12 minute read

Lana eta Sare Sozialak

Internet ezinbesteko tresna bat da lana bilatzeko eta, Interneten barne, sare sozialak geroz eta garrantzitsuagoak dira. Ia enpresa guztiek sare sozialak erabiltzen dituzte beren hautagaiak bilatzeko

Sare sozial batean profil bat ez duen edonor ezagutzen al duzu? Langileen hautaketa arloa garatu da eta egun enpresen gehiengoak sare sozialak erabiltzen ditu hautagaiak bilatzeko lanpostu bat betetzeko. Izan ere, sare sozialei eta Espainiako lan-merkatuari buruz Infoempleok dioenaren arabera, Giza Baliabideetako profesional gehienek sare sozialak erabiltzen dituzte talentua hartzeko noizbehinka edo normalki.

Sare sozialetako profilak curriculum vitaea ordezkatzen hasi dira partzialki, eta horregatik beharrezkoa da presentzia izatea sare sozial profesional garrantzitsuenetan, lan-aurkikuntzako aukerak areagotzeko.

Sare sozialetan profil bat izateko onurak dira: Langileak bilatzen dituzten enpresek aurki zaitzakete. Zure profil profil profesionala sarean eskuragai dago egunean 24 ordutan. Zenbat eta sare sozial gehiago (beti eremu profesional beraren barne), aukera gehiago lan bat aurkitzeko. Zure kontaktu profesionalen sarea sortu eta handituko duzu. Erreferentziak lortuko dituzu. Eskaintzak ezagutu ahalko dituzu ahoz aho edo sare sozialaren egunerokotasunagatik. Ospe pertsonal eta profesional on bat irabaziko duzu. Bateragarria da beste edozein lan aurkikuntzako ekintza batekin. Inoiz ez dakizu non dagoen bilatzen duzun aukera hori; probatu behar duzu. Ez dizute ezer ordaintzea eskatuko, “Premium” edo beste aukera bereziren bat behar ez baduzu behintzat.

Sare Sozialei eta Lan-Merkatuari buruz Infoempleo-Adeccok jakinarazten duenaren arabera, 10 hautagaietatik 8k sare sozialak erabiltzen dituzte lan bat bilatzeko. Profesionalen % 78k horietara jotzen dute noizean behin edo ohituraz xede horrekin. Bestalde, % 24k onartzen dute lana lortu zutela enpresarekin sare sozialen bitartez kontaktatu eta gero.

LinkedIn sare sozial egokiena da lana aurkitzeko, hautagaien arteko % 71eko onarpenarekin. Jarraitzen diote, baina distantzia oso handira, Facebook (% 51) eta Twitter (% 33). LinkedIn ere sare sozial gogokoena da komunikatzeko norbait lan bilaketa aktiboan dagoela, % 66 batekin.

GGBBko profesionalei dagokienez, % 67k bide nagusi bezala erabiltzen jarraitzen dituzte webeko lan-atariak hautagaien bilaketarako, sare sozialak % 46 batean erabiltzen dituzten bitartean. Aitortzen dituzte sare sozialak aliatu perfektua bezala hautaketa prozesuetan, hautagaiaren ikasketez eta esperientziaz gain honen egunerokoari eta besteen aurrean nola aurkezten direnari buruzko xehetasunak ezagutzea baimentzen dutelako. Azken urtean zehar, 10 enpresetatik 9k egokiak bezala aintzatetsi dituzte sare sozialak lan bat aurkitzeko (% 92). Gainera, galdetutako enpresen % 82arentzat, sare sozialak oso osagai garrantzitsu bat da talentua biltzeko garaian lehiakorra izateko.

Garrantzitsua da hautagaia modu egokian agertzea eta bere marka pertsonala lan egitea, izan ere enpresen % 33k ziurtatzen dute hautagaiak ezeztatu dituztela kanal hauetan aurkeztutako ekintzengatik. GGBBko profesionalek gehien kontsultatzen dituzten sare sozialak dira LinkedIn (% 72), Facebook (% 68) eta Twitter (% 26).

Etorkizunera begira, Giza Baliabideetako arduradun galdetuak iragartzen dute erabiltzen jarraituko dituztela egun emaitza onenak ematen dizkieten bideak: laneko web-atariak (% 97), sare sozialak (% 95) eta web korporatiboak (% 94).

Gero eta gehiago dira hautagaien inguruko informazioa eskuratzeko sare sozialetara jotzen duten Giza Baliabideetako profesionalak

Hobetu zure CV-a Interneten lor dezakezun laguntzarekin

Interneten curriculum deigarri eta profesionalak osatzeko baliabideak aurki ditzakezu. DoYouBuzz (www.doyoubuzz.com): Aukeran diren txantiloien bidez moldatzen du edukia diseinu-ikuspegian. Hauen artean, badaude inprimatzeko bertsioak sortzen dituztenak ere. ResumUp (www.resumup.com): Curriculumean jaso beharreko datuak sormena erabiliz eta modu grafiko eta ikusgarrian erakusteko beste baliabide apropos bat da. CV Marker (www.cvmkr.com): Zure erabiltzaile kontuan gordetzeko aukera ematen du, aldatu eta eguneratu ahal izateko, edo ordenagailuan deskargatzeko, inprimatzeko. Craft CV (www.craft-cv.com/es.com): Bere txantiloien diseinua ez da ikusgarriena, baina azken xehetasunera arte moldakorrena eta konfiguragarriena izango da.

EURES Mugikortasun profesionaleko Europako ataria

Beste herrialde batean bizi eta lan egitea adin guztietako europarren artean orokortzen ari den aukera bat da. Geroz eta pertsona gehiagok modu honetan esperientzia profesionala lortzeak dakartzan abantailak aitortzen dituzte. Denbora jakin batean atzerrian lan egiteak gaitasun mailak modu handian igo ditzakete, baita norberaren herrialdean lan hobe bat aurkitzeko aukerak ere.

Langileak Europar Batasunean modu librean zirkulatzea hiritar europarrek duten eskubide garrantzitsuenetako bat da. Esan nahi du edozein pertsona EBko edozein herrialdera higi daitekeela, baita Noruega, Islandia, Lechtenstein eta Suitzara ere.

Eures Sarea modu erraz bat da informazioa lortzeko eta Europan dauden lan eta ikasketa-aukerak aurkitzeko.

Eures Europako Batzordeak sortutako sarea da, Europan lan-mugikortasuna errazteko. Europar lan-merkatuan interesatuta dauden langile eta enpresariei informazio-zerbitzuak, orientazioa eta enplegua ematen die.

Euresek lanpostuak eskaintzen ditu 31 herrialde europarretan, hautagai interesatuen curriculumak, kanpoan bizi eta lan egiteko jakin beharrekoa, eta beste asko gehiago.

Zer eskaintzen du Euresek

Langileei: bizi eta lan-baldintzei buruzko informazioa, eta mugikortasunari buruzko informazio legala; orientazioa ere dauden lan-aukerei buruz eta lanpostuei buruz. Enpresariei: aholkularitza eta informazioa mugikortasunari buruzko baldintza legalei buruz; Eures sarea osatzen duten herrialdeetako lan-eskaintzen hedapena; eta laguntza errekrutatze prozesuetan. Eures Atariaren Zerbitzuak (www.europa.eu/eures):

Komunitate-Espazioko herrialde ezberdinen lan-eskaintzen datu-basea. Herrialde eta erregio ezberdinetako bizi eta lan-merkatuen baldintzen informazioa. CV – linean hizkuntza batean edo gehiagotan, Europass formatuan jasotzeko aukera. Ikusgai atarian erregistratuko enpresentzat. Informazio espezifikoa titulatu unibertsitarioentzat. Lotura europar herrialde ezberdinetako Enpleguko Zerbitzu Publikoetako web orriekin. Lotura Ploteus atariarekin, Europako heziketa-aukerei buruz informazioa ematen duena. Informazio eguneratua Europar Batasunaren handitzeari eta zirkulazio libreari buruz. “Nire Eures” (“Mi Eures”) kontu bat irekiz, zerbitzu eta informazio pertsonalizatura jotzen da . EURES sarea osatzen duten herrialdeak

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txipre, Kroazia, Dinamarka, Errumania, Eslobakia, Eslobenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Luxemburgo, Malta, Noruega, Herbehereak, Polonia, Portugal, Errepublika Txekiarra, Suezia eta Suitza.

LAN ELKARRIZKETA Zer ez egin

Ekidin beharreko 10 jarrera

Behin curriculumak lehen iragazkia gainditu eta gero, lan-elkarrizketaren ordua iritsi da. Eta lanpostu baterako hautagaiaren etsai nagusiak nerbioak dira. Jarrera ezkorrak ekiditea jarrera baikor batzuk betetzea bezain garrantzitsua da, hala nola garaiz iristea, enpresaren ezaugarriak ezagutzea edo argudio eta norberaren indarguneak prestatzea. Kasuak kasu, lan-elkarrizketa batean jarraitu behar ez diren 10 jarrera daude.

1Ezkorra izan. Beti gailendu behar du ikuspuntu baikorrak. Langileak alde batera utzi behar ditu jarrera oso kritikoak edo etsikorrak eta empresari eman diezaiokeen balioetan zentratu.

2Urduritasuna erakutsi. PLortu nahi duen lanposturako ziurtasun falta edo heldutasun gabezia bezala ikus daiteke.

3Aurreko enpresak edo lankideak kritikatu. Pertsona gatazkatsu edo taldean lan egiten ez dakien baten ikur izan daiteke

4Galderak ekidin. Gomendagarria da planteasen diren kontu guztiei erantzutea. Beraz, gomendagarria da ere egin ahal diren galdera mota guztietarako erantzunak prestatzea eta oso adi egotea elkarrizketaren garapenari. Batzuetan gauza bera askotan galdetuko baina beste modu batzuetan planteatuz. Argudio guztiak oso argi izatean datza, eta galdera baten planteamendua ongi ez ulertzearen kasuan, elkarrizketatzaileari komunikatu.

Ohiko hamar galdera lan-elkarrizketa batean

Ezagutu behar dituzun 10 galdera

Lan-elkarrizketek bere aldaerak dituzte baina, orokorrean, horietan guztietan errepikatu ohi diren galderak daude. Ezagutu itzazu eta zure erantzunak presta itzazu hitzordura joan baino lehen.

1Zuri buruz kontaidazu. Zure erantzuna argia izan behar da eta 3 eta 5 minutu arteko iraupena izan behar du. Arreta ipini behar duzu lan horretarako garrantzitsuenak diren eremuetako informazioa ematean, zure lorpen batzuk aipatu eta garrantzirik gabeko informazioa ekidin.

2Zeintzuk dira zure indarguneak edo trebetasunak? Galdera horri erantzuteko adi egon behar zara sartu nahi duzun enpresa hori zer ari den bilatzen..

3Zeintzuk dira zure ahulguneak? Aukera ezazu lan horretarako garrantzirik ez duen zure ahulguneetariko bat.

4Zergatik utzi zenuen zure aurreko lana? Zure erantzuna baikorra izan behar da, nahiz eta zure aurreko lanean baldintza txarretan joan zinen. Eta inoiz ez ezazu kritikatu zure aurreko lana.

5Eten. Garrantzitsua da itxoitea elkarrizketatuak bere galdera edo argudioak planteatzen bukatzea. Etetea entzuten ez jakitearen eta gehiegizko ezinegonaren ikur da, profesionaltasun falta erakusten duena.

6Behar baino gehiago hitz egin. Estiloa zuzena izan behar da, argia eta laburra, hitz egiten ari diren geiei buruz zehaztasun askorekin sartu gabe. Kontuan izan behar da gehienetan elkarrizketatzaileak denbora jakin bat duela aurreikusita elkarrizketarako.

7Gezurrak esan. Curriculumari, lan-esperientziari, ezaguerei edo trebetasunei buruzko adierazpenek errealitatearekin harremanik ez badute, hori azkenean kaltegarri izaten da, itxaropen faltsuak sortzen baitira.

8Hitz baldarrak erabili. Garrantzitsua da hizkuntza zaintzea, heziera eta profesionaltasunaren erakusle da.

9Jarrera txar bat jarri. Etzanegia esertzeak, hankak edo besoak luzatzeak, eskuak garondoan ipintzeak eta abarrek irudi txar bat ematen dute.

10 Txiklea mastekatu. Batzuetan nerbioak lasaitzeko edo ahotsa argitzeko balio badute ere, lan-elkarrizketa batera txiklea mastekatuz edo goxoki bat janez sartzea ez da gomendagarria.

