2 minute read
Praktikak enpresetan LHren ondoren
Lanbide Heziketako titulu motak
Jarraian, Euskadiko Lanbide Heziketan aurki ditzakezun titulu motak aurkezten eta azaltzen dizkizugu Zer da Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat?
1. mailako lanbide titulua da, 2000 ordu ditu eta oinarrizko lanbide-titulua lortzen da harekin; LP moduloa (praktikak enpresetan) ere barne dago. A, B eta D ereduetan eskaintzen dira, eskariaren arabera. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunak behar bezala gainditu ez dituzten ikasleei oinarrizko formakuntza eta lanbide heziketa eskaintzea du xede, kalitatezko laneratzea eta zuzenean erdi mailako zikloan edo DBHko gaitasunak gainditzen badituzte batxilergoan ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten.
Zer da Erdi-Mailako ziklo bat?
Zer da Goi-Mailako ziklo bat?
Tituluak nola lortu?
a) Zikloa hasierako prestakuntza eginez, goizez (eskaintza gehiena) edo arratsaldez. b) Zikloa eskaintza partzialaren modalitatean eginez. c) Zikloa urrutiko prestakuntzaren modalitatean eginez. d) Gaitasun Aitorpen sistemaren bitartez, tituluaren konpetentzi-atalak akreditatuz beste prestakuntza mota batzuen bidez, edo lan-esperientziaren bidez, betiere titulu horretan sartzeko baldintzak betetzen badira.
Hasierako Prestakuntza
Modu jarraituan egiten da, zuzeneko modalitatean, 2 ikasturtetan, ziklo bakoitza osatzen duten modulu guztiekin. LP modulua ere egin behar da, salbu eta salbuespena lortzen bada. LHko zikloa esan ohi zaio prestakuntza mota honi.
Urrutiko LH: BIRTLH
Urrutiko modalitatean egiten da, baliabide informatikoen bidez, ikasleak modulu horien zati praktikoa ikasteko ikastetxera joan behar duen orduen ehunekoa salbu. Ikaslea interesatzen zaizkion moduluetan matrikulatu daiteke. LP modulua ere egin behar da, salbu eta salbuespena lortzen bada. Modulu bakoitzean, ikasleak tutore jakin bat du: hark bidaltzen dizkio egin beharreko lanak, eta hark zuzentzen eta ebaluatzen ditu lanak. On-lineko LH esan ohi zaio.
Eskaintza Partziala
• Modu presentzialean egiten da eta 2 ikasturte baino gehiago behar izaten ditu (normalean hiru urtetan egiteko aukera ematen da). • Ikasleak nahi dituen moduluetan ematen du izena, dagokion ikasturtean eskaintzen direnen artean. • LP modulua ere egin behar da, salbuespena lortzen ez bada. Prestakuntza eta lana edo beste jarduera batzuk bateragarri egiteko daude pentsatuta ordutegiak.