5 minute read
Etorri Kanadan ikastera eta lan egitera
Centennial College-k, Ontarioko probintziako lehen ikastetxe publikoak, ongi etorria ematen dizu Kanadan ikasi eta lan egitera
Centennial College-k nazioarteko ospea du Kanadako ikerketa aplikatuen erakunde onenetakoa izateagatik. Centennial-ek kalitate akademiko handia du eta ikasleen gogobetetasunean nabarmena da.
Eskuratu lan esperientzia industrian lanpostura bideratutako irakaskuntzarekin.
Centennial College programek esperientzien ikaskuntza sustatzen dute laborategiko klaseekin, hezkuntza kooperatiboarekin, industriaren lankidetzekin eta benetako proiektuekin.
Centennial-ek 160 programa baino gehiago eskaintzen ditu arlo hauetan: Enpresa, Ingeniaritza Teknologia eta Zientzia Aplikatuak, Komunikazioak, Komunikabideak eta Diseinua, Osasuna eta Komunitate Ikasketak, Ostalaritza, Turismoa eta Kultura eta Garraioak. Lan kooperatiboko eta lan-eremuko baldintzak programa askotan eskuragarri daude.
Centennial College nazioartean ezaguna da irakasteko metodo berritzaileengatik eta mundu osoko hainbat unibertsitaterekin eta Kanadako industriarekin eta merkatuarekin lankidetzan aritzeagatik. Centennial-ek bost campus ditu, eta Torontoko Metropoli-Eremuan bi ikasteko gune. Gaur egun -bere lau campusetan-, lanaldi osoko 25.000 ikasle inguru ditu. Nazioarteko ikasleen komunitatea 80 nazio baino gehiagoko 10.000 gazte inguruk osatzen dute.
Garatu zure gaitasunak nahi duzun karrerako. Hobetu zure prestakuntzak espezializatutako Graduondoko batekin.
Centennial College Kanadako Gobernuak izendatutako Designated Learning Institution (DLI) bat da, COVID-19 presta-tzeko plana onartuta duena. Centennial-eko ikasleak Kanadara joan daitezke ikasketarako baimena onartuta eta College-n laguntzarekin.
Graduatu ondoren, nazioarteko ikasleak gai dira Post-Graduation Work Permit (PGWP) bat eskatzeko eta Kanadan lan egiteko 1 eta 3 urte bitartean.
CURRICULUM VITAEA Zure aurkezpen-gutunik onena
Curriculum vitaea aurkezpen-bide nagusia da lanpostu bat lortu nahi duen edonorrentzat eta ez da mugatu behar soilik esperientzia profesionala laburtzera. CVa erakargarri bat izan behar da, interesa piztu behar diona enplegatzaileari. Curriculum on bat oso lagungarria izan daiteke elkarrizketa bat lortzeko, baita lanpostu bat lortzeko ere, baina curriculum txar batek ere edozein profesionalen nahiak zapuz ditzake ere.
Curriculumak bete beharreko baldintzak
Badago CVak bildu beharreko gutxieneko baldintza sorta bat eta horiekin jotzeko galdera batzuk egitea nahikoa da: Egokitzen al da CVa aurkezten den lan-eskaintzera? Gomendioak eta dagokien kontaktuak al ditu? Modu egokian deskribatzen al du enpresan eginiko lan bakoitza? CVa web 2.0ra egokitzen al da ala soilik Internetera? Modu zuzenean erredaktatua al dago, akats gramatikal eta ortografikorik gabe? Modu egokian isladatzen al du CVak ibilbide profesionala? Azken galdera hau da, agian, garrantzitsuena, izan ere CV batek hautagaiaren esperientzia agertu behar baitu, baita bere ikasteko gaitasuna ere. Enpresa orok curriculum bakoitzean bilatzen dituen gutxieneko batzuk daude eta honek bete behar dituenak. Ez da dokumentu guztiek isladatzen duten esperientzia profesionala, baizik eta ezaguera eta profil pertsonal eta profesional zehatz batzuk.
Zeri erantzun behar dio curriculum batek?
CV orok onarpen departamentuak asetzeko erantzun beharreko galdera batzuk honakoak dira: Aldaketetara moldatzeko gai den pertsona bat ote da? Prest al dago erantzukizin berriak hartzeko? Nola betetzen ditu bere karreran txurian dauden aldiak? Modu jarraituan hezitzeko gaitasuna eta gogoa duen pertsona bat al da? Lan-hazkundeko aukera duen hautagai bat al da? Handinahi profesionala duen pertsona bat al da?
Curriculum on bat erredaktatu
Aurkezpen on bat duen curriculuma, akats ortografikorik gabe, luzapen ertainekoa eta egitura logiko batekin, aurkezteko modu onena da lan-elkarrizketa bat lortzeko. Arreta ipini, gainera, xehetasunetan, akatsak egitea ekidin eta gailen itzazu enpresek benetan balioesten dituzten eremuak. Hona hemen hamar gomendio.
Egitura ezazu curriculuma modu logiko eta ordenatuan. Datu ezberdinak aurkezten
diren ordena zaindu behar duzu: lehenengo harremanetarako datuak (helbidea, telefonoak, helbide elektronikoa, erabiltzen dituzun sare sozialetako informazioa eta baita egoera zibila edo NANa); gero heziketa eta esperientzia profesionala orden kronologikoan berrienetik zaharrenera; sar itzazu ere ezaguerak informatica, hizkuntzak eta lanarekin harremana dituztenen gain ere; eta azkenik, zure libre egotea aipatu eta enpresarentzat onak izan daitezkeen zure bertute eta balio erantsiak sar itzazu ere.
Zain ezazu hizkuntza teknikoa eta ez erabili gehiegi apaindutako edo desegokia den
hizkuntzarik. Hitz teknikoegiak erabiltzeak nahasketak eta iritzi txarrak ekar ditzake, askotan curriculum bat lehen aldiz balioesten duen pertsona Giza Baliabideetako sailekoa izan daiteke, hitz horiek ez dituenak zergatik ezagutu behar. Siglak edo hitz oso espezifikoak erabili behar badira parentesi artean azalpen labur bat ipini daiteke.
Ortografia eta erredakzio sintaktikoa berrikus itzazu.
Akats hauek zaintze gabezia argi bat erakusten dute eta beste edozer kontutan izan gabe zure curriculuma ezeztatua izatea suposa dezakete.
Garrantzirik gabeko informaziorik ez sartu zure curriculuma
“loditzeko”. Uste da CVa hobe geratuko dela informazio asko gehitzen bazaio, baina eragin guztiz kontrako bat sor dezake.
Erredakzio fantasiatsu eta handinahia ekidin
sinisgarria ez izatera irits baitzatezke.
Zaharkitutako informazioa
kendu. Curriculuma eguneratu eta berziklatu behar da modu jarraituan egungoa eta berria den informazioarekin.
Gomendatutako gehieneko luzera orrialde bat edo bikoa da. Kalitatea eman aurkezpenari.
Argazki bat inoiz ez dago
soberan. Curriculumean argazki bat erabiltzeak hautatzaileari guri buruzko ikuspuntu osoago bat eman diezaioke, nahiz eta irudi hori eranstea derrigorrezkoa ez izan. Curriculuma erakargarriagoa izango da kalitate oneko orrialde bat erabiltzen baduzu, formatu estandarrarekin eta ez ahaztu inpresioaren kalitatea.
Dokumentuaren diseinua. Iturria ez da
ez handiegia ez txikiegia izan behar, ez erabili gehiegi hizki lodirik, letra etzanik edo azpimarraturik. Diseinu garbi, ondo egituratu eta irakurgarri bat aurkeztu eta ez erabili kolorerik edo apaindurarik.