2016-17 Ikasturteko jarduera foiletoa

Page 1

EL POBALEKO BURDINOLA &

APARTEKO MONUMENTU BI HAUEZ GOZATZEKO AUKERA ZABALEKO JARDUERA EGITARAUA

2016/17 IKASTURTEA

© Javier Gandarillas

MUÑATONES GAZTELUA


Burdin harria abiapuntu izanik eta makina handiak abiarazteko ibaiko uraren bultzaz baliaturik burdina egiten zuen antzinako lantegia da El Pobaleko Burdinola. Gerotxoago, haren ondoan, gari- eta arto-irina lortzeko errota jarri zuten, bai eta olagizonen etxebizitzaren aurrean ogi-labe pare bat ere. Industriaurreko multzo hori guztia, eraikuntzez, makinez, presaz, ubideez eta ur-biltegiez osaturikoa, oso ondo kontserbatuta eta ahalmen didaktiko itzelarekin iritsi da gaurdaino. Horiek horrela, museo bilakatzea erabaki zuten, eta harrez gero, mota guztietako jendearentzako egokitutako bisita gidatuen* bidez erakusten dugu egunero.

Makinen funtzionamendua eta olagizonen zein errotarien eguneroko lana ulertzen erraztearren, bisita guztietan gidariok ematen ditugun azalpenekin batera makina guztiak ere abian jartzen ditugu. Azpimarragarria da ere bisitariek sutegian bizi izaten duten oso une berezia, burdina gori-gori dagoela errementaria forja lanetan ikusten dutenean. Edukien aniztasunak direla bide, El Pobal lehen mailako baliabide didaktikoa dela esateko moduan gaude. Historia, gizartea eta ekonomia, teknologia eta lanbide tradizionalak, elikadura, energia eta baliabideak, ondare zaharrak zein gaur egungoak, paisaiak‌ askotariko gaiak dira, eta horiek guztiak burdinola-errotaz osatutako monu-

mentu multzoa bisitatzeko orduan bertan dira, ageri-agerian. MuĂąatones Gaztelua, harresiak, dorretzarrak, babes erretena eta adarbea kontserbatu dituen erdi aroko dorretxea dugu. Gaztelu horrek Bando Gerrak izan zireneko garai aztoratu haiek gogora ekartzeko besteko gaitasuna duen leku gutxi dago Bizkaian. Gainera, MuĂąatones 200 urtez Salazar leinu ahaltsuaren etxebizitza izan zen, eta leinu horren historia zein horren buru izandako Lope Garcia de Salazar kronikaria eta bandokidearen zorionak eta zoritxarrak bisita guztian zehar sarritan nabarmentzen zaizkigu.

*Bisita gidatua, monumentuoi dagozkien edukiak eskola-umeei helarazteko baliagarria izan ez ezik, umeen eta gure arteko harremana, estuago, adiskidetsuago eta sustagarriagoa izateko ere bidea ematen digu.


BURDIN TAILERRA LHko 3. zikloa, DBH eta Batxilergoa. O rdu bi inguru.

OGI TAILERRA ETA TALO TAILERRA Lehen Hezkuntza. Ordu bi eta erdi inguru. Eguraldia lagun dugunean, tailer biak aire zabalean egiten ditugu eta errota hidraulikoan egiten dugun bisita biribiltzen dute, bertan aurrez ikusten baitute gari zein arto aleak zelan ehotzen diren ogiak egiteko irinak lortu arte. Irinak izanda, ikasleek ogitxo edota talotxo bana egiten dute, eta bisitan zehar gure gastronomian oso errotuta dauden produktu bi horien gainean hainbat bitxikeriaren berri izaten dute. Azkenik, jarduera modu ederrean amaitzeko taloa txistorrarekin jaten dute, merezitako hamaiketakoa, alegia.

Jarduera Burdinolako sutegian egiten dugu, bertan ikasleek, errementariek egin ohi zuten legez, burdina lantzen dute. Horretarako, betiere errementariaren argibideak kontuan hartzen dituztelarik labeko sua zirikatzeko hauspoak eskuz eragin behar dituzte eta ingude gainean burdina ere forjatzen dute ikasleek. Ordubetez sutegia errementaritza ikasgela bilakatzen dugu eta begi-bistakoa da lanbide zahar horren alde ezkutukoez jabetzea askoz ere errazagoa dela baldin eta hain leku jator-jatorrean egiten bada.


BARBADUN IBAIKO BURD INOLA ETA ERROTETAN ZEHAR IBILBIDEA LHko 3. zikloa, eta DBH. Ordu bi eta erdi inguru.

BISITA GIDA DIDAKTIKOEKIN LH, DBH eta Batxilergoa. O rdu bi inguru.

El Pobaleko Burdinolatik abiatuta, zuhaitzen artean Barbadun ibaian gora garamatzan basabide batetik 5 kilometroko ibilbidea egin ahala bertan den industriaurreko paisaiaz jabetzen joango gara polikipoliki. Harrizko zubi lerden baten ondoan, itzelezko burdinola izan zen La Ollako hondakinetan geldituko gara, eta bertan gidariek haiek ulertzeko hainbat azalpen emango digute. Azkenik, ValdiviĂĄneko multzora hurbilduko gara eta bertan inguruan lanean segitzen duen errota bakarra abian ikusteko aukera izango dugu.

%LVLWDN PDWHULDO KRUL GX HXVNDUUL HWD ÀW[D EDW]XHQ bidez ikasleen ikuspegia zabaltzen saiatzen gara, kontzepturik garrantzitsuenak finka ditzaten eta ibilELGHDQ ]HKDU ÀW[D KRULHN GLUHOD ELWDUWH modu aktiboan parte hartzera ere gonbita egiten diegu. Material horrekin eta irakasleei banatzen dizkiegun ebazpideen liburuxkarekin museoan eginikoari jarraipena emateko moduan daude ikasgeletan.


EL POBAL 5 ZENTZUMEN EKIN HH eta LHko 1. zikloa. O rdubete inguru.

URA ETA ENERGIA LHko 3. z ikloa eta DBH. O rdu bi inguru.

El Pobal ikusi ez ezik, entzun, usaindu, ukitu eta sentitu ere egiten da. Museoko ibilbidea, gehienbat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren soinua gurpilen gainera erortzean, mailuaren dinbidanba ingude gainean, burdina gori-gorian, suaren txinpartak eta beroa, irinaren leuntasuna ukitzean eta usaina eho berritan‌ guztiak ikusmenari gaineratzen zaizkion zirrarak izatearekin batera, ikusten ari garena ulertzen ere laguntzen digute. Ume txikientzat proposatzen dizuegun jarduera zentzumenetan azpimarra egiten duen jolas-segida da. Musikak ere tarte nabarmena izango du.

Hainbat industriatan ura energia iturri gisara erabiltzeak erabateko iraultza ekarri zuen berekin. El Pobalen bezala, burdinolak eta errotak martxan jarri ez ezik, ehun-, paper-fabrikak, zerrategiak edo zentral elektrikoak abiarazteko ere erabili zuten. Bisita tematiko honetan, gaur egun ere oso garrantzitsua den baliabide natural hori izango dugu ardatz. Eta horretarako, uraren ibilbideari jarraituko gatzaizkio, presatik errotapera non kaskoa jantzita harrizko tunel batetik sartuko garen. Azken batez, aitzakia ezin hobea ematen zaigu inguruko aberastasun naturala ezagutzeko, hala nola ibai ondotik hedatzen den banbu baso exotikoan horren sartzekoa.


ERDI ARORAKO BIDAIA MUĂ‘ATONES GAZTELUAN. GAZTELUTXIKI. Lehen Hezkuntza eta DBH. O rdu bat eta erdi inguru. Gaztelutxiki du izena eskola-umeei begira MuĂąatones Gazteluan egiten dugun bisitak. Dama-zaldun eta ezpatekin lotu ohi dugun erdi aroan sartu-irten bat egiten dugu, egiazko jokaleku batean baina. Gaztelua zelan eraiki zuten azaltzen diegu (ia bi mende eman zuten eraikuntzan!); haren atalak zeintzuk diren eta bakoitzaren zergatia zein den ere argitzen diegu. Barruko harresiko adarbean zehar ibili eta goialde horretatik ikuspegi panoramikoaz gozatu ostean babes erretenean arku-tiroan arituko gara. Ezagutu ere, bertan bizi izan zirenak ezagutuko ditugu, bai eta euren egunez egunekoak ere, gerrate zein baketean. Salazartarren historia zoragarri bezain dibertigarria da, eta zuekin oso gustura partekatuko dugu.


ARGIBIDE PRAKTIKOA BURDINOLARI BURUZKOA‌ Zer hizkuntzatan dira bisitak? Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesaz. Zer iraupen dute jarduerek? Bisita gidatuak ordubete. Horrez gain tailerraren bat edota bisita tematikoa aukeratuz gero, iraupena bi ordu eta erdi ingurukoa izan liteke.

Nola heldu Burdinolara? Burdinola BI-2701 errepidean dago, Muskizetik Sopuertarakoan eta bere aparkalekua dauka, 23,5. km-an, hain zuzen ere.

Zer balio dute? Bisita gidatuak 1 â‚Ź, eta 2 â‚Ź jardueraren bat aukeratuz gero. Irakasleak doan.

Zenbat ikasle eroan dezakegu? Gidari bakoitzeko 25 bat ikasle jotzen dugu egokien, eta aldi berean, gehienez, 3 ikastalde hartzen ditugu.

. . .E T A G A Z T E L U A R I B U R U Z K O A Noiz bisita daiteke? Ikastalde eta kolonientzat maiatzetik urrira bitartean zabaltzen dugu. Asteartetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 14:00ra eta arra-tsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Non dago Gaztelua? Abantotik (Las Carreras auzoa) etorriz gero Muskizeko sarreran, N-634 errepide ondo-ondoan.

www.bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal www.facebook.com/ferreriaelpobal Nola egin daiteke erreserba? Telefono honetara deituz: 629 272 516 www.twitter.com/elpobal edota info@elpobal.com helbidera www.issuu.com/el_pobal mezua bidaliz. (irakaslegoarentzat txostena)

Nola ordaintzen da? Dirutan bisita egunean edota bankutransferentziaren bidez.

Gaztelua eta Burdinola egun berean bisita daiteke? Bai, baterako plana gomendatzen dugu oso gune ezberdinak baina osagarriak baitira eta goiz osoa emateko irteera baita.

El Pobaleko Burdinola El Pobal auzoa z/g. 48550 Muskiz


Foileto honen marrazkiak eta argazkiak Muskizeko Liburutegiarekin elkarlanean Javier Gandarillasek eta Aiala Citoresek Burdinolan eta Gazteluan (2014-15) emandako Landa Koadernoa tailerreko irudiak dira.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.