Galaxia bat sabelean

Page 1


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetaciรณn 1

16/10/18

15:47

GALAXIA BAT SABELEAN Karlos Gorrindo Etxeandia

Perzebal, 38

Pรกgina 3


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 4

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47) Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.

1. argitalpena: 2018ko urrian

Liburuaren diseinua: Iturri Azaleko marrazkia: Iván Landa Maketazioa: Erein © Karlos Gorrindo Etxeandia © EREIN. Donostia 2018 ISBN: 978-84-9109-345-9 L. G.: SS-1092/2018 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: itxaropena@itxaropena.net www.itxaropena.net


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetaciรณn 1

16/10/18

15:47

Pรกgina 5

GALAXIA BAT SABELEAN Karlos Gorrindo Etxeandia


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetaciรณn 1

16/10/18

15:47

Pรกgina 7

Galaxia bat duzu sabelean, planetak ari dira jirabiran zure eguzki sisteman, zuk erakarri eta urrundu egiten dituzu indar zentripetoa eragiten baituzu maite zaituztenengan, izar nagusi zara eta, izan gogoan! Soleri maitasunez!


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetaciรณn 1

16/10/18

15:47

Pรกgina 9

1

Euria ari zuen zarra-zarra gauez itzartu zenean. Gero eta sarriago itzartzen zen gauetan. Gau-gauean, goizaldean. Eguna zabaldu barik zegoen artean eta pertsiana erdi jaitsiaren barrena kaleko farolen argi ahula sartzen zen logelara. Ez zuen iluntasun osoan lo egiterik atsegin. Nahiago zuen erdi ilunpetan lokartu. Eztulak itzartu zuen beste behin ere. Eztula egiten baitzuen sarri, gauetan batik bat. Eta sabaira begira jarri zen begiak zabal-zabalik. Gurasoen logelara joatea bururatu zitzaion, baina artean gau betea zela eta, berehala lokartuko zelakoan, ezkerreko hormaren apalean zeuden jostailu eta liburuei begira jarri zen une batez. Gurasoak lo zurrunga gozoan zeuden, aditzen zuen soinuaren arabera. Biek ziharduten zurrungan, batak besteak baino ozenago eginagatik ere. Jira batera eta bira bestera, ezin lo hartu, eta gogoratu zuen aitak esaten ziola lokartzeko ez zegoela gauza hoberik arrainetan pentsatzea baino. 9


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 10

Lur planetan ura zegoela gehiago lurra baino, eta horregatik, pertsona baino arrain gehiago zegoela. Jonek bazekien hori guztia liburuetan irakurrita, eta arrain mota asko ezagutzen zituen: pailazo-arraina, manta-arraina, hegaluzea, sardina, zapoa, antxoa, legatza, mailu-arraina, marrazoa, balea… Bada, arrainetan pentsatzeko esaten zion aitak. Eta arnasa hartzeko, eta pentsatzeko arrainak zergatik ez ziren ur barruan itotzen eta gu pertsonok, ostera, bai. Eta zergatik arrainak uretatik kanpo itotzen ziren eta gu, aldiz, ez. “Zergatik, aita?”, galdetu zion behin, eta aitak erantzun: “Arrainek zakatzak dituzte eta hortik bideratzen dute oxigenoa, eta guk, pertsonok, birikietatik”. Jonek ez zion dena ulertu aitari, eta aita ez zen ur sakonetan sartu azalpen gehiago emateko. Baina pentsatzeko arrainetan, eta horrela geratuko zela lo, lorik zergatik egiten ez zuen pentsatzen egon barik. Jonek ohetik altxatzea eta gurasoen logelara joatea erabaki zuen. “Amore, ma che cosa sta succedendo?”, galdetu zion amak beraren aurrean Jon zutunik ikusi zuenean. –Ezin dut lorik egin. Mantak jaso, leku egin ohean eta sartzeko agindu zion ahapetik, aita ez itzartzearren. Beraren 10


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 11

altzoaren baitan kokatu zuen semea, eta amaren besarkada babeslean lo geratu zen ez bat ez bi.

Ikastolan zegoela, Jonek sukarra edo gogo txarra sentitu zuen. Alditxartuta ibili zen egun osoan. Buruko minsorraz, gogorik ezaz, lagunak ere albo batean utzita eta bere burua zokoratuta, berba egiteko ere indar barik edo. Bazkaldu ere apenas bazkaldu zuen gurasoen tabernako sukaldean. Han bazkaltzen zuen egunero. Ama bila joan ohi zitzaion ikastolara eta tabernan bazkaltzen zuten barruko aldean zuen sukalde txiki batean. Bazkaldu eta gero, amak berriro eraman zuen Jon ikastolara, kalenturarena ikastolara ez joateko aitzakia zelakoan. Bekokian jarri zion eskua amak Joni eta ikastolarakoa erabaki zuen. “Pinocchio” esan zion irribarre gozoa ezpainetan. Baina arratsaldean ikastolara bila joan zitzaionean, andereño Irunek komentatu zion gogo txartuta ikusi zuela Jon eta arreta izateko ea hasi ote zen gaixoren bat inkubatzen. Etxera eraman zuen amak zuzen-zuzen. Ingeleseko partikularra izaten zuen asteartero, baina egun hartan ez eramatea erabaki zuen. Meriendarik hartzeko gose ote zen galdetu zion semeari. Baina aurpegiaren zurbila ikusita, ohera joateko 11


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 12

agindu zion amak. Ez zuen Jonek dutxarik hartu, eta horrek poztu egin zuen. Kalentura neurtzeko termometroa jarri zion galtzarbean amak, eta hamarren batzuk baino ez zituela ikusi zuen. Izarak eta manta ondo egokitu eta musu eman zion kopetan amak. “Edozer behar izatekotan, ezkaratzean egongo naiz”, entzun zion Jonek amari logelatik urruntzean. Gripea zelakoan, hurrengo egunean anbulatoriora eramango zutela esan zion amak aitari, etxeratu zenean. Goizaldean baina, eztulka eta sukartuta egon zen semea eta termometroaren tenperatura ikusitakoan, berrogeitik hur, goizean goiz ohetik jaiki, eta anbulatoriora barik, zuzen-zuzen eraman zuten herriko ospitalera, larrialdietara, han anbulatorioan baino sakonago artatuko zutelakoan. Ospitalera sartu eta harrera gelan plastikozko eskuturreko zuria jarri zioten Joni; eskuturrekoan beraren izen-abizenak zekartzan idatzita. Eta zain geratu ziren itxarongelan. Eta itxarotea ezin luzeagoa egin zitzaion Joni. Jon aspertu eta aspertu egin zen eta aita eta ama nazkatu eta nazkatu, harik eta Jonen izen-abizenak bozgorailuan entzun zuten arte. “Jon Aldagaitz Mancini, triajera”. Jonek arraro begiratu zien gurasoei, triaje berba ez baitzuen inoiz entzun. Triatloia bai, eta duatloia, kirola egitea zen. Inoiz 12


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 13

eginda zegoen Jon duatloia herriko erdiguneko kaleetan zehar. Korrikan lehendabizi eta bizikletaren gainean gero. Baina triaje ez, ez zuen inoiz entzun berba hori. Gurasoek eskutik oratu eta gela batera sartu zuten. Bi emakume zeuden bertan. Bata, mahai baten atzean jesarrita eta, bestea, zutik. Gurasoek azaldu zioten mahaiaren beste aldean jesarrita zegoen uniforme urdindun andreari zer gertatzen zitzaion semeari. Zutik eta arrosa-koloreko jantziarekin zegoena Jonengana inguratu eta ahoa zabaltzeko eskatu zion. “Cierra la boca, guapo”, agindu zion gero. Eta itxarongelara joateko agindu zien gurasoei jantzi urdineko emakumeak, medikuak deitu arte. Jon gogaitzen hasita zegoen eta etxera nahi zuela esan zien gurasoei muturra okertuta. Aita aulkitik altxatu eta pasilloan barrena ikusi zuen erizain bati galdetu zion ea noiz hartuko zituen medikuak, ordu erdi joanak zirela-eta triajen izan zirenetik. Lasai egoteko erantzun zion emakumeak, gaixotasunaren larritasunaren arabera hartzen zituela medikuak eta. –Eta nork dio nire semearena ez dela larria? –galdetu zion Jonen aitak erizainari. Sorbaldak uzkurtu eta bulegora egin zuen uniforme urdindunak. Itxarongelan apenas zegoen jenderik. 13


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 14

Bozgorailutik izen-abizenak entzuten egon ziren luzaroan, ordu eta erdi bai, Jonen amaren arabera. Eta aita berriro zutundu eta erizainarenera barik, medikuarenera egin zuen zuzen-zuzen. Jonek atzetik jarraitu zion. “Espere su turno”, agindu zion medikuak, “o haga una reclamación”. Eta Jonen aita berotu egin zen hasieran, eta amak lasai egoteko eskatu zion. Baina Jonen aita horrelakoa zen, pospoloa, zioen amak, berehala pizten zen horietakoa. Eta su hartu zuen pospoloak eta “lotsagarria”, esan zuen, “barre egiten digute; ez dago eskubiderik!”, eta jakina egingo zuela erreklamazioa edo salaketa edo dena delakoa. Iskanbila izan, eta denbora laburrera hartu zituen neska mantal zuridun batek. Berba bi arraro erabili zituen mediku mantal zuridunak: laringitisa eta amigdalitisa. Makilatxo bat erabili zuen aho barrukoa ikusteko. Eta goragalea eman zion makilatxoak mihia zapaltzean. Txikia zen mediku andrea, Jonen gurasoen aldean. Ile kizkurduna zen eta azal ilun kolorekoa. Eta berbalduna. –Ez da ohikoa izaten –hasi zen–, gripeak ez baitakar berez eta derrigorrez eztarri inguruko hanpatu horiek. Baina eztarri ingurua asaldatuta eta urratuta dauka. –Bai –Jonen amak erantsi–, eztul eta eztul dabil egun osoan, gauetan batez ere. 14


Galaxia bat sabalean.QX:Maquetación 1

16/10/18

15:47

Página 15

Jonek erdiak ere ez zizkion medikuari ulertu. “Ama zer da laringitisa? Eta amigdalitisa?”, galdetu zion amari behin kontsultatik kanpora. Eta ama ahalegindu zen azaltzen beraren euskara mordoiloan, amigdalak eta laringea eztarri inguruan zeuden organoak zirela eta handituta zituela. “-Tis” atzizkiaz amaitzen ziren gaixotasunek handitua esan nahi zutela: amigdaliTIS, laringiTIS, otiTIS. Eta azken honek begiko handituaren gaixotasuna izan behar zuela pentsatu zuen Jonek. Behin orkatila handitu zitzaion futbolean eroriko txar baten ostean, hanka trokatuta. Eta orduan ikasi zuen zein izen zuen handitasun hark: orkatiliTIS. Kalenturak beherantz egin zuen etxera iritsi zirenerako. Dalsy eman zioten ospitalean eta hobera egin zuen Jonen aldarteak.

15


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.