EHko Pegatak - Edorta Jimenezen hitzaurrea

Page 1

bihotzaren bila Bihotza misterio hutsa da. Halaxe izan da denboran barrena gaurdaino eta halaxe izaten segituko du. Anatomiaren ikuspuntutik begiratuz zein haren esangurarik metaforikoena bilatuz, hots, giza-sentimenduen kontinentea den aldetik harturik. Hitzaurre honen asmoa ordea ez da bihotzaren historiari, hasi gizakiaren kontzientziaren sorrerarekin eta gaurko egunean duen esangurarekin buka, ekitea. Askoz xumeagoa da. Gure helburuetarako aski zaigu irudikatzea harako gizaki hura, han bere ondoan zetzakeen beste gizaki haren bularraren barruan zerbaitek -zerk baina?taupik egin ezean hatsik ez zela eta hatsik gabe bizia iraungi egiten zela lehenengoz ohartu zena hain zuzen. Erabateko idorokuntza izan zen, harrez gero behin eta berriro berretsia. Beraz, han bularraren barruan zerbaitek -zerk baina?- taupik egin ezean hatsik ez zela eta bizia iraungi egiten zela ohartu zirelarik taupakariaren bila jo bide zuten gizakiek, pluralean, gaitz egiten baitzaigu sinestea halako erabakia ez zela taldean hartu, ez eta luzaz hausnartu gabe ere. Halaxe bada, labur-labur aipatu dugun bilaketa horren kontaera izan zitekeen arestian aipatu dugun historiako lehenengo atala, edo urratsa. Bigarrena gizaki batek beste baten bihotza lehenengoz ikusi zuenekoaren kontaera izan zitekeen.

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

7


Bigarren atal horren kontaeran hipotesi hutsekin, hots, irudimenarekin lan egin behar izango genuke. Goitik behera eroritako hango harriak, oldarrean gainera etorri zaion harako piztiak, basoko adarren batek ustekabeko sastadak, horrelako zerbaitek eragin dio, istripu hutsez, zauria. Ez zen izango bihotzen bat ikusten zuten lehenengo aldia, beharbada, zeren eta inguruan zituzten piztiek ere bazuten guztiek bihotz bana, ehizatu edo akabatu ondoren bularrean sast eginez ikus zezaketena. Edo ez ote den izan, hara!, gizakien arteko liskarren batean. Sekulako idorokuntza. Gizakiak gizakiari heriotza emateko gai izatearena, horren jakitun egitearena. Hori alde batera, liburu honek nolabaiteko guda batez edo guda ez bada ere bataila luzea, hori behinik behin bai, izaten ari den Adierazpen Askatasunerako Eskubideaz da, hitz horiek hemen letra larriz idatzita. Humanitatearen bataila honetan, bestetan bezalaxe, izan dira eta badira heriotzak, badira biktimak eta biktimarioak. Hala bada, barkatu ahalko duzu, irakurle, bihotzaren idorokuntza gudari lotu izana. Izango da, izango denez, eskuartean dugun gaia zertan den azaltzeko hitz egokirik iradokiko duenik. Bitartean mailegutan hartu behar guda eta bataila bezalako hitzak, beste norbaitek liburuaren mamia hitz egokiagoz azaldu ahal izango digulakoan, esperoan. Gure kontaeran aurrera egin nahi badugu behinik behin. Bitartean ekin diezaiogun liburuaren delako mamiari, hitzaurre hau irakurtzen ari zaren horrek eskubidea baitu orain arte idatzi duguna zertara datorren, zertaz doan bihotzaren eta beronen balizko idorokuntzari buruzko hau guzti hau galdetzekoa. Bada, nagusiki bihotzaren parean, jarri ohi diren zera horiei buruz dihardugulako eta horrek bihotzaz galdetzera behartzen gaituelako. Paperezkoak izaten dira, ez beti ostera, eta aldean eraman ohi ditugu, gorputzeko ezkerreko aldean lepagaina eta iztartean arteko paralelo horrexetan, besoen arteko marra ikusezinaren meridianoan, bularrean. Ez beti hor, ordea, jartzen ahal baita beste gorputz-alde batzuetan zein gorputzekoak ez diren lekuetan ere. Hara zer dela eta galdetu diogun gure buruari bihotzaren bilaketarako bidaiaz, ea bada horrek argitzen ahal digun zergatik jarri ohi ditugun horren parean zera horiek, hortxe batik bat, eta bakanagoetan beste inon. Eta hara non, bihotzaren xerka jo izanaren historia edo kondaira, auskalo zer den, balizko horren abiaburutzat guduena eta istripuena etorri zaigu. Litekeena da ostera beren-beregi, nahita, abiatu izana gizakia-gizakiaren-bihotzaren-bila. Medikuntzaren bidetik, zertan ez hain goiz! Bada, zuzen dezagun irudimena, ahantz ditzagun gerrak. Gerrarik gabe, ezein piztiaren erasorik gabe, basoan ustekabean inongo adarrek sastatu gabe, nahita eta taldean erabakita jo bide zuten taup! egiten zuen harexen xerka. Egun hartakoa ere Humanitatearen egunsentietakoa izan zen.

8

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


Ipuinak asmatzen ibiltzeko berba larria da Humanitatea. Zer da, izatez, Humanitatea, ez bada gizaki guztion

arkanoak eta sinonimoak

multzoa. Bada, gizabanakook multzo bakar horrexetako egiten gaituenaz, belaunaldiz belaunaldiz berriztuz doazen kateez eta josten diren sareez, norbera baino nagusiagoak direnei egiten ikusiz ikasi dugunaz, elkarrekin lotzen gaituzten harreman sendoenez, batzuek besteen aldarrikapenetan bategiteez, ondorengoei gure eskarmentutik irakasteaz, arestian aipatu dugun adierazpen askatasunaren aldeko borroka luzeaz, guzti horietaz dihardu liburu honek. Ipuinez eta ametsez ere bai. Inoiz izandako asmo ederrez, ekindako borrokez, garaitzez eta galerez. Iraganaren alderdi batzuk argituz etorkizunari buruz ere argitasuna eman diezaguke. Gidaliburua ere bada, nolabait, esku artean duzun hau. Eutsi beharrekoari nola eutsi, ekinean amore eman gabe. Bizirauteko aholku-liburua ere bada hau. Goazen baina berriro ere haragizko bihotzaren bila, zauriez-eta mintzatzera. Irudika ditzagun zauri haiek. Bularra haragi bizi eginda zabalik duenaren ondoan geratu da bestea. Belauniko akaso, badiogu. Zur, lur, ur, harri, mira eginda. Erne. Adi. Baita zurt ere. Bularra zabalik hortxe dago zera. Tauptaup! egiten duen igela lako hori, apoaren antzekoa. Arraina dirudi, behin uretatik at utzi dugularik zakatzak puztu eta hustu ari. Halako batean, huts! Ez taupik ez ezer. Gelditu egin da zera hori. Gizakiak gizakiari begiratu dio. Arnasa aditu nahi izan dio. Hark hatsik ez eta, nondik nora bada arnasarik! Ezin. Lehentxoago taup-taup egiten eta jada geldi-geldirik zegoenari, ukabilaren adinako hari, ez arrain, ez igel, ez apo, horietarik ez zen baina antzeko den horri zein izen eman zioten, ez dakigu, eta ez gara arkano bila hasiko. Guri bihotz hitza iritsi zaigu. Hitz ederra. Bihotz, bi eta hotz. Misteriotsua da hitza. Bi, taup-taup egiten duelako ote? Ala bizia hitzak duen bi hori ote? Eta hotz? Horiei erantzuna ematea ez dagokigu eta, arkanoetan sartzeko asmorik ez dugula berretsiz, utz ditzagun galderak hortxe airean. Zilegi bekigu, hala eta guztiz ere, gramatikako termino neutroagoetara jotzea. Hasteko, sinonimia eta metonimia kontzeptuetara. Bihotz izan bide zen biziren lehenengo sinonimoetakoa. Metonimia hutsez, alegia, organoaren izena organoaren funtzioaren ordez erabiliz. Eta bizia esateko bihotza esan. Bihotza baita biziaren euskarria, berak baititu odolaren taupak eta arnasaren hatsak elkarri uztarturik batera gobernatzen. Eta halaxe dugu, metonimiaz alegia, hats hitza ere bizi horren sinonimoa. Zilegitasunak gorabehera, jakin badakiguna da halako batean bihotz hitzari, hats uztarkideari bezalaxe, polisemiarako joera egin zitzaiona. Barne-barnetik, muin-muinetik egin ere. Polisemiarako joera hori metafora

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

9


berrien iturri oparoa izan da, menderik mende itsaso bete irudi eman diguna, hala literaturaren arloan nola legeen eta zientzien esparruetan ere.

bihotzaz

Bihotza muin bilakatu zen, Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean titulua lekuko. Eta are muinago, Bihotz­begietan hartan. Eta behin bihotza gupidaren sorburutzat jo bide genuen, Altzak ez du bihotzik ukazioaren bidez adierazia den bezalaxe. Eta Bihotz bi esan ohi dugu, gizaki bitan banatuaren irudi. Eta inon atsedenlekurik ez-eta, Bihotza golkoan bizi izaten garela deritzogu. Eta Krokodiloa bihotzaren ordez zuela esan zigun harako hark, eguneroko bizitzak besteoi bezalaxe haginka egiten ziolako. Eta bihotza adimenduaren atea dela esan zigun besteak, gezu­ rra, gezurra, munduak gezurra diotsu, bihotza, bihotza, aldarri eginez. Eta adimenak dioenari menik beti-beti ere ez diola egiten diosku Iparragirreren Baina bihotzak dio! aiene antzekoak, aitzitik. Eta halaxe dugu psikologizatu bihotza, bihotz batzuk harroak direlako baitira beste batzuk Bihotz apalak. Eta bihotzeko laguna ere badugu bihotza izuetatik babesteko gordelekua delako, bere giltzak eta guzti. Eta giltzok erabiliz jakin dugunez bihotza den gordelekuak dituen dimentsioak, bihotzondoz esan ohi direnak lekuko. Eta “Bihotza jausten zait, Zeruan ostadarra begiztatzen dudaneanâ€?. Eta bihotzean min izaten dugu, min etsia batzuetan. Eta behin batean bihotza gizakiaren tentsio dialektikaren polo bilakatu zen, gizakion osotasuna buru eta bihotz izan esanez laburtu ohi denez gero. Eta guzti-guztiaren gainetik eta azpitik, ostera, horra Humanitatearen dramarik handienetakoa direnak, besteri oinazea, baita heriotza ere, eragiteko gai direnak: bihozgabeak.

bihotza non

Bihotza eta heriotza, hona hitz bi hots-kidetasunez elkarri uztarturik eta esangurez ostera elkarrenetik urrundurik direnak. Ala ez? Aspaldi denik Heriok bihotza bilatzen du, agi denez hortxe baitu edonori hatsa kentzeko biderik laburrenetako bat. Babestu beharra dago, bada. Bihotza. Berez gizakiari bihotza bularrak gordetzen dionez, eta halaxe babesten, bularra zaurgarri jartzea, lar erakutsiz, bizia bera arriskuan jartzearen parekoa da. Bada bularra hala erakutsiz bihotza jokatzen dutelako esaten diegu hura hala nola urra diezaiekeen periletan sartzen direnei bulartsu. Bihoztun esateko beste era bat. Kemena, adorea, ausardia, horiek eta beste ere, bihotzak ditu agintzen, eta bularrak erakusten. Guduan, esaterako. Edozein gudatan, izan ere askotarikoak baitira, arestian esan bezala. Hala lantokian nola plazan, bakarka zein taldean, nahiz manifestazioetan nahiz grebetan, izan herriko batzarretan izan mundukoetan, non, noiz, nola ere den, bularra erakusten duenak arriskua hartzen du. Halaxe, mundu

10

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


zabaleko grebalariek, garai bateko sufragistek, mende eta herrialde guztietako matxinatuek eta, laburtuz, plazara bularra harro agertu izan diren eta agertzen direnek, oro har, bularrean paraturiko zerbaiten bidez bihotza non duten erakutsi eta itu edo jo-puntu bilakarazi dute. Borroka-ikur indartsua izaten da bularraldean paratu den oro, horrek, bihotza non den erakusten duelako ez ezik, bihotzari buruak zer diotson ere erakusten baitu. Izan ere “burua versus bihotza” dialektika -edo alderantziz “bihotza versus burua”, nahi den bezala- izan daitekeenik-eta dialektika politiko indartsuenetakoa da, tentsio polo bi horien sintesiak agindu behar baitu praxi zuzena. Bidea zuzen asmatzeko burua behar da; bidea behar bezala urratzeko, bihotza. Buruak dioena bihotzez aldarrikatzea, bularrean zerbait paratuz hain zuzen, fenomeno unibertsala dela esatekotan izan gara. Ez gara esaten ausartu, hori ziurtzat jotzeko handiegia baita Unibertsoa. Fenomenoa oso zabaldua dela esatera bai, ausartuko gara. Horren aldaera edo aurpegietako bat, zerak dira, eranskailuak. Euskara arruntean pegatina deritzen zaien horiexek, bai, azkenean pegata izen laburtuaz ere ezagunak. Fenomenoa hain da bizia, izena bera ere aldatuz doa. Zera horiek nola ere izendatu, fenomenoa bera txundigarria da, baita gure unibertso txikian ere. Harrituen gaituena, ordea, ez bertoko unibertsitateek, ezta beste ezein erakunde akademikok ere, orain arte ganoraz aztertu ez izana da.

Semiotikaren aldetik begiraturik, bihotzaren ondoan jarri ohi den edozein eranskailu edo pegatinak -baita

semiotikatik

beste zera batzuek ere- “Hona bihotzean dudana!” edo “Hona bihotzak diosdana” dioela ulertzen dugu. Horrelaxe, liburu honetara ekarri den bildumako lehenengo piezak Aberri Eguna non eta noiz ospatuko den dio, ahots pasiboz. Haatik, eramaileak hori behin paparrean jarrita “Hona hemen nire aberria” dio, ozen, ahots aktiboz. Pegatina daraman oro subjektu politiko bilakatzen da, terminoaren zentzurik hertsienean bilakatu ere. Ez dugu ezagutu 1968ko Aberri Egunean pegatina paparrean jarri zuen inor, hura nola izan zen konta diezagun. Zeren eta klandestinitatean eranskin hura, eta hura bezala beste asko, paparrean jarrita eramatea perpaus bakuna izatetik -“Hona hemen nire aberria”- diskurtso izatera igarotzen zen, automatikoki: “Hona ene bihotzaren lekua, eta hona bihotzean dudana -eta singularretik pluralera igaroz-, hauxe aldarrikatzera gatoz, ez gaituzue ikaratuko, ez gara ezeren beldur, jo!, egizue bertora tiro!”.

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

11


Eta tiro egin izan zieten. Tiro egin digute. Egin egiten dute gaur egun ere. Eta kostatuko da, kostatuko denez, inoiz berriro ez egitea. Bularra erakustea guda-moduetako beste bat den seinalea. Hori horrela, pegatina bakoitzaren azterketa semiotikoa, delako pegatina sortua eta erabilia den ingurumaria gogoan hartuz burutu behar da, ezinbestez. Ez baita gauza bera, adibidez, ikurrina Frankismoaren Aroan erakustea eta gaur egun erakustea. Unitate semantikoa edo sema, ikurrina alegia, bat eta bera izanik ere bi dira aipatu ditugun testuinguruak eta bi, horretaz, hark hartzen dituen esangurak. Bestalde, ez genuke lan makala izango Euskal Herriko eranskailu edo pegatinetan erabili izan diren sema -unitate semantiko- guztien zerrenda egin eta, esaterako, horien estatistikak aztertzea, hala nola bakoitzaren maiztasunak, bi edo gehiagoren arteko uztardurak, komunztadurak eta hizkuntzen erabilerak. Esan nahi duguna argitzearren adibide bat jarriz, maiztasunaren aldetik ikurrina dugu semarik erabiliena; haatik, liburuki honi dagokion garaian eguzki antinuklearrak egiten dio hari itzal. Bigarren horren maiztasunaz jabeturik, galderak berez datoz, alegia, zein da horren jatorria, nork asmatu zuen, non, noiz? Ez diogu astindu makala eman behar, ez, gure memoriari! Liburu honek, eta hurrengo etorriko direnek, askotariko azterketak eta nahi adina galderari erantzuteko aukera emango dute. Gure historian lehenengo aldiz fenomenoaren ezagutzan sakontzeko ezinbestekoa den materiala bildurik eta sailkaturik baitakargu. Argitalpenak duen garrantziaz jakitun eta era berean liburuki hau argitaratu ostean azterketok ugaldu egingo direlakoan ari gara ohar hauek idazten, lotsaz ia-ia, hutsunearen handiaz eta, ondorioz, egitekoaren tamainaz jabeturik baikara.

zeremoniak

Azterketak azterketa, liburu honetan mintzagai dugun eranskailu edo pegatina bera den objektuak gurean urtez urte egin duen ibilbidea erakutsiko da. Hots, historia egingo da. Bada, hitzaurre honetan objektuaren beraren historiaurrea eta are arkeologia ere egitea proposatu nahi dugu. Hurrengo liburukietarako aztergaiak, iturriak eta datuak, hein batean bederen, zeuok, irakurleok, eskaini ahalko dizkiguzuelakoan gure aldetik historiaurre eta arkeologia horiez zertzelada batzuk emanez egingo dugu aurrera. Horretarako gure lehenagoko narraziora itzuli beharra daukagu. Bularrak bihotza babesten zuen garaitik bihotzak sinbolikoki bederen, kanpora, bularrera, paparrera jauzi egin zuen beste behin bateko hartaraxe hain zuzen. Behin batean, gizakiak, uste izanik bihotza non zuen hala edo nola paparrean edo bularrean zerbait jarriz erakusteak eraginen bat izan zezakeelakoan bere bizitzako arloren batean -izan animikoan, izan fisikoan, izan

12

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


auskalo beste zeinetan-, halaxe egin zuen. Zerbait paratu zuen han. Zer baina? Zer ere izan zen, hura gaur egun kutuna deritzoguna izan zelakoan gaude. Tentagarria da kutunen gaia. Aldean eramaten den gauza, ustez espiritu gaiztoak eta zori txarra uxatzeko adurra omen duen horrena, alegia. Euskal Herriko hainbat lekutan egun ere bizirik dagoen usadioa da jaioberriei kutunen bat ezartzea paparrean. Izan fededuna, izan fede zehatzik gabekoa, ama berriak ezin uko egin seinari, jaioberriari alegia, aldean ipintzeko etxekoek opari egin dioten kutunari. Eliza Katolikoak jazarria ere izan den ohitura, hark paganotzat jotzen baitzuen. Aldiz, erakunde horrek berorrek sustatu zituen eskapularioak. Zerrenda edo soka txikiz osatutako piezak dira, lepoa inguratuz sorbalden gainean aurrealde eta atzealdera jartzen direnak; muturretan irudi bana, santuena eskuarki, eramaten dute. Miguel Unamunok berak, adibidez, Paz en la guerra eleberrian aipatzen dituen beste eskapulario haiek, bihotzaren aldean paraturik gerrara joatekoak. “Detente bala� (Bala! Geldi hor!) ziotenak. Amek, arrebek, emaztegaiek, lehengusinek, etxekoren batek soldadu joatekoan zirenei brodatuak eta josiak. Nolanahi ere ezin erabateko ziurtasunez esan kutuna izan zenetz bihotzak paparrera jauzi egin zezan gizakiek erabili zuten lehenengo trikimailua. Soinean egindako tatuaiak, pinturak, marrak eta halakoak ez ote ziren lehenago izan gaude. Gure inguruotan, tatuaiek, aspaldion, erabileraren erabileraz eta ugaritasunaren ugaritasunaz, galdu egin dute galdu egin dute esangura. Dentsitate antropologikoz husturik, zeremonia bakarra tatuaia lantegira joatea eta horren inguruko harremanak bilakaturik, apaingarri huts bilakatu dira maizenik. Ez dugu esan nahi bere burua, kasu honetan larrua, tatuatzen duenak tatuaiari esangurarik ematen ez dionik. Ez eta guri ezezagun zaizkigun zeremoniaren batzuk ez izatea ere. Esangura horiek, zeremonia horiek, jendarte honetan berriak eta, gure ustez, ahulak direla baizik. Beste edozein kontsumo-gai kontsumitzeko izan litezkeenak bezain. Moda, alegia. Tatuaietarako orratzak behar izaten direnez horiek egiten ikasi aurretik pintura-markak izan ziren, batek daki. Edo katamaloak, mozorroak, maskarak. Aurpegi gainean ipintzekoak zein beste edonon jartzekoak. Hots, aldi baterakoak edo behin-behinekoak ziren objektuak. Tatuaiak ez bezala, eta egungo itsasgarri, eranskailu edo pegatinen antzean. Zirriborratzen ari garen fenomenoaren aurrekarien artean gogoan hartzekoa da behin-behinekotasunaren hori, hala izan bazen bederen.

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

13


Kutunei dagokienez, berriz, badira jaio berritan ezarri ziotenak behin ere kendu ez dutenak. Era berean, zalantzarik ez dugu badirela harako “Detente bala� hura bezalakoak aldean behin betiko jarriak. Naturaz gaindiko ahalmenak dituztela erakutsi duten objektuak aldetik kentzea tatuaiak kentzea bezain zaila ez baina oso erraza ere ez da izan behar. Horretan manifestazio, greba, mitin edo holako erritualen batean -barka hitza testuinguru honetan aipatu izana-, guztiek pegatina bera paparrean eramanda elkarrekin aldarrietan, hitzetan, dantzetan, kantuetan eta sinboloetan bat egin ondoren, etxera itzultzean hori kentzea batzuetan. Zeremonian besteekin bat egiteko erabili dugun objektu hori kentzean hango magiaren azkenki bat ez ote dugun galduko, aitortu gabeko halako hustasun-sentsazio bat bizi izan dugu post horietan behin edo behin. Horretarako ez dakigu nork zein zeremonia egiten duen, zein erritualetara jotzen. Orain arte esan ez badugu ere bai baitira erritualak, badira zera horiek hartzeko zein emateko, jartzeko, kentzeko, erakusteko, ezkutatzeko zein beste edozertarako zeremoniak. Gogoan ditugu jertsetik, jakatik edo praketatik kentzeko nahikoa adorerik bildu ezinik egunetan eta asteetan hortxe itsatsita iraun duten pegatinak.

zeremonietatik Historiara?

Orain, lehenago balizkoen kontaeratik zeremonietara etorri garen lege berean, Historiaren arloko azterketa zentzuzkoetara jo behar izango genukeelakoan gaude, zertarako-eta ikusi ahal izateko zera, paparra, edo bularra, bihotzaren babesgailuaren leku izatetik ohorearen leku izatera nondik nora, noiz, nola aldatu zen. Ohorearen lekua esan dugu, nahita, garai eta giza-talde anitzen uniforme edo janzkeretan leku horixe utzi baitzaio ohoretzat aldarrikatzen direnei ere. Gure inguruotan, hasteko, hortxe ditugu Erromako Eliza Katoliko Apostolikoak erabili izan dituen eta oraindik batzuetan erabiltzen dituen janzkiak eta soinekoak, zeintzuetan bihotzaren lekuan jarri ohi duten hartan diren kongregazio, ordena, talde eta halako nahi adina multzoren ezaugarri ikurrak. Horien guztien artean nabarmentzekoa da, nabarmentzekoa denez, bihotzak berak ikur legez betetzen duen zeregina. Bihotzaren gainean bihotzaren ikurra jartzea hiperbole hutsa dela alde batera utzirik, aipatu fede horretako imaginarioan Jesusen Bihotza deritzona ikur nagusienetakoa izatera iritsi zen. Bihotz hori, lehengo hiperbolearen gainean beste hiperbole bat ezarrita sufrimenduaren eta errukiaren adierazgarri bilakatu zen. Hots, bihotza minaren leku. Irudiari darion masokismoaz luzaz hitz egin genezake, horrela inori min eman ez bageniezaio. Hiperbole horren aldaera, are masokistagotzat jo genezakeena, bihotza zazpi ezpatez zauritua ageri duen emakumezkoa dugu.

14

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


Katolikotasunaren unibertsoan Andra Mari Doloretakoa zein Doloretako Ama Birjina den horrek bihotza paparraren gainean ageri du. Arrunki irudi horiek, bihotza sutan zein bihotza zazpi ezpatez josia esan nahi dugu, neska-mutilen bularretan ikusten ditugu jarriak, hainbat ikastetxeren eta ondorioz eurotako beste makina bat talderen ikurtzat hartuak eta erabiliak baitira, hala nola kirol taldeetan, eman dezakeelarik, azken horietan bederen, minaren lekua ohearen leku bilakatu dela edo, bestela, mina dutela ohore kirolariok. Ohoretzat bide dute, horra, bihotzondoan bihotz behin betiko zauritu horiei leku egitea. Elizaren barruko ordenek ez ezik beste batzuek ere, hala nola zalduneriakoek, zeinek bere ikurrari egin zieten bihotzondoan leku. Maizenik kristau-gurutzearen aldaeraren bat jarriz. Gurutzea baitzen, ezpata eta suarekin batera, Kristoren fedearen erabat emana izatearen bihotzeko min eta sufrimenduei dagozkien hirukoan orain arte aipatu gabeko ikurra. Bihotzondoa behin ohorearen leku bilakaturik militarrek bertan jarri izan dituzte berek egindako handien oroigarriak eta hierarkien adierazgarriak, dominak alegiak, militar horietako bakoitza zein armadatako zein adarretakoa ote den erakutsi nahi diguten intsigniekin eta halakoekin batera. Batzuetan dominak ugariegiak izanik bularreko alde batean barik bietan jarrita ikusten ditugu. Agintearen ikurrak ere hortxe erabili ohi dira, hala nola polizien plakak eta filmetan hain sarritan ikusi ditugun sheriff izarrak. Aginteari gagozkiolarik bereiztea komeni da, nolanahi ere, badirelako batetik eramaileek borondatez onartuak direnak eta badirelako bestetik indarrez edo halabeharrez ezarriak zaizkienak. Bigarren multzokoen artean hortxe ditugu Nazismoaren kontzentrazio eremuetan presoei ezarri izaten zitzaizkienak. Estigmaren historian barna abiatzeko aitzakia ederra dukegu nazien sailkatze-era hori. Ez dugu egingo. Haatik, esanda utzi nahi dugu bihotzondoa ohorearen lekua ez ezik laidoaren lekua ere izan dela, badela egun ere. Eta hegemonia ideologikoarena ere. Agintea versus mendekotasuna, alegia. Horiez gain, armarrien irudiak ere jarri izan dira bihotzondoan. Aipatu berri ditugun erakunde militarretan nola, halaxe gizarte zibileko taldeetan ere. Kiroletakoetan, adibidez, arestian aipatu bezala. Ez ditugu aitzitik korporazioak aipatu, hala nola justiziaren erakundetua, legeen arloko zerak, unibertsitateak eta halakoak. Horietan eranskailuak beti fideltasunaren, atxikimenduaren eta hierarkiaren lekuko. Bihotza baitute bertute horiek berezko leku.

