Gazteokbilbora

Page 1

Kaixo gazte! Behin eta berriz entzungo zenuen honezkero larunbatean bilbora joan behar dugula ezta? Bada, hala da! Askapen mugimenduaren parte izateagatik, Euskal Herriaren askatasunaren eta eraldaketa sozialaren alde borrokatzeagatik, 527 euskal preso politiko dauzkagu egun mundu guztiko kartzelatan zehar. Preso politikoen gehiengo zabalenak, eta eurekin batera guk, senide eta lagunok, salbuespen egoera larria bizi dugu. Kideak, lagunak, anai-arrebak bisitatzeko orduak eta orduak eman behar izaten ditugu errepidean astero astero dispertsio politikaren izenean. 16 lagunek bizitza galdu dute errepidean senide eta lagunak bisitatzera zihoazenean. Honek ezin du horrela segi. Dispertsioarekin amaitzeko, U-11 gazteok ere bilbora! Gainera, espetxeetan bada egoera larrian gaixo dagoen preso politikorik. Espetxean preso eta noiz hilko egunak kontatzen. Ez zaie behar bezalako tratamendurik bermatzen, ospitalera joatea ukatzen zaie... finean espetxe politika gaixo dauden presoak hiltzen ari da. Eta gazteok ezin dugu hau onartu! Gaixo larriak etxera. U-11 gazteok ere bilbora! Kondena beteta duten presoak. Kondenaren 3/4ak beteta dituzten presoak lege baliabideen baitan aske gelditu behar dutela aldarrikatu izan dugu, eta orain ere, hala diogu. Espetxe politika zein den, ordea, badakigu eta Parot Dotrinaren baitan ikusi dugu azken urteotan kondena osoa bete dutenak ere kartzelan usteltzen ikusi nahi dituztela. Mendekua izena du horrek. 3/4ak bete dituzten preso politikoak askatu! U-11 gazteok ere bilbora! Eta hemendik aurrerakoak, espetxeko eguneroko ogia. Ezin ahaztu Gurutz Agirresarobe herritarraren egoera. Euren eskubideak errespetatzen ez direla eta borrokaldia hasi zuten Sevilla II espetxeko kideena, 31 egun gose greban eman ondoren, oraindik ere borrokan ari diren presoena. Animo! Salbuespen egoerak eteteko, U-11 gazteok ere bilbora! Denak ala inor ez! Preso eta iheslari politikoak, konponbide politikoa! Amnistiaren bidean, salbuespen egoerak eten! U-11 DENOK BILBORA A単orgatik autobusak 15:30ean aterako dira, apuntatu Jolas etxean, Gaztetxean edo Kafetegian. Ernai A単orga, 2014ko urtarrilean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.