Berriak
El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal
Museoen Nazioarteko Eguna
2012ko maiatzak 18 eta 19
Haizeolen gaineko topaketa esperimentala El Pobaleko burdinolan ♣
Haizeola baten eraikuntza eta burdinaren fabrikazioa
zuzen-zuzenean.
♣
Bertoko zenbait produkturen dastatzea gure egur-
labeetan eginiko ogiarekin lagunduta. Bertaratzen den jende ororentzako egingo dugun erakustaldian meatik burdina egiten saiatuko gara, mendeetan barrena olagizonek erabilitako lorbide bertsuez baliatuz, harik eta labe garaia agertu zen arte. Luis Padura errementari maisuaren eskutik eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren arkeologoen taldearekin elkarlanean haizeola bat egingo dugu, Muskizeko Callejaverdeko aztarnategian aurkitu eta dokumentatutako labeak (XIII. m.koak) birsortu nahian. Euskal siderurgia tradizionalaren nondik norakoak ezagutzeko eta jendarteratzeko 2009tik hona egiten ari garen esperimentu-programaren barruan sartzen da oraingo jarduera hau.
PROGRAMA
♣
Maiatzak 18, ostirala (10:00 - 19:00) • Labearen eraikuntza eta burdina lortzeko
lehenengo saiakuntzak.
♣
Maiatzak 19, larunbata (10:00 - 19:00) • Erredukzio prozesuaren erakustaldia: mea
kiskali, labea kargatu, isiotu, eta mea erreduzitu “agoa” edo burdin belakia atera artean. • Eguerdiko 12:30etan, bertoko zenbait produkturen DASTATZEA –Muskizeko txakolina, Idiazabal gazta eta txorizoa-, eta hori guztia El Pobaleko Burdinolako egur-labeetan EGINIKO ogiarekin lagunduta. Maiatzaren 18an eta 19an sarrera eta erakustaldiak doako izango dira. Informazioa eta erreserbak tel. honetan: 629 27 15 16
Meatzaritza ren Museoa Fundazioa rekin elkarlanean