EROSKI_JULIO_AGOSTO_2022_EUSKERA

Page 24

hilabete honetan

EROSKI NATUR HEGALUZEA

Gutizia paregabea, UDAN ITSASOTIK Hegaluzea gure arrandegietara itzultzen da uda garaian. Oraintxe du kalitaterik eta preziorik onena, eta hauxe da kontsumitzeko sasoirik aproposena. Mila errezeta gustagarri eta osasungarri presta ditzakezu. On egin! Ekaina eta iraila bitartean, Kantauri itsasertzetik gertu biltzen dira hegaluzeak, ur hotzagoen bila etorrita. Orduan hasten da hegaluzearen kostera edo arrantzaldia, eta haren bila abiatzen dira Euskadiko, Kantabriako eta Galiziako ontziak. Leku horietako ontziekin lan egiten dugunez, lagundu egiten dugu tokiko ekonomia eta bertako ehun soziala.

Hegaluzea kanaberaz arrantzatzen da, banan-banan. Aurrez, ontziek antxoa edo berdela harrapatzen dute, beita gisa erabiltzeko. Arrain bankuaren gainean kokatzen da ontzia eta arrantzaleak karelean lerrokatuta jartzen dira, kanabera eskuetan dutela eta amua prest. Hegaluzeak amuari kosk egiten dionean, ontzira igotzen dute, banan-banan, eta horri esker, bereizi egiten dituzte kalitaterik oneneko aleak. Era berean, saihestu egiten da arrainek kolpeak hartzea edo elkar zapaltzea, sarearekin harrapatzen dituztenean ez bezala, eta bermatu egiten da haragirik onena.

Portuan enkantea egin eta saldu ondoren, 24 ordu baino gutxiagoan iristen da gure arrandegietara. Salmahaietan ale osoa eros dezakezu edo moztuta (xerrak, mendrezka, kokotea, isatsa edo solomoa). Zuk nahi duzun bezala prestatuko dizute gure espezialistek: garbitu egingo dizute, nahi duzun kantitatea zerbitzatuko dizute eta esan egingo dizute zein zati den onena errezeta bakoitzerako.

24

24-25 Bonito_EUS.indd 20

15/6/22 19:02


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.