Liburua Idazketaren esperientzia

Page 1

Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

1


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

IDAZKETAREN ESPERIENTZIA (eta Esperientzien Idazketa)

Eskola Txikietako hainbat irakasle ISBN: 978-84-96287-44-0 DL: SS-884-2010 Ekaina 2010 Azala: Sofia Arostegi

2


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

SARRERA Gipuzkoako

Eskola

Txikiok

hogeita

lau

bat

urte

daramazkigu

elkarlanean. Urtetan zehar, momentu ezberdinak bizi izan ditugu, jakina: batzuetan, ekintza asko bideratu ditugu elkarrekin; beste batzuetan, gure arteko harremana arinagoa izan da..., baina beti eutsi diogu gure nortasun propioari eta inoiz ez da gure arteko lotura erabat hautsi. Orain dela 19 urte, Tolosaldeako Eskola Txikitako irakasle talde batek ikuspegi eraikitzailea ezagutzeari ekin genion gogoz eta gogor. Urteetan, Myriam Nemirovsky-ren aholkularitza zuzena izan genuen (eta badugu, oraindik), eta orduan ereiten hasi ginen haziak jarraitzen du fruituak ematen eta zabaltzen gaur egun ere. 2007urtean,

Gipuzkoako

Eskola

Txikiok

2007/08ko

ikasturterako

formazio-plan berezi bat aurkeztu genion Hezkuntza Departamentuari. Formazio jarraitua nahi eta behar genuen, batez ere gure geletan ematen den adin aniztasunari kalitatezko erantzun pedagogiko berritzailea eman ahal izateko. Onartu ziguten, zorionez. Lanari ekin genion, bada, eta gure Formazio-Proiektu berrian ilusio handiz murgildu ginen Gipuzkoako Eskola Txiki gehienak -ondoren, Bizkaiko batzuk ere sartu ziren- 2007ko irailean. Lehenengo bi urtetan, mintegi desberdinetan banatu ginen ahalik eta irakasle gehienek parte hartu ahal izateko (Berriak, HH, LH, PT eta Kontsultoreak, Koordinatzaileak eta Matematika). Aurtengo ikasturtean, berriz, gure ibilbidea eta eskoletako baldintzak ikusita, taldekatzeko modua aldatu egin dugu gure beharrei hobeto erantzun ahal izateko. Hala, formazioan aurrera egiteko asmoz, momentu honetan lau mintegitan biltzen gara: Berriak,

Sakonketa, Koordinatzaileak eta Idazleak.

Bada, 2009/10 ikasturte hasieran, azken talde honen eginkizunak adostu eta bi helburu nagusi proposatu genituen:

3


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Lehenengoa, idazte-prozesua guregan bizitzea: gu geu jarriko ginen idazlearen rolean, guk geuk biziko genituen zailtasunak, guk geuk bilatuko genituen estrategiak, baliabideak... Hortik, gure ikasleak hobeto ulertzeko eta irakurketa/idazketa

prozesuan

hobeto

laguntzeko,

inplikazio

didaktikoak

ondorioztatuko genituen. Bigarrena, interakzioan lan egitea, hau da, bikote edo hirukotetan idaztea. Azken xedea ere bistaratu genuen: azken hiru urtetan eskoletan egindako esperientzi interesgarriren bat idatziz jasotzea. Horretarako, eta hutsetik ez abiatzearren, gutako batzuk lehendik idatzitako zirriborroak eskaini zituzten. Handik aurrera, lanean sartu ginen buru-belarri. Esperientzia berria izan da

askorentzat;

gazi-gozoa,

momentu

batzuetan

(ados

jarri

behar,

zailtasunak...); atsegina eta goxoa, gehienetan (bakarrik ez genuen egingo...); oso aberatsa, dudarik gabe, denontzat.

IDAZLEAK

taldekoen ekarpenak dira, beraz, ondoren datozen

idatziak. Irakurleei zuen lanerako ere baliogarri izatea espero dugu.

Mila esker zuei, lagunok, proiektu honetan sinetsi duzuelako, elkarri onena eman diozuelako eta niri jarraitzeko indarra eta ilusioa eten gabe eskaintzen didazuelako. Lanaren koordinatzailea Elena Laiz Sasiain

4


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

AURKIBIDEA • Antzerkiarekin gozatuz .......................................

7

• Artearekin ausartu .............................................. 15

• Gure herria: Zubieta ............................................ 23

• Jolas bilduma ....................................................... 33

• Komikia lantzen ................................................... 43

• Urte giroak geure begietan ................................. 53

Esperientziaren balorazioa ................................. 61

Egileak .................................................................. 63

5


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

6


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

ANTZERKIAREKIN GOZATUZ

Esperientzia eskaini duena: Mila Etxeberria Egin den eskola: Altzo (Imaz bertsolaria) Idazleak: Gema Altuna, Ana Esnaola, Mila Etxeberria

7


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

8


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

ANTZERKIAREKIN GOZATUZ Altzoko “ Imaz Bertsolaria” eskola txikian, Eskola Txikietako Formazio mintegietan

hartutako

proposamenetan

oinarrituz

eta

Yolanda

Arrietak

emandako hitzaldietan jasotako aholkuak kontutan izanez, antzerkia landu zuten 2008-09 ikasturtean, euskaraz eta gaztelaniaz. Honez gain, irakasleek ikasle aurrean egindako antzezpen irakurriak, ”Gaztetxea edo gazta etxean” izenekoak eta herriko guraso batek sortutakoak, lanean gogotsu hasteko balio izan zien eta eskola girotzen lagundu zuen.

Irakasleak antzezpen irakurria egiten ikasle aurrean

Haur Hezkuntzan, abiapuntu bezala,

antzerkiari buruz jardun ziren:

zer den, nola egiten den... Honekin batera, irakasleek eskatuta etxetik antzerki liburuak ekarri zituzten. Ondoren, joko modura, ahozkotasuna eta deklamazioa lantzen hasi ziren, eta horretarako, poema laburrak irakurri, buruz ikasi eta antzeztu zituzten. Aukeratutako poemak, Yolanda Arrietaren

“Eskola antzerkirako gida”-tik ateratakoak izan ziren: “Alkate onaren bandoa”, “Badator postaria”, “Maria goikoa”, “Liskarra”, “Emadazu giltza” eta “Amona aizuna”.

9


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Sketch motzak ere asmatu

eta idatzi zituzten, eguneroko egoerak kontuan

izanda. Hauek idazterakoan, puntuazio ikurrak landu zituzten: bi puntu, parentesia, galdera eta harridura ikurrak. Azkenik, ezaguna zuten ipuin bat, “Mari eta Patxi” antzeztuz, jolasean ibili ziren. Antzerki testu ere bihurtu zuten ipuina. Proiektuari amaiera emateko, “Mari eta Patxi” antzezlana eskaini zieten beste ikasleei.

Haur Hezkuntzakoak antzerki gidoi bat idazten

Lehen Hezkuntzan, abiapuntu bezala, lehen aipatutako Yolanda

Arrietaren liburuan proposatzen diren hainbat ariketa eta jolasetan oinarrituta, ekintza desberdinak burutu ziren: poemak buruz ikasi, antzerki libreak prestatu, gelakideen aurrean antzeztu...

-

Lehen zikloko ikasleek etxetik material desberdinak ekarri zituzten

antzerkiak egiteko: jantziak, bastoiak, pelukak, kutxak, e.a.