5Zergatik nahi duzu lan hau? Erantzun behar duzu ulertaraziz pertsona egokiena zarela lanposturako. Honetarako, zure erantzunak lotu ditzake zure trebetasunak firmaren beharrekin, interesatua ager zaitez produktuan edo sektorean eta inoiz ez ezazu esan lanpostua nahi duzula lokala delako edo soilik lana behar duzulako.

6Kontaidazu aurre egin behar izan duzun arazo bati

buruz eta nola konpondu zenuen.

Honekin, errekrutatzaileak jakin nahi izango du zure gaitasunak nola ipintzen dituzunaz eta nola ekiten duzun presiopean. Adibidez, aipa dezakezu egoera bat non parte hartu duzun bere konponketan.

7Kontaidazu arro sentitzen zaren zure lorpen bati

buruz.

Aipa ezazu adibide bat non nabariak diren enpresarako onurak.

8Zeintzuk dira zure karreran bilatzen dituzun

helburuak?

Galdera honekin jakin nahiko dute zenbat denbora geratu nahi duzun enpresan.

9Zeintzuk dira zure soldata-itxaropenak? Zifra bat ematera presionatzen bazaituzte, arrazoizkoa den bat eman beharko duzu.

10 Zer dakizu gure erakundeaz? Erantzuteko firmaren egituraz, finantzez, produktuez eta zerbitzuez jakin beharko duzu, norgehiagokari buruz eta marketineko estrategiez.

Ekintzailetzaren abentura

Ekitearen gaitasuna hauteman, sortu eta ekintzan aritzeko gai izatea da. Ekitea ekintza sortzaile eta ekintza eraginkor baten konbinaketa da.

Langabeziaren hazkundeak eta lanpostu bat aurkitzeko konfiantza faltak geroz eta gazte gehiago daramate bere abentura enpresarial propioa ekitera, bai hautaketa bezala edo bai behar bezala. Hala eta guztiz ere, enpresa berri hauek errealitatearekin topo egiten dutenean, horietako gehiengoak ez du bizirauten. Nagusiki, ekintzailearen heziketa gabeziagatik edo proiektu hori txertatzen den sektoreari buruzko ezaguera faltagatik.

Gaur egungo krisi-une honekin, pertsona askok beharragatik ekiten dute kontuan izan gabe zeintzuk diren faktore-giltzarriak etorkizuneko negozio bat martxan ipintzeko orduan. Ekintzaile baten ohiko etsai bat gehiegizko gogo handia da. Baina ez da ezer gertatzen lehen saiakeran, bigarrenean edo hirugarrenean porrot egiteagatik. Ekitean lortutako esperientziak hurrengo negozioa indartzen lagunduko du.

Zer da ekitea?

Ekitearen gaitasuna hauteman, sortu eta ekintzan aritzeko gai izatea da. Eta ekitea ekintza sortzaile eta ekintza eraginkor baten konbinaketa da. Ekiteko fenomenoak hiru elementu ditu: 1 Aukera baten aurkikuntza. 2 Produktuaren, zerbitzuaren edo prozesuaren asmaketa, antzemandako beharra asetzen duena onura bat ateratzea baimentzen duen moduan. 3 Hori martxan ipintzea emaitzetan bihurtzeko.

Fenomenoa ekintzailea bi motatakoa izan daiteke. Bere kontura negozio bat martxan ipintzen duen hori egiten diren gauza edo ekintzak errepikatuz, edo bai berritzen eta sortzen saiatzen den hori, erantzuna emanez une horretara arte asetu ez diren edo modu osoan asetu ez diren beharrei. Bigarrena arrisku gehien izan ditzakeena da, baina agian atsegin-emaileena da pertsona ekintzailearentzat.

Edozein kasutan, ekitea jarrera bat da, gaitasun bat eragiten duena desafioak planteatzea eta pertsona bezalak haztea.

Espiritu ekintzailearen balioak

1. Konfiantza zeure buruan. 2. Lanera entrega eta iraunkortasuna. 3. Arriskuak onartzeko gaitasuna. 4. Aukeren probetxua, sormeneko zentzuan, etorkizun-sena eta egitea. 5. Objektibitatea eta errealismoa. 6. Informazioaren erabilpena erabakiak hartzeko tresna bezala. 7. Baikortasuna. 8. Aurrea hartzea. 9. Sormena. 10. Lidergoa eta taldeko lana.

