Zaindu, inspiratu, harritu egingo zaitu, ideia eta errezeta berriak iradokiko dizkizu, eta, batez ere, aurrezten lagunduko dizu
Martxoa 2025
Doako ALDIZKARIA bazkideentzat
EROSKI club urrezko txartela
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.
04 Zenbaki honetan
06 Hilabeteko onenetan onena
07 ... Eta sareetan
08 Ondo maite zaituenak... prezioa beheratzen dizu
700 EROSKI produktutan
12 Entsaladak, baita neguan ere
16 Aukeratu zure saltsa
18 Ramena
20 Kuskusa sekreturik gabe
22 Lata eman diezazutela
24 Marrubi garaia
26 Berenjena
28 Skrei bakailaoa: Artikoko altxorra
32 Elikadura gurutzatua zure maskotarentzat
34 Infoodencer-ak
36 Edergintza
38 Gure dendetako azkena
40 EROSKI club-eko abantailak
42 Solidarioa izan
44 Bidaiak: Eslovenia
47 Deskontu txartelak
50 Albisteak
2025eko martxoa
editoriala
EHITZ EGIN DEZAGUN maitatzeaz
rich Fromm psikoanalistak The Art of Loving liburuan (Maitatzearen artea) esan zuen maitasuna ez dela sentimendu bat soilik, konpromisozko eta ardurazko ekintza bat baizik. Ondo maitatzea, beraz, bestea zaintzea, norberaren onena ematea eta bestearengan ongizatea sortzea da. EROSKIn, oso garbi dugu zer den “ondo maitatzea”: zuri aurrezten laguntzea, betiere kalitateari uko egin gabe, aukera osasungarriak proposatzea eta ideia berriak ematea, sukaldean goza dezazun.
Horregatik, lanean jarraitzen dugu zuk aurrezten jarrai dezazun. Martxoan, 700 EROSKI produkturen prezioa beheratu dugu, eta aurreko hilabeteetan beste ehunka produktu ere merkatu ditugu. Jarraitzen dugu, beraz, kalitatearekin eta aurrezpen adimentsuarekin dugun konpromisoa berresten. Hauek dira merkeago aurkituko dituzun produktuetako batzuk: ezinbesteko latak, edozein atakatik ateratzen zaituztenak; oliba olioa eta oinarrizko beste elikagai
batzuk, eta beste bereziago batzuk, hala nola EROSKI SELEQTIA burrata edo Nafarroa JD duten EROSKI zainzuriak.
Gure dendan merkeago aurkituko dituzun azken produktuak erakutsiko dizkizugu, goitik behera zure burua zaintzeko edo zure maskota elikatzeko hainbat produktu. Eta gogoratu oraindik ere orga oso bat dugula, EROSKI produktuz betea, 70 euro baino gutxiagoan, egunerokorako behar duzun guztiarekin. Izan ere, lanean jarraitzen dugu erosketa bakoitza kalitatearen, konfiantzaren, eta, nola ez, aurrezpenaren berme izan dadin.
Ez ditugu ahazten garaian garaiko produktuak. Unerik onenean eta preziorik hoberenean daude oraintxe; adibidez, marrubiak, berenjenak eta skrei bakailao preziatua. Ahalik eta probetxu handiena ateratzeko ideiak emango dizkizugu, eta hainbat errezeta eta trikimailu azalduko dizkizugu, begi-kolpe bakarrean aukeraketa ona egin dezazun. Izan ere, ondo maite zaituenak, ondo zainduko zaitu.
GOZATU ALDIZKARIAZ FORMATU DIGITALEAN eguneko edozein unetan zure sakelakotik
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n.
48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide
Zuzendariordea: Lucia Goicoechea
Erredaktore burua: Manuela Díaz
Azaleko argazkia: @virginiamartin_photo
ARGITALPENAREN EGILEA
Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Iker Perez de Arenaza
EROSKI club-eko arduraduna
HIL honetako ONENETAN ONENA
EMAKUMEAREN EGUNA OSPATUKO DUGU
2
EROSKIN, EMAKUMEAK
DIRA GURE EGUNEROKO
JARDUNAREN MOTORRA. GURE LANTALDEAREN
%77 EMAKUMEA DA, ETA %74 ARDURAKO
LANPOSTUETAN ARI
DA LANEAN. GUZTIOK
ELKARREKIN OSPATUKO
DUGU M8A, ETA
BERDINTASUNAREN ALDE JARRAITUKO DUGU LANEAN.
Freskura eta erosotasuna nahi badituzu, hutsean ontziratutako EROSKI berdura berriak probatu behar dituzu. Barazki ebaki berrien zaporea, testura eta mentenugaiak dituzte, eta, haiekin krema, salda eta pisto ezin gozoagoak prestatu ahal izango dituzu, azkar batean. AZTIrekin lankidetzan garatuak izan dira, eta produktu osasungarri eta jasangarrien bermea da hori, elikaduraren sektorean zentro teknologiko liderra baita AZTI.
3 GARBITUAK, EBAKIAK, PREST!
ITSUSIAK BEZAIN ONAK
Aurreztea eta janaririk ez alferrik galtzea gustuko dugunez, hilabete honetan ez galdu fruta eta barazki ‘itsusien’ kanpaina.
Estetikagatik baztertutako elikagaiak dira, baina on-onak eta merkeagoak.
(*) Dendaren arabera, eskuragarri.
Eskaini denbora egun berezi hori prestatzeko, zuk ondo baitakizu zer opari txiki dituen gustuko. EROSKI SELEQTIA urdaiazpiko plater bat eta ardo gorri on bat, adibidez Solagüen Arabako Errioxa JDK ardo ondua, zuen gauzei buruz hitz egiteko eta esateko: “Eskerrik asko guztiagatik. Maite zaitut”. 4
UTZI HARRITUTA MUNDUKO
...ETA SAREETAN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri
‘Markapropiozalearen’ ehizan
Benetako Markapropiozaleen bila gabiltza. %100 benetakoak, ez fake-ak Haietako bat zara? Zein dira zure produktu gogokoenak eta beti organ eramaten dituzun EROSKI markak? Bezero batzuek beren produktu gogokoenak zein diren jakinarazi digute, baita zergatik dituzten gogoko ere. Izan ere, Markapropiozalea izatea bizimolde bat da: kalitatea bilatzea eta EROSKIren prezio onak aprobetxatzen jakitea, egiazko adituen moduan.
ZOZKETA
Belle etxeko “The reds” azazkalak margotzeko bi sortaren zozketa azkarra galdu al zenuen? Maiteminduen egunean 100 €-ko opari txartelaren zozketan parte hartzeko gogoarekin geratu al zinen? Egon adi gure kanalei, apirilean zozketa gehiago izango dugu eta. Orga osoak eta beste ezusteko asko izango da. Ez galdu aukera!
Batzuetan hobea da ez ezer esatea! Bestela, galde diezaiotela @juankyworld.
ENTSALADA EPELEN HILABETEA
Zure “carrI” aparkatuta utzi eta zerrendako azken produktuaren bila joaten direnetakoa al zara?
Patrizia Vitelli, @foodiario, gure ohiko kolaboratzaileetako batek indioilar kurruskari gozo-gozo hau prestatzen erakutsi digu. Plater osoa da; harritu egingo zaitu.
Ez galdu... Eguna alaituko dizute!
Ondo maite zaituenak
lagunduko dizu
AURREZTEN
Beti uste izan dugu elikadura on batek denon esku egon daitekeela eta egon behar duela; hori dela eta, duela 48 urte marka propioko lehen produktuak kaleratu genituen Espainian. Horrela jaio ziren gure EROSKI markak. Gaur egun, behar duzun guztia eskaintzen dizute zure egunerokorako, betiko konfiantzarekin eta modu-moduko prezioan. Baina urrats bat gehiago eman nahi dugu. Eta orain prezioa are gehiago beheratu diegu 700 EROSKI produkturi, uste dugulako kalitateak beti guztien eskura egon behar duela. Eta EROSKIn erostea eskuragarria dela ikus dezazun, EROSKI produktuz betetako orga oso bat eskaintzen dizugu 70 euro baino gutxiagoan, ezeren faltarik izan ez dezazun. Izan ere, ondo maite zaituenak, aurrezten lagunduko dizu.
GOSARIRAKO
Gailletak koilararekin
700 EROSKI PRODUKTU BAINO
GEHIAGO PREZIO MERKEAGOAN
Jogurt greziar naturala
OSASUNGARRI BATERAKO
L. Casei naturala azukre eta marrubiarekin
BATERAKO
ogia %100 osokoa
Pistatxo txigortuak gatzik gabe
BAZKARI AZKAR BATERAKO
Atun argia oliba oliotan
Lasagna bolognarra
OSTIRALEKO AFARIRAKO
JANARI BILTEGIRAKO
Komuneko papera (3 geruzakoa)
Tomate frijitua oliba olio birjina estran
Maxi Burgerra
KOMUNERAKO
ZURE ‘BATCH COOKING’-ERAKO
Txanpiñoi osoa
@shoothecook-ek, EROSKIrekin lankidetzan, tuper ‘on, polit eta merke’ hauek prestatzen ditu, arroz, oilasko eta txanpiñoiekin, lanera eraman ditzazun.
ZURE MASKOTARENTZAT
Olilán olioa 0,4 Zabor poltsak
Laranja lore eta arbendol gela
Komuneko paper hezea
Pate oilaskoarekin eta berdurekin
Barratxo samurrak izokinarekin
Leka berde biribila
Arroz luzea
Gari tortillak
ARIKETA EGITEN DUZUNERAKO
Limoizko eta laranjazko edari isotonikoa
Txokolate eta banillazko irabiatu proteinaduna
Desodorantea espraian: Gold, Black, Oceanic eta Jungle
Kefir panna cotta garaiko frutarekin
4 10’ (2 h hozkailuan)
Panna cotta prestatzeko
• 3 gelatina xafla
• 225 ml harrotzeko esne gaina
• 2 koilarakadatxo azukre
• 5 ml banilla estraktu
• 300 ml BIO EROSKI kefirra
Osagarrria eta apaingarria prestatzeko
• 2 EROSKI Natur laranja
• 1 mingrana
• 40 g mahats berde
• Mendafina
Hidratatu gelatina ur hotzetan. Berotu esne gaina azukrearekin eta banilla estraktuarekin, ketan hasi arte. Orduan, kendu sutatik eta diluitu gelatina xukatua. Behin diluitu ondoren, gehitu kefirra eta nahastu ondo.
Isuri panna cotta pixka bat edalontzi bakoitzean eta utzi hozten gutxienez 2 ordutan.
Zukutu laranja bat eta ebaki bestea ataletan, azalik gabe, kendu haziak mingranari eta ebaki mahatsak erditik.
Behin panna cotta gelatina bihurtutakoan, apaindu ebakitako frutekin, laranja zuku pixka batekin eta mendafin hostoekin.
