2 minute read

Bilbok ekintzailetza sustatzen du

Bilboko Udalak, Lanbiderekin batera lan egiten duen tokiko entitatea den aldetik, ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko eta garatzeko dirulaguntza zuzenak eskaintzen ditu

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, enpresa-ideia bat garatzeko eta jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntza zuzenen deialdi batean parte hartzeko hautaketaprozesua abiarazi du. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu du, eta lehia askeko erregimenean izapidetuko da (2020-03-12ko 50. zenbakidun EHAA).

Era horretan, 74 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, beste 10 plaza emango dira negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat. Bi kasuetan, maiatzaren 12an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea.

Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak

Guztira, 74 pertsonak eskuratu ahal izango dituzte laguntzak. Horren bitartez, negozioideia bat aztertu eta garatu ahal izango dute etengabeko aholkularitzarekin, gutxienez bi hilabetez, Bilbao Ideien Gunea (BIG Bilbao) ekintzailetzarako udal-zentroan.

Laguntzen zenbatekoak ordainketa bakarrean emango dira: 1.000 euro 30 urtetik gorako gizonentzat (30 urtekoak barne); 1.150 euro 30 urtetik gorako emakumeentzat (30 urtetik gora) eta 30 urtetik beherako gizonentzat, eta 1.350 euro 30 urtetik beherako emakumeentzat.

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegueskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu.

Enpresa-jarduera berriak

Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko erabiliko dira. Guztira, honako betekizun hauek betetzen dituzten 10 pertsonak jaso ahal izango dizute laguntzak: Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak.

Betekizunak betetzen dituztenek honako laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte: 1.725 euro 30 urtetik gora gizonen kasuan (30 urteak barne); 1.950 euro 30 urtetik gorako emakumeen kasuan (30 urtean barne); 1.150 euro 30 urtetik beherako gizonen kasuan, eta 1.300 euro 30 urtetik beherako emakumeen kasuan. Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

BIG Bilbao, ideien fabrika

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresaekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, startup eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute. Zentroa Bilbao Ekintza udal-sozietateari dago atxikita. KONTSULTAK ETA INFORMAZIOA: Tel.: 94 420 53 60 big@bilbaoekintza.bilbao.eus

Laguntzen zenbatekoa 1.000 euro eta 1.300 euro artean egongo da enpresa-ideiak garatzeko eta 1.500 euro eta 1.950 euro artean enpresa-ekimenak abian jartzeko Enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzako 74 plaza eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko beste 10 plaza gehiago daude

This article is from: