wix.com/mateburuhausteak
BELKRODUN IRUDIAK SORTZEKO ‌ Baliabide hau Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan erabiltzeko oso baliogarria suerta daiteke. Ikasleekin buruketak irudikatzeko, baina modu bereziak, irudiak aurretik prest ditugularik. Ikasleak aurrera doazenean, teknika hau ez da erabilgarria, honen bidez sortzen den irudi hori, haiek buruan sortzeko kapazitatea bereganatu dutelako eta aspergarria suerta daitekeelako.
MATERIALA: -
Belkro zatiak Irudiak itsasteko oinarri bat (oihal zati bat adibidez) Artaziak Irudi ezberdinak
PROZEDURA: Irudia moztu ostean, plastifikatu ahal izanez gero, plastifikatu. Horrela, denbora luzean erabiltzeko aukera izango duzu, bestela paperean utziz, berehala galduko den materiala izango da. Hori egin ostean, belkro zatitxo bat itsatsi irudi bakoitzaren atzeko aldean. Oraingoan irudiak non itsastea pentsatzea tokatzen da. Oinarriak era askotakoak izan daitezke, oihal antza badute, belkroaren beste aldea ez dugu behar izango bertan itsatsita geratuko direlako irudiak. Baina oinarria, ohola edo kortxoa bada, belkroaren beste atala bertan itsatsi beharko genuke, irudiak gero bertan itsasteko aukera izateko. Hiru pausuak egin ostean, baliabide hau prest izango duzu eskolara eramateko eta ikasle gazteenekin erabiltzeko. Ikasleek sortzeko materiala ere izan daiteke, ez dauka zailtasunik eta ikasgelan bertan sortuz gero, matematika arloan erabiltzea motibagarria izan daiteke haientzat, haiek sortutakoa baita.
OINARRIZKO IRUDIAK: 1. 2. 3. 4. 5.
Zenbakiak Lekuak Pertsonak Objektuak Animaliak
Buruketa irudiekin adierazteko, behar ditugun lehenengoak zenbakiak dira. Hauekin datuak adierazteko aukera izango dugu.
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
wix.com/mateburuhausteak
Zenbakiak prest ditugularik, buruketaren arabera irudi bat edo beste erabili beharko dugu. Mila irudi egiteko beharrik ez egoteko, sortu dezakegu oinarri moduan: gune ezberdinak, buruketaren testuingurua adierazteko, adibidez: etxea, baserria, ospitalea, kalea, mendia, eskola, etab. Eta baita pertsonaia batzuk: gizon eta emakume bat (haurrak ez diren horiek adierazteko), neskato bat eta mutiko bat (haurrak diren guztiak adierazteko) ‌
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
wix.com/mateburuhausteak
Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko buruketa gehienetan, animaliak eta objektu sinpleenak agertzen dira. Beraz, horietako batzuk sortzea izango litzateke egokiena: txakurra, txoria, katua, behia, untxia, pilotak, puxtarriak, kotxeak, jostailuak, arkatzak, liburuak, etab.
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte
wix.com/mateburuhausteak ADIBIDEZ ‌ -
Josuk bere etxean 2 txakur, 4 katu eta 3 txoritxo dauzka. Galdera: Zenbat animalia ditu guztira?
EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte