hilabete honetan
EROSKI NATUR HEGALUZEA
Banan-banan arrantzatua Urria bitarte, hegaluzea aurkituko duzu gure arrandegietan. Propietate asko biltzen du, eta aukera asko ematen du sukaldean; horri esker, udako erregea dela esan liteke. Gure hegaluzea kanaberaz arrantzatzen dute, banan-banan, eta MSC zigilua daukaten ontziak aritzen dira horretan. Horrek bermatu egiten du itsasoa eta beste espezieak errespetatuz harrapatu dutela.
Ekaina eta iraila bitartean, Kantauri itsasertzetik gertu biltzen dira hegaluzeak. Orduantxe itsasoratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko, Kantabriako eta Galiziako ontziak hura harrapatzera. Leku txikietako ontziak direnez, lagundu egiten dugu tokiko ekonomia eta bertako ehun soziala.
Hegaluzea kanaberaz arrantzatzen da, banan-banan. Arrantzatzeko modu tradizionala da, artisau erakoa, eta oso gutxi aldatu da antzinatik hona. Kantauri itsasoan hegaluze bila abiatzen diren ontziek arrantzaldi edo kostera luzeak egiten dituzte, 15 egun arterainokoak.
Hegaluzea harrapatzeari ekin aurretik, antxoa eta berdela arrantzatzen dute, eta beita gisa erabiltzen dituzte gero (bizirik mantentzen dituzte ontziko haztegietan).
Itsasontziaren goialdetik antzematen dute hegaluzea. Arrain bankuaren gainean kokatzen dute ontzia eta beita bizia botatzen dute itsasora. Gainera, ur lurruna jaurtitzen dute, harrapakinek pentsa dezaten ontzia beste arrain banku bat dela.
10
10-11_Bonito_V2_EUS.indd 16
18/6/21 15:33