
1 minute read
Aguraindarron bizitzak hobetzeko proposamenak
Alokairu
Pertsona orok du etxebizitza duina izateko eskubidea, eta badakigu Agurainen hori ezinezkoa dela gaur egun.
Advertisement
Etxebizitza eskuragarrien kopurua handitze aldera, kultura berri baterantz egingo dugu aurrera, non lehentasuna emango baitzaie etxebizitza hutsak erabiltzeari, alokairu publikoa sustatzeari eta birgaitzeari.
Agurainek 2025ean estreinatuko du alokairu sozialeko etxebizitzen udal parke publikoa, alde zaharrean 11 etxebizitza dituena, eta gure udalerriko benetako beharrizanetan oinarritutako etxebizitza plan bat egingo dugu.
Urbideri eskatuko diogu Aguraingo eta

Ergoienetako uraren hiri-zikloaren kudeaketa berriz udalaren esku uzteko, gure eskumena berreskuratzeko. Uraren kudeaketak publikoa eta gertukoa izan behar du.
Urbideri eskatuko diogu, kudeaketari eusten dion bitartean, jarduketen kronograma bat egin dezala edateko uraren hornidura- eta banaketa-sarean dauden arazoak konpontzeko (fibrozementu-sarea, ur-galerak, "lapurretak", etab.).
Kontsumoen murrizketa eta energia berriztagarrien bultzada publikoa
Energia-premia publikoak asetzeko plan espezifiko bat egingo dugu, bai kontsumoak murrizteko eta baita berriztagarriak ezartzeko. Herriekimenak sustatuko ditugu, energiakomunitateak sortzea sustatuz.


Gure ingurune berdeak eta errekak zainduko ditugu
Aguraingo eta inguruko ibai eta errekak garbitzeko plan bat garatuko dugu, eta Pedroko, Galzar, Zubi Gorria, Hilerriko Bidea eta Siloak garbituko ditugula bermatuko dugu, besteak beste.
Pertsonentzako seguruak izango diren bide ezmotorizatuak egingo ditugu
Motorizatu gabeko bide seguruak sortuko ditugu pertsonentzat udalerrian zehar, Agurain, Ergoienen eta industrialdeen artean dauden hesiak gaindituz.
Zerbitzu publikoen eta kontratu berrien jarraipena
Kontratazio guztien jarraipena egingo dugu, eta kontratazio berrietan gizarte-, ingurumen- eta berdintasunklausulak sartuko ditugu. Beharrezkoa da gure bide publikoak behar bezala mantentzea.
Eraikin publikoen kudeaketa eta berrantolaketa
Udal espazio edo eraikin batzuk, gaur egun abandonatuta daudenak, erabilera kultural eta sozialerako egokituko ditugu, irisgarritasunneurri egokiak bermatuz.





Aguraingo beharrekin bat egiten duen kirol eremua
Gaur egungo kirol-instalazioak zaharberritu eta hobetuko ditugu. Azpiegitura berrien obrei egingo diegu aurre, dauden beharretara egokituko direnak eta herritar eta klubekin adostuko direnak.
Merkatari eta enpresen alde egin ditzaketen neurriak bultzatuko ditugu
Aguraingo sektore desberdinetako enpresen eta Udalaren artean mahai bat sortuko dugu, interes orokorretik lankidetza estuagoa bultzatzeko.
Osasun-zentroa indartzea, osasun mentalari lekua eginez
Eusko Jaurlaritzarekin bitartekarilana egingo dugu, psikiatria-zerbitzu iraunkor bat eskatzeko, prozesu terapeutikoen jarraipena egiteko leku eta maiztasun egokiekin.
Sexualitateei arreta eta aholkularitza emateko zerbitzu bat jarriko dugu martxan.

Zerbitzu honen bidez, pertsona orok bere sexualitatea modu aske eta positiboan bizitzeko behar duen informazioa, arreta eta laguntza eduki ahal izatea bermatuko dugu.

Javier Argote Urzelai
Batzar Nagusietarako
Lur Jareetako hautagaia
Gustavo Fernández


Villate
Arabako Lautadako
Kuadrillako lehendakarigaia
AGURAIN, DULANTZI, ASPARRENA, BARRUNDIA, DONEMILIAGA, IRURAIZ-GAUNA, ELBURGO ETA ZALDUONDO
Raúl López de Uralde Agurainen, Tito Lasarte Dulantzin, Txelo
Auzmendi Asparrenan, Igor Medina
Barrundian, Erika Letamendi
Donemiliagan, Iratxe del Barco

Iruraiz-Gaunan, Mónica Cuesta
Burgelun eta Lurdes Lekuona
Zalduondon dira, Arabako
Lautadako Kuadrilla osatzen duten zortzi udalerrietako EH Bilduren zerrendaburuak.