AIZU !!! ABENDUAK 10 GIZA ESKUBIDEEN EGUNA Pastoral Obrera // Langile Pastoraltza Bilbao. Azaroa 2013 Noviembre Aizu 56. zenb.
Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Eguna ospatuko dala-eta, Karidadea eta Zuzentasuna Ordezkaritzatik hausnarketa labur hau kaleratu gura dogu, egun hori bete-betean bizi ahal izateko, eskubideok erronka bat diralako mundu zuzenago baten aldeko jardunean.
Giza eskubideen sustapena eta babesa ardura nagusienetakoa izan da Nazino Batuentzat 1945tik aurrera; urte horretan erabagi eben, hain zuzen be, Erakundearen herrialde sortzaileek neurriak jartea Bigarren Mundu Gerran gertatutako izugarrikeriak barriro gertatu ez eitezan. Hiru urte beranduago, 1948an, Batzar Nagusiak <<giza eskubideen adierazpen unibersala>> egin eban eta 1950ean, aitatutako Batzarrak berak dei egin eutsen Estadu kide guztiei eta erakunde interesatuei, abenduaren 10a, urtez urte, <<giza eskubideen egun>> lez aldarrikatu eien. Horrexegaitik, abenduaren 10ean, giza eskubideen adierazpen unibersalaren onarpena gogoratuko dogu.
Adierazpena osatzen daben hogeta hamar artikuluetan jasoten diran giza eskubideak gizaki guztiei, herritartasun, bizileku, sexu, jatorri nazional edo etniko, kolore, erlijino, hizkuntza edo beste edozer