Mendafin usaineko iluntzeak. AINTZANE GALARDI

Page 1


Mendafin.qxp:Maquetaci贸n 1

19/10/15

13:39

P谩gina 1

MENDAFIN USAINEKO ILUNTZEAK

Poesia, 29


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 2

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos, www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 47).

BILBOKO UDALAK ETA BLAS DE OTERO FUNDAZIOAK ANTOLATZEN DUTEN BLAS DE OTERO - BILBO URIA VII. POESIA SARIA IRABAZI DU LIBURU HONEK.

1. argitalpena: 2015eko urrian

Azalaren diseinua: Iturri Ilustrazioak: Aintzane Galardi Portu. “Azula” poemako margolana, Matisseren Le café Marocain Maketazioa: Erein © Aintzane Galardi Portu © EREIN. Donostia 2015 ISBN: 978-84-9109-047-2 L. G.: SS-1176/2015 EREIN Argitaletxea. Tolosa Etorbidea 107 20018 Donostia T 943 218 300 F 943 218 311 e-mail: erein@erein.eus www.erein.eus Inprimatzailea: Itxaropena, S. A. Araba kalea, 45. 20800 Zarautz T 943 835 008 F 943 130 822 e-mail: edizioak@itxaropena.net www.itxaropena.net


Mendafin.qxp:Maquetaci贸n 1

19/10/15

13:39

P谩gina 3

Aintzane Galardi Portu

MENDAFIN USAINEKO ILUNTZEAK


Mendafin.qxp:Maquetaci贸n 1

19/10/15

13:39

P谩gina 5

Amai ta attai


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 7

I URDINGUNEAK ATLASEKO ZERUMUGAN Etxe urrun bateko gaua; horren falta sumatzen dut. Kale-mina sentitzeko gaua. Bidaia luzeekin amesteko gaua. Erbesteratzea, hiriko aldirietan bada ere. Nire bide leun hori, bete zaitez hautsez eta lurrez. Zain dauzkat hor arrats eta goiz guztiak. MOHAMED XUKRI, Hutsegiteen garaia.

Tú escribes. De las cosas que ya existen. Pero ellos dicen que estás inventando. Te callas (…) Y viajas. Olvidas, Para poder regresar. NIKOLA MADZIROV, Lo que dijimos nos persigue.

Le renard du désert veille aux Portes de Merzouga et quand le Voyageur arrive, il part diligent, Parce qu’il sait que le langage est Une source de malentendus. Imuγed ubaγuγ n tniri g twura n Teγremt n Merzuga, asag d-igula Wemsebrid da γfettu wbaγuγ ur Asissγd umezzuγ, acku yessen Awal is da d-ittarew amnexxal. JORDI BADIELLA, Le thé à Merzouga.


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 9

FULAR BERDEKO TURISTA

Bi orduko atzerapenarekin datorren hegazkinak lur hartu du Menaran. Fular berdeko turista da lehena jaisten, laxaturik duen trentza berregin du etorrian, ez dakar ekipajerik, motxila ertain bat bizkarrean eta aireportuan erositako Philippe Claudelen La petite fille de monsieur Linh eskuetan. Orpoz orpo ditu segika gainontzeko turistak aduanako kontrol masifikatura lehenak iritsi nahian. Poliziek hitz bera errepikatzen dute arabieraz, turistak ignoratuz, roboten gisa. Kanporatu denean, presa du hirigunera heltzeko fular berdeko turistak. “La chockan”, “Non merçi”, du ahoan taxia eskaintzen dion bakoitzarentzat. Azkenean aurpegi alaiko gidaria aukeratu du, eta badoa 80 dirhamen truke Erdi Arora, sultanen erreinura, artilezko mataza tindatu berrietan errai ekaiztsuak koloreztatzera.

–9–


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 10

MARRAKEX

Atsegin dituzu leiho zabalduetako paisaiak, bestelako kolore eta espezia usainak, melodia gorri, grafia arrotz eta azoka kalezuloetako haur zikinen jolasak. Galdeiezu non diren antigoaleko margolanetako emakume biluzi eta sultanak.

– 10 –


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 11

MEDINAN I Supituki, bihurgune baten ondoren, Medinako kalexkak, etxeak eta jendeak azaldu ziren: kalexkak estuak ziren, bi asto saskidun ozta-ozta gurutzatzeko modukoak; etxeak, nahiko altuak eta ia leihorik gabeak; jendeak, beste garai batekoak. B. ATXAGA, Lekuak.

Medinan ustekabean “balek balek” entzunez gero, kale estuko hormara josi bizkarra bizkor, gurdia dator ziztuan. Tarteka ezustekoak gertatzen dira, baina gehienetan beren burua botatzen duten txilabadun suizidak dira. Sustraietara itzuli nahi dute berriz jaiotzeko.

– 11 –


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 12

AVENUE MOHAMMED VI

Ilunabarraz gozatu nahi dut, bat-bateko flashek busti nazatela. Eserleku honek “margotu berria” dio, bidea gurutzatu eta hantxe nengoke lasai, Mohammed etorbidetik pasaeran diren guztiei behatuz; Kalesak joan-etorrian turisten ileak harrotuz, gurdiak hiriko txiroenak garraiatuz, asto nekatua bide ertzean eta senar-emazteak seme-alabekin motor gainean. Ez dut zapipean ezkutatu nahi, Baina zapirik gabe mandeuliak dira inguruan gaur. Jakin-min hutsez datoz gehienak, baina zein deserosoa den egoera hau. Bigarrenaren begiak nire azalean paseatu dira, hirugarrenak titiak esploratu dizkit, laugarrenak Aristoteles Onassisen antza du eta kafe batera gonbidatu nahi nau. “Ken itzazue zuen minutuak nire denboratik” esan nahi nieke haserre, baina “Barkadazue, bakarrik egon nahi dut” esan diet guztiei xuabe. Bosgarrena iritsi aurretik, “Margotu berria, ez ukitu” zintzilikatu dut lepotik. – 12 –


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 13

MEDINAN II

Arabieraz agurtzen ditut, frantsesez galdetu, amazigeraz adioa. Baina haserrearen marmarra entzun edo iraina susmatzean, euskara ederrean madarikatzen ditut.

– 13 –


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 14

MARRAKEXEKO LARANJONDOA

Gela hutsik dago, ia hutsik. Lurra estaltzen duen alfonbra higatuan irla dirudien ohea, bart arratseko teontzia eta hormaren kontra pilaturiko zenbait liburu. Biluzik dago gela, Mohamed Xukriren Ogi hutsa bezain biluzi. Parez pare zabaldurik dugun leihotik sartu nahirik dabiltzan laranjek eder dezatela gabezi biluzi hau.

– 14 –


Mendafin.qxp:Maquetación 1

19/10/15

13:39

Página 15

MERZUGA Palmondoa eta putzua oasia ditugu; Zuretzako denda bat da nire gorputza. M.A. MEABE

Haizearen azken hasperenak kandelaren argi dardartia itzali du. Isilik dira gameluak, su txingarra amatatzear da, lokartu da basamortua, eta izarrak, kanpamentuaren zaintzaile dira. Baina bihotzaren taupadek salatu zaituzte. Ezin duzu ahaztu jaimako turista.

– 15 –


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.