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

15


Noski, Merkatuko Legeak izeneko mamu ahalguztidunek bertute ororekin egin ohi dutenez negozio, arropa-etxeek ohorearen, atxikimenduaren, fideltasunaren eta halakoen leku hori beretzat hartu dute. Halaxe, harako idazle hark bihotzean krokodiloa zuela ohartu zenerako Lacoste etxeak piztia horren kumetxoak zizkigun bihotzondoan kalitate-bereizgarritzat jarriak eta horrexegatik ohi baino garestiago ordainduak. Adibidea baino ez da. Hutsaltasunarena. Etxekoagoa, balea-isatsarena ere jar genezakeen. Egungo gizarteak muin-muinekoa duen hutsalkeria alde batera utziz, paparrean zerbaitekiko fideltasuna eramatea beste zerbaitekiko disidentziatzat ere uler liteke. Eta halaxe ulertua izatea nahi izan dute disidenteek. Aro eta leku guztietakoek. Bihotzondokoen historian disidentziaren ikurrak sartu zirenez geroztik ohorearen lekua hasierako funtzioetara itzuli da, hots, burua eta bihotzaren arteko dialektika politikora, praxia egoki edo zuzenaren bila.

subjektu politikoa

Guztiarekin ere orain arte aipatu ditugun paparreko edo bihotzondoko gehienek duten ezaugarria leku hori behin betiko harturik izatearena da. Esan nahi baita Jesusen Bihotzaren Pasioko Ordenakoa denak nekez duela izate horren adierazgarria edo ikurra denaren lekuan beste ikurrik jarriko. Hots, diskurtso laburreko ezaugarriak dira. Semiotikaren aldetik erraz interpretatzen direnak. Erabat alderantzizkoa da azken mende erdian gurean fenomeno txundigarri bilakatu diren eranskailu, itsasgarri edo pegatinen kasua. Pegatinak aldian-aldian bat ezberdina erabiltzekoak eta batera bat baino gehiago eramatekoak dira. Eraikitzen dituzten diskurtsoak orain arte aipatu ditugun beste bihotzondokoenak baino konplexuagoak izaten dira, hain zuzen ere horien eramaile izaten diren subjektuak, egun, sozialki nahiz politikoki, hala nazioz nola sexu identitateez zein bestelako identitateez, aipatu ditugun eliztar, militar, sufragista zein historian lehenagoko beste zeingura baino konplexuagoak direlako. Diogunaren adibidetzako, pentsa dezagun bihotzondoan ez ezik beste erakusleiho batzuetan ere jarri ohi diren zeretan. Horrela, autoan euskararen aldeko horrekin batera nuklearren aurkakoa eta herriko kirola-taldeari eustekoa eraman ditzakegu, paparrean Maiatzaren Lehenari dagokiona eta gure erakunde feministari dagozkionekin batera; hamaika, aldi berean eta batera. Semiotikaren aldetik begiratuta horrelako eramaileok diskurtso oso bilakatu garela esango genuke. Diskurtso ibiltaria, aldarrikatzailea, ertz askotakoa eta xehetasunak eta Ăąabardurak barne hartzen dituena.

16

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


Konplexutasun horiek pegatinen euren ezaugarriek laguntzen dituzte eraikitzen, eta ezaugarriok, berriz, gizarte jakin bakoitzeko indar produktiboen, teknikaren eta kontzientzia mailaren bilakaera historikoarekin zerikusia dutela esan dezakegu, horrela esatean tradiziozko ipuinetako hizkeratik Marxismoarenera igaro garen arren. Zuzen deritzogu hala egiteari, pegatinen fenomenoa ezer bada fenomeno politikoa baita. Politikotzat joz gizakia den izaki politikoarekin zerikusirik duen oro, noski. Izan arlo pribatukoa, izan jendartekoari dagokiona, izan jaietakoa, izan amets ditugun utopietakoa, gizakiona dena, dena da politikoa.

Bihotzondoan erantsita edo ostantzean itsatsita eraman nahi dugun hori, nola erantsi, nola itsasi, horra gakoa. Eransgarria jostea erraza da. Orratza eta haria baino ez dira behar. Orratza bera, haririk gabe, bitarteko ego-

bitarteko teknikoen bilakaera

kia dukegu. Ixteko orratza bada, hobe, ez baita horren bidez loturikoa orratz arruntaz bezain erraz galduko. Ixteko orratza XIX. mendean berrasmatu zen, nolabait esan. Horren aurrekariak, fibula izenekoak, Antzinate Klasikoan jada janzkiak elkarri josteko edo eransteko erabiliak izaten ziren. Artean, gogoratu, ez zen botoirik. Bada, 1849an, Industri Iraultzaren Aroaren gori-gorian, patentatu zuen Walter Hunt izenekoak ixteko orratza. Eguneroko bizimoduaren aldetik zinezko iraultza ekarri zuen. Ehunezko, artilezko, oihalezko edozer erants zekiokeen halako beste edozeri. Edozer eskegi zitekeen paparrean. Orratzak bezain zaharrak izanik ere, botoiak XIX. mendean hasi ziren arrunki erabiltzen. Hastapenetan gizarte goi-mailetakoen artean baino ez, eskuz eginak eta, beraz, garestiak eta ia-ia apaingarri hutsak izaten baitziren. Industri-ekoizpena 1930. urte aldera hasi zen. Horiek horrela bihotzondokoak, botoiak edo bestela orratzak erabili ezean, josita eraman behar izaten ziren. Ez botoi, ez orratz, ez hari, pegatina modernoa paperezko objektuak elkarri itsasteko lekeda asmatu zelarik zabaldu zen bidean barna etorri zen. Bide horretan lehenengo urratsa posta-zigilu itsasgarria izan omen zen. Historiako lehenengo posta-zigilu itsasgarria Penny Black izenekoa izan zen, Erresuma Batuan 1840ko maiatzaren 6an banatzen hasia bera. Rowland Hill britainiarrak Komunen Ganberari 1837an egin zien ‘Post Office Reform’ (Posta Zerbitzuaren Erreforma) txostenaren ondorioz hartu zen zigilu itsasgarria erabiltzeko erabakia. Britainiar zigiluaren eredua izan da geroagoko eransgarri edo pegatina guztiena; hain zuzen ere lekeda jartzea objektuaren ifrentzuan, letrak zein irudiak aurkian. Aurkiari buruz, aldiz, nola idatzi, nola marraztu askatasunez, horrexetan zetzan gakoa.

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

17


Badirudi erantzuna ez zela handik luzera etorri. Industria Iraultzak berarekin ekarri zituen merkatuen handitzearen premia berriei erantzunez alegia. Antza denez 1880. urtea aldera Europako handizkako fruta saltzaileak beren kutxa edo otzaretan koloretarako eranskailuak jartzen eta horietan hitzak eta beste eskuz idazten hasi ziren. Garai bateko eta besteetako baliabide eta bitarteko teknikoak gorabehera, ideiaren aldetik ez bide zuten ezer berririk asmatu. Antzinako Egipton merkatariek antzeko itsasgarriak erabiltzen omen zituzten, salgaien prezioak iragartzeko hain zuzen. Dirudienez paperaren aurrekaria bide zen halako azalen bat erabiltzen zuten eta itsasgarria, berriz, animalietatik zein landareetatik eratorria izaten omen zen. Arkeologiak eman digun lekukotasun bakarra ez bada ere, ez gara luzatuko antzeko adibideekin. Gurera etorriz, hemen ere, fenomenoaren hastapenetan, posta-zigiluaren ereduari atxikiz ekoitzi ziren asko eta asko, ondorioak ondorio. Zera haiek, behar bezala itsatsiak izateko, erabiltzaileak bere listuaz, ahoaz, busti behar izaten zuen atzealdean zekarten lekeda lehorra. Zenbait aldiz horrela egin eta gero itsasgarriaren eragin hordigarria nabaritu izaten zen. Tafallako Luzuriaga lantegikoren batek gorderik ditu 1975ean ekoitzi zituzten artisau-pegatina haietako batzuk, baita itsasgarriaren eraginaren oroitzapenak ere, bi-biak. Itsasgarriak, langileek berek artisau-erara eginak, banan-banan inprimatuak eta banan-banan ebaki beharrekoak ziren. Esan ohi den bezala, faktore subjektiboa, hots, tresna hari ikusten zitzaizkion potentzialitateak eta erabiltzeko gogoa, bazen. Faktore objektiboak eman zirenean, hau da, halakoak behar bezalako baldintza teknikoetan ekoizteko eta banatzeko bitartekoak eskuragarri izan zirenean, fenomenoaren leherketa etorri zen. Hurrengo faktore objektibo tekniko berria zera izan zen, eransgarrien ifrentzuko lekeda itsasi ahal izatea erabiltzeak zertan hura busti gabe. Estatu Batuetan asmatu zuten soluzioa. Eranskailuetako ifrentzuko lekeda silikonaz estaldurik ateratzen zuten, inprentatik bertatik, kentzen guztiz erraza zen babes-geruza baten azpian, besterik gabe itsatsia izateko gai hain zuzen. Robert Stanton Avery izeneko batek sortu omen zuen diogun hori, 1933an. Arestian aipaturiko eragozpen teknikoak horrela gainditurik, eranskailuen aukerak era erabilerak miragarriro biderkatu ziren. Estatu Batuetan zabaldu zen lehenik eranskailu mota berria. Bigarren Mundu Gerraren aurrekoetan delako gerra politikako helburuetarako erabiltzearen aurka ziren taldeek erabili zuten. Horri esker objektu berria ezagun egin zen, merkatura sartu eta denera zabaldu zen. Gerra hura bukaturik AEB beste batzuetan sartu ziren. 60ko hamarkadan hain zuzen, Vietnamgoa etorri zen. Haren aurkako mugimenduen artean eranskailuen fenomenoak indar handia hartu zuen. Handik Europara bizkor hedatu zen. Esan

18

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


gabe doa, ordea, Hego Euskal Herrira behintzat ez zela horren goiz iritsi silikonaren miraria. Diktadura Frankistaren presioagatik, besteak beste. Arestian esan bezala, fenomenoaren unean uneko testuinguruak faktore objektibo erabakigarriak dira infiltraziorako gaitasuna alderatzen horiexek suntsigarritasuna zitzaizkien.

Euskal Herrian eranskailuek, pegatinek, itsasgarriek izan duten arrakasta eta bilakatu diren fenomenoaren

gerrilla

gakoa, objektuak berak dituen gerrilla-gerraren ezaugarrietako batzuetan datzala deritzogu eta, argi gera bedi, gure iritziaren funtsari ekin aurretik beste ezeren gainetik geratu ere, gerra eta gerrilla hitzak aipatuz metaforak erabiltzen ari garela. Beraz, guda eta gerrilla hitzak erabiltzea onarturik, gerrilla-gerraren ezaugarriak gure objektuari alderatzeari ekin diezaiokegu. Ezaugarriok nolabait zerrendatu eta sailkatu behar eta, lehena pisurik eza dela esango genuke. Pegatinek ez dute apenas pisurik, egia. Ezaugarri honek edonork aldean eramaten erraza dela esan nahi du, dela oinez nahiz dela bestela. Gainera tamainaz txikia denez, infiltraziorako gaitasun ikaragarria du. Behar bezala hedaturik, ahaide urko dituen kartelaren zein pankartaren funtzioa bete lezake. Haatik, lehena baino zati handiz txikiagoa denez, halakoak baino askoz ere ezkutagarriagoa da. Hori berori esan genezakeen pankartari alderatuz gero. Bada, erabilgarritasuna, ezkutagarritasuna eta irisgarritasuna aipa genitzake hurrengo ezaugarrien artean. Ari garen gaiaren azterketa zabalagoetan objektuon irisgarritasunak bere ataltxoa meziko luke. Arerioaren lurraldeetara, haren eremurik babestuen eta gordeenetaraino iristeko gaitasuna du. Alkatearen atean jai herritarren aldekoa, txapelokerren autoan ikurrinarena, irakasleen gelan ikasleen protestena, ugazaben txokoan grebarena, auzitegiko zuloan presoen aldekoa, non ez da holakoren bat ezarri. Alde horretatik begiratuta ikurrinaren aldeko borroka dakarte gogora, hura ere lekurik ez ustekoenetan jarri gura izaten baitzen. Hala bada, nonahikotasuna. Eta suntsigarritasuna, ez dezagun ahantz. Ale bakarra erraz suntsi liteke, baita jan eta desagerrarazi ere. Azken horren harira ezin aipatu gabe utzi objektuaren ezaugarriok badutela beren ifrentzua. Kontrolen batean ordenuaren zaintzaileek bularraldean doan pegatina hori ahora sartu eta janarazi ahal izatea, adibidez. Objektuaren ezaugarriak gerrilla-gerrako armen ezaugarriei alderatzen ari gatzaizkie, horiexek baitira pisurik eza, ezkutagarritasuna, irisgarritasuna, nonahitasuna eta suntsigarritasuna. Eta horiez gain, hastapenetan ezarri izan zitzaizkien helburuak baino harago joateko erraztasuna ere. Objektuaren beraren ezaugarriak alde batera utzita,

