Udal Finantzaketa. Udalen parte-hartzea zerga itunduetan, 2021-2022
Ekarpen legea 2022-2026 aldirako 2021eko urriaren 13an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 4/2021 Legea. Baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzko Legea da eta 2011tik luzatuta zegoen metodologia berritzeko hiru mailetako erakundeek lortutako akordioaren fruitua da. Lege honek toki-finantzaketarako duen garrantzia bosgarren tituluan dago. Aurreko metodologian (2/2007 Legea) laugarren xedapen gehigarrian aipatzen zen toki-finantzaketa, eta foru-organoei gomendatzen zitzaien banatu beharreko baliabideen ehuneko bat bideratzeko. Egungo 4/2021 Legeak lege bidez finkatzen du toki-erakundeen zerga itunduetako partaidetzaren gutxieneko ehunekoa, hau da, lurralde historiko bakoitzean erabilgarri dauden baliabideen % 39,23, gutxienez. Ehuneko hori ateratzen da baliabideak banatzeko ereduko foru-aldundien finantzaketa espezifikoa, Eusko Jaurlaritzak lurralde historikoei gizartezerbitzuetarako egiten dien ekarpena eta toki-erakundeen euskara-planen finantzaketa
Distribución FGA
4
integratzen direnean. Hona hemen azken bi kontzeptu horiek: • Eusko Jaurlaritzaren 24.514.000 euroko ekarpena, lurralde historikoek gizarte-zerbitzuak kudeatzeko, ETELen eskumenei eta finantzaketari buruzko txosteneko gomendioei jarraituz. Gizarte Zerbitzuetarako Eusko Jaurlaritzaren ekarpen handiago horrek esan nahi du azken urteetan Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen erakunde arteko Funtsera bideratutako urteko 14.008.000 euroko ekarpena 10.506.000 euro hazi dela. • Toki-erakundeei dagozkien zerbitzu eta jardueretan euskararen erabilera sustatzeak –ETELen ondoren udalen eskumen propioa– 900.000 euro sartzea ekarri du ereduan. Tokiko finantzaketaren sendotze hori Udal Finantzaketarako Foru Funtsak arautzen dituzten Arauetan egokitu beharko bada ere, urrian egindako lurralde bakoitzeko finantzen lurraldekontseiluek dagoeneko aurreikusi dute 2022ko aurrekontuetarako metodologia berria. Lurralde bakoitzean tokiko finantzaketarako bideratu diren ehunekoak honako hauek izan dira:
%, 2022an lurralden eskura dauden baliabideen gainean
TEFFF (Araba)
35,96 (*)
UDALKUTXA (Bizkaia)
39,29 (**)
UFFF (Gipuzkoa)
39,96 (***)
Udala 169 · 2021