8 aholku ekintzaileentzat

1Ez ezazu pentsa guztiarekin ahal duzula. Proiektuaren lehen fasean denbora eta dirua behar duzu pertsona-talde egoki bat eraikitzeko, ezinezkoa delako zeuk bakarrik guztia egin ahal izatea . Hautaketako irizpideak ezar itzazu .

2Ilusioa. Iusioa eta gogo handia beti manten itzazu aurkez daitezkeen oztopoei aurre egin eta irabazteko .

3Pazientzia. Denborak marka itzazu, proiekzio errealistak egin eta ez arinegi ibili . Pazientziaz bete; bilatzen ari zaren emaitzak lortzeko denbora asko beharko duzu .

4Pentsatu. Edozein erabaki hartu baino lehen denbora inbertitu kontuz hausnartzen . Inoiz ez eman ezer jotzat; aldeko eta kontrako aldeak definitu .

5Inoiz ez ekin erdizka. Negozio bati ekingo badiozu, denbora asko ekaini beharko diozu; beraz, ez baduzu denbora nahikorik, hobe da ez arriskatzea .

6Bidaiatu eta parteka ezazu. Bidaiatzeak laguntzen du optika ezberdinak elikatzen . Laguntza handia ematen du este leku batzuetako pertsonak ezagutzea, adibidetzat har ditzakezunak . Zure lehiakideak eta sektorean aurkitzen diren enpresak oso kontuan izan behar dituzu; aztertu erabiltzen dituzten estrategiak .

7Malgutasuna batez ere. Beti izango da beharrezkoa aldaketetara, ustekabeetara edo aurreikusitako beste baldintza batzuetara egokitzea . Malgua izatea lehentasunekoa da enpresari bezala arrakasta izateko .

8Finantzaketa giltzarri da. Kontuan izan dituzun inbertitzaileak . Ez ezezta ezazu inbertitzaile bat lortzeko daukazun edozein aukera, izan ere berriz behar izango dituzunean ez daukazu libre egongo ote diren ziurtasunik .

6 arrazoi ekiteko

Ekitea eta berezko negozio bat sortzea ez da erraza . Hala ere, negozio bat izateko abantailek modu handian konpentsatzen dituzte hau egiteak dakartzan arriskuak .

1 Zure eta zure negozioaren etorkizunak

erabaki ahal izango dituzu . 2 Lanak asetze handiago bat sortzen pertsona enpresarien artean, enplegatuen artean baino . 3 Hobe asetzen dira, besteak beste, gauzatze

pertsonala, askatasuna, independentzia

eta bilatutako desafioak lortzea . 4 Irabazteko indarra eta hazkunde ekonomikoa askoz ere handiagoa da . 5 Enpresa berri bat ekitea zirraragarria da alde batetik bere barne duelako arrisku apur bat esperimentatzea . 6 Negozio baten kudeaketa ikasketa-aukera amaigabeko iturri bat da .

Porrotaz ikasi

Gutxi gora behera negozioen erdia ez da iristen bost urtetako bizitzara.

Porrotaren arrazoi ohizkoenak dira esperientzia falta, sektorea ez ezagutzea, bazkide diren pertsonen artako gatazkak, finantzaarazoak eta plangintza desegokia . Baina beste arrazoi asko gehiago daude, ia guztiak kudeaketa enpresarialarekin erlazionatuta .

Porrotaren aurreko jarrera zintzilik dagoen ikasgaia da.

Pentsatzeko modu hau kultura ekintzailea garatzeko oztopo handi bat da . Bill Gates-ek bakarrik porrota ezagutu duten zuzendariak kontratatzen ditu, gehiago gogortuta daudela pentsatzen baitu . Europan, ideia enpresarial

askok ez dute argia ezagutzen beren bidegarritasuna zalantzan ipintzen baita zortea probatu baino lehen

merkatuan. Europarren % 46ak uste du ez litzatekeela enpresa bat Martian ipini behar “porroterako arriskua badago”, estatubatuarren % 25aren aurrean . Charles C . Manzek, El poder

del fracaso: 27 formas de convertir los fracasos

en éxitos, bere liburuan, defendatzen du porrota iritsi

daitekeela izatera epe luzeko arrakastaren zimendua.

Porrota inoiz ezagutu ez izateak bakarrik erakusten duena da desafío bati aurre egin ez zaiola inoiz

This article is from: