Errezeta eta trikimailu gastronomiko osasungarriak garaian garaiko onenarekin zure platerei berotasuna eta arintasuna emateko
Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. 04 Zenbaki honetan
26
06 Hilabeteko onenetan onena
07 ... Eta sareetan
08 Neguko berdurak: tipula, porru, bruselaza eta abarren geruzen berotasuna
10 Tipula: oinarrizko bat ñabardurekin
14 Frijituki perfektua
18 Jakin bruselazen berri
24 Berdura izoztuak: praktikoak eta mantenugai guztiekin
26 Kiwia: bitamina, kolore eta zapore leherketa
28 Arrain zapalak: erreboiloa da erregea
30 Haragi zuriak
36 Edertasuna: zure haurtxoa zaintzeko beharrezko guztia
38 Gure dendetako azkena
40 EROSKI clubeko abantailak
42 Solidarioa izan: 2025erako plana
44 Bidaiak: joeren top 5a
47 Deskontu txartelak
50 Albisteak
editoriala
HOTSAILA, barrua berotzeko hilabetea
otza iristen denean, naturak ederki erakusten du bere jakinduria, eta egiazko altxorrak oparitzen dizkigu gure jaki-tokirako. Neguko barazkiak dira altxor horietako batzuk: adibidez, geruza ugariko tipulak, edozein errezetari sendotasuna ematen diotenak; porruak, edozein plater gozatzen eta gozagarri bihurtzen dutenak; edo aza gorriak eta bruselazak, sukaldea kolorez eta nortasunez betetzen dutenak. Barazki horiek oroitarazten digute urtaro bakoitzak osagai bereziak ekartzen dizkigula elikatzeko eta gure barrua gozatzeko.
Zenbaki honetan, jantzia erantziko diegu denboraldiko harribitxi horiei, bai freskoei bai izoztuei, eta neguko
beste jaki gozo batzuk ere esploratuko ditugu, hala nola kiwia, arrain zapalak eta haragi zuriak –untxia, oilaskoa eta indioilarra–, ezin hobeak elikadura orekatu eta gozo-gozoa egiteko, eta, gainera, beti prezio onean.
Horrez gain, azken berrikuntzen berri emango dizugu, EROSKI clubeko bazkide izateak zer abantaila dituen azalduko dizugu eta San Balentin eguna ospatzeko zenbait proposamen egingo dizkizugu. 2025 honetarako kausa solidarioen egutegia ere jakinaraziko dizugu, beharrean direnei laguntzea ezinbesteko zeregina baita gure mahaian.
Presta zaitez neguaz gozatzeko aurrez inoiz ez bezala, errezeta, aholku eta zapore askorekin.
GOZATU ALDIZKARIAZ FORMATU DIGITALEAN eguneko edozein unetan zure sakelakotik
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Iker Perez de Arenaza
EROSKI club-eko arduraduna
HIL honetako
ONENETAN ONENA
San Balentineko berezia
MAITEMINTZEKO
MODUKO AFARIA
Jantzi mantala eta utzi maitasunari sukaldean sartzen. Prestatu afari bat EROSKIren Pinteresteko ‘Maitemintzen duten errezetak’ taulan agertzen diren plater gozo eta harrigarrietako batzuekin, eta gozatu maite dituzunekin batera sukaldean aritzearen plazeraz. Barre, zapore eta topa artean, jabetuko zara, batzuetan, osagai garrantzitsuena momentua partekatzea dela.
CAVA, MARRUBIAK eta filmetako topa bat
Konbinazio batzuk maitasunerako eginak direla dirudite, eta gutxi izango dira cava eta marrubiak bezain ikonikoak. Edari honen azidotasunak nabarmendu egiten du frutaren ukitu gozoa. Hala, oreka perfektua sortzen dute, eta hurrupa bakoitzean zentzumenak pizten dituen zapore leherketa.
Beherapen kupoia aldizkari honetan
MAITATU ZURE BURUA
Aurpegiko maskara hidratatzailea eta argiztatzailea
Aurpegiko esfoliatzailea
Zure buruari egin diezaiokezun opari onena, zure burua maitatzeko une hori da. Belle produktuen artean Peeling leun bat eta aurpegiko maskara bat konbo perfektua dira zure larruazalak distira egin dezan eta zu ondo senti zaitezen. Nork bere burua maitatzea eta zaintzea da, zalantzarik gabe, maitasun ekintzarik onena. Gure lurrindegian mila ideia dituzu zure buruari eta besteei oparitzeko!
EROSKI SELEQTIA
Gure ‘lovemark’-a une berezi horretarako
SAN BALENTIN HONETAN, EZ UTZI EZER ZORIAREN ESKU.
EROSKI SELEQTIA DA AUKERAKETA ONENA
GOI SUKALDARITZAKO ‘GOURMET’ PRODUKTUAK PREZIO ESKURAGARRIAN, OPARI GOZO-GOZO BAT EGITEKO, AFARI GOGOANGARRI BAT
PRESTATZEKO EDOTA
MOKADU GOZO ETA
EROSOEZ GOZATZEKO.
...ETA SAREETAN
Jakin gure sare sozialetan gertatzen den guztiaren berri
Fan fenomenoa ‘Markapropiozalea’
@martasimonet
Nork esan zuen marka propioek ezin zutela fan talderik izan? “Markapropiozaleak” fenomenoa urtarrilean zabaldu zen sareetan, eta gero eta gehiago gara EROSKIko gure produktu gogokoenak besteekin partekatzera animatzen garenak. Kalitatea, prezioa, bertakoarekiko maitasuna, berrikuntza... horixe da egunerokoa joera bihurtzen duena. Zu ere #markapropiozalea eta #aurrezkizalea zara?
MASTERCLASS HONETAN, ‘MARKAPROPIOZALEA’
IZATEA ERAKUSTEN
DIGU CARRI-K
ERREZETEN Top3-A
@Guille Varelak Mac and Cheese errezetaren aldaera gozoa eta osasungarria ekarri digu, jatorrizkoa baino askoz arinagoa eta hura bezain elikagarria.
Hartu gogoan @nutrisinexcusasek airfryer-ean prestatu dituen hiru oilasko errezetak. Ezinezkoa da aurrena zein probatu erabakitzea!
Jarraitu gure sareak, oso gauza politak datoz eta! Argibidetxo bat: izugarri maite ditugu kolore gorria eta San Balentin.
Wellington azpizun bat %100 landare jatorrikoa? Sinestezina! @ariadnajorda-k aitaren batean egiten du EROSKI produktuekin.
2025 honi ekiteko @eroski.oficial-ek berealdiko zozketak antolatu ditu! Influencer sentiaraziko zaituen Polaroid kamera bat, hoteleko gau bat edo Gourmet Sukaldaritza Donostiarreko tailer bat Basque Culinary Centerren eskutik, horiek izan dira sarietako batzuk. Zortzi irabazleek eta haien laguntzaileek sekulako gozatua hartu zuten eskolako txef-ekin kozinatzen. Eta horrelako saio gehiago izango da. Ez al duzu zuk ere parte hartu nahi?
SARIAK ETA SARIAK
BEROTASUNA berduren NEGUKO
Tipula, “neguko bufanda” bat nola, Quevedok biziberritu zuen eran, aterpe bero bat da, gure zentzumenak besarkatzen dituena. Barazki soil hau berotasun iturri da kozinatutakoan, eta gure barrua gozatzeko plater askoren oinarria da. Tipula bezala, aza, aza gorria, bruselaza, orburua... erantzi egiten dira neguko denboraldian geruzaz geruza, guri barrua goxatzeko, gure platerei zaporea emateko eta gure gorputzari berotasuna.
Tipula karamelutuaren leuntasun gozoa; ezti ukitu batekin erretako bruselazen kurruska samurra, edo lurrunetan egindako orburuen eztitasuna, gure dieta aberasten duten jakiak dira, gonbite bat denboraldiko produktuekin kozinatzea nolako plazerra den jabetzeko, barazkien erritmo naturala errespetatuz eta haien zapore onena bermatuz.
Aukera asko ematen duten osagaiak dira, eta baserriaren eta baratzaren berotasun hori erabat lotzen da comfort food esaten diogun horren esentziarekin; izan ere, elikagai hauek besarkada bat dira lehen mokadutik. Negu honetan, gozatu zure barrua barazkien berotasunarekin.
Porruen Tatin tarta
6 40’-54’
• Hostore xafla bat
• 5-6 porru
• 50 ml sagardo ozpin
• Koilarakada bat OOBE (15 ml)
• Koilarakadatxo bat ezti
• Limoi ezkaia
• Gatza eta piperbeltz eho berria
Porruak garbitu eta xerra loditan ebakiko ditugu.
Laberako egokia den zartagin edo ontzi batean, olioa eta ozpina nahastuko ditugu eta minutu batean edukiko ditugu loditzen. Eztia eta ezkaia gehitu, eta berotu egingo dugu nahasketa, bateratu arte. Porrua gainean jarri eta gatzez eta piperbeltzez onduko dugu.
0,89€ ERRAZIOAK
Labea 180 ºC-ra berotuko dugu eta 20 minutuz edukiko dugu ontzia barnean, porruak samur eta gorrituta egon arte.
Labetik atera eta hostorearekin estaliko dugu. Zulatu eta ebaki txiki batzuk egingo dizkiogu xaflari, lurruna atera dadin.
Labea 200 ºC-ra igo eta beste 15 minutu edukiko dugu ontzia barnean, hostorea gorrituta egon arte eta betegarriak alboetatik burbuilak egin arte.
Tarta labetik atera eta buelta emango diogu kontu handiz, plater baten laguntzarekin.
Joera d
Tatin tarta errezeta irudimentsu bat da porruak aprobetxatzeko eta plater elegante eta gozoa bihurtzeko, ezin hobea afari berezi baterako edo lehen plater gisa zerbitzatzeko jai giroko bazkari batean. Porruak, poliki-poliki kozinatuta, zapore gozoa eta leuna hartzen du, eta ezin hobeto orekatzen da hostore masaren testura kurruskariarekin.
Plater honek eraldatu egiten du sagarrez egindako jatorrizko errezeta, baratzeko produktuen ukitu gozo eta bereizgarriari eutsiz baina jira gazi eta begetal batekin.
#elikatupentsatzenduzuna
OINARRIZKO BAT
ñabardurekin
Tipula oinarrizko osagai bat baino zerbait gehiago da. Tipularik gabe, etxekotzat hartzen ditugun zapore asko ez lirateke existituko. Tipulatx delikatuetatik porru sendoetara, gozoak edo minak, tipula mota bakoitzak ere izaera ematen dio sukaldaritzari, eta nabarmendu egiten du edozein errezeta. Gainera, kaloria gutxikoak dira, antioxidatzaile eta C bitamina iturri aberatsa eta diuretiko naturala, toxinak ezabatzen laguntzeko. EROSKIko fruta dendetan hainbat eratara aurkituko dituzu: soltean, 500 g eta 2,5 kilo arteko sareetan, zurituta... Zure ingurune hurbilean ekoitziak ere aurkituko dituzu, tokian tokiko bereizgarriarekin erraz ezagutzeko moduan.
TIPULA HORIA
Zapore bizikoa da, eta zertxobait mina gordinik, baina kozinatzean gozoa eta leuna bihurtzen da. Testura sendoa du, geruza lodi eta kurruskariekin.
Perfektua frijitukiak, saldak eta gisatuak prestatzeko. Tipula hauen gozotasuna ahalik eta gehien aprobetxatu, karamelutu su geldoan, 30 minutu, gatz pittin batekin, oliba olioarekin, eta, nahi izanez gero, gurinarekin.
Beti prezio onak ona rezioak
ona rezioak
TIPULA GORRIA
Horia baino leunagoa da, ukitu gozoarekin eta min puntu gutxiagorekin. Gordinik kurruskaria da, geruza finagoekin eta trinkotasun gutxiagokoekin.
Eta orain, baita zurituta ere
Kilo bateko sarearen formatua da tamainarik egokiena tipula mota hau sukaldean beti eskura izateko. Eta, gainera, beti prezio onean dago.
Ezin hobea entsaladak, saltsak eta zebitxeak prestatzeko. Probatu limoi eta gatzarekin marinatzea, zure platerei ukitu freskoa emateko.
TIPULA GOZOA
Zapore oso leunekoa, ia ukitu minik gabea, samurra eta zukutsua, tipula digestiboena da, konposatu sufredun gutxiago duelako. Primerakoa da entsaladetarako eta gordinik jateko errezetetarako, baita labean osorik erretzeko ere, olio txorrotada batekin eta belarrekin.
Tipula gozo zuritua
JATORRI AITORTUA
EROSKI NATUR tipula gozoa Fuentes de Ebro herrian (Zaragoza) ekoizten da, JDB duen produktua da, eta banaka-banaka aukeratzen da, tamainaren eta itxuraren arabera. Puxika itxura eta lasto kolore zuria izaten du. Apenas sortzen duen azkurarik begietan, eta haren zaporea ohikoa baino gozoagoa da. Soltean eta kilo erdiko sareetan aurkituko duzu.
TIPULINA
Zapore leuna eta delikatua du, eta ukitu freskoa, baratxuri freskoa gogorarazten duena.
Testura kurruskaria du zati zurian, eta samurragoa zurtoin berdeetan.
Udaberrian eta udan egoten da puntu-puntuan.
Perfektua entsaladetan, zopa asiarretan edo takoetan.
Aprobetxatu zurtoinak saldak edo kremak prestatzeko, gehitu patata tortillari edo birrindu krema gaztarekin, jogurtarekin edo ahuakatearekin, dip krematsu eta usaintsu bat prestatzeko.
GOZOENA
EROSKI Natur tipulin gozoa neurri handiagokoa da, eta duen gozotasunagatik eta zapore leunagatik nabarmentzen da.
TIPULATXA
Zapore fin-fina du, tipularen gozotasuna eta baratxuri ukitu bat konbinatzen dituena. Beste tipula batzuk baino ur gutxiagorekin, haragitsua eta trinkoa da.
Ezin hobea saltsen oinarriak prestatzeko, edo arrainekin edo haragiekin batera osorik erretzeko.
dak edo tata tortillari u-puntuan.
TIPULATXO FRANTSESA
TIPULA
ZAPALA
Zapore gozo eta delikatua du, baita azidotasun leun bat ere.
Testura trinkoa, samurra eta zukutsua hartzen du kozinatzean.
Bikaina da gisatu eta saltsetarako, edo karamelututa, beste jaki batzuei laguntzeko.
Glasatu egin dezakezu zartagin batean, gurin eta azukrearekin, haragi platerei laguntzeko.
PORRUAK, LEHENGUSU ORDEZKAEZIN HORI
Zapore leuna eta zertxobait gozoa dute, belar ukitu batekin.
Samurrak dira kozinatuta, baina tipulek baino zuntz gehiago dute.
Gozatu kremetan, zopetan edo tarta gazietan.
Erre porruak osorik, eta zerbitzatu romesku saltsarekin. Plater erraza eta gozo-gozoa da.
Aprobetxatu porruen zati berde iluna salda egiteko.
Zapore oso gozoa du, eta ia ez du begietan azkurarik sortzen. Trinkoa da, baina ohiko tipula baino haragitsuagoa eta zuntz gutxiagokoa.
goa eta zuntz gut
Galizian tipula gogokoenetako bat da hau.
labean erretzeko, u arteko
Sukaldean: perfektua labean erretzeko, uztai forman frijitzeko edo hanburgesa eta ogitartekoei gehitzeko. Gordinik, hobetu egiten du entsaladen zaporea, baina gehiegi nabarmendu gabe.
BERTAKO SUSTRAIA DUTEN ERREZETAK
hemengoa izatea
Naturaren, bertakoaren eta garaian garaikoaren arteko lotura ezin hobeto adierazten duen ikurra da tipula, plater tradizionalen protagonista.
PORRUSALDA (Euskal Autonomia Erkidegoa): plater honetan, tipulak bat egiten du porruarekin eta patatekin, eta salda erraz baina oso-oso elikagarria sortzen du.
KATXOIA TIPULAREKIN (Kantabria): errezeta honetan, tipula karamelutuak hartzen du protagonismoa, besarkatu egiten du txokoaren edo txibiaren zaporea, eta gozoaren eta itsasoko gaziaren arteko konbinazio ederra sortzen du.
ENPANADA (Galizia): prestaketa honen sorburuan beti dago tipulaz, piperrez eta tomatez eginiko frijituki zukutsu bat.
TUMBET (Balearrak): barazki gisatu gozo honek alberjiniak, piperrak eta tomatea nahasten ditu, baina tipula karamelutuak ematen dio platerari izaera eta sakontasuna.
TERNASKO ERREA (Aragoi): tipula konbinatu egiten da belarrekin eta oliba olioarekin, haragiari gozotasuna eta leuntasuna emateko.
PISTOA (Nafarroa): tipula, tomatea eta kuiatxoa dira prestaketa honen hirukote izarra.
Ona delako
Beti prezio onak ak reziok
Tipula zopa frantsesa
• 500 g tipula gozo
• 25 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• 550 ml oilasko salda
• 450 ml ur
• Bezperako baserriko ogiaren 4 xerra (100 g ingurukoak)
• 20 g emmental gazta
Tipulak zuritu eta xerra fin-finetan ebakiko ditugu.
Eltze batean, olioa berotu eta tipulak su ertain-altuan gorrituko
ditugu, 30 bat minutu, etengabe eraginez.
Salda eta ura gehituko dizkiogu tipulari, eta 15 minutu inguru utziko dugu egosten, su baxuan. Labea berotzen jarriko dugu. Xerrak txigortuko ditugu gazta pixka batekin.
Laberako egokiak diren lau katilu hartuko ditugu, eta haietako bakoitzean zopa, ogi xerra bat eta gazta birrindua gehituko ditugu. Katiluak labean sartu eta 4-5 minutu gratinatuko ditugu, gazta urtu arte eta urre kolorea hartu arte.
Histori h ndiko zop
Zopa umil hau Parisen sortu zen XVIII. mendean, eta gorputza goxatzeko elikagai egokia zen, haren oinarrizko osagaiei esker: tipula karamelutua, salda eta ogia. Zopa honen ospea handituz joan zen bistro-etan plater klasiko gisa zerbitzatzen hasi zirenean. Haietan, gaztaren gratinatzeak ukitu askoz gozoagoa eman zion. Frantziako gastronomiaren ikurretako bat da.
#elikatupentsatzenduzuna
0,56€
ERRAZIOAK
Frijituki
PERFEKTUA
Frijituki on bat ahosabaia gozarazten duten errezeta askoren oinarria da. Tipula, baratxuria eta beste zenbait osagai nahastu eta su geldoan kozinatuta, osagai horiek beren zapore osoa askatzen dute, eta arroz, gisatu, saltsa eta beste plater askoren esentzia sortzen dute. Eta sukaldeko oinarri ezinbesteko horretan, tipula da, bere gozotasun eta leuntasunarekin, agertokira agertzen den lehena, eta edozein errezetari sakontasun berdingabea ematen diona.
FUNTSEZKO OINARRIA BETI PREZIO ONEAN
Frijitukiaren gakoa su geldoan kozinatzea da eta denbora ematea zaporeak ondo nahasteko eta kontzentratzeko. Kalitatezko osagaiak erabilita, aurkezten dizkizugun hauek adibidez, seguru zapore hobea duela. Beti prezio onean daude, gainera.
prezio onak ona rezioak
BEHIN SUEZTITU ONDOREN, GEHITU BARATXURI
XEHATU PIXKA BAT
1 2 3 4 5 6
BOTA OLIBA OLIO
BIRJINA ESTRA
ZARTAGIN BATEAN
ETA, AZKENIK, GATZ PITTIN BAT
BEROA DAGOENEAN, GEHITU XEHE-XEHE
EBAKITAKO TIPULA BAT
GEHITU TOMATEA
AUKERAN, PIPER
BERDEA EDO
GORRIA ERE GEHITU DEZAKEZU, EMAN
NAHI DIOZUN
prezio onak ona rezioak prezio onak ona rezioak
UKITUAREN ARABERA
Presaka bazabiltza
EROSKI frijitukia.
Ez egin negar gehiago
EROSKI janaria ontzeko tipula zatitua eta tipula ebakia.
Aprobetx mendur ko oh rrak
KONTSERBATU
Tipula kontserbatzeko, leku fresko eta lehorrean gorde behar da.
IZOZTU
Tipula zatitua izoztu egin dezakezu, zure errezetetan erabiltzeko.
Zartagin handi samar batean prestatu frijitukia eta izoztu poltsatxoetan edo ontzi txikietan, prest izateko gisatu, zopa, arroz edo pastetan erabiltzeko edo enpanadak betetzeko.
Tipula karamelutua ere izoztu dezakezu, hanburgesetan, pizzetan eta entsaladetan erabiltzeko edo haragiei laguntzeko.
#elikatupentsatzenduzuna
TIPULAREKIN EDO GABE?
Patata tortillaren maitaleak zatitzen dituen beti-betiko galdera. EROSKIn, tipulak ematen dion ukitu gozoaren aldekoek nahiz pataten zapore puruagoa nahiago dutenek, guztiek, badute non aukeratu.
Beti prezio onak ona rezioak
Tipularik gabe.
Tipula karamelutuarekin.
Veggie, tipularekin.
Tipularekin.
1,08€
Tipula
erreen entsalada, intxaurrez
ondua
Entsaladarako
• 4 tipula gozo ertain
• Oliba olio birjina estra, haritxo bat
• 50 g ahuntz gazta freskoa
• Errukula kimuak
• Gatza eta piperbeltz beltza (ehoa)
Ongailua egiteko
• 4 koilarakada oliba olio birjina estra
• 2 koilarakada sagar ozpin
• Intxaur xehatuen eskukada bat (xehe-xehe txikituak)
• Gatza eta piperbeltz eho berria
• Kaiena eho pittin bat
Labea 200 ºC-an berotzen jarriko dugu, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Tipulak zuritu eta 1-1,5 cm-ko xerratan ebakiko ditugu.
Labeko erretilu bat olioz busti eta tipula xerrak banatuko ditugu, bata bestearen gainean jarri gabe. OOBErekin blaituko ditugu eta gatz eta piperrez ondu. Aurrez berotutako labean edukiko ditugu 30 minututan, garden geratu arte. Pixka bat gorritzea nahi badugu, amaieran 1-2 minutuan piztuko dugu grilla. Labetik atera eta epeltzen utziko ditugu tipulak. Ongailua prestatzeko, ontzi batean sartuko ditugu osagaiak. Ontzia itxi eta astindu egingo dugu, emultsionatzeko. Geroko gordeko dugu.
Entsalada prestatzeko, errukula kimuak jarriko ditugu beheko geruzan, eta gainean tipulak, xerrak oso-osorik direla. Ahuntz gazta gehituko diogu eskuekin apurtuz, eta, azkenik, gatzozpinarekin onduko dugu.
Berehala zerbitzatuko dugu, errukula ez zimeltzeko eta gaztak tipulen beroarekin tenperatura hartzeko.
Zer dira fitokimikoak?
Landare elikagaien osagai naturalak dira, onuragarriak gure gorputzerako, propietate antioxidatzaileak eta antiinflamatorioak dituztelako. Frutetan, barazkietan, lekaleetan eta hazietan daude. Landare horietako askok fitokimikoei esker dituzte dituzten koloreak eta usainak. Tipulak, adibidez, kerzetina dauka, eragin antioxidatzaile handiko osagaia. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
#elikatupentsatzenduzuna
Gozoa malkorik gabe
ORAINDIK EZ AL DUZU DASTATU SUNIONS®?
DASTA EZAZU NEGAR EGINARAZIKO
EZ DIZUN LEHEN TIPULA
Tipulak moztea sekula ez da izan hain gozoa eta dibertigarria. Sukalde guztiak alaitzera heldu da Sunions®. Tipulak leku nabarmena du sukaldean, eta oinarrizkoa da errezeta handi askotan. Orain arte, tipula moztea ez da izan zeregin erraza, eta beti isurtzen zen malkoren bat. Sunions-ekin utzi egingo diozu negar egiteari sukaldean plater goxoak prestatzen ari zarela.
Sunions-en kalitateak eta gozotasunak ziurtatu egiten du plater gustagarriak egingo dituzula eta zapore paregabea izango dutela. Sunions-ek aukera asko ematen dizu sukaldean, era askotako plateretan jan baitezakezu, gordinik edo kozinatuta:
Sunions gordina entsaladan, sandwich batean.
Sunions karamelizatua edozein errezeta laguntzeko.
Sunions erregosia beste berdura batzuekin.
Sunions tortillan.
Sunions-i leku bat egin behar diozu zure erosketa saskian: onura handiak ematen dizkie zure errezetei eta kontsumitzaileari.
MALKORIK GABE. Sunions etxekoak dira malkorik aterako ez dizuten tipula bakarrak eta begietan azkurarik sorraraziko ez dizutenak. Berrikuntza handia da hori, eta aukera emango dizu sukaldean gozatzen jarraitzeko trikimailu bila ibili gabe tipulak ez diezazun negar eginarazi mozten hasitakoan. GOZOAGOA EGUNEZ EGUN. Zaporea oso garrantzitsua da errezeta gustagarriak prestatzeko. Sunions tipulekin zapore leun eta gozorik onena izango duzu zure platerak aberasteko. KURRUSKATSUAK. Dasta itzazu entsalada batean, sandwich batean (agian malkoak aterako zaizkizu emozioaren emozioz!) eta edozein eltzekaritan.
Andres, 46 urte
Sunions-ekin erabat aldatu zait kozinatzeko modua. Non egon dira orain arte?
NEGAR EGITEA NATURALA DA, SUNIONS ERE BAI.
Sunions tipulak lortzeko bidean, hiru hamarkadatan lan egin behar izan da modu tradizionalean, harik eta tipula zaporetsu, gozo, leun eta malkorik gabeak lortu arte! Sunions tipulak %100 naturalak dira eta Espainiako baratzeetan ekoitziak daude %100. Ez pentsatu gehiago, Sunions da tipula gozo eta malkorik gabea. Bat egingo al duzue iraultzarekin?
Isabel, 26 urte
Tamara, 35 urte
Sunions da tipularik egokiena gordinik jareko. Testura eta zapore horrekin, benetako iraultza ekarri du
Sunions ezin hobea da entsalada bat, pizza bat edo lupia eta otarrainxka zebitxe bat prestatzeko
#LLORAPORQUEQUIERES Gustura egiten denean, negar egitea plazer bat da. Gure sare sozialetan ideiak aurkituko dituzu, errezetak eta istorioak ere bai, barrez, emozioz eta plazerez negar egiteko modukoak.
Geruzak kanpotik,
ZAPOREA BARRUTIK
Geruza koloretsutan bildutako berdurak oparitzen dizkigu neguak. Orburuak, azaburuak eta aza gorriak, ezin hobeak urte garai honetan gorputza indartzeko, eta bruselazak, berde bizikoak eta sukaldean aukera asko ematen dutenak. Zaporea eta osasuna bilatzen dutenentzat ezinbestekoak dira bruselazak.
Antioxidatzaile gehien duen berduretako bat da bruselaza, eta mantenugai asko ditu, besteak beste zuntza eta C eta K bitaminak. Oso onak dira erreta, baratxuri eta hirugiharrarekin salteatuta edo wok-ean soja saltsarekin eta sesamoarekin ukitu asiarra emanda. Prestaketa horiei esker, berdura honen bestelako zaporeak deskubrituko dituzu, zure gogoko errezetetan gordetzeko.
Gainera, oraintxe daude puntu-puntuan. Aukeratu ondo itxitako kukulu gogor eta berdeak. Fruta dendara bazatoz, otsaileko kolore eta zaporeek liluratu eta konkistatu egingo zaituzte. Bruselazak kutixia bat dira, ez dizute hutsik egingo!
Hainbat eratara aurkituko dituzu: kontserban, izoztuta edo gure fruta dendetan freskoak.
1,95€
ERRAZIOAK
Izokina plantxan, bruselazekin
Utzi osoko arroza bi orduz beratzen.
• 2 izokin solomo (500 g)
• 12 bruselaza
• 1 koilarakada soja saltsa, gatz gutxikoa
• 2 koilarakadatxo sesamo hazi
• 2 koilarakada oliba olio birjina estra
+ olio hari bat izokinarentzat
• Tipulin erdia, brunoise eran moztua
• Baratxuri atal bat (birrindua)
• Katilukada bat osoko arroz (200 g)
• Katilukada bat laranja zuku
• Katilukada bat ur (edo arrozak eskatzen duena)
• Laranja birrina
• 2 jengibre txanpon
• Gatza eta piperrautsa
Sueztitu tipulina koilarakada bat OOBErekin, gehitu baratxuria eta utzi minutu bat. Gehitu arroza eta erregosi.
Bota laranja zukua eta ura, biak berotuta, laranja birrina eta jengibrea. Utzi arroza egosten. Zerbitzatu aurretik, atera jengibrea.
Garbitu bruselazak (lehenbiziko hosto geruza kenduta) eta moztu erditik. Kozinatu bi minutuz lurrunetan eta xukatu ongi.
Jarri zartagin bat sutan koilaraka bat OOBErekin. Gehitu bruselazak eta kozinatu. Gehitu soja saltsa eta sesamo haziak, eta nahasi ongi. Gorde geroko.
ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Zer em ten dizu?
Plater osoa da, nutrizio profil onekoa, proteina osasungarriak, berdurak eta osoko zerealak daramatza eta. Menua biribiltzeko, fruta jarriko genuke postrerako.
#elikatupentsatzenduzuna
Kozinatu solomoak plantxan oliba olioaren haritxo batekin eta eman gatza eta piperbeltza.
Zerbitzatu izokin solomoak arrozez eta bruselazaz egindako ohe baten gainean, zukua gainetik botata.
Berdura gehiago zure plateretan
Babarrunak orburu eta muskuiluekin
4120’
• 800 g babarrun zuri (kontserbakoak)
• 175 g orburu, kontserbakoak
• Muskuiluak
• 1 tipulin
• 3 baratxuri
• 20 ml oliba olio birjina estra (OOBE)
• 50 ml ardo zuri
• 200 ml arrain salda
• Piperbeltz beltza eta kaiena
• Perrexil freskoa
Jarri eltze handi bat sutan bi koilarakada OOBErekin. Olioa beroa dagoenean, gehitu tipulina txikituta eta baratxuri buruak birrinduta, eta erregosi.
1,64€
ERRAZIOAK
Garbitu babarrunak kanilako ur txorrotan, eta, ongi xukatu ondoren, bota eltzera ardo zuriarekin batera.
Nahasi zurezko koilararekin eta utzi pare bat minutu, alkohola lurruntzeko.
Gehitu salda eta utzi egosten su ertainean (taparik gabe) 15 bat minutuz.
Xukatu orburuak paper xukatzailean, eta ebaki laurdenetan, hiruzpalau laurden gerorako gordeta.
Gehitu orburuak gisatuari, muskuiluekin batera, eta kozinatu 5 bat minutu.
Ondu gatzez eta piperbeltzez nahieran, hautseztatu perrexil txikitua eta kaiena birrindua. Utzi egosten pare bat minutu.
Zartagin batean, gorritu aurrez gordetako orburu laurdenak olio tanta batzuekin.
Zerbitzatu gisatua, apaingarri gisa orburu gorrituak eta perrexil xehatu pixka bat jarrita.
Plater berezi-berezia dastatu nahi duzu?
Errezeta honek hauxe dauka errazio batean:
•Babarrunen eta muskuiluen proteina.
•Lekaleen eta berduraren karbono hidratoak eta zuntza.
•Gantz gutxi olio moduan.
Plater osasungarria da, eta entsalada batekin osa dezakezu.
Edo honako hauek gehitu diezazkiokezu: beste arrain bat (bakailaoa eta ganbak, adibidez), arrautza egosi bat edo berdura gehiago.
OHAR OSASUNGARRIAK
Gatz kopurua gutxitzeko, aski duzu babarrunak eta orburuak ondo xukatzea, gatz gutxiko kontserbak eta saldak aukeratzea edo arrain saldaren ordez ura erabiltzea.
#elikatupentsatzenduzuna
1,68€
Garbantzu eta kale eltzekaria
1 h 20’ 4
• 300 g garbantzu
• 250 g zankarroi
• Azenario bat, porru bat eta tipula erdi bat
• Ura, gatza, bikarbonato pittin bat eta ereinotz hosto bat
Kale frijitukirako
• 200 g kale
• Tipula bat, 2 tomate birrindu eta 2 baratxuri atal
• Koilarakadatxo erdi piperrauts min
• Koilarakada bat OOBE
Aurreko gauean, jarri garbantzuak ur epeletan eta bikarbonatoarekin beratzen. Eltze batean, bota ur hotza eta jarri berdurak eta haragia. Jarri egosten eta aparrarekin batera joan
1,13€
(beratzen eduki bezperatik)
zikinkeriak eta ezpurutasunak kentzen. Irakiten hasitakoan, gehitu garbantzuak eta utzi kozinatzen. Eltze azkarrean 30 bat minututan egingo dira, eta ohiko eltzean, bi ordutan. Iragazi salda eta gorde geroko. Bereizi haragia eta berdurak. Birrindu garbantzu batzuk salda pixka batekin, azenarioarekin eta tipularekin, eta gehitu pure hori saldari, gainerako garbantzuekin batera. Zartagin batean, egin frijituki bat tipula eta baratxuriarekin, gehitu piperrautsa, tomate birrindua eta utzi ura lurruntzen. Gehitu kalea eta salteatu. Isuri frijitukia saldan, eta zerbitzatu.
Berdurak labean, azalore kurruskatsuarekin
60’ 4
• 1 Porru
• 200 g azalore
• 100 g ilar
• 250 g patata
• 60 g oliba olio
• 50 g feta gazta
Azalore kurruskatsua egiteko:
• 200 g azalore
• 40 g gazta (parmesanoa)
• 80 g intxaur
Jarri labea berotzen 180 ºC-an.
Zuritu patatak eta egosi ur ugaritan guritzen diren arte. Birrindu sardexka baten laguntzarekin eta gorde geroko.
Erantsi oliba olioa zartagin batean eta frijitu porrua su eztian gorritzen hasten den arte.
Bota zartaginera azalore zatitua eta erregosi bost minutuz.
Sartu ontzi batean berdura guztiak feta gaztarekin eta nahasi dena bateratzen den arte.
Jarri berdurak labeko erretilu batean eta gorde geroko.
Azalore kurruskatsua egiteko
Birrindu azalorea eta jarri ontzi batean gazta parmesano birrinduarekin eta intxaur birrinduekin. Nahasi ore uniforme bat lortu arte.
Bota azalore nahastura berduren gainera, eta sartu labean 20 minutuz gutxi gorabehera.
Babarrun nabarrak espeziadun barazkiekin
4 3 h (12 h beratzen)
• 400 g babarrun nabar
• 3 koilarakada oliba olio birjina estra
• 3 baratxuri ale
• Ereinotz hosto bat
• Ur hotza
• Tipulin bat
• Azenario bat xerratan ebakita
• 4 tomate birrinduta
• Piper berde bat
• Koilarakadatxo laurden kaiena (ehoa)
• Koilarakadatxo bat piperrauts gozo
• Koilarakadatxo bat kumino
• Perrexila eta martorria
• Gatza
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Jarri babarrunak ur hotzetan beratzen gau osoan. Hurrengo egunean, xukatu eta jarri eltze batean koilarakada bat oliba olio birjina estrarekin eta baratxuri aleekin (azal eta guzti). Erregosi pixka bat eta estali ur hotzarekin.
Utzi babarrunak egosten 2 orduz edo 2 ordu eta erdiz. Irakiten hasten denean, susto batzuk eman ur hotz pixka bat botata eltzera.
Egosita daudenean, banandu babarrunak eta salda. Gorde geroko.
Jarri bi koilarakada oliba olio birjina estra eltzean, eta erregosi 5 bat minutuz tipulina brunoise erara tixkituta, baratxuri atal bat, azenarioa eta piper berdea laukitxotan eginda. Gehitu tomate birrina eta espeziak, eta utzi sutan beste 5 minutuz.
Gehitu babarrunak eta egosteko erabilitako saldaren basokada bat, eta eduki sutan 5-10 minutuz. Su geldoan egin behar dira, eta tapa jarrita, zaporeak elkartu daitezen.
Bota gainetik martorria eta perrexila txikituta, eta zerbitzatu.
• Piperbeltz beltza, eho berria Oh r osasungarri
Espeziek nutrizio arloko ezaugarri onak dituzte, zaporea ematen dute eta gatz gutxiago erabiltzen laguntzen dute.
#elikatupentsatzenduzuna
ERRAZIO BATEK DAUKA:
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN
Euskal Autonomia Erkidegoa lur oparoa da, sukaldaritza tradizio paregabearekin eta kalitate eta izaera nabarmeneko produktuekin. Arabako babarrun pintoak euskal baratzeko altxor bat dira, eta errezeta askoren osagai izarra. Lurraldeko aberastasun gastronomikoaren ospakizun dira plater horiek, hala nola Basque Culinary Clubek prestatutako hau.
Babarrun krema lore arrautzarekin eta piper
• 250 g Arabako babarrun pinto egosi
• 150 ml hegazti salda
• Gatza eta piperrautsa
• 4 arrautza
• 100 g piper
• 20 g azukre beltz
• 50 ml sagar ozpin
• 25 ml ur
• 5 g kumino
Babarrun krema
Birrindu babarrunak eta hegazti salda elikagaiak prozesatzeko gailu batean. Eman gatza eta piperbeltza, nahieran.
Berotu kazo batean, eta doitu sendotasuna salda gehiagorekin, beharrezkoa bada. Mantendu berotan.
Lore arrautza
Ebaki film-a lauki forman. Kraskatu arrautza bat eta lotu. Egosi ur irakinetan 3-4 minutu. Atera eta gorde geroko.
Piper ‘chutney’-a
Ebaki piperrak brunoise eran. Kazo batean, berotu ura, azukrea eta ozpina, azukrea desegin arte. Gehitu piperrak eta kuminoa, eta kozinatu su geldoan 10 minutu. Gorde geroko.
Platereratzea
Isuri krema, jarri arrautza gainean eta apaindu chutney koilarakada batekin.
ARABAKO BABARRUN PINTOA
Babarrun honek Eusko Label zigilua du 1999. urtetik, eta bereizgarri hauek ditu: tamaina txikia, arrautza forma eta orban arrosakarak. Azal gutxiko babarruna da, eta, horri esker, oso fina da ahosabaian. Mendiko eta bailaretako eskualdeetan landatzen da, eta ingurumenarekiko errespetuz ekoizten da, teknika tradizionalei jarraituz; hala, eskuz biltzen da eta modu naturalean lehortzen.
ERRAZIOAK
Berdura izoztuak
FRESKOTASUNA UNERIK ONENEAN
Berdura izoztuak soluzio praktiko bat baino askoz gehiago dira: naturaren isla dira, haren adierazpen gorenean. Heldutasun puntu onenean bilduta eta unean bertan izoztuta daudenez, berduren zapore eta testura osoa eta mantenugai guztiak kontserbatzen dituzte, baratzetik atera berriak bezala dasta eta goza ditzazun. Bruselazak, orburuak... mokadu bakoitza gonbidapen bat da zure platerak kalitatez eta freskuraz bete ditzazun, edozein dela ere urtaroa.
EROSKI SELEQTIA
Produktua jada garbituta eta ebakita dago, eltzera botatzeko prest, plater osasungarri eta zaporetsu batez goza dezazun
EROSKI
Leka lauak eta biribilak, berdura menestrak, ziazerbak, bruselazak, orburuak eta azalorea... jada ebakitako berdurak, zure errezetak egiteko prest. EROSKI berdura izoztuak unerik onenean biltzen dira eta sektoreko lider diren enpresetan ultraizozten dira. Eta erabat naturalak dira, ez baitute ez gehigarririk ez kontserbatzailerik.
Leka lauak eta biribilak, berdura menestrak, ziazerbak, bruselazak, orburuak eta azalorea... jada ebakitako berdurak, zure errezetak egiteko prest. EROSKI berdura izoztuak unerik onenean biltzen dira eta sektoreko lider diren enpresetan ultraizozten dira. Eta erabat naturalak dira, ez baitute ez gehigarririk ez kontserbatzailerik.
BABY ORBURUAK SAMURRAK ETA ZUKUTSUAK DIRA, ETA ZAPORE OSOA DUTE ZUNTZ TESTURARIK GABE. ILARRAK, BERRIZ, KREMATSUAK ETA SAMURRAK DIRA, AZAL FINEKOAK ETA ZAPORE LEUN ETA ZERTXOBAIT GOZOKOAK. ALDEA NABARITUKO DUZU!
NUTRI-SCORE
NUTRI-SCORE
ZIAZERBA MOZTUAK
Hosto samurrak eta zaporetsuak, minutu gutxitan zure mahaira eramateko prest, lehen plateraz gozatzeko edo zure edozein errezetatan hornigai gisa edo osagai nagusi gisa erabiltzeko. 100 gramoko lau puskatan banatuta daude, errazago baliatzeko.
ORBURU BIHOTZ ZATITUAK
Orburuaren zati samurrena da bihotza, eta hortik egin da aukeraketa. Zure errezetatan erraz-erraz erabili ahal izango dituzu, haien tamaina erosoari esker. Ikusi zein erraza den zure otordu guztiei ukitu berezi bat ematea.
ILAR FINAK
Unerik onenean bilduak eta izoztuak izan dira, kalitatezko ilarrez goza dezazun. Lekatik aterata, garbituta eta kozinatzeko prest; minutu batzuk egostea aski da platerean izateko. Sukaldean denbora aurreztu nahi baduzu, baina kalitatea galdu gabe, aukera paregabea duzu hauxe.
BERDURA MENESTRA
Berdura eta barazki aukeraketa fin-fina. Osagaiak une onenean bilduak eta izoztuak izan dira, kalitaterik onenaz goza dezazun. Zeren zain zaude menestra honen zapore osoaz gozatzeko?
ENTSALADILLA
Patata gozo-gozoarekin eta
Findus ilar superfinekin. Zapore, testura eta kolore konbinazio bikaina, errezeta gustagarri eta freskagarri batean. Osagai bakoitza unerik onenean bildua izan da.
RUSTIC POTATOES
Patata lakainak azalarekin. Ezin gozoagoak!
FRY’N’DIP PATATAK
Kurbatuak eta gozo-gozoak, perfektuak saltsa guztiekin.
GOLDEN LONG PATATAK
Luzeak eta fin-finak, parerik ez duen testura kurruskariarekin.
ILAR FINA
Kontu handiz hautatua, bildua eta ultraizoztua izan da, ilarraren zapore osoari eta nutrizio propietate guztiei eusteko. Bikaina da lehen platererako, salteatu eta menestretan osagai gisa erabiltzeko edo haragi eta arrainen hornigai moduan zerbitzatzeko.