Irudiko aurkezpena lortzeko, ipini edalontziak platereratzeko uztai metalikoen gainean edo madalena moldeen gainean.
NUTRI-SCORE C
1,08€
ERRAZIOAK
Kefirra
Produktu freskoak: barazkiak, frutak, ogia, arraina, muskuiluak eta haragi zuria.
Oinarrizko janari biltegia: olioa, arroza, pasta, tomate eta atun kontserbak.
Gosari, mokadu edo askari osasungarri baterako oinarrizkoak: esnea, jogurtak, kafea, fruitu lehorrak, ogi integrala, frutak...
Norberaren zaintzarako eta etxea zaintzeko produktuak: dutxarako gela, desodorantea, komuneko papera eta WC garbitzailea.
EROSKI produktuen orga bat
BAINO GUTXIAGOREN TRUKE 70€
Palma koiperik gabeko produktuak.
Gatz gutxi duten produktuak.
Animalien ongizatea ziurtagiria duten haragi eta esnea.
GGN edo MSC ziurtagiria duen arraina.
Nutriscore duten produktuak, informazio guztiarekin aukera dezazun.
Test klinikoen bidez frogatutako kosmetikoak.
Komuneko papera, jatorri arduratsuko zelulosarekin eta FSCº ziurtagiriarekin.
Kontsultatu hemen organ dauden produktuen zerrenda
EROSKIN aurrezteko trikimailuak
1. BILATU PREZIO MERKEENA
Bete zure orga 700 EROSKI produktu baino gehiagorekin. Gezi baten bidez identifikatuko dituzu zure dendan edo online supermerkatuan.
2. EZ GALDU ESKAINTZAK
Adibidez, bigarren unitatea %50ean produktu askotan.
3. EROSI GARAIAN GARAIKO PRODUKTUAK
Unerik onenean daude eta preziorik onenean.
4. GOZATU BAZKIDE IZATEAREN ONUREZ
EROSKI bazkide txartela doakoa da, eta onura besterik ez du: eskaintza esklusiboak, BEZa itzuliko zaizun egunak edo deskontu txartel pertsonalizatuak.
5. ETA %4 GEHIGARRIA URREA BAZARA
URREA txartelarekin %4ko aurrezkia izango duzu EROSKIn eginiko zure erosketetan, gasolindegietan, optiketan eta abarretan. Eta EROSKI club ordainketa txartelarekin %1 itzuliko dizute jatetxeetan, gimnasioetan, modan, zineman eta abarretan eginiko erosketetatik.
6. EGIN FAMILIENTZAKO PLANEKO BAZKIDE EROSKI clubeko bazkide bazara eta 12 urte arteko seme-alabak badituzu, egin Familiak 0-12 Planeko bazkide. Doakoa da, eta %2ra arte aurreztu ahal izango duzu zure erosketetan.
ORGA HONETAN HAUEK AURKITUKO DITUZU
Eman beroa ZURE ENTSALADARI
Martxoak eguraldi iragarrezineko egunak ekarri ohi ditu, baina zure menuak ez du zertan horrelakoa izan. Entsalada epelak aukera ezin hobea dira urtaro aldaketa honetan otordu oso, orekatu eta asegarriaz gozatzeko, soberakorik gastatu gabe. Gainera, perfektuak dira soberakinak berrerabiltzeko eta janaririk ez alferrik galtzeko. Barietate, zapore eta aurrizki gehiago zure mahaian. Aprobetxatu prezioa merkatu duten EROSKI produktuak, zure entsaladak plater ezin gozoago bihurtzeko.
HORRELA DENA
APROBETXA DEZAKEZU
Oilasko erre pixka bat geratzen da? Xehatu eta jarri hosto berde batzuen gainean.
Arroza sobratu zen? Arroz bera, berdura eta fruitu lehorrekin salteatuta, beste plater bat da.
Patata egosi batzuk dituzu erabili gabe? Gehitu entsalada bati, leka eta arrautza egosiekin. Mokadu paregabea da! #elikatupentsatzenduzuna
25
ERRAZIO IDEALA
50
Hidratoak: arroza, kinoa, pasta, kuskusa... informazio gehiago 20. orrialdean).
25
Denboraldiko
berdura freskoak edo prestatuak (informazio gehiago 26. orrialdean).
Proteina: oilaskoa, lekaleak, arrautza, kontserbak (informazio gehiago 22. orrialdean).
CHEFAREN TRIKIMAILUAK
A Eman ukitu bero bat gehitu ganbak, gulak, berdura salteatuak eta gisako osagaiak.
Testura kurruskaria
gehitu fruitu lehorrak, haziak, arto malutak edo ogi txigortua, ukitu kurruskari bat emateko.
Leuntasun gehigarria
Mozzarela freskoak ukitu krematsua ematen die entsaladei. Probatu xehatzen, azken ukitua emateko.
Gantz osasungarriak gehigarri: fruitu lehorrak, ahuakatea, oliba olioa eta abar.
ONGAILUAK DENA ALDATZEN DU
Aprobetxatu prezioz merkeago dauden gure ezinbestekoak.
Jokatu garaian garaiko osagaiekin laranja eta eztiz eginiko ozpin-olioa, limoi ukitu bat edo intxaur pestoa.
Eman sakontasun eta zapore gehigarria tomate lehor batzuk gehituta. Birrindu tomate batzuk haien olioarekin berarekin, gehitu ozpin baltsamikoaren ukitu bat eta oregano pittin bat. Ezin hobea lekale edo zerealekin prestatutako entsaladetarako.
Bakailao eta espinaka entsalada
• 200 g espinaka
• 320 g bakailao gatzgabetu
• 40 g intxaur
• Laranja bat
• 16 oliba beltz (hezurrik gabeak)
• 2 koilarakadatxo OOBE
• Koilarakadatxo bat laranja zuku
Dilisten eta labean egindako berduren entsalada
40’ 4 5’ 4
• 300 g kalabaza
• 300 g erremolatxa
• 4 koilarakada oliba olio
birjina estra
• 240 g dilista (pardina erakoak)
• Tipula ertain bat
Eztiz egindako ozpin saltsa:
• 3 koilarakada ezti
• 3 koilarakada ozpin
• 8 koilarakada oliba olio
birjina estra
• Koilarakada bat ziape (Dijon erakoa)
• Gatza eta piperbeltz beltza (ehoa)
Jarri eltze batean su ertainbizian dilistak ur ugarirekin eta gatzarekin. Irakiten hasten denean, jaitsi sua
eta kozinatu 20 minutuz edo guritzen diren arte.
Atera dilistak, pasatu ur hotzetan eta xukatu.
Gorde geroko.
Jarri labea berotzen 200 ºC-an.
Zuritu eta moztu kalabaza eta erremolatxa zati txikitan.
Gorde geroko.
Bol handi batean, irabiatu ozpina, gatza eta piperbeltza, gatza ozpinean disolbatu arte.
Gehitu eztia, Dijon ziapea eta olioa, eta irabiatu hagatxo batzuekin, emultsionatu arte.
Jarri dilistak erretilu batean, erantsi berdura erreak, tipula eta errikula, eta nahasi.
Gehitu ezti ozpin-olioa eta berriro nahasi.
• Laranja birrina
• Sagar ozpinaren koilarakada bat
• Gatza eta espeziak
Zartagin batean, OOBE haritxo batekin, salteatu bakailaoa 30 segundoz, eta,
azken unean, gehitu xehexehe birrindutako intxaurrak, apaintzeko gordeko ditugunak izan ezik. Gorde geroko. Prestatu ozpin-olioa, OOBE, laranja zukua eta birrina, ozpina eta gatza nahastuz. Emultsionatu eta gorde geroko.
Erretilu batean, jarri espinaka freskoen ohea. Gehitu olibak, laranja ataletan (zati zuririk batere gabe), bakailaoa eta bota gainetik ozpin-olioaren saltsa.
Hautseztatu gainerako intxaur birrinduekin eta zerbitzatu berehala.
Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak
SAGARRA baino askoz gehiago
Sagar gutxi dira Pink Lady® bezain dotoreak.
Denen artean, sagar mota horrek ematen du denbora gehien zuhaitzean EROSKIko apalategietara iritsi baino lehen. Heltzeko behar adina denbora hartzen duelako (loratzen aurrena da, eta biltzen azkena) ote da bakarra?
Nolanahi ere, etengabe zaindu behar da, eta Pink Lady®-ko ekoizleen esku ona ere beharrezkoa du, urte osoan!
HEKTAREA BAKOITZEKO, 700 ORDUKO ESKULANA
Beste sagar motek baino %20 gehiago batez beste Otsailean zuhatizak kimatzen dituzte, eta urriaren amaieran biltzen dute uzta. Bitarte horretan, ekoizleek kontu handiz zaintzen dituzte Pink Lady® sagarrak, lurra, denbora eta pertsonak errespetatuz.
LUR HAUTATUAK
Zaintza horiek guztiak ondo hautatutako lurretan egin behar dira Pink Lady® sagarrak ondo garatu ditzan bere izaera organoleptikoa, testura kurruskatsua eta kolore bakarra. Horregatik, Lleidako eta Gironako lurretan lantzen dute, 80 familia kartsuk.
PINKIDS®, umeentzako Pink Lady® sagarra!
Ezin politagoa, ezin zaporetsuagoa. Pinkids® sagarrak haren ahizpa
Pink Lady®-ren ezaugarririk onenak ditu: kalitate bera, kolore berezi bera, testura kurruskatsua eta parekorik gabeko zaporea. PinKids®
Pink Lady® bezain gozoa da! Desberdintasun bakarra? Txikiagoa da, umeek beren neurrira egokitutako sagar batez goza dezaten, haiei
eskuetan eta ahoan kabitzeko modukoa baita. Janaria alferrik ez galtzearen aldekoa da, horixe baita Europako Pink Lady®-ren konpromisorik sendoenetako bat.
Pink Lady®: zaporetsua, bakarra eta oparoa!
Oso kolore berezia du, eta horri esker erraz identifikatzen da beste sagar moten artean. Mami kurruskatsua du, urtsua, eta uzten duen ahogozo finak ez du parekorik.
Biribila da, eta mamitsua, fintasun perfektuaren adierazgarri.
Sagar honen zaporeak ez du parekorik: basa marrubien, lichien eta larrosaren ukituak nahastuta dauzka, eta gaziaren eta gozoaren arteko oreka bikaina ematen dio horrek.
ESPEZIEN OGIA TOR
ESPEZIEN OGIA TORRIJEN ERARA, PINK LADY® GORDINA ETA KARAMELIZATUA ETA BANILLA UKITUDUN MASCARPONE KREMA
Informazio gehiago: http://www.manzana-pinklady.com/
SALTSAN
Bada hutsik egiten ez duen trikimailu bat edozein errezeta bizitzeko: saltsa on bat aukeratzea. Saltsa on batek mokadu gozo-gozoa bihur dezake plater soil bat, segundo gutxitan zapore eta testura ñabardurak gehituz. EROSKIn ondo dakigu hori, eta, horregatik, saltsen aukeraketa bat eskaintzen dizugu, edozein otordu esperientzia gozo-gozoa bihurtzeko. Orain, gainera, merkeago daude saltsa hauek. Ausartu esperimentuak egitera, eta ohartu saltsa batek nola aldatu dezakeen dena.
ENTSALADETARAKO
Jogurt saltsa
Arina eta freskagarria, osagarri egokiena da entsalada, kebab edo berdura erreen platerei laguntzeko. Freskotasun horri esker, aukera ezin hobea da arrainak marinatzeko edo zebitxe platerei laguntzeko.
Zesar saltsa
Ezinbesteko ongailua
Zesar entsalada on bat prestatzeko. Ogitarteko edo wrap-ak prestatzeko ere oso ona da.
PASTETARAKO
Bolognar saltsa
Egiazko italiar klasikoa pastei laguntzeko, alberjiniak betetzeko edo etxeko lasagna bati beste ukitu bat emateko.
Ricotta saltsa
PATATAK
Alioli saltsa
Zapore bizia eta krematsua du, ezin hobea txingarretan edo labean prestatutako arrainak nabarmentzeko. Jakina, patata eta haragiekin ere gozo-gozoa da.
Barbakoa saltsa
Ukitu ketua eta gozoa parrillan prestatutako haragiekin edo oilasko hegalekin zerbitzatzeko, edo sandwich eta takoetan osagai gisa erabiltzeko. Baita pizzetarako ere!
Krematsua eta zaporetsua.
Tomate saltsa
Oinarri perfektua etxeko pizza bat prestatzeko, benetako zaporearekin eta orekatua.
Krematsua eta ukitu leunekoa izanik, ezin hobea da pastekin batera jateko.
Basiliko saltsa
Albaka freskoaren usainak italiar aire bat emango die zure platerei.
Saltsa napolitarra
Tomatez, tipulaz, azenarioz eta baratxuriz egina, oinarririk egokiena da Mediterraneoko ukitua duten plater errazak ontzeko: pastak, haragiak eta berdura erreak edo labean prestatuak...
Gazta saltsa
‘PESTARE’
PESTOA BETI PRESTO
Saltsak ez dira gehigarri soil bat, edozein platerari nortasuna emateko funtsezko osagaia baizik. Horien artean, pestoa aukera ezin hobea da, freskoa, zaporez betea eta plater askotarako egokia. Entsaladei beste bizitasun bat ematen die, eta pasta, haragi, arrain eta txigorkiei ukitu perfektua. Gainera, oinarrian osagai naturalak dituenez, aukera osasungarria da, eta etxean prestatzeko erraza.
JATORRI GENOARREKOA, IZENA ITALIERAZKO “PESTARE” HITZETIK DATOR: “BIRRINDU” EDO “XEHATU” ESAN NAHI DU, BETIDANIK MOTRAILUAN PRESTATU IZAN BAITA.
Pesto genoarra: albaka, pinazi eta Parmako gaztarekin.
Pesto gorria (Pesto rosso): tomate lehorrak eta arbendolak gehitzen ditu. Zapore biziagoa eta zertxobait gozoa du. Errukula pestoa: ukitu min naturalarekin.
Espinaka eta intxaur pestoa: aldaera leunagoa eta krematsuagoa. Pistatxo pestoa: siziliar aldaera bat, zapore zertxobait gozoarekin.
Pesto beganoa: Parmako gaztaren ordez birrindutako fruitu lehorrak ditu.
IREKI ETA KITO!
EROSKI SELEQTIA Alla Genovese pestoa Italian egina dago, eta Basque Culinary Centerrek frogatutakoa da. Albaka, pinazi eta oliba olio birjina estraz gain, jatorri deitura italiarra duten gaztak ere baditu; adibidez, grana padano JDB eta Pecorino Romano JDB birrindua.
Pesto azkarra
• 2 katilu albaka fresko
• 50 g pinazi (horien ordez arbendolak, intxaurrak edo pistatxoak erabil ditzakezu)
• Baratxuri atal bat
• 50 g Parmako gazta (birrindua)
• 100 ml oliba olio birjina estra
• Gatza eta piperbeltza, nahi eran.
Birrindu osagai guztiak.
Doitu testura olio gehiago botata, beharrezkoa bada. Gatzatu norberak nahi duen eran.
Gorde flasko hermetiko batean eta hozkailuan; kontsumitu egun batzutan.
RAMENA Japoniatik datorren joera
Ramenak lekua egin du gure mahaietan, ahosabaiak gozatzeaz bat, zapore biziak eta askotariko testurak konbinatzen dituelako.
Aukera asko ematen ditu sukaldean, eta, horri esker, dieta mota guztietarako egokia da, hasi beganoetatik eta karbohidrato gutxiko dietetara. Aukera perfektua da bazkari edo afari orekatuak egiteko; gainera, asegarria ere bada.
SALDA, RAMENAREN ARIMA
OHIKOENA PRESTATZEKO, NORMALEAN HARAGIA, BERDURA ETA, BATZUETAN, ITSASKIA EDO ARRAINA ERABILTZEN DIRA. ZAPORE SAKONA ETA KONPLEXUA LORTZEA DA HELBURUA. PAZIENTZIA BEHAR DA SALDA HAU PRESTATZEKO, ETA SU GELDOAN EGIN BEHAR DA.
Tonkotsu: intentsoa eta bizia. Txerriaren hezurrekin egiten da. Horrek loditasuna, gelatina ukitua eta kolore zurizta ematen dizkio saldari.
Shio: leuna eta ia gardena, oilasko eta txerri hezurrez egiten da.
Shoyu: oilasko hezurrekin, arrain salda arinarekin, berdurekin eta soja saltarekin prestatzen da. Usaintsua eta kolore ilunekoa da.
Miso: krematsua eta sendoa da, miso pastaren eraginez. Soja saltsarekin eta itsasoko gatzarekin egiten da; gatzak umami zaporea ematen dio saldari.
Behin salda eginda, aski da honako hauek gehitzea: txerri haragi xehatua (chasua), nori alga, arrautza egosia, soja kimuak, tipulina eta noodle-ak.
PLATER OSOA
RAMEN-AK ELIKAGAI TALDE GUZTIAK
KONBINATZEN DITU KATILU BAKARREAN
Karbohidratoak: fideoek energia ematen dute.
Gantz osasungarriak: olio usaintsuak eta sesamo haziak.
Proteinak: arrautza, haragia (txerrikia edo oilaskoa, adibidez) edo tofua izaten dira platera gozatzeko.
Bitaminak eta mineralak: algak, banbu kimuak, espinakak, tipulinak eta gisako topping-ak zuntz, antioxidatzaile eta mikro-mantenugai askoren iturri dira.
RAMEN AZKARRA
1. Oinarria: litro bat salda, gutxi gorabehera. EROSKI haragi salda.
2. Osagaiak: gehitu 2 koilarakada miso, soja saltsaren koilarakada bat, baratxuri atal birrindu bat eta jengibre ukitu bat. Kozinatu 5 minutu. EROSKI baratxuria eta jengibrea
3. Fideoak: egosi ramen fideoak (berehalako noodle-ak erabil ditzakezu).
4. ‘Topping’-ak: gehitu arrautza egosia (sojan marinatu dezakezu), espinakak, tipulina, nori algak, oilaskoa edo tofua. EROSKI tofua eta arrautzak.
5. Azken ukitua: sesamo olioaren txorrotada batek zapore gehiago emango dio.
BA AL ZENEKIEN…?
Ramen hitza japonierazko egokitzapen bat da: hitzak “ra” (luzatu) eta “men” (fideoa) karaktere txinatarrak uztartzen ditu, eta, beraz, plater horren esentzia kontzentratzen du, zopa gozo batean zerbitzatutako fideo luzatuak baitira, finean.
1,09€ ERRAZIOAK
Zopa, ramen erara
735’
• 800 ml berdura salda
• 200 ml ur
• 250 g fideo, ramena prestatzeko
• 200 g tofu
• 6 perretxiko
• Espinaka sorta bat katilu bakoitzeko
• 2 arrautza
• Koilarakada erdi OOBE
• 2 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa
• 2 jengibre txanpon (freskoa)
• Lima baten zukua
• Koilarakadatxo laurden kaiena (ehoa)
• Tipulin baten zati berdea, apaintzeko
• Sesamo beltza apaintzeko
Berotu berdura salda eta ura honako hauek gehituta: soja saltsa, jengibrea, espeziak, perretxikoak eta espinakak. Irakiten eduki hiru minutu. Gorde geroko, tapa jarrita. Lehortu eta ebaki tofua laukitxoetan eta salteatu OOBErekin. Gorde geroko.
Egosi arrautza 6-7 minutuz, puntuan gera daitezen, eta gorde geroko.
Irakin ura eltze batean, eta bota fideoak. Kendu sutatik, jarri tapa eta utzi egosten 5-6 minutu. Gorde geroko.
Zer em ten dizu?
Karbono hidratoak, gantz osasungarriak eta arrautzaren eta tofuaren kalitate oneko proteina ematen dizkizu. Berdura errazio bat eta postre bat gehituta, menu osoa presta dezakegu. Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
#elikatupentsatzenduzuna
Katilu bakoitza prestatzeko, jarri lehenbizi fideoak, isuri salda iragazkitik pasata, gehitu perretxikoak, arrautza erdia, tofu salteatua eta espinakak, eta ipini ramen erara tipulin xehatua eta sesamo beltza. Zabaldu gainetik lima txorrotada bat.
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
EROSKI BIO KUSKUSA
Kalitate oneneko gari gogorraren semola ekologikoarekin egina dago %100. Horrenbestez, aukera osasungarria eta prestatzeko erraza da, eta, gainera, orain merkeago dago.
KATILUKADA BAT UR EDO SALDA, KUSKUS KATILU BAKOITZEKO
1. Berotu ura oliba olio txorrotada batekin eta gatz pixka batekin. Saldarekin, solteago geratuko da eta zapore hobea izango du.
2. Kurkuma edo kuminoa gehitu dezakezu, usaina emateko.
3. Irakiten hastean, kendu sutatik eta gehitu kuskusa. 4. Jarri tapa eta utzi pausatzen 5 minutu.
KUSKUSA Sekreturik gabe
HOBE PROTEINAREKIN
Proteina gehiago nahi baduzu, egokiena kuskusa lekaleekin konbinatzea da, oinarrizko aminoazido guztiak eskuratzeko.
5. Askatu aleak sardexka batekin eta gehitu beste olio pixka bat edo gustuko dituzun espezieak.
BA AL ZENEKIEN...?
Unescok Gizateriaren Ondare Kultural Ukiezin izendatu zuen kuskusa 2020an, kultura mediterranearrean duen garrantziagatik.
