10 minute read
Hegaluzea
from EROSKI_JULIO_2021_EUSKERA
by eroski
EROSKI NATUR HEGALUZEA Banan-banan arrantzatua
Urria bitarte, hegaluzea aurkituko duzu gure arrandegietan. Propietate asko biltzen du, eta aukera asko ematen du sukaldean; horri esker, udako erregea dela esan liteke. Gure hegaluzea kanaberaz arrantzatzen dute, banan-banan, eta MSC zigilua daukaten ontziak aritzen dira horretan. Horrek bermatu egiten du itsasoa eta beste espezieak errespetatuz harrapatu dutela.
Ekaina eta iraila bitartean, Kantauri itsasertzetik gertu biltzen dira hegaluzeak. Orduantxe itsasoratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Galiziako ontziak hura harrapatzera. Leku txikietako ontziak direnez, lagundu egiten dugu tokiko ekonomia eta bertako ehun soziala.
Hegaluzea kanaberaz arrantzatzen da, banan-banan. Arrantzatzeko modu tradizionala da, artisau erakoa, eta oso gutxi aldatu da antzinatik hona. Kantauri itsasoan hegaluze bila abiatzen diren ontziek arrantzaldi edo kostera luzeak egiten dituzte, 15 egun arterainokoak.
Hegaluzea harrapatzeari ekin aurretik, antxoa eta berdela arrantzatzen dute, eta beita gisa erabiltzen dituzte gero (bizirik mantentzen dituzte ontziko haztegietan).
Itsasontziaren goialdetik antzematen dute hegaluzea. Arrain bankuaren gainean kokatzen dute ontzia eta beita bizia botatzen dute itsasora. Gainera, ur lurruna jaurtitzen dute, harrapakinek pentsa dezaten ontzia beste arrain banku bat dela.
Arrantzaleak lerroan jartzen dira ontziaren ertzean, kanabera eskuan dutela eta arrainak amuari heltzen dionean, ontzi bizkarrera igotzen dute banan-banan; era horretan, kalitate oneneko aleak bereizten dituzte. Era berean, saihestu egiten da arrainek kolperik ez hartzea edo elkar ez zapaltzea, sarearekin harrapatzen dituztenean ez bezala, eta bermatu egiten da haragirik onena.
Behin arrantzatu dutenean, zinta garraiatzaile batean jartzen dute hegaluzea eta haztegiraino eramaten dute, ur hotzetan egon dadin. Bukatzean, ale guztiak sotora eramaten dituzte eta izotzetan edukitzen dituzte portuan deskargatu arte.
Portuan saldu egiten dute enkantean, eta 24 ordu baino gutxiagoan iristen da gure arrandegietara. Salmahaietan ale osoa eros dezakezu edo moztuta (xerrak, mendrezka, kokotea, isatsa edo solomoa). Zuk nahi duzun bezala prestatuko dizute gure espezialistek: garbitu egingo dizute, nahi duzun kantitatea zerbitzatuko dizute eta esan egingo dizute zein zati den onena errezeta bakoitzerako.
ZATIRIK ONENAK
Hegaluzearen kokotea mami heze eta zapore leunekoa izaten da; solomoek haragi giharra izaten dute, hezurrik gabea; xerrak oso gustagarriak dira, eta erraz prestatzen dira ia edozein errezetatan; isatsa da gantz gutxien duen zatia, eta hezur gutxikoa da; eta mendrezka, berriz, zatirik samurrena eta preziatuena da.
KOKOTEA SOLOMOAK XERRAK
ISATSA
MENDREZKA
HEGALUZEA PRESTATZEKO MILA MODU
Argazkia: AZTI
Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es MSC MSC-C-55670
SOSTENIBLE
JASANGARRIA
Gure arrandegietan EROSKI Natur hegaluzea hautatzen baduzu, kalitate handiko arrain batekin gozatzeaz gain, ziurtatu egingo duzu jasangarritasunari dagozkion berme guztiak betetzen dituen produktu bat dela. Halaxe bermatzen du MSC zigilu urdinak.
