9eu

Page 1

2014ko ekainak 26 · 9. zkia

EDITORIALA 2 · GAI NAGUSIA 3 · ARABA 4 · BIZKAIA 5 · GIPUZKOA 6 NAFARROA 7 - 8 · GASTEIZKO LEGEBILTZARRA 9 · AMAIUR 10 · KUTXABANK 11


EDITORIALA

2

013/14 lan urtea amaitzear dagoela, ikasturteko azken EH Bilduren aldizkaria duzu honako hau.

Gertakari ugariko ikasturtea izan da aurtengoa, hala nola Parot dotrina delakoari amaiera eman zion Estrasburgoko Auzitegiaren epaia, urtarrilaren 11n euskal preso politikoen eskubideen alde inoiz egindako manifestaziorik jendetsuena, Europako hauteskundeek utzitako emaitza onak eta Durango eta Iru単ea erabakitzeko eskubidearen alde lotu zituzten milaka eta milaka eskuen katea luzaroan gogoan gordeko ditugu. Egia da bitartean atxiloketak, tratu txarrak, debekuak, epaiketak eta espetxeetan euskal preso politikoen egoera, oro har, gero eta okerragoa dena. Euskal Herrian fase politiko berria indarrez aurrera egiten ari bada ere, espainiar eta frantziar Estatuek -ahulezia politikoa indarkeria bilakatuta- aurka egiten jarraitzen dute. Gainera, Brusela eta Madriletik datozen aginduak betez, Barcina eta Urkulluren gobernuak lanpostu mordoxka suntsituz, enplegua prekarizatuz eta gastu sozialak murriztuz, gero eta euskal herritar gehiago pobrezian bizi izatera kondenatzen ari dira. PP, PSOE, UPN eta EAJ-k partekatzen duten eredu neoliberal eta antisozialaren aurrean EH Bildu, euskal sindikatu eta eragile sozialekin batera, alternatiba bakar gisa agertzen da. Espainiar estatua bereziki kinka larrian dago. Francok lotuta eta oso ondo lotuta utzitakoa askatzen hasi delako. Monarkia, bi alderdi politikoen sistema ustela eta batez ere lurralde eredua krisi larrian daude. Katalunia badoa. Datorren azaroan. Eta Eskozian ez bezala, Estatuarekin aldez aurretik adostu gabe egingo du. Euskal Herriak ere bere abiapuntuetatik demokraziaren bidea egin behar du, erabaki足tzeko eskubidea tresna nagusi. Helburua: zazpi lurraldeez osatutako Euskal Errepublika. Lan-urte hau emankorra izan da oso, hurrengoa, zailtasunak zailtasun, gogoangarria izango da. Eta nola ez, guzti horren berri emateko iraletik aurrera ere eskuragarri izango duzu aldizkari hau.

2

0 1 2 3 4 5 6 7 8


GAI NAGUSIA

EUSKAL HERRIAN GURE HEZKUNTZA ERAIKI!

E

z da harritzekoa ikasturte honetan hezkuntza gaia bolo-bolo egon izana. Madriletik Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi digun LOMCE legeak azken urteetako erasorik handiena suposatuko du. Hamaika aldiz esan dugu lege inposatu, espainolizatzaile, zentralista, pribatizatzaile eta segregatzailea dela. Euskal Herriaren eta euskal herritarron kontrako lege arrotza da. Hego Euskal Herrian, gainera, UPNk eta PNVk inposaketaren bidean aurrera jarraitzen dute. Nafarroan, hezkuntza eragile eta parlamentuaren gehiengoaren iritziaren kontra “LOMCE a la Navarra” aplikatuko du Iribasek. Asmo argia du hezkuntza kontseilariak: irailean LOMCEren baitan hasi nahi du ikasturtea. Hori gutxi ez eta espainolismo eta adoktrinamendu saiakera etengabeak egiten ditu Barcinaren gobernuak. Euskararen kontrako obsesioak D ereduko irakasleen kontrako Sorginehiza ekarri du polizia-txosten

baten osaketaz. Guardia Zibila, gainera, Zintruenigoko eta Barañaingo ikastetxeetara eraman ditu lehen hezkuntzako ikasleekin harrotasun erakustaldiak egin ditzaten. Euskal Autonomia Erkidegoan, gehiengo politikoak lege inposatuaren aurkakotasuna adierazi badu ere, aho txikiz izan da. Uriartek Heziberri 2020 delako programa sasi-irtenbide gisa kokatu nahi izan du. Hala ere, Uriarteren asmoa badakigu zein den: irailean LOMCE aplikatzen hasiko da. Gainera, EH BILDUren ekimenez hezkuntza komunitatearekin batera parte hartzean oinarritua osatzekoa zen Hezkuntza Ponentzia bati ateak parez pare itxi zizkion PNVk PP, UPyD eta PSEren kontrako boz­ kekin batera. Zailtasun guzti horiekin, hez­ kuntza mugimenduak urriaren 12an egindako nazio manifestazioa mugarri garrantzitsu gisa kokatzen dugu. Bide honetan, herritarrek, hezkuntza eragileek eta hezigune zein herri ezberdinetako hezkuntza bilguneek

egindako lana oso positiboa da. Elkarlanean, LOMCEri aurre egiteko bide ezberdinak planteatu dituzte. Gainera, pauso bat aurrera eman eta LOMCE ez onartzetik Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propioaren aldeko konpromisoak handituz doaz. Bide horretan, EH BILDU inposaketa ororen kontrako eta bestelako hezkuntza baten aldeko borrokan bidelagun izango dute, guztiek. Ez dugu euskal hezkuntzaren kontrako inongo inposaketa eta sasi-irtenbiderik onartuko. EH BILDUtik, hezkuntza eragile, plataforma, alderdi eta sindikatuekin elkarlanerako prestutasuna berretsi nahi dugu eta LOMCEren ez aplikaziorako estratregiak garatuz Euskal Herriak behar duen hezkuntza sistema propioaren alde urratsak ematen jarraituko dugu. Hezkuntzan ere, guk gure bide propioa egiteko konpromisoa hartzen dugu herri gisa dagozkigun tresna pedagogiko eta normatibo guztiak eskuratu arte.

3


ARABA araba

Lehenik jabetu, ondoren pribatizatu

D

atorren ekainaren 30ean Vital Kutxaren Batzar Orokorra egongo da. Egun ezagu足 tzen dugun bezala azkena izango da EAJ, PP eta PSEren plana aurrera ateratzen bada. Hiru alderdiek banku fundazio bihurtze prozesua erabili nahi dute 15 lagunek osatuko duten patronatua izendatzeko. Hemendik aurrera patronatu horrek bere burua hautatuko du. Hiru alderdien artean ordezkaritza banatu nahi dute eta hemendik aurrera kutxen kontrola bermatuta izatea nahi dute. Horretarako egun duten gehiengo absolutuaz baliatuko dira. Kontrola erabat bermatuta izan ostean, eskaintza onena egingo duenari emango diote.

Kutxaren zuzendaritza organoak era demokratiko batean aukeratuak izan daitezen proposatu dugu. Lau urtean behin berritzea ere da gure proposamena

Behartuta daudela esaten digute. Baina EH Bildutik Kutxabank salbatzea legala dela eta posiblea dela esaten dugu. Kutxaren zuzendaritza

organoak era demokratiko batean aukeratuak izan daitezen proposatu dugu. Lau urtean behin berritzea ere da gure proposamena. Batzar Orokorra mantendu nahi dugu eta bertan bezeroak, entitate sortzaileak, langileak, herrialdeko udalerriak eta eragile sozialak ordezkatuta egotea nahi dugu. Batzar horrek gobernu organoen ordezkariak izendatzea da gure aukera. EAJ, PP eta PSEren interesen aurrean erabakia udazkenera atzera足 tzea planteatu dugu. Horrela Vital Kutxaren banka fundazio bihurtze prozesua demokratikoa eta gardena izatea nahi dugu. Bestela Vital Kutxaren amaieraren hasiera izango da. Izan ere, egungo bere arduradun nagusiak entitatean likidazioari ekin diote. Krea eta Santxo Jakintsua Fundazioaren egoitzak Estatu Batuetako inbertitzaile batzuei oso baldintza onean eskaini die. Vital kutxaren egoitza nagusia ere salgai jarri dute eta Vital Kutxa marka behin betiko Bizkaiko EAJri oparitu nahi diote.

4


BIZKAIA bizkaia

Eredu berri baten norabidean estrategia partekatuak adosteko prest

E

kainaren 7an EHUren Paraninfoan, Biz­ kaiko EH Bilduk gure lurraldeko eragile sozial, sindikal eta ekonomikoei irekitako lan-saio bat antolatu zuen, “Lurralde Garapena eta Enpleguaâ€? izenburupean, EHUren Paraninfoan. Lan-saio horretan, EH Bilduko ordezkari politiko eta instituzionalekin batera, herrialdeko eragile sozial eta ekonomikoak gonbidatu genituen.

Eragile ekonomiko eta sozialak eta Bizkaiko eskualdeak oinarritzat hartzen dituen lurralde garapen eredu berri baten oinarriak jasotzen dituen dokumentu hori publiko egin orduko, herrialdeko 130 eragile sozial eta ekonomikori helarazi diegu. Modu berean, Arratiako Enplegu Foru Planaren aurkezpen ekitaldian, Lemoa eta Igorreko hautetsiek eskura helarazi zioten dokumentua Imanol Pradales, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen ekonomikorako diputatuari.

Eusko Jaurlaritzaren Plan Industriala zein Enplegu Plana, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu Planaren azterketa kritikoa aurkeztu genituen. Horrekin batera, Bizkaiak beharko lukeen lurralde garapen estrategia berrirako oinarriak proposatu eta aztertu genituen. Lansaio hartako edukiak jaso eta aste honetan modu publikoan aurkeztutako dokumentu baten bildu ditugu.

Eskua luzatu nahi diogu EAJri, epe laburreko estrategia alderdikoiak alboratu eta argi luzeak piztu ditzagun. Egoerak halaxe eskatzen du. EH Bildu elkarlanerako prest dago, alderdi interesak alboratu eta garapen eredu berri baten norabidean estrategia partekatuak adosteko prest. Ez da alkategaiak aurkezteko garaia, ez da kanpaina elektoraletarako garaia. Urtebete luze bat falta da datozen hauteskundeetarako eta egoera larria da oso. Lanerako garaia da!

5


GIPUZKOA gipuzkoa

Donostian aldaketaren bidean sakontzeko deia

K

urtso politikoaren amaierarekin bat, ekitaldi politikoa burutu dugu asteburu honetan Donostian. Ekitaldian, azken urtean egindako lana baloratu eta aurrera begirako erronkak azaldu ditugu. Herritarrak oinarri dituen hiri eredu berri bat abian da Donostian, eta bide horretan, asko da azken urte honetan aurreratutakoa; baina oraindik asko da ere aurretik egiteko duguna. Ekitaldian hitza hartzen lehena Ainhoa Beola izan da. Hiri eredu berria eraikitzeko erronkan, bi gako azpimarratu ditu: aldaketa prozesua epe luzerakoa dela, batetik, eta herritarrak direla horren motorea. Aldaketa epe luzekoa dela diogu, hiri bat ezin baita egun batetik bestera, dekretu bidez eraldatu. Hiri eredu oso bat aldatzen ari garela diogu, eta hori, sakoneko aldaketa prozesua da. Horrekin bat, datozen hilabeteotan EH Bilduk Donostian garatuko duen “Hiri Bizia 2030� egitasmoa aurkeztu du Beolak. Hain zuzen, bi oinarri horiengan eraikiko den ekimena: hiri ereduaren gainean epe luzera begirako hausnarketa izango da eta herritar askoren parte hartzean oinarrituko da. Uztailan hasi eta urrira bitarte, hiri ereduaren inguruko ariketa burutuko dugu, ahalik eta herritar gehienen parte hartzearekin. Nolakoa nahi dugu Donostia 2030ean? Zein bide egin behar dugu datorren hamarkadan, herritarron Donostia, parte hartzailea, justu eta solidarioa, euskalduna, anitza, parekidearen bidean sakontzeko? Azken urteko ibilbidearen laburpena egin ostean, aurrera begirako erronketan zentratu da

6

Juan Karlos Izagirre. Izan ere, aldaketa bide honek urte luzez iraungo du, bidea hasi besterik ez da egin. Ilusioz eta egindako lanak ematen digun itxaropenez, aurrera egin nahi dugu, aurrera egiten jarraitu nahi dugu. Eta baditugu hainbat erronka, oso handiak, hiri honetan aurrera begiratzeko. Lehena, bizi dugun egoera honetan bereziki, eredu ekonomiko berri baten aldeko apustua mahai gainean jartzea da. Krisira ekarri gaituen logikari buelta eman behar diogu. Ekonomiak pertsonen zerbitzura egon behar du, eta ez alderantziz. Aktibazio ekonomikoa hemendik egin behar da, behetik, auzoetatik. Bigarren erronka, herritarrak hiriaren erdigunean kokatzea dela aipatu du Alkateak. Zentzu horretan, herri partaidetzaren bidean sakontzeko erronka azpimarratu du. Hirugarren erronka, eredu politikoa aldatzea dela aipatu du Juan Karlos Izagirrek. “Gardentasuna, informazioa, diru publikoarekiko erabateko ardura, herritarrek erabakiak hartzeko gaitasuna izatea ezinbesteko osagaiak dira. Demokrazia zuzena bideratzeko mekanismoak martxan jartzea lehentasunezko erronka da guretzako� Beste bi erronka ere aipatu ditu aurrera begira: Donostia euskalduntzea eta bakea eta normalizazioan urratsak ematen jarraitzea.

SAREAN https://www.youtube.com/ watch?v=I99yxYYVyf4


NAFARROA nafarroa

Alternatiba hiritarra Iruñean

A

niztasuna eta adostasuna izan dira azken egunotan Nafarroan burutu diren mobilizazio jendetsuen ezaugarri nagusiak, ideia politiko eta pentsamendu anitzek bat egin dute Nafarroako herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aitortzeko eta aldarrikatzeko. Euskal Herrian historia idatzi dugu, ez bakarrik giza kate erraldoiarekin herri honek erabaki egin nahi duela erakutsi diogulako munduari, baizik eta ekimen honen bitartez gizarteko espazio anitzen artean konfiantzak sortu, elkarguneak bultzatu eta zubiak eraiki direlako. Berriki Iruñeko Udalean burutu den Hiriaren Egoeraren Eztabaidan agerian gelditu da UPN agonia-egoera, kudeatzeko eta herritarren beharrei eran­tzuteko gaitasunik ez duen Gobernu baten buruan. Agintaldi osoan aurrekontu proiektu bakar bat aurrera ateratzea lortu ez duen Gobernua, alegia, proiekturik gabeko Gobernua, beste indar politikoekin negoziatzeko eta akordioetara heltzeko gaitasunik gabekoa. Enrique Maya Iruñeko alkatearen interbentzioa bera oso pobre izan da, alkate bati dagozkion hitzak baino alderdiarenak errepikatuz, udal kudeaketari buruzko inolako daturik eman gabe eta orokorkerietan galduta. Jarrera horrek agerian uzten du UPNren blokeoa eta eraginkortasun eza eta baita alkatearen lidergo falta ere bere proposamenak aurrera atera­ tzeko. Modu defentsiboan agertu da gainera une oro, aldaketa geldiezina dela dakienaren seinale. Hiriaren Egoeran Eztabaida hori, legegintzaldi baten balorazioaz harago doa, bukatzear den agintaldi baten balorazioa da, goitik behera datorren Erregimenaren amaiera. Jada agortu da UPN udal Gobernuaren gainbeherak gidatutako zikloa eta ekimen herritarren indartze eta bultzadarekin eta Alternatiba Hiritarrekin garai berriak datoz, Iruñearentzat etorkizun berria dator.

Izan ere, UPN Nafarroak bizi duen krisi sozioekonomikoari ate guztiak ixtean tematu den bitartean, partehartzea ukatuz eta hiria kolore grisez margotuz, Iruñeko gizarte mugimendua dinamismoz beteta berpiztu da eta modu koordinatu eta bateratuan jardun du iruindar guztion interesak defendatzeko. Zentzu horretan, UPNren jarrera oztopatzaile eta arduragabearen aurrean, Iruñeko Udaleko oposizio plurala ere gai izan da akordio ugaritara heltzeko eta bigarren urtez jarraian aurrekontu moldaketak aurrera ateratzeko, pribatizatutako hiru Hello haur eskoletako kudeaketa publikoa berreskuratzeko, edo Donapea operazio lotsagarria gelditzeko. Baita, hiritarren eskari eta beharrak mozio bidez udalera bideratzeko ere. Argi dago bestelako hiri bat badagoela eta indarrean dagoela kalean, nahiz eta UPNk ahaleginak egin gutxietsi eta baztertzeko. Hiria bera ulertzeko eta antolatzeko modu alternatiboa, hezi eta aurrera egin nahi duena. Desberdintasunak zuzentzeko borroka egiten duena, sistema publikoa defendatzeko eta pertsona guztien oinarrizko eskubide guztiak aitortzeko eta bermatzeko. Zalantzarik gabe, EH Bildu hiri eta partehartzaile horren alde, auzoen eta herritarren protagonismoa aldarrikatzen duena eta sakoneko aldaketa sozial eta politikoaren exijitzen duena, gobernatzeko moduan eta udaleko politiketan. Hain zuzen ere, gizartea ustelkeria kasuez nazkatuta dago. Nafarroako Kutxako auzia lotsagarria izan da Nafarroarentzat. Eta Iruñeko alkateak protagonismo berezia izan du eskandalu horretan, auzitegietara bidaia barne. Zoritxarrez, hori ez da gai lotsagarri bakarra. UPN tematuta dago Barcinak karguan jarritako Simon Santamaria babestean. Nahiz eta zazpi deliturengatik auzipetua egon eta Polo kasuan ere sartuta dagoen, udaleko gehiengoak hainbatetan

7


NAFARROA

gai­tzetsi duen eta udaltzaingoko sindikatu guztiek ezbaian jarri duten bere jokabidea. UPNren udal Gobernuak ematen duen pausu bakoitzarekin, agerian gelditzen da bere izaera sektarioa. Modu sistematikoan baztertzen dute hiri honetako herritarren zati handi bat euskara nahita gutxietsi eta ahazten dutenean eta Euskararen Araudia behin eta berriz urratzen dutenean. Bitartean, Euskalgintzaren eskutik, udaleko gehiengo politikoak aurrekontuak moldatzeko lan egiten du eta diru partidak onartu Iruñeko paisaia linguistikoa aldatzen joateko. Bazterkeria hitza agertzen da baita ere Memoria historikoaz hitz egitean. UPNk, etengabean ikur eta elementu frankistak babestuz uko egiten diolako biktima guztien aitortzan aurrera pausoak emateari. Hala ere, gizartea antolatu egin da Memoria Historikoaren Legea bete dadila exijitzeko eta Memoriaren Autobusa, Angel Gogoan Plataforma eta Fusilatuen elkartea bezalako ekimen anitzen bitartez elkarbizitzaren eta memoria kolektiboaren aldeko apustua egiten du. UPNren paralisiaren aurrean, gizartea mugi­ tzen ari da. UPNk Iruñeko haur eskoletan euskarazko plazak lortzeko dagoen benetako eskaria ezagutzeko inkesta bat burutzeari uko egiten dion bitartean, herritarrak antolatu eta kalera atera dira eskari erreala islatzen duten datuak lortzera: 466 eskari daude eta udalak 164 plaza eskaintzen ditu. Herritarrek osatutako plataformak dira, halaber, auzo bakoitzean etxegabetze arriskuan bizi diren pertsonak laguntzen dituztenak, Udaletxeari berari, erakusten duen interesa faltaren aurrean presio eginez eta egoerari irtenbidea emateko eskatuz. Urte

8

eta erdi daramagu zain udal etxebizitza erregulatzeko araudia aurkeztu dezaten, etxebizitza horiek behar dituzten pertsonen eskura uzteko. Bitartean, 200 etxebizitza daude hutsik. Zalantzarik gabe kontzientzia duen hiri hori da gure gizarteko benetako motorra, egunetik egunera, elkarbizitza eta aniztasunarekiko errespetutik eta gizarte kolektibo, merkatari txiki eta auzoetatik abiatuta, Iruñerako etorkizuneko eredu berria eraikitzen duena. Noski, UPNk eta Erregimenak, bota militarren eta sotanen arrastora, mantendu nahi duten hiritik erabat desberdina. Gizartea, zorionez, aurretik doa, etorkizunera begira dago. Iruñeko sare asoziatibo aberatsari esker, hiriak aurrera egiten du. Izan ere, gizarte mugimenduen ibilia, UPNren politika zaharkituaren frenoa baino askoz indartsuagoa da. UPNren politika parte hartzeari bunkerizatuta dagoelako eta politika ulertzeko modu agortu batean irauten duelako. Bere hiri proiektua herdoilduta dago eta ez du eraberritzeko ahalmenik. Horregatik jarraitu nahi dute betirako berdin, benetan dena betirako aldatu denean. EH Bildu ilusioz beteta dago eta guztion artean, pluraltasuna errespetatuz, hiri eredu berri bat eraikitzearekin irmoki konprometituta. Modu berean, hiriko gehiengo sozial eta politikoa osatzen dugun eragile guztien konpromisoa ezinbestekoa da. Gai izan behar dugu gehiengo hori udalera ekartzeko eta, kudeaketaren bidez, kalean egunero sortzen diren ekimenak egikaritzeko. Guztion artean Iruñea berria eraikitzeko ordua da.


GASTEIZKO LEGEBILTZARRA Epsilon eta Hiriko, EAJk babestutako iruzurra

Gasteizko Legebiltzarrak eratutako ikerketa-batzordean gero eta argiago daude proiektu horietako irregulartasunak eta diru publikoaren xahuketa.

J

aurlaritzak Epsilon eta Hiriko enpresa-proiektu pribatuak bultzatu zituen bere egunean: Epsilon, Ibarretxeren garaian; Hiriko, Patxi Lopez Lehendakaritzan zegoela. Bietan diru publikoa bideratu zuen EAJren inguruko enpresario batzuen poltsikoetara, ikerketa, garapena eta berrikuntzako politikak (I+G+B) sustatu beharra argudiatuz. Guztira, bi proiektuen artean ia 60 milioi euro xahutu dituzte Gasteizko eta Madrileko gobernuek, bai Epsilonek, bai Hirikok porrot egin dutelako. Proiektuak pribatuak izanda ere, galera ekonomikoen zama Administrazioaren bizkar gainean erori da. Hori dela eta, Gasteizko Legebiltzarrak batzorde berezia eratu du Epsilon eta Hiriko enpresei emandako laguntza publikoak ikertzeko eta, EAJ eta PSE hasieratik ikerketa oztopatzen saiatu diren arren, gero eta argiago dago diru publikoa bidegabe xahutu egin dela eta azalarazten ari

EAJ eta PSEren helburua ez da egia aurkitzea, irregulartasunak ezkutatzea baizik, ardura politikoak eskatuz gero, euren etxe barruan bilatu beharko luketelako. diren irregulartasunak ezinezkoak izango zirela EAJren babes politikorik gabe. Adierazgarria izan da, horren harira, Herri Kontuen Euskal Epaitegian EAJ eta PSEren ordezkariek Epsiloni buruzko txostenarekiko erakutsi duten jarrera, irregulartasunak agerian uzten zituzten zenbait ondorio zentsuratu dituzte eta. Bi alderdi horien helburua ez da egia aurkitzea, irregulartasunak ezkutatzea baizik, jakin badakitelako, ardura politikoak eskatuz gero, euren etxe barruan bilatu beharko luketela.

Epsilonen 45 milioi euro inguru galdu ditu Administrazioak, laguntza publikoen kudeaketaren gaineko kontrol politikorik ezaren ondorioz. Lakuak ez zuen behar bezala aztertu proiektua benetan bideragarria zen eta, gainera, horren porrotak utzi duen zulo ekonomikoa bete behar izan du, halako konpromisoa hartu baitzuen hasieratik. Esaterako, 16 milioi euroko zorra bere gain hartu du, Epsiloni eman zion abala gauzatu delako enpresa desagertzearen ondorioz. Hiriko auzia are larriagoa da, Macias, Echave eta Antia bezalako EAJren inguruko enpresario batzuen proiektu pribatua izan arren, hasierako kapitala, osorik, publikoa izan zelako. Hau da, proiektuaren abal nagusia eta ia bakarra Sabin Etxetik gertu martxan jarria zela izan arren, edo agian horrexegatik, Administrazioak ipini zuen dirua finantziazioa bermatzeko. Eta orain, Hiriko-k kale egin duenean, dirutza galdu du, ia 17 milioi euro. Diru publikoari esker proiektua sustatu zuten enpresario batzuek, ordea, Tokiko izeneko enpresa sortu berri dute, Hiriko-n egindako lana euren onerako erabiltzeko, etekin ekonomikoa EAJren gertu dauden esku pribatuetan soilik uzteko.

9


AMAIUR Abortua: Emakumeoi dagokigu erabakitzea

A

bortuaren erreformak polemika handia sortu du PPren gobernuak berau iragarri zuen lehen unetik. Eta ez da gutxiagorako. Izan ere, duela berrogei urte izan zen eztabaidara bueltatu gara. Aurrera barik, atzera etengabe. Nahiz eta Espainiako gobernuak eta eskuin muturreko komunikabideek (Euskal Herrian badira ere horietako zenbait) eztabaida arlo moralera mugatu nahi, kasu honetan ere, erabakitze eskubidea dago arazoaren muinean. Emakumeen erabakitzeko eskubidea hain zuzen. Abortuaren legeak adar asko ditu. Luze eztabaidatu genezake baina laburbiltze aldera, esan dezakegu legea balizkoetan oinarritzen denean ez duela emakumeak erabakitzen, eta epeetan oinarritzen denean, ordea, bai. Eta hor dago koska. Izan ere, nor da erabaki behar duena? Haurdun dagoen emakumea, zalantza izpirik gabe. Baina, Alderdi Popularrak planteatzen duen erreforma honetan erabakiko duena ez da emakumea, medikua, psikiatra… baizik. Adin gabekoak balira bezala tratatzen dituzte emakumeak, eta lege honek ez du onartzen euren buruaz erabakitzeko duten eskubidea. Eztabaida ez da ama eta umea eta bizitza. Ama oraindik ez da ama, eta

umea ez da oraindik umea. Horregatik da legezkoa abortatzea lehen hiru hilabeteetan. Egunen baten izango da umea eta izango da pertsona edo ez, baina abortatzen den momentuan ez da.

malformazioak babesteaz arduratzen. Emakume bakoitzak, inork zalantzarik izan ez dezala, badaki zer egin behar duen momentu bakoitzean.

Malformazioen gaiarekin egiten duten bakarra da eztabaida eremu moralera eraman. Badakitelako jende askorentzat eztabaida moral handia dela osasun arazoak medio umea ez izatea. Baina abortua bera tabua ez balitz, ez litzateke hainbesterako sufrimendua inorentzat. Dena den, umeak ekartzea da errazena, gero laguntzak… kendu egiten dituztenean, inor ez da

Abortua legezkoa eta librea balitz, hala erabakitzen duenak egin ahal izango luke, eta nahi ez duenak ez luke derrigorrez egin beharko. Gaur egun ordea, nahi ez duenak ez du egiten, baina behar duenak ere ez du horretarako aukerarik. Beraz, legeak eskubideak murrizten dizkie emakume guztiei. Alderdi Popularrak, Espainiako gobernuak euren gorputzaren inguruan erabakitze eskubidea ukatzen die emakumeei.

[BIDEOA] El rey de las 2 caras blinda sus negocios y correrías. Su hijo comienza reinado con maneras similares

[BIDEOA] Enbeita: “Será un placer hacerles agur a sus imposiciones, banderas, aforados y aforrados”

SAREAN [BIDEOA] Larriki gaixorik dauden presoei gerta dakiekenaz erantzule egiten du Amaiurrek Espainiako Gobernua

10


KUTXABANK

SAREAN [BIDEOA] Zuk ikustea nahi ez duten Joseba Permachen hitzartzea Kutxabanken batzarrean

[BIDEOA] Ertzaintzak sarrera galerazi die Kutxako batzarkideei batzar orokorrean

[BIDEO] Kutxa salgai jarri dutela salatuko dugu gaurko batzarrean

11



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.