Berbere jatorriko entsalada honek egunetik egunera zale gehiago du. Erraza da, minutu gutxitan prestatzen da eta gozo-gozoa dago.
Nahastu kuskusa eta txitxirio egosiak, oliba beltzak, tomatea eta luzokerra laukitxotan, menda eta perrexila. Ondu limoi zukuarekin, oliba olio birjina estrarekin eta gatzarekin.
GEHIAGO AURREZTU NAHI BADUZU
Marokoko kuskusa espeziaz ondutako berenjenekin
4 20’
• 300 g kuskus
• Koilarakada bat harissa edo piperrauts mina (ehoa)
• Koilarakadatxo erdi baratxuri hautsa
• Koilarakadatxo bat tipula hautsa
• Koilarakadatxo bat menda hautsa
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
• Ura
• Berenjena handi bat edo 2 txiki
• Koilarakada bat piperrauts ketua eta gozoa
• Gatza
• Piperbeltz eho berria
• Menda freskoa eta xehatua
Garbitu berenjenak eta ebaki laukitxotan azal eta guzti. Ondu gatzez eta piperbeltzez, gehitu piperrauts ketua eta koilarakadatxo erdi OOBE eta utzi beratzen kuskusa prestatzen duzun bitartean.
Nahastu kuskusa harissarekin edo piperrauts ehoarekin, baratxuriarekin, tipularekin eta menda hautsarekin.
Egosi kuskusa, aurrez ontzian adierazitako moduan onduta. Nahikoa izaten dira bost minutu.
Salteatu espeziaz ondutako berenjenak koilarakada erdi OOBErekin.
Zerbitzatu bol batean: azpian kuskusa, gainean berenjena salteatu berriak eta, azkenik, zabaldu menda fresko xehatua.
0,75€
ERRAZIOAK
Bila itzazu osagaiak EROSKIn
LATA EMAN DIEZAZUTELA
Edozein dela ere zure estiloa sukaldean, lata egoki bat dago zuretzat. Soluzio on-ona dira ondo jateko, errezeta eta plater azkarrak, osasungarriak eta era askotakoak prestatzeko, egunerokoan ezinbestekoak diren produktuekin. Berdurak puntu-puntuan, arrain zukutsuak, erabiltzeko prest dauden proteinak... Haien bizitza erabilgarria luzea da, gainera, janaririk ez alferrik galtzeko. Eta hauxe da onena: zure janari biltegia orain bete dezakezu, merkeago dauden latak aprobetxatuz. Hala, ondo jaten jarrai dezakezu, gutxiago gastatuta. Hemen duzu hautaketarik onena une bakoitzerako.
LEHEN PLATER AZKAR ETA ZAPORETSU
BATERAKO
IRTENBIDE ERRAZ ETA GOZO BAT BEHAR DUZUNEAN, KONTSERBA HAUEK DITUZU AUKERARIK ONENA
Txanpiñoi osoak: ezin hobeak baratxuriarekin salteatzeko edo krema bati gehitzeko. Orburuak latan: eztiak eta prest, arroz bat, pizza bat edo nahaski bat egiteko, adibidez.
ENTSALADAK EDO OSAGARRIAK MAITE DITUZTENENTZAT
EDOZEIN ENTSALADAREN, TXIGORKIREN EDO APERETIBOREN ZAPOREA NABARMENTZEKO OSAGAIAK BETI PREST.
Pikillo piperrak: gozoak eta aukera asko ematen dutenak; betetzeko ezin hobeak.
Zainzuri zurtoinak: zapore fin-fina zuntz askorekin. Ilarrak azenarioarekin: kolorea eta freskura, lata ireki-itxi batean.
MOKADU BAKOITZEAN
ITSASOAREKIN AMESTEN DUTENENTZAT
AUKERA UGARI ETA OMEGA 3 ETA PROTEINA GEHIGARRIA
Hegaluzea eskabetxean, oliba oliotan edo lata handian: ezin hobea entsaladetarako eta plater osoetarako.
Kantauriko zilarra: zapore bizia eta premium kalitatea. Atun argia oliba oliotan: oinarrizko bikain bat errezeta mota guztietarako.
ZAPOREARI UKO EGIN GABE
BEREN BURUA ZAINTZEN DUTENENTZAT
ZURE DIETAN SODIOA GUTXITU NAHI
BADUZU BAINA KALITATEA GALDU GABE
Artoa gatz eta azukrerik gabe: zapore gozo eta naturala.
Indioilar bularkia gatz puntuan: arintasuna eta zapore orekatua. Oilasko bularki naturala: proteina, jateko prest, eta gatz askorik gabe.
3 ARRAZOI
KONTSERBAK JATEKO
Nutrizio bermatua: mantenugai gehienak kontserbatzen dituzte eta garaian garaiko produktuez gozatzeko aukera ematen dute.
Zero hondakin: iraungitze data luzea dutenez –1 eta 5 urte artean–, ez da janaririk alferrik galtzen.
Praktikotasun osoa: ez dituzu hotzean mantendu behar, eta segundo gutxi batzuk nahikoa dira irekitzeko. Ezin hobeak dira bat-bateko bazkari edo afariak prestatzeko.
Oh r os sung rri
k
Pertsonalizatu zure janari biltegia: saiatu beti eskura izaten era askotako latak, hala nola garbantzuak, atun naturala, artoa edo piper erreak. Ezustekorik sortuz gero, atakatik aterako zaituzte, eta berehalako batean prestatu ahal izango dituzu entsalada bat, saltsak edo aperitiboak.
Berrikusi ireki aurretik: lata bat puztuta, herdoilduta edo oso kolpatuta baldin badago, hobe da ez arriskatzea. Gerta liteke zigilatzea galdu izana, eta bakterioak sartu izana.
Aprobetxatu zukuak, eta ez ezer bota. Muskuiluen eta berberetxoen eskabetxea ona da arrozen edo entsaladen zaporea nabarmentzeko, baita oilaskoa edo tofua marinatzeko ere. Eta arrain kontserben olioa ongailuetan edo salteatuetan erabil dezakezu, edo etxeko maionesa egiteko, itsas ukitu batekin.
Kontserbako arrainak utzi minutu batzuk pausatzen, zerbitzatu aurretik haien zaporea nabarmentzeko.
Soberan geratzen bazaizu, gorde zeramikazko edo kristalezko ontzi batean, eta kontserbatu hozkailuan edo izoztu, hurrena noiz erabiliko duzun kontuan hartuta.
#elikatupentsatzenduzuna
GORRIA Erregina
Gozoak, zukutsuak eta usain nahastezinekoak: marrubiak udaberria alaitzera datoz urtero. Nahiz eta hauskorrak eta testura delikatukoak izan, C bitamina, antioxidatzaile eta zuntzez osatutako pilulatxoak dira, elikagai osasungarriaz gozatzeko.
EROSKI NATUR-EN KALITATEA GUSTATZEN ZAIGU
Huelvakoak dira jatorriz.
Dendan, martxoan eta apirilean baino ez.
Kolore distiratsua izaten dute, neurri eta itxura uniformeak, eta haragi trinko eta zaporetsua.
Tratamendu gutxi behar izaten dute landatze garaian, eta horrek lagundu egiten du ingurumena zaintzen; horretaz gain, oso ongi eusten die garraio garaiko gorabeherei.
ez dira eskainiko. Galdetu hurbilen duzun dendan.
Kontserb
zio mot k
1. Aukeratu formatu egokia uneko beharrizanaren arabera. EROSKIn, hainbat aukera dituzu: kilo bateko marrubi kaxak, kilo erdira arteko erretiluak, hoztutako terrinak, baita marrubi izoztuak ere.
2. Ez garbitu gorde aurretik; jatera zoazenean baino ez: hezetasunaren ondorioz lehenago hondatzen dira.
3. Kendu zuztarra jan aurretik soilik.
4. Erabili ontzi bat paper xurgatzailearekin.
5. Jarri hozkailuan hotz gutxien dagoen lekuan (berdura kaxoia) eta saiatu bata bestearen gainean ez pilatzen.
6. Izoztu denbora gehiagoan gozatzeko: bata bestearekin ez itsasteko, izoztu aurrena erretilu batean zabalduta, eta ondoren jarri poltsa batean.
“EROSKIn hurbileko marrubiak lehenesten ditugu; horri esker, azkarrago iristen dira dendara eta hobeto eusten diote beren zaporeari. Udan, Arabatik, Nafarroatik eta Segoviatik iristen dira, eta neguan eta udaberrian, Huelvatik. Goizeko lehen orduan biltzen dira, eta 48 ordu geroago, gure dendetan daude jada, zuk haietaz gozatu ahal izateko”.
Ezin hobeak dira smoothie-tarako eta postreetarako.
7. Egin marmelada.
Edo probatu EROSKI BIO marrubi marmelada. Marrubi ekologikoz egina da eta %70 fruta da.
8. Beratu marrubiak haien zaporea nabarmentzeko eta denbora gehiagoz fresko mantentzeko: ebaki marrubiak eta nahastu sagar ozpin koilarakada batekin eta azukre koilarakada batekin marrubi katilukada bakoitzeko.
Utzi pausatzen hozkailuan 30 minutuz. Ezin hobeak entsaladei ukitu berezia emateko, jogurtarekin jateko edo esnegainarekin postre bat prestatzeko.
dei
*EROSKI Natur marrubiak eskura izatea bilketa garaiari loturik dago. Ez badaude eskura,
DESKONTU txartela aldizkari honetan
Marrubi suflea
• 300 g marrubi
• 2 koilarakada limoi zuku
• 60 g azukre + 2 koilarakada moldeak prestatzeko
• 5 arrautzaren zuringoak
• Koilarakada bat arto irin
• Gurin
• 80 g azukre
• Glas azukrea
Jarri labea berotzen 180º C-an. Igurtzi
moldea gurinarekin eta zabaldu azukre pixka bat.
Ebaki marrubiak erditik eta kozinatu su geldoan 3 minutu. Atera, irabiatu eta pasa iragazki batetik. Jarri berriro su geldoan, limoi zukuarekin eta azukrearekin, nahastu azukrea
4 15’
disolbatu arte, eta igo su ertainera. Utzi irakiten hasi arte.
Disolbatu arto irina uretan. Gehitu marrubiak eta nahastu bat egin arte. Eraman hozkailura.
Irabiatu arrautza zuringoak leun-leun harrotu arte. Gehitu azukrea pixkanaka, eta jarraitu nahasten pikor sendoak eta distiratsuak harrotu arte.
Gehitu zuringo harrotuen zati bat eta zuringoen heren bat marrubi pureari, mugimendu bilgarrien bidez leun-leun nahastuz. Gehitu gainerako zuringoa, kontuz, jaitsi gabe, eta jarraitu nahasten masa uniforme bat lortu arte.
