8 minute read
Edergintza
5 KEINU Eguberri hauetan distira egin dezazun
Hasi da atzerako kontua Eguberrietarako: prest al dago zure larruazala festa egun hauetan gozatu eta dezazun eta jendea liluratu?
Ospakizunen aurreko egunak konpromisoz beteak egoten dira: afariak direla, familiakoekin eta lagunekin elkartzeko egunak, erosketak egin beharra... Gainera, ia gehienok lanean jarraitu beharra dugu ohiko erritmoan, eta ez da erraza izaten gauza guztietara iristea.
Gure larruazalak sumatu egiten du eta nabari izaten da: itzaliagoa egoten da, distirarik gabe eta lehorragoa. Egun horietan, gainera, lo gutxiago egiten dugu eta gehiegikeria gehiago onartzen dizkiogu geure buruari. Hoirrek guztiak ondorio kaltegarriak eduki ditzake larruazalean.
Hori dela eta, garrantzitsua da ez albo batera uztea edergintzako gure errutina eta zainketarekin jarraitzea, eta ezinbestekoa da neurriak hartzea estresaren eraginak gutxitzeko eta larruazala lehengoratzen laguntzeko.
Edergintzako bost keinu erraz proposatzen dizkizugu festa egun hauetan larruazala distiratsu eduki dezazun, denbora eta diru asko erabili gabe.
Gurekin etorri nahi? MASKARA, BUZTIN ETA TE BERDEZ OSATUA Konbinatu egiten ditu jatorri naturaleko osagaien eragina (kaolin buztina, te berdea eta ikatz aktiboa), eta horrela lortzen du aurpegi garbia, distiratsua, leuna eta zikin arrastorik gabea.
1Sakonean garbitzea Lehenbiziko pausoa da larruazal polita, distiratsua eta osasungarria edukitzeko eta ondoren emango ditugun kosmetikoen eragina hobetzeko.
Aurpegiko produktu sorta ekodiseinatu berria, ingurumena gehiago errespetatzen duena: plastiko 550 birziklatuz egindako hodiak eta %100 iturri arduratsuetatik datorren kartoiarekin egindako zorroa, FSCk egiaztatua. AURPEGIKO ESFOLIATZAILEA, INTXAUR ETA JAPONIAR ZEDROZ OSATUA Purifi katu egiten ditu poroak eta lehengoratu egiten du larruazalaren testura, aurpegi berritua lortzeko, homogeneoagoa eta distiratsuagoa.
Tratamendu intentsiboa
Eguberrietako gehiegikeriek aurpegian uzten dituzten arrastoei aurre egiteko, zer hobea ekintza lehengoratzailea sustatzen duten aktiboak 2 kontzentratuta dituzten produktuak erabiltzea baino. PROFIRM BEGI ERTZETAKOA Testura zetatsua du eta ultraazkar xurgatzen da. Hiru arlotan dakar onura: indarberritu egiten du, hidratatu eta sakon lehengoratu, aurre egiten diela begietako poltsei, begi zuloei eta zimurrei, gure begiratua gazteturik eta atseden hartuta egin dadin. Test oft almologiko bidez frogatua dago.
MASKARA, NIAZINAMIDAZ ETA IZPILIKUZ OSATUA Konbinatu egiten ditu niazinamidaren, azido hialuronikoaren eta izpiliku estraktuaren propietateak, eta aurpegi hidratatua, argitsua, leuna eta irmoa lortzen du. 15 minutuz eduki dezakezu emanda, eta soberan gelditzen dena ur epelarekin kendu edo gau guztian utzi. OLIO LEHENGORATZAILEA Sei olio konbinatzen ditu ‘txinpart asiarra’ delakoarekin, eta testura ultraarina du, ez gantzatsua. Hidratatu egiten du, argitu, biziberritu, leundu eta aurre egiten die ildaskei eta orbainei. Egokia da aurpegirako eta gorputzerako.
