92
Enplegua eta Berrikuntza Enplegua eta gizarte sareak
HezkuntzaGidaliburua2021
Lana eta Sare Sozialak Internet ezinbesteko tresna bat da lana bilatzeko eta, Interneten barne, sare sozialak geroz eta garrantzitsuagoak dira. Ia enpresa guztiek sare sozialak erabiltzen dituzte beren hautagaiak bilatzeko
Sare sozial batean profil bat ez duen edonor ezagutzen al duzu? Langileen hautaketa arloa garatu da eta egun enpresen gehiengoak sare sozialak erabiltzen ditu hautagaiak bilatzeko lanpostu bat betetzeko. Izan ere, sare sozialei eta Espainiako lan-merkatuari buruz Infoempleok dioenaren arabera, Giza Baliabideetako profesional gehienek sare sozialak erabiltzen dituzte talentua hartzeko noizbehinka edo normalki. Sare sozialetako profilak curriculum vitaea ordezkatzen hasi dira partzialki, eta horregatik beharrezkoa da presentzia izatea sare sozial profesional garrantzitsuenetan, lan-aurkikuntzako aukerak areagotzeko. Sare sozialetan profil bat izateko onurak dira: ] Langileak bilatzen dituzten enpresek aurki zaitzakete. ] Zure profil profil profesionala sarean eskuragai dago egunean 24 ordutan. ] Zenbat eta sare sozial gehiago (beti eremu profesional beraren barne), aukera gehiago lan bat aurkitzeko. ] Zure kontaktu profesionalen sarea sortu eta handituko duzu.
] Erreferentziak lortuko dituzu. ] Eskaintzak ezagutu ahalko dituzu ahoz aho edo sare sozialaren egunerokotasunagatik. ] Ospe pertsonal eta profesional on bat irabaziko duzu. ] Bateragarria da beste edozein lan aurkikuntzako ekintza batekin. ] Inoiz ez dakizu non dagoen bilatzen duzun aukera hori; probatu behar duzu. ] Ez dizute ezer ordaintzea eskatuko, “Premium” edo beste aukera bereziren bat behar ez baduzu behintzat. Sare Sozialei eta Lan-Merkatuari buruz Infoempleo-Adeccok jakinarazten duenaren arabera, 10 hautagaietatik 8k sare sozialak erabiltzen dituzte lan bat bilatzeko. Profesionalen % 78k horietara jotzen dute noizean behin edo ohituraz xede horrekin. Bestalde, % 24k onartzen dute lana lortu zutela enpresarekin sare sozialen bitartez kontaktatu eta gero. LinkedIn sare sozial egokiena da lana aurkitzeko, hautagaien arteko % 71eko onarpenarekin. Jarraitzen diote, baina distantzia oso handira, Facebook (% 51) eta Twitter (% 33). LinkedIn ere sare sozial gogokoena da komunikatzeko norbait lan bilaketa aktiboan dagoela, % 66 batekin.
GGBBko profesionalei dagokienez, % 67k bide nagusi bezala erabiltzen jarraitzen dituzte webeko lan-atariak hautagaien bilaketarako, sare sozialak % 46 batean erabiltzen dituzten bitartean. Aitortzen dituzte sare sozialak aliatu perfektua bezala hautaketa prozesuetan, hautagaiaren ikasketez eta esperientziaz gain honen egunerokoari eta besteen aurrean nola aurkezten direnari buruzko xehetasunak ezagutzea baimentzen dutelako. Azken urtean zehar, 10 enpresetatik 9k egokiak bezala aintzatetsi dituzte sare sozialak lan bat aurkitzeko (% 92). Gainera, galdetutako enpresen % 82arentzat, sare sozialak oso osagai garrantzitsu bat da talentua biltzeko garaian lehiakorra izateko. Garrantzitsua da hautagaia modu egokian agertzea eta bere marka pertsonala lan egitea, izan ere enpresen % 33k ziurtatzen dute hautagaiak ezeztatu dituztela kanal hauetan aurkeztutako ekintzengatik. GGBBko profesionalek gehien kontsultatzen dituzten sare sozialak dira LinkedIn (% 72), Facebook (% 68) eta Twitter (% 26). Etorkizunera begira, Giza Baliabideetako arduradun galdetuak iragartzen dute erabiltzen jarraituko dituztela egun emaitza onenak ematen dizkieten bideak: laneko web-atariak (% 97), sare sozialak (% 95) eta web korporatiboak (% 94).