3 minute read
Ekarpenen legea 2022-2026 aldirako
from UDAL FINANTZAKETA Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2021-2022
by EUDEL. Euskadiko Udalen Elkartea. Asociación de Municipios Vascos
Ekarpen legea 2022-2026 aldirako
2021eko urriaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 4/2021 Legea. Baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko Legea da eta 2011tik luzatuta zegoen metodologia berritzeko hiru mailetako erakundeek lortutako akordioaren fruitua da.
Advertisement
Lege honek toki-finantzaketarako duen garrantzia bosgarren tituluan dago. Aurreko metodologian (2/2007 Legea) laugarren xedapen gehigarrian aipatzen zen toki-finantzaketa, eta foru-organoei gomendatzen zitzaien banatu beharreko baliabideen ehuneko bat bideratzeko. Egungo 4/2021 Legeak lege bidez finkatzen du toki-erakundeen zerga itunduetako partaidetzaren gutxieneko ehunekoa, hau da, lurralde historiko bakoitzean erabilgarri dauden baliabideen % 39,23, gutxienez.
Ehuneko hori ateratzen da baliabideak banatzeko ereduko foru-aldundien finantzaketa espezifikoa, Eusko Jaurlaritzak lurralde historikoei gizartezerbitzuetarako egiten dien ekarpena eta toki-erakundeen euskara-planen finantzaketa integratzen direnean. Hona hemen azken bi kontzeptu horiek:
• Eusko Jaurlaritzaren 24.514.000 euroko ekarpena, lurralde historikoek gizarte-zerbitzuak kudeatzeko, ETELen eskumenei eta finantzaketari buruzko txosteneko gomendioei jarraituz. Gizarte
Zerbitzuetarako Eusko Jaurlaritzaren ekarpen handiago horrek esan nahi du azken urteetan
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen erakunde arteko Funtsera bideratutako urteko 14.008.000 euroko ekarpena 10.506.000 euro hazi dela.
• Toki-erakundeei dagozkien zerbitzu eta jardueretan euskararen erabilera sustatzeak –ETELen ondoren udalen eskumen propioa– 900.000 euro sartzea ekarri du ereduan.
Tokiko finantzaketaren sendotze hori Udal Finantzaketarako Foru Funtsak arautzen dituzten Arauetan egokitu beharko bada ere, urrian egindako lurralde bakoitzeko finantzen lurraldekontseiluek dagoeneko aurreikusi dute 2022ko aurrekontuetarako metodologia berria. Lurralde bakoitzean tokiko finantzaketarako bideratu diren ehunekoak honako hauek izan dira:
Distribución FGA %, 2022an lurralden eskura dauden baliabideen gainean
TEFFF (Araba) UDALKUTXA (Bizkaia) UFFF (Gipuzkoa)
35,96 (*) 39,29 (**) 39,96 (***)
(*) TEFFFz gain, Arabako toki-erakundeen finantzaketan sartzen dira Obra eta Zerbitzuen Foru Plana (% 2,52), Obra Txikiak eta Auzo Harremanak (% 0,34) eta Gizarte Zerbitzuen Zorroko funtsa (% 0,41).
(**) Udalkutxa eskura dauden baliabideen % 39,29 izango da orain eta Gizarte Zerbitzuen Funtsa, aldiz, % 0,37.
(***) UFFFren ehunekoak Gizarte Zerbitzuen Funtsa jasotzen du.
Toki-finantzaketarako kapituluak ere, lurralde historikoetako foru-organoentzako zerga-politikako gomendio gisa, ezartzen du udal-finantzaketarako forufuntsak toki-erakundeen artean banatzeko irizpideek gastu arrunt orokorraren politika ekitatiboa eta solidarioa izan behar dutela, eta, gutxienez, biztanleria, ahalegin fiskala eta, hala badagokio, lurralde historiko bakoitzeko tokierakundeen antolamendu-berezitasuna kontuan hartuta finkatu behar direla.
Metodologia berriaren beste berrikuntza batzuk:
Egokitzapenerako Funts Orokorra
Foru-aldundi bakoitzak EAEko diru-bilketa osoan izango duen partaidetza erlatiboa ekarpen-koefiziente horizontalaren % 99ra iritsiko dela ziurtatzeko helburuari eusten zaio, behin Funtsari berari egindako ekarpena kenduta. Gainera, berrikuntza gisa, metodologia berriak Egokitzapenerako Funts Orokorrean sartzen du Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak 2019ko otsailean hartutako erabakiaren bidez sortutako ezohiko funtsa. Egun indarrean den Egokitzapenerako Funts Orokorraren bigarren tarte gisa sartzen da.
Horrela, Egokitzapenerako Funts Orokorraren gehieneko muga euskal erakundeen artean banatu beharreko baliabideen % 1,45eraino igotzen da, aurreko Ekarpenen Legeak finkatutako % 1aren aldean. Lehen tartea aurreko Egokitzapenerako Funts Orokorra bezala egituratzen da: banatu beharreko baliabideen % 1 da muga, eta Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek laguntzen dute, bakoitzaren koefiziente bertikal eta horizontalen arabera. Funtsaren bigarren tartearen aktibazioa aurreikusten da, lehen tartea aplikatuta, foru-aldundiren baten bilketa erlatiboa koefiziente horizontalaren % 99ko mugaren azpitik mantentzen denean.
Bigarren tartearen muga banatu beharreko baliabideen % 0,45ean ezartzen da, eta, lehen tartean ez bezala, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena % 50ekoa da. Foru-aldundiek ematen dute gainerako % 50a, bakoitzaren koefiziente horizontalen arabera.
Koefiziente bertikala:
Amaitzeko, esan behar da koefiziente bertikala % 70,04tik % 70,81era igotzen dela. Baliabideak banatzeko ereduan kontzeptu hauek sartu direlako gertatu da hazkundea:
• Ertzaintzaren plantilla-handitzeak finantzatzea 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera, aurreko metodologiarekin finantzaketa espezifikoa baitzuen.
• Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren Ekarpenei buruzko 2/2007 Legearen indarraldian Estatutik
EAEra egindako zerbitzu-eskualdaketak finantzatzea, finantzaketa-araubide espezifiko bati eusten dioten eskualdatzeak izan ezik.
• Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2017ko maiatzaren 17an hartutako akordiotik eratorritako zenbatekoak, 2007ko oinarrizko kupoa berrikustetik datozenak, 2011tik aurrera hezkuntza, osasun eta mendekotasun arloko finantzaketa berria integratzea erabaki ondoren.
• Ekarpenei buruzko 2/2007 Legearen indarraldian erakunde erkideek lurralde historikoei egindako zerbitzu-eskualdaketak finantzatzea.