3 4 Test dermatologiko bidez frogatuta daude produktuak, larruazalarekin bateragarriak direla bermatzeko 5
Mimatu ezazu zure begirada Begi ertza da aurpegiko gunerik delikatuena, eta produktu espezifi koekin zaindu behar da inguru horretako larruazal fi na.
Hidratatu eta argitu Eguneroko errutina maskarekin osatzea erremedio azkar eta eraginkorra da larruazala lehor, tenkatuta eta itzalita dagoenean. Oso egokiak dira nekearen arrastoei aurre egiteko. Ez ahaztu
PRO CELLULAR P AURPEGIRAKO A ANPULUAK A Formula kontzentratua F dute, larruazal mota d guztietan erabiltzeko g modukoa, eta m larruazala gaztetu la eta lehengoratzeko e balio dute. Egunero b erabil daiteke e serumaren ordez edo s tratamendu intentsibo t lagungarri gisa. la zure gorputza Neguan ahaztu egiten dugu gehienean, baina larruazala osasuntsu eta polit edukitzeko, ezinbestekoa da zainketekin hasi eta jarraitzea eta ez ahaztea egunero hidratatu behar dela.
PROFIRMBEGGI ERTZETAKOA
M z Beg gun prod zaind horre ERTZE
edergintza
Eguberri hauetan
Ilusioa eta irribarreak opari
Zerbait desberdina eta originala nahi baduzu Eguberri hauetan opari egiteko, galde ezazu gure lurringintzako atalean, eta lagundu egingo dizugu koloniak, packak, makillajea, eta abar aurkitzen. Asmatu egingo duzu, seguru!ckak, makillajea, eta abar aurkitzen. Ak
LURRINAK
Besteei eta zeure buruari opari egiteko lurrinak. Lurrin fresko eta zitrikoenetatik gozo eta egur kutsukoenetara. Zatoz gure lurrindegira, eta marka guztietako berrikuntzak aurkituko dituzu.
KOLONIA DON ALGODÓN Ukitu gazte eta axolagabea duen kolonia. Ezin hobea bainua hartu ondoren erabiltzeko. URAK 3. ZBK VICTORIO & LUCCHINO Victorio & Lucchino etxeko urak izeneko bildumak ura darabil funtsezko elementu gisa kalitatezko lurrinekin batean, eta bizitza leherketa berezi bat uzten du emaitza gisa.
THE MOST SEXY PARTY PACHÁ IBIZA Limurtzailea da, mugarik gabea, lore eta fruta kutsuko lurrin freskoa duena, eta zorroan esprai erako eau de toilette-a eta gorputzerako lozioa dakartza.
VIRALBLUE KOLONIA VIR NIKE NI Indarra eta Ind nortasuna duen no lurrina. Zorroan lur kolonia, bainurako ko gel-a eta ge aft er shave sh a datoz. TITANIO HOMME ÁLVAREZ GÓMEZ Gizonentzako lurrina, itsasoaren eta zitrikoen ukituekin, sentsual eta dotorea.
MAKILLAJEA
Makillaje sorta handi bat jarriko dizugu eskura egun berezi hauetarako. Denboraldi honetako joerekin bat egiten duten tonuak aurkituko dituzu gure lurrindegietan.
PIN UP MALETA MAGIC STUDIO Behar duzun guztia daukan maletatxo bat: itzalak, ezpainetakoa, esmalteak, koloreteak, brotxak... Beti aldean eramateko modukoa.
‘PACK’-AK
Zure produktu gogokoenak sekula hutsik egiten ez duten packetan! Aukeratu ezazu zure marka, eta edergintzako eta higieneko produktu hautatuekin, nezeser bat jasoko duzu opari, beti aldean eraman ditzazun.
DISTIRA NEZESERRA
DOVE
Has ezazu eguna larruazal osasungarriago batekin, babestuagoa eta indarberrituagoa, bereziki hura zaintzeko pentsatuta dauden produktu hauekin. Hauxe dakar: dutxako bi gel, bi desodorante, gorputzerako lozioa eta xaboi pastilla.
ADINAREN AURKAKO ERRUTINA NEZESERRA GARNIER BIO Eguneko krema sendogarria dauka izpiliku ekologikoaren olioarekin eta azido hialuronikoarekin, eta aurpegirako olio sendogarria ere bai.
ZAINKETA OSATUKO NEZESERRA NIVEA Zainketa osatua egiteko nezeserra larruazal hidratatu eta leuna edukitzeko. Gorputzeko lozioa dakar, eskuetako krema, desodorantea, ezpainetako baltsamoa eta Nivea Soft krema hidratatzailea. Utzi egingo al duzu aukera pasatzen? Zaindu zure larruazala Nivearekin!
DARK TEMPTATION NEZESERRA AXE Bainuko set honetan lurrin onenak aurkituko dituzu beti prest egon zaitezen ekintzarako, egoera edozein dela ere. Hauxe dakar: bodyspray, dutxako gel-a eta aft ershave.
MEN GYM NEZESERRA NIVEA MEN Gizonentzako nezeserra, ezin hobea gimnasiorako. Dutxako gel-a dauka, xanpua, desodorantea eta Nivea Men Creme krema hidratatzailea. Behar duzun energia!
SAFARI ZORRO TXIKIA MAGIC STUDIO Begietako 21 itzal ditu tonu neutro eta koloretsuetan, akabera distiratsua eta matea dutenak, bost hauts trinko eta ezpainetarako hiru produktu. COLORFUL METAL MAKILLAJE SET-A, MAGIC STUDIO Makillaje set praktikoa, 16 itzal, ezpainetako barra bat eta azazkaletarako esmalte bat dituena tonu gorrietan. ROSE GOLD MAKILLAJE SET-A MAGIC STUDIO Betileetarako maskara bat dauka, eyerline, ezpainetako distira eta azazkaletarako esmaltea tonu arrosakaretan.
edergintza
EDERGINTZAKO OPARIAK
Zentzumenezko esperientzia betea aurkituko duzu pack eta saski hauetako bakoitzean: eskuetarako kremak, gorputza zaintzeko produktuak, bainuko gel-ak, eta abar.
BEAUTY GARDEN IDC INSTITUTE Eraman ezazu lore ukituko nezeser polit hau zure bidaia guztietara. Dutxako gel-a dauka, gorputzerako lozioa eta xanpua.
SCENTED BRONZE BAINUONTZIA IDC INSTITUTE Bainuko gel-a dauka, gorputzerako lozioa, eskuetarako krema eta bainurako bonba bat laranjaren eta zedro zuraren lurrinarekin. Hori guztia bainuontzi original batean.
GOURMANDS BAINUKO SET-A IDC INSTITUTE Ezin hobea gozoak maite dituztenentzat. Bainuko gel bat dauka gaileta lurrinarekin, gorputzerako lozio bat gazta pastelaren lurrinarekin, gorputzerako esfoliatzaile bat makaron lurrinarekin eta bainuko aparra pastel lurrinarekin. SCENTED GOLD KAIOLA IDC INSTITUTE Bainuko set-a mandarina eta pomelo lurrinarekin, etxean spa egun batekin gozatzeko behar duzun guztiarekin: bainuko gel-a, gorputzerako krema, gorputzerako esfoliatzailea, bainuko aparra eta esponja.
PURE VEGAN SASKIA IDC INSTITUTE Zumitzezko kaxa berrerabilgarria, Pure Vegan lerrokoa. Bainuko gel-a dakar, gorputzerako lozioa, konfeti xaboi solidoa eta bainuko bi bonba eta toalla.
ALOE VERA BAINUKO SET-A IDC INSTITUTE Zurezko kaxa gorputzerako bost produkturekin, guztiak ere aloe veraren lurrina dutenak: bainuko gel-a, gorputzerako lozioa, esprai hidratatzailea, eskuetarako xaboia eta esponja.