Ahotsak eta begiradak 2014

Page 1

BIGARREN HEZKUNTZAKO MASTERRA

AHOTSAK eta BEGIRADAK

Berrikuntza Arte Hezkuntzan irakasgaiko talde lan bat

Masterrean izan duzuen eta izaten ari zareten esperientzia abiapuntu moduan hartuta, ahotsa eta begiradaren inguruan lan egin behar da. Irakasleen ahotsak eta begiradak; ikasleenak ere hitza hartzen dutenean. Horiek eta horien eragina irakaskuntzaikaskuntza prozesuetan ezin dira izan ikerketa zientifiko baten objetu; edo eta izango balira, oinarrizkoena, ezinbestekoa dena, garrantzitsuena dena, kanpoan geratuko litzateke. Zientziak hitzegin lezake begirada eta ahotsaren oinarri materialari buruz agian, horietan parte hartzen duten organoei buruz agian, eta psikologian, agian, bere efektuei buruz. Baina beraiei buruz, ez zehazki: zer da begirada bat? zer da ahots bat? Nola afektatzen dute irakaskuntzan? Hori da lanerako gai orokorra. Gaia planteatuta eta aurkezpen egunean esandakotik aparte, ez dut ezer gehiagorik esango. Ez baitago lanerako metodologia apropos batetaz hitzegiterik; ezta helburuei buruz ere. Lanerako estimulu bat planteatzen dizuet, eta hortik aurrera, ez dakigun tokitara ez dakigun tokitatik iristen saiatuko gara.

Talde txikietan elkartu, 4 edo 5 pertsonako taldetan, eta zuen artean hitzeginez, gaiaren inguruko esperientziak, oroitzapenak eta ideiak partekatzen has zaitezte. Hortik aurrera, lan dinamika bat asmatzen saiatu beharko duzue. Nola elkarrekin lan egin, nola datoak bildu, nola tokia eman norberak egin ditzakeen ekarpenei, egutegi edo plazoen ezarpena eta abar. Emaitza zein izango den prozesuak berak erabakiko du. Martxan jarrita, zuen ideien, zuen pentsamenduen arrastoak, hondakinak uzten joan behar duzue. Azkenean egingo duzuena edozer izan daiteke: argitalpen bat, marrazki sorta bat, bideo bat, soinu grabaketa bat, koadro erakusketa bat, performance bat edo eta nahi duzuena. Bukaeran, ikusentzunezko platoa izandakoan sortutakoa erakusketa moduan ipini ahal izango dugu hala nahi izanez gero. ______________________________________________________________________ Orain narrazioa, izandako esperientziaren kontakizuna eraiki ezazue. Talde bakoitzean gutxienez bi narrazio ezberdin, artikulo formatoan, agian, kongresuan aurkezteko. Ez da gertatutakoaren errepresentazio lan hutsa; sorkuntza ere bada. Egindakoan sakontzeko eta jarraitzeko bide berriak topatzeko baliagarria. Beraz, idatzi ahala, egindakoa aldatu, aberastu edo eta osatu daiteke. Testo bera ere lanaren parte bihurtu daiteke. Nolanahi ere, hori gertatuko balitz ere, artikuloa ere egin behar da. Azken egunean, narrazioen eta lanen aurkezpena egingo dugu ikusentzunezkoko platoan


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.