BITAMINA +
Kiwia, fruta exotikoa garai batean, ezinbestekoa bihurtu da gure mahaietan, haren zapore biziak konkistatu egin gaitu eta. Neguan egoten da harribitxi txiki hau puntu-puntuan, freskotasun gehigarriarekin eta mantenugai gehiagorekin. Hala, kiwiak gure osasuna zaintzen eta egunean 5 fruta edo berdura atal jateko gomendioa betetzen laguntzen digu.
KOLOREAN DAGO ZAPOREA
Bazenekien kiwien mamiaren kolorearen arabera ere desberdina dela fruta hau? EROSKIko fruta dendetan bi barietate dituzu. Kiwi berdeak, testura sendoarekin eta ukitu azidoarekin, ezin egokiagoak dira freskura eta energia bilatzen dutenentzat. Aldiz, kiwi horiak berezko gozotasunagatik eta leuntasunagatik nabarmentzen dira, eta egokiak dira mokadu finago bat nahiago dutenentzat. Era guztietara aurkituko dituzu: soltean, ontziratuta, bertan ekoitziak eta Zespri bezalako marketako pieza onenak. Gozatu Zespri Green barietatearen ukitu azidoaz eta deskubritu Zespri Sungold kiwien gozotasuna. Ausartu biak probatzera. Haien koloreak konkistatu egingo zaitu!
Nola sartu kiwia zure dietan?
Naturalean: gozatu edozein ordutan.
Gosaria: gehitu kiwi xerrak oloari edo jogurtari
Entsaladak: oso ondo konbinatzen da ahuakatearekin, gazta freskoarekin edo espinakekin.
Zukuak eta irabiatuak: birrindu kiwia espinakekin, bananekin eta koko urarekin.
Haragi edo arrainentzako saltsak: birrindu kiwia lima, ezti eta jengibre ukitu batekin, eta erabili oilasko, izokin edo, zergatik ez, tofu plateretan laguntzeko.
Ogi txigortuetarako topping-a: zabaldu gazta freskoa ogian eta gehitu kiwia, ezti pixka bat edo chia haziak.
Broxetak: Txandakatu kiwi zatiak marrubi, meloi eta mahatsekin.
Gure fruta dendetan hainbat kiwi barietate aurkituko duzu, beti prezio onean, hala nola kiwi aurrezkia edo Zespri gozoak.
EGUNARI EKITEKO
ERAGIN LIBRAGARRI HANDIKO FRUTA DA, ETA, HORRI ESKER, EZINBESTEKOA GOSARIAN. ZUNTZAZ GAIN, LARANJA BATEK BAINO BI ALDIZ C BITAMINA GEHIAGO DU, BAITA AZIDO FOLIKOA, POTASIOA ETA MAGNESIOA ERE
Beti prezio onak ona rezioak
BERTAKO ZAPOREA
Euskal Autonomia Erkidegoko gure dendetan, neguko denboraldian, bertan ekoitzitako kiwiak aurkituko dituzu. Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeko landaketa txikietatik datoz bertako fruta horiek. Kiwien ekoizpena handitu egin da azken urteotan, eta frutak gero eta tamaina eta kalitate handiagokoak dira. Nafarroan, Galizian, Errioxan eta Balearretan ere badituzu bertako kiwiak.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
2,10€
Kiwi tartaletak
4 25’
Oinarria egiteko
• 220 g hur txigortu
• Koilarakada bat kakao hauts (gantzgabetua eta azukrerik gabea)
• 2 koilarakada gurin
• Gatz pittin bat
Datil karamelua egiteko
• Koilarakada bat chia hazi
• 125 ml ur
• 125 gramo datil (hezurrik gabeak)
• Banilla estraktua, koilarakadatxo bat
• Kanela hautsa, koilarakadatxo laurden bat
Betegarria egiteko
• 4 kiwi
• 250 ml krema gazta (%0)
• Ahuakate txiki bat
• Lima baten zukua
• Koilarakada bat agabe ziropa
Apaintzeko
• 4 kiwi
Prestatu oinarria osagaiak txikituta. Estali tartaletak eta sartu hozkailuan.
Datil karamelua prestatzeko, eduki beratzen chia haziak 10 minutuz; ondoren, birrindu gainerako osagaiekin batera.
Jarri datil karameluaren koilarakadatxo pare bat pasteltxo bakoitzaren oinarrian (sobera beratzen bada, ontzi batean gorde dezakegu hozkailuan).
Birrindu kiwiak gazta, ahuakate, lima zuku eta agabe ziroparekin batera; ondoren, estali pasteltxo bakoitza.
Apaindu pasteltxo bakoitza kiwi zerrendekin.
Ohar os sungarri k
Erabili fruitu lehorrak irinaren ordez. Aukeran, erabili datilak, eta ez azukrea.
Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko.
ARRAIN ZAPALAK, Kalitatezko zaporea
Oilarrak, erreboiloak, mihi-arrainak eta beste zenbait arrain espeziek haragi fina eta zapore delikatua dute, eta orain, neguko hilabete hotzetan, lortzen dute zapore punturik onena. Zehazki, otsailean daude unerik gorenean kalitateari dagokionez. Arrain horiek guztiak zapalak dira, gozo-gozoak eta gure kostaldean arrantzatzen dira. Gainera, kalitate handiko proteina iturri bikaina dira, gantz gutxikoak eta aberatsak omega 3 gantz azidoetan, magnesioan eta iodoan.
Oilarra: zapore delikatuko arraina izanik, perfektua da plantxan, arrautza irinetan pasata edo papillote eran prestatzeko.
Oilar txikia: oilar txikiagoak dira, egokiak frijitzeko edo zopa eta saldetan prestatzeko.
Mihi-arraina: arrain delikatua eta testura finekoa da. Era askotako plateretan dastatzen da. Probatu meuniere erara edo saltsa arinen batekin.
Limanda oilarra edo oilar lerrozuzena: oilarraren antzekoa, haragi samur eta finekoa da. ‘Beti Prezio Onean’ aurkituko duzu
San Pedro arraina: orban ilun bat du alboetan, eta haragi zuri eta zukutsua, zapore izugarri onekoa. Labean, plantxan edo arrain gisatuetan prestatu ohi da.
Erreboiloa: arrain zapalen erregina edo erregea da; haragi lodixeagoa eta zaporetsuagoa du. Otsailean egoten da punturik onenean. Labean edo parrillan prestatu ohi da, eta oso estimatua da goi sukaldaritzan, aukera asko ematen duelako.
Erreboiloa muskuilu eta
limoi saltsarekin
420’
• 800 g erreboilo
• 500 g muskuilu
• Ereinotz hosto bat
• Limoi bat
• Perrexil adartxo bat
• Maizena koilarakadatxo bat
• 2 koilarakada oliba olio
• Gatza eta piperbeltz ehoa eta alean
Egosi muskuiluak lurrunetan, ereinotz hostoarekin, piperbeltz ale batzuekin eta ur hatz batekin. Irekitakoan, kendu sutatik eta utzi hozten. Iragazi, gorde salda geroko eta bereizi muskuiluak maskorretatik.
Errezeta ezin hobea SAN BALENTIN ospatzeko
Ebaki limoi erdia xerratan eta zukutu beste erdia. Garbitu perrexila, lehortu eta xehexehe ebaki.
Eskatu arrandegian erreboilo xerrak hezurretik bereizteko eta suprema eran ebakitzeko. Egosi lurrunetan, limoi xerrekin batera, 12 minutu.
Nahastu muskuiluen saldaren basokada bat maizenarekin eta berotu sutan, loditzen hasi arte. Gehitu muskuiluak maskorrik gabe, limoi zukua, bi koilarakada olio, gatza, piperbeltza eta perrexil xehatua.
Zerbitzatu erreboiloa muskuilu eta limoi saltsarekin.
4,65€
ERRAZIOAK
OSASUNTSUAJASANGARRIA
OSO ERRAZA PRESTATZEKO
Sukaldaritza osasungarria MAITE
DUTENENTZAT
Prodemarrek keinu berezi bat izan nahi du, San Baletin egunez, sukaldaritza osasungarria benetan maite dutenekin. Prodemar erreboiloa erostean, airfryer bat irabazteko aukera izango duzu, lagun ezin hobea osasuntsu eta gozo jateko.
ZAINDU GEHIEN MAITE DITUZUNAK
Aire frijigailuek lekua hartu dute sukalde modernoetan; izan ere, onura handiak dituzte.
Koipe gutxiago: olioaren ordez aire beroa.
Akabera berdintsua: kurruskaria kanpotik eta zukutsua barnetik.
Denbora aurrezten da: jakiak azkarrago eta modu eraginkorragoan kozinatzen dira.
Garbiago: ez du zikintzen eta usainik uzten.
ZAPORETSUA ETA JASANGARRIA
Prodemar erreboiloa ezin hobea da zapore onenari uko egin gabe aukera osasungarria nahi dutenentzat; izan ere, arrain honek proteina asko, koipe gutxi eta oinarrizko mantenugai ugari ditu, hala nola omega 3 gantz azidoak, osasun kardiobaskularrerako eta ongizate orokorrerako onuragarriak. Horrez gain, Prodemarrek konpromiso irmoa du jasangarritasunarekin, arrainen jatorri arduratsua eta itsas ekosistemarekiko errespetua bermatzeko.
IRABAZI ‘AIRFRYER’ BAT
Erosi Prodemar eta hartu parte www.promoprodemar.com webguneko zozketan. Airfryer bat irabaz dezakezu, lagun ezin hobea sukaldaritza osasungarria eta elikagarria egiteko. Berehala jakingo duzu egokitu zaizun ala ez!
San Balentin honetan, ospatu
Prodemarrekin osasunarekiko eta zapore onenarekiko maitasuna.
Prodemar mintzo da -erako
HARAGI ZURIEI BURUZ, EZAGUTZEN EZ ZENITUENAK bitxikeria
Hegazti eta untxi haragiak “zuriak” deritzen multzokoak dira. Oinarrizkoak dira dieta orekatu baterako; izan ere, gantz gutxikoak dira, proteina balio handikoak eta digestio errazekoak. Beraz, aukera osasungarria dira, eta uste duzuna baino askoz gehiago eskaintzen dutenak. Gure harategian ebaketa desberdinak aurkituko dituzu, behar duzun errezetaren eta prestakuntza motaren arabera. Osoak edo xerratan, hezur gabetuta, izterrak, hegalak, urdaiazpiko txikitan…
INDIOILAR BULARKIAREN SEKRETUA: HARAGI GORRIAK BAINO PROTEINA GEHIAGO
Proteina eduki handiagoko haragia bilatzen baduzu, indioilar bularkia da aukerarik onena. Bularkiaren 100 g bakoitzeko gutxi gorabehera 30 g proteinak dira, eta, beraz, proteina edukia haragi gorriaren ebaketa tradizionaletan -adibidez, txekor azpizunean– baino handiagoa da.
Aurreztu denbora eta dirua xerratan ebakitako indioilarrarekin: ireki eta zuzenean zartaginera.
HARAGI ZURIA ETA KETUAK?
BAI, AHAL DA!
Oilaskoa, baita indioilarra ere, izan daitezke ketuen errezeten osagai nagusi. Izan ere, teknika horrek nabarmendu egiten du haragi horien zaporea. Probatu oilasko hegalak edo indioilar xerrak ketzera sagarrondo edo intxaurrondo egurrekin, eta utzi lagunak harrituta zure parrillari gourmet ukitu bat emanda.
OILASKO IZTER HEZURGABEA, EBAKETA ZUKUTSUENA
‘BRINING’ TEKNIKA: ZUKUTASUN GEHIGARRIA
Bazenekien haragi zuriak kozinatu aurretik gatzunean murgiltzeak eraldatu egiten duela haien testura? Brining-a txefek erabiltzen duten trikimailu bat da, oilasko edo indioilar bularkiak eta beste haragi batzuk askoz zukutsuago geratzeko. Ura, gatza, azukrea eta espeziak beharko dituzu, besterik ez. Utzi pausatzen kozinatu baino ordu batzuk lehenago, eta emaitza ikusgarria izango da, batez ere errekietan edo plantxan.
HARAGI ZURI ARINENA
ETA KOLESTEROL GUTXIEN DUENA: UNTXIA
Oso kolesterol gutxi du, 100 g bakoitzeko 5 mg baino gutxiago, oilaskoak baino askoz gutxiago. Gainera, haragi zuri ekologikoena da; izan ere, untxien hazkuntzak askoz eragin txikiagoa du ingurumenean beste animalia batzuenak baino.
Oilasko bularkiak ospea du, gihartsua delako, baina izter hezurgabeak abantaila bat du: gihar artean gantz gehiago du, eta, horri esker, ezin hobea da haragi samur eta zukutsuak behar dituzten errezetetarako; esaterako, broxetak, currya edo ramena prestatzeko. Gainera, hezurra kentzean, denbora gutxiago behar da egosteko, eta, beraz, ebaketa praktikoa bihurtzen da egunerokorako.
Ez denborarik galdu hezurra kentzen.
Bazenekien untxia ezin hobea dela gourmet plateretarako, hala nola perretxiko saltsan prestatutako medailoietarako edo gisatu mediterranearretarako?
Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak
Beti prezio onak ona rezioak
INDIOILARRA, SARIA GANTZ
GUTXIEN DUEN HARAGIARI
Indioilar bularkia da gantz gutxien duen haragietako bat, 1 g gantz baino gutxiago 100 gramoko. Ondoren dator azalik gabeko oilasko bularkia: 2 g gantz 100 gramoko.
Indioilar erregosi bat berdura eta espezieekin aukera osasungarria eta gozo-gozoa da, batez ere neguan. Gorritu indioilarra zartagin batean, frijitu berdurak arin-arin, gehitu piperrautsa, ereinotza eta ezkaia eta bota berdura salda. Irakiten hasten denean, kozinatu su geldoan ordu erdi.
Untxia ziapearekin
• Untxi txiki bat (1,4 kg), 6-8 zatitan ebakia
• 40 ml oliba olio birjina estra
• 10 g irin
• 300 g tipula
• 400 oilasko salda
• 200 ml ur
• 15 g ziape (ale osokoa)
Ziape saltsa
• Ezkaia, 2 adar
• 12 salbia hosto
• 15 g ziape (Dijon)
• 5 g kaparrondo xehatu (koilarakadatxo bat)
• 125 g jogurt (grekoa)
• 15 g tipulin (katilu laurdena)
EROSKIN ESKAINTZEN DUGUN HEGAZTI ETA
UNTXI HARAGIAK ANIMALIEN ONGIZATEAREN
ZIGILUA DU: MODU ETIKOAN EKOITZIA DELA
ZIURTATZEN DU, ETA HAINBAT ARLO AZTERTZEN
DITU, HALA NOLA ELIKADURA, BIZITOKIA, OSASUNA ETA ANIMALIAREN PORTAERA.
EROSKI NATUR
EROSKI Natur oilaskoak poliki hazten dira, eta landarez (%100) eta artoz (%50) elikatzen dira. Horregatik da horizta haien azalaren kolorea, eta horregatik bereizten da hain erraz. Haragia askoz zukutsuagoa eta sendoagoa da, gantz puntu egokiarekin eta oso estimatua den zapore biziagoarekin. Zu ere EROSKI Natur soilik aukeratzen dutenetakoa al zara?
Ondu untxia gatzez eta piperrautsez eta gorritu olio txorrotada batekin. Kendu sutatik.
Zartagin edo eltze berean, sueztitu tipula xehe-xehe ebakia, gehitu irina eta kozinatu pare bat minutuz.
Isuri oilasko salda eta ura. Gehitu ziapea, ezkai freskoaren adarrak eta salbia hostoak. Sartu untxia saltsan eta kozinatu su motelean 20 bat minutu. Kendu ezkai adarrak. Gehitu jogurt grekoa eta kaparrondoak; ondoren, kozinatu beste bost minutu. Estali untxia saltsarekin eta apaindu tipulin xehatuarekin.
3,49€ ERRAZIOAK
ERRAZIO BATEK DAUKA:
Beti prezio onak ona rezioak
Marinatzera!
Oilaskoaren haragi zuriak ahosabai guztiak konkistatzen ditu, oso arina delako, zapore leunekoa eta sukaldean mila aukera ematen dituena. Ezin hobea da plater osasungarriak eta gozo-gozoak bilatzen dituztenentzat, hala nola barrena berotzen duten saldak, gisatu zaporetsuak edo plantxan erretako bularki zukutsuak, aukera arinagoa nahi dutenentzat. Eta ukitu berezia ematen badiozu? Boladan dauden hiru aukera proposatzen dizkizugu oilaskoa marinatzeko eta zure errezetak eraldatzeko. Teknika honek zaporea eta testura emango dio haragiari. Goza ezazu!
Osagaiak
1. ZIAPE ETA EZTI MARINATUA
• Koilarakada bat ezti
• Koilarakadatxo bat ziape
• Gatza eta piperrautsa
• Limoi erdi baten zukua
• Koilarakada bat oliba olio
• Ezkai freskoa
2. CURRY MARINATUA
• Koilarakadatxo bat curry
• Jogurt natural bat
• Koilarakada 1 mahaspasa
• Gatza
3. SOJA SALTSA ETA LIMA MARINATUA
• Baratxuri atal bat
• Lima erdi baten zukua
• Koilarakada bat oliba olio
• 4 koilarakada soja saltsa
• Martorria
• Gatza
Prestaketa
Sartu oilaskoa (bularkiak, hegalak, izterrak, atzealdeko laurdena, ebakitako oilaskoa...) poltsa batean. Gehitu marinatzeko osagaiak eta itxi poltsa.
Masajeatu haragia marinatuarekin. Utzi beratzen gutxienez bi ordu, haragia erabili aurretik.
Kozinatu airfryerean, 180 °C-an 20 minutu, denbora erdia igarotakoan buelta emanda.
20 MIN
Laguntzeko, jarri berdurak hobe gordinik edo gutxi eginda
Indioilarra, oilaskoaren eta untxiaren aldean, testura oso samurra eta zapore leuna eta zertxobait biziagoa duelako nabarmentzen da, eta, horri esker, erdibideko aukera da haragi zurien artean. Gainera, haragi gihartsuenetako bat da, oilaskoa bera baino gantz gutxiagokoa, eta nutrizio profil altukoa denez, ezinbestekoa da dieta orekatuetan. Probatu konbinatzen berdura gordinekin edo gutxi egindakoekin; indar hartzen ari da joera hori sukaldaritza osasungarrian. Animatzen zara errezeta honekin?
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)
Indioilar azpizuna kuiatxo tallarinekin
4 1 h
• 650 g indioilar (azpizuna)
• 2 baratxuri atal
• 100 g ezti
• Dijon ziapea, 4 koilarakada
• 3 koilarakada ur
• Gatza eta piperrautsa
• Tipulina
• Olio pixka bat
Kuiatxo tallarinak
• 200 g kuiatxo
• 100 g espinaka
• 1 baratxuri atal
• 2 koilarakada olio
Jarri labea berotzen 200 ºC-an.
Ondu indioilar bularkiak gatzez eta piperbeltzez.
Zartagin batean, bota olioa, eta, berotuta dagoenean, jarri haragia frijitzen. Gorritu azpizunak hiru minutu alde bakoitzetik. Bota baratxuria eta egin sutan, haragia kolorea hartzen hasi arte. Gehitu eztia, ziapea eta ura, eta nahasi guztia. Eman berriz ere gatza eta piperbeltza, eta eragin osagai guztiak ongi bateratu arte. Kozinatu zartaginean pare bat minutuz eta sartu azpizunak labean, eta utzi egin arte.
Tallarinak
Ebaki kuiatxoa kiribilak egiteko gailuarekin, eta gorde geroko.
Zartagin batean, bota olioa eta frijitu baratxuria su eztian, gorritzen hasten den arte.
Beti prezio onak ona rezioak
Bota kuiatxoa, eta eduki sutan bi minutu. Atera zartaginetik eta jarri iragazki batean, olioa xuka dezaten.
Bota espinakak zartaginera eta erregosi bi edo hiru minutuz.
Gehitu berriro kuiatxoa eta bateratu espinakekin.
Zerbitzatu azpizunak tallarinekin eta zabaldu gainetik tipulin xehatua.
• Ez eztirik erabili; horrela, errezetak ez du azukrerik izango.
• Gatz gutxiko soja saltsarekin ere egin daiteke errezeta, pestoarekin ere bai...
ERRAZIO BATEK DAUKA:
NUTRI-SCORE
Datilekin goz tze
Gehitu datil txikituak edo datil pasta zure postreen errezetei. Gozogintzako joera osasungarri horri esker, azukre gutxiago hartuko duzu. Gozo-gozoak izan arren, datilek kaloria gutxiago dute eta gluzemia indize txikiagoa azukre finduak baino, zuntz gehiago dutelako.
PROBATU DITUZU NATILLAK FRUTAREKIN?
Marrubi, kiwi, mertxika, brinoi, platano... zatitxo batzuk ederki geratzen dira natillekin!
Egokia da dieta obolaktobegetarianoak egiteko.
Familian sukaldean aritzea dibertigarria da #elikatupentsatzenduzuna
NATILLAK AZUKRERIK GABE
6 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 10 MIN
750 ml esne erdigaingabetu
8 arrautza gorringo
25 g arto almidoi
Banilla leka erdi bat
Kanela
Datil pasta
4 datil (hezurrik gabeak)
75 ml ur
1. Estali datilak urez eta birrindu pasta bat lortu arte.
2. Berotu esnea kazo batean. Gehitu datil pasta eta nahastu disolbatu arte. Gehitu banilla lekaren erdia eta kendu sutatik esnea irakiten hasi baino lehen.
3. Gehitu arrautza gorringoak bol batean, arto almidoiarekin batera, eta isuri esnea iragazki baten laguntzarekin, datil puskarik eror ez dadin.
4. Nahastu ondo hagaxkekin, eta isuri berriro kazoan. Kozinatu hagaxkekin etengabe eraginez, nahasketa loditu arte.
5. Banatu natillak banakako ontzietan, eta sartu hozkailuan erabat hoztu arte. Apaindu kanela hautsarekin.
MAITE ZAITUT UMETXO
Haurrentzako EROSKI produktuak kalitaterik onena eskaintzeko pentsatuta daude. Elikagai nutritibo eta osasungarriak eta mimoz eta leuntasunez diseinatutako higieneko produktuak, dermatologikoki probatuak eta hipoalergenikoak. Eta, gainera, beti prezio onak ziurtatuko dizkizugu. Etxeko txikienak zaintzeko behar duzun guztia daukagu; izan ere, badakigu zein garrantzitsua den zure umetxoa zuretzat.
Haur jaioberrien larruazal leun eta delikatura egokituta daude. Ez dute parabenorik, fenoxietanolik eta alkoholik (koloniak izan ezik, koloniak alkohol pixka bat baitu)
Test dermatologiko bidez frogatuak eta hipoalergenikoak dira. Alergia arriskuak ahalik eta gehien murrizteko formulatuta daude.
Formula beganoak: animalia jatorriko osagairik gabeak.
DESKONTU txartela aldizkari honetan
SEGURTASUNEKO
KOTOI ZOTZAK
Muturrak %100 kotoizkoak, eta hagatxoa, paperezkoa.
Biodegradagarriak.
Test dermatologiko bidez frogatuak.
BELAKIAK
Ukimen leuna eta forma anatomikoa.
GEL ETA XANPU
ESTRA LEUNA
Xanpuak haurtxoaren ilearen leuntasun naturalari eusten dio, eta zaindu eta garbitu egiten du lurrin atseginarekin.
Gelak haurtxoaren larruazal delikatua errespetatzen du, eta kalterik eta narritadurarik sortu gabe garbitzen du.
Egokiak dira egunero erabiltzeko, baita larruazal sentibera duten haurrekin ere.
ALKOHOL GUTXIKO
KOLONIA
Haren freskura sentsazioak hainbat ordu irauten du.
Egunero erabiltzeko eta 500 eta 100 ml-ko formatuetan.
Erabiltzeko aholkua: aplikatu haurtxoaren arroparen gainean.
Kontu handiz hautatutako errezetak, zapore leun, orekatu eta gozo-gozokoak.
Bitamina, mineral eta zuntz iturri dira, zure haurtxoaren garapen fisikoa eta mentala bideratzeko.
Sei hilabetetik aurrerako haurtxoentzat gomendatuta daude.
EROSKI BIO POTOTXOAK Nekazaritza ekologikoan ekoitzitako osagaiekin eginak daude.
Zapore eta testura naturala dute, eta haien errezetek nutrizio balio altua dute, haurtxoaren nutrizio beharrizanak asetzeko eta bermatzeko.
Etxean egindakoak bezala!
POLTSATXOAK
Laktosari tolerantziarik ez diotenentzat eta esnearen proteinari alergia diotenentzat egokiak dira (galleta duena izan ezik).
%100 fruta, azukre gehigarririk gabe. C bitamina dute
Hartxoaren autonomia sustatzen dute; izan ere, txikiek berehala ikasten dute poltsatxoei eusten. Oso seguruak eta praktikoak dira.
Ez dute hotzik behar, energia osasungarria ematen dute eta soluzio bikaina dira otorduen artean mokadu bat egiteko.
Kontserbatzailerik, koloratzailerik eta glutenik gabe.
%100 FRUTA
Ez dute azukre erantsirik.
Esnerik gabe.
BARAZKIAK OILASKO EDO TXEKOR HARAGIAREKIN
Oliba olio birjina estrarekin.
Oso gatz gutxi dute.
*Fruta poltsatxoek eta pototxoek Baby Food legedia betetzen dute. Lehengaien hautaketari eta haien laborantzan erabilitako pestizidei dagokienez ezaugarri jakin batzuk betetzen direla arautzen du legedi horrek, haur jaioberrientzako eta umeentzako produkturik onenak bermatzeko.
ARTO GUSANITOAK
Askarirako!
Eko, eta azukre eta gatz erantsirik gabe. Artoa eta oliba olio birjina estra baino ez!
ETA DESKUBRITU GURE PAPERZAPI BUSTIEN GAMA
ESPELTA ETA
SAGAR GALLETAK
Galleta
borobil-borobilak!
Eko, azukre erantsirik gabe eta %100 fruta ukituarekin.
INDIOILAR ETA BERDURA POTOTXOA Ekologikoa eta azukre erantsirik eta gehigarririk gabe. Jerezen egina, baina zuk etxean egingo zenukeen moduan!
EROSKI paper zapi busti askotarikoak ditugu. Basic zapiak prezio onenean, aloe vera dutenak, lurrinik gabeak, larruazal atopikoentzako zapiak, etab.
Haien formulak ez du parabenorik, fenoxietanolik, ftalatorik eta alkoholik eta pH neutroa du. Hipoalergenikoak dira, eta test dermatologiko eta pediatrikoen bidez frogatuta daude.
Beti prezio onak ona rezioak
DESKONTU txartela aldizkari honetan
Azken kontuak
PERLA LURRINDUAK
Lurrin usaina
duen etxea, estiloa duen etxea
Itxuraldatu zure etxeko edozein gune EROSKI perlen aire gozagarriekin. Ukitu original baten bidez etxeko txoko hori apaintzeko eta, aldi berean, lurrin iraunkor eta atseginaz gozatzeko soluzio perfektua dira gure perlak. Denboran zehar leun-leun lurrina askatzen joateko diseinatuta daude gure perlak, era horretara giro freskoa eta abegitsua sortzeko txoko bakoitzean. Orain, aurreko “Lima” aukera freskagarriaz gain, beste aukera bat dugu: “Arropa garbia” lurrina. Biek diseinu eta formula berria dute, gehien gustatzen zaizuna aukera dezazun. Eman zure etxeari aire berezia, iraunkorra eta estiloduna!
Freskatu eguna kaloria gutxiko aukera berri batekin
Gozatu gure Go EROSKI edari berrien zapore freskagarri eta arinaz. Aukera ezin hobea dira egunean zehar hidratatuta egoteko. Limoi eta laranja zaporeko freskagarri hauek kaloria gutxiko formula dute, eta zaporeari uko egin gabe aukera gozoa eta arina bilatzen dutenentzat pentsatuta daude. Bi formatu dituzu, 33 cl-ko lata edo 1,5 litroko formatu praktikoa, biak ala biak ohiko edarien aldean aukera freskagarriak.
GO EDARIA
JOGURT GREKO NATURALA
Zaindu zure burua gure
jogurt greko
arinarekin
Dastatu EROSKI jogurt greko natural arin berriaren zapore delikatua eta krematsua. Orain sei unitatetako banakako formatuan ere eskura daiteke. Ezin hobea edozein unetan gozatzeko. Gantz materia %2 baino ez du, eta, beraz, gantz eta kaloria gutxiko jogurta da, eta A Nutri-Scorea du. Beraz, aukera osasungarria eta gozo-gozoa da. Zure postre eta saltsa gogokoenez gozatzeko modu arinago bat, zaporeari uko egin gabe.
ATUN ARGIA
Mokadu zaporetsuak eta ozeanoarekiko errespetua
Gozatu oliba oliotan kontserbatutako gure atun argiaren benetako zaporeaz. Tradizioa, kalitatea eta itsasoarekiko errespetua uztartzen dituen produktua da EROSKIren atun argia. MSC zigiluarekin ziurtatuta dago; izan ere, arrantza arduratsua bermatzen duten itsasontziek arrantzatzen dute atun hori. Gainera, “Kanaberaz arrantzatua” zigilua ere badu. Arrainak artisau erara eta modu selektiboan arrantzatzen direla bermatzen du horrek. Ezin hobea da entsaladak, betegarriak, pastak, kanapeak, arrain hanburgesak eta abar prestatzeko. Ezin gozoagoa!
Aukeratu zure oparia ...Eta gainera, zozketa!
Urtarrilaren 1etik
Hauek dira hilabete honetan SARIAREKIN datozen 60 marketako batzuk. EROSKI clubek saritu egin nahi du zure leialtasuna, eta, haietako bat eroste soilagatik, OPARI BAT lor dezakezu, eta bizitza osorako oporraldi baten ZOZKETAN parte har dezakezu.
Nola lor dezaket saria?
1 EROSKI clubeko bazkide izan.
2 Eman izena sustapenean, kutxatik igarotzean edo hemen
3 Egin 30 €-ko gastua 60 marka bainogehiagotan,hilabetehonetan. baino gehiagotan, hilabete honetan. Konbinatu nahi dituzun moduan!
4 Kode bat jasoko duzu. Sartu kodea travelclub.es/eroskipremio/ webgunean eta aukeratu zure oparia (1)
BIDAIATU DOAN
BIZITZA OSOAN*
VIAJA GRATIS
TODA LA VIDA*
Gainera, hartu parte ZOZKETAN
Hauek dira marka partaideak:
Sustapenean izena eman baduzu, marka horietan eginiko 5€-ko erosketa bakoitzeko, zuzeneko txartel bat eskuratuko
duzu BIZITZA OSORAKO
Aukeratu hauetako bat: Magefesa kafe makina italiarra, elikagaiak mozteko Haizea by Martin Berasategui banbuzko taula, elikagaiak eramateko poltsa termikoa, altzairu herdoilgaitzeko botila eta edalontzi termikoa.
(1) Sustapenaren balioa 2025/01/1etik 2025/02/28 arterainokoa. Opariaren kodea e-mail edo SMS bidez jasoko duzu, edo kutxatik igarotzean. Opari hauetako bat aukeran: Magefesa kafe makina italiarra, elikagaiak mozteko Haizea by Martin Berasategui taula, elikagaiak eramateko poltsa termikoa, altzairu herdoilgaitzeko botila eta edalontzi termikoa. Katalogoan izan daitezkeen aldaketei loturik. Informazio gehiago: eroski.es/sorteo-club/
OPORRALDIEZ gozatzeko ZOZKETAN parte hartzeko. Irabaziz gero, Travel Clubeko 3,6 milioi puntu eskuratuko dituzu doako bidaien truke edo katalogoko beste edozein opariren truke aldatzeko.
Eta askoz gehiago
ABANTAILAK ZURE AURREZKI
TXARTELAREKIN
ORDAINTZEAGATIK
AURREZTU
EROSKItik kanpoko saltokietan egindako erosketengatik: moda saltokiak, jatetxeak, ileapaindegiak, zinema, Repsol, Campsa eta Petronor gasolindegiak, etab.
Gehiago jakin nahi duzu aurrezpen horri buruz?
Zer erosketatan aplikatzen den EROSKItik kanpo egiten dituzun eta EROSKI club ordainketa txartelarekin ordaintzen dituzun erosketetan, hilaren 1etik azken egunera bitartean eginak badira.
Non eta noiz kontsultatu aurrezpen hori EROSKIk automatikoki itzuliko dizu kopuru hori hurrengo hilabeteko 5. egunean.
Zenbat aurreztu duzun ikusteko, jo ‘Nire saldoa’ atalera, eroski.es/eu webgunean edo EROSKIren aplikazioan.
Nola gainbegiratu hilabeteko mugimenduak eroski.es/gestiones-pago/ webgunean, sartu hona: Xehetasunak>Mugimenduak kontsultatu>Bilaketa aurreratua. Sartu datak eta Kanpoko Muga, eta esportatzeko modua izango duzu mugimenduak eroso gainbegiratu ditzazun.
Ikusi baldintzak hemen: https://www.eroski.es/eu/eroski-kreditu-txartela/
Aurreztu raino
Repsol, Campsa eta Petronor zerbitzuguneetan, zure EROSKI club txartelarekin ordainduz eta txartel hori Repsol Mas txartel bati atxikita.
Eta gainera, aurreztu Eman izena
Hilean 50 eta 100 litro artean kontsumitzen baduzu %2 aurreztuko duzu.
Hilean 100 litro baino gehiago aurrezten baduzu, %3 aurreztuko duzu.
Eta gainera, zure EROSKI club ordainketa txartela EROSKItik kanpo erabilita, %1-eko aurrezki gehigarria lortuko duzu.
Santander Consumer Finance, SA erakundeak jaulkitako txartela da.
elkartasuna
12
ELKARTASUNEZKO HILABETE
2025eko Elkartasun Plana aurkezten dizugu, gehien behar dutenei laguntzeko.
Zuen laguntzari esker, 2024an 1,2 milioi euroko ekarpena egin dugu proiektu sozialetarako, eta batzen gaituen lankidetza espiritua sendotu dugu. 2020an bide honi ekin genionetik, 8 milioi eurotik gora bildu dugu gehien behar dutenei laguntzeko, eta irabazi asmorik gabeko ehunka erakunde eta elkarteri lagundu diogu.
Hori guztia zuen keinu txikiei esker izan da; adibidez, txartelarekin ordaintzean datafonoan “bai” esateari esker. Zentimo batzuk besterik
ez dira, 10 eta 20 artean, zuen erosketa 30 eurotik gorakoa den ala ez. Keinu xumea eta erraza, baina eragin eta onura handikoa.
Gainera, zuen laguntza funtsezkoa izan da 2025eko Elkartasun Plana gorpuzteko. 3.700 lagunek baino gehiagok hartu zenuten parte gure webgunearen bidez zuen ideia eta bozketekin, aurtengo kausak aukeratzen laguntzeko.
2025ean, egin bat gurekin berriro ere. Keinu bakoitza lagungarria da, eta elkarrekin bizitzak aldatzen jarrai dezakegu.
ELKARTASUN PROIEKTU
Gaixotasun arraroak dituzten pertsonei laguntzea
Gaixotasun arraro batekin bizi direnek gaitzari berari aurre egiteaz gain, ziurgabetasunez betetako bideari ere egin behar diote aurre. Askotan, urteak behar izaten dituzte diagnostiko bat lortu arte, eta tratamenduak mugatuak izaten dira, halakorik baldin badago. Familientzat, erronkaz betetako eguneroko borroka da horrelako gaixotasunei aurre egitea, eta, sarri, bakardadean egin beharrekoa.
Zure laguntza erabakigarria izan daiteke. Seguru baduzula gertuko norbait halako gaixotasunen bat duena: bizilagunen bat, adiskideren bat edo, are, senideren bat. Laguntzea errazagoa da inguruan ditugun pertsonak gogoan ditugunean. Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, muskulu distrofiari buruz ikertzen duen Isabel Gemio Fundazioari lagundu diezaiokezu. Galizian, Galiziako Lupus Elkartea gaitz horri aurre egiteko tratamendu eta diagnostiko berrien alde ari da lanean.
Espainian, elkarte hauei lagunduko diogu hilabete honetan: Reft Sindromearen Espainiako Elkarteari, gaitz hori duten pertsonen autonomia hobetzen laguntzeko, eta ApoyoDravet elkarteari, adimen artifizialaren bidez epilepsia duten pazienteen zaintza hobetzeko.
Keinu bakoitza lagungarri delako. Lagundu dezagun guztiok elkarrekin.
TOP5 Bidaia joerak 2025erako
Urte berrirako jomuga turistikoek inoiz baino gehiago uztartzen dituzte natura, jasangarritasuna eta esperientzia kultural paregabeak. Urruneko paisaietatik beren burua berrasmatu duten hiri bizietara, bidaia joeren top 5a aurkezten dizugu. Hauek dira abenturazaleek, familiek eta bidaia esklusiboen maitaleek gogoko dituzten jomugak. Prest al zaude zure ametsetako hurrengo ihesaldia nora izango den jakiteko?
1MAURIZIO
Paradisu tropikala Indiako Ozeanoan
Jomuga perfektua ametsetako hondartzak, luxua eta natura exotikoa bilatzen dituztenentzat. Snorkela eta urpekaritza egin, ur-jauzi harrigarriekin harritu, eta Zazpi koloreen Lurraldea (Charamel) edo Black River Gorges Parke Nazionala bisitatu ahal izango dituzu.
2KOLONBIA
Aniztasuna, kultura eta paisaia berdingabeak
Bisitatu Karibeko hondartzak Cartagenan eta Santa Martan, Andeetako mendilerro ikusgarria, Amazoniako oihana eta kafe landaketak. Ibili Bogota edo Medellin hiri harrigarrietako kaleetan, ohartu nola uztartzen diren haietan modernitatea eta kultura, eta gozatu Villa de Leyva hiriaren xarma kolonialaz.
3 ZANZIBAR
Espezieen uhartearen xarma
Jomuga perfektua exotismoa eta lasaitasuna bilatzen dituztenentzat. Hango turkesa koloreko urak eta koralezko uharriak ezin egokiagoak dira urpekaritzarako eta erlaxatzeko. Stone Town hiriaren alde zaharra kale estuen labirinto bat da, arkitektura arabiarra, indiarra eta afrikarra nahasten dituena, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua. Famatuak dira, orobat, uharteko landaketak, ilunabar ahaztezinak eta giro ezin hobea.
3 4
4 JAPONIA
Kultura eta edertasun naturala Tradizio eta modernitatearen uztartze perfektua. Tokiok, bere kale biziekin, abangoardiako teknologiarekin eta gastronomia bereziarekin, kontrastea egiten du Kiotoko patxadarekin, tenplu historikoekin eta zen lorategiekin. Udaberrian, loretan diren gereziondoek arrosaz janzten dute paisaia, eta neguan, berriz, Japoniako Alpeek ikuspegi elurtu ikusgarriak eskaintzen dituzte. Ez galdu Fuji mendia, ikur nazionala, eta Onsenetako ur termal lasaigarriak.
5 UZBEKISTAN
Zetaren Bideko altxorra Animatzen zara duela hainbat mende Mendebaldearen eta Ekialdearen artean zubiak eraiki zituzten bidaiari, merkatari eta esploratzaileen urratsei jarraitzera? Zetaren bidean barnako ibilbide hau historiaren eta abenturaren bihotzera eginiko bidaia da. Gaur egun, bide horretan ibilita, ametsetako paisaiak ezagutuko dituzu: Asia Erdialdeko mendi miresgarriak, Samarkanda, Bukhara eta Khivako kondairazko hirietako bazar biziak, mausoleo arranditsuz, madrazaz eta azoka bizigarriz beteak.
5
%5 itzuliko dizugu
zure EROSKI club txartelean
azulmarinon egizu erreserba modu seguru eta malguan Egin erreserba zure azulmarino bidaia agentzian, eta hautatutako bidaien %5 itzuliko dizugu zure EROSKI club txartelean erreserba 2025eko otsailaren 1etik 28ra egiten baduzu.
albisteak
EROSKI EGITEN DUGU
Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen Sarietan finalista
Elikagaiak ez alferrik galtzeko EROSKIk bultzatutako jarduerei esker, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen Sarietan finalista gara.
Besteak beste, ‘fruta eta barazki itsusiak’ sustapen kanpainaren bidez, EROSKIren helburua da kontsumitzaileak janaria alferrik ez galtzeari buruz kontzientziatzea. Hala, gabezia estetikoak izan arren kontsumorako erabat egokiak diren produktuetan prezio lehiakorragoak eskaintzen ditugu. Eta, horrez gain, janari gutxiago alferrik galtzeko hainbat ekimen jarri ditugu martxan. Hain zuzen, horiei guztiei esker, finalista gara Hondakinen Prebentziorako
Europako Astearen Sarietan, ‘Enpresa’ kategorian. 2025eko ekainean jakinaraziko da nor diren saridunak.
Proiektu finalistak Euskadiren ordezkari izango dira Europan, eta hautagaitza aurkeztu duten 225 ekimenen artean aukeratuak izan dira. Beste hauek ere finalista dira sariketan: Bizkaiko Foru Aldundia, berrikuntza jasangarriko Duara agentzia (Bilbo), Bilboko Maestro Garcia Rivero Eskola Publikoa (Atxuriko Eskola) eta Garazi Sanchez surflaria.
IRRIBARREAK NEURTZEN HAURTZAROAREN ALDE
Balear uharteetan haurren eta egoera zaurgarrian dauden kolektiboen bizi kalitatea hobetzeko xedea duten 14 proiektu gauzatzeko asmoarekin, EROSKIk ‘Mide Sonrisas’ (Neurtu irribarreak) kanpaina solidarioaren hamabigarren edizioa inauguratu zuen Palman. “Pequeños héroes, grandes sonrisas” (Heroi txikiak, irribarre handiak) goiburuarekin, kanpaina supermerkatuetara zabaldu zen bilduma egiteko hiru erregela-egutegirekin. Erregelak 1 €-an egon ziren salgai kutxetan, eta haurtzaroaren mesedetan ahaleginak batzen jarraitzeko ikur gisa aurkeztu ziren.
Horrela ospatu dugu!
ELORRIOKO
PLATAFORMA: 50
URTE HAZTEN ETA
BERRITZEN
Elorrioko plataformak mende erdia bete du, eta urteurrena ospatzeko festa egin du. Guztira 300 bat langile, senide eta lagun bertaratu ziren ospakizunera. Ate irekien jardunaldi dibertigarri bat izan zen, egokia plataformetako lankideen eguneroko lana nolakoa den ezagutzeko, era guztietako jarduerez gozatzeko, eta, horien guztien bidez, erakundearen balioak eta kultura sendotzeko.
Salgai Orokorren
Elorrioko Plataforma 1974an sortu zen EROSKIko salmenta-puntuei zerbitzua emateko. 50 urteko ibilbidearen ondoren, hazkundea eta berrikuntza ditu ardatz eta oinarri. Eta egunero ez direnez 50 urte betetzen, plataformako langileek handikiro ospatu nahi izan dute hain urteurren borobila.