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

19


pegatinen fenomeno zabalaren barruko partaide askok subjektu gerrillariaren ezaugarrietako batzuekin bat egin izan dute, eta egun ere egiten dute. Lehenik eta behin, oraintxe aipatu dugun horixe, zera, subjektu bilakatzea. Fenomenoaren subjektu auto-eraiki direnen ezaugarriei gagozkiolarik nabarmentzekoak dira, besteak beste, buru-eraketa, talde txikietan eta are bakarka jardun ahal izatea, bitartekoak eskuratzeko autonomia, mezuak ezartzeko burujabetasuna, ekimenari buruzko nondik norakoak era dezentralizatuan bideratzeko gaitasuna, eta, oro har, non, noiz, noiz arte jardun erabakitzekoa ere. Eskuarki gerrillarien ezaugarriak ere badirenak. Eranskailuak betetzen duten gerrillaren beste ezaugarri bat zera da, ideia bera, ideia huts legez behintzat, merkatariei bahitua dela. Gorago esan dugunaren haritik, fruta banatzaileek eta saltzaileek saskietan eta kaxetan jartzen zituzten lege berean ekin zioten beste batzuek gauzei etiketa itsasgarriak jartzeari. Hasteko, gaixoei botikekiko jarraibideak argitzearren flaskoetan, botilatxoetan, ontzietan eta holakoetan etiketak ezartzeari ekin baitzioten, itsasgarri haietan jarri beharrekoa jartzeko, hitza zein irudi izan, litografia erabiliz. Botiken ostean beste objektu askoren txanda etorri zen, hala nola edariena, dendena edo autoena. Eta azkenik merkatuari begira sortu ziren euskarri haiek bihotzondora ekarri genituen. Euskarriak bahiturik baina mezuak askaturik. Izan zitezen jendearenak, denonak izan zitezen. Azkenik, eranskailuak edo pegatinak dirua biltzeko ere erabili izan badira ere, honetan ez dago gerrillari alderatzerik. Bilketak ez dira halabeharrez egin, borondatez baizik. Hala erakunde politikoen aldetik nola kirol elkarteen zein gobernuz kanpoko erakundeen aldetik, esaterako. Zeren eta nork ez du paparrean gaixotasun jakin horren aurkako ikerkuntzaren aldeko diruren bat utzi, paparrean halako eransgarritxo jarrita. Edo gogoan dugun beste oroitzapen bat hona ekarriz, estropada-lekua hesiz ezin inguratu, hartarako sarbide zehatzik ez alegia, eta sarrera paparrean jartzen ziguten itsasgarriaren truke ordaintzen genuenekoa dugu bizirik oraindino gogoan. Nolanahi ere ez dugu gerraren oihartzunik larregi ekarri nahi izan hitzaurre honetara. Esan bezala, halakorik gabeko beste egunsenti bat amesten dugu. Alta, gogora dezagun fenomeno hau, ezer izan bada, ametsen aldeko milaka lagunen jolasa eta olgeta ere izan dela. Eta izaten segitzen duela. Dibertitu egin gara, dibertitu egin garenez, pegatinak sortzen, banatzen, itsasten eta batzuetan beste horien eskuetan halabeharrez uzten ere. Plazer izan dugu, bai horixe, imajinatu ere ezin genitzakeen kausen alde pegatinak egin izana. Jaietan parte hartu dugu, pegatina paparrean zein beste edonon, txoriek legez hegan egiten baitute. Noranahi eta edonora. Gaixotasunen aurkakoak eta estropaden aldekoak lekuko. Bide batez, fenomenoa politikoa dela esan dugunean, osasuna, kirola eta jaiak ere politika diren jakitun eta erabat kontziente egin dugu.

20

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


Politikaren arlo hertsira joz, ordea, pegatinen fenomenoari objektibotasunez ekin nahi dionak horietako ale bakoitzaren testuingurua gogoan hartu beharko duela idatzi dugu arestian. Bada, liburuki honetan fenomenoaren hastapenetatik Espainiako Erresumaren Erreforma Politika aurrera ateratzen ziharduten 1979. urtea arteko tartea hartu dugu. Gogoratu beharrekoa da Espainiako Erresumako Konstituzioa 1978an indarrean sarturik 1979ko urte hartantxe eman zela Euskal Autonomi Erkidegoko Estatutua eta, halaxe ia erabat burututzat jo zutela Erreforma. Haatik, Nafarroa Garaian autonomiaren nondik norakoak ezarri zituen legea, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Espainiako 13/1982 Lege Organikoa edo Nafarroako Foru Hobekuntza, 1982ko abuztuaren 16an sartu zen indarrean. Eta orduan bai, “ia� hori kendurik erabat burututzat jo zuten beren buruari koipea emanez “ereduzko� iritzi zioten Trantsizioa, Diktaduratik Demokraziarakoa hain zuzen. Hala bada, liburuki honek hartzen duen denbora tartean eranskailu edo pegatinen fenomenoak testuinguru nagusi bi izan dituela eman lezake. Hain zuzen ere, Frankismoa eta Frankismo-ostea, edo, F letrarekin ez baina D letrarekin jolas eginez, Diktadura eta Demokrazia aroak. Ez litzateke zuzena izango, hots, errealitatearekiko zintzoa, historiari fidela, gertaeren nondik norakoen egiazko kontaera. Egia da, lehenengo testuinguruan, frankismoan, erregimenaren aurkako ezer ez zela zilegi, ez eta pegatinak bularrean jartzea ere; bigarren testuinguruan, frankismoan Espainiako Erreforma Politikoraino tartean, aldiz, dena zilegi eta onartua zela esatea ez litatzeke zuzena izango, ordea. Adierazpen askatasunaren aurkako harresiak ez ziren Francoren heriotzak eragindako balizko ezein lurrikarak eraitsi, ez eta hurrik eman ere. Alegiazko Jeriko hartakoan nola turuta-hotsek, halaxe eragin zituzten askatasunaren aldeko irrintziek frankismoaren gotorlekuan pitzadurak. Arraz arra urratu beharreko bidea izan zen hura, adierazpen askatasunaren bandera nonahi jartzerainokoa. Oraindino erdietsi ez den helburua. Adierazpen askatasunera joz, borroka bide, era eta mota guztiak, hala politikoak nola sozialak eta ekonomikoak ere, ezinbestez sasian edo klandestinitatean egiten ziren garaian, frankismoan alegia, Hego Euskal Herrian ikurrinak elektrika kableetan eskegi ziren, pankartak lekurik ez ustekoenetan ipini ohi ziren, aldizkariak eta agitazio-orriak ilunetan inprimatzen eta zabaltzen ziren, pintadak egiten ziren, borroka egunetan barrikadak ezartzen ziren eta, besteak beste, talde edo erakunde armatuek arma-ekintzak burutzen zituzten, hala nola lehergarriak jartzea. Baliabide astunak ziren, ezkutatzen zailak, eta batzuk nolanahi ere ondorio larriak eragin zitzaketenak huts eginez gero, ez dugu zertan adibiderik jarri. Gainera propaganda eta borrokarako baliabideok ez zeuden edonoren

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

21


eskura. Behar ere, inprentak, pisuak, lonjak, garajeak, zuloak eta horien ildoetako azpiegiturak behar zituzten, lekurik leku eta eskuz esku garraiatzeko behar ziren bitartekoak, humanoak zein fisikoak, bat bera ere ahaztu gabe. Hots, Diktaduraren presioaren adinako eraketa eta antolamendu mailak behar ziren. Horiek guztiak, garestiak izateaz gain erraz antzematekoak izanik, errepresioaren jomuga lehenetsia izaten ziren eta, behin baino gehiagotan, ekintzaileak eurak harrapatzeko lakiotzat ere erabili zituzten. Egia da, bestalde, baliabide haien eragina hein handi batean hartzen ziren arriskuen tamainakoa izaten zela. Pegatinak, arinagoak, ezkutagarriagoak, iritsi-errazagoak, suntsigarriagoak eta abarragoak izan arren errepresioaren jomuga ziren. Nork zeukan bularrik, kalean haietakorik eramateko. Ekoitzi ere, gehienetan Hego Euskal Herritik kanpo ekoitzi ohi ziren. Franco hil ondorengo urteetan ez zen harresiak eraitsi zituen lurrikararik izan. Alderdi eta sindikatu historikoen legeztatzea etorri zen eta, horrekin guztiak legezkoak ziren ustea zabaldu, berrietako batzuk kanpo geratu ziren arren. Amnistiaren aldeko oihuak airean, Espainiako Erresumako kartzelak euskal “preso politikorik gabe” geratu ziren, “politiko” hitza diskurtso ofizialetan duen esanguraz erabiliz (kartzeletan lotu ziren “sozialak” edo “komunak” ere, guk geuk, politikotzat jotzen ditugu); ez luzerako. Auzi zaharrek erabateko konponbiderik ez eta, berriak agertu ziren, hala nola nuklear energiarena eta ingurugiroaren ardurarena. Emakumeek beren subjektu aktibotzat aldarrikatu zuten. Herriak jaiak herriarentzat izan zitezen aldarrikatu zuen. Ohituren arloan leherketak izan ziren; sexu-identitateen plazaratze indartsua esaterako. Kaleak eta plazak bertoko musikarien doinuez bete ziren, “Bai euskarari” aldarrikapena kantuen bidez egiaztatuz. “Zazpiak bat!” goiburua bihotzondora etorri zen. Itsasoa arraunlariz eta itsasertza zaleez beterik, bertoko kirolek jendearen mira eragin zuten. Bazirudien Euskal Herria korrika zihoala, Askatasunaren Ibilaldia izan zenetik lehenengo Korrika egin zenera bederen. Eta halaxe bete ziren bularrak eta paretak, zerak eta bazterrak, pegatinez, eranskailuz. Zeren eta edozein ekimen bideratzen hasten zelarik lehendabiziko erabakietako bat beti izaten baitzen pegatinak ateratzea. Korrika aipatu dugu, eta ez dagokio liburu honetan dagoen mamiari. Izango da hurrengoan. Zeren eta liburuki honen ostean beste bat etorriko delakoan baikaude. Berton sartu diren urteen osteko hurrengo hamar urteei legokiokeena. Eta beste bat ere gero. Gero gerokoak, ostera. Litekeena da bestalde liburuki honetan erabiltzaileok, liburua hau irakurtzeko ez ezik bestela erabiltzekoa ere bada eta, hutsuneak antzematea. Berau egitea ez da erraza izan eta, ea bada hurrengoetan. Jakinarazi egiguzu zure iritzia, emaguzu gorderik duzun datu hori, kontatu behin batean bizi izan zenuen gertakari hura.

22

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K


“Behin batean norbait eranskailuak biltzen hasi zen�, ipuinetako hizkera erabiliz halaxe hasiko genuke kon-

bildumazaleak

tatzen nola izan den posible liburu hau eta ondoren etorriko direnak. Ipuina ematen baitu gure eskuetara iritsi diren bezainbeste eranskailu bildurik izatea. Behin batean eranskailuak biltzen hasi ziren bildumazaleei esker. Lehenengo eranskailuak ikustean halakoen olatua eratuko zela, uholdean etorriko zirela, itsaso bete bat izango zirela igarri zutenetako batzuek aleak biltzeari ekin zioten. Eta, alerik ale, uztak ez sinesteko zenbatekoetara iritsi dira. Profetak? Igarleak? Aztiak? Zer ere diren, horiexei esker ditugu orain ditugunak. Lehenengo eranskailuak ikustean halakoen olatua eratuko zela, uholdean etorriko zirela, itsaso bete bat izango zirela igarri zutenetako batzuek aleak biltzeari ekin zioten. Profetak? Igarleak? Aztiak? Zer ere diren, horiexei esker ditugu orain ditugunak. Aipatzekoak dira, era berean, inprimatzaile horiek, egindako lanaren laginak lantokian gordetik atxiki dituztenak. Ezagutu ditugunak jende konprometituak dira, zer konta badutenak. Poliziaren bisitaldiak, esaterako. Akademiari liburu sorta honek, oraingo honekin hasita, azterketa askotarako gaiak emango dizkionik, horretan zalantza izpirik ere ez dugu. Betoz lehenik eroak eta zoroak, etorriko dira-eta gero beren senean daudenak. Edorta Jimenez Ormaetxea

E U S K A L

H E R R I K O

P E G A T A K

23


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.