1
ANDIMA IBINAGABEITIA: GUTUNAK. (II) IDAZLEAK
2
Lan hau Creative Commons bertsioan lizentziapean dago
Aitortu-Ezkomertziala-PartekatuBerdin
3.0.
3
AURKIBIDEA 0. Hitzaurrea 1. Gutunak 2. A.M. Labaien 3. Gotzon Egaña 4. Koldo Mitxelena 5. Txomin Peillen 6. Alfontso Irigoien 7. Jon Etxaide 8. Salbatore Mitxelena 9. Karmelo Iturria 10. Iñaki Bastarrika 11. Orixe 12. Federiko Krutwig 13. Luis Villasante 14. Aingeru Irigarai 15. Kepa Enbeita 16. Txillardegi 17. Juan San Martin 18. Gabriel Aresti 19. Joseba Intxausti 20. Joxe Azurmendi
4
HITZAURREA Esan liteke gutunaren generoa oso ongi menderatzera heldu zela. Ohiz kanpokoa gertatzen da gurean. Bai, esan liteke gutunon funtzio nagusia ez dela estetikoa: gutunak baliatzen ditu, funtsean, euskara eta kultura lotzeko lantegira gutun-hartzaileak bultzatzeko, euskal kulturgintzan ari direnak txalotzeko eta adoretzeko, zahar nahiz gazte nahiz erdi bitarteko, Euzko-Gogoan edo Gernikan idatzi nahiz Egan edo Euskeran nahiz Jakin edo Anaitasunan edo Igelan; haatik, gutun-sarreretan, hots, agur esateko orduan, eta adio eta hurren arte esaterakoan, eta tonu orokorrean ere bai, fina agertzen da maneretan, oso fina, abegitsu eta gizalegetsu; begiramen handiz, agian diplomazia handiz ere, ohiz kanpokoa edo ezustekoa behinik behin, gurean. Batzuetan, egia da, besteak aurreratzen zaizkio. Esaterako, gutun-sorta honetan aurrena datorren A.M. Labaien. Aurrena dator hautatu ditugun hemeretzi gutun-truke hauetatik luzeena haretxekin izan zuelako, hurrenkera horretan ezarri baititugu hain zuzen, luzeenetik laburrenera. Honen aurreko liburuan, Nemesio Etxanizekin gurutzatutako ehun eta laurogeita sei argitaratu genituen, eta oraingoan hirurehun eta hogeita hamaika. Kopuruari bagagozkio eta ez nolakotasunari, gutun-truke sarriena Jokin Zaitegi eta Jon Miranderekin izan zuen, hirugarren Nemesio Etxanizekin, eta laugarren, A.M. Labaienekin. Jakina, gutun asko galdu dira, baina gordetzen diren gutunen arabera, halaxe da. Esan dugu A.M. Labaien bera aurreratu zitzaiola gizalege handiko trataeran. Hona liburu honetara aldatutako bigarren gutunaren lehen paragrafoa, Labaienek Andimari egina: “Begiz elkar ez ezagutuarren aspaldidanik dut zure berri. Eta batik bat “Euzko-Gogoa”n zure lanak irakurriz geroz idazle bikaintzat zaitugu eta era bat gogokide. Orregaitik zure kartatxoa atsegiñez irakurri dizut. Eskerrak ematen dizkitzut “Bulletin of Selected Books” bidali didazulako eta “PEN” Club ortan euskal-literatura aintzakotzat artu dutela-ta pozgarri zaigu naski. Arazo ortan zabiltzatenoi gure eskerona”. Idazle bikain jotzen du eta erabat gogaide. Eta adio esateko paragrafoan: “Gaurkoz aski izango da nere adiskide gazte ta bulartsu ori. Ekin bada lanari. Emendik zerbait bear ba´duzu nun nagon ba-dakizu. Beraz eska zaidazu kezkarik gabe. Iñoiz Lapurdi aldera etorriko ba´ziña, aldez aurretik jakiñez bilduko nintzake zuk esan lekura elkar ezagutu ta itz-aspertu bat egitearren”. Kasu honetan Labaien aurreratu zitzaion. Ez da zer mira egin, Andimak ordainetan, horrelakoak oparitzea: “Milla esker, adiskide, zure gutun atsegiñaren orde. Ene biotzak izan dizu ozkirri-giro ua irakurtzerakoan. Milla ta milla esker, berriz ere”. Eta gutun amaieran: “Lapurdi aldera yoango naizenean garaiz adiraziko dizut, nik ere poz nuke bada zurekin itz-aspertu bat egitea. Bitartean lanari gogoz ekingo diot.(...) Otarka gorantzi orko euskaltzale pizkorrei. Zuk, adiskide, agindu nai zenukena, beti ere prest naukazu-ta zuri laguntzeko.Zure, euskera baitan”. Baina beste askotan bera aurreratu zen Andima, eta berak eutsi zion gutunharreman inbidiagarriari. Zer idatzi ote zion aurrez bidalitako “eskutitxo
5
zoragarrietan”Gotzon Egañak, korrespondentzia gurutzatuen ilara honetan bigarren paratu dugun Gotzon Egañak, erantzunean Andimak honelakoak saritan emateko: “Mila ta mila esker, beraz bi mila, zure ezkutitz txukun eta biziki ernegarriaren orde. Arnas baten irentzi ditut zure eskutitxo zoragarria[k], ain zekartzin berri pozgarri eta xuspergarriak. Itxasbete esker baitare, bidali dizkidazun olerki jator ta gain-gainekoen onerako. Berialaxe E.G.´ra biali nizkitzun ai[n]bat laisterren argitara ditzaten. Nere esker-ona agertuko al diozu olerkariari”. Eta handik laster idazteko gonbita egiten zion Egañari, hitz adoregarri hauekin: “Zu ere, adiskide, idazle trebe zaitugu. Zegatikan ez zenuke idatzi bear E.G.´rako. Gai guziak egoki dituzu eta irakaskuntzaz zerbait egingo ba´zenu, pozgarria litzake benetan. Emen ari geran taldetxo batek, botanika, eta izadi iakintzetan pozik ekingo nioke, saill ori oraindik ezpaita izan bear bezela atxurtua. Zuek ere or beste lantxoen batzu gertu zenezazkete, guzion artean zerbait egiten dugun. Ikastolan dago euskeraren etorkizuna, eta ikastola gabe iñoiz ere ez gera gere elbururatuko. Erruki gabe, euskera eskoletaratu bear dugu, erdeldunek erdera eskoleratu diguten bide berdiñak erabilirik...kontenplazio gabe!”. Gotzon Egañari egindako beste gutun batean, Parisen euskaltzale taldetxoak egindako bileraren berri ematen zion: “Igaro larunbatean, nere urteguna zala-ta, E.G.koak aparitxo baten elkartu ginduzun. Gutxi gera, bainan gartsuak eta zorionez danak gazteak, neu ez. Ederki jan, ederki edan, eta mai inguruan amaikatxo ames egin genitun geure euskera maitearen onerako. An zan Mirande, an ziran beste xuberotar gazte bi, oso jatorrak, lapurditar bat, gipuzkoar eta bizkaitar bana. Bakoitzari irudibana ipiñi nien azpil gainean, neurtitz gazi-gezakin antolaturik, oiek ere bakoitzari zegokionez. Parr ugari egin genun, beintzat, erbestaldi luze ontako egunak nolarebait alaitu bearrez. En pin, nere erriko atxuek esango luketenez, aparitxo orrek euskerari onik ekarriko dio, bakoitza bere arlora jartzen bada.” Eta orduan garbi ikusten duzu proselitismo eskerga egiten ari dela, eta gutunok oso funtzio garrantzizkoa betetzen dutela: hizkuntza landerra hizkuntza nazional bilakatzeko beharrezkoa den euskal kulturgileak, proselitoak, lortzeko bidean. Honaino heldu den irakurleak esan dezake, hori erraza dela laudorio-oparitzaile eta gogaideen artean, idazle bikaintzat jotzen zaituztenekin, baina itxura batera edo nahiago baduzue, zenbait aurreiritziren arabera, hain gogaide gerta ez zekizkionekin ere hain gizalegetsu eta hain erretorika fineko agertzen ote zen? Har dezagun Koldo Mitxelena. Irakur dezagun batere aurreiritzi gabe, pentsatu gabe Ibinagabeitia Zaitegirekin batean Euzko-Gogoaren arima izan zela, eta K. Mitxelena berriz, Aingeru Irigarai eta Antonio Arruerekin batean, Egan-en bultzagile nagusia, eta bi aldizkarien artean egon zela 1956tik aurrera halako lehia bat, eta Zaitegiren (U. jaunaren, Udalaitz zen Zaitegik erabili zuen ezizenetako bat, hortik “U.” sinatzea zenbait artikulu!) eta K. Mitxelenaren artean eztabaida gogorxko bat ere bai. Gatozen Koldo Mitxelenaren eta Ibinagabeitiaren arteko gutunei erreparatzera, gutun-zati adierazgarri jotzen ditugunen ildoari jarraiki. Lehen gutuna, Andimak Mitxelenari egina, aski berandukoa da, 1954ko apirilekoa eta jada Guatemalatik egina, ez Paristik (1947ko martxoa-1954ko otsaila). Andima gutungintzan gogor 1950-51tik aurrera hasi zen, Parisen zela.
6
Hona hasiera: “Adiskide ona, Paris´tik ateratzeko et-etean nagoala Mirande´tar Jon adiskide maiteak, zure idazlantxo bat ekarri zida[n], ots, Oienart´i buruz Donostia´n irakurri zenuen itzalditxoa. Zoritxarrez, nere orduko ibillera lasterregietan, lantxo ori aldendu egin zitzaidan. Ala ere, urruti ontatik nere eskerrik onenak igorri nai dizkizut”. Eta gutunaren amaiera: “Agur adiskide eta ene agur anaikor eta kartsuenak artu itzatzu erbeste gorri ontatik.” K. Mitxelenaren gutunaren hasiera desenkusa tonu finekoa, erretorika dotorekoa eta Euzko-Gogoaren alderako begirune handikoa da –garrantzizkoena horixe dudarik gabe: euskal-gaietan inoiz egin den ederrena egiten ari zirela adieraztea!-: “Agur, adiskide, Ene izena ikusi orduko onako eskutitz au urratzen ezpaduzu –eta bazenduke noski ortarako arrazoirik-, ikusiko duzu nere jokabide lotsagarriaz lotsaturik nagoela, bear adiñako lotsarik izatea erraz ezpada ere, sinestekoa ezpada ere, ain atsegin izan zitzaidan ura artu nuen ezkero izan dut asmoa bereala erantzuteko eta eskerrak emateko, bai bidali zenizkidan adiskide-itzez, baita eskura dizkidazun aldizkariez. Baiña alferra izan zen nonbait asmo ura, infernuko kale zabaletan barrena ugari aurkitzen diren aietakoa. Badakit ene burua zuritzea eziñezko lana dela, enaiz beraz ortan asiko. Aitzakirik aurki balekit, den apurra nabillen bezain lanpeturik ibiltzean billatu bearko. Etxea mantendu-bearrak lanik asko ematen du batetik, eta ortaz gaiñera ene arloan zer edo zer egin nai. Eta, badakizu, zerbait egingo bada, gaiñerantzeko kezkak burutik astandu bear izaten dira. Eta kezka-astantze orren teknika ain ederki ikasi dut –eskola onean ikasi gaiñera-, gogoan eduki bear nituzkeanak ere, aalegin andirik gabe, aaztu egiten baitzaizkit orain. Baiña utz dezadan saio alfer au, zuritu bearrean naizen baiño beltzago ager enadin. Zuen aldizkaria eta an agertzen dituzuten lan ederrak, berandu bedere, gogoz irakurtzen ditut. Nik esan bearrik eztuzute noski lan bikaiña egiten ari zeratela jakiteko. Euskal-gaietan iñoiz egin den ederrena, nik derizkiodanez.” Gero egia da, sarrera eder eta laudoriotsu horren ondotik, Andimak egindako gonbidapen honi: “Gure aldizkaria jasoagoa nai genuke, ortarako zu bezelako yakitunen laguntasuna bearrezkoa dugu. Linguistika gaiak gure aldizkarian saratzea ez legoke gaizki eta zuk iñork ez bezela ori egin dezakezu. Nai izan ezkero philosophi gayak ere erabil zenitzake”; emandako erantzuna: “Banuen aspaldi, zerorrek esan baiño leen ere, ortarako zerbait antolatzeko gogoa. Asi ere egin nintzan. Badut emen ipui labur bat erdaraz egiña, erdaldunen artean egin bainuen. Euskaraz jartzen asi nintzan, baiña bukatu gabe daukat oraindik. Iñoiz edo bein, Jainkoa lagun, emango aal dizkiot gaiñak. Gero, argitaratzeko gauza baldin bada eta nere zabarkeria dela bide itza ukatzen ezpadidazute behintzat, igorriko nizueke. Ezin esan ordea noiz izango den.” erdipurdikoa izan zela: linguistika eta are filosofia gaiak galdegin, eta erdaraz egindako ipuin baten euskaratze halakoren batean egitekoa eskaini, eta argitaragarri jotzen bazuten behinik behin bada... Gorabehera hori alde batera –duen garrantzia ukatu gabe-, biek elkarri egindako gutunak irakurririk, nabaritzen da gutun bidezko adiskidetasunak eta elkarrenganako begiruneak eta zintzotasunak gora egiten duela beti, eta gainera ez duela batere beheraldirik izaten; esaterako, Mitxelenak Zaitegirekin izan zuen istilua zela bide.
7
Koka gaitezen, beraz, Arantzazun 1956ko irailaren erdian egin ziren hiru eguneko jardunaldien garaian. Ehun eta gehiago euskaltzale eta idazle ipar eta hegoko elkartu ziren, estreinako, gerraondoan, eta han izan zirenen artean banatu ziren EuzkoGogoa-ren Miarritzeko aldiaren lehen alea, Euskaltzaindiaren Euskera-ren lehen alea – aurretik halako zubi-liburu bat atera zuen, labur-laburra (1936-53)- eta Yakin-en lehenbizikoa. Zaitegik (“U” sinadurapean) lehen ale horretan, Arantzazun zabaldu zen horretan: “Azkenik eskuetara zait Euskaltzaindia'ren aldizkaria: ao bete aginekin utzi nau, damurik. Zortzi idazlanetatik bi soilik euskeraz, Altube ta Lekuona euskaltzain iakintsuenak, alegia. Dirudinez, zenbaiten iritzian, euskera zaitzeko biderik ederrena erderaz idaztea bide da. Nik, beintzat, eztut aien begietatik argia ikusten, ala bearrik. Bazterretan ugari ditugu ainitz ta agitz euskeraz dakitenek: euskeraz, ordea, urri itz egin ta idatzi oi dute-ta, iakintzaren sail geientsuenetan euskera larru gorritan ageri zaigu. Areago euskeraz mintzatzeko ta idazteko garaian bizi gera, euskera dala-ta erderaz baino. Euskalariak baino areago euskaldun eta euskaltzaleak bear ditugu, noski baino noskiago, beste nonbait idatzi nunez.” Eta Mitxelenak: “Adimen aberatsa bear gizonak orren antzeko burutapen bat izateko! Orrelakorik bein bederen izan duena lasai il daiteke, esan baitezake arako arek baino eskubide obez: “Non omnis moriar”. Eta utsa balitz esaten digu U. jaunak “nonbait” idatzi zuela! Ez ote du geiagorik merezi? Burutapen garai guztiak bezala, bakuna da, xinplea, zoroak ere igerriko liokeana. Bi gizon-mota baizik ezta; gauza nabariagorik!: euskalariak batetik, euskaldun-euskaltzaleak bestetik. Nortzu dira euskeraren etsai? Euskalariak. Nortzu laguntzaille? Euskaldun-euskaltzaleak. Akaba ditzagun, beraz, leen baiño leen euskalariak eta bake ederrean biziko gera aurrerantzean euskaldun-euskaltzaleok”. Gatozen berriz Mitxelena-Andima gutunetara. Eztabaida horren arrastorik ba ote? 1956-X-12ko gutunean Andimak Mitxelenari: Eta oarrik aski. Zoraturik nago euskeraren alde ari duzun lan ederrarekin. Ikusi ditut azken “Boletiña” eta “Egan”; benetan asebete naute, “Egan”ek batez ere. Arantzazu´ko batzarraren oiartzunak ere eldu zaizkit. Zorionak upelka. Iñoiz al izango ba´nu, or izango duzute nere diru-laguntzatxoa. Orain zearo baztertuta bizi naiz euskal alorretik, zuen lan ederrak miresten. Bejon daizula, adiskide maitea, eta agindu nai zenukenez; Mitxelenak hil hartan bertan erantzuna (1956-10-31): “Adiskide maitea, Milla ta milla esker zureagatik. Berandutxo erantzuten dizut, damurik, Salamanca´tik etorri berria bainaiz. Are geiago eman bearrean naukazu Boletin-a eta Egan-ez diozunagatik, azkenekoaz diozunagatik batez ere. Bestearekin lasaiago ibiltzen naiz. Ikusi dut zenbait gauzak eztuela ain arrera txarra izan arrotzen artean eta ori aski iruditzen zait dena txorakeri utsa eztela pentsatzeko. Egan, berriz, gureagoa dugu, gureentzat bakarrik ari da, eta ezta beti erraz igartzen zer ta nola bear lukean izan. Zure iritzia gaiñera, ezta nolanaikoa gai orretan. Milla esker, beraz, nere ta nere lagunen izenean. Iñoiz Egan-en zerbait argitara nai bazendu, eztuzu bidali besterik. Esan bearrik ba ote dago pozik eta arro-arro emango gendukeala argitara? Ori bai, beste norbaitekin izketaturik ezpazaude.” Eta Mitxelenarekin jarraituz, 1957-III-6an dataturiko gutunean:
8
“Ikusiko zenduen eztabaidatxo bat izan dugula. Orri buruz, gauza bat esan nai nizuke. Enaiz gauzak itz-erdika eta zearka esaten dituztenetakoa: ori etsairik gogorrenak ere aitortuko aal dit. Eztabaida ori, beraz, U. jaunaren eta nere artekoa izan da soil-soillik, ezta Egan-ena izan Euzko-Gogoa-rekin . Nere izenez izenpetu nuen eta erantzun-erazi zidan orrialdea ere izenpetua edo erdi-izenpetua zegoen. Ezta, beraz, gauzak bere onetatik atera bearrik, U. jaunak orain nai duen bezala. Besterik izan banu gogoan, argi eta garbi azalduko nuen, oitura dudan bezala.” Ez da ezer nabaritzen. Aldiz, gorago adierazi bezala, gutun bidezko adiskidetasuna sendotzen da, aurrera egin ahala. Azken bi gutunak Andima hil aurretitxoan elkarri idatzitakoak dira. Lehenbizi, Mitxelenak: “Adiskide maitea, Ba dakit zorretan naizela zurekin aspaldidanik. Eta zor larritan, gaiñera, Berjili´ren itzulpen osoa artu bainuen (garaiz eta aspaldi, beraz). Ez naiz luzatuko iritzi-azalketan: zuri eta egilleari dagokion erakoa da eta, gaur batez ere, euskalitzulpenak geienbat itxuratxartzen ari diren onetan, bestela baiño argiago dirudiena. Gaiñerakoan, ba dakizu, noski, alde batetik edo bestetik, Salamanca´ra joan bearrean naizela, linguistika indo-europeoa erakustera edo (alabak ere aurten asten du karrera, eta an obe, elkarrekin izango geran ezkero). Ez nabil, ordea, emengo gauzak bertan behera uztekotan (eziñezkoa nuke, nai baldin banu ere) eta batez ere Mintegi onetakoak. Egan-ekin ari gera orain, ain zuzen ere, eta zerbait bazendu, bestetan bezala, eskertuko nizuke benetan bidaliko bazenigu. Neroni bidal dizadakezu: Facultad de Filosofía y Letras, Univ. de Salamanca. Ez baitakit oraindik etxe berriaren zuzenbidea. An naiz emen, esanera naukazu, beti bezala. Eta ixil xamar egon baldin banaiz azken-aldi onetan ez da zure oroitzapena galdu dudalako, besterik eziñean baizik. Biotz-biotzez [sinadura eskuz].” Eta Andimak berriz: “Adiskide maitea, Etzenuke errex asmatuko zer nolako poza artu dudan zure gutun atsegiña eskuetara zaidanean. Zure berriak, zearka beintzat eltzen zitzaizkidan, onak eta ez ain onak; Salamanka´ko garaitzarena, benetan pozgarria, eta geroago eritasunarena, eta emen nengoen ni zuri nora idatzi ez nekiala. Zorion bikoitzak emen bear dizkitzut beraz; bata sendatu zeralako, eta bestea Indoeuropar-linguistika kadira Salamankan irabazi duzulako. Olako zerbait bear zenuen zure ospea mundua zear zabaldu dedin, naizta naiko zabaldua egon. Gure errian benetako universidade bat eztaukagun bitartean, ezin obeki etorriko zaizu katedra ori ortarako. Gaiñera asko pozten naiz jakitearekin gure gauzak ez dituzula bazterrean utziko. Egia esateko azkeneko EGAN´ek zure esku-ikutua palta zuen; nik beintzat uts aundi ori nabaitu nion. Eta orain nere berriak. Emengo lur-ikara ezkero, ez gera ain ondo ibilli. Etxea elbarritu zitzaigun (propiedad horizontalean erosten ari gera etxe-bizitza) eta an bizi giñanok oro atera bearrik arkitu giñan eta oraindik ere kanpotik gabiltza, etxea konpondu bitartean. Ari dira eta laister konponduko dutela nik uste eta datorren illean edo, lengo lekuan sartuko gera. Bitartean beste etxe batean bizi gera eta emengo zuzenbidea ere bialtzen dizut; baina berdin da batera naiz bestera idatzi bietara eltzen
9
dira ondo gauzak eta. Eta lur-ikararena gutxi bailitzan, nik ere bi illabete daramazkit gaixorik, lanera gabe, biotzeko gaitzez, koronaria delakoaren ersturarekin. Ala ere saiatuko naiz zerbait egiten EGAN´erako eta orra bialduko dizut. Guk emen aldizkaritxo bat ateratzen dugu EMAN.. izenarekin, al dugunean, eta eztakit bialdu ote dizudan; dena den, orrea igorriko dizkitzut zenbaki guztiak. agur bada, adiskide maitea, eta laster artio agindu beti ere” Asko eragin zion Koldo Mitxelenari adiskide maitearen heriotzak eta 1967ko Egan-eko azken alean, hilberri artikuluan hitz hauez egin zion gorazarre: “Caracas-en, gogoz eta egitez hain maite izan zuen lurretik urruti, hil zaigu Elantxobeko seme jator, euskaltzale sutsu eta euskal idazle trebeen eredu hau. Azaroaren 12ko Zeruko Argia-n ikusi dut hil-berria, ez hain ustegabekoa, zoritxarrez. Urrilaren 5ean egin zidan eskutitzaren erantzuna ez dut uste eskura zaionik. Honelaxe mintzatzen zitzaidan: <<Emengo lur-ikara ezkero,(...) aldizkari artan”>>. Ibiñagabeitia idazleak ez luke oroitzapenik behar, gure oroimena hain urria ez balitz eta munduak azkenaldi honetan daraman lasterrak atzoko oinatzak hain errazki urratuko ez balitu. Andima eta Zaitegi elkarren kide izan dira, euskaltzaletasunean ez ezik (bion izenak maiz agertu dira elkarren ondoan, euskal idazlanen beheko aldean, gerra ondoreko urte ilunetan), baita eskola bateko mutil izan direlako eta han maitatzen ikasi zuten antzinako klasikoen kutsu bizia euskal letretan txertatu nahian ibili direlako.(...) Erretzen zuen egarria, herrimina, ase gabe eraman du Jaunak. Ni ere kartaz baizik ezagutzen ez nuen adiskide bihotzekoa ikusteko egarriarekin gelditu naiz. Deus gutxi axola du horrek orain, hilik dugunean, baina ez zait bizi naizeino ahaztuko azkenekoan egiten zidan eskaria. Beste ezusteko bat Villasanterekin izan zuen gutun-trukean hartu dut. Banekien Salbatore Mitxelenarekin oso ongi etortzen zela, baina Villasanterekin? Jakina da kontserbadorea zela, politika higuin zuela. Nola konpondu ote zen Aita Villasanterekin? Sarrera hau behar baino gehiago ez luzatze aldera, labur-zurrean adierazi egingo dut frogatzen ahalegindu gabe: begirune ikaragarriz, haren idazle bikaintasuna laudatuz eta betiere adiskidetasunez, nahiz Salbatorerekin baino barrukotasun gutxiago ageri. Salbatorerekin harreman pertsonala izan zuen: 1952an, birritan egun batzuk igaro zituzten elkarrekin; lehenbizi, Beloken eta gero Parisen Andimaren apartamentuan. Villasanterekin ez. Eta Txillardegi zendu berriarekin? Ikusten da Andima ahalegindu zela harekiko harremana lortzen. Andimak egin zion lehenbiziko gutunari Txillardegik ez zion erantzun, baina bigarrenari bai, eta lehenbizikoa erantzun ez izanaz egindako zorra kitatu ere bai bi gutunei emandako ihardespenean. Lehen gutunean, Orixek buruz eginda egon beharrean burutik eginda dagoen idazlearen fruitutzat hartutako Peru Leartzako eleberriaz iruzkin hau egin zion: Zuk ere, adiskide, ar ezazu nere zorionik beroena zure liburu berriaren alderako. Agertu-ala irakurri nuen, ioranez irakurri ere. Zerbait berri ematen diguzu beñepein zure liburuetan betiko leloekin aspertuta gaudenoi. Notak artuta dauzkat, bañan iritzirik ez dut ondu ezaldi gorrienean arkitzen naizelako idazteko. Azkeneko burrukak latzegiak izan dira eta zaiñilduta utzi naute. Eta zorionak gure Paris eder ortan erbestetuta arkitzen zeralako ere. Gaztea zera oraindik eta zuretzako laister ioko du
10
zuzen kukuak. Guretzako, zarrontzako, gau-ontzen txiztu latza baizik ez da gelditzen: txistu makurra. Handik bost urtera egindako bigarren gutunean, Huntaz eta hartaz du aipagai, batetik: “Aspalditik nengoen zuri zenbait lerroño zuzentzeko gurariz, baiña gaur arte etzait egokitu gurari ori betetzerik. Lenengo ta bein, nere zorion sutsuenak ar itzatzu orain berriki argitaratu duzun liburu ederraren alderako, HUNTAZ ETA HARTAZ´en alderako alegia. Eztitan irakurri nuen, bañan hau ezta garaia iruzkin zabal bat liburu sakon ortaz egiteko. Beste noizpait izango da.(...)”, eta bestetik, euskararen beharra erresistentzian: “Auxe esan nai nizun; ematen zaion baiño garrantzi [gehiago] eman bear litzaiokela euskerari gure reziztentzian, gure burruka ixillaren oiñarri euskerak izan bear lukela alegia . Nik baiño obeto ezagutzen dituzu Israelgo burrukaren goraberak; Irgun´ekoek eberkera, eta eberkera bakarrik erabiltzen zuten. Nik ez nieke ainbesterik eskatuko gure burrukalariei, bañan bai ormetan eta ezarten dituten ekintzen (acciones) azalpenak ere paperetan euskeraz emateko baita egin gogo dituen zemakaienak ere. Ala gure erria nolarebait euskerara oituko litzake, euskeraz irakurtzera alegia. Beste zerbait. Eliza, oraindik ere, gure lepotik irri negargarriena egiten ari da Euskadi´ko erri askotan...” Txillardegiren erantzunean, lehenbizi, desenkusa ederra: Zure gutuna hartu dut nere adiskidearen bidez, eta anitz esker eman nahi dizut aldez aurretik, eta ahaztu baiño lehenago. Hain zuzen ere, zurekin zorretan ote nagoen bildur naiz; zeren-eta, nere paperen artean, zure gutun zahar bat aurkitzen baitut, zuk neri 1961-eko Maiatzaren 27-an egiña. Gaurkoa ez da! Orduan erantzun ez banizun, bihotzaren erditik eskatzen dizut barkatzeko. Barkapenik ez duela badakit; baiñan halere barka nazazun eskatu behar.; eta ondotik gogaidetasun aitortza Andimak planteaturiko puntuei heldu baino lehen: “Ez zaitut izenez baizik ezagutzen. Zure izkribuak aspaldian “Euzko-Gogoa” zalakoan, eta berrikiago “Irrintzi” zeritzanean irakurri izan ditut. Ni euskaltzale eta abertzale izanik, lankide eta gogaidetzat ere eduki zaitut betidanik. Eta buruz-buru ez ezaguturik ere, adiskidetzat zaitut. Has nadi, beraz, nere zuzenbidea ematetik: JLAE-9, Clos Saint Roch –Joli-Bois, Waterloo –Belgique- Hemen nauzu, eta hemen duzu beraz zerbitzari bat” Andimak aurkeztutako gaiei buruz: “Euskerari garrantzirik aski ematen ez zaiola diozu; eta egia duzu osoki. Zer egin, ordea? Guk geure aldetik ahal izan duguna egin dugu, Erresistentzian edo ETA´n, zerbait izan geran artean. Orain, Brusela´tik, ezer gutxi egin diteke. Orain “Branka” aldizkaria sortu dut lagun batzukin; eta nere artikulua irakurri baduzu, dudarik ez duzu izango hortaz: Euskal Herria euskaldun herria baizik ez da. Nere ustez, gañerakoak ipuiak dira! Nere aberria, eta zeurea EUSKAL HERRIA da, eta ez Euzkadi. Euzkadi´k Euskal Herria salba dezake, eta Euzkadi sortu gabe Euskal Herria hil egingo da. Baiña gure Aberria EUSKAL HERRIA DA, eta ez Euzkadi. Ni abertzalea naiz ehunetik ehun, eta ehunetik ehun Euzkadi Askatuaren aldekoa; baiña ez ditut nahastutzen Aberria eta Erresuma. “Abertzale” izeneko batzuk bai; baiña, benetan esaten dizut, nere ustez gure herriak hau ikusi du, eta hobe gaude sekulan baiño (...). Elizari buruz diozuna xuxena iruditzen zait. Dudarik gabe elizak du erru ez txikia euskeraren galeran. Baiña hau ez da kakoa: kakoa Euskal Herriak EUZKADI´KO ERRESUMA BAT bere zerbitzuko ez izatean datza, nere ustez. Elizak ez
11
du errespetatzen indarrik ez duena (eta huntan ez Elizak eta ez iñork). Guk ez dugu indarrik; eta horregatik ez gaitu errespetatzen. Hau da kakoa. Horregatik bidea Euzkadi da. Euzkadi eta milla aldiz Euzkadi Askatuta. Ez dugu besterik: ez Elizarekin eta ez iñorekin. Gure erresuma sortzea. Horra lehen urratsa nere ustez. Ez du horrek esan nahi (ez gutxiagorik ere!) horren bidez dana legun-legun joango zaigunik. Baiña bai Euzkadi´ko erresuma hori dala “sine-qua-non”-baldintza, ez dagoela besterik. Huelva´n hitzegiten ahal dute apaizek alemanez kulpitotik? Ez. Horra. Halere Bretaiñia´n frantsesez ari dira! Gure herria hil ez dedin Euzkadi sortzea, eta garaiz sortzea gaiñera. Bestela beti ari izango gera hemen hau moldatzen eta han zulo berri hura kukutzen. Pekatu ez dala, eta abar, esatea, ondo iruditzen zait; baiña alperrik iruditzen zait ere. Agintea hartu behar dugu, Andima: bitartean jai dugu!” Irakurleak berak epai beza hitzon gaurkotasuna edo iragana. Elizak ez du egun behiala zuen indarrik, baina gainerakoan... Andima ibinagabeitiak ez zuen bere mundu-ikuskera kristaua ezkutatzen, eta bere santu hartuak ere ez: Sabino Arana, Raimundo Olabide, Orixe, Mirande..., baina ez zituen inposatzen, euskal idazle guztiak, zahar eta gazte, katoliko eta ateo adiskide zituen eta gizalegez eta fintasun miragarriz hartzen zituen, gutunotan erreparatu dugunez. Eta gutunei garrantzi handia ematen zien. Hogei urteko erbestealdi luze amaigabean, harreman bide aukerakoa izan zituen, eta era askotako etekinik atera zien. Guri, informazio paregabea utzi digu, eta hein bateko literatur bazka ere bai. Edizioa Liburu honetara hemeretzi idazlerekin trukatutako gutunak ekarri ditugu. Zergatik horiek eta ez beste batzuk? Batetik, gisa denez, kontuan hartu dugu kantitatea, gutun kopurua; jakina, ez da berdin bizpahiru gutun gurutzatzea edo laurogeitik gora, A.M. Labaienekin trukatu zituen bezala, baina hori ez da irizpide bakarra izan norenak aldatu erabakitzeko orduan, beste zer batzuk ere izan baititugu kontuan. Idazleen itzala kontuan hartu dugu (K. Mitxelena, F. Krutwig, Txillardegi, G. Aresti), eta izandako ardurak ere bai, esaterako, Egan aldizkariaren zuzendari izandako A. Irigarairen kasuan, edota Euskaltzaindiaren idazkari izandako A. Irigoienenean. Maisu miretsi izan zuen Orixerekin gurutzaturiko gutunak ere sartu ditugu; baldinbait ere! Garai hartako kultur aldizkarietan idatzi izana ere kontuan hartu dugu; horren arabera, batetik, EuzkoGogoan asko idatzi zutenak aldatu ditugu –Eganen ere argitaratu zuten-, hots, erbesteko argitalpen debekatuan (Orixe, A.M. Labaien, J. Etxaide, S. Mitxelena, F.Krutwig, Tx. Peillen...), edota gehienbat erregimenak onartutako Egan eta Euskeran argitaratu zutenak (K. Mitxelena, Aingeru Irigarai, Alfontso Irigoien, L. Villasante...), eta gero Jakinen (I. Bastarrika, K. Enbeita, J. Intxausti, J. Azurmendi). Nolanahi ere, garbi dago hautaketa beti dela arbitrarioa, eta are gehiago hurrenkera erabakitzearena. Hemeretzi idazle bere garaian izan zuten garrantziaren arabera ordenatzea eginkizun ezinezkoa da, niretzat behinik behin. Alfabetikoki ordenatu?, adinaren arabera?, azkenean, karaktereei begiratuta erabaki dugu ordena honetan paratzea. Ez da hori garrantzizkoena, gutun-truke bakoitzak baditu hainbat interesgune eta irakurle bakoitzak bereak aurkituko ditu, gisa denez.
12
Gutunok makinaz jotakoak dira gehienak, eta gutxiago baina hala ere mordoxka bat eskuz idatzitako gutunetatik traskribatuak. Gutun idazleak ezarritakoa bere horretan ezartzen ahalegindu gara uneoro; batzuetan, batez ere eskuz idatzitakoetan, interpretatu beharra ere izan dugu, eta gero kontuan hartu behar da gutunok gutxitan izan direla zuzenduak, eskuz idatziak edo makinaz joak zuzenean, eta orduan askotan isuri zaizkiela idazleei deskuiduak. Batzuetan, kako zuzenen artean ezarri dut eskas den letra, irakurketa errazte aldera. Oin-oharrak ere idatzi ditut, askotarikoak, hitz ezezagunak argitzeko, edota, batez ere, informazioa eransteko. Esker ematea Argitaratzeko baimena eskatu diet idazle hauei: K. Enbeita, J. Intxausti eta Tx. Peilleni. Enbeitak eta Intxaustik baimena eman didate batere aldaketarik egin gabe gutunetan; gutun batean egin du aldaketaren bat Tx. Peillenek. Denei eskertzen diet biziki argitaratzeko baimena eman izana! Andima Ibinagabeitiaren loba Maitena, Lore eta Elixabete Mentxakari ere eskatu diet. Guztiz eskuzabal eman didate gutunok argitaratzeko baimena, eta horrekin batean adorea ere bai. Bihotzez eskertzen diet. Denei milesker!
Pako Sudupe
13
Andima-A.M. Labaien
1 Paris´tik 1952´gko Otsaillak 18 Labayen´dar Andoni Yaunari Donostia´n Yauna, Zure aipu dugun ezkero eta pozik artuko duzulakoan, emen igortzen dizut “Bulletin of Selected Books” euskal-liburuetaz zenbait kritikatxo dakarzkin banakoa. Datorrenerako euskal-literaturaz idazlantxo bat argitaratuko du, ingeleraz idatzia. Zorion eta goraintzi
2 Donosti´tik 1952-II-25 Ibinagabeitia´tar Andima´ri PARIS´era Agur adiskide, Begiz elkar ez ezagutuarren aspaldidanik dut zure berri. Eta batik bat “EuzkoGogoa”n zure lanak irakurriz geroz idazle bikaintzat zaitugu eta era bat gogokide. Orregaitik zure kartatxoa atsegiñez irakurri dizut. Eskerrak ematen dizkitzut “Bulletin of Selected Books” bidali didazulako eta “PEN” Club ortan euskal-literatura aintzakotzat artu dutela-ta pozgarri zaigu naski. Arazo ortan zabiltzatenoi gure eskerona. Zertan doa “Euzko-Gogoa?” 1951´ko 9-10 gn. banakoa ez zaigu iritzi [sic] oraino. Irakurtzeko irrikitzen izaten gera. Benetan lan txalogarria Zaitegi´rena ta laguntzea merezi duana. Elkar-izketan asi geran ezkero beste galdera bat ere egin nai nizuke. BuenosAires´eko Gernika´ren berri bai al duzu? 16 gn zenbakia ikusi dut. Andik aurrera ez dakit ezer. Gure Isidor adiskidea zapustu zitzaidan Krutwig jaunari esan nizkionagatik. Ez zuen n[e]re erantzupena argitara nai izan. Ordun eta orain euskaltzain jaun ori oker dabillela uste bait dut eta aintzindari izateko...Orixe, Andima, Etxaniz, Lekuona, Mitxelena...eta abar eta abar...diran lekuan lehenik anitz bear du euskera entzun eta ikasi. Zer derizkiozu? Lengo egun batez emen izan nuen Aita Xabier Belloc´ekoa ta asmo aundiak ditu Editions Ezkila´ri buruz. Gañerantzean ez da emen euskaltasunean, zoritxarrez, indar aundirik. Prantziskotarrak dira geien nabarmentzen diranak. “Arantzazu” aldizkarian eta beste zenbait orritan euskeraz polliki leia dira eta baita ere eleiz-itzaldi ta gogo-jardunetan; Zerbait da... Gaurkoz aski izango da nere adiskide gazte ta bulartsu ori. Ekin bada lanari. Emendik zerbait bear ba´duzu nun nagon ba-dakizu. Beraz eska zaidazu kezkarik gabe.
14
Iñoiz Lapurdi aldera etorriko ba´ziña, aldez aurretik jakiñez bilduko nintzake zuk esan lekura elkar ezagutu ta itz-aspertu bat egitearren. Bitartean gelditzen natzaizu adiskide ta esaneko [sinadura eskuz] Orko adiskide ta ezagunai gorantzi.
3 Paris´tik 1952´gko. Otsaillak 27 Labayen´dar Andoni M.J.´ri DONOSTI´ra Agur Yauna, Milla esker, adiskide, zure gutun atsegiñaren orde. Ene biotzak izan dizu ozkirrigiro ua irakurtzerakoan. Milla ta milla esker, berriz ere. Zurea irakurri ondoren, politagoa deritzait Ixidor´i gertatua aipatu K. yaun orrekin. Ito-itoka ta SOS´ka idatzi zidan lengo batean, nere laguntasuna bear-bearrekoa zuela-ta, euskal-saillean, antolatzen ari dan “Gernika”ren banako berezia burutuko ba´du. Etxe-pe ta mandioz yabetu nai izan zaio delako gazte ori. Sekulako kartatxoa egin omen dio: aurrerantzean berak onetsi euskal-lanak baizik ez argitaratzeko, ortografia ere, berea bear duela onartu; euskerazko editorialak ere bere moldez yantziak bear dutela t.a. esanaz. Berera makurtzen ezpada, Bilbo´ko eta ezagun dituen lankide guziak “Gernika”tik atzeratuko omen dizkio. Ori ere!... Goxoa yarri zaio Ixidor! Zakurraren ipurdira biali omen du yaunxkila ori bere “progressa”, “phylossophu, applaussu ta guzi. “Zeinekin ari dela uste du geo? Dio F´k. Datorren zenbakian bereak eta asto zarrarenak entzungo ditu. Engoitik ez duke sarrerarik ene aldizkarian.” Beaz, samurtu zaio total...Orra nundik, zuk lenago yaulkiak egi billakatu diran! Ain zuzen ere, zure “Gernika”ko ixillaldia zeri zegokion galdetu nion. Ats-artzen zeundela erantzun zidan. Oraingo ontan zure artikulotxo ori argitaratuko dizu, nunbait, “pro domo sua” baño ez Ba´da ere. Orlako aitzindaria...ez genuke besterik bear. Azkue aundiak utzi gindun ezgero, euskal akademi auzian gizonki yardun bearrean gaituzu. Lenago ez nizun auzi ortan nâsi nai izan, agure xar ta adiskide mamiari atsekaberik ez emateko. Orain ordea, E.G´ak urtebete lenago egin galdeari erantzuteko prest naukazu. Egia esan, ez nauzu garbi-zale porrokatuetarik, bañan ortik euskera guzia itzulaztera, yaun orrek nai luken bezala, alde aundia dago. Mirande´k orantsu esaten zidan “Krutwig´en euskera, Zaitegi´rena baño askoz ere zaillago zait”. Eta gazte onek zerbait ba´dazagu izkuntza gaietan alajaña!...Biotz aundi ta zabaleko aitzindariak bear ditugu, buruxkila ertsirik ez! Aspaldi yaso nizun E.G.´aren 9-10 garren banakoa. Yori ta aberats dator. Orain arte 50 ale bialtzen zizkidan eta mordo ori ez dut artu, bestela neonek igorriko nizun ale bat. Zaitegi gizajoa lerrenak egiten ari zaigu. Ikastola berri bat bere kontura iriki dizu, “Liceo Landibar” eta zearo lanpeturik dabilkigu. Bere aldamenean gura nai ninduke irakasle ta gainera euskal-arloan ekiteko. Yoateko ta yoateko ari zait. Ez ori bakarrik, Guatemala´n sarrera ere iritxi dit eta, esku-zabal izaki, dirua ere igorriko dit bidaia ordaintzeko. Zer egingo? Emengo euskaltzaletasun exkaxak guziz abaildurik naduka. Politika utsa azpiak yaten ari zaigu, bitartean euskera iges dioakigu. Gure tankera negargarria oartzerakoan, itsasoak irentsi naia datorkit or nunbait lurraren ertzean kokatzeko. An ere zer edo zer egin al izango dut euskeraren onerako. Emen gazte zenbait, xuberotarrak geienak,
15
xuxpertu ta adoretu al izan ditut euskal-bidean ezarteko: Mirande ta abar. Polliki ari dira; maiz biltzen gera gure euskal garra are pizkorragotzeko eta lan ederrik ondu dute yakintza ta beste arloetan ere. Euskal literatura ta euskera azkartu nai ba´ditugu, euskalidazle oro bildu ta elkartu bearrean gaude. Zuek oso poliki ari zerate, eta Yainkoak onez, uzta bilduko duzute nik uste. Ederki yabetzen naiz orko ostopoetaz, bost urte baizik ez bait dira zuen artetik aldendu nintzala. Alare, ezin dezakegu iñola ere etsi ain maite dugun bide ontan! Lapurdi aldera yoango naizenean garaiz adiraziko dizut, nik ere poz nuke bada zurekin itz-aspertu bat egitea. Bitartean lanari gogoz ekingo diot. Euskal literaturaren edesti zabal bat, ia irureun orrialde, gertuxe daukat, baina argitara baño len Urkixo zenaren liburutegian illabetetxo bat egin bearko nuke ertzak oro artzeko eta bear bezala ene lana borobiltzeko. Eziña izan ori, ordea...Eskola-liburuetaz ere zerbait egin, izadiyakintzak barna batik bat. Noiz ote dukegu euskeraren egun betea? Otarka gorantzi orko euskaltzale pizkorrei. Zuk, adiskide, agindu nai zenukena, beti ere prest naukazu-ta zuri laguntzeko. Zure, euskera baitan
4 Donostia´tik 1952´ko Epailla´k 6 Andima adiskidea, Garaiz jaso nuen joan dan illaren 27´go zure eskutitz maitagarria eta orobat zintzo eldu zitzaidan “Gernika” aldizkariaren 17´n zenbakia. Eskerrik asko guziagatik! Nolabait zure niganako ontartea ordaintzearren, gaur bertan korreoz aspaldiko nere lantxo batzuek igortzen dizkitzut eta baita ere “Arantzazu” illabetekariaren zenbait banako, irakurtzea gogoko izango zaizkitzula-ta. Par pizka bat egin arazi didazu Kr. jaunaren ipui irritsuaz... Mutil ona degu gure Ixidor arrandia iñoren jauntxokeriak jasatzeko. Aipatzen didazun artikulutxo ura emengo EGAN aldizkarian –zerbait aldaturik, jakiña- argitaratuko dutena uste det. Gutuntxo orren zuzendari gure adiskide argi Mitxelena Luis egin dute eta beste toki bat izanen dugu gure asmoen alde ekiteko. “Euskaltzaindi´ren arazoan ere Mitxelena laguntzaile on bat litzake zernaitarako. Orixe´k esanda Zaitegi´ren azken gora-berak jakin ditut. Eskuzabal eta biotz aundiko gizona degu eta ematen dioten baiño laguntza geiago merezi du. Orain guziok Amerika aldera ba´zoazte? nortzuek geldi bear dute sorterrian?... Paris´en dagizuten lana benetan txalogarri da. Mirande eta orko beste euskaltzale “kartsuak” ezagutzeko gogotan nazu. Batik bat zu Laburdi aldera etortzeko gertutzen zeranean, otoi, gaztiga aldez aurretik elkar ikusi ta mintzatzeko. Ain zuzen Euskal Literaturaren edesti ori arras bearrezko zaigu eta pozik nago zuk idatzi duzula jakitez. Zure esanera nagozu lagundu al ba´nezaizu, xehetasun zenbait galdeturik ala Urkixo´n liburutegian zuretzako aztertuaz. Nik gauza bat bakarra eskatuko nizuke, alegia, alik eta idaztankera geien erreztea, irakurleak ugariago ditezen. Orretarako gu baiño atzerago bait daude eta nekea arindu bear zaie.
16
Mitxelena Salbatore praileak bere azken liburu; “Ama-semea Arantzazu´ko Kondairan darabilkian joera neurri-neurrikoa deritzait edesti baterako. Ala bear du itz lauz...ene iritzian1. Barkatu nere ausarkeria aburu bateko ez ba´gera. Ez nator zuri ezer erakutsi naian euskeraren aldez nere ustetxoa agertze[r]a baizik. Leoi-kume liburu politaz diozuna mingarri da benetan. Onena litzake Maritxu Barriola. Calle Garibay –Zapatería- Donosti´ra bidaltzea. Andereño orrek eta laguntzailleak merke zamar eman ezkero zabalduko lituzke. Ea bada artu-emanetan asten zeraten; nere bitartez ala nai duzularik. E.G. ren 9-10 banakoren bat “sobra ba´duzu arren bidali zaidazu. Emen onelako jakiz urri bait gabiltza.. Aski izango degu gaurkoz eta besterik gabe zure berri atsegiñen begira bostekoa biotzez estutuaz. [eskuz idatzia:] Gogorra gerta zait: Zure zuzenbidea galdu. Batari galde ta besteari eska, alperrik! azkenean bazter batean azaldu zait nere paperak ongi (Ez da irakurtzen). Bitartean “Euskal-Erri “Mando-Erri” radioz entzun det. Egiaren garratza ta aundia! Guziok irakurtzea merezi du. Agur ba ta ondo izan. Sinadura eskuz.
5 12-IV-52 Ibiñigabeitia´tar Andima adiskide begikoari: Zure berririk gabe nago ta onik izatea opa dizut Berbizkunde jai ontan. Osasun! eta anitz zorion! Artu al zenitun nere karta ta bertan bidali nizkitzun beste gutunak? Emen ez ditugu jaso ez azken “Gernika”; ez eta E. Gogoaren 1951, 9-10, 11-12 banakoak. “Leoi-kumea” aztu egin zitzaidan esatea eun bat erosiko genituzkela bost peseta bana. Aski zenuke igortzea: J.A. Durañona Etablissements “Elkar” Hendaya´ra. Ea bada zerbait egiten degun. Arren goraintzi nere erritar maite “Uzturre” aztu eziñari (J. Insausti´ri) ta besterik gabe zure berri atseginen zai zure-zurea [sinadura eskuz].
6 Donostia –1952-IV-22 Agur adiskide begiko ori: Poz-pozik arkitu nizun etxean zure paper-zorro aundia, eta bai gogoz jaso bertatik zure eskutitz atsegin [sic] eta aldizkari biak. ¡Millesker anitz! Ba dut jaki gozoa aldi baterako. Emen gauden eran, ondotxo dakizu orrelako azkurri pizgarria bear-
1
Gai honetan guztiz iritzi bereko ziren A.M. Labaien eta Nemesio Etxaniz; biek uste zuten errazago idatzi behar zela, irakurleak ugaritzeko, eta Salbatore Mitxelenaren euskara jotzen zuten eredu. Ibinagabeitiak estimu handian zuen S. Mitxelena, adiskide eta euskal idazle gisa, baina eredutzat gehiago zuen Orixe.
17
bearreko zaiguna. Beste orrenbestez bakarrik ordain al dezaizuket ain biozkor zaidan mesedea. “Gernika” irakurtzen asia nazu eta beriala jo dut Euskalerri eta Euzkadi izenen auzira. Benetan alperrikako eztabaida. Bi izentzako [sic] leku ba-dala esango nuke. L. Mendizabal eta zure iritziaz aburu batez nago eta losintxarik gabe zure dira naski funtzezko zergatiak eta alegia bai euskaldunenak ere. Gaiñera or erderaz iritzia agertzen duen batzuek ez dute eskubide aundirik orretarako. Mingarri da astia galtzea...eta okerrako [sic] oraindik “G.” zuzendari jaun Ixaka´k dion bezela sasi-su-emalletzat jardutea. Ez da aurreneko aldi. Thalamas Egiz´en aurka azaldu zuan; gero Kru...bidez eraso ginduzen arras arroputz! eta orain zertarako aspaldi erabakita dagon auzi zarra berritu? Gure artean naspilla sortzea gatik.? Ala dirudi beintzat, eta beti Alderdiari...kalte egiteagatik. Au ez da errugabe, jakiña, baiñan beste orrelako gizon-sail bulartsu, jator eta opaldu ta bikaiña, urteen buruan leia dana, osatzea kostako da ederki. Bide txarra derizkiot euskaldunen batasuna egiteko eztabaida oiek piztutzea eta tamal da G. zuzendaria bezain gizon argi, idazle goitar eta gogo-zabalak griña oiek aizatzea. Kr. eta Ateneu´ko lagunak dituzten asmoak onak dira baiñan egi-egitan gaurkoz pilosopokeri gallen oietan sartzea goiztar derizkiot (1). Ene uste motzean, amaika zeregin lenago ba-ditugu. Literatura erreza nola nai. Noni eta Mani´ren antzeko ipuiak eta abar. Uzturre asi dan lana onuratsuagoa eta otoi, eman zaiskiozu nere zorion miñenak. Josulagunai berriz iñarrausi [inarrosaldi] on bat ederto! Ekin merezi bait dute. Maltzur alenak ez bestenak! Zuk eskatzen dizkidazun aldizkariak: B.A. Pais; eta Aranzazu bidaliko dizkitzut, eta zuk trukean aski dezu “Gernika”, E.G., “Alderdi” edo antzekoren bat igortzea. Leoi-kume- zure oarpena dala-ta beste onoko zuzenbide ontara bidali zenitzake eskatutako eun aleak; Mirentxu Larrañaga-1 Gabriel de Luc- Saint Jean de Luz. Balioa nais pesetetan edo frankoetan andereño orren bidez eskura araziko dizut. Zaitegi´ren eskutitza izan berria dut eta benetan merezi du guzion laguntza. Ezin neurtu alako lan ederra ari da egiten. Orain arte egin izan dan aundiena euskal literaturan. Laguntzaille apartak arkitzen jakin du batik bat Orixe, Andima, Etxaide, Mirande, Etxaniz abar eta abar. Iñoiz ez da bildu izan alako euskal idazle andanik. Nik ere nere apurtxoa tarteka eskeintzen diot. Luzatzen ari naiz geitxo eta amaitzera noakizu. Zernai gauza nai ba´zenu emendik aski dezu adieraztea. Nere esku ba´dago zure gutizia betetzen aleginduko naiz. Agindu bada eta zure berrien zai besarkada batez zure-zurea [orriaren ezkerreko ertzean, oin-ohar gisa: (1): Au Kr. gatik diot geienik: Schopenhauerren itzultzale, Budazale, Jesus milla bider! Goethe´ren Erlkoenig ta [ondo ez da irakurtzen] Heraurling “Schickal Lied” “Gernika´n ezagutuko ditugu naski! Ez buru, ez orri [edo “arri”] ta ez belarri! Eriotz beltza estetikaz. Bildurgarri zaigu sasi jakintsu ori! “Dei ignoto” “Jainko ezjakiña”, itzuli duena. Euskera gutxi ta Teologi ...[ezin irakurria]
7 Donostia´tik 1952-V-25 Ibiñagabeitia Andima´ri Paris´era Ene adiskide maite ori:
18
Pizka bat lotsatua naukazu, ain oparo beti agertzen bai dituzu niganako zure onginaia. Zure azken karta eder mamitsua garaiz jaso nuen, Gernika, Alderdi ta E.G.ren 1951-52 arkibideaz batera. Lan goitar eta gaitza! Tamala da aldizkari yaukal ori emen gutxi zabaldu ta irakurtzen dala. Aski litzake urte gutxi barru euskal jakintza arras gora igotzeko. Emen zoritxarrez ez dago girorik. Argitasun gutxi ikusten dut etorkizunerako ere. Zer egingo degu bada? ez zagun gal adorea orrengatik eta Jainkoa guzien gañetiko. Eroraldietan nere igesbide musika izan oi da. Naiz moldagaitza “arrabitari” porrokatua nazu gaztetandik. Bach aundiari opa zenion idazlana eztietan irakurri nizun. Nere baitarako nion; onen egillea ere iñundikan musikazale diagu bada. Ea inoiz Sonataren batzuek zuk pianoz lagunduta jotzen ditugun. Bach´ren guziak ba ditut. Krutwig auzia. Aurrera jarraitzen du. Erañegun Aita Villasante´k irakurri zuen Bilbao´ko Aldundiaren Jauregian Euskaltzaindia sarrera itzaldia. Ez dakit ain gizon zentzuzko ta argia nola dan Krutwigzalea. Aita Mokoroa´k bezela nik ere bi eskutitz egin dizkiot gai orretzaz. Orain arte ez du amore eman nai. Onetzaz batera EGAN ieki bi doazkitzu. Batean Mitxelena zure adiskidearen lan bat arkituko dezu; bestean onoko onen artikulutxoa. Urrengo batez “Aranzazu” aldizkariak igorriko dizkitzut gaur ez baiditut eskuan, emen egiten degun apurra ezagutzea bidezko da. 27-V-52. Erañegun igandea bukatzeke eten nuan karta; ta egun zure idazki berria, 24[koa] alegia jasotzea egin det. Geiago luzagabe amaitzera noa, gure urduritasuna bake dedin. Laburdi aldera etortzekoa baldin ba´zera, otoi, ez utzi aldez aurretik gaztigatzea, orduan itzez-itz esango dizkiogu elkarri kartaz adierazten errez ez diranak. Zure-zurea [sinadura].
8 Paris´en 1952´gko Garagarrillak 14 Labayen´dar Andoni M. yaunari Donostia´n Ene adiskide maite: Zure eskutitzak nere urduritasunak arras aizatu zizkidan barealdi leunena nere baitan edatuz. Pozten [sic] nereak oro ongi eskuetaratu zaizkitzulako. EGAN biak yasoala irakurri nitun. Gure adiskide Mitxelena´ren idazlana benetan zoragarria. Ez nizun uste ain idazle yori zenuenik, ain egoki euskera zerabillenik. Lan sakona zentzu ta neurriaren uzta bikaña. Egia baiki, euskerari iraun-aziko ba diogu “gaurko gizonen ametsak, zuur edo zoro”, “gaurko eziñegona, bizibearra eta ezin-bizia...” betebetean euskal liburuetan irauli bear ditugula dionean. Bai, kaletarrak ere euskeldun gera, beaz aien ametsak ere aintzat artzekoak. Nere zorionik gartsuenak emango al dizkiozu idazle bikañari. Zure idazlana ere, benetan ernegarria. Neurriz erantzun diozu Krutwig jaunari, beti ere bear genuken neurriz, euskal bidetik iñortxo ere astantzeko eskubiderik ez bait dugu. Ederki alare orok ontzat artu bear genuken euskal-bidea zein dan erakusten diozu, geiegikeriak ederki nabarmenduz. Ez duzu malgutuko, bainan zentzu pixka baten yabe baldin ba´da yaun ori arrasoirik ere ez dizu ukatuko. Nik ere yaun orrek eraiki auziaren inguruan lantxo bat ondu dizut GERNIKA´rako. Zure gogoetak osotoro ontzat artzen ditut eta euskeraren batasuna gipuzkeraren inguruan egin bear dugula ozen aldarrikatzen dizut, Krutwig´en lapuerdiera edo roman-euskera naspilketa areagotzeko besterik ez dala aitortuz. Alare Bilbo´tik datorkigun argi berri ori ez dugula zearo arbuiagarri idatzi dut. Dana dala, zurekin aburukide nazu auzi ortan. Lengo batean, “Homenaje a D.J. Urkijo” liburua irakurtzen ari nintzala zure “El Autor del Solferino´ko Itsua” begipean gertatu zitzaidan eta urrengo idaztune au yaso
19
nuen: “Al intentar indagar algo más acerca del desconocido poeta me sorprendía, sobre todo, el que no se mentaran otras composiciones suyas. Me chocaba que un hombre capaz de escribir una pieza tan acabada...no hubiese producido otras semejantes”. Pierre Etcheverry´ren LABORARIEN GIDARIA (Bayonne, 1921) deritzaion liburuan urrengo aipatzen ditudan olerkiak arkitu nitun SALABERRY izenordepean: MENDIAN ZOIN DEN EDER (epher zango gorri) SALABERRY 1870 ESKUALDUNA (Eskualdun seme dena, bethi alegera) “ GERNIKAKO ARBOLA “ IKHAZKETAKO MANDOA (auxe da ikhazketako manduaren traza) ESKUAL-HERRIAREN AMODIOA (Maite ditut izarrak – Ilhargi berria) AGUR NERE (Urrundik ikhusten dut, ikhuste mendia) LILI BAT IKHUSI DUT...baratze batean ZALABERRY (sic) DESERTURRA (Biziaren primaderan harmetara joaitea) “ ARTZAINGOA (Ez naiz andietarik gizonen artean) “ LABORARIA (Suberotarra) Ohore, amorio laborariari... “ Elisamburu´ren izenean “Ikhusten duzu goizean” bakarrik dakar liburu ortan. Ez dakit nolatan “Gernikako Arbola” Salaberry´ri egotzi dion. Beste dakartzin olerkietatik seguru aski dakigu “Agur nere herriari” Elisanburu´rena dala. Gainerako olerkiak ere ba dizute olerkari prestu orren eite. Beaz, liburu onek sendotu baizik ez dizu egiten “Solferinoko Itsuaren” egillea ere Elisanburu duzula, ots, Salaberry ta Elisanburu bat dirala. Leizaola´k esan zidan Sara´ko olerkiaren neurtitzak biltzen ari ziñala liburu baten argitaratzeko. Ori dala-ta oartxo au igortzen dizut lagungarri izango zaizulakoan. Musika-zale zaitut beaz? Nik ere gaztetandik pianu ta organurako joera bizia izan dizut, bide erdian gelditu ba´naiz ere. Nere iges-bidea ere musika izaten duzu. Izan dugu emen Paris´en eresaldi ederrik entzuteko aukera, joan dan ilabetean batez ere. Munduko orkestarik bikañenak, kantari yayoenak baita ere balet-talde aipatuenak. Bach aundiari goratzarrerik eskeñi diote. Atsegin nuke zurekin batera zenbait “sonata” adieraz [aditzeaz?]. Iñoiz izango ote dut orlako zoririk? Gainera beldur naiz nere esku baldarrak gai ez ote diran Bach´en lan bikañak bear bezela yoteko. Emen nagon ezkero pianuari ukiturik ere ez diot egin. Oraindik ez dut erabaki zein egunetan Laburdiratu, baiñan laster izango nonbait. Aldiz aurretik adieraziko dizut itz-aspertu bat eta nere errian diotenez, arpegi-ikustea egin dezagun. Bear bada nere adiskide euskaltzale baten bisita artuko duzu. Zu agurtzeko eskatu diot beñipein. Gaur, artsaldean, Parisko euskaltzale zoroak elkartuko gera gure biotz akituak zerbait pizkortzeko: euskeraz mintzatu, idazlan ta olerki berri zenbait irakurri bierra baso bana uxtu bitartean. Zure ta Mitxelena´ren azken idazlanak auzitara agertuko ditut. Agur adiskide maite, berriz artio Euzko-Gogoa 11-12, 51 eta Alderdi igorri nizkizun. Dagoneko eskuartean ditukezu or nunbait.
9 Donostia´tik 1952 Garagarrilla´k 24 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Paris´era Agur adiskide: Gaur Donibane egunez txolarte bat atseginez atzematen dut zure azken eskutitzari –illaren 14´garrenean- erantzutearren. “Euzko Gogoa 11-12´zenbakiak
20
eta “Alderdi” ere eskuratu nituen. Ordaiñez edo “Arantzazu”ren ieki bi bidali dizkitzut eta garaiz zureganatuko ziralakoan nagokizu. Mitxelena Koldo´ri ez diot oraino zurea erakutsi; baiñan ez dut utseginen adiskide ori ikus ala zure berriak ematea. Zuek erbestean, azke, eta gu emen, sorterrian, bañan loturik, ez baitugu beste ametsik euskera alderako asmo ta gogaiak nun eta nola burutuko. Gai ortaz ezer ez zait arbuiagarri, niri ere, eta Gernika aldizkaria´rako gertu dezun idazlana irakurtzeko irrikitzen jarria nazu dagoaneko. Lenago zordun ba nintzazun orain arego Elizanburu´tzaz eman dizkidazun xehetasunez. Millesker anitz! berriz ere. Ez dut ezagutzen P. Etcheberry´ren “Laborarien Gidaria” liburuxka hori. Ene iritziz bertan Salaberry izenpean aitaturiko olerkiak Chants Populaires du Pays-Basque par J.D.J Salaberry de Mauleon avocat. gutunetik artuak dituzu, 1870 argitaratua. Bigarren edizionea 1930 egiña salgai arki diteke; eta emen dut begi aurrean au idazten ari naizelarik. Elizanbururenak dituzu onoko auek: Eskualduna, Agur nere Herriari eta ARTZAINGOA. Aspaldian Elizanbururen bizia ta olerki geientsuenak bilduak ditut eta gertu argitaratzeko. Ez dakit noiz elduko zaien txanda. Sara´n bost patsei urtean bizitua nazu eta oroitzapenez idaztino ori utzi nai nuke geroa´ri. Atzo aita Mitxelena praile olerkaria etxean izan nizun. Laister Akitani aldera joateko asmotan da prantzeran trebetzera. Lapurdi´n geldi nai luke aldi batez Belloc´en edo.. Aurtengo uda ontan muga ontara urbiltzen ba´zera elkarren arpegi-ikustea egin dezakegu. Musikan jarduteko asti geixeago bear oi da bañan nork daki iñoiz ez ote degun izanen zorion hori! Dezagun itxaropen! eta adore! Goraintzi niketz ork[o] euskaltzale orori: zar eta gazte. Eta bukatzeko San Juan egunez Tolosa´n abestutzen dira bertso auek: ¡Agur egun zoragarria! poztu dezu erri guzia Besarkada batez [sinadura eskuz] Igarondo´tik Igarondora arrai guziak agiri. Mutik koskorrak ai dira galdezka nun egingo duten igari.
10 Donostia 1952-VII-11 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Donibane Lohitzune´ra Poz aundia artu dut Laburdira zatozela ematen diguzun berriarekin. Zure il onen 5´go eskutitza jaso ala mugaz bestaldera igarotzeko baimen billa asi nintzaizun. Eta Jainkoari ta adiskide on bati esker “igaro-bidea” datorren iganderako lortua dut. Beraz, eldu den igandez 13´n J.l [Jainkoa lagun] goizeko amaiketan Endayako geltoki aurrean edo bertako liburu-saltzallean inguruan egongo nazu. Elkar errez ezagutuko dugula uste dut. An itxoitea derizkiot onena. Gero nora joan erabakiko degu. Eguraldi ederraz Ondarraitz´ko itsas-ertzean atseginez ez al giñake arkituko?
21
Laster arte bada Andima, zu ikusteko gogo bizitan nago eta elkarrekin egun ori igarotzeko irrikitzen. Zure-zurea [sinadura] P.S. Lerro auek zuri bidaltzera ninjoanean gaztigatzen didate “muga” igarotzeko “baimena” iganderako eziña dala eta ordez “astelenerako (illaren 14) emango didatela. Beraz gure ikustaldia astelenerako utzi bearko dugu toki ta ordu berean. Au da Endaiako geltokian goizeko amaiketan. Agur
11 Donostia 1952-VII-20 Ibinagabeitia´tar Andima jauna´ri Paris´era Agur adiskide: Ruiz Agirre´netik garaiz gaztiga izango zitutela [sic] uste dut nere Endaia´ko txangoaren purrut [sic] egitea. Besteren baimenaz gabiltzanoi maiz gerta oi zaizkigu orrelakoak. Ez dizut esan bearrik ene naigabearen aundia! Zuk, azken jaso dedan txartelean diozunez ordea ez dugu elkar ikusteko usterik gal. Ez baldin baite; oporraldi laburtxoa tamalez ingurumai oietan egin duzuna. Onoko au urtero joan oi da Sara´ko jaietara Iraila´ko Ama birjinaren ondorengo igandez. Etxelartarrai iru eguneko baimena ematen diote aruntz igarotzeko. Aurten ez ote didate ukatuko aurreko urtetan egin dudana. Nola nai aldez aurretik jakin araziko dizut nere asmoen berri eta benetan poztuko nintzake berriz sasoi artan Lapurdi aldera etortzerik ba´zenu elkar besarkatu eta itz aspertu bat egitearren. Bitartean idazkiz jarraituko dugu gure adiskide-artu-emana. “Euzko Gogoa” aurtengorik ez zaigu oraiño alerik eldu. “Gernika”tik udarako banakoa ere ikusteke nago. Orixe´k bai idatzi dit oraintsu-orain eta gizon gordiña dago beti antzo. Onuzkero “agure polita eginik dagola” esan ba nion esan nion, samurtu zait “Amar urtez gaztetu dala omen diote Guatemalako adiskideak. Burrukarako bai beintzat. A. Villasante eta abar astinduko ditu. Jemein, Urrutia ta gañerako [ezin irakurri] ere ez ditu arrazoiz maite. Izan ere E.G aren azken banakoa benetan latza dator. Ez dakit adierazi dizuten Bilbo aldean euskal aldizkari berri bat sortu naiean dabiltzana. Asmo orren eragille A. Berriatua ta beste adiskide batzuk omen dira. Emen doakizu Proyecto de bases dalakoa. Neretzat gauza aundiegia egin nai ote duten. Gutxigorekin ba lukete aski lor eta lan. Nola nai baimen eta diru baldin ba dituzte (gaurkoz gauzik zaillenak) zerbait egin diteke. Au da erantzun diotena, iritzia eska bait didate. Eta gañera orrelako aldizkari baten buru ta zuzendari izateko Ibinagabeitia Andima litzakela egokiena zurikerik bage ala da. ¿Litekena al da zu berriz Bilbo´ra etortzea? Bear bada eragozpena kentzea ez litzake ain gaitza. Euskaltzale guzioi pozgarri litzaiguke gure astean besarkatzea. Zerbait biguntzen asia bait da emengo agintaritza. Gaur Donostia´n “Semana Vasca” asten da. Arrue´k euskeraz Udaletxeko enparantzan itzaldia egingo digu lenengoa amasei urte ontan.
22
Ramuntxo antzerkia antzezten dute gaur eta biar Kursaal´en. Eta Dagonilla´ren 3´n euskal jai aundi bat zezen plazan. Ez dira naski guziak gogo-betegarri bañan zerbait jasotzen digute biotza. Gauden beraz arrai! Ea zure berri atsegiñak lenbailen igortzen dizkiguzun. Bitartean zure aiduru udaldi on bat opa dizudalarik [sinadura] E. Irraketan [Euzkadi Irratian?] entzun nuen (ez arras garbi) zure lan bat. Pozik irakurriko nuke. Agur
12 Paris´tik 1952´gko Uztak 23 Labayen´dar Andoni Iaunari Donostian Adiskide min: Endaiatik letra batzu igorri nizkitzun. Ez dakit artuak ote dituzun. Naigabe aundia artu nuen baimenik ezin zenuela iritxi iakin nuenean. Banizun, bada, zurekin iardunaldi bat egiteko gogo. Yaunak ez dizu nai izan, bego beaz beste baterako. Artu nitun zure eskutitza eta Irigarai Iaunaren gutuntxoa ere. Mila ta mila esker. Ene eskerrona agertuko al diozu Irigarai Iaunari. Bearbada Gabonetan edo, beste osteratxo bat egingo dut Euskalherrira, ea orduan alkar ikusten dugun. Donibane´n bi egun ene ama eta arrebekin igaro ondoren, Belokera ioan nintzen Salbatore Mitxelena ikustera. Ua bai gizona, eta euskaltzale suharra. Aren itz etorria nai nizuke. Ageri da zuek or erriaren kutsu ta ikutuak eraginda edo, nik baino egokiago darabiltzutela euskera bai idazketan baiter[e] izketan. Alare, pozik gelditu nintzan Mitxelenak esan zidanean etzuela uste ain errex ta ederki euskera nerabillenik. Esan ere nion, emen amarmilla izkeraz naasita darabilgun buru onekin, neke dala euskera bear bezela erabiltzea2. Itz aspertu luzea egin genun, inguru-mari guziak iñarrosiz. Iratzeder ere ikusi nuen, ua bai olerkari trebe ta iankoz beteriko praidea. Bildur naiz berriz komentu artara urreratzeko: bertan kokatuko nintzake ene bizitz guzirako, ziñez diotzut3. Paris´en daukagu Krutwig iauna ere. Izketaldi aspertuak egina nauzu berarekin. Ostatu ta beste zenbait billatzen lagundu nion. Bere euskera hats-iarioarekin ekiten dio. Bere ta Villasanteren itzaldiak eman dizkit irakurtzeko. Ondo dakizu nere iritxia aien euskerari buruz. Bainan Krutwig´ek itzaldian yalkiak atsegin izan zaizkit: gure artean, orain arte beintzat, iñor gutxi mintzatu da ain garbi euskal auziaz. Bilboko apezpikuak irakurri omen du itzaldi ori, baitare aren baranoko apezek. Ontzat artu omen dut[e]. Or ikusiko dugu irakatsi aien ariora moldatzen dituten beren eginbearrak. Artean ez dago deus egiterik. Ez dakit zuk irakurria ote duzu[n]. Nai bazenuke, emen ditut kopia bi.
2
Ibinagabeitiak oso denbora gutxi egin zuen bere jaioterrian (Elantxobe) bizitzen; guztira, hamahiru bat urte, beti kanpoan ibili zen, Espainia, Portugal, Frantzia, Belgika, Kolonbia, eta hortik dator ahozko euskararen ingurukoa: ea euskara ezpainean luman bezain ongi mantentzen zuen edo ez. S. Mitxelenak baietz esan ziola, eta pozik. 3 Tentatzen zuen fraide bizitzak Ibinagabeitia: zer bizimodu ederragorik Jainkoari euskaraz otoitz eginez bizitzea baino, Aita Iratzeder bezalatsu. S. Mitxelena Ameriketara abiatu zen 1954an, N. Etxanizek Guatemalara egin nahi zuen garai bertsuan. Jakina, alde batera, banako gisa sentituak ihes gogo hauek, baina euskaltzale hauen guztien talde ezaugarri bat ere bai. Merezi luke honek ataltxo bat eskaintzea.
23
Euzko G. azken zenbakia igortzen dizut, aurtengo I-II alegia. Zure “Euskeraren Batasuna” irakaspenez beteriko lana duzu, benetan bikaña. Atsegiñez irakurri dizut. Ikusiko al dute lapurdi-zale berriok beren euskera orrekin naspilketa areagotzera baño ez datozkigula. Muxikaz idatzi dudana zer derizkizu[n] esango didazu. Gogorxko, bainan egixko. Ez arritu arren; Ovidius´en MAITA-BIDEA (Ars Amandi) alegia euskeratu dizut: aurreneko liburua Donostian dago ene adiskide baten eskuetan ikus dezan. Ez da ain idazti lizuna, gordiña bada ere, eta itzulpen berebizikoa atera zait, euskerak antziñako klasikoen burutapenak azaltzeko norañoko indarr [sic] duen argi aski erakusten diguna. Mitxelenari eman nion nere itzulpenaren berri, baita Zaitegi´ri, biak irakurri nai dute. Agur adiskide, beste bat arte. Beti ere zure berrien aiduru
13 Donosti 1952-VII-28 Agur Andima maitea: atzo zure eskutitz atsegiñaz batera Euzko-Gogoa ere eldu zitzaidan. Millesker! Il onen 26 garrenean egin nizun kartaz gurutzatu dira gure berri onak. Egun Euskel Astea dala-ta euskel-idazle zenbaitek billeratxo bat egitekoak gaituzu. Zu ta orko lagunak oroitzapenean gordeko zaitugu. Gora biotza [sinadura eskuz]
14 Donosti´tik 1952-VII-28 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Egun txoko ontan bildu geran euskel idazleak agur bero bat bidaltzen dizugu eta zorionak anitz or egiten ari zeran lan bikañagatik. Jainkoari dakiola lenbailen gure artean besarkatu al izatea. Goraintzi Mirande´tar Jon eta gañerako adiskideai [Sinadurak eskuz: Labaien; Garmendia´tar Jon “Zeleta”, Etxaniz´tar Nemesio, Mitxelena´tar, ez da ondo irakurtzen, Salbatore ote?, ala Koldo?, Irigarai, ez da ondo irakurtzen (baliteke, Aingeru Irigarai elkartzen zelako Etxaniz eta Labaienekin eta), Elgezua´tar Karla? (Karlos Elgezua Lasuen eibartar eskultorea izan liteke)]4.
15 Paris´tik 1952´gko Uztak 31 Labayen´dar Andoni M. yaunari Donostia´n Adiskide ona: Eskuetan dizut zure 20 garrenekoa. Agiri danez, ene 23´koa zurearekin biderdian edo gurutzatu zan. Berri zenbait igortzen nizkitzun, baitare E.Gogoaren azken zenbakia, 4
Badu garrantzia bere laburrean gutun laburtxo honek. Donostiako euskal idazleen txokotik Pariseko euskal idazleengana diosal mezua, bereziki Ibinagabeitiagana A.M. Labaienek, non eta Parisen gauza izan zelako euskal idazle taldetxo bat sustatzeko.
24
aurtengo lenengoa alegia. Yasoak dituzu nonbait. Egun, iru Alderdi igortzen dizkitzut. Azkenekoan “Elentxea” pean ene lantxo baten aurreneko zatia irakur zenezake “Kulturlan, Buru-lan”, bigarrena datorren banakoan argitaratuko dute, eta irugarrena antolatzen ari nauzu auzi orren inguruan nereak oro yaulki ustez. Irakurri dizut, gogoz alere, aldizkari berriaren inguruko oñarriak. Zuk diozunez, asmo goregiak darabilzkite; pozik erdian gelditzen ba dira. Gañera, ez naukazu akort euskerari buruz ezarri ditutenekin. Idazlearen egak orrela moztuko ditute bada! Egia esateko, nik euskeraz sentitzen dudan bezelaxe idazten dizut, phonetika, gramatika eta orrelako iratxoen bildurrez nere luma uzkurtu gabe. Egia noski batasuna bear dugula, batik bat izkelgiari buruz. Baña ezin dezakegu idazlearen mastia errukigabe iñausi. Eta zer da beste ori, gai interesanteak alegia? Interesa irakurle bakoitzaren gogo-neurriz baizik ezin neurtu ditekela nik uste, eta ondo dakizu buruz beste aburuz egiña dugula mundu zital au. Bainan kostako zaie diru ta baimenik lortzea, zuk ondo diozunez. Milla esker nere aipu egin duzulako zuzendaritzarako, baiña orren goibera aundiko agerkariak ni baño yakintsu ta idazle trebeagoa bear dizu. Pozik ikusiko zinduket Sara´n, bañan..., beti bañan, ez da errexa ni emetik aruntz, agorrean beintzat, aldatzerik. Urbilxeago ba´lego gure Euskalerri ori...Trenean soilik, ioan etorria, amar milla franco eralgi bear ditut terzeratxo xixtriñean, eta ene patrika ikolak ezin dezake orlakorik egari. Alare, Gabonetan beste ibillalditxo bat egin gogo nizuke, eta ba´liteke muga urratzea ere zu bizi zeran erriraino bederik. Al´egingo dut beintzat. Etxe aldaketan nabilkizu, Toribio Alzagak baño komeri gutxiagorekin noski. Laister ene zuzenbide berria igorriko dizut, eta iñoiz Pariseratuko ba ziñake an izango zenuke aterpea, apala, bañan aterpea beintzat. Artean, ene agurrik beroena ar ezazu adiskide.
16 1952 Dagonillaren 11´n Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Paris´era Gure azken idazkiak elkarren igesi dabiltzan nago. Dana dala eskuetara eltzen zaizkigu ta poz aundia izan oi dut zure berri onak jakiten ditudan bakoitzean. Emengo euskal idazleak zerbait egin naiez ba gabiltzaizu ta jasoko al zenun naski Donosti´tik bidali genizun agur maitekorra. Zure iru “Alderdi” zenbakiak zintzo iritxi zaizkit eta neronek irentsi ez ezik irakurri arazi ta zabaldu ditut ene inguruan. Orrelako paperen egarri bait daude gure adiskideak. “Arantzazu” azken banakoa igortzen dizut. Ez dut beste ezer esku artean bañan zerbait berri agertu ala ordañez edo zuregana eldu araziko dut. Mingarri zait zugandik urbillago ez bizi izatea. Egunen batez Jainkoak zorion ori ematen al digu. Bitartean kemen eta osasunez: ondasunez ere aski orniturik, berma gaitzala eska dezaiogun. Etxe-aldaketa Paris´en ez du gauza erreza izan bear. Nork daki ez ote dizudan ikustaldi bat eginen illabete batzuek barru. Nola nai den eskerrik asko eskeintza oparotsuarengatik. Aterpea ez baduzu aundietarik biotza bai orde! “Eskual Astea” bukatu zan. Urte guzia bear genuke euskal usaiduna. Esamesak ugari geldi dira. Ez ditezela ahantzi. Gure auzia beti bizi! Ez hipotesis barruan baizik eguneroko jardunean giartsu.
25
Zertan da Krutwig jauna, Paris´en laketzen al da? Orixe eta Zaitegi´ren berri izan dut. Langille pizkor diraute. E.G. Amerika´tik ere eldu zaigu eta edatzen dugu alik eta geientxoena. Noni & Many Muxika S.J. euskeralpenaz idatzi duzun iritzia ta Lagundia´ri sartzen dizkiotzun ziri zorrotzak enetzat arras ongi daude. Ez didate batere minik ematen! Ori ta geiago merezi bait dute. Loiola aldean odola dario izango batzuenbatzuk. Aita Goenaga emen dabil eta berriz ikusten ba dut galdegingo diot. Datorren illean Sara´n –Bestaburuz- bizpairu egun an Barandiaran´en etxean igarotzekoa naiz. Ordurako beste berriren batzuek adieraziko dizkitzut. Egun kalean topo egin dut Arandia apaiz jaunarekin. Orrela nai litzake arat unat lasa lasa ibiltzea. Nor dan balekite muga-agintariek. Agur adiskide begiko. Goraintzi orko ezagun eta errikideai eta zuretzat fedean eta odolean anai nere gutizi onenak [sinadura]
17 Paris´tik 1952´gko Dagonillak 23 Labayen´dar Andoni j. Donostia´n Adiskide on: Ederki eskuetaratu zitzaizkidan idazleen agurra, “Arantzazu” eta zure azken gutun ederra. Millaka esker. Zure eskutitzak kirika ibilli diran arren, ondo etxeratu zaizkigu. Emen izan da Aita Mitxelena. Itz asperturik egin dugu. Igande arratsalde osoa elkarrekin eman gendun nere etxean Mirande adiskidea barna. Amaika itz, amaika asmo. Jario aundiko ele-eder dugu Mitxelena, eta pozik ari ginduzun gure literaturaren barne muñak iarrosten. Ez nion Krutwig iaunari etortzekorik esan, bestela gure arteko takela goritu besterik etzan egingo. Gu irurok ez gaituzu aren eskolako eta ez nuen nai gure artean bere burua kaxkar ikusi zezan. Laketzen ari dala deritzat emen Paris´en aspaldi ontan ikusi ez dudan arren. Zenbait idaz-lan eman dizkit, euskeraz eta erderaz irakurtzeko. Kritikatxo bat egin diot, itzuliko dizkiodanerako. Poz aundirik ez du nabaituko ua irakurtzerakoan, gogorxkoa baita. Yabetua zaitut onuzkero E. irratiak egin inkestaz. Zenbaitek erantzun diote, aien artean gure praileak ere bai, neonek orataratu [sic] bai nuen. Erantzun oetatik zenbait irakurri ditut. Geienak exkax ta bildurti arkitu ditut. Gure artean lotsa geiegiak, nik uste, bear bezela egiak eragozten. Nik ere atzo bukatu nun nere erantzuna. Ez dakit irakurri ote duten. Beñipein, ango zuzendariari, nik idatzi bezala irakurtzeko agindu diot edo bestela bat ere ez irakurtzeko. Gogorra da, eta euskaldun aunitzentzat tupustarri ere izango dala nik uste. Elizaz ari nai[z] batik bat, eta Elizak euskerari ekarri kalteetaz. Gure euskeraren ondabideak arkitzen diran tokian billa bear ditugu, eta Eliz barnean ondabiderik kaltegarrienak arkitzen dira. Ni beti bezin kristau zintzo naiz bainan kristautasun orrek ez dit egia azaltzerik eragozten, gure erri, izkera ta oiturak auzitan dabiltzanean. Bialiko nizuke, bañan bearba airez entzuteko aukera izango duzu. Ala obe. Ez dakit nolako irakurlea daukaten irrati ortan; nik irakurriko ba´nu sumendiak sortuko nituke entzuleen belarrietan. Zure aspaldiko “Leoi-kumeen” eskabidea ez daukat aztuta. Aste ontan bear bada, igorriko dizkitzut eun aleok Donibanera. Guk emen baño protxu aundiagorik aterako al diezute Euskalerrian. Lengo baten Zaitegi´ren berriak izan nitun. Illabete au
26
buka orduko bigarren aurtengo zenbakia aterako omen du. Oso atzeratuak gabiltza. Emen egin ditugu zenbait arpidedun berri eta ugariago ere egingo ditugu. Bainan arpide asko izateko aldizkariak ere bear bezala erantzun bear du, txintxo alegia. Egun gozorik igaroko al duzu Sara´n Barandiaranean. Damu dut errixka ori urbillago ez izatea, bestela atseginez ioanen nintzake zu agurtzeko. Gutiziaz naukazu beintzat. Ondorenik izango al du idazleen batzartxoak? Iakin nai nizuke beintzat. Datorren “Euzko-Deian” aipatzen dizut zuen billeratxoa, servatis servandis, yakiña. Periodikotxo orren euskal-orria ene kasa utzi dute, lengo arduraduna Venezuelara yoana baita. Aleginduko naiz zerbait pixkortu eta errexagotzeko. Ondo dakizu kanporako idatzia dala orri ori, alare zure aolkua pozik yasoko nuke nola obekien antola erabakitzeko. Dagoneko kaxkarrekoak partitzen asia nauzu Eskualzaleen Bilzarretik asita. Aldude´n batzartu omen buruilean. Urrengo au botatzen diet: “ez al zerate prantsesa txukundu ta lantzen ariko. Gu gabe ere prantsesak ba´du apaintzalle treberik”. Igezko batzarra lotsagarria izan omen zen, 50 urte buruan oro prantsesa. Akabo papera. Ene euskal atsegiñik pizkorrenak.
18 Donostia 1952-IX-3 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Agur lagun zintzo: Dagonilla´ren 23 gr zure eskutitz begikoari Erronkariko tarjeta batez erantzun laburtxoa eman nizun. Eta gaur asti geixeago dudanez luzaroan jardungo natzaizu zuk aipa zenizkidan gaiez. A. Mitxelena´ri komentutik at etorria ugaritu zaio noski. Paris´en ikusitakoekin itz-jario atertu eziña biurtuko zana sinesten dut. Etxera dedinean jalkiko dizkit barnean ditun guziak eta ordu gozo batzuek txautu bide ditugu elkarrekin. Mundua ikustea beti du on. Krutwig jaunari ez dio kalterik eginen zu bezalako baten iñaurrasi aldiak [sic]. E. Irratia. Aspaldi gaizki zamar entzun oi da gure irra-saio ori, orregatik ez dut ezer aditu zuk diozun inkesta orretzaz. Gaur norbaitek esan dit berriz indar geiagoz ematen asiak dirala eta arretaz egongo nazu, erne zuen irraketari aiduru. Eliza. Gogorrak esan ditezkela E. agintari ta artzaien aurka egia da zoritxarrez. Bestalde gertatzen zaigu, ordea, euskerak laguntzaile sutsuenak ere apez eta elizgizonen artean izan ditula. Oraindik orain nun entzun euskel itzaldi bikanik Elizan ez bada? Euskeraz aldizkari bakarrak elizapean argitaratzen dira. Bestelako paper, periodiku, egunkari guzietan edo geienetan euskeraz ezer argitaratzea gebendurik daukate. Eta erriko-etxe, udal eta batzarretan euskeraz ezta agirian egiten oso bakan baizik. Askotan ausnarka aritzen naiz artzai txarren eskutik euskera nolatan azkatu genezaken. Erri agintari ta artzaiak bat eginik baitdaude gu itotzearren, genozidio orren kaltean edozein gauza zillegi. Gure artean “protestantismo” eliz-batzar bat bilduko ba´litzake orduan beldurrez bear bada apezpikuak bestela jokatuko lukete. Krutwig´ek reformista bokazioa dun ezkero euskera “izorratzen” ibilli bearrean –barkatu itza- uste dut errelijio aldaketa´ra,
27
au da ¡ots! kristau eliza Euskalduna Toledo´tik azkatua sortzen leiako balitz, asmo aren inguruan beinik bein zarata aterako balu Leizarragatzaz oroituaz eta abar eta abar...Agian beste ollar batek egingo liguke kukurruku! Zer esan nai dudan antzematen diozu...Eliza katolikoak jipoia ta zigorra bear ditu garbi Ebangeli ta Jesukristo´ren arabera iraun dezan. Erroma´k ikusiko ba´lu euskaldun protestantismo ori indartzen ari dala ez ginuzke ostikoka ibilliko eta gutxiago bidaliko orain ditugun bezelako “sasi” artzaiak5. Au da nere iritzia. Zer derizkiozu? (1) Atzo Donibane´n izana nazu nere osaba Ziaurritz´en (G.B) eriotzaren urtebetetzea zala-ta. Aixkide anitz ikusi ta agurtu nituen. Damurik ez ziñan tartean. Berriz ere eta laister (J[ainkoa].L[agun]) il onen 15-16-17 Sara´ko bestetara joateko asmotan nazu, ez bada azken orduko eragozpenik. Leoikume liburuak igortzen ba´dituzu pizkana pasa araziko ditugu onuntz. E. Gogoa irakurgai ederrez ornitua dator eta noiz elduko zaigun begira izaten gaituzu. Zaitegi´k laguntza merezi du. Guk egindako idazle batzartxoak ez zuan uste dezun garrantzirik izan.
5
Merezi du arreta jartzea salaketa hauetan: euskararen etsaiak estatua eta Eliza dira, eliz agintariak ere bai, eta hauek ez txikiagoak. 1952eko maiatzean Villasantek sarrera-hitzaldia egin Euskaltzaindian, eta Krutwigek hari egindako erantzunean Eliza katolikoaren euskararen aurkako jokabidea salatu zuen, eta horregatik erbesteratu beharra izan zuen. Ipar Euskal Herritik emititzen zuen Euzkadi-Irratiak inkesta bat zabaldu zuen euskararen egoeraz, euskarak zituen lagun eta etsaiez, eta aurrerantzean nola jokatu behar zenaz. Ibinagabeitiak, Pariseko Euzko-Deya-n, 1952ko urriko alean (352 zk.a), lehenbizi delako inkesta horri beste euskaltzale batzuek emandako erantzunak laburtu zituen eta gero bereak. Elizari zegokion puntuan: J. Miranderen iritzia: ez dugu aztu bear Eleiz-ama izan dala betidanik gure erdelduntzalle geiena, Ego Euskalerrian beintzat, eta beste batzuena, esaterako, Axa delakoarena: Gotzai ta apaiz nagusienak elizetatik euskera uxatzen ari dira, honela zioen bere buruaz: Puntu ontan Andima beste guziak baño gogorrago datorkigu: Eliza eliza danez, ots, Ecclesia ut Ecclesia, ez dala euskeraz ezta Euskalerriaz ere den gutienik ere arduratu argumentu pisuz sendotzen du. Apaizak bakanka ari izan dira, berezko euskal-maitasunak eraginda, Eliza seminario ta inguru mari guzietan, Estatuaren besotik, gure arima, gure izatea, euskera itotzen ari bitartean. Mojatxoak gure izkerari egin dioten kaltea neurtu-eziña omen: oienaren ondoan Egito´ko plagak aize prexkua besterik ez dituzute. Gutun honi egindako erantzunean Labaienek aipatzen dio ez duela hain gogor idatzi behar mojatxo eta batez ere gotzaien aurka, bestela jazarri egingo dutelako. Labaienek aholkuak –Labaien bera ere ez zen gustura gelditu emandako aholkuarekin, eta hurrengo gutunean bat zetozela esan zion- gorabehera, gogor jarraitu zuen Ibinagabeitiak Eliza erakunde gisa kritikatzen. Hauek idatzi zirenetik hirurogei urte ingurura irakurrita, ez gara behar bezala jabetzen kritika horren benetako dimentsioaz. 1952an Elizak sekulako indarra zuen Espainian, eta Hego Euskal Herrian, eta Ipar Euskal Herrian ere, eta sekulako eragina zuen euskaldunen baitan, gutxiz gehienak katoliko zintzoak baitziren. Elizgizonen argitalpenei zegokienez, hona zer zioen Ibinagabeitiak Pariseko Eusko-Deya-n, 1953ko uztailean (361 zk.a): erdal-idazle kaltegin eta ondagarrienak, euskerari buruz, yakiña, eliz-gizonak dituzute ezpai gabe. Bai, eliz-gizonak. Oiek gure euskera beste edonork baino obeto zaindu bear lukete. Ortara beartuta daude Ius-kanonikuaren aginduz eta eskerr-onaren aginduz ere, euskaldunen lepotik, usuenik, bizi diralako. Eta zertan ari zaizkigu elizgizonok? (...) Jesuitak bost edo sei aldizkari ateratzen ditute Euskalerrian; guztiak erderaz. Pantzizkotarrak iru edo lau argitaratzen ditute. Danak erderaz. Alare orritxo bat euskeraz ere argitaratzen dute. Pasionistak aldizkari bi. Biak erderaz. Kaputxinoek beste bi edo iru, irurak erderaz. Beste praile ordenak ere bakoitzak bere aldizkaritxoa argitaratzen du. Oiek ere danak erderaz. Apaizak Parroki-orriak deritzaten aldizkaritxoak ateratzen ditute, bakoitzak bere parrokian. Danak erderaz. Seminarioan aldizkari bat ateratzen dute apaiz-gaiek antolatua. Dana erderaz. Eta gure apaiz izango diranek erdel arloan beren lumak antxen zorrozten ditute. Etorkizun ederra euskerarentzat. Lau obispuek, beren aldizkariak ditute. Oiek ere danak erderaz. Eta orain zer diozu marmar ari zeran orrek? Eliz-gizonak euskeraren fagoretan ari direla? Bai zera ere. Beaiek esaten duten bezala, <<operibus credite non verbis>>. Ez itzak sinistu, egiñak baizik. Eta egi-estatistika au garratza da izan ere. (...) Norbaitek esango du beti ari naizela eliz gizonen aurka. Aurka ez adiskide, alde baizik, euskal bidera biurtu ditezen. Gainera, beste guztiok ixilik zaudete, eta norbaitek esan bear egiak ere. Eta neri tokatzen paper samin ori egitea ere. Bainan datorren txolartean erri gizonetaz izango da nere irratsaioa. Oiek ere ez daude pekatu gabe.
28
Geroztik, Arantzazu´n, beste apez batzuek Etxaniz buru zutela bildu ziran, oraingoz ez dut ondorengo aundirik itxaron. Emengo katigu pean ez da errez bide berririk urratzea. Prakadunak ari gera; ta kaskamotzak, eliz-gizonak oso bildurti. Euzko-Deia iñoiz artzen dut eta beti zait atsegin, orain euskal-orria zure gain dala ager [ez da ondo irakurtzen]. Goraintzi Urkola ta gañerako adiskideai Landaburu barne ikusten badituzu. Nere agurrik beroena Lendakari jaunari. Guziok zerate dedugarri eta ausarki irabazia duzute sorterriaren eskerrona. Biotzez besarkada estu bat [sinadura].
19 Paris´tik 1952´gko Buruilak 8 Labayen´dar Andoni M. yaunari Donostia´n Adiskide min: Lan-maian arkitu dut zure azkeneko gutun ederra. Egun batzu lenago zure txartela ere eskuetaratu zitzaidan, bainan ez nizun erantzun agintzen zenidan eskutitza noiz iritxiko zai nindagokizulako. Beaz, yaso bezin usu, erantzutera yartzen nazaizu. Ez dakit nolatan adirazi ez dizuten Larrañagatarrak “Leoi-kumeak”an ditutela azkenengoz Donibane´n egon ziñanean! Berreun eta berrogeitamar ale (250) bialdu nizkitzun zuk esan bezala, aien etxera Balbino´rekin igaro illabetearen azkenetan. Egia, zuk 100 ale eskatzen zenizkian, bainan nik 250 biali dizkitzut aukera ez galtzearren, beribil aukera alegia. Min ematen dit liburutxo oiek emen usteltzen ikusteak; guk baño protxu aundigoa aterako diote nunbait Euskalerriko gure aurtxoak. Or ba, nai duzuna egingo duzu ale oiekin. Donibane´n, baten batzu, liburu oien atzeti ibiliak dituzu, saldu ta txanpontxoak ere ateratzeko. Ez nuke nai, iñola ere, nik igorritakoez zu besterik balia dedin. Beaz, galdetu ezaiezu lenbailen Larrañagatarrei eta adirazi ere bai nik igorri Leoi-kumetatik bat ere ez iñori emateko, zuri baizik. Pozik irakurri ditut zuk elizaz iaulkian [sic] eskutitzean. Arrazoi bete-betea daukazu, eta Eliza ta euskeraren arteko auzia gogorrean baizik ezin dezakegu erabaki. Eta ori, guk prakadunok, egin bear dugu eliz-gizonak artzai eta besteen esanetara beartuak daudelako. Nik oso lan gogorra idatzi nun, eta bildur nintzan irratitik irakurtzen ere ez zirala ausartuko. Bañon oso-osorik aizetara dute, itz bat ere aldatu gabe. Ori bai, itzaurretxo bat yarri die, nolarebait irratiaren buru-gainera nik erasien erresponsabilidadea erori ez zedin. Bainan, nik ez daukat bildurrik erresponsabilidade guziak burugaineratzeko, eta orregatik nere lana izen-ta abizenez izenpetu nuen. Irakur dezazun or igortzen dizut eskuartean gelditu zaidan aldaki bakarra, irratiko arazodunek makiñaz iarria, beaien itz-aurre komentario txiki ta guzi. Orrela aizetara eman zan bezelaxe irakur al izango duzu. Mirande rena ere bialtzen dizut. Zuk protestanteetzaz iñarrosten duzun puntutxoa, onek ere aipatzen du bere idaz-lanean. Bai, ni ere ortan nago. Eliz zarberritu orren akullua onuragarriena izango litzake gure artzai, apaiz eta lekaide katolikuak euskerara begira ezarteko. Nik ene idazlanean, “Ecclesia ut Ecclesia” ots, Elizak Eliza danez, ezertxo ere ez dula euskeraren onez egin aitortu ez-eze sendotu ere egiten dut. Ez da aski apaiz deslaituen euskel-lana, Elizak bere metoduak, gure Euskalerrian, aldatzen ez ditun bitartean. “Olabide´n aurretiko Itun-Berri itzulariak” lan bete bat idatzi nun euskaltzale aipatuaren omenez atera gogo nuen “Euzko-Gogoaren” zenbaki berezi baterako. Gure artean egin itzulpen guziak aipatzen ditut iru sailean
29
bereziak: “Leizarraga´ren menpekoak”, protestante eta eliz-berri zaleenak: “Napoleon Printzearen baranokoak” oiek ere elizaren magaletik landa argitaratutakoak eta “Haraneder´en ingurukoak”, a.d., katolikuak. Aurren talde bien itzulpen samaldak katolikuen urritasuna nabartzen du, eta nola. Gure Eliz-amari, ori dalata astiñalditxo bat ematen diot lan ortan. Ez dakit noiz argitaratuko duten Olabide´n omenez zenbaki ori: Zaitegi´k beintzat pozik artu zun nere lan baten6. Iragan larunbatean Krutwig, Mirande ta ni bildu giñan nere etxean. Bost ordu atertu gabe ekin genion euskal auziari. Mirande´k ez zun ezagutzen iaun ori ordurarte. Ene iritxi laburrean, Krutwig iaunak akats aundi bat dizu, bere uste eta bulkoekiko itsatsiegia dala. Ez ditu besteen arrazoiak eta lanak bear bezala ikasi ta onartzen. Nik argi ta garbi esan nion, arrokeri geiegirik ez zaigula zilegi euskal idazleei eta biotz zabal bear dugula euskeraz ari diran guziekiko. Bere idazkeraz auxe esan nion. Askoz ere atsegiñago zitzaidala Villasante eta onek Euskaltzaindian azkenekoz erakutsi digun euskal estiloa, bere itz arrotz ta guzi, onartzeko neke aundirik ez nukela. Praille onek euskal sena erakusten du, itzak, kultur-itzak alegia, trebe ta neurriz darabilzki Krutwig´en aldean. Kultur-itzen erakusmiñ geiegi azaltzen dula bere lanetan ere esan nion, pruritu kaltegarria. Nik greko ta zerbait latin besteak beste ezagutu arren bere kultur-itz zenbait ulertzea kosta zitzaidala ere adirazi nion. Gure euskera Axular´i urbilagotik datxikiola ere progatu nion. Ez dezala uste guk ez ditugula berak bezin sakonki gure idazle zaar guziak ezagutzen ditugunik, eta zain-zainetik gañera! Ez dakit nere itzak nola artu ote zituen. Ori bai, onez eta diplomati aundienarekin ialgi nizkion. Mirande ere nerekin bat zebillen. Noiztanka biltzar oriek egingo ditugu eta nere etxea beti zegola zabal adirazi nion euskeraren onerako zerbait egiteko7. Ez naiz Mirande´kin bakarrean mintzatu elkar ikuste onen ondoren Krutwig iaunari zer nola iritxi dion yakiteko. Galdetu bear diot. Nere “Kultur-lan, Buru-lan” irugarren zatia Alderdi´ra eman dut. Eskolaberrikoen takelari buruzkoak dituzu iru lan oriek. Azkenengo ontan zure lanak ere aipatzen ditut, baita Irigaray, Mokoroa eta beste batzuk auzi orren billaldean erasiak. Azkenekoz nere ustekizunak iartzen ditut. Tokirik ez ordea nik nai nituen guziak aipatzeko. Biguñegi ari naiz eskola-berri ortaz, bainan ez nuke iñortxo ere euskeraren arlotik, nere esanekin, astandu nai. Bertzalde, gogoan euki ditut “Alderdi” ren irakurleak ere. Oientzat nere lana tupust-arri izango da, askotxo garbizale porrokatu diralako. Zure “MUGA” atsegiñez irakurri dut Eusko-Jakintzan. Zerbait idatzi dut E.G.rako “Aldizkariak-barna” sailean. An irakurriko dituzu nik zure lan ederraz idatziak. Zu ere langille eta bikainki ari zera euskeraren alde. Benetan pozgarria. Irigaray iaunak Kortabitarte´n itzaldiari iarri sarrera-itzak ere “Boletinean” irakurri ditut. Zentsun aundiz neurtuak eta egokiak. Oiek nere III Kultur-lan Burulan´en zaratzen ditut. Baita Lafitte yaunak E-Jakintzan idatziak ere. Emengo apaizak, Salaberry eta Lafitte yauna barne, ez dute euskera erri-ipuietarako besterik nai. Ondo euskarakonkretua (Le Pédagogue et le Comissaire) bainan bear bearrezkoa ere yakintza mailara 6
Aurreko oin-oharrean aurreratu dugu puntu honekikoa. Era berean, kritika horietan garbi ikusten da erresistentziarako gogo irmoa. Zailtasunak izugarriak euskararen alde egiteko, esku artean dituzten hedabideak oso helmen eskasekoak –Euzkadi-Irratia, Pariseko Euzko-Deya, Gernika, Euzko-Gogoa, Herria, Gure Herria- baina gogo sendoz halere. 7 Ibinagabeitia garai honetan bere goraldian zegoen euskal kulturari zegokionez. Mirande eta Krutwigrekin aurrez aurre elkartzen zen; Zaitegirekin eta Orixerekin gutunez, eta beste hainbatekin. Nahiz Parisen erbesteraturik egon, Donibane Lohizunera bisitak egiten zituen udan, eta eragile aparta zen. 1952an jada euskalgintza ez zen baratze mortua, zailtasun politiko-kulturalek erkindua bai, komunikaziorako oztopo izugarriak bai, baina eragile mordoxka bat ere bai euskaraz idazten, eta Ibinagabeitia horietako abantailatuetako bat.
30
iaso euskera. Emen ez dago besterik, edo zirt edo zart, Euskadi guzirako euskera, erri apalenetik asi eta goimailetaraino, edo erdera soilik. Ez dago bitarterik. Mokoroak ere Salaberrik euskera konkretuari buruz idatzi erdel itz apaiñak pozik iaso ditu bere Villasante´ri erantzunean, poz geiegirekin. Bainan Salaberrik bere pilosopiak erderaz adirazten ditu, eta zerbait goitar adiraz nai duenean ere erderaz ari da. Eta ori gertatuko zaigu, euskera konkretu orrekin, beste kristauoi ere. Yakiña erri euskera konkretua dana. Baita beste izkera guziak ere erriaren aotan, erdera ta prantzesa bera ere bai. Erdel izlariak ez dirala euskal izlariak bezin konkretu? Izlarien erruz, ez izkuntzaren erruz. Itzaldi konkretu bat entzun nun nik Kastilla zarreko errixka baten, mixio egun batean, gure errietan iñoiz ere ez dut entzun ain konkreturik. Esakune bat ondo irarri zitzaidan burmuiñetan “esos mozos que bailan apegados a los pechazos de las mozas...” Konkretuagorik ez Pedagoguak ezta Komisariuak ere. Aita Avila´k (Beato Avila) oaidekariez (barraganaz ari dala) zerriaren kurrinkak ere imitatzen ditu, ikaragarrizko konkretizmuz, bere itzaldi goraipatu aietan. Beaz izkuntza ori berdin, eta gurea guzitarako gaitzen ez dugun bitartean, gal-zorian gabiltz. Eta badakigu nola gure euskera gait[u], erabiliz, idatziz, nekez, lanez ta izerdiz. Azpertua zaitut dagoneko nere atergabeko iario onekin. Bukatzera noa. Ene gorantzi miñenak Irigaray iaunari eta orko beste euskaltzale maiteei. Ziur ziur nago guzion artean zer onik egingo dugun gure izkera errukarriaren onerako. Ene besarkadarik gartsuena. Ene egoitza berria: 7, Commandant Rivière- Paris VIII
20 1952-IX-11 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Kaixio adiskide!: Atzo eldu zitzaidan il onen 8´ngo zure idazki luze-joria. Erantzun labur bat bederik igortzea noakizu. Ondoko egunetan ez bai dut astirik izanen lumarik eskuan artzeko. Datorren igandean, bidean ez ba dugu “ostoporik” Sara´rantz abitzeko asmotan nazu Etxalar´tik barna. Larrañagatarrekin antolatzen naiz “Leoi-kume” liburuñoak alde ontara ekarri arazteko. Eta gero zurituko ditugu txanponen artu-emanak. Berriz ere eskertu bear dizut noiznai eta nolanai agertzen dituzun onginaiagatik. Nik ere orobat erantzun nai nizuke merezi dezun giñoan. AUZIA. Onela izendatuko dut euskerari buruz aintziñatik darabilkiguna. Gaitz txarra eta erabat gaitz zarra...buru-austez betetzen gaituna. E. Irratiaren itaunketa ongi asmatua dago. Iru txostenak irakurri nituen bart arratzean, bañan berritan ausnartu bear ditut. Gaur bakarrik esan nai dizut –nere adiskide maite ori- Donostia´ko Gotzaiari buruz eta monjatzaz dizkiozun iritzi gogorregiak, ene ustean, ez zenitukela argitara bear eta gutxiago zuk izenpetuta. Zure buru-gañera jazarra eta kalte larria ekarri lezaizukete. Minduta gaude eta bearrik, biotza zauri-zauri eginda daukagu bañan ez digu adimena lausotu bear. Ezin diteke auzia ain estu ta larri artu. Lertuko ginake bestela. Lasa zazu beraz barnea!, eta zeorrek al duzuna eginez geroz utzizazu gañerakoak Goikoa´ren esku. Etsipenak zure gogoa itotzea nai ez baduzu. Burruka oietan aspaldikoa nazu eta adiskideari zor zaion zindotasunez egia uste dudana azaltzen dizut. Olakoetan, alegia
31
garrez irazeki ta asmoz urduritxoa nenbillenean nere igesbidea Musika izan oi zan. Bach´en bizpairu kantata´k (147-205...) bare ta paketsu uzten ninduten. Oraindik ere lardaskatzen ditut naiz piano edo arrabitaz. Auziaren alde onari begira zaiogun. Ez naiz Irigarai´ren iritxikoa dionean: “cuando aparezca un escritor de genio etc”. Idazle ori ezik, idazleak ere agertu dira. E. Gogoa´n nagusi zeratenok (1)...eta edozeñen aurrean argi eta garbi aldeztu diteken egi biribilla! Gora biotzak! Prailea etxeratu zaigu eta zai nago noiz etorriko zaidan orko zuen berriak ematera. Bitartean PAKE eta ON (1) Axular txiki utzirik. [sinadura] “Muga´ren bigarren ekitaldia ez dakit noiz argitaratuko duen “E.Y”k. Jendeari Barre ta irri eragitea gura nuke. Agur
21 Paris´tik 1952´gko Urrilak 3 Labayen´dar Andoni J.´ri Donostian Adiskide ona, Zure azkenengo gutuna ez dakit nora aldendu zaidan. Alare gogoan ditut zure esanak an zenerabilzkin gaietatik geiegi saiesteke erantzuteko. Gogorregi niarduela moiatxo [sic] ta Donosti´ko gotzaiaz batez ere? Ez bear bezin gogor nere ustez. Auzi ontan, beste askotan bezala, zuk eta nik eta beste aunitzek, uste berdiñak ditugula deritzat. Bainan, danoi gertatzen zaigu, uste ta bulkoak, naigabez nasiak ditgulako edo, argitan azaltzera ez ausartzea. Ni ausartu naiz ondo ausnartu ta gogartu ondoren. Ez dut lotsarik aitortzeko epitetu zenbait nabarmenegi erabili ditudala, bainan ori ere asmoz ta iakitez egin dut. Aizetara igortzeko idazten ari nintzen, eta aizetarako lanetan beti ere izkera gogorragoa erabili oi dut. Ez dut iñoiz ere pentsatu idaz-lan ori irartzerik, eta irarriko ba´nu gauza aunitz aldatuta gero egingo nuke. Ez dut uste iñork ere ukatu ditzakenik nere esanak. Urruti xamar bizi naiz, bestela gogoz artuko nuke “Eliza eta Euskeraren ondamendia”z edesti sakon bat idazteko ardura. Gaur egunean ikusita daukagu zer nolako ajolakabekeriz iardun elizak euskera ere bizirik zegoen errietan, txiki eta aundietan batik bat. Araba ta Naparroa´ko lurraldetatik euskera aizatzeko zer ez ote zuen Elizak egin? Ba´ditut datu aunitz, nola euskal-erri askotan apaiz erdaldunak yartzen zituten sendotzeko. Bainan ez dira aski nik gogo nuken lan zabal ta sakona antolatzeko. Katoliku naiz, eta katoliku zintzo; ondo dakit nere zintzotasunaren mugak nun koka, alare. Egiak, diran bezala aitortzeko garaian gaude, bestela gure etsai guzien artean izkera ta aberria sekulako ondatuko digute. Arrigarria! Irratiak egin itaunketari erantzun guziak aztertu ditut. Geienak Eliza yartzen dute gure etsai aundienen artean. Ez dute kopetik izan nik bezala gaia azaltzeko, eztare egia osotoro ukatzeko. Euzko Deya´n lan orietaz laburpen bat idatzi du[t]. An ikusiko duzu. Eliza gañera, logika gabe ari da gure artean, Euskalerri bietan, angoan ta emengoan. Erdera ontzat artzen dute, ez ordea erderaren ondorenak. Ontaz ere zerbait idatziko nuke, orainartekoak baño askoz ere gogorragoa. Bainan bego. Sermolari aserrekorraren itxurak artzen ari naizela dirudit. Atzo Zaitegi´ren berriak izan nitun. Igorri omen dit aurtengo bigarren zenbakia eta irugarrena ogei egun barru edo argitaratuko omen du. Idaz-lanak eskatzen dizkit; Krutwig´renak baizik ez omen dauzka, eta bildur da aldizkaria “kulturkeriz”
32
betetzeko. “Gernika” ere yaso dut. Ez dakit zer gertatzen zaion Ixidor´i, bada aspaldi ontan ez dit idatzi ere. Samurtu ote zait? Argitara duen banakorako bi idaz-lan igorri nizkion, bata nerea bestea Mirande´rena. Ez ditu argitara. Oraingo banako au erderaz gainezka dator, olerkitxo batzu ez, beste guzia. Egun bialtzen dizkitzut zuretzako dauzkadan aldizkari ta paper guziak. Onik iritxiko al zaizkizu. Krutwig emen gaindi laketzen ari da. Maiz ikusten dut eta bere euskera bitxian iardunaldi luxezkoak . Yakingo duzu nonbait “requisitoriaz” deitu diotela espetxera dedin. Ez da nunbait yoango. Mitxelena´rik ikus ba´dezazu, ene goraintzi minenak. Aren poemaren bigarren partea noiz ikusiko nago. Ene besarkadarik estuena ar ezazu adiskide. Beti bezala, zure berri atseginen aiduru.
22 Donostia´tik 1952-X-8 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Agur adiskide kutun ori: Ego-aizeaz batera eldu zait il onen 8´go zure eskutitz amultsua. Luzeritzirik nengoen ea ez ote zenidan erantzun bear nere azken idazkian esan nizkitzun txorakeriai. Alegia musika-terapia ta abar, botakoai, zure buru-austeak eta orobat nereak, zerbait arintzearren, Eleiz ama izunak ematen dizkigun kardabaz. Auzi ortan uste berdiñekoak gerana ongi diozu ta berriz ere gai ori iñarrosi bearko dugu tamalez. Ain zuzen orain ere Donostiko “buruxkillaren” gotzaiak burruntzalia sartu du Olazko amabirjinaren ...kunde egunez. Loiola´tik izango dezu naski jai orren berri. Ta bego ortan. E.G. Niregana ez da eldu oraiño. Bañan badakit beste batzuek jaso dutena aurtengo II garren zenbakia. Ez dut aspaldi ez Orixe ta ez Zaitegiren berririk. Eta biek karta zor didate. Atzeman dut galdutzat neukan “Lizardi´tar Xabier´en antzerki zoragarri bat “Ezkondu ezin ziteken mutilla”. Oso da polita ta itzaurre bat ipiñiaz E.G. ra bidali nai nuke argitara dezaten. “Gure Mendi ta oianak”: Izen onekin liburu berri bat argitara du Munita Inozenzio apaiz jatorrak. Zuaitz aldeko gutun mamitsu ta atsegin bat dezu, argazki ederrez apaindua. Onuragarri bai gure sorterriaren ondasunari buruz; eta irakurgaiz ere berebizikoa. Ez dedilla guzia Eliz-itzaldi edo olerti! Bustiña ere gure! Igorriko dizut ieki bat zuk dizkidazunen ordañez. Lengo batean “Arantzazu” aldizkaria bidali nizun. Onuzkero eskuratuko zitzaizulakoan nago. Leoikume. Sarako bestaburu zala-ta joan den illean 15-16-17, antxe igaro nitun bizpairu egun. Donibaneko Larrañagatarrekin mintza nintzan eta esan zidaten jasorik dituztela 25 aleak. Mugaz onuntz ekarri arazteko askotxo ditugu. Alaz guziaz emeki-emeki gureganatzen joan bide gera. Dagoaneko 40 bat etxean ditut ta zabaltzen asia nazu. Ez naiz oroitzen zertan geldi giñan sal-neurri kontuan. Emen amar pezeta baño geiago ezin ordainduko dugu. Gero ekartzen ere txanpon batzuek txautu bearra dago.
33
Nola nai esaidazu otoi zure iritzia ta liburuak ekarri ala pesetak ala frankotan nai ba dezu Mirentxu´k Donibane´tik ordainduko dizkitzu. Liburu ederra da ta obeto dago gure aurren eskuetan Paris´ko bazterrean baño. Eguberri aldia sasoi auta oparitzat emateko. Gernika. Ez dut ikusi azken illabetekua. Irigarai´k Isidor´en eskutitza izana du ta gureganako samur aldia ântzi zaiola dirudi. Ala obe. Zuri ere laister egingo dizu lausengu. Merezi bait duzu. “Zar-berri”. Gure olerkari zaar Arrese Emeteri tolosarra olerki liburutxoa gertutzen ari da izen orretzaz. Datorren illean argitarako da ta pitxi bat geiago izanen dugu. Edergarriak Santos Etxeberria´renak. Ertilari, adiskide au Paris´en dabil egun oietan. Agian (Singer-5º)´n azalduko da ta esan nion zure galdera egiteko. Mitxelena bero dago Poema´ren II. zatia argitaratzeko. Adieraziko diot zuketz goraintzi. Krutwig eta orko beste euskaltzaleai Mirande barne gure agurrik maitetsuena. Besarkada estu batez adiskidetasun betean [sinadura].
23 Paris´tik 1952´gko Azilak 3 Labayen´dar Andoni yaunari Donostian Agur bero bat, adiskide maite. Nereak oro eskuartean izango dituzu noski, aldizkari, gutun eta abar. Egun azkeneko “Alderdi” eta bi Euzko Deya igortzen ditizut; bat Munita yaunari emango al diozu, bere idazti ederraren berri guk ere eman dugula ikus dezan. Mila esker aldez-aurretik. Ikusi dut “Euzko-Gogoa” ere (aurtengo bigarrena). Mibisus eta berriz asi zaizkigu. Euskaltzale Bazkuna´kuok ez daude lakaripean usteltzeko. Alderdi´n irakurriko duzunetik, Jemein (Abandotarra) samurtu zait, bere idazlanetan “Gipuzkera osotuaren eragiña” nabaitzen dalako. Beti dago liskarrerako prest. Datorren zenbakian erantzungo diot artikulutxu batekin: “Elentxearen Opilla”, zirtolari ta zirikalari. Aipatu yaunaren idazlana irakurri ondoren “Gipuzkera osotua” esakuntxoa “euskera osotua”z ordezkatu bear genukela derizkiot, naizta izkelgi oinarria gipuzkera izan. Orrela istillurako iskillu gabe utziko genituke. Ez da errexa, bada yaun ok obo-uztaia ere txorrostuko lukete. Agur adiskide maite. Ez ântzi zure berrien zai nagoanik
24 Paris´tik 1952´gko Azilak 13 Labayen´dar Andoni yaunari Donostia´n Adiskide ona, Erañegun zureak eskuratu nitun, gutuntxoa eta Arrese´ren olerki-idaztia. Biak arrain goseak amuskia baino zailuago irentsi nituen. Mila ta mila esker. Ordainez orain berriki argitara ilki “Les meilleurs pages de Monseigneur Saint-Pier[re]” igortzen dizut. Euzkerazko idazlan ederrik arkituko duzu liburu onen orrialdeetan, aunitz lendik ere
34
ezagunak, bainan atsegin da noiztanka zarrak berritzea. Uste nuen baino ariñago argitara da liburu auxe. Estu xamar ibili dira, eta arpidez dirua bildu dizute. Nik zortzi arpide egin nizkien gure izkerari lagundu nairik8. OLERKI BERRIZTE irakurri ondoren kritikatxo bat idatzi nuen E. Gogoarako, ez nik nai nun bezin aberats-okitua. Aspaldi ontan elkorraldi baten mende nabilkizu eta nere burmuñak, estutu arren, ez dizute orri koxkor zanpatuak baino tanta ugariagorik ixurtzen. Ementxe bialtzen dizut eritxi labur ori olerkari maitearen eskuartera el-arazi dezazun. Goratzarre yoriagorik merezi du Arrese´k, bainan ondo dakizu: txori motelak txinta motela. Irratiz ere irakurriko dute eta gainera datorren E. Deyan ere liburu orren berri laburki emango dut. Ikusten duzu gureak zabaltzera saiatzen naizela eta gogoz gainera. Euskeraren Eguna gain gainean daukagu. Emengo yaia “Euskalzale Biltzarre”koen ardurapean dago. Oraindik ez dute iragarri ere yaun alperrok. Biltzar ortakoei gure euskerak ez die begiko zakarrak baino ardura geiago ematen beintzat, emen Paris´en. Iges ere zozokeri bat antola zuten, eta ni aserre bizitan nengoen. Aurten ere, dakustanez, kirtenkeriren bat egingo dute. Egia diotzut, ni, igesko lako yaia antolatzen ba´dute, ez naiz urbildu ere egingo. Artikulutxu bat gerturik daukat datorren Euzko Deya´rako, bainan ez didate argitaraziko yaun oiekin ez samurtzeko. Zantzai aundi batzu besterik ez dituzu. “ni” besterik gogoan ez daukatenak, labur nikaxio talde lotsagarria. Etorkizun ederra oien eskuetan dagoena! Biar asiko ditugu edo ditute Hotel Lutetian illeroko eusko konperentziak. Yendea poliki urbiltzen da itzaldi oietara. Aipatu biltzarrekoek neri ere dei egin didate itzaldi bat gertu dezadan gogo nuken gai batez. Ez diet oraindik erantzunik eman. Ba´leike zerbait idaztea gure literatura berriaz, bidenabar egi borobil batzu yalgitzeko. Pantzeraz egin bear ordea. Orra koxka ta kexka. Ni ere zu bezala nago, Guatemala´ko berri gabe. Ez dakit zertan ari diran gure adiskideak. Laister bialdu bear ditiot zenbait idazlan Zaitegi´ri, ea zerbait erantzuten duten. Agur adiskide eta sarri artio. Onik izan.
25 Donostia´tik 1952-XI-22 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Agur adiskide zindo ori: Zure il onen 18´gn eskutitzari erantzutean berriz ere esker-emalle natorkizu. Alako esku zabal bait zaitut, beti ari nazu zugandik puskak jasotzen. “Anxuberro” Mgr. S. Pierre apezpiku izan zenaren idazki naroa eskuetan dut eta irakurtzen gogoz ari naiz, euskal lanak batik bat. Idazle jatorra dugu eta oraingo Herria´ren idazleak baiño atsegiñago zait. Krutwig´ek ba du nun jantzi lapurtarrez ontsa egin nahi ba´du. Behar baiño arrunt ta popularregia irudituko gure euskeltzain aristokratikoari. 8
Iparraldeko euskaldunekin bazituen desadostasunak. Andimaren iritzian, Lafitte eta Salaberry eta gainerakoek euskara herri-ipuinetarako bakarrik nahi zuten, ez kultura euskaraz egiteko –eta ez zebilen oso oker, kazetaritzan eta herri-ipuin eta herri-kantetan eta bai, antzerkian ere bai, baina kultur gaietarako frantsesa zerabilten haiek eta ez zioten irizten kultur bideetan euskara lantzeak lehentasunik zuenik-. Haatik, oso garbi dago haiei laguntzeko prest zegoela, Saint-Pierre apezpiku-ohi famatuaren testuez osaturiko liburuarentzat zortzi harpidedun egiteak argiro adierazten duenez.
35
Ez dakizu nolako poza eman diozun gure Arrese Emeterio agure begikoari! Batbatean urte batzuz gaztetu duzu! Zure kritika lan sakon eta zorrotza eman nion eta malkoa dariola irakurri du. Ez omen da gauza bear bezala zuri eskerrona agertzeko ta nere bitartez eskerrikasko biotzez esanez bere adiskidetasun bete-betea opa dizu. Joan dan igandez il onen 16´n entzun nuen lenengoz E. Irratiak edatua. Ain zuzen garbi entzuten da aspaldi ontan. Oso zeatz iritzi duzu Arreseren olermena; euskerari egotzi dion poesi-indarra ta natura´ren maitale panteista kutsua duala esanez begiz ondo jo ta zuzen neurtu duzula ezaugarri dira, oarpen egiazkoak. Euskeraren eguna dala ta errez da zure asarrea ulertzea. Guziok ez izan zure biotz-garra, otzil, epeltzio asko, geiegi ditugu gure artean. Ez du balio odol txarrik egitea! Ekin alik eta bizkorren al duguna ta beude nagialperrok! Egun auetan Zaitegi´ren karta izan dut. Au bai langille! “Bidalien egipenak” emen argitaratu nai ditu ta laister bidaliko omen dit gai-osoa zearr txukun eta orraztua, nik irarkolara eraman dezadan. Orixe´ren itzaurrea. Idazle ezik diru-banatzalle azkarra. Dirua sortzen ba daki ez dagon lekutik ere! Olako asko bagenitu! Onekin batera Arantzazu, Anaitasuna ta beste Mixio-orria doakitzu. Oiek dira euskeraz il ontako paper bakarrak. Datorren illean Etxaniz´en Izeko aberatsa ta beste antzerki bat salgai jarriko dira, biak euskerazkoak. Agertu ala igorriko dizkitzut eta euskel egutegia 1954 elkarrekin. Nere antzerkitxo MUGA urrengo banakoan “Eusko Yakintza” aldizkariak argitaratzen asmatuko duela uste dut. Separata-n 200 ieki gertutzeko agindua daukat, gure antzerkizaleen artean zabaldu al izateko. Datorren urtean J[ainkoa]. L[agun], argitaratu nai nuke Elizanburu tzaz egiña dudan “bizitza ta olerkiak”. “Gure Herria” aldizkaria izango litzake orretarako egokiena, gero liburutxo bat gertutzeko. Beste nere komeri bat “Joskina”neskatxentzat bakarra, baditeke ere nunbait argitaraztea. Leoikumea zer prezioan saldu bear dan ez didazu esan ta emen 10 pesetan ematen ari naiz. Agur Andima. Egun Sta. Zezili dugu ta musikazaleok nola edo ala jaitu bear. Uzten zaitu beraz. Urrenartian [sinadura].
26 Paris´en 1952´gko Abenduak 2 Labayen´dar Andoni M. Jaunari Donostia´n Adiskide maite, Ez nuen uste ainbesteko pozik emango zionik Arrese jaunari nere iritzi labureskaxak: ori baño kritika oberik merezi zuen olerkari aundiak. Azkenengo E.D´an ere “Olerki Berrizte”ren zeapentxoa argitaratu dut. Bi ale igortzen dizkizut, bata zuretzako bestea Arreserentzako. Bidenabar nere esker-ona agertuko al diozu gure olerkarien aitonari. Eztitan irakurri ditut zuk biali dizkidazun eliz-orriak batez ere “Udaberriko ziza” deritzan idazlan ederra. Ba´dira oraindio gure artean idazle azkarrak. Izagirren idazkerak darion argitasun ta pizkortasuna aundiak dira izan ere. Ez da gaurkoa idazle ori, bere artikulutik ageri danez, bainan nik ez nuen ezagutzen gaurdaño. Amaikatxo idazle izkutuan ariko dira or nunbait, beren lanak nun argitara ez dakitelako. Izkutuko
36
idazle ok eguneratzeko, bear bearrekoa litzake len bait len idazle batzar aundi bat egitea. Etxaniz jaunaren asmoa berebizikoa derizkiot. Nik ere nolarebait zirikatu eta aizeman nai izan diot asmo orri, eta idazlantxo bat argitara nuen batzar orren premiña nabarmenduz. Tauer´ek ere (oraindik pizkor dago Praga´ko naspilketak gorabera) ontzat artzen du eta idazlantxo txiki bat igorri dit E.D.´an argitara dezadan, euskal idazleak Arantzazu´n batzar aundi bat egin dezaten adoretuz. Egingarri ote? Aspaldi ontan ez dakit bat ere Etxaniz´en asmoen inguruan. Jakin gogo nuke zerbait ortaz gure izparringian idazteko. Krutwig emen dabilkigu euskal aldizkari berri bat egin naiez. Or ari da irarkolaz irarkola prezioak jakiteko. Ez dakit ezer iritxiko ote duen emen irarlanak oso gareztiak bai dira. Mirande ere pizkat malgutu dizu bere eskola berrira. Nerekin ez du ezer burutuko, inguruka ari ba´zait ere. Alare ez diot oztoporik ezarriko bere lanak aurrera eraman ditzan. Euskeraren onez dabillan bitartean, bebil eta guk ezin duguna berak iritxiko al du. Orain berriki “Euskerazko Pronomina Ofizialak” deritzan lantxo bat irakurtzeko eman zidan. Ez dut nere bizi guztian euskera gogor eta zailagorik irakurri. Maiz pentsa pentsari jartzen naiz: onek irakurri ote du Axular eta nik ez? Edota ni ote nabil bide okerretik eta mutiko au ez? Laphurkera berri orrek euskal-iturri guziak agortzen dizkidala dirudit nere baitan. Auxe inka! Euskera gaizkatu nai eta ez jakin nola! Zaitegi´ren berriak izan nitun. Oso alper ari omen zaizkio irarkolakoak eta Mexiko´n irarri nai luke Euzko-Gogoa. Ez al du “Ogoñope”ren eskuartean egingo ori utziko. Galduak gindezke. Eneida euskeratzeko ere esaten dit. Ezetz erantzun diot ez noala maipean gordeta eukitzeko lanik egitera; aski orainartekoak ere. Azkeneko kritikak ere igorri nizkion engoitik argitaratuko diran liburu eta aldizkarietaz beste bat arki dezala esanaz. Beti txalo joka, mindu ere egin zaizkit eskuak. “Leoi-Kumea”kin nai zenukena egin dezakezu. Geiago nai ba dituzu eskatu, eta betiko tokira igorriko dizkitzut. Emen usteltzea baño or zabaltzea beti ere etekintsuago izango euskerarentzat. Nere agurrik oberenak onar itzatzu adiskide
27 Tolosa´tik 1952-XII-7 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Paris´era Ene adiskide maitea: Garaiz jaso nituen Urrilla´ren 21´gn zure eskutitza ta aldizkariak; eta atzo eskura ditut il onen 3´go zure idazki ta izparringiak. E.G. batzu Munita jaunari bereala igorriko diot eta pozik geldituko da. Gure mendi ta oianak liburuarengatik egin diogun aipamenagatik. Arras gogoz irakurtzen ditut zure berri atsegiñak. Ez badizut lenago erantzun lanpeturik ibili naizelako izan da. Egun bidaltzen dizut “Olerki Berrizte” (ez Zaar-Berri) Emeterio Arrese´ren gutun berria. Urrengo batean Arantzazu ta beste euskal paper batzuk joango zaizkitzu. E.G. aurtengo bigarrena ere eldu zait azkenik, eta damurik, nibisus´tar larregi arki dut bertan. Zer nai duzu? Egosgogorrak izaki abandotarra ta abar. Eztabaidarik gabe “zirtolari” gisa esatea obe. Noizbait idazlari onenak bestela ari dirala ikusiaz amore emango al dute.
37
Orixe´ren eta Zaitegi´ren berrien zai nago. Ez dut astirik beste gure asmoetzaz jarduteko baiña laster J.l. [Jainkoa lagun] luzaroago ariko natzaizu. Ez al dezu Eguberri aldera lapurdiratzeko asmorik? Oraintxe-orain iritxi dut “pasaportea” ta oztoporik gabe joan naiteke inguru aietara. Beti zure [sinadura].
28 1952-XII-20 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Ene begiko ori: Zure azkenekoa il onen 2´goa alegia garaiz jaso nuen eta E.D.ren bi iekiak ere eskura nituen. Bata Arrese jaunari eman nion zuk esan arauera eta biek ere zabalduko dira emengo irakur-gose adiskideen artean. Eguberri esku-erakutsitzat bi egutegi bidaltzen dizkitzut 1953-ko karmeldarrak eta pantziskotarrak ateratzen dituztenak. Au eta ura aritzen gera eta arrazoi aundiz gañera zenbait eliz-agintari ta praile ta monjen aurka, bañan gerta oi zaigu ordea Erlijiño babesean bakarrik euskal landareak lora-giroa arkitzen dutela. Gañerantzean ezer gutxi zoritxarrez. Ez dakit idazle geiegi ote dauden bazterretan edota beti batzuek ote gabiltzan. “Ziza”tzaz irakurri dezun lantxoa neronek egiña dizut. Mutiloa´ko R. Izagirre botikario zarrak erderaz eman zizkidan zernola ta xehetasun batzuek bilduaz tajutua. Idazle batzarra oraingoz eziñezkoa isilka ez ba´da. Joan dan udan Etxaniz sutsu ta urduria leia zan gizarajoa Arantzazu´n bil gintezen bañan poto egin genuen. Egun aietan ain zuzen amerikar izparkari batek New York´eko Time astekarian gure auzia aizatu zuen eta damurik gure kaltean izan zan. Prantziskotarrak estu artuak ditute ta bildurturik daude. Beraz ez dut uste orko paperetan zerbait esatea dagokizunik obe bearrez! Noiz arte onela? Len aitatu nizun giñoan Leio-kume liburutxotik 40 bat ieki besterik ez ditugu gureganatu. Joan dan iraillean Mirentxoak [sic] batzuek ekarri zizkidan eta beste ale batzuk neronek. Emengo euskal ikastolan zabaldu ditugu Zipitria´ren bitartez eta amar peseta bakoitzaren gatik eskura ditut. Au dala ta arren esaidazu 400 laurleku oriek nora bidaltzea nai duzun. Beste sail bat urtean azkenerako ekarri al izango duzulakoan nago. Eldu den asteartean Donibanera joateko asmoetan nabil. Elkarrengandik ain urrun bizi ez ba giña egiten al genuke itz aspertu gaitza bat. Ezin bestean lerro auen bidez Eguberri zoriontsuak opa dizkitzut eta ainbat ondasun 1953´go urterako. Bejoandigula bada eta orko adiskide euskaltzaleai, Krutwig jauna barne, goraintzi Besarkada estu batez [sinadura].
29 Paris´tik 1952´gko Abenduak 29 Labayen´dar Andoni J´ri Donostia´n Adiskide andi, Bi itz, ene eskerronik beroenak zuri agertzeko. Emen ditut igorri zenizkidan egutegi eta beste guziak ere. Pozik irakurri ditut, nere gogoa iñola ere ez bait da euskal-
38
bazkaz asetzen. Bidenabar, ene Gabon agurrik gartsuena –atzeratu xamarrak- igortzen dizkizut eta Urte Berrirako orotariko ondasunik zabalenak opa dizkizut. Gure euskal ametsak egi biurtuko al dira gain-gainean daukagun urte berri ortan. Jaunari ala dakiola! Zaitegi´ren berriak izan ditut. Beste erasoaldi bat egiten dit, Guatemala´n bere ondoan bear nauela-ta. Propozio [sic] biziki onargarria egiten dit eta emen naukazu nora jo ez dakidala. Ikastetxea zabalagotu bear dizu aurten, eta ortarako bi etxe geiago artu ditu akuran, beraz iru etxe ditu. Ikasle samalda aundia ere bai, beraz irakasleak bear. Bera, bestalde, oso ondo omen dago, -indiano bat eginda- auto eder bat beretzako eta kamioneta oietako mutilak eramateko. Etorkizun opagarriena omen dauka begien bixtan. Gainera, berak dionetik, ni ara joango ba´nintza, indar berriak emango omen genizkio Euzko-Gogoari. Orra ni emen, itsasoan batelak bezala orekan. Min ematen dit emendik urrundu bearrak. Zure iritzia pozik artuko nuke ontaz ere. Joan den igandez emengo euskal zaleak alkartu giñan gure gora-berak aztartzeko. An zen Krutwig jauna ere. Zuen aipamena izan genduen eta zure agurra ere eman nien. Pozik jaso zuten guziak, eta nere bitartez esker-ona agertzen dizue. Guziz lanpeturik naukazu mementu ontan E.D. irar-borroiak zuzentzen. Beaz ezin nindeke geiago luza. Ene besarkadarik sendoena ar ezazu adiskide maite orrek.
30 Paris´tik 1953´gko Urtarrilak 11 Labayen´dar Andoni J´ri Donostia´n Adiskide on, Emen dut zure erregen-ondorengo gutuna. Arriturik nago nere liburutxoari buruz diozunarekin. Ez dirala oraindik Donibanera iritxi? Bai orixe, zure eun aleak an daude iragan lotazilaren ogeigarrena ezkero (dépuis le 20 Decembre), eta ori ederki daki Durañona´k (Larrañagaren suiak) nere adiskide batek garaiz adirazi ziolako, zuretzako zirala geituz. Liburuok nere adiskide baten berezibillean igorri nituen: eun zuretzako, eun Iruñarako eta berrogei beste donostiar batentzako. Epalza´ren etxean daude Larrañagatarrak noiz jasoko zai. Eta jaso ez ba ditute ez da ez zekitelako izan, garaiz Durañona´ri esan zitzaiolako...Beaz adiskide, an daukazu nai dituzunerako. Postak ontan ez errurik, den mendren. Etxaniz´ek idatzi zidan sekulako gutuna Orixe´k egin zizula, oraingo euskal idazle likitsak gogorki astinduz, aien artean ni, garbietan garbiena. Sentzua eta burua ere galdu omen ditugu. Naiz ta Orixen donarioak ukatu ez, iñoiz aukerarik izatekotan, nere “maita-bidea” argitara emango dut. Ez al da liburu ori beste izkera guztietan ere agertu? Eta ez dut uste iñungo izkerarik orregatik urritu edo gerendu danik...Gure elertia sasi ta elorriz esi bear ote dugu? Sasi ta elorrien ondorena ederki dakizu, zera aien artean ezin ditekela bestelako landarerik erne. Eta ez daukagu euskal soroan iñolako landarerik erne. Eta ez daukagu euskal soroan iñolako landarerik itotzeko eskubiderik...Mitxelenari eman diote E.G.´ko saria. Ez ditut olerkiok ezagutzen, Etxaniz´enak ordea bai...Eta ez dut uste prailearenak apaizarenak bañon obeagoak diranik. Nik beintzat, iñolako kezka gabe Etxaniz´i eman nio[n] saria, bai orixe. Aski ontaz. Parisko egunak geroago ta mugatzenago ari zaizkit. Orain esan nezake igarle ark bezala “adhuc quadraginta dies et...nereak egin du. Ba dut pena sakon bat. Nere amari
39
ez nion erregen eguneraño idatzi nere joatearen berri emateko. Jaietan ez nion biotzik samindu nai izan...An ere emen bezin langille jarraituko dut gure arloan. E.G. jaso nai nuke, bañan ortarako zuen asmoak ere jakin nituke gure aldizkariari buruz. Esaidazue zer nolakoa ikusi nai zenuketen gure aldizkari bakar au. Aurrenik zabalkunde aundi bat egingo dut munduan barreiaturik arkitzen diren euskaldunen artean. Lotsagarria da ain arpide gutsi [sic] izatea: Ene goraintziak miriku adiskidiari. Izan ondo eta beste bat arte.
31 Donostia tik 1953-I-15 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Kaixo adiskide! Urteari asiera ona eman al diozu bada? Hori da biotz-biotzez opa dizudana. Emen ere osasuna ba´dugu bederen ta bizitzaren zama eroan al izateko au zaigu bearrezko. Jainkoak bere ortan iraun arazi gaitzala! Zaitegi on onak egiten dizun propozizioa benetan onargarri duzu bañan ez natzaizu ausartzen nere aolkurik ematera. Biotz-min aundia izan oi dut gure aberkideak erruz Ameriketa´ra doazela ikusiaz. Zer ez dut nabaituko nere barrnean zu bezalako adiskide mami bat –anai kutuna- itsasoz bestaldera joan ez joan dagoala jakiñan? Bakoitzak bere etorkizunari begira bear dio ta ezpairik gabe ogibide ta ondasunari buruz Zaitegi´ren ondoan Paris´en bañan obeto zeundeke. Euskaltzale sutsu ez ezen diru-artuemanetako gizon trebe ta “pulamentu sendoduna dirudi ta aren babesean naski lan ederra egin zenezake ta orobat onuragarria zure sakelarentzat. Au ere jori bearra dago bigarko egunerako. Bizi bear bait-da! Gure auzia, zoritxarrez, lur jota dago ta ez dut ikusten argitasunik iñundik. Gure zuzendari gizarajoak badute esku-bete lan. Eta okerrena dantza egin bear dala azken arte. Noiz izango ote? Orra bada garbi aitortu nere biotzaren naigabe ta nere adimenaren kezka ta zalantza larriak. “Goi Atsak lagun zaitzala dagokizun erabakia artzen. Ene otoizñoa ere zure alde joango zaio. Aldizkariak jaso nituen eta auek ematen digute poz pizka bat. Besarkada estu batez [sinadura].
32 Paris´tik 1953´gko Ilbeltzak 23 Labayen´dar Andoni J´ri Donostia´n Adiskide maite, Igorri nizun HAMLET eta zure gutuna bidean gurutzatu dira. Dagoneko artuko zenuen nere igorpena nik zure [sic] artu dudan bezala. Ezin diteke uka, Lan aundia danik Ametzaga´k egin digun itzulpena. Euzko-Deyara´ko kritika luxexka bat idatzi dut, eta gaindegietara jasotzen dut gure itzultzalea. Alare erreparotxo bat yartzen diot, al izan dudan azukre geienez estalita: “Ba´ditu utsuneak, alegia, bainan itzulariak euskal-sena geituko zaion neurriz beteko ere ditu utsuneok”, gutxi-gorabera. Izan ere euskeldunberri bati ezin dezaiokegu sen beterik eska. Ortxe dago, ene gardiz, itzulpen onen
40
makal-aldea, ots, euskal-sen-palta (ez sin palta). Biali nizun iekia Paris´erat etorri zaigun lenengoa duzu. On litzate itzulpen ortaz “Boletin”erako idatziko ba´zenduke. Irakurgai lizunen inguruan berariz E.D´an eraiki dudan eztabaidak bere ondorenak ekarri ditu. Gutun batzu artu ditut, zenbait aphezenak, geienak gaitziturik. Bainan Lafitte´k sekulako artikulu bat idatzi du HERRIAN gure aldizkarian agertu uztekizunen aurka. Mozkortzat joten gaitu (ni plus ni moins). Oraiko alean erantzuten diot, erdi-lapurdieraz, artikulotxo labur batean. Irakurriko duzu. Nere asmoa euskeraren gana zenbait euskaldunen begiak itzultzea izan da, eta iritxi dut. Alderdi ortatik pozik naukazu, bada argi ta garbi ikusi dut askok eta askok gure erriari begiratu ere ez ziotela egiten. Argi dago: eztena erabili bear gure bei lokartua iratzartzeko. Nere etxean izan dut Goenaga Aita Erromarako bidez etorrita. Itz ederrik egin dugu gure auzi eta buruausteen inguruan. Aren Lagundikoak euskaltasuna itotzeko lerrenak egiten ari dirala argi ta garbi ikusi dut. Esan dizkiot, adiskide maite oni, nereak eta bost, berak ezpaitu bat ere errurik euren artean gertatuez. Krutwig Alemaniara yoan zaigu bi ilabeterako edo. Ondoren Persiara omen dijoa. Alare gartsuki yarraituko dio bere euskal-lanari. ELGAR´en “Naparroako Armak” deritzan idazlan bat argitaratu diote. Bialduko dizut ikus dezazun. Antxen ageri da gizon onen mitologi eta indi-yakintzaz beteriko burua. PEN biltzarreko idazkaritza bere eskuetan uztekotan nengoan, bainan aldendu zaigun ezkero, ez dakit nori emango diodan egiteko ori. Emen iñork ere ez du orrelakorik nahi... Ez dut bat ere Guatemala´ko berririk. Gure adiskidearen zai nago erabakiak artzeko. Ah! Noni-Manitzaz gure aldizkarian idatzi nuena yesulagun euskaldunak irakurri omen dute eta gainera zer esan ugari izan omen ditute. Muxika´k gorantziak igorri dizkit, bainan ez omen dago bat ere pozik nik erasiekin. Ar itzazu adiskide, ene agurrik lastanenak.
33 Paris´tik 1953´gko Urtarrilak 25 Labayen´dar Andoni J´ri Donostia´n Agur adiskide, Artu nituen zure eskutitz bikaina eta Oyenart-Detchepare´n liburuak ere. Milesker. Esaidazu, orregatio, zenbat kosta zaizkitzun aipatu bi liburuok, ordain diezazudan len-bait-len. Endaiarat urbilduko naiz ene amari agur egiteko, Guatemalara baino lehen. Bainan ene urbillera tximistaren dirdaia bezin lasterra izango da: goizean el arratsean berriz ere Pariserat itzultzeko. Alde oroz arturik nago emen. Ene irtera otsailaren 17´an izanen da (en principe) eta oraindik ez dakit noiz urreratuko naizen mugara. Dena den, garaiz adieraziko dizut, nere amaren berriak artuko ditudanean. Iragan larunbatez aur-liburu zoragarriak ikustera ioan nintzen. Emengo aurrek ba dute gauz ederrik. Gureentzako ere errez asko antola ditzeke orrelako liburuak, nok erosteko ordea? Bi edo iru zuek ipini zenezakete aski errex or bertan. Ba ziran iru edo lau Descle de Bruwer´ek argitaratuak, irudi zoragarriz apainduak. Ain zuzen, Descle de Bruwer orren ordezkaria Bilbao´n, nere adiskide aundi bat da. Nik uste Gojeascoecheak aipatu liburuak euskeraz argitaratzeko baimena iritxiko lukela. Ez ote naiz amets erotan ari? Euzko Gogoa´rik ez dut nik ere ikusi aspaldi ontan. Zaitegi´k irarkolan bi zenbaki zeuzkala esan zidan. bañan ez dira ageri aleok. Noizbait ere agertuko dira noski.
41
Laster idatziko dizut nere muga-urbillera iragartzeko. Anartean ene goraintzi atsegiñenak ar itzazu
34 Donostia 1953-I-28 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Kaixo Andima! Oraintxe zure eskutitz eta gutunak zintzo-zintzo jasotzen oitu naiz eta utsune aundia nabaituko dut inoiz gabe uzten ba´nazu. Hamlet eskuetan dut eta lorietan irakurtzen ari natzaizu. Egi-egitan ez nuen uste izanen Ametzaga´k euskerapenik ain ongi ta zeatz egin zezakenik. Orixe´ren “eskola” agiri du ta txaloak merezi ditu euskeldun berri izanik korapillo geienak ta Hamlet bete-betean bait dago tajuz erabaki ditualako. Asko ikasi du ta zerbait makur arkitzen ba´diogu mail goitarrai eusten dio geienean eta dedugarri da egin duen lana. Erakusbide ederra Krutwig eta gañerakoentzat. Bejoaindiola Ametzaga´ri! Boletin de A. del Pais erako kritikatxo bat idatziko dut zuk diozun bezela. Lizunkeriari buruz E.D darabiltzuen auzia ez dedilla gaiztotu beintzat! P.L.latza da arras, “Orixe” ezezik “Basurde” hura ere! eta aginkadak jaurtitzen dakina. Emen argitara berria dugu BIZI liburu prantzeraz Arami´k “Vivre” izenaz egindako gutunaren euskerapena. Txomin[?] Irigoyen Zumarraga´ko erretoreak itzuli dula esan didate. ¿Nai al zenuke irakurri? Igorriko dizut. Orixe´n berri onak izan ditut eta oraingoz Salvador´en gelditzen dala dio...Belloc alderantz ea abitua bait zen. Ni ere Zaitegi´ren zai nago “Bidalien Egipenak” nola argitaratu erabakitzeko. Azkenerako berri on bat: Aurten J.L. “GERO” birrargitaratzen asiko gerana alik eta txukunena oraingo Euskaltzaindiaren idazkeraz eta Lekuona´ren oar ta guzi. Urrena zer-nola geiago emango dizkitzut. Agur [sinadura]
35 Paris´tik 1953´gko Otsailak 16 Labayen´dar Andoni M. Iaunari Donostia´n Adiskide on, Garaia zan, dagoneko, zure gutunari erantzuteko. Guztiz lanpetua ibili naiz egun auetan eta ezin izan dizut iñondik iñora ere lanarterik ar. Lan-odeiak zerbait suntsitu diran ezkero, zurekin iardunaldi bat egitera natorkizu. Beti bezela ari gera, io ta ke euskeraren alde. Oraingo ontan, Mirande´tar Ion bere olerki bilduma orrazten ari zaigu irarkolara igortzeko. Mutil au ere Lapurtar Klasikura ioan zaigu, eta izkera ortaz bere olerkiak apaintzen diardu. Ala ere, Miranden izkera berriak gurearen eite eta eragite aundiago du Krutwig´ena baino. Maizuak baino askoz ere obekiago idazten [du] lapurtar klasikoz. Poema berriok oso ederrak dira guziak euskerari begiratuki, filosofiz eta sinismenez bitxiegi izan arren. Onik egingo dio euskerari zenbait lokartu suspertuko dituelako.
42
L.K.aren auzia gordin dabil gure artean. Ni ere eskola berri ortara erakar nai naute, bainan ez dute iritxiko, oraingoz beintzat. Azkeneko “Gernika”n nere bulkoak azaldu ditut gai orren baranoan, erabeki bada ere. Ikusi dudanez, Bilbaon ere irakurri dute lantxo ori. Nere amak beintzat irakurri du eta ara zer dion: “Gernika izparringian irakurri dodaz zure lerro edo “Kultur”. Lore´ri emon eutson adiskide batek, eta beste bat be bialduko ei daust. Niretzako sakonegiak dira irakurgaijok, baña atsegiñez irakurri eta ainbat barri jakin dot. Neuk uste neban bezela: Giputx ezta?” Irripartxo ere egin dut nere ama “Kultur-bidean” sartuta ikusirik. Irurogeitamalau urteko atsotxua bizkorra da nere ama bere idazkeratik ikus dezakezunez. Ez diot itzik ere aldatu. Gure erritarrak ezin dezaketela bear bezala euskera idazteko erabili esango dute gero. Nere amatxuk beintzat, ondo ederto erabilten dau bere eskutitzetan. Eta eskutitz arloan gabiltzan ezkero, atzo ain zuzen Zaitegi´rena artu nuen. Ara zer dion: “Bidalien Egiñak” erenegun igorri nion Labaien´i, New-York´eraño egalontziz ta andik Donostira itxasoz: amabost egun barru yasoko ditu, baldinbait ere”. Bear bada, eskuartean izango dituzu. Urrengo au ere ba´diost: “Bearrik Bergili euskeratzera yarri zera. Obidi´rena baino lan bikañagoa duzu, askozaz ere. “Maita-bidea” Orixe´ri aipatu nion: ez zitzaion erabat atsegin izan; zeu zeralako ez omen zaitu. Beldur da oraingo euskal idazleak dirala-ta, euskeldunen zintzotasuna alperrik galduko ote dutenedo.” Ez naiz bat ere arritzen Orixe´k esan duenarekin. Bainan, nere ustez, gure elertia xuxpertu bearrean arkitzen gera eta gai berrietan ere saiatu bear gera. Orainarte elizgaiak ez du almenik izan gure iakintsuen artean eta are gutxiago gazteen artean. Gainera Eliza gero ta astantzenago ari zaigu euskerarengandik, ori iñork uka ez dezaken egia da. Euskeraz ere gai gogor ta ausartak derabilzkitela ikusten ba´du, Eliza ere zentzatuko da eta euskal-bidera etorriko. Emen ez dago besterik. “Bizi” irakurri nuen eta kritika bat ere idatzi nuen liburu ortaz. Atsegin izan zitzaidan. Zuretzako ba´ditut zenbait aldizkari eta paper. Gaur bertan igorriko dizkitzut. Aspaldi ontan ez dut artu ez “Egan” ez “Boletin”ik. Mututu egin ote dira? Pozik iakin dut “Axular” berriz ere argitaratuko duzutela or. Ez al duzute itzik aldatuko aurreneko edizionean [sic] oinarritzat arturik. Agur adiskide. Zure berrien zoriona lenbailen izango al dut.
36 Donostia 1953-II-24 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Ain gogoko zaizkit zure jardunaldiak, noiz jasoko ote ditudan zai egoten natzaizula. Eta ni ez ezik beste adiskide batzuk ere maiz galdezka datozkit Andima´ren berririk ba´dudanentz. Eskura dut bada il onen 16´go zure eskutitza eta ondoren E.D., ???, Ald. eta Ger.. aldizkariak. Au poza gurea! Oso urri bait gabiltza zabalkunde paperez eta guzien irakur-gosea aundia. Zerbait jakin gura emengo aize zital itotzallea arintzeko; argi izpi batzuk gure illundian. Eskerrikasko beraz eta otoi jarrai igortzen or biltzen dituzun orri suspergarriak. Nere iritzia K. auziari buruz ba dakizu eta damu zait Mirande bezelako euskalari bikaña arengana larregi makurtzea. Nola nai egin dezala lan, beti da obeki alper egotea baño.