Poesia bat antzezten ikasgelan

Poesia bat antzezten ikasgelan

10


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Poema batzuk antzerki testu bihurtu zituzten. Horrez gain, “Antzerkia eskolan” bildumatik, “Otsoko” antzerkia aukeratu eta antzerkiaren hainbat ezaugarri aztertu zituzten: pertsonaiak, narratzailea, parentesiak... Aipatutako ezaugarriak aztertu ondoren, ikasle bakoitzak antzezlaneko pertsonaia aukeratu eta etxean bere papera ongi deklamatzen ikasi zuen. Eskolan ere entsaio batzuk egin ziren. Ongi prestatutakoan, antzerki irakurria grabatu, eta gelakideek entzun ondoren, hobetzeko proposamenak jaso ziren. Halaber, “El arbol miedoso” gaztelaniazko antzerki obra, guraso eta irakasleen laguntzarekin euskaratu zuten ikasleek. Eta azkenik, obra hau jendaurrean antzeztu zuten.

-

Bigarren zikloko ikasleek, arestian aipatutako liburuan agertzen diren

hainbat joko oinarri hartuta, espazioa eta materialaren erabilera anitzak asmatu zituzten. Segidan, ikasleek talde txikitan istorio labur batzuk asmatu eta antzeztu zituzten. Antzezpen horien sinesgarritasun maila baloratu zen, ahotsaren

eta

gorputzaren

erabilera

aztertuz.

Ondoren,

asmatu

eta

antzeztutako antzerki horiek idatzi egin zituzten, testu mota honen ezaugarriak kontuan izanez : parentesiak , harridura ikurrak.... Aurrerago, ikasleek gustuko ipuinetatik antzezteko modukoak aukeratu zituzten eta egokiena “Aitona parapentean” zela erabaki zuten. Irakaslearen laguntzarekin ipuina eszena desberdinetan banatu zen eta, ikasleek, bikoteka, eszena horiei zegozkien elkarrizketak asmatu behar izan zituzten. Aipatzekoa ere, “Aitona” pertsonaiaren hitzak hitanoz idatzi zituztela, etxekoen laguntzaz. Beste lanetako bat, eszena bakoitzari zegozkion koplak asmatzea izan zen. Etxean buruz ikasi eta NOLEGA programan parte hartzeko erabili zituzten. Azkenean, antzerkia eta koplak eskolako festan eskaini ziren.

11


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

“Aitona parapentean” antzerkia egiten jendaurrean

-

Hirugarren zikloko ikasleek, gaiarekin hasterako, deklamazioa landua

zutela adierazi behar da, urtero, Abelino Barriola

lehiaketan parte hartzen

dutelako, beraz, birgogoratzea izan zen abiapuntua. Ondoren, antzerki testu mota aztertu zen: ezaugarriak, egitura, helburua... eta antzerkiak inprobisatu zituzten: pertsonaiak proposatuz, gidoiak idatziz eta antzeztuz. Gaian gehiago murgiltzeko eta narrazioa antzerki bihurtzeko helburuarekin, hainbat ekintza burutu ziren: ipuinak aztertu, antzezteko modukoak bilatu, egokiena aukeratu (“Bigantxaren ordaina”), bigantxaren pertsonaia txerriarekin ordezkatu, elkarrizketa batzuk pertsonaia honi egokitu …. Guzti horrekin eta antzerki testuaren ezaugarriak kontuan hartuz “Txerriaren ordaina” obra idatzi zuten. Proiektuarekin bukatzeko, guraso eta ikasle aurrean antzeztu zen, beharrezko entseguak egin, dekoratuak prestatu eta musika aukeratuta.

“Txerriaren ordaina”antzerkiko aktoreak

12


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

• Gazteleraz honela landu zen: -

Lehen zikloko ikasleek, antzerkiari buruz zekitenaz hitz egin zuten.

“ El arco iris de ilusiones” antzezten

Gaian sakontzeko, antzerki obra laburrak irakurri eta testuaren zatiak aztertu zituzten: narratzaileak, pertsonaiak.... Ondoren, skettch laburrak inprobisatu eta antzeztu zituzten. Azkenik, jendaurrean antzeztu beharreko obra aukeratu zen: ”Arco iris de ilusiones” eta ikasle artean pertsonaiak banatu ondoren, antzerki obra irakurri zuten. Dekorazioak prestatu, entsaioak egin eta antzezlana eskaini zen beste ikasleen aurrean.

-

Hirugarren zikloko ikasleek, gaia abiatzeko, antzerkirako baliagarriak

izan zitezkeen objektuak ekarri zituzten gelara. Talde txikitan, irakasleak eskainitako poesiak, kantak... antzerki bihurtu zituzten

gelakideen aurrean

antzezteko. Obra asmatu hauek testu bihurtu zituzten eta lehen zikloko ikasleei irakurri zizkieten. Aurrerago, “El mejor amigo del hombre” antzerkiko bigarren eszena eman zitzaien eta aurreko edo ondorengo eszenak asmatu zituzten

gelakideen

aurrean irakurtzeko. Azken txanpan, ikasleei mezu ekologikoak asmatzeko proposatu zitzaien eta horietan oinarritutako antzezlanak sortzeko. Sorkuntza lanak burutzean, bigarren zikloko ikasleei irakurri zitzaizkien.

13


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Antzezpen irakurria entsaiatzen ikasgelan

•

Balorazioa:

Antzerkia proiektuak hiruhileko oparoa eskaini zuen, bete-betea. Irakasleak buru belarri aritu ziren, eskolako proiektu komuna egoki gauzatu zedin, antolaketa lanetan. Horretarako, asteazken arratsaldeko orduak aprobetxatu zituzten . Ikasleak berriz, lana gogoz eta serio egin zuten, zenbaitetan ederki pasatuz eta barre algara ederrak eginez. Gurasoek ere laguntza eskaini zuten, etxeetan seme-alabei eskua botaz; eta eskolako festa egunean, guraso aurrean, antzerkiak eskaini zirenean, ez zen txalorik falta izan. Lan bikaina egin zela adierazi zuten. Ez dago dudarik, antzerkiarekin gozatu egin zen Altzoko Imaz Bertsolaria eskolan !!!

14


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

ARTEAREKIN AUSARTU

Esperientzia eskaini duena: Mertxe Amondarain Egin den eskola: Berrobi (San Andres) Idazleak: Mikel Go単i, Elo Elizalde, Mertxe Amondarain

15


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

16


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

ARTEAREKIN AUSARTU Irakasleok askotan ez gara ausartzen kontrolpean ez daukaguna eskolara ekartzen. Garai bateko irakasle orojakilearen figurak aldatu beharko luke. Informazio iturriak oso zabalak eta anitzak dira. Irakasleok ausartu beharko ginateke gure jakinduriatik kanpo dagoena ere eskolara ekartzen eta ikasleekin batera esperimentatzen eta sakontzen. Gure rola ikasten laguntzearena izan behar badu, ikas dezagun guk ere gure ikasleekin batera. Jarraian datorrena modu honetako ausardia baten kontaketa da. Eskola Txikietako Adin aniztasuna mintegian artearen inguruan proiektua burutzeko proposatu zenean, Berrobiko eskolako klaustrokideek erakusketa bat egin

eta

artisten biografiak idaztea erabaki zuten. Horrela, eskola osoa

animatu zen proiektua aurrera eramatera. Lehenengo lana gai aukeraketa (“recorte temático” delakoa) egitea izan zen, hau da, zein artista, zein garai edo zein margoen inguruan lan egingo zuten erabakitzea.

Arrazoi desberdinengatik Euskal Herriko Arte Garaikidea aukeratu zuten eta horren inguruan lanean hasi ziren. Oso titulu ”potoloa” zen eta irakasleek oso gutxi zekiten gaiari buruz. Beraz, informazioa biltzen hasi ziren. Lehenengo, XX mendeko Euskal artearen iraultzaileak zeintzuk ziren pentsatu eta horien zerrenda egin zuten. Oso zerrenda motza egiteko lain izan ziren. Informazio gehiago lortzeko adituengana jo zuten: Arte eta Kultura Garaikideko zentroa den Artelekura deitu zuten informazio eske eta artisten zerrenda asko handitu zen, hauekin kontaktua egiteko aukera lortuz.

Martxan jarri ziren: Internet bidez hasi ziren XX mendeko artisten biografiak lortzen, arte-liburuak handik eta hemendik biltzen, eskolako korridoreak oraingo artisten obrekin betetzen... Ondoren ikasleek aukeratu zituzten zein obren bertsioak egin behar zituzten.

17


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Ikasleak arte-liburuak irakurtzen

Artista batzuekin kontaktuan jarri ziren. Irakasleentzat beste arazo bat agertu zen: konturatu ziren biografiak oinarritzat hartzea motz geratzen zela gaur egungo artistekin kontaktuan jartzean. Beste testu mota gehiago landu beharra sentitu zuten: elkarrizketak, bisiten kronikak, kritikak‌ Lortutako arte liburuen artean batzuk katalogoak ziren; horiei begiratuz konturatu ziren testu mota desberdin horiek jaso zitzakeen euskarria katalogoa zela. Beraz, proiektuaren azken xedeak bi izango ziren: herriari zabalduriko arte erakusketa egitea eta honi buruzko katalogoa argitaratzea. Hasteko, proiektu honen titulua aukeratu zuten: “Artearen inguruanâ€? . Eta horrela proposamen irekia gelditu zitzaien.

Artistengana gerturatzeko modu anitzak izan zituzten eta kontaktu horietatik lan desberdinak atera ziren. Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Remigio Mendiburu, AndrĂŠs Nagel eta abarren biografiak internet bidez eta arte liburuetan aurkitu zituzten. Bikoteka testu desberdinak irakurri eta hortik biografia berridatzi zuten. Aurkitu zituzten testuen artean gaztelerazkoak asko izan zirenez itzulpen lana ere egin zuten.

18


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Vicente Ameztoy,

Amable Arias, Dora Salazar, Jose Ramon Amondarain‌

artistei edo bere familiei deitu , galderak bidali eta beraien erantzunak jaso zituzten. Euren erantzunekin eta batzuetan beste testuekin biografia errazagoak egin zituzten.

Manu Muniategiandikoetxea eskolara etorri zen. Txikiek biografia egin zuten eta koskorragoek

bisitaren kronika katalogorako. Txikienek nahikoa lan izan

zuten artistaren abizena osatzen.

Koldobika Jauregiren tailerrera egindako bisita eta han ikasitakoa katalogoan azaldu zuten. Goenagaren tailerra ikusi zutenek ere horrelako lana egin zuten. Egun

haietan

Miren

Gonzalezen

erakusketa

bat

zegoen

Tolosan

eta

pintorearekin harremanetan jarri ondoren, gidari lana egin zien eta horri buruzko kronika ere azaltzen da katalogoan.

Koldobika eskultorearen tailerrean

Manu pintorea gure eskolan

Oteiza museoan

19


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Euskara eta gaztelania erabili

ziren orokorrean proiektu honetan, Cristina

Iglesiasen biografian izan ezik, ingelesez idatzi baitzen. Artisten laguntza harrigarria izan zen: eskolak eskatutakoari oso erantzun ona eman zieten eta gainera esker ona adieraziz. Oso interesgarria izan zen.

Materiala biltzen ari zirela, beste galdera bat sortu zitzaien: ze formatua eman katalogoari. Dena asmatu ordez, besteek sortutakoa aprobetxatzea merezi duela pentsatu zuten, horregatik, artisten katalogoei begira diseinatu zuten formatua.

Ondoren ikasleek lagunduta Publisherren sartzen joan ziren testu guztiak eta egindako artelanen aukeraketa. Dena antolatu zuten, sarrera eta aurkibidea idatzi zituzten eta inprimategira bidali zituzten pdf moduan gordeta.

Katalogoa

Hiruhileko horretako plastika ordu guztietan ikasleek landutako artisten obrak aukeratu zituzten eta euren bertsioak egin zituzten. Tailerrean handienek eskulturak egin zituzten material desberdinak erabiliz eta besteek, berriz, margolanak. Ikasleek, orokorrean, artea erraztasunez ulertu dezakete, ez daukatelako helduek adina traba; hau honen moduko lan batean asko eskertzen da. Hiruhileko bukaeran egindako lanekin eskolako korridoreetan erakusketa bat antolatu zuten. Erakusketa herrira irekia egin zuten aste batez, goizez ordu bat

20


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

eta arratsaldez, gurasoek eta ikasleek zainduta, beste ordu bat herriko jendeari ikusteko aukera emateko. Katalogoa jasotakoan harrituta eta kontentu geratu ziren egindakoarekin. 50 ale egin zituzten eta famili eta artista guztiei banatu zitzaien.

Gure artelanak egiten

Balorazioa: Lan guzti honek eskola osoko inplikazioa behar izan zuen eta lortu zuen. Irakasle guztiak buru belarri aritu ziren eta hori asko nabaritu zen emaitzan. Erronka baten aurrean zailtasunak azaltzen dira, baina aukerak ere bai: Irakasleek pila bat ikasi zuten; irakasleak ikasten ari direnean, ez dago zalantzarik ikasleek ikasiko dutela eta ikasketa prozesua askoz ere aberatsagoa bihurtzen da.

21


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

22


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

GURE HERRIA: ZUBIETA

Esperientzia eskaini duena: Mertxe Díez Egin den eskola: Zubieta Idazleak: Edurne Blanco, Mertxe Díez

23


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

24


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

GURE HERRIA: ZUBIETA TESTUINGURUA ETA KOKAPENA Ondorengo lerroetan Zubietako Eskola Txikian burututako esperientzia bat azaldu nahi dugu. Proiektu honetan eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek parte hartu dute. Helburu nagusia herria ezagutzea izan da. Zubietako Eskola Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehenengo zikloko ikasleez osatua dago. Ikasleak zikloka banatuta ditugu. Proiektu bidez lan egiten dugu, hiruhileko iraupena izaten dute, eta horrek adin ezberdineko ikasleek elkarrekin lan egitea ahalbidetzen digu. Lan mota hau eskolako irizpide metodologikoetan oinarritua dago: era globalizatu batean lan egiten ahalegintzen gara, eta arlo guztiak txertatzen ditugu. Landuko dugun gaia eta testu mota

-oraingoan

irakasleok

hautatzen

azalpen

testua-

dugu.

Ikasleei

proposatu eta beraien jakin-minak eta nahiak

biltzen

hauetatik

ditugu.

Interesgune

abiatuz irakasleok proiektua

planifikatzen dugu.

Adostutako eskema

osatu eta eskura jartzen dugu, gidaria

izanik

lanaren

ikasleentzat

eta

irakasleentzat. Eskema irekia izaten da: landuko ditugun atalak zehaztuta izaten baditugu ere, tartea uzten dugu lanean dihardugun proposamenak,

bitartean interesguneak

sortutako edo

aurkikuntza puntualak lantzeko.

25


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Gurasoei proiektuaren aurkezpena egiten diegu, eta parte har dezaten animatzen ditugu. Esperientziak kontatu, gaiari buruzko azalpenak eman, ekintzetan lagunduz… horrela proiektuaren partaide bihurtzen dira.

PROIEKTUAREN GARAPENA • Abiapuntua Gaia lantzen hasi aurretik, herriari buruz zituzten ezagupenak bildu genituen. Hona hemen 4 eta 5 urtekoen ekarpenak: -

parke bat dago frontoiaren parean

-

parkearen parean eliza dago

-

“Araeta” jatetxean beste parke bat dago

-

etxe batzuk bi pisu dituzte, lehenengo pisuan Aitana bizi da

-

Zubietan etxe asko daude

-

eskolan beste parke bat dago

-

goian beste ikastola dago, nagusiena

-

Zubietako mendian baserriak daude, herrian ere baserriak daude

-

badaude bi frontoi : bat txuria eta bestea berdea . Frontoi txuriak ez dauka aterperik eta eliza ondoan dago

-

bide luze bat dago Rokeren etxera ailegatzeko eta behiak daude, baita zezen bat ere

-

Zubietako mendietan animaliak bizi dira: zaldiak, txakurrak, astoak, behiak, oiloak, katuak....

Herria ikusi, informazioa bildu eta girotzeko helburuarekin herrian zehar paseatzera irten ginen. Jarraian ikasi nahi genuenaren inguruan mintzatu ginen: -

frontoi zurian nola jolasten da? Hipodromoan nola entrenatzen dituzte zaldiak, zenbat zaldi, zein da beraien izena?

-

26

“Erraustegiarik ez”: zer da erraustegia? Sagastia: sagardoa nola egiten da?


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

• Jarduerak 1. Baserrien jolasa (2-5 urte bitarteko haurrak) Lanari ekiteko jolastea beharrezkoa ikusten genuenez, bi jolas hauek antolatu genituen:

- Lehenengo jolasa: Baserrien bila. Taldeka banatu eta baserrietako argazkiak eskuetan zituztela plazara joan ginen. Baserriak aurkitu behar zituzten. Ondoren bakoitzaren izenaz, zenbakiaz‌ hitz egin genuen. -Bigarren jolasa: Altxorraren bila. “Altxorraren bila “ jolastu ginen herrian: baserrietan txartelak topatu behar zituzten. Bertan, aurkitu beharrekoa argazkiz eta hizkiz adierazita zuten.

2. Araetako sagastia (2-5 urte bitarteko haurrak) Ikasle baten gurasoek etxeko sagastia ezagutu eta sagarrak biltzera gonbidatu

gintuzten.

egindako

liburuxka

Girotzeko, eta

sagarrak

sagar-bilketari

biltzeko buruzko

beharrezko

tresnekin

Internetetik

ateratako

informazioa bidali zuten eskolara . Sagastian bertan, ikasleek sagarrak kixkiarekin bildu eta prozesuari buruzko azalpenak entzuteko aukera izan zuten.

27


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Beste egun batean Araeta sagardotegia bisitatu genuen. Bertan sagardoaren prozesua ikusteko aukera izan genuen. Bi irteera hauen ondoren 4 urteko ikasleek

“tresnen” liburuxka osatu

zuten. Argazkien ondoan izena idatzi zuten. 5 urtekoek “Sagarrondotik Sagardotegira”

liburuxka osatu zuten.

Argazkietan oinarritu ziren, eta sagardoaren prozesua azaldu zuten. Bikote bakoitzak zati bat idatzi zuen, eta guztien artean osatutako liburua txandaka etxeetara eraman zuten. Amaitzeko “sagarrak-zintzilik jolasa” egin genuen patioan. Bi lan hauen helburua informazio egokia aukeratzea eta azalpen testua idaztea izan zen.

3. Erraustegia (2-7 urteko ikasleak) - Guraso batek, Power Point baten bidez, erraustegia zer den eta zer nolako alternatibak dauden era egokian azaldu zigun. Gehienbat birziklatzearen mezua zabaldu zuen. Hitzaldia amaitzean, birziklatu daitezkeen hainbat hondakin umeen aurrean jarri, eta sailkatu egin zituzten. Ondoren, gelan lan hauek burutu genituen :

28


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

- Sloganak sortu eta idatzi genituen. Hona hemen: “BOTA BOTA PAPERA, BOTA BOTA BEIRA, BOTA BOTA PLASTIKOA, BAI BAI BAI GUK BIRZIKLATU”. “TA TA TA ZUBIETA, EGINGO DUGU KONPOSTA” Sloganak idaztean horien luzeraz aritu ginen, eta gure gorputzaren luzera jakiteko interesa piztu zenez:

-

Gure gorputzak neurtzea erabaki genuen. Lurrean etzanda, bakoitzaren

luzerarekin sokatxo bat prestatu genuen. Ondoren, neurketa modu desberdinak burutu genituen: errotulagailuak, eskuak… erabiliz, eta azkenik metroa erabiltzearen beharra ikusi zuten.

-Pankarta egin: Lehenengo sloganekin pankarta bat egin nahi izan zuten. Oso slogan luzea zenez, lau zatitan egitea erabaki zuten. Zati bakoitza metro batekoa izango zela

adostu

genuen,

eta

lau

metroko pankarta osatu genuen .

- Ekintza sorpresa: Ikasleak eskolara ailegatzean patioa zaborrez

beteta aurkitu zuten. Patio erdian hiru zakarrontzi jarrita zeuden, eta zaborra jasotzeko laguntza eskatu genien. Garbitu ondoren, egindako pankartekin buelta bat eman genuen birziklatzearen aldeko mezuak zabalduz.

-Birziklatze tailerra: ostiraletan, eskolako ikasle guztiak ekintza komunak egiteko elkartu ohi ditugu. Oraingoan, eskulan batzuk egin kutxekin karterak, egunkariekin

genituen: esne

txanoak eta ezpatak, arrautzen kaxekin

txerritxoak eta Gabonetako zuhaitza.

29


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Atal honen helburua birziklatzearen garrantziaz jabetzea izan zen.

4. Hipodromoa eta zaldien entrenamenduak

( 2-7 urteko

ikasleak)

Jarduerari hasiera emateko ama batek Power Point bat prestatu zigun hipodromoan dauden zaldien eta entrenamenduetako datu batzuekin.

Ikusi ondoren, zaldien argazkiak eta alboan zuten azalpen testua inprimatu eta gelan irakurgai moduan erabili genituen. Testu horietan zaldien adina eta pisua idatzita zegoenez, zenbaki horiek ezagutu eta lantzeko aukera izan genuen. Zaldiak pisuaren arabera ordenatu genituen. etxeko zaldien argazkiak ekarri zituzten, pisua idatzirik.

30

Zenbait ikasleek


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Neurketarekiko interesa sortu zen gelan. Ikasle batek pisatzeko tresna ekarri zuen etxetik eta zenbait ariketa egin genituen honen inguruan: pisatu eta norbere pisua orri handi batean idatzi, bikoteka pisuak konparatu, gehien pisatzen zuena eta gutxien pisatzen zutenak identifikatu, 5 urteko ikasleen pisuak grafiko batean kokatu‌ Gelako txoko batean “pisatu beharreko gauzakâ€? kokatu genituen. Esku bakoitzean gauza bat hartu, eta gehien pisatzen zuena identifikatu behar zuten. Ekintza honen helburua, pisuaz aritzea, kontzeptuaz jabetzea eta konparaketak egitea izan zen.

Egun batean, azalpena prestatu zuen amaren

bisita jaso genuen

eskolan. Hipodromoaren marrazki bat ekarri zigun. Hitzaldian entrenamendu eta lasterketen inguruko informazioa eskaini zigun.

Marrazkia denon artean

margotu eta gelan zintzilikatu genuen. Lanerako lagungarri izan zitzaigun. Bisitaren ondoren informazioa idazteari ekin genion: - 5 urtekoek Zaldien entrenamenduei buruz ikasitakoa azaldu nahi izan zieten gurasoei. Guztien artean ideia pentsatu, osatu

eta denon artean

arbelean idatzi genuen. Jarraian liburura pasa zuten. - 4 urtekoek zaldien izenak idatzi zituzten (irakaslearen interbentziorik gabe). Bigarren saiakeran hizki solteak eman eta ordenatu egin zituzten. Zaldiak nola entrenatzen dituzten ahoz kontatu zuten eta irakasleak idatzi egin zuen.

31


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

5. Zubietako ohitura zaharrak ( 5-7 urte bitarteko umeak) Bi gurasoek diapositiba emanaldia eskaini ziguten baserriko hainbat ohituren inguruan: artoa aletzea, esnearen banaketa, etxeko animaliak, baserritarren jantziak‌ Hurrengo egunean 5 urtekoak, 1. eta 2. mailakoak elkartu eta lanerako bikoteak antolatu genituen. Aurkezpenean erabilitako argazkiak banatu, eta bikote bakoitzak ohitura bat azaldu zuen idatziz . Denen artean Power Point bat osatu zuten, etxeetara eramateko. Adin ezberdinetako ikasleak nahastu genituen, elkarrekin lan egitera ohitu daitezen. Jasotako Informazioaz baliatu eta azalpen testua osatzea izan zen helburu nagusia.

ONDORIOAK Egindako proiektuaren balorazioa oso baikorra izan da . Ikasleek proiektuan zehar motibazio handia izan dute. Beraiek proposaturiko gaiak jorratu direnez, ikasleen parte hartzea oso aktiboa izan da. Gurasoen parte hartzea ere aberatsa izan da. Egindako emanaldietan gurasoak beraien seme- alabak oso gertu sentitzen dituzte, eta aita-ama gelan sartzeak umeak oso ongi sentiarazten ditu. Bestalde, guretzat oso egokia da proiektuaren barruan beti atetxo bat irekita uztea, eta ahal den neurrian eta beldurrik gabe umeen nahiak edo proposamen berriak kontuan hartzea. Ikasleekin batera bide berri horretan laguntza eman nahi duten horretan murgiltzeko. Guk, proiektu honetan, proposamen berriak kontutan hartu ditugu eta elkarrekin egindako guztia guretzat oso polita izan da.

32


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

JOLAS BILDUMA

Esperientzia eskaini duena: Eli Larra単aga Egin den eskola: Errezil (San Martin) Idazleak: Agurne Renobales, Izaskun Txapartegi, Eli Larra単aga

33


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

34


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

JOLAS BILDUMA Errezilgo San Martin eskola Gipuzkoako Urola bailaran kokatua dago. Bost unitateko eskola txiki bat da, eta bertan 40 ikasle daude, bi urtetik LH 6.maila bitarte. Esperientzia hau Haur Hezkuntzako 3-4 eta 5 urteko gelan eraman da aurrera.

Ondoren azalduko dugun testua jolas araudian oinarritua dago, eta azken xedea jolasen bilduma egitea eta jolas egun bat ospatzea da.

ABIAPUNTUA Hirugarren hiruhilekoan HHko ikasleei proposatu genien jolas bilduma bat egitea. Proposamena oso gustura hartu zuten, umeek jolasa berezkoa baitute. Hasteko, zein jolas mota ezagutzen zituzten galdetu genien; ondoren, ahoz hasi ziren jolasak aipatzen eta guk arbelean zerrendatu genituen. Beraiek ezagutzen zituzten jolasak asko zirenez, denon artean batzuk aukeratu genituen.

Horietaz gain, gurasoei ere proposatu zitzaien beraiek zekizkiten jolasak idatziz eskolara ekartzea.

Guraso batek idatzitako jolasa

35


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

SEKUENTZIA:

Instrukzio

testuaren

ezaugarriak

ezagutzeko ekintzak Hainbat ekintza antolatu genituen jolasaren inguruan. Hona hemen hauetako batzuk:

1. Jolas araudiak aztertu •

Jolas baten araudia irakurri eta jolastu: pausoz pauso lehenengo irakurri, ondoren ulertutakoa ahoz azaldu eta praktikan jarri

Aukeratutako jolasa

Arauez gogoetak egin: zertarako balio duten eta nola erabili pentsatu

Jolas araudiekin osatutako liburu edota fitxa bildumak aurkeztu: ikasleak etxeetatik, liburutegitik…ekarritako liburuekin gelan txoko bat sortu

Orduan, bilduma horietako baten antzekoa egitea proposatu zen eskolan taldean jolasteko, txikiagoekin jarduteko, etab. Eta lanean jarraitu genuen:

Ikasitako jolas araudiak konparatu

Gure araudiaren egitura zehaztu: hainbat egitura aztertu ondoren, gure gustukoa aukeratu

36


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

2. Gure fitxategia osatuko duten jolasak erabaki Horretarako idatzi, irakurri, eztabaidatu genuen, bai talde handian, bai txikian. •

Jolas ezagunen

zerrenda idatzi: ikasleek esandako jolasak

arbelean idatzi

•

Jolas horiek sailkatu eurek erabakitako irizpideen arabera: korrukoak, mahaikoak, saltokakoak‌

•

Gure jolas bilduma osatuko zuten jolasak zehaztu, eta hormairudian idatzi hartutako erabakiak

3. Jolasen araudiak idatzi Horretarako lehenengo idazketak (borradoreak) egin, argazkiak atera, idatzi...

37


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Borradore eredu bat

•

Jolas bat aukeratu eta jolastu: hasieran, jolastu bakarrik

•

Jolas horren araudia ahoz adierazi: pausoz pauso jolasteko modua esan

•

Araudia idazten lagunduko duten argazkiak atera: bigarren aldiz jolas horretan ibili eta argazkiak atera

38


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Xagu txiki xagu maite jolasaren argazkiak

•

Jolasaren araudia idatzi ordenagailuz argazkien laguntzaz: ikasleek txantiloia betetzerakoan, lana errazteko, argazkiak aurrez txertatu

MARRAK Harriekin jolasten da. ADIN TARTEA: 2 urtetik aurrera JOKALARI KOPURUA: nahi duen guztiak MATERIALAK: harriak

39


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

LUREAN 2 MARRA EIN

ARIAK BANATU BAKOIZANZAT BANA

GUZTIOK IARAN JARRI

TXANDAK ARIAB OTA

MARRIK GRRUENA DAOEN ARIA

IRABZI DUENA AURENA JARRIKO

IRABZKO DU

DA

Ordenagailuz idatzitako jolas bat

40


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Idatzitako araudiaz baliatuz jolastu eta, behar izanez gero, testua hobetu

Beste gelakoei pasa, irakurri eta hobetzeko proposamenak eskatu: aurrez idatzitako testua aztertu, ea ondo ulertzen den ikusi eta, behar izanez gero, hobetzeko proposamenak egin eta beraiek emandako gomendioekin behin betiko testua osatu

4. Erabilera Behin liburuxka osatu eta gero, erabilera hauek bultzatu genituen. •

Jolas orduetan ikasitako jolasetan ibili

Liburutegian utzi edozeinek erabili ahal izateko

Etxeetara eraman, gurasoei erakutsi eta adierazi jolas horien araudia beraiekin jolastu ahal izateko

Sortutako liburuxka

41


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

ONDORIOAK Umea dagoen lekuan jolasa sortu ohi da. Lan horiekin guztiekin gozatu ederra hartu dugu eta emaitza positiboak lortu dira. Lan hori egin bitartean, jolas egin dugu eta gure asmoa, jolasean jarraitzea da. Horretaz gain,

gurasoen parte hartzea ere oso motibagarria izan da

ikasleentzat, aukera eman baitu bai gurasoen eta bai irakasleen ume garaiko jolasak gogora ekartzeko. Elkartrukatze handia egon da ikaskideen artean, eta egindako lana bide egokitik joan da.

42


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

KOMIKIA LANTZEN

Esperientzia eskaini duena: Mintxa Agirre Egin den eskola: Zizurkil (San Millan) Idazleak: Mila Arrondo, Feli Descalzo, Mintxa Agirre

43


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

44


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

KOMIKIA LANTZEN Esperientzia hau Zizurkilgo San Millan eskolako 3, 4 eta 5 urtekoen gelan eraman zen aurrera. Taldea 11 ikaslez osatuta zegoen: 3 urteko 2 ikasle, 4 urteko 3 ikasle eta 5 urteko 6 ikasle.

EKINTZAREN GARAPENA Ikasle eta irakasleen argazkiak erabiliz komikiak osatzea eta liburuxka bat egitea izan zen ekintza nagusia, hilabete inguruko iraupena izan zuena. •

Helburu orokorrak

- Komikiaz gozatzea - Beste testu motetatik bereiztea - Komikiaren ezaugarri batzuetaz ohartzea - Komikiak ekoiztea - Komikietako pertsonaiak aztertzea: izena, nolakoa... - Komiki desberdinak behatzea: mutuak, bineta batekoak, koloretakoak... •

Hizkuntza helburuak

- Komiki mutuak aztertzea, guk hitzak jartzea, ikusten dena kontatzea, zenbait egoera inferitzea... - Irudia eta idatzitakoaren arteko lotura zuzena ohartzea - Hizki motaz, tamaina zeinen adierazle den eta hainbat ikurrez (? !) ohartzea

1. JARDUERA: KOMIKIAK BILDU ETA AZTERTU Lehendabizi, gelako komikiak bilatu zituzten. Etxetik ere ekarri zituzten eta hauek guztiak begiratu eta manipulatzeari ekin zioten.

45


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Ondoren, komikien azterketa egitea proposatu zitzaien zenbait irizpide emanda: pertsonaiak, hauen ezaugarriak, espazioa eta denbora, adierazpenen kokapena, bineta kopurua eta direkzioa. Azterketa hau egiterakoan irizpide bat edo bi hartzen ziren kontuan eta ez denak batera noski.

Oso gustura ekin zioten lan berriari. Komikiak etxetik ekartzeko eskatu eta berehala ekarri zituzten, era askotakoak: Asterix, Mortadelo y Filemón, Gaston, Gabai, Ipurbeltz aldizkariak, Capitán América, Shin Chan, Sacarino, Pepe Gotera y Otilio. Lehen behaketak egiterakoan, manipulatzerakoan, berehala hasi ziren galdezka:

Unax:

Zer jartzen du hemen?

Nagore:

Begira, hemen galdera ikurra !

Alex:

Eta hemen indarra ematekoa dago! (harridura ikurra seinalatuz)

Jon Kepa:

Hemen badakit zer jartzen duen, nire amak esan dit eta.

Irakasleak: Zer jartzen du ba? Jon Kepa:

BUAAAA. (berak garrasika esaten du)

Irakaslea:

Zergatik esaten duzu hain fuerte?

Jon Kepa: Ez dauka indarra ematekoa baina hala ere fuerte egiten du negarra. Irakaslea:

Nolaz dakizu?

Jon Kepa:

Letra handiak eta beltzak daudelako.

Komikiak aztertzen ari zirenean, komikigile baten argazkia eta biografia azaltzen zirela ohartu ziren. Francisco Ibáñez zen, hain zuzen ere, eta honek hurrengo ekintza bideratu zuen: Nork idazten ditu komikiak? nork margotzen ditu? Irakaslearen laguntzarekin komikietako idazle eta marrazkilarien izenak aurkitzeari ekin zioten. Bide honetan gauza asko deskubritu zituzten: komiki

46


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

guztien egilea ez zela F. IbĂĄĂąez; batzuetan idazlea eta marrazkilaria pertsona bera zela ( Olmo), beste batzuetan ez (Uderzo eta Goschini); batzuek beti sinatu egiten dituztela baina beste batzuek ez; komikigile guztiak gizonezkoak zirela....

Komikigileak aipatu eta berehala hasi ziren galdezka komiki ezberdinen egileaz: Urtzi: Aizu, Mintxa, horren egilea zein den ez diguzu esan. Ander: Begira, hor atzean argazkitxo bat dago. Seguru hori dela idazlea, edota marrazkilaria.

Ikasleen artean badago bat oso aditua komikietan eta informazio ugari eman dgu: Asterix, Obelix, Panoramix, Asuranceturix, etabarrei buruz. Ezagunak ditu Mortadelo eta FilemĂłn ere. Asko gustatzen zaizkio Mortadeloren mozorroak.

2. JARDUERA: BINETA DESBERDINAK AZTERTU Irakasleak eskatu zien bineten mugak, formak eta neurriak aztertzeko. Berehala konturatu ziren era askotako binetak zeudela: itxiak, irekiak, karratuak, borobilak, oso txikiak, orri baten tamainakoak, luzeak, zabalak...

Ekintza honekin lotuta, zera eskatu zitzaien: Binetetako pertsonaiek zer adierazten duten behatzea, hala nola, poza, tristura, haserrea, harridura eta beldurra. Komikietan aurkitzen zituzten binetak markatu zituzten irakasleak fotokopiatu ahal izateko, ondoren behar zuten bineta moztu zuten eta karpeta desberdinetan sailkatu zituzten.

47


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

3. JARDUERA: DON CELESEN KOMIKIEI IZENBURUA JARRI DON CELESen komiki tirak eman, bineta kopurua zenbatu eta komikia interpretatu; ondoren bakoitzari izenburua idatzi. Irakasleak Don Celesen komiki tirak fotokopiatuta bakoitzari eman zien. Hauek interpretatzen hasi ziren.

Irakaslea: Zein da lehenengoa? Eta azkenekoa?

Irakaslea: Eta zer, non, gertatzen da?

Talde handian bineten interpretazioari ekin genion: “ Non hasten da komikia? Zer gertatzen zaio? Orduan zer egin du? Bukaeran zer?”.

Horrela, DON CELESen

komiki guztiekin egin genuen. “ Zer gertatzen zaio DON CELESi?. Zerbait lortu nahian dabil beti, baina DON CELESen burutazioak edo ideiak porrot egiten dute, ez du inoiz asmatzen. Gainera, bere komikietan askotan animaliak azaltzen dira, askotan joaten da ehizara edo arrantza egitera”. Erabaki genuenean komiki hauei izenburua jartzea eta idaztea horrelakoak jarri zizkieten: DON CELES UDAREA HARRAPATZEN DON CELES TXERRIA HARRAPATZEN DON CELES EHIZEAN DON CELES TXIRULARI

48


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

4. JARDUERA: MORTADELOREN MOZORROAK AURKITU Talde handian aurkitutako mozorroen binetak moztu zituzten eta irakasleak, berriz, mozorro horien izenen txartelak prestatu zituen. Mozorroak eta izenak lotzeko eskatu zitzaien.

Mortadelon mozorro ezberdinen bilaketari gustura ekin zioten. Bitxia izan zen taldetxo guztiek nola jarri zituzten post-itak: mozorroa azaltzen zen binetaren gainean, hain zuzen ere. Orrialde batean lau mozorro ezberdin azaltzen baziren, lau post-it erabili zituzten. Mozorroen txartelen izenak irakurtzerakoan gertatutakoa oso lan polita izan zen. Gehienak aurretik aipatu genituen mozorroen izenak kontuan izan zituzten, baina beste batzuek (txikienak batik bat) edozein gauza esaten zuten. Adibidez, txartelean GAZTEA: Hasi dira: GA, GA, GA... GAZTELUA! ( txikietako batek).

49


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

5. JARDUERA: IKASLE BAKOITZAK ARGAZKI BAT ETA GLOBO BAT ERABILIZ BINETA BAT OSATU Azken jarduera hau, aurrekoak ez bezala, bakarkako lana izan zen. Honetarako irakasleak eskolan zeuden hainbat argazki (irteeratakoak, gelakoak, pertsonai

ezagunekin

ateratakoak,

animalienak...)

inprimatu

zituen

eta

bestalde, tamaina eta forma desberdinetako globoak aukeran jarri zizkien. Ikasle bakoitzak argazkia aukeratu , orri batean itsatsi eta argazkiko irudia osatu behar zuen. Ondoren, globo egoki bat aukeratu zuten eta barruan beraiek erabakitako testua idatzi zuten.

Bineta guztiekin liburuxka bat osatu zuten honako izenburuarekin: “Komikigileak gara�.

Azkeneko lan hau ERREMATEA izan zen. Oso pozik hartu zuten proposamena, argazkiak aukeratzen oso ondo pasa zuten. Lehenengo saioan, denok alfonbran elkarturik, zer egin behar zuten azaltzerakoan, irakasleak ereduak eman zizkien eta berehala ulertu zuten eginbeharrekoa. Binetak egin ahala, beste kideei erakutsi

50


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

zizkieten, harriturik geratu ziren emaitzekin, oso-oso politak egin baitzituzten. Behin eta berriro hauek ikusten aritu ziren, egindakoarekin disfrutatzen . Eta irakaslea, berriro txundituta utzi zuten.. (Bukaerako lan honen ideia Elena Laizek bere garaian egindako batean oinarrituta zegoen. Umeek berarekin egindako liburuxka eskolan zegoen.)

ANDER ( 6 urte) Aukeratu duen argazkian bere arreba Leire eta Txan magoa azaltzen dira. Txan magoari burua falta zaionez, berehala margotu dio eta ondoren gainontzeko fondoa marraztu eta margotu du: kaxa bukatu eta marroiez margotu, gelako horma horiz, beste zatia urdinez... Globoak aukeratu ditu, bat Leirek esaten duena idazteko: ZE LOTSA! Eta bestea, Txan magoak esaten duena: TXA TXAN! (Begira iezaiozue argazkiari: idazteko aukeratu duena oso aproposa dirudi, ezta?)

URTZI (5 urte) ASTOAren argazkia aukeratu du, iaz Adunara joan zirenean ikusitako asto batena, hain zuzen ere. Paperean itsatsi ondoren hankak margotu behar dizkiola konturatu da eta baita belarri muturrak ere. Halaxe egin du eta primeran geratu zaizkio. Azkenik, belarra eta zerua gehitu dizkio. Osatzeko, globoa hartu du astoak esaten duena idazteko eta honela esan dit: “IA, IA, IA... (arrantzaka) ESATEN DU�. Nik: eta nola idatziko duzu? IA, IA, IA? Urtzik: ez, IO, IO, IO, egiten du astoak. Nik: idatz ezazu, ba. Urtzik halaxe idatzi du eta gehitu du: NAHIKOA JAN DET GAURKO.

51


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

BALORAZIOA 

Proiektuaren balorazioa oso ona izan zen. Ikasleen eta familien inplikazioa handia suertatu zen. Lanarekin asko gozatu zuten eta irakaslea txundituta gelditu zen, hasieran planteatutako helburuak betez gain, adierazi zuten interesa izugarria izan baitzen.



Bestalde, artikulua idaztea interesgarria iruditu zaigu; esperientzia berria izan da guretzat eta nahiz eta guri idaztea hain erreza ez egin, asko ikasi dugula iruditzen zaigu. Hasieran jarritako erronka aurrera eraman dugu eta pozik gelditu gara.

52


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

URTE GIROAK GURE BEGIETAN

Esperientzia eskaini duena: Izaskun Etxebeste Egin den eskola: Billabona (Dr. Fleming) (*) Idazleak: Irantzu Egibar, Saioa Arizmendi, Izaskun Etxebeste (*) Esperientzi hau ez zen eskola txiki batean egin, baina gaur egun Izaskun irakaslea Eskola Txikietako irakaslea da

53


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

54


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

URTE GIROAK GEURE BEGIETAN Sarrera Esperientzia didaktiko hau Villabonako Dr. Fleming ikastetxeko laguntza gelan burutu zen eta bertan lehen hezkuntzako hirugarren mailako lau ikaslek parte hartu zuten. Laguntza irakasleak Lizardiren inguruan bideo bat egitea proposatu zien ikasle hauei, jarraian, beren geletako ikasle eta irakasleei emanaldia eskaintzeko asmoz. Bertan hiruhilabetekoan zehar poeta honi buruz ikasitako guztia azalduko zuten. Lan honen helburu garrantzitsuenak ikasleak poeta hau ezagutzea, ahozkotasuna lantzea eta bideo grabazioan eta muntaian parte hartzea izan ziren.

Lizardirekin lehenengo hartu-emanak Ikasleek gogo handiz jaso zuten proposamena eta horietako batek poetarekin harremanetan jartzea iradoki zuen. Irakasleak ideia hura oso ona iruditzen zitzaiola eta edozein lana burutzeko informazio iturri desberdinetatik baliatzearen garrantziaz hitz egiteko aprobetxatu zuen. Eta kasu honetan, poeta hori hilda zegoenez, bere familiako norbaitekin harremanetan jartzea erabaki zuten. Hasteko,

Lizardiri

buruzko

materiala

bildu

(liburuak,

argazkiak,

entziklopediak‌) eta gelako txoko bat girotu zuten Lizardiren hainbat argazkirekin. Aldi berean, txoko hau

prestatzeari ekin zioten informazioa

eskuragarri izateko.

Poetaren urte giroak ezagutuz eta gozatuz Ikasleak bi taldetan banatu ziren. Horietako batek, aipamen biografikoa egin zuen. Horretarako, Lizardiri buruz jakin nahi zutena kartoi mehe batean idatzi zuten. Hasieran gauza gutxi idatzi zituzten, baina, lanarekin aurrera zihoazen heinean, gero eta datu gehiago eta galdera gehiago jarri zituzten

55


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

bertan. Ondoren, informazio iturri desberdinetara galdera horien erantzunen bila jo zuten.

Ikasle baten galdera eta erantzuna

Hainbat galdera erantzunik gabe geratu ziren, pertsonalak zirelako eta ez zituztelako ez liburu ezta interneten ere aurkitu. Horiekin galdetegi bat osatu zuten eta aldez aurretik harremanetan jarritako Lizardiren iloba bati bidali zizkioten.

Lizardiren ilobak bidalitako eskutitza

56


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Aurrez

bildutako

informazioarekin

eta

familiarengandik

jasotako

erantzunekin aipamen biografikoa osatu zuten. Bien bitartean mota honetako hainbat testu irakurri zituzten eta

hauek kronologikoki antolatzen direla

konturatu ziren. Ondorioz, beraien testua ere horrela antolatzea erabaki zuten.

Behin lan hau bukatuta, bideoaren grabaketa prestatzeari ekin zioten. Testua eskuetan izanik, bakoitzak zer aurkeztuko zuen erabaki zuten eta egokitutako zatia prestatzeari gogoz ekin zioten. Era berean, lan honek zenbait zailtasun sortarazi zizkien: urduritasuna, ziurtasun eza‌ Zailtasun hauei aurre egiteko irakasleak entsaiatzen hastea proposatu zien. Entsaio hauetan, ikasleak testua azaldu ordez, memorizatzen ari zirela konturatu zen irakaslea. Nahiz eta jakin testuak zer zioen ez ziren seguru sentitzen zekitena adierazten. Irakaslea lasaitzen saiatu zen eta grabazioa egiterakoan idatzia beraien eskuetan edukitzeko ez zegoela inongo arazorik esan zien, hori zela telebistako hainbat aurkezlek egiten zutena, eta behar zuten guztietan irakur zezaketela garbi adierazi zien. Entsaioak honetan lagundu zien nahiz eta behar adina denbora ez eskaini. Beraz, irakasleak hurrengo batean kontutan izango duen aldagaia izango da. Beste bikoteak, berriz, Lizardiren “urte giroak ene begianâ€? poemaren inguruko hausnarketa lanak egin eta idatzi zituen. Hausnarketaz gain, ikasle bakoitzak poemaren interpretazioa marrazki batez adierazi zuen. Olerkiak

57


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

entzuten, irakurtzen, abesten... aritu ziren. Poeta honen idazlanak gozatzeko aukera eman zuen.

Bizia-lo

Sagar-lore

Baso-itzal

Ondar-gorri

Hausnarketa lana bukatuta, aurkeztu behar zuten azalpena entsaiatzeari ekin zioten. Ikasle hauek grabazioa egin aurretik behin eta berriro irakurri zuten testua eta nahiz eta grabazioa egiterakoan urduri xamar egon, behar izan zuten guztietan testura jo zuten. Baso-itzal

Egun batean Lizardi mendi batera igo zen giro ona zegoelako eta igo zenean ikusi zuen Txindoki mendia ematen zuela erraldoia. Eta mendi horretatik begiratu zuen beste aldera eta ikusi zuen baso bat itzalez beteta eta basoak jauregia ematen zuela. Eta jauregiaren barruan ematen zuen neska bat zegoela. Neskari itzal izena jarri zion.

Lizardiren “ Urte giroak ene begian� poemaren zati baten inguruan ikasleek egindako idatzia

58


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

Bideoaren grabazioa eta emanaldia Ikasleak azalpenak emateko prest sentitu zirenean bideo grabazioarekin hasi ziren. Grabazio prozesuan egin beharreko lan guztietan parte hartu zuten: grabatzen, bideoak deskargatzen, editatzen, irudiak itsasten... Lan hau ikaragarri gustukoa izan zen eta desiratzen zeuden gelara itzuli eta lanarekin jarraitzeko. Ikasle hauetako batek bideoaren inguruko bere jakinduria azaltzeko aukera izan zuen eta oso pozik zegoen. Normalean isilik geratzen zen ikaslea zen eta lan honekin bestelako ikasle bat zirudien, bai laguntza gelako irakaslearentzat, baita bere tutorearentzat ere; bideoarekin noiz jarraitu behar zuen etengabe galdetzen zuen, laguntza gelara noiz joan behar zuen berriro... Hau guztia bukatuta, iritsi zen bideo emanaldia eskaintzeko eguna. Eskolako informatika gelan 3. mailako ikasle eta irakasle guztiak bildu ziren. Bideoko protagonista eta aldi berean egileak zirenei beldurra antzematen zitzaien. Besteen aurrean lana aurkezteak eta beren ikaskideek bideoaren inguruan izango zituzten iritziek beldurtzen zituzten. Era berean, egindako lanagatik harrotasuna nabari zitzaien eta bideoa erakusteko irrikan zeudela begi bistakoa zen. Ikusleek ikusmin eta jakin-min handiz sartu ziren gelara eta saioan zehar adi-adi egon ziren. Amaieran, txalo zaparradaz erantzun zieten egindako lanagatik. Emanaldiaren ondoren egileak lasaiago zeuden eta bideoaren kopia bana etxera eraman zuten. Hala, gustura geratu ginen denok egindako lanarekin.

59


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

60


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

IDAZKETAREN ESPERIENTZIA -BALORAZIOALan hau 2010-eko ekainean bukatu dugu. Jakin badakigu oraindik ere gure idatziak hobetu genitzakeela, baina noizbait amaitutzat eman behar genituen, eta ikasturte bukaerarekin batera halaxe egitea erabaki dugu. Mintegiko balorazioa egin dugu, jakina, gogoetarako denbora pixka bat hartu eta zenbait ondorio atera ditugu. Hona hemen esandako batzuk:

Hasierako helburuak bete dira: esperientziak idatzi ditugu, interakzioan lan egin dugu eta bizipen asko izan ditugu Taldearen babesa sentitu dugu, beti besteen laguntza izan dugu eta gure arteko harremana estutu egin da Taldeko lanetan denon inplikazioa, denon ekarpenak, denon ahalmenak... hartu behar dira kontutan eta interakzioa kudeatzen ikasi behar da Talde-lanetan, askotan gertatzen da batek ikusten duena beste batek ez duela ikusten, baina hau guztia sozializatzean asko ikasten da: nik ikasteko besteen beharra daukat Interakzioak beste egoera batean kokatzen gaitu: norbere jokaeraz kontzienteago egiten gara, erabilitako estrategiez ohartu eta hobetzeko aukera izaten dugu Bikote edo hirukotetan lan egitea ez da berdina: harreman diferenteak sortzen dira elkarren artean Zenbait momentutan adostasunera iristea zaila egin zaigu bakoitzak bereari eusten saiatzen garelako Denboraz ohartu gara: zenbat denbora behar den idazteko eta borradoreak hobetzeko. Taldean eginez gero, gainera, mantsotu egiten da lana, baina askoz aberatsagoa iruditu zaigu: ekoizpenak bakarka egindakoak baina osatuagoak geratzen dira eta agian bakarrik inoiz egingo ez genukeena lortu dugu egitea Ikasleen tokian jartzea komeni zaigu (idazketaren aurrean, kasu honetan), zenbait emozio eta sentsazio bizitzeko: erritmo, estilo, jarrera... desberdinak ditugu eta horrek, batzuetan, ondo, eta, beste batzuetan, ez hain ondo sentiarazten digu Idatzi dugun esperientziaren “jabea�-ren inplikazio eta motibazioa eta beste taldekideena ez da berdina izan kasu batzuetan Gogoeta eta hausnarketarako parada ezin hobea bilakatu zaigu mintegi honetan parte hartzea: inplikazio didaktiko ugari atera ditugu gure eguneroko lanerako Saio gehiago eta maiztasun gehiagorekin ere egingo genuen gustura. Datorren ikasturtean lan honi jarraipena eman beharko genioke: aurten idatzi ditugun esperientzi hauek erdaratu, beste batzuk ekoiztu... Oso-oso gustura gelditu gara denok mintegiko esperientziarekin, oso aberatsa izan da eta asko ikasi dugu

61


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

62


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

EGILEAK

Agurne Renobales Tolosa

(Berrobiko eskola)

Ana Esnaola Goikoetxea

(Ikaztegietako eskola)

Edurne Blanco Moreda

(Aizarnako eskola)

Eli Larrañaga Epelde

(Errezilgo eskola)

Elo Elizalde Salaberria

(Zubietako eskola)

Feli Descalzo Pita

(Adunako eskola)

Gema Altuna Beldarrain

(Berrobiko eskola)

Irantzu Egibar Goikoetxea

(Ikaztegietako eskola)

Izaskun Etxebeste Mozo

(Albizturko eskola)

Izaskun Txapartegi Ormaetxea

(Zizurkil goiko eskola)

Mertxe Amondarain Lasa

(Berrobiko eskola)

Mertxe Díez Asenjo

(Zubietako eskola)

Mikel Goñi Sagastume

(Zizurkil goiko eskola)

Mila Arrondo Sukia

(Berrobiko eskola)

Mila Etxeberria Arrese

(Altzoko eskola)

Mintxa Agirre Uzkudun

(Zizurkil goiko eskola)

Saioa Arizmendi Manterola

(Alkizako eskola)

Elena Laiz Sasiain

Koordinatzailea

63


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

64


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

65


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

66


Idazketaren esperientzia Eskola Txikiak

67


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.