzarrera ekarrita, ohitura da pribilejioak mantendu nahi dituzten horien aliaturik hoberena Gauza bera egin dugu beste gai askorekin. Eta asteroko beraien aurpegiak ikusita, gure politika egiteko modua ez dutela gustukoa esan dezaket.
Juanjo Agirrezabala
legebiltzarkidea eta Mahaiko kidea
Marian Beitialarrangoitia legebiltzarkidea
Bizipenak
Lehenengo ekimena: etxegabetzeak Legegintzaldian iltzatua geratu zaidan beste detailea gure lehenengo ekimena aurkeztu genueneko hartan gertatu zena da. Etxe kaleratzeak eguneroko ogia ziren orduan, 2012an, guretzat argi zegoen ardura ezin zela kaltetuen bizkar utzi.
Legebiltzarrekoa bezalako jardun mamitsuan murgildu ostean, denborak aurrera egiten duen heinean, gauza asko atzean geratzen dira halabeharrez, ahantzi egiten dira. Baina modu berean beste batzuk iltzatuak geratzen zaizkizu betirako, une bereziak. Etxebizitzaren gaiaren inguruan jira egin dute nire ekimen, eztabaida eta proposamenek nagusiki. Eta unibertso horretan murgilduta, badaude bi pasarte aipatuko nituzkeenak.
Deigarria da ikustea, ateak itxita edo kamerarik gabe egiten diren ponentzietan ordezkari politikoen jarrera aldatu egiten dela
Lehenengoak Etxebizitza Legearekin du zerikusia. Lege mardul eta inportante horren inguruko lan gehiena ponentzia edo talde-lanean egin dugu, gainontzeko alderdietako kideekin. Deigarria da ikustea, ateak itxita edo kamerarik gabe egiten diren ponentzietan ordezkari politikoen jarrera aldatu egiten dela. Legebiltzarreko lan publiko gehiena pleno eta batzordeetan egiten da, eta publikoak dira telebistaren edo interneten bitartez. Hala, bakoitzak komeni zaion posea jartzen du, harreman normalizatuak mugatuz. Ateak itxita, aldiz, jende gutxiko talde batean lan eginda, gure artean sortutako konfiantza oso ezberdina izan da.
Harreman eta lan on horren isla izan da Etxebizitza Legea. Etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko egin den lanaz gain, harremanen esparruan egindakoa aipagarria izan da. Harremanen arloa, zentzu bikoitzean: legebiltzarkideen artekoa eta etxebizitzaren problematika latzaren inguruan lanean diharduten norbanako eta taldeekin izandako hartu- emana, guztiz aberasgarria. Legegintzaldian iltzatua geratu zaidan beste detailea gure lehenengo ekimena aurkeztu genueneko hartan gertatu zena da. Legebiltzarrera sartu ginen lehen egunean, paperak egitera hurbildu eta funtzionamenduari buruzko lehen argibideak jasotzen ari ginela iritsi zen albistea: Amaia EgaĂąak bere buruaz beste egin zuen etxetik kanporatu behar zutela eta, egoera eraman ezinda. Albistea jaso bezain pronto aldamenean nuen Oskar Matuteri esan nion, “honek behar du izan gure lehen ekimenaâ€?. Inork ez zuen zalantzan jarri taldean.
Etxe kaleratzeak eguneroko ogia ziren 2012an eta guretzat argi zegoen ardura ezin zela kaltetuen bizkar utzi, erakundeek esku hartu behar zutela Etxe kaleratzeak eguneroko ogia ziren orduan, 2012an (egunean 5 kaleratze egiten zituzten), eta guretzat argi zegoen ardura ezin zela kaltetuen bizkar utzi, erakundeek esku hartu behar zutela, bankuen irabazi goseari muga jarriz eta gizartearen onurari begira arituz. Hasierako ekimen hark beste asko izan ditu ondotik lau urteotan, eta urrats esanguratsuena etxebizitza legearekin eman genuen. Ez zen arazo guztien konponbidea, baina bai behingoz norabide aldaketa esanguratsua, jendearen beharrak bankuen interesen aurretik jarriz, neurri batean.
Marian Beitialarrangoita legebiltzarkidea
Maribi Ugarteburu legebiltzarkidea
Bizipenak
... eta beste hanka bat kalean! EH Bildu osatzen dugun kideok mila aldiz esandakoa da gure jardun politiko-instituzionala bikoitza dela, eta izango dela: hanka bat instituzio barruan, eta beste bat kalean, burujabetza eta justizia soziala helburu.
2012ko EAEko hauteskunde kanpaina oroitzen dudan bakoitzean, bi esaldi etortzen zaizkit gogora: “pertsonak erdigunean”, eta “hanka bat parlamentuan, eta beste hanka kalean”. Lehenengoa, EH Bilduren lelo nagusietakoa, Jaurlaritzak “lapurtu” eta bere logotipoan jarri zuen gobernua eratu ahala: “Pertsona helburu”. Lau urteotan ikusi dugu gobernu honen lehen helburua pertsona batzuk izan direla: patronal handia eta elite pribilejiatua osatzen duten pertsonak.
Tximeletak sentitzen ditut sabelean, Ondarroako Zubi Harresian bizitakoa oroituz
EH Bildu osatzen dugun kideok mila aldiz esandakoa da gure jardun politiko-instituzionala bikoitza dela, eta bikoitza izango dela: hanka bat instituzio barruan, eta beste bat kalean. Etengabe. Herritarren eta gizarteko eragile eta mugimenduen begi, belarri, ahots, hanka eta esku izateko jaio baitzen EH Bildu: gizarte hau berdintasun eta justizia sozialerantz eraldatzeko, burujabetza eskuratzearen alde dauden guztien tresna izateko. Ez gutxiago, ez gehiago. Eta lau urteotako balantzea egiterakoan, parlamentutik kanpo hankak, eskuak, begiak, eztarriak eta belarriak zabaldu ditugun milaka une datozkit burura. Tximeletak sentitzen ditut sabelean, Ondarroako Zubi Harresian bizitakoa oroituz. Edo parlamentari-txartela erakutsi arren ertzainen bultzadazko 100 metro liso modalitatea egin genuenekoa, Guardia Zibilak euskal presoen abokatuak atxilotzen ari ziren bitartean… Ez, gure kasuan bederen, ez digu babes-estaldura handirik eman ditxosozko txartelak. Baina bai balio izan digu herritarren ordezkari gisa hainbat ate zeharkatzeko; hainbat lekutan egoteko, eta ez soilik egoteko, baita leku horietan aldarrikapenen bozgorailu izateko ere.
Parlamentari txartelak balio izan digu ordezkari gisa ateak zeharkatu eta herritarren aldarrikapenak egiteko 2014ko maiatzaren 19koa horietako bat izan zen. Oraindik Espainiako printze zen Felipe VI Bilbora zetorren, sari banaketa batera Arriagara. Baina egun berean jakin genuen... - Baliatu beharko dugu ba gure legebiltzarkide txartela! (Denak ados) - Baina deialdirik-edo egingo dugu? - Ez, ez dago tarterik elkarretaratzerik edo holakorik deitzeko; egitekoa guk geuk han barruan egin beharko dugu. Goizean pentsatu, arratsaldeko 5etan egin. Gure ongietorri partikularra eman genion, EAEko legebiltzarkide gisa, hanka bat kalean eta tximeletak sabelean, Espainiako estatuaren ordezkariari. - (...) Adi! Badator! Zutik eta elkarri helduta! - ERABAKITZEKO ESKUBIDEA! MONARKIA KANPORA! ¡DERECHO A DECIDIR!
Maribi Ugarteburu legebiltzarkidea
Diana Urrea parlamentaria
Bizipenak
Cuando les duele oir la verdad EH Bildu ha contribuido a que las reivindicaciones del movimiento feminista lleguen a la arena política e institucional. Porque, “necesitamos vidas libres de violencias machistas”.
A principios de junio de 2013 seguíamos conmocionadas por las tres mujeres asesinadas en menos de un mes. Se sucedieron las protestas del Movimiento Feminista, los gestos y los discursos contra las múltiples expresiones de la violencia machista. También, cómo no, los discursos institucionales... Y así, llegamos a aquel pleno de control de junio de 2013 del parlamento, finalizando ya el primer curso de legislatura, donde EH Bildu dirigió al Lehendakari una pregunta oral para conocer qué medidas tomaría para terminar con las violencias machistas.
El Lehendakari se exaltó cuando EH Bildu puso sobre la mesa la realidad de las violencias machistas
“Necesitamos vidas libres de violencias machistas. Si la prioridad de su Gobierno es la igualdad, actúen, pero actúen ya, den un giro a sus políticas de igualdad, sean responsables con la ciudadanía. Entiendan que las políticas actuales no son suficientes para afrontar el terrorismo patriarcal que está vulnerando de manera sistemática nuestros derechos por el simple hecho de ser mujeres. Porque mientras tanto, los hijos sanos del patriarcado seguirán matando”. Tras esas palabras que dirigí a Urkullu, recuerdo que el Lehendakari se exaltó sobremanera y pidió que retirara las acusaciones. Parece que le dolió una realidad: mientras las vidas de nosotras se precarizan y se privan de libertad de múltiples formas, este gobierno continúa impasible y se queda de brazos cruzados ante la violencia estructural que padecemos con sus diferentes políticas. La lista de agravios y conculcación de derechos que nos convierten a las mujeres en ciudadanas de segunda es interminable. Sin embargo, gracias a la decidida lucha del movimiento feminista hemos avanzando y recuperado parte de nuestra dignidad.
Si la prioridad de su Gobierno es la igualdad, actúen, pero actúen ya, den un giro a sus políticas de igualdad Porque la realidad es demasiado preocupante: Según Emakunde, la brecha salarial entre hombres y mujeres en la CAV es de más de 7.000€ anuales, el 85,3% del trabajo a tiempo parcial es desarrollado por mujeres, el 82% del total de las personas que están en riesgo real de pobreza son mujeres, etc. La lista es tan cruda y dura como interminable. Y sin embargo, el Gobierno Vasco a lo largo de esta legislatura se ha limitado a la autocomplacencia: todo está bien hecho. Pero, las cifras reales sonrojan a cualquiera. Por ejemplo, el presupuesto que tiene Emakunde para políticas de Igualdad es de 6 millones de un presupuesto de 13.000 millones. ¡Lo mismo que cuestan los uniformes de la Ertzaintza! EH Bildu ha contribuido a que esas reivindicaciones del movimiento feminista lleguen a la arena política e institucional. Hemos pedido insistentemente que la política feminista sea la política sobre la que pivoten todas las demás. Porque, pensamos y defendemos que mientras haya ciudadanas de segunda, esa democracia será una farsa.
Dianan Urrea parlamentaria
Estitxu Breñas legebiltzarkidea
Bizipenak
Euskalpelmak gaituzte eta harro gaude ‘Euskalpelmak’ ezizena jarri ziguten, euskararentzako merezi duen estatusa defendatzeagatik. Eta argi izan dugu ‘euskalpelmak’ izaten jarraitu behar genuela, euskararekin zerikusia duten aldarrikapenak eta proposamenak etengabe eginez
Euskalpelmak ginela esan zion plenoko eztabaidetako batean Carmelo Barriok (PP) Xabier Isasiri. Euskalpelmak, ezizen hori jarri zigun Barriok. Euskararekin obsesionatuta dagoela, ziotson ere Gorka Maneirok (UPyD), bere bakardadean, Xabierri. Hori guztia, zergatik? Ba, euskararen normalizazioan urratsak emateko proposamenak egiteagatik; hizkuntza politika berria behin eta berriro aldarrikatzeagatik; euskararentzat aurrekontu duinagoa eskatzeagatik; euskal hedabideekiko aitortza handiagoa proposatzeagatik; gobernu espainiarreko delegatu Urkixoren euskararen aurkako erasoei aurre egiteagatik; euskaldunok pairatu ohi ditugun hizkuntza eskubideen urraketak salatzeagatik; ganberako sarrerako ertzainek euskarazko zerbitzua emateko eskatzeagatik...
Horregaitik, euskalpelmak gaituzte, alegia, euskararentzako herri normalizatu batean merezi duen estatusa temati aldarrikatzeagatik
Horregaitik, euskalpelmak gaituzte, alegia, euskararentzako herri normalizatu batean merezi duen estatusa temati aldarrikatzeagatik. Izan ere, PPrentzat eta UPDrentzat, baita PSErentzat ere, egungo hizkuntza politika egokia da (…esanguratsua!), ondo dago dagoen bezala, ez da beharrezkoa ezer gehiago egitea, nahikoa eta soberan egiten baita, eta gainera diru gehiegi xahutzen omen da hizkuntza politikan. Hori da beraien ikuspegia. Hori izan da gure zelai jokoa gai honetan legegintzaldi osoan zehar. Horren aurrean, Legebiltzarreko EH Bilduko euskara taldean garbi izan dugu une oro euskalpelmak izateari eutsi behar geniola, erdal elebakarren (…erdalpelmak akaso?) argudioak agerian uzteko… Eta borroka honetan batzuetan asmatu dugu eta bestetan ez, baina egindako guztiak balio izan duelakoan gaude. Eta eztabaidak eztabaida, ganbaran Isasi euskalpelmarekiko sinpatia giroa sortu dela ere esatera ausartuko nintzateke, euskararekiko giroa ere hobetzearekin batera. “Pelmada” emate horrek ekarri du, adibidez, Maneiro eta Laura Garrido k(PP) guri hitz egitean euskaraz egitea; lagundu izan du, agian, ganberan euskararen erabilera areagotzeko.
Taldean garbi izan dugu une oro ‘euskalpelmak’ izateari eutsi behar geniola, erdal elebakarren (…erdalpelmak akaso?) argudioak agerian uzteko Gogoan ditut hasi gineneko egunak: taldeko hizkuntza irizpideak zehaztu genituen, taldean euskaraz lan egin eta bizitzeko urratsak ematen hasi ginen, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko urratsak abiatu genituen... Eta horrela, bidea egin dugu, euskaraz lan eta euskaraz bizitzen. Erabilerak erabilera dakar, eta asko erabiltzearen ondorioz bada sufritu duenik: ganberako itzultzaileei lana areagotu zaie, EH Bilduren 21 legebiltzarkide “pelmen” jarioek nahikotxo hasi arazi baitute euskarazko produkzioa. Gaitz erdi!
Estitxu Breñas legebiltzarkidea
Igor Lopez de Munain parlamentario
Bizipenak
Alternativas frente a la desesperaciĂłn TambiĂŠn en el parlamento hay quien ensalza este modelo que esconde la miseria. Nosotras seguimos convencidas de que ha de crearse un pensamiento combativo que enraĂce con las luchas de nuestros mayores, con su dignidad, con su orgullo.
No se puede ser demasiado positivo. Tras los debates en esta cámara me he quedado con una sensación de impotencia. Sabíamos que era imposible que los otros grupos políticos se sumaran a la crítica que nosotras hacíamos de este sistema criminal, ya que son parte del mismo y cómplices de su estrategia. Y eso ha quedado evidenciado con hechos. Por ello, la necesidad de conseguir mayorías sociales se presenta como indispensable dentro y fuera de estas paredes. Intentar que alguien se sume a la lectura del contexto social y político que EH Bildu hace en el Parlamento de Gasteiz ha sido una tarea imposible. Y es que me ha tocado debatir sobre cuestiones tangibles, pero que esconden en el fondo una gran carga ideológica.
Durante los cuatro años, intentar que alguien se suma a nuestra lectura del contexto ha sido una tarea imposible
Por ejemplo, la sensación de impotencia se reprodujo cuando pedimos que se juzgase por crímenes de lesa humanidad al Fondo Monetario Internacional y al Banco Mundial, por ser los causantes de desigualdades, hambrunas, pobreza extrema, guerras civiles, golpes de estado, etc. No buscábamos una adhesión unánime y sin fisuras, sino una pequeña crítica y una declaración contra este sistema criminal. El resultado fue el contrario: ridiculizaron nuestra postura y aplaudieron a ambas instituciones. Desalentador, no me dirán que no... Esta es la gran crisis a la que nos enfrentamos como país y como clase. Obreros y obreras, hijos e hijas de obreros y de obreras en su mayoría, defendiendo al verdugo. Pidiendo a ese verdugo que en sus recetas sea benevolente con la víctima, pero que continúe en su macabra política de empobrecimiento y esclavización de las clases populares. Los cuatro años de debate han sido eso, un golpe constante contra esa realidad que personifican los partidos que defienden a ultranza el sistema, sin ni siquiera mostrar ni un ápice de autocrítica. También en el parlamento hay quien ensalza este modelo que esconde la miseria, hablando de supuestos brotes verdes y de crecimiento del PIB. Ante ello, estábamos y estamos convencidas de que ha de crearse un pensamiento combativo que enraíce con las luchas de nuestros mayores, con su dignidad, con su orgullo. Estamos convencidas de que se debe señalar con el dedo a los responsables de de nuestro sometimiento como pueblo y clase. No aspiramos solo a sacar de las instituciones a sus voceros; sino que aspiramos a través de la creación de poder popular, de bases organizadas, a conseguir mayorías políticas consolidadas que irrumpan y tomen el poder para dárselo al pueblo.
Seguimos aspirando, a través de la creación de poder popular, a conseguir mayorías políticas consolidadas que irrumpan y tomen el poder para dárselo al pueblo Este es el principio y fin de lo que ha sido nuestra labor aquí y continuará siéndolo, aunque les resulte incomodo.
Igor Lopez de Munain parlamentario
Julen Orbegozo taldeko langilea
Bizipenak
Joko zelai honetan bai,‘anti sistemak’ Behar izan denean, lau pareta hauetan “antisistema” izan garela onartu behar dut. Erregelamenduaren mugei, bertako pautei, inertziei... zirrikituak bilatu dizkiogu. Gure praktika politikoak horretara eraman gaitu.
Debekuen sorta amaigabea da Gasteizko legebiltzarrean: Debekatuta dago pleno aretoan argazkiak egitea; diskurtso baten ostean txalo egitea; batzordeetako agerraldietan kolektiboek 20 minutu baino gehiagoko hitzartzeak egitea; debekatuta dago kazetariekin gosari bat egiteko kanpotik jaki ekologikoak sartzea; debekatuta dago sindikatuetako ordezkariak gonbidatzea Jaurlaritzaren agerraldiak zuzenean jarraitzeko; debekatuta dago inor osoko bilkuretara gonbidatzea, 48 ordu aurretik baimen ofiziala eskatu ezean...
Dena dago pautatua, mugatua, markatua… Erregelamendu sakrosantuak agintzen du
Dena pautatua, mugatua, markatua… Erregelamendu sakrosantuak agintzen du. Eta debekatua dagoen ala ez dudarik balego, zerbaitek araua hausten duen erabaki behar bada, Presidentearen interpretazioaren menpe dago guztia. Onartu behar dut sarriegi eman didala debekuen etxean nagoela, eskubide eta askatasunak arautu beharko lituzkeen erakundean baino. Erregelamenduaren gainetik, ordea, saiatu gara gure praktika politikoa aurrera ateratzen. Injustuak iruditu zaizkigunean muga horiek, debeku eta inertzien gainetik salto egin eta politika egin egin dugu. Alta, oraindik ez gaituzte horregatik “antisistema” abizena jarri. Agian, badakitelako euren funtzionamenduaren testuingurua markatzen duen “sistema” horrek ez duela etorkizunik. Agian, sistema zaharkitu honetan “antisistema” izateak sistema-zale izateak baino logika handiagoa duelako. Batek daki Baina, behar izan denean, joko zelai honetan “antisistema” izan garela onartu behar dut, Erregelamenduaren mugak hautsi ditugula, hain zuzen. Eta horregatik kritikatuak izan gara, zenbait kasutan jazarriak.
Legebiltzarrean EH Bildurenak kenduta, 54 eserleku egon dira stablishment eta status-quo-aren alde 2013ko maiatzeko greba orokorra izan zen adibideetako bat. Lau urteren buruan zortzigarren greba orokorra zen hura. Gure taldeak greba egitea erabaki zuen, murrizketen aurka eta pobreziarekin bukatzeko neurririk eza salatzeko. Ganberako ohiko jarduna bertan behera uztea proposatu genien gainontzeko alderdiei. Ez zuten onartu. Gure 21 eserlekuak hutsik geratu ziren maiatzaren 30eko bilkuran. Beste alderdietako gainontzeko 54ak ez zuten grebarik egin, eta ezta grebari aipamenik egin ere. Argazki hori behar genuen, egoki laburbiltzen zuelako legebiltzarrean egon diren bi aldeak: 54 eserleku stablishment-aren eta ezer ez aldatzearen alde; parean, 21 eserleku, EH Bildurenak, langileek deitutako grebaren alde, sistemak ezarritako injustizien aurka. Egun hartan ere, arauak hautsi behar izan genituen, aretora sartu eta legegintzaldia laburbiltzen duen argazkia ateratzeko. Helburua bete dugu: gure lana eginez, deseroso sentitu arazi ditugu, euren joko zelaian zirrikituak bilatu ditugunean.
Julen Orbegozo taldeko langilea
Julen Arzuaga legebiltzarkidea
Bizipenak
KilĂłmetros de dignidad Behar izan denean, lau pareta hauetan “antisistemaâ€? izan garela onartu behar dut. Erregelamenduaren mugei, bertako pautei, inertziei... zirrikituak bilatu dizkiogu. Gure praktika politikoak horretara eraman gaitu.
He asistido a presas y presos políticos vascos en decenas de cárceles en todo el mundo. Les he visitado en el Reino Unido, Holanda, Portugal, Suiza, Estados Unidos... y cómo no, en el Estado español y francés, He realizado visitas en Alemania, Irlanda, o por supuestos, en los Estados español y francés. En mi caso concreto solo he estado en una ocasión en una cárcel vasca, en Basauri. Apenas unos minutos de casa, con lo puesto. Una constatación. Lo cambia todo. Que los presos vascos estén en su tierra, en su lugar de origen, estén en casa lo cambia todo, para el preso y para el familiar, el amigo, la sociedad de la que es parte.
Que los presos estén en su tierra, en su lugar de origen, en casa, lo cambia todo, para el preso, el familiar y la sociedad de la que es parte
Esa experiencia, compartida por otras compañeras de grupo y por tantos y tantas ciudadanas de este país, esos millones de kilómetros de dignidad, debía ser trasladada a esta institución como el Parlamento de Gasteiz. Una de las mayores satisfacciones que tengo de estos cuatro años es el trabajo que hemos podido realizar para, si no la de las cárceles, abrir las puertas del Parlamento a los y las presas políticas. Se han escuchado testimonios y adoptado decisiones favorables a Ibon Iparragirre, Andoni Zengotitabengoa, Aitzol Gogorza, Ibon Fernandez Iradi, Txus Martín… Se han realizado importantes declaraciones contra la dispersión, en este caso ante la participación de un nutrido grupo de familiares. La rabia de escuchar ciertos argumentos apologéticos de una política criminal, y la alegría de ver que prosperaban mayoritariamente los contrarios a ella, ha sido uno de los momentos más intensos que he vivido. Momentos compartidos con familiares de presos vascos, con Nagore, Rafa, Javi, Maribi, Jose Angel… y que demuestra que el trabajo institucional podía servir, merecía la pena.
Víctimas del terrorismo de Estado, personas torturadas, asociaciones de derechos humanos y memorialistas, procesadas en juicios políticos… han podido ser escuchadas. El de los presos y presas no ha sido el único colectivo con el que hemos tenido la oportunidad de trabajar: víctimas del terrorismo de Estado, personas torturadas, asociaciones de derechos humanos y memorialistas, procesadas en juicios políticos… han podido ser escuchadas. Efectivamente, si un largo camino siempre comienza con un pequeño paso, podríamos concluir que hemos avanzado algunos kilómetros en el camino de los derechos humanos, al menos permitiendo que se escuche con respeto y normalidad a las víctimas de su vulneración. Kilómetros que hemos recorrido con responsabilidad política y humana, que hemos pateado con dignidad para intentar que el espacio entre el Parlamento y las diversas reivindicaciones se achique, se acorte. Para que las y los presos estén más cerca de casa. Un futuro mejor lo demanda.
Julen Arzuaga legebiltzarkidea
Lur Etxeberria legebiltzarkidea
Bizipenak
Zeinen urrun dagoen Gasteiz Lehendik ere pentsatzen genuen erakundeek herritarrengandik ahalik eta gertuen egon behar dutela eta, bai, ideia hori berresten dugu, urrunegi dago Gasteiz bertakoak ez garenontzat. Bostak Batek eta Gasteizen taldekideekin osatu dugun taldeak eman digu hara joaten jarraitzeko indarra.
Oilarraren kukurrukuarekin batera abiatzen da Xabier (Isasi) Hondarribitik Gasteiz aldera, handik gutxira, Juanjo (Agirrezabala), Oreretatik eta, geroxeago, Marian (Beitialarrangoitia) eta biok Hernanitik. Aritzetan elkartzen dira gure bideak, ilunpean oraindik neguan eta egunsentiarekin batera udaberrian. Gidatzea gustuko omen dugu guztiok baina Gasteizko joan-etorriek nekea eragiten digute eta nahiago izaten dugu kopilotu edo atzealdean bidaiatu, firin-faran. Horregatik, txandaka, denok izaten gara gidari eta denok gidariari berriketa ematen diogunak.
Zenbatetan aipatu ote dugu gure artean zeinen urrun dagoen Gasteiz; geografikoki ez ezik, legebiltzarra bera erakunde arrotza zaigulako ere bai.
Aritzetan auto bakarrean sartzen gara gu eta gure ordenagailu, tuper, karpeta eta txamarrak, eta bagoaz. Elgoibarko ordainlekuan izaten dugu zain Iñaki (Lazarobaster), gure zain dagoen bitartean eskuko telefonoan eguneko notiziak errepasatzen. Eta autoa erabat beteta jada gu gara, “Bostak bat”. Hala izendatu genuen gure burua legegintzaldiaren hasieran eta hala deitu genion gure joan-etorriak antolatzeko sortu genuen whatsappeko taldeari. Taldekideek “gipuzkoarren kotxea” deitzen digute baina, egiari zor, gipuzkoarrak Debagoienatik etortzen diren beste hiru kide ere badira eta gu ez gara kotxe bat, talde bat baizik, EH Bilduk eta Gasteiza egin beharreko joan-etorriek elkartu dutena. Zenbatetan aipatu ote dugu gure artean zeinen urrun dagoen Gasteiz; geografikoki ez ezik, legebiltzarra bera erakunde arrotza zaigulako ere bai. Gure bidaiak ez dira izan, ziurrenik, Gasteiza egunero joan behar izaten duten langileen bidaien oso ezberdinak. Tarteka irratia entzuten dugu, twiterrari edo whatsappari begiratu bat eman, baina gehienetan elkarrizketan joaten gara, lasai batzuetan eta sutsu besteetan. Euskaraz beti, eta euskarari buruz ere bai. Bost pertsona ezberdin elkartu gara: 3 gizon eta bi emakume, erretiro-adina gertu samar duten bi “gazte” eta 40 urteren inguruan gabiltzan 3 heldu, erakundeetan sekula lan egin gabeko 3 “fresko” eta eskarmentudun 2 lagun, bi irakasle, kazetari bat, baserritar bat eta berdintasuneko eta parte-hartzeko aholkulari bat.
Bostak Baton autoa izan da, nolabait, urteotako gure unibertsitatea Euskararen normalizazioa, elikadura burujabetza eta ingurumena, etxebizitza, politika feminista eta hezkuntza izan dira joan-etorrietako gai izarrak eta asko ikasi dugu elkarrengandik. Bostak Baton autoa izan da, nolabait, urteotako gure unibertsitatea. Euskaltzaleago, lurrarekin konprometituago eta feministago egin gaitu bidaiak. Hori gutxienez irabazi dugu eta gurekin daramagu. Nahiko genuke, noski, urteotan ikasitakoak guri ez ezik gainontzeko herritarrentzako ere onuraren bat ekarri izana. Baina hori neurtzea ez da hain erraza. Lehendik ere pentsatzen genuen erakundeek herritarrengandik ahalik eta gertuen egon behar dutela eta, bai, ideia hori berresten dugu, urrunegi dago Gasteiz bertakoak ez garenontzat. Bostak Batek eta Gasteizen gainontzeko taldekideekin osatu dugun taldeak eman digu hara joaten jarraitzeko indarra. Eskerrik asko. Plazerra izan da.
Lur Etxeberria legebiltzarkidea
Alvaro Marcos taldeko langilea
Bizipenak
Duintasunaren errelatoak Zerbait aldatu dugu jada legebiltzarraren lau pareten artean... Izan ere, hor urteak eta urteak daramaten ordezkariei gustatu ala ez, indarrean den erregimen sozio-ekonomikoak bazterrean uzten dituzten errelatoek lekua izan dute.
Zailtasunetan eta borrokan dagoen enpresaren lan-batzordeak, zeharo prekarioak diren lan-badintzak pairatzen ari diren azpikontrataren langileak, ikusezinak diren sektoreen itzalen artean argia izpiak agertarazi nahi dituzten taldeak, edo euren kezkak eta proposamenak azaldu nahi dituzten sindikatuak. Adibide batzuk baino ez dira, legegintzaldi honetan legebiltzarrean gertatu den aldaketa nagusietarikoaren berri ematen dutenak. Euren “habitat� naturaletik kanpo, enpresatik, lantokitik, kaleetatik kanpo, burokraziaren erreinura joan izan dira, erregelamenduen paradisura hurbildu dira, haserre baina tinko; urduri baina itxaropentsu, euren errealitate krudelaren kontakizuna egitera. Duintasunaren, langile klasearen mezua zabaldu dute Gasteizko ganberan, eta bidelagun izan gaituzte euren borroketan.
Duintasunez borrokatzen duten langileek langileon mezua zabaldu dute Gasteizko ganberan, eta bidelagun izan gaituzte euren borroketan.
Kasu gehien gehienetan EH Bilduk zuzenean edo zeharka gonbidatuta, esandako burokrazia horren adierazle esanguratsuekin egin dute topo, parez-pare: hitz egiteko txanda itxoiteko denbora luzeegia, gai-orden desegokien ondorioz (askotan gainontzeko talde politikoek langileen aldarrikapenekin duten begirune eskasaren seinale, bereziki, komunikabideetan agertzen ez diren horien kasuetan); parte-hartzeko denbora murritza eta tasatuta, edo hainbat ordezkari politikoen jarrera pasiboa, enpatiaren aurkakoa, zuzenean erasokorra izan ez denean. Eurentzat arrotza den eskenatokian, baina, duintasunaren lezioa eman dute, zenbait arlotan edo esparrutan ematen ari diren bidegabekerien kontakizunak eginez, oinazean eta sufrimenduan eraikitako errelato duinak aireratuz, elkartasuna aldarrikatuz.
Eurentzat arrotza den eskenatokian, duintasunaren lezioa eman dute, zenbait arlotan edo esparrutan ematen ari diren bidegabekerien kontakizunak eginez Oihartzuna gorabeheratsua izan da, egia esan, gaiaren larritasunaren edo komunikabideen lehentasun apetatsuen araberakoa. Irteera eta konponbide onargarririk nahi baino gutxiagotan lortu izan dugu, egungo indar-korrelazioen ispilu. Askotan, EH Bildu bakarrik agertu da duintasunez betetako aldarrikapen justuak defendatzen... Baina zerbait aldatu dugu jada legebiltzarraren lau pareten artean. Izan ere, hor urteak eta urteak daramaten ordezkariei gustatu ala ez, indarrean den erregimen sozio-ekonomikoak bazterrean uzten dituzten errelatoek lekurik izan dute, eta izango dute etorkizunean. Era antolatuan. Era sistematikoan. Duintasuna elkartasunaz josten delako. Langileek legebiltzarreko ateak ireki dizkigute guri, eta guk ate horiek beraientzat irekitzen lagundu diegu. Azken finean, gu beraiek garelako, eta beraiek ere gu direlako. Ez dugu hori guk esaten, hainbat aldiz esan izan digute gauza bera. Hori da, hain zuzen, jasotzen dugun sari bakarra eta onena. Segi lanean!
Alvaro Marcos taldeko langilea
IĂąaki Lazarobaster legebiltzarkidea
Bizipenak
Baserritar bat lege biltzarrean Etxean ortua, behiak, oiloak eta oilaskoak utzi eta Gasteizko legebiltzarrera joaten ibili naiz baserritarren ahotsa eramaten, lurra eta moketa aldi berean zapaltzen. Hala, Jaurlaritzaren nekazaritza politikak aldatzeko lanean ibili gara.
Hala ikusi naute eta hala ikusia izatea nahi izan dut. Etxean ortua, behiak, oiloak eta oilaskoak utzi eta Gasteizko legebiltzarrera joaten ibili naiz baserritarren ahotsa eramaten, lurra eta moketa aldi berean zapaltzen. Horregatik, baserritar bat legebiltzarrean izan naiz. Jaurlaritzaren azken hamarkadetako nekazaritza politikak aldatu nahian ibili naiz, asko baitira gaur egun nekazaritzak dituen arazoak. Ondorioak begi bistakoak dira: Azken 40 urteetan 70.000 baserritar desagertu dira eta erritmo honetan 25 urtetan baserritarrik gabe geratuko gara.
Azken 40 urteetan 70.000 baserritar desagertu dira. Horrela, 25 urtetan baserritarrik gabe geratuko gara
Gure helburua izan da Elikadura Burujabetzaren oinarriak hartu eta ezkerreko nekazaritza eredu iraunkorrago eta herrikoiago baten alde egitea. Tokian tokiko elikadura sistemak bultzatu nahi izan ditugu, gertukoak, baserritar eta herritarrak elkarrengana gerturatuz. Eta eredu horrek, zalantzarik gabe, baserritar asko behar ditu. Zentzu horretan eguneroko jatorduetan edozer jatetik bertako produktuak eta ahalik eta ekologikoenak eta osasuntsuenak jatera igarotzea ere helburua izan da, jaten dugunari garrantzia eman eta elikadura ohiturak aldaraziz. Asmo hori praktikara eramaten saiatu gara arlo guztietan: Hasita EH Bilduren bulegoko jantoki txikian egiten genituen jatorduetatik, ganberako tabernan ematen diren jaki eta kazetariekin egindako prentsa-gosarietaraino. Eta, noski, ekimenak aurkeztu ditugu Jaurlaritza norabide horretan jartzeko.
Elikadura ohiturak aldatzeko lanean ibili gara, taldeko bulegotik eta ganberako tabernatik hasita Errealitateak esan dit, ordea, komunikabideentzat bestelako gaiek beti lehentasuna dutela eta legebiltzarreko nekazaritza gaiak ez direla notizi izaten. Edonola ere legealdian zehar nekazaritza gai asko landu dira eta urratsak egon dira, batzuk aurrera eta beste batzuk atzera. Izan ere norabide aldaketak ez dira errazak, zer esanik ez oposiziotik, baina zalantzarik gabe esan dezaket Elikadura Burujabetzaren proposamenak bere lekua egin duela legebiltzarrean. Agian, oihartzun handiena izan duen ekimena sare publikoko eskoletako jangelak kudeatzeko eredua aldatzeko alternatiba behin eta berriz aurkeztu izana izan da. Tematu gara, jakin badakigulako jangelak kudeatzeko beste eredu gertukoagoak, zuzenagoak eta osasuntsuagoak daudela. Eta, badirudi, helburu bikoitza lortu dugula: gaia komunikabideetan egotea eta Jaurlaritzak indarrean mantendu nahi zuen sistema aldatzen joatea. Alta, urte hauetan egindakoak ez du uzta gehiegi eman, egindako lana titularretakoa baino gehiago lan xumean oinarritutakoa izan dela esango nuke. Edozein modutan ere, EH Bildu eskertzen dut, baserritar bati legebiltzarrean eserleku bat eskaintzeagatik. Lehenago edo beranduago iraultza iritsiko da, baserritik.
IĂąaki Lazarobaster legebiltzarkidea
Dani Maeztu legebiltzarkidea
Bizipenak
Llegamos en bici y esquiando Esa búsqueda de la coherencia, ese intento de ser coherente día a día con la petición de un nuevo modelo, me ha llevado a hacer de la bici mi medio de transporte. Creo que hemos hecho mucho por vivir como pensamos.
“O empezamos a vivir como pensamos o acabaremos pensando cómo vivimos” (Pepe Múgija). Creo que los 21 parlamentarios y parlamentarias de EH Bildu hemos hecho mucho por vivir como pensamos durante esta legislatura, aunque sea difícil, casi imposible, que una persona de izquierdas y transformadora viva como piensa...
Lo de vivir como pensamos no se circunscribe únicamente a mi experiencia con la bicicleta plegable
Así, personalmente, ese intento de ser coherente día a día con la petición de un nuevo modelo, me ha llevó a meter una bici plegable en el autobús o en el maletero del coche, para llegar a Gasteiz y pedalear todo el tramo urbano hasta el parlamento. Y casi siempre que puedo lo hago, menos cuando jarrea, nieva o hay avisos de tornados. Lo de vivir como pensamos, sin embargo, no se circunscribe únicamente a mi experiencia con la bicicleta plegable. Hemos intentado vivir como pensamos continuamente con reivindicaciones y con prácticas que pueden ir desde la bicicleta plegable, presionar para que habiliten aparcamientos de bicis en la cámara, organizar un desayuno con los medios de comunicación con productos ecológicos, etc. O cuando utilizamos el tranvía para desplazarnos a la sede del Gobierno Vasco para negociar los primeros presupuestos. Aquel día, los medios gráficos se extrañaban porque no iban a captar imágenes de parlamentarias/ os saliendo del coche (por cierto, la experiencia gratificante del tranvía la hemos repetido en otras negociaciones, que, por cierto, es lo más lógico). Y en ese sentido, también podemos decir que en EH Bildu milita el único parlamentario que ha llegado esquiando al Parlamento de Gasteiz. Una experiencia digna de ser recordada... De hecho, el evento fue noticia por la foto singular que ofrecí. Y también objeto de burla, por un parlamentario (del PNV) que acude a su escaño en un todo terreno 4X4. Hubo foto y hubo burla, sí, pero sirvió para decir a los cuatro vientos lo siguiente: ante una nevada histórica, con coches que no pueden circular, accidentes de tráfico y atascos, para un amante del esquí... ¿qué mejor manera que acudir esquiando a su puesto de trabajo? Las críticas que recibimos aquel día fueron por mera impotencia. La impotencia de un colectivo político que defiende con ahínco el statu quo, y se intenta mofar de todo aquel que apuesta por cambiar las cosas. Les fastidia que entremos en sus pequeñas fortalezas en vaqueros, en camiseta, en bicicleta... o esquiando. Les fastidia que vistamos, que nos movamos y que seamos de formas diferentes. Les fastidia que socialicemos debates como el del modelo energético que nos ahoga, porque a los del Partido les va muy bien si no hay debate. Para eso hemos llegado y para eso seguiremos trabajando, para ser caballos de Troya en sus fortalezas.
Les fastidia que entremos en sus pequeñas fortalezas en vaqueros, en camiseta, en bicicleta... o que socialicemos debates que pretenden aparcar Dani Maeztu legebiltzarkidea
Balantzea,
G lan ildo nagusiak, lorpenak.
ure lau urteko jarduera guztia ezin daiteke kontatu orri hauetan.
Haatik, lan ildo garrantzitsuenak, lorpenik esanguratsuenak, legegintzaldiko borroka nabarmenenak, horiek guztiak errepasatu ondoren, aukeraketa bat ekarri nahi izan dugu hona, arloz arlo. Balio beza, oposizioko indar nagusiak Gasteizko Legebiltzarrean izan duen jardueraren berri izateko, bistadizo azkar batean.
Aberastasunaren banaketa
/42
Lan merkatua eta lan baldintza duinak /48 Gure eredu eta ehun produktiboak /58 Eskubide guztiak guztiontzat
/66
Boteretzen, ahalduntzen /82 Gatazkatik konponbidera /88 Osasuna /94 Hezkuntza
/104
Ingurumena /112 Hizkuntzaren normalizazioa EiTB
/124
/120
Kultura /130 Kirola
/136
Ustelkeria
/142
Legebiltzarra pribilejioen kontra
/144
Balantzea Balantzea
Eskubide Aberasguztiak tasunaren guztiontzat banaketa Ekonomiaren ikuspuntueskubideak alternatiboak ekarri ditugu, Krisiaren aitzakiapean murrizten ari dira eta zerga politika edo aurrekontu publikoak etafinantzak, egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu ulertzeko modu berriak
Krisi ekonomikoak gogor jo duen urte hauetan ekonomiari lotutako gaiak pil-pilean egon dira. Ekonomia datu makroekonomiko hotzetatik haratago eramatea izan da gure eginbehar nagusia legealdi honetan, ekonomia bizitza duinaren mesedetan jartzeko, horretarako benetako ongizate estatuaren oinarrian izan behar den eredu ekonomikoaren zutabeak eraikiz.
Ekonomia datu makroekonomiko hotzetatik haratago eramatea izan da gure eginbehar nagusia
Legebiltzarrera ekonomiaren ikuspuntu alternatiboak eraman ditugu eta, hortaz, finantzak, zerga politika edo aurrekontu publikoak ulertzeko modu berriak. Hori izan da gure lehentasun nagusia: ekonomia eta gizartearen ongizatea behin eta berriz lotu ditugu, kudeaketa ekonomiko publikoa (aurrekontuak, zergak, defizita, zorpetzea) eta pertsonen eskubide sozialak lotuz. Zentzu horretan, gu izan gara bakarrak lehentasun horiek mahai gainean jartzen, diskurtsoan eta praktika politikoan ekonomia dirutik haratago eramanez eta egun indarrean dauden –Jaurlaritzan ere, nabarmen- ekonomia eta finantza politikak, pobrezia, arrakala soziala edo egin beharreko aberastasunaren birbanaketarekin lotuz. Aurrekontuen arloan, jarrera eraikitzailea edukitzeaz gain, proposamen alternatibo ugari eginez, oposizio irmoa egin dugu. Izan ere, gure ikuspuntutik, politika publiko indartsuak sostengatzeko oinarrizko elementua da aurrekontu politika orekatu eta iraunkorra bai, baina baita ausarta eta esanguratsua garatzea. Hain justu, Jaurlaritzak egin ez duena, Madrileko aginduak gustura betez eta, hortaz, murrizketen bideei atea zabal-zabal utziz. Garrantzitsua izan da ere Kontzertu Ekonomikoaren harira izan dugun jarrera: defendatu bai, baina bidea egiteko dagoela argi adieraziz. Agerian utzi dugu, nabarmen, egun dauden mugak, Estatu birzentratzaileak inposatutakoak alde batetik, eta Jaurlaritzaren borondate ezarenak bestetik, herri bezala gurea adostu eta defendatzeko ez borondaterik ez kemenik erakutsi ez duelako.
Aurrekontu politikan Jaurlaritzak Madrileko aginduak gustura bete ditu, murrizketei ateak zabalik utziz
1
2016an Jaurlaritzak legebiltzarrean aurkeztu zuen aurrekontu zirriborroari EH Bilduk aurkeztu zion osoko zuzenketa (2015eko azaroa)
2
Aurrekontu-politika orekatu eta iraunkorra garatu ahal izateko baldintza inposatuak ez jarraitzeko proposamena (2015eko urria)
JAURLARITZAREN AURREKONTUAK
DEFIZIT MUGA
Lidergo publiko sendoa aldarrikatu dugu, haustura soziala ekiditeko politika publikoak egiteko
Urkulluren benetako lehentasuna (austeritatea) agerian eta ezbaian jarri dugu
Azken urteetan aurrekontuak egiteko eta garatzeko modu bakarra dagoela sinestarazi nahi izan digute, ekonomia bera ikusteko eta irakurtzeko ikuspuntu bakarra ere nagusitu nahian.
Politika publikoak garatzeko funtsezkoa da Jaurlaritzaren kudeaketa ekonomikoaren helburuak finkatzea. Urkulluren gobernuak legegintzaldian zehar bere politikaren helburu nagusi gisa izan du Estatuak erabakitako defizit muga betetzea. Alegia, inposatutako austeritate politikak zintzo eta zorrotz praktikara eramatea, edozein politika publikoaren aurretik inposaturiko defizitaren betetzea lehenestea, horrek ekartzen dituen ondorioei erreparatu gabe.
Horrela, Europako gobernuetan, ezker zein eskuin, ekonomia eta kudeaketa publikoa ulertzeko ikuspuntu liberala nagusi izan da eta bada. EAJren Jaurlaritza ere zurrunbilo horretan egon da. Hala, errezeta okerra aplikatu dute, ondorio larriekin: pobrezia handitzea, ezberdintasunak areagotzea, zerbitzu publikoak murriztea... EH Bilduren aburuz, politika publikoen eta bereziki aurrekontuen helburu nagusiak gizartearen kohesioa sustatzea, ezberdintasunak eta haustura sozialak ekiditea eta prebenitzea, eta garapen ekonomiko orekatu baten norabidea eta zutabeak jartzea izan behar dute. Eta horretan buru belarri aritu gara, Jaurlaritzaren aurrekontuen aurrean alternatibak planteatuz, urtean zehar adostutako neurriak gauzatzeko, herritarren eskaerei erantzuteko hartutako akordioak aurrera eramateko eta, finean, herritarren eta ez alderdien edo hauen mesedetan bizi direnen aldeko aurrekontuak proposatzeko.
EH Bilduk beste ikuspuntua defendatu du: garrantzitsuagoa eta urgenteagoa da okerren dauden herritarren beharrak asebetetzea Banka handiari zorra ordaintzea baino. Alegia, defizit muga jendartearen mesedetan jartzea. Kontuan hartu behar da, gainera, guri defizit muga estua inposatzen zaigula Estatu espainolaren egoera ekonomikoaren arabera, baina ez gure egoeraren arabera. Hau da, gure errealitatea kontuan hartuz gero, zorpetze gaitasun handiagoa izango genuke. Hartara, 2015ean defizit muga inposatua altxatzea proposatzeaz gain,, muga hori malgutuz 500 milioi euroko funtsa sortzeko ekimena aurkeztu genuen, prekarietateari aurre egin eta enplegu duina sortzeko.
Balantzea
3
EH Bilduren legebiltzarkideek Euskaldunaren barruan egin zuten protesta, Troikako Jyrki Katainenek egindako bisitan (2015eko otsaila)
TROIKA GO HOME Troikak zuzenean entzun gintuen
Eskubide Aberasguztiak tasunaren guztiontzat banaketa Ekonomiaren ikuspuntu alternatiboak ekarri ditugu, Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta finantzak, politika edo aurrekontu publikoak egoera horizerga aldatzeko proposamenak egin ditugu ulertzeko modu berriak
Troika gisa ezagutzen dugun erakundea nazioarte mailako hiru erakundek osotzen dute: Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea. Hala, legegintzaldian zehar pairatu dugun krisi sakonean, bere ikurrik nagusia austeritate politikak izan dira, ustez, krisia gainditzeko. Aldiz, praktikan langabezia eta pobrezia areagotu dute, eta zenbait herrialderi austeritate politika beldurgarriak inposatu dizkiete. Horren guztiaren ondorioak Euskal Herrian ere bizi ditugu. EH Bilduk kalean Troikaren aurka bizi zen giroa Gasteizko legebiltzarrera eraman zuen. Jakina zen otsailaren 26an Bilbon Troikak egingo zuen gailurrean Jaurlaritzaren ordezkari nagusi zen Urkullu lehendakaria bertan izango zela. Bertan izatearekin batera, Jaurlaritzak “alfonbra gorria� jarri zion Troinari eta Juan Carlos Espainiako erregeari. EH Bildu Troikaren aurkako ahotsa izan da ganberan. Gainera, Jaurlaritzari ekimen ezberdinen bitartez eskaera luzatu genion: ahotsa altxatu zezala Troikaren aurka, kolektibo, eragile sozial eta sindikatuek eskatu moduan. Horrez gain, legebiltzarkide gisa otsailaren 26an Euskalduna Jauregira sartu ginen, Greziari elkartasuna adierazteko eta Troikaren aurrean gure aurkakotasuna
4
Latinoamerikako merkataritza itunen inguruko adituen agerraldia EH Bilduk eskatuta, TTIPari buruz
5
Opor fiskalen harira aurkeztu genuen ekimena (2014ko maiatza)
TTIP
OPOR FISKALAK
Akordio basatiaren aurkako ahots bakarra
Zerga politika traketsaren ondorioak salatu ditugu
2015eko hasieran Hego Euskal Herriko hainbat kolektibo, sindikatu, alderdi politiko eta eragilek TTIParen aurkako agiria sinatu genuen. Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko akordio ekonomikoak burujabetzaren eta demokraziaren ukatzea, gizarte eskubide gutxiago, prekaritate handiagoa, eta ingurumen arrisku gehiago ekarriko zigula salatu genuen.
2014ko maiatzean, 90. hamarkadan EAJren gobernuak bultzatutako opor fiskalen inguruko epaia izan zen. Arduragabekeriaren ondorioa 30 miloi eurotako isuna izan zen, 20 urtean zehar zenbait gobernari gutxi batzuen mesedetan hartutako neurri ekonomikoei eusteagatik.
Hala, agiri horren ondotik, 2015 eta 2016 urteak oparoak izan dira legebiltzarrean, TTIPari dagokionean. Gainontzeko alderdiei (EAJ, PSE, PP eta UPyD) deseroso sentiarazten dituen gai horietakoa dela ezin ukatu. Ahal bada, ganberatik ahalik eta urrutien izaten saiatzen diren horietakoa. EH Bilduk blokeo hori gainditu du eta eztabaida Gasteizen izan dugu hainbat ekimenekin: lehenik, nazioarteko hitzarmen ekonomikoetan adituak ekarri ditu agerraldiak egitera, eta baita sindikatu guztiak, akordioak ekarriko dizkigun ondorio kaltegarriak azpimarratzeko; bigarrenik, Jaurlaritzaren bozeramaileak bilkuretan interpelatu ditugu, agerian utziz EAJ ere akordio horren alde lerrokatzen dela praktikan; eta hirugarrenik, mozioak aurkeztu ditugu, akordioa herri gisa errefusatzeko eta Lakuak kontsulta baterako prozesua diseinatu dezan.
Agerian geratu da eredu baten porrota: gehiengoaren onurarako beharko lukeen zerga politika interes partikularren mesedetan jartzen duenarena. Opor fiskalak EAJk, Confebaskekin elkarlanean, diseinatu eta burutu zituela gogora ekarri genuen 2014an, eta estrategia horren ardura politikoak zehazteko eskatu genuen. Isuna ordaintzeko zama banatzeari begira, Jaurlaritzak %70 eta aldundiek beste %30a ordaindu dezatela proposatu genuen, haien arteko koefizienteak aplikatuz. Sozietate-zerga birmoldatzea ere eskatu genuen.
Agerian geratu da interes partikularren mesedetan jartzen den zerga politikaren eredua
Balantzea
6
Zerga paradisuen aurka onartu zen EH Bilduren ekimena (2016ko apirila)
ZERGA PARADISUAK Akordio garrantzitsuak iruzurrarekin bukatzeko
Eskubide Aberasguztiak tasunaren guztiontzat banaketa Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira Ekonomiaren ikuspuntu alternatiboak ekarri ditugu, eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu finantzak, zerga politika edo aurrekontu publikoak ulertzeko modu berriak
Zerga paradisuen kontrako borroka globalari gure ekarpena egin diezaiokegu gure baliabideekin. Hala, “Panamako paperak� auzia kontuan hartuz, eta gure inguruan ere zerga paradisuak erabiltzen dituztenak daudela jakitun, eztabaida legebiltzarrera ekarri genuen. Neurri zehatzak aho-batez aurrera ateratzea lortu genuen, legealdi honetako lorpen garrantzitsu bat eskuratuz. Neurrien artean azpimarratzekoak dira gurean aritzen diren enpresek zerga paradisuetan filialik duten ezagutzeko kontrol ekintzak martxan jartzea, eta hori behin ezagututa eta dagokion kasurako zerrenda publiko eginda, dagozkien zergak hemen ordaintzeko eskaera onartu izana. Horrela, helburua da Euskal Herrian duten jarduera ekonomikoarengatik dituzten zerga betebeharrak hemen betetzea, azpijokorik gabe. Enpresen erantzukizun soziala arautzean, enpresek zerga paradisuetan egoitzarik edo filialik ez izatea ezinbestekoa izan dadila ere galdegin zen.
7
Gipuzkoak indarrean duen aberastasunaren eta fortuna handien gaineko zerga babesteko proposamena aurkeztu genuen (2015eko otsaila)
Zerga politika justuagoa osoko bilkuran egin genuen hitzartzearen bideoa (2015eko apirila)
ZERGA POLITIKA Beste eredu baterako zutabe nagusia Aurrekontu politikarekin guztiz erlazionatua dagoen gaia zerga-politika da eta, horretan ere, EH Bilduk eztabaida eraman du legebiltzarrera, bakoitzak (norbanakoa zein enpresa) jendarteari egin beharreko ekarpen ekonomiko bidezkoa eskatuz edo aberastasunaren birbanaketaren beharra behin eta berriz mahai gaineratuz. Horrekin batera, egungo zerga politikaren mugak agerian utzi ditugu, izan ere, ez du biltzen behar dena, ez du bere funtzio birbanatzailea betetzen eta ez du progresibitatea bermatzen. Horretaz gain, politika publikoak garatzeko bestelako zerga politikaren beharra azpimarratu dugu.
Balantzea
Lan merkatua Eskubide eta lan guztiak baldintza guztiontzat duinak Krisiaren aitzakiapeanganberako eskubideaklau murrizten ari dira Kalean gertatutakoari ateak ireki eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu dizkiogu: ahotsa eman diegu ahotsa lapurtu dietenei, sindikatuei, eragileei...
EH Bildu beste jendarte baten aldeko aldarria izan da Gasteizko legebiltzarrean. Testuingurua aldatzen hasteko eta gure errealitateari zein beharrei erantzuteko proposamen zehatzak jarri ditugu mahai gainean. Mezua: burujabetasuna ezinbestekoa dela, pertsona guztien eskubideak bermatuko dituzten politikak egiteko eta erabakitzeko.
Lan gatazketako langileak Jaurlaritzarekin interlokuzio zuzena izateko zubi lana egin dugu
Mezu hori hamaika aldiz azpimarratu eta Jaurlaritza mugiarazteko proposamen zehatzak eztabaidara ekartzearekin batera, gure lan ildo esanguratsua izan da kalean gertatutakoari ganberako lau ateak irekitzea: ahotsa lapurtu dietenei, sindikatuei, eragile ezberdinei. Euretako askori lehenengo aldiz zabaldu dizkiegu erakundeko ateak. Bereziki azpimarragarria, gainera, deslokalizazio eta enpresa itxieren garaia izan den honetan, fabrikaz fabrikaz egin dugun lan gatazken jarraipen eta akonpainamendua. Hala, gatazka horien protagonistak Jaurlaritzarekin interlokuzio zuzenean jartzeko zubi lana egin dugu. Arlo soziolaboraleko oinarrizko eskumenak Espainiar estatuaren esku daudela ezin dugu ahaztu. Hala, krisia aitzaki hartuta, Madrilen erreforma inposatuek gure herria pobretu dute, gure etorkizuna ilunduz. Langabezia, enpleguaren prekarizazioa, derrigorrezko lanaldi partzialak (emakumeei eragiten die bereziki), miseriazko soldatak, lan harremanen zentralizazioa, pobrezia,‌ politika horien ondorio zuzena izaten ari dira. Datuek hitz egiten dute: 145.000 langabetu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%55a emakumeak dira), ia milioi erdi familia pobrezia eta bazterketa arriskuan... EH Bilduk datu horiei guztiei aurpegia jarri die. Egoera aldatzeko, politika publikoek berebiziko garrantzia dute. Ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea, ez merkatuen zerbitzura, aberastasuna zuzen banatzea, kalitateko enplegua sortzea eta ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzea ezinbestekoa da. Zoritxarrez, Jaurlaritzak lau urte hauetan beste politika batzuk egin ditu. Adibide argiena: bere gain dagoen sektore publikoan galdu diren milaka lanpostuak. Edo kontratazio publikoak duintzeari egin dion ukoa.
1
Hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabeziari aurre egiteko monografikoan aurkeztu genituen 43 ebazpenak (2013ko martxoa)
2
Virtisu enpresaren egoeraren inguruan EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamena (2013ko maiatza)
LAN ERREFORMAK
LAN GATAZKAK
Madrilek agindu, Jaurlaritzak gustura bete
Langileen aldarrikapenen erresonantzia kutxa
2010ean Zapaterok egindako erreforma eta 2012an PPk egindakoa logika neoliberalari segida emateko egindakoak dira, langileen kalterako, lan harremanen eredua desarautzeko sortuak dira eta, azken finean, ez ditugun arazoak konpontzeko inposatuak izan dira.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lan gatazka asko egon dira azken urte hauetan. EH Bilduk gatazka horien errealitatea ezagutu ondoren, horietako ugari Legebiltzarrera ekarri ditu, euren eskariak eta aldarrikapenak ozen entzunarazteko, konponbide duin bat ematen saiatzeko, eta Jaurlaritzari begirale hutsa izateari itxi eta jarrera proaktiboa eskatzeko.
Langileekin injustua izateaz gain, gure markoan ez dira baliagarriak, hondoratzear dagoen estatua nolabait salbatzeko asmoz soldatak jaisteak ez duelako balio gure erronka nagusietakoa den kalitateko enplegua sortzeko, inolaz ere. Hortaz, EH Bilduk lan erreformei aurre egiteko eta enplegua sustatzeko elkarlana eskaini du eta hainbat proposamen egin ditu. Bereziki aipagarria da “Hazkunde ekonomikoa bultzatzeko eta langabeziari aurre egiteko neurriak� adosteko helburuarekin egin zen eztabaida monografikoan aurkeztu genituen 43 neurri proposamenak. Lana banatzeko eta kontziliazioa errazteko jardunaldiak laburtzea, lan harremanetarako eta babes sozialerako esparru propioan erabakiak hartzen haztea, inbertsioetarako funts berezia sortzea eta zerga politikaren erreforma abiatzea proposatu genuen.
Izan ere, gobernuak eginkizun aktiboa izan behar du enpleguaren alde eta langileen alde. Jaurlaritzari dagokio enpresaren planen gaineko kontrol eta jarraipen zorrotza egitea, eta horrek esan nahi du erakundeek enpresekiko harreman-eredua aldatu egin behar dutela. Horrela, diru publikoa jartzen bada enpresen esku, administrazioari dagokio baldintza zehatzak jartzea, esaterako, deslokalizazioak ekiditeko eta langileen lan baldintzak ziurtatzeko. Aernnova, Incoesa, Condesa, Cegasa, Laminaciones Arregui, Novacero, Zayer, Alfus, Sidenor, Virtisu, Holtza, Arkema, Bellas Artes, Corrugados, TMB Arraiz, Bizala, Arcelor-Mittal, Candy... lan gatazkek oihartzuna izan dezaten erresonantzia kutxa bihurtu dugu legebiltzarra.
Balantzea
Lan merkatua Eskubide eta lan guztiak baldintza guztiontzat duinak Krisiaren aitzakiapean ganberako eskubideaklau murrizten ari dira Kalean gertatutakoari ateak ireki eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu dizkiogu: ahotsa eman diegu ahotsa lapurtu dietenei, sindikatuei, eragileei...
3
Gure legebiltzarkideek komunikabideetan argitara eman zuten artikulua, lan harremanen esparruaz eta EAJren jarreraz (2016ko ekaina)
LAN HARREMANETARAKO EUSKAL ESPARRUA Erakundeetatik (ere) aldarrikapena bultzatuz Azken urteetan arlo soziolaboralean estatuaren aldetik hartu diren hainbat neurrik ondorio latzak ekarri dizkigu. Negoziazio kolektiboa da bat, eta une honetan dagoen egoera ez da samurra; blokeo orokorra izateaz gain, hitzarmen estatalizazio progresiboa gertatzen ari da eta lan baldintzak kaskartzen ari dira. Confebask patronala eroso dago marko horretan eta, egoeraz baliatuta, funtsean lan erreformaren ondorioetan sakontzen ari den proposamen berriak kaleratzen ari da, Jaurlaritzaren oinarrizko oniritziarekin. Hitzetatik eta adierazpenetatik haratago, gehiengo politiko, sozial eta sindikalak lan harremanak bertan eztabaidatu eta erabakitzearen nahiarekin bat, hainbat proposamen bideratu ditugu, hala nola, EAEko lan hitzarmenen estatalizazio etengabekoa errefusatuz, edo Jaurlaritzari lan harremanetarako eta negoziazio kolektiborako euskal esparrua gauzatzeko jarrera proaktiboa eskatuz. Marko propio horren oinarrizko aldarrikapenean, ordea, ez dugu gainontzekoen konplizitaterik topatu. Bereziki salagarria eta tristea bere burua abertzaletzat duen EAJrena. Jeltzaleek nahiago izan dute PSErekin batera status-quo-ari eustea.
4
ELA eta LABen agerraldia EH Bilduk eskatuta, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzeko proposamenak azalduz (2016ko ekaina)
GUTXIENEKO SOLDATA
5
Lanaldi partzialdunen jubilazioa duinerako proposamena (2015eko otsaila)
EMAKUMEEN PREKARIETATEA LANMERKATUAN
Lan esklabotasuna ekiditeko helburua Alfonbrak astinduz, itzaletik argitara Lanbide arteko gutxienenko soldata, langileen bizitza duina bermatu beharko lukeena, egun langileen prekarizazioa eta pobretze sistematikoa gauzatzeko elementu bihurtu da. Izan ere, gaur egungo 655,20 eurorekin ez dago aukerarik bizitza duin bat izateko. Bere burua salbatzeko, Espainiar estatuan azken urte hauetan eraso antolatu eta orokorra ematen ari da barne debaluazioa lortzeko, hau da, “konpetitibitatearen� izenean langileen pobretze eta prekarizatze orokorra izateko, horrela enpresarien etekin ekonomikoak handituz eta langile frankoren lan soldatak birrinduz. Langileak esklabutza egoeratik ateratzeko, ELA eta LABek 1.200 euroko gutxieneko lan soldata ezartzearen aldarrikapenarekin bat egin dugu eta, zentzu horretan, hainbat ekimen aurkeztu ditugu. Sindikatuen agerraldiak eskatzeaz gain, 2014an ekimena aurkeztu genuen, gutxieneko soldata igo zedin ibilbide orria zehazteko. Alta, EAJk eta PSEk bat egin zuten proposamenaren muina desaktibatzeko. Horrez gain, Jaurlaritzari eskatu genion soldata minimoaren azpitik ordaintzen zuten enpresariekin harremanak etetea. Hori onartzeari ere uko egin zioten.
Prekarietateariak emakume aurpegia dauka. Lan-merkatuari dagokionean, datuak beldurgarriak dira. Adibide batzuk: emakumeok gizonek baino % 30 gutxiago kobratzen dugu; lan partzialen % 83 egiten dugu; emakumeen % 35 aldi baterako kontratua dugu; gizonek baino 7.000 euro gutxiago kobratzen dugu; kontraturik lan gabe egiten dutenen artean, %90 emakumeak gara, gehienak migratzaileak; zaintza lanen eta erreproduktiboen %72 emakumeok egiten dugu. Hala, legegintzaldi honetan gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak agerian uzteaz gain, hainbat ekimen erroldatu ditugu, egoera horiek gainditzeko konponbideak proposatuz. Hala nola, lanaldi partzialetan diren langileek pentsio duinak izan ditzaten, lan egindako egun bakoitza kotizatutako egun gisa onartzea proposatu dugu. Madrildik datorkigun injustizia zuzentzea, alegia, Jaurlaritzak kotizazioa osatuz.
Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak agerian utzi eta ekimenak erroldatu ditugu egoera hobetzeko
Balantzea
Lan merkatua Eskubide eta lan guztiak baldintza guztiontzat duinak Krisiaren aitzakiapeanganberako eskubideaklau murrizten ari dira Kalean gertatutakoari ateak ireki eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu dizkiogu: ahotsa eman diegu ahotsa lapurtu dietenei, sindikatuei, eragileei...
6
Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartearen ordezkarien agerraldia eskatu zuen EH Bilduk (2013ko abendua)
ETXEKO LANGILEAK Ikusezinak diren langileak ikusgai bihurtuz Langileen artean, egoerarik prekario, ahul eta bidegabeenetarikoa pairatzen dutenak etxeko langileak dira: ordutegirik gabeko lana, asegururik gabekoa, oporraldirik gabekoa, askotan egun librerik gabekoa‌ eta muturreko kasuetan esklabotasunik gertu. Horregatik, behar-beharrezkoa da erakundeetatik eragitea lan baldintzak duintzeko. EH Bildu horretan tematu da, proposamen batzuk mahai gainean jarriz. Horrela, besteak beste, Lanbidek etxeko langileen enplegua erakartzeko ahalegin bereziak egitea eskatu dugu, arloko erreferente publikoa izan dadin eta horrek kontratuetan eta lan baldintzetan onura orokorra ekar dezan. Horrez gain, ikuskaritza-lan orokorra, sistematikoa eta iraunkorra indarrean sartzea galdegin dugu, kontratuek eta lan baldintzek legeria betetzen dutela ziurtatze aldera. Gainera, emango diren pauso guztiak etxeko langileen eskubideak eta aldarrikapenak defendatzen dituzten sektoreko elkarteekin eta taldeekin harremanetan eta lankidetzan egitea eskatu izan dugu.
7
Ikusi hemen ELAk proposatu eta EH Bilduk babestu zuen langileen la-baldintzak obra publikoetan duintzeko proposamena (2013ko urria)
KLAUSULA SOZIALAK KONTRATAZIO PUBLIKOAN EAJ-PSEk legea onartzeari uko eginez kontratazio publikoetan lan baldintzak duintzeari muzin 2013ko urrian, ELA sindikatuak bultzaturiko Herri Ekimen Legegilea (HEL) legebiltzarrera heldu zen. Horren atzean, 110.000 sinaduren babesa zuen ekimenak. Funtsean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerbitzu eta obra publikoetan gutxieneko lan baldintza batzuk derrigorrez ezartzea eskatzen zuen, hiru helbururekin: euskal eremuko lan hitzarmenak aplikatzea; adjudikazioak aldatuz gero, lanaren jarraipena bermatzeko subrogatze laborala ezartzea; eta baldintza agirietan jasotako eskakizunak betetzen ez dituzten enpresentzako zigorrak aurreikustea. Hala, ELAren proposamenak helburu zuen, hitz gutxitan esanda, arlo publikoarekin harreman zuzena duen esparruan lotsagarriak diren lan baldintzak (San Mames, Musikene, Arte Ederretako langileak‌) duintzea. Herritarren Ekimen Legegileak hasieratik jaso zuen gure taldearen babesa, EH Bilduren babesa. Horretaz gain, ELA, LAB eta beste eragile batzuekin elkarlanean eta adostasunarekin, zuzenketa osagarri batzuk aurkeztu genituen beste irizpide batzuk txertatzeko: ingurumena, lan osasuna, euskara eta berdintasuna. 2016ko apirilean, hau da, bi urte eta erdi beranduago, EAJk eta PSEk ezerezean utzi dute proposamena, eta sektore publikoaren menpeko enpresetan azpikontratatutako 55.000 langileei lan baldintza duinak izateko aukera zapuztu diete, kontratazio publikoen bidez dirua aurreztea eta aurrekontuak koadratzea lehenetsiz. Gure lehentasuna ere argia da, langileen lan baldintza duinak defendatzea, horretarako behar diren tresna eta ahalmen guztiak erabiliz.
8
EH Bilduk proposatutako enpleguaz eta pobreziaz monografikoan legebiltzarrak onartu zituen koalizioaren 10 neurriak (2014ko azaroa)
ENPLEGUARI BURUZKO MONOGRAFIKOA Langabetuei alternatibak eskaintzeko 150 neurri Langabeziari eta pobreziari aurre egiteko eztabaida monografikoa deitu genuen 2014ko azaroan. Urkulluk agintea hartu zuenetik 11.000 langabetu gehiago zeuden. Urkulluk ez zuen alternatiba irmo eta zehatzik eskaintzen, notario lana egitera mugatzen zen, egoera txarraren berri ematera, gertatzen ari dena madarikazio bat balitz bezala. Bederatzi arlo nagusitan banatu genituen proposamenak (tokiko garapena, industria eta berrikuntza, merkataritza, zerbitzu publikoak, politika soziala, lan harremanak eta enplegu politika, politika fiskala, finantza sistema eta elikadura burujabetza).
Balantzea
Lan merkatua Eskubide eta lan guztiak baldintza guztiontzat duinak Kalean gertatutakoari ganberako lau ateak ireki Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira dizkiogu: eman diegu ahotsa lapurtu eta egoera ahotsa hori aldatzeko proposamenak egindietenei, ditugu sindikatuei, eragileei...
9
Euskal enpresarien patronalek enpresarien artean duten ordezkaritza-maila egoki neurtu dadin EH Bilduren ekimena (2016ko maiatza)
CONFEBASK Confebasken pribilegio estatus salatzeko ekimenak Jakina da hamarkadetan zehar Confebaskek enpresari guztien ordezkari eta interesen defendatzaile bakartzat nabarmendu duela bere burua, eta erakundeen arduradun gehienek bultzatu egin dutela jarrera hori. Hala ere, ez dira gutxi pribilegiozko status hori zalantzatan jarri duten eragileak. Horretarako, hain zuzen, enpresarien artean duen ordezkaritza urria nabarmendu dute. Besteak beste, sindikatu gehien-gehienek eskatu dute enpresarien ordezkaritza mailaren inguruan pausuak ematea eta erabakiak hartzea, are gehiago ezaguna ez den ordezkaritzagatik Confebaskek azken urteetan ia 38 milioi euro jaso dituenean.
Enpresari elkarteen artean Confebaskek duen pribilejio egoera salatu duten eragileekin batera lan egin dugu EH Bilduk planteamenduarekin bat egiteaz gain, hainbat ekimen bultzatu ditu errealitate hori azaleratzeko.
10
Sektore publikoan lanpostuen galera eteteko proposamena (2014ko martxoa)
11
2016an Jaurlaritzak legebiltzarrean aurkeztu zuen aurrekontu zirriborroari EH Bilduk aurkeztu zion osoko zuzenketa (2015eko azaroa)
SEKTORE PUBLIKOKO ENPLEGUA
LANBIDE
Murrizketak eta gainkargak pairatzen dituztenekin
Kalitatezko zerbitzu publiko bihurtzeko proposamenak
Langileen lan baldintzak eta zerbitzu publikoen kalitatea txanpon bereko bi aldeak dira. Jaurlaritzak, baina, azken urteetan inoiz ez bezalako murrizketak egin ditu zerbitzu publikoetan. Krisiaren aitzakiarekin enplegu publikoa suntsitu (4.000 lanpostu inguru gutxiago daude krisia hasi zenetik), soldatak jaitsi eta lan baldintzak nabarmen hondatu dira. Proposamen ugari egin ditugu lanpostuak mantentzeko eta sortzeko, ordezkapenak lehen egunetik betetzeko, hutsik geratu diren lanpostuak ez amortizatzeko, edo zerbitzuen pribatizazioa eteteko. Bereziki aipagarria da 2014ko maiatzean EH Bilduk deituta legebiltzarrean egin zen enplegu eta pobreziaz monografikoan onartutako ebazpenetako bat (ikusi gorago). Koalizioak aurkeztu eta gehiengoz onartu zen ebazpen horretan Jaurlaritzari eskatu zitzaion Enplegu Publikoaren Euskal Legea sortzeko prozeduran hurrengoa bermatzea: eragile sindikal eta instituzionalen arteko gogoetaren emaitza izango dela, alde batetik; eta bestetik, lan baldintzak ez direla aldebakartasunaren ondorio izango eta negoziazio kolektiboaren ondorio izango direla.
Lanbide, enplegua sustatzeko ezinbesteko tresna publikoa izan behar zena, hasiera-hasieratik noraezean ibili da, ezintasunean eta eraginkortasun-ezan katramilatuta. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenten jasotzaileak inoiz baino gehiago diren urteetan (65.000 inguru), Lanbideren eginkizun bakarra beraiei arreta ematea -zailtasunez eta akatsez betea- izan da, bitartekoen faltagatik batik bat. Horrela, lehentasunak izan behar diren orientazioa eta lan-bitartekaritza ez dira taxuz egiten, eta nahi eta behar dugun enplegu-sistema eredua ez dago definituta. Horren jakitun, proposamen franko egin dugu zerbitzua sendotzeko asmoz. Aipagarriena, 2014ko maiatzean Lanbideren izaera eta garapenari buruzko eztabaida monografikoa. Horretan, gai eta arlo ezberdinak jorratu genituen, eta hainbat konpromiso lotzea lortu genuen, geroago zerbitzuaren ibilbide orria osatu dutenak. Besteak beste, pribatizazioari ateak ixteko, lanbitartekaritza areagotzeko, DBEren jasotzaileei arreta egokia bermatzeko eta bailara eta eskualdeetan aritzeko eredua indartzeko ebazpenak onartu ziren.
Balantzea
Lan merkatua Eskubide eta lan guztiak baldintza guztiontzat duinak Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira Kalean gertatutakoari ganberako lau ateak ireki eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu dizkiogu: ahotsa eman diegu ahotsa lapurtu dietenei, sindikatuei, eragileei...
12
Pentsioak duintzeko EH Bilduren lege proposamena (2016ko martxoa)
PENTSIOAK 1080 euroko erretiro duina bermatzeko, pentsioen lege proposamen bat aurkeztu dugu Pentsionistek Herri Ekimen Legegilea aurkeztu zuten legebiltzarrean, euren pentsioak eta etorkizunekoak duintzeko. EH Bilduk bakarrik babestu zituen. Gainontzeko alderdiek tramitazioa hazteari uko egin zioten eta horren aurrean, pentsio duinak bermatzeko lege proposamen egingarri bat aurkeztu genuen, eragileen aldarrikapenarekin bat eginez. Pentsioen egoeraren argazkia larria da. PPk eta PSOEk martxan jarri dituzten politikekin sistemak porrot egingo du. Ondorioz, jasotzen ari diren pentsioak miserableak dira. Soluzioa guk geuk bilatu behar dugu. Horregatik guztiagatik, gure herritarrei pentsio duinak bermatzeko irtenbide bakarra den Euskal Pentsio Sistema Publikoa sortu bitartean, behin behineko proposamen bat aurkeztu genuen, Jaurlaritzak laguntza sozialaren arloan dituen eskumenak erabiliz. Gure proposamena EAEko eragile nagusiei aurkeztu genien hitzaldi sorta antolatuz. Legez erretiro pentsio txikiak osatzeko formula propio bat proposatu genuen, jubilatuek gutxienez 1.080 euro bermaturik izatea hilero. Kopuru horretara lau urteko epean helduko ginateke, modu progresiboan. Gainerako legebiltzar talde guztiak kontran agertu ziren.
13
EH Bilduren ekimenez, amiantoaren kaltetuei konpentsazio funtsa sortzea jasotzen duen legearen testua (2016ko apirila)
AMIANTOAREN BIKTIMAK Amiantoaren biktimentzat konpentsazio funtsa sortzeko eskaera aitzindaria legebiltzar batean Legebiltzar talde guztiok, aho batez, aurkeztu izan dugu Estatuko Gorte Nagusietarako lege-ekimena baliatzeko lege-proposamena, amiantoaren biktimentzat konpentsazio-funts bat sortzeko. Egoera horretara heltzeko ibilbide luze bat bizi izan dugu. Izan ere, gaur egun amiantoak eragindako kaltetuek ez dute ez erantzunik ez kalte-ordainik ezta errekonozimendurik ere. Horregatik, Legebiltzarrean eman dugun pausua poztekoa eta balioan jartzekoa da. Lehendabizikoz eta aho batez, Espainiar estatuari eskatzen zaiolako konpentsazio funts bat sortzea amiantoak eragindako gaixoei kalte ordaina emateko. Bestalde, EH Bilduk mahai gainean jarri du ere Onkologikoa ospitalean egiten ari den amiantoaren inguruko ikerketa proiektuan sortu diren hainbat arazo eta gatazka.
Balantzea
Gure Eskubide eredu eta guztiak ehun proguztiontzat duktiboak Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira Jaurlaritzaren lidergotza ezaren aurrean, ekimenak eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu aurkeztu ditugu industria sektorea, merkataritza, turismoa eta lehen sektorea defendatzeko
2008an hasi zen krisiak gogor kolpatu ditu jarduera produktiboak, eta horren ondorio negatiboak bizi ditugu oraindik. Horren aurrean, Jaurlaritzak lidergotza ekonomiko sendoa erakustetik eta norabide zehatza izatetik ihes egin du. Garapen Ekonomikorako sailburuak, gainera, legegintzaldi osoa eman du sindikatuen kontra jokatuz eta patronala besarkatuz. Tesi erratua defendatu du: ekimen pribatuak aterako du, berak bakarrik, gure ekonomia trabatze fasetik.
Jaurlaritzak ez du industria politika zehatzik izan, ekimen pribatuari utzi dio krisitik ateratzeko lidergotza
Emaitza agerikoa da: euskal ekonomiaren makaltasuna, ekonomia globalak dauzkan gorabeheren isla gisa eta aldaketa estrukturalei lotutako hobekuntza izpirik gabe. Pasibotasun horren adibide garbiena industria sektorea da: Jaurlaritzak ez du industria politika zehatzik. Baieztapen irmo bezain erreala da. Berrikuntza eta garapenaren txingarra itzaltzen uzten ari da, inbertsio publiko zein pribatuaren faltagatik. Horrez gain, aurrezki kutxen desartikulatzeak enpresen finantzazioa zailtzen du. Hala, ez da arraroa atzerriko korporazioek prozesua abiatu izana bertoko enpresa garrantzitsu asko erosteko, bertoko enpresek herriarekiko duten atxikimendua arriskuan jarriz. Hala, Jaurlaritzak ezer egin gabe jarraitzen du ehun industrialaren kontrol galera ematen den bitartean (ondorioak Zumarragako eta Sestaoko Arcelor Mittalen gertatutakoarekin ikusten ari gara). Are gehiago, Lakua atzerriratze prozesu horri mesede egiten dio estrategikoak diren enpresetan duen parte-hartzea salduz eta finantzazio industrial ausartago bat diseinatzeari uko eginez. EH Bildu saiatu da kaleko ekimenen bitartez eta legebiltzarrean egindako lanaren bitartez egoera hori aldarazten. Krisian dauden enpresak defendatu ditugu, baina defentsa horretatik harago proposamenak jarri ditugu mahai gainean industria zulotik ateratzeko. Industriaz jarduteaz gain, nola ez, turismo iraunkorra, lehen sektore herrikoiagoa eta beste sektore batzuk izan ditugu hizpide.
1
Ikerkuntza eta Garapenerako BPGren %3 bideratzeko herri ituna sustatu genuen legebiltzarrean (2016ko martxoa)
2
Kutxabanken ustezko irregulartasunak eta Mario Fernandezen gestioa aztertzeko ikerketa batzordea egitea proposatu genuen (2015eko otsaila)
IKERKUNTZA ETA GARAPENA
KUTXABANK
Jaurlaritzak utzitako hutsunea betetzeko herri ituna: % 3 Ikerkuntza eta Garapenerako
Erabateko pribatizazioa ekiditeko eta kudeaketa iluna salatzeko lanean
Jaurlaritzak alor honetan egin duen inbertsio nagusia propagandan egindakoa izan da. Propagandaren bitartez sinaztarazi nahi izan digu ikerkuntza, garapen eta berrikuntzan nazioarteko potentzia bat garela.
Espainiar estatuan aurrezki kutxen gainean egin den kudeaketa ustela eta arduragabeak ondorioak izan ditu. 2013 urtean onartu zen legeak desagertzera kondenatu zituen.
Errealitatea, ordea, bestelakoa da: EAE zerrenda horretan azken postuetan kokatzen da inbertsio eta emaitza mailan. Datua: inbertsioa baxua da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2 soilik (azken urteetan gero eta beherago doa). Herrialde garatuetan % 3 inguru bideratzen da, eta Europako eskualde puntakoenetan % 4 ingurukoa da inbertsioa. Alegia, EAE ikerkuntza eta garapen alorreko “ligan� bigarren mailan dago, eta gero eta atzerago sailkapen nagusian.
Urkulluren gobernuak onartu zuen euskal kutxak fundazioetan bihurtzeko prozesuarekin bat egitea, beste alternatibak mespretxatuz.
Egoera larria dela esan daiteke. Izan ere, gure industriak berrikuntza gaitasun maila altua garatzea beharrezkoa da eta, horretarako, ezinbestekoa da I+G+B-n erabaki politiko ausartak hartzea. EH Bilduk bete du Jaurlaritzak arloan erakutsi duen hutsune hori. 2020 urterako Ikerkuntza eta Berrikuntza BPGren % 3 izateko plangintza zehatza egin beharko du gobernuak, eragileekin batera. Hala, Europak ezarritako helburuetarako heltzeko urratsak egingo ditugu.
Hala, gaur egun Kutxabank beste banku bat baino ez da, hiru fundazioren kontrolpean eta inolako kontrol publikorik gabe. Gainera, arduradunek saiakera egin zuten bankua burtsara ateratzeko. Helburu sozialak gaur gaurkoz oso ezbaian dauden honetan, burtsara ateratzeak behin betiko bertan behera utziko lituzke balizko helburu sozial horiek. EH Bildu izan da pribatizazio prozesuaren aurka agertu den indar politiko bakarra legebiltzarrean. Hala, kutxen inguruko maniobra ilunak salatu ditugu. Horrez gain, Euskal Kutxen Legea ez onartzea lortu dugu, zeinak arestian aipatutako hutsune horietan sakontzea ekarriko lukeen.
Balantzea
3
Euskaltel enpresaren azken urteotako ibilbidea deitoratu eta bere presidentearen dimisioa eskatzeko proposamena (2015eko ekaina)
EUSKALTEL, GAMESA, ITP‌
Gure eredu eta ehun produktiboak Jaurlaritzaren lidergotza ezaren aurrean, ekimenak aurkeztu ditugu industria sektorea, merkataritza, turismoa eta lehen sektorea defendatzeko
Gero eta gehiago bertoko enpresak atzerriko korporazioen esku Herri honentzat sektore estrategikoa zena garatzeko apustu gisa sortu zen Euskaltel, diru eta babes publikoa lagun. Baina, orain, erakundeek euren kapitala saldu eta enpresa atzerriko korporazioen esku utzi dute. Euskaltelen helburu nagusietako bat gaur egun burtsan kotizatzea da. Horretarako, gastuak murrizteko erabakiak hartu ditu, hala nola, langileen lan baldintzak urratzea eta txirrindulari taldea ezabatzea. EH Bilduren ardura izan da gainbehera eta kudeaketa okerra salatzea, bai kalean eta baita ganberan. Euskaltelen zuzendariaren dimisioa ere eskatu dugu, burtsara atera zenean gertatu zen bonus aferaren kudeaketarengatik. Eta, aipatu beharra dago, koalizioarena izan dela prozesu hau guztia salatu izan duen ganberako ahots bakarra. Tamalez, beste euskal enpresa ugari egoera berdinean daude, hala nola, ITP, Gamesa, Guascor edo Ibermatica. Arriskuan dago duten herriarekiko atxikimendua, erabakiak Euskal Herritik kanpora hartzen baitira.
4
5
Ezkerraldea eta Oarsoaldea berpizteko ekimena (2015ko maiatza)
ALTZAIRUAREN KRISIA
OARSOALDEA ETA EZKERRALDEA
Jaurlaritzaren industria politika ezaren eredu
Jaurlaritzaren industria politika ezaren eredua
Zumarragako Arcelorren itxiera eta Sestaoko ACB-n egindako EREak euskal industriarentzat eta eskualde kaltetuentzat kolpe gogorra izan dira. Multinazionalaren arduragabekeriaz gain, Jaurlaritzaren industria politikaren gabezien adibide izan dira. Lakua berandu aritu da, krisia helduko zela aspaldi ikusten zen arren (elektrizitatearen prezioarengatik, nazioarteko egoera eta eskarien murrizketengatik, batik bat).
Aldagai sozioekonomikoei erreparatuta, Europako eskualde kaltetuen sailkapenean EAEko bi eskualde ageri dira: Oarsoaldea eta Ezkerraldea.
EH Bilduk enpresa horietako eta beste askoko langileekin batzartu da, mobilizazioetan parte hartu du, aldarrikapenak babestu ditu, eta aldarrikapen horiek legebiltzarrera ekarri ditu.
EH Bilduren ekimenez, lantalde berezia sortu da eskualde horien egoera aztertu eta ekonomikoki berpizteko neurriak adosteko. Adituak igaro dira ponentziatik eta datorren legegintzaldirako utzi dira ondorioak.
Balantzea
Gure eredu eta ehun produktiboak Jaurlaritzaren lidergotza ezaren aurrean, ekimenak aurkeztu ditugu industria sektorea, merkataritza, turismoa eta lehen sektorea defendatzeko
6
EAEko lurretan transgenikorik ez ereiteko eta abeltzaintzan transgenikoen erabilera murrizteko proposamena egin genuen (2015eko maiatza)
LEHEN SEKTOREA Tokiko elikadura sistemak sustatu, elikadura burujabetzaren bidetik Azken hamarkadetan Jaurlaritzak nekazaritza espezializatu eta intentsiboa soilik bultzatu du eta bestelako nekazaritza ereduak gutxietsi eta baztertu egin ditu. EH Bilduk legealdian zehar aurkeztu dituen 15 proposamenen helburua Elikadura Burujabetzaren bidetik nekazaritza eredu iraunkor eta herrikoiago bat sustatzea izan da, tokian tokiko elikadura sistema iraunkor, justu eta osasuntsuen alde eginez. Hona hemen lortutako zenbait helburu: Lehenik, nekazaritza ekologikoaren sustatzaile Jaurlaritza ere bilakatzea, azken hamarkadak nekazaritza ekologikoa gutxiesten igaro ondoren. Bigarrenik, inguruko baserritar eta arrantzaleen produktuekin eskola jangelak hornitzeko proiektu pilotua martxan jartzea. Hirugarrenik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurretan transgenikorik ez ereiteko eta abeltzaintzan transgenikoen erabilera murrizteko hainbat neurri onartzea. Azkenik, baserritarrek beraiek produktuak transformatzeko arautegi sanitarioa malgutzea.
7
Ikastetxeetako jangelen kudeaketari buruzko proiektu pilotu bat martxan jartzearen inguruan (2014ko ekaina)
8
Merkatal gune handiak irekitzeari mugak ondo definitzearen harira aurkeztu genuen legez besteko proposamena (2016ko martxoa)
ESKOLA JANGELAK
MERKATARITZA
Eskola jangeletan ere elikadura burujabetza iraunkorraren alde
Gobernuak enpresa handien aldeko politikaren aurrean, merkatari txikien defentsa egin dugu
Gaur egun sare publikoan 504 eskola daude. Bost eskola kenduta beste guztietan Jaurlaritzak catering enpresekin egindako makrokontratuen bitartez eskaintzen da jangela zerbitzua.
Urkulluren gobernuak merkatal enpresa eta multinazional handien aldeko erabakiak hartu ditu. Adibidez, merkataritza jarduera arautzen duen legea aldatzeko saiakera egin du.
Egunean 90.000 menu dira, munduko edozein txokotatik erositako lehengaiekin prestatuak. Urtean Jaurlaritzak 85 milioi euro ordaintzen dizkie catering enpresei. Enpresa horiek gainera 18 milioi eurotako isun bat jaso dute merkatua beraien artean adostu izanagatik. Jangela zerbitzua catering enpresekin ematea Jaurlaritzak eskolei inposatu egiten die, eskolek ezin baitute beraiek nahi duten kudeaketa eredua aukeratu. Legealdi honetan egoera hau iraultzen saiatu gara ekimen desberdinen bitartez, eta aurrera pausuak egon dira: Inguruko baserritar, arrantzale eta merkatari txikien produktuekin eskola jangelak hornitzeko proiektu pilotua martxan jarri da Markina, Gernika, OrduĂąa eta Mungian. Eskola bakoitzak berak nahi duen jangela eredua aukeratu ahal izateko Jaurlaritza eta eragileek parte hartzen duten prozesu bat ireki da, EH Bilduk bultzatuta.
Saiakera horri erantzun egin zaio kalean. Hala, merkatari txikiek eta langileek EH Bildu bidelagun izan dute, koalizioak aldarrikapenak legebiltzarrera ekarri dituelarik. Hainbat izan dira ekimenak: galderak, interpelazioak eta legez besteko proposamenak. Jaurlaritzak bere legean atzera egin behar izan du, erantzun soziala eta politikoa nabarmena izan dela ikusi duelako. Tramitazioan urratsak eginda zituen jada, baina hori ez da arrazoi izan lege proiektua bertan behera geratzeko. Bestalde, salatu dugu Jaurlaritzak izan duen jarrera, Auzitegi Gorenak Garbera bezalako merkatal gune handiak irekitzea ezinezko bihurtzen zuen legedia errekurritu duenean.
Balantzea
9
Turismo Legearen dokumentazio osoa duen espedientea (2016ko martxoa)
TURISMOA
Gure eredu eta ehun produktiboak Jaurlaritzaren lidergotza ezaren aurrean, ekimenak aurkeztu ditugu industria sektorea, merkataritza, turismoa eta lehen sektorea defendatzeko
Bertoko eredu orekatu eta iraunkorraren alde Turismoa hazten ari den sektorea da. Jada Barne Produktu Gordinari % 5,9 ekarpena egiten dio. EH Bildun legegintzaldi honetan saiatu gara turismoak daukan potentzial ekonomiko eta kultural horri etekina ateratzea, baina kontrol ezak ekartzen dituen arazoak ekidinez. Hala, EH Bildu giltza izan da Turismo Lege berria onartzeko, zeina PSE eta PP oztopatzen saiatu diren, lege proiektuak sektoreko eragileen babes osoa izan arren. Hala, lege berriak turismo eredu propioa sustatzeko ekarpena egingo du, lurraldetasun ikuspegitik orekatua, eta bai euskara eta bai langileen baldintza laboralak identitatearen parte izango diren. Gainera, lege berriak partikularren egiten duten pisuen alokairu turistikoa arautuko du, pisua alokatzen dutenei eta jabeei berme juridikoa emanez.
Balantzea
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Gizonezkoa, zuria, heterosexuala, burgesa. Ezaugarri horietan kabitzen ez bazara, ez zara herritar oso
Gero eta gehiago dira, gero eta gehiago gara, hain ondo bizi ez garenak. Baliabide eta zerbitzu publikoak murrizten ari dira eta, horrekin, eskubideak galtzen ari gara. Emaitza: eskubide gutxiago eta bizi-baldintza okerragoak, gehienentzat, orokorrean. Eskubide galerekin batera, kaltetuon arteko ezinikusiak sortzen saiatu dira, ilargiari begiratu ordez hatzari so gera gaitezen, eta ideia xenofoboak elikatzen saiatu dira; kaltetuak %99 garela kontuan izanda, gure arteko elkartasunak %1aren hondamena ekarriko lukeelako. Ideia xenofoboak eta islamofoboak kanpotik datozenei errezeloz begira diezaiegun, guztiontzako babes sozialeko sistema deseraikitzen hasteko eta Mediterraneoan itotzen ari direnak gutarrak ez direla sinestarazteko.
Gizonezkoa, zuria, heterosexuala eta burgesa. Ezaugarri horietan kabitzen ez bazara, ez zara herritar oso izango eta indarkeriaren mehatxua hor dago, inoiz baino argiago, kanpotik datozenentzat, LGTBIQ kolektiboarentzat eta emakumeentzat oro har. Indarkeria matxistak gogorarazten digu zein den gaur eta hemen emakumeon lekua. Eskubide galeraren testuinguru honetan, lan-merkatuan enplegua izateak ez gaitu prekarietatetik eta pobreziatik salbatzen (langileen % 14 pobrezia egoeran dago). Beraz, gure inguruan, gure artean, 435.000 pertsona pobrezia egoeran edo arriskuan bizi dira, populazio osoaren laurdena, lau pertsonatik bat, alegia. Hori dela eta, EH Bilduk eztabaida monografikoa bultzatu zuen Legebiltzarrean, taxuzko konpromisoak hartzeko helburuarekin. Egoera horren aurrean, gure baldintzapeko prestazio ekonomikoen sistema ez da nahikoa herritarrak duintasunez bizitzeko. Are gehiago, ez du balio pobreziaren arazoari irtenbidea emateko. Kontuan hartu
behar dugu, gainera, azken urteotan atzerapauso nabarmenak eman direla gure gizarte babeserako sisteman eta eskubide sozialetan, beste talde politikoek ezarritako murrizketei esker.
Enplegua izateak ez gaitu pobreziatik salbatzen Hurrengo orrian jarraitzen du EH Bilduk proposamen ugari aurkeztu ditu murrizketa horiekin amaitzeko asmoz, baina bakarrik geratu gara saiakera horretan. Izan ere, gogoratu behar da ez garela itzuli diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko 18/2008 Legeak jatorrian ezartzen zuen estaldura mailara. Alegia, 2008an baino egoera okerragoan gaude; estaldura mailak okerrera egin du. Dirusarrerak bermatzeko errenta jasotzeko hiru urteko errolda egiaztatu behar da, eta prestazioarekin egin zen % 7ko murrizketak indarrean jarraitzen du oraindik. Horrez gain, urtero agerian geratzen da gizarte-larrialdiko laguntzak ez direla eskatzaile guztiengana heltzen. Eta arlo horretan ere EH Bilduk hamaika proposamen aurkeztu ditu.
Gurera etorri nahi dutenei trabak jartzen dizkiete, gazteei etorkizuneko ateak itxi, eta emakumeak beldurrarekin bizitzera kondenatu Krisiaren aitzakian gure egunerokotasuna prekarizatzen ari da. Gehienok 2008an baino okerrago bizi gara. Gurera etorri nahi dutenei trabak jartzen dizkiete, gazteei etorkizuneko ateak itxi eta emakumeak beldurrarekin bizitzera kondenatu. Hau ez da guk nahi dugun jendartea. Aldapan behera errazago joaten den arren, Europako mozketen haizearen kontra egin dugu eta egingo dugu, XXI. mendea eskubideen galeraren mendea baino, eskubide guztiak irabaziko ditugun mendea izan dadin.
Balantzea
1
DBE-n egindako murrizketetan atzera egiteko aurkeztu genuen lege proposamenaren testua eta eztabaida (2014ko otsaila)
BABES SOZIALAREN SISTEMA
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Murrizketen eta erasoen aurrean, eskubide sozialen defentsa tinkoa Gaur egun dugun babes sistema ona eta beharrezkoa da. Baina 2008tik Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea onartua zenetik, gure jendartean aldaketa ugari izan dira: arrakala soziala gero eta nabariagoa da; babes sistema horretatik kanpo hainbat kolektibo geratzen dira; eta azkenik, sistema horrek eraso eta murrizketa asko pairatu izan ditu. Murrizketa horien artean nabarmentzekoak dira 2011n Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeko Legean eragindakoak. Horiek milaka pertsonak diru sarrerarik gabe utzi dituzte eta, berez, prestazioaren izaera subjektiboa kolokan ipintzen dute. EH Bilduk, behin baino gehiagotan murrizketa eta aldaketa horiek indargabetzea proposatu du, 2014an aurkeztu genuen lege proposamenarekin, adibidez. Proposamen horiek helburu bikoitza izan dute: egindako murrizketak indargabetzea eta gaur egun sistematik kanpo geratzen den kolektiboari arreta ematea, babes sistema indartzearekin batera, eragileen aldarrikapenekin bat eginez.
2
Gazteak kanpora joateari buruz interpelazioa Urkulluri (2016ko maiatza)
3
Etxerik gabeko pertsonen egoera errotik aldatzeko estrategia integrala egitea onartu zen, EH Bilduren ekimenez (2016ko otsaila)
GAZTEAK
ETXERIK GABEKOAK
Legea jomugan, eztabaida gune zehatza sortu dugu
Ahaztuei duintasuna itzultzeko proposamenak
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gazteen egoeraren errealitatea oso gordina da. Gazteen langabezi tasa %30ekoa da, eta 25 urte baino gutxiago dituzten gazteen tartea hartzen badugu %38ra heltzen da. Gazteen prekarizazioa orokorra da: sinatzen duten lan kontratuetatik %95a behin-behineko kontratuak dira, eta euren soldata bataz bestekoa baino ia 13.000 euro gutxiagokoa da. Gainera, emakume gazteek, gizonekin konparatuz, 3.540 euro gutxiago kobratzen dute. Gure erkidegoan pobrezian bizi diren 10 pertsonetatik seik 35 urte baino gutxiago dute, eta gazteen %66k ez dute inolako diru-sarrerarik. Egoera latz horren aurrean Jaurlaritzak ez ditu neurri eraginkorrak abian jarri gazteen bizi-prekarizazioarekin amaitzeko, inolaz ere. Testuinguru horretan, EH Bilduren ekimenez, “Gazteriaren arazoei buruz eztabaidatzeko eta beharrei konponbideak bilatzeko� ponentzia sortu zen. EH Bilduk bi helburu izan ditu: gazteen eskubideak bermatzeko gazteriaren legea egitea beharrezkoa zen ala ez eragileekin kontrastatzea, eta baiezkoan, bigarren helburu gisa, lege baten oinarri minimoak edo gazteen egoera hobetzeko neurriak finkatzea. Bi urtez lanean egon ondoren, ponentzian argi gelditu da legea egitea ezinbestekoa dela, eta, horren kariaz, hurrengo legegintzaldian Jaurlaritzak gazte eragileekin parte-hartze prozesu baten ondoriozko proposamen bat ekarri beharko du. Bigarren helburua, aldiz, ez dugu lortu, EAJk, PSEk eta PPk espresuki oztopatu dutelako. Egia esan, Jaurlaritzak ez du konpromisorik hartu gazteen egoera hobetzeko. Are gehiago, esaldi mingarriak entzun behar izan dituzte, hala nola, Lehendakariaren partetik. Lehendakariak jarrera hori aldatu dezan ere ekimenak aurkeztu ditugu.
Gizarte bazterkeriak aurpegi ezberdinak eta gordinak ditu, eta aurpegi horien artean, zaurgarriena eta baztertuena, bizitegibazterkeria dago, etxegabekoak, kale gorrian bizi eta lo egiten duten pertsonak, alegia. Etxebizitzaren Legeak etxebizitza eskubide subjektibotzat jotzen du baina kale gorrian bizi diren pertsonen gizarteratzeko aukera oraindik oso eskasa da, zoritzarrez. Egoera horrekin amaitzeko asmoz, EH Bilduk proposamen ezberdinak aurkeztu ditu Legebiltzarrean eta nabarmentzekoa da 2016ko otsailean aho batez onartutakoa, euren egoera aldatzeko estrategia integrala eskatzen duena.
Balantzea
4
Marotok sustatutako Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta murriztea helburu zuen herri ekimen legegilearen proposamena eta eztabaida (2015eko urria)
XENOFOBIAREN HEDAPENA Maroto (PP)eta enparauak etxera bidaltzeko herri harresia
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
EH Bilduk ez zuen aintzat hartu Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta murriztea helburu zuen Herri Ekimen Legegilea. Izan ere, EH Bilduk beti emango die ezezkoa herritarrak sasi-gezurrekin erabiltzeko eta manipulatzeko saio guztiei. PPk jendea manipulatzea nahi zuen, interes elektoral hutsagatik. Prozesu horretan, zaurituak utzi ziren, herritarrak aurrez aurre ipini zituen. PPk egoera zaurgarrian daudenak dianan jarri zituen; are gehiago, euren mesederako zaurgarriak zaurgarrien kontra jartzea lortzen saiatu zen.
Maroto eta enparauek jendea manipulatu nahi zuten interes elektoral hutsengatik Egoeraren larritasunaren jabe, EH Bilduk Lege Proposamen hori atzera botatzeaz gain, Gasteizko herri harresiarekin batera lortu zuen Maroto jauna udaletxetik kanporatzea.
5
Euskadiko hirugarren sektoreari buruzko legearen tramitazio osoa kontsultatu daiteke hemen
6
HIRUGARREN SEKTOREA
ABORTATZEKO ESKUBIDEA
Irabazi asmorik gabeko erakundeen sarea, eraldaketarako ezinbesteko aliatua
Kontrareformaren aurka kalea eta legebiltzarra doinu berarekin dantzan
Eraldatzailea, sendo eta ausarta den gizarte antolatua, hirugarren sektorean neurri handi batean ordezkatzen dena, ezinbestekoa da jendarte kohesionatu, inklusibo eta parte hartzailea sustatzeko, pertsonen eskubideak babesteko eta eraldaketa sozialaren alde lan egiteko.
Gallardonen eskutik, abortatzeko legea 1985eko terminoetara edo are gogorragoetara eramaten saiatu ziren 2013-2014 urteetan, Estatuaren, Elizaren eta komunitate zientifikoaren sektorerik atzerakoi eta patriarkalenak bat eginda. Kontrarreformak mugimendu feminista eta kalea piztu zituen.
Ikuspegi horretatik, bat egin dugu Hirugarren Sektore Sozialaren aspaldiko aldarrikapenarekin, sektorearen aitortza, eta bere eginbeharretarako tresna eta babes juridikoa emango dien lege baten beharra azpimarratzearekin, alegia.
EH Bilduk kaleko protesten lekukoa hartu eta erakundeetan ahotsa eman zien, abortatzeko eskubidearen aldeko gehiengoak landu zituen eta balizko kontrarreforma baten aurrean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eskubidea blindatzeko aukerak aztertu zituen. Inoiz baino gehiago, erakunde publikoak erresonantzia kutxa bihurtu ziren. Baina borroka kalean irabazi zen, dudarik gabe. 2014ko irailaren 22an, Gallardonek dimisioa aurkeztu zuen.
Jaurlaritzak legea aurkeztu eta legebiltzarrean tramitatu da. Zenbait gauzekin bat egin arren, azkenean onartutako legeak ez ditu jasotzen beharrezkoak diren neurri eta berme guztiak. Adibidez, enpresa merkantilak aldentzeko proposamenak ez dira jaso, sektorean lan baldintza duinak ez dira behar bezala bermatu, administrazioak bermatu behar dituen baliabideak eta finantziazio nahikoa ez da jaso, eta abar. Horrela, gure ikuspuntutik, legea motz geratzen da, eta norabide egokian aurrerapauso berriak emateko aukera galdu denaren irudipena dugu.
Kalean jokatu da partida nagusia eta guk kaleko aldarrikapena legebiltzarrera ekarri dugu: abortu libre eta doakoa, osasun sistema publikoan. Abortatzeko eskubidearen aldeko borrokarekin batera, Adela Ibabe Ortueta Aramaioarraren memoria ere ekarri dugu Legebiltzarrera, ez dugulako historia ahaztu nahi eta ez dugulako historia errepikatu nahi. 1973ean hil zen Adela, 28 urterekin, klandestinitatean abortatu eta odolustuta. Bere moduan, ehunka emakume hil zen antzeko egoeran hamarkada haietan. Arestiren hitzak gure eginez: Adela geurea, hire memorian, hire memorian.
Balantzea
7
Irungo eta Hondarribiako alardetan emakumeen parrte-hartzearen inguruko galdera egin genion osoko bilkura lehendakariari (2014ko ekaina)
IRUN ETA HONDARRIBIAKO ALARDEAK Emakumeon parte-hartzeko eskubidea defendatzeaz gain, urrats garrantzitsua eman da
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Legegintzaldi hasieratik atal honetan egindako lanak bukaera aldera eman ditu fruituak. 2016ko apirilean lortu genuen, legez besteko proposamen baten bitartez, hain zuzen, legebiltzarreko talde guztiek alarde parekidea babestea. EH Bilduren ekimenez, Hondarribian Jaizkibel konpainiaren partaideek pairatzen dituzten eta begirune falta erakusten duten keinuak baztertzeko eskatu zen aho batez. Ez da nahikoa, baina abiapuntu bat da. Hala, EH Bilduk presio politiko nabarmena egin du legegintzaldi osoan zehar hainbat ekimenen bitartez: idatziz erantzuteko sei galdera sorta erregistratu ditugu Jaurlaritzari zuzenduak, Irun eta Hondarribiako alardeetako aspektu ezberdinen inguruan; hiru aldiz deitu dugu Lehendakaria osoko bilkurara Lakuak gaiaz daukan jarreraren inguruan azalpenak eskatzeko; ganberara ekarri ditugu Irun eta Hondarribiko alkateak, alde batetik, eta Hezkuntza sailburua, bestetik, alarde baztertzailearen fundazioaren elkartearen inaugurazioan parte hartu zuelako. Eta bukatzeko, aipatu legez besteko proposamena aurkeztu eta defendatu dugu.
8
Indarkeria matxista gure jen dartetik desagertarazten laguntzeko ponentzia berezia sortzeko propsoamena (2014ko azaroa)
9
Ortzadar bandera legebiltzarreko ate nagusiaren gainean, EH Bilduren ekimenez (2015eko ekaina)
INDARKERIA MATXISTA
LGTBIQ KOLEKTIBOA
Arazoari begiratzeko modua aldatzeko aldarria
Generoa aukeratzeko eskubidea eta eskubide sexualen aldarrikapena legebiltzarrera
Indarkeria matxistarik gabeko jendartean bizitzeko eskubidea dugunaren aldarria eraman dugu legebiltzarrera. Gainontzeko taldeekin adostasunak lortzearen ikuspegitik arrakasta mugatua izan dugu alor honetan, egia esan. Izan ere, EH Bilduk defendatu du indarkeria matxistaren gaian garaia dela hitzetatik benetako ekintzetara pasatzeko, eta ildo horretatik, indarkeria matxistaren fenomenoa perspektiba berrietatik ikusteko. Zentzu horretan, gai honen inguruko ponentzia zehatza sortzea proposatu genuen, lantalde parlamentario batek modu iraunkorrean eta epe luzera begira gaia aztertu eta neurriak proposatu zitzan. Hala, Mugimendu Feministak ponentzia horretan gainontzeko talde politikoen antzera eskubide eta betebehar berdinekin parte hartzeko aldarrikapena egin genuen. Helburua: indarkeria horien diagnostiko erreala egin eta ondorioz, neurri zehatzak abiatzea. EAEko indarkeria matxisten mapa osoa egitea ere defendatu genuen, hala nola, administrazioan indarkeria matxisten biktimei arreta egiten dieten pertsonen prestakuntzan sakontzea, ikuspegi feminista batetik abiatuta. Baita ere Ertzaintzaren protokoloen eguneratzea, erasotzaileen jarraipena egiteko neurriak, emakumeen enpoderamendurako neurriak, eta abar.
Lesbiana, gai, transexual, bisexual, intersexual eta queer kolektiboak inoiz baino presentzia handiagoa izan du Gasteizko legebiltzarrean. EH Bilduk babestu du, adibidez, eta ekarpenak egin dizkio ganbaran urtero errepikatzen den adierazpen instituzionalari, jendarte osoaren inplikazioa eskatuz aldaketa sozialak sustatzeko, eta arloko eragileek egindako lan eskerga eta ona errekonozituz. Ildo horretatik, esanguratsua da ere lehenengo aldiz jarri zela Gasteizko legebiltzarraren ate nagusiaren gainean ortzadar bandera, ekainaren 28an, kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko eta kolektiboak pairatu duen jazarpen historikoa salatzeko. Horrez gain, 2012an pertsona transexualei begira onartu zen legea aztertu eta betetzea eskatu dugu, dituen hutsuneak gainditzeko proposamenak ere eginez. Gure helburua da generoa aukeratzeko eskubidea errekonozitzen duen lege propio eta osotu bat garatzea eta onartzea, eta ikuspegi horrekin lanean jardun gara kolektibo ezberdinekin batera. Kataluniako legea hartu dugu oinarri eta abiapuntu moduan, eta datorren legegintzaldian lanekin jarraitzea da asmoa.
Balantzea
10
Euskal lankidetza eta garapen politikek etorkizunik ez dutela salatzeko argitara eman genuen iritzi artikulu batean (“Cooperación Vasca sin futuro”, Diario Noticias de Álava) (2015eko azaroa)
GARAPENA ETA LANKIDETZA
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Herritartasun globala eta herrien arteko elkartasuna oinarri hartuta lanean Garapena eta lankidetza eraldaketa tresna gisa erabili daitekeen politika publiko eta soziala da. Printzipio hori izan dugu oinarri. Hala, politika iraunkorrak eta egonkorrak aldarrikatu ditugu, justizia sozialean oinarrituta eta elkartasun internazionalista baten ondotik. Bi norabide izan dituzte gure proposamenek: lehenengoa, 2012 urtetik arloak izan dituen murrizketetan atzera egitea, Garapenerako Lankidetzari buruzko Legeak jasotzen duena bete dadin (% 0,7); eta bigarrena, euskal garapen eta lankidetzak behar duen izaera deszentralizatua defendatzea, paternalismoaren ikuspegia alboan uztearekin batera.
Legea betez Garapen eta Lankidetzarako Jaurlaritzaren aurrekontuen % 0,7 bideratzea eskatu dugu
11
Legebiltzarrak EB-Turkia akordio lotsagarria gaitzetsi zuen EH Bilduren ekimenez (2016ko maiatza)
12
EH Bilduren webguneko atal berezia legea sakonean aztertzeko
ERREFUXIATUAK
ETXEBIZITZA LEGEA
Mugarik gabe, eskubide guztiak guztiontzat aldarrikatu ditugu
Etxebizitza edukitzea, herritar guztien eskubidea izateko funtsezko ekarpena
Hor dago errealitatea: EH Bildu izan da pertsona errefuxiatuen eskubideak defendatzeko ekimenak aurkeztu dituen talde bakarra. Hala, Europako muga ezberdinetan gertatzen diren eskubideen urraketak salatzeko proposamenak ekarri ditugu behin eta berriro.
2013ko udaberritik 2015eko udaberrira Etxebizitza Lege proposamenak bide oparoa egin du legebiltzarrean. EH Bilduk aktiboki lan egin du PSEk aurkeztu zuen ekimena hobetzeko, eta talde horrekin akordioetara heltzeko. Eskuinak (EAJ eta PP), legearen oinarrizko atalen aurka bozkatu zuen, baina EH Bilduk eta PSEk bat eginda legea onartu zen.
Ceutan hil ziren 15 pertsonengatik ardurak eskatu genizkion Espainiako gobernuari; CIEs delakoak ixteko eskaera ekarri dugu ere; gure ekimenetan babes eskubide unibertsala denaren ikuspegia txertatu dugu; Turkia eta Europar Batasunaren arteko akordio ilegal eta moralik gabea bertan behera uztea eskatu dugu; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa errefuxiatuen aterpe lurralde izendatzea eskatu dugu, legebiltzarrean batzorde berezi iraunkor bat sortzea lortu dugu, eta abar.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa errefuxiatuen aterpe lurralde izendatzeko ekimenaren eztabaidan egin genuen hitzartzea)
Legearen lorpen nagusia hurrengoa izan da: etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortzen da, eta eskubide hori betetzeko moduak eta exijitzeko baldintzak definitzen dira. Legea garatzeko ponentziatik eta PSErekin izandako negoziaketetatik atera zen testuan EH Bilduren eskaera nagusiak jaso ziren: etxe kaleratzeak ekiditeko neurri berriak, hutsik dauden etxebizitzen gaineko neurriak, alokairuaren aldeko apustua sendotzea, eta abar.
Euskadi Irratiko Faktoria saioan Etxebizitza Legearen atal nagusien laburpena egin genuen elkarrizketa batean (2015eko maiatza)
Balantzea
13
EH Bilduk legegintzaldian aurkeztu zuen lehenengo ekimena, etxe kaleratzeak gelditzeko (2012ko azaroa)
ETXE KALERATZEAK Gaitzarekin bukatzeko presentzia kalean eta proposamenak legebiltzarrean
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Legegintzaldi osoan zehar gaitz larri batek kolpatu du Euskal Herria: etxe kaleratzeak. Hain zuzen, Hego Euskal Herrian 16.165 etxe kaleratze izan dira 2007 eta 2015 urte bitartean. Horrela, legegintzaldi hasieran gure jardueran gai honek garrantzia nabarmena izan zuen. 2012ko azaroan aurkeztu genuen lehenengo legez besteko proposamena etxe kaleratzeak eteteko ekimena izan zen. Erakunde ezberdinei krudelkeria honekin bukatu zezatela eskatzen genien, baina, Jaurlaritzaren gainean kokatzen genuen bereziki ardura; alde batetik, administrazio publikoaren etxebizitzetan etxe kaleratzeak berehala eteteko eskatu genion; eta bestetik, harremanak eten zitzala, etxe kaleratzeak burutzen zituzten finantza erakundeekin. EAJk nahiago izan zuen PP eta UPyDrekin batera adostasunetara iristea. Etxe kaleratzeen alorrean egindako lana Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eragileekin izandako harreman jarraitutik sortutako ekimenak izan dira. Bereziki azpimarragarria, alde batetik, IRPH indizea bertan behera uzteko egin ditugun proposamenak; eta bestetik, kalean gure legebiltzarkideek izan duten presentzia, etxe kaleratzeak gelditzeko mobilizazio gehienetan elkartasuna adierazteko eta presio lanean ekarpena egiteko.
14
Bizitzaren amaieran pertsonen eskubideak arautzeko onartutako legea
15
Gurasotasun baimenak parekatzeko proposamena (2016ko otsaila)
HERIOTZA DUINERAKO LEGEA
GURASOTASUN BAIMENAK
Urrats kualitatiboa, pertsonen borondatea errespetatzeko
Iraupen berdina, transferiezinak, %100ean ordainduak
2014ko maiatzean aurkeztu genuen bizitza amaieran pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeko lege proposamena. Eztabaida sakon eta konplexuaren ostean, 2016ko uztailan osoko bilkuran onartua izan zen. Legean, arloarekin zerikusia duten eragile, profesional eta pazienteekin harreman etengabean egon gara. Hiru helburu zituen aurkeztu genuenean: lehenengoa, zaintza aringarrien esparrua arautzea eta eskualde guztietako herritarrek sarbide berbera eta kalitatezko zerbitzuak izateko bidea irekitzea; bigarrena, pertsonak azken hitza izatea, pertsonaren borondatea errespetatzea, alegia, bere bizitzaren amaieran; hirugarrena, eutanasia eta suizidio lagunduaren eztabaida sustatzea (saiatu garen arren, ez da gehiengo politikorik egon honetan harago joateko). Esan dezakegu, hiru helburuak bete ditugula. EH Bilduri esker orain arte osasun arloan alboratuta zegoen gaia agendan sartu da, eta marko propio bat izango du, ekitate zein unibertsaltasun printzipioak jarraituta. Hala, urrats kualitatiboa eman dugu, bizitzaren amaiera pertsonaren erabakiak erdigunean kokatzeko eta euren borondatearen arabera erabakiak hartzeko.
Estatu espainiarrak 16 asteko amatasun-baimena eta bi asteko aitatasun-baimena onartzen ditu. Baimen horrek kapitalismoaren eta patriarkatuaren logikei erantzuten die; laburregia da haurrak ondo zaindu ahal izateko eta sexuaren araberako lan-banaketa indartzen du. Pertsona bakoitzak, guraso izateagatik, 6 hilabeteko baimena behar duela izan haurrak zaindu ahal izateko defendatu dugu legebiltzarrean, haurren zaintza ez delako emakumeen ardura soilik; gizonek ere haurren zaintzan inplikatu behar dutelako; eta pertsonak zaintzeari lehentasuna emango dieten politika publikoak behar ditugulako. 2016ko otsailean proposamena ekarri dugu: Jaurlaritzak abia dezala proiektu-pilotu bat bere sail edo erakunde batean gurasotasun-baimenak modu progresiboan parekatuko dituena. Ez dugu lortu gure proposamena garatzen hasteko nahikoa babes, EAJk eta PPk proposamenaren kontra bat egin dutelako; baina lortu dugu gurasotasun-baimenen inguruko eztabaida mahai gainean jartzea eta, neurri batean, jendarteratzea. Egoeraz jabetzea lehenengo pausoa izanda, orain leku guztietatik indar egitea dagokigu egiturazko aldaketak eragin ditzakeen aldaketa “txikiak� bultzatzeko.
Balantzea
16
Ikusi hemen EH Bilduk lortutako elizak bere izenean jarritako ondareen zerrenda (755 orri)
ELIZAREN IMMATRIKULAZIOAK Herritarrena dena herritarrei itzultzeko urratsak
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Herrietako jendeak edo auzoetako komunitateek eraiki, eskuratutako edo ordaindutako hainbat ondare eliza katolikoak bere izenean jarri ditu azken mendean. Inoren izenean ez zegoena elizaren izenean jartzea da immatrikulatzea. Eliza katolikoari mesede egiteko Frankismo garaian legea egin zen, elizak nahi zituen ondareak bere izenean jartzeko, berea zela frogatu behar izan gabe eta zergarik ordaindu gabe. Hala, Nafarroan 1998 urtetik lanean ari dira gai honekin. Horregatik, EH Bilduk Nafarroako Ondarea Babesteko Plataforma deitu zuen Gasteizera agerraldia egiteko, 2015eko martxoan. Horren ondotik, legez besteko proposamena aurkeztu genuen, Jaurlaritzari eskatuz elizak 1978tik bere izenean jarritako ondare guztiaren zerrenda eskatu ziezaiela erregistroei. EH Bilduk elizaren gehiegikeria hori EAEn ere gertatu dela frogatu du. Jaurlaritzak egindako dokumentu zehatza jaso genuen ondasunen zerrendarekin: Gipuzkoan 388 eskuratu ditu elizak, Araban 72 eta Bizkaian 65. Kasu batzuk oso adierazgarriak dira, Apotzagakoa, esaterako, non auzo elkarte batek eraiki eta zaintzen duen futbol zelaia bereganatu zuen; edo Oiz mendikoa, non tontorrean dagoen lursaila bere izenean jarri duen eliza katolikoak.
17
18
HERRI EKIMEN LEGEGILEAK
SOFTWARE LIBREA
Herritarrei bidea malgutzeko ekarpena
Pribatibotik librera trantsizioa hasi dugu
Herritarrek, sindikatuek, eragileek, kolektiboek... lege jakin bat legebiltzarrean aurkeztu nahi dutenean prozedura zehatza jarraitu behar dute.
Software librea legebiltzarrera ekarri dugu. Software pribatibotik librera egiteko trantsizioa onartu da ganberan eta gure taldeko kideak hasiko dira hurrengo legegintzaldian kode irekiko software aplikazioekin lanean. Legebiltzarreko informatika zerbitzuekin elkarlanean ari gara.
Legegintzaldi honetan prozesu hori arautzeko legea aldatu da, eta EH Bilduren ekimenez lorpen zehatzak egon dira herritarren parte-hartzea sustatze aldera: sinadura kopurua murriztu da (30.000tik 10.000ra); pertsona migranteek parte hartu ahal izango dute; eta sustatzaileak prozesu osoan parte hartuko du, legebiltzarreko atriletik proposamena defendatzeko aukera ere izango duelarik.
Hala, kanpora begira ere egin dugu eskaerarik. Herritarrek eskubide bera izan dezaten, legebiltzarreko web orria egokitzea eskatu genuen. Horrez gain, aurrekontuetako urteroko eztabaidetan mahai gainean jarri dugu hausnarketa: beharrezkoa iruditzen zaigu software pribatiboen lizentziak erosteko dirua murriztu eta diru hori librearen garapenerako bideratzea.
Balantzea
Eskubide guztiak guztiontzat Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
19
Dibertsitate funtzionala duten pertsonek enplegu arrunt bat izateko neurriak hartzeari buruz EH Bilduren ekimenez onartu zen ekimena (2016ko apirila)
ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN PERTSONAK Enplegu arruntean bideak zabaltzeko urratsak EH Bildurentzat pertsona baten inklusiorako aukera hoberena da enplegu arrunt batean lan egitea. Horregatik, aukera hori lehenetsi beharko litzateke. Hala ere, aniztasun funtzionala duten pertsonen kasuan, agerian dago Jaurlaritzak enplegu babestua lehenesten duela: enplegu babestura ia 30 miloi euro bideratzen dituen bitartean, enplegu arrunterako 500.000 euro inguru bideratzen ditu. Lanbiden ere asko dago egiteko aniztasun funtzionala duten pertsonak enplegu arrunt batera bideratzeko. Halaber, Lan Ikuskaritzak ere zorrotzago izan beharko luke dagoen araudia betetzen dela ziurtatzeko, besteak beste ikuskari gehiago kontratatuz. Ildo horretatik joan dira gai honen inguruan aurkeztu ditugun ekimenak. Garrantzia berezia eman nahi diogu 2016ko udaberrian, koalizioaren ekimenez, gai honen harira onartu zen ekimen integralari.
20 EUSKAL JUSTIZIA Bertoko eta bertokoentzako justizian sinesten dugu Justizia politizatua, dependentea, partziala, urruna da gaur egun duguna. EH Bilduk defenditu du politizatuta ez dagoen euskal justizia sistema publikoa, Euskal Herriarekiko eta bere herritarrekiko atxikimendu egiaztatua duten epaile naturalek osatua. EH Bilduk nahi du ekitatea, gizarte justizia eta herritar guztien eskubide zein askatasunak errespetatzea eta zaintzea bezalako baloreak jarraituz, arauak aplikatu behar diren garaien arabera interpretatuko dituen justizia. Tamalez, horren sinplea den eskakizun hori gauzatzeko ez dugu eskumenik, espainiar justizia administraziora kateatuta baikaude. EH Bilduk euskal justizia hori helburutzat jarrita, hainbat ekimen sustatu ditu eta Madrilen birzentralizioa salatu du. Salatu dugu tasa judizialek eta doako justiziaren murrizketek kaltetu dutela pertsona guztien justiziara heltzeko eskubidea; gure identitateari dagozkion oinarrizko datuak erroldatzen dituzten erregistro zibilen pribatizazioaren kontra agertu gara, eta abar. Lehen esan dugu, oso eskumen urri eta hertsiak dauzkagu justizia administrazioaren atalean. Ikusi dugu EAJk ez duela horien defentsa ere egin. EAJk barneratu du subkontzienteki “gorputz nazionalak� edo estatuaren menpekoak direla eta gure sisteman integratzeko ahalegin guztiak egiteari iskin egin dio. EH Bilduk planteatu du zirrikitu guztiak erabiltzea euskal justizia administrazio batean sinesteko eta, ikuspegi hedatzaile batekin, eskumen horiek gureganatzeko, bertoko eta bertokoentzako justizia baten aldeko urratsak ematen hasteko.
Balantzea
Boteretzen, ahalduntzen
Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean jauzi kualitatiboa egingo zela pentsatzekoa zen orain lau urte
EAJk ez du inolako borondaterik izan estatus politiko berri baten defentsa praktikara eramateko
Gasteizko legebiltzarrean euskal herritarren erabakitzeko eskubideak inoiz ez du izan legegintzaldi honetan izan duen babes politikoa, 75 legebiltzarkidetik 48k bat egiten baitute, ustez, euskal jendarteari dagokion eskubide horren aldarrikapenarekin. Hori dela eta, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean orain amaitzen ari den legealdiak jauzi kualitatiboa egitea ekarriko zuela pentsatzekoa zen duela lau urte, baina bistakoa da aurreikuspen haiek baikorregiak izan zirela, urte hauetan EAJk ez duelako inolako borondaterik izan estatus politiko berri baten defentsa teoriko-elektorala praktikara eramateko. Lau urte alferrik galdu ditugu arlo honetan. 2012ko bere hauteskunde programan EAJk estatus politiko berriari buruzko galdeketa agindu zuen 2015erako, baina konpromiso politiko hura ezerezean geratuko litzatekeela agerian utzi zuen berehala, autogobernuari buruzko ponentziaren erritmoak moteltzea PSErekin hitzartu zuen unean bertan, hain zuzen ere. Lantalde horrek helburu kosmetikoak besterik ez ditu izan EAJrentzat; hau da, estatus berriaren alde lanean ari ziren itxura ematea, baina praktikan aurrerapauso bat ere ez eman gabe. Bada, ponentzian eginiko agerraldiek eta aurkeztutako proposamenek aldez aurretik jada
ezagunak ziren alderdi guztien iritziak berresteko bakarrik balio izan dute; ponentzia, azken batean, oztopo bilakatu da, EAJk hala nahi izan duelako, eztabaidaren muinari heltzeko.
EH Bilduk saiakera egin du geldirik zegoen estatus politikoari buruzko eztabaidari astindua emateko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamena EH Bilduren saiakera izan zen geldirik zegoen estatus politikoari buruzko eztabaidari astindua emateko. Euskal herritarrek euren bizitzaren arlo guztietan erabakitzeko duten eskubidea lehen planoan ipini genuen berriro, tresna bat eskaini genuelako herritarrek erabaki ahalmenari heldu diezaioten, sakoneko kontu handiei buruz eta eguneroko kontu txikiei buruz erabaki dezaten, betiere hemen bizi diren guztiak bakean, askatasunean eta justizia sozialean bizitzeko, guztien beharrizanek erantzun egokia jasotzen dutela bermaturik.
1
2014ko otsaileko osoko bilkuran Autogobernuaren Ponentzia eratzea eztabaidatu zen bilkuran egin genuen hitzartzea
2
Info 7 irratian egindako elkarrizketan Udal Legearen puntu nagusiak eta EH Bilduk egindako ekarpenak azaldu genituen (2016ko apirila)
AUTOGOBERNUAREN PONENTZIA
UDAL LEGEA
Subiranotasun sozialaren aldarrikapena, jendarte osoari ongizatea bermatzeko
Akordio historikoa udalen mesedetan
2015. urtea joan zen eta estatus politiko berriari buruzko erreferenduma egiteko dago oraindik. Lehendakariak ez du hitza bete –galdeketa 2015erako agindu zuen hauteskunde kanpainan– eta autogobernuari buruzko ponentzia konpromiso falta horren islarik onena izan da. Lau urte alferrik galduta EAJk uko egin dio erabakitze eskubideari eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak behar duten estatus politikoari buruzko eztabaidaren muinari heltzeari. Lau urte igaro eta gero geunden tokian gaude, EAJk erabakitze eskubidearen aldeko aldarrikapen teorikoa praktika politikoan bideratzeari eta gauzatzeari uko egin diolako. Ponentzia eratzea 2014ko otsailean adostu zuten EAJk eta PSEk, erabakitze eskubideari erreferentziarik egin gabe.
Autogobernuaren ponentzian estatus berrirako EH Bilduk aurkeztu zuen proposamena (2016ko urtarrila)
Orain arte ezinezkoa izan dena –legebiltzarrak Udal Legea onartzea– EH Bilduk posible egin du. Akordio historikoa 36 urteko zorra kitatzeko. Udaletatik harago joanda, Toki Erakundeei buruzko Legeak benetako gobernu lokalak konfiguratzen ditu, tokiko erakundeen eskumenak argituz eta zehaztuz eta, horrekin batera, eskumen horiek gauzatzeko behar den finantziazioa bermatuz. Onuradunak herritarrak beraiek dira, legeak kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea ahalbidetuko duelako. Hala ere, beste askotan bezala, mehatxua Madrildik dator, Espainiako gobernuak lege hori bertan behera uzteko borondatea plazaratu baitu. Beste arrazoi bat, beste proba bat, herri honek bere erabaki propioak hartu behar dituela aldarrikatzeko, hobeto bizitzea lortuko badu.
Udal Legearen garapena ikusteko ehbildu.eus webgunean albisteen zerrenda irakurri daiteke
Balantzea
3
EH Bilduk aurkeztutako Herritarrak halduntzeko Legearen testua
AHALDUNTZE LEGEA Herritarrei hitza eta erabakia emateko ekimena Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Herritarrak Ahalduntzeko Lege Proposamenaren bitartez, 2015eko azaroaren 3an, EH Bilduk tresna legal bat jarri zuen mahai gainean, herritarrek bizitzaren arlo guztietan hitza eta erabakia izan dezaten.
Boteretzen, ahalduntzen Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Labur esanda, Espainiako estatuaren ukazioaren eta inposizioaren aurrean, EH Bilduk demokrazia eskaini zuen: jendeari galdetzea, jendeari entzutea eta jendearen hitza eta erabakia onartzea, alegia, bere bizitzan hartzen dituen erabaki politiko garrantzitsuenetan jendea protagonista izan dadin. Legebiltzarrak tramitera onartu zuen azaroaren 12an, baina tramitazioa eten da. Alta, Ahalduntze Legeak eta oinarrian duen arimak ibilbide luzea izango dute, zalantza barik, hurrengo legealdian.
2015eko politika orokorreko eztabaidan akordio proposamena iragarri genuen eskubide historikoak gaurkotu eta erabakitze eskubidea gauzatzeko. Gure hitzartzearen bideoa.
4
Autodeterminazio eskubidearen alde 1990ean onartu zen adierazpena berresteko egin genuen hitzartzearen transkripzioa, 81. orritik aurrera (2014ko maiatza)
5
EH Bilduk sustatuta, Kataluniako herria eta Parlamentua zoriontzeko eta elkartasuna azaltzeko adierazpena (2013ko urria)
AUTODETERMINAZIOAREN ALDARRIA (1990)
KATALUNIA ETA ESKOZIA
Estatus berriaren eztabaidan akuilu bakarra
Katalunia eta Eskozia babestuz, eta euren ereduez ikasiz
Autogobernuari buruzko ponentzian estatus politiko berriaren bidean aurrera egitea ezinezkoa izan bada ere, erabakitze eskubidearen defentsan legealdi honek data garrantzitsu bat utzi du. Izan ere, 2014ko maiatzaren 29an Legebiltzarrak EH Bilduren proposamena onartu zuen eta, modu horretan, berretsi eta aldarrikatu zuen 1990ean legebiltzarrak egindako adierazpena: “Euskal Herriak bere autodeterminaziorako eskubidea du eta eskubide hau bertako biztanleek beren estatus politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duten ahalmenean datza, bai bere buruari berezko politikaesparrua emanez, bai bere burujabetasuna, bere osoan nahiz zati batean, beste herriekin baterakoa izanez�.
EH Bilduren ekimenez, legebiltzarrak 1990an egin zuen adierazpena errepiktatu dugu, autodeterminaziorako dugun eskubidea errekonozituz
Estatuak ukazio, mehatxu eta inposizioekin erantzuten die sistematikoki hemengo eta Kataluniaren aldarrikapen nazional demokratikoei. Horrela behin eta berriz erakusten du berarekin aldebikotasunaren onurak bilatzen saiatzea denbora zein indarrak alferrik galtzea dela. Katalunian jabetu dira horretaz eta alde bakarreko bidea egiteari ekin diote, horrek Estatuaren mehatxuak eta erasoak areagotzea ekarri duen arren. Horren aurrean EH Bildun ez gara isilik geratu eta, guk proposatuta, legebiltzarrak hiru aldiz (2013ko urrian, 2014ko urrian eta 2015eko urrian) adierazi dio bere babes osoa Kataluniak abiatutako prozesuari, bertako gehiengoaren borondate demokratikoaren garapen politikoa delakoan, eta Kataluniako herriaren erabaki aske eta demokratikoa errespetatzeko exijitu dio Espainiako gobernuari. Zentzu berdinean, Eskoziarrek beraien etorkizuna erabakitzeko izan zuten aukera babestu eta eredutzat hartzea eskatu genuen 2014ko irailean, erabakia edozein izanda ere. Erresuma Batuak erabakitzeko eskubidea aintzat hartu izanak lege arazoen gainetik demokrazia jartzea posible zela erakutsi zuen, eta hemen ere jarrera berdina mantentzea exijitu genion espainiar Estatuari.
Balantzea
6
Marokoko kontsulari legebiltzarrean Sahararen autodeterminazioaren alde onartuta ebazpenak eman genizkion (2016ko otsaila)
HERRIEKIKO ELKARTASUNA Palestina, Nagorno, Kurdistan, Ukraina, Venezuela, Kuba, Sahara... Legealdian zehar munduko herrien egoera eta elkartasun adierazpenak ekarri ditugu legebiltzarrera.
Boteretzen, ahalduntzen Krisiaren aitzakiapean eskubideak murrizten ari dira eta egoera hori aldatzeko proposamenak egin ditugu
Hala, Europako, Asiako, Afrikako eta Ameriketako hainbat herriri babesa eta elkartasuna adierazi diegu (Sahara, Palestina, Kurdistan, Grezia, Kuba‌) alde batetik; eta bestetik, euren askatze prozesuetan bultzada emateko adierazpenak sustatu ditugu (Venezuela, Colombia, Ukraina‌), euren barne gatazketan konponbidea erraztu nahian. Herri zapalduekiko elkartasunak bultzatuta, hain justu, Israel eta Marokoko gobernuen ordezkariei aurrez aurre eskatu genien errotik aldatzeko Palestinan eta Saharan, hurrenez hurren, aplikatzen dituzten politikak. Ildo horretatik, legebiltzarrera bisita ofiziala egin zutenean zuzenean protesta egin genuen eta ganberan bi herrialdeei babesa eskaintzeko onartutako ebazpenak eskura eman genizkien.
Israelgo enbaxadoreari egindako harreran ere protesta egin genuen
Balantzea EH Bildu Legebiltzarrean lanean hasi zenerako ETAk bukatutzat emana zuen bere jardun armatua eta pentsatzekoa zen hori lagungarria izan zitekeela gatazka politikoaren ondorioei heltzeko, ahalik eta irtenbiderik onenak bilatu eta adosteko. Herritarren askatasunen marko berri bat sortzeko parada zegoen, etorkizunari proiektatua.
Gatazka politikotik konpon bidera EH Bildu Espainiar Estatuko mendeku gosea pairatzen ari direnen ahotsa izan da legebiltzarrean
Legealdian zehar, ordea, PPren eta Gobernu espainolaren itxikeriarekin eta arduragabekeriarekin egin dugu topo etengabe, Horrek, jakina, ezinbestean eman beharreko urrats asko ematea galarazi du.
Zirrikituak bilatzen saiatu gara, espetxe politika aldatzeko, auzi politikoak desaktibatzeko, memoria arloan aurrerapausoak
Rajoyren Gobernua granitozko horma izan da gatazka politikoaren ondorioei gizalegez heltzeko bide horretan, eta EH Bildu, aldiz, harresi hori pitzatzen ahalegindu. Zirrikituak bilatzen saiatu gara espetxe politika aldatzeko, auzi politikoak desaktibatzeko, lurraldea desmilitarizatzeko edota memoria arloan ere aurrerapausoak emateko, biktimei berdintasunean errekonozimendu eta erreparazio integrala eskainiz. Finean, Madrilen (eta euren euskal sukurtsaletan) iraganean kateaturik jarraitzea erabaki duten bitartean, horri etekin politikoa aterako diotelakoan, EH Bilduk, iragana ahaztu gabe, guztion artean eraiki beharreko etorkizuna proiektatu nahi izan du. Sufrimendua mantentzeak ezaugarritzen dituen politikak behin betiko bazter uzteko ekarpena egin nahi izan dugu, behin horiek atzean utzita herri honek behar duen bizikidetza eredu berria, egiazko justizian eta herritar guztien eskubide eta askatasunetan oinarritutakoa, eraikitzeko. Horregatik, EH Bildu Espainiar Estatuko mendeku gosea pairatzen ari direnen ahotsa izaten saiatu da Legebiltzarrean, hala izan ez balitz, beste inork ez zukeelako errealitate gordin hori mahai gainean ipiniko: sakabanaketa politika, preso gaixoekin egiten ari den bidegabekeria, politikan aritzeagatik jazarpena edota poliziaren gehiegikeriaren salaketa etengabea izan da, eta lortu ere lortu dugu Legebiltzarra bera herritarren askatasunen aldeko norabide horretan jartzea.
EH Bilduk, iragana ahaztu gabe, guztion artean eraiki beharreko etorkizuna proiektatu nahi izan du, bizikidetza eredu berriari ekarpena eginez
1
Jaurlaritzaren Memoriaren Mapan zeuden hutsuneez mintzatu ginen Info 7 irratian (2015eko urria)
MEMORIA Mailaketarik eta salbuespenik gabe, biktima guztiei errekonozimendua eta erreparazioa Memoria ona, memoria txarra, osoa, selektiboa‌ Nolakoa izango da gure iraganeko memoria? Memoria bakarra dago edo memoriak, pluralean, dira? Zertarako? Gertatutako tragedia oroitzeak suposatuko digu lehenaldian kateatuta, ainguratuta geratzea edo balioko etorkizun hobeago bat eraikitzeko? Zein oinarriren gainean? Galdera ugariri erantzuna eman behar izan diogu legegintzaldian.
Abiapuntua argia da guretzat: biktima guztiek eskubide berberak dituzte aitortza eta erreparaziorako Batzuek irizpide etiko edo moralak ezarri nahi izan dituzte, eta horien gainean hasi dira kontaketa bat egiten, iraganeko gertakizun guztiak kontuan hartu edo ezagutu gabe. EH Bilduk proposatu du, lehenik eta behin, ezagutzea: iraganeko giza eskubideen urraketen eta sufrimendu guztien egitateak mahai gainean jartzea, hau da, egia guztia ezartzeko prozesu bat abiatzea. Ezagutzen ez dena ezin delako erreparatu. Egia
ezarri, justizia egiteko eta horren gainean memoria eraikitzeko. Oraindik hainbat dira herri honetan izandako gatazka politikoan gertatutako jazoera larriak ezagutzen ez ditugunak. Bertsio ofizialek ezkutatu dituzte legez kanpoko exekuzio eta exekuzio arbitrario edo sumarioak, desagerketa behartuak, tortura eta bestelako tratu edo zigor krudel edo ankerrak‌ Justizia Administrazio arruntak ez ditu gertakari horiek ikertu, are gutxiago egileak jazarri edo epaitu. Egiaren zati hori  jarri nahi izan dugu mahai gainean. Ezagutzeko, aitortzeko, erreparatzeko. Eta etorkizunean horrelakoak berriro gertatuko ez direla bermatzeko. Abiapuntua argia da guretzat: biktima guztiek eskubide berberak dituzte aitortza eta erreparaziorako, bai eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermeari dagokionean ere. Gure historiaren edozein momentutan, edozein garai edo testuingurutan, edo giza eskubidea urratu duen agentea edozein delarik ere, biktimek mailaketarik eta salbuespenik gabe errekonozimendua eta erreparazioa jasotzeko eskubidea dute. Ideia horrek gidatu gaitu. 1936tik 2016ra bitarteko giza eskubideen edozein biktimak eskubidea izan behar du bere kasua jakinarazteko, aitortza eta erreparazioa jasotzeko. Hori defendatu dugu gure interbentzio eta proposamenetan, eta baita ere arrazoi politikoagatiko giza eskubideen urraketen biktimen legearen tramitazioan. Altxamendu faxistak desagertutako gudariak hilobietatik berreskuratu ditugu, Martxoaren 3ko sarraskiaren errugabetasuna salatu dugu, Argentinako Plataforma lagundu dugu, azken tortura kasua salatu dugu Legebiltzarrean, eta abar. Zerrenda luzea. Izan ere, Egiaren eta Justiziaren prozesu bat eraiki behar dugu, jasandako sufrimendu ezberdinak partekatuz, elkarren zauriak ixtea helburu izanik.
Balantzea
2
Ibon Iparragirre presoaren senideek Legebiltzarrean egindako agerraldia, EH Bilduk eskatuta, Giza Eskubideen Batzordean (2014ko maiatza)
EUSKAL PRESOAK
Gatazka politikotik konpon bidera EH Bildu Espainiar Estatuko mendeku gosea pairatzen ari direnen ahotsa izan da legebiltzarrean
Euskal presoen egoera eta eskubideak, kartzeletatik Gasteizko legebiltzarrera Gainontzeko alderdiek presoak objektu giza hartzen dituzte, euren interes politiko, alderdikoi edo elektoralen objektu. EH Bilduk presoak subjektu gisa hartzen ditu: eskubideen subjektu, erabaki politikoen subjektu, eta euren eskubide eta erabakien errespetu hori islatu dugu gure jardunean. EH Bilduren etengabeko ekimenei esker legedia eta nazioarteko gomendio eta oinarrizko eskubideak urratzen dituen espetxe politika salatu ditu ganberak. Hala, Legebiltzarrak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen (Ibon Iparragirre, Aitzol Gogortza, Ibon Fernandez IradiÂŹ, Txus Martin...) kasuak edo Portugaleko Monsanto kartzelan dagoen Andoni Zengotitabengoa presoaren segurtasun egoera onartezina ere jaso ditugu eta askatzea eskatu dugu. Eta, noski, senitartekoak ere bidegabeki zigortzen dituen dispertsioaren berehalako amaiera ere onetsi da gure ekimenez. Presoen eta iheslarien itzulerako salbuespenezko legedia ezabatzea exijitu dugu behin eta berriro, edozein presori aplikatzen zaion legedi arruntera trantsizioa egiteko. Horretarako, kartzela eskuduntza kudeaketa lagungarria dela aldarrikatu dugu.
3
“Bateragune� auziko bost atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko ebazpena onartu zuen Legebiltzarrak EH Bilduren ekimenez (2013ko urria)
4
Ondarroako herri harresian egon ginen eta gure legebiltzarkide bati oldartu zitzaion ertzain bat. Gertaeraren bideoa
AUZI POLITIKOAK
HERRI HARRESIAK
Salaketa etengabea, bidegabekeria juridiko-politikoak ikustarazteko
Hanka bat harresietan, elkartasuna adierazteko eta gehiegikeriak salatzeko
Rafa Diez Usabiaga (Lasarte, 1956) kartzelan dago oraindik. Arnaldo Otegi lehenago aske geratu zen. Hala, Espainiar estatuan militantzia politiko eta soziala zigortzeko dinamika bidegabea indarrean dago oraindik, 1998az geroztik. Hain zuzen, Espainiar justiziaren erabilera politikoak ekarri dituen bidegabekeria eta oinarrizko eskubide zibil eta politikoen zanpaketa nabaria izan da.
Legebiltzarkide izateagatik, ez genuen gure jarduera politiko guztia Gasteizko lau pareten barruan ulertzen. Bakoitzak bere alorrean, hamaika mobilizaziotan parte hartu dugu EH Bilduren legebiltzarkideok.
Herri honek bizikidetzan aurrera egingo badu, auzi politiko guztiak desaktibatzea ezinbesteko baldintza da, eta Legebiltzarrak ere horrela ulertu du legealdian zehar, EH Bilduren proposamenak onetsita. Bateragune, 32/02 auzia, presoen abokatu eta beste profesionalen aurkakoa, Askapenakoa edo gazteriaren aurkako auzi politikoak salatu ditugu, kide horien kaleratzea galdeginez.
Arnaldo Otegi eta Rafa Diez askatzeko proposamena onartu zuen Legebiltzarrak. Hitzartzearen bideoa ikusi hemen)
Hala, 2013ko udaberritik aurrera militante politikoen atxiloketak ekiditeko elkartasun eta presio ekimen berriak gorpuztu ziren, erresistentzia zibila, baketsua eta aktiboa erabiliz, auzi politikoen aurkako protesta gisa. Donostian, Ondarroan, IruĂąean, Deustun, Loiolan, Gernikan, Gasteizen... herri dinamikak herri harresiak sortu eta EH Bilduren legebiltzarkiderik ez zen falta izan bertan. Elkartasuna adieraztearekin batera, auzitegi espainolen aginduak betetzen ziharduen Ertzaintzaren gehiegikeriak salatu genituen herritarren ordezkari eta hautetsi gisa. Horrez gain, gehiegikeria horiek Gasteizko Legebiltzarrera ekarri genituen ekimen ezberdinekin, eta LIBRE! dinamikaren oinarri politikoetan sakondu genuen ganberan.
Balantzea
5
Iñigo Cabacasen guraso eta abokatuen agerraldia (2013ko maiatza)
CABACAS AUZIA
Gatazka politikotik konpon bidera EH Bildu Espainiar Estatuko mendeku gosea pairatzen ari direnen ahotsa izan da legebiltzarrean
Auzia argitzeko eta justizia egiteko ekimenak Ertzaintzak jaurtiriko gomazko pilota batek Iñigo Cabacas hil zuenetik lau urte baino gehiago igaro dira jada. Justiziarik ez da egin oraindik. Ardurak ez dira garbitu, ez penalak, ez diziplinazkoak, ez politikoak. Cabacas familiak oraindik borrokatu behar du egia eta justiziaren alde. Horregatik guztiagatik, EH Bilduk familiari egin dion akonpainamendua eta Legebiltzarrean egin duen aldarria etengabea izan dira. Ertzaintzaren buruaren agerraldia eskatu genuen (EAJ, PSE eta PPk eragotzi zuten); hilketa argitzeko ikerketa batzorde berezia sortzea proposatu (eragotzi zuten); Iñigoren familia, abokatua eta Iñigo Gogoan plataformari gonbidapena luzatu genien testigantza ganbaran azaltzeko; Segurtasun sailburuari eta Bake eta Bizikidetzarako Idazkariari gaiaz azalpenak eskatu genizkien... Aitortu behar dugu beti ezin izan dugula helburua lortu, gomazko pilota hiltzaileak debekatzea proposatu genuenean bezala. Auzo lotsa sentitu dugu behin baino gehiagotan, auzi honekiko hipokresiagatik. “Cabacas efektua” hedatu omen zen Ertzaintza barruan. Beste prozedurak, instrukzioak, armamentua, jarrerak… barneratzeko aukera paregabea. Horren ordez, EAJk bilatu du efektu hori apaltzea, leuntzea, ezer aldatu ez dadin. Tragedia hura berriro ez gertatzeko inolako neurririk ez da hartu.
6
Espainiako segurtasun indarren erretiratzea galdegiteko EH Bilduren ekimena (2013ko ekaina)
SEGURITATE EREDUA Egon badago beste seguritate eredurik Euskal Herrian 23.000 polizia inguru daude. 3 milioiko populazio batekin, ondorioztatu daiteke polizi bat dagoela 130 biztanleko. Beste era batean esanda, 7,6 polizia mila biztanleko. Datu zehatzik ez badago ere, kopuru horiek mantentzeak 1.500 milioiko aurrekontua du. Zenbaki hauek ez dute parekorik Mendebaldeko Europan. Baina polizien arteko funtzioen eta eskumenen banaketa kaos hutsa da. Interes politiko eta alderdikoietatik sortutako eredu horrek alternatibarik ez duela sinestarazi nahi digute. Ez da horrela. Beste seguritate eredu bat posible da. Alta, horretarako neurri sakonak hartu behar dira: Lehenik, indar espainolek (Guardia Zibila, espainiar Polizia, Ejerzitoa‌) atzera egin behar dute (horrela erabaki zuen Legebiltzarrak EH Bilduren ekimenez); bigarrenik, hemengoak diren poliziak depurazio prozesu baten ondorioz, dituzten funtzioak, protokoloak, instrukzioak, tresneria eta jarrera eraldatuta, berregokitu behar da beste zerbitzu batzuekin koherentzian.
Interes politiko eta alderdikoietatik sortutako eredu horrek alternatibarik ez duela sinestarazi nahi digute. Ez da horrela, beste polizia eredu bat posible da
EH Bilduk defendatu duen eredua seguritate eredu integral bat da, ez erreaktiboa edo errepresiboa, baizik eta delituen prebentzio eraginkorrean oinarritutakoa, emergentzietako eta erreskate zerbitzuekin koordinazio funtzional egokiarekin eta birdimentsionatutako poliziarekin. Eredu hori defendatzeaz gain, presentzia polizial itogarri hori eta bere eredu errepresiboa salatu dugu ekimenekin. EAEn espainiar polizien jardunari erreparatu diogu, ezin justifikatuzko errepideetako kontroletan (2014an 3.000), besteak beste. Ertzaintzari dagokionean, salatu dugu erakundea kudeatzeko mentalitate alderdikoi eta klientelarra. Mozal legea sutsuki aplikatzen duen eta bortizkeria baztertzen ez duen indar poliziala da. Hala, udal polizien egitekoak defenditu ditugu, baita suhiltzaileena, emergentzietako langileena eta, finean, proposatu dugu prebentzioan oinarritutako eta komunitatearekin lotutako beste eredu bat.
EH Bilduk defendatu duen eredua seguritate eredu integral bat da, ez erreaktiboa edo errepresiboa Horrez gain, poliziaren gehiegikeriak monitorizatzeko mekanismoak sustatu nahi izan ditugu, besteak beste, kontrolerako kanpoko batzordeak. Horretarako, baloreen aldaketa bat eman behar da, ordea, gaurko polizia eredutik segurtasun publiko, ez errepresibo, demokratikoa eta integralerako beste eredu batera pasatzeko.
Balantzea Osakidetza da Euskal Herriko enpresa publikorik handiena. 3.421.968 milioi euro bideratzen zaizkio Jaurlaritzaren aurrekontuetatik (osoaren % 25 inguru) eta 35.000 langile ditu. Langileen behin-behinekotasun tasa beldurgarria da, ordea, % 35 inguru. Zehatz mehatz daukagun datua da, momentu honetan ofizialki onartuta, “plantilla estrukturala� deiturikoan 25.816 langile daudela. Ildo horretatik, aipatzekoa da ere azken urteetan 3.000 lanpostu galdu direla, gutxienez, eragileek egindako kalkuluen arabera, eta 4.600 lanpostu bakante azaleratu gabeak ditugula.
3.000 lanpostu galdu dira Osakidetzan, eta behin behinekotasun tasa beldurgarria da: %35
Datu horiek ezinbestekoak dira Osakidetzak azken urteotan pairatu duen gainbehera ulertzeko. Langileak dira zerbitzuaren kalitatearen zutabea, pertsonak pertsonengatik artatuak izaten direlako, eta langile kopuruan murrizketak izateaz gain, eskubideak ere galdu ditu Osakidetzako langileak, lan erreformaren ondorioz batik bat, eta Jaurlaritzaren Madrilekiko obedientziarekin.
Osasuna Pazientearen arreta hobetzeko hamaika proposamen eta saiakera, Osakidetzan murrizketak, pribatizazioak eta kalitatean atzera pausoak eteteko
Horren ondotik, lau urte hauetan osasun zerbitzu publikoaren kalitateak nabarmen okerrera egin duela salatu dugu. Okerreko bide horrek hiru zutabe nagusi ditu: plantillan egindako murrizketak, zerbitzuen galera, eta Osasun Sailak izan duen negoziaziorako zein elkarlanerako jarrera ezkorra (neurri gehienak aldebakartasunez hartu ditu). Horri gehituko genizkioke beste hainbat adibide adierazgarri: osasun garraioan gatazka iraunkorra, pribatizazioa areagotzea, erizainen preskripzioa 954/2015 dekretuaren ezarpena, berrordainketa inposatua abian jarri izana, Gasteizko Legebiltzarrak emandako mandatuak betetzeari muzin egin izana... Horren emaitza, orain lau urte baino Osakidetza kaskarrago bat da, gainezka egiten duten zerbitzuekin, unibertsaltasunean eta ekitatean atzera egin duena, herritarrekiko urrunago dagoena. EH Bilduk lan eskerga egin du Osakidetzaren hutsuneak edo puntu ilunak hobetzeko. Hamaika proposamen egin ditugu. Horren adibide da 2016ko maiatzean EH Bilduren ekimenez egin zen eztabaida monografikoa. Azken aukera eskaini genion Jaurlaritzari, elkarlanean, Osakidetzaren etorkizuna hobea izan dadin. 30 proposamen jarri genituen mahai gainean eta gure proposamenak osasun zentroetara eraman genituen. Alta, tarte txikia utzi ziguten gainontzeko alderdiek, akordioetara heldu eta Jaurlaritza horren gainean lanean jartzeko.
1
Ikusi hemen Osakidetzak kanporatuta dituen zerbitzuak
PRIBATIZAZIOAK
2
Autokontzertazioari buruzko azken datuak hemen (2016ko maiatza)
ITXARON ZERRENDAK ETA AUTOKONTZERTAZIOA
Publikoa dena publiko izaten jarraitzeko ekimena Aparteko lanorduak ezabatuz pazienteari mesede Badago Osasun publikoaren zerbitzuak pribatizatzearen tendentzia orokor bat, Euskal Herriko lurraldeetatik harago doana. Osakidetza ez da salbuespena. Legegintzaldi honetan Osasun sailak administrazio publikotik kudeatu beharko liratekeen zerbitzuak kanpoko enpresen esku utzi ditu. Bere araudian jasorikoa ere ez du bete. Osakidetzako sindikatuen salaketak gertutik jarraitu ditugu, salaketa horiek alor politikora ekartzeko. Gurutzetako ospitaleko (Bizkaia) sukaldearen kudeaketa pribatizatu nahi izan zuen Osasun sailak; gauza bera, Santiago ospitaleko (Araba) arropa-garbiketarekin. Zaintza aringarrietan ere pribatizazioari atea ireki dio. Sindikatuekin batzartu, euren agerraldia eskatu, Osasun sailaren asmoak ezagutu eta, azkenik, ekimenak aurkeztu ditugu, publikoa izan behar dena administrazio publikotik zuzenean kudeatzeko. Azken lan ildoa Urdulizko ospitale berriarekin izan dugu. Inprobisazioa nagusi izan da eta zerbitzuen pribatizazioari ateak irekita utzi zaizkio. EH Bilduk osasun arloko sindikatuak gonbidatu zituen Gasteizko Legebiltzarrera, eta legez besteko proposamena ekarri zuen ganberara.
Osakidetzak 11 bat milioi euro gastatzen ditu autohitzarmenean. Alegia, arrunta den lana egiteko 11 milioi euro gastatzen ditu langileei ordaindutako aparteko orduetan. Osakidetzako itxaron zerrendak eta auto-hitzarmena (autokontzertazioa) elkarrekin doaz. Izan ere, ebakuntza arruntak egiteko auto-hitzarmenetara jotzen du zerbitzu publikoak, diru eskerga gastatuz eta itxaron zerrendak geldotuz. Pazientearen kaltetan. Hala, EH Bilduk legegintzaldi osoan zehar mahai gainean jarri du proposamen zehatza: Osakidetzaren langileen artean arratsaldeko ohiko txanda ezartzea, kirurgian eta espezialitateetan. Horrela, aparteko orduak ekidin eta itxaron zerrendak arinduko lirateke. 2013ko ekainean proposamena jarri genuen mahai gainean. Ezetzi egin zen, baina itxaron zerrenden gaitza eta aparteko orduen diru xahuketarekin bukatzeko alternatibarik onena zela agerian geratu zen. Aldiz, gure tresnarik baliogarriena alor honetan legebiltzarreko taldeek Jaurlaritzari informazio zehatza eskatzeko duten eskubidea izan da. Hala, informazio eskarien bitartez informazio baliogarria eta datu zehatzak eskuratu ditugu autohitzarmenaz. Osakidetzako eragileekin harremanetan egon gara, datuok jakinarazteko eta elkarlanean jarduteko.
Balantzea
3
Pentsionistek botiken berrordainketa bere gain ez hartzeko egin genuen proposamena (2016ko otsaila)
BOTIKEN BERRORDAINKETA Jaurlaritzak Rajoyren inposaketak prestu eta gustura betetzen dituenaren adibide garbia 2012ko apirilean Rajoyren gobernuak osasun publikoaren unibertsaltasun eta ekitateari beste kolpe bat eman zion: botikak zergen bidetik ordaintzeaz gain, farmazian berriro ordaintzeko dekretua onartu zuen, estatu osoari eragingo ziona.
Osasuna Pazientearen arreta hobetzeko hamaika proposamen eta saiakera, Osakidetzan murrizketak, pribatizazioak eta kalitatean atzera pausoak eteteko
Jaurlaritzak jendartea nahastu zuen: aurka zegoela esan, ez aplikatzeko neurriak hartuko zituela iragarri, baina azkenean aplikatu egin zuen. Bere burua zuritzeko pentsionista eta etorkinentzat laguntzak atera zituen Jaurlaritzak, berrordainketa saihesteko neurri moduan. Baina kolektibo horretara ere ez dira laguntzak heldu, laguntza izan dezaketen 5 lagunetatik batek bakarrik eskatzen baitu. Beraz, EAEko 100 biztanletik lauk bakarrik jasotzen dute laguntza hori. Edo beste modu batera esanda, propagandatik harago, EAEko biztanleen % 96ak gure botikak bi aldiz ordaintzen ari gara, hau da, berrordainketa inposatua pairatzen dugu. Alegia, berrordainketa bete-betean aplikatzen da. Beste botika batzuk babes sozialetik kanpo geratu dira eta prezioek gora egin dute ere.
EAEko biztanleen % 96ak botiken berrordainketa inposatua pairatzen dugu EH Bilduk hainbat proposamen zehatz jarri ditu legegintzaldian mahai gainean, berrordainketa saihesteko. Guztira 6 legez besteko proposamen eraman ditugu osoko bilkurara, 2012ko abenduan lehenengo aldiz, eta 2015eko urtarrilean egin genuen azken saiakera. Saihesbide anitz planteatu izan dira, besteak beste: Osasun-funts jakina sortu zezala Jaurlaritzak, berrordainketaren ondorio ekonomikoak administrazioak bere gain hartzeko. Osasun eskubide eta betebeharrak arautzeko lege bat egitea, Rajoyren dekretuaren gainetik, legez, berrordainketa ekiditeko. Txosten juridikoa egitea, berrordainketari aurre egiteko zirrikituak berme juridikoekin eta beste lurraldeetan abian jarritako bideak aztertu eta agerian uzteko. Indarrean dauden diru laguntzen sistema orokortzea, eta tramiteak murrizteko irtenbide teknikoak mahai gainean jartzea, laguntzak automatikoak izateko. Guztietan jarrera bera izan du Jaurlaritza sostengatzen duen alderdiak: berrordainketaren aurka hitzez, baina berrordainketa aplikatzearen alde ekintzez. Osasun publiko, unibertsala eta kalitatezkoan Jaurlaritzak eman duen beste atzerapauso bat agerian utzi dugu, finean.
Balantzea
4
Onkologikoa Osakidetzan integratzeko proposamena (2013ko martxoa)
ONKOLOGIKOA Ospitalea sare publikoan integratzeko eskaria Lau urtean hiru aldiz eskaera berdina egin dio Gasteizko Legebiltzarrak Jaurlaritzari: urratsak eman ditzala Gipuzkoako Onkologikoa ospitalea Osakidetzaren sare publikoan integratzen hasteko eta urrats horiek zeintzuk diren adierazi zitzaion. Insistentziaren arrazoia: Osasun sailak ez du norabide horretan urratsik emateko borondaterik adierazi.
Osasuna Pazientearen arreta hobetzeko hamaika proposamen eta saiakera, Osakidetzan murrizketak, pribatizazioak eta kalitatean atzera pausoak eteteko
Onkologikoaren etorkizunak kolokan jarraitzen du, eta kudeatzaileek nahiago izan dute interes pribatuei ateak irekitzea eta bertako espazioak osasun esparru pribatuko bestelako espezialistei zabaltzea. Gure helburua bestelakoa da: etekin pribatuari ateak ixtea, Onkologikoa monografikoa izatearekin, onkologia eremuan sakondu eta indartzea integrazio funtzionala gauzatuz. Izan ere, bere finantzazioaren %85 diru publikoarekin egiten da. Kudeaketa, aldiz, pribatua izaten jarraitzen du. Ganberak EH Bilduren ekimenez integrazioa gehiengoz (EAJ eta PPren aurkako botoekin) eskatu zuen azken aldia 2015eko apirilean izan zen. Hiru urrats proposatzen genituen: Donostiako ospitaleko medikuei Onkologikoko espazio eta zerbitzuak erabiltzeko bidea irekitzea; bi erakundeen arteko elkarlana areagotzea; eta finantzazioan hobekuntzak egitea.
5
Tolosaldeako TOPAk EH Bilduk eskatuta Osasun batzordean egindako agerraldia (2016ko maiatza)
6
II. Euskara Planaren balorazioa Osasun batzordean (2016ko martxoa)
TOLOSALDEAKO OSASUN ARRETA
HIZKUNTZA ESKUBIDEAK OSAKIDETZAN
Lezatik Tolosara, eskualdeetako aldarrikapenei so
II. Euskara Planean kritikatik proposamenetara
Tolosaldea da osasun arreta espezializatu publikoa pribatizatua duen eskualde bakarra EAEn. Alegia, Osakidetzak enpresa eta azpiegitura pribatu batekin egiten du hitzarmena (Asunciรณn Klinika), osasun zerbitzuak herritarrei emateko. Eta, errealitatea egoskor, klinika pribatu horren finantzazioaren %95 diru publikoa da.
Osasun saila ez da autokritika egin zalea izan legegintzaldi honetan. Hala, EH Bilduk bai, erakunde publikoak beharrezkoa duen ikuspegi kritikoa proposamen zehatzekin osatu du.
Hala, enpresaren esku geratzen da kalitatearen parametroen neurketa. Hala, lehentasuna mozkin ekonomikoa den heinean, kalitatezko zerbitzua ematearen kalterako izan da. Tolosaldean TOPA (Tolosaldeako Osasun Publikoaren Alde) plataforma sortu zen. 19.000 sinadura eta 31 alkateren babesa jaso zituen. EH Bilduk, beste eskualde eta herri ugaritan gertatu diren aldarrikapen eta gatazkekin egin duen moduan (Durangaldea, Leza, Urduliz...) ganberara ekarri du TOPA-ren eskaera. Hala, 2013 eta 2016an agerraldia egin zuten Osasun eta Kontsumo batzordearen aurrean. Horrez gain, EH Bilduk galdera, informazio eskari eta legez besteko proposamenen bitartez saiatu da Osasun sailak urratsak egin ditzan Tolosaldeako eta eskualde zein herrietako biztanleen osasun arreta hobetzeko.
2013 urteko bukaeran onartzear zegoen Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana. EH Bilduk aurrea hartu zion Osasun sailari eta plana benetan eraginkorra izan dadin hausnarketa sustatu zuen. Hala, legez besteko proposamena aurkeztu zuen, planak txertatu beharreko betebehar zehatzak mahai gainean jarriz. Ekimena 2013ko azaroaren 18an onartu zen, EAJ eta EH Bilduren aldeko botoekin. 2013an Euskara Plan berriari egindako ekarpenak, ordea, ez dute uzta onik eman, Jaurlaritzak paperean idatzita utzi duelako planean jasotakoa. Plana astiroegi doa, emaitza pobreak izan ditu eta ez nahikoak. Osasun sailburuari azalpenak eskatu genizkion 2016ko martxoan egin koalizioaren eskariz egin zuen kontu ematean. Hizkuntza normalizazioaren alorrean, ordea, ez da hori lan ildo bakarra izan: ordezkapenetan euskara bermatzea,formakuntza, historia klinikoa euskaraz izatea... izan dira beste aldarrikapen batzuk.
Balantzea
7
C hepatitisa dutenen egoera hobetzea onartu zen (2015eko ekaina)
C HEPATITISA Presio sozialak, presio politikoa lagun Gure jarduera drama pertsonalekin lotu da zenbait kasutan. C hepatitis gaixotasuna duten kasuak izen abizenekin ezagutu ditugu. Behin betiko hepatitisa sendatzeko botika hartzeko eskubidea aldarrikatzen zuten, eta eskubide hori Osakidetzak eman ziezaiola gaixorik zeuden guztiei. Alta, guztira 2.000 gaixo baino gehiago zeuden arren, 2015ean kopuru horren laurdenari bakarrik eman zitzaion botika, larrienei hain zuzen. EH Bilduk gaixotasun batetik sendatzeko eskubidea ere, unibertsala dela defendatu du. C hepatitisa duten pertsonekin batzartu da, antolatzea eskatu zaie, eta euren aldarrikapenak ganberara eramateko gonbidapena luzatu. Adostasun zabaletatik abiatuta landu dugu gaia.
Osasuna Pazientearen arreta hobetzeko hamaika proposamen eta saiakera, Osakidetzan murrizketak, pribatizazioak eta kalitatean atzera pausoak eteteko
Ildo horretatik, badirudi Jaurlaritzak presio soziala eta politikoa sentitu behar izan duela mugitzeko. Gasteizko Legebiltzarrean 2014ko ekainean iragarri genituen lehenengo ekimenak, kaltetuen zenbait kasu ezagutu ondoren. Urte bete beranduago, idatzizko galderak eta interpelazioak egin eta kaltetuen aldarrikapenak batzordean entzun ondoren, ganberak EH Bilduren ekimen garrantzitsua onartu zuen, EAJren abstentzioa kenduta gainontzeko alderdien babesarekin. Hala, gaixo guztiak sendatzeko “ibilbide orri� jakina egitea eta publiko egitea eskatu zitzaion Lakuari.
8
Osakidetzan Berdintasun Plana egiteko ekimena eta eztabaida
9
2016ko martxoan anbulantzien sektorearen harira onartutako ekimena
BERDINTASUN PLANA OSAKIDETZAN
ANBULANTZIAK
Bizi baldintzek eta sexu-generoak osasunean eta gaixotzeko moduetan eragina dutelako
Legegintzaldiko puntu ilunetako bat: gatazka kronikoarekin bukatzeko ekimenak
Osakidetzak 30 urtetik gora ditu baina orain arte ez du sekula prozesu integral, planifikatu eta kontzienterik egin parekidetasunaren norabidean.
Jaurlaritzak legegintzaldian egin duen kudeaketaren paradigma izan da anbulantzien gatazka: zerbitzua kanpoko enpresa batek kudeatzen du, langileen lanbaldintzak penagarriak dira eta mobilizazioak egiten dituzte; bitartean, Osasun sailak beste alde batera begiratzen du.
2014ko abenduan lortu genuen Osakidetzak Berdintasun Plan bat egin eta garatzeko konpromisoa aurrera ateratzea. Osakidetzak diagnostiko bat egingo du, sexugenero aldagaia kontuan hartuta, ondo egiten dituen eta hobetu beharko lituzkeen alderdiak identifikatuz, arreta berezia jarriz emakumeen egoera, arazo eta beharrei; eta, diagnostikoan oinarrituta, Berdintasun Plan bat diseinatu beharko du langileen eta arduradunen partehartzearekin. Horren ondotik, Plana garatzeari ekin beharko dio, horretarako beharrezkoak diren egiturak sortuz eta bitartekoak jarriz. Kalitateko osasun-sistema publiko batentzat ezinbestekoa da baldintza sozialak aintzat hartzea, pertsonen osasunean baldintza biologikoek bezainbeste eragiten baitute baldintza sozialek, hala nola, sexu-generoak, klase sozialak eta adinak. Jendarte sexista batean bizi garen neurrian, sexu-generoak erabat baldintzatzen ditu pertsonen bizitzak, gizon gisa edo emakume gisa bizitzea erabat ezberdina baita.
Zerbitzua kanporatzeak, ordea, ez du esan nahi ardura ere kanporatzen duenik Osakidetzak. Horregatik, eta zerbitzuaren kalitatea jomuga izanda, EH Bilduk legegintzaldian zehar sindikatuekin gaia landu du. 2014an eta 2016an, bi aldiz, eta bietan EH Bilduren ekimenez, ganberak sektorean bizi den “egoera kaotikoa” bukatzeko neurriak eskatu ditu.
2014an eta 2016an, bi aldiz, EH Bilduren ekimenez, ganberak sektorean bizi den “egoera kaotikoa” bukatzeko eskaera egin dio Jaurlaritzari
Balantzea
10
Osakidetza hobetzeko neurriak eta monografikoa (2016ko maiatza)
OSAKIDETZA HOBETZEKO MONOGRAFIKOA
Osasuna Pazientearen arreta hobetzeko hamaika proposamen eta saiakera, Osakidetzan murrizketak, pribatizazioak eta kalitatean atzera pausoak eteteko
Osakidetza osatzeko neurriak mahai gainean Legebiltzarrean Osakidetzari buruzko historia osoko lehenengo eztabaida monografikoa egin da legegintzaldi honetan, EH Bilduk hala eskatuta. 2016ko maiatzaren 18an egin zen Osasun batzordean. 30 proposamen jarri genituen mahai gainean. Ardatzak, hurrengoan izan ziren: Madrilen inposizioekin, pribatizazioekin, prekarietarekin eta kalitatearen urraketarekin bukatzeko neurriak.
11
12
ADIKZIOEN LEGEA
KALAMUA
Gobernuaren proposamena errealitatera egokituz
Errepresioari ez, erregulazioari bai
2014ko abenduan publiko egin zuen Jaurlaritzak Adikzioen Legearen zirriborroa. 2016ko martxoan onartu zen ganberan, aho batez.
Azken hamarkadetan mundu zabalean kalamuaren aurkako politika debekatzaileak izan dira nagusi, eta debekua eta errepresioaren bitartez egin zaio aurre. Denborak erakutsi du, ordea, ez duela emaitzarik eman eta pertsona askorentzat ohikoa dela kalamuaren kontsumoa, merkatu beltzean oinarritzen den kontsumoa.
EH Bilduren zuzenketak ezinbestekoak izan dira zituen gabeziak zuzentzeko: lehenik, txoko eta elkarte pribatuetan bazkideek beraiek erabakiko dute tabakoaren kontsumoaz; bigarrenik, lege proiektuak kalean edatea debekatzen zuen, “poteo� tradizionala ere legez kanpo utziz, eta hori ekiditea lortu dugu. Horrez gain, eztabaida eman den bitartean funtsezkoak iruditu zaizkigun bi argudio jarri ditugu mahia gainean: legea betetzen ari dela zaintzeko ez da zama osoa udalen gainean jarri behar; eta adingabeei ezarritako zigorrak jorratzerako orduan zigor edo isunaren ordez hezkuntzaren bidetik eragitearen garrantzia.
Zenbait herrialde norabidez aldatzen hasi dira eta debekua alde batera utzi eta osasun publikoaren ikuspegia garatzen ari dira, kalamuaren erregulazio eta arautzearen bidetik. Gasteizko legebiltzarrean ere ikuspegi hau landu dugu eta Talde Popularra izan ezik beste talde guztien artean adostu dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Kalamuaren Klub Sozialen jarduna erregulatzeko beharra. Madrilgo gobernu atzerakoiak ez du urrats hau gustuko eta ahal dituen oztopo guztiak jartzen ari da. Edonola ere, EH Bilduk argi dauka kalamua elkarteak erregulatzea beharrezkoa dela, kalamua merkatu beltzetik atera eta osasun publikoaren ikuspegia emateko.
Balantzea
Hezkuntza
Murrizketak izan dira lau urteotako beste ezaugarri bat
EH Bildu, LOMCEren aurkako etengabeko ahotsa legebiltzarrean
Urte batzuk barru 2012-2016 legegintzaldiari ikuspegi historiko batetik begiratuko zaio. Hala, hezkuntza alorrari erreparatzen zaionean, legealdiak letra larriz hitz nagusi bat izango du goiburu gisa: LOMCE. Wert ministro espainolak sustatu eta inposatutako LOMCE legearen aplikazioaren legealdia izan dela ondorioztatuko dugu, zoritxarrez. Zoritxarrez, bai, baina baita ere Jaurlaritzaren borondatez, Jaurlaritzak hala nahi izan duelako. Urkulluren gobernuak aukera guztiak izan ditu, hala erabakiz gero, LOMCE aplikatzeari ezezko irmo eta borobila emateko, hezkuntza eragile guztien babesa bermaturik zeukalako. Hala ere, eskola-komunitateari bizkarra eman eta LOMCE aplikatzea nahiago izan du, Madrili men eginez. Jaurlaritzak Heziberri dekretua onartu zuen, LOMCEren ondorioak ustez malgutzeko; alta, Heziberri LOMCEren aplikazioa baino ez da izan, Estatuko legearen neurri kaltegarri gehienak biltzen baititu. EH Bildu, beraz, LOMCEren aurkako etengabeko ahotsa edo aldarria izan da Gasteizko Legebiltzarrean, lege hori gure hezkuntza sistemak urteetan pairatu duen erasorik handiena eta larriena delako. Erasoaren tamainaz jabeturik, sare publikoa ardatz izan behar duen euskal hezkuntza sistema propio baten aldeko aldarrikapena are ozenago egin dugu. Horrek, euskal hezkuntza sistema eraikitzeak, alegia,
helburua izan behar du ezinbestean, irakaskuntza sistemak herri honek arlo horretan dituen behar zehatzei egokitzeko. Norabide horretan kokatzen dugu sistema ez unibertsitarioan hizkuntzen erabilera arautzeko gure lege proposamena, murgiltze eredua ezartzea planteatzen duena, derrigorrezko eskolaldia amaitutakoan ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialetan nahikoa ezagutza lortzen dutela bermatzeko. Gainerako alderdiek jarritako traben ondorioz, proposamen hori ezin izan da legealdi honetan eztabaidatu, baina gakoetariko bat izango da, zalantza barik, datorren legealdian, agerikoak baitira egungo ereduak dituen gabeziak euskararen normalizazioaren ikuspegitik zein kohesio sozialaren ikuspegitik. Bestalde, ezin ukatu legealdiaren ezaugarrietako bat murrizketak izan direla. Hezkuntzara bideratutako aurrekontuak pisua galdu du, aurrekontuak bere osotasunean hartuta, eta ikasle bakoitzeko egiten den inbertsioa behera doa etengabe (2009an baino %15 gutxiago, legegintzaldi erdialdera). EAEn Europako batez bestea baino inbertsio txikiagoa egiten da atal honetan, Barne Produktu Gordina erreferentzia hartuta. Gomendio orokorretatik urrutiegi jarraitzen dugu oraindik (%6 da gomendioa eta EAEn BPGren %4 inbertitzen dugu).
1
Ikusi hemen LOMCEri aurre egiteko EH Bilduk deitu zuen eztabaida monografikoan egin genuen hitzartzea (2013ko azaroa)
2
Hizkuntzen tratamendua hezkuntza ez unibertsitarioari buruz EH Bilduk aurkeztu duen lege proposamenaren testua osoa hemen (2016ko maiatza)
LOMCE EZ! HEZIBERRI EZ!
MURGILTZE EREDUA
Gure hezkuntza sistema, herritik herriarentzat eraikitzearen alde
Herritar guztiek euskaraz ikasteko eskubidea izan dezaten legea aurkeztu dugu
Euskal Herriak berezko hezkuntza sistema publikoa behar du, arlo horretan dituen beharrei erantzungo badie. Norabide horretan oinarriak ipintzea eta dagoeneko aurrerapauso sendoak ematea ezinbestekoa izanik, LOMCE Madrilgo gobernuak bide horren erdian jarri digun harresia da. Lege horrek errotik erasotzen du gure hezkuntza sistema eta, beraz, derrigorrezkoa da horren aplikazioari ezetz esatea.
Indarrean dagoen legediak berak dioen bezala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasle guztiek bi hizkuntza ofizialetan nahikoa ezagutza lortu behar dute derrigorrezko eskolaldia amaitzen dutenean.
Eskola-komunitate osoak tinkotasunez ezetz esan dio LOMCEri. Eta tinkotasun hori bera eskatu diogu, behin eta berriro, Jaurlaritzari arlo politiko eta instituzionalean. Aldiz, Lakuak hitzez bakarrik egin dio aurre. Praktikan Heziberriren bitartez aplikatu egin du. EH Bilduk hamaika aldiz eskua luzatu dio Jaurlaritzari, legebiltzarretik at eskola komunitateak izan duen irmotasuna arlo politikora eramateko. 2013ko azaroan ganberako osoko bilkuran eztabaida monografikoa egin zen, EH Biduk eskatuta. Ebazpen bakarra aurkeztu genuen, baina oso esanguratsua, eta LOMCEren oposizioaren oinarri tinkoa ezartzeko abiapuntu egokia: ponentzia zehatza sortzea proposatu genuen, eragileekin batera LOMCEri aurre egiteko ibilbide orria diseinatzeko.
Errealitatea, ordea, oso bestelakoa da. Hizkuntza ereduen sistemak ez du horrelakorik bermatzen eta, ondorioz, ia eskola-komunitate osoa bat dator sistema hori gainditu beharrarekin. EH Bildu ados dago diagnostikoarekin eta erantzun zehatza eman dio: Sistema ez unibertsitarioan hizkuntzen erabilera arautzeko legea proposatu dugu, hizkuntza ereduen sistema gainditzeko eta murgiltze eredu gehigarria ezartzeko, betiere malgutasunez, ikastetxeen autonomia aintzat hartuta eta ikastetxe bakoitzaren errealitate soziolinguistikoaren arabera. Legegintzaldiko azken ikasturtean aurkeztu da eta gainontzeko taldeek tramitera onartzeari trabak jarri dizkiote. Hala, ez du tramitazioan aurrera egin, baina hurrengo legegintzaldiari begira hazi polita utzi du, hizkuntza ereduen sistema gainditzeko bidean.
Balantzea
3
EH Bilduk eskatu zuen Hezkuntza sailburuaren agerraldia, Sopuertan lehen hezkuntzako eskaintza publikoa eskaintzearen inguruan azalpenak emateko (2013ko azaroa)
IKASTETXE PUBLIKOETAKO AZPIEGITURAK Entzun, erantzun, eragin Jaurlaritzak azken urteotan eginiko murrizketek nabarmen eragin dute ikastetxe publikoetako azpiegituretan, batzuetan zaharkiturik geratu direlako, besteetan herri eta auzo zehatzetan bizi den jendearen beharrak asetzeko oso eskas geratu direlako. Hori ere izan da EH Bilduren kezka nagusietako bat.
Hezkuntza EH Bildu, LOMCEren aurkako etengabeko ahotsa legebiltzarrean
Ohikoak izan dira Hezkuntza Sailaren asmo zehatzak eta tokian tokikoak ezagutzeko idatziz eta ahoz erantzuteko galderak, hala nola, sailburuaren zein hezkuntza komunitateko eragileen agerraldiak. Hala, presio sozialari presio politikoa gaineratzeko alea jarri dugu, tokian tokiko beharrak entzun ostean, ekimen politikoak aurkeztuz. Zenbait kasutan Jaurlaritzak konpromiso sendoak hartzea lortu dugu, ikastetxeetako azpiegiturak komunitatearen beharrei egokitzeko. Beraz, ikastetxe askoren ahotsa izan gara euren beharrak eta aldarrikapenak mahai gainean jartzeko eta Jaurlaritzari neurri zehatzak exijitzeko: GueĂąes, Sopuerta, Gasteiz (Zabalgana eta Salburua), Bilbo (Ibaiondo barrutia, Iruarteta, San AdriĂĄn), Zaldibar, Hernani, Gurutzeta, Donostia (Aiete), Gatika, Portugalete, Astigarraga, Aiara, Okondo, Amurrio, eta Zuia (Gorbeialde) horren adibide dira.
4
Hizkuntzen12.000 eurotik beherako errenta duten familientzako haurreskolak doakoak izateko propsoamena (2016ko maiatza)
5
Hezkuntza Bereziko Gorbeialde ikastetxe publikoan dauden beharren inguruko ekimena (2016ko maiatza)
HAURRESKOLETAN DOAKOTASUNA
BEHAR BEREZIKO IKASLEAK
0-3 tartean doakotasunerako lanean
Behar bereziak dituzten gurasoen ahotsa
EH Bilduk eztabaida ireki eta proposamen zehatza egin du Haurreskolak Partzuergoari buruz, 0-3 urteko zikloan, doakotasuna modu progresiboan ezartzeko. Konbentzituta gaude doakotasuna lortzea lagungarria izango dela jendarte-kohesioa, ekitatea eta aukera berdintasuna bermatzeko eta bizitza laborala eta familiarra uztartzeko.
Eskola inklusiboa guztiontzat den kalitatezko eskola bat da, bazterketarik egiten ez duena. Hori horrela izateko, behar bereziko ikasleen hezkuntza arreta baldintza egokietan eman behar da, eta horretarako behar diren baliabideak ipini behar dira.
Haurreskoletan doakotasuna egun batetik bestera orokortzea ezinezkoa dela jakinda, norabide horretan lehenengo urratsa eman nahi izan dugu, 12.000 eurotik beherako errenta duten familiek behintzat ordaindu behar izan ez dezaten. Ez da logikoa gaur egun sare publikoko haurreskoletan 2452 plaza bete gabe egotea, kuotak oso garestiak izateagatik (sare pribatuan baino garestiagoak, zenbait kasutan). Proposamena aurkeztu genuen eta gainontzeko taldeek doakotasunaren aukera baztertzen duten arren, lortu dugu diru sarreren progresibotasuna kontuan hartzea hobariak emateko matrikulak ordaintzerakoan.
Doakotasuna ez, baina hobarisistema hobetu dugu
Azken urteetako murrizketa politiken ondorioz, hezkuntza arreta kaltetua suertatu da eta horrela adierazi digute legebiltzarrean bertan ikasle hauen gurasoak. Horregatik, EH Bilduk hainbat eskari eta proposamen egin ditu eskola inklusiboa izan dadin benetan, eta horretarako baldintzak eta baliabideak eskatu ditugu.
Balantzea
6 JATORRI EZBERDINETAKO IKASLEAK Ikastetxeen artean dauden desorekekin bukatzeko neurriak aldarrikatu ditugu
Hezkuntza EH Bildu, LOMCEren aurkako etengabeko ahotsa legebiltzarrean
Euskadiko Eskola Kontseiluak ohartarazi bezala, ikasle etorkinak ikastetxe publiko zehatz batzuetan kontzentratzen dira. EH Bilduk arazo horri heldu dio, eskola horiek ghetto bilakatzeko arriskua bistakoa delako. Hezkuntza sistema integrazioa eta kohesio soziala sustatzeko lehen mailako tresna izanik, Jaurlaritzari neurri eraginkorrak har ditzala eskatu diogu etorkinak artatzeko orduan ikastetxeen artean dauden desorekak eta bereizketak amaitzeko. Ikasle etorkinen kopuru handia duten ikastetxeei baliabide gehiago emateko ere eskatu diogu, behar bereziak dituzten heinean, baliabide gehiago eskaini behar zaizkielako ikasleei arreta egokia eman ahal izan diezaieten.
7
Erlijioak hezkuntza duen presentziaz gure ikuspuntua laburbiltzen duen hitzartzea (2013ko abendua)
8
ESKOLA LAIKOA
HEZKUNTZARAKO AURREKONTUAK
Erlijioa eskolatik ateratzeko ekimenak
Jaurlaritzaren murrizketak agerian utziz
Errespetu osoa diegu pertsonen sinesmen erlijiosoei, baina ez dugu uste erlijioa eskola publikoko curriculumaren parte izan behar denik. Euskadiko Eskola Kontseiluak dioen bezala, aniztasun erlijiosoa handitzen ari da gure eskoletan eta erlijioa nahi ez duten ikasleei eragotzi egiten zaie ordu horietan curriculuma lantzea.
Europan bataz besteko inbertsio publikoa hezkuntzan Barne Produktu Gordinaren %5ekoa den bitartean EAEn %3,8koa da.
EH Bilduk proposatu eta babestu egin ditu laikotasunaren alde adostutako ebazpenak, eta eskoletan erlijioen irakaspenak sortutako egoerei jarraipena egin dio.
Gainera, 2016ko aurrekontuetan 2009an baino 221,7 milioi euro gutxiago bideratzen dira hezkuntzara eta kontuan hartu behar da 2008/09 eta 2015/16 ikasturteen artean 40.025 ikasle gehiago matrikulatu direla (26.062 hezkuntza publikoan eta 13.963 itunpeko hezkuntzan). Murrizketa politika hauek behin-betikoz alde batera uztea eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari. Hezkuntzak, oro har, eta hezkuntza publikoak modu berezian inbertsio eta baliabide gehiago behar ditu benetako berdintasuna, heziketa integrala eta ikasleen garapen pertsonal eta soziala modu egokian bermatu ahal izateko.
Balantzea
9
Hezkidetza/genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko plan estrategikoa helarazi zuen Jaurlaritzak ganberara, EH Bilduk eskatuta (2013ko iraila)
HEZKIDETZA Esatetik egitera; pertsonaren garapen integrala lortzeko hezkidetza da bidea Eskola mistoa izatetik, eskola hezkidetzailera pausoa ematea ezinbestekoa da.
Hezkuntza EH Bildu, LOMCEren aurkako etengabeko ahotsa legebiltzarrean
Hezkidetza, irizpide sexistak jarraituz, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak, e.a. kontutan hartu gabe heztea da. Neska eta mutilen izaera ezberdintasunak onartuz, aukera berdintasunean oinarritutako hezkuntza parekidea. EH Bilduk jarraipen zuzena egin dio Hezkidetza eta Genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Hezkuntza sailak abian ipinitako planari. Baliabide nahikoa ipintzea eskatu dugu, aurrekontuetan diru partida nahikoa onartzea eta irakasle eta langileentzat kalitatezko formazioa.
10
11
Lanbide Heziketako ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko jarraibideak aldatzeari buruz aurkeztu genuen ekimena eta eztabaida (2014ko martxoa)
UNIBERTSITATEA
LANBIDE HEZIKETA
Unibertsitate publiko, inklusibo, kalitatezko eta irekiaren aldeko apustua
Sistemak dituen hutsuneak betetzeko akuilu lana egin eta arloko legea aldarrikatu dugu
Legealdi galdua. Legealdi honetan unibertsitate publikoak ez du berreskuratu aurreko legealdian zuen aurrekontu maila. Hau da, unibertsitate publikoaren aurrekontua, 2016, 30 milioi euro gutxiagokoa da 2010ekoa baino. Datu soil horrek agerian uzten du legealdi honetako Jaurlaritzaren unibertsitatearekiko politika. Zalantzan egon dira unibertsitatearen garapenerako egiturazko proiektuak. Aurrerapenik, bada, zero.
Lanbide heziketari LOMCEk kalte egin dio baita ere. Hala, Euskal Herrian eredu propioa eraikitzearen beharra defendatu dugu legebiltzarrean.
EH Bilduk kontsideratzen du unibertsitatea, oro har, eta unibertsitate publikoa, bereziki, krisitik ateratzeko giltzarria dela. Euskal Herriko gazteak “prestatuegi� daudela pentsatzen duenarengandik ezin espero daiteke gauza onik. Guk, ordea, unibertsitatearen aldeko apustu egingo dugu, publikoa, inklusiboa, kalitatekoa eta irekian.
Gure lanak hiru ardatz izan ditu: lehenengoa, sareak dauzkan hutsune txiki baina garrantzitsuak hobetzeko ekarpenak (sarbide frogak, prestakuntzarako laguntzen irizpideen zehaztapenak,hizkuntza irizpideak, eta abar); bigarrena, Lanbide Heziketa euskalduntzeko urratsak emateko proposamenak; eta hirugarrena, Lanbide Heziketaren alorra ondo arautzeko behar den lege proiektua ekartzeko aldarrikapena mahai gainean jartzea. Legeari dagokionean, legegintzaldia bukaera ekarri du Jaurlaritzak lege proiektu bat. Beraz, ez dugu denborarik izan tramitazioarekin jarraitzeko. Alta, EH Bilduk argi dauka hurrengo urteetara begira erronka nagusia izango dela atala honetan. Helburuak: lanbide heziketa pertsonen eta gizartearen beharretara egokitzeaz gain, sare produktibo eta erreproduktibora egokitzea, berrikuntza eta ikerkuntzan sakonduz.
Balantzea
Klima aldaketa, baliabide energetikoen agortzea, bioaniztasunaren galera, enpresa kutsatzaileak... horiek guztiek garapen ereduarekin dute zerikusia. Legegintzaldi honetan, garapen ereduaren inguruko bi ikuskera kontrajarri izan dira legebiltzarrean. Onartu beharra dugu EH Bildu bere bakardadean aritu dela, beste 54 legebiltzarkideek defendatu duten hazkunde ekonomiko mugagabeari, hain zuzen, mugak jartzen saiatzen. Garapen iraunkorraren terminoa zentzuz husten jarraitzen dute, baita ganbera honetan. Ingurumena babestea izan beharko litzateke helburua, hurrengo belaunaldiei guk izan duguna, gutxienez, uztea. Baina Jaurlaritzak negozioak bere horretan jarraitu behar duela iritzi dio: mugak interes orokorrari, ez mozkin pribatuei. Hau da, ingurumena interes ekonomiko partikularren mesedetan jartzeko erraztasunak ematea izan da Jaurlaritzaren politika nagusia.
Ingurumena Garapen iraunkorraren kontzeptua zentzuz husten jarraitzen dute, baita legebiltzarrean ere
Horren aurrean, gure lanak txanponeko bi aldeak izan ditu: arazo zehatzei jarraipena eta oihartzuna eman, batetik; bestetik, gure garapen ereduaren inguruko hausnarketa orokorrago bat abiatzea. Azken hori, adibidez, EH Bilduren ekimenez egindako energia ereduaren inguruko ponentzian egikaritu da. Hilabeteak eman ditugu adituak entzuten, proposamenak eztabaidatzen... gai honek merezi duen eztabaida publikoa sustatzeko. Frackinga, Petronor, Urdaibai, Gasteizko Mendiak, Jaizkibel, Garoùa, Abiadura Handiko Trena, Zubietako errauste planta, Uribe-Kosta Butroi biotopoa, Pasaiako Portua, 2000 Natura Sarea, Zallobentako harrobia, Plaiaundi, Zabalgarbi, Txingudiko padurak, Azabaratza‌ arlo honetako borrokaren izen propio batzuk horiek izan dira.
1
Antonio Turielek egindako agerraldiaren transkripzioa (2014ko iraila)
2
Petronorren jarduera kontrolatzeko mahaia sortzeko proposamenaren eztabaida (2016ko ekaina).
ENERGIA EREDUAREN PONENTZIA
PETRONOR
Eztabaida publikoa sustatzeko foroa sortu dugu
Petronor, Zabalgarbi, Zubieta, GaroĂąa, harrobiak... herri bat, hainbat borroka
Pairatzen dugun energia dependentzia ikaratzeko modukoa da. Alegia, kanpotik ekarri behar dugu energia nagusiki, gure beharrizanak asetzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, zehazki, kontsumitzen den energiaren % 93 kanpotik ekartzen dugu, eta energia horren %80 iturri berriztagarriak ez diren petrolio eta gasan dute jatorria. Jaurlaritzak subiranotasun energetikorantz urratsak eman ditzan ponentzia monografikoa egitea erabaki zen, EH Bilduren ekimenez.
Euskal Herrian dagoen jarduera kutsatzaileena da Petronorrek egiten duena. Eta, Jaurlaritzak eskuak libre uzten dizkion bitartean, EH Bilduk jarduera horren kontrola egin du Gasteizko Legebiltzarrak eman dizkion aukera guztiekin: idatziz erantzuteko 200 galdera egin ditugu; 20 ekimen erregistratu ditugu dokumentazio zehatza eskatuz; 5 aldiz ekarri dugu gaia, gainera, agerraldien bitartez; eta 2 legez besteko aurkeztu ditugu. Beste aldean, gainontzeko talde politikoek ez dute ekimen bat bera egin gai honen harira. Finean, esan dezakegu oposiziotik Jaurlaritza mugiaraztea lortu duen kontrol lana egin dugula, eta baita enpresa ingurumen legedia ez betetzeagatik zigortzera eraman duen jarraipena. Gainera, koalizioaren ekimenez onartu da Petronorrek Muskizen, Abanton eta Zierbenan dituen jardueren jarraipenerako mahai jakina sortzea. Inguruko herritarrek kontrol zehatzagoa egiteko aukera izango dute. Petronorren ondoan, antzeko lana egin dugu Zabalgarbi, Jaizkibeleko zundaketak, harrobiak, zabortegiak, antenak eta beste hainbat jarduera kutsatzailerekin.
Balantzea
3
2015ean klima aldaketaren monografikoan onartu ziren EH Bilduren ebazpenak eta koalizioaren irakurketa.
KLIMA ALDAKETA 2020rako, kopuru osoaren %20 energia berriztagarriez, EH Bilduren ekimenez Abiapuntu okerretik ekin izan dio lanari Jaurlaritzak, klima aldaketaren aurka aritzeko: ez du gaur egun indarrean dagoen garapen eredu mugagabea eta suntsikorra inondik inora ezbaian jartzen. Alegia, berdin jarraitzeko politikak proposatzen ditu. Hala, 2015eko ekainean Klima Aldaketaren Aurkako 2050erako estrategia onartu zuen, kolektibo zein jendartearen parte-hartzerik gabe, eta gainontzeko talde politikoei iritzia emateko aukerarik eman gabe.
Ingurumena Garapen iraunkorraren kontzeptua zentzuz husten jarraitzen dute, baita legebiltzarrean ere
Ukatu zitzaigun eztabaida berreskuratzeko eta Jaurlaritzaren proposamen kamutsa jendartean zabaltzeko eztabaida monografikoa eskatu genuen. 2015eko irailean egin zen, hain justu, Parisen egingo zen COP 21 aldaketa klimatikoaren inguruko nazioarteko konferentzia baino bi hile lehenago. Hala, koalizioak 30 proposamen egin zituen eta horietako 19 onartuak izan ziren. Jaurlaritza konpromisoa hartzera bultzatu genuen: 2020 urterako, Europak jarritako helburuekin bat, azken energia kontsumo osoaren % 20ak iturri berriztagarrietan izan beharko du jatorria; 2030 urterako, kopuru hori % 40 izan beharko da.
4
‘Fracking’-a debekatzeko HEL-aren azken testua (2015eko uztaila)
Frackingaren HELaren tramitazio osoko dokumentazioa
FRACKING EZ! Ingeniaritza juridikoa, ‘fracking’-a EAEtik uxatzeko Fracking-a Jaurlaritzak egin duen politika energetikoaren irudi perfektua izan da legegintzaldi honetan: erregai fosilen aldeko apustu garbia, enpresa pribatuen mozkinak interes orokorraren gainetik jartzea eta herritarrei eztabaida eta informazioa ezkutatzea.
‘Fracking’-aren egoeraren “monitorizazio” lana orokorra eta jarraitua izan da, teknika honen aurkako mugimenduarekin elkarlanean Haustura hidraulikoaren mugarri garrantzitsuena 103.000 herritarrek sinatutako Fracking-a debekatzeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) izan da. Fracking Ez Araba kolektiboak aurkeztu zuen 2013ko abenduan, eta azken testua 2015eko ekainaren 30ean onartu zen. Bitartean, EH Bilduk izan zuen lan zail bezain garrantzitsua: frackingaren aurkako plataformekin landutako eta adostutako hobekuntzak egitea jatorrizko testuari, Madrileko gobernuak aurkeztu zezakeen errekurtsoa ekiditeko. Hala, EAEko eskumen propioak baliatzea proposatu zuen Gasteizko
Legebiltzarrean koalizioak, eta baita onartu ere. Babes hirukoitza ezarri zen fracking-a saihesteko, Lurzoru legea, Uraren legea eta ingurumen ebaluazio estrategikoaren gaineko eskumenak aprobetxatuta. Legebiltzarreko osoko bilkuran talde guztiek azken testuaren alde bozkatu zuten, EAJk ezik (abstenitu egin zen).
‘Fracking’-aren Herri Ekimen Legegilea bere tramitazioan hobetu dugu, gure eskumenak baliatuz babes hirukoitza jartzea proposatuz Alta, legearen baitan egindakoa ez da EH Bilduk gai honetan egin duen lan bakarra. Arestian aipatu moduan, Jaurlaritzak ez du asmorik izan haustura hidraulikoa alboan uzteko. Horrela, frackingaren egoeraren “monitorizazio” lana orokorra eta jarraitua izan da: eskatutako baimenen inguruan dokumentazioa eskatu, Jaurlaritzak dituen asmoez galdetu, enpresa zulatzaile energetikoekin egindako hitzarmenen kopia eskatu, Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi S.A enpresa publikoaren aurrekontuak zaindu... Horiek guztiak egin ditu EH Bilduk, kalean fracking-aren aurka zegoen iritzi orokorrari segida politiko-instituzionala emateko.
Balantzea
5
Garoña berriro irekitzea erabakiz gero, Endesa eta Iberdrolarekin harremanak eteteko eskaera Jaurlaritzari bilkuran (2014ko martxoa)
GAROÑA Adierazpen politikoetatik harago... Hamaika aldiz Gasteizko Legebiltzarrak adierazpen politikoa egin du Garoñaren itxieraren alde. Bukatu berri dugun legegintzaldian behin baino gehiagotan egin du pronuntziamendua, eta gauza bera gertatu da aurrekoetan. Aldiz, oraingoan bada berritasunik: lehenengo aldia izan da adierazpena aho batez egin izan dena. Izan ere, presio sozialaren eraginez, oraingoan Alderdi Popularra ere gaineratu da adostasunera.
Ingurumena Garapen iraunkorraren kontzeptua zentzuz husten jarraitzen dute, baita legebiltzarrean ere
EH Bilduk bultzatu ditu adierazpen horietako asko. Baina, hor ez da Garoña eta energia nuklearraren inguruko lanketa amaitu. Bi ardatz izan ditu gure lau urteko periplo honek atal honetan: lehena, agerian uztea gainontzeko taldeek lobby energetikoari benetan eta praktikan aurre egiteko duten ezintasuna; eta bigarrenik, Jaurlaritzak, erakunde gisa, askoz ere gehiago egin dezakeela Garoñaren itxieraren alde. Hortik abiatuta, itxieraren aldeko ekimenetatik harago joan gara: Nuclenor enpresaren (Garoñaren jabea) agerraldia eskatu genuen; biltegi nuklearrari helegitea jartzeko ekimena bultzatu genuen; Jaurlaritzak Iberdrola eta Endesarekin harreman ofizialak etetea eskatu genuen...
6
David Hoyos eta GermĂ Bel irakasle eta adituen agerraldiak azpiegitura handien kostu/ onura azterketen inguruan (2015eko martxoa)
7
Busturialdeko Ur Partzuergoaren batzarburuaren (Iratxe Arriola) agerraldia, EH Bilduk eskatuta (2014ko apirila)
AHT
URDAIBAIKO SANEAMENDUA
Etorkizuna hipotekatu nahi digute
Lehentasun kontu bat da
Honezkero 6.000 miloi â‚Ź publiko hipotekatu dituzte Euskal Y-aren proiektuan. Hipoteka pisutsua gure etorkizunerako, ezbairik gabe.
Urdaibai da ingurumen ikuspegitik Euskal Herrian babes maila zabalena duen ingurunea. Biosferaren erreserba, Kontserbazio Bereziko Eremua eta Hegaztien Babes Bereziko Eremua da, hain zuzen. Bada, eskualdeko herrietako ur zikinak zuzenean isurtzen dira estuariora, ingurua kutsatuz, biodibertsitateari kalte eginez eta hondartzak itxiaraziz. Munduan dagoen biosferaren erreserba bakarra izango da egoera honetan.
Legegintzaldi honetan gai honetan izan dugun lan ildo nagusia hurrengoa izan da: AHT zilegi eta beharrezko egingo lukeen kostu/onura azterketarik ez dagoela publiko egitea. Alegia, ze mesede egingo digu? Ze ondorio positibo izango du ekonomian? Jaurlaritzak azterketa seriorik egin gabe ekin zien obrei. Eta, badirudi, emaitzak ikusita, ez duela asmorik horrelakorik egiteko. EH Bilduk bilkuretan eta batzordeetan zuzenean galdetu die hainbat aldiz Jaurlaritzaren bozeramaileei gai honetaz. Gainera, horrelako azpiegituretan kostuak eta onurak aztertzen adituak direnak ekarri ditugu ganberara, testigantza eman dezaten (estatu mailan ez omen dago abiadura handiko trenik zeinek ez eraikuntza eta ezta ustiapeneko kostua berreskuratzen duenik); eta birritan proposatu dugu aipatutako txostena EHUko aditu talderen batekin egitea. Bietan muzin egin diote kostu/onura txostena egiteari, baina, era berean, agerian utzi dugu galdera ugari erantzun gabe uzten ari direla historiako obrarik handienean.
50 milioi â‚Ź behar ziren obrak egin eta egoera horrekin bukatzeko. Hala, ekimena aurkeztu genuen eta baita onartu ere, 2014ko urrian. Ondorioz, Jaurlaritzak lau urteko epean beharrezkoak diren diru partidak bideratuko ditu lan hori egiteko. Aldiz, jakina da Jaurlaritzak beste lehentasun batzuk dituela, eta erritmo geldoegia du Urdaibaiko saneamenduaren obretarako: 2016 urterako 18 milioi hitzartuta zeuden eta 13 soilik jarri ditu.
Urdaibaiko saneamenduaren inguruko proposamena (2014ko urria)
Balantzea
8
LAGen berrazterketa sakona eta parte-hartzailea egiteko proposamena eta eztabaida osoko bilkuran (2013ko urtarrila)
LURRALDE ANTOLAKETARAKO ARTEZPIDEAK Oinak lurraldean, eta burua etorkizunean Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan 85.000 etxebizitza hutsik egoteak badu zerikusirik gure lurraldea antolatzeko moduarekin. Bizkaian ziklo konbinatuko lau zentral izateak, merkatal gune erraldoiak eraikitzen jarraitzeak, herritar gehienei zerbitzurik emango ez dion Abiadura Handiko Trenaren aldeko apustua egiteak... horrek guztiak ere badu zerikusirik lurraldea antolatzen dugun moduarekin.
Ingurumena Garapen iraunkorraren kontzeptua zentzuz husten jarraitzen dute, baita legebiltzarrean ere
Hala, Lurraldearen Antolamendurako Gidalerroek (LAG) arautzen dute hori guztia. Gai teknikoa dirudien arren, erabaki politikoen menpe dago goitik behera. Eta zentzu horretan, EH Bilduk lan politikoa egin du legebiltzarrean, LAGek herri ikuspegidun garapen jasangarriago baten alde egin dezaten. 1997an onartu ziren eta jada gaur egungo errealitate ekonomiko eta sozialaren ikuspegitik zaharkituak daude. Hala, berrazterketa kritikoaren beharra eraman dugu ganberara. Gainera, berrazterketa hori ezinbestean herritarren parte-hartzearekin egin behar zela defendatu dugu. Baita lortu ere. 2013an ekimena onartu zen eta Jaurlaritzak, kostata, baina ekin dio berrazterketa prozesuari legealdi bukaeran: eskualdeka eta sektoreka hasi dira hausnarketak.
