Museoen Nazioarteko Eguna 2011

Page 1

Aldizkaria

El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal

Museoen Nazioarteko Eguna

2011ko maiatza

Gauzakien oroimena Aurten, ostera ere, Museoen Nazioarteko Kontseiluak —ICOM ingelesaz— proposatu duen Museoak eta Oroimena lelopean ospatuko den Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu. Oraingoan prestatu ditugun jarduerak, zenbait gauzakik iraganeko irudiak gogorarazteko duten ahalmenean daude inspiratuta. Horregatik, El Pobaleko burdinolan denon sentimenoroimenaren zatia diren mota eta erabilera askotako burdinkiak baliatuko ditugu.

Sarrailagintzaren sekretuak ♣ Maiatzaren14an, larunbatean, 12etan. ♣ Jende ororentzako erakustaldia Luis Padura errementariak erakustaldi berezia egingo du sarrailagintzaren gainean. Erakustaldiaren osagarri gisa antzinako sarrailagintza-bilduma xumea (giltzak, sarrailak eta giltzarrapoak) izango dugu ikusgai. Horietariko batzuek duten konplexutasuna eta edertasunagatik bat edo beste ahoa bete hortzekin utziko dutelakoan gaude.

Burdinaz eginiko tresnak Doako bisita gidatuak

♣ ♣

Maiatzaren 14an eta 15ean (asteburua) Maiatzaren 18an.

Argibideak eta erreserbak Tel. 629 27 15 16 e-mail info@elpobal.com

♣ Maiatzaren 17tik 20ra, asteartetik ostiralera. ♣ Ikastaldeentzako tailerrak Ikasleek eskuz eginiko hainbat tresna eta lanabes ezagutzeko eta erabiltzeko aukera izango dute, baita denboraren poderioz zelan aldatu diren ohartzeko ere: teknikak, forma bera, erabilpena… Egunero etxeetan erabilitakoetatik (pertzak, lisakinak, kriseiluak…) edo lanbide ezberdinetarako lanabesetatik hasi eta gerrateetarako egindako ezpata sofistikatuetaraino izango dituzte eskumenean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.