43
Zuk Gernika´n Kultur Bidean azaldurikoekin aburu batez nagozu. Eta arraoiz eskatzen diguzu giputzoi det-dut eta beste zerbaitetan amore eman dezagun. Niketz orrela eginen dudala agintzen dauzut. Ez nekien Euskaltzaindi´k erabaki ori artua zuanik. Au dala-ta leen ere aitatu nizun –aste bat- Akademia´ren Index edo Arkibidea gertutzen ari giñala ta laister argitara nai genuke. Era bat Euskera aldizkariaren jarraipena izango litzake gure asmuak ez ba du “purrut” egiten. Zure ama maitearen itz samurrak benetan unkigarri izan zaizkit. Onelako andre ta emakume asko ba genitu! Anitz urtez bizi dedila bada zure amatxo! Zaitegi´ren gutuna ere eldu zait neri. “Bidalien Eginak” ez dira ordea berealakoan iritxiko bañan etorri ala aleginduko naiz alik eta txukunen argitaratzen baimenak eta abar lorturik. Ez da errez asmatzen gure euskerarentzat zer liteken onurakorrena. Klasikoak euskeratzea baino ez ote litzake obe eleberri, novela, mota guzikoak eta beste orainaldiko lanak idaztea? Bakoitzak jarrai dezala derizkion bidetik. Axular´en “Gero itzik aldatzeke lenengo edizioneari jarraituz berargitaratzeko asmoak ditugu. Bear aña oarkizun ordea ezarriko dira be-aldean. Ortografiz Euskaltzaindi ren idazkera artuko dugu. Zalantzan gaude erre kakoduna ´r ala bi errez eman, eta H batzuek ere jorratu bearra dula derizkiot. Zer deritzaizu? Boletin de A. de P. eta Egan oso atzeratuak irtetzen dira. Atzo arte ez dituzte banatu 1952 azken zenbakiak. Eta gaur bertan bidaltzen dizkitzut korreoz Paris´era. Aurrekoak ez ba dituzu eskuratu asko duzu esatea ta berriz igorriko nizkitzuke. Elizaz diozuna damurik egia da. Batik bat agintari ta ugaz-artzai zenbaiten griñaz. Barruti ortan dugu ordea babes eta bazka iraunkorrena eta nola urrutiratu amildegiruntz? Ardi galduak giñake...Dilema gaitza gurea. Genozidio ortan Erroma ez da errugabe ere! Estatuarekin batera eskuak zikinduak ditu. Nora jo zuzentzaren billa? Gere baitan arki bear indarrak! Korapillo gogorra Hamlet´ek ez zituen azkatu zaillagoak. Orixe´k hamaka´n etzinda dagonean ez du orrelako kezkik. JAN eta LAN gogotik eta Jainkoa guzion gañetik. Agur bada Andima geitxo luzatu ote naizen eta amaitzera noa esamesak agortu zaizkit-eta. Besarkada estu batez [sinadura] P.S. Orain arte ekarritako 50 Leoi-kume saldu ditut eskoletarako amarna pezetan. Zuk esan 500 laurlekoak nora bidaltzea nai duzun. Ganeantzekoak Endaian daude orain. ? ekarri leiako gera.
37 Paris´tik 1953´gko. Jorrailak 16 Labayen´dar Andoni j.´ri Donostia´n Adiskide maite, Luzeegia izan da gure elkarren arteko jardunaren eten-aldia. Kexkatuta ere ba´nengoan. Bainan, aspaldi ontan eri izan naiz, oe-xuloan bearturik. Ez dakit andik igorri nizkizun letratxoak yaso ote dituzun. Orain, Yaunari eskerrak, onik, edo beintzat sendabidean sarturik arkitzen naiz. Eri-aldi onek ene asmo ta la[n] guztiak naspildu dizkit. Ez dakit naspilketa ori nola garbituko dudan ene zorrak ere ateratzeko.
44
Ala ere ez nai[z] lastai goxoan etzanda egon. Nere euskal ikasbidea bukatu dut, “English Through Pictures” en ariora antolatua. Egun argitaltzalleari igorri diot. Uztailerako argitaratuta egongo da nik uste. Ene Venezuela´ko adiskide batek lan ori egiteko eskatu zidan euskerarentzat onurakor ditekelakoan. Or ikusiko dugu zer ondoren dakarren ikasbide orrek. Alik euskera errexena darabilt, gipuzkera osotua, yakiña. Seireun itzen inguruan eraikia da ikasbide ori, esakun bakoitza irudiz argitua. Azkenaldian itzen zerrenda dakarr. Ikusiko duzu eta esango didazu zer derizkiozun. Engoitik aitortzen uts aunitz ixuri zaizkidala. Arrapaladan egin dut, ene adiskidea iraduz zegoalako. Iru milla ale argitaratuko ditugu, euskotar gazteen artean banatzeko, duban. Ia irureun orrialdeko liburuxka izango da “pocket books”en neurrikoa. Zenbait gazte, liburuxka one[n] bidez, euskerari atxikiko al zaizkio! Ez nuke besterik nai. Zaitegi´kin ere zorretan nago. Aspaldion ez diot idatzi ere. Azken E.G´a eskuetara zitzaidan, olerkiz gainezka. Gure adiskide gizajoa lerrenak egiten ari zaigu aldizkariari eusteko. Lanpeturik arkitzen da, eta ezin du berak nai lukenean aldizkaria argitarazi. Ori esaten zidan beintzat bere azkeneko idazkian. Ortik ere arpidedunak Paris´eraño iritxi zaizkigu, eta ez gutxi. Agiri danez, naigo dute francotan ordaindu, merkexago edo ateratzen zaielako. Emengo euskal zelaian, naiz udaberria izan, ez da iñolako lorerik ageri. Betikoak, betiko leloari eragiñez biltzen gera eta kitu. Zuengandik bear du, guregana ere, argiak etorri. Emen beintzat illuna besterik ez daukagu. Krutwig jauna berriz ere gure artean dago, ez ordea luzarorako. Alemania´tik ez digu berri yakingarririk ekarri. Mirande erdi-etsita daukagu euskal-bidean, dana aldebat uzteko gertu. Ezin senezake neurtu zer nolako alegiñak egin bear ditudan gazte orren euskalzaletasunari eusteko. Olerkari izaki, eta olerkariek beti ere erorialdi eta etsi-aldien mende ibiltzea maiteegi dute. Boletin eta Egan ondo artu nituen. Pozik irakurri nuen Lekuona´ren itzaldia. Villasanterena erdia baizik ez nuen irakurri, azken-aurreko erabakirik artu ez nuelako. Nolabait itzaldi osoa nai nuke, al izan-ezkero. Emen daukat “Gernika” zuri igortzeko. Orixe´n artikulu jakingarri bat dakar “Cultismos, pedantería, barbarie”. Izenetik asma dezakezu nungo soroa jorratzen duen. Mila goraintzi orko adiskideei. Engoitik gure arteko artu-emana zintzoagoa izango al da, nik beintzat nere alak oro egingo ditut. Agindu beti ere adiskide oni.
38 Donostia´tik 1953-IV-18 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Agur adiskide min, Banengon bada zure isilunen zer ote zan-ta. Azken kartatxoak agertu zidan tamalez erixko oean arkitzen ziñala masail ezur aldeko minez, paperak edo deitzen diotena. Gaztetxoen gaixotasuna. Onuzkero sendatuko al ziñan eta sukarrik gabe betiko jardun aldian asi ere. Orrela opa dizut biotzez eta osasunez jarraitzea luzaroan. Etxetik at zabiltzatenok beartzenago bai duzute osagarri sendoa. Luzeritzirik nengon zure berrien aiduru eta nere maite agurra bidaltzen dizut zure albisteak datozkidan bitartean.
45
Erañegun Guatemala´ko E.G. eldu zitzaidan (1952-III banakoa) ta badugu ordu batzuetako jaki gozoa. Iñoiz baña goseago bait gaude euskal irakurgaiez. “Bidalien egiñak” liburu gaiarekin oztopo egin dugu Donostia´ko apezpikutegian. Uste dut ordea makurra zuzenduko dugula eta idatzi diot Zaitegi´ri zer gerta dan adieraziz. Ez zaigu oraingoz komeni auzia aizatzea. Gero ikusiren. Urrengo batean Aranzazu aldizkariak igorriko dizkitzut eta beste zerbait geiago eskuratzen badut, orobat. Orixe min artua da bañugelan erori ta kaskezurrarekin ertza joaz. Txorabioak izan oi ditula diogu[?], baiñan J.L. ez dula ezer larri. ¡Alare! Zure berri onak jasotzeko irrikatzen naukazu ta uste ontan amaitzera noa, urren artio [sinadura].
39 Donostia 1953-IV-28 Ibinagabeitia´tar Andima j.i Paris´era Kaixo gizon! Zure jorrailaren 16go eskutitza ta nik egun batzuek aurretik bidalitakoa bidean gurutzatu dira noski. Gure artu-emanak jarraitzen du beraz eta nere pozaren aundia sendo urduri ta bizi oi lez zaudela irakurritakoan. “English Through Pictures” antzeko euskal ikasbide ori arras bearreko genun. Eta ezpairik gabe zeatz, txukun eta egoki eratuta zendula sinisten dut. Irureun orrialde baldin badu liburuxka ezik liburu koskor polita duzu ta ikusteko irrikitzen nagokizu. Gazteak orrelako jaki anitz irentsi bear dute euskel-sena ongi azkurritzeko. E.G. jasoa dut eta mamitsu dator. Sakonegi ere bai bear bada. Zaitegi´ren berrien zai nago “Bidalien Eginak” auzia zuritzearren. Zuk igorririk E.D. ta “Gernika” zintzo eldu zaizkit eta eztaietan irakurtzen ari nauzu. Gero erabiliko dira eskuz-esku. Orixe´n idazlana ikertu dut...Mutilla dugu jorratzen! Izan ere “landuzale” berriok olako baten bearra ba dute...orrenbeste H mordollokeri ta arkeolojismoak alde batera utzita...ez dute eskubiderik oraingo euskal literatura 50 urtetik onunzkoa nun nai eta nolanai galbaitu gabe guzia ezetsi ta nardatzeko. Oraindik ez diet entzun itz bat Euskaldunak edo Meza bezperak gorapenaz...Folk.lore omen...eta berak Kultur Zientifikoa amets. Kosmos, Laberynthua eta Nirvanan Poesia. Gizajo orrek bere bizi guzian ariko bada ere ez da iritxiko Lizardi zanaren mallako ahapaldi bat atontzera. Damurik zuberotar gaztea ondotik doakiola bada M.J askoz geiago da azal eta mamiz naiz biurregi izaki. Goregi jota ez naiz arritzen gero erorialdiak izatea. Gazteak dira ta garaiz ekilibrioa arkitzen al dute...apalki ikasi ta ikasi ba darraite. Ontatik igartzen dut Euskal Elertiaren Edestia nai ta nai ezkoa dugula. Zertan doa gertutzen ari ziñana? Une ontan ez dut uste lan bearragorik egin zenezakenik. E.G´k aldarrikatzen dun sariketan sartu bear zenuke. Zuretzat litzake saria segurki! Franzian, Histoire de la Litterature Française politak dituzte. Pedagogo onak dira Crouzet eta lagunak eta argi ta zeatz aztertzen dakite idazleen bizitza ta lanak.
46
Ea bada kondaira ori laister burutzen duzun sendo ta labur guziok ikasi dezagun gure literaturaren balioa neurtzen. Euskaltzaindi´k iñoiz ere batzarrak egiten ditu. Azkenengoan “GERO berrargitaratzeko asmoa beretzat artzea erabaki zun. Bilbo´ko areto-gela txukuntzera doaz; Euskera aldizkaria bigarren aroko banakoa laister argitaratzekoa da. Bizi dala adierazi nai bait du. Gipuzkoako aldundegian euskel itzaldiak Urkixo´n liburutegian egiten ari gera. Okerrago ere arkitu giñan. Peitu dezun Bolletiña A. de P. Villasante´ren itzaldi erdiarekin bialtzen dizut berriz eta elkarrekin Arantzazu eta euskal paperen batzuek. Zerbait geiago gura ba´zenuke aski duzu eskatzea. Zordun natzaizu eta atsegin aundi bat zait beti adiskideen gutiziak alik eta ondoen betetzea. Zure-zurea [sinadura] ¡Goraintzi!
40 Paris´tik 1953´gko Loraillak 20 Labayen´dar Andoni j.´ri Donostia´n Agur adiskide, Oraintxe bukatu dut nere B.B.C.´rako lantxoaren itzultzea. Euskeraz soilik igorri nien, eta erdal biurpena eskatu didate. Kosta zait, oso neke egiten bait zait nere lanak erderaztea. Ageri danez, onartua izan da nere lantxoa eta ementxe, beren ordezkaritzan, dizkuak irartzeko agindu didate. Ez dakit noiz irratiz emango duten, bainan ori ere garaiz adiraziko didate eta orduan idatziko dizut nere aots eztia, aize bitartez bainon ezpadare entzun dezazun. Gure amaiseitarko literaturaz ari naiz, Etxepare´z bereziki. Urrengo iardunaldia reforma eta euskerari buruzkoa izango da, ots, Leizarragaz. Geroago beste zenbait gai ere, gaurkoagoak, erabil nai nituzke. Or ikusiko dugu B.B.C.´ko iaunak zer dioten. Oso urriak izan ordea andiko euskal-irratsaioak! Emen ari gera ugaritu naiez, bainan ez dut uste angles oriek etsiko dutenik. Beñipein euskera oraindik bizi dala alderdi guztietan erakutsi bear dugu. Eztitan zure berriak irakurri nituen. Berri zenbeit [sic] azken E.D´an argitara nituen, iturririk aipatu gabe iakina. “Herria”k ere iaso ditu bere azken zenbakian. Beaz ez da alperrekoa gure sailtxo exkax ori. Pozik iakin dut antxiñako akademia bizi ta berri naiez ari dala. Ba zuen ordu! Emengo akademikoak, Krutwig eta abar, or ari gaituzu betiko leloari eragiñaz. Nik ere, zuk diozunez, talde ortakoei akatsik aundiena euskalliteratura osorik, bereizkuntzarik egiteke, nardatu bearrean arkitzen diet. 50 urtetik onuzkoa batez ere. Krutwig orri ez diot oraindik itzerdi bat ere entzun Lizardi, Orixe, Lauaxeta eta beste gure olerkari zenbait goraipatzeko. Antuegi ditugu eta berak ez beste guztiak ez-jakin eta arlote osotzat gauzkate. Ori ere geiegitxo dala nik uste. Gazteak izaki, zentzatuko al dira egunen batean. Iragan igandean Bretoinek iai aundi bat antola zuten Arenes de Lutetia antxiñako erromatar zirku zaharrean. An nintzan ni ere Mirande´tar Jon´ekin. Aberri aunitzetako dantzari ta foklore-zaleak aurkeztu ziran, gurerik ez ordea. Bakoitzak beren dantzak eta kantak erakuts zizkiguten eta gauz entzungarri ta ikusgarririk ere begira al izan nuen. Ari dira Bretoinak beren kultura zabaltzen Frantziak iartzen dizkien eragozpen ikaragarriak gora-bera. Burruka izugarria dakarte, bainan azkenean zerbait iritxiko dutela nik uste. Apaiz batek bretoineraz itzaldi eder bat egin zigun, Mirande´n esatez izkera txukun eta aski apainean. Olerkari onek bretoinera ere oso ederki ezagutzen dizu eta ala izango zen nonbait. Nik ez nuen tautik ere ulertu.
47
Esker beroenak bidali zenizkidan aldizkariak gatik. Zarauz Modern Beach´en Lizardi ta Escudero´ri buruz idatzi dituzunak astiro aztertu nituen. Erderaz ere idazle apain zaitugu adiskide. Escudero´ren musikarik ez dut ezagutzen, zenbait euskal-abesti armonizatuak izan ezik. Pozten naiz sinphoni garaian ere murgildu zaigulako ereslari gazte ori. Erri kantaria omen gurea, bainan musikari aundiak pei[tu] zaizkigu. Urrikari ori noiztanka ematen dizkiguten eres-entzunaldietan ikusten dugu. Lengo batean Iena´ko Sala´n orlako euskal-iaitxo bat izan genuen. Lotsatu ere egin nintzan pianistak Aita Donostiaren “Eztai-taldea” eta “Izketan” io zigunean. Egun emen Paris´en era ortako musikatxoak iotea lotsagarria da izan ere, eta Donostia´k berak ere ez lituke ontzat artuko. Arrobia or daukagu, musikariak bear ordea. Gazteak zerbait gaurkoagorik egingo al dute. Ba ditut zenbait paper zuri igortzeko. Gernika berria datorrenean guziak batera bialiko dizkitzut. Urrengoan nere euskal-literaturaren edestiaz mintzatuko natz[a]izu, egun paperik ere ez baitaukat. Osasun eta zorion, adiskide Zure beti ere
41 Donostia 1953-VI-8 Ibinagabeitia´tar Andima j´ri Paris Kaixio lagun maite! Oraintxe tartetxo bat atzemaiten dut zure joan dan illaren 20 gn idazkiari jardesteko. “London Calling Europa aldizkaria astero irixten zait eta euskel irratsaioak noiz izan oi diran arretaz arakatzen ditut. Ea bada zure txanda laister asten den. Azkenekoa Aita Urrutia ren lantxo bat genun eta tamalez gogor neologismo geiegiz eta gaiz ere gogaitgarri egin oi du “mibisustar garbizale orrek. Irratentzuleak nortzuk ote ditekentz uste dute jaun oriek, noizko eman diguzu zentzuna ¡Jainko maitea! Zure jardunak gozo, bigun eta adierrez dirana badakit, orregatik irrikitzen nago zure abotsa entzuteko. Euskaltzaindi, Akademia dalakoa ia illero biltzen da ezer gutxi oargarri egiten badu ere. Eragozpenak dirala, batzuetan, beldur eta zabarkeria besteetan ez dakit aurrera eraman al izango ditun asmotxoak. Bretoi edo breiztarrez ematen dizkidazun berriak arras jakingarri izan zaizkit. Orain 20 bat urte Breiz´ko arazoaz jardun izan nintzan Yakintza, El Día´n eta beste nunbait. Adiskide batzuek banitun batik bat Caouissin H. anai biak, Landerneau (Finisterre) bizi ziranak. Perrot apez ospatsuaren laguntzale aundiak (G.B.). Ani??? makis koak erail zutenean eta gudateko nahasmenduaren geroztik nere adiskideak atxilotu zituzten. Aien alde egin nuen agiri bat “Resistence”´ko agintariei. Lekuko atera nintzan. Azke gelditu zirala badakit bañan emen etxeratu ezkero ez dut breiztarrekin artu-emanik ukan geiago. Mirande jaunaren bitartez H. Caouissin oietzaz zerbait entzuten baduzu arren adierazi zaidazu. Oso mutil ontzat dauzkat biak eta gure alde ongi jokatu zutenak. Lizardi ta Eskudero´tzaz burutu nuan lantxoa atsegin izan zaizula jakiteak poztu nau. Eskudero arnas luzeko musikari dugu, ta zerbait aundi egingo dulakoan nago. Aita Donosti´k ez ditu gogoko leen egin Preludioak eta baditu lan berriak ontzat emango zenitukenak. Gazteetan ba datoz batzuek doaiez oparo jantziak eta garaiz emango dute zitu.
48
Gernikako Arbola´ren 100 gn. urtebetetzea dala-ta musika-batzaldi edo sariketa bat aldarrikatu dute. Geienik abesti-saillak saritzeko. Berrogeitik gora aurkeztuak omen, olerkarientzako ere badira beste sari batzuek. Jaiak? ere ugari ditugu dakizun lez. Ez gaituzu berealakoan urri geldituko. Guipuzkoako [sic] aldundiak eratu ditu batzaldiok eta jai eta Iparragirre´ri omenaldia V. Urretxuan ospatzekoak dira datorren uztaillean. Ez al duzu oporraldietan Bidaso ingurura urbildu bear? orain badizut “Pasaportea eta ez litzaidake igazkoa gertatuko. Zaitegi´k berritzeke [sic] nauka, eta “Bidalien egiñak lotan dago Gotzaitegi´ko bazterren batean. Atzo Fagoaga´ren karta izan nun Gernika azkenekotan dagola dasait eta 1953 urtearekin “harikiri” egingo dula. Mingarri da. Aldizkari bizi zalu ta biurri zan bide zabaletik zioana bere akatz eta guzi. Isidor´ek lan asko egin du ta dirutza xautu ere bai eta Euskaldungoaren txalo ta esker ona irabaziak ditu. Emen B. de A. del P. argitara da 1953 1. banakoa eta aste ontan igorriko dizut beste paperen batzuekin. Gernika 23 –zenbakia eskutan ez ba duzu bidali zaizkidazu beste orko aldizkariak gure irakurgalea asetzearren. Bitartean jarrai sendo adiskide begiko eta a[tse]giñena? Zure zurea duzun [sinadura] P.S. Egun artio 63 “Leoi-kume” ekarri ta saldu ditut. Gura duzu txindia bidaltzea? Onoko idazki au egin ala zure aldizkari ta eskutitza jaso ditut. Millesker! Miangolarra jaunarena ongi derizkiot. Atseginez irakurri ditut zure berriak eta aldi baterako jakia badugu nere adiskideak eta nik. ¡Zu etxerako! Agur!
42 Paris´tik 1953´gko Garagarrillak 5 Labayen´dar Andoni j.´ri Donostia´n Adiskide, Agur bat eta bi lerro. Nere adiskide Miangolarra emen izan da eta Donibane´n dituzun “Leoi Kumea” taz oroitu naiz bat batean, eta zuri eramateko eskatu dit. Bai pozik ere, erantzun dit. Beaz, bere organ oraindik an dauden aleak ekarriko dizkitzu. Larrañaga eta zure zuzenbideak eman dizkiot ar-emana bear bezela burutu dezan. Gazte kementsua da eta iñoiz orrelako zerbaiten bearrean arkituko ba´ziña, pozik egingo luke. Baiona ere aldatuko luke bere autoan. Zaitegi´ren berriak ukan ditu[t]. Ez dit aipatu ere egiten “gotzaiak eman dizuen ezaz, deus ere. Gaxorik izan omen da. Bi E.G.´ren zenbaki irarkolan omen dauzka, bereala argitaratzeko. Beaz, oraindik bizi gera eta biziko. Buenos Aires´ko tenor dramatikoak ere idatzi dit. Urtearekin ilgo omen zaigu “Gernika”. Deitoragarria benetan. Au ere eri izan da, eta guztiz aserre dago aldizkariaren inguruan askotxok egin dioten ondalana dala-ta. Ala dio beintzat. Esaiozu, mesedez, gure adiskideari azkeneko “Elgar” en argitaratu dala bere lantxoa, oso txukun eta pulliki, pantzerazko oarkizun batekin. Mirande´n bertsu-liburua ere laster, datorren illean, argitaratuko da deitura onekin: “25 POEMA”. Izuikaraz nago dagonetik, baranoan eraiki bear duen takel eta abarrots-gorria dirala-ta. Lo daudenak esnatzeko izango al da! Ametzaga´k idatzi dit bere itzulpenari buruz erasi nuanagatik eskerrak emateko. Edizino osoa akitu omen da
49
eta berri bat egitekotan omen daude. Pozgarria benetan euskalzaleontzat. Berri onak. Egun igortzen ditizut zenbait paper. Agur adiskide eta bial zure [amaitu gabea].
43 Paris´tik 1953´gko Garagarrillak 30 Labayen´dar Andoni j.´ri Donostia´n Adiskide argi, Ez dut geiago luzatzerik zuri nere esker-onenak emateko. Onik artu nituen zure gutun ederra eta geroxeagoko boletina ere. Milla esker adiskide. “Aranzazu”k irratirako itz-aspertutxo bat eragin zidan. Ez dira gure prantziskotar maiteak asko poztuko iñoiz nere izketalditxo ori irakurtzen ba´dute, edo entzuten ba´dute. Aldizkaritxo [horrek] ez ote dio gure euskerari on baino kalte geiago egiten? Nik ala uste dut, eta uste ortan nere aipatu idaz-lantxoa ondu dut. Beldur naiz egunen baten apaiz-iresle deituko ez ote didaten. Zuek or txintik ere ezin dezakezute atera, eta nik emendik oiu bederik egin dezaket. Nere predikalki au ordea, ez dut iñor loxintzatzeko erabilli nai, egi garratzenak argi ta garbi esateko baizik. Ez ote naiz, ordea, mortuan aldarrika ari? Ori geroak esango du. Zeleta´ren gutun bat ukhan nuen eta zure bitartez erantzuteko esaten zidan. Pozik aren gurariak beteko nituke, bainan ezinezko dirala uste dut. Bereala gure liburudendara ioan nintzan bi “Ekin-Sorta” osoa [sic] eskuratzekotan. Ez osorik ez eta erdirik ere ez daukate. Emen igortzen dizut Zeletari eman dezaiozun, gurean arkitzen diran sorta ortako liburuen izenak eta sal-neurriak. Okerragoa oraindik. Oso zaila izango da bilduma osorik ukaitea, bada orain berriki eman duten lege batek Argentina´tik liburuak ateratzea eragozten du. Arrezkero ez dizkigute liburu banaka batzu baizik bialtzen, eta geienak saldu ere ezin ditezkenak ala nola “Rosas de Nínive” eta orren arioko liburu ergelak. Dana dala esaiozu gure adiskideari, mesedez, ikus dezala aldameneko liburu zerrenda ori eta berak nai lituzkenak pozik igorriko dizkiodala. Bidenabar esaiozu bere gutuna eztitan irakurri nuela ere. Bi aldiz bederik esan diot Legarralde´ri zenbeit ELGAR gure adiskideari igortzeko. Artu ote ditu? Baldin oraindik eskuratu ezbaditu nerau ioango naiz Elgar´era eta eskura ditzakedan banako guztiak igorriko dizkiot berak nai luken zuzenbidera. Miangolla´ren berririk ez dut ukhan. Eraman ote zizkitzun Leoi-kumeak? Egin ez ba du, ber[e]ak eta txakur beltzarenak entzun bearko dizkit.. Atsegiñez irakurri nituen zure boletineko musika-kronikak. Ene ustez onat begira iarri bear zenitueke or agertuko liraken musikari gazteak. Iainkoak ez dit konpozizinorako doairik eman, bestela neoni ere musikan murgilduko nintzan. Ba dago emen zer ikusi eta zer ikasi. Arrituta ere nago nola emengaindiko eskualdunen artean musikarako zaletasun geiago sortzen ez dan. Eskualdun musikari bat ere ez dala oraindi jaio esango nuke, nik beintzat ez dut ezagun. Kantari zenbeit eta kitto. Pianua ikaste[n] ari diran bi gazte ere ezagutzen ditut. Trebeak dira eta bearba egunen baten zerbait izatera iritxiko dira musika-sailean. Nere amaren zai nago, urtero bezala aurten ere Donibanera ioaiteko. Amarekin zenbait egun Pabe eta Lurde´n emango ditut, ondoren Donibaneratzeko. Orduan abisatuko dizut elkar ikus dezagun. Aurten beintzat zorion ori izango al dugu..
50
Emen igortzen dizkitzut zenbeit paper: bi E-D, bi Ald. Gazte eta Basque-Eclair, Mirande´ren artikulu aidor bat irakur dezazun. Aipatu egunkari orrek euskeraz ere argitarazten ditu lantxo batzu. Agur adiskide. Ene atsegin eta onginaiak ar itzatzu.
44 1953-VII-7´n Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Adiskide zoli ori: Gero ta bearrezkoago zaizkit zure berri pizkorrak; gabe nagolarik sarritan goibel izaki, eta aitzitik alako poz bat nabaitzen dut zure gutunak jasotzen ditudan bakoitzean. Tamala da zure irrasaioak ez entzun ahal izatea. Parraparra botatzen dituzu naski. Zer nai duzu ain daukagu larritua gure biotza aspaldidanik premizkua dugu barne lasatzea. Bañan Andima maite orrek, ez ote ditugu larregi iñarrosten gure praile-apaiz jendea? Zioak erruz dirala? Bai zoritxarrez bañan aitortu bear da euskeltzale porrokatuenak ere aien tartean dituguna gauza aundirik egin ezin ba dute ere. Beraz berezi itzazu ardi onak okerren artetik Ebanjerio´k erakusten digun arabera. Zeleta´ri eman nion zuk bidalitako liburu zerrenda. Sail osorik ez baldin ba duzute salgai dituzunetatik aukera itzala. Irigarayri ere gaztigatu diot Legarralderi esan diozuna “Elgar” i buruz. Larrañagatarrak aipa zidaten Miangolarra adiskideak orain illabete Endaia´tik Leoi-Kume sail bat artu zuna, gañera urrengoan geiago eramango zituna adieraziaz. Gaur da eguna jaun ori nere etxera oraindik azaldu ez dana. Ez dakit nun ote dun galdurik. Norbaitek esan dit Pradera donostiar gaztearekin beribillean ikusi dutena. Alako batez agertuko al zait bere liburu ta guzi. Ikusten dudanez arras “melomano” zaitut eta biok musikazale geranez itz aspertu eder bat egin bear dugu elkar ikustean. Eta laister Lapurdi´rantz etortzeko asmotan zabiltzala jakiteak alaitzen nau. Zure ama maite duzunarekin ase ase egin ta gero txolarterik gelditzen ba zaizu eztitan joango natzaizu zuk esan lekura elkarrekin ordu batzuek bederen igaro [d]itzagun. Ba dizut “pasaportea” gertu bi irtenaldirako. Bakoitza bi egunerako bat il ontan eta bestea eldu den illabetean, au da Dagonillean. Aski duzu egun batzuek aurretik noiz nola eta nun bildu bear dugun esatea eta J. L. ez dut utsegingo. Berdin zait Bayona Donibane edo ingurumai ortan. Mirande J. Donostira jiteko asmotan omen. Ala entzuna dut, gazte suhar eta idazle garai hori ezagutzea atsegin nuke. Udara sasoi egokia txango oietarako. Larramendi´tzaz idatzi duzun lana ezin da obekigo burutu ta esana. Madril´en bizi dugun Mokoroa Justo abari idatziko diot zirikatuaz ea zure asmoa aurrera eramaten dun. E.G, Gazte, Ald. eta abar eldu zitzaizkidan eta nik gogoz irakurri ondoren or dabiltza eskuz esku. Nik, emendik argitara aleak bidaliko dizkitzut oso urri agertzen diran paperak. Nolanai beste zernai idazti ala gutun atzeman nahi bazenu othoi galde zaizkidazu izenak aipatuaz. Orixe´ren berriak ukan berriak ditut eta gizona txarrean sendo, ots! ez da errenguratzen ta lanean beti poliki ari dala dio. Zaitegi daukagu isilik E.G´k emanen dio segurki esku bete lan eta sakelari zimurraldi etengabea.
51
Ea bada Andima noiz esaten didazun Lapurdirantz zatozela eta uste ontan zure berrien begira zaude sasoiarekin eta agindu onoko lagun zar oni [sinadura].
45 Paris´en 1953´gko Dgllak 3 Labayen´dar Andoni M.J. Donostian Adiskide, Donibanetik itzuleran zure gutuna arkitu nuen nere etxean. Milesker. Bear bezin luzaro mintzatu ez ba´giñan ere, ango gai geienak itzez irauliak geneuzkan. Ala ere pozgarri izan zitzaidan idatziz irakurtzea. Nik zuen gomutarik atsegiñena dadukateta eztitan nago ezagutu zaituedalako. Garai minkaitz auetan ez da errexa zuek bezalako gizon zindo ta euskaldun iakintsuekin topo egitea. Ez ditut, ez orixe, iñoiz ere ântziko elkarrekin eman genituen ordu laburrak. Min ere artu nuen urrengo egunean zu ez ikusia. Beste norbait goiz artan etorri zitzaidan eta orduak nâsi eta itzulaztu zizkidan. Geroago Telespor arkitu nuen eta ark esan zidan ene galdezka ibili ziñala. Ibili nintzan Donibane barna zu arkitu naiez, bañan berandutxo zan eta zu orduko ioana nunbait. Oraingo ontan oso berri gutxi dauzkat zuri emateko. E.G. ez da oraindik azaldu, eta “Gernika” ere etzait eskuetaratu. Luzeretxian nago, bada ni ere, zuek bezala, euskal aldizkari ta paperak irakurtzeko irrikan egoten naiz. Egunen batean agertuko dira oiek ere nik uste. Atzo ain zuzen, zenbait idazlan berri igorri nizkion Zaitegi´ri. Berriz ere gogoz ari naiz euskeraz idazten, len baño beroago bear ba´da. Zure aolkuei iarraituz, ene Euskal-Elertia berriz ere ikusten ari naiz, zenbait utsune bete, eta okerrunerik aski zuzentzeko. Lan gaitza liburu gutxi ditudalako emen gaindi. Nai nuke zerbait igor E.G.ren batzaldira, beldur naiz ordea nik gogo dudan lan bet[e] eta osoa burutzeko betarik ez dudala izango. Dena den, alegiñak egingo ditut beintzat. Iparragirre´ren batzaldira, ikusi dudanetik, olerkari gutxi baizik ez ziran aurkeztu. Bi olerki ezagutzen ditut, biak sarituak, bata Amillaitz´ena bertzea Bo[r]dari´rena. Azkeneko onek eskura eman zidan berea. Luzea bai, bainan inspirazino gutxikoa arkitu nuen. Izan ere Batzaldi ori mugatuegia zan. Zertako olerkariak gai batera beartu? Zertako gainera errikoi egitera beartu? Zer da popularkeri ori? Nere ustez gure poeten ametsak kabian bertan itotzeko asmatutako tresna. Agirian dago Iparragirre´ren batzaldian gertatu denarekin. Urrengo batzaldietan er[e] orrela mugak extutuko ba ditute, uzta berdiña iasoko dute, utsa alegia. Euskal batzaldiak zabal ta eder bear ditute bideak, bakoitzak gogokoen zaiona aukera dezan. Ez dugu ez literatura aundirik ez txipirik sortuko idazleak bide zozo batetik ibiltzera beartzen ba´ditugu: ederki Ruben Dariok: “Arranoa[k] bakar egaldatzen dira, txolarreak berriz saldoka”. Utzi dezaiogun noizbait, txolarre izateari arrano biurtzeko... Bearba, dagoneko gure emengo adiskidea ikusi duzu. Miango´ri biali nizkion ikasbidera itzaurreak, euskeraz eta erderaz. Ez daki[t] iaso ote dituen, eta ez dut iakingo ere luzaroan nonbait. Gure adiskide Mirikua´ri, Legarralde Endaian arkitzen dala bakantzetan eta ezin izan dudala berak agindua bete. Alere aleginak egingo ditut Elkar´en banako au esan zuzenbide berrira igortzeko. Bidaiz igortzen dizkitzut orain argitara diren paper batzu: Elka [Elgar?] 1, bi E.D. [Eusko-Deya] eta A [Alderdi] bat. Atsegin izango al zaizkitzue. Bertzerik ezin ukhan izan dut. Ene goraintziak adiskide guztiei. Ondo dakizu beti ere zuen berrien zai nagoela eta atsegin dudala aietaz. Izan ondo adiskide
52
46 Donosti-1953-IX-5 Ibinagabeitia´tar Andima Paris Kaixio gizon: Joan dan illeko zure gutuna azkenik jaso nizun eta arekin eldu zaizkit E.E.D.A. [Elgar, Euzko-Deya, Alderdi] papertxo “kutunak” nik irakurri ondoren eskuz-esku dabiltzanak. Benetan laburregi gertatu zitzaidan Donibane´n elkarrekin igarotako eguna. Biharamonean billa ibili nitzaizun baiñan damurik ez gendun elkar arki al izan. Urrena bearko! Ezaguera egin gendu beinik bein eta ez zait errez izango zure oroitzapen atsegina gogo-biotzetik aldentzea. Miangolarra bein ikusi dut geroztik, Mirande´rekin egin genun aparian eta egia esan...oso lasaka ta alproja zamarra ote dan susmoa artu diot. Ez dit oraindik “LeoiKume ale bat bakarra ekarri.. eta ez da nigana azaltzen. Zure English Through Pictures euskerapena, ez dakit zertan dun. Iparragirre´ren batzaldira, ongi diozu ez dala olerki puntarengorik agertu. Baldintzak ez bait zuten laguntzen. Zu, indar berritu ta gero euskel arloari lotu zerala berriz pozgarri zait. Euskel Elertiak merezi du. Ain zuzen Charriton apez jaunak orain egun gutxi idatzi zidan berak eta beste adiskide batzuek euskel elerti antoloji bat argitaratzeko asmo dutena. Neri teatroari buruz zerbait antolatzeko eska didate (texto ta oarkizunak batik bat). On litzake ene ustez zu ere jaun oriekin artu-emanetan jartzea. P. Charriton j. zuzenbide onoko au duzu: HASPARREN-Ehulatea-. B,P. Zaitegi´ren berririk gabe jarraitzen dut. Samurtua ote da nerekin? ..Ez dut uzte bada ezertan utsegin diodanik. Aita Mitxelenak eskatuta “E.G. Batzaldirako egazkiñez olerki sail bat bidali nion orain ogei egun. Jasoko al zitun ¡baldin baite! Galdegin zaiozu, otoi, niketz. Eta ea zergatik ez didan erantzuten. Etxaide´ren “Purra-Purra ipui-sailla salgai jarri dute. Ez badizu berak bidali esaidazu arren nik igor dakizudan. Aita Manzisidor´ren Jesukristo´ren bizitza ere azaldu da. Eliz literaturaz gañezka gaude. Zuk agindu artzea nai dezunik. Ez dut beste esateko aundirik. Orixe´ren berri maiz izaten dut. Erreuma edo ezueriz makal ibili zala zion azkenean bañan...zimaur tartean beroaldi batzuek artu ondoren sendatu omen..Ori da alimale! gaitza! Eun urte biziko da goseak ez ba du iltzen!. Nere iturritxoa agortu zait eta geiago gabe amaitzen dut. Ekin eta jarrai osasun on eta gogo beroz eta ez ahantzi zuen gauza guzienganako gure jakinmin bizia. Orko adiskide eta ezagunei goraintzi eta besarkada bat zuretzako eskeitzen dizut adiskide mendian [sinadura eskuz]
47 Paris´en 1953´gko Iraillak 8 Labayen´dar Andoni M. Iaunari Donostia´n Adiskide on,
53
Lau lerroño, oitu aldizkariak, A. Ger. eta E.D., egun igortzen dizkitzudala esateko. Ez dut besterik bildu âl izan uzta ugariagotzeko. Dakuskezunez, Orixe erdi samurtu zait ene artikulu batean kultur itza, baitare kultur-terminak erabil ditudalako arako Iulius Kesar´en itzak “tu quoque fili mi” asieran euskerara itzulita esarririk “zu ere bai xeme?”. Ain zuzen ere ale berean nere “Olerkariarenean” argitaratu da. An ialkiak irakurtzen dituenean ez dakit nola iarriko den gure Orixe maitea. Ez al du usteko soin ta gogo lapurtar klasikura eman naizenik! Azalpen bat edo beste egin bear dizkiot betiko aserre ez dakidan. Ez dut oraindik zentzurik galdu, eta kostako zaie L-K zaleei beren lerroetara ni erakartzea, bai orixe! Ari gera nere metodotxoa irartzen. Il onen bukaerarako nai genuke gertu, bainan ez datozkigu bear bezin laster ortiko orrialdeak, zuzenduak edo erdi zuzenduak. U. iaunak esan didanetik, zure lerroak datorren E.D. argitaratuko ditu bear bezala pantzeraz ezarriak. Il ontan ez omen du betarik izan. Agur adiskide eta mila goraintzi!
48 Paris´en 1953´gko Iraillak 17 Labayen´dar Andoni J´ri Donostia´n Agur adiskide, Emen dut zure gutun ederra. Lentxeago paper zenbeit eta nerea igorri nizkitzun. Or ditukezu nonbeit ere. Artu ez ba´zenitu, adieraz ezadazu otoi, berriz ere igortzeko. Aspaldi ontan, ia bost ilabete, nik ere ez dut gure Guatemalako adiskideen berririk. Samurtu ote zaizkit neri ere? Ala ematen du beintzat.. Oraingo ontan ordea, iru gutun gutxienik zor dizkite [sic], ez diet idatziko arik eta erantzuna jaso arte. Beaz zure gomendiorik ezingo dut bete..Diozunez, Mitxelena´k ere igorri ditu olerki zenbeit E.G.´ren batzaldira. Etxaniz´ek ere biali ditu, orrela olerki saila ondo orniturik agertuko zaigu. Ezer ez baño obe da. Etxaide´k igorri zidan bere “Purra-Purra”. Arruntegi arkitu dut liburu auxe, ipurtots geiegizko, soberaxko erdel-iario. Alare kritikatxo bat eskatzen dit eta egin bearko. Irri-kritika egingo nioke, bainan akertuko litzakit egilea eta orrelakorik ez dizut nai. Antolatuko naiz nolarebait idazlearen gogoko iritxi bat emateko. Manzisidor´en libururik ez dut ezagutzen. Pozik iasoko nuke beste astiñalditxo bat nere adiskideei emateko.. Iesuita ori Azkoiti´ko semea da, eta aspalditik ezagutzen dut, karlar-barrutiko euskal-idazle bakarra. Donibane´n ikas-batzarre bat antolatu dute. Neri ere laguntasuna eskatu diet [didate] titulu onen babesean: Euskera, nola salbatu? Ikas-batza ortan nere itzalditxoa soilik euskerazkoa izango da, beste guztiak erderazkoak, gaiak ere nolabaitekoak. Garratzki euskeraren auzia ukitzen dut, ona nere thesisa: totalki ari izan dira menperatzen gaituten estatuak euskera gure erraietatik iradokitzen, totalki ari bearko dugu guk ere euskera gure errian sartu nai baldin ba´dugu. Bilinguismoa txepelen ametsa da. Irlandan gertatua lotsagarria da, eta ezin gindezke bide artatik ibili. Israel´en gertatua aldiz, zoragarria da eta ori da komeni zaigun bidea. Or ikusiko da zer dioten ikas-batzar ortakoek.. Ni beintzat metodu gogorren aldeko naiz euskeraren kontu ontan. Lafitte´k azkeneko “Herria”n “Eskuara jende chehen osaun...” deritzan artikulua idatzi du. Ez du ezer aipatzen, bainan nik E.D. idatzi nuen “Populuaren Eskuara”..ri jardespena da. Ni ez naiz zozoa, eta laster oartu nintzen. Lafittek, ageri denetik, ez du eskuararik nahi erriarentzako baizik...iakintsuek erderaz ari bitez..Bainan iakintsuek ere
54
ez ote gera erria? Ederki erriarentzat idaztea, bainan iakintsuek elkarrentzako idazten dutenean, euskeraz idatzi dezatela zer arraio. Bestela ez dugu euskotar guztiontzako bear dugun izkera bakarrik.. Miango´k lanik aski du nonbeit bere atunekin. Alare ari gera metodotxoa irartzen eta laster eskuartean izango duzu. Emen bialtzen dizut Ataria...Gure adiskide mirikuak lanik aski egin du ene euskera gaiztoa irakurtzen..Iñoiz ber-argitaratuko ba da liburu ori zuzengarri asko dituke, bañon zuen laguntasunakin oro zuzendu eta txukundurik agertuko dugu, euskera zintzo eta tinko batean. Ene agurrik laztanena ar ezazu adiskide.
49 Donosti-1953-IX-21 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era Andima begiko; Zurekin jardutea atsegin da, adiskide artu-emanean naroki eskeintzen bait dakizu. Orain ere nik bat esan orduko zuk biga itzuli dizkidazu. Ez da errez zure biotz eta eskuzabalaren maillara irixtea. Zure il onen 8 eta 17´ngo eskutitzai erantzupena zor dizut. Neronek arrokeri ta lotsa pizka bat ba dizut eta ez nuke motz gelditu nai. E.D. A. ta Ger...garaiz jaso nitun. Ez dakizu ondo zer nolako “estimaziñua” ematen diegun. Irakurri dizut zure “interviw dalakoa, olerkariarekin. Tankera orrek interes aundia egosten dio idazlanari eta funtzezkoa da. Gure aitatxi samurkoi dugu baiñan ez dio ajolarik; naiz basurdea izan eta aginkada bat edo beste iñoiz jaurti, barne onekoa da ondo bazkaturik [sic] dagonean eta laister joan oi zaio asarrea. Seme kutunen obenak barkatzen daki. Arrigar[r]igoa zait Udalaitz´ekin gertatzen zaiguna. Alako batean aztarrenak izango al ditugu. Purra-Purra kontuai buruz aburu batekoak gaituzu. Kritikatxo bat zabalkunde gixara egin diot eta uste dut “Arantzazu´n agertuko dutela. Gure idazle gazte eta langilleak laguntzea merezi du. Esku tartean Etxahun eleberri ea am[a]ituxe dizu. Eta benetan lan bikain eta ederra, indar-duna, aberats eta yayo idatzia. Enere [sic] iritzian ez da orain arte euskeraz ori añako novelarik idatzi. Ezagutzean zeorrek antzemango diozu. Manzi´ren liburua bidaliko dizut eta era bat beste aldizkari ta paperen batzuek. Ez nizun Donibane´ko Ikas-Batzar orren berri. Zuk aukeratutako gaia gure gaitza mami-mamin ikutzen du eta min ematen digutenakoa da. Sendatu al ba genu!. Irlandako arazoak zer ausnartua ematen digu. Orain urte batzuek aleman idazle batek: Ein Volkohne Sprahe deitzen zion. Gaurko egunean ere alatsu darrai omen, diotenez. Israel´en zer gertatzen ari dan jakitea on zaigu eta pozik irakurriko nituke ango berriak. Miango nunbai galdua ote da? Neretzako bai beintzat. Alare zure euskal metodoa aurrera ba-doa alaigarri zait. I. adiskideak zerbait adierazi zidan azterketa edo zuzenketa egiten ari ote zan, bañan ez dit ezer erakutsi. Gauza oriek berak bakarrik egitea maite dun oietakoa dugu gure “euskaltzaina.. Nola nai lenbaitlehen [sic] azaldu dedilla eta orrela “euskotar” nagi, alper eta zabarrok! –eta gure artean erruz ditugu! Ez dute aitzekirik izango euskeraz ez ikasteko. Akulluakin zirika ari bear beti! Euskal gurdi dagon ataka txarretik atera araziko ba´genu! baldin baite! Nere adiskide tolosar Perez-Izagirre jatorrari zuretzako bixita eman nion. Joan al zaizu ikustera? Agur bat. Urren artio [sinadura eskuz].
55
50 Paris Urria´k 6 -1953 Labayen´dar Andoni M. J´ri Donostia´n Adiskide miñ, Oraingo ontan oparotasun ugarienaren neurriak ere gainditu dituzu adiskide. Zureak oro eskuartean dauzkat, aldizkari, liburu gutun eta abar. Aukerako bazka ni bezelako aberetxo beti-gose ta urdail aundiarentzat. Neguko gau belatzak zuritzeko beste jaki izango dut beintzat. Mantxi´ren liburua gizen ta apain begietaratu zait. Ez diot oraindik barnean bear beste aztertu, bañan engoitik oartu natzaio giar gabeko euskera epelxkoa darabillela. Idazle oni ere, euskal-senak berekin dakarren indar ta zailutasuna palta zaizkio. Pizkorrago bear luke, biziago.. Ari naiz oartxoak iasotzen kritika zabal bat eratzeko. Gizajo au ere Ameriketan arkitzen da bere euskal ametsak erio-seaska belunean kulunkatzen or nunbait..Musor[g]sky´ren “Erio-kantak” datozkit burura: aurrenekoan, ama gaixoa kanta samiñenez aurra kulunkatzen ari bitartean, Erio biotz-gogorrak lapurtzen dio. Ez ote digu, era berean, guri ere euskera, gure aurrik maitagarriena lapurtuko seaska-abesti garratzen au kantatzen ari geran bitartean? Bainan utz ditzagun orienteko amets beltzak.. Pozik jakin dut itzaldi ederrik egin duzula Aldundi´ko bilkuran Elisanburu´z. “Herria”n bertan irakurri dut geroago Euskaltzaindiak batzar egin duala zuen artean, eta Labeguérie midiku gaztea urgazletzat aukera duala. Ezagutzen dut gazte au, ez nekien ordea ain lan aundiak euskeraren alde egin zituenik. Ba dira emengoen artean gazte orrek baino lan geiago egin duenik gure iskeraren alde, Mirande bat, esaterako. Ez ordea izan Lafitte eta beste apaiztxo orien gogoko...Laster “Gure amama kaiolan dago” ur gabe kantatzen jakitea aski izango da urgazle gertatzeko. Zeletaren liburuak gerturik daude: faktura amalau milla libera, igorpena (mugara) milla inguru. Galde ezaiozu komeni ote zaizkion. Emendik bere adiskideari, Artola´ri alegia, idatzi diote, bainan ez du erantznik eman. Dana dala, adiskidearen arrazoia artu arte, or gordeko ditute aipatu liburuok. Datorren ostiralean gure metodotxoa irarririk egongo da. Uste nuen baño txukunago egiten ari dira. Irudiak beintzat oso garbi ta argi atera dira. Neurri politekoa, poltxikuan noranai eramatekoa. Benetako “pocket book”. Emen igortzen dizut “Purra: Purra!” ri buruz idatzi dudan kritikatxoa, egilleari eman dezaiozun ala ba´deritzazu. Azkeneko E.D. an argitara-bear zuten, bainan nere lan luze batekin bi orrialdeak jan dizkidate. Esan nien zati bat baizik ez irartzeko. Berrizberri”ko eztenkadak eta kritika argitaratzea naiago nuelako. Ez zidaten kasurik egin...Datorren zenbakian emango dute. Guatemala´ko zerua geroago ta tenkorrago. Andik ez datorkit ezer ere. Or bialtzen dizkitzut zenbait paper A eta E.D. Azkeneko onek lene[n]go orrialdean dakarren idazlana ez dakit ezagutu ere duzun. Zure tolosar adiskidearekin itz-aspertu bat egin nuen. Agur eta beste bat arte.
51 Donosti-1953-X-21 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´era
56
Agur adiskide: Urriaren 6´ko zure eskutitza begi aurrean dut eta ez dizut lenago erantzun inguru-mai auetan izan dugun udalde ikaragarria dala-ta. Onuzkero gertakizun beltzaren berri izango zenun noski. Ezin diteke sinets ikusi bage ordea nolakoa izan dan eta egin ditun kalte ta ondamenak. Tolosa´ko erria xehatu ta loipean utzia du Oria ibai amorratuak. Guk lantegian galera aundiak izan ditugu ta orain buru-belarri diardugu okerrak zuzendu; zikiña garbitu ta lanerako berriz gertutzen. Bizpairu aste gutxienez bearko ditugu berriro zerbait egiten asteko. Okerrago gelditu diranak ere baditugu ta errialde oni burua jasotzea kostako zaio. Ez dut ukan egun auetan beste arozoetan pentsatzeko astirik. Bañan zer nauzu! Ez dezagun biotza gal! Aurrera beraz! Elisanburu´tzaz nere lantxoa “Gure Herria”k argitaratuko omen! Euskaltzaindia´ri buruz diozuna arrazoizkoa da. Bear ez luteken zenbait barnean daude; ta euskaltzain bear zenutekenok at zaudete. Ortaz eskabide bat egitekoak gara urrengo Batzarrean. Mirande ta Ibiña urgazle bederen izendatuko zaituzte baldin baite! Zeleta´ri eman nion zure mezua ta sosak igorri dizkitzula adierazi dit. Etxaide´ri ere zure kritika eman diot ta pozik onartu ditu zure iritzi zabalaren esa[m]esak. Orko aldizkariak jaso nitun ohi bezain atseginez eta gaur pozaren pozez zure liburuño liluragarri Euskera irudi bidez eskura dut. Egia esateko aztu arazi dizkit udaldeaz blai-blai buruan nebizlkin naigabe ta kezkak... Liburuño polita ta onuragarria neke gutxirekin euskera ikasi nai dutenentzat. Erruz zabaldu bear litzake batez ere gure gazteen artean. Zorionak Andima!, ta esker milla. Urrengo batez orretzaz luzaroago mintzatuko natzaizu. Eta baita ere bidaliko dizkitzut: aldizkariak ta nere euskal lantxo bat or E.D. argitara dezazuntzat. Laister artio, beti zure zurea [sinadura].
52 Donostia´n-1953gk [X]-30 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Paris´en Agur adiskide begiko ori: Arretaz eta naigabez irakurri dut zure azken eskutitza. Batik bat azken aldera adierazten didazunean Guatemalaruntz abitzeko zure erabaki sendoa. Arras ongi jabetzen naiz ematen dizkidazun zioaz eta aisa ulertzen dizkizut biotz bera izaki nerau ere- asmo bulartsu ori artzera bultza zaituen zergatiak. Arrazoi sakonak benetan. Jainkoak ematen al dizu kemen eta laguntza etorkizunari buruz ondoen dagokizun bidetik joateko. Ez natzaizu orretzaz luzeago jardungo utz zaidazu soil-soilik nere asmo ta gutizi miñenak opa ditzaizudan biotz biotzez! Bejoaindizula bada anitz urtez! Osasun eta ontasun zurekin. Atzo Urquijo liburutegi baitan batzartxoa egin genun Dunixi itzlari izanik. Gaia: Bilintx olerkaria. Mitxelena ta beste batzuek esanda jakin nun Miango “Euskera irudibidez liburutxoa zabaltzen ari dana. Pozik gaude guziok gutun politarekin. Uste dut zenbait gazteri begietatik sartuko zaiela biotzera, ta euskeltzale berri asko sortuko ditula. Koldo´k esan zidan oartxo batzuk egin gogo zizkizula bigarren argitaldirako. Nik ez diot akatsik arkitu. Izanenean itz bat ala beste alda bearra. Adibidez; zergatik ez erabilli “apala (estante) itza balda´ren ordez? Eta zerbait antzeko: poltxiku=sakela, alkandora=atorra. Utsa! Ordea!
57
Paris´eko euskaltzalek nabaituko dute Amerikara joan zaitenean. Langille burutsu ta argi galduko dute. Orain ere ari zera azilla´ko urteurrena gertutzen. Ez da gutxi irautea atzean utzi ditugun urte latz, gogor, deitoragarri oroituaz. Zaitegi ta E.G. irabaziko dute berriz idaz-lagun auta bereganatuaz. Luzeritzirik gaude, irrikitzen Guatemalako euskel aldizkaria irakurtzeko eta zu zuzendari zaitula ezpairik gabe bizkortu eta edertuko dezuna ziur nago. Gaur igortzen dizkitzut Aranzazu ta B. de A. del Pais. Ez dut besterik. EGAN agian ez da geiago argitaratuko eragozpenak jartzen dizkiote aurrean. Orregatik aldizkariekin batera bidaltzen dizkitzut, artikulotxo bi arentzat idatzi nitunak. Euskeraren Batasunaz diardute. Ba derizkiozu Paris´ko E.D. argitarazi itzazu. Bestenaz Guatemalako E.G.´n. Zeleta´ri liburuan berri emango diot. Ba daki berak nun jaso eta nola ekarri arazi galtzeko arrisko barik. Emen jendea burua jasotzen asia duzu ujolde ondagarriaren ostean ta astia ta lanaren bidez Goikoaren laguntzaz kalteak eta atsekabeak osatzen eta ahanzten joanen al dira. Baionaruntz etortzeko asmorik ba duzu Amerikara joan aurretik, otoi gaztiga zaidazu agur egitera etor? natzaizun. Bitartean agindu nai aiña? eta besarkada batez badakizu nun nagon beti adiskide [sinadura] Ez al da obeto esana: biar eguraldi ona izango al da (210) ta ez egongo? Gaur Euskaltzaindia biltzekoa zan. Lanpetua nabil eta ezin joan izan naiz. Agur. Zaitegiri goraintzi
53 Paris´en 1953´gko Azaroak 12 Labayen´dar Andoni M. J´ri Donostia´n Adiskide ona, Zure gutun ederra ta aldizkariak mugonez nere eskuetaratu ziran. Zure artikulu biak ere, erabat etorri zitzaizkidan. Emen edo E.Gogoan argitaraziko ditut irakurgarriak baitira. Euskal paper geiagotxo biltzekotan egon nazaizu, eskuta politoagoa igorri naiez. Bainan ezin izan dut gure illekari kaxkarra baizik atxeman. Emen igortzen dizut. Emen agerkari baten txatal bat ere or dioakizu, zure lantxoak oiartzunik izan duela ikus dezazun. Eskutitz bikaina zurea. Nere moral erdi autsi au jasotzeko ederki etorri zait. Erabakia artu dudan ezkero tokiz aldatzeko erpai nagokizu. Oraindik ez dut ango erabakirik artu, bainan laster etorriko zait noski, eta orduan, berandutu gabe ene pardeltxoak gertatzen asiko naiz. Erbestetik erbestera, bai bide samiña ainbeste urteburuan: Utz ditzadan naigabekeriok. Milla esker nere methodotxuari eskeintzen dizkiozun itz beroak gatik. Ba du utsunerik aski, erdelkeririk ere ba. Iñoizkoan ekoizpen berririk egingo ba´da, guztiak zuzendu bearko ditut. Apal, balda baiño egokiago zitekean, azkeneko itz au ezarri dut ordea beste ori bere esangura bikoitzean ikaslearentzat naas-bide gerta ez zedin. Alkandora, Bizkaian beintzat, gizonezkoen soineko da atorra aldiz, emakumezkoena.
58
Izpidean zaude sakel-poltxiku arteko auzian. Nire errian antxiñako atsoek mantalpean eramaten zuten sakelari, sarpia deitzen diote oraindik ere. Pozik artuko ditut Mitxelena´ren oartxoak ere; dagoneko nere esker-ona erakutsiko al diozu. Izparkaritik ikusi dut “Urkixo Mintegi”rako zuzendaria autetsi eta izendatu dutela. Ez dut jaun ori ezagutzen. Nik uste gorago aipatu dudan gure adiskidea askoz ere egokiago zitekela toki ortarako. Dana dala alkargo berri ortan lanik asko egingo al dute gure izkera errukarriaren onerako. Miango joana da Venezuelara. Azkenean Mirande´n liburua argitaratu gabe; an irarriko omen du. Ez daukat fede aundirik. Nik beintzat nere itza bete nuen. Pozik nago uriol ikaragarrien ondoren berriz ere buruak jasotzen ari zeratelako. Lan eta diru ederrik kostako zaizue noski. Goiko Jaunak adore ta laguntza emango al dizkizute lenbailen eroriko gogor ortatik jaikitzeko. Miriku jaunaren berriak ukan ditut eta laster erantzungo diot. Ar ezazu, adiskide, ene euskal agurrik beroena.
54 Paris´en 1953´gko Azaroak 18 Labayen´dar Andoni M. J´ri Donostia´n Adiskide begiko, Arrapaladan natorkizu gaurko posta ezin dezaket bada galdu, bestela beranduegi litzake. Datorren astelenean (Azaroak 23) B.B.C´tik Detchepare´ri buruz nere bigarren lantxoa irakurriko dut. Oraingoak neonek, ez lenagokoa bezala. Aipatu olerkariaren poema zenbeiten rezitala izango da, komentari labur batzuekin. Poztuko nintzake irratontzira urbilduko ba´ziñake ordu ortan, zure eritzia geroago ikasi dezadan. Urrengo poemak irakurriko ditut: “Bernard Detc. Kantuia”tik, iru edo lau ahapaldi: “Iudizio Generaletik” beste iru edo lau ahapaldi: “Amoros sekretugi dena” osorik, “Potaren galdatzia” osorik eta “Kontrapas” osorik. Rezital au, B.B.C´koek bertakoek, eskatu didate. Iragarriko al diezu orko adiskideei entzutera iar ditezen. Mila esker. Mila goraintzi eta laster arte adiskide
55 Paris´en 1953´gko Lotazillak 1 Labayen´dar Andoni J´ri Donostian Adiskide ona, Banengoen ba, zure ixillaldiaren aztarrenak ezin asmaturik. Mauritaniako zure kartak nere gogoeta aietatik atera ninduen. Giro dagoke nunbait lurralde aietan, astintzen gaitun negu oni iges egiteko. Zuek or ez duzute alako otzik nabaitu, guk emen ordea, egun otzak izan ditugu, eta ez nolanaikoak. Nere B.B.C´tik egin nuen itzaldia ez du iñork ere entzun âl izan. Nik eta emengo beste adiskide batzuk, ezin atxeman izan genun irratontzi orren ozkarik. Donibanekoei ere beste ainbeste gertatu zaie, Azkoiti´ko adiskideei ere bai. Oraingo ontan neonek irakurri nuen; diskoa eman eginarazi zidaten. Alperrik ordea. Beste batean izango.
59
Baña ez dakit noiz...Nere gauzak antolatzen dioaz. Guatemalako adiskide azkarrak, baimena ez ezik, dirua ere bialdu dit an sartzeko. Beraz laster bearko du[t] emendik iges egin. Asia naiz paperak antolatzen eta an irakatsi bearko ditu[da]nak gertutzen ere. Oaintxe astindu bearko ditu[t] nere burmuin alperrok. Bear nuen orrelako zerbait. Aspaldi ontan gogor ari izan naiz euskal itzaldietan. Radiotik ez ezik, baita beste zenbait bilkuretan ere mintzatu naiz. Igandean, euskeraren egunarekin, bukatzen dut. Erreinu auetan ez dute zati batean nere itzik entzungo. Or igortzen dizkitzut zenbait paper: bi E.D., alderdi bat (berezia) gernika bat, elgar. Eskura al izan ditudan guztiak. Agur adiskide, ene gorantzi eta atsegiñak orizkizu.
56 Paris´en 1953´gko Lotazillak 21 Labayen´dar Andoni M. J´ri Donostia´n Adiskide ona, Zure eskutitza eta agerkari biak, garaiz aetu nituen. Mila ta mila esker. Atzo, igandea, ain zuzen ere, igorri nizkitzun Larrañagaren etxera nere liburutxoaren eun ale. Dagoneko an izango dituzu nai zenukenean eramateko. Ni ere zuen iritxikoa nazute: ogi bedeinkatua bezala ematea ez dala komeni uste dut; saltzea obe izango litzake, emanari bada, eskerronik ere ez zaio ematen-eta. Beraz, nai zenukena egin ezazu; ondo dakizu, ni ez nabil diruketa, euskeraren zabal-keta baizik. Emen ari naiz nere ibillaldirako paperak eta beste zerak gertutzen. Datorren otsailean, nik uste, ontzia artuko dut lurralde aietara aldatzeko. Zaitegi´k emen dauzkadan euskal liburu guztiak eramateko eskatzen dit, oso urriak bait dirudite Guatemala´n. Liburu eder asko dauzkat, literatura zarrari dagozkionak geienak. Alare baten batzu palta zaizkit, garrantzi aundikoak. Bi batez ere eskura nai nituke, biak orko Eusko-Ikaskuntzak ber-argitaratuak: Oyenart´en atsotitzak, eta Detcheparen olerkiak. Orko Aldundian edo arkitu ditezkela esan didate. Bialiko ote zenizkidake? Kostako litzaizukena neonek ordainduko dizut, pozarren gainera. Bear bearrezkoa dugu an idaztitegitxo bat, txikia bainan auta. Nik Filosofiaren edestia irakatsiko dut Landibar Ikastetxean. Jo ta ke ari naiz oroitzapen zarrak berrituz gai ori sakonetik ikasten. Betarik ba nuke, eta eukiko dut noski, euskeraz onduko dut edesti ori, gure aldizkarian zatika azaltzeko. Berri onak ditut oraingo ontan zuri eta orko adiskidiei emateko: euskeraren benetako berri-onak. Ametzaga´k idatzi dit Uruguay-tik Juan Ramon Jimenez´en “Platero y yo” euskeratua argitaratu duela eta bi ale bialtzen dizkidala. Oraindik ez ditut artu. Bainan, dudarik gabe, lan ederra izango da. Beste au ere esaten dit: “Nik Shakespeare´kin yarraitu nai nuke, baiña “A Midsummer Night´s Dream” bukatu nunetik astirik-ezaz estua nauzu. Bitartean, nire Eskil´ekin asi nintzan –nire gogoa eta Orixen aolkua elkarrekin etorri zitzaizkidan- eta “Prometeu burdiñetan´en lenbiziko orrialdeak egin ere. Egiñak dauzkadan gauzen artean “Rubaiyat of Omar Khayyam” duzu. Neurtitzez egin dut, yakiña, ta ahapaldiak biribil atera zaizkit, nik uste, eta euskal lorategirako pitxiak lirakelakoan naukazu. Baiña zuk “Ars Amatoria”ri duzun barnezimikoa dut nik ere Rubaiyat orri buruz eta oraindik ez dakit iñoiz argitaratuko dudanez, baietzera etziña ba´nago ere”. Kexka ergelak utzi ta atera bear lukela esaten diot, berak marra urratu ondoren nik ere “Maitabidea” argitaratuko du[d]ala geituz.
60
Dakutsunez ba´dugu kementsurik gure euskal arlo minkaitz ontan. Ai danok ariko ba´giña Ametzaga´ren garrarekin: Zenbaitek esango dute lan goitarregiak dirala...Bañan nik orri auxe erantzungo nioke: bakoitzak al duantxoa, ene adiskide, eta ez gaude aolku-jario ibiltzeko garaian, egite-jariokoan baizik. Eguerri eta urteberri alai eta oparoenak opa dizkitzut. Datorrena ioriagoa izango al da gure euskerarentzat.
57 Donostia 1954 Ilbeltzak 7 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari PARIS´en Ene adiskide zintzo ta begiko: Joan dan urteko zure azken eskutitza begi aurrean dizut eta ezin nezakean mezu ta oles oberik artu urte zar-berritako. Jaiok igaro ditugula nagiak uxatuaz zure gutun atseginari erantzutera noa. Zure liburutxoaren eun aleak ez ziren orain bi egun bederen Larrañaga´tarren etxera eldu. Ez naiz batere arritzen korreoak nolabait dabiltzalako, dakizun bezela. Gauden beraz aiduru..Alako batez eskuratuko al ditugu. Ez dakizu nere naigabea oraingoz ezin bidali dizkitzudalako zuk eskaturiko idazti biak: Detxepare ta Oinarte´renak. Okerrena da liburu orietatik asko eta asko Aldundia´ren ganbaran daudela alperrik.. Liburutegi´ko nagusiari bein eta berriz arrenka atera izan nai [sic] dizkiot bañan txepelkeriz edo ez da gizontxoa ematera ausartzen Aldundia´k erabakia, saltzekoa alegia artu dezaño. ¡Alakorik! Nola nai ordea zure eskea gogoan sartua dizut eta beste nunbait joko dut ea zure naia betetzen al dudan. Biotz-miñez gelditzen natzaizu Amerikaruntz gertutzen ari zeran ibillaldia dalata, bañan bestalde pozgarri zait zure zaletasun bizia ikustean euskeraren alde ekiteko. Ez da makala Zaitegiri eman bear diozun laguntza. Zertan da E.G. aldizkaria? Azken banakoa ez dut uzte emen [s]artu dunik. Ametzaga idazleari buruz ematen dizkidazun berriak benetan baikorrak. Erbestean zaudetenok emen gaudenok baño askoz geiago egiten ari zerate. Zorionak bada guzioi. Emen ez da errez ezer burutzea. Euskaltzaindi´k argitaratutako Euskera´ri ere eragozpena ipiñi diote ta zabaltzeko baimenik ezin lorturik dabiltza Tovar barne.. Orregatik ortik datozkigun paperak parrastan arrapaska irakurtzen ditugu. Zuk bidalitakoak ta anpatuxea zan estalkia, zuzen artu nitun eskus esku dabiltza. Ez utzi bada igortzez or zauden bitartean. Gero Urrestarazu´ri eskatuko diot arlo ori bere gain artu dezan. Gaur bidali dizkitzut aldizkari bat eta bi egutegi. Arren batto niketz aipatutako adiskideari eman zaiozu. Orixe´n karta artu berri dut eta arras ongi dagon zantzuak ematen dizkit. Gizon gordin ta latza da batzuetan eta ez dizu barkatuko “Ars amandi euskarapena argitaratzeko dezun asmo ori. Astinduko zaitu! Etxaniz Mirande.. ta beste gazte likitszale guziekin batera. Agur Andima ta urrenarte. Adiskideai goraintzi [sinadura eskuz].
61
58 Donostia 1954-I-19 Ibinagabeitia´tar Andima Paris´en Agur adiskide: Uri nagusi ortatik aurrerantzean gutun gutxi bidali al izango dizkidazula-ta elkar lotzen katea sendotu nai nizuke. Zure liburuñoak ezpairik gabe Donibane´n daudena sinisten dizut bañan ezin ekararazi ditut. Altza[i]ru-esi askotxo ditugu munduan eta batto Bidasoan. Ez dakizu ongo nola ibiltzen gaituzun andik ezer eskuratzeko. Batari ta besteari txalma erantsiko diet eta azkenez neraunek joan bear ta zu billa. Detxepare ta Oyenart´en liburuak atzeman izan ditut naiz garestitxo ordaindu bear izan eta or joan zaizkitzu gaur bertan. Artuko al dituzu lehen bait lehen Amerikaruntz eraman ditzazun. ¿Ez al dugu elkar ikusi bear ontziratu aurretik? Lapurdi aldera etortzeko asmotan baldin ba zera beintzat gaztiga zaidazu diosala egitera joan natzaizun. Orain egun gutxi Zaitegiri idatzi nion. Emengo gotzaiak ¡Ba zan garaia! Bidalien egiñak´i inprimatur eman diola ta aren esanera nagola. Uste dut erantzungo didala, aspaldi ez bait dut aren berririk. ¿Zer gertatzen da Eusko Gogoa-rekin? Guziok gabe bait gaude. Zure asmoak euskel aldizkari bakar ori jaso edertu ta ornitzeko ezin ta obeak dira. Bañan garrantzi ta axola aundiago du oraindik zabalkundea egitea, irakurleen eskuetara eldu araztea. ¿Zer balio du orrenbeste lan eta neke artu, ainbat diru txautu gero ez ba du edadurarik, ez bada ausarki ta edonun zabaltzen? (1) Au duzu nere iritzia. Etxaniz jauna ere donostiar egin zaigu eta astero berbalditxo bat egitera biltzen gera. Mirikua, Zeleta, abar eta abar. Zuek igorritako “paperak estimaziño ederra izaten dute ta bearrik zuzen irixten zaizkit naiz batzuetan “sobre estalkia idikia etorri. Kaixo Andima amaitzera noa. Osasunez buka zazula Paris´ko zure egonaldia. Gorantzi orko adiskide ta lagunai ta urren arte. [sinadura]. (1) Ori bera gertatzen zen Gernika´rekin tamalez.
59 Otsailak 2-54 Labayen´dar Andoni J.ri Donostia Kaxo adiskide, Bi lerroño, deus ez, datorren astearte goizean Endaian izango naizela nere amari agur egiteko. Egun ori ordea amari eskeini nai nioke osorik. Bainan asteazkena nere adiskideak agurtzeko emango dut. Berez, il onen amarrean an izango naiz. Alare, urrutizkiñez ots egingo dizut astearte arratsean (Otsailak 9), zer erabaki duzun jakiteko eta bide batez zu agurtzeko. Pozik ikusiko zinduzket, beldur naiz ordea lege berri auekin ezingo ote duzuten baimenik iritxi muga pasatzeko. Dena den, telefonoz antolatuko gera. Etxaniz´i ere idatzi diot. Il onen 16´an ontzia artuko dut Havre´n, oraindik ordea ez dakit segurki. Beñipein biderakoak konpondurik daduzkat guztiak.
62
Zaitegi´ren berriak atzo ukan nituen. Euzko Gogoa berria argitara du, bainan nik oraindik ez dut jaso. Asmo bikaiñak daduzka etorkizunari buruz, bainan aoz azalduko dizkizut ortarako zoririk baldin ba´dut. Auxe, nonbait ere, nere azkenengo gutuna Paris ontatik, ez dut uste alare, gure arteko galartzua9 urrutiak ez urak etengo dutenik. Ni neuk, ez nuke nai beintzat eta aleginak egingo ditut artu emanean iraun dezagun. Ene gorantzi minenak Irigarai jaunari baitare agurrik biozkorrena. Agur adiskide, laster artio
60 Donosti- 1954-IV-13 Ibinagabeitia´tar Andimari Guatemalara Agur adiskide: Amerika´ko lurretik bidali zenidan lehen eskutitza liluraturik jaso nizun. Benetan itsas-ibilaldi zoragarria egin duzu ta pozik irakurriak ditut ain oparo ematen dizkidazun berri ta xehetasunak. Ain urrun bakarra arkitzea motz litzaizukean baiñan Zaitegi bezelako aberkide begiko bat besoak eta biotza zabalik zai zeneukala ikusirik gogoa arrai ta barnea areago lasai, ipiniko zendun oña legorrean. Onuzkero Guatemala´n laketzen asia zera ala bearrez, ¿Nolakoak atzemaiten dituzu orko jende ta oiturak? Landibar ikastetxeko zuzendari ta ikasleak ongi etorri sutsua egin dizutela ziur nago. Txoko ori oroigarri geldituko da Euskel Literaturaren Kondairan. “Eusko Gogoaren sorleku izan bait da, orain “iruko” bikaiña, idazleetan nagusienak ortxe zaudete aldizkariari eutsi ta aurrera eramateko. Emendik ez dizuegu laguntasunik ukatuko. Arpidedun eta irakurleen artean alik eta zuzenen eta utsik gabe zabaltzen legoke eragozpena, ortan dago korapilloa eta nola azkatu aztertu bearra. Azken banakoa eskuratu dut; eta beste norbaitzuek ere bai. Mokoroari Erraondo´ko Danbolinteroarekin gertaturikoa esan diot eta leiatuko omen da bigarren zatia osatzen. Nere “Lurrikara” izenpetu ala ez, ez nion garrantzirik egotzi. Ibalan izen-ordeak ez dula aski estaltzen baderizkiozu Etxekorena jarri zazue ta kito! Orixe. Orain egun gutxi idatzi nion. Urduri egongo zaizu zure aiduru bañan aspaldiko ezagun eta adiskide zerate ongi antolatuko zerate azkenerako, aren erasoak ez zaitu beldurtzen naski. Zer nolako itz-aspertu mamitsua eginen duzuten; Egia al da ordea Donostiratzeko gogoak egin zaizkiona? Etxaniz´i zer edo zer esan omen diozu azken idazkia[n]. ¿Bai ote? Ez dakit ezer! Bidalien Egiñak Itzaurrean diozuna nere iritzi berbera da; eta orregatik puska bat kentzeko erabakia nun, alegia auzi-mauzitan sartzen dan hura Assumsipño Infalibilitatea eta abar dirala. Orixe´ri arrazoi ematen diot bañan itzaurrean ez dagokio eztabaidatan sartzea. Bestela ere naiko burruka gure artean badarabilgu. Gañera A. Villasante´k berak utziak ditu itz mordollo oiek eta aitatzea berriz indar ematea litzake. Orixe´ri ere aitatu nion ez zala Itzaurre-osoa argitaratuko, Censura´ri aitzeki erantsiaz naiz ez egi osoa izaki. Beraz Zaitegi ta biok zaudete lasai, kezkarik gabe arazo
9
Xingola, lokarria.
63
ortan. Iñausketa egingo zaio itzaurrean ta lerdenago agertuko da ta ain liburu ederrak merezi dun neurrian. Irarketa. Zaitegi jaunari erantzunaz jakin arazten diot ez dala liburu nai bezin aguro argitaratuko, bañan ez dudala eskutik lagatzen- Lenengo “Monotype moldatzekoak ziran bañan makina ez zebillela ongi ta azkenean eskuz ari dira konponketa egiten, Mendi ta oianak liburuaren izki tankeran. Donibanetarako amaitua ez da izango bañan Iñaki deunerako agian bai edo oso aurreratua. Arrese´tar Emeteri. Joan dan astean il zan gure tolosar olerkari jatorra (G.B.). Gaztetandik elizatik aldendua bizi izanagatik azkenean eriotz paketsu ta kristautsua ukan du ta sakramendu saindu guziak arturik zendu zan. Aita Mitxelena gure adiskide maitea izan zun gogo-zuzendari J. eskerrak. Ontaz amaitzera noa; aste gurenean gaude ta ostegun-ostirala Lazkao´ko beneditar euskeldunen baitan igarotzeko asmotan nazu. Piztuko zaigu gure Jauna berriz eta lagun gaitzala gure erria piztutzen bere esanean. Zorionak beraz eta urrenartio. Anaitasun besarkada [sinadura].
61 Guatemala´n 1954´gko Jorraillak 26 Labayen´dar Andoni J´ri Donostian Adiskide on, Sure 13´koa gesu baten, Zaitegi´k liokenez, eskuetara zitzaidan. Etzenuke aixa asmatuko zer nolako poz dardara ukan nuen orko berri pozgarriak irakurtzean. Adiskideen berriak beti dira pozgarri. Egia esan, ez nizuke esango emengo yendetxoak zer nolakoak diran. Oraindik ez naiz barrenki ayen sartu. Gerora zerbait esango al dizut, oraingoz deus, arpegiz atsegin xamarrak diruditela baizik. Bañan nere gaurko gutuna beste zerbaiterako ere bada. Emen igortzen dizut, Zaitegi´n manuz, ez ordea manu militari, bere liburu edarraren [sic] eraskiña, ots “IDAZTI ONTAN AIPATU LUR ETA GIZA-IZENAK”. Dakuskezunez izendegi aberatsa eta aipatu liburua are aberastuko duena. Nere lanak kosta zait antolatzea, beaz ez nuke nai bazter utzi dezazuten. Izen bakoitzaren ondoan dioan zenbakia Egileak emen gordeta daukan aldaki batetik yaso ditut. Zuek or irarri orrialdeekin bekaldu bearko dituzute izenok aien zenbakia aldamenean ezartzeko. Derriorreko lana duzute orixe, lan errexa ez den arren nik emen egin dudana baiño askoz errexagoa. Apaiz azkarren bat arkituko duzu, nonbait, lan ortarako. Orrezgainera, iztegitxo bat ere or dioakizu. Ene iritxi exkaxean, ertunegia da, bada bidalien egiñetako iztegia askoz ere ugariagoa da ori baiño. Nork bildu ango itz guziak? Azkue berri bat egingo genuke ortara ezkero. Ari gera inguruak Euzko-G.aren zabalkundearekin iñarrosten. Zerbait iritxiko dugu. Oraiñarteko erantzunak adoregarriak dira beintzat. Bialdu dizut 52´ko 11-12 garen zenbakia. 1953 utsik utzi dugu, atzeratuegi genbiltzalako. Baiñan nolarebait, urtea barna, utsune ori ere beteko dugu, zure “Lur-ikara”kin edo. Aurtengo lenbizikoa irarkolan dago ta bigarrena ere gerturik dago. Urtea barrena gure aldizkariak alik txintxoen argitaratzera saiatuko gera, baldin euskaldun dollorrak dollar eder biurtzen badira.
64
Zaitegi´k eta biok on derizkiogu Orixe´ren itzaurreari egin diozun iñausketari. Egun irakurri dut berriro Orixen lana, eta iñausketa orrekin bikaña geldituko da itzaurrea. Emengo aste gurena benetan xelebria. Ikusgarrizko ibildeunak egiten ditute, ortan datza emengo fedea. Ain zuzen ere Zaitegi´ren parrokikoa izan zan ikusgarrienetako [sic]. 2.000 lepakari izan zitun (emen lepakariek eurak ordai[n]tzen dute irudia jasotzeko), eta ia amabi ordu ibilli ziran ibildeunean. Ikustekoak ziran anda ta andagaineko irudiari eragiten zizkien mugimenduak (dantzaldiak esango nuke) musika-soñura. Olakorik..Ez dakit zer esango luketen nere erriko atsoek... Ar ezazu adiskide besarkada ertsi bat.
62 Donosti 1954-V-19 Agur Andima: Garaiz jaso nizun zure azken eskutitza, joan dan illaren 26´gkoa alegia, eta bertan zetorren eraskiña, lur eta gizon izendegia Zaitegi´ren liburuarentzako, orobat iztegitxoa, eta zuk eskatzen duzun arabera azken aldera ipiniko dugu zenbakiak eta zernola guziak zuzen azaltzen leiako gera. Neroni aski ez naizelarik izanen dut orretarako A. Garate prailearen laguntza. Eginala eginen dugu beinik-bein! zuena baño txikarragoa izango da nola nai. E.Gogoa or argitaratzea bai dala benetan txalogarri. Bi giza-seme adoretsu bildu zerate alkarren ondoan eta eutsiko diozutena ziur gaude. 1952-II-12 banakoa ez zait eldu oraiño eta ez dago esan bearrik eskuetan eta begi-aurrean ikusteko irrikitzen izaten gaituzula. Emen doakizu lantxo bat Purra-Purra Etxaide´ren idaztiñoari buruz idatzia; eta gai ori ez baduzute aipatu tokitxo bat beteko dizute, ongi ba derizkiozute. Urrena zerbait geiago bidaliko dizuet emengo aldizkari ta beste liburutzaz. Bidalien Egiñak idazti gaiaz gertaturikoa gure Zaitegi begikoari beste orrialde [ba]ten adierazten diot. Luzapena bañan ez aundia. Uda-barnean kalera irtengo da, baldin baite! Axular´en GERO´kin ari dira irarketan eta bizpairu illabete barru amaituko dute. Egun gutxi barru berriz EGAN 1953 urte osoa batera dator eta euskera utsez. Zenbaki arras polita! Bidaliko dizut eta beste Aranzazu bat ere bai. Zuk esan zerbait berezi artu nai ba duzu. Besarkatzen zaitu [sinadura]
63 Guatemala´n Uztailak 19-1954 Labayen´dar Andoni´ri Donostia´n Adiskide begiko, Berantetsirik zaudeke, nonbait, nere erantzunari. Etxeko ate ta leioak itxita ukan ditugu aspaldi ontan, zuekin artu-emanean iarduteko Iainkoari eskerrak, zabaldu ditute papertxo egarin auen bitartez baiño ezpadare mintzatu gaitezen. Aldi larriak igaro
65
ditugu, baiñan gauzak onez gertatu dira. Emen gaude beti bezela tinko, euskal arloari ekiteko. Ekaitza uste baiño len baretu da, ta eguraldi betean erri au sartu dala esan diteke. Alare guk oraindik ezin dezakegu kukurrukurik io, batez ere nik, ez dakit bada geroak zer ekarriko didan. Agintari berriak emen bizi geran atzerritarrak galbaituko omen gaitute, garia gorde ta laztoa aizatzeko. Bear ba laztotzat ioko naute; ni ordea, ez naiz nere buru-bidetik xeme10 bat ere alderatuko, ez orixe. Zoritxarrez, gure aldizkariak, berriz ere atzerapena ukan du. Ari gera aurreak arrapatzeko, bañan ez iakin egunean noiz iarri al izango dugun. Gure zabalkundea ere, biderdian gelditu zaigu. Lanak izango ditugu utsok bear bezala betetzen. Zaitegi Aba patxara ederrean dago bere euskal lanean. Lendik emengoturik baitago ez du iñolako okerrik izango nunbait ere. Gaiñera baditu adiskide onak agintari berrien artean. Azken idazkian iragarri zenizkidan euskal-idazti berrien aiduru naukazu: Gero, Milla olerki eder, Egan t.a. Gu ere emen egartsu izaten gaituzu. Zertan Bidalien Egiñak? Argentina´n Iñaki Azpiazu´k aldizkari berri bat sortu du “Euskaldunak”; azala euskeraz, barnea damuz, erderaz. Gure arteko betiko lelo lotsagarria. Ikaskuntza batzarreko berriak igorriko dizkiguzu noski: iragarkian zure izena ikusi nun izlarien artean. Nik ere txosten luze bat igorri nun “uzkurtz-elerti sailera”. Eskuratu zuten bañan ez dakit nolako arrera ukan zun. Iñoiz iakingo ote dut gero? Iñoiz ez bezalako gogo-goibelaldi batean sarturik arkitzen naiz: odei belun auek suntzituko dizkidan argi-xinta len-bai-len sortuko al zait, gure arloari orainarte baiño gozoago dakiodan. Goraintzi orko adiskideei eta orizu ene bostekoa.
64 Donosti- 1954-VIII-10 Ibinagabeitia´tar Andima´ri GUATEMALA´ra Kaixio lagun! Berantetsirik ez ezen irrikiturik eta kezkaturik ere ba-geneudezun orko gertakizunak izan dirala-ta zuen berri ezaz. Bera[z] Uztailla´ren 19´ko zure eskutitza artutakoan lasatu ta poztu gaituzu erabat. Larri aldiak aizatuaz ea bada orain luzaroan paketsu ta ortz-garbi jarraitzen duzuten ingurumai oietan. Baldin baite agintari berrien galbaia ez ote da ain ertsia izango zu lastotzat jotzeko diñakoa. Are guttiago buruzagi ta nagusi dugun Zaitegi jauna. Onela bien artean tinko eutsiko diozue E.G. aldizkari begiko ta gañerako euskal lan guziai. Egun auetan emengo arpidedunak jaso degu 1954´ko lanen banakoa. Ez dakizu zer nolako ongi-ettorria [sic] egiten diogun. Aldi baterako jakin ta azkurri bikaiña ba ditugu gure gogoa bazkatzeko. Atzerapen eta eragozpen zenbait sortu ba-zaizue ere ez etsi, lotu lanari, ez bait zaigu gelditzen beste biderik. Onuzkero bidali nizkitzun “EGAN” eta beste euskal papertxoak eskuratuak dituzulakoan nago. Egun gutxi barru “MUGA” deritzan nere komeritxoa igorriko dizut eta beste zerbait geiago. “GERO” ea 10
Erpurutik hatz erakuslera dagoen tartea bi hatzak elkarrengandik ahal den urrunena daudela.
66
bukaturik dago ta il onen azkenerako ortxe nunbait zabaltzen asiko gaituzu. Lehenengo iekitatik bi zuenganako zuzen-bidea artuko dute Axular aundia izan dezazuen laguntzaille ta gidari. “Milla euskal olerki eder” irartzen ari dira, ta gutun au ere laister argitarako dala uste det. Esaiozu, otoi, Zaitegi adiskide mamiari “BIDALIEN EGIÑAK” ez daukadala aztu ta baztertua. Ez alajañetan! “Itxaropena”k eskuartean dula aren liburu-gai. Larogei bat orrialde egiñak eta garbi irarriak daude. Aita Iturria prantziskotarrak probaketak oso zeatz zuzenduak ditu, eta nere aldetik ere beste begiratu bat egn diet. Nai bezain aguro ez ba da ere nola nai, beste bizpairu illabete buruan bukatua izanen da. Leiako naiz egiñaal guziz egilleak eta zuk Eguberriz oparitzat ar dezazuen. Nai litzake! Papera ordaindu dut eta Irarkolaren gora-bera zuritze arren on litzake egilleak bear den dirua bidali zezan. Bai ta ere, adierazi zaiozu gure apez jaunari eldu zaizkidala berak igorritako pakete bi liburu. Bereala salgai jarri nitun 30 pta Goldaketan eta Sofokel; eta 12 pta Ebanjeline. Goldaketan –geiago bidali zenitzake- guziak saldu dira. Besteen kontuak egingo dugu. Eusko-Ikaskuntza´ren batzarra jendez eta lanez urri omen. Juan dan astean eskual idazlarien bilt[z]ar batean izana nazu Bayona´n. Euskal liburuen saltzeko batasun bat sortzea erabaki zan. Xehetasunak “Herria astekarian arkituko dituzu. Urrena Eskiola´ra (Xubero´ra) joatekoak gaituzu. Toki xarmagarria gogoz arindu ta biotzez liluratzeko. Oroituko nai[z] zutzaz berri geiago bidalirik. O. Orixe´k gaztiga digu Eguberritako etxeratzeko asmotan dabillela. Zuei ikustaldia egin ondoren, Amerika´ri agur egitea erabakirik dauka. Onik itzuliko al zaigu. Oles eta goraintzi [sinadura].
65 Guatemala´n, Dagonillak 25-1954 Labayen´dar Andoni´ri Donostia´n Adiskide, Zure gutuna ederki eldu zitzaidan eta nolarebait baretu al izan nun nere berrimiña. Gure apaizak ere pozik irakurri zitun zure lerroak, bere liburuari doazkionak batez ere. Urte polita aurtengoa, euskerarentzat, baldin “Bidalien”a ere argitaratzen ba´da. Luzaro ez dala, eun dolar bialdu dizkitzu irar-lanaren ordainbiderako, laster igorriko dizkitzu gaiñerakoak ere, mugaz-araindiko dirulariak zer nolako aleaketa egiten dion iakin ondoren. Beraz, laster ditukezu or diruok. Goldaketan eta Sopokel´enak ia saldu dirala diozu. Ain zuzen, edo ain oker, aipatu bi liburuen iekiak Mexiko´n arkitzen dira, an irarri bait ziran. Gaur edo biar idatziko diot ango nere adiskide bati, len-bait-[len] onuntzko bidean sar ditzan, eta iritxi-ala orruzkoak geok iarriko ditugu. Baina ortaz, apaizak berak emango dizkitzu nai litekenak. Gizona, berri txar bat eman bear dizut. Emen izan ditugun istillu auek gure aldizkariari okerrik ekarri diote: zuk or eman zenidan “Euskeraren Batasuna”ri buruz ondu lana irarkolan galdu digute. Galdu ez da egin, bañan bai ertzañak, beste zenbait originalekin, eraman dute, aien artean nik Dvorak´i buruz idatzia eta Etxaide´n beste lan aundi baten txataltxo bat. Emengo ertzañak narrax xamarrak izaki, ez dakit noiz eskura al izango ditugun aipatu lanok. Alegiñak egingo ditugu beintzat.
67
Oraintxe ari gera aurtengo bigarren zenbakia irartzen, bañan ez dakit noizko bukatuko duten. Banako ortan zure “Purra”z iritxia sartu dut idazti berrien saillean. Aundiak dira emengo kontuak; ezin burutu iñola ere irarkolakoekin gezurti utsak baitira: Iainkoak gezurra banatu zunean erri ontakoek zatirik aundiena iaso zuten, nik uste. Aldizkaria neonek idatzi ta irarteko bide bat arkitu bearko dut, oiekin ezpaitago ezer egiterik. Ikaskuntza Batzarreko berri zenbait Errezola adiskideak ere eman dizkit. Ez dut uste uzta ioririk egingo duzutenik: betiko asmo ederrak eta kito. Ez dira ezertarako izango euskeraren alde egingo dituzuten deiak, euskaldunak akitu ta iroturik dauzkagun bitartean. Bitxia benetan Labegueri iaunarena, euskarak il edo bizi bear ote duen apaiz, legegizon, teologu ta mota guzietako iakintsuei galdetu. Zergatik ez Euskalerriak bizi ala il bear duen? Ez al litzake ergelkeria nere amak bizi ala il bear dun galdetzea? Kistartasuna sutu ala suntsitu bear ote dugun itauntzea? Galdekizun orrek eman ere, gure erri ustelduaren neurria ematen digu erabat. Euskerak bizi bear du, eta il bear badu, il bedi Euskalerria ere bere sinismen eta ekandu eder guziekin. Erdizka ezin gindezke ibili gure auzi larri ontan. Auzia...guretzako ez da auzia erabakita daukagulako, ez itzez, egitez baizik. Ementxe bukatzera noa apaiz iaunari tokia uzteko. Axular´en erpai gauzkatzu. Mila goraintzi
66 Guatemala´n Iraillak 2-1954 Labayen´dar Andoni j´ri Donostia´n Adiskide, Noizpait ere, antolatu dugu “Bidalien Egiñak”en bibliographia; emen dioakizu. Apaiz iaunak dionez, idaztiaren aurrekaldian ezin bada, azkenaldian ezar zenezake. Orra gu beti lor ta lanak iñori egozten. Esango diguzu nola dioan irarketa baita ere endaiako dirugizonak zenbat laurleko eman dizkitzun eun dolarren ordez, bertokoa ala ark egiten duen aldaketa obeagoa den iakiteko; emen dollar bakoitzeko berrogeitabi laurleko t´erdi ematen ditute, eta zuzen igor ditezke zure eskuetara. Beaz ez antzi esatea, batez ere laurleko geitxoago atera al ba´ditugu emen. Orixe ibillaldia atontzen ari da ageri danez. Erañegun, ain zuzen, igorri nizkion zenbait zeapen Cubara datozen Aznar´en ontziei buruz, nor dan izaro artan ordezkari, zuzenbideak eta abar. Agerterrean dago E.G.´ren bigarren banakoa. Aste ontan bear bada bukatuko digute. Mesedez, esaiezue orko idazleei idazlanak bialtzeko. Gerturik dauzkat iru zenbaki, eta original geiago bear ditut, nere iñozokeriekin aldizkaria ez betetzeko. Datorren zenbakian, ots, aurtengo irugarrenean, Olabide zanaren “Abesti Bikaña” “Canticum Canticorum” emango dugu; amestu ere ezin diteke euskera gozo ta itzulpen ederragorik. Zure berrien bea, ar ezazu ene agurrik beroena.
67 Tolosa 1954-X-22 Agur Andima:
68
Garaiz jaso nitun joan dan illabeteko zure bi gutunak. Barkatuko al didazu ez badizut orain arte erantzun. Batetik zuek bidalitako dirua noiz jaso zai nengon; eta bestetik sendiarteko gora-bera ta arazoak izan bait ditut arras lanpeturik arkitu naiz. Azken onetzaz adierazi bear dizut il onen ondarrerako Tolosa´ra natorrela berriz bizi izatea (S. Francisco 35-1º) etxea nun dezun ba-dakizu. Lenago aitaturiko diruaz oraindik ez da nigana iñor azaldu ta ez dakit ezer. Beraz or ikusi nun gelditua dagon. Nik artu ala jakin araziko nizuteke. E.G.- Zuen aurtengo banakoa artzeke gauzkazue. Ez nazu batere arritzen zer nolako eragozpenak dituzuen jakiñez geroz. Okerragora ez ba´zoazte pozik! Ekin eta jarrai! GERO.- Ots aundiko liburu eder au argitara dugu berriz eta zabaltzen asi gaituzu. Ba da amar bat egun neronek ieki bat korreoz Zertifikatuta bidali nizutela. Dakusunez zerbait ari gera beti, naiz ez bear aña. Urrena MILLA OLERKI EDER´en txanda izango. BIDALIEN EGIÑAK.- Ez uste au azturik dagonik. Aurrera doa emeki-emeki. Datorren urtean argitarako dan lenengo gutuna izango dezute. Gaur bertan korreoz doazkizute asierako (itzaurre ta guzi) orrialde saillak. Berandu bederen egingo du bide J. lagun. Emen doakitzu galdutzat ematen zendun nere lantxoaren aldaldi bat. Oso-osorik ez badago ere zeorrek betetzen al dizkiotzu utsuneak. Batera beste artikulotxo bat euskal liburutzaz Artetxe´k idatzia. Berri oiek atsegiñez irakurriko dituzue noski ta indar emanen zure lanetarako. Alabitz! ORIXE.- Etxeko bidean dugula! Il onen 25´n ontzian sartzen zala idatzi zidan, Colón itsas-atean eta Azaroan azkenerako sorterrian agurtuko degu gure olerkari goitarra. Ez merezi dun arrera egiñaz! Osasun onean baldin ba´dator pozgarri izango zaigu. Zaitegi adiskide miñak ar [de]zala gutun auxe beretzat bait litz eta besterik gabe bioi besarkada bana emanaz emen n[a]ukazue zuen berri onen begira. Laztanki. [sinadura eskuz].
68 Guatemala´n, Azillak 1-1954 Labayen´dar Andoni´ri Tolosa´n Adiskide ona, Eskuartean dut zure 22´ko gutuna. Urduri geunden zure berri gabe, alare ulergarri, soberaxki lanpeturik egona baitzaitugu. Arritzekoa, diruak eramatera zuregana oraindik iñor ez agertzea. Apaizak eun dollar biali zizkion, aspaldi, endaiakoari zuri laurlekotan emateko. Iakin bearko dugu, noski, nun lotu diran egaztiok. Ez al dira or nunbait egabanatu. Arrezkero laurleko pilla bat igorri dizu, baiñan oriek zeure emazteak iasoko ditu zuzenean. Orrela askoz obeki[]da bitartekorik gabe. Emen izan dugu “Orixe” agurrak esatera etorrita. Mementu ontan, ain zuzen, bere urrutidatz bat eldu zaigu gaur ontziratu dala esanaz. Beaz ogei edo ogeitabost egun barru, or izango da zuen artean. Oraindik gizon gordiña dago eta sekulako euskal lanak egiteko gertu. Egun atsegiñak eman ditugu elkarrekin. Pena pixkat eman digu aren joateak, bañan nik uste or obeto egongo dala eta giro obeagoa izango dula Lazkaon bere lanerako. Emen igortzen dizut Ameriketako euskal-irutasunaren argazkia11. Arrera on bat egingo al diozue olerkari ta idazle goitarrari. Guk emendik zertxobait lagunduko diogu, Zaitegi´k, alegia, -(ni oraindik amerikanotzeke nago)-, diru nekea zerbait arintzeko.
11
Alde askotatik da adierazgarria: gerraondoko euskal kultura kristauaren hiru gailur: Orixe aita, Zaitegi semea eta Ibinagabeitia espiritu santua.
69
Xoraturik irakurri dut “Ezkondu ezin zitekean mutilla”. Emengo belunaldi12 auek euskal irakurgai ederrokin nolarebait zuritu al izanen ditugu. Orain emen gauzkazu agintzen diguzun “Gero” ta Bidalien orrialdeak irakurtzeko. Zure lantxoa ere iaso dut, beraz datorren banakoan agertuko da. Milesker, adiskide. Aurtengo lenbizikoa ez-ezen, bigarrena ere igorri nizkizun. Lenengoa orko geienak iaso zuten, bigarrena ordea, egun auetan eskuetara iritxiko zaizue noski. Irugarrenak ere agertua bear zukean, baiñan ezin dezakezu asmatu ere, zer nolako ixtillu ta nekeak ditugun irarkolakoekin gere lana burutzeko. Orixek zerbait esango dizu ortaz. Irarkolan daukagun zenbaki onek lau illabete daramazki barnean, galdu dugun beta nolarebait irabazteko. Ez dakit noiz bukatuko diguten. Emen dioakizu arkibidea ikus dezazun. Gere irarkola bat sortzen ez dugun bitartean beti ibilliko gera galduta. Gure gorantzi eta besarkadarik beroenak ar itzazu adiskide. Agindu euskeraren alderako.
69 Tolosa 1954-XII-13 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Guatemala´ra Kaixio nagusi! Urte auxe amaitu aurretik itz bi kolkotik-kolkora zuzendu nai dizkitzut. Laketzen al zera Amerika baztar ortan? Lan ederra, bikaiña, gain gainekoa egiten ari zaretela E.G. aldizkari´ kin ezin iñork uka. Txalo ta zorionak zor dizkitzue Euskaldungo guziak. Aldizkari jator ori urbilago argitaratzerik balego. Zergatik ez Bayona inguruan edo? Bear bada irarkola berezia edo beinik-bein editorial dalako bat. Gure agintari nagusiai asmo ori esan zaie. Aintzakotzat artu bear lukete... Orain egun gutxi Aita Villasante prantziskotarrak zutzaz zer-nola batzuek galdegin zizkidan. Noiz jaioa zeran eta abar...Gertutzen ari diran Euskal Antologi batean zure lanen pusketaren bat sartu nai luke. Ene iritziz “Bach” ereslariari buruz idatzi zenun lanean nun aukera ba dula erantzun nion. Zuk ikus beste zerbait gogozenago ba duzu. Zaitegi ugazaba aundi dugun adiskide maiteari beste berri batzuek ematen dizkiot eta irakurri araziko dizkitzu [sic] emengo albistez jantzi zaitezten. Ez nuke aztu nai aitatzea Euskaltzaindia´ren azken batzarrean euskaltzain berri biak: Antonio Arrue ta Jose Mª Lojendio´k leku artu zutela. ¡onerako bedi. Eguberri zoriontsu ta urte berri on! [sinadura].
70 Guatemala´n Gabonillak 21-1954 Labayen´dar Andoni M. I´ri Tolosa´n Adiskide ona,
12
Ez da belaunaldi baizik goibelaldi.
70
Atzo eskuetara zitzaizkigun zure idazki atsegiñak. Nik ere kolkotik-kolkora, naiz ta urruti xamar egon, itz bi ialki nai dizkitzut Gabon eta urte-berri zoriontsuenak opatzeko. Orixe´ri buruz ematen dizkiguzun berriak pozik irakurri ditut. Ni emen baiño obeto laketuko al da or. Eldu xamarroi gogor egiten zaigu lurraldez eta batez ere aiurriz aldatzea. Ez dut nere ezurrak emen uzteko usterik. Ari gera bai gure aldizkari onekin. Or igorri dizut azkeneko zenbakia, mardul ta iori; 64 orrialde bete, el[a]tz13 txikiz gaiñera. Uts geiegitxo egin dizkigute elaztegikoek, baiñan ikusgarria da zenbaki au. Urrengoa ere irartzen ari gera, eta datorren amabosterako emango digute. Oraiñarteko atzerapenak gainditu nai ditugu, eta iritxiko dugu nekeren nekez bada ere. Zuk diñostazuna (dio´ren ordez Bizkaiko diño sartzen ari gera Orixe´n aolkuz) beraxe ziñostan Nemesio´k ere, Laburdi´n argitara bear genukela gure aldizkaria, merkeago ta banagarriago dedin. Baiñan orrek ere, bere koxkak eta kezkak ditu. Zuzendariek, zuzendari oso izan oi nai dute geienetan, eta gureari ere orixe gertatzen zaio; ori alde batetik. Eta bestetik aldizkariaren nekeak iasoko litukenik nun arki? Zuk ondo dakizu aldizkari bat bear bezela eramatea zail xamarra dala, euskera utsezko aldizkaria batez ere, eta eramango lukenak euskalzale gartsu ta kementsu bearko luke, bestela kito. Baita biotz zabal ere, idazleak ez galtzeko. Euskal editorial aundi bat bear genuke mundu guzirako, irarkola ederrez ornitua. Ni ere ortan nago, baiñan orrelakorik ez dugu iritxiko gure agintariengandik14. Beste bide batzuk arkitu bearko genituke. “Gero” iritxi zan, baiñan ez dut oraindik ikusi gure nagusia ari baita gogoz irakurtzen eta ikasten. Azaletik beintzat, poliki dago. Zaitegiren ostoak ordea, etzaizkigu oraindik iritxi, eta ikusmiñez gaude. Villasante´ri nere xeetasunak igorriko nizkiola itzeman nion, baiñan egia esan, ez daukat bat ere gogorik bialtzeko, ezpaitut oraindik funtsezko lanik euskeraz idatzi, eta iakin ez iñoiz idatziko dudanik ere15. Datorren banakoan, Barandiaran´en euskal-mitologi berria argitaratzen asiko gera. Berak iakiteke, neonek euskeratu diot. Erderaz ere argitaragabea da oraindik. Ala ere eskatu diot baimena baita itzulpena igorri ere. Ez dut uste argitaratzea ukatuko digunik, eta ukatzen ba´digu ere, ukoa bidean galduko da noski! Emen ari naiz Sopokel´en opera omnia makiñaz idazten datorren urtean argitara nai lituke Zaitegi´k-eta. Urtea baiño len bukatu nai nituke. Urte-berria oparoagoa izango al da euskerarentzat. 13
Elatz: inprimategiko letra. Neologismoa, eta hortik “elaztegi” inprimategi gisa, Zaitegik erabilia. Gutun hauen bidez oso ongi segitzen da 50eko hamarkadako euskarazko kulturaren bilakaera. Une honetan Guatemalako erbeste urruneko Euzko-Gogoa da euskal kulturaren lorea, gaina eta bikaina, baina ez da behar bezala heltzen aberrira, eta agintari jeltzaleek ez dute lehentasunetan. 15 Apaltasuna erakusten du alde batera; bestera, egia da asmoa bazuela euskal literaturaren historia bat egiteko eta hori alde batera utzia zuela ez zuelako astirik eta beste hainbat arrazoirengatik. Honen hurrengo gutunetan ikusten da A.M. Labaienek asko zirikatu zuela lan hori txukundu eta argitara zezan; gutxienez, egina zeukana Euskaltzaindiari eman ziezaion, hartara haren ereduak pisua izango zuelako Villasante bezalako euskaltzainengan, eta mordoilo-garbizale aferan garbizale aldera tira egite aldera. Nola konpondu ziren Zaitegi eta Ibinagabeitia Guatemalan?, elkarrekin eman zuten urtebete pasatxoan? Adierazgarriak dira Ibinagabeitiak darabiltzan hitzak Zaitegiz mintzatzeko: apaiza, denak bezala zuzendari oso izan nahi duen zuzendaria, nagusia. Orixeri 1955eko uztailean egindako gutunean harroputz deitzen dio eta nagusi txar. Zaitegirentzat adiskiderik onena Ibinagabeitia izan zen, baina alderantziz? 1957an afera handi bat izan zuen Zaitegik Mercedes Contreras de Muyshondt andereak egindako salaketak zirela medio: Zaitegik 8.000 dolar ostu zizkiola adierazi zion andre horrek Orixeri, hark sinetsi, eta A.M. Labaieni kontatu, eta honek ere sinetsi, eta beste adiskideei kontatu, eta azkenean Andima Ibinagabeitiak garbitu Zaitegi salaketa horietaz. Ikus Jokin Zaitegi gutunak (1923-1973), Utriusque Vasconiae, Donostia, 2007, 225-234 orr. 14
71
Agur adiskide.
71 Guatemala´tik 1955´gko Iorraillak 30 Labayen´dar Andoni I´ri Tolosa´n Adiskide, E.G.´ren 9-10´grn. zenbakia aspaldi iritxi zan Bizkaira, eta arakoekin batera zuentzakoak ere igorri genitun, ez dakigu ordea, artu ote dituzuten edo ez. 5-8 garrenarekin gertatuak ateka gogorrean iarri gaitu eta zuzendariak eta biok erabaki garratz bat artu dugu. Zertako iarraitu aldizkaria ateratzen gure arpidedun eta idazleen eskuetara iritxiko ezpada? Orregatik urrengo oar au agertu da 11-12´gn zenbakian izki larriz idatzita. Onatx itzez-itz: “IDAZLE, ARPIDEDUN ETA IRAKURLEEI: Banako au erdi iasota geneukala berri samiñenak iritsi zaizkigu Donostia'tik. Uri artako zentzurak "Euzko-Gogoa"ren 58'gn. zenbakia gorde ta arpidedunei bat ere eman ez egin du. Arrezkoro beste banako bat igorri dugu 9-10'gna. alegia. Oraindik ez dakigu zer gertatu zaion. Dana dala, gure aldizkaria Euskalerriko arpidedunen eskuetara irixten ezpada, erabaki garratzak artu bearrean arkitzen gera. GURE ASMOA TA BIOTZA EUSKALERRIAN DAUZKAGU ETA GURE LANA AN SARTUKO EZPADA ALPERRIK ARI GERA ALDIZKARIA ATERATZEKO LERRENAK EGITEN. Beraz GERTURIK GAUDE “Euzko-Gogoa” BERTAN BERA UZTEKO. Alare ortara baiño len, gure idazle ta arpidedunen iritzia iakin nai genuke, GIPUTXENA BEREZIKI, baita nola irakurleen artera iritxi gindezken ERREX, ZIUR ETA IÑOR NEKATZEKE. Erantzunik bialtzen ezpadiguzute EUZKOGOGOA'REN ERIOTZA ONARTZEN DUZUTELA ERABAKIKO DUGU! Erantzun len-bait-len iritzia emanaz.- BITARTEAN EZ DA EUZKO-GOGOA AGERTUKO! Itzok dakazkin zenbakia zuengana baiño len illebeteak igaroko dira eta Bizkaiko nere adizkide bati eskatu diot ingi berezian an irartzeko, gure kontura, oiu au arpidedun eta idazleen eskuetara len-bait-len el-erazteko. Or ere barreia zenezakete berri au. Orrela bidean dioakizuen 11-12´gn. banakoa orra iritxi baiño len erantzunak iaso al izango ditugu emen. Azken zenbaki au mardul eta aberatsena da 52 orrialde ditu, oso ederki irarria ia bat ere utsik gabe. Tamalgarri litzake gure adiskideen eskuetara ez iristea. Ar itzatzu, adiskide, ene agurrik biozkorrenak
72 Tolosa´tik 1955-V-4 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Guatemala Agur adiskide: Benetan zuek biok euskel langillerik bizkorrenak zaitugue [sic]. Or ari zerate, albatan16, lertzeko zorian ekiñaldiari lotuta galeotariak antzo. Euskerari
16
Albetan: arnasestuka.
72
ziñez guzia zor zaio17 bañon euskotar geienak ez dute merezi. Ez zaie axolarik. Emengo gain-bera burrundara ikusita biotz galduta gelditzen da bat. Lengo zaar batzuek jardunean badiraugu...25 urtetik berako gazteak ordea ez dute batere zaletasunik agertzen. Universidade´ko ikasleak aski lan badigute ikskizunak ezin buruturik eta gañerakoan futbol ta zinea dute Jainko txiki. EGAN aldizkaria argitaratzen dugu gai berri ta oraingoz...irakurleak nun ditugu ordea? Agintarien zigorraz ere ez gaituzu suspertzen. Konorterik gabe gero ta okerrago doa gure gaitza. Goibel natorkizula esango duzu. Egia ezin estali dut gaurko nere kezka. Zuek lagundu ta piztu bearrean ez dago ondo zinkurinaka zuen kemenak oztu ta gutxitzea. 9.10 E.G. zenbakia beste mundutik edo eldu zaigula deritzait zorioneko Arkadia´tik edo. Eta zu Unai-nagusi. An bizi bagiña obe. 11-12 zenbakia ere bidean dala alako poztasun bat nabaitzen dugu; sendagai bat txertatzen digutenean ta E. Gogoa irakurtzea orobat; on [dasuna?] gorputz eta gogo guzian nabaitzen dugu, osasuna balitz! Beste arloari gagozkiola atzo Donostia´n Escudero “Illeta entzuten izan nintzaizun ¡Lan ederra! Musikari garaia ba dugu! Egun gutxi barru Donibanera joan nai nuke ango adiskideak zer dioten jakitera. Ez dut uste argitasun aundirik erakutsiko didatenik. ¿Noiz amaituko ote zaigu illunpe auxe!? Jainkoak [argi] dezala ta bitartean guziok lagun gaitzala eskaturik besarkada batez [sinadura].
73 Tolosa- 1956-IX-3 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari CARACAS´era Andima laztana: Ez dut aspaldi zure berririk baiñan orregatik ez zaukat aztua, ez ezen bizi bizirik dirauzu ene baitan eta osasun eta ondasunez okitua zaudela jakin nai nizuke. E. Gogoa´ren zure lan eder ta mamitsuak peitu z[a]izkit eta Zaitegi adiskide leiatsuak laister argitaratuko duen banako berria irakurtzeko irrikitzen natzaizu. Emen betiko eran, argalean sendo esan bear. Gure alegintxoa “Egan” eta beste papertxoetan iraultzen dugu ta ori dezu guzia. Utsa! egin bear litzakenaren aldean. Alaz ta guziz liburu berriak argitaratzen ari zaizkigu ta gure literatura zabaltzenagotzen doala, gero ta geiago nabaitzen da Euskal-Literaturaren Edesti edo Kondaira baten berra [sic]. Nai ta nai ezkoa zaigu Elerti edesti orixe, luzeegia izan gabe aski aundia euskel idazle ta idazti gallenenak kokatzeko, dagokion mailla ta neurrian ipiñiaz. Bakoitzaren iritzia ta kritika agertuko duena. Ch. M des Granges´en “Histoire de la Litterature Française” eredutzat artu diteke neurria laurden bat txikituaz edo. 250/300 orrialde lenengo ediziorako aski lirake. Euskaltzaindi ta Julio Urkixo mintegiaren ardura pean liburutxo ori argitara liteke. Orretarako egilleari bere saria ordainduko lioteke eskubidea erosiaz. Euskeraz ez ezik aldamenean erdel laburpen bat ematea bidezko dela deritzaie jaun oiei. Zuk Elerti edesti ori erdi burutua dezun ezkero zure lana Euskaltzaindiaren esku utziko al zenuke ordañez orrenbesteko bat dirutan jasoaz? Erantzun zaidazu bada zer derizkiozun, jabetu gaitezen. Datorren igandez Axular´en omenez jai bat dugu Sara´n ta 17
Lauaxetaren “Dana emon biar yako maite dan azkatasunari”-ren aldaera bat gure eleari eskainia: “Guztia zor zaio euskarari, baina euskotar gehienek ez dute merezi”. Hauek biek asko eman zioten euskarari dudarik gabe.
73
Zaitegi ta beste zenbait adiskide ikusi nai nituke. Ez al zatoz Paris´erantza illa[r]en ondarrerako? Neri ere joatea eziña zait eta bestek emango dizkiguten berriaz ase bear. Agur Andima, zaude bizkor eta goraintzi orko lagun eta ezagun guziak, batik bat Arozena´tar Andoni. Zure berrien zai besarkada batez. [sinadura eskuz].
74 Caracas´tik Iraillak 12 Labayen´dar Andoni M. jaunari Tolosa´ra Adiskide ona: Ez diozu errex antz-emango zer-nolako siratsez zure gutun atsegiña irakurri dudan. Urrutiko adiskideen oroitzapena betiere biotz pizkorgarri izaten zait. Eta egia esan, badizut emen pizkorgarrien bearrizana erdal-itsaso ontan biotza itoko ezpazait. Bañan utz ditzagun goibelak goibelentzat, eta natorren arira. Nere “Euskal Literaturaren Edestia” zazpi sigillupean gordeta daukat aspalditik ikutu ere gabe. Eta ez jakin noiz ikutu al izango diodan. Erri ontan ez daukat ezertarako ere gogorik, ain gutxi euskal lan sakonetan murgiltzeko. Goizean seiretan ieiki ta arratseko seiterdiak arte atertu gabeko lanean ari natzaizu ene bizibidea aurrera ateratzeko, ots, gozez ez iltzeko. Beraz, lanetik etxeratzekoan, euskal idaztiren bat irakurtzeko kemen pixkat baizik etzait gelditzen. Beraz, nola asi nere literatura ori konpontzen? Alare, ez dut oraindik itxaropenik galdu, eta baliteke egunen batean ortara ere jartzea. Ia geiena egiñik daukat baña orraztaldi aundi bat bear du, eta orraztaldi ori, oraingoz beintzat ezin nezaioke eman. Bin-bitartean ordea, luma erdoitzen ari zait eta burua makaltzen. Aje txarrak biok, ezer onik egiteko. Nere liburu ori bear bezela gerturik balego, pozik utziko nuke zuen eskuetan argitara dezazuten. Eskubideak ere zuentzako utziko nituke ordañez ezer eskatzeke. Nere ametsa edizino dotore ta txukun bat egitea izan da beti, eta ortarako dirupillatxoa biltzen ere asia nauzu. Dirupillatxo ori ere, gizentzen denean, nere liburuari laguntzeko oso-osorik jarriko nuke. Baña zakurametsetan ez ote naiz ari? Iainkoak emango al dit kemena nere lana burutzeko.. Orra adiskide, nere liburu xaxpikiaren edesti samiña! Ille-ondarrean ez dut Lutetia´tzerik. Ala ere San Migel´en panegirikoa eskatu didate, egun ortan itzalditxo bat egiteko emengo Eusko-Etxean, alegia. Zalantzan nengon, azkenean etsi egin dut, Irizar adiskideak eskatu zidalako. Goiaingeruarekin elkar-izketatxo bat izango da nere itzalditxoa; gogorrak ialki-eraziko dizkiot ordea, aingeru maiteari. Isrraelgo igarle aserrekoiak baiño sumiñago bait nago. Oraintxe iaso ditut Bilbao´tik zenbait idazti berri: Ilias´ena bi Egan (azkeneko banakoak), Euskera, Anaitasuna, Boletiña t.a. Gain begiratu bat besterik ez diet eman. Badut zati baterako ianari atsegiña. Dakutsunez, zearka bederik, zuekin artu-emanean bizi naiz emengo barumendi onetan. Aita Manzisidor urte guziko santuen bizitzak idazten ari zaigu. Ementxe dauzkat lendabiziko iru-illebetekoak irakurtzeko. Oso ederki idatzi ditu. Iru tomotan argitara nai lituke, lenbizikoa aurtengo gabonetarako. Ez diot ezertxo ere zuzendu, bere erri-kutsua garbi garbi gorde dezan. Neonek pizkortu dut Integrista jator au; mandoak ilda zegon emengo bakardade ontan. Zer dio Orixek? Ikus bazeneza emaizkiotzu nere gorantzi miñenak. Au ere esaiozu: Iainkoak ondasun-biderik (ez askorik) balemait ez dudala aantziko. Eta onenbestez, orizu, adiskide besarkada sendo bat.
74
75 Tolosa´tik- 1956: XI-19 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Caracas´era Adiskide laztan eta begiko: Ez naiz bear bezin aguro zure eskutitz gozo ta giartsuari erantzutera lotu, oi diran nagikeri ta aitzekiak ezin aizatuz. Beti zerbait sortzen bait da: txango, lan jolas edo antzeko gure eginbearretik bidekatzen gaituna. Bañan uda-azkenaz buka dira ere gure aitzeki-maitzekiok eta oraingoz borondate ta gogoa elkarturik onoko lerro auek eskeintzen dizkizute. Osasunez bizkor zabiltzala jakiteak asetzen nau; eta zure lan jardun-luze ori ondasunez ordaingarri dakizula opa dizut. Orrela noizbait amerikano “bolibartsu” biurturik zure gogoko lan eta arazoetara murgilduko ahal zera gure sorterriaren onuraz, eta adiskide gaituzun[en] pozaren-pozez. Alabitz urte gutxi barru ta ni kontatzaille! Euskel-literaturaren edestia.- Orain artio gai ortaz egin duzun lana eskuratzea ta emen begi-aurrean izatea on litzake (1). Dakizun lez “Euskaltzaindi” orrelako edesti bat argitaratzeko asmotan dabil. Beldur naiz ordea lan ori A. Villasante ta beste zenbait euskeltzainen eskuetan uzten dutelarik, euskera mordolloa ez ote dan aterako nagusi.. Zer nolako iritzi-miritzi artu...alako neurriak emango dizkiote gure elertiari ta tamalgarri litzake ez izatea egoki ta alik eta zuzenenak, azal mami ta estetikari buruz. Ortaz adierazi nai dizudana ulertzen duzu naski baño naskiago. Ene iritzian zure edestia naiz es osotua izan Mitxelena ta beste euskaltzañok irakur bear lukete ta eskier nago zure iritziak ontzat artuko lituzketela. Euskaltzaindia´ren edestian, zure izena aitatuz, kokatzeko, tinkaturik. Orrek ez lioke gerora zuk zure edestia argitaratzea erabakiko duzunean kalterik egingo, nere ustez beintzat. Ain zuzen “Presses Universitaires” edizio-etxeko nagusietako batek “Que saisje?” saillerako Litterature Basque labur bat eskatua dit eta artu-emanetan nabil asmo ori aurrera eramatearren. Orko zure berriak jakingarri zaizkigu. Zure S. Mikel´eguneko itzaldia ezpata ta guzi sarkorra izango zalakoan nago ta orko aberkide sutsu baiñan euskeltzale epel asko iñarrosiko al zenitun. Caracas alde ortan ba dituzu tolosar anai bi: Arrue izenekoak. Ikusten ba dituzu goraintzi; ta orobat Arozena Andoni, Larrañaga Andoni ta gañerako ezagun guziai, Ametzaga barne. Lutetia´ko batzarretik oso pozik itzuliak dira an izan ziranak. Emen ere batzar suspergarri batzuek egiñak dituzte Arantzazu´n eta baldin baite ez ote dira alperrikakoan [sic] izan. Bestela, “Egan, Anaitasuna, Zeruko Argia, Euzko-Gogoa” ta gañerako aldizkariak agertzen doaz eta liburu bat edo beste ere bai. Auen artean Orixe´ren “Aitorkizunak” itzulpen mamitsua. Gaur bertan korreoz bidaltzen dizut ieki bat nere esku erakutsitzat. Atzo gure Mikolas aundiari agertu bat Orexa´n egin nion, -jaioterrian bizi bait duzu orain-. Argalean sendo arkitu nuen. Gizarajoa bere ortan polliki dago Zutzaz ere jardun giñan eta zure goraintzi ta biotz-zabalezko eskeintzarengatik eskerrik asko esateko agindu zidan. Badakizu bada. Amaitu bañan lehen biotzez nere atsekabe agurra bidaltzen dizut zure ama maitearen il berria jakin baitut G.B.¡ Ar itzazu nere dolumen barnekoenak. Zure berrien zai beti zure [sinadura eskuz]
75
(1). Arren bada bidali zaidazu lehenbaitlehen. Zaitegirekin bazkaldu nuen joan dan ostegunez Baiona´n eta zu gogoz bederen izan ziñugun maikide “Topa, beraz!
76 Caracas´tik Otsaillak 24-57 Labayen´dar Andoni M. Iaunari Tolosa´n Adiskide mami: Garaia ere banun, onuzkero, zenbait lerro zuri idazteko. Gutuna ta “Aitorkizunak” lerro-lerro iaso nitun, ia bat ere alde gabe. Arrigarria emen, bada geienetan ilabete osoak itxaron bear izaten ditugu liburuak iasotzeko batez ere. Milesker andi, adiskide, zure esku-erakutsi ederraren alderako. Ez dakizu zeiñen ordu goxoak eman ditudan “Orixe Andia”ren itzulpen bikaiña irakurtzen. Gerturik dauzkat zenbait oar kritikatxo bat egiteko, ez iakin ordea noiz, bada idazteko bat ere betarik ez zait gelditzen zorioneko lur onetan. Lumerotan ondaturik nabil gizajo au: lumeruok antxiñako latindarrentzat musika izango ziran, neretzat ordea, kalaka aspergarria besterik ez dira. Matematika garaia balitz ere...Baña kontabilidadeko lumero-pilla aspergarriak besterik izan ez. Emen ez dago beste kulturarik, diru-lantzea baizik..Beste kultura axalea da iente-mota guztietan, zer esanik ere ez euskaldunen artean: berbotsa nik dakidan toki batean esango luketenez. Zoaz oieri esatera Agustin Gurenaren Aitorkizunak euskeraz azaldu dirala: bost ajola! Orretxek ematen dit niri miñik andiena, gure iendea gure gauzekiko ain arduragabe ikustea. Baiña uts ditzadan iruzkin auek, bestela neurriz gaiñetik beratuko nintzake ta akabo. Asi naiz nere paperak miatu eta antolatzen; izugarrizko lana. Len irakurriak berriz irakurtzeak alako ao-mingoztasun bat ematen dit eta gaiñera lotsa, ikaragarrizko lotsa. Sinistuko al didazu? Masaillak ere gorritu egiten zaizkit ahalkearen ahalkez lerro zarrok ikusterakoan. Illak, bizigabeak arkitzen ditut eta iakituriz erantziak. Ez da nik euskerari iaso nai nion monumentuaren duin, liburu xaspiki au. Ez eta ez. Surtara botako nituzke paper zarrok gure izkerari laidorik ez ekartzearren. Saiatuko naiz baiña oso aldatzgora egiten zait. Zertan da gure Orixe maitea? Esaiozu noiztanka “Mameme”ren berriak ukaiten ditudala. Dirudinez, gu andik atera giñan ezkero, San Salvador eta Guatemala´ko sumendi itzaliak, berriz iarri omen dira su-jario aspaldi ez dala. Gu an izan bagiña sua ez-ezik arri-koxkor gori ta ago sutsua ere botako zuten. Iende guziz asaldaturik omen dabilkigu inguru aietan. Danok iltzeko beldur. Eta orain zuri, adiskide. Ez al da oraindik eldu Orixe´ri goratzarre bat egiteko garaia? Edota goratzarreok illeta bear dute izan derriorrean. Nik uste euskal idazle guztiok egin bear geniokela goratzarre ori, “Homenaje” delako liburu eder baten bitartez. Urkixo, Etxegarai eta Menendez Pidali egin zitzaien bezela. Liburu orrek, euskerazkoa bearko luke izan eta saldu ta txanponik aterako balitz, Orixe´ri laguntzeko. Zer derizkiozu? Izan ditut Zaitegi´ren berriak, baita ere artu ditut Euzko-Gogoaren azken bi zenbakiak. Ageri denetik, ez dago alperkerian gure gizona baztarrak iñarrosten baizik. Ala obe. Euskeraren alderako dana onik etorria bedi. Irigarai iaunari kolkoan ditudala Pelay iaunarekin igorri zizkidan goraintzi biziak (aoz-ao iritxi bait zitzaizkidan) eta asko ixtimatzen dizkiodala. Ikusi dut baita ere, iaun
76
berak ekarri zun azkenengo “Egan”. Benetan banako zor[a]garria. Astiñaldi ederra ematen dio gure Mitxelenak Udalaizperi. Erantzungo omen dio ordea, iaun orrek bere azkeneko gutunean zesaidanez. Nere amatxo, elbarri baten ondoren, poliki pizkortuta bizi da eskerrak Bilbaoko geriatra gazte ta euskaltzale bati. Oraindik lerroño atsegiñak idazten dizkit, esku baldartxoz badare. Zure dolu-miñak, ala bearrik, etzidaten zirradarik eragin, egun aurrean etxeko berriak ukan bait nitun. Eta onenbestez ar ezazu adiskide onen agur bero bat.
77 Tolosa 1957-XII-12 Nere erri zarreko txoko ontatik agur bero bat Andima adiskide maiteari. Olentzaro´k ekarri dezaizula osasun, ondasun eta Pake. Eguberri zoriontsu ta Urte berri on Oles eta laztan estu bat aztutzen ez zaitun [sinadura].
78 Caracas´tik 1963´gko Abenduak 10 Labayen´dar Andoni Iaunari Tolosa´n Adiskide maitea: Benetan poztu ninduen zuen gabon agurrak, batez ere “laister arte” ain biozkorrak. Ala biz. Egia esan ondo aspertuta arkitzen naiz lurralde bero auetan, orrako gogoz. Noiz izango ote da nere gurariok betetzeko eguna. Emen eztaukat beste pozik euskera baño, zuek or egiten dituzuten euskal lan ederrak alegia. Gu emen, erdalitxasoan ondatuta bizi gera, diru-ametsak egiten. Beste bost urterako lendakaria autatu genuen. Demokraziaren gurenda aundia izan da, gorrien aurka. Egiñalak egin zituten gorriok auteskundeak eragozteko, ala ere erriak oso-osorik erantzun du erri-agintaritzaren alde. Ez zuen irabazi nai nuenak, kristau demokratak alegia, baña bigarren gelditu dira eta emen Batzartokian, alderdirik indartsuena izango da. Paketuko al dira gorri ta bestelakoak, euren ondamendia argi ikusi ondoren, erri osoak egin dien zapuzkeria ikusi ondoren. Etzuten besterik merezi ere. Pozik irakurri dut Orixe zenari egin diozuten omenaldiaren berri. Iñoiz esku-iabe izango al gera are goratzarre aundiago bat eskeintzeko gure maizu aundiari. Eguberri eta urte-berri zoriontsuenak. Datorren urtean elkar-ikusteko aukera emango al digu Iaun Aundiak Goraintzi adiskide guztiei, eta zuretzat besarkada sendo bat. [sinadura eskuz].
79 Tolosa 1967-IV-6
77
Agur Andima maite hori! ¡Ez dakizu nolako poza artu dudan zuk bidalitako aldizkariak jasotakoan! Iñoiz zure berri D. Nemesio eman oi digu ta beti bizkor eta langille zabiltzala jakitea atsegin zait. Ez zaude bakarrik J.L, Ametzaga, Arozena ta M. Ugalde adiskideekin sail goitarra osatzen duzute euskal jakintzaren barrutian. Euskeraren onerako ordea...emen aberrian bear zinduzketegula derizkiot sasi idazle berri gazte asko ezitzeko. EMAN aldizkaria edo antzeko zerbait, egin beharrean gaude goiz ala berandu. ¿Ez al duzute au onuntz begira jartzeko garaia? Nik baietz uste! Beldurrik gabe gañera! Aurtengoa Larderiaren azken urtea izango dala esan bait diteke. Gertu beraz! Orko adiskideak –goraxeago aipatutakoak- agurtu itzazu niketz. Emen doakizu Ugalde´ren azken liburuari egin diodan kritikatxoa. Ugalde aitaren adiskide nintzan eta semearena izateko gogo bizitan nago. Bioi biotzez agur bero bat. Zorionak andima humanista aundia! A. Onaindiarekin argitaratu dezun liburu ederragatik. Jarrai ortan anitz urtez! Besterik gabe agindu beti adiskide duzun [sinadura]
80 Caracas´tik 1967´gko. Iorrailak 18 Labayen´dar Andoni Iaunari Tolosa´n Adiskide maitea, Nire poza ere ezta txikiagoa izan zure gutun atsegiña artu dudanean; eskerrik asko adiskide ona. Biali didazun idazlan ederra datorren EMAN..´en agertuko eta dagoneko irarkolan dago. Amar egun barru, nik uste, kalean izango da gure aldizkari orren 3-4´gn. zenbakia. Bi argitaratuko ditugu batera, beraz bestetan baino mardultxoago azalduko da. Lengo larunbatez, ain zuzen, Martin Ugalde arkitu nuen Eusko-etxean eta zure gorantziak eman nizkion, baita ere bere aitarentzat. Esan nion nola biali zenuen bere liburuari buruz artikulu iakingarri bat eta Eman´en irakurriko zuela. Biziki poztu zen. Pozik irakurtzen ditut zure idazlanak bai Z-Argian baita orain azkenengo agertu den Jakin´en ere. Batez ere aldizkari ortan ematen duzun lana, San Martin´i erantzuna, oso ederki dago eta egia zuk diozun bezela da, eta ez bestela. Oraindik EUSKALDUNAK agertu berri zala, Salbatore Mitxelenarekin izan nintzan Beloken eta luzen bezin sakon jardun genuen gure poema bikain ortaz. Garai artan Mitxelenak, eskas arkitzen zuen Orixe´ren poema aundia. Orduntxe esan nion: ez Mitxelena ez: euskeraz egin zitekean sakon eta zoragarriena duzu. Aldendu itzatzu zere burutik erdalepikaren abarrots ikaragarriak, eta Erroldankeriak, beren gudu turuta ikaragarri ta guzti. Ez gure poemak eztauka alakorik, ezta bear ere baña lurretik bertatik, euskalizakerar[en] sakonenetik zeruraino jasotzen den poema aundi bat duzu...Irakurri ezazu berriro, euskal-gogoz eta euskal begiz eta or ikusiko nola asebetetzen zaitun. Andik lasterrera idatzi zidan nerekin bat zetorrela, eta benetako ikuspegiaren babesean irakurrita, argi ikusi zuela gure poemaren bikaintasuna. Or dago “Unamuno eta Abendats”en idatzi zuena, eta zuk ere zeure artikulu ederrera ber-aldatzen duzuna. Astakeri la[r] ari dira esaten gure gaztetxoak euskal-idazle bikañenen inguruan, eta nolako aleak botatzen dituten...Ara egia diotsut, ni irakiten iarten naiz alakoak
78
irakurtzen ditudanean, eta osasuna ere galdu egiten dut. Orain Olabideri buruzki ZArgian agertu dena...Erantzun gogor bat emen daukat, baiña alperrik dut agerkari ortara bialdu, eztute nereik argitaratzen eta. Ala ere Kintana orren zuzenbidea iakin nai nuke berari zuzenean igortzeko. Nik ere or nai nuke...Gezurra dirudi baina ogei urte egiñak daramazkit erbestean...eta ezer gutxi egin al izan dut gure euskeraren alde. Dana dala, al izan dudana bai beintzat...Eta oraindik ere asmo ederrik baidut, baña astirik ez. Igandero euskal-ikastola ematen diet euskaldun batzuei; orainarte analpabeto orietakoak ziran, baña orain ederki euskera erabiltzen asi dira. Textutzat “Garoa” daukagu eta sakonki aztertzen dugu arretaz irakurri ondoren. Diktadutzat euskal-elerti-atalak ematen dizkiet, neonek idatziak, idazteaz gainera gure elertia ere ikasi dezaten. Ordu biko ikastola izaten da, eta eztitan egoten dira amar ikasleak ordua luzatu nairik. Oraintxe ari gera Lauaxetaren omenez euskal jaitxo bat antolatzen; ikasleak izango dira izlari. Irrikatzen daude eta gogoz ari dira. Zer jazotzen da EGAN´ekin? Luzaro eztela idatzi nion Nemesiori eta berri zenbait ematen nizkion. Emen dauzkagu DANIA´ko pelotariak, bañan nere txanponik eztute iasoko. Pelota ongi, baña euskera obeki. Agur adiskide, eta besarkada aundi bat.
81 Tolosa 1967-V-17´n Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Agur adiskide begiko: joan dan illabeteko zure eskutitz atsegiña pozik irakurri nuan, eta baita ere kafeko asteroko billeran an biltzen diran adiskideai esan arazi nien, oso gogoz jakin zituzten zure berri onak eta orok onen bitartez egiten dizute goraintzi. Elkarren ondoan urbiltxeago bederik ez bizi izatea damu zaigu. A zer nolako izketaldi gozoak ez ez genituzten erabilliko emengo gora-beraz eta gertakizunei buruz. Pil-pil irakiten bait dugu gure auzia! Zuk bidalitako Eman aldizkariaren banako bikoitza jaso nuen. Pertika zaar jatorrak eskutik kendu zidan. Gizarajoa ez zan asetzen Gernika jaioterri maiteari opa dizkiotzuen oroigarriz. Azken egun auetan adierazi digute “Agirre Sari Aundia” Aita Onaindia´ri eman diotela ¡Bejondaiola! gure Aita Xanti! irripartsu ta euskal idazle errimeari! Merezi zun naski! Guk, bearbada D. Nemesio´ri egotzi izan ba liote poz aundiagoa nabaiko genduen oso gure artekoa dugulako. Eta elkarren leian biok dira bata bestearen lain. Ez zan neurtzen erreza erabat banak diralako gaiz eta tankeraz. Istorigille trinkoa bata; irudimen eta graziz eta olermenez aberatsa bestea. Nola nai langille ta euskaltzale porrokatuak biok; ¡Bego! beraz gauza ortan eta lanean jarrai dezatela. Goazen beste arazora: or duzute zuen artean Egaña´tar Gotzon adiskidea. Onek emen zegolarik Ikastolarako Irakurgai liburu bat gertu zuan argitaratu gabe gelditu zana. Edergarriak ere nik egin arazi nizkion. Tamalgarri da liburu hori ez agertzea eskola irakurgaiz ain urri gaudelarik. Zenbait Bilbo´ko adiskideek –Peña, Albizu eta ab.galdetzen didate ea zergatik ez dan Egaña´ren liburu hori argitaratzen. ¿Mintzatuko ote zenioke Gotzon´i asmo hori lenbaitlehen aurrera eman dezagun? Zure esku lagatzen dut arazoa eta ea guzion artean zerbait lortzen dugun. Egan aldizkaria (1966) jasoko zenduen naski, naiz berandu, nere euskal teatro lan batzuek ba dakazki eta poztuko nintzake zure gogoko izatea.
79
Gaurkoz ez dut beste gauza aundirik esateko. Emengo liburu, aldizkari eta beste edozer bidaltzea nahi ba zenu badakizu non nagon zure esaneko. Martin Ugalde, aita ta gañerakoak ta orko beste enparauak, Egaña, Arrue, Tolosa, Arozena ta ainbat beste lagun guziai nere goraintzi ta agur beroenak. Guzioi ondasun eta osasuna eta laister elkar gure aberrian ikusi izango al dugu. Zuen albiste ta berri onen aiduru. Besarkada batez Beti adiskide [sinadura eskuz]. “Eta”ko jaunxkilla Txillardegi ta enparauak “poto” egin dutela jakingo duzute. Orrenbeste naaspilla ta arrokeri ortan gelditzeko. Damua garaiz! Agur!
80
Egaña-Andima
82 Urtarrilak 20-1951 Adiskide ona: Mila ta mila esker, beraz bi mila, zure ezkutitz txukun eta biziki ernegarriaren orde. Arnas baten irentzi ditut zure eskutitxo zoragarria, ain zekartzin berri pozgarri eta xuspergarriak. Itxasbete esker baitare, bidali dizkidazun olerki jator ta gain-gainekoen onerako. Berialaxe E.G.´ra biali nizkitzun ai[n]bat laisterren argitara ditzaten. Nere esker-ona agertuko al diozu olerkariari. Aipatu nuen E.G.´an “Elentxu” izenpean Salbatore aundia, gure izarren artean diztiratsuentzat bezela (5-6 garren zenbakian). Bainan, ia gerturik daukat aldizkari berean emateko, ARANTZAZU euskal poema bikañaz eritzi luze-xamar bat. Orixe´narekin, Arantzazu oeburuko liburutzat daukat, eta atertu gabe irakurtzen dizut; dagoneko aunitz zati buruz ikasiak ditut, eta atal batzu emengo euskel-iaietan kantarazi ere egin ditut. Nere zorionik gartsuenak emanen al dizkiotzu olerkari maiteari. Aren itsas-giroa maiteenik dut, ni ere itsastar izaki18. Egun otan, E.G.´ren 7-8-garren alea iaso dizut, bakarra ordea. Laister etorriko dira noski, pilla bat eta orduan igorriko dizut. Au ere, besteak bezela, benetan ernegarria. Orixe´k eraberriko olerki bat ematen digu “Baru-Mendin”, mistiku-igurtziz oretua, zeinen bikaina ordea. Zaitegi, eta Mirande´k ere, berebiziko olerkiak argitaratzen ditute. Orrez gainera Andima´k Bach aundiaz idatziriko lana bukatzen du, eta beste lan ugari ikusi ditezke, sakonak oro. Gure zoztor19 nagusia, arpideen kopurua geitutzia, baina J. onez, ori ere mukurutuko degu, bai bein. Lilluraturik naukazu Donosti´ko olerki guduak izan dun garaipenarekin. Enuen amestu ere egingo, ainbeste olerkari euskera txukundu ta lantzen gere zoritxarreko Euzkadi´n zebiltzanik. Ez dezu ez zokoratzekoa noski. Zaitegi´ri idatzi diot zuen berriak aldatuaz E.G.´an argitara ditzan, norlenka orren berri emateko. Ni aspaldi iabeturik naukazu, gure garaipenerako euskera beste biderik ez daukagula. Orri eman bear diogu indar, orri biriki-betez putz, oraindik gere ondare bikainena gaizkatzeko einean arkitzen gera, batez ere gure gaztediak euskerarako erakusten duen zaletasuna ikusita. Zu ere, adiskide, idazle trebe zaitugu. Zegatikan ez zenuke idatzi bear E.G.´rako. Gai guziak egoki dituzu eta irakaskuntzaz zerbait egingo ba´zenu, pozgarria litzake benetan20. Emen ari geran taldetxo batek, botanika, eta izadi iakintzetan pozik ekingo nioke, saill ori oraindik ezpaita izan bear bezela atxurtua. Zuek ere or betse lantxoen batzu gertu zenezazkete, guzion artean zerbait egiten dugun. Ikastolan dago euskeraren etorkizuna, eta ikastola gabe iñoiz ere ez gera gere elbururatuko. Erruki gabe, euskera 18
Garra dario eskutitzari, gozoegia eta eztiegia ere bada gaurko gehienon sentsibilitaterako, baina EuzkoGogoa aurrera ateratzeak Andima Ibinagabeitiari sortzen zion lilura eta txundiduraren isla. 19 Oztopo. 20 Gotzon Egaña irakaskuntzan jardun zen eskola publikoan, eta egoera aurkakoa zenean, euskaltzale agertu zen. Antzerkigintzan ere aritu zen Donostiako Euskal Iztundea antzerki-eskolarekiko elkarlanean. Gipuzkoako Segura herrian eskola maisu izan zen; ikasleen artean, Joseba Intxausti zortzi urteko mutikoa: “Nire lehen eskolatzea berezi xamarra izan zen. Etxean ez zuten maite garaiko "Escuela Nacional"-a. Seguran, haurrentzat, mojen eskolatxoa zegoen, eta hara joan nintzen, harik eta 6-7 urte nituela San Viatorren hasi nintzen arte. Hartutako azken ikaslea izan nintzela uste dut, gazteena behintzat bai. Baina urtebete besterik ez nuen han egin, San Viatorrekoak Seguratik joan egin baitziren. Eskola nazionalera pasa behar izan nuen, ondorioz. Han, bi maisu ditut gogoan. Bata, guztiz euskaltzalea, Gotzon Egaña. Nire haurtzaroko maisu ona eta euskaltzalea. Seguran sekulako arrastoa utzi zuen gizonak nire belaunaldikoetan: antzerkia egiten zen Eskolan, euskal mitologiako ipuinak kontatzen zizkigun... eta, gainera, euskalduna zen. Handik atera zutenean, erdaldun bat etorri zen. Erdalduna, euskal gaietarako guztiz uzkurra”; esteka: http://argia.com/argia-astekaria/1990/joseba-intxausti-miraribat-da-garai-batetik-hona-euskal-herrian-gertatu-dena.
81
eskoletaratu bear dugu, erdeldunek erdera eskoleratu diguten bide berdiñak erabilirik...kontenplazio gabe! Gaurkoz “Euskaldunak” edesti-liburutxoa bialtzen dizut. Ez dakit beste emengorik nai edo ote duzun. Orrela izan ezkero, adierazi eta igorriko zaizu. Zuk bialitako EGAN Ilias´enea euskeratuta ikusi nuen21. Nor dugu Albisu euskeratzallea? Ez ote zenioke galdetuko Artetxeri edo, eta bere zuzenbidea ere ez ote zenidake bialiko. Or ikus. Azkenengo berria. Orixe aundia beste poema bat egiten ari da, jo ta ke, “ArgiErri” izentzat. Berak ziostanez, ez omen ditu oraindik zakukoak oro atera. Euskaldunak baino askoz ederragoa izango omen da. Agur adiskide, eta beste bat arte. Lekuona ta Labaien´en zuzenbideak nai nituzke, AGUR
83 Paris´tik 1951-gko. Urtarrilak 27 Adiskide min: Zure aurreneko idazkia eta idaztiño biak, aste ontan iaso ditut. Beaz, zure karta luzea baino beranduago. Mila esker. Etxaniz´en idaztia benetan egokia, gure iendea euskeraz idazten oitu dedin. Eritzi luze xamar bat idatzi dut ortaz, eta E.Irratitik irakurriko dute nu[n]bait. Atzo biali nien. Egutegia ere, ederki egiña, ta gainera irakurgai ugari ta jakingarriekin ornitua. Prailleok, al dezakete oraindik, eta ageri ere agertzen dute. Prakadunak ordea, zaletu bearrean arkitzen gera eta gonadunak ere, bai, baina guk maite ditugun gonadunak. Oiek ere noski, etorriko dira. Azkeneko E.G., argitarazi dute nik Alos-Torrea buruz idatzitako eritzia. Beaz, berandu bainan, oraindik garaiz. Idazleari atsegin izanen zaio noski iakitea. Zuk agindu Arantzazu, Zaitegi´rentzat, ez da oraindik nere eskuetaratu. Iragarri nion, Z´ri, iaso-ala bialiko niola. Bialtzen dizkidatzun idazti bien sa[l]neurriak, gareztiegiak ene xakel ximurrarentzako. Bear bada, “Homenaje” erosteko txanponak bialiko dizkitzut, bainan oraindik ez. Gaur, lenago agindu “Euskaldunak”, edesti laburra, eta “Almanaka”, igortzen dizkitzut. Ez dut beste idaztirik emen barna. Idatzi adiskide, orko euskel berriak emanez. Onenbestez, beste bat arte Ilargiak bere argi xuriz iosi zaitzala Beti ere adiskide A.
84 1951-gko Otsailak 2 Adixkide maite: Orra ganderailu. Bainan inguru abetan kandelarik ikusi gabe igaro degu egun au. Beti bezela, bakoitzak beria aldean eta kito; orra gure ganderailu. Baezpadako sarrera onen ondoren goazen ain maite ditugunetara. Lenbizi, zurea atsegin izan zitzaidala. Lorietan iarri ninduzun Euzko-Gogoa ikustean Mitxelenak 21
Salvador Barandiaranek sinatuta ageri dira Egan 1950-3-n Iliadako zenbait kantu. 1956an liburu gisa atera zuen Gaizka Barandiaranek.
82
ainbesteko poza artu zuelako. Egia da diozuna, beti ere idazle ta olerkariek kanpotiko ziria bear degu, gerean irauteko eta jarraitzeko. Bainan oraindik aundiagorik ere ikusiko dezute, Jainkoak bizitz eta osasuna eta dirua (au gabe ezer ezpaitago) ematen ba dizkigu. Asmo onak biñipein ez zaizkigu pei[t], eztare kemenik. Igaro larunbatean, nere urteguna zala-ta, E.G.koak aparitxo baten elkartu ginduzun. Gutxi gera, bainan gartsuak eta zorionez danak gazteak, neu ez. Ederki jan, ederki edan, eta mai inguruan amaikatxo ames egin genitun geure euskera maitearen onerako. An zan Mirande, an ziran beste xuberotar gazte bi, oso jatorrak, lapurditar bat, gipuzkoar eta bizkaitar bana22. Bakoitzari irudibana ipiñi nien azpil gainean, neurtitz gazi-gezakin antolaturik, oiek ere bakoitzari zegokionez. Parr ugari egin genun, beintzat, erbestaldi luze ontako egunak nolarebait alaitu bearrez. En pin, nere erriko atxuek esango luketenez, aparitxo orrek euskerari onik ekarriko dio, bakoitza bere arlora jartzen bada. Uste baño lenago iritxi zaizkit E.G. azkeneko zenbakiak. Zeorrek ikusiko dezu, eta ez nijoakizu deus esatera. Irakurri zazu, orratio, arretaz, azkeneko orrialdea. Beltzagorik, negargarriagorik, amestu ere ezin diteke. Azalpen batzu idatzi ditut irratirako banako au dalata. Azkenengoan izugarrizkoak botatzen ditut, bada ezin nengokean ixilik, iñolaz ere, gere aldizkari maitearekin gertatzen danaren aurrean. Dana dala, eutsiko diogu eta jasoko degu. Bukatu dut ARANTZAZU poemaz eritzia, gure aldiskarian argitarazteko. Ez neronean dalako, bainan ez dut uste euskeraz iritzi zabalagorik idatzi ote den. Datorren astean bialiko dizut, aren egilleari eman diezaiozun. Gainera, bere zorionak, aurrerantzean ere lanean jarraitzeko ziri-xuspergarri izan zaizkidala esango diozu. Agur adixkide, eta ekin gogoz eskola gaietan. Ortxen dago gure etorkizna. Ori besarka sendo bat. Etxaniz´en liburutxoaz irratirako idatzi nuena bialtzen dizut. Agur.
85 Epailak 17-1951 Adiskide miña: Aztuta zaukadazala usteko edo duzu. Ez olakorik. Aspaldion guziz lanpetuta arkitu naiz, gezurra dirudien arren. Luzaroago ezin nindeke zuri idatzi gabe, eta lanera jartzen naiz, pozik ala ere. Zure idazlantxoa polit eta ernegarri erabat23. Zuk azaltzen 22
Sei euskaltzale Parisen; hiru zuberotar: Mirande eta Txomin eta Robert Peillen hain segur, lapurditarra ez dakit, gipuzkoarra, menturaz, Peli Irizar, eta bizkaitarra bera. Taldetxoa eta agi danez, zeremoni maisu Andima! 23 Goragoko oin-oharrean esan dugu Seguran maisu izan zela, besteak beste, Joseba Intxaustirena. Itxura guztien arabera, hango maisu esperientziaz diharduela, hona nola kontatzen zuen Euzko-Gogoa-n: Auxe dezu X erria. Zuaitz, basarri, garo-usaiaz ikastola jazten eta edertzen. Eliz-dorre goituan, goizeko bederatzi danbada ozentsu, eta bere deira, txori alai eran, eskol-atea zabaldu orduko, mutikoak ba'datozkit. Francotarren agintaritzari belarri ta begiak itxiz, ta bildurrari aberkoi kemen bularra erakutsiz, maixu abertzalea eskolan nagusi. Mutikoak, uzkur edo lotsati...? Bai zera! Zerez lotsa? Maixua, adixkide dute, lagunarteko; beti euskeraz itz egiten baidie, aberri-gaiak noiz-nai ezpañeratuz. «Egun on Jainkoak», eskola-sar-garaiko len itzak dituzte. Euskel esangai jator onez ikasteari asiera emanik, eta eskola-barruan gure maitasun-izkuntza jaun da jabe dalarik, zeri bildur?Eraztunari? Makillari? Ez dezagun aipa emen alakorik. Zigor oiek aurreko maixu erdeldunak zerabilzkin. Jopukeri ta morroikeri adierazgarri dan ikurrin-edo gorri-ori agan goratu bitartean, beso jasorik euki bearra zuten mutiko gizajoak len. Orain, zokoragarri etsirik daukagu oial gorri-oria. Bere ordeko, eta adizkide-arteko ixilpean iru margodun eusko-ikurrin garbia degu maitien. Euskal-edestiz, aberria maitatzen ikasi dute
83
dezun bezelako irakaslez Euskalerria ornitua ba´lego, besterik litzake noski euskeraren etorkizuna. Ezinezkoa ote litzake euskal-maixuen artean edapenik egin euskera ere aurtxoei irakas dezaien. Iabeturik nago zail xamarra dena eginkizun ori, batez ere orainaldi gorri ontan. Baliteke orratio, baten bat arkitzea ori egingo lukena, eta gure mintzairak on poxi bat badere, artuko luke. Ametsak, eta zoroak gañera; ez derizkiozu? Zure lana, Zaitegi´ri igorri nion argitara dezan. Guatemalatik diostenez, Alos-Torrearen egileak zenbait lan biali omen ditu E.G. argitaratzeko. Asko pozten nau orretxek, barnetik ere zerbait biali dezazuten gure aldizkingirako. Zenbaki berririk ez da oraindik argitara. Jakiña gorriak pasatzen ari dira gure adiskideak, euskaldunen mukerkeria dala bide. Orainartekoez gainera beste eginkizun bat ere bizkarreratu didate. PEN Club Basque´ko idazkaritza. Bilkura au egin berria da, eta orain urte bete edo asi ziran The International Pen´an barnean gurea ere txertatzeko asmoz. Lortu genun, bada Edinburgh´eko batzarrean gure au ere onartua izan zan. Alaz ere gere arteko batzarrik ezin izan dugu antola, egin deiei iñor gutxik erantzun zietelako. Lengo idazkariak, bertan bera utzi du bere egin-bearra, eta neri egotzi didate eginkizun ori. Beraz, indar berri bat eman nai nioke bilkura orri. PEN EUSKAL BILKURA eman diot izentzat, eta 24´erako batzarre bat deitu dut24. Kartak biali ditut, ez dakit ordea iñor urreratuko zaigunik. Dana dala, biltzen geranok asmoak artu, araudia aztertu eta aurrerantzerako xede tinkoak artu ditugu. Euskal idazleak batez ere bildu nai genituzke PEN´an inguruan. Bazkun onen eginkizunik nagoziena [sic] beste errietan eusko-literaturan sortu lanak ezagutaraztea dezu. Bainan euskerarekiko ere, gere aldaxkan, gogoz lan egin nai genuke. Or ere diruak aginduko du noski, besteetan bezala. Nik zuen arteko idazleak ere bazkide izatea nai nuke, bada idazlerik geienak barnean arkitzen zerate. On izango litzake orko idazleei adiraztea eta aien izenak biltzea gure bilkuraren bazkidetzat. Gaurkoz, inguruetara barreiatu dedan idazkia bialtzen dizut. Batzarra egin ondoren, araudiak eta baldintzak bialiko dizkizut, orkoei ezagutarazteko. Or ikusiko duzu zer egin diteken. Zure esku. Ia eun errialde Pen orren bazkide dituzu: Londonen du bere etxe naguzia, eta aldizkari bat atera oi dute inguruetako idaztien berri emanaz. Orrela gure elerti ez-ezaguna ere beste lurraldetakoek ezagutuko lukete. Ikasleen ikas-bilkuren amaia izan genuen erañegun. Amar izlari, eta guziek euskeraz mintzatu ziren. Eusko-ikasleak, ego eta ipar Euzkadikoak. Baten batzu oso ederki mintzatu ziren, batez ere lapurditarrak. Gureak ere ez ziren zozo izan. Ni ere izlarien arteko ninduzun, PEN ordezkari, eta egi galantak esan nizkien gure izkuntzarekiko eginbearrak dirala-ta. Talde naiko aundia bildu zan gure areto nagusian. Eldu den urtean euskeraren onez geiago saiatuko dirala uste dut. Agur adiskide, eta igorri len-bai-len zure berriak. [sinadura eskuz].
nere mutikoak, baita gure Lendakaria ere; eta gai guzi auen alde, euskera utsez otoitz dagiote Jaunari ikastola sar-irteran.Euskeraz otoitz, euskera nausi... bañan, maixuak, erri-ikastolan francotarren agindurik autsi ote dezake? (“Francotarpean maixu” in Euzko-Gogoa 1951.3-4. “Antxeta” ezizenpean). Honela amaitzen zuen artikulua, egungo euskal ikastolen errealitatea ekarri duen espiritu kartsua aditzera emanik: “Erdelkeri bazka ditugu eskolak. Aberriaren zorigaitz-arra ikastoletan sorturik izan da, eta ikastoletan bear degu il. Gure Aberriak azkatasuna iritxi dezakenerako eskola-gaiak gertu ditzagun, lei guziz, dezakeguna egiñik; maixu abertzale bidez sutu ditzakegun ikastolak. Onatx emen gure aberriaren oñarri sendoena: Euskal Azal ta mamiko Ikastola.” 24 Ikus Euskal PEN Klubaren web orrian Andima Ibinagabeitiak Euzko-Gogoa-n klub horretaz argitaratu zuen artikuluaren esteka: http://www.euskalpen.org/default.cfm?atala=sarrera&id=1&hizkuntza=0.
