
1 minute read
Arabako Lautada 2023-2027
KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK ETA
INGURUMENAREN DEFENTSA DIRA GURE
Advertisement
LEHENTASUNAK ARABAKO LAUTADAN.
Laster Axpurun Eguneko Arretarako Landa Zentroa jarriko dugu martxan, Asparrena, Donemiliaga eta Barrundiako udalek kudeatuko dutena. Bestalde, Asparrenan hondakin organikoak tratatzeko konpostaje-planta bat egingo da, eskualde osorako pentsatuta dagoena.
Era berean, tokiko energia-komunitateak bultzatzeko eta finantzaketa-lerro espezifikoak irekitzeko konpromisoa hartzen dugu, diru-kopuru nahikoarekin eta aholkularitza-bulego baten laguntzarekin.
Landa Garapeneko Elkarteak lehen sektoreari laguntzeko egindako lana bultzatzen jarraituko dugu, eta eskualdean ekoitzitako elikagaiak eraldatzeko hainbat ildo garatzen.
Barrundiako Udalak tokiko produktuak sustatzeko proiektu bat abian jarri du, gune gastronomiko bat barnebiltzen duena zerbitzu hori indartuz.
Eta bukatzeko, ez ditugu ahazten gure bizilagunek modu zabalean, garraio publikoa eta osasun-arreta duin eta kalitatezkoa lortzeko egindako eskaerak.