EL TRABAJO ES PARA LA VIDA. LANA BIZIGAI
AIZU!!!
INCLUDEPICTURE "http://www.emprendoteca.com/wp-content/uploads/2013/02/9308375-brotes-verdes-en-mano-de-la-mujer.jpg" \*
Euskadin, langileak baja hartzea eragin daben 4.863 ezbehar gertatu dira lanean 2014ko lehenengo hilabeteetan. Denporaldi horretan, 6 lagun hil dira. Lehen sektorean da nabarmenena behinbehinekotasuna (11,9 baja mila lanpetuko). Ezbehar asko ez da estatistika ofizialetan agertzen. Laneko MERGEFORMATINET ezbeharren “ikusezintasuna” deitu deikeogu horri. “Etxeko” edo antzerako gertaera lez geratzen dira. Eta inon agertzen ez dan emakumezkoaren lana, zer? Gaixotasun “profesionalak” ia ez dira autortzen eta, are gitxiago, aztertzen. Konplikazio organikoek (paper-sektorean, kimikoan, egurraren sektorean, e.a.), edo ondorio psikologikoek (larritasuna abeltzaintzan, kezka basoko beharginengan, e.a.), eta gizarte-lan gabeziazko sindromeek (“behin-behinekotasunaren” eta langabeziaren ondorio, batez be egoera horretan denporaldi luzea daroenengan, gazteengan eta 55 urtetik gorakoengan) beharrizan larrian dagozan gizakien argazkia emoten deusku. Enkarterrietako parrokietatik, HOAC eta Langile Pastoraltzagaz batera, dei egiten deutsuegu laneko ezbeharren biktimen eta euren senideen aldeko alkartasun-ekitaldira. “Gure konpromiso katolikua eskualde txirotu honetan, egoera gatxa bizi dauan baina, aldi berean, bizitzeko gaitasuna dauan inguru honetan egotea eta laguntzea da. Gure fedea da, Eleizaren Doktrina Soziala gauzatzeko erea, lan duinaz eratutako bizitzarako deia”.
LANEKO EZBEHARREN BIKTIMEN ETA EUREN SENIDEEN ALDEKO ALKARTASUN- ETA OMENALDIEKITALDIA BALMASEDA San Severino plaza Apirilak 26 (zapatua) – 12:30etan. ZATOZ!
“BAZTERKETAREN ETA ZUZENTASUNIK EZAREN EKONOMIARI EZ. EKONOMIA HORREK HIL EGITEN DAU” Pastoral Obrera / Langile Pastoraltza Bilbao. 2014ko apirila. Aizu 59. zenb.
Egutegian aurrera goaz eta atarian doguz lan mundurako esanguratsuak diran egun bi. Apirilaren 28an, Laneko Osasun eta Segurtasunerako Munduko Jardunaldia ospatuko dogu eta maiatzaren 1ean, langileen nazinoarteko eguna. Lanaren arloak desbardintasun gero eta handiagoaren ondorenak jasaten dihardu; desbardintasunak herrialdeen artean eta herrialde bakotxean. Lana, ekoizpen-faktore bihurtuta eta kapitalaren zerbitzura, dagoeneko ez da funtsezko elementua gizabanakoak eta familiak duintasunez bizi daitezan. Egoera negargarria hainbeste gizon eta emakumeren bizi-garapenerako. Zer dala-eta ezin dogu lan barik bizi, eta, lan egin ezkero, zergaitik galtzen dogu bizia?, gehiegizkoa emoten dau… baina ez! Askok eta askok behin-behineko lana baino ez dau aurkitzen eta beste hainbestek pobreziatik urteteko nahikoa ez dan lansaria jasoten dau. EHAEan, martxoan, Hemen datu batzuk: Estaduan langabezia-tasa handiena langabezia-tasa %26koa da izan daben herriak: (4.795.866 lagun). EHAEan, • Oion (%26,18), 178.148 dira eta Bizkaian 99.779. • Sestao (%25,86), EHAEan, gazteen %45a • Balmaseda (%22,31), • Ortuella (%22,03) langabezian dago. • Alonsotegi (%21,53).