9 Mugikortasun jasangarri baten aldeko apustu garbia egin dugu. Oinarri hauetatik abiatu gara: egungo ereduaren mugak salatzea, lurralde antolaketa arduratsu baten ondoriozko garraio plan integral jasangarri bat eskatzea, eta garraioa antolatzeko eskumen eta tresna guztiak exijitzea. Txartel bakarraren aldarrikapena mahai gainean Aldarrikapena aspaldikoa da: Euskal Herri osorako garraio publiko guztietan erabiltzeko txartel bateratua. Hala, EH Bilduk 2014ko urtarrilean, mugikortasun eredu iraunkor baten alde, txartel bakar bateratua sortzeko proposamenak erregistratu zituen Euskal Herriko erakunde nagusietan, baita Gasteizko Legebiltzarrean. Garraio eroso, eskuragarria eta merkea izatea da azken helburua. Baina ez hori bakarrik, sistema horrek aukera emango luke deskontu eta tarifikazio sistema orokorra ezartzea Euskal Herri osoan.
Txartel bakarra ezartzeko EH Bilduren prentsaurreko nazionala
ekimena onartu eta agindua eman zion Jaurlaritzari proiektua eteteko. Alta, beranduago, EAJk interes partidistengatik proiektua martxan jartzea erabaki zuen. Pasantea gelditzeaz gain, oro har Gipuzkoako eta, bereziki, Donostialdeako garraioa hobetzea zen eskaeraren helburua. Denborak arrazoia eman dio EH Bilduri, gaur egun obra horren alternatibarik badagoela frogatu baita.
Txartel bakarra ezartzeko EH Bilduren prentsaurreko nazionala
Tren zerbitzuaren hobetzearen alde Inbertsioetarako lehentasunak pasantean edo AHTn jarri dituen gobernuaren aurrean, herritarrek gehien erabiltzen duten tren zerbitzu eta trenbide sarea hobetzen jarri ditugu gure lehentasunak.
Donostiako pasantea gelditzeko ekarpena 2013an Donostiako pasantea gelditzeko ekarpen garrantzitsua egin genuen legez besteko proposamen baten bitartez. Hala, legebiltzarrak
Trenbide-zerbitzuaren arrazionalizazioaz ekimena (2013ko urria)
Balantzea
Euskara da gure hizkuntza. Euskal Herriko hizkuntza, izena eta izana ematen diguna. Alabaina, euskara hizkuntza gutxitua da. Hau da, hizkuntzen arteko ukipenean mendeko egoeran dagoen hizkuntza.
Hizkuntzaren normalizazioa Gure lanak bi alde izan ditu: arazo zehatzei jarraipena eta oihartzuna eman, eta normalizazio ereduaren inguruko hausnarketa orokorrago bat abiatu
Hizkuntzaren normalizazioaren terminoa zentzuz husten jarraitzen dute, baita ganbera honetan. Hizkuntza gutxitua babestea izan beharko litzateke helburua, hurrengo belaunaldiei guk izan duguna, gutxienez, uztea. Baina Jaurlaritzak publizitate kanpaina garestian jarraitu behar duela iritzi dio: mugak euskaldunen hizkuntza eskubideei, ez estatuaren zapalkuntzari. Hau da, hizkuntza politika interes alderdikoien mesedetan jartzeko erraztasunak ematea izan da Jaurlaritzaren politika nagusia. Horren aurrean, gure lanak txanponeko bi aldeak izan ditu: arazo zehatzei jarraipena eta oihartzuna eman, alde batetik; bestetik, gure hizkuntza normalizazio ereduaren inguruko hausnarketa orokorrago bat abiatzea. Azken hori, adibidez, EH Bilduren ekimenez egindako lana. Hilabeteak eman ditugu adituak entzuten, proposamenak eztabaidatzen... behinik behin, gai honek merezi duen eztabaida publikoa sustatzeko. Aduna, Albiztur, Altzaga, Amezketa, Anoeta, Antzuola, Arama, Azkoitia, Beizama, Berastegi, Bergara‌ arlo honetako borrokaren izen propio batzuk horiek izan dira.
1
EAEn Espainiako Gobernuaren ordezkaria egiten ari den euskararen erabileraren aurkako kanpaina salatzeko ekimena (2015eko martxoa)
2
2014an Lakuak aurkeztu zuen Euskararen Agenda Estrategikoari eman genuen erantzuna (2014ko urria)
EUSKARAREN ARNASA-GUNEEN DEFENTSA
EUSKALDUNTZEN
Pairatzen dugun hizkuntza gutxiarekiko zanpaketa ikaratzeko modukoa da. Alegia, kanpotik ekarri behar digute hizkuntza erabileraren eredua nagusiki, gure hizkuntzaren beharrizanak zokoratzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, zehazki, euskararen erabileraren %13 inguruko maila eskasera iristen gara.
Euskara guztion hizkuntza bada ikasteko aitzakiarik ez!
Jaurlaritzak subiranotasun linguistiko lortze aldera urratsak eman ditzan jarduera ugari egin dugu Legebiltzarrean, EH Bilduren ekimenez.
Helduen euskalduntzeko politika Jaurlaritzak egin duen politika eskasaren irudi perfektua izan da legegintzaldi honetan: aurrekontuen murrizketa zorrotzen aldeko apustu garbia, interes alderdikoei lehentasuna eman eta herritarrei eztabaida eta informazioa ezkutatzea. Euskaraz jakitea eta erabiltzea eskubidea bada, eta horrela aldarrikatzen du EH Bilduk, eskubide hori gauzatzeko administrazio publikoak behar besteko baliabide jarri behar ditu. Doakotasuna eskatu dugu herritarrek euskara ikasteko egiten duten ahalegina garesti ordaindu behar izan ez dezaten. Dirua egon badago, borondate politikoa da giltzarria.
Doakotasuna eskatu dugu herritarrek euskara ikasteko. Izan ere, dirua egon badago.
Balantzea
3
Ikusi hemen Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko informazioa.
BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA Euskararen normalizazio prozesuak ez du etenik. Maila jasoa xedea, hobekuntza bidea EH Bilduk, herriaren zerbitzuan, erabaki du bere lana eta jarduera euskaraz egitea. Horretarako erabaki genuen gure jarduera ikuskatua eta ebaluatua izan behar zela gure lana ahalik onena izan dadin. Horregatik engaiatu ginen Bai Euskarari Ziurtagiria elkartearekin.
Hizkuntzaren normalizazioa Gure lanak bi alde izan ditu: arazo zehatzei jarraipena eta oihartzuna eman, eta normalizazio ereduaren inguruko hausnarketa orokorrago bat abiatu
4
“2015eko euskara aurrekontuaren zekenkeria�, iritzi artikulua
5
EiTB euskara hiztun elkarte osoari heltzeko ekimena (2016ko maiatza)
EUSKARAREN AURREKONTUAK
HEDABIDEAK
Efikazak eta aurrerakoiak izateko aurrekontu orokorraren % 2a beharko litzateke
Euskararen hiztun elkarteak hedabide sare publiko, nahiko eta kalitateko behar du
Finantza-krisia hasi zenetik murrizketak eta zerbitzu publikoen kalitatearen galera orokorra izan bada ere, hizkuntza politikaren kasuan bereziki larria izan da.
Hamaika aldiz Gasteizko legebiltzarrak eztabaidatu du EiTBren egoera eta erabilera tamalgarria. Hala, bukatu berri dugun legegintzaldian behin baino gehiagotan salatu dugu hedabide publikoen erabilera alderdikoia.
Jaurlaritzaren hizkuntza politikarako aurrekontua ez da iristen % 1 izatera. Horrela ezinezkoa da hizkuntza gutxituaren normalizazio prozesuan aurrera urratsak egitea. Are okerrago, horrela jarraituz gero arriskuan jartzen da orain artean lortutakoa. EH Bilduk bere egiten du Euskararen Gizarte Erakundearen KONTSEILUAK egindako azterketa, eta hori defendatu du legebiltzarrean. Horren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuen % 2 beharko litzateke hizkuntza politika egokia finantzatu ahal izateko.
Jaurlaritzaren hizkuntza politikarako aurrekontua ez da iristen % 1 izatera
Euskal Irrati Telebistak sorrerako legean esaten duenez, bereziki, euskararen sustapena eta zabalkunde du xedea, herritarren eskubideei eta askatasunei dagokionez. Hizkuntzari dagokionez, EiTBekoak dira euskararen hiztun elkarteak bere hizkuntzan dituen hedabide publiko bakarrak. Eta jakina da, edozein hizkuntzaren biziraupenerako eta hizkuntza gutxituaren normalizaziorako hedabideak funtsezkoak direla. Hizkuntza gutxitua normalizatzeko hedabide-sare nahikoa eta euskararen hiztun elkarte osora iristen dena aldarrikatu dugu lau urte hauetan.
Legegintzaldian behin baino gehiagotan salatu dugu hedabide publikoen erabilera alderdikoia
Balantzea
Etapa berriak eta indar korrelazio berriak etorkizuna itxaropenez begiratzera eraman gintuen
EiTBren eraberritzearen premia inork gutxik auzitan jartzen du gaur gaurkoz. Hala, esan behar dugu aukera galdua, legealdi galdua izan denaren sentsazioaz geratu garela. Herri honentzat hain beharrezkoa den eta gainbehera etengabean dagoen EITBren egoerarekin kezkatuta jarraitzen dugu. Alberto Surioren ondorengo etapa honek, legebiltzarreko indar korrelazio berriaz batera, etorkizuna itxaropenez begiratzera eraman gintuen. EITBri hain beharrezkoa zaion astinaldi eta haize freskoa emateko gai izango ote ginen galdetzen genion gure buruari. EITBren Zuzendaritza ere EAJ eta PSEren arteko itun bidez ezartzeak, aldiz, lehen unetik jarraikortasunera mugatua egongo zen legealdi baterako norabidea markatzen zuen, eta hala izan da. Anbiziorik gabe, erronkarik gabe, estrategiarik gabe, jarraikortasun hutsa.
Herri bezala, kalitatezko hedabide publiko baten beharrak eta aldi berean, EITBk egun dituen gabezi eta jarrerek eragindako ia ezinezko oreka etengabean aurkitu gara. Informatiboetako ildo editorialak, hedabide publikoen irizpideetatik urrun izan dira sarritan. Bestalde, urteetako pertsonal politika negargarriak EITBren jarduera baldintzatu dezaketen ondorioak uzten ari da.
EiTB EITBren Legea zaharkitua geratu da. Egungo errealitateari egokitutako eredu batez hausnartzen hasteko garaia dela deritzogu
1982an sortuz geroztik, euskararen, teknologien eta komunikazio ohituren bilakaerek ezagutu gabeko paradigma berri baten kokatzen dute EITB. Euskara ulertzeko gai zirenak populazioaren herena izatetik, erdia baino gehiago izatera igaro dira. Beraz, balizko ikus-entzulegoa izugarri hazi da. Hori aukera moduan ulertzen dugu. Internet eta digitalizazioak, 82an bi katerekin lehiatzetik, ehundaka katerekin lehiatzera eraman du. Arriskua da azken hori, baina baita aukera ere. Kalitatezko hedabide publikoak eta hauek bete beharreko funtzio soziala izango dira EITBren gaineko eztabaidako oinarriak. 82ko EITBren Legea zaharkitua geratu da, beraz, egungo errealitateari egokitutako eredu batez hausnartzen hasteko garaia dela deritzogu. Hasieran esan bezala, legealdi honek zentzu horretan taxuzko urratsik emateko aukerarik eskaini ez badu ere, helburu horrek markatu du EITBren gaineko EH Bilduren jarduera instituzionala. Hori izango da xedea datorren legealdian ere, bide batez gainbeheran duen herritarren atxikimendua berreskuratzen joateko.
1
EiTBren kontrolerako batzordean gogorarazi genion EiTBren zuzendari Maite Iturberi urteetan egindako pertsonal politika negargarrien ondorioz kaleratzeak egiten ari zirela (2013ko ekaina)
2
EH Bilduren ekimenez legebiltzarrak onartutako ekimena, ETBren emisioa Nafarroan berriro ikusi dadin (2016ko ekaina)
EiTBren PLANTILLA ESTRUKTURALA
EiTB EUSKARAREN LURRALDEAN
Pertsonal politika negargarriak sortutako anabasarekin bukazeko proposamenak
EiTBk euskal komunitatearekin bat egiteko ekimenak aurkeztu ditugu
Aukera berdintasunaren irizpiderik gabe egonkortutako lanpostuak, zuzenean irizpide finko eta zehatzik gabe izendatzen diren gestoreak, EITBren orbitara sortutako lagunen enpresak, kiebrak jo eta EITBn betikotzen diren lanpostuak, arautu gabeko lan poltsak, kalte ordainetan joandako dirutzak‌ Nola da posible egoera honetara heltzea?
Legegintzaldi honetan ETBk bere eguraldi mapa aldatu du, gaur egun, euskararen eremu naturala islatzen duelarik. Aldaketa hori EH Bilduk legebiltzarrean aurkeztutako ekimen baten ondorioz lortu zen 2013an. ETBren mapa berriak Euskal Herriaren zatiketa politikoadministratiboa irudikatzen duen arren, aurreko legegintzaldian Patxi Lopezekin (PSE) egindako aldaketetan (mapak ez zuen euskal komunitatearekin bat egiten) atzera egiteko urrats bat gehiago da.
Egoera hori ez da goizetik gauera hartutako erabakien ondorioak. Andoni Ortuzar EITBko zuzendari zeneko garaitik datorren ondare kudea ezina da. Anabasari irtenbidea ematen joateko oinarrizko urrats gisa EITBk behingoz talde osoaren egiturazko plantilla zehaztu beharra defendatu dugu, ardurak eta lanpostuak esleitzeko erabiltzen diren prozeduretan gardentasunaz batera. Norabide horretan EH Bilduren ekimenez aurrera atera zen, 2016a bukatzerako Zuzendaritzak, langileen ordezkaritzarekin adostuta, EITBk izan behar duen egiturazko plantilla zehaztea.
Ildo horretatik, komunikabide publikoak euskararen suspertzea eta integrazio politikoa oinarri hartuta lan egin behar duela defendatu dugu legegintzaldi osoan zehar. Hala, arlo honi dagokionean legegintzaldi bukaeran beste adierazpen politiko baliotsu bat sustatu du koalizioak ganberan. Gasteizko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari eskatu die berehala berriz ekiteko emisioei.
Balantzea
3
ETB3ren edukien azterketa egiteari buruzko ekimena (2014ko otsaila)
#ETBnSexismorikEZ EiTB sexismotik aldentzeko ekimenak Hedabideak sozializazio tresna indartsua direla kontuan izanda, arreta berezia jarri dugu EITBren edukietan. Izan ere, EITB hedabide publikoa izanda, balio eta harremaneredu sexistak gainditzeko paper eredugarria jokatu beharko lukeela uste dugu. Hautsak harrotu zituen 2014ko ekainean ETB2n eskaini zuten Cuadrilla Busca Cita programak, sexismoz gainezka agertu zitzaigulako. Gau horretan eta hurrengo egunetan #ETBnSexismorikEz traolak sare sozialak bete zituen eta EHBilduk EITBren Administrazio Kontseiluan eta legebiltzarrean programa kentzeko eskaera egin zuen. Denon indarrari esker, EITBk programa erretiratu zuen.
EiTB EITBren Legea zaharkitua geratu da. Egungo errealitateari egokitutako eredu batez hausnartzen hasteko garaia dela deritzogu
Lorpena gazi-gozoa izan da, ordea, ikusita EITBk estereotipo eta rol sexistak indartzen dituzten programak, edukiak eta ideiak zabaltzen jarraitzen duela. Argi daukagu ordea, EITBk harreman-eredu alternatiboak, horizontalak eta askeak sustatu behar dituela. Zer ikusi, hura ikasi. Horregatik, 2014ko otsailean, ETB3 haurrentzako katean edukien azterketa bat egitea proposatu genuen, pertsonaia protagonisten sexua, ezaugarriak, balioak, harremanmotak, estereotipoak, edukien mezuak, etab. aztertuko zituena. EAJk atzera bota zuen gure proposamena, ordea, beharrezkoa ez zela iritzita.
4
EiTBren erreformarako EH Bilduren proposamena (2014ko otsaila)
EiTBren ETORKIZUNEKO EREDUAZ HAUSNARKETA
5 IKUS ENTZUNEZKOEN LEGE PROPIOA Euskal esparru komunikatiboa irudikatu eta arautzeko beharraz
EiTBren erreformarako prozesu parte-hartzailea EITB izan behar denaz hausnarketa zabaltzeko garaia da. Beronen funtzio soziala mahai gainean jarri eta horren harira, askotariko eztabaida, anitza sustatzeko garaia. Azken aldian, EITB izaten ari den audientzien gaineko eztabaida zein kezkak inoiz baino nabarmenago ari zaizkigu agertzen. Ikus entzunezko ezein hedabidek dakar berekin eztabaida hori eta saihestezina da. Funtzio soziala lehenesten badugu ere, egia da jendartearen aldetik jasotzen den atxikimenduaren erakusle ere badirela. Audientziak gora-behera, EITB balizko ikus entzulegoaren artean atxikimendua galtzen ari da eta berreskuratzen hastea izan behar da lehen eta erronka nagusia. Zer da EITBk eskaini eta besteek ezin dutena? Berritzailea eta bereizgarria dena? Hurbiltasuna. Horra hor erein beharreko zorua. Euskal jendarteak egunero bere burua bertan islatua ikusiko duen proiektuaz ari gara. Esan bezala horretarako ezinbestekoa iruditu zaigu EITBren etorkizuneko ereduaz hausnarketa sustatzea. EH Bilduk, legebiltzarraren eta UPV/EHUren arteko Hitzarmen bat proposatu zuen, EHUk metodologia parte hartzaile bat proposa zezan Legebiltzarreko paretak gainditu eta sektore asko bilduko dituen hausnarketa burutzeko.
Herri bertebrazioa ezin da ulertu, herri horretako hedabideentzat, ezaugarri propioekin propio egin gabeko lege marko eta arautzailerik gabe. Are gutxi, hizkuntza gutxitua eta burujabetzarik ez duen herri batez ari bagara. Sarritan hitz egin da EITBren 1982ko sorrera Legea aldatu beharraz. Zaharkitua geratu den lege horretaz, izan ere, hedabideen esparruan egondako bilakaerek ezinbesteko egiten dute. Hainbatetan defendatu dugu EH Bildutik ere. Hala ere, EITBren Lege aldaketarekin bateragarri, euskal esparru komunikatiboa osotasunean definitu eta arautzeko beharraz aritu gara batik bat, beste alderdi guztiek osotutako harresiaren kontra joaz etengabe. Horretarako Ikus-Entzunezkoen Lege propioa dagokion Kontseiluarekin abiapuntua da, programazioaren, operadoreen, emisioen, hizkuntza ehunekoen‌ oinarrizko arauketa egin ahal izateko. Etorkizun hurbilean nahitaez hartu beharreko erronka da oihaneko legetik at gure etxea txukuntzen hasteko.
Hedabideen esparruan egon diren bilakaerek ezinbesteko egiten dute legearen aldaketa
Balantzea
6
EiTBn ikus-entzulearen babeslearen figura sortzeko EH Bilduren ekimena (2014ko otsaila)
EiTBren INFORMATIBOEN OBJEKTIBOTASUNA Ikus-entzulearen babesle figura, besteak beste, hartu beharreko neurri bat Albistegien nolakotasuna hedabideen ezaugarri nagusietakoa da. Independentzia, objetibotasuna, aniztasuna‌ hedabide publikoen lerro informatiboan auzitan jarri ezin daitezkeen irizpideak izan behar dira.
EiTB EITBren Legea zaharkitua geratu da. Egungo errealitateari egokitutako eredu batez hausnartzen hasteko garaia dela deritzogu
EH Bilduren aburuz, EITBren ildo editorialak sarritan urratu ditu aipatu irizpideak. Agintean den gobernuaren jarduera goresteko joera, albistegietan beronen gehiegizko presentzia, eta kasurik txarrenean, notizia konkretuak ezkutatzeko saiakerak ere izan dira, baita legegintzaldi honetan zehar ere. Halakoak gerta ez daitezen ezarri beharreko kontrol mekanismoak dira gakoa. EH Bilduk nagusiki bi neurri proposatu ditu legealdi honeta: lehena, albistegien arduradunak hautatzeko karrera profesionala ezarri beharra,alegia, froga bidez hautatuak izatea kontuan izanik egun, guztiak ere konfiantzazko karguak direla; eta bigarrena, Ikus Entzulearen Babeslearen figura, ikus entzuleek izan ditzaketen kexak bideratzeko zerbitzua, hainbat hedabidek jada daukaten bezala.
Balantzea Legealdi honetan zazpi izan dira gure helburu nagusiak, kultura alorrean: 1. Oinarrizko kultura indartzea. 2. Euskarazko kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta plazak areagotzea. 3. Balioetan oinarritutako kultura politika parte-hartzaileagoa sustatzea. 4. Kulturarentzat aurrekontu duinak lortzea. 5. Jaurlaritzaren kultura politika eza eta nora eza salatzea. 6. Kultura eragileen ahotsa Gasteizko legebiltzarrera ekartzea.
Zintzoak izan nahi dugu eta autokritika egiten dugu nahi adina eragitea ez dugulako lortu. Baina era berean, ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu
7. Gure ondarea babestu
Kultura Ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu; soluzioen eta adostasunaren bila joan gara, betiere eragileekin elkarlanean
Sei helburu horiek oinarri hartuta, legealdi osoan zehar eragiten saiatu gara, baina aitortu behar dugu ez zaigula batere erraza egin. Lehenik eta behin, oro har talde politiko guztietan kulturak duen espazio eskasagatik, edota beste era batean esanda, politikagintzan oro har ez dagoelako kulturarekiko konpromiso sendorik. Bigarrenik, kontuan hartu behar da bakoitzaren ardura maila ez dela berdina, ez baita gauza bera gobernuan ala oposizioan egotea, nondik zailagoa den nahi beste eragitea. Eta hirugarrenik, kultur munduaren atomizazioak eta desartikulazioak ere ez digutelako horretan lagundu. Eta horren aurrean, guk zintzoak izan nahi dugu gure buruarekin eta autokritika egiten dugu nahi adina eragitea ez dugulako lortu. Baina era berean, ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu, eta soluzioen eta adostasunaren bila joan gara, betiere eragileekin elkarlanean eta euren beharrei erantzunez (ez dira gutxi izan gure bitartez Gasteizko legebiltzarrean ahotsa izan duten kultur eragileak). Zentzu horretan esan beharra daukagu legealdiaren erdialdean jaiotako GEUK, Guk gEUre Kulturaz ekimena oso proposamen interesgarria iruditu zitzaigula. Bertan parte hartzeaz gain, euren eskaerak bideratzeko ahalegina egin genuen, uste baitugu tankera honetako proposamenak izan daitezkeela sektoreari hauspoa emateko biderik egokiena. Zoritxarrez ez zuen aurrera egin. https:// geuk14.wordpress.com/
1
Kultura arloan egindakoaren balorazioaren berri eman dezan Jaurlaritzaren agerraldia eskatu genuen batzordean (2013ko abendua)
KULTURA AURREKONTUAK Kultura gastu legez Jaurlaritzak, ez inbertsio legez Kultura terminoa oso labainkorra da, eta tamalez halakoxea da berarekiko tratua ere; tamalez diogu, kontuan hartzen badugu kultura dela biderik naturalena eta sendoena gizartea kohesionatzeko, batez ere gaur egun bizi dugun asimilazio eta globalizazio kulturalaren aurrean. Kulturak jendartea egituratzen du, identitate iturria da, balioak transmititzen ditu, begirunea ardatz. EH Bildurentzat kultura inbertsioa da eta ez gastua: zentzu honetan, Jaurlaritzaren aurrekontuak ikusi besterik ez dago jabetzeko kulturari ematen dion pisu penagarriaz, aurrekontu osoaren % 0,49 soilik, hain zuzen. Jaurlaritzarentzat kultura gastua da, sektorea gero eta egoera itogarriagora eramanez.
Zintzoak izan nahi dugu eta autokritika egiten dugu nahi adina eragitea ez dugulako lortu. Baina era berean, Gainera, salatu dugu Lakuaren eta EAJren “kultura politika� ikusle pasiboak sortzen dituen makrokulturari begirakoa dela, eta ez
herritar aktiboak hezten dituen oinarrizko kulturari begirakoa. Ondorengo datuek berresten dute baieztapen hori: Kultura sustapenean inbertitu diren 35 milioietatik, Tabakalerak 3 jaso ditu, eta D2016-k, 5. Sustapen partidaren laurdena, hain zuzen. Ondarearen ataletik, Guggenheimek 4,5milioi jaso ditu. Ondare partidaren laurdena, kasu honetan ere. Horren aurrean, ekimen desberdinen bitartez agerian utzi nahi izan dugu Jaurlaritzaren eta Kultura Sailaren inakzioa, kultura politika. Baina aitortu behar dugu mikrokosmo ugariz osatutako kultura ekosistema anitza oposiziotik kudeatzea kostatu zaigula. Eta ondorioz, zailtasunak izan ditugu gure eredua definitu eta horren arabera globalki eragiteko, eta ez sektorialki, egin dugun legez.
Iruditzen zaigu egungo kultura politikaren ereduak muga jo duela eta eredu berria birpentsatu behar dela. Horretarako, funtsezkoa da eragileak entzutea Zentzu horretan iruditzen zaigu egungo kultura politikaren ereduak muga jo duela eta eredu berria birpentsatu behar dela. Iruditzen zaigu kultura politikaren bigarren belaunaldia etorri behar dela. Eta horretarako funtsezkoa da egindakotik eta ez egindakotik ikastea, eragileei entzutea eta eragileekin politika adostuak diseinatzea, parte-hartze gune errealak eraikiz.
Balantzea
2 EUSKARAZKO KULTURA ARDATZ Jaurlaritzak kultura zehar lerrotzat hitzez, arreta eskasa ekintzez Euskarazko kulturaren sustapenari dagokionez, eragiten saiatu gara lehentasunezko tokia har zezan, baina legealdi hasiera-hasieratik Jaurlaritzaren erantzuna izan da eurek euskarazko kultura zehar lerrotzat jotzen zutela eta horren arabera kudeatuko zutela gaia.
Kultura Ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu; soluzioen eta adostasunaren bila joan gara, betiere eragileekin elkarlanean
Esan beharra daukagu EH Bilduk ere hartzen duela euskarazko kultura zehar lerrotzat, baina izaera horri dagokion kudeaketa egokirik egon ezean zaila da oso eragitea. Eta azkenean guk aurreikusi bezala, zehar lerro horri lehentasunik ez emateak ekarri duena izan da azkenik arreta eskasa eskaintzea, lau urte hauetan euskarazko kulturaren egoera hauskorra areagotuz. Horregatik, zenbait kultur eragilek egindako ahaleginari esker sortutako Jalgi, Euskal Kulturaren Plaza Ibiltaria (http://jalgika.eus/) zoriondu nahi genuke; sortu denetik erreferente moduan izan dugu, euskarazko kulturajarduerak eskaini eta euskal sorkuntzaren alde, neurri zehatzak eta estrategia komun bat abiatzeko egitasmoa.
Jaurlaritzak ez dio lehentasunik eman euskarazko kulturari. Arreta eskasa eskaini dio, esparru horren egoera hauskorra areagotuz
3
60 kultur jaialdiri diru-laguntzak ez kentzeko eganberak EH Bilduren ekimenez onartu duen abazpena (2016ko uztaila)
4
D2016 babesteko EH Bilduk, EAJk eta PSEren ekimena (2013ko maiatza)
OINARRIZKO KULTURA HELBURU
DONOSTIA 2016
Kultura gastu legez Jaurlaritzak, ez inbertsio legez
Balioen kultura, eta tokiko zein barneko aldaketak eta elkarbizitza sustatzen dituen Hiriburutza
Jaurlaritzaren kultura politika eskasaren beste adibide tamalgarri bat ere bada legealdi amaieran kultura arloko jaialdietarako diru-laguntzen deialdia kendu izana. Diru-laguntzak kenduta, Jaurlaritzak arriskuan ipini du hainbat erreferentziazko kultura jaialdiren biziraupena. Salatu eta ekimena hartu dugu. 60 jaialdi ingururi diru-laguntzak kenduta, Jaurlaritzak arriskuan ipini du hamarnaka kultura jaialdiren biziraupena. Adibide batzuk aipatzearren: Mangamore, Getxophoto, Bilbaina Jazz Club, Bidasoa Folk Jaialdia, Zinegoak, Loraldia, Topagunea: Kultur Errota, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Araia Asparrenako Umore Antzerkiaren Jaialdia, eta abar. EH Bilduk salatu duenez, Donostia 2016 bultzatzeak ezin du ekarri oinarrizko kulturari kalte egitea. Hala, legegintzaldi bukaeran proposamena egin dugu Lakuak bere erabakia zuzendu eta aurrekontuetan aurreikusitako diru-partida bideratzeko; aurrera atera da nahiz eta jeltzaleek aurka bozkatu.
Donostia 2016ren egitasmoa Donostiako udaletik kudeatzea egokitu zitzaion EH Bilduri, eta legebiltzarretik bultzatzea. Hala, batetik, egitasmoarekiko logikoak diren zalantza guztiak gaindituz (egitasmoaren handitasuna, kultura sektorearen egoera larria, eta kapitalaren Europan sorrera duen egitasmoa izatea), eta herria, balioak eta eraiki nahi dugun herrietako Europa ardatz, ilusioz ekin genion lanari, eredu parte-hartzailea bultzatuz. Hala nola, iparra turismoan jartzen ez duen Hiriburutza aldarrikatu genuen, tokiko eta barneko aldaketak eta elkarbizitza sustatzen dituena. Baina bide horretan EH Bildu udal gobernuan egon bitartean oztopo bat bestearen atzetik izan zen jasotako “laguntza guztiaâ€?, Madrilgo gobernutik, Jaurlaritzatik, legebiltzarretik bertatik, nahiz Udaletik. Egun balioetan oinarritutako eredu parte-hartzailea bultzatzen jarraitzen dugu dagokigun eremutik, inori oztopoak jarri barik, baina bai salatuz, baita legebiltzarrean ere, udal gobernu berriak hartutako erabakiak: Kortxoenearen eraisketa, Kalostraren itxiera, Zezenak kulturaren ordez‌ eta beste maila batean, Bellas Artes dekapitatzea, Usoa bukatu gabe egotea, Haizeetako Orrazia ere konpondu ezinik ibiltzea...
Balantzea
5
Ikus-entzunezko sektorearen etorkizuna bermatzeko ebazpen garrantzitsua onartu zuen legebiltzarrak, EH Bilduren ekimenez (2016ko ekaina)
IKUS-ENTZUNEZKOAK Arriskuan dagoen euskal zinemagintzari lagunduz Ikus-entzunezkoen sektorearekin legealdi hasierahasieratik elkarlanean aritu gara zenbait proposamen aurrera atera nahian, eta azkenik, legealdi amaieran urrats garrantzitsua ematea lortu dugu, euskal ikus-entzunezko sektorea indartzeko eraginkorrak diren neurriak hartu eta bitartekoak jartzeari buruz. Euskal Herrian egiten den zinema guztia dago arriskuan, batez ere euskaraz egindakoa, finantzaketan murrizketa handiak izango baititu Madrilen sektoreari zuzendutako diru-laguntzen harira hartutako erabakien ondorioz.
Kultura Ez gara salaketa edo kritika hutsean kokatu; soluzioen eta adostasunaren bila joan gara, betiere eragileekin elkarlanean
Hala, 2016ko ekainean EH Bilduren ekimenez onartutako proposamenaren ondorioz, Jaurlaritzak datozen aurrekontu proiektuetan ikus-entzunezko industriaren sustapena ekarriko duen funtsa ezarriko du, besteak beste.
6
EH Bilduren ekimenez, Uruñuela Dantza Kontserbatorioa sare publikoaren baitan sar dezala eskatu zion Jaurlaritzari (2014ko azaroa)
KULTURA FORMAKUNTZA
7
Antxustegi atun-ontzi historikoarekin egin dugun lana eredugarria izan da. Euren aldarrikapenak legebiltzarrean entzun dira (2015eko urria)
GURE MEMORIA, GURE ONDAREAREN DEFENTSA
Uruñuela babesteko lehen urratsa egitea lortu dugu Eragileekin elkarlanean Jaurlaritza behartzeko Dantzerti arte eszenikoetako goi mailako eskolaren sorrera bultzatu dugu Eszenika plataformarekin elkarlanean, nahiz eta azkenik eredua ez izan ez eragileek ez guk nahiko genukeena. Era berean, Uruñuela maila ertaineko dantza eskola babesteko lehen urratsa egin dugu, eragileek eskatu bezala, Jaurlaritzak oraindik bete beharrekoa bete ez badu ere. Horrez gain, Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren etorkizuna bermatzeko ere lan egin dugu.
Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolaren etorkizuna bermatzeko plan estrategikoa egitea eskatu zion legebiltzarrak Jaurlaritzari, EH Bilduren ekimenez (2016ko martxoa)
Ugariak izan dira ondare arloan jorratu ditugun egitasmoak: Antxustegi atun-ontzi ondarrutarra; Donostiako Bellas Artes; eraikin historikoak herritarrei irekitzea; Gipuzkoako Gordailu Arkeologia zentroa; industria ondarea eta Barakaldoko Profusako Koke bateria; Praileaitz; Sukarrieta; etorkizuneko Kultura Ondarearen legea; Dokumentu Ondare eta Artxibo Sistema Legea…, besteak beste. Aldarrikapen guztiek dute komunean zerbait: Jaurlaritza mugiarazteko eragileek izerdia bota dute. EH Bilduk legebiltzarretik lagundu die presio politikoa egiten eta gure ekimenak zein botoak jarriz ondarea babestearen aldeko erabakiak hartu daitezen.
Antxustegi, Sukarrieta, Profusa, Praileaitz... aldarrikapen horien guztien atzean egon garenok, tartean EH Bildu, izerdia bota dugu Jaurlaritza mugiarazteko
Balantzea
Eskuduntza osoak izanik, Madrilen esku-hartzeen aurrean ez da jokatu herri gisa
Legegintzaldi hau legegintzaldi galdua izan da kirol arloan. Jaurlaritzak ez du agenda politikoan izan, ez du lau urterako plangintzarik egin. Gehiago arduratu da irudia emateaz, benetan egiteaz baino. Aurrekontuak horren adibide dira: aurrekontu osoaren %0.07 izan da bakarrik kirolari zuzendua. Baina baliabiderik ez bada egon, are gutxiago kirol politika zehatz eta eraginkorrik.
Kirola Baliabiderik ez, ildo politiko zehatz eta eraginkorrik ez, eta herri gisako ikuspegirik ere ez
Eskuduntza osoak izanik, Madrilen esku-hartzeen aurrean ez da jokatu herri gisa: lizentzia bakarraren auzia kasu, edo bidean geratu den dopinaren lege proiektua. Herri bezala jokatu ez den bezala, herritar guztiak (dena delarik hauen ezaugarri eta maila sozioekonomikoa) kalitatezko jarduera fisikora hurbiltzeko ahalegin handirik ere ez da egin. Bestalde, urte olinpikoa (Rio 2016) alperrik galdu da. Gure herria kirol eremuan ezagutzera emateko baliatu zitekeen, gure baloreak nazioartean zabalduz. Baina ez da halakorik egin. Balantzaren alde negatiboa ez da hor bukatzen: Kirol Lanbideen erregularizazioa ere egiteke geratu da. EH Bilduk akuilu lana egin du, baina Jaurlaritzak lege proiektua azken hileetan ekarri du, 2015ean ekartzeko agindua eman zitzaion arren (gaia lantzen 2013an hasi ginen).
1
Kirolean diru publikoaren banaketa justuagoa egiteko proposamena
2
Aktibitate fisiko egokituaren bidez balioen hezkuntza indartzeari buruzko ekimena (2016ko maiatza)
EMAKUMEEN BIRA
KIROL EGOKITUA
Etaparik zailenak ez dira errepidean jokatzen
Federazioarekin eta elkarteekin elkarlana bultzatuz
Emakumeen Bira maila goreneko txirrindularitza lasterketa da. 2016an, ordea, World Tourretik kanpo geratu da ezin izan duelako UCIk ezarritako baldintza berria, hots, telebista-kate batek lasterketaren jarraipena egitea, garaiz ziurtatu. Antolatzaileen izerdiari esker eta EH Bilduk legebiltzarrean eta EITBren Administrazio kontseiluan egindako lanari esker, lortu dugu, ordea, 2016an lehenengo aldiz ETBk Biraren jarraipena egitea. Aurten ez ezik, datozen urteetan ere ETBk Biraren jarraipena egiteko konpromisoa lortu dugu, 2016ko apirilaren 14ean Legebiltzarrean gure proposamena aho batez onartuta.
Kirol egokitua bisibilizatu eta ohikoak ditugun kirol praktika eremuetara zabaltzeko lanean aritu gara, esparruko eragileekin. Herritar guztien artean kalitatezko jarduera fisikoaren praktika zabaltzeko, osasun ikuspegi batetatik.
Emakumeen Bira ez da salbuespena. Horregatik, kirolean parekidetasuna sustatzeko lan iraunkorra egin dugu. Hemen ez dugu oraindik denok jolasten eta, are gutxiago, antzeko baldintzatan. Diru publikoaren banaketa ere izugarri desorekatua da. Esaterako, Euskal Herriko txirrindularitza Itzulian, gizonezkoenean, 837.000 euro jartzen ditu Lakuan. Emakumeen Biran, aldiz, 64.000 euro. Hortaz, Emakumeen Birak Gizonen Itzuliak jasotakoaren %7,6 jaso du aurten Jaurlaritzatik. 2016ko ekainaren 13an, hain zuzen, gure beste proposamen bat onartu zuen legebiltzarrak diru publikoaren banaketa justuagoa egiteko.
Balantzea
3
Kirolean diru publikoaren banaketa justuagoa egiteko proposamena
KIROLENE Daukan garrantzia eta entitatea emateko akuilua Kirolene EAEko Kirol Irakaskuntzetako Ikastetxe Publikoa da. 2006an sortu zen kirolari buruzko ikasketei balio profesionala eta akademikoa emateko asmoz. Euskal Herrian eta nazioartean erreferentziazko zentroa da. Durangon kokatua dago eta urtean 800 ikasle kudeatzen ditu. 2014an irakasle eta ikasleek kexa plazaratu zuten: azpiegitura duinak behar zituzten. Klaseak emateko erabiltzen duten eraikinak (irisgarritasun arazoekin) 3 gela bakarrik ditu, bakoitzean 30 ikasle soilik sartzen direlarik. Ez da nahikoa dituen 800 matrikularentzat. Hala, Durangoko herrian hutsik dagoen beste azpiegitura publikoren batera aldatzeko gestioak egitea eskatu zitzaion Jaurlaritzari.
Kirola Baliabiderik ez, ildo politiko zehatz eta eraginkorrik ez, eta herri gisako ikuspegirik ere ez
EH Bilduk gaia ganberara ekarri zuen. Lehenik, Kiroleneko arduradunen beharrak eta eskaerak jaso zituen; ondoren, legebiltzarraren bisita ofiziala antolatu zuen instalazioetara, talde guztiek egoera ezagutzeko; eta azkenik, ekimen zehatzak aurkeztu zituen, Jaurlaritzak eta Durangoko udalak leku aldaketa burutzeko emandako urratsak gertutik jarraitzeko. Momentu oro Kiroleneko zuzendaritzarekin eta Durangoko EH Bilduren udalgintzako taldearekin koordinatutako ekimena izan da.
4
Euskal selekzioen ofizialtasunari buruz proposamena (2013ko apirila)
EUSKAL SELEKZIOAREKIN Jaurlaritzari ekimen politiko eraginkorra hartu zezan gonbidapena luzatu genion Euskal selekzioen ofizialtasuna lortzeko Jaurlaritzak ez du adierazpenak eta ekimen sinbolikoetatik harago urrats gehiagorik eman. Euskal selekzioekin batera bizi den festa eta aldarrikapenekin bat egin du, epeltasunez, baina ez du ekimenik bideratu ofizialtasunaren bidean. Egindako txosten juridiko batean eskudatuz. Hala, berehala aurkeztu genuen lehenengo proposamena, “Jaurlaritzak ofizialtasunaren bidean laguntzeko plangintza definitzeko, eragileekin batera”. EAJri eskua luzatu genion, baina konpromiso zehatzik ez hartzea nahiago izan zuen. Berriro, hitzetan geratu zen. Horren ondotik, gaia mahai gainean jartzen jarraitu dugu, Jaurlaritzaren agerraldia, ESAITena eta Euskadiko Futbol Federazioarena eskatuz. Eta ekimen posibleak mahai gainean jarriaz, elkarlana abiatzeko. Bestalde, Euskal Selekzioak hainbat kiroletan jokatutako partidatan egon gara, gizonezkoen zein emakumezkoenetan, biak parean jarriz eta diziplina guztiei garrantzi bera emanez.
EAJk nahiago izan du adierazpenetan geratu, konpromiso zehatzik hartzeari uko eginez
5 KULTURA AKTIBOAREN SUSTAPENA Bizitza aktiboaren kultura hedatuz Fisikoki aktiboa den bizitza modua duen jendartea eraikitzeko ekimenak sustatzea izan da gure beste ildo bat, eta ideia hori Osasun sailean eta Kirol Zuzendaritzan txertatzea, elkarlanean aritu daitezen. Bai Osasun planean jasotako neurriak indartzeko baliabideak proposatuz, bai eta jarduera fisikoa adin tarte guztietara zabaltzeko politikak bultzatuz. Herri eta eskualde mailan, mahai interdistiplinarrak osatzeko, lan ildoak bultzatu ditugu Osasun zein kirol batzordetik, besteak beste “Mugi” plangintza eta filosofiaren baitan aurreikusitako ekimenak garatzeko.
Balantzea
6
Lehiaketaren euskal esparrua sortzeaz EH Bilduk aurkeztutako ekimena (2013ko abendua)
LEHIAKETAREN EUSKAL ESPARRUA Kirola lehiaketetara eta errealitatera egokituz Lehiaketako Euskal Esparrua sustatzeko arrazoia, lehiaketa eredua egungo kirol egoera eta egoera sozial eta ekonomikoari egokitzeko beharra da. Helburua da, lehiaketa egituren arrazionalizazioa bultzatzea, eta errendimenduko eta errendimendu handiko kirolera zuzentzen diren baliabide ekonomiko publikoak optimizatzeaz gain, kirolarientzat eta kirol taldeentzat lehiaketa erakargarriak eraikitzea, kirol lorpen ikuspuntutik.
Kirola Baliabiderik ez, ildo politiko zehatz eta eraginkorrik ez, eta herri gisako ikuspegirik ere ez
Kirolari eta kirol taldeentzat erakargarriagoa izango den lehiaketa markoa eraikitzeko lan ildoaz ari gara, beraz. Lehiaketarako esparru edo marko hori EAEtik abiatzea proposatu dugu, Euskal Herri mailara jauzi egiteko ondoren, eta inguruko herrialdeekin elkarlanean aritzearekin batera. Irizpide desberdinak kontuan izanik: kirol lorpenak, nazioartean erreferentziak eta ezagutza lortzea, baliabide ekonomikoak optimizatzea, eta abar. EH Bilduk 2013ko abenduaren 11an, “Kirol lehiaketan Euskal Esparrua garatzeari� buruzko proposamen bat egin zuen. 2014ko otsailaren 27an eztabaidatu zen eta erdibideko proposamena onartu. Hala, gobernuak kirol batzuk identifikatu eta lehenetsi ditu ekimena garatzeko. Momentuz, emandako urratsak motz gelditu dira, izan ere, soilik errugbyan garatu da marko berri hori, EAEko Federazioaren gidaritzapean.
Balantzea Euskal Herria ez da ustelkeria alorrean oasi bat. Hemen ere egon badago kutunkeriaz jokatu duen gobernurik, badago klientelismorik, badago izen konkretu batzuen mesedetan erabaki politikorik hartu dituen gobernu, erakunde eta arduradunik. Elite jakin batzuk diru publikoa euren interesen arabera erabili dute, kasu askotan, ustelkeria politikoa elikatuz. Ustez dena legalitatearen barruan egiten da, baina, azken finean, diru publikoaren erabilera ustela da, ezbairik gabe.
Gure lanarekin hainbat urtez gobernuan egon den EAJren “B” agenda agerian utzi dugu
Legegintzaldi honetan hori guztia azaleratu da, eta gure eskumenak baliatuz bi norabidetan lan egin dugu: lehenengoa, Jaurlaritzak esku artean zeukan informazioa eskatu dugu (kontratu ofizialak, proiektu jakinen bideragarritasun planak, eta abar.) ustelkeria kasuen jarraipen eta kontrola egiteko; bigarrenik, hori guztia herritarren esku uzten saiatu gara, publiko egiten, alegia. Ohartu gara eta frogatu dugu,errota antzeko baten moduan funtzionatzen dutela: enpresa eta enpresa horien kudeatzaileen izenak proiektu askotan errepikatzen dira; ustez beharrezkoak diren hainbat azpiegitura edo zerbitzuren esleipenetan izenak errepikatzen dira. Eta sarri, proiektu horiek ez daukate errentagarritasun sozialik, porrotera kondenatuak daude, gainkostuekin mozkina puztu egiten dute...
Ustelkeria Euskal Herria ez da oasi bat: Epsilon, Hiriko, Karrantzako Mindak, Pinosolo, Ibarzaharra, Kutxabank, Pasaia...
Hala, gure ikerketa eta jarduerekin hainbat urtez gobernuan egon den EAJren “B” agenda agerian utzi dugu. Salatu egin dugu “euskal agenda” hori, euren sokako enpresa, proiektu eta lagunei mesede ekonomikoa egitea izan dena. Epsilon, Hiriko, De Miguel, Karrantzako Mindak, Leioako Pinosolo, Ibarzaharra, Kutxabank auzia, Pasaiako portua... Horien guztien gainean izan gara, gainontzeko hiru talde politikoak mutu egon direnean, edo gertaerei garrantzia kentzeko ildoa hartu dutenean.
Igor Lopez de Munainek herritar bati Epsilon-Hiriko kasuaren nondik norakoak laburbiltzen dizkio ‘Osoigo’ webgunean
1
Hiriko-ko langile kaleratuek egindako agerraldiaren transkripzioa Gasteizko Legebiltzarrean, EH Bilduk eskatuta (2014ko ekaina)
2
Pasaiako Portuko obrez galdera Ingurumen sailburuari (2015eko maiatza)
EPSILON-HIRIKO
PASAIAKO LONJA
Diru publikoa lagunak aberasteko erabiltzen dela agerian utzi dugu
Ustelkeriaren klasikoa: obren esleipena ustezko kostuaren azpitik, gainkostuak, konexio politikoak
Epsilon eta Hiriko automobilgintzarekin zerikusia duten bi enpresa proiektu dira. Espainiako Kontu Epaitegiaren datuen arabera, 60 milioi euro inguruko laguntza jaso zuen erakunde publikoetatik (Espainiako eta Gasteizko gobernuetatik batik bat). Diruaren zati handi bat, epaileek hala esanda, proiektuen arduradunak aberasteko erabili zen, ordainagiri faltsuen bitartez, gehiegizko autoalokairuak kontratatuz, eta neurriz kanpoko soldatak ezarriz. Erakunde publikoek bideragarritasun planik ez zuen proiektu honi emandako mesede tratua harago joan zen: Arabako aldundiak ez ohiko zerga-arintzea eskaini zien. Ordainetan, bi proiektuek jendarteari eta administrazio publikoari ekarri dioten onura zero izan da.
Pasaiako portuko lonja esleitzeko prozedura kaotikoa izan zen. 2011an hasi zen 14,9 milioi euroko aurrekontuarekin eta bi urteko epearekin. Lau urte beranduago, obrak bukatu gabe zeuden eta 23 milioi euroko aurrekontua xahututa. Fiskaltzak 6 delitu ikertzeko agindua eman zuen.
Hala, Gasteizko legebiltzarrean ikerketa batzordea abiatzea babestu genuen. Gainontzeko taldeen posizio epeletik bereizi gara eta hurrengo ildoak jarraitu ditugu: erakunde publikoek eta arduradun zehatzek kasu hauetan duten ardura politikoa azpimarratu dugu; horrelako proiektu pribatuek jasotzen dituzten laguntzak emateko sistema aldatzeko proposamenak egin ditugu; eta proiektu horiek utzitako apurra salbatzeko Jaurlaritza mugiarazi dugu (patenteak kasu).
EH Bilduk Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuari galdera egin zion kontrolerako osoko bilkuran, portuen eskumena hemen kudeatzen zela nabarmenduz, eta Jaurlaritzak bere ardurak hartu behar zituela gaineratuz. “Jokabide klasikoa da: obrak azpitik esleitzen dira, hasieran aurreikusita ez zeuden gainkostuak agertzen dira gero eta, amaitzeko, konexio politiko zehatzak dituzten enpresa batzuk aberastu egiten dira�, salatu genuen 2016ko maiatzeko bilkuran. Horrez gain, obrak egin zituen aldi baterako enpresaelkartearen enpresen erantzukizuna mahai gainean jarri genuen. Izan ere, enpresetako bat Lurgoien da, Balzola enpresa eraikitzaile handiaren filiala. Lurgoien EAJrengandik gertu mugitzen da eta bere izena behin eta berriz agertzen da instituzioek bultzatutako eta diru publikoarekin ordaindutako proiektuetan (Donostiako Metroa, Eibarko ospitalea...).
Balantzea
Legebiltzarrean pribilejioen kontra Gehiengo sozialarekin bat, pribilejioak ezabatzeko proposamenak egin ditugu
Legebiltzarreko Mahai- ak egiten du erakundeko egunerokotasunaren kudeaketa osoa. Hor hartzen dira erabaki gehienak. Mahai horretan gutxiengo absolutuan egon da EH Bildu (EAJk 2 eserleku izan ditu, eta PSEk, PPk eta EH Bilduk bakarra). Hala, legebiltzarreko funtzionamendua eguneratzeko, pribilejioak ezabatzeko eta gardentasunean urratsak ematerako orduan, bakarrik geratu gara erabaki gehienetan. Egia da ere, bertan egotearekin batera lorpen txikiak izan ditugula. Ez, hainbeste, gainontzeko alderdiek pribilejio eta abantailekin bukatzeko nahia eta konbentzimendua adierazi dutelako; gehienbat, krisi ekonomikoaren garaian bizi garen honetan eta politikariak zein erakunde publikoak herritarrengandik urrundu diren honetan, presio soziala sentitu dutelako eman da aldaketa. Gure jarduerekin ere kasu zehatzak agerian uzten saiatu gara, eta gehiengo sozialarekin bat egin dugu, pribilejio eta abantailak ezabatzeko egin ditugun proposamenetan.
Gasteizko legebiltzarraren gardentasun atarian kontsultatu daitezke ganberaren inguruko informazioa.
1
Legebiltzarreko Mahaian i-Pad-en erosketari uko egiteko egin genuen proposamena (2013ko azaroa)
2
i-Pad-ak
DIETAK
Pribilejioei uko egin, pribilejioak salatu
Gure ekimenez, ordainagiri gabe, ordainketarik ez
Legebiltzarkideok lan egiteko kit-a jasotzen dugu legegintzaldi hasieran: ordenagailu eramangarria, telefonoa eta interneterako konexio eramangarria. Aurreko legegintzaldian kit horretan i-Pad bana sartzeko erabakia hartu zuen Arantza Quiroga (PP) presidente ohiak. 220.000 euroko gastu gehigarria ekarriko zuen erabaki hark. Hala, EH Bilduk legebiltzarreko Mahai berrian eskatu zuen erabakian atzera egitea. EAJk, PSEk eta PPk, aldiz, muzin egin zioten koalizioaren eskariari.
EH Bilduk dieten sistema aldatzera behartu du legebiltzarra, aldez aurretik justifikatutako gastuak soilik ordaintzeko. Hala, ordainagiria aurkeztea derrigorrezkoa da legebiltzarkideek bidaietan egindako gastuak ordaintzeko, eta muga bat jarri zaigu legegintzaldi honetan: 42 euro Espainiako Estatuan eta 63 atzerrian eta eguneko. Gainera, ezabatu dira bai ala bai kanpora ateratzeagatik zeuden dieta finkoak (117 euro eguneko espainiar Estatuan eta 162 euro Estatutik kanpo).
EH Bilduk salaketa publikoa egin zuen eta i-Pad-ei uko egingo ziola iragarri. Hala, koalizioaren erabakiak eta kaletik sortutako presio sozialak derrigortu zuen presidente berria i-Pad-ak erosteari uko egitea.
Aurreko legegintzaldietan diru franko xahutu zen alor honetan, eta zenbait legebiltzarkidek ezkutuko gainsoldata gisa zeuzkaten dietak. Esaterako, atzerrian aste bete egonagatik 1.000 euroko gainsoldata jasotzera heldu dira zenbait kasutan.
Balantzea
3 SOLDATAK Soldaten murrizketa proposatu genuen
Legebiltzarrean pribilejioen kontra Gehiengo sozialarekin bat, pribilejioak ezabatzeko proposamenak egin ditugu
Legebiltzarreko presidenteak 94.834,60 euro kobratzen ditu, ia lehendakariaren pare, eta soldata minimoa baino 10 aldiz gehiago. Legebiltzarkide batek, aldiz, 68.567,87 euro. Legegintzaldi hasieran soldata horiek jaistea proposatu genuen, progresiboki bada ere, langileen eta legebiltzarkideen arteko diferentziak apaldu nahian. Hala, soldata jaitsierak utzitako dirua erakundeko azpi mailako langileen soldata KPIren arabera igotzeko baliatzea proposatu genuen (izoztuta zeukaten soldata). Baina gainontzeko alderdiek proposamena baztertu zuten.
4
Politika egiteko eredu berri batekin konpromisoa (2012ko urria)
KODE ETIKO BAT Politika egiteko eredu berri baten alde Kode etikoa eta jarrerazkoa sinatzea proposatu zuen EH Bilduk legealdi hasieran. Bertan, herritarrek dituzten eskubide eta betebehar berdinak jasotzea eskatzen zen. Beraz, proposatu genuen uko egitea kode honen bidez pribilejio guztiei, kotxe ofizialei, ekimen ezberdinetarako sarrerei, opariei.... Guzti horren gainetik, interes publikoaren mesedetan aritzeko konpromisoa hartzea da kakoa. Proposamena ez zen onartu. EH Bilduk, ordea, bere jardunean zintzo eta etikoki jokatu du. Kotxe ofizialei uko egin die, jasotako sarrerak itzuli eta gehiago ez bidaltzeko eskaria egin du, eta oro har, pribilejioak ezabatzeko proposamenak egin ditu. Gainera, hautatuak izan aurretik jada zerrendako kide guztiok sinatu genuen konpromiso etiko jakina, portaera zintzoa, eraginkorra eta gardena egingo genuenaren hitza ematen.
Kotxe ofizialei eta jasotako sarrerei uko egin diegu, eta pribilejioak ezabatzeko proposamenak egin ditugu
Gure jarduera,
Datuak eta informazio lan ildo nagusiak, praktikoa lorpenak.
G
ure lanak hainbat adar izan ditu: Jaurlaritzaren ekimen eta politikei kontrola egin diegu edo horien norabidean aldaketaren bat eragin dugu; eragile, kolektibo, aldarrikapen eta abarrak ganberara ekarri ditugu; eta, nola ez, aldarrikapen politikoek legebiltzarrean tokia izatea lortu dugu. Hori izan da, besteak beste, gure jardun politikoa. Jarraian, zenbait datu eta informazio hautatu ditugu, adibide gisa.
Gure jarduera
/152
Ekimenak aztertzen /154 Agerraldiak aztertzen
/155
Lege eta monografikoak (Kronograma) /156 Gure jarduera III (Sareetan) /156 Gure jarduera IV (Komunikabideetan) /157
Gure jarduera
Gure j 21 25 0 158 3.277
Ordezkari Gasteizen
Legebiltzarkide legegintzaldi osoan zehar
Jaso eta erabili dugun ikuskizunetarako sarrera kopurua
Legebiltzarrak onartu duen gure ekimen kopurua (proposamenak eta mozioak)
Ekimen aurkeztu ditugu guztira (proposamenak, galderak, interpelazioak, agerraldi eskaerak‌)
%50 3 arlo nagusi gure jardueran: Osasuna / Enplegua / Hezkuntza Gure ekimenen ia erdia gai horietara bideratu dira.
jarduera %75 Arlo sozial eta ekonomikoko gaiak gure ekimenen % 75 izan dira. Alegia, 4 ekimenetik 3.
%100 Erregistratu ditugun ekimen guztiak euskaraz izan dira. Aldiz, bilkuretan egin dugun euskararen erabilera % 60 soilik izan da.
Gure jarduera
3.277
Ekimen aurkeztu ditugu guztira
346 141 1.198 2.700
AHOZKO GALDERAK Osoko bilkuran eta batzordeetan. INTERPELAZIOAK Jaurlaritzari, osoko bilkuran IDATZIZKO GALDERAK Jaurlaritzari, bere asmo edo politikoei buruz. INTERBENTZIOAK Orotara, batzorde
Galderak (idatziz eta ahoz) Mozioak eta legez besteko proposamenak Agerraldi eskariak Dokumentazio eskariak Lege proposamenak
672 438 469
DOKUMENTAZIO ESKARIAK Jaurlaritzari, kontratu, agiri, esleipen ofizialak eskatzeko. PROPOSAMENAK Legez bestekoak eta mozioak. AGERRALDI ESKARIAK Eragile, sindikatu, talde ekologista, nazioarteko aditu‌ ekarri ditugu.
469 Agerraldi eskaera
%33 Aurreko legegintzalditik %33 hazi da agerraldi kopurua. Agerraldi gehiago egin dira, EH Bilduk eragileak eta herritarrak ekarri dituelako, eta Jaurlaritzari kontrol lan zorrotza egin diolako.
%50 Enplegua, osasuna, hezkuntza eta berdintasuna. Eskatu ditugun 2 agerralditik bat gai horietaz izan da.
Eragileen agerraldiak batzordean zergatik? Kolektibo, sindikatu, elkarte, talde ekologista, eragile, nazioarteko aditu eta abarrei ahotsa emateko.
EH Bilduk aurkeztutako L
Gure jarduera
Legeak (9)
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
Langile publikoen gabonetako ordainsaria
Diru sarrerak bermatzeko errenta
Heriotza duina
Kontsumitzaileen hizkuntz eskubideak
Herri kontuen Euskal Epaitegia
Kendutako ordainsaria itzultzeko.
Egindako murrizketa indar gabe uzteko.
Eskubidea izateko eta pazientearen erabakiak errespetatzeko.
(2012, Abendua)
(2013, Otsaila)
(2014, Maiatza)
2012 Monografikoak (13)
Errespetatuak izateko.
Kideak izendatzen neutraltasun politikoa bermatzeko.
(2015, Martxoa)
(2015, Ekaina)
2013
2014
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
Euskal gatazka politikoa
LOMCE
Etxebizitza
Lanbide
Lan ildo eta neurriak adosteko (2013, Urria)
· Plan Zuzentzaileari buruz (2014, Urtarrila)
Izaera eta garapenari buruz (2014, Otsaila)
MONOGRAFIKOA
· Etxebizitza alorrean Jaurlaritzak egin beharreko politikei buruz
MONOGRAFIKOA
Konponbiderako proposamenak (2013, Otsaila)
Osasun plana 2013-2020 Osasun Plana (2013, Urria)
ehbildu_legebil
13.000 txio 2.641 jarraitzaile
(2014, Urtarrila)
Hizkuntzaren normalizazioa Egin beharreko politikaz (2014, Apirila)
492 argitalpen 76.000 inpresio
Lege eta monografikoak
(Kronograma)
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
LEGE PROPOSAMENA
Ahalduntzeko Legea
Erretiro pentsio duinak
Erizainen preskripzioa
Murgiltze eredua
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako herritarrak ahalduntzeko. (2015, Azaroa)
Jubilazio duinak bermatzeko.
Madrilgo inposizioari muzin egiteko.
Sistema ez unibertsitarioan hizkuntzen erabilera arautzeko.
(2016, Martxoa)
(2016, Apirila)
(2016, Maiatza)
2015
2016
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
Langabezia / Pobrezia
Unibertsitatealk
Katalunia
Hartu beharreko neurriez (2014, Maiatza)
Euren egoerari buruz (2015, Urtarrila)
Babesa eman eta gurea abiatzeko (2015, Urria)
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
MONOGRAFIKOA
Ingurumena
Klima aldaketa
Osakidetza
Politikaren inguruan (2015, Urtarrila)
Hartu beharreko neurriez (2015, Ekaina)
Kalitatea, ekietatea eta unibertsaltasunaz (2016, Otsaila)
Youtube.com/user/EHBilduLegebiltzarra
952 bideo 711 harpidedun
810.000 ikustaldi
Gure jarduera
327 PRENTSAURREKO
2.550 PRENTSA-OHAR
2.550 ALBISTE WEBGUNEAN
Irudiak,
Legebiltzarra hitzaren etxea zela esan ziguten.
legegintzaldiak utzitako argazkiak
EH Bilduk iritziak plazaratzeko hitza erabili du, bai, sarri hitza eta eztabaida ukatu diguten arren. Hala, irudi edo argazkiekin ere politika egin dugu, iritziak plazaratu ditugu, aldarrikapenak babestu ditugu. Izan ere, hitzaren etxean ere, zanbait kasutan, irudi bakar batek hamaika hitzek baino gehiago esaten dute...
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Irudiak
Azken gogoeta,
Z
er egin dugun eta nola egin dugun azaldu da aurreko orrietan. Orain etorkizunera begira jartzea tokatzen da.
egin dugunetik abiatuta, orain zer?
Izan ere, nahi dugu egindako guztia legatu gisa uztea, etorriko diren guztiei abiapuntu moduan balio izateko. Hala, gure taldea osotzen dugun kideok hausnarketa egin dugu, egindako aztertu ondoren, etorkizunera begira kokatzeko. Hurrengo orrietan doa azken gogoeta.
Unai Urruzuno, legebiltzarkidea eta taldeko koordinatzailea
a
Legegintzaldia laburbiltzeko bi hitz
Legealdi hau, herri honek Estatuarekin duen harreman ereduak suposatzen duen egiturazko arazoaren erakusle argia izan da Estatuarekin dugun harreman eredua kolokan jarri ezean, ez da aldaketa politiko zein sozialik izango. Prozesu hori martxan jartzea izan behar da legealdi berriaren erronka nagusia
“Obeirem, i tant que sí. Obeirem el Parlament, complirem el compromís amb el ciutadans i bastirem un Estat lliure, modern i prósper” esan du Carles Puigdemontek lerro hauek idatzi bezperan. Egia da, paradoxikoa eta argigarria ere izan daiteke, EAEko legebiltzarreko legealdi batek politikoki eman duena azaltzeko behar duen idatzi bat Catalunyako Presidentaren hitzekin zabaltzea. Bada, une historikoak, erabaki historikoak eta une historikoetan erabaki historikoak hartzen dituzten buruzagiak isladatu nahi izan dugu, ondorengo lerroetan egingo dugun balantze politikoaren antitesi gisa edo, hau, ulerterrazagoa izan daitekeelakoan.
Une historikoak eskatzen zuen adinako aurrerabiderik eman ez dela nabaria da Borroka armatuaren amaiera iragarri eta urtebetera ekin genion legealdiari. Une historikoa bizi zuen gure herriak ere. “Bakea-Erabakia” dioten EH Bilduren kartelak oraindik eskegita daude Legebiltzarreko gure bulegoan. Begirada lau urte atzera botaz, EH Bilduren aburuz, bi hitzok markatu behar zuten legealdia, hala, aukera paregabea zabaltzen zitzaigun taxuzko urratsak emateko aipatu norabidean. Egoera berriak, aukera berriak sortzen zituela iruditu zitzaigun, indar korrelazio berriak; eta guzti horrek etorkizuna, legealdia gutxienik itxaropenez begiratzera eraman gintuen. Baita euskal jendartea ere. Lau urte geroago atzera begiratzean, une historikoak eskatzen zuen adinako aurrerabiderik eman ez dela nabaria da. Arantzarik ez dugu legealdi galdua izan dela onartu behar izateko.
Legealdi hau, herri honek Estatuarekin duen harreman ereduak suposatzen duen egiturazko arazoaren erakusle argia izan da
Badago herriari galdetzea baino ezer demokratikorik? Demokrazia formala gaur egun ez da nahikoa, batez ere demokrazia eredu zaharkituak urte luzeetan eliteen interes zehatzei erantzun dienean. Herri hau aitortzen ez duenak nekez onartuko du subjetu ez zilegiari galdetzea. Beraz, nola da posible hain urrun dauden posizioek estatus politiko berri baterako akordioa erdiestea, akordio horrek erabakitze eskubidea ezinbestean jaso behar badu? Egoera desblokeatzeko ariketa praktiko gisa ere, herritarrei galdetzea besterik ez da geratzen. Hori egin dute Eskozian. Aldiz temati agertu da Urkullu, ezein irtenbide Madrilekin adostu beharraz, Madrilek parlamentuak hartutako ezein erabaki, onartutako ezein lege, dekretu behin eta berriz atzera botatzen duen bitartean. Ondorioz hauteskundero iragartzen zaigun galdeketarik ez oraingoan ere.
Estatuarekin dugun harreman eredua kolokan jarri ezean, ez da aldaketa politiko zein sozialik izango. Prozesu hori martxan jartzea izan behar da legealdi berriaren erronka nagusia
Legealdi hau, herri honek Estatuarekin duen harreman ereduak suposatzen duen egiturazko arazoaren erakusle argia izan da. Krisia deitu baina guretzat neoliberalismoaren aurrerabidea baino ez dena, eskutik dator Estatuan gertatzen ari den inboluzioarekin. Gero eta estuagoa egiten zaigun Estatu marjinekin, gero eta zailago zaigu gurera egokitutako erabakiak hartzea, Etxebizitza legea, frackingarena, Udal legea, hezkuntza edota osasungintzarako behar ditugun lanpostuetarako lan deialdi publikoak‌ bat bera ere ez du bizirik utzi Madrilek. Eta hemen ez da “obeirem el Parlamentâ€? dioenik izan. Estatuarekin dugun harreman eredua kolokan jarri ezean, ez da aldaketa politiko zein sozialik izango. Burujabetza osoa, egunerokotasunean eragiten dizkiguten kontuen inguruan erabakitzeko, euskal herritar guztien ongizatea bermatzeko bide bakarra da. Prozesu hori martxan jartzea izan behar da legealdi berriaren erronka nagusia, Herri Akordioak sustatzea, argi luzeak piztu eta bideari ekitea. Lemazain paregabea eta talde indartsua dugu, gogoz ekingo diogu aurrerantzean ere.