9 minute read
Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin
Praktikak enpresetan LHren ondoren
Lanbide Heziketak enpresetan edo lantokietan praktikak egiteko aukera ematen du, ikasketak amaitu ondoren edo egiten diren bitartean
Lanbide Heziketako Hasierako Prestakuntzako ikasketa guztietan enpresa/lantokietan praktikak edo Duala egiteko aukera diferenteak daude. A) Enpresako edo Lantokiko
PRESTAKUNTZA DUALA (LP DUALA)
Ikasleak 1go mailan LP DUALA egingo du, apirila eta ekaina bitartean, ikastetxean 3 egun eta lantokian 2 eguneko egonaldiak eginez. B) LANTOKIKO PRESTAKUNTZA LP
MODULA (Enpresan egiten den nahitaezko praktikaldia)
Heziketa Zikloetako beste modulu bat da, enpresetan egiten dena eta 380 orduko iraupena du, profesinaltasun Ziurtagirietako kurtsoetan 80 ordu. LP Moduluaren helburua da, ikasleak enpresako eguneroko funtzionamendua ezagutzea eta, lanbidean tutoretzapean tituluan zehaztutako ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskura-tzea. C) LH DUALA
Alternantzia-Erregimenean
Lanbide Heziketa Dualak enpresan eta zentroan ikaskuntza-prozesuak uztartzen ditu, prestakuntza-zentroen eta enpresen parte-hartzearen bidez.
Ikasleek enpresan egiten duten prestakuntzak heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezialitateekin lotura estua izan behar du, emaitza produktiboa lortzeaz gain, enpresan lorpen horiek ikaskuntza posible egin dezaten eta, azken batean, lanerako gaitasunak, espezializazioaren berarenak eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarriak diren zeharkako beste gaitasun batzuk eskuratzea.
Heziketa-zikloko gaitasun teknikoak eta zeharkako gaitasunak (talde-lana, ekimena, ardurak hartzea...) eskuratzeaz gain, ikasleek produkzio-ingurunearen ezagutza handiagoa lortzen dute ikasten ari diren heziketa-zikloko lanbide-familiari dagokionez.
LH zentroko tutoreak enpresaren tutorearekin adosten du prestakuntza-programa bat, eta bien artean enpresan egin beharreko prestakuntza kontrolatu eta ebaluatzen dute, ikasleak ezagutzak indartu eta sakontzeko eta gaitasun eta kualifikazioa bermatzeko helburuarekin.
BETI, ikasleak bere prestaketa modu osoago batean hobetzeko helburu argiarekin doa enpresara. Prestakuntza honen programazioaren pisua LH zentroari dagokio.
Enpresak ez du zentroa ordezkatzen inola ere; zentroa da jarraipen-plana eta ebaluazio-sistema programatu, diseinatu eta gauza-tzeaz arduratzen dena.
Bai programazioa bai planen plangintza ezin hobeto definituta daude zentroaren eta enpresaren artean, eta lortu nahi diren ikaskuntza-emaitzen arabera enpresan egin beharreko jardueren definizio zehatzarekin lotzen dira. Lanpostuek tituluaren lanbideprofilarekin bat etorri behar dute.
LH Dualaren bi modalitate daude, hauek:
Enpresak berak edo enpresa talde batek espezializazio-maila handiagoa duten profesionalal eskatzen dituzte eta euren prestakuntzan laguntzen dute, 3 urteko heziketaprograma dualaren bidez
A) 2 urteko modalitatea
2 urteko planen helburua ikasleak zikloan eskuratzen dituen gaitasunak indartzea da, eta iraupen osoa 2.400 eta 2.800 ordu artekoa da. Lehenengo ikastaroa zentroan soilik egiten da eta bigarren ikastaroa zentroan zein enpresan egiten da. B) 3 urteko modalitatea
3 urteko planen helburua ekoizpen prozesu konplexuengatik enpresen beharrei erantzuten dien espezializazio bat eskuratzea da, eta guztira 3.400 eta 4.700 ordu artekoa da. Lehenengo ikastaroa zentroan soilik egiten da eta bigarren eta hirugarren ikastaroak zentroan zein enpresan egiten dira.
LH Duala: Ikasleentzako abantailak • Benetako lan-egoeretan ikasten du, esperientzia profesional handi bat lortuz. • Egindako lanaldiari dagokion ordainsaria jasotzen du, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta bere bizitza laborala hasten du Gizarte-Segurantzan kotizatzen hasiz. • Enplegagarritasuna hobetzen du. Espezializazioak 3 urtean eta enpresarekin lotura estuan egiten diren ziklo espezializatuak dira. Euskadiko enpresen eta ekoizpen- sektoreen kualifikazio bereziko beharrizanak betetzera bideratuta daude, batez ere industriaren esparruan.
Ekoizpen-sektore jakinek eskatzen dituzten ezagutzak eta lanbide-konpetentziak sakondu eta zabaltzea dute helburu; aldi berean, baina, lanbide-heziketako erreferentziako tituluak zehaztutako konpetentziak ere finkatzen dira.
Enpresak berak edo enpresa talde batek espezializazio-maila handiagoa duten profesionalal eskatzen dituzte eta euren prestakuntzan laguntzen dute bat eskatu eta, ondoren, hura prestatzen ere laguntzen dute, enpresaren eta ikastetxearen arteko 3 urteko heziketa-programa dualaren bidez.
LHko ikasleen laneratzea, % 72,5koa
HETELek, BBKren laguntzarekin, 2020-2021 ikasturteko tituludunen urteroko lan-egoera txostena argitaratu du; laneratzea % 72,5koa izan da, aurreko urtean baino 6 puntu handiagoa
Duela urtebete, pandemia betean, HETELek (Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean ikastetxeen elkarteak) enplegagarritasunari buruzko urteko txostena aurkeztu zuen. Txosten horrek datu oso positiboa ematen zuen Euskal Lanbide Heziketarako, egoera pandemikoan bete betean murgilduta, ikasleen % 66k enplegua lortzen baitzuen ikasketak amaitu eta sei hilabetera. HETELen urteko txosten berriak zifra are hobeak eman ditu, enplegagarritasunaren ehunekoa, egungo ziurgabetasuna gorabehera, % 72,5era iristen baita, aurreko ikasturtean baino sei puntu gehiago.
Zehazki, datu horiek “2020-2021 HETEL ikastetxeetako heziketa-zikloetako lanegoerari buruzko txostenetik” ondorioztatzen dira. Txosten hori egiteko 25 ikastetxeri buruzko informazioa erabili da (Gipuzkoako 9 eta Bizkaiko 16), guztira 19 lanbide-arlo barne hartzen dituztenak.
Txostena BBKren laguntzari esker egin ahal izan da, erakunde horrek gazteenen laneratzearen alde egindako apustuari esker. Bi erakundeek, zehazki Julen Elgeta HETELeko lehendakariak eta Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak, txostena aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan. Txostena burutzeko, azarotik abendura bitartean telefono bidezko 2.500 inkesta baino gehiago egin dira -ikasleen % 70a- beren ikasketak joan den urteko ekainean amaitu zituzten ikasleen artean, hau da, beren heziketa-zikloak amaitu eta sei hilabetera. Ikerketa HETEL ikastetxeentzat iparrorratz bat da, erabakiak hartzeko gako estrategikoak ematen dizkielako, baita HETEL eta Euskadiko Lanbide Heziketarentzat ere bai, datuen gaurkotasunagatik. Kualifikazio handiagoa, enplegu handiagoa 2020-2021 ikasturtean HETEL ikastetxeetan heziketa-zikloak – Oinarrizko, erdi- eta goi-mailakoak – amaitu dituzten ikasleen enplegagarritasuna % 72,5era iritsi da. Zenbat eta kualifikazio handiagoa, orduan eta laneratze-tasa handiagoa; hala, goi-mailak eskaintzen du enplegagarritasun handiena: % 75,7. Orokorrean, industria- edo teknologia-zikloen laneratzea % 73,3koa da, eta zerbitzu-zikloetan % 70,1ekoa; datu horiek guztiak, Elgetak adierazi duen bezala, oso aldekoak dira.
Bestalde, Euskadin joera dago maila baxuagoko titulazioak dituzten ikasleek beren ikasketak kualifikazio handiagoko etapetan jarraitzea. Horrela, Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasi dutenen % 45ek ikasten jarraitzea erabakitzen du, erdi-mailako ziklo batean matrikulatuz. Eta horien % 41 goi-mailako ikasketak egiten ari dira. Gainera, goi-mailako ziklo bateko ikasleen % 27k prestakuntza-ibilbidea egiten jarraitzen du lan-munduan sartu aurretik.
LH maskulinizatua
HETELen ikastetxeetan, Euskadiko Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeetan gertatzen den bezala, gazteek, eta bereziki mutilek, izaera industrialeko zikloak eskatzen jarraitzen dute. Hala, industria-alorrekoak dira eskaintzaren zatirik handiena osatzen duten heziketa-zikloak, gazteen aldetik eskaera gehien dutenak. Azterketatik ondoriozta daitekeenez, HETELeko Lanbide Heziketa eta, beraz, Euskadikoa, oso maskulinizatuta dago; % 28 bakarrik dira neskak, eta ehunekoak oso antzekoak dira hiru prestakuntza-mailetan (oinarrizkoan, erdi-mailakoan eta goi-mailakoan). Goi-mailako ikasketetan emakume gehien dituzten zikloak honako hauek dira: Administrazioa eta Finantzak, Gizarteratzea, Haur Hezkuntza, Zuzendaritzari laguntza, Laborategi Klinikoa eta Biomedikoa eta Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategia; eta Erdi mailako zikloen artean, Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta, Administrazio Kudeaketa eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak. Ikasketak amaitu dituzten emakumeak aurreko 9 zikloetan kontzentratzen dira, izan ere, emakume guztien % 55a. Hala ere, industria- edo teknologia-zikloak bakarrik kontuan hartuz gero, emakumeen parte-hartzea % 9,4koa da, eta gainerako % 90,6 gizonak dira. Industrialak ez diren zikloetan emakumeen presentzia % 57,2koa da, baina zerbitzuen Lanbide Heziketako eskaintza hori gutxiengoa da HETELeko ikastetxeen eskaintzan.
Laneratze osoaren batez bestekoa (gizonena eta emakumeena) % 72,5 da. Baina emakumeena, HETELen bakarrik % 28a badira ere, % 77,9 da. Datu hori oso handia da, ziklo industrialak edo teknologikoak egiten dituzten emakumeak lanean ari direlako. Horregatik, Elgetak dioen bezala, “kontuan hartu beharreko datua da. Dei egin behar zaie neskei Lanbide Heziketara hurbil daitezen eta, gainera, teknologiatik hurbilago dauden lanbide-familien aldeko apustua egin dezaten, zenbaki interesgarriak baitituzte laneratzeari dagokionez”. LH Duala
LH duala egin duten ikasleen laneratzea, 6 hilabeteren buruan, enpleguaren % 75,5era iristen da, hau da, % 3ko igoera gertatzen da sistema tradizionalaren bidez garatutako Lanbide Heziketako ikasleen laneratzeari dagokionez. Elgetak azaldu duenez, “osasun-egoeraren eragina enpresetan ere nabaritu bada ere, batez ere sektore jakin batzuetan, Dual programaren barruan LH egin duten ikasleek ikusi dute zenbait heziketa-ziklotan laneratze-tasa % 100ekoa izan dela”.
Egindako ikasketekin lerrokatutako enplegua %77koa da, balio ona, lanpostu batzuk garatu behar izan diren egoera berezia kontuan hartuta
Lanbide Heziketa, geroz eta eskaera gehiago eta ia lan ziurrarekin
Lanbide Heziketak ikaslegoa prestatzen du modu gaituan lan egin dezan heziketa jaso duen lanbide horretan, laneratze datu bikain batzuekin
Duela asko Lanbide Heziketak utzi zion hezkuntza-sistema ahatetxo itsusia izateari: guztiz kontrakoa, jarraitzaileak irabazten ditu. Euskadiko Lanbide Heziketako matrikulazio-kopurua ikasleak irabazten joan da azken urteetan zehar. Horrela, EUSTATek erraztutako datuen arabera, 2020-2021 ikasturtean, guztira, 15.752 ikasle zeuden Lanbide Heziketako Erdi Mailako graduak ikasten eta 23.056 Goi Mailakoak. Hazkunde honen arrazoietako bat izan daiteke euskal LHak eskaintzen duen lan-sartze gradua.
Lanbide Heziketa lan-okupazioekin eta lan-merkatuarekin harreman gehiago duen ikasketa multzo bat da eta gaur egun pertsonaren bizitza-aktiboko prozesu bat bezala ulertzen da, ulertuz Lanbide Heziketa bai “heziketa arautua”, eskola-adineko gazteena, baita “lanerako heziketa” bezala ere, aktiboan dauden langileei zuzendua edo “konpetentziaren aitorpen” profesionala. Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu, bideratuak pertsonek konpetentzia profesionalak lortzera eta lanpostu gaituak lor dezatela. Titulu ezberdinak familia profesionaletan biltzen dira eta “modulu” bezala deitutako ikasgaiek osatzen dute, eduki teoriko eta praktikoekin, enpresa batean praktiketako aldi bat barne dela. Zer eskaintzen du LHk?
Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak horrela ordenatzen dira: z Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. z Gradu ertaineko ziklo hezigarriak. z Goi mailako ziklo hezigarri.
Funtsean, Lanbide Heziketak ikaslegoa prestatzen du modu gaituan aukeratzen duen lanbidean lan egin ahal dezan.
Arau orokorrean, ikasketa hauen iraupena 200 ordu ingurukoa da, horietatik % 25 lan zentroetan egiten direnak, praktika profesionalak bezala. Kasu batzuetan, ikasketen familiaren arabera, iraupena 1400 edo 1700 ordukoa izan liteke.
Irakaskuntzak gainditzen dituzten ikasleak dagokion lanbidean Teknikariaren titulua jasotzen du, lan-merkaturako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako sarbidea ematen diona, sarbide-proba baten bidez, baita Batxilergoko beste edozein modalitatera ere.
Gainera, Lanbide Heziketak, Ikasketa Jarraitua Programaren bidez, Europar Batasunako beste herrialde batetako guztizko diru-laguntzak jasotzen dituen enpresa batean praktikak egiteko aukera eskaintzen du Erasmus+ programaren bidez.
LHk, UrratsBat eta Ikasenpresa programen bidez, laguntza ematen die ere proiektu enpresarial bat abian ipintzera ausartzen diren ekintzaileei.
Oinarrizko Lanbide Heziketa
LOMCErekin Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloak sortzen dira hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barne, ikaleen iraunkortasuna errazteko hezkuntza sisteman eta beren garapen pertsonal eta profesionalean aukera gehiago eskaintzeko.
Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikaskuntzen parte dira eta profil profesional bati erantzuten diote. Halaber, iraupen
aldakorreko modulu profesionaletako ziklo hezigarrietan ordenatzen dira.
Profil profesional bakoitzak ditu gutxienez Prestakuntza Profesionaletako Katalogoaren 1. prestakuntza profesional osoko konpetentzia unitateak.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek heziketa jaso duten lanbideari dagokion Oinarrizko Titulu Profesionala jasoko dute.
Oinarrizko Titulu Profesional honek baimentzen du hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako gradu ertaineko ziklo hezigarrietan sartzea. Eztabaida dago ere titulazio honek, automatikoki, Bigarren Hezkuntzako titulua suposatu behar duenari buruz. Ziklo hezigarriak
Ziklo hezigarriak moduluetan (materiak) banatuta dauden ikasketak dira. Ikasketa hauek baimena ematen dute titulazio bat lortzea eta balio profesional bat daukate, izan ere bere edukia ezartzen da lan-munduaren beharrekin ados.
Moduluek ordu-iraupen jakin bat dute, zikloaren arabera, eta zentro hezigarrian ematen dira, Lan-Zentroan Hezkuntza izenarekin ezagutua dena izan ezik (Formación en Centro de Trabajo, FCT), derrigorrezkoa dena ziklo guztietan eta enpresan ematen dena. Normalki, Ziklo Hezigarriko azken hilabeteak enpresa batean praktikak egiten ematen dira, baita atzerrian eman daitezke ere Ikasketa Iraunkorreko Programaren bidez (Programa de Aprendizaje Permanente, Leonardo da Vinci, Erasmus).
Ziklo Hezigarrien iraupena aldakorra da: ikasturte akademiko edo hiruhileko batetik bi ikasturtetara (gehienak direnak).
Ikasleak bi mailatako Ziklo Hezigarrien artean aukera dezake: Gradu Ertaineko Lanbide Heziketako Ziklo Hezigarriak eta Goi Mailako Lanbide Hezikateko Ziklo Hezigarriak.
Gradu ertaineko Lanbide Heziketako ziklo hezigarriak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ondorengoa bezala aintzat hartua da. Gradu Ertaineko Ziklo Hezigarri bat gainditu eta gero ikasi den Ziklo Hezigarriko teknikariaren titulua jasotzen da.
Bere aldetik, Goi Mailako Lanbide Heziketako ziklo hezigarriak goi mailako ikasketatzat hartuak dira. Mota honetako ikasketekin ikasi den Ziklo Hezigarriko Goi Mailako Teknikariaren titulua lor daiteke.