ERIKA Ez naiz perfektua
Testua: Alfonso BaĂąeres Argazkiak: Alfredo Piedrafita erein
Jero Milán Harbil Bediaga Txaro Buñuel Toti Martínez de Lezea Eskerrik asko lauroi
Ipuin hau gure irakurle txikienei eskaini nahi diegu, Adam, Noah, Irati eta Mendia, eta baita “perfektuak” ez izateagatik egunero abandonatzen dituzten animalia guztiei ere.
AURKIBIDEA
ABANDONATUA
URTXINTXAK
BASOA
SUGEA
SAIA
AZERIA
OKILA
KATUA
URUBIA
EGUN BERRIA
KATAJINETA
PERF E KTUA NAIZ!
SAGUZARRA
HIRIRA BUELTAN
AMESTEN
BIZITZA BERRIA
ABANDONATUA
Erika dut izena eta nire historia kontatuko dizuet. Animalia-denda batean jaio nintzen saldua izateko. Erakusleihoaren aurretik igarotzen zen jendeak, gutako bat ikusi eta gogoak emanez gero, erosi egiten gintuen. Familia atsegin batek erosi ninduen ni. Asko maite ninduten denek eta egunero jolasten ziren nirekin, baina bat-batean dena aldatu zen. Egun batean, hankatxo batean min hartu nuen eta, albaitariarengana eraman nahi ez nindutenez, hankatxoa itsusi-itsusi jarri eta erori egin zitzaidan azkenean. Orduan, hiru hanka baino ez nituela gelditu nintzen, eta, haien ustez, perfektua izateari utzi nion‌ basoan abandonatu ninduten.
6/
7
BASOA
Hasieran beldur handia sentitu nuen eta zoritxarren bat gertatuko zela pentsatu nuen, adibidez, galduko nintzela, jan egingo nindutela edota gosez hilko nintzela. Hain triste jarri nintzen, beldurra joan egin zitzaidan. Ez nintzen gehiago perfektua, nire familiak basoan abandonatu ninduelako eta hiru hankatxo baino ez nituelako. Herrenka eta pausoz pauso, astiro, basoan sartu eta bertako bizilagunak ezagutzen hasi nintzen.
8/
9