4osasuna

Page 1

PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

OSASUNA

27

Sarrera EH Bildun prebentzioa eta osasun arreta pertsona ororen oinarrizko eskubide bat dela ulertzen dugu. Berau gauzagarri egin eta berau matentzeko, Osasun Zerbitzuek paper garrantzitsua dute baina osasun maila baldintza orokorrek eta ekonomia, hezkuntza, nekazaritza, ingurugiro eta enplegu politikek baldintzatzen dute. Hauek bizi eta lan baldintzak azaltzen dituzte eta baita osasunean ematen diren ezberdintasunak ere.

Nafarroako Osasun Sistema Nafarroako Osasun Sistema Publikoa, 10/1990 Foru Legearen ondorioz jaiotzen da eta bi erakunde autonomo barnebiltzen ditu, Osasun Publikoaren eta Lanaren Insitutua eta Nafarroako Osasun Zerbitzu Publikoa-Osasunbidea. Apirilaren 25eko14/1986 Osasunaren Lege Orokorra garatzen du, estatu mailako Osasun Sistema Nazionalaren oinarriak finkatu zituelarik. Honakoak, sistema unibertsala, berdintzailea, osasunaren lehen arretan oinarritutakoa, erabilpenaren unean dohakoa dena, zergek finantziaturikoa, integrala, prebentziotik sendaketara doana, erreabilitazioa eta bergizarteratze soziala ahalbidetzen duena, guzti hau barnebiltzen zuen osasun sistema eratu zuen eta ere berean, ingurugiroaren, farmazeutiken eta osasunaren (lan osasuna kenduta) diru-laguntzak bateratu zituen. Nafarroan Sistema Publikoa eta Pribatua elkarbizi dira. Azken honek lehenengoaren gabeziak osagarritzen ditu, esaterako, hortzetako osasuna, geriatria edo lan osasuna, edota osasun mentalaren alorrean dauden hutsuneak betetzen ditu. Honetaz gain aipatzekoa da Nafarroako Klinika Unibertsitarioari onartu zaion paper parasitarioa.


Nafarroako zentro pribatuen jardueraren indikadore batzuen bilakaera 2003-2010. ACTIVIDAD DERIVADA A LA SANIDAD PRIVADA POR CENTROS 2009-2010 Clinica Universitaria 2003 Altas 1 Estancias totales

.731 2 15.548

2010 %

Hospital San Juan de Dios 2003

.174

25,6

15.770 1

,4

2.434 2 31,911

2010 % .260 7 39.586

ClĂ­nica San Miguel 2003

,1 24,1

172 1 1.620

2010 % .319

666,9

12.378 0

,8

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Fuente: Memoria del Servicio Navarro de Salud (Osasunbidea) 2003,2006 y 2010

Historikoki Nafarroako osasun sistema bere osasun zerbitzuen kalitateagatik ezaugarritu da Estatu espainiarrarekin konparatuz. Lehen arretaren aldeko apostuak eta foru konpetentziek historia hau azaltzen dute.

Politikak 1. Aldaketa sozio-demografikoak. Populazio edadetuaren tarteen igoera, eritasun kronikoak, degeneratiboak eta dependentzia egoeren areagotzea kolektibo hauen arretaren feminizazioa emanez.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

28

2. Hazkundean dagoen Garapen Teknologikoa: zerbitzuen azpi-espezializazioarekin, kostuen hazkunde garrantzitsuarekin eta erabiltzailearen eskaeraren igoerarekin. 3. Hospitalozentrismo historikoaren mantenimendua, hospitalak sistemaren ardatza bilakatzen direneko prozesu gisa ulertuz. 4. Sistema publikoaren pribatizazio estrategiak, sistemaren jasangarritasun ezaren gainean, bilakaera demografikoan eta gehiegizko eskaeraren baitan oinarrituak. Honi guztiari, publikotasunaren prestigioaren kontrako praktika planifikatuak gaineratu behar zaizkio eta baita baliabide finantzieroen murrizketa ere. Guztia ala guztia, osasun zerbitzu publikoen merkantilizazioaren mesedetan eta negozio pribatuen eskaera betezeko asmoz. 2008. urtean BEZaren gastua Osasungintzan (%)


Osasuna

5. 16/2012 Dekretuak Realak, osasun arretaren eskubidearen unibertsalitatearekin amaitzen du eta eta sarbidea Segurtasun Sozialean izen emandakoen kasura mugatzen du soilik. Era berean, Zerbitzuen Kartera oinarrizkoa, suplementarioa eta sarrerakorra kategorietan banatzen du eta beraz, hainbat prestazioen ordainketa egin beharra ezartzen du eta eros ahalmenaren araberako ezberdintasunak sortzen ditu. Honekin batera, larria ez den garraioaren kasuan ordainketa ezartzen du eta prestazio farmazeutikoen ekarpenak handitzen ditu. 6. Foru Gobernuaren utzikeria, autogobernu gaitasunaren abandonatzea, osasun alorrean dituen eskumenen defentsa eza, eta Gobernu zentralaren neurriak ilusio handiz aplikatzera mugatzea. 7. Osasun gastuaren murrizketen barruan, kontuan hartu behar da urte hauetako gastuaren zati inportante bat inbertsio ez-finalistetara bideratu dela, hau da, zuzenean biztanleriaren zerbitzu ematera bideratu beharrean, obretara bideratzen dena, esaterako: C. Biomédico, “C” Pabiloila, Larrialditarako eraikin berria, eta Zentru pribatuekiko Kontzertazioak (53,4 miloi, 2012.ean). 2002.tik Osasunean egin Gastu Publikoaren bilakaera ACTIVIDAD DERIVADA A LA SANIDAD PRIVADA POR CENTROS 2009-2010 Clinica Universitaria 2003 Altas 1 Estancias totales

.731 2 15.548

2010 %

Hospital San Juan de Dios 2003

.174

25,6

15.770 1

,4

2.434 2 31,911

2010 % .260 7 39.586

Clínica San Miguel 2003

,1 24,1

172 1 1.620

2010 % .319

666,9

12.378 0

,8

Fuente: Memoria del Servicio Navarro de Salud (Osasunbidea) 2003,2006 y 2010

8. Krisi finantzierotik ateratzeko aurrera eramaten ari diren politikek ezberdinatsun sozialak areagotzen ari dituzte, bazterketa eta pobrezian dauden pertsonen kopururaren igoerarekin eta ondoriozko eritasun mentalen berehalako hazkundearekin. Egoera honen kronifikazioa osasun eta heriotza indikadoreen okertzeari egotziko zaio.

29

Esparru ezberdinen ahuldade eta indarguneak 1- Aspektu orokorrak − Eredua: paternalista, biztanlego dependientea sortzen du eta osasungintza medikalizazio iraunkorrera bultzatzen du pazientearen beharrezko autonomiaren bultzada eta koarduraren aurrean. − Kudeaketa: sistemaren eraginkoratsun falta, zentro pribatuak kontzertatuz eta ordu extrak ordainduz konpontzen dena, eraginkortasun irizpiderik gabe. − Finantziaketa: azpi-finantziazio kronikoa, gutxitze iraunkor baten bidez Sistemaren okertze garrantzitsua eragiten duena. Aurrekontuen desoreka, gastuaren igoera handiekin eta egokiak ez diren kostu-etekin eta kostu-eraginkortasun ebaluaketa politikekin. − Partehartze herritarra: murritza den partehartze instituzional batetara mugatua. − Profesionalak: pizgarririk gabeko kolektiboa eta motibazio galerara kondenatuta. Protokoloek eta Gidek ezartzen dituzten ekintzarako irizpideen ezarpen ez-nahikoa. Eros-ahalmenaren galera, lan baldintzen okertzea eta bestelako konpentsazio moten falta. − Ingurune sozio-demografiko eta kultural aldakorrarekiko egokipen falta. Maila ezberdinen arteko koordinazio falta ( Lehen Arreta eta espezializazioa) eta Zerbitzuak (Osasun Publikoa –-Lan Osasuna- Hezkuntza Sistema-Zerbitzu Sozial/interinstituzionalak). − Irakaslegoa : baliabide publikoen falta. Sektore farmazeutiko-teknologikoaren gehiegizko patrozinioa.


− Ikerkuntza: Garapen ez-nahikoa. Ikerketa sektore pribatuaren promoziora bideratua, Medikuntza Aplikatuaren Fundazioa, Moderna Fundazioa eta Ikerketa Biomedikoaren Zentrua bezalako ekimenen bidez. − Euskara: ukapena edo Nafarroako errealitate eleanitzaren kontsideazio falta.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Indarguneak Gaur egun arte eta aipatutako gabezietatik haratago, zerbitzu publiko sasi-unibertsala ezarri da, kalitate nabarmena duena, bereziki berdintzailea, erabilpenaren unean dohakoa, hiritargoaren onespena duena eta emaitza onekin Osasungintzari dagokionean. Nafarroa, FADSPrengatik, irizpide eztabaidagarrien arabera, 2011.ean eta 2012.ean estatuko Erkidegoen artean osasun zerbitzu hoberenak dituen herrialde moduan kontsideratua izan da.

2- Lehen arreta Ahuldadeak

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

30

1. Nahikoa ez den garapena, azken urteotan prebentziorako, promoziorako eta komunitatearen jarduerak murriztu direlarik hala nola Ikerkuntza eta Dozentzia jarduerak. 2. Espezializatutako arreta baino “maila gutxiagokoa” izatearen kontsiderazio pairatzen du, Espezializatutakoaren lagungarri izatera bideratuta eta bi maila sanitarioen arteko koordinazio arazo larriekin. 3. Asistentizaren gainkarga. Erien behar demografikoekiko adekuazio falta, adinari, sakabaneketari...dagokionean. Egungo kupoek, askogatik gainditzen dute gomendatzen duten 1500 TISa. Honek eriekiko denbora gutxi eta eri larriei bideratutako agendak eri kronikoen galerarako. 4. Denak balio eta eriak agintzen duen kudeaketa motaren ondorio den gehiegizko eskaera. Medizina defentsibo baten eraketa, zeinetan osasun arazoekiko gerturatze klinikoa, gehiegizkoak diren proba osagarriengatik ordezkatzen den. 5. Zentroen funztionamenduan hobekuntza batzuk sartzen dituzten Hobekuntza Planak, baina hala ere, ez dituzte asistentzi gainkargaren, Erizaintzaren rolen definizioaren eta administrazio langileen garapen profesionalaren arazoak zuzentzen eta kudeatzaileen babesaren falta handia dute. Gainera Arreta Jarrai eta Urgentziako inposatzen da, sektorea larritu eta Larrialdietako Arreta bezalako oinarrizko zerbitzuen antolaketari min egiten dio. 6. Agindu farmazeutikoek LAren aurrekontuaren erdia baino gehiago suposatzen dute. Printzipio aktiboaren bidez egiten diren aginduek garapen arazoak aurkezten dituzte eta ez dira nahikoa osasun sistema publikoari sortzen dizkion gainkostu arazoak konpontzeko.

Osasunaren Lehen Arretaren gastuen bilakaera eta prestazio farmazeutikoen kostua. Osasungintzako aurrekontu (milioi eurotan)

2010

2011

2012

2013

Lehen Arreta

277

260

278

257

Prestazio farmazeutikoa

161

151

143

127


Osasuna

Indarguneak Lehen Arretaren garapenak Foru Erkidegoan, kalitate aldetik hobekuntza handia bizi izan du multidiszplinarrak diren ekipoen existentzia eta historia kliniko informatizatuak direla eta. Eriaren formakuntza eta autozainketarako formazioa bultzatzen duten patologia kronikoentzako protokoloen ezarpenaren hasiera.

3- Espezializatutako Arreta Ahuldadeak Kudeaketa arazoak pairatzen ditu, parte hartzeko aukerarik gabe eta prozesuen kudeaketa klinikoaren zerbitzuak koordinatu gabe. Honen adibidea Nafarroako Konplexu Hospitalarioaren batze prozesua izaten ari da. Batzorde Tekniko-Asistentzialen inoperantzia, izaera kontsultiboa bakarrik duten batzordeak eta izendapen diskrezioanalak zuzendaritzan. Ekoizpen santoarioan zentratutakoa eta ez osasunaren emaitzetan. Baliabideen optimizazio gabeziak, kirofanoetako estamentu profesional ezberdinen koordinazio faltarekin, eta arratsaldetako eskaintza urriarekin. Nafarroa osoan Etxeko Hospitalizazioaren zerbitzuaren ezarketaren gabezia. Oheen banaketa ezegokia larri/azpilarri eta kronikoen artean. Lehen Arretarekiko kordinazio ezegokia. Prinztipio aktiboko agintze urria. Eria informatzeko eta honekin erabakiak hartzeko kultura eznahikoa. Itxarote zerrenden hazkunde sekundarioa asistenzti eskaeraren handitzeagatik, teknifikazioaren sakontzeak eragiten dituen aukera terapeutikoak eta diagnostikoak direla eta, zein baliabide egokien eta dotazioen aurreikuspenaren faltarengatik eragindakoak. Larritasunaren araberako leheneratze irizpideen gabezia, lehenngo kontsultekiko eta errebisioekiko, irizpide sozio-laboralentzako leheneste falta... Baliabide urritasuna ikerketa eta dozentzia jarduerentzako: galdera izanez Ikerketa Biomediokaren Zentruaren jarduera, CUNarekiko harremanean.

4- Beste eremuak a) Pediatria: berezko plana behar du, dotazioak egokituko dituena, materialeak, pertsonalak, prozesuak bai lehen Arretan, espezializatutakoan eta Larrialdietako Zerbitzuetan. b) Nafarroako odol eta ehunen bankua: 20/2010 Foru Legearen ezarketaren falta, Nafarroako odol eta Eunen Bankua sortzen duena. Egun, sistema publikoen eriek sortzen dituzten ehunak Cunengatik kudeatuak izaten jarraitzen dute. 2012 ko Ekainean, Odol Bankua Konplexu Hospitalariora elkartu zen BSTN Zentruaren eskumenak desegituratuz eta alorreko erantzukizun publikoak eta Legea hautsiz. c) Osasun mentala: osasun mentalerako zentruek, baliabideen gabezia dela eta, euren arreta patologia larriak dituzten erietan zentratzen dute arreta. Eri hauek arreta integrala behar dute, farmakoen agintzetik haratago doana, hala nola, esku hartze psikosozialak, sozio-hezitzaileak eta erreabilitatzaileak egingo dituen ekipo multidisziplinarraren kasu. Bestalde, patologia txikiak Lehen Arretaan tratatuak izan behar baldin badira,jarduera hau egiteko kordinazio zein formazio mailan beharrezkoak diren baliabideekin hornitu behar zaie. Osagarriak diren baliabide asistentzialen beharra dago: tutelatutako etxeak, erresidentziak, aisialdirako espazioak...hala nola zaintzaileentzako eta familarentzako laguntza handiagoa.

31


Baliabideen gabeziak zentro pribatuetara bideratzearen bidez izan dira ordezkatuak. d) Erreabilitazioa eta dependentzia: eskualdekako zerbitzuen deszentralizazioa (Elizondo, Sakana; Zangoza) urrats baikorra izan da, hau traumatologia alorrera mugatuta dagoen arren. Drogomenpekotasunaren erreabilitaziorako alorrean baliabide publikoen gabezia nabarmena da.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Burmuin eritasuna eta ezintasun handia eragiten duten gaixotasun neurodegeneratiboak (Alzheimerra) bezalako patologia kronikoak RHB fisikoa eta funtzionalaren kasu barnebilduko dituen Plan integralaren beharra dago. Josefina Arregi Klinika edo Eguneko Zentroak (ADACEN) bezelako kalitate handiko baliabideek laguntza publiko eta baliabide gutxirekin bizirauten dute.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

32

Menpekotasun legearen garapenaren geldierak murrizketa garrantzitsuak suposatu ditu laguntza indibidualean eta erientzako eta euren familientzako beharrezkoak diren baliabide komunitarioetan: etxeko arretaren zerbitzuak, eguneko zentroak eta larri zein azpilarrientzako erresidentzi zentruetan, bentako beharretan oinarritzen zirenak. e) Emakumeentzako arretarako zentruak: jendartearen eta COFES-Andraizeko langileen presioarengatik sortutakoak, euren jarduna osasun erreproduktiboaren eta sexualaren promoziora mugatu zaie, materialen eta zentroetako hezitzaileen baliabideak gutxituz, eta mediku-sanitario jarduna lehenetsiz. Positibotzat baloratzen da auzoetara eta eskualdetako Zentroetara egin den deszentralizazioa, hala nola Onkologia Ginekologiko eta Emankortasunerako Unitateen eraketa CHN-Hospitalario mailan. f) Osasun publikoa eta Osasun laborala bezalako alorrek proiektu estrategiko argien falta dute, eta azken 4 urteotan eduki behar zuten aurrekontuen gutxitze handi bat bizitu dute. Honek gaizki eragiten die osasun sistemara iristeko zailtasunak dituztenekin lana egiten duten elkarteen sare eta erakundeei. Gazteriari bideratutako sexu eta drogen inguruko programa prebentiboak ez dira ikustarazten. Gaur egungo bezalako enpleguaren eta lan baldintzen okertze testuinguruan, lan istripuen indikadoreen bilakaerak garapen sozioekonomikoaren eraginera abandonatuta daude, interbentzio eraginkorreko programa publiko prebentiborik existitzen ez den bitartean. Eritasun profesionalen azpi-deklarazioari muzin egin izanari, enpresek eta mutuek lan istripuak ezkutatzeko egiten duten ahalegina gehitu behar zaio. Prebentzio zerbitzuek lan baldintza txarren eta osasunaren okertzearen artean dagoen harremana ezkutatzen laguntzen dute. g) Larrialdiak: − Hospitalarioak: saturazioa antzematen dute itxaron gelatan beharrik gabe pilatzen diren pazienteekin (itxarote denbora luzeegiak, ebazpenen denboren geldotasunak, protokolarizazio falta, patologia arin eta ez-larriak‌). Bi hospital zerbitzuen bateratzeak azpiegitura berrien eraikuntzarako baliabideen falta ekarri du. − Extrahospitalarioak: Nekazal Larrialdietarako Zerbitzuek ez dute auto hornidura. Gobernuak inposatutako Arreta jarrai eta larrirako Plan berriak profesionalen gehiengo batek (sindikatuek, adituek, mediku elkarteek eta erizainek) eta gehiengo sozialak (udaletxeek) errefuxatzen duten eredua inposatzen du. Arretaren kalitatearen galera moduan baloratzen dute honako plana nekazal eremuen arreta galera suposatzen duena, lokalizatutako guardia zerbitzuekin, pertsonalaren azpi-kontratazioarekin eta lanadi luzeekin. h) Hortzetako arreta: PADI programaren bidez haur eta gazteen populazioa barneratzen da (6-15 urte 2012.ean) zerbitzuen hedapen progresiboa proposatzen zuen jatorrizko proiektuari uko eginez. Programa honek errebisio, larrialdi eta agin ateratzeak onartzen ditu aldi baterako dentizioan eta zigilatzeak, dentizio iraunkorrean. Ortodontziak eta inplanteak kanpo geratzen dira. Guzti hau dentista pribatuen zerbitzuak kontzertatuz egiten da. Egun, PADIren garapenerako 4 dentista daude Osasunbidean eta 238 pribatuak dira. Programak barnebiltzen duen populazioaren %69k baino ez du erabiltzen zerbitzu hau.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.