Museoen Nazioarteko Eguna 2013

Page 1

Albisteak

El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal

Museoen Nazioarteko Eguna

2013ko maiatzak 18

Museoen Nazioarteko Eguna ─maiatzak 18, osteguna─ gurekin batera ospatzera animatu nahi zaituztegu, horretarako bereziki antolatu ditugun jardueretan parte hartuz. Egunean zehar “INAGINA. Burdinaren azken etxea” dokumentala proiektatuko dugu, bertan ikusten baita duela bi hamarkadara arte Dogoneko (Mali) olagizonek burdingintzan erabilitako metodo zuzena. Oso ikusentzunezko ederra da Ginebrako Unibertsitateko Eric Huysecom antropologoak zuzendutakoa, bertan zinemagintzaren xarma eta ikerketa etnoarkeologiko batek berezkoa duen zehaztasuna maisukiro elkartzen baititu. Erakutsiko den bertsioa gaztelaniaz da, eta, Irungo Oiasso Erromatar Museoak adeitasunez lagatua da. Burdinolak eta errotak osaturiko multzo honi loturiko beste lanbide zahar bat biziberritzeko ere aukera izango dugu; aurten, berriz ere, Gordexolako Luismari Galíndez okin artisauak gure egur labeetan bisitarien artean banatzeko txoripan gozoak egingo baititu. Gainera, larunbat guztietan bezala, burdinolako makineria oro abian ikusteko parada ere izango duzue (gurpil hidraulikoak, gabia, PROGRAMA hauspoak…), bai eta ohiko forja lanak ere arozte “INAGINA. Burdinaren azken etxea” (1997) gian . etnoarkeologiari buruzko dokumentalaren emanaldia  11:00etan, 13:00etan eta 17:00etan  Luismari Galíndez okinaren erakustaldia eta txoripan jana.  11:30etatik a 14:00etara  Bisita gidatuak  Orduro (goizean zein arratsaldean)  Burdinolako erakustaldiak 

11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan

Egun honetan bisitak eta erakustaldiak doakoak dira Argibide eta erreserbetarako tel.: 629 271 516


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.