1,30 €
ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak
Hegaluze melatuz egindako entsalada
• 250 g hegaluze • 400 ml oliba olio birjina estra • 3 baratxuri atal • Limoi baten azala • Ereinotz hosto bat eta piperbeltz beltz batzuk • Gatza
Entsaladarako: • 6 orburu bihotz (kontserbakoak izan daitezke) • Tipula gorri baten erdia • 8 oliba beltz
Ongailua egiteko: • 2 koilarakada olio, hegaluzea melatzeko erabili duguna • Koilarakada bat sagardo ozpin edo limoi zuku • Gazta eta piperbeltz beltza
NOLA PRESTATU. Moztu hegaluzea laukitxoetan eta zapaldu baratxuriak.
Jarri zartagin bat edo ertz altuko kazola bat txorrotada bat oliba oliorekin su bizian. Olioa ongi berotu denean, bota hegaluze zatiak eta baratxuri zapalduak, eta zigilatu hegaluzea alde guztietatik. Erantsi gainerako olioa, hegaluzea estali arte. Erantsi piperbeltz beltzak ere, gatza, ereinotz hostoak eta limoiaren azala. Jaitsi sua eta utzi kozinatzen 8-10 minutuz edo hegaluzeak kolore zuria hartzen duen arte (labana muturra sartzean, barnetik egina egon behar du).
Hegaluzea olioarekin gorde daiteke beirazko poto esterilizatu batean, eta sobera gelditzen den olioa gero erabili egingo dugu entsaladak eta beste plater batzuk ontzeko.
Entsalada egiteko, jarri hegaluze melatuaren zati batzuk platerean, erantsi orburu bihotzak, tipula gorriaren xafl a batzuk eta oliba beltz birrinduak, eta gatzozpindu ongailuarekin.
OHAR DIETETIKOA Sasoiko produktuak jatea komeni da, eta guk hegaluze errezeta hau proposatzen dizugu, arrain urdin osasungarri horrekin goza dezazun. Plater osatua izango litzateke berdura gehiago erantsita eta patata egosi pittin bat, adibidez. Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitate handiko proteinak ematen ditu hegaluzeak, eta arrain urdina denez, omega-3 gantz azidoak eta bitamina lipodisolbagarriak ere baditu, adibidez D eta A, nahiz eta ez den atuna edo izokina bezain gantzatsua. Ba al zenekien...? Espeziak erabiltzeak lagundu egiten du gatza murrizten eta platerei bestelako zapore eta lurrinak ematen.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora 35’
NUTRI-SCORE
A A B C D E
ERRAZIO BATEK DAUKA:
KCAL 234
GANTZA 16,88G
GANTZ SATURATUAK 2,82G
AZUKREAK 4,84G
GATZA 0,57G
%12 %24 %14 %5 %10
Ireki, zaindu eta kontserbatu
Denei gustatzen zaie kontserbako arraina, eta oinarrizko elikagai ezin hobea da entsaladetan jartzeko, mokadutxoak egiteko, ogitartekoak prestatzeko eta bai errezeta landuagoetarako ere. Chef egunetarako bezala balio dute chof egunetarako ere, hau da, kozinatzeko gogorik ez duzunerako; EROSKIn itsasoko gutizia guztiak eskaintzen dizkizugu arrain freskoaren proteina, bitamina eta mineral guztiekin.
EROSKI HEGALUZEA OLIBA OLIOTAN GATZ GUTXIREKIN Artisau eran egina eta kanaberaz arrantzatua da; metodo horrek gehiago errespetatzen du ingurumena, ez baita beste espezierik harrapatzen oharkabean.
CALVO ATUN ARGIA OLIBA OLIOTAN, ERRAZ IRAULTZEKOA Calvoren azken berrikuntzari esker (erraz iraultzeko metodoa dakar), zure atuna bera bakarrik aterako da. Ontzi berria errazago irekitzen da, erosoagoa da eta gehiago errespetatzen du ingurumena, olio gutxiago baitarama baina atun kantitate berdina. ALBO ATUN ARGIA OLIBA OLIOTAN Ehuneko ehun atun solomoak, lau aldiz eskuz garbituak, latan zatirik onena bakarrik joan dadin. Solomoaren zaporea eta testura askoz hobeak eta estimatuagoak dira arrainaren beste zati batzuenak baino.
CALVO ATUNARGIAOLIBAOLIOTAN N, ISABEL ATUNA EKILORE OLIOTAN Atun solomo hautatuak ekilore oliotan. Isabel da marka bakarra %100 Arrantza Arduratsuko Atuna darabilena, AENORek egiaztatua; horrek esan nahi du zaindu egiten dituela ozeanoak eta pertsonak.
CALVO ATUN ARGIA CALVO ATUNAR RGIA LA ESPAÑOLA OLIBA OLIOTAN Konbinazio bikaina da kalitate gorena bilatzen duten kontsumitzaileentzat.
Ezin hobea. Gatz gutxikoa eta zapore onekoa. Entsaladetarako erabiltzen dugu, enpanadillak egiteko, eta abar. Etxean sekula ez da falta izaten.
Sandra (EROSKIren bezeroa)
ARTISAU ERAKOA KOA
CAMPOS ATUNA EKILORE OLIOTAN Formatu praktikoa dauka, eta horrek jarri du Campos marka guztien buruan. Orain, Arrantza jasangarriko atunaren zigilua darama.
CAMPOS ATUN MENDREZKA CAMPOSATUNA Atun argiaren zatirik hezeena eta zaporetsuena da, eta estimatuena ere bai. Produktu zaindua, ezin hobea gourmet ukitua maite dutenentzat. Bermatuta dituzu kalitatea eta ahogozo paregabea.
OSASUNGARRIA OSASUNGARRIA
Osasungarrienaren bila bazabiltza, naturalean datozen aukerak eta gatz gutxikoak hautatu behar zenituzke. ISABEL ATUN ARGI AISABEL ATUN SUPER NATURALA RA RSUPER ER NATUR Bermatu egiten du teB Bermatu egit k atun argiaren zaporerik natun a nargi rg are e naturalena, teknologia nat aturalen na, te tena berezi patentatua b i t t baitarabil, zeinak aukera ematen duen zapore guztiari eusteko ur tanta bakarrarekin.
GI
B BESTE KONTSERBA BATZUK
CALVO IZOKINA NATURALEAN CALVO O IZOKIN INANATURAL R EAN AN Oso egokia da bizi ohitura osasungarriak dituzten pertsonentzat. Modu erraz eta sinplea da egunero hartu beharreko proteinak eta omega-3a sartzeko zure errezetetan.
EROSKI ATUN ARGIA NATURALEAN Gure kontserbako atun argi guztiak egoki betetzen ditu Arrantza Jasangarrirako Nazioarteko Fundazioak (ISSF) ezartzen dituen printzipioak. Itsasontzi baimenduek harrapatua da arrantza guztia, eta horrela saihestu egiten da arautu gabeko arrantza.
Latako sardinatxoak aukera ederra dira haurrek arrain urdinaren onura guztiak eskuratu ditzaten. Ogitartekoetan jar daitezke, entsaladetan, tortilla eginda...
CAMPOS HEGALUZEA CAMPOS HEGAL LUZE OLIBA OLIOTAN Eskuz egina dago aparteko kalitatea eta neurri perfektua duten solomoekin; ezpalak bereizi eta errezeta bikainak prestatu ahalko dituzu hegaluzearekin. ISABEL SARDINAK ISA ABEL BE SA AS RDI D NAK N Modu tradizionalean prestatuak eta zapore ezin hobearekin. Omega-3 asko daukate, eta elikagai gomendatuak dira dieta osasungarria egiteko.
MUTRIKUARRA HEGALUZEA Lehengai onena, metodo tradizionalekin lortua, eta eskurik jakintsuenak eta teknologiarik modernoenak, horra konbinazio paregabea. Gustagarria, osasungarria eta sukaldean hainbat aukera eskaintzen duena. ALBO MUSKUILUA ESKABETXEAN Muskuilurik onenak, hautatuak, garbituak eta eskuz ontziratuak. Eskabetxea eransten diete, baina markaren jatorrizko errezetarekin, zapore sendoa estimatzen dakitenentzat. EROSKI SARDINAK GATZ GUTXIREKIN Aukera begikoena bizi estilo osasungarria egin nahi dutenentzat.