Euska l Her ria
Ekuad or
Yasun
i Par ke
ia Niger Delta N ger rtea
a
Bonni
Uha
Aurkibidea
ia
Boliv
I.
II.
III. . .
Sarrera Waorani herriarekin dugun zor ekologikoa, Ekuadorerko petrolio-ustiapenen ondorioz 5 Energiaren alorrean Euskal Herriak Nigeriarekin duen zor ekologikoa 12 Energiaren auzia Bolivian 18 Ondorioak 26 Bibliografia 27 1
Argazkia: M. Mantxo
Sarrera
“Beste kultura batekoak gara. Horretaz ohartzen gara, gure kultura ez baita kapitalista. Komunitarioagoak gara, eta hitz hori ere ez dute oso ondo hartzen batzar eratzailean, baina, aitortu behar dugu komunitarioak garela. Guretzat helburua ez da diru mordoa lortzea eta etengabe haztea, baizik eta denok ondo bizitzea. Komunitateetan norbait hazten denean, besteek tira egiten diote beti; denok berdin hazi behar dugu.Horregatik berreskuratu behar ditugu gure natura-baliabideak. Guztia suntsitzen eta xahutzen badugu, nola biziko dira etorkizunean? Zer egingo dute gure seme-alabek? Bai Europakoek, bai Boliviakoek, bai beste herrialdetakoek ere, bizi egin behar dute. Horregatik zaindu eta babestu behar ditugu gure baliabideak, bai Europako, bai Afrikako, bai edonongo seme-alabak ondo bizitzeko, orekari eutsiz. Zertarako xahutu, zertarako suntsitu guzti-guztia, zati bat gorde badezakegu, ondorengoek goza dezaten? Ideia hori dabilkigu buruan. Gure herrialdea ez da indarkeriazalea. Amasuya Amayuya Amaqueya, esaten dugu kitxuaz. Horra hor gure herriaren izaera: “ez gezurrik esan, ez lapurretarik egin, ez izan alferra”. Julia Yanachamba eta Bertha Blanco Boliviako Bartolina Sisa erakundeko"Lideak, Ekologistak Martxan elkarteak egindako elkarrizketan.
oliviako Bartolina Sisa erakundeko Juliak eta Berthak esan zigutenean haien herrialdea ez zela indarkeria zalea baizik eta Amasuya Amayuya Amaqueya (kitxuaz esan nahi du “ez gezurrik esan, ez lapurretarik egin, ez izan alferra”), beharbada, europarren eta iparramerikarren larderia inperialistari erantzuten ari ziren. Izan ere, herrialde inperialistak gezurretan aritu dira, Hegoaldeko herrialdeak menderatu dituzte, eta menderatzearen historia “salbazio” modura kontatu dute: ezjakinak, alferrak eta garatu gabeak ziren herriak salbatu omen dituzte. Agian justizia eske ari ziren, Iparraldeko herrialdeek Hegoaldeko giza eta naturabaliabideak neurrigabe ustiatu edo lapurtu zituztelako, eta espoliazio horretan oinarritu zutelako haien nagusitasuna. Ez dugu hemen historiaren irakurketa neutrorik egingo (egia esan, inork ez du horrelakorik egiten). Gertaerak berrituko ditugu, Iparraldeak Hegoaldearekin duen zor ekologiko eta sozial itzela kontuan hartuta. Zor hori badagoela defendatzen duten argudioak jaso ditugu, Iparraldeko herrialdeetan gehienek ez baitute horrelakorik onartzen. Irakurketa gogorra da, behar-beharrezkoa Iparraldeak Hegoaldea mendean izateko erabiltzen
dituen menderatze - mekanismoak apurtzen lagundu nahi dutenentzat. Ezinbestekoa da menderatzemekanismo horiek ondo ezagutzea, aintzat hartzeko moduko konponbideak, alternatibak eta askapenbideak proposatu nahi baditugu –hutsegiteak errepikatu gabe eta zor gehiago sortu gabe–. Gainera, beste herrialdeetako pertsonekin –bizitza ulertzeko beste modu batzuk dituzten pertsonekin– hitz egitea aberasgarri eta bizigarri da, argi eta garbi ikusten baitugu mundu guztiak ez duela berdin pentsatzen, eta badirela gure auzoan ez bezala bizi direnak. Elkarrizketak gure adimena zabaltzen du eta errealitatea aldatzeko ideia berriak ematen dizkigu. Ekologistak Martxan elkartekook 2005ean argitaratu genuen zor ekologikoari buruzko lehen koadernotxoa. Harrezkero, arreta handiagoz begiratu diegu gure bizimoduak –gure kontsumitzeko moduak– gugandik urrun dauden herrialdeetako gertaerekin dituen loturei. Esate baterako, litekeena da Ekuadorren ateratako petrolioaz egindako plastikozko ur-botila bat Zabalgarbi erraustegian erretzea. Petrolio-erauzketek ondorio larriak eragiten dituzte Ekuadorko ingurumenean eta gizartean; Alonsotegin berriz, erraustegiak eragindako ondorioak jasan 3
behar dituzte. Abiadura Handiko Trenak (AHT) oso itxura landua du: garraio publiko modernoa, eraginkorra, baita ekologikoa ere (hala diote gobernukoek); baina energia elektriko ugari behar du. Egin berri dituzten zentral termikoetan ekoiztu beharko dute energia hori, eta horretarako, gehienetan, gas naturala erretzen dute, Nigeriatik datorren gas naturala, batez ere. Gure bizimodua dela eta, ingurumenean eta gizartean ondorio larriak dituzten proiektuak jasan behar ditu jende askok, hala nola erraustegien inguruan bizi direnek, edota AHTren ibilbidearen inguruan bizi eta lurren jabetza galdu dutenek. Hala ere, natura-baliabide ugari duten urruneko herrialdeek jasaten dituzte ondorio latzenak: Ekuadorrek, Nigeriak eta Boliviak, besteak beste; eta berebiziko zor ekologikoa dugu herrialde horiekin guztiekin. Zor ekologikoa askotariko mekanismoen bidez sortzen bada ere (esate baterako, inportatzen ditugun elikagaien bidez), Ekologistak Martxan elkartekoek energia-baliabideen jarraipena egin dugu. Petrolioa eta gas naturala aztertu ditugu, erregai horien bidez ekoiztutako energiaz hornitzen baita batez ere gure sistema guztia: industria, nekazaritza, garraioa, etxebizitza eta zerbitzuak. Petrolioaren prezioak 2008ko lehenengo seihilekoan nabarmen egin duela gora ikusi dugu, eta igoera horrek, beste faktore batzuekin batera, krisi ekonomiko larria eragin du. Petrolioaren arrasto beltzak Repsol YPF izena du. Estatuko petrolio-enpresarik garrantzitsuena da, eta Madrilen du egoitza. Muskizeko Petronor petroliofindegiaren jabe da, eta petrolioa eta gas naturala erauzten ditu hainbat herrialdetan (Ekuadorren, Bolivian, Nigerian eta abarretan). Iberdrolak Bilbon du egoitza, eta kontsumitzen dugun gasaren parte handi bat inportatu egiten du, adibidez Nigeriatik. Sarritan, enpresa horiek “gureak” balira bezala hartzen ditugu, baina pribatuak dira eta, Repsol YPFren kasuan, akziodun asko atzerrikoak dira. Hala ere, Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan eragin handia dute, zergen zati bat hemen ordaintzen baitute. Eragin horren adierazle da Zapateroren Gobernuak emandako erantzuna –Repsol YPFren interesen defentsan– Evo Moralesen
gobernuak 2006an legeak aldatu zituenean, Boliviak etekin handiagoa atera zezan erregai erauzketetatik. Erakunde batzuen laguntzarekin (Ekuadorko Acción Ecológica, Nigeriako Social Action, eta Boliviako Ambio Chaco) eta petrolio-enpresen nazioarteko behatokiak (Oilwatch) emandako datuei esker jakin dugu nolako zor ekologikoa dugun herrialde horietako bakoitzarekin. Nabarmentzekoa da azken urteotan Bolivian MAS (Movimiento al Socialismo) dagoela boterean, eta gobernua hidrokarburoen kontrola berreskuratu nahian dabilela. Boliviako eliteek, berriz, beren pribilegioak galdu dituzte eta iskanbilan dabiltza azkenaldian; atzerriko enpresen interesek, ziur asko, istilu horiek biziagotu egiten dituzte. Ekuadorri dagokionez, azalduko ditugu Repsol YPFren jarduerak dituen eraginak Amazonia erdian, Waorani indigenen lurraldean dagoen Yasuni Parke Naturalean. Gainera, Ekuadorko presidente Rafael Correak egindako proposamena jaso dugu: Yasuniko zonalde batean dagoen petrolioa lurpean uztea, erauzi gabe, Iparraldeko herrialdeek haren balioaren erdia ordaintzen badute. Nigerian, berriz, petrolio eta gas-erauzketek kalte larriak eragin dituzte, eta haien aurkako protestei errepresio bortitzarekin erantzun die Nigeriako armadak, petrolio-enpresen jarduera babestuz. Horren guztiaren ondorioz, gerrilla armatuak sortu dira: indarrez kanporatu nahi dituzte petrolio-enpresak eta, adibidez, atzerriko langileak bahitzen dituzte. Giro nahasi horrek eragotzi digu Ekologistak Martxan elkartekooi Nigeriara joatea eta hango egoera zuzen-zuzenean ezagutzea. Kontatzen duguna oso gogorra bada ere, istorio hauek irakur ditzazuen animatzen zaituztegu. Egia da egonezina, tristura eta, agian, errudun izatearen sentimendua sortzen digutela Iparraldeko kontsumitzaileoi. Hala ere behar-beharrezkoak dira benetako alternatibak ezagutzeko, eta Iparraldeak Hegoaldearekin dituen zorrak gehituko ez dituzten bideak urratzeko. Gainera, herrialde horietan erresistentzia-mugimendu biziak daude, eta haiei buruz irakurtzeak pentsarazten digu zerbait mugitzen ari dela, errealitatea alda daitekeela.
I. Waorani herriarekin dugun zor ekologikoa, Ekuadorko petrolio-ustiapenen ondorioz “Hau da gure lurra, gure bizitza, gure oihana. Ekuador izena ez da gurea, orain dela gutxi jarri zioten; baina gure lurra betikoa da, eguzkia jaio zenekoa. Hogeita bost komunitate ditugu, eta ez gaitzatela gehiago gogaitu. Hogeita bostok bat egingo dugu geurea babesteko. Ez daitezela sartu, hemen ez dugu haien beharrik. Bide bakarra urratuko dugu guztion artean, bihotz bakarra izango dugu.Tigrea, arranoa eta Waorani bat eginik; oihan bakarra, borroka bat.” Moi Enomenga, Shiripunoko buruzagi waorania.
kuador petrolio-ustiapenek kalteturiko 1. Waorani herriaren harremana petrolio-enpresa transnazionalekin Latinoamerikako hainbat herrialdetako bat da. Eragindako kalteak askotarikoak dira: Waorani herria (Huaorani eta Huao izenak ere Amazoniako oihana suntsitzea, herri indigenen genozihartzen ditu) milaka urtez bizi izan da Ekuadorko dioa eta etnozidioa, kutsadura –ura, lurra eta airea kutAmazoniako erdialdean, bi ibaien artean dagoen lurralsatuta baitaude–, eta abar. Horregatik, premiazkoa da dean. Napo ibaia dute iparraldean, eta Curaray ibaia eragindako kalteak zenbaterainokoak diren ezagutzea hegoaldean. Lurraldeak, guztira, bi milioi hektarea eta zor ekologikoa zenbatestea. Adibidez, petrolioinguru ditu. Aspaldidanik bizileku duten lurralde horreenpresa transnazionalek Ekuadorko Amazoniako tan daude, gaur egun, Yasuni Parke Naturala eta Waorani herriarekin duten zorra da kolonialismoaren, Yasuni Biosfera Erreserba. esplotazioaren ustiapenaren eta ingurune-hondamenaYasuni Parke Naturalak 982.000 hektarea ditu ren ondorio lotsagarrienetako eta mingarrienetako bat. (Euskal Herriaren azaleraren erdia), Orellana eta Waorani herria ingurumen-errefuxiatutzat hartu behar Pastaza probintzietan dago, Napo eta Curaray ibaien genuke. Repsol YPF enpresak Yasuni Parke Naturalean artean (biak ere Amazonasen ibaiadarrak). Zonalde erauzitako petrolioa erabiltzen duen pertsona bakoitzak horretan Pleistozeno amaierako espezieek iraun dute, zenbat zor dio Waorani herriari haien lurraldea txikitze22.000-13.000 urtez. Azken glaziazioan Lurraren zonalagatik, epidemia nahiz gaixotasun eta liskarrek eraginde gutxi batzuk gelditu ziren izotzik gabe, eta Yasuni dako heriotzengatik, haien erlijiozaletasuna galarazteaizan zen haietako bat; horregatik izan da espezie bitgatik, edota haien lurrak eta ibaiak kutsatzeagatik? xien gordeleku. Mundu osoan ez dago hektarea bakoit5
zeko hainbeste zuhaitz espezie duen oihanik, eta gure planetako aniztasun genetikoaren erreserba handienetako bat da. 1990ean aldatu zituzten Parke Naturalaren mugak, petrolio-erreserbak handik kanpo gera zitezen. 982.000 hektarea dira guztira, eta haietatik 492.000 hektareatan erauzten dute petrolioa. Beraz, Yasuni Parke Naturalaren % 50 petrolio-enpresen eskuetan dago. Parke Naturalaren hegoaldea ustiatzeko kontzesiorik ez diete eman, 1999an Eremu Ukiezin izendatu zutelako eta 2007an mugatu zutelako. Bi mila pertsona inguruk osatzen dute gaur egun Waorani herria; hogeita hemezortzi komunitate dira, hiru probintziatan banatuta: Orellana, Pastaza eta Napo. Herri indigena askoren moduan, Waorani herriak iraupen-ekonomia zuen: ehiza, bilketa, eta, neurri apalago batean, baratzezaintza ere haien ekonomiaren oinarri ziren. Erdi-nomadak izanik, hainbat ehizakiren
6
atzetik ibiltzen ziren: guanganak (pekari tajacu), tximinoak.... Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko harremanak zeuden Waorani herrian. Beste herri indigena askoren kasuan bezala, SIL (Summer Institut Linguistic) erakundeko misiolari iparramerikar protestanteek izan zituzten Waorani herriarekin lehen harremanak, eta Wao herriarentzako erreserba sortu zuten 1956an. Beti gertatu ohi den moduan, bizimodu berri horrek mendekotasun-harremanak sortu zituen: izaera sedentarioa, jabego pribatua, diru-premia, eta abar. Arazo horiek, epidemia eta gaixotasunekin batera, Waorani herriaren bizirauteko gaitasuna murriztu zuten. Petrolio-enpresek eskainitako lan zikina egitea zen oihanean zuten lan-aukera bakarra. SILen bidez sartu ziren petrolio-enpresak: Texaco, Shell, Gulf Oil, eta abar. 70eko hamarkadan Texacok sustatu eta finantzatu zuen waorani asko Tihueno ingurura joatea, han lan egitera. Gaixotasunen ondorioz, waorani asko hil ziren. SILek Tihuenoko erreserban bildu zituen Waorani herria osatzen zuten pertsonen % 90, baina klan batzuk (Tagaerik eta Taromenanek, besteak beste) errezelo txarra hartu zuten hura ikusita. “Beraien borondatez isolaturik� bizi dira klan horiek orain artean. Oihanaren barru-barruan sartu dira eta kanpokoekiko harremanak saihesten dituzte; beraien lurraldea defendatzen dute, enpresek etengabe aurrera egiten duten bitartean. Behin baino gehiagotan izan dugu sarraskien berri, baina zail izaten da gertatutakoa zehaztea, baliabideak urriak direlako, erakundeek ez dutelako ezer egiten, eta enpresak ezkutuan ibiltzen direlako. 2006ko apirilean iritsi zitzaigun azken informazioa, Tagaeri eta Taromenane herrietako pertsonen aurkako sarraskiari buruzkoa. Prentsan argitaratutakoaren arabera, zuhaitz tropikalak legez kanpo botatzen jarduten zuten zurketariek egin zuten sarraskia. 1969an Estatuak 16.000 hektareako lurraldea eman zion Waorani herriari: Erreserba izeneko lekua, “protektoratu� ebanjelikoan. 1983an Gobernuak 66.000 hektareatik gorako lurraldea aitortu zien eta
“Waorani protektoratua� izendatu zuten. 1990ean beste 678.000 hektarea eman zizkien. Estatuak, ordea, beretzat gorde zuen zorupea administratzeko eskubidea, eta petrolio-ustiaketak eta meategiak bideratu zituen, besteak beste. Gaur egun, Waorani komunitate gehienak petrolio-blokeen artean bizi dira, beste batzuk Yasuni Parke Naturalean, eta baita Eremu Ukiezinean ere (parkeko eremurik babestuenean, alegia).
2. Ekuadorko Amazoniako petrolio-ustiaketak.
sartu ziren Ekuadorrera; enpresa horietako bakoitzari 200.000 hektareako blokeak eman zizkiote erauzketak egiteko. 1985ean Ekuadorko Amazonia hogei petroliobloketan banatu zuten, eta haietatik hamalauk diraute gaur egun. Hamaika enpresen eskuetan daude, eta bakarra da Ekuadorkoa: Petroecuador. Petrolio-bloke horiek bederatzi eremu babestu eta Amazoniako bederatzi herri indigena kaltetzen dituzte. Ekuadorko petrolio-ustiaketen historian, aldaketa kualitatibo garrantzitsu bat gertatu zen 2001eko otsailaren 15ean. Nazioaren Gobernuak hitzarmena sinatu zuen OCP Ltda. kontsortzioarekin, petrolio gordin astunak eramateko oliobidea egiteko (hein batean BBVAk finantzatua). Amazoniatik abiatu eta, Andeetatik barrena, Esmeraldas portura egunero 450.000 upel petrolio eramateko proiektua egin zuten. Oliobidearen eraikuntza 2003ko urrian amaitu zuten.
Ekuadorko Amazoniako petrolio-ustiaketen historia Amerikan izandako etnozidio eta ingurumenkutsadura larri eta lotsagarrienetako bat izan da. 1920an hasi ziren Ekuadorren petrolioa erauzten, arrakasta handirik gabe, eta 60ko hamarkadan ekin zioten berriro erauzketei. 40ko hamarkadan Ekuadorko ekialdearen erdia baino gehiago ustiatzeko kontzesioa eman zioten Shell enpresari. 1938an gatazka sortu zen Shell eta Standard Oil enpresen artean, Ekuadorko estatuak 3. Ekologiari zor diotenak: Shell enpresari eman zizkiolako Standard Oil enpresa petrolio-enpresen historialak estatubatuarraren emakidak. Ekuadortik Perura alde Waorani herriaren aspaldiko lurraldean zortzi egin zuen Standard Oil enpresak. 1941ean Ekuadorren petrolio-eremu eta zazpi petrolio-bloke ireki dituzte eta Peruren arteko gerra hasi zen; Standard Oil gerraoraingoz. Petrolio-bloke bakoitzak 200.000 hektarea ren sustatzaile izan zen, zonalde horiek berreskuratu ditu. Enpresa ugari aritu dira petrolioa erauzten, baina nahi baitzituen. Gerra amaitzean Ekuadorko ekialdeaadibide bakar batzuk nahikoa izango dira haien jokabiren erdia baino gehiago eskuratu zuen Peruk, eta haindea azaltzeko. bat herri indigenen lurraldeak zatituta gelditu ziren. Transnazionalek ustiatutako eremuen eta blo1967an Texaco-Gulf kontsortzioak hidrokarbukeen inpaktua neurtzea zaila da, militarrak daudelako ro-erreserba handiak aurkitu zituen Amazoniako ipapetrolio-eremuetan, eta korporazioen petrolio-blokeerraldean. Haien ustiaketa egiteko 513 kilometroko oliotara sartzea debekatuta dagoelako. bidea eraiki zuten, egunean 250.000 upel eramateko gai zena; 1972an jarri zuten martxan. - Texaco-Gulf, Amazonian jarri zuten lehenengo 1981ean petrolio gordinaren prezioak behera egin zuen enpresa, 1965etik 1990era bitartean aritu zen eta krisialdia sortu zen. Konpromiso ugari hartu zituen petrolioa ustiatzen. 442.965 hektareako lurraldea Ekuadorrek (kanpo-zorra, batez ere) eta, petrolioa dibihartu zuen, hogeita bi estazio eta 339 petrolio-hobi sa-iturri garrantzitsu zenez, produkzioa gehitu behar zituen, eta 1.500 milioi upel erauzi zituen. Gaur izan zuten, hartutako konpromisoei aurre egiteko. egun, Petroecuadorrek, Ekuadorko enpresa estataGertaera horiekin batera, Estatuaren eskuetan zeuden lak, ustiatzen ditu petrolio-eremu horietako gehieenpresak pribatizatzeko politika aplikatu zuten , eta, nak. Hain zuzen ere, salatutako kalte gehientsuenak horren ondorioz, petrolio-enpresa transnazional handiak petrolio-eremu horietan gertatu dira. Hogeita bost 7
8
Argazkia: IĂąigo Azkona
urtez Texacok hainbat tona material toxiko eta mantentze-lanetan sortutako hondakin ugari isuri ditu; gainera, petrolioarekin batera ateratzen diren 19.000 milioi galoi hondakin-ur baino gehiago bota du eta ibai nahiz akuiferoak kutsatu ditu. Texacoren metxeroetan egunero erretzen zituzten bi milioi metro kubiko gas eta petrolio-hondakinak, berotegiefektua eta euri azidoa eragiten dutenak. Ekuador zeharkatzen duen oliobidetik 16,8 milioi galoi petrolio gordin isuri ziren, eta Texaco zen erantzule. Halaber, nekazarien komunitateetan eragindako kalteen erantzule da Texaco, batez ere haien osasuna kaltetu duelako eta ondorio ekonomiko larriak eragin dizkielako, animaliak hil eta laboreak suntsitu baitira. Hainbat kulturen etnozidio-prozesua azkartzearen erantzule da: Siona, Secoya, Cofan eta Waorani herriek utzi egin behar izan dituzte aspalditik zituzten lurrak; haien kultura aldatu egin da, eta gaixotasun ugari izan dituzte. 2003ko maiatzean hasi zen New Yorken –han baitago Texacoren egoitza– “mendeko epaiketa” esaten ziotena. White Plains-eko Gorte Federalean egin zen Texacoren aurkako epaiketa hori, 1993an jarritako salaketaren ondorioz. Salaketak eskatzen zuen kutsatutako leku guztiak garbitzea, medikuntza ikerketa bat finantzatzea, edateko ura izateko sistema bat jartzea, eta kalte-ordainak ordaintzea kaltetu guztiei. Rakoff epaileak erabaki zuen Texaco Inc. enpresa (gaur egun Chevron) Ekuadorko jurisdikzioan epaitu behar zutela. Epaiketaren prozesuak Ekuadorren jarraitzen du azken bost urteotan. Texaco enpresak Amazonian egindako jarduera dela eta, Ekuadorko ekologiarekin eta historiarekin zor handiena duen enpresa izango da, ziurrenik. - OXY (mendebaldekoa) hamabosgarren petrolio-blokean aritu zen erauzketa lanetan 1985etik 2006ra bitartean. Urte horretan Ekuadorko Gobernuak kontratua amaitutzat ematea erabaki zuen, Hidrokarburoen Legea hautsi zuelako OXY enpresak. Kontratuan zehaztutako hogeita hamalau puntu ez zituela betetzen adierazi zuen Gobernuak; esate
baterako, petrolio-hobiak zulatu zituen aldez aurretik informatu gabe, eta petrolio-eremuen gehiegizko ustiaketa egin zuen. Petrolioa diru-iturri da Ekuadorko Estatuarentzat, baina iturri hori agortu egiten da petrolioa ateratzen den heinean. Horregatik, erauzketen erritmoa kontrolatu egin nahi du Estatuak. Erabaki hori gogoangarria da, nazioaren burujabetasuna defendatzen duelako petrolio-enpresen aurrean, eta jarraibide izan behar du aurrerantzean. Erabaki horren aurretik salaketa ugari zeuden OXY enpresaren aurka, ibaietan isurtzeagatik, Yasuni Parke Naturalean (kitxua indigenen lurraldean) bide klandestinoa egiteagatik, eta indigenen lurralde babestuetan sartzeagatik. Encana eta Petroriental: Encana enpresa kanadarrak hamalaugarren petrolio-blokean egin zituen erauzketak, eta, gainera, OCP kontsortzioan parte hartu zuten enpresa nagusietako bat izan zen. Encanaren jarduerak kalteak eragin zituen Yasuni Parke Naturalean eta Waorani lurraldean. Gaur egun, enpresa txinatar batek –Petrorientalek– hartu du Encanaren lekua, Tarapoa petrolio-blokean jarduten du, Andespetrol izenarekin, eta inguru guztia kutsatuta dauka. Repsol YPF: YPF enpresa argentinarrak (Repsolek 2000n bereganatua) Maxus enpresaren akzioak erosi eta hamaseigarren petrolio-blokea eskuratu zuen 1996an. Repsol YPF enpresak Oleoducto de Crudos Pesados (OCP) kontsortzioan parte hartu zuen (BBVAk ere bai) eta ehun eta hogeita lau hornitegi ditu. Repsolek gas urtuaren merkatuaren % 49 dauka. Haren petrolio-eremuan sartzea mugatu egiten du, Yasuni Parke Nazionalean dauden Guiyero eta Dicaro inguruko Waorani komunitateetara sartzeko enpresaren baimena behar baita. Repsol YPFren hamaseigarren petrolio-bloke horretan erauzten den petrolioa astuna da. “Kalitate eskaseko” petrolio gordina da, ez dute ibilgailuen erregai moduan erabiltzen, baizik eta plastikoak eta asfaltoak egiteko (balio ekonomiko eskasagoa duten pro-
duktuak ekoizteko, alegia). Osaketa-ur asko du (% 90 arte) eta sufre proportzio handia. Horren ondorioz, korrosioa eragiten du eta azpiegituren iraupena ere mugatzen du. Hori guztia dela eta, petrolio gordin ugari isurtzen dute; ibaiak kutsatuta daude, eta gaixotasun berriak sortu dira. Repsol YPFk iruzur fiskal eta ekonomiko ugari egin ditu; esate baterako: Ekuadorko estatuari 2000n ordaindu gabeko 71 milioi dolarrak; 1998tik 2003ra bitartean ordaindu gabeko zergak, galera ekonomikoak izan zituela argudiatuta; Petroecuadorren petrolio arina hartzea (praktikan, Ekuadorko estatuak ia oparitu egiten dio kalitate oneko petrolioa, Yasunin erauzten duen petrolio astunarekin nahasi eta errazago eramateko oliobidean); Petroecuadorren erreserbak erabiltzea –Bogui-Capiron petrolio-eremuaren % 73–; Petroecuadorrekin egindako kontratu faltsua atzerriko hogeita hamar teknikari kontratatzeko, upel bakoitzeko dolar bat ordainduz (x 30.000 upel egunean); eta irabaziak pilatzea, hamabost orduraino iristen diren lanaldiak ezarriz –larunbatetan eta igandeetan ere bai– eta petrolio-industrian ordaintzen diren soldata eskasenak ordainduz.
4. Petrolio-ustiaketen eraginak gizartean eta ingurumenean Petrolio-ustiaketak hainbat etapa izaten ditu: esploratzea, zulatzea, erauztea edo ekoiztea, garraiatzea, industrializatzea, eta eginkizun horiekin lotura duten beste jarduerak. Etapa horiek guztiak garatzean ondorio larriak eragiten dira gizartean eta ingurumenean, eta kalte horietako askok ez dute konponbiderik, are gehiago Amazonia bezalako inguru sentibera batean. Esplorazio sismikoa: petrolioa non dagoen antzemateko metodorik erabiliena da. Lehergaien bidez lurrikara artifizialak eragiten dituzte petrolioa aurkitzeko. Jarduera horretarako heliportuak eraiki behar dira, langileak eta tresnak eraman, behinbehineko kanpamenduak jarri, zuhaitzak bota, eta abar. Horrek guztiak ondorio larriak eragiten ditu ingurumenean: lurraren ezegonkortasuna, oihan-
galtzea, higadura, biodibertsitatea murriztea, zarata, iturburuak suntsitzea, ura kutsatzea, eta abar. Yasuni Parke Nazionalean eta Waorani lurraldean 2.500 hektarea oihan suntsitu dituzte esplorazio sismikoak egiteko lineak jartzeko, eta beste 1.317 hektarea zuhaitz bota dituzte heliportuak egiteko.
Errepideak eta sarbideak: oro har, ez daude asfaltatuta, baizik eta petrolio-hondakinekin eta material toxikoekin eginda. Eragindako kalteak: oihan-galtzea eta biodibertsitatea murriztea; lurra, ibaiak eta iturburuak kutsatzea. Bide horietatik barrena sartzen dira armada, zurketariak, legez kontrako jarduerak eta gaixotasunak. Maxus bideak berrogei metroko zabalera hartzen du zenbait lekutan, eta bostehun eta berrogei iturburu eta bustigune zeharkatzen ditu. Guztiak hondatuta daude. Gainera, inguruko ibaiak kaltetu dituzte, haietatik legarra eta harriak atera baitituzte errepidea egiteko.
Petrolio-hobiak zulatzea: oihan-galtzea eragiten dute, bai lekuan bertan, bai hara sartzeko bidean, eta beste arazo ugari sortzen dituzte: higadura, zarata, biodibertsitatea galtzea, ura eta presak geldiaraztea, kutsadura (urarena, lurrarena eta akuiferoena), petrolio-isurketek eragindako kutsadura, hondakinen tangak isurtzea (lubrifikatzaileak, zulatzean ateratako lohiak, osaketa-ura –gatz, estrontzio eta radio ugari duena–, pH-a kontrolatzeko erabiltzen diren gehigarri kimikoak, petrolioa eta ura bereizteko erabiltzen den bentzenoa, eta abar), eta baita aire-kutsadura ere, metxeroetan gasa erretzeagatik (sufre oxidoa, nitrogeno oxidoa, karbono oxidoa, gas sulfidrikoa, metano, etano, propano, butano, eta abar), eta petrolio gordina tangetan erretzeagatik. Gainera, aire kutsatu horrek euri azidoa eragiten du. Garraiatzea eta biltegiratzea: SOTE (Sistema de Oleoducto Transecuatoriano) eta OCP (Oleoducto de Crudos Pesados) erabiltzen dituzte petrolioa garraiatzeko. Oliobide horiek eraikitzeak kalte larriak
eragin zituen. Gainera, petrolioa oliobide nagusi horietara bideratzeko, bigarren mailako garraio-sarea dute, eta etengabeko isurketak izaten dira sare horretan. Petrolioa oso tenperatura altuetan garraiatzen dute. Horretaz guztiaz gain, oliobideak oztopo arkitektoniko nabarmenak dira.
4.2. Waorani gizartean eragindako kalteak. Zerrenda luzea da, eta luzeagoa ere izan daiteke: akulturazioa, errepresioa eta zuzeneko indarkeria, gizarte-indarkeria handiagotzea, lekualdatzeak, marjinazio ekonomikoa, osasuna galtzea (hainbat minbizi-mota, sortzetiko malformazioak, amnesia, azaleko infekzioak, arnas aparatuaren infekzioak, digestio-aparatuaren infekzioak, eta epidemiak: paludismoa, tuberkulosia, gripeak eta haurren desnutrizioa), osasun-baliabide naturalen murriztea, hezkuntza eskuratzeko zailtasunak oro har (haien kulturako hezkuntzaren kasuan, are gehiago), emakumeen aurkako sexujazarpena, prostituzioa, matxismoa sartzea, lan-bazterketa, familia eta komunitatea desegituratzea, balioak nahiz erreferentziak eta identitatea galtzea, habitatean eragina (eta, ondorioz, mundu-ikuskera aldatzea), behartutako dependentzia (dieta, ehizatzeko debekua), abusuak lantokian, bizitza-kalitatea galtzea, alkoholismoa, gizarte-marjinazioa eta jazarpena. Lurraldearen militarizazioa. 2001ean petrolio-enpresek hitzarmena sinatu zuten indar armatuekin, petrolio-instalazioak babesteko. Hitzarmena 2005ean amaitu zen, militarrek petrolioaren segurtasunerako saila sortu zutenean. 2007an Gobernuak dekretu bat sinatu zuen Amazoniako petrolio-sailak militartzeko. Hamaseigarren blokean, Waorani lurralGalderak:
dean eta Yasuni Parke Nazionalean, hainbat iskanbila izan dira Waorani indigenen eta indar publikoen artea n . Azken finean, oinarrizko eskubideak etengabe urratu dira. Estatuak ez du ia ezer egiten Waorani lurraldean eta enpresek dute botere guztia. Zerbitzuei dagokienez (hezkuntza, osasuna, garraioa eta garapena), norbaitek ematekotan, petrolio-enpresek ematen dituzte. Horrenbestez, dependentzia areagotzen da eta ez da enpresen boterea zalantzan jartzen. Lan bila dabiltzan kolonoak ekartzen dituzte enpresek, eta waoranien eta kolonoen arteko liskarrak sortzen dira. Hala ere, azkenaldian, kolonoek ere petrolio-enpresen aurkako erresistentzian dihardute, enpresek ez dituztelako hitzarmenak bete, eta haien zabarkeriak kalte ugari eragin dielako. Gatazka horiek ere ondorioak dituzte waorani komunitateetan. Bestelako eskubideak ere urratzen dituzte enpresek: herri indigenei konstituzioan aitortutako eskubideak, babestutako eremuen eskubideak, pertsonen joan-etorri askerako eskubidea, eta jarduera hasi aurretik legez egin behar luketen kontsulta, besteak beste. Gainera, pertsonak eta korporazioak erabiltzen dituzte, manipulatu eta presionatu egiten dute, ustelkeria sustatzen dute petrolioustiaketekin jarraitzeko edota eragindako kalteen ardura beren gain ez hartzeko. Amazonian irekitako bideetatik turismoa ere sartu da. Turismo horren testuinguruan Waorani herria osagai exotikoa da, eta Waorani asko ia eskale bihurtu dira. Horren ondorioz, dependentzia eta akulturazioa areagotu dira. Egoera hori izanik, lehen eta bigarren hezkuntza behar-beharrezkoak dituzte mendebaldeko kulturan sartzeko, baina, aldi berean, alienazioa dakarte, bai eta mendekotasuna ere.
• Konparatu eta erlazionatu Yasuni parkeko petrolio-isurketak, Exxon Valdez petrolioontziaren istripua (historian izan den larriena) eta Prestige ontziak 2002ko azaroan Galizian isuri zuen petrolioa.
• Zer egin daiteke Waorani herriak petrolio-industriaren erasorik ez jasateko?
11
II. Energiaren alorrean Euskal Herriak Nigeriarekin duen zor ekologikoa
N
“Las compañías de gas y petróleo han fracasado en tomar en cuenta las reivindicaciones de la gente. Aún así, es la presencia de esas compañías la que ha traído esta miseria a Bonny. Las compañías no hacen lo suficiente.” Rosannah H. T. Igoni (feminista nigeriarra)
igeria da Afrikako petrolio ekoizle nagusia, eta munduko hamargarrena. Halaber, gas ekoizle handia da: munduko zazpigarrena. Petrolioak eta gasak Nigeriaren esportazioen % 97 osatzen dute. Produkzio hori Niger Deltan egiten da. Handik dator Euskal Herrian eta estatuan kontsumitzen dugun gasaren ehuneko handi bat. Elektrizitatea ekoizteko, ziklo bateratua (gasa + turbina) erabiltzen duten zentraletan erretzen dute gas hori. Berotze orokorrean eragiten ez duen energia garbi modura aurkezten dute Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta lan horretan diharduten enpresen promozio-kanpainetan. Baina 800 Mw-eko ziklo bateratuko zentral batek orduko 300 tona karbono dioxido (berotegi efektuaren eragile nagusi den gasa) eta 250 kg kutsatzaile toxiko (nitrogeno oxidoak) aireratzen ditu. Nigeriako, Aljeriako eta Trinidadeko gas naturala (metanoa) gas-ontzi handietan ekartzen dute Bilboko superportura, Bahía de Bizkaia gas-lantegira, eta gasbideetan banatzen dute inguruko beste lantegietara: Bahía de Bizkaia Electricidad lantegira (Zierbena) eta Boroako Bizkaia Energía lantegira (Zornotza). Boroako zentralaren aurkako protestaldi ugari izan zen, eta 2002ko apirilaren 14an egindako herri-kontsultan ezezkoa eman zioten 12
herritarrek. Beste zentraletara ere eramaten dute gasa, hala nola Nafarroako Castejongo zentralera. 2006an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan eta industrietan erabilitako energia guztia halako bi ekoiztu zuten Bahía de Bizkaia Electricidad lantegian. 2008an hirugarren tanga eraikiko dute, eta zentral gehiago egiteko proiektuak daude: Lantaron (2010erako), Pasaia, Lemoiz, eta abar. Beraz, gero eta gas gehiago ekarri beharko dute Nigeriatik. Euskal Herriko energia-enpresak Niger Deltan. Euskal Herrian gasa banatzen eta elektrizitatea ekoizten duten enpresa nagusiek Niger Delta inguruko uharte txiki batetik (Bonny Island) ekartzen dute gasa. Gas naturalaren enpresak hogeita bi urtez hornitzeko kontratua du; Iberdrola eta Endesa ere han hornitzen dira. Guztiek ekartzen dute gasa Shellek, Agip italiarrak, Total frantsesak eta Nigeriako NNPCk (Nigerian National Petroleum Corporation) Bonny-n duten instalazio handitik: NLNG (Nigeriako Gas Natural Urtua). Shell, Agip eta Total enpresek Niger Deltan dihardute berrogeita hamar urte baino gehiagoz. Urte horietan, eremu hori infernu bihurtu da, bai hango biztanleentzat, bai ingurumenarentzat. Petrolioa eta gasa ustiatzeko jarduerak kalteak eragiten ditu fase
Argazkia: Social Action
13
guztietan: bai esploratzean, bai erauztean, bai garraiatzean. Eragindako kalteen artean daude, besteak beste: oihaneko zuhaitzak botatzea eta mangladiak suntsitzea, lurrak erauzketarako erabiltzea, petrolioa isurtzea (munduko errekorra: hirurehun isurketa izaten dira urtero!), eta hondakin-ura botatzea (lurrean, putzuetan, erreketan edota itsasoan). Niger Deltan bizi duten ondorio larrienetako bat da putzuetako gas-hondarrak erre egiten dituztela (haizatzea esaten diote erreketa horri). Erretze-prozesuak, berotze-efektua eragiteaz gain, gas toxikoak eta euri azidoa sortzen ditu. Berrogeita hamar urtetik gora iraun duen petrolio- eta gas-ustiaketari erreparatuz gero, bistakoa da Nigeriako Gobernuak eta atzerriko enpresek ez dutela ezer egiteko asmorik arazoa konpontzeko. Orain artean bezala jarraitzea komeni zaie, etekin handiak ateratzen baitituzte. Horregatik guztiagatik kezkagarria da hemengo enpresak han hornitzea. Baina kezkagarria da, halaber, enpresa berriak sortzea, esate baterako, Stream
14
(gas natural urtua ekoizteko instalazioa, Gas Natural-en eta Repsol YPF-ren artean egina), eta instalazio hori hornitzeko erauzketa propioak egiteko baimena lortzen saiatzea. Instalazio horrek zazpi miloi tona gas natural urtu ekoizteko ahalmena izango luke. Repsol YPF, gainera, Nigeriatik petrolioa inportatzen duen enpresa nagusietako bat da. 1. Zapalketa etnikoa; gizartea eta ingurumena zapaltzea Zorupe aberatsa badute ere, Nigeriako biztanleek ez dute inolako abantailarik: oso pobre bizi dira, eta ustiaketen ondorio larriak jasaten dituzte haien osasunean eta jarduera ekonomikoan. Zapalketa horretan faktore etnikoak garrantzi handia du, Niger Deltan hainbat herri bizi baitira: Ijaw, Ogoni, Ikwerre, Ibibio, Urhobo, Itsekiri, Ekpeye, Ogba, eta abar. Guztiak ere talde txikiak dira, eta haientzat ezinezkoa da botere zentralera iristea edota petrolio-industria menderatzea. Hainbat kasutan gertatu ohi den bezala, emakumeak dira sektore kaltetuena.
bidea. Herrialdea gobernatu duten eta oraindik ere Bonny uhartean (guri banatzen diguten gobernatzen duten politikari ustelek eragindako iraigasa erauzten den lekuan, alegia) landatzeko lurrik nei gehitu behar diogu ez dagoela inolako gizartegabe geratu dira bertako biztanleak. Garai batean zerbitzurik. Oinarrizko zerbitzuak falta dira (argiarrantza bizibide bazuten ere, gaur egun ez dute zer indarra, ura, estolderia, eta abar), eta gainerako aloarrantzaturik, arrainak ia desagertu baitira, batetik, rretan (hezkuntzan, osasun-zerbitzuetan, garraioan, erauzketek eragindako kutsaduragatik, eta bestetik, lan-promozioan ...) beste hainbeste gertatzen da. gas-ontzien, karelez kanpoko motordun txalupen 2. Nigeria: kolonizazioa, sarraskiak eta erresistentzia eta bestelako ontzien trafikoagatik. Herri horiek Nigeriaren kolonizazioa, batez ere Niger baliabiderik gabe eta etekinik gabe uzteak sortzen Deltaren kolonizazioa, esklabutza garaian hasi zen. dituen arazoei inflazioak eragindako arazoak gehitu Nigeriarrak bahitu eta ozeanoz bestaldera eramaten behar dizkiogu. Nigeria herrialde aberatsa da, abezituzten. Portugaldarrek hasieran, eta britainiarrek rastasun sortzailea; hala eta guztiz ere, biztanle guzgeroago. 1886an britainiarrek Nigerko Errege tien artean ordaintzen dute kanpo-zorra. PetrolioKonpainia sortu zuten, eta hark menderatu zuen industriak etorkin ugari erakartzen du: egunean bi Nigeria, 1900etik aurrera britainiar inperioaren zati mila etorkin baino gehiago bertaratzen dira, eta izan zena. Esklabutza garaia amaitu ostean, olio-palhorrek eragiten du lurralde hori Afrikako eremu mondoak (Afrikako palmondoak) landatu zituzten, populatuena izatea (1.500 biztanle milia karratu esklabutzaren antzeko produkzio-sistemaz baliatuz. bakoitzeko). Immigrazio hori dela eta, biztanle txiroen Palmondo-sailetako basakeriaren aurkako borroka kopurua are eta handiagoa da. Gauzak horrela, hasi zuten komunitateek, baina sarraskitu egin zituzten. askok hartzen dute krimenaren eta prostituzioaren Shell 50eko hamarkadaren azken aldera hasi zen petrolioa ustiatzen Oloibiri inguruan, eta 60ko hamarkadaren hasieran Texaco eta Agip ere bai. Gaur egun, atzerriko sei enpresak dihardute petrolio-prospekzioan eta, guztira, hogei enpresa ari dira petrolio-industriarekin loturiko lanetan, batez ere kontsortzioen bidez. SPDC (Shell Petroleum Development Corporation) kontsortzioan daude Shell, Total, Agip eta Nigeriako NNPC. Kontsortzio horrek ekoizten du herrialdeko produkzioaren erdia (egunean milioi bat upel baino gehiago), ehun petrolio-sail baino gehiago ustiatzen ditu, eta 6.000 km-tik gorako oliobide-sarea du. Shell-ek munduko beste edozein lekutan baino irabazi handiagoak lortzen ditu Niger Deltan. 1960an Nigeriak independentzia lortu zuen. Baina diktadura bat bestearen atzetik izan zuten hogeita bederatzi urtez. Gobernuan zeuden militar Bonny irlako gas planta (Nigerreko Delta, Nigeria). ustelek petrolio-enpresen interesen alde egiten zuten, disidentzia erreprimitu eta transnazionalek 15
herrialdean utzitako diru apur guztiak poltsikoratzen zituzten. 1960tik aurrera, lege berriak jarri zituzten (“lege gaitzesgarriak� deiturikoak) transnazionalen jarduera babesteko eta haien etekinak handiagotzeko. Legedi horrek ez du defendatzen nazioaren ondarea, ez ditu komunitateak babesten, ezta ingurumena ere. Petrolio- eta gas-transnazionalak oso eroso daude, ez diete inolako zigorrik jartzen, eta armada nazionala lagun dute. Independentzia lortu ostean, hainbat joera politikoren eta jatorri etnikoren adierazle ziren alderdiek koalizio-gobernua osatu zuten. Lehen hauteskundeak 1965ean egin zituzten eta, haien ostean, estatu-kolpeak eta kontrakolpeak izan ziren. 1966ko kolpe batean Nigeria iparraldean bizi ziren Igbo etniako kristauen aurkako sarraskia egin zuten. Horren ondorioz, Nigeria ekialdeko Igboek independentzia aldarrikatu zuten eta Biafrako Errepublika sortu zuten. Niger Delta ere barne hartzen zuen Biafrak. Nigeriako Gobernuak gerra deklaratu zion Biafrari (1967). Gerrak hiru urtez iraun zuen eta blokeoa jarri zioten Biafrari. Berebiziko hondamena izan zen hura. Petrolioaren gaineko kontrola zen Nigeriako armadaren erasoaren arrazoi nagusietako bat, eta Erresuma Batuaren laguntza ere izan zuen. 1970ean Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundean (LPEE) sartu zen Nigeria. Niger Deltan ohikoak izan dira protestaldiak eta matxinadak, errepresioak eta sarraskiak azken berrogeita hamar urteotan. Adibidez, Shell-ek kaltetutako komunitateak izugarrizko sarraskia jasan zuen Umuechem herrian 1990ean. Bost urte geroago MOSOP (Ogoni herriaren biziraupenaren aldeko mugimendua) sortu zen, eta ehunka ogoni sarraskitu zituzten. Urte horretan Ken Saro-Wiwa poeta eta aktibista –MOSOP mugimenduaren bozeramaile nagusia– eta beste zortzi preso ogoni ere hil zituzten. 1998an mugimendu ugari sortu zen: Chikoko mugimendua, Kaiama aitormena, eta Ijaw gazteriaren kontseilua (IYC) eratu zituzten. 16
Mugimendu horien aurkako berebiziko sarraskia egin zuten 1998an. Hurrengo urtean, 1999an, beste bi sarraski: bata Choba inguruan (Wilbros enpresa estatubatuarrak kaltetutako eremua) eta bestea Odi inguruan. 2000n, Ijaw gazteriaren kontseiluak salatu zuen Nigeriako armadak ehun ijaw hil zituela 1998ko abendutik 2000ko maiatza bitartean. 2005ean militarrek Odioma komunitatea (Bayelsa) suntsitu zuten eta hogei pertsona hil zituzten. 2006tik aurrera komunitateen aurkako errepresioa etengabea izan da, eta komunitate horietan frustrazioa gailendu da, haien errebindikazioak ezin dituztelako inolaz ere bideratu. Gatazka gogortu da eta talde armatu batzuk eratu dira. Niger Deltaren Burujabetzarako Mugimendua (MEND) da talde armatu horietako bat. 2006ko urtarrilaren 11n hasi ziren MENDen ekintzak: Sea Tagle itsas plataformari eraso egin zioten eta atzerriko lau langile harrapatu zituzten. Harrezkero petrolio- eta gas-industrien azpiegitura ugari eraso dituzte (putzuak, erauzketa-plataformak, oliobideak, petrolio-ontziak eta gas-ontziak), tiroka ibili dira Nigeriako ordena-indarrekin, langileak bahitu dituzte, eta abar. Horren guztiaren ondorioz, Shell-ek behin baino gehiagotan eraman ditu handik nigeriarrak ez diren langile guztiak. Sabotaiek eta ekintza armatuek inguru hartako petrolioaren produkzioa eta esportazioa murriztu dute: 500 milioi upel gutxiago ekoiztu dituzte (laurden bat gutxiago) eta prezioan ere eragina izan dute ekintza horiek.
3. Ondorioak Nigeriako gizartean eta ingurumenean Berrgeita hamar urtez ustiatu dute Niger Deltako petrolioa eta gasa, eta kalte larriak eragin dizkiote ingurumenari. Batez beste, petrolio-isurketa bat jasan dute astero: ia bost mila isurketa 1976tik 1996ra bitartean. Urtean 2.300 metro kubiko petrolio gordin isuri dituzte, batez beste. Oliobide-sarearen egoera kaskarrak eragiten ditu isurketa horietariko asko. 6.000 km-tik gorako luzera duten oliobideek
Argazkia: Ifie Lott
17
Foto: George Osodi
eta inguruko ura, lurra, landareak, animaliak eta gizakiak kutsatzen ditu. Euri azidoak teilapeetako eta txaboletako zinka jaten du, eta haizatzean sortzen den kedarrak inguru guztia belzten du. Uraren kalitatea oso txarra da; nitrogeno, fosfato eta nitratoekin kutsatuta dago, eta horren ondorioz arrainak –bertakoen oinarrizko janari zirenak– desagertu egin dira.
Ocupación de instalaciones de la Shell por mujeres Amukpe. zeharkatzen dituzte Niger Deltako laborantza-lurrak eta habitat naturalak. Oliobideak 15-20 urtetik behin aldatu beharko lituzkete, baina ez dituzte berritzen, eta Nigeriako klima gogorraren eraginez higatzen eta hondatzen dira. Isurketen ondorioz, leherketak eta suteak izaten dira, eta haien eraginez zenbait pertsona hil dira. Gainera, sortutako keak eta kutsadurak asfixia eragin dezakete. Niger Deltako petrolio- eta gas-putzuetako hondarren % 70 erretzen dute, haizatzea esaten dioten prozesuaren bidez (mundu osoan batez beste erretzen duten kopurua % 4koa da). 2.000 milioi metro kubiko gas erretzen dute egunero. Erretze horrek badu eragina berotze orokorrean baina, batez ere, gertuko ingurua berotzen du, gas ugari aireratzen duelako: karbono dioxidoa, metano kontzentrazio handia duten gasak, karbono monoxidoa, eta abar. Haizatzeak, gainera, euri azidoa eragiten du,
Argazkia:Social Action
Galderak:
• Nigeria hain herrialde aberatsa izanik, zergatik daude hainbeste pobre? Zer gertatzen da petrolioak eta gasak emandako dibisekin? Zer egin daiteke Euskal Herritik haien egoera hobetzeko?
• Noizbait entzungo zenuen oliobide edo gasbide bat hondatu dela Nigerian eta dozenaka pertsona hil direla. Nola liteke horrelakorik gertatzea mundu osora petrolioa eta gasa esportatzen duen herrialde batean? 18
III. Energiaren auzia Bolivian
A
urkeztu ditugun beste bi kasuetan gertatzen den moduan, Bolivia ere baliabide ugari dituen herrialdea da, baina herritarrak pobre bizi dira, txirotasun horrek eragiten dituen ondorio guztiekin: desnutrizioa, haur eta amaberrien heriotza-tasa handia, analfabetismoa, zerbitzu-eskasia, eta abar. Arazo horiek larriagoak dira sektore kaltetuenetan (indigenak, emakumeak, adinduak, eta abar.). Boliviak gas natural ugari du: 48,78 trilioi oin kubiko (edo TCP, ingelesezko terminoaren laburdura erabiliz)[Hegoamerikako bigarren potentzia da, Venezuelaren atzetik. Petrolioari dagokionez, berriz, 856,61 milioi upel ditu. Adituen esanetan, erreserben % 40 aurkitzeke dago.
1. 1. Boliviako hidrokarburoen historia: amore emateak eta erresistentziak Abya Yala (Amerikari ematen dioten izena, Panamako kuna indigenen hizkuntzan) osatzen duten hainbat herrialderen kasuan bezala, Boliviako menpekotasunaren, espoliazio ekonomikoaren eta kanpo-zorraren aurrekariak bilatu nahi baditugu, kolonizazio garaira jo behar dugu lehenik, eta, ondoren, munduko interes kapitalistek diruz lagundutako kolonialismo osteko diktadurei erreparatu behar diegu. Petrolioak piztu zuen ahaide ziren herrien arteko gerra, Chaco-ko Gerra (1932). Paraguain kokatutako Royal Dutch Shell Oil eta Bolivian jarduten
Boliviako gobernuak 1964tik aurrera
1964-82 junta militarrak 1966 René Barrientos 1969 Gobernu militarrak 1971 Hugo Banzer jenerala 1978 Junta militarra 1980 García Meza jenerala 1981 Torrelio Villa jenerala 1982 Vildoso Calderón jenerala 1982 Siles Suazo (MIR) 1985 Paz Estenssoro (MNR) 1989 Paz Zamora (MIR, ADNren laguntzaz) 1993 Sánchez de Lozada (MNR) 1997 Hugo Banzer (ADN, MIRen laguntzaz) 2001 Quiroga Ramírez (ADN) 2002 Sánchez de Lozada (MNR) 2005 Evo Morales (MAS)
19
20
zuen Standard Oil enpresen arteko liskarrak izan ziren gerraren eragile. Gerraren amaieran, Boliviako Gobernuak emakiden jabetza kendu zion Standard Oil enpresari, eta AEBko Gobernua bitarteko izanik, 1,5 milioi dolarreko zorra hartu zuen Boliviak . Hauteskunde bidez hautaturiko gobernuen ostean, hainbat diktadura izan zituen Boliviak 1964tik 1982ra bitartean. Luzeena Hugo Banzer jeneralarena izan zen (1971-78). Demokrazia parlamentarioa berreskuratu zutenean, jatorri kreoleko eskuineko indarrek botere politikoari eutsi zioten, bi alderdi txandakatuz: ADN (Acción Democrática Nacionalista), Hugo Banzer jeneralak sortua, eta Sánchez de Lozadaren MNR (Movimiento Nacional Revolucionario). MIR (Movimiento de Izquierda Revolucionario) ere garrantzi handiko alderdia izan zen, Boliviako oligarkiaren eta aipatutako beste alderdien aliatu leiala, izenak bestelakorik pentsarazten badu ere. Alderdi horien eskutik instituzionalizatu ziren ustelkeria, nazioaren ondasunak pribatizatzea, eta sektore behartsuenak erdeinatzea. 1993tik aurrera, Gonzalo Sánchez de Lozada, “Goni”, presidente zela, Nazioarteko Diru Funtsak eta Munduko Bankuak gomendatutako egiturak egokitu zituzten Bolivian. Hirurogeita zortzi enpresa publiko pribatizatu zituzten, haien artean YPFB (Yacimientos Petrolíferos Fiscales Bolivianos), 1936an sortua. Kapitalak erakartzea eta produkzioahalmena berritzea zuten asmo, baina, praktikan, doan eman zizkieten hidrokarburo hobiak atzerriko enpresei. YPFB enpresaren pribatizazioak, atzerriko inbertsioei esker, enpresaren modernizazioa eta herrialdearentzat irabazi handiak ekarriko zituelakoan zeuden; baina, urte batzuen buruan, ilusio neoliberal hori hutsaldu zen, altxor publikoak ia ez baitzuen jaso enpresa transnazionalek emandako dirurik. Urte batzuk geroago, 1999an, gobernua berriro ere Banzer jeneral eta diktadore ohiaren eskuetan zegoela, Ley Corazón onartu zuten. Lege
horren bidez, atzerriko kapitalei nazioaren lurraldea erosteko baimena eman zieten, nazio-lehentasunezko moduan kalifikatutako hamaika proiektu gauzatze arren. Haien artean zeuden hidrokarburo-erreserbak arpilatzeko oliobideak eta gasbideak egiteko proiektuak. Krisi ekonomikoaren iraupenak hainbat arrazoi ditu. Esate baterako, zergak % 50etik % 18ra murriztu zituzten Bolivian, ustiaketa berri guztien emakidentzat. 2002an Sánchez de Lozada “Goni" hautatu zuten berriro presidente izateko; hark ustiaketa berritzat hartu zituen lehengo petrolio- eta gassailak, eta multinazionalen eskuetan geratutako milioi horiek guztiak galdu egin zituen Boliviak. Garai hartan matxinada ugari sortu ziren, eta, errepresio latza jasan arren, garrantzi handiko garaipenak ere lortu zituzten matxinatuek: uraren gerra (2000) Bechtel transnazionalaren eta Espainiako Abengoa enpresaren aurka, kokaren gerra (2002), langileen soldaten gaineko gehiegizko zergen aurkako erresistentzia (2003), eta gasaren gerra (2003). Azken hori transnazionalen aurkako erreakzioa izan zen, hidrokarburo-baliabideak etengabe espoliatzen baitzituzten transnazionalek. AEBra eta Mexikora gas naturala Txileko portu baten bidez saltzeak piztu zuen errebolta. Alto eskualdean FEJUVE (Federación de Juntas Vecinales) eta COR (Central Obrera Regional) erakundeekin bat egin zuten nekazariek, ikasleek, koka-laborantzan ziharduten langileek, eta abarrek. Matxinada herrialdeko gainerako lurraldeetara hedatu zen, eta kalera irten ziren: blokeoak, baraualdiak, martxak, eta abar egin zituzten. Sánchez de Lozadak armada bidali zuen herritarren aurka: larogei pertsonatik gora hil zituzten eta beste laurehun zauritu. Sánchez de Lozadaren aurka jarri zen jendea, amorru bizian, baina ordurako AEBra ihes egina zen. Artikulazio politiko herrikoi eta indigena horri 21
Argazkia Alejandro Salazar
esker, eskuineko indarrak ahuldu egin dira azken 2. Moralesen gobernuaren desafioak energiaren multinazionalei urteotan. 2005eko parlamentuko hauteskundeetan 2006ko maiatzaren 1ean Evo Morales presiMAS (Movimiento Al Socialismo) alderdiko Evo denteak hidrokarburoak nazionalizatzeko dekretua Morales izan zen garaile. Botoen % 54 inguru lortu iragarri zuen. Hirugarren saialdia zen, 1937an eta zuen Evo Moralesek, eta PODEMOS alderdiko Jorge 1969an egindakoen ostean. Nazionalizazioaren Quiroga “Tuto” –Banzer boterean zegoenean presibidez bermatu zuten Boliviak behar zituen hidrokardenteorde izana– bigarren izan zen, botoen % 28,6 buroak izatea, bestela transnazionalen esku utzi eta soilik lortu zuen eta. Evo Morales Boliviako historiahaiek esportatu egiten baitzituzten, edota bertakoei ko lehen presidente indigena zen. Aipamena merezi saldu, prezioaren hiru halako kobratuz. Estatuaren duen datua da hori, Amerikako herrialde guztietatik diru-sarrerak % 368 hazi ziren. Bolivia baita biztanle indigena gehien duena (% 62k haien burua indigenatzat dute). Legeak ez zuen erabateko nazionalizazioa Urte bat beranduago, 2006an, Munduko ezarri, ez behintzat hitzaren zentzu hertsian. Bankuak emandako datuen arabera, Boliviako Enpresek beren esku zuten kontrola, baita erabakitzeko barne-produktu gordina % 4,6 igo zen, gas-esportagaitasuna eta irabaziak ere. Hala eta guztiz, gogor zioen dibisak bermatzearren ezarritako neurriei egin zuten lege horren aurka transnazionalek, haien esker. Boteretsuenak (transnazionalak, bertako olidefentsan ziharduten gobernu eta nazioarteko eragarkia, eta abar) neurri horien aurka atera dira, kundeek, bertako eskuineko indar politikoek, eta, ordea, eta ahalegin guztiak egin dituzte aldaketabatez ere, Cruzko oligarkiak, beraien pribilejioei eutsi prozesua eragozteko. nahian. Oligarkiak autonomia eskatu zuen ‘Ilargi22
Inspección a la compañía petrolera Texaco con motivo del juicio emprendido contra ella.
erdia’ esaten dioten eremua osatzen duten lau departamenduentzat, han baitaude erreserba guztiak. Europar Batasunak jakinarazi zien boliviarrei “ondorioak jasango zituztela”. Bruselan kexu ziren, dekretua sinatu aurretik kontsulta- eta eztabaidaprozesua egin ez zutelako. Erresuma Batuko lehen ministro Tony Blairrek boterea arduraz erabiltzeko eskatu zion Evo Moralesi. Europar Batasuneko Kanpo Politikarako ordezkari Javier Solanak adierazi zuen “ziurtasun-gabezia juridikoa” sortzen zuela neurri horrek, eta atzerriko inbertsioak murriztea eragingo zuela. Sean McCormack AEBko Estatu Departamenduaren bozeramaileak aholkatu zuen “oso gertutik” zelatatzea Boliviako Gobernuaren era-
bakiaren ondorioak, eta aurretik sinatutako kontratuetan hartutako konpromisoak betetzen ote ziren b e h a t z e a . Izan zen laguntza eta elkartasuna adierazi zuenik ere: Jacques Chirac Frantziako presidenteak adierazi zion Moralesi duintasuna itzuli ziola Boliviari. Kirchner Argentinako presidenteak ere zilegitasuna aitortu zion prozesuari, eta adierazi zuen “herrialdeak jasan zuen hustearen ondoren, lehengoratzeko saialdia” egiten ari zela Bolivia, nahiz eta gero, Brasilgo presidente Lularen antzera, enpresen interesak defendatu. Joseph Stiglitz Ekonomia Nobel saridunak (2001) esan zuen: “munduak ospatu beharko luke Bolivian demokratikoki hautatutako presidentea herrialdeko pobreen interesak defendatzen ahalegintzea. Une historikoa da” Iragarpenaren biharamunean, Espainiako Gobernuak urgentziazko bilera egin zuen Boliviako Gobernuari presioa eragiteko neurri-multzoa zehaztearren, Repsol YPFk eta antzeko enpresek eragiten duten espoliazioa eta suntsitzea aintzat hartu gabe. Zapaterok berretsi zuen “Espainiako enpresen eta herritarren interesak” babestuko zituela, eta herritarren aitzakiarekin transnazionalen interesak defendatzearen alde azaldu zen. Halaber, jakinarazi zuen Bolivian hartutako erabakiak ondorio kaltegarriak izango zituela aldebi-
3. Repsol YPF Bolivian: irregulartasunak eta ondorioak Repsol YPF 1996an sartu zen Bolivian, hiru enpresa subsidiarioren bidez: Andina SA, Maxus Bolivia eta Repsol Gas. Gaur egun hogeita hamabi petrolio-bloketan dihardu (zazpi bloketan esploraziolanetan, eta beste hogeita bost blokeetan ustiaketalanetan), guztira 11.300 km2 baino gehiago ditu, eta han dago, besteak beste, herrialdeko gas-erreserbarik handiena: Margarita gas-eremua. Repsol YPFren jarduera iruzur eta legehausteez josita dago. Boliviako Konstituzio Politikoa
23
betetzen ez zuten kontratuak sinatu zituen Repsol Repsol YPFk Boliviako gas-erreserba hanYPFk (Enron-Shell eta BP-Amoco enpresek ere bai), diak ustiatzen jarraitzen du, doan hartu zituelako, konstituzioak adierazten baitu Estatua dela hidrokareta eskaera handia dagoelako Brasilen eta buroen jabe, jabetza hori betiko dela eta Estatuak Argentinan, baita Txilen ere (potentzialki behintzat). ezin diola inori eman, ez emakiden ez kontratuen Gainera, Bolivian diharduten beste enpresen antzebidez (139. artikulua). Hidrokarburoen Legearen ra, munduko ekoizpen-kosturik txikienak ditu. bidez, eremu babestuak eta indigenen lurralde Repsol YPFren ordezkari batek esandakoaren arabekomunitarioak (TCO) ustiatzeko baimena eman ziora “Boliviako petrolioaren negozioa bikaina zen: ten Repsol YPFri. inbertitutako dolar bakoitzeko hamar irabazten 2006ko otsailaren 17an Boliviako Aduana ziren” (2002). Beraz, oraindik ere etekin handiak Nazionalak auzitara eraman zuen Repsol YPF konematen dituen negozioa da. trabandoagatik: 230.000 upel petrolio (9 milioi Evo Moralesen Gobernuaren dekretuek dolar; 7,54 milioi euro) Txilera eta Argentinara eraEspainiako finantza-erakundeekiko gatazkak sortu man izana salatu zuen. Urte horretako abuztuaren zituen, adierazten baitzuten, erreserben jabetza ez 26an, Andina SAko gerente ohia eta Petrobras ezik, petrolio-enpresen akzioen administrazioa ere enpresako zuzendari-gerentea auzipetu zituzten Estatuaren eskuetan jarri behar zela. Legearen arahainbat delitugatik: Boliviako estatua kaltetzen bera, pentsio-funtsak administratzen ziharduten bi zuten kontratuak sinatzea, ekonomiaren aurkako erakundeek (Futuro de Bolivia, Zurich Financial jokabidea maula eta abusu larrigarriekin, eta faltsuServices Group taldearena, eta Previsión BBVA, keria dokumentu pribatuan. 171 milioiko gorabeheEspainiako finantza-erakunde horrena) Boliviako ra sortu zen enpresa horiek Brasili gasa saldu zioteestatuaren eskuetan utzi behar zuten akzioen admilako, Boliviak Brasil hornitzeko sinaturiko kontratuan nistrazioa, “boliviarrek beraiei zegokiena berreskura zehaztutako prezioa baino askoz ere merkeago. zezaten” . Espainiako Gobernua eta BBVA, ordea, Beste iruzur bat izan zen Boliviako erreserdekretuak agindutakoaren aurka jarri ziren. bak New Yorkeko Burtsan inskribatzea, Repsol 3.2. Repsol YPFren jarduerak eragindako kalteak YPFrenak izango balira bezala. Boliviako erreserben Boliviako ingurumenari eta herri indigenei ia % 30 inskribatu zuten, kotizazio handiagoa lortRepsol YPFk lehengoan jarraitzen du: ez zeko eta akziodunentzat erakargarriago izateko. ditu betetzen herri indigenen eskubideei buruzko Salaketaren ondorioz, enpresak mundu osoan zituen akordioak, eta legearen, ekonomiaren, gizartearen erreserben zenbatzea egokitu behar izan zuen: % eta ingurumenaren aurkako irregulartasun ugari egi25 gutxiago zeukala aitortu behar izan zuen, eta tea leporatzen diote. Guarani herriak jasan ditu kalte egokitze horren % 52 Boliviari zegokion. Horrelako latzenak, batez ere Itika Guasu lurralde komunitaakzioak delitu federal dira AEBn, baina hala ere ez rioko biztanleek. zioten inolako zigorrik jarri. 1996an Margarita gas-eremua ustiatzen Repsol YPFk beste lege-hauste ugari egin hasi zen Repsol YPF. Kontinenteko gas-erreserba ditu, esate baterako: jarraipen- eta kontrol-txostenagusietako bat da, eta guaranien lurralde komuninak ez egitea; ingurumen-baimenak ez berritzea; tarioetan dago, babestutako eremuan. Gainera, gasbaimendutako jarduera-neurria gainditzea; eta guabideek ere kalte ugari eragiten dituzte lurraldean, rani herriaren kulturari, gizarteari eta ingurumenari gasa Santa Cruz ingurura eta handik Brasilera eraeragindako kalteak ez aintzat hartzea. mateko 500 km gasbide eraiki baitituzte. 24
Marc Gavaldรก aktibista katalanak bere Viaje a Repsolandia obran azaltzen du Itika Guasu lurralde komunitarioan ingurumen-ikerketa independentea egin zutela 2005ean. Lurra, airea, zarata, ura eta fauna aztertu eta sei txosten egin zituzten enpresariei eta ingurumenaren alorreko agintariei aurkezteko. Txosten horiek adierazten dute Repsol YPFk indigenen lurralde komunitarioetan izan duen eragina etnozidio baten antzekoa izan dela. Repsol YPFk,
salaketa horiek isilarazteko, komunitateekiko jarrera paternalista hartu eta zerbitzu ziztrin batzuk jarri zituen: haurrentzako parkeak, eskolak, eta bi mediku-etxe (beharrezkoekipamendurik gabe). Gaur egun ez dira instalazio horiek erabiltzen, eta proiektatutako beste zerbitzu batzuk, berriz, ez ziren inoiz abian jarri. Ingurumenak oso kalte larriak jasaten ditu: lurraren erosioa, deforestazioa, uraren kutsadura, 25
bertako faunarengan eta landareengan eragindako kalteak, eta abar. Putzuak zulatzeko milaka litro ur behar dira egunero. Ur-premia horrek eta isurketek edateko ura gutxitu dute, eta lehorteak eta basamortutze-prozesuak eragin dituzte. Gainera, isurketen ondorioz ura kutsatuta dago, eta, Espainiako eta Europako araudiaren arabera, ez da edateko modukoa. Pilcomayo ibaiko urak kadmio ugari du: 100 mikrogramo litroko (bi araudietan onartutako proportzioa baino berrogeita hamar aldiz gehiago); eta Quebrada de los Monos ibaian berun gehiegi du urak: 50 mikrogramo litroko (Espainiako araudian onartutako proportzioa baino bost aldiz gehiago). Metal astun horiek gorputzean metatzen direnean, minbizia eragiten dute. Ibilgailuen zirkulazioak ondorioak ditu (hautsa, istripuak, zarata, eta abar) eta helikopteroek ere kalteak eragiten dituzte. Kulturak ere ondorio larriak jasan ditu, aldatu baitira guaranien printzipio, erlijio eta mundu-ikuskera (natura ulertzeko modua, elkarrekin bizitzeko modua, natura begirunez eta iraunkortasuna bermatzearren erabiltzeko modua). Alkoholismoak, prostituzioak, haren ondorioz zabaldutako gaixotasun benereoek, eta ikuskera kapitalistak eta indibidualistek familia eta komunitate osoak desegin eta hondatu dituzte. Batez ere familiaren ardura bere gain duten emakumeak jasan dituzte kalte larrienak. Horren guztiaren berri eman zuen Rodolfo Stavenhagen Herri Indigenentzako NBEko ordezkariak (2007). 4. Agroerregaiak: beste energia mota baten mehatxua Bolivian Boliviak uholdeak eta hondamenak jasaten ditu. Arazoak berotze orokorraren ondorioz areagotu dira, Boliviako elurra urtu egiten baita. Gaur egungo presidenteak kalteen ordaina eskatzen die egoera hori sortu duten herrialdeei (zor ekologikoa berdindu dezatela, alegia), baina herrialde horiek irtenbide faltsuak planteatuz erantzuten dute, esate baterako, agroerregaiak. Bolivian azukre-kanabera 26
eta soja landatzen dituzte erregaia lortzeko. Gutxienez hamazazpi destilategi egiten ari dira eta dagoeneko 50.000 metro kubiko etanol esportatzen dira urtean. Energiaren alorreko transnazionalekin izandako esperientzia berbera errepikatzen da hainbat alorretan, adibidez ingurumenean, gizartean eta ekonomian. Berriz ere betikoek aterako dute etekina (transnazionalek eta Cruzko oligarkiak) eta betikoek jasango dituzte kalteak. Latifundioan oinarritutako produkzio-eredua erabiltzen dute: lur-sail handiak eskuratzen dituzte eta bertako indigenak eta nekazariak lurrik gabe gelditzen dira. Gainera, beste arazo batzuk eragiten dituzte: langabezia, pobrezia, gosea, eta abar. Agroerregaiak ekoizteak biztanleentzako jateko gutxiago izatea dakar. Nekazaritzaproduktuek Boliviako esportazio guztien % 25 osatzen dute, baina, aldi berean, desnutrizio-tasa oso altua da: herrialdeko biztanleen % 20! Indigenen lurralde komunitarioek ere kalteak jasaten dituzte, eta herri indigenen iraunkortasunaren aldeko eredua eta autonomia arriskuan daude. Lurzoruaren erabilerarako planean (PLUS) aurreikusi zuten 15 mi†œoi hektarea erabiltzea agroerregaiak landatzeko, Bolivia ekialdeko eta Boliviako Amazoniako eremu babestuetako biodibertsitatea eta ekosistemen oreka arrisku larrian jarriz. Ustiategiek azpiegituren premia dute; esate baterako, sarbideak eta errepideak behar dituzte, azukre-kanabera eta soja portuetara eramateko. Azpiegitura horien bidez irabazi handiak lortuko dituzte enpresa transnazionalek, adibidez Espainiako Iberdrolak eta Gamesak.
Galderak: • Zer irizten diozu Evo Morales Boliviako presidente izateari? Zer iruditzen zaizu egoki haren politikan eta zer kritikatuko zenuke? • Ba al dakizu zergatik kritikatzen duten ekologistek eta nekazariek biomasa ugari erabiltzea autoentzako erregai gisa?
N
Ondorioak
igeriako, Boliviako eta Ekuadorko kasuek azaltzen dute Iparraldeko herrialdeetako energia-ereduek (esate baterako, Euskal Herriko energia-ereduak) eta enpresa multinazionalek (adibidez, Espainiako Repsolek, Iberdrolak, eta abarrek) eragin eta erantzukizun handia dutela zor ekologikoaren sorreran. Eragile bakoitzak hidrokarburoen ustiaketaprozesuan sortutako zor ekologikoa zein den zehaztu behar da, bakoitzaren erantzukizun zehatza zein den mugatu behar da. Nigeriako kasuan bistakoa da Nigeriako Gobernu zentrala, Espainiako Gobernua eta Espainiako transnazionalak gaizkide direla. Boliviako kasuan, berriz, Espainiako Gobernua eta Repsol YPF dira erantzule. Ekuadorko kasuan, beharbada, loturak ez dira hain nabarmenak. Baina haratago joan gaitezke, eta haratago joan behar dugu gainera, Espainiako eta Euskal Herriko gizartea ere tartean baitaude, zeharka. Estatuan Boliviatik eta Ekuadortik ekarritako gas eta petrolio gutxi kontsumitzen da, baina Nigeriatik ekarritakoa erruz erabiltzen dugu. Egia da hiritarrok, oro har, ezer gutxi dakigula petrolio- eta gas-erauzketei buruz, eta informazioa oso manipulatuta iristen zaigula. Enpresek gau-
zatzen dute manipulazio hori: publizitate-kanpaina lotsagarriak egiten dituzte, Hegoaldeko herrialdeetan zuzenean bortxa eta beldurra eragiten dute eroskeria eta indar armatua erabiliz, eta Iparraldeko herrialdeetan zeharkako bideak erabiltzen dituzte (komunikabideei presioa eragin gizarte zibilaren zenbait kanpaina zentsura ditzaten, erakundeei “iradoki� dibulgazio-hitzaldiak debekatzea toki publikoetan, eta abar). Bestalde, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak badute zer esanik, enpresa horiek hemen baitute egoitza soziala, eta hemen ordaintzen baitituzte zergak. Beraz, transnazionalak (Repsol YPF, Iberdrola, Gas Natural, Endesa, BBVA, eta abar.) enpresa pribatuak badira ere, eta akziodunak mundu osoan sakabanatuta badaude ere, irabazien zati bat Espainiako eta Euskal Herriko erakundeetara iristen da. Zor ekologikoa produkzio- eta kontsumoeredu baten ondorio da, eta ingurumenari eragindako kalteak baino askoz ere gehiago hartzen du barne. Esate baterako, ezinbestekoa da zor historikoak eta sozialak kontuan hartzea, berebiziko zor historikoa eta soziala baitugu herri zapalduenekin, herri marjinatuenekin, indigenekin eta nekazariekin. 27
Webguneak Ekologistak Martxan: www.ekologistakmartxan.org Ecologistas en Acción: www.ecologistasenaccion.org Red Birregional: www.enlazandoalternativas.org Quién Debe A Quién: www.quiendebeaquien.org Consume Hasta Morir: www.consumehastamorir.org No Te Comas el Mundo: www.notecomaselmundo.org Acción Ecologica: www.accionecologica.org Oilwatch: www.oilwatch.org Tribunal Permanente de los Pueblos: www.tppcolombia.info Deuda Ecológica: www.deudaecologica.org Ecología Política (revista): www.ecologiapolitica.info ODG (Observatori de la Deuda): www.observatoriodeuda.org Observatorio de Multinacionales en América Latina: www.omal.info Vía Campesina: http://viacampesina.org La Soja Mata: www.lasojamata.org Reserva Natural Yasuni: www.amazoniaporlavida.org Salva las Selva (Regenwald): www.salvalaselva.org MORENO: www.info-moreno.com.ar Grupo Reflexión Rural: www.grr.org.ar Opcions: www.opcions.org Red de Economía Alternativa y Solidaria: economiasolidaria.org A Seed: www.aseed.net Corporate Europe Observatory: www.corporateeurope.org Rising Tide UK: http://risingtide.org.uk Campaign against Climate Change: www.campaigncc.org Durban Group for Climate Justice: www.sinkswatch.org Climate Change Indymedia: www.climateimc.org/ Crisis Energetica: www.crisisenergetica.org Decreixement: www.decreixement.net Carbon Trade Watch: www.carbontradewatch.org Alisupay: www.alisupay.org Red Latinoamericana contra Represas: www.redlar.org International Rivers Network: www.irn.org Co. Afectados Grandes Embalses y Trasvases: www.coagret.com Mugarik Gabeko Ingeneritza: euskadi.ingeneriasinfronteras.org Biziz Bizi: http://bizizbizi.org EHNE: www.ehne.org Hegoa: www.hegoa.ehu.es AHT Gelditu Elkarlana: www.ahtgelditu.org 28
Argazkia: Iñigo Azkona
29
30
31
32
33
34