84
86 1951´gko Urrilak 13 Adiskide jator: Zure eskutitza pozik irakurri nizun, berri atsegiñez gainezka zetorrelako. Biali dizkidazun idaztiak ere emen ditut. Ez dakit nola ordaindu al izango dizkitzudan nerekiko ainbeste ondo-erakutsi. Ongi etorri zaizkit oro, baita aldizkariak ere. Gure aldizkarirako lantxo bat osotu al izan dut beaiekin “Aldizkariak barna” atalburupean. Euskerakiko agertzen diran aldizkari guziak aztertzen ditut, eta gure izkuntzan ez datozenak polliki astintzen ditut, noiz edo noiz gureratzen diran ikusteko. “Ama-Semeak Arantzazu´ko Kondairan” eztitan irakurri nizun. Ua praile gaztearen etorri ugari ta izkera egokia. Bereala iritxi bat idatzi nizun idazti ortaz, gure aldizkingi eta irratian zabaltzeko. Korrioz idatzi nion liburuaren egilleari eta bidenabar nere eritxiaren aldaki bat igorri nion. Ez dakit iaso ote duen eta zer iruditu zaion; ori ere yakin gogo nizuke. Egunen baten arekin itz-asperturen bat egiteko eretirik baldin ba´duzu galdetu ezaiozu. Gure aldizkaria, Euzko-Gogoa, alegia, geruago ta apainago ta aberatsago argitaratzeko, gauz aunitz bearko nituke. Izparkarietatik yakin dut berriki liburu aunitz atera dirala guri buruz, geienak erderaz iakiña! Diru poxiren biltzen dedanian igorriko dizut zer erosi bear didazun adiraziaz. Bitartean al duguna egin eta kito. Euskotar orok bear bezela gure garrari erantzungo ba´lieke, ez giñake noski beti txiro eta erromes ibiliko. Bainan gure iendea, zoritxarrez, ez da oraindik euskeraren arrandi ta benetako kanoreaz iabetu. Errukarriak gu, geure aberastasun bakarrarekiko beti soraio ta saiets irauten baldin badugu. Nire adiskide Zaitegi euskal-liburu aundi-maundi bat argitaratzekotan dabil. Zarautzen argitara nai lizuke, or gutxienik erdia ere gostako etzaiolako. Nola antola ordea ortarako? Ni or ba´nengoke, alegiñak egingo nituke liburu ori irartzeko, bainan emendik ezin nezake ezertxo ere egin. Geroago ikusiko nola antolatzen dugun auzi ori. Azken Euzko-Gogoan, Uztailla-Dagonilla 1951, nere botanikatxoa irartzen asiak dituzu, baita nere zenbait artikulu ere argitaratzen ditu[t]. Baten batzu gogorxkoak, bainan egiak esan bearrean arkitzen gere, gere buruak txorakeriz anpatu ez ditzagun. Ia deusik ez dizugu egiten euskal zelaian, eta baten batzu or ari dituzu zerbait aundi egingo bai genduken. Itzez asperturik gaude, egiteak bear ditugu, bestela aizetara oiuka ari gaituzu. Oraindik ez dizut ieki bat baino iaso, bainan datorren asterako emen izango ditut baten batzu, eta bereala bialiko dizut. Urrengoa Irail-Urrilari dagokiona izango da. Beaz ikusten duzu egunean gabiltzala, bat ere atzerapenik gabe. Bainan idazleak bear ditugu. Berotu itzatzu orko zenbait idaz-lanak bial ditzaten. Baten batzu ari dituzu, bainan beste askok ere idatzi lezakete: Loidi, Zugasti, Jautarkol, eta nik ezagutzen ez ditudan beste zenbaitek ere bai. Oiei ta beste norbaitzuei erakusteko aldizkaririk bear bazenuke, esaidazu arren, pozik bialiko dizkitzut bada zuk egokien derizkiozun bidetik. Ondo dakit zu oso lanpeturik zabiltzala. Zergatik ez duzu lan ortarako ordezkariren bat billatzen, zure gogoko ta euskaltzale azkarra ditekena? Aren esku utzi-ta, lasaiago zeundeke. Ala ere, etzazula zure luma yatorra erdoitzen utzi arren, eta ea laister bialtzen didazun artikulu eder bat argitara dezagun. Esango ere duzu beti eske ari naizela. Ondo dakizu nerez ixil eta mutu nengokela, bainan gure izangoa, bizi-edo il, jokatzen ari gaituzu25. 25
Euskaldun iraun ala suntsitu jokatzen ari zirela eta horregatik hainbeste eske eta kalaka euskara gora eta euskara behera. Gurea herri txikia eta gutxietsia izan delako eta oihartzun oso apalekoa, hedabide euskaldun indartsurik ezean, baina bestela literatur kritikariek eta pentsalariek-eta asmatuko zuten
85
Eskola liburuetaz zerbait egin gogo nizuke. Ortan zure aolkua erabateko egokia izango litzaidake. Beaz zein tankerakoak izango ote genituke onenik gure aurren artean? Esaidazu otoi, lanera iarri naiten. Ez dakit ene geroa zer izango dan: zârtzen ari naiz erbeste gorri ontan deus onik egiteke, ez neretzako ez besterentzako. Deiez ari zaizkit nere itxasoz-arunzdiko adiskide maiteak, bainan lur zâr au uztea ezin det etsi. Etsi bearko ote dut? Yainkoak esango du, bainan beti ere nere amets eta naikariei ez diet ukorik egingo. Otarka gorantzi ezagunei, eta betaurrekori ez ditzala ântzi emen artu asmo zindoak. A.
87 Paris´tik 1951-gko Azillak 9 Adiskide ona. Esan bearrik ez atsegiñez gañezka zure eskutitz ernegarria irakurri nizunik. Ez nuen uste ainbesteko pozik emango zionik Pralle gazteari nere iritzi kaxkarrak. Egia esan biotzik onenaz idatzi nizun, ez noski txurika gogoz. Geroago bestetxo bat idatzi dut, laburra, “Ama-Semeak Arantzazu´ko Kondairan” liburuaz, eta ontan ere gorazarreak besterik etzitzaizkidan atera. Merezi ere merezi ditu Mitxelena´k. Berriz idaztera beartuko ba nindute, aipagarriak baizik ez lirake nere lumatik aterako. Kritika extu ta zintzoagoa bear dugula gure artean? Bai orixe, bainan kritikak beti ere egiñen arioko bear dute. Ba dakizkit gogorrak idazten ere, ortarako esku, idazleren batek ematen didanean. Bainan naiago izaten dizut beti ere, gure idazleak onez erabili, ez gogorrean, gure arteko kritiku geienak egin duten lez. Kritika gogorrek idazleak saiestu besterik ez ditute egiten, eta ez daukagu, oraindik eskubiderik, euskal idazle bat ere euskel-bidetik saiesteko. Erdeldunekin gogorra izan oi naiz, naizta euskal gaietaz ari. Irakur besterik ez daukazu Euzko-Gogoan ARAXE yaunari ematen diodan astiñaldia. Merezi ere dulako, yakiña26. kontzepturen bat, existentzialismoarekiko paralelo, herri-larrimina edo herri-existentzialismo antsiatsua, Andimak gutun eta aldizkarietan erruz isuri duena, eta Salbatore Mitxelenak Unamuno ta abendats-en garatu duena. 26 Araxes ezizenpean –Aranzabe Ormaetxea ote zen Araxes jauna, Orixeren ahaidea, Orixe fusilatzetik libratu zuena nazionalistatzat salatzean? (ikus Susa-ren web orrian “Kiton arrebarekin”, IV. atala: http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/O/OrixeKiton004.htm )- “San Agustín ante un problema referente al EUSKERA” argitaratu zuen Homenaje a D. Julio de Urquijo e Ibarra. Tomo II, 1949, 229234 orr. Gaztelaniazko hitz hauekin laburbiltzen zuen auzia: “El problema consiste en averiguar qué concepción del lenguaje debe prevalecer, si la que es natural, la que nos suministra la historia, o esa otra que quiere –ha dicho un filólogo- moldear el lenguaje como pasta, sustituyendo las voces alienígenas por otras de creación indígena”. “Nori berea”-n in Alderdi (51-V), Ikastola, urrutizkina, antzoki, ertzain eta gudari nola herrian txertatu ziren, hots, ikasi ziren azaldu ondotik, honela adierazi zuen Andimak bere iritzi nagusi bat gai honetan: “Zuzen ala oker sortuak aipatu itzak? Enoakizue auzi ori garbitzera, ezpaita nere egingoa. Euzkadi´ren gainera erori zoritxarrek eragotzi ezpaziguten, itz ok, egun ere, pizkor ta zailu erriaren ezpainetan iraungo zuten. Ta zer? galdetuko, bearba, norbaitek. Auxe besterik ez: itzak, nolanai ere, erabiliak izkuntzaren mami egiten dituala, zentzukor, ikuskor ta entzukor biurtzen ditualarik: Orra itz eta izkuntza guzien legea. Zer egin dute beste errialdetan ere? Beraz, gurea ezin diteke lege ortatik itzuri, euskera, besteak bezela, izkuntza dalako, eta izkera oro lege berdintsuen mende bizi diralako”.“Auzi-mauziak”-en (in Euzko-Gogoa 1951, 7-8) ñabartu egin zuen azken baieztapen hori: “Aien izkuntzak[behinola latina, egun gaztelania, portugesa] aspaldi loraldi betea ezagutu zuten. Gurea loraldi ori ezagutzeko daukagu. Erri aldun, idazle ta erritarrak ere, gerturik daude izkuntza aiek berean zaitu eta are ederragotzeko. Gurea berriz, erri-agintari ta erritarrek ere, erdeñatu, zapuztu eta leozpetuta daukate. Beaz, gure izkera ez da beste izkuntzen legemenduan bizi, ez urrik eman ere (...)Bainan euskal idazleak ez ditugu oraindik euskerak berak damazkigun itz eta esakerak landara yauziazi, ez orixe. Oraingo idazle geienak ortara iarriak gaituzute, gere-gereak diran itzak datzaten leozpetik
86
Pozik irakurri nitun igorri zenizkidan izor-olerkiak. Miranden eskola, bidea egiten ari da. Pozik zegoen Jon irakurri zitunean eta onatx idatzi zidana: “Bidali zenizkidan izor-bertsoak, benetan ederrak, ta goi-elertiz gainbetea. Egillea ezagutu naiago nuke.” Nik ere alaxe arkitu ditut. Olerkari orrek euskera oso ederki dabilki, beaz ez duzu nor-nai. Euskal-poesiaren ariak nun koka ta nola dardarazi ere ba´daki. Nor liteken gogoeta iarri ninduzun. Izen batzu ene burmuñak barna iraulka lerratu ziran, bainan geienak “lera aztunak” ezin zitzakean “suztatu” ez maindirepean eztare gonapean. Gaztea bear du, derrior, olerkariak. Uarrain ez ote? Zeori ez izatekotan..besterik ez dakit nor litekean. Bainan Uarrain dala esango nuke27. Xuxen ote nabil? Dana dala nere zorionak olerkariari eta etsi gabe jarraitzeko orrelako ta bestelako olerki gintzan. Ba´du antze, baitare irudimen txanbelin. Arrezkero Mirande´k bertso berri zenbait egin ditu, oso ederrak. Salbatore Mitxelenak aren olerkietaz yaulkiak nik ere onartzen ditut. Gramatikaz zintzoago bear luke noski eta maiz esan diot asko irakurri ta asko idazteko. Izugarria da gazte onek antz-artzeko daukan indarra. Emengo olerkari berrien eragiña dizu ta sarri illunegi gertatzen da. Ots-kidetasuna erauzi nai luke neurtitzetatik, eta azken aldi ontan ortara bortxatu da. Berak dionez, askoz ere zailago omen zaio ots-kide gabe idaztea. Yakiña yarei ta argitaratzen. Araxe iaunak besterik uste arren, gure izkeraren indarrak ez ditugu oraindik yaliazi. Orainarte gure izkuntzaz idatzi dutenek amestu gabeko edertasunen yabe da euskera, eta aietan murgildu nai dugu oraingo idazleak, gramatikari ta batez ere erdel euskaltzaleen zorrotzkeriei Agustin deunarekin erantzunik: «Guri zer?» Abertzale-sur ari gera, euskeraren gaizkabiderako beste biderik ez daukagulako. Beude urruti Menendez Pidal ta Americo Castro euskeraren ondamendia begi ñirñari ta parre murritzez, pozez gainezka, begiratzen duten izkuntzariek. Ondo dakit zer erantzun zion Menendez Pidal'ek nere adizkide bati Gazteiz'ko Seminarioan ango apaizgaiei euskera irakasten ziela esan zionean. Euskeraren arerio gorrienak ontzat artuko luken maketokeria”. Utz ditzagun alde bat izkuntzariok eta ekin dezaiogun arloari bakoitzak bere indar ta iakintzaren neurrian, euskeraz ordea, beti euskeraz, eta gere-gere ditugunen esanak ez ditzagun antzi. Onatx Larramendi'k, euskera ederrez, bere Korografian dioskuna: «Ez dakit zer esain dizutedan. Aspaldi nabil nola Euskal Erriak edertu ta jasoko ditudan. Bost gau illun, eta bost egun argi iragoak ditut egiteko onetan; baita gure euskera, izkuntza guzien zarrena aien garai nola ezarriko dedan. Baña ezta sinistekoa zer gertatzen zatan. Batzuek diote bestelako lan txarretan nabillela. Ezta ezer, oiek jakiñezak dirade, zer derauskioten ere ez dakitenak. Besteak obeto nukela itxeki beargai goragoren eta ederragoren bati. Ezta auzi; oiek alperpotzak dira berok, ez gorago, ez berago dan lanik ukitu ere nai eztutenak. El akio, itzontzia, beargai txar diokan orri, ta ara ni itxatxiko natxeok prestuagoari. Ainbeste urtean nabil ezagutu naiez gure izkuntza miragarriaren txitezkoak, ta etzeatiek oraindik osoro ezagutu; ain dek beargai au andi larria. Eta lotsatzen ez aiz ita ire lagun oietzaz, oriek lan txarra deitzeaz, lanik gaitzen ta Iatzenari? I ta ire ballerakoak besterik ezpaliz mendarte oietan euskeraren saietsetik euskaldunak galduak, baita ondatuak ere gindukek erdaldunen bekaitzez, ezinikusiaz ta yuzku gaiztoaz. Baldin alkar artzen bagendu guziok, nor bere sallari ditxekala Francian ikaratuko gintuke frantziar guziak, ta Ezpañian españiar guziak. Non da ordea elkarte ori? Nagoan isillik. Nere min garratzena da, are estakuskula onetarik darraizkun kalteak eta gaitzak, eta dirudienez, ezagutuko ere eztitugula, ditugun on piskak galdu ditzagun artean.» (Korografia. Ekin-ekoizpena. 1950). Larramendi maitea, galdu genitun, galdu genitun «on-piskak» eta ikusi ere ditu gu yarraiki zaizkion «kalteak eta gaitzak». Euskeraren ondapena ere ezagute dugu Euskeraren ondapena ere ezagutu dugu Euskadinerakin batean. Bainan gertu gaude, zuk esan itzontzi ta alperpotzei kasurik egiteke, gere bidean eten gabe iarraitzeko, arik eta euskera ta Euskadirentzat askatasun osoa iritxi arte.” Gai honek azterketa monografikoa esaktzen du. Hori alde batera utzirik, Andimaren iritzi nagusiak jasotzera etorririk, une honetan Andimak gutxi gorabehera honela arrazoitzen eta batez ere sentitzen zuen: landu dezagun euskara euskaraz idatziz herri gutxi eskolatuarentzat bezala herri eskolatuarentzat, euskaran txertatuak dauden hitz berriak, neologismoak erabiliz, eta halaber maileguak ere baztertu gabe, eta iritzi bila jotzean, euskal tradiziora jo dezagun, euskal intelligentsiak mendeetan barrena agertu dizkigun iritzietara, kasurako, Larramendik esandakoetara. Eta arrazoi hotz, puru eta zientifikoak gomenda zezakeenarekin etsi beharrean, edo hobeki esan, estatuaren laguntza zuten hiztun ugariko hizkuntzetakoek behar ez zuten baina euskarak eta Euskadik behar zutenera etorriz, isur dezagun borondate eta nahimen irmoz ausarki gure elearen eta aberriaren alderako karra eta sua. 27 “Uarrain” ez, hots, Jon Etxaide ez, baina nor?, zein izor-olerkiz ari da?; agian Salbatore Mitxelenaren “Susaak”-i buruz?
87
neurtitzen durundia barnean nabaitzen da, itzen ritmoan batik-bat, baina durundi orri antz-emateko belarri xurrak bear dira baita gogo sakona ere. Neri atsegin zaizkit era berriko olerkiok. Emen ari gaituzu Mirande´n olerki-sorta gertutzen argitaratzeko. Banako gutxi baino ez ditugu irarriko, apainak ordea eta garezti saltzeko. Liburu orrek atera bear duen tolle-tolle gogorra entzuteko aiduru naukazu. Tolle-tolleka28 edo betorbetorka, garaia dugu beintzat euskaldunak esnarazteko. Igandez egingo dugu batzar, egille, marrazkilari ta argitaltzalleak, idazti ori zer nola antola erabakitzeko29. Garaiak benetan zure asmoak.Ekin bai eskola eskola liburuei bear bearrezko ditugu-ta. Nik emen pozik ekingo nioke euskal edestitxo bat idazteari, bainan gairik ezta libururik ere ez daukat ortarako. Nere emengo adiskideek euskal-elerti-edestia idatzi bear nukela dioste. Gai au oso atsegin zait, eta gañera gai ugari bilduta daukat liburu eder bat egiteko beste. Txintxoa izatea nai nizuke. Ortarako Donostian Urkixo zanaren liburutegian zenbait ilabete igaro bearko nituke, eta ori, dakizunez, eziñezkoa izan. Bein egiten astekotan ez nuke nai lan ertunik argitarazi. Erdi txoraturik nabil egun abetan, nola euskeraren zabalkundea egin or barnean, pentsa-pentsaketa. Igesi dioakigu gure izkuntza erdal-ekaitzak eraginda. Ataka iarri bear diogu igesaldi orri, gere izkuntza sekulako galdu nai ez badegu? Nola ordea? Nere ustez, euskera zaigu, gaur egunean, or barnean, burruka-izkillurik eginkorrena. Gaztedia izkillu ori erabiltzera zaletu bear dugu. Izkillu ori mingain biotz eta eskuetan gure etsaiek arkituko edo atzemango ba´ginduzte ere, ezingo ligukete espetxerik ez baitegirik eman. Eta nola eldu-azi izkillu ori gure gazte-iendeetara. Ortarako eralguntza aundi bat gogoratzen zait. Ixillean, Euzkadi´ko erri guzietan euskal-zelulak sortaraztea. Zelula oien zeregiña euskera irakurri ta idazten irakatsi euskaldun errietan, naizta erririk txikienetan. Euskaldun ez diran errietan, euskera irakatsi gure gazte erdeldunei30. Erri bakoitzean zelula zuzendari bat yarriko nuke. Len-zelula edo billerak, beste batzu sortzera saiatuko litzake, arik eta erri osoan bere erroak zabaldu arte. Lan ortarako gure apaiz yaunak ere lagun etorriko lirake noski, euskaltzaleak beñipein. Gure asmo bakarra, benetako euskaltzaleak sortaraztea litzake. Euskeltzaletasunak, berez, ekarriko lituke gainetiko zituak. Ez dut uste eziñezkoa litzakenik asmo garai au aurrera eramatea, eta ene iritxiz, or barnean ikasi bear zenuteke nola antola euskeraren alderako burruka ori. Erderak ez digu onik ekarriko, eta euskara beste yareibiderik ez daukagu larrialdi gogor ontan. Euskera soilik, ondorenak berez etorriko dira. Ni gerturik naukazute, nere laguntza guzia emateko ortarako. Dagoneko azpertu zaitut nere kalaka gogor onekin. Bukatzera noa. Besarkada sendoa orizu Atzo, 8-XI-51, Euzko-Deya igorri nion Mitxelenari korrioz, bere azken liburuaz idatzi dudan kritikatxo bat zekarrena. Artuko ote du? Nik baietz uste, bada egoki antolatua biali nion asmo-okerrik ez eraikitzeko eran.
88 28
“Tolle tolle crucifige eum”; “kendu, kendu, gurutziltzatu”; Pilatosek judu-herriari Jesukristoz galdezka. 1951ean egitasmoa, argitaratu handik hogeita bost urtera. Nolako karra zuten banaka batzuek “euskaldunak esnarazteko”. 30 Hemen ez dago arraza bereizketarik; euskaraz mintzatzen ez dakitenei erakutsi, eta mintzatzen dakitenei irakurtzen eta idazten irakatsi. Azken buruan, Rikardo Arregi koordinatzaile zela, 60ko hamarkadan abian jarri zen euskalduntze-alfabetatze mugimendu zabalaren ideia berbera. Britainia Handiak berriki zelula sekretu bat sortu omen du Libiako Gadafiren petrolio mugimenduak kontrolatu eta galarazteko. Andima bera ere espioi lanean ibilia, zelula sekretuen baitan lanean ohitua, ideia bertsua darabil euskararen irakaskuntza sarea osatzera hedaturik. 29
88
1951´gko. Azillak 17 Maisu garai: Emen dizut zure amaikakoa31 beti bezelako atsegin eta biotz-altxagarria. Ez dut uste nere txikitasunean egozten dizkidatzun goratzarreak iñoiz ere ibazi ditudanik. Dana dala, orrek ere biotz axkura ematen dit eta gainera, au duzu onenik, lanerako azkartu. Mila esker bada, adiskide ona. Aurrenetik asi bearrean, erditsutik asiko natzaizu erantzuten. Oraindik ez ditut jaso zuk bialitako Etxaniz´en “Kanta-kantari”. Or nunbait lotu ote da? Iritxiko zait noizbait. Idazle atsegiña dugu izkuntzari gagozkiola, olerkariz sakona ezpada ere32. Txalogarriak dituzu orratio, bere aurrera naiak, baitare euskal-mugak zabaltzeko darabilkin garra. Zerdalata ez ditugu abestu bear euskeraz tango ta bestelako samba ta rumbak? Ortan Etxaniz´ekin nagokizu. Donostian edo Bilbo´n biziko ba´nintz, euskalkabaret bat irikiko nuke, orkesta bitxi batekin, edonolako ta edonundiko eresiak euskeraz emateko. Bai orixe. Gure arteko parisaitarrak gaiztatuko litzake, baña garaia dugu onuzkero aien begietako ezkata ergelak betiko erauzteko. Geok ari izan gaituzu, orain arte, gere burua esku zakarrez itotzen eta buruarekin batera euskal gogoa ere irato33 dugu. Azken E.G.´z gainera Gernika ere igortzen dizut. Uts geiegi iraitzi dira nere lantxoa barna. Azken aldia batik bat, an argitara duten bezala, ulerkaitza duzu nere ta D´Etxepare´n esanak nâsi ditutelako. Zuzendurik igortzen dizut. Pozik nago lantxo ori zuei atsegin izan zaizuelako. Garaia dugu euskal auzia dan bezela artu ta erabiltzeko, ez lotsarik ez bildurrik gabe. Asko poztu nau baitare Etxaide´k esan dizunak, eta ene atsegiñak agertuko al dizki[o]zu. Atzo Zaitegi´k idatzi dit eta datorren E.G.´k larogei orrialde izango omen ditu. Lerrenak egiten ari da gizajoa aldizkariari eusteko gure erri doakabeak lorik gaiztoenean dirauen bitartean. Noiz iratzarriko ote gera? Egun abetan azken urte auetan argitara diran euskal liburuetaz kritika laburtxoak idatzi ditut “International PEN-Bulletin of Selected Books” aldizkarian inglesez argitaratzeko. Aien artean “Alos-Torrea”rena ere egin dizut eta txalo beroak jotzen dizkiot Etxaide´ri. Laister argitaratuko da aldizkari ortan. Beaz ari gaituzu gure ondasunan berri mundu zabalean ematen. Pozez gainezka naukazu aurrera daramazun lan ederra dalata. Ekin soin ta gogo IZADI-GAI liburu ederra gertutzen. Ene ustez, eskola gaiak antola bear ditugu beste ezer baino lenago, liburu apain eta borobiletan argitaratzeko. Ondo dakit asti aundirik ez duzula izango, bañan ekin aspertu gabe eta eten gabe. Euskal idazlearen bidea malkarra duzu, eta gainera elkorra. Euskaldunok ba´dugu oben aundi bat; iñoiz eskolak guretuten ba´ditugu, aurren biotzetatik erausteko alegin guzia egin bear dugu: gure ingurukoek egiten dituten lan aipagarrien aurrean sor-gor gelditzia, euskal-idazleak dagitenaren aurrean batez ere. Zenbat eta zenbat idazle atzeratu ote ditu gure basatikeri orrek! Ez gaituzu bear bezelako gizon oso, bekaizkeri ta gogo-laburren usteldutakoak baizik. Aurrera bada adiskide, ongi dakit-eta lan bikaña aterako zaizula ortarako doaiak dituzun ezkero. Emengo pantzez libururik edo lagungarritzat bearko ba´zenu, eskatu arren, pozik igorriko dizkitzut eta. Enoakizu nere eskutitz au gizenagotzera, beaz ementxen bukatzen dizut Ene agurrik laztanenak orizkitzu.
31
Pena da baina Gotzon Egañak egindako gutunetarik oso gutxi ditugu; sorta honetan 17 Andimarenak eta 10 besterik ez Egañarenak, eta hori Gotzon Egañak berak Azkue bibliotekari egindako dohaintza baliatzen ari garela. 32 Iritzi hau aldatu egin zuen Egan-en Nemesio Etxanizek 1953an argitaratu zituen olerkiak irakurririk. 33 Itoarazi.
89
[eskuz idatzirik]: Ulurdin Zer iruditu zaizkitzue nere aurreragoko gutunean azaldu asmoak? Atera-biderik ba ote dute?
89 1951´gko Lotazillak 15 Adiskide ona, Zure aspaldiko mutu-aldi ori zeri ote dagokion nabilkizu. Betiko ântzi ta arbuiatu ote gaituzu emengoak? Ori egingo bazenuke, etzenduke okerrekorik egingo; besterik merezi ere ote dugu? Ez dakit ikusi ba dituzu, bainan emengo gure izparkarietan Donostian 21´ez egingo dan batzaldiaren berri eman dugu. Ez dut uste iñork ezer bialiko duanik, bañan guk beintza[t] egin dizugu zabalkunde. Igorriko dizkidatzu noski, batzaldi orren ondorenak. Zuk agindutako liburua ez dizut artu, Kantakantari, alegia. Bere egillearen idazki bat, orratio, jaso dizut. Ainbeste akats izan omen ditu bere kanta bilduma argitaratzeko, eta Diario Vasco´n ere norbaitek, gogorrak egozten omen dizkio artu dituan bide-berriak dirala-ta. Bere lana goraipatuz erantzun diot, bearrezkoak bai ditugu era berri ok, betiko gure euskera zokoratuko ezpada. Iritzi bat idatzi gogo dizut aren azken idaztietaz E.G. argitarazteko. Aspalditik ez dizut gure Guatemalako adiskidien berririk. Zai naukazu azken zenbakia noiz etorriko. Artuko dudan bezin usu, igorriko dizut, yakingarri eta ederra izango baita. Ia bukatuxe daukat Pär Lagerkvist, aurtengo Nobel-saria, irabazi duen elertilariaz lantxo bat34. Aren “Bar[a]bbas” eleberria ta “Le Nain” irakurri ditut, besterik oraindio ezpaidute prantseseratu. Benetan yakingarria gizon auxe, ta aren idazkera bete-betean datorkio gure izkuntzari, ain baita xalo ta leuna. Errez itzuli ditezke Barabbas ta bestea ere gurera. Enoakizu luzagotzera. Olerki lizun bat, irakurri ditudanetan lizunena, igortzen dizut. Ez daukat zertan esan egillearen izenik, laister antz eman bai zenezaioke. Nik aldatua izan arren, ez gero neri gorotzik burugainera egotzi, txukuna ezpanaiz ere, ainbesteko lizuna ez beintzat. Dakutsunez, izor-eskola alu-bideak ezin utzirik dabilkizu. Zer ote liokete gure literato uzkurrek orlakoek irakur ba´lituzkete. Asun-xorta batez sabel-peak oro kixkalduko liguzteke. Bejon dezaiela, nererik beintzat ez dute aixa arrapatuko. Orratx, berriz ere, betiko Gabonak ate-atean. Amaikatxu “datorren gaboenetan” etxera gabe egiten ari gaituzu. Torizkitzu ene zorion agurrak, aldiaurretik bada ere. Beste orko euskaltzaleei ere, beste ainbeste opa diet. Agur eta mutu-aldia urra! A.
90 10-3-52 Ene aspaldiko lagun zar, agur: Barkatuko al didazu zureganako nere idazki-urrikeri au. Izan ere, nagikeria alde batetik eta gai urria bestetik etengabe eraso naute. Zure idazkiari erantzuna emanaz urte berrirako nintzaizun idaztekoa, Santo Tomás´eko olerki-gudura bidalitako berriak azalduki. Asmoa bañan lurrun izaki ta agortu zitzaidan mamitu aldiz aurretik. Olerki-guduko albisteak nai bezela ez bai zitzaizkidan nereganatu. Norlenkara igorritakoa garaiz jasotzeko nintzaizun Etxaide´ren 34
Ez dakit argitaratu zuenik. Asmoa garbi ikusten da.
90
eskuetatik; alperrik bañan, ez det ezer jaso-ta, naiz ta beronek orrela agindu. Igor-lanak arat-ona ibilli zaizkigu Artetxe´n eskutik bestienera, andik onera...ta azkenik “Educación y D” buruzagiren eskuetara joanak dituzu lan guziak. Ba´dakit idaz-lan ugari ta bikain asko zala. Orretxek pozten nau. Tamala izen guziak ezin pillatu izatea. Beintzat, dana dala, ez degu negarrik egin bearrik, euskera ba du-ta oraindik nun koka ta landulariak etzaizkio pei[t]. Bestelako berririk ezer gutxi. Euskera aldeko lanetan aipagarrienak Krutwig eta Villasante Aita dituzu. Bi-biak burutik erdi joak. Euskal eskola berria eratu bai digute. Biak gerkera maitatzalle itsutuak ditugu eta naikoren naspiltzalle. Mitxelena´ren aburuz, lekaide-kide duanez, Villasante ori oso gai degu, abertzalle [sic] aundia, 31 urtekoa, buru-argikoa, liburu-irakurtzalle purrukatua. Jantzikide diranez, oso adixkide dira. Ta lekaidetxea bera alderoka darabilte euskaleztabaidakin. Guzia euskeraren onerako bekigu, bestela galduak gera. Oraintxe zai nagokizu zure Eusko-Gogoa noiz eskuetaratuko zaidan. Zaitegi´k Etxaide´ri idatzi zion, azken E.G. orritsua bereala bialduko ziola esanaz. Zuk artuko al dezu? Ba´dakizu E.G.´ren ar-bidea zu zaitudala. Roberto´kin egona naiz. Ta bere eskuetatik jaso ditut txindiak. Eskerrikasko. Gaur bidaltzen dizut Muxika Aitak argitara eman duan Noni ta Nani euskal liburuxka. Ni beti bezela emen nabilkizu tarteka-marteka paperak zirriborrotzen. Ta pitinka BOTANIKA burutu det. Bidali izango nizun bañan, onen antzeko paper mean ez daukat ezertxo egiña. Alaz ere zure iritzia onuragarri litzaidake. Zure Botanikatxoa oso atsegiña zitzaidan eta neriak ba´du zure ixuria. Loreai-eta dagozkien itz banaka batzuk nere iritzira ipiñi ditut. Gañantzeko guziak, eta itzetan alde geiegirik izan ez dezagun, zurekin bat egiña naiz. Nik berezitu ditudan itzak auek dituzu: Pedúnculo: Txorten (Donosti´n asko darabilkigu) Corola: Kukuliña (itz xarmanta deritzait, eta nere ustez eriotzez-edo epaitua zegoen ez bai da erabiltzen) Pistilos: Azkortzak (Nolakoa iruditzen?) Azken ikaskizun LANDARE-SENDIAK ditut ipiñiak. Onela bataiatu ditut: Solanaidak, Graminaidak, Lekazidunak, t.a. Emendik aurrera sarritxoago idatziko dizut. Ta oraintxe pozik naiz nere mutualdia urratu det-ta. Agur, adixkide. Artu besarkadarik beroena eta agindu. Antxeta [eskuz idatzia]. Batera dijoakizu Arantzazu´tik erauzitako euskal-orri batzuek eta “Vascuence os esperanto” deritzan liburuxka35.
91 1952´gko. Epaillak 15 Adiskide mami, Zorionean aspaldiko ixillaldia urratu duzu! Urduri nindagokizun, zerbait agitu ote zitzaizulakoan, bainan nagi ta zeregiñen oztopoak besteri izan ez diran ezkero ixillune orren zergati poz bizia izan dizut zurea irakurtzerakoan. Zearka bada ere, San Tomas´eko olerki-guduaren berri izan dizut: ene atsegiñak bioazkitzu zu ere 35
A. Omaetxebarriarena. Villasante eta Krutwigen ideiak gogor jorratzen zituen. Interesatuz gero, ikus nire 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Utriusque Vasconiae, 2011, “Axulartarrak” atala, 38. or. eta ond.
91
buruntzatuen taldekoa zaitudalako: “Onorate l´altissimo poeta!” ospe, olerkari gurenari! Ez nekien zu ere Musen ximikoetara ain ixurbera ziñanik. Noiz igorriko didazu olerkitxo ori E.G.´an argitara dezagun? Norlenka orren ondoreak benetan biotzaltxagarriak. Bada eziñegonik oraindio euskal idazleen artean: ezin-egon orrek eramango al du gure euskera maitea argitasun betera. Ez al dira gure idazleen zitu ok “Deskantsuan” atseden betean ustelduko. Esaiozu, baezpada ere, Jon E.´ri. Abarrots izugarria eraiki dizu Bilbao´ko laburdi-zale berrien eskolak. Igorri didazun Omaetxebarrian artikulua lendik ere ezagutzen nizun, baita Villasante´k aldizkari berean lenago idatzitakoa. Txalogarri duzu praile gazteak erakusten duen gar eta euskera-pizkortu bearra dala-ta. Ala ere, ezin gentzake, nik uste, artu-bide-berri oro onetsi, ez gutxiagorik ere. Bañan dana dala, zuk diozuna, “betor euskel erreñua egin begi gure borondatea, ots, euskera bizi dedilla zeruan ezik lurrean are. Mitxelenari idatzi nion, eta zerbait esan ere bai gai ortaz. Gañera azken GERNIKA ta “Bulletin of Selected books” London´go aldizkaria ere igorri dizkiot. Onik artuko zitun nunbait; esaiozu postaz erantzuteko, bere eskutitz bat, erlikitzat baño ezpada ere, gorde nai nizukelako. E.G.´ren azken zenbakia, ots 9-10 garrena, aspaldi yaso nizun, bañan banako bakarra; mordoa oraindik etzaigu iritxi, eta orrexegatik ez dizut bidali. Ez dakit zer gertatzen dan. Badakit Zaitegi oso lanpeturik arkitzen dala orantsu iriki duen bere ikastetxe berriarekin. Euskal izen polita eman dio ikastetxe orri “Liceo Landibar”. Bere kontura eta bere diruz iriki dizu. Nik emendik asko lagundu diot irakas-gai ugari biali ba[it] dizkiot, Geograpi, Izadi-yakintza, Kimi eta Pisia irakasteko. Beraz ez da arrigarri oraindik gure aldizkaria eskuetara ez al izatea, eta gañera atzeratu xamar ibiltzea. Aipatu Euzko Gogoa oso aberats dator, 80 orrialde. Muxikaren Noni ta Mani´rik oraindik ez dizut artu; laister eskuetaratuko zait or nunbait. Ba´zan ordu liburuño ori argitarazteko, Muxika´k orain urte asko dala itzuli baizun. Iesulagunek ori baño lan mardulagorik argitaratzen ezpadute euskeraz, a la puiximara bijoaz. Liburu ortaz nere iritzia idatziko dedanean “Kontu alai eta egi mardulak” bota bear dizkiet, bai orixe. Eta gañera Muxikari igorriko, irakurri dezaten. Pozten naiz botanikatxoa burutu duzulako. Oraindik asi-berriak bai gaituzu, obe bakoitzak bere asmo ta bideak azaltzea izen eta beste yakintza itzetan. Geroago itz egokienak bereizi ditzakegu, gure yakintza-literaturan sendotu eta erabiltzeko. Pedúnculo adierazteko, txorten oso egokia da; lore-kider darabilt, oste-kider´en (pecíolo) pare zedin. Pistilo berriz, alemaneratik lore-orratz itzuli nun, eta pistiloa ren zati ovario adirazteko AZKORRI, Lakoizketatik36 artu nuen. Zure azkortza ere ez legoke gaizki: nola izendatzen dituzu ordea lore-orratzaren beste zatiak, zati aunitz bai ditu? “Kukuliña” itz xarmanta, Lakoizketak ordea, “Kukul”, erri itza au ere, cáliz adieraztekoa dala dio, beraz ezin nezakean “kukuliñ” ezarri corola esateko. Landaresendientzako aukera duzun atzizki aide ez dago gaizki. Nik kari darabilt ene botanikan erri-itz “eltzekari” leguminosas´tik artuta: zure graminaide neretzat askikari (askia grama euskeraz) duzu, solanaide –eguzkikari (eguterako landareak diran ezkero) zure lekazidunak, “eltzekari”, lerkari (coníferas), lerra piñua baita euskeraz. Eta abar. Dana dala zuk asmatuak utzi itzatzu dauden bezela, politak diran ezkero. Nere itzak or ikusiko dituzu lan guzia Euzko-Gogoan argitaratuko dutenea[n], zearo bukatua baitago. Goraintzi orko idazle pizkorrei. Zuk ene euskal-agurrik gartsuena yasoizu. [sinadura eskuz].
36
Jose Maria Lakoizketa nafar botaniko honetaz (Narbarte, 1831-1891) informazioa bada euskal wikipedian. Liburu hau argitaratu zuen XIX. mende bukaeran: Diccionario de los nombres eúskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos, franceses y científicamente latinos (1888).
92
92 Paris´tik 1952´gko Jorraillak 26 Gotzon adiskide, Laisterrago eskuetaratuko zaizulakoan, zuzenbidera ontara egun igorri dizut, postaz, Euzko-Gogoaren 9-10´garren zenbakia. Nere ustez auxe izango zait aurrerantzean biderik egoki eta erosoena gure aldizkaria zure baitara el arazteko. Onez artzen ba´duzu, iragarri esadazu arren, aurrera ere bide beretik yarraitzeko. 11-12´garren zenbakia ere argitaratu da, bañan oraindik ez dizut bakarra baizik artu. Pilla eskuetaratuko zaidanean or izango duzu laster agudo. Gernika´rik artzen al duzu? Aldizkari au ere ikusgarria da. Bialduko dizut nai ba´zenuke. Zuen idazlanen aiduru nago argitarazteko. Ez alper ibilli idatzi eta biali lenbailen, ongi dakizu bada gure izkeraren premiña. Bilbao laburdi-zaleak gurean asiko omen dira idazten eta lan sakonak agindu dizkigute37. Or ikusiko. Ez noakizu eskutitz au luzagotzera zure berriak yakin nai nituke bada geroan zabalago ta oparoagoak idazteko. Goraintzi adiskideei eta zuk, garbi ba´dituzu, oñetan ar ezazu muxu-xuri bat. Beti zure euskeraren mende
93 20-6-52 Aixkide min: M.L.´ren mugoneko bidaldia onetsiz, agindutakoa igortzen dizut. Tamalez, Donostia´n ezin arkitu izan ditut ez Zamarripa´ren eliztirik, ez Argi-Done´rik. “Uztaroa” eleberria ere beste oiekin batera aitua da38, eta neronena bidaltzen dizut. Nunbait guk uste ez bezelako eskia dabil. Bilbo´n lortzen ote ditudan saiatuko naiz, bai Mirande ta bai Txomin nere bidez zerbait artu dezaten. Nik nekarzkianak ezeren beaztoporik gabe etxeratu nitun. Orrengatik zertxo bat eskatu nai nizuke. “E.G”ren bigarren sorta osoa (bata neronek ekarri bai nuan) gañantzeko E.G.´ren gain-gañean armaioan utzi nizun. Al badezu, Maria L.´ri, ekarri dezaidan, eman dezaiozula otoi dagizut. Urrengo arte. Adixkideki. Gotzon´ek
94 Paris´tik, 1952´gko Garagarrillak 27 Adiz eta Biotz-kide, Jadanik zazpi egun zure gutuntxo ta eleberria yaso nitunetik. Milla esker, adiskide pin, ainbesteko ardura izan duzulako nere naikariai erantzuteko. Yinkoak ordaindu bizaitza. Eleberria atsegiñez irakurri dut, baitare eder idoro. Axalzko iduri zait, gogoeta ta sakontasunez exkas, kolore nabar ta luma aberatsez idatzia ordea.Zer ikasi ta ikusi ugari arki dezake euskera ikas ta barrendu nai lukenak. Tamala benetan ain idazle 37
F. Krutwig haserretu egin zen Gernika aldizkariko zuzendari I. Fagoagarekin, eta orduan F.Krutwigek, E. Erkiagak, L. Akesolok eta beste lapurtera zahar banaka batzuek Euzko-Gogoa-n argitaratu zituzten zenbait artikulu. Zaitegi eta Ibinagabeitiaren zabaltasunaren erakusgarri ere bada. 38 Tomas Agirre Barrensoro-k idatzia. Lehen edizioa 1937koa eta bigarrena 1950ean.
93
trebeak are geiago ez idaztea. Zuek zirikatu bear zenukete beste eleberri mamitsu ta gaurkoago bat idatzi dezan, ortarako gaitasun nabariak agiri ditualako, gure artean ez ain oituak39. Jon´ek azkenengo errun olerkia igortzen dizut, azalpenarekin batera. Ez dut uste EGAN tokirik emango diotenik, azalpenari batik bat. Filosofiz urruti xamar dabilkigu Jon Goibel kristauengandik, zer esanik ez gure apaiztiar saldoengandik. Alare oso irakurgarriak dituzu olerki ta azalpen. Geruago ta argiago azaltzen ditu gure adiskideak gai sakon ta mamienak. Argitaratzen ez ba´duzute ere, atsegin izango zaizue irakurtzea noski. Monzon´en eskutitza yaso nizun atzo aspaldiko partez. “Eskutitz norgeiagokan” leen saria irabazi omen dut. Ala iragarri diote Buenos Aires´tik “Euskaltzaleak”oak. Ez da diru aundi, deus ez, bainan aipua motell, ori ezpaiduk erosten eztare Drotxillen milluekin. Urte osoan eun eta irurogeitamaxei eskutitz yaso nituen. Ez dituzu gure artean ainbeste euskal idazki urtebetean artu ditutenak ugari izango. Atzo Ordezkaritza berriaren adelu-yaya (inaugurazioa) izan gendun. Ots andiko Nortasun zenbait izan genitun gure artean, baitare ots apalagoko zenbait ere. Txanpaña ibaika, goxokiak, ta yakiak. Ots, edozeinen txanpon egarria asetzeko beste. Zurtu zaitez ordea. Ba al dakizu nor ikusi nuen yai artan. Bada Krutwig´en arreba, bere senarrarekin. Ai bakarrik etorri ba´zan! Emakume gazte, beltxaran, lirain, zoraraztekoa so eta are segai-garria40. Anaia, Bilbao´ko istillu aiek ezkeroz, itzaldiaren ondorengoak alegia, donibanen arkitzen dala esan zidan, zer gerta ere, bainan berriz ere griñak baketu ondoren ara yoatekotan. Yakiña anaiaren aipamenik beroenak egin nizkion. Zuk ere zer egingo zenuen andre eder baten aitzinean? Eman dizkiot E.G´ak M.L´ri zuretzako. Ez dakit noiz ioango diran orrerat. Emen dabiltza jo ta ke aizpa biak, ipurtatalai ater-aldirik emateke Paris guzia ikertzen. Egun batzu buru Donibaneratuko naiz. Orduan erosiko ditut liburu berri zenbait eta bialiko dizkitzut, bear bada bidaiez, lênago iritxi ditezen zure eskuetara. Mila goraintzi orko adiskide ez-ezagunei, Jon Etxaide´ri batik bat. Zertan ari da? Eleberri pizkor bat idazteko esaiozu niketz, ortarako yaioa dugun ezkero. Zure lantxoak orraztu ondoren, igorri ezazkidazu gure aldizkarira bialtzeko. Oraindik ez dut izan, aspaldi ontan, Guatemalako berririk. Ene atsegin ta eskumiñak ar itzatzu adiskide. Ovidius´en MAITA-BIDEA (Ars Amandi) ia itzuli dut guzia. Itzulpen bikain ta gordiña gertatuko da. Bialiko dizut oso-osorik orrazketa bukatzerakoan. Gauz dotore bat egin nai nizuke, naizta baten batzu lotsatuko ba dira ere. Ez da ain gogorra liburu ori. Gainera munduko izkuntza guzietara aldaturik dago. Zergatik ez gurera?. Agur.
95 Paris´tik, 1952´gko Uztak 21 Adiskide min: Agindu bezala, aldamenean igortzen dizut MAITA-BIDEA´ren lenbiziko liburua euskerara itzulita. Ez dakit lan alperra egiten ari naizen, bainan gogoz artu dut beintzat, eta gauz bikaiña aterako zaidalakoan nagokizu gaiñera. Bañan alde orotarik bikaiñ dedin, zuen laguntasunaren premiña daukat, eta premiña gorria. Ori dala-ta, lenbiziko 39 40
Gorago adierazi bezala, Tomas Agirre Barrensoroz, orduan Sevillan bizi zena. “Segai”, Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta, “semen” izan liteke hemen.
94
liburu ori, arduraz irakurriko al duzute uts guziak erruki gabe zuzentzeko. Ez aikomaikoetan ibilli, ez naiz bada utsak azaltzen dizkidatenean aserretzen diran aietakoa. Ez orixe. Gainera, nere itzulpenak, nai ta nai ez, uts asko izan bear, bada laisterka baten egin dizut, eta gañera iñungo iztegi gabe. Dakizunez nik emen ez daukat ez Azkuerik eztare Lopez Mendizabal´ik. Beaz, ba leike zenbait aldiz itzak bear bezela ez erabilli izatea. Etxaide´ri emaiozu irakur dezan, eta zuri diotzudana ark ere beretzat ar beza. Mirande´ri ere eman diot, beste ainbeste eskatuz. Guzion artean zerbait onik egingo dugu. Yakiña, liburu au argitaratzeko oar aunitz yarri bearko dizkiot mitologia azaltzeko batik bat. Gure artean ez dira ezagunak antxiñako yainkoak, eta ezagun bearrak dira. Zergatik ez ditugu aiek ere gure euskel baratzean sartu bear? Izkera argiena erabiltzera bortxatu naiz, geienak ulertzekoa. Or ikusiko duzute. Zerbait esango al didazute, len bait len, nere lantxo ontaz, itzulpena aurrera eraman ala astandu bear ote dudan yakiteko. Bigarren liburuan, maitasuna nola iraunkortu irakasten digu Ovidius-ek. Orain arte gizonetazko autua izan du. Irugarrenean emakumeei erakusten nola gizonekin yardun bear duten maita-gaietan, eta aien amarruak ere azaltzen dizkie. Orratx liburu osoaren guna. Egon naiz Krutwig´rekin. Mutil azkar eta sutsua. Bere asmoak oro azaldu dizkit, eta arrazoi-bide ugari baditu. Yarraigarri zaigu aunitz gauzetan, izkuntza auzian betebetean arekin ez ba´gaude ere. Villasanteren eta bere itzaldiak eman zizkidan irakurtzeko. Biak yakingarriak eta nola-nai ere bertanbera ez uztekoak. Neonek lagundu nion emen ostatua billatzen. Arkitu zuen. Elkarrekin bazkaldu genuen. Apaiza nintzala uste omen zuen. Bear bada, orregatik edo, nere lanak ez ditula ondo ezagutzen esango nuke. Nik beintzat erakutsi nion oso ondo bereak ezagutzen nituela baitare benetako euskaltzaleak beste euskaltzaleak nola artzen ditugun ere. Nik uste emen geldituko dala zati batean. Aurtengo Euzko-Gogoaren len zenbakia argitaratu da eta ementxen daukat bere 61 orrialderekin. Ba´dakar Uarrain´en lantxo bat ere41. Oso zenbaki bikaña beti bezela. Ia noiz bialtzen dizkidazun zure lanak, bearrizan gorrian arkitzen gera ta. Orko zenbait idazle ere bizkortuko al dituzu idazlanak bial ditzaten. Funtsezko lanak idatzi ditzatela edozertaz. Iratzeder eta Salbatoren argazkiak igortzen dizkitzut. Iratzeder soroan zebillen lanean arto-saillak garbitzen. Beneditanoek, legeak agintzen dienez, ordubetez, gutxienez egunero, lur-lanean yardun bear dute, apaiz eta lego. Beaz garai ortantxe atxeman genduen argazkia ateratzeko. Bi-biak olerkari aundi eta euskaltzale suhar, emengoak esango luketenez. Gerturik daukat E.G. pilla zuri adiskideari igortzeko. Bear bada, gaur bertan bialiko dizkiot. Gorantzi miñenak Jon´i eta zuretzat nere –zer emango dizut?-, bai, nere gibel goxoa. Agur eta laister arte. [sinadura eskuz].
96 2-8-52 Andima adiskide jatorra: Uste ez bezelako azkartasunez zuk bidaliak nere etxera el zaizkit. Aldi ontan ba´dut nere burua nun murgildu. Itxasoan ezezik etxean ere ez nabil geldirik.
41
“Euskaldunak Iparr-Amerikan” in Euzko-Gogoa 1952, 1-2.
95
Zure “Maitasun-bidea”ri nagokiola auxe esango dizut: Maixu-auzitan sartzerik ez dagokidala. Zuk idatziak guzi-guziak zaizkit atsegiñak eta pozgarriak, eta “Maitasunbidea” ez gutxiago. Neretzako noizik bein ba´ditu alako edo bestelako illuntasunak. Bañan oiek nere jakite urrian datzaz. Eta alde erantziz, amaika gauza eder ba´ditu. Ez uste nabilkizula bat-batean irakur bearrean ez. Tanta-tantaka, bein irakurriz berriro ari natzaizu, arkatzari eragiñaz, zure arrobiko pitxia jasotzen. Noizbeinka, nere ustezko illunaldiak papera eraman ditut. Nola ordea zuri bidali? Ez eta ez; neri ez orrelako gauzarik eskatu, ez daukatena ezin emango dizut-ta. Eman ez, bañan zerbait, uskeritxo bat egin bai. Eta ez dakit zer asmoz, aixtian bukaturiko euskal-gaitxo ori bidaltzen dizut. Aspalditikan zabar xamar nebillen eta nere burua lotu, pitin bat josi nai izan dut. Labaien´ekin itz-egiña naiz. Oso atsegiña izan zitzaidan. Orain ba´dabiltz Labaien, Irigarai, Mitxelena-ta zerbait egiteko asmotan. Lengo batean, idazle-billeratxo bat izan zuten. Neri ere dei egin zidaten; ez nintzen baña agertu nere burua oien artean exkax-etsirik. Egin-bearren aitzakian eskertu nien deia. Eta Koldo Mitxelena aipatu detan ezkero, esango dizut Mirande´tar Jon´ek idatzitako[a] berari emaniola [sic] argitara zezan EGAN´en. Pozik artu zidan, eta lana oso atsegiña izan zitzaiola urrengo batean esan zidan. Nere lanarik zertxorik geiago ote neukan galdetu zidan. Urrengoko zenbakian argitara emango du Jon´en lana42. Oraintxe bi liburu berri argitara emanak dira. Bat, “El origen del vasco y de su idioma”, Astarloa-xamarra. Faustino´ri bidali nion. Atsegiña ba´zaizu bidaliko dizut. Bigarrena, Berrio-Otxoa´ren bizitza, Aita Goiria´k bizkaieraz egiña; liburu txikia dezu. Au ikusi ba´ dut ere ez daukat orain nerekin. Eta oraingoz besterik ez. Ia bada, jendia orain zaletzen asten zaigun, Tovar´ek Donostia´n izan dun itzaldian asko bai zan. Artu ezazu [sinadura eskuz: Gotzon]´en besarkadarik adiskidetsuena Aste onta[n], zure “Maitasun-bidea” Zinkunegi´ri utziko diot, eskatu bai dit. E.G. oso atsegiña izan zait. Zure ziriak ba´dute arrazoi ta gatza.
97 Gotzon Egaña-ri, Paris, 1952-IX-943 Adiskide jori: Oraintxe eten dizut, lanarte artzeko, zenbait lizunkeri euskeratu ondoren, ene Ovidius-en itzulpena. Benetan malkarra itzul-lan patarra (pattarra ez gero). Uko egingo ote dit kemenak azkenera baño len? Ez orixe, lenago bil-barrabak bil-epai (zeorrek zuzendu euskera gaizto ori). Irakurri duzula lene[n]go liburua eta zenbait itzal une ere arkitu dituzula? Bai enetxoa, eta itzal-une oriek nik jakin nai nituke zein diran argitzeko, al izan ezkero beintzat. Jainkoarren, bialiko al dizkidazu. Nai ta nai ez akats ugari itzuri zaizkit itzul lan ortan, eta ene adiskideak, zigur nago, alik eta itzulpen zigurrena, 42
Edgar Allan Poe-ren “Amontillado-upela” itzulpena in Egan 1952, 2, apiril-maiatz-ekaina. Patri Urkizuk prestaturiko Andima Ibinagabeitiaren gutun-liburuan -Erbestetik barne-minez, Susa, Zarautz, 2000-, gutun hau eta honen ondokoa (104-105; 107-108 orr.) Aingeru Irigarairi igorritakotzat jotzen dira, baina ez da horrela, Gotzon Egañari igorriak dira, eta Azkue Bibliotekan daude, Gotzon Egañaren ondarean, karpetetatik kanpo 016-012 kodearekin. Biak ere Gotzon edo Aingeru, eta hortik nahasketa. Gutunaren tonuak salatzen du, besteak beste, ez dela Aingeru Irigarairi igorria baizik Gotzon Egañari.
43
96
euskerari buruz, egiten lagun etorriko zaizkidala. Ni ez naiz maixu, ikasle arrunt baizik, euskal-txuntxurrera baño len ipur-parean praka aunitz iga bearra. Mitxelenak ere irakurri du44. Ark ere zenbait zuzendu bear arkitu ditu, eta emen Parisen azalduko dizkit. Bion artean aurren liburu ori ikusiko dugu. Nai ta nai ez, utsuneak zuzendu bearko dizkit, ez diot parkatuko. Mirande ere ari da irakurtzen, eta laister ark ere, bere oartxoak bialiko dizkit. Liburu apain bat egin gogo nizuke euskerapen onekin, irudi ta guzi, aundi xamarra: esate baterako Pasifae ta zezenaren arteko Jokaldia, Ulises ardasketan eta gero printzesarekin oe-epelean ekiñalean, eta abar. Ai margolari ba´nintza, zeinen irudi bikañak antolatuko nituken nere liburu ortarako. Eta gero...”inter vestibulum et altare” apaizak oiuka, salmoak dionez. Xuspertuko ote ditugu alper-gorotzok izortailuz baino ezpada ere? Oraintxe ari naiz lan gogortxo bat idazten: Euskeraren etsairik gorrienak deritza: amaikatxo gandu-matasa suntsitu bear ditut, egia larru-gorri ezarteko, “entzun beza, entzun beza deabruak” kanta ta guzi...Ze arraio! Euskeraren il edo biziko garai abek ez dira txantxetarako eta limurkeriz ibiltzekoak. Igorri zenidan Andre Mari Euskalerrietako Mendietan irakurri eta iritxi bat ere idatzi dut. Aizez emana izan da, eta E.G. agertuko da. Poliki adarra yotzen diet. Ez arren ez bialdu “El origen del vasco y...” Faustinorena ikusi dut Astarloa-xamarra; diozu zuk. Astarloa yakintsu sentzunduna zenuen ori idatzi duen ergelaren ondoan. Eta ergelkeri ok ateratzeko dirurik ez da palta, eta gu bien bitartean, emen izorratuta, euskal liburuak argitara eziñik. Berriotxoarena, euskeraz dagoen ezkero, biali ezadazu. Ez al da Boletin eta Egan berririk agertu? Bear bearreko ditut nere “Aldizkariak Barna”rako. Au yaso orduko, or izango dira nunbait Txomin eta Robert. Ene gorantziak mutiko oiei; “zeruko bide zuzenetik” erabilliko al dituzute. Pozten naiz nere adiskide L´ren ezaguera egin duzulako. Idazleak batzarretik agur bero bat biali zidaten. Gaizki egin duzu zuk batzar ortara ez urbiltzeaz. An bear zenun. Zinkunegi ez al da samurtu nere itzulpen gordiñarekin?45 Emen ari da K. yauna ingurumari guziak iñarrosten. Maiz elkar ikusten dugu. Zertan da “Uarrain aundia?46 Nere atsegiñak. Zure idazlana benetan mamitsu, gogotsu, elikutsu, eta onkutsu (1). Biali dut E.G.´ra. Aurrera beti ERAGIN TA YAUZI (ekin eta yarrai, barkatu otoi). Gutun au ez nihori ere erakutsi. Gaizki esanak surtara, ondo esanak kakatara, eta kitu. Adi! Sarri artio [sinadura eskuz]. (1) Tukutsu ere bai47. Nunbait irakurri dizut itz auxe. Ez nizuke esango nun.
98 Paris´tik 1952´gko Dagonillak 18 Adiskide karioua, Bi lerro, nere maitakeriaren bigarren zatia igortzeko. Ba dira zenbait egun buka nizula. Praileak, Mitxelena´k alegia, bi zatiak irakurri ditu, bata Pabe´n eta bestea emen Paris´en, gure artean izana baita iru edo lau egun. Maiz ikusi dut, geltokira ere atera nintzaion arrera egiteko. Mirande ta nirekin batzar, nere etxe berrian, egin genun eta abar. Berak kontatuko dizkizu orrat yoaten danean, ilebete barru nik uste. Ez dit ezertxo edo gutxi baño zuzendu nere itzulpenean. Zenbait gauza esan dizkit nere lan ortaz, gain 44
Salbatore Mitxelena. Beloken elkarrekin egon ziren egun batzuetan, eta gero Parisen berriz Andimaren etxean. 45 Jose Zinkunegi Errezilen jaioa eta Zarautzen mediku izan zena. Ikusi Aita Onaindiak egindako idatzi hau esteka honetan: http://www.karmelaldizkaria.com/hemeroteka/pdf/1987/01/Karmel_2903.pdf. 46 Jon Etxaideren ezizenetako bat. 47 Zaitegiri irakurria, Orotariko Euskal Hiztegian dakarrenez, “receloso”, irudikor esanahiduna edo.
97
gainetik ordea. Ez al zaio astuna iduritu. Antxiñako idazleak gaurkoen aldean astunak dira izan ere. Bañan aiek ez ditugu zapuiztekoak, oiek onartuagoko ere ba ditugu. Aien zimenduetan gaur garatu literatura guzia eraikirik dago, eta euskal-literatura ere ezin dezakegu eraiki aiek gabe, benetako eustazpien gainean beintzat. Mirande´k, bere esku ikutu dizdiratsuz, oar yakingarri eta yatorrak egin dizkit, nere lana bear bezela zuzentzeko egoki-egokiak. Laister irugarren zatian pulunpatuko naiz eta il onen azkenak baiño len nere lana bukatua duket. Yakiña, gero berriro zuzenduko dut nere ta besteen oarrei yarraituz, apain ta borobil geldi dedin. Yaso nitun Peillen´darren berriak Gernika´tik. Ageri danez ondo baño obeto artu dituzu mutikuok eta gure Euskalerri guzia ere erakutsi diezu. Pozik daudeke nunbait. Emen ikusiko ditut eta beren txangoaren berri ere yakinen dut! Mirande´ri esan nion beste bi olerkitxo egiteko “Egan” argitaratzeko. Bear bada, laister egingo ditu eta emango dizkit. Orrela, zenbaki beteagoa, Mirande´ri buruz, egin al izango dut [sic] M. yaunak48. Adiskide onen olerki guziak liburutxo baten argitaratzekotan gabiltza aspalditik. Emen, oso garezti dituzu argirapen oriek, dakizunez. Or askoz ere merkeago! Zenbat kostako ote litzake 160 orrialdeko olerki liburuño bat irartzea? Yakingo al zenuke? Ondo dakit orko irarletarik geienak ez luketela liburutxo ori argitara nai izango, ba dakizu zergatik. Alare yakin nai nizuke zenbatetan egingo luketen orlako liburuxka baten irartzea. Zerbait esango al didazu. Itxaropena, Verdes, eta Etxenagusiarenean galde zenezake, aurrenekoa Gipuzkoan, urrengo biak, dakizunez, Bilbao´n. Lenbailen argitara nai genuke idazti ori, gure yendea bizkortu ta astintzeko. Irudi zenbait ere izango lituke al izan ezkero. Beste galde bat. Ez al dira oraindik argitara “Boletin” eta “Egan”? Lenago esan nizunez, bearrezko ditut nere “Aldizkariak-barna” betetzeko. Eta bestetxo bat: Zer derizkiozu nere itzulpena zuka yarriko ba´nuke, toka guzia erauziz? Laister erantzungo al didazu. Eman al diozu Etxaide´ri irakur dezan? Aren oarrak ere pozik artuko nituke. Mila goraintzi orko adiskide guziei. Guzion artean gure euskera pizkortuko al dugu! Ene euskal-agurrik gartsuena torizu [sinadura eskuz].
99 25-8-52 Andima langille purrukatuari, agur: Endaia´tik bi lerrotxo zuzentzen dizkitzut; oraindik orain Donostia´n erositako liburu auekin batean, ar ditzazun lenbailen. Zure guziak “E.G.” “Maita-bidea” ta eskutitzak ezeren beaztoparik gabe jaso dizkitzut. Ikusten dutanez zure esku-lumatik ixurtzen dan oro bikaña dugu. Zure bigarren “Maita-bidea” ia osorik irakurria dizut. Bikaña, polita, ta atsegiña. Agian, aurrenekoa baño gordiñago, bañan baita atsegiñagoa ere. Liburu ederra aterako zaizu; A zer nolako baten batzuentzako jipoia! Zeinbaten iritziak ere irakurri bearko ditugu. Galdetzen diazu zer deritzaidan zure itzulpena zu´ka ipiñiko ba´zenuke. Zu´ka guziontzako ulerterrexa izan oi da. To´ka trinkoa, betea eta giartsua deritzait. Zuk ikusi, bañan nere ustez etzazula to´ka baztartu. Zinkunegi´k irakurria du zure lenengo zatia. Ba´zeneki zein pozik zan! Zorionak igor zezaizkizudan esan dit. Zuzentzekorik ez dula ezer arkitu. Bigarrena ere eskatu dit. Etxaide, azken 15 egun auetan kanpoan dago bakaziotan. 48
Miangolarra jaunarengan zuten jarria fedea eta esperantza baina hark huts egin zien.
98
Peillen anaiak poz-pozik ibilliak dituzu gure artean. Eskatzen dizkidazun galderak egingo ditut Verdes´enean eta bestienak. Agur, zai dauzkat nere lagunok Antxetak49.
100 2-9-52 Adiskide min: Aspaldi ontan ba´nabilkizu onatara. Alaz ere, iñoiz baño geiago gure kutungaietan ezur-mamiz murgildua. Ikusten dezunez, Berriotxoaren liburuxka igortzen dizut. Beste eleiz-orri bat. Azalbegiratu bat besterik ez diot eman, eta orrexengatik ezin esan dezaket, on, kaxkar ala txarra danik; ontsa dagoala dirudit, eta ala izan dedilla; zure iritzia argibide izango det nere a[r]giezaren illunpean. Tamala, beste zenbait liburu bear genituzke, bañan..., beti baña´kin. Atzo bertan, Arantzazun nintzan. Eta bertako lekaide gartsu batek “Vive tu vida”, liburu entzutetsua, aspaldi euskeratua zegoala gogora ekarri azi zidan. Liburu orren berri izango dezu noski, nik aspaldi bai neukan. Zumarraga´ko apaiz batek euskeratua bear du izan. Esaten didatenez, liburu on-ona degu, bañan argitarabaimenarik ez diote amabi urte auetan eman (amarruren bat uste dut). Noizpait baimen alu ori elduko al zaio. Eta Arantzazu aipatu dizudan ezkero, ango euskaltzaletasuna ixilik gorde eziña izango det. Ba´degu an euskal-usai bikaña. Arantzazu Beloke´n antzekoa degu. Lekaideak euskeraren alde saiatzen dira leku gutxitan bezela. Arantzazu bizi dalarik euskerak ez du il-beldurrik. Eliza berria jasotzen gogorrean ari dira. Lên ez nintzan eliza berriaren aldekoa. Orain, baña, alakoxe ederra ikuski, pozten naiz. Eta, gañera, Arantzazu zerbait izatera (euskeraren alde, alegia) eldu bear ba´du, ongi betozkio ango lanak. Batera, olerki-liburuxka argitaratzeko egin ditudanen berri emen dijoazkizu. Zuek ikusi. Pasaiko irarkola´k argitaratuko didatela esan didate. Beraz, alde ortatik ez degu eragozpenarik izango. Pasai´koa oso jatorra degu, eta guda-aurretik lan oietan, euskerazkoetan alegia, ibillia. Verdes´ek, eskuz-idatzia ikusiko dezunez, nere galderari ez dio tajuz erantzun, eta ez dakit argitaratuko luken ala ez. Bildur naiz ezetza emango ote didan. Eta jakiñik, beti nola ibilli oi diran...Ala ere galdera berriro egingo diot. Nolanai ere, prezioak ez deritzaizkit ain aldrebesak. Beintzat asi zaitezte, olerkiak aukeratzen, garbiratzen eta itz-aurre bikain-bikain bat, Aitzolen elerti-gaien itxurakoak, egiten. Olerkiak, itzulpenakin, erdel itzulpenakin alegia, etorri bear ote duten ez didazute esan. Jakiñik gaia nolakoa duten ez dut uste. Eta beste gauzatxo bat. “Euzko-Gogoa”k ez dizkidazu oraindik Endaia´ko zuzenbidera igorri. Restaurante L´Union´eko Joseba Berakoetxea, nere laguna, aidu[ru] duzu noiz ar. Nik, bein baño, geiagotan galdera egiña naiz. Alperrik ordea. Orrera ezer iritxi ez dala esaten didate. Tira, Andima. Gutxinaz, bi xorta bear ditut. Bat, neretzako, eta bestea, diruz truk, lagun batentzako. Joan dan astean-edo, “EGAN”-eta, jaso bezin laister eta irakurri gabe igorri nizkizun bidariz. Orain beste EGAN bat bidaltzen dizut Mirande´ntzako Mitxelena´k emana. Mitxelena penatan da EGAN´ek akats geiegiak erakusten ditualako. Barkatzeko 49
Gotzon Egañak erabilitako ezizen ohikoena.
99
esaten dit. Errua beria dala. Bera beti izan oi da akats-zuzentzale, azkeneko ontan bañan, uts egin du, eta irar-langilleak larrutu egin digute Mirande´en goraipaldia. Mitxelena´k Mirande´n lanak berriro eskatzen dizkit. Neri, euskaltzain berri onek emandako lan batzuk igortzen dizkitzut. Etxean lo zeuzkan-ta. Or ikusi balio duten ala ez. Nunbait lanak, andik edo emendik, nunaitik, bidaltzen dizkiote, argitara ditzan eskian. Idazle berriak azaltzen dira. Nik ezagutzen ez nituan izenak ikusi bai ditut. Lan geienak oso kaxkarrak bañan oso gartsuak. Nik ez dakit nundik bañan jendea pizkortzen eta esnatzen ari zaigu. Ola obe. Asmo berriakin dabilkizu Mitxelena, Etxaniz-eta. Negurako, euskal-idazle eta euskaltzaleen billera egin nai dituzte. Al izan ezkero Diputazioan bertan. Illean bein edo bi aldiz. Ikusiko degu zer ateratzen dan. Eta...besterik ez. Bur-muñak ez dit gai geiagorik ematen. Beraz, bukatzera nijoakizu. Etxaide´ri zure “Maita-bide”ren bigarren zatia irakurri dezan utzi egin diot. Neri bigarren zatia, esan nizuanez, txit atsegiña izan zait. Eta betor Mirande onera. Ni berekin itz-egiteko gogoz naiz. Eta beste batzuek ere bai. Agur, Andima. Idatz-akatsetan ez ditzazu zure begiak ezarri. “Currente calamo” edo currente maquina idazten ari naiz-eta. Geiago merezi dezula ba´dakit bañan, gizajo onek ezin lezake gauz aundirik eta egokiagorik egin. Biotzkide zaitu
101 Paris´tik 1952´gko Iraillak 4 Adixkide onesgarri, Yasotzea besterik ez dizut egin zure erañegungoa, Berrio-Otxoa, Egan, eta beste zenbait olerki ta itz-lauzko lanez inguraturik. Ur ozkirria benetan ene egarri ixildu-ezin au zerbait asetzeko. Oraindik ez naiz aietan murgildu, bainan laister buru-belarri sartuko naiz zuk biali lan ederren sakonenean. Lenago artu nitun Boletin eta Egan. Ez dakit nola eskarrik biur nezaizuken. Zuk aurrenekoz biali banakoa Mirande´ri eman nion, utsak bear bezala zuzendu ondoren. Pozik artu zuen olerkari maitaberak. Atsegiñez ikusi ditut zuk biali presupuestoak. Ez dira ain aldrebesak, diozun bezala. Millatxo ale aski izango genituke asteko. Yakiña, ni ere bildur naiz Verdes´ek ez litukela irarriko olerkien gai ta tenorea ezagutuko ba´litu. Bainan argitara bearrak ditugu nola nai ere euskaldunen gogo lotiak iñarrosteko. Eliz-gizonak eta Artzaiak ere eltxoodeia bein ziztari gainera eroriko zaizkigu. Ez da ardura. Gure akulluak beaiek ziztatuko ba´ditu. Pozik ere irakurriko ditute baten batzuk, eta oraintxe bururatu zaidana ez noakizu paperera egoztera. Mirande´k nere itz-aurre batekin argitara nai lituzke, eta dakizunez, nik ezin nezaioke ukatu. Gañera ez dut batere alkerik nere izena aren olerki ederrekin nâsian azaltzeko. Eta gainera orain arte idatzi dudan lan bikañena antolatzera oldartuko naiz. Dagonetik asiko gaituzu liburu ori gertutzen urtea buka baño len ekoiz dezagun. Biotz ez-ezik begi betegarri nai genuke olerki-xorta ori, alik apainen irarria. Paris´en elkartu irutasunak50 Irratia´ri erantzunak igortzen dizkitzut irakur ditzazun eta irakur-azi. “Ezagun bat” gure praile gaztea duzu, beste biak ez dugu zertan izenak estaltzen ibili bearrik euki, egi garratz eta gordiñenak ialgitzeko. Nerea da luzexkoena, exkaxena bada´ere funtsez. Ez nizun uste aizetara emango zutenik, bainan 50
1952ko abuztuan Salbatore Mitxelena, Jon Mirande eta Andima Ibinagabeitia elkartu ziren Andimaren etxe berrian Parisen. Hortik “hirutasuna”.
100
eman dute eta ez dakit zer nolako gili-giliak51 egin dituen entzuleen belarrietan. Esango didazu, urrengo baten, zer deizkitzun lan oiek. Joseba´ri zuk agindu Euzko-Gogoak biali nizkiolakoan nindagokizun. Gaur berton igorriko dizkiot emen ditudan zenbakietatik bi ale bakoitzeko. Nere zabarkeri parkatuko al didazu. Urrengoan pizkorrago ibiliko naiz. Orain, aitortu bear dizut, ez dizkit Zaitegi´k, len bezala, 50 ale bialtzen, bi eta kito. Beaz azken zenbakietatik, igazko 11-12 eta aurtengo 1-2 etatik, ez daukat grano bat ere. Ez dakit nola antolatuko naizen zure bildumak osotzeko. Ia bukatuxe daukat Obidi´ren irugarren liburua ere. Emakumezkoak gizonezkoak baino matrikula geixeago ditute maita-bide ortan; “andriak ba dituzte, milla matrikula, kuku, kuku!” Alare aien amarru guziak laister garaituko ditut gure dontsella ikugabeen atsegiñerako eta euskerarik gordiñenean azalduko. Arantzazu´ko berriak adoregarriak benetan. Yaso dezatela eliz-tzar ori euskeraren katedral biurtuko ba´da, bainan erdal-kakategi izateko ez beintzat. “Vive tu vida” orren inguruko auzia aspalditik ezagutzen nuen. Ni or nengoala ere entzun da neukan baimena ukatu ziela. Baimena ez-ezik dirurik ere ez dutela nik uste argitaratzeko, eta ortan ere oztopo aundia izan du aren itzultzaleak. Bear bada elizorriak baño izor-orriak argitaratzea errexagoa izango da nunbait santutegi ortan. Nork jakin? Larunbatez ene egoitza berrian elkartuko gera Mirande, Krut eta ni gure arloetaz mintzatzeko. Orain 7, Commandant Rivière-Paris (VIII)´en bizi naiz. Zu zatozkenean gela apain bat izango duzu, zernaitarako. Iru gela ditut eta batean komeriak egiteko oatze zabal eder bat. Orko edozein euskaltzale adiskidek ere izango du tegi ene etxean onera ba´letor. Engoitik arat zuzendu ditzakezu zure gutunak. Mitxelena´rentzat Mirande´k itzuli duen Edgar Poe´n “Amontillado-Upela”. Oso itzulpen bikaña. Argitaratuko ez baduzute ere, irakurri ezazute gaurku kutsua nola gure euskerari erantsi ikasteko. Agur enetxoa otarka....muxu [sinadura eta ohar hauek eskuz:]“Euzko-Deya” ere igortzen dizut. Irizar Venezuela´ra yoan zaigu, orain neonek bete bearko dut orrialde ori. Agur.
102 Paris´tik 1952´gko Iraillak 16 Aingeru adiskide: Bi lerroño Ovidius´en zatarkeria zure eskuetan uzteko. Dakuskezunez, irugarren liburutxoa ez da besteak baino garbiagoa, ez noski. Pozik nago liburu osoa bukatu dizudalako. Orain orrazketa eta apai[n]keta, ots azken ukaldia, besterik etzaizkit palta. Ori ordea ezin nezake egin, zuen guzion oartxoak iaso gabe. Oarrak eta itzaurrea antolatzen asia nauzu, eta arlo oni ere laister azkena emango diot. Gure praile adiskideari ere emango al diozu, irakur dezan eta bere onespena ere eman dezaion. Orrela, nihil obstat eta guzi, irakurgarriagoak izango dira Naso´ren izor-kantuak. Entzun dut Mitxelena Donostian yadanik dagoela. Ene gorantzi.
51
“kilimak” izango da.
101
Nik uste nere aurreragoko gutuna eta igorpenak ere artuko zenitula. Ez alpergorotz izan, “acuso erresibo” siquieran esan. Berakoetxeari igorri nizkion E.G.ak. Pelleindarrek egun Pariseratu dira, nik uste: ala iragarri zidaten beintzat txarteltxo batez. Agur eta idatzi. Goraintzi orko euskaltzale ântz-eziñei. Ene besarkarik sendoena suretzat [sic]. [sinadura eskuz].
103 27-9-52 Adiskide gartsu: Zure biotz-atalen ilintxak52, guziak eta garaiz jasoak ditut; eta biotz-atalak diot, egiz, zure biotzaren min eta ixuriak ezin egokiago eta mardulago azaltzen dizkidazulako. Eta ni zurekin naiz, zure-zurekin. Ai, jakite-egoak nere burua jaso izan ba´lute. Iñoiz baño exkaxago deritzait euskeraren aldeko nere adimenaren argia; alaz ere, besterik eziñean, zuen oiartzuna izateko gertu naiz. Bañan, ikas-gogoa etzait otzildu, eta ba´nabilkizu andik ona nere irakurmiña ase nairik. Eta, zure eragiña zenbaterañokoa zaidan zuk ba´zeneki. Aspaldi ontan ameslari betegiña nazu. Izan ere, zure bitartez eskuratzen detana ain zait bikain, antzetsu ta jatorra. Bein ta berriro begipetik kendu-ezin ditut zure eskutitz, itzulpen eta artikuluak. Nere gogoaren euskal-miña ez da betetzen, ondorik gabeko zulo sakona izaki nunbait. Benetan, zuek darabilzkizuten asmoak, eta asmoz gañera egiñak, sariztatuagoak bear luteke izan; eta ori ezezik, abertzale lotiak iratzarri ta astintzeko ez deritzaizkit makalak. Tamala, bañan; zuen berri eta izerdi-nekeak euskaldun guzien biotz-erdira ez dira irixten bear ala; oztopo geiegiak ditugu bitarte: aldizkari urri, zabalkunde mugatua...eta guzirako...zuentzako batez ere, diru gutxi53. Egun auetan zuen “Iru galderak”barreia ditut, kopiatu ondoren, euskaltzale lagunartean. Atsegiñak benetan. Agian, laburrena dalako edo, gure lekaidearena pollitena iruditu zait54. Betegarriz-edo zuen bi-bion idaz-zatiak bear zukean tartetu, egi galantak esaten dituzutelako. Gure lekaidea poz-olatuetan iñarika55 dabilk[i]gu.Eta neri ere zuen kixkalmena itsasi egin dit. Gogoz, erraldoiak arkitu zaituzte56. Biok, mintza ta mintza ezin aspertu, zuei buruzki57 itz-bidea ain da ugari. Eta, jakiña, gure lekaidea erdi zoratua etorria zait. Zure “Maita-bidea”ren irugarren zatia onetsi zezan irakurtzeko eman nion. Eta ia, lenbailen argitara-bideak egiten ditugun. “Maita-bidea” ezezik, Mirande´ren olerkiak ere58. Eta “Eusko-Gogoa”rik ez al da agertu? Zuk, Berakoetxea-bitartez igortzen zenizkidanak, naiz ta nereganatu ez, nere anaiak, muga-aldean bizi danak jaso ditu, eta biar-edo ekarriko dizkit. 52
Ilintiak; denotatiboki, bihotzeko penak. Bi zera gertatzen zaizkit deigarri: bata, Andimaren etsenpluak zuen eragina eta itsaskortasuna hainbeste euskal idazlerengan 1950eko hamarkada hasierako urte haietan; eta bestea, nolako ahaleginak egiten dituen Gotzon Egañak gutun literarioa egiteko, eder idazteko, gutunkidearen heineko gertatu nahirik edo; bereziki gutun honetan. 54 Salbatore Mitxelenaren gutunetan jaso ditugu direlako erantzun horiek. 55 Orotariko Euskal Hiztegian jartzen duenez, Anabitartek bereizten zituen “igari” eta “iñari”, eta “iñaritasun” da ur gainean mantentzeko gaitasuna. Ilun samar geratzen da bereizketa, gagozkion kasuan, poz-olatuetan “igerian baino igerianago” edo. 56 Salbatore Mitxelenak Andima Ibinagabeitia eta Jon Mirande. 57 Hemen “buruz”, ez, Orixek darabilen adieran, “aurka”. 58 Miranderen olerkiak 70eko hamarkadan eta Ibinagabeitiaren “Maita-bidea” 90ko hamarkadan argitaratu ziren. 53
102
Atzo bertan, Peillen´darren eskutitza eldu zait. Eskutitza atsegiña ba´zait, bi mutillak areago. Bi oiengan ba´da ezpala. Beroien biotzetan EUSKERA kolpostuko59 al dezu. Eta Krutwig´ekin zabiltzanez kezkatzen asia naiz. Berorren asmoetara etzera noski makurtuko? Neri, orren euskerarik ez deritzait ez errikoi, ez-eta garaia. Aita Villasante´k euskeraz mintza oi da. Krutwig, ordea, sasi-euskeraz mintza da. Erderakadak ezezik sintaxisa ere aldrebesa dalakoan nago. Nere kezka ori da. Kontuz ibilli. Gaurkoz besterik ez. Orko adiskide guziai nere agurrik beroenak. Eta zuri, Andima, zer emango dizut? Lengo batean biurtzen zenidan gibela biurtuko al dizut? Euskaltzale baten besarkadarik miñena [sinadura eskuz].
104 Paris´tik 1952´gko Urrilak 23 Adiskide maite, Itzulaldi zoro baten ondoren natorkizu, burmuñak estutu eta estutu zuri esateko zerbait idoro naiez. Alperrik ordea. Bei antzuaren errapea baino legorrago daude nere muñak. Nola nai ere, zure azkeneko gutuntxoa txit atsegin izan zitzaidala aitortu bear dizut. Arnaska batean irakurri nizun, zuen berriak irakur oi ditudan bezala. Apalegi derizkiozu zere buruari, Gotzon. Arrokeria kaltegarri bainan apalkeria ere bai. Keri guziak neurriz gainetiko beti ere. Nik neuk, bizkaitarrok esan daroagun lez, gizon argi ta langilletzat zaduzkat aspalditik ere, idazle dizdiratsu ta atsegintzutzat ere bai. Luma bikainaren yabe zaitut, edonun erakus diteken lumarena alegia. Ain zuzen Antxietak60 izenpetutako lantxo batzu irakurri ditut oraintxe bertan “Erriari zor diogu” eta “Lek ´ren samiña”, biak kera zailu ta euskera goxoz idatziak. Idazle ezpal duzu ta atertu gabe gure letra soroa lantzeari ekin bear diozu ziur nago bada lan gurenik zure luma-muturretik aterako dala. Ez uste gero intzentsuka ari natzaizunik biotz biotzetik baizik. Beaz ba´dakizu: utikan apalkeriak eta aurrera beti gere bidetik. Datorren Euzko-Deiarako euskal-orria oraintxe bukatu dut. Laisterka egin dut bainan ale ederrak ere botatzen ditut. Naiago nuke orko zuen artzaiaren (eliz artzaiaren) eskuetara iritxiko ba´litz. Berak ulertuko ez ba´du ere ingurukoek beintzat a[d]ituko dute. Lotsagarria benetan Olatz´ko bureskundean61 gertatua. Orri oni bixigarri pixkat eman nai nioke euskaldunak orain arte baino geitxoago irakurtzen ote duten ikusteko. Ez da errexa toki exkaxa bai daukagu. Nik ez nuen nere gain orri orren ardura artu nai, bainan baten batek artu bear eta Irizar aldendu zitzaigunetik emen naukazu ortan sartua. Noiztanka zerbait igorriko ba´zenidake poztuko nintzake. Ez du ardura gogorrak izan arren, gogorkeriz baino ez bada ere, gure erritarrak ernerazi bear ditugu. Eliza, obispu eta ia Pappa´ri ere (Krutwig´ek liokenez) errespetu guzia galtzen ari naiz eta orain arte bezala yarraitzen ba´dute gure etsaien eskutik ibilki, euskera ta Euskalerria zapaltzen, orainartekoak baino izugarriagoak idatziko ditut. Egonarriak ere mugak ditu eta den gizonik santuenak ere karraxi egin oi du barrabilak zapaltzen ba´dizkie. Eta euskera ta aberria zapaltzea koxkabiloak istikatzea62 baino mingarriago duzu naiz ta Eliz Ama Santa izan istikatzalle. 59
Olabidek “kopostu”, “zizelkatu” adieran. Hortik Gotzon Egañak. Berez Gotzon Egañak gehien erabili zuen ezizena “Antxeta” da, baina itzuri egingo zitzaion “Antxieta” azpeitiarrarekin duen antzagatik. Andimak aipatzen dituen idazlan horiek ez dut uste argitaratu zirenik. 61 Koroatzean. 62 Zapaltzea edo txiki-txiki egitea. 60
103
Oial garbietan ipiñi dut dagoneko nere “Maita-bidea”. Itzaurrea ere bukatu dut. Noiztanka seaska-abestitxoren bat kantatuko diot ene maian lokar dezan. Mirande´n olerkiak ere gertu daude. Lengo batean emengo irarkola baten galdetu nuen zenbatean irarriko ote zidaten: 150.000 franco izan zan erantzuna. Gareztitxo, bainan or baino askoz ere txukun eta apainago irarriko lukete. Bertan egin lan batzu ikusi nituen benetan begi betegarriak. Irudi bat edo beste ere sar nai nituke liburutxo ortan, gareztitxoago aterako bada ere. Bainan kalte aundia izango genuke emen argitaratzea bada gero istilluak izango genituke orra pasatzeko. Emen, ondo dakizu, oso gutxi salduko lirake, or aldiz askoz ere geiago. Orra inka!63 Ikusiko dugu nola askatzen dugun korapillo ori. Zaitegi´ren eskutitza izan nuen: amabost egun ba´da. Etxaide´n berririk ba ote neukan galdetzen zidan. Agiri danez luzeretxian dago Zaitegi aren berri gabe. Esaiozu nere partez. Gutun berean E.G. aurtengo bigarren zenbakia bialtzen zidala ere esaten zidan. Bainan oraindik ez da nere eskuetaratu. Norbaitek idatzi dit Donostira iritxi dalazkoa. Egia ote? Igaro igandean batzar zeukaten Mirande´n etxean Krutwig eta Peillendarrek ere. Ni ez nintzan urbildu beste zeregin batzu izan nituelako. Aspaldi ontan ez ditut ikusi ere nere adiskide euskaltzaleok. Len ere esan nizun bainan oraingoan ber esaten dizut. Emengorik bear ba´zenuke eskatu ezadazu, pozik bialiko dizut eta. Nola nai ere ordaindu nai nizkizuke zure nerekiko on-egiñak oro. Goraintzi orko adiskide euskalzaleei. Zuk adiskide ene euskal-agurrik kartsuena orizu [sinadura eskuz].
105 Paris´tik 1952´gko Abenduak 6 Adiskide piñ, Pozkarioz zure gutuna irakurri nuen; zure gandiko adiguriak ezin ditezke bestela irakurri, atseginez baizik. Beti ere urrutiko adiskideen berriak biotz-altxagarri gertatzen zaizkit erbeste errukarrian bizi naizenez gero batez ere. Kupelka esker ar itzazu (obe litzake kupelka koñak). Berriak eman nai eta ez dakizut (xuberokoek) nundik asi ere. Ortik igarriko diozu nere barneko elkor-giroari. Oso atzeratuta dabilkigu E.G.´a eta aurten bi zenbaki baizik ez dira oraindik argitara. Zaitegi´k dionetik, guziz alper ari omen zaizkio Guatemala´ko irarleak, eta irarkolaz aldatu nai luke. Mexiko´ra yoana da eta an irarriko omen du aurrerantzean bere aldizkaria. Krutwig ere buru-belarri zaigu E.G´n, eta ikusi dukezunez orrialde aunitz yan dizkigu bere euskera bitxiarekin. Oraindik bitxiagoak ere idatzi ditu aipatu aldizkarira igortzeko asmoz. Lengo batean irakurtzeko eman zidan “Euskerazko Pronomina Ofizialak” deritzan idaz-lan bat. Ez dut nere bizi guzian gauza elkor ta latzagorik euskeraz irakurri. Saia bearko dugu, Gotzon, gere aldetik ere idazlan mardulak idazten, bestela eskola berriak gure etxean bertan ere itoko gaitu. Ez da aski euskera berri orren aurka jaikitzea, oiuka ta asperenka: eginei eginez erantzun bear zaie. Ni ere eskol ortara makurtuko ote naizen beldurra erakutsi zenidan lenagoko idazki baten. Ez dut uste. Zârregia nauzu ortarako. Bañon gazteak, ari dira eskola ortan ere saiatzen, Mirande adiskidea batez ere. Landara kutuna ezotu oi dan begirapenez, bere eskolaratzeko al-eginean ari da Krutwig gure adiskide Mirande. Eta zerbait iritxi du. Ementxe daukat Jonek idatzi duen “Euskaldun Gudu-zalduntza baten Beharrkiaz” deritzan lantxoa. Osorik euskera berri ortan idatzia. Alare bere maisuak baino sen 63
Kasu honetan “kinka” izan liteke.
104
geiago ageri du Jon´ek euskera ori erabiltzen ere. Biak, Krutwig eta Mirande, heraldikan murgilduta dabiltz aspaldi ontan, “Ohar heraldikoak” ontzen. Mirandek bere armak egin berri ditu. Ona emen bere azkenengo gutunean igortzen didan “Miranderen Armak”en elestapena: “Zuthiturik; de-sinopel, zilharrezko barraz sapolezko hirur lauburuz kargatua (Mirande´neko dena); de-gulak, urrhezko lehoinaz (Zubero´ko dena) eta berezko gatheaz borduran (Nafarroa´ko dena)”. “Zuk ere blasoin bat aukeratu bear zenuke, laurden baten Bizkai´ko harmak edo, otso bat beintzat”. Blasoina ta otsoak ere amen dauzkat nik, erantzun diot nere errian bezala. Dana dala oraindik ez du zearo makurtu bere ezkolara Krutwig jaunak. Oriek oro atsegin zaizkit gazteak egon-ezin berebizikoa agiri dutelako64. Eta diodana egia dala ikus dezazun Mirande´k berak itzuli Bocaccio´ren ipui bat igortzen dizut, par pixkat egin dezazuten. Oso polliki itzulita dago. Aipatu ipuinlariaren ipuiak euskara nai ditugu, liburutxo baten argitaratzeko. Kontu guziak onen antzekoak dituzu, oso parregarri eta berde-xamarrak. Zertan gure Praile-motza? Emendik alde egin zun ezkero ez du txintik atera. Xabier deuna “murió hablando en diversas lenguas” ARANZAZU´n irakurri dudala esango diozu. Txut... egin dut nere baitan, erreko naiz euskeraz mintzo idazten ba´dut. Azkenean Xabier aundiaren beso ta ondakin guziak gure aurka jeiki dira edo altxa ditute beintzat. Ikusia dago: ez daukagu zer eginik santuekin, birjiñatxoekin eta Eklessia Sanktu Katholiku Apostholikuakin. Guziak politikari eder atera zaizkigu euskaltasuna izorratzeko. Gareztiegi ez baldin bada, eros ezadazu otoi Iribarren´en “Vocabulario Navarro”. Neonek ordainduko dizut balio lukena. Garezti bada ez erosi. Zerbait idatzi nai nuke liburu ortaz, euskeraz ordea. Zertan da Etxaide? Aurtengo San Tomasetan ez al dago Olerki-demarik? Eta nik olerki bikain gerturik euki dema ortarako...Nere gorantziak emango al dizkiozu idazle bikañari. Agur Gotzon. Zuretzako sudur-laztanik xamurrena
106 Paris´tik 1952´gko Abenduak 31 Adiskide ezti, Urte-zar! Eltxo-nagiak ziztatuta arkitzen naiz, ezertarako ere adorerik gabe. Bainan ez nuke nai urte auxe amaitu zuri zorion beteena datorrenerako opatzeke. Beraz ar itzatzu ene sakonenetik dioazkizun zorion ok. Zureak pozik artu nituen, baitare inguruko igorri zenizkidan liburu, egutegi e.a. Oraintxe esan dit Jexus´ek zuk bialitako beste zerbait ere ba´daukala neri emateko, bainan âztu egin zaio eta ez dit ekarri. Dana dala eskerrik asko. Laister ordainduko dizkizut eralgi dituzunak oro, ez dago ondo bada zeretik gaztatzea. Ez naiz aberats, bainan orretar[a]ko beste diru ba´dut. Joan den igandez Peillen´enean egin genuen batzar emengo euskalari txoroek. Robert´ik ez zegoen. Alemania´n dago gudaritza egiten, eta ezin etorri izan da jaiak gurasoekin pasatzera. Baimenik ez die eman agian. An giñan Txomin, Mirande, Krutwig eta ni. Galanki edan, eta obeki jan. Eta ezagun da: edanak, jarioa. Gure arteko jarioa beintzat aundia izan zan. Mirande´k ijitoen euskeraz idatzitako bere azken poema ekarri zigun irakurtzeko: “Kama goli” edo orrelako zerbait dauka izentzat. Gogoz ekin dio ijito euskera ikasteari eta maite-kanta ori ondu digu. Nik egia esan, ez nuen ezertxo 64
Oso garbi ikusten da elkarri nola eragin zioten. Mirande-Krutwig arteko eragin intelektualaz puntu batzuk markatuak ditut. Interesatuz gero, ikus 50eko hamarkadako euskal literatura. II. Kazetaritza eta saiakera, Utriusque Vasconiae, 2011, 136-138 orr.
105
ere ulertu, besteek ere ez nonbait. Eskerrak iztegitxo bat eman zidana, bestela kamus geldituko nintzan. Krutwig ere ari da ez dakit zer nolako artikuluak idazten eta [i]nungo izkera berriak ikasten. Industaniz jardun zitzaigun. “Ecole des langues Orientales”en sartzeko asmoa dauka Indiako izkerak ikasteko. Oraintxe bai euskera aberastuko digula! Nik gogorrak esan nizkien eskola berriaren aurka, bainan ez zitzaizkidan aserretu. Datorren batzarra nere etxean egingo dugu. Bonbillak gerturik dauzkat, bada egarri aundiko gizonak gaituzu. A zer nolako nastea edan azi bear diedan: Wyski, koñak, ardo zuri, beltz, porto, aniseta eta abar. “Kama goli” rik entzungo dute noski ingurukoek. Egun ortarako Lukreti´ren De Natura Rerum´dik itzulita bi atal yakingarri irakurriko dizkiet. Ez dakit beaiek zer euskal lan ekarriko dituten. Dakutsunez ez gera alperrean elkartzen. Oso gutxi gera ordea. Zuek etorri bear zenukete gure artera gure euskal garraren berotasuna sentitzeko. Zergatik ez duzute iges-alditxo bat egite[n] Etxaide´k eta zuk? Etxaide aipatu dudan ezkero Mirande´n partez urrengo au esaiozu. Bretoin aldizkari batek zenbaki osoa bretoineraz Euskalerriari opatu nai lioke: Epaileko zenbakia alegia. Ortar[a]ko artikulu zenbait eskatu dizkio prantseze [sic] idatziak, eta lankide billa ari zaigu Jon. “Euskaldunak mundua barna” gaitzat artuta zerbait idatziko ote luken Etxaide´k galdetu dit. Artikuluak, geien ere, iru kuartilla izan bear ditu. Beraz labur xamarra. Esaiozu bada zerbait idazteko, euskeraz edo erderaz, eta gero emen itzuliko diogu prantsezera, bretoiek beaien izkeraz jarri dezaten. Nik “Euskal literatura” sailla artu dut. Krutwig´ek “Euskera” izkera bezala. “Mirande´k ez dakit zer...Agertzen denean igorriko dizut bretoi-ale ori irakur dezazuten edo erre. Ezetzean, adieraz ezadazu beste norbaitek egin dezan E´ri gomendatu lana. “Bizi” liburua oso ederki egiña dago. Merezi zuen bai argitaratzea. Ageri du itzulariak euskera barnetik ezagutzen duala. Ez nuen uste ain ederki itzulia zegoenik. Biar edo etsi [sic] iritzi bat idatziko dut ortaz irratitik irakur dezaten. E.G´rako ere lantxo bat onduko dut. “Esker-donetzalleaz”65 yardun aldi bat ez zait gaizki etorriko. Bordari nerekin minduta dagoala entzun dut “Garciarena-Luxia”ren dema inguruan idatzi nuena gatik. Egia esan, gogorxko idatzi nuen, ez ordea Bordarik egiten duen lan ederra ondatzeko, euskaldunen gogo txepelak pizkortzeko baizik. Ez dakit zuk entzun ote zenuen irratitik. Zaitegi Guatemala´ra deika ari zait. Proposizio benetan onesgarria egiten dit, etorkizun pollitena begien aurrean ezarriz. Bera “indiano bat eginda omen dago. Ba´dizu autoa eta ez dakit nik zenbat beste gauza. Gainera ni ara ezkero indar berriak emango omen genizkioke gure aldizkariari. Bainan egia esan, gogor egiten zait emendik aldentzea, Europe zahar uztea. Zuk zer diozu. Bukatzera noa. Urte berrirako nere oparik gorienak yaso itzatzu orko adizkideen artean banatzeko. Agur [sinadura eskuz].
107 Paris´tik 1953´gko Otsaillaren 18´an Adiskide mintzul, Zer dalata ain mintzulaldi luzea? Zure berrien zai aspalditik nago, bainan alperrik. Ez al zaitu itsas aserreak iruntsi. Holande´koak jakin ondoren ez nintzen arrituko Donosti´ri ere, itsasoak, egin dizkion lapurretak oldarrez galdetutzea. Dena den, bizi ta bizkor lege-gintza edo gizontza ikasten ari zerala ba dakit, bainan ez al dizu lege-
65
Grazia santutzailea.
106
gizontzak giza-legetza antziaraziko. Kasu bada eta bial arren berri zenbeit, emengoek beti ere orkoen egarri izaten baigaituzu. Oraingo ontan ez daukat zer aundirik esateko. Mirande bere olerkiak orrazten ari zaigula. Ia bukatu ditu eta laister dagoke irarkolarako prest bere liburutxoa. Ogeitazazpi poema izanen ditu, geienak laburrak eta danak iakingarriak, ondo dakizunez. Len-baitlen argitara nai genituke. Diru pixkat ere ba´daukagu ortarako, bainan ziur-ziur iakin nai nuke zenbat kostako zaigun. Ori bai, liburu polita atera nai genuke, ondo irarria ez edonola, bainan iduri gabe. Azken aldi ontan olerki oso bikañak ondu ditu oraindik ezagutzen ez dituzutenak. Oiek liburuan baizik ez ditugu argitaratuko; ez nijoa iñori ere bialtzera. Orainarteko ederrenak dira. Beaz, adiskide, zerbait esango al didazu lenbailen. Zureak iasotzerakoan, olerkiliburuaren originala igorriren dizut irarkolarako. Nik uste Joseba´ren bitartez igortzea izango zaigula egokiena. Baimen gabe argitara bearko duzute, bada orko agintariek ez dizute ez permisionerik emango gaiari eta egilleari begiratuki batez ere. Hamlet argitara dute Buenos Aires´en. Zenbait ale eskatu ditut eta oraindik ez dizkidate igorri. iaso bezin usu zuri ere bialduko dizut. Oso ederki itzulia eta batik bat irarria dago. Azken Euzko-Gogoa ere argitaratua izan da, bainan oraindi ez dut eskuetaratu. Zer ari dira orko Urkixo-Mintegian. Zer onik aterako al da ortik? Agur adiskide eta ene agurrik kartsuenak iaso itzatzu. [sinadura eskuz]. Ba´ditu[t] emen ELGAR eta beste paper batzu. Ez dakit interesik ote duten zuretzat. Azken bi zenbakietan, Krutwig eta Mirande euskal lanak argitara ditute. Krutwig Alemanian dago, bainan berriz ere onerako asmoz. Geroago Persiara omen dioa. Agurterdi [eskuz]: Aspaldi idatzi nuen gutun au. Gordeta iduki dut zure pake Santua, Garizuma santu ontan, asaldatzeko beldurrez. Nik oraintxe bukatu ditut nere gogo-iñarkunak66. Emengo Sanktuari zoragarriak zear egin ditut. Abailduta, pitzatuta arkitzen naiz. Barkatu Yauna!67 Agur.
108 1953´go Epailla´k 7 Agur, begiko itz-erazle: Aztu etzaitudala ziur egon ziñezke nere mintzul-aldia salatari eta saltzalle ba´zait ere. Ez dakit zerk eraginda liburuz zamatu naiz, eta zama, nere ustez ez deritzait ariñegia. Beintzat, zama orrek azpi-azpian artu nau eta arnas-bide aundiegirik ez dit ematen. Zurekin bezela Peillen´darrekin zorretan naiz. Eta auxe komeria, guzira ezin iritxi. Urteberri ezkeroztik, zureak artu ezkeroztik, idazteari ekin bear niola esaten nion nere buruari. Alperrik ordea. Orain bañan, uztartu det, idazkiñari lotu diot. Ez dezazula pentsatu lege-liburuak dirala-ta, euskal-gai guziak zearo baztartu edo aldebateratu ditudala; ez. Joan dan illean (eta agian irakurriak izango dituzu), zenbait idazlan kaxkar irratirako igorri nituan. Orain, beta gutxiagoa daukat, azterketaegunak ez bai dira urrun, eta liburuak ezagun dute zarregi ez dirala eta garbiegi daudela. Nolanai ere, ikusi, edo beintzat, jakin dezazun euskal-gaiarena bertan bêra utzia ez detala, auxe esango dizut: Astero-astero, larunbat arratsaldiak euskerari opaldu 66 67
Gogo-jardunak. Eskuz idatzitako lerrook ez al dute, besteak beste, gutunon funtzio terapeutikoa salatzen!
107
dizkiogula. Ba´gera zortziren bat adiskide, ikasle geienak, jakin-zaleak, astero batzatzen geranak euskera biurria mendera-gogotan. Darabilzkigun gaiak gure mallari dagozkionak dira: ikas-gaiak, elerti-gaiak e.a. Eta pozgarri izango zaizulakoan, gazte euskaltzalle baten berri emango dizut. Ikaslea degu gazte ori, pilosopari trebe eta sakona; gure artean ibilliz eta liburuai ekiñaz euskaldundua. Orain bi urte euskerari etzion usairik artzen. Gaur, nagusi degu, jatorrena eta ekille azkarrena. Idazteari laster ekingo diolakoan dago.Beraz ba´degu zerez poztu, guzi-guzia pozgarri ez ba zaigu ere. Bestelako Mintegi oiek ez deritzaizkit biziak. Nere ustez, arnas bero aundi batek eraginda izan ezik nekez altxako dira. Eta arnasa, dakizunez, osorik beintzat ezin emanekoa degu. Mintegi oietan Labaien-da guzia dezateke [sic]68; epelak, biotzeko gaztetasun gabekoak dira baiñan. Eta, auek, zirikatu bear zenituke; edo obeki esateko, sutu. Peillen´darrak, jatorki, bein baño geiagotan idatzi didate. Eta karta zor diet, eta liburu baten bat ere bai. Ezaziezu [sic] karta luze baten merezi[dun] dirala, bañan Antxeta egoak loturik motel arkitzen dala. Ia laster idazten dieten. Eta orain zure azkenari erantzuna eman dezaiodan. Mirande´? argitaratu bearrekoei buruz guzia zeatz esan zaidazute. Aurrenez, nik bidalitako argitalpen-berri aietatik, zein irarkol aukeratu dezute. Bigarrenez, baldintzak, zenbat ale, eta abar. Nik, guzi oiek ez ditut buruan. Beraz, irarkol-berriak jakin-erazi dezaidazute. Gañantzekoak poz-pozik egingo ditut. Joseba´ri originalak bidaltzea zait egokien, eta nik jasoko nituzke. Jakiña, baimen gabe argitara bearko dute. “Hamlet” liburua gaur bertan erosi det. Donostia´n salgai dago. Ez da merkia: 90 laurleko. Azken GERNIKA jaso det. Zure lana ederra, oso ederra eta ikasbidetsua. Mirande´rena gaur gabean irakurriko det. Emengo “EGAN” oso motel dabil, oso atzeratua agertzen da. Joan da[n] urteko irugarren alea, laugarrenarekin bat eginda oraintxe atera bear izan dute. Jasota bidaliko dizut, oraingo ontan Mirande´ren ezerik ez ba´dakar ere. Dana dala, jakingo dezunez, bere izena nun-nai agertzen da. Arantzazu” egutegian ikusirik izango dituzute noski berorren bi olerki. Ugari agertuko al dira. Eta zer geiago esango dizut? Lege-liburuetan, esan dizu[da]nez, bete-betean murgildua arkitzen naiz. Ez dakit ezer on aterako ote detanik, aurten bi urtekoak egin naiean asia naiz-ta. Nolanai ere, eta naiz guziak suspenditu (ez al da orrelakorik gertatuko), neguari, azken negu honi onura pitin bat atera diot. Mitxelena lekaidea aspalditikan ez det ikusi. Nundik nora dabillen ere ez dakit. Ia alako batean liburu lodikote bat argitaltzen digun. Eta...besterik ez. Aurten amar bat egun igarotzera Paris´etaratuko ba´nitz. Bañan, ez dakit. Liburuak kate biurtu zaizkit-ta. Agur, eragille. Tori zu bostekoa, eta EUP. [sinadura eskuz]: Antxeta
109 1954´gko Ilbeltzak 5 Adiskide maitea: 68
Ez da oso ongi ulertzen, edo nik bederen ez dut oso ongi aditzen: ematen du “Labaienek-eta guztia dezaketela” esan nahi duela, baina karra, sua falta zaiela. Eta horiek, ez dakit seguru zein, Andimak sutu beharko lituzkeela.
108
Etzait gaurdaño eskuetaratu zure iragan 23´ko gutuna. Grebak bidean geldiaraziko zuen bildurrez edo, ez dit lenago igorri Robert´ek. Beaz berandu xamar, zuri jai erauntsi auetan zorionik bete ta beroenak opatzeko. Egia esan, ez nago iñori zorionak eta adurronak eskeintzeko einean, nere biotz kabian orrelakorik ezpaita kokatzen; alare zuri zeru-lurrak erdi ditzaketen oparo ta atsegiñenak biotzez eskeintzen dizkitzut. Orainartekoak baino urte irritsuago batek laztanduko al zaitu! Esan bearrik ez zure berriek [sic] agitz pozgarri izan zaizkidanik. Adiskide zaarren berriak, beti ere alaigarrienak! Milesker ene gorantzia zure biotzetik astandu ez duzulako oraino. Bai adiskide, datorren ilabetean, Otsailaren erditsura edo, Le Havre´n Guatemalarako ontzia artuko dut nabaski69. Badut bide-txartela, badut ere an sartzeko baimena. Min ematen dit Europa zahar au utzi bearrak, bainan emen ezin nindeke geiago luzarotu. Ez iñola ere. Soinez eta gogoz ere, akitzen ari naiz, indargabetzen, aultzen. Nihilismu baten besartean biltzen dakuskit ene izate osoa. Eta oraindik, gaztea izan ez arren, zerbait egin gogo nuke gure asmo aratzen alde, euskeraren alde batez ere. Zaitegi aspalditik ari zitzaidan deiez bertzalde, eta ene biotza ere urrutiko deiak xuspertzen zidan. Eta ona emen ni, itsas zelaia gainditzeko gertu. Landibar Likeuan Filosofiaren Edestia irakatsiko dut. Bainan nere egitekorik lenena, Euzko-Gogoa´z arduratzea izango da. Aldiskari auxe gaindegietara jaso nai nuke. Ala uste dut euskaldun eta euskal idazle adoretsuen laguntasunarekin. Bear bezala gauzak eramateko lanik asko izango dut. Pelleindarrak Eguarriz bisita nituen. Ederki daude, bainan egun ortan gurasoek its xamar arkitzen ziren “Robert´en eskaxiarekin” baimenik ezpaizieten eman etxerat jiteko. Alare ordu pollitak eman genituen eta zure oroitzapena ere pizkor ibili zen gure artean. Mirande´n bertsu-liburua ez da oraindik agertu. Argitaltzalleak Caracas´en irarri aziko zuela itz eman zidan: emen gaude oraindik zai. Nere “Euskera Irudi-bidez” argitaratu zen. Ez dizut bialtzen dagoneko ikusia dukezulakoz. Polliki zabaltzen ari dira. Oi bezela, batzuei atsegin izan zaie, beste batzuei ez ainbestean, ala nola “Aldatzain”i. Gure euskera gramatikatsuagoa dala esaten zidan, eta gramatika bete ori gabe, euskera ere ez dala. Bai orixe! Gramatikatsuegi da gure euskera, eta orrexek izorratu gaitu maizegi euskaldunok! Nere liburutxua, ain zuzen, oñez asi berriei laguntzeko besterik ez da. Ibiltzen asi ondoan sar bitez, nai baldin badute, euskal oyan sarrian! Montevideo´tik ukan ditut gure literatura urriari burus [sic] berririk pozgarrienak. Ametzaga´tar Bingen´ek Ramon Jimenez´en Platero y yo, euskeraz argitaratu du. Oraindik ez dut ikusi liburu ori, engoitik esan nezake ordea, ederrenetarik izango dala. Orrez gainera, Sakespheare´ren beste antzerki batzu ere itzuli ditu. Benetan gogor ari da idazle auxe. Nik ere asmo ederrenak ba´ditut. Lenengoz eskuartean darabilkidan “Eneida”ren itzulpena burutuko dut. “Maita-bidea” baino len argitara nai nuke liburu mardul au gure letren gorasarrerako. Lukreti´ren “De Natura rerum” “Izadiaz” alegia, itzuli nai nuke zail xamarra dan arren70. Ortara ere iritxiko naiz Jainkoak osasun eta adore ematen baldin badizkit. Oso etsiturik nago nere etorkizunarekin. Aspaldi ontan osasunez ere ez nabilkizu ain ongi: biotzak alako ziztadak ematen dizkit bere taupadak betikoz gelditu nai bailitukean, eta errexegi nekatzen naiz. Or ikusiko dugu giro berriz soina ere berritzen ote zaidan.
69
Seguru asko hemen: “segur aski” esan nahi du; beste batzuetan “menturaz” ere izan daitekeen arren. Lukreziorena ez zuen burutu. Eneida bai, eta Santi Onaindiarekin batean 1965ean argitaratu zuen. Ovidioren “Maita-bidea”, gorago esan bezala, 90eko hamarkadan argitaratu zen bera aspaldi hila zela.
70
109
Ene azkeneko gutuna dukezu, nonbait, auxe, Europe´ko lur zaar ontatik. Mundu berritik ere idatziko dizut gure asmo eta jokabideen berri emanaz. Artean adiskide, ar ezazu ene laztanik gartsuena. Aspaldi ontan niork ere ez dizkit igorri or agertu diren euskal-liburu eta aldizkariak. Beraz gabetasunik gorrienean arkitzen naiz. Guatemalara norbaitek igorriko dizkit gure aldizkarian bederik zuen lanen berri eman dezagun. Ori ere nolarebait eratu bear dut. Emendixek nere eskerronenak ar itzazu adiskide, sail ortan ainbertze lagundu zenidalako. Agur. [sinadura eskuz].
110 Guatemala´tik Uztaillak 8 –1955 Egaña´tar Gotzon Barzelona´n Kaxo adiskide! Ez da egia, etzaitut bada iñoiz ere aztu. Maiz ibilli naiz zuri nora idatziko eta gure aldizkaria bialiko. Banekin atergabeko ibillaldietan ari ziñala, baita Andaluzi ederrean kokaturik zeundela ere. Baiñan nun? Ez zitzaidan errex zure ibilbideak asmatzea. Zorionean otu zaizu idaztea ateka ontatik nere burua ateratzeko. Atzo artu nun zure gutuna eta ona emen ni itz-aspertutxo bat zurekin egiteko gertu. Esateko aunitz, baiñan ez dakit nundik asi ere. Gaiñera ni ona ezkero gertakari aundiak gertatu dira emen gaindi eta luzaro ixillik egon bearrik ere arkitu naiz, baezpada ere. Ez noski, okerrekorik gertatu zitzaidalako, zuhurtasunak eraginda baizik. Ez zaituztet iñola ere aztu orko nere adiskide maiteok. Ez didazu sinistuko, baiñan ni nere begi biak eta biotza or ezarrita bizi naiz. Ni baiño ahazkorragorik bada inguruetan. Europa´ko adiskideak ez dira nitaz oroitzen ere. Pelleindarrek esaterako, aspaldi aantzi ninduten; gabonetan gutun luze bat egin nien, eta erantzunik ere ez dut oraindik ukan, ez ukango ere. Beraz, badakutzu, ez naizela ain ahanzkor! Agiri da aberritik baztertu ibilli zerala. Nola zitekean bestela gure aldizkaririk ez ikustea? Donostia´n, zentzurakoek, gudu gogorra egiten diote E-G´ri eta noiztanka banako geienak biltzen ditute. Ori dala-ta igazko azken zenbakian oar gogor bat iarri genun “gure aldizkaria euskaldunen eskuetara iritxiko ezpada alperrik ari gerala ateratzeko lerrenak egiten” esanaz eta iltzeko ere gertu geundela. Oraindik Donostia´tik iñork ere ez digu erantzun gure oar mingotz oni. Erri artan ageri danez, kokilduta bizi dira bildurraren bildurrez. Iakiña ez gaude zorakeriak egiteko garaian, baiñan ezta beldurrez gure gogoak usteltzeko ere. Angoari geiegikeri derizkiot. Ez dakizu nolako idazkia egin zidan Uarrain´ek bere izena zentzurak gordetako banako batean aipatzen zalako. Nik ere gogor erantzun nion, eta arrezkero ez dit erantzun. Asarratu da nunbait. Baiña Bilbao´ko nere adiskide batek idatzi didanetik oso bestelakotzen ari omen zaigu Yon; lengo pizkortasunik eta zaletasunik ez omen da arengan ageri. Orixe besterik ez kenuke palta; buruxkilak erria, beldurraren beldurrez, irentzea. Erri iren eta gogoaketsek, -naizta beldurrez akestu ta irenduak- ez dukete bizi luzerik. Au danau, gure aldizkaria dalata. Ala ere ez dugu E-G ilko. Aurtengo lenengo zenbakia irarkolan daukagu, ia bukatuxe. Antxe agertuko da Antxetaren Askatasunarena ere. Beraz ortik ikus, idazle ori ez daukadala aantzite. Eskatzen dizkidatzun banako guztiak igorriko dizkitzut, ots 1954´gkoak, aurtengo lenbizikoa atera bezin usu bialiko dizut. Baiñan zaude trankil, ez dituzu bada egun batetik bestera eskuratuko; emetik orrako bideak luze ta urak andi! Dakuskezunez, ioan dan urteko zenbakiak, iñoizkorik ederrenak dira, lan
110
ernegarriz gaiñezka. Euskaldunek ordea, ez diote gure aldizkariari eskerron andirik erakusten, ez orixe. Oraindik ere, gere lanez ta diruz ordaintzen dugu, ezpaitugu irakurleen laguntasunik. Benetan erdiragarria guretarren euskerakiko arduragabetasuna! Maiz amestetan ari gerala ere iruditzen zait, ezin ordea aberriaren agint-oiari ukorik egin, eta aurrera mutillak biotz ta esteak korapillotuta. Ari dirala diozu euskeraren alde Donostian. Ikusi dut Egan, eta poliki dator, euskeraz soilik. Ez dago beste biderik! Elebiko aldizkariak kaltegarrienak dira, erdera gure baserrietan sartzeko egokienak, Arantzazu bezela. Euskera utsera io bear dugu, guk aspalditik erakutsi bidea, bestela ez duke gure izkerak aurrerapiderik. Iakintsuak bear dute eta ikasiek euskera ele bakartzat artu beren gogo-lanak izkera ortan azaltzeko. Ez dakit nork asmatu zun euskaldunak “kontentagaitzak” gerala...Bai zera ere! Gu baiño kontenta-errexagorik ez dut uste eguzkipean sortu danik, izkerakiko beintzat. Artikulotxu batekin, ipuitxo batekin, euskerazko olerkitxo batekin kontentatzen gera...Eta ori ez izan aski euskera iasotzeko. Lan guzitarako euskera erabiltzen ez dugun bitartean, txoroki ari gera apaizak euskeraren alderako lanik aundiena egin dutela eta orren antzeko ergelkeriak ialkiz. Nun dago apaizen lan aundi ori? Nun? Eliz-liburutxo exkax batzu milla urte barna egin dizkigutelako? Ortik ageri zeiñen kontenta errex geran gu! Euskalerrietako apaizek milla bider geiago idatzi dute erderaz euskeraz baiño! Erri gizonek gutxiago egin dutela? Egi negargarria ori ere. Egi biok ordea, ezin dezakete elkar zuritu, ez orixe. Eta txorakeri auek bazterrera utzita, soin ta gogo ekin bear diogu euskeraz. Oraingo ontan gure lanik beiñena gizon ikasiak euskeraganatzea da izan ere; erriak ez du euskerarik maite, baiñan iakintsuak euskal bidetik ikus ba´letzak [sic] ark ere maitatuko luke. Eta gure arteko ertsikeriaz zer esan? Ikaragarrizkoa da gure artean euskal-idazle zenbaiten inguruan egiten ari diran utsunea. Ez dutela guk bezela pentsatzen eta kito; il dedilla , ito dedilla idazle ori; euskera, idazlez, ain aberats bailitza. Len ere esana dut: ertsikeriak ondatu digula euskal elertia, ertsikeriak gizon ikasi eta zerbait landua gure alorretik baztertu ditula, ertsikeriak euskera arlo murritz eta elkorretan erabilli dula! Ezin dezakegu iñor gaiztetsi, euskeraz ari dan bitartean, ez iñola ere. Luziper deabrua inpernutik atera eta euskeraz idazten asiko balitz, onartu bearko genuke euskaldunok, eta Mikel goiangerua zeru-goitik euskera itotzera etorriko balitz io ta bota! Eztago besterik, birao diruditen esankizun auek bere berean artu bear ditugu, ertsikeri guztiak aldebat utzita! Euskera gaitu ta apaintzen ari diran idazle guziak goragarri dira, eta euskera ito ta sakailtzen ari diran xantu guztiak ilgarri. Neurtuko zenuketen neurriz neurtuko zaituzte, zeruan ere! Zertako ari ote naiz sermoik zuri botatzen? Zuk ez dituzu bear, baiñan askok eta askok bai gure artean, zori txar-txarrez. Beste errietako elertiak elorri ta arantzaz idazleen gogoak ertsiz sortu dirala uste ote dute? Bai zera ere! Nere libururik ez duzula ikusi diozu. Ez dituzu ikusiko ere zati andi baten. Ari naiz lanean, baiñan Iainkoak daki zer nolako neke artean! Emen ez dut girorik arkitu, eta nere biotz-burmuñak geroago ta elkorrago daude, aitz gogorra iduri. Nun ote daude urre-makillaz ura ialki dezaketen azti zoragarriak? Ni neu baztertuta naukate eta ondo zokoratuta. Gogoz ez ezen soiñez ere akituta arkitzen naiz, ezertarako ere ia kemenik gabe. Iñoiz ez dut nere bururik onen egokera latzea[n] arkitu. Eta atera biderik ikusten ez iñundik iñora. Noiz arte bear ote du gure aberri maitearen ioputasun galgarri orrek? Eta gure itotzalleak noiz arte bear ote du iraun? Eta demokrazi dioten oiek, arri laguntzen iparrekoak batik bat! Gu urkatzen gaituren lokarriz Iainkoak len bait-len urkatuko al ditu! Paris´tik bakanki baizik ez ditut berriak ukaiten. Noiztanka Mirande´k idazten dit, bai eta artikulu ederrak biali ere. Zuk ere idatziko al duzu zerbait gurerako. Pozik iakin dut irakur-liburua antolatuta daukazula. Etzazula zeure burua gutxietsi! Oso ederki
111
idazten duzu, gutxik zuk bezela gure artean! Gerorako asmoak ere ederrak dituzu! Nik ere zerbait egin gogo nuke ikastol gaietan gure aurren onerako, baiñan ni ez nago ortar[a]ko gerturik. Eta zoritxarrez, emen ari naiz orain mutiko mukizuz inguraturik, ezertarako ere betarik gabe. Ala ere ez didazu ukatuko egungo gutun au luzea danik eta aspergarria gaiñera! Arnas batean egin dizut gutun au utsez ondo izorra. Parkatu al dizkidazu eta ezikusiarena egin. Iainkoak adore dezaigula gure bide malkar ontatik iarraitzeko, euskera aske ta zabal zerura baiño [len] ikus dezagun, ementxe lur zital onetantxe...Azketsi baitare geiegikeriak eta gaizki esanak. Atzak laisterregi erabil ez ote ditudan nago. Nere besoak ar itzatzu adiskide, itxas-gaiñetik luza-luza...
111 Donosti´tik Dagonilla´k 29-1955 Ibiñagabeitia´tar Andima Guatemala´n Agur adizkide: Aspaldiko partez jaso nizun ioan dan illean Barzelona´n zure eskutitza. Zure izatearen ixpillua zan: bioztia, egitia, goria eta arrazoiz blai. Dizkiozun bezelako egiak, samingarriak izanarren, maiz entzun bear genituzke. Izan ere, gure egoera, euskaltzaleen barrutikoa alegia, ez da dagokiguna. Saiatzen diranak ba´dira bai, eta au ezin ukatuzkoa da. Alaz ere gure jendea etengabeko malda-gora ontan nekea nabari du. Eta gañera, euskaltzaleen biltokien paltaz, oso sakabanatuak arkitzen gera. Auxe da nere ustez gure oben larriena. Elkargoa, euskaltzale eta idazle guzien elkargoa bear-bearrezkoa degu, bañan orrelako elkargorik, oraingoz beintzat, nekeza zaigu lortzea. Nolanai ordea, gure egoera ez da okerra, eta gure artean akats ugari izanarren ni oso itxaropentsu arkitzen naiz. Gaur euskeraz idazten dutenak, len baño askoz geiago dira, eta bi mailleko aldizkariak eutsi ditzakegulakoan nago. Eusko-Gogoa, goi-mailleko aldizkaria bezela, ezin obeagoa da; bigarren maillako, EGAN degu. Tamalaz, EGAN, orrialdez miegia degu eta idaz-lan ugari baztarrean gelditu bear izaten dira argirik ikusi gabe. EGAN´en berri auek Mitxelena´k71 eman zigun Peillen´darrei eta neri. EGAN´ek indar geiago artuko ba´lu, idazleak lanari ekingo lioteke. EGAN´ek ezin du ordea indar aundiegirik artu, agintarien zigorra bereala baztartuko luke-ta. Idazleak ezin sortu dira era ontaz, eta Lizardi´k zionez “idazleak bere lanak nun argitaratzerik ez ba´du, ez du lanik egingo”. Bañan jendea euskal aldizkarien egarri dala garbi esan zigun Mitxelena´k. Egan´en azken zenbakia ez da arpidedun guzienera iritxi, bearrezkoak ziran baño ale gutxiago egin ziralako. Millaren bat jaso zuten, eta beste eunen baten eskea izan da. Beraz, EGAN´en irakurleak, edo EGAN-zaleak milla ta eunen bat ba´dira. Ikusten dezunez, eskutitz oni itsasita, egin detan idaz-lantxo bat igortzen dizut. Erdal-nobelatxo baten irakurtzeak eman dit gaia. Txomin´ek esaten didanez gogorregi egin det, buruz asmatua baño itzulia dirudila. Arrazoia berea du; alaz ere ez nijoa berritzera. EGAN´erako egin nuan, zuri bañan bidaltzen dizut E.G.an argitaragarri ba´deritzaizu argitaratzeko, eta orretarako gai ez ba´deritzaizu papertegira jaurtitzeko. Nik ba´dakit oraindik asko ikasi bearrean naizela ezer dexente-xamar idatzi nai ba´det, bañan idazle-mail ortara iritxi aurretik ere, zerbait idatzi bear dala deritzait. Azken urte ontan euskeraz geiago egiten ote detanik ez dakit; nolanai ere Antxeta´ren 71
Koldo Mitxelenak. Salbatore Mitxelena jada Ameriketan zen 1954 ezkeroztik.
112
Askatasunarena oso txarra eta gogorra deritzaidala eta argitaragarri ez dala esateko irizpidean naiz. Beraz, idaz-lan ori urratu lenbailen. Amar bat egun dira Peillen´darrak gure artean, DonostiaN, ditugula. Ene ustez pozik dabiltza baztarrik baztar gure aberria ezagutuaz. Anai biak euskeraz oso trebetzen ari dira. Txomin´ek batez ere asko aurreratu digu eta, gogoz lan egiten ba´du, idazle jatorra izango degulakoan nago. Nik nere aldetik zirikatu det euskerari ekin dezaion. Ta besterik ezer gutxi. Uarrain´en berri ezer ez. Aspalditik oso urrun dabilkit nerekin asarre. Nunbait nere bizibideak min ematen dio eta ba´dirudi ondamuz ezin bizi dala. Bearbada, orain, andregaia artu duanezkero, zentzutuko zaigu. Nere buruak ez dit ezer geiago ematen eta bukatzera nijoakizu, bañan ez zuei oiu bat egin baño len. Ba´dakizute E.G.´ren irrika bizi gerala euskaltzaleok. Gaztedikoak idazki baton bat igorri dizutela esan didate. Onuzkero artua izango dezute. Antz emango diozute ba, E.G. guretzako bizigarri azkurritsuena dala eta aldizkari orren gainbera ez degula ikusi nai. Indar berria txertatu nai genioke E.G.´ri. Ia ba orkoak eta emengoak bat-egiñik euskerari bizmen berria txertatzen diogun. Zuk, Andima, ba´dezu nun lan egiña, benetan lan onurakorra, eragin aundikoa. Eup ta jarrai¡¡¡ Zaitegi´ri ere gorantziak. Iñoiz arrirudi eder bat egingo al diogu E.G.´ren zuzendari goitar oni. Artzazu nere laztanik biozkorrena. [sinadura eskuz]. Barselonan jaso nai nituzke zureak. Idazki-ondoa: Txomin´ek gure bi eskutitz auek Endaya´n, Postan, jarriko zitualakoan zegoen. Bañan azken orduan zure zuzenbidearen paltaz arkitu giñan. Gaur azkenik, Mitxelena´ren bidez lortu dizut, eta berandu xamar bederen igortzen dizut. Zortzi egun auetan berri auek izan ditugu: Uarrain liburu azaltzea: “Joanak joan”, eta Sorarrainen “Lili txuria odoletan”. Uarrain´ena, eleberri danez, oso onartua izan da. Arnas batean irakur-gogoa sortzen du, gaiaz ain berri da-ta euskaldunentzat. Sorarrain´ena eliz-liburua degu: Sondika´ko moja baten biografia. Primerako euskera darabil, bañan beti eleiz-liburu... Aurreneko orrialdean Barzelona´n jaso nai nituzkela zureak esaten dizut. Alaz ere, e´naiz ziur nere datorren illeko egoitzaz. Orain arte Barzelona´ra zerbait igorria ba´dezu, ederto. Aurrerantzean baña ez geiago Barzelona´ra igorri. Naizen lekutik idatziko dizut eta konponduko gera zureak jaso ditzadan. Eskutitzak nolanaire bidali ditzazkezu nere Donosti´ko zuzenbidera: Puerto, 3. 3º. Agur.
112 Barzelonan 1955´gn. Lotazillaren 17´an Ibiñagabeitia´tar Andima Adixkide jator: Aspaldi ontan, udara ezkero, zurerik artu ez detanez, larri naiz. Udararen azken aldera, Txomin-da nere etxean zeudela, norbere aldetik gutun banaka egin genizun. Zure zuzenbidea galdurik, gutun idatziak nere etxean gelditu ziran astebeteedo. Andik laster bi gutun idazketxean72 jarri nituan. Bañan zurerik ez artzeak kezkatzen nau, erantzuten azkarrenetakoa zera-ta. Etxe ta kalearen zuzenbide ondo jarri nituala ba dakit. Bañan laterriaren izena? Ementxe koxka. Ez dakit Guatemala, Colombia edo Venezuela idatzi ote nuan. Nererik jaso ez ba dezu barka idazu egia diozut-eta. Eskutitzakin batera nik idatzitako artikulotxoa igortzen nizun. Eskutitzan ere esaten nizun ez geiago Barzelonara idazteko, 72
Idazketxe: postetxe.
113
Donostira baizik (Puerto 3-3º) Barzelona uzteko asmotan naiz-ta. Alaz ere gaur oraindik emen naiz eta zure azken E.G. (3-4) jaso det. Biar etxera nijoa eta Barzelona´ra e´naiz etorriko. Zaitegi Donosti aldera datorrela entzuna genduan. Bere etorrera emengo motel guzien pixkorgarri izango dalakoan nago. Donostiko gazte-taldetxo bat ni artean, (ni gazte?) berekin egoteko gera, gure asmo berriak ba´ditugu-ta. Besterik ez ba´da, gure taldea Zaitegi´ren pozgarri izango da, zorionka eta asmo berrika joango goazkio-ta. Zu ikusten zaitut euskal-arloan gero ta trebeago. Trebetasun orrek pozten nau; bejondeizula! Irakurri det ere “Egarin”en lana “Gurutz-bidea”. Gure prailletxoa dala antz eman diot. ¡Jatorra, sutsua, abertzalea!73. Oraingoz ezin geiago idatziko dizut. Makinaren peiz74, eskuz ari naiz eta eskuidazketa etzait gogokoa, eskuz idazten aztu zait-ta. Urte zarra bukatu baño len, nere biotzeko euskaltzale-suaz berotu nai zaitut. Nere berogarririk noski ez dezu bear, bero artean beroena zaitugu gure baratzean-da. Alaz ere nere gutunak ez zaitu oztuko noski. Nere ustez datorren urteak zerbait onik ekarriko digu. Emen ba´dabil zerbait-eta. Ez gaitezen beraz illundu. Zu, Andima, jarrai zurean, etzaitugu aztuko-ta. Zurekin izango dituzu gure lanak eta biotzak. Jainkoak bere itzalpean arturik, urte zarra ongi bukatzen lagun zaitzala, eta urte berrirako oparoki ustu ditzala zure biotz-buru-eskuan, eta euskeraren onerako, zeru ta lurrak. Agur Andima, biotz-biotzez. Antxeta´k
113 Guatemala´n Gabonillak 21-1955 Egaña´tar Gotzon´i Donosti´ra Zure gutuntxoa, adiskide maite, atzo eskuetara zitzaidan. Donosti´tik igorri zenidana ere, garaiz iaso nun, Txomin´enakin batean, bai eta zure idazlan ederra ere. Idazlan au iritxi soilik ez, argitaratuta ere ba´dago, gure emengo azken zenbakian. Zergatik ez dizudan lenago idatzi? Alperkeriz enetxo, eta baitare emen gaindi gertatuek gogoz akiturik nindukatelako. Eskuetara zaizun gure azken zenbakian irakur ahal izan duzu oartxo bat, ez zenion orde garrantzi andirik emango bear bada. Orra ba; EuzkoGogoa bukatu da emen, eta beste lurralde batzu billatzera ioan zaigu. Zaitegi´k berakin eraman du, or edo beste nunbait argitarazteko ustearekin. Orra gure ipuia. Eta iakiña, nik ere aldizkaria emen suntzitu ezkero alde egin bear, nai ta nai ez. Ni ere, adiskide, Venezuela´ra noa, eta an izango naiz Otsaillaren erditsuan edo. Gozta zait, baiña azkenean iritxi dut arako baimena. Beraz oraingo ontan nere ixillaldia, luze xamarra izango da noski. Ala obe, nerekin aspertuta dauden ainbat irakurleentzat, eta ez dira gutxi. Baiña ez uste nere euskalzaletasunean amor emango dudanik, ez orixe. Ixillean badare, ekingo diot euskerari nere lanak utziko lidateken atsarteetan. Badut gairik aski borobiltzeko, eta geroari uzteko. 73
Salbatore Mitxelenaz ari da. Erabili zuen ezizenetako bat: Egarin. Ikus “Guruz bidea” in Euzko-Gogoa 1955, 3-4. 74 Peit; faltaz.
114
Gaur banatu dut E.G.´ren azken banako mardula, ia eun orrialdekoa. An ikusiko duzu zein iori ta aberats datorren, iñolako idazlana ederrez kuin/kuin, zurea besteen artean. Ez nago Txomin´ekin, zure lanak euskal usai gutxi zeukala esaten dunean. Gaia ere, euskalduna ote da gero? Ezin gai sakonok baserriko gorotzez gantzutu; gure eleak ere, kera berezia bear du gai auek erabiltzeko75. Orixe´ren euskera bera ere, ez da berdiña Euskaldunak poeman, eta darabilzkin filosofi gaietan, eta ezin izan. Oso ederki dago zure lana, eta ekin bide ortatik. Txundituta nago azken illabete auetan gure elertia artzen ari dan indarrarekin. Nik irakurri ditudan zenbait lan irakur bazenitza, zu ere txoraturik lotuko ziñan. Eta gure Prailetxoa ez dabil makalen, ez orixe. Guruzbideari poliki antz eman diozu, baiñan badu itz-lauz ori baiño lan iakingarriago bat, gure inguru mari guziak itzulaztu ta iñarrosi bear dituna agertzen danean76. Pozgarria benetan euskeraren ernetze au. Ezin uka alare, gure aldizkariak ernetze ortan ukan duen eskua. Eta orain ilgo ote zaigu, gure euskeraren bear larrien otan...Idazleak arrotu bear ditugu, eta iñarrosi inguru mari guziak: ez dugu alperrean sortu gizaldi berri bat, euskera oroz gainetik ezartzen dun gizaldi berria. Gizaldi ontaz ari naiz ain zuzen gure azken zenbaki atarikoan77. An ikusiko duzu. Oraintxe iaso dut Uarrain´ek biali digun “Joanak-Joan”, lentxeago beste ale bat biali zidaten Bilbao tik, baiñan au ere berandu eldu zan azken banako ontan bere iritzi oso bat emateko. Ala ere aipatzen dut. Caracas´en iritzi sakon bat onduko dut eleberri eder ontaz, iasota dauzkat gaiak. Birloraturik irakurri dut. Ez dizut gabonik aipatu. Giro epel ontan ez dit gabon-zirkiñik biotzak egiten baiña ala ere ene naikari beteenak ar itzatzu datozkigun iai orietarako; Gabon eta Urteberrirako. Egi biurtuko al dira gure ametsak eta laister elkar ikusiko al dugu. Oraintxe idatzi bear diet Txomin´i ta, labur ordea, ez dut bada ezertarako ere betarik. Iñoiz baiño lanpetuago arkitzen naiz. Ene agurrak orko adiskide guziei, zuk, aldiz, ene besarkarik sendoena ar ezazu. Adiskide 75
Gotzon Egañaren artikulu honetaz ari da Andima: “Gizonaren zorizkoa” in Euzko-Gogoa 1955, 5-12. Honela hasten da eta bukatzen artikulua: Robert Jungk'en «Etorkizuna asi da» deritzan zorizko-liburua arestian irakurria naiz. Gaiaren azalketa argia da, atsegiña, noizbeinka —jakintzaren azken aurrerapenak jalkitzen dituanean batez ere—, siniskaitz-keñuz bekañai goruntz eragiteko gai izanarren. Alaz ere, bildugarrizko benetasun-oñarri gabea danik ezin esan, kezka ta zirrara sortu arteraño bilbea egokiro askatzen bait digu idazleak. Liburu ontan, inpernutar antzezketa bai'litzakean, oraindar zibilizaziñoaren ekitaldi dardargarrienetara, soin ta gogoz egillearekin batera agertzen gera. Diorama batean bezelaxe, begien aurrez-aurre lerrokatzen dira, mamituak, egi biurtuak, gizonaren adimenak amets eziñen billaketan burutu dituan ezinkizun (?) eroenak, otzikaragarrienak.(...) Gure izangoak aurrera eragiten digu. Erabakiz eta bipil ar dezagun ba aurrera-bidea, ortan datza-ta gure trajedi ta aunditasuna. Sormena arrotuaz eta adimena zorroztuaz, jakin-zaletasunak egoak emango dizkigu, dakigun eta ez dakigun bitarte illunaz gain, gizon geran aldetik, dagokigun mugarako egatu gaitezken. Babel-dorre zarraren kondar artean, naspil aundienean, guretzako gelditu zan zutik naiaren aunditasuna. 76 Unamuno ta abendats saiakerari buruz ari da. 77 Hona hemen atariko horretako esaldi nagusi batzuk: Euzko-Gogoa'k gizaldi berri bat sortu du euskeraren inguruan, eta gizaldi orri euskotar eta euskaldun guziok nora-ezean eutsi bear diogu, gizaldi orren auzi ta asmoak zoritu ditezeño, burutu ditezeño. Euzko-Gogoa'ko gizaldiaren auzia Euskalerria dugu, eta auzi orren askabidea Euskera, EUSKERA SOILIK. Oraiñarteko gure gizaldiek ez dute guk bezela Euskalerriko auzia azaldu. Auzi ori, esan bear, aiek ere beren barne-muiñetan sentitu zuten, auzi orren askabidea ordea, ez zuten guk bezela izkeraren gaiñean ezarri, euskeraren gain, alegia. Ez dago besterik: gure auzia euskerak askatuko du, ez beste ezerk... Orregatik Euzko-Gogoa'n ari izan geran idazle guziok euskera landu, apaindu ta egokitzen eman ditugu gere onenak, Euskadi'ko mugarte ta gizamailla guzietan aberri-izkera loratu dedin. Euskera mugatu nai bagenu, gure auzi au bertan gertatuko litzake ustel eta gure erriaren bizitzak ez luke askabiderik izango. Gizaldi eder au EuzkoGogoa'ri zor zaio, gure erriaren auzi-mauzi guziak euskeraren bitartez garbitu nai lituken gizaldi berria. “Etxe-aldaketa” in Euzko-Gogoa 1955, 5-12.
115
114 Madrid, 1956´go Maiatza´k 28 Adixkide jator: Ba´neukan zurekin itz aspertu bat egiteko gogoa. Barzelona´n joan dan urteko zurea jaso nizun ezkero, bizi ote ziñanik e´nekien. Nolanai ere, aztu ez ninduzula adieraztera eman zenidan nunbaitetik Eusko-Gogoa´ren azken alea bialdurik. Arrezkero, egun askotxo igaro dira, ta Eusko-Gogoa´rik etzaigu geiago azaldu, naiz-ta Zaitegi baztarrik-baztar zer edo zer lortuko ote dun ustez nekekaitz ibilli. Bera ezagutzen detanik ezin esan dezaket. Bein bakarrik izana nauzu gure apaizakin, Donosti´ko Aldundegian illero egiten diran euskal-itzaldi baten ondoren. Bañan gure izketaldia laburregia izan zan bostekoa luzatu, bizpairu itz alkarri esan eta beste bat arte. Donostiar eta inguruetako idazle-kume batzuk ibilli gaituzu azken aldi ontan talde ekikor bat eratzeko asmoz, Zaitegi´k aterako zigun aldizkariari buru-belarriz, gogo-gorputzez laguntzeko asmo osorikan, larri bai giñan onek bere burua bakar-xamar ikusiko ote zuan bere lanetarako. Uste danez ez da orrela izan, eta obe. Ibilli gaituzu ere bere atzetik apari-lege bat berari eskeintzeko asmo onenaz eta ezagutu gaitzan, eta bere oraingo-aldi berri ontan berekin gaitzala jakin dezan. Au ere ezin lortu izan dugu, autatutako egunez Salamanca´ra Tobar´engana joan bait-zitzaigun. Eta bitarte ontan gure taldea korroildu78 zaigu, taldeko geienak gudaritzara joan zaizkigu-ta. Gure talde onek egin ditu batzar banaka batzuk, baña nola!, tabernaz taberna, emagalduak bezela, egokizko lekurik gure billerak egiteko euskaltzaleak ez dugulako. Eta au tamala da. Gure batzar oietara iñor ezin zeikean esku utsik etorri, eta gure billera-tokian irakurtzen genitun bana-banaka, norberak egindako lanak: eta tarteka ba´ziran oso onak. Ni noizpeinka, onerakoan, lagunarteratzen nitzaizun, eta onura aundiko batzarrak izan dirala ziur naiz, eta talde ontatik bat baño geiago len-mailleko garako idazleak aterako dalakoan nago79. Eibar´en ere, esan digutenez, ba´dabiltza lagun banaka batzuk euskal batzarrak egiten, eta ba´dirudi Zaitegi ere oietara azaldu danik. Gu oietara azaltzeko asmoa artua genizun, oraingo euskera mordollo edo euskera garbiaren berritutako auzi ontan zuen arteko giñala adieraztera. Bañan, nik ez dakit zer gertatzen da. Gauza guziak, dei ta batzar guziak, izketaldi, eztabaida, eta erabaki guziak, alderdika egiten dira, zatika, taldeka, eta orrela indarrak galdu egiten dira, alkartasunari darraikio indarra-ta. Eibar´en olakorikan zanik ez genekigun donostiarrak, eta bein jakinda idatziriko asmoekin aruntza abiatzeko geundela, Eibar´eko taldeak, edo beintzat batzarrak porrot egin zuten, Bilbo´ko “Anaitasuna”ren egilleekin izandako eztabaida gogorragatik. Nunbait, aiek asarretu, bata besteari aundiak esan, (Zaitegi ere, otsa danez), eta agur bein berriz gure asmoak. Eta orrela asmoetatik asmoetara gabiltza. Izan ere, orrela, guk gabiltzan bezela gauzak egitea ezda errex. Alkarren arteko ezagutzarik gabe, guzion alkartasunik gabe, artarako biltokirik gabe, taldeka jardunik ezer onik atera genezake ez dakit. Ta bitartean, ez aldizkari, ez legezko batzarrik, ez ezer; Egan´ekoak ere oso motel. Ba´dira oien artean oso onak, baña diru-ezak, askatasun-ezak dana gal-azten du. Etxaniz ere ba´dabil
78
Hondatu edo. Jakin-mina eta harridura sortzen duen lekukotasuna. Besteak beste, Zaitegiren gaitasun-eza ere ez al da ageri, gidari bila bide zebiltzan gazte-talde honen gidaritza ez hartzeagatik, segur aski gaitasun gabeziagatik, noiz eta gazteok amorratzen zeudenean, Zaitegiren arrimupeko mutil izateko, garako idazleak, Zaitegi buru zutela. Beste lekukotasunik ezean, “bide”, “omen”-ka ibili behar.
79
116
gogotsu zerbait egiteko naian, bañan alkartasun-lanik beintzat ezin egin du, eta bere bakarreko lanari ekiten dio beti bezela80. Au guzia dala-ta, ezin sinistu duzu zein aldapa gora egiten zaigun euskaltzaletasunari eragitea, jendea euskeraganatzea, zuzpertzea; eta etzazula pentsa ezkor gaituzunik, gazte-edo eran zenbait aldiz baikorregiak agian. Bañan, gure asmoak eta ekiñalak ez dizkigute begietaratzen nai ainbat ondore onik, eta emen gabilkizu orritxo bat ateratzeko eziñean, emengo zabarkeria jotzen...Eta orrelaxe bizi gera, gaur itxaropentsu eta baikor, eta biar, makur eta ezkor. Ez dakit au bezin gauza okerragorik dagoen; zalantza eta kezka, poz eta naigabea, amestxuri eta ameskaitzak gurekin bat egiñik bizi dira. Eta amets egitea txarra danik etzait iruditzen, neri beintzat askotan azkargarri deritzait, orren ezean guzia ankaz gora bota izango genizun onuzkero-ba. Eta ametsak, gaur egiten diran lanen ondorenaz poztutzera eramaten naute, guda ezkero egin diran lan guziak lengoak baño askoz ederragoak iruditzen bait zaizkit. Eta au egia dalarik garbi asko adierazten dit Eusko Gogoa´k, zuen luma gorien eragitez ondutako euskal orri bikañak ikusi ezkero. Guda ezkerozko liburuak eta Eusko Gogoa batez ere dira nere eguneroko irakurgaiak. Eta e´nabilkizu gezurretan. Agian, zuen lanetan geiegi murgiltzen naiz, bañan au ezin erremediatu dut. Nik ez dakit zergatik, bañan ez nauzu beñere liburu zar-zale izan eta orrexengatik ezin irakurri ditut liburu zarrik, ez Axular´enik, ez beste iñorenik, eta...pellokeria izango da esatea, baña ni idazle zarren idazlanak batere ezagutu gabea nauzu. Berbada nere kaltez, bañan auxe egia, eta au dutala gaitza esaten didate nere lagunak, eta orrengatik ain kaxkarra dutala nere euskera. Izan ere, berri-zalea izateko ba dut zioa. Ikusi bear da gero Bilbo´ko “Anaitasuna”. Onuzkero ikusia izango duzu. Atzeragarria da. Nik ez dakit bizkaitarrak zuzpertzeko gai izango danik (orrela esaten baitute). Bizkai´ko euskerak [sic] orrek salbatu bear ba´du, betor. Bañan, bestela... ...bañan...zertan ari naiz? Karta bat idazten, ala nere buruakin mintzatzen? Berriak jalki ordez, emen natzaizu ezer esan gabe. Izan ere, berrik oso gutxi dira. Madril´goak gañera, gutxiago. Ba´dira noski tarteka onak, bañan tarteko asko ezagutzen ditugu batere ondore gabeak. Bearbada noizpait ondoren ona etorriko da. Bañan, jauna, betor lenbailen ainbeste zaborkeri artean gure buruak itoak ikusi baño len. Egitan, oraingo bizibideak aspertuta nauka. Ez dakit ze irtenbiderik izango detan, bañan irtenbidea billatzen ari naiz. Urteak gañezka datozkit eta alderrai ibiltzeak gogaiturik naukala garbi esan bear dizut. Nere bizibidea aldatu nai nuke. Askatasun pitin bat izan, nai diotenari ekin, noranai joan. Eta emen olakorik ezin egin dut. Eta gañera sakelan ez daukat xentimorik. Orruntza aldatzeko gogoak bultzatzen nau, bañan au ezin egin da nolanai. Nik ez dakit orko berririk, bañan bizibide berrira aldatu nai ezkero emen ez daukat ezer egiterik, bizimodua antolatzeko lasaialditxoa bat izan bear da-ta. Emen, naiz-ta nere burua lege-gizon ikusi, tituluak ez dit ezer ematen, egiten dutan guzia muturrak-austen egin bait dut. Esaidazu, arren, or nere asierako bizibidea antolatu ote dezakedan. Berdin litzaidake asieran maixu bezela, profesore, klaseak t.a., ezer gustokorik arkituko ez ba´nuke berriro etxeratuko nitzake-ta. Bañan, esaten dizudan au ixilik gorde. Eta zuk, zer moduz bizi zera? Zu ere ba´zabiltza alderik-alde, eta azkenik Caracas´era eldu zera. Izango duzu noski zer konta. E´nuke nai ni ortik bueltatxo bat eman gabe beti emen kokatu. Txomin´ek idazten al dizu? Bere anaia Robert, ez dakit Argel aldera joana izango dan, bere azken eskutitzan kezka ori azaltzen bai zuan. Eta Txomin ez dakit aurtengo udaran Donosti´ra etorriko ote zaidan ala ez, nik etortzeko idatzi nion. 80
Oinaztar eta ganboarrak garbizale-mordoilozale bilakaturik, sakabanatuak, taldekatuak, askatasunik gabe, biltokirik gabe, indar-metaketan ez baizik barreiaketan...; ezaguna egiten da!
117
Eta besterik ez Andima. Aspertu ote zaitu? Ala baldin ba´da barkatu, bañan ba´dakizu etxetik kanpo baztarrik-baztar bizi geranok noizian bein lasapidea norbere buruari ematea ez dala gaitza. Eta idatzi nere Donosti´ko zuzenbidera, Puerto –3-3 berri onak bidaliz. Agur Andima, eta urez gain nere eskuak luzatuta (zuk esan oi didazun bezela) artu itzatzu adiskidetsuki. Ni txolartetan ba´nabilkizu zerbait egin naiean. Bukatu nizkizun aspaldi “Irakurgai-liburua” lodixea, eta baita “Izadi-Edestia” ere, bere Pisi, Kimi, Botanika, Geologi, Zoologi, Biologi t. abarrekin. Orain Geografi batekin ari nauzu. Alperrik ote nabil? Zuk edo baten batek ikusi edo orraztu aurretik ez bait-det argitaratzeko asmorik, nik idazten akats eta anka-sartze ugari egiten dut-eta. [sinadura eskuz].
115 Caracas´tik Uztaillak 3-1956 Adiskide maite: Egun zurekin dut artu-eman. Iaietan gaude emen, Aberri-astean alegia, eta eman diguten opor-alditxu au bizpairu lerro zuri idazteko iaso ditut. Pozarren zure gutuna irakurri nizun. Berriz gaiñezka zetorkidan, guri ain atsegin zaizkigun berriez ernari. Batzu pozgarri, bestetzu mingarri. Izan ere danetarik bear da iaunaren maztian [sic]. Eta gure maztitxo ontan, alare, ale samiñak geitxoegi ernetzen ez ote diran nago. Banekizkin Bizkaian darabilzkiten auziak. Krutwig andik aienatu ezkero, auziok suntsi bide zirala nengoen. Baiñan dakustanez, oraindik ere tinko dirau. Nere erriko Bereziartua Aba da ain zuzen “Laguntasuna”ren zuzendari. Paris´en ikusi nun onuntz etorri baiño bizpairu illabete lenago. Iakiña ortaz luzez mintzatu giñana, euskera errexari buruz alegia. Praile au zearo makurturik daukagu erri-euskerara dagon bezala. Nik ere erri euskera maite nula esan nion ez ordea dagoen bezala, zerbait iantzita baizik. Baiña ark berean dirau, eta bearrezkoa zala esaten zidan berean erri euskerari eustea, mordollokeri ta guzi. Ikusi ditut “Laguntasuna”ren zenbait zenbaki; darabilzkiten zenbait itz, benetan nabarmenegi agertu zitzaizkidan begietarako eta belarrietarako batez ere. Ala ere, euskera atsegiña arkitu nun bertan, batez ere Imanol aita (Berriatuarenak). Ezin uka, euskera dakitenak idatziak daudenik. Nik ere zuk diñozuna diñot: gure Bizkaiko euskera salbatzeko orri ori izango baldin bada, bego dagoen bezala81. Are mingarriagoa da euskaldun idazleen sakabanaketa, eta orrela beti bizi bear ori elkarren berri ia iakiteke. Asmo zarra dut, antxiñako asmoa euskal idazle arteko alkartasuna sortzea. Baiñan eziñezkoa dala derizkiot batez ere gaurko tankera ontan. Errotiko eritasun izugarriz iota dauzkagu idazle geienak: arrokeriak ianda, alegia. Gure arteko idazleek, bat edo beste kenduta, arroputz ergelak ditugu. Bakoitzak bera dala uste du gure arloan punterengo, eta besteen lanak aintzat artu ere ez ditute egite, noiz erdeñuz arbuiatzen ez ditutenean. Ikusi idazle bat, beste idazle baten lanak dizkiodanean erdi saminduta: ementxe Karakas´en. Zer nai duzu egin olako idazle biotz kaxkarrekin? Eta orrelakoxiak ditugu geienak zoritxarrez; besten lanak aintzat artzen ez dakizkitenak. Alde makala gure idazle ta erbestekoen artean ontan beintzat. Zakarrak gera, basatiak ezi gabeak, gizbidegabeak [sic]. Eta ez da andi orrelakoak izanda geure pizkundetxoa ere, geok iratotzea. Auxe da negargarrienik gure letretan. Eta bidenabar gure erriaren 81
Andimaren jarrera ohikoena: etorkor euskara lantzen ari ziren guztiekiko, nahiz guztiz bat ez etorri. Bidenabar, Koldo Mitxelenak eta Aita Villasantek ere antzeko iritzia zuten Bizkaiko Anaitasuna-ko euskarari buruz. Herrikoiaren herrikoiaz españolegia, baina bere egitekoa bete zezakeen, edo ezin zen ito behintzat.
118
pekaturik andiena inbiria duzu...Eta inbiri ori erro-errotik erauzten ez dugun bitartean ez dugu izango ez Elertirik ezta Aberririk. Itoko al dira sekulakotz arro ta bekaizti guziak! On andiena letorkiguke ortik. Guk beintzat, ekin dezaiogun gogoz gure arloari. Emengo berrik iakin naiko dituzu nonbait, beraz se[r]moiak alde baterat izten noakizu. Argi ta garbi mintzatuko natzaizu, iñolako estalki gabe, gauzak neonek ikusi ditudan bezala azalduz. Lenengoz ona etorri eta emengo Eusko etxean agertu nintzanean, atsekaberik andiena artu zun nere biotzak: kastillanoen klub batean sartu nintzala-ta nengoan. Erdera alderdi guzietan eta erdera bakarrik. Eta erdal ekintza ori are lotsagarriago zedin, ormatatik eskegita: “Euzkotarrak euzkeraz mintzatu”...Euzkotarrak ez euskerarik bertanbera utzi” eta orrelako zenbait idazkun. Eztakit zeiñentzat ziran esakunok, nik erdera baizik ezpainun aditzen etxe doakabe artan. Sekula oñik ez geiago an iarteko gogoa etorri zitzaidan. Gaiñera neri egin zidaten arrera, izotz eta otzena izan zan. Guziek zearka begiratzen zidaten arrotz, ergel bat, illargitik eroritako mamuren bat bainintzat [sic]. Auxe esaten nun nere artean: orra nere aberriaren alderako eta euskeraren alderako lanen pagua (eskerrak euskaldun ergel oien pagu onerako lanik egin ez nuala). Baiña benetan samiña alako polar-giroa arkitzea euskotarrena omen dan euskal koloni batean. Auxe ere antz eman nun. Emengo euskotarrak gure aberriagandik zearo aldenduta arkitzen dirala, eta gure auzi guziekiko bar[a]u gorrian, zer esanik ere ez garrantzitsuen dugun eta guk maiteen, euskeraren auziarekiko! Ez dakite edo ez dute iakin nai, euskera danik ere. Alako bizanziar eztabaida ergel batzuetan murgilduta bizi dira; denpora-pasa beste ziturik ez dakarkiten auzi mauzi kakatsu batzuetan. Ori bai arrokeria ta ergelkeria pranko, gizon alotz82 eta iakin-ezenen artean ere. Dakizunez, ezpadakizu iakin ezazu, Euskalerriko gizonik tontoenak Venezuela´ra etorri dirala dirua egiteko. Beraz alderdi ortatik parkakizun dira. Emendik beintzat Euskadik ezin dezake itxaron zorion andirik. Paristik poliki lantzen dute emengoen arrokeria txanpon batzu ateratzeko...eta arrokeriz zerbait ematen dute aientzako, ez ordea euskalerriko benetako auzia dan euskerarentzako. Ortarako xemeikorik ere ez. Eta gaztedi eder bat dago emen, zahar ergelen artean erren ta maingu azten dioakiguna. Onexek ematen dit penarik andiena. Itz batean esan, emen ez dago diru zalekeria besterik. Dirua dute ames, dirua gogo-azkurri. Eta ortan ez dago ez adiskidetasunik ez laguntasunik. Nereak eta bost ikusia nauzu emen lana bilatzeko. Ez dit iñork ere eskurik eman guretarren artean. Azkenik zerbait billatu dut, erdizka bederik nere bearrizanak betetzeko ozta83. Eta nere ekiñez iritxi bear izan dizut ogibide ori ere. Orain beintzat, extu xamar bizi naiz, eta ez dakit extualdi ori iñoiz zabalagotuko ote zaidan. Ni beti bizi naiz gure Euskalerri maitean begiak ezarrita, ez emengoek bezela ementxe oiñak, begi biak eta biotza ere iarrita. Nik ez daukat beste amesik euskera baiño, ez emengoek bezela diru zikiña...Orra emengo tankera Gotzon. Adiskide aolku bat nai balin baduzu orra bat: ez onuntz etorri au azkena da. Ni badakizu, besterik eziñean emen arkitzen naiz, baiñan ez nioke nere adiskide bati au aolkatuko, ez orixe. Naiz naigabez inguraturik, obeto zaude or, eta zu bezelako gizonak or bear ditugu. Aldiak aldatuko dira, bear bada guk uste baiño len, eta orduan zuek bear duzute or gure gidari. Emen gaudenok surtarako baizik ez gera on, naiz ta arro zenbaitek besterik uste. Eutsi bada Gotzon, gure lur maiteari gure euskera
82
Alotz: tentel, tonto. Hasierako inpresioa arras txarra. Beste euskaldun izen handiko zenbaitek ikaragarri goraipatu dute euskaldunok mundu berrian izandako jokabidea. Nondik begiratzen zaion! Gazteria salbatzen du, eta euskaldun helduak gaitzesten arras. Han bizi izan zen hamaika urtetan ez zuen hasierako iritzi hori funtsean aldatu. Eta, jakina, Gotzon Egañari hara ez joateko aholku garbi eta tinkoa. Beste euskal kulturgile bat aberritik aldegin nahi zuena garai honetan. 83
119
errukarriari, eta ez Venezuelarako amesik egin. Ametsok ito egin bear dituzu, errukigabe ito ere. Nik ere euskel-lana baztertu xamaturik daukat. Goizetik asi ta gaberaño, lanean ari ezkero, ezertarako ere betarik gabe, ez da errex gure amesak egi biur al izatea. Ala ere al dudantxoa egiten dut, eta eskuartean darabilt gure elertiaren historia. Ez dakit zer onik aterako zaidan. Zure lanak pozez bete naute; bearrezkoak ditugu zuk idatzi dituzun liburuok noraezekoak. Pozik irakurriko nituke. Zure euskera aberats ortan, esan bearrik ez ederki idatzita egongo diranik! Ekin aurrera, aspertu gabe. Iñoiz aberats gertatuko banintz, ez dizut nere diru laguntzik ukatuko liburuok alik eta dotore ta txukunen argitaratzeko. Zaitegi´ren berriak ere ukan ditut...Or dabil io ta ke gure aldizkaria argitaratzeko baimen eske...Esaten nion nik kostako zitzaiola ori iristea, etzidan sinisten...Azkeneko eskutitzean beintzat, ez zait ain ortzargi agertzen. Ez daki ondo, oraingo ikasiko zuen, zer nolako txatxu zitalak diran orko agintariak. Zer esanik ez: atera nai baldin badu aldizkari ori, españi-mugartetik landa atera bearko dula. Tamala noski, bada gure aldizkaria, palestra ederra zan euskal-idazleentzat mail guzietan euren trebetasuna agertzeko. Txomin´en gutuntxo bat artu nun, eta erantzun nion. Doakabe Robert! Ioana ote dugu Algerira? Istillu galantak darabilzkite an. Baña ma[u]ru zitalok, guk baiño zorion obea izan dute eta errexago askatasuna iritxi dute84. Mitxelena Salbatore´k idatzi zidan Uruguay´tik. Beti bezin euskalzale dirau, eta sekulako lan eder bat idatzi du Unamuno gaitzat artuta. Euskeraz idatzi diran idaz-saiorik garaienetakoa noski85. Ez diot emendik oraindik idatzi. Itzik aski adiskide. Ez al zaitut gogaitu? Zureak ni ez beintzat...A emen dago Manzisidor aita “Gure Patroi andia” idatzi duna: bere liburua eman zidan kritikatxo bat egiteko: amar orrialdekoa egin diot orrialde bakoitza zeatz meatz azterturik. Pozik zegon. Karlista izan arren euskaltzale iator eta adiskide min dut. Ene besarkarik gartsuena ar ezazu adiskide. Papera akitu da. [sinadura eskuz].
84
Andimak juduak zituen begiko, eta aljeriar mauruek askatasuna lortzeko zeramaten borrokaren gogorra gutxiesten zuen argiro. 85 Unamuno ta abendats.
120
K.Mitxelena-Andima
116 Guatemala, Jorrailak 26-54 7ª. Avenida 5-41, Guatemala, C.A. Mitxelena´tar Koldo j´ri Errenderi´n Adiskide ona, Paris´tik ateratzeko et-etean nagoala Mirande´tar Jon adiskide maiteak, zure idazlantxo bat ekarri zida[n], ots, Oienart´i buruz Donostia´n irakurri zenuen itzalditxoa. Zoritxarrez, nere orduko ibillera lasterregietan, lantxo ori aldendu egin zitzaidan. Ala ere, urruti ontatik nere eskerrik onenak igorri nai dizkizut. Emen ari gera Euzko-Gogoa xuspertu naiean, ez yakin ordea ezer onik iritxiko ote dugun. Beñipein zabalkunde aundi bat egitera saiatu gera euskaldunak erantzungo digutelazkoan. Zaitegi´ren ondoan nago ta aren babesean, alare ezin dut Europa zahar ori iñolare ahantzi. Euskadi´ko giroa aldatuko ba´litz, ni neuk ez ditut emen erroak botako, ez orixe. Ain zuzen ere 1952´gko 12 zenbakian, “Euskal Abizenak” deritzan Justo Garate´n idazlan bat zure “Apellidos Vascos”i buruz argitaratu du Euzko-Gogoak. Or bialtzen dizut erantzun dezaiozun on ba zenerizkioke. Urrutiegi bizi gera ta aipatu aldizkariak betarik aski emango du zureganatu baino len. Gure aldizkaria jasoagoa nai genuke, ortarako zu bezelako yakitunen laguntasuna bearrezkoa dugu. Linguistika gaiak gure aldizkarian saratzea86 ez legoke gaizki eta zuk iñork ez bezela ori egin dezakezu. Nai izan ezkero philosophi gayak ere erabil zenitzake. Gure yo-muga euskal-idazleei, artikulu bakoitzeko zertxobait ordaintzea litzake sigiluetarako bederik. Iritxiko ote gera ortara? Organizazio berebizikoa bearko genuke...Egalontzien garai ontan gurdi-bidetik ibilli bearra benetan nekagarria. Ametsak etzazkigu peit. Or ikusiko87. Aurtengo urtea orratio, liburuz oparoa izango da euskerarentzat. Zaitegi´ren “Bidalien Egiñak” irartzen ari dira zuen artean. Liburu bikaña mamiz, izkeraz ta jantziz. Yarraibide ederra gure apaiz alperrentzat. Mirande´ren berriak ukan ditut. Etsiegi arkitzen dut mutiko au; oraingo ontan euskera osotuan idazten dit laphurtar klasikua bazterturik. Agur adiskide eta ene agur anaikor eta kartsuenak artu itzatzu erbeste gorri ontatik.
117 Guatemalara Errenterian, 1954-VIII-12 86
Saratu: jorratu. Errepara irakurle, Andimak egindako gonbidapen horri hurrengo gutunean Mitxelenak ematen dion erantzunean, oso adierazgarria baita. Zaitegik lortu zuen Orixe lehen euskal idazle profesionala izatea, baina bigarrena Koldo Mitxelena izatea ez. 1956an Zaitegik eta K. Mitxelenak eztabaida garratza izan zuten –garrazkien K. Mitxelena aritu zen- Euskaltzaindiak bere agerkari Euskera euskara hutsez ala ordurarte bezala bereziki gaztelaniaz jarraitu behar zuenentz. Mitxelenak zioen, besteak beste, linguistikan aurkikuntza berriren bat eginez gero, hori euskaraz argitaratzea bururik ez izatea zela, eta besteak berriz, Euskaltzaindiak bere agerkaria euskaraz atera behar zuela. Historiak arrazoi Zaitegiri eman dio; izan ere, Euskera ez baitzen eta ez baita linguistikako aldizkari espezializatu bat nazioarteko hizkuntza zabalduenetan bakarrik argitaratzen duena. Ikus nire 50eko hamarkadako euskal literatura, Utriusque Vasconiae, 2011, 90 or. eta ond. 87
121
Agur, adiskide, Ene izena ikusi orduko onako eskutitz au urratzen ezpaduzu –eta bazenduke noski ortarako arrazoirik-, ikusiko duzu nere jokabide lotsagarriaz lotsaturik nagoela, bear adiñako lotsarik izatea erraz ezpada ere, sinestekoa ezpada ere, ain atsegin izan zitzaidan ura artu nuen ezkero izan dut asmoa bereala erantzuteko eta eskerrak emateko, bai bidali zenizkidan adiskide-itzez, baita eskura dizkidazun aldizkariez. Baiña alferra izan zen nonbait asmo ura, infernuko kale zabaletan barrena ugari aurkitzen diren aietakoa. Badakit ene burua zuritzea eziñezko lana dela, enaiz beraz ortan asiko. Aitzakirik aurki balekit, den apurra nabillen bezain lanpeturik ibiltzean billatu bearko. Etxea mantendu-bearrak lanik asko ematen du batetik, eta ortaz gaiñera ene arloan zer edo zer egin nai. Eta, badakizu, zerbait egingo bada, gaiñerantzeko kezkak burutik astandu bear izaten dira. Eta kezka-astantze orren teknika ain ederki ikasi dut –eskola onean ikasi gaiñera-, gogoan eduki bear nituzkeanak ere, aalegin andirik gabe, aaztu egiten baitzaizkit orain. Baiña utz dezadan saio alfer au, zuritu bearrean naizen baiño beltzago ager enadin. Zuen aldizkaria eta an agertzen dituzuten lan ederrak, berandu bedere, gogoz irakurtzen ditut. Nik esan bearrik eztuzute noski lan bikaiña egiten ari zeratela jakiteko. Euskal-gaietan iñoiz egin den ederrena, nik derizkiodanez. Banuen aspaldi, zerorrek esan baiño leen ere, ortarako zerbait antolatzeko gogoa. Asi ere egin nintzan. Badut emen ipui labur bat erdaraz egiña, erdaldunen artean egin bainuen. Euskaraz jartzen asi nintzan, baiña bukatu gabe daukat oraindik88. Iñoiz edo bein, Jainkoa lagun, emango aal dizkiot gaiñak. Gero, argitaratzeko gauza baldin bada eta nere zabarkeria dela bide itza ukatzen ezpadidazute behintzat, igorriko nizueke. Ezin esan ordea noiz izango den. Zure euskal-ikasbidea erabilli dut ene ikasleekin bi urte auetan eta leku guztietan, dakidanez, oso gogoz artu dute. Zenbait oar aspaldian bidali nai nizkizuen, argitaldariari agindu bezala, eta berandu bada ere bidaliko dizkizut. Ez jaramon andirik egin ordea, zenbait uts –eta oietaz zerorri ere jabetuko ziñan onezkero- kendu ezkero. Guztientzat gogobeteko den lanik eztuzu egingo eta zureak eklektikoegia izatea du utsik andiena, batere baldinbadu. 88
Andima Ibinagabeitiak Koldo Mitxelenari igorritako lehenbiziko gutunean –gordetzen den aurreneko gutuna- linguistika eta filosofiako gaiak aipatzen zizkion, alegia gai horietaz idatzitako artikuluekin lankide izan zitekeela Euzko-Gogoa-n, eta zertxobait ordaintzen ere saiatuko zirela; Mitxelenak ipuin bat hasia duela erantzuten dio, hots, erdaraz egina euskaratzen hasia dela. Ez dakit oso ohartuki egin zuen – oharkabean egin zuela pentsatzea ere, ez dakit...!- izendatuki esan gabe, literatur aldizkaritzat jotzen zuen Euzko-Gogoa edo bederen bere ekarpena alde horretatik egin zezakeela iruditzen zitzaion. Oso urrun daude, irakurleak erreparatuko zionez, Andimaren gonbidapena eta hari Mitxelenak emandako erantzuna. Mitxelenak linguistikaren arloan modu profesionalean aritu nahi zuen –justu Salamancako unibertsitatean eskolak ematen urte hartantxe hasi zen-, arlo horretan nagusi ziren hizkuntzetan. Alde horretatik Koldo Mitxelena hurbilago zegoen A.M. Labaien eta Nemesio Etxaniz, eta Lafitte eta E. Salaberryrengandik Zaitegi eta Orixe eta Ibinagabeitiaren asmo eta praktikatik baino. Euskaraz ipuinak, antzerkiak, eleberriak, eta gauza herrikoiak, eta jakintza, aldiz, erdara nagusietan. Egan kazetak urte horretan bertan, 1954ko bigarren zatian, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelena bera zuzendari zirela aro berriari ekin zion, dena euskaraz baina ez jakintzaz, baizik literaturaz, film iruzkinez, elkarrizketak letra eta arteetako gizon gailenei...Urte horretan bertan izendatu zuten Gipuzkoako Aldundiaren Julio de Urquijo Euskal Filologia Mintegiaren zuzendari tekniko Koldo Mitxelena. Andima erbestean zen, Guatemala urrunean, Landibar lizeoan latina ematea bizibide zuela eta Euzko-Gogoa aisialdiko eginkizun maitatua, edo bigarren lana zuen, irakaskuntzatik sobratutako sosak eta astia euskalgintzari opa zizkiola, Euzko-Gogoa-ri eta euskaraz eta euskal gaiez ateratzen zen guztia nekez eskuratu eta gogoz dastatzeari; Koldo Mitxelena urte hartantxe hasi zen bizimodua letretatik ateratzen, Salamankako unibertsitateko irakasletzatik eta Donostiako Julio Urkixo Mintegiko zuzendaritza teknikotik; euskaraz film kritikak, elkarrizketak idazle eta zizelkari famatuei (Baroja, Oteitza...), hots, Egan-en egiten zuen lana euskaraz, eta linguistika erdaraz, erdara nagusietan.
122
Aurtengo neguan gure saillean gehiago lan egin aal izango dudala eta dugula iduritzen zait, eztakit oraindik zuzen ala oker. Ala izan dedilla, bearra ere badago eta. Zaitegi jaunari nere goraintziak eta zorionik bizienak eman ezazkiozu mesedez. Egiten ari den lanagatik alegia. Eta ar itzazu zuk ere. Ez genduen noski karta auen bearrik adiskide izateko. Gar batek erretzen gaitu eta egarri batek itotzen eta erraz jotzen dugu elkarrengana89. Barka ezadazu, arren, nere nagikeria eta, nagi bada ere, esanera naukazu zernaitarako. [sinadura eskuz] P.S. Izan dituzuten ugoldeetan etziñaten noski itotzeko zorian ibilliko.
118 Guatemalara Errenterian, 1954-VIII-2990 Ene adiskidea, Gaur erantzuten diet azkenik zure bi eskutitzei –azkenekoa artzea egin dut- eta, oker ezpanago, zorretan nengoen lehenago ere zurekin. Barkatuko al didazu ene luzaroko ixillaldia, baiña, sinista ezadazu ezta zabarkeria bakarrik izan. Lanpeturik ibiltzen naiz geienbat, eta ez gogoko ditudan lanetan, eta auetarako txolarteren bat aurkituko badut, beste egitekoei ostu bear, eta batez ere, gaizki egiña delarik, eskutitzerantzuteari. Zorionak eman nai dizkizut, besterik baiño lehenago, Universitate ortan eman dizuten karguagatik91. Ongi merezia zenduen, eta pozik zaudela jakiteak biziro poztutzen nau ni ere. Eskerrak gaiñera ene liburuaz Guatemala´n argitara eman duzun lanaz. Bidali zidaten angoek eta esan bearrik eztago noski, zure lan guztietan bezala, or ere jakingarririk aski aurkitu dudala. Eta gogoz irakurriko dut orain orko Boletín-ean argitaratzera dijoaztena. Eztuzu bidali bearrik, beti igortzen baitidate Boletín ori. Esan didatenez, liburutxo ori aituxea da onezkero. Baiña bigarren aldiz argitaratzen badute ere, ezta aldakuntza andirik egiteko egokierarik izango. An edo emen zerbait txukundu, aldatu edo erantsi soil-soilik, eta, jakiña, zenbait zure lanetatik artuak. Bouda jauna emen daukagu, bere lankidea zen Baumgartl andrearekin. Emen gertatu da Lafon ere, beraz euskal-linguistika-akelarre osoa Donostian dugu. Datorren 13an asten dira gure “Mintegi”ko ikastaldiak, Bouda´ren itzaldi batekin. Beste bi edo
89
Lehen gutunetik beretik –lehena ezagutzen duguna- “adiskide ona” esaten dio Andimak, nahiz ez zuten elkarren aurrez aurreko ezagutzarik, eta ez zuten izan. Madrilen erresistentzia garaian biak ibili ziren. Koldo Mitxelenak 1943tik 1946ko apirilean atxilotu zuten arte Madrilen lan egin zuen, kontularitzan; lana eta klandestinitatea uztartuz. Andima Ibinagabeitiak urte eta erdi inguru egin zituen Madrilen justu urte horietan, eta hark ere lana eta klandestinitatea uztartuz. 1963-8-19ko gutunean Koldo Mitxelenak dioenez, ez, ez zuten elkar ezagutzen aurrez aurre. Zein poliki esana: “gar batek erretzen gaitu eta egarri batek itotzen” delako hori! Haatik, horren esanahia edo horri zerion praktika ezberdina zen; biak euskaltzaleak bai, baina asmo eta praktika ezberdinak zituzten 50eko hamarkada inguruan. 90 Gutun hau: Urkizu, Patri: Bilduma 18, 2004, 38-39 orr.-tik traskribatu dut, ez baitago Azkue bibliotekan Andima Ibinagabeitiaren funtsetan. 91 Andima Ibinagabeitiak Guatemalan zegoela, Zaitegik abian jarritako Landibar lizeoan eman zituen latinezko eskolak. Horretaz ariko dela iruditzen zait.
123
iru gehiago emango ditu eta gero, urrengo astean, Salamanca´n izango gara elkarrekin92. Bihar bertan emango dizkiot zure mandatuak. Nik alemanez ongi xamar irakurtzen dut, jakintza-gaiak batez ere. Leen, ikasi berria nuenean, itz-egin ere egiten nuen, baiña gero, ez erabilliaz, zearo erdoildu zait. Orain prantsesez, zuzen edo oker, ari bear izaten dut, baiña ez bestea, ez alemanez esan nai dut. Irigarai´rekin maiz xamar aurkitzen naiz. Oraingo Boletín-ean, emengoan alegia, bere gauzatxo batzuek ikusiko dituzu, ateratzen denean, Bouda´ren lan batekin erdi eroturik baitabiltza inprimatzalleak. Ciriquiain´en liburuaren berria Eusko-Jakintza-n irakurri dut: berak ere bai noski onezkero. Joan den astean Gorostiaga Ameriketara joan zaizute, baiña goi-aldera. Mexico´ra edo. Bouda jauna gogara dagoela derizkiot. Diru-laguntza apurren bat nai zuen bere emengo egonaldia alik luzeen izan zedin eta ori gorago aipatu dizkizudan itzaldien bidez erdietsi du. Eta nik ere aurten badut or sarrera, beraz gure lanetan aritzeko egokiera ere izango dut. Asmorik aski bada, bai jakintza-lanetarako eta bai izkuntzaren alde jokatzeko ere eta uste dut, nai litzakean guztia ezpada-ere, zer-edo-zer egin aal izango dugula. Beste gauza bat ere nai-ta-ez esan bear nizuen, eta azkenerako utzi dut, esateak apurren bat larritzen nauelako. Azken aldi onetan enaiz oso lasai bizi, diru-kontuan esan nai dut. Badakizu, baditut bi seme-alaba, irakaskuntzak, privatuak batez ere, eztu askorik ematen eta nere lanak enituzke bertan-beera utzi nai. Eta, jakiña, ortarako artzen dudan astia besteri kendu bear. Eskatzen dizkidazun liburuengatik diot au. Ain juxtuan dabillenari edozer gastu txikik bere kontu guztiak azpikoz gora jiratzen dizkio. Eta enabil aitzakia-billa –a, ala balitz!-, gure egoera zeaz-zeatz, eta den baiño argixeago bear bada, azaltzen baizik. Barkatuko aal didazu, eziñak eragiten didan ezkero!93 Legarda´ri eskuratuko diot, ezagutzen ezpadut ere, ematen didazun berria. Eta iruditzen zait bere liburuarekiko egin edo eragin aal izango dudala. Krüger jaunarentzat ere esan nieten argitaratzalleai bidaltzeko ale bat, eta onezkero bidaliko zioten noski. Lankide eta adiskide zintzo bezala, esanera naukazu beti.
119 Guatemala´n Garagarrillak 24-55 Mitxelena´tar Koldo I´ri Errenderin Adiskide ona, EGAN´ek (2-4/54) eraginda natorkizu adiskide. Lengo baten eskuetara zitzaidan. Arterik artzeke, arnas-aldi baten irakurri nun. Ain dator txukun, iori, zailu ta begi-betegarri. Naiz ta Irigarai´k besterik esan –lausengu ta laudorio aspergarririk eztuzutela nai, alegia- nere biotzari ezin izan diot ukorik egin. Orizkitzu bada, ez lausenguz, ene zorionik zintzo ta ziñenak. Ez dut bat ere duda-mudarik bide andiak burutuko dituzutela gure izkera apalduaren ernerazteko. Luzaro betean iraungo al duzute94. 92
3. Oin-oharrean adierazi dugu urte horretan izendatu zutela Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiko zuzendari tekniko, eta urte berean hasi zela Salamancako unibertsitatean eskolak ematen. 93 Ideologia eta printzipioak arazo ekonomikoekin nola uztartzen diren eta nola eragiten dioten elkarri ekartzen dit gogora paragrafo honek. 94 Horixe da euskararen onari beste ezeri baino gehiago begiratzea!, Euzko-Gogoa aurrera ateratzera joan zen Guatemalara, Zaitegiri aldizkaria ateratzen laguntzera. Donostian erabat euskaraz hasi zen Egan
124
Beti bezela ari naiz ni, iaiki ta erori, erori ta ieiki. Auxe: atzerriko lorra geroago ta aztunago gertatzen ari zaitala. Amar urte laster zama akigarri au bizkargaiñean daramadala. Ariñagoa egiten zitzaidan Paris´en Euskalerriko aizeak urbilago izaki, emen aldiz gero ta pixuago. Burmuña ere elkortzen ari zait, luma nagitzen, biotza zaiñiltzen. Onenak eman ditudala deritzat, iñoiz onik eman balin badut. Ez arritu beraz, Andima suntsi da entzungo ba´zenu. Aurki diteke luzez ezpada. Tinta goibelez diardudala diokezu; ez da errex argiak billatzen, irripar xuri batez argitu ezik95... Aski berriketarik. Ene atsegiñak ar itzatzu adiskide, berriz ere. Beste bat arte.
120 Guatemalara Donostian, 1955-VII-696 Ene adiskide ori, Pozbide ederra eman diguzu, eta eskerrik asko Muintegi ontako guztien izenean. Zu bezalako euskal-idazle batek gure egiñaalak zearo baztertzekotzat eztaukala ikusteak biziro suspertzen gaitu. Bigarren zenbakia ere –azalari begiratu ezkero eztakit zenbatgarrena bidali dizuguna onezkero artuko aal zenduten. Gurea izateko ainbestean atera zaigulakoan gaude. Asmoei buruz, ezkaude lana bertan beera uztekotan, oraingoz beintzat. Ezta geroxeago ere, noski. Euzko-Gogoa artu dugu, eta atsegin izan zaigu benetan. Iñoiz atera dan ederrena, eta ederrenetakoa behintzat. Aukeran, bearbada, garratzegia eta goibelegia derizkiot, ara egia esan. Badakit gure izkuntzaren egoera eztela atsegin-atsegiña eta kezkabiderik aski badugula baiña bein eta berriro ori esatearekin ezer –edo zerbait behintzat- aurreratzen aal dugu? Euskaltzaleek badakite geiegi ere, guk esan gabe. Eta euskaltzale eztirenek, arako Stentor aren mintzoa bagendu ere, elituzkete gure negarrak adituko, euskalaldizkarietan ari geraiño beiñikbein. Okerrena duzu zenbat euskaltzale are negar orrek berotu baiño oztu gehiago egiten dituela. Ondamendira goaz, eztugu iñon igespiderik ikusten...Zertarako bada, alferrik ari? Badakigu gure jendea mutilla dela bere barrena lasaitzeko aitzakiak billatzen. Naiago dugu geienetan ari baiño egonean egon.
lehiakide izango zen alde batera, baina Andimarentzat batez ere gure hizkera apaldua ernarazteko bide ona eta beraz guztiz pozgarria. 95 Esaldi honek keinu literarioa izateko itxura guztiak ditu, nondik hartua edo moldatuxea duen ez badakit ere. Bestalde, zergatik hain goibel eta abaildu? Hamabost egun lehenago Orixeri egin zion gutuna, Zaitegiri buruz honakoak ziotsola: “Banakoa gertutzen ari nintzanean aldarrika auxe esan zidan “engoitik banako guziak irarkolara baiño len neonek ikusi nai ditut, eta zeatz meatz gertu bear dizkidazu aurreneko lerrotik azkenekoraño” [Zaitegik alegia]. Min eman zidan onexek neregan entzimenik bate ere erakusten ez dulako. Zitalkeriok ez dira nik emen erroak egiteko egokienak. Beti nago noiz alde egin pentsaketan eta batez ere orain argi ikusten baitut arroputz onekin ez dagola ezer egiterik. Aldizkaria poliki zijoan, gaiñera emen nagonetik iñoiz baiño arpide geiago etorri zaizkigu, zorionak ere upelka iaso ditugu len baiño txukun, bete eta sakonago datorrelako. Baiñan miñ ematen dio aipamenak neonek irabaziak ez ote diralazkoak. Eta aspaldi danik, ez dakit, banako berria gordeta dauka. Umekeriok biotza zearo samintzen eta emengo bizimodua iasankaitz biurtzen. Lenago nizunez, berriok zuri bakarrik ematen dizkitzut, zuretzako berri ere ez diralako. Euskerak soilik eutsi dit, bestela...Gaiñera aldizkaria bear bezela ta bear danean argitaratuko ezpada, nik ez dut emen zer egiñik, agintari obeagoak nun-nai arkituko ditut, bai noski”. 96 Hau ere Urkizu, Patri: Bilduma 18, 2004, 51-52 orr.-tik traskribatu dut, ez baitago Azkue bibliotekan Andima Ibinagabeitiaren funtsetan.
125
Goibel ikusten zaitut eta, orrexek min ematen badit ere, ikusten dut baduzula ortarako naiko arrazoi. Zerau zuzena zera, zuzenegia lasai bizitzeko, eta besteak ere zuzen nai zenituzke. Baiña zerea egin ezkero, aal baduzu, etzaitezela besteengatik kezka. Gizon zuur asko ibilli izan zaizkigu zorionean bizitzeko bideak erakusten, baiña eztakit onako aolku au iñoiz eman duten. Ene ustez, ordea, bear-bearrezkoa da. Ez jendeari geiegi eskatu. Gizon itzak –eta orobat euskaldun itzak- bi gauza adierazten ditu: eredutzat daukagun arako-gogoeta uts ura eta gizon-itxura duen edozein bi-oiñeko. Geiegiren zai ezpagaude, utsarekin konformatzen baldinbagera, edozein uskerik alaituko gaitu eta gure urkoek egin dezaketen edozer gauza zerutik datorkigun miragarrizko emaitza bezela artuko dugu. Izaeraz eta eskarmentuz enauzu optimista ikaragarria. Baiña askotan ikusi dut egi-egia dela gure erriaren esaera ura: Derrigorrezkoa eriotza da. Bai gizakietan eta bai errietan. Zu ere oraindik milla bider esateko zera Lizardiren ura: Zenbat bidez, Jaun maite, gaituzun onera. Esan bear ez nuenik esan badut, barka ezadazu arren. Onginak, badakizu eztu bekaitzik, ez arrokeririk, baiña zarpail xamar ager diteke iñoiz. Goraintziak Zaitegi jaunari. Bidalien egiñaken berri oraingo zenbakian ematen dugu97. Biotz-biotzez. 97
Oso esanguratsua da Bidalien egiñaken berri emate hori; ia beste inoiz ez bezala, hirurek sinatzen dute: A.K.I, hots, Antonio Arrue, Koldo Mitxelena, Irigarai. Nork idatzi ote zuen? Idaztankeragatik Antonio Arruerena edo Mitxelenarena gehiago Irigarairena baino –ikus beherago traskribaturiko zatiak- Irigaraik nafar kutsu gehiago eransten zion bere testuei, eta periodoak ere laburragoak erabili ohi zituen; baina kontuan hartu behar da, Arruek idatzi edo Mitxelenak, hirurek sinatu zutela. Lehen hitzak mira egitekoak gertatzen dira gaurko ikuspegitik: Nunbaiten esana da euskal-literaturaren urre-garai-egunsentian arkitzen gerala. Ta egi utsa dela derizkiot, liburuen ugaritasunari begiratzen badiogu beintzat. Ta mamiari begiratuta ere, ortxe-ortxe. Noiz azkeneko urte auetan añako euskal-liburu pillorik? (Egan, 5/61955). Gaur egun euskal literaturaren errepublikan sar litezkeen gehientsuenek uste dute gerraostea 60ko hamarkada arte tunel ilun beltza baino ez zela izan, katakonbetako literatura, hartan ez zela inola ere urregarai egunsentirik, noiz eta 1955. urte hondarrean –izan liteke baieztapen horretan status quoaren zeharkako defentsa ere egotea, hots, Francoren erregimena ez zela euskal literaturaren hain aurkakoa; zerbaitengatik sortzen zen hainbeste euskal liburu!-; baina gatozen itzulinguru horren ondotik, galdera nagusia egitera: Zaitegiren Bidalien egiñak lan hori nola balioetsi zuen Egan-en zuzendaritza osatzen zuen hirukoteak? Obra bera baino lehenago, Zaitegiren euskararen alderako karra goresten da iruzkinean: Zaitegi´ren biotza aspalditik gure euskera maitagarriarekin maitemindurik dager; euskerari zearo emana dago; euskera du bere maitena. Oi! euskaldun guztiok ala bagiña! Beste kuku batek joko lioke gure izkuntza maiteari...Ta Zaitegi´ren maitasun itxu orren agergarritzat (itxua izan bear bait-du maitasunak bere maitearen alde alako diru-galtze-arriskuan jartzeko), orra nun datorkigun <<Euzko-Gogoa>>, euskal idazle garaienak bereganatu dituan aldizkari mamitsua, zearo euskeraz idatzia. Bedeinkatua milla bider maitasun itxu ori! Asko zor dio euskerak Zaitegi´ri... (ibid.) Ez dakigu ordea oraino obrari berari nola zeritzon hirukoteak. Hona balioespena: Itz gutxitan esanda, beste izkeratan agertzen diran bezelakoxe azalpena degu Zaitegi´ren au. Eztiola liburu onek Eskritura Santuetako jakintzari aurrerapenik emango? Eztula gauza berririk esaten?...Esan dutenak badira, ta egia izango da bearbada. Baña...utikan olako gizonekin! Oien bidez eztu euskerak aurrera joko. Kemena bear zan gero euskeraz alako liburua idazteko ta Zaitegi´k kemen ori izan du. Ta orri esker, ez besteai; besteak egiten dutena gutxiesten dabiltzan ajolakabeei. (ibid.) Erabilitako idazkerari buruz: Zaitegi´ren euskerari bagagozkio berriz, gogorra dala esan bear nai ta naiez; izugarri gogorra, esango nuke. Gogoa bear da ta kemena ta indarra benetan liburu au irakurtzeko. Baña...alajainkoa! euskaldun guztiok bear-bearrezkoa degun kemena da ori, euskerarenganako maitasun egiazkoak berekin dakarren indarra. Liburu au irakurtzeko kemenik eztunak, euskera bear bezela maite eztula, esango nuke (ibid.) Jakinik handik berehala, bizpahiru urtera, egur ikaragarria eman zitzaiola Zaitegiren euskara ereduari, miragarria gertatzen da nola alde batetik aitortzen den sekulako gogoa, kemena eta indarra behar dela euskara hori ulertzeko, baina, aldi berean, ez den gaitzesten, aldiz, defendatzen ere den. Honela amaitzen da, kritikak kritika, gorazarrezko iruzkina dena: Liburu ederra <<Bidalien Egiñak>> deritzana, Zaitegi bezelako euskalzale maiteminduak eta langille purrukatuak bakarrik egin dezakena. Zori ta sari ona izan dezala. Azken aitorpena, hortxe nonbait, Zaitegiri. Aberrira etorririk, laster zapuztuko dute gehienek, eta bereziki Koldo Mitxelenak.
126
121 Caracas´tik, Urrillak 12-56 Mitxelena´tar L. Errenteri Adiskide aipatu: Agur bero bat, lenik, nere aspaldiko ixillaldia urratzeko: urrenik.., astiro irakurtzen ari naizela zure liburu bikain “Apellidos Vascos” bigarren argitaldian. Irakurriak zenbait oartxo iradoki dizkit eta baten-batzu paperera aldatzea otu zait, itzalik andienaz, iakiña. Izkera gaietan ez-iakin eta arlote anditzat daukat nere burua; beldur ere banaiz, beraz, oartxo auek asto-zar baten arrantza utsak izango ez ote diran. Oriek orrela, noan arira: 43 amore “Amor”, “amante”.- Sarri bai, baiña beti? Amur, amore maizegitxo ageri da gure toponimian esangura errex ortan, beste gabe, artzeko. Ain zuzen ere sail ontan “Amur-leku”, 1054-1076 garaiko toki izena aipatzen duzu. Izen ortatik, nik uste, geroagoko amor, amur zatidun itzak egokitu bear litezkela: AMUR-LEKU Amore-bi-eta (Amur (e)-bi-eta) Amore-eder (Amur (e)-eder) Amor-oto (Amur-oto) Amor-ortu (Amur-ortu) Amur-io Amut-io (abizena) mut-io-zabal (abizena)
Amor, amante ez izatekotan, zer dira izenok? Ez dakit, eta ez nizuke esango. Gazterik, antxiñako aldizkari “Jaungoiko-zale”n “Amorebieta”ren itzorkuntza irakurri nuelakoan nago. Egia esan, apaiz ark, etimologi xelebre xamarrak ematen zitun, eta baliteke au ere xelebre orietakoa izatea; “Amore-bi-eta”, ibai-bi-eta bezala zala zion, eta an zeudela erreka biak itzorkun ori egiztatzeko. Sarri igaro nintzan Amorebietatik, baiña egundo ez nitun ikusi ibai bi. Katsu izan nunbait ni, Orixe andiak liokenez. Ala ere, amur, amor orrek ba ote du zer ikusirik lats, iturri ibai naiz ura´kin? Orra nundik arrain bat datorkidan luma-muturrera: amurraina, amurraia. Ez ote amurarrain, amor-arrai? Azkuek amu-arrain, amu-arrai (?) dio galdatz (Mirande) batekin. Amur-arrain balitz, urbillean genuke ura, ain ugaria gure toponimian, arraitxoak ur gabe ez-bait-ditezke bizi. Amurraiak, gaiñera, sare, nasa ta salabardoekin (baita eskuekin ere) atzeman oi ditute, geienbat, gure errekastoetan, ez amuakin. Iakiña, au guzi au, maxima cum reserva, erotzat ar ez nazazun. 49, anpulo “cereza” (Aranzadi). Ez dakit nundik atera zuen Aranzadik, baiña nere errian (elan, B), anpulu “malko” da konposizioan: negar-anpulu malko. “Anpolaiak lakoxe negar-anpuluak” sarri entzun nuen nere errian. Anpolai, anpolaiak guinda (gerizgarratza) da an. 50, angelu “hondonada”. Alako batean dago, egon ere, Ibarrangelu. Ederki Larramendiren aitorra. Auxe gaiñera: erri-izkeran ez dugu iñoiz ere esaten Ibarrangelua, Ibarrangelu baizik: Ibarrangelura noa, Ibarrangelutik nator, ibarrangelutar. “Ibarrangelu milla aingeru” esan daroe arrokeriz angoak, urrengo au geituz: “Elantxobe mila probe”, guretzat ostikada. A mugitza, izen onetan, erdel iatorrikoa dala dirudi.
127
88, arraska “pesebre de piedra, etc.” “Arrascaeta”. Bada nere errian abizen bat “Arrascada”; erdalduna ote? Eta oarrik aski. Zoraturik nago euskeraren alde ari duzun lan ederrarekin. Ikusi ditut azken “Boletiña” eta “Egan”; benetan asebete naute, “Egan”ek batez ere. Arantzazu´ko batzarraren oiartzunak ere eldu zaizkit. Zorionak upelka. Iñoiz al izango ba´nu, or izango duzute nere diru-laguntzatxoa. Orain zearo baztertuta bizi naiz euskal alorretik, zuen lan ederrak miresten. Bejon daizula, adiskide maitea, eta agindu nai zenukenez Santa Bárbara a Tienda Honda Edif. Torino, apartamento nº8 CARACAS (Venezuela)
122 Donostia´n, 1956 urriak 31. Ibiñagabeitia´tar A. jaunari Santa Bárbara a Tierra Honda Edif. Torino, apartamento nº8 Caracas´en Adiskide maitea, Milla ta milla esker zureagatik. Berandutxo erantzuten dizut, damurik, Salamanca´tik etorri berria bainaiz. Poztu naiz alde batetik nere liburutxoa irakurtzen ari zerala jakitean, eta kezka pixkaren bat ere sortu zait bestetik. Bai baitakit eztela urrea, ezta gutxiagorik ere, or ageri den guztia. Liburu orretantxe esan dut nonbait, baiña berriro ere esan bear dizut: zenbait gauza, sartu bear zirela-ta sartu ditut eta eskeintzen ditudan azalpenak gogo gaiztoz eskeiñitakoak dituzu. Orietakoa da Amurlecu eta gaiñerakoena. Zureak, gutxienez, balio du nereak adiña. Eta eskerrik asko, berriz ere, anpulo eta angelu´ri buruz idazten didazunagatik. Orrelako berriak gogoz jakiten ditut beti eta arretaz jaso. Are geiago eman bearrean naukazu Boletin-a eta Egan-ez diozunagatik, azkenekoaz diozunagatik batez ere. Bestearekin lasaiago ibiltzen naiz. Ikusi dut zenbait gauzak eztuela ain arrera txarra izan arrotzen artean eta ori aski iruditzen zait dena txorakeri utsa eztela pentsatzeko. Egan, berriz, gureagoa dugu, gureentzat bakarrik ari da, eta ezta beti erraz igartzen zer ta nola bear lukean izan. Zure iritzia gaiñera, ezta nolanaikoa gai orretan. Milla esker, beraz, nere ta nere lagunen izenean. Galderatxo bat, azkenik: bidaltzen aal dizugu Egan? Bear bada, leen bai, Guatemala´ra, eta orain ez, zuzenbide berria ez genekielako. Orrela balitz, esaiguzu itz bat eta bidaliko dizugu atera orduko. Iñoiz Egan-en zerbait argitara nai bazendu, eztuzu bidali besterik. Esan bearrik ba ote dago pozik eta arro-arro emango gendukeala argitara? Ori bai, beste norbaitekin izketaturik ezpazaude98.
98
Koldo Mitxelenak Orixeri gonbita egin zion hura Ameriketatik 1954. urte hondarrean itzultzean, eta Andimari ere bai. Orixek ez zuen ezer idatzi Egan-en, Zaitegik ordaintzen zion Euzko-Gogoa-n idatz zezan, eta Andimak artikulu bat 1964an argitaratu zuen Egan-en: “Textu Zaharrak” (1/6-1964). Koldo Mitxelenaren Textos arcaicos vascos liburuari zenbait zehaztapen kritiko egin ondotik, honela amaitu zuen artikulua: Mesede aundia benetan Mitxelenak liburu onekin egin diguna. Lendik ere zor aundietan
128
Ar itzazu gure goraintzirik beroenak. Badakizu non gauzkazun zernaitarako. Biotz-biotzez, [sinadura eskuz]
123 Caracas´tik Otsaillak 8-57 Mitxelena´tar K´Iaunari Donostia´n Adiskide maitea: Eguberri, urteberri, jai guztiak igaro dira zure gutun atsegiña iaso nuenez gero, eta ni lotsagarri au, txintik ere ateragabe, alperkeri zurienean, erantzuteke. Ameriketako kontuak! Gogoa banun bizpairu lerro zuri idazteko, baña akullua palta. Gaur orregatio, barneak jaso ta emen natorkizu. Ez adiskide; zuzenean ez dut zuen aldizkari eder “EGAN” artzen, eta zuzenean artu nai nuke. Beraz gaurdanik arpidetuen artean nere izena ere iar ezazu. Ementxe dauzkat txanpon batzu arpide-saria ordai[n]tzeko, ez dakit ordea nola bialtzea naiko zenuken, dolarretan ala pesetetan. Esaidazu, eta bereala bialduko dizkitzut 30 dolar edo aipatu dolarrei dagozkien pesetak. Ordaiñez igazko Boletin eta Egan guziak biali ezazkidazu. Auxe eskatzen dizut arren bai arren; zertifikauta igortzeko, bestela emengo korriuetan begiko makarrari baiño kasu geiago ezpaitie egingo. Pozez iakin dut Azkue´ren iztegi andia berriz argitaratzekotan zabiltzatela, dagoen bezala, bat ere aldakuntza gabe. Nere ustez ordea, iztegi ori osotuta atera bear zenukete, Azkuek berak arrezkero bildu zitun itzak geituz eta ahal izan ezkero an arkitzen ez diran beste itz guztiak ere sartuz Euskal-iztegi andia gerta dedin. Ondo dakit ortarako diru pilla izugarria bear duzutela. Ain zuzen Galiziko Santiagon argitaratzen ari diran “Enciclopedia gallega” emen Caracas´en dauden galleguek ordaintzen dute “Lar Gallego” ta “Casa da Galiza”ren bitartez. Euskaldunok ere ezin ote genezake beste ainbeste egin Azkue´ren iztegia argitaratzeko? Nik baietz uste. Edota galleguak baiño txepelagoak ote gera? Dana dala esaidazu Azkueren argitalpena zenbat kostako litzaken eta neu saiatuko naiz emengo euskaldunak berotzen eskua zabaldu dezaten. Ez gero azpitik gelditu; bota goitik ondo dakit bada lan oriek osatzeko diru asko bear dana. Gaurkoz, zure berri eta aldizkari ederren zai gelditzen naiz. Anartean adiskide zintzo onen agurrik kartsuena ar ezazu. Amor-keta, Amur-ketan.- Azkoitiko basetxe baten izena. Baserri au Zumarragarako kamiñua ideki zutenean (1860) bota omen zuten. Urola ibaiaren ertz-ertzean omen zegon. Agur.
124 Donostia´n, 1957 epaillak 6. Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, geunden Fonética histórica vasca, Apellidos vascos eta Historia de la literatura vasca obra aundien egillea-rekin. Betor “ordu onean” bigarren bilduma ere zorrak areagotzeko.
129
Nerau nauzu oraingoan barka-eske ibilli bearrekoa. Lana eskuak betean izaten dut geienetan, uskeriak besterik ezpadira ere, eta nere eginkizunak bear den garaian egiterik eztut izaten. Labur bederen, aipatu gaiei erantzuten saiatuko natzaizu. Iztegiarena leenbizi. Emen azkenean artu den erabakia bat dator zearo zure iritziarekin. Iruñean egin gendun batzarrean, ilbeltzaren azkenetan edo, Azkue´ren iztegiaren edizio berri bat prestatzea erabaki zen, baiña zuzendua eta osatua. Presta-lana urte pare batekoa izatea nai litzake: ezpaitezake iñork itxedon oraingoz eta bat-batean bear bezalakorik egingo denik. Eskuedo sakel-liburutxoa izango litzake, Vera´rena baiño obeto ornituagoa orratik. Elirake ale asko egingo, leenbaileen agor dedin. Orrela, urrengo batean, uts franko zuzendurik eta beterik agertuko bailirake. Badakigu orrelako bat, funts geiagokoa gaiñera, Aita Muxika antolatzen ari dena. Lanpeturik dabil ordea bestelako zeregiñekin eta oso tajuz ari da bestalde: eztu argitara erdipurdiko gauzaren batekin irten nai. Bitartean, beraz, elitzake gure ori, irteten baldin bada, alferrikakoa izango. Iztegitxo ori norbaiten izenean agertuko litzake, eta ez Euskaltzaindiarenean, naiz onek saioa, euskeraren aldeko lana den aldetik, onesten badu ere. Badakizu gai asko eta asko direla batzuek batera eta besteak bestera ikusten ditugunak. Batasuna, itzkontuan alegia, saio eta neke askoren semea bakarrik izango litzake. Diru-aldetik iztegi onenak eztu geiegi ajola. Prestatu ezkero izango bailitzake arrapazka orren billa ibilliko litzakeanik argitaratzeko. Prestaera, gaiñera, elitzake luzea eta kostatsuegia izango. Bestearekin dira lanak. Zuzendaritza neri egotzi zidaten, eta garagarrillean edo astekotan gelditu nintzan, itz-emanak dauzkadan aurtengo ikastaldiak bukatutakoan. Badut, bestalde, nere tesisa ere, nai-ta-nai-ez leenago ondu bearrekoa. Beraz orduan asiko naiz, eta lagun geiago ere bai, asteko adiña diru biltzen bada, beintzat. Nere ustez, zuzen-lana zeatz-zeatza izango da. Azkue´k badio olako edo alako itz olako tokitan onetara eman ziotela, ezin uka genezake, geienetan beintzat. Bai, ordea, idazkietatik artua dagoenean. Esate baterako Azkue´ren uts bitxi auek esango dizkizut. Kablea, Leizarraga´gan, ezta kamelua, berak dionez, kablea baizik. Jopoa, S. Pouvreau´gan, ezta `siervo´: garbi-garbi ageri da “Jopoa, cerf, oreina”. Iztegi ortan bertan ezta ageri sarboak, cornes, baizik cormes, “serbal” delako landarearen fruitua. Et sic de ceteris. Alde ortatik, bada, dirurik bada, aipamen guztiak, aal izan ezkero, egiztatu egingo ditugu. Liburuetatik gauza asko osatu ere bai. Oso zabal ezpada ere, eskua zabaldu bear dugu, nere iritziz, Azkue´k estu xamar artu zituen zenbait sailletan. Itz berriak batetik. Oihenart´ek, esate baterako, itzak asmatzeko eskubiderik baldin bazuen, badute ere noski oraingoek. Ongi sortuak daudenean, eta liburuetan beintzat franko erabiltzen direnean batzuei beintzat eztiegu sarrerarik ukatuko. Badira bestetik itz teknikoak –jakintza-sailla alde batera utzirik ere- or agertzeko eskubidea dutenak, naiz erdal-jatorrikoak izan: industria eta mariñel-lanetakoak, armak, monedak eta abar. Ikusiko duzunez, zenbait egunez bertan beera utzi bearra izan dut eskutitz au. Natorren arira, berriz ere. Argitaraldi berri au zenbat kostako den, prestatzea batez ere, nork argitaratua izango bait-genduke beti, eztakit oso ongi. Batzuek geiago eta besteak gutxiago eragiten diote. Nere ustea nai baduzu, iruditzen zait berreun edo berreun eta berrogeitamarren bat milla peseta naikoak izango lirakeala gauzak asko aurreratzeko beintzat. Jakiña, elitzake argitaraldi ortan euskal-iztegiaren aberaste izugarririk ikusiko. Oiñarria, eta oiñarria ez ezik argitaraldi berriaren euneko laurogei, Azkue zenarena
130
izango litzake, dagoen dagoenean. Eraskiñak eta aldaketak taketa-artean ipiñiko genituzke. Alaz ere, egitea merezi duen lana deritzat. Orixe duzu gure asmoa. Galleguak adiña geran ala ez, eztakit: ni ezkeralakoan nago, kultura-gaietan beintzat. Baditut adiskide miñak Galizia´n, eta agertzen diren gauzak bidaltzen dizkidate. Nere ustez, gu baiño gorago dabiltza. Egun auetan artu ditut zuk bidalitako diruak: emen 1.573, 50 peseta (milla irureun eta irurogei ta amairu, berrogeitamar xentimukin) ordaindu dizkidate. Guretzat diru asko da. Eskerrik asko, eta nai duzuna eska zazu. Aurrenik nai nuke jakin, eta esadazu bereala mesedez, ea noiztik nai duzun bidaltzea Egan. Azkeneko bi banakoak bidaltzeko esan diet, zertifikatuta, jakiña, baiña leenagokoetatik ere zerbait bidaltzea naiko duzu. Esadazu, bada, zein ta zein. Isaias Atxa jaunak ere idatzi dit –zu ere etzera noski urruti ibilliko- dirua bidaltzen duela esanaz. Artu bezain aguro idatziko diot. Eta milla esker. Bada ezpada ere, diru kontuetarako, badugu geren c/c.: Revista “Egan”, Banco de S. Sebastián, S. Sebastián. Neronek ere bai, nere izenean, laurogei bat pesetakin: Banco de Vizcaya, S. Sebastián. Ikusiko zenduen eztabaidatxo bat izan dugula. Orri buruz, gauza bat esan nai nizuke. Enaiz gauzak itz-erdika eta zearka esaten dituztenetakoa: ori etsairik gogorrenak ere aitortuko aal dit. Eztabaida ori, beraz, U. jaunaren eta nere artekoa izan da soilsoillik, ezta Egan-ena izan Euzko-Gogoa-rekin99. Nere izenez izenpetu nuen eta erantzun-erazi zidan orrialdea ere izenpetua edo erdi-izenpetua zegoen. Ezta, beraz, gauzak bere onetatik atera bearrik, U. jaunak orain nai duen bezala. Besterik izan banu gogoan, argi eta garbi azalduko nuen, oitura dudan bezala. Milla esker, berriz ere, eta nai duzuna agindu. Zorretan gaude zurekin, eta itzezitz artu bearrekoa da orain esaera au. Biotzez, [sinadura eskuz].
125 Caracas´tik Jorrailak 30-1959 Esquina de San Miguel Edificio VALDIANA Apart. 110 Mitxelena´tar K.I´ri Errenderi´ra Adiskide ona: Aspaldion mutu egon natzaizu, ala ere zeatz aski iarraitu natzaie euskal-alorreko zure ibillera guztiei eta pozik aundienaz irakurri dut egun auetan garaipenik andiena iritxi duzula Madrid´en “Fonetica Histórica del Vascuence” doktor-maillarako aurkeztu duzun thesisarekin. Zu bezelako euskalari iatorrak gure izkera ta erriaren apaingarri bikañenak ditugu baita pozbiderik ederrena ere. Iaunak emango al dizu kemen euskeraren onerako darabilzkizun lan guztiak bukatzeko. Mesede andi bat eskatu nai nizuke. “Literaturas Hispánicas” en euskalliteraturari dagokion historia argitara duzula iakin dut, eta liburu berezi batean zabalduko duzula. Separata ori erosi nai nuke nere liburutegirako. Esaidazu, arren, nora io bear dudan eske bidenabar dirua ere bialtzeko. Eskerrik asko.
99
Horretaz jakin-mina izanez gero, begira nire 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Utriusque Vasconiae, Donostia, 2011, 74. or, eta ond.
131
Euskal-sorotik saiestuta nabil aspaldi ontan. Alako aldizkari kaxkar batean zenbait aldarri (bermiotarrak lioketenez) egin ditut guretarrak euskal-bidetik sartu naiez...Nai alperra. Euskal idazleak goratuz ordea, eta zuen aldizkari Egan ederrari ere nere txalo ozenenak io dizkiot bertan. Gurean izan da amar egunez E-Gogoaren Jabea Guatemalarako bidenabar etorrita100. Paperak konpontzera ioan da berriz ere Biarritzeratzeko. Txera ona egin genion eta pozik ioan zan. Ala ere berri andirik ez zidan ekarri erasi zizkidan geienak lendik nekizkialako. Zuk ere, iñoiz onuntza etorriko ba´ziña, gure etxeko ateak zabal ta eder arkituko dituzula iakizu. Eta ona izango litzake zu etortzea konperentzi batzu emengo Universidadean emateko euskal-filologiari buruz; asko lagunduko zeniguke gure izena emen gaindi zabaltzen eta iasotzen batez ere kultur-bidean. Nere zorion-agurrekin naste ar itzatzu adiskide onen naikari bizienak.
126 1959-V-8 Ene adiskide ori, Atzo jaso nuen zurea eta biziro poztu nau ain ustekabean artzeak. Milla esker nere ibillerei buruz esaten didazunagatik, bear baiño geixeago badiozu ere. Nere “Literatura en lengua vasca” delako orrek eztu patu onik izan. Agindu zizkidaten separatak eztizkidate bidali eta beldur naiz ez ote dizkidaten onezkero beiñere bidaliko. Ori aski eztela, eztidate oraindik ez lana ordaindu ez edergarriak aukeratzeko igorri nizkien liburu eta paperak itzuli. Makinazko kopia bat badaukat, ordea. Ori nai bazendu, gero itzultzekotan, eztuzu itz bat idaztea besterik eta bereala bidaliko nizuke. Zerori ere, oker ezpanago, orrelako lan batekin ari zera, eta nereaz zerbaitetan balia bazindezke, enuke besterik nai. Nolanai ere, labur xamarra da, besteak beste. Orain berriro idatzi zidan Zaitegi´k gaurko literaturan arkitzen dizkidan zenbait utsunez. Arrazoi du101. Batzuek nere erruz eta besteak ez. 1900-artekoa bakarrik eskatu zidaten. Enituen ordea zenbait geroagoko kanpoan utzi nai eta azkenean eman zidaten eskua oraingoez ere mintzatzeko, laburkiro ordea. Zure berriak izaten ditut, zear-bidetik askotan, eta idazlanak irakurri ere bai, baita or argitaratutako batzuek ere. Etzera geldirik egoteko jaioa eta biziro pozten gaitu asko [sic] guretar bat aberasteko ezten ezin-egonak joa ikusteak. Zorionak, biotzez. Orrera agertu bat egiteak eninduke batere naigabetuko, aspaldidanik baitut gogo ori. Eztakit, ordea, nola molda naitekean. Oraingoz, zearo lanpetua nabil Azkue´ren iztegia dela-ta. Idazten asia naiz, baiña lanak eztu aurrerantzean nai adiña. Korapillo geiegi daude, Larramendi eta beste zenbaiti eskerrak, eta eztira beti askatzeko errazak. Beste gauzatxo bat aipatu nai nizuke. Bear bada, eldu zaizu onezkero berria Euskaltzaindiak alako deklarazio bat egin duela erderatikako euskal-itzei buruz. Askok eztute begi onez ikusi, Ameriketan bertan ere ez, oraintxe esan didatenez. Erabaki orren alde agertua naiz asieratik eta enuke nai bear ez bezala artzea. Batzuek, mordollozaleak, alegia, nolapait esateko, berentzat zuen alderik onenetik artu dute eta elitzake komeni besteak txarrenetik artzea.
100
Elkarrekin bizi izan zirenean Guatemalan, 1954ko martxotik 1955eko azarora arte, elkarren artean izan zituzten tirabirek ez zuten adiskidetasuna suntsitu. 101 1956an K. Mitxelenak eta J. Zaitegik elkarren artean ika-mika handia izanagatik, badirudi ez zirela samurtu, gutun-trukean jarraitu zuten bederen, gutun honek salatzen digunez.
132
Erabaki ori ondorengo erabakiekin osatzekotan agertu da. Eztu iñolaz ere esan nai ez 1) itz berriak erabat debekatzen direnik ez 2) itz zaar galduxeak edo galduak baztertu nai direnik. Gure ustez, itz berriak gauza eta gogoeta berriak izendatzeko sortu bear ditugu –au da, gure artean berri direnak izendatzeko-, ez aspaldidanik euskaldun guziok edo geienok bestela esaten ditugunak bataiatzeko. Eta gogoeta berbera adierazteko bi itz edo geiago baldin badaude eztute elkarren etsai izan bearrik, adiskide baizik102. Itzul ezazkiezu goraintziak orko adiskideei, eta batez ere, or badago, Eibar´ko Etxebarria jaunari. Bere fitxak ikusixeak ditut eta aurki itzuliko dizkiot. Lotsatzen naiz bidaltzea orrenbeste luzatu dudalako. Zure berrien zai gelditzen naiz, bada, paper oriek bidaltzeko edo ez bidaltzeko, kondaira edo delako ori, alegia. Esanera naukazu. Biotz-biotzez, [sinadura eskuz].
127 Caracas´tik 1960 gko. Ilbeltzak 9 Mitxelena´tar L. jaunari Donostia´n Adiskide ona: Berandu xamar eskuetara zait joan dan illaren 27´ko zure gutuna. Milesker. Zure “Historia de la Literatura Vasca” ez zait oraindik iritxi ta irrikitzen nago irakurtzeko. Len bait len jasotzeko zoriona izango al dut. Nik ere ez dut Miangolarraren berririk. Arrezkero agertu zitzaizun, noski. Nik ala uste dut beintzat. Ar itzatzu nere esker-onik eta agurrik beroenak. Agindu beti ere
128 Caracas´tik Epaillak 5-1960 Mitxelena´tar L. J´ri Donostia´n Aspaldi da idatzi ez dizudala, adiskide, baiña gaur azalpen bat zor dizut, zure izena erabili bait dut txeke bat egiteko. R.S.V.A.P.´ko diruzaiaren eskutitz bat iaso nuen lengo batean EGAN´ekiko nere arpide-sariaren zorra gogorazten zidalarik. Bereala erantzun nion amar dolarreko txeke bat igorriz 1959 eta 60´ko nere arpide-sariak garbitzeko. Orra zertarako artu nuen zure izena. Ez dakit ondo ala gaizki egin nuen, dena dela barkatuko al didazu nere ausarkeritxo au. Berriz ere zorionak eman bear dizkitzut Boletiñean eta Egan´en ari duzun lan ederra gatik. Larramendi´ren esku-idatzietaz diozuna batez ere, oso izan zait atsegin. Ni ere aspalditik nenbillen asmo orrekin, eta iñoiz E.G.´an zerbait idatzi nuen gai ortaz. Ondo diozu euskaldunen artean gizonik garaienetakoa dala Larramendi, baiña zokoratuegituta ukan dugu aspaldi danik. Garaia da ostrakismu ortatik gizon andi ori 102
Pena da Koldo Mitxelenaren ohar hauei Andimak zer erantzun eman zien jakiterik ez izatea, eskura dugun Ibinagabeitiaren hurrengo gutunean ez baita horrelakorik ageri. Berez, Andima Ibinagabeitiak Nemesio Etxanizek eta Orixek-eta bezalatsu, ez zuen oso ongi hartu Euskaltzaindiak 1959ko apirilean euskal hitzak zein zirenaz hartu zuen erabakia. Baina garbi dago horrek ez ziola Andimari inola ere eragotzi K. Mitxelenarekiko harreman adiskidetsua, gutun hauek frogatzen duten bezala.
133
ateratzeko, eta zori on bat ukanen al duzu zeure billaketetan. EUSKERA 1959 ere osorik irakurri dut, baiña beldurtu egin naiz “garako” ta beste idazle askoetaz an esaten diranekin. Luma puskatu ta surtara botatzeko garaia iritxi ote zait?103 Egia esan makal xamar ere arkitzen naiz: biotza ari zait azpi-jokoan eta emen nabilkizu botika tartean (iñoiz ez-da) delako angina pectoris uxatu naiez. Ala ere ez nuke oraindik il nai (Jainkoak esango du) euskal-saillean zenbait asmo bete orduko. Emen daukat Mirande´ren AUR BESOETAKOA; arrigarria benetan. Ez diot berari esan, baiña alegiñean ari naiz argitaratzeko. Ene goraintzi miñenak euskal-idazle guztiei, zure ingurukoei batez ere. Ar izkitzu nere euskal-agurrik kartsuenak. Agindu beti ere
129 Donostia´n, 1960 martxoak 10 Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Atzo ekarri didate zure eskutitza eta nere izenean bidali duzun dirua. Jakin izan banu, etzenduen orrelako ezer egin bearrik, baiña gauza auek aministraziotik, gurekin mintzatu gabe egiten dituzte. Barka ezaguzu, bada, eskabidea. Orren truke, beste zerbait bidali nai genizuke. Ba ote duzu Tovar´en azken liburua, El euskera y sus parientes? Esaidazu, mesedez, eta bereala igorriko nizuke. Beste edozer nai baduzu ere, bai, jakiña. Biotz-biotzez, [sinadura eskuz].
130 Caracas´tik Epaillak 31-1960 Esquina de San Miguel Edificio Valdiana, Apartamento 110 Av. de las Fuerzas Armadas Mitxelena´tar Luis I.ri Donostia´n Adiskide maitea: Egun batzu lenago eskuetara zitzaidan zure gutuntxoa. Nerea ere, dagoneko, zure esku-artean izanen da noski. Ez orregatik estutu, adiskide, euskeraren alde ori ta geiago egiteko beti naukazu, bada, pozik. Zerbait biali nai zenidake ordaiñez, eta zure eskeintza ez da bertan bera uztekoa, gure liburu-egarria ez bait da bereala asetzekoa. Diñostazun “El euskera y sus parientes” emen daukat, ez ordea sorta bereko Caro´ren “Vasconiana” ezta ere Poza´ren “Antigua Lengua de las Españas”. Biotatik bat igor ezadazu, “Vasconiana” naiago. Eta milesker aundi. Oraindik ustegabeko galera ikaragarriaren mende dabilkit biotza. Nola bete utsune larri ori? Gure etorkizuna iñoiz baiño beltzago agertzen zait, ala ere dana
103
Iragaitzean bezala adierazia izanagatik, hamarkada-aldaketa horretan gertatu zen belaunaldi talka bortitzaren lekukotasun bat gehiago.
134
dezakenaren almena aundia izaki, ez dezagun itxaropenik galdu. Iru milatik gora bildu giñan emen, elizkarian, azken-agurra egiteko104. Artu itzatzu, adiskide, ene besarkadarik beroenak.
131 Donostia´n, 1960-4-26 Adiskide maitea, Barka ezadazu, arren, zure eskabideari erantzuna orrenbeste luzatua. Liburuak, azkenik, bidean dituzu. [A]uek dira: Caro Baroja, Vasconiana; Poza, Antigua lengua de las Españas; Barandiaran, Mitología vasca. Azkenekoak agertzea besterik eztu egin, baiña iruditu zait gogoko izango duzula. Minotauro´k berak argitaraziko du bi illabete barru nere Historia de la literatura vasca, zertxobait luzatua. Agertu bezin laster bidaliko dizut bere kaxkarrean. Zure arpideak datorren urterako ere ordainduak daude. Beste zerbait bidaltzea nai bazendu, etzenduke eskatzea besterik. Diozun galera ezta, Jainkoari eskerrak, erabateko galera izan. Egiazko egunsentiaren aitzindaria izan da emen, askorentzat. Biotz larritua arin dezakezu beintzat, alde batetik105. Lengo batean, eta izenik gabe, Mondragoe´ko kanta zaarren azalketa? polit bat artu nuen ortik. Zurea delakoan nago, baiña, nolanai ere, inprentan daukagun Egan-en agertzen da. Izenik gabe, jakiña. Esanera naukazu betiko gisan. Biotz-biotzez [sinadura eskuz].
132 Caracas´tik Loreillak 3-1960 Esquina de San Miguel Edificio VALDIANA, Apartamento 110 Av. de las Fuerzas Armadas Mitxelena´tar L.J´ri Donostia´n Adiskide maitea: Milesker aunitz zure gutunaren eta bialtzen dizkidazun liburuen alderako. Pozik artuak izango dira, esan bearrik ez. Mondragoe´ko kanta zarrean, beste argitasuntxo egitea otu zait arrezkero: “Zaurietan kuradu-eta,/Ama, nagozu oera”, nagozu ren ordez, nagizu ipiñi. Onela argiago gertatzen da neretzat beintzat. NAGOZU´k ez du bat ere zentzurik, NAGIZU´k ordea bai. Aditzaren zati bat palta diteke textu zaarrean, eroan edo, bestela olerkariak, lizentzi geiegiz, itzak tokiz aldatu ditu, bigarrena lenengoaren lekuan ezarriz: Ama, oera nagizu edo oeratu nagizu esan bearrean. Zuen jakituon eskuan uzten dut auzia.
104
Jose Antonio Agirreren heriotzaz ari da. Horretaz, J.A. Agirreren heriotzaz, isilpean bezala ari direla nabaritzen da. Zentsura frankistaren beldur. 105
135
Ala ere danok geure kitatxoa ekarriz, bizkaitarrok batez ere, garai artako textu zaar asko argitu ditezkela nik uste. Ederki deritzat kantatxo ori nere izenik gabe argitaratzeari, besteren batzuk ere korapilloak askatzen saia ditezen. Oraindixek nago urduri zure HISTORIA DE LA LITERATURA VASCA irakurtzeko, alako aipamen aundiak irakurri ondoren batez ere. Betor aguro. Beti ere zure esaneko.
133 Caracas´tik 1960´gko Abenduak 16 Mitxelena´tar L. Jaunari Errenderi Adiskide ona: Agur bero bat Eguarri-Urteberrietarako. Datorrena, maldaz bera dijoan biseikoa baiño pozgarriagoa izango al da danontzat. Bearbada, Paco Miangolarra nere adiskide onak, agertu bat egingo dizu egun auetan, orra joan da bada, gabonak igarotzera. Gaiñera adiskide ber-beraren eskabidez egin dudan lantxo bat eramango dizu. Berak azalduko dizkitzu gure asmoak. Baiña asmook bete baiño len, asko poztuko nintzake lantxo orri begi-ukaldi bat emanaz gaiñera, orraztaldi bat ere emango ba´zenioke, jakiña, ortarako astirik balin ba´duzu. Presaka egiña dut eta beldur naiz uts geiegitxo izango ez ote dituen erderaz eta euskeraz. Ainbeste urte Euskalerritik landa belarriak ere gortu egin zaizkidala iruditzen zait eta luma erdoitu. Ikusi nuen “kantu zaarra” EGAN´en. Eskerrik asko. Kantua diot, nere ustez bakarra dalako, ots, osoa. Badut ortaz zerbait idatzita. Jakin dut zure Euskal-literatura agertu dala. Ez dut oraindik ikusi, zorionak ala ere. Atsegiñez irakurri dut azkeneko “Boletiña”. Ederki adarra joten diezu Griera eta Garateri. Merezi zuten. Gorantziak orko biotzeko euskaltzaleai eta zuk ar ezazu adiskide onen besarkada sutsu bat.
134 Donostia´n, 1960 abenduak 27. Agur, adiskide, Artu dut zure eskutitz atsegiña. Paco Miangolarra etzait oraindik agertu, baiña datorrenean pozik jakingo dut zuen asmoen berri, baita zure idazlana ikusi ere. Etzait iruditzen, nolanai ere, luma erdoitu zaizunik. Gaixo xamar ibilli naiz azken aldi onetan, urdailletik berriz ere, eta eztitut aspaldidanik bear nuen bezain arduraz gauzak egin. Orrexegatik egiten dizut onako galdera au. Argitaratzailleari zure izena eman nion, besteren artean, liburua igor zizaizun. Dirudienez, ordea, eztu artu. Beraz, eskutitz au jasotzen duzunean artu ezpaduzu oraindi, idatzi ezaizkidazu itz bi, neronek bidal dizazudan ale bat. Urteberri on, zuretzat eta guzientzat, opa dizu biotz-biotzez zure adiskide on onak [sinadura eskuz].
135 30-1-1961 Adiskide maite ori,
136
Berandu nabil zuri erantzuten eta ez zearo nere erruz, emen izan dudan jai edo istillu bat dela bide baizik. Orain bertan ere, eztizkitzut itz bi baiño egingo, presaka bainabil nere liburuxka bidali dizudala adierazteko. Urren arte, beraz, eta aurki izan dedilla. Biotz-biotzez, [sinadura eskuz]
136 Caracas´tik, Jorraillak 1-1961 Mitxelena´tar L. Jaunari Donostia´ra Adiskide ona: Poztuko nintzake gutun onek osasunez gaiñezka arkituko bazinduke. Udaberriko giro ozkirriak arindu al dizkizu zure makaltasun guztiak. Ala espero dut beintzat. Zor andietan nago zurekin, eta ez nola naikoak. Lenik esker onena eman nai dizut biali didazun zure liburu berria gatik. Bapatean irentsi nuen zerriarena egiñik, baiñan gero astiro irakurri dut oilloari jarraiki. Egia esan ezin zenezakean muga estuagoetan gauza geiago jarri gure literaturari buruz, ederki esanak gaiñera. Sailketa ezin obekiago egin duzu eta zure bidetik errex asko jarraitu dezaiokegu gure literatura kaxkartxoari. Utsune andiena eunkida onetako lenengo ogeitamar urteetan arkitu dut. Oraingo aize berriak, ondo dakit, ez dirala ordukoekin ezkontzen, ala ere izentapentxo bat bederen merezi zuten orduko idazle zenbaitek. Aldizkari bi aipagarriak dira: bata HERMES eta bestea EUZKEREA, Bilbokoak biak. HERMES´koak aurrerazaleak ziran oso eta lar ederrik argitaratu zan aldizkari artan euskeraz ere: Arregi´tar Josebaren “Heineren itzulpenak eta Aizkibel´dar Bingen´en zenbait olerki, besteak beste. Amaya operaren euskal-kritika iakingarri bat ere antxen agertu ez nizuke esango nork eginda. Aizkibel, nere uste bat besterik ez da, olerkari polita zan eta ipuilaria ere bai jaso xamarra garai artarako. Emendixik entzuten dizut: “distingue tempora et concordabis iura”106 eta egia ori ere: argi aski mintzatu zera bizi geran aldiotarako. Garai artako itsuegi ageri zaizkigu egun baiña giroak itsutu zituen ez euskerarekiko errak. Beste ainbeste gertatzen gaurko beste mandako berri zaleeri ere. Larramendiren “vindicta”ri107 ezin obeki derizkiot. Gaztedanik izan Larramendi on zalea eta Eziña-Egiña´ren bigarren mendebetetzean jaialdi bat antolatu nuen, itzaldi bat egin ere bai Larramendiz. Gazteegia nintzan orduan gauza onik idazteko. Ez dut uste Munibe danik “Gavon Sarien” egillea Larramendi baizik. Neretzat argi dago “Miserikordiako Luisa” ren izenean (ez Maria zuk diozunez) Manuel Larramendirena. Poematxoaren estiluak salatzen du garbi aski gure andoaindar jatorra gaiñera. Ortan Lekuonarekin nago. Itzaurrean agiri dan “Martin Beltz” Munibe da noski, adarra pixkat jotzen badio ere, baña “asko daki eta gizon jakintsu bat da” dio azkenean. Melon ta Lontxo ere ez da zailla nor ziran jakitea. Egunen batean arkituko al dituzu gizon andi orren paperak oro. Poztuko nintzake. Eta besterik ez zure liburu bikain ortaz, zorionak baño. “Egan” ere mardul etorri zaigu, iñoizko jakingarrien. Oraindik irakurtzen ari naiz, gogoz gaiñera. Laister jalkiko da nere eskuartetik komentari xelebreren bat zenbaki ortako lan bat dala-ta. Agiri danez, gure gazteek ez daukate aanzteko Kurtzio Malaparte´rik ere. Ala obe. Aundiena: Gabriela Lohitegi´ko bat Ameriketan agertu dala. Emen bialtzen dizut berri-zatia Miranderi edo bialtzeko, ortarako egokierarik bazenu. Nire mandataria azkenean ez zan joan zu ikustera. Pena aundia artu nuen. Alakoxeak dira gure gizonak arloteegiak. Eta binbitartean, zuk ikusi gabe, nere 106
Garaiak bereiz itzazu eta eskubideak bat etorraraziko dituzu, hots, garaia kontuan hartu behar dela balio judizioak egitean. 107 Mendekuari.
137
metodotxoa agertu da, ez nik nai nuen bezela, egamotx baizik, iztegi gabe. Titulu ozena dakar, ozenegia nere ustez. Onik egingo ote dio gure euskerari? Ez dakit ba. Or bialtzen dizut emen agertu dan beste ipui liburutxo batekin. Buruauste larriak izan ditut aspaldi ontan eta oraingo ontan zerbait zuzentzen asi dirala uste dut, nere arazoak. Ala ere etorkizuna ez da bat ere argia neretzat. Ez zaitut geiago aspertu nai. Agur adiskide, eta besarkada sendo bat.
137 1961 maiatzak 7 Agur, adiskide, Biziro poztu ninduen zureak, erantzuten atzera xamar banabil ere. Aipatzen dizkidazun liburutxo orien zai nengoen, egia esan, baiña eztira oraindik eldu nere eskuetara. Nere liburutxo orren utsak aipatzean zearo zuzen zabiltza. XIX-XX-garren mendeak ditu urrien. Bi bildurrek atzerazi ninduten: luzeegia irtengo zelakoak aurrena, eta jende asko aipatzen banuen bestela baiño uts geiago utziko nuelakoak gero. Egia aitortu bear badut, garai ontako literatura eztut bestea bezain ongi ezagutzen, Bidasoa´z arunzkoa batez ere. Geiago idatzi delako, batetik, eta nere eginbideak besterara eraman nauelako berriz. Euzkerea ongi xamar ezagutzen dut, ale asko etxean baititut: oso gogokoa eztudala antzemango diozu, noski. Hermes-ekikoa, ziñetan, aaztu egin zitzaidan eta aipatzekoa zen, gure artean izan den izan den gauzarik bizkorrenetakoa izan baita. Zurea irakurri ondoren pentsatzen aritua nazu Gavon Sarien egilleaz eta badirudi zuk eta Lekuona´k arrazoi duzutela. Larramendi´ren egitea nabarmenago darama lantxo orrek Peñaflorida´rena baiño eta izen-ordeak berak badirudi Aita Manuel salatzen duela, orrelako itxuragabekeriak biziro gogoko baitzituen. Berriz agertuko balitz, beraz, ori esan bearrean arkituko nintzake. Eztakit aipatzen duzun Egan-eko idazlana neronek buruan dudana ote den ala ez. Nolanai ere, komeni dela uste dut ematen oitua dagoena artzen ere oitzea. Biotzez opa dizut zure arazoak aalik ongien antola ditezen. Ni bolara ontan ongi nabil, au da, poliki ateratzen dut, baiña etzait ezertarako astirik gelditzen, -egin nai nituzkean lanetarako, alegia-, irakurtzeko izan ezik. Eskerrik asko, berriz ere, eta aurki arte. Biotz-biotzez [sinadura eskuz].
138 Donostia´n, 1961 abenduak 28 Adiskide maitea, Eskerrik asko eta, Eguerri-jaiak aurrera dijoazen ezkero, enadiela bederen gelditu zuri Urte Berri on opa gabe, biotz-biotzez. Esanera naukazu beti bezala eta nai duzun arte. Biotzez, berriz ere [sinadura eskuz].
139 Caracas´tik 1962´gko Urrillak 31 Mitxelena´tar L. jaunari
138
DONOSTIA Adiskide ona: Agur bero aspaldiko ixillaldiaren alderako. Caracas´tik 1962´gko Azillak 7 Mitxelena´tar L. jaunari Donostia Adiskide ona: Agur bero bat aspaldiko ixiltasunaren alderako. Eztauka [sic] zer esan aundirik eta emen lardaxkatu dudan lantxo bat bialtzeko idazten dizut. Auzokoaren etxean sartu naiz, eta eztut gauz onik atera zeorrek ikusiko duzun bezela lan ori irakurtzen duzunean. Landucci´ren lareun urteak oroitarazi nai nituen, eta eztut besterik egin gizon aundi orren izena lorrindu baiño. Zeorrek ikusiko duzu argirik merezi ote duen nere lan kaxkar onek. Ezezkoan, badakizu zer egin bear duzun, amarmilla edo lau zati eta aldameneko otarrera bota108. Nere adiskide Olariaga emendik joan zan ezkero, ezin dut zuen BOLETIÑA lortu eta aldizkari ortara arpidetu nai nuke nere eusko-ikaskuntzak dauden baiño atzeratuagoak gelditu ez ditezen. Esaidazu zenbat dan arpide-saria eta berealaxe ordainduko dizut: EGAN´enarekin batean. Zure tesisa ere pozik irakurriko nuke eta biali ezadazu arren beste aldizkari biekin batera ordaindu dezaizudan. Milesker eta barkatu nekea. Artu ezazu adiskide onen besarkada sendo bat. Lantxoari nere bigarrengo izen-abizenak ipiñi dizkiot iñork antzik ere eman ez dezaion. Izen abizenok iñun ere ez ditut erabilli oraindik.
140 16 de diciembre de 1962. Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Barka zadazu, aurrenik, zurearen erantzuna geiegi luzatu baldin badut, ezinbestean orratik, eta erderaz asi natzaizulako gero au idazten. Askorekin nago zorretan, ordea, euskaldun-erdaldunekin, eta ezta arritzeko noski batzuek eta besteak pixkaren bat naastea. Eskerrik asko bidali diguzun lantxoagatik. Atzeraxe gabiltza aurten Egan-ekin eta inprentara bidalia dut, nai bait-genduke urrengoa leen-bait-leen ager dedin. Emandako izenekin doa, baiña etzen bear bada geiegizko eragozpenik zerorrenarekin agertzeko. 108
Ikus “Iztegi-solas” in Egan, 4-6, 1962. Sinadura: Idoyaga´tar Sabin. Larramendi eta Azkue kritikatzen ditu Landuccioren hiztegia aintzatago ez hartzeagatik. Halaber, Koldo Mitxelenaren lana goresten du eta honako hau dio, hitzez hitz, testu eta idazle zaharrez, eta hutsetik hasteko jokabide kaltegarriez: “Antxiñako ioera izan da euskalzale eta euskalarien artean euskerarekin tanquam tabula rasa egiteko oitura, ots, utsetik asteko iokabidea idazle zaar eta antxiñaterik gure izkuntzak izan ez bai´luen. Ez ba. Euskerak ere bere antxiñatea izan du, eta antxiñate ortako dokumenturik ezin dugu bazterrean utzi gure garbitasun-ametsak dirala-ta beste gabe. Iakintzari uko egitea litzake ori, eta ogeigarren mendean ezta zilegi alako kirtenkeririk. Aitzitik, maitasunez iaso bear ditugu eta arretaz ikasi, gozorik eta atsegiñik aurkituko dugu bada, paper zaar orietan, seta eta apeta ero gabe ikertzen baldin baditugu”.
139
Boletín-eko arpideaz mintzatu baiño leen nai nuke jakin noizdanik nai zendukean, oraintxetik aurrera, alegia, ala leenagotik. Azalean dionez, 75 pezeta dira urtean, eta Egan-ekin batean, 95 pezeta. Fonética histórica vasca orren ale bat ere bidaltzen dizut korreoz. Eguerri-jai atsegiñak eta urte-berri on opa dizut biotz-biotzez. Aurki arte [sinadura eskuz].
141 Caracas´tik 1962´gko. Abenduak 27 Mitxelena´tar L. Jaunari Donostia´n Adiskide maitea, Oraintxe egin dut zurearen jasotzea. Milesker nere lantxo kaxkarrari egin diozun abegiagatik. Esana da: “txori kaxkarrak, txinta kaxkarra, eta nere txinta ori ere alakoxea da. Aurrera baiño len, ari ditugun jaietarako nere atsegiñak igorri nai dizkitzut, Urteberrirako bederen. Iragana baiñon ortzargiago etorriko al zaigu eta Jaun onak zuek agurtzeko eretia emango al dit laister asiko dugun urte orretan. Ori da beñipein, nere gogo bizia. Biali ezazkidazu 1962´gko. “Boletín” guztiak eta aurrerakoak agertuko diren neurrian. Ilbeltzaren 15´ean igorriko dizut aurtengo eta datorren urteko ordain-saria Egan´enarekin batean nere kontua kito gelditu dedin. Gogoz eta arretaz irakurriko dut zure Fonética Histórica Vasca naizta ni nor izan ez gai orietan, pozik irakurriko dut. Gorantzi miñenak orko adiskidei eta zuretzat besarkada sendo bat. Ondo izan. [sinadura eskuz]
142 Caracas´tik 1963´gko. Urtarrillak 16 Mitxelena´tar L Donostia´n Adiskide maitea, Agindu bezala, emen natorkizu txanpon ustel batzu zuri igortzen BOLETIN eta EGAN´en 1962 eta 1963´ko arpide sariak ordaintzeko: Us&6,- (Xei dolar guzira). Bear bada eztira iritxiko zure “Fonética Histórica Vasca” ordaintzeko. Ala balitz, esan eta supitoki bialiko dizkitzut ortarako bear liraken txanponak ere. Atzo, ain zuzen, jaso nuen EGAN eta emen ari naiz irakurtzen, gogoz ari ere. Gaurkoz aski. Ar itzazu nere euskal-agurrik beroenak adiskide orrek. Agindu nai zenukenez “Banco de Comercio” Nº 34093 -SEI DOLAR-
143 1963 otsaillak 26.
140
Adiskide maitea, Presaka eta muturka, eta paper eskasean gaiñera, erantzuten diot zure joan den illaren 16´koari. Salamanca´n barrena ibillia nazu eta eztakit joan baiño leen idatzi nizun ala ez. Ezezkoan, bada ezpadare, jaso nuen bidali zenituen sei dolarrak eta orrekin gure kontuak kito gelditzen dira. Etorri naizenean beste zertxobait arkitu dut emen zerorrek bidalia: Los Vascos en Venezuela. Eskerrik asko orregatik ere. Egan, eta Egan-ekin batean zure “Iztegi-solas” ura, inprentan dira, laster agertzekotan. Berandu gabiltza, alaz ere. Aurki arte, biotz-biotzez, [sinadura eskuz].
144 Caracas´tik 1963´gko Epaillak 15 Mitxelena´tar L. jaunari Donostian Adiskide maitea, Arrebak idatzita jakin nuen ospe-anditan zenebiltzala Salamanca aldetik eta arrezkero Vianakoek egin dizuten eskeintza ederraren berria ere iritxi zait. Pozten naiz, biziki poztu ere, zure doai berezi eta baliotsuak gure artean ere aintzat artzen asi direlako. Gure ikaskuntzak loraldi betean sartzeko aukera izango al duzu! Zorionak biotz-biotzetik. Galderatxo bat. Nola dijoa eskuartean darabilzun Azkue´ren Iztegi Aundiarena? Ondo dakit lan gaitza dena, bakarrik egiteko batez ere, ala ere zeure egiteko ori airoski beteko duzulakoan etsi-etsita nago. Zure gutuntxoa, azkenekoa alegia ementxe daukat, eta eskerrik asko neregatik artu duzun nekeagatik. Agur, adiskide maitea, eta laister arte Agindu beti ere [sinadura eskuz].
145 1963´gko. Jorraillak 2 Mitxelena´tar L. jaunari Donostia Adiskide maitea, Garaiz iasko nituen BOLETIÑAK eta zure liburu eder FONETICA VASCA. Eskerrik asko artu zenuen nekeagaitik, baña geiegizkoa artu zenuelakoan nago. Zuk ez zenidan esaten, baiña nik beste leku batetik iakin zure liburu bikaiñaren sa[l]neurria eta estu egon naiz zor dizudana ordaindu arte. Emen dioazkizu beraz, zazpi dolar bear bezela zorrok garbitzeko. Badago bat orregatio, iñola ere ordaindu ezin nezaizukena, zure liburuak ematen didan atsegin aundia109. Ementxe ari naiz irakurtzen eta gauza
109
Honaino iritsita irakurtzen, esan liteke argi eta garbi hil arte maisu miretsitzat Orixe zuen bezala, haren heriotzaren ondotik Koldo Mitxelena duela halakotzat.
141
asko ikasten naizta nere mallakoentzako sakonegia gertatu zure lan aundia. Badugu pozbiderik euskera eta euskal-linguistika benetan maite dugunak. Zorionak, beraz. Aspaldi onetan oso gogo-naspildurik nabil zenbait buruauste dirala-ta, eta ez daukat ezertarako ere girorik, ala ere artu izkitzu adiskide, nere gorantzi miñenak. Agindu beti ere Erantsita: Txeke 39578 B/Comercio- The Chase Manhattan Bank
146 Donostia´n, 1963 garagarrillak 20 Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Aspalditxo jaso nuen zure idazlan eder bat Egan-erako, eskutitzik gabe, oker ezpanago. Eta jaso orduko inprentara bidali nuen110. Aurtengo leen alea datorren illean, edo abuztuan beranduenez, agertuko da, Jauna lagun. Bigarrena, berriz, azaroan edo abenduan. Beste orretarako ere zerbait bazendu, gogoz artuko genduke. Agertu berria du Aita Villasante´k, txit poliki gaiñera, Aita Añibarro´ren iztegia: Voces bascongadas diferenciales de Bizkaya, Guipuzcoa y Navarra, Bilbao´n, Ediciones de la Caja de Ahorros Vizcaína, 1963. Ona zer dion “muñeco, figurilla de hombre, o de muger” itzean: b) andra millica; c. guisancha; b. andragurena, seingurena; g. anyerea”. Besterik gabe, eta zure berrien zai beti bezala, ar itzazu ene goraintzirik oberenak. [sinadura eskuz].
147 Caracas´tik 1963´gko. Garagarrillak 26 Mitxelena´tar L. Iaunari Donostia´n Adiskide ona, Oraintxe jaso dut zure gutuntxoa eta biziki poztu nauela aitortu bear dizut. Eskutitzik gabe bialdu nizun nere lantxoa bialtzeak ere lotsa ematen zidalako, ez nuen uste bada, alako txera onik egingo zenionik. Baditut olako beste zenbait lantxo, denbora pasa idatziak, eta bialduko dizut beste zerbait urrengo zenbakirako ere. Egunotan eskuetaratu zait EGAN 4-6 eta emen ari naiz eztitan irakurtzen zure kritika-saioak batez ere. Arrigarria gu biok nola bat etorri geran LURDEKO GERTAERAK´en inguruan. Auxe idatzi nuen nik EUZKO-GOGOAN 1958, 228 or. Lazkaoko beneditarren “GOAZEN LOURDES”a epaitzerakoan: “Liburutxo onek beste liburutxo bat dakarkit gogora, Aita Goñi oiartzuarraren LURDESKO GERTAERAK deritzaion liburutxo xoragarria. Amaxei urteko mutikoa nintzanean irakurri nuen Goñi´ren liburua, eta egia esan, biotza lapurtu zidan aren euskera goxoak. Bere anai iesu-lagunek ez ote lezakete berriro irarri aspaldi akitu zan liburutxo polit ori?” 110
Segur aski “Textu Zaharrak” in Egan 1/6-1964; Andimaren testuaz ari da hor Mitxelena. Kasu honetan “Andima” sinadurapean, ez aurrekoan bezala, amaren abizenaz eta Sabin (Arana) izenaz osaturiko sinadura bereziarekin. Euskal testu zaharren maitale porrokatua Andima Ibinagabeitia, eta Koldo Mitxelenaren lanaren goresle handi.
142
Nolarebait nere galdeak izan du erantzuna Aita Zabala azkarrari eskerrak. Eta egun txikitango zaletasun berakin irakurri dut berriz ere. Pozik erosiko nuke Aita Villasante´k argitara duen Añibarro´ren “Voces Bascongadas...” Saltzen ote du Caja de Ahorros´ek? Zeorrek lortuko bazenidake, poztuko nintzake...baiña neonek ordaintzekotan. Atzo ta gaur etxean gelditu naiz lanera gabe. Ondoezik arkitzen naiz oiñeko biatzean daukadan zauri bat dalata, osatu nai eztuena. Goxo geiegi arkitu didate odolean eta gaur “endokrinologo internista” orietako batek sekulako azterketa egin dit: txoko guztiak miatu dizkit. Onerako bedi, artean biatzeko oiñazeak iasan bearko ditut, eta eztira batere goxoak. Gizon kaxkarra izan ni eta ogoarri111 gutxikoa. Alare biar lanera joango naiz. Agur bero bat eta naikaririk onenak [sinadura eskuz].
148 1963-8-19 Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Berandu nabil, agitz berandu, zureari erantzuten. Zure osasuna bear bezala eztabillela jakiteak naigabetu nau. Alare, egin dizuten ikus-mira orrek eztizu kalterik egingo, on baizik, naiz ta nekagarria izan. Pozgarria da zuk eta nik, zure esanen berririk jakin gabe, iritzi berbera agertu izana Lurdesko gertaerak-en inguruan112. Añibarro´ren iztegia orain bidaltzen dizut. Berandu nabil, badakit, baiña Madril´en egin nuen egonaldi batengatik leenbizi eta udaldiko ikastaldiak direla eta gero, eginbear geiegi eduki dut bazterturik. “Oskillaso”-k, dionez, eztu nai bere egiazko izena barrea dedin. Alaz ere, onezkero mundu guztiak ezagutzen duen ezkero, emen dijoakizu: José de Basterrechea, Sangüesa, 13-1º izq., Pamplona. Eleberri-saillean badu orrek indarra eta etorria, beste iñork ez adiñakoa, bear bada. Ingeles-irakaslea duzu Iruñe´ko Institutoan. Ea berri oberik ematen didazun datorrenean: orixe opa dizut biotz-biotzez, nerekoikeriz agian, ezpaitugu zure antzeko langillerik aski euskal-saillean. Baiña, orrezaz kanpora ere, adiskide zaartzat zauzkat, elkar ikusi ezpadugu ere, dakidanez. Biotzez, [sinadura eskuz].
149 Caracas´tik 1963´gko. Urrillak 18 Mitxelena´tar K Iaunari Donostia´n Adiskide maitea, Atzo eskuetara zitzaidan zure il ontako 9´ko gutun atsegiña. Milesker nirekiko zure oroitzapena ahanzkorra eztalako baita ere bialtzen didazun Añibarroren “Voces 111
“Egonarri” izango da, pazientzia, alegia. Adiskidetasun ederrera heldu ziren gutun bidez, aurrez aurre elkar ezagutzen ez bazuten ere, Mitxelenak gutun honetan bertan aurrerago dioenez, eta hirugarren oin-oharrean aipatu dugunez.
112
143
Bascongadas”en alderako ere. Pozik ikusiko dut Boletiñean zure kritika ederra irakurri ondoren. Ernegarriak arkitu nituen batez ere kritika artan Larramendi aundiari buruz esaten dituzunak. Ez ote dago bideren bat aren Trilingue sonatua nolarebait galbaitzeko, garia agotzetik bereizteko? Ori egingo lukenak, nere ustez, ondasunik arkituko luke arrobi sakon artan. Eta nun daude Fita´k Corografia´n aipatzen zituen Larramendiren euskerazko gutunak eta? Betiko aldendu ote dira? Pozten naiz, eta ez gutxi, Egan ere laister etorriko zaigulako. Nekazariak legortean eurizain baiño kezkatuago egoten naiz ni zure aldizkari ederra noiz iritxiko. Datorren zenbakirako idazlantxo bat igorriko dizut, nere errian abesten duten gurutzbide zar batek izan dituen aldaketak diralata. Añibarroren Esku-liburutik artutakoa zala oartu naiz bañan “quantum mutatis ab illo” Amalau ahapalditxo labur dira. Osasunez, ia zearo pizkortuta arkitzen naiz Jaunari eskerrak. Oiñazeak aldendu, zauria osatu eta azukrea ere urritu zaizkit. Oraindik osabidean nabil, dietari iarraituz, baiña dieta arin xamarra. Aspaldion egia zor dizut, eztut euskal lan aundirik egin Orixe´ren goratzarrerako egin nuenaz landa, baiña au luze xamarra. Emetik aurrera gogozago ariko naizelakoan nago, osasunak ere lagunduko dit eta. Ixtilluz inguraturik bizi gera auteskundeak dirala-ta; ezker eta eskubiko gorritaldeek etzuten iñola ere auteskundeak egiterik nai erri-agintaritza sendotu eztedin. Gabonillaren batean egingo dira. Or ikusiko dugu zer bide artzen duen erri doakabe onek. Laister arte, anartean nere agurrik biozkorrenak artuizkitzu [sinadura eskuz]
150 Caracas´tik 1964´gko. Epaillak 15 Mitxelena´tar L. iaunari Donostia´n Adiskide maitea, Itxaro-bearrak berandutu dit gutun au bear baño geiago. Lengo batean iaso nuen BOLETIN´aren 1963´gko irugarren banakoa, baña oraindik eztitut artu bigarrena ezta EGAN ere. Bear bada emengo bidarien zabarkeriagatik izango da. Dena den, iaso nai nituke emengo beste norbaitek aspaldi iaso zituenez gero. Urte-saria gerturik daukat zenbakiok iaso-ala ordaintzeko. EUSKERA ere agertu zala esan didate eta emen nago ni 1963´koa ez-ezik 1962´koa iaso gabe eta ondo dakizunez “nigarrezko ibarrean” bizi geranok euskal-agerkarietan izan oi dugu pozik aundiena, baten-batzuk beintzat. Poztuko nintzake, eta ez gutxi, agerkariok nere eskuetara eldu-arazi al bazenitzake. Milesker aurretiez, gurean esan daroagun lez. Ar itzatzu adiskide maite orrek, nere agurrik kartsuenak.
151 Caracas´tik 1964´gko. Epaillak 18 Mitxelena´tar L. iaunari Donostia´n Adiskide maitea, Ementxe igortzen dizkitzut US&5, -(bost dolar) BOLETIN eta EGAN´en nere aurtengo arpide-sariak ordaintzeko. Egun batzu lenago idatzi nizun esanaz ez ditudala
144
artu oraindik ez EGAN ezta 1963´gko Boletiñaren 2´gn. zenbakia. Len bait len bialiko al dizkidatzute. Anartean ar itzatzu adiskide maite orrek nere besarkadarik sendoenak Erantsita: Banco de Comercio 53483 txekea: US&5,-
152 Caracas´tik 1964´gko. Uzrak 4 Mitxelena´tar K. Iaunari Donostia´n Adiskide maitea, Eskerrik asko bialdu didazun zure liburu berriagatik. Uste dezakezunez, ioranez irakurri dut, bañan oraindik zeatzago irakurriko dut ain baitira aundiak textu zaharrok dituten euskal ondasunak. Lan aundia egin duzu eta bearrezkoa gaiñera. Kritikatxo bat ondu dut eta or bialtzen dizut zeorrek nai zenukena berarekin egiteko. Ni baiño irizle iakintsuagorik etzaizu paltako noski, zure liburuak eskatzen duen mallakoak alegia! “Fonética Histórica Vasca”ren ale bi ditut eta bata Dr. Rosenblat emengo Universidadeko filologi irakasleari eman nai nioke. Bein etxean agertu zitzaidan emen erabiltzen dituten “metra” (canica) eta “pichirre” (lukur) itzetan euskeraren aztarrenik arkitzen ote nuen. Baraibar´en “Voces Alavesas” ezagutzen zuen orregatio ala ere zuri galdetuko nizula esan nion. Ala baderizkiozu beraz, zure obra ederraren ale ori berari emango zuk bialduta bezela. Rosenblat argentinarra da eta ango Universidadean irakasle izana. Obra asko argitara ditu bat, nik dakidana, “Palabras Buenas y Malas” emen bertan. “Euskera” 1962, emen daukat eta astiro irakurtzen ari naiz, ezin baña danera iritxi, bizi-lanak astia osorik kentzen dit-eta. Lapurka badare, zerbait idazten dut ofiziñako aldietan, ala ere gauza aundirik ezin egin nai nukeanez. Arduratan nago zure osasunarekin. Ondo zaitu zaitez iaunaren amoriarren zu bezelako gizonak luzaroko bear ditugu euskal alorrean eta. Euskal-iakintzaren zuziak luzaro bear du pizturik zure eskuetan. Pozik irakurri ditut zure berriak Zeruko Argian, ari zeran iakintza goitarraz alegia113. Ar ezazu adiskide maite orrek besarkada sendo bat, eta ez dezazula geiegi luzatu bigarren textu bildumaren agerpena. Laster artio
153 Caracas´tik 1964´gko Urrillak 15 Mitxelena´tar L Jaunari Donostia´n Adiskide ona, Aspalditxo idatzi nizun eskerrak emanaz zure liburu berriaren alderako. Ederki iaso nuen eta pozik irakurri ere bai. Gutun arrekin batera, kritikatxo bat ere igorri nizun “Textos Arcaicos Vascos” zure liburu eder ortaz; eta kezkaz arkitzen naiz biali 113
Laudorio eta hitz gozoen euskal antologiarako paragrafo eta esaldi asko samar idatzi ditu Andima Ibinagabeitiak. Bestalde, garbi dago bien arteko gutun bidezko adiskidetasunak gora egin zuela urteak aurrera joan ahala.
145
nizkizunetatik ezertxo ere artu ez ote duzun. Ala balitz, gaitzerdi, okerragoa litzake bada osasunez zu ez ondo arkitzea eta orregatik erantzun ez izatea. Lerro auek idazterakoan onik eta sendo nai zinduzket beintzat. Zure lan aundian berriak pozik irakurri ditut azkeneko Boletiñean, baita Egan ere eztitan irakurri nuen. Ala ere zure berrien egarriz arkitzen, dakizunez bada, zuzenean iasotakoak beti ere askoz atsegiñagoak izaten dira-ta. Ar ezazu adiskide, nere besarkadarik sendoena eta laster arte
154 Caracas´tik 1965´gko. Otsaillak 3 Mitxelena´tar Luis Iaunari Donostia´n Adiskide maitea, Ariñeketan natorkizu gaur Boletin eta Egan´en aurtengo (1965) arpide-saria ordaintzeko: ementxe igortzen dizkitzut txeke batean US%5,00 (bost dolar) zor ori kitatzeko. Ezta diru aundia, naia larria izanarren. Emen ari naiz azkeneko EGAN irakurtzen: zorionak ain ale bikaiña argitara duzulako. Beste liburu berri bat argitaratu duzula irakurri dut eztakit nun, gure izkuntzaren historiari buruz. Nora eskatu nezake? Zeorrek igortzen baldin badidazu ainbat obeto, bañan zenbat balio duen esatekotan. Agur adiskide maitea eta beste bat arte Erantsita: 75923 zenbakia B/ de Comercio
155 Donostia´n, 1965-III-8 Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Kanpoan eta ibilli naiz azken aldi onetan eta atzeraka nabil, orrexegatik, zure joan den illaren 3- koari erantzuten. Eskerrik asko bidali duzun diruagatik: badakizu geiegi dela. Eta diozun liburu ori Sobre el pasado de la lengua vasca bide da. Zuzen banago eta artu ez baduzu, aski duzu itz bi esatea, bereala bidal dizazudan. Dudan nago, ez baitakit nori bidali diodan eta nori ez. Egan-erako zerbait bazendu, gogoz baiño gogozago artuko nuke. Biotz-biotzez [sinadura eskuz].
156 Caracas´tik 1965´gko. Epaillak 17 Mitxelena´tar Luis Iaunari Donostia´n Adiskide maitea,
146
Eskuartean daukat il onen 8´ko zure gutuntxoa. Eskerrik asko. Bai, Sobre el pasado de la lengua vasca da izan ere nik nai nuken liburua. Irakurtzeko beta geiegirik izan ez arren beti ateratzen dut astia liburu sakonak irakurtzeko batez ere adiskide onak idatziak direnean. Emen ari gera pasko-egunerako euskal-mezarako gertakizunak egiten. Eztakit zer aterako den; liburuxka kaxkar bat beñipein, irarkolan daukagu. Egan-erako laister bialiko dizut zerbait. Zure aldizkari ori gero eta ederrago dator. Zorionak. Osasuntsu iraun dezazula eta laister elkar ikusteko zoria izan dezagula. Anartean besarkada sendo bat
157 Torrelavega´n, 1966-II-24. Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Berandu xamar eskura zait zure il onen 9-ko eskutitz atsegiña. Eskerrik asko orregatik eta orrekin batean bidaltzen didazun ordain geiegiagatik. Igazko Egan oraintxe irtengo da, nere erruz baitipat berandu baitabil. Nizaz diozunari buruz, zerbait esan bear dizut. Gaztañaga´k ain gogo onez diona egia da, alde batetik beintzat. Asperturik nengoen, eta zuk ongi ulertuko duzu, berrogeita amar urtetara eldu familia izan eta bizibide segururik ez neukalako, Diputaziokoa oraindik bein-beiñekoa bait-nuen. Orrexegatik, aspaldiko pekatuen kutsua zertxobait garbitu zitzaidanean –eta egia esan, zeari garbitu baiño lehen- direlako oposizioak egin nituen. Gauzak bear baiño obeto irten zitzaizkidan eta, aukerabidea nuen ezkero, auta nezakean lekurik onena autatu nuen: Torrelavega. Ez baitzegoen oberik. Nere asmoa, ordea, ez da emen gelditzekoa izan. Donostia´n Istituto berria egin dute azkenean eta leku bat gelditzen da latiñerako. Beldur nintzan, ordea, leku ori “concurso” bidez beteko ote zen eta orretarako, konkurtso orretan sartzeko, bearrezkoa nuen irakasle izatea batetik eta lanean aritzea bestetik. Gertatu ere orrela gertatu da. Agertu berria da Donostia´ko leku ori orrela betetzeko erabakia. Paperak bidali ditut Madril´era eta ikusi egin bearko dugu orain gaillen ateratzen naizen ala ez. Ixtillu oriek direla eta ez dut ia deus egin aspaldi onetan. Ea azkenean gauzak baretzen ote diren eta lehen-bait-lehen etxera agertzeko bidean abiatzen naizen. Milla esker, nolanai ere, diozunagatik. Eta ba dakizu ni ere, ahal dezakedanean, esanera naukazula. Biotz-biotzez, [sinadura eskuz] P.S. Emengo zuzenbidea, Mártires 13-60 dut: zenbait illabetetarako bizitza bat artu dugu emazteak, alabak eta nik (semea Donostia´n utzi dugu, ango Santo Tomás de Aquino lizeoan). Baiña onena, zerbait nai bazendu, lantokira idaztea izango litzake: Instituto Nacional de Enseñanza Media “Marqués de Santillana”, Torrelavega.
158 Caracas´tik 1966´gko Loreillak 16 Mitxelena´tar L. Jaunari Torrelavega´n
147
Aspalditxo ere bada, adiskide maite ori, zure gutun atsegiña eskuartean dudala, bi illabete t´erdi. Egia esan badira zenbait astebete, atsekabez nere koñetua zanaren eriotzea dala-ta. Euskalerrian il da eta emen egin dizkiogu euskerazko illetak an ezpaitzien utzi egiten. Senitarterik ederrenean bizi izan giñan beti, eta ortik nere naigabearen aundia. G.B. Aldez poztu eta aldez moztu egiten naiz zure bizibide berri orrekin; poztu alako garaita iritxi dezulako zure oposizio orietan, moztu gure erritik landa bizi bear duzulako. Ala ere beteko al dira zure asmoak eta lenbaitlen etorriko al zera Donostira (an nagoela dirudi esakera ontatik) ango Instituto berrira. Orixe opa dizut biotz biotzetik. An bear zaitugu, ez beste iñun. Irakurri nuen Boletiñean Muxikaren iztegiaz egin duzun kritika ederra. Ni ere zurekin bat nator; lan ederra egin digula aukeran, baña eskuartean erabilliko duenak euskera askotxo bearko duela iakin itzak autatzeko, ezpaita errexa izango alako ugaritasunean. Gaiñera garbizaletasunean, nire garaiko bideetatik dabilkigu Muxika, nire eta aren garaikoetatik, biok elkarrekin ikasiak bait gera. Dena dela lan bikaiña egin digu Altza´ko “Txurdin”ek. Badakit mardul atera dela EGAN eta emen nago noiz iritxiko zai. Egia esan, aspaldi ontan oso nekez iristen zaizkit ortik bialtzen dizkidaten liburu eta beste gauzak. Atera dut pasaportea, emengoa iakiña, eta ari naiz beste paperak konpontzen. Eskatua daukat baimena Españiako kontsuladoan or sartzeko...Iru illabete gutxienez itxaron bearko dut erantzuna. Ezetza...aurretiez daukat, baña bai[e]tza balitz orra ioango nintzake etxeko guziekin udara-aldean. Dena den, nere auzia zertan dagoen iakin nai nuke...114 Ar ezazu ene agurrik biozkoiena
159 Caracas´tik 1966´gko Abenduak 18 Mitxelena´tar K. Donostia Adiskide maitea, Aurrera baiño len ar izkitzu nere zorionik gartsuenak gain-gaiñean ditugun jaietarako; senitarterik goxoenean egingo al dituzu Eguberriak Urteberria aldiz, gogo dituzun naikariak oro beteko al dizkitzu eta igaroa baño obeagoa izango al da gure erri eta izkuntza doakabeentzat. Orra nik nai nukena. Donostira zuzentzen dizut gutun au ez dakidala zure berririk aspaldi ontan. Dena den zure eskuetara iritxiko delakoan nago beti ere artu-emanean ikusten bai zaitut EGAN eta BOLETINekin. Egun batzu lenago ain zuzen, iaso nuen Boletiñaren aurtengo 2. alea. Esan bearrik eztaukat zeñen gogotik irakurri nuen, batez ere Larramendi aundiari dagozkionak, bai Telletxea-Lekuonaren lana, baita zure iruzkin iakingarria ere lan oni buruz. Gernika´ko “Gabon-Kante”an, egia esan, nik ere eztut ulertzen “”osaiac” zer esan nai duen, bañan gañerakoa onela irakurri bear litzakela uste dut nik: XII Apaintzalleari Osaiac 114
Ez dakit ziur baimena eman zioten edo ez. Esango nuke ezetz. Garbi dago itzuli ez zela itzuli baina ez dakit ziur, baimena ukatu ziotelako izan zen. Segur aski bai, baina ez nago erabat ziur; osasunez ere makal samar, urteetan aurrera...nolanahi ere, 1966an itzuli nahi izan zuen aberrira, baimena ere eskatu zuen Espainiako kontsuletxean..., baina ez zen itzuli.
148
enda Baltzolari graciac. Eguin dan bihar biraldu bear Yakaz Muxhilari sariac. Eguin dan bihar barik EGUN dan bihar irakurri bear litzake. Esakera oitua da nere errian, beraz Gernikaldean, bijar dan egunean (mañana mismo adierazteko) Bihar dan egunean biraldu bear yakaz Muxhilari sariak; ahapaldi orretan rimaren eragiñez ain illun ageri den esakera argiagotzen delakoan nago era ontara. Agur eta laister arte
160 Caracas´tik 1967´gko Urtarrillak 19 Mitxelena´tar Luis Jauna Donostia Adiskide maitea, Urtero bezela emen igortzen 6 (sei) dolarreko txeketxo bat Boletin eta Egan´en nere aurtengo(1967) urte-saria ordaintzeko. Onik iritxiko al dira zure eskuetara. Nola zaude? Esan nion Onaindiari gu bion liburuaren ale bat, Bergiliren lanak osorik alegia, zuri bialtzeko. Bialdu al dizu? Ar itzatzu adiskide, ene agurrik kartsuenak
161 Donostia´n, 1967-IX-28. Ibiñagabeitia´tar Andima jaunari Caracas´en Adiskide maitea, Ba dakit zorretan naizela zurekin aspaldidanik. Eta zor larritan, gaiñera, Berjili´ren itzulpen osoa artu bainuen (garaiz eta aspaldi, beraz). Ez naiz luzatuko iritziazalketan: zuri eta egilleari dagokion erakoa da eta, gaur batez ere, euskal-itzulpenak geienbat itxuratxartzen ari diren onetan, bestela baiño argiago dirudiena. Emendik bidaltzen dizkizugun gauzak jasotzen dituzu, noski. Zerbait elduko ez balitzaizu, ez duzu esan besterik. Bidali berria dut Mintegi onek atera duen Anuario delakoaren lehen zenbakia. Nere berriak oexek dira, gutxi gora-behera. Urdailla ebaki berria dut –duela bi illabete- eta ori dela eta Ipar-Ameriketarako ibillaldia beste baterako utzi bear izan nuen, beste aldirik baldin bada. Poliki jarri naiz eta orain aski jan dezaket, ondore gaitzik gabe. Dirudienez, ebakuntza ederki atera zitzaion Barriola´ri. Gaiñerakoan, ba dakizu, noski, alde batetik edo bestetik, Salamanca´ra joan bearrean naizela, linguistika indo-europeoa erakustera edo (alabak ere aurten asten du karrera, eta an obe, elkarrekin izango geran ezkero). Ez nabil, ordea, emengo gauzak bertan behera uztekotan (eziñezkoa nuke, nai baldin banu ere) eta batez ere Mintegi onetakoak. Egan-ekin ari gera orain, ain zuzen ere, eta zerbait bazendu, bestetan bezala, eskertuko nizuke benetan bidaliko bazenigu. Neroni bidal dizadakezu: Facultad de Filosofía y Letras, Univ. de Salamanca. Ez baitakit oraindik etxe berriaren zuzenbidea.
149
An naiz emen, esanera naukazu, beti bezala. Eta ixil xamar egon baldin banaiz azken-aldi onetan ez da zure oroitzapena galdu dudalako, besterik eziñean baizik. Biotzbiotzez [sinadura eskuz].
162 Caracas´tik 1967´gko Urrillak 5 Mitxelena´tar L. Jaunari Salamanka´n Adiskide maitea, Etzenuke errex asmatuko zer nolako poza artu dudan zure gutun atsegiña eskuetara zaidanean. Zure berriak, zearka beintzat eltzen zitzaizkidan, onak eta ez ain onak; Salamanka´ko garaitzarena, benetan pozgarria, eta geroago eritasunarena, eta emen nengoen ni zuri nora idatzi ez nekiala. Zorion bikoitzak emen bear dizkitzut beraz; bata sendatu zeralako, eta bestea Indoeuropar-linguistika kadira Salamankan irabazi duzulako. Olako zerbait bear zenuen zure ospea mundua zear zabaldu dedin, naizta naiko zabaldua egon. Gure errian benetako universidade bat eztaukagun bitartean, ezin obeki etorriko zaizu katedra ori ortarako. Gaiñera sko pozten naiz jakitearekin gure gauzak ez dituzula bazterrean utziko. Egia esateko azkeneko EGAN´ek zure esku-ikutua palta zuen; nik beintzat uts aundi ori nabaitu nion. Eta orain nere berriak. Emengo lur-ikara ezkero, ez gera ain ondo ibilli. Etxea elbarritu zitzaigun (propiedad horizontalean erosten ari gera etxe-bizitza) eta an bizi giñanok oro atera bearrik arkitu giñan eta oraindik ere kanpotik gabiltza, etxea konpondu bitartean. Ari dira eta laister konponduko dutela nik uste eta datorren illean edo, lengo lekuan sartuko gera. Bitartean beste etxe batean bizi gera eta emengo zuzenbidea ere bialtzen dizut; baina berdin da batera naiz bestera idatzi bietara eltzen dira ondo gauzak eta. Eta lur-ikararena gutxi bailitzan, nik ere bi illabete daramazkit gaixorik, lanera gabe, biotzeko gaitzez, koronaria delakoaren ersturarekin. Orain obetoxe arkitzen naiz, baña dietapean, gogorra gainera. Zerbait idatzi eta egin nai izan dut alperkerian nagoen garai ontan, baña nere paper eta liburu guztiak beste etxean ditut zai, eta ez ditut andik atera nai izan. Ala ere saiatuko naiz zerbait egiten EGAN´erako eta orra bialduko dizut. Guk emen aldizkaritxo bat ateratzen dugu EMAN.. izenarekin, al dugunean, eta eztakit bialdu ote dizudan; dena den, orrea igorriko dizkitzut zenbaki guztiak. Emengo Centro Vasco´k ere aldizkari aundi bat argitaratu du bere ogeitabost urteak ospatzeko; nere artikulu luze xamar bat dakar euskeraz MUNDU BERRIKO EUSKAL-IDAZLEAK deritzaiona. Eztu deus balio, bañan euskerazko bakarra da aldizkari artan. Diozun delako Anuario ezta oraindik iritxi, baña or agertuko da eta pozik irakurriko dut orko gauza guztiak bezela. Eta oraingoa bezin luzea ez al da izango elkarren arteko ixiltasuna115. Salamanka´ko giroa oso ondo etorriko zaizu osasunerako ere 115
Isiltasuna betirakoa izan zen, hilabete baino lehen hil baitzen Andima Ibinagabeitia Caracasen, azaroaren 2an. Azken gutun honi erantzun zion Koldo Mitxelenak baina segur aski ez zuen Andima Ibinagabeitiak jasotzerik eta irakurtzerik izan. Oso hunkitu zuen Koldo Mitxelena adiskide maitearen heriotzak eta 1967ko Egan-eko azken alean, hilberri artikulua eskaini zion eta bertan, azken gutun honen zati bat, eta hitz idatzi sentitu hauek: “Caracas-en, gogoz eta egitez hain maite izan zuen lurretik urruti, hil zaigu Elantxobeko seme jator, euskaltzale sutsu eta euskal idazle trebeen eredu hau. Azaroaren 12ko Zeruko Argia-n ikusi dut hil-berria, ez hain ustegabekoa, zoritxarrez. Urrilaren 5ean egin zidan eskutitzaren erantzuna ez dut uste eskura zaionik. Honelaxe mintzatzen zitzaidan: <<Emengo lur-ikara ezkero,(...) aldizkari artan”>>. Ibiñagabeitia idazleak ez luke oroitzapenik behar, gure oroimena hain urria
150
agur bada, adiskide maitea, eta laster artio agindu beti ere
ez balitz eta munduak azkenaldi honetan daraman lasterrak atzoko oinatzak hain errazki urratuko ez balitu. Andima eta Zaitegi elkarren kide izan dira, euskaltzaletasunean ez ezik (bion izenak maiz agertu dira elkarren ondoan, euskal idazlanen beheko aldean, gerra ondoreko urte ilunetan), baita eskola bateko mutil izan direlako eta han maitatzen ikasi zuten antzinako klasikoen kutsu bizia euskal letretan txertatu nahian ibili direlako. Nahiz bata prosaz ari eta bestea, maiz aski behintzat, hitz neurtuetan; nahiz batak Grezia aldera izan joera eta besteak, batez ere, Erromara, berdintsu da. Andimak, aspaldi ez duela, bere biziko lana eman zuen argitara: Virgilio osoa euskaraz. Segur naiz, gainera, badituela latinetikako itzulpen gehiago bere paperetan, behar bezalakoak baldin bagina argitara irten beharko luketenak. Euskal aldizkarietan, eta euskaraz erdarazkoetan ere bai, maiz agertu dira bere artikuluak, izenez eta izengoitiz argitaratuak. Baita Egan-en ere, azken orduan agintzen zidana damurik etorri ez bada ere. Erretzen zuen egarria, herrimina, ase gabe eraman du Jaunak. Ni ere kartaz baizik ezagutzen ez nuen adiskide bihotzekoa ikusteko egarriarekin gelditu naiz. Deus gutxi axola du horrek orain, hilik dugunean, baina ez zait bizi naizeino ahaztuko azkenekoan egiten zidan eskaria (Koldo Mitxelena. Euskal idazlan guztiak VIII. Klasikoak 28. 82-83 orr.).
151
Peillen-Andima
163 Paris 5-XII-51 Pellen´dar Txomin´i B[oulevar]d. St. Germain Kaxo Txomin, Emen ditiat hireak oro. Mila aunitz esker. Olerkiak bitxiki pullitak. Ba´duk antze, ba´duk ere irudimen pullit. Beaz torizkik ene zorionik bizkorrenak. Beti aitzina, euskal-bidea barna, nihoiz ere gibelat egiteke. Orrela gure hizkuntza tini116 garaienera hel-araziko diagu. Atzo Mirande´n gutuna izan nian. Neskanegunez harenera heltzeko dio, bainan damurik, egun ortan ezin nindeke Mirande´renaratu. Ain zuzen egun ortakotz PEN Euskal-Bilkuraren urteroko batzarra deitu diat, arratsaldeko bortz oreneretako, 50 Rue Singer´en, hik ezagutzen dukan tokian. Idatzi diot Jon´i etortzeko erranaz, bainan ez dakizut etorriko dentz. Hi eta Robert jin ba´zindezte, pozik ikusiko zinuzkete gure artean. Bi bertzerik ez gera bilduko, eta hori izanen duzute gure biltzarrea117. ELGAR´etik jakin diat igantez Euskararen Eguna ospatuko dizuela Ordezkaritza berrian, rue Singer´en. Nik ez nekien deus ere, Elgar irakurri artio. Zer nolako yaia egingo othe dute? Zozokeriren bat, noaski. Etorriko ote zizte? Amaika orenetan, badakizute. Aspaldi ez diat Guatemalako berririk. Ageri denez Yinkoak ez dik nahi ni arat joaiterik. Ez dakitzut zer izenen obeki. Ene goraintzi Robert´i eta andere-geiaren onez ontu dituen olerkiak igortzeko Euzko-Gogoan agertazteko. Baitare ene goraintzi hire guraso maitagarriei. Eta hik adiskide-zahar hunen eskual-agurrik kartsuena har ezak. [sinadura eskuz]
164 Paris´en 1952´gko Urriak 25 Txomin adiskide maite, Barda zure gutun pullita etxean arki nuen eta atseginez irakur. Ez nakizun Fontainebleau´n arkitzen zinenik, eta gainera ain lan-bide polita ikasten. Benetan ao auta izan duzu ikasbide ortan sartzeko. Ezin zineikian obeagorik auta. Ene zorionak Txomin! Ba´dugu bai, Euskadi´n, mendi eta oianetan zeri lotu. Izanen duzu lanik gure oianak, zuamuak118 eta landarak bear bezala zaitzeko. Ain zuzen, atzo Tolosa´n argitaratu duten liburu berri [sic] eskuetaratu zait zuretzako egoki egokia litzakena “Gure Mendi ta Oianak”. Antxen ari da idazlea gure mendi ta zuaitzetaz euskerarik atsegin eta eztienean. Oso liburu apaina argazkiz yantzia. Ba´du solasik Pinus insignis, Frasimus Excelsior, Castanea vesca, eta nik ez dakit zenbat zuamuz. Oianak nola arta, zuaitzak nola landa, zein aukerakoen, eta abar eta abar. Bainan liburu ori baino 116
Puntu. Aipatzen dituen gaiei buruz ematen dituen jakingarrietatik jaso daitezkeen datuak alde batera –kasu honetan PEN Euskal Bilkurak oso bizi ahula zuela 1951 bukaeran-, darabilen idazkerak ematen du atentzioa, Txomin Peillenekin ekialdeko euskararen ezaugarriak dituen euskara darabil, handiko eta hemendiko, baina bereziki ekialdeko euskarara jotzen du, zuen euskararen ezagutzaren adierazgarri. Ortografi aldetik “h” hizkia darabil. 118 Zuhaitzak. 117
152
osoagorik antola diteke euskeraz eta zu izango zaitugu Txomin antolatzalle ori. Ikasi asko, sakonki, barnetik zere eskola berri ortan, ongi dakizu bada Euskal-herri´ko mendiak, soiltzen gorritzen ari zaizkigula, zuaitzen gaitzeriz eta gizonen diruzalekeriz. Zure adiña ba´nu ni ere Fontaineblau´ra yoango nintzake “lur-ikenieru” egitekotz. Ba dakizu botanika zale naizela, eta landarak biotzetik maite ditudala. Zaarxkoa izan ordea... Ioan den igandean ez nintzen Jonen´era eltu bertze zereginik nuelako. Pozik zuen artean izango nintzan, bada aspaldi ez zaituztet ikusi. Omia Sainduz an izango naiz Bak´en, eta elkar mintzatuko gera. Mirande ere meza´ra urbilduko ba´litz obe. Bainan erlijio berria asmatzen ari baita, ez dut uste jinen denik. Nun egingo ote dute templu berria Jonen apaizendako? Azken Euzko-Gogoa ere emen dizut. Banako mardula idazlan yoriz ernari. Krutwig´ere buru belarri ari da gure sailean bere euskara bitxiarekin. Iru olerki ta bi idazlan dakarzki azken banako orrek, aski luzexkoak. Idazle berri batzu ere ageri dira ezagun ez ditudanak. Nik bukatu dut “maite-bidea” eta oial berrietan yarri ere bai. Itzaurre zabal [sic] ere egin dut, baita irureun hoar [sic] idatzi ere antxinako geographi ta mitologiari buruz geienak. Orain gainera neonek antolatzen dut “Euzko-Deia”ren euskal orria. Azkeneko zenbakian Jon´en “Gudu-kanta” irarriko dute, nik uste. Nik igorri dut beintzat. Kanta ori nazizalea duzu eta or etorri zaizkit aunitz zaharoa119 eskuan120. Robert ere gudari? Alons enfants de la...Beaz etxea uxtu duzute. Gaxoak aitaamak, bai daudekela its zuek gabe. Berriz ere, Txomin, asko asko ikasteko diotzut lenbailen ikineru billaka zaitezen, inkineru [sic] andi, Euskadi betekoa. Ene goraintzi ta besarkarik minena ar itzazu. Zure adiskide Egaña´ren gutuna izan dut. Zure eskutitza yaso zuela erraiten dit. Agur
165 Paris´en 1953´gko Otsailak 12 Peillen´tar Txomin´i Bleau´n Ene adiskide gazte, Alke ere ba niz ain luzaz auri iardetsi gabe egon nizelako [sic]. Zure urtarrilaren 16´ko pozik irakurri nuen. Arrazoi aunitz duzu, adiskide, Krutwig´en eman zigun bizkaiera karikatura bat bertzerik etzala. Bizkaitarrok, benetako bizkaitarrok erran nai dizut, askoz ere obekiago darabilgu gure euskera maitea. Ageri da Krutwig iauna ez dela ene amattoren magalean eskolatua izan. Bertzelaz, bertze era politago batez erabiliren zuen gure izkelgi maite. Bainan Krutwig´ek izan dizu almen gure adiskide minak bere eskolaratzeko ere. Jon Mirande osotoro Lapurtar klasikora makurtu zaigu, eta orain ez du bertze erara idatzi ere. Ni ere Jon´ek bere eskola berri ortara erakarri nahi nau. Ez dakit ardietsiren duen. Ni zaharxko naiz ortarako, eskolaz eskola ibiltzeko. Gainera gipuzkera-osotuan pulunpatu nintzenean ere, kosta zitzaidan ene Bizkaiko euskerari uko egitea. Dena den, ezin erran dezake nihork ere ur ontatik ez dut sekula 119 120
Zigor, zartailu. Andimak ez zion deus zentsuratu Miranderi. Hortik aurrera, irakurleak juzga beza.
153
edanen121. Krutwig iauna Alemanian dago oraingotz, bi-ilabete edo han emateko. Gerora berriz ere Paris´at etorriren da. Zer asmo darabilzkigun galdetzen duzu. Oraingo ontan Jon´en poema liburua adelatzen ari gaituzu. Bere poemak orraztu ditu eta lapurtar klasikuan ezarri. Guziz ederrak dire, ezin nezake uka. Jon´ek izkelgi berri ori ere, oso ederki darabil bere maizuak baino mila bider obekiago. Oianone ere izkelgi ortan ezarri du, eta bertzea baino borobil eta xotilago ageri da. Orra or gure lanak. Nik, bertzalde, beste idazlan aunitz idatzi ditut. Euzko-Deyan euskara ta lizunkeriaren inguruan eraiki nun auzia ez da oraindio bukatu. Artikulu luze bat eskeñi Lafitte´k Herrian. Irakurria dukezu. Nik azkeneko E.D. iardesten diot, ez dakit arrapostu berririk izanen dudan122. Gainera euskara basikuaren gramatikatxo bat idazten ari naiz “English Through Pictures”en antzera, eta irudi berdiñekin argitaratzeko. Venezuela´ko ene adiskide batek eskatu dit eta aurten argitaratuko du adiskide berak bere diruz. Ez dakit on aundirik egingo ote dion gure euskarari gramatikatxo orrek. Ikas errexa izanen da, eta 500 itz baino ez ditu izango. Zuk eta Jon[ek] ikustea nahi nizuke argitara baino lehen. Eta zu, puttiko, zertan ari zira. Ikasi eta ikasi gaixo hori. Ez aspertu adiskide ikastez, gerora pozik izanen duzu, eta gizon ikastunak behar ditugu euskal arloan ere. Zuk asko dezakezu zere oraingo ikasteak onik burutzen ba dituzu. Obe duzu orain lan egin gero ez damutzeko. Alaz ere 15 minuta bederik, egunero, eskaini izkiotzu gure izkerari. Nik zu bezalako gazte nintzanean, eta ene bertze estudiok denborarik uzten ez zidatenean, orixe egiten nuen, ots, amabortz minutaz bederik, euskara irakurri. Eguneko lana, laburra izan arren onuragarria izaten. Noiz ikusiren gaituzu? Dathorren igantez, iru orenetan, Jonen etxean izango niz olerki orraztu-berriak irakurtzeko. Zu, nonbait, ezin etorri izanen zira. Robert´i ere ez diot oraindik iardetsi. Alpertzar bat eginik nago. Biar, Iainkoak onez, idatziko diot gutuntxo bat. Ene atseginak zuretzat Txomin, eta nere gurasoentzat mila goraintzi. Izan ontsa, ene adiskide maite.
166 Guatemala´n 1954´gko Azillak 14 Txomin eta Robert Pellen´tarrei Paris´en Ene aspaldiko adiskideak, Ez zaituztet oraino ahantzi, nahiz eta ene ixillaldia behar baino luzeagoa gertatu. Ala ere, sarri ene gogoan ukan zaituztet anai biok, eta zuen buraso maitagarriak. Aldi huntan bereziki, are gogoanago izanen zaituztet, urbiltzen ari zaizkigun Eguerriak direla bide. Bai Eguerri gaua bozkariozko gaua, dio zuen xuberotar kantikak, bainan ez dut uste aurtengoak bozkario aundirik ene biotzari ekarriko dionik. Aberritik urrun, adiskide maiteengandik urrunago...Ez da errez, ez noaski, ene barne au poztuko.
121
Gutun bakarretakoa da zalantza sumatzen zaiona gai horretan; beste askotan garbi dio Krutwigek ez duela bereganatuko, baina, hemen, Mirande da konbentzitu nahian dabilkiona; azkenean ez zuen bereganatu Mirandek ere. Berak dioen bezala, lehenbizi, bizkaierari uko egin, eta gero berriz beste eskola batera: aldaketa gehitxo! Garai hartakoen beste zailtasun bat gehiago: literatur euskara finkatu gabe izatea. Baldintza txar horietan egindako lanak miresmena sortzen du. 122 Euskara eta liburu lizunak auziari buruzko argitasunak hemen: 50eko hamarkadako euskal literatura. I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak. Utriusque Vasconiae, Donostia, 2011, 174-185 orr.
154
Bortxatuko naiz Pariz´ko Eguerri goxoen oroitzapena nolarebait berrituz, ene biotz au alaitzen. Zuek onik emanen al dituzue egun xoragarriok nolanaiko ondasunez eta huntasunez inguraturik. Orratx, urrutietan erbestetu adiskide hunek bihotzez opa dizutena. Urte berria ere, poz-iario beto[r]kizue! Dudarik gabe, zeiarka bada ere, ene berriak ukan dituzute...Ni onat jinez geroztik, aundiak gertatu dira lurralde auetan. Bañan neri ezta ene adiskide aphez iaunari ere, etzaigu kalterik agitu zorionez. Eta lehen bezela gure euskal-lanean darraikigu, aspertzeke. Ikusia duzute gure aldizkaria ere. Ilkitzen deneko igorri ukan derautzuet.. Azkenekoa laupabost egun dela biali nizuen, banako mardul eta ioria. Bideak luzeegiak izan ordea, nik nahi nuken bezain usu aipatu banakoa zuen eskuetaratzeko. Ondokoak ere laster igorriren dizkitzuet. Eremu auetan bada ikusgarririk, bainan ni asperturik nago. Gure Euskal-herria milla bider ederragoa da txiroagoa izan arren. Betiko uda hunek eri nekaturik naduka. Orai duzu emen uda...euririk egiten ez dulako; legorte hunek sei ilabetez iraungo du euri ttantta bat egiteke. Gero, sei ilabete iarraituan, eguneroko euri iasak izanen ditugu. Emen bai Txomin, landare pullit eta oian ikusgarriak; iñolako aberastasuna du lur hunek zuaitzetan: zur eta egur mota guztietarik edireiten da emen, kaoba, palo-santo, kedru eta mota guzietako zur gareztienak, ugari gainera. Emengo oianak akitu ezinak dira; ai Zuberoan ba´leude! Kafia ere, ona ta ugari biltzen da. Auxen da emengo aberastasun aundiena. Ala ere, aitortu behar dut, emen bezin kafe gaiztorik ez dudala nihun ere artu. Urentzerat noa, ez ordea, agur bero bat zuei eta zuen buraso maitagarriei igortzeko. Eguerri eta urteberri onenak opa dizkitzue zuen adiskide hunek. Donostin Dagonilak 27 [1955]123
167
Adiskide Andima Egaña´ren etxetik idazten dizut; badu ia bederatzi egun emen gaudela eta oraindik beste lau ditugu Gipuzkón pasatzeko gero Xuberon 8 egun. Laister juaiten zaizku bakaziño orrek bazter asko eta jende interesanta ikusi degu. Juan diren egunetan Gasteiz, Azpeitia, Hernani, Logroño ikusi ditugu, biar astelena Iruñaruntz goatzi. Emengo berriak dire eguraldi eder eta legorte dela, jendea al bezala bizi eta euskalzaleak berdin. Luis Mitxelena´ren ezagutzeak egin ditugu; lanpeturik zegon Azkue´n iztegian lan egiten eta batai, bestiari telefonoan erantzuten. Egan´i, naiz ez dion indar geyegi emaiten al –il ez tezan- euskerazko lan geyegi etortzen zayo eta 1.100 ale atera ditu Egan´ek azken aldian, eta 100 geyago eskatu zioten124. Gure emengo bizitza ederki dabil Iruña, Gasteiz, Loyola, Ondarrabia, Elizondo ta Logroño ikusi ditugu. Eguraldi eder ta berorik egin du; Gotzon ez da beti gurekin ibili ahal izan gaxo izanik eta orano urdalletik plakuegi baita. Orano egun batzu ditugu pasatzeko buruila 1nean bagoatzi. Gutun au Gotzon[¿?]arekin Endayan botako dugu. Jasoko al duzu ala guk urtatsez bialitakua bezala galduko da korriutan itsetan? gaudeno. Askok diote eta Gotzon´ek engoiti esplikatu al digu, Eusko Gogoak oro batetan bialtzez errexago biltzen zitioztela. 123
Nahiz datarik ez duen, ziur dakigu 1955ean egina dela, Gotzon Egañak 1955eko abuztuaren 29an Andimari eginak ematen baitigu Peillendar anaien bidaiaren berri. Ikus Egaña-Andima-n, 111. gutuna. 124 Aurreko urte amaieran aldizkaria suspertzeko asmo berria aurkeztu zuten hiru zuzendariek: K. Mitxelena, A. Irigarai eta A. Arrue. Ez da kopuru txikia. Euzko-Gogoa-k askoz arazo gehiago zituen zabalkundea egiteko eta kopuru hori ezin iritsizkoa zuen.
155
Gaurko ontan luma uzten diot Robert´i. Ar ezazu ene besarkada ori odeyen gainetik. Txomin. Zer egünaldi ederrak igaïten tügü hemen? Askotan zuriz gohüitatzen [zutaz gogoratzen menturaz?] Noiz Europarat ethortzen zera? Gorantzi ene phartez. Robert
168 Guatemala´n Neguillak 23-1955 Pellein´dar Txomin eta Robert´i Paris´en Aspaldiko adiskideak, Udaroko zuen gutunari erantzuteko garaia badudala nik uste; beraz negumiñean zuei erantzutera iarten naiz ene eskerrona erakusteko eta bidenabar urbiltzen ari zaizkigun iei pozgarri auetarako ene agurra zuei igortzeko; zorionez gainezka eginen ahal dituzute Eguarri eta Urtabarri; orra biotz barnetik opa dizuedana bai zuei baita ere zuen guraso maiteei. Ez ditut ez noski, nihoiz ahantziren zuen artean egin nituen eguarri goxoak. Nola ahantzi? Emengo giro epelak Europa zaharreko otz atsegiñak dakarzkit burura, garai ontan batik bat. Ez da emen gaindi ageri eguarriak ekarri oi duen jantzi xuririk; beti epel, beti bero. Ala ere, inditartxo auek beren gisara polliki ospatu oi ditute egun auek; ian ez, edan ordea Donosti´ko Olentzero urdeak bainon areago. Igandean izanen dira baztarretan etzanda ainbertze ta ainbertze mozkor. Ordikeria da inditar oien atsegina; edan, eta izugarrizko akool gogorra edan ere, guaro deritzaiona. Bi kopatto aski genituke zuek eta nik burua zearo galtzeko. Ez dut uste emen berri iakinen ote duzuten, aldizkariaren ingurukoak alegia. Zaitegi iauna Euskadiratu zen, eta Euzko-Gogoa ere berakin eraman zun, or nunbait argitaratzeko. Beraz nere emengo egitekoa bukatu zen. Otsailean edo, emengo goraberak eta arazoak antola ondoren, Caracasera noa an nolarebait nere bizibidea aurrera ateratzeko. Beraz zati baterako ixildu bear dut oraingo ontan. Oraintxe igorri dizutet ain zuzen, aldizkariaren azken zenbakia, mardul eta ioria. Or ikusiko duzute. Orra ni, berriz ere tokiz alda bearrik arkitzen naiz! Dirurik ez dut Ameriketa ontan eginen, lurrak ikusi bai ordea. Zerbait bada ala ere. Gotzonen berriak ukan ditut. Donostiara idatzi nio[n] erañegun. Asmo politak ditu euskerari buruz, eta zerbait eginen dut [sic]. Eta zuek zertan ari zerate? Ez gero Txomin, euskera bazterrean utzi. Polliki asi zinan, eta lan ederrik egin dezakezu. Luma poliki ebakiaren iabe zaitugu. Gutun au gure adizkide Ion Mirande´ren arartekoz igortzen dizutet, zuen zuzenbidea aldendu bai zait, eta aldizkari fitxerua Zaitegi´k eraman zuen. Barkatu zuzenean igor ez dizuedalako. Ene goraintzi kartsuenak zuen gurasoendako, eta agur bero bana anai bioi. Adiskide beti ere
Parisen Mayatzaren 12a [1956] 125
125
169
Urte datarik ez du, baina Bilbon 30.000 langilek greba edo oporketa egin zutela aipatzen duenez, hori 1956ko maiatzaren lehenaren inguruan izandako lan istiluetan gertatu zen. Beraz, hortik ateratzen dut
156
Adiskide Andima Beldur pixka batekin asten natzaizu idazten: aspaldixk[o]an ez dugu zure gutunik irakurri eta ain urrun zaitugunari idazteak berri obexeagorik bidaltzea merexi luke. Etxeko guziak osasun ederrenean gaude. Eguraldi ezinago ederrak egiten dizkigu, bainan Robert Algeria joaiteko papertxoaren zai dugunarekin nola bedatsarekin alaitu. Bedatsa berankor dugu aurten negu gaitz eta luze baten ondotik datorrela. Euskadin bezala Frantzian otzak alorretako jakiak galeraztez, prezioak goiti eraman ditu. Euskadin ain da biziprezioa goratu non eta langileak oporketan jarri diren. Mustapha ez da bildurtu lantegiak itxi ditu, katalanak gibeldu dira, aldiz Bilbon 30.000 langille lanik gabe daude. Gotzon´ek Donostia´tik berri txarrak idatzi digu. Duela bi ilabete saldoa espetxean sartu dituztela. Zaitegi Jauna gotzaiaren etxean, beste jende askoren ate joka alperretan ibilli da. Egan guti agertzen da. Europa zar ontatik ezer ez da ateratzen al. Gipuzkoarra Frantzira iesi doa, Xuberotarra Parisera, Paristarra Ameriketarat. Ondarra bezala aizeak eramaiten ditu euskaldunak. Atzerriko egonaldiak zentzu pixka bat eman balezakegu: egia ote da euskaldun ondarrarekin eskentz[?]126 bat konpontzen al ez dala? Jon gure euskalzale azkarrenak, etsiturik, euskara bazter utzi du. Joan diren ile orietan euskaldunik ez paineukan ikusten bospasei aur ipuin eta olerki bat baino geyago euskaraz ondu nitun. Pazkoz zoritxarrez euskaldunen artera agertzeak, ordu berean, kemena kendu deust[?]127. Zuk zer diozu zure arrozterri berrian lana idoro duzu noski; bainan engoitik eskutitz onen irakurtzean euskaldunen eta euskeraren ganako maitetasunak ilik dituketzu. Azurtza nunbait ikusi al dezu Caracas eder ortan. Emaiotzu guzieri mila goraintzi berari eta ber denboran bere emazteari. Jeremi-gutun au buktu bear dudala senditzen dut; guk ez dugu Venezuelaratzeko kemenik zu izango al duzu oneratzekorik? Berriz arte baino, berri izan arte ar itzatzu etxeko guzien besarkadarik beroenak. Txomin.
170 Paris´en 57-6-17 Adiskide Andima Ikusi berri dudan Yonen gandik zure berriak jaso ditut eta halan konturatu aspaldian idatzi ez nizula. Gure etxadian aitetamak osasun ederrean irauten dute, naiz 1956koa dela. Beste datu bat ere badago data horren alde. Hona nola ziotson Gotzon Egañak 1956-V28an Andimari Robert Peilleni buruz: “Txomin´ek idazten al dizu? Bere anaia Robert, ez dakit Argel aldera joana izango dan, bere azken eskutitzan kezka ori azaltzen bai zuan.”. 126 Eskuz egina da eta letra hemen ez dut ondo ulertzen eta esanahia ere ez. “Eskaintza” sakrifizio gisa ulerturik? 127 Ez dakit ziur zer jartzen duen, beharbada, gaizki ulertu dut.
157
zaarxetan asi; Robert amar ille ontan ezkondua laster aita izango da. Orain bere emaztearekin lanarteak igarotzera eta euskera irakastera “Ormandi´ko txoko batera joan zaizku. Nere gain azken egun oietan ikaste lanak baztertuxe ditut, etzi etsaminak asten baitzaizkit. Etsaminak laister igaro nai nituke, Uztailarekin Euskalerriko bidea artzeko. Aurten lizenziaturaren bigarren eta irugarren urteak egin nai izan ditut eta lan asko eman dit, gainera euskal arrazoetan [sic], oi bezala, galdu denborarekin ez dut debeyatzeko128 astirik izan. Euzko Gogoari lan batzuk bidali dizkiot, baina damu dot zerren aberzale propaganda euskaldungoarekin nastutzenegi duten. Bear duguia, jelzale ez girenok, euskeraren lantzea utzi eta batasuna predikatzen diguten yendeok zer gatik jarraitzen dute propaganda egite hori bai otsez “idazle guziak abertzale sutsu eta jatorrak direla. Orain Euskal errian bizi diren gazte tolerante batzuek, ora[i]no euskera alderdi baten tresna ez dalako itxaropena ematen didate; iduri zait, batezere Egan´eko idazletan orrelako gizon tolerante eta begi otzak badirela; orregatik ala dituzte, astoki eta moldegaizki kritikatzen, aberzale diren eukalzale fanatiko batzuk. Entzutea baneukan, nonbait, ipuin zein geyagoka bat bazala bainan ez nekien non anartean zein geyagoka joan da eta beste idazleekin neurtzeko parada neukeala, nere berrogei ipuinaki eskuetan egon naiz. Joan den illean euskaldun activisteen astokeria izaritzeko aukera ederra izan dot. Elgar´en bidez euskal erriko ekonomia gaitako arturik, konferentzi bat egingo nuala esanerazi dut. Inori esan gabe, bestelan inor ez baitzan etorriko. Naparrako euskeran eman dut itzaldia; salan zeuden frantzimant batzuen gatik, kapitulu guzien ondotik erderazko laburpen bat ematen neben, Itzalditik landa, debatean, euskaldunak azaldu zaizkit Frantzi aldekoak sentimentalismo ta nortasun gabeko iritziekin eta Espainiako edo peninsula aldekoak beren nazionalismo itsukeriekin, gertaera guziak aldatu bearrez ixilpeko erriketa zentzu bat emaiten. Nola nai dezu beraz Yon etsitu bat euskalzaletasunera bero dezadan, ikusiz nolako yendeekin lan egin bear genukeen. Paris eko aberzaleez berriz zer esan aberzaleak kritika aldikal, nigarra begian beren utseen aitzaki illak, errezpetagarri diren gizakiak, aoan darabilzkite birauak bezala bestetzuk; badakizu zer oroitarazten didaten: Algeria problemetan naspila eta itsukeria sartzen diguten ancien combattant 14-18 delakoak. Aurten irur aberzaleek bedera konferentzi eman dituzte batek ez du euskeraz egin, bainan ezin ulertuzko frantses parregarri batean. Dagonila ontan Euskal Erritik atze esango dizut zer ikusi ta ikasi dedan. Xuberoko aldizkari batean “Le miroir de la Soule” delakoan idazten asia nintzan euskerarik ez zuten nai zentzu gabeko idaztankera dualakotz “dixit Mauletar” eta euskeraren alde frantsesez egin bear lizatekelakoan, gainera nere artikuluetan errian danak ez zebiltzala ongi eta laidorio guti sartzen nuelakotz anarkista bat edo aberzale bat nintzala uste izan dute eta beren kakarekin eta beren fotoz beteko aldizkariarekin erortzea utzi ditut. Pentatzen ahal duzu manera ontan euskaldunekin baino frantses lagunekin ibili naiago naizela pintura erakusketak ikusten edo diskoteka bateen eratzen. Ez dizut berri geyago euskalzaleez emango zerren nik baino obeki dakizkitzun, bainan urrengo eskutitzean, uda ontan berri onak eman nahi nizkitzue. Maiz etxen eta lagun artean aipatzan zaitugu eta naiz Venezuelan lan ederrik egiten duzun Europan nahi zintukegu ar itzatzu etxeko guzien goraintziak eta osagarritan aukera zitzela. Besarkada bat zure adiskide Txomin´en partez [sinadura eskuz].
171 Caracas´en Bagilak 25-1957 Pellein´dar Txomin´i 128
Aspertzeko.
158
Paris´era Txomin adiskide, Ustegabeko zure gutunak ezin esan besteko atsegiña eman dit zuri eta zure etxadi maiteari buruz berri-onez gañezka datorkidalako batez ere. Are pozgarriago izan zait aspaldidanik nenbillelako kezkatan zurekin eta Robert´ekin zorretan nindagoelako. Eta zure gutun politak kezka guziak erauzteko almena izan du, eta ni makinara iartzeko ere zenbait lerroño zuri idazteko. Egia esan, aspaldi ontan antzu nabilkizu euskal alorrean; ez dut ia ezertxo ere ondu. Eta lotsagarria da au benetan, ni bezelako euskaltzale batentzat, besteak euskalidazketara zirikatzen ibili naizen onentzat. Eta zeri dagokio ene antzualdi au? Ondo dakizunez, Txomin, idazleak ere akullua bear du eta emen ez daukagu iñolako akullurik idazleok. Ez dut lurralde au bañon elkorragorik ikusi idaz-lanerako, euskerazkorako batez ere. Emengo eusko ospatuek, ez dira begiko zakarraz baiño areago arduratzen gure izkeraz. Bost ajola emengoi euskeragatik. Eta orrexek ematen dit, neri beintzat, miñik aundiena. Eta abertzaleak omen dira...Zer nolako abertzaletasuna da ori geure geurea dan izkerari kasurik ere egiten ez diona? Gañez eginda nauka zorioneko abertzaletasun ergel orrek, gure izate guztia erdel ujolean ondatzen ari zaigun nazionalismu zital orrek. Ez dut nai ario ortako abertzaletasunik. Lotsaz gorrituko ziñake, Txomin, emengo eusko-etxera igante batez urbilduko ba´ziñake. Ientez beterik, maitxo guziak iokolariz, edalez ta esalez gaiñezka...eta danak erderaz, gazteleraz barra-barra. Ezta Gaztela-etxea balitz ere. Eta orrek niri, naska ematen dit, izugarrizko naska eman ere. Eta orretxegatik ez naiz urbildu ere egiten etxe artara, ezin-bertzean baizik. Ba´dira ia iru-ilabete etxe artako solairurik ene oñez ikutu ez dudala. Naiago dut bakarrean nere etxe barnean ari, ez ango abertzale ergelen artean erderaz jardun. Zarrak eta gazteak danak berdiñak. Emen sortutako gaztedia ta beigorotza berdiñ-berdiñak. Okerrago oraindik. Gorotzak balio du zerbaiterako, ongarritzat baño ezpadare, eta ez da gutxi. Emengo gaztediak aldiz, ezertarako ere ez du balio zimaurtarako ere...Eta au benetan da deitoragarria. Esan bearrik ez, giltzetatik ateratako ezur bat bezelaxe nagoela emen, beti nere zuloan noiz sartuko ote naizen zai...Nun da gure Europa ederra? paregabeko Europa? Ez dago lurralde ori bezelakorik mundu zabalean. Alper dukete esan Ameriketak, Ameriketak...Naiago dut mila bidar gure Europa zaharra bere aje ta eritasun guziekin...Bada oraindik mundu ontan dirua baiño garaiago dan zerbait, Ispiritua alegia...Eta emen gaindi ez duzu orko ispiriturik arkituko, eta dirua ere nekez... Ala ere etsituta zakust, Txomin, orko abertzaleekin...Eta etsitzekoa da izan ere...euskeraz baiño ezin ulertuzko prantzes parregarri batean beren konperentziak eman naiago dituten ergel oriekin...Noiz ikasiko ote dugu gere jabetasuna bear bezela guzien aitzinean erakusten, itsukeri ta berokeritan ibiltzeke? Polita iokoa, egin diezuna, Txomin zeure euskal itzaldi orrekin. Ar itzatzu ene zorionik kartsuenak eta iarraik aurrerantzean ere bide ortatik...Ikus dezatela gure izkera ere zerbaiterako badala, eta oitu ditezela euskera entzutera... Ipui-norlenka egin genuen eta anitz poztuko nintzen zuk edo Mirande edo biok, zerbait igor izan bzenute...Nerau nintzen epai-maiko eta saririk ukanen zenuten...Bapatean sortu genuen norlenka ori eta ez genuen ia astirik ere izan urrutietako euskal-idazleei gaztigatzeko...Ala ere iru etorri zitzaizkigun or gaindi, bi Arantzazuti eta bat Donostiati, irurak praile-apaizak. Iruak saritu nituen orkoak zirelako, ortarako iru sari berezi sortuz, ogeitamar mila liberakoa bakoitzaguti-gora-behera. Aperitivaño bat bederen artzeko ene osagarrirako irabaziko zenuten. Datorren urterako beste norlenka ospatsuago bat antolatuko omen dute, are sari bikainago[z] ornitua.
159
Garaiz adieraziko dizutet badaezpadare. Ipui-saillean egin duzun lan ederrak, Txomin, merezi dut [sic] sari bikain bat, bai orixe...Ikusi dut azken eusko gogoan zure ipuito (zurea izan bear naiz eta izenik iarri ez-) eta atsegin izan zait biziki129. Dakustanez bide berriak lantzen asi zera ipui alorrean. Iarraitu, zere idazlanek utziko dizuten izarian. Eusko-Gogoaz diozuna...Baliteke geitxoegi euskaldungoa bertze propaganda orrekin naastea...Baina egia erran, zuk nai zenitukelako euskaldun begi-otzak arkitzea gauza nekeza da, eziñezkoa ezpalin bada...Gu ere latindarrek kutsutu gaitute, beren itsukeriekin, batez ere españarrek. Ez dut uste gure aitzinekoak orren partidista zirenik, ez eliz gauzetan eztare erri gauzetan, bañan egungo euskaldunok alakoxeak gera izan, itsuegiak ertsiegiak. Gure makur andi ori ezin diteke senda nik uste, gere eskola ta edukazino zentru berezietan aur eta gazteak altxatuko ez dituguño. Eta noiz ditake egun hori? Anartean gere lanez euskaldunak zabalago ta biotz andiago biurtzen alegin behar dugu...Ez da errexa izanen guretarrok guk ain maite ditugun sailetatik ain soraio ta bazterturik ikustean... Budar poema bat euskeraturik eta Miranderi eskaiñirik igorri diot EuskoGogoa´ri argirat dezan ala baderitzaio...Ez dakit zer egingo duen..Ene gardiz, gauza iakingarria da guk ere beste erlisionetan zer nolako misitika kimuak ernetzen diran ikustea. Luze xamarra izaki, atalka edo emanen du noski130. Ez ote dira gure gizon elizkoiegiak lotsatuko? Or ikusiko dugu. Egun etxean gelditu naiz izigarrizko marranta batekin eta oetik ieiki naiz gutun luzeegi au zuri idazteko, naizta sukar piskatekin egon. Baiña ez dut beroaldi au galdu nai izan zuri idazteke...Erran bearrik ez Txomin, zure berrien aiduru gelditzen naizela, batez ere Euskalerriko ingurunea egiten duzunean...Zuen berriak izaten ditut akullurik onena ene biotz aula pixkat xuspertzeko. Egun auetan etxez aldatzekoak gira, ezkontza dala-ta, ez nerea zoritxarrez, Lorea nere illobarena baizik. Euskaldun batekin ezkontzen zait illoba, eta Bilbaorat dioaz eztei-gira egitera illabete terdirako. Ez dut uste Parisat urbilduko diranik, baña ala balitz ene goraintziak bederik eramanen dizkitzue, zuei eta Yon´i. Karta hunen azkenean iarriko dizut ene egoitza berriare zuzenbidea, benetan luzea; oraindik ez dut ikasi. Nere gorantzi miñenak zure buraso maiteentzat; ez ditu[t] nihoiz ahantziko St. Germain´eko egotaldi atsegin bezin goxo aiek, ez orixe. Ar ezazu Txomin, adiskide zahar hunen besarkada bero bat. Emen bertan edirenen dituzu Robert´entzat zenbeit lerroño. Elaraziko al dizkiotzu. Milesker
172 Caracas´tik 57-25-6 Robert Peillen Iaunari Normandia´n Adiskide Robert, Zenbeit lerroño el-arazi nahi nizkitzuke ene zorionak eta agurrik beroenak zuri emaiteko, baita zure emazteari ere. Txomin´ek erran dit laister izanen duzutela gurso izaiteko poz aundia ere. Beraz, eretze ortatik ere, ene zorion beteenak ar itzatzute senaremazte gazteok. Ez da ez errex suntsituko zuen oroitzapen eztia ene biotzean, ez orixe. 129
“Pinnokio eta Aizea” in Euzko-Gogoa 1956 iraila-urrila. Ezizena: Andoze´ko Txomin. Dena batean argitaratu zuen Euzko-Gogoaren 1957ko lehen alean: “Maitasun eta erio kantua” Nivedita ahizpa. 130
160
Emen ari naiz lan eta lan, zenbait txanpon zikin egin bearrez berriz ere gure Europa zahar ortarat ioaiteko. Noiz izanen ote da egun zoriontsu hori. Iakinez...Euskal lanean ere, zerbait ari nauzu, ez ordea nik nahi nukean bezin kementsu ta langille. Ortaz zerbait erraiten diot Txomini egin diodan gutun aspergarrian. Izan ontsa ene adiskide maiteok eta urrutiko adiskide zahar hunen gorantzi minenak ar izkitzue.
173 Paris-en 57-9-12a Adiskide maitea Berriz Parise eder ta indiferente ontan nagozu, Euskal Errian Dagonileko irur aste pasatu ondoren. Itz emana nizun bezela ango berriak bidaltzen dizkitzut, emengo laburekin batean. Irur astez, Nafarroako Estella, Irune ta Allo´n; Gipuzkoako Donosti, Eibar ta Onati-n; Bizkaya-ko Lekeitio, Durango ta Bilbo-n egon naiz. Bidasoa igarota, nere lenen impresiñua izan da, Euskal Erria oso aldatzen ari dala. Pena emaiten du ikusteak nola koreanuak erri txiki guzietan sartu zaizkigun. Lan eskaziaz gainera Euskal Erriak ezin ditu kabitu eta auien erdiak maletak eskuetan, lan billa dabiltza inguruka: askok Frantzi-ra pasatu oi dute, zoritxarrez beste asko ere gure errian kokatuko zaizku. Atzerritar ayetan bi parte egiten aal da, apalki bizi dana eta euskaldunarekin konpontzen dana: gallegua. Andaluz eta santanderino, cacereño ta manchego arrazak gure errietan mandatu nai du, bai otsez Español garbiak diran; euskaldun langilleak bortxatu nai dituzte, beren artean, erdera itz egitera, eta gutxiek, galleguek bezela, euskera dute ikasten. Bizkai-ko itsas ertzean ez dute mandatzen, zurraldi on batzuen ondotik arrantzale euskalduneek ezi baitituzte. Beterri guzia, Eibar ta Durango koreanu orietzaz beteak dire; Bilbo-n estonatua egon naiz, Barakaldo-n bezela oso gutxi zeudela eta jendeak (arrazaz) euskaldun irauten zula. Ez dakit noiz eta nola bukatuko dan ugolde hori. Alde batetik euskaldun sentimendua, karlista, komunista, sosialisteen artean piztu du; baina beste aldetik tokika gazteen ezaxolakeria, koreanuak lagun, euskerak momento gaixtorik pasako du. Koreanuen ugolde andia Araba-n sartzen asi da; Falanjea arrituta asten da eskatzen irratia euskeraz mintza dadin eta euskerazko eskolak izan ditezen, Nafarroan berdin, naiz arriskua ez dan ain andi. Bizkaya-n orain il zayen gobernadorea oso mesfidakor ta gaisto zan euskaldun izena erabiltzen zuen egintza guzien kontra. Gipuzkoa-ko Del Moral Franco-k ezarria da baina apolitikua. Ua dala bide euskal diskoak errex agertzen dire eta irratiak noizka euskeraz berbegiten dute. Euskerazko emiziñoak oraindik txiki badire, yendeek eskatu diskoek luzapen bat emaiten diote. Gobernadoreek eta koreanuek zer egiten duten esanik, orain euskaldunen aldi. Badire noski talde guzietan oiturazko “tonto arro” itsuak, baina ogei urtez erria oso aldatu da. Erri xumean yende geyenek ez dute politika kezkarik eta danak aberzale direla esaten duanak aztu du ogei urte joan direla. Nere ustez, abertzaletasunak partida galdu du, yendeen buruan nazione ideya ez dualakotz sartu eta geyegi apaiz, kontzerbadore ta nekazariekin ibilli direlakotz. Aberriari jaungoikoari geroago ta gutxiago zaye yendea jarraituko. Abertzaletasunak orregatik aztarna ederrak utziko ditu: bultzaldi bat ona artu du euskerak aren bidez eta beste alderdiko ta alderdi gabekoen pentsa bidean nabariena federalismoa egongo da. Iñork ez du emen errepublikarik
161
deitzen; askok uste dute eboluziño baten ondotik erregea etorriko dala. Baliteke erregearen esperantza hori uts izatea, anartean sosialisteak eta komunistak alfonsistekin ondo jartzen asiak zaizku; zoritxarrez euskaldun aktibista geyenak Jelzaleen edo karlisteen ondotik egun “E” ta ordu “O” aren zai daude. Euskal Errian beti badire Jelzaleak, baina gazteetan ikasle batzu ta guduan ildakoen familietan beste batzuk, karlistak aberzaleak bezin beste dauden tokietan, sosialisteak galtzeko puntuan, falanjista batzu Franco´ren kontra. Komunistak, batez ere sinpatisanteak geroago ta ugariago dire radioagatik, Franco-ren alde iñor ez. Dalako alderdi aktibistak beren artean an egoiten dire, beren artean eztabaida izaten, beste iritzirik eta populu bat badala azturik. Erreligionezko gauzetan ipokresia nagusi, eta or ere beerakada eder bat. Gazteria sano ta eder, alai ta kezka gabe da; bizikletan fotbalean ta nesketan dute beren pentsamendu guzi guzia; alaz ere gazteen artean kultur nukleoak badire eta geyenak euskalzale dire; erderaz zaarez kanpo iñor gutxik idazten eta irakurtzen du. Euskera kontuan beltzaldi bi dire: korianuak bat, euskaldunerri ezaxolak beste bat: Bermeo-n, Algorta-ri inguru, Billaro, Elgoibar, Markina, Errenderi, Deba, Irun, Ondarribia geroago ta gutxiago euskaldun dire, umeek ez dutelakotz egiten eta adinekoak baztertzen asiak baitire. Euskeraren zoardi-aldia beste erri txiki batzuen gandik dator zeinetan errixumeko aurrek etxean beinepein eta kalean geyenetan euskeraz itzegiten duten: Eibar, Lekeitio, Ondarru, Larrabezua, Tolosa, Onati; berpiztetan ari diran Durango ta Donosti, Bilbo-n ere zerbait. Guzien gainetik itxaropen ederrena idatz euskerean eta formatzen ari zaigun elitan dago: Irlandera il zan elite faltaz gu beinepein ez gira ortaz ilko. Ikasleak eta ikasle izanak geroago eta euskalzaleago dire, iritzi talde guzietako idazleak badire eta izango dire. Nere pozik andiena izan da fanatismo gabeko abertzale batzuekin eta alderdi gabeko askoekin egoitea. Euskal Erriak ez du orain españolaren ahalke izan bear, ez bakarrik “gai guziak euskeraz erabiltzen ditualakotz” baina gai auietan zer bait ikasgarri eta onuragarri baita. Baina esaten dizudanak nik bezin ongi badazkitzu Egan, Yakin Eusko Gogoa jasotzen baditutzu. Usoen ordez xoxo jaten oituegiak giñan eta liburu bat, nahiz txotxolokeriz betea, euskera onean bazan ederresten genuan, orain nere ustez kantidadea txikiago da baina kalidadea obeto. Txillardegi´ren Leturia-ren egunkari ezkutua´k Mirande-k iriki bideak jarraitzen ditu eta Bilbo-n ere bospasei idazle bide ortattik abiatuko zaizku laister. Luis Alvarez´en liburu hori engoitik jasoa dukezu; alan ez bada eskatu zaidazut biga dauzkatzat etxean. Oraiko gure bi eskola modernista ta klasikoak burrukan ari zaizku eta Zaitegi jaunak bere diplomazia guziarekin ezin ditu bere magalean bildu modernistak, alde bietatik kolpu gaiztoak erabilli baititutzte. Modernistak ari zaizku itsuski oitureen kontra eta kontzentzien asketarsuna alde, euskalduneek eta gobernuak uzten duan moduan. On da, euskera ispiritu modernoaren botz egin dadin. Ortan esan bearra dizut, euskal idazle batzuk baizik ez dutela jarraitu Unamuno´ren bidea eta orregatik euskeraz, erderaz baino, gauza obeak entzuten eta irakurtzen direla. Guzti orrekin uste dut Euskal Erriko pakezale edo itsueek, Karakas edo Paris´eko euskalduneek baino geyago balio dutela. Nere gain, euskal lanean polliki jarraitzen dut, idazten baino geyago ikasten, ortik asi bearra bainuan. Egan erako, Euskal Errian egin bidayaz artikulu bat egin dut, ene iduriz orain, garratzegi131. Eusko Folkore aren Anuario-rako “Xuberoan artzanka”” lan bat egin dut. Bedatsean egin nuen itzaldia napar-gipuzkeraz ezarria dut; orrazten, ugaritzen ari nitzayo, zerbait ulertu errex eta beste egin nai bainuke “Euskal Erriaren ekonomi eboluziñoa” izenarekin. Ia urte bat pasatu dut egiten, beste bat orrazten lan 131
“Inondik ez banu arrazoinik” in Egan 5/6-1957.
162
duket, lizenziaturak asti geyegi ez baidit uzten. Gai berriak erabiltzean uste dut ez girela, aski artoski ibiltzen, yendeak errex irakurri moduan idazten. Orain nere lanak Mirande- ri Robert-i irakuraztez edo konferentzi batean emaitez obeto konturatzen naiz, noiz yendea duan edo ez duan ulertzen. Salbador Barandiaran ezin ulertuzko Eleas-ena itzultzale danari esan diot buruz-buru pentsatzen nuana. Eusko-Folklore-n euskerazko lanak emango ditugu San Martin izeneko Eibartar idazle berri batekin; egun batez ikusiko aal dugu Egan bezela Anuarioa dana euskaraz. Gero Munibe konkistatzeko lan dukegu; botanika artikuluak eskatu dizkidate, euskera errexean idatzita bidaliko dizkitet erderaz ez naizela trebe esanda. Mirande duela irur aste ikusi dut eta forma ederrean arkitu, baina burua utsik baleuka bezela, borondate guziarekin ezin idatzi. Beraz ikusi duzun bezela Paris´en berri gutxi, España pean asko eta ezpal guzietattik, eta gure aldetik zer? Ezer ez, beraz aipamenik emateko kemena galtzen zait. Nafarroa izan da nere aurtengo asmaketa ederrena. An daude gauza ederrak eta itxaropenak ere. Pozikago ibilli naiz Estella-ko erdaldunen artean, ustekabeko lapurtar euskaldun astoen artean baino. Nabarrako gazteak, oso ondo entenditzen dira Bizkaya ta Gipuzkoa-koekin, bardin axalezko arrenkurak badituzte, politika ta propaganda gabe euskaldunen kutsua artzen dute. Rioja-ra joaitean autobusean, amar bat Riojano euskeraz kantan ari ziran euskalduna nintzala jakinik zekizkiten 10 euskerazko fraseak atera zizkidaten; aldiz lapurtarrek jakiten dutenean xuberotar naizela ez dire nerekin iñondik ere euskeraz mintzatu nahi. Nafarroako errialdeak eta monumentuak ezinago ederrak dire eta Diputaziñoek lan egiten dute erriak bere euskaldun eta napar nortasuna berriz idoro dezan. Errepublikano batzuek traba baizik ez lezakete ezarri naparren esforzu horri bai otsez karlismoa utziz baizik ez dala naparra euskaldun izaten aal. Luze izan naiz baino oraindik luzeago esateko banuke, beste beingo utziz bukatu nahi dut prediku aspergarri au; opa dizut aalik eta laburren Caracas´en egoitea eta gure artera etortzea. Bizkitartean ongi bizi. Ar itzatzu etxeko guzien agurrik minenak eta Txomin honen besarkada bat [sinadura eskuz].
174 CARACAS´tik Lotazillak 11-57 Peillen´dar Txomin´i Paris´a Adiskide Txomin: Garaiz eskuetara zitzaidan zure gutun oparoa; eztitan irakurri an bialtzen zenizkidan berriak. Ez ziran gozoak guztiak, ala ere gazien artean bazetozen tanto gozoak ere. Benetan ibillaldi iakingarria egin zenuena, eta arretaz egiña gaiñera. Orrelako, edo obeto esan, zu bezelako bidariak bear genituke Euskalerrian, ango txoko, iente, ta iakinkizun begi zorrotzez miatzeko gai direnak. Emetik ere ioaten dira Euskadira, maiz ioan ere, bidari aunitz. Baña aiei entzuteak negar-gura ematen du. Ez dute kanpoaldetik ageri dana baizik ikusten, barnera iristeke. Eta sakonera iritxi bear zerbait iakiteko. Aiek ordea ez ukan zure trebetasunik iende ta inguruak bear bezela ikusteko. Zuk diozun koreanuen auzia, auzi latza da izan ere. Ez ote zaigu gure Euskalerria zearo erbesterri biurtuko? Koreanu ugoldeak ala iarraitzekotan, laster ondatuko gaitute beren ur zikiñen artean. Eta ori eriotza bezin bat litzake gure erriarentzat. Ala ere ez ditzagula zearo galdu itxaropen ustetsuak. Ez nau batere arritzen Naparroa agerkizun bat bezalako izan zitzaizula iakitean. Egia esan, nik ez dut amesten Naparroa gabeko Euskadirik. Uraxe dala derizkiot gure
163
erri-zatirik bikaiñena. Ni beti izan naiz napar zale porrokatua, bear bada nere auregunak erri artan eman nitualako edo132. Euskerak indar artuko balu lurralde artan gure ametsak laister egi biurtuko lirake. Eta nork daki? Zaletasun aundia zabaltzen ari omen da Naparroan gure izkuntzarekiko. Orantsu izan da Bizkaian, bi illabetez, nere illoba ezkon berria, eta berri ezin obeak ekarri dizkit euskeraren inguruan. Bilbaon ere gure izkuntza zaletasun aundiz ikasten ari omen dira batez ere gazten artean. Ni neu zerbait poztu nintzan berriok iakitean. Aspaldi ontan ez dut EGAN aldizkaririk ikusi. Ez ote da agertzen? Ez ote da nere eskuetara iristen bialtzen ez didatelako? Anartean Euzko-Gogoa zintzo xamar iristen zait. Gure Mirande aserretuta edo dago Aldizkari ortako zuzendariak olerki zahar bat, berak iakiteke, argitara ziolako133. Ni ere arritu nintzan olerki ori ikustean. Baiña ondo dakizu zer gertatzen dan aldizkari zuzendariekin; noiztanka eskuartean lan gabe arkitzen dira argitaratzeko, eta bazterretan gordeta dauzkatenai eskua botatzen die, eta ori gertatuko zan nunbait Mirande´ren olerkiarekin ere. Beraz barkakizun duzu alderdi ortatik. Idazki samin bat egin zidan Zaitegik alde guzietan etsaiak sortzen ari zaizkiola Euzko-Gogoari esanaz...batez ere zenbait euskaltzaleen artean. Mingarria benetan auxe...bada euskal aldizkariak ez ditugu ainbeste, non amorruz edo bestelakoz erraz, baztarreratzeko. Apairu aundi izan dute emengo euskoek Euskeraren Egunez. Ni ez nintzan ioan. Berreun bildu omen ziran, baña apairu orietako giroa etzait bat ere atsegiñen neri; erderaz goraipatzen da euskera negargarri zait. Eta gaiñera; euskerari laguntzeko sabela iñarrosi bear ote dugu beti? Sabel laguntasuna besterik ez ote du merezi gure euskerak? Ondo dakizu, sabelaren ondorea gorotza izaten da beti ere, eta sabelaldi orrena ere gorotza noski. Diru pilla polita bildu omen zuten euskerarem laguntzeko. Or ikusiko. Esateko asko ditut, baiña tokirik ez paper ontan. Beste batean izango da. Gabon eta Urte Berri on, zure senide eta guraso maiteentzat eta zer esanik ez zuretzat. Ar itzatzu ene agur oberenak adiskide orrek. Paris´en Otsailaren 7a [1961]134
175
Adiskide maite, aspaldikoa. Meta bat erabaki on eta metaren erditan nere idazteko zabarkeria. Ain aspaldi berririk igorri ez dizun onek ez daki nondik asi. Nere anaia Robert ezkondu zela badakikezu; nere illobak iya irur urte dauzka. Etxekoak beti osasun ederrean. Ni aldiz urte t´erdiz Argelia “paketzen” egon ondoren duela irur illabete Frantzi´ra sartua. Jon Mirande oikoa da; orain ez da illabete bat pasatzen non ez dugun elgar ikusten eta aste guzioz zerbait karta kontu daukagu; orain gure arteko bilkura horretarat itzul bazinde 132
Tuteran, jesuitetan, 1917-1921. “Zaldiz zeruan” in Euzko-Gogoa 1957, ilbeltza-otsaila. Hona zer ziotson Mirandek Andimari argitaratze horretaz: “Ber banakoan, Zaitegik ene bi lan argitara ditu: <<Burua>> (gaskoinetik itzulirik) eta Bing Crosby´k aspaldi duela kantatzen ohi zuen <<Riders in the sky>> en itzulpena. Gogo gaitzez ohartu naiz dalako kanta haur Z.-k argitara zuela, ez bai nuen hortarako egin. Begiko dut Jaun Aphez hori, bainan ba du alde txar bat: aitzinetik erran gabe, bere aldizkarian edozer publikatzen du nahiz idazlan, nahiz eskuthitz...honegatik ez naiz gehiago ausartzen kasi idaztera” (Jon Miranderen gutunak, P. Urkizuren edizioa, Susa, 1995, 131 or.) 134 Urte-datarik ez duen arren, 1961ekoa da. Aldjezairia askatuta, Hordago, Donostia, 1982, 24. orrian, dio 1960ko azaroan itzuli zela Aljeriatik. Eta gutunean, hiru hilabete direla Aljeriatik itzuli zela. 133
164
uste dut ezinagoko poza artu zenezakela. Zu Parisen zengozaneko ber bilkurak dira, ber goxotasuna, ber esperantxak eta etsitualdi guziak luzaroaren baztertuak. Duela amar urte batan edo bestearen etxean biltzen ginenean askotan etsitu dugu, Mirande´k batez ere haren ideyak aislatua baitzen; ta gogoratzen naiz nola Euskal Erriaren ixiltasuna, elkortasuna ikusiz bildurtzen ginen. Orain Euskal Errian bertan ta Franco pean ta Frankisten artean arra jaten asia da; gainera Krutwig´en eskandaluak ezkero prakadunak esnatu dira ta apaizak pizkortu. Jon Mirande´n iritziko amar dira orain ta aldizkariek ez dute iñondik azaltzen aal literaturan egin aurreraketa. Erriak dakikezun bezala oiko zabarkeria; bainan jende eskolatuen artean intres andia. Orain euskal-literatura, Aberzale bakarren gauza ez izateak aurrerapena erakusten du. Mirandekin orregatik lehengo suarekin ez bada sakonkiago bear bada maite dugu gure izkuntza ta erria. Krutwig Alemantsa batekin ezkonduta itzali zen; eta igesi egite horrez herra edukitzen aal bagenion, orain ezkontza autsita Euskal Errira itzulita parkatzen aal diogu; gainera Euskera-utsezko Atheneu bat frantses euskaldunen artean iriki nai du. Ordu onean eldu da orain ikasle ta eskolatu batzu euskal-patriota egiten zaizku eta euskeraren gainetik euskal-kulturaren problemez kezkatzen asiak omen, Krutwig horien erdian zerbait egiten aal du. “Egan” irakurtzez berri geienak jakingo ditutzu naski. Jarraituki Egan erako idazten dut, baina Argeliatik sartu ezkero aste batean polizi nobela bat idazten lan egiten dut beste astean Tristan ta Isolt´en ipuin bat desfrantsestua, desinglestua ta jatorrizko giroa Keltena alegia berpizten saiatzen naiz Galles erriko barden eresiez eta mitologiaz baliatuz. Jon dut jorrazalea. Ez dakit iñoiz argiratuko diren baina hori itxadon bear bagenu ez genezake sekulan idatzi eta nere atseginerako idazten jarraitzen dut. Jon Mirande´k artikulu batzu idazten ditu orain Argeliatik ekarritako nere sukarraz parte eman baitiot. Frantzian ezer nabarmenik ez da pasatzen, Carlos Magno bigarrenarekin politika gobernazaleri uzten zaiete. Jenden arrengurak aurten otza, uroldeak kotxez ezun kurritzea Parisen. Parise polliki polliki kanbiatzen da etxe zaharrak egoitxirik eta Pariseri inguru etxe berriak gerriko baten gisa landatuz. Grands boulevards ta ChampsElyséestan betiko jendea baina aintzina baino argi geiago argi geiegi ere. Urte batzu badire ez naizela euskaldunen artera azaldu. Euskal-Etxe bat egin zuten eta apezak etxeaz jabetu katoliku gaztentzat, holako basa –ostatu bat eginaz; Euskalzalen Biltzarrak jarraitzen du...frantsesez. Gernika´ren buru Legarralde omen. Agirre ilda ezkero ez naiz delegazioan izan; areta Urrestarazu ikus gogo nuke; baina Parisen sei kilometru munduaren beste bazterra dire. Holako emengo berriak datorren Udan Euskal Errira joiatez ea berri oberik igorriko dizudan, anartean artu itzazu etxeko guzien goraintziekin nere besarkada bat [sinadura eskuz].
176 Caracas´tik Epaillak 4 – 1961 Txomin Peillen jaunari Paris´era Aspaldiko adiskide: Eskerrak zure gutun atsegiñari berriztu ahal izan ditut Paris´eko ene adiskide maiteen oroitzapen eztiak. Zuen artean eman nituen urteak ez dira nere burutik errex aldenduko. Zenbatetan damutu zaidan Europa maitea bazterrerat utzia. Lurralde auetara nintzanez gero usu erabili oi dut buruan Monrroe´k esana: “Ameriketa amerikarrentzat”. Ori baiño egia galantagorik gizon orrek ez zuela esan uste dut bere bizitza guztian. Bai
165
Ameriketa amerikarrentzat, ez guretzat geure erri doakabea biotzetik maite dugunontzat. Nere bost zentzuak antxe dauzkat iarrita beti, aberrira noiz egaldatuko erpai. Baiña egun ori zeru-zola sakonean urrunago eta urrunagotzen ari zaidala dirudit izarbel its baten pare. ¿Noiz eten ahal izango ote dizut lur oni lotuta nadukaten lokarri ilaunak? Ez iakin. Biziki poztu naiz osasunez etxeratu zeralako, delako Algerie “pakeatu” ondoren. Beltzak eta iuduak ari zaizkigu gainditzen oraingo ontan, bizkitartean txuriok ari gera ondatzen. Ioana ote gure ordua? Ala oraindik etortzekoa? Lotsagarria benetan gurekin gertatzen ari dana, beltzerriak lasa bitartean gureak lotuta iraun bearra. Txondor aundi bat egin bearko dugu gure ienteakin beltz ateratzen ote geran ikatza bezala, ONU´ko batzar ergelean sarrera ukaiteko. Anartean gogoz ekin dezaiogun euskerari, auxe baita euskaldunon tindarik135 nabariena. Esan bearrik ez zure euskal-lanak “Egan”en irakurri izan ditudana. Azkena berriz, zuk eta Robertek egiña, “Anuario de Eusko-Foklore”n “Xuberoan Artzai”. Ederki ari zera geroago eta euskera ederrago batean. Eskuartean darabilzkizun lan berriak ere, bikaiñak izango dira seguru aski. Ez dut dudarik bat ere zuek gazteok iasoko duzutela gure izkera izarretaraino. Aspaldi oartu naiz Mirande´ren eskola bideak egiten ari dala eta orain ez dela arkitzen bakartasunean iragan zenbait urte lenago bezela. Ekiñak beti izan oi ditu ondorio onak. Asieran eskola berriko olerkariak gogorxko egiten zitzaizkidan, baiña orain goxoago zaizkit, Aresti esaterako, “Maldan bera” bere poema berrian eta aundian. Ala ere ez dira oraindik iritxi Mirande´ren xotiltasunera poesi-usman ez eta itz-aukeran ere. Baiña ari dira eta oriek ere ekiñak ekarriko ditu maixuaren maillara. Irakurri dut Txillardegiren eleberria, “Peru Leartzako”, auziak sakon darabilzki eta aurrerapen aundiak egin ditu onek ere euskal-bidean136. Gure arteko zenbait eliz-jario ez dira pozik izango nunbait. Oraintxe iakin dut Miarritz´en arkitzen dela erbesteturik. Krutwig´en arrastoa aspaldi nedukan galdurik. Zuen artean arkitzen da, beraz? “Enbata”koekin zerbait egingo al du. Ez dakit nork, baiña norbaitek esan dit gero ta beroago ari dirala Eskualerriko gazteak euskera eta gure erriaren alde. ¿Egia ote da? Emen gaindi oso gaizki. Nik ezbear aundiak ukan ditut azken aldi onetan nere egitekoetan. Aserrea, burruka eta azkenik ondapena. Orra labur, nere egoera larria. Euskal lanetan ere oso nabil nakar eta adore gabe, ezertarako gogo gabe. Ez dut deus onik ondu aspaldion. Ala ere oraintxe argitara dut Zarautz´en euskal ikasbide berri bat diskakin euskera ikasteko, izen onekin: Aprenda el vasco en 60 horas. Adiskide batek eskatuta burutu nuen lan ori presaka eta atsarterik gabe. Beste lan batzuek ere badarabilzkit eskuartean, baña len esan dizudanez zearo arkitzen naiz akituta. Buruauste aundiegiak ditut ezer onik egiteko. Esaiozu Miranderi iaso nuela bere gutuna eta laistera erantzungo diodala eta barkatzeko lenago egin-eza. Gauza askotxo erran bear dizkiot eni buruz, eta lotsa ere ematen dit. Ez dakit iakinen duzun, baiña Gotzon Egaña emengo neska euskaldun batekin poderioz ezkondu da eta laister izango da gure artean. Toki onean egin du kabi. Ene goraintzi miñenak zure guraso maiteei, orobat Robert emazte eta aurñoei. Aurki izanen al dut ereti zuek berriz ikusteko. Ar ezazu Txomin, adiskide zaar onen besarkada estu bat eta bertze bat artio.
Paris-en Martxoaren 4a [1963] 135
137
177 .
Tinta, marka nabariena. Biak goresten, bai Aresti eta Maldan behera eta bai Txillardegi eta Peru Leartzako. 137 Urte-data eskas du, baina bertan ematen den informazioagatik, eta batez ere, honen ondoko gutuna, hots, Andimaren erantzunak, 1963ko epailaren 21eko data daramalako. 136
166
Adiskide maitea Jaiki zan nagia erre zan uria. Goizero gogoa helburu eta xede hoberenez beterik jeikiten naiz; halaz ere Parise ez da oraino erre, nere korajea aldiz bai. Eztakit noizdanik inhardespen bat zor derauzudan. Ez uste ukan zure gatik asarre nagoala, benetan korajea galdurik baizik. Joan den Larrazkenean ama gureak paralisia kolpu eder bat ukhan du. Ber denboran bihozteri batekin zegoan. Salbatu da. Bizirik dago baina nola herbaildua eta indargetua dagoen. Beti burua sendo eta argi ukan du eta orain ibilten da eta aski ontsa elhestatzen. Bere lan guzien egiteko heinera ez da heldu. Negu gaitz batek ez baitu lagundu. Sekulako negu hotza jasan dugu eta mirakuillu bat duzu amak igaran baderauku. Kolegio batean klase emaiteak uzten derautan asti denboran nolazpait laugarren IGELA azaroan egin eta urtarrilan igorri dut. Errebista hori atheratzen jarraituko dugu. Ez gira diru egiteko ari, ez eta euskaldunak konbertitzeko ametsetan. Bazko-ko bakantza denboran bi numero egin nai nituke. Euskal Erri guzian IGELA-k bere fama txarra hedatu du. Ez genuen gehiago nahi irakurririk eta higuinturik izatea baino, orain gure egiazko lankhaiean sartuko gira. Bibliothèque Nationale-an lo dagotzan euskal-eskiribu batzu kopiatzen asia naiz, IGELA-n publikatzeko. Eskiribu horien artean Inhautiri-ko teatro lanak eta pertsoak emango ditugu gehienik. Bestalde Pio Baroja-ren ohoretan numero bat egin nahi genuke. Badakit nere ixilaldia oraino parkagarriago izango dela kondatuko derauzudanean idatzi ditudan bi polizi-nobelen orrazteari denbora puzka bat eman dudala. Zu ere euskeraz idazten berriro jarri zira. Badu aspaldi ez dudala zure gogoontzian irakitu artikulurik irakurri. Danok idazte kontuan gora-beherak izan oi ditugu. Neri ere horrenbesteko gogo-eza laister ethorriko zaidala beldur nuzu. Euskalzaleen zeruan izar berririk ez tut ikusten eta eguzkirik batere ez. Gazte guti euskera idazteari emaiten da Lapurdi-n neska gazte batek ipuin pollitak idazten ditu. Migel Lasa getariarrak euskera ganako maitetasun andia dauka eta poema meta bat idatzirik badauka, bestelan desertu dago gure alorra. Orain berriki ETA-ko taldeak sekulako esperantzak piztu ditu baina prudentzi gabe ta lagunarte andiegian ibili dira beren buruak hartu eraztera baino ez dira iritxi. Asko erbestera igesi joan dira –beldurrez eta deus egin gabe. “Patxi” pozik dago ez baitu besterik nai “Erritik kanpo joaiten zaikan etsaiari, egi´ok urrezko zubi”. Erran zaharrak arrazoin du eta denborarekin euskaldunek ez dute deus ikasi. ETAkoen xedea lege-bideki jokatzea da, giristinoak ez baidezake odolik ixur edo jario. Noiz ikusi da odolik gabeko kanbioa Espanian eta noiz egin da arrautze talo bat arraotzeak hautsi gabe138? Euskal liburuen artean agertu berri da Zaitegi-ren “Platon-en atarian” eta Villasante- n leenbiziko liburu bat Kristautasunaren sustraiak izeneko sortan, Jainkoa tituluarekin. Irakurri ondoren erantzun bat egiten ari nitzaio, ene iritziz flaku-uneak erakusteko eta esateko Jainkoa ez dela probatzen baina sinisten edo ez-sinisten dela139.
138
ETAren berrogeita hamar urteak denak batera hartu eta osoki eta goitik behera gaitzesten dituztenek irakurri beharrekoa. 139 Peillenen aburuak eta horri erantzunez Andimak honen hurrengo gutunean emandako erantzuna gogoan hartzekoak dira.
167
Donosti-n “Zeruko Argia” asterokoa berriro agertuko da. Engoitik dakikezu Jon Etxaide-k aurtengo (1962eko) Domingo Agirre nobela saria irabazi duela. Onatiarr eta Ganboar gudukekin nobela bat eginaz. Liburua lodiegia omen da Itxaropena-k publikatzeko. Goiz ontan Tauer-en karta bat artu dut bere liburuxka batekin “EKIN”ek egina “Bere idazkiak” titulua dauka. Baina gogoko nituken liburuak ez dira argitaratzen, ez Mirande-n “Hogeitabost poemak” ez haren “aur besoetakoa”140. Neskame ta abade literaturaz kanpo ez tago euskaldunentzat beste biderik. Euskalerria “patronage” eta “enfants de Marie” sortzeko baino ez da hon. Gainera ez dakit euskaldun populua naikoa sibilisatua denez irakurtzeko –edozein izkuntzetanerderazko saillean Baroja il ezkero desertua zabal baita. Alfonso Irigoyen berriki Parisetik pasatu denean ikusi dut eta harek esan dit, diru egiteaz eta aberastuteaz kanpo Bilbotarrek ez dutela atseginik, ez interes-biderik. Be Nafarroko eta Zuberoko diputatua “euskaldun nazionalista” omen dugu. ENBATA-ko saltsakarietarik bat da: Labeguerie medikua, eta bere taldeko faltsu guzien moduan aphezen sotana petik jalgiak (accion catolica-koak) orain nazionalismu etiketa hartu dute, nola duela lau urte: indépendants eta duela hamar urte: MRP. Baina ardi larruekin dabiltzanak beti otsoak gelditzen dire, eta apezak Euskalerriko errixketan nagusiak geratzen. Gure Don Carlos141, edo hobeki erran haien Buruzagiarekin zer pasatzen den badakizu, ots Koko-Errian bezala gaudela naiz operazioneak ez duen hainbeste odol kostatu. Urrestarazu-k fazista nintzela esan zerautan gizon haren gaizki –duela lau urthe- erraten bainuen, orain frantses aktibisten Espaniatik erbestutzeko sari bezala bildur dago haren gizon handiak Pariseko erbeste-gizoneri aldika kanpoa emango derauela. Astakeria eta itsutasuna hilgarri dira eta demokrazia demokratekin halaxen hiltzen ari dalarik, euskaldunak ideologi zaarrari lotzen direla, ikusten da. Eztakit berri horiek pozgarriak edo ilunak agertuko zaizkitzun? Nere gain ez dut geiago ez etsitzen ez sinhisten jarraitzen baizik. Esperantza dudalarik karta honek osasunean arkituko zaituala, mila goraintzi eta besarkada sendo bat. [eskuz: Txomin-en partez].
178 Caracas´tik 1963´gko. Epailak 21 Peillen´tar Txomin Iaunari 15, Boulevard St. Germain Paris Adiskide maite, Ieiki bazinen, ieiki zinen, eta bazterrak oro erreak dituzu zure gutun atsegin eta iakingarrirekin. Esan bearrik ez pozkarioz gainezka irakurri ditudanik zure lerro ziztagarriak. Ezta batere miresgarri, biziki biotz altxagarri izaten bait zaizkit zuek bezalako adiskide maiteen berriak. Ala ere zure amaren berri hitsak, biotza erdiratu didate; osasun beteena opa diot gogotik guztion pozgarri. Ama da izan ere ondasunik aberatsena. 140
Jon Mirandek, 50eko hamarkadan euskaraz idazten zenarekin alderaturik, asko samar idatzi zuen hiru generotan: poesian (25 poema hautatu horiek, jada 1953. urte hasierarako adelatua), kontagintzan (ipuin laburrak eta Haur besoetakoa 1959. urte hasieran burutua) eta kazetaritza-saiakeran (artikulu politiko berritzaile-apurtzaileak, saio laburrak, esaterako, parapsikologiaz edo Irlanderaren egoeraz), baina liburu gisa bat bera ere argitara ezinik urte askoan. 141 Charles de Gaulle.
168
Urtatsarekin igorri zenituela zure IGELA´k? Nik eztut oraindio batere iaso eta emen nadukazu erpai noiz iritxiko. Bear bada, zure gutuna bezala, nere antxiñako egoitzara igorri dautazu, eta iakiña, egoitza artara dioazen gutun eta bertze zerak nekez baizik eztira nere eskuetaratzen. Engoitik, otoi, igor ezazkidazu zureak eta IGELA´renak oro, nere zuzenbidea, ots: Edificio Valdiana Apartº 110; Esq. San Miguel-Av. Fuerzas Armadas; Caracas-Venezuela; auxe baita aspaldidanik nere egoitza bakarra, eta urra ezazu betiko zure paperen artean dadukazun Santa Barbarako direzione zaharra, ezpaita enea. Eztuzua ahantziko? Beldur naiz, zuk derabilkizun aibertze lanekin beti ere atxikiko ez ote zatzazkion direzione zahar orri. Egia esan, zenbaitentzat tupustarri (eskandala) izan baldin bada zuen aldizkari pullita, enetzat beintzat, eredugarri izan da. Ederki erakutsi diezue gure arteko fariseu belunei, gure izkuntza eztala folklorerako bakarrik baita adimenaren nolanahiko fruituak erakusteko ere. Zuen adimen zorrotzarenak, iakingarriak dira. Luzaro eztela, emengo irri-aldizkari andana bat biali nizun OILAR-LUMATU, MINGAIN LUZE e.t. Hor ditukezu bear bada. Bertze erriek eta izkuntzek egiten dutenik, guk ez ote dezakegu egin? Ez asto zenbaiten ustez, eta asto oriek eraman digute gure izkuntza dagoen egoera nigargarrira. Ondo dakit bai ez zabiltzatela diruketan euskerarentzat ohoreketa baizik. Bainan helas! zuek kondenatzen zaituten abertzale otsezko erdel-iarioek, ez dute inoiz euskerarentzat laidoa besterik nahi izan. Urra ditzatela nahi balin badute beren soinekoak eta erriak aisago ikusi ahal izango ditu aien lotsagarri (pudenda) ustelak. Eta benetan poztu naiz iakitean oraindik beste ale bi gertatuko dituzutela Bibliotheque Nationale´ko lo dauden zenbait paper aizatuz. Eguratsa, eguratsa behar du gure euskerak eta ez orai arteko abertzale erdarari salduek eman dioten lobel-atsa (lobelar-atsa)142. Beraz, ez bakarrik barkagarri, baitare goragarria izan da zure orainarteko ixilaldia. Ondo dakit gutunketan asi ezkero eztela astirik batere gelditzen bat-bederaren lanak ontzeko. Ene zorionak, Txomin, idatzi dituzun polizi-eleberri bien alderako. Dudarik gabe, zureak diren ber, ernagarri eta irakurgarriak izanen direla. Aurrerakuntza aundia egin duzu euskal-idazketan eta personalitatez eta estiloz, idazle onen goi mailak lasterka iristen ari zera. Ondo dakit eztuzula nere berotasunik bear asi duzun bide eder orri jarraikitzeko, bainan nere gorapenak ixiltzea ere etzait ondo iduri. Pozik irakurri oi ditut IGELA´z landa, EGAN´en argitarazten dituzun lana[k] ere. Ni berriz, aspaldion, oso nago antzu eta ez dut deus onik euskeraz ondu. Eztakit zer duen tropiku hunek, baina burmuñak legortu eta kemena akitzeko bertze zital bai, nunbait ere. Ala ere berriki asi naiz zerbait idazten. Egun batzu lenago Euskadi´tik eskatu zidaten idaz-lan luze bat ORIXE zenaren goratzarrez egin gogo duten liburu baterako. Gaia ORIXE euskeratzalle, eman didate. Eta emen ari naiz io ta ke zerbait eder idazteko asmoz ene irakasle eta adiskide izan zan idazle andiaren omenez. Ondo dakit oraingo eskola berriko gazte zenbaitek, eztutela maite Orixe, ala ere iñork gutxik 142
IGELA euskal aldizkari satirikoak 6 ale argitara zituen 1962tik 63ra. Susa argitaletxeak jarriak ditu sarean denon eskura. Hona SUSAk aldizkari horri egindako sarrera: “Parisen maiz elkartzen ziren Jon Mirande eta Andima Ibinagabeitia erbesteratua literaturaz jarduteko, eta haiengana ere biltzen ziren batzuetan Peillen anaiak. Ibinagabeitia, ordea, Ameriketara joan zen 1954an Jokin Zaitegiri (eta Orixeri) Euzko Gogoa aldizkaria egiten laguntzera, eta Mirande goibel eta bakar samar geratu omen zen. 1962ko otsailean Txomin Peillenek Jon Miranderen adorea berpiztu zuen, Saint Germain boulevardeko 15.ean erredakzio bat ezarriz. Hantxe sortuko zuten "Igela - euskaldun heterodoxoen errebista": aldizkari satirikoa, "propaganda politiko eta erlijiozkorik gabea", hiruhilabetekari izateko asmotan. Pariseko zuberotar bukinista batek lagundu zien aldizkaria roneotipoz edo multikopiaz egiten, bigarren zenbakia lehenbailehen ager zezaten Ibinagabeitiak "dirulaguntza ederra" bidali zien Caracastik... eta berehala eskandalizatu ziren Euskal Herrian, Enbatakoak besteak beste. Kritikei aurre egin zieten Mirandek eta Peillenek, bereziki Igelaren 1962ko urriko alean. Igelak sei zenbaki argitaratu zituen 1963ko udazkena bitartean”.
169
egin dute ark beste euskera zegoen erorikotik iasotzeko eta euskal idazkera pizkortu eta LERDENTZEKO. Ikutu zuen edozer gairi, antxe ezarri zion benetako euskal-kutsua. Eta nere lantxoan aisa erakutsi al izango ditut idazle andi ark ortarako zituen doai apartekoak143. Agi danez, ZERUKO ARGIA´ren zuzendari Etxaide gure adiskidea ezarri dute. Ala idatzi zidaten andik. Lengo batean Etxaide´ren gutun bat artu nuen eta bere azken eleberri GORROTOA NAGUSI Zarautz´ko Kulixka-Sortan argitaratuko diote, eta guztiz dago pozik. Irakurri dut Villasante´ren liburu berria ere, eta euskerari buruz iritxi nion. Zuk diozunez, baditu flaku-une zenbait, eta ondo egingo duzu berari erakustea. Iakiña, Iainkoa badela baiestu eta sendestutzea, zail xamarra, eta maiz, geiegizko argumentasinoz naasi besterik ez dute egiten Iainkoaren ideia Iainkoaren sendimenduak askoz ere indar aundiagoa Aren or-izatearen alderako argumentu eta logika-bide guztiek baiño144. Eztut oraiño ikusi Zaitegi´ren Platon´ena. Urteak dira agertu zala eta ez dit oraindik igorri. Arrigarriagoa, Guatemala´n berriro dagoenez gero, bakan baizik ez dit idatzi eta azken aldi auetan aren berririk gabe arkitzen naiz. Euskalzale guztiokin samurtu ote da? Ez dakit ba... Zuen D. Carlos hori, eztut bat ere maite ez orain ezta lehen ere. Dirudinez, aginte-naia zapela baiño gorago iarri zaio, eta bide ortatik ez du azken onik izango. Eta iakiña, gure erbestetuek, sari ederrik ordaindu bearko dute, sari samiñik obeto esan, Patxik mugaz beste aldetik Carlos´i egiten dizkion zerbitzuen alderako145. Ementxe ari naiz Mitxelena´ren Fonética histórica irakurtzen. Ez nago gure Mirande bezin gaitu lan ori iuiatzeko, ala ere lan sakon bat egin duelakoan nago Errenteri´ko filologo azkarrak. Bilbo´ko euskaldunak aipatzen dituzu. Emengoak milla bider okerragoak dira. Oiek bai, oiek diru-amesa besterik eztaukate. Bost ajola euskera eta Euskalerria. Ez didazu sinistuko, bainan ni urbildu ere ez naiz egiten emengo Centro Vasco sonatu ortara. Nazka ematen dit eta goragalea, erdera beste izkuntzarik entzuten ezten etxe ark. Ai, zenbat bider deitoratzen ditudan gure Paris´eko batzartxo euskaldun aiek, Noiz berriztu aal izango ote ditugu. Nik badut gogo, bainan nere ondasunak eta txanponak eztira iristen orra inguru bat egiteko. Nai nuke bainan ezin. Ala ere eztut zearo itxaropena galdu. Ene gorantzi miñenak zure guraso maite eta anaiarentzat. Eta zuretzat Tomin, besarkada gartsu bat.
179 Caracas´tik 1967´gko Epailak 2 D. Peillen 98, avenue de Paris 94-Vincennes Adiskide maitea, 143
Zein ona den gutunok diren informazio iturri ederrok irakurtzea eskema errazegi eta orokorregiak albo batera uzteko. Igela aldizkari kritiko-satirikoaren babesle eta goresle zen Andima bera da Orixe tradizionala gazteen aurrean irmo aldezten zuena; gizon poliedrikoa inondik ere! 144 Andimarentzat ere Jainkoaren ideia baino sentimendua axola handiagokoa. 145 Ez da oso garbi jasotzen, baina ematen du salatzen ari direla Charles De Gaullek botere gehiegi eskuratu izana demokraziaz baliatuz edo hobeto esan botoez. Ez dut uste Aljeria frantsesaren alde zeudenik. Frantzia-Espainia edo De Gaulle-Franco harremanez berriz, gainetik irakurri dudanez – informazio-iturrien fidagarritasunaz dudak ditut-, Francok ez zion OAS frantsesari asko lagundu, nahiz haren buru nagusia Espainian egon zen aldi batez errefuxiatua.
170
Eztakizu ondo zer-nola poztu ninduen zure gutun atsegiñak. Ez nuen espero zure berri zuzenik aspaldiko ixillaldiaren ondoren. Alare zure berri gabe ez naiz inoiz ere egon; dela Mirande adiskideak eta irabazi dituzun euskal-nobela sariak direla146, beti izan dut zure berri. Zer esanik ez gainera, berriak oro poz-eztitan irakurri izan ditudala beti. Lenengoz, irabaz dituzun eleberri-sarien alderako ar ezazu ene zorion agurrik kartsuena. Ondikoz, baña, oraindik ere argitara gabe irautea zure nobelak. Nik eztut konprenitzen, Euskaltzaindiak esaterako, eztuen beregain artzen saritu-nobelok argitaratzeko ardura; bada, zer balio du nobelok sariztatzea itzalpean, argitara gabe iraungo baldin badute. Diruak berak baino askoz ere geiago pozten ditu idazleak beren lanak argitan ikusteak. Dena den, laister bai laister, argitaratuko al ditute zure sariztatu eleberri biak. Ez naiz azkena izanen zure lanak irakurtzen. Biotza erdiratuta nago gure adiskide jon Miranderi gertatu zori txarrarekin. Berak idatzi zidan esanaz aita il zitzaiola eta bakarrik lotu dela mundu ontan. Bai, zoritxar aundia bakartasuna, baña ez egari eziña. Bere berriak iaso-ala idatzi nion adiskide maiteari nere dolumiña erakutsiz eta aldi larri artan ez erabaki gogorrik artzeko esanaz. Eta emen nago urduri, gure gizonaren etorkizunean pentsa-pentsari. Egon ere, mundu zikin au, atsekabez eta naigabez betea dago. Argitasun ederrik izango al du gure adiskideak illunaldi samin artan. Ni beti berdin; batean hula, besteak hala zuen errankizunak dioen lez. Oraingoz iakinen duzu Aita Onaindiak eta biok Vergilius´en idazlanak osorik argitara ditugula latiñetik euskeratuta; nik Unai-kantak (Bukolikak) eta Alor-kantak (Georgikak) euskera ditut, Onaindiak berriz Eneida osorik, beraz arena izan da lanik gogorrena. Ondo baño da[kit] lan izugarri orren alderako AGUR baño EGUR geiago ukanen dugula147. Eztio importa: egiñak egin, eta ene ustez obe da beti ere euskeraren alde zerbait egitea ez besoak antxumatuta egotea baño kritika antzu batean ezer ere egin gabe, gure arteko askotxo bezala. Aipatu obra orren ale bakar bat baizik eztut nik jaso, naizta gabonaurrean agertu. Gaur aginduko diot Onaindiari zuri ere ale bat igortzeko. Ez nion lenago agindu zure zuzenbiderik enekielako, eta zure gutunean ere aztu egin zitzaizun zuzenbidea ezartea; eskerrak Mirandek igorri zidana! Euskalerrian, dirudinez, giro berri bat ari da sortzen euskeraren inguruan; ainbat euskal-ikastola iriki ditute eta oraindik ere asmo aundiagoak ditute euskal-irakaskintza indartzeko. Pozgarria benetan. Guk emen, iakinen duzu noski, aldizkari berri bat argitaratzen dugu EMAN (cuadernos americanos) euskeraz eta erderaz, baña bigarren izkuntzaz geiago, onerako egiña baita. Atzo agertu da bigarren zenbakia eta biak igortzen dizkitzu[t] gaur bertan. Zerbait idatzi nai bazenuke euskeraz edo prantsesez, pozik argitaratuko genizuke. Ori bai, laburra bearko du izan idazlanak. Ene goraintziak zure emaztearentzat, zuretzat berriz adiskide zahar hunen besarkadarik ertsiena.
180 Vincennes-en Urrilaren 10a [1967].
146
“Gauaz ibiltzen dana” 1964an, 1967an Itxaropenak argitaratua eta “Itzal gorria” 1966an, Itxaropenak 1972an argitaratua. 147 Ez zuen horrelakorik izan. Testu horren bigarren argitalpenaren prestatzaile Iñigo Ruiz Arzalluzen arabera: “Halere, hizkuntzaren inguruko garaiko istiluak gogoan izanda, une hartan kontrako iruzkinik ez izatea bera ordukoen harrera onaren seinaletzat jo liteke”. Ikus Bergiliren Unai eta Alor-kantak, Klasikoak 55, Donostia, 1992, XXVI-XXVII.
171
Adiskide ona Zure itzak irakurtzean, betikoa zirela ezagutu dut eta poztu gira Jon-ekin lurrikaretik ondo atera zinela jakitean. Alere zure biozteri orrek gogoa iluntzen digu eta zeure buruari kasu andia egingo duzula itxaroten dugu jende berekoien moduan, oraindik zure bearrean gaudeta. Eranegun Jon etxean geneukan afaritan, bainan oraindik ez zekien gauza bereizirik eziez eta zure egoitza andeatua edo sunstsitua izan zela. Zuzi bat erretzen den moduan, indargetuz, joan zitzaigun aita eta orano eztu ilabete il dela irurogei ta sei urteetan, min biziak joa. Aspaldian paludismua zeukala zion eta “bedezirik etzuen ikusi nai “begien bistan”; halere haren ixilirik jinerazi dugunean biozteri bat ezagutu dio eta il baino leen soilik odoleko min bizia, leucemia. Udako lanarte andienak harekin igaran genituen, eta Zuberoko uskaraian [sic] lan bat idatzi zidan, artalde baten eritasunak eta haien erremediatzeaz, ardien etsaiaez [sic], Baionako bulletin du musée basque delakoan itzulpen batekin emanen dute; aurretikan beste lan bat Zuberoan artzain idatzi zuen eta nik burua eta buztana ipini artikuluari. Zuberoan eztira asko horrenbeste egin dutenak. Azken lan ori doi il gabe urrendu zuen, azken agur baten gisa igesi egin zuen erriari. Ama ezta egon Borgonia zoko artan gurekin Parisen bizi da, bainan toki herstuetan gaude anaie biok bizi eta beste egoitza bat billatzen diogu urbilean. Nahiz aita baino zaarrago zazpi urteez amak oraindik osagarri dauka eta duela bost urte euki zuen paralisiatik landa, ondo pizkortu zen, nahiz barneko eta azaleko minberatasuna galduxe duen. Aitaren eriotza ederki jasan du. Gure aldetik beti Euskalerriratzeko ametsetan gaude, Parisen bizitzea gero eta nekagarriago baita Gure etxean beintzat, goizeko lauetan asten da arrabotsa gauazko biak arte, beraz lo egoteko artea txiki da eta etxea tuntuna bezin azantzegile; emaztea eta biok zainak eri ditugu zarataren gatik. Berdin gertatu zaio Jon´i eta Ospitalean sartu bear izan du lo egiteko, aitaren eriotzak zauritua dago eta bakartasunak leenbiziko ilabetetan kalte egin dio. Idatzi nizun kartan zuberotarismu bat erabili nuen “nire gain” nire aldetik esateko bainan atera didaten liburua ez da nire kostuz agertu. Bigarrena Untzurrunzagaren eskuetan dago eta datorren urtean agertuko dela uste dut “Itzal Herrian” zozialista sinistun baten bizitza gaitzat dauka148. Beste biga dauzkatzat eginak eta baten ezkema egiña. Hori dira nere lanak, irakasle lanaz kanpo. Eman149 irakurri dut eta nazka eman dit Mardoren lanak; gizon hori da gaurko bien pensant exkertiarren ipurdi lekazale bat150 edo moda jarraiki nai duen aize-buru bat; betiko lelo nazkagarriekin: Vietnam, apartheid, Israel ta munduko goseaz sinplekeriak eta nigar ukigarriak ixurtzea ezta entelegu andi baten ikurra. Errez aditzen dut zertako Jon´ek sekulako “sinistea” galdu duen euskaldun eguzkiari, ipurtargi bat baita eta gure demokrata[k] papagaio buru gabekoak. Maiz gogoaren berotzeko Jorge Oteiza-ren Quosque tandem irakurtzen dut. Euskal Errian diote Oteiza eroa dela, esaten baitu gure errian jendea kanbiatu dela eta gure edertia ilgo dela aldatzea ez badegu jarraitzen euskaldun estilo bat gordeaz. Jon-ek asmo berdinak ditu bainan itxaropenik gabe, harek ere dio euskalerrian denak sektario direla; hura adiskide zen abertzaleekin eta haien errebistetan idazten, bainan bakoitzak eztu besteen ideiarik sofritzen ahal; Arrue erregetiarra da eta erregetiarrez kanpo ez dago salbamenik; Mitxelena abertzale da eta bere gisako jeltzalea eztenari eztio Egan eskuetan utziko Egan-ek il bear badu ere; luzaro jarraitu dezaket halaxen eta eztakit zertako Mardo baten xinplekeriak, kritika gabeko miresteak onartu bearko genituken. 148
Itxaropena argitaletxeak 1972an argitaratu zuen, Itzal gorria izenburuarekin, Euskaltzaindiak 1966an saritua, Txomin Agirre nobela sariarekin. 149 Eman aldizkaria, Caracas-en ateratzen zutena Andimak eta. 150 Ipurdi-milikatzaile; ipurgarbitzaile.
172
Usu lotsatzen naiz euskaldun izatez ikustean, nola jakin gabean xeetasunik gabe janaria irextierazi nai diguten. Gure gizonek pakea nai dute guztiak beren tenplura bilduz ez bakoitza bere jauregian, gainera zer dugu egiteko munduko kezkekin gureak aski andi dira. Bakoitzak ixpiritu zabala daukala erakusteko edozein gauza urrutiz itzegiten asten da, gure zazpi errien unibersalismua ezagutu gabe. Ainbeste predikuz ni ere aspertzen asia naiz; aurretikan esan nizun bezala, Europan egurukitzen zaitugu eta prestik gaude zure laguntzera, berriz gurean toki bat artu nai baduzu; ez dut uste Espaniolek aaztu dituztela zuk eginak bainan alere ez bildurtu ez dizute deus egingo eta otoiez sartu gogoan sekulako erbestearen asmoa; beste arrazoinen gatik aitak berdin egin zuen eta asko penatu genituen Euskalerri bein utzitakoa ez baitzuen geiago ikusi nai izan; han dago gure lekua eta gure Lurra iĂąori lapurtu eztuguna. Naski naiago ginateke Euskal errira itzuli garaile, goitzale, Euskadiko jaurlaritza batekin; bainan gure garaipen andiena izango da ezpadugu gure erriaz etsitzen, jaurlaritzarekin edo gabe gure nortasuna salbatzen ikasten badugu. Exker mila doluaren orenetan gurekin izan baitzira eta laister arte nire besarkada azkarrena151. [sinadura eskuz].
151
Hurrengo hilean hil zen Andima Caracasen, azaroaren 2an.
173
Irigoien-Andima
181 Bilbao´n 1.954-IX-29´garrenean Ibinagabeitia jaun begiko: Eztakit oroitzen zaren nitaz. Orain urte bete Parisen elkar ezagutu genuen. Oraindik, nik behintzat, gogo gogoan dut Mirande zu ta irurok iragan arratsalde hura. Noiz argitara aterako Miranden poesi haiek? Geroztik iakin nuen Guatemalara ihoan zinela Euzko Gogoa errebista sendotzera. Ordudanik urak bide luzea egin du eta egoera bertze da. Emen ere zerbait egin gogo dugu gure ahalen ginoan. Orain urte bete `Euskaltzaindiak´ “Euskera” errebista zaharraren bigarren aldiko lehen numeroa agertu zuen, baimenik gabe ordea eta berehala igorri zerauen debeku. Euskaltzain batek bere gain hartu zuen erdietsi beharra; urte bete baino gehiago ihoan zaigu aurrerapenik gabe alperrarren. Azken batzar bietan egondu nintzan eta sekulako kemen beharra somatu nuen. Asmo batzuk aurkeztu nituen eta onetsi ziran: Euskaltzaindiko obrak bukatzea, Resurreccion Maria de Azkue katedra sortzea eta uste eskubidea lortuko dudala baimena bere lepoan hartu zuenari laguntzeko. Geroak erranen drauku nora iritsiko garen. Aste honetan inguru aterako da Euskaltzaindiaren babesean Axular nagusiaren “Gero” berak izkiribatu zuen araura, oraingo ortographiz. Ezin agorrezko iturburua dukegu bertan. Ailegi euskalzaleen artean dagokon probetxu152. Lan hauetan niardualarik euskalzale zindo batekin ostopo egin dut eta gauza askotan laguntzen draut. Oso gaztea da eta hogei urte baino eztitu; hala ere euskal literatura barnean sartua, naiz eta euskaldun berria izan. Irakur itzazu igorten drauzkitzudan poesi batzuk eta nabarituko duzu eztirela arrunt, sakon baizik. Mesede aundia eginen zeneraukeo bere kemenari, Euzko Gogoa errebista eder hortan argitara bazenitza. Erranen drautazu zure iritzia153. Anartean, eskerrik asko aurrez, eta orizu bortzeko hau [sinadura eskuz]. Arpidetu nai duen bat: José Maria Sagarzazu. Mayor, 100, Azcoitia. Poesi izkiribatzailearenak: Gabriel Aresti Segurola. Berroeta Aldamar, 2-6º dcha. BILBAO
182 Guatemala´n, Azaroak 16-54 Irigoyen´tar Alpontso j´ri. Bilbao. Adiskide ona,
152
Dokumentu adierazgarria da gutun hau. 1949an Krutwigek proposatu lapurtera klasikoaren ildokoa. Ortografia aldetik “h”ak; aditzari dagokionez, lapurtera zaharreko adizkiak; hitzei dagokienez, hitz mailegatuen erabilera: errebista, ortographia...; eta haiek idazteko moldea. Aldera bedi Ibinagabeitiaren erantzunarekin. Horra bi eredu ezberdin, biak ere laster suntsitzera kondenatuak. 153 Esaldi hauek berauek daude esaten zer-nolako miresmena sortzen zuen Bilbo aldean ere Guatemalako Euzko-Gogoa-k eta aldizkari horren idazkaria zen Andimak. Laster igaro ziren Gabriel Aresti eta Alfontso Irigoien Egan gorestera, baina 1954ean bestelako aldartean ziren.
174
Oroitu ez? Nik ere ez dut beingoan ahantziko Mirande´k eta irurok elkarrekin eman genun arratsalde ura. Arkaitzean elatzak154 baiño tinkoago diraute ene baitan zu bezelako euskalzale iator-langileen irudiak eta itzak. Egia esan, ni ere maiz egon natzaizu lerroño batzuk zuzentzekotan, zure irailleko gutunak, ordea, aurreak artu dizkit. Aitortu bear dizut, ala ere, astirotxu ibilli dala, gaurdaño etzait eskuratu bada. Eta berantetsi zeudelakoan, bat batean erantzutera iarri natzaizu. Aresti olerkari gaztearen poemak atsegin bitsetan irakurri ditut. Badu ezpal eta gogo-giro gazte azkar orrek. Itz-lauzkoa ere siratsgarri155 izan zait. Euskerari orren sutsu ekiten baldin badio, uzta bikaiñik bilduko Aresti gazteak. Aurtengo irugarren ta laugarren zenbakiak irarrita dauzkagu eta egunotan aizetaratuko ditugu. Beraz, olerkari ta idazle berriaren urrengo banakoetan argitara emango ditut; lenbizikoan “Dance dans la Priere” ta “Godalet dantza”, ondokoan “Prelude a la Musique de la Dance”. Ain zuzen, aspalditik Bilbao´ko euskalzaleak zertan ote ziran iakin nai nun, eta orra zure eskutitzak iakinmiñ ori ase dit. Dakustanez gogoz ari zerate gazteok. Gazteak bear ditugu euskal arloan, bestela zarrok suntsitzen geranean euskerarenak betiko egingo du. Euskaltzaindiak ere gazteen eskuartean bear luke, kemen ta gogo berri bat txertatuko dien gazte azkarren eskuartean, ez zarrakituen esku dardaritsuetan. Gure garai auek ez dira noski, euskerarentzat onezkoenak, ala ere kemenak bikoiztu bear ditugu gure ondasun bakarrari eusteko, eta indartuz, berean iraun erazteko. Gu urrutiko eremu auetan, aldeguntxoa egiten ari gera. Izugarrizko oztopoak garaitu bearrik arkitzen gera aldizkaria ateratzeko, irarkolako langilleak dirala-ta. Gu baiño motelagoak, oraingoz bertanbera utziko zuten. Lenago lertu, ordea, ilten utzi baiño. Egun auetan amaitu dut Barandiaran´en euskal-mitologi berria euskeraz. Aldizkarian agertuko da zatika. Orrez gaiñera, Vergilius´en “Unai-kantak” ere gerturik dauzkat argitaratzeko. Euskal literaturaren edestian ere murgildurik nabil. Liburu eder bat egin gogo nuke, nere almenak eskastxoak izan ordea. Zaitegi´k, bere aldetik, Sopokel´en tragedi guztiak euskeratu ditu eta datorren urtean argitaratuko dira liburu eder batean. Ez gera beraz, alperkerian ari. Azkoitiko Sagartzazuri, aurtengo banako guziak igorriko dizkiot. Iaso dut bere izena, arpidedunen zerrendan. Beste zerbait nai bazenuke, idatzi, eta pozik beteko ditut zure gurariak. Bialdu, otoi, noiztanka orko euskal berriak aldizkarian argitara ditzadan. Anartean, ar ezazu adiskide, ene euskal agurrik kartsuena. Ez dakit noiz agertuko diran Miranden poemak. Irarriko zitutela itz eman zidaten, baiñan oraindik ez dira ageri, damuz.
183 Bilbaon 1.955-IV-3 Ibinagabeitia tar Andimari: Adiskide min: Garaiz iaso nuen zurea. Hemen bialtzen dizut Benaventeren Gaitzetsia delakoaren iarraipena, lehen ekitaldia bukatuz. Laister igorriko dizut bertze zati bat ere. 154 155
Letrak. Atsegin, pozgarri.
175
Egia da Euskaltzaindiaren etxea konpondu eta antolatu dugula. Orain ikusiko bazenu iauregi eder bat irudituko litzaizuke lehengo irudia gogoan baduzu. Liburutegia ere ordenatzen ari gara liburuok errez erabili ahal ukaiteko. Bertzela, zertako nahi, nahasirik daudela, ezin eskuratu ditezken liburuak?. “Erdal-euskal” iztegiaren karpetak hemen daude: baina karpeta haietatik fitxak atera omen ziran eta Euskaltzain batzuen eskuetan omen daude apurka apurka hauek geitzeko asmoz. Batek badaki noiz argitaratuko. Horrez kanpora, badago jesuita bat Loiolan sakeleko iztegi bat egiten ari dana: Aita Mujika. Baina bakarrean ari omen da eta uste dut eztuela ezagutzen argitaratzeke dagoena eta gure tamala aundiagotzeko erdi bukaturik omen dauka. Elkarturik lan egiten ezpada gure indar apurrak auldu egingo dira gehiago. Azkue zanaren hiztegiaren eraskina Euskaltzaindiaren urrengo errebistan argitaratuko da. Hiztegi hura, Azkuek erabilten zuena, alegia, hemen ongi gorderik daukagu. Oraintsu argitaratu da “Milla Euskal olerki eder” Aita Onaindiak prestautakoa. Salgai ezarri ta gero konturatu dira baimen gabe agertu dela eta iaso egin dituzte berriro, egite ori argitu arte. Dena dela nik erosita neukan eta korreoz igortzen dizut. 150 pta. ordaindu dut. Horrez gainera “Euskera”, “Egan” eta “Anaitasuna” dihoazkizu. Eskatu zenizkidan Gorostiagarenak oraindik eztitut lortu: kontuan ukanen. Euskaltzaindiaren konkursoari buruz erabaki zena, egunkarietan agertu zen bezalaxe dihoakizu bertze paper baten. Kirikiñoren “Abarrak” argitaratzeko asmotan dabil Euskaltzaindia. Ortographia apurtxo bat aldatu egin dugu eta egungo eran ipini. Adibidez: “Eskuba” erran beharrean “eskua”; “etxia” “etxea”; “ollua” “olloa” eta abar. Dituen hitz berri apurrak ere aldatu egin ditugu eta herriak erabilten dituen eran ezarri, irakurleari ezpaitzaio eman behar nekerik batere, naturaltasuna baino. “Kresala” lehenago argitaratu zen. Erranen didazu bialtzea nahi duzun. Urrestarazun gramatika ere argitaratu nahiean gabiltz gure artean, eta aurrez naikoa ale saldu dira. Ilbeltzaren 12´gn. Buenos Aires Teatroan Bilbaon “Illeta” io zen lehenik. José Mª Agirre (Lizardi)k egindako olerkiak “Biotzean min dut” gaitzat harturik Escudero maisuak musika zoragarri bat egin digu. Musika bikaña, egin diren musikak parean ipinirik garaienetakoa! eta geroak ongi hartuko duena, dudarik gabe. Euskal kulturak balio on bat iaso du beretzako, zeren euskal arima sentzun sakonez adierazoten baitigu. Zorionak Escudero maisuari. Programa bat igorten dizut, hontan Lizardiren Poesiak, oinarritzat hartutakoak daudelarik. 1.955 Ilbeltzaren 1 eta 2´gn. Bilbaon “Euskaldunan” dantza iai bat antolatu zen. Bilbaoko “Dindirri”, Donostiako “Goizaldi” eta Iruñako “Grupo de bailes del Ayuntamiento de Pamplona”dantzatu ziren. Oso ederki egin zuten denak eta pozetan ikusi genituen gure herriaren dantzak, batez ere bakoitzak bere tankera ematen baitzion eta luzaro iraun arren ere ezpaitzen aspergarri izan, atsegin baizik: zer erkatu bazegoan eta gure adi osoa ezarri genuen gure bihotzaren zabalgarri. Osagarri bezala Bilbaoko “Agrupación Coral de Cámara”k kantatu zigun eta Angiozarko itsuak akordeoia io. Oso txalokatuak izan ziren denak. Aurten egingo da “Primer Sinodo Diocesano de Bilbao” deritzaiona. Hontan ezarten dira ainbat urtetan Diocesisak eramango duen bidea. Gasteizko lehengo Sinodoa 1.881 urtean inguru egin zen. Papertxo bat bialtzen dizut neuk aurkeztutakoa Sinodora, hortarako eskubidea eman baitute. Eztakit kasu aundirik egingo dioten; baina dena dena iakin dezatela. Ikusiko duzu hitz zorrotzak kendu egin ditudala eskari bat baita. Badakit zenbait apaizek ere zerbait aurkeztu dutela (Arrati aldekoak behintzat). Orainarte irakasten da leku batzuetan kristiñau ikasbidea euskeraz; baina apaizak nahi duten
176
tokian eta ez obligazino bezala, hola behar lukelarik. Apaiz askok nahiago du erderaz irakatsi errezago baitzaio. Zabarkeri hau dekretu bidez erabaki behar eta ez bertzela. Guzti hau erraiten dizut gaia ukan dezazun aldizkaria maiseatzeko. Har itzazu nire goraintzi bikaiñenak eta urrengoarte, [sinadura eskuz, eta ohar hau: nire izenik ez agertu156]. PRIMER SINODO DIOCESANO DE BILBAO Informado por el Boletín Oficial del Obispado de Billbao de la celebración del Primer Sinodo Diocesano de Bilbao i por la atención que han tenido con nosotros, los fieles, al permitir presentar sugerencias a título informativo me permito hacer las siguientes: 1.- Sería muy interesante que por medio de un decreto se estableciese la enseñanza del catecismo y la predicación en el idioma propio de cada localidad, según norma tradicional seguida por la Iglesia en todas las épocas y lugares, teniendo siempre en cuenta el idioma materno aun cuando se supieran otros idiomas, pues es este profundamente arraigado en el individuo, el vehículo más eficaz para la educación. El cortar la evolución natural de la formación con el cambio del idioma da lugar a estados de formación imperfectos. Cada individuo debe desarrollar hasta el máximo su personalidad y esto debe hacerse a través del idioma materno, corriendo el riesgo, de lo contrario, de la formación de complejos de inferioridad tanto particulares como generales, muy perjudiciales en el momento de necesitar de una voluntad, decisión y personalidad fuertes. Ello puede ser motivo, incluso, de al perder la cultura, costumbres y demás valores que el idioma lleva consigo, de formación de crisis que puede alcanzar también el campo religioso, fenómeno que se observa con mucha frecuencia. La Iglesia, madre que vela por sus hijos ha velado siempre por los problemas espirituales de sus feligreses. Como antecedentes se pueden citar que en el Sinodo Diocesano de Vitoria y antiguamente en el de Calahorra estaba incluido este particular. 2.- Sería muy de desear también que en una iglesia de Bilbao se estableciese la predicación en vascuence en atención al contingente de vascongados residentes en la localidad (Criadas, trabajadores inmigrantes de pueblos vascos, etc.) así como también se debe tener atención a la jente de habla no vasca que resida en pueblos vascos. Creyendo haber cumplido con mi misión de informador y esperando que las decisiones que se tomen estén iluminadas por el Espiritu Santo les saluda afectuosamente,
184 Guatemala´n 1955´gko Loreillak 2 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbao´n Adiskide maite, Eskuartean dut zure gutun iori-atsegiña baita “Gaitzetsia”ren iarraipena ere. Lenengo ekitaldiaren zatia 11-12´gn. banakoan agertua da. Zenbaki au lenagokoak
156
Ohar adierazgarria: arkatzez eta orri barrenean. Erregimenak sortzen zuen izuaren lekukotasun bat gehiago.
177
baiño beteagoa da bear bada. Zureaz gaindi, Arestiren zenbait olerki ere agertu dira. Bidean dioakizue. Banako ontan oiu garratz ere agertzen da, ateka gorrian sartu gaitu bada gure 58´grn. zenbakiarekin Donostian gertatuak. Ango zentzurakoek gor[de] ta arpidedunei bat ere eman ez egin zuten. Arrezkero 9-10´gna igorri genun, ez dakigu ordea oraindik zenbaki oni zer iazo zaion. Dana dala an irakurriko duzu gure oiua eta or ikusiko dugu orko irakurleek zer erantzuten dioten. Milesker igortzen dizkidazun liburu ta aldizkarien ordez. Or igortzen dizkitzut 30 dolar (1.275,-- peseta) liburuok ordaintzeko. Aldamenean dioakizu Bankuaren agiria, eta laister ots-egingo dizute orko bankuren batetik dirua zuri emateko. Ez duzu ezertxo ere ordaindu bearko txanponak iaso ta kito. “Kresala” ere nai nuke, baita “Gero” ere. Orrez gañera “Amigos del Pais”ekoek eta “Junta de Culturakoak” euskal gaietaz argitaldu liburuak ere nai nituke. Ze[o]rrek ikusiko duzu zein diran egokienak, beraz zeure esku. Txanponok bukatzerakoan esango didazu berriak igortzeko balin nere sakel ikola157 ortarako ba´lego. Ori bai, paketeok zertificauta bialdu, bestela emengo bidaietxean errex aldentzen dira, id est158, errex lapurtzen ditute. Pozten naiz Euskaltzaindia dotore ta apain ipiñi duzutelako. Bazun bearrizana. Or lan ederrena burutu zenezakete euskerari buruz. Ondo dakit dauzkatzuten errextasunak eskasak dirala. Ala ere errextasun orietaz balia bear zerate geure “opillari ikatz egiteko”. Aspaldi darabilt urrengo gogoeta. Ez ote litezke antolatu ahal gure errixka euskaldunetan euskeraz irakurtzen eta idazten irakasteko ikastarotxoak? Apaizek ortan laguntasun aundiena eman dezakete, baiñan aurretiez ondo eraldu bear betebearreko programa. Ikastaro orietan txiki ta andiak ere bildu ditezke, bakoitza bere maillan. Aundiei euskerazko gutunak idazten irakatzi bear litzaieke. Euskaldun geienak gure elez gutuntxo bat ere ezin ditekela idatzi uste dute. Benetan alkegarria. Ain zuzen ere gure azkeneko banakoan “......Euskera Urkatzen”159 deritzaion idazlan lazgarri bat agertzen da. Bizkaiko goterkiak euskeraren kontra darabilzkin bide makurrak eguzki argitan ipintzen ditu, Bizkaiko iaun agurgarri batek, ark egiña baita aipatu txosten ikaragarria. Ain zuzen, esan dizut, idazlan ortan “Sinodoa” aipatzen dalako, eta ori argitar[a] nunean ez nekin orko gotzaiak eliz-batzar ortarako deia egiña zeukanik. Beraz garaiz gatoz “Sinodotxo” ori zirikatzen.. Euskaltzaindiaren sariketaren ondoreak ere zenbaki ortan argitaratu ditut. Arrezkero Donostia´ko “Ekintza katolikuaren” sariketaren berri ikusi dut. Poliki ari zerate gazteok, zarrok baiño euskerarentzat mugarte zabalagoak billatuz. An ikusi dut Aresti´ren olerki-bilduna ere aipatua izan dala. “Illeta”rena zoragarria. Ez ote dute mikro-ildozko diskoren bat egin? Pozik erosiko nuke. Gorantzi miñenak orko adiskideei. Besarkada bat.
157
Hutsa. Hau da. 159 Idaz-buru onek bi itz guren bear zitukean aitzinean; eliz ama. Lotsatu egin naiz ordea, idaz-lan ontan itz ain gurenok elatz aundiz ezartzen, darraizkion ez ain gurenen aitzindari. Lotsatu eta beldurtu, irakurle, elizari beti arrika ari naizela esan ez dezaten. Eliz Ama begikoen bear litzaiguke, maiteen. Baiñan Ama amorde gaizto billakaturik ikustean, neke da egizko amari bezelako maitasun aratz eta semekoia erakustea. Eta egia esan, egun gure Bizkai ederretik iaso ditudan berri samiñak ez dira bat ere eliz-ama deunarekiko maitasun itsua pizkortzekoak, ez alaiainkoa. Eta berriok, egi-egiak dira. Ondoren iarriko ditugunetan ez dago gezurraren itzalik ere, ezta elizarekiko errakuntzarik, gorrotorik. Eliz-seme baten biotz samindu eta zaurituak darizkion itz garratzak dira, baiña benetakoak, zintzoak, ziñak. Bestela ez genitun aipatu ere egingo emen.(“Euskera urkatzen...” in Euzko-Gogoa 1954, 11-12.) 158
178
185 Bilbaon 1.955-VI-16. Ibinagabeitia tar Andima GUATEMALA Adiskide min: Garaiz iaso nuen loreilleko 2´gn. zuk idatzitakoa. Gaitzetsiaren bigarren ekitaldi osoa dihoakizu.Iaso nituen Bankutik zuk bidalitako 30 dolarrak (1.275 peseta). Lehen bidaliaz gainera urrengo liburu hauek bidali dizkizut zertifikaturik pardel batean: Gero............................................................64, -peseta. Derecho Foral Privado................................25,- (B. Echegaray) Elezarrak –Arraun ta Amets........................32,Jesus............................................................10,- (Juan Baxurko) Bidalien egiñak............................................50,- (Zaitegi) Kresala.........................................................32,- (D. Aguirre) La lengua vasca...........................................35,- (Tovar Lagunarteko mezea.......................................3,- (A.I.Berriatua) Anaitasuna (Lorailla 1.955)......................... --Egan 1-2 (1.955).......................................... --Luberri 1 eta 2. (Urria 1.954 eta ilb. 1.955) --Lehen bidaliak hauek dira: Milla euskal olerki eder...............................150,Antologia de Poesia Popular Vasca..............30,- (J. Gorostiaga) Euskera (urria 1.954)................................... --Anaitasuna................................................... --guztira 431, Beraz gelditzen dira: 1-275, - 431844,- peseta Laister bidaliko dizut bertze txanda bat. Nolako gaiak maiteen dituzun erran behar didazu. Adibidez, eztakit Amigos del Pais´eko anitz liburu gogoko izango ote dituzun, gaiagatik. Komeni litzake diruokin libururik beharrezkoenak eskuratzea. Amigos del Pais´eko boletiña hartu nahi duzu? Badago Iruñan ere Boletin del Instituto Principe de Viana. Bilbaon “Zumarraga” eztakit bein edo ateratzen den, falanjekoek egiña. Galdetu nuen ia egin den mikro-ildozko diskoan Illeta eta oraindik ezetz erantzun zidaten. Egiten bada erranen dizut. Egan´en ikusiko duzu zerbait “Oargui”ko txapelketari buruz. TBO moduko bat egiteko asmotan gabiltz herri euskeran, bizkaieraz, eta garbizale kutsu dena alde batera utziz. Anaitasunari erantsiko genioke eta orri bi eduki beharrean lau edukiko lituzke. Ikusiko duzu bere tenorean. Behar beharrezkoa dugu irakurten oitu dadin herria, ezpaitu oiturarik deus ere, eta hortarako oberena gauza errexak iaten emaitea eta interesdunak. ¿Bertzela zer egin euskeraren eremuetan idazleak bakarrik daudelarik? Bertze alde batetik badago erdi ofizialki Atlas Linguistico Vasco egiteko asmoa. Salamankan “Congreso Internacional de Ciencias Onomásticas” egin zen aprillean. Eta handik atera zen asmoa. Periodikutik ebagitako orri bat dihoakizu. Aurrerapen aundia izango litzake holako gauza bat ongi egitea, zeren argi aundia egotziko luke eta gainera hortarako materialak batzen diren artean bertze anitz fenomenu linguistiku iaso
179
bailitezke. Geuk ere emanen dugu gure ordaiña eta lehendik ari gara taldetxo tipi bat linguistikari buruz zerbait ikasten. Aurtengo ikastaroa hil hontan bukatu dugu. Udan, astean bein klase apurtxo bat lasaiagoak egonen dira. Ibilaldi bat egin genuen bukaera emaiteko eta bertze alderdi batzuetako zenbaitekin bildu giñen. Bertzerik gabe har ezazu nire besarkadarik estuena, [sinadura eskuz].
186 Guatemala´n Garagarrillak 14-1955 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbao´ra Adiskide zintzo, Ioan dan apirilaren 3´an idatzi zenidan zure gutunari loreillaren 2´grn. erantzun nion. Erantzunarekin batera beste idazkitxo bat ere igortzen nizun, 30 dolar (1.275 peseta alegia) Bizkai´ko bankuetxera bialtzen nizkizula iragarriz. Gutun au zertifikauta ioan zan. Ez ote duzu iaso? Dirurik ere ez ote dizute oraindik eman? Ezezkoan idatzi ezadazu len-bait-len, emengo bankuetxean bear diran erreklamazioak egin ditzadan txanponok gal ez ditezen. Zuk igorri “Milla olerkiak” eta beste aldizkariak ez ditut oraindik iaso eta luzeretxian nago. Oiek ere ez ote dira bidean galdu? Ez nintzake bat ere arrituko, emengo korriuak ain baitira ganora bakoak. Ala gerta balitz, min aundia artuko nuke. Laster dukezu eskuartean E-G´ren azken zenbakia zure itzulpenarekin. Orain illabete t´erdi atera zen emendik, beraz ez du asko luzatuko. Banako mardula da, orain artekoak baiño beteagoa. Zure berrien zai, adiskide. Anartean ar itzatzu ene goraintzi miñenak. Agindu nai zenukenez
187 Guatemala´n Garagarrillak 21-1955 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbao´ra Adiskide on, Bizpairu lerroño baizik ez, zuk igorri liburu ta aldizkariak onik eskuetara zaizkidala esate[ko], ots, “Milla olerkiak”, “Euskera” ta “Anaitasuna”. Egan ez dut oraindik iaso. Laister etorriko dala nik uste. Berri auek igortzen dizkizut nere lenagokoarekin urduri ez zaitezen. Berandu, baiña seguru eldu dira aipa dizkitzudanak. Ordu goxorik eman dut “Milla olerkiak” irakurtzen. Aldizkarian ikusiko duzu idazti ontaz egin dudan kritika. Ez dut urre aurkitu oro, alare lan goraipagarria. Au idazten ari naizela zure 17´koa ekarri didate, esaten didazun 16´korik ez oraindik. Beraz ementxe etetzen dut gutun orren zai, ez dut bada uste luzatuko dunik. Arratsaldea.- Oraintxe ekarri didate zure 16´koa. Beraz guk itxaron bezela guztia gertatu da. Orain ez daukat besterik igorri dizkidazun liburu berrien zai egotea baizik. Gorostiaga´ren “Antología de Poesía Popular basca” ez dut iaso, baiñan au ere iritxiko da noizbait. Beraz Egan (2-3-4) eta Gorostiagarena gelditu dira bidean. Neri euskera ta Euskalerriaren inguruko liburuak zaizkit atsegiñen. “Amigos del Pais”ko bilduman auek aukeratuko nituke: Caro Baroja´ren “Los Vascos”. Donostiaren
180
“La música Vasca” edo zerbait orrelako; Mitxelenaren “Los Apellidos Vascos”. Orrez ganera igor ezadazu Azkue´ren “Morfologia Vasca” ez daukat eta, baita “Cancionero Popular” ere gareztiegi ezpada. “Amigos”etik Lerga (edo olako zerbait) aita kaputxinoaren tesisa ere igor ezadazu (Legaria ez ote?). Baiña lan geiegi ematen ari nazaizu. Gaiñera beste zertxobait; ez duzu zertan ordaindu zigilurik, beraz ipiñi ezazu nere kontuan korriuearena ere. Amigos´en Boletiña ere nai nuke baita Principe de Viana ere. Zumarraga ez dut ezagun beraz igorri banakoren bat ikusteko. Iakiña aldizkariak ere nere kontura. Diruak akitzekoan berriz igorriko dizkitzut, nere sakel utsak agintzen didan neurrian. Garrantzitsuena noski gure erria irakurzale biurtzea. Ortan egingo duzuten lan guzia onesgarri benetan. Iakiña gai errex ta interesanteak erabilli bear ortarako eta euskera ere argia. Lenagotik ere irakatsi bear genion gure erriari euskeraz irakurtzen eta kartak bederik idazten, idazleon lana alperrekoa ez dedin. Erri bakoitzean eskolatxo bat bear genuke ortarako. Nik uste lan baliotsuena egin dezakezutela. “Anaitasuna”ren euskera oso pizkor goxo ta adierraza da. Eztitan irakurri dut banako auxe. Ageri du Aita Berriatuaren ikutu piña ez dala alperrekoa. Aldizkaritxo orren inguruan gure erritarrak xuspertuko dituzutela nik uste; bide orixe egokiena160. Antzerkiaren bigarren ekitaldia emen dut. Ez dut oraindik aratu; ezpai gabe lena bezain zailua izanen da, noski. Gaur eramango dut aurtengo lenengo zenbakia irarkolara, beraz badugu zati batean itxoin bearra. Gorantzi orko euskaltzale pizkorrei, eta zuretzat besarkada sendo bat.
188 Bilbon 1.955-VIII-11. Ibinagabeitia tar Andima GUATEMALA Adiskide min: Eskuratu dut il honetako 5´an egin didazuna. 8-VII-1.955´an bidali dizkitzudan liburuak auexek dira: -Música y Músicos en P. Vasco. P.J.A. Donostia 25,-Zumarraga 30,-Sopokel´en antzerkiak 30,-Morfologia Vasca 100,-Cancionero Popular Vasco. Azkue. VIII-X-XI-II-indice 200,-Anaitasuna. Junio 1.955. ---Zeruko Argia 1.954-55. n. 3-4/5-6/7-/8/9/10/11/12/13/14/15/16/---Arseko erretorearen erakusaldiak 15,-Paradigma de conjugaciones vizcaino y guipuzcoano 15,415,Egun bidaliak: -Boletin de la Inst. P. de Viana 160
Andimak ez zuen bateraezintasunik sumatzen goi mailako kultur aldizkariaren eta herri aldizkarien artean. Gai erraz eta interesanteak erabili behar ziren eta euskara ere argia. Herri bakoitzean eskolatxo bat. Maila guztiak ziren beharrezkoak, eta giza-talde guztiak elikatu behar ziren euskaraz. Garbitasun kontuan erantzuna ez da zehatza: “euskara argia” baitio, baina onesten zuen Anaitasuna-k zerabilen euskara mordoilo hotsekoa, zehaztasunetan sartu gabe.
181
-1.954: trim 1º y 2º / id 3º y 4º -1.955: trim. 1º (suskrizioa pagatzean urte osoa) -Boletin de la Real Sociedad V. de A. del Pais. 1.954: ½-3-4. (Igezkoa delako 50 peseta)
50,60,120,-
415,- 120, 535 / 944,- 535,- 309,Beraz oraindik Irureun eta bederatzi peseta dituzu. Korreuarena urrengotik aurrera kobratuko dizut. Mitxelenaren “Los Apellidos Vascos” aituta dago eta laister argitaratuko dute berriro. Caro Baroja´ren “Los Vascos”i ere orixe bera gertatzen zaio. Laister bidaliko dizut bertze pakete bat ere. Il honetan aterako da lehenbizi “Anaitasuna” tebeoarekin. Uste dut jenteak oso ondo hartuko duela. Orain alegin aundiak egin behar ahal denik geien zabaltzen, ukan dezan nahi genuken influentzia. Honek bere bidea har dezanean pentsatu beharko dugu euskal programa hau bertze alde batzuetarik nola indartu. Bertze era bateko liburu irakurterrexak eta irakur nazazukoak edo holako zerbait. Indar ukan dezagula hori burutzeko. Hemen ari nauzu lanean Euskaltzaindiko zenbait material ordenatzen eta Azkueren lantxo batzuek errebistarako gertatzen. Ia aurten ateratzen den bertze “Euskera” bat. Orain uda dan ezkero jentea apurtxo bat sakabanatuagoa ibiltzen da eta klaseak astean bein baino eztira egiten. Gaitzetsia´ren azkena dena bukatutakoan bidaliko dizut. Har itzazu nire agurrik beroenak eta urrengorarte, [sinadura eskuz]
189 Bilbon 1.955-VIII-31. Ibinagabeitia tar Andima GUATEMALA Adiskide: Azken gutuna idatzi nizunetik igorri dizkizudan liburuak auexek dira: Iñazio deuna (Juan Baxurko) (1.955); Urlo (libretoak) (gorria eta oria) (Azkue); Bigarren euskalegunetako itzaldiak; Musica popular vasca (Azkue); Los celtas y el pais Vasco (Pedro Bosch Gimpera); Del acento tónico vasco en algunos de sus dialectos; Aezkera edo Petiriberro inguruetako mintzaera (Az); Neologismos formados a imitación de otras lenguas; Evolución de la lengua vasca (Azkue); Notas sobre el santoral vasco; El Acento Vasco (Altube); Más sobre la vida del euskera (Altube) (sin imprimir totalmente); Igarkizunak (Azkue); Los nombres de parentesco en vascuence (G. Bähr); Acerca del Santoral Vasco (Azkue); Advertencias a las notas sobre el Santoral Vasco (Al); Discursos leidos ante la Real Academia Española.; La obra de D. Resurrecion. M. Azkue (1.952); La Vida del Euskera (Altube); Lamiak Euskalerrian (Azkue); Euskaltzaindian sartzean Jean Elissalde aphez Azkaindarrak egin duen irakur-aldia eta egin zaion erantzuna; Bost urtian (T. Alzaga) (Komedia); La épentesis en la conjugación vasca (Azkue); El Seminario Julio de Urquijo (Antecedentes y constitución); Vizcaytik Bizkaira (Azkue); Parnasorako bidea (Eusebio Mª Azkue);
182
Lenengo euskalegunetako itzaldiak; Erkindea (A.M.A.)161; Ipuin laburrak (Garitaonaindia tar Bitor); Osasuna merketza ta yanaritzaz (Eskauriatza Azp. tar Jul); Gauzen ikaskizunak umientzako (Lertzundi tar Jon Imanol); Ardi galdua (Azkue); Jesusen biotzaren illa (Azkue); Eskuliburua (Añibarro); Santuen bizitza laburrak (Oyartzabal tar Martin); Egizko edertasuna (Jauregi tar Koldobika); Prefacio a unos apuntes sobre el euskera (1.896); Martin Txilibitu; Prontuario de la lengua vasca (Azkue); Meza entzukera bi (Añibarro eta Mogel); Lekeitioko Andra Mariari bederatziurrena (E.M. ta R.M. Azkue); Apaiz osteguna ta aurrak (Azkue); Apaizostegunerako elizkizun ta otoitzak (Azkue); Abade-eguenerako elizkizun eta otoitzak162. Har ezazu nire izena “Euzko Gogoaren idaztiak” ri arpidedun egiteko. Il honetako 25´an Euskaltzaindiak Baionan egin zuen bere ileroko batzarraldia eta zenbait Euskaltzain agertu ziren Prantzialdekoak. Musee Basque delakoan egin zen. Ailekar batzar horrek euskalerriko alderdi biak euskeraren alde baturik jokatzea, indarra eta kemena sendotuz. lehengo egun batean magnetofon batekin zenbait gauza bildu nituen erri literatura eta folkloreari dagozkionak. Ordu biko zinta bete nuen. Badut ateraldi gehiago egiteko asmoa eta hola zenbait gauza gal zorian daudenak bildu...Karlistada denporako bertso berri luze batzuek ere artu nituen. Bide batez euskeraren egokerari dagozkion zenbait gauzari buruz ohartuko naiz eta zuri bidaliko zure aldizkarian agertuz piskanaka piskanaka geroago eta argiago ikus dezagun euskeraren egokera eta zeintzuk diren erremediorik egokienak. Beiñepeiñean eztut bertze berri kontagarririk; baiña gaia dudan ordukoxe ipiniko zaitut iakitun. Har itzazu nire agurrik beroenak [sinadura eskuz].
190 Bilbon 1.955-IX-29. Ibinagabeitia tar Andima GUATEMALA Adiskide min: Artu nuen zure gutuna eta baita zure 30 dolar ere. Emen 1.275 pta. pagatu didate. Gaur bertan igorten dizut pakete bat: Joanak joan (Etxaide); 2 Anaitasuna (era berria tebeoarekin)163. Azkenez agertu zaigu delako tebeoa. Ikusiko duzu artzen duzunean. Aileza egin erri xean guk nahi genuken lana. Datorren illean asiko ditugu hemen orain arteko klaseak udako oporraldia iragan ondoren. Lehenik Urbiara ibilaldi bat eginen dugu... Lehen esandako paketearekin batera “Universidad del Norte” ri buruz “El Correo Español-El Pueblo Vasco”k argitaratu dituen zenbait artikulu ere igorten dizkizut ikus dezazun nolako kanpaña egin duen periodiku horrek “La Gaceta del Norte”k ahorik zabaldu ere egin eztuen artean. Dena uts, baiña zerbait eta gizaroa164 egiteko eder. Badihoa lasaitzen...
161
Geografia, lehen hezkuntzako haurrentzat. Bilbon 1900. urtean argitaratua. Liburu bakoitzaren kostua dakar; hemen kendu egin dugu interesik ez duelakoan. 163 Ondoren diru balantzea, hemen jasotzen ez duguna interesik ez duelakoan. 164 Giza giroa, egun, iritzi publikoa edo idatziko genuke. 162
183
Laister idatziko dizut beste karta bat berri geiagorekin eta oraingoz utzi egiten zaitut besarkada estu batekin, prisaz bainabiltzu, [sinadura eskuz].
191 Bilbon 1.955-X-21. Ibinagabeitia tar Andima GUATEMALA Adiskide min: Aurreko gutunean prisaka aritu nintzaitzun eta hartu dut berriro beta zerbait esateko. Igorri ditudan liburuak: (6-10-1.955) EGAN (3-4) 1.955; (17-10-1.955) Boletín Real Sociedad Vascongada A.P. (1) 1.955165. Il honetan eldu zaigu aurtengo E.G. lehengoa. Polito dator batez ere atarikoa. Zinta magnetofonikan bildu dudan ipuin bat idatziko dizut kontatu zidanak esan zuen berberealaxe. “Ba, yoan sirean otsoa ta asagarie da topaurien poso andi bet, ¿esta?, da an posoan itargie, baya serak e, asagariek esautson otsoari –Aiko an, axe ure edoten bok dana or daoena, axe artoa koxaukoyuk- da artoa kuxetako, otsoa in sen, ba, bete bete bete ta yoan sirean garie trilletan egosen lekure da ur asko edauena les tapotsa sartuutsen, serak, asagariek da gero garie sertsean egosen lekuen a tapotsa librau da tapotsa librauutsen orduen ba gariek gustiek urek eroan bear da ene! danak otsoa yoten da bien bitartean asagarie yoan da arrotse tortillea yauen orduen sati bat belarri suloetan sartu da otsoari asurrek gustiek apurtuutsiesan da asagariek esautson –Ai ni ñaok ona, garaunek agirien- -Ni asurrek danak apurtute- -Baia ni txarrao- -Bueno ba orrek esangoyuskuk aber sein daoen txarrao- Preguntautsien da –Asurrek apurtute daoena txarto dao baia garaunek agirien daoena txarrao- -Ba orduen ni eroan lepoan ikEsautson. Da, klaro, eroauen asagarie lepoan otsoak da beren suloan parera allegau san orduen, rra, sailtu in de sulora da besteak busteneti goratu, aginekas, da aginekas goratuutsen orduen besteak esautson o, -Niri agarrau ustelakoan pago susterrari agarrauutsek- Es esateko agoa sabaldu bear da agoa sabaldu euen orduen besteak eskapau.” Arrati aldeko euskera da. Beste zenbait gauza ere hartu ditut. Euskeraren egokera egiazkoa iakitea behar beharrezkoa dugu, zeren euskera landu nahi bada, dagoenari balore emanik egin behar baita. Nola iende eziakinari irakurten oituerazi literatura kulta?; bere berbeta arrunta gutiesten duelarik ebagi egiten baitu bere nortasunaren eboluziñoaren lerroa, ezin ausnartuz bat batean delako bide berria. Beraz kontuz ibili behar dugu eta bakoitzari komeni zaion ianaria baizik ez eman. Euskera batua idazten dugunean, egun, aristokrazia tipi batentzat baizik eztugula idazten iakin behar dugu. Aristokrazia horrek benetako indarra balu apurka apurka bere moduak eta esakerak ezarriko lituke besteen gain. Baina gain ezarten ezpaditu eztezala bere baloreen gutiespen bat sortu euskaldunen artean, erdarak egiten duen bezala gure herri garaituan. Akorduan eduki dezagun ezur ezurretaraiño sarturik gure problemarik aundiena, estuena eta larriena herria lantzea dela, euskal aristokraziaren euskera eta burua lantzeak importantzi aundia duen arren. Nik egin nahi dudana ezta besterik asmo biak bereizi baizik, zeren gehienek argi ezpaitute ikusten, susmurren bat nabaritu arren. 165
Diru-balantzea hemen jasotzen ez duguna.
184
Baiña ez bakarrik bereizi, bereizkuntza horrek ahal denik tipiena izan behar duela ere bai, oraingo egokerak eskatzen duen ginokoa, hizkuntzari dagokon aldetik166. Har itzazu nire agurrik beroenak, [sinadura eskuz].
192 Bilbon 1.956-V-17 Ibinagabeitia tar Andima CARACAS-EN Ene adiskidea: Garaiz artu nuen zurea eta oso lanpetua egon naizen ezkero gerotik gerora luzamendutan ibili natzaitzu. Parkatuko didazu, mesedez. Ikusten dut zurean Caracas-ek egin dizun leen impresiñoa eta emengotarren erdera zaletasuna eta joera betikoa. Egon zen emen Zaitegi jauna. Emen erdietsi nai zuen baimena. Ezezkoarekin joan eta arrezkero eztakit bere berririk. Izan ere ezkara joera batekoak eta izan ditugu zenbait eztabaida. Astirik ez, ordea, emen, diferentzien sustraiaren billa asteko eta zu jakitun ipinteko. Noizbait aterako dut momentu eta humore apur bat orren egiteko eta adierazteko nire iritzia. ¿Zergatik eten dugu, zearo gutietsirik literatura zaarra? ¿An aurkitzen den valore oro zokoratu bear ote dugu norbaiteri buruak emanda, ango zerbaitek etziolako osoan biotza ikutu? ¿Zer da garbitasuna izkuntzan? ¿Sustraitasuna ez ote da izaten eredu? ¿Era asko finkaturik bazeuden literatura zaarrean zergatik orain berritzen asi? Beintzat zearo eredu artu ezarren iturburu ugariak direna ezin ukatu. Literaturak evoluziñoari eusten ekin bear dio, osoan lortu ezarren167. “Euskera” leen zenbakia laster aterako da. Euskaltzaindiak bere zabalkunderako atera zuen orri bat dijoakizu. “Anaitasuna” ere berritzen ari gara. ¿Zergatik eztidazu bialtzen bizkaiko euskera jatorrean artikulutxo edo elkarrizketa bat, orko teatro talde, kantari edo iruditzen zaizun norbaiten gaiñean, politikan sartu gabe alegia? Ezluke oso luzea izan bear ta gaiñera fotografia bat edo beste ere argitaratu diteke. Ezizen bat aukeratu bear.
166
Hegoaldean, Francoren mendean, eta Espainiatik etorritako migratzaileak gora eta gora ari zirela, herri euskararen beharra, herria euskaraz eskolatzearena eta zegoen euskara aintzat hartu beharra sentitzen ziren indartsuen Gipuzkoan bezala Bizkaian ere, esaldi horietan nabaritzen dugunez. Bestalde, kezka hau 36ko gerraren aurretik ez zen, orduan ez baitzen euskara kultur mailan lantzeko gerraondoan agertu zen grina, Guatemalatik ez ezik –Euzko-Gogoa: Zaitegi, Orixe, Ibinagabeitia- Bilbotik hain justu bultzaturik, Krutwig buru zelarik. Alfontso Irigoienek –Gabriel Arestik ere- kezka hau izan zuen, eta landu ere zuen, bertsolaritza sustatzearen bitartez eta, gai-jartzaile lanean. 167
Zaitegi 1955eko azaroan aberriratu zen, eta desadostasunak jada hasiak 1956ko udaberrian. Literatura zaharra balioetsi beharra, garbitasuna baino garrantzizkoagoa hitzak euskaldunen artean sustraituak dauden ala ez. Egin berri zuen hitzaldia Donostian, Gipuzkoako Aldundian, Alfontso Irigoienek gai horietaz, eta Nemesio Etxanizek aurka egina ere bai. Zaitegirekin tirabira gogorra izan zuen Irigoienek Arantzazun 1956. urte hartako urrian egin zen bileran –Iraileko hiru eguneko bilera famatuez gero-, Euskal Idazle Elkartasuna Euskaltzaindiaren barruan sortu edo handik kanpo sortu zen aferan. 1956an, jada aberriak hartu zion gaina erbesteari; Euzko-Gogoa Miarritzen kokatu zen, Euskaltzaindiak Euskera agerkaria berrabiarazi zuen, Egan indartu zen, eta pixkanaka Euzko Gogoa-k galdu zuen Guatemalan izan zuen kutsu heroikoa, bereziki Zaitegi aberriratu zenez geroztik. Nabarmendu beharra dago Andima Ibinagabeitiak harreman onean jarraitu zuela Zaitegiri aurre egin zioten Irigoien eta Koldo Mitxelenarekin, era batera edo bestera euskalgintzan ari ziren gutiz gehienekin edo guztiekin, norberaren iritzi eta ikuspegiaren gainetik euskararen beharra jarririk.
185
Il onen 27´gn. Itziarrera joango gara ikastaroa bukatzean urtero egin oi dugun ibiltaldia betetzera. Autobus bitan eramango gaituzte eta beste alderdi batzuetatik ere joango direla uste dut. Datorren illeko irugarrenean Euskaltzaindiaren izenean jaialdi bat antolatzen ari gara Ayala Teatroan. Arrue ta Mitxelenak esango dituzte iztxo batzuek Euskaltzaindiaren geroko asmoeri buruz eta orren ostean dantza, kantu ta euskal-teatro labur piska bat. Datorren urtean Azkue zenari omenaldi aundi bat gertatzeko asmotan ari gara eta au astapen bat izan dadin nai genduke. Egin da ere programatxo bat zer egin lezaken Euskaltzaindiak euskeraren alde adierazirik, bai onen zabalkundearen alde eta bai investigaziñoan. Bein beiñekoa ta gidari bat edukiteko da izan. Dirua lortzen saiatu bear aurrera eraman aal izateko. Lagunduko digute piska bat emengo euskalzale aberats batzuek. Beintzat, eztago eskubiderik milla gauza ez egitea diruezagatik, itzala ta aala eskuetan edukirik. Emen bialtzen dizut orrelako bat oraindik Euskaltzaindiak onartua egon ezarren. Ala ere bere espirituaren espillua da. Asko poztuko nintzake zerbait on idazten asiko baziña, eta orren gaiñean aremanak edukitea oso ongi irudituko litzaidake, nik neuk asko ikasiko bainuke eta baita zuk ere noski gauza urria izan arren. Gure kontuak onela daude. Gaur bialtzen dizudan pardela: B.R.S.V. de A. del P. 1.955 cuad. 2; Suskrizioa 1.955; Principe de Viana LIXLX-LXI.; Fatimako Ama Birjiña; Biotz begietan; Origenes y naruraleza de Vizcaya; Amabost egun Urgainen; Karmengo ama ren egutegia 1.956; Los puentes de Pamplona; Materiales arqueológicos de Vizcaya; Gestas Vascongadas; Apellidos Vascos; Pelitzisimo martiri deunaren beder.168 Besterik gabe biotz biotzez agurtzen zaitu zure adiskide zintzo, [sinadura eskuz] Badijoazkizu lau Anaitasuna ere: 28-29-30-31.
193 Caracas´tik Uztak 9-1956 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbao´ra Adiskide ona: Garaiz zure eskutitz iakingarria eskuratu zitzaidan. Ez nizun lenago idatzi biali dizkidatzun liburuen zai egon naizelako. Baiñan oraindik ere zai nago, bada ez dira eldu. Ala ere ez du[t] geiago luzatu nai izan idazki au, eta zenbait lerro idaztera iarri natzaizu. Iritxiko diranean liburuok, berriz idatziko dizut eta nere orko domu169 urria nolabait gizentzeko zenbait txanpon ere bialiko dizkitzut. Berri ezti ta samiñak zekarzkin zure gutunak. Atsegiñak or ari duzuen euskeraren alderako lan ederrarengatik, samiñak eztabaidak diralaz darabilzkizuen auziengatik. Ala ere, pozgarria, bada eztabaidatik ere argia ta onura etorri litezke. Baten batzuk zuk Donostian emandako itzaldiaren albisteak igorri dizkidate. Etzeuden pozik, errukigabe, dirudinez zenbait euskaltzale garbizale astindu dituzulako. Egia esan, ni neu garbizaleen arteko naiz, antxiñatiko nere eskola, eta neke egiten zait bat batean beste aldera iotea. Baiñan argi dakust garbizaletasun larregiak urrutitxo ere eraman dula gure izkuntza, obeto esan, eraman gaitula garbizaleok. Batez ere kultur saillean, ni ere zuekin 168 169
Diru-balantzea. Diru-kapitala.
186
edo nago, bada argi baiño argiago dakust ezin ditzakegula sail orri dagozkion itz guziak ezta erdiak ere, gere erraietatik atera. Gaiñera lan alperra, bada eginda damazkigutenean iaso ta kitu, ez daukagu beste biderik170. Ondo dakit euskaldunen belarri aunitz oso minbera dirala orrelako itzak iasoteko, baiñan minberakeri ori erabiliaz erauziko diogu belarrietatik eta biotzetatik ere. Dana dala, iarraitu zuek or Iainkoak agintzen dizuenez, edo gogoak diotzuenez, gure euskera errukarri onen alde. Oso gutxi gera, ta obe litzake eztabaida samiñak aldebat uztea, ala ere, ez gaitela izan saldo itsu ta noragabekoak bezala. Bakoitzak geretik zerbait uzten ikasi bear dugu, ala obeto etorriko gera euskaldun guztiok. Emendik euskerakiko berri gutxi igor nezaizkitzuke...Oso giro erdelkoia arkitu du[t] emengo euskotarren artean. Eta ikusten ez egokera ortatik gizon auek ateratzeko biderik. Alegiñak egingo ditugu, goxoz ezpada zartailuz edo. Idatzi adiskide, orko berriak emanez. Eta agur beroenak orko adiskide euskaltzale aantzieziñei. Agindu euskeraren baitan.
194 Bilbon 1.956-VII-18 Andima Ibinagabeitia CARACAS Ene adiskidea: Urrengo liburuak bialtzen dizkizut korreoz: Iliasena.- Barandiaran dar Salbador S.J.; Gure Patroi Aundia; B.R.S.V. de A. del P. (urtekoa); Egan (5-6) 1.955; Egan (1) 1.956; Euskera; Anaitasuna (32)171. Badijoazkizu ere pakete orretan Arriaga-ko programa bat, periodikutik ebagitako artikulu bat eta iru bilkuratako txosten. Nola zure bizitza berri ori? Oitu aal zara? Emen beti bezala lanean daragoiogu eta leen baiño giro obea dagoela ezin ukatu diteke. Emengo berri batzuek Anaitasuna-n irakurriko dituzu, eta baita Egan-en ere. Besterik gabe ar itzazu nire agurrik beroenak [sinadura eskuz].
195 Caracas´tik Uztaillak 31-1956 Irigoyen´tar Alfonso´ri Bilbao´n Adiskide, Eskuartean dut zure azken gutuntxoa, liburu ta aldizkari berriak bialtzen dizkidatzula iragarriz. Baiña naigabez beterik nago: Mayatzean [sic] biali zenizkidan liburu ta paperak ez dira oraindik iritxi. Arrigarria! Nola igorri zenitun? Zertifikatuta? Bestela biali baldin badituzu galdutzat eman bearko ditugu. Lurralde auetara ezin diteke ziurtatuta baizik paketerik igorri. Iakizu beraz...Nik uste onena izango litzakela Desclée, de Bruwer´en bitartez igortzea.. (Colón de Larreategi 40 edo olako zerbait). Andik zure 170
Garbizale eskolakoa bai baina kultur sailerako mordoilo jokatu beharra aitortzen zuen. Euskararen amoretan bateratzaile, etorkor. 171 Diru-balantzea.
187
baiño geroago biali dizkidate zenbait pakete eta ondo artu ditut. Laster bialiko dizkitzut txanpon batzu orko nere domu urria ugaritzeko. Ederki zuen iai ederrak. Iarraitu aurrerantzean ere euskeraren alde ain ederki lan egiten. Gure gurariak alakoren baten garai aterako dira euskerari buruz eta gure izkuntza loratzen ikusi al izango dugu euskaldun guzien mingañetan. Besarka sendo bat adiskide, eta agindu nai zenukena. Ez dira noski zuk biali liburuok iritxiko, beraz berriro erosi bearko dizkidazu.. bada nere azkurririk goxoena erbeste ontan gure aldizkari ta liburuak irakurtzea izaten da.
196 Caracas´tik Dagonillak 11-1956 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbao´ra Adiskide: Belu baña seguru! Egun auetan iaso ditut zuk Maiatzaren 17´an biali zenizkidan liburu-pakete-biak. Oso-osorik iritxi dira eta ondo ederto. Beraz ez aintzat artu orantsuago egin nizun [sic]. Artega nengon geroago ortik bialduriko liburuak agertu ta zureak etorri ez ziralako. Zorionez baña, emen dagoz danak eta sekulako [sic] eman didate. Emen ari naiz io ta ke irakurri ta irakurri. Pozik ikusi ditut “Anaitasuna”ren zenbakiak era berri onetan, lenbaitlen asteroko biurtuko al duzue. Milesker eta laster arte. Iarraitu idaztiok bide bardiñetik bialtzen. Astiro baiña iritxiko dira-ta. Ar itzatzu ene onginai beroenak Zure
197 Caracas´tik Iraillak 6-1956 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbao´n Adiskide zintzo: Atzo igorri nizkitzun Bizkaiko Bankura 1.900,-peseta nere orko domua zerbait ugaritzeko. Len ere esan nizun orko aldizkari liburu ta enpaiduek baizik ez didatela pozik ematen. Beraz, adiskide, iarraituko al duzu orain arte bezela liburu eta aldizkari berri guziak bialtzen. Astiro, baiña ederki iristen dira. Ez dut oraindik iaso orantzungo172 igorri zenidan paketea, baña duda gabe, laster izango da nere esku artean. Ez dakit nola zuri ordaindu egiten dizkidatzun mesede guziok. Egunen baten, Iainkoak ones, diru poxiren bat bialduko dizut zuen euskal lanai laguntzeko. Txiroa naiz, baña nundik edo andik ortarako zerbait aterako dut. Onezkero laster asiko dituzu datorren kurtsuko euskal lan berriak. Zer esanik ez oraiñartekoak bezala onuragarrienak izango diranik. Emen euskal kontuak, txepeldurik daude, ez dute ezertxo ere egiten. Done Mikel egunerako itzalditxo bat eskatu didate euskeraz. Egingo diet, bai orixe, baña gogorrak entzun bearko ditute. Baldin ulertzen ba dute, ez didate noski itzalditako geiago deituko. 172
Oraintsuengo, hots, azkeneko.
188
Onenbestez agur luze bat Agindu nai zenukenez
198 Bilbon 1.956-X-30 Andima Ibinagabeitia jauna CARACAS Ene adiskide ori: Bere garaiean artu nuen zure karta atsegiña ta baita bertan ja[k]iñerazi zenidan diru mordoa ere. Erantzun gabe egon natzaitzu izan dudan lan aundiarengatik. Parkatuko didazu mesedez. Jakingo duzu, noski, beste bideren batetik Arantzazun leengo illeko 14-15 ta 16garrenean izan ditugun bilkurak Euskaltzaindiaren itzalpean. Zenbait gaztek agertu dute burua euskal-arloan ta benetan pozgarri izan da denontzat oraindik badagoela miña ta kemena ikustean. Jesuitak ere oso euskalzale agertu zaizkigu eta ongi etorriak izan bitez gure baratzean lan egitera. Bialtzen dizudan Anaitasuna-n ikusiko duzu zeatzago ango berri ta baita beste aldizkarien batean. Sekulako euskalzaletasuna nabaritzen da gaur egunean alderdi guztietatik eta alegiñak egin bear kemen ori bideratzen eta emankor egiten. Asi zitzaigun giro au bere emaitza ematen eta zenbaiten eskabidez Euskaltzaindiaren itzalpean euskal-idazleen bazkun bat egin nai zen. Ezarri genduan eguna ta ordua Arantzazun bertan biltzeko eta ortaz elkarrizketa bat edukitzeko ta Zaitegi jauna etorri zaigu gure asmoa austen, bere asmo ajolagabe eta burugabeak jarri nai dituela nagusi. Alegia, badakizu nola Baionan atera duen Euzko Gogoa ta nola an jarri nai duen euskal mogimentu guztiaren burua, berak dionez. Baionatik, beste zeregin gabe etorri zitzaidan Bilbora oso modu txarrean eta Euskaltzaindiaren kontra mintzatzen. Arantzazura joan zitzaigun eta gure asmoa azaldu ondoren bereari ekin zion eta bere burua gaizki jartzen zenean nire kontra gaizki esaka aritzen zen apaiza dena ere ezin siñetsi zitekeala. Zoritxarrez, Euskalerria zati bitan bereizita dago, muga bat dago bitartean eta alderdi batetik bestekoa zuzendu nai baldin bada klandestinidadean erorten gara, batez ere zarata aundia ateratzen baldin bada, egiten asi zaigun bezala. Beste alde batetik Euskaltzaindiak asmo aundiak ditu apurka apurka zoritzen dijoaztenak eta gauzak bere senetik ateratzen baldin baditugu akabo dena. Ez ote diogu gure agintarieri zeregin eta buruauste aundiagoak emango legepetik zearo ateratzen ezpaldin bagara eta batez ere gazteok, gure burua oraindik naasi eztugunok politikako gora-beera errezetan, ekiten badiogu gure eskubidea, naturalezak berak baieztatzen digun eskubidea gogor eta bildur gabe eskatzen? Nire ustez arrokeriak zearo galtzen du gizona eta armonia onean eta indar oro bear den bezala aprovetxatuz egin ditekeana guztiz ondatu: eta noiz elduko beste egokiera bat? Amerika irabaztea eta menperatzea errez omen da; baiña Europa, zenbat naaste dituen Europak! Ezin diteke andik onera errege antzo, dagoena deusezten etorri, emengoak oker baleude bezala173. 173
Zaitegi eta Irigoienen arteko tirabira pertsonaletatik haratago zihoan noski, bien artean polarizatu zen afera. Horri heldu aurretik, ikus dezagun zer ziotson afera horretaz eta horren ingurumariaz Zaitegik
189
Ilbeltzerako geunkan asmoa Azkueren gorazarrea egiteko. Gauza aundia egin nai da. Ikusiko dugu ordurako nola dauden gauzak. Uxala giroak lagunduko baligu! Orrela egiten baldin badugu euskerak Euskalerrian anaiak elkartzeko indarra egingo luke eta nork daki zenbat beazun eztitu. Ikusiko dugu nola erabakitzen diren gauza guztiok. Biar edo etzi bidaliko dizkizut zenbait liburu eta beste bat idatziko orren berri emanik. Laster arte, beraz. Nire agurrik beroenak biotz biotzez, [sinadura eskuz]. Ibinagabeitiari: Paris´ko batzarrean [Euskal I. Mundu Batzarrean], iakintza sailean, euskeraz gogor egin genun: ortik Lasarte jauna etorria genun. Orko berri luze bezain zabal eman zun.(...) Dana anaitasun eta alkartasun andian burutu zan: arrezkero, etxe bat edo artuko dugu Baiona-aldean euskal-idazle-etxe bezala. Emengoek ere Lafitte, Charriton eta gurekin alkartzeko asmotan dira. Ioan dan igandez Arantzazu´n bildu ginan eunen bat idazle ta idazle-gai, euskal idazle alkartasuna sorrerazten asteko. Nere asmoaren aurkako zitalena ta txotxoloena Irigoien: onen ustez, alkartasun ori Euskaltzaindiaren babesean ezarri bear genuke, Españi´ko legepean eta ageri-agerian. Nere ustez ta beste guzien iritziz ezer ez egiteko biderik errezena orixe litzake; beraz, ixilean eta azpitik lan egin bearra daukagu oraingoz, girorik ezpaitago, orregatik aukera dizut Baiona inguruko etxea. Euskaltzaindikoek euskeraren alde lan egiterik benetan nai ote dutenik edota nola lan egin dakitenik eztakit. Zentzuz ta prudente iokatu bear omen dugu: euskeraren alde izatekotan, imprudente ta burugabeko izatea naiago dizut. Urteotan egin dutena guziok ikusten dugu: beste ogei urte aunditan oien neurri lan egitekotan, gure euskerarenak egin du. Asarre omen daude nere aurka E.G.´an eman dudan Euskeraren iritzia dala-ta, euskal-idazleak nereganatuz datozela-ta. Ontaz naikoa, biotzean min ematen dit-eta. Praile gazteak, (iesulagunek, prantziskotarrek, pasionistek, beneditarrek-eta), ixilean alkarturik Yakin dana euskeraz ematen asiak dira multikopiz-edo. Irigoien´ek kaxkarkeri ta gixakeri geiegitxo ditu: alare, euskal-idazle alkartasuna sorteraziko dugu, Jaungoikoa lagun (Jokin Zaitegi gutunak (1923-1973), Utriusque Vasconiae, 2007, 207-209 orr. Gutunaren data: 1956-X-24)). Zaitegik ez zuen halere Ibinagabeitia bere aldera erakartzea lortu Irigoienekiko liskar horretan. Hona zer ziotson horretaz Andimak: Mingarri egin zait ordea, euskal-idazle-batzaren inguruan sortu duzuen eztabaita. Zurearen ondoren, Irigoienek idatzi zidan eta benetan aserre dago gazte ori zuk batzarre artan esan zenizkionak gatik. Ez ote dira biguingarri eztabaidok? Iakiña, ni ez nago gaituta eztabaida ortan naasteko, urte geiegitxo daramazkit bada Euskaditik landa. Dana dala, biok alegiñak egin bearko zenitukete armoni gozoenera iristeko eta bazkun ori alik lasterren mamitzeko. Auxe bai argi dakust eta pozarren gaiñera. Euskalzaletasuna geituz doakigula gure aberri zaharrean. Eta zaletasun ori ez dedilla, arren, epeldu autu goriegi batzu dirala bide...Eutsi ezaiozute zuen garrari inguru-mariak erre baiño len. Orra biori dagizuedan eskaria! (Jokin Zaitegiri egindako gutunak (1956-1975), Utriusque Vasconiae, 2007, 594 or. Gutun honen data 1956-11-11 izan behar du, Azkue bibliotekan dauden Ibinagabeitiaren funtsetan –kodea: “006-241”- ageri den bezala, eta ez “urriak 11” gutunak berak duen data. Nire ustez nahastu egin zen Andima data jartzean, bestela ez da ulergarri gertatzen bertan aipatzen dituenak, esaten baitu Zaitegik idatzi ondoren idatzi ziola Irigoienek, eta Zaitegik urriaren 24an idatzi baitzion eta Irigoienek urriaren 30ean, Irigoienen gutun traskribatu honetan jasotzen dugun bezala). Zaitegik Parisen Lehen Euskal Mundu Batzarrean Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu zuen, Kultur Batzorde bat sortzeko. Hori lorturik, iruditu zitzaion erdiets zezakeela Euskal Idazleen Elkartasuna Baionan sortzea, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren itzalean eta horretan ahalegindu zen buru-belarri. Francoren mendeko Hego Euskal Herrian berriz, Euskaltzaindiak orduantxe lortu zuen, 1956ko urte giltzarri horretan, baimena Arantzazun hiru eguneko biltzarra egiteko eta Euskera berrabiarazteko. Gipuzkoako Aldundi frankistaren babespean hor zegoen Julio Urkixo Euskal Filologiako seminarioa ere, besteak beste, euskarazko hitzaldiak antolatzen zituena, eta Egan aldizkaria –BRSVAPren gehigarriaeuskara hutsez ateratzen zuena, eta beraz, diru publiko bat, nahiz ikaragarri murritza, eta erregimen frankistaren babesa zuena, Antonio Arrueren bitartez. Hegoaldeko Alfontso Irigoien, eta batez ere Koldo Mitxelenaren eta Aita Villasanteren iritzian-eta ezin zen kolaborazionismo pragmatikotik lor zitekeena arriskuan jarri erbesteko Eusko Jaurlaritzaren itzal eta beraz arriskupeko erakunde baten alde apustu eginez. Zaitegik Iparraldean egin nahi eta ahal zuena egin zezala, baina Hegoaldeko Euskaltzaindia eta Egan-eta, eta diru publikoa eta babes instituzionala peril larrian jarri gabe. Horra zer zegoen Zaitegi eta Irigoienen artean liskartu zen afera horren sakonean. Babes instituzionala zuena nagusitu zen, baina Zaitegiren ahalegina ere ez zen inondik ere hutsala gertatu nahiz J.A. Agirreren heriotzatik laster berriro Guatemalaratu beharrean gertatu zen.
190
199 Bilbon 1.956-XII-8 Andima Ibinagabeitia jauna CARACAS Ene adiskide ori: Joan den illeko 9-garrenean bialdu nizun pakete bat: Kristiñau katezismoa; Jaungoikozale izateko bidea; Aitorkizunak; Garoa; Anaitasuna (34); Euskera (49-123); Princ. Viana trim. 1-2, 1.956; Boletin R.S.V.A.P. Cuad. 1º (1.956); Suskriziñoa, Princ. Viana174. Azkueren gorazarrea gertatzen ari gara il onetako 30-erako ta erregenetarako. Bitartean, apaizak egingo diote beren omenaldia, bide batez kristau-ikasbidea dela-ta giro piska bat sortuz Lojendio jaunak esan zituen itzak aitzakitzat arturik. Gauza aundi bat egin nai litzake. Datorren astean bialduko dizut programa bat. Omenezko argitaratze kontuetan “Latsibi” argitaratuko da, berak utzi zigun novela bat; beste zerbait ere egin nai da. Urkijo Mintegian egin duten sariketara ogetabi teatro lan bialdu dituzte, eguerrigaiari buruz ta beren artean oso tankera diferenteetakoak omen dira. Agi danez idazteko zaletasuna piztutzen ari da igarri-igarrian. Anaitasuna ta Euskera gertatzen ari gara. Oraingo Euskera-n agertuko dira Arantzazuko lanak. Besterik gabe biotz biotzez, zure serbitzari [sinadura eskuz]175.
200 Bilbon 1.957-III-15 Andima Ibinagabeitia jauna CARACAS Ene adiskide ori: Artu nuen zuk gabonetan igorria. Barkatuko didazu zenbait denboratan ezer bialdu gabe egona. Eskuarteko zenbait zeregiñek atzeratu nau. Il onen 12-an pakete bi jarri nizkizun korreoan. Ara: Olerkiak.- Arrese ta Beitia; B.R.S.A.P. Cuad. 2º y 3º 1.956; Egan 2-3-4-5-6-1.956.; Anaitasuna 33-35; Boletin Inst. Pronc. Viana 3er.trim.1.956; Vida y Obra y Semblanza del P. Donosti; Mi Guipuzcoa.- Arteche; Peru Abarka; Bide izkutua; Alma y Paisaje de Bilbao; Gayarre; Biografia de Pamplona; Historia de las danzas.- P. Donosti176.
174
Diru-balantzea. Gutunaren ondotik hor aipatzen duen teatro lanen sariketaren oinarriak datoz, eta ondoren Euskaltzaindiak 1956-IX-27an egin zuen batzar agiria. Ibinagabeitiak berriak emateko esaten zion Irigoieni eta honek berriak ez ezik aktaren bat ere bidali izan zion. 176 Diru-balantzea. 175
191
Laster bialduko dizut beste pakete bat beste liburu batzuekin eta bertan joango zaizu Euskera ere Arantzazuko Euskalzaleen biltzarreko berri zeatz ematen duelarik. Atera berria dugu liburu bat, paketean dijoakizuna, Arrese ta Beitia-ren bertsoekin. Seireun orrialde ingurukoa. Urrengoa Lardizabal-en “Testamentu berriko kondaira edo historia” izango da eta inprentan dago. Izan ere Editorial bat egin nai da ta orretarako inprentako jabea bera agertzen zaigu kemen aundienakin. Eztakigu soziedade bat egingo dugun ala ez. Oraingoz beintzat ori gabe ere aurrera dijoa. Liburu ori autatzeak zenbait arrazoi izan ditu. Eredutzat jartzea zenbait gauzatan, lengo mendean batasuna ta iritzia finkaturik zegoan zenbait gauzatan. Asko irakurria ta ezaguna izan dela liburu au, sustrai eta erro sakonak dituelarik. Nolabait konservadore lana egingo digu, konservadurismoa ere bear baita bere neurrian. Gazteriak zearo ezezaguna duen literatura eskuratzeko moduan jarri. Baiña gauza egin berriak ere argitaratu nai dira. Asi berria dugu itzaldi-aro bat Euskaltzaindiaren etxean. Orainarte mintzatu garenak gazte-gentea gara. Eunen bat lagun besterik ezin sartu diteke, baiña giroari eusteko naikoa da. Jakingo duzu noski Azkue-ren gorazarrearen berri beste norbaitek esanda edo nonbait irakurrita. Orregatik eznatzaizu ortaz asiko. Esan zigun Mitxelenak iztegiari buruz idatzi zeniona eta oso ontzat eta eskerronez artu ziren zure berriak. Euskal-diskoak ere ugaritzen ari dira eta urteerdirako edo Phillis etxeak Bilbora ekarriko ditu tresnak zenbait gai grabatzeko asmotan. Apurka apurka ikusten duzunez aurrera dijoa giroa geiagoren bearrean bagaude ere. Besterik gabe, biotz biotzez, [sinadura eskuz].
201 Bilbon 1.957-VI-30 Andima Ibinagabeitia jauna CARACAS Ene adiskide ori: Artu nuen zure azkenengoa, joan den illeko 28-koa. Barkatuko didazu leenago ez erantzutea. Pakete bat dijoakizu: Euskera 1.956; Vasconia Medieval; Olite. Corte de Reyes; Pamplona y los Viajeros de otros siglos; Los derechos del conyuge viudo en la legislación foral de Navarra; los principios básicos del derecho foral navarro; Testamentu berriko kondaira; Leturiaren egunkari ezkutua; Pernando Plaentxiatarra; Egan (1-2) 1.957; B.R.S.V.A.P. 1º 1.957177. Atera dira “len eta orain” delako ortan “Testamentu berriko kondaira edo historia” ta “Leturiaren egunkari ezkutua” Jose Luis Alvarez euskaldun berri baten novela oso on bat. Liburu au muga bat bezala jarri diteke euskal-letretan. Suskritoreak egiten ari gara liburu-sorta au ia aurrera ateratzen dugun. Bagabiltz aurten ere igaz bezalako kongresu bat egiteko asmotan. Urtero egin nai genduke. Orrela gentea lanean jarri ta zuzendu aal izango litzake. Zenbait euskaltzain-urgazle izendatu nai dira eta zure izena ere badago hurrengo batzarrean onartzeko178. 177 178
Diru-balantzea. Ibinagabeitiak aurkakorik ere bazuen; 1961 arte ez zuten izendatu.
192
Izan ditugu aurten Bilbon gogo-jardunak euskeraz San Juango eleizan, atzekalderaiño zearo beterik zegoela egunero. Mitxelena asia da iztegi kontuan. Gizon jakintsua da oso eta bere zuzenbidearekin uste dut gauza aundia egin aal izango dela eta euskal-gaietan dauden zenbait konpleju erabagi. Diruz gabiltza urri eta ateratzen naikoa lan. Zoritxarrez emen geiago begiratzen zaio politika arazoari eta gerotik gerora ibili euskal-gaietan. Badirudi norbaitek salvatuko gaituala gure neke gabe eta paradisu orretan bizi garenean oso errez egingo ditugula gauza guztiak. Okerreko bidea ta iritzia ez ote den nago ni. Lanerako ordu guztiak dira on eta gizonak biziki bizi nai baldin badu bere bizia, ekin egin bear dio, baiña ez ametsetan. Orri bat bialtzen dizut eskabideak egiteko Euskaltzaindiak onartu duena. Beste bat Eusko-etxeko zuzendariarentzat. Barkatuko didazu luzatu izatea, baiña eskuarteko zeregiñak, bai nireak eta bai euskal-gaizkoak eztidate utzi. Besterik gabe biotz biotzez zure esanera gelditzen da, [sinadura eskuz]179.
202 Av. de las Fuerzas Armadas San Ramón a Crucesitas Edifº Andrea Doria-Partamento nº14 Caracas-Venezuela Caracasen, Uzrak 16-1957 Irigoyen´dar Alfonso´ri Bilbaon Adiskide ona: Eskuartean daukat zure azkenengo gutun iakingarria, eta ementxe naukazu erpai bertan agintzen dizkidazun liburuak noiz iasoko. Nere euskal-egarria ase eziña da izan ere. Mila mila esker, bada, egin didazun igorpen berri orren alderako. Ageri denez, gogoz ari zerate “Len eta Orain” bilduma berria osotzen, ta liburu bikaiñez osotu ere. Zerbait eman nizun Arrese ta Beitiaren olerkietaz. Astiro astiro gure olerkari andiaren bertsu guziak irakurri ditut aren izakera ta gogokeraz bear bezela iabetzeko. Iritxi naizela uste dizut. Beraz, nere liburuko atala, olerkari ortaz diarduna alegia, zerbait aldatu ta osotu dut zuek argitara duzuten liburu berri orri eskerrak. Ez da beraz lan antzua ari duzutena, eta exiturik andiena opa dizutet lan eder ortan. Azkueren iztegia argitaratzeko ezin zitekean Mitxelena baiño gizon egiñagorik aukera. Kriterioz sendo ta zintzoa, eta izkera iakitatez ondo ornitua gaiñera. Dudarik gabe, esku onetan egiteko ori, eta lan oso ta bikaña egingo du noski Mitxelenak. Eman nio[n] Eusko Etxeako zuzendariari zuen gutuna, iztegia argitaratzeko dirua bildu bear zala esanez, baita eskuartean darabilzkizuten lanen lagungarri ere. Onez artu zuen zuen deia, eta nik uste zerbait egingo dugula. Bestela Isai Atxak eta nik inguruak iñarrosiko ditugu ortarako dirua biltzeko. Esaiozu Mitxelenari ez daukadala aztuta egin nion eskeintza, ez orixe. Pozgarri izango da neretzat urgazle izentatze ori. Baña merezi ote dut gero ain izentapen andirik? Ezezkoan nago. Ala ere euskal-garra pizkortzeko alagala180 etorriko zait, zer esanik ere ez. Baña beste izen bat ere emango nizueke urdazle aukera 179
Gutun honek bi gutun gaztelaniazko ditu erantsiak; bata, Caracasen Ibinagabeitiak diru jasotzea egin zezan Euskaltzaindiarentzat, eta beste gutun bat, testu berarekin Eusko-etxeko zuzendariarentzat. 180 Ederto, primeran.
193
dezazuten, ots, Ignazio M. Manzisidor Aitaren izena. Asko idatzi du euskeraz, eta liburu guziak erriaren onerako: “Anai Garate- 2 Otoitz-bidea; 3-Jesusen Bizitza.-4 Gure Patroi aundia – 5 “Santu Bizitzak, egunean eguneangoa”, au irarkolara biali berria. Liburu guztiak mardulak eta orrialdetsua[k]. “Santu Bizitzak” lau tomo izango ditu, bosteun orrialdekoa bakoitza. Asko lagundu diot lan onetan, batez ere lenbiziko tomua preparatzen. Oso santu bizitz ernegarriak idatzi dizkigu Manzisidor´ek, nobelatxo atsegiñak bezelakoak. Ez dakit aurrera eraman al izango duen lan aundi ori...Elbarritu egin zaigu egunotan, tronbosis delako gaitz orrekin, eta bera dago baztertuta, senda bitartean. Atzo izan nintzan berakin eta arnas berriak eman nizkion gizajoari, senda-ala berriz ere eskuartean darabillen lanari ekiteko. Ala bekio Iaunari. Eta agur onen bestez. Etxe aldaketa izan dut egunotan, eta emen bialtzen dizut zuzenbide berria. Agur milla gorantzi orko adiskide onari, eta euskaltzale iatorrei
203 Bilbon 1961-V-29 A.I. Edif. Valdiana –Aptº 110 CARACAS Agur jaunak: Artu degu zuen karta maiatzaren 20-koa. Eskatzen dezutenez “Lizardi”-ren gorazarrez egin dan poesia-sariketaren epea luzatzea ezta posible sariak partituak daudelako. Tolosarrak uda sartu baiño leen egin nai zioten Lizardi zanari gorazarre ori eta orregatik jarri zan epe laburra. Ain zuzen ere atzo partitu ziren sariak Tolosa-n eta jai aundiak egin ziran. Lendabiziko saria Orixe-k irabazi zuen. Bigarrena Jose Maria Aranalde-k eta irugarrena Lukas Dorronsoro jaunak. Jakingo dezute uztaillaren 20-an bukatzen dala Domingo Agirre novela-sariaren eta Toribio Alzaga teatro-sariaren epea. Biotzez [sinadura eskuz]181.
182
204
Bilbon 1962 uztaillaren 30-ean Andima Ibinagabeitia jauna Caracas
Adiskidea: Lengo egunean esan zidaten Donostian etzenituala artzen Euskaltzaindiko gauzak eta zure zuzenbidea eman zidaten. Dirudianez nik lengo zuzenbidea nuen eta ara joan zaizkizu gauza guztiak: Euskera aldizkaria ta baita zure urgazle izentazioa ere. Onera da: Santa Barbara a Tienda Honda –Edificio Torino, Apartamento, 8. Jakin nai nuke ia eskuratu dituzun edo eskuratzeko modurik daukazun. Eta aurrerantzean nora bialdu bear zaizkizu? Zerorrek esango didazu. Biotzez [sinadura]. 181
Euskaltzaindiak Donostian 1961eko abuztuaren 25ean egindako batzarraren akta doa erantsia. Bertan Andima Ibinagabeitia euskaltzain urgazle izendatu zuten. Aurreko oin-ohar batean adierazi bezala 1957rako zegoen zerrendan baina aurkakorik ere bazuen. Irakur Zaitegiri 1961-VI-30ean egindako gutuna liburu honetan: Jokin Zaitegiri egindako gutunak (1956-1975), Utriusque Vasconiae, 2007, 1104-1105 orr. Segur aski Antonio Arrueren susmo egingo zuen, baina ez du salatzen. 182 Eskuz idatzitako gutuntxoa.
194
205 Caracas´tik, 1962´gko Daguenillak 8 Irigoyen´dar A. jaunari Rivera, 5 Bilbao Adiskide ona, Lengobatean eskuetaratu zitzaidan zure gutuntxo atsegiña. Nere zuzenbide zarreko biztanleak azken illabete auetan kanpotik ibilliak dira eta orantsu baizik eztira etxeratu. Agertu bat egin nien eta antxen arkitu nituen, zuk esan bezela, EUSKERA 1961 eta nere Urgazle izentapena, baita beste zenbait idazki ere. Milesker aunitz guztion alderako. Baiña engoitik biali ezazkidazu nere egoitza berrira nerekikoak oro berriro nasterik sortu ez dedin. Eta barkatu arren, emen dizkitzudan nekeak. EUSKERA aldizkariaren bilduma aztartzerakoan konturatu naiz EUSKERA berriaren lenengo zenbakia palta zaidala 1956´gko lenengoa nik uste. Poztuko nintzake ale ori bialduko bazenidake zenbat ordaindu bear dizudan adierazoaz. Esan bearrik ez, eztitan irakurtzen ditudala zuen lan ederrak. Ar ezazu adiskide maite orrek, ene euskal agurrik kartsuena. [sinadura eskuz] Ibinagabeitia´tar Andima Esq. de San Miguel Edificio VALDIANA Apartº 110 Avda. de las Fuerzas Armadas Caracas-Venezuela
195
Etxaide-Andima
206 Guatemala´n Orrillak 12-54 Etxaide´tar Jon´i Donostia´n Adiskide mutu183: Orra, nere igarkizunak bete dira. Emen naukazu Ameriketa ontan Zaitegi´ren onduan. Ez dut orratio, ain laster aantziko, gure lurralde zoragarria: oiek ñabar ta bero, gurea nare ta ozkirri. Alperrekoak ez ditezke, nere bizitzako urterik gozoenak, or emandakoak ezpaigabe. Orko ganduak urratzen diraneko, or naiz ni zaldizka gorrian. Anartean, emen ere egokitu bearko, gañera or baiño euskal-lan beteagoa egin dezaket oraingo ontan bederik. Eta...ortan ari naiz, obeki esan, ari gera Zaitegi eta ni gogotik. Lenik zabalkunde aundi baten murgildu gera Ameriketa´ko euskaldun ta euskotarrak noiz-bait ere bere lopixu artatik esnatzen ditugun. Aurtengo lehen zenbakia egun argitaratu da. Zure “Arriaroko Euskera”ren txatal bat argitara nai nuen, bañan zoritxarrez, Onaindia´ren itzaurre mardulak, bear baño orrialde geiago irentsi dizkigu. Datorren zenbakian, beraz, zure aipatu lana ematen asiko gera. Ala ere, ikusiko duzunez, azken banakoa, guztiz ernagarria da. Aurtengo bigarren zenbakian, zure “Purra-Purra”z ariko naiz berriz ere. Benetako adiskideak or ageri dira, txalo-iokan. Nik euskal idazleentzat txaloa besterik ez daukat, zu bezelako garaiak diranean batik bat. Eskabidetxo bat ere egin nai nizuke. Gure Iakintza sailla, oso eskax dabilkigu. Agi danez, euskal idazle guztiok poesi ta literatura utsean ondaturik gabiltz. Zergatik ez idatzi iakintzaz ere? Nik saiatu nai nuke, eta laster asiko naiz izadi iakintzetaz zerbait idazten. Bañan Euskal literaturaz Edesti oso bat idazteko eskatzen dit emen Zaitegi Abak. Eta ezin danera iritxi. Zuk ez al zenuke iakintza gaietaz idatziko luken norbait or gaindi billatuko? Iakiña pozik argitaratuko genizkio iakintza lanok. Bestetxo bat. Nik uste gure aldizkaria are zabalagotu bear litzakela or Euskalerrian. Orain errexago gertatuko zaizue eda-lan ori txintxoago ibilliko bai gera. Emen ibilli orpoz orpo galdu garaia atxeman naiez. Eta iritxi dugu. Ortarako 53´grn. urte[a] bertan bera utzi dugu, oraingoz, bañan geroago betetzeko asmoz, zenbaki berezi ta eder batekin. Zertan da zure eleberri “Etxahun”? Noiz argitaratuko duzu? Zuri ere ba´diotsut: engoitik, gure eritxia yakin nai luken euskal idazleak, ieki bi bederen igorri bearko dizkigu beraren liburuetarik. Orain arte eskuak urratzen ibilli naiz gure idazleei txalojoka, eskerronik ere jaso gabe. Au zuri ez dagokizu, adiskide. Orko euskalzale ezagunei, milla gorantzi Antxeta aantzi gabe. Mirande´ren olerkiak Caracas´en ari dira irartzen184. Laster ditukegu. Ale batzu, sei alegia? ipurtingian irarriak ditezke, olerkaria aserre bai zegon eta irarriko ez ba ziran, 183
Garbi dago hau ez dela Andimak Jon Etxaideri egindako lehen gutuna inondik ere. 1951n Martutenen egon zen preso Jon Etxaide, Euzko-Gogoa eta Gernika-ren ale batzuk aurkitu zizkiolako polizia espainolak. Gutun asko galdu egin dira. Honen hurrengo gutunean aipatzen du nola gutunak Donostiatik eginez gero, galdu egiten diren, eta Iparraldetik bidaliko dizkiola. Sekulako zailtasunak lana euskaraz egiteko, eta oztopo ikaragarriak egindakoa euskaldunengana helarazteko. Euskaltzale porrokatuen ahalegina! 184 1953ko urte hasierako jada prestatuak zituen argitaratzeko 25 poema, baina ez ziren argitaratu Franco hil arte.
196
bere olerkiak itzultzeko eskatzen bai´zuen zera...”uzki-buxagaitzat” Eta orra irarleak ortako egokiera emango dio. Ez lokartu, adiskide, eta igorri zure berriak eta lan berriak ere.
207 Donosti´n, Maiatzak 29.1954 Adiskide biotzeko: Pozez beterik irakurri dut zure azken eskutitza. Dakustanez, oraindik ere etzagozte iltzeko asmotan. Bejondeizutela! “Joanak-joan”, Etxahun´i buruzko eleberria, emen ateratzekotan nabil. Orainoraintxe lautu ditut baimen-oztopoak eta Itxaropena´ren erantzun zai nago berak atera nai ba´du. Nire kontu ezin atera, Purra-Purra´rekin ere galera aundia izan baitut, eta oraingoa nola-nai ere 30.000 pestatik gora kostako litzaidake eta egunean doi-doi bizi naizen onek ezin oinbesteko xurgakizunik jasan. Yakintza-lanetako idazleak billatzen saiatuko natzaizu, baiñan emen bildurra ta nagikeria obeto dago, euskeraren alde lan egiteko gogoa baiño. Elosegi, espeleologari, zomorrolari ta arkeologari iaioari eta bidenabar euskal-idazle bikaiñari gaur bertan mintzatu natzaio ta luzapena besterik eztit eman. Astirik ez, oraingoz...Negargarria! Zaitegi´ri esaiozu, otoi, berak idatziriko liburuak igorri dizaizkidala, aien ezaumiñez bainago aspaldi. Nik ere aste ontan utsik egiteke igorriko diot nire bigarren liburutxoaren ale bat. Ongi ba´deritzazu Purra´ren bigarren zatia E.G´an argitaratzeko igorriko dizut astiro-astiro, emen ezin baita libururik argitara diru galera aundi gabe. Datorren illean euskal-literaturari buruzko lan luze bat igorriko dizut zuen aldizkarian argitara dezazuten. Orain E.G´ak barne ontara zintzo etortzen dira eta bestalde, Donibane´tik iñork eztitu jasotzen bereak. Kaja aundi batean usteltzen dagoz danak. Beraz, eztu balio ara bialtzerik. Au dala-ta, zuzenbide berriak emango dizkizut, orain batzuk eta urrengoan besteak: Francisco Arriola, Prim 31, San Sebastián; Jesus Gaztañaga, Asteasu; Felix Romarategi, Herreria 75, Vitoria; Marcelo Esnal, Edificio Industrial, Pasajes de San Pedro; Antonio Bastida, Suministros Kai, Mayor 13, San Sebastián; Iñaki Zubimendi, Urbieta 24, San Sebastián; Toribio Azurmendi, Cementos Rezola, Añorga, San Sebastián; Ignacio Valdés, Villa Izarra, Ondarreta, San Sebastián; Jacinto Carrasquedo Olarra, Secundino Esnaola 7, San Sebastián; Ambrosio Zatarain, Zubieta 40, San Sebastián. Urteberriko zenbakiak el daitezenean asiko naiz ostera diru-ordaña jasotzen. Yon Mirande´ren olerki-liburua eskuratzeko irrikitzen nagokizu. Ale bat eskuratu al-ba´zenit, biotz-biotzez eskertuko nizuke. “Egan”, aspaldiko partez lodi ta mardul argitara digute ta dana euskeraz. Ba-zan garai! Urrestarazu´ren berri zai nago bere gramatikarekin zerbait egiteko. Nunbait, ezin osatu du dirurik. Tamalgarri benetan! Besterik ez gaurkoz. Beste illabete barru, Jainkoa lagun, berriz ere mugaz andik izanen naiz ta idatziko dizut, emendik egiñiko geienak galdu egiten baitira. Orizu, besarka estu bat [sinadura eskuz] Oarra: Neri ere E.G. Donosti´ra bialdu: Maestro Arbós 14.- Ategorrieta.
197
208 Donosti´n, Uztaillak 10, 1.954 Ibiñagabeitia´tar Andima´ri. Guatemala´n Adiskide begikoa: Eztakit, biar mugaz aruntz joango ote naizen. “Salida” aterea daukat, baiñan gaur euria jasaka ari du eta lagunik eztaukatan ezkeroz, egualdiak agindu behar. Joan ezean, eskutitza emendik igorriko dizut. Aurtengo zenbaki guziak osatu ditut. Alabaiña, aurtengo urte guzian nireak bi bakarrik argitara dituzute. Zer gertatzen da? Liburuxka moduko bi idazlanez gañera, beste bi idazlan ere argitara gabe dituzute. Bata euskal-relativoari buruz eta bestea txit ernegarri, Aita Villasante´k Arantzazu´n erderaz argitara eta nik euskeratutakoa prantziskotarrak euskal-literaturan oñarritzat artuta185. Azken auek España´tik eta Frantzi´tik igorri ditut eta oraintxe aldaki bat besterik etzait gelditzen bakoitzetik. Ez aldituzute artu? Azkeneko eskutitzan esaten nizun eta orain berriro dasaizut Donibane´ra ez ale bat geiago igortzeko. Jabeak ezpaidituzte jasotzen zabarkeriz edo beroiekin muga pasatzeko bildurrez eta Hotel jabea nekarazteko besterik eztu balio186. Egon lasai eta urrengoan igorriko dizkizut zuzenbideak. Zaitegi´ri igorri diot agindutakoa. Orko jendea baretu zai egon naiz bada ezpada ere, baiñan orain eztago arriskurik, bi buruzagiak, arrigarri alkar besarkatu baitute. Zuek gora-berarik izan al-duzute aldakuntza onekin? Zaitegi´ri gogora bereak igorri dizaizkidan. Lenago esan nizunez, bi saiotan egindako itzaldi luze bat ba-dut, biakin iru orduko jardungaia euskal-literatura dala-ta. Oraindik nererik asko duzute argitaratzeko ta bialtzeko presarik eztut. Beste illabete barru edo igorriko dizut ezpaitakit Europa´tik arako artu-emanak orain-oraingoz zintzo ote dabiltzan. Orain beste ipui sail batekin ari natzaizu, Euskaltzaindi´ko batzaldira igorri asmotan. Eleberriarentzat baimena oraindik etzait eldu baiñan ille ontan itxaro dut. Itxaropenak argitaratuko omen dit bere kontura. “Gero” inprentan dago eta “Kresala” laister dugu. “Egan” artu al duzu? Mardulik dator. Ezean, esan eta neronek igorriko dizut. Zuk Donibane´n utzitako liburutxoak aspaldi eskuratu nitun. Eskarrikasko! Azkeneko E.G.´tan dakustanez Orixe poesi mistikoan guzizkoa dugu. Bere Getsemani´k lilluraturik nauka, baiñan ez dedilla ain errebera gizonaren-jatorriaz, onek edo arek esan dunagatik. Erlijiñoaren ortodoxia nik baiño sakonagotik sentitzen nunbait. Eta Etxaniz? Zer deritzazu? Lizardi il ezkeroz lirikorik gorena, ezpai gabe, ura laingo zalantzik gabe187. Maite-gaietan bakarra dugu, alabaiña, nire ustez, poesi erotikoaren baratz-esia urraturik andik at geiago saiatu behar litzake. Aurraitz ere bikaiña dugu, baiñan illuntxoa. Gaurkoz aski dut, kalera beharrean bainaiz. Orixe ta Zaitegi´ri ene goraintzi. Zuk berriz orizu, bereizten gaitun itxasoa añako anai besarkada. [sinadura eskuz].
185
“Euskal-elertia prantziskotarren Kantauri Barrutian” in Euzko-Gogoa 1954-11-12. Berak dioen bezala, Villasantek erdaraz idatzia eta Jon Etxaidek euskaratua. 186 Berriz ere muga pasatzeko oztopoak, hainbeste kostatako aldizkari zenbakiak ezin helarazita euskal irakurle apurrei. 187 Garaikideentzat Nemesio Etxanizek Egan-en 1953. urtean argitara eman zituenak txundigarriak izan ziren. Errebelazio bat. Hurrengo gutunean Andimak ere berresten duenez.
198
209 Guatemala´n, Uztaillak 18-54 Etxaide´tar Yon´i Donostian Biotzeko adiskide: Goitxotik asi ote naizen nagokizu zure azken idazti ederrari erantzuteko; Muse´k goi-argia ixuriko al didate orrialde au betetzeko lain. Ariak esango du. Ni ona ezkero, gudu-zantzuak nabarmentzen asi ziran, eta orra, goizetik gabera, gudua asi zala iragarri ziguten. Alako baten, burnizko txori batzuk agertu ziran uri ontan puzkarka ta suzko gorotzpilloak iaurtiz; bi txoritxo iñozo. Alare, gau beltzean, etziran batere atsegiñak aien egaldiak. Orrelakorik iñoiz ikusi gabe zeuden emengoak, eta ezin esan alako sarrakioa sartu zien apal eta altsuei ere. Indartsu zirudin lendakariak porrot egin zun, gudalburu baten eskuetan agintaritza utziz. Onek lur io zun ta irukote bat izendatu zun erria iaurri zezan; ondorenka, laupabost egunean, lau iaurri-bide berri izan genitun, azkenean landako ta barruko gudalburuek pakea zildaitu (zigilatu) zutela esan ziguten. Gazteluizkillu iareigillea etorri zitzaigun, eta onatx gu, iareigillearen agindupean. Guri etzaigu okerrik gertatu, oraindik, bañan zuen orko buruxkilaren ordezkaria datorrenean ez ote zaigu gertatuko. Ez iakin. Orra labur zur, emengo guduaren (gudu izenik merezi ba´lu) edestia. Oriek oro dirala-ta gure aldizkariak atzerapena ukan du. Ba´genitun bi zenbaki irarkolan eta bertanbera utzi dizkigute. Ari gera lenbailen ateratzeko alegiñak egiten. Ez dugu etsi, ezta etsiko ere, arik eta goitik zartakoa emango diguteneño; bear bada ori ez da iñoiz iazoko, eta iazo baledi mututu bear besterik ez genuke izango. Zuk igorritako lan bat ez beste guztiak (euskal-relativoarena ez omen da ona iritxi) ementxe dauzkagu. Irarkolan ditugu zure “Euskal-izkera”ri buruzko atal bi, beaz laster argitaratuko dira. Ipuiak, len esan nizunez, ez ditugu irarriko argitaraturik daudelako, eta “Agur Zuberoa” ere laster zatika ematen asiko gera. Idazlan ugari ditugu eta idazle orok euren lanak argitaraturik nai ditute. Dagoneko aurtengo lenbiziko zenbakia ere or dukezu. Esango didazu zer derizkiozun. Pixkortu nai nun pixkat, ez dakit iritxi ote dugunik. Ala egingo dut; ez ditut hotel artara aldizkariak geio bialiko, kutxa tzar batean usteltzekoak ezpaitira. Bakoitzari bere egoitzara igorriko dizkiot; bial izkidazu bertze zuzenbideak ere len-bai-len. Zaitegi´ri ere gogorazi diot zure mandatua, laister beteko du, aspaldi ontan aterabide guztiak ertsirik ukan bait ditugu. Orain zabaldu dira eta zure lanak ere ardura gabe igorri zenitzake. Pozten naiz “Itxaropena”k zure eleberriaren irarpena bere gain artu duelako; laister egingo al du! "Egan”ik ez dut oraindik eskuratu ta irakurmiñez naukazu, gure aldizkarian aren berri emateko. Olerkariak ederki ari zaizkigu, Etxaniz batez ere. Neri beintzat, egungo gure olerkarien [artean] bera zait atsegiñen; Lizardi´k berak iritxi ez zuena iritxi du Amillaitze´k, ots, izkera errex batean lirika goitarrena bilbatu. Nere ustez, eta Zaitegi´ri ere esan nion, ari zor zitzaion R-G´aren olerti saria188, bañan lizunak ian zion. Orixe´k berak ere aitortu du, Mitxelena baiño areago dala elertian, alare saria ukatu zion. Aurraitz ere poeta ederra dugu eta azken aldi ontan aurrerapen aundia egin du; geroago ta neurtitz tinkoagoetan ari zaigu, Zaitegiri iarraituz, eta uzta ioririk emango digu. Itz-lauz ere mutilla dugu Aurre datorren gure banakoan ikusiko duzunez. Izan al zera Ikaskuntza Batzarrean? Txosten luze bat igorri nun “Uzkurtz-elerti” saillerako itunberriaren euskal-itzulpenak dirala-ta; gure eliz-gizonak ziztatzen ditut oraindik 188
Euzko-Gogoak deitutako olerti sariaz ariko da; Orixerengatik Salbatore Mitxelenari eman zitzaion, baina Andimak dioen bezala erotismoagatik ez balitz, Nemesio Etxanizi emango zioketen.
199
argitaratzeko baitago euskeraz katoliku biblia osoa. Are geio ere luzatuko nintzake, baiñan papera ari zait akitzen, beaz bego beste baterako. Zure gorantziak banatu nitun, eta zuk ere banatuko al dituzu orko adiskideen artean nik bialtzen dizkietenak. Ar ezazu ene besarkada ertsi bat. Malkoak datozkit begira Donibanez oroitzean.
210 Donosti´n, dagonillak 21, 1.954. Adiskide begikoa. Pirene-menditan ibillera zoragarri bat egin ondoren jaso dut zuen azkeneko zenbakia, aurtengo lenengoa. Benetan sakon eta lilluragarri Aita Onaindia´k bere olerki bildumari ezarritako itzaurrea. Oraindik oraintxe irakurri dut eta beronek utzitako gazigozoa ausnarrean dabilkit atsegiñez. Aitzea dutanez, bigarren zenbakia ere bidean omen dago. Zorionak biotz-biotzez! Ona emen zuzenbide batzuen berritzea: Iñaki Barriola, Villa Isturin, Ayete, San Sebastián; Sansinenea, Juan Miguel, Bidartia, Sara; Urreta Miguel, Idiaquez 5, San Sebastián; Joaquín Larrea, Prim 19, San Sebastián; Unzeta, Javier, Av. España 20, san Sebastián; Imanol F. De Aguirre, Ourugú 2, Ayete, San Sebastián; Irigoyen, Alfonso, Barrio de Santiago 21, Bilbao; Gaztañaga Jesús, Asteasu; Romarategi, Felix, Herrería 75, Vitoria; Valverde, Antonio, Industrias Gráficas, General Mola 27, san Sebastián; Iñaki Larramendi, Av. Navarra D, San Sebastián. Urrengoan geiago. Cipriano Rementeria´k dirutan lagundu nai du, baiñan aldizkaria artu ez, ollotuta bizi diran oietakoa baita. Beraz, bere zenbakia neri bidali eta nik dirurik ez dun bati eskuratuko diot, berak ortarako baimena eman baitit. Kalerako presaka nabilkizu. Agur beraz eta orizu nire laztanik sutsuena [sinadura eskuz] O.: Zaitegi´ren liburuak emen erosi ahal izan ditut. Beraz, ez dizaidala igor, igortzeke ba´dago oraindik.
211 Donosti´n, Agorrak 3, 1.954 Aspaldiko: Artu zendun noski nire azkeneko eskutitza Donibane Lohitzun´dik eginda. Ondikotz!, eztakit berriro joaterik izanen dutan Bidaso´z aruntza. Pasaportea datorren illean burutzen baitzait eta lengo txandan egin nun visadoaren azken joanaldia. Orain pasaporte berria atera behar eta naiko lana izanen dut ardiesten. Esango dizut zergatik. Oraintsu bost edo sei illabete nire anai bat pasaportea ateratzea joan zen. Ura “Javier” eta ni “Juan”. Orra ba: lenengo “j”ren indarrarekin noski, bi izenak nahasi zituzten eta ni nintzalakoan ukatu egin zioten eta bere nortasuna garbi jarri artean etzioten eman. Enaiz ba itxaropenez oso puztuta bizi. Aurtengo lenengo zenbakia iritxi zaigu baiñan bigarrenik ez. Aspaldi igorri alzendun onontz? Igazko azken zenbakia ere falta zait, azaro-abendoari dagokiona, alegia. Otoi, igor zaidazu banako au, orixe falta baitut bilduma osatzeko. “Egan” artu al-duzu? Ezean, esan eta neronek igorriko dizut. Emen, estu gabiltza baimen-maratillak ezin askaturik. “Kresala” ta nirea zai dagoz aspaldi. Au dala-ta, GERO baimen gabe atera behar omen dute eliz-agiri soil batekin...Noiz arte gebendu behar ote diote arnasa gure euskera maiteari? Euskaldunok
200
eztugu maite eta arrotzak gorroto. Orra, ainbeste gizaldi bere arnasez elikatu ditun izkuntz baten adur gaiztoa!189 Agur adiskide. Orizu euskal-besarka estu bat. [sinadura eskuz].
212 Guatemala´n Iraillak 10-54 Etxaide´tar Yon´i Donostia´n Bai, adiskide, emen ditut zure bi azkenekoak, Donibanekoa ta Donosti´koa, alegia. Ez diostazu, nik Uztaillean egin nizun eskutitz luzea artu ote zenuanik. Ezezkoa, deitoragarri litzake, bada gutun luzea zan. An esaten nizun ez nuela “Egan”ik iaso, eta ikusteko irrikaz nagoela eta zure azkenekoan berriz galdetzen didazu artu ote dudan. Orregatik zalantzan iarri naiz, nere aipatu gutun ori ez ote duzun artu oraindik. 1952´ko E.G. aren zenbakia igorri nizun. Ez ote dago Donibaneko kutxa tzar artan. Ba liteke...Alare egun igortzen dizut beste bat orko zuzenbidera. Engoitik ez dut geio Lohitzun´a bat ere bialduko. Aurtengo bigarrena ez da oraindik agertu. Gaur bukatu dut probak zuzentzea, beaz irarririk dago ta baleike datorren batean bidai-kutxan ezartea. Bide luzeak egin bear ditu oraindik zure eskuetara baiñon len. Zergatik luzatu dan ainbeste zenbaki onen irarpena? Emen gertariak ba´dakizkizu, beraz ez arritu. Zenbakiaren erdia iasorik genun eta orduntxe gudua sortu ta naspilketa. Aipatu banakoan zure “Euskera arriaroan” irartzen asi nai nun, eta lenengo txatala irarkolan neukan. Ondikotz, agintariak sartu eta irarkola artako original guztiak eraman zituten, zure txatala aien artean. Nere lan luze bat ere an eraman zuten, eta ez daukat originalik ez berriz idazteko gogorik. Alare datorren zenbakian, irugarrenian, bigarren txataletik asiko gera zure lan ederra ematen. Gerturik daukat zenbaki ori ere. Emen ari naiz, bakarrik, aldizkariarenak betetzen, eta ekiñalean idazten. Ba´dut lanik. Beraz, esaidazu arren gogoko ote zaizun oraingo aldizkariaren banaketa berria, ots, “Ataurrekoa”, “Irakurlearen txokoa”, “Idazti berriak”, edota beste tankera bat obe izango ote litzaken. Euskaldunok oso alperrak gera kritika on bat egiteko, maxiatzeko aldiz...Zenbaki ontan ikusiko duzu gure aldizkarian, lau urte auetan, idatzi dutenen kopurua: arri zaitez 64 (irurogeitalau) idazle bildu gera. Nun da beste ainbesteko kopururik erakus dezaken aldizkaririk? Gure idazle guztien indarrak bear bezala zuzendu ezkero, nik uste oraindik gure euskera oztikopetu au iaso dezakegula190. Ala ere, askok lantxo bat besterik ez dute idatzi eta loreartean etzan dira. Ta ondo dakizu esakera, bat egiten dunak milla egin ditzakela alegia. Gerturik daukat Bergili´ren bukolikak, txukun aski antolatuak erdi-iakintza liburu bati dagokionez. Oso itzulpen polita atera zait eta argia (barka, amonatxoa aspaldi il zitzaidan). Atalka emango dut gure aldizkarian, bedatzi atal edo poema baizik eztira. Zure “Agur Zuberoa” ere, urrengo banakotik asiko gera ematen. Zuberoa´k Ion Mirande bururatu dit. Olerki bikaiñak biali dizkit, baiñan argitara eziñak paganuak izaki, ez likitsak. Dublin´en dago Mirande udara ontan, Eire´ko Iaurlaritzak beka bat eman bait dio, irlandera ikas eta sakondu dezan. Ba zekin ara baño len. Emen gaindi dabilkigu eta goraintziak igortzen dizkizu nere bidez, Gorriti zure adiskideak, Easo´koak alegia. Ondo dago. 189
Beste behin ere oso ongi adierazia garai hartako euskaltzale finenen ideia oso sentitua: euskaldunek ez dute euskara maite eta arrotzek gorroto. 190 Aldi berean nahimen-kolpez euskara jasotzeko itxaropena eta borondate irmoa Ibinagabeitiaren aldetik bederen.
201
Ez al dizkigute emen ere gure euskal lanak gebenduko. Oraindik ez dugu beintzat okerrik izan, zuen buruzagiaren ordezkaririk ere etorri ezpaita. Bi[t]artean dakiogun geure opillari, zuek or eta guk emen.
213 Donosti´n, Agorrak 27, 1.954 Adiskide begikoa: Jaso dut zure azken eskutitza ta baita azken-aurrekoa ere. “Egan” biar bertan igorriko dizut ontziz, alabaiña uste bainun beste adiskide batek igortzen zizula. 1.952´ko E.G.´aren azken zenbakia etzait eldu ez onera, ez Donibane´ra. Otoi, etzaitez asi nire idazlan luzea lepo eginda, burua moztuta, alegia. Esaidazu noraño galdu zaizun eta igorriko dizut zati ori. Idazlan geiago igortzeko? Or naikoak badituzute. Asi beroiekin. Aldakirik topatzen ba´dut, relativoaz eta Frantziskotarrak euskal literaturan igorriko dizkizut, lengoak nunbait galdu egin baiziran. Aurrerago igorriko dizut geiago. Orain-oraintxe “Euskalduna”rako zerbait antolatu dut, aldizkari ari dagokion tankeran. Aldizkariaren zabalketa ongi deritzat. Formatua ordea, txikiagoa obeto legoke eta azalaren nabarmena kenduko ba´zeniote (au lenago ere esan nion Zaitegi´ri), obe, onek atzeratu baitu makiñabat jende (Txipri euren artean, azalari begiratzen baitio doidoi eta artaz aldizkaria ebazten). Ez ote dago baztar orretan barrabil saltzallerik? Emen dirutuko litzake, gizonak bete gabe jaiotzen baitira edo ta iñoiz euki ba´dituzte aspaldi galduak dituzte. Orizu besarka estu bat [sinadura eskuz: Uarrain].
214 Donosti´n, Agorrak 27, 1.954 Adiskide begikoa: Jaso dut zure azken eskutitza ta baita azken-aurrekoa ere. “Egan” biar bertan igorriko dizut ontziz, alabaiña uste bainun beste adiskide batek igortzen zizula. 1.952´ko E.G.´aren azken zenbakia etzait eldu ez onera, ez Donibane´ra. Otoi, etzaitez asi nire idazlan luzea lepo eginda, burua moztuta, alegia. Esaidazu noraño galdu zaizun eta igorriko dizut zati ori. Idazlan geiago igortzeko? Or naikoak badituzute. Asi beroiekin. Aldakirik topatzen ba´dut, relativoaz eta Frantziskotarrak euskal literaturan igorriko dizkizut, lengoak nunbait galdu egin baiziran. Aurrerago igorriko dizut geiago. Orain-oraintxe “Euskalduna”rako zerbait antolatu dut, aldizkari ari dagokion tankeran. Aldizkariaren zabalketa ongi deritzat. Formatua ordea, txikiagoa obeto legoke eta azalaren nabarmena kenduko ba´zeniote (au lenago ere esan nion Zaitegi´ri), obe, onek atzeratu baitu makiñabat jende (Txipri euren artean, azalari begiratzen baitio doidoi eta artaz aldizkaria ebazten). Ez ote dago baztar orretan barrabil saltzallerik? Emen dirutuko litzake, gizonak bete gabe jaiotzen baitira edo ta iñoiz euki ba´dituzte aspaldi galduak dituzte. Orizu besarka estu bat
202
Eskutitz au jaso al-zenduan? Otoi, erantzun zaidazu zer egin behar dutan idazlanarekin. Orain beste au igortzen dizut, lenago ere bi bider igorria ta galdua noski. Oraingo ontan iritxiko al-da. “Egan” igorri nizun orain illabete. Euskal literaturari buruzko nire idazlana oso luzea da, liburu bat esaterako eta orretxegatik eztizut igorriko oraingoai bultzakada bat eman artean. [sinadura eskuz: Zelai]
215 Guatemala´n, Urrillak 17-54 Etxaide´tar Jon Donostia Adiskide, Aldendu zitzaiguna, zure lanaren aurreneko zatia duzu, beraz bigarrenetik asi gera irartzen, ots, “Eusko, gure erri-izkeraren erro. Ez dut uste, ala ere, lepo eginda geratuko danik. Aurtengo bigarren zenbakia aspaldi biali nizun, baita eskatzen zenidan 1952´ko azkenengoa ere. Or ditukezu laster. Iru ta laugarren zenbakia, batera aterako ditut nolarebait galdu aldia irabazteko. Au ere irarkolan daukat, eta mardul ta ikusgarri aterako dugu. Oraingo oni azala aldatuko diot, zure erranen arabera, barnetik ordea gogor dator, batez ere “Ataurrekoa”. Nik uste, gure aldizkariak euskeraren zaitzalle ta otsemalle bear dula, ez bakarrik idazlen lanak argitaratzeko. Ataurreko ortan gogor ioten zuk gutxien uste dituzunak, euskerakiko erakusten duten zabarkeriagatik191. Beste norbaiti ere, gogorrak botatzen dizkiot “Irakurlearen txokoa”n, euskera gogorregia darabilgula esan baitu, eta erriari onik ez diogula ekarriko. I´ren ustez, guk baiño on aundiagoa egiten diete nunbait, aldizkari erdel-iarioak. Gizona, oso bakandurik arkitzen gera emen eta ezin ditugu iritxi, iñola ere, or argitaratzen diran euskal edo euskal-erdal aldizkariak: Boletiña, Munive, Egan, Principe de Viana, Alkartasuna, Aranzazu, ezta ere or euskeraz agertzen diran liburuak ere. Bearrezko genituke gaiñera, euskeraren inguruan erderaz argitaratzen diranak, ala nola Gorostiagarenak eta Amigos´en boletiñekoak. Bestela gure aldizkaria erren ibilliko da euskal kulturan. Esaiguzu zenbat diru bear duzun arpidetzeko ta erosteko, eta bialduko dizugu. Lotsagarria da arpide bear au, bada guk aipatu aldizkari guztietara bialtzen dugu gurea. Tori besarka sendo bat.
191
Eusko-Ikaskuntza erakundea kritikatzen zuen, VIII. biltzarra egin behar zuela probestuz. Hona zati bat: Nola liteke Eusko-Ikaskuntza-Batzarrak antzu gertatzea? Itz gutxitan azalduko dizuegu gure erantzuna. Batzarre orietan, maizenik, gure izatearen erro ta gogo dan euskera, lotsagarriro baztertu oi izan dutelako. Eusko-filologiaz, euskal-edestiaz, euskal-folkloreaz, gure erriaren agerkari guztietaz ekin diete, bañan beti erderaz. Euskerak ez du iñoiz ere batzarre orietan bere arpegi ederra erakutsi; alderantziz, noragabe eta eskale ibilli izan da iakitun erdel-zaleen artean zapuztua ta baztertua. Zertako euskeratzaz erderaz iardun? Garai ori ioana da, ta oraingo euskal-iakitun gazteek olakorik ezin dezakete egari. Ez dute nai euskeratzaz erderaz ari dan batzarrik, ikaskun-mota guzietaz euskeraz soilik ari diranak baizik. Betoz batzarretara iakitun arrotzak ere. Oriei ez diegu ukatzen beren izkeraz mintzatzeko eskubiderik; ez gera ain ergelak. Bañan euskal-iakitunek, euskeraz mintzo bitez: euskeraz ager bitzate euren txostenak, aukera bedi Ikaskuntza-Batzarretako izkera nagusia, beste izkera oro bere menpean dauzkan mintzo garai ta iakintsua. Ori iristen ez dugun artea, orain arte bezala, antzu gertatuko dira eusko ikaskuntza batzarrak oro, kaltegarri ta lotsagarri ez denean. Erdal-ikaskuntza batzarrik ez dugu nai, gure euskera, illotz baten gisa, erdal-aizto ilgarriz moztu, iñausi ta sarraskitzeko. (“VIII´gn Eusko-Ikaskuntza Batzarraren inguruan” in Euzko-Gogoa 1954, 3-4.).
203
216 Urrillak 23-1954 Etxaide´tar Jon Donostia Adiskide, Iaso nizun Agorraren 17´koa eta gaur berriz eskutitz aren kopia ta Kantauriko Patxikutarren elerti-edestia. Bai gizona, erantzun nizun. Kartatxoa, ordea, bear baiño astiroago dabil damurik. Alare urduri ez zaitezen beste au idaztera iartzen natzaizu. Ederra patxikutarrena; datorren zenbakian, ots irail-urrillekoan, agertuko da. Oraingoan ez da galduko, ez orixe. Zure lan ederrak ori baiñon errespetu geiago merezi dute. Eta milesker. Laster dukezu or aurtengo irugarren banakoa ere. Egunotan irar-lanean murgildurik nabil. Zuek or ezin dezakezute amestu ere, zer nolako lanak ematen dizkigun aldizkariaren irartzeak, txukun, uts gabe, bear bezela ateratzeko. Euskerarik ez dakite, eta okerrena, lanerako gogoik ez dute: beti zirika ibilli bear, eta alare...Ahorita; como no asko, ta gero izorra or. Berrogeitamar orrialde eder izango ditu, elatz txikiz, lau illabete arrapatzeko. Bestela ez gintzake iñoiz ere egunean iarriko. Zure “Euskera arriaroan”en bigarren txatala ematen dut iakintza saillean. Lenengoa aldendu zitzaigun, ala ere ez dut uste lan ori lepo geratzen danik; igor ezadazu lene[n]goa ere, eta nolarebai[t] utsune ori beteko dugu. Zenbaki ontan “Kito´n arrebarekin” bukatzen dugu. Beraz, urrengoan, zure “Zuberoa” eleberria argitaratzen asiko gera. Euskal literaturaz lan aundi bat egiten ari zerala diostazu. Zergatik ez duzu gure batzaldira igortzen? Ain zuzen, idazle batzuen eskabidez, batzaldi orren epea datorren Aberri egunera luzatu dugu. Beraz badukezu garai zure lan ori borobildu eta sakontzeko. Sari polita irabaz dezakezu, Jon, 150 dolar edo geiago (ori ikusiko) gutxiago ez beintzat. Poztuko nintzake gure sariketaren atzerapenaren berri or gaindi zabalduko ba´zenu, bada aldizkaria astiro xamar iritxiko zaizue orra, bideak luzeak izaki. Atzo etorri zitzaigun “Orixe” agur egitera. Gizon gordiña dago oraindik, iñoiz baiño gertuago euskal-lanerako. Gogoz ekingo dio or ere, bañan orko euskaltzaleak lagunduko al die merezi dun bezela. Beste Orixe bat ez da zati baten sortuko, eta egiñalak egin bear litukete orko euskalzaleak gizon aundi orri laguntzeko. Ori ikusiko dugu nola portatzen zeraten. Kezkaz gaude emen, aspaldi otan “Aspaldiko”ren berririk ezpaitugu. Okerren bat gertatu ote zaio? Eri ote dago? Erantzuidazu, otoi, zerbait kexka-osin ontatik irtetzeko. Iakin dut “Gero” agertu dala. Oso gaizki gabiltza orko idazti, aldizkari ta beste zerekin. Guk egunean bear dugu, aldizkaria bear bezela ateratzeko, eta or argitaratzen diran zer guztien berri iakin ez ezik, eman ere bear dugu. Zu bear zaitugu korrespontsal bezala, aldizkari ta liburuak igortzeko. Esaiguzu ortarako zer diru bear duzun eta igorriko dizugu. Emen oraindik ez dugu ikusi ez Boletin´ik, ez Zeruko Argia, ez Principe de Viana, ez ezertxo ere. Auxe bai dala munduko ipurzuluan bizitzea... Agur bero bat.
217 Donosti´n, Azaroak 23, 1.954 Adiskide min:
204
Jaso nizkizun zure bi azkenak. Alare, lenengo egindakoa bigarrena baiño egun biz geroago eldu zen. Ba-dirudi au zuzen etorri zena eta besteak berriz New-York´etik jiran. Barka, erantzunari luzetsi ba´diot. Enizun ordea igorri nai “Euskera Arriaroan” lanaren osakiñik gabe. Zati au urrengo zenbakian agertu beharko duzu. Orain eskuartean darabilkiten lana Euzko-Gogoa´ko batzaldira igortzeko zirikatzen nauzu. Nire lana ordea zuen xedeak baiño askoz ere mugatuagoa da. Zuek euskal-literaturaren ixtorio oso bat egin gogo duzue. Asmo bikaiña ta beharra benetan! Baiñan nun da lan ori osoki ta xeheki borobildu dezakenik? Lan ori egiteko Julio Urkixo´ren bibliotekan urtebete egin beharko nuke egunak ditun orduak lan orri ekiñaz. Lanetik jaten dugunok ezin alakorik eta aberatsak ez dute lanik egin nai eta dirurik eman ere ozta-ozta. Praillen bat (Villasante, Onaindia, adibidez) litzake noski lan ori biribiltzeko gaitua. Nire ustez, gaurko gure izaera latzan apurka osatu behar genuke lan au. Borondate onarekin, onek zati bat eta besteak beste, zuek kolpe batez nai zenuketen lana osa dezakegu. Zergatik, osorik eska beharrean, bakoitzak ahal dezana, iritxi dezakena eskatzen ez dezute? Ortara, jende geiago berotuko litzake. Zuk aipatu aldizkari guzitara idatzi dut edo-ta itz-egin. Ona emaitzak: “Aranzazu”tik, uts egin gabe igortzen omen dizute au ta “Anaitasuna”. Arriturik artzen eztuzulako. Jarraitu omen dute bialtzen nik eman zuzenbidera. “Zeruko Argia”tik erantzun ez. Artzen ezpa´duzu neronek bidaliko dizut. “Principe de Viana”tik erantzunik ez, lagun bati egin nion arren eskutitza. Boletiña ta Egan Mitxelena´k eramaten du. Esan nion eta agindu zidan. Atzetik ibilliko natzaio eta berak igortzen ezpa´dizute neronek kenduko diot. Iñoiz idatzi nai ba´zenio, bere zuzenbidea auxe da: Arriba 6, Rentería. “Munibe”, len bezala neri eskuratuko didatela agindu didate. Guztiok gogo-urrituta edo bildurrez kakaztuta bizi dituzu. Ordainduta ere, nekez igorriko lizuteke. Gizona ain da gixon gauzak azpikoz gañera dabiltzanean!192. “Itxaropena”ri ere eskatu nion bere liburuak igortzeko. Eztakit ausartuko dan baiñan esango diot berriro, neri bere “Kulixka Sorta”rako 150 suskritore inguru zor baidizkit eta indarrik izango al-dut! “Kresala”, datorren astean aterako da oso apainduta. Baimena etortzen bada, (onek ematen buruausteak, bost illabete eskatu nuela eta itzak leunak baiñan ematen ez) gero nire Etxahun´ena eta urrena Peru Abarka Mogel´en liburu zoragarria. “Milla olerkiak” amaitzen. Zaitegi´renakin berriz, arian, aitzea dutanez. Labaien´ekin gutxi izaten naiz, Tolosa´ra joan baitzagu bizitzera. Alabaiña, onik dago, ta Zaitegi´ren dirua artu omen zun. “Gero” ere igorri omen zizun. Orain, emengo albaiteruak “Amigos del País”en babesian “Luberri” izenarekin aldizkari berri nekazarientzat oso apain atera digute. Lenen erdia euskeraz, bestea erderaz, gaurkoz. Biar ahal ba´ledi oro euskeraz. Igorriko dizut. Urrestarazu´ren aberaskumeak aspertu dira. Erdia osatu dute doi-doi bere gramatikarentzat. Au dala-ta, Abenduaren 5´ean biltzekoak gera emengo txiro batzuk, ea arpidedun bitartez beste erdia osatzen dugun. Artu nitun zuk igorri zenbakiak. EuskoIkaskuntza ta Jesuitak gordin jorratzen dituzu. Egiz ari zera, baiñan latzegi. Jaungoikoa´k ez digu danoi euskeraganako su bera erantxi eta danai berdin eskatu ezin.
192
Nik uste denok dakigula Jon Etxaide gizon zintzoa zela, eta beldurrez kakaztuta eta gogo-urrituta dioenean, ez dela maiseaketa merkean ari, benetan jendea poliziaren beldur bizi zela, aldizkariak erbesteratuei igortzeko beldur, frankismoko berrogei urteak oso izan direla latzak eta kaltegarriak euskal kulturarentzat, ez dutela euskaldunek berek utzi euskara besterik gabe, bestelakoak entzuten eta irakurtzen ohituak bagaude ere.
205
Guri ere, zerubidean, ez digu noski jesuitai ainbat eskatuko193. Gañerakoan, neuk dakit nire barruaren berri, enuke an gorako itxaropen aundirik. Orain asi naiz aurtengo zenbakiena jasotzen. Alabaiña, batzuk eztute artzen. Ona bi: Marcelo Esnal, Edificio Industrial, Pasajes San Pedro ta Toribio Azurmendi, Cementos Rezola, Añorga, San Sebastian. Igortzen al-diezu? Auek zintzo ordaintzen dute. Saiatu beraz. Zaitegi´ri bereak artu nitula. Milla esker! Alabaiña, erosiak neuzkan eta beste bati erregaluz emanen dizkiot. Obe baita ibili ditezen. Agur adiskide ta euskaltzale jator ori. Izan ondo ta onik eta besarka estu bat artu nigandik [sinadura eskuz: Uarrain].
218 Azillak 29-54 [ez dago osorik. Andimak Etxaideri] “Iaungoikoak ez digu danori euskeraganako su bera erantxi” ezta kristau eta agindu bideetatik ibiltzeko ere. Ala ere, or ari zaizkigu apaizek ingurumari guziak oiu latzez iñarrosten, aginduen bide zuzenetik sartu bear dugula-ta. Eta beste au: euskeraganako erra ta gorrotoa, Iainkoak erantxitakoak ote ditute aipatu iesuitek eta aien taldekoek? Esango didazu, kapaz bazara, nere errikoek esan oi dutenez. Dana dala ene euskalgarizuma ontan ez naiz beingoan atertuko, ez orixe. Laister dukezu azken banakoa ere, ioria egun[d]o bada. Polaiñak ukan ditut irarkolakoekin, ateratzeko. Zoratu ez beste guztia...Zure lanaren aurreneko atala, txukun xamar atera dute. Datorren banakoan sartu dut orain bialdu didazuna. Yakintza saillean Barandiaran Iaunaren euskal mitologi berria irartzen asiko gera, oraindik argitaratu gabea. Itzulpena neonek egin diot, berak iakiteke, eta gaur itzuli diot itzulpenaren aldaki bat, bidenabar argitaratzeko baimena eskatuz. Atsegin izango zaio irakurleari, al izan dudan ongien itzuli baitut. On Nemesio ikus bazeneza, ene goraintzi miñenak bai eta orko euskalzale suharrei ere. Esango didazu, urrengo idazkian, aurtengo ikastaro ontan zertan ari zeraten euskal gaietan, irakurlearen txokoan argitara dezadan. Anartean, adiskide begiko orrek, ar ezazu ene besarkadarik beroena. Euskera bedi beti gure goiburu! (musika ta guzi) Orixe´k Argentinan bildu ta emen kantatu zizkidan bertsuak igortzen dizkitzut. Nik ez nitun ezagun. Musika oso polita dute: Madalen eta Barnetxe Madalen´ek Zoazi eta errozu ene partez goraintzi, nere adiskide Mus de Barnetxei Ez dudala nehor hura baizik utzi, karesatu gabe osoki. Kausa zer den berak badaki. 193
Barnetxe´k Emakozu arrapostu andere Madalen´i. Ez dezadala gezurrik, othoi, gezurrik erran eni. hitz eman zeutan buruz gainetik enia zela orai eta bethi.
Esaldi giristino hauek –mota bateko giristinotasuna, jakina!- hurrengo gutunean ikusiko duzuen bezala Andimaren barrua irakinarazi zuten.
206
Haren hitzez nor fida ladi? Hura zer den Bernetxe´k daki (b) Neskatila gaztekin ardura dela bizi, libertitu ederki. Ez ditu kitaturen oraiño, naski, ez da satisfatu oraino aski. Denboraz balia bedi (biz)
Batu (baditu) bi begi, baitira xarmagarri, izarra iduri, kolorea gorri, eun ostotako arrosa dirudi. Neskatila gazte enganagarri, karesatzen daki ederki! Denboraz balia bedi! (biz)
219 Donosti´n, Otsaillak 16, 1.955 Andima´ri: Zer ari zerate? Burutik egin al-zaizute edo berariz zabiltzate iñor galdu naiean? Nik eztakit zer pentsa. Nork eman dizute eskubide nire izena salatzeko? Ortarako eztago eskubiderik. Adiskide bati ta are gutxiago ongille bati etzaio alakorik egiten. Oju zoroak egiñaz ezta euskera salbatzen eta are gutxiago olako ergelkeriak egiñaz. Azkeneko sailla oso-osorik erori da. Bakan batzuk salbatu dira ta ortik dakit neri egindakoa. Neronek ere eztut artu. Eztakit ontatik aterako naizen. Naiko lan. Aurrekoan ez al-didazu orrelakorik egingo Jaungoikoa´ren izenean. Ez erantzunik eman, arrisku baitu. Esandakoari kaso egin eta iñoiz ongi ba´deritzat neronek idatziko dizut. Asarre ba´nago ez arri, nire ogibidea ta euskeraren alde aritzeko beta gal-zorian jarri bai-didazu. Ez ote dakizu apika emengo berri? Agur [sinadura eskuz: Uarrain]
220 Guatemala´n 27 Otsaillak 1955 Uarrain, Atzo eskuetara zitzaidan zure eskutitz sumindua, obeto esan, su-menditua. Gure azkeneko zenbakiak orrenbestean sutu ba´zaitu, ni ere zure idazkiak benetan sutu nau. Bai gizona! Iru aldiz ageri da zure izena gure aldizkarian: lenego Aurraitz´en olerkian, olerkariak berak orrela iarri zulako, urrengo zure idazlanean, neonek ipiñi nulako, ala bait dakar zure esku-idazkiak, geroengo194 zure eleberriaren berri emateko (orko agintariak onetsitako eleberria ain zuzen eta beste berrikari askotan aipatutakoa). Beraz, kaltea, sortzen baldin ba´zaizu, zure idazlanetik soilik etor diteke eta ez beste iñundik. Orain ikus dezagun otzean zure idaz-lana. Prehistoriaz ari zera, etzera politikaz ari: nungo agintariek gaiztetsi [sic] dezakete orrelako lan bat. Gaiñera Aranaren inguruan ialkitzen dituzun uste bakanak or daude aren lepotik zeurea zuritu nai baldin ba´duzu ere. Beraz ez daukazu orren sumin iartzeko eskubiderik iñola ere. Ondo dakit or zer gertatzen, eta ziur nago ori dala-ta ez zaizula ezer gertatuko zeure burua aldezteko bear baiño iskillu geiago aldizkariak ematen dizkitzulako. Eta dakizunez, gure aldizkarian ez dugu politikarik aipatzen.
194
Azkeneko.
207
Orain bestetxo bat: nun daude ergelkeriak nun daude oiuak. Ageri danez min eman dizu “ataurrekoak” gogor datorrelako, noski. Zer ba? Zurikeriz ta esku-leunez gure beti etoi taldekoak euskeraganatu ditezkela uste al duzu? Orrela zuk uste izan arren, nik ez dut uste. Beraz ez neri esan ergelkeriak arrantzaka ialkitzen ari naizenik. Ez zure gandik, ez besterengandik ez dut orrelakorik iasango. Maiteen ditudanak ukitu ditut ataurreko ortan (abertzaleak alegia) izen ta guzti: zergatik ez ditut ioko nere maiteak baiño gogorrago gotzai maketu, gizalandu erdeliario, erri saldu ta beste ziraunkumeak euskera atergabe ondatzen ari zaizkigunok? Eskutxuriz ari bear gerala? Ortarako bein betiko urkatu obe milla bidar! Ez idazteko diostazu, baña lertuko nintzan zuri idatzi gabe gelditu banintza. Aserre zaude, ni ere bai. Bañan Euskera aserre guztien gaiñetik dago eta nere aserrea ementxe bukatzen da. Zeorrek idatzi arte ez dizut berriro idatziko. Naiz ta orko agintariek gure aldizkaria bildu, alegiñak egin bear ditugu gure arpidedunen eskuetara iritxi dedin, bidaiez ezpada, beste bide batez. Irail-urrilleko banako ere bidean dioa, bestea baiñon ioriagoa. Banako ortan ez dago politika usaizko ikur bat ere; euskera errexago zabaldu dedin kendu ditugu Iainkoak daki nolako biotz miñez. Zu ezaitugu aipatzen, beraz zaude trankil. Euskeraren alde darabilgun gudu gorri ontan ezerk ere ez gaitu atertuko, ez aldizkariaren burua ezta ni ere. Eta orko iauntxoek sarrera eragozten baldin ba´diote, are gogorrago ioko ditugu inguru guztiak, iakiña, euskeraren barrutian. Euskera ezta politika naiz ta aita santuak orrela esan. Zure berrien zai (?)
221 Donosti´n, Jorraillak, 19, 1.955 Adiskide on: Jaso nizun zurea. Nireak sutu ba´ziñun, zureak ere mindu niñun. Alabaiña ez nioke asarrealdi oni luzapenik eman nai, olakorik ezpaitugu bear gurean ez euskaldun geran aldetik eta are gutxiago kristauak gaituzunez. Zuk zure eskutitzan esaten dituzun gauz batzuei ordea erantzuna eman nai nieke eskutitz aren mamiak arrazoi mardulik ba-zula ikus dezazun. Egia esan, enaiz iñundik ere erantzunak beroan emanzale. Sukorra bainauzu ayurriz eta gauzak oztutzen utziz gero zuzenago ebakitzen dira. Alabaiña, abagune artan ez nun beste biderik izan. Nire lanak jarraipena zekarten eta berriz gertatu aurretik jakinerazi bear nizun nola edo ala. Lenenik auxen esan nai nizuke, iñundik ezpa´dakizu, eskutitz aren sustrai guzia emendik baidator. Orain urte batzuk, zuenaren tankerako aldizkari batean idazten nuela salaturik, emengo agintariak bost milla pesetako isuna egotzi zidaten eta illabete t´erdiz illunean euki. An ere etzegon politikarik. Bearrik, lanbidea ez nun galdu, baiñan orlako edozerkin gal nezake eta gaur dutan oni eskerrak egin ahal dezaket euskeraren alde lan. Euki zazu au beti gogoan. Zuk ba-dakizu edo jakin bear zenduke beñipein emengo berri. Nola diñozu bada, nire idazlanak izkillu ematen didala nire burua aldezteko? Oartu zaitez umekeri ez ote den alako esana. Ni begitan artuta naukate ta abagune zai dabiltza nola izorratuko. Euskal-ikastaldiak dirala, euskal antzertia dala, are geiago, mendiko txartelak euskeraz egin nitula-ta, zemaika bizitzen ez naute utzi joandako urtietan. Uste al duzu beraz, ertzain oiek olako explikaziñorik aintzat artzen dutenik? Gauzak zerbait xamurtu dirala? Ala da, baiñan nola nai ere arrisku aundian jarri nauzu.
208
Beste xehetasun bat jakin-eraz nai nizuke. Zuk diñozunez, nik bidali izenez argitara omen zenun. Izen ori emen barrurako zen eta orretxegatik bi lan lodiak igortzean garbi esan nizun (ondo gogoan daukat) bitako bat Uarrain izenez argitaratzeko adibidez eta bestea Etxaitar´ez. Gaiñerakoan, nire izena bestek aipaturik agertzea etzait batere ajola, ortan ezpaitago lankidetasunik, eta “pekaturik” ez beraz. Ergelkeriaz orain beste bi itz. Nire gutunan esandakotan ortaz damu naiz. Egia esan ni enaiz zure irizkide, euskaldun loti, erosoak eta batez ere sentipenik gabeak ola jorratzen. Nire itzetan etzen kristau karidaderik izan eta pekatu onek beti damua ekarri oi dit. Alabaiña, une artan, zureganako gorrotoz ixioturik nengon nire galbidea jarri zendulakoan. Barkatu beraz. Baiñan zure jokabide ortan zerbait leguntzeko eska nai nizuke. Lenago ere esan nizun. Jaungoikoak ez gaitu orok berdiñak egin eta nire ustez sentitzen ez dunari ezin eska lezaioke. Zu eta ni ez gaituzu euskaltzale buru-erabakiz, sentipenez baizik eta sentipen ori Jaungoikoa´k eman digu nai ba´dugu eta ezpa´dugu. Gu baitan sentitzen ditugun sentipena[i] onak ba´derizkiogu lan egin bear dugu beroien alde eta txarrak ba´dira arbuiatu. Beraz, sentitzen ez dutenai pakean utzi. Guk bete dezagun gure eginbearra eta kitto. Izan gaitezen zabalak, barkaberak eta sekula ez estuzaleak integristak. Guk neurtzen dugun eran neurtuko baigaitu Jaungoikoa´k... Lengorik gerta ez dadin esan nion Amillaitz´i nola bidali ta zer kendu eta badakit jakiñen gaiñean zeratena. Neri idazteko asmotan ba´zera ez egin zuzenez oraindik eta orrerako eman partikular baten zuzenbidea, zuena sobera ezaguna baita. Orizu besarka estu bat.
222 Guatemala´n Loreillak 11 - 1955 Adiskide Berandu xamar eskuetara zait zure gutun ziztaria. Ageri du zear-bideak barna ibili dala, tolestuegitxo ere bazetorren bada, naizta idazkaza[la] leun eta garbi ekarri. Ez nekin inguru orietan ain xelebrea nintzanik eta oraindik nere oroitzapen goxoa “biotzean auznarrean darabila” orko agintariek, Luka´ren Ebaingeriko Marik bezala. Munduaren bestekaldetik ere zital eta kaltegarri naiz beraz. Au dok eta! Atomu-xeatuaren indarra baiño altsu ta kaltegarriago gertatu da nerea, oraindik nik ezpaitut aren eragiñik nere kautan nabaitu. Ateka latzean iarten nere indar zital onexek. Nola nere adiskideak kutsatu gabe aien gana iritxi? Emaidazu arren zuregana iristeko bide eroso bat, iñor andeatzeke eta nekatzeke. Tartekoak beti izaten zaizkit nekagarri, eta naiago dut zuregana zuzenean io emango zenidaken bide ziurretik. Barka, otoi, gaurko gutun au artez dioakizulako. Ez nuke nai zure gutuneko pilosopi-sasi artean naasi. Auxe bai goraki aitortu nai nizuke: nere igarkizuna oso-osorik bete zala alegia. Pozten naiz biziki ezertxo ere gertatu eztaizulako zure ingira ta bildurrak gora-bera. Biotzak eman zidan eta ondo eman ere! Ez duzu damutu bearrik “ergelkeriataz” idatzi zenizkidanak gatik. Zere sentipenak ialki zenitun eta orregatik etzera bat ere arbuiagarri, ez orixe. Naiago ditut beren sentipenak larru gorri ialkitzen dituten adiskideak, ez besteak zimardika ta estarika iaurtitzen ditutenak. Alabaiña, alabearraren pilosopiak bere besartean zaramatza adiskidea...Eta pilosopi ori ez dator bat ain maite duzun kristautasunarekin. Patalismua ez dagokio kristauari. Iainkoak bereiz eta bakan egin gaitu, gure aiurriz, gogo-izatez eta soin-izatez ere. Zure ta nere euskel-garra in-natum bezala artzen dituzu gure baitan, Iainkoak ezarriak eta alda-eziñak. Ez orixe! Nire euskalzaletasuna, iainkoaren laguntza
209
bai, baiñan nere lanez, ekiñez eta maiz gogoz bestera indartu ta tinkotu dut. Ez da ene biotzean Goteunak ialki emari bat, ez orixe. Amaikatxo bide eroso ta oparoagoak izan ditut begien bistan euskalzaletasunaren baiño askoz opagarriagoak. Baiña aipatu tentaldiei gogor egin, aurka egin, eta nere bidetik ioan naiz. Ez dakit tentaldiok etsaiarenak ala Iainkoarenak ote ziran, “Iainkoak ere tentatzen baitu”, nik ordea danak arbuiatu ta neonek erabaki bide malkartsuenetik ibili naiz. Eta nik egin dudana beste askok ere egin dezakete, eta Iainkoak euskaltzaletasunik erein ez dun biotzetan ereitzera beartuta gaude. Are geiago euskeraren aurka ari diran guztiak zeatu, iorratu ta al izan ezkero itotzera ere bearturik gaude. Euskeraren aurka dioan euskalduna edo arrotza, izadi-legearen aurka dabil eta ori ezin dezakegu onar, alabearraren izenean ere. Zure theoriari iarraituz, gaizki ari da Eliza ere sinisgabeak sinismenera erakartzen: utzi ditzala dauden lekuan eta dauden bezala. Baiña alperrik ari naizela uste dut sermoiketan. Zuk nai duzuna egingo duzu, ni ordea aurrerantzean nere izkera ta erriaren etsai guztiak iorratzen ibiliko naiz iñori ere parkatzeke; eta Aita Santuak berak iñoiz euskera ito bear dala esango baluke, iñolako lotsa gabe Aita Santuaren aurka nere iskilluak zuzenduko nituke; zer esanik ez gotzaitxo ta apaiztxoen aurka. Biotzetik diñotsut, iñolako antukeri gabe. Beraz ez dut zure patalismua onartzen195. Bidean dioakizu 11-12 grn. banakoa. Praiskutarren elerti-istoria oso-osorik agertu da banako ortan. Baiñan, an bertan irakurriko duzunez, oiu larri bat egin bearrean arkitu gera or gertatzen diranak ausnartu ondoren. Egia esan ez du balio aldizkaria ateratzeko lerrenak egiterik zuen eskuetara iritxiko ezpada, ots, Euskalerrira. Obe izango zaigu ortan eralgitzen dugun dirua liburu berrietan eralgitzea, eta urtero iruzpalau idazti gertu ahal izango genituke. Gaiñera ez genuke batere buruausterik izango. Ala ere irakurleen esku utzi dugu auzi ori eta zuen mende iarri gera. Askok uste dute arrokeriz ari gerala. Balekite! Liburugintza erosoagoa izango litzaiguke. Agur adiskide. Ar ezazu besarkada ertsi bat.
223 Donosti´n, Urrillak, 9, 1.955 Adiskide min: Kezkatuxe edo nire galdezka ari zerala jakiñerazi didate emengo adiskide bik, San Martin´ek batetik eta Kerexeta yaun apezak bestetik. Zurekin minbera ote nagonentz edo... Ez gizona, eztago orrelakorik nire aldetik beñepein eta Amillaitz´ek gaztigatu zidanez zu ere bildots otsan bat besterik ez omen zera. Beraz, gure artean une batez sua puztu ba´zen ere, artan gelditu zen, txingar apurrik ere utzi gabe. Ba-dakizu gaiñera enaizela ni iñundik ere gorrotoak anpatuzale, biotz-erreak baldekada urez itzalizale baiño. Ain zuzen ere, “Joanak-Joan”en orixe daukat elburu eta orretxegatik ezarri nion izenburu ori... Besterik da nire ixillaldiaren arrazoia. Ondikotz, ixillaldi au ezta zurekikoa bakarrik, euskaltzale adiskide guziekikoa baizik. Aspaldian borroka gogorra nebilkian ene baitan, bi lei, bi ioran, bi bearkizun bete nai ta ezin. Euskera ta ezkontza. Euskerak, zuk ondotxo dakizunez, eztu xoxik ere ematen eta nik nire irabaziarekin bizitzekorik 195
Honekin amaitzen da eztabaida teorikoa: fatalismorik ez, diotso Andimak, euskararen kontuan. Izadilegearen aurka joatea da euskararen aurka joatea; eta, euskararen aurkakoak jorratzen jarraitu zuen, bereziki jeltzaleak eta elizgizonak. Koldo Mitxelenak 1951n “Euskal literaturaren etorkizuna” artikulua plazaratu zuenean Egan-en, gauza bertsua adierazi zuen Andimak: euskararen kontuan fatalismorik ez zuela onartzen.
210
ezin osatu. Au dala-ta, ezkontzekotan euskera utzi bearrean nintzan txolarte ta une guziak ogibideari emateko. Borroka ikaragarri ontan, euskal-kemena gero ta urratzenago ari zitzaidan emakume baten maitasun gabe bizi bearrak itotzen bainiñun eta nire begiko neska tartera zanean euskal-lanak bazterrera bearrean arkitu nintzan. Zerbait mingarri izan ba´zait nire bizian, sinistu benetan, mingarrien auxen izan zait. Maiatza ezkeroz eztut ezertxore idatzi euskeraz, lanak ezpaitit betarik ematen. Beraz, gaur-gaurkoz galdua nauzue euskerarentzako. Ikusiko dugu ezkonduta gero, bizimodu berria eratzean, txolarterik sortzen zaigun gure izkuntza kupigarri onendako196. Igazko urtea oso-osorik daukat. Milla esker zure niganako gogorakizuna dala-ta. Aurtengorik eztut jaso. Ondikotz, eztaukat len bezala zuen aldizkariaren alde lan egiterik. Txolarteak andregaiarekin ateratzeko bear eta lagunarteko bildu-lana ezin egin. Idatzi ere ez gaur-gaurkoz... Nire liburuaren ale bat ontziz edo igorriren dizutet biar bertan eta irakurtzean zure iritzia pozik jasoko nuke. Emen jendeak arrera ona egin dio. Oberik ezin eskatu. Ba-ditut oraindik idatzirik bi ipui liburu eta euskal-elertilari zaharrai buruz idatzirik beste bat. Ikusiko dugu, iñoiz argitaltzallerik billakatzen197 ote duten. Goraintziak niketz Zaitegi jaunari eta zuk orizu nire besarkarik anaikorrena [sinadura eskuz].
224 Guatemala´n Azaroak 12-55 Etxaide´tar Jon´i Donostia´n Adiskide min, Zure idazki atsegiñak garun-ganduak suntsitu zizkidan beintzat. Bizi zera oraindik, eta beti bezin euskeltzale; onetxek batez ere biziki pozten nau. Ez da arrigarri bestalde, euskal-lanak pizkat alderatu badituzu ere; maitasunak oso da berekoi eta ez dio iñori parkatzen. Ondo egin duzu; emaztetxo bat aukeratu ezkontzeko. Bestela nere zoritxarra ukanen zenuke, zorion gabe maitasun gabe, lur zikin ontan bizi-bearra. Ziur nago kabitxoa antolatzen duzunean euskel lanerako indarrak bikoiztu ere egingo zaizkitzula. Geroa izanen lekuko! Nere zorionak Ion eta aurrera artu duzun bide berri ortatik. Nik ere bide berriak artu ditut...Ez nioakizu ontaz luzez mintzatzen. Nai ta nai ez, neri ere ixiltzeko garaia etorri zait. A zelako atsedena artu bear duten nere irakurle aspertuek. Ez uste orregatio, euskera alde batera utziko dudanik. Ez orixe. Ezin nezaioke iñola ere gure izkera errukarriari maitasunik ukatu198. Antxe ixillean, orain arte bezela landuko dut, bear bada oraiñarte baiño obeto, bada maiz gaur arteko nere 196
Gure eleak jasan duen bazterketa eta zapalkuntza hain handiak izaki, zein latza hura lantzeko lantegia, hemen oso adierazgarri agertzen zaigunez. Horrelakoek ez dakizkitenek eta jakin ere nahi ez dituztenek jarraituko dute esaten euskaldunek berek utzi dutela euskara bazterrera, mundu modernorako hari tresna baliogabea iritzirik. 197 “Bilatu” esanahiarekin. 198 Caracasera joate horretan, aberritik are gehiago urruntze horretan, gauza bat baino gehiago gurutzatuko ziren, baina, bat bederen, deigarria, zera da: Zaitegirekin batera Ipar Euskal Herrira joan ez izana. Gutun honek duen data inguruan abiatu zen Zaitegi Euskal Herrira. Andimak ez zuen Elantxobera itzultzerik atxilotzeko beldurrik gabe, baina Zaitegi eta biak elkarrekin oso ongi etortzera, biak joan ezinik ez zuten. Orixeri 1955eko uztailean Andimak egin zion gutunean garbi ageri da Zaitegirekin nazkatua zegoela. Berriro diot, gauza gehiago ere egongo ziren tartean, ogibidea eta dirubidea lortzeko modua esaterako, baina bien arteko konponezinak ere giltzarri izango ziren, nik uste.
211
idazlanak arruntegi ta aulegiak izan bait dira. Asmo bikaiñak ditu[t] eta il aurretik mamitu nai nituke, eta mamituko ere ditu[t] Jainkoa lagun. Zure eleberria ez zait oraindik eskuetara; Bilbao´tik atera bezin laister biali zidaten, neuk erosita, ala ere oraindik bidez-bide dabil. Azken banako ontan zerbait esan nai nun zure eleberriari buruz; dana dala “Idazti berrietan” Ioanak-Ioan´en iragarpena egingo dut; iritxirik ezin eman baneza ere, zerbait antolatuko; zuretzako txaloak bederik, ederki irabazi bait dituzu gure alorreko nekazari argi ta aspergaitz orrek. Laster an izango nazu Ion Caracas´en. Ez ditu[t] iñoiz gure idazle azkarrak aantziko, batez ere zu. Iñoiz diru-iabe egingo banintz (ez dut uste ez bait naiz ortarako jaio) ez dizutet nere laguntasunik ukatuko. B[a]iña ni bezalako gizajoak beti arlote; arlote or, arlote emen. Bukatzera noa irarkolarako deiez dauzkat-eta. Barkatu ain labur ari nazaizulako eta milesker zure gutun ederraren orderako. Ar itzatzu erbestetu onen goraintzi miñenak.
225 Caracas´tik Epaillak 15-1960 Etxaide´ko J.J´ri Donostian Aspaldiko adiskide, Pozez gaiñezka idazten dizut oraintxe iakin bait dut “Andimaren iritzi koipetsuak baiño naiago dituzula...” nonbaiten esan zenuela. Garaiz iritxi zait berri ori, ain garaiz ere! Kritika latz bat gerturik neukan zure “Itxasoa laiño dago...” liburu berria dala-ta. Amarmilla zati egin eta paper-otarrera bota dut, iñork uste ez lezan mendekuz idatzia zanik. Milesker ala ere, itzaldi eder artan nerekiko izan zenuen ain gomuta eztiagatik. Beltzurrunak199 bear dira gaiñera nerea bezelako izen gaizto bat alako toki batean aotan artzeko. Zeruak ordain dezaizula! Laister agertuko da Mirande´ren “Aur-besoetakoa”. Gure integruen atsegiñak egingo ditu noski. Anartean, agur eta ondo izan. Ibinagabeitia´tar Andima Esq. San Miguel-Edif. VALDIANA-Apartamento 110- Av. Fuerzas Armadas Caracas-Venezuela
226 Donostia´n, Epaillak 30, 1.960 Ibinagabeitia´tar Andima Jª. ´ri. Caracas´en. Adiskide on: Jaso dut zure eskutitz labur eta legorra eta ikusten dut enekin erreminduta zaudela, Eibar´en zutzaz egin nuen aipakizun soil bategatik.
199
Giltzurrunak, hots, barrua behar dela hori egiteko zentzu ironikoan.
212
Salatariak –olakorik ezpaita iñun falta- etzizkizun ene itzak zuzen aldatu, nik onela esan bainuen irizlariaz mintzaturik: “Naiago dizut, amaika aldiz, Mitxelena erregarria, Andima gozagarria baiño”. Eztut uste itz oietan zuretzat iraiñik, gaizki esanik edo asmo makurrik egon ditekeanik. Ba´lego, ordea, barkatu. Nik zutaz alde guzietan ongi itz egin dut, benetan estimatzen baitzaitut eta gaurko euskal-estilistarik onenetakotzat baitzauzkat. Beraz, miretsi egiten zaitut, ez gaitzetsi. Itz oiek esatean ez nuen zuganako asmo txar izpirik izan. Zu kritika legunzalea zaitugu eta eskubide osoan zaude orretarako. Ene iritzia, ordea, kritiku zorrotzak edo zorrotzagoak beintzat bear ditugula da, euskal-idazleok geronen izkuntza ikasten leiatuko ba-gera. Idiak akullu eztenaren bearra du ibilliko ba´da, eta euskal-idazleok ere akullu zorrotz orren bearra daukagu gure lozorrotik esnatuko ba´gera, zorigaitzez euskal-idazle askok uts ikaragarriak egiten bai-ditugu gure idazlanetan. Gaiñera, zure izena eta Mitxelena´rena irizlari zorrotzaren eta gozoaren erakusgarri bezala daude jarriak. Ots, joera ortako beste edozeiñen izenak aukera nitzakean bezala aukeratu nituen zuenak. Ez dizkitzut ene itzaldi lerroak itzez-itz aldatuko, datorren Maiatzean ikusi ahal izanen baituzu ene solasaldia oso-osorik eta ikusiko duzunez, itzaldi orretan “zu pekataria” baiño len “ni pekataria” esaten dut. Ene uts-egiteen aitorkizun bat baita ene mintza-lan guzia. Gaiñerakoan, ba-dakit asmorik onenaz egiten dituzula zure kritika onberak, idazlearentzat eragingarri obea delakoan, noski. Niri, ordea, irizpide legunak eztit onik egin, amets gozotan lo ar-erazi baizik. Ondikotz, logozo ontatik ene itxartzea arront mingotsa izan da. “Itxasoa laiño dago”ren zure iritzi-saioa etzenduke paper-saskira bota bear. Ez pentsa txartzat edo mendekutzat artuko dutenik zure iritzi leiala eta zuk egiaz sentitzen duzuna benetan estimatuko nuke. Gauza bat eskatzen dizut soilki, ene utsegiteak zeatzmeatz azaldu dizaizkidazula, orrela ez egitekotan zure iritzi-lanari samiña jaso eta probetxurik ezpaitiot aterako. Eztakit sekula euskeraren jabe egingo naizenik, elburutik gero eta urrunago nagoela iduri baitzait. Ene azken itzulpen-liburua ezkeroz euntalako zartakoak artu ditut ene euskal-jakiteari buruz. Orain arte argitaratu duten guzia arbuiagarri zait. Ziñez dasaizut, ene liburuak sutan erre naiago dut, diran-diranean berriro argitaraturik ikusi baiño. Beraz, euskal-alorrean berriro oiñez ibiltzen ikasi bearrean nago. Berrogei urtetan berriro asi bearra ez da atsegiña, baiña enaiz bildurtzen ere. Jaungoikoa´k eman bizait adore eta gogo ene bide berrian ez unatzeko. Eskertuko nizuke erantzupen labur bat bada ere, enekin saminduta etzaudela jakin dezadan. Aurraitz´i ene goraintzi beroak eman eta zuk on-ar ezazu adiskide onen besarka sendo bat [sinadura eskuz]
227 Caracas´tik Loreillak 25-1960 Etxaide´tar Yon´i Donostia´n Adiskide maite: Izpidean zaude gaixo ori, Eibar´en ialki zenitun itzak nik egin nizuen bezelako sakerrerik ez zutela merezi diñozunean, ezta urrik emon be. Salatariak gandu artean
213
bezela edasi zizkidan itzok eta nik, kaikutzar onek, gargoriz200 inguratu. Parkatuko al didazu, -eta biotzez nagokizu parkeske-, alako idazki zakarra. Ala ere “zorioneko obena” –apaizen “felix culpa”- orren erantzun ederra merezi izan duena (kasu, obena nerea da gero). Aspalditik geunden elkarren berri gabe eta kulpa urus orrek gure arteko lokarri etena osatzeko almen izan du. Zuzenerako ez den okerrik ez omen. Eta nere oker aundi au ere zure berri atsegiñen iturri gertatu da. Bejon dezaigula bi-biori! Asiera biribil xamar atera zait, or ikusiko dugu nola ateratzen zaidan jarraiera. Kritika kontuak garbitzen asi bearko nuke, eta kontu luzeegia izango litzake. Egia esan, nere burua kritiku kaxkartzat daukat. Okerragoa oraindik, geroago eta kaxkarragotzat. Ez ditut bear bezin barrenki gaiak ikasten, miatzen eta ikertzen. Eta nai ta nai ez, kritika kaxkarrak atera bear nere eltzegor ontatik. Lenago, begi-klixkan bezela antz ematen nion gure idazle trebeak dariten mami goxoari. Egun, aldiz, ezin izaten ditut nere zentzu barreiatu auek mami eder ortan sakondu. Zergatik? Auleriak jota arkitzen naizelako soin ta gogo. Esatea garratza, baiña egia. Amairu urteko erbestaldi gogor onek, zearo antzututa utzi nau, ezertarako adore gabe. Askotxok sinistu ez arren, amairu urte auek benetako erbestaldi gertatu dira niretzako, lor astun eta egari-eziña. Ortxe, aberri maitean, ezarrita daukat nere gogo guztia eta ezingo ditut nere zentzuak illunpetik askatu nere burua zuen artean ikusi arte. Anartean, zitu eskaxak besterik ez ditut bilduko eta emango. Ez dakizu ondo biotza ebakitzen didan egin nai ta EZIN onek. Lanak, biziardurak eta erri-miñak zearo ondatuta nadukate; beraz, zer nai duzu nik idaztea? Gauz onik iñola ere ez. Idazketan ezertxok ere ez dit nere gogoa asetzen, eta atzerri-aldi onek luzezago irauten baldin badu, nereak laister egingo du. Benetan diñotzut: “Biotza ezinegonez daukat, Beragan (erri maiteagan) atseden dezaño”201. Eta zu pozteko ustez asi naiz idazten, eta...erosta ikaragarri au atera zait. Biotza azaskau bearra. Ala ere, adiskide, entzuidazu neri. Ez dut uste beste iñork nik bezin ondo euskal bidean jarraitu dizunik. Gogoan ditut zure lenengo idazlanak, eta gogoanago azkenengoak. Biotz-biotzez diñotsut, gutxitxok egin ditutela zuk bezelako aurrerapenik euskal arloan. Beraz ez esan “elburutik gero ta urrunago zaudenik” urbillago baizik. Zu ere, ageri danez, kontentagaitzen artekoa zaitugu. Ori munduko idazle andi guztiei gertatu zaie, beraz zuri ere beste ainbeste gertatu bear. Batez ere izkera lantzeari gogoz ekin dieten idazleak, beti izan ditugu kontentagaitzak. Jainkoak ezik, beste iñork ezin ditzake bere lanak zearo ontzat artu “ta Yainkoak ona zala ikusi zun” (Asiera). Beraz zu ez zera nor, zure idazlanak irizteko, besteok iritzi bear ditugu. Eta nere iritzia badakizu zein dan: ezin obekiago ari zerala euskal-arloan. Orixe diñot “Itsasoa laño dago” tzaz idatzi nuen kritikatxo eskaxean ere. Eta ezin nentzakean besterik esan. Beraz, adiskide, iarrai ezaiozu zeure bide eder orri amor emateke, ea guztion artean gure illotz andi au betiko berpizten ote dugun202. Zu bezelako langille trebeekin, nik baietz uste, eta laister gaiñera. Eman nizkion Aurraitz´i zure goraintziak. Igandero elkar ikusten dugu nere etxean. Eta iakiña, gure solasaldiak beti izaten dira euskeraren ingurukoak, eta euskalidazle guztien izenak aotan erabiltzen ditugu. Ja[so]tzen ditugun euskal-liburu berriak elkarri uzten dizkiogu, eta orrela nolarebait gure emengo egotaldi garratz au eztitzen dugu. Orko adiskideen idazki ta berriak poz-pozik irakurtzen ditugu.
200
Aldizkako sukarra. Helgaitz herena. Malaria. Benetan erbestean sentitzen zenaren herri-min gargoria. Erretorika pixka bat beti egon ohi da idaztean, baina kasu honetan... 202 Euskararen alderako larriminaren formulazio indartsu bat: hilotz handi hau berpizteko lanean. 201
214
Eskutitz onek kenduko al dizu nere lenengoak eman zizun ozkamiña203, ez nuke besterik nai. Iakizu, betiko, ementxe daukazula adiskide on eta zintzo, bene-benetan maite zaituana. Ar ezazu, nere besarkadarik sendoena eta urren arte.
228 Caracas´tik 1963´gko. Urtarrillak 21 Etxaide´tar Yon J´ri Paseo Colón 33-4º Donostia Adiskide maitea, Gezurra dirudi, baiña erbestean bizi geranok basamortuan galduta bezela arkitzen gera eta zure aita zanaren il-berria etzait atzo baizik eldu EGAN aldizkariaren bitartez. Berandutxo bada ere, nere naigabe sakona erakutsi nai dizut. Ez nuen zure aita zana arpegiz ezagutzen bere euskal-lan ederretatik baizik eta gure euskalari bikaiñen iges-bear onek biotza erdiratzen dit oso batez ere gure Euskalerri zaarraren etorkizuna ain naasia ikusten dudanean. Jainkoak beza, bere magalean zure aita zana. Atzo igandea. Arratsaldea zure antzerki berria irakurtzen eman nuen, pozik eman ere. Ar itzatzu adiskide zaar honen goraintzi miñenak
229 Yon Etxaide-Itharte Paseo Colón. 33, 4´gna. DONOSTIA
Otsaillak 6, 1.963 Andima Ibiñagabeitia jaunari: CARACAS´en
Adiskide on: Eskerrik beroenak eman nai dizkizut nire aitaren eriotz-samintasunean eskeiñi dizkidazun itz eztigarriagatik. Aita galdu baiño amabost egun lenago “Domingo Agirre” nobela-saria irabazi nuen. Orrela etorri oi da mundu zital ontan poztasunaren ondoren samiña. Usterik gutxienean bota oi ditu zorigaitzak bere atzapar zorrotzak gizakume ezerezaren gaiñera. Orain egun batzuek jakin-erazi dit “Itxaropena”k nire “Gorrotoa Lege” eleberri saritua argitaratuko duela. Berri onek, ainbeste zalantza ondoren, benetan poztu nau. Agur, bada, adiskide leiala eta nire goraintziak zabaldu orko ezagunen artean. Besarka bat eta agindu [sinadura eskuz].
230 Caracas´tik 1963´gko Iorraillak 22 Etxaide´tar Ion Iaunari
203
Hozkamina; hozkia.
215
Donostia´n Adiskide maitea, Norbaitek emanda irakurri al izan ditut ZERUKO ARGIA´ren lenengo iru zenbakiak. Esan bearrik ez gogoz irakurri ondoren eder eta bikain arkitu ditudanik. Erri astekari batek bear duen euskal-kutsua ezarri diozue eta gaiñera gure erriak ain bearrezkoa duen euskal-jakintzaren gantzua. Erantzun beteena arkituko al du zuen lan eder orrek euskaldunen artean. Nik ala uste dut beintzat. Doakabeak gu, bestera balitz! Etxaniz´i gaztiatu nion ni ere zuen aldizkarira arpidetzeko eta beldur naiz egin ez ote duen. Ementxe igortzen dizkitzut beraz US$, 4, -(Lau dolar) arpidetu nazazun. Zearka baiño zuzenean obeto egiten dira beti ere gauza guztiak. Iñork esan ezpalida ere, bapatean usmatuko nuen zure ikutua ZERUKO ARGI orren orrialdeetan. Zorionak adiskide, eta aurrera zintzo, eskuartean darabilzun lan eder ortan. Eztut uste gauza obarik egin dezakezunik gure euskera maitearen alde. Agindu beti ere. [sinadura eskuz] Erantsita: Banco de Comercio- txeke nº 30044 US$4,-
231 Caracas´tik 1963´gko Orrillak 27 ZERUKO-ARGIA Etxaide Jauna Donostia Adiskide, Atzo iaso nuen ZERUKO-ARGIA´ren 8´an zenbakia (zazpi lenbizikoak zor dizkidazute oraindik) eta zure bitartez PROTESTA LATZ ETA GARRATZ bat egin nai diot zuzendariari, zuen astekaria zuzenbide gaizto onekin igorri didalako: SR. ANDIANO IBINAGOITIA Exp. A.I. Esquina de San Miguel Apartado, 110 –Edif. Valdiana CARACAS- (Venezuela) Alako irainik mundua barrena –eta zerbait ibilia naiz ez didate iñun ere egin. Ni ez naiz ANDIANO ez TXIKIANO ezta UZKI-ANO ere, are gutigo IBINAGOITIA. ¿Nungo BASOJAUNA iarri duzute makina jotzen alako kirtenkeriak idazteko? Bizar luzeegiak eztio nunbait letrak ikusten uzten. Moztu ditzala nere benetako izen-abizenak ondo idazteko: Sr. ANDIMA de IBINAGABEITIA Esquina de San Miguel Edificio VALDIANA Apartamento 110 CARACAS – VENEZUELA eta “Pacem in Terris” irakurrita ere nere izen-abizen jatorrak jartzen ezpazerate ausartzen: biurtu igorri nizkizuen txanponak eta kito. Ez nuke besterik bear! iñoiz ez, ta nere adiñean eta nere erbestaldiko AMAZAZPIGARREN urtean, imperio dontsu ortatiko burla ta iraiñak jasaiten asi nere izen-abizen ederrak ukatuz. EZ, ta milla bider ez, alajinkoa! Orra nere PROTESTA. Gogorrak onartu, eta gozoak baztartu Adiskide
216
IBINAGABEITIA´tar
ANDIMA
232 Caracas´tik 1964´ko Epaillak 18 Etxaide´tar Jon Iaunari Donostia´n Adiskide ona, Ementxe bialtzen dizkitzut US$ 8, -(zortzi dolar) Zeruko Argiaren aurtengo arpide-saria ordaintzeko baita PACEM IN TERRIS bederatzi ale ere. Lenago biali zenidaten ale bat eta arekin amar izango lirake. Baldin dirua ortarako iritxiko ezpalitz, esan pozik bialiko dizutet geiago eta. Berpiztaro zoragarriena opa dizuet. Eriopetik piztuko al da Kristo bezela aintzatsu gure erri doakabea. Agur beroenak Erantsita: Banco de Comercio 53484 txekea: US$8, --
217
S.Mitxelena-Andima
233 Paris´tik 1951´gko. Urrilak 6 5, rue Quentin Bauchart-Paris VIII Salbatore MITXELENA Aitari Donosti´n Aba agurgarri eta adiskide on: Lau bat egun zure liburu bikaña, adiskide baten bitartez, artu nuala. Mila eta mila esker esku-agiri zoragarriaren orderako. Zure idazti berria irakurtzeko irrikatzen nindagokizun, eta orra, bete-betean etorri zait nere egarria berdintzeko204. Idazle yatorra zaitugu, yatorretan yatorrena nere ustez. Ez dakit irakurri ba´duzu Euzko-Gogo´an zurekiko nik idatzia. Ez nun bildurrik izan zure izena Orixe´naren einean ezarteko. Ez orixe. Biok zaitutegu, egun, gure elerti-bidean gidari. Zure liburu ederrak merezi izan didan kritika eskutitz oni eratxikita igortzen dizut. Ongi dakit zabal[a]go ta sakonagoa merezi dula, bainan nere buru-argiak urriak izan eta ezin eritzi borobillagorik burutu. Barkatuko al didazu. Kritikatxo ori gure Guatemalako aldizkarian argitaraziko dut baita irratiz eta Gernika´rako bestetxo bat idazteko asmotan nabilkizu. Emengo ilabetekarian ere zerbait idatziko dizut. Buenos Aires´ko adiskidei ere zerbait igorriko diet ango errebistetan argitara dezaten. Gabino Garriga´k zerbait argitaraziko duala idatzi dit “Boletin del Instituto Americano de Estudios Vascos”en. Beaz, dakutsunez, nerez zabalkunde osoena egiteko gerturik naukazu zur[e] liburu paregabearen inguruan. Erañegun yaso nizun Euzko-Gogoa (Uztailla-Dagonilla 1951). Lerrenak egiten ari gaituzu gere asmoak aurrera ateratzeko. Azken zenbaki ontan nere Botanikatxoa argitaratzen asiak dituzu, len-mallako eskoletarako ondu dudan botanikatxoa. Kaxkarra, bainan kaxkarretik asi bear bidea urratzen. Asmo aundiak ditugu, bainan ez dakit burutu 204
“Aita-Semeak Arantzazuko kondairan”-i buruz ari da. Liburua pare bat egunean irentsi, eta urriaren 5ean dataturiko iruzkina argitaratu zuen “Euzko-Gogoa”-n (1951, 9-10). Hona zati batzuk: “Ba'dizu idazleak irakurlea bereganatzeko indar, doai berezi bat. Nundik datorkio ordea indar ori? Ara or labur. Arantzazu'ko gora-bera guziak gutxik ez bezela ezagutzen ditu Mitxelena Aitak. Ba'dizu, gainera, ortako ziorik. ARANTZAZU poema ederrean lenago abestu zitun Aloña'ko mendiaren baranoan gertatuak oro. Mendi bizi aren sakonenean pulunpatu zitzaigun orduan, eta arri-pitxi istatsuenez yositako euskal-poema ondu, garrez, maitasunez gañezka. Orduko garra, orduko maitasun ber-bera, gaurkoan itz-lauz ematen dizkigu. Garra ta maitasuna itsaskor eta edakor dituzu. Ortik, beaz, irakurlearen gogamenez jabetzeko daukan indarra. Idazkera ere bere-bizikoa dizu idazle gazteak. Euskera argi ta garbia erabat. Erriarentzat egin-egiña eta erri ez'danarentzat ere bai. Maiz, idazti au irakutzean, idazlearen barneburruka nabaitu dugu itzak aukera bearrez. Garbira ote? Errira ote? Geienetan errira yo du, eta ala obe! Nola nai ere, Mitxelena'ren euskera erritarra izan arren, aberatsa duzu. Ba dizu itzak aukeratzeko ere zertxo bait, antze berezi bat. Euskal literatura osoa, izkelgi guzietan, irakurria ez-ezen ausnartua dizu, sakonki aztertua. Batasun bidera yo nai dugunok ori bear ere lenik eta beñenik, bestela ez dugu iñoiz ere gure yo-muga iritxiko. Zaletasun berdiñez yasotzen du idazle azkarrak, erle langilleak antzo, erri-elertiko baso-lili apalenai edota elerti-garaiako lore ñabarrari darion ezti goxua. Oro ordea, bere gogo-giroz oretuta. Eta nolako gogo-giroa! Prantzizko deunaren xalotasuna, ezti-yarioa dizu idazle gazte onek. Maiz bururatu zait Aita Azkue' ren «Loretxoak» «Ama-semeak Arantzazu' ko Kondairan» irakurtzean. Bainan Mitxelena'ren euskera biozkoiago, ixurkorrago, zailuago baitere aberatsago duzu.(...) Ekiozu, idazle gazte, asmo gallen orri, ARANTZAZU, Andre Mari'ren itzalpean, euskal kulturaren kabi gertatu arte, Montserrat katalan-kulturaren kabi dan bezelatsu. Ekin, arik eta zure ta gure «trixtura» alaitasun bete biurtu arte.”
218
al izango ditugun. Nik euskeraren onean erre nai ditut nere indar guziak eta euskaldun guziak gure izkuntza erabiltzera zirikatu. Erri gaixoa gurea gure ondasun bakarra zapuizten yarraitzen baldin badu. Euskera gabe ez dago Euskalerririk ez eta besterik ere. Noiz yabetuko ote dira ortaz? Adiskide erbestetu onen agurrik kartsuena artu ezazu
234 Paris´tik 1952´gko. Epaillaren 4´an Mitxelena´tar Salbatore Abari Donostia´n Agur adiskide, Aldamenean igortzen dizkitzut azkenengo GERNIKA eta “Bulletin of Selected books”, neonek idatzitako “Ama-Semeak”en kritikatxo birekin. Bigarren aldizkarikoa oso laburra arkituko duzu, bainan aldizkari ortan ezin diteke luzegorik idatzi, txikia ta mundu zabaleko liburu askoren berriak emateko dalako. Orko zure ezagunei erakutsiko al diezu, gu ere zerbait egiten saiatzen gerala ikus dezaten, sortu berri lapurdi-zale taldekoei batik-bat. “Progressa” aundiak egiten ari da taldetxo ori ageri danez, bai zuen artean ere. Villasante Kortabitarte´ren idaz-lantxo bat aurreragoko GERNIKAn irakurri nun. Idazle azkarra praile gazte ori, eta buru argiaren yabe. Ez ditut bere idazkera oro on artzen, yakiña, baña euskera ernerazteko darakuskigun garra txalogarria benetan. Or ikusiko ere duzu Orixe´k artaz diona. Nere erritar Andoni Arriandiaga Aitak erakutsita “Cantabria” zuen barne aldizkarian Kortabitarte´k eraiki duen eztabaida euskeraren baranoan, pozik irakurri dut. Euskera yaso-ordu dugu dagokion maillara. Euzko-Gogoa´ren 9-10 garrenean argitaratu da zure liburu berriaz idatzi nuen iritxi zabala. Zenbaki onek 80 orrialde andi eta bete dakarzki, ikusgarria dator. Ala ere, Bilbao´n batez ere, gure aldizkariaren aurrean itxu-gorrarena egiten ari dirala deritzat. Ala ageri da beintzat GERNIKA´n Erkiaga´tar Eusebi´k idatzi duen artikulu batetik: “Egan”, “San Thomas´eko peria”...ta aipatzen ditu, gure aldizkaririk ez ordea, eta ori ez dago ondo. Susmo txarra ematen di[t] orrexek, talde berri ortakoak ere ertsikerian ari diralazkoa. Euzkaltzale-Bazkunakoek ertsiegiak ziran, noski; aien aurrean ez genun gure bururik apaldu. Krutwig taldea ere, aren antzera, ertsikeriz dator antza...Eta ez dugu euskal-saillean jaunxkila edo buruxkilarik [bear?]. Noiz ikasiko ote dugu biotzzabal eta txeratsu izaten? Nik ez diet bat ere errarik eskola berri ortakoei, eta ala erakutsi dut E.G´an aien zenbait artikulu goraipatzean, Krutwig berarenak ere. Beaz ez ditezela gure lan goragarria erdañatu ta zapuizten asi. Orduan beste bide batera joko nuke...Euskeraz ari dan orok goraipamena ta arnasa bear dugu, iñortxo ere ezetsi gabe. Zure berriak nai nituzke, nere euskal-egarria berdintzeko. Onerako ustetan omen zaude, udaberrian edo. Zu agurtzeko zoriona izango al dut! Mila goraintzi eta nere euskal-agurrik beroena ar ezazu.
235 Donostitik, 1952´ko uztaren 2´an. Ibinagabeitia´tar Andima Jaunari Paris´era Biotz-biotzeko adiskide:
219
zure eskutitza artu ordukoxe piztu zitzaidan bereala erantzuteko asmo bizia. Ta “bereala” ura orra noiz arte luzatu dan. Orrela izaten dira askotan, geiegitan, nere ta beste zenbaiten axmotxoak. Barkatuko al didazu. Iñori idaztekotan, banun, ba, zurixe bizpairu itz zuzentzekoa, uste bait´nun zu zindudala, euskal-idazlarietan gidari garaienetakoa edo garaiena ez-ezik, adiskide jator eta ikuspegi zabalekoa. Irrikitzen nengon, eta nago, zurekin itz-aspertu bat izateko, ez izkuturik eta ez mugarik gabe, barneko tolesak eta kezkak zabalduz buru ta biotz, maxia ta txalo...ezer gorde gabe. Eskutitzez egin-asmo nuna, orra nun sortu zaigun egokiera arpegiz arpegi egiteko, idatziz bañore erosoago ta gogarakiago. Datorren asteartean (uztak 8) Prantzira joatekoa nauzu., Belok´eko lekaidetxera noski. Antxe amar-amabost bat egun igaroko ditut prantzeraz ikasten, andik gero Toulouserat abitzeko. Zu oraindio Paris´en bidezaitugu: baño udaoro jeixten omen zera Bayona alde ontara. Alkar topa ba´geneza, a zer poza nerea. Nerea, bai, zurea baño re. Nik gogo geigo dudala bait-derizkiot zuk duzun baño alkarrekin hartu-eman bat izateko. Toulouseratekoan ezin ba´ledi, ea beintzat andik itzulerakoan, al izaten dugun. Onako Krutwig eta Villasante, ta Erkiaga ta beste zenbaiten berri emateko eskatzen didazu. Ori ta beste gai asko ere ukutu nai nituzke zurekin; orko paraje ta gauzak ikusiz ba´litz, anbat obe. Iritxiko al zaizu karta au garaiz Parisera edota beintzat, zu or ez izanda re, itzuliko al dizute zauden tokira, berandutu gabe. Itxaropen ortan ari natzaizu. Agur, Andima maite. Badakizu, aundietsiz gañera, adiskide zaitudala. Egañari eskumiñak. Baita Mirande´rentzat ere igorriko nizkizuke, baña... pralle baten abotik ongi artuko al luke? [eskuz idatzia:] sinadura: Mikel´ena. Milla esker, nere bi liburuai egin diezun zabalkunde bikañagatik. Artuko zendun noski irugarrena ere, abesti-liburuxka alegia.
236 Paris´tik 1952´gko. Uztak 16 Mitxelena´tar Salbatore Aitari Belok´n´ Adiskide maite: Emen naukazu, berriz ere, Paris´en, Euskalerriko aize osasuntsuz gogo-biotzak bete ondoren, zure onduan atsartu aize ozkirriz batik bat. Erabaki bezala, Baiona´n zure zai nindagokizun 14´n Santi Ander plazan, zu noiz etorriko zai. Yo batera ta yo bestera, otorik iñundik etzen ageri, eta azkenean chofer bati galdetu nion zein tenoretan zen eldu bearra Labastide´tik zetorren autoa: onatx zer erantzun zida[n]: “Egun ez duzu otorik, pezta delakotz”. Aundia egin diago [sic] esan nuen nere baitan, eta plaza artan nere oñetakoak urratzeari utziaz, Donibaneratu nintzan. Monzon ere gerturik zegoen zu abetaltzeko205, eta ez zentozela gaztia bear izan nion. Naigaberik aski artu nizun ezbear onekin, bada egun goxo bat eman gentzakean Laburdi´ko zenbait lurralde ikusiz. Beaz, Mitxelena adiskide, beste aukera egokiago batera utzi bear ibillalditxo ori egitea. Ene ustez, gerora ere izanen al dugu elkartzeko egokitasunik. Ez al zatzakit urrundu Paris ontara etorri gabe, au ere ikusgarri baita, zuretzat batik bat, eta engoitik diotzut emen
205
Harrera egin, errezibitu.
220
beintzat ez dugula oztoporik izango noiznai elkartzeko, otoek ezpaidigute iñoiz ere utsik emango. Labayen´i “igarobidea” ukatu zioten eta ezin izan zitzaidan etorri ni ikustera. Eskutitza egin zidan bere bisita iragarriz, bainan azkeneko orduan urrutizkiñez adirazi zidan uko biribillena eman ziotela eta eziñezkoa zitzaiola muga igarotzea. Egaña, ordea, ustegabe Endaya´n arkitu nuen. Luzaro zuretzat mintzatu giñan, eta arri bai azaldu niola zu ezagutzeak eman zidan poza. Krutwig yauna enekin etorri da egun Paris´erat. Beaz emen daukazu. Bere erdi lapurdieraz amaikatxo itz ialgi dizkit iaun orrek. Ez dugu eztabairik izan, bera bakarrik izan baita itzaren yabe, ni erdi mintzul nengoen bitartean. Bere asmoak azaldu ere dizkit, onartzekoak aunitz. Gaztetasunaren garra alde orotik dario: iritxiko al ditu amets dituenak oro. Ostatu billatzen lagundu diot eta elkarrekin bazkaldu dugu. Apaiza nintzela uste omen zuen...Ori bide dalata, berak esan ez didan arren, nere lanik irakurri ere ez duela esango nuke. Nere idazkeraz ta lanetaz ezertxo ere ez dit beñipein aipatu...Alare nik bereak ezagun ditudala erakutsi diot eta gainera benetako euskaltzale geranok beste euskaltzaleei nolako txera ederra egiten diegun ere bai. Maiz arekiko artu-emana izango dudala deritzot gaur-gero. Iratzeder olerkariari ene atsegiñak agertuko al dizkiozu. Zuri, adizkide maite, Belok´aldi oparo ta goxoena opa dizut. [sinadura: eskuz, eta oharra ere bai]: Krutwig´en eskutik yaso ditut Aita Kortabitarteren sarrera itzaldia eta bere orren erantzuna. Ez ditut oraindik irakurri. Adi
237 Paris´tik 1952´gko. Uztak 25 Adiskide min: Txofer madari...goxoa! Ark itzulaztu zigun gure programa guzia! Ni ere Donibane´n nengoan nere aidearenean, eta zu ere bai! Ez nion Montzon´i urrutizkiñez ots-egin kanpotik ibiliko zalakoan, bada egun aurrean esan zidan etxetik landa egun guzia ematekotan zegoala, ala ere ordubatetan deitzeko. Bainan ordubatak aurrea artu zidaten, eta gero, uste okerrean, ez nintzan ortaz geio arduratu. Zatoz Paris´a eta emen astirogo mintzatuko gera. Villasante´n sarrera-itzaldia benetan aberats eta ioria. Krutwig´enaren ondoan, idazle onen euskera askoz ere atsegin eta errikoiago duzu. Beti ere nabari iartzen zaigu itzaldi ortan, iaiotzez euskera xurgatu duanak, ikasiak baño antzetsuago darabillala. Zenbait gauzetan arrazoirik ere etzaie palta eskola ortakoei. Egunen baten guziok bat artu eta bear dan bidetik dantza-sokan ioango al gera. Gure euskerak bearrezko dizu dantza-soka ori darabilgun pandango barregarria, negargarria ezbalitz, betiko baztertzeko. Nik ere Orixe´k zuri buruz idatzia, iakin-miñez irakurri nuen. “Bai Lafitte iauna! Bai Irigarai iauna!” denboralea zetorrek egin nuen nere baitarako, aipatu itzak irakurriaz beste gabe206. Eta alaxe zan izan ere. Alere ezin diteke ukatu zure lanak astiro irakurri 206
Orixeren honako artikulu honetaz ari da: “Aita Mitxelena berrizaleekin” (Euzko-Gogoa 1952, 1-2.) “Bai, Irigarai iauna. Bai, Lafitte iauna. Berrizaleekin. Zuengandik ezer gutxi ikasi du, ta berrizaleengandik polikitxo ere bai. Guziak irakurri ditu. Etzaio iñori esan bear ez dezala irakurri Kardaberaz, mordollokeri aundiak ditulako. Ez eta oraingo berrizaleok ere, itz berri asko asmatu dutelako. Denetatik ikasten da zerbait. Norberak ikusi bear du zer itz mordollo ez erabilli, zer itz asma-berri ez erabilli. «Arantzazu» poema erritarra dala? Bai; baiña ba ditu erritar ez diran gauzak ere. Lenbizi, burubideari dagokionez, «in aedificationem Corporis Christi» edo Kristoren gorpuzgintza ori ez daki
221
ditunik Orixe´k, eta paper ta lapitzakin. Besteak buruan yotzeko nunbait? Dana dala, irakurri du eta gañera estimagarri irudi zaizkio zure lanak, naiz ta ageri-agerian esan ez. Badakizu, Orixe, bei antzuaren errapea baño elkorrago duzu iñoren goraipaketan aritzeko. Baxurde utsa, esanak esan, ez dugu iñoiz ere eskuratuko. Lafitte bera ere, bertzalde, Orixen arioko duzu, zeken eta urri, zirikalari azkarra. Biak ezpal bateko. Noiz nai bata besteari ximikoka ari diranak. Bai, egia diozu, biak ari dira oker eta bidekatuta euskal auzian. Biotz zabalagoa ez izatea gizona!...Dena den pozik naukazu zure opera207 bikañak (Biba K.) Orixe´k ere bikaintzat dauzkalako. Ezin zitekean bestela ere! Nere Ovidius´en lên liburuaren itzulpena igortzen dizut irakur eta zuzendu dezazun, ala ba´derizkiozu; biotzez eskertuko nizuke beintzat. Zure apaiz-iritxia engoitik ezagutzen dizut: oraingo ontan euskalari soilarena nai nizuke. Aurreak artzen dizkitzut alere. Uts asko arkituko dituzu arin-xamar egiña baita, astiroago orrazteko asmoz, gañera nik ez dut emen euskal-iztegi bat ere, ez Azkuerik, ez LopezMendizabalik, beaz itzak datorzkidan bezala erabilli oi ditut, eta maiz ez ditut egoki erabiltzen, beaz arduragabe ekin zuzenketan, ez nazu minduko ta. Or dioazkitzu zure piura, baita Iratzederrena ere. Irurok elkarrekin gaudena, Donibanen utzi nuen, karretea oraindik bukatu gabe zegon. Nik uste, laster igorriko didatela, eta orduan bialiko dizut. Agur adiskide maite, eta aurki ikusi arte. [sinadura eskuz].
238 [1952-07-31] Uztak azkena: Deun Iñaki Ibinagabeitiar Andima jaunari Paris´a Adixkide min: Pake ta On. Orra, ba, laburki badare, Euskadi irratirako iru galderai erantzunak. Bearko egin, zu bezelako eragileakin. E´tzaude zirikalari makala. Ez da errez izango, orratik, zure aldamenean ezer egiteke egotea. Bearko egin. Zure (ta Ovidius´en) “maita-bidea” pozik eta bi aldiz irakurri dizut. Nik ez dakit aspalditxoko Ovidius zarrak zer-irakatsi aundirik izango ote dien gaurko gazteei maitejolasetan, Mirande´ri, esate baterako. Baño, dana dala, ezin esango degu oraingo ontan, erriaren gogoko gairik ez dala idazten euskeraz. Zinetan bezela, beste edozertan bezela, liburuetan ere maitasun-gaiak beti dira erriaren atsegiñeko. Ta erakus didazun lenbiziko zati onek, urrengoak are ta bixiago izango dirala agintzen du. Bestalde, berriz, ez duzu txantxetakoa lan orixe. Itzulpen guziak, edozein itzulpenek esan nai dut, bere lanak omen ditu. Ovidius´etik itzultzeak, orratio, baditu bereak eta bost. Eta nolako ederki itzuli gero. Zorionak, gizon. Iztegirik gabe egin duzunez, are ta miresgarriago. Zure euskeraren aberastasunari gutxik, oso gutxik, eramango diotela, utsa esatea da. Leundu itzazu zenbait (Ovidius´en) esakun mordollo, zatituz, banakatuz; zuzendu itzatzu zenbait oker; eta itzulpen ori, meritu aundikoa ezezik, maixu-lana izango duzu, zure maillari dagokionez goren-gorengoa. Zenbait Irigarai'k zer dan, eta Lafitte'k ere ba'du teologiaren bearra, bereiziki S. Paulorena, ori buruan sartzeko.” Gero, Andimaren bitartez jakiten dugu Salbatore Mitxelenaren iritzian, gaizki ari zirela Orixe eta Lafitte eztabaida puntu horretaraino eramanik. 207
Obrak, idazlanak, jakina.
222
orrialde batez ere, labur ta azkar ari zeranean, bai zoragarri, olakoxe garbi ta pizkor nai nizuke liburu osoa, naiz-eta yatorritik zerbait azkatu bear edo aldendu bear izan. Ni ez natzaizu ausartu maixuarena egiten (korrejitzen, alegia), maixu zeu bait-zera, eta ez ni. Ta gañera, adierazia dizut, nik arazo ortan mokoa sartze ezkero, itxu-itxuan errezera yoko nuke, laburrera, giarrera, euskal gisara, erabat esan, itzulpen usaia galtzeraño. Orra nere iritzia: nekez lortu diteke euskeralpen yatorragorik, pixkat orraztuko duzunean zure ori izango dana baño. Berriro, bejondeizula, Andima. Lyon´era joatekoa naiz datorren urte bukaeran. Andik, uste ba, eldu al izango naizela zuganaiño, illabete oso au Lyon´en eman ondoren. Aurrez albistatuko dizut, nere itzai izan zaitezen Parisko azoka urduri ortan. Bitartez, badakizu: Lyon´en naukazu, serbitzurako prest eta lagun, arako zuzenbidea yakin nai? Galdetuko dut eta, baitare, emen ipiñiko (Urrengoan ere, irabaziko duzu beste saria, norlenka sortzen danean euskeraz karta geiena gordetzen ditunarentzat) Ta, ah, ez aztu: eman berriro ere nere eskumiñak gure Mirande aundiari. Oniritzia ta maitasuna ta itxaropena irurak ni baitan ditudala gogoratzen bait-dut, bere idatzi ederrak irakurri ala, zuberotar bizkor ori. Ta zuretzat besarka estu estu bat [sinadura: Mitxelena´k] P.D: Benetan “piura” ni ta Iratzeder´ena. Piura, Iratzederrena batez ere. Gixaixoa. Zurekin gaudeneko ortan ia obetotxo atera geran [sic]. Milla esker, alere.
239 [1952-08-03] Gaur agorrak 3´na Tori, Andima, onekin bigarren eskutitza. Lenbizikoan onela asi nintzaizun: “orra ba”, laburki badare,...erantzunak”. Artean idatzi gabe neuzkan. Atzo arratsaldean zirriborratu dizkizut lerro oiek, eta ez ain labur. Parrastan idatzi ditut, lumara etorri ala askatuz eta yaulkiz, izen-ordeak adoretuta. Irakurtzean, batenbatzuk kolkoan sentiko dituzte, bearbada, arkakusoak eta asunak, atzamarka. Ori bear dugu, ain zuzen: kolkoa bero, euskeraganako. Nai ba´duzu, ondo ba´derizkiozu, argitara dezakezu “Euzko-Gogoan”, yakiña, izen-ordez208. Izen-ordez ere, odei trumoitsuak ingura bait-ditezke. Bearbada, zeuk ere oker askotxo idoro dezakezu irizpide ortan; baño luzeagoki gai oiek erabilliz, erara etorriko giñakela uste dut zu ta ni. Zure “maita-bidea” ez dizut orain bidaliko, neronekin eramango dizut Paris´a noazunean. Biar edo etzi Toulousera noa. An iru-lan egun emanda, Lyon´era. Lyon´erako zuzenbidea: Convent franciscain. Rue Koger Radisson. Lyon (Rhone) Ez datorkit besterik esateko. Berriz ere, gogotan nauzula zurekin itzegiteko. Ta Yainkoagan gorantzi zaitula. Mitxelena´k 208
Izenordeak adoreturik, haren babesean, obedientziapeko fraidea izateak eransten zion zamaz arindurik, eta esan nahiak bulkaturik, lumara etorri ahala askatu eta jaulkiz. Salbatore Mitxelenari sumatzen zaio idazletzaz gain, euskal literaturaren nondik norakoak gidatu nahia, bazuen zeresana eta esan nahi zuen. Euzko-Gogoa-n argitaratu nahia diogunaren adierazgarri bat gehiago. Unamuno ta abendats-en ere euskal idazle ugari aipatzen ditu, talde gisa harturik. Pena da erantzunak argitaratu ez izana Euzko-Gogoa-n, baina behintzat hauek baditugu, Salbatorerenak eta zenbait puntutan ustekabekoak gertatzen dira.
223
Euzkadi irratiaren iru galderai erantzunak 1.- ¿Nola ikusten dezu euskeraren gaurko egokera? (Erantz:) Ez nai bezin ongi. Ez uste dan bezin gaizki. Kaleetan gero ta urriago euskeraz itzegiten dala esango litzake. Ta ala da. Kanpotarrakin eta erderaz baizik ez dakiten beste gañerakoakin ulertu bearrak artara lotzen gaitu. Gizartean ori, zoritxarrez. Etxeetan ordea, oraindik alere, askotxo itzegiten da. Zenbait bela beltzek uste baño geiago. Gillermo Humbold´ek aspaldi batean, 1801garren urtean, 25 urteko bizia ematen zion euskerari, etzun uste luzaroago bizirik iraungo zuanik. Eun ta erdi urte dira arrezkero. Gaurregun, alare, orduan bertan baño re euskaldun geiagok itzegiten dute euskera, erdera ere geiagok erabilli arren, eta, ostera berriz, setakeria litzake, oraindio luzarotxoan gure izkuntza biziko dala ukatzea. Bizi beintzat, an edo emen, ala edo ola, bizi, naizta gobernutarrak alegiña eraso aurka. Ez nai bezin ongi, alare noski. Errepublikako aldian euskerak zekarren indarra frankotarrak moztu izan ez ba´lute, bestelako yoria ta egokia izango genun gaurregun mintzoa Lizardi´k ametsetan zerabillen Andere ezkon-berri ura ez dugu berealakoan ikusiko mundu zabalean barrena, eder eta apain, yakintzaren eta erritasunaren bitxi garestienez ornituta. Ez, alare, zenbaitek uste bezin gaizki. Gaur jendeak mintzatzen dun euskera, biziagoa da gure aurreko nekazari ezyakinak zerabiltena baño. Aiek garbiago itzegiten zuten, auek argiago. Aietako geientsuak ezin adierazi zituzten gauza asko, ordu laurden bateko yardunaren yardunez ez ba´zan, gaurko yendeak, berriz, naiz eta erderazko itz edo yoskera bat edo beste tartean sartu, naiz-eta iperbaton eta sintaxi pixka bat okertu, ixtanpatean adierazi dizute, adierazi beintzat aguro ta zeatz. Ez esan, bada, onezkero, gure euskera beartsua danik. Beartsua, zenbaiten aoan da, baitipat gramatikalarion aoan, beti aizkoraz zer ta nondik yo ta ebakiko gabiltzalako, baño ez barruan sortzen zaion bezela itzegiten dun erriaren aoan. Aundia da auxe, ta zenbaitentzat eskandalagarri izango da aitortzea, baña orra nere iritzia: zenbait langille buru-onekok, naizta eskola gutxikoak izan, grazi ta bizkortasun geiagoz itzezten dituzte ideak, zenbait idazlari yakintsu-yakintsuk baño209. Idatzi ere, ordea, maizenean beintzat, poliki egiten da gaurregun, orain ogei urteko aldean. Ta idatzi baño re, (ona beste alea!), predikatu esango nuke, batez-ere predikatu bai egiten dala gaur milla bider obeto azken urteotan. Gaurko izlaritza, lasaia danean, erreza da ta diña, errikoia ta garaia. Bi-biak. “Lasaia danean” esan dut, ordea. Orra or gaurko zenbait izlari ta idazlarien traba ikaragarria. Ezin lasai joan. Errege-bideak utzita, bi aldetatik asunez yositako bidetxiorretik ibilli bear, nai ta nai ez, ezin kabituz eta estularri, zango gorriak minberaminbera. Ara: gure literaturak ez du sekula bere nortasuna ta gallurra iritxiko, eta eztare mundu zabal arrotzean irakurmiñik sortuko, goldearen gisa, erreten-zulo bakarretik dijoan bitartean. Ez goldearen ildo bakarra, ez trenaren nondik-norako burni-bikote 209
Horra lehen ziria gramatikakerian eta garbizalekerian erortzen zirenei sakatua. Eta hori baino deigarriago gertatzen dena: lehengo garaietakoak baino kaletarrago ziren euskaldunek biziago, argiago eta zehatzago hitz egiten zutela lehengo nekazari ezjakinek baino. Haiek garbiago hitz egingo zuten baina hauek argiago, azkarrago eta zehatzago. Hortik segitzen zena zen ez zela baserrira joan behar euskara onaren bila baizik eta orduko euskaldunek hitz egiten zuten hizkuntza hartu behar zela eredutzat. Gauza hauek betiere erlatiboak izaten dira, eta hala hartu behar dira, baina ondoren adierazten dituenekin baturik, neurri batean hausten dizkigu zenbait eskema beren sinpletasunean sinpleegiak.
224
ezaguna, baizik txoriaren noranaiko egada zabala, ori bear dula derizkiot gure elertiak, mugarik eta ertsikeririk gabeko askatasun ta egurats-bidea, ori, be-beko sasiartean katiatuki dauden begibakarren arrikadai yaramonik eta bildurrik gabe, arranoaren egatze goitarra, ori bear, baldin norgeretasuna yo ta pentsamentuak txairoki mamituko ba´ditugu. “Gure euskera gaixoa! –zesaidan txit egoki, ortan zorrotz dakusan batek- beti operazio-maian zedukaguk, gaixoa!”. Esango litzake, idazlari bakoitzeko badauzkagula ogei maxialari edo gramatikalari, sardea eskuan. Gramatikak bakarrik epaitu bear ote du, ba, beste ezerk ez ote du, ba, eskubiderik oniritzia emateko, elerti-liburu bat sortzen danean? Edota, itz bi euskeraz idaztera iñor ausartuko ba´da, filolojiaren ta gañerako izkuntza-yakinduri guzien lege denak banaka-banaka aurretik ikasi ta beti gorde bearra ote dauka? Gramatikaren menpetasuna bear du ziñez elertiak, euskerak alegia, baño baitare, yaunak, ta an are-ta geiago, ertilariaren grazia, bizia, txairotasuna, norbere estiloaren gatza, ta...zeresana. Maxialariak galdegin bear bait du, idazle bakoitzari buruz, nola esaten dakin ez-ezik, zer esaten digun ere, eta zer orrek garrantzirik ote dakarren, eta zenbatekoa210. Zer egingo da, ba. Ondo gurea izaki nonbait euskaldunok “integrismoa”, ta auxe atarramentua, badirudi ez dugula berealakoan astinduko. Euskeraren gaurko egokera galdetzean ez ditugu aztu bear, ordea, alaz guziz ere, urteotan agertu diran zenbait liburu ta idazlan nagusi. Zaitegi´ren “Euzko-Gogoa”, esate baterako; ta errebista ortako ta bestetako Mirande´ren yobide urduriak, eta Andima´ren artikulu giarrak, eta beste ainbesteren alegiñak; eta, aldi berean, Santo-Tomasetan Donostian egindako azken elerti-guduko 150 idazlanak, zein baño zein bikañagoak; eta Orixe´ren “Euskaldunak”, “Eguneroko meza-bezperak”, eta Mitxelena´ren “Arantzazu”; “Ama-Semeak”, Etxaniz´en “Kanta-kantari”; ta Lafitte´n gramatika gorengoa; ta Iratzeder´en olerki yainkotiarrak; (1) (eta Montzon´en “Alderdi”ko azken artikulu eredugarriak..., beste...etc...) beste beragoko baño txalogarrizko liburu askotxoren artean. Orain dala amabost urte, frankotarrak zapaldu ta sakabanatu gindunean, nork usteko zun orrelako loraketa izango zuanik gure literaturak eta orrelako sal-erosi ugariak, ta argitaratze apañenak? Aipaturiko zenbait liburu oiek, batzuk beintzat, euskerari sinistu ezin alako goratzapena eman diote. Garaiak eta arnas aundikoak dira. Baño, gure pozgarrirako, ez dezagula uste, oraindik ere obeak itxaron ez ditezkenik. Gure gaurko euskal-elertiak, bere akats ugari ta guzi, aldapa-goran txanpa arrigarria daramaki ta etorkizunerako are ta garaipen nabarmenagoak agintzen ditu211. 2.- ¿Zer eragozpen eta zer suspergarri nabaitzen dizkiozu une onetan gure izkuntzari?, edo, nor direla deritzazu bere laguntzalle aundienak eta etsai gogorrenak? (Erantz:) 210
Gisa da Andimak eta Salbatorek eta Nemesio Etxanizek elkar ongi aditzea, zer askotan bat baitzetozen: idazleak askatasuna behar, gramatikari hainbeste begiratu gabe literaturari eta zeresanari begiratu beharra. Geroxeago beste modu batera Txillardegik adieraziko zuen formalismoaren gaitzak joa zegoela euskal literatura: idatzi euskara lantzeagatik idazten zela eta ez gaiak hartaraturik. Hemen, integrismoa, hots, gaiak hautatzeko askatasun gutxitxo, eta euskaraz ondo idatzi behar gehiegizkoa aipatzen dira, besteak beste. 211 Hitz adoregarriak, itxaropentsuak, garaiko euskal literatura eta literatoei buruz. Zortzi idazleren lanak aipatzen ditu, bereak barne. Esanguratsua da Orixe ez ezik Lafitte ere aipatzea eta Montzon bera ere. Orixe eta Lafitte elkarri muturka zeuden garai hartan, lehenagoko elkar ezin ulertuak ezin ulertu, Euskaldunak poemari Lafittek –eta Montzonek berak ere- egindako kritikengatik. Mitxelenak hirurak goraipatzen ditu, zeharka edo modu estalian Orixeren jokabidea gaitzetsiz, aurreragoko gutun batean espresuki irakurri ahal izango dugun bezala. Mirande aipatzea ere esanguratsua da, Salbatorek handitzat zeukan Mirande eta ezagutzen zuen aurrez aurre.
225
Lenbiziko galderari buruz askotxo luzatu naiz, eta adierazi ere ditut bigarrengo ta irugarrengo galdera erantzunai dagozkien zerbaitzu. Argatik, alik laburren yokatuko naiz engoitik. Laguntzalle aundiena? Abertzaletasuna. Bai sendi-barruan, bai kalean, bai pulpituan, bai yakite arloan, euskaltasuna ziñez maitatzera ta beti euskeraz eta euskaldun yokatzera eragiten gaituan abertzaletasuna, ori zalantzik gabe laguntzalle aundiena. Baño, baño, abertzaletasun benetakoa, egikorra, probintzizalekeriaren gain guzion euskaltasuna maitatzen ta billatzen duna, ez ezpañez eta arronkaz, ez alderdikeriz eta makakorroz, baizik benetako maitasunez eta zernaitarako gogoz. Etsai gogorrena, berriz? Orixe yakiña. Yaungoikoa goiko Ura dan bezela, Jaunbekoa Gobernua degu, zoritxarrez. Gobernuak guzia dezake, kaskoak eta gogoak ematen dion ala, gaurregun batezere, radio ta eskola ta erlijio ta espetxe ta gudalozte bere eskuko darabizkianetik. Gobernuak nai badute, ez gure euskera bakarrik, baita beste izkuntza geientxoak ere, zapaldu ta azkenean il dezazkete pixkana-pixka beren guzialtasunaren ondabidez. Olako gobernuaren zankapean, mendeko gizontxuok, idazle ta guraso, abertzale ta gañerako, ezer gutxi daikegu, norgere barneko sugarrari eutsi baño. Frankoren itzalpean, beste etsai bat ere izendatu bearra dago. Ez etsai makala berauxe ere. Bildurra, alegia, enetxoak. Frankoren edo dana dalakoaren bildurra. Frankok berak baño re, bildur onek pulpitu geiago erdaldundu ditu, euskal-festa geiago debekatu, euskal-kanta geiago ixildu, ta lotsagarrizko koldarkeria nunai erein. Bildur origatik [sic] izan ez ba´litz, amaikatxo eginkizun eder burutuko genitun, Frankok nai eztare, aren ezyakiñean edo lozorroan. Ta beste etsaia? Nagikeria. Zergatik zenbait abertzalek ez dute al danean, euskeraz itzegiten? Zergatik zenbait idazle maixuk, asieran kukurruku yo ta gero bein ta betiko kotaratzen dira, ezer egiteke? Gure Jakakortajarena, esate baterako, ta ainbeste goraturiko Barrensoro. Zergatik ez geiago idatzi gure idazle aipatuenak berak ere? Osteruntzean, len salatu dudanez, zenbait gramatikalari edo erderaz ari zaizkigun teoriko etsaitzat yartzen ditut. Berak uste ez arren, egundoko kaltea egiten dute gixaixo begibakarrok, (bi begietatik itxu ez ba´dira) euskera gero ta narrugorriago kimatuz eta larrutuz. Esanak esan, ez bait-da zearoko gezurra arako Unamuno´ren ura: “Kanpoko eragozpenak baño re barneko ajeak daramakiala, alegia, ondatzera, illobira, gure euskera”. Erkin eta erdi-igar dagon landare adar-bakarra´ri ez kimaketan asi. Bikaintzen danean, adaburu yori ta oparoz landarea geregitzen212 danean, ordun izango dute itailariok ortzak non zorroztu eta aizkora non tinka. Datozela ordun inkisiziozaleok lepoak ebatera. Bitartean, kontuz, Yainkoaren izenean. Bitartean, ixo213. 3.- Zer egin leike oraindixe, euskerea indarberritzeko? (Erantz:) Beste aolku guziak besterentzat utzita, bakar auxe deadarkatuko nuke milla bider eta beste ainbeste. Itzegin, ta itzegin, ta itzegin. Ez bakarrik gurasoak semeai erakuste-arren; ez bakarrik izlariak, oiturari euste-arren; ez bakarrik abertzaleok, izen onen diñezko agertze-arren. Geuk ere bai, idazlariok edo euskeraz maixu ustekuok. Zer dala-ta idazlariok, eta akademiarrak!, zenbait gairi ekitean, erderara yotzen degu? Gurea bezelako izkuntza batentzat ez dago esan eziñeko idearik, bear ez dan itxiturarik ipintzen ez ba´zaio. Onatx nere aolkua: erderakada lenago, erdera baño. Milla bider
212
Bizkaierazko “eregiten” ote da, altxatzen, eraikitzen alegia? Kontuan eta gogoan hartzeko erantzun zentzu handikoak; euskararen sostengu onena benetako abertzaletasuna, probintziazalekerian ez baizik euskaltasunaren maitasunean eta gogoan oinarritua; eta etsairik handiena, aldiz, gobernua: irratia, eskola, erlijioa –salaketa-, espetxea eta gudarostea bere dituela. Euskararen beste etsai bat gramatikalari eta teoriko erdaldunak.
213
226
naiago diot [zerbait falta bezala] ¡oraingoz! euskeraz ari danari erderakada, erderara pasatzea baño. Gaizki itzegiteak lardastu egiten du izkuntza, ez itzegiteak, il!214 Ezagun bat
240 Lion, gaur illak 12 [1952-09-12] Ibinagabeitia´r Andima Y´ri Paris´a Adixkide min: Orra, ba. Biar, J.L. [Jainkoa lagun], or izango nauzu Paris´en. Biar, asteazkena, goizeko 8´30´tan aterako naiz emendik eta 13´37´tan elduko Paris´a. Gare Lyon´en jetxiko naiz. Eskutitz au garaiz irixten ba´zaizu eta geltoki ortan ikusten ba´zaitut, poz aundia izango dut agur-gitea. Ez ba´zera ageri –ta ez larritu argatik-, gure komentura yoango naiz zuzen. Onatx komenturako zuzenbidea: Péres franciscaines. 9, rue Marie Rose. Paris (XIV). Ikusi arte agur Mitxelena´k
241 [1952-09-30] Ibinagabeitia´tar Andima Y´ri Paris´a Biotzeko adixkide: Agur Pabe´tik ari natzaizu. Ederra gerta zitzaigun, orratik, lengo astelen artan. Errepublika-jaia izaki. San Andresko enparantza ortan, ordubetez berandu iritxi nintzanarren, amabiak arte itxoiten egon nintzaizun, zu agiriko ote. Beñola, Donibanera yo nizun zuzenean zu an egon zindezkelakoan. Montzon yaunarenean eman nizun arratsalde ura ta biamon goiza. Tamala, zu ez ageri, ordea. Ezta urrutizkiñez mintza ere. Zatoz Paris´a, diozu. Gizona, ikusiko dut patrikak zer dion. Alegiña egingo dut. Joaten ba´natzaizu, aurretik beste karta batez adieraziko dizut. Zurekin itzegitearen atsegiña Bellok´en xurga dudan ezkero, gose-egarri nazu geiago ta geiago mintzatzeko. Areago, nun ta Paris´en al izate ezkero. 15´en bat egun eman asmo dut uri ontan (ez izutu gizona) Paben esan nai dut. Milla ta milla esker ikertza, ta eskutitza, ta gañerakoagatik. Ah! ta, Orixek nitaz idatzia (eusko-Gogoan, alegia) Altube yaunak erakutsi dit. Alare, nere kontra ezer ez dionean, gaitzerdi. Badirudi, lerro artean nabarmen nabarmen irakurtzen da, txit aintzakotzat dauzkala nere bi liburuok215. Baño, zer arrañe!. Gaizki 214
Iruzkin ergelik ez du behar, bera aski garbi eta argi mintzo baita, bakarrik azpimarratu, gaurko ere balio duela, idatzi zenetik ia hirurogei urte igaro badira ere. 215 Honela hasten zen Orixeren “Mitxelena berrizaleekin” artikulua (Euzko-Gogoa, 1952, 1-2.): “Bai, Irigarai iauna. Bai, Lafitte iauna. Berrizaleekin. Zuengandik ezer gutxi ikasi du, ta berrizaleengandik polikitxo ere bai. Guziak irakurri ditu. Etzaio iñori esan bear ez dezala irakurri Kardaberaz, mordollokeri aundiak ditulako. Ez eta oraingo berrizaleok ere, itz berri asko asmatu dutelako. Denetatik ikasten da zerbait. Norberak ikusi bear du zer itz mordollo ez erabilli, zer itz asma-berri ez erabilli. «Arantzazu» poema erritarra dala? Bai; baiña ba ditu erritar ez diran gauzak ere. Lenbizi, burubideari dagokionez, «in aedificationem Corporis Christi» edo Kristoren gorpuzgintza ori ez daki Irigarai'k zer dan, eta Lafitte'k ere ba'du teologiaren bearra, bereiziki S. Paulorena, ori buruan sartzeko”; eta hortik Mitxelenak Orixeri egindako kritika gutun pribatuan, eta Euzkadi Irratiak euskarari buruz egindako hiru
227
ari da Orixe. Bidasoa ango ta emangoak batasuna ain bearreko dugunean, ekingo dio, ba, Lafitte´ren aurka, Irigaray´ren aurka, mundu guziaren aurka, egiak ez-ezik irain petralenak, minkorrenak, yaurtikitzen eta lerdekatzen? Bego guzi ori zurekin ber-ikusi arte. Mitxelena
242 Paris´tik 1952´gko Abenduak 10 Mitxelena´tar Salbatore Aitari Donostia´n Adiskide aundi, Ezin nindeke egon zuri nere naigabe samiña erakutsi gabe Yainkoak lepogaineratu dizuen atsekabe-aldi larri ontan. Berrikarien bidez yakin dut Aita Lete eta Aita Lizarralde´ren eriotzaren berri. Izugarrizko galtzea zuentzat eta Euskalerri guziarentzat ere gizon azkar ta aundi oiena. Ostenak216 omen Yaunaren asmoak. Ez al zaitute zurtz eta gabe utziko aipatu lekaide garaien lan arrigarriak burutzeko. Iñola ere, gure inguruan ez da ezpiar217 eta zoritxarra besterik ageri, eta onexek batez ere akitu eta abailtzen nau. Ez dezagun itxaropena gal ordea. Berriz ere, adiskide maite nere doluminik saminenak ar itzazute, zuk eta zure nagosiek ere. Ez nituen il-berriak arpegiz ezagutzen, bainan aien kemen eta garrak aspaldi mendaratu [sic] ninduten. G.B. Agindu, nai zenukenez, zure adiskide oni. [sinadura eskuz].
243 Guatemala´tik Urrillak 26-1955 Mitxelena´tar Salbatore A´ri Montevideo´ra Adiskide bikain, Agur its bat zor dizut beintzat lurralde au utzi aurretik. Ez da nere emengo egotaldia luzea izan; luzeagorik espero nun Paris xoragarria erdi negarrez utzita onuntza etorri nintzanean. Nere adurra ordea anker dabilkit, gordin egundo bada. Ez dit abeak218 parkatzen eta emen narabilki, ia agure xartuta, aurrezku lotsagarrienean, mundua barna. Ba ote agure xarra aurrezkuan baiño gauza samiñagorik? Neri beintzat, mutiko nintzanean, erriko agure xarren bat (xelebre aietakoa) enparantzan iauzika ta artazika ikustean ondo samintzen zitzaidan biotza. Etzidan, askori bezela parre-gurarik ematen. Minberaegia izan nunbait! Caracas´erako gertakizunetan nabil, ango deiaren zai. Etxea badut, baimena emango didaten itxaroa ere bai. An emen baiño obeki bizi naiz, noski, euskotarrez inguraturik. Gaiñera senitarteko berorik ere etzait paltako, illoba eta lengusuak ditudalako. Aldi batekoz ixildu bearko dut, eta ene oiurik nekez entzungo duzute euskal zelaian. Nere bizimodua aurrera atera bear dut nolarebait eta ez dut uste txolarte andirik galderen erantzunetan aipatzen genuena, hots, propio aipatzen zituela Lafitte eta Monzon ere garaiko euskal idazle onenen artean. 216 Ezkutuak. 217 Ezbehar. 218 Balbearen, hots, heriotzaren edo zoritxarraren aldaeraren bat ote? Bestalde: Habeak jo: oso bizitza mugitu eta sosegurik gabea duena esan nahi omen du. Ikus Orotariko Euskal Hiztegia Interneten.
228
ukan nezakenik euskal lanetarako. Ala ere, arterik ba´nu, ixillean nere lanak burutu nai nituke, patxaran iñoiz idaztietan edo emateko giroak eta diruak agintzen badidate. Ez diot euskerari zapuiz [sic] egingo, bai ordea ene irakurleei atseden emango. Askotxok nik ialkiak gogo txarrez edo artu ditute. Beraz beude trankil, ez ditut bada zati baten nekatuko. Oraintxe ari naiz E-G-ren emengo azken zenbakia irartzen. Zure “Bizi-Nai” irarrita dago osorik. Ez dakizu zer-nolako atsegiñez irakurri dudan oso-osorik, ez bein irutan baizik! Orain arte eman diguzun poema ederrena duzu, sentituena, giro-mintsuan ernea izan arren. Ximikorik sortuko du euskal biotzetan, bai orixe. Guruzbidea ere xoragarria219. Oartxo bat iarri nai nion, baiña ez nintzan ausartu zure lan ederra ez marruzkatzearren. Guruzbide auxe gure eliz eta mendietan abesteko esan nai nien. Nere luma au zitalegia dalako ez nun iarri. Apaizak beste zure lan andi bat atzo iaso zun. Ez dit erakutsi, baiñan guztiz ederra dala esan zidan. Baleike atalen bat azken zenbaki ontan argitaratzea. 80-100´en bat orrialde izango ditu220. Ortik ikus epe laburrenean irartzeko zernolako istilluak darabilzkidan. Aldizkariarena neonek bakar-bakarrik egiten dut, naizta askotxok besterik uste. Pozik nago alde batetik, len etzeukan alako tinkotasun eta kutsu berria ezarri dizkiodalako. Oraingo banako au iñolako bete, iori ta aberatsa izango da. Ez al da kignearen txinta izango! Andima´k ere “adio dario”. Agur ba adiskide, eta ekin zure lan bikaiñekin nerea bezelako biotz-saminduak aurrerantzean ere xuspertzen. Karakas´en ikusi nai zinduzket zure itz beroekin gure euskotar otzituak berotzen. Ango euskal-agintarien artean beintzat alegiñak egingo ditut ortarako. Anartean ar ezazu adiskide onen besarkada ertsi bat.
244 Montevideo, XIg´ak gaur 7 eguna.[1955] Ibinagabeitia´tar Andima yaunari Guatemala´ra Andima jator adixkide min orri agur eta agur, baña ez “Adio”. Dana kupituta natorkik. Beude beste eskutitzak, presa ba´dute ere. Lenbizikoa iretzat, txandari aurrea artuz. Beraz, ixiltzera oala? E´tzaiguk orrelakorik egin, Andima. Lemazain izan augu azken urteotan eta eragille ta !maixu!. Ta, orain, “minberaegi aizela nunbait-eta”, “askotxok (?) ik yalkiak gogo txarrez artu dituela-ta, beste gabe, ixilduko aiz ba?. Euk dakik nik aipa bearrik gabe: Andimak euskal-aldizkarietan egin dun lana beste iñor gutxik edo beste iñork ezin bezelakoa izan diagu. Ire idazketak e´tziok beste iñortxorenari batere zor; yakitez ornia baituk, aberatsa, itxukeri gabea, ta kiriotsu, azkar, zailurik zailuena. Uste dukan baño ikasle geiago dituk irakurleetan. Sinista: bat nerau. Ik ainbat goratu izan dukan Mitxelena bera ire ikasleetako bat duk (amaikatxori neronek aitortua). Ire euskeraketa, beti erreza ta zentzuzkoa izanik (bazegok alajaña gure artean zentzu orretxen bearra ta utsegiña!), andikia duk, goitarra ta bere tamañan ugaria. Ugari 219
Delako Guruzbidean hori Erri bat guruzbidean eta Confixus dramaren bigarren idatzaldia izan behar du. Hiru alditan idatzi zuen, lehena, 1940an, bigarrena 1955ean eta hirugarrena eta azkena 1958an. Ikus nire 50eko hamarkadako euskal literatura: III. Antzerkia eta hamarkadaren ikuspegi orokorra, Utriusque Vasconiae, Donostia, 2011, 104-113 orr. 220 Unamuno ta abendats-en bertsio bat. Euzko-Gogoa-ren 1956ko uztaila-abuztuko alean atera zen “Unamuno ta gu” izeneko artikuluan, geroago, 1958an, liburu gisa aterako zenaren hitzaurrea. Irakur hurrengo gutunean Mitxelenaren erantzuna.
229
geiegiak ezin ulertua baño ez bait-zekarkiguk, gaurkoz. Ta guk gaurkorako lan egin bear...Gogo-txarreko oriek etzekit zeintzuk ditezken. Batenbat oroitzen diat, “umeeskandalitik” ezin itzartu zan bat. Entzuten nion ala, nerekaxa negian: “Auxe kakalardo”. Alaxe baituk eta izango ere gixonerdi ura. Ire zenbait gai ta ateraldi, nabarmenegi omen dituk. Lelakeriak besterik euskeraz irakurri nai ez dituzten ura bezelako zenbait txotxolingorentzat yakiña baietz. Ez, Andima, ez. Irakurleok ez gatxeudek ire aurka, alde-alde baizik, dan-danok, beste bizpairu oiek ez bait-ditek izendatzerik ere merezi. Minberaegia aizela? Motel, euskaldunon artean nor ez i alako bi ta iru? Etzegok emen beste burubiderik: yunak yun ta aztekoak aztu. “Garratza dek bizia” Edo “Garratza da bizia” Irazusta´na? Eztakik nolako pena eman didaken. Izango al duk txolarterik Caracas´en ere idazketari yarraitzeko eta irakurletxuok umezurtz ez uzteko. Bestalde, eskerrik asko “Bizi nai” ta “Guruzbidea” eiri [sic] dagizkieken goraipaengatik. Ta zer deritzaik, “Unamunorena”? Onezkero irakurria duk noski. Kritika egiteko betarik ba´duk, zin-ziña eman ta ez luzeegi, liburuan argitaratzekotan antxe ezarri dezadan. Orixerena, aretxena, yakin nai nikek...Ziurrenik amorru bizitan yarriko zaidak. Ik aña arerio nai duk neuk ere onakoan baietz? Pralle batek au esan bear, ta ori ¡aragokoa! Azkenean EKINgoek ezezkoan erantzungo ez ote zidatek? ezin dutela argitara nire lana...ta ordun ze? Bakarte ontan nondik sor kemenik idazten yarraitzeko, erditu-ala apalean gorde bear ba-dugu? Zaitegi´ri milla eskumiñ. Yaso bide zikan “Unamunoren” azken zatia. Bateko apaiz zintzo ta besteko ain yakite betekoa dugun ezkero, irrikitzen natxegok aretxen kritika ere xurgatzeko. Mendiola yaunarekin ikusten naizenean, galde bear zioat nondik nola iritxi euskal liburu sor berriak: Bidalien egiñak, Etxaideren Etxaun´i buruzkoa, Onaindiarena, ta abar. Ia nonbaitetik eusten diodan aurrerontzean ere iru illabete oetan berpiztu nauen euskera-goseari. Ta ik, umore txarrak uxa. Eztaukak zertaz damutu-eta. Geroak eta zeruak emango dik merezi dukan txaloa. Eta baita ikasleon betirako eskerronak ere. Berebat Zaitegi´ri ere. On begizuela txangoak, ibilliak. Caracas´eko zuzenbidea ez aztu neri yakiñaraztea gero. Eutsi gogaiari. Besarka miñ-miñena. [eskuz:] Tristura aldi ortan are ta irekinago dagokikan lagun Mitxelena´k
Apirillaren 15´az [1957 segur aski221] Mar del Plata´tik Caracas´a
245
Andima jaunari Aspaldiko adixkide. Irea noizbait badare jaso nian. Ez berealakoan. Oraintxe astebete doi doi. Montevideotik Buenos Aires´era igorri zikaten222, ni an nengoalakoan. 221
Gutunaren azken aurreko paragrafoan diotso Mitxelenak Andimari, haren gutunen batean hark aitortutakoari erantzunez –ez dugu gordea- tamala dela Andima bezalako idazlea ezer idazteke egotea. Gutuna apirilekoa denez eta Caracasera bidalia 1956ko apirilean Andima heldu berriegia zen Caracasera ezer idazteke egoteagatik samindurik agertzeko. 1958ko apirilean berriz, jada IRRINTZI aldizkarirako idazten ari zen; beraz, segur aski 1957ko apirilean idatzia. 222 Eskuz adizki horren goian: Txarto ori
230
Buenos Aires´etik presa aundirik gabe illabeteratsu eskutaratu zitxidaten. Beraz, ikusten dekanez, ezin ba ire eskeari buru eman. Eskerrak alare. Montevideon egon izan ba´nintz, pozik zerbait bidaliko nikan orko norlenkarako. Baña emen nagoalarik, ezin, nai izanda re. Bi illabete zeramazkit uri eder ontan. Sekula ezta, paixano-jantziz ibilli nauk bazterrak ikusmiratzen. Onako apaizek ala ditek oitura. Prantzian irekin ikusi nintzanean beste orrenbeste egin izan ba´nu, Paris-ta beste era batean ezagutuko nizkian gaur. Kaiku galanta izan aiz: esan zitxidaten lagunek beti pralle-soñekoz ibilli nintzala jakin zutenean. Euskaldun jatorrik prako ezagutu dizkiat bai emen Mar de Plata´n eta bai Buenos Aires´en. Iñaki Azpiazu ikaragarri gusta zaitek. Montevideo utzita berakin bizitzera etorri nadilla eskatu zidak, presoen alde´ko lanbide ortan laguntzera. Kantauriarron probintzialari ori eskatzekoa duk. Etzekiat onek ontzat artuko dionentz. Ni nirez ondo natxegok Montevideon eta Iñakirekin ere ondo egongo nintzakela uste. Iñaki onek bere kontura artuko dula agindu zidak nire “Unamuno ta gu” ta beste bi liburuxka Arjentinan argitaratzea. Ala ba´litz, nire poza!.. Tamala, i bezelako euskal idazle bat ezer idazteke egotea. I ta Luis Mitxelena bezelako sei´ren bat idazlerekin gure jakintza-idazketa maixu ta jaun ukek. Tamala, bai. Azken zenbakietako “egan” gustatu beraz? Neroni ere ikaragarri. Asko balio dik Mitxelena orrek, e! Presaka natxebillek. Barka geiago ez luzatzea i bezelako lagun jator batekin. Eskumiñak biurtu zaizkiok orrako zarauztarrari. Etzekiat zein dan ziurki, agiz txit ezagunak gindezken arren. Gorantziak Isaia Atxa´ri. “Hamlet”en euskaratzalle ta emazteari ere. Ta iri besarka bero bero bat. Mitxelena Aitak
Montevideon azaroaren 7´an [1958223] Andima jaunari Karakas´era
246
Kaixo, aspaldiko lagun. Ondo aspaldiko, lotsaz aitortu bear ba´dut ere. Batzutan geroko gero, bestetan lan geiegia, gorria egin dizut ainbeste denboran zureeri erantzun gabe. Mea culpa´ka datorkizunari barkatuko al diozu on utsa zeran orrek. Eskerrak, gizona, eta, ez gutxiago, zorionak, zure IRRINTZI aleengatik. Zu ta Luis Mitxelena zaituztegu gaurkoz maixu. Jendeari irakur arazi bearrak are ta txairoagotu dizu zure lenagotiko giarra, bizkorra, yoria. Idazkera ta pentsaguna orrekin zuk Euskalerrian egotera egingo zenuken ona! –Orain albiste bat. Kuba´rako izendatu naute. Gaur zortzi aterako naiz, J.l, Chile´ra, ta andik abiatuko Ecuador´erra, Panama´ra. Emen illabeteren bat mixioketan. Gero beste ainbatzu epe Costa Rica, Honduras, El Salvador´etan. Ordun Habana´ra. Beraz224, ez gera alkarrengandik ain urruti biziko. Agiz alako batean berikusi gindezke. Artara, nere poza¡ [sic] Oso pozik noazu. Lenago ere ezagun baitut Antilla alde ori. Montevideo ontan euskeragintzan lan puxkat egin dut. Donostian jarraitzera egin izango nuken baño erruz geiago beintzat. Iñaki Azpiazu ta Zaitegin
223
IRRINTZI 1958an hasi zen. Mitxelenak eskerrak ematen dizkio Andimari aldizkari horren aleengatik; beraz, ia ziur 1958koa. Salbatore Mitxelena Habanara 1959an joan zen. Eta datu hori ere 1958ko data berrestera dator. 224 Ezabatua bolaluma lerroz, honako esaldi hau: “lau bost illabete orduko”.
231
artean nere UNAMUNO TA ABENDATS argitara nai didate Biarritz´en225. “EuzkoGogoa”rako ere drama bat biali dut. Eztakit tutik balio dun. Nere zuzenbidea Habanan: Convento San Francisco. Calle Aguiar, 509. Apartado 1353. Habana. Nai izatera idatzi dezaidazun dasaizut. Barkatu eskutitzaren laisterra ta motxa. Eskumiñak aorko zarauztarrari, Letamendi edo Berazadi orri. Ta zuri, zurekin lagunena nai luken onengandik laztanik betikorrena [sinadura eskuz].
247 Caracas´tik, Daguenillak 21-1959 Esquina de San Miguel Edificio Valdiana Apart. 110 Av. Fuerzas Armadas Mitxelena´tar Salbatore Abari Habana´ra Aspaldiko adiskide maite: Lurrasoak egin du birarik zure Uruguay´ko gutuna artu nuenetik, eta zuk ere naiko itzulirik egin duzu arrezkero. Erañegun, ain zuzen, nere adiskide on eta abertzale zintzo Pineda Fargas´ek zure berriak igorri zizkidan eta ez dakizu nola poztu nintzan emendik arrikada batera arkitzen zerala iakin nuenean, bizartsuen iaurerrian. Onik arkituko al zera erri asaldatu orretan! Baiña zu bezelako euskal-olerkari ez dut uste giro onik arki lezakenik Euzkadi´tik lan[da]. Nik neuk, egia esan, ez dut arkitu iñun ere aberritik aldendu nintzan ezkero. Nekea, burruka, naigabea, orretxek izan ditut bidelagun Euskalerri maitea utzi nuenez gero. Eta argirik ikusten ez iñundik ere, are gutxiago askatasun-eguzkiarenik. Ala ere ezin etsi, eta ameslari iarraitzen dut itxaroaren egaletan. Ez dut gure elea zokoratu; egunero nere atsarterik goxoenak berakin iardunean ematen ditut, atsarte laburregiak ondikotz! Gure euskal-idazle maiteekin ere maiz ukaiten ditut iardunaldiak gutunen bitartez. Baiña nere euskal-egarria ez da onen bestez asetzen, ez orixe. Nere egon-eziña kanpora ere barreia nai nuke; ortan zerbait aritzen naiz...Ezagun duzu gure izparringitxoa, amaika nekeren semea, amaika naigaberen iturria. Ala ere bearrezkoa gure iendetxo lokartuak esnatu ta pizkortzeko. Eta bide pizkat egin dugulakoan nagokizu. Auxe beintzat euzko-aldizkari erdel-zaleei erakutsi diegu: euskera dala euzkotarren izkera bakarra, eta aberri-izkerari orain arte eman dioten baiño garrantzi geiago eman bear diotela. Ikasten ari dira baten batzuk, eta Irrintzi´ren euskal-zatiak gure euskera nabarmendu du abertzaleen artean. Baiña utzi ditzagun esamesok, beste atsegiñagoetan murgiltzeko. Aurrera baiño len zorionak eman bear dizkitzut zure liburu berriagatik, ots, “Unamuno eta Abendats” gatik. Buenos Airesko TIERRA VASCA´n irakurri nun kritika labur bat (erderaz iakiña), zure seme berri ortaz. Zaitegi eman izan zanean esan zidan irarkolan zeukala; dirudinez argitaratu du. Esan bearrik ez erpai nagoela liburu oni noiz eskuetaratuko. Itun Zar eta Berria ere, agertu zan idazti apain eta eder batean. Ori bai emen daukat, eta egunero irakurtzen ditut zenbait orrialde. Benetan lan bikaiña, naiz-ta Egan´ekoek besterik uste. Mitxelena´k kritika extu xamar bat egin du liburu ortaz 225
“Unamuno ta gu” jada “Unamuno ta abendats” bilakatua. 1958an argitaratu zen. Drama berriz, “Erri bat guruzbidean”. Pozik ageri da Hego Ameriketan misiogintzan dabilelako eta pozik euskalgintzari jarraitu diolako; berak esatera, Donostian bizi izatera baino gehiago. Orixe ez zen elkortu Ameriketan, Andima ere ez, eta Salbatore Mitxelena ere ez. Ohargarria bestalde: Salbatore Mitxelenarentzat 1958an, euskal idazle onenak: Luis Mitxelena eta Andima Ibinagabeitia.
232
azkeneko zenbakian. Nik ere zerbait idatzi nai nuke, baiña arretaz artu nai nituke ertzak oro ortara baiño len. Arantzibia Elorriokoak ORBELAK neurtitz liburutxoa argitaratu du. Ez dut oraindik ikusi, bidean datorkit. Onaindiak OLERTI deritzan aldizkari berri bat sortu du; agertu da lenengo zenbakia, baiña oraindik ez dut ikusi. Praille orrek asmo bat azaldu dit: Bergili´ren lan osoak liburu mardul batean bion artean eman, ots, bere Enease´na eta nere Unai-kantak eta Georgikak erabat. Baietz erantzun nion, eta emen naukozu berriz ere Bergili´ren neurtitzetan pulunpatuta, itzulpen egoki bat egin naiez. Ez da errex giro txepel ontan. Mirande´k bere azkenengo eleberria igorri dit, laburra eta luzea erabat, ia irurogei orrialde ditu ba226. Oso ederra, bikainki idatzia, baiñan oso zikiña korapilloa oso baitu likitsa. Ala ere sikologiz eta erran ederrez gaiñezka. Argitara nai luke, baiña sortuko luken eskandalua ez litzake makala izango. Orra labur gure arteko berri garaienak. Zaitegi aspaldion, mutu dagokit ez dakit zer dala-ta. Eta bukatzera noakizu ez esan gabe zure berrien aiduru nagoela. Ene gorantzi beroenak Aita Iraolari eta Pineda Fargas´i, ikusten baldin baduzu. Azken oni esaiozu laister idatziko diodala eskutitz luze bat emengo berriz gaiñezka, politika-berriz. Ar ezazu, adiskide maite orrek, ene agurrik kartsuena. Agindu nai zenukenez.
248 Habana´tik dagonillaren 29´an [1959] Ibinagabeitiar Andima´ri Caracas´a Zuzen diozu, adixkide jator orrek: lurrasoak birarik egin du azkenekoz idatzi nizunetik. Baña e´tzindukadan azturik, ez orixe. Azaldua omen dan nere “Unamuno” noiz niganatuko zai negon, niganatzean berealaxe zu´ri idazteko bere berri zerbait adieraziz. Sinistuko? Oraindik ez dut alerik ikusi. Zaitegik bidali omen zizkidan ale bat egalontziz eta 24 itxasoz. Ez dut aztarnik, Zaitegiren albistetik illabete ta erdi badiralarik ere. Noizbait elduko al zait, bai liburua ta bai ausaz egingo zaion maxiaketatxoa. Zuk zorionak damaizkidazu. Eskerrik asko, Andima. Baña oraindik ez duzu ikusi. Ikusten duzunean nai dut jakin zer diozun. Esan oro: ditun onak eta txarrak. Luis Mitxelena orregatik gustatzen zait, iritzia ematen dunean: ez da estalki zale. Ezta zu ere artara jartzen zeranean. Zerbaitegatik zaitugu Mitxelena orrekin lenen-lenengo bai idazlari-kirioz, bai jakite zabalez, bai adimenaren zorrotzez, eta baita zentzuz edo “sentido común” dioten orrezaz ere. Zu bezelakoen idazlanak bear ditugu, naizta gaurko gure ekintza bosteuntxo batzuntzat besterik ez izan. Berjili´rekin ari zerala dasaidazu. Bejondeizuela ta deigula. Asko pozten naiz. ¿Zergatik ordea (ta galdera au Berjili´ri ezer kendu gabe), zergatik ez duzu zerezko liburu bat eta beste sortzen? Zuk pillatzen dituzun sentimendu ta pentsamenduak orren garaiak orren ernaragarriak izanda...Barka aolkua. Ara, nik neuretzat, naiago ditut klasiko guziak baño zuk nunaiko euskalaldizkarietan agertu izan dituzun artikulu bikañen oiek tomo batean pillatuta. Bestelako bizitasun, azkarra, gaurkotasuna...Bai gizona. Unamunokin Iñurritza IRRINTZIko Andimari bearbada konbeni lezaioken baño adixkideago agertzen da. Nik ezagun dudan Andimari, ordea, Atsegin izango zaiolakoan nago. Andimak ondo baitaki, neronek baño obeto, zeñen bearreko dugun euskotar danon bat-artzea. IRRINTZIn artu duzuten (duzun, zeu baizera errebista ortako anima ta 226
Haur besoetakoa, 1970ean Gabriel Arestik argitaratua. Idatzi gutxi, batetik, eta, bestetik, haiek argitaratzeko arazo ekonomiko eta politikoez gain, moralak 50eko hamarkadan.
233
gorputz ia oso) jokabide edo politika-tankerak badu arrazoirik erruz alajaña orainarteko gezamezakeriak erabat uzteko, españiarrengandik ezer ez itxaroteko, baita Unamumo ta beste zenbait kideko nardesteko ere. Nik uste bi saietsaldek luketela beren arrazoi pixka. Zer derizkiozu? Bearbada diozuke: ¿Noiztik Iñurritza orren eklektiku, orren “ez bat eta ez bi”? Zureko albiste asko, zein baño zein pozgarriago. Arantzibia´ren ORBELAK nik ere ez ditut ikusi. Euskadira eskatu bearko. Cuba´ra eldu nintzanetik ia ez dut jasotzen aldizkari edo libururik; ez EGAN, ez TIERRA VASCA. Bai orratio zure IRRINTZI. Eskerrak eta zorionak galanki, Andima. Merezi ere galanki merezi baidituzu. Politikaren goraberak aparte, ezti utsa da aorko idazketa, ta gañera nornaik errez ulertzeko alakoa. Mirandek obena argitaratuko ba´lu nobela ori. Izu litekenak ez deiola irakur, eta kito227. Pineda Fargas´i telefonuz badare luzatuko diot zure gorantzi ta gutunasmoaren berri. Txepela dala euskalzaleontzat Amerika ontako giroa? Bai noski. Cuba´koa ez batere sendoago. Cuba ontan, kanpotarrok uste duzutenaren kontra, pade ederrenean bizi gera, gobernutarrak jende zintzoa dira, ez batere lapur, dirutuzale oietakoak. Iparraldekoek bizirik uzten ba´diote, Fidel Castro onek onik erruz egingo dio Cuba maitagarriari. Nik Montevideon euskeragintzarako gogoa ta beta ere poliki ukan nun. Drama bat ere, Unamunozaz gañera, naiko luzea, bearbada luzeegia, egiña dut, gure erriaren tragediari edo guruzbideari buruz. Ezer balio dun? Ziur ziur al daki batek antzerkian ikusi gabe zenbat balio lezaken drama onek. Asmoa luzea ta sakona izan dut; lortzea...orixe ez jakin. Kopia bat Zaitegiri igorri nion. Beste bat besterik nerekin ez daukat. Bestela aguro bialduko nizuken zure iritzia eman zenezaidan. Emen Cuban eztakit betarik naiz gogorik izango dudan euskeragintzan jarraitzeko. Izan ere zertako idatzi ez argitaratzekotan? Apalean dauzkat BIZI NAI ta ERRI BAT GURUZBIDEAN ori usteltzen argitaratzeko itxaropenik gabe. Berebat nioke beste zera auxegatik ere: ABERRIAK MIN DIT...Liburuxka au utsa dalarik ere nerea beintzat...Arrikada batera gaudela bata bestearengandik. Bai Andima. Onenean alako batean ikusi giñezke. A ze poza uraxe. Guatemalatik pasa nintzan ugarte ontara baño len. Bai oroitu ere zu ta Zaitegitzaz. Oroitu oso sarri Mitxelenak Andima. Baita otoitzetan goraintzi ere. Suerte on oro opa dizut zernaitan. Bosteko beroenez, ta nai ba´duzu besarkaz, agur ta agur Mitxelenak. Zurea arte. [sinadura eskuz].
249 Caracas´tik Urtarrillaren 24´an-1960 Mitxelena´tar Salbatore Aitari Aguiar 509-Apartado 1353 Habana-Cuba Lentxeago erantzun bear nizun adiskide on orri, baiña nere bizimoldea garratzegia gertatu zait aspaldion, ia etsipeneraño. Katramillak, buruausteak, naigabeak; dana garatzak dirala-ta. Gogoa zanpatuta iduki naute. Ez al da etsigarri? Diruaren amesik iñoiz izan ez eta orain diruaren atzetik ibilli bear itolarrian, gogoz-kontra gaiñera. Ez dakizu zenbateraño mozten dizkidan adimen-egoak ondasun galkorren atzetik ibilli-bear onek. Arima plautu dit, biotza elkortu eta adimena lausotu. Len argia 227
Lerro bakarreko iruzkina, Miranderen liburua irakurri aurretik emana. Ematen du esaten duela: Mirandek bekatua, errua, argitaratuko balu? Eskandalagarri deritzonak ez dezala irakurri eta kito. Argitara dadila behintzat!
234
bezin zailua nuen gogoa, orain berriz, illuna bera baiño motelagoa eta astunagoa. Orra zergatik oraindik ez naizen zure liburu bikaiñean bear bezela barrendu. Irakurri bai, gogoz irakurri ere, bañan ez orren lan bikaiñak bear luken arretaz. Txori aztoratua bezela zure euskera dirdaitsu ta sendoak eraman nau liburuaren orrialdeak barna, mamiari baiño azalari lotuago. Irugarren aldiz irakurtzen ari natzaizu oraingo ontan, baiña oarrak bear bezela iasoaz. Pillatu ditut zenbait, ez oraindik guztiak. E-G´rako edo, maxiaketxoren bat borobiltzeko. Bi edo iru ikusiak ditut, Mexiko´ko Euzko-Deyan” bat, Tierra Vasca´n beste bat, eta eztakit nun irugarrentxo bat. Baiño oraindik ez dut ikusi zure lan bikaiñak merezi duen kritika sakonik. Axalegiak irudi zaizkit orainartekoak, nik ikusiak beintzat. Auxe bai oartu dut; iñork ez bezela garbitzen duzula zere liburuan Unamuno´ren benetako euskotasunaren auzia. Bide berria benetan ebaki duzuna! Auxe ere esango nizuke: iñork ez bezela Unamunoren sikologia barrendu eta azaldu duzula erabat. Ni ere Unamunoren irakurle itsua izan aspalditik. Gaztetandik asi nintzan aren idazlanak irakurtzen etekiñez gaiñera. Menderatuta nendukan, eusko-arimaren aztarna aren ukapen eta baiespenetan sentitzen nuelako. Ori bai, zuk bezela, iriña ta zaia argi berezirik. Iñoiz Unamuno´ren aurka ieiki naiz; euskeraren aurkako aren esanak, gure etsaiek aotan artu ditutenean gu bezteko. Orduan ere gogoz bestera, Abendats´en arnasa bete-betean ikusten nuelako aren idazlanetan. Ederki alderatzen dituzu Orixe ta Unamuno; bakoitza bere bidetik, baiña giroz berdin berdiñak. Eta milesker, nere izentxoa ere zure liburu miragarrian aipatzen duzulako. Bear bada ezagun duzu, baiña ementxen bialtzen dizut Pedro Mari Otañok Unamunori orain 55 urte eskeiñi zizkion bertsuak. Gure bertsolarietan arki diteken eskupiñ, diplomazi eta zergatik ez, aristokraziz idatziak, eta gure bertsolarietan bakarrik228. Pozik ikusi nuen Iñaki Azpiazu Aita, eta zuretzako gorantziak ere eman nizkion. Emanak dizkitzu noski. Emen on aundia egin zuen euskaldunen artean eta bestelakoen artean ere. Dakustanez or ere ez da mintzul egon. Ementxe bialtzen dizut gaurko izparringian datorrena orko azken gertaerari buruz. Gaiñera Irrintzin ere irakur zenez[a]ke Aita Azpiazutaz idazten dudana. Atzo asi nuen idazki au oraintxe bukatzera noa, zaartu ez dakidan ni bezela; biar nere urteguna...poz nadin Augustin gurenaren esanarekin: “anni non adduntur, sed substrahuntur”229 edo orren antzeko zerbait. Nere latiñak, ondo dakizunez, iro-xamartuta baitaude. Agur eta besarka sendo bat.
250 60 ko otsaillak 9 Ibinagabeitia´tar Andima Jaunari Caracas´a Milla esker, adiskide on eta argi. Bapo poztu nau, ta aldi berez, bapo tristetu ere, zure idazkiak. Etzaiteala, Andima, ortaraño naigabetu. Zure burua ta gizatasuna duenak oztopo oro menderatu bear du, menderatuko duzunez, Jainkoa lagun. Otoitzez badare lagun izango nazu. Eztugu aaztu bear egun bakoitzari gau bat darraiola ta gau bakoitzari egunsenti bat.
228 229
“Bakarrak” esan nahi ote du? Urteak gehitu ez baizik kendu egiten dira.
235
Asmatzen zaude zerk poztu nauen zure idazkian. Nere azken liburutxoari zuzentzen diozun gorespenak. Andima batek orrela epaitu ezkero, aski dut. Beraz zuk ere bazenion aspalditik Bilbotar Aundiari zere anai-maitazarretxoa ta Ero biraulariari zere barkapentxoa? Pozten naiz galanki, ortan batere arritu gabe. Aitatzen dizkidazun iru maxialari oietatik bat ez dut irakurri. Tierra Vasca´koa ez dut ikusi. Beste biok naiko arrazoi badute nere anaiartze ori geiegitzat jotzen dutenean, batezere aren zapuzkeriei soillik jaramon egiten badie. Nik arreta ia dana ipiñi nai izan diet Erre[k]torearen eta euskotarron psikolojiari, bi-biei, duten erro bakarrean, zuk ederki antzeman eta senti dezunez. Danek diote bi ta iru aldiz irakurri dutela liburua, asko pentsarazi diela...Pentsarazi¡ Ori bear dugu ba. Aspiazu jatorrak emen Habanan ere egundoko zalaparta aterea dizu. Bai jarri ere Cuba osoa Francotarren aurka ta euskaldunon alde. Onako apaiz españiarrak (eta baita bertakoak ere) merezi duten tokian geratu dira: muturrez beera loitan. Amabost edo ogeiren bat idazlan bapo sortuak dira izparringietan (iruzpalau prantziskotarron La Quincena izeneko ontantxe ere) abertzaleon garbitasuna ta zuzentasun miragarria jakiñarazten. Arrezkero euskaldunok emen eztugu lotsik. Beste oiek or konpon230. Iñaki Aspiazu oni euskaldun bezela danok zor diogu erruz. Jainkoak osasun ematen ba´dio, amaika on egin bear digu geroko urteetan, ezpaitut ikusten beste elizgizonik onek bezela bi gauzok biltzen ditunik: izate patxaratsua bateko ta besteko buru zailuenetakoa. Eztabaidetarako aparta da benetan. Nik nerez ere zor diot galanki. Dakizunez berak kosteatu zidan “Unamuno ta Abendats” eta berebat egin nai dit iru-lau illabete orduko beste bi liburuekin ere: Erri bat guruzbidean (drama) eta Bizi Nai (Nere poemaren III zatia). Nik bidali orduko argitaratuko omen dizkit. Tamala; dudan baño beta geiago bearko nuke bi liburuok lenballen kopiatzeko. Ezpai daukat kopia oiek (euskeraz diralako) neskatxen bati kopiazitzerik. Alare iru edo lau illabete barru bidali al izango dizkiotala nik uste. Bestalde, naiko itzaspertu egiña dut oraingoan Aspiazu onekin. Neu nagon komentuan igaro baiditu bere Kubako egunak: lenbizi, illabete osoa ta gero (Mexiko´tik itzulita) astebete. Pralle lagunoi etzaie gaizki etorri Iñakiren ikerra beren euskaltasuna naiz fidelismua pixkat geiago sendotzeko. Eztut ixildu nai berriz eskerrak eman gabe; onakoan, agintzen didazun Euzko-Gogoa´rako maxia-lan orregatik. Gogatsu auznartuko dut gure lenengo irizleak dasaidana. Agur ba. Ondo izan, Andima, ezbearrak gatik geiegi estutu gabe. Ta besarka batekin urrengo arte. Beti lagun, [sinadura eskuz]
251 [Nahiz eta Zaitegiri bidalia izan, argitaratu gabe gelditu denez, hemen traskribatzen dugu Andimaren paperen artean agertu den gutun hau, merezi baitu irakurtzea]. 1954 garren Azaroak 30 Zaitegi´tar Yokin Jaun orri Guatemala´ra Maixu ta adixkide: Naiz berandu, al bezin aguro natorkizu zure idatziko eskariei erantzutera. Illabete osoa eman dut erriz-erri nere Donostiko lekaidetxera biurtu gabe. Biurtutakoan, 230
Nolako amorrua eta leizea nabari den euskal elizgizon eta espainiar elizgizonen artean, gerraren eta Francoren erregimenaren eraginen ondorioz.
236
orratik, pozkida aundia jaso dut zuen epaiaren berri yakitean. Berriro ogei egunerako aldegin bear dut oraintxe bertan; baño ori ez dut egin nai zuri eta Orixe yaunari txolarte ontan azaldu gabe, ain biozki sentitzen dudan eta azaldu gura dizutedan eskerron goriena. Milla esker, bai, bi-bioi, epailleoi alegia, nere “Arantzazu” poemari eman diozuten gorapenagatik, “Bizi nai”ri erantsitako sari eder orrekin. Saria ez-ezik, baita zure eskutitzeko aolku edo eupa-deiak ere, txit kemengarri izan zaizkit, oro beltz eta etsai dakusanaren lozorroa ta biozgabea susperarazteko. Barka zaidazu, adixkide. Etzaituztet ezagutzen: ta, alare, amaika aldiz irrikatu izan dut zuekin izjardurioa, barneko yasapenak azaltzeko badare. Asko sufritzen dut. Asko sufri bear, nai ta nai ez, Euskalerri ta euskera maite (benetan maite) ditunak, gaurko zeru ta lurraren mukerkeri edo ixilla jotzean231. Neuk al dakit neuk, urte gutxi barru, ez ote naizen Amerikaratuko neroni ere, onako eraman-eziñari eta nere baitako fedearen itolarriari igesika. Ori bai, apaiz ba´nintz (eta ez, alegia, pralle), or ninduzuteke, beste iñon baño obeki euskeraren alde lan egiten duzutenon txoko ortan, ostatu-eske. Amaika ta bost egi, ordun bai yaulkiko nituzkela, emen oraingoz aitatzerik ere eziñezkoak, yakiña. Zenbat amets eta yoran biozpean ezin kabituz, irakiten borborka, esamesen lapikoestalkia beingoz astindu ta zakarretara yaurtitzeko asmotan¡ Gaurkoz, izlaritzan etengabe nabillenez, ezin atseden-orduz kemenik bildu dut ezer idazteko; baño nai dut, bai orixe, dan tokian eta dan bezela dala, Jesukristoren zigor ura artu, Eliza ta Aberria azokatzat artzen dituztenen kontra, zornetuegi dauzkadan oarkizunok liburu bat edo bestean garrazki ta erruki gabe argitaraziz. Yainkoari nai dakiola, zenbait yainkoordezko agintariei ez-arren. Onenbestekin, igerri duzu, onezkero, ezin bete dudala zure arako eskaria: idazteko, alegia, zure -¡ta guzion!- aldizkarirako. Orain arte ezer igorri izan ez ba´dizut, orretxegatik izan da, sinistu: betarik eza´gatik. Etengabeko izlaritza ontatik apur bat arinduko ba´nintz, ordun bai gogoz eta pozik asko ekingo; baño..., “balitz eta baneuka”rekin inoratzerik ez. Barka, bein berriz. Eskutitzean dasaidazu: “idazki-azal barruan duzu jiroa”. Ez dut ezertxo ere yaso. Bidean okerren bat gerta ote? Ala beste irixpideren batez zuk bidali? Seguruena derizkiozun giñora igorriko didazulakoan, badaezpadan albistatzen dizut, reklamatzekotan beranduegi ez dedin. Ta mesede bat. Sariz eta dedu-aipaz izendaturiko olerkiak argitaratuko dituzuten zenbaki ortako 20 ale bidalduko al dizkidazu? 100 dolar oietatik aien balio edo kostua kentzea besterik e´tzenduke. Milla esker. Milla esker, bai, bein ta berriz ere. Epaiagatik, sariagatik, zure zorionopaltzagatik eta azken-eskutitzeko zure itz pizkorgarriagatik. Adizu-ta, ze demontre gertatzen da, -ez or baizik emen-, zure aldizkariaren azken-zenbakiak ez guregana irixteko? Prantzi-bidetik ar-emana ez ote ziurren? Eskumiñak, minki-minki, eta gorantziak, Yainkoagan, Orixe´ri. Ta zuri eskuak lertzerañoko txaloa, alako lan aundia ari duzulako gure euskera gaixoaren alde¡ Atzerriko urruti oietan bakartsu sentitzen ba´zerate ere, ez aztu: onako euslaldun on guziok zuekin gaituzue, otoizka ta gora´ka. Agindu euskalerriaren alde adixkide eskeintzen zaitzun [eskuz:] Salbatore´ri
231
Nemesio Etxanizen tonu berberak Salbatore Mitxelenak ere, urte berean gainera. Sufrimendu handia Euskal Herriaren eta euskararen egoeragatik, eta Ameriketara Orixe eta Zaitegirengana joateko irrika. Urte hartan bertan Ameriketaratu zen Salbatore Mitxelena, eta Orixe berriz aberriratu. Horrek pentsarazten du oso bat-batean hartu zuela hara joateko erabakia, azaroan artean erabaki gabe zeukala ematen baitu aditzera gutun honek, nahiz buruan zerabilen!
237
Iturria-Andima
252 Caracas´tik Daguenillak 8-1957 Iturria´tar Karmel Aitari YAKIN´en Zuzendari232 Arantzazun Aba agurgarri, Egun batzu lenago eskuetara zitzaidan YAKIN aldizkariaren irugarren banakoa. Adiskide batek utzita bigarrena irakurtzeko aukera izan nuen eta esan bearrik ez zenbaki biak ioranez irentsi ditudanik, euskalzale bati dagokion poz-atsegiñez dar-dar. Gazteak datozkigu kantari, gazteak datozkigu aldarrikari euskeraren gandu belunak beren aots argi ta ozenez urratzen. Bizitz-erpiñera iritsita ama lurraren magal ozpelera lerratzen asi geranok, nola poztu ez? Simeonenak ioteko garaira ez naiz oraindik eldu, ala ere euskalMesia berri au eskuartean iaso dudanean alako “nunc dimittis...” eder bat oiuztatzeko gogo bizia sortu zait233. Ez naiz geiegikeriz ari. Apaiz-gai gazteok gaiñera, irizpide zabalenaz iantzita datozkigu aldizkari ontan, bai gaiari buruz baita izkerari dagokionetik ere. Ertsikeriak berez, urri ta txikitzera garamazki. Maiztxoegi ikusi izan dugu ori gure alorrean, bear baiño maizago. Norbaitek Orixe´ren kutsua darila zuen euskerak iaurti dizute. Ez dakit iraiñez bota ote dizuen ordagotxo ori. Ala balitz, gorapenik aundiena egin dizute gogoz-bestera badare. Euskal iturri gardenagorik ez duzute iñun arkituko. Ogeitamar urtez gero euskal-idazketan ari geranok iturri artan eradan ditugu geure gogoak, eta zuek ere ola bearko dituzute. Iakiña beste idazle argi aunitz ere ez dira astantzekoak zar ta berrien artean. Euskal idazleok beti bear dugu irakur-miñez. Izkera bat egiten ari gera, izkera bat iasotzen, eta ortarako danon alegiñak dira onak. Norbaitek euskera eginda dagoela iardetsiko dit. Bai eginda dago, zenbait gaietan ordea, oraindik egiten, bear genukean zabaleran ta sakoneran gure aberri-izkera erabilli ez dugulako gaurdaño. Eta zuek, apaiz-gai azkarrok, aspalditik euskerarentzat opa izan ditugun gaindegiak iristen ari zerate. Zuen lan eder ori, uste baiño len, Eliz Amaren apaingarri bikaiñena gertatuko da, naiz-ta egungo eliz-agintariek besterik uste. Betik gorako alegiñak maiz goitik berakoak baiño eraginkorragoak izaten dira. 232
Karmelo Iturria ez zen inoiz Jakin-eko zuzendari izan, laguntzaile bai. Probintzialak jarritako begirale Kandido Zubizarreta. Hona hemen horretaz Joseba Intxaustik idatzi didana –eskertzen diot informazioa-: “Karmelo Iturria ez zen izan sekula JAKINen zuzendari: 1962a arte, zuzendari guztiak teologo ikasleak izan ziren. Segurutzat eman Iturriak pozik ikusi zuela gazteen lana, eta agian behar zen tokian aldeko iritzirik eman eta laguntza pertsonalen bat ere bai. Oroitzapen pertsonala ere badut horretan: Ameriketarako ateratzean, euskarari buruzko bere liburuak eman zizkidan neuretzat (Azkueren Morfologia, Altuberen Erderismos, etab.). Laguna eta laguntzaile izan genuen, beraz. Ameriketatik itzulita gero, Karmelok lagundu zidan Zarauzko frantziskotarren Langintza-Eskolako historia argitara ematen (1995). K. Zubizarreta, bere diskrezioz eta eraginkorki lagundu zigun, eta modu iraunkorrean gainera(1960ko lehen unean, eta ni gero itzulita, 1970eko hamarkadan JAKINekoari berriz ekin nionean ere); Probintziako Nagusiek aldizkariko "begirale" eginkizuna eman zioten, eta berarekin kontatzen genuen guk: beti izan zen gure konplizea, beste ezer baino gehiago, eta lagun ere bai.Azkenean, gure etxe barruko babesle ofiziala.” 233 Benetan sekulako alea da, goraipamen itzela paragrafo osoa, eta ederra ere bai, bere neurrigabetasunean. Goraipamenezko lerrokadari buru emateko darabilen aipamena berriz, San Lukasen ebanjelioan aipatzen den Simeon Zuzenak Jainkoari eskaini zion kanturik dator. Jesus ikusteko grazia izan zuenean, Elizak “Nunc dimittis” esaten dion kantua eskaini zion Jainkoari (hala hasten delako: “Nunc dimittis servum tuum, Domine!: Orain, Jauna, utz dezakezu zure zerbitzaria joan dadin”) zaharra izanagatik, hark hil aurretik mesias bizirik ikusteko mesedea egin ziolako.
238
Utsunetxoren batzu arkitu ditut zuen lankideen artean; auxe bat: Bizkaiko apaizgairik ez dut ikusi idazleen artean. Ango seminarioan ez ote dago euskaldunik? Bizkaitarra naizenez ori pentsatuta beste gabe negargura datorkit... Aurrera YAKIN ari duzun bide ortatik eta zuen iarraibide argiaren erlantzera beste euskaldun gazte iakitunak ere pizkortuko al dira, bakoitzak bere saillean zuena bezelako lan ederra burutzeko. Guk emen gutxi egin dezakegu, baiñan ez dizutegu gure laguntasunik ukatuko. Saiatuko naiz zuen aldizkarirako arpidedunak billatzen, ez dakit zenbat, al ditudanak bai beintzat. Laister iasoko dituzute gure berriak. Anartean ameslari zar onen txalo beroenak ar izkitzute. Ibinagabeitia´tar Andima Gorago nere zuzenbide berria.
253
Ihs234 Arantzazu, 1957, agorrak 14
Ibinagabeitia´tar Andima jaunari
Euskalzale jator orri: Pake ta On. Agur aspaldiko! Zurea jaso nun, lengo illaren 8´an egiña, alegia. Ta eztakizu zenbat poztu nitzan eta giñan ura irakurtzean! Milla esker zuk diozun guziagatik. Eztet uste gure YAKIN´ek ainbat merezi duanik. Ori bai, toki guzietan ondo artua izan dala aitortu bear pozik, ondo artua eta askotan ondoegi artua. Txalorik gogotsuenak baño ez ditugu orain arte jaso. Ta guk dana nai genuke, txaloak eta akatsak jakin, danen berri izan, pixkanapixkana gure aldizkari berri ori txukuntzeko. Datorren illa-barruan jasoko dezu laugarren zenbakia. Nik uste, besteak aña izango dala. Lanak erruz datozkigu, andik eta emendik. Adorea ta kemena dagola bazterretan, garbi ageri da. Oso gaztedi ona datorkigu Apaizgai ta prailleen artean. Gu zerbait elduoi zearo atzera utziko gaitun gaztedia, iñolaz ere. Eta onek asko pozten nau, ni beintzat. Ez al da ala? Eztit ajola ni ta gu baño geiago izan ditezen. Ala bear ere, euskeraren onerako. Nik orixe esaten diet gure gazteai: ez ditezela guk egin deguntxoai begira gelditu, beti aurrera jo bear dutela. Ta egin ere, alaxe ari dira egiten. Zuk alare akatsen bat arkitu diozu YAKIN´i. Ta bat auxe dala diozu: Bizkaiko apai[z]gaiak bertan ez idaztea. Ortan gabiltza gu ere aspalditxotik. Eztakit zenbat bider nai izan degun bizkaitar apai[z]gaiak aldizkarian sartzea. Eta orain arte ez degu iritxi. Ez det uste gai ez diralako-edo dala. Ezta tamalez Bizkaiko seminarioan bear bezela euskera erakusten, baña alare badakigu zenbait euskalzale ba-dala bertan. Guregana erakartzeko alegiñak egingo ditugu. Ta akats bat diozunean, besterik ere izango dezula iruditzen zait. Ala bada, eskertuko nizuke argi ta garbi esatea. Bildurrik gabe. 234
Deigarria gertatzen da Jesukristoren monograma hori hor Andimari bidaltzen dion lehen gutuneko buru-buruan, frantziskotar bat jesuita bati ariko balitzaio bezala, nahiz jakina den 18 urte egin zituela Andimak jesuitetan. Bai ez da zertan jesuita izan monograma hori erabiltzeko, baina Andimaren jesukristozaletasunaz jakitun balitz bezala. Andimak, azken agurretan “Euskera baitan” ezartzen dio, ez Jesukristo baitan. Horiek guztiak horrela, poliziak susmo txarrik ez egiteko jarriko zion? Ez da ahaztu behar Andimak polizia-fitxa zuela eta arrazoi politikoengatik zegoela erbesteratua.
239
Barkatu ain karta motxa egitea. Zarautzen nago. Onera bialdu naute Aita Nagusiak, emen bizitzera eta emen ere euskeraren alde egitera. Ta oraintxe Paris aldera irten bearra daukat. Beljika´ra noa eta Paris´en egun osoa egiteko asmoa dizut. Ango lagunak –zuk ain ondo ezagunak- agurtzeko irrikitan nago. Ta orregatik nik nai baño len utzi bearra zaitut. Ongi izan ta urren arte. Ta berriz ere, aunitz esker zure karta goxoagatik. Agur. Zure [sinadura eskuz: Iturria´tar Karmel Aita].
254 Caracas´tik, Jorraillak 20-60 Iturria´tar Karmel Abari Arantzazu´n Aita argidotar, Illebete bada gutun bat egin nizuala, Anita Urresti´ren partez, ogeitamar meza emateko eskatuz Joseba Urresti apaiza zanaren arimaren onetan, eta idazki berean ogeitamar dolarreko txeke bat ere igortzen nizun. Nere bialkun auek ez dakit artu ote dituzun ala ez. Anita Urresti galdezka ari zait, eta garbitasunak eman nai nizkioke andre orri paketu dedin. Beraz len bait len esango al didazu zerbait baita nere pakerako ere. Milesker aurretiez eta agindu nai zenukenez EUSKERA BAITAN Ibinagabeitia´tar Andima
255 Arantzazu, 1960 jorraillak 28 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Caracas Euskalzale jator eta adiskide maite orri: Pake ta On. Barkatuko didazu, arren. Garizuna ta Aste Santuko lanak bukatuta, egun auetan ari nintzan aspaldi ontan eldu zaizkidan eskutitzei erantzuna ematen. Eta zure lengoari eman baño len, ain zuzen, zure bigarrena datorkit. Barkatu berriz ere. Pentsatu bear nun urduri egongo ziñatela nere erantzunaren zai eta lenago egin bear nizuten...Baña badakizu bestaldetik lan asko dagonean, eztala gogorik izaten eskutitzak idazteko. Zure lenengoan zetorren txekea jaso nun. Eta ari gera Urresti´tar Joseba zanaren alde ogeitamar mezak ematen. Milla esker. Illeroko beste lau meza oiek ere –Urresti´tar Anita´k nai ditunak, alegia- eman ditezke. 40 peseta, bere ordaiña. Dolarrak nai dezunean bialdu ditzakezu. Badakizu dolar bakoitzak emen 60 peseta dituala.
240
Gure euskera ta gure aberriaren alde otoitz egiteko eskatzen didazu. Bai, benetan. Baita orain galdu degun eta zuk ain ongi ezagutzen zenun gure gizonaren alde ere235. Goian beude bai bera ta bai Urresti´tar Joseba apaiza ere. Makaltxo zabiltzala? Kontuz gero! Lenbaitlen sendatu zaitezen eskatuko det nere otoitzetan. Enbeita gure gazteari esan nion zuk beretzat jartzen zenidana. Ta Aita Omaetxeberria´ren EUSKERA ta Aita Bilbao´ren IPUIN-BARREKA liburuak zuri igortzeko ere berari esan nion. Badakit igorri zizkizula. Onezkero or izango al dituzu. Ona bien salneurria: EUSKERA liburuak, 75 peseta; IPUIN-BARREKA liburuak, 35. Guzira, bada, 110 peseta. Nai dezunean bialdu. Beste libururik ez degu bolara ontan argitaratu. Asmoak bai, argitaratzeko. Ez det ondo esan: liburuak ezpadira ere, liburuxkak argitaratzen aspalditik diardugu etengabe. Eztakit zuk jakingo dezunentz PPC liburuxkaen berri: iru illabetero bat argitaratzen degu. Urtean lau. Politak dira, erri xeak irakurtzeko modukoak. Ondo saltzen dira. GOIZ ARGI argitaratzen ere asi gera urtearen asieratik. Periodiku antzean dator. Baserritarrentzat egiña. Lau milla ateratzen ditugu ta orain arte poliki saltzen da. Arpidedunak, dagoneko, bi millatik gora dijoaz. Beste ieki guziak kalez-kale saltzen ditugu. Tolosan, Zarautzen-eta mutiko batzuk asi dira kaleetan zear deadarka; “GOIZ ARGI, euskaldunen periodikua!”. Ta oso ederki saltzen dute, batez ere perietan-da. Ea pixkana gure baserritarrengan euskeraz irakurtzeko gogoa pizten degun. GOIZ ARGI ori illero azaltzen da. Astero azaltzeko asmoak ditugu, baño ori eztakigu noiz iritxiko degun. Geroak esango. Zer moduz ortik zear? Emengo egunkarietan-da orko berriak irakurtzen ditugu. Noiz paketu bear ote dira Ameriketako nazio oiek? Gaurkoz besterik ez. Agur ta ondo izan. Eskumiñak Atxa ta Basarri´ren anaiari. Agindu nai dezuna. Zure [sinadura eskuz].
256 Caracas, Loreillak 10-1960 Iturria´tar Karmel A´ri Arantzazu´n Aita maite: Ementxe daukat zure gutun iakingarria. Millesker, baita Anita Urresti´ren partez ere. Guri ain atsegin zaizkigun berriak pozik irakurri nituen. Benetan sarigarria zuok ari duzuten lan ederra aberri-izkuntzaren alde. Zaletuko al dituzute bazterrak ere, gure izkera errukarriak bein betiko burua iaso dezan. Gure buruzagiaren eriotzak biotzean utzi zidan samintasuna, etzait orandik arindu. Ala ere ortik iaso ditudan berrionak, benetan izan zaizkit biotz-altxagarri. Agiriagirian iarri da oraintxe gure gizonak bere erriaren gaiñean zeukan eragiña. Batek ziostanez236, buruzagiaren eriotza benetan berpizkunde baten asiera izan da. Eutsiko al diote gure beste agintariak berpizkunde orri, gure erri doakabea len-bait-len zorionera eramateko.
235 236
Jose Antonio Agirre 1960ko martxoan hil zen. Nemesio Etxanizek.
241
Esaiozu, mesedez, Enbeita gazteari, oraindik ez ditudala liburuak artu. Ez ori bakarrik; ezta YAKIN aldizkariaren 10´gn eta 11´gn zenbakirik ere, naiz-ta nere ezagun batzuek aspaldi artu. Bear bada nerea ez den zuzenbideren batera igortzen ari dira. Auxe da nere zuzenbidea aspalditik: Esquina de San Miguel, Edificio VALDIANA Apartamento 110, Av. de las Fuerzas Armadas- Caracas. Beraz zuzenbide auxe ar dezala gogoan, ondo artu ere, bada besterik balukete paltzua litzake eta puxkatu dezatela errakuntzarik geiago ez egiteko. Zuzenbide oker bat dala-ta, ez nuke bada egarriz itotzen bizi nai. Eta zuk ondo dakizu nolako egarriz nagoen ni euskarazko liburu eta aldizkariak irakurtzeko. Eskumuñak Arantzazuko Amatxori, eta zuk ene agurrik gartsuena artu ezazu. Agindu beti ere.
257 Caracas´tik Loreillak 23-1960 Iturria´tar Karmel Aitari Arantzazu´n Adiskide maitea: Iaso nituen EUSKERA eta Ipuin-Barreka liburu bikaiñak Atxa´tar Isai iaunaren bitartez. Ementxe igortzen dizut BOST dolarreko txeke bat nere zorra garbitzeko. Agur eta ar itzatzu ene atsegiñ oberenak. Ibinagabeitia´tar Andima
258 Arantzazu, 1960, Loreillak 31 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Caracas Euskalzale jator orri: Pake ta On. Itz bi besterik ez zurea ta bertan zetorren txekea jaso ditudala esateko. Milla esker. Banengon ba. Zuk bialdutako liburuak artu etzenitula esan zidanean, Enbeita gazteari galdetu nion ta berak bialdu zituala aspaldi. Alare jaso dituzu ta ala ondo. Barkatu ain paper txiki ta itxusian idazten badizut, baño besterik ez neukan. Besterik gabe, agur ta urren arte. Ondo bizi ta ondo zaindu zure osasuna. Eskumiñak orko euskaldun ezagunei, “Basarri”ren anaiei-ta. Zure, [sinadura eskuz].
259 Padres Franciscanos Copacabana-Bolivia 1964´ko ilbeltzak 14 Ibinagabeitia´tar Andima jaunari Caracas Euskalzale jator ori: Pake ta On.
242
Aurren-aurrena, ar zazu Urteberriaren asieran gaudela-ta nere zorion-agurrik sutsu eta beroena. Oso on eta zoriontsua izan dakizula aurtengo urtea eta oso pozgarria ta onuragarria zure lan guztientzat. Aspaldi ontan eztegu alkarren berririk. Osasunez ondo al zera? Aspaldi xamar jakin nun biotzetik gaixo ziñala. Baña onezkero sendotuko ziñalakoan nago, naiz-ta gaixotasun ori sendagaitza izan. Ala eskatzen diot zure alde Kopakabana´ko Amari. Illabete batzuk badira Aita Mitxelena´tar Salbatore´ren partez bere bi Guruzbideak edo Crucifixus bidali nizkizula. Oraindik emen det gordeta bialdu nuanean eman zidaten agiri edo segurua. Eztakit zure eskuetara eldu ote ziranentz. Baiezkoan nago, baño jakin nai nuke. Orain bi urtetik emen naukazu jende beartsu (gorputzez eta gogoz behartsuak) auen alde lan egiten. Pozik egon ere. Amar praille bizi gera bertan, bat ez ezik beste danak euskaldunak eta euskalzaleak. Buenos Aires´ko EUZKO DEYA ta TIERRA VASCA jasotzen ditugu eta baita pozik irakurri ere. Or ere euskal aldizkarien bat izan bear dezute, ba. IRRINTZI ateratzen al da oraindik? Ixildu zala ere entzun nun, baña gero berriz azaltzen asia ote zan. Eskertuko nizuke bialduko bazenidake edo ateratzalleri bialtzeko esan. Baita beste euskal orriak ere baldin badituzute. Arpideduntzat nere izena jarri zenezake, illero gure eskuetara orri oiek allatu ditezen. Ta diru-ordaiña zenbat dan esango didazu ta noiz ta nola ordaindu bear degun ere bai. Milla esker aurretik. Nere zuzenbidea or goian dezu. Orixe esan nai nizun gaurkoz. Zure berrien zai gelditzen nauzu. Zer iruditu zaizkizu Mitxelena´ren lan oiek? Eder-ederrak ezta? Eskudero musikalariari erakutsi nizkionean, musika jartzekotan geratu zan. Agur ta ondo bizi. JELpean237 zure [sinadura eskuz]
260 Caracas´tik 1964´ko Urtarrillak 29 Iturria´tar Karmel Aita´ri Copacabana-Bolivia Adiskide maitea, Zure Pake ta On´ezko gutunarekin pozez ikotika238 asi zitzaidan nere biotz mindu au. Beti ere, zu bezelako euskaltzale zintzoen berriak pozgarri izaten zaizkit oso eta alako indar berri bat txertatzen didate nere arima sobera akitu onetan. Banekien or zeundela eta eztakizu zer nolako naigabe aundia artu nuen aberritik atzerri urrunetara zure nagusiek bialdu ziñutela iakin nuenean. Zu bezelako euskal idazle iator eta apainak, an bear genituke, gure Euzkadi maitean, eta ez or Bolivi gaizo ortako inditarren artean. Bañan Iparragirreren zorigaiztoko “eman ta zabalzazu”k betiko iota utzi gindun euskaldunok, eta ala bizi bearko dugu or nunbait gure aberri doakabea buru-iabe gertatzen ezten bitartean. Amaika zeratela or diostazu eta bat ez beste guztiak euskaldunak. Zintzo eutsiko al diozute euskal-garrari! Badakizu zergatik diotzudan euskal-garrari eusteko: erdaldun bat aski izaten baita euskal-salda goxoena “caldogallego” nazkagarriena biurtzeko. Ez al da orrelakorik zuen artean gertatuko. Emen gure artean, erdal-euskotar pamatuek ziero zapalduta dadukate gure euskera ederra eta Eusko-etxean sartzen naizenean goragalea ematen dit ango erdal-burrundarak. Ez al da zuen artean olakorik iazoko! Eta eskerrik asko urte berrirako igortzen dizkidazun 237 238
Hemen jelkide gisa agurtzen da. Jauzika.
243
naikari ederren alderako. Nik ere beste ainbeste opa dizkitzut biotzetik. Urte au iñoizko urte euskaldunena izango al da guztiontzat biotz alai eta kemenez beterik gure asmoak aurrera eramateko. Alabiz, alabiz! Osasunez obekixe arkitzen naiz, ala ere nereak eta bost ikusi nituen sei illabete lenago. Biotzetik makal xamar nenbillen eta orrez gaiñera, zauri kaxkar bat egin zitzaidan oiñeko beatz batean iñola ere osatzen ez zitzaidana. Iru illabete igaro nituen miñaren miñez lorik ezin eginda. Azkenean amor eman eta osagillearengana ioan nintzan. Goxo geiegi arkitu zidan odolean eta illabeteko atsedenaldia agindu zidan. Etxetik atera gabe iraun nuen osagillearen aginduak zintzo-zintzo betetzen. Ogeigarren egunerako zauria sendatu zitzaidan, eta osagilleak etzuen sinistu ere egiten: “ez nuen uste beatz ori gaizkatu zenuenik” esan zidan. Arrezkero ondo nago eta lanera ere zintzo nabil. Baña nere etxeko bearrezko egotaldia, etzen alperra izan. Ara zergatik. Onaindia Aitak Orixe zanaren goratzarrez liburu aundi bat egin nai zuen eta liburu ortarako euskal-idazle zenbaiteri Ormaetxeari buruzko idazlanak eskatu zizkigun, neri ORIXE EUSKERATZALLE. Eta gaixoaldian egin nuen, patxara ederrean, berrogei orrialdeko idazlan aundi xamar bat aipatu gai ortaz. Naiko ederra atera zitzaidan, ez nik esatiarren, gaia bera aukera-aukerakoa dalako baizik. Eta orrela irakasle maite nuen Orixekiko nedukan zor aundi bat garbitu nuen. Laister agertuko da liburu mardul ori dagoneko agertu ezpaldin bada. Onaindiak ala esan zidan beintzat lau illabete lenago egin zidan gutun batean. Gutxi-asko, aberriko euskaltzaleekin artu-emanean ari naiz. Oraindik euskalillintia errautspean pizkor dago, eta gure idazleak zintzo ari dira. Goikoetxea aitak (Gaztelu) MUSIKA IXILLA deritzaion liburu eder bat argitara du Luis de Leon eta Jon Gurutzekoaren itzulpenekin osatuta. Itzulpen bikaiñak, baña bikaiñagoa liburuak daraman Orixe zanaren Itzaurrea, il baiño zenbait egun lenago idatzia. AUSPOA ere gogoz ari da, eta ogeitalau liburu argitaratu ditu. Orrez gaiñera bizkaierazko MISALA agertu da, Kerexetarena, oso apain irarria eta merkea. Arantzazuko berriak ondo iakingo dituzu, eta orregatik eztizkitzut aipatzen. Aiek ere ederki ari dira. Zer esanik ez Onaindia: oraintxe bialdu dizkit Terese deunaren “On-bidea” (Camino de Perfección), OLERTI´ren igazko bigarren bilduma mardula eta XABIERTXO bizkaieraz. Aldizkariek oztopo aundiak aurkitzen ditute ango agintari gaiztoak dirala-ta, baña or ari dira zerbait egiten. Zeruko Argia, geza xamarra, baña utsa baiño obeagoa. Euskaltzaindiko ixtilluen berri ere izango zenuen, baiñan ortaz naiago dut ezer ere ez aipatu. Bialduko dizkitzudan paperen artean zerbait iakingarri irakurriko duzu ortaz. Erderaz ere ari dira eta irakurgarria benetan Oteiza irudigillearen Quosque tandem..., naizta titulua igatu xamarra izan. Baña neri erderazko liburuek ez didate pozik ematen ondo dakizunez... Emen utsa...Irrintzi ixildu zan, ala ere noiztanka karraxiren bat egiten du, erderaz ordea. Nik bertan bera utzi nuenetik aldizkari ori aren iabe egiten zuenarekin gora-bera gogor batzuk izan nituelako, kastillanoz soilik idazten dute eta etzait batere atsegin betiko leloarekin dabiltzalako, aspergarri eta nazkagarri. GUDARI ere argitaratzen dute, onek ere euskera oso gutxi dakar, baita ZUTIK ere ETA´ko gazteena. Paper guztiok bialduko dizkitzut ateratzen diran neurrian eta eztaukazu zertan kezkatu diru kontuaz, duaban [sic] iasoko dituzu beste askok bezela. Baña auxe bai esan nai dizut, eztirala batere zintzo ateratzen, bakoitzan [sic] al duenean baizik. Ementxe dauzkat bilduta paketetxo batean zuri bialtzeko. Iakingarriena GUDARI´n agertu dan gure apaizek egin Eliz-Batzarrari eskutitza, eta Aita Azpiazuk bere kabuz batzar ortara biali duena. Egia esan, apaizen eskutitza ezta nere girorako. Naasiegi arkitzen ditut gure apaizok Españiko gora-beratan; Españiri lotuta bizi gerala euskaldunok ere eta ala bear duela
244
esaten didate...Obe lukete oso-osorik Euzkadiren eskubideen alde aterako balirake, eta ortarako bide zabal eta erosoa “Pacem in terris” enziklikan arkitu dezakete. Garaia dugu auzokoen auziak aldebat utzita geureak konpontzen asteko. Baña ortarako kemena bear eta benetako abertzaletasun eta euskaltzaletasuna, urriak tasun biok gure apaizen artean, naiz ta zuk besterik uste. Gure apaiztxoak ari zaizkigu euskera ondatzen oraingo ontan, batez ere Bizkaian eta baita Gipuzkoan ere. Naparroan eta Araban urte asko dira ondatu zigutela. Iaso nituen bai Mitxelena maitearen Gurutzbideak. Zoragarriak arkitu nituen eta zerbait idatzi ere egin nuen aietaz irakurri nituenean, notak beintzat iaso nituen zerbait idazteko. Gurutzbide ori agertu bear litzake Euzkadiko erri guztietan, eta biotzondorik sortuko luke euskaldunen artean, baita zerbait geitxoago ere. Euzkadin dagoenez gero ez diot nere berririk Mitxelenari eman aren ixiltasuna ez naastearren. Gure Zaitegi aundia, dakizunez, Guatemalan arkitzen da eta noizik bein elkarri idazten diogu. PLATON´ena bikaiñetan bikaiñ arkitu nuen, iarraibide ederra oraingo romaneuskerazaleentzat, euskeraren ondasunak ondo miatu gabe zientzi saltzen ari zaizkigun askotxorentzat. Zuk ondo dakizu ni ez naizela garbizale porrokatu orietakoa bañan in medio virtus...Geiegikeri guztiak dira kaltegarri ein batean. Krutwig´ek liburu aundi bat VASCONIA publikatu du (zergatik ez?) erderaz, seireun orrialde eta letra kaxkarrarekin gaiñera, teuton baten lana. Sail bi arkitu ditut irakurgarri liburu ortan euskerarena eta Eliza eta euskalerriarena. Gorritasun geiegi agertuko ezpalu...eta iritzietan apaltxoagoa balitz...Aspertu zaitut nere kalaka onekin onuzkero eta bukatzera noa. Artu ezazu adiskide maite orrek besarkada sendo bat. Eta idatzi, zure berriak beti onartuak dira-eta gurean.
261 Copacabana-Bolivia 1966´ko maiatzak 13 Ibinagabeitia´tar Andima Caracas Euskalzale jator eta adiskide maite ori: Pake ta On. Jaso nun zuk urtarrillaren 11´an egina eta banatorkizu berriz zurekin itz-aspertu bat egiteko asmotan. Zuk emandako berriak oso pozgarriak eta jakingarriak izan zitzaizkidan. Milla esker. Aita Mujika´ren Iztegia bidean omen degu. Aspalditik ordaindua genun emendik eta berak idatzi digunez itxasontziz bialdu omen digu. Oraindik pixka batean itxoegin bear ba. Ikusteko ta eskuartean ibiltzeko irrikitzen nago. Orixe zanaren omen-liburua ere eskatua daukat Donosti´ra, baña eztator oraindik. Ez nuan Txillardegi jatorraren liburu berriaren berri. Berea izanik, ona ta jakingarria izan bear. Pentsatuko zendun nolako samin bizia artuko nuan gure lagun Mitxelena´ren ilberria jakitean. Goian bego. Ez nekin gaixo zegonik ere eta bat-batean bere eriotzaren berri illuna eldu zitzaidan. Negar-malkoak ere irten zitzaizkidan. Ain lagun miña eta maitea bai-nuan bera...erritarrak eta lagunak, anaiak bezela. Apaiz-ikasteetan urteetan alkarrekin ibilliak eta artuemanik estuenak izanak. Ainbat gauzetan iritzi batekoak eta maitasun berekoak...Irakurri ditut Artetxe´k, Basarri´k, Amillaitz´ek-eta aldizkari eta egunerokoetan idatzi dituzten lanak, bera goratuz eta aipatuz. Nik ere zerbait idatzi det. JAKIN´go praille gazte ta nere ikasle izanak eskatu didate eta ezin ukatu Mitxelena zanari buruz eskatutako ezer nik. Lan luze xamarra irten zitzaidan eta trakets xamarra. Ez zearo nere gogokoa. Inpresioz eta barne-zirraraz betea nengon idaztean eta ezin luma
245
bear bezela menderatu. Biotzak itzegiten zidan, ez buruak. Dana dala, bialdu nien. Eztakit noiz azalduko dan239. Aberri-egunaren berri izango dezu noski onezkero. Nere etxekoak idatzi didate. Nere bi anaiak izan omen ziran. Egun aundia eta benetan abertzaletasunez betea izan omen zan. Gaztedia gurekin degu; eztago dudarik. Eta orrek esan nai du etorkizuna ere gurekin degula. Zarautz´en, prantziskotarren komentuan, EUSKAL-IKASTOLA bat iriki dute, andereño batek euskeraz gai guztiak erakusten ditualarik. Oso ondo omen dijoa. Nere illobak ere antxe dabiltza. Ta besterik ez gaurkoz. Zuk nai dezunarte. Ondo zaindu zure osasuna. Agur ta ondo bizi, biotzez zure [sinadura eskuz].
262 Caracas´tik 1966´gko Uztailak 6 Iturria´tar Karmel Aitari Copacabana Adiskide maitea, Loreilleko zure gutun atsegiña eskuartean dadukat aspaldi-aspalditik. Egia esan, eztakit nola dioazen ain laister egunak eta illebeteak ere lurralde bedeinkatu onetan; neri beintzat urteak ere lasterka bizian dioazkit, konturatu ere gabe...Konturatu esatea da, urtean lorra ezpaiditeke oartu gabe iaso zoritxarrez. Ankak ez-ezen, burua ere motelago ikusten dut eta eztut uste amar urte geio biziko naizenik. Artean gauza aundiak egiteko gogo bizirik etzait palta, ala ere ezin, bada biziko banaiz bat ere atsegin etzaizkidan gauzetan begietaraino sartuta ekin bear izaten diot-eta. Aguretuta gero ere, ezin euskerari nere indar guztiak eskeini. Ori guzti ori Francori zor diot, aberrian sartzen ezpaitit uzten. Errex esaten da, bainan ogei urteko erbestaldia, bortxatua gaiñera (ogei urte daramazkit etxetik alde) nekagarria da oso eta naimenik indartsuena ere bertan austekoa...Bertan utzi bearko ote ditut nere ezurrok ezer aundirik euskeraren alde egin gabe? Asi naiz etxerako paperak antolatzen baita Españiko agintarien artean neure auzia zertan den iakiteko zerbait egiten. Bañan eztut batere itxaro onik...Ez didate ara ioaten utziko eta utziko balidate ere beldurtzekoa litzake...Nere lagun bat beintzat amabost urte erbestaldian eginda gero Euzkadira ioan zan, baimen guztiekin bainan Irungo mugara eldu baikoz espetxean sartu zuten eta an egona da lau urtean240. Orantsu atera da eta Argentinara bearrik arkitu da emengo ondasunak oro zearo galdu bai zitun...Baina gai itun auetaz aski mintzorik. Ba al dakizu zer gogo dudan; praile iantzita ixil ixilik Euzkadin sartu ango komenturen baten, izkutuan, euskerarii ekiteko. Zer derizkiozu?...Enuke gainera praile-motzarena egingo, latiña ere poliki dakit eta...gaiñera gaur egunean latiña zertako?... 239
21. alean argitaratu zen JAKIN-en “Agur, Aita SALBATORE!” 1966ko aurrenekoan, 55-64 orr. Berak dioen bezala, Boliviako Copacabanan idatzia, emozioaren beroan. Hori irakurririk, jabetzen da bat zenbat miretsi eta maitatu izan zuen Karmelo Iturriak Salbatore Mitxelena. Berak prestatu zituen haren idazlanak Gandarias-ekin batera. Iturriaren arabera, Salbatore Mitxelena: benetakoa, kezkatia, jenio bizikoa, bertso eta olerkizalea, prosalari eta olerkari eta idazle ona, gizona maite zuena, gizon benetakoa eta euskara eta Euskal Herria. Karmelo Iturria bera berriz 1996an hil zen. Haren iloba Joan Mari Iturriak biografia labur bat eman zuen ARANTZAZU aldizkarian (1996, apirila, 10-11). 240
Oker ez banago Sabin Barrenaz ari da. 1961eko urrian epaitu eta zigortu zuten. Bartzelonan 1946tik 1948ra erresistentziako buruetakoa izatea leporatu zioten. Andima ere ibili zen sare horretan.
246
Gizona...Aundia izan zen Mitxelenaren eriotza...Bai, iabetzen naiz zer-nolako miña eta atsekabea emango zizkitzun gure adiskide maitearen alde-bearrak. Zuk esanak besterik enekizkien nik ere, eta beti nengoen Suiza´ra, zuk biali zuzenbidera, idazteko...eta ortan iges egin zigun. Bego Iaunaren magalean, adiskide biotzekoa. Pozik irakurriko nuke zuk idatzi lana...Argitaratzen denean eskuratzeko alegiñak egingo ditut... Aspaldi da Arantzazura eskatu nituela, baita dirua bialdu ere, EUROPA eta FILOSOFIAREN KONDAIRA derizkien liburu biak. Oraindik ez ditut iaso. Eztakit zer gertatzen den nere Arantzazuko artu-emanekin, oso dabiltz trakets eta makur; orain eztago lengorik. Eztuzu sinistuko bainan lantegitik ari natzaizu idazten, ostuka bezela. Oraintxe asi dira lagunak etortzen eta ementxe bukatu bear dut itz-aspertu kaxkar au. Gaiñera makiña au eztakit nola dabillen uts asko egiten ari naiz-eta. Beste paketetxo batean Txillardegi´ren HUNTAZ ETA HARTAZ liburua bialtzen dizut baita Zaitegi´ren BERRIZ ERE GOLDAKETAN. Zaitegi aspaldi mututu zitzaidan eta eztakit nola dagoen ezta zer egiten duen ere. Idatziko du nai badu. Agur adiskide maitea eta ondo izan. Nere (gure) liburua agertzen denean, bialiko dizut zigorkatu dezazun. Agindu beti ere
263 Copacabana. Bolivia 1966´ko abenduak 8 Ibinagabeitia´tar Andima Caracas Euskalzale jator eta adiskide maite ori: Pake ta On. Zure azkenengo idazkia aspaldi jaso nun. Baita zuk igorritako HUNTAZ ETA HARTAZ eta ORIXE liburuak ere. Neri ere, zuri bezela, egunak eta illabeteak errex iges egiten didate. Eta orra nun arkitzen geran urtearen azkenaldian. Ta abendura iritxi geran ezkero, auxe esan nai dizut biotz-biotzez: EGUBERRI ON ETA ZORIONTSUAK! Badatozkigu urteko jairik ederren eta maitekorren oiek. GABONAK! Badakizu zuk ondo itz orrek euskaldunoi dakarkigun etxe-minaren berri. Nik ere bai urte batzuk ezkero. Egun oiek urreratzean, gogoa ta biotza gure Euzkalerrira ta nere etxera dijoazkit...Ondo igaro ditzazula Pazko-jaiak eta Jesus Aurtxoak bere grazi ugariz bete zaitzala. Guk emen, euskaldun-mordo bat gauden ezkero, alegiñak egingo ditugu gure Eguberri-jaiai euskaldun kutsua ematen: euskal diskoak entzunaz, gure ikurriña biltzen geran leku-erdian jarriaz, eta abar... Milla esker zure idazkiagatik eta zuk bialdutako liburuagatik. Biak irakurri ditut. Oso ederra “ORIXE” EUSKARATZALLE zure lana. Zorionak! Merezi zun Orixe aundiak orrelako liburu bat bera goratuaz. Ta HUNTAZ ETA HARTAZ liburuaz zer esan? Gogo biziz irakurri det ta irakurrian-irakurrian gogoa biziagotu egin zait. Oso liburu jakingarria da. Txillardegi, nik uste, gure gazterik aurreratuena degu, euskeran, jakintzan, filosofian eta abar; politikan ere bai? Eztakit zer esan, bere ibillerak aspalditik ezpaiditut ezagutzen. Gidari izateko malla badula derizkiot. Baña liburu ortan oso “radicala” iruditu zait, ertzetik ertzera dabillena. Oso idea on eta sakonak ditu, baña zearo ezkerrera jota arkitzen det. Ni berak esaten ditun gauza askorekin konforme nago,
247
baña beste askotan oso “exajeratua” iruditu zait. Ta...oso arroa, egi utsa berak bakarrik balu bezela. Zer iruditu zaizu zuri?241 Orain Mitxelena zanaren omenez argitaratzeko asmo duten libururako lan bat prestatzen ari naiz. Onezkero jakingo dezu nere gaia: Mitxelena´ren argitara gabeko euskal-lanak. Lan jakingarria benetan. Baña...emen gauza onik egiteko girorik eta aukerarik ia eztet. Ederki diozu zuk horixe bera ORIXE liburuan. Onelako lan bat ondo egiteko an bear genduke izan, Euskalerrian, giroa ta beroa izateko242. Dana dala, zeozer irtengo al zait. Zuk ba al dezu Mitxelena´ren lanik or? Neuk bialdu nizun CRUCIFIXUS berak esanda. Bialduko al zenidake dezun guztia? gero berriz itzuliko nizuke. Milla esker aurretik. Zuk ere liburu ortarako lan bat badezula esan didate. Zer gai dezu? Ta...nere JAKIN´go lana irakurri al zendun. Ta zer? Irakurri nuanean gero ta gutxiago gustatu zitzaidan. Oso kaxkarra iruditu. Penagarria Aberrira itzultzearekin gertatzen zaizuna. Nik ere uste det zure azkenengo urteak igarotzeko (Jainkoak nai dezala oraindik asko izatea) antxe obeto izango ziñakela or baño. Orain dala illabete-edo “amnistia” edo dalako ori eman zutela entzun degu gerra-denboran eta ondoren egindako okerragatik (zer oker egin ote dute euskaldunak?). Zuri ez ote lizukete ori emango? Ta...Zer gertatuko ote da il ontan duten referendum orrekin? Nazka ematen dit ango gauzetan pentsatze utsak. Zaitegi nerekin ere aspaldi ixillik dago. Zer gertatu ote zaio? Ta gaurkoz besterik ez. Berriz ere lengoa: Gabon alai eta ederrak izan ditzazula! Agur ta zuk nahi dezanerarte. Ondo izan. Ta zaindu zure osasuna. Biotzez zure [sinadura eskuz].
264 Caracas´tik 1966´gko Lotazillak 22 Iturria´tar Karmel Aitari Copacabana-Bolivia Adiskide maitea, Eskuartean daukat il onen 8´ko zure gutun atsegiña. Atzo eldu zitzaidan eta astiroegi ibilli delakoan nadukazu. Egun auetan emengo korriuak gaiñez eginda dabiltza eta banaketa oso gaizki egiten dute, alper utsak direlako batetik, eta bestetik, erri ain aberats onek, ez duelako diru pizkat geiago eralgi egun auetan korriuetako zer guztiak ondo ibilli ditezen. Baña zertan nabil ni txatxukeri auek zuri esaten? Nik ere, aurrera baño len, gan-gañean ditugun iai ederretarako nere zorion agurrik gartsuena bialtzen dizut: Gabon zoriontsua eta urberri are zoriontsuagoa egingo al dituzu mendi gorri orretan euskal-senitarterik goxoenean gaiñera. Bai, nik ere aspalditik gabonak dakarkiguten etxe-miñaren berri, eta emen nabilkizu ogei urtez gero (errex esaten da) min ori ezin sendaturik. Eta ikusten ez sendabiderik, aldarrikatu dituten “amnisti” oriek gezur amnistiak baiño ezpaitira. Eta zer ta nori barkatu bear dio agintari geldo orrek? Bera izan pekatari nagusi eta pekatu-eragille eta besteai barkazioa ematen? Ba zeok obarik. Eta orain egin duten komeria “referendum” dela-ta? Ederki esaten zidan Etxaniz´ek bere azkenengo gutunean, “iñoizko komedirik aundiena antolatu zuela” 241
Bere iruzkina plagiatuz, bere iritzia ere jakingarria da. Orixe bati higuina sortuko zion puntu askotan Huntaz eta hartaz-ek; Karmelo Iturriari jakingarria, gogo biziz irakurtzen dena, euskaran, jakintzan eta filosofian gidari izateko maila, politikan ezkerregia, erradikalegia, harroegia. Begira Andimaren erantzunari. 242 Bata, Hego Ameriketako iparraldean, Caracaseko puntan, eta bestea, Hego Ameriketako erdialdean, Copacabanan, Bolivian, eta biak euskalgintzan, eta oztopo ugari. Bi hauen kasuan, ez dira aitzakiak benetako eragozpenak baizik. Gure esker ona areagotzen dute.
248
pranko alen orrek. Azkeneko itzak nereak dira. Irabaziko etzuen ba?...Aurkalaririk ez eta bera iaun ta iabe...Aurten il onen amalaugarrenen ospatu omen dute Iñuxentien eguna, 28´an ospatu bearrean...Baña erriarteko ajentziak alako publizidade ikaragarri bat eman diote auteskunde ustel orri. Obe lukete berri-ajentziok agintari txatxu orrek zapalduta dauzka[n] izkuntz eta erriaren alde zabalkundea egin...Baña bai zera ere. Eta goazen beste zerbaitera. Irakurri nuen Iakin´en Mitxelenari buruz idatzi zenuen idazlan eder eta iakingarria. Zureak oro bezala, oso izan zitzaidan atsegin. Batez ere gazteak orain darabiltzen euskera geometriku eta elkorrari buruz zeniona biziki atsegin izan zitzaidan. Pozten naiz idazti mardul bat gure olerkari aundi eta are adiskide aundiago genuen omenez ateratzekotan zabiltzatelako. Niri ezer ere ez didate adirazi, beraz senitartean edo egingo duzute liburu ori. Zuk bialiriko “Confixus” ori beste Mitxelenaren originalik eztaukat nik eta pozik igorriko dizut iai auek igarotzen direnean eta bidai-etxea txukunagotzen denean, beldur naiz bada egun auetan bialtzen galdu ez ditezen idazlanok. Etzaizu arrazoirik palta Txillardegiaz diozun ortan...Bai alaxe da izan ere; gizon argia guztiz eta iakituna, zearo eskerrera emana, geiegi ene ustez. Egia esan, gure gazteriari etzaio arrazoirik palta ezkerreratzeko eliza doatsu eta apaiz askoren iokabidea ikusita. Ikustekoa da gure errietan elizak egiten dion gudua euskerari. Beti egin izan dio eta orain areago: burla besterik eztio egin elizak Euskalerriari gure errian errotu zenez geroztik...Eta gu beti itxu, beti lepo makur alako bidegabeen aurrean. Eta gaur berdin. Beraz benetako abertzaletasuna bere barnean sentitzen duen iñork ere, ezin dezake onartu elizaren iokabiderik, gure errian beintzat243. Luzaro eztela berri au zetorren ZArgian: Gautegiz Arteagako txaunburuak etziola meza berria bere elizan ematen utzi erri artako seme bati euskeraz eman nai zuelako...eta auzoko erri batean eman bear izan zuen. Eta alako gauzak ikusi eta eliza patxaran, eskuak pozarren igurtzika. Eta ez neri esan gotzaiak eta eztakitela alako gertakizunen berri; ondo baño obeto jakiten ditute, baita baserri askotan bidegabez ematen diren erderazko mezaen berri ere. Baña zertan ari naiz zuri gauza auek esaten...? Il onen 16´ean giñan Euskeraren eguna ospatzeko, bañan atzeratu egin bear izan dugu, emengo gertariak dirala bide. Oker guztiak beti eta nun-nai euskerarentzat izaten dira. Urtean milla dolar´eko sari bat antolatu nai genuke emen idazlerik bikaiñenarentzat. Lanak izango ditugu diru ori biltzeko...baña saiatuko gera. Beste berri bat iñork ere eztakiena. Laister agertuko da erderaz eta euskeraz idatzita EMAN...deritzaion aldizkaritxo bat, kultur-aldizkaria alegia. Euskeraz neonek idatzia da geiena, eta beti bezela, Larramendi gaitzat artuta, ale ederrak botako ditut. Igorriko dizut agertzen denaz batera. 243
Ez dute gehiegi zehazten zergatik iruditzen zaien Txillardegi ezkertiarra, ezkertiarregi. Bai, elizaren jokabide makurra bai euskararen eta Euskal Herriaren askatasunaren alderako, baina gehiago ez. Hor badu Txillardegik Huntaz eta hartaz-en “Eskuindar eta ezkertar” atala. Modu konplexuan agertzen da hor hil berria ezkertiar. Besteak beste, honelakoak idatzi zituen: Ezkertarrek uste dute, beraz, ba dala garaia euskaldun herriak lehenengo aldiz bere burua altxa dezan; eta hau esatean ez dugu milimetro bat ere atzera joan nahi, <<lege zahar>> billa, denbora <<zoriontsu>> haietaz ez baitugu deusik ere siñesten. Ikusi besterik ez da hau Euskal Herriko kondairan; edo euskalduna nola bizi dan aldakuntzarik gertatu ez diran eskualdeetan. Gogora ekarriko ditut ezagugarri nagusiak: gosea, eritasuna, miseria, edozertarako behar gorria, apezkeria, ezjakintasuna, euskaldungoarekiko mespretxua, eta morroin-plegua. Horra hor galdutako parabisua (Elkar, 1983, 35 or.). Baina diogun bezala artikulu konplexua da Huntaz eta hartaz liburura bildutako hori, zeren behin baino gehiagotan salatzen baitu bere joera eskuindarra ere, denok ohi dugun joera eskuindarra, gauzak auzitan ez jartzekoa, eta gauzak egitea beti egin izan diren edo egin izan ohi ditugun bezala. Eta gainera badu artikulu horrek beste bat ondoan, haren luzakin: “Intelektualak eta ekintza-gizonak”. Benetako intelektualak ezkertiarrak eta engaiatuak direla baieztatzen du, eta bien beharra aldarrikatzen, intelektual kritiko ezkertiarrena eta ekintza-gizonena, elkarri entzunez eta lagunduz.
249
Igandetan euskal-ikastola ematen ari naiz abedegabeai, euskeraz izketan bai, bañan idazten eta irakurten eztakitenei alegia. Dakizunez, Euskaldun geienak abedegabeak dira, orko inditarrak baiñon abedegabeago. Poliki biltzen gera, eta textutzat zuk argitara zenuen GAROA darabilkigu. Zure itzaurrearekin asi giñan eta orain Garoan barrena gabiltza. Irakurri eta nik egiten dizkiet azalpenak; diktadua ere egiten dute eta ortarako neonek egin dut gure literaruraren laburpen bat, bidebatez ortaz ere zerbait ikasi dezaten. Eta or ari gera ba...244 Bear bada ezagutuko zenuen zuk ere Zarautz´en zegoen Arzallus Jose Mari anai sallestarra ainbat lan euskeraren alde egin zuena erri artan. Orain urtebete andik atera zuten eta Sestaora bialdu. Bañan Sestaon ere dantzariak, euskal ikastolak eta abar antolatu ditu izugarrizko lana egiñaz. Ba al dakizute bere nagusiek zer egin dioten? Txilera bialdu, eta andik idatzi zidan gizajoak. Orra beste elizaren iokabide bat...Zer derizkiozu? Banko Bizkaiak argitaratzen duen euskerazko boletiñaren ale bat bialtzen dizut ikus eta irakur dezazun. Oso ederki egiña dator, errikoia guztiz. Ezagutzen baldin baduzu, barkatu arren. Eta beste gabe, urrengorako ere zerbait utzi bear dut, ementxe nijoa eskutitz aspergarri au bukatzera; barkatu arren kalaka gogor au. Ar itzatzu berriz ere, nere zorionik beroenak datozkigun iaietarako. Iaunak bere ondasunez beteko al zaitu eta gure erri eta izkuntza doakabeak aterako al ditu dauden leozpetik. Agindu beti ere adiskide duzun oni
265 Copacabana-Bolivia 1967´ko Dagonillak 30 Ibinagabeitia´tar Andima´ri Caracas Euskalzale jator eta lagun maite ori: Pake ta On Aspaldi jaso nun zurea, luzea ta ederra ta jakingarria beti bezela. Milla esker. Ordutik ona bolara batean kanpoan ibilli naiz Bolibia´ko bazterrak ikusten (Cochabanba, Beni ta abar) eta errez joan zaizkit egunak eta illabeteak. Barkatu, bada, zuri erantzuten ain berandu ibilli izana. Zer moduz dijoa zure osasun ori? Ondo nik uste. Alaxe da nere naia beintzat. Lengo illeko lur-ikara gogor aietan etzenun ezer izango noski!245 OPE´n irakurrita badakit gure Gobernuko Ordezkaria betiko ezkutatu zala. Tamalgarria benetan! Ez nun ezagutzen, baño euskal orrietatik banekin bere berri zerbait. Beste ezbearrik izan al da orko euskaldunengan? Zuk igorrita noski GUDARI gure gazteen orria jasotzen det. Oso jakingarria dator aspaldi ontan, Aberriko berri ederrez betea. Izan ere, gogorrak egiten ari dira an gure gazteok bildurra zearo alde batera utzita. EMAN aldizkariaren bi ale ere jaso ditut. Ondo ikusten da bertan zure eskua. Bejondeizula! Zorionak, baita ere, euskeraren alde 244
Ez zuen inoiz amore eman. Gutun hau idatzi zuenean urtebete baino gutxiago gelditzen zitzaion gure artean bizitzeko, 61 egiteko zegoen, eta kultur aldizkari berri baten berri ematen digu EMAN, alfabetatze eskolak aipatzen dizkigu...kultur ekintzaile petoa, hil arte. 245 Gutun hauek nola islatzen duten bizitzaren iragankortasuna: espero dut ez zenuela inolako kalterik izango azken lurrikararen ondorioz. Izan zuten, eta harrezkero, lehendik ere makaldua zuen bihotzak berehala egin zion huts betirako. Bizitzaren iragankortasuna gutunok nabarmenarazia!
250
eskolakin egiten ari zeran lan ederragatik. Aspergabea zera zu euskal alorrean. ZERUKO ARGIA´n ortaz zerbait irakurri nun. Bizkai-Bankuak argitaratzen duan boletiña ere allatzen zait. Ori bai euskera polita ta errikoia! Oso gogoz irakurtzen da. Eztakit nork bialtzen didan. Aurrenengoa zeuk beste gaiñontzekoak zuzenean andik datozkit. Zeuk eman al zendun agindua? Ala bada milla esker. Orain Aita Onaindia´ren GURE BERTSOLARIAK liburua irakurtzen ari naiz. Ederra. Ori da euskera ta ez oraingo gazte askok ZERUKO ARGIA´n-eta erabiltzen dutena. Badakit Etxaniz apaizak LUR BERRI BILLA izenarekin liburu eder bat argitaratu duala. Oraindik etzait eskuetaratu...ta orrelaxe gabiltz emen ango gauzak jakin naiez eta irakurriaz. Urteak pasata nik uste Aberriarenganako joera ta miña areagotu egiten dala. Bestera esan zezakean, baño neri beintzat ala gertatzen ari zait. Aita Mitxelena´ri buruzko liburuakin atzeratu egin gera. Ta neu atzeratu naiz geiena. Nere lana ia bukatua nuala, Arantzazu´tik Mitxelena zanaren beste lan bat bialdu zidaten, argitaratu gabea; Arantzazu´ko kanta zarrei buruzkoa, alegia. Lan orren billa amaika alegin egin ondoren, Donosti´ko famili lagun baten etxean arkitu zuten. Ura jasota, nere lana berritu egin bear izan det. Eztakit noiz aterako ote dan liburu ori. dana dala, oraindik garaiz gabiltza, ezpaita bere eriotz samingarritik ona ainbeste denbora pasa. Emen berri aundirik eztaukagu. Mundu guziko periodiku ta irratiak aspaldi ontan Bolibia´ren izena aizatzen ari dira, gerrillak eta Debray gazte ori dirala-ta. Eskerrak gerrillero oiek emendik urruti dabiltzana, bestela eztakit nola ibilliko giñaken. Debray prantzez ori larri xamar ibilliko dala uste det, agiriak diotenez errudun baita246. Ta gaurkoz besterik ez. Ondo izan zaitezela beti zure osasunez. Ni Jainkoari esker oso ondo nabil. Agur ta beste bat arte. Biotzez zure. [sinadura eskuz].
246
Régis Debray ezkerreko intelektual frantsesa. Boliviako armadak atxilotu zuen eta askoren ustez Che Guebara traizionatu zuen. Che Guevararen judasa deitu izan diote.
251
Bastarrika-Andima
266 Caracas´tik, Otsaillak 21-1957 Baztarrika´tar Iñaki´A´ri Arantzazun: Euskaltzale iator: Ez didazu sinestuko, baiña zure gutuna bear baiño beranduago eldu zait eskuetara, neure antxiñako zuzenbidera biali zenduelako, eta angoek lo goxoenean etzanda iduki didate zure idazki ederra. Eskerrak andik bueltatxo bat eman nuena, bestela oraindik ere an zitekean patxara ederrean. Dakusunez, ez da nere errua ain belu erantzuten badizut. Eta arrapaladan natorkizu erantzun onekin, luzaroegi zai egon ez zaitezen. Bai gizona, ondo irabazita daukazue emengo euskotarren diru laguntza. Nik neure aldetik, poz pozik artzen dut nere gain egin bear ori, zure, gazte adoretsueoi laguntzearren, eta gure euskera errukarriari ere bai. Zer besterik egin nezake. Emengo dirudunen errol[da] bat bialiko dizut, al dudan bezin usu, zuzenbidez orniturik. Eta auxe egingo duzue: idazten diezuenean neri ere adirazi, nik nere aldetik zirika ditzadan. Gaiñera zein izkuntzatan idatzi bear diezun ere esango dizuet, erderaz ala euskeraz, emengo askotxok, euskerarik ezpaidakite zoritxarrez. Zerbait egingo dugu noski. Gaiñera nere aldetik arpidedunak eta al ditudan diruak bialduko ditut, zuek ortik egin bear duzuten lanari eragozpenik ipintzeke. Orra oraingoz egin dezakeguna247. Istillu andiak izan ditugu emen gaindi, baiña danak askatu dira ederki asko. Larrazabal, euskal abizendun Almirante argi ta zintzoa daukagu orain agintari. Ederki ari da, gizontasunez eta zintzotasunez beterik. Erri kaxkar onek bear bezela erantzuten iakingo al du orain daukaten aginpide berri oni. Ementxe bai argi ikusi dugula arako “nihi violentum durabile”, eta beste tokietan noiz ikusiko ementxe gaude zai, beti amets goxoenak egiñaz gure aberri eta euskera maitaearen inguruan. Pozik ikusi nuen, -zertako ukatu- egin nizuen eskutitza azkeneko YAKIN´en. Baiña nire euskera motel au ez da zuenarekin neurtzekoa, ezta beste idazleenakin ere, azken gertatuek argi asko erakutsi didaten lez. Ala ere, gutxik irabaziko didate euskera bear bezela maitatzen, soin ta gogo, eta maitasunak maiz, gaitasunak baiño askoz geiago dezake. Ez daukagu, gazteak, eta ni ere zuen saillean sartzen naiz, geiegikeriz nozki, ez daukagu euskeraren alde asi dugun burruka oni amor ematerik. Ez ta Ez. Ederki ari zerate, eta iarraitu orrelaxe aurrerantzean. Diru korapilloak geok askatuko ditugu, eta pozik askatu ere. Agur bero bat niketz Arantzazu´ko Amatxori eta gorantzi miñenak orko euskaltzale adoretsu eta iator guztiei. Agindu beti ere euskeraren baitan adiskide zintzo duzun
267 Ilbeltzak 26, 1958´ean. Ibinagabeitia´tar Andima Jaunari Caracas´era. Euskaltzale bizkor: 247
Prest euskaltzale gazteei dirua biltzen laguntzeko. Hala iragarri zuen Jakin-eko 4. alean atera zen gutunean, lagunduko ziela harpidedunak egiten. Txaloak jo zizkien aldizkariagatik, eta pena bat agertu zuen, Bizkaiko apaizgairik ez zuela sumatzen lankideen artean.
252
Pozik jaso gendun eta pozikago argitara eman gure YAKIN aldizkarian zure gutun mamitsua. Milla esker zure goraipenen beroagatik. Suspergarriak benetan zure itzak gure lanbide neketsu oni sendo ta irmo jarraitzeko. Atsegin zaigu ta arnaskor zure maila goi oietakoak ere gure jardupena begi onez ta mirespenez dakusatela jakitea. Zure gutun au orain arteko baiespenik egokiena zula gure Yakin´ek, adierazi zigun norbaitek. Orixe Jaunarena ere jaso degu zorionez beste oraingo ontarako. Pozik jasoko ta argitarako genituzke zure gutun eta idaroki guziak, euskal arlotan ta euskeraz batez ere maisu zaitugulako goientsuenen aitorrez. Nabarmenak izango zaizkitzu, noski, gure akats eta bide okerrak. Azaldu bildurrik gabe geron bideetan zuzendu ta irizpide osoagoz joka gaitezen. Gazte ta ikasle gaituzu. Eta zertara ote gatozkizu idazkitxo ontan? Bi arlotxo dakarzkitzugu YAKIN´i buruzkoak, noski. Egia bapatean azaltzeko, gure lan ontan estu-estu gabiltzala. Eragozpenik-edo? Oraingoz ez; diru-kontua dala bide baizik. Lareunera ez dira irixten oraindik gure arpidedunak. Ezpaita YAKIN edonorentzat, kulturadunarentzat baiño. Guzi oek zintzo-zintzo ordainduko baliguteke ere larri xamar aldizkariaren kostua erabat garbitzeko. Ortxe-ortxe gabilzkitzu beti, ta bi aurreneko zenbakietan fakturan izan zuten utsune bategatik zor bat dugu zuritu bearra. Onetzaz gaiñera, arpidedunak geldo dirala ordaintzeko ontan. Bidali txartelak ta bestelakoak, ta maiz erantzun ere ez. Onutz datoztenerako-edo uzten dituzte ordainketak eta eztakite nunbait guk zenbakialdi edo argitaraldi bakoitza ordaindu bearrean arkitzen gerala! Aurreneko zenbakien erdia atera bearrean izan gera bi azkeneko zenbakiak, ikusiko dezunez. Ta oraindik jendea irarkolaz ateratzeko ta ateratzeko ari zaigu! Eztakite nunbait guk bezin ondotxo irarkola kontuak nola dauden!... Eguberrietan Paris aldetik aita Nöel bat eldu zitzaigun gure lana ondo begiratzen duan batek egindako esku-erakutsi polit bat zekarkigularik. Jainkoari esker oraingo ontarako ondotxo arkitzen gera, baiño geroa? Gero onek sortzen digu beti kezka larria. Ezpaitakigu gure ondorekoak arlo au guk bezin gogotsu artuko duten...Eta gauz bidezko bat uzten ez bazaie apika porrot legike gure onek! Orain dijoan bezela neketsu gertatzen da benetan! Guk oztopo guzien gaiñetik jarraitzeko asmoz gaude, baiño ondorengoak? Tamalgarri litzake diru likits onegatik gure aldizkariak lur jotzea. Arpidedunak poliki poliki ba-dijoaz geiagotuz. Urte batzuk geiago ta dirukonturik elitzake sortuko uste dut nik, bein irarkolaz atera ezkero salneurria altxa baigenezake. Bilbao´ko Orodorica-etxe ortan berriz asko eskatzen digute. Ze bidetik jo? Urte bi oetan kinka ontan joka bearra izango du aldizkariak, laguntzarik ez badatorkio. YAKIN aldizkariaren zuzendariok Teoloji irugarren urtea egiten ari gera ta emendik urteterdira ba-goazke... “Eta nik zer egin dezaket zuen alde?”, galdezka egongo zerala ba-dakusgu. Dezakezuna baiño areago ez dizugu, noski, eskatuko. Norbaitek idaroki digu zugana jotzeko, zuk orko berri ondo dakizula-ta. Barkatu gure ausardia, baiño iaramon egin diogu nor orri. Egia esan, ez da ain atsegingarri guretzat ere onela jokatu bearra, baiño euskerak, euskeraren onurak beartzen gaitu eskaleena egitera. Ez genituzke, noski, zure bizkarrak lanbide ontaz zamatu nai. Naiko litzaiguke lurralde oietan iñora jo genezaken jakin, eta zerorren nekerik gabe geuk ate-jo. Ba-dira or nunbait amaikatxo bat euskaldun aberats ta bere Euskalerriko goraberak arduraz daramazkitenak. Ba-dira ere “Centro Vasco” delako bat baiño geiago eta era ontako beste euskal entidadeak. Iñun jotzerik bai?...Auxen gure eskaria. Beste bide bat. YAKIN ereintzeko soro egokirik ba-al da or? Izan ere agerian dago orko dolar edo peso edo dalakoakin emen asko egin leikela, gure peseta larru gorritan dagoanezkero. Zenbait arpidedun ba-ditugu lurralde oietan, baiño dirudunik ez, praileak-eta baiño.
253
Zer derizkiozu gure eskabidea? Praile-usairik daramanik ezin esan beintzat. Ez orixe. Geure sendi ta aidekoetatik jasotzen ditugun apurrak ere, liburuak eta bestelako gauzak erosi bearrean, YAKIN aldizkariarentzat gordetzen ditugu guziak. Donosti´ko apaizgaiak oso zintzo jokatzen ari dira arpideduntza arazo ontan. Arpidedun erdiak apaiz eta praille izango dira. Prakadunen artean ere oso abegi beroa egin diote, Euskaltzaindiak berak ere bai. Gure arlo au astunegi-edo bazaizu, ez arreta mesedez, badakusgu atsegin ez dana-ta. Artu gazteon partez besarkadarik anaikorrena. Aurretik eskertzen dizugu zure borondate ona. Ezertarako bear baginduzkezu, prest gaituzu eta zure esanera zernaitarako. Agindu lasai. Etzaitugu ere aaztuko gure Arantzazu´ko Amari otoi dagiogunean, Ameriketako gure anaiak beti kristau ta beti euskaldun iraun dezaten. Besterik gabe, beste bat arte. Berri onak bidali erantzunean. Eta orko euskaldun guziei gure aldetik agurrik biozkorrena eginki uzten zaitugu. [sinadura eskuz: Bastarrika´tar Iñaki] Zuzenbidea ontara jarri: P. Cándido Zubizarreta. PP. Franciscanos, Aránzazu. Guipúzcoa.
268 Caracas´tik Epaillak 18-1958 Baztarrika´tar Iñaki A´ri Arantzazu´ra Adiskide ona: Aita Zubizarretari egin diodan gutunetik iakin dezakezu azkenengoz idatzi nizunetik onat egin dudan lantxoaren berri, YAKIN zuen aldizkari bikaiñaren alderako. Ez da diru aundia, baña tira, zerbait lagunduko dizuela uste dut. Izen zerrenda antolatzen ari naiz gaiñera, zuzenbide ta guzti, eta laister iasoko duzute lerrokada ori ere. Emengo euskaldunak gor xamarrak dira eskeari erantzuteko, belarri zoliak izan arren txintxiñaren ots goxoa entzuteko. Antxen iartzen dizuet nola idatzi bear diozun bakoitzari, erderaz ala euskeraz. Eta beldur gabe eskatu, gzteok ari duzuten lan ederra nabarmenduz. Eskaritxo bat egingo nizuke, obeto esan, nizueke: Pazko Igandez Benedicta248 ospatsu bat Arantzazuko Amatxori abesteko, Euskalerriaren osasunerako, osasun orrek sendatuko bait du gure euskera maitea ere. Egingo al duzute? Ala balitz, esan eta bereala bialduko dizut Benedicta´ren saria ere. Ezin dut iñola ere ahantzi 1946´gko astegurenez Arantzazun eman nituen egun ederrak. Ango kantika ederren durundia oraindik ere bizkor-bizkor dago nere belarrietan eta batez ere nere biotzean. Noiz izango ote dut berriz ere alako zoriona? Ene goraintzi miñenak orko euskal-idazle gazte guztiei eta zuk ar ezazu ene agurrik kartsuena. 248
Salbatore Mitxelenak Arantzazu, euskal-sinismenaren poema-n (1949), “Gau-bijilia” deritzan atalean, honela dio: “Ostiraletako bijili bereza:/Nekaldi-antzetan gau osoa luza/ta biamon-goizez larunbataMeza;/Mezan jaunartzean Berpizkunde-poza!/Asiera dizu Benedicta'rekin./Pralle-abesbatzak milla aingeruekin/buka bezin laister: «Agur, gure Erregin»,/ordun bijilia, nai duanak ekin.” Baina hurrengo gutunean ikusiko dugunez, eskari itxura batera garbi-orbangabe hau arriskutsua izan zitekeen nazionalkatolizismo espainiarraren barruan.
254
Beti ere adiskide
269 Epaillak 29, 1958´ean. Ibinagabeitia´tar Andimari Caracas´era Adiskide min: Illen 26´an jaso genduan zurea. Ezin piñago joka zintezke. Egia esan, eztakigu nola eskertu zure eskuzabaltasuna ta zure laguntasun paregabea. Nai duzunerako gauzkatzu. Gure Erriak onelako gizon bikain eta jatorrak ditula jakiteak benetako amets ta adoreak pizten dizkigu gure lanbide latz ontarako! Milla esker! BENEDICTA bat eskatzen zenuan. Nola ez ba! Zure asmoetarako eskeiñiko dugu. Zureak eta gurea berdiñak baitira. Pazko Igandez abestuko dugu gaiñera. Baiño...kontuz! Aita Zubizarretak agindu dit zuri lenbaitlen kartatxo bat egitea; izan ere susmo txarreko eguna gerta liteke zuek or aldizkari batean edo zabaldu ezkero...Ez mesedez Benedicta onen berririk iñun ere zabaldu. Beti izan oi gertari garbienetan ere beren moko zikiña sartu bear dutenak-eta. Ulertuko didazu, noski, zertaz diardutan249. Len ere Donostia´n onelako zerbait gertatu zan Meza batekin eta praile guztiak –bertako etxekoak- kalez-kale Gobernado[re]arena joan bearra izan zuten. Badakigu, noski, guzi oen berri ondo dakizuna, baña beti baezpare adieraztea ere ezta alperrikako izaten. Gai au argi gelditzen dala derizkiogu. Aita Guardianak baietza eman digu eta Pazko Igandez zure asmoetara eskeiñiko da BENEDICTA. Nik neure asmoak zeureari estu-estu itsatsiko ditut. Dirua etzaigu oraindik eldu, baiño aurki elduko zaigula derizkiot. Arantzazu´ra zuzenduko zenuan, ezta? Donostia´ra izan ezkero ere berdin litzake, noski. Eldu bereala erantzungo dizut. Zuk ioranez gogoratzen duzun Arantzazu´ko Aste Santua biar asten da emen. Urtek-eta jende geiago etorri oi da, guziak oso euskaltzale. Aurten Iratzeder´en PASIONEA egin nai genduan, baiño berandutxo oroitu gera ta datorren urtean izan bearko du. Au elduko zaizunerako kanpaiak pasku-deika ariko dira segurki. PizkundePasku zoriontsu bat opa dizut bai zuri ta bai orko euskaldun iator guziori! Erregutu zuek ere Euskalerriari PIZKUNDEA eldu dakion. Oraingoz besterik ez-ta. Agur! Bastarrika´tar iakoba Iñaki [sinadura eskuz]
270 Jorraillak 26, 1958´an Ibinagabeitia´tar Andima Jaunari Caracas´era Adiskide zintzo ori: agur! Berandu gabiltzala gero! Ba-genduan ba gogo bizia guk ere zuri idaztekoa! Baño tamalik, eragozpen guziak batera etorri zaizkigu. Beti izan oi da txarra Pazko-ondoreko garaia. Aurten gaiñera Aita Generala Erroma´tik etorri zaigu Arantzazu´n aste betea 249
Beti aurkitzen da gutunotan inondik ere espero ez zenuenik: Benedicta bat eskatu Arantzazuko Ama Birjinari Euskal Herriaren onerako, eta otoi, kanpoko aldizkarietan horren berririk ez zabaltzeko, bestela poliziek zerbait egin zezaketela-eta, lehenago Donostian-eta eginik zeuden bezala. 1958an!, espainiar nazionalkatolizismo zanpatzaile-itogarriaren aurka euskal nazionalkatolizismo defentsiboa, nork Jainkoaren, Jesukristoren eta Ama Birjinaren mesedeak eskuratuko. Txillardegi zendu berriak-eta sortzear zuten ETA, bestelako ideologia gidari, egoera errepresibo beraren pean.
255
igaroz. Onezaz gaiñera Eskeintza Nagusia ere bolara ontan izan dugu eta Gogo Jardunak ere egin bearrekoak izan oi dira. YAKIN seigarren alea ere lenbailen bota nai eta, onexek sortu digu lanbiderik latzena. Laister bidaliko dizugu. Dana dala, lan guziak noizpait bota ditugu eta oraintxe zuri idatzi bearrean gera. Jasoko zendun, noski, Aste Santuz bidali genizun idazkitxoa. Bertan zure asmoetara abestuko genun BENEDICTAren berri ematen genizun. Abestu ere abestu genun eta Pazko-Igande berberan abestu. Benedictarik ederrena aukera gendun ortarako eta biotzez Euskalerriko Amari eskeiñi genion bere erbesteko semeak jasotzen zioten otoi ta intziri-abestia! Zure ta gure asmoak batera igo ziran ziurki egun aundi ortan! Biotz-ukigarri gertatu zitzaigun BENEDICTA uraxe! Idazki artan somatuko zenitun gure kezkak, gureak baiño Aita Nagusiena. Baimena eskatu bearra zegon noski, eta bildurtu egin ziran pixka bat, len ere onelakoekin zerbait gerta izan da ba...Dana dala, baezpare idaztekotan gelditu giñan eta abestu genun. Dirua ere jaso genun zorionez. 15.300 laurleko gertatu dira guzira. Eztago gaizki! Arriturik eta mirespenez gauzka, egia esan, zuen eskuzabaltasunak250. Ori da benetako euskaltzale eta euskaldun izatea! Bestiei ere oraintxe asiak gera idazten, gure eskerronik bioztiena adieraztearren. Zorrak ordaintzeko eta arlo guziak pixka bat tajututzeko ezin egokiago eldu zaigu diru ori. Arnas ere ar dezakegu lasai bolaratxo baterako beintzat. Tamalik, aldizkariak ez digu berez kosta aña dirurik ematen. Salneurria igotzera ere ezin ausartu gera. Boladatxo baterako eldu-eziñeko estuasun ori joan zaigu beintzat-eta...Garesti dabiltz izan ere irarkola-kontu guziak! Gurea Bilbo´n ateratzen dugu, ez da berez irarkola, baño asko eskatzen dute. Guk eusten genion nolabait, baña ondorengoaren bildur giñan, etsituko ote ziran-edo...Orixe nai genduke: aldizkariari segurantzizko oiñarriak ezarri, diruari dagokionetik batez ere. Oraingoz jator baño jatorrago jokatu zera ta zerate. Gogoratzen al duzu gure aldizkariak argitaratuko zure idazki artan bizkaitarapaizgaiei botatzen zenien ziria? Erantzun zizun batek, Etxeberria bere izena, -apaizgai izandakoa gaiñera bertan- baño gogor eta “argiegi”, ez zure aurka, noski, bertakoen aurka baño. Izenak eta guzti zekartzin...Zure izenera zetorren erantzuna. Ez giñan argitaratzera ausartu. Ixtillurik sortu lezake eta naiko litzake oietako aitzaki bat, gure aldizkari au lur joarazteko. Zer dirudizu? Esnatuko ote zaizkigu bizkaitar oiek? Oraindik orain lumarik ez dute azaldu... Gogoratuko duzu ere YAKIN azken zenbakian Euskaltzaindiari Nobela-Saria zala-ta, egiten genion eskabidea. Ondo erantzuten dute. Geuri bidali digute orrialde bat aldizkarian azaltzeko aginduz. Bertan Agirre-Novela-Saria ezartzen dute urterorako. Sari bakarra eta amar milla laurlekoa. Eztago gaizki ezta? Gauza batek damaigu pena. Urri gera benetan oraingoz euskal-idazleak eta sari ortan, edo obeto beste batean, nobela-itzulpenen saria ere jarri bear luteke. Bakoitzak asmatu bear du gaia eta guzti. Dana dala, ba-genuan onen premi ere, lumak pixka bat leiarazteko! Au idazten ari naizela jakin dut Radio-Paris gaur bertan astekoa dala euskal mintzaldiak ematen. Zer izango ote da? Euskera oso goitik darabilte gure agintariak, baño ez da oingoz orixe bearrezkoena. Donostian ere egundoko Euskal-Billera gertatu bear omen da aurtengo Udaran. Personalidade aundikiak datozte oso. Egunkariak itzegiten asiak dituzu ontaz. Ezer baño obeagoa da, baño euskera ainbeste maite ta goraipatzen badute, zer dela-ta bear dan lekuetan ezartzen saiatzen ez dira? Itxura auekin lilluratu nai ote gaituzte?... Bueno, Ibinagabeitia jauna, amaitu ere egin bearko dugu. Zure esanera gauzkatzu edozertarako. Fiñago ezin jokatu zintezke gurekin. Gure eskerrona nola 250
Sostengu morala ez ezik diru-laguntza ere bai Caracasetik.
256
agertu ez jakiñik gauzkatzu. Ezertarako bear baginduzketzu, agindu bildurrik gabe, guzia merezi baituzu. Ar zazu berriro gure besarkadarik estuen eta biozkorrena. Jainkoak eta gure Arantzazu´ko Andre Mariak gorde ta zaitu zaitzatela. Eutsi tinko asmotasun jator orri! Eta Euskal Pizkunderako lan dagigun gogotik. Zure adiskide ta anai, [eskuz idatziak bi sinadura: A.K. Zubizarreta251 eta Iñaki Bastarrika].
271 10,7, 1958. Ibinagabeitia´tar Andima´ri Caracas´era Adiskide gogoangarri ori: Bolaratxo baterako estudioei agur bat egin diogu ta, emen natorkizu letra bi jarri naiezka. Aspaldi ontan, YAKIN azkeneko zenbakia atera genunetik, gai oetatik at egonak gaituzu erabat. Urtearen azkeneko illak gogor xamarrak ta ertsiak ere izan oi dira. Arrazoiak ondotxo dakizkizu zerorrek. Dana dala, berriro asi bearrak gera jo ta ke euskera lanean. Berriro ere gure eskerrona azaldu bearrean arkitzen gera. Arestian izan degu emen Zaitegi Jauna, ta bere azkeneko EUZKO GOGOAren zenbakia erakutsi zigun. Bertan zuk JAKINi buruz idatzitako orri batzuk ikusi genitun. Irakurtzerik ez genduan izan, baiño Zaitegi jaunaren aitorrez dakigu poliki baiño polikiago daudena. Milla esker!, biotz-biotzetik amaigabe-ko eskerrak zuri, gure aldizkari au eta gure izerdiak ere ain begininitan dituzulako. Egia esan, ez degula emen ain gizon fiñik iñolaz arkitu. Izan ere emen ezta alkarrekiko bekaitza ta gorrotoa besterik somatzen. Biotzak eta almen guziak lur jo bear ainbeste gorroto ta ainbeste alderdikeri ikusita!..Batetik Euskaltzaindia dala, bestetik Zaitegi dala, eztakit nik ondo zer gertatzen ari dan, baiño zerbait gertatzen da...Batzuen-batzuei YAKINen Zaitegi jaunaren izena aipatzea ere mingarri zaiela ta, pentsa zazu. Min egin bakarrik ez, kontuz ibiltzeko ere esan baidigute. Gu ezin al gindezke libre jokatu, iñortxorekin joka gabe?, edo alderdikatu gabe? Nor eztakit, baiño norenbat azpikeritan ari da emen. Susmo ontan nago aspalditxotik...Amar euskaltzale izan, eta amar auek alkar ezin ikusiz. Norbaitek lan ixilla ta egikorra ari du, ziur! Berri onak ere ba-ditugu. Jakiñaren gañean zaude dagoneko, baiño baezpadare labur azalduko dizkitzut. Lenik, eta guretzat pozgarriena, ASTEA astekaria irtetzekotan dabillela. Ba-zan ordua ere, baiño oraingoan ziur dala diote. Aita Villasante´k idazki bat zuzendu die euskeraz KANTAURIKO euskal prantzizkotar guziei, laguntza eskatuz. Ikaragarri zabalduko dala derizkiot. Beraren Nagusi edo Buruzagi A. Omaetxebarria aukera dute, eta bigarren buruzagi A. Iturria. Onetxek egingo du lan poliki. Eztu lan makala sortuko! Gaiñera politika pixkatekin jokatu bearra dago. Baiño emengo jendea arlote xamarra oi da batzutan. Ziur nago iñoiz Franco´ren iduria orri nagusietan azalduko bagenu, jendeak elukeala iñola ere onartuko, eta gaizki esaka asiko lirakela. Politika zorrotza falta zaigu euskaldunoi...Txorakeri auek galerea besterik ez digute sortzen. Ea ba astekari au noizpait sortzen zaigun! Jendea gertu bearra dago gauz on bat atera-ko badegu. Aurrenean ezta izango guk nai bezin bikaiñ eta ederra, baiño konpreni dezagun pixkana pixkana ederragotzen sai[a]tu bearko degula. Erriarentzat ere eskolabide politta izango da. Euskerarik errikoiena izan bearko du, berarentzat baita 251
Aita Kandiko Zubizarreta zen jakinlari gazteek komentu barruan zuten sostengua sinadura honek adierazten duenez.
257
batez ere astekaria. Periodismu-lege guziekin gaiñera. Ontarako Madrid´era periodismukarrera au egitera norbaitzuk joatekoak dira gure artean. Lenengo zenbakia Donosti´ko Euskal Billera Nagusi ortarako atera naiko lukete. Zail xamarra izango da. An da emen gero ta euskal-eskola geiago zabaltzen ari dira. Auxe degu bearrezkoena. Zarautz´koa oso ondo ta kementsu dijoa A. Iturria252 ta Sorrain´ek253 diotenez. Arestian Villafranca´n ere jaso dute, oso arrera biziakin gaiñera. Atzo jakin nuan Beasain´en ere jaso dutela oraintxe. Tolosan ezin lortu izan zuten tamalik. Emendik jo bear degu batez ere, beste dana turuta-otsa besterik ezpaita. Bai Billerak ta bestelako olako gauz otsandikoak. Ortara ez badijoazte, ots utsa. Gaitza ba-dakite nun dagoen; senda dezatela bertatik. Billera Nagusi Internazional eta olakoekin lilluratu nai gaituzte oso goitikoak nunbait. Zakurraren buztana! Beren aldeko propagandako besterik joan baiteteke!...Benetan euskeraren alde badaude eman dezaigutela askatasun pixka bat geiago eta geuk konponduko degu auzi au. Ez al da? Auzi oni bestelako bideetatik askapenik ez badamiogu, gureak laister egin du. Laister YAKIN aldizkariaren idazle asko berriro bilduko gera, Jainkoa lagun. Ementxe Arantzazu´n izango da. Ordena askotakoak dira etortzekoak. Asmo berriak sortu eta zaarrak berpiztu, auxen degu jomuga. YAKIN nola ederragotu ere bai. Idazlan epelegiak darabilzkigula derizkiot. Lan berriagoak, sakonak bai, baño beste era batera, eta beste tankerakoak bear dutela uste det. Arpidedun asko ta asko apaiz ta pralleak dira, baño prakadunak ere ez gutxi, eta auek ere kontuan artu bear ditugu. Ea onik eta etenkigarririk erabakitzen degun. Udara ontan multikopista elektriko baten atzetik gabilkizu. Aita Nagusiak dexente agindu digu. Zuk bialdutakoak ere bere pixua ba-du. Oraindik dexente palta bazaigu ere, erostekotan gaude, aldika-aldika ordaindu bai genezake. Lana urritu, errextu eta edertu egiten digute onelako makina-motak. Orainarteko lana neketsuegia eta naastuegia gertatzen zitzaigun eta pauso auxe eman bearra daukagu nolabait. Bein gastu ori bete ezkero askoz ere merkeago ere gertatzen bai zaigu aldizkaria. Bein ori lortu ezkero eskale ibilli bearrik ez genuke izango, bitartean ate-joka...Izan ere guziak irarkolaz ateratzeko eskaka dauzkagu, baiño eziñezkoa zaigu eta izango ere. Ezpaitu aldizkariak ontarako bear aiña diru sortzen. Irarkolako au geiegi zala-ta elektrikomultikopista auetako batekin konpormatzen gera oingoz. Eskua luzatu bearra degu norabaitera. Nere ustez bein au lortu ezkero gauzak ondo joango dira. Aste Santu garai artan ortik eman zigutenei ez diegu oraindik gure eskerrona adierazi. Atxa jaunari bai, orri idatzi genion Benedikta ura zala-ta. Bestiei euskeraz edo erderaz nola idatzi ez genekiela egon gaituzu bein baiño geiagotan. Adieraziko bazeniguke obe. Udara ontan berriro eskatzea geiegitxo ez ote litzake izango? Nik ala uste. Bestela baderizkiozu adierazi. Naiko lan eman dizugula uste det. Guk ere gure eskerrona nolabait azaldu nai genizuke. Edozertan gure laguntza etenkigarri balitzaizuke, prest gauzkazu pozik eta leiaz betetzeko. Benetan zintzo eta jator jokatu zera gurekin eta gure eskerrona agertu nai genizuke. Agindu lasai, bearturik gauzkazu edozertara-ta. Gure partetik eskerronik egitsuena orko ongille guziei. Ez dudarik eduki, zuen emariak euskeraren edertzerako diranik. Euskerak beste gauz guziak bezalaxe dirua bear du aurrera egiteko eta bide berriak urratzeko. Bein eta berriro milla esker! Urrenerarte agurrik biozkorren eta anaikorrena luzatzen dizue mendi gallur ontatik zuen asmo eta jomugatan anai eta kideko dezuten [sinadura eskuz].
252
Kandido Zubizarretarekin batera Jakinen laguntzaile hasierako urte haietan. Antonio Sorarrain (1928-2011) frantziskotar alkizarra. 1955ean Lili txuria odoletan argitaratu zuen Itxaropena argitaletxearekin.
253
258
272 Caracas´tik Daguenillak 14-1958 Bastarrika´tar Iñaki A´ri Arantzazu´n Adiskide ona: Iorratua bear nuke zure azkeneko gutunari lenago erantzun ez diodalako. Eztakizu zer-nolako atsegiñez irakurri nuen, zuen berriak beti ere atsegin izaten zaizkidalako. Alako euskaltzale pin ta gartsuekin iardutzeko aukerak ez dira noiz-nai izaten. Milesker bada, zure atseden-aldiari neri idazteko zenbait laurdentxo lapurtu dizkiozulako. Ondo iabetzen naiz azterketa-garaian gazteok izan oi dituzuten estutasunekin. Baiña euri-ondoan ateria bezela, zuri ere noizbait etorriko zaizu alako esamiña nekagarrietatik aske bizitzeko garaia. Ez dago urruti. Dagoneko, irakurria dukezu zuen aldizkari begikoaz Euzko-Gogoan idatzi nuena. Egi-verdaderoa baizik ez nuen idatzi, eta nik uste bide zuzenetik eraman nuela nere kritikatxoa. Geiago ere merezi duzute gazte-eliztar azkarrok254. Oartuko ziñan gaiñera, aberatsei ere eztenkadatxo bat sartzen niela...Betiko diru kontua. Ain zuzen atzo Atxarekin iardun nuen zuen bearrizanei buruz, batez ere elektriku-multikopi bat erosteko darabilzkizuten artu-emanei buruz. Gure ustez, zenbat kostako zaizuen guri idaztea litzake onena, ala baderizkiozue. Zerbait egingo genuke zuei laguntzeko. Eta diru-kontuan murgilduta gabiltzan ezkero, ementxe bialtzen dizut aspaldi agindu nizun izen-zerrenda ere. Ez dizut esango danak erantzungo dizutenik, baiña baliteke batonbatek erantzutea. Len ere esan nizun: emengo zizkuak oso ertsita dauzkatela zabaldu ditzaketenek. Beti probetxoak oparoagoak izaten gera aberats okituak baiño. Dana dala saioa beintzat egin ezazute, eta or ikusiko dugu zer egiten duten. Nik kopia bat gordeko dut, eta zuek idatzi ondoren baten-batzuk neonek ere zirikatuko ditut. Ia gure euskera maite au dagoen lozorrotik esnatzen dugun, zuek lanez eta guk diru laguntasunez. ALABIZ. YAKIN´eko eztabaidak alako min-andi bat eman zidan. Ezin-armonizatuak ote dira gure arteko gora-bera ta liskar amaigabekoak? Noiz begiratu bear ote diogu euskalidazle guztiok elkarri anaitasunez beterik? Elkarri arrika bizi bear ote dugu beti? 254
1958ko bigarren alean, Epailla-Iorrailla, argitaratu zuen Andimak “Yakin” izenburupean. Hona zati hautatu batzuk: “Zer balio du philosophi ta teologi iakintzaz burua betetzea buru bete oriek, eltzegorrak antzo, zearo itxita irautekotan iñolako argitasunik inguruetara zabaltzeke? ¿Zertako ondasunak bildu lakaripean izkutatzeko? Berrioneko talentuen parabola ezagun hura ezin obeki dator emen. (...)Okerragorik ere gertatu zaigu! Izan ditugu gizon ikasi ta landu batzu beren argitasuna barreatu nai izan dutenak. Zor gatzazkien erri ta izkuntza baztertuta ordea, eman ta zabalzazuka ibili zaizkigu erderaren ego arroetan; kanpo eder, etxe kalte. Eta egia esan, ez digute euskaldunoi bat ere onurarik ekarri kanpo-ederrok. Besterik da YAKIN'eko gazteen kontua! Pozez gaiñezka ikusten ditugu auzo-lanik ederrenean prantziskotar, beneditar, karmeldar, sallestar, pasiotar, sakramentar, apaizgai ta abar, gazteak danak, dagokien saillean iakituri-legamiz euskera arrotzen, guk ere iakintza-ogiz gure gogoak ase ditzagun.(...) Noiz ikusiko ote ditugu gazte-erritar ikasiak ere, gazte-eliztarrak bezelako auzo-lan batean dagozkien ikas-saillak euskeraz lantzen? Legeak, edestia, osakuntza, etxegintza e.a. Ba dute gazteok zeri eldu. Gaiñera euskerak beren ikasketak sakon ta osoago borobiltzeko laguntasun aundia emango liekete, geiegizko ioalasak baiñon areago.Zorionak eliztar-gazteak ari duzuten lan eder orren alderako. Ekiñak maiz, egiñak baiño aundiagoak izaten dira. Zuen egiñak, orregatio, ekiñen neurrikoak edo aundiagoak dituzute!.”
259
GARAKOAK eta bestelakoak, ez ote dugu berdin xamar maitatzen gure euskera errukarri au? Zertako ibilli, beraz, elkar-zauritzen ezpata-apentzallea gora-goraka iasoaz? Iaso besterik ezpalitz...baña zauri odoltsuak ere irikitzen ditugu gure anai maite euskal-idazleen biotzetan, eta maiz, iñoiz osatuko ez diran zauri sakonak. Geok geure burua itotzen...Pekatu andiagorik egin ote diteke euskera eta aberri maitearen aurka. Ez dut uste. Ala ere ez dut itxaropenik [galdu] oraindik bide zuzenera etorriko gerala noizpait, baiña obe litzake len-bait-len, bestela agur gure urrezko amesa. Iaunak, begietako gandua kenduko al digu, Saul´i bezela, argi ikusi dezagun, elkarrekin leialki, eta adiskidetsuki iardutzeko. Badugu bai euskal ezpata nun sartu, ta sakonki sartu ere, anai-artean negargarrizko ezpatadantza atergabekoan ibiltzeke. Ondo dakit Zaitegitzaz diñostasuna...Eta besteotzaz ere ez ote diote beste ainbeste? Nik baietz uste. Baiña, ala urrutian, esitik kanpo zezenak ikusten egoteak ere baditu bere onurak; ez ditugu beintzat burukako eztenkadak zuek or bizi zeratenok bezin minki nabaitzen255. Berri pozgarria benetan ASTEA sortzeko darabilzkizueten asmoak. Biba zuek! Laister gatzatuko al dira asmuok. Egia esan, nik ere nere laguntasuntxoa eskeñiko nizueke –nere izenik iartzeke- amabostero edo emengo kronikatxo laburrren bat bializ edo...Baña ez neure eskeintza au aintzat artu, beldur naiz bada, ni ere garako idazle gaiztetsien [sic] taldeko ez ote naizen...Gu emen gogor ari gera euskeraren eta aberriaren alde, geure aldizkaritxoarekin. Oraintxe argitara dugu laugarren banakoa, Iñaki´ren iaiegunerako, eta or dabil eskuz-esku abarrots ugari sortzen...Abarrots billa atera gera gu eta lortu dugu otsa baiño ezpada. Orra ere, Bibliotekara, iru zenbaki biali nituen iñor ez konprometitzeko, edo malmetitzeko. Ez dut uste iritxiko ziranik. Eta bukatzera noa idazki aspergarri au. Mila goraintzi orko euskalzale iatorrei, batez ere Yakin´go gazte azkar guztiei: or bilduko balira bijoakie neure lekaiorik ozenean: AURRERA BETI. Eta zuk, Bastarrika maite, ar ezazu nere besarkadarik beroena. NERE ZUZENBIDE BERRIA: Esquina de San Miguel Edificio VALDIANA Apartamento n.110 Orra zure etxea, berria ta ederra
273 Arantzazu´n. Abenduak 27, 1958an Ibinagabeitia´tar Andima Jaunari Caracas´a Adiskide ta ongille jator ori: Urte Berri On! Azken agur bat egitera natorkizu, eta biotz ondo-ondotik egitera, mingarri zaio nere biotzari, oso mingarri ere, zu bezelako gizon jator bat baño ere utzi bearra...Laister “Elurra urtzean danean” txoriñoa bezela egalari Japoi aldera bai noakizu!...”Euskal urruti-miña, gaitz senda eziña...” Onelaxe dio gaur urte batzu gaitz onek jota aldegin zigun Mitxelena prantziskotarrak. Gabonetarako idatzi nai nizun, baño gaixorik egona nauzu sukarrak artuta. Dana dala Urte Berri Zoriontsu bat opa dizut biotzetik, aurtengoa baño zoriontsu eta beteagoa al baledi. Auxe berbera eskatuko det zure alde nere otoian, zuen biotzetako asmo eta ametsak lorbide izan dezaten. 255
Garbi dago gogorra eta mingarria gertatu zela belaunaldi euskaltzaleen arteko talka urteotan: Zaitegik Koldo Mitxelenarekin; Txillardegik I. Bastarrikarekin...
260
Zer dala-ta Japoi aldera? Nik neuk baneki...Jainkoaren deia goxo-goxo ixurtzen da biotz barruan, baño gogor eragiten eta bear bada astintzen ere ba-daki. Dei oneri uko egitea edo ostikoka jardutea alperrikako gauza da, eztenari jotzea da. Aita Nagusiak bi voluntario eskatu zituanean gutxi asko pentsatzen nuen bi oietako bat neu izango nitzana! Ta azkenean neu gerta. “Gizonak asma, Jainkoak zertu”. Andima jator ori, eta zurekin batera Euskalerriari, agur! Nik txikitatik ainbeste maite izandako nere Erri kutuna. Ainbeste min ta ainbeste neke ta ainbeste poz ta atsegin ere sortu dizkidan Erri Illezkorrari azken-agurra egin bear...Gutxi, oso gutxi da artean nik nere Erriagatik egiña, baño aundiak oso nere biotz barnean neramazkian elburuak. Baño Erriak eta gizonak menperatzen eta gidatzen dituan Jainko Nagusi orrek beste gauzetarako nai ninduan nunbait nik ola ez uste izan arren. Euskal erria beti biotzean izango detala uste det. Geiegi maite nuen nolanai aztutzeko. Iñoiz bere gizonak eta bere arlo aundiak bide obeagotik dijoaztela jakiten badet, orduan bai nik poza sentitu. Eztet euskera alde batera uzteko asmorik ere. Andik ere nere idazlanak bidali dezazket. Datorren urtearen agostuan-edo igaroko naiz Cuba´tik Norteameriketara. Cuban illabete bat-edo egiñik noski. Ipar-Ameriketan urte-azkenerarte ingelesa ondo ikastearren eta bertatik salto ttipi batean nere Kabira Eta agur Euskalerri! Azalduko ote da gure Atxa jauna? Idazkitxo bat egin zigun gaur illabete bi edo Gabonak inguruan agerturen bat edo egingo zula esanaz. Europatu al zaigu? Azkeneko YAKIN alea gertzen ari gaituzu. Laister azalduko da. Neronek asmatu eta bidean aurrera neronek eragindako dan aldizkari oni ere betiko agur bat egin bear256. Pozik nago arrera ona egin diotelako. Ziur asko ere nago zuen laguntzaren bidez izan bear eta al izan zitekean gauza izatera iritxiko dana. Ia ba, Andima jator ori, zuek oraiñ arte [bezin] piñ eta zintzo jarraitzen dezuten euskal arloetan! Ba-du gure Erriak gizon oso eta sendoen palta. Ba-det itxaropen euskaldunagan! Agur!, eta biotzez milla esker nerekin ain piñ izan zeralako gauza guzietan. Goian ikusi arte! Adiskide miñ eta asmokide dezun lagun txiki onen besarkadarik biozkorrena artu. Iñaki
274 Caracas´tik Loreillak 1-1959 Baztarrika´tar Iñaki A´ri Arantzazu´ra Adiskide maitea: Alako biotz-ondokoa egin zidan zure azkeneko idazkiak. Onenak, eta kanpora, euskaltzaleenak eta bazterrera. Iaunaren bideak izkutuak omen, baiña Euskalerriaren zoritxarra bere seme zintzoenak andik aldentzen diran bakoitzean, nabarmena eta osatu eziña. Gutxi izan eta gutxiok, izarpean sakabanatuta...Bin-bitartean gure erri gaxoa ondatzen gure izkera errukarria iltzen. Filosopi gintzan asiko banintz emen, terminu guztiak alda bearrean arkituko nintzake. Ezin dut iñola ere asmatu nola Iainkoak ondatzen utzi ditzaken enda on ta zintzoenak baitepadazko beste enda batzu bereganatzeko. Eta ez dit iñork ukatuko gure enda amiltzen ari zaigula euskaltasun eta 256
Berak bakarrik ez baina aldizkariaren sorreran garrantzizkoena bera izan zela nahiko onartua dago. Ikus, besteak beste, Miel Anjel Elustondok Iñaki Bastarrikari egindako elkarrizketa 2009-06-08, BERRIA egunkarian edo youtube-n.
261
euskeraren galenaren [sic] neurrian. Eta euskaltasuna ta euskera galtzen ari zaizkigu benetako euskaldunak, len eta orain, aldendu zaizkigulako, irakatsi ergelen bidez Euzkadi bertan, edo soñez erbestean. Iaunaren Deia...ongi dago, baño maizegi ikusita nago Dei ori gizon kaxkar ta maltzurren naikari biurriz naasita. “Si voces Eius audieritis nolite obdurare corda vestra”257 sarritan abestu izan dugu “invitatorioan” eta neri ere maiz dardar eragin dit: euskera ta Euskalerria salbatzeko deia, ez ote da Iainkoarena? Orrela ezpalitz, ondore negargarrienetara iritxiko nintzake, ukapen osora. Baiña utzi ditzagun asmaketok. Auxe iakin ezazu ala ere, zure io[a]teak sauri osatu ezin bat egin duela nere biotzean. An ere gure erri ta izkera gogoan izan ditzazula, orain arte bezela, gogoan ta luman. Orra esan258. Bisitari aunitz izan ditugu emen gaindi illabete ontan. Batetik lendakaria. Izan da emen giro aren inguruan; euskotar guztiak iñoiz ikusi gabekoak ere, an agertu dira gure iaunari entzuteko. Itz asko, oturuntza asko ta...ta...Ez dakit on askorik atera dugun gure bideetatik, askatasun bidetik alegia, zintzo iokatzeko259. Gero Zaitegi izan da emen Guatemalarako bidebatez etorrita...Amar egunez gurean egon da eta itz asperturik egin dugu gure . Zuen lan ederrak irauli ditugu, ari dituzutenak eta egin gogo dituzutenak. Euskal-idazle guztien goraberak erabilli ditugu, eta esan bearrik ez pozik egon naizenik. An, Guatemala´n paperak antolatuta, berriz ere Biarritzeratuko da bere aldizkariari indar berriz ekiteko. Pozik ioan zan emendik. Zuen Arantzazu ikusi dut eta euskal atalak pozik irakurri ere bai. YAKIN´en zai nago, aspalditik bada ez dut ale bat ere iaso, Lurdekoa ezkero. Egin ote duzute berririk. Ez dakit nola burutuko dugun emen zuen aldizkari orrentzako laguntasuna. Izan nintzan Atxakin, baiña ez giñan bide batera etorri. Zoritxarrekoa litzake diru-ezagaitik zuen lan ederra ondatuko balitz. Ala ere ez dut amor emango, ez orixe, eta nundik edo andik sortuko ditugu txanponok. Esaiezu or deslai uzten dituzun zure lagunei. Eskaritxo bat. Arantzazun argitaratu dituzuten euskal liburu guztiak biali ezazkidatzu, arren, bederatziurrenak eta danak, ale bat bakoitzeko, nere liburutegirako. Mitxelenarenak baditut, besteak ez. Orko liburu saltzaile bati eskatu nizkion, baiña ez dizkit igorri. Ordaiña neuk igorriko dizut adieraziko didazun bezin laster. Gutun au ez al da gure arteko azkena izango260. Goraintzi beroenak orko adiskide guztiei, eta zuk ar ezazu euskalzale zar onen besarkadarik sendoena.
257
Haren ahotsa entzuten baduzue, ez gogortu zuen bihotza! Andimaren kasuan badakigu ez dela inola ere pose hipokrita bat baizik eta oso barruan sentitua: Iñaki Bastarrika ere lehenago Salbatore Mitxelena bezala “Jaunaren deiak” atzerrira eramana. Hipokrisiatik batere ez duen bezala Andimaren lumatik irakurririk, “Jaunaren deia” ez ote zuen euskara eta Euskal Herria salbatzeko grina; berak behintzat hartarako bokazio nabaria izan zuen. 259 Zalantza handia ageri du, politikari jeltzaleen politikarekiko, hots, euskararen eta Euskal Herriaren askatasunaren alderako haien politikarekiko. 260 Nahi ez izanagatik, azkena izan zen! 258
262
Andima-Orixe
275 Guatemala´tik Uztaillak 12 [1950] Aspaldiko Ibi261: Bejondaizula! Oso ederki ari zera euskeraz. Zuk nere alde Euzko Gogoa´n esan dituzunak irakurri gabe, esanak neuzkan, zuri Zaitegi´k esan dizkizunak. Aurrera guziok! Nik ere Bach aundiari bertso batzuk onak egin nai nizkioke aurten, Andere Musa zapuizten ez bazaida. Coral´ak izugarri maite ditut. Eta Fugak ere bai. Auetaz diteke nere olerkia, betieraren adierazgai diranez. Urrengoan luzeago. Orixe.
276 Paris´en Lralla´k 15-1950 Orixe Aundiari Agur adiskide: Zure letratxoak atsegiñez irakurri nitun. Ez dut ez noski ainbesterik merezi, alaz ere zure itz ederrak pizkortu eta adore berri bat ematen didate gure arlo ontan burubelarri ekiteko. Mila esker adiskide eta Yainkoak osasun betea emango al dizu ari zaitugun bezelako lan aundiak euskeraren onez egiteko. Zure Poema lau aldiz gutxienez irakurri dut: zati osoak ere buruz ikasi ditut. Etsi-etsita nago, erria kanta zoragarri ortaz yabetzen ba zaigu, euskal literatura loraldi bete-betean sartuko dala. Zorionak bada, adiskide. “Urte guziko Meza-Bezperak” bukatuxe daudela esan zidaten, Valenzia´ra bialiko omen ditute azalez jantzi ditzaten, emen baño an merkexeago aterako dalako. Euzko-Gogoa noiz yasoko erpai naukazu zure lan ederrak irakurtzeko. Guzion artean gauz ederrik egin dezakegula deritzat euskera maitea pizkortu eta zarberritzeko. 261
Orixek Ibi(nagabeitia) ikasle izan zuen Tuterako jesuiten ikastetxean 1918-1919 ikasturtean. Orixek 30 urte eta Ibinagabeitiak 12. Besteak beste, latina ematen zion; nonbait irakurria dut behin Orixek galdetu zuela “allí” latinez eta Ibinagabeitiak “Ibi” erantzun zuela –edo horrelatsu-. Gutun hauetan ere badira bizpahiru latin esaldi, gaur egunetik begiraturik, deigarri gertatzen zaizkigunak. Gaur egun ingelesa bezala, orduan latina, jesuitetan ikasitakoen artean. Orixek bost urte egin zituen Ameriketan, eta sorterrira itzultzeko itsasontzia hartu aurretik, bisita egin zien Zaitegi eta Ibinabageitiari. “Agur Guatemalari” deritzan artikuluan (Euzko-Gogoa, 1954, 9-10): “Emen nago Guatemala zoragarri ontan, Zaitegi ta Andima iauneri agur esatera etorrita. Etxealdera, beraz, itsasoetan barna (...)Lenik Zaitegi iaunari agur. Dirurik geiena onek eman dit, polikitxoz ere, euskal-lanengatik, ta geiago balio duna, adiskidetasuna. Urrerik agur Andima'ri. Mutiko galtxamotx ezagutu nun orain ogetamasei urte. Orain gizon umotua dago. Onek ere andregai berari maite egiten dio; baiñan ortatik asarretu orde, orrek adiskidetu gaitu batez ere. Bost egun elkarrekin pasa ditugu itzaspertu batzuk eta musika pixkat egiñez. Olako lagunen gandik aldegin bearra mingarri da, baiña berekin naukate aurrera ere Aldizkarian beintzat.” 1950ean, Andimak “J.S. Bach (1750-1950)” argitaratu zuen Euzko-Gogoa-n bi aletan (5-6, 78), eta bere neurrian idazle famatu bihurtu zuen, errebelazio bat –Orixek “J.S. Bach´i elizan” poema famatua (Euzko-Gogoa, 1950, 5-6 alea). Orixek zoriondu zuen artikuluagatik, gutun honetan ikusten den bezala. Gero berriz zoriondu zuen, ikus 3. gutuna, A.M. Labayenek eta beste emakume batek Andimaren artikulu horren goraipamenez idatzitako hitzek hartaraturik. Ezezagun izatetik euskal prosalari ospetsua izatera igaro zen. J.S. Bachi eskainitako artikulua ederra da izan ere; merezi du irakurtzea (Ikus EuzkoGogoa 5-6, eta 7-8; edo Andimaren idazlan hautatuak, Elkar, 1999, 84-89 orr.). Hemen hamabi gutun bakarrik bildu ahal izan ditugu; halere, bere laburrean, adierazgarriak dira. Gogoratu beharra dago 1950etik 1954ra, dudarik gabe, euskal kulturaren adierazgarri garrantzizkoena alde handiz Guatemalan argitaratzen zen Euzko-Gogoa izan zela, eta hor, idazle izar, Orixe izan zela bost urteotan. Orixek ikasle abantailatu eta are adiskidetzat tratatzen du Andima Ibinagabeitia, eta honek maisu miretsitzat Orixe eta sekretu batzuk ere jakinarazten dizkio. Ikus 11. gutuna.
263
Agindu beti ere [sinadura eskuz]
277 Guatemala´tik 1950´gngo Gabonillaren 4´gn. Ibinagabeitia´r Andima´ri Paris´a Agur “Ibi”; nire ikasle edo...: Zer dala-ta zuri eskutitz bat egitea otu yata?262 Atzo izan neban bat Donostia´tik, eta olan diraust Labaien yaunak: “Beiñere baiño bizkorrago ari zera idazketan...Beste idazle iaioa Andima izenekoa degu. Tankeraz ikasle dezula esan diteke. Asieran zeori ote ziñan zalantzan jarria nintzaizun...” Orain illabete beste gutun bat yaso neban Donostia´tik bertatik eta ikus zer ziraustan andra argi ta Jaungoikozko batek: “Sus versos a J.S. Bach, maravillosos.Ernai? Lo-xorroan?- Ez dakit bi oien – muga nun dagoan.” ¡Qué exacto! Yo no hubiera acertado a decirlo. El trabajo de Andima muy bien. Los versos que Juan Sebastian hizo ante su muerte próxima parecen traducidos por “Orixe”. Bitzu oiei baño lenago neuri gogoak emon eustan idazketan nire antza dozula. Beste iñok ez. Zer dozu nirerik? Itzak? –Ez. Esamaña263?- Ez, beste ikasle batzuk baño geiago. Zer beraz? –Askozaz barrurago dagon zerbait. Zure lerro batzutan, neuk egiñak irakurten diñardudala irudietan yata. Zelan daukozu, beraz nire antza? –Biotzaro edo tenperamento dalako orretan. Ni ondiño enaz bear beste ixuri nire idaztietan, bañan emetik aurrera, urrengo poeman, zakukoak etarako dodaz, Jainkoa lagun. Aupa, nire ikasle kuttunena. Eutsi daiogun geure bideari. Gure idazleok okertzen asiko ete yakuz poesía pura ta olango zozokeriekaz? Zaitegi bere (berari sarritan esan deutsodana) apur bat kutsutu da barrikeri oietzaz. Bitxikeri, buru-zorrozkeri ta abar da gaurko nastau bako olerti garbi ori. “Esa poesía pura, limpia está casi siempre limpia de poesía”. Antzu. Eutsi daiogun geure bideari: irudimena, bai; adimena, bai; biotza batez bere, eta guztiok batean. Zaitegi buruzkoegi egiten yata. Berari esan deutsot. Bururakizuna osotara agertu arren, olerki ba´da, ba du irakurleak ondoren zer auznartu, zer buruztatu eta zer bioztatu. Zure lan eder orretan estetika arau bat imiñi dozu. Irart-okerrak zuzentzean, alango irribarre bat jalgi yakon Zaitegi´ri. “Au dot nik neure estetika” esan neutson, eta berak: “enago erara zuen estetika orregaz”. “Unusquisque in sensu sur abundet”264. Baña, guk yo ta ke, geure bidetik! Artuizu gei aundi eder bat, eta landu egizu atarako zarean ezkero. Ni pozik nago zu lako seme bat izanagaz. Ignosce brevitati265. Agur neure ondakintxue. [sinadura]: Ormaetxear Nikola.
P. Lafitte´k ederki kaxkartu du bere burua iritzi orregaz. Abade-yantzia bere bai. Ez egizula aitatu izenez bere.
262
Ibinagabeitiak gipuzkera osotuan bezala Orixek bizkaiera batu samarrean beti Andimari. Zer-pentsa ematen du: ama-hizkuntzaz nafarra zena bizkaieraz, eta ama-hizkuntza bizkaieraduna orduko idazkera batuan, esan dezagun. Ibinagabeitiak eta Zaitegik eta, batua arlo guztietarako nahi zuten, gutunketarako barne; Orixek berriz, bizkaitarrei bizkaieraz nahiago idatzi: euskalki guztiak lantzeko apeta edo nahia; batuari besteek bezainbateko axolarik ez, ikuspegi politiko ezberdinak... etortzen dira gogora! 263 Esaldia, hots, esaldiak egiteko moldea edo. 264 Nork bere gogara; bakoitzak eutsi biezaio bere gustuari. 265 Desenkusatu laburtasuna.
264
[1954-III-26b]266 [Andima Ibinagabeitiari, eskuz idatzia] [Zaragozatik Guatemalara]
278
Andimari Ondo etorri Elentxue! Asmo onez beterik edo etorri zara. Ba-dago bearra. Ba-dakizu xeme lez artu zaitudala oiñarte baiñan orain gizon egin zara, eta kontuz ibili bearko dot zugaz. Txiki zintzala maitatu bear zintudan. Orain andi biurtu zarala kolpatu bear ete zaitut ijito atsoaren antzera? Martinez Baigorrik itandu eustan lengo baten zure barri, eta bidean zintzala esan neutson! “Qué pena que haya traducido el Ars Amandi! No es tan crudo como Horacio, pero es bajo” esan eustan. Mexiku´ra ioan-barria da egotez. Ori eban bere amesa. Agirre-Zeziagak ere itaundu eustan. Bai gizona! Itxizu bakean eta bazterrean zantarkeri ori argitara barik! Baldin eta Euzko Gogoan agertu ba´ledi, gogor bere gogor ioko zaituedaz, biok-ala-biok: Nere artikulua ez ete dau etarako Zaitegi´k? Ez du naiko. Bikia gorderik daukot. Gernika aldizkarian geitxu zabaldu dozu irizpidea. Aita santua ere agotan artu dozu. Barre egingo eben ezkertarrok. Gadizan txintxo. Lengo mutiltxu aregaz diñardudala irudietan yata, eta bear baiño gogorrago artu zaitut lelengotik. Parkatu. Etzaizala alkartu Zugadigaz. Guziz txarto iokatu da Zaitegigaz. Adiskide mamiñ ez izan beintzat. Ganera, min zorrotzakoa, diñoenez, gari-txori orreitakoa ei da. Oker ba´gabiz Iaungoikoak ez deutso lagunduko Euskal-erriari. Zabiz baña zintzo, aspaldietako Andimatxo. Ikusi arte. Orixe
279 Guatemala´n Bagillak 3-1954 Ormaetxea´tar Nikola j´ri Zaragoza´ra267 Agur Orixe, Gure apaiz iauna guziz lanpeturik dabilkigu; aren zai egon naiz zuri lerroño batzu igortzeko, bañan bear baiño geiago luzatzen ari baita, sostean gutun au zuri idaztera iarri naiz. Irarkolan daukagun aurtengo bigarren banakoan, “Zerua”ren erdi bat argitara dugu, ondarra datorrenerako utzirik. Be[raz] “Quito´n arrebarekin” urrengo zenbakian bukatuko dugu. Alako aokera goxo bat utziko die noski gure irakurleei zure idaz-lan ederrak. Neri beintzat on aundia egin dit eta nere gogo sobera makaltxo au indartzeko ederki etorri zait. Or dio[a]kizu Leizaola´k zuretzako igorri gutuna ta VIII´gn. E. Ikaskuntza batzarrerako deia. Nik idazlan luze bat igorriko diot L´ri, euskal-idazleok ukoka ari gatzaizkiola esan ez dezan. Itun Zar-Berrien euskal itzulpenetaz ariko naiz, Zaitegi´ren “Bidalien Egiñak”ei buruz idatzi dudan iritzi zabalaz bukatzeko. Datorren banakoan dakuskezunez, Ikaskuntza batzar oriei astiñaldi bat ematen diet erdel iario gorri diralako. Alperrik, noski, ikus dezatela ala ere euskera zerbaiterako nai dugunok 266
Orixe gutunak (1917-1961) Utriusque Vasconiae, 2006, 323 or.-tik kopiatua. Umetxo bati bezala idatzia. Orixe moralista bere alderdirik gogaikarrienean. 267 El Salvador estatuko Zaragoza herria.
265
oraindik emen gerala. Intxausti iaunak ere, Guatemala´ko euskotarrei buruz zerbait bialtzeko eskatu digu. Zuri agur berezi bat bialtzen dizu. Aldizkariaren zabalkunde lanak bukatzerakoan, euskal-literaturaren edestia idaztera iarriko naiz, Zaitegi´k liburu gotor bat egin dezadan nai luke. Gain-gainetik badare, erderaz ari izan diran euskaldunak –urtenenak, iakiña- aipatu nai nituzke, aitzinaldietan lateraz ari ziranak barne. Zuk eta zure eskolak aipu ederrik izango duzute liburu ortan. Donostia´n ba dute zure itzuleraren berri. Etxaniz´ek zu ikusteko gogorik ba´duela esaten dit. Ni pixkanaka emengotzen ari naiz, baiñan kostako zait; ezin ditut antzi gure txoko ederrak. Ez dut uste erro sendotik [sic] emen egingo dudanik; ez nuke nai beintzat. Bai zuk ere an gogo-giro beteagoa arkituko duzu nunbait. Labayen´ek dionez Zaitegi´ren liburuaren irarkaldiak luzapena izan du. Beaz ez da Iñaki gurenerako agertuko. Tolosa´ko irarkolakoak azkenean uko egin diote. Orain Itxaropenean268 ari dira. Gure zabalkundeari entzungo[r] egiten die gure euskaldun eta abertzale alkegarriak. Ori gutxi bailitzan, Agirre lendakaria Caracas, Mexico ta Goi Amerikan ibili zaigu diru eske. Ezin gindezkean garai okerragoan iritxi. Lelo ta aitzakirik aski izango ditute aipatu lur[ra]ldeetako euskaldunek E.G.´ri ez laguntasunik emateko. Beste gabe, bukatzera. Ene goraintzi miñenak
280 Guatemal[a]´n 1954´gko Dagonillak 31 Orixe adiskide, Orra zure galdearen erantzuna. Aznar´en ordezkariak Cuba´n urrengoak dituzu: TOUS & ASTORQUI, S.A. Agentes Generales de la Cia. Aznar Lonja del Comercio.- LA HABANA (Cuba) Itxas-ontzi auek Bilbao´ra dioaz zuzen. Berri auek eman dizkidana oraindik ez da illabete Bilbao´tik etorri zitzaigula. Dionez Bilbo´tik Haban´ra &160 (dolar) ordaindu zitun. Izaro artan egalontzia artu zun eta 77& (dolar) ko[s]ta zitzaion onañokoa. Aipatu ontziak malla bat besterik ez du, gelak bereziak ordea, zortzi, lau, bi ta bakarrarentzat alegia, eta iakiña, taldean dabiltzanak gutxiago ordaintzen dute; aipatu laguna ere taldekoen gelan etorri zan. Ian ederki egiten omen da. Orra nik igor netzaken berriak. Emen daukagu Mameme, benetan andre xarmanta eta atsegiña. Pozik nago ezagutu dudalako269. Ez nun zure gutunik iasoko; naspilketan galduko zan, or nunbait270. Ez al zera, orratio, ona etortzeke ioango. Zurekin itz-aspertu bat egiteko gogo biziz naukazu. Agur eta goraintzi
268
Zarauzko Itxaropena argitaletxean. Nork esan behar zuen, gutun honetan eta hurrengoan dioena irakurrita, horrelako istiluak izan behar zituztenik andre honen salaketa zela medio: Zaitegik aberrira 8000 dolar zorretan utzita aldegin zuela. Orixek sinetsi eta A.M. Labaieni adierazi, eta honek ere sinetsi eta zabaldu N. Etxanizi-eta. Azkenean Ibinagabeitiak salbatu Zaitegiren ohorea. 270 1954ko uztailaren azken egunetan Guatemalan gertatu zen estatu-kolpearen aipamena. 269
266
281 Guatemala´tik Iraillak 23-1954 Orixe´ri agur, Biar dioakigu Mameme zuen ondora, eta lerro batzu igorri nai nizkizuke bere bitartez, gure aldizkariaren gora bera batzuen berri emateko. Ia agortu zaizkigu zure lanak. Oraingo banako ontan, datorren astean iasoko dugu, “Gurutzean” eta “Il-obian”, zure olerki ederrez gainera, “Kito´n arrebarekin”, “Euskal-Izkera”, eta “Izatena ta Gertakizuna” ematen ditut. Datorrenean Getsemani´ren ondarrak, “Ama Naigabetuari” eta “Resurrexit”, alegia, olerki saillean; Kito´koaren azkena, “Euskerari nola eutsi[“] eta eliztiaren zati bat. Beaz zurekin batera, zure lan ederrak ere ioan zaizkigu, olerkitxo bat eta estetikaz idatzi zenunaren zati batzu, soilik, gelditzen zaizkigu argitaratzeko, euskalizkeraz gaindi. Min ere ematen dit zure utsuneak, bada gure aldizkariak zerbait balio ba´du, zuri zor dizu. Ez al gaituzu aztuko Lazkao´ko komentuan, eta ioan baiño len zerbait utziko ba´zeniguke, are obeto. Etxaniz´ek, orantsu eskuratu dudan eskutitz batean urrengo au diost: “Lengoan Ibar´ek egiten zidan, euskera gogorregia darabilzutela, ta erriari eztiola ezertan lagunduko. Orixe ere gogortzen ari zala lendik. Eta Ibar´ek ez du borondate txarrik: baña iritzien burruka onek ere, gogo-illun jartzen gaitu”. Ibar´[en] iritzi ori ez dugu begi onez ikusten, ez nik ez eta Zaitegi´k ere. Aspaldi idatzi zenun zuk erri-errika ari diran orien aurka, ala ere, oraindik ez dute egirik ikusi nai, dan bezela. Ibar´en aurka zirikada gogor bat idaztekotan nago: zer derizkiozu? Eztabaidan asiko bagiñake ere, euskeraz ez diot bildurrik, erderaz ni baiño mutillagoa izan arren. Samiña ere bada bizanziar baiezta auetan astia igatzea. Ala ere, iaso ditugun zorion-gutunak ugariagoak izan dira ta pozgarriagoak ere. Aspaldi ontan ia egunero iaso ditugu gure irakurle ta idazleen itz adoregarriak. A zer nolako aldaketa egin dun gure etxeak eta batez ere otorduek Mameme emen dagonez geroztik. Biar uzten gaitu ordea, ta agur gure poza. Ain andre biotzzabal, amultsu ta atsegiñik ez dut uste mundu zabalean arkitu ditekenik. Elkarrekin etorriko al zerate urrillean. Orduan aspertuago mintzatuko gera. Nere ama zarrak idazten dit zure idazlanak eztitan irakurtzen ditula, eta ark ez dauka eskola aundirik, euskera irakurtzeko gogoa bai ordea, erri-errikoa izan arren eta gaiñera bizkaitar utsa. Ikusiko ba´zenitu zer nolako eskutitzak idazten dizkidan euskeraz...Olabide aspalditik irakurtzen du. Etetzera noa urrengorako utzirik onenak. Agur Orixe
282
Finca Miramar271 [1954-IX-24] Ibiñagabeitia´r Andima´ri. Guatemala´ra Agur Elentxue: Laster or nozue Iainkoak onez, baiña bitartean or doazu zure atzokoari erantzuna: 1. Or itziko deutsodaz “Izan, egon, gertatu” eta “Noizko-Nongoak” (La esencia y existencia de los tomistas; y el tiempo y el espacio), ta Lazkau´tik enaz ixilduko. 2. Itxi egizu bakean “Ibar”eri euskera erreza dalako ortan. Aspaldiko buru-ioera edo mania dau, beraren aita zanaren ta “Larreko” zanarena. Goazan geure bidetik. Nire artikulua ondu nebanean Altube ta Ibar euki nebazan gogoan. Nik beti au erantzungo deutset: “Erri erriak ez dauz irakurriko ez “Ibar”, ez Altube, baiñan erriak bai Olabide.” 271
El Salvador-en.
267
Etxaniz´ek ere txoraldi antzeko batzuk izaten ditu gauza oietan. Idatzi dagiela euren euskeran. 3. Gure Mameme andia da, bai. Tamala beraren ondotik aldegin bearra. 4. Ederto egin dozu Jausoro´ren eskutitza idekitzen. 5. “Orixe ere gogortzen ari da”. Berak esan ebalako, ala? Arean, Villasante Aitaren kaikukeriak irakurtean esan neban ori. Osterantzean zuk alan uste dozu, Andima? 6. Orixe bêrantza asi ei da, polemikan batez bere, Ibar´ek neuri esana eskutitz batean. Ba-dakizu zegaitik esan dauan? “Euskadi ala Euskalerria” auzi artan esan nebanagaitik. Miñ emon eutson, nik bene benetan ez baiña “disputandi gratia”272an esan neban zerbaitek. Lentxuago Jemein´ekin izan neban eleta eusk ala euzk, guztiz ondo iruditu iakon. Daborduko bêrantza egin ete neban? Ez, ez Iainkoari esker, Orixe oindiño poema egin ebanean baño argitasun obean dago. Orixe ointxe asi bear leuke idazten. Orixe´k Saubion´en (Landes´etan) 1941´garrenean io eban gorena, ta ustez, gandor berean dago ietxi barik. Kardaberaz´ek iñoan antzera “Orixe´k bere burua idazle antzo bere burua garaitutea (emendik ara) Iaungoikoak nai du” ta alan gertatuko da, Berari esker. Aupa, beraz zuek bere, zuon bidetik! Stromboli itxas ontzi ori, Bartzelonara ez baña Bilbora ei doa. Oba! Laster arte [sinadura: Orixe] 273 P.S. Lengoa iasoa dukezue (Zaitegi-Ibinaga)
283
[Data gabea. 1954-XII hasiera, 1954-XI-30ean Orixek bidalitakoari erantzuna274] [Ibinagabeitiak Orixeri aberrira Guatemalatik] Orixe, adiskide: Poztu gera zure berri onekin! Gota dalako ori arintzeko giro arkituko al duzu txoko maite ortan. Itsasaldik ez al dizu zerbait goxotu?. Dakustanez, ez dituzu itsasoko egunak alperkerian eman. Irrikatzen nago “Iainkoa-billa” ren atalok eta sarrera irakurtzeko. Oraintxe noski, gaindegiak iritxiko dituzu. Ederki erantzun diozu Amillaitz´i275. Zaitegi´kin nago ortan. Zertako ote´zkoen ordain gure bildots au ito? Egunotan bukatu digute azken banakoa: irurogeitalau orrialde, elatz txikiz. Buruausterik eta lanik aski izan ditut irarkolakoekin, ala ere bukatu dugu...Urrengoa ere gerturik daukagu burrukarako...Bai Orixe: gure aldizkaria erri-erriak ere poli[ki] ulertzen zaletasun pixkatekin. Nere ama erritarra da eta orra zer diostan bere a[z]keneko gutunean: “Zuen azkanengo zenbakije artun neban, bai irakurri be pozik eta ederki bukaera emon be! Guztije aitzen dot. Ona emen zure amatxu giputx egiñik” Beraz ez dezatela esan itsasoa goldatzen ari geranik. Alegiñak egingo ditute or zu eskuratzeko, eta bear bada, gugandik aldentzeko. Guk ez zaitugu aantziko iñoiz ere. Goraintzi Labayen´i eta orko euskalzale pizkorrei. Laster artio.
272
Eztabaidatzeagatik; eztabaidaren harian... Ikus Orixe gutunak (1917-1961), Utriusque Vasconiae, 2006, 331, 54-IX-20ko gutuna. 274 Ikus Orixe gutunak (1917-1961), Utriusque Vasconiae, 2006, 332-333 orr. Orixek Euskal Herrira heldu berri-berritan idatziari emandako erantzuna. Zaitegiri zuzendua, baina erantzuna Ibinagabeitiarena. 275 Honen aurreko oin-oharrean aipatzen dugun gutunean: Etxaniz´ek au esan zidan: “Emen aldizkari bat ateratzeko dabiltza, guzia euskeraz. Ortarako on litzake Guatemalarekin elkar aritzea, ta ango E.G.´k bere izena galdu edo aldatu dezala”. Au erantzun nion: “gure sukaldean esan oi dana, ori “urrea kakaren ordaina” izatea lizake. Eta nola iarri oraindik ez danaren mendeko, zerbait ba-dana”. 273
268
284 Lazkautik, 28-III-55 Ibinagabeitia´r Andima J´ri. Guatemala´ra Agur, Elentxue; Arritzen naz (bai ta ez) Bizkai´ko Eleiz-Agintariak euskerari agertzen deutsoen gorrotoaz276. Gotzai onek esan ei dau: “que los fieles asisten a las funciones religiosas con su presencia y su paciencia”. Oiñ ikusiko dogu baimena ukatzen ete dauan Salmuak euskeraz abesteko. Abadegeiak bizkor diñardue lan ortan. Niregana etorri dan Larrauri´tar Martinek eskutitz batean diñostanez, nagositxo bategaz egon ondoren au agindu ei deutso: Aramaioko Parrokuari itzegingo deutsola an Bezperak asi ete leikezan. Bizkaieraz, iakiña! Emen Lazkano´n asi gera Igandero Aldareko Iaunaren onespen ostean, Offertorioko Salmua emoten. Zer edertasuna! Bezperak ez doguz oindiño antolatu. “Magnificat” egin dodan lez besteak oro barriro idatzi bearra daukot, Maritxu Barriola´k miñik artu ez dagian. Emen ian-tokian Biblia latiñez eta euskeraz –zati bera- irakurten dabe bazkaritakoan, gero ganerakoa gaztelaniz [sic], gaubez prantsesez guzia. Oingoz geiagorik ezin dagike. Polito polito, zuk diñozun ortara goiaz. Emen prailleok diruz txarto dabiz, eta lana latz egin bearra daukie baratzan eta...Tamala! Oin bero bero asi dira Igeldo´n Abatetxea egiteko asmuetan. Eta orregaz elaztegia ba´lego, zenbat ames egi biurtuko litzakez! Ni txarto osasunez Udabarriaren lelengoko egunetatik. Ez dot pitsik egiten. Gauzarik andiena eskutitzan. Gaur artu dot azkenengo ziztakoa (B1, Betabión, fortísimo, alemana) eta orregaz itxaropidea. S. Agustiñen Autorkizunetatik 8´garren eta 9´garren iarduna oso osorik bialduko neukez E. Gogoa´rako. Etzadila kezketan egon. “Ataurrekoak” ez dau emen alango zer-esanik emon. Gogor dagola baiñan egia dala277. 276
“Euskera urkatzen” izenburupean (Euzko-Gogoa 1954, 11-12) atera zen artikuluari buruzko aipamena da. Honela hasten zen Ibinagabeitiaren artikulu hori: “Idaz-buru onek bi itz guren bear zitukean aitzinean; eliz ama. Lotsatu egin naiz ordea, idaz-lan ontan itz ain gurenok elatz aundiz ezartzen, darraizkion ez ain gurenen aitzindari. Lotsatu eta beldurtu, irakurle, elizari beti arrika ari naizela esan ez dezaten. Eliz Ama begikoen bear litzaiguke, maiteen. Baiñan Ama amorde gaizto billakaturik ikustean, neke da egizko amari bezelako maitasun aratz eta semekoia erakustea. Eta egia esan, egun gure Bizkai ederretik iaso ditudan berri samiñak ez dira bat ere eliz-ama deunarekiko maitasun itsua pizkortzekoak, ez alaiainkoa. Eta berriok, egi-egiak dira. Ondoren iarriko ditugunetan ez dago gezurraren itzalik ere, ezta elizarekiko errakuntzarik, gorrotorik. Eliz-seme baten biotz samindu eta zaurituak darizkion itz garratzak dira, baiña benetakoak, zintzoak, ziñak. Bestela ez genitun aipatu ere egingo”. Orixerena polita da eta bere laburrean esanguratsua. Ibinagabeitiak “Eliz Ama amaorde bilakatua” salatzen zuen, eta Orixek “Eliz agintariak”, eta haietaz harritzen zela batetik, eta bestetik, ezetz, zioen. 277 “Ataurrekoa” delako hori Euzko-Gogoa 1954, 5-8, alean argitaratu zen “Amilbera” izenburupean. Ibinagabeitiak idatzia, ez Zaitegik, nahiz haren oniritziarekin noski, zuzendari Zaitegi baitzen. Besteak beste, honela zioen: “Gure erriak, berriz, ez du izan iñoiz ere ortarako kemenik, euskera aintzat artu ta zegokion gaindegira eramateko. Aitzitik, betidanik erakutsi izan du erri-elearekiko arbuiorik lotsagarriena, eta arbuio ortan darraiki oraindik ere. Abertzaletasunak, itsualdi ontatik euskotarrak aterako zitula esan edo uste zitekean. Ez ba... Gurean Jel-alderdia izan da abertzaletasunaren arrobia, baita euskeraren illobia ere. Ez noski, asmoz ta iakitez, bai ordea, bear bezelako gizontasunik ukan ez duelako izkera-auzi latz ontan; etzun euskera artu alderdiko ele bakartzat, alderdikide guztiak aberriizkera itzez ta idatziz erabiltzeko bearturik, enda-ezaugurri bakar ta garaientzat euskera ezarririk. Erdera izan du ele nagusi; oraindik ere, ez du euskeraren miñik bere aratoletan nabaitu.” Gure herriaren ajeak, eta EAJ-PNVrenak, bere elearen alderako hain nabariki salatzen aurrena izango zen segur aski Andima Ibinagabeitia, eta ni behintzat bat natorkio dioenaren mamiari dagokionez, espainiar eta frantziarren aldetik izan duen eraso atergabea ahaztu gabe ere. Samintzen eta sumintzen duena da ez
269
Pazko on bioiri! Orixe
285 Guatemala´n 10 Garagarrilak 1955 Ormaetxea´tar Nikola I´ri Lazkao´ra Agur Orixe, Zure “Iainkoaren Billa”, sarrera ta lenbiziko atala alegia, aldizkariaren 1954´gko azken zenbakian agertu ziran baita “Ixiltasun” olerki bikaiña ere. Aspaldi atera zen emendik banako ori eta laster dukezu eskuartean dagoneko ezpalin badaukazu. Ez dugu beraz zure lan berririk, Iainkoa´ren billa´ren i[a]rraipenik datorren zenbakirako. Ez ala ere kezkatu. Ez-dakit noiz agertuko dan banako orixe. Gerturik daukat aspalditik, baiñan gure nagusiak ez du bat ere presarik irarkolara eramateko. Banakoa gertutzen ari nintzanean aldarrika auxe esan zidan “engoitik banako guziak irarkolara baiño len neonek ikusi nai ditut, eta zeatz meatz gertu bear dizkidazu aurreneko lerrotik azkenekoraño”. Min eman zidan onexek neregan entzimenik278 bate ere erakusten ez dulako. Zitalkeriok ez dira nik emen erroak egiteko egokienak. Beti nago noiz alde egin pentsaketan eta batez ere orain argi ikusten baitut arroputz onekin ez dagola ezer egiterik. Aldizkaria poliki zijoan, gaiñera emen nagonetik iñoiz baiño arpide geiago etorri zaizkigu, zorionak ere upelka iaso ditugu len baiño txukun, bete eta sakonago datorrelako. Baiñan miñ ematen dio aipamenak neonek irabaziak ez ote diralazkoak. Eta aspaldi danik, ez dakit, banako berria gordeta dauka. Umekeriok biotza zearo samintzen eta emengo bizimodua iasankaitz biurtzen. Lenago nizunez, berriok zuri bakarrik ematen dizkitzut, zuretzako berri ere ez diralako. Euskerak soilik eutsi dit, bestela...Gaiñera aldizkaria bear bezela ta bear danean argitaratuko ezpada, nik ez dut emen zer egiñik, agintari obeagoak nun-nai arkituko ditut, bai noski279. Galdetu nion lengo batez ezer biali ote zizun. Ezetz erantzun zidan. Zuk dituzu gibelak esan nion, batzuetan estuegi eta geienetan lasaiegi, beti neurri gabe. Nemesio´ren bidez zure berriak ukan nitun, bazkari eder bat egiña duzutela elkarrekin ainbeste euskaltzalek. Bejondaizuela. Mameme, Ibonerekin, New Orleans´en dago. Ibone´ri ez-ezen berari ere, Mamemeri alegia, ebakuntza egin die beazun-maxkuria erauzteko. Onik omen dago. Ez dut arrezkero beste berririk ukan. Agur eta zure otoitz gartsuetan ez al nazu ahantziko.
286 Lazkau´tik 1955-VI-25´gn.
diogula oraino zabarkeria horri behar bezalako iraulketarik eman, egun alderdi abertzale gehiago egonagatik. Orixek lasai egoteko ziotson Ibinagabeitiari ataurreko hori zela kausa, horrek ez zuela-eta euskal intelligentsia lar asaldatu. 278 Konfiantzarik. 279 Salaketa gogorrak dira. Interpretazio modu bat Nemesio Etxaniz-Andima Ibinagabeitiaren arteko gutun-trukearen epilogoan saiatzen dut.
270
Ibinagabeitia´r Andima´ri.
Guatemala´ra.
Agur, Elentxue: Udabarriko lelengo egunetik –iru illabete ta koxka- mikorik egin barik nago. Eskuz idazteko ukondorik eziñ arrimatu maira. Eskutitzik bere, Mameme´ri egin deutsodazanak. Eta kittu. Egunokaz politto nago. Datorren astean saiatuko naz barriro bearrean, ezer egin al ba´negi. Ignosce brevitati Goraintzi nagosiari280. [sinadura eskuz]
280
Badira bost gutun Orixek Zaitegiri eta Ibinagabeitiari biei batera igorriak eta Orixe gutunak (19171961), Utriusque Vasconiae, 2006, liburuan jasoak (326-327, 331, 333-335, 338 orrietan).
271
Krutwig-Andima
287 Paris´tik 1952´gko Azillak 19 7, r. du Commandant Rivière-Paris VIII Krutwig´tar F. Karol yaunari Paris´en Adiskide281, Igaro igandez Mirande´nean gengozala iztu egin zitzaidan urrengo au zuri esatea. Metroan soilki gogoratu nintzan, beranduegi damuz. Pen Euskal Bilkuraz nai nizun itz egin. Ondo dakizu ia iru urte lenago sortua izan zela bilkura ori. Lenengoz Manu Sota idazkari bezala autatu zuten eralguntza ortarako282. Etsi zuen eta eni leporatu zidaten egingo ori. Arrazkero neonek, nere indar eskaxak utzi neurrian, zerbait egin dut Bilkura orren onerako, ez nik nai nukean beste. Ondo dakizu gure artean zer gerta oi dan. Kulturarako sor yaio gera euskaldunok, eta aren ziriak ez gaitu bat ere akulatzen zoritxarrez. Nere ustez zuk bezin obeki ezin dezake iñork ere idazkaritza ori bet. Datorren illaren aurrenekoan egingo dugu urteko batzarra eta egun ortan nere idazkaritza ori zure gain uzteko asmoa daukat. Gertu al zaude adiskide ardura ori artzeko. Gazte zera, langille, kementsu, izkeraz ondo ornitua, egingo ortarako bear-bearreko doaiak eta yakintzaz ere, ez naiz gero txuriketan ari, zuk baino obeki inork ere ezluke egiteko ori burutuko. Medita ezazu eta erantzun ezadazu, arren. Aukera onak izango dituzu erbesteko yakintsu ta elertilariakin artuemanean sartzeko. Gainera Pen Club UNESCO´k errekonozituta dago. Ni akituta nago, lur yota, ezertarako ere adore gabe, ezta gutun au idazteko ere, eta iñola ere ez nuke nai oztopo izan euskal yakintza mundua zear zabaldu dedin. Aukera onak ematen dizkigu ortarako ere PEN Club orrek. Gauzak ederki antola gentzake eta lantokia ere izango duzu nai zenukenean Pen Bilkurakoak garbitzeko. Ortaz astiroago mintzatuko gera egun berean. Mirande´k ere laguntasun aundia emango dizu noski, ni ere or izango nauzu beti edozertan nere bearrizanik ba´zenuke. Egun sobre aundi bi etorri dira zuretzako Bilbao´tik. Biar emango dizkiot Errazti´ri. Beraz nai zenukenean Ordezkaritza´ra urrera zindezke gutunok biltzeko. Agur adiskide Zure berrien erphai [sinadura eskuz].
281
Andima 1947ko martxoan erbesteratu zen, espainiar poliziatik ihesi, eta Krutwig 1952ko uztailean, hau ere espainiar poliziatik ihesi. Hona nola kontatzen zion Andimak Zaitegiri gutunez Krutwigez, 1952VII-23an: “Krutwig ere ikusi dut. Emen dago orain, Paris´en, eta ostatua billa ta beste zenbait gauzetan lagundu diot.Itz-aspertu luzeak egiñak gaituzu. Bere ta Villasante´ren itzaldiak ere utzi dizkit irakurtzeko. Ba´dakit zuk ere irakurri dituzula. Krutwig´en euskerari buruz, ondo dakizu nere aburua.Itzaldiaren mamiari nagokiola irakurri lanetan ernegarrienetarik irudi zait. Bekoz-beko ta bildur gabe euzkeraren benetako auzia arakatzen dizu eta Hierarkhia ere bidez ta bear bezela astintzen. Bete-betean naukazu yaun orrekin “euskera ikas-obiektu barik irakats bide bear dula izan” dionean. Bilbao´ko gotzaiak irakurri omen du itzaldi baita aren baranoko apaizek ere.Eder iritxi omen die ta gainera bidezko. Or ikusiko dugu irakatsi aien arioratuko dituten beren egiñak ere. Oraingoz ezdu Zeru-Imperioan sartzerik, Paris´en bertan zenbait ilabetez egongo da oraindik”. Maiz elkartzen zien Parisen Mirande, Txomin eta Robert Peillen, Krutwig eta Andima. 282 Beraz, 1950. urte amaieran edo 1951ko hasieran, eta lehen idazkari Manu Sota.
272
288 Parisen 1952nko/XI/29an Ibinagabeitiatar Andimari Parisen Adiskide hori: 1952ko Hazaroaren 19garrenko zure guthuna hedu zait eta pentsatuaz geroz Mirandetar Jonekin hitz egin dut. Biok zuk eskainten derautazun zadorlaritza edo Penklubaren postuen onhartzeko gerthu gaude. Neuk eztakit noizdano Parisen egonen naiz [sic], bainan egon nadino Euskal PEN aldez ekhinen dut. Zadorlaritza nik neuk hartzen baldin ba dut, Mirande vize-zadorlaritza ukhan dezan nahi nuke eta huni buruz harekin hitz egin dut eta Mirandek onhartzen gerthu dagoela erran deraut. Beraz Pen Bilkurak euskararen aldez ekhiteko zeintzuk bide, possibilitate eta fakultate eskainten derauzkigun erran iezadazu. Uste dudanez demokratitarzunaren â&#x20AC;&#x153;auto de feâ&#x20AC;? bat eman behar izanen eztugu, Demokratiek orain Francoren onharrtzeaz gorotzez iantzirik baitagoz. Huni buruz mintzatu nahi baldin baduzu izkiria iezadazu. Neuk dathorren igandean 15etan Mirandegana ioanen naiz283. Zuk makhinaz typatu derautazun lana Zaitegiri igorri nahi neraukeo, zure bidez errazena lizatekela uste dut, hunek enoiatzen ezpazaitu. Bertze artikulu bat ere igorri nahi neraukeo. On harr itzazu neure agurrik hoberenak Krutwigtarr Fk
289 Ibinagabeitia tar Andima iaunari Karakas
Biarritzen, 1961/XII/26 an
Aspaldiko laguna eta adiskidea! Aspaldi danik izkiriatu nahi nerautzun. Musde Zaitegik ere zure adressa eman zerautan, baina egunak ethorri eta egunak ioan, bethi zenbait gauza interessant erran nahi nerautzun...eta ezer ere ezpaitzan gerthatzen, neure guthuna geroko uzten nuen...eta Axularrek dioenez geroko geroko gauzak uzten dituenari bezala niri ere gerthatzen zitzaitan, zeren-eta azken momentuan izkiriatu behar derautzudala ikhusten baitut eta zure guthun batetan erran nahi nerauzkiketzun gauza guztiak izkiriatzeko thokirik eztudala ikhusi behar baitut. Dena dela, behar bada, zuk Mingolarraren bidez hemen Baionan errebista bat antolatzen ari garela entzun dukezu. Revista haur hirur hizkuntzatan publikatu nahi genduke: frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz. Revista huntan spirita berria erein nahi genduke, behar bada gure gathazka hitza dateke: Barojaren Spiritua Axularren Hizkuntzaz. Revista huntan spiritu progressista batetaz Euskalherriko problematak traktaturen ditugu
283
Prest zegoen Krutwig Euskal PENeko idazkari izateko Mirande idazkariorde zuela, baina ez dut uste ezer egin zutenik, gutunetan behintzat ez dago horren arrastorik.
273
eta Euskal opinione publiko bat antolatu nahi genduke, zeren eta hemen “Herriak” [sic] euskaraz izkiriatu frantses opinione publikoaren periodiko bat baizen ezpaita. Revista huntan mundu guztiko berriak euskaldungoaren ikhuspunktutik behatuko ditugu eta Euskalherriko berriak, Euskadi libro bailizen, edo ta Euskalherria dagoen Realitatetik iujaturen ditugu...Geroz Euskalherrirat itzultzeko “mogimendu” berri bat antolatu nehi genduke zeinen bidez Ameriketan bizi diren euskaldunek Euskalherrirat berriro itzul ditezin deitzen baititugu, halakotz ere Mogimendu huni “ITZUL” izenen emanen deraukogu. Revista hunen bertze parte batetan Munduz-mundu bizi diren euskaldunen berriak ekharriren ditugu. Beraz Karakasean eta Venezuelan bizi diren euskaldunen berriak ekharriren ditugu eta hemengo Kontrabandaren berriak ere. Erraiten derautzudanez hirur hizkuntzatan publikatuta izanen da. Revistaren Zuzendaritzak guri heldu zaizkigun artikuluak zein hizkuntzaz publikaturen dugun determinatzeko eskurantza ukhanen du, beraz batzuetan guri erdaraz igorri artikuluak euskaraz publikaturen ditugu bertze batzuetan frantseses igorriak gaztelaniaz eta hunla. Revista hunen antolatzeko mundu guztian bizi diren euskaldunen fitxero bat organizatzen ari gara. Beraz eskerrak emanen nerauzkitzuke baldin zuk lan huntan lagundu nahi badiezakuzu. Akort ba zaude igor ietzada[z]u hor bizi diren euskalzaleen eta euskaldunen izenak eta adresaak hunla kassifikaturik: A) Aberzaleak, zeinek aberriaren alde kollabortzeko gerthurik baitagoz aa) diruaz bb) personalki cc) ideiez B) Aberzaleak, zeinek euskalzaleak direla baitioite, bainan aberriaren alde lanik gutti egiten baitute C) Bertze euskaldunen eta euskaldun-motzen izenak eta adressak D) Ethorkiz euskaldunak direnen izenak Euskalherria orain ere estimatzen baldin ba dute E) Euskal traidoreen izenak!) F) Esitarentzat zure kollaborazionez kontatu nahi nuke. Urthe berri on P.S. Nire adressa: Federico Krutwig Hotel du Chateau 10, Av. Luis Ba thou Biarritz (B.P) Revistaren Gerent: Marc Legasse Zuzendari: F. Krutwig Orain hilabethe batzu duela, Euskaltzaindiko Urgazlea billakatu zarela irakurri dut. Zorionak. Aspaldi danik merezi ukhan duzun ohorea baitzen.
274
290 Caracas´tik 1962´gko Ilbeltzak 31 Krutwig´tar Frederik Iaunari Biarritz´en Aspaldiko adiskide: Atseginez gainezka irakurri nuen iragan Abenduko zure gutuna. Zai nengoela ere esan bear dizut, Miangolarra iaunak, bada, neri idaztekotan gelditu zinala adierazi bait zidan. Zuen asmoen berri ere, zearka bederen, iaun berak eman zidan, ez ordea egin gogo duzuten aldizkariari buruz. Moldiztegi eta liburugintzaz beste asmorik ez zenutela uste nuen. Baiñan, zure gutunetik ageri denez aldizkari bat egin gogo duzute. Asmo bikaiña noski, zuk diozun ispiritu eta hizkuntzaren barnean bortizki atxikitzen balin bada. Egia esan gure iendea ispiritu zaharrari atxikiago bizi da ala ere ispiritu berri baten aize ozkirriak ez dio kalterik egingo. Baina aize berri ori arduraz erabili bearko duzute geiegizko erauntsiak landare makalak errotik erauzi eta baztarrera ez ditzan. Baroja´ren izpirituaz mintzo zira ene baitan ordea, are euskaldunagoa arkitzen dut Unamunorena. Bearbada Barojak sakonago ukan zuen euskal-gogoa ariman landatua, bizi ere beti bizi izan bait zan gure lurralde ederrean, Unamunok berriz maizago erabili zituen aotan euskaldunon alderdi onak. Tinkoagoa noski Baroja, aldakorragoa Unamuno. Bi orien gainetik ordea ARANA´ren ispiritua askoz ere gorago egaldatu zan gure barrutian, eta aren gogoak indar berri bat erantsi zion gure erriari iñork ez bezelakoa. Itsumustuan eta alderrai zebillen erria askatasun bidetik zedarritu zuen. Ark piztu zuen gure arimetan ABERTZALETASUNA eta gure begietatik atzerri-gandua erauzi. Beraz Aranaren isiturik ezingo duzute zuen aldizkarian baztertu. Ondo dakit JAUN GOIKOA ETA LAGI ZARRAREN lemako lenengo atala ez dela bat ere atsegiña zenbaitentzat gure garai auetan batez ere eta kendu nai luketela. Ez dut uste nehor izutzekoa denik. Ortan ingelesen egonarria bear genuke ez latindarren intolerantza: ingelesek ez dute beren mazmarrotik kendu arako DIEU ET MON DROIT, eta nihork ez du esango latindarrek bainon ispiritu ertsiagoa dutenik, ez orixe. Zabaltasuna behar dugu oroz gainetik, euskalduna beti izan baita zabala. Bainan AXULARREN IZKUNTZAk poztu nau batez ere: horri eman bear diogu indar orri kemen, ez orainarte bezela itotzen gaituten erderaei. Zorionak beraz, eta iakizu ni emen naukazutela nere almen murritsarekin zueri laguntzeko. Lan nekeza izanen da emengo euskaldunen fitxero bat antolatzea. Zortzireunera ez dira iristen emengo CENTRO VASCO´n bazkidetuak, eta ango fitxeroa iaristea illargia iaristea baiño zaillagoa da. Ango zuzendariek zazpi gakopean gordeta daukate eta ez diote iñori ere ango sarrerarik ematen. Maltzurkeriren bat asmatu bearko dugu fitxero ori iristeko. Naizta fitxeroa iritsi, labur geldituko litzake fitxeroa, bada Venezuelan ia amar milla euskaldun bizi gera. Nola orien izen eta zuzenbideak eskuratu? Orixe eztakit...Ala ere zerbait egingo dut zueri laguntzearren. Zuk eskatzen dituzun bereizkuntzak, izen bakoitzekiko alegia ezartea eziñezkoa da: baten batzu ondo ezagutzen ditut geienak ez. GARANTZI aundikoa ITZUL mogimendua. Orri ere indar eta kemen eman bear zaio, dakustanez bada, gure iendeak betiko finkatzen ari direla dirudi emengo lur nazkagarri auetan. ITZUL, ITZUL orixe sartu bear diegu barne-muiñetan munduan barrena sakabanatuta bizi diren euskaldun guztiei.
275
Dudarik gabe, zuen aldizkari ori ernagarri eta benetan interesant billakatuko dela biziki uste dut zure eta Legasse´en eskuetan284. Korresponsal onak bilduko al dituzute, ortxen bait dago koxka. Musde Zaitegi Guatemalara ioan dela iakin dut, atsekabez iakin ere. Zearo etsita bizi zen or gizarajoa. Onik izanen al du lurralde aietan. Ondo izan eta beste bat artio.
291 IBINAGABEITIA TAR ANDIMA IAUNARI c/c Graficas miangolarra San Isidro a san Julian, 5 Caracas Biarritzen, 1962/VI/26-an Aspaldiko! Hilabethe batzu duela zure guthuna hartu nuen eta bethi ere ihardetsi nahi nerautzun, bainan egunak jin egunak joan...denpora ioan zitzaitan eta orain zure aitzinean agertzeko beldurraz niagozu. Miangolarraren bidez iakin nuen, ezen zu orain GERO liburuñoaren zabaltzen ari zarela. Neuk hemen zuek handik igorri paketak hartu ditut eta igeki gehienak distribuitu ditut iadanik. Orain erantzuera batzu ere heldu zaizkit. Orain Kortoban bizi den euskaldun aphez baten eskutitza heldu zitzaitan, zeintan erraiten baiteraut ezen gure aburuak onhartzen dituela eta gurekin kollaboratzeko gerthurik dagoela. Gero Buenos-Airestik, Pello Mari Iruixok izkiratu deraut eta hunla derrat “Recibí de Caracas un paquete del folleto GERO; lo digo en junio y daré noticia más amplia en julio y más en agosto, etc. me propongo sacarle alguna falta para darle mayor interés. He distribuido el folleto entre las personas más interesantes. Está muy bien, muy bien. Geroagoz Kapitalismu Universalari buruz mintzo da eta hunla diost: “Una de las cosas que en el folleto de GERO me ha gustado más es EL CAPITALISMO UNIVERSAL. La nobleza universal sería la base de la democracia y el capitalismo universal la base de un nuevo socialismo” Iakin araz iezozu haur Estornes Lasari favorez, zeren-eta orain baino lehen hemen Biarritzen neuk konsultatu nituen aburuetan, gehienak kapitulu hunez kontra zegozen...Dirudienez euskal sozialistetan eta langileen problematetan ari diren personetan oiharzun hobea eduk zezakean. Gero movimenduaz akort zagozela miangolarrak erran zerautan...bainan ber guthunean zu ETAkhidea edo ETAtiarra bilhakatu zineala erraiten zerautan...Egiaren erraiteko harrituta geratu nintzen. ETAtiarrek GERO movimenduan beren kontrako movimendu bat dagoela uste baitute, eta guk erraiten dugun gauzetan kompetentzia baizen eztezakete ikhus. Eztakit hango Etatiarrak nolakoak diren, bainan hemengoak 284
Ez ditu bere nahiagotasunak eta guztizkoak ezkutatzen, Arana eta beste, baina gainerakoan zabal, are gehiago Axularren hizkuntzan izanez gero!
276
petulanteak eta presuntuotsuak dira...Farratan ETA symbolaren erran-nahia “Eusko Tenebrosuen Alkartasuna” dela erraiten da. Neuk hemengo etatiarrak ezagutzen ditut eta guttik ukhan dute neuk heientzat eduki ukhan nuen gogo ona...berhain285 heietan eztago hunelakorik...Etatiarrek bere zerbitzu-erleginotsuarentzat “Urzi-Eta” bat kreatu dute eta goizero, arratsaldeoro, egunoro Idolo hunen aitzinean mohammediarrek bezala salam-aleikuak dagitzate eta heien kreatura adoratzen dute. Eta euskarazko lanetan zetan ari zara orain? Zer egiten duzu? GERO-movimenduaren alde eta kontra erraiten dena pozik entzungo nuke, favorez izkiria iezadazu eta erran iezadazu zeintzu ihardespen ha[r]tu duzuen... Onhar itzazu nire agurrik hoberenak F.K. 14, rue des Cordeliers Bayonne [sinadura eskuz]
292 Caracas´tik Uztaillak 19-1962 Musde Krutwig Biarritz Adiskide ona, Eskuartean dut zure azkeneko gutun iakingarria. Adarra ioteko edo esan zizun Miangolarrak ni ETA´ko nintzala. Egia esan, ezagutzen ditut igikunde miragarri (?) ortako zenbait; bat ez beste guztiak, serios eta zintzoak dira. Bat ori zuk diozun petulante orietakoa da or nunbait. Emen ez dira oraindik asi URTZI-ETA ori adoratzen, asiko balira ez lukete onik izango emengo euskotarrak ezpaitira iñungo eidolaren aurrean makurtzekoak. Neri beintzat iñoiz etzait burutik pasatu igikun orretan naasterik. Esan zidatenez, eta ez dakit egia ote denez, bere bazkide guztiak urte beteko ephearen barnean euskara ikasten beartzen ditutela etakoek baldikizun hori ez betetzekoan kanporat iraizteko. Neurri paregabea gure artean, delako Jel alderdiak ere, -erran gabe doa A. Vascak- ezpaitu olako erabakirik iñoiz artu. Asmo hori betetzen baldin badute ez ditut, nik behintzat, arbuiatuko, euskara baita enetzat gure izangoaren oiñarri bakarra. GERO´ren zabalkundea egin nuen. Zuri 1.200 ale bialdu nizkizun iru zuzenbidetara, Biarritz, Donibane eta Bayona´ra. Iasoak dituzu aleak oro engoitik. Geienak onartu dute GERO, nere adiskideen artean bederik. Onatx zer diostan Colombitik an dagoen praile batek: “Beste zerbait baiño lenago GERO delako idazki orren eun ale igorri bearko dizkidazula esanen dizut. Ezpata zorrotz bat bezelaxe biotz erdian sartuko zaie Euzkadi ama aazturik daukaten batzuei ere. Eta papertxo orrek argi ta garbi azaltzen dituen egi borobillak irakurri bearrean iarriko ditut España amorde itsusia amatzat aukeratu praile banaka batzuek. Euskerazko aletxo bat, naizta laburdieraz izan, neretzat nai nuke”. Miangolarrak esan didanetik eginda omen daukazu lapurderazko itzulpena. Noiz argitaratzeko? Len bait len egingo al duzute, bada gure mobimendu onek indar gutxitxo leukake euskerari bear duen mailla ukatuko bagenioke.
285
Alabaina, Iparraldean darabilten gisan, hots, Hegoaldean: Izan ere.
277
Zure eskuetan dagoen ezkero alderdi ortatik ziur-ziur nago alegiñak oro egingo dituzula euskera beti ere gaillen idukitzeko. Mirande´n berriak ukan nituen. Erabakita dago gure adiskidea IGELA aldizkaritxoa aurrera eramaiteko. Bigarren eta irugarrena ere argitara omen ditute baiñan nik eztitut oraindik ikusi. Lenbizikoa gordinsko arkitu nuen, ala ere bearrezkoa dela uste dut orrelako zerbait euskeraz egitea. Ongi dakit aphez familia samurtuko dena, bai eta aphezak eztirenak ere. Ez naiz humorista horietakoa, bainan banintzake pozik idatziko nuke aldizkaritxo ortan286. Ikusiko ote dugu zurerik IGELAren orrialde bitxietan. Nik baietz uste, humorista ezpalekoa bai zaitut. Erakutsi nion zure gutuna Estorne jaunari eta pozik irakurri zuen. Kapitalismo Universal orrek emen ere iruskiñ zenbait sortu ditu. Eztaude aunitz akort. Berrien berri, beste azalpen bat egin du iaun orrek eta bear bada ikusi ere egingo zenuen. Eztakit zer gertatzen zaion idazmakiña honi. Biziki aspertu nau eta ementxen bukatzera noa. Iakin ezazu zure berriak estimu aunditan edukitzen ditudala, laister arte beraz. Ar ezazu ene euskal agurrik kartsuena. Zure zerbitzari
293 Antima Ibinagabeitiako iaunari Caracasen Biarritzen, 1963-ko Agorrilaren 28-an Adiskide preziatua! Aspaldidanik eznerautzun izkiriatu, berhain ahantzi etzintudan eta askotan zutan pentsatu nuen. Beraz orain ixiltze hunen aphurtzekotz motivu spezial bat dudala uste dezakezu. Nire guthun zozoekin zure borondatea eznuen nahi kargatu, bainan, egun Pakho Miangolarrakok zuri, hemen dugun liburu berri bati buruz, izkiria diezatzudala erran deraut. Miangolarra hor egon zenean, -dakizun bezala- GERO kuadernoak athera nahi zituen...Dakizun bezala GEROren nahia, Euskalherriari indar berriaren emaitea zen, haur da Euskal nazionalismuaren arraberritzea. GEROren kuadernuak sentzu huntan lanak argitaratu nahi zituen. Orain arte, Argentinatik lan eder eta valiotsu bat baizen ezkenduen hartu, bainan lan hunek bertze guztien valioa zuela uste dugu. Argentinako “Norbait” editorialaren izen-pean argitaratzen da. Bainan nola lan haur , Euskalherriaren etsaien kontrako attake handi handia baita, eta orain-arte inoperantzian eduki ukhan duten iendeen kontra ere ioan baitoa, liburu hau VENEZUELAN zabaltzen dela diogu. Hau da Editoralea argentinakoa da, bainan distribuidorea Venezuelako GERO-koa izan dadila nahi genduke. Miangolarrak zurekin konta dezakegula diost. Posta berheiziaz, obra hunen hirur exemplare igortzen derauzkitzut, bata zutzat present bezala, eta bertzeak saltzekotz. Obra handi hunek 640 plauma du eta hemen 30, ...NF-etan saltzen da (Españian: 400, -pseta), haur 6,5 US$ lizateke. Orain hirur exemplare hauk igortzen derauzkitzut geroagoz bertze batzu igorriren derauzkitzut. Hor, Carakasen “GABRIEL ITURBEKOk, (Ibarras a Maturin 30-A) GERO-ren kuadernuak hartu nahi zituela erran zuen. Halaber: Francisco G. de Mardones Zabalandicoecheak
286
Aurrerago esan duguna. Bere printzipioei uko egin gabe, gauza berrien aurrean beti abegikor: aldizkari satiriko bat euskaraz: IGELA: betor!
278
(Esq. La Marron. Edf. Paez 506), bertze batzu ere izan dira hala nola: Sandalio Tejada, etc., etc. Eztakit zu heiekin personalki zeintzu hartu-emanetan zauden, nola Ameriketan askotan euskaldunak zuen artean samurtuta baitzagozte...bainan erraiten derautzudan bezala, iaun haukiek GERO-kuadernuak hartu nahi zitutela erran zuten. Berhain, Sarrailh Ihartzako iaunaren thesia guztiz gogorra dela ikhusiren duzu eta batzu haren kontra samurtuko dira...Sarrailh de Ihartza iaunaren euskal nazionalismuaren thesis berria, guztiz GORRIA eta antiklerikala da, eta euskaldunetan hunelako gauzak bethi “tabu” izan dirade. Hobeki izan ziren, zeren eta orain Euskalherriaren iente berria bertzelakoa baita...eta bakharrik Ameriketan bizi diren refugiatu zaharrek bere aburu zaharrez iarraikitzen baitira. Entzun-arte on har itzazu neure agurrik hoberenak [sinadura eskuz] FEDERICO KRUTWIG 17, rue du Port Vieux BIARRITZ
294 Caracas´tik 1963´gko Urrillak 14 Krutwig´tar Perderika Iaunari 17, rue du Port Vieux BIARRITZ Adiskide argia, Garaiz ene eskuetaratu zen zure abustuko gutuna, bainan iragartzen zenizkidan liburuen aiduru egon naiz zuri bear bezala erantzuteko. Atzo, ain zuzen, iritxi zitzaizkidan eta emen natorkizu nere berri ematera. Dakustanez, protxu aundiz irakurri duzu Villasante iaunaren Historia de la Literatura Vasca, zure gutunak zekarren anvelopatik oartu naizenez. Naizta gerkeraz Anthimos Ioratsua izan nere izena, maiteago dut Aranak eman zion bere moduko iantziz euskal basa-belarrietarako zakarragoa delako eta zakartasuna gure charaketrakin obekiago datorrelako. Ez nazazula beraz, ene zartzaroan, lore biurtu arren eta arren. Sarrailh Ihartzakoren gutunari gain-begiratu bat bederen eman diot bainan merezi duen bezain sakonki irakurtzeko astirik eztut oraindaino izan. Ala ere liburu iori eta mardula arkitu dut, puntu aunitzetan ernagarria, interesanta, guziz batez gure oraingo politikati eleizari eta euskerari buruzkoetan. Izkera arkitu dut noiztanka gogor xamarra eta Sarrailh iaunaren atzak zorrotzegiak eta gorriegiak. Ni ez naute esanok batere beldurtzen bainan emengo zenbait eskola zaharreko gizaseme, osotoro samurtuko dira, hori erran bearrik ere ez287. Dena den, dagoneko saldu ditut bi aleak, baiña eztut uste zuek nahi zenitukean beste saldu ditezkenik. Salketa arazo onetan, eztakit nola iokatu bear dugun. Nere ustez onena izango litzake auxe egitea: lenengoz erosi nai luketenen izenak bildu eta zueri lista bat igorri izen ainbat ale igorri dezaizkidazuen. Or ikusiko dugu zer diteke [sic] oberena.
287
Honela ziotson Karmelo Iturria frantziskotarrari Vasconia liburuaz: “Krutwig´ek liburu aundi bat VASCONIA publikatu du (zergatik ez?) erderaz, seireun orrialde eta letra kaxkarrarekin gaiñera, teuton baten lana. Sail bi arkitu ditut irakurgarri liburu ortan euskerarena eta Eliza eta euskalerriarena. Gorritasun geiegi agertuko ezpalu...eta iritzietan apaltxoagoa balitz...” (64-01-29).
279
Irakurriaz beste gabe antz eman diot nor estaltzen den Sarrailh iaunaren izenpean. Ezta zaila ere, gure literaturaren mogimendua urbilletik iarraitu dugunontzat. Ala ere ixilpean gordeko dut zuk besterik esaten ez didazun bitartean. Pako Miangolarra ikus badezazu, erraiozu otoi, beraren zain gaudela emen gaindi eta poztuko giñakela agertu bat egingo baliguke. Eta len bait len agertuko balitz, ainbat obeto. Ene zorionak Sarrailh iaunarentzat eta bere liburu ederrak gure euskera akitu au bizkortzeko indar aundiena izango al du. Artu itzatzu adiskide, ene euskal-agurrik kartsuenak
295 Caracas´tik 1964´gko Iorraillak 3 Esquina San Miguel-Edificio Valdiana 11 Aparto 110- Avenida Fuerzas Armadas Caracas-Venezuela Krutwig´tar Perderika Iauna Biarritz´en Adiskide maitea, Ementxe igortzen dizkitzut zenbait dolar biali zenizkidan sei VASCONIA liburuen ordaintzeko: US&36,-6 VASCONIA US$6, ---- bakoitza Beste US&4, --- Neri biali bear didazuna 4,-GUZTIZ..........40, -- dolar Beste VASCONIA bat nere izenera bialtzeko eskatzen dizut lau dolarren orderako, ain gabe gelditu naizelako, atzenean bada, nere exemplara ere saldu egin bear izan dut-eta. Pako Miangolarra emen gaindi dabil baña oraindik ezin izan dut berarekin egin itz-asperturik, nai nukenez. Geroago bialduko dizut zure obraren ia eginda dadukadan kritikatxoa. Anartean ene goraintzi miñenak ar izkitzu adiskide orrek. Nere zuzenbidera igorri, ohoi, zure liburua, eta neretzako bear dudan examplare bakarra. Saltzekoak Etakoei biali.
280
Villasante-Andima
296 Paris´tik 1952´gko. Urrilak 1 Villasante Kortabitarte´tar K. Aitari Arantzazu´n Aita eta adiskide on, Zure gutuntxoa garaiz errendatu dit ene erritar Arriandiaga´tar Andoni Aitak. Mila ta mila esker. Lendik ere ba´nizun gogo zurekin, gutunez edo nola nahi, yarduteko. Aspalditik zure lan ederrak, erderazko ta euskerazko, arretaz irakurri ta zaratu izan ditut. Atseginik aundienaz irakurri dizut zure azken itzaldia, Akademi-sarrerakoa alegia. Euskera aberatsa , zailua ta eztia ere –zertako uka?- darabilzuna. Gaia ezin barnago arakatu duzu! Arrazoi andiak ere dituzu. Bainan ez noakizu gai ortaz eniak oro eskutitz ontan ialgitzera. Oraingo euskal auziaren baranokoak “Alderdi” aldizkarian arakatu ditut, ez bear bezin zabal, bainan eman zitzaizkidan mugen artean, naiko lasai. “Burulan, Kultur-lan” izenpean iru artikulu argitara ditut. Aldizkari artako irakurle zenbaitentzat noski, tupustarri. Bainan ez dut lotsarik batere egiak esateko ta idazteko. Zuen eskola berriaren onak beintzat, argi ta arrai aitortzen ditut. Batasun biderako aukera duzuten izkelgian oztoporik larrienak aurkitu ditut. Ez noski aukerako izkelgia ez dalako, baizik eta adiñean eldutxo geranok nekez sar gindezkelako bide ortatik. Zuek gazteok, bide ortatik oldartuko al zerate amets dugun batasunera iristeko. Dana dala, ene zorionik beroenak ar izkitzu, Aita maite, eta euskeraren ardura ta garrak beti ere pizkor iraungo al dute zure baitan! Eldu den igandez Mirande´tar Jon ikusiko dut; orduan zure eskutitz eta artikuluak eskuetaratuko dizkiot. Euskerak txoraturik gauzka, lan garaiak burutu nai genituke. Aurtengo kurtsuan, Krutwig ere emen dagon ezkeroz, zerbait aipagarri egin nai genuke, gure inguruko euskaldunak xuspertu ta bizkortzeko. Artean, ene “Maitabidea”ri “Ars Amandi”ri alegia, azken apainketak ematen ari naiz, oarrak ere bidenabar antolatuz. Greko-latindarren mitologiak buruausterik aski ematen dit. Irureun nota, gutxienik, oro mitologiari buruzkoak, idatzi ditut. Gure artean klasiku itzulpenik egin danean, mitologiko izenak saiestu ditute. Nik ez. Oro sartu ditut ene itzul lanean. Euskerak ere beste izkeren arnasa bear du. Beste lantxo iakingarri bat ere eskuartean darabilt “Detxepare´ren iturburuak” gai ugari bildu ditut biziki interesanteak. Argitara baño len, “Eusko-Jakintza”n edo, bear bezala borobildu nai nuke. Ene atsegiñak agertuko al dizkiotzu Mitxelena Aitari. Pozik iakin dut bere poemaren bigarren partea laister argitaratuko duela. Beti ere zure euskeraren baitan [sinadura eskuz].
297 1953-ko Azaroaren 12-an Ibinagabeitia-tar Andima Jaunari Paris-erat Ene Jaun agurgarri ori: Eztakizu ondo nolako pozaz jaso dudan zuk bidalitako “Método de euskera básico” ori! Aspaldion nenbillen orrelako zerbaiten premia genula ta...ustegabean, orra nire ametsa egi-biurtuta! Bai, egia da zuk diozuna; euskera ikasi nai luketenik, asko aurkitzen da, baiña Gramatika-bidez ikasteko, biotzik ez. Bide luze, idorra, neketsua ta ondore eskasak dakarzkina. Gaiñera, izkuntza biziak, ezpaiñetan erabilli bear diranak,
281
biziki bear dira irakatsi, zuk antolatutako metodu orren araura. Zure liburu polit orrek mesede aundiak ekarri bear ditulakoan nago. Uste dut emengo errietan salgai jarriko duzula; eztut dudarik irteera ona izango duela. Nire aldetik beintzat, egingo dut alegiña zabaltzen. Emen gure mutikoen Kolegiorako ere ederki etorriko zait. Nik, berriz (lotsaz aitortzen dut), zuk bidalitakoaren ordaiñez zuri eskaintzeko gaurkoz eztut gauzarik. Emendik illabete batzuetara argitaratu gogo nituke “Catéchismes du saint curé d´Ars” euskeratuak. Gipuzkoako erri xearentzat dijoaz eta gipuzkera korrienteaz egiñak joango dira. Jakintza-maillako zerbait egitea litzake nire ametsa, baiño, jakiña, gaurko egokera onetan, erri-maillako liburuak saldu oi dira, besteak, berriz, bildur dira Imprimatzailleak ezetz; eta argitaratuko ezpadira, zertako burua nekatu? Ala ere, mailla ortan ere ba-dut zerbait egiteko esperantza. Gorantziak Mirande ta Krutwig-eri. Goxeaskoetxea, bilbotar adiskideak, zuretzat eskumuiñak igortzeko agindu zidan. Zurea [sinadura eskuz: Villasante´tar K. A. O.f.m288]
298 1954, Ilbeltzak 6 Andima jaun agurgarri: Pozez jaso nuen zure eskutitza eta areago bertan esaten zenizkidan albiste pozgarriak. Nire gutunetiko zenbeit lerro zure liburuaren propagandarako artu nai dituzula diozu: egin dezakezu bildur gabe. Gaiñera zuri eskerrak eman bearrean nago biotz-biotzetik egiten didazun eskeintzagatik, liburuok emengo mutikoentzat bialtzeko agertu duzun borondateagatik, alegia. Ogei bat bidali ditzakezu gaurkoz. Berriro poztu naiz E.G.ri buruz dituzun asmoak jakitean. Aldizkari orrek irabazte aundia izango du zurekin. Diozun bezala, aldizkaria irakurgarriago ta pizkorrago biurtzea, orixe du ark bearren. Askotan egon naiz pentsatzen gure izkuntzaren alde lan egitea dala, gaurko egokera onetan, Euskalerriari egin genezaioken mesederik aundiena; kultur-saillerako izkuntza egokitu, euskaldun ororen artean batasun aundiago bat lortu, t.a. Egikizun aundi onetan kanpoaldetik zabiltzatenok asko dezakezute, bereziki euskal-frantsezak emengoakin elkar urreratzeko. Erri bezala ostikopean erabiliak izanarren, literatur eta kultur-arloan opera positium ta monumenta iraunkorrak egitera etorriko bagiña, ba al dakizu nolako indar, azi ta euskarria litzaken au geroko? Tamalez, alde ortatik ere zitu jori-ugariak nabari ez. Or gabiltza zatikatuak, barreatuak, bakoitza bere aldetik, bakoitza bere aburuakin, eta txarrago dana, elkarri ausikika. Orrela ez goaz iñora. Damurik, sarritan, geiago dezaketenak mesede baiño kalte geiago ez ote duten egiten ez nuke esango; jakiña, berekoikeri guzien gaiñetik gure erriaren ona arazo nagosi bezala billatu ezik, jo-muga ortara ezin iritxi. Aberriak danon premia du, eta ez beren burua jainkoizun edo idolotzat jarri nai luketen oiena, danok bere kasketaldien araura makurtzea nai luketen oiena. E.G.-k, zuzenbide on batekin asko egingo luke xede premiatsu eta goitar oik lortzeko. Asmoz ta jakitez. Sanctus amor patriae dat animum289. Zurea. [sinadura: V-tar K.A.]. 288
Anaia Txikien Ordena. Latinez Ordo Fratrum Minorum: O.F.M. “Aberriarenganako maitasun santuak adorea ematen digu”. Monumenta Germaniae Historica deritzanaren goiburu gisa hautatu zuen Kleinek. Dokumentu-iturri bilduma bat da Alemaniako historia aztertzeko Erromako inperioa desegin zenetik 1.500 arte. Nazionalismo erromantiko alemanaren eta akademizismo profesionalaren uztarketatzat jotzen da obra eskerga hori. Villasanteren asmoetan ere, hein 289
282
299 Guatemala´n 1954´gko. Orrilak 26 Villasante K.´tar Koldobika A. A´ri Arantzazu´n Abe agurgarri, Oles bero bat bialtzera natorkizu lurralde urruti ontatik; bioazkizu, bada, ene biotzetiko lekaio ozenena Arantzazu´ko arkaitz aantzi orietara. Bi ilabetez gero, Guatemala´n arkitzen naiz, Zaitegi Abaren aldamenean. Ark iriki zizkidan erri ontarako ateak, “Euzko-Gogoa”n zerbait lagundu nezaion. Arrezkero gure aldizkariaren artu-emanetan murgildurik nago, probak, eskutitzak, fitxerua t.a. Zabalkunde iaso bat egiten ari gera, Be-Ameriketan bizi diren euskaldunen artean batez ere. Uste onik badugu, bañan beldur naiz emengo euskaldun eta euskotarrak bananatuegi ez ote dauden; euskaldunak, damurik, lasterregi egiten dira giro eta egurats berritara euren izkera ta oituren ondamendirako. Ez dut uste eguzkipean arki ditekenik gurea baño enda ahanzkorragorik ezta arro ta bekaiztiagorik ere. “Ni euskalduna naiz” emen gaindi, aotik ortzerako itza besterik ez da euskera maite dugunok argi ikusten dugunez. Dana dala, gu beintzat euskerarentzat soilik bizi gera, ta gogor ari gera euskaldunak lo-pizu ta ilkorretik ateratzeko. Dakizunez, gure aldizkaria gibelatu xamar zebillen, ala ere aurreak artzen saiatu gera. Argitara dugu 1952´gko azken banakoa, eta 1953gko. urtea aldebat utzirik, oraingoz, 1954´koan erabat sartu gera. Oraintxe argitaratu dugu aurtengo lenengo zenbakia ta bigarrena ere irarkolan daukagu. Argitaratu biak laster iasoko dituzu igorri nizkizun bada. Asmo ta ames aundiak darabilzkigu; aldizkariaren inguruan liburuak ere argitara nai genituke, ots, “Euzko-Gogoaren Idaztiak”. Lenbizikoa irartzen ari Itxaropena-baitan, Zaitegi´ren “Bidalien Egiñak”. Ementxe irakurri dut liburu osoa “lur ta giza-izenen” arkibidea antolatzeko. Benetan lan garaia ta iakintza arauz antolatua. Udarako or ikusiko duzu. Ni ere laster asiko naiz “Euskal Literaturaren Edestia” borobiltzen: lan sakon ta aundi bat egin nai nuke noizbait ere euskaldunok gure literaturaz iabetu gaitezen. Zer derizkiozu erderaz ari izan diranak ere aipatzeari? Aipagarrienak, iakiña, bestela oro aipatzera iarri ezkero, Espasa´ren tomuak ere kaxkar utziko nituke, zoritxarrez. Datorren zenbakian Ohienart´i buruz Mitxelenak egin itzaldiari buruz iritxi txiki bat argitaratuko da “Idazti Berriak” saillean290. Zure Etxeberri´ri buruzkoa ta Euskaltzaindiko sarrera itzaldia ere, aipatu nai nituke, bañan ez ditugu emen: baldin separatan ba´dauzkatzu igor izkidazu otoi, txalo bero batzu io diezatzudan, merezi duzuta291. Goraintzi miñenak orko anai euskaltzaleei, batez ere Mitxelena, Iturria, Sorarrain eta beste guztiei. Sorarrainek Kanpion´etik itzulia Orril-garagarrileko banakoan argitaratuko dugu. Joxe Errota´ren (Ez dakit nor dan) “Ola zarrai begira” idazlan bikaña292, 1952´ko azken zenbakian sartu genuen. Besteak ere laster agertuko
batean edo bestean, uztarketa horixe zegoen, hortxe nonbait: euskaran eta euskal kulturan oinarrituriko nazionalismo erromantikoa, ideologia katoliko kontserbadorea gorabehera. 290 “Arnault Oihenart” in Euzko-Gogoa 1952, 3-4. Egile gisa aurkibidean “Aspaldiko” ageri da, hots, Joan Etxaideren ezizena baina ez, artikuluan bertan argi dio Andimak idatzia dela. 291 “Literatur-Euskara Laphurtarr Klasikoaren Gain Eratua” in Euzko-Gogoa 1954, 5-8. 292 Jose Mari Garaialde O.F.M.
283
dira. Orbelaun ta Astigarragaren olerkiak ere, aipatu zenbakian irarri ziran. Gure eskerrik miñenak guziei. Mirande´k maiz idazten dit. Krutwig Kaukasoko teoriaren aitzi lan aundi bat euskeraz idazten ari da, eta guri bialduko digu. Pozik argitaratuko diot. Aspertu zaitut dagoneko eta amaitzera noa. Arantzazuko Amatxori otoi bero bat egingo al diozu nire alde ta darabilzkigun euskeraren alderako asmoen alde. Agindu –euskera baitan- zure mirabe oni
Aachen293, 1954-VIII-8 Ibinagabeitia´tar Andima Guatemala-n
300
Jaun agurgarri: Orrilleko zure eskutitza garaiz jaso nun Arantzazun. Baiña gero, or guda sortu zala ta etzala, luzatu nion erantzuteari. Eta orain, udaldirako onera etorria naizan ezkero (ea alemanitar mintzoaz zerbait jabetzen naizan), emendixe erantzuten dizut. Nere sarrera-itzaldiaren eta Etxeberri-buruzkoaren separatak eskatzen zenizkidan. Sarreraitzaldia Amigos del País-ko Boletiñean agertu zan, bi banakotan: lenengoan agertutako zatiaren separatarik eztut (ahitu zitzaizkidan-da); beraz, itzaldiaren bigarren erdia bakarrik bialtzen dizut. Etxeberrirena ere igortzen dizut. Paris´tik igarotzean, madame Alangry´ri utzi nizkion; berak ongi ezagutzen zaitu eta zuri bialtzekotan gelditu zan. Ango frantziskotarrak argitaratzen ditugun euskal orri batzuek ere jasoko dituzu (bat gipuzkeraz, bestea bizkaieraz). Nere lan bat ere bialtzen dizut (madame orren bitartez) idaz-makiñaz kopiatuta: Arantzazuko gure kolegioan euskal irakaskintza finkatzeko arauak dira. Irakaskintza ori nai genuke ondo jarri. Ikusiko duzunez, zure Euskal Literaturaren Edestia ere aipatzen dut lan edo txosten orretan; izan ere, oso bearrezko ta txalogarri derizkiot liburu ori egiteko artu duzun asmoa. Erderaz idatzi dutenak aipatu bear ote diran galdetzen didazu. Ez, enetxo. Ordea, euskerari buruz erderaz ari izan diranak: oiek, iragaitzaz bezala bada ere, ukitu bearko dituzu nonbait, euskal literaturaren evoluzioan influentzi nabarmena izan baitute. Orra labur adierazi nire aburua. Gure Euskaltzaindi gaisoaren berri gutxi esan dezaizuket. “Euskera” aldizkariaren lenbiziko banakoa oraindik Polizia-baitan aurkitzen da, debekaturik. Lotsagarri. Orain Axularren Gero argitaratzera goaz; Itxaropena baitan imprimatzen ari dira. Jakingo zenun Euskaltzaindiak jarritako norlenka edo konkursoren berri: asi dira lanak etortzen eta uste dut lan politik asko bilduko dala. Nik ere argitara-urren ditut “Catechismes du saint Curé d´Ars” euskerara itzuliak. Eta Arantzazuko gazteak lan ederrik asko eskuartean darabiltela ba dakit. Ez esan, bada (eta barkatu ausardia) Eliza euskeraren etsai danik. “Eliza Eliza danez”294...Eta prakadunak prakadun diranez, obeki jokatzen al dute gero?... Orain beste gauza bat. Frantzi-aldeko euskaldunak Euskal Literaturaren Antologia bat argitaratu nai dute (lan oso bearrekoa au ere); Espaiñi-aldeko euskal prosisten sailla neri ezarri didate. Gaurkoz zu zaitugula prosista onenetakoa edonork daki; esaidazu, otoi, zerorrek idatzitako pusketa batzuk, zure iritziz antologian sartzeko on litezkenak295. Orrezaz gaiñera, zure euskal lan ororen zerrenda ta bizitz-albisteak 293
Akisgran. “...Euskera urkatzen!” in Euzko-Gogoa 1954, 11-12. 295 Andimak euskal prosalari gisa zuen famaren beste lekukotasun bat; Villasante bera ere prosalari handia izan zen. 294
284
(nun ta noiz jaio...) bialtzen badidazu, ondo baiño obeto. Bai Zaitegi ta bai Orixeri ere estimatuko diet, lan berau egiten badidate. Irail-erdirarte egongo naiz emen gutxi gorabera. Gero, Arantzazuko txokora. Fr. Luis Villasante. O.F.M Franziskanerkloster monheimsallee 51 (22 c) Aachen (Alemania)
301 Guatemala´n Urrillak 11-1954 Villasante´tar Koldobika A´ri Arantzazu´n Aita agurgarri, Aachen´diko zure eskutitza oraintxe eskuetara zait, astiro xamara [sic] ibili baita. Bi egun lenago Paris´tik igorri zenizkidan paperak oro eldu zitzaizkidan. Etzenuke berealakoan nere poza sumatuko. Irakasle batzarrean aurkeztu zenun zure txostena, batik bat, gogoz eta eztitan irakurri nun. Oraingo ontan Eliza´ri buruzko nere gogoetak azpikoz-gora alda bearko ditut. Pozgarriago zait ori Eliz Amari arrika ta zirika ibiltzea baiño; bai bein. Euskeraren zoraldiak artuta naukanez geroz, beste guztiak ere zorotasun ortaz kutsatu nai nituke eta orretxek, batez ere, neurriz gaindikoak esan erazten dizkit maiz. Bañan prakadunak ere ez dauzkat azturik –alen ustelok-, errukigabe astintzeko. Gure aldizkariaren datorren “Ataurrekoa”n, dakuskezunez, jel-alderdia gogorki iñarrosten dut euskerari buruz erakutsi duen zabarkeria dala-ta. Ondo dakit iñundiko birao ta añenak bilduko ditudana, alabañan naiago dut euskeragatik biraokatua izan, parre-murritz ergelez aberri-izkeraren eriotzari so egon baiño. Aserre bitez, nai badute, ez ordea egi mardulak entzuteke. Euskaldunak oro ta Euskal-iakintsuak bereziki, euskerara biurtu bear ditugu. Eliz-arloa ederki landurik daukagu, eliz-gizon eta lekaide kementsuei esker, erri-arloa, aldiz, etze ta lugorri. Auxe da egia, eta iñola ere, arlo ortarako langilleak bildu bear ditugu erri gizonen artean296. Atsekabe txiki bat izan dugu Zaitegi eta nik egun auetan, Ibar iaunak gure aldizkariakiko ialki dun iritzi bat dala-ta. “Gogorregi ari omen gera, eta erriari ez omen diogu onik ekarriko”. Ez dakit nola burutu gizon ortazkoa. Egia esan, guretzako ez du izan oraindik aipuzko itz erditxo bat ere...Iakiña, gu ez gaude aren zai lan egiteko ta euskera pizkortzeko...Obe luke ark ere euskeraz geitxoago egin, erdel maxioan ibili baiño. Zuri egin zizun “gutun-agiri” artako esakera asko ere ez nitun on artu, eta gaur ere ez ditut onartzen. Ez du oraindik Ibar´ek erakutsi euskeraren alderako zure kemenaren erdirik ere: Ibar´ek ez du onartu nai iakintza mailla guztietarako297; zuk eta guk, ordea, bai. Eta ni, zurekin, gerturik nago, euskerari bear ditun txertaketa guztiak egiteko, aberri-izkera bakar ta okitua izan dedin. Biali dizut aurtengo bigarren banakoa ere. Irugarrena mardula aterako da, lau illabete batera iaso bait ditugu, igesi dioakigun urteari aurreak arrapatzeko. Oraintxe, ain zuzen, Sorarrain´en “Itzaltzukoa”ren probak zuzentzen ari naiz. Zure “Euskaltzaindikoaren Itzaldia” ta Etxeberri´ri buruzkoa ere kritikatuko ditut zenbaki 296
Garbi dago lankidetzat eta gogaidetzat ere zuela Villasante, euskara eta kultura lotzeko lantegian. Horri buruzko xehetasunak nahi izanez gero, irakur nire 50eko hamarkadako euskal literatura I, Utriusque Vasconiae, 2011, 38 or. eta ond. Besteak beste, honela zioen Aita Mokoroa Ibar-ek: Un ensayo de Vascuence-Krutwig en todas las revistillas y hojitas volantes de estas provincias durante medio año...y ya no necesitaba de golpe de gracia nuestra literatura. 297
285
ontan. Merezi dituzun goratzarreak egingo dizkizut. Elerti-edestia, astirotxo dioa; emen oraintxe sartuko gera uda-oporraldietan eta bultzada aundi bat eman bear diot nere liburuari. Ez da errexa orrelako lan bat emen egite [sic], liburuz eta aldizkariz oso eskax gabiltzalako urruti auetan. Ondo dakizu zuk zenbat idazti bear izaten ditugun lan auetarako. Zure lan ederrak, laguntasun aundia emango didate ala ere. Gaur ez dut betarik, bañan laster igorriko dizkitzut neri buruz eskatzen zenizkidan berriak. Zaitegi´renak, ere, erabat bialduko dizkitzut. Antologi ori bear bearrezkoa dugu. Ormaetxea iaunarenik ez dakit biali al izango dizudan; il onen azkenean “Stromboli” ontzian aberriratzen zaigu. Egun auetan gu ikustera etortzekoa da, eta esango diot. Gañera zurekin onezkoak egitera beartuko dut; triku xamarra da, bañan gizon on eta eskurakoia. Atzo ain zuzen, emengo errizka baten dagon Prantziskotar bat ezagutu nun, Aita Arkangelo ipar-amerikatarra mixiolaria. Zuen berri “Times” artan ikasi zun, eta benetan maite zaituzte Arantzazuko prailleok. Nik zeru-gaindegietara iaso nizkio [sic] Aloña´ko lekaide maiteak. Milla gorantzi orko euskeltzale kartsuei.
302 Caracas´tik, Loreillak 1-1957 Villasante K.´tar Koldobika A´ri Arantzazun Aspaldiko adiskide mutua: Ez nuke ereti auxe galdu nai zuri agurtxo bat egin gabe, eta zorionak bide batez, zuen gazteak emen iritxi duten garaipena dala-ta. Bat-batean, ezertarako asti gabe, sariketa au antolatu genun, ala ere poliki atera gera. Bazan ienterik egun ortan gure etxean. Antxe arkitzen zan J.A. gure Lendakari maitea ere. Ni izan nintzan izlari, eta Arantzazu´ko praille maiteei lora ederrik bota nien, guztion pozerako. Neonek antolatu nitun sari-bereziok zuen gazteak saritzeko. Domiñak baiño dolarrak obekiago etorriko zitzaizkizuela irudi zitzaidan. Domiñak emengo idazleen artean zabaldu genitun. Urrezkoa eraman zuen ipuiña, batzaldira aurkeztu ziranetatik ernegarriena zan dudarik gabe. Liburutxo batean argitara nai genituke ipuiok, ortan gabiltza beintzat, baiña diru geiegitxo eskatzen digute emengo moldiztegietan. Or ikusiko dugu nola konpontzen dugun istillu au. Sarituei biali dizkiedan dolarrak ederki sal ditezke merkatu librean, berrogeitamar pesetan dolar bakoitza, gutxienez. Saiatuko zerate nonbait prailleok eskumotzak ezpaizerate. Eta zure bitartez ere, neure zorion-agurrik beroena bialtzen diet saritu gazte bioi298. Aita Salbatoreren berriak ukan nitun atzo. Ezin izan zun ezer bialdu gure batzaldirako berantegi nere gutuna artu zuelako. Buenos-Aires´en izan omen da..Emen ere bear genituke Kantabria barrutiko praille euskaldunak. Zergatik ez duzute komentu bat euskaldunok sortzen? Esan nion Aita Iraolari ere emen izan zanean. Premiña gogorrean arkitzen gera euskaldunok, ezpaitago gure artean lan egin dezaken apaiz euskaldunik. Aurtengo garizuman euskal-irurrentxo bat antolatu nuen aita Manzisidor´ekin, eta poliki erantzun zuten euskaldunak. Ezta euskerazko itzaldi bat egin izan emen Kolon´ek muturra sartu zuenetik. Eta gu ere Iainkoaren seme gerala uste dut. Arantzazuko prailleok arrera ezin obea izango zenukete emen. Ziur-ziur ori. 298
Aurkeztu ziren 19 ipuinetatik irabazle Sabin Berasaluzek eta Joseba Zurutuzak idatzitakoak gertatu ziren sarituak. Egun berean idatzi zien haiei ere, irabazi zuten sariaren berri emateko, J.A. Agirrek berak nola jo zizkien txaloak adierazteko,a zoriontzeko, eta euskal literaturgintzan jarraitu zezaten kementzeko, inoiz benetako Euskal Herria sortzeko. Sabin Berasaluzek eskerrak bihurtzean adierazi zion Andimak idaztankera berezia zuela eta aspalditik oso gustukoa zuela.
286
Atxari idatzi zenion eskutitzak alako goibeldura minkaitz bat zabaldu zuen nere biotzean. Iainkoak ez dezala orlakorik laketu. Guztion alegiñak bear ditu gure euskerak, armoni paketsuenean ordea. Baiña armonirik izan ote da iñoiz gure artean?299 Bertzalde zoraturik nago Akademi, Mintegi ta aldizkarietan ari duzuten euskal-lan ederrarekin. Oraintxe artu ditut Irigoien adiskideak biali dizkidan liburu berriak, baita Mitxelenak igorritako aldizkariak ere. Azkeneko “Euskeraren” zai nago Arantzazu´ko itzaldi ta erabakiak irakurtzeko. Laister betor. Gorantzi miñenak orko euskalzale sutsu ta praille maiteei. Zuen arteko norbait laister ikusiko al dugu emen gaindi Arantzazuko Amatxoren mantupean guztiok bil gaitezen. Agur adiskide eta barka nere atergabeko izjario au.
303 Caracas´tik Abenduak 18-1962 Villasante´tar Koldobika A.A´ri Arantzazu Aba agurgarri, Orantsu iaso nuen zure liburu ernagarri KRISTAU FEDEAREN SUSTRAIAK – JAINKOA, JAKIN´ekoak bialduta eta zure bitartez liburu orren ordain-saria bialtzen diet gazte kementsu oriei aurrera ere alako lan ederrak argitaratzen iarraitu dezaten. Ni bezelako arlotetxoak beti ibilli oi gera diruz eskax eta auxe ere eskatuko nizuke: Aita Gandiaga´k egin ELORRI olerki-liburuaren aletxo bi bialtzeko baldin nik igorri dirua ainbesteraño luzatu al balitz. Eta milesker aunitz! Gogoz irakurri dut zure liburu bikaiña eta zenbait oartxo ere iaso ditut iñoiz kritikatxo bat egiteko asmoz Jainkoak ala baletsa300. Eguneko dordoa301 nekagarria da izan ere, eta ez dit ezertarako ez astirik ezta garrik ere uzten. Beldur naiz epel-giro ontan zartzaroko izotzek itoko ez ote nauten gure euskera maitearen onerako ezer ere egin gabe. Kriskitin eta krauskitin ozenenak bialtzen dizkitzuet etxe santu ortako guztioi Eguberri-Urteberrietarako. Danok aleginduko al gera gure izkuntza maitea dantzari iarten. Agindu nai zenukenez
304 Caracas´tik 1965´gko Iorrailak 14 Villasante´tar Luis Aita´ri Arantzazu´n 299
Pena da hemen xehetasun gehiago ez ematea. Zer idatzi ote zion Villasantek Atxari? Zaitegi eta Alfonstso Irigoien eta Koldo Mitxelenaren artean izandako istiluen berri eman ote zion, Euskaltzaindia, Egan eta Euzko-Gogoa artean zeuden desadostasunen eta borroken berri? Garbi gelditzen da Andimak batasuna nahi zuela eta harmoniarik ederrena euskara lantzen ari zirenen artean. Gizon etorkorragorik, denekikoa egiten trebe eta gogotsuagorik nor orduko euskal idazleen artean? Bazekien nori nola mintzatu, adostasun puntuak non bilatu! 300 Ez dakit idatzi zuen; dakidanez, argitaratu behinik behin ez. Txomin Peilleni onartzen zion gutun batean Jainkoagan arrazionalki sinestea neke zela, sentimenduz errazago; nolanahi ere, Peillenek Villasanteren liburu horri egindako kritikaren harira zetorren. 301 Nekea, zailtasuna; bizimodua egunero atera beharrak duen zailtasuna eta nekea: eguneko dordoa!
287
Adiskide, Ementxen igortzen dizkitzut US& 5,00 (bost dolar) txeke batean GERO zure liburu berriaren ordaingarri. Pozik ari naiz, berrien berri, Axular´en libru ospetsua irakurtzen. Ar izkitzu adiskide, ene agurrik kartsuenak [sinadura makinaz]
305 1965, Apirillak 22 Ibinagabeitia´tar Andima jauna Caracas Jaso dut zurea, txeke ta guzti. Milla esker. Ez dira egunero orrelako eskutitz pozgarri eta biotz-altxagarriak jasotzen. Emen ere, uste dudanez, ederki zabaltzen ari da Gero-ren edizio au. Txukun, txairo ta eskuetan erabiltzeko modukoa atera baita. Orain emengo 15 ikasleekin batean Axularren iztegia egiten ari gera: liburu ortan azaltzen diran itz, esaera, adizkera ta abar. Ar zazu, jauna, nere onginaiaren agiri zintzoa. Aita Luis Villasante O.F.M,
288
Irigarai-Andima
306
“1952-VII-20”302. Hendaya –larunbata- 11 orduetan Labayen-en gutun au botatzean, nai dautzut agur bat igorri, adiarazten dautzudala bidenabar atsegiñ ezin biziago batekin irakurtzen ditudala zure artikulo eta lan funtsezkoak, bai batean bai beste aldizkarian303. Aurpegiz ezagutzen ez dautzudan arren, izkribuz bai bein batean Tauer304ekilako zerbaitekin. Asteleenean, arratsaldeko seiretan egon nintake Endayan, zuri esku tinkaldi bat eskeintzeko: Ondarraitz-aldean baldin bazagozte, aski zinuke hitz bat erraitea Estazioneko Liburutegi-ko andereñoari, neretako; zer tokian egonen zareten tenore orretan. Badut hiztegi erdera-euskara-ri buruz, zerbait zuri esateko. Egon ontsa eta onart-ezazu ene goraintziak [sinadura eskuz] Asteleenean ezin ba dut, igandean pasatuko nintake Donibaneko zure etxetik –5 etan, baiño ez egon nere zai305.
306
307
Chez Beyris. Hendaye B.P. Donostia-20-IV-53
Andima Ibiñagabeitia jauna Ene adiskide jaunari. Otoi, hel arazkiozu orri horiek “Elgar” aldizkari trebe eta prestuaren zuzendariari; zuk orraztatuko zenuke ene lantxoa, nai balukete argitara eman; nai nuke bat ere aldatu gabe. Zuretako geyegi baldin ba da, utz alde bat eta bota saskira. Eta chequez bidaltzen dizut 1000 libera “Elgar”-en zuzendariarendako; zenbait hilabetetan igorriko aal dirate papera Hendayako zuzenbide horretara. Zuk egiten badirazu Donostira, ez aipa “Elgar”-en konturik (hemen ezin dute yasan olako paperak) edota Hendaya-ko zuzenbide-ra. Hemengo Aaldundegiko buruzagiaren oniritziarekin abiarazi dugu bertako Liburutegi´an, hillabetean bein, Literatura zaharrez mintzatzeko bilkurak. Juan den aldikoan A.Villasante´k hitzaldi ederra Joanes Etxeberri´z; yendea, dena letraduna, loriatua, dena euskaraz. 302
Andimak A.M. Labaieni 1952-VII-23an eginiko gutuna irakurrita, ia seguru data horretakoa. Ikus Andima-Labaien gutun trukean 12. gutuna. Eskuz idatzia. 303 Klandestinitate kutsuz, polizia espainolaren eskuetara helduz gero ere, ez salatzeko zein aldizkaritan idazten zuen Andimak eta Aingeruk berak zer aldizkari irakurtzen zituen. Esango nuke Euzko-Gogoa eta Paris´eko Euzko-Deyaz ari dela, edo bestela Gernika-z. Bestalde, beste aitortza bat Ibinagabeitiaren prosalari maisutasunaren alderako, besteak beste, Labaienek, Orixek eta Irigaraik ere gutunez egina. 304 Norbert Tauer txekiar euskaltzale handia, milaka euskal gutun idatzi zituena, euskal gauza ororekiko adi eta amultsu. 305 Ez diozue kultur espioitza giroa hartzen gutun honek iradokitakoari? Euskal kulturaren kontrabandoa. 1952ko udan ez dirudi elkarri esku tinkaldirik egin ziotenik, baina hurrengo urtean bai, Zaitegiri 1953VII-27an egindako gutunean kontatzen dionez, A.M. Labaien, Etxaide, Irigarai eta Artola Bordari-rekin egon zen –Jokin Zaitegiri egindako gutunak (1932-1955), Utriusque Vasconiae, 2007, 364 or.-. 306 Eskuz idatzia.
289
Euskaltzaindiaren izenean explikatu nien gure xedeak eta helburuak. Gero agian segituko Detxeparez, Oihenartez, Axularrez eta. Irakurtzen dut zure lan eder eta airosak. Onets ene goraintziak, otoi! [sinadura]
308 Aingeru Irigaray Dkr. yaunari Donostia´n Adiskide goi, Zure gutuntxoa eta ingurukoak onez eskuetaratu zitzaizkidan. Zureak oro Legarralde yaunari eskurat eman nizkion. Laister argitarat emanen dute zure idazlantxo pullita. Balinba ere, idaz-makinaz yo nuen argiago zedin. Ez nuen deus aldatzekorik arki, ain baita zure euskara goxo eta yoria. Zuen berriak biotz altxagarri izaten zaizkit. Omengarria benetan Gipuzkoa´ko Aldundegiko liburutegian asi duzuten lana. Pozik zuen bilkuretara urbilduko nintzake. Noizbait ere gure letradunak euskal-bidetik sartuko al dira. Guk, emen gaindi, aldeguntxoa baizik ez dugu egiten. Gauza aundirik ez, zoritxarrez. Buruak asmo onez pil-pil dauzkagu, bainan egiteak ez dira asmoen arioko. Gure euskal-kitarratxoaren ariak bear baino len lasatzen dira. Eranegun ain zuzen, Londres´ko B.B.C´ren gutun bat ukan nuen. Gure amaseiaroko literaturaz zenbeit iardunaldi gomendatzen dizkit, euskaraz, yakina. Al dudan izkera errex eta xaloenez onduko ditut. Diskuak emen edo irarriko ditugu gero andik barreiatzeko. Bear ba, irratiz ene aots zakarra entzuteko mugona izanen duzue. Ene goraintzi minenak ar itzazu adiskide.
307
309
Donostian, [1953] mayatzaren 8 g. Ibinagabeitia tar Andima j.
Ene yaun maitea. Milesker derauzkizut egin dirazun mesedeagaitik. Otoi esaiozu, Legarralde jaunari, bidaltzeko 2 iyeki ene izenera, egingarri baldin bada; eta gainerakoak sari ttipi bezala euskaraz zerbeit –Elgar-ari igortzen derauenarendako; edo berak beharrenik uste duenarendako. Zure laudorioak begi onez artzen ditut baiñan horretan adiskidegoak badu parte zerbait. Arras ongi deritzait zure B.B.C.ko horiek; agian308 etzara geldituko XVI garren mendean soilik; eta otoi, ohart araziko diguzu noizko izango direan, zertako ez alako zerbeit beste Irrati hortatik...? Zu bezalako iñork ez du olako eginkizuna burutuko, zeren iduri zait zure euskara moetarekin erdi erdian xilatu duzula, daramaten izkuntza auzian309.
307
Eskuz idatzia. Iparraldean darabilten adieran: ez ahal zara geldituko! 309 Lekukotasun garrantzizkoa da. Krutwigek abiaturik, 50eko hamarkadako lehen urteetan gertatu zen aferan, idazteko zein euskara mota erabili behar zenaz: gipuzkera osotua ala lapurtera klasikoa, Aingeru Irigarai Andima Ibinagabeitarekin ados. Argitasun gehiago nahi izanez gero Andimak zuen iritziaz, ikus nire 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Utriusque Vasconiae, 2011, 49-51 orr. 308
290
Badakit euskara metodo bat egiten ari zareala. Nik aspaldi ene aurrekin erabilitako bat asmatu nuen; baiñan ez nintzan ausartu argitara ematea; oraindik yendea minberaegi da, erdaratikako hitzekin... Onart zazu ene goraintzi hoberenak [sinadura].
310 23-VIII-53 Andima Ibinagabeitia jaunari Paris-en310 Ene adiskide ona. Arriturik nago Elgar aldizkari-koekin gertatua. Ez dut oraiño bihik artu. Aldez, kasik urrikitua311 nago, dirua igorririk. Zure azalpena, bestalde, ikasi dut Labayen adiskidearengandik; pensatzen dut balditua312 zaudela zu ere. Dena den, noizbait oroitzen balire, otoi, ene zuzenbidea litake: chez M. Ioaquin Garcia “Pilotaalde” Ciboure.B.P. Goraintziak errokozu, otoi, Mirande adiskideari: eta oroitzeko nik aipatu nion iztegi ttipiaz: emen antola gogo dugu erdara-euskara iztegi ttipi bat; iritar pittin bat letradun-ek erabili beharra [di]tuzten hitz batzu sar-araziz; xilatzen duzuia? ezen gaizki explikatzen naizela nago. Eta Geographia-Historioa izen zenbeit313 finkatzea beharrezkoa dugula, ez duzu uste? Eta berdin persona-izen batzu ere (ez kalendario osoa) baiñan parrasta bat, egokienak, eta lehenago usatuak izan direnak, ala nola Iztebe, Yakue, Eneko, Yurgi, Joanes, Petiri, eta bainan Arana-renak, asko ere sar-araziz: samurtu gabe egin ditakeia? Au ere iztegi baten afera da. Zure metodoa ez dago ahazturik; ikuskatu dut pittin bat eta jarraikiko: lan gaitza egin duzu! Agindu zure adiskide ttipiari eta barka ene kalaka [sinadura].
311 Paris Irailak 4-53 Aingeru Irigaray jaunari Donostia´n Adiskide ona: Emengo arrabotsak gora-bera, garaiz zure gutun ederra ukan nuen. Ez da miresteko zu arriturik egoitea. Ezin izan dut deus onik egin paper orren inguruan. Legarralde oraino bakantzetan dago. Egun zenbeitez emen ere izandu da, bainan ez dut ikus aal izan. Atzo ain zuzen Habar iauna karrikan topa nuen, au ere Legarralde´ren lagunarteko da. Paperok igor zitezkean galdatu nion, bulegoan nihor ere ez dagoela erran zidan, eta ezin zitekeala deus egin. Alere ez dut etsi, eta goiz edo berandu or izanen dituzu paperok zuk aipa zuzenbidean. Egon naiz Mirande´kin ere eta zure gomendioak eman nizkion. Nik ere ala uste dut, iztegi tipi bat egin bear litakela euskal letradunen laguntzeko, histori, philosophi eta beste zenbeit iakintzetako itzak tinkatzeko. Eginkizun dela uste dut, ortara iarri ba´ginde mila arlotan barreaturik gabiltzan euskalzaleok. Pertsuna izenetan diozuna ere onargarria baiki, bide ertsiegiak barna ez ibiltzekotan. Ontan ere, bertze aunitzetan bezala, egurats eta zabalgo bearrezko ditugu. 310
Eskuz idatzia. Damutua. 312 Harritua. 313 “Zunbeit” ere izan liteke. Ezin ongi irakurri. 311
291
Eldu den kurtsorako emengo euskalzaleek asmo bikainik ba dugu, ez dakizut alere, zer eginen ote dugun. Bi igantez behin, biltzarrek [sic] antola nai ditute. Erran diet, nik ere urgaiziren ditudala kondizino hunekin, balin aipatu biltzarretan euskal-lan berriak aurkez eta irakurtzen ba dire. Itz-otsez asperturik nago baita ere mamitzen ez ditugun asmo bikainez. Gure adiskide Miango´k ene metodoari egin dizkiozun oarpenak igorri dizkit. Lan gaitza zurea ere adiskide. Oar guztiak onesgarriak dituzu, bainan orain oro sar nai balin bagenituke, gure lana asko atzeratuko litake. Dena den, gogoan izango ditut inoiz ekoispen berririk egiten dugunekotz. Egun asiko dira liburutxoa inprimatzen. Ilabete hunen azkenerako ialki araz nai genuke. Aspaldi ontan ez dut ene adiskideen berririk bat ere. Aitzaki pullita emengo greba ez idazteko...Bukatu zen ordea, eta ez da izan askok uste bezain zakarra. Nik egunero metra artu al izan dut, zenbeit gutun ere ba, eta ene kafia berotzeko gaz eta elektrizidade geiegizko ere ukan ditut. Mila goraintzi gure adiskideari. Onar itzatzu ene sendimendu oberenak.
314
312
Donostian, 1-X-53 Andima Ibinagabeitia yaunari, Paris-en Neure adiskide ona. Egunetik egunera luzatuz, obeki egin bearrez, bein ere ezta burutzen. Naiz llabur, bada, hartzen dut luma esateko zure gutuna garaiz eskuratu nuela. Baite zure barkamena-kin ausartu naizela, dakuskezun bezala, zure lan ederra eta gaitza oharmenkatzen: iduri zait zure metodoaren edadura aundiagoa lort zezakela, zenbait tokitan, bigarren synonimia ezarriz; ezen uste dut euskara izkelgiak bi sailla-tan egin litezkela; oriental eta occidental; dena den, onartzen ba dituzu, ongi; eta bestela saskira bota ta kito. Ez dut oraiño alerik artu Legarraldegandik; mirestekoa da ezinago...ez du balio aserretzea. Mirande´ri, bere “Gernika”ko artikuloaz kopiatuko dutala315, Pierre d´Urte-ren edizionearen aurrehitzan dakarren hitzak, Leizarraga´ren frakasoa deitoratuz, eta bidaliko: bai ona zure artikuloa! eta uste dut gure ideiakoak, literatur-izkuntzari buruz, bildu behar garala, hartuz erdiko bide bat, ezin baita segitu Leizarraga-ren urratsa tiletez tilet: zertako ez gelditu Pierre d´Urte-ren euskara eder-erreza-rekin, protestantea nai ba da? Egoaldeko zerbeit txertoekin, ala nola beste, esan...? Nik uste bide onean gaudela, eta argia eginen dela fite316. Euskaltzaindian aurkeztu dut concurso literario baten gaia; onartu zuten; beren sariekin: I. Antologia literaria vasca; prosa: 200-300 orrialde-takoa: no exhaustiva, sino criterio estético, oberenak autatuz, laico kolore geyagorekin eta autoren solas piperrak 314
Eskuz idatzia, data gutunaren amaieran. Jon Mirandek Gernika 23. zenbakian (1953-apirila-ekaina) argitaratu zuen “Euskaldungoaren etsaiak” artikuluan honela zioen: “Ai beren aitzinako paganizmuaren begiratzera herabe izan ziran Euskaldunok, behintzat protestant bihurrtu izan ba lira Euskhalerria salvatuko zan ezbairik gabe, herri bat denetik... Albret-eko Ioanna eta Leizarraga hotsemaile genituela, berphizkunde bati buruz ginhoazen bai herriketan, bai intelligentzan: gure gogo-hertstura dela kausa, hala ez da izan... Gurt gakizkien, halaz ere, Reforman alderdi harrtu zuten Zuberotarr eta Nafarrtar Aitorseme zintzo heiei: hobe baita gudukatu eta galtzea batere ez gudukatzea baino.”. 316 Gorago adierazi dugu bat zetozela biak; hemen “erdiko bidea” aipatzen da, ez gipuzkera osotua eta ez Leizarragaren lapurtera klasikoa. Ibinagabeitiak berez bere burua gipuzkera osotuaren ildoan kokatzen zuen, baina marra ez zegoen oso garbi finkatua eta zedarritua. 315
292
ixildu gabe; euskaraz edo erdaraz, eta beti zatiak euskaraz emanik, ez llaburrak, balio ba dute, eta itzulpena gabe. II. Iztegi llabur erdara-euskara 200 orrialdetakoa; sartuz hitz zaillak, Iparretikakoak eta Egoaldekoak matiz-atuz, finkatuz; dakizun bezala: nai nuke ortik barrena ote den langin-en bat ortarako. III. Selección de Cuentos y Leyendas del Folklore (Barandiaran, Azkue, Mayi Ariztia317...) redondeando los fonetismos del 1º y popularizando el 2º: y Abarrak de Bustinza y Manezaundi (Zubiri). IV. Versión euskérica de novela policiaca de Simenon, Agata Christie o de aventuras, o de amor, de 50-100 pag., en vasc legible hoy; u original igualmente si hay nervio. Euskaltzaindiaren solasaldiak jarraikitzen dire: azkenak Lojendio (Mogel) eta Labayen (Elissanburu) arrakasta ederrakin; letradunak eta euskaraz dena. Gauza pozgarria. 6 itzaldi daramazkigu. Kontent naiz. Miango´ri eman diot Irlanda-tik artu dutan artikulo bat, gaeliko-izkuntza-ren goraberak bilusik emanez; gauza irakasgarria!; gure jauntxoek irakurri bear zuten, ezen ortaz deus guti egiten dute. Miango-k itzulika-arazten du ingles-etik, eta zuri bidaliko, or barreiatzeko nunbait on baderitzazu. Zertako ez, alabainan partitu eginkizunak bi zati berezietan, euskal eta erdal, gure Herrian? oraidanik? Bainan ez gaiten ametsetan amildu. Goraintziak Miranderi. Oneskizu ene agurrik beroenak. [sinadura]
313 Paris´en Urrila´k 17-53 Aingeru Irigaray jaunari Donostian Adiskide andi: Atseginez zure lerroño maitagarriak irakurri nituen, bañan behar baiño geiago berandutu dut ene iardespena egun auetan lanpeturik ibilia bai naiz. Euskaltzaindiaren batzarrekikoak batez ere agitz poztu naute. Ari zerate, eta ederki, gure izkeraren onean. Zure berriak gure egunerokoan argitara nituen erbestetako euskaldunek ikus dezaten oraindik pizkor dirauela euskal zaletasunak zuen artean ere. Asma duzun sariketa biziki ernegarria. Iardespenik ukanen âl du euskal-idazleen artean. Ederki aukera duzu polizi-eleberriendako saila. Bat edo bi idazle bear genituke ortara iarriak irakur-zaletasuna gure iendeen artean ernerazteko. Ez dut uste bide egokiagorik ortarako aukera ditekenik. Nik ere pozik sai[o]txo bat sail ortan eginen nuke, bainan beldur naiz ene euskera gogorxkoegia izaki. Emengo adiskideak zirikatuko ditut sariketa ortan parte ar dezaten. Egon naiz Legarralde´rekin. Oraingo ontan E guztiak igorriko dizkitzu urtarrilaz gerokoak (depuis janvier) ala erran zidan beintzat. Euskaltzaleen Biltzarrekoen batzarrean izan nintzen. Iende aunitz bildu giñan eta asmo onik artu zuten. Ez dut uste alare, zer andirik eginen ote duten gure emengo talde guziak alako auleri-minez iota arkitzen baitira. Eldu den azaroan osotzen dugun gizandiaren erio-menderdia ospatzeko aipatu biltzarrekoek nâsi nitun318. Beaz “Hotel Lutetian” iai polit bat eginen dugu eta iru izlari izanen gera: nik euskeraz eta pantzeraz, Legarralde´k pantzeraz, eta buruzagiak ere bi izkeraz. Kantariak ere izango dira. Zerbait egin bear lokartuak pizkortzeko. Ene ikasbidea eginik dago. Laster, Miango iaunak, emanen dizkitzu zenbait ale. Uste nuen baino pollitago atera da. Guatemalako aldizkaria ere iaso dut; ez da oraindik 317 318
Mayi Ariztiaren ipuinez interesatuz gero, ikus nire Kontagintza, Erroteta, Donostia, 2012, 13-17 orr. Sabino Aranaz ari da, hura hil zela mende erdia igaro zela eta.
293
il, ez eta ilko. Berriz ere nere ango adiskidea deiez ari zait ioateko ta ioateko. Baleike aurtengo neguan arako bidea artzea. Pena ere ematen dit Paris eder au utzibearrak, baiñan...Bein Guatemala´ra ezkero, neonek E.G.´ren ardura artuko dut, bertzeak bertze. Indar berri bat eman nai nioke b[a]ita tankera egokiagoa ere. Or ikusiko dugu. Eskura ukhan âl izan ditudan zuzenbide guziak eramango ditut aldizkariaren edapenerako. Ene agurrik kartsuenak onar itzazu adiskide. Beti ere zure berrien aiduru
314 Ibiñagabeitia tar Andima j.ri. Paris-en Neure adiskide ona. Garaiz zen zurea ene eskuetan; damuz ikasi dut ba zoazela Ameriketara: Paris ezti ederra uzteak ere bihotzmin ematen du: ez dut dudarik: alakoa yastatu izan dut noizbait, Orti-kako lotgarriak eztiak dira aldez, eta aldez altzairuzkoak! Uste dut sakela bederik beteko duzula han pittin bat, eta osagarria geituko hango iguzki eta goratasun sanoekin: eta aldez aldizkaria bide artezera bortzatzen baduzu, ezta guti! Beiñik-bein zure ordezko bat auta, utzi zure orko zeregiñetan! Eta orai, diotenez, Radioa gurea319, aldatzekotan daudela-ta tenore ona litzake or Reforma sakona egiteko! Ordu ½ bat egunero euskaraz politika mingarri gabe, ez aal dakizu zenbat tokitaraiño eltzen aal den!: baserrik geyenetan badute Radioa eta erdaraz asetzen dira ederki! Iduri zait eztala gaur egunean euskara pizgarri oberik, [?]gorik!320; baiñan ½ beti ona!! ez nola nai beteta; Literatura dakien batek, kontuak esateko, kondairak garaziakin esateko, eta gero kantak edo musika bat...Presiski nik eskeiñi Irlandar artikuloa uste dut Miangok eman izango zizula; ezbadizu eman, hemen [?] puska bat eta erradazu otoi, osoa edo inglesez behar duzunez, ezen mintzairaz diardugula, uste dut nobaiteri komeni litakela erakustea; ez aal zaitzu? Zure liburu pollita gustatu da asko: baiñan ola erregalatuz, leyotik dirua botatzea bezala da; batzukin mintzatu ta, uste dugu salgai ezarriz sos ederrak bilduko [lezakela?] euskal beste gauza baterako; edo 2-garren ediziorako; hemen erosiko [¿] ainbeste, 4 edo 5 pesetatan; eta guk jarrarazi salgei; irabaziak euskararendako. Urrurik ematen dena ezta estimatzen. Zuk baduzu Antologia literaria bat; ezin zinuke guri kopia bat utzi ikusteko? ezen alako zerbeiten gibeletik gabiltza Euskaltzaindian321. Charriton-ek noizko egin gogo du? Berriz arte [sinadura] Izkiria otoi Donostira; edo chez Beyris-Hendayan. Zer du Legarraldek?322
319
Euzkadi Irratia alegia, Lapurdiko Mugerretik emititu zuena 1946ko abenduaz geroztik, François Mitterrand barne-ministro zela, hetsi zuten Francoren presioak zirela medio, eta Venezuelara eraman handik emititzeko berriz. 320 Eskuz idatzia da eta oso letra txikiz. Horregatik, tamalez, hutsuneak. 321 A.M. Labaien ere behin eta berriz aritu zitzaion delako antologia horren bila. 322 Badirudi Andima Ibinagabeitia Ameriketara joatea eta gutun-trukea etetea bat izan zirela. Besteak beste, gutunak poliziak kontrolatuko ote zituen beldurrak izanen zuen zerikusirik etete horretan.
294
Enbeita-Andima
315
Arantzazun Iraillak 24 [1959]323
Ibinagabeitia´tar Andima CARACASen Adiskide, Laguntzaille ta maixu: Agur! Aspaldi nebillen zuri kartatxo bat idazteko asmoan. Baina aspaldi ori beti aspaldi edo...iñoiz etzan ordua iristen. Nolabait ere gaurko egunak ba-du beta gauzatxo batzuetaz jarduteko. Oraindik mixioetara joan-berri degun gure Bastarrika´tar Iñaki Aitari noizbait izen zerrenda bat biali zenion, zuzenbide aieri idazteko eta aiek zerbait erantzuten bazuten beste bat igorriko zenuela. Lan asko edo, ez eban ezer egin Bastarrika jatorrak. Joatean, papel batzuen artean zurea be neuri emon ustan. (Badakizu zer jasoten zaidan? Lengo puntua amaituta bizkaiko seminarista baten idazkia izan dot eta irakurtzen gelditu naiz, eta jakiña bizkaiera belarrira etorri eta giputzez asi naizena bizkaieraz jarraitu. Jainkoak barkatu daidala, eta zuk be bai. Ez bizkaieraz idaztea, e? Dana batera ez egitea baiño). Andik aste gutxira zuzenbide guziei idatzi nien idazkitxo bana. Esaten nien nola zegoan euskera eta Euskalerria; nola bearreko genuen kultura egitea gure izkuntza salbatu nai badegu; ori zala YAKINen asmoa; baiña laguntza bearrean arkitzen zela eta ea nai balute arpidetu. Edo ongille bezela urteko iru dolar bialdu. Azkenengo idazkia Uztaren erdirantz bialduko nuen eta gaur da eguna lau erantzun baizik artu ez ditudana. Beste gauzatxo bat ere gertatzen zaigu: atzerrian daudenak ez digute ordaintzen. Bear bada zail zaie dirua bialtzea. Ontarako gauzatxo bat erabaki det. Barkatuko didazu lana ematen badizut. Begira: Venezuela-n bitarteko bat jartzea erabaki det, eta bitarteko ori zu izatea. Erantzun didaten lau oieri esan diet zuri emateko dirua. Oiek denak bizpairu dolar gutxienez emango dizkizue urteko. Beste ortiko arpidedunari urrengo zenbakiakin batera esango diet nere naia. Noiz ordaindu? Guk, jakiña, urtero bear degu dirua. Orregatik esan diet onena Lotazillean edo abenduan izango dela garairik onena ordainketarako, gero zuk, Gabon alderuntz ona bialtzeko. Al izan ezkero, jakiña. Nik ez dakit zelan izaten diran gauza oiek. Lau orren izenak onexek dira: Pedro Olariaga – El Silencio. Bloque 1, C-9 Bingen Ametzaga –Centro Vasco- Av. Los Pinos-El Paraiso Fernando Carranza – Las Mercedes, Av. Orinoco –Edif. PAKEA Martin de Ugalde – Av. El Rosario...LOS CHORROS- edo –Centro Vasco324. Lan ontarako eragozpenik badezu, urrengoan esango didazu. Nik aurretik milla esker.
323
Yakin eta Andimaren arteko harremana Iñaki Bastarrikak hasi zuen. Hor dituzue biek elkarri egindako bederatzi gutun. Bastarrika misioetara atzerrira joatean, lekukoa Kepa Enbeitak hartzen du Yakin-etik Andimarekiko harremanean. Bastarrikak Andimari egindako azken gutuna 1958ko abenduaren 27an egindakoa da –ezagutzen dugun azkena behinik behin-, eta Andimaren azkena Bastarrikari 1959ko maiatzaren lehenekoa; eta gero hau, 1959ko irailaren 24an, lehenbizikoa Kepa Enbeitak Andimari egina, nahiz gutunak berak urte-datarik ez duen. 324 Lautik bi euskal idazle, kazetari eta itzultzaile ezagunak: Bingen Ametzaga eta Martin Ugalde.
295
Izan degu aurtengo YAKINlarion batzarra edo billera. Oraingoan pozik izatekoa da, bizkaitar apaizgaiak be etorri dira-ta, ta iru etorri be. Urrengo YAKINek eroango deutsuz barri guzti onek (baña bizkaia aitatzen dodan guztian bizkaieraz urtetan deust, izan be gero krisis aundi baten aurkitzen naiz bi euskalkiekin. Lentxeago ederto egiten neban gipuzkeraz, eta orain illa auetan ez bata ez bestea, eta biak ondo egitea gura.) Eta gaurkoz beste barik, emengo guztion besarkadarik samurrena, batez be zure errikide (bizkaikide), aberkide eta euskaltzalekide onen besarkadarik biotzekoena. Agur, eta beste bat arte. Zure-zure. [sinadura: Enbeita´tar Kepa]. Geigarri: Beste ortiko arpidedunen zuzenbideak YAKINegaz batera bialduko dizkitzut. Agur!
316 Arantza´ko Ama´ren oinetan, abenduak 11 [1959] Ibinagabeitia´tar Andima´ri Caracas´era Betiko adiskide: Agur! Labur natorkizu. Ainbat arazoren artean zuregazko bete bear bat ere agertu zait eta bete naian natorkizu. Bizpairu illabete izango dira Isaias Atxa´ri idatzi niola (gaur idazten diot berriz) zuretzako berri batekin. Esan diot berari ere zalantzan jarri naizela esan ote nion esan bear nion berria. Zuri idazteak atsegin bezin bildur ematen dit. Parkatu didazu [sic], baina beti dut buruan itsatsia bidean moztu bear dizkigutela ar-eman guziak, derrior batean. Emendik aurrera ez dut bildurrik izanen. Eta emen natorkizu zerorri esaten ari esan niona, edo esan niola uste detana. Iraillen bildu ginan, urtero bezela, yakinlariok Arantzazun. Oso billera jatorra gertatu zitzaigun. Zuk garai batean gutxietzi zenitun bizkaiko seminarioko gazteak ere izan genitun. Aspaldi ontan poliki jokatzen dute; ba-da bertan garra ta sua. Liburu bat euskeratu dute: Pio Parch´en “Sigamos la Misa”, “Meza Deuna” izenaz; ez det oraindik letzeko betarik izan, baina, ondo dagoala uste det. Izan genitun, ba, bizkaiko seminaristak, sakramentinoak, pasiotarrak, laterandarrak, benetitarrak, apaiz gazteak...faltatu ziranak gipuzkoako apaizgaiak eta karmeldar ikasleak; ikasle ta gazteena baita bereziki gure mobimendua; baina auen ordez, emen izan genitun apaiz gazte batzuk, eta Aita Onaindia eta Aita Goiria karmeldarren aldetik. Seglar batzuk ere ekarri nai genitun, baina ezin izan zuten (bat preso sartu baitzuten onera etortzeko zala). Gure amesak dira euskaldunen kultura errebista bat biurtzea gure YAKIN. Baina batez ere gazteak eman dezaigutela jarraipena eta ejemploa, geroa berena izango baita. Gure ateak edozeinentzat irikiak dauzkagu, baina, batez ere gazteentzat. Eta ez apaiz edo praille gazteentzat bakarrik, ez; baita unibersidadeetan ikasten duten gazteentzat ere; oiek ere idatzi eta letu dezatela nai genuke. Jainkoak lagundu dezaigula, beintzat gaur dugun sua otzitu ez dedin325. Eta esan bezela, Iraillean bildu ginan; bildu ginan eta itz egin genuen...itz asko, asko...guzia pake eta entusiasmorik, optimismorik ederrenean. Erabaki batzuk ere artu nai genitun, zerbait egin nai genuen. Eta ara erabakien artean auxe: Filosofi kondaira bat egin euskeraz. Erabaki onen berria aste ontantxe bialtzen dizudan YAKINen 13´en 325
Hasieratik agertu zuen Jakinek laikoei ere bertan idazten uzteko asmoa.
296
zenbakian irakurri aal izango dezu. Beste gai batzuk ere presentatu ziran maira, baina au erabaki zan. Eta erabaki ta lendabizi lana, gaiak banatzea. Eta banaketa onela egin genuen, zu ere tartean arturik (norbaitek ala adierazi baizuen): 1. Sokrate aurreko filosofia-Aria: Sakramentinoak 2. Sokrate: Joxe Agustin: pasiotarra 3. Platon: Zaitegi, Apaiza 4. Aristotele: Andima 5. Estoa, Epikurozaleak, Akademiak, t.a.: Pasiotarrak 6. Eleiz gurasoak: S. Agustin: Laterandarrak 7. Leenen Eskolastika: Lazkaoko Beneditarrak 8. Prantziskotar eskola: S. Buenaventura, Eskoto: guk 9. Dom[i]ngotar eskola: Karmeldarrak 10. Azken eskola: Frantziskotarrak 11. Suarez: Orixe 12. Descartes: A. Solaguren, prantziskotarra. Lanen luzera: 20´tik 50 orrialdera (kuartilla) I.- Lanen eskema nagusiena: 1) Bizitza: Idazlearena edo eskolarena; gizarte-giro, t.a. 2) Idazkiak; 3) Bibliografia 3) Filosofia: aal dela, lan au filosofi-zatiei dagokienez atalduko da: Logikakritika, Metafisika, Teodizea, Etika, t.a. Baina onela egin liteken edo ez bakoitzak ikusi bearko du. II.- Eredu: JOHANNES HIRSCHBERGER´en “Historia de la Filosofia” artu da gidaritzat; baina ez da inor idazle onek esaten dituenak baieztera beartzen. III.- Bibliografia: Frantzerazkoa ta gaztelerazkoak artu bearko dira batez ere. Onetarako ikusi bereziki Louvain´eko Ikastetxe Nagusiak argitaratzen duen filosofia-bibliografia. IV.- Lan auek, datorren urteko YAKINen billerara presentatuko bearko dira, kuartilletan eta lerro bitara idatziak; eta gainera lan osoaren laburpen bat bialiko du bakoitzak orrialde bat edo bitan, billerak irakurri edo ikusi on bat eman dezaion. Lanak YAKINen arduran geldituko dira. Bakoitzak berak ekarriko du lana; eta bera etorri ezin bada, amar bat egun lenago, YAKINen zuzendaritzara bialduko du. Arantzazun Agorraren 19´an Ara, ba gure erabakia; beste batzuen artean, auxe gure aurtengo erabaki nagusiena. Lortuko ote degu? Bai. Jendeak baietza eman zuan; aurretiz esan zan ezin zuanak ez baietzik emateko. Lanean ari dira danak, gu ere bai. Gu gure lanetan, eta beste guziak zirikatzen loak artu ez ditzan. Ikusi dezakezu bada gure borondate ona. Geuretzako lan on bat egiten degunaz batera (olako lan batek euskera ere erakusten du) besteentzako ere lan on bat aukeratu dezakegu, gero esku on batek guziari batasuna emanaz. Eta orain, gure ausartaz zuri izentatu genizun lana egiteko prest bazeunde edo ez jakin nai genuke. Argi esateko (zure baietza) espero degu. Beste baten luzeago jardungo al gera, orko eta emengo berriak elkarri edesteko. Baina ordu eder ori etorriko ote gure erria gaizkatzen ez degun bitartean? Gure maixu aundiaren adibidea ondo barruan dut326: nere aldetik egin nezaken guzia egiten ez badet, alperrik zerura begiratu. Bakoitzak ekarri bear degu gure erriaren zoriona. Baina ez nijoa luzatzen dakizkitzun arrazoiakatik. 326
Sabino Aranaz ariko da, ezta?, San Frantzisko ere etortzen da burura baina Sabino Aranaz ari da segur aski.
297
Ar ezazu nere eta Arantzazu osoaren besarkadarik xamurrena. Zernaitarako prest. Zure-zure [sinadura].
317 Atxa´tar Isaias´i327 Caracas´era
Arantza´ko Ama´ren oinetan, abenduak 11 [1959]
Betirako adiskide: Agur! Aspaldi nabilkizun idazteko asmotan. Lana ere ugari pillatu zitzaidan eta osasunez ere ez gogorregi, gaurrarte luzatu dizut nerea. Lenago idatzi nizun; uste det Iraillean edo...Artu al zenuen? Gero Bilbo´n zure emaztearekin ere ikusi nintzan. Nere azkenengoan ez dakit ezer bialdu nizun Andimarentzat. Baietzean nengoan, baina gaur zalantzan, dudan, jarri naiz. Ari idaztea bildur izaten dut, bidean beti moztuko dutenaren bildur328. Gaur biori idazten dizuet. Berari irizten ez bazaio, ba, erakutsi ezaiozu onekin batera bialtzen dizudan papertxoa. Esaiozu Andimari, Iraillean Yakinlariok izan genuen batzarrean “filosofiaren kondaira” (historia de la filosofia) bat euskeraz egitea erabaki genuela. Lanak banatu genitun nolabait YAKINen idazten dutenen artean; eta berari, Andima´ri ere lantxo bat izentatu genion, egingo zualakoan. Jakina, aurretik galdetu bear genion aalko zuen edo ez. Orixe jakin nai genuke bada, bai edo ez. Gaurrarte denak, Andimak eta Zaitegik ez bestek erantzuna eta baietza eman digute. Arren, bada, esaiozu esan dezaigula ainbatlen, eta baietz esan dezaigula. Atxa, zuk bialdu zenigun dirua enplegatu degu. Atera da gure “euskal-aditza”; bialdu dizkitzut sei ale; geiago bear bazenituke eskatu. Eta ortik saltzerik balego ere berdin. Ez dakit atsegin izango zaizun; nere ustez, ba-ditu akatx txiki batzuk, baina dexente ondo dago. Guztia 54 milla peseta kosta zaigu, eta 3.500 atera ditugu. Uste baino gutxiago saltzen ari gera. Lenengo kolpean 400 saldu ziran. Gero pixkanaka 500 pasatu ditugu. Ez dago gaizki ere, baina sartzea naiko genuen etxe askotan ez da sartu oraindik. Gure kolejioko mutikoeri obligazioko liburua bezela jarri diegu (emendik aurrera astean bi klase ditue euskeraz, beintzat kolejioko bost urteetan)329. Orain ebanjelioak preparatzen ari gera. Aita Goitia ari da notak jartzen, baiña gajoak lan asko du-ta...Oraindik-orain bere mende jarri-ta gure irratitik igandero ez ditugu ba, gioi makalak eman! Zuk ba-dakizu nola sortu zan apaizen idazki ura330; oraindik ez da ixildu, eta naste ugari dabil errian; erri-gizonak ari dira orain idazki ta idazki, millaka firmaz. Donostiko Gotzaiak azkenengoz auxe esan du: ba-dakit nere eleiz-barrutian karta bat firmatzen ari dirana; ba-dakit kartak zer dion ere; berak, errespeto sasi-izenez, intentzio okerrak dakarzki; nik nere agindu guziarekin auxe erabakitzen det, apaizik balitz saltza auetan edo agintzen, zuzentzen edo aolku ematen, “suspenso a divinis” gelditzen dela. (Onarte obispo jaunak, gutxi gora-beera) Gure 327
Isaias Atxari ez ezik Andimari igorria denez, traskribatzen dugu hemen. Beste behin ere beldurra, euskal kulturgintzan ari direnen artean beldurra, Espainiako poliziaren alderako beldurra; Caracasera Andimari gutuna iritsiko ez ote zaion, eta agian, berari gerta zekiokeenaren beldurra ere bai, poliziak jakinez gero erbesteraturik zegoen eta politikoki aurrekari txarrak zituen batekin gutun-harremanetan zela, hortik ez ote zitzaion kalterik etorriko; bi hitzetan, polizia espainiarraren alderako beldurrak estututa! 329 Ikus YAKINen geigarri, I (5-6) 1960. Gipuzkerazko eta bizkaierazko aditza eta metodo bat haiek ikasteko. Batez ere Joseba Intxaustik burutan aterea Imanol Berriatuak hartara adoreturik. Ikus sarean Miel Anjel Elustondok Joseba Intxaustiri egindako elkarrizketa. 330 1960ko maiatzean Hego Euskal Herriko 339 apaizek gotzainei bidalitako gutunaz ariko da. 328
298
irrati-saioak gogortxoak izan dira; azkenean ixillarazi gaitute, baiña etxeko nagusiak, bildur baiziran, esaten genitunak esanda, uste baiño gauza gogorragoen bat gaiñeratuko ote zitzaigun. Ortikaldean ez dakit ze berri izango dituzuen. Emendik gauza asko entzuten dira; rebuelta, atentadu, t.a. Egia ote da? Bizitza nola dabil? Ez dakit nere aurreragokoa jaso zenuen. An esaten nizun ni ere zure bideak artzekotan nintzala. Eta ala da. Argi ikusi baidut nere bidea ez dela orain amabi urte artu nuena. Ez det uste arrituko zeranik. Nere bokazioa euskera gordetzea, euskeraz lan egitea. Eta lan ori nun ondoen egin aal, antxe nere bizibidea. Ez naiz ausartzen apaiz egiten. Ez naiz ortarako. Orain, nere geroari begiratuaz, adiskide bezela eskaritxo bat egin nai nizuke. Ez dakit ortik nola dabillen gauzea; gaizki izan ezkero, parkatu; dena dela adiskide bezela egiten dizut, anai bati bezela. Nere amesa Ipar-Amerikara joatea dezu, an lanik aurkitzen badet; bide bi jarri ditut lana aurkitzen; uste det lortuko detala. Aurretik lanbide segururik ez billatzekotan emen geldituko naiz. Eta nere eskabidea auxe: an lana aurkitu ezkero, ara bidean bear ditudan gastuak ordaintzeko Caracas aldean aurkitu ote nezake inor? Gero berak eskatzen duan irabaziakin berriz itzultzekotan eskatzen det. Auxe esaten dizut ba adiskide bezela. Nere bearrizana 15´etik 20 milla pesetara izango da (urte bi barru biurtuko nioke). Gaurkoz ez dizut diru ori iñorengandik bialtzeko esaten, ez; laguntzeko ote detan inor. Ba-diteke ez joatea, eta orduan ez det bear. Orregatik ba neuk abisatuko nizuke baietxean noiz bialdu. Gaur auxe bakarrik: aurkitu ote diteke baten bat? Eta gero, biotzez eskatzen dizut, gaurkoz nere erabaki au ixillik gorde dezazula, gauza guziak atondu arte. Esan dizudan toki ortara joatekotan, papel asko egin bear ditut, eta nere intentzioak aurretik norbaitek edo norbaitzuk jakin ezkero galerazi dezaidakete. Andik idatziko dizkitzut berri asko, emendik ba-dakizu... Eskertuko nizuke, bada, lenbaitlen erantzungo bazenit. Oraindik idatzi zenezake nere izenera. Gero esango dizut norekin egingo dituzun emengo artu emanak. Langille gartsuak uzten ditut. Batez ere YAKINen arazoetan bearko dezute elkar artu-eman aundia. Egin al dezu ezer? Uste det laister errez izango dezula laguntzaille mordo bat billatzea. Ia azkeneko erabakia artua degu: urrengo zenbakiaz irarkolara goaz; eta oso apain ateratzekotan nago. Ia Eguerrietakoa olan ateratzen degun. Nik uste baietz. Eta eguerriak aitatu ditudan ezkero ezin zaitut zorionak eman gabe utzi aal. Jaungoikoak lagundu dezaizula EGUERRI zoriontsu batzuk igaro ditzazun zure emaste, seme ta adiskideen anaiartean. Aleginduko gera emendik ere. Mendi ibarrak zuri ageri dira. Aurtengo negu (abendu) ontan bigarren aldiz zuritu gaitu gure arreba edur txuriak. Bai polita edur xuria mendi-ibarrak xuriz apaintzen dituanean! Baina otza??? Au ere lenengo gurasoen pekatuaren ondakina izango da-ta... Eta gaurkoz ez besterik. Andimarentzako berria; nere biotz ondoko dirueskaritxoa eta EGUERRI zoriontsuak. Artu ezazu, emaztearekin bat, nere besarkadarik xamurrena; eta Arantzazu osoarena ere bai. Zure-zure [sinadura].
318 Caracas´tik Urtarrillak 2-1960 Enbeita´tar Kepa A´ri Arantzazu´ra Adiskide maitea:
299
Eguberriz eskuetara zitzaidan zure gutun iakingarria. Urrengo egunean EuskoEtxean ikusi nuen Atxa eta ark ere, beste zure eskutitz bat erakutsi zidan neretzako mandatuarekin. Atxarenean gaiñera, Zaitegi´k eta Andima´k ez beste guztiak erantzun dizutela esaten zenuen. Nik beintzat ezin nezaizukean lenago erantzun ezertxo ere, gai ortaz, ezpainekien. Beraz, ezjakiñean ezin ezer esan. Emen natorkizu bada, ez zuk naiko zenuen bezain azkar, erantzutera. Orra esan! Aukera kaxkarra egin duzutelakoan nago nere buruarekin. Ai nere filosofiak, nun ote daude? Pozik murgilduko nintzake pilopian [sic] zuei poz ematearren. Baiña ortarako liburuak nun arkitu? Emengo idaztitegian erantzungo didazu, bear bada. Nundik atera ordea ortarako astia? Gaia egia esan, atsegin zait Aristotel filosofiaz landa izadi iakintzaz ere arduratu zelako eta izadi-iakintza gaur ere atsegiñen izan neri. Dana dala, saiatuko naiz zerbait egiten nere indar eskaxen neurrian. Alegiñak egingo ditut zenbait liburu inguratzeko batez ere zuek diozuen Johannes Hirschberger´en “Filosofi Edestia”. Alako liburuak emen arkitzea ez da errex, sofia baño sopia maiteago duten lurralde aspergarri auetan. Saiatu bearko dut ainbeste euskal-lan ditut bada eskuartean erdi egiñik burututzeko betarik gabe. Filosofi-edesti bat egiteko zuen asmoa ezin obea da bestalde. Ez dakizu nolako poza ematen didan gure gazteak euskera lantzen ain gartsuki ikusteak. Gu zarrak bagoaz, baiña pozik iun gindezke zuek bezelako gazte adoretsuak atzean utziaz. Berotasuna bear du gure euskera errukarriak, eta berotasun ori zuek gazteok bakarrik eman dezaiokezute. Nere arnas beroena ar ezazute bada, zuen lan ederrok aurrera eramateko. Apaizen auziaz geroko orko berriak oso dira illunak eta guztiz nago naigabetuta. Bidegabeki ari dira obispuak (gotzairik ez dago gure artean benetako epi-eskopuak baizik) gure apaiz jatorrak zigortzen, apaiz jatorrekin batera gure euskera ere bai. Erromara ere idatzi dut gai ortaz, eta gogor idatzi ere, ango nere adiskide bateri. Agintari dollorraren epi-eskopuok331 euskal-kristauak eskisma-bideratzen ari dira eta nabarmenki gañera, lur-arazoetan pulunpatuta izadi eta Iainkoaren lege zuzenak austen. Bide ortatik bildots otzanenak ere laster biurtuko dira aker adarkari; bearko. Baiña ez nioa gai ontaz luzezago iarduten. Iainkoak daki zergatik leporatzen dizkion gure erri doakabeari orren lor aztunak. Arinduko al dizkio egunen batean. Guk beñipein, io dezagun beti aurrera iñoren eta ezeren beldurrik gabe. Egia den dena, aitortu dute gure apaizak eta guk ere ez dugu beldurrik izan bear egia nai-nun aitortzeko erri oso baten gaizkapena jokoan dagonean batez ere. Gu ez gera ezer, ezta gu zapaltzen ari diran agintariak ere; aiek ere gu bezelaxe epaituko ditu Iainko Alguztidunak. Barkatuko al didazu beroalditxo au, baiña nere biotza azakatu332 [sic] bearra nuen. Eta onen bestez bukatzera ez ordea Arantzazuko adiskide zintzoei urte-berri on bat opatu gabe. Aurtengoa izan dedilla orain artekoak baiño zoriontsuagoa. Eskumuñak Arantzazuko Amatxori, eta zuk ar ezazu adizkide zar onen besarkadarik gartsuena.
331 332
Erregimenaren zaintzaile, inspektore. “asaskatu” alegia, arindu.
300
Txillardegi-Andima
319 Caracas´tik Loreillak 27-1961 Alvarez-Enparantza´tar J.L. Iaunari Paris´era Txillardegi adiskide: Astirotxo, baña atzo iritxi zan nere zuzenbidera Martin Ugaldentzako zure eskutitza. Martin ez da emen aurkitzen Ipar-Amerikan baño, eta bereala bialduko diot bere egoitza berrira. “Izparkaritza” sakontzen ari da Chicago´n emengo Creole Petroleum Corporation´ek neke guziak ordainduta. Poztuko da zure gutuna artzen duenean. Liburutxo arras polita egin digu eta nik ere badut pozbiderik, neonek, bada, berotu nuen argitara eman zezan333. Dagoneko eskuratuko zenuen noski, aleren bat eta ala ezpalitz, esaidazu eta neonek igorriko dizut. Ziur aski, Martinek berak ere bialduko dizu. Gizon iatorra da, eta euskaltzale sutsua. Ikus: bere emazteak, Santurtzeko alaba, ezin obeki ikasi zuen euskeraz mintzatzen, seme-alabatxoek esan bearri[k] ere ez, Martinek eraginda. Auxe da abertzale iokatzea, eta bestela ari diranak zeruetako ipuiekin ari zaizkigu, aberria ondatzen. Zuk ere, adiskide, ar ezazu nere zorionik beroena zure liburu berriaren alderako. Agertu-ala irakurri nuen, ioranez irakurri ere. Zerbait berri ematen diguzu beñepein zure liburuetan betiko leloekin aspertuta gaudenoi334. Notak artuta dauzkat, bañan iritzirik ez dut ondu ezaldi gorrienean arkitzen naizelako idazteko. Azkeneko burrukak latzegiak izan dira eta zaiñilduta utzi naute335. Eta zorionak gure Paris eder ortan erbestetuta arkitzen zeralako ere. Gaztea zera oraindik eta zuretzako laister ioko du zuzen kukuak. Guretzako, zarrontzako, gau-ontzen txiztu latza baizik ez da gelditzen: txistu makurra336. Mirande nere adiskide min eta ohia ikus bazeneza, nere gorantzi beroenak emaizkiozu. Laister idatziko diot. Esku kaxkarreko gizona naiz, ala ere iakin ezazu emen duzula adiskide zintzo bat al dezaken guzian zuri laguntzeko337. 333
Iltzalleak ipuin-sortari Andimak egin zion hitzaurrea. Bertan dioen bezala, aurretik bazituen Ugaldek bi ipuin-sorta erdaraz argitaratuak eta sariak irabazia ere bazen Caracasko “El Nacional” egunkariak antolatutako ipuin-sariketetan. 1960ko Euskararen Egunean, hots, abenduaren 3an, sinatutako hitzaurrean honela dio liburuaren mamiaz: Bearrekoa genuen euskotarrok ere gudu-literatura gartsu bat, eta literatura orri asiera ezin obeagoa ematen dio Martin Ugalde´k bere ipui auekin. Negargarria, baiña oraindik euskaldun batek ere ez ditu liburuetan euskeraz eman orduko gertari deitoragarriak. Mututasun lotsagarrienean diraute oraindik ere.(...) Euskeraz bear ziran esan gaiñera, Martin Ugalde´k egin duen bezela. Euskera gabeko abertzaletasuna antzua ta ilkorra dalako. Eta oraingo gazteak euskerarekin ernaritutako abertzaletasun oparoa nai dute, ez erdal-itsasoan ondatuta dabillen abertzaletasun arroputza. Gure gazte burrukalariek, ementxe arkituko dute beren biotzak berotzeko sua. Gazte borrokalarietako bat Txillardegi bera zen. Ordurako, 1961eko Urte Berri egunean, erbesterako bidea hartua, eta, Andima hamazazpi urte lehenago bezala, hura ere espainiar poliziatik ihesi, Parisen kokatua. 334 Txillardegi argitaratu berri zen Peru Leartzako. Eleberri horregatik idatzi zuen Orixek buruz egina baino burutik egina zegoela hori idatzi zuena; euskaldunok europartu beharrik ez genuela zerua irabazteko. 335 Irrintzi aldizkari politikoa atera zuen Eibarko Matxari-rekin batean. Andimak euskaraz eta Matxari-k erdaraz. Jose Antonio Agirre hil zenean, haren aldeko artikulu bat idatzi zuen Andimak eta hortik haserretu ziren biak. Horretaz ari da. 336 Txillardegiri etorkizuna ikusten dio eta opa ere badio, baina bere buruari ez, higatua sentitzen da. 337 Andima ezagututa Txillardegi erbesteratu berriari egiten dion eskaintza ez da jendetasun hutsezkoa baizik euskaltzale-abertzale erbesteratu zahar batek euskaltzale-abertzale erbesteratu berri bati egiten diona. Diruz ezingo zion asko lagundu, baina gainerakoan bai; ez zen ondo gelditzeko edo konpromisoz esandakoa.
301
Agur, eta beste bat artio.
320 Caracas´tik 1966´gko Loreillak 6 Txillardegi Iauna ? Adiskide ona, Aspalditik nengoen zuri zenbait lerroño zuzentzeko gurariz, baiña gaur arte etzait egokitu gurari ori betetzerik. Lenengo ta bein, nere zorion sutsuenak ar itzatzu orain berriki argitaratu duzun liburu ederraren alderako, HUNTAZ ETA HARTAZ´en alderako alegia. Eztitan irakurri nuen, bañan hau ezta garaia iruzkin zabal bat liburu sakon ortaz egiteko. Beste noizpait izango da. Auxe esan nai nizun; ematen zaion baiño garrantzi [gehiago] eman bear litzaiokela euskerari gure reziztentzian, gure burruka ixillaren oiñarri euskerak izan bear lukela alegia338. Nik baiño obeto ezagutzen dituzu Israelgo burrukaren goraberak; Irgun´ekoek eberkera, eta eberkera bakarrik erabiltzen zuten. Nik ez nieke ainbesterik eskatuko gure burrukalariei, bañan bai ormetan eta ezarten dituten ekintzen (acciones) azalpenak ere paperetan euskeraz emateko baita egin gogo dituen zemakaienak ere. Ala gure erria nolarebait euskerara oituko litzake, euskeraz irakurtzera alegia. Beste zerbait. Eliza, oraindik ere, gure lepotik irri negargarriena egiten ari da Euskadi´ko erri askotan: auxe irakurri dut Epaillak 6, Z. Argian: GALDAKANO: Usansolo´ko euskaldun jatorrak, geienak dira, aspaldiz dabiltz auzune ortako eleizan euskerazko jaupa edo meza bat jarri al badabe; ze igande guztietan lau meza ospatuten diran arren, bat be ezta euskeraz”. Eta hori benetan da lotsagarria eta kasta ortako apaizaei eta elizari eztiogu iñola ere gure erriaren lepotik par egiten utzi bear. Beti izan da gure erria elizaren oiñazpian ixi-ixilik egotekoa; alako garaiak ioan ziran, eta zabalkunde aundi bat egin bear litzake erderazko meza ematen duten elizetara ez ioateko esanaz, eta erderaz asiko balira elizatik denak batera irtetzeko aginduaz. Ala gure erria nolarebait sendotu al izango genuke euskal zaletasunean. Argi ta garbi esan bear zaie eztala pekatu, pekatuan ari dira[n] apaizen mezarik ez entzutea, ezta jai egunez ere, pekatu litzakela aiekin batera gure aberri doakabea eta euskera zapaltzea... Beste zerbait ere esango nizuke, baña lan-ordua eldu zait, epaizka ari naiz ofiziñan. 338
Gutun adierazgarria da oso. Bost urte lehenago idatzi zion, hura Parisera erbesteratu berri zela, eta hark ez zion erantzun. Halere, handik bost urtera –nahiz ez dakien nora idatzi ere; jada Txillardegi ez da Parisen baizik eta Bruselan-, Huntaz eta hartaz saiakera liburu ederra argitaratzeak aitzakia emanik, berriz idazten dio: zertarako? Gogoratzeko abertzale belaunaldi berriak euskara hartu behar zuela oinarri, eta euskararen aurkako etsai guztiak, Eliza katolikoa barne, astindu eta salatu egin behar zirela. Beste gutun batzuetatik badakigu ezkertiarregia iruditu zitzaiola Huntaz eta hartaz (ikus K. Iturriari egindako gutuna. 13.a: “Etzaizu arrazoirik palta Txillardegiaz diozun ortan...Bai alaxe da izan ere; gizon argia guztiz eta iakituna, zearo eskerrera emana, geiegi ene ustez. Egia esan, gure gazteriari etzaio arrazoirik palta ezkerreratzeko eliza doatsu eta apaiz askoren iokabidea ikusita. Ikustekoa da gure errietan elizak egiten dion gudua euskerari. Beti egin izan dio eta orain areago: burla besterik eztio egin elizak Euskalerriari gure errian errotu zenez geroztik...Eta gu beti itxu, beti lepo makur alako bidegabeen aurrean. Eta gaur berdin. Beraz benetako abertzaletasuna bere barnean sentitzen duen iñork ere, ezin dezake onartu elizaren iokabiderik, gure errian beintzat”. Harremanaren oinarriak hauek dira: berak bere ikuspegia ematen du, ez dio uko egiten bere printzipioei, baina besteari, kasu honetan Txillardegiri, onartzen dio ikuskera eta ideologia ezberdina izatea, baina hori bai: abertzaletasunaren oinarri behinena euskararen erabilera dela.
302
Ar ezazu adiskide, ene agurrik aberkoiena
321 Brusela, Maiatzaren 30, 1966 Andima Ibinagabeitia jaunari, Agur adiskide: Zure gutuna hartu dut nere adiskidearen bidez, eta anitz esker eman nahi dizut aldez aurretik, eta ahaztu baiño lehenago. Hain zuzen ere, zurekin zorretan ote nagoen bildur naiz; zeren-eta, nere paperen artean, zure gutun zahar bat aurkitzen baitut, zuk neri 1961-eko Maiatzaren 27-an egiña. Gaurkoa ez da! Orduan erantzun ez banizun, bihotzaren erditik eskatzen dizut barkatzeko. Barkapenik ez duela badakit; baiñan halere barka nazazun eskatu behar. Ez zaitut izenez baizik ezagutzen. Zure izkribuak aspaldian “Euzko-Gogoa” zalakoan, eta berrikiago “Irrintzi” zeritzanean irakurri izan ditut. Ni euskaltzale eta abertzale izanik, lankide eta gogaidetzat ere eduki zaitut betidanik. Eta buruz-buru ez ezaguturik ere, adiskidetzat zaitut. Has nadi, beraz, nere zuzenbidea ematetik: JLAE-9, Clos Saint Roch –Joli-Bois, Waterloo –Belgique- Hemen nauzu, eta hemen duzu beraz zerbitzari bat339. Lehenengoan esan zenidanez “zarrontzako gau-ontzen txistu latza baizik ez da gelditzen”. Tristea da hori esatea; eta are tristeago hori siñistea. Ni neu, dana dala, nere hogei eta hamasei urterekin, adiñaren txarranpiña pasata nago, eta neretzako adiñak ez du axolarik. Zahartzen hasia naizelako? Ba liteke. Baiña hunek ere ez nau asaldatzen. Gure artean, beraz, Andima adiskide, ez dago adin-konturik. Ba da, bai, denon artean, adiñaren problema edo arazoa. Baiña adiñarena baiño pentsamentu eta gaitasun kontua iruditzen zait. Gazte batzuk baztertuak daudela uste dute; eta kexu dira balio dutelakoan. Bestetik ere pentsakeraren kontua ez da adin-kontu bat. Ni ez naiz komunista, esate baterako; eta ez dut nehundik ere uste hau adin-kontua danik. Gauza bera Erresistentziari buruz: batzuk ez dute balio hortarako; eta ez dute sekulan balioko. Hortik gero istorio asko. Euskerari garrantzirik aski ematen ez zaiola diozu; eta egia duzu osoki. Zer egin, ordea? Guk geure aldetik ahal izan duguna egin dugu, Erresistentzian edo ETA´n, zerbait izan geran artean. Orain, Brusela´tik, ezer gutxi egin diteke. Orain “Branka” aldizkaria sortu dut lagun batzukin; eta nere artikulua irakurri baduzu, dudarik ez duzu izango hortaz: Euskal Herria euskaldun herria baizik ez da. Nere ustez, gañerakoak ipuiak dira! Nere aberria, eta zeurea EUSKAL HERRIA da, eta ez Euzkadi. Euzkadi´k Euskal Herria salba dezake, eta Euzkadi sortu gabe Euskal Herria hil egingo da. Baiña gure Aberria EUSKAL HERRIA DA, eta ez Euzkadi. Ni abertzalea naiz ehunetik ehun, eta ehunetik ehun Euzkadi Askatuaren aldekoa; baiña ez ditut nahastutzen Aberria eta Erresuma. “Abertzale” izeneko batzuk bai; baiña, benetan esaten dizut, nere ustez gure herriak hau ikusi du, eta hobe gaude sekulan baiño. Lehengo egunean Aita Muxika´k idatzi dit: “Iztegia biziro ederki saldu da: sei millatik gora saldu dira”. Euskal eskolak nun nahi ari dira sortzen, berez, perretxikoak bezela. Hau ez da dana, ba dakit. Erresistentziaren erakundeetan ez da lana behar bezin azkarki egiten. Hala da. Eta nik zeuk haiña senditzen dut. Bidea hau da nere ustez: eten gabe guk ekitea; eta gure ahalean ongi eta mamitsu idaztea euskeraz. “Branka”k ere bide hortatik abiatu nahi du; eta aurrerazale-tasuna eta gure hizkuntza guztiz lotu. 339
Lankide, gogaide, adiskide, zerbitzari!
303
Elizari buruz diozuna xuxena iruditzen zait. Dudarik gabe elizak du erru ez txikia euskeraren galeran. Baiña hau ez da kakoa: kakoa Euskal Herriak EUZKADI´KO ERRESUMA BAT bere zerbitzuko ez izatean datza, nere ustez. Elizak ez du errespetatzen indarrik ez duena (eta huntan ez Elizak eta ez iñork). Guk ez dugu indarrik; eta horregatik ez gaitu errespetatzen. Hau da kakoa. Horregatik bidea Euzkadi da. Euzkadi eta milla aldiz Euzkadi Askatuta. Ez dugu besterik: ez Elizarekin eta ez iñorekin. Gure erresuma sortzea. Horra lehen urratsa nere ustez. Ez du horrek esan nahi (ez gutxiagorik ere!) horren bidez dana legun-legun joango zaigunik. Baiña bai Euzkadi´ko erresuma hori dala “sine-qua-non”-baldintza, ez dagoela besterik. Huelva´n hitzegiten ahal dute apaizek alemanez kulpitotik? Ez. Horra. Halere Bretaiñia´n frantsesez ari dira! Gure herria hil ez dedin Euzkadi sortzea, eta garaiz sortzea gaiñera. Bestela beti ari izango gera hemen hau moldatzen eta han zulo berri hura kukutzen. Pekatu ez dala, eta abar, esatea, ondo iruditzen zait; baiña alperrik iruditzen zait ere. Agintea hartu behar dugu, Andima: bitartean jai dugu!340 Ez dakit orain zer duzun eskuetan. Euskaltzaleon eskuetan dago, halere, Euskal Herria; “politikoek” ez baitute askotan gure Aberria senditzen oportunismoarengatik baizik. “Politiko”ekin ere problema antzeko bat dugu: Euskal Herria bere begien aurrean bizirik jarri. Hemen esate baterako, Belgika´n alegia, ez dago ezer egiterik Flandes eta Walonia´ko EGIA kontutan hartu gabe. Hemen, baita abertzaletasunari buruz fitsik ulertzen ez dutenek berek ere, nahi ta nahi-ez hartu behar dute aintzakotzat Begika´ko egoera hori: alegia, bi herri daudela. Abertzaleak euskaltzaletu egin behar ditugu, beraz; edo, nahiago baduzu, geuk izan behar dugu abertzalerik egikorrenak; eta ekintzaz eta egiaz abertzaletasunaren huntziaz nagusitu. Hortan zerbait egin dezakegu; eta egin egin behar dugu astirik galdu gabe. Aski izan bedi gaurkoz, adiskide. “Branka” jasoko duzu. Emaidazu zure iritzia. Bihotzez poztuko ninduke zure berri izateak. Zer dakizu ere Aita Zaitegi adiskideaz? Berarekin hartu-emanetan baldin bazaude, emaiozu goraintzi niketz. Eta berdin ere Ugalde´ri eta Aurreapraiz´i. Besterik gabe, eta zerbait jakiteko itxaropenean, zure esanetara Txillardegi´k
322 Caracas´tik 1966´gko. Urrillak 17 Txillardegi Iauna Bruselas´en Adiskide ona, Zure Maiatzaren 30´ko gutun trinkoa eskuartean dadukat aspaldidanik. Ez dizut lenago erantzun gutun antxul eta utsalen bat egiteko beldurrez, ez da-ta errexa zure mailako gizon batekin gutunez iardukitzea. Dena den, emen natorkizu, nere kaxkarrean, zuri erantzutera. Egia da eztugula elkar ezagutzen izenez baizik; ala ere, begiz baino ispirituz ezaguera sakonagoak egiten dira maiz. Idazlan eta liburuetan ixurtzen den ispirituak ezin ukatuzko ezaguera barrenago bat ernarazten du gure baitan, eta orixe 340
Duela berrogeita bost urte baino gehiago idatziak baina oso egungoak aldi berean. Txillardegi hil berria da, baina bere ideiak eta ikuskera ez. Andimaren zubi-lana ere garbi gelditzen da. Abertzale eta euskaltzaleen arteko zubigintza garrantzizkoa dela diogun honetan, hona jarraibide ederra!
304
gertatu zait neri beintzat, zurekin. Egunero ikusi oi ditudan asko baño obeto ezagutzen zaitut. Zuk, zeure arimaren edertasuna eta kezka, liburu eta idazlanetan iarion duzu, ezagupiderik iatorrena noski: orra zergatik elkar ezagutzen dugun, ondo ezagutu ere. Atzo igandea. Ni ere “igande arratsaldeetako tristura ixillak unkitzen dituen” orietakoa naiz, aspalditik izan ere, eta zure “Azken heriotza dala-ta”, eztakit zenbakarrenez, irakurri nuen, astiro eta apurka, ondo ausnartuz, eta beti bezela, ezin esan alako izu-ikarak iñarrosi zidan barne guztia azken eriotz urrun orren oldozpenak: noizak eztio aiolik, gertakizunak baizik; ala ere, gu deuseztatuta ere, ezkenuke nai hori gertatzerik. Era berean, euskeraren etorkizunik ere, antzeratzu astintzen dit ene espiritu aulegi au. Nunaitik entzuten eta irakurtzen ditut gure aberri izkuntza errukarriaren berabearraren deitorak. Eztala erosta ioteko garaia diote askok, euskeraren alde gogoz egitekoa baiño. Baña nola ixilik iraun alako ezbear aundiaren aurrean. Neretzako beintzat munduko ezbearrik aundiena, mundu beraren suntsitzea baiño areagoko ezbearra, euskeraren betiko eriotza litzake. Eta ezin dut nere biotza ito alako ez bear baten aitzinean. Ortik nere kezkak. Eta orregatik esaten nizun, ain zuzen, eliza dontsu orren ibilbide okerrak euskeraren kontra, labur moztu bear ditugula edonolako bideetatik. Aberriaren bizitza eta arima, edonungo eta edonoizko eliza guztien gaiñetik dago: katoliko baño len euskal seme iaio giñan341. Bai, ondo dakit nik askatasuna iristen degunean Erromako Eliza santak ere, urrezko galtzara iarriko diela gure naikari eta agindu guziei, ez elizak bakarrik, baita orain menperatuta gauzkaten estatuak ere, gezurra dirudien arren. Oraindik gogoan dadukat Euzkadiko azken guduatzaz prantzitar jeneral Duval´ek (prantzitarra eta prankozalea gaiñera) gudu artaz idatzi zuen liburu batean idatzita utzi ziguna: “Zer egingo zuen Frantziak, baldin Euzkadik gudua irabazi eta askatasuna iaritxi [sic] izan bazuen? Ezkenuen beste erremediorik izango bere-berean ERREKONOZITZEA BAIÑO” Ortaz eztaukat batere dudarik. Baina bat da ori, eta besterik egun, gaur erabili bear ditugun bideak euskerari dagoentxoan eusteko. Eztedilla beintzat gure zabarkeriz areago galdu. ortan, alderdi ospetsuak, pekaturik larriena egin zuen. Sortu zenian bizirik zegoen euskera Euskalerri geienean (Euzkadin) eta etzion eutsi, zegokion lez, etzuelako euskeraren benetako garrantzirik ikusi. Etzuten ikusi, garai zenean, Euskalerrik bear zukela gure ABERRI BAKARRA eta ez, noski, EUZKO-ERRIAK aiek euzko zorioneko ori artzen zuten esanaian beintzat. Baña urrats kaltegarri hura eman zuten, erderari garrantzi aundiagoa alegia, eta orain etzaigu errexa izango okerkeri ori zuzentzea. Nekeak izango ditugu askatasuna lortuta ere. Zuk ondo dakizu TIERRA VASCA´ko auzi lotsagarriaren berri, nik baño obeto. Benetako euskaltzaleen eskuartean ezpadugu gure erri iaurlaritza uzten, galduak gu...Eta ordu orren zai egon gabe, oraindixek asi bearko genuke euskera beste zer guztietan iarten; iabetu ditezela euzkoak ere, euskera gabe eztagoela Euzkadirentzat ere, salbabiderik. Orregatik esaten nizun nere lengoko gutunean ematen zaio[n] baño gora geiago eman bear diogula euskerari. Eskerrak zueri guretarrak apurka badare egi ortaz iabetzen ari zaizkigula dirudi. Alabiz. BRANKA ernagarri guziz arkitu nuen. Alare Serrailt iaunak biotz geiegi ezarten duelakoan nago bere lan iaki[n]garrian; eztedilla biotzik agertu alako idazlanetan, gaiak gure arterako, zoritxarrez, eta gaurkoz beintzat, nabarmenegiak direlako. Otzik erabiltea obe alako gaiak, berorik baino. Gaiñera garai ontan, komunismoa bera zer askotan ziaboga egiten ari zaigun denbora berri auetan; aldaketak, eta ez txikiak ageri ditu dotriña orrek ere. Zure izkuntzarekikoa, eder, sakon eta mamitsu arkitu nuen: ba dute 341
Katoliko baino lehen euskal seme jaio ginen!
305
nun ikasi gure betiko analfabetak euskeraren garrantzia ez ezik, izkuntzena ere orogainki artuta, aberri baten izateari eusteko. Irakurriko al dute zure lan sakona, bear luketen arretaz. Itz batean esan, aurrera-bide zabal eta egokia artu duzutelakoan nago aldizkari orrekin, on aundia ekarriko diona gure izkuntzari, alaber gure erriari ere342. Zenbait idazlan baditut eskuartean, guziak asiak egiñak ez ordea. Beraz, eztira urregorri izatera oraindik iritxi. Ala ere, laister agertuko da, datorren Gabonetarako edo, BERGILIREN IDAZLANAK OSORIK deritzaion liburu mardula. Itzulpena...Unaikantak eta Alor-kantak, neonek itzuli nituen, Eneida berriz Aita Onaindiak. Berak eskatuta sartu nintzan Alor-kantak itzultzen, eta or daude orain irartzeko gertu. Baña badut besterik ere eskuartean, arnas aundiko lana astirik ez ordea aurrera eramateko. Eguneroko ogia irabazi bearrak, eztit ezertarako ere astirik uzten, eta lan orrek egonarria ez-ezik baita liburu asko ere bear ditu nik nai nukean sakontasunarekin ateratzeko. Zer diteken pentsatzen utziko zaitut...343 Bai, geok bear dugu euskaltzaleenak izan, geok bear dugu euskera landu eta abertzaleak ere euskarara erakarri...Baña oztopo larriak eraikitzen dira bidean, gutxien uste dugunean...Etzaizkigu bada asi eman bertan, argiago emen CENTRO VASCO´n (eztu beste izenik merezi ere) esaten el CHANTAGE DEL EUSKERA egiten ari gerala...Zer derizkiozu...Elizatik ere iraitzi egin gaitue etxe ortako agintariek (erdaldunak geienak) zure adiskide JU abestia zuzentzetik, eta ni organua iotzetik...Alako gorrotoa digute euskera ta aberria bear dan lez maite ditugulako. Kutzera344 noa, oingoz aspertu ere zaitut eta. Gure Zaitegi aspaldion ixiltasun gogor batean bilduta arkitzen da Guatemala´n. Azkeneko bere gutun batean esaten zidan “berriz ere zartzaroa igarotzeko ainbat txanpon bildu dituela”. Bejon daiola. Nik eztut orlakorik oraindik iaritxi ezta lotuko ere. Aurre-Apraiz bere erritxo Aiangiz´en arkitzen da urtebetez gero. Nere senideak izan dia amabost egun dirala bera ikusten. Onik dago. Besteok ementxe, jo ta aldeguntxoa egiten. Ar ezazu beraz, adiskide zar onen euskal-agurrik biozkorrena.
342
Euzko-Gogoa aurrera ateratzen Zaitegirekin batean hainbeste lan egindakoak, Branka aldizkaria euskal kulturaren brankatzat jotzen, abangoardia beharrezkotzat. 343 Oker ez banago, Euskal Literaturaren Edestiaz ari da, baina ez zuen burutzerik lortu. Villasantek eta K. Mitxelenak erdaraz atera zituzten, eta Andimak euskaraz atera nahi baina ezin izan zuen. 344 Isiltzera. Ez da beste gutunik gorde, ez dakigun gehiago egon zen. Halere, gutun gutxi izanagatik oso garbi gelditzen da primeran konpondu zirela biak: lankide, godaide, adiskide eta elkarren zerbitzari!
306
San Martin-Andima
323 Caracas´tik, Otsaillak 23-60 San Martin´dar Jon J´ri Eibar´era Itolarrian natorkizu, adiskide, Betikua´ren bitartez igorri didazun idaztiñoaren alderako milesker bero zuri emateko. Gogoz irakurri dut. Ezin obeto bildu eta arildu dituzu Mogel andiari dagozkion zeapen guztiak345. Kostako zaio beste norbaiti ain orrialde gutxitan Mogelen berri zeatzago ematea. Ar izkitzu bada nere zorionik kartsuenak. Ederki ari zera euskera menderatzen; nekeak beti ekarri oi ditu ondore gozoak batez ere idazketan. Eta ondore gozo oriek nabari-nabari ageri dira zure idaz-lan bikaiñean. Alako jario ezti bat ezarri diozu zure idaz-tankerari irakurketa ernagarri ta ezin-utzizko egiteraño. Idazle baten doairik andiena. Baita irakurri dut EUSKERA aldizkarian (1959) argitara duzun idaz-lana “La aurrizkia toki-izenetan” dala-ta. Bat nator zurekin toki-izenok larra, larre itz bizien bitartez azaldu ditezkela diozunean. Eta nere erriko argitasuntxo bat emango dizut. Bada Elentxuen, mendian, LARRAZILLE (gurean a mugitza e bezela ebakitzen da) deitzen diogun leku bat. Mutikotan gure artean etzan besterik entzuten: “guazen Larrazillera fubolian” guazen Larrazillera txirritxaldotan (kirkirrak)” eta abar. Beti Larrazille. Sekula ez nion antzik eman al izan izen orri nundik letorkean iakiteko: zilla, zille orrek naasten nindun. Alako batean, anditan, Udaletxera joan nintzan paperetan gure Larrazille LARRAZELAIA biurtuta ikustean. Nola iritxi giñan gu erritarrok zelaia zil egitera? Ez dakit, bañan egia orixe da. Beraz zuk aipatzen LA RASILLA ez dago ain urruti gure LARRAZILLE´tik. Ez da miragarri Errioxa baten ain berrenki [sic] izenak aldatzea edo laburtzea euskaldunok ori egiten dugunean. Aldizkari berean lan bitxi ugari ikusi ditut, eta egia esan, miñ aundia artu dut zenbaitzuen geiegikeriak irakurtzean. Ez dago eskubiderik esateko: “euskeraren aldetik eta Euskalerri alde ontan, berrogeita amar urte ontan izkribatu dan geien geiena (dana) txarra da, oso txarra, euskerarentzako kaltegarria...eta argitara diran liburu eta idazki geienak, MUNSTROKERIAK dira eta abar”346. Orrelakoak idazten ditutenak gu baiño askoz urbillago daude eskizofreniatik, bai orixe. Anaiak anaiari egia zor dio, gezurrik ez. Nora iritxi gera. Gu gerala buru gogorrak? Besteongan apeta, seta, kasketa eta kopeta, KOPETA batez ere askoz ugariagoa da gure artean baiño. Gureak egin du beraz? “A tout seigneur, tout honneur”347 esanda, “plumak” atzeko txuringatik sartu eta betiko ixiltzea, besterik etzaigu gelditzen. Ez noa geiago luzatzera gai ontan bestela 345
Juan Antonio Moguel ta Urkitza. Bere bizitza ta lanak. 1959. Txillardegik Bilbon esanak 1958ko abenduan Euskaltzaindiak egindako jardunaldietan. Eskizofreniaren aipamen hori Txillardegiren beste honi zegokion: Egiak “teoria”tzat euki, eta setak eta txorakeriak egiatzat. Ortik etorri zaizkigu gero “garakoak”, “garbizaleak”, “mordollozaleak”, eta gañerako guziak, gure euskera zearo ondatuaz. (...) Danok izan ditugu gure eskizofrenia-aldiak; danik izan gera garbizale, noizpait bederen; danok aldrebestu dugu bein edo bein izkuntza (Euskera 1959, 153 or). Xehetasunak nahi izatera, ikus, nire 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Utriusque Vasconie, 2011, 104-122 orr. Sekulako amorraldia sortu arren Txillardegiren esanok, ez pentsa Andima betiko samurtu zitzaionik Txillardegiri; irakur ezazue, otoi, Andimak Txillardegirekin izandako gutun-truke laburra bezain jakingarria, merezi baitu! 347 Frantses esaera zahar honen arabera –XIV. mende ezkeroztik omen daude lekukotasun idatziak Lintern@aute entziklopedian aurkitu dudanez; nork bere maila, balio eta egitekoen arabera jaso behar ditu ondasunak eta ohoreak. 346
307
nereak eta zakur beltzarenak esango nituke, eta obe dut ixildu paper au kakaztu baiño. Puf... Etzaitut geiago nekatu nai eta onen bestez bukatzera noa. Mila goraintzi Txomo ta Julsar´i eta zuk orizkitzu ene agurrik kartsuenak
324 Eibar´en, Epallak 12. 1960 Ibiñagabeitia´tar Andima´ri Caracas´era Agur, ene adiskide: Nerekin dut joan zan illaren 23´an egin zenidan gutuna. Aunitz esker zure laudorioegaitik, nere liburutxoak ez zun merezi ainbeste. Zuk ematen didazun LARREZILLE toki izen ori jakingarria da neretzat. Ezcaray´ko alderdi aretan oraindik badut beste zeaztasun batzuk egiteko gogoa, batez ere neolitiko inguruko azterrenik azaltzen dan ikusteko. Ba-dakizu, oraindik erabagitzeke dagoala toki aretan euskaldunak noiztik dauden eta asko- ta asko direla, moroak botatzerakoan joanak izango direla esaten dutenak. Nik uste, edesti aurretik ere ango biztanleak euskaldunak izango zirela. Al baldin bada, ori erabagi nai nuke. Ikusten dut “Euskera”-ko lan batzuekin oso aserre jarri zerala, ta zurean ipiñi dezun zatitxoakin batez ere. Txillardegi´na da, baña ez pentsa besteori ere orrelako agerpenak ez digunik miñik ematen. Iritziak ez berdiñak izatea ezta arritzekoa, ezta batzuek beste batzuek baño bide egiazkoagotik ibiltzea, bañan ez dut uste gauzak orrela azaltzeko eskubiderik iñork duenik. Azkenengo “Yakin”-en Intsausti´k egiten dio jardukizuntxo bat348, bere lanari lumak erantzirik mami goxoa bakarrik agertzen duelarik. Ura irakurrita nornaik esan luke Txillardegi zentzunez eta legun bere iritziak argitaratzen dituenetarikoa dala, ta ala ere gogortxo dago. Nik oso adiskide dut bera baña Bilbo´n bertan ere esan nion bere zenbait gauzakin ez nintzala oso konforme. Gure artean gogorregia da iritzi okerrean nortzuek dauden esatea. Danak uste bai dute berek bakarrik dirala egiaren jabe, baña, egiaren jabe izanik nola diteke aldatzea? Eta gure artean nor ez da aldatu?, ez baten, baizik iru edo lau aldiz bere iritzi zindoetan? Asko ta asko ezagutzen ditut len garbizale zirenak orain mordolloen aurrenengo eta len mordollo zirenak orain garbizale. Ongi da bakoitzak bere usteak azaltzea, baña ez orrela. “Yakin” jaso nuenean burua bero-bero jarri zaidan [sic] berari eskutitz iriki bat egiteko, ta orain berriz, zurea jasotzean bear-bearrezkoa ote dan nago. Azti gutxikin natzaizu, baña uste dut orrenbesterako txolarte bat artuko dedala. Ta ori ni ez naizela garbizale orretarikoa. Julsarrek irakurri du zure karta. Gogorra iruditu zaio. Goraintziak bere partez. Aspaldi dala es dut zure lanik irakurtzen. Analpabetuen ura edo izango zan azkena. Ortxe bai uste berdiñekoak gerana: lan ori geiago zabaldu bear litzake. Besteen jardunegaitik ez baintzat zeure burua ezkutatu, gure erria idazle geiagoren bearrean da, naiz garbizale edo naiz osteantzeko. Nor dijoan bide obetik geroak bakarrik esango du zeazki.
348
“Txillardegirekin solasean” in Yakin, 12. alea, 1960, 81 or. eta ond.
308
Gorantziak Matxari349 ta Aurraitz´i. Aurrekoari esan “Eibar”-erako lanen bat bialtzeko. Beste gabe, artu nere besarkadak, [sinadura eskuz].
325 Caracas´en 1965´gko Bagillak 18 San Martin´dar Juanes Eibar´en Aspaldiko adiskidea: Egun batzu dira zure gutuna iaso nuela eta egia esan poltxikoan neraman erantzuteko asmoarekin, bañan iztu edo egin zitzaidan atzo Martin´ek urrutizkiñez deitu zidan arte. Ezta arritzekoa ere egun auetan bada, oso ibilli naiz lanpeturik eta kezkaturik nere lana dela-ta. Konpañian bertan, baña beste toki baten ari naiz orain lanean, eta aldaketa auek nere adiñean, eztira batere atsegiñak izaten. Eta gaitz erdi, oraindik ere lanean iarraitzen dudala, nere biziari eusteko. Or dioazkitzu eskatzen zenizkidan zertzeladak. Nere euskal lana ikus dezakezunez, oso izan da exkaxa eta mearra nere bizitza guztia bezelakoa. Zer egingo eta emendik aurrera gaiñera, erosta jo ta besterik ezer ere ez. Eta zorionak zure lan ederren alderako, baita izentapen berriaren alderako ere. Gorantziak orko ezagunei Ar ezazu urrutiko adiskide onen euskal-agurrik kartsuena.
349
Irrintzi aldizkari politikoa horrekin batean atera zuen 1958tik 1960ra bitartean. Baina J.A. Agirre hil ondotik Andimak haren omenez idatzi zuen artikulu laudoriozkoa zela bide, haserretu egin ziren eta Andimak utzi egin zion aldizkari horretan idazteari.
309
Aresti-Andima
326 Guatemala´n, Azaroak 16-54 Aresti´tar Gabirel I´ri Bilbaon Adiskide berri, Emen ditut zure idazlan bikaiñak, Irigoien adiskideak igorrita. Eztitan irakurri ditut eta biotz dardaraz. Idazle polita zaitugu eta gure euskera errezki menderatu duzu, ez-oitua zure adiñekoen artean. Poemak batez ere, berri ta xotillak. Beti izan da nere ametsa euskera bide berriak barna eramatekoa; nik iritxi ez dudana, zuek gazteok iaritxiko duzute noski. Ekiozu gogotik euskerari, eta or ikusiko duzu gure atso xahar hunek ez dizula ukhorik eginen gogoeta barne ta sakonenak ere argi distiratsuz iantzi ta apaintzeko. Zuri beintzat, lantxo auetatik ageri denez, bere altxorrak eskuka eskeiñi ditizu dagoneko. Iarrait taigabe, euskal arloa lantzen. Ezaldiek ere noiztanka, behar baiño usuago, biotz-atean izanen dituzu, ez ordea etsi. Guk behar dugu gurea dugun ondasun zaitu, arthatu, apaindu aberastu ta bizkortu. Gazteentzako, bertzalde, eztago eginkaitzik, eta gazteen biotz beroetan ain zuzen, euskerak begi biak ezarrita dauzka. Datorren banakoa[n], zure bi olerkiak argitaratuko ditut, urrengoan itz-lauzkoa. Euskadi ta Euskalerri´ren artean bereizketa egiten duzu; enetzako biak berdin ditezke eta dira, euskaldun liraken neurrian. Itzak uts gertatzen dira gogo ta arimaz betetzen ez dituguño; aipatu itzak ere euskeraren ispirituz eta gorputzez anpatu behar ditugu. Euskera gabe, ez dut nahi ez Euskadirik ezta Euskalerririk ere. Biak litazke ein berean erdeñagarri. Barka, otoi, ene ateralditxo au; gaitzez ez da izan, onez baizik. Eta iarraitu e[n]goitik ere, zure lan ederrak bialtzen. Txerarik amultsuena ukanen dute gure baitan. Eta Iainkoak kemen diezazuela Bizkaiko gazte oi, euskera amets dugun gaindegietara iasotzeko350. Ar ezatzu adiskide zahar hunen zorion agurrik eta goraintzi minenak. Euskera bedi beti gure goiburu.
327 Bilbon, 1954-XII-27gnean. Ibinagabeitia´tar Andima iaunari, Guatemalan. Nire iaun olesgarri eta ohoratua: Ezin gogora zenezake zein atseginez rezebi nuen zure gutuna. Laket haundia eman dit nire poesi apalak gaitzetsi eztituzula iakiteak. Badakit gauza asko balio eztutela, eta horixegaitik nire eskerronik beroena emaiten dizut. Baina hoiek nire arimaren zati bat daramate, eta hala eztirela osoz arbuiagarriak pensatzen dut. Baina batez ere emaiten dizut nire eskerrona hain gizabidetsu zarelako, nire euskal kemenari indar berri bat mailegatzeko, argitaratzen baitituzu zure errebista txukun-haundian nire olerkiak. Euskal-Akademitik burua agertu arte eznuen zure aldizkariaren ezein berri, zeren irakasle gabe ikasi baitut euskara beti egon izan naiz eremuan bezala, irakurten 350
Aresti Andima baino hogeita zazpi urte gazteagoa zen. Ikusten duzue nolako abegi ona egiten dion gazte hasiberriari urteetan aurrera zihoan Andimak. Eta jakina gazteak eskertzen dio! Ikus Arestiren lehen gutuna.
310
Bizkaiko Diputazinoko bibliothekaren euskal-liburuak, eta iakina, han zoritxarrez etzegoen gaur egunean egiten diren gauzen aierurik. Orain Iainkoari eskerrak, adiskide euskaldun asko dut eta liburuetatik kanpora ilki naiz. Iar ezazu nire izena arpidedunen zerrendan, eta bidal ietzadazu gaurdanik atera diten Eusko-Gogoa guztiak: nire zuzenbidea badakizu eta an artuko ditut pozik. Gutun honekin parean igorten dizkizut nik egindako berze poesi batzuk, ipuin bat, eta erderetarik euskarara bihurtutako olerki batzuk. Zure abegia kausi dezatela igurikiten dut. Eta berzerik gabe egiten dizut agur egungo, gutiziatzen dizkizudala Gauon-iai zoriontsu batzuk, nire goraintzirik segurenak eskeinten. [sinadura eskuz: Aresti S Gabriel]
328 Bilbon, 1955/V/22gnean. Ibinagabeitia´r Andima iaunari, Guatemalara. Nire iaun agurgarri hori: Tamalez eta damuz betatzen zait bihotza hain denbora luze bat zuri idatzi gabe egon naizelako. Baina hontan ezta nire errua izan, pozik izkribatu ukanen nizuke gutun bat, baina badira bi hilabete, eta Patriak deitu nau, eta honelako deikerei [sic] ukabiderik ezpaitago, ihoan behar. Ordudanik kanpamenduan egon naiz, Orduùan, eta Irazusta zenak zergaitik dinoen bizia garratza dela ulertu dut. Orain zorionez, larrialdia iragan da, eta Bilboratu naiz, destinu bat, idazlariz, hemengo gobernu militarrean eman baitidate, goizaldeetan bertzerik eztut ihoan behar, libro ditudala arratsaldeak. Orain Bilbon izuzko uhin bat hedatzen da, eta asko dira gartzelara ihoan direnak. Eztute ikasiko euskaldunek bide bat baino eztagoela, eta hori gure hizkuntzaren lantzea dela. Eztakit zer gertatzen den Etxaide Ionekin, baina dirudienez truka-aieru bat perfilatzen da adiskide hontan. Euskeraren onerako gauza bat egin ahal dezakezu, Ioni kemena ematea, edo hasitako bidetik eztadin irten egin-ahala egitea. Hemengoak apaldurixek, beldurrez beterik, batez ere ni, nagoen lekua dela-ta. Orain izkribatzeko oporra badadukat, eta liburu bat argitaratzeko asmoan nago, nihor orain arte abiatu ezten bide baten, sonetuak. Estatuaren baimena lortzen badut, eta gero egiteko dirua iaresten badut, berze behaztopaharririk ezpadut kausitzen, argitaratukoitut [sic] nire sonetuak, eta batera nik asmatutako poesiako suerte berri bat, Rhapsodiak izendatzen dudana. Idazten dudana ezta osorik orthodoxo, Argentinako Garrigak dinoenez, bada bidali neutsozan lauzpasei sonetu, ausartatxoak (berak errana) zeritzoenak. Tamala da euskaltzaleek oraindino ez ulertzea gauza bat dela elertia eta berze bat diferente moralitatea eta erleginoa. Haugaitik eztut erran gura atheo edo erleginobakoa naizela, baina pintore baten moralitatea ezta bere desnudoen biluizitasunaren araura neurtua. Ulertzen banauzu eskertuko dizut nire alde parte hartzea, zeren behatu dudanetik euskaldunen gogoa hertsia eta meharra da. Hontan finkatu izan da, ustet, gure kalte guztien sustraia. Egia, Khristo Bethlehemen iaio dela, eta arrosak udaberrian ederrak daudela errateko gurago dut isildu eta mututu351. Eztakit badakizun Aita Onaindian liburuaren gelditzen ziren iheki guztiak arrapatu dituela estatuak: ausarkundeak beti iaresten du bere zigorra. Azkenik orain 351
Hau idatzi zuenean artean hogeita bat urte zituen Arestik. Jada hor ageri da konprimiturik hurrengo hogei urteetan ezagutu dugun Aresti.
311
hemen egiten den penomenu bat azaldu nahi dizut, Bizkaian euskararen atzerakuntza motivatu zuenaren itzulikoa. Haundikiak euskaraz egiten iakin ala ez, bere kumeak dagitela nahi dute, eta hola dituzte[n] neskame-morroiak euskaldun izan behar dute, eta kumeei, inudeek batez ere, eztiete erdaraz egin behar. Bilboko Parkean eta Granvian [sic] ere gauza egun orokoa da, inudeek eta lagun egiteko andreek ere, haundikien seme-alabekin, euskaraz baizik egiten eztietela ikustea. Neu ere hemengo business baten diru-biltzaile ninzela, etxe askotan topatu dut ene burua erdaldun etziren kumeekin, gurasoak euskaldun izateke. Haugaitik erran komuna da gaurko egunean Bizkaiko hiriburuan euskara aberatsen luxu bat dela. Berze gabe, zure menpekorik apalena gelditzen naiz, A.S.G. ARESTI SEGUROLA, GABIREL
312
Intxausti-Andima
329 352
1962-II-I´ean
Atxa´tar Isaias J. Caracas´era
Adiskide min: Pake ta Zorion! Aspalditik alkarren berririk gabe gabiltz eta ez litzake komeni nundik nora gabiltzan jakin gabe luzaroan egotea. Onegatik eta zurekin azkeneko aldiz egon nintzanetik gauza jakingarriak ba-ditugulako zerbait idatzi nai nizuke. Leenbizi asi nadin galderatxo bat eginaz. Andima jaunak artu zuen lana, Aristotele´ri buruzkoa, nola doa? Komeni litzaiguke idazki ori emen laister izatea, geroxeago esango dizudan arrazoiagatik. Esaiozu, mesedez, berari. Eskerrik asko. JAKIN´ek eragozpen gogorrak ditu. Orain urtebete asi giñan irarkolaz argitaratzen eta poliki zijoan dena baina azkenik sartu zaigu etsaia atzeko atetik. Amalau ta amabosgarrena atera genituen Bilbo´ko irarkola batean, eta amaseigarren zenbakia orain iru illabete bialdu genuen bertara. Auek onela zeudela, abenduaren leenengo egunetan Bilbo´ko komentutik deitu zidaten, leenbaileen joan nendilla adieraziaz. Zer ote zan eta dalako “Delegado de Prensa”-edo ori gure aldizkaria argitaratzen duen inprentarekin sartu dela esan zidaten353. Arrazoiak baimenik gabeko errebista zala ta bere jokabidearen arrazoia eman bear zuela. Inprimatzaillearen estuasuna ikusirik joan nintzan, ba, bere etxera zerbait konpondu zitekean jakitera, ta asi giñan batera ta bestera. Gure pekatuz, zortzi egunen buruan deskargu-orria (pliego de descargo) presentatu bear zion delegaduari, ta onetarako abogadu batengana joan giñan. Zortzi egun oiek pasa baiño leenago irarkola-jabea egon zan delegaduarekin berarekin ere, ta onek esan omen zion Prailleon jokabide zikin auek kondenatu nai zituela bere deskargu-orrian argi ta garbi esateko. Multa, berriz, etzala oso aundia izango (legez 50.000´raiñoko bat botatzeko eskubidea daukate). Deskargu-orri ori presentatu zuen, ba, erantzupen dena guregan ezarriaz, geuk ere ori esan baigenion inprenta-jabeari. Ta azkenik, orain astebete, etorri da multa: 1.000. Ori ordaindu bearrean gertatu gera. Bilbo´ko delegadu ori sartu baldin bada, ez da berekasa izan, Donosti´koak denuntzia sartu zuelako baiño. Izan ere, euskal-idazkien zentsuragille bakarra, Espaiñi guzian, berau da nunbait. Bilbo´koak esan zuenez, denuntzia sartu ezkero etzitekean bera multa bat ezarri gabe gelditu ta onegatik izan da. Dena dela, Irarkolari debekatu egin diote baimen gabe ezer argitaratzea, ta onela inprenta-bidea itxi egin digute. Okerrena dena: multikopiaz ere ezin dezakegu, legez, ezer argitaratu, ta orrelakorik egingo bagenu 50.000´ko multa bota lezaigukete. Bear bada, baimena iritxi, lortu, liteke, baiña ori oso bearbadazkoa da. Oraingoz jesuitak bakarrik354 –nik dakidanezlortu dute errebista bat dena euskeraz ateratzeko permisua: guri beti (bai “Aránzazu” ta bai “Goiz-Argi”-rentzat) erderaz zerbait (zenbait355 baimena ematean esaten dute)
352
Propio ez da Andimari bidalia baina Andimaren aipamenak badira –gainera haren funtsetan dagoenez, ziur dakigu Andimak irakurri zuela gutun hau-, eta bide batez, Jakin-ek Espainiako gobernuaren aldetik izan zituen eragozpenen berri jakiten dugu, jada 1961-62tik, gobernu eta elizaren arteko konkordatua gorabehera. Askatasun gabezia eliz erakundeetara ere heltzen zen, gobernuak ezarritako arau estuak urratuz gero edo urratzen saiatuz gero. 353 Manuel Fraga-ren aurretik Gabriel Arias-Salgado izan zen Informazio eta Turismoko ministroa. Garai hartan hasi ziren Jakin-en arazoak zentsura frankistarekin eta M. Fraga hil berria ministro zela areagotu. 354 Erregimearekiko leialtasunean gorena jesuitak egongo ziren, eta horregatik nonbait faboritismoa baimenak ematean. 355 “zenbat” alegia, Gipuzkoako Goierriko erabilera berezia.
313
argitaratzekotan eman oi digute baimen ori. Ala ere, bideren bat edo beste urratzen asiko gera, udara-aldean, ea iñundik ezer egin liteken. Aspaldian ba-dute emenguontzat zitalkeri apur bat, ala esango luke batek beintzat. Izan ere, “Aránzazu”-n zerbait debekatuta gero ere zertxobait argitara eman baitute. Aita Gandiaga ELORRI izeneko Poema bat inprimatzera doa; ba-dira bospasei illabete JAKIN´en irarkola berean dagoela: baiña orain zereko zerarekin etorri zaizkio: zentsurara itzulpenarekin eramateko eskatu diote. Ta zertarako? Ba, Bilbo´tik Madrilla bialtzeko (Bilbo´n ez baitago euskal-zentsurarik), emendik Donosti´ra ta bide beretik berriro Bilbo´ra etorri dedin. Onera iritxirik galdetu diteke zer arranotarako bear duten itzulpen ori, gero euskeraz dakiten leku batera bialdu bear baldin badute? Prailleok itzulpena egiten badakigun jakiteko?356 Aita Gandiaga ari da itzulpen au egiten; leenbailen bukatuko aal du. Poema au, iñoiz irtetzen baldin bada, ederra, benetan ederra, izango dela uste det. Arantzazu inguruan olerkariak egin dituen ames denak bertan jaulki ditu. Euskeraz, nik dakidanez, ez da bere antzeko poesiarik oraindik eman. Beraz, berria izango dela esan liteke. Jarrai dezadan berriro gure YAKIN´ekin. Atzo Madrilletik beste dei bat jaso dugu. Bertan dionez, “Hemeroteca Nacional”-era gure errebista bialdu ez dugulako, berriro ere errudun eta pekatari gera. Ito egin bear gaituzte oraindik. Eskatzen duten JAKIN´en kolezio osoa korreoz joan zaie gaur, zuzendaritza ezergabe gelditurik. Emen ere legeak leengo eskubide bera ematen omen die: 50.000´rainoko multa botatzekoa alegia. Amar-amabost errebista ziztrin bialdu ez ditugulako zigor ori jaso dezakegu! Ez dakigu ezer gertatuko danik. Seguru asko, leen egin ez duguna orain egitearekin dena kitotuko dugu; baiña, deskuidu santuan, multa gogorren bat etorriko balitz, ez dakit zer jazoko litzaken...Aita Probintzialak ez dauka onekin zer ikusirik, eta gaiñera, esaten dutenez, bera ere sekulako zorrekin dabil, kolejio berria dela ta ez dela. Larru gorrian aurkituko giñake: Egia da, ez gaituzte espetxera eramango, baina nere bildur bakarra zera da (zuk Praille izan zeranez ongi konprenitzen duzu): gugaitik Nagusiek ordainduko balute, bestelako JAKIN´en antzeko lantegirik asterik ez genukeala izango. Bideak itxi bearrean aurkituko lirakela Aita Nagusiak. Guzien gaiñetik au izango litzake okerrena azkenean .Gauzak gaizki doazanarren, ez dut uste multa berririk edo geuk ordaindu eziñik ezarriko digutenik. Askok uste dute, Praille-apaizok nai duguna egin dezakegula, Konkordatoak edozertarako libre uzten gaituela-ta. Ori delako, guk lan egin bear omen dugu... Oraingoz JAKIN il da, berealakoan baimenik lortzen ez badugu beintzat. Errebistaren ordez, liburu-kolezio bat sortuko dugu, kulturazkoa. Eginbearrak ondo balijoaz, leenen liburua Aita Villasante´ren apologetika eder bat izango da357. Gero, JAKIN´en urteroko billeratako lanekin borobilduko ditugu liburu oiek: aurtengoa oso bizia da (onekin batera doakizu azalgarri ori). Igazkorako egindakoak (Filosofiakondaira) ere emango dira bere egunean. Onegatik bear dugu Andima jaunaren lana. Aita Pernando Mendizabal eta Goitia´k (ba-dakizu au eskriturista dana) lau Ebanjelioak euskeratu dituzte. Nota ta oar asko ditu; guzira 500 orrialdera elduko omen da. Oraindik illabete batzuk joango dira salgai jartzerako, baiña urtearen barruan argitaratuko dute noski. Itzulpena oso bizia du, ta oarrak oso egunekoak. Ezta erderaz ere, ez dut beste ainbeste ezagutzen358. 356
Datu jakingarriak ditugu: onenean ere, fraile-etxeetan ere, eragozpen handiak euskaraz ezer argitaratzeko. 357 Aita Villasantek Jainkoari eskainia eta 1962ko urtean argitaratua. 358 Lau ebanjelioak. Arantzazu-ko prailleek egiña. Zarautz: Itxaropena. [Arantzazu: EFA] 1961. Ikus Euskaltzaindiaren Plazaberri 2012-urtarrila: Joseba Intxausti: “Fernando Mendizabal Mujika” (19342011), 4. or.
314
Zuek bialdutako diruz, argitaratu genuen EUSKAL-ADITZA saltzen ari da apurka-apurka. Aita Probintzialak eman zizkigunak biurtu dizkiogu ta geuk jarria amortizatzen ari gera. Une auetan ez gabiltz oso lasai txanponez, baiña ezbear beltzik agertzen ez bada, aurrerako gera. Aurten Meza Berria dut. Uztaillean (Julio) izango da ta Euskalerrian aurkituko baziña, deitua gelditzen zera! JAKIN´en Zuzendari berria Jose Azurmendi da. Zure aditzera ba-du, baiña zuk ez duzu ezagutzen. –Ez dago emen lekurik-. Erantzun idazu, mesedez, au artu duzun ala ez. Agur biotz-biotzez [sinadura eskuz: Intxausti´tar Joseba].
315
J. Azurmendi-Andima 359
330
1963-02
Ibinagabeitia Andimari Caracas-era Milla esker zuri. Or doazkizu ELORRI-ren bi ale eskatuak. Eta zer moduz doa Aristoteles-eri buruz egiteko duzun lana? Espero dugu ona izango dela, jakiña. Gazteon lan eskasa nolabait altxatu ahal izateko. Agur eta agindu. Ohoregarri zaigu Jakin-ekuoi zure adiskidegoa. Agur. [sinadura eskuz: Jose Azurmendi] Nire agurra Aurre-Apraiz-tar Balendinei
331 Caracas´tik 1963´gko Jorraillak 2 Azurmendi´tar Joseba A´ri Arantzazu´n Adiskide maitea, ELORRI biak lorez eta azukre koxkorrez beterik eldu ziren nere eskuetara. Baiña aundia gertatu zitzaidan. Nere itokarrean poema zoragarri ori irakurtzen asi nintzan, eta azken orrialdera iritxi nintzanean, papertxo bat ondo tolestuta arkitu nuen. Iriki eta...zure letra goxoarekin topo egin nuen. Eskerrik asko adiskide maitea. Elorri ale bat, Aurre´tar Balendin´entzat zan eta bereala igorri nion eta auxe esaten nion nere eskutitzean:......ain zuzen be gertauta neukon paketetxu bat zuri bialduteko Gandiaga Aitaren ELORRI poemarekin. Idazki onegaz batera doiatzu. Benetan olerkari barria Gandiaga, Orbelaungo seme azkarra. Noizipein bere neurtitzak elorria bezain latzak dira, bestetan barriz, Aloñako iturri ozkirriak baizen garden eta atsegiñak. Izadiaren zirriari erantzunaz barne olerki ederrenak egin dauskuz. Batzuetan illun xamar, bestetan eguzkia baizen argi. Neurriari, ene ustez, eztautso alako gorarik emoten, alan da guzti be, igi edo rritmuz guztiz izan iataz belarri-gozagarri. Olerkari aundi bat iagi iaku erri-izkera apalenean bilduta, bizkaiera xotil batean. Astirotxo irakurri egizu eta ezti tantarik miazka al izango dozu Orbelaungo olerkariaren poema ederretan. Villasante´k egin dautso ataria EDERTO EGIN ERE (sic) eta Anasagasti Bermiotar praileak erderaldu ditu, guztiz ondo. Iruzkinak Azurmendi gazteak egin dautsoz, luma a[n]tzetsuz egin ere. Orra zati baterako irakurralditxoa! Alan be, neure iritxia osoagotuteko, zurea ditxarot, ondo dakit ba olerkariok ez gareanok baño alkar obeto ezagutu eta neurtuten dozuela.” Auxe idatzi neutson Aurraitz´i, beste iñori esateko asmo barik. Gaur zuri esaten dizut, bat-bateko kritikak maiz, geiegi landutakoak baño egitiagoak izaten diralako. 359
Ez du datarik, baina 1963ko otsailekoa izan behar du; zeren, Andimaren erantzuna 1963ko apirilaren 2koa da, eta Alejandro Oiartzabali berriz, orduan frantziskotar Arantzazun, martxoaren 3an honako hau idatzi zion Andimak Gandiagaren Elorri poemaz: “Ez dakizu ondo zer nolako gosearekin irakurri dudan ELORRI Aita Gandiagaren poema bikaña. Arima-ariman itsatsita gelditu zait Orbelaungo euskera ederraren oiartzuna, olerki ain goitarra mamitzeko erabilli duen berbeta xaloarenak. Zorion beroenak emaizkiotzu nere partez.(Azkue Bibliotekan).
316
Oyarzabal´eri gutun luze bat egin diot360 eta ez nijoa au luzeagotutzera aspertu ez zakizkidan. Ar itzatzu neri [sic] eskerrik onenak eta besarkada sendo bat.
360
Gutun horretan Gandiagaren Elorri goresteaz gain, Olabideren defentsa ere egiten zuen Andimak. Oiartzabalek adierazi zion Olabidek euskara asko jakingo zuela baina haren Bibliarekin ezin zela herri xehearengana joan, ez ulertzean, baztertu egiten zutela eta. Andimarena berarena bai, baina Olabiderena ez, Villasantek eta Koldo Mitxelenak aipatzen zituzten arrazoiengatik. Hona Andimaren erantzuna: Zure ustez Olabidek euskerari mese[de] baño kalte geiago egin dio. Uste bat da, beraz errespetagarria uste guztiak bezela. Ala ere ni enator bat uste orrekin. Erriak eztuela aren Biblia konprenitzen eta bazterrera egiten duela diozu. Gure erriak, zoritxarrez, ezer eztu euskeraz ulertzen, idatzitakorik beintzat, lenik eta bein irakurtzen eztakielako. Eziakin orren errua ezta Olabiderena, erriarena edota erria zuzentzen dutenena baizik. Bestalde, eztago munduan zeatz-meatz Biblia osoa ulertu dezaken erririk, ezta aurreratuenen artean. Ori neonek diotzut, nere experientziz eta besteen oar ikastez. Protestante errietan ere, naizta guk baiño maizago eta zalekiago erabilli idazteuna, eztute osorik ulertzen. Baña gure artean gertatzen eztana, saiatu egiten dira ulertzeko eta bost alegin egin oi ditute idazti deunak darion ezti goxoa dastatzeko. Gurean ezta alako alegiñik iñoiz egin, eta dirudinez ezta egingo ere.Erri doakabea, euskeraren gora oraindik ikusteko dagoena! Gure ama zana andre argia zan baiña Ibarrangeluko eskola txikia besterik etzeukan, eta bizkaitar utsa zan izkelgiz. Ala ere maiz ikusi nuen Olabideren Itun Berria irakurtzen. Eta nik beti galdetu bear: “Ama, ezer aituten dozu ala? Aitu ez? erantzuten eustan. “Lenegotan gogor egiten iatazan kiputz esakerak, baña oiñ ederto aituten dot”.Baña ark euskeraren illintia bizi-bizirik zerama[n] bere biotzean, eta besteok ere orixe bear genuke. Baña ori ezin eskatu genezaioke erri osoari, batez ere gurea bezela erri ori analpabetua danean. Ezta aski erderaz idazten eta irakurtzen iakitea; beste ainbeste euskeraz egiten eztuen bitartean gure erria analpabetua izango da. Ezta ere idazleen zailtasuna gure erria euskeragandik aldendu duena. Eztuzu orregatio, mendiz beste aldeko euskeraren galera Olabideren gain ezarriko. An ondo euskera errexa erabilli izan dute, ala ere euskera igesi dioa, eta lasterka gorrian ioan ere. Galera orren auzia eztago beraz zailtasunean ala errextasunean. Beste nunbait aurkitu bearko dugu gure aberri izkeraren berabear orren motiboa. Askotxok askatasun-eza dala diote zergaiti ori. Bañan nik nere dudak ditut, bada oraingo abertzale erdeljarioak iñoiz gure errian buru iarriko balirake ez lukete euskerarik salbatuko. REMEMBAR IRELAND! esango nuke biotz naigabetuz. Berrogei urte da erri ori askatu zala, iñoiz baño ingelesagoa da ala ere. Bide ontatik luzeegi eta urrunegi ioko nuke, eta ez dut areago ontaz ekin nai. Baña zuek gazteok, ikas ezazute barrenki nundik datorkion euskerari eriotzara daraman eri ilkor ori bear dituen osakaiak garaiz ezartzeko. Eta au ere esan nai dizuet: euskera gabe eztagoela guretzat munduan lekurik ezta gure erriarentzat ere. Bidez gaiñera.