Banatu moldeetan eta eduki labean 12-15 minutu.
Zabaldu gainetik glas azukrea.
Marrubi, ahuakate eta mozzarella entsalada sesamo eta albakarekin
4 15’
• 12 marrubi
• 8 mini mozzarella gazta
• Ahuakate bat
• 3 sorta espinaka
0,48€
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
• Koilarakada bat ozpin, Modenakoa
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Sesamo txigortua eta albaka
Ontzi batean, nahasi Modenako ozpina eta oliba olio birjina estra, gatza, piperbeltz eho berria, albaka hostoak (pare bat), eta eragin guztia bateratu arte. Gorde nahasketa hori geroko.
Garbitu eta lehortu marrubiak, zurtointxoa kenduta. Moztu zatietan eta jarri beratzen ozpin saltsan.
Atera mamia ahuakateari eta moztu xaflatan.
Zerbitzatzeko erretiluan, jarri espinaka ohe bat, erdian marrubi beratuak (xukatuta), inguruan ahuakate xaflak, zabaldu mozzarella bolatxoak, estali ozpin saltsarekin eta zabaldu gainetik sesamo txigortua.
Bye-Bye
Amaitzear da berenjenaren denboraldia. Neguak mokadurik gozoena azkenerako utzi nahiko balu bezala da, eguraldi onari ongietorria egiteko.
Merezitako agurra egingo diogu elikagai zukutsu, samur eta gozo honi, errezeta bikain batzuk eskainiz. Baliatu aukera; izan ere, oraintxe daude puntu-puntuan eta preziorik onenean.
Chef-aren trikimailuak
Ketuak?
Oraindik ere gasezko sukaldea baduzu, probatu berenjenak zuzenean erregailuaren saretaren gainean jartzera, su altuan. Zuritu azala eta pulpa mamitsua eta ketua geratuko zaizu. Gozo-gozoa!
Utzi “izerditzen”
Garraztasuna kentzeko, ebaki berenjena xerratan, zabaldu gatza gainetik eta utzi pausatzen 30 minutu. Lehortu sukaldeko paperarekin, eta, ondoren, prestatu plantxan.
Ahal dela, ez dezatela olio askorik xurgatu
Berenjenaren haragia belaki baten modukoa da. Koipetan blai eginda ez geratzeko, murgildu uretan 30 minutuz, eta kozinatu aurretik lehortu ondo sukaldeko paperarekin, zipriztinik ez sortzeko.
#elikatupentsatzenduzuna
BERENJENA
Silvia García Campos Arteako (Bizkaia) hipermerkatuko frutategiko espezialista
“Bezeroek galdetzen didatenean nola aukeratu berenjena on bat, beti esaten diet hiru ezaugarriri erreparatzeko: azala distiratsua izateari, irmotasunari eta zurtoinari. Azala opaku edo zimurtuta badago, freskoa ez dagoen seinale da. Presioa egitean, biguntasun puntu bat izan behar du, baina gehiegizkoa ere ez. Eta zurtoina, zenbat eta berdeago eta freskoago ikusi, hobe”.
Ebaki tipula juliana eran, eta sueztitu OOBErekin eta gatzarekin, su geldoan. Moztu berenjena xerra finetan mandolina
batekin. Ondu gatzez eta piperbeltzez eta kozinatu gresillan AAOBrekin. Prestatu saltsa, osagaiak
Berenjena glasatuak
• 500 g berenjena
• Katilu bat arroz
• 2 tipulin
• 2 koilarakadatxo OOBE
• 4 kakahuete
• Martorria eta sesamoa
• Ura
Saltsa egiteko
• 2 koilarakadatxo Maizena
• 2-4 koilarakada ur
• 2 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa
• 4 koilarakadatxo arroz ozpin gozo
nahastuz. Zerbitzatu berenjenak, tipula, saltsa eta pinazi txigortuak gainetik zabalduta. Amaitzeko, zabaldu belar freskoak.
Ziroparen ordez eztia erabil dezakezu, pixka bat berotuta, errazago nahastu ahal izateko.
Berenjena errea bulgurrarekin eta jogurtarekin
• 600 g berenjena
• 100 g bulgur
• 110 ml ur irakin
• 40 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• 50 g oliba erditik moztuta, hezurrik gabeak
• 25 g fruitu lehor
• 45 g tipulin fresko, zehe-xehe moztuta
• Limoi zukuaren koilarakadatxo eta erdi eta haien birrina
• 125 ml jogurt natural, azukrerik gabea
• Koilarakadatxo bat jengibre birrin
• Baratxuri atal bat, birrinduta
• 2 koilarakadatxo OOBE
• Koilarakadatxo bat tabasko
Jarri labea berotzen
200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Ebaki berenjenak xerratan, eta erre labean 25-30 minutu. Denbora erdia igarotakoan, eman buelta.
• Martorria eta menda freskoa Espezia gozagarria
• 2 baratxuri atal birrinduta
• 2 koilarakadatxo kumino
• 2 koilarakadatxo martorri
• Koilarakadatxo erdi piperrauts min
• 2 koilarakada limoi azal, ozpinetakoa
• 40 ml oliba olio birjina estra
• Gatz koilarakadatxo laurden bat
Jarri labea berotzen
200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Nahasi ongailua egiteko espezia guztiak eta gorde geroko. Ebaki berenjenak erditik. Zabaldu ongailua gainetik eta sartu labean 40 minutuz. Egosi bulgurra. Gehitu oliba olioa, limoia, martorria, menda, fruitu lehorrak, tipulina eta olibak. Eragin ongi.
Zerbitzatu jogurt koilarakada batzuk menda freskoarekin eta martorriarekin.
Epeltzen direnean, ebaki 6/8 puskatan.
Egosi arroza. Gorde geroko. Disolbatu Maizena 2 koilarakada uretan, eta gehitu gainerako osagaiak. Wok batean edo zartagin sakon batean, olioa bota eta kozinatu tipulina xerratan, su ertainean.
Bota saltsa eta utzi loditzen. Gehitu berenjena eta eragin. Zerbitzatu eta apaindu martorri, sesamo eta kakahueteekin.
A
NUTRI-SCORE
A
Altxor
ARTIKOA
Sendoa, zukutsua eta zapore finekoa, skrei bakailaoa itsasoko egiazko altxorra da, eta negu oro, guregana iristen da Artikoko ur hotzetatik. Norvegiako kostaldetik guregana egiten duen 1.000 kilometrotik gorako bidaian, testura paregabea eta nutrizio profil bikaina –proteina eta omega 3an aberatsa– hartzen du arrain honek. Bakailaoa denboraldiko arraina da eta urtarriletik apirilera soilik arrantzatzen da. Zure sukalderako benetako kutixia!
ITSASOKO ALTXOR HONEN ABANTAILAK
Proteina eta omega 3 asko du, eta, beraz, ezin hobea da dieta orekatua egiteko.
Freskura bermatua: arrantzatzen denetik gure dendetara iristen den arte bost egun baino ez dira igarotzen.
Gantz gutxi du eta erraz digeritzen da; hori dela eta, ezin hobea da afari arinetarako, zaporeari uko egin gabe.
Ingurune naturalarekiko errespetua, Itsasoko Produktuen Norvegiako Kontseiluak ziurtatua. Skrei zigiluak ziurtatzen du kontrol sistema zorrotzei jarraituz arrantzatu dela bakailao hau, espeziea kontserbatu ahal izateko eta produktuaren kalitatea bermatzeko. Gainera, WWF erakundeak bermatzen du skrei populazioaren kudeaketa jasangarria, eta Marine Stewardship Council (MSC) erakundeak horixe bera ziurtatzen du.
Papillote eran: ikasi teknika osasungarri eta erraz-erraz hau, eta bakailaoa prestatzeko beste errezeta asko, urratsez urrats, gure YouTubeko kanalean.
“Oso gustukoa dut bakailaoa, eta skreia arrandegira iristen denean, badakit une egokia dela arrain hau bere unerik onenean dastatzeko. Gustatzen zait EROSKI Natur skrei bakailaoa gomendatzea; izan ere, haragi sendoa, zukutsua eta zapore handikoa du eta itsasoarekiko errespetuz arrantzatua izan da, kutixia honetaz luzaroan gozatu dezagun. Luzeagoa eta finagoa delako ezagutuko duzu, baita kalitate zigiluengatik ere. Proba ezazu! Aukera asko ematen dituen arraina da, mila modutara presta daiteke eta. Hilabete honetan, gainera, beti prezio onean daukagu EROSKIn”.
Erosteko eta kontserb tzeko aholku k
Erreparatu etiketari: benetako skrei bakailaoak Norvegiako kalitate ziurtagiria darama. Eta gure EROSKI Natur skrei-ak horrela bermatzen du.
Gorde hozkailuan 0 eta 4ºC artean, eta kontsumitu 24-48 ordutan, arraina punturik onenean dastatzeko.
Izoztu egin nahi duzu? Hobe zatika eta bilgarrian ondo bilduta, hotzaren ondoriozko erredurarik ez izateko.
#elikatupentsatzenduzuna
LILIAN RIVEROS
3,99 €
ERRAZIOAK
Bakailaoa greziar erara
4 30’
• 800 g skrei bakailao
• 30 ml oliba olio birjina estra
• 300 g cherry tomate
• 100 ml ur
• 240 g orburu, kontserbakoak
• Tipula more bat
• 2 baratxuri atal
• 80 g oliba beltz
• Gatza eta piper zuria
• Oreganoa
• Perrexil freskoa
• Limoi 1
Zartagin batean, bota oliba olio koilarakada pare bat, eta frijitu arin bat eman juliana eran (lodi) ebakitako tipulari. Biguntzen hasten denean, gehitu xaflatan ebakitako baratxuriak.
Baratxuria gorritutakoan, gehitu cherry tomateak. Kozinatu pare bat minutu eta gehitu 100 ml ur. Kozinatu su ertainean, bigundu arte.
Gehitu orburuak erdika ebakita, eta oliba beltzak. Ondu gatzez eta piperbeltzez, eta kendu sutatik.
Labeko erretilu batean, egin ohea tipula, baratxuri, orburu eta olibekin, eta jarri bakailaoa gainean, olio txorrotada batekin. Sartu labean 200 ºC-an 15 minutuz.
Atera labetik eta gehitu oreganoa, perrexil freskoa (ebakita), gatz pixka bat eta limoi erdi baten zukua.
Sukaldariaren trikimailuak
Eduki bakailaoa giroko tenperaturan prestatzen hasi aurretik; hala, ez ditu zukuak galtzen eta bere testura irmoari eusten dio.
Ez gehiegi kozinatu: azkar egiten da eta tenperatura baxuan, zukutsu geratzeko.
Lehortu ondo azala, kurruskari nahi baduzu: pasa zartaginetik, oliba olio pittin bat ondo berotuta.
Ez bota gatzik, horrela nahi baduzu: bakailaoak berak eta gainerako osagaiek badute nahikoa zapore. #elikatupentsatzenduzuna
BATEK DAUKA:
Ohar os sung rri k
Plater osoa da: osoko zereala, kalitatezko proteina, berdura errazio bat eta gantz osasungarria.
Osoko pasta erabiltzen denez, zerealaren zati guztiak aprobetxatzen dira, eta, beraz, proteina, zuntz, bitamina eta mineralen edukia handiagoa da.
Saltsa prestatzean, utzi berduren zati bat birrindu gabe, txikiak haien testurara ohitzen joan daitezen.
Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
#elikatupentsatzenduzuna
MAKARROIAK berdura saltsarekin
4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 25 MIN
400 g osoko makarroi
Tipula bat eta porru bat 2 azenario ertain
Piper hori bat Kuiatxo erdi bat
150 g txanpiñoi
30 ml oliba olio
200 g tomate birrindu Gatza eta koilarakadatxo erdi bat piper zuri
Oreganoa eta albaka
75 g Parmako gazta (hautsa)
1. Zuritu eta ebaki berdurak puska txikietan eta sueztitu zartagin sakon batean oliba olio koilarakada pare batekin, bigundu arte.
2. Gehitu tomate birrindua, gatz pixka bat, piper zuria, oreganoa eta albaka hosto batzuk. Egin 15 minutuz edo berdurak samurtuta dauden arte. Beharrezkoa bada, gehitu ur pixka bat egosialdiaren erdian.
3. Birrindu saltsa irabiagailu batekin.
4. Egosi makarroiak eltze batean, ur askorekin, puntuan egon arte. Iragazi makarroiak, eta, ondoren, nahastu saltsarekin.
5. Zerbitzatu Parmako gaztarekin (hautsean).
Bi txakur dira & Cooper Haien
Bi txakur dira Edgard & Cooper. Haien jabeak ez ziren gai izan janari elikagarri eta osasungarria aurkitzeko eta, horrexegatik, eurek sortzea erabaki zuten, egiazko osagaiak erabilita. Ez janari lasterra.
Eta horrela sortu zen gure marka!
Maskoten elikagaiak egiten dituzten marka gehienek ez bezala, guk haragi freskoa erabiltzen dugu, tenperatura txikian kozinatua, eta ez haragi irinak. Gure errezetek dituzten antioxidatzaile eta mantenugai guztiak jatorri naturalekoak dira.
Horri esker, zapore guztiari eusten diogu eta erraztu egiten dugu lau zangoko gure laguntxoen digestioa.
NUTRITIVA
Egunero lan egiten dugu gure helburura hurbiltzeko: maskoten elikagaiak egiten dituen munduko markarik jasangarriena izatea 2025ean.
KARBONO ISURIRIK GABEA
ONTZI %100 JASANGARRIAK
HORNIDURA %100 ETIKOA
Edgard & Cooper ez da inorekin ahazten: txakur janzaleak, katu mokofinak, kumetxoak eta gure senior maiteak ere bai. Guztientzako moduko errezetak sortu ditugu. Pentsua, janari hezea (latak eta pateak), zizka-mizkak eta hortzetako ziriak edo stickak. Ez diezaioten utzi irri egiteari. Eta aurten katuentzako produktu sorta berria merkaturatu dugu, haien beharrizan guztiak asetzeko. Miau!
Gainera, Edgard & Cooper Fundazioari ematen diogu gure salmenten %1a, txakurren eta katuen aldeko proiektuak lagundu ditzan munduan zehar.
BEREN MASKOTA mimatzen dutenentzat
Badakigu zure maskota familiaren parte dela, eta, horregatik, harentzat onena eskaini nahi dizugu. Elikadurako azken joerak ditugu, prezioz beheratuta gainera; horri esker, zure txakurra edo katua zaintzea eta aurreztea posible da. Aukera on bat elikadura gurutzatua da, cross feeding esaten zaiona: animalien dietan janari lehorra (pentsua) eta hezea (latak eta zorroak) konbinatzean datza elikadura hori. Horri esker testura eta zapore askotako janaria eman ahal izango diozu zure maskotari, eta animaliak behar dituen mantenugai guztiak hartuko ditu, indartsu eta zoriontsu egoteko.
ELIKADURA GURUTZATUA EZARTZEKO TRIKIMAILUAK
1. Egin kontsulta albaitariari hasi aurretik.
2. Egin aldaketak pixkanaka: sartu janari hezea pixkanaka, pentsu lehorrarekin nahastuta, eta joan gehitzen.
3. Barietatea neurrian: eskaini janari heze eta lehor mota desberdinak, baina ahal dela ez aldatu marka edo elikadura mota maiztasun gehiegiz, digestio arazorik ez sortzeko.
4. Erreparatu erreakzioei: ikusi nola erantzuten dion zure maskotak aldaketei. Digestio arazorik edo portaera aldaketarik nabaritzen baduzu, egin kontsulta albaitariari.
Nutrizio osoa
ONURAK
Hidratazioaren eta elikaduraren arteko oreka
Apetitua estimulatzen du Pisuaren kontrola
EROSKI-ren
TOP 6a
ELIKADURA GURUTZATU BATERAKO
HARAGI MIX-A
TXAKURRENTZAT
Proteina eta grasaren arteko oreka.
KATU ANTZUTUA
Oilaskoarekin (%30) eta landare zuntzekin, giltzurrunetako kalkulurik ez sortzeko.
ARRAZA
TXIKIENTZAKO PATEA
TXAKURRENTZAKO PATEA
Oilasko, indioilar eta berdurekin.
Oilasko eta berdurekin.
KATUENTZAKO MOKADUTXOA
Hiru arrain eta haragi barietate, berdurekin.
Animalien nutrizioko adituek formulatutako elikagaiak, hautatutako lehengaiekin eginak, koloratzailerik gabe eta bitamina eta mineralekin aberastuak. Kontuan hartzen ditugu haien bizitzako etapak (kumea – heldua – seniorra) eta berezitasunak; adibidez, txakurren arraza txikiak edo gatu antzutuak.
PRO+
Kalitate handiko proteinatan aberatsa den elikadura, maskoten muskulu masa indartzeko, erraz digeritzekoa, eta frogatutako emaitzekin. Deskubritu nutrizioaren aro berria zure katu edo txakurrarentzat!
Zure katuarentzako errezeta gozo eta irudimentsuen gama zabalena.
GOURMET REVELATIONS
Mousse leun bat saltsa jario gozo batekin.
Helburua gure maskotak elikatzea denean, onena eskaintzea da garrantzitsuena. Postbiotikoek iraultza ekarri dute haien elikadurara, hobetu egiten dutelako maskoten heste osasuna, indartu egiten dutelako haien sistema immunologikoa eta hantura murriztu. Konposatu bioaktibo horiek lagundu egiten dute oinarrizko gantz azidoen produkzioa, eta gure maskoten bizitza luzeagoa eta osasungarriagoa ahalbidetzen dute.
Grrreat!-en aitzindariak dira errezetatan postbiotikoak sartzen. Produktuen gama oso zabala da: janari hezeak, lehorrak, cross feeding eta snack-ak, maskotek postbiotikoen onurak lor ditzaten modu eraginkor eta gozoan. Hauek dira produktu aipagarrienetako batzuk: Grrreat! Digest Indioilar kroketak, indioilar freskoarekin eta postbiotikoekin, digestio arazoei aurre hartzeko, eta Grrreat! Skinpet txekorra janari hezeko erretiluak, elikadura orekatu eta zaporetsu baterako eta animalien larruazalaren eta ilearen egoera hobetzeko.
Elikaduraren bidez etorkizuna eraldatu nahi duten gazteak. Haiek benetako ‘influencer’-ak izatea nahi dugu.
DANIEL GOMEZBRAVO
Bread Free enpresak gari irinaren glutena eraldatzen du bioteknologia erabilita.
Daniel Gomez-Bravok gidatutako enpresak zeliakoentzako egokia den gari irina egiten du, bioteknologia eta nekazaritzako elikagaien industriako azpi-produktuak konbinatuz. Munduan lehen enpresa da hori egiten duena. Zeliakia duten pertsonen bizimodua erraztea da bere helburua. Horretarako, glutenik gabeko produktua eskaintzen die, gari irinaren zapore, testura eta propietate berberekin.
Nola jaio zen Bread Free?
Unibertsitatean, lagun bati zeliakia diagnostikatu zioten 18 urte zituela, eta arazo horrentzako soluzioak bilatzen hasi ginen. Ikertzen hasi ginen, eta konturatu ginen inork ez zuela glutenik gabeko gari irinik egin ordura arte. Eta bide horri heldu genion.
Zuen gari irinak eraldatu egin du elikaduraren etorkizuna. Zergatik?
Zeliakoentzat egiten diren glutenik gabeko produktu guztiak arto, arroz eta dilista almidoiez egiten dira, eta, horren ondorioz, ez dira zapore atseginekoak. Zeliakoentzat egokia den gari irina erabiliz, produktu
gozoak, osasungarriak eta eskuragarriak lor ditzakegu.
Zer prozesuri jarraitzen diozue?
Glutena kentzen diozue glutenari?
Bioteknologiaren laguntzarekin, ohiko irinaren glutena eraldatzen dugu, zeliakoei eragin ez diezaien, eta kalitate handiko produktu bat lortzen dugu. Gure irinaren abantailetako bat da irinaren proteina gehienari eusten diogula. Zeliakoentzako produktuek ia ez dute proteina edukirik izaten, eta, baldin badute, oso garestiak izaten dira edo ez dute zapore onik. Guk proteina eduki gehienari eustea lortzen dugu.
Zaporea bilatzen duzue moduko prezioan eta kalitatearekin. Nola egiten da hori?
Kalitate eta zapore oneko produktuak lortzeko ari gara lanean, nutrizioaren osagaiari asko erreparatuz, produktu osasuntsuak eskaini ahal izateko. Gure negozioaren bolumena handitu ahala, kostuak merkatu ahal izango ditugu, eta, horri esker, pertsona guztiek aukera izango dute glutenik gabeko dieta egiteko diruaren kezkarik izan gabe.
Zer errezeta mota egin daiteke zuen irinarekin?
Ohituta gauden elikagai mota guztiak egin daitezke: ogiak, bizkotxoak, galletak...
Estimazioen arabera, 480.000 eta 960.000 pertsona artean izan daitezke zeliakoak gure herrialdean. Zure ustez, gero eta pertsona gehiago daude zeliakiarekin?
Diagnostikorako teknika gehiago daude, eta, horren ondorioz, zeliakoen kopuruak ere gora egin du. Gainera, kontsumitzaileak dieta orekatuagoa, osasungarriagoa eta pertsonalizatuagoa bilatzen du. Pertsona askok, zeliakoak izan gabe ere, glutenik gabeko dieta egiten dute beste arrazoi batzuengatik: Crohnen gaixotasuna, heste mingarriaren sindromea, dermatitisa eta abar dutelako.
Jabetzen zarete aldaketa sozial bat bultzatzen ari zaretela?
Jakina! Zeliako asko eta asko daude soluzio berrien zain, haientzat ez dagoelako aukerarik. Zeliakoa izatea ez da aukera bat.
Nolakoa izango da, zure ustez, etorkizuneko elikadura?
Nire nahia litzateke pertsona guztiek aukera izatea behar dutena jateko inolako esperientziari uko egin gabe, aparteko gasturik egin behar izan gabe, ondo jatearen plazeraz eta esperientzia organoleptiko oso onaz gozatuz. Horrela irudikatzen dut nik.
Azkenik, zer asmo duzue buruan?
Mundu mailan glutenik gabeko gari irin fabrikatzaile handiena izan nahi dugu.
GALDERA MAMITSUAK
Hatzak miazkatzeko moduko glutenik gabeko plater bat... Bakailaoa labean.
Zure lanean zeregin samurren bat?
Goizero bulegoko argia piztea.
Bread Free postre bat balitz, zein litzateke?
Brownie bero bat.
Zure jardunaldian ezinbestekoa den zerbait, ogirik gabeko egun bat baino luzeagoa izan ez dadin?
Nire familiarekin hitz egitea.
Aukeran, zer duzu nahiago: baguette bat, moldeko ogia ala pita ogia? Pita ogia.
#elikatupentsatzenduzuna
deskontua EROSKI
Glutenik gabeko 200 produktu baino gehiagotan, bai gure markakoetan eta bai beste fabrikatzaile batzuen produktuetan. EROSKI clubeko bazkide izan behar duzu, besterik ez (doakoa da), eta elkarte hauetakoren bateko bazkide izan behar duzu: Euskadiko Zeliakoen Elkartea (EZE), Errioxako Zeliakia Elkartea (ACERI), Nafarroako Zeliakoen Elkartea (NZE), Balear uharteetako Zeliakoen Elkartea (ACIB) eta Associacio Celiacs de Catalunya. %20-ko
CLUB-ekin
Maite zaituenak ZAINDUKO ZAITU!
Edergintzarako bidelagunik onena gure belle markako produktuak dira: oinetatik burura mimatuko zaituzte, eta orain, prezio are merkeagoetan. Martxoa hilabete ezin hobea da zure burua berritzeko. Hemen duzu horretarako behar duzun guztia, prezioa beheratu duten produktu ezin hobeekin. Ez al duzu nahi?
LARRUAZALA ZAINTZEKO
Leuntasuna, hidratazioa eta freskura ukitu bat, ezinbesteko bi produkturekin.
ILEA ZAINTZEKO
Zure ilearentzako nutrizio gehigarria, osasuntsu eta distiratsu mantentzeko, behar bakoitzera egokitutako ileko maskarekin.
GORPUTZERAKO LOZIO
HIDRATATZAILEA
Niazinamida, aloe bera eta kabiar berdea esaten zaion algaren estraktua ditu. Epidermisaren hesia indartzen eta zure larruazalari leun, elastiko eta oso hidratatuta eusten laguntzen dute osagai horiek.
GORPUTZEKO KREMA
ALOE VERAREKIN
Aloe vera zukua du, larruazala hidratatzeko, babesteko eta lasaitzeko propietateekin. Karite gantzak eta arbendol gozoen olioak larruazala elikatzen laguntzen dute, eta haren malgutasuna eta leuntasuna lehengoratzen dute.
URRE MAGIKOA MASKARA
Tratamendu intentsiboa argan eta jojoba olioekin eta keratinarekin, zure larruazala elikatzeko, lehengoratzeko, leuntzeko eta distira emateko.
ILE LEUNEKO MASKARA
Keratina eta zetaren proteinak ditu, ilea elikatzeko eta babesteko, errazago orrazteko eta denbora gehiagoz leun eta distiratsu uzteko.
KOLORE DISTIRATSUKO
MASKARA
Tindatutako ilea dutenentzat edo xerloak dituztenentzat berariaz formulatua. Gari olioa eta zahia ditu eta kamelia olioa, ilea zaintzeko eta indartzeko, eta, aldi berean, koloreari denbora gehiagoz eusteko.
Edergintzako osagarri eta produktu hauek proba klinikoak gainditu dituzte eta berme osoa dute, “Kosmetikako produktuentzat EROSKIk indarrean dituen segurtasun eta osasun baldintzen” barne politikari esker. Legeak eskatzen duena baino urrats bat harago doaz betekizun horiek.
AURPEGIA ZAINTZEKO
Larruazala garbi eta hidratatuta edukitzea da gakoa edertasun distiratsua lortzeko.
PROFIRM AURPEGIKO KREMA
ESKUAK ETA OINAK ZAINTZEKO
Mimo gehigarri bat manikura eta pedikura on baterako beharrezko guztiarekin.
Zimurrak gutxitzen ditu, larruazalaren irmotasuna sendotzen du eta hidratazioa hobetzen. Oinarrizko aminoazidoak azido hialuronikoarekin eta acmella estraktuarekin konbinatzen ditu. Azken horrek espilantol asko du.
Bazenekien ontzien kartoia FSC® ziurtagiria duten iturri arduratsuetatik datorrela %100?
PROCELLULAR BEGI ERTZETAKO INTENTSIBOA, POLTSAK ETA BEGI ZULOAK
Kiwiaren zelula amak azido hialuronikoarekin eta Landare
Phylderm® aktibo patentatuarekin konbinatzen ditu, poltsak, zimurrak eta begi zuloak gutxitzen laguntzeko. Test oftalmologikoen bidez frogatuta dago.
AURPEGIRAKO GEL GARBITZAILEA
Makillaje eta zikin arrastoak kentzen ditu eta larruazala hidratatuta, fresko eta bare uzten du, aloe verari eta luzoker estraktuari esker. Ez du xaboirik, hipoalergenikoa da eta test oftalmologikoen bidez frogatuta dago.
Buru baskulatzailea eta ergonomikoa, hiru xafla kromatu eta argan eta ahuakate olioa duen banda.
EROSKI BASIC
AITZURRA
Xafla bikoitzarekin eta banda lubrifikatzailearekin (argan olioa, aloe bera eta E bitamina).
DEPILATZEKO BANDAK
Gel formula duten banda ergonomikoak, larruazala modu leunagoan depilatzeko.
AZAZKALETAKO ESKUILA ETA 2 AURPEGIKO KARRAKA BIGUNA
Azken kontuak
BERE ZUKUAN EGOSITAKO OLAGARROA
Itsasoko onena zure mahaian
Nahi al duzu olagarro mokadu gozo bat dastatu inolako konplikaziorik gabe? Orduan proba ezazu bere zukuan egositako EROSKI olagarroa. Zapore bikaina du, egoste prozesu bereziari esker: olagarro gordina poltsa batean sartzen da eta bere zukuan egosten da. Horri esker, haren zapore guztia barnean harrapatuta geratzen da. Eta ez bota! Askatzen duen likidoa ezin hobea da zure arrozei ukitu berezia emateko, edo cachelo motako patatak kozinatzeko.
OLAGARROA A FEIRA ERARA (ERREZETA)
Egosi patata txiki batzuk olagarro egosiaren zukuarekin. Zatitu xerratan eta egin ohe bat haiekin plater batean. Jarri gainean olagarroa xerratan ebakita eta aurrez mikro-uhin labean berotuta. Zabaldu gainetik piperrauts gozoa, oliba olio birjina estra eta gatz ezkatak.
JOERA DA
Egosketa luze bati esker, mantenugaiak (kolagenoa eta gelatina, adibidez) eta mineralak (kaltzioa eta magnesioa) ateratzen dira. Onuragarriak dira artikulazioen, larruazalaren eta hezurren osasuna eta digestioa hobetzeko.
SALDA EGITEKO HARAGI
ETA HEZURRAK
Prestatu eltzekari perfektua
Afari gozagarri batean etxeko salda on baten zale amorratua bazara, otordu artean baraurik eustea gustatzen bazaizu edo eguneko edozein ordutan zerbait beroa hartzea, salda egiteko EROSKI haragia probatu behar duzu. Eltzekari edo salda gozo bat prestatzeko osagai guztiak dituzu erretilu bakar batean. Hezur ugari daude erretiluan, batez ere saihets-hezurrak. Horrek zapore bizia eta gelatina ematen dio saldari, baita gorputza eta testura melatsua ere.
Aukeratu zure oparia ...Eta gainera, zozketa!
Nola lor dezaket
SARIA?
1 EROSKI clubeko bazkide iza
2 Eman izena sustapenea kutxatik igarotzean edo QRaren bidez.
3 Egin 25 €-ko gutxieneko gastua 70 marka baino gehiagotan, martxoan eta apirilean.
4 Kode bat jasoko duzu. Sartu kodea travelclub.es/ eroskiregalo/ webgunean eta aukeratu zure oparia (1)
EMAN IZENA
Martxoaren 1etik
Eman begiratu bat SARIA duten 70 marketako batzuei. Gure dendetan aurkituko dituzu denak. EROSKI clubi esker, haietako bat eroste soilagatik, OPARI BAT lor dezakezu, eta bizitza osorako oporraldi baten ZOZKETAN parte har dezakezu.
MAGEFESA ZARTAGINEN JOKOA
Hiru zartagin, 18, 20 eta 24 cm-koak, tratamendu itsasgaitzarekin, PFOrik gabeko harri akaberarekin, altzairu esmaltatu eta beiraztatuan fabrikatuak eta hondo difusorearekin.
JATA TXIGORGAILUA
Bi artekaduna, 131 x 32 mmkoa bakoitza. Tapa, kablea biltzekoa eta ogi papurrak biltzeko erretilua ditu. 750 W-ko potentzia du, eta 230 V-ko tentsioa.
ARCOS LABANA
Eman zure sukaldeari Asiako gastronomiaren ukitu bat 180 mm-ko Niza santoku labana albeolodunarekin.
Labanaren 180 mm-ko xafla Nitrum® altzairu herdoilgaitzekoa da.
BIDAIATU DOAN
BIZITZA OSOAN*
VIAJA GRATIS
TODA LA VIDA*
Gainera, hartu parte
ZOZKETAN
Sustapenean izena eman baduzu, marka horietan eginiko 5 €-ko erosketa bakoitzeko, zuzeneko txartel bat eskuratuko duzu BIZITZA
OSORAKO OPORRALDIEZ gozatzeko ZOZKETAN parte hartzeko. Irabaziz gero, Travel Clubeko 3,6 milioi puntu eskuratuko dituzu doako bidaien truke edo katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko.
