2014ko apirilaren 3a · 4. zkia
KUTXABANK
CANekin UPNk egindako iruzurra errepikatu nahi dute EAJk eta PPk GAI NAGUSIA 2 - 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 NAFARROA 7 - 8 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 9 · AMAIUR 10 · EUROPAKO HAUTESKUNDEAK 11 - 12
GAI NAGUSIA
Kutxabank: CANekin UPNk egindako iruzurra errepikatu nahi dute EAJk eta PPk
K
utxabanken izan diren azken gertaerek agerian utzi dute zeintzuk diren EAJ eta PPren arteko akordioaren helburuak. Parez pare ireki zuten Kutxabank pribatizatzeko aukera, eta orain argudio faltsuak erabiltzen ari dira, beste aukerarik ez dagoela erakutsi nahian. Bi dira erabiltzen dituzten gezurrak: pribatizazioa saihestezina dela, eta pribatizazioak bakarrik salba dezakeela kutxen gizarte-ekintza. Agerikoa da EAJk eta PPk, PSE-EEren laguntzarekin, obra sozialaren arrasto guztiak ezabatu nahi dituztela Kutxabanketik. Horregatik, gaindiezinak diren bi marra gorri jartzen ditugu EH Bildutik: pribatizazioari eta obra sozialaren desmantelamenduari ezezko borobila. Kutxabanken pribatizazioa lortzeko, Administrazio Kontseiluan kontrola behar dute EAJk eta PPk. Hala, Legebiltzarrean elkarrekin Kutxen Legea aurrera aterat zea lortu ostean, kide
2
kopurua beraien artean banatu zituzten. Kontuan izan behar da kutxen lege horren helburua zela udalek kutxetan -eta beraz, Kutxabanken- zuten kontrol publikoa murriztea. Argi eta garbi utzi behar da Kutxabank egun bankua dela, baina bere akzioen jabeak hiru kutxak direla. Beste edozein bankurekin parekatzean, EAJk eta PPk helburu bezala dute: pribatizazioari bidea irekitzea, euskal enpresetan dituzten akzioak saltzea eta izandako helburu sozial eta publikoak baztertzea. Bestalde, gezur borobila da Europear Batasunak kutxak pribatizatzeko agindua eman duela. Gomendioa baino ez da. Egia dena, ordea, PPk eta EAJk Banku Fundazioen Legea onartu zutela, eta horretan bai zehazten da fundazioek beren akzioen bataz besteko bat derrigorrean saldu behar dutela. Beraz, saihestezina bezala aurkezten zaigun hori EAJ eta PPren akordio baten ondorioa da. Ez dago Kutxabank pribatizatzeko derrigortasunik; dagoena da Kutxabank pribatizatzeko PP eta EAJren arteko akordioa eta borondatea. Horrenbestez, akordio hori eta lege hori alda daitezke, are gehiago kontuan hartzen badugu lege horren EAErako aplikazioa Legebiltzarrak onartu behar duela. Bestalde, fundazioen eraldaketaz edo pribatizazioak hitz egiten ari dira, baina salatu beharra daukagu inork ez duela ezer azaltzen kutxen, fundazioen edo Kutxabanken
GAI NAGUSIA
Espainiako finantza sistemaren estoldak garbitzeko dirua badago, zergatik ez dago dirua gastu soziala mantentzeko?
gaineko kontrol demokratikoa nola bermatuko den. Itxura guztien arabera, kontrol publiko eta sozial guztia ezabatu nahi dute, nahi dutena egin ahal izateko eta pribatizazio prozesu bat abian jartzeko. Obra sozialerako dirurik ez dagoela esaten dutenean ere gezurretan ari dira, aktibo toxikoen banku txarra deitzen duten horretan milaka milioi euro inbertitzeko dirua badagoelako. Espainiako finantza sistemaren estoldak garbitzeko dirua badago, zergatik ez dago dirua gastu sozialaren, kulturalaren edota ikerkuntzaren aldeko apustua egiteko? Euskal Herria CANik gabe geratu zen, lapurtu zutenek beren negozio
Kutxabank pribatizatzeko derrigortasunik ez dago, PP eta PNVren asmoa baizik propioa lehenetsi zutelako. EAJk eta PPk Kutxabankekin gauza bera egitea ezin dugu inolaz ere onartu. Pribatizazioa saihestu daiteke, eta horretarako alternatibak egon badaude.
3
ARABA
Krea: Vital Kutxarentzako operazio biribila
P
Pk eta EAJk udalaredu. Baina inork ez daki nor nak diren eraikin badagoen beste aldean. AEBtzuk Vital Kutxari opatako Unibertsitate bati buritzea erabaki dute, azken ruz hitz egin da baina inork Vital Kutxako hau 20 miloi euroko kostua ez dio ez izenik ez abizenik lehendakaritza izan zuten eraikinak talde jarri. Hala ere Vital Kutxako inbertitzaile pribatu baten baldintzarik gabe eraikin Lehendakaritzari bost axola esku uzteko prest dagoezaiola ematen du eta balhoriek ia oparitzeko larik. Operazio honen etedintzarik gabe eraikin horiek kinak, jakina, Vitalen esku ia oparitzeko prest dago. prest dago geldituko dira. Bestela, inork Bakarrik EH Bilduren eta ez du ulertu zergatik Vital langileen ordezkariek eman Kutxan PPk eta PNVk dituzzuten kontrako bozka Adten kontseilariek argi berdea ministrazio Kontseiluan. EH eman dioten Krea eraikina Amerikako Estatu Bilduren ustez, arduragabekeria da erabaki hori Batuetako unibertsitate bati alokatu edo saltzehartzea operazioa kudeatzen ari den obskuranko operazioari. Aste honetan izan da, hirugarren tismoa eta gardentasun ezagatik. saiakeran, tirabira askoko bilera batean eta talde inbertitzaile horrek proposamena apaindu Baina bere garaian Gasteizko Udalarekin siostean. Balizko maizterrak Gasteizko hirigintza natu zituzten eskriturek ez dute horrelako auaraudia errespetatu beharko du, baita hiriaren kera bat jasotzen. Horren arabera, eta hiriginbalore kulturak eta sozialak ere. Hori da azken tza araudiaren arabera, hirugarren batek ezin akordioan jaso dutena: hitz politak eta borobilak du eraikin hori erabili. Dena den, Vital Kutxak inork ezez ez dakien operazio bati zorion-agubehar diren araudi guztiak aldatzeko, Gasteizrrak emateko. ko Udalaren babesa jasoko du. PPren Gobernu Batzordeak dagoeneko egin du, baita Gasteizko 2011. urtean Krea egitasmo kulturala kaxoi Osoko Bilkurak ere. Hau guztia ikusita edo eraibatean gorde zenetik, Vital kutxak eraikin horrekina edonori oparitzeko prest daude eta ardutarako maizterrak bilatzen ibili da. Orain eskainragabekeriaz ari dira edo gizarteari bere planak tza bitartekari batzuen bidez heldu dela ematen ezkutatzen ari dira.
4
BIZKAIA
Herritarren Bilbo lortzeko bidean Zer-nolako hiria nahi dugun hausnartu eta eztabaidatu dugu asteon La Bolsan eginiko jardunaldi parte hartzaileetan
H
erritar guztien eskubide guztiak bermatzeko Bilbon aldaketa premiazkoa dela iritzita, prozesu parte hartzaile bat abiatu genuen joan zen abenduan. Herritar guztien parte hartzearen bidez, horren premiazkoa den aldaketa sustatzen jarraitzeko. Aldaketarako oinarriak zein izan behar diren denen artean erabakitzeko. Eskaintza integrala osatzeko helburuz: herritarrengandik herritarrenganakoa. Prozesu horren barruan egin ditugu asteon, hain zuzen, jardunaldi batzuk. ‘Eta zuk, zer nolako Bilbo nahi duzu?’ goiburu hartuta, hiria ulertzeko eta antolatzeko gakoak diren esparruetan sakondu dugu, soslai zeharo desberdinetako hainbat jendek aurrez eraturiko lan taldeek aurkezturiko datuak baliatuta. Jardunaldiek herritarren parte hartzea izan dute oinarri gisa. Hala, talde dinamiken bitartez, astelehenetik ostegunera bitartean La Bolsara bertaratutakoek beren iritziak eta ekarpenak egin dituzte, denen artean zer-nolako Bilbo nahi dugun zehazteko helburuz. Hau da, herritar guztien eskubide guztiak bermatzeko, zein motatako hiria behar genukeen hausnartu eta eztabaidatu dugu, hu-
rrengo pauso batean, helburu hori lortzeari begira zein urrats egingo ditugun erabakitzeko. Hori hala, lau ardatzen inguruan antolaturiko hainbat arlotan sakondu dugu: Pertsonak lehenetsiko dituen hirian (Ogasuna eta fiskalitatea, Enplegua eta Merkataritza, Elikadura Burujabetza eta Eskubide Sozialetan), Hiri eredu iraunkorrean (Hirigintza, Mugikortasuna, Ingurumena, Etxebizitza eta Turismoan), Bertoko kulturan oinarrituriko hirian (Kultura, Jai eredua, Euskara, Kirola, Aisialdia eta Hezkuntzan) eta Askatasuna ardatz izango duen hirian (Politika Feminista, Gazteria, Pentsionistak, Aniztasuna eta Migrazioetan). Ezin baita ahaztu kapital handiei men eginez, urteetan EAJk sustatu dituen politiken ondorioz, Bilboren egiazko argazkiak erakusten duen errealitate gordina: %18,7ko langabezia tasa historikoa, 55 milioko zorra, 236 pertsonak kale gorrian lo egiten dute egunero, auzoen eta hirigunearen arteko desoreka gero eta nabarmenagoa... Horrenbestez, egunotan bildutako ekarpen guztiak aintzat harturik, horri guztiorri gaina hartzeko anbizioz eta determinazioz lanean segituko dugu. Sorrarazi duten abiadura biko Bilbo gainditu, eta herritar guztion Bilbo lortzeko helburuz.
5
GIPUZKOA
Gipuzkoar guztiei iruzurra egin die Kutxak Kutxaren jarrera onartezina bada, Gipuzkoako Ogasuna kudeatzen ari zirenen jarrera are larriagoa da
E
spainiako Auzitegi Gorenak erabaki berri du 21,5 milioi (eta horiei dagozkien interesak) itzuli beharko dizkiola Gipuzkoako Aldundiak Kutxabank-i. Horrelako albisteak gehiegi errepikatzen ari dira azkenaldian. Izan ere, azkeneko hamarkadetan EAJk Gipuzkoako erakunde nagusietan eginiko kudeaketa txarrengatik, orain gipuzkoarrok kalte-ordain handiak ordaindu behar ditugu. Esan bezala, hau ez da kasu isolatu bat: opor fiskalak, SPEak, Bravo auzia, errauskailuaren swapak, Bidegi-ren desfaseak eta beste auzi asko daude. Zaila da zenbatzea zenbat milioi ordaindu behar izan ditugu, denon artean, EAJk egindako kudeaketa txarragatik. Arazoa ez delako izan pertsona batzuen jokaera isolaturik, ez, kudeaketa eredu oso baten ondorioak dira, EAJren estiloaren ondorio. Kutxak, bere garaian, ingenieritza fiskala erabiliz, Repsolen zituen akzioengatik eta irabaziengatik ordaindu behar ez izateko modua aurkitu zuen. Argudiatu zuen akzio horiek ez zituela zuzenean kudeatzen, zeharka baizik, Repinves sozietatearen bitartez. Horrela, operazio horretan 90 miloi irabazi zituen, eta 4 bakarrik ordaindu nahi zituen, Sozietatearen zergaren arabera 20 milioi baino gehiago ordaintzea zegokienean. Gipuzkoar guztiei iruzurra egin zien Kutxak.
6
Baino Kutxaren jarrera onartezina bada, garai hartan Gipuzkoako Ogasuna kudeatzen ari zirenen jarrera are larriagoa da. Kutxari nahi zuena egiten utzi zioten eta orain horren ondorioak ordaintzen ari gara. Dirua errekuperatzeko 2006an egindako saiakerak ez du emaitzarik lortu, berandu iritsi zen, arazoa jatorrian zegoelako, hasieratik Kutxari iruzurra egiten utzi zitzaiolako, alegia. Eta gogoratu behar da zein izan zen Ogasun Diputatua garai hartan: Victor Bravo, EAJko goi kargua. Eta auzi guzti honetan okerrena da EAJk gaur egun eredu horri eusten diola modu tematian; hau da, zergak ordaintzea saihesteko aukerak eta iruzurra bultzatzen dituzten politikekin jarraitzen dute, eta bestelako beharrak dituztenentzako erabili beharko ziren bitartekoak murrizten dituzte. Horixe izan da, hain zuzen, EAJk PP eta PSE-rekin batera Gipuzkoan bultzatu duten kontra-erreforma fiskalaren helburua. Bestelako eredu ekonomiko eta sozial justuago baterako bidea egiten lagunduko digun finantza erakundea eraikitzea da alternatiba, eta EH Bildutik gure esku dagoen guztia egingo dugu hori horrela izateko, izaera publiko eta sozialdun euskal finantza erakundearen defentsaren alde lan egiteko konpromiso irmoa dugu.
SAREAN http://www.gipuzkoaberri.net/WAS/ CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota/ eu/1359/orain-hamahiru-urte-gainbegiratu-gabe-utzi-zuten-operazio-baten-ondorioz-ia-30-milioi-ordaindu -beharko-dizkio-gipuzkoak-kutxabanki
NAFARROA
Errealitate soziolinguistikoa: hizkuntza eskubideen urraketa
“Nafarroa eta Valentziaren artean parekotasun handia dago hizkuntzen tratamenduari dagokionez, bietan dago azeria oilategia zaintzen eta egunero falta da oilo bat”; modu horretan parekatu zituen Ferran Suay Valentziako Unibertsitateko psikobiologia doktoreak Nafarroa eta Valentziako errealitate soziolinguistikoak. Bere esanetan, “bi gobernuek hizkuntza gutxituen aurkako jarrera obsesiboa dute eta”. Egungo gobernuek aplikatzen dituzten politikak salatu zituzten parte hartzaileek. Hala adierazi zuten hizkuntza eskubideen aldeko mugimenduetako hainbat ordezkarik, EHBilduk Euskararen normalizazioa izenburupean, Iruñean eginiko jardunaldietan. Bertan, mintzatu ziren, besteak beste, Ferran Suay (Acció Cultural del País Valencià), Carlos Callon (A Mesa pola Normalización Lingüística, Galizia), Francesc Franco (Plataforma per la Llengua, Katalunia) eta Iñaki Lasa (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua). Hizkuntza foroan Bakartxo Ruiz parlamentariak nabarmendu bezala, normalizazioan sakontzeko ezinbestekoa da bestelako herrietako errealitate soziolinguistikoak eta mugimendu sozialak aztertzea. Izan ere, Nafarroa eta Espainiar Estatuko beste hainbat herrialderen artean zenbait berdintasun aurki daitezke hizkuntza gutxituen tratamenduari dagokionean; batetik, instituzioen aldetik, herritarren eskubide linguistikoekiko errespetu falta, eta bestetik, eskubide horiek bermatzearen aldeko di-
namika sozialen indarra eta lorpenak. Nafarroak badu berezitasun bat: herrialde berean hizkuntza eskubideak banatuta egotea, alegia, euskararen zonifikazioa. Berdintasuna aldarri Ferran Suay doktorearen esanetan diskurtsoaren oinarria berdintasuna da. “Gazteleraz egiten duen pertsona baten eskubide berdinak izan behar ditu euskaraz egiten duenak leku guztietan. Irratiak entzun, egunkariak irakurri, telebista ikusi edo euskarazko kultur ekitaldietarako joateko aukera bera. Carlos Callon AMESAko kideak, bestalde, instituzioek aplikatutako bazterkeriaren eta politika linguistiko ankerren ondorioz galegoen hizkuntza eskubideetan atzerakada izan dela salatu zuen. “Gaur egun orain bost urte baina zailagoa da galegoz bizitzea. Hizkuntza garapenaren kontrako politikak bultzatzen dituzte gobernuek, artean, galegozko irakasgaiak debekatuz eta administrazioan galegozko egitura informatikoak ezabatuz”. Azkenaldian, Nafarroan, murgiltze sistemaren erreferentzialtasuna kolokan jarri da elkarbizitzaren izenean. Parte hartzaileek gogor kritikatu zuten jarrera hori, hau da, elkarbizitza eta integrazioa bezalako balore positiboak modu interesatu eta manipulatzailean erabiltzea. Iñaki Lasaren ustez ez dago elebakarrekin elkarbizitzarik, nahitaez haien hizkuntza inposatzen saiatuko dire-
7
NAFARROA
lako. Era horretan, diskurtsoaren erdian hizkuntza eskubide berdintasuna kokatu beharra aldarrikatu zuten. Aldaketa politikoa, normalizaziorako gakoa Francesc Marco katalanak Nafarroan aplikagarriak liratekeen hainbat esperientzia positibo jarri zituen mahai gainean. “Burutzen ditugun ekintza guztiek gure balioetan dute oinarria: pragmatismoa eta zorroztasuna, modernizazioa eta berrikuntza, jarduera globala, inklusio soziala eta diskurtso positibo eta eraldatzailea”. Nafarroaren kasuan, baina, Marcoren hitzetan “Nafarroan euskararen normalizazio prozesuan aurrera egin ahal izateko eta erabilera soziala sustatzeko gakoa aldaketa politikoa da”. Lasaren arabera, “euskararen normalizazioa prozesu soziala da, gizartea bere osoan inplikatzen duena; politikoa da, hizkuntza-politika eragingarriekin osatuko delako, baina, pertsonala ere bada, gutariko bakoitzak, egunero, orduro hartzen ditugun erabakiekin zerikusi zuzena duelako”. EHBildun argi dugu Nafarroan benetako aldaketa politikoa emango bada, nafarren hizkuntza eskubide guztiak errespetatzearen eskutik etorriko dela. Ferran Suay valentziarrak hitzaldiaren amaieran adierazi zuen moduan, “eraso eta inposizio guztien gainetik, independentzia ematen digun gauza bakarra, betirako independente egiten gaituena eta gure nortasuna eraikitzen duena, hizkuntza da”.
8
ESANAK FERRAN SUAY
Acció Cultural Valencià “Gazteleraren supremazia linguistikoaren ideologia bultzatzen dute gobernuek”
CARLOS CALLON
AMESA “Hizkuntza normalizazioa guztiz ezinezkoa da hezkuntza sistemak bizkar ematen dion bitartean”
FRANCESC MARCO
Plataforma per la Llengua “Ordua da enpresa eta ekonomia arloak hizkuntza normalizazio prozesuan murgildu eta konprometitu daitezen”
IÑAKI LASA
Kontseilua “Gatazka linguistikoak botere desberdintasunetik sortzen diren arazoak dira”
BAKARTXO RUIZ
EHBilduko parlamentaria “Herrialde berean eskubide linguistikoak banatuta egotea ez da Nafarroan beste inon gertatzen eta ulertezina da adituentzat”
GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Kutxetan oinarritutako finantza-ereduaren defentsa EH Bilduk Kutxabank ohiko banku komertzial bilakatzearen arriskuaz ohartarazi du Legebiltzarrean eta Mario Fernandezen agerraldia eskatu du. Urkulluk eginiko irakurketak errealitatetik kanpo dagoela frogatzen du.
E
H Bilduk aurrezki-kutxetan oinarritutako finantza-ereduaren defentsari ekin dio Gasteizko Legebiltzarrean eta Kutxabanken hartutako norabideak ohiko banku komertzial gisa aritzera eramango duela ohartarazi du, horrek duen arriskuekin. Larriena, zalantzarik gabe, banku horren jardueraren gaineko kontrol publiko eta soziala galtzea. Izan ere, Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak bertako ateak ireki nahi dizkio kapital pribatuari, legez behartuta dagoela argudiatuz, baina hori gezur hutsa da, Europan ez dagoelako inongo legerik edo itunik Kutxabank bere akzioak kapital pribatuari saltzera behartzen duenik. Bide horren ondorioak hain larriak izanik, EH Bildu legebiltzar-taldeak Fernandezen agerraldia eskatu du, euskal jendarteak ezagutu behar duelako zein den hark nahi duen eredua. Gardentasunez jokatzeak ezinbesteko abiapuntua izan beharko luke horrelako gai batean, baina Kutxabankeko presidenteak ez du oraindik argitu herritarrek behar eta merezi dituzten azalpen horiek Legebiltzarrean emateko prest dagoen. Fernandezek ez bezala, EH Bilduk oso argi du Kutxabanken gizarte-ekintza eta lurraldearekiko atxikimendua bermatzea behar-beharrezkoa dela eta, hori hala izan dadin, kontrol publiko eta soziala ziurtatzea ezinbesteko baldintza dela. Hori bateraezina da Kutxabank kanpoko ka-
Kutxabanken gaineko kontrol publiko eta soziala ezinbesteko baldintza da gizarte-ekintza eta lurraldearekiko atxikimendua bermatzeko.
pital pribatuari saltzearekin, Mario Fernandezek planteatzen duen pribatizazio horrek kutxen ekarpen soziala desagertzea ekarriko lukeelako. Larria da, halaber, prozesu horretan Urkullu lehendakariak eginiko irakurketa triunfalista, egungo errealitatearekin zerikusirik gabekoa. EH Bilduk Kutxabanken gaineko kontrol publikoa bermatzeko lan egin dezala eta bankuaren jatorrian dagoen 2011ko akordioa betearazteko konpromisoak har ditzala eskatu dio Urkulluri, baina honen erantzuna, hitz politetatik haratago, Mario Fernandezen plan pribatizatzaileak babestea izan da funtsean.
EAJren eta PSEren mespretxua premia larriak dituztenei
E
AJk eta PSEk uko egin diote Diru-Sarrerak Bermatzeko Legean pasa den legealdian eginiko zenbait murrizketa bertan behera uzteari. EH Bilduk hala eskatu du Legebiltzarrean, krisiaren ondorioz behar sozialak gero eta larriagoak izanik, instituzioen laguntzek ere gero eta handiagoak izan behar dutelako. Jaurlaritzaren ohiko aitzakia (“ez dago dirurik�) gezur hutsa da, iaz 76 milioi euro kutxan, erabili gabe, utzi zituelako, Belen Arrondok azpimarratu zuenez. Agian horregatik, Arrondok aitzakiarik gabe utzi zituelako, EH Bildurekin eztabaidatzeari ere uko egin zioten EAJk eta PSEk, eta erabateko mespretxua adierazi zieten horrela premia larriak dituzten milaka herritarrei
9
AMAIUR EAJk eta PPk aurrezki kutxen espoliazioari ateak ireki dizkiote
B
anketxeen berregituraketari dagokion guztia, batik bat Estatuaren erreskatearen ondotik (edo Europako Batasunarena), iluntasun susmagarri batek estaltzen du. Eta iluntasun horrek arpilatze baten aurrean gauden susmoa areagotu baino ez du egiten. Eta hauxe diogu, besteak beste, berregituraketa horrek Euskal Herrian hain erroturik dauden eta ikuspuntu ekonomiko zein sozialetik hain garrantzitsuak zain diren aurrezki kutxei zuzen zuzenean eragiten dielako. Hala ere, badirudi inork ez duela gai honetaz argi eta garbi hitz egiteko asmorik. Joan den abenduaren 19an Espainiako kongresuak argi berdea eman zioten aurrezki kutxa eta banketxe fundazioen lege proiektuari. Horiei guztiei aurre eginez, aurrezki kutxen bukaera izan zitekeela ohartarazi zuen Amaiurrek. Are gehiago, aurrezki kutxen aktiboak finantza espekulatzaileei merkealdietan saltzeko arriskua ere aipatzen genuen. Eta denborak arrazoia eman digu.
nez, “injustua” zen gertatzen ari zena eta “haizeak kontrako noranzkoan jotzea gustatuko litzaiokeela”. Bitxia dena zera da, ordezkari jeltzaleak osoko helegitea aurkezteari uko egin ziola, bere esanetan, helegiteen tramitazioan zehar legeak omen zituen “akatsak konpontzeko konfiantza osoa zuelako”. Eta zera gehitu zuen, “ez zekiela ziur” ustezko “akats horiek gobernuaren irizpideei ala Troikaren inposatzeari zegozkien”.
Eztabaida hartan EAJk hitzez hitz zioen “egun txarra zela hura aurrezki kutxen erabateko desagerpena ziurtatzen ari zelako”. Are gehiago, tribunatik hitz egiteko ardura hartu zuen diputatu jeltzaleak esan zue-
Ba gai batzuk argitzen hasteko garaia da. Egia da onartu berri duten lege espainiarrak akzioen zati bat saltzera behartzen dituela aurrezki kutxak, baina gezurra da Europako Batasunak aurrezki kutxak pribatiza-
tzeko obligazioa ezartzen duenik. Gomendioa besterik ez da. Beste hainbat esparrutan legez, finantza arloan ere, eta are gehiago publikoa dena gutxi batzuen mesedetan espoliatzeaz ari bagara, bai hemen eta bai Madrilen, EAJ eta PP eskutik helduta doaz. Ezberdintasun bakarra zera da; Alderdi Popularrak argi hitz egiten duela eta EAJ, beti bezala, anbiguotasunean mugitzen dela euskal gizartearen aurrean bere ardurak hartu behar ez ditzan. Bitartean, espero dezagun, UPNk Nafarroako Aurrezki Kutxarekin egin zuen legez, EAJk ez dezala Kutxabank espoliatu.
SAREAN [BIDEO] Maite Aristegi: “El proyecto de ley de responsabilidad medioambiental es una pose”
10
[BIDEO] Onintza Enbeita critica la ley de seguridad privada: “Mucha policía poca diversión”
[BIDEO] Sabino Cuadra: “¡Saquen sus manos de Nafarroa y déjennos resolver nuestros problemas!”
EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
PROGRAMA zuk EGITEN DUZU INKESTA BETE ETA ZURE PROPOSAMENAK EGIN
Euskal Herria Bilduk maiatzaren 25eko Europak Hauteskundetako programa zurekin batera egin nahi du. Horregatik programa osatzen laguntzeko webgune berezi hau prestatu dugu. Beheko botoian klik eginez gero hiru ataletan antolatutako galderak aurkituko dituzue.. Programaren lanketa 3 bloketan egingo dugu: Lehen blokea: Bloke honetan Europako egoeraren inguruan zure iruzkinak jaso nahi ditugu. Atalez atal egin ditzakezu, zein irakurketa orokorran parte-hartu. Bigarren blokea: Bloke honetan proposamen zehatzak bozkatu, ordenatu eta egiteko aukera duzu, herritarren eskubideen inguruko ideiak garatuz.
Hirugarren blokea: Azken atal honetan herrien eskubideen inguruko lanketa egiten dugu. Horretarako atalez atal zure ekarpenak egiteko aukera duzu.
JARRAITU TWITTERRREN
@Josu_Juaristi programa egin
SAREAN
[BIDEOA] Josu Juaristi Bruselan autodeterminazioaren aldeko mobilizazioan
[BIDEOA] Josu Juaristi en la Asamblea General de la Red Mundial por los Derechos Colectivos de los Pueblos
[BIDEO] Elkarrizketa Josu Juaristiri Euskadi Irratian, Europako Parlamentutik
11 11