4 minute read
Bidaiak
EGIPTO Gozatu helmuga liluragarriarekin
Egipto, edozein bidaiarik amestu duen helmuga. Enigma, historia eta kondairaz beteriko lekua. Presta zaitez denboran bidaiatzeko, eta oporraldi bat baino gehiago bizi izango duzu EROSKI Bidaiekin; gainera, etekina aterako diezu eskaintzen dizkizugun abantailei.
KAIRO
Herrialdeko hiriburua da historian barrena joango den bidaiaren abiapuntua. Hiru egun izango dituzu Kairo ezagutzeko, eta denbora horretan ezinbestean bisitatu beharrekoak dira Gizako piramideak, hiriko museoak, Ziudadela eta Koptoen Auzoa. Ez edan botilakoa ez den urik, eta komeni da sendagai kutxa txiki bat eramatea.
Negoziatu prezioak ahalik eta gehiena eta utzi argi zenbat ordainduko duzun zerbait erosi aurretik edo edozein zerbitzu erabili aurretik (taxia edo kalesa hartu aurretik, esaterako). Egipton ohikoa izaten da propinak eskatzea eta, beraz, emateko asmorik ez baduzu, ez onartu oparirik edo antzeko keinurik.
Ez da inolako txertorik behar herrialdean sartzeko.
Ez duzu egokigailurik behar entxuferako, eta arazorik gabe bidali ahalko dizkiguzu zure argazkiak gure bidaiari komunitatera #viajeroskis hashtag-arekin edo @viajeseroski aipuarekin.
LUXOR
Hiri horrek biltzen du monumentu gehien Egipto osoan. Hauek dira aipagarrienak: Luxorreko Tenplua, Karnakeko Tenplua, Erregeen Ibarra, Erreginen Ibarra eta Memnoneko Kolosoak.
Bidaiarientzako gomendioak
ASUAN
Oso ezaguna da bertako presa, eta Abu Simbel-en Tenplua bisitatzeko abiapuntua ere bertan dago.
BIDAIA NILO IBAIAN BARRENA
Egiptora joanez gero, ezin utzi Nilo ibaian zehar bidaiatu gabe, esperientzia ahaztezina da eta. Moto-ontzietan egiten da (halaxe esaten zaie), Luxorren hasi eta Asuaneraino, eta geldialdiak egiten ditu Nilo ertzean, herrialdeko tenplurik garrantzitsuenak bisitatu ditzagun. Ibaian zeharreko bidaiak dira, eta neurriz eta horniduraz ez dute zerikusirik itsasoko bidaietan ibiltzen diren ontzi erraldoiekin. Esperientzia paregabe eta ezinbestekoa da, Egiptora joanez gero huts egin behar ez dena.
ITSASO GORRIA
Indiako ozeanoan dago Itsaso Gorria, Afrika eta Asia artean, eta naturaren opari ikusgarria da, ur garbi eta epeleko paradisua eguzkiaren azpian; urtero hainbat turista joaten da hara oporraldia pasatzera.
Urtean zehar oso gutxi aldatzen da uraren tenperatura, eta munduko itsasorik epelena denez, beste inon ikusten ez diren animalia eta landare espezieak izaten dira bertan; hori dela eta, leku paregabea da urpekaritza egiteko.
Itzuli egingo dizugu %5
zure EROSKI club txartelean (1)
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
(1) 2022ko abenduaren 31 bitartean egindako erreserbetarako balio du eskaintza honek, eta bidaiak 2023ko martxoaren 31 baino lehen egin beharko dira.
Alfredo Herraez, EROSKIk Balearretan duen zuzendari nagusia eta Bàrbara Mestre, Materreko zuzendari nagusia.
Javier Gil Pallaresek jaso zuen saria, eta ekitaldian izan ziren Carmen Herrarte Cajal Zaragozako Udaleko Ekonomia, Berrikuntza eta Enplegu kontseilaria eta EROSKIko ordezkariak.
Sustatu egiten dugu
Mater arrautza ekologikoen SALMENTA BALEARRETAN
Hitzarmen bat sinatu dugu Mater elkartearekin, eta konpromisoa hartu dugu Can Boqueta etxaldean sortzen dituen arrautza fresko ekologikoen salmentak handitzeko (Inca-n dago, Mallorcan). Irabazteko asmorik gabeko elkarte hori 1964az geroztik ari da lanean Balear uharteetan, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta integrala ematen die.
Hitzarmen horren helburua da bultzada bat ematea Mater elkarteak egiten duen lan handiari dibertsitate funtzionala duten pertsona horiek gizartean eta lan munduan barneratu daitezen eta eguneroko zereginei erantzun diezaieten. Ildo horretan, hitzarmenak aukera zabaldu du lankidetza bide berriak sortzeko arrautza salmentatik harago, eta horrela agerian geldituko da bi aldeek zer-nolako konpromisoa dugun tokiko produktuarekin, jasangarritasunarekin eta kolektibo zaurgarri horren gizarteratzearekin.
Hitzarmen horri esker, bermatua dago Materren etxaldean ekoizten diren arrautzen zati handi bat saldu egingo dela, eta horrela bi onura eskuratuko dira: baliabide ekonomikoak lortuko dira Mallorcako elkarteak bere helburu sozialak lor ditzan, eta EROSKIk Balear uharteetan dituen bezeroek kalitate handiko produktu ekologiko bat izango dute eskura, ingurumena eta animalien ongizatea errespetatuz lortua.
EROSKI saria Gil & Pallares Zaragozako hornitzailearen ibilbideari
Gure dendak beren produktuekin betetzen dituzten ekoizle txikiek egunero-egunero lan egiten dute aurrekoengandik jaso dutenari eusteko eta lurrak ematen dituen gauza onenak gure esku jartzeko. Horien produktuak gero eta osasungarriagoak eta jasangarriagoak dira, eta EROSKIn babesa eman eta aitortu egin nahi dugu haien eguneroko lana eta ahalegina guri elikagairik onenak eskaintzeko.
Hori dela eta, ibilbidearen aitortza egiten duen saria eman diogu
Gil & Pallares Aragoiko ekoizleari. Saria emateko ekitaldia Zaragozan egin zen, Tokiko Produktuaren
Azokan, zeina Aragoiko hogei ekoizle ingururekin batean antolatu zen tokiko produktua ezagutarazi eta duen balioa aitortzeko eta kontsumoa sustatzeko.
Duela 20 urte hasi zen EROSKIren eta Gil & Pallares ekoizlearen arteko harremana. Baratzeko produktuen arloan aritzen da, eta GLOBAL G.A.P jasangarritasun ziurtagiria daukate haren produktuek.