Hauek dira marka partaideak:
(1) Sustapenaren balioa 2025/03/1etik 2025/04/2ra arterainokoa. Baldintzak betetzen badituzu, hau da, izena eman eta parte hartzen duten marketan 25 €-ko gutxieneko gastua egiten baduzu, kode bat jasoko duzu e-mail edo SMS bidez edo kutxatik igarotzerakoan, zure opariaren truke aldatzeko. Katalogoko aldaketen arabera, aldatu egin daitezke opariak ere. *Zozketa honen balioa 3,6 milioi Travel Club puntukoa da. Puntu horiek irabazlearen txartelean sartuko dira, bidaien truke edo Travel Club katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko. Ikusi baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-club/
elkartasuna
Laguntza GENERO INDARKERIAREN biktima izan diren emakumeei
Zifra bakoitzaren atzean istorio bat dago, bere bizitza berreskuratzeko laguntza eta babesa behar duen pertsona bat. 2023an, 36.582 emakumek jaso zuten laguntza genero indarkeria jasan izanagatik. Datu latz hori
ANAR FUNDAZIOA
“ANAR telefono/txat”-aren bidez haur eta gazteen aurkako indarkeriari aurre egiteko arreta eta aholkularitza pertsonalizatua” proiektua genero indarkeria jasaten duten adingabeei zuzenduta dago, haiei orientabide eta laguntza psikologikoa emateko.
(EROSKIren dendak dauden probintzia guztietan, Balearretan Galizian eta Katalunian salbu).
GALIZIAKO
GURUTZE GORRIA
”Enplegurako zubiak: berdintasunaren aldeko ibilbideak” programaren bidez, Galiziako Gurutze Gorriak emakumeek lan munduan protagonismoa izatea sustatzen du, haien ahalduntzea, gaitzea eta garapen profesionala bultzatuko duten tresnen bidez.
areagotzen ari da, gainera, eta premiazkoa da biktimei laguntzea. Ongizaterako bidean bidelagun izatea, eta beren autoestimua, autonomia eta konfiantza berreskuratzeko laguntza ematea, hori da benetan garrantzia duena.
INTEGRA FUNDAZIOA BALEARRAK
“Zurekin: indarkeriaren aurka lanean” programaren bidez, Integra Fundazioak gizarte bazterketa larria jasaten duten pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei laguntzen die, bizitzan beste aukera bat izan dezaten. Boluntarioen bidez lan arloan eta arlo digitalean formatzeko programak eskaintzen dizkie pertsona horiei.
EROSKIn elkartasunaren ahalmenean sinesten dugu, eta, hori dela eta, emakume horiei laguntzeko bideratzen ditugu gure ekarpenak, haiei beste bizitza bat emateko. Keinu bakoitza lagungarri delako. Eskerrik asko!
ANA BELLA FUNDAZIOA
“Amiga” programak terapia psikologikoa, lege aholkularitza, laguntza ekonomikoak, laneratzeko bitartekaritza eta laguntza eta baliabide publikoak eskuratzeko aholkularitza eskaintzen dizkie biktimei, tratu txarren eragileekin itzul ez daitezen edo bortxazko beste harremanik has ez dezaten.
(EROSKIren dendak dauden probintzia guztietan, Balearretan Galizian eta Katalunian salbu).
aurka Contra la violencia de género e
ESLOVENIA
ERAKARMEN BERDEA
Mapan ikusita, irudi lezake
Eslovenia bezalako herrialde txiki batek gutxi duela bisitariari eskaintzeko. Errealitatea, ordea, guztiz bestelakoa da; izan ere, Europaren bihotzean kokatutako lurralde honek paisaia aniztasun handia du eta kultura eta historia zirraragarria. Esloveniako paisaiak, gainera, liluragarriak dira: hiri ederrak eta mendi, aintzira eta kostaldeko paraje are ederragoak. Herrialde erakargarri hau deskubritzeko aukera duzu, orain EROSKI Club txartelarekin aurreztuz.
Liubliana: harribitxia
Esloveniako hiriburua, gaztelu ikusgarria gainean duela, hiri bizi-bizia da. Harlanduzko kaleak, bizitzaz betetako plazak eta estilo barroko eta modernistako eraikinak, jomuga zoragarria da oinez bisitatzeko. Hirian,
Dragoiaren zubia eta Azoka Nagusia dira nahitaez bisitatu beharreko lekuetako bi. Dragoiaren zubian, animalia mitologiko horien estatuak daude, Jason eta argonautak kondairaren oroimenez. Azoka Nagusian, berriz, aire libreko postuetan Europako txoko honetako plater tipikoetako batzuk dasta daitezke.
Bled aintzira: maitagarrien ipuina Juliotar Alpeek inguratutako aintzira honen inguruan aire libreko hainbat jarduera egin daitezke: mendian ibili, bizikletan ibili, arrauna eta udan igeriketa. Neguan, berriz, patinatu egin daiteke haren gainazal izoztuan.
Piran, Portorož eta Izola: kostaldea Esloveniak 46 kilometroko kostaldea besterik ez du, baina hiri xarmagarriak ditu itsasertz horretan, Veneziako eragin nabarmenarekin. Piran da harrigarriena, bere
bidaiak
harlanduzko kale estuekin eta Erdi Aroko arkitekturarekin. Portorož, hondartza, spa eta kasinoengatik da ezaguna, eta Izola, berriz, ezin egokiagoa da bertako gastronomiaz gozatzeko. Arrain freskoa eta itsaskia dira oinarriak, eta mediterranear erara prestatzen dira.
Nova Gorica: arrosen edertasuna
Italiako Gorizia hiriaren ondoan justu, Nova Gorica energia bereziko jomuga da. “Arrosen hiria” izenarekin da ezaguna, lorategi ederrak eta lorez apaindutako etorbideak baitaude paseatzeko eta erlaxatzeko.
Karst: Erdi Aroaren xarma Štanjel, bere harlanduzko kale eta harrizko etxeekin, Karst eskualdeko herri zaharrenetako bat da, bidaiariak iraganeko garaietara eramaten dituen lekua. Erdi Aroko
gazteluak menderatzen du herria, eta ikusmira harrigarria eskaintzen du inguruko landazabalera. Hainbat arte erakusketa eta kutur ekitaldi ere aterpetzen ditu.
Turismo jasangarria
Esloveniak munduko jomuga jasangarrienetako bat izatearen aitortza jaso du. 2016an, “Jomuga Berdea” titulua jaso zuen lehen herrialdea izan zen, ingurumena eta ekoturismoa zaintzeko konpromisoagatik. Hiri eta parke natural askok jardunbide eta ekintza ekologikoak sustatzen dituzte: energia berriztagarrien erabilera, plastikoak murrizteko ekimenak, biodibertsitatea zaintzeko jarduerak...
Orain, azulmarino bidaia agentziak jomuga eder horretara gerturatuko zaitu. Honako hirietatik daude irteerak: Albacete, Alacant, Almería, Asturias, Badajoz, Bilbo, Coruña, León, Málaga, Iruñea eta Zaragoza.
itzuliko dizugu
zure EROSKI club txartelean %5
Egin erreserba zure azulmarino bidaia agentzian, eta hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2025eko martxoaren 1etik 31ra egiten baduzu.
azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan
EROSKI EGITEN DUGU
KREA SARIAK
Berrikuntza bultzatzen dugu
EROSKI Taldeko ekimen berritzaileenak bereizteko sortu ziren Krea Sarien IX. edizioa egin da aurten. Barakaldoko BEC-en egin da sariak banatzeko ekitaldia.
Oraingo honetan 97 hautagaitza aurkeztu dira, EROSKIren helburu nagusiak betetzen laguntzeko baliagarriak. Bereziki aintzat hartu dira irudia hobetzen dutenak, bezeroek gure dendak hobesten dituztela nabarmentzen dutenak eta egunerokoan jardunbide komertzial egokiak ezartzen dituztenak.
FRESKOEN
UNIBERTSITATEA
242 PERTSONA
ADITU PRESTATZEN
EROSKI Sukaldaritza GLOVOn). Hirugarren, Capraboko Hego Katalunia eskualdeak lortu du, ‘¡No hay pan que por bien no venga!’ ekimenagatik (Ogia beti da onerako).
‘Errentagarriagoak’ kategorian, Oporto familiaren lana nabarmendu da, ‘WhatsAppean gora egiten” ekimenagatik. Hurrengoak bi hauek izan dira: EROSKI Bilbondo denda, ‘Inoiz ez dakizula ezer falta’ hautagaitzari esker, eta Iparraldeko Supermerkatuen hego eskualdea, ‘24 kilateko Urrea’ ekimenari esker. albisteak
Hala, “Merkatari +”, kategorian, Son Moix EROSKI Center dendak eskuratu du lehen saria, ‘Krecemos juntos’ (Elkarrekin hazten) proiektuari esker. Bigarren, EROSKI Vegalsa Supermerkatuetako Ustiakuntza lantaldeak eskuratu du “Nuestra Cocina EROSKI en GLOVO” ekimenagatik (Gure
“Elkarrizketa +” kategorian, Llucmajor EROSKI Center denda izan da irabazlea ‘EROSKI Llucmajor PLUS’ ekimenarekin. Iparraldeko Supermerkatuen hegoaldeko eskualdea izan da bigarren ‘Compañera Contigo’ ekimenari esker (Laguna Zurekin), eta EROSKI Urbil hirugarren, ‘Energia maila igotzen’ proiektuarekin.
ARI DA
Produktu freskoen saileko profesionalei ezagutza, trebetasuna eta tresna espezifikoak ematea funtsezkoa da gure erronka estrategikoak lortzeko bidean. EROSKIn espezialistak gara freskoetan, eta badakigu ikastea eta egunean egotea ezinbestekoa dela gure bezeroak gogobetetzeko. Garapen profesionala ardatz hartuta, freskoetako 242 espezialista Fresh Master programan aritu dira prestatzen. Formakuntza ekimen horren xedea da bikaintasunarekiko gure konpromisoa sendotzea eta hainbat gairi buruzko ezaguerak ematea (produktuen gama, elikagaien zientzia, nutrizioa eta osasuna...) ondoren gure bezeroei aholkua eman ahal izateko.
ATEAK ZABALDU BERRI DITU CORUÑAKO EROSKI CENTER XUXAN DENDAK
Urtarrilaren 23an zabaldu zituen ateak Coruñako Eiris auzoko EROSKI Center berriak (Xuxan torbidea, 6 eta Rua A Canteira z/g). Dendak 16.000 produktu erreferentzia baino gehiago jarri ditu bezeroen eskura; horietatik %33 freskoak dira. Beste berritasunetako bat “Bertako sukaldaritza” gunea da. Bezeroek etxean egindako platerak aurkituko dituzte, osasungarriak eta hurbileko produktuekin egindakoak, baita menu osoak ere, guztiak prezio lehiakorretan. Sukaldeko produktu prestatuak, edozein unetan edo dendan bertan kontsumitzeko prest; izan ere, Coruñako Center honetan jangela gune bat dago.