5 minute read

Hegaluzea

Next Article
Garagardoak

Garagardoak

EROSKI NATUR HEGALUZEA

Gutizia paregabea, UDAN ITSASOTIK

Hegaluzea gure arrandegietara itzultzen da uda garaian. Oraintxe du kalitaterik eta preziorik onena, eta hauxe da kontsumitzeko sasoirik aproposena. Mila errezeta gustagarri eta osasungarri presta ditzakezu. On egin!

Ekaina eta iraila bitartean,

Kantauri itsasertzetik gertu biltzen dira hegaluzeak, ur hotzagoen bila etorrita. Orduan hasten da hegaluzearen kostera edo arrantzaldia, eta haren bila abiatzen dira Euskadiko, Kantabriako eta Galiziako ontziak. Leku horietako ontziekin lan egiten dugunez, lagundu egiten dugu tokiko ekonomia eta bertako ehun soziala.

Hegaluzea kanaberaz arrantzatzen

da, banan-banan. Aurrez, ontziek antxoa edo berdela harrapatzen dute, beita gisa erabiltzeko. Arrain bankuaren gainean kokatzen da ontzia eta arrantzaleak karelean lerrokatuta jartzen dira, kanabera eskuetan dutela eta amua prest. Hegaluzeak amuari kosk egiten dionean, ontzira igotzen dute, banan-banan, eta horri esker, bereizi egiten dituzte kalitaterik oneneko aleak. Era berean, saihestu egiten da arrainek kolpeak hartzea edo elkar zapaltzea, sarearekin harrapatzen dituztenean ez bezala, eta bermatu egiten da haragirik onena.

Portuan enkantea egin eta saldu

ondoren, 24 ordu baino gutxiagoan iristen da gure arrandegietara. Salmahaietan ale osoa eros dezakezu edo moztuta (xerrak, mendrezka, kokotea, isatsa edo solomoa). Zuk nahi duzun bezala prestatuko dizute gure espezialistek: garbitu egingo dizute, nahi duzun kantitatea zerbitzatuko dizute eta esan egingo dizute zein zati den onena errezeta bakoitzerako.

ATERA PROBETXUA

Hegaluzea oso arrain moldakorra da eta zati bakoitzarekin presta daitezke plater paregabeak

KOKOTEA: mami hezekoa eta zapore leunekoa izaten da, eta oso egokia da marmitakoa egiteko, euskal kostaldean tradizio handikoa den errezeta. SOLOMOAK: gantz gutxiko haragia izaten dute, hezurrik gabea. Xerratan moztu eta plantxan presta daitezke, tipularekin edo tomatearekin jarri, eta zati egokia da zebitxeak prestatzeko, hanburgesak, arrain bolak, eta abar.

MENDREZKA: zatirik samurrena eta preziatuena da, haragi hezea eta zapore handia ditu eta. Labean eginda aparta gelditzen da, gatz pittin batekin eta baratxuri batzuekin. ISATSA: zati horrek izaten du gantz gutxien, eta hezurrak ere gutxi. Oso egokia da haurrentzat.

ZAPOREA ETA JASANGARRITASUNA

Arraina arrantzaleku jasangarri batetik dator, eta MSC-k egiaztatua dago. www.msc.org/es MSC MSC-C-55670

Gure arrandegietan EROSKI Natur hegaluzea hautatzen baduzu, kalitate handiko arrain batekin gozatzeaz gain, ziurtatu egingo duzu arrantza jasangarritik heldu den produktu bat dela. Halaxe bermatzen du MSC zigilu urdinak.

AUKERA ASKO SUKALDEAN

H Hutsik egiten ez duten errezetak

BCC Culinary Club-etik sustatu egin nahi da kultura gastronomikoa, eta hainbat jarduera antolatzen dituzte gastronomiarekiko kontzientzia eta interesa zabaltzeko zaletasuna dutenen artean.

BCC Culinary Club-ek diseinaturiko errezetak

UDA

Zenbat maite zaitugun!

BCC Culinary Club-en eskutik, menu freskagarri hau proposatu nahi dizugu. Osagai fresko eta sasoikoak hiru errezeta erraz eta arinetan, urtaro honi ongietorria emateko sukaldetik.

Itsaski salpikoia Sriracha maionesarekin

2 h | Oso erraza | 4 errazio

• 200 g olagarro egosi • 300 g otarrainxka • 300 g muskuilu • 100 g tipulin • 50 g tipula more • 100 g piper gorri • 100 g piper berde • 50 g sagar berde • 50 g ahuakate • Lima bat • 50 ml oliba olio birjina estra

Maionesa egiteko:

• Arrautza 1 • 5 ml ozpin • Gatza • 100 ml ekilore olio • 7,5 g Sriracha saltsa

Salpikoia egiteko:

Alde batetik, moztu sasoiko berdurak zati txikietan. Bestetik, moztu sagarra, ahuakatea, otarrainxkak eta olagarroa laukitxoetan eta utzi muskuiluak osorik.

Ondu salpikoia lima zukuarekin, oliba olioarekin eta gatzarekin, nahasi eta gorde hotzean.

Zerbitzatzeko unean, egin maionesa bat eta erantsi Sriracha saltsa pittin bat.

NUTRI-SCORE

A A B C D E

Zure ahosabaiak bidaiatzea maite badu, errezeta honek liluratu egingo zaitu. Legatz xerrak jengibrearekin, limarekin, piperminarekin... Oso teknika erraza da zapore leherketa bat eta lurrin sinestezinak sortzeko.

Legatza papillote eran erremolatxa purearekin

1 h | Oso erraza | 4 errazio

• 500 g legatz solomo • 150 g baratxuri berri • 15 g jengibre fresko • Pipermin 1 • Lima bat • Gatza (norberak neurtzeko) • Oliba olio birjina estra

Erremolatxa purea egiteko:

• 400 g erremolatxa • Gatza • Piperbeltza

Legatza papillote eran egiteko, moztu paper sulfurizatua laukizuzenetan. Jarri oinarrian baratxuri berriak eta gainean legatzaren solomoa ondoan jengibrea, pipermina eta lima xerra bat dituela.

Sartu labean 25-30 minutuz 180 ºC-an, labea aurrez berotu dugula. Lagundu erremolatxa egosien purearekin. Horretarako, birrindu erremolatxa oliba olioarekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin, nahi dugun testura lortzen duen arte.

NUTRI-SCORE

A A B C D E

Pasio frutaren ‘mousse’-a

1h (+12 h hozkailuan) | Ertaina | 4 errazio

• 250 g pasio fruta (mamia) • 200 ml ur • Lau orri gelatina • 100 g azukre • 15 ml limoi zuku • Esne gain (harrotzekoa, %35 MG) • 120 g arrautza zuringo (4 zuringo) • 90 g pasio fruta

NUTRI-SCORE

A B C C D E

Moussea egiteko: eltzetxo batean, berotu ura eta sartu gelatina orriak, aurrez hidratatu ditugula. Disolbatu direnean, erantsi pasio frutaren mamia eta azukrea, harik eta dena disolbatzen den arte. Utzi hoztera.

Bestetik, harrotu arrautza zuringoak eta esne gaina bakoitza bere aldetik, eta bota txandaka koilarakadak pasio frutaz egindako nahasturari.

Dena bateratu dugularik, bota nahastura guk nahi dugun ontzira eta sartu hozkailuan 12 orduz.

Zerbitzatzean, jarri moussean pasio frutaren mami pittin bat. Menuaren OHAR DIETETIKOA

Nutrizio arloko ezaugarriak. Kalitate handiko proteinak ditu, hau da, aminoazido esentzial guztiak ematen dituena (gorputzak berez sintetizatu ez ditzakeenak alegia). Plater nagusiek begetal eta gantz errazio bat daukate, eta gantzak saturatugabeak dira nagusiki. Trikimailuak. Mousse errazioa erdira murriztu daiteke eta fruta gehiago erantsi; horrela urritu egingo ditugu kaloriak eta azukre erantsiak. Maionesa oliba olio leunarekin eginda, hobetu egingo da nutrizio kalitatea.

Azken ukitua: udako mousse freskagarri hau pasio frutarekin egina da, baina berdin egin daiteke marakuiarekin edo pasio lorearen fruituarekin.

This article is from: