5 minute read

UPV/EHUko gradu eta graduondoko eskaintza

Graduondokoa

Bere izenak adierazten duen bezala, graduondoko irakaskuntzak, Goi Hezkuntzako Espazio Europarraren (GHEE) testuinguruan, unibertsitate-ikasketetako

bigarren bloke bat bezala

ulertzen dira, zeinera iristen den Graduatuaren titulua lortu eta gero . Maila honetan daunden irakaskuntzak dira, sarbideko ordenaren arabera, Masterra eta Doktoretza .

Masterra

Masterra irakaskunta unibertsitarioetako bigarren zikloa da. Xede bezala du ikasleak heziketa aurreratu bat lortzea, izaera espezializatukoa edo diziplina anitzekoa, eta bideratuta espezializazio akademiko eta profesionalera, edo bai ikerketako lanetan hastea bultzatzea . Irakaskuntza hauek gainditzeak eskubidea ematen du Master Unibertsitario bat lortzeko . Master Unibertsitarioen ikasketa planek 60 eta 120 kreditu arteko hedadura bat dute (ikasturte 1 eta 2ren artean), barne dutenak ikasleak bereganatu behar duen heziketa teoriko eta praktiko osoa: derrigorrezko materiak, hautazko materiak, mintegiak, kanpoko praktikak, zuzendutako lanak, Master amaierako lana, ebaluazio ekintzak eta beste ekintza hezigarri batzuk . Masterreko irakaspen hauek Master Amaierako Lan baten egikaritza eta defentsarekin amaitzen dira, 6 eta 30 kreditu ECTSko hedapen bat izan behar duena .

Doktoretza

Doktoretzak irakaskuntza unibertsitarioetako hirugarren zikloa du eta hezkuntza-aldi bat eta ikerketa-aldi bat du bere barne (osatzen duena, berez, hirugarren zikloa) . Xede bezala du

ikaslearen heziketa aurreratua ikerketako

tekniketan . Doktorearen titulua lortzeko eskubidea ematen du, behin egin beharreko tesi doktorala defendatu eta gero ikerketako lan original bati buruz .

Tituluaren Gehigarri Europarra

Tituluaren Gehigarri Europarra (Suplemento Europeo al Título, SET) curriculum akademikoari balio europarra ematen dion dokumentua da . Titulazio unibertsitarioko eranskin bat da, non ikasitako materiak, emandako hizkuntzak, egindako kredituak, lortutako konpetentziak, emaitza akademikoak eta graduatuaren edo masterra edo doktoretza lortu duen ikaslearen kualifi kazio profesionalak zehazten diren, bere izen eta abizenekin, Europa osoan fi dagarriak diren beste akreditazio batzuen artean . Bere helburu nagusia “hiritar europarren lana eta goi mailako hezkuntza sistema europarraren nazioarteko lehiakortasuna sustatzea” da .

UPV/EHUk ehun gradu eta 170 master baino gehiagoko katalogoa eskaintzen du arlo guztietan

Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleen nazioarteratzea, esperientzia profesionala, inklusioa eta iraunkortasuna sustatzen ditu

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) graduko ikasketen eskaintzak bi gradu bikoitz gehiago izango ditu: Ingeniaritza Zibila + Arkitektura Teknikoa (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola) eta Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza (Gasteizko Ingeniaritza Eskola). Beraz, 105 titulu eskainiko dira guztira, jakintza arlo guztietakoak, alor ugaritan -aspalditik irakasten direnak nahiz berritzaileenak- trebatzeko aukera emango dutenak.

Urtetik urtera, gorantz doa UPV/EHUk eskaintzen dituen gradu bikoitzen kopurua, 2013-14 ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (EAZ) + Zuzenbidea ematen hasi zenetik. Datorren ikasturtean, 14 izango dira, bi berrikuntzei esker.

Hizkuntzari dagokionez, gradu guztiak bi hizkuntza ofizialetan egin daitezke. Gainera, gorantz jarraitzen du beste hizkuntza batzuetako eskaintzak. Business + Economics Gradu Bikoitza ingelesez ematen da; Lehen Hezkuntza, modalitate hirueledunean, bi campusetan: Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Arabako Campusa) eta Bilboko Hezkuntza Fakultatean (Bizkaiko Campusa). Bilboko fakultate horretan Haur Hezkuntza ere ematen da modalitate hirueledunean. Gainera, gradu gehienek ingelesezko irakasgaiak dituzte (800 baino gehiago dagoeneko), baita beste hizkuntza batzuetan ematen diren irakasgaiak ere (180 inguru). Lau graduk nazioarteko aipamena dute, Unibasq Kalitate Agentziak ematen duen aipamena ikaslegoaren nazioartekotzea sustatzeagatik.

Gainera, hamaika graduk prestakuntza dualeko proiektuak garatzen dituzte, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak unibertsitatean eta enpresan uztartzen dituen eredua. Prestakuntza duala albo batera utzirik, ia ikasle guztiek dute aukera praktikak egiteko bertako enpresa, erakunde, GKE edo elkarteetan, eta urtero 11.500 praktika inguru egiten dira; % 35, borondatezkoak. Graduondoko berritzaileak eta errotuak

Graduondokoan, datorren ikasturtean 173 graduondoko eskainiko ditu: 108 unibertsitate master eta 65 berezko titulu. Graduondokoen katalogo zabala da, eta ezagutzaren arlo guztiak biltzen ditu, ikasgai berritzaileenetatik hasi eta beren esperientzia eta ibilbideagatik finkatuta daudenetaraino. Titulu guztiek dute Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq) aitorpena.

Unibertsitate masterren eskaintzan nabarmentzekoak dira Estatuko eta atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera antolatutako 25 programak; horien artean, zortzi Erasmus Mundus master. Ondorioz, Erasmus Mundus masterren eskaintza zabalena duen Estatuko unibertsitateetako bat da UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak, gainera, 65 master eta berezko titulu eskainiko ditu datorren ikasturtean. Mota horietako irakaskuntzek espezializazio handia eta orientazio profesional argia dute, Datorren ikasturtean 12 titulu berri edo berritu eskainiko dira, besteak beste, Arte eta Kultura Garaikidearen Teoria eta Praktika, Jasangarritasunerako Aldaketaren Lidergoa eta Kudeaketa, eta unibertsitate artekoak Neuropsikologia Klinika eta Hidrogeno-Teknologia. Ekitate eta iraunkortasunaren alde

UPV/EHUk konpromiso sendoa du inklusioarekin, zuzentasunarekin eta jasangarritasunarekin. Hala, adibidez, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitate ikasleek laguntzak eta baliabideak jasotzen dituzte, aukera berdintasuna bermatzeko, eta gero eta gehiago dira urtez urte. Ikasturte honetan, 471 ikasle ari dira laguntza jasotzen (iaz baino ia % 10 gehiago), eta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan, premia bereziak dituzten 448 ikasleri lagundu zitzaien.

Bestetik, UPV/EHUk Nazioarteko Bikaintasun Campus ziurtagiria du, Hezkuntza Ministerioak ematen duena ebaluazio independente bat egin ondoren, eta Europako bi egitasmo interesgarritan parte hartzen ari da: alde batetik, mugaz gaindiko campus bat sortu du Bordeleko Unibertsitatearekin elkarlanean, bakarra Europan; bestetik, 2020az geroztik, Enlight-eko partaide da, Europako bederatzi unibertsitatek osatutako partzuergoa, Europako Batzordeak finantzatzen duena eta aukera ematen diena ikasleei egitasmoari atxikitako erakundeetan egonaldiak egiteko, prestakuntza programa berritzaileetan eta gizarte erronkei lotutakoetan parte hartzeko.

Gainera, mundu osoko unibertsitateekin eginiko 2.000 mugikortasun hitzarmenen bidez, nazioarteko egonaldien katalogo zabal-zabala eskain dezake. Hitzarmen horiei esker, datorren ikasturtean 1.900 ikaslek baino gehiagok gutxienez lauhileko bat egingo dute beste unibertsitate batean, eta beste unibertsitate batzuetako 1.100 ikasle baino gehiago etorriko dira UPV/EHUra nazioarteko mugikortasun programen baitan. Ikasle horiei 500 English Friendly irakasgai eskainiko zaizkie: euskaraz edo gaztelaniaz eman arren ingelesezko irakaskuntza gidak dituzten irakasgaiak, eta bai tutoretzak bai lanak hizkuntza horretan egin daitezke. +INFORMAZIOA www.ehu.eus acceso@ehu.eu

This article is from: