Jesus Jauna, egun osoa eskaintzen deutsugu: gure lana, gure burrukak, gure pozak eta gure saminak. Emoiguzu geuri, eta lankide ditugun gure neba eta arreba guztiei Zeure erara pentsatu, Zeugaz lan egin eta Zeugaz bizia izatea. Emoiguzu gure bihotz osoaz Zeu maitatzeko grazia eta gure ahalbide guztiez Zeu zerbitzatzekoa. Zeure Erregetza benetako egia izan daitela lantegietan, tailerretan, meategietan, baserrietan, itsasoan, eskoletan, bulegoetan eta etxeetan. Etsipenak joten dituan ekintzaileek iraun daiela Zeure Maitasunean. Lanaren eta burrukaren ohorezko ekintzan hildako gizon eta emakume langileek atseden beie bakean. Maria, behartsuen Ama, Otoiz gure alde. Amen. LANEKO EZBEHAR ETA GAIXOTASUNEN BIKTIMEN ETA EUREN FAMILIEN ALDEKO ALKARTASUN EKITALDIA BARAKALDOKO Bide Onera plaza Apirilak 27 (zapatua) Ordua: 12:30. ZAIN GAUKAZUZ!
AIZU!!! “BAI, GIZAKIAK DAU LEHENTASUNA” Secretariado Diocesano de Pastoral Obrera Langile Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza Bilbao. 2013ko apirila. Aizu 54. zenb.
Lan mundurako esanguratsuak diran egun bi ospatuko doguz apirilaren azkenean eta maiatzaren hasieran. Apirilaren 28a, Laneko Osasun eta Segurtasunerako Munduko Eguna da eta maiatzaren 1a, gizon eta emakume langileen nazinoarteko jaia. Zer dinoskue krisialdia indarrean dagoan eta lan eta gizarte eskubideak galtzen dihardugun testuinguru honetan? Deia argia da: batu daiguzan ahaleginak gizakiaren, batez be egoerarik gordinenean dagozanen, duintasunaren defentsan. “Gizakiak dau lehentasuna”. “Gizakiak, gaixotasuna, minusbaliotasuna, alarguntasuna, zahartzaroa, langabezia eta (…) erru barik, bizibidea ateratea galarazoten deutsen bitartekoak ukatzen deutsazan beste edozein jazoera jasan ezkero, bere buruaren segurtasunerako eskubidea dauka”. (Juan XXIII Pacem in terris